1 00:00:10,040 --> 00:00:16,000 BELTZA ZINTZOA ETA EDERRA DA 2 00:01:49,760 --> 00:01:51,880 Hau ez da piknik bat Oakland-en. 3 00:01:52,040 --> 00:01:54,720 Mitin bat da, eta Pantera Beltzek antolatu dute, 4 00:01:54,800 --> 00:01:57,440 iraultzaren aldeko ekintzaile beltzek. 5 00:02:09,480 --> 00:02:12,200 1968ko abuztuaren igande honetan hemen bildu dira... 6 00:02:12,360 --> 00:02:14,200 beren buruzagietako bat, Huey Newton, 7 00:02:14,280 --> 00:02:16,520 espetxetik atera dezaten eskatzeko. 8 00:02:22,120 --> 00:02:24,560 "Aska ezazue Huey!", abesten dute. 9 00:02:24,720 --> 00:02:27,000 Ukabila altxatuta dantzatzen dira. 10 00:02:51,600 --> 00:02:53,560 Pantera bat aukeratu zuten ikurtzat... 11 00:02:53,760 --> 00:02:56,120 animalia beltz zoragarria delako, 12 00:02:56,240 --> 00:02:58,840 inoiz eraso egin ez arren indar guztiz defenditzen dena. 13 00:03:02,320 --> 00:03:04,160 Bill Brant naiz, 14 00:03:04,320 --> 00:03:06,760 Pantera Beltza Alderdiko kapitaina, 15 00:03:06,920 --> 00:03:10,440 Oaklandeko kuartel nagusira atxikia, Kalifornian. 16 00:03:11,640 --> 00:03:14,840 Oakland San Frantziskotik gertu dago. 400.000 biztanle ditu. 17 00:03:15,240 --> 00:03:17,600 % 20 beltzak dira, eta ghetto batean bizi dira. 18 00:03:18,240 --> 00:03:20,920 Bizimodu latza dute, inork ez die laguntzen. 19 00:03:25,400 --> 00:03:27,920 Unibertsitate honetan erabaki zuten Huey Newtonek eta Bobby Sealek... 20 00:03:28,080 --> 00:03:30,200 beren anai-arreba beltzei erakutsi behar zietela... 21 00:03:30,440 --> 00:03:32,720 erasoaren kontra defenditzen. 22 00:03:32,880 --> 00:03:37,240 Lehenik, erasotzaile arrazista eta kolonizatzailearen ordezkarien aurka: 23 00:03:37,320 --> 00:03:40,040 polizia, edo "zerriak", haiek esaten dieten bezala. 24 00:03:40,360 --> 00:03:43,640 Hala, Autodefentsarako Pantera Beltza Alderdia sortu zuten. 25 00:03:44,880 --> 00:03:46,400 1966an, 26 00:03:46,760 --> 00:03:51,320 armak kargatuta eramatea baimentzen zuen legeaz baliatuta, 27 00:03:51,960 --> 00:03:54,000 Pantera Beltzek ghettoa patruilatzen zuten... 28 00:03:54,080 --> 00:03:56,360 polizia-autoei segika. 29 00:03:56,840 --> 00:03:59,720 Beltz bat atxilotzen zutenean jardunbidea ikuskatzen zuten, 30 00:03:59,920 --> 00:04:02,160 haren eskubideak errespetatzen zirela ziurtatzeko. 31 00:04:02,240 --> 00:04:05,880 Horregatik poliziek gorrotoa diete, eta beltzek, berriz, mirespena. 32 00:04:06,200 --> 00:04:07,880 Baina legea aldatu egin da. 33 00:04:08,040 --> 00:04:11,640 Orain ez daramate armarik, baina ahotan darabiltzate. 34 00:04:11,960 --> 00:04:15,480 Mao aipatzen dute, armen bidez boterea lortu nahi lukete... 35 00:04:15,880 --> 00:04:17,520 eta behin boterea eskuratuta, justizia ere bai. 36 00:04:17,680 --> 00:04:21,520 Orduan Panterek izango lukete aginpidea, eta ez "txerriek". 37 00:04:23,960 --> 00:04:25,240 Hona Bobby Seale-ren hitzak: 38 00:04:25,480 --> 00:04:28,480 Pantera Beltza Alderdia ez da anarkista: 39 00:04:28,600 --> 00:04:30,600 herriaren zerbitzura dagoen gobernua nahi dugu, 40 00:04:30,680 --> 00:04:32,680 komunitate beltzaren zerbitzura. 41 00:04:32,800 --> 00:04:36,000 Lehenik, gure komunitatea inbaditzen duten... 42 00:04:36,080 --> 00:04:38,120 milaka "txerriez" libratuko gara. 43 00:04:44,880 --> 00:04:46,440 Bobby Hutton anaia hil zuten, 44 00:04:46,520 --> 00:04:48,680 Eldridge Cleaver anaia tirokatu zuten, 45 00:04:48,760 --> 00:04:50,080 Warren Wells anaia ere bai, 46 00:04:50,160 --> 00:04:53,400 David Hilliard atxilotu zuten, gure alderdiko kapitain nazionala... 47 00:04:53,480 --> 00:04:56,520 Eginahalak egin dituzte emaztea eta biok atxilotzeko, 48 00:04:56,600 --> 00:04:59,120 eta berdin auzoko beste Pantera askorekin. 49 00:05:03,560 --> 00:05:06,480 Oakland-eko polizia bere indarkeriagatik da ospetsua. 50 00:05:06,680 --> 00:05:08,520 Ez du aukerarik galtzen Panterei jazartzeko, 51 00:05:08,600 --> 00:05:10,680 jarraitzeko, kalean gelditzeko, 52 00:05:10,920 --> 00:05:13,800 euren etxeetara agindurik gabe sartzeko, eta tiro egiteko ere bai. 53 00:05:14,000 --> 00:05:16,680 Bobby Hutton, esate baterako, 17 urte zituela hil zuten... 54 00:05:16,760 --> 00:05:18,800 armarik gabe ihesi zihoanean. 55 00:05:18,960 --> 00:05:21,800 Cleaver-ekin batera soto batean gordeta zegoen, 56 00:05:21,960 --> 00:05:24,840 50 poliziak bota zizkieten 1.000 baletatik babestearren. 57 00:05:25,240 --> 00:05:28,440 Apirilaren 6a zen, 58 00:05:28,520 --> 00:05:32,240 M. Luther King Atlanta-n hil eta bi egunera. 59 00:05:32,560 --> 00:05:33,520 Newton, berriz, 60 00:05:33,600 --> 00:05:35,840 1967ko urriaren 28an atxilotu zuten, 61 00:05:35,920 --> 00:05:38,640 ohiko kontrol arrunt bat sarraski odoltsu bihurtu zenean. 62 00:05:38,920 --> 00:05:40,480 Nork egin zuen tiro? Nor zegoen armatuta? 63 00:05:40,560 --> 00:05:41,800 Gertakariak: bederatzi tiro. 64 00:05:42,120 --> 00:05:43,520 Lekukotasunak, kontrajarriak. 65 00:05:43,600 --> 00:05:49,040 Polizia bat hila, beste bat zauritua. Inork ez zuen Newtonen arma ikusi. 66 00:05:49,680 --> 00:05:52,240 Baina larriki zauritua eraman zuten ospitalera. 67 00:05:52,520 --> 00:05:55,560 Han, ebaketa egin zioten polizia mehatxagarriz inguratuta. 68 00:05:55,640 --> 00:05:57,040 Espetxean bederatzi hilabete egin ondoren, 69 00:05:57,120 --> 00:05:59,240 konderriko auzitegian epaituko dute gaur. 70 00:05:59,600 --> 00:06:01,920 Pantera Beltzek guardia egiten dute eraikinaren aurrean. 71 00:06:02,040 --> 00:06:06,800 Beren borroka politikoaren ikur bilakatu dute epaiketa. 72 00:06:07,360 --> 00:06:10,960 Beltz guztiek eta zuri batzuek "Huey askatu!" oihukatzen dute... 73 00:06:11,040 --> 00:06:13,440 erruduna den ala ez pentsatu gabe. 74 00:06:14,040 --> 00:06:17,520 Justizia-jauregia foro irekia bihurtu da. 75 00:06:17,680 --> 00:06:20,520 Mao-ri buruz hitz egiten da, eta Panteren programa azaltzen dute. 76 00:06:22,000 --> 00:06:25,760 Huey Newton gure alderdiaren sortzaile eta defentsa ministroa da. 77 00:06:25,920 --> 00:06:29,040 Orain espetxeratuta dago. Auzipetu egin dute, 78 00:06:29,200 --> 00:06:31,280 eta bere bizitzagatik borrokatzen ari da. 79 00:06:31,560 --> 00:06:33,640 Nola tratatu zaituzte espetxean? 80 00:06:33,800 --> 00:06:37,360 Etengabe jazarri naute, eta ziegan bakartuta egon naiz. 81 00:06:37,520 --> 00:06:38,360 - Orain? - Bai. 82 00:06:38,520 --> 00:06:41,840 Hiru hilabete egin ditut bakartuta. 83 00:06:42,240 --> 00:06:46,360 Eta bakartuta ez nengoenean ere 2 x 2 m-ko ziega batean eduki naute. 84 00:06:46,440 --> 00:06:49,080 Eta hala bederatzi hilabetez, dutxara joateko izan ezik. 85 00:06:49,160 --> 00:06:51,720 Gutunak eta liburuak atxiki egiten dizkidate. 86 00:06:51,800 --> 00:06:54,200 Nire abokatuek agintariak presionatu behar dituzte... 87 00:06:54,280 --> 00:06:55,680 liburu bat eman diezadaten. 88 00:06:55,840 --> 00:07:00,840 Eta liburua bukatuta ere ez didate besterik ematen hileetan. 89 00:07:10,040 --> 00:07:11,800 Eta gutunak? 90 00:07:11,960 --> 00:07:15,120 Kontu handiz ibili behar dut zer idazten dudan, ze... 91 00:07:15,200 --> 00:07:18,400 - miaketak daude eta konfiskatu... - Konfiskatu egiten dizkizute? 92 00:07:19,040 --> 00:07:20,480 Bai, eta liburuak ere bai. 93 00:07:21,040 --> 00:07:23,480 Postaz heltzen zaizkit, baina atxiki egiten dituzte. 94 00:07:25,160 --> 00:07:26,320 Zer liburu, esate baterako? 95 00:07:26,480 --> 00:07:30,600 "Malcolm X-ren esanak", "Mao-ren aipuak", eta beste batzuk. 96 00:07:41,080 --> 00:07:44,120 Programa marxista-leninista bat da. 97 00:07:44,280 --> 00:07:47,080 Kubako iraultzak eragin handia izan du nigan. 98 00:07:47,200 --> 00:07:50,840 Pantera Beltzok iraultzalari pragmatikoak gara. 99 00:07:52,080 --> 00:07:55,160 Munduko beste herrialde kolonizatuen borroka armatuarekin... 100 00:07:55,520 --> 00:07:57,640 bat egiten dugu. 101 00:07:57,800 --> 00:08:02,560 Komunitateak oso ongi erantzun du nire atxiloketaren aurrean. 102 00:08:03,040 --> 00:08:05,320 Gerrako presotzat naukate, 103 00:08:05,400 --> 00:08:06,600 horixe bainaiz. 104 00:08:06,680 --> 00:08:09,160 Jendea mobilizatzeko balio izan du honek. 105 00:08:09,640 --> 00:08:12,120 Nire kasua konfrontazio argia da... 106 00:08:12,200 --> 00:08:14,520 polizia eta beltzon artean, 107 00:08:14,600 --> 00:08:18,800 gobernatzen duen klasearen eta beltz kolonizatuon artean. 108 00:08:23,720 --> 00:08:27,280 Stokely Carmichael afroamerikarren buruzagiak... 109 00:08:27,360 --> 00:08:29,960 hitzaldia eman du mitinetako batean. 110 00:08:31,920 --> 00:08:33,480 Denak jabetu dira... 111 00:08:33,640 --> 00:08:36,160 alderdia bikain antolatu dela. 112 00:08:36,320 --> 00:08:40,080 Zerua lurrera eroriko da, Huey P. Newton aske uzten ez badute! 113 00:08:40,160 --> 00:08:42,000 Ez dago justifikaziorik. 114 00:08:42,200 --> 00:08:46,360 Guk ozen diogu Huey P. Newton gerrako presoa dela. 115 00:08:46,600 --> 00:08:50,720 Beste askok diote ez dela egia eta esajeratu egiten dugula. 116 00:09:03,160 --> 00:09:05,680 Nik uste dut argi eta garbi dagoela... 117 00:09:05,800 --> 00:09:09,080 Estatu Batuek gerra deklaratu dietela beltzei. 118 00:09:09,280 --> 00:09:12,800 Afrikatik lehen beltza ekartzean deklaratu zuten, izan ere! 119 00:09:15,320 --> 00:09:18,560 Ez dute hitz horiekin esaten, noski, 120 00:09:18,760 --> 00:09:21,480 nahiz eta batzuek honela esatea espero duten: 121 00:09:21,640 --> 00:09:23,880 "Gerra deklaratu diegu beltzei!" 122 00:09:25,240 --> 00:09:27,840 Baina Estatu Batuek Vietnami... 123 00:09:28,000 --> 00:09:31,440 inoiz ez diote gerra deklaratu, eta hala ere Vietnamen daude. 124 00:09:32,960 --> 00:09:36,160 Ipar Koreari ere ez zioten gerra deklaratu, 125 00:09:36,240 --> 00:09:38,440 baina Ipar Korean borrokatu ziren. 126 00:09:46,920 --> 00:09:48,960 Eta sekula ez zieten gerra deklaratu indiarrei, 127 00:09:49,720 --> 00:09:51,200 denak garbitu zituzten eta kito. 128 00:09:52,400 --> 00:09:55,320 Geure egoera zein den jakin behar dugu. 129 00:09:56,040 --> 00:09:57,160 Gerran gaude. 130 00:09:57,240 --> 00:10:01,080 Gure defentsa ministro eta buruzagia espetxean sartu dute. 131 00:10:01,440 --> 00:10:03,800 Gerra presoa da. 132 00:10:04,200 --> 00:10:07,280 Askatu egin behar dugu nola edo hala. 133 00:10:08,920 --> 00:10:10,680 Eta aske uzten ez badute, 134 00:10:10,760 --> 00:10:12,360 gogor erantzungo diegu. 135 00:10:14,680 --> 00:10:16,080 Nolatan etorri zara? 136 00:10:16,240 --> 00:10:19,440 Neure begiez ikusi nahi nuelako... 137 00:10:19,600 --> 00:10:22,000 jendea Newtoni laguntzeko mugituko ote zen. 138 00:10:22,200 --> 00:10:25,600 Halako gauza baten aurrean bat egin behar dugu, 139 00:10:25,760 --> 00:10:28,680 funtsezkoa da Alderdiarentzat. 140 00:10:28,880 --> 00:10:32,920 Nik uste dut jendeak bat egin duela, eta hori ona da. 141 00:10:37,440 --> 00:10:41,040 Zer ekarri zaitu mitin honetara eta zer ondorio atera duzu? 142 00:10:41,120 --> 00:10:43,120 Tranpa bat jarri zioten. 143 00:10:43,200 --> 00:10:45,480 Ez dute frogarik haren kontra, 144 00:10:45,560 --> 00:10:48,480 orduan, zergatik ez dute askatzen? 145 00:10:52,720 --> 00:10:54,600 Gaur hona etorri naiz... 146 00:10:54,760 --> 00:10:57,600 ez dudalako sinesten Hueyk tratu zuzena izango duela, 147 00:10:57,760 --> 00:10:59,400 ziur nago ezetz. 148 00:10:59,800 --> 00:11:02,000 Poliziak tiro egin zion. 149 00:11:02,160 --> 00:11:03,880 - Tiro egin zioten? - Bai. 150 00:11:04,040 --> 00:11:05,240 Aske behar luke? 151 00:11:05,400 --> 00:11:07,880 Bai noski! Hura ez da erruduna. 152 00:11:08,040 --> 00:11:10,120 - Eta nor da erruduna? - Polizia! 153 00:11:15,640 --> 00:11:18,480 ...antolatzeko eta trebatzeko, eta gogoratu... 154 00:11:18,560 --> 00:11:20,960 eskopeta prest izan behar dugula... 155 00:11:21,120 --> 00:11:24,600 etxe guztietan, auzo guztietan, 156 00:11:24,760 --> 00:11:27,720 komunita guztietan, hiri guztietan, 157 00:11:27,800 --> 00:11:30,960 estatu guztietan... nazio arrazista osoan barrena. 158 00:11:31,040 --> 00:11:33,080 Hueyk esan zuenez, beltz orok, 159 00:11:33,160 --> 00:11:34,920 mexikar amerikar orok, indiar orok... 160 00:11:35,000 --> 00:11:37,320 eta zuri erradikal orok arma hartu behar du... 161 00:11:37,400 --> 00:11:39,680 boterea geureganatu dezagun. 162 00:11:49,240 --> 00:11:52,280 Hamar puntuko programa bat da: 1.a- Askatasuna nahi dugu, 163 00:11:52,440 --> 00:11:55,480 komunitate beltza geuk gobernatzeko ahalmena. 164 00:11:55,640 --> 00:11:58,600 2.a- Enplegu betea nahi dugu gure herriarentzat. 165 00:11:58,760 --> 00:12:03,040 3.a- Zuriek beltzak esplotatzea amaitu da behin betiko. 166 00:12:03,200 --> 00:12:07,000 4.a- Gizakiak bezala bizitzeko etxe duinak nahi ditugu. 167 00:12:07,160 --> 00:12:09,680 5.a- Egiazko heziketa bat nahi dugu, 168 00:12:09,840 --> 00:12:12,280 gizarte dekadente honen benetako izaera... 169 00:12:12,440 --> 00:12:16,600 eta guk bertan jokatuko papera erakutsiko dizkiguna. 170 00:12:16,760 --> 00:12:18,720 Zer egiten dugun egunero? 171 00:12:18,880 --> 00:12:21,240 Komunitatea antolatzen dugu. 172 00:12:21,400 --> 00:12:24,560 Etxerik etxe ibiltzen gara heziketa politikoa ematen... 173 00:12:24,640 --> 00:12:26,840 eta benetan zer gertatzen ari den azaltzen. 174 00:12:26,920 --> 00:12:29,480 Eta ez bakarrik hemen, Oakland-en, baizik eta AEB guztietan. 175 00:12:29,560 --> 00:12:30,840 Eta mundu osoan! 176 00:12:32,640 --> 00:12:34,400 Asko ez dira ohartzen... 177 00:12:34,560 --> 00:12:36,160 AEBetan zer gertatzen ari den, 178 00:12:36,320 --> 00:12:39,960 eta are gutxiago Hego Afrikan edo han, Frantzian. 179 00:12:40,720 --> 00:12:44,600 Dena delako komunitate beltz batean irakurzaleak ez badira, 180 00:12:44,880 --> 00:12:48,240 egunkari zatiak erakutsi eta azalpenak ematen dizkiegu... 181 00:12:48,400 --> 00:12:51,880 egiazki zer gertatzen den ikus dezaten. 182 00:12:52,880 --> 00:12:56,000 Behin egia ezagutu eta gero, komunitate beltzak... 183 00:12:56,080 --> 00:12:59,440 beste urrats bat aurrera egin dezake eta bere burua aldatzen hasi. 184 00:13:04,800 --> 00:13:08,400 6.a- Beltz guztiak soldadutzatik salbuetsita geratzea. 185 00:13:08,560 --> 00:13:10,840 Beltzen errekrutatze sindikatu bat sortu genuen... 186 00:13:11,000 --> 00:13:13,480 arazoaz jabetu ginenean, ze... 187 00:13:13,640 --> 00:13:17,000 beltzek ez baitituzte ezagutzen beren eskubideak. 188 00:13:17,320 --> 00:13:20,480 Gainera, uste dugu armadatik salbuetsita geratu behar dutela. 189 00:13:20,640 --> 00:13:24,160 Ez zaie ezer galdu Vietnamen. 190 00:13:24,280 --> 00:13:28,040 Eta gero, itzultzen direnean, ezer ez da aldatu, ez dute ezer irabazi. 191 00:13:28,200 --> 00:13:30,200 7.a- Poliziaren indarkeria... 192 00:13:30,360 --> 00:13:32,560 eta hilketak amaitu behar dira. 193 00:13:32,720 --> 00:13:36,280 8.a- Beltz guztiak kalera atera behar dituzte... 194 00:13:36,480 --> 00:13:39,480 konderrietako zein Estatuko kartzeletatik. 195 00:13:39,760 --> 00:13:43,920 Espetxe honetan 3tik 4 beltzak dira, 196 00:13:44,120 --> 00:13:48,280 eta gehienak arrazoi politikoengatik daude hemen, 197 00:13:48,360 --> 00:13:50,040 nahiz eta berek jakin ez. 198 00:13:54,480 --> 00:13:56,880 9.a- Auzitegietan, beltzak... 199 00:13:57,080 --> 00:13:59,720 beste beltz batzuek epaituak izan daitezela, 200 00:13:59,800 --> 00:14:01,240 Konstituzioak agintzen duen bezala. 201 00:14:01,600 --> 00:14:05,200 10.a- Lurra, justizia, etxea, heziketa, jantzia eta bakea. 202 00:14:05,600 --> 00:14:07,200 Eta helburu politikoa hauxe: 203 00:14:07,400 --> 00:14:09,440 NBEk erreferendum bat egitea... 204 00:14:09,520 --> 00:14:11,000 AEBetako kolonia beltzetan, 205 00:14:11,080 --> 00:14:13,360 non beltzek bakarrik parte hartuko luketen... 206 00:14:13,440 --> 00:14:16,960 herri beltzaren nahia eta etorkizuna erabakitzeko. 207 00:14:20,120 --> 00:14:23,080 Horixe! Hori da hitza, anaia! 208 00:14:26,360 --> 00:14:28,520 Elkarri "anai-arreba" esatean... 209 00:14:28,600 --> 00:14:32,000 "kamarada" esaten ari zaie. Horixe da Panteren moldea. 210 00:14:32,240 --> 00:14:35,160 Larru beltza, kapela beltza, eguzkitako betaurrekoak. 211 00:14:35,440 --> 00:14:38,280 Berriro heldu diete afrikar janzkerari... 212 00:14:38,600 --> 00:14:40,800 eta afrikar orrazkera naturalari. 213 00:14:41,720 --> 00:14:45,920 Emakumezkoei lekua egin diete bizitza politiko eta militarrean. 214 00:15:01,480 --> 00:15:04,360 Emakumeen papera Pantera Beltza Alderdian... 215 00:15:04,640 --> 00:15:07,080 gizonek jokatzen duten berdina da, 216 00:15:07,160 --> 00:15:09,120 ez dago ezberdintasunik. 217 00:15:09,640 --> 00:15:12,440 Ardura handiko karguak dituzte emakumeek Alderdian, 218 00:15:13,520 --> 00:15:15,160 instrukzio militarra jasotzen dute... 219 00:15:15,720 --> 00:15:18,840 eta dagozkien egitekoak bete behar dituzte, ez emakume gisa, 220 00:15:19,000 --> 00:15:23,080 baizik eta Alderdiko kide eta iraultzaile gisa. 221 00:15:29,040 --> 00:15:32,880 Panfletoak inprimatu behar ditugu, eta intsigniak eta afixak egin. 222 00:15:33,040 --> 00:15:35,000 Eskatu egiten dizkigute. 223 00:15:35,200 --> 00:15:38,480 Materiala prest eduki behar dugu jendeari emateko. 224 00:15:38,920 --> 00:15:40,760 Bere senarra, Eldridge Cleaver, 225 00:15:40,840 --> 00:15:44,080 "Bakea eta Askatasuna" alderdiaren presidentetzarako hautagaia da. 226 00:15:44,280 --> 00:15:49,960 Pantera Beltza Alderdiarentzat funtsezko aliatu politikoa da. 227 00:15:50,720 --> 00:15:53,160 Kathleen Cleaver-ek senarrarekin lan egiten du. 228 00:15:53,320 --> 00:15:57,200 Ni komunikazio idazkaria naiz Alderdian. 229 00:15:57,600 --> 00:16:01,480 Une honetan ari gara Informazio Ministerioa sortzen. 230 00:16:01,560 --> 00:16:05,040 Aurrerantzean Ministerioak izango du informazioa zabaltzeko ardura, 231 00:16:05,120 --> 00:16:07,000 egunkariak, aldizkariak eta liburuxkak, 232 00:16:07,080 --> 00:16:09,680 hedabideekiko harremanak, gure materiala banatzea, 233 00:16:10,120 --> 00:16:12,040 liburutegiak eta soinutekak sortzea, 234 00:16:12,120 --> 00:16:14,840 argitalpenak gainbegiratzea eta abar. 235 00:16:26,440 --> 00:16:28,400 Senarra Informazio ministroa da. 236 00:16:29,920 --> 00:16:32,200 Beltz gehienek, oro har, eta gazteek batez ere, 237 00:16:32,360 --> 00:16:34,280 ongi hartzen dute gure diskurtsoa. 238 00:16:34,360 --> 00:16:36,280 Gonbidatzen ditugun zuriei jakin-mina pizten zaie... 239 00:16:36,360 --> 00:16:39,120 eta informazioa nahi dute Bake eta Askatasunaren alderdiaz. 240 00:16:39,360 --> 00:16:42,520 Gero, esker onez hartzen dituzte gure azalpenak, zeren eta... 241 00:16:42,680 --> 00:16:45,880 Panterek zentzuzko azalpenak ematen baitituzte... 242 00:16:46,040 --> 00:16:48,720 herrialde honetan gertatzen diren gauza nahasi askoren gainean. 243 00:16:51,240 --> 00:16:54,680 Beste hizlari batzuek garrasika esaten diete: 244 00:16:54,680 --> 00:16:57,240 "Gorrota itzazue zuriak!", "Erre itzazue!", "Hil itzazue!"... 245 00:16:57,360 --> 00:17:02,120 Eta hori ezin dute ulertu, ezin dute bereiztu. 246 00:17:02,680 --> 00:17:05,400 Baina Panterek emango diete ikusmolde ideologiko berria, 247 00:17:05,520 --> 00:17:07,880 instituzioa eta herritarrak bereizten dituena, 248 00:17:08,040 --> 00:17:09,160 gobernua eta herria, 249 00:17:09,320 --> 00:17:13,480 eta erakundea salatuko du, dela polizia saila, 250 00:17:13,640 --> 00:17:16,400 dela hezkuntza sistema, edo sistema ekonomikoa, 251 00:17:16,560 --> 00:17:20,080 baina ez dio inori jazarriko bere azalaren koloreagatik. 252 00:17:27,440 --> 00:17:29,960 Anaia honek, nik neuk, guk guztiok... 253 00:17:30,120 --> 00:17:31,560 jaiotzatik dugu ilea honela, 254 00:17:31,720 --> 00:17:34,160 eta halaxe daramagu naturala delako. 255 00:17:34,480 --> 00:17:37,440 Beltzok oraintsu jabetu gara... 256 00:17:37,520 --> 00:17:39,920 geure itxura fisikoa ederra dela. 257 00:17:40,000 --> 00:17:42,400 Emakumeek eder agertu nahi dute gizonen aurrean, 258 00:17:42,480 --> 00:17:44,960 eta gizonek onartzen badute, emakumeek ere bai. 259 00:17:52,560 --> 00:17:55,520 Duela astebete erabaki nuen neure berezko itxura berreskuratzea. 260 00:17:56,760 --> 00:18:01,200 Erabaki horren atzean badago helburu jakin bat: 261 00:18:01,760 --> 00:18:04,480 naizen bezalakoa izatea, alegia. 262 00:18:04,640 --> 00:18:08,120 Pantera Beltzekin bat nator, 263 00:18:08,800 --> 00:18:11,720 eta uste dut itxurak ere garrantzi handia duela. 264 00:18:13,400 --> 00:18:16,800 Duela hiruzpalau urtetik daramat honela. 265 00:18:16,960 --> 00:18:20,440 Aldian behin berriro lisatzen dut, 266 00:18:20,720 --> 00:18:23,760 baina natural eramatea neu naizen bezalakoa agertzea da. 267 00:18:23,960 --> 00:18:25,960 Eta harro nago horretaz. 268 00:18:27,120 --> 00:18:29,280 Behin eta berriro esan digute... 269 00:18:29,440 --> 00:18:31,760 zuriak zirel edertasunaren eredu: 270 00:18:31,920 --> 00:18:35,080 ile kizkur gabea, begi argiak, azal zuria... 271 00:18:35,240 --> 00:18:37,960 Zer ez ote dute egin emakumeok ilea leundu eta azala argitzeko, 272 00:18:38,040 --> 00:18:40,320 zurien antzekoago ematearren! 273 00:18:40,960 --> 00:18:44,440 Gizon beltzek emakume zuriei ederresten zieten, 274 00:18:44,520 --> 00:18:47,960 eta ez zituzten gogoko emakume beltz ile labur itsusiak. 275 00:18:49,160 --> 00:18:50,800 Hori aldatu egin da, baina. 276 00:18:51,600 --> 00:18:55,600 Orain beltzak jabetu dira euren itxura ederra dela. 277 00:18:55,680 --> 00:18:58,160 Harro daude, eta zuriek ere igarri diete. 278 00:18:58,240 --> 00:19:01,240 Orain ileorde "naturalak" estimatzen dituzte! 279 00:19:03,160 --> 00:19:04,240 Honen modukoak. 280 00:19:05,080 --> 00:19:07,960 Ulertzen duzu? Ez al da zoragarria? 281 00:19:11,040 --> 00:19:13,240 Lehen gure ardura bakarra zen... 282 00:19:13,400 --> 00:19:16,920 emakume honek ilea naturala ote zuen edo permanentea egina, 283 00:19:17,080 --> 00:19:20,440 edo beste ahizpa hark ilea leuna ala naturala zeraman, 284 00:19:20,600 --> 00:19:25,720 edo auzoko morroi dotoreenak traje zaharra ote zuen, ala markakoa, 285 00:19:26,000 --> 00:19:29,560 edo urlia prostituitu egiten zela, edo sandia gogor ari zela... 286 00:19:29,720 --> 00:19:31,920 ez dakit nongo sukaldean lanean. 287 00:19:32,000 --> 00:19:35,560 Eta bitartean zerriek jipoitu eta hil egiten gintuzten... 288 00:19:35,640 --> 00:19:39,040 beltzak izateagatik, kanpo itxura edozein izanda ere. 289 00:19:39,720 --> 00:19:41,320 Hori halaxe zen! 290 00:19:42,320 --> 00:19:44,560 Baina orain beren tranpan erori dira. 291 00:19:45,080 --> 00:19:46,880 Ez dakite non gauden. 292 00:19:47,040 --> 00:19:49,680 Ez dakite denok hemen gaudela. 293 00:19:50,040 --> 00:19:54,720 Baina badakite komunitate beltza ordezkatzen dugula, 294 00:19:54,960 --> 00:19:58,400 eta hori zerriek ezin dute onartu. 295 00:19:58,520 --> 00:20:01,800 Jada ez dituzte beltzak onartzen herrialde honetan. 296 00:20:31,040 --> 00:20:33,440 - Nor zarete? - Pantera Beltzak! 297 00:20:33,600 --> 00:20:36,440 - Zergatik zaudete hemen? - Huey askatzeko! 298 00:20:37,720 --> 00:20:40,600 - Zer erabiliko duzue? - Hueyren irakaspenak! 299 00:20:42,240 --> 00:20:44,360 - Eta zein dira? - Armak. 300 00:20:48,040 --> 00:20:49,760 - Nor zarete? - Pantera beltzak. 301 00:20:50,160 --> 00:20:52,200 - Zergatik zaudete hemen? - Huey askatzeko. 302 00:20:52,280 --> 00:20:54,680 - Zer erabiliko duzue? - Huey-ren irakaspenak. 303 00:20:54,840 --> 00:20:56,640 - Eta zein dira? - Armak. 304 00:20:57,120 --> 00:21:00,360 "Hiltzeko prest dagoen anaia inozoa da", esan zuen Carmichael-ek, 305 00:21:00,440 --> 00:21:02,800 "arma hartu behar duzu iraultzailea izateko". 306 00:21:02,880 --> 00:21:04,960 Arriskuan dagoen gutxiengo bat direlako, 307 00:21:05,040 --> 00:21:07,280 Panterek indarrez ekin behar diote... 308 00:21:07,360 --> 00:21:10,440 eta gerra deklaratu etsaiari: poliziari. 309 00:21:10,520 --> 00:21:13,920 Beren gerra oihuek ikaratu egiten dituzte arrazistak. 310 00:21:14,160 --> 00:21:17,160 Hauek beltz faxista eta arriskutsutzat dauzkate. 311 00:21:17,640 --> 00:21:20,040 Ahaztu egiten zaie askoz arriskutsuagoak... 312 00:21:20,120 --> 00:21:21,600 eta faxistagoak direla poliziak. 313 00:21:22,440 --> 00:21:24,440 Ezkertiar erradikalek ere... 314 00:21:24,680 --> 00:21:26,320 Huey-ren aldeko kanpaina babesten dute, 315 00:21:26,920 --> 00:21:29,520 nahiz eta beldur diren indarkeria piztu daitekeen... 316 00:21:29,880 --> 00:21:33,760 eta beltzen borroka luzea eta odoltsua suerta daitekeen. 317 00:21:37,800 --> 00:21:40,160 Gogoa eta gorputzaren teoria... 318 00:21:40,320 --> 00:21:42,800 munduan esklabotza denetik existitzen da. 319 00:21:42,960 --> 00:21:46,560 Haren harira beltzak "gorpua" ziren, 320 00:21:46,720 --> 00:21:50,880 eta zuriak, berriz, "gogoa", administratzaile ahalguztidunak. 321 00:21:54,200 --> 00:21:56,720 Herrialde honetako zuri ezkertiar erradikalek... 322 00:21:56,880 --> 00:21:59,720 berentzat teorizatu besterik ez dute egin orain arte. 323 00:21:59,880 --> 00:22:02,240 Eta beltz ezkertiarrentzat ere bai. 324 00:22:03,560 --> 00:22:06,880 Orain, ordea, "gorputz" bihurtu dira... 325 00:22:07,280 --> 00:22:11,320 eta ekintzak egiten dituzte, manifestazioak ere bai, 326 00:22:11,400 --> 00:22:13,760 eta ezarritako botereari aurre egitera ere ausartzen dira: 327 00:22:13,880 --> 00:22:15,400 poliziari, alegia. 328 00:22:15,880 --> 00:22:20,400 Haiek "gorputz" bihurtu dira, eta beltzok "gogoa" garatu dugu. 329 00:22:21,840 --> 00:22:25,520 Ez baitiogu gehiago utziko inori geure teoriko izaten. 330 00:22:26,520 --> 00:22:29,840 Geuk erabakiko dugu gure ideologia eta berau nola gauzatu. 331 00:22:30,240 --> 00:22:32,160 Hala lortzen da batasuna, 332 00:22:32,320 --> 00:22:36,200 ezker erradikaleko zurien eta beltzen arteko batasuna. 333 00:22:39,960 --> 00:22:41,320 Pantera Beltza Alderdiak... 334 00:22:41,400 --> 00:22:44,280 komunitatea kontzientziatzea lortu du. 335 00:22:44,560 --> 00:22:46,880 Une honetan oso baikor nago. 336 00:22:47,040 --> 00:22:50,760 Uste dut komunitate beltzak garaipen bat lortu duela. 337 00:22:53,480 --> 00:22:57,640 Nire iritziz, Huey Newton eredua da beltz guztiontzat. 338 00:22:57,840 --> 00:23:00,400 Espero dut laster askatzea. 339 00:23:03,040 --> 00:23:05,720 Huey aske utzi behar dutela errepikatzen den leloa da. 340 00:23:05,960 --> 00:23:07,760 Hollywooden ere entzuten da! 341 00:23:07,920 --> 00:23:10,680 Urriaren 27ko gau hartaz gehiago jakin nahi dugunean... 342 00:23:10,840 --> 00:23:12,080 inork ez du ezer esaten. 343 00:23:12,240 --> 00:23:13,680 Defentsaren argudioez galdetuta, 344 00:23:13,840 --> 00:23:16,280 beren printzipioei eusten diete. 345 00:23:17,360 --> 00:23:20,160 Baina bistan da nekeak kemena ahuldu diela. 346 00:23:21,360 --> 00:23:23,360 Errugabea da, eta aske utzi behar dute. 347 00:23:23,520 --> 00:23:26,640 Inbaditu gaituzten "zerriak" haren atzetik zebiltzan... 348 00:23:26,800 --> 00:23:28,880 irakaspenak ematen zituelako, 349 00:23:28,960 --> 00:23:30,760 eta alderdi politikoa sortu zuelako. 350 00:23:31,280 --> 00:23:32,800 Guretzat hori nahikoa da. 351 00:23:33,440 --> 00:23:36,600 Jakin ezazu ez dugula gogoko... 352 00:23:36,680 --> 00:23:38,280 eta ez dugula onartuko. 353 00:23:39,120 --> 00:23:41,360 Hori argi dago. 354 00:23:41,920 --> 00:23:44,560 Eta ez da kasu bakarra. 355 00:23:44,720 --> 00:23:47,840 Herri bati erasotzen dion indar zanpatzaileak eraman du. 356 00:23:48,960 --> 00:23:51,560 Espetxeratutako beltz guztiak irudikatzen ditu Hueyk. 357 00:23:52,840 --> 00:23:56,240 Aske utzi behar dute, eta kito! 358 00:23:59,240 --> 00:24:01,440 Bisitan etorri naiz. Houstondik nator, Texas. 359 00:24:02,000 --> 00:24:03,680 Badakizu zer gertatzen den hemen? 360 00:24:03,880 --> 00:24:06,480 Huey izeneko gazte bat auzipetzen ari direla... 361 00:24:06,640 --> 00:24:08,160 polizia bati tiro egiteagatik. 362 00:24:09,040 --> 00:24:11,000 Badakizu zerbait gehiago? 363 00:24:11,160 --> 00:24:13,400 - Barkatu? - Ea besterik ba al dakizun. 364 00:24:15,040 --> 00:24:16,880 Ez askorik, egia esateko, soilik... 365 00:24:16,960 --> 00:24:19,360 haserre eta kezka handia dagoela komunitate beltzean. 366 00:24:19,440 --> 00:24:21,880 Justizia Jauregiaren aurrean elkarretaratzen dira. 367 00:24:21,960 --> 00:24:23,960 Huey askatzea eskatzen dute, erruduna zein errugabea izan. 368 00:24:36,880 --> 00:24:40,440 - Aska ezazue gure soldadua! - Huey askatu! 369 00:24:40,600 --> 00:24:43,120 Beltza ederra da. 370 00:24:44,520 --> 00:24:47,680 Aska ezazue gure soldadua. 371 00:24:49,160 --> 00:24:53,080 Anaia guztiak kalera! 372 00:24:53,240 --> 00:24:55,880 Zerriek berea jasoko dute. 373 00:24:56,680 --> 00:24:59,360 Atxiloketa gehiagorik ez! 374 00:25:00,280 --> 00:25:02,960 Zerriek ordaina jasoko dute. 375 00:25:03,480 --> 00:25:06,000 Iraultza iritsi da. 376 00:25:07,080 --> 00:25:09,640 Iraultza iritsi da. 377 00:25:10,520 --> 00:25:14,080 Armak hartzeko ordua da... 378 00:25:22,440 --> 00:25:26,600 1968ko irailaren 8an Newton erruduntzat jo zuten. 379 00:25:27,040 --> 00:25:29,640 Lehen graduko hilketa egotzi zion fiskalak. 380 00:25:29,760 --> 00:25:32,440 Epaimahaiak, frogarik ez zegoela ikusita... 381 00:25:32,680 --> 00:25:34,840 eta fiskalaren suhartasunaren aurrean, 382 00:25:35,000 --> 00:25:37,720 lau egun behar izan zituen bere epaia emateko: 383 00:25:38,280 --> 00:25:41,000 nahi gabeko hilketa, premeditaziorik gabea. 384 00:25:41,200 --> 00:25:43,880 2-15 urte bitarteko kartzela-zigorra. 385 00:25:44,120 --> 00:25:46,960 Inor ez zegoen pozik. Konpromiso politikoa zen. 386 00:25:47,120 --> 00:25:51,000 Newtonen abokatuek helegitea jarri zuten. Hueyk libre behar zuen. 387 00:25:53,680 --> 00:25:55,640 Oakland-en, polizioaren erantzuna jaso zuten. 388 00:25:56,360 --> 00:25:59,120 Agente bi Alderdiaren egoitzara hurbildu, 389 00:25:59,320 --> 00:26:02,520 eta leihoetara tiro eginez Newton eta Cleaver-en afixak "hil" zituzten. 390 00:26:05,040 --> 00:26:08,600 Irudi bat hiltzeko ekintza magikoa, 391 00:26:08,680 --> 00:26:11,680 eskuarki herri primitibo ez-zurien ezaugarritzat jotzen dena. 392 00:26:12,280 --> 00:26:15,160 Edonola ere, gorrotoaren seinale garbia. 393 00:26:15,400 --> 00:26:18,000 Baina Pantera Beltzen historia ez da hemen amaitu. 394 00:26:23,760 --> 00:26:25,240 www.subtitulam.com