1 00:00:00,418 --> 00:00:04,251 MUNDUAN ZEHAR 2 00:00:04,376 --> 00:00:07,751 ORSON WELLESEKIN 3 00:00:10,035 --> 00:00:12,168 Hemen Orson Welles kameraren atzean 4 00:00:12,251 --> 00:00:17,583 Europako gailur urrun batean kokatu dugu kamera gaurkoan: 5 00:00:18,626 --> 00:00:20,376 Euskaldunen lurraldean. 6 00:00:23,101 --> 00:00:26,960 Kamera mugan bertan jarri dugu. 7 00:00:27,836 --> 00:00:30,000 Han Nafarroako Erresuma zaharra dago 8 00:00:30,210 --> 00:00:35,293 eta hor, Behe-Pirineoak itsasorantz hurbiltzen diren tokian, Frantzia. 9 00:00:39,968 --> 00:00:41,585 Guardia asko daude oraindik hemen 10 00:00:41,666 --> 00:00:44,043 eta Espainiako gerraren ondotik muga luzez itxi zuten 11 00:00:44,170 --> 00:00:47,500 Altzairuzko Ohial txiki bat egiteko. 12 00:00:48,085 --> 00:00:51,625 Bakean ala gudan hemen goian bizi direnentzat 13 00:00:51,706 --> 00:00:54,800 muga teorikoa izan da beti. 14 00:00:55,753 --> 00:00:57,583 Espainia eta Frantziako gobernuen teoria, 15 00:00:57,935 --> 00:01:00,168 beraien ofizialak baitabiltza inguruotan. 16 00:01:00,418 --> 00:01:03,833 Hemengoak ez dira ez frantziarrak ez espainiarrak, 17 00:01:04,295 --> 00:01:05,501 euskaldunak dira. 18 00:01:05,935 --> 00:01:10,085 Beste erresuma eta errepubliken gorabeherek ez diete hori ahantziarazi. 19 00:01:10,735 --> 00:01:14,251 Eta euskaldunak dira euskaldunak direna. 20 00:01:14,601 --> 00:01:15,793 Tira, zer da euskaldun bat? 21 00:01:15,876 --> 00:01:18,710 Ongi dakigun bakarra da, zer ez den. 22 00:01:22,101 --> 00:01:24,541 Frantziarra edo espainiarra ez izateaz gain 23 00:01:24,791 --> 00:01:28,231 ez da mediterraneoa, ez alpinoa, ez magyarra, ez zelta 24 00:01:28,313 --> 00:01:30,401 ez germaniarra, ez semita, ez eskandinaviarra. 25 00:01:30,483 --> 00:01:31,460 Izatez, arioa ere ez. 26 00:01:31,751 --> 00:01:34,083 Inork ez daki zeintzuk ziren bere arbasoak. 27 00:01:34,165 --> 00:01:36,793 Beraien ustez, Adan eta Eva euskaldun petoak ziren. 28 00:01:37,101 --> 00:01:41,376 Haien egoera Amerikako indiarren antzekoa da, aborigena da. 29 00:01:44,675 --> 00:01:47,251 Europan zegoen beste europarrak iritsi zirenean. 30 00:01:48,936 --> 00:01:51,501 Bere hizkuntza arraroan mintzo da oraindik 31 00:01:52,035 --> 00:01:54,035 jatorri ezezaguna duen horretan. 32 00:01:54,545 --> 00:01:58,418 Hantxe, Franco jeneralaren menpeko Euskal Herriko zatian, 33 00:01:58,795 --> 00:02:01,001 hizkuntza hau legez kontrakoa da, 34 00:02:01,270 --> 00:02:03,638 Espainian mintzatzea traizioa da. 35 00:02:03,961 --> 00:02:05,876 Euskaldunak beti izango dira euskaldun, 36 00:02:06,003 --> 00:02:08,751 hizkuntza pixkat gehiago erabiltzen da Espainiako aldean. 37 00:02:17,870 --> 00:02:21,626 Aditzen duguna ez da euskarazko elkarrizketa 38 00:02:21,970 --> 00:02:23,251 edo guda abestia, 39 00:02:23,501 --> 00:02:25,668 dei moduko bat da, seinale bat 40 00:02:25,750 --> 00:02:29,418 Frantziatik Espainiara abesten dena eta usoekin zerikusia duena. 41 00:02:29,585 --> 00:02:30,585 Horra usoak. 42 00:02:30,836 --> 00:02:35,068 Uso horiek kontrabando ibilbidearen gainetik ari dira hegan, 43 00:02:35,470 --> 00:02:36,876 urtero bezala. 44 00:02:37,253 --> 00:02:40,710 Egunero ehunka pertsonek egiten dute kontrabandoa. 45 00:02:40,918 --> 00:02:43,043 Ez dakit zenbat uso dagoen hor goian. 46 00:02:43,170 --> 00:02:46,460 Baina kontrabandoa hemengo industria handiena da 47 00:02:46,540 --> 00:02:48,500 uso garaietan izan ezik. 48 00:02:48,920 --> 00:02:52,668 Usook ingelesak eta alemanak dira, txukunak eta metodikoak 49 00:02:52,870 --> 00:02:55,001 eta urtero agertzen dira mugan 50 00:02:55,083 --> 00:02:56,668 tenore honetan, hemen bertan. 51 00:02:56,750 --> 00:02:58,335 Bi aldeetako euskaldunek 52 00:02:58,416 --> 00:03:01,876 elkarlan guztiz legez kontrako eta harmonikoan 53 00:03:02,045 --> 00:03:03,168 harrapatzen dituzte. 54 00:03:03,376 --> 00:03:07,668 Harrapatu da hitza, usoei ez zaielako tiro egiten. 55 00:03:08,045 --> 00:03:10,335 Errifle hotsa soinu efektua da 56 00:03:10,628 --> 00:03:13,376 makileko ohialaren bidez sortua. 57 00:03:13,795 --> 00:03:15,585 Munizioa aurrezten da 58 00:03:15,668 --> 00:03:18,585 eta usoari sinetsarazi benetan ari zaizkiola tiroka. 59 00:03:18,736 --> 00:03:20,293 Halaber, egurrezko disko horiekin 60 00:03:20,570 --> 00:03:23,668 zapelatzak segika dituela sineztarazten zaio. 61 00:03:24,545 --> 00:03:28,126 Uso taldea inguratua izaten ari da, besterik ez. 62 00:03:28,878 --> 00:03:31,710 Konplexutasun eta edertasun goreneko maniobra, 63 00:03:32,085 --> 00:03:34,751 Frantzian hasi eta Espainian amaitzen dena, 64 00:03:35,336 --> 00:03:37,793 non txoriak zerutik arrantzatzen diren, 65 00:03:37,876 --> 00:03:39,085 arrainak bailiran. 66 00:03:44,771 --> 00:03:46,835 Asmakizun euskalduna da, 67 00:03:47,420 --> 00:03:48,918 bale-ehiza bezala. 68 00:03:49,338 --> 00:03:53,503 Munduko izaki handiena txalupa batetik 69 00:03:53,905 --> 00:03:56,585 arpoiarekin ehizatu zitekeela 70 00:03:57,003 --> 00:03:59,835 kostalde honetako euskaldunei otu zitzaien. 71 00:04:00,236 --> 00:04:01,903 Eta ezin txapela ahantzi. 72 00:04:02,240 --> 00:04:04,525 Euskaldun bakoitzak txapela berrasmatzen du 73 00:04:04,606 --> 00:04:05,918 janzten duen bakoitzean. 74 00:04:06,405 --> 00:04:08,710 Angeluak ezin konta ahalakoak dira 75 00:04:08,835 --> 00:04:12,793 makurduraren aldaera indibidualak, mugagabeak. 76 00:04:13,213 --> 00:04:17,751 Mendietako herrixka euskaldun honetara ekarri ditugu kamerak 77 00:04:17,835 --> 00:04:20,293 soilik euskaraz mintzatzen den tokira. 78 00:04:20,570 --> 00:04:22,000 Eta nor topatuko bertan? 79 00:04:22,081 --> 00:04:27,041 Gure lagun hauxe, euskalduna bezain amerikarra dena kasik. 80 00:04:27,211 --> 00:04:29,750 Zenbat urtez izan zinen Amerikan? 81 00:04:30,170 --> 00:04:32,210 23 urtez. 82 00:04:32,478 --> 00:04:35,960 -AEBtako zein aldetan? -Colorado. Montrose, Colorado. 83 00:04:36,071 --> 00:04:38,585 -Gogoko zenuen? -Bai. 84 00:04:39,081 --> 00:04:42,543 Oso ondo dakizu ingelesez, euskaraz eta frantsesez ere. Zer gehiago? 85 00:04:42,626 --> 00:04:45,501 Hobeto egiten nuen han, ahanzten ari zait. 86 00:04:45,671 --> 00:04:49,168 -Zenbat denbora daramazu hemen? -15 hilabete. 87 00:04:49,501 --> 00:04:53,000 -Itzuliko zara? -Noizbait bai, espero dut. 88 00:04:53,340 --> 00:04:56,876 Badago noski arrazoi bat amerikarrez hain ondo hitz egiteko. 89 00:04:57,590 --> 00:05:01,793 Jendeak ez daki baina euskaldunak artzain bikainak dira, 90 00:05:01,880 --> 00:05:04,543 eta zu zeu artzain hasi zinen. 91 00:05:04,631 --> 00:05:06,600 Eskaera handia dago munduan 92 00:05:06,681 --> 00:05:10,876 eta zenbait tokitan kuota bereziak dituzte euskaldunentzat, 93 00:05:11,126 --> 00:05:12,583 batez ere Amerikan. 94 00:05:12,711 --> 00:05:17,085 Zeren falta nabaritzen duzu hemen? 95 00:05:17,503 --> 00:05:21,085 Ez zitzaidan ezer falta, soilik hemen egotea. 96 00:05:24,336 --> 00:05:27,460 Hemen zaudenean, hango zeren falta nabaritzen duzu? 97 00:05:27,795 --> 00:05:29,473 Han neukan guztiarena. 98 00:05:32,190 --> 00:05:35,398 Amerikara joatean artzain hasi zinen, ezta? 99 00:05:35,885 --> 00:05:39,120 -Artzain gehienak hemengoak dira, ezta? -Bai. 100 00:05:39,351 --> 00:05:41,918 Asko dakizue hemen. 101 00:05:42,033 --> 00:05:44,876 Bai, hori besterik ez da egiten Amerikako lehenengo urteetan. 102 00:05:44,976 --> 00:05:46,460 Eta egin beharrekoa. 103 00:05:46,545 --> 00:05:50,750 Batzuk lanez aldatzen dute, baina hasieran ardiekin. 104 00:05:50,895 --> 00:05:53,543 -Zuk zer egin zenuen? -Ardiak nituen. 105 00:05:53,670 --> 00:05:56,751 -Eta horren ondoren? -Neure artaldea hartu nuen. 106 00:05:57,206 --> 00:05:58,875 -Zeure artaldea? -Bai. 107 00:05:59,128 --> 00:06:02,371 Baina Amerikan gelditu eta beste lan batzuetan aritu zinen, ezta? 108 00:06:02,501 --> 00:06:06,558 -Kamioi-gidaria izan zinen, ezta? -Kamioi bat neukan, hori ere neurea. 109 00:06:06,753 --> 00:06:09,626 -Jakina, beharrezkoa. -Bai. 110 00:06:09,713 --> 00:06:11,593 Hortaz, maiz joaten zinen hirira 111 00:06:11,680 --> 00:06:16,668 eta zuretzat gaurkoa ez da berria, telebista ezagutu zenuelako. 112 00:06:16,751 --> 00:06:18,335 Bai. 113 00:06:18,593 --> 00:06:20,376 Zer ikusten zenuen telebistan? 114 00:06:20,916 --> 00:06:22,973 Askotariko gauzak. 115 00:06:23,128 --> 00:06:24,501 Zer zenuen gogoko? 116 00:06:26,378 --> 00:06:31,378 Artaldea, gainontzekoa ez zitzaidan gehiegi axola. 117 00:06:31,548 --> 00:06:35,626 Ulertzen dut. Zergatik itzuli zinen? 118 00:06:36,091 --> 00:06:40,535 Etxekoengana, eta oso gustuko dut, nire jaioterria da. 119 00:06:40,920 --> 00:06:42,876 Zergatik itzuli zinen? 120 00:06:43,005 --> 00:06:47,335 Etxekoak ikusteko eta oso gogoko dudalako jaioterria. 121 00:06:47,416 --> 00:06:50,575 Urtebete inguru daramat hemen, 15 hilabete. 122 00:06:50,903 --> 00:06:53,001 -Pozik zaude etorri izanaz? -Bai. 123 00:06:53,253 --> 00:06:56,625 Lurralde polita da hau, ezta? Ederra da. 124 00:06:57,051 --> 00:06:58,985 Zergatik gelditu zara horrenbeste denbora? 125 00:06:59,068 --> 00:07:00,335 Ezkondu naizelako. 126 00:07:00,420 --> 00:07:02,251 -Ezkondu zara? -Bai. 127 00:07:02,445 --> 00:07:04,210 -Hemen al dago neska? -Bai. 128 00:07:04,508 --> 00:07:07,121 Zoragarria litzateke ezagutzea. Hemen inguruan dabil? 129 00:07:07,221 --> 00:07:08,001 Bai. 130 00:07:08,086 --> 00:07:10,168 Eskatuko zenioke etortzeko? 131 00:07:11,766 --> 00:07:13,208 Hau da nire emaztea. 132 00:07:13,290 --> 00:07:14,960 Asko pozten naiz zu ezagutzeaz. 133 00:07:19,026 --> 00:07:21,835 -Urte askotarako. Frantsesez dakizu ? -Bai, jauna. 134 00:07:22,255 --> 00:07:24,126 -Eta euskaraz ere? -Ere bai. 135 00:07:24,716 --> 00:07:28,251 -Eta zuk euskaraz dakizu? -Nahi bai, gustatuko litzaidake. 136 00:07:28,336 --> 00:07:31,223 -Guretzat oso zaila da ikastea. -Hala da, bai. 137 00:07:31,338 --> 00:07:34,668 -Orain itzuli zarenean ezagutu duzu? -Ez, lehenago ezagutu nuen. 138 00:07:35,003 --> 00:07:37,168 -Lehenago? -Bai. 139 00:07:38,001 --> 00:07:40,168 Joan aurretik, duela hainbeste urte? 140 00:07:40,256 --> 00:07:44,500 Ez, baina duela bi urte itzuli nintzen eta orduan ezagutu nuen. 141 00:07:44,586 --> 00:07:49,460 -Agian horregatik itzuli zinen, ezta? -Bai, bai, hein batean. 142 00:07:49,605 --> 00:07:52,918 -Amerikara eramango duzu, itzuliz gero? -Noizbait. 143 00:07:53,130 --> 00:07:55,210 Galdetu iezaiozu ea Amerikara joan nahiko lukeen. 144 00:07:57,500 --> 00:07:58,876 -Zer? -Baietz esan du. 145 00:07:58,958 --> 00:08:00,043 Baietz? 146 00:08:01,501 --> 00:08:03,876 -Horrek bai esan nahi du, euskaraz? -Bai. 147 00:08:03,960 --> 00:08:06,085 -Hori esan nahi du? -Bai. 148 00:08:07,330 --> 00:08:12,416 Amerikan neska asko ezagutuko zenituen arren, 149 00:08:12,498 --> 00:08:15,418 kuriosoa da hainbeste urteren buruan inoiz ezkondu ez izana. 150 00:08:15,501 --> 00:08:18,293 Ez nuen uste ezkonduko nintzenik. 151 00:08:18,776 --> 00:08:21,290 -Eta gero bera ikusi nuenean... -Guztia aldatu zen! 152 00:08:21,380 --> 00:08:24,460 -Grina sortu zitzaidan. -Grina sortu zitzaizun! 153 00:08:25,338 --> 00:08:29,255 Amerikara joan nahiko luke zurekin egoteko 154 00:08:29,335 --> 00:08:31,461 edo herrialdea ezagutzeko jakinmina duelako? 155 00:08:31,560 --> 00:08:33,543 Ez, herrialdea ikusi nahi du. 156 00:08:34,076 --> 00:08:36,203 Baina gero hona itzuliko zinateke, ezta? 157 00:08:36,336 --> 00:08:38,835 -Hemengoa da bera? -Bai, etxe honetakoa. 158 00:08:39,081 --> 00:08:41,566 Alboko honetakoa? 159 00:08:42,386 --> 00:08:46,961 Pozten naiz, urte askotarako. 160 00:08:47,755 --> 00:08:49,918 Urte bete baino lehen itzuliko naiz. 161 00:08:50,036 --> 00:08:53,126 Itzuliko zara? Coloradon izango zara? 162 00:08:53,276 --> 00:08:55,501 Coloradon izango naiz. 163 00:08:55,630 --> 00:08:56,751 Primeran. 164 00:08:56,876 --> 00:08:59,626 -Agian hantxe elkartuko gara -Primeran. 165 00:09:02,170 --> 00:09:05,210 Hemen gaude Wertenbakertarren lorategian. 166 00:09:05,545 --> 00:09:08,905 Hau Chris Wertenbaker da 167 00:09:08,986 --> 00:09:11,251 eta beste hau Lael da, ama. 168 00:09:11,751 --> 00:09:15,151 Lael Tucker izenarekin idatzi zuen 169 00:09:15,741 --> 00:09:18,945 “Lament for Four Virgins” best-seller eder hura. 170 00:09:19,028 --> 00:09:21,626 Zeri egiten diozu barre, mutiko, amaren liburuari? 171 00:09:21,731 --> 00:09:25,585 -"Festival" izan zen azkena, ezta, Lael? -Bai, hori izan zen azkena. 172 00:09:26,003 --> 00:09:30,543 Hara, Chris, zu euskalduna zara ia, ezta? 173 00:09:30,628 --> 00:09:32,501 -Bai, ia. -Ia. 174 00:09:32,655 --> 00:09:35,491 Zenbat denbora daramazu hemen, Euskal Herrian? 175 00:09:35,575 --> 00:09:37,376 Zazpi urte. 176 00:09:37,673 --> 00:09:40,293 Amerikan eskolan ibili zinen tarte batean, 177 00:09:40,380 --> 00:09:44,376 esaiguzu zer alde dagoen euskal eskola eta amerikarraren artean. 178 00:09:44,456 --> 00:09:47,126 Zein nahiago duzu, eskola Frantzian edo...? 179 00:09:47,208 --> 00:09:49,710 -Amerikan. -Zergatik? Gehiago ikasten da han? 180 00:09:49,835 --> 00:09:51,418 Ez, errazagoa da. 181 00:09:51,550 --> 00:09:54,043 Egia da, ez dakit ados zauden Lael, 182 00:09:54,128 --> 00:09:59,835 baina badirudi hezkuntza eta haurtzaroa ondo pasatzearekin lotzen dela Amerikan 183 00:09:59,955 --> 00:10:01,416 baina ez da hala Europan. 184 00:10:01,505 --> 00:10:02,626 Bai. 185 00:10:03,220 --> 00:10:05,970 Egia esan hezkuntza hobea jasotzen dutela uste dut. 186 00:10:06,103 --> 00:10:07,293 Herri txiki honetan? 187 00:10:07,378 --> 00:10:09,710 Herri txiki honetan frantses maila jasotzen dute... 188 00:10:09,865 --> 00:10:14,208 Duela zenbait urte, Chrisek Amerikako eskola batean ikasi zuen aldi batez. 189 00:10:14,336 --> 00:10:17,043 Bi urtez joan zen eskolara Amerikan eta izugarri maite zuen, 190 00:10:17,125 --> 00:10:22,085 baina uste dut askoz errazagoa zelako maite zuela. 191 00:10:22,718 --> 00:10:24,543 Hona itzuli ginenean berriz hasi behar izan zuen, 192 00:10:24,630 --> 00:10:27,500 eta haur guztiek izan behar dute maila jakin bat hasi aurretik... 193 00:10:27,628 --> 00:10:29,501 Gurea baino maila altuagoa da hori? 194 00:10:29,586 --> 00:10:32,251 Askoz altuagoa, ia arlo guztietan. 195 00:10:32,376 --> 00:10:34,458 -Hezkuntzan. -Hezkuntzan. 196 00:10:34,848 --> 00:10:36,750 Ez da hori hona etortzeko zergatia, ordea. 197 00:10:36,835 --> 00:10:39,960 -Ez gogor lan eginarazteko soilik. -Ez, ez gogor lan eginarazteko. 198 00:10:40,043 --> 00:10:42,891 Horretaz hona etorri eta gero ohartu ginen, 199 00:10:42,990 --> 00:10:46,835 gure haurtzaroko herri baten bila ari ginela. 200 00:11:00,753 --> 00:11:04,311 Benetan, zer irabazten duzue hemen, 201 00:11:05,195 --> 00:11:08,083 lurreko zoko txiki eta urrun honetan? 202 00:11:09,133 --> 00:11:10,881 Herri bat herri bat da, 203 00:11:10,963 --> 00:11:14,501 eta ez du axola zer hizkuntza mintzatzen den. 204 00:11:14,583 --> 00:11:15,916 Ez, jakina, haur batentzat ez. 205 00:11:15,998 --> 00:11:18,835 -Haurrari kontrakoa esaten ez badiozu, behintzat. -Hala da. 206 00:11:18,920 --> 00:11:23,293 Eta hemen, Ziburun, agian etxean ere, baina hemen Ziburun, 207 00:11:23,380 --> 00:11:26,376 bizitza eta lana aurkitu dugu. 208 00:11:26,796 --> 00:11:28,941 Haurrak etxetik ateratzen dira goizean goiz, 209 00:11:29,023 --> 00:11:30,918 haien erreinuko errege-erreginak dira, 210 00:11:31,028 --> 00:11:32,086 kaleetan libre, 211 00:11:32,171 --> 00:11:35,626 etxera itzultzen dira gose direnean edo min hartzen dutenean. 212 00:11:36,103 --> 00:11:40,793 Herriko guztiak ezagutzen dituzte, aske direla sentitzen dute, 213 00:11:41,045 --> 00:11:43,126 eta euskaldunek herri askea osatzen dute ere bai. 214 00:11:43,295 --> 00:11:44,626 Bistan da, bai. 215 00:11:44,710 --> 00:11:49,178 Hemen, Ziburun, haurrak inolako baliabide mekanikorik gabe jolasten dira. 216 00:11:49,316 --> 00:11:54,000 Hara, oso garrantzitsua da hori, jolasteko laguntza mekanikorik ez, 217 00:11:54,085 --> 00:11:58,085 ez dut egingo makinaren aroaren kontra, 218 00:11:58,795 --> 00:12:02,685 baina uste dut horixe dela hain zuzen jolasteko laguntza, 219 00:12:02,783 --> 00:12:08,210 mundu osoan aurre egin behar diogun krisi moralaren arrazoi nagusietako bat. 220 00:12:08,291 --> 00:12:10,001 Iruditzen zait ez dugula behar dibertitzeko laguntzarik, 221 00:12:10,083 --> 00:12:12,876 uste dut guk geuk dibertitu behar dugula. 222 00:12:12,958 --> 00:12:15,001 Iruditzen zait arazo larri bat dugula, 223 00:12:15,113 --> 00:12:18,795 botoi bat sakatu eta pantailari begiratu 224 00:12:18,876 --> 00:12:24,418 edo bozgorailu batetik entzun denean egin beharreko guztia. 225 00:12:24,891 --> 00:12:27,043 Eta haurrek hemen ez dute halakorik. 226 00:12:27,463 --> 00:12:30,626 Ez, ez dute. Haurrak kalera joaten dira pilota patrikan, 227 00:12:30,753 --> 00:12:33,751 eta kanikaz beteriko ontzitxo batekin. 228 00:12:33,888 --> 00:12:37,710 Bai, noski, badakit, lagunek esango dute 229 00:12:37,791 --> 00:12:41,138 Amerikan eta Ingalaterran ere pilota dutela patrikan, 230 00:12:41,220 --> 00:12:43,751 eta kanikak, horretan jokatu nahi badute. 231 00:12:43,956 --> 00:12:50,001 Baina ez dutela makinek eskaintzen duten bizitza erraza. 232 00:12:50,173 --> 00:12:53,583 Hori gurean arrisku handia da, benetan. 233 00:12:54,003 --> 00:12:58,168 Esaterako, hemen inork ez du autoa erabiltzea pentsatzen, 234 00:12:58,250 --> 00:13:00,085 oinez joaten dira edonora. 235 00:13:00,251 --> 00:13:03,791 Gazteak ginenean, autoz joatea bidaia bat zen. 236 00:13:04,623 --> 00:13:09,168 Uste dut atzera goazela, nolabait, maite eta eduki genuen hartara. 237 00:13:09,301 --> 00:13:12,876 Ez dut uste nahi dugun ezer falta zaigunik, 238 00:13:12,958 --> 00:13:19,210 esaterako, askatasuna, independentzia, diziplina, hezkuntza egokia, 239 00:13:19,588 --> 00:13:23,720 bizitza ona lortzen lagunduko diguten ohiturak, nonahi izanik ere. 240 00:13:23,950 --> 00:13:27,126 -Ez dut uste herrialde kontua denik. -Ez, noski, ez da. 241 00:13:29,248 --> 00:13:34,085 Mintzatzen garenean leku batean edo bestean bizitzeari buruz, 242 00:13:34,938 --> 00:13:40,235 badirudi joera dagoela gure herrialde eta bizimolde anitzak kritikatzeko. 243 00:13:40,336 --> 00:13:42,500 Euskaldunak estimatzeak ez du esan nahi 244 00:13:42,786 --> 00:13:47,710 maiz “bizimolde amerikarra” deitzen den hori mespretxatzen dugunik. 245 00:13:48,118 --> 00:13:50,865 Uste dut mutiko ingeles bat 246 00:13:50,946 --> 00:13:56,376 bizpahiru urtez Toskanan, Italian, ederki bizi bada, 247 00:13:58,083 --> 00:14:00,208 ez dela haren ondare ingelesari traizio egiten ari. 248 00:14:00,336 --> 00:14:03,418 Eta ez ditu galduko etxean egiten ari zituen aurrerapenak. 249 00:14:03,585 --> 00:14:04,958 Bai, halakorik bada. 250 00:14:05,130 --> 00:14:08,210 Gurean teknologia dago, 251 00:14:09,111 --> 00:14:12,168 etengabeko mugimendua 252 00:14:13,558 --> 00:14:16,335 bizitza errazteko makinen bidez. 253 00:14:17,086 --> 00:14:20,835 Baina ez dut uste aurrerapena eta zibilizazioa batera doazenik. 254 00:14:20,916 --> 00:14:23,626 Hori esatea arriskutsua da, baina hala pentsatzen dut; 255 00:14:23,861 --> 00:14:28,043 arriskutsuarena diot eztabaida luzea piztu dezakeelako. 256 00:14:28,921 --> 00:14:33,793 Uste dut aurrera egiteak ez dakarrela oso zibilizatua izatea prozesuan. 257 00:14:33,966 --> 00:14:37,348 Ez dirudi herrialde zibilizatuenek 258 00:14:37,430 --> 00:14:41,918 aurrerapenari kasu handirik egiten diotenik. 259 00:14:42,503 --> 00:14:46,585 Uste dut oso ona dela haur batentzat hori, baita guretzat ere batzuetan, 260 00:14:47,111 --> 00:14:49,626 hau da, urruntzea leku horietatik 261 00:14:49,708 --> 00:14:53,043 non gehiago estimatzen den norbaitek zugatik zerbait egitea 262 00:14:53,783 --> 00:15:00,126 bizimolde jakin bat izatea edo modu batekoa izatea baino. 263 00:15:00,545 --> 00:15:03,583 Guztiok behar duguna atsedena eta leku lasai bat. 264 00:15:03,755 --> 00:15:08,108 Ez dut uste inork, ez guk helduok, ez haurrek 265 00:15:09,021 --> 00:15:12,251 presaka ibili beharko genukeenik bizitzan. 266 00:15:12,751 --> 00:15:15,793 Guztiok izan beharko genuke aukera 267 00:15:16,216 --> 00:15:19,835 gure gurasoek eta aitona-amonek zekitena eta estimatzen zutena aztertzeko 268 00:15:20,861 --> 00:15:23,168 horrek lagundu baitu zibilizazioa eraikitzen. 269 00:15:23,380 --> 00:15:26,666 Eta gu lortzen ari garena erakutsi eta eskaini. 270 00:15:26,876 --> 00:15:28,126 Hori da. 271 00:15:28,840 --> 00:15:32,085 Nik uste dut haurrek etxean egon beharko luketela nerabezaroan, 272 00:15:32,166 --> 00:15:34,585 nork bere burua zehazten duen garaia baita hori. 273 00:15:34,666 --> 00:15:37,126 Baina haurtzaroa beste zerbait da, 274 00:15:37,215 --> 00:15:40,585 zerbait lortzeko garaia da, heldutasun zentzu hori 275 00:15:40,666 --> 00:15:44,000 eta baita bigarren hizkuntza eskuratzeko ere, zurea balitz bezala. 276 00:15:44,085 --> 00:15:44,750 Haurtzaroa. 277 00:15:44,833 --> 00:15:50,293 Bai, haurtzaroan mintzatu zaitezke mihia eta ahoa trabatu gabe, 278 00:15:50,461 --> 00:15:53,251 ondoren ezin baita beste hizkuntza batean berdin hitz egin. 279 00:15:53,366 --> 00:15:57,085 Bai, orduan bada aparteko aberastasun hori, 280 00:15:57,166 --> 00:16:01,905 leku askotan bizi eta ikuspuntu anitzekin harremanetan 281 00:16:01,986 --> 00:16:04,335 egon ondoren lortzen dena. 282 00:16:04,651 --> 00:16:12,038 Horregatik ematen zaie haurrei aukera atzerrian urte batzuk igarotzeko. 283 00:16:12,140 --> 00:16:15,126 Lael, kazetari jardun duzu luzaroan, 284 00:16:16,253 --> 00:16:19,626 herrialde askotan bizi eta egon izan zara, ezta? 285 00:16:19,708 --> 00:16:21,251 -Bai, batzuetan bai. -Batzuetan. 286 00:16:21,360 --> 00:16:24,043 Eta halere, ezagutu dituzun guztietatik 287 00:16:24,171 --> 00:16:28,751 Frantziako txoko txiki hau aukeratu zenuen, Euskal Herria. 288 00:16:29,470 --> 00:16:31,166 Noiz erabaki zenuen? 289 00:16:31,891 --> 00:16:34,543 Frantziako askapena eta segidan izan zen. 290 00:16:34,631 --> 00:16:36,710 Hona etorri, ingurura begiratu eta maitemindu egin nintzen. 291 00:16:36,791 --> 00:16:40,626 Bai, hori uler dezaket, etorri, ikusi eta maitemindu, 292 00:16:40,715 --> 00:16:42,935 baina uste dut zuk baduzula zerikusia horretan, 293 00:16:43,015 --> 00:16:44,793 zuk eta zure familiak 294 00:16:45,751 --> 00:16:49,210 herrialde honekiko duzuen sentipena oso kutsakorra delako. 295 00:16:49,581 --> 00:16:51,913 Ordu batzuk baino ez neramatzan hemen 296 00:16:53,048 --> 00:16:56,876 eta goxo-goxo sentitzen hasia nintzen euskaldunen artean, 297 00:16:57,103 --> 00:17:01,835 eta orain oso-oso gustura sentitzen naiz, 298 00:17:01,916 --> 00:17:04,710 ez bakarrik herrialdearengatik, herria ederra baita, 299 00:17:04,853 --> 00:17:09,168 baizik eta jendearengatik, ez dakit zergatik, baina apartekoa da. 300 00:17:09,250 --> 00:17:12,346 Ez dakit euskaldunak deskribatu ditzakedan, ezin du inork egin, 301 00:17:12,428 --> 00:17:15,335 baina uste dut jendeak ematen diola kalitatea herri honi, 302 00:17:15,450 --> 00:17:19,418 jendeak lasaitasun itzela ematen dizulako, paisaiak bezala. 303 00:17:19,670 --> 00:17:24,876 Agian horregatik da paisaia halakoa, oso bizimodu lasaia izan dezakezu hemen, 304 00:17:25,073 --> 00:17:26,375 ez dira etorkizunarekin kezkatzen. 305 00:17:26,503 --> 00:17:29,666 Ez dira etorkizunarekin kezkatzen, egunean bizi dira. 306 00:17:29,968 --> 00:17:33,043 Ez da egunean bizitzea soilik, uste dute guztiari egin diotela aurre, 307 00:17:33,125 --> 00:17:37,293 eta hala jarraituko dute. Duintasun gisako zerbait da edo harrotasuna. 308 00:17:37,375 --> 00:17:45,126 Eta hain daude elkartuta non iruditzen baitzaie ez zaiela ezer gertatuko. 309 00:17:45,206 --> 00:17:49,210 Uste dute ehunka urte direla haien lurrak okupatu zituztenetik. 310 00:17:49,291 --> 00:17:51,376 Beraz, indigenak dira benetan, ezta? 311 00:17:51,460 --> 00:17:55,918 Lehenak dira, beti hitz egiten da euskara misteriotsuari buruz, 312 00:17:56,000 --> 00:17:58,293 nondik datorren eta hori guztia. 313 00:17:58,518 --> 00:18:04,208 Jakina, bai hemengo Euskal Herrian, bai mendien bestaldean, Espainiako aldean, 314 00:18:04,291 --> 00:18:05,698 hitz egiten duten hizkuntza 315 00:18:05,780 --> 00:18:09,275 ez dator ezagutzen den Europako beste hizkuntzaren batetik, ezta? 316 00:18:09,506 --> 00:18:14,998 Aditu batek bi teoria bitxi zituen eta beste batek aurka egin zion. 317 00:18:15,261 --> 00:18:19,418 Baina bi dira euskarari buruz inoiz entzun ditudan teoriarik sinesgarrienak. 318 00:18:19,611 --> 00:18:22,126 Lehenak zioen lurreko parasiduko hizkuntza zela. 319 00:18:22,208 --> 00:18:23,533 Benetan? 320 00:18:24,221 --> 00:18:26,460 -Eta bigarrenak... -Agian hala da, auskalo. 321 00:18:26,543 --> 00:18:29,668 Deabruaren hizkuntza zela. Beraz, aukera zure esku. 322 00:18:29,978 --> 00:18:32,276 Edonola ere, aspalditik daude hemen. 323 00:18:32,625 --> 00:18:35,501 Badakigu inork baino gehiago daramatela Europan. 324 00:18:35,753 --> 00:18:37,585 Iraganaz harro daude, 325 00:18:37,990 --> 00:18:39,626 orainak ez ditu izutzen 326 00:18:40,003 --> 00:18:41,960 eta ez dira etorkizunaren beldur. 327 00:18:42,436 --> 00:18:47,111 Esaldi ederra da hori, Lael. 328 00:18:47,211 --> 00:18:49,626 Bat nator esandako bi herenekin. 329 00:18:49,926 --> 00:18:52,335 Ez dira etorkizunaren beldur, 330 00:18:52,471 --> 00:18:54,293 eta hori inbidiagarria da, 331 00:18:54,375 --> 00:18:56,085 gehienok izutzen gaituelako. 332 00:18:56,545 --> 00:18:59,960 Orainak izutzen ez dituen herri zibilizatu gutxi daude. 333 00:19:00,130 --> 00:19:03,728 Eta barkatu, baina ez dut uste euskaldunak erabat zibilizatuak direnik, 334 00:19:03,825 --> 00:19:05,126 hitzaren zentzu hertsienean. 335 00:19:05,208 --> 00:19:08,585 Zibilizazio hitzak, definizioz, hiri-kultura esan nahi du 336 00:19:08,696 --> 00:19:11,001 eta hemen ez dago halakorik. 337 00:19:11,118 --> 00:19:15,251 Baina nire eztabaidaren muina honakoa da: 338 00:19:15,333 --> 00:19:17,960 ez dakit nola esan dezakezun iraganaz harro daudela, 339 00:19:18,050 --> 00:19:20,668 Europako zaharrena da, bai, 340 00:19:21,318 --> 00:19:24,460 baina bertan egon besterik ez dute egin, 341 00:19:24,541 --> 00:19:26,833 ez dituzte gauza asko burutu. 342 00:19:26,915 --> 00:19:29,133 Iraganaz harro egoteko beharrezkoa da 343 00:19:29,215 --> 00:19:34,043 piramide bat eraikitzea edo liburutegi erraldoi bat edukitzea. 344 00:19:36,876 --> 00:19:39,626 Duintasunak esanahi ugari izan ditzake. 345 00:19:41,065 --> 00:19:45,111 Harrokeria edo zurruntasuna adieraz dezake. 346 00:19:45,793 --> 00:19:49,835 Euskaldunen duintasunean ez dago zurruntasunik, 347 00:19:50,326 --> 00:19:53,083 baina agian bai formalitatea. 348 00:19:53,238 --> 00:19:55,918 Soilik oso ondo ezagutzen zaituzten arte. 349 00:19:56,311 --> 00:19:58,696 Beraientzat oso garrantzitsua da burujabetasuna, 350 00:19:58,896 --> 00:20:02,501 benetako burujabetasuna, euskaldun oro bere buruaren jabe da. 351 00:20:02,623 --> 00:20:05,001 Zati bat ematen diote munduari, 352 00:20:05,083 --> 00:20:08,210 oso abegitsu, zati bat herri honi. 353 00:20:08,313 --> 00:20:11,001 Eta zati bat familiari. 354 00:20:11,178 --> 00:20:14,085 -Familia oso garrantzitsua da. -Izugarri. 355 00:20:14,710 --> 00:20:18,210 Unitate nagusia da, ezta? Herriaren beraren gainetik. 356 00:20:19,563 --> 00:20:21,895 Espainiako mugatik oso hurbil gaude eta 357 00:20:22,018 --> 00:20:24,171 jakina denez, Espainian duela gutxi arte 358 00:20:24,251 --> 00:20:26,536 eta hein batean oraindik ere, 359 00:20:26,618 --> 00:20:30,188 emakumeak etxean giltzapetuta eduki dituzte. 360 00:20:30,485 --> 00:20:33,876 Hemen ez, saiatu euskal emakume bat giltzapetzen! 361 00:20:34,003 --> 00:20:39,051 Bikain aritu ziren gudan, okupazioan, garai zail orotan. 362 00:20:39,135 --> 00:20:40,966 Emakumeak apartak izan ziren. 363 00:20:41,046 --> 00:20:42,585 Maddi andereñoa... 364 00:20:42,715 --> 00:20:44,970 Ezagutzen dut, jatetxe txiki baten jabea da. 365 00:20:45,051 --> 00:20:46,460 Andere txiki maitagarria. 366 00:20:46,575 --> 00:20:50,210 Espainiako mugaren alboan dagoen jatetxea da, 367 00:20:50,400 --> 00:20:53,166 neska miragarria da eta jatetxea ere nahiko ona. 368 00:20:53,343 --> 00:20:56,501 Ondo jaten da, alemanek ere bazekiten 369 00:20:56,646 --> 00:20:58,543 eta bertara joan ohi ziren gudan. 370 00:20:58,641 --> 00:20:59,793 Aleman mordoa. 371 00:20:59,875 --> 00:21:04,168 Bai mordoa, eta bitartean Maddi andereñoak 372 00:21:04,266 --> 00:21:06,978 abiadoreak eta errefuxiatuak ezkutatzen zituen. 373 00:21:07,061 --> 00:21:10,501 Mordoa zeuzkan sotoan 374 00:21:11,135 --> 00:21:12,768 eta gurutzatzen laguntzen zien. 375 00:21:12,850 --> 00:21:14,631 Eta goian alemanak ondo pasatzen. 376 00:21:14,711 --> 00:21:16,960 Behin jatetxeko bisita-liburua ikusi nuen 377 00:21:17,151 --> 00:21:20,251 eta izen alemanez josita zegoen. 378 00:21:20,421 --> 00:21:22,626 Herr Hautmann eta abar. 379 00:21:22,710 --> 00:21:25,793 Liberazio egunean guztiak tatxatu zituen 380 00:21:25,915 --> 00:21:28,168 arkatz batekin, amorruz. 