1 00:01:15,175 --> 00:01:19,079 Kontrolpean al dago dena? 2 00:01:19,245 --> 00:01:22,082 Ez du hutsegiterik egon behar. 3 00:01:22,148 --> 00:01:25,285 Hau izango da gure azterketarik gogorrena. 4 00:01:25,351 --> 00:01:26,986 -Jan. -Bai? 5 00:01:27,153 --> 00:01:33,193 Etxerik okerrenen, etxezuloen edo hondakinen argazkiak baditugu? 6 00:01:33,293 --> 00:01:35,128 -Bai, handituak. -Ederki. 7 00:01:35,161 --> 00:01:36,930 Eta falta diren etxeak. 8 00:01:36,996 --> 00:01:39,666 Ederki. Irudi zirraragarriak. 9 00:01:39,899 --> 00:01:43,002 -Ura ponpatu dute? -Egina dago, jauna. 10 00:01:43,236 --> 00:01:46,106 Ederki. Zer ordutan jaiki zara, Jan? 11 00:01:46,272 --> 00:01:48,608 4:30etan, jauna. 12 00:01:49,209 --> 00:01:53,480 Ea orain beranduago jaikitzen uzten diguten. 13 00:01:54,547 --> 00:01:56,015 Zer da zerrenda hau? 14 00:01:56,116 --> 00:01:58,718 Bilerara etorriko direnak. 15 00:02:14,267 --> 00:02:18,037 Hau ezabatu. Eta hau ere bai. Ez ditut hemen ikusi nahi. 16 00:02:18,138 --> 00:02:20,807 -Hau ikusi duzu? -Zer da? 17 00:02:23,143 --> 00:02:24,677 Nork idatzi du hau? 18 00:02:28,181 --> 00:02:31,251 Kazetari hau ez dadila hemen sartu. 19 00:02:32,152 --> 00:02:33,453 -Jan. -Bai? 20 00:02:33,820 --> 00:02:36,256 -Kanpoko jendea etorriko da? -Bai. 21 00:02:36,289 --> 00:02:39,626 Beren kabuz etorriko dira. Hori da nahi dutena. 22 00:02:39,659 --> 00:02:42,028 Zer uste duzu? Ez dakidala? 23 00:02:42,061 --> 00:02:44,797 Haientzat ari gara lanean. 24 00:02:44,831 --> 00:02:49,802 Hori nahi dute, bai, baina zuk ekarri behar dituzu hona. 25 00:02:49,869 --> 00:02:51,938 Hori da zure lana. Serioa da. 26 00:02:54,707 --> 00:02:58,645 Azkar. Launaka. 27 00:03:00,747 --> 00:03:02,649 Hemen, launaka. 28 00:06:16,008 --> 00:06:18,778 Goazen hirira. 29 00:06:40,199 --> 00:06:47,206 ORBAINA 30 00:06:47,407 --> 00:06:51,544 Bost probintziak nahi dute fabrika hau. 31 00:06:51,611 --> 00:06:54,947 Dozenaka batzorde izan dira. 32 00:06:55,415 --> 00:06:58,484 Eta erabakia azkar hartu beharra dago. 33 00:06:59,886 --> 00:07:01,654 Argazki batzuk erakutsi nahi dizkizuet. 34 00:07:01,821 --> 00:07:03,156 Tori. 35 00:07:03,556 --> 00:07:09,796 Hona nola bizi den hemen jendea. 36 00:07:10,696 --> 00:07:14,467 Lantoki bat behar dute. 37 00:07:15,334 --> 00:07:22,275 Inbertsio industrialak ez dira inoiz gure probintziara iritsi. 38 00:07:23,042 --> 00:07:26,646 Orain aukera bat dugu. Aukera handi bat. 39 00:07:26,712 --> 00:07:28,915 Ezin dugu galdu. 40 00:07:29,048 --> 00:07:31,284 Bestelako iritziak badaude. 41 00:07:31,317 --> 00:07:39,659 Egunkariko artikulu honek kokalekua kritikatzen du. 42 00:07:40,259 --> 00:07:43,596 Iritzi publikoa kontuan hartu behar dugu. 43 00:07:44,197 --> 00:07:45,865 Irakurri al duzu? 44 00:07:47,033 --> 00:07:48,534 Ez. 45 00:07:48,701 --> 00:07:52,505 Iritzi publikoa diozu? 46 00:07:53,473 --> 00:07:55,708 Begira, ba. 47 00:07:56,042 --> 00:08:00,480 Hona zer dioen iritzi publikoak. 48 00:08:00,513 --> 00:08:02,615 Zatoz, kamarada. 49 00:08:03,716 --> 00:08:07,487 Begiratu dezala ministroak ere… 50 00:08:07,487 --> 00:08:12,024 …eta txoriez eta leku erromantikoez ari diren horiek guztiek. 51 00:08:19,365 --> 00:08:22,902 Fabrikan lan egin nahi dute denek. 52 00:08:23,536 --> 00:08:27,240 Lana behar dute! Begiraiezu. 53 00:08:28,140 --> 00:08:30,176 Eta begiratu argazkiak. 54 00:08:53,299 --> 00:08:55,301 Hau al da nire kafea? 55 00:08:56,369 --> 00:08:57,136 Noski. 56 00:08:57,236 --> 00:09:00,439 Zorionak, leihoarena oso ideia ona izan da. 57 00:09:00,540 --> 00:09:02,174 Hemen eraikiko dugu… 58 00:09:02,208 --> 00:09:04,677 …eta zuk uste baino azkarrago. 59 00:09:05,711 --> 00:09:09,315 Nor izango da zuzendaria? 60 00:09:09,448 --> 00:09:11,918 Erabakita dago jadanik? 61 00:09:11,951 --> 00:09:13,819 Ez nuke nahi… 62 00:09:13,953 --> 00:09:17,356 Lech kamarada aurkezten dizut. 63 00:09:17,456 --> 00:09:19,625 -Ezagutzen al zaitut? -Bai. 64 00:09:21,694 --> 00:09:29,569 Hemengo gizon bat bururatu zaigu. Esperientzia handia du. 65 00:09:29,735 --> 00:09:31,837 Nola du izena? 66 00:09:39,345 --> 00:09:40,580 -Kaixo. -Egun on. 67 00:09:40,813 --> 00:09:42,114 -Ondo jokatu dute? -Oso ondo. 68 00:09:42,281 --> 00:09:44,383 Nik baino hobeto dakizu. 69 00:09:44,483 --> 00:09:45,484 Zein izan da emaitza? 70 00:09:46,752 --> 00:09:48,354 Erraza da. 71 00:09:53,793 --> 00:09:57,196 Ez, zuzendaria ez da gaur hemen egongo. 72 00:09:58,264 --> 00:10:00,232 Varsoviarako zure hegazkin-txartela. 73 00:10:01,601 --> 00:10:03,202 Deitu dute. 74 00:10:06,072 --> 00:10:09,241 -Zerbait behar dut? -Ez. Zu behar zaituzte. 75 00:10:10,209 --> 00:10:12,378 -Noiz arte? -Ez dute esan. 76 00:10:12,645 --> 00:10:14,880 -Galdetu diezu? -Bai. 77 00:10:29,362 --> 00:10:30,830 Stefan! 78 00:10:40,673 --> 00:10:42,642 -Zer zabiltza hemen? -Kaixo. 79 00:10:42,742 --> 00:10:45,211 -Lanez aldatu duzu? -Ez. 80 00:10:45,311 --> 00:10:47,913 Zer moduz Silesian? 81 00:10:48,314 --> 00:10:50,349 Euria egin behar zuelakoan, eguraldi ona dago. 82 00:10:50,383 --> 00:10:52,818 Euri pixka bat egin du. 83 00:10:53,019 --> 00:10:55,254 Hau garrantzitsua da. 84 00:10:55,488 --> 00:10:59,825 -Beti bezala, nire kontu. -Zuk lehengo lepotik burua! 85 00:11:00,192 --> 00:11:02,261 Entzun ondo, ba. 86 00:11:02,395 --> 00:11:05,731 Presta zaitez. Berri handi bat dut zuretzat. 87 00:11:05,798 --> 00:11:07,233 Bota, ba. 88 00:11:07,400 --> 00:11:11,337 Oleckoko zuzendari izendatu zaituzte. 89 00:11:13,339 --> 00:11:15,474 -Benetan? -Bai. 90 00:11:15,675 --> 00:11:20,479 Bileraren erdian iritsiko gara. Hegazkina berandu etorri da. 91 00:13:35,080 --> 00:13:36,982 Zergatik etorri da Ewa? 92 00:13:37,449 --> 00:13:40,653 Egun gutxi batzuetarako da. 93 00:13:43,689 --> 00:13:45,624 Atseden hartu behar du. 94 00:13:48,160 --> 00:13:50,129 Ez dago ondo. 95 00:13:50,963 --> 00:13:52,364 Abortu bat? 96 00:13:55,401 --> 00:13:56,836 Neska hau! 97 00:14:02,842 --> 00:14:05,177 Stefan, entzun… 98 00:14:07,880 --> 00:14:09,915 Zertara joan zara Varsoviara? 99 00:14:17,089 --> 00:14:18,991 Olecko! 100 00:14:21,961 --> 00:14:23,662 Ni ez naiz hara joango. 101 00:14:23,762 --> 00:14:25,865 Ez dut hara itzuli nahi. 102 00:14:31,604 --> 00:14:36,742 Inor ez da orain dela 20 urte gertatutakoaz gogoratuko. 103 00:14:36,942 --> 00:14:39,078 Horixe gogoratuko direla. 104 00:14:39,311 --> 00:14:43,148 -Ni ez naiz itzuliko. -Gauzak konponduko ditut. 105 00:14:43,916 --> 00:14:46,919 Gauzak konponduko ditugu. 106 00:14:47,486 --> 00:14:48,888 Entzun. 107 00:14:49,521 --> 00:14:52,391 Oker jokatu bazenuen… 108 00:14:52,558 --> 00:14:53,726 Ez. 109 00:14:54,126 --> 00:14:56,061 -Baldin eta… -Ez, ez da hori. 110 00:14:56,161 --> 00:15:00,165 Oraindik gogoratzen badira… 111 00:15:00,199 --> 00:15:02,134 Zuzen jokatu nuen. 112 00:15:11,543 --> 00:15:14,046 Zer egingo duzu txakurrarekin? 113 00:15:18,918 --> 00:15:20,920 Eraman egingo dut. 114 00:16:08,567 --> 00:16:10,636 Nork bidali zaituzte nire atzetik? 115 00:16:10,669 --> 00:16:14,673 Badakizu nola izaten den. 116 00:16:14,840 --> 00:16:19,845 Erreportaje bat egin beharra daukat, eta hemen naukazu. 117 00:16:20,112 --> 00:16:23,082 Handia da benetan. 118 00:16:23,248 --> 00:16:25,451 Bai, handia da. 119 00:16:25,718 --> 00:16:29,088 Hara, jauna… 120 00:16:30,689 --> 00:16:36,495 …beste ikuspegi batetik heldu nahi nioke. Berriketa pixka bat. 121 00:16:36,695 --> 00:16:38,130 -Aurrera. -Hitz egidazu… 122 00:16:38,230 --> 00:16:42,401 …hemen dituzun arazoez. Benetan. 123 00:16:42,468 --> 00:16:43,902 Benetan… 124 00:16:46,138 --> 00:16:55,547 Paperean ondo egoten da beti, baina errealitatea oso gogorra da. 125 00:16:59,852 --> 00:17:02,554 Filmatzen ari zara? 126 00:17:02,688 --> 00:17:06,091 Hortaz, beste era batera esan behar da. 127 00:17:06,258 --> 00:17:09,361 -Ederki. Moztu. -Ez al duzu uste? 128 00:17:09,661 --> 00:17:10,929 Moztu. 129 00:17:11,830 --> 00:17:14,433 Hau ez da film bat. Ez dago bigarren harraldirik. 130 00:17:14,833 --> 00:17:19,338 Eskualdea ikertzen aritu zara? 131 00:17:19,371 --> 00:17:23,042 Nire osaba hemen bizi da. Michta irakaslea. 132 00:17:23,042 --> 00:17:25,044 Ezagutzen dut. 133 00:17:25,244 --> 00:17:27,146 Has gaitezke? 134 00:17:27,312 --> 00:17:28,614 Ederki. 135 00:17:28,914 --> 00:17:33,152 Eraikuntza handi-handi batean gaude. 136 00:17:33,252 --> 00:17:36,722 Orain dela hilabete batzuk baso bat zegoen hemen. 137 00:17:36,822 --> 00:17:42,294 Orain buldozerrez josita dago dena. 138 00:17:42,327 --> 00:17:46,732 Hau Stefan Bednarz da, fabrikako zuzendaria. 139 00:17:46,865 --> 00:17:52,304 Zein alderdi iruditzen zaizu garrantzitsuena? 140 00:17:53,972 --> 00:17:58,243 Aukera handi bat da eskualdearentzat. 141 00:17:58,310 --> 00:18:02,681 Olecko hiri eder bat da… 142 00:18:02,781 --> 00:18:07,152 …baina pixka bat ahaztua egon da azkenaldi honetan. 143 00:18:08,754 --> 00:18:10,089 Begira, Tolo. 144 00:18:10,155 --> 00:18:16,628 Orain dela sei hilabete basozaina baso ertzean bizi zen oraindik. 145 00:18:17,296 --> 00:18:19,431 Zuhaitz horiek 200 urte dituzte, ezta? 146 00:18:20,332 --> 00:18:23,001 Zibilizazioaren prezioa da hau. 147 00:18:24,269 --> 00:18:27,272 Ibili izan naiz hemen inguruan filmatzen. 148 00:18:28,140 --> 00:18:32,111 Hemendik 10 kilometrora hondarra besterik ez dago. 149 00:18:32,111 --> 00:18:35,247 Hemendik 10 kilometrora, beste probintzia bat da. 150 00:18:35,414 --> 00:18:39,184 Hemen ez dute nahikoa inbertitu. 151 00:18:40,619 --> 00:18:43,522 Ai ene! Nora ote goaz? 152 00:18:50,596 --> 00:18:53,866 Norberak nahi duen guztia esatea aparta da… 153 00:18:54,032 --> 00:18:59,738 …baina zuen beldurrak ez du arrazoirik. 154 00:18:59,771 --> 00:19:02,641 Pazientzia izan, eta fio zaitezte gutaz. 155 00:19:02,841 --> 00:19:07,713 Gauzak zailak eta korapilatsuak dira, noski… 156 00:19:07,880 --> 00:19:11,150 …baina ekintza hau bidezkoa eta baliagarria da. 157 00:19:11,183 --> 00:19:12,451 Lehendakari jauna… 158 00:19:12,618 --> 00:19:16,288 …hitz politak dira, baina zergatik atzeratu da dena? 159 00:19:16,555 --> 00:19:19,958 Zergatik ez da lehiaketarik egon? 160 00:19:19,992 --> 00:19:23,228 Bai, fabrika eraikiko duzue. 161 00:19:23,262 --> 00:19:27,232 Baina zer egiten ari zarete zehatz-mehatz gure hiriaren alde? 162 00:19:27,232 --> 00:19:30,502 Auzo gehiago eraiki behar dituzue arkitekto horrekin? 163 00:19:30,536 --> 00:19:33,472 Ez dugu hori nahi. Gure hiri zaharra nahiago dugu. 164 00:19:33,572 --> 00:19:36,008 Ikusten dugu zer kalte egiten ari zareten. 165 00:19:36,375 --> 00:19:39,378 Zoazte Dzialki auzora. 166 00:19:39,411 --> 00:19:45,083 Jota dago: etxe guztiak erortzeko zorian. 167 00:19:45,684 --> 00:19:48,587 Buldozerrek botatzen ari dira… 168 00:19:48,687 --> 00:19:54,026 …jendeak bere zahartzarorako eraikitako guztia: 169 00:19:54,059 --> 00:20:00,299 Lorategiak, zuhaitzak… Dena ari dira suntsitzen. 170 00:20:00,332 --> 00:20:01,200 Ulertzen dizuet… 171 00:20:01,366 --> 00:20:04,770 …baina azpiegituraz ari gara. 172 00:20:04,836 --> 00:20:06,638 Zer azpiegitura? 173 00:20:06,672 --> 00:20:11,743 500 metro horietako hodi zaharrei azpiegitura deitzen diezu? 174 00:20:11,777 --> 00:20:12,844 Hor etxeak zeuden. 175 00:20:12,945 --> 00:20:16,548 Bi egunetan bota dituzue! 176 00:20:18,817 --> 00:20:25,490 Zuen hitzetan interes pribatuak besterik ez ditut ikusten. 177 00:20:25,657 --> 00:20:31,830 Zuen hiriaren garapenari buruzko ikuspegi zabalago bat falta zaizue. 178 00:20:32,231 --> 00:20:36,068 Kontu pertsonalekin ari zarete. 179 00:20:36,101 --> 00:20:38,403 Hori iraina da! 180 00:20:40,706 --> 00:20:44,243 -Lasai! -Hau bilera tekniko bat da. 181 00:20:44,343 --> 00:20:47,546 -Ixo, mesedez! -Gauza zehatzak eztabaidatzeko. 182 00:20:47,679 --> 00:20:50,382 Lehendakari jauna, herritarrok… 183 00:20:51,083 --> 00:20:57,322 Nire harridura eta desilusioa adierazi beharrean nago. 184 00:20:57,623 --> 00:21:03,262 10.000 hektareatik gorako baso batez ari gara. 185 00:21:03,362 --> 00:21:05,697 Eraikia izan baino lehen ere… 186 00:21:05,864 --> 00:21:10,636 …fabrika inguruko bazter guztiak txikitzen ari dira. 187 00:21:11,136 --> 00:21:14,606 Eraikuntzan hainbat putzu lehortu dituzte… 188 00:21:14,773 --> 00:21:19,011 …eta inguruak lehortu dituzte. Herriak ur faltan daude. 189 00:21:36,762 --> 00:21:38,463 Aparkatu hemen inguruan. 190 00:21:50,309 --> 00:21:54,513 Zergatik Olecko? Zergatik gure hiria? 191 00:21:55,314 --> 00:22:03,455 Badaezpadako merezimendu hori ez da zurea, ez. 192 00:22:04,756 --> 00:22:07,426 Bednarz zuzendariaz ari naiz. 193 00:22:07,526 --> 00:22:12,331 Ez da ingeniari edo teknokrata arrunt bat. 194 00:22:12,597 --> 00:22:17,035 Beste ezpal bateko gizona da, humanista hutsa. 195 00:22:17,102 --> 00:22:21,973 Bere hiria loratzea nahi du… 196 00:22:22,140 --> 00:22:25,577 …baina ahaztu zaio… 197 00:22:25,844 --> 00:22:31,616 …guk badakigula zenbat irauten duten zuzendariek beren postuetan. 198 00:22:31,983 --> 00:22:37,489 Eta beraren ordez teknokrata baldar bat jarriko digute… 199 00:22:37,723 --> 00:22:40,726 …filistindar pentsaerarekin… 200 00:22:40,926 --> 00:22:43,962 …eta besteak egindako guztia suntsituko du… 201 00:22:43,962 --> 00:22:46,732 …antzokia, adibidez… 202 00:22:46,865 --> 00:22:50,102 …eta gainerako gauza guztiak. 203 00:22:50,235 --> 00:22:54,806 Zure aurpegiari begira egon naiz, lehendakari jauna… 204 00:22:54,906 --> 00:22:58,677 …eta bere buruaz hanpatutako gizon harroputz bat ikusten dut… 205 00:22:58,744 --> 00:23:04,516 …egiten duen guztia besteen onerako dela sinetsita dagoena. 206 00:23:05,917 --> 00:23:09,855 Galdetzen dizut, beraz… 207 00:23:10,021 --> 00:23:17,662 …ea entzun duzun esaten ari garena… 208 00:23:52,197 --> 00:23:54,099 Eta zer? 209 00:23:54,199 --> 00:23:58,437 Bai, Lech nirekin dago, baina lanpetuta dago. 210 00:23:58,537 --> 00:24:01,940 Zuek konpondu beharko duzue. 211 00:24:06,812 --> 00:24:08,213 Zer diozu, Stasio? 212 00:24:08,447 --> 00:24:12,250 Badakit gaizki-ulertuak izan dituzuela… 213 00:24:12,851 --> 00:24:14,252 …liskarrak ere bai… 214 00:24:14,453 --> 00:24:18,356 …baina hori orain dela 20 urteko kontua da. 215 00:24:18,390 --> 00:24:21,526 Eta ez da nire kontua, zuen bien artekoa baizik. 216 00:24:21,626 --> 00:24:24,463 Zehatz-mehatz esan behar al dizut? 217 00:24:24,963 --> 00:24:26,665 Badakizu zer den… 218 00:24:26,932 --> 00:24:28,700 …eta ezin dizut esplikatu. 219 00:24:28,867 --> 00:24:31,470 Stasio, zuzenean esango dizut: 220 00:24:32,471 --> 00:24:37,142 Bednarzen taldean behar zaitut. 221 00:25:54,920 --> 00:25:56,621 Zu al zara? 222 00:25:58,256 --> 00:25:59,024 Nor? 223 00:25:59,457 --> 00:26:01,026 Zu? 224 00:26:06,097 --> 00:26:07,699 Tira, tira. 225 00:26:12,137 --> 00:26:14,205 -Kaixo, zuzendari jauna. -Kaixo. 226 00:26:14,372 --> 00:26:17,275 Bazekien etortzekoa zinela. 227 00:26:17,442 --> 00:26:22,581 Eskailera eta etxe guztia garbitzeko agindua eman du. 228 00:26:23,315 --> 00:26:25,317 Dena ondo dago? 229 00:26:27,285 --> 00:26:30,922 Hemen bizi izan zinen. Oroitzapenak datozkizu, ezta? 230 00:26:31,122 --> 00:26:34,793 -Igoko al zara? -Ez nuen igotzeko asmorik. 231 00:26:36,394 --> 00:26:41,466 Nire laguntzailea datorrela eraikuntzara nire bila. 232 00:27:33,718 --> 00:27:35,120 Zuzendari jauna? 233 00:27:38,456 --> 00:27:41,426 -Etortzeko esan didazu? -Bai. Entzun. 234 00:27:41,926 --> 00:27:45,664 Soziologo gazte batzuk bidean daude. 235 00:27:45,730 --> 00:27:50,935 Egin ditzatela beren ikerketak eta galdeketak… 236 00:27:52,337 --> 00:27:55,306 …herri bat hiri industrial bihurtzeari buruz… 237 00:27:55,440 --> 00:27:59,744 …eta horrek dakarren pentsaera-aldaketaz. 238 00:28:00,378 --> 00:28:04,082 Utziezu lan egiten, baina informazioa behar dut giroaz. 239 00:28:04,115 --> 00:28:05,116 Tratu bat? 240 00:28:05,450 --> 00:28:07,919 Gaizki ulertu didazu. 241 00:28:09,754 --> 00:28:13,224 Informazioa nahi dut, ez salaketak. 242 00:28:13,291 --> 00:28:16,895 Zenbakiak eta joerak. 243 00:28:17,929 --> 00:28:21,299 -Antolatu afari bat haientzat. -Ederki. 244 00:28:21,499 --> 00:28:23,401 Hori al da dena? 245 00:28:23,802 --> 00:28:26,137 Ordaindu egin behar zaie. 246 00:28:26,738 --> 00:28:28,707 Konpondu hori. 247 00:28:30,775 --> 00:28:34,145 Berehala has daitezela. 248 00:28:35,580 --> 00:28:39,718 Zer nahi duzue? Zer zabiltzate hemen? 249 00:28:48,326 --> 00:28:52,497 Nire hilotzaren gainetik! 250 00:28:52,731 --> 00:28:56,134 Tira, zanpa nazazue! 251 00:28:56,434 --> 00:28:58,236 Zanpa nazazue! 252 00:29:00,171 --> 00:29:02,741 Ez dizuet utziko! 253 00:29:06,611 --> 00:29:09,047 Geldi! Gelditu lana! 254 00:29:09,881 --> 00:29:11,082 Geldi! 255 00:29:14,652 --> 00:29:17,756 -Ez dizuet pasatzen utziko! -Jaitsi behera. 256 00:29:18,289 --> 00:29:21,559 -Lasai. Gelditzeko esan diet. -Ez dizuet utziko! 257 00:29:21,893 --> 00:29:24,162 Ezetz esan dut! 258 00:29:24,162 --> 00:29:25,163 Kazetariak daude. 259 00:29:25,196 --> 00:29:27,866 -Gelditu dugu… -Kazetariak daude! 260 00:29:31,536 --> 00:29:33,838 -Filmatzen aritu zara? -Ez. Nire kasa ari naiz. 261 00:29:33,938 --> 00:29:35,940 -Kaixo. -Kaixo. Eskerrak! 262 00:29:41,980 --> 00:29:44,783 Zoazte, mesedez. 263 00:29:46,184 --> 00:29:49,821 -Hurrengoan, abisatu. -Zertarako? 264 00:29:49,954 --> 00:29:52,056 Abisatzeko esan dizut. 265 00:31:05,296 --> 00:31:07,732 Zorionak eta urte askotarako… 266 00:31:08,266 --> 00:31:11,669 Urte askotarako… 267 00:31:19,410 --> 00:31:21,613 Zuzendari maitea! 268 00:31:21,880 --> 00:31:25,750 Azkenean! Ongi etorri. 