1 00:00:49,749 --> 00:00:52,118 Gyu-chan… 2 00:00:53,019 --> 00:00:56,623 Zure urtebetetzea da. 3 00:01:14,340 --> 00:01:17,544 Demontre… 80 urte bete ditut azkenean… 4 00:01:20,647 --> 00:01:21,781 Hori jantzi behar duzu? 5 00:01:21,815 --> 00:01:23,950 Ez, zuretzat dira! 6 00:01:24,184 --> 00:01:27,520 Urtebetetze-opari bitxia! 7 00:01:27,954 --> 00:01:29,956 Begira ahate hauei. 8 00:01:36,362 --> 00:01:38,364 Kandelak non daude? 9 00:01:38,965 --> 00:01:41,534 Ez dauzkagu 80 kandela. 10 00:01:41,634 --> 00:01:44,971 -"Hiru" bat besterik ez daukagu. -Hirua ondo dago. 11 00:01:49,309 --> 00:01:51,511 Putz egin behar diozu. 12 00:01:56,116 --> 00:01:59,018 Pastela duzu aurpegi osoan. 13 00:01:59,752 --> 00:02:02,222 Berdin zait! 14 00:02:02,522 --> 00:02:04,757 Ez dizut entzuten. 15 00:02:05,125 --> 00:02:07,760 Horregatik nago gazte. 16 00:02:07,861 --> 00:02:13,500 Ez da 80 urte bete dituzulako. Inoiz ez didazu entzun. 17 00:02:13,733 --> 00:02:17,370 Ez al duzu entzuteko garaia? 18 00:05:28,961 --> 00:05:34,567 CUTIE ETA BOXEOLARIA 19 00:05:51,284 --> 00:05:53,386 Tori. Goazen. 20 00:05:53,453 --> 00:05:54,854 Goazen. 21 00:05:58,691 --> 00:06:06,299 Itoginak ditugu geure gelan eta 3. solairutik datoz. 22 00:06:17,443 --> 00:06:19,912 Horraino eramango dut. 23 00:06:19,946 --> 00:06:21,581 Itxaron pixka bat. 24 00:06:21,714 --> 00:06:23,583 Ondo da. 25 00:06:25,151 --> 00:06:28,621 Niagarako ur-jauzia bezalakoa da. 26 00:06:32,458 --> 00:06:34,761 Ederki. Goazen. 27 00:06:46,539 --> 00:06:51,811 Oraindik ez dugu errenta ordaindu. Jabeak faktura bidali digu. 28 00:06:52,011 --> 00:06:56,149 Zerbitzuak ordaintzen ez baditugu, moztu egingo dizkigute. 29 00:06:56,315 --> 00:06:57,950 Zenbat behar dugu? 30 00:06:58,151 --> 00:06:59,719 Beldurra ematen dit horretan pentsatzeak… 31 00:06:59,819 --> 00:07:01,821 Mila dolar. 32 00:07:01,854 --> 00:07:06,726 Errenta gehi mila dolar. Aski izango da bolada baterako. 33 00:07:25,678 --> 00:07:28,014 Iritsi gara. Goazen. 34 00:07:28,748 --> 00:07:31,451 Ireki, Sesamo! 35 00:07:43,296 --> 00:07:45,932 Ederki, aurrera. 36 00:07:46,599 --> 00:07:51,537 -Ez diozu heldu behar. -Ez, elkarrekin egin behar dugu. 37 00:07:52,872 --> 00:07:58,678 Behekoa kendu. Tira pixka bat gehiago. 38 00:08:02,548 --> 00:08:06,919 Dena jartzen ari naiz nire hurrengo erakusketarako. 39 00:08:07,019 --> 00:08:09,722 Beharbada, salduko dut. Saldu beharra daukat. 40 00:08:10,656 --> 00:08:14,694 Kartoizko moto honetaz harro nago. 41 00:08:14,927 --> 00:08:18,931 Harro nago eta aukera bat da… denei erakusteko. 42 00:08:19,866 --> 00:08:23,769 Erakusketa honekin, nire ospeak hau egingo du: 43 00:08:23,803 --> 00:08:25,838 Danba! 44 00:08:28,674 --> 00:08:32,311 -Faroa handiegia da. -Faroa? 45 00:08:32,512 --> 00:08:35,615 -Berriz egin behar genuke. -Handiegia? Beranduegi da. 46 00:08:35,781 --> 00:08:37,250 Auskalo zer den. 47 00:08:37,850 --> 00:08:40,920 Margotu ondoren hobeto igarriko zaio. 48 00:08:40,953 --> 00:08:41,754 Bai. 49 00:08:43,055 --> 00:08:45,057 Ez naiz bere laguntzailea. 50 00:08:45,224 --> 00:08:47,927 Hobe da nik neure lana egiten badut. 51 00:08:48,528 --> 00:08:50,730 Baina batzuetan lagundu egiten diot… 52 00:08:50,930 --> 00:08:53,432 …larrialdi bat delako. 53 00:08:54,734 --> 00:08:57,737 Senarra naizelako! 54 00:08:58,838 --> 00:09:01,440 Penagarria zara! 55 00:09:06,145 --> 00:09:07,480 Kontuz ibili. 56 00:09:07,747 --> 00:09:10,750 Ez diezazutela lapurtu etxerako bidean. 57 00:09:15,821 --> 00:09:21,627 Norikori nabaritzen zaio ez didala lagundu nahi. 58 00:09:24,063 --> 00:09:27,934 Laguntzaile bat besterik ez da. 59 00:09:30,336 --> 00:09:34,707 Erdipurdikoak jenioari lagundu behar dio. 60 00:09:35,808 --> 00:09:37,376 Hala uste dut nik. 61 00:09:47,219 --> 00:09:49,488 Egina dago. 62 00:10:02,368 --> 00:10:06,906 Kaixo, Cutie naiz. Hona nire historia eta nire senar Bullierena. 63 00:10:07,039 --> 00:10:10,343 Beti biluzik nago, behartsua naizelako. 64 00:10:12,645 --> 00:10:15,781 Begira zer gertatzen den Cutie haserretzen denean. 65 00:10:15,781 --> 00:10:17,617 Dibertigarria izango da. 66 00:10:18,150 --> 00:10:21,187 Ez naiz ezer txarra egiten ari. 67 00:10:21,687 --> 00:10:24,690 Artearengatik egiten dut dena. 68 00:10:28,227 --> 00:10:37,903 Cutiek garai onak ditu gogoan, New Yorkera iritsi zen garaia… 69 00:10:59,258 --> 00:11:03,129 Aireportutik Times Squarera iritsi zen. 70 00:11:09,502 --> 00:11:13,339 Behin, Cutie Bullieren Sohoko estudiora joan zen ustekabean… 71 00:11:14,974 --> 00:11:18,644 Bere bizitzan ez zuen ikusia horrelako arterik. 72 00:11:25,084 --> 00:11:27,319 Cutiek 19 urte zituen, eta Bulliek, berriz, 41. 73 00:11:27,820 --> 00:11:30,122 Kaixo, ikaslea naiz. 74 00:11:30,690 --> 00:11:35,127 Gurasoen diruarekin etorri zara New Yorkera? 75 00:11:35,528 --> 00:11:39,965 Cutie, nire estudioan egin dezakezu zeure artea. 76 00:11:40,166 --> 00:11:44,704 Tipo arraroa da, baina erabateko artista dirudi. 77 00:12:43,028 --> 00:12:45,931 Gyu-chan, afaria prest dago. 78 00:12:53,339 --> 00:12:55,641 Txerba gorria goxo-goxoa dago. 79 00:12:55,841 --> 00:12:57,943 Eta oso merkea da. 80 00:12:58,077 --> 00:13:00,613 Nire prestakuntza garestia da. 81 00:13:00,746 --> 00:13:01,447 Bai. 82 00:13:05,317 --> 00:13:08,754 Hamar aldiz gehiago balioko luke jatetxean. 83 00:13:09,155 --> 00:13:13,793 Egunero jatetxe garesti batean jatea bezala da. 84 00:13:14,059 --> 00:13:16,095 Zer gertatzen da? 85 00:13:16,128 --> 00:13:18,197 Denbora pila pasatu dut plater hau prestatzen… 86 00:13:18,230 --> 00:13:20,766 …eta a zer modu zakarrean jaten ari zaren! 87 00:13:20,833 --> 00:13:23,135 Horregatik ez zait elkarrekin jatea gustatzen. 88 00:13:25,404 --> 00:13:27,406 Polit-polita jarri dut… 89 00:13:27,573 --> 00:13:29,742 …eta zuk dena nahaspilatzen duzu. 90 00:13:35,314 --> 00:13:38,250 Zopa zoragarri dago. 91 00:13:39,451 --> 00:13:41,554 Badakizu cherry tomate bat behar bezala jaten? 92 00:13:41,687 --> 00:13:43,455 Tomatea? 93 00:13:43,823 --> 00:13:46,859 Begira zer gertatzen den gaizki jaten baduzu. 94 00:13:47,026 --> 00:13:48,894 Orain ez zait ateratzen. 95 00:13:48,928 --> 00:13:50,996 Zer arraio zara? 96 00:13:51,463 --> 00:13:53,866 Jaurti eta hartu egin behar zenuke. 97 00:13:53,966 --> 00:13:56,068 -Saia zaitez. -Ezin dut. 98 00:13:57,736 --> 00:13:59,905 Proba egingo dut. 99 00:14:01,240 --> 00:14:01,941 Aurrera. 100 00:14:02,208 --> 00:14:03,843 Ezin duzu egin. 101 00:14:03,943 --> 00:14:05,845 Ia-ia atera zait. 102 00:14:06,145 --> 00:14:07,913 Hutsa naiz. 103 00:14:08,047 --> 00:14:09,782 Amore ematen dut. 104 00:14:11,584 --> 00:14:13,118 Egin duzu. 105 00:14:14,053 --> 00:14:17,089 Oroitzen zara Spielbergen filmaz? 106 00:14:18,757 --> 00:14:24,163 "Kutxa galduaren bila" zela uste dut. Ez naiz oroitzen. 107 00:14:24,263 --> 00:14:29,468 Eszena batean janaria pozoitu, eta norbait hura jateko zorian dago. 108 00:14:29,535 --> 00:14:32,972 Eta, orduan, tximu batek hura hartu eta jan egiten du… 109 00:14:33,038 --> 00:14:34,206 …eta hil egiten da. 110 00:14:35,007 --> 00:14:38,177 Baina Spielbergen lehengo eguneko filma oso txarra zen. 111 00:14:38,244 --> 00:14:40,479 Indiana Jonesen azkena? 112 00:14:40,546 --> 00:14:41,947 Bai. Oso txarra zen. 113 00:14:41,981 --> 00:14:44,416 Ziur zaude Spielbergena zela? 114 00:14:44,450 --> 00:14:46,719 Bai, jota dago. Zaharregia da. 115 00:14:46,752 --> 00:14:48,687 "Marrazoa" da onena. 116 00:14:48,921 --> 00:14:54,693 Beti esaten duzu lehenengo lana dela onena. 117 00:14:54,894 --> 00:14:57,596 Bai, Spielberg gaztea. 118 00:14:57,630 --> 00:15:01,567 Gauza bera diozu beste artista batzuez: haien lehen lana da onena. 119 00:15:01,934 --> 00:15:03,435 Bai, hala izango da. 120 00:15:03,502 --> 00:15:05,905 Hurrengo lanean korapilatzen dira gauzak… 121 00:15:06,238 --> 00:15:08,173 Eta hala bada… 122 00:15:08,507 --> 00:15:09,942 …ez dago itxaropenik. 123 00:15:10,075 --> 00:15:12,077 Zertarako segitu? 124 00:15:36,835 --> 00:15:38,537 Sartzen da? 125 00:15:38,637 --> 00:15:40,506 Bai, sartzen da. 126 00:15:41,573 --> 00:15:43,175 Ez, ez da sartzen. 127 00:15:43,642 --> 00:15:46,045 -Zer gertatzen da? -Hor tolestua dago. 128 00:15:47,613 --> 00:15:49,848 Tira, aurrera. 129 00:15:55,487 --> 00:15:57,489 Heldu diot. Azkoina, azkoina. 130 00:15:57,856 --> 00:16:00,025 Gyu-chan, heldu beste aldeari. 131 00:16:00,159 --> 00:16:01,627 Azkoin bat behar dut! 132 00:16:01,760 --> 00:16:03,862 Horrela. Pixka bat gehiago. 133 00:16:07,466 --> 00:16:13,472 Erakusketa honi deitu diogu: "Shinohara: Wham! Pow! Wroom!" 134 00:16:13,739 --> 00:16:20,145 Ekintzaren ideia ematen dio, eta "woom" bere motoagatik da… 135 00:16:20,212 --> 00:16:25,050 …Shinoharak bere karreraren hasieratik egin baititu eskulturak. 136 00:16:25,150 --> 00:16:29,688 Duela urte asko da ospetsua, baina hau une garrantzitsu bat da. 137 00:16:39,665 --> 00:16:44,236 USHIO SHINOHARA TOKIOtik NEW YORKera 138 00:16:47,006 --> 00:16:50,576 1960ko hamarraldian, japoniar pintore bat New Yorkera etorri zen… 139 00:16:50,609 --> 00:16:55,447 …hiriaren oparotasuna eta kaosa islatuko zituen arte bat sortzera. 140 00:16:57,182 --> 00:17:00,686 Ushio Shinohara da artista hori. 141 00:17:02,721 --> 00:17:07,459 Goizean goiz Sohon: kalean utzitako kartoiak… 142 00:17:07,526 --> 00:17:10,863 …eta bere loft-etik pare bat etxesailera… 143 00:17:10,963 --> 00:17:15,734 …Shinoharak lanerako behar duen guztia du. 144 00:17:20,105 --> 00:17:24,710 Eskultura bat prestatzen ari da kartoi pila batekin. 145 00:17:24,777 --> 00:17:27,813 Bitartean, bere emazte Noriko bere koadroetan lan egiten ari da. 146 00:17:31,884 --> 00:17:34,720 TOKIO 1961 147 00:17:38,724 --> 00:17:44,129 Gaztetan, Tokion, ezaguna egin zen japoniar abangoardiaren lider gisa… 148 00:17:44,229 --> 00:17:46,865 …Estatu Batuetako Pop Art imitatuz… 149 00:17:47,366 --> 00:17:50,335 …eta "Action Painting". 150 00:17:58,277 --> 00:18:02,481 Shinohararen lanaren kalitatea zalantzazkoa da, gutxienez… 151 00:18:02,714 --> 00:18:06,452 …baina ondo erakusten du errebelio gogo suhar bat… 152 00:18:06,485 --> 00:18:09,922 …Japoniako eta mundu osoko gazteen artean zabaldu dena. 153 00:18:14,393 --> 00:18:17,930 NEW YORK 1971 154 00:18:18,464 --> 00:18:24,169 Estatu Batuetara iritsita, berehala erakarri zuen hedabideen arreta. 155 00:18:32,111 --> 00:18:37,850 Bera omen da New Yorkeko artista behartsurik ospetsuena. 156 00:18:38,183 --> 00:18:40,886 Bere obrak Japonian erakusten dira… 157 00:18:40,919 --> 00:18:46,492 …baina hemengo bildumagileek diote: "Aparta, baina ez nire gustukoa". 158 00:18:47,292 --> 00:18:52,097 Beraz, ez ditu saldu bere pieza gehienak. 159 00:18:59,538 --> 00:19:01,507 Zer diozu nire inaugurazioaz? 160 00:19:01,807 --> 00:19:03,809 Hasi ere ez da egin. 161 00:19:03,976 --> 00:19:05,844 Urduri nago. 162 00:19:05,944 --> 00:19:07,513 "Salduko ote dute"? 163 00:19:07,579 --> 00:19:09,548 Inaugurazioan ez duzu salduko. 164 00:19:09,648 --> 00:19:10,749 Auskalo. 165 00:19:12,651 --> 00:19:14,153 Nekatuta nago. 166 00:19:14,319 --> 00:19:15,821 -Zergatik? -E? 167 00:19:15,921 --> 00:19:18,590 -Gaurko prestakuntzagatik -Ni ez nago nekatuta. 168 00:19:18,757 --> 00:19:21,160 Jakina, zure ebentoa da eta. 169 00:19:21,260 --> 00:19:24,530 Ez da nire erakusketa; frustratuta nago. 170 00:19:24,563 --> 00:19:27,533 Tira, utzi bakean. 171 00:19:32,771 --> 00:19:36,108 Pintura sortzen duen unea da garrantzitsuena. 172 00:19:36,175 --> 00:19:42,381 Hau emaitza da, emaitza polita, baina ekintza da… 173 00:19:42,481 --> 00:19:43,849 Energia hor dago. 174 00:19:44,349 --> 00:19:47,286 -Ezagutzen duzu Ushio. -Pozten naiz. 175 00:19:47,286 --> 00:19:49,521 Atsegin handiz. Zoragarria da. 176 00:19:49,755 --> 00:19:52,357 Eskultura ikaragarri hori ere badu. 177 00:19:53,091 --> 00:19:54,927 Nire obra nagusia da. 178 00:19:54,960 --> 00:19:57,696 -Oso gutxi kontsumitzen du. -Bai, jakina. 179 00:19:57,729 --> 00:20:02,968 Hainbeste denbora daramadanez hau egiten, irudi batekin hasten naiz. 180 00:20:03,235 --> 00:20:04,970 Ikusten dut. 181 00:20:05,137 --> 00:20:08,173 Hori da azkenean bururatu zitzaidana. 182 00:20:12,077 --> 00:20:14,746 -Gainean aparra, ez? -Bai. 183 00:20:14,880 --> 00:20:19,251 Begiak itxi, eta eskuin-ezker jotzen dut. 184 00:20:19,384 --> 00:20:21,119 Minutu bat, eta kitto. 185 00:20:21,253 --> 00:20:24,623 -Minutu batean? -Ez, bi eta erditan. 186 00:20:55,554 --> 00:20:59,258 Heldu eskutik, Cutie. Sohoko taberna onenera goaz. 187 00:20:59,758 --> 00:21:02,794 Zer zirrara handia! 188 00:21:04,963 --> 00:21:09,668 Cutie, pintura asko margotu, eta haiekin beteko duzu New York osoa! 189 00:21:10,435 --> 00:21:12,604 Zoragarria da, Bullie! 190 00:21:12,638 --> 00:21:16,041 Pentsatzen ari nintzena esaten dit. 191 00:21:18,543 --> 00:21:21,546 Cutie, oso berandu da, etorri nire etxera. 192 00:21:21,647 --> 00:21:24,383 Maite zaitut, Cutie. 193 00:21:27,386 --> 00:21:29,955 Zer ohe zikina! Maindirerik gabe! 194 00:21:29,955 --> 00:21:32,457 Baina artea eta maitasuna garrantzitsuagoak dira. 195 00:21:33,692 --> 00:21:38,330 Cutie, greziar jainkosa bat bezalakoa zara. 196 00:21:39,731 --> 00:21:44,069 Badakit, laster damutuko da. 197 00:21:44,236 --> 00:21:45,737 BIHARAMUNEAN 198 00:21:45,804 --> 00:21:51,677 Errenta gaur pagatu behar dut. Utziko al didazu diru pixka bat? 199 00:21:51,710 --> 00:21:55,047 TALOITEGIA 200 00:21:55,447 --> 00:22:00,886 Gizon zintzoa da, sinets dezaket… 201 00:22:02,054 --> 00:22:06,992 Gaztetan, obsesionatuta nengoen nire idealekin… 202 00:22:07,225 --> 00:22:11,463 …eta artea zen nire lehentasuna. 203 00:22:11,963 --> 00:22:15,267 Ushiorentzat ere arteak zuen lehentasuna. 204 00:22:15,400 --> 00:22:19,671 Horretan bat genetozen biok. 205 00:22:20,405 --> 00:22:27,312 Bizitza osoan ez nuen ezagutu hain bihotz oneko inor. 206 00:22:28,347 --> 00:22:31,550 Maitemintzen hasi nintzen. 207 00:22:36,288 --> 00:22:39,958 Inspirazioz beteta nengoen. 208 00:22:41,593 --> 00:22:46,031 Etorkizunak ez ninduen kezkatzen. 209 00:22:47,899 --> 00:22:53,372 Txikiegia da! Gaztaroaren indarrarekin lan egizu! 210 00:23:18,163 --> 00:23:19,564 Esan? 211 00:23:21,266 --> 00:23:22,834 Kaixo, Ethan. 212 00:23:22,934 --> 00:23:24,002 Ondo nago. 213 00:23:24,136 --> 00:23:25,504 Ethan, zer moduz? 214 00:23:25,670 --> 00:23:30,609 Bi moto txiki-txiki eta xarmagarri dauzkat zuretzat. 215 00:23:31,510 --> 00:23:34,179 Itxaron, Noriko dator eta… 216 00:23:34,212 --> 00:23:35,447 Noriko! 217 00:23:35,580 --> 00:23:36,515 Ethan da. 218 00:23:37,315 --> 00:23:38,583 Itxaron. Badator. 219 00:23:41,119 --> 00:23:42,354 Egun on. 220 00:23:42,854 --> 00:23:44,556 Ondo, mila esker. 221 00:23:47,192 --> 00:23:50,028 Ondo, agur. 222 00:23:52,164 --> 00:23:53,432 Gyu-chan… 223 00:23:53,665 --> 00:23:56,668 Alexandra Guggenheimekoak boxeo-pintura bat ikusi nahi du. 224 00:23:56,701 --> 00:24:00,539 Bihar etorri nahi du zure estudiora. 225 00:24:04,109 --> 00:24:06,278 Atera ditzagun hauek. 226 00:24:08,814 --> 00:24:10,649 Jar itzazu paretaren kontra. 227 00:24:10,749 --> 00:24:15,654 -Hauek ez dira onenak. -Berdin dio. Erabaki dezala berak. 228 00:24:17,489 --> 00:24:19,891 -Bila dezagun pixka bat gehiago. -Ederki. 229 00:24:20,959 --> 00:24:22,294 Ba al dago zerbait hor goian? 230 00:24:22,461 --> 00:24:25,397 Erroilu zikin batzuk, baina ez ditugu behar. 231 00:24:28,500 --> 00:24:32,471 -Gauza gehiegi dauzkagu. -Hauek ez dira boxeo-pinturak, ez? 232 00:24:35,140 --> 00:24:37,509 Honek neurri egokikoa dirudi. 233 00:24:37,542 --> 00:24:40,479 Gainean daukana kenduko diot. 234 00:24:40,545 --> 00:24:43,048 -Irristaka eramango dut. -Bai? 235 00:24:50,755 --> 00:24:53,325 -Kontuz mihisearekin. -Badakit. 236 00:24:56,661 --> 00:24:59,598 O! Zer ondo! 237 00:25:00,398 --> 00:25:02,033 Begira zer urdin polita! 238 00:25:02,167 --> 00:25:04,669 -Hau oso polita da… -Ziur salduko dela. 239 00:25:05,670 --> 00:25:08,240 Honela ondo, biharko. 240 00:25:11,009 --> 00:25:12,277 Eskerrik asko. 241 00:25:16,515 --> 00:25:19,851 Saltzen bada, etekina aterako dut. 242 00:25:37,536 --> 00:25:38,870 Zer moduz? 243 00:25:39,104 --> 00:25:41,806 Pozten naiz zuek ikusteaz. 244 00:25:41,940 --> 00:25:44,075 Zorionak zure erakusketagatik. 245 00:25:46,111 --> 00:25:49,814 Sekula ez nauzu boxeatzen-pintatzen ikusi, ezta? 246 00:25:49,881 --> 00:25:52,551 -Filman bakarrik. -Gaur zuzenean ikusiko nauzu. 247 00:25:52,751 --> 00:25:59,891 Guggenheim museorako erosiko dugunaz ere hitz egin nahi genuke. 248 00:25:59,925 --> 00:26:02,928 -Zein aukeratu… -Bai, pieza bat sortua du… 249 00:26:02,961 --> 00:26:06,898 …berez handiagoa da, hau zati bat da. 250 00:26:06,965 --> 00:26:10,335 Benetako historia bat izango duen bat nahi dut… 251 00:26:10,435 --> 00:26:12,437 Ez, ez, noski. 252 00:26:12,938 --> 00:26:18,743 Interesatuta daude eta ari gara… Bultzada bat behar du… 253 00:26:18,810 --> 00:26:21,346 Behar du… Egiten ari da… 254 00:26:21,446 --> 00:26:24,783 Eta zu giltzarria zara, eta hori zoragarria da. 255 00:26:24,816 --> 00:26:25,917 Primeran. 256 00:26:26,117 --> 00:26:29,321 Sinetsiko al didazu? Ushiok ezin du edan. 257 00:26:29,454 --> 00:26:33,124 Horrela sasoian dago berriz. 258 00:26:33,158 --> 00:26:34,159 Zer ondo. 259 00:26:34,259 --> 00:26:36,361 Oso arraroa da. 260 00:26:36,494 --> 00:26:38,263 Bat-batean, egun batean… 261 00:26:38,330 --> 00:26:40,131 …duela hiru urte eta erdi… 262 00:26:40,265 --> 00:26:42,000 …ezin zuen arnasa hartu. 263 00:26:42,100 --