1 00:00:06,160 --> 00:00:10,230 Hurbildu, umeok, gaua hotza da eta. 2 00:00:11,260 --> 00:00:16,260 Oheratu aurretik, ipuin bat kontatuko dizuet, bihotzak berotzeko. 3 00:00:18,650 --> 00:00:23,120 Londresen hasi zen dena, nire hiri gustukoenetako batean. 4 00:00:23,800 --> 00:00:29,750 Hodeitsua, misteriotsua, jende garrantzitsu askoren sorterria. 5 00:00:30,210 --> 00:00:34,500 Jack tripa-ateratzailea, gizotsoa, Jekyll doktorea... 6 00:00:36,180 --> 00:00:38,910 Aberen istorioa da hau. 7 00:00:45,700 --> 00:00:47,090 LYCEUM ANTZOKIA 8 00:00:47,220 --> 00:00:49,950 Hau Henry da, Aberen nagusia. 9 00:00:52,290 --> 00:00:53,980 Lanpara zikina. 10 00:01:06,870 --> 00:01:08,160 Hor dago Abe. 11 00:01:08,340 --> 00:01:09,060 Kaka! 12 00:01:09,180 --> 00:01:13,810 Irlandar asko bezala, etxetik urrun bidaiatu du, 13 00:01:14,200 --> 00:01:15,630 bere ametsa bete nahian. 14 00:01:17,850 --> 00:01:20,370 Aberen ametsa primerako idazlea izatea da. 15 00:01:22,020 --> 00:01:25,190 Orain bai, amaitu da errugbi-jokalaria izatea. 16 00:01:25,310 --> 00:01:29,840 Gorroto ditut arratoiak, haien buztan lodiak eta begitxo distiratsuak. 17 00:01:29,960 --> 00:01:31,750 Ahatz ezazu, amaitu istorioa. 18 00:01:33,060 --> 00:01:37,350 Sineskeria herrikoitzat jo nuen ostalarien abisua, 19 00:01:37,530 --> 00:01:41,420 hala ere, oso izututa nengoen. 20 00:01:49,120 --> 00:01:52,380 Ez nuen armarik, eta haizea gogor zebilen. 21 00:01:52,710 --> 00:01:54,910 Bakarrik ibili nintzen apur batez, 22 00:01:55,990 --> 00:01:58,370 beste izaki bat entzun nuen arte. 23 00:02:07,070 --> 00:02:08,740 Alto, nor dabil hor? 24 00:02:14,160 --> 00:02:18,250 Nire senera etorri nintzenean, atzamarkada beroa sentitu nuen lepoan. 25 00:02:18,550 --> 00:02:20,880 Odola zurrupatzen ari zitzaidan. 26 00:02:21,570 --> 00:02:22,420 Abraham! 27 00:02:22,810 --> 00:02:25,750 Garbitu antzeztoki madarikatua. Besteak, joan. 28 00:02:25,890 --> 00:02:30,480 Arminiusek hurrengo lanerako ideia eman dit, arrakasta handia izango da. 29 00:02:30,610 --> 00:02:31,440 A, bai? 30 00:02:31,560 --> 00:02:33,620 Mendi urdinetatik harago, 31 00:02:33,740 --> 00:02:36,070 erdi gizakia erdi munstroa den izaki bat 32 00:02:36,200 --> 00:02:38,777 gaztelu batean bizi da, eta jendea jaten du. 33 00:02:38,800 --> 00:02:40,260 Jainkoarren. 34 00:02:40,380 --> 00:02:42,560 Ingeles bat gatibu hartu du, eta... 35 00:02:42,910 --> 00:02:46,220 Oraindik ez ditut xehetasun guztiak erabaki. 36 00:02:46,360 --> 00:02:49,370 Zerbait berria behar dugu, laztana. 37 00:02:49,900 --> 00:02:54,370 Hurrengo lanarekin identifikatuak sentitu behar dute londrestarrek, 38 00:02:54,600 --> 00:02:59,170 ehundaka urtez hitz egingo dute antzezlanaz. 39 00:02:59,570 --> 00:03:04,100 Munstro bat? Gaztelu batean? Mesedez... 40 00:03:04,220 --> 00:03:05,910 Pentsatu dut, agian... 41 00:03:06,030 --> 00:03:12,160 Aurrera, idatzi beldurrezko ipuina, ona bada, agian ideiaz aldatuko dut, 42 00:03:12,590 --> 00:03:16,910 baina ez izan itxaropenik, badakit gorrotatu egingo dudala. 43 00:03:21,040 --> 00:03:22,680 BEDLAM EROETXEA 44 00:03:23,640 --> 00:03:27,410 Ilargi bete madarikatuak gonbidatuen alderdi onena pizten du. 45 00:03:27,530 --> 00:03:28,300 Gonbidatuak? 46 00:03:28,420 --> 00:03:31,100 Gela bat libre dugu zuretzat, Abe. 47 00:03:31,220 --> 00:03:33,090 Zuretzako leku egokia da hau. 48 00:03:33,210 --> 00:03:37,910 Eskaintza eskuzabalari uko egingo diot, anaia. Bihar, banoa. 49 00:03:38,030 --> 00:03:39,390 Bazoaz? Ze goiz! 50 00:03:39,700 --> 00:03:44,730 Mendebaldeko ertzean eta Kanadan bira egingo dut, abentura handia izango da. 51 00:03:44,880 --> 00:03:47,600 Antzerki zikina zure galbidea izango da, Abe. 52 00:03:47,720 --> 00:03:49,200 Emazte zorrotza da. 53 00:03:49,320 --> 00:03:54,200 Maitalea dela esango nuke nik; azken finean, maiteminduta zaude. 54 00:03:54,780 --> 00:03:59,850 Asko oroitu naiz zutaz, zer moduz zure eleberria, Odola eta trumoiak? 55 00:04:00,140 --> 00:04:01,230 Aipatu ere ez. 56 00:04:01,630 --> 00:04:04,360 Ez daukat denborarik, ez eta inspiraziorik ere. 57 00:04:04,540 --> 00:04:10,740 Bi urte, eta zirriborro ahula bakarrik izango dela uste dut, a zer hondamena. 58 00:04:10,990 --> 00:04:14,030 Lasai, anaia, agian lagundu ahalko dizut. 59 00:04:16,280 --> 00:04:17,950 Renfield aurkeztu nahi dizut. 60 00:04:19,040 --> 00:04:21,200 Bulegari aspergarria zen, 61 00:04:21,320 --> 00:04:23,600 gauza arraroak jaten hasi zen arte. 62 00:04:24,820 --> 00:04:26,200 Gauza bizidunak. 63 00:04:27,580 --> 00:04:30,750 Hasieran, izaki txikiak, euliak, armiarmak... 64 00:04:32,540 --> 00:04:33,550 Hona ekarri zuten, 65 00:04:33,640 --> 00:04:36,770 emazteak katu bati odola zurrupatzen harrapatu zuenean. 66 00:04:37,200 --> 00:04:39,000 Animalia gaixoa bizirik zegoen. 67 00:04:41,210 --> 00:04:44,330 Gertakari maniakoak eta dibagazio inkoherenteak zituen. 68 00:04:44,450 --> 00:04:46,810 Diagnostikoa? Eskizofrenia paranoidea, 69 00:04:46,930 --> 00:04:49,360 baina odol-galtzea misterioa zen. 70 00:04:50,950 --> 00:04:54,740 Indiako elefante bat betetzeko adina odol sartu genion, 71 00:04:55,340 --> 00:04:57,690 baina ezin izan genuen salbatu. 72 00:04:59,640 --> 00:05:01,990 Azken egunetan zentzua berreskuratu zuen. 73 00:05:02,640 --> 00:05:05,950 Aldiro, norbait Londresera etorriko zela esaten zuen. 74 00:05:06,190 --> 00:05:10,080 Izaki boteretsu hark betiereko bizitza emango ziola zioen. 75 00:05:10,390 --> 00:05:12,690 Maisu deitzen zion. 76 00:05:12,940 --> 00:05:13,870 Maisu. 77 00:05:14,330 --> 00:05:15,480 Badator... 78 00:05:25,410 --> 00:05:32,400 Lyceuma AEBko muga basatian aurrera doan bitartean, 79 00:05:32,550 --> 00:05:35,580 eguzkipean lanean ari da Abe. 80 00:05:35,860 --> 00:05:38,380 Maisuak hipnotizatzeko boterea du, 81 00:05:38,500 --> 00:05:40,510 izaki askoren forma har dezake, 82 00:05:40,555 --> 00:05:42,222 eta eguraldia kontrolatu... 83 00:05:43,020 --> 00:05:44,740 Nola irabaziko diote? 84 00:05:46,630 --> 00:05:47,530 Arratsalde on. 85 00:05:49,720 --> 00:05:50,920 Nora zoaz? 86 00:05:55,080 --> 00:05:55,960 Ama maitea! 87 00:05:56,080 --> 00:05:59,570 Egon beti adi lur basatiak gurutzatzen dituen tren batean. 88 00:05:59,690 --> 00:06:02,430 Bizitza salbatu didazu, nola ordainduko dizut? 89 00:06:02,880 --> 00:06:03,920 Ez da beharrezkoa. 90 00:06:04,040 --> 00:06:08,130 Poker-partida batean, rebolberra ateratzen duenak irabazten du beti. 91 00:06:10,300 --> 00:06:13,220 Lan egokirako tresna egokia. 92 00:06:13,590 --> 00:06:16,830 - Gabon, jauna. - Gabon, jauna. 93 00:06:17,790 --> 00:06:21,580 Eta ze tresna dira beharrezkoak maisua hiltzeko? 94 00:06:27,520 --> 00:06:32,160 Hilak aurrera doaz, eta Abe gaixoak biran jarraitzen du, antzerkiarekin. 95 00:06:33,050 --> 00:06:36,880 Amerikako kontinentea itsasotik itsasora gurutatzen ari da. 96 00:06:37,260 --> 00:06:40,980 Egunean lan egiten du, eta gauean, idatzi. 97 00:06:41,960 --> 00:06:44,320 Bere istorioaren esklabo da. 98 00:06:48,170 --> 00:06:51,700 Denok iritsen gara mundura nahastuta eta odolez blai. 99 00:06:52,110 --> 00:06:57,450 Erditzea ez da erraza, baina legenda batez erditzea da gogorrena. 100 00:07:06,270 --> 00:07:09,760 Hemen, hain justu, hilerriko poeten artean, 101 00:07:09,880 --> 00:07:11,820 inspiraziorik gabe nago. 102 00:07:12,390 --> 00:07:15,888 Nola bidaiatzen du maisuak? Nola lortzen du ez nabarmentzea? 103 00:07:15,910 --> 00:07:18,444 Kontuz, lur zingiratsua zapaltzen ari zara. 104 00:07:18,450 --> 00:07:22,120 Begi gorriak zituen, eta gaua bezain beltza zen, 105 00:07:22,240 --> 00:07:25,450 itsasorantz korrika egin, eta lurmuturrera iritsi zen. 106 00:07:25,870 --> 00:07:27,950 Ez dakit zein den ergelagoa, 107 00:07:28,140 --> 00:07:30,870 hura hori esateagatik, edo zu sinesteagatik. 108 00:07:31,130 --> 00:07:34,130 Inork ez du txakurra ikusi, eta bizirautea lortu. 109 00:07:34,250 --> 00:07:36,160 Hark esandakoa errepikatu dut. 110 00:07:36,360 --> 00:07:39,780 Ziur zaude lurperatzea abean dela eta ez St. Mary's-en? 111 00:07:39,900 --> 00:07:41,400 Zuk esan duzu abean zela. 112 00:07:41,520 --> 00:07:45,750 Ergel madarikatua, St. Mary's-en da, eta berandu goaz. 113 00:07:46,170 --> 00:07:47,170 Kontuz! 114 00:07:48,060 --> 00:07:49,330 Ai, nire hanka! 115 00:07:49,510 --> 00:07:52,950 Astakirtena! Azkar, jaso, norbaitek ikusi aurretik. 116 00:07:57,030 --> 00:08:00,680 Maisuak ontziz bidaiatzen du, lurrez beteriko hilkutxa batean. 117 00:08:01,050 --> 00:08:04,880 Ilun dagoenean bakarrik ateratzen da, tripulazioko kideak jateko. 118 00:08:05,360 --> 00:08:09,860 Kapitaina minez iraulkatzen ari zen, sokek haragia mozten ziotelako. 119 00:08:10,610 --> 00:08:13,870 Gertatzen dena gertatzen dela ere, ez du postua utziko. 120 00:08:16,260 --> 00:08:18,555 Atzean, zerbait dago lainoan ezkutatuta. 121 00:08:19,280 --> 00:08:22,500 Goseak dagoen munstro aipaezina. 122 00:08:30,540 --> 00:08:31,770 Ez, ez, ez. 123 00:08:32,170 --> 00:08:33,500 Berehalakoa da. 124 00:08:33,870 --> 00:08:34,580 Bum! 125 00:08:35,070 --> 00:08:35,930 Tximista. 126 00:08:36,470 --> 00:08:37,920 Mefistofeles. 127 00:08:39,770 --> 00:08:46,260 Hiru arte zenbatzean. Bat, bi, hiru. 128 00:08:49,020 --> 00:08:49,910 Berriro. 129 00:08:50,670 --> 00:08:51,540 Zer uste duzu? 130 00:08:51,660 --> 00:08:54,080 Hori da! Argiak min ematen dio! 131 00:08:54,200 --> 00:08:56,330 Oraindik eleberri zikin hori idazten? 132 00:08:56,330 --> 00:08:58,160 - Zenbat urte? - Zazpi. 133 00:08:58,280 --> 00:09:00,690 Inoiz amaituko ez dudanaren beldur naiz. 134 00:09:00,870 --> 00:09:01,960 Egin orain. 135 00:09:02,080 --> 00:09:03,000 Eta antzezlana? 136 00:09:03,020 --> 00:09:05,890 Ahaztu hori, gaur gauean amaituko duzu. 137 00:09:06,350 --> 00:09:09,700 Bestela, bihar antzokia berotzeko erabiliko ditut orriak. 138 00:09:12,300 --> 00:09:15,222 Edozein artistak ulertuko luke Aberen frustrazioa. 139 00:09:16,020 --> 00:09:21,200 Badator egunsentia, eta, etsita, puzlearen azken pieza bilatzen du. 140 00:09:25,870 --> 00:09:29,220 Gauaren une ilunenaren atzetik dator egunsentia. 141 00:09:30,490 --> 00:09:32,600 Gorroto dut egunsentia. 142 00:09:43,260 --> 00:09:43,860 Badakit! 143 00:09:47,240 --> 00:09:51,770 Lumaren trazu batez, Abek anonimotasuna utzi zuen. 144 00:09:51,890 --> 00:09:55,820 eta beldurraren erregeari izena jarri zion, betirako. 145 00:10:03,410 --> 00:10:07,370 Zazpi urte, ezin dut gehiagorik egin. 146 00:10:20,150 --> 00:10:26,000 Ikusten duzuenez, handitasuna ez da oparia, merezi beharra dago, 147 00:10:26,710 --> 00:10:31,270 eta nik ondo dakit hori, handiena naizelako. 148 00:10:34,280 --> 00:10:38,690 Abek beti uste izan zuen istorioa hari otu zitzaiola. 149 00:10:43,380 --> 00:10:47,444 Abe bizirik zegoenean, behin bakarrik antzeztu zuten Drakula Lyceumean. 150 00:10:47,450 --> 00:10:49,920 Zer iruditu zitzaion galdetu ziotenean, 151 00:10:50,040 --> 00:10:52,220 Henryk esan zuen: 152 00:10:52,870 --> 00:10:55,900 "Izugarri txarra da". 153 00:12:08,110 --> 00:12:12,620 Ane Irizar www.subtitulam.com