269 00:31:25,783 --> 00:31:29,053 Lagunartean gaude. Ezagutzen duzu Jan… 270 00:31:29,087 --> 00:31:32,323 …Lech, garraio sailekoa, arkitekto-burua… 271 00:31:32,490 --> 00:31:36,127 …nekazaritza-zuzendaria, fiskala… 272 00:31:36,327 --> 00:31:40,164 Lanak ondo doaz. Logelak goian daude. 273 00:31:40,331 --> 00:31:44,369 Eta hemen leku zoragarri bat dago… 274 00:31:44,802 --> 00:31:46,771 …komuna! 275 00:31:46,938 --> 00:31:49,374 Barkatu, Komorek. Ez kezkatu gutaz. 276 00:31:49,474 --> 00:31:52,443 Baldosak berri-berriak! 277 00:31:55,914 --> 00:31:58,049 Hau da gure proiektua! 278 00:31:58,116 --> 00:32:01,619 Okerreko kokalekua da. 279 00:32:01,653 --> 00:32:03,922 -Lehendakari jauna! -Barkatu. 280 00:32:06,257 --> 00:32:10,528 Begira, zigarroak ere jaten ditu. 281 00:32:12,964 --> 00:32:16,968 Lehendakari jauna, etorri hau ikustera! 282 00:32:18,036 --> 00:32:20,138 Ez dago ondo. 283 00:32:20,605 --> 00:32:22,941 Zu ari zara finantziatzen, ordea. 284 00:32:23,007 --> 00:32:25,109 Bai, baina zure proiektua da. 285 00:32:25,143 --> 00:32:27,979 Zu zara eraikuntzaren arduraduna. 286 00:32:28,146 --> 00:32:31,449 Gero, kritikak guretzat. 287 00:32:31,616 --> 00:32:34,118 -Zigarroak… -Ondo da. 288 00:32:34,686 --> 00:32:39,057 Etxe gutxi batzuetan baino ez du eragina. 289 00:32:39,557 --> 00:32:42,260 Jendea bizi da han. 290 00:32:42,694 --> 00:32:45,530 -Hutsegite handi bat egin duzu. -Beharbada. 291 00:32:45,730 --> 00:32:47,699 Baina horrek ez du ezer aldatuko. 292 00:32:47,865 --> 00:32:52,971 Ez badugu hor eraikitzen, urtebete galduko dugu… 293 00:32:53,037 --> 00:32:58,309 …eta zuk bizileku berriak behar dituzu sei hilabete barru. 294 00:32:58,743 --> 00:33:00,979 -Hori gabe moldatuko naiz. -Nola? 295 00:33:00,979 --> 00:33:03,247 Bizilekuak hitzeman dituzu. 296 00:33:03,715 --> 00:33:06,250 Autobusetan eramango ditut. 297 00:33:09,687 --> 00:33:14,359 Zenbat errepide eraiki daitezke? 298 00:33:15,693 --> 00:33:16,794 Lech! 299 00:33:17,762 --> 00:33:20,765 Udal garraioaren burua. 300 00:33:20,999 --> 00:33:26,237 Nolakoak dira hemengo errepideak euria egin ondoren? 301 00:33:26,437 --> 00:33:29,874 %55 erabilezinak dira. 302 00:33:30,008 --> 00:33:34,012 -Trago bat? -Bai, mesedez. 303 00:33:34,278 --> 00:33:37,882 Utz dezagun hori. Eta edan dezagun. 304 00:33:38,249 --> 00:33:39,650 Zuzendari jauna… 305 00:33:40,685 --> 00:33:44,389 -…izenez deituko diogu elkarri? -Atseginez. 306 00:33:49,293 --> 00:33:51,195 -Bolek. -Stefan. 307 00:33:51,462 --> 00:33:54,298 Zertan ari dira? 308 00:33:54,499 --> 00:33:57,168 Pakete osoa jan dit! 309 00:33:58,036 --> 00:34:00,605 Baina ez nau ezagutzen. 310 00:34:00,938 --> 00:34:03,274 Elkar ezagutu behar dugu. 311 00:34:06,177 --> 00:34:08,446 Goazen Lechekin edatera. 312 00:34:08,613 --> 00:34:11,249 Aspaldiko lagunak gara. 313 00:34:12,083 --> 00:34:14,185 -Nire zigarroak! -Puta! 314 00:34:23,194 --> 00:34:25,596 Ez duzu Lech atsegin? 315 00:34:26,164 --> 00:34:28,533 Bai noski. Topa. 316 00:34:42,680 --> 00:34:44,315 Non bizi naiz ni? 317 00:34:47,685 --> 00:34:49,520 Hor. 318 00:35:18,883 --> 00:35:20,418 Egun on. 319 00:35:20,585 --> 00:35:22,887 Kokatu zara, beraz. 320 00:35:27,892 --> 00:35:29,894 Hau sukaldea da. 321 00:35:30,128 --> 00:35:33,865 Komuna. Zure logela. 322 00:35:33,998 --> 00:35:36,767 Emaztearen logela. 323 00:35:36,934 --> 00:35:39,770 Eta hemen zure langela. 324 00:35:41,506 --> 00:35:46,344 Hemen ate bat jar daiteke, eta bi apartamentuak elkartu. 325 00:35:47,145 --> 00:35:50,781 -Zer dago hor? -Bi gela txiki. 326 00:35:51,149 --> 00:35:52,717 -Ondo dago -Bai horixe! 327 00:35:52,884 --> 00:35:55,753 -Badituzu giltzak? -Bai. 328 00:36:05,830 --> 00:36:07,732 Hau oso txikia da. 329 00:36:07,899 --> 00:36:09,800 Ondo dago niretzat. 330 00:36:13,771 --> 00:36:15,873 Gauzatxo bat. 331 00:36:16,040 --> 00:36:20,244 Pertsianak lortuko dizkidazu? 332 00:36:20,244 --> 00:36:22,914 Gela ilun bat jarri nahi dut argazkiak errebelatzeko. 333 00:36:22,947 --> 00:36:25,750 Lasai. Asko dauzkagu eskolan. 334 00:36:25,917 --> 00:36:28,819 -Ekarriko didazu, ba? -Zikinak! 335 00:36:35,293 --> 00:36:39,197 Dena garbiaraziko dut. Beraz? 336 00:36:39,864 --> 00:36:41,065 Hau hartuko dut. 337 00:36:42,266 --> 00:36:44,202 Joango al gara? 338 00:36:44,502 --> 00:36:46,671 Zoaz zu. Ni hemen geratuko naiz. 339 00:36:47,438 --> 00:36:50,107 -Etxean nago. -Agur, ba. 340 00:38:16,294 --> 00:38:19,697 -Kaixo. -Kaixo, zuzendari. Zer moduz? 341 00:38:19,864 --> 00:38:22,133 Moldatzen gara, ministro jauna. 342 00:38:22,166 --> 00:38:25,569 Ez omen duzu Stanislav Lech nahi? 343 00:38:25,670 --> 00:38:29,473 Udala beraren alde dago, eta guk ez dugu ezer haren kontra. 344 00:38:29,507 --> 00:38:31,375 Ez tematu horretan. 345 00:38:31,809 --> 00:38:33,911 Ezin dut nire laguntzailea aukeratu? 346 00:38:34,078 --> 00:38:36,681 Udalak ez du gizon hori nahi. 347 00:38:37,114 --> 00:38:41,018 Niri sartu nahi didate. 348 00:38:42,520 --> 00:38:44,155 Bi kafe. 349 00:38:44,322 --> 00:38:47,892 Ez aipatu kontu hau. 350 00:38:47,992 --> 00:38:49,493 Taktika-kontu bat da. 351 00:38:50,328 --> 00:38:53,764 Nik erakutsi behar al dizut hori? 352 00:38:54,198 --> 00:39:00,371 Jendeak ez omen ditu ondo hartu telebistako zure agerraldiak. 353 00:39:00,504 --> 00:39:05,609 Ez dute autobiderik eta etxe modernorik nahi. 354 00:39:06,410 --> 00:39:08,346 Iritzi publikoa… 355 00:39:09,180 --> 00:39:11,816 Ez ezazu zeure burua estutu. 356 00:39:12,183 --> 00:39:15,586 Lechen kontura itzuliz… 357 00:39:15,586 --> 00:39:21,525 …hura fabrikan egotea ez da amore ematea, zentzuz jokatzea baizik. 358 00:39:21,625 --> 00:39:24,362 Ez al dugu gai garrantzitsuagorik? 359 00:39:24,395 --> 00:39:26,464 Bai noski. 360 00:39:29,533 --> 00:39:31,969 Zure kafea, ministro jauna. 361 00:39:32,136 --> 00:39:34,438 Tea zuretzat. 362 00:39:36,974 --> 00:39:40,644 Deika aritu zaren telefonoa libre dago orain. Nahi duzu jartzea? 363 00:39:40,678 --> 00:39:43,581 -Orain, ez. -Bai, gizona, deitu ezazu. 364 00:39:43,614 --> 00:39:45,116 Deitu lasai asko. 365 00:39:45,383 --> 00:39:46,751 Barkatu. 366 00:39:48,018 --> 00:39:49,920 Ewa? 367 00:39:50,020 --> 00:39:54,625 Ni naiz. Zurekin egon nahi nuke. 368 00:39:54,658 --> 00:40:00,798 Libre zaude? Tira ba… 6etan, Kameralna kafetegian. 369 00:40:14,545 --> 00:40:17,281 -Kaixo, aita. -Kaixo. 370 00:40:19,216 --> 00:40:21,619 Zer moduz zaude? 371 00:40:22,019 --> 00:40:24,688 Ez da erraza zu aurkitzea, Ewa. 372 00:40:24,722 --> 00:40:29,560 Ez. Ez deitu berriz hara, aita. Kasualitatez aurkitu nauzu. 373 00:40:29,593 --> 00:40:32,630 Hau da nire telefono berria. 374 00:40:32,730 --> 00:40:34,632 Zure telefono berria. 375 00:40:34,665 --> 00:40:35,599 44… 376 00:40:36,500 --> 00:40:38,936 84… 377 00:40:39,069 --> 00:40:41,472 73. 378 00:40:42,072 --> 00:40:44,875 -Zer moduz txakurra? -Ondo. 379 00:40:45,342 --> 00:40:47,077 Hau… 380 00:40:48,078 --> 00:40:49,713 …zure laugarren zenbakia da. 381 00:40:52,450 --> 00:40:54,752 Hori ez da bizimodua. 382 00:40:54,852 --> 00:40:58,088 Jakin behar duzu zer nahi duzun. 383 00:40:58,122 --> 00:41:00,758 Bizimodu egokia al da zurea? 384 00:41:01,859 --> 00:41:05,963 Lanez, hiriz, etxez aldatzen duzu aldian behin. 385 00:41:07,298 --> 00:41:08,365 Ez dakit. 386 00:41:08,399 --> 00:41:13,237 Ama bakarrik utzi duzu Silesian. Hori al da bizimodua? 387 00:41:14,738 --> 00:41:18,209 Ez zuen etorri nahi. 388 00:41:18,476 --> 00:41:20,744 Ez diozu amari ulertzen. 389 00:41:21,479 --> 00:41:24,381 Ez zuen nahi. 390 00:41:24,582 --> 00:41:31,388 Zu ez zara oroituko, baina ez ginen kapritxoz joan handik. 391 00:41:31,755 --> 00:41:35,659 Zure ama institutuko zelulako burua zen. 392 00:41:35,826 --> 00:41:40,598 Lech delako bat kalera bota zuten, irakasle bat. 393 00:41:41,298 --> 00:41:45,069 Baserri txiki batzuk banandu egin ziren. 394 00:41:45,102 --> 00:41:48,005 Bestelako garaiak ziren. 395 00:41:48,072 --> 00:41:51,041 56an alde egin genuen. Urte asko joan dira… 396 00:41:51,275 --> 00:41:54,512 Hari bueltaka dabil oraindik ama. 397 00:41:54,612 --> 00:41:57,214 Ulertu egin behar zenioke. 398 00:41:59,116 --> 00:42:01,151 Lana aurki diezaiokezu? 399 00:42:01,252 --> 00:42:03,387 Nahi duenean. 400 00:42:04,522 --> 00:42:06,857 Eskola berean? 401 00:42:09,059 --> 00:42:13,130 Zuk dena konpon dezakezu. Ama nazkatuta egongo da. 402 00:42:13,397 --> 00:42:15,332 Ni hala nago. 403 00:42:17,034 --> 00:42:22,172 Bi urte galdu ditut unibertsitatean zurekin zorretan ez egoteko. 404 00:42:22,439 --> 00:42:25,409 -Edan. -Ito beharrean nago hemen. 405 00:42:27,411 --> 00:42:32,082 Dena gaizki egiten dut, ezta? 406 00:42:32,550 --> 00:42:33,551 Ez. 407 00:42:34,018 --> 00:42:39,390 Bakarrik utzi izan bazintut, orduan, hobe? 408 00:42:40,024 --> 00:42:43,961 Baliteke zure ama hobe egotea bakarrik. 409 00:43:18,996 --> 00:43:20,864 -Abizena? -Witucki. 410 00:43:20,931 --> 00:43:22,466 -Izena? -Josef. 411 00:43:22,499 --> 00:43:24,501 -Ikasketak? -Eskola-agiria. 412 00:43:24,602 --> 00:43:25,536 Helbidea? 413 00:43:25,603 --> 00:43:27,638 Wigury kalea. 414 00:43:27,738 --> 00:43:30,007 Etxebizitza bat nahi duzu? 415 00:43:30,107 --> 00:43:32,376 -Etxebizitza? -Bai. 416 00:43:32,610 --> 00:43:34,378 Hurrengoa. 417 00:43:35,613 --> 00:43:36,880 Ez bultzatu. 418 00:43:37,081 --> 00:43:40,117 Ez bultzatu. Denok hartuko zaituztegu. 419 00:43:40,317 --> 00:43:43,253 -Zenbat teknikari? -Bi. 420 00:43:43,420 --> 00:43:44,822 -Eta zuk? -Bost. 421 00:43:44,989 --> 00:43:48,058 -Zenbat teknikari? -Zazpi, bederatzi. 422 00:43:48,225 --> 00:43:50,628 -Zuk zenbat dauzkazu? -Hamabi. 423 00:43:51,061 --> 00:43:54,632 -Lehen hezkuntzarekin? -49. 424 00:43:54,732 --> 00:43:59,236 -Eskolatu gabeak? -211. 425 00:43:59,536 --> 00:44:02,339 -Dei bat egin dezaket? -Jakina. 426 00:44:07,544 --> 00:44:11,949 Bai? Zuzendari jauna? Ondo doa. 427 00:44:12,049 --> 00:44:14,652 32 teknikari ditugu oraingoz. 428 00:44:14,785 --> 00:44:17,755 210 eskola-agiridun. Itxaron. 429 00:44:20,791 --> 00:44:23,560 Zer da hau? Lasai egon! 430 00:44:23,694 --> 00:44:27,731 Denok hartuko zaituztegu. Lekua utzi. 431 00:44:27,831 --> 00:44:30,668 Baten bat zauritu da? 432 00:44:30,701 --> 00:44:32,803 Segi, ba. 433 00:44:34,938 --> 00:44:38,909 Esaten ari nintzaizunez, 210 eskola-agiridunak… 434 00:44:39,109 --> 00:44:42,980 …eta 680, agiririk gabeak. Hau eromena da, ordea. 435 00:45:06,070 --> 00:45:07,938 Bai, beste aldean. 436 00:45:11,108 --> 00:45:13,243 Hor, ondo? 4retan? 437 00:45:13,277 --> 00:45:16,714 Gauza ziurra da? Ederki, esango diot. 438 00:45:16,714 --> 00:45:18,549 Dena ondo. Bai, eskerrik asko. 439 00:45:18,716 --> 00:45:20,818 4retan hasiko omen dira. 440 00:45:21,852 --> 00:45:24,121 -Bednarz, bai… -Hemendik, Hania… 441 00:45:24,254 --> 00:45:28,258 -Zuzendariak hau sinatu behar du. -Nire kontu. 442 00:45:31,462 --> 00:45:35,833 Esan nizun… Zer? 443 00:45:37,334 --> 00:45:39,737 Bai. Ederki. 444 00:45:39,937 --> 00:45:41,338 Ederki. Agur. 445 00:45:41,472 --> 00:45:44,241 -Nork sinatu du hau? -Garraioburuak. 446 00:45:44,441 --> 00:45:45,442 Nola du izena? 447 00:45:45,542 --> 00:45:48,412 Lech. 448 00:45:52,249 --> 00:45:55,152 Jarridazu pertsonal-buruarekin. 449 00:45:55,986 --> 00:45:57,621 Hania. 450 00:45:58,856 --> 00:46:01,492 Deituko al diozu Piramowiczi? 451 00:46:01,658 --> 00:46:03,327 Hania, tea nahi dut. 452 00:46:03,360 --> 00:46:05,129 -Nik ere bai. -Berehala, jauna. 453 00:46:05,295 --> 00:46:08,098 -Itzuliko zara? -Bai. 454 00:46:11,435 --> 00:46:15,372 Ponpak martxan jarri. Zer? Bai. 455 00:46:17,508 --> 00:46:18,909 Eta maiztasuna? 456 00:46:19,409 --> 00:46:23,514 Hor zaude. Sartu, ba. 457 00:46:23,881 --> 00:46:28,786 Begiratu nola dabiltzan. Itxaron… 458 00:46:29,953 --> 00:46:32,956 Zergatik ez nekien garraioburu bat geneukala? 459 00:46:33,090 --> 00:46:36,126 -Zenbat denbora darama lanean? -Hilabete. 460 00:46:36,226 --> 00:46:39,129 Udalaren gomendioz etorri zen. 461 00:46:39,229 --> 00:46:42,733 Garraio-zuzendaritzatik dator. 462 00:46:42,800 --> 00:46:44,535 Bai… maiztasuna. 463 00:46:44,868 --> 00:46:46,370 Zergatik ez zenidan esan? 464 00:46:46,537 --> 00:46:49,239 Gizon bat behar dugu… 465 00:46:49,306 --> 00:46:52,810 …mundu guztia ezagutuko duena. 466 00:46:53,043 --> 00:46:55,412 Baina zergatik ez zenidaten ezer esan? 467 00:46:55,612 --> 00:47:00,083 Zuzendari teknikoak sinatu zuen kontratua. 468 00:47:00,150 --> 00:47:03,420 Esan dizuet! Ponpak begiratzeko! 469 00:47:03,520 --> 00:47:06,590 Nor kontratatzen dugun jakin nahi dut. 470 00:47:06,623 --> 00:47:08,959 Kale gorrian zaude! 471 00:47:09,393 --> 00:47:10,828 Jauna… 472 00:47:12,129 --> 00:47:16,633 Zuk ere sinatzen dituzu soziologoen diru-sariak… 473 00:47:16,667 --> 00:47:19,436 …eta ez dute hemen lan egiten. 474 00:47:21,738 --> 00:47:24,508 Ez duzu jadanik hemen lan egiten. 475 00:47:27,377 --> 00:47:30,681 Ez dute diru-laguntzarik eta. 476 00:47:31,181 --> 00:47:33,250 -Bai, badute. -Benetan? 477 00:47:37,221 --> 00:47:38,155 Frantsesa. 478 00:48:06,183 --> 00:48:09,152 Katowicetik deika. Esan dizut azkarra izango zela. 479 00:48:09,186 --> 00:48:10,187 Eskerrik asko. 480 00:48:13,490 --> 00:48:14,758 Esan? 481 00:48:16,193 --> 00:48:18,328 Ni naiz. Stefan. 482 00:48:18,362 --> 00:48:20,163 Badakit zu zarela! 483 00:48:21,298 --> 00:48:23,834 Barkatu. Txantxetan ari zaizkit eta. 484 00:48:23,934 --> 00:48:27,137 Berandu izango da. Zer gertatzen da? 485 00:48:27,237 --> 00:48:28,605 Ixo, nire senarra da. 486 00:48:29,339 --> 00:48:32,643 -Goizeko laurak dira. -Zer gertatzen da? 487 00:48:32,743 --> 00:48:36,680 Lo egon nintekeen… Zer gertatzen da? 488 00:48:37,614 --> 00:48:43,153 Bihar inauguratuko dugu fabrika. Etorri egin behar zenuke. 489 00:48:44,488 --> 00:48:45,822 Zer ari zara? 490 00:48:45,822 --> 00:48:48,492 Orain? Nire urtebetetzea da. 491 00:48:48,558 --> 00:48:51,762 Gainerakoan, alferrikako gauza pila egiten dut: 492 00:48:51,762 --> 00:48:55,732 Ingelesa ikasi, etxea berritu… Zer moduz dago txakurra? 493 00:48:55,832 --> 00:48:57,200 Lo dago. 494 00:48:57,935 --> 00:48:59,202 Entzun… 495 00:48:59,770 --> 00:49:02,072 Zorionak. 496 00:49:02,172 --> 00:49:03,640 Eskerrik asko. 497 00:49:04,274 --> 00:49:05,742 Stefan. 498 00:49:06,243 --> 00:49:08,745 Stefan! -Bai? 499 00:49:08,879 --> 00:49:11,014 Ewa bisitan joango zaizu. 500 00:49:11,114 --> 00:49:13,383 Gaur deitu dit. 501 00:49:13,450 --> 00:49:18,588 Bere mutilarekin joango omen da. Argazkilaria dela uste dut. 502 00:49:18,622 --> 00:49:20,490 Berri ona da. 503 00:49:35,238 --> 00:49:37,407 -Kaixo. -Kaixo. 504 00:49:38,008 --> 00:49:40,277 Ospakizun polita, ezta? 505 00:49:40,310 --> 00:49:44,514 Hilean 20 minutu filmatu behar ditut, gutxienez. Beraz… 506 00:49:44,748 --> 00:49:46,450 -Zuzendari jauna. -Zer dugu? 507 00:49:46,483 --> 00:49:48,852 -Prest gaude. -Banoa. 508 00:49:48,986 --> 00:49:50,020 Agur. 509 00:50:13,744 --> 00:50:16,013 Hau informatikari-burua da. 510 00:50:16,146 --> 00:50:17,781 Ez ote daki zu baino gehiago? 511 00:50:18,515 --> 00:50:21,351 -Bai horixe! -Banengoen ba! 512 00:50:39,236 --> 00:50:42,806 -Begien gozagarria. -Entzun… 513 00:50:52,115 --> 00:50:55,285 -Jendea erakarri beharra zegoen. -Bai zera! 514 00:51:13,336 --> 00:51:18,241 Barkatu modua, Ewa andereñoa. Hau zure aitaren partetik da. 515 00:51:18,408 --> 00:51:19,409 Eskerrik asko. 516 00:51:19,476 --> 00:51:21,478 Zatoz guregana. 517 00:51:21,545 --> 00:51:23,814 -Gero, agian. -Zure zain egongo gara. 518 00:51:23,980 --> 00:51:25,282 Eskerrik asko. 519 00:51:39,863 --> 00:51:42,899 Barkatu, zuzendari jauna. 520 00:51:43,900 --> 00:51:48,572 Ez duzu lan bat izango niretzat… 521 00:51:48,738 --> 00:51:52,476 Gogoratzen naiz horrelako neskato bat zinenekoa. 522 00:51:52,509 --> 00:51:53,877 Ewa duzu izena, ezta? 523 00:51:54,711 --> 00:51:59,282 Zuhaitzak botatzen lan egiten nuen, eta lankide batek esan zidan… 524 00:51:59,349 --> 00:52:02,119 -Zoaz pertsonal-buruarengana. -Hobe da zuregana etortzea. 525 00:52:02,252 --> 00:52:04,588 Zoaz nire partetik. 526 00:52:04,621 --> 00:52:06,323 Neska polita zara. 527 00:52:06,389 --> 00:52:08,692 Ez gaizki hartu. 528 00:52:08,758 --> 00:52:10,827 Ez dut gaizki hartu. 529 00:52:16,933 --> 00:52:22,506 Bednarz zuzendariaren osasunari! Edan, mutilok! 530 00:52:26,343 --> 00:52:29,079 Sarjentu, bota ezazu hango mozkorra. 531 00:52:29,146 --> 00:52:31,948 -Non? -Barraren inguruan. 532 00:52:32,149 --> 00:52:34,251 Bota ezazu. 533 00:52:38,155 --> 00:52:40,023 Gizona izan! 534 00:52:43,160 --> 00:52:46,496 Aizu! Ni ez noa inora! 535 00:52:47,998 --> 00:52:48,899 Begira! 536 00:52:49,065 --> 00:52:52,869 Ez dago eskubiderik herritarrak horrela tratatzeko! 537 00:52:53,436 --> 00:52:56,840 Zergatik? Esan zergatik! 538 00:53:19,429 --> 00:53:23,934 Mendia ere argiarazi duzu? Girotzeko? 539 00:53:24,234 --> 00:53:26,503 Hilerria da! 540 00:53:28,738 --> 00:53:30,840 Esadazu, aita… 541 00:53:32,676 --> 00:53:35,679 …pozik al zaude kontu honekin? 542 00:53:35,712 --> 00:53:40,050 Bednarz handia pozik al dago? 543 00:53:40,116 --> 00:53:41,885 Nire lana egiten ari naiz. 544 00:53:42,319 --> 00:53:46,556 Zu eraikitzailea zara. Hau ez da zure lana. 545 00:53:47,023 --> 00:53:50,493 Ez zara batere iaioa giza-arazoak konpontzen. 546 00:53:50,794 --> 00:53:53,230 Ama bezala ari zara. 547 00:53:53,430 --> 00:53:55,165 Mesedez, aita. 548 00:53:58,301 --> 00:54:03,306 Gaizki tratatu duzue Lech hori. 549 00:54:04,741 --> 00:54:09,179 Ez duzu onartu nahi. Absurdoa da. 550 00:54:09,246 --> 00:54:10,513 Zergatik? 551 00:54:10,614 --> 00:54:14,951 Gogorra zara, baina ez duzu berari hau esateko kemena: 552 00:54:15,085 --> 00:54:18,355 "Barkatu. Oker nengoen". 553 00:54:18,989 --> 00:54:23,193 Jakin nahi duzu zer gertatu zen orain dela 25 urte? 554 00:54:23,260 --> 00:54:25,629 Ez, ez dut jakin nahi. 555 00:54:25,662 --> 00:54:29,032 Orainaldia da axola didana. 556 00:54:29,699 --> 00:54:36,039 Ikusi duzu nola bota duten lana agindu diozun gizon hori? 557 00:54:36,940 --> 00:54:38,008 Ez. 558 00:54:38,041 --> 00:54:38,975 Ez? 559 00:54:40,076 --> 00:54:44,748 Ostikoka bota dute zure festa zoragarritik. 560 00:54:55,992 --> 00:55:01,398 Ez duzu sumatzen ezer ez dagoela jadanik zure mende? 561 00:55:04,834 --> 00:55:08,204 Ez dezagun eraikuntzaz hitz egin. 562 00:55:08,238 --> 00:55:10,740 Hitz egin dezagun nitaz. 563 00:55:11,875 --> 00:55:13,877 Zer dakizu nitaz? 564 00:55:14,177 --> 00:55:18,782 Ezer ez, eta jakiteko beldur zaude. 565 00:55:21,117 --> 00:55:24,688 Nik puskatu egiten baitut… 566 00:55:25,755 --> 00:55:29,526 …lotuta naukan guztia. 567 00:55:30,060 --> 00:55:34,331 Irtenbide egokia iruditzen zaizu? 568 00:55:37,634 --> 00:55:38,668 Bai. 569 00:55:40,837 --> 00:55:44,841 Hortik datozkizu zeure abortuak? 570 00:56:20,510 --> 00:56:24,514 NBEko Segurtasun Batzarra New Yorken biltzekoa da… 571 00:56:24,681 --> 00:56:28,685 …Vietnamgo egoera korapilatsua aztertzeko. 572 00:56:28,818 --> 00:56:31,154 Orain, bertako albisteak: 573 00:56:31,388 --> 00:56:35,225 Gaur inauguratu dute Oleckoko fabrika kimikoa. 574 00:56:35,258 --> 00:56:41,398 Milaka lagunek lau urtez egindako lan handiaren amaiera da. 575 00:56:41,431 --> 00:56:44,801 Poloniako eraikuntzarik handiena izan da Olecko… 576 00:56:45,001 --> 00:56:46,603 …lau urte hauetan. 577 00:56:46,736 --> 00:56:54,310 Inauguraziora gobernukideak eta alderdiko buruzagiak joan dira. 578 00:56:55,044 --> 00:56:56,746 Enpresako kide nagusiak: 579 00:56:56,913 --> 00:56:59,015 Stefan Bednarz zuzendaria… 580 00:56:59,015 --> 00:57:04,888 …Jan Marcinlowski, eraikuntza-burua, eta Jan Wojcik, koordinatzailea. 581 00:57:05,121 --> 00:57:09,159 Industria kimikoko ministroak dominak eman dizkie horiei guztiei… 582 00:57:09,325 --> 00:57:12,529 …biltzar politikoko kide baten aurrean. 583 00:57:15,432 --> 00:57:20,303 Lehenengo urtetik, 32.000 tona nitrato produzituko ditu… 584 00:57:20,470 --> 00:57:25,375 …behar-beharrezkoak baitira gure nekazaritzarentzat. 585 00:57:25,442 --> 00:57:29,446 Inaugurazioaren ondoren, agintariek enpresa bisitatu dute… 586 00:57:29,846 --> 00:57:31,948 …eta haren aukeren berri eman zaie. 587 00:57:32,115 --> 00:57:36,252 Langileek hobekuntza sozial asko aurkeztu dituzte. 588 00:57:36,820 --> 00:57:40,156 Festa herrikoi batek eman dio egunari amaiera. 589 00:57:40,256 --> 00:57:45,795 Gure hurrengo programetan emango dugu horren berri. 590 00:57:50,300 --> 00:57:52,368 -Noiz jaso duzu hau? -Atzo. 591 00:57:52,836 --> 00:57:55,972 Ez da nolanahikoa. Soner bat. 592 00:57:56,072 --> 00:57:57,040 Bai. 593 00:57:57,540 --> 00:57:59,843 -Zer da hau? -Reflex bat. 594 00:57:59,976 --> 00:58:01,478 Bikaina! 595 00:58:04,948 --> 00:58:06,549 Begira. 596 00:58:08,751 --> 00:58:10,487 Zer zaldi ederrak! 597 00:58:44,888 --> 00:58:49,425 Zure arrazoiak objektiboki entzuten saiatzen ari naiz… 598 00:58:49,659 --> 00:58:52,595 …eta hau da nire ondorioa… 599 00:58:52,762 --> 00:58:56,299 …eraikuntza honek zuen hiria eraldatu omen du… 600 00:58:56,432 --> 00:58:58,468 …eta lehen perfektua omen zen. 601 00:58:58,568 --> 00:59:03,640 Esan behar dizuet, ez baita sekretua,… 602 00:59:03,973 --> 00:59:08,177 …ezen hiri hau ezagutzen dudala, hemen bizi izan bainintzen. 603 00:59:08,311 --> 00:59:14,017 Eta badakit arazo handiak zituela. 604 00:59:14,050 --> 00:59:18,288 Jendeak zioen beste leku batzuetan inbertsioak egiten zirela… 605 00:59:18,321 --> 00:59:20,557 …eta hemen sekula ez. 606 00:59:21,558 --> 00:59:26,362 Fabrika handitu egingo duzuela esaten ari zara? 607 00:59:26,796 --> 00:59:29,766 Bai, hiru aldiz handiago. 608 00:59:29,933 --> 00:59:32,835 -Zer? -Ez da egia izango? 609 00:59:33,069 --> 00:59:36,606 Begiratu leihotik. 610 00:59:36,739 --> 00:59:39,409 Horra hor konpondu beharreko arazoak. 611 00:59:39,409 --> 00:59:46,382 Zuen argudioak hutsalak iruditzen zaizkit. Huskeria hutsak! 612 00:59:46,683 --> 00:59:50,887 -Txikikeriak! -Zer diozu, baina? 613 00:59:50,920 --> 00:59:53,957 Nire kidea zorrotzegia da… 614 00:59:54,357 --> 00:59:57,360 …baina nire iritzian… 615 00:59:57,594 --> 01:00:00,730 -…ikuspegi zabalago bat behar da. -Zabalagoa? 616 01:00:00,897 --> 01:00:03,967 Nire semea gaixorik egotea eta medikua etorri ezina… 617 01:00:04,133 --> 01:00:08,071 …erietxe bakarra dugulako… 618 01:00:08,237 --> 01:00:09,939 …eta lehen baino hamar bider biztanle gehiago! 619 01:00:10,073 --> 01:00:13,309 Txikikeria al da hori? 620 01:00:13,476 --> 01:00:16,446 Zu zara hemen agintaria. 621 01:00:16,613 --> 01:00:22,051 Agintaria fabrikan, baina ez hirian. 622 01:00:22,485 --> 01:00:25,421 Ez duzu jakin nahi nola bizi garen? 623 01:00:25,521 --> 01:00:29,258 Zatoz erosketak egitera, haurtzaindegia ikustera. 624 01:00:29,292 --> 01:00:33,429 Ekintza sozialaz hitz egiten diguzu… 625 01:00:33,429 --> 01:00:37,734 …baina bileretan zuen ordez joaten garenean… 626 01:00:37,767 --> 01:00:41,638 …ez zenukete sinetsiko zer entzuten dugun. 627 01:00:41,638 --> 01:00:45,341 Arazo sozialak ezin dira zuen erara konpondu… 628 01:00:45,375 --> 01:00:47,744 …hirian kartelak jarriz. 629 01:00:47,777 --> 01:00:51,214 Ez ditugu guk jarri. 630 01:00:51,714 --> 01:00:55,118 Andrea, lasaitasun handiz nahi nizuke esan… 631 01:00:55,284 --> 01:00:58,888 …zein den zuzendaritzaren jarrera… 632 01:00:59,055 --> 01:01:01,357 …gure zuzendariaren jarrera. 633 01:01:01,457 --> 01:01:05,128 Esan berri duzuen guztia… 634 01:01:05,294 --> 01:01:07,964 …eta guk entzundako guztia… 635 01:01:08,131 --> 01:01:11,401 …berriz diot, ondo ulertuidazue… 636 01:01:11,567 --> 01:01:14,070 …gure eskumenetik kanpo dago. 637 01:01:14,203 --> 01:01:17,974 Kontseilu nazionalera joan behar duzue, herritar gisa. 638 01:01:18,074 --> 01:01:19,809 Eta, orduan, zerbait egin ahal izango dugu. 639 01:01:19,976 --> 01:01:25,348 Uste dut hemengo guztien izenean ari naizela: 640 01:01:25,381 --> 01:01:31,287 Guri bezainbat axola behar zaizkizue kontu hauek. 641 01:01:31,320 --> 01:01:33,690 Gizarte sozialistako kideak gara denok, ezta? 642 01:01:33,690 --> 01:01:35,458 Eraso gogorrean ari zara. 643 01:01:35,491 --> 01:01:38,795 Ez dugu hori gogorarazteko premiarik. 644 01:01:38,995 --> 01:01:42,799 Gai asko jorratu ditugu. 645 01:01:42,832 --> 01:01:46,703 Ondorioak ateratzen saiatuko gara. Mila esker. 646 01:01:46,803 --> 01:01:48,137 Eskerrik asko. 647 01:01:48,438 --> 01:01:50,973 Espero genuena izan dugu. 648 01:01:51,474 --> 01:01:53,443 -Ederki. -Gero arte. 649 01:01:54,377 --> 01:01:55,712 Agur. 650 01:02:04,487 --> 01:02:06,956 Hania, eseri. 651 01:02:07,056 --> 01:02:12,895 Hurrengoan, ez utzi ordezkaritzei Bednarzen bulegoan sartzen. 652 01:02:13,029 --> 01:02:16,799 Ederki, baina ez da nire errua. 653 01:02:16,899 --> 01:02:19,802 Erabakiak ez ditut nik hartzen. 654 01:02:19,969 --> 01:02:24,173 Orain agintzen dizut, ba, ez uzteko gehiago ordezkaritzei sartzen. 655 01:02:24,540 --> 01:02:27,744 Niri bidalizkidazu… 656 01:02:28,111 --> 01:02:30,379 …edo Lechi. Niri, hobeto. 657 01:02:30,513 --> 01:02:33,349 -Ondo da. -Bednarz oso lanpetuta dago. 658 01:02:33,516 --> 01:02:35,118 -Ondo da. -Eskerrik asko. 659 01:02:35,284 --> 01:02:36,919 Ez horregatik. 660 01:03:48,825 --> 01:03:51,694 Interesgarria. Zer egin behar duzue honekin? 661 01:03:51,727 --> 01:03:54,697 "Polityka"ra bidaliko dugu. 662 01:03:55,431 --> 01:03:56,899 Zuen argazkiekin? 663 01:03:57,033 --> 01:03:59,235 Zer ba? 664 01:03:59,402 --> 01:04:02,939 Zalaparta sortuko duzue. Ondo hasiko duzue karrera. 665 01:04:02,972 --> 01:04:04,974 Zuetaz hitz egingo da. 666 01:04:05,575 --> 01:04:12,281 Ikuspegi objektibo bat izateko ekarri zaituztet hona. 667 01:04:12,381 --> 01:04:15,384 Beste emaitza batzuk agindu ditzakezu. 668 01:04:15,418 --> 01:04:17,587 Badituzu hori egiteko baliabideak. 669 01:04:18,888 --> 01:04:21,123 Ez nauzue ondo ezagutzen. 670 01:04:21,324 --> 01:04:23,926 Ez dut gezurrik nahi. 671 01:04:24,994 --> 01:04:29,899 Erresumina eta itolarria aipatzen dituzue… 672 01:04:30,867 --> 01:04:35,905 …baina zuen galdeketekin jendeari galdezka zabiltzatenean… 673 01:04:35,938 --> 01:04:40,109 …ez ezazue ahaztu zein den kontua. 674 01:04:41,177 --> 01:04:43,646 Ikuspegi ederra dugu hemendik. 675 01:04:43,880 --> 01:04:48,150 Zuek konbentzituta egotea nahi dut. 676 01:04:49,118 --> 01:04:52,955 Konbentzitu egin nahi zaituztet. 677 01:04:54,523 --> 01:04:58,895 Hasi besterik ez gara egin. 678 01:04:59,695 --> 01:05:02,565 Zugan sinesten dugulako etorri gara. 679 01:05:02,732 --> 01:05:06,335 Egiten ari zaren lanean ere sinesten dugulako. 680 01:05:06,369 --> 01:05:12,074 Gure lana, berriz, egia ezagutzea da. 681 01:05:13,409 --> 01:05:19,382 Aldea dago, ordea, egiaren eta sinesten dugunaren artean. 682 01:05:19,582 --> 01:05:21,651 Guk egia nahi dugu. 683 01:05:21,684 --> 01:05:26,289 Hutsegiteak ez egiteko balio du horrek. 684 01:05:26,589 --> 01:05:27,790 Nire hutsegiteak? 685 01:05:28,291 --> 01:05:30,726 Hutsegiteak, oro har. 686 01:05:30,993 --> 01:05:34,297 Badakit ez dela zuen asmoa… 687 01:05:34,997 --> 01:05:37,867 …baina zuen lana, azkenean… 688 01:05:37,934 --> 01:05:41,570 …nire hutsegiteen zerrenda gisa ikusiko da. 689 01:05:42,471 --> 01:05:45,942 Argitaratu egingo duzue? 690 01:05:46,175 --> 01:05:48,878 -Ez, nahitaez. -Zuk onartzen ez baduzu, ez. 691 01:05:49,445 --> 01:05:52,048 Argitaratuko dizuet. 692 01:05:53,249 --> 01:05:57,420 Baina orain ez. Ez da une egokia. 693 01:07:12,795 --> 01:07:14,196 Kaixo. 694 01:07:16,932 --> 01:07:19,335 Ewak ume bat eduki berri du. 695 01:07:25,775 --> 01:07:27,109 Noiz? 696 01:07:27,143 --> 01:07:30,046 Atzo, gauerdian. 697 01:07:30,079 --> 01:07:33,049 Goizean goiz hartu dut trena. 698 01:07:38,487 --> 01:07:44,126 Beraz, haurdun zegoen ikusi nuen azken aldian. 699 01:07:44,593 --> 01:07:47,430 Ikasketak utzi ditu… 700 01:07:47,797 --> 01:07:49,899 …eta etxera etorriko da. 701 01:07:50,066 --> 01:07:51,700 Zure etxera? 702 01:07:53,836 --> 01:07:55,905 Etxera. 703 01:08:00,776 --> 01:08:07,216 Dirua edo beste edozer behar baduzu… 704 01:08:11,220 --> 01:08:14,590 Igo nirekin tribunara. 705 01:08:14,623 --> 01:08:16,759 Gero bazkaltzera joango gara. 706 01:08:16,792 --> 01:08:19,228 Ederki. Ez dut lorik egin. 707 01:08:20,429 --> 01:08:22,264 Neska txiki bat? 708 01:08:49,725 --> 01:08:51,727 -Zer gertatzen da? -Zergatik dago hemen? 709 01:08:51,760 --> 01:08:53,295 Nor? 710 01:08:53,429 --> 01:08:54,864 Lech. 711 01:08:55,498 --> 01:08:57,900 Niretzat lan egiten du. 712 01:08:58,501 --> 01:09:00,769 Joan egin nahi dut. 713 01:09:01,170 --> 01:09:03,205 Itxaron pixka bat. 714 01:09:03,239 --> 01:09:04,840 Ezin dut. 715 01:09:25,928 --> 01:09:30,666 Igeltsua sabaitik erortzen ari da. Zementua pitzatzen ari da. 716 01:09:30,733 --> 01:09:33,836 Habeak puskatzen ari dira. Lana gelditu beharra dago. 717 01:09:33,869 --> 01:09:37,706 Euriak itokinak sortu ditu, eta haietatik nitroa ateratzen zaigu. 718 01:09:37,840 --> 01:09:40,543 Ez dago beste aukerarik. Tximinia handi bat behar dugu. 719 01:09:40,976 --> 01:09:44,413 Noraino zabalduko da nitroa? 720 01:09:44,580 --> 01:09:47,383 -6 edo 8 kilometrotan. -Izugarri eremu zabala da. 721 01:09:53,455 --> 01:09:58,460 ITXI FABRIKA BETIKO 722 01:10:14,476 --> 01:10:16,912 Ondo gogoan dut… 723 01:10:17,079 --> 01:10:21,217 …zu izendatu zintugunean… 724 01:10:21,951 --> 01:10:23,819 …Bednarz kamarada… 725 01:10:24,053 --> 01:10:28,257 …industriagune handi horren zuzendari. 726 01:10:28,857 --> 01:10:32,661 Orduko arrazoi nagusia… 727 01:10:33,128 --> 01:10:37,666 …zure eskarmentu handia izan zen… 728 01:10:37,800 --> 01:10:44,907 …urteen poderioz industria astuneko langile klasearen artean ikasia. 729 01:10:45,608 --> 01:10:50,846 Alderdiko antolamenduan dugun erantzukizunaren poderioz… 730 01:10:51,580 --> 01:10:59,188 …egoeraren berri eman diogu Alderdiko zuzendaritza-batzordeari. 731 01:10:59,455 --> 01:11:07,096 Txostenaren arabera, egoera latz bat dugu… 732 01:11:07,096 --> 01:11:10,099 …Oleckoko gure eskualdean. 733 01:11:11,100 --> 01:11:15,137 Propaganda-idazkariak du hitza. 734 01:11:15,404 --> 01:11:22,711 Kamaradak, arazoaren muina ondo azalduta dago txostenetan… 735 01:11:22,711 --> 01:11:26,315 …eta idazkarien adierazpenetan. 736 01:11:26,415 --> 01:11:30,085 Nik azpimarratu nahi nuke… 737 01:11:30,286 --> 01:11:39,228 …fabrikako langileen jarrera ideologikoa. 738 01:11:39,695 --> 01:11:46,302 Paretan margotutako eslogana ekintza arduragabea izan da… 739 01:11:46,402 --> 01:11:53,876 …baina okerragotu egin du fabrika barruko giroa. 740 01:11:53,976 --> 01:11:59,048 Eta zurrumurruak eragin ditu hiri osoan. 741 01:11:59,581 --> 01:12:04,053 Eta zuk ez duzu auzi honetan eraginkortasun handiz jokatu. 742 01:12:04,420 --> 01:12:12,161 Hamarrak baino lehen ezaba zenezakeen pintada. 743 01:12:13,095 --> 01:12:16,398 Oso ondo ezagutzen duzu Olecko. 744 01:12:16,532 --> 01:12:21,804 Ondo ezagutzen dituzu fabrikako langile guztiak. 745 01:12:21,837 --> 01:12:23,572 Ondo ezagutzen dituzu denak. 746 01:12:23,839 --> 01:12:26,375 Hala ere, istiluak sortu dira. 747 01:12:26,508 --> 01:12:33,148 Ez duzu jakin giro ona sortzen, ondo lan egiten baduzu ere. 748 01:12:33,349 --> 01:12:37,086 Oleckoko batzordeko kamarada idazkariak du orain hitza. 749 01:12:37,119 --> 01:12:40,422 Galdera honi erantzun nahi diogu: 750 01:12:40,589 --> 01:12:45,294 Nola hobetu fabrikako egoera? 751 01:12:46,495 --> 01:12:52,401 Galdera hori langile guztiei egin behar litzaieke. 752 01:12:53,435 --> 01:12:59,508 Inork ez baitaki haiek baino hobeto arazoaren zergatia. 753 01:12:59,675 --> 01:13:05,047 Lan egiten eta erabakitzen utzi behar zaio jendeari, Bednarz. 754 01:13:05,214 --> 01:13:06,915 Horretan bat nator. 755 01:13:07,583 --> 01:13:12,087 Guk ikusi dugunez, Bednarz zuzendariak… 756 01:13:12,354 --> 01:13:17,192 …azken aldi honetan, eta hori azpimarratu nahi dut… 757 01:13:17,192 --> 01:13:20,396 …ez du jendea ikusten… 758 01:13:20,462 --> 01:13:22,531 …ez dio jendeari entzuten… 759 01:13:23,132 --> 01:13:25,200 …ez da jendeaz fio. 760 01:13:25,234 --> 01:13:29,738 -Esan egin behar zenion, ba. -Itxaron pixka bat… 761 01:13:30,406 --> 01:13:34,476 Zuk erantzun aurretik, kamarada zuzendaria… 762 01:13:34,610 --> 01:13:38,781 …galdera zuzen bat egin nahi dizut. 763 01:13:38,814 --> 01:13:42,251 Eraikuntza-lanak gelditu izana… 764 01:13:43,051 --> 01:13:49,458 …kontzientzia ideologiko eskasetik dator. 765 01:13:49,691 --> 01:13:54,263 Zu izan zinen lehenengoetakoa han egoten. 766 01:13:54,463 --> 01:13:57,199 Ez zenion ezer esan ez zelulari… 767 01:13:57,433 --> 01:14:01,670 …ez batzordeari. Bakarrik erabaki zenuen. 768 01:14:01,737 --> 01:14:06,141 Ezin duzu horrela jokatu, kamarada zuzendaria. 769 01:14:06,208 --> 01:14:12,481 Baina zerbait egin beharra zegoen, iritzi subjektiboz bazen ere. 770 01:14:12,614 --> 01:14:15,284 -Kamadarak, nahi nuke… -Aurrera. 771 01:14:15,651 --> 01:14:21,824 Stefan, oroituko zara elkarrekin lan egin genuela Oleckon. 772 01:14:22,090 --> 01:14:26,462 Irudipena daukat ezen, ni joan ondoren… 773 01:14:26,595 --> 01:14:30,732 …gauza gehiegi hartu zenituela zeure gain… 774 01:14:30,833 --> 01:14:41,710 …alderdiarekin, sindikatuekin eta administrazioarekin partekatu ordez. 775 01:14:41,910 --> 01:14:46,982 Jendeak ohitura hartu zuen Bednarzengana joateko… 776 01:14:47,049 --> 01:14:51,320 …irtenbide bila udalera joan ordez. 777 01:14:51,386 --> 01:14:56,525 Arazoaren irtenbidea zure esku ez bazegoen ere. 778 01:14:56,625 --> 01:15:01,096 Horretara ohitu dituzu, eta hona ondorioak. 779 01:15:01,129 --> 01:15:04,299 Ezin zara bakarrik aritu! Bakarrik ez zara urrun joango. 780 01:15:04,733 --> 01:15:08,003 Ito egingo zara. Mila esker. 781 01:15:08,570 --> 01:15:11,440 Galdera bat, Bednarz kamarada: 782 01:15:11,540 --> 01:15:17,212 Argiak iruditzen al zaizkizu batzordearen ondorioak? 783 01:15:18,247 --> 01:15:23,519 Alderdiarekin eta sindikatuekin lan egingo al duzu… 784 01:15:23,552 --> 01:15:29,224 …fabrikako arazoak, hutsegiteak eta liskarrak konpontzeko? 785 01:15:29,858 --> 01:15:38,534 Bai, ahaleginduko naiz arazoak konpontzen… 786 01:15:39,134 --> 01:15:41,570 …konpondu behar diren neurrian… 787 01:15:41,737 --> 01:15:44,139 …baina esan behar dizuet… 788 01:15:44,306 --> 01:15:53,348 …ez dudala nire lan egiteko era aldatuko. 789 01:15:54,449 --> 01:15:59,354 Ezin naiz beste norbait bihurtu… 790 01:16:00,022 --> 01:16:03,659 …ezin dut neure nortasuna aldatu. 791 01:16:34,289 --> 01:16:37,392 Jan, zer gertatzen da? 792 01:16:37,426 --> 01:16:42,064 -Biltzar nagusikoak etorri dira. -Eta zer? 793 01:16:42,331 --> 01:16:45,167 -Sekulako egurra eman diote. -Bai zera? 794 01:16:45,200 --> 01:16:46,435 Zergatik? 795 01:16:47,035 --> 01:16:49,271 Zuk dakizun guztiagatik. 796 01:16:49,404 --> 01:16:53,342 Ez da aldaketarik izango, ez? Gelditu egingo da? 797 01:16:53,976 --> 01:16:57,446 -Bai noski. -Gutaz hitz egin dute? 798 01:16:57,479 --> 01:17:02,618 -Bai, zure izena aipatu dute. -Zer nahi dute nigandik? 799 01:17:03,051 --> 01:17:05,053 Zenbatera dago fabrika? 800 01:17:05,153 --> 01:17:07,623 Kilometro eta erdira. 801 01:17:09,224 --> 01:17:10,892 Zehatz esateko: 802 01:17:11,059 --> 01:17:13,128 -…2,3 kilometrora. -Eskerrik asko. 803 01:17:19,267 --> 01:17:22,004 Zuhaitz horiek guztiak botatzeko dira? 804 01:17:22,137 --> 01:17:25,474 Bai, hilda daude eta. 805 01:17:36,351 --> 01:17:39,021 Zenbatera gaude, berez? 806 01:17:40,088 --> 01:17:44,693 -Lau kilometrotik gora. -Ai Jauna! Lau kilometro! 807 01:17:47,529 --> 01:17:50,799 Aukera handia da hau gure eskualdearentzat. 808 01:17:50,832 --> 01:17:54,770 Diruak ez dira fabrikarako bakarrik izango… 809 01:17:54,803 --> 01:17:59,941 …mesede handia egingo dio kulturari ere. 810 01:18:00,308 --> 01:18:03,612 Fabrikak lana eta eguneroko ogia ekarriko du… 811 01:18:03,745 --> 01:18:07,783 …baina, aldi berean, auzo berriak eraikiko dira… 812 01:18:07,816 --> 01:18:14,456 …igerilekuak, tenis-pistak, eta antzoki bat ere bai. 813 01:18:15,691 --> 01:18:18,093 -Nagra bat da? -Bai. 814 01:18:19,094 --> 01:18:23,532 Badakizu munduko grabagailurik onena dela? 815 01:18:23,699 --> 01:18:26,902 Jendearen bizimodua hobetu dezakegu. 816 01:18:27,769 --> 01:18:30,072 Entzun duzu? 817 01:18:30,906 --> 01:18:32,174 Bai. 818 01:18:32,374 --> 01:18:34,009 Eta zer? 819 01:18:36,244 --> 01:18:38,346 Jarraipen bat egin nahi dut. 820 01:18:38,714 --> 01:18:41,283 Kudelskiri buruzko erreportaje bat egizu. 821 01:18:41,316 --> 01:18:44,119 Arrakasta handiko kontua da. 822 01:18:44,186 --> 01:18:46,588 Gurea, berriz, gehiegikeria da. 823 01:18:46,722 --> 01:18:49,391 Gai erraza da, ordea. 824 01:18:49,725 --> 01:18:51,660 Ni gai zaila al naiz, ba? 825 01:18:51,727 --> 01:18:53,995 Zure ustez, zer naiz, zintzoa edo gaiztoa? 826 01:18:54,096 --> 01:18:55,897 Ez da hain erraza. 827 01:18:56,164 --> 01:18:59,801 Orain dela sei urteko grabazio hau daukat. 828 01:18:59,901 --> 01:19:03,105 Ikusi nahi nuke nola dauden gaur kontuak… 829 01:19:03,271 --> 01:19:05,640 …eta nola joango diren aurrerantzean. 830 01:19:07,175 --> 01:19:09,578 Zertaz hil zen zure osaba? 831 01:19:09,644 --> 01:19:13,081 Bihotz ahula izan zuen beti. 832 01:19:16,284 --> 01:19:19,521 Utzidazu denbora pixka bat. 833 01:19:19,988 --> 01:19:23,024 Datorren astean deituidazu. Konforme? 834 01:19:23,091 --> 01:19:24,259 Ondo da. 835 01:19:33,435 --> 01:19:36,404 Zure nagusiaren ahotsa entzun nahi duzu? 836 01:19:37,405 --> 01:19:38,807 Jendearen bizimodua… 837 01:19:38,907 --> 01:19:40,809 Esango diot. Hotela hartuta dago? 838 01:19:40,909 --> 01:19:45,781 …hobetuko dugu. Pozten nau lan honek… 839 01:19:45,914 --> 01:19:47,582 Utzi tontakeriak! 840 01:19:51,553 --> 01:19:52,954 Stefan! 841 01:19:54,089 --> 01:19:56,057 Hemen zaude. 842 01:20:00,295 --> 01:20:03,532 Barkatu, ministro jauna, ez didate esan etortzekoa zinenik. 843 01:20:03,565 --> 01:20:06,301 Kaixo, zuzendari jauna. 844 01:20:08,069 --> 01:20:10,672 Lech kamaradak garrantzitsuena erakutsi dit. 845 01:20:10,806 --> 01:20:13,675 -Zure kontu orain. -Ederki. 846 01:20:13,809 --> 01:20:15,811 Hemendik, ministro jauna. 847 01:20:21,116 --> 01:20:23,552 Berehala jaitsiko gara zuengana. 848 01:20:33,829 --> 01:20:38,300 Itxura ona du goitik, ezta? 849 01:20:38,867 --> 01:20:42,370 Norekin ari zaren, hor dago koxka. 850 01:20:42,737 --> 01:20:45,240 Moldatzen gara, ikusten duzunez. 851 01:20:45,340 --> 01:20:49,477 Nire hiru ingeniari gazteak frantsesak baino hobeak dira. 852 01:20:49,511 --> 01:20:52,247 Garbiketa handia egin omen duzu. 853 01:20:52,347 --> 01:20:53,381 Bai. 854 01:20:53,548 --> 01:20:55,483 Eta basoa? 855 01:20:55,584 --> 01:20:57,185 Gero eta txikiagoa. 856 01:20:57,853 --> 01:21:00,288 Nirekin hitz egin nahi duzu, ministro jauna? 857 01:21:00,322 --> 01:21:02,958 Uste nuen zuk hitz egin nahi zenuela nirekin. 858 01:21:04,593 --> 01:21:08,363 Hemendik joan nahi nuke, ministro jauna. 859 01:21:09,631 --> 01:21:11,967 Gu bion arteko kontua al da hau? 860 01:21:12,067 --> 01:21:14,803 Hemen ez dugu egin nahi genuen guztia. 861 01:21:14,870 --> 01:21:17,772 Nik ere ez. 862 01:21:18,139 --> 01:21:21,309 Hasieratik egin ditugu hutsegiteak. 863 01:21:21,409 --> 01:21:24,880 Ez dut arazoa okerragotu nahi. 864 01:21:25,146 --> 01:21:26,915 Eta ez dut gezurretan ibili nahi. 865 01:21:27,015 --> 01:21:29,217 Errudun sentitzen zara? 866 01:21:30,886 --> 01:21:31,887 Ez. 867 01:21:32,554 --> 01:21:36,024 Ergela sentitzen naiz. 868 01:21:36,191 --> 01:21:37,993 Oso gogorra zara. 869 01:21:38,126 --> 01:21:40,562 Printzipioak errespetatu beharra dauzkat. 870 01:21:40,762 --> 01:21:45,667 Zer esan behar diegu beren karrera obra honi eskaini dietenei? 871 01:21:45,834 --> 01:21:49,004 Produkzioan zain daudenei? 872 01:21:50,372 --> 01:21:52,540 Hor dago koxka. 873 01:21:52,707 --> 01:21:55,911 Ez nieke nik esan nahi. 874 01:21:55,911 --> 01:21:59,915 Ez zaizu zeure karrera interesatzen? 875 01:22:02,751 --> 01:22:03,385 Ez. 876 01:22:04,819 --> 01:22:07,188 Nekatuta nago. 877 01:22:12,327 --> 01:22:14,296 Dimisioa onartuko al didazu? 878 01:22:15,030 --> 01:22:16,031 Ez. 879 01:22:16,631 --> 01:22:22,237 Gogo beroz bukatu behar duzu lan hau, hasi zenuen bezala. 880 01:22:24,205 --> 01:22:27,475 Zergatik gertatzen ari da hau? 881 01:22:27,876 --> 01:22:30,145 -Zer iruditzen zaizue? -Ondo dakigu guk… 882 01:22:30,178 --> 01:22:34,950 …egia esanez ezin dela urrunegi joan. 883 01:22:34,983 --> 01:22:38,520 Galera dakar beti egiak. Ohituta gaude. 884 01:22:38,720 --> 01:22:41,957 Egia esateak ez du inoiz aukera onik ematen. 885 01:22:42,123 --> 01:22:47,562 Esaera zaharrak dioena: "Egia ez dago kritikaren beldur". 886 01:22:47,562 --> 01:22:48,830 Hori ez da beti egia izaten. 887 01:22:49,197 --> 01:22:52,534 Badaude gauza asko zuzendariak ez dakizkienak… 888 01:22:52,567 --> 01:22:56,504 …informazio asko ez zaio iristen, bidean galtzen baita. 889 01:22:56,738 --> 01:23:01,142 Ezer iristen ez zaionez, ezin du ezer konpondu. 890 01:23:01,242 --> 01:23:07,482 Informazioa oztopatzen duen jendea kendu nahi du gure zuzendariak… 891 01:23:07,515 --> 01:23:09,484 …eta horregatik kargu hartu diote. 892 01:23:09,985 --> 01:23:15,123 Langileok hitz egiteko eskubidea izan behar dugu… 893 01:23:15,457 --> 01:23:18,460 …baina beldurrik gabe. 894 01:23:18,560 --> 01:23:20,795 Itzali hori. 895 01:23:21,096 --> 01:23:22,397 Zer? 896 01:23:22,564 --> 01:23:24,833 Itzali kamera. 897 01:23:25,000 --> 01:23:27,836 -Baina… -Zuzendaritzakoa naiz. 898 01:23:27,902 --> 01:23:30,005 Etorri hemendik. 899 01:23:30,071 --> 01:23:31,339 Bai? 900 01:23:31,740 --> 01:23:33,174 Telebistakoak zarete? 901 01:23:33,341 --> 01:23:35,610 Agiria erakutsiko al didazu? 902 01:23:35,777 --> 01:23:37,012 Jakina. 903 01:23:39,914 --> 01:23:41,049 Tori. 904 01:23:43,084 --> 01:23:44,252 Eskerrik asko. 905 01:23:44,285 --> 01:23:47,422 Baimenik baduzue? 906 01:23:47,455 --> 01:23:51,026 Zuzendariak baimena eman dit, beraz, ez dut ikusten… 907 01:23:51,026 --> 01:23:54,095 Ez, baimen orokor bat izango zen. 908 01:23:54,195 --> 01:23:57,899 Kontu zehatzak nik onartu behar ditut. 909 01:23:58,033 --> 01:24:01,536 Hitz egiteko baimena dutenen zerrenda bat daukat… 910 01:24:01,669 --> 01:24:05,240 …eta horiek bakarrik ager daitezke… 911 01:24:05,340 --> 01:24:08,276 Ezin dut hitz egin nik nahi dudanarekin? 912 01:24:08,376 --> 01:24:10,311 Horrela esan dezakezu. 913 01:24:10,612 --> 01:24:14,682 Grabatu berria duzun zinta entzun nahi nuke, beraz. 914 01:24:15,050 --> 01:24:18,153 -Ez zait inoiz honelakorik gertatu. -Sentitzen dut… 915 01:24:18,253 --> 01:24:21,222 -Guk ere bai. -Fabrikatik joan beharko duzue. 916 01:24:21,322 --> 01:24:22,457 Konforme? 917 01:24:24,059 --> 01:24:26,061 Segi lanera. 918 01:24:26,094 --> 01:24:30,098 Zuzendari jaunak ez digu hitz egiten utzi behar? 919 01:24:30,165 --> 01:24:33,835 Ez, ez da hori. Hitz egingo dugu beste batean. 920 01:24:41,676 --> 01:24:43,244 Jauna… 921 01:24:44,079 --> 01:24:48,083 Galecki jauna telefonoz; kazetari hori da. 922 01:24:49,417 --> 01:24:51,753 Nahi duzu nik idaztea? 923 01:24:52,087 --> 01:24:54,989 Ez, ez. Varsoviatik ari da deika? 924 01:24:55,090 --> 01:24:57,092 Ez, behean dago. 925 01:24:57,692 --> 01:25:03,765 Ulertu dezala hemen nagoela, baina ez dudala berarekin hitz egin nahi. 926 01:25:04,766 --> 01:25:07,535 Erretzen segitzen duzu, e? 927 01:25:31,126 --> 01:25:34,496 -Banekien aurkituko ninduzula. -Kaixo. 928 01:25:34,596 --> 01:25:36,598 Goazen barrura. 929 01:25:39,834 --> 01:25:41,669 -Aurrera. -Mesedez. 930 01:25:48,643 --> 01:25:52,347 Orain dela hiru egun fabrikatik bota ninduten. 931 01:25:52,580 --> 01:25:55,750 Bai, hori da Jerzyren estiloa. 932 01:25:58,920 --> 01:26:01,890 Irten egin nahi duzu? 933 01:26:02,056 --> 01:26:04,592 Sartu. 934 01:26:06,661 --> 01:26:08,496 Txakurra atera behar dut. Barkatu. 935 01:26:08,630 --> 01:26:12,534 Tira, tira! 936 01:26:12,600 --> 01:26:14,802 Ikusi duzu nola saltatzen duen! 937 01:27:05,053 --> 01:27:06,354 Segi, segi. 938 01:27:08,089 --> 01:27:09,924 Eseri! 939 01:27:11,893 --> 01:27:14,562 Nondik atera duzu argazki hau? 940 01:27:14,796 --> 01:27:16,231 Nik atera nuen. 941 01:27:17,265 --> 01:27:17,899 Zure lekura! 942 01:27:17,899 --> 01:27:20,935 -Gustatu al zaizu? -Bai. Oso ona da. 943 01:27:21,436 --> 01:27:26,307 Hau nire osabaren etxejabea zen okupazio garaian. 944 01:27:26,341 --> 01:27:29,577 Hau ni izango naiz… 945 01:27:30,878 --> 01:27:34,148 Ile kizkurra nuen. 946 01:27:36,417 --> 01:27:38,453 Zer moduz zure erreportajea? 947 01:27:39,687 --> 01:27:41,990 -Zer? -Zure erreportajea? 948 01:27:42,156 --> 01:27:43,925 Nire dokumentala? 949 01:27:46,995 --> 01:27:52,267 Horretaz hitz egiteko deitu behar nizun… 950 01:27:52,267 --> 01:27:54,269 …baina ezin izan zaitut aurkitu. 951 01:27:54,435 --> 01:27:59,707 Harritzen al zaitu nik horretaz hitz egin nahi ez izanak? 952 01:27:59,807 --> 01:28:05,847 Beldur naiz iritzi ezberdinengatik nire kontra dagoen jendeaz. 953 01:28:06,180 --> 01:28:07,649 Lagundu diezazuket? 954 01:28:07,782 --> 01:28:10,718 Bai, nik eutsi egingo diot… 955 01:28:10,818 --> 01:28:16,524 Lehengoan, zure bulegoan, ez zirudien beldur zinenik. 956 01:28:17,225 --> 01:28:20,061 Konforme zeundela zirudien. 957 01:28:20,995 --> 01:28:23,898 Denok izaten ditugu ahulkeriak. 958 01:28:24,032 --> 01:28:29,103 Zure filma zer izango da? Nire kontrakoa, metodoen kontrakoa… 959 01:28:29,337 --> 01:28:31,439 …edo fabrikaren kontrakoa? 960 01:28:31,806 --> 01:28:36,978 Zera anbiguoago bat neukan buruan. 961 01:28:37,512 --> 01:28:40,515 Ez dut alde bakarreko erreportaje bat nahi. 962 01:28:40,615 --> 01:28:45,253 Zuri buruzko film bat: nolakoa zaren, nola lan egiten duzun… 963 01:28:45,520 --> 01:28:47,188 …nola ikusten zaitudan nik… 964 01:28:47,322 --> 01:28:50,591 -Oraintxe bertan? -Bai. 965 01:28:50,858 --> 01:28:54,929 Eramango al duzu hau? Berehala joango naiz. 966 01:28:55,096 --> 01:28:57,765 -Horra? -Bai. 967 01:29:14,349 --> 01:29:18,653 Edan dezagun. Nire osasunari. 968 01:29:20,988 --> 01:29:22,090 Eta nireari. 969 01:29:22,423 --> 01:29:25,560 Zer esaten ari zinen? 970 01:29:26,994 --> 01:29:36,604 Irudipena daukat hemengo jendea ez dela jabe sentitzen. 971 01:29:37,038 --> 01:29:40,141 Zure kontra borrokatzen dira… 972 01:29:40,508 --> 01:29:44,912 …porrot egiten dute, eta egoerak gainezka egiten die. 973 01:29:45,012 --> 01:29:48,116 Kontua ez da zer bainugela polita duten. 974 01:29:48,149 --> 01:29:53,087 Hobekuntzei uko eginik, lehengo modua nahiagoko dute, beharbada. 975 01:29:53,254 --> 01:29:56,290 Badakizu zergatik hil zen nire osaba? 976 01:29:56,324 --> 01:29:58,159 Ez zuen bihotzekoak hil. 977 01:29:58,192 --> 01:30:01,529 Ideia batekiko leialtasunagatik hil zen. 978 01:30:01,562 --> 01:30:06,834 Borrokan ari zen, gero eta okerrago… 979 01:30:06,868 --> 01:30:09,170 …eta bihotza gelditu egin zitzaion. 980 01:30:11,706 --> 01:30:14,942 Ez nizuke hau esan behar… 981 01:30:15,643 --> 01:30:19,647 …berak egin zuen pintada fabrikaren kanpoaldean. 982 01:30:19,680 --> 01:30:20,882 Bai zera! 983 01:30:21,983 --> 01:30:23,785 Berak bakarrik? 984 01:30:24,218 --> 01:30:27,155 -Gauez? -Bai. Brotxa hartu… 985 01:30:27,522 --> 01:30:30,558 …eta pintatu egin zuen. Erokeria, ezta? 986 01:30:33,694 --> 01:30:35,096 Bai. 987 01:30:36,564 --> 01:30:43,237 Uste dut egun batean jendea hasiko dela esaten… 988 01:30:43,337 --> 01:30:48,576 …etxeak, fabrika eta hiria bereak direla… 989 01:30:48,576 --> 01:30:53,481 …eta dena desberdina dela, baina ez, nahitaez, okerragoa. 990 01:30:53,681 --> 01:30:56,684 Atzera egin nahiko al dute? 991 01:30:56,717 --> 01:30:59,554 Jendea edozertara ohitzen da. 992 01:30:59,720 --> 01:31:05,793 Esaiezu hori uzta galtzen duten nekazariei. 993 01:31:06,794 --> 01:31:12,500 Nik egindako ongarri-zaku bakoitza lortzeko, ilaran egon behar dutenei. 994 01:31:12,867 --> 01:31:15,236 Gehiengoa dira. 995 01:31:15,369 --> 01:31:17,472 Hori beren alde dute. 996 01:31:18,072 --> 01:31:20,274 Nekatuta zaude. 997 01:31:23,978 --> 01:31:26,547 Denok gaude nekatuta. 998 01:31:28,249 --> 01:31:30,218 Entzun ondo. 999 01:31:30,985 --> 01:31:34,989 Zuk defendatzen duzun jendea lo dago. 1000 01:31:35,957 --> 01:31:37,925 Berandu da. 1001 01:31:38,025 --> 01:31:42,897 Haien kontra nagoela uste duzu? 1002 01:31:44,632 --> 01:31:48,636 Zergatik, ordea? 1003 01:31:50,738 --> 01:31:57,278 Zergatik hemengo jendeak, bizkorrenek… 1004 01:31:57,378 --> 01:32:00,114 …ez dute erabakietan parte hartu nahi? 1005 01:32:00,281 --> 01:32:02,917 Haiek aukeratu dute leku hau. 1006 01:32:02,950 --> 01:32:05,887 Hala egin zuen zure osabak ere. 1007 01:32:07,288 --> 01:32:11,859 Hasieratik parte hartu al zenuen zuk erabaki horietan? 1008 01:32:13,995 --> 01:32:14,962 Bai. 1009 01:32:15,730 --> 01:32:20,468 Eta bakean duzu kontzientzia? 1010 01:32:21,836 --> 01:32:24,038 Ez erabat. 1011 01:33:17,258 --> 01:33:21,729 ISTILUAK GDANSKen 1012 01:33:35,309 --> 01:33:37,011 Jakitun zaude? 1013 01:33:37,044 --> 01:33:39,547 Irratian entzun dut. 1014 01:33:42,116 --> 01:33:44,885 Zer egin dezakegu? 1015 01:33:44,986 --> 01:33:51,959 Laguntza behar baduzu, nirekin kontatu. 1016 01:33:53,628 --> 01:33:58,099 Kontzientzia lasai eduki, ezin dugu besterik egin. 1017 01:34:01,035 --> 01:34:03,437 Fabrikara zoaz? 1018 01:34:03,638 --> 01:34:05,039 Bai. 1019 01:34:05,239 --> 01:34:06,807 Sartu. 1020 01:35:32,960 --> 01:35:35,196 Zuzendari jauna. 1021 01:35:39,033 --> 01:35:42,236 Kazetaririk etorri al da? 1022 01:35:42,269 --> 01:35:46,674 Higiene-Batzorderako filmegileak, besterik ez. 1023 01:35:46,841 --> 01:35:48,743 Bota itzazu! 1024 01:35:51,979 --> 01:35:54,849 Goazen haiengana. 1025 01:36:09,997 --> 01:36:12,767 Nirekin hitz egin nahi duzue. 1026 01:36:13,000 --> 01:36:14,602 Ederki. 1027 01:36:15,369 --> 01:36:17,138 Hemen naukazue. 1028 01:36:23,844 --> 01:36:25,713 Entzuidazue. 1029 01:36:25,780 --> 01:36:27,782 Garbi hitz egingo dizuet. 1030 01:36:27,915 --> 01:36:31,786 Denok dakigu zein egoeratan dagoen gure herria. 1031 01:36:31,819 --> 01:36:36,957 Zuek bezala pentsatzen dudala jakitea nahi dut. 1032 01:36:37,024 --> 01:36:38,826 Zuen alde nago. 1033 01:36:39,026 --> 01:36:44,498 Baina kontuan hartu zentzuz jokatu behar dugula. 1034 01:36:44,899 --> 01:36:46,901 Presarik gabe. 1035 01:37:47,428 --> 01:37:49,196 PAL T-4? 1036 01:37:49,630 --> 01:37:50,631 Esan? 1037 01:37:53,467 --> 01:37:55,603 Teknika alua! 1038 01:38:03,510 --> 01:38:06,780 Stefan, demontre! Zer ari zara? 1039 01:38:09,683 --> 01:38:14,588 Badakizu egitaraua bete behar dela. 1040 01:38:14,622 --> 01:38:20,494 Ministroa eta goi mailako buruzagi asko hemen daude. 1041 01:38:20,661 --> 01:38:23,898 Egitaraua bete behar da. 1042 01:38:23,964 --> 01:38:26,567 Ez zaizkie aldaketak gustatzen. 1043 01:38:26,700 --> 01:38:29,303 Badakizu nola den hau. 1044 01:38:32,106 --> 01:38:34,708 Loreak prest daude. 1045 01:38:35,910 --> 01:38:39,480 Hona al zatoz? 1046 01:38:39,580 --> 01:38:41,081 Hona? 1047 01:38:42,383 --> 01:38:46,820 Nire bulegoa berdin-berdina da. 1048 01:38:47,821 --> 01:38:51,492 Denak berdinak dira. 1049 01:38:51,959 --> 01:38:54,361 Baietz uste dut. Trago bat nahi? 1050 01:38:55,663 --> 01:38:59,433 Bai, pastilla baino hobea da. 1051 01:39:06,106 --> 01:39:07,574 Aizu. 1052 01:39:10,511 --> 01:39:13,614 Gauza bat ulertu behar didazu: 1053 01:39:14,148 --> 01:39:16,517 Nik ez dut zerikusirik honetan. 1054 01:39:16,550 --> 01:39:18,986 Honelakoak dira kontuak. 1055 01:39:22,589 --> 01:39:25,159 Barkatu etena egitea. 1056 01:39:25,392 --> 01:39:26,527 Une bat besterik ez. 1057 01:39:26,660 --> 01:39:30,230 Zuzendaria, baliteke elkar gehiago ez ikustea… 1058 01:39:30,264 --> 01:39:32,399 …eta agur esan nahi dizut… 1059 01:39:32,433 --> 01:39:35,269 …eta eskerrak eman gauza guztiengatik. 1060 01:39:35,869 --> 01:39:40,541 Zu errealista zara, behinik behin. 1061 01:39:42,109 --> 01:39:48,949 Ez ahal zenuen urte hauetan nirekin denbora galduko! 1062 01:39:48,983 --> 01:39:52,219 Oinarri sendoak dituzu hemen. 1063 01:39:52,519 --> 01:39:54,688 -Suerte ona izan. -Eskerrik asko. 1064 01:39:54,822 --> 01:39:59,293 Zuzendari jauna, liburuak hemen dauzkazu. 1065 01:39:59,426 --> 01:40:01,428 Bai, eskerrik asko. 1066 01:40:03,630 --> 01:40:06,000 Tira… 1067 01:40:07,901 --> 01:40:09,103 Ibili. 1068 01:40:13,040 --> 01:40:15,943 Zu bakarrik ibili. 1069 01:40:16,043 --> 01:40:17,711 Zu bakarrik. 1070 01:40:18,879 --> 01:40:20,047 Tira, tira, zutitu. 1071 01:41:53,774 --> 01:41:56,210 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz