1 00:01:52,345 --> 00:01:54,814 Ene! A zer beroa! 2 00:01:55,115 --> 00:01:57,040 Oraindik ez da hainbesterako. 3 00:02:26,779 --> 00:02:30,150 Gela txukuntzen aritu zara, ezta? 4 00:02:30,583 --> 00:02:32,418 Pilatzen, ezta? 5 00:02:32,652 --> 00:02:36,022 Eraman liburu horiek egongelara. 6 00:02:44,397 --> 00:02:47,433 Zenbat denbora geratuko da zure laguna? 7 00:02:47,634 --> 00:02:49,802 Oraindik ez dakit. 8 00:02:50,036 --> 00:02:54,240 Ezingo dut langela erabili, horixe besterik ez dakit. 9 00:03:19,832 --> 00:03:24,437 -Eskailera horiek igo, eta hortik. -Ezkerrera? 10 00:03:24,704 --> 00:03:29,209 Kanpoan, galdetu azoka nagusia non dagoen. Lagunduko dizute. 11 00:03:29,309 --> 00:03:30,543 Eskerrik asko. 12 00:03:31,477 --> 00:03:33,846 Zer ordu da? 13 00:03:34,314 --> 00:03:36,216 Goizeko 6:10. 14 00:03:36,583 --> 00:03:37,884 Eskerrik asko. 15 00:03:44,757 --> 00:03:48,261 Gurasoak eta aitona-amonak etxe berean bizi ziren. 16 00:03:48,428 --> 00:03:50,230 Haiek zeuzkaten txerriak… 17 00:03:50,396 --> 00:03:56,035 …haiena handiagoa zelako eta lekua behar zelako kanpoan abereentzat. 18 00:03:56,236 --> 00:04:03,276 Baina txerria hiltzearen irudiak betirako geratzen zaizkizu gogoan. 19 00:04:23,960 --> 00:04:28,400 Zahartzen ari naizeneko hiria 20 00:04:36,876 --> 00:04:39,812 -Francisca! -Kaixo, Teresa. 21 00:04:44,050 --> 00:04:47,920 -Zer moduz? -Ondo, eta zu? 22 00:04:47,987 --> 00:04:50,089 Ni ere bai. 23 00:04:53,826 --> 00:04:56,663 Aspaldiko! 24 00:04:58,331 --> 00:05:00,600 Utzi zure gauzak hor. 25 00:05:00,800 --> 00:05:03,303 Bai, hau astuna da. 26 00:05:11,811 --> 00:05:15,448 Tira, hau da nire etxea. 27 00:05:15,982 --> 00:05:17,850 Oso xumea da. 28 00:05:17,950 --> 00:05:19,786 Hori nire gela da. 29 00:05:19,986 --> 00:05:22,322 Zu hemen egongo zara. 30 00:05:23,556 --> 00:05:27,226 Zer ederki! Oso etxe polita da. 31 00:05:28,728 --> 00:05:33,280 Leku ona da, dena gertu dago. Hiriaren erdi-erdian gaude. 32 00:05:37,170 --> 00:05:39,339 Oso atsegina da! 33 00:05:40,206 --> 00:05:42,075 Kafea egingo dut. 34 00:05:42,709 --> 00:05:44,210 Kafea? 35 00:05:48,781 --> 00:05:52,518 Jakin-minez nengoen… 36 00:05:57,156 --> 00:06:00,526 Aspaldiko, ezta? 37 00:06:01,027 --> 00:06:04,530 Oraindik gogoan ditut gauza batzuk. 38 00:06:04,864 --> 00:06:08,067 Maiz sartzen genuen hanka. 39 00:06:13,673 --> 00:06:17,677 Aurpegia luzatuagoa duzu. 40 00:06:19,946 --> 00:06:23,480 Zuk ere biribilagoa zenuen aurpegia. 41 00:06:23,649 --> 00:06:26,753 Albora begiratu. 42 00:06:33,726 --> 00:06:39,399 Gauza bat ekarri dizut. Zure amaren partetik. 43 00:06:49,475 --> 00:06:52,512 Kristorena da, ezta? 44 00:06:55,415 --> 00:06:58,851 Udalekukoa al da? Ez dakit, ba… 45 00:07:00,686 --> 00:07:03,960 Plastikozko poltsa bat eramaten zenuen beti. Gogoratzen zara? 46 00:07:04,090 --> 00:07:06,826 Asko gustatzen omen zitzaizkizun plastikozko poltsak. 47 00:07:09,195 --> 00:07:11,431 Asko gustatzen zait argazki hau. 48 00:07:11,531 --> 00:07:13,900 Oso dibertigarria da. 49 00:07:15,201 --> 00:07:17,437 Ondo al zaude hemen, Belo Horizonten? 50 00:07:18,004 --> 00:07:19,572 Bai. 51 00:07:20,039 --> 00:07:24,560 Urtebete daramat hemen, eta izugarri gustatzen zait etxe hau. 52 00:07:26,045 --> 00:07:31,317 Orain ez dugu horretaz hitz egingo, baina laster utzi behar dut etxea. 53 00:07:32,452 --> 00:07:33,953 Ondo da. 54 00:07:53,172 --> 00:07:56,476 Zertarako erabiltzen zenuen hau? Zer zen, langela? 55 00:07:56,642 --> 00:07:58,244 Bai, langela zen. 56 00:07:59,745 --> 00:08:02,915 Pozik nago hemen egoteaz. 57 00:08:03,282 --> 00:08:07,987 Ikusiko dugu nola doan. 58 00:08:10,756 --> 00:08:12,525 Hala da. 59 00:08:12,692 --> 00:08:15,600 Noiz arte geratzeko asmoa duzu? 60 00:08:16,329 --> 00:08:18,320 Oraindik ez dakit. 61 00:08:18,397 --> 00:08:22,602 Bakarrik bizitzen ohituta nago, beraz… 62 00:08:23,669 --> 00:08:25,671 Bai noski. Ulertzen dizut. 63 00:08:25,705 --> 00:08:29,960 Zu zara hemen denbora gehiago egongo den lehena. 64 00:08:30,209 --> 00:08:36,749 Batzuk etorri, gau bat pasa, eta alde egiten dute… 65 00:08:36,782 --> 00:08:41,287 …baina hemen bizi, nirekin esnatu… 66 00:08:45,291 --> 00:08:48,728 Ez dakit. Ez dut inoiz probatu. 67 00:12:16,302 --> 00:12:19,305 Zer polita… 68 00:12:20,206 --> 00:12:23,480 Ia hogeita hamar. 69 00:12:29,949 --> 00:12:33,185 Honengatik esaten dizut… 70 00:12:34,186 --> 00:12:37,590 …zimur hauengatik. 71 00:12:41,193 --> 00:12:44,163 -Non? -Hementxe. 72 00:12:44,396 --> 00:12:48,434 Bat, bi… hiru. 73 00:12:52,505 --> 00:12:55,908 Zuk ere baduzu, hemen… 74 00:12:56,442 --> 00:12:58,444 …eta hemen… 75 00:12:58,944 --> 00:13:00,679 …eta hemen. 76 00:13:04,383 --> 00:13:07,960 Hogeita hamarretik gora. 77 00:13:09,188 --> 00:13:12,358 Eta ilea kizkurra eta zuria. 78 00:13:12,792 --> 00:13:15,961 Agure guapoa izango naiz… 79 00:13:16,162 --> 00:13:20,680 …eta zu amona zahar ederra. 80 00:13:34,814 --> 00:13:38,760 Izugarri gustatuko litzaidake egun osoa zurekin geratzea. 81 00:13:44,290 --> 00:13:47,193 Gera zaitez, ba. 82 00:13:47,359 --> 00:13:50,760 Nire auzora joan behar dut. 83 00:13:52,832 --> 00:13:55,200 Zergatik? 84 00:13:56,635 --> 00:14:00,200 Amak ospitalean segitzen du. 85 00:14:03,409 --> 00:14:09,600 Medikuak esan zuen luzaroago geratu behar zuela. 86 00:14:14,053 --> 00:14:17,640 Anaia zaintzera joan behar dut. 87 00:14:18,023 --> 00:14:21,360 Zer anaia? 88 00:14:22,394 --> 00:14:26,732 Txakurra… Paco. 89 00:14:28,067 --> 00:14:31,871 Horrela deitzen diote. 90 00:14:33,672 --> 00:14:36,160 Nirekin etorri nahi duzu? 91 00:14:36,240 --> 00:14:37,600 Bai. 92 00:15:26,825 --> 00:15:28,394 Francisca? 93 00:18:19,231 --> 00:18:21,767 Kafe ehotua baduzue? 94 00:18:22,601 --> 00:18:26,880 Kilo bateko eta 500 eta 250 gramoko paketeak, ezta? 95 00:18:27,040 --> 00:18:28,800 Kilo erdia 7 erreal dira. 96 00:18:29,080 --> 00:18:30,080 Bat eramango dut. 97 00:18:30,109 --> 00:18:31,560 Kilo erdia? 98 00:18:53,632 --> 00:18:55,934 Pixka bat erori zaizu hor, ezta? 99 00:18:56,034 --> 00:18:57,769 Usaintzen al duzu? 100 00:18:58,470 --> 00:19:00,839 Zer pena ezin dudala probatu. 101 00:19:01,406 --> 00:19:04,520 Infusioak ere badauzkat, nahi baduzu. 102 00:19:07,212 --> 00:19:08,880 Eskerrik asko. 103 00:19:09,040 --> 00:19:10,560 Bero dago oraindik! 104 00:19:13,952 --> 00:19:15,760 Eskerrik asko. 105 00:19:49,421 --> 00:19:51,423 Kaixo. 106 00:19:51,456 --> 00:19:54,026 -Komunera joan naiteke? -Eskuinean dago. 107 00:19:54,059 --> 00:19:55,194 Eskerrik asko. 108 00:19:55,227 --> 00:19:56,595 Zer moduz? 