1 00:00:00,720 --> 00:00:05,560 NEKAZARIA EUSKALDUNEN HERRIAN 2 00:00:06,800 --> 00:00:13,440 Pirinioetako pelikula bat Dan Grenholmen eta Lennart Olsonen eskutik 3 00:00:16,640 --> 00:00:20,440 Haritz eta gaztainondozko basodun mendilerro boteretsuak. 4 00:00:20,480 --> 00:00:24,960 Amuarrainez beteriko errekak; artasoro eta galsoroak. 5 00:00:25,160 --> 00:00:27,880 Fruta-arbolak loretan dituzten basetxe txikiak. 6 00:00:27,920 --> 00:00:33,720 Pirinioetako elur-ekaitzak neguan; Atlantikoko laino leunak udan. 7 00:00:34,320 --> 00:00:40,480 Frantzia nahiz Espainiatik hedatzen den herri honetan, jatorri enigmatikoa duen jendea bizi da. 8 00:00:40,480 --> 00:00:44,360 Agian iberiarrengandik datoz; Espainiako jatorrizko herritik. 9 00:00:44,360 --> 00:00:46,920 Zelta arrazaren adarra dira apika. 10 00:00:47,320 --> 00:00:52,080 Zientzialariek iritzi ugari daukate honen inguruan, baina gehienak ados daude 11 00:00:52,120 --> 00:00:58,720 Harri Arotik bere homogeneotasuna hoberen gorde duen europar arraza dela esatean. 12 00:01:25,120 --> 00:01:30,920 Milioi bat inguru euskaldun dago. Heren bat Frantzian bizi da; gainerakoa, Espainian. 13 00:01:30,920 --> 00:01:37,920 600.000 biztanle inguruk euskara hitz egiten du; jatorri ezezaguna duen hizkuntza. 14 00:01:38,960 --> 00:01:41,520 Hizkuntza oso berezia eta zaila da. 15 00:01:41,840 --> 00:01:46,920 Kondaira batek dio Deabruak berak behin euskaldunak bisitatu zituela hauen hizkuntza ikasteko, 16 00:01:46,960 --> 00:01:52,160 baina, zazpi urteren buruan, soilik «Bai» eta «Ez» esaten ikasi zuela, 17 00:01:52,200 --> 00:01:55,880 eta herritik haserre alde egin zuela. 18 00:01:55,920 --> 00:02:00,960 Mugara ailegatzean, «Bai» eta «Ez» esatea ere ahaztu omen zitzaion. 19 00:02:01,120 --> 00:02:07,800 Hizkuntzak asko ezberdintzen ditu euskaldunak gainerako espainiarrekiko,eta horrek indartu egin du beren autoestimua. 20 00:02:08,200 --> 00:02:15,200 1876ra arte beren legeak —Foruak— zeuzkaten, besteak beste zerbitzu militarra egitetik salbuesten zituztenak. 21 00:02:15,200 --> 00:02:18,720 Oraindik ere, askok amesten dute erreinu propio bat izatearekin. 22 00:02:33,400 --> 00:02:38,640 Arto-irina, ura eta gatza erabiliz, talo izeneko opil txikiak egiten dira. 23 00:03:06,440 --> 00:03:11,960 Artzainak udareondo egurra, ihia eta behi-adarra erabiliz egin du bere alboka. 24 00:03:11,960 --> 00:03:14,960 Alboka, euskaldunen gaita bezala ezagutzen da. 25 00:03:14,960 --> 00:03:17,680 Soinu-tresna Ekialdetik dator, 26 00:03:17,680 --> 00:03:21,920 eta Erdi Aroan entzun ahal izan ziren lehen aldiz honen doinuak Espainia iparraldean. 27 00:03:22,400 --> 00:03:26,560 Jotzeko oso zaila da, arnaste-teknika oso berezia behar baita. 28 00:03:26,560 --> 00:03:30,800 Soinu-tresna menperatzeko, umetatik entseatzen hasi beharra dago. 29 00:03:30,840 --> 00:03:34,360 Ignaziok dioenez, berak sei urte baino ez zituenean, 30 00:03:34,360 --> 00:03:38,760 ur-edalontzi batean sartutako ihiarekin eseri arazi zuten, putz egin eta burbuilak sortzeko. 31 00:03:38,760 --> 00:03:43,880 Ez zen erraza gelditu gabe haize egin eta aldi berean sudurretik airea hartzea. 32 00:04:48,040 --> 00:04:53,040 Mendiak elur-zuriz estalirik daude. Nire usoa urruti joan zen, urruti itsasorantz. 33 00:04:54,760 --> 00:04:58,120 Nire zaldi beltzean zamalkatuko naiz nire usoa berreskuratzeko. 34 00:04:58,200 --> 00:05:04,320 Zatoz, itzuli nirekin; otarra urrezko artoz beterik dago. 35 00:05:37,320 --> 00:05:42,000 Euskaldunen herrian 30.000 bat baserri —caserío— dago, 36 00:05:42,000 --> 00:05:45,960 eta bakoitzak 2,5 hektarea inguru lur dauka normalki. 37 00:05:45,960 --> 00:05:50,480 Euskaldunak artzain trebeak dira, eta askok beren herria utzi dute 38 00:05:50,480 --> 00:05:55,280 iparramerikar abeltzainek eskainitako irabazi handiko kontratuek erakarrita. 39 00:06:34,640 --> 00:06:41,640 Mende askoan zehar, euskal nekazariak laia izeneko lanabes primitibo honekin goldatu du lurra. 40 00:06:42,440 --> 00:06:48,520 Oraindik ere, baserri batzuetan ikus daiteke lanabes horien mugimenduen erritmo ederra. 41 00:07:44,760 --> 00:07:48,600 Euskalduna ez da soilik nekazari, arrantzale eta artzain trebea; 42 00:07:48,600 --> 00:07:53,800 bere lurraldea Espainiako inguru industrialik garrantzitsuena bihurtzea ere lortu du. 43 00:08:10,040 --> 00:08:16,480 Kristo aurreko 63. urte inguruan jadanik, Pliniok jakinarazi zuen herri hau meatzeetan aberatsa zela. 44 00:08:16,480 --> 00:08:21,120 Ikatzez, kobrez eta berunez gainera, meatzeek batez ere burdina daukate, 45 00:08:21,120 --> 00:08:23,880 eta burdina diruaren ikur da euskaldunarentzat. 46 00:08:23,880 --> 00:08:27,880 Bere tresnarik garrantzitsuena aizkora izan da betidanik. 47 00:08:54,960 --> 00:09:00,320 Maria Jesusi herritik bueltan dator, bertan esnea saldu eta posta jaso ondoren. 48 00:11:14,160 --> 00:11:19,720 Anastasio Garitano nekazariak eta bere emazte Marzelak 6 seme-alaba, 49 00:11:19,720 --> 00:11:24,360 40 hektarea lur, 300 oilo, 8 behi, 50 00:11:24,360 --> 00:11:29,440 3 mando, txakur bat eta 2 katu argal dauzkate. 51 00:12:45,600 --> 00:12:48,080 Familian patriarkatu zorrotzak agintzen du. 52 00:12:48,080 --> 00:12:53,400 Anastasio da burua eta berak hartzen ditu erabaki guztiak. 53 00:12:53,440 --> 00:12:57,240 Seme nagusia oinordekoa da, eta bere erantzukizuna izango da 54 00:12:57,240 --> 00:13:02,480 ama eta ezkongabeko arrebak mantentzea. 55 00:13:02,520 --> 00:13:08,160 Ezkongairik azaltzen ez bada, euskal neskek nebaren betiko laguntza jaso dezakete, 56 00:13:08,160 --> 00:13:13,640 eta etxean gizonezkorik ez bada, ahizpa zaharrak hartuko du baserriaren eta sendiaren erantzukizuna. 57 00:13:27,080 --> 00:13:34,560 Ia baserri guztiek beheko solairuan dituzte sukaldea, logelak eta ukuiluak; 58 00:13:34,560 --> 00:13:39,280 goiko solairua, berriz, aletegi eta lanabesen trasteleku gisa erabiltzen da. 59 00:17:05,120 --> 00:17:12,760 Fotografia eta edizioa: Lennart Olson/TIO Testua eta lokuzioa: Dan Grenholm