381 00:21:28,250 --> 00:21:29,916 Arkatza hartu eta... 382 00:21:30,395 --> 00:21:33,335 Oso ausarta izan zen, emakumeak ausartak dira. 383 00:21:33,416 --> 00:21:36,126 Baina nik zerbait esan nahi nuke 384 00:21:36,315 --> 00:21:38,458 euskal gizonaren kuraiaren alde. 385 00:21:38,668 --> 00:21:41,335 Hona nire laguna, Gabriel Lamague. 386 00:21:42,103 --> 00:21:43,625 Altzairuzko hortzak ditu. 387 00:21:43,706 --> 00:21:45,960 Benetakoak alemanek izorratu zizkioten. 388 00:21:47,671 --> 00:21:51,251 Mutiko atsegin hau bere semea da: Jean-Pierre. 389 00:21:51,718 --> 00:21:55,933 Argazkiko adina zeukanean, alemanek atxilotu egin zuten. 390 00:21:56,126 --> 00:21:58,085 Hainbat egunez eduki zuten, torturatu, 391 00:21:58,225 --> 00:22:00,293 bere aita hilik zegoela esan... denetarik. 392 00:22:00,383 --> 00:22:02,668 Izenak eta ekintzak nahi zituzten. 393 00:22:02,801 --> 00:22:08,376 Jean-Pierre txikiak bazekizkien, baina ez zuen ezer esan. 394 00:22:09,336 --> 00:22:11,293 Euskaldunek ez dute salatzen. 395 00:22:11,456 --> 00:22:13,365 Lamague jaunak 396 00:22:13,628 --> 00:22:17,585 nahiko luke semeak urtebete ematea etxe ingeles edo amerikar batean. 397 00:22:18,290 --> 00:22:21,460 Adin beretsuko mutiko bat etor liteke hona. 398 00:22:21,541 --> 00:22:22,668 Jende atsegina dira. 399 00:22:22,820 --> 00:22:26,501 Zoragarria da hemengo aita batek hori nahi izatea, 400 00:22:26,805 --> 00:22:30,335 euskaldunak hain kontserbatzaileak izanik, 401 00:22:30,960 --> 00:22:36,845 semea tarte batez atzerrian bizitzea beste persona batzuekin, alegia. 402 00:22:45,240 --> 00:22:48,363 Hara, hemen gaude berriz, hasi ginen mugan. 403 00:22:48,478 --> 00:22:50,655 Ez da euskaldunen kontua soilik, 404 00:22:50,740 --> 00:22:53,405 inork ez du maite nazioa banatzen duen muga bat. 405 00:22:53,486 --> 00:22:56,196 Nazioek muga hori aldatu nahi izaten dute. 406 00:22:56,278 --> 00:23:00,113 Uste dut herritarrek beraiek aldatuko dutela. 407 00:23:00,245 --> 00:23:04,530 Mendekoste egunean horixe bera gertatzen da, 408 00:23:05,010 --> 00:23:06,988 oraintxe gertatzen ari da. 409 00:23:11,011 --> 00:23:14,030 Bai, hesiak eta mugak hautsi dira, 410 00:23:14,643 --> 00:23:15,988 jendea aske da. 411 00:23:16,075 --> 00:23:20,405 Gaur pasaporterik gabe mugitu ahalko dira, nahi dutena hara-hona garraiatu, 412 00:23:20,781 --> 00:23:22,571 noranahi. 413 00:23:43,743 --> 00:23:45,405 Jai handi baten antzekoa da. 414 00:23:46,310 --> 00:23:48,708 Ez zait ospatzeko arrazoi hoberik bururatzen. 415 00:24:19,116 --> 00:24:22,280 Ospakizun on guztiak suekin bukatzen dira. 416 00:24:23,511 --> 00:24:27,488 Eta hemen, Euskal Herrian, su mota bereziak dituzte, noski. 417 00:24:27,578 --> 00:24:29,405 Hemen guztia da berezia. 418 00:24:29,741 --> 00:24:32,030 Ikusten ari zareten gauza zoragarri horri 419 00:24:32,111 --> 00:24:35,238 "Toro de Fuego" deitzen diote, zezensuzkoa. 420 00:24:35,545 --> 00:24:39,238 Zezen itxurakoa da eta hainbat su artifizial ditu inguruan. 421 00:24:39,321 --> 00:24:42,030 Gizonak barruan sartu, eta lasterka dabiltza kaleetan, 422 00:24:42,196 --> 00:24:45,280 suak noranahi botaz, baita jendearen aurpegira ere. 423 00:24:45,416 --> 00:24:48,780 Mirari batengatik edo, 424 00:24:48,948 --> 00:24:51,405 ez dirudi inor zauritzen dutenik. 425 00:24:52,343 --> 00:24:55,343 Hara, garaia da agur esateko 426 00:24:56,033 --> 00:24:59,946 eta oraingoan, bukaera euskaldun batekin egin nahi dut. 427 00:25:00,278 --> 00:25:03,196 Hala bukatzen dira euskal istorioak. 428 00:25:03,408 --> 00:25:05,810 Gogor samarra da, 429 00:25:05,915 --> 00:25:11,405 ez da oso sentimentala, errealista da, oso euskalduna, alegia. 430 00:25:12,655 --> 00:25:14,738 Euskal kontakizun baten bukaeran 431 00:25:14,820 --> 00:25:18,280 ez dute esaten "eta betiko zoriontsu bizi izan ziren". 432 00:25:20,698 --> 00:25:22,821 Hemen ez, hemen zera esaten dute 433 00:25:24,511 --> 00:25:27,846 "bada, zoriontsu bizi baziren, 434 00:25:28,676 --> 00:25:30,363 zoriontsu hil ziren". 435 00:26:02,543 --> 00:26:05,793 Azpitituluak: Garazi Arrula, Danele Sarriugarte