1 00:00:00,418 --> 00:00:04,251 MUNDUAN ZEHAR 2 00:00:04,376 --> 00:00:07,751 ORSON WELLESEKIN 3 00:00:10,035 --> 00:00:12,168 Hemen Orson Welles kameraren atzean 4 00:00:12,251 --> 00:00:17,583 Europako gailur urrun batean kokatu dugu kamera gaurkoan: 5 00:00:18,626 --> 00:00:20,376 Euskaldunen lurraldean. 6 00:00:23,101 --> 00:00:26,960 Kamera mugan bertan jarri dugu. 7 00:00:27,836 --> 00:00:30,000 Han Nafarroako Erresuma zaharra dago 8 00:00:30,210 --> 00:00:35,293 eta hor, Behe-Pirineoak itsasorantz hurbiltzen diren tokian, Frantzia. 9 00:00:39,968 --> 00:00:41,585 Guardia asko daude oraindik hemen 10 00:00:41,666 --> 00:00:44,043 eta Espainiako gerraren ondotik muga luzez itxi zuten 11 00:00:44,170 --> 00:00:47,500 Altzairuzko Ohial txiki bat egiteko. 12 00:00:48,085 --> 00:00:51,625 Bakean ala gudan hemen goian bizi direnentzat 13 00:00:51,706 --> 00:00:54,800 muga teorikoa izan da beti. 14 00:00:55,753 --> 00:00:57,583 Espainia eta Frantziako gobernuen teoria, 15 00:00:57,935 --> 00:01:00,168 beraien ofizialak baitabiltza inguruotan. 16 00:01:00,418 --> 00:01:03,833 Hemengoak ez dira ez frantziarrak ez espainiarrak, 17 00:01:04,295 --> 00:01:05,501 euskaldunak dira. 18 00:01:05,935 --> 00:01:10,085 Beste erresuma eta errepubliken gorabeherek ez diete hori ahantziarazi. 19 00:01:10,735 --> 00:01:14,251 Eta euskaldunak dira euskaldunak direna. 20 00:01:14,601 --> 00:01:15,793 Tira, zer da euskaldun bat? 21 00:01:15,876 --> 00:01:18,710 Ongi dakigun bakarra da, zer ez den. 22 00:01:22,101 --> 00:01:24,541 Frantziarra edo espainiarra ez izateaz gain 23 00:01:24,791 --> 00:01:28,231 ez da mediterraneoa, ez alpinoa, ez magyarra, ez zelta 24 00:01:28,313 --> 00:01:30,401 ez germaniarra, ez semita, ez eskandinaviarra. 25 00:01:30,483 --> 00:01:31,460 Izatez, arioa ere ez. 26 00:01:31,751 --> 00:01:34,083 Inork ez daki zeintzuk ziren bere arbasoak. 27 00:01:34,165 --> 00:01:36,793 Beraien ustez, Adan eta Eva euskaldun petoak ziren. 28 00:01:37,101 --> 00:01:41,376 Haien egoera Amerikako indiarren antzekoa da, aborigena da. 29 00:01:44,675 --> 00:01:47,251 Europan zegoen beste europarrak iritsi zirenean. 30 00:01:48,936 --> 00:01:51,501 Bere hizkuntza arraroan mintzo da oraindik 31 00:01:52,035 --> 00:01:54,035 jatorri ezezaguna duen horretan. 32 00:01:54,545 --> 00:01:58,418 Hantxe, Franco jeneralaren menpeko Euskal Herriko zatian, 33 00:01:58,795 --> 00:02:01,001 hizkuntza hau legez kontrakoa da, 34 00:02:01,270 --> 00:02:03,638 Espainian mintzatzea traizioa da. 35 00:02:03,961 --> 00:02:05,876 Euskaldunak beti izango dira euskaldun, 36 00:02:06,003 --> 00:02:08,751 hizkuntza pixkat gehiago erabiltzen da Espainiako aldean. 37 00:02:17,870 --> 00:02:21,626 Aditzen duguna ez da euskarazko elkarrizketa 38 00:02:21,970 --> 00:02:23,251 edo guda abestia, 39 00:02:23,501 --> 00:02:25,668 dei moduko bat da, seinale bat 40 00:02:25,750 --> 00:02:29,418 Frantziatik Espainiara abesten dena eta usoekin zerikusia duena. 41 00:02:29,585 --> 00:02:30,585 Horra usoak. 42 00:02:30,836 --> 00:02:35,068 Uso horiek kontrabando ibilbidearen gainetik ari dira hegan, 43 00:02:35,470 --> 00:02:36,876 urtero bezala. 44 00:02:37,253 --> 00:02:40,710 Egunero ehunka pertsonek egiten dute kontrabandoa. 45 00:02:40,918 --> 00:02:43,043 Ez dakit zenbat uso dagoen hor goian. 46 00:02:43,170 --> 00:02:46,460 Baina kontrabandoa hemengo industria handiena da 47 00:02:46,540 --> 00:02:48,500 uso garaietan izan ezik. 48 00:02:48,920 --> 00:02:52,668 Usook ingelesak eta alemanak dira, txukunak eta metodikoak 49 00:02:52,870 --> 00:02:55,001 eta urtero agertzen dira mugan 50 00:02:55,083 --> 00:02:56,668 tenore honetan, hemen bertan. 51 00:02:56,750 --> 00:02:58,335 Bi aldeetako euskaldunek 52 00:02:58,416 --> 00:03:01,876 elkarlan guztiz legez kontrako eta harmonikoan 53 00:03:02,045 --> 00:03:03,168 harrapatzen dituzte. 54 00:03:03,376 --> 00:03:07,668 Harrapatu da hitza, usoei ez zaielako tiro egiten. 55 00:03:08,045 --> 00:03:10,335 Errifle hotsa soinu efektua da 56 00:03:10,628 --> 00:03:13,376 makileko ohialaren bidez sortua. 57 00:03:13,795 --> 00:03:15,585 Munizioa aurrezten da 58 00:03:15,668 --> 00:03:18,585 eta usoari sinetsarazi benetan ari zaizkiola tiroka. 59 00:03:18,736 --> 00:03:20,293 Halaber, egurrezko disko horiekin 60 00:03:20,570 --> 00:03:23,668 zapelatzak segika dituela sineztarazten zaio. 61 00:03:24,545 --> 00:03:28,126 Uso taldea inguratua izaten ari da, besterik ez. 62 00:03:28,878 --> 00:03:31,710 Konplexutasun eta edertasun goreneko maniobra, 63 00:03:32,085 --> 00:03:34,751 Frantzian hasi eta Espainian amaitzen dena, 64 00:03:35,336 --> 00:03:37,793 non txoriak zerutik arrantzatzen diren, 65 00:03:37,876 --> 00:03:39,085 arrainak bailiran. 66 00:03:44,771 --> 00:03:46,835 Asmakizun euskalduna da, 67 00:03:47,420 --> 00:03:48,918 bale-ehiza bezala. 68 00:03:49,338 --> 00:03:53,503 Munduko izaki handiena txalupa batetik 69 00:03:53,905 --> 00:03:56,585 arpoiarekin ehizatu zitekeela 70 00:03:57,003 --> 00:03:59,835 kostalde honetako euskaldunei otu zitzaien. 71 00:04:00,236 --> 00:04:01,903 Eta ezin txapela ahantzi. 72 00:04:02,240 --> 00:04:04,525 Euskaldun bakoitzak txapela berrasmatzen du 73 00:04:04,606 --> 00:04:05,918 janzten duen bakoitzean. 74 00:04:06,405 --> 00:04:08,710 Angeluak ezin konta ahalakoak dira 75 00:04:08,835 --> 00:04:12,793 makurduraren aldaera indibidualak, mugagabeak. 76 00:04:17,238 --> 00:04:19,751 Haien ohiturak dituzte, eta jantziak, noski. 77 00:04:19,838 --> 00:04:22,210 Eta haien musika eta dantzak, 78 00:04:22,670 --> 00:04:25,543 Eta are garrantzitsuago, haien jokoa dute: "pelote". 79 00:04:29,003 --> 00:04:32,168 Kamerek pilota-joko horri erreparatzea nahi dut. 80 00:04:34,171 --> 00:04:37,270 Pilota da izen orokorra, baina modu askotara deitzen diote: 81 00:04:37,351 --> 00:04:39,303 frontoia, “jai alai” izenarekin ezagutzen duguna... 82 00:04:39,501 --> 00:04:40,668 Aldaerak dira, 83 00:04:40,750 --> 00:04:43,315 guztiak jokatzen dira horietakoren batean, 84 00:04:43,396 --> 00:04:45,960 behar duzun guztia pilota eta horma dira. 85 00:04:46,838 --> 00:04:49,543 Eta odol euskaldun pixka bat zainetan. 86 00:04:49,938 --> 00:04:52,710 Hara, nik ez dut halako ezer, ez naiz pilotaria 87 00:04:52,795 --> 00:04:55,376 baina munduko txoko hau estimatzen dut, 88 00:04:56,338 --> 00:04:58,876 eta nolabait horri lotuta nago. 89 00:05:04,375 --> 00:05:08,140 Ikusi eta entzun duzuen orkestra horri 90 00:05:08,936 --> 00:05:11,085 “estudiantina” deitzen zaio. 91 00:05:11,168 --> 00:05:12,903 Espero dut ongi ahoskatzea. 92 00:05:13,086 --> 00:05:14,501 Nerabe talde bat da, 93 00:05:15,638 --> 00:05:19,460 Euskal Herriko herritxo batean elkartu eta musika ederra egiten dute. 94 00:05:20,295 --> 00:05:23,915 Eta, hara non, gitarra jotzen duena laguna dut, 95 00:05:23,996 --> 00:05:27,460 11urteko amerikarra berehala ezagutuko dugu. 96 00:05:33,773 --> 00:05:36,543 Bazen gizon bat Euskal Herria nik baino gehiago maite zuena, 97 00:05:37,500 --> 00:05:39,376 biziki maite ere, luzaroan bertan bizi izan baitzen. 98 00:05:39,503 --> 00:05:42,376 Ni bisitan etorri naiz, haren familia bisitatzera. 99 00:05:43,128 --> 00:05:47,085 Charles Wertenbanker idazlea da, nire lagun mina, gizon aparta, 100 00:05:47,806 --> 00:05:50,835 duela gutxi hil zen, eta bere familia ikustera etorri naiz. 101 00:05:51,210 --> 00:05:52,460 Jakina, egin nuen lehenengo gauza 102 00:05:52,541 --> 00:05:54,793 haren 11 urteko semea bilatzea izan zen, Chris. 103 00:05:55,003 --> 00:05:56,793 Lehentxeago ikusi duzue gitarra jotzen. 104 00:05:57,336 --> 00:06:01,251 Eskolara joan nintzaion bila, eta eskola bukatu zenean, 105 00:06:01,546 --> 00:06:03,681 lasterka atera ziren haurrak eskolatik, 106 00:06:04,335 --> 00:06:07,126 eta kaleetatik garrasika abiatu ziren zuzenean pilotalekura. 107 00:06:07,753 --> 00:06:10,876 Chis, zatoz hona! Aizu, Chris! 108 00:06:12,338 --> 00:06:13,585 Kaixo. 109 00:06:15,128 --> 00:06:16,710 Zer moduz? Zertan ari zara? 110 00:06:16,873 --> 00:06:18,501 -Pilotan jokatzen. -Pilota? 111 00:06:18,873 --> 00:06:20,710 A zer aldea beisbolarekin! 112 00:06:21,335 --> 00:06:23,001 Mutil amerikar bat zer eta pilotan... 113 00:06:23,083 --> 00:06:25,460 Jokoaren arauak ere ez dakizkit nik! Txapelduna zu zara? 114 00:06:25,626 --> 00:06:27,001 -Ez. -Ez? 115 00:06:27,836 --> 00:06:29,671 Eta nor da ba? Aurkeztu. 116 00:06:29,873 --> 00:06:30,751 Beñat! 117 00:06:31,376 --> 00:06:32,791 Beñat, zure laguna da. 118 00:06:33,793 --> 00:06:36,376 -Kaixo, Beñat, bonjour. -Bonjour. 119 00:06:36,920 --> 00:06:39,835 Hara, talde honetako txapelduna bazara, Beñat, 120 00:06:40,240 --> 00:06:43,293 gazte-gaztetatik hasiko zinen. Galdeiozu. 121 00:06:46,085 --> 00:06:47,126 Hiru urterekin. 122 00:06:47,586 --> 00:06:51,293 Hara, adin guztietako jendea aritzen da honetan, 123 00:06:52,211 --> 00:06:55,543 artzainak, mendian ibiltzen direnak, kontrabandistak... 124 00:06:55,973 --> 00:07:00,960 Arrantzaleak ere, itsasoan arrantzan luze egon eta gero, 125 00:07:01,461 --> 00:07:04,876 heldu bezain laster pilotalekura etorri eta jokatzen hasten dira. 126 00:07:07,975 --> 00:07:12,626 Bai, esan dezakegu euskalduna pilota besapean sortzen dela. 127 00:07:14,501 --> 00:07:17,210 Hara, arrantzaleak ontzitik kanpo, 128 00:07:17,628 --> 00:07:20,251 meza esaten bukatu berri duten apaizak, 129 00:07:20,335 --> 00:07:22,043 mendian ibili diren artzainak 130 00:07:22,128 --> 00:07:25,126 eta kontrabandistak, tokiko ekonomiaren gakoa... 131 00:07:26,878 --> 00:07:30,375 Guztiak aritzen dira pozarren joko bizi honen bueltan. 132 00:07:30,461 --> 00:07:33,293 Antza denez, erromatarren okupazioa baino lehenagokoa da, 133 00:07:33,943 --> 00:07:36,210 eta kondairak dioenez, lehenengo partida 134 00:07:36,753 --> 00:07:40,833 Edengo lorategian jokatu zen, pilotarik ezean sagarrari joz. 135 00:07:42,676 --> 00:07:46,085 Badut galdera bat Chrisi egiteko, gereziondotik jaitsi aurretik. 136 00:07:46,165 --> 00:07:47,668 Jendeak zera galdetu izan dit: 137 00:07:47,776 --> 00:07:50,460 jokalariek dirua irabazten dute pilota jokoan? 138 00:07:50,795 --> 00:07:56,210 Profesionalek bai, hala uste dut, eta ikusleek apustu egiten dute. 139 00:07:56,375 --> 00:07:57,751 Eman gerezi bat, gose naiz-eta! 140 00:08:04,108 --> 00:08:08,261 Eta beno, joko hau "gran chistera" deitutakoa da, 141 00:08:08,345 --> 00:08:11,876 ikusten ari garenaren izen ofiziala. Kaixo Chris. 142 00:08:12,920 --> 00:08:14,246 Kaixo. 143 00:08:16,503 --> 00:08:20,306 Nor da horko pilotari apart hori, Chris? 144 00:08:20,388 --> 00:08:21,876 Ah, Bixen Garriz da. 145 00:08:24,108 --> 00:08:25,793 Hemengo onena da. 146 00:08:25,908 --> 00:08:29,406 Onena? Frontoi honetan ondoen jokatzen duena da beraz? 147 00:08:29,488 --> 00:08:31,918 Ez, bigarren onena da. Baina berak irabaztea nahi dut. 148 00:08:37,708 --> 00:08:39,460 Nor da besteen artean onena? 149 00:08:39,675 --> 00:08:41,501 Paul Henry. 150 00:08:42,573 --> 00:08:43,573 Ah bai, ezagutzen dut. 151 00:08:43,840 --> 00:08:45,173 Bai, drogeriakoa. 152 00:08:45,608 --> 00:08:46,706 Drogeriakoa? 153 00:08:47,296 --> 00:08:50,168 -Burdindegikoa. -Burdindegikoa bai, han izan gara. 154 00:08:56,045 --> 00:08:57,876 A ze abiadura hartzen duen pilotak, ezta? 155 00:08:58,505 --> 00:09:04,126 Ziztu bizian dabil, nire alboan jotzen duenean ikaratu egiten naiz. 156 00:09:05,110 --> 00:09:06,341 Jendea jotzen du batzuetan. 157 00:09:06,503 --> 00:09:11,251 Bai, badakit. Entzuna dut behin batean pilotaz nahita jota hil zutela. 158 00:09:11,836 --> 00:09:13,508 -Ah bai. -Nor izan zen? 159 00:09:13,610 --> 00:09:14,710 Pierre Kein. 160 00:09:14,910 --> 00:09:17,210 -Jokalari ospetsua zen ezta? -Bai. 161 00:09:17,378 --> 00:09:20,918 -Pilota polizia buruari bota omen zion. -Bai. 162 00:09:22,410 --> 00:09:25,125 Polizia buruak atxilotu egin nahi zuen eta 163 00:09:25,206 --> 00:09:30,168 halako batean jokatzen ari zela pilota bota eta bertan hil zuen. 164 00:09:33,510 --> 00:09:35,001 Joko ederra da, ezta ba? 165 00:09:36,476 --> 00:09:40,543 Beno, ez dago gaizki, baina turistentzat da. 166 00:09:40,963 --> 00:09:42,210 Tira Chris, 167 00:09:43,836 --> 00:09:47,543 ez didazu esango joko hau turistentzat jokatzen dutela, ezta? 168 00:09:47,710 --> 00:09:50,293 Bai jauna. "Joko-garbia" askoz ere gehiago atsegin dute. 169 00:09:50,443 --> 00:09:53,335 -"Joko-garbia" "gran chistera" baino gehiago? -Bai. 170 00:09:53,793 --> 00:09:55,793 -Zergatik? -Ba, zera. 171 00:09:57,420 --> 00:09:59,168 Honen antzekoa da "joko-garbia", ezta? 172 00:09:59,250 --> 00:10:03,418 Bai, baina zestoa laburragoa da eta pilota azkarrago mugitzen da. 173 00:10:03,628 --> 00:10:06,876 Beraz, zestoa laburragoa denez, jokoa azkarragoa da. 174 00:10:08,045 --> 00:10:12,675 Beno ba, gero "joko-garbia" ikustera joango gara. 175 00:10:16,410 --> 00:10:19,210 Pilota eta horma, horiexek dira oinarriak. 176 00:10:19,628 --> 00:10:21,610 Hemengo horma hau da, hain zuzen ere, 177 00:10:21,691 --> 00:10:24,820 pilota jokatzea debekatuta dagoela ipintzen duen bakarra. 178 00:10:24,903 --> 00:10:27,543 Baina ez dirudi debekua oso serio hartzen dutenik. 179 00:10:29,246 --> 00:10:34,293 Frantsesez idatzi beharrean euskaraz idatzi izan balute, 180 00:10:34,841 --> 00:10:36,501 agian errespetatuko lukete. 181 00:10:37,086 --> 00:10:40,505 Jokatzeko euskal eskubideaz baliatu besterik ez dute egiten, 182 00:10:40,586 --> 00:10:42,101 pilotan egin nahi dutenean. 183 00:10:42,183 --> 00:10:45,210 Gainerakoak euskal eskubidez baliatzen diren bezalaxe. 184 00:10:45,640 --> 00:10:49,043 Izan ere, legeekiko errespetu handia dute euskaldunek 185 00:10:49,586 --> 00:10:52,876 frantsesez idatzitako oharra serio hartu ez arren, 186 00:10:53,506 --> 00:10:56,185 eta lanbide zaharra den kontrabando arriskutsu 187 00:10:56,266 --> 00:10:58,293 eta gogorrean aritzen diren arren. 188 00:10:58,776 --> 00:11:03,585 Euskaldunek diotenez, idiari adarretatik eta gizonari hitzetatik. 189 00:11:04,758 --> 00:11:07,136 Honelakoxea da euskaldunaren hitza. 190 00:11:07,625 --> 00:11:08,958 -Chris! -Bai! 191 00:11:09,111 --> 00:11:13,276 Ohorezko euskalduna zara, zer moduz zabiltza pilotan? 192 00:11:13,420 --> 00:11:14,960 Ez naiz oso ona. 193 00:11:15,170 --> 00:11:16,668 Baina pilotan diharduzu, zergatik ez zara ona? 194 00:11:16,751 --> 00:11:18,585 Soilik 7 urte daramatzat hemen. 195 00:11:19,586 --> 00:11:21,960 7 urtek ez zaituzte pilotari egiten. 196 00:11:22,313 --> 00:11:26,418 Pilotari izateko euskaldun jaio beharra dago. 197 00:11:26,503 --> 00:11:27,460 Bai. 198 00:11:28,478 --> 00:11:30,918 5 urteko ume horiek ongi ari dira. 199 00:11:31,000 --> 00:11:33,210 -Gazteagotan ere hasten dira. -Bai? 200 00:11:35,376 --> 00:11:38,710 Horietako bat oso ona da, nola deitzen da? 201 00:11:38,836 --> 00:11:40,626 Robert. 202 00:11:40,745 --> 00:11:44,335 -Eta zein da taldeko umoregilea? -Jean-Louis, bere lagun minena. 203 00:11:45,113 --> 00:11:50,443 Umeak ukabilekin ari dira, hori jokoaren izena: eskukoa. 204 00:11:51,295 --> 00:11:54,376 Nagusitan pilota askoz gogorragoa erabiliko dute. 205 00:11:55,420 --> 00:12:00,510 Euskaldun oro pilotaria dela esan dugu, baina ez da egia. 206 00:12:00,670 --> 00:12:07,343 Neskak txingoan aritzen dira, jolas ezin nazioartekoagoa. 207 00:12:07,676 --> 00:12:10,010 eta ondoren fandangoari heltzen diote. 208 00:12:11,878 --> 00:12:13,835 Gizonak maila mantentzen saiatzen dira. 209 00:12:14,836 --> 00:12:18,210 Robert txikia gogoratzen, gure 5 urteko txapelduna? 210 00:12:18,313 --> 00:12:25,876 Elkarrizketatzea onartu du, pilotaz mintzatzeko. 211 00:12:26,213 --> 00:12:27,876 -Egun on, Robert. -Egun on. 212 00:12:27,958 --> 00:12:30,378 Nortzuk dira zure lagunak? 213 00:12:31,420 --> 00:12:34,376 Jean-Louis, Martin, 214 00:12:36,753 --> 00:12:39,460 Philippe eta Jean-Bernard. 215 00:12:40,146 --> 00:12:43,793 Zer da eskuan duzuna? 216 00:12:43,978 --> 00:12:45,311 Pala. 217 00:12:45,393 --> 00:12:47,585 Pala dela diosku. 218 00:12:48,753 --> 00:12:51,210 -Gogoko duzu jokatzea? -Bai, jauna. 219 00:12:51,545 --> 00:12:54,335 Eskolan egon zara? 220 00:12:54,511 --> 00:12:55,511 Bai, jauna. 221 00:12:55,668 --> 00:12:57,678 Zer egin duzu eskolan? 222 00:12:58,311 --> 00:12:59,645 Idatzi. 223 00:12:59,846 --> 00:13:02,918 Eskolaz galdetu diot eta esan dit idazten aritu dela. 224 00:13:03,146 --> 00:13:05,125 Zer idatzi duzu? 225 00:13:05,280 --> 00:13:07,543 Idatzitakoaz galdetu eta efe erantzun dit. 226 00:13:09,836 --> 00:13:12,611 Txapeldunak erakustaldi txikia eskaini beharkoa liguke. 227 00:13:12,693 --> 00:13:14,043 Erakutsiguzu! 228 00:13:17,846 --> 00:13:19,085 Beste eskuarekin. 229 00:13:20,168 --> 00:13:23,001 Eskuz aldatzea oso garrantzitsua da jokoan. 230 00:13:25,946 --> 00:13:27,168 Bestearekin. 231 00:13:27,775 --> 00:13:28,775 Bai, jauna. 232 00:13:31,918 --> 00:13:34,210 Mila esker, bikain! 233 00:13:36,313 --> 00:13:40,376 Tenis txapeldun asko euskaldunak dira 234 00:13:40,836 --> 00:13:43,335 pilota prestakuntza ezin hobea da eta. 235 00:13:43,513 --> 00:13:47,585 Borotra tenis txapelduna kasu, inguruotan jaio zen 236 00:13:47,746 --> 00:13:51,001 munduko txapelduna izan zen duela 25 urte 237 00:13:51,246 --> 00:13:53,418 eta Frantziakoa orain gutxi. 238 00:13:53,746 --> 00:13:57,251 Haren esanetan, pilotak gauza asko irakatsi zizkion, 239 00:13:57,613 --> 00:14:00,376 adibidez, oinak nola mugitu. 240 00:14:00,646 --> 00:14:02,918 Eta txapeldunez ari garenez, 241 00:14:07,780 --> 00:14:10,835 argi dago Robert txapeldun handia izango dela. 242 00:14:14,188 --> 00:14:17,251 Jaioterriaren arabera, etorkizuneko txapeldunak 243 00:14:17,380 --> 00:14:20,406 saski handiarekin edo 244 00:14:20,548 --> 00:14:23,213 "joko-garbi"ko txikiagoarekin arituko dira. 245 00:14:23,313 --> 00:14:26,246 Horra hor, Chrisen gogokoena. 246 00:14:27,681 --> 00:14:30,501 "Joko-garbi"k zer esan nahi du? 247 00:14:30,948 --> 00:14:36,585 Joko garbia esan nahi du eta hobea dela uste dute. 248 00:14:37,448 --> 00:14:42,043 Garbiagoa? Egiazkoagoa, agian zaharragoa ere, ezta? 249 00:14:42,125 --> 00:14:43,501 Hala esango nuke. 250 00:14:46,915 --> 00:14:48,043 Askoz azkarragoa da, 251 00:14:48,215 --> 00:14:50,960 saskia motzagoa delako. 252 00:14:51,878 --> 00:14:56,001 Uste dut garai batean fruta edo arrain saskia izango zela 253 00:14:56,083 --> 00:15:00,668 eta lehen jokalarietako batek eskuan lotu zuen. 254 00:15:11,615 --> 00:15:16,668 Ikusten ari garena pilota bezain garrantzizkoa da: 255 00:15:18,296 --> 00:15:20,835 fandangoa. 256 00:15:22,336 --> 00:15:29,210 Hor dantzan dabilena lehen ikusi dugun pilotaria da, ezta? 257 00:15:29,748 --> 00:15:31,751 Bai, Bixent Arritz. 258 00:15:31,833 --> 00:15:33,793 Eta berarekin dagoena beste pilotari bat da? 259 00:15:33,963 --> 00:15:39,168 Ez, zapatagilea da eta zenbait neska. 260 00:15:41,680 --> 00:15:43,680 Nor ari da musika jotzen? 261 00:15:45,250 --> 00:15:49,043 Harakina, okina eta buxiagilea. 262 00:15:49,181 --> 00:15:50,751 -Benetan? -Bai! 263 00:15:52,150 --> 00:16:00,015 3 musikariak: harakina, okina eta buxiagilea dira. 264 00:16:00,283 --> 00:16:02,615 Oinen mugimendua zoragarria da. 265 00:16:02,961 --> 00:16:06,250 Batzuetan ardo baso baten inguruan aritzen dira. 266 00:16:06,380 --> 00:16:08,418 -Ardoa isuri gabe? -Bai. 267 00:16:08,505 --> 00:16:12,126 Eta oraindik fin dabilen andre zahar hori zein da? 268 00:16:12,286 --> 00:16:13,793 Kakahuete saltzailea da. 269 00:16:13,920 --> 00:16:16,335 -Herriko kakahuete saltzailea. -Bai. 270 00:16:46,451 --> 00:16:51,626 Igandea denez, jendea elizatik dator. 271 00:16:52,550 --> 00:16:56,381 Kuriosoa da Euskal Herriko elizetan 272 00:16:57,151 --> 00:17:00,081 emakume eta gizonak banatuta esertzea. 273 00:17:00,550 --> 00:17:04,751 Bai, gizonak goian eta emakumeak behean. 274 00:17:04,880 --> 00:17:09,585 Nik dakidala, sexuak banatzen dituen eliza bakarra judua da. 275 00:17:11,170 --> 00:17:12,668 Juxtu alderantziz. 276 00:17:23,085 --> 00:17:29,460 Inguruotan bada pilota mota ezagun bat, eskukoa. 277 00:17:33,586 --> 00:17:36,210 Apaiz hau nahiko ezagun bihurtu zen, 278 00:17:36,291 --> 00:17:40,585 errefuxiatuei muga zeharkatzen lagundu zielako. 279 00:17:41,153 --> 00:17:45,335 Haurrak ziren eta senideak zituzten zain, baina ez zuten bertan gelditu nahi izan 280 00:17:45,418 --> 00:17:47,806 eta Aita Ibarberuk bizkarrean ekarri zuen txikiena 281 00:17:47,888 --> 00:17:51,351 ohiko kontrabando ibilbidetik eta etxera iristean, 282 00:17:51,433 --> 00:17:53,751 pilotan aritu zen disimulatzeko. 283 00:17:54,585 --> 00:17:55,751 Gizon aparta. 284 00:17:55,833 --> 00:17:58,666 Haurrak gelan zituen eta zuen iritzia gora-behera, 285 00:17:58,748 --> 00:18:02,460 ziur Aitak fede onez egin zuela 286 00:18:02,951 --> 00:18:04,950 eta ezin uka pilotari ona denik. 287 00:18:05,130 --> 00:18:09,501 Kamera esku horretara hurbilduko dugu. 288 00:18:11,553 --> 00:18:15,783 Diotenez, euskaldunen eskubia ezkerra baino handiagoa da 289 00:18:15,866 --> 00:18:19,460 -hezur bat gehiago dutelako. Egia ala kondaira? -Kondaira. 290 00:18:21,086 --> 00:18:23,168 Lurralde hau kondairaz beteta dago, 291 00:18:23,285 --> 00:18:26,501 asko pilota eta pilotarekin lotuta. 292 00:18:26,711 --> 00:18:29,460 Harrigarriki, batzuk egiazkoak dirudite. 293 00:18:30,120 --> 00:18:33,376 Peccaine oinutsik jokatzen zen pilotariak, txapelketa bat irabazi zuen 294 00:18:33,460 --> 00:18:37,710 lurra beiraz estalita egon arren. 295 00:18:38,318 --> 00:18:39,668 Gizon gogorra. 296 00:18:40,225 --> 00:18:44,710 Emaztea ere aski gogorra omen zuen 297 00:18:44,793 --> 00:18:47,126 eta buruhausteak sortzen zizkion. 298 00:18:47,586 --> 00:18:51,293 Behin etxera 8 egun berandu heldu zen 299 00:18:52,590 --> 00:18:55,710 Eta emaztea mutu zegoen, ez zion ezer esaten. 300 00:18:55,796 --> 00:18:57,850 Ohean etzanda zegoen, geldi 301 00:18:57,935 --> 00:19:01,126 eta gizonak gabon esan zion eta emazteak ezer ez. 302 00:19:01,420 --> 00:19:02,918 Zer gertatzen zaizu? Erantzunik ez. 303 00:19:03,128 --> 00:19:04,793 Ez zaude ongi? Erantzunik ez. 304 00:19:05,353 --> 00:19:10,626 Peccaine herriko apaizaren bila joan zen 305 00:19:10,916 --> 00:19:13,966 eta hark azken igurtzia eman zion emazteari. 306 00:19:16,841 --> 00:19:19,418 Istorio horrek senar asko poztuko ditu. 307 00:19:24,171 --> 00:19:30,051 Ikusten duguna errebotea da. 308 00:19:31,838 --> 00:19:33,335 Joko zaharrena da, ezta? 309 00:19:33,418 --> 00:19:38,251 Baita ikusteko zailena ere, elementu ugari dituelako. 310 00:19:44,490 --> 00:19:51,685 Saski bat eta larruzko eskularruak daude. 311 00:19:52,153 --> 00:19:55,251 -Zertarako da eskularrua, Chris? -Giza sareak dira. 312 00:19:57,835 --> 00:20:04,293 Eta erdian dagoen gauza hori, sakelariak darabilena? 313 00:20:04,795 --> 00:20:06,708 Hori "bota-harri" deitzen da. 314 00:20:07,043 --> 00:20:09,043 -Zer? -"Bota-harri" . 315 00:20:10,020 --> 00:20:11,460 Eskerrak argitu didazun. 316 00:20:12,386 --> 00:20:17,626 Pilotarekin bertan bote egin eta hormara bidaltzen dute. 317 00:20:20,186 --> 00:20:22,793 -Nola zenbatzen dira puntuak? -Tenisean bezala. 318 00:20:23,258 --> 00:20:27,626 Aditzen duguna, soinu miragarri hori, 319 00:20:27,725 --> 00:20:30,611 zenbatzailea da. 320 00:20:35,186 --> 00:20:38,210 Puntuak abesten ditu, tenisean ez dago halakorik. 321 00:20:39,455 --> 00:20:41,168 Soinu ederra dela uste dut, 322 00:20:41,453 --> 00:20:44,793 tenisa ere hobetuko litzateke jendeak puntuak abestuko balitu. 323 00:20:46,340 --> 00:20:48,518 Beste zerbait ere maite dut Peccainengan. 324 00:20:48,598 --> 00:20:50,876 Txapelketa bat jokatu behar zuen 325 00:20:50,960 --> 00:20:53,085 bestaldeko espainiar euskaldun talde baten kontra. 326 00:20:53,221 --> 00:20:55,460 Baina gaixo jarri zen, tifusa hartu zuen. 327 00:20:55,795 --> 00:20:57,585 Medikuei esan zien jokatu behar zuela, 328 00:20:57,888 --> 00:21:00,043 baina hiltzen ari zen. Zera galdetu zien: 329 00:21:00,838 --> 00:21:02,585 Bada partidaren berririk? 330 00:21:03,376 --> 00:21:04,835 Ezetz erantzun zioten. 331 00:21:05,636 --> 00:21:07,285 "Pena da ba" esan zuen, 332 00:21:07,366 --> 00:21:09,460 "nola bukatu den jakin nahi nuen". 333 00:21:10,086 --> 00:21:12,000 Eta azken hatsa hartu eta hil egin zen. 334 00:21:29,543 --> 00:21:30,585 Chris, 335 00:21:31,168 --> 00:21:33,376 nola deitzen da jotzen ari zaren abestia? 336 00:21:33,545 --> 00:21:35,085 Haurrak ikas zazue. 337 00:21:35,176 --> 00:21:39,751 Euskal kanta ezaguna da lehenago ere entzun dugu. 338 00:21:39,855 --> 00:21:40,960 Nola dio? 339 00:21:41,836 --> 00:21:44,583 Haurrak ikas zazue eskuaraz mintzatzen, 340 00:21:44,670 --> 00:21:47,460 ongi pilotan eta oneski dantzatzen. 341 00:21:47,921 --> 00:21:50,125 Hori euskaraz, ingelesera itzul dezakezu? 342 00:21:50,421 --> 00:21:53,001 Haurrak ikasi euskaraz mintzatzen, 343 00:21:53,188 --> 00:21:55,626 ongi dantzatzen eta pilotan jokatzen. 344 00:21:55,890 --> 00:21:59,918 Haurrak ikasi euskaraz mintzatzen, 345 00:22:01,155 --> 00:22:05,335 ongi dantzatzen eta pilotan jokatzen. 346 00:22:18,121 --> 00:22:22,501 Gogoan dut Chrisen aitak esan zidala, 347 00:22:23,210 --> 00:22:25,293 hil baino hilabete batzuk lehenago, 348 00:22:26,048 --> 00:22:29,186 Euskal Herrian igaro zituen urteetan zoriontsu izan zela, 349 00:22:29,270 --> 00:22:33,886 baina damu zela lehenago etorri ez zelako, 350 00:22:34,523 --> 00:22:37,131 haurtzaroko urte batzuk hemen igaro 351 00:22:37,213 --> 00:22:40,501 eta abestian esandakoak ikasi ez zituelako. 352 00:22:41,855 --> 00:22:43,210 Euskaraz mintzatu, 353 00:22:44,295 --> 00:22:47,751 fandangoa dantzatu eta pilotan jokatu. 354 00:22:52,090 --> 00:22:54,553 Badirudi Chris ondo baino hobeto ari dela. 355 00:23:15,586 --> 00:23:18,710 Hara, hemen gaude berriz, hasi ginen mugan. 356 00:23:18,825 --> 00:23:21,001 Ez da euskaldunen kontua soilik, 357 00:23:21,086 --> 00:23:23,751 inork ez du maite nazioa banatzen duen muga bat. 358 00:23:23,833 --> 00:23:26,543 Nazioek muga hori aldatu nahi izaten dute. 359 00:23:26,625 --> 00:23:30,460 Uste dut herritarrek beraiek aldatuko dutela. 360 00:23:30,591 --> 00:23:34,876 Mendekoste egunean horixe bera gertatzen da, 361 00:23:35,356 --> 00:23:37,335 oraintxe gertatzen ari da. 362 00:23:41,358 --> 00:23:44,376 Bai, hesiak eta mugak hautsi dira, 363 00:23:44,990 --> 00:23:46,335 jendea aske da. 364 00:23:46,421 --> 00:23:50,751 Gaur pasaporterik gabe mugitu ahalko dira, nahi dutena hara-hona garraiatu, 365 00:23:51,128 --> 00:23:52,918 noranahi. 366 00:24:14,090 --> 00:24:15,751 Jai handi baten antzekoa da. 367 00:24:16,656 --> 00:24:19,055 Ez zait ospatzeko arrazoi hoberik bururatzen. 368 00:24:49,463 --> 00:24:52,626 Ospakizun on guztiak suekin bukatzen dira. 369 00:24:53,858 --> 00:24:57,835 Eta hemen, Euskal Herrian, su mota bereziak dituzte, noski. 370 00:24:57,925 --> 00:24:59,751 Hemen guztia da berezia. 371 00:25:00,088 --> 00:25:02,376 Ikusten ari zareten gauza zoragarri horri 372 00:25:02,458 --> 00:25:05,585 "Toro de Fuego" deitzen diote, zezensuzkoa. 373 00:25:05,891 --> 00:25:09,585 Zezen itxurakoa da eta hainbat su artifizial ditu inguruan. 374 00:25:09,668 --> 00:25:12,376 Gizonak barruan sartu, eta lasterka dabiltza kaleetan, 375 00:25:12,543 --> 00:25:15,626 suak noranahi botaz, baita jendearen aurpegira ere. 376 00:25:15,763 --> 00:25:19,126 Mirari batengatik edo, 377 00:25:19,295 --> 00:25:21,751 ez dirudi inor zauritzen dutenik. 378 00:25:22,690 --> 00:25:25,690 Hara, garaia da agur esateko 379 00:25:26,380 --> 00:25:30,293 eta oraingoan, bukaera euskaldun batekin egin nahi dut. 380 00:25:30,625 --> 00:25:33,543 Hala bukatzen dira euskal istorioak. 381 00:25:33,755 --> 00:25:36,156 Gogor samarra da, 382 00:25:36,261 --> 00:25:41,751 ez da oso sentimentala, errealista da, oso euskalduna, alegia. 383 00:25:43,001 --> 00:25:45,085 Euskal kontakizun baten bukaeran 384 00:25:45,166 --> 00:25:48,626 ez dute esaten "eta betiko zoriontsu bizi izan ziren". 385 00:25:51,045 --> 00:25:53,168 Hemen ez, hemen zera esaten dute 386 00:25:54,858 --> 00:25:58,193 "bada, zoriontsu bizi baziren, 387 00:25:59,023 --> 00:26:00,710 zoriontsu hil ziren". 388 00:26:32,878 --> 00:26:36,125 Azpitituluak: Garazi Arrula, Danele Sarriugarte