1
00:00:50,550 --> 00:00:51,700
Kaixo!
2
00:00:54,350 --> 00:00:56,450
Eseri hor, mesedez.
3
00:01:05,870 --> 00:01:08,450
Emakume gazte bat ekarri dizuet.
4
00:01:09,150 --> 00:01:10,920
Ondo da, mila esker.
5
00:01:29,203 --> 00:01:33,407
-Ea, nola duzu izena?
-Aïssa Mwayé.
6
00:01:34,120 --> 00:01:38,120
-Nongoa zara, Aïssa?
-Bertokoa, Beaubreil-Limogesekoa.
7
00:01:38,920 --> 00:01:41,680
Ez, zera...
Afrikako zein tokitakoa?
8
00:01:42,500 --> 00:01:43,930
Kongokoa.
9
00:01:45,960 --> 00:01:50,700
Zer bizimodu egiten duzu?
Ikaslea zara? Lan egiten duzu?
10
00:01:50,880 --> 00:01:52,600
Estetizista naiz.
11
00:01:52,920 --> 00:01:56,540
Ikasketak amaitu nituen.
Orain praktikak egiten ari naiz.
12
00:01:59,680 --> 00:02:02,440
-Zenbat urte dituzu?
-Hamazazpi.
13
00:02:03,680 --> 00:02:07,560
-Noiz jaio zinen?
-1995eko otsailaren 5ean.
14
00:02:31,000 --> 00:02:35,640
Nik, Bernard Perrot jaunak,
apelazio-auzitegiko mediku honek,
15
00:02:35,800 --> 00:02:39,960
2012ko apirilaren 19an,
Limogeseko Ospitalean, 14:30ean,
16
00:02:40,120 --> 00:02:43,680
ondoren datorrena ziurtatzen dut...
17
00:02:43,840 --> 00:02:47,920
...Aïssa Mwayé izen pean
aurkeztu zaidan emakume gazteaz:
18
00:02:48,080 --> 00:02:51,760
1995eko otsailaren 5ean
jaio omen zen.
19
00:03:09,200 --> 00:03:12,360
Estetizista ikasketak
burutu dituela esan du.
20
00:03:12,600 --> 00:03:16,520
Ez duela nortasun agiririk
eta 17 urte dituela.
21
00:03:16,920 --> 00:03:21,840
Ez du apenas hitz egiten,
eta erantzunak tentuz ematen ditu.
22
00:03:22,320 --> 00:03:25,080
Ongi ulertzen eta hitz egiten du
frantsesez.
23
00:03:43,920 --> 00:03:49,480
Azterketa: altuera, 1,66 m;
pisua, 58 kg.
24
00:03:51,080 --> 00:03:55,000
Txukun jantzita dago,
eta higiene pertsonal egokia du.
25
00:03:59,640 --> 00:04:04,200
Ezker esku eta eskumuturraren
erradiografian ikusten denez,
26
00:04:04,380 --> 00:04:09,847
hazkunde kartilagoak hezurtuta daude jada.
Hezur sesamoideoak antzematen dira.
27
00:04:13,040 --> 00:04:15,700
Odol-presioa, 140/80.
28
00:04:15,870 --> 00:04:19,000
Takikardia du, 110 taupada/min.
29
00:04:19,320 --> 00:04:23,170
Azterketa burututa,
ez dugu normala ez den ezer aurkitu.
30
00:04:31,200 --> 00:04:35,800
Hortz-haginei dagokienez,
31 hortz osasuntsu dauzka.
31
00:04:36,000 --> 00:04:38,070
36.a falta zaio.
32
00:04:38,270 --> 00:04:40,480
Azkenaginak bertan daude.
33
00:04:49,400 --> 00:04:52,480
Hezur eta giharren garapena
orekatua da.
34
00:04:53,000 --> 00:04:55,500
Ez dago lesio berrien arrastorik,
35
00:04:55,700 --> 00:04:59,280
belaunetako orbain zahar batzuk
besterik ez.
36
00:05:02,440 --> 00:05:05,880
Bularrak erabat garatuak
eta eratuak ditu.
37
00:05:06,040 --> 00:05:09,360
Areolak,
emakume helduari dagozkionak.
38
00:05:13,480 --> 00:05:17,960
Besapeak, hankartea eta alua
depilatu egin ditu oraintsu,
39
00:05:18,120 --> 00:05:20,240
baina gorputzeko biloa...
40
00:05:20,400 --> 00:05:23,040
...ondo garatua dago,
41
00:05:23,200 --> 00:05:25,840
eta ezpain handiak ere
estaltzen ditu.
42
00:05:28,160 --> 00:05:32,800
Azterketak erakusten du
hezurren adina zaharragoa dela...
43
00:05:32,960 --> 00:05:37,350
...pertsonak adierazitakoa baino.
Esango nuke andrazko honen adina...
44
00:00:02,550 --> 00:05:41,000
...20 urte ingurukoa dela.
45
00:05:47,080 --> 00:05:51,710
Hala ere, zuhurtziaz jokatu behar dugu,
osifikazio-taulak zaharrak baitira...
46
00:05:51,910 --> 00:05:55,360
...eta soilik zuri iparramerikarrei
buruzkoak.
47
00:05:55,520 --> 00:05:58,580
Ez dago
afrikarrei buruzko taularik.
48
00:06:59,800 --> 00:07:04,800
Ondorioak: azterketak eta X-izpiek
erakusten dute andrazkoa...
49
00:07:05,000 --> 00:07:09,550
...esandakoa baino zaharragoa dela.
18 urte baino gehiago ditu.
50
00:07:09,750 --> 00:07:12,750
20 urte izateak
egiantzekoagoa dirudi.
51
00:07:13,800 --> 00:07:18,440
Txosten hau Immigrazio Saileko
Dufour tenienteari igorri zaio.
52
00:07:18,600 --> 00:07:22,720
Hau guztia egia dela baieztatzen dut.
Perrot doktorea.
53
00:07:32,256 --> 00:07:36,562
Azpidatziak:
josu.varela@gmail.com