109 00:19:58,864 --> 00:20:00,332 -Uztazu hor. -Ez du traba egiten? 110 00:20:00,432 --> 00:20:01,900 Oso ondo. Eskerrik asko. 111 00:20:02,367 --> 00:20:04,570 -Tori, uztazu hor. -Ziur? 112 00:20:05,404 --> 00:20:06,438 Eskerrik asko. 113 00:20:07,506 --> 00:20:08,640 Hau ere bai. 114 00:20:10,209 --> 00:20:11,200 Lasai asko. 115 00:20:11,243 --> 00:20:13,280 Eskuinera. Ate horren atzean. 116 00:20:14,479 --> 00:20:18,584 Neska horrek nire lagun baten antz handia du. 117 00:20:20,419 --> 00:20:22,640 Ez dut uste ezagutzen duzuenik. 118 00:20:22,721 --> 00:20:24,089 Eskerrik asko. 119 00:20:25,924 --> 00:20:27,880 Ez horregatik. 120 00:20:28,927 --> 00:20:31,029 Nongoa zara? 121 00:20:33,465 --> 00:20:35,440 Portugalekoa naiz. 122 00:20:36,001 --> 00:20:37,569 Esan dizuet. 123 00:20:39,671 --> 00:20:44,120 Gure lagun baten antz handia duzula esaten ari ginen. 124 00:20:44,409 --> 00:20:45,310 A, bai? 125 00:20:45,477 --> 00:20:49,248 Hura espainiarra zen, baina… 126 00:20:49,314 --> 00:20:50,682 Antzeko aurpegia dugu? 127 00:20:50,882 --> 00:20:53,520 Bai, begiak. 128 00:20:53,600 --> 00:20:55,320 Antzinako begiak. 129 00:20:55,587 --> 00:20:57,320 Nola duzu izena? 130 00:20:57,389 --> 00:20:59,124 Teresa. 131 00:20:59,324 --> 00:21:00,800 Zuek? 132 00:21:00,880 --> 00:21:02,040 Jonnata. 133 00:21:02,120 --> 00:21:04,040 Atsegin handiz. 134 00:21:05,564 --> 00:21:06,720 Ni Wanessa naiz. 135 00:21:06,832 --> 00:21:08,500 Kaixo, Wanessa, zer moduz? 136 00:21:08,700 --> 00:21:11,670 Hau Leo Breedlove da. 137 00:21:11,903 --> 00:21:13,640 Ni Roberto naiz. 138 00:21:13,720 --> 00:21:15,520 Pozten naiz, Roberto. 139 00:21:15,600 --> 00:21:16,800 Gero arte. 140 00:21:16,908 --> 00:21:19,760 Agur, neska gringoa. 141 00:21:22,381 --> 00:21:23,348 Ondo izan. 142 00:21:23,849 --> 00:21:26,018 -Talde batean zaude? -Bai. 143 00:21:26,285 --> 00:21:28,920 A, bai? Nolako taldea da? 144 00:21:29,154 --> 00:21:30,640 Rock talde bat. 145 00:21:30,720 --> 00:21:31,920 Bera eta ni besterik ez gara. 146 00:21:32,040 --> 00:21:34,760 Ni taldearen zaletua naiz. Hor egoten naiz beti. 147 00:21:35,927 --> 00:21:38,040 Etorri berria zara? 148 00:21:38,120 --> 00:21:40,120 Bai, bai. 149 00:21:40,832 --> 00:21:43,080 -Ihesi zatoz? -Zer? 150 00:21:43,168 --> 00:21:44,960 Ihesi zabiltza? 151 00:21:45,480 --> 00:21:48,040 Zer uste duzu, hau lapurtu egin dudala? 152 00:21:48,120 --> 00:21:50,400 Ez. Zure herriaz ari naiz. 153 00:21:50,480 --> 00:21:52,600 Portugaletik ihesi zatoz? 154 00:21:53,011 --> 00:21:56,715 Tira… beharbada. 155 00:21:56,948 --> 00:22:02,040 Lagun bat bisitatzera etorri, eta geratu egin nahi dut. 156 00:22:02,600 --> 00:22:04,760 Ikusiko dugu nola ateratzen den. 157 00:22:04,890 --> 00:22:06,391 Jende asko ezagutzen duzu? 158 00:22:06,558 --> 00:22:07,993 Ez, oraindik ez. 159 00:22:09,928 --> 00:22:12,800 -Rapea gustatzen zaizu, Teresa? -Rapea? 160 00:22:12,880 --> 00:22:16,760 Tabakoa da. Ondo dago. Esnifatu pixka bat. 161 00:22:22,507 --> 00:22:25,480 -Ikaragarri gogorra da! -Gogor jotzen du. 162 00:22:25,600 --> 00:22:27,840 Zuzenean doa garunera. 163 00:22:35,687 --> 00:22:39,120 Kilima egiten du garondoan, ezta? 164 00:22:54,506 --> 00:22:58,477 Besteen bizkar erretzen du hemen jendeak. Noiznahi. 165 00:22:58,543 --> 00:23:01,246 Ohiturak dira… 166 00:23:01,380 --> 00:23:03,582 Normala da. 167 00:23:08,787 --> 00:23:11,189 Elkarri laguntzen diogu. 168 00:23:11,223 --> 00:23:13,992 Beti egiten duzue, ordea, nonahi. 169 00:23:14,760 --> 00:23:16,228 Horrelaxe ibiltzen gara. 170 00:23:16,395 --> 00:23:18,730 Zigarro-xurgadak ere eskatzen dizkizute batzuek. 171 00:23:18,864 --> 00:23:21,720 Autobusaren zain, baten bat xurgada eskean hurbiltzen zaizu. 172 00:23:21,767 --> 00:23:24,560 -"Utziko didazu zigarroa xurgatzen?" -Hala da. 173 00:23:24,640 --> 00:23:27,360 Lasai asko ibiltzen zarete. 174 00:23:27,406 --> 00:23:30,640 Horrelakoak gara, kulturaz datorkigu. 175 00:23:30,842 --> 00:23:34,800 -Axolagabeegiak zarete. -Atseginak gara. 176 00:23:34,846 --> 00:23:37,282 Lagunartea gustatzen zaigu, horregatik da. 177 00:23:37,449 --> 00:23:40,560 Atseginak eta axolagabeegiak. 178 00:23:41,052 --> 00:23:44,640 Oso estua zara. 179 00:23:46,992 --> 00:23:50,195 Denak garbi eta txukun egon behar du, ezta? 180 00:23:50,429 --> 00:23:53,532 Tente joan behar du mundu guztiak… 181 00:23:55,467 --> 00:24:00,040 -Bai, baina hemen hori ezin da. -Ez horixe. 182 00:24:01,206 --> 00:24:04,640 Hori Portugaleko kontua da; hemen, ez. 183 00:24:05,477 --> 00:24:09,080 Arauak hausten ditu hemen jendeak. 184 00:24:09,247 --> 00:24:13,251 -Denbora guztian. -Bai, hala ibiltzen gara hemen. 185 00:24:30,268 --> 00:24:35,474 Zuhaitz honetara igo beharko dugu Belo Horizonte ikusteko. 186 00:24:35,607 --> 00:24:38,243 Badakizu zer? 187 00:24:41,313 --> 00:24:45,150 Hobe dugu joatea… 188 00:24:46,785 --> 00:24:50,400 …hemendik hodeiertzera. 189 00:25:24,556 --> 00:25:26,558 Francisca? 190 00:25:31,830 --> 00:25:34,866 -Kaixo. -Kaixo. 191 00:25:36,201 --> 00:25:38,436 Zer moduz zaude? 192 00:25:39,204 --> 00:25:40,672 Ondo. 193 00:25:41,439 --> 00:25:43,909 Nondik atera da animalia hau? 194 00:25:44,075 --> 00:25:46,144 Lagun batena da. 195 00:26:09,601 --> 00:26:12,040 Hemen geratuko da? 196 00:26:14,906 --> 00:26:16,320 Zer? 197 00:26:16,400 --> 00:26:17,800 Hemen geratuko da? 198 00:26:17,880 --> 00:26:19,880 Bai, egun batzuk. 199 00:26:23,348 --> 00:26:26,800 Nor da zure lagun hori? Ezagutzen dut? 200 00:26:27,052 --> 00:26:29,520 Izan ere, ia ez dut zure lagunik ezagutzen. 201 00:26:31,423 --> 00:26:33,680 Ez, ez duzu ezagutzen. 202 00:26:36,361 --> 00:26:38,160 Zer ba? 203 00:26:38,320 --> 00:26:40,240 Galdera hutsa. 204 00:26:43,602 --> 00:26:45,837 Etxe berean bizi garenez… 205 00:26:46,071 --> 00:26:49,640 …eta, txakur bat ekarri duzunez, ba, ez dakit… 206 00:26:50,675 --> 00:26:52,760 Galdera normala izango da, ba. 207 00:26:55,680 --> 00:26:59,880 Ez dakit, ba. Zure mutil-laguna izan liteke. 208 00:27:00,085 --> 00:27:02,954 Ez. Oso lagun ona da… 209 00:27:03,121 --> 00:27:07,392 …baina nire mutil-laguna dela esatea gehiegi da. 210 00:27:09,527 --> 00:27:10,720 Mutil-laguna esatea? 211 00:27:10,762 --> 00:27:14,520 Gaur egun hori ez da existitzen. Inork ez du mutil-lagunik. 212 00:27:17,636 --> 00:27:19,440 Zer du, ba, jendeak? 213 00:27:19,804 --> 00:27:23,108 Harremanak dituzte, baina ez dute… 214 00:27:23,274 --> 00:27:28,313 Harreman desberdinak dituzte jende desberdinarekin. 215 00:27:28,913 --> 00:27:32,360 Betiereko harreman batean sinesten al duzu? 216 00:27:32,951 --> 00:27:34,452 Ezkontzan? 217 00:27:35,687 --> 00:27:37,155 Ez dakit, baliteke… 218 00:27:37,789 --> 00:27:39,791 Galdera zaila da, baina… 219 00:27:41,860 --> 00:27:44,462 Tira, esango nuke… 220 00:27:44,663 --> 00:27:48,166 …denborak jendea elkartzeko modu eder bat duela. 221 00:27:48,500 --> 00:27:53,705 Ez dakit… Norbaitekin zahartzea… 222 00:27:53,972 --> 00:27:55,674 …izan behar du… 223 00:27:56,474 --> 00:27:59,310 Ez naiz jabetzen… 224 00:27:59,511 --> 00:28:02,280 …pertsona bakarrarekin egotea zer ote den. 225 00:28:02,447 --> 00:28:05,684 Elkarrekin eraikitako intimitatea da kontua. 226 00:28:05,717 --> 00:28:08,787 Sexua eta plazerra gainditzen duen maitasun bat. 227 00:28:08,787 --> 00:28:10,640 Badakizu… Bizi-kontu bat da. 228 00:28:10,855 --> 00:28:15,326 -Ez dakit, korapilatsua da… -Oso gai korapilatsua da, bai. 229 00:28:15,460 --> 00:28:17,062 Bai, hala da. 230 00:29:46,885 --> 00:29:48,560 Barkatu. 231 00:30:14,212 --> 00:30:19,751 Geure espazioaz jabetu gaitezen elkar ez jotzeko. 232 00:30:19,918 --> 00:30:22,387 Bost, sei. 233 00:30:27,325 --> 00:30:31,196 Lurrera, eta ireki… 234 00:30:31,329 --> 00:30:35,834 Segi, hor eutsi, eta… 235 00:30:36,668 --> 00:30:39,838 Ez gelditu eta zapaldu… 236 00:30:39,871 --> 00:30:43,041 Ikasi egin nahi duzu? 237 00:30:43,107 --> 00:30:46,544 -Sar naiteke? -Jakina. Nahi duzun lekuan eseri. 238 00:30:49,314 --> 00:30:52,383 Taula hau errepikatu. Ikusi egin nahi dut. 239 00:30:52,550 --> 00:30:56,988 Bost, sei… Airea hartu, airea bota. 240 00:31:41,900 --> 00:31:43,434 Bikaina. 241 00:31:44,903 --> 00:31:48,907 Fadoaz nazkatuta nago. 242 00:31:48,907 --> 00:31:50,174 Aldatu egingo dut. 243 00:32:02,954 --> 00:32:04,856 Horrek hobea dirudi. 244 00:32:07,592 --> 00:32:11,062 Gero gauza bat erakutsiko dizuet. 245 00:32:12,263 --> 00:32:13,998 Oso baldarra naiz… 246 00:32:15,233 --> 00:32:17,602 Joãozinho, sekula ez zaitut dantzan ikusi. 247 00:32:17,669 --> 00:32:20,939 -Lotsatia naiz. -Dantzatu, Joãozinho. Ea ba. 248 00:32:20,939 --> 00:32:22,140 Dantzatu zuk. 249 00:32:23,942 --> 00:32:25,710 Funka dantzatzea gustatzen zait. 250 00:32:25,843 --> 00:32:29,414 Pixka bat mugitu, eta dantzan ari zarela dirudi. 251 00:32:41,993 --> 00:32:43,628 Goazen, ba. 252 00:33:01,346 --> 00:33:04,082 Saia gaitezen bira ematen… 253 00:33:05,583 --> 00:33:09,053 Egonean inor ez. Tira! Dantzara! 254 00:34:01,606 --> 00:34:04,142 Hara! Zer dabil txakur hau? 255 00:34:04,760 --> 00:34:06,280 Ene! 256 00:34:14,919 --> 00:34:16,800 A, Teresa ez dago. 257 00:34:16,921 --> 00:34:18,760 Irekita utzi du leihoa. 258 00:34:19,040 --> 00:34:20,840 Dena bustita dago, ezta? 259 00:34:34,639 --> 00:34:36,607 Oso gizena dago. 260 00:34:38,476 --> 00:34:40,360 Ai, Jauna! 261 00:34:41,946 --> 00:34:45,783 Hainbeste dantzatzeak jota utzi nau. Benetan! 262 00:34:45,983 --> 00:34:47,919 Baina ondo pasatu dugu. 263 00:34:58,096 --> 00:35:00,164 Eta… manta. 264 00:35:00,765 --> 00:35:02,433 Eskerrik asko. 265 00:35:09,240 --> 00:35:12,360 Berehala lo hartuko dut, leher eginda nago. 266 00:35:12,443 --> 00:35:13,811 Almohada bat nahi? 267 00:35:15,113 --> 00:35:16,747 Leher eginda nago. 268 00:35:17,148 --> 00:35:20,384 Erosoa da. Gau batez lo egiteko, ona. 269 00:35:20,585 --> 00:35:24,280 Ene! Txakur hau harroputz hutsa da. Sofan lo egiten uzten diozu? 270 00:35:24,422 --> 00:35:26,891 Atera ezazu hemendik! 271 00:35:29,026 --> 00:35:30,640 Eramazu! 272 00:35:34,866 --> 00:35:38,760 -Atera ezazu hemendik. -Oso astuna da. 273 00:35:38,970 --> 00:35:42,974 -Bota ezazu. Lo egin behar dut. -Ederki. 274 00:35:43,508 --> 00:35:46,377 Pacorekin lo egingo dut, ba. 275 00:35:46,744 --> 00:35:48,713 Hemen geratu nahi du. 276 00:35:48,946 --> 00:35:51,449 -Argia itzaliko dut. -Ederki. 277 00:35:56,154 --> 00:35:58,480 -Agur, Neguinho. -Agur, gabon. 278 00:35:59,423 --> 00:36:01,993 -Itzali hortik, nahi duzunean. -Ederki. 279 00:36:13,905 --> 00:36:16,480 Ai, Jauna! 280 00:36:19,277 --> 00:36:22,313 -Ispilua puskatu duzu. -Suerte txarra! 281 00:36:24,182 --> 00:36:28,719 Zazpi urteko suerte txarra! 282 00:36:32,557 --> 00:36:33,824 A, ez! 283 00:36:34,325 --> 00:36:38,963 Ez dut gau hau bukatzea nahi! 284 00:36:39,197 --> 00:36:41,399 Musu bat, musu bat, musu bat! 285 00:36:44,902 --> 00:36:46,637 Ospa, Vila Rica! 286 00:36:48,506 --> 00:36:51,075 Aizu, laztana, zure gauzak ahaztu zaizkizu. 287 00:36:52,710 --> 00:36:54,345 -Dena ondo? -Teresa naiz. 288 00:36:54,478 --> 00:36:57,081 -Neguinho. -Pozten naiz zu ezagutzeaz. 289 00:37:00,985 --> 00:37:03,721 Piztu dezaket? Argi gehiegi? 290 00:37:05,823 --> 00:37:08,359 Nola duzu izena, berriz? 291 00:37:09,026 --> 00:37:10,995 Deituidazu Neguinho… Wederson da. 292 00:37:11,229 --> 00:37:12,863 Ederson. Ederki. 293 00:37:17,001 --> 00:37:18,903 Franciscaren laguna zara? 294 00:37:19,370 --> 00:37:20,871 Elkarrekin lan egiten dugu. 295 00:37:21,272 --> 00:37:22,540 Jatetxean? 296 00:37:22,673 --> 00:37:24,442 Ontziak garbitzen. 297 00:37:24,842 --> 00:37:25,543 Ezta? 298 00:37:25,710 --> 00:37:26,944 Egunero. 299 00:37:27,111 --> 00:37:28,079 Zartaginak… 300 00:37:28,246 --> 00:37:30,481 Eltzeak eta zartaginak egunero. 301 00:37:30,581 --> 00:37:31,549 Zer moduzkoa da? 302 00:37:31,716 --> 00:37:35,586 Ondo esan beharko dut, baina nekagarria da. 303 00:37:36,320 --> 00:37:41,359 Jota iristen zara etxera. Leher eginda. 304 00:37:42,026 --> 00:37:46,564 Zure herria oso desberdina al da? 305 00:37:47,164 --> 00:37:50,468 Edo gustura zaude hemen ere? 306 00:37:50,501 --> 00:37:53,271 Hau ere interesgarria iruditzen zaizu? 307 00:37:53,404 --> 00:37:55,439 Asko esaten duzu "ere". 308 00:37:56,007 --> 00:37:57,275 Zer? 309 00:37:58,643 --> 00:38:01,279 Barregarria iruditzen zaizu "ere" hainbestetan esatea? 310 00:38:01,412 --> 00:38:04,015 Ez dizut tutik ere ulertzen. 311 00:38:04,115 --> 00:38:05,683 Benetan. 312 00:38:08,052 --> 00:38:10,821 "Kaixo" esaten badut… 313 00:38:10,921 --> 00:38:12,156 Esan, zer? 314 00:38:14,025 --> 00:38:16,294 Ez da sinestekoa! Kaixo. 315 00:38:16,427 --> 00:38:21,165 Orain, bai, baina aurrenekoan ez dizut tutik ere ulertu. 316 00:38:21,966 --> 00:38:26,604 Hizketan sartu zarenean, ez dizut ezertxo ere ulertu. 317 00:38:27,805 --> 00:38:29,640 Zurekin erre dezaket? 318 00:38:29,807 --> 00:38:33,110 Jakina, hautsontzi baten bila noa. 319 00:38:37,181 --> 00:38:38,916 Hau al da zure txanoa? 320 00:38:39,684 --> 00:38:40,351 Bai. 321 00:38:42,119 --> 00:38:44,722 Pozten naiz zu ezagutzeaz. Ez zaitut orain arte ikusi. 322 00:38:44,789 --> 00:38:47,491 Franciscak asko hitz egin dit zutaz. 323 00:38:47,625 --> 00:38:48,693 Bai? 324 00:38:50,528 --> 00:38:52,897 -Barregarri zaude. -Zer? 325 00:38:53,931 --> 00:38:55,333 Oso ile luzea duzu. 326 00:38:55,599 --> 00:38:57,635 Barrura bildua hobeto? 327 00:38:57,968 --> 00:38:58,636 Ez da behar. 328 00:38:58,703 --> 00:39:00,338 Polizia dirudit, ezta? 329 00:39:00,338 --> 00:39:01,205 Paco! 330 00:39:03,107 --> 00:39:07,745 Kankailua da gure txakurra, aise emango dizu egurra. 331 00:39:09,146 --> 00:39:10,781 Paco polita da. 332 00:39:10,948 --> 00:39:12,516 Errima bat egin dut! 333 00:39:13,351 --> 00:39:16,620 Oso eroa zara! Oso jota zaude. 334 00:39:18,356 --> 00:39:20,391 Francisca, barkatu. 335 00:39:20,491 --> 00:39:23,427 Zure laguna rap-kantari bihurtu da. 336 00:39:24,161 --> 00:39:26,430 Ene, erotuta dago! 337 00:39:26,731 --> 00:39:28,960 Zarata handia egiten ari zarete. 338 00:39:29,166 --> 00:39:33,704 Hortzak garbitzera noa. Barreiatuta dauzkat gauzak. 339 00:39:33,871 --> 00:39:37,508 O, Francisca andrea, nik… 340 00:39:38,943 --> 00:39:42,947 Ez… zaldun batek bezala. 341 00:39:43,714 --> 00:39:47,952 Ez da sekula gehiago gertatuko. 342 00:39:47,985 --> 00:39:49,920 Saiatuko naiz zu berriz ez esnatzen. 343 00:39:49,987 --> 00:39:52,323 Nahikoa da. Ulertu dut. 344 00:39:52,390 --> 00:39:54,592 Ez, egia. Sentitzen dut. 345 00:39:54,658 --> 00:39:56,427 Baina gau ederra izan da, ezta? 346 00:39:56,594 --> 00:39:58,896 Bai horixe. Aparta. 347 00:40:00,064 --> 00:40:02,233 Oso isila, baina atsegina. 348 00:40:02,400 --> 00:40:03,901 Isila? 349 00:40:04,034 --> 00:40:07,405 Isila? Niri basati samarra iruditzen zait. 350 00:40:09,707 --> 00:40:12,676 Besteak epaitzea ez da zuzena. 351 00:40:13,411 --> 00:40:17,782 -Non dago txakurra? -Hilda dago. 352 00:40:19,316 --> 00:40:22,119 Paco, zatoz hona. 353 00:40:22,787 --> 00:40:27,725 Berari kasu egiten dio, erosita daukalako beti goxokiak emanez. 354 00:40:28,092 --> 00:40:30,728 -Zatoz! -Ikusten? Berarengana doa zuzen. 355 00:40:30,928 --> 00:40:33,264 Goxokiak jan, diabetikoa egingo zara. 356 00:40:33,264 --> 00:40:36,634 Zer goxoki? Hurbildu besterik ez du egin nahi. 357 00:40:38,803 --> 00:40:41,305 -Bero-bero dago. -Txakur ederra da. 358 00:40:41,472 --> 00:40:43,574 Txakurrak atsegin ditut, baina ez etxean. 359 00:40:43,574 --> 00:40:45,810 Nik ere bai, baina beldurtu egiten naute. 360 00:40:46,010 --> 00:40:49,246 Usaina ere ona du. 361 00:40:50,548 --> 00:40:53,484 Kume handi bat da. 362 00:40:55,319 --> 00:41:00,925 Francisca, joan egingo naiz. Bada garaia. 363 00:41:01,492 --> 00:41:02,460 Ondo da, Neguinho. 364 00:41:02,560 --> 00:41:04,395 Baina ahal dudanean deituko dizut. 365 00:41:04,462 --> 00:41:08,566 Lanera goiz joaten zaren batean, edo, egunen batean, erdialdean. 366 00:41:08,632 --> 00:41:10,634 Ikusiko dugu. 367 00:41:10,801 --> 00:41:12,136 -Billarrean aritu gaitezke. -Ederki. 368 00:41:12,169 --> 00:41:15,306 -Agur. -Agur, pozten naiz zu ezagutzeaz. 369 00:41:15,372 --> 00:41:19,343 Ni ere joan naiteke billarrean jokatzera? 370 00:41:19,510 --> 00:41:20,845 Jakina. 371 00:41:20,911 --> 00:41:22,680 Horrela, ikasiko dut. 372 00:41:27,685 --> 00:41:30,287 Eraztun bat oparitu didate gaur. 373 00:41:32,189 --> 00:41:34,592 Zer polita! 374 00:41:37,495 --> 00:41:40,498 -Ondo al zaude? -Bai. 375 00:41:41,198 --> 00:41:43,267 Eraztunak gustatzen zaizkizu, ezta? 376 00:41:43,501 --> 00:41:44,668 Bai. 377 00:41:45,369 --> 00:41:47,771 Nik ezin dut eraztunik jantzi. 378 00:41:47,972 --> 00:41:49,907 Traba egiten didate. 379 00:41:49,940 --> 00:41:52,109 Bitxia da, ezin dut. 380 00:41:52,276 --> 00:41:55,679 Edo ordulariak, edo estutzen nauen edozer. 381 00:42:12,830 --> 00:42:15,432 Ezusteko handia zara. 382 00:42:16,033 --> 00:42:17,535 Hala al naiz? 383 00:42:19,303 --> 00:42:20,971 Ona edo txarra? 384 00:42:23,040 --> 00:42:26,110 Ona. Oso ona. 385 00:42:44,061 --> 00:42:46,230 Badakizu nola duen honek izena? 386 00:42:51,235 --> 00:42:52,369 Ez. 387 00:42:53,604 --> 00:42:55,372 Landarea. 388 00:42:58,709 --> 00:43:02,813 Demontre! Batzuetan zure txantxak… Benetan. 389 00:43:03,180 --> 00:43:05,249 Ez zen txantxa. 390 00:43:06,650 --> 00:43:08,586 Baina barre egin duzu. 391 00:43:09,720 --> 00:43:11,889 Ez haserretu. 392 00:43:19,063 --> 00:43:22,333 Hona etorri aurretik astrologo batengana joan nintzen. 393 00:43:22,366 --> 00:43:25,869 Benetan? Astrologo bat? 394 00:43:27,071 --> 00:43:30,107 Bai, igarle batengana. 395 00:43:31,241 --> 00:43:32,610 Esan zidan: 396 00:43:32,676 --> 00:43:39,083 "Edozein lekura joan zaitezke, baina inoiz ez Brasilera… 397 00:43:39,450 --> 00:43:41,385 …edo Butanera". 398 00:43:45,022 --> 00:43:46,690 Zer txorakeria. 399 00:43:47,625 --> 00:43:49,927 Ez nekien gauza horietan sinesten zenuenik. 400 00:43:50,060 --> 00:43:51,428 Berez, ez. 401 00:44:00,671 --> 00:44:03,774 Lisboa urrun-urruna iruditzen zait orain. 402 00:44:08,412 --> 00:44:11,749 Bai, horrela izaten da hasieran. 403 00:44:16,720 --> 00:44:21,392 Ez dut uste hasierako sentipen huts bat denik. 404 00:44:21,759 --> 00:44:27,531 Hobeak dirudite orain gauzak. 405 00:44:28,432 --> 00:44:32,102 Gauza gehiago daude munduan. 406 00:44:32,136 --> 00:44:33,937 Askoz handiagoa da. 407 00:44:36,907 --> 00:44:39,109 Faltan botatzen dut Lisboa. 408 00:44:42,980 --> 00:44:45,349 Zuk ez duzu ezer faltan botatzen? 409 00:44:51,889 --> 00:44:53,557 Itsasoa. 410 00:44:59,129 --> 00:45:02,232 Hasieratik bota dut faltan itsasoa. 411 00:45:18,882 --> 00:45:20,451 Faltan botatzen dut igeri egitea… 412 00:45:24,922 --> 00:45:29,860 …eta gatza, azalean gatza sentitzea. 413 00:45:30,594 --> 00:45:34,798 Eta ez dutxatzea. Hiru egunez ilea horrela eramatea. 414 00:45:36,166 --> 00:45:39,640 Eta hau eginez, gatza zaporea hartzea. 415 00:45:47,277 --> 00:45:49,747 Begiradazu, igeri egingo dut. 416 00:45:49,913 --> 00:45:53,183 Egizu kontu itsasoa dela, itxi begiak eta… 417 00:48:41,285 --> 00:48:44,388 Hau izango da azkena. 418 00:48:50,327 --> 00:48:51,595 Bat, bi, hiru, lau! 419 00:50:23,787 --> 00:50:25,122 Egun on. 420 00:50:26,523 --> 00:50:27,491 Baita zuri ere. 421 00:50:45,475 --> 00:50:47,244 Ondo al zaude? 422 00:50:52,149 --> 00:50:54,151 Ez dakit… 423 00:51:00,157 --> 00:51:02,159 Herriminez nago. 424 00:51:02,592 --> 00:51:04,361 Faltan daukat… 425 00:51:12,869 --> 00:51:16,473 Inguruan jende ezaguna eduki nahi nuke. 426 00:51:30,287 --> 00:51:32,556 Marceloren etxera etorri nahi duzu? 427 00:51:43,767 --> 00:51:48,705 Badu lorategia, baratzea, ogia, musika… Sekulakoa da. 428 00:51:51,308 --> 00:51:54,678 Aldatzera noa. Bost minutu barru joango gara. 429 00:52:21,705 --> 00:52:23,240 Aurpegia garbitu. 430 00:52:50,667 --> 00:52:52,302 Hau da lorea. 431 00:52:52,469 --> 00:52:55,480 -Zerena da hazia? -Caipirinha edaten ari dira. 432 00:53:00,744 --> 00:53:03,313 Inoiz ez nuen Atlantikoa zeharkatu. 433 00:53:03,480 --> 00:53:04,915 Benetan? Lehenengo aldia da? 434 00:53:06,349 --> 00:53:08,752 -Portugalen egon zarete? -Bai. 435 00:53:12,689 --> 00:53:14,391 Ez dadila arraina erre. 436 00:53:14,558 --> 00:53:19,362 -Erretzen ari zara? Ea? -Begira nola bildu dugun. 437 00:53:20,964 --> 00:53:23,300 Nola emango diogu bira? 438 00:53:24,100 --> 00:53:26,069 Isatsetik helduiozu. 439 00:53:27,304 --> 00:53:29,806 Azkar, askatu. 440 00:53:30,440 --> 00:53:32,209 Bira emango diot. 441 00:53:33,910 --> 00:53:35,612 Arriskatu egin zara! 442 00:53:35,745 --> 00:53:38,848 Beste minutu bat alde honetatik, eta egina dago. 443 00:53:58,235 --> 00:54:00,003 -Nola du honek izena? -"Txoritxoa". 444 00:54:00,270 --> 00:54:01,871 -Zertarako? -Jolasteko. 445 00:54:02,038 --> 00:54:03,406 -Bakarrik? -Ez. 446 00:54:03,607 --> 00:54:05,141 Bota ezazu hona. 447 00:54:06,743 --> 00:54:07,944 O, ez! 448 00:54:08,411 --> 00:54:09,920 Etortzen ikusi dut. 449 00:54:10,040 --> 00:54:11,680 Jakina, jakina… 450 00:54:11,948 --> 00:54:14,351 Txoritxo hondatzen ari da… 451 00:54:24,394 --> 00:54:28,280 Hau beste gela bat da, armairu bat. 452 00:54:30,267 --> 00:54:32,502 Ni hemen kabituko nintzateke. Begira. 453 00:54:37,641 --> 00:54:39,509 Agur. 454 00:54:40,644 --> 00:54:45,682 -Hemen geratuko naiz! -Agur. Banoa. 455 00:54:57,294 --> 00:55:00,764 Begira honi. Ez dago azulejorik. Zer gaizki! Zer da hau? 456 00:55:04,501 --> 00:55:08,505 Ikusi duzu hau? Begira zer egin duten hemen. 457 00:55:08,672 --> 00:55:12,475 Egia esan, etxeetako xehetasunak… Izugarria da! 458 00:55:12,642 --> 00:55:14,611 -Akabera? -Bai. 459 00:55:15,478 --> 00:55:19,849 Ez dute xehetasuna batere zaintzen. 460 00:55:19,983 --> 00:55:22,352 Begiraiozu azulejo honi. 461 00:55:23,586 --> 00:55:29,392 Zer kostako zitzaien margo bereko azulejo bat bilatzea? 462 00:55:29,826 --> 00:55:33,330 Erori egingo zen… 463 00:55:33,496 --> 00:55:37,367 …eta ez zuten aurkituko ondo egokituko zitzaionik. 464 00:55:37,400 --> 00:55:38,680 Ez, ez zen erori. 465 00:55:38,868 --> 00:55:42,772 Iturgintza-lanak egin ondoren edozer gauza jarri zuten. 466 00:55:42,906 --> 00:55:45,842 Badakit! Zorutik sobratutako azulejoa da. 467 00:55:46,009 --> 00:55:48,478 Eta paretan itsatsi zuten. 468 00:55:48,645 --> 00:55:50,380 -Hori da. -Ondo ematen du, ezta? 469 00:55:50,580 --> 00:55:54,784 Azulejo hauek kendu eta berriz jartzea garestia da. 470 00:55:55,919 --> 00:55:58,788 Ez dira berriz jarri behar, honelako azulejoak nonahi daude. 471 00:55:59,122 --> 00:56:02,125 Horregatik dira errentak hain merkeak. 472 00:56:02,359 --> 00:56:05,829 Ez duzu aurkituko etxebizitza bat, primeran bukatua… 473 00:56:05,862 --> 00:56:09,400 …kalitateko materialarekin, dena zoragarria… 474 00:56:09,599 --> 00:56:13,937 Ez du zertan zoragarria izanik, baina utzikeria da. 475 00:56:14,070 --> 00:56:17,407 Azulejoak nahastea gustatuko zaie, inprobisatzea. 476 00:56:17,440 --> 00:56:19,242 Horregatik da berezia. 477 00:56:19,476 --> 00:56:22,379 Margo bat hemen, bestea han. 478 00:56:25,048 --> 00:56:28,284 Oro har, zer iruditzen zaizu? 479 00:56:28,451 --> 00:56:31,721 Argitsua da, txuria, islatzen du… 480 00:56:34,391 --> 00:56:37,427 -Ez dakit zer esan. -Ez? 481 00:56:41,564 --> 00:56:46,803 Gustatzen zait. Batez ere, pinua egin dezakedalako. 482 00:56:48,238 --> 00:56:50,440 Alderantziz zaude. 483 00:57:06,756 --> 00:57:08,925 Leiho hauek gustatzen zaizkit. 484 00:57:11,628 --> 00:57:13,763 Ez dakit, Teresa. 485 00:57:24,841 --> 00:57:29,879 Nonahi da zaila bizileku on bat aurkitzea. 486 00:57:45,929 --> 00:57:49,265 Nondik nator, lagun zaharra, nora noa? 487 00:57:49,999 --> 00:57:53,360 Baina ez dago dramarik nire ahotsean. 488 00:57:54,838 --> 00:57:58,160 Lasai nago, burua argi, erretzen. 489 00:57:58,274 --> 00:58:01,560 Ez dut gutunik idazteko premiarik. 490 00:58:03,046 --> 00:58:05,949 Ez dit inork deitzen, ez daukat inor zain. 491 00:58:06,115 --> 00:58:08,240 Ez nau inork baztertzen. 492 00:58:10,386 --> 00:58:13,490 Bihotza astun dago, eta isilik babesten da… 493 00:58:13,556 --> 00:58:16,240 …aukeren eta beldurren artean. 494 00:58:18,761 --> 00:58:24,640 Lagun zaharra, esango nuke nire bihotz nekatua ausarta dela. 495 00:58:27,904 --> 00:58:30,740 Zer zaila den gauzak esplikatzea… 496 00:58:30,740 --> 00:58:35,240 …askatasunak ziurgabetasunen bere erreinua ipintzen duenean gugan. 497 00:58:35,320 --> 00:58:38,400 Orain zeru bakoitza bereizi beharra daukat… 498 00:58:38,480 --> 00:58:41,560 …intimitate berezi bat lortu bakoitzarengandik. 499 00:58:41,640 --> 00:58:45,680 Haize edo sekretu bakoitzarengandik isilmandatu bat lortu. 500 00:58:46,089 --> 00:58:49,359 Alaitasun bakoitzari mugak ezarri behar dizkiot… 501 00:58:49,392 --> 00:58:52,462 …hura osatzen duten paisaiak antolatuz. 502 00:58:52,529 --> 00:58:55,265 Nire ariman bizi diren oroitzapenek… 503 00:58:55,331 --> 00:58:57,600 …inguratzen nauen argiaren tonalitatea defini dezatela… 504 00:58:57,680 --> 00:58:59,520 …asper edo larritasun uneak… 505 00:58:59,636 --> 00:59:03,400 …jakintza metatzeko atseginaren aurrekoak direnak. 506 00:59:03,706 --> 00:59:07,960 Orain, anaia, dena desberdina da, eta ezer ez da errepikatzen. 507 00:59:10,780 --> 00:59:15,351 Zer bilaka daitezkeen, horra gauzetatik zer interesatzen zaidan. 508 00:59:15,418 --> 00:59:18,288 Eskura egotea da izakiengandik erakartzen nauena… 509 00:59:18,454 --> 00:59:20,590 …etengabeko itxarote ederra eta tragikoa… 510 00:59:20,957 --> 00:59:23,393 …tentaldiei men egite etengabea… 511 00:59:23,426 --> 00:59:26,296 …egoera egokian sustraitzen ariko bagina bezala… 512 00:59:26,296 --> 00:59:30,366 …pertsona egokiagan sustraitzen, beti eta beti datorkigun deabruagan… 513 00:59:30,567 --> 00:59:34,237 …bide txarretik, bizitzako kalezuloetatik, eramaten gaituenean. 514 00:59:35,805 --> 00:59:41,010 Lagun maitea, aurpegi bat, begirada diziplinatu bat ikusiko zenuen… 515 00:59:41,144 --> 00:59:44,847 …zibilizazio burgesak mendez mende kikildua. 516 00:59:46,249 --> 00:59:52,355 Konturatuko zinen aurpegi horiek desio bitxi baten distira dutela… 517 00:59:52,422 --> 00:59:58,061 …ezezagunaren eta hondamenaren bekatuaren irrikaz irribarrez. 518 00:59:58,595 --> 01:00:02,699 Une horiek traizioa egiten diote gure paganoari, gure basatiari… 519 01:00:02,765 --> 01:00:06,769 …bizimodua irabazi ordez bizi egin nahi duen gizonari. 520 01:00:07,236 --> 01:00:12,275 Anaia, une hauek den-dena dira niretzat. 521 01:00:26,422 --> 01:00:28,958 Ederki. 522 01:00:29,125 --> 01:00:30,226 Zer moduz? 523 01:00:30,393 --> 01:00:33,429 Gezurra dirudi hainbeste denbora pasatu dela… 524 01:00:33,630 --> 01:00:38,001 …kale horiek ikusi nituenetik. Arraroa da. 525 01:00:43,006 --> 01:00:47,510 O, ez! "Tuk tuk"ek Lisboa inbaditu dute. 526 01:00:51,914 --> 01:00:54,350 Franciscaren etxea, etxe hau… 527 01:00:56,119 --> 01:00:58,554 …erdialdean dago. Erdi-erdian. 528 01:00:58,788 --> 01:01:01,791 Kalera irten, eta dena aurkitzen duzu… 529 01:01:01,958 --> 01:01:04,394 …denetik baitago; ikusi egin behar zenukete. 530 01:01:04,560 --> 01:01:09,065 Atea zeharkatu, eta film batean zaudela dirudi. 531 01:01:10,266 --> 01:01:14,003 Bai, denetik gertatzen da. 532 01:01:17,840 --> 01:01:21,444 Ez, etxez aldatu beharko dugu, baina… 533 01:01:22,412 --> 01:01:26,315 Eraikin honek Vila Rica du izena. 534 01:01:26,482 --> 01:01:31,554 Azpian badaude dendak, taberna bat, taberna ziztrin bat… 535 01:01:31,721 --> 01:01:36,759 Beheko solairura jaitsi, eta taberna bat dago! 536 01:01:38,995 --> 01:01:44,434 Notario-bulego bat dago! Andregai denda bat igogailuaren ondoan. 537 01:01:44,901 --> 01:01:46,069 Sinestezina da. 538 01:01:47,470 --> 01:01:49,505 Oso goxoa dago. 539 01:01:58,114 --> 01:02:00,083 Oso goxoa. 540 01:02:07,724 --> 01:02:09,392 Zerbait daukat zuretzat. 541 01:02:09,625 --> 01:02:12,595 -Niretzat? -Haren bila joango naiz. 542 01:02:40,490 --> 01:02:42,892 Aparta da. 543 01:02:50,633 --> 01:02:53,503 -Kafea nahi duzu? -Bai. 544 01:03:00,443 --> 01:03:02,645 Badago kikararik? 545 01:03:09,285 --> 01:03:11,687 Teresa, gauza bat esan behar dizut. 546 01:03:12,088 --> 01:03:14,524 -Zerbait esan behar didazu? -Bai. 547 01:03:16,926 --> 01:03:19,362 Bai? 548 01:03:25,401 --> 01:03:28,004 Zer berri dago? Haurdun zaude? 549 01:03:29,238 --> 01:03:31,040 Ezkontzera zoaz? 550 01:03:31,240 --> 01:03:34,640 Ez, ez noa ezkontzera, eta ez dut uste haurdun nagoenik. 551 01:03:36,245 --> 01:03:39,182 -Ezkontzeko eskatuko diozu norbaiti? -Ez. 552 01:04:08,044 --> 01:04:11,581 -Lixibaz garbitu duzu arropa? -Ez. 553 01:04:12,315 --> 01:04:14,317 Denak huts egin ditut… 554 01:04:15,918 --> 01:04:17,687 Zer izan daiteke, ba? 555 01:04:18,921 --> 01:04:22,240 Lisboara itzultzea erabaki dut. 556 01:04:26,596 --> 01:04:29,031 Benetan ari al zara? 557 01:04:40,109 --> 01:04:44,914 Asmo batzuk genituen, eta etxea bilatzen ari ginen… 558 01:04:56,025 --> 01:05:00,763 Ez dakit. Aldaketa hori, bat-batean. 559 01:05:01,397 --> 01:05:04,233 -Eta bat-batean esaten didazu? -Ez da bat-batean. 560 01:05:04,400 --> 01:05:05,701 Etxe bila ari ginen. 561 01:05:05,902 --> 01:05:10,106 Biok ari ginen etxe bila, etxebizitzak ikusten. 562 01:05:11,607 --> 01:05:13,276 Zera… 563 01:05:19,949 --> 01:05:22,585 Lehenago kontatu behar zenidala uste dut. 564 01:05:22,752 --> 01:05:25,755 Pentsatzen hasi zinenean, niri esatea zeneukan, gutxienez. 565 01:05:25,821 --> 01:05:27,556 Aztarna bat eman behar zenidan! 566 01:05:27,623 --> 01:05:32,628 "Banoa" niri esan ordez. 567 01:05:36,732 --> 01:05:41,570 Zertarako esango nizun, pentsamendu bat baino ez bazen? 568 01:05:41,637 --> 01:05:42,939 Horrek ez du zentzurik. 569 01:05:42,939 --> 01:05:45,775 Orain erabakia hartuta daukat. 570 01:05:46,042 --> 01:05:50,680 Zera… Ezin dut sinetsi. 571 01:05:52,782 --> 01:05:54,183 Erabakita dago. 572 01:06:46,836 --> 01:06:51,374 Material eskasarekin egiten dute dena… 573 01:06:53,542 --> 01:06:58,514 Benetan. Faltan botako dut zure etengabeko gogo beroa. 574 01:07:03,652 --> 01:07:05,921 Zer esan nahi du horrek? 575 01:07:08,591 --> 01:07:12,028 Ondo etorriko zaizu. Etxe antolatu batera etorri zinen… 576 01:07:12,128 --> 01:07:15,131 …gela antolatu batera. Bizilekua hartu zenuen. 577 01:07:18,034 --> 01:07:21,170 Eta orain bigarren kapitulua da. 578 01:07:28,878 --> 01:07:30,479 Ez nuen espero. 579 01:07:32,782 --> 01:07:34,116 Badakit. 580 01:07:41,190 --> 01:07:44,760 Jendea daukat han zain. 581 01:07:45,361 --> 01:07:49,665 Hiria zain daukat. Itsasoa zain daukat. 582 01:07:52,868 --> 01:07:56,939 Belo Horizonteko nire aldia bukatu da. 583 01:07:57,873 --> 01:08:02,078 Asmoak aldatzeko unea izango da. Auskalo. 584 01:08:02,211 --> 01:08:04,246 Dena berriegia da. 585 01:08:04,380 --> 01:08:06,916 Hemen zahartu nahi duzu? 586 01:08:07,249 --> 01:08:10,519 Ni ez naiz sekula zahartuko. 587 01:08:16,358 --> 01:08:19,962 Hobeto nago nire utopiekin… 588 01:08:20,362 --> 01:08:23,966 …alferrikako bizitza bat bizitzen baino. 589 01:08:44,420 --> 01:08:48,924 -Kaixo. -Kaixo. Zer nahi duzu? 590 01:08:53,562 --> 01:08:59,920 Caetanoren disko baten bila nabil: "Totalmente demais". 591 01:08:59,969 --> 01:09:01,904 Hori ez daukat. 592 01:09:02,138 --> 01:09:07,076 Badauzkagu beste batzuk, baina hori ez. 593 01:09:10,412 --> 01:09:15,040 -Ez. Beste batzuk dauzkat. -Oparitzeko da. 594 01:09:15,151 --> 01:09:16,720 Oparitzeko? 595 01:09:16,852 --> 01:09:20,880 -Zer musika gustatzen zaizu? -Caetano gustatzen zait. 596 01:09:20,956 --> 01:09:25,161 Caetano asko daude, ez? Zein, zehatz-mehatz? 597 01:09:25,261 --> 01:09:26,896 Caetano tropikalista? 598 01:09:26,896 --> 01:09:34,537 Niri 70eko hasierakoa gustatzen zait, grisena, malenkoniatsuena. 599 01:09:34,637 --> 01:09:37,139 Caetano horixe. 600 01:09:38,274 --> 01:09:43,913 Gaur zorioneko zaude. Itxaron. Itxi begiak. 601 01:09:44,013 --> 01:09:47,360 Caetano gustatzen bazaizu… 602 01:09:47,440 --> 01:09:49,960 …izugarri gustatuko zaizu erakutsiko dizudana. 603 01:09:50,080 --> 01:09:53,720 Bilatzen ari zarena da. Jarri egingo dizut. 604 01:09:53,889 --> 01:09:56,825 Itxi begiak, eta itxaron pixka bat. 605 01:10:04,233 --> 01:10:08,237 -Ona izango ahal da! -Ona da. Itxita dituzu begiak? 606 01:10:08,437 --> 01:10:10,673 -Bai. -Ederki. Horra, ba. 607 01:10:29,992 --> 01:10:32,328 Nirekin topo egiten duzunean… 608 01:10:32,394 --> 01:10:36,131 …ez nirekin hitz egin, ez niri begiratu. 609 01:10:36,232 --> 01:10:39,368 Negar egingo dut, agian. 610 01:10:47,476 --> 01:10:49,912 Nirekin topo egiten duzunean… 611 01:10:50,079 --> 01:10:53,949 …ez nirekin hitz egin, ez niri begiratu. 612 01:10:54,049 --> 01:10:57,353 Negar egingo dut, agian. 613 01:11:04,159 --> 01:11:07,830 Eta negar egiten dudanean, intziri egiten dut. 614 01:11:07,997 --> 01:11:12,167 Eta intziriek kalte egiten didate eztarrian. 615 01:11:12,301 --> 01:11:15,738 Gainera, musuzapiak erabiltzen ditut… 616 01:11:16,038 --> 01:11:19,275 …eta musuzapi bustiak desegin egiten dira. 617 01:11:19,675 --> 01:11:24,980 Begiak gorritu egiten zaizkit, eta minberatu. 618 01:11:25,147 --> 01:11:30,919 Eta eguzkitako betaurrekoak erosi behar izaten ditut. 619 01:11:31,287 --> 01:11:33,455 Nirekin topo egiten duzunean… 620 01:11:33,522 --> 01:11:36,925 …ez nirekin hitz egin, ez niri begiratu. 621 01:11:37,092 --> 01:11:41,320 Negar egingo dut, agian. 622 01:11:47,703 --> 01:11:50,105 Nirekin topo egiten duzunean… 623 01:11:50,306 --> 01:11:53,642 …ez nirekin hitz egin, ez niri begiratu. 624 01:11:53,809 --> 01:11:57,579 Negar egingo dut, agian. 625 01:12:19,368 --> 01:12:21,303 "Zure gelan sartu nahi dut… 626 01:12:23,772 --> 01:12:26,120 …elkarrekin pasa dezagun gaua… 627 01:12:26,342 --> 01:12:27,943 …orain eta beti". 628 01:12:29,478 --> 01:12:32,481 Izurde batek zergatik esango luke hori? 629 01:12:35,351 --> 01:12:38,587 Hemen ezin da etxerik alokatu. 630 01:12:38,821 --> 01:12:41,557 Ez dakit hain erraz aurkituko ote dudan etxerik. 631 01:12:42,191 --> 01:12:46,160 Bestela, etxea partekatu beharko duzu. Hala beharko du. 632 01:12:47,529 --> 01:12:49,631 Kalean ere bizi zaitezke. 633 01:12:54,470 --> 01:12:55,237 Baliteke. 634 01:12:55,404 --> 01:12:59,840 Irudikatu al duzu inoiz zeure burua kalean bizitzen? 635 01:12:59,920 --> 01:13:01,880 Kalean? 636 01:13:07,182 --> 01:13:08,851 Etxe bila nenbilenean… 637 01:13:08,984 --> 01:13:13,455 …zorua eta argia ziren niretzat garrantzitsuena. 638 01:13:16,392 --> 01:13:19,128 Baina zu ez zara ni bezain zorrotza. 639 01:13:22,398 --> 01:13:24,533 Orain, etxea da nahi dudana. 640 01:13:24,967 --> 01:13:28,303 Horrek erabakiko du ea hemen gera naitekeen. Ulertzen? 641 01:13:29,071 --> 01:13:31,907 Erraza omen zen, nonahi aurkituko omen nuen. 642 01:13:32,074 --> 01:13:35,244 Nahiago nuke etxe polit bat izan… 643 01:13:35,411 --> 01:13:37,479 …baina ez da hori kontua. 644 01:13:37,646 --> 01:13:41,083 Kontua ez da zoru on bat edo dena dela aurkitzea. 645 01:13:41,250 --> 01:13:43,252 Hori ez da kontua. Ez daukat dirurik. 646 01:13:43,419 --> 01:13:45,921 Ez badut zerbait azkar bilatzen, kalean bukatuko dut. 647 01:13:46,088 --> 01:13:47,423 Eta ez dut kalean bizi nahi! 648 01:13:47,723 --> 01:13:51,240 Ezin zara eserita geratu zerbait noiz agertuko zain. 649 01:13:51,320 --> 01:13:52,560 Kalera atera, eta bilatu egin behar duzu. 650 01:13:52,661 --> 01:13:55,030 Nonahi bilatu behar duzu, mundu guztiari galdetu. 651 01:13:55,164 --> 01:13:57,065 Bai, baina gaur begiratu bat besterik ez dut eman. 652 01:13:57,232 --> 01:13:58,567 Begiratzen hasi besterik ez naiz egin. 653 01:13:58,634 --> 01:14:02,104 Eta, bai, gaur beste irtenbide bat bilatuko dut. 654 01:14:07,609 --> 01:14:12,981 Lagundu egin behar zenidake, aholkuren bat eman… 655 01:14:15,918 --> 01:14:20,722 Badirudi ez duzula inoiz… Aberatsa zara, ez? 656 01:14:20,989 --> 01:14:22,925 Gurasoek ordaintzen dizkizute fakturak? 657 01:14:32,701 --> 01:14:37,840 Pazientzia izan behar duzu. Kontu burokratikoak konpondu. 658 01:14:41,310 --> 01:14:47,240 Nortasun agiri bat lortu, gomendiozko gutunak ere bai. 659 01:14:48,116 --> 01:14:51,520 Eta jendearekin hitz egin, ezagun guztiekin. 660 01:14:51,687 --> 01:14:53,560 Etxea daukatenekin eta ez daukatenekin. 661 01:14:53,689 --> 01:14:55,157 Etxea ez duzu zeuretzat bakarrik behar. 662 01:14:55,324 --> 01:14:58,026 -Partekatu egin dezakezu. -Bai noski. 663 01:14:58,193 --> 01:15:01,563 -Edonorekin, gela bakarra. -Bai, hor ez legoke koxkarik. 664 01:15:02,598 --> 01:15:08,720 Luzaroan geratu nahi duzu? Hemen hartu nahi duzu erretiroa? 665 01:15:08,904 --> 01:15:11,400 20 urtez geratuko zara hemen? 666 01:15:11,907 --> 01:15:13,709 Zer esaten ari zara? 667 01:15:13,876 --> 01:15:16,600 Zer du horrek ikustekorik orain etxea bilatzearekin? 668 01:15:16,680 --> 01:15:18,960 Zuretzat bakarrik alokatu nahi duzu etxea. 669 01:15:19,147 --> 01:15:22,084 Ez, begiratu besterik ez dut egin. 670 01:15:22,251 --> 01:15:26,088 Ordaintzeko moduko zerbait aurkituko nuela uste nuen. 671 01:15:26,221 --> 01:15:30,292 Lan egingo dudanez, ordaindu ahal izango dut, ezta? 672 01:15:30,425 --> 01:15:31,927 Garestiegia da, ordea. 673 01:15:32,060 --> 01:15:36,231 Bai, ez daukazu 1.200 erreal etxe bat zuretzat alokatzeko. 674 01:15:36,398 --> 01:15:40,903 Francisca, ikustera besterik ez naiz joan… 675 01:15:40,969 --> 01:15:45,140 …zenbat balio duen etxebizitza batek erdialdean! 676 01:15:46,842 --> 01:15:50,946 500, 600, 700 euro izango zirela uste nuen! 677 01:15:51,113 --> 01:15:52,920 Baldin bazenekien, zergatik ez didazu esan? 678 01:15:53,081 --> 01:15:54,783 500 euro, bai zera! 679 01:15:55,450 --> 01:15:56,985 Eta erdialdean bizi nahi duzu? 680 01:15:57,152 --> 01:15:58,987 Erdialdean bizi nahi duzu? 681 01:15:59,187 --> 01:16:03,325 Nire ama ematen duzu. Ez, okerrago! Ez dakit… 682 01:16:04,293 --> 01:16:07,462 Bi aldiz jokatu duzu! Horrek ez du balio. Ez, ez, ez! 683 01:16:07,663 --> 01:16:10,232 Bi aldiz jokatu duzu zuk ere! 684 01:16:12,100 --> 01:16:14,670 Tranposo hutsak gara! 685 01:16:22,578 --> 01:16:25,914 Ez, korrika aritu naiz. Ezin dut erre. 686 01:16:35,190 --> 01:16:37,693 Arrainak ikustera joan zara? 687 01:16:38,026 --> 01:16:41,063 -Zer? -Arrainak ikusi dituzu? 688 01:16:42,664 --> 01:16:46,468 -Arrainak? -Bai, parkeko arrainak. 689 01:16:47,970 --> 01:16:50,472 Ez ditut inoiz ikusi. 690 01:17:07,623 --> 01:17:10,726 -Sexiago egoteko. -Hemen? 691 01:17:11,326 --> 01:17:13,428 Leku honetan? 692 01:17:14,830 --> 01:17:16,732 Tira… 693 01:17:19,668 --> 01:17:22,404 Gaur lutoz nago. 694 01:17:24,239 --> 01:17:27,109 Hileta egidazu. 695 01:17:34,783 --> 01:17:38,220 Erlijiorik ez dut izango, baina heriotza… 696 01:17:39,421 --> 01:17:41,760 …hasia naiz hartan sinesten. 697 01:17:51,466 --> 01:17:55,070 Eskua bihotzean jarri behar al dut? 698 01:17:57,205 --> 01:18:02,310 Ezin dut arnasa hartu, ezta? Edo konturatuko zinateke… 699 01:18:03,045 --> 01:18:07,382 Nabaritzen duzu hau igotzen eta jaisten, ezta? 700 01:18:14,156 --> 01:18:17,793 Baina ez dut zure hiletan negar egingo. 701 01:18:21,129 --> 01:18:23,165 Hau nirea da, ezta? 702 01:18:37,245 --> 01:18:38,947 Teresa, mesedez… 703 01:18:42,584 --> 01:18:44,753 Laguntzera etorri zarela uste nuen. 704 01:19:42,110 --> 01:19:44,513 Gutxi gelditzen da. 705 01:19:45,680 --> 01:19:49,720 Barazkiekin larrua jotzen omen zebilen han jendea joan den astean. 706 01:19:50,118 --> 01:19:52,187 Barazkiekin larrua jotzen. 707 01:19:53,121 --> 01:19:55,920 Joan den astean, performance bat zen. 708 01:19:56,525 --> 01:19:58,400 Barazkiekin larrua jotzen? 709 01:19:59,127 --> 01:20:02,798 Gaiz aldatu, jaten ari gara. 710 01:20:04,199 --> 01:20:06,468 Oso cachaça ona. Onenek ez dute erretzen… 711 01:20:07,369 --> 01:20:10,505 -Kaixo, Neguinho. -Kaixo. 712 01:20:19,815 --> 01:20:22,240 Bizi direnak beti agertzen omen dira eta. 713 01:20:22,384 --> 01:20:23,585 Zer dugu? 714 01:20:26,822 --> 01:20:28,924 Topa! 715 01:20:29,925 --> 01:20:32,627 Hemen primeran gaude! 716 01:20:33,361 --> 01:20:35,831 Baia-zuhaitz bat dago hor. 717 01:20:35,931 --> 01:20:39,367 Nire amaren etxea ere landarez beteta dago. 718 01:20:39,501 --> 01:20:42,003 Landarez josita dauka etxea. 719 01:20:42,170 --> 01:20:44,172 Ezin dut hainbeste berdetasun jasan. 720 01:20:44,639 --> 01:20:47,142 Hosto gehiegi, landare gehiegi. 721 01:20:47,309 --> 01:20:50,846 Han zementua falta da! Benetan! 722 01:20:54,382 --> 01:20:56,651 Egun on, labezomorro andrea. 723 01:21:00,121 --> 01:21:03,959 Egun bikaina berorrentzat. 724 01:21:04,125 --> 01:21:06,328 Zer esaten ari zara? 725 01:21:06,461 --> 01:21:08,330 Labezomorro andrea. 726 01:21:10,465 --> 01:21:13,235 Badakizu zertarako diren oinetako puntadunak? 727 01:21:13,435 --> 01:21:16,872 Horrelako oinetakoak? Triangeluarrak, puntadunak? 728 01:21:16,972 --> 01:21:18,106 -Ez. -Ez? 729 01:21:19,007 --> 01:21:23,111 Izkinetako labezomorroak hiltzeko. 730 01:21:29,484 --> 01:21:30,986 Ai, Jauna! 731 01:21:32,954 --> 01:21:35,690 Oraintxe konturatu naiz zapata gorriak dituzula. 732 01:21:37,993 --> 01:21:40,161 -Eta? -Ezer ez. 733 01:21:41,196 --> 01:21:42,360 Ez, hemen da. 734 01:21:42,360 --> 01:21:45,520 Ezin gertaerak gezurtatu. 735 01:21:51,907 --> 01:21:54,509 Zerbait behar duzu? 736 01:21:57,145 --> 01:22:00,916 Pastilla bat behar dudala uste dut. 737 01:22:25,941 --> 01:22:27,760 Zopa prestatu dut. 738 01:22:33,448 --> 01:22:39,154 -Nahi duzu? -Zuk jango duzu? 739 01:22:51,666 --> 01:22:54,920 Praça Sete-n lurpera nazakezu. 740 01:23:00,308 --> 01:23:04,279 Jakina, hiribide nagusian desfile militar bat eta guzti. 741 01:23:05,513 --> 01:23:12,387 Gogoratzen duzu atzo goizean arratoi izugarri bat ikusi genuela… 742 01:23:12,387 --> 01:23:15,857 …lurrean etzanda? 743 01:23:20,028 --> 01:23:23,999 -Hala nago. -Zer esajeratua, Francisca! 744 01:23:36,478 --> 01:23:38,813 Nirekin etorriko zara? 745 01:24:05,206 --> 01:24:07,108 Nik eramango zaitut. 746 01:24:28,129 --> 01:24:31,132 Ziur ez bazaude, zergatik joango zara? 747 01:24:49,084 --> 01:24:51,760 Ez nagoelako ezertaz ziur. 748 01:28:08,950 --> 01:28:11,653 Orain beso bakarrarekin. 749 01:28:11,919 --> 01:28:15,690 Batetik bestera… Poliki. 750 01:28:15,890 --> 01:28:18,793 Eutsi. Heldu hor. 751 01:28:19,460 --> 01:28:21,462 Heldu hor. 752 01:28:23,831 --> 01:28:25,833 Hanka bat. 753 01:28:26,367 --> 01:28:27,702 Bestea. 754 01:28:27,869 --> 01:28:31,706 Oinez bakarrik: bat, bi, hiru… eta geldi. 755 01:30:02,130 --> 01:30:06,100 Bai, Ingalaterra ondo dago oporretarako, baina lanerako… 756 01:30:10,271 --> 01:30:12,140 Horrela da. 757 01:30:14,709 --> 01:30:18,479 Caipirinha bat hartu dudan? Ez, oraindik goizegi da. 758 01:30:18,713 --> 01:30:23,117 Hemen ordu bata da. Goizegi da. 759 01:30:29,590 --> 01:30:31,325 Beraz… 760 01:30:35,530 --> 01:30:39,967 Ez, dena ondo dago. Dena ondo. 761 01:30:44,305 --> 01:30:47,074 Tira, ama, joan egin behar dut. 762 01:30:48,276 --> 01:30:52,447 Gauza batzuk konpondu behar ditut. 763 01:30:55,149 --> 01:30:58,453 Etxe berri baten bila ari naiz. Etxez aldatu behar dut. 764 01:30:59,887 --> 01:31:04,325 Hori zen asmoa, baina ez zegoen ezer erabatekorik. 765 01:31:04,792 --> 01:31:09,630 Gutxi gorabehera… Ezarian-ezarian. Zuen tankeran, ezta? 766 01:31:11,466 --> 01:31:14,602 Portugalera itzultzeko asmoa duzu? 767 01:31:15,603 --> 01:31:18,906 Bai. Zure etxea zure etxea da, ez? 768 01:31:22,643 --> 01:31:24,612 Egia da. 769 01:31:31,152 --> 01:31:34,121 Etxera noa. Autobusaren zain nengoen. 770 01:31:34,956 --> 01:31:35,756 Nik eramango zaitut. 771 01:31:58,713 --> 01:32:02,517 -Jaitsi pixka bat leihatila. -Baina dena bustiko da. 772 01:32:02,683 --> 01:32:04,552 Ez lausotzeko da… 773 01:32:05,052 --> 01:32:08,689 -Bai, baina… -Uztazu. 774 01:32:09,390 --> 01:32:11,926 -Itxi dezaket? Bustitzen ari da. -Bai. 775 01:32:20,301 --> 01:32:22,169 Ez da martxan jartzen… 776 01:32:36,317 --> 01:32:39,420 -Nahi baduzu, saia naiteke. -Bai? 777 01:32:40,721 --> 01:32:42,890 -Saiatu, mesedez. -Bai? 778 01:32:43,190 --> 01:32:44,926 Jar zaitez hemen. 779 01:32:49,030 --> 01:32:50,998 Horrela, eseri. 780 01:33:04,912 --> 01:33:07,800 Asko gustatzen zait gidatzea; faltan botatzen nuen. 781 01:33:24,999 --> 01:33:27,868 -Joango gara? -Goazen. 782 01:34:32,400 --> 01:34:35,102 Eroen goiz honetan… 783 01:34:35,269 --> 01:34:37,672 …hildako baten begiak… 784 01:34:37,805 --> 01:34:40,508 …sua islatzen zuen. 785 01:34:42,510 --> 01:34:45,046 Eroen goiz honetan… 786 01:34:45,212 --> 01:34:50,317 …misterio oro gutxi da. 787 01:34:52,787 --> 01:34:55,589 Eroen goiz honetan… 788 01:34:55,756 --> 01:34:58,025 …misterio oro gutxi da. 789 01:34:58,192 --> 01:35:01,729 Itsasoaren aparra distiraz dago. 790 01:35:02,997 --> 01:35:05,232 Eroen goiz honetan… 791 01:35:05,399 --> 01:35:09,904 …misterio oro gutxi da. 792 01:35:13,908 --> 01:35:18,713 Eguzki indartsu hori, eguzki hilgarria. 793 01:35:18,813 --> 01:35:22,283 Eguzki… 794 01:35:22,950 --> 01:35:25,186 …indartsu hori. 795 01:35:25,352 --> 01:35:28,322 Eguzki hilgarri hori. 796 01:35:28,489 --> 01:35:32,293 Eguzki madarikatu hori. 797 01:35:33,194 --> 01:35:37,680 Noiztik ikusten dut? 798 01:35:38,132 --> 01:35:40,401 Egun bat. 799 01:35:40,568 --> 01:35:42,903 Egun bat. 800 01:35:43,070 --> 01:35:48,275 Hain polita, hain madarikatua. 801 01:35:48,442 --> 01:35:50,277 Egun bat. 802 01:35:50,444 --> 01:35:52,913 Egun bat. 803 01:35:54,281 --> 01:35:58,919 Noiztik ikusten dut? 804 01:35:59,086 --> 01:36:00,921 Egun bat. 805 01:36:01,088 --> 01:36:02,923 Egun bat. 806 01:36:04,325 --> 01:36:08,929 Hain polita, hain madarikatua. 807 01:36:09,063 --> 01:36:11,499 Egun bat. 808 01:36:13,234 --> 01:36:14,502 Egun bat. 809 01:36:15,369 --> 01:36:20,840 Ai, hiriko argiak ikusten ditut. 810 01:36:21,842 --> 01:36:25,679 Ez zaitut sekula hainbeste distiratzen ikusi. 811 01:36:26,380 --> 01:36:28,449 Kiskaltzen ari da. 812 01:36:28,682 --> 01:36:30,918 Kiskaltzen ari da. 813 01:36:31,085 --> 01:36:35,523 Gau kiskalgarri hau. 814 01:38:23,831 --> 01:38:27,160 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz