1 00:00:59,225 --> 00:01:01,494 -Aupa, Fadil. -Aupa, Nikola. 2 00:01:01,694 --> 00:01:05,365 -Egun on. -Baita zuri ere. -Zer moduz? 3 00:01:05,398 --> 00:01:11,371 Mila esker; zuri esker ez dut oinez joan beharko telebista konpontzera. 4 00:01:11,404 --> 00:01:14,441 Hiru aldiz eraman, eta hiru aldiz izorratu zait. 5 00:01:14,474 --> 00:01:15,742 Zergatik ez duzu maletategian sartzen? 6 00:01:15,742 --> 00:01:18,800 Zer egin daiteke jugoslaviar auto alu hauekin… 7 00:01:18,912 --> 00:01:21,760 …maletategia telebista baino txikiagoa dute eta? 8 00:01:21,915 --> 00:01:26,286 -Zer moduz Muhamed zure aita? -Fisioterapia gehiago behar du. 9 00:01:26,319 --> 00:01:32,325 Zaindu Muhamed. Gizon ona da, gure enpresako langile fina. 10 00:01:32,392 --> 00:01:33,593 Eskerrik asko. 11 00:01:36,429 --> 00:01:39,120 Gaur goizeko autobusa ez al da iritsi? 12 00:01:39,265 --> 00:01:42,102 -Branka. -Begiraiozu. Zer ari da hor? 13 00:01:49,476 --> 00:01:52,112 Ez daramazu telebista aldean, ezta? 14 00:01:53,413 --> 00:01:57,150 Ez, baina, mesedez, Fadil, Borora eta Ramizera joan behar dut… 15 00:01:57,150 --> 00:02:00,854 -…irratirako pilak erostera. -Hondatuta duzu zuk irratia… 16 00:02:00,854 --> 00:02:03,223 -…eta nik, berriz, telebista. -Zer gertatzen zaio? 17 00:02:03,223 --> 00:02:04,840 -Izpi katodikoen hodia. -Zer? 18 00:02:04,958 --> 00:02:07,560 Izpi katodikoen hodia. Irudia ilundu egiten da. 19 00:02:07,560 --> 00:02:12,280 Entzuten dut nire lehendakari Slobodan Milosevicen ahotsa… 20 00:02:12,398 --> 00:02:16,302 …baina ezin diot serbiar herriak sortzen dion kezka aurpegian ikusi. 21 00:02:16,302 --> 00:02:20,740 Izpi katodikoen hodia da telebistaren bihotza, Fadil. 22 00:03:00,320 --> 00:03:03,240 AZARO HOTZA 23 00:03:07,920 --> 00:03:14,560 Ba al dago oroitzapenik ni gaur epelduko nauenik? 24 00:03:16,196 --> 00:03:22,202 Ba al dago bide segururik bila dezakedanik? 25 00:03:24,537 --> 00:03:31,640 Esadazu, ba al dago oroitzapenik esanahirik emango digunik? 26 00:03:32,880 --> 00:03:38,520 Esadazu, non aurki dezaket gaur kantatzeko indarra? 27 00:03:49,696 --> 00:03:55,969 Ba al dago oroitzapenik ni gaur epelduko nauenik? 28 00:03:57,804 --> 00:04:05,178 Ba al dago bide segururik bila dezakedanik? 29 00:04:05,645 --> 00:04:12,085 Esadazu, ba al dago oroitzapenik esanahirik emango digunik? 30 00:04:13,453 --> 00:04:19,192 Esadazu, non aurki dezaket gaur kantatzeko indarra? 31 00:04:20,827 --> 00:04:27,800 Azaro hotzaren oihartzuna… 32 00:04:28,935 --> 00:04:35,074 …nire baitan entzuten da. 33 00:04:38,511 --> 00:04:40,013 Orain zuri entzungo dizugu. 34 00:04:44,717 --> 00:04:46,819 Har ezazu hau orain. 35 00:04:49,055 --> 00:04:54,327 Merkekeria hori, ez! Saiatu nire kantua, kantatu dudana. 36 00:05:01,634 --> 00:05:04,771 Ederki! Horrela, baina ozenago eta azkarrago. 37 00:05:13,012 --> 00:05:15,448 Aita! Aita! Ekarridazu baso bat ur, Lum! 38 00:05:15,448 --> 00:05:19,319 Eramazu platera. Aita, lasaitu pixka bat. 39 00:05:20,053 --> 00:05:22,188 Ekarri azkar ur hori, Lum. 40 00:05:26,626 --> 00:05:29,996 Helduiozu beste eskua, ederki. 41 00:05:37,440 --> 00:05:39,800 -Hotz-hotza dago. -Bai. 42 00:05:40,880 --> 00:05:43,800 Hotz izugarria dago gaur, eta ez dituzte berogailuak piztu. 43 00:05:45,411 --> 00:05:46,646 Eskoletan ere ez. 44 00:05:46,646 --> 00:05:49,649 Ez aipatu eskola hotzaldi honetan. 45 00:05:49,649 --> 00:05:49,682 Nire semea, ez! Nora daramazue? 46 00:05:50,116 --> 00:05:52,120 Hotz handia dago gela barruetan. 47 00:05:58,320 --> 00:06:00,640 Ai ene! 48 00:06:02,829 --> 00:06:06,432 -Begira, Nexhmieren semea daramate. -Ez, ez! 49 00:06:06,432 --> 00:06:09,035 Gogoratzen zara ez zuela armadan sartu nahi izan? 50 00:06:09,235 --> 00:06:12,972 Jainkoak akaba ditzala! 51 00:06:14,407 --> 00:06:17,243 Ai ene! Erruki dut Nexhmie. 52 00:06:17,310 --> 00:06:21,814 Ez, nire semea, ez! 53 00:06:23,316 --> 00:06:26,386 Egunero, gero eta gazte gehiago eramaten dituzte… 54 00:06:28,488 --> 00:06:32,040 …zuzenean Kroaziara edoBosniara. 55 00:07:11,798 --> 00:07:15,735 Na-ba. Ne-be. 56 00:07:17,136 --> 00:07:19,272 No-bo. 57 00:07:22,308 --> 00:07:24,377 No-bo. 58 00:07:29,081 --> 00:07:30,783 Patrik… Patrik. 59 00:07:59,280 --> 00:08:01,680 Bart gauean oso agresibo ibili da. 60 00:08:02,320 --> 00:08:05,000 Gau osoan ez dit lo egiten utzi. 61 00:08:07,480 --> 00:08:09,120 Mesedez, kontuz ibili. 62 00:08:18,498 --> 00:08:19,999 Txokolatea… 63 00:08:21,033 --> 00:08:23,769 Hana, txokolaterik ez. 64 00:08:26,539 --> 00:08:29,509 -Txokolatea! -Patrik… 65 00:08:51,764 --> 00:08:54,734 -Kafea nahi duzu? -Ez, hartu berria dut bat. 66 00:09:02,608 --> 00:09:05,678 Zorionak. Zuzendari berria izendatu dute. 67 00:09:05,878 --> 00:09:11,417 -Nor da? -Nikola, gainbegiralea. 68 00:09:11,617 --> 00:09:13,653 Gure bizilaguna? 69 00:09:20,360 --> 00:09:22,600 Nikola zuzendari! 70 00:09:27,099 --> 00:09:29,569 Har daiteke oraindik kafe hori? 71 00:09:42,815 --> 00:09:43,783 Esan? 72 00:09:43,983 --> 00:09:49,956 Sindikatuaren bilera bat egin behar dugu neurri erasotzaileen kontra. 73 00:09:49,989 --> 00:09:52,091 Zeren kontra? 74 00:09:52,758 --> 00:09:56,720 Serbia, Fadil, serbiar neurri erasotzaileak. 75 00:09:56,829 --> 00:09:59,699 Geure autonomia kendu digute. 76 00:10:00,266 --> 00:10:04,103 Itxi dizkigute geure eskolak, legebiltzarra, telebista. 77 00:10:05,137 --> 00:10:07,640 Gure seme-alabak pozoitzen ari dira. 78 00:10:07,840 --> 00:10:10,509 Jugoslavia osoa kiskaltzen ari dira, Jainkoarren! 79 00:10:11,177 --> 00:10:14,246 Gurekin bat egingo duzu? 80 00:10:19,118 --> 00:10:21,420 Lumik erotu egingo nau. 81 00:10:21,454 --> 00:10:23,522 Ez daki gitarra jotzen. 82 00:10:23,522 --> 00:10:26,325 Esku honekin… danba, danba. 83 00:10:38,137 --> 00:10:41,474 Kosovoko egoera egunez egun okertzen ari da. 84 00:10:41,474 --> 00:10:44,210 Kosovoren autonomia ezeztatu ondoren… 85 00:10:44,410 --> 00:10:49,482 …serbiar gobernua neurri gogorrak hartzen ari da erakunde guztietan. 86 00:10:49,515 --> 00:10:52,200 Aita, harrapatuko al didazu katua? 87 00:10:52,318 --> 00:10:54,854 Administrazioko, osasuneko eta hezkuntzako ehunka mila enplegatu… 88 00:10:54,887 --> 00:10:57,289 …lanetik bota dituzte inolako justifikaziorik gabe. 89 00:10:57,356 --> 00:11:01,527 Eta haietako batzuek neurri gogorrak onartu behar izan dituzte. 90 00:11:01,527 --> 00:11:05,798 Albaniar buruzagiek neurri horien kontrako deia egin dute. 91 00:11:06,032 --> 00:11:09,502 Badago bat gure atari inguruan dabilena… 92 00:11:10,269 --> 00:11:12,538 …eta luzaroan ibili naiz hura harrapatu nahian. 93 00:11:13,739 --> 00:11:15,274 Harrapatuko al didazu? 94 00:11:25,284 --> 00:11:29,622 19:20 dira. Har ditzagun koilarak eta platerak. 95 00:12:01,654 --> 00:12:03,889 Ixo! 96 00:12:15,801 --> 00:12:20,439 Jo ezazue orain! Jo, putakumeak! 97 00:12:20,606 --> 00:12:23,075 Norbaitek tiro egin duela uste dut! 98 00:12:44,897 --> 00:12:48,567 -Egun on, adiskidea. -Kaixo. 99 00:12:49,101 --> 00:12:52,671 Konpontzen utzi nuen nire telebista orain dela urte erdi… 100 00:12:52,905 --> 00:12:54,974 …eta haren bila etorri naiz. 101 00:12:54,974 --> 00:13:00,279 Har dezakezu, baina urtebete pasatu da, eta gauzak aldatu egin dira. 102 00:13:00,946 --> 00:13:03,482 Aldaketa gehiago izango dira. 103 00:13:03,482 --> 00:13:07,253 Enpresa guztiak berrantolatu egingo dira. 104 00:13:08,020 --> 00:13:14,059 Eta langileen zati bat lanik gabe geldituko da. 105 00:13:16,896 --> 00:13:22,101 Nola da posible hainbeste jende lanik gabe uztea? 106 00:13:29,608 --> 00:13:33,479 -Egun on, Branka. -Baita zuri ere, Arsim. 107 00:13:33,746 --> 00:13:35,014 Zer dugu, Cimo? 108 00:13:35,915 --> 00:13:41,153 Nikolak bere bulegora deitu, eta paper bat eman dit sinatzeko. 109 00:13:41,187 --> 00:13:46,492 Esan dit sinatzen ez badut “urdina” hartu beharko dudala… 110 00:13:46,625 --> 00:13:49,361 …eta horrek esan nahi omen du lana neure borondatez uztea. 111 00:13:49,361 --> 00:13:54,066 Ez dut sinatu. Eta zuzen jokatu dudala uste dut. 112 00:13:54,099 --> 00:13:59,705 Ez naiz bakarra; Fadilek, Qamilek, Ismetek Avnik, Kushtrimek… 113 00:13:59,738 --> 00:14:01,841 …uko egin diote sinatzeari. 114 00:14:03,108 --> 00:14:07,446 Zin egin nuen, Fadil, ez nuela serbiar aginterik onartuko Kosovon. 115 00:14:11,617 --> 00:14:13,719 Ez ote gabiltza azkarregi? 116 00:14:13,719 --> 00:14:16,188 Ez gabiltza azkarregi, egoera honek ez du luze iraungo. 117 00:14:16,222 --> 00:14:18,324 Ez al duzu ikusten, ez al dituzu berriak entzuten? 118 00:14:18,324 --> 00:14:20,659 Jugoslavia sutan dago nonahi… 119 00:14:20,659 --> 00:14:24,930 …eta fabrikak porrot egiteko zorian daude. Harro joango gara kalera. 120 00:14:25,731 --> 00:14:30,600 Irrikaz daude guk geure lanak uzteko eta haiek beren jendea sartzeko. 121 00:14:32,371 --> 00:14:34,473 Nik seme-alabak ditut. 122 00:14:37,810 --> 00:14:42,147 Umeak ditut nik ere, Fadil. Hiru alaba. 123 00:14:45,517 --> 00:14:48,240 Jainkoak bedeinkatu egin nau haiekin. Zoragarriak dira. 124 00:14:56,729 --> 00:14:59,164 Aita, entzun duzu medikuak zer esan duen? 125 00:15:00,666 --> 00:15:03,602 Botikak beti hartu behar dituzu. 126 00:15:03,936 --> 00:15:08,080 Eta fisioterapia gehiago egin behar duzu. 127 00:15:08,207 --> 00:15:11,680 Eskua zenbat eta gehiago erabili, orduan eta hobeto. 128 00:15:11,744 --> 00:15:14,280 Askatu egingo da. 129 00:15:15,681 --> 00:15:18,217 Eta ez zenituzke albisteak etengabe entzun behar… 130 00:15:18,217 --> 00:15:21,320 …urduri jartzen zaituzte eta; serbiar albisteek, bereziki. 131 00:15:21,387 --> 00:15:23,880 Propaganda hutsa da. 132 00:15:24,957 --> 00:15:27,493 Entzuten al didazu, aita? 133 00:16:27,920 --> 00:16:29,040 Ozenago. 134 00:16:30,456 --> 00:16:33,092 Lumi, nahikoa da. 135 00:16:38,497 --> 00:16:41,160 Aski da, erotu egingo nauzue! 136 00:16:57,449 --> 00:17:01,487 -19:20. -Gaur ez da balkoira inor aterako. 137 00:17:01,487 --> 00:17:04,223 Non dago zuen musika, putakumeak? 138 00:17:17,703 --> 00:17:19,938 Ixo! Aski da, putakumeak! 139 00:17:50,636 --> 00:17:51,737 Patrik. 140 00:17:58,310 --> 00:18:00,779 Ireki ahoa, laztana. 141 00:18:00,779 --> 00:18:04,950 Patrik, koilarakada bat besterik ez. 142 00:18:06,385 --> 00:18:08,454 Txokolatea. 143 00:18:26,472 --> 00:18:29,308 O, nire eskua! 144 00:18:34,113 --> 00:18:37,116 Albaniar telebistako albistegia zuekin. 145 00:18:37,116 --> 00:18:41,453 Gaur ere, Kosovoko albaniarrek masiboki utzi dute beren lana. 146 00:18:41,487 --> 00:18:46,692 Bere lana utzi duen jende kopurua handitzen ari da. 147 00:18:46,859 --> 00:18:52,498 Datorren asterako ere protesta baketsuak iragarri dira… 148 00:18:52,498 --> 00:18:57,436 …serbiar gobernuak Kosovon ezarri dituen neurri gogorren aurka. 149 00:18:57,436 --> 00:19:01,974 Etxeratze agindua ezarriz erantzun die Serbiak iragarpen horiei… 150 00:19:02,174 --> 00:19:06,145 …eta, beraz, kalean ezingo dira bildu hiru lagun baino gehiago… 151 00:19:06,145 --> 00:19:10,616 Aita. Zer da etxeratze agindua? 152 00:19:12,017 --> 00:19:16,555 Etxeratze aginduak esan nahi du ezin zarela arratseko zortzietan atera… 153 00:19:16,755 --> 00:19:20,659 …goizeko seiak arte, poliziaren baimenik gabe. 154 00:19:22,561 --> 00:19:27,040 Albaniarrontzat bakarrik da edo serbiarrentzat ere bai? 155 00:19:28,534 --> 00:19:32,037 Umeok, zoazte etxeko lanak egitera. 156 00:19:33,672 --> 00:19:35,307 Segi, laztana. 157 00:20:13,312 --> 00:20:17,382 Lana uzteko eskatu zidatenean esan izan balidate… 158 00:20:17,449 --> 00:20:22,440 …jendearen etxeetan irakasle lan egin beharko nuela… 159 00:20:22,554 --> 00:20:26,491 -…ez nukeen sinetsiko. -Bost axola. 160 00:20:27,292 --> 00:20:33,760 Batzuetan gogorra iruditzen bazait ere, atxikimendua diot mutiko horri… 161 00:20:34,099 --> 00:20:38,136 …gehienbat haien etxea txukuntzen ibili behar badut ere. 162 00:20:40,138 --> 00:20:43,542 Baina ikusten baduzu zer bihurtu den Jelena. 163 00:20:43,775 --> 00:20:46,878 Umearen kezkak suntsitu egin ditu. 164 00:20:47,079 --> 00:20:51,600 Haiek ikustean, gu oso ondo gaudela iruditzen zait. 165 00:20:55,287 --> 00:21:00,792 Maitea, nahi baduzu, uztazu zeure lana… 166 00:21:01,326 --> 00:21:05,280 …baina ez ahaztu bi ume eta aita dituzula. 167 00:21:06,398 --> 00:21:09,800 Arsimek ere umeak ditu, baina utzi egin du lana. 168 00:21:09,868 --> 00:21:12,360 Besteek ere umeak dituzte, baina lana uzten ari dira denak. 169 00:21:12,504 --> 00:21:15,507 Serbiarrekin elkarlanean aritzeaz sala nazakete. 170 00:21:15,707 --> 00:21:18,210 Ene! Zer esaten ari zara? Denek ezagutzen gaituzte eta. 171 00:21:18,210 --> 00:21:20,712 Bost axola ezagutzen gaituzten edo ez. 172 00:21:20,712 --> 00:21:23,715 Ez, axola du. Denek dakite zer familia ona garen. 173 00:21:23,715 --> 00:21:26,451 Hori ez zaio inori axola. 174 00:21:29,688 --> 00:21:33,625 Horietako beste batzuek beste aukera batzuk dituzte. 175 00:21:33,659 --> 00:21:40,499 Batzuek lurra edo negozioak edo ofizioren bat daukate. 176 00:21:40,499 --> 00:21:43,902 Guk ez daukagu horrelako ezer. 177 00:21:45,270 --> 00:21:49,508 -Nik ere badut ofizio bat. -Zer-nolako ofizioa? 178 00:21:49,541 --> 00:21:51,543 Gitarra-jotzailea naiz. 179 00:21:56,014 --> 00:21:57,549 Zergatik ari zara barrez? 180 00:22:03,555 --> 00:22:05,624 Polit hori! 181 00:22:21,039 --> 00:22:22,774 Maitea… 182 00:22:23,909 --> 00:22:26,878 Nahi baduzu, lana uztazu. 183 00:22:44,262 --> 00:22:48,433 Kanpora politikariak gure enpresatik! 184 00:22:48,533 --> 00:22:52,537 Itzuli gure enpresa! 185 00:23:10,889 --> 00:23:21,099 Ez dut sinesten zu sindikalista delako horiekin zaudenik. 186 00:23:22,367 --> 00:23:26,671 Ez duzu protesta egingo. Ezagutzen zaitut. 187 00:23:26,738 --> 00:23:29,174 Ezagutzen dut Muhamed zure aita, bizilagunak gara… 188 00:23:29,207 --> 00:23:35,247 …eta bi ume dituzu. Begiraiozu, eta sinatu. 189 00:23:39,918 --> 00:23:41,853 Nikola, pentsatzen dut… 190 00:23:45,840 --> 00:23:49,320 Ez zaitut estutu nahi… 191 00:23:50,295 --> 00:23:53,698 …baina zure umeen etorkizuna sinadura horren mende egongo da. 192 00:23:53,698 --> 00:23:55,267 Erabaki, beraz. 193 00:24:01,807 --> 00:24:04,676 Nikola, utziko al didazu bihar arte pentsatzen? 194 00:24:05,610 --> 00:24:09,614 Zer pentsatu behar duzu bihar arte? Ikusten dituzu ergel horiek. 195 00:24:09,648 --> 00:24:15,287 Haietako ehunkari aurre egin behar diet, inprimaki hau emateko. 196 00:24:16,755 --> 00:24:19,758 Eta zuk ziria sartu nahi didazu! Zertarako bihar arte itxaron? 197 00:24:19,891 --> 00:24:21,793 Zertarako bihar arte itxaron? 198 00:24:22,027 --> 00:24:27,632 Orain… Non zaude, putakumea? 199 00:24:29,835 --> 00:24:34,306 Bizibidea eskaintzen ari natzaizu, eta zuk pentsatu egin nahi duzu? 200 00:24:46,918 --> 00:24:49,588 -Cimo, zer moduz? -Ondo, eta zu? 201 00:24:52,891 --> 00:24:57,028 Nire gauzak hartu ditut. Ezin dut erregimen hau gehiago jasan. 202 00:24:57,128 --> 00:24:59,898 Nire “inprimaki urdina” ere hartu dut. Non duzu zeurea? 203 00:25:09,007 --> 00:25:11,910 Ez lotsarazi zeure familia, Fadil. 204 00:25:13,612 --> 00:25:15,380 Arsim… 205 00:25:16,715 --> 00:25:19,451 Zenbat traidore gelditu dira barruan? 206 00:25:20,819 --> 00:25:25,223 Geure enpresa nahi dugu! Geure eskubideak nahi ditugu! 207 00:25:25,524 --> 00:25:29,461 Geure enpresa nahi dugu! Geure eskubideak nahi ditugu! 208 00:25:39,037 --> 00:25:42,307 Kosovoko errepublika! Kosovoko errepublika! 209 00:26:09,267 --> 00:26:11,536 Traidoreentzat ba al dago afaririk? 210 00:26:14,239 --> 00:26:17,342 -Zer esan duzu, Fadil? -Ezer ez. 211 00:26:18,677 --> 00:26:20,812 Fadil traidorea. 212 00:26:31,790 --> 00:26:33,425 Inprimakia sinatu dut. 213 00:26:36,861 --> 00:26:39,531 Lanean gelditzea erabaki dut. 214 00:26:42,033 --> 00:26:46,037 Arsim joan egin da, denak joan egin dira. 215 00:26:47,372 --> 00:26:50,008 Ibilgailu blindatuekin sakabanatu dituzte. 216 00:26:50,008 --> 00:26:53,211 Bakarrik geratu naiz, horko albaniar bakarra. 217 00:26:55,914 --> 00:26:59,384 Milosevicen argazkia jarri dute bulego bakoitzean. 218 00:27:08,860 --> 00:27:12,263 Onena espero dezagun, Fadil. 219 00:27:17,569 --> 00:27:18,436 Aita! 220 00:27:18,436 --> 00:27:22,607 Ez iezaiozu deitu, mesedez. Ezin diot begietara begiratu. 221 00:27:36,354 --> 00:27:38,857 Kaka putza! 222 00:27:41,393 --> 00:27:43,128 Fadil! 223 00:28:01,279 --> 00:28:06,217 Oraindik ez didazu neure katua harrapatu. 224 00:28:07,919 --> 00:28:10,155 Eskuineko eskua, ezta? 225 00:28:11,956 --> 00:28:14,959 Hau aurkitu dut neure balkoian. 226 00:28:50,795 --> 00:28:54,065 Ikusten duzu, Fadil maitea, zer gertatzen ari den? 227 00:28:55,934 --> 00:29:01,906 Jugoslavia hausten ari da. Borrokan ari dira denak, dena porrokatzen. 228 00:29:07,312 --> 00:29:13,360 Joan den astean Ivan semea soldadu eraman zidaten Bosniara. 229 00:29:13,852 --> 00:29:16,454 Ez dakit zer gertatuko zaion. 230 00:29:18,056 --> 00:29:23,400 Egunero egiten diot Jainkoari otoitz semea onik eta bizirik etxeratzeko. 231 00:29:28,133 --> 00:29:30,368 Ez zaio ezer gertatuko. 232 00:29:39,778 --> 00:29:41,780 Bosnia Irratia da. 233 00:29:51,823 --> 00:29:55,226 Ulertzen dizut, Fadil, Badakit nola sentitzen zaren. 234 00:29:57,595 --> 00:30:03,268 Baina erabaki egokia hartu duzu zure familiarentzat. 235 00:30:04,235 --> 00:30:06,838 Ez duzu zertan lotsatu. 236 00:30:13,478 --> 00:30:14,913 Esan? 237 00:30:15,914 --> 00:30:18,216 Ez, oraindik ez dugu bukatu. 238 00:30:19,117 --> 00:30:25,623 Fadil eta ni gauzak bere lekuan jartzen ari gara. Bai, ondo da. 239 00:30:28,526 --> 00:30:30,528 -1,7 milioi elektrizitaterako. -Ederki. 240 00:30:30,662 --> 00:30:33,231 Hobe elektrizitaterako berogailurako baino. 241 00:30:33,832 --> 00:30:37,035 Ez dugu sekula berogailu zentralik eduki. 242 00:30:37,302 --> 00:30:40,071 -Zigarroak erosi dituzu? -Bai. 243 00:30:40,271 --> 00:30:43,708 Hiru urte daramatzazu erre gabe. 244 00:30:44,108 --> 00:30:47,478 -Uztazu, bota ezazu, ez erre. -Erre egin nahi dut. 245 00:30:49,314 --> 00:30:50,960 Ederki. Emadazu, ba, niri bat. 246 00:30:54,986 --> 00:30:56,988 Festa egingo dugu. 247 00:31:00,024 --> 00:31:02,126 Ba al dakizu erretzen? 248 00:31:06,898 --> 00:31:10,768 Ez dakit zuzen jokatu dudan lanean geldituz. 249 00:31:17,876 --> 00:31:20,511 Hemen daude milioiak. 250 00:31:21,913 --> 00:31:24,649 Arsim, zure azken soldata da. 251 00:31:27,785 --> 00:31:29,854 Zertan gastatuko dugu lehenik? 252 00:31:40,632 --> 00:31:45,103 Eta nola moldatuko gara hurrengo hilean, eta hurrengoetan? 253 00:31:48,606 --> 00:31:52,176 Egoera honek ez du bi hilabete baino gehiago iraungo. 254 00:31:52,176 --> 00:31:54,879 Estatubatuarrek eta Europak ez dute onartuko. 255 00:31:59,550 --> 00:32:02,040 Zer egingo zenukeen nire egoeran egon bazina? 256 00:32:03,855 --> 00:32:04,822 Esadazu. 257 00:32:13,431 --> 00:32:16,640 Negu hotza izango da aurtengoa. 258 00:32:21,306 --> 00:32:23,007 Iraungo dugu, guk eta besteek. 259 00:32:27,712 --> 00:32:34,519 Zugatik egin dut, umeengatik, familia osoagatik. 260 00:32:34,986 --> 00:32:39,320 Ezin dut zapaldu gure herriak sakrifikatutako odola. 261 00:32:41,159 --> 00:32:46,798 Ezin dut sinatu gure alabak infernuan biziaraziko dituen agiria. 262 00:32:55,907 --> 00:32:58,710 Fadilek ere utzi al du lana? 263 00:33:02,747 --> 00:33:06,960 Sinatu behar nuen egunean gure umeez oroitu nintzen… 264 00:33:07,618 --> 00:33:10,440 …zutaz eta aitaz. 265 00:33:13,624 --> 00:33:16,880 Existitzeko eta bizirik irauteko eskubidea dugu. 266 00:33:19,597 --> 00:33:23,901 Umeek, bereziki. Zer oker egin dute haiek? 267 00:33:23,901 --> 00:33:25,470 Errugabeak dira. 268 00:33:27,972 --> 00:33:31,560 Ez dute herri honetan jaio izanaren errurik. 269 00:33:33,878 --> 00:33:37,181 Nora zoaz, kabroia! Lotsagabea! 270 00:33:37,949 --> 00:33:42,553 Fadil, traidorea! 271 00:33:42,754 --> 00:33:46,624 Fadil, traidorea! 272 00:34:15,019 --> 00:34:17,555 Esan? Bai. 273 00:34:20,558 --> 00:34:26,197 Bai, zuzendari, ondo da. 274 00:34:26,431 --> 00:34:29,567 Ederki. Gero arte. 275 00:34:30,835 --> 00:34:32,570 Zer esan dizu? 276 00:34:33,438 --> 00:34:37,175 Ea ba dugun txosten gehiagorako lekua. 277 00:34:38,009 --> 00:34:39,944 Hemen ez dago lekurik. 278 00:34:39,944 --> 00:34:44,115 Fadil, goiko agindu bat da. Ezin diogu uko egin. 279 00:34:47,318 --> 00:34:49,687 Noiz arte iraungo du honek? 280 00:34:50,188 --> 00:34:54,692 Mahai gainean jarri. 281 00:34:56,861 --> 00:34:58,262 Barkatu. 282 00:35:02,133 --> 00:35:04,869 Guk uste baino askoz handiagoa da. 283 00:35:09,507 --> 00:35:14,879 Fadil, hauek ez dira zuretzat. 284 00:35:44,475 --> 00:35:46,711 Nor arraiok egin du hau? Putakum… 285 00:35:56,888 --> 00:36:01,425 Luzaroan lan egin nuen haren aita Muhamedekin, gizon ona da. 286 00:36:01,425 --> 00:36:02,660 Branka! 287 00:36:04,695 --> 00:36:07,832 Branka. Muhamed Muhamed da, Fadil Fadil da. 288 00:36:07,832 --> 00:36:10,134 Garaiak aldatu egin dira orain. 289 00:36:10,134 --> 00:36:12,837 Bere albaniar kideek traidoretzat tratatzen dute. 290 00:36:12,837 --> 00:36:15,239 Nola fidatuko naiz berataz? 291 00:36:15,873 --> 00:36:22,413 Ez dute ustekabean utzi haietariko bat enpresan. 292 00:36:22,413 --> 00:36:24,815 Ikusten duzu zertan ari diren. 293 00:36:24,815 --> 00:36:28,819 Hezkuntza-sistema paraleloa, osasun-sistema paraleloa… 294 00:36:28,819 --> 00:36:32,390 …dena paraleloa da, demontre! Den-dena. 295 00:36:34,358 --> 00:36:37,862 Birusa utzi dute atzean. 296 00:36:38,296 --> 00:36:42,333 Eta birus hori zabaldu egingo da gero. 297 00:36:42,333 --> 00:36:46,504 Beraz, txostenak zuk eta nik bakarrik ikus ditzakegu. 298 00:36:46,504 --> 00:36:47,838 Eta beste inork ez. 299 00:36:53,010 --> 00:36:54,879 -Zenbat da? -50 zentimo. 300 00:36:54,879 --> 00:36:57,014 10.000 dinar besterik ez dauzkat. 301 00:36:57,014 --> 00:36:59,250 Albaniarrek ez dute jadanik dinarrik erabiltzen. 302 00:36:59,250 --> 00:37:00,651 Ez dute dinarrik erabiltzen. 303 00:37:00,651 --> 00:37:02,687 Har itzazu gaur. Ez daukat beste ezer. 304 00:37:10,795 --> 00:37:13,231 Itxaron, ondo jarriko dizut botila. 305 00:37:13,231 --> 00:37:14,532 Cimo, zer moduz? 306 00:37:23,541 --> 00:37:27,378 2 marko aleman gasolina litroa. Bota orain, Sabri. 307 00:37:39,080 --> 00:37:40,520 Kaixo, bizilagun. 308 00:37:42,200 --> 00:37:43,960 Ondo jokatu duzu, Fadil. 309 00:37:45,463 --> 00:37:47,331 Zer esan nahi duzu, bizilagun? 310 00:37:48,633 --> 00:37:51,435 Zuzen jokatu duzu lana ez utzita. 311 00:37:51,936 --> 00:37:55,973 Soldatak urriak diren arren, zuk kobratzen duzu hilabete amaieran. 312 00:37:58,109 --> 00:38:03,014 Driton nire semeari esan nion: “ez utzi lana, ez da ona”. 313 00:38:05,116 --> 00:38:08,919 Ez zidan entzun. Bera izan zen lagunen artean lana uzten lehena. 314 00:38:09,220 --> 00:38:13,624 Orain etsita dago, bere umeei jaten ezin emanez. 315 00:38:36,781 --> 00:38:40,651 Aita, bikain atera dut marrazkian! 316 00:38:41,319 --> 00:38:44,388 O, alaba maitea! Faltan bota zaitut. 317 00:38:48,459 --> 00:38:52,330 -Zer polita! Zer da? -Azaro hotza. 318 00:38:52,430 --> 00:38:55,099 Oso polita, laztana. Ekatzu bostekoa. 319 00:38:57,301 --> 00:38:59,870 Itxaron. Gauza bat daukat zuretzat. 320 00:39:03,374 --> 00:39:05,343 Niretzat ere badaukazu zerbait? 321 00:39:06,010 --> 00:39:08,012 Bikain atera duzu zuk ere? 322 00:39:18,456 --> 00:39:20,591 Zaku patata erosi duzu? 323 00:39:20,591 --> 00:39:23,260 Ez, Ama Teresaren GKEk ekarri digula uste dut. 324 00:39:23,260 --> 00:39:26,430 Ate aurrean utzi digute, nire izena jarrita. Karitatea da. 325 00:39:26,430 --> 00:39:31,135 Ez nekien guri ere karitatezko laguntza emango zigutenik. 326 00:39:31,135 --> 00:39:33,838 Ez zaigu gaizki etorriko; prestaiguzu afaltzeko zerbait. 327 00:39:35,039 --> 00:39:37,308 Eta gaur soldata ordaindu didate. 328 00:39:46,317 --> 00:39:51,088 -Aita bisitan etorri zait gaur. -A bai? Ondo al dago? 329 00:39:51,188 --> 00:39:52,490 Ondo dago. 330 00:39:54,959 --> 00:40:00,931 Nahigabetuta omen dago lanean jarraitzen duzulako. 331 00:40:07,171 --> 00:40:10,808 Ez omen du ulertzen bere suhiak lanean jarraitzea… 332 00:40:10,808 --> 00:40:16,547 …hiltzen eta gaizki tratatzen ari zaigun estatu batentzat. 333 00:40:21,385 --> 00:40:23,421 Saiatu naiz hari esplikatzen… 334 00:40:25,356 --> 00:40:31,429 …baina berari beste modu batera begiratzen hasi omen dira denak. 335 00:40:31,462 --> 00:40:34,465 Traidore baten aitaginarreba bezala, ezta? 336 00:40:37,835 --> 00:40:41,071 Zer uste du, erraza dela niretzat? 337 00:40:42,373 --> 00:40:44,975 Zer uste du, erraza dela… 338 00:40:47,578 --> 00:40:53,184 …lan alu horretara egunero joatea, ergel bat bezala? 339 00:40:54,618 --> 00:40:58,222 Berak ordainduko al ditu nire aitaren botikak… 340 00:40:58,222 --> 00:41:02,860 …nire umeen jana, elektrizitatea, ura, den-dena? 341 00:41:03,294 --> 00:41:05,663 Nik izan ezik, nork ordaindu dezake hori? 342 00:41:08,466 --> 00:41:13,771 Aukera izan banu, ez nukeen egingo, baina ez dut aukerarik. 343 00:41:28,118 --> 00:41:30,354 1,6 milioi elektrizitaterako. 344 00:41:35,426 --> 00:41:38,496 Nekik, dendariak, gelditu egin nau… 345 00:41:38,529 --> 00:41:42,266 …eta galdetu dit ea zor diogunetik zerbait ordaintzea badaukadan. 346 00:41:42,266 --> 00:41:47,905 10 marko aleman eman dizkiot, gasolina pixka bat saldu dudalako. 347 00:41:49,373 --> 00:41:54,745 Kexuka zebilen; jendeak dauzkan zor guztien koadernoa erakutsi dit. 348 00:41:54,778 --> 00:41:57,515 Gure bizilagun guztiak zerrendan zeuden. 349 00:41:58,716 --> 00:42:03,587 Ez omen dauka salgaiak erosteko dirurik. 350 00:42:03,587 --> 00:42:07,024 Jaitsi, laztana, aski da. Mila esker. 351 00:42:07,591 --> 00:42:09,727 Amaren ondoan eseri. 352 00:42:18,269 --> 00:42:25,109 Gaur soldata-eguna nuen; bi hilabete pasatu dira dagoeneko. 353 00:42:29,179 --> 00:42:32,583 Eta Ismetek, jendea atzerrira daraman tipoak… 354 00:42:33,717 --> 00:42:36,353 …ez du berriz deitu; engainatu egingo gintuen. 355 00:42:46,730 --> 00:42:50,167 Fobia bihurtzen hasi zait pobrezia. 356 00:43:38,983 --> 00:43:43,654 Arsim ikusi dut gaur goizean azokan. Gasolina saltzen ari zen. 357 00:43:45,556 --> 00:43:50,094 Ez dit hitz egin, noski; ez dit jaramonik egin. 358 00:44:02,039 --> 00:44:05,142 Zure aitak arrazoi izango zuen, lana utzi behar nukeen… 359 00:44:05,142 --> 00:44:07,411 …beste guztiek bezala. 360 00:44:14,718 --> 00:44:17,955 Batzuetan iruditzen zait traidoretzat naukazula zuk ere. 361 00:44:17,955 --> 00:44:22,259 Fadil, utz dezakezu gai hau? 362 00:44:26,730 --> 00:44:29,867 Lana utzi behar nuen, beste guztiek bezala. 363 00:44:30,100 --> 00:44:36,140 Ez nituen izango amesgaizto hauek eta larritasun hau. 364 00:44:37,708 --> 00:44:43,180 Goizean esnatu, eta dimisioa ematera joan nahi izaten dut. 365 00:44:44,782 --> 00:44:46,984 Zer iruditzen zaizu? 366 00:44:51,889 --> 00:44:56,240 Esan zerbait; ez duzu ezer esaten horretaz. 367 00:44:59,530 --> 00:45:02,032 Une honetan gauza batek kezkatuta nauka. 368 00:45:02,099 --> 00:45:04,234 Zerk? 369 00:45:04,635 --> 00:45:08,906 Oroitzen al zara ate aurrean aurkitu zenuen zaku patataz? 370 00:45:09,773 --> 00:45:14,878 -Bai. -Aitak esan zidan zaku patata… 371 00:45:16,146 --> 00:45:20,480 …serbiarrentzat lanean segitzen duen traidorearentzat dela. 372 00:45:22,619 --> 00:45:29,426 Eta mezua da hori dela azken zaku patata jango duzuna… 373 00:45:30,861 --> 00:45:34,920 …pertsekuzioa baino lehen. 374 00:45:48,479 --> 00:45:50,748 Egia dela uste duzu? 375 00:46:32,689 --> 00:46:34,558 -Zer ari zara? -Zer gertatzen zaizu? 376 00:46:34,558 --> 00:46:37,594 -Zer ba? -Zergatik atera dituzu patatak? 377 00:46:37,628 --> 00:46:40,230 Denek traidore deitzea nahi duzu? 378 00:46:40,931 --> 00:46:44,101 Lumi, Andrra, mugi! 379 00:46:52,543 --> 00:46:54,545 Andrra, atera autotik. 380 00:46:54,545 --> 00:46:57,247 -Ez. -Zergatik ez? 381 00:46:58,015 --> 00:47:01,852 -Ez naiz eskolara joango. -Zergatik? 382 00:47:02,386 --> 00:47:04,688 Zer esan nahi duzu? 383 00:47:06,256 --> 00:47:09,026 Lotsa-lotsa eginda nago. 384 00:47:09,459 --> 00:47:13,430 Eskolan inork ez du ez nirekin egon ez nirekin hitz egin nahi. 385 00:47:14,698 --> 00:47:17,301 Traidorearen semea deitzen didate denek. 386 00:47:18,035 --> 00:47:21,038 Aita, zer esan nahi du “traidore”k? 387 00:47:22,940 --> 00:47:25,342 Tira, laztana, zoaz eskolara. 388 00:47:35,652 --> 00:47:38,589 Atera autotik, ez dut zure ahotsa entzun nahi. 389 00:47:45,662 --> 00:47:46,930 Eser naiteke? 390 00:47:47,431 --> 00:47:49,733 Eseri, mesedez. 391 00:47:52,135 --> 00:47:58,342 Utziko duzu makina une batez? Nire semeaz hitz egin behar dizut. 392 00:47:58,375 --> 00:47:59,576 Aurrera. 393 00:47:59,576 --> 00:48:03,547 Fadil Syla naiz, Lumiren aita, zortzigarren mailan dago. 394 00:48:03,647 --> 00:48:07,951 -Kexu bat dudalako etorri naiz. -Zein da kexua? 395 00:48:08,852 --> 00:48:11,255 Gelan gaizki tratatzen ari dira Lumi. 396 00:48:11,255 --> 00:48:13,891 Akosatu, eta psikologikoki estutzen dute. 397 00:48:13,924 --> 00:48:17,094 -Psikologikoki estutu. -Hori da. 398 00:48:17,094 --> 00:48:19,830 Ez dira berarekin egoten, ezikusiarena egiten diote. 399 00:48:19,897 --> 00:48:22,499 Berataz gaizki esaka ari dira. 400 00:48:22,799 --> 00:48:26,470 Zer esaten diote? Zehatzagoa izan zaitezke? 401 00:48:26,570 --> 00:48:29,273 “Traidorearen semea” esaten diote… 402 00:48:29,273 --> 00:48:33,810 …aita serbiarrekin lanean ari delako, eta antzeko gauzak. 403 00:48:35,679 --> 00:48:38,548 Jauna, sentitzen dut zure semeagatik… 404 00:48:38,582 --> 00:48:42,252 …baina 1.200 ikasle ditugu eskola honetan. 405 00:48:42,319 --> 00:48:47,357 Eta ezin da kontrolatu haietariko bakoitzak zer esaten duen. 406 00:48:48,158 --> 00:48:52,229 Gogotik saiatzen ari gara hezkuntza paraleloari eusten… 407 00:48:52,229 --> 00:48:55,098 …albaniar eskola bizirik edukitzen, hilean 40 marko aleman kobratuz. 408 00:48:55,098 --> 00:48:57,834 Kostata utzi dizkigute gela hauek eskolak emateko… 409 00:48:57,834 --> 00:49:00,637 …institutu eta unibertsitate guztiak kalean dauden bitartean… 410 00:49:00,637 --> 00:49:04,308 …eta zu semea akosatzen dutela esanez zatozkit. 411 00:49:04,341 --> 00:49:05,609 Ez egin hori, mesedez. 412 00:49:05,742 --> 00:49:09,513 Zuzendari, esan nahi dizut Lumiri berriz gertatzen bazaio… 413 00:49:09,613 --> 00:49:11,715 …beste modu batera konponduko dudala auzi hau. 414 00:49:11,715 --> 00:49:13,984 Aizu, jauna, gu mehatxatzen ari zara? 415 00:49:14,184 --> 00:49:16,653 Zoaz serbiar ikasleak mehatxatzera, kemena baduzu! 416 00:49:16,687 --> 00:49:18,855 Beste sarreran daude. 417 00:49:19,022 --> 00:49:22,492 Traidorearen semea esaten diote! 418 00:49:41,979 --> 00:49:44,014 Fadil. Fadil. 419 00:50:15,746 --> 00:50:18,348 O, Fadil. 420 00:50:18,448 --> 00:50:19,916 Eseri, eseri. 421 00:50:24,654 --> 00:50:27,290 Zerk ekarri zaitu hona? 422 00:50:30,394 --> 00:50:31,728 Zer da hori? 423 00:50:45,742 --> 00:50:48,378 Dimisioa emango duzu zuk ere? 424 00:50:50,213 --> 00:50:51,314 Ederki. 425 00:50:55,352 --> 00:51:00,090 Honek esan nahi du, Fadil… 426 00:51:00,090 --> 00:51:05,529 …zuk ere ez dituzula aitortzen serbiar gobernuaren neurri apartak. 427 00:51:07,130 --> 00:51:09,332 Ondo da. 428 00:51:15,472 --> 00:51:17,974 Baina zure kasuan… 429 00:51:22,112 --> 00:51:28,351 …inprimaki hau aurkeztu ondoren, etxebizitza itzuli beharko diozu… 430 00:51:28,418 --> 00:51:31,588 …bai, itzuli egin beharko diozu… 431 00:51:32,522 --> 00:51:37,094 …dimititu berria duzuneko enpresa honi. 432 00:51:38,929 --> 00:51:43,133 Etxe hori aitari eman zenioten. Zergatik itzuli behar dizuet? 433 00:51:43,166 --> 00:51:48,238 Hala da, Muhamed zure aitari eman genion etxebizitza… 434 00:51:48,438 --> 00:51:51,875 …baina hark ez du jadanik hemen lan egiten. 435 00:51:51,942 --> 00:51:55,011 Muhamedengatik eman genizun lana. 436 00:51:55,145 --> 00:52:00,250 Ez baduzu hemen lan egin nahi, etxebizitza itzuli beharko diguzu. 437 00:52:00,250 --> 00:52:04,454 Ez badizkiguzu etxeko giltzak 30 egun barru ematen… 438 00:52:04,454 --> 00:52:08,892 …polizia joan, eta handik botako zaituztete denok. 439 00:52:08,892 --> 00:52:12,462 Eta nik gustura ikusiko dut hori. 440 00:52:15,332 --> 00:52:19,469 Nikola, zer egin behar didazu, Jainkoarren? 441 00:52:19,469 --> 00:52:24,741 Ez baduzu agiri hau atzera botatzen… 442 00:52:24,941 --> 00:52:29,746 …eta dimisioa ezeztatzen ez baduzu… 443 00:52:30,180 --> 00:52:34,985 …zuek denok etxebizitzatik aterako zaituztegu. 444 00:53:07,150 --> 00:53:11,454 Sentitzen dut, Hana, Zagrebera joango naiz… 445 00:53:11,454 --> 00:53:16,026 …nire familiarengana. Errazagoa da niretzat. 446 00:53:16,026 --> 00:53:20,397 Hemengo egoera oso larria da, krisia okerragotzen ari da. 447 00:53:21,698 --> 00:53:27,270 Enver Kacaniken dago eta ni hemen. Ezin naiz bakarrik egon. 448 00:53:27,571 --> 00:53:30,540 Hemen ezin dut ezer egin. 449 00:53:30,774 --> 00:53:37,347 Bosniako gerra zabaldu egin da, eta laster iritsiko da Kosovora. 450 00:53:38,381 --> 00:53:40,116 Sentitzen dut, Hana. 451 00:53:42,986 --> 00:53:45,488 -Patrik! -Patrik! 452 00:54:06,610 --> 00:54:11,014 Muhamed, Fadilen bila nabil. 453 00:54:11,348 --> 00:54:15,151 Ulertzen diot, badakit ez dela erraza berarentzat. 454 00:54:16,152 --> 00:54:20,991 Baina, dimititzen badu, okerragoa izango da. 455 00:54:27,864 --> 00:54:30,333 Eta nire Ivan Bosnian dago. 456 00:54:34,938 --> 00:54:37,374 Ez dut berarekin hitz egin. 457 00:54:42,879 --> 00:54:45,782 Hautsita daukat bihotza. 458 00:54:50,987 --> 00:54:56,359 Ezin dugu besterik egin, Jainkoari otoitz egin baizik… 459 00:54:56,393 --> 00:54:58,595 …egoera hau laster amaitzeko… 460 00:54:58,628 --> 00:55:02,120 …eta elkar zaindu behar dugu, Muhamed. 461 00:55:03,867 --> 00:55:06,569 Denok gizakiak gara. 462 00:55:15,779 --> 00:55:19,649 -Kaixo. -Kaixo. Ni Branka naiz. 463 00:55:19,649 --> 00:55:22,218 Atsegin handiz. Ni Hana naiz. 464 00:55:22,252 --> 00:55:26,856 Muhamedekin lan egina naiz, eta orain Fadilekin lan egiten dut. 465 00:55:26,890 --> 00:55:30,093 Entzuna daukat, bai. Aita. 466 00:55:31,728 --> 00:55:36,766 -Kafea egingo dut. -Hana, ez duzu zertan egin. 467 00:55:41,938 --> 00:55:50,814 Adiskidea, zerbait behar baduzu, hemen naukazu. 468 00:56:01,291 --> 00:56:05,829 Eskerrik asko… Branka. 469 00:56:43,633 --> 00:56:44,968 Arratsalde on. 470 00:56:46,336 --> 00:56:52,208 Osabaren txikitxoa, ongi etorri; laztanok, ongi etorri. 471 00:56:52,409 --> 00:56:56,346 -Zer moduz? Ongi etorri. -Eskerrik asko. 472 00:56:58,148 --> 00:56:59,916 -Fadil, arratsalde on. -Cimo. 473 00:56:59,916 --> 00:57:01,985 Neskek etorri egin nahi zuten. 474 00:57:01,985 --> 00:57:03,653 Ni kanpora joan, eta gero etorriko naiz. 475 00:57:03,653 --> 00:57:06,956 -Mesedez, sartu te bat hartzera. -Ez, metagailua kargatzen daukat. 476 00:57:09,320 --> 00:57:09,360 -Gero etorriko naiz. -Mesedez, hartu te bat. 477 00:57:09,400 --> 00:57:11,120 Hemen ez dago inor, inguruko ume batzuk izan ezik. 478 00:57:11,120 --> 00:57:13,840 -Jendez gainezka dago hau. -Zu familiakoa zara, ordea. 479 00:57:13,880 --> 00:57:17,080 Zorionak zuri. 480 00:57:17,534 --> 00:57:20,970 Zorionak zuri. 481 00:57:21,137 --> 00:57:25,008 Zorionak, Andrra… 482 00:57:25,108 --> 00:57:28,711 Zorionak zuri. 483 00:57:31,014 --> 00:57:35,018 Laztana, desio bat pentsatu eta kandela itzali. 484 00:57:35,018 --> 00:57:37,654 Kosovo errepublika izatea izango da desioa. 485 00:57:39,823 --> 00:57:42,859 Fadil, alabek etortzea nahi zutelako etorri naiz. 486 00:57:43,293 --> 00:57:44,127 Badakit. 487 00:57:44,127 --> 00:57:47,697 Dakizunez, ordu honetan ateratzea hondamen hutsa da. 488 00:57:47,730 --> 00:57:51,468 Gelditu egiten zaituzte, miatu eta iraindu. 489 00:57:55,238 --> 00:57:59,142 Eta etxeratze agindua baldin bada, erabatekoa da orduan hondamena. 490 00:57:59,175 --> 00:58:00,777 Hala da. 491 00:58:00,977 --> 00:58:05,248 Gauzak horrela izango zirela jakin izan banu, ez nukeen lana utziko. 492 00:58:08,985 --> 00:58:14,557 Garai latzak datoz; gosetea izango dugu. 493 00:58:16,192 --> 00:58:18,695 Urdail honek jan beharra dauka, nola edo hala. 494 00:58:23,266 --> 00:58:28,638 Poz handia hartu genuen, ospatu ere bai, Arsimek lana utzi zuenean. 495 00:58:28,638 --> 00:58:31,341 Uste genuen Serbia ez zela gu gabe moldatuko. 496 00:58:31,374 --> 00:58:34,611 Ezingo omen zieten beren enpresei eutsi, eta lanera deituko ziguten. 497 00:58:35,178 --> 00:58:39,215 Baina badirudi ez genuela ondo kalkulatu. 498 00:58:39,215 --> 00:58:44,687 Zorionez, egoera hobetu egingo da; bestela, gureak egingo du eta. 499 00:58:44,754 --> 00:58:46,689 Ez duzu kexatzeko arrazoirik. 500 00:58:46,689 --> 00:58:50,260 Bi soldata dauzkazue; oinarrizko gauzetan ez duzue eskasik. 501 00:58:51,661 --> 00:58:57,600 Gaur bukatu dut mutikoarekiko lana. Zagrebera joan dira. 502 00:58:58,501 --> 00:59:01,037 Orain soldata bakarra daukagu, beraz. 503 00:59:03,373 --> 00:59:05,742 Egia esan, itzalak besterik ez gara. 504 00:59:05,975 --> 00:59:09,979 Hemendik alde egin nahi dugu. Emana dut jadanik diru bat. 505 00:59:10,780 --> 00:59:16,753 Ezin dut itxaron emaztea eta alabak janari eskasian ikusi arte. 506 00:59:16,786 --> 00:59:20,023 Anaia gisa esaten dizut hau: hitz egizu zure lehengusu horrekin. 507 00:59:20,023 --> 00:59:22,692 -Nola du izena, Afrim? -Agim. 508 00:59:23,426 --> 00:59:26,863 Dirua bidaltzeko eskaiozu, eta elkarrekin joan gaitezen. 509 00:59:27,320 --> 00:59:29,680 Arrazoi du, Fadil. 510 00:59:37,340 --> 00:59:40,760 Zaku patata bat erosi, eta etxe aurrean utzi zidaten. 511 00:59:41,110 --> 00:59:42,912 Zerrenda beltzean jarri zaituzte. 512 00:59:42,912 --> 00:59:45,982 Ez. Auskalo zergatik ekarriko zizuten zuri. 513 00:59:47,016 --> 00:59:50,286 Jakizue zaku patata horretatik jan duzuela zuek ere. 514 00:59:50,853 --> 00:59:53,089 Beraz, kolaboratzaile modukoak zarete zuek ere. 515 00:59:59,195 --> 01:00:01,831 -Arsim. -Geratu gaur gauean, ez… 516 01:00:02,498 --> 01:00:05,969 8:30ak dira, etxeratze agindua dago. Zertarako arriskatu? 517 01:00:05,969 --> 01:00:10,406 -Ez, joan beharra daukagu. -Eskerrik asko. 518 01:00:10,707 --> 01:00:13,109 Zorionak berriz zuen alabaren urtebetetzeagatik. 519 01:00:13,142 --> 01:00:15,178 Haztea eta 100 urte betetzea opa diogu. 520 01:00:15,178 --> 01:00:18,314 -Eskerrik asko. -Joan beharra daukagu. 521 01:00:18,348 --> 01:00:21,200 Lule, zatoz, tarta puska bat emango dizuet etxerako. 522 01:00:28,992 --> 01:00:32,228 Faltan bota zaitut, alu zikin hori. 523 01:00:36,532 --> 01:00:39,535 Aita, esna al zaude oraindik? 524 01:00:41,638 --> 01:00:44,474 Barkatu gaur gaueko zarata. 525 01:00:46,976 --> 01:00:49,212 Andrrak oso ondo pasatu du. 526 01:00:51,914 --> 01:00:54,784 Eta Arsimek goraintziak eman dizkit zuretzat. 527 01:00:59,022 --> 01:01:01,357 Ez kezkatu, aita. 528 01:01:01,457 --> 01:01:04,994 Medikuak esan bezala, botikak hartu behar dituzu… 529 01:01:08,480 --> 01:01:10,480 …eskuarekin ariketak egin, eta albisteak ez ikusi. 530 01:01:11,367 --> 01:01:13,736 Ahalik eta gutxiena estresatzeko. 531 01:01:18,808 --> 01:01:22,578 Dena ondo aterako da, aita. 532 01:01:23,440 --> 01:01:25,480 Dena ondo aterako da. 533 01:01:39,328 --> 01:01:42,799 SEKRETU MILITARRA 534 01:02:05,221 --> 01:02:06,456 Esan? 535 01:02:48,631 --> 01:02:52,468 Aita, zer gertatzen da? 536 01:02:54,904 --> 01:02:56,105 Katua. 537 01:03:02,912 --> 01:03:05,381 Baina merezi izan du, ezta? 538 01:03:07,717 --> 01:03:12,221 Nire katua! Nire katutxoa! 539 01:03:21,631 --> 01:03:23,599 Zer jatorra zaren. 540 01:03:25,234 --> 01:03:32,575 Katua hartzen didazun hurrengoan, ezpainetan emango dizut musu. 541 01:03:33,176 --> 01:03:36,312 Benetan? 542 01:03:42,952 --> 01:03:44,187 Katutxo! 543 01:04:17,186 --> 01:04:19,989 Badator Fadil traidorea! 544 01:04:21,224 --> 01:04:22,625 Lotsagabea! 545 01:04:24,894 --> 01:04:25,828 Traidorea! 546 01:04:35,104 --> 01:04:38,341 1991ko azaroak 2. 547 01:04:40,142 --> 01:04:43,579 Mario Srna, 58 urte. Ovcar herrian, Vukovarretik gertu… 548 01:04:43,613 --> 01:04:46,015 …ihes egin, eta bizirik atera den bakarra. 549 01:04:47,783 --> 01:04:51,687 Beste ehunka lagun, kroaziarrak gehienak… 550 01:04:51,687 --> 01:04:54,657 …hil egin zituzten, eta froga guztiak suntsitu. 551 01:04:56,192 --> 01:05:03,099 1992ko ekaina, Visegrado, Bosnia eta Herzegovina. 552 01:05:04,467 --> 01:05:07,336 Visegrado inguruko mendi bazterrak garbituta geratu dira. 553 01:05:07,370 --> 01:05:13,976 46 lagun eraman dituzte, Esma Begovic emakume haurduna tartean. 554 01:05:15,378 --> 01:05:18,714 Armadako unitate paramilitarrek erantzukizuna hartu zuten… 555 01:05:19,315 --> 01:05:23,753 …Gurutze Gorriko autoetara haiek eramateko, baina, berez… 556 01:05:23,853 --> 01:05:30,026 …etxe huts batean sartu, gasolinaz igurtzi, eta bizirik erre zituzten. 557 01:05:43,773 --> 01:05:45,775 Zerbaiten berri eman behar duzu? 558 01:05:46,175 --> 01:05:49,211 Zer ba? Hemen lan egiten dut. Berria al zara? 559 01:05:49,378 --> 01:05:54,150 -Zer dira horiek? -Egunkariak. Zer ba? 560 01:05:54,617 --> 01:05:57,219 -Atera pixka batean. -Berria al zara? 561 01:06:04,794 --> 01:06:06,595 Jira zaitez. 562 01:06:15,838 --> 01:06:21,911 Arau berriak: sartzen edo ateratzen den edonor miatu behar dugu. 563 01:06:27,783 --> 01:06:32,655 -Traidorea al zara zu ere? -Erdi traidorea. 564 01:06:33,189 --> 01:06:35,591 Ama serbiarra dut. 565 01:06:43,232 --> 01:06:47,503 Nire semea! Nire seme gaixoa! 566 01:06:57,813 --> 01:07:00,149 Bizilagun, zer gertatu da? 567 01:07:00,549 --> 01:07:05,488 Armadak semea eraman zion, hilkutxan sarturik ekarri diote. 568 01:07:06,188 --> 01:07:10,359 Ez diote hilkutxa irekitzen eta gorpua ikusten ere utzi. 569 01:07:10,393 --> 01:07:12,862 Bere burua hil omen du. 570 01:07:22,705 --> 01:07:24,040 Fadil. 571 01:07:35,651 --> 01:07:37,887 Benetan erruki dut Nexhmije. 572 01:07:40,856 --> 01:07:46,228 Ikusi al duzu? Hil egiten zaituzte, eta zeure burua hil duzula esan! 573 01:07:51,333 --> 01:07:55,738 -Fadil, deituiozu Agimi. -Zein Agim? 574 01:07:55,905 --> 01:07:58,741 Agim, zure lehengusua. Deituiozu eta esaiozu… 575 01:07:59,108 --> 01:08:02,678 …zer-nolako egoera izugarrian gauden, eta dirua bidaltzeko esan. 576 01:08:02,678 --> 01:08:05,648 Ezin diot deitu. Badaki zer egoeran gauden, hemen egona baita. 577 01:08:05,648 --> 01:08:08,617 Nola jakingo du, zeharo lanpetuta dabil eta? 578 01:08:08,617 --> 01:08:12,455 -Ez diot deituko. -Dirua bidaltzeko esaiozu… 579 01:08:12,455 --> 01:08:15,458 …eta Arsimekin batera ihes egingo dugu. 580 01:08:15,558 --> 01:08:19,028 -Nola utziko dut hemen aita? -Agimi deituiozu! 581 01:08:19,028 --> 01:08:22,832 -Ez deitu! -Fadil, ez izan egoskorra! 582 01:08:25,167 --> 01:08:27,470 Itxaron seinalea entzun arte. 583 01:08:28,971 --> 01:08:35,277 Agim, gu hiltzen ari dira, oso egoera larrian gaude. 584 01:08:37,213 --> 01:08:38,147 Bai. 585 01:08:42,952 --> 01:08:44,787 Agim, mesedez… 586 01:08:47,623 --> 01:08:49,992 Itxaron pixka bat. 587 01:08:53,195 --> 01:08:57,733 Entzuidazu pixka bat… Agim, ez da egia. 588 01:09:04,940 --> 01:09:08,511 Agim, ez da egia. Esan dizudan bezala… 589 01:09:19,355 --> 01:09:22,240 Zer traidore eta zer traidoreondo! 590 01:09:32,635 --> 01:09:35,538 Zer esaten ari zara, Jainkoarren? 591 01:09:37,673 --> 01:09:43,012 Zer uste duzu, atsegin ematen didala etxearen zati bat saltzeak? 592 01:09:43,112 --> 01:09:45,781 Eta prezio horretan, gainera? Hondamena! 593 01:09:46,916 --> 01:09:49,160 Ez dut itxarongo nire alabak gosea ase nahian ikusi arte… 594 01:09:49,218 --> 01:09:52,955 …eta, gainera, dirua behar dugu atzerrira joateko. 595 01:09:52,955 --> 01:09:57,626 Etxearen zati bat saldu nahi duzu atzerrira joan eta zorrak kitatzeko. 596 01:09:57,626 --> 01:10:00,396 Ez al dakizu ezingo duzula sekula beste etxerik egin? 597 01:10:00,396 --> 01:10:02,665 Erraza da zuretzat, ez baitzaude zorrez leporaino. 598 01:10:02,665 --> 01:10:08,037 Etxe hau ez da sekula salduko. Sekula ez! 599 01:10:28,224 --> 01:10:33,128 Zertarako nahi dugu gela bakarra? Hobe osorik saltzea. 600 01:10:48,177 --> 01:10:51,814 Hartu bat. Albotik eutsiozu. 601 01:10:52,014 --> 01:10:55,851 Oraindik gauerdia ez den arren, ospatzen ari gara. 602 01:10:59,888 --> 01:11:04,260 -Urteberri on! -Urteberri on! 603 01:11:04,693 --> 01:11:07,129 Urteberri on, laztana. 604 01:11:40,462 --> 01:11:41,430 Makurtu, makurtu! 605 01:12:09,091 --> 01:12:10,659 Fadil. 606 01:12:15,097 --> 01:12:17,666 Gauza bat esan behar dizut. 607 01:12:22,905 --> 01:12:24,506 Entzun kantu hau. 608 01:13:31,974 --> 01:13:39,948 Noiz bukatuko da kantu hau? 609 01:13:46,021 --> 01:13:54,440 Eder honek ezin esan dezakeen tristura. 610 01:14:00,135 --> 01:14:05,107 Astunak dauzkat begiak. 611 01:14:07,142 --> 01:14:12,614 Maitea, geratu nirekin. 612 01:14:14,216 --> 01:14:19,621 Astunak dauzkat begiak. 613 01:14:21,490 --> 01:14:27,129 Maitea, geratu nirekin. 614 01:15:31,727 --> 01:15:39,101 Deabrua zainetan barrena dabilkit. 615 01:15:41,503 --> 01:15:43,505 Belgrado, Serbia 616 01:15:43,939 --> 01:15:51,400 Eskuak handitzen ari zaizkio. 617 01:15:54,816 --> 01:16:01,757 Atzamarka ari da paretetan. 618 01:16:09,998 --> 01:16:12,134 -Esan? -Kaixo. 619 01:16:12,301 --> 01:16:13,335 Kaixo. 620 01:16:13,335 --> 01:16:16,071 Belgradotik deitzen dizut, onkologia sailetik. 621 01:16:16,572 --> 01:16:20,776 Fadil Sylaren osasun-txartela baieztatu beharra daukagu… 622 01:16:20,842 --> 01:16:25,013 …bere emaztea aztertzeko prozesua aurrera eramateko. 623 01:16:25,180 --> 01:16:27,249 Zer dabiltza separatista horiek Belgradon? 624 01:16:27,449 --> 01:16:31,753 Osasun-erakunde bat gara, eta ez gara politikan nahasten. 625 01:16:31,887 --> 01:16:34,756 Ederki. Beste norbaitekin hitz egingo dut. 626 01:16:35,190 --> 01:16:37,492 Segi ezazue kasuarekin… 627 01:16:37,492 --> 01:16:39,828 …eta baieztatzen dizut… 628 01:16:39,828 --> 01:16:46,360 …Fadil Sylak gure serbiar fabrikan lan egiten duela. 629 01:17:02,517 --> 01:17:05,954 -Hau da Syla jauna. -Fadil Syla? 630 01:17:06,355 --> 01:17:07,422 Bai. 631 01:17:13,428 --> 01:17:15,797 Serbiako Irrati-Telebistakoak dira. 632 01:17:15,831 --> 01:17:17,099 Elkarrizketa bat egingo dizute. 633 01:17:18,166 --> 01:17:19,468 Elkarrizketa bat? 634 01:17:19,568 --> 01:17:20,869 Albaniarra zaitugu. 635 01:17:20,869 --> 01:17:22,504 Eta zer axola du albaniarra bada? Hau ospitale bat da. 636 01:17:22,537 --> 01:17:25,173 Erizaina, lasai. 637 01:17:25,807 --> 01:17:29,211 Kosovotarrek jakin behar dute… 638 01:17:29,211 --> 01:17:31,813 …Serbiak bere herritar guztiak zaintzen dituela. 639 01:17:31,813 --> 01:17:35,480 Bai, baina etsi-etsian etorri naiz ni hona. 640 01:17:35,480 --> 01:17:39,960 Emaztearekin etorri naiz. Ez dut sekula elkarrizketarik eman. 641 01:17:39,960 --> 01:17:44,040 Ez dakit nola egin. Ez naiz sekula telebistan agertu. 642 01:17:44,126 --> 01:17:46,194 Ikasiko duzu. 643 01:17:52,434 --> 01:17:54,670 Fadil Syla naiz, Pristinakoa. 644 01:17:55,570 --> 01:17:59,160 Belgradora etorri naiz emaztearekin. 645 01:17:59,341 --> 01:18:02,611 Uste dugu oso gaixorik dagoela. 646 01:18:02,611 --> 01:18:03,578 Fadil Syla Albaniar zintzoa 647 01:18:03,578 --> 01:18:09,418 Hemen oso ondo tratatu gaituzte, oso profesionalak dira. 648 01:18:09,718 --> 01:18:14,489 Honela garbi ikusten da gure serbiar gobernuak… 649 01:18:14,589 --> 01:18:17,859 …bere herritarrak zaintzen dituela… 650 01:18:17,893 --> 01:18:23,598 …haien erlijioa, nazionalitatea eta gainerakoa kontuan hartu gabe. 651 01:18:51,827 --> 01:18:55,530 Entzule maiteok, hau Zagreb Irratia da… 652 01:18:55,597 --> 01:18:57,866 …albaniar hizkuntzan egindako irratsaioa. 653 01:18:57,866 --> 01:19:00,368 Kosovo utzirik, mendebaldeko herrialdeetara doazen… 654 01:19:00,502 --> 01:19:04,573 …albaniarren kopurua oso azkar handitzen ari da. 655 01:19:04,573 --> 01:19:07,943 Serbiar gobernuak sistematikoki erabiltzen baitu indarkeria… 656 01:19:07,943 --> 01:19:10,320 …albaniar herri errugabearen kontra. 657 01:19:25,861 --> 01:19:28,396 Hobeto al zaude? 658 01:19:37,939 --> 01:19:40,475 Aita, jaitsi bolumena! 659 01:19:41,877 --> 01:19:45,160 Nazkatuta nago. Albiste berberak egun osoan! 660 01:19:52,854 --> 01:19:56,224 Atseden har ezazu. Nik bukatuko dut hau. 661 01:20:31,526 --> 01:20:34,229 Lumik telebistan ikusi zintuen. 662 01:20:52,914 --> 01:20:55,650 Badakit hau gehiegi dela. 663 01:21:02,691 --> 01:21:07,229 Eta badakit ahalegin bizian ari zarela gure alde. 664 01:21:08,096 --> 01:21:13,034 Uztazu! 665 01:21:27,515 --> 01:21:33,221 Denek bizkarra ematen badizute ere, nik ez zaitut sekula utziko. 666 01:21:45,667 --> 01:21:47,280 Aita… 667 01:21:50,760 --> 01:21:54,040 …badakit ez naizela zuk nahi zenuen bezalakoa atera. 668 01:21:58,313 --> 01:22:01,160 Indartsua izateko esan didazu beti. 669 01:22:07,589 --> 01:22:09,840 Baina ahula suertatu naiz, horra. 670 01:22:17,098 --> 01:22:20,200 Desohoratu egin zaitut zu eta familia osoa. 671 01:22:32,614 --> 01:22:35,760 Azken hilabete hauetan buruhauste handiak izan ditut. 672 01:22:39,880 --> 01:22:44,480 Jendeak traidore deitu dit. 673 01:22:47,560 --> 01:22:49,760 Hitza ukatu didate. 674 01:22:53,560 --> 01:22:59,960 Eta nik burua makurtu dut, hitzik esan gabe, aita. 675 01:23:05,180 --> 01:23:07,120 Eta badakizu zergatik? 676 01:23:22,897 --> 01:23:25,000 Koldarra naizelako. 677 01:23:30,972 --> 01:23:36,080 Koldarra naizelako, aita. Ahula naizelako. 678 01:23:37,579 --> 01:23:39,514 Traidorea naiz. 679 01:23:41,349 --> 01:23:43,418 Barkatu, aita. 680 01:23:47,155 --> 01:23:49,290 Barkatu, aita. 681 01:23:50,892 --> 01:23:53,895 Dena kakaztu dut. 682 01:23:58,900 --> 01:24:01,369 Dena izorratu dut. 683 01:24:04,105 --> 01:24:07,142 Mesedez, barkatu, aita. 684 01:24:07,409 --> 01:24:10,378 Ez diot sekula neure buruari barkatuko. 685 01:24:10,378 --> 01:24:13,960 Zuk barkatuko didazulako itxaropena dut, gutxienez. 686 01:24:56,458 --> 01:24:59,360 Fadil, non zaude, gizona? 687 01:24:59,461 --> 01:25:02,280 Bi aste daramatzazu lanera etorri gabe. 688 01:25:02,430 --> 01:25:04,240 Zergatik daude ateak itxita? 689 01:25:04,240 --> 01:25:09,840 Polizia hemen egon da, eta bulego batzuk itxi ditu. 690 01:25:10,105 --> 01:25:11,760 Nire gauzak hartu nahi ditut. 691 01:25:11,800 --> 01:25:14,760 Zuzendariarekin hitz egin behar duzu lehenik. 692 01:25:14,909 --> 01:25:16,960 Zoaz berarengana aurrenik. 693 01:25:23,518 --> 01:25:28,623 Zer dugu, “albaniar zintzoa”? 694 01:25:29,424 --> 01:25:32,460 Izar bihurtu zara Kosovon eta Metohian… 695 01:25:32,494 --> 01:25:35,597 …telebistan agertu ondoren. Autografoak sinatzen ariko zara. 696 01:25:35,597 --> 01:25:40,835 Espioia zara, txostenak atera baitituzu gure enpresatik. 697 01:25:40,835 --> 01:25:47,008 Eta esaten dizut kartzelan bukatuko duzula. 698 01:25:47,909 --> 01:25:52,247 Nikola, emadazu “dimisioko inprimaki urdina”. 699 01:25:52,413 --> 01:25:54,449 Hainbatetan etorri naiz haren bila. 700 01:25:54,649 --> 01:25:57,352 Lehenik, ez duzu “inprimaki urdina” eskuratuko… 701 01:25:57,352 --> 01:26:01,556 …ez duzulako dimisioa emango; bota egingo zaitugu, gizona. 702 01:26:01,556 --> 01:26:08,997 Espioia zara, nire adeitasunaz abusatu duzu. 703 01:26:08,997 --> 01:26:09,800 Garbi al dago? 704 01:26:10,265 --> 01:26:13,168 Nekatuta nago, Nikola. 705 01:26:13,268 --> 01:26:16,437 Traidore eta espioi deitzen didate denek. Familia suntsitu didazue. 706 01:26:16,638 --> 01:26:20,775 Ni ere suntsitu nauzue. 707 01:26:20,775 --> 01:26:23,640 Mesedez, emadazu “inprimaki urdina”. 708 01:26:26,648 --> 01:26:29,800 Bost axola zait zure familia. 709 01:26:30,151 --> 01:26:33,021 Ez zara bulegora berriz etorriko. 710 01:26:33,087 --> 01:26:36,191 Txostenak hartu dituzu bulegotik, espioia zara. 711 01:26:36,357 --> 01:26:41,696 Beraz, zoaz pikutara gure enpresatik. Aitu? 712 01:26:45,533 --> 01:26:49,504 Emadazu “inprimaki urdina” edo akabatuko zaitut, serbiar putakumea! 713 01:26:49,537 --> 01:26:51,640 Lan puta hau utzi nahi dut! 714 01:26:51,706 --> 01:26:55,109 Emadazu “inprimaki urdina”! Lan alu hau utzi nahi dut! 715 01:27:00,448 --> 01:27:12,860 Mendekatu egingo naiz. 716 01:27:12,860 --> 01:27:13,828 Fadil! 717 01:27:16,598 --> 01:27:18,566 Lana utzi behar al duzu? 718 01:27:23,438 --> 01:27:27,880 Brankak deitu du; Ivan hil egin dute Bosnian. 719 01:27:35,583 --> 01:27:38,253 Emaizkiozu nire doluminak, mesedez. 720 01:27:46,760 --> 01:27:53,880 Ba al dago oroitzapenik ni gaur epelduko nauenik? 721 01:27:54,836 --> 01:28:01,509 Ba al dago bide segururik bila dezakedanik? 722 01:28:03,280 --> 01:28:10,480 Esadazu, ba al dago oroitzapenik esanahirik emango digunik? 723 01:28:11,640 --> 01:28:18,240 Esadazu, non aurki dezaket gaur kantatzeko indarra? 724 01:28:20,061 --> 01:28:27,101 Mespretxuzko begirada hori sentitzen dut oraindik. 725 01:28:28,169 --> 01:28:34,909 Barne oinazearen hotza sentitzen dut oraindik. 726 01:28:36,560 --> 01:28:42,160 Atzean utzitako pausoak. 727 01:28:44,218 --> 01:28:51,459 Berriro ikusiko ez dudan etxe barruan daude nire oroitzapenak. 728 01:28:51,893 --> 01:28:59,267 Azaro hotza… 729 01:28:59,534 --> 01:29:07,175 …segika daukat oraindik ere. 730 01:29:07,709 --> 01:29:16,017 Azaro hotzaren oihartzuna… 731 01:29:16,384 --> 01:29:19,754 …nire baitan entzuten da. 732 01:29:38,573 --> 01:29:40,375 -Esan? -Arratsalde on. 733 01:29:40,520 --> 01:29:41,680 Baita zuri ere. Bai? 734 01:29:41,709 --> 01:29:44,779 Belgradoko Zentro Onkologikotik deitzen dizut. 735 01:29:44,779 --> 01:29:46,814 -Bai? -Hana Sylarekin ari al naiz? 736 01:29:46,814 --> 01:29:50,218 Bai, ni naiz, Hana Syla, Pristinakoa. 737 01:29:50,551 --> 01:29:53,087 -Syla andrea. -Bai? 738 01:29:53,354 --> 01:29:57,759 Biopsiaren emaitzak iritsi berriak dira. 739 01:29:57,759 --> 01:30:04,800 Analisiak dio ez duzula guk uste genuen gaixotasuna. 740 01:30:06,901 --> 01:30:09,637 Syla andrea? Aizu? 741 01:30:09,637 --> 01:30:11,739 Syla andrea? -Mila esker. 742 01:30:11,739 --> 01:30:13,107 Ez horregatik. 743 01:30:14,308 --> 01:30:17,678 -Esker mila. -Agur. 744 01:30:17,678 --> 01:30:19,580 Agur. 745 01:30:25,787 --> 01:30:31,359 Zatoz hona, polit hori! 746 01:30:39,634 --> 01:30:44,672 Zoaz aitonarengana, eseri. Lumi, etorri azkar. 747 01:30:55,016 --> 01:30:57,185 Zer gertatu da? 748 01:30:58,453 --> 01:31:03,024 Aitari itxarongo diogu pixka bat. Berriak ditut zuentzat. 749 01:31:10,231 --> 01:31:12,967 Atean kask-kask entzun dudala uste dut. 750 01:31:16,904 --> 01:31:20,007 Kosovoko geroztikako gerran 13.000 lagun hil zituzten. 751 01:31:20,007 --> 01:31:21,976 Haien artean, 2.000 lagun desagertuak… 752 01:31:22,009 --> 01:31:24,412 …gerra bukatu eta handik 19 urtera aurkitu gabeak. 753 01:31:24,612 --> 01:31:26,814 Yugoslavia ohiko gerretan 133.000 lagun hil zituzten. 754 01:31:26,814 --> 01:31:29,584 Gehienak, zibilak. 755 01:31:30,017 --> 01:31:32,553 Film honetako txostenetako informazio guztia benetakoa da. 756 01:31:32,553 --> 01:31:38,800 Hagako Auzitegiak serbiar buruzagi ohien kontra erabilitako bera da. 757 01:31:39,594 --> 01:31:44,440 Izenak aldatu egin dira, biktimen nortasuna babesteko. 758 01:31:45,520 --> 01:31:48,880 AZARO HOTZA 759 01:33:52,493 --> 01:33:55,796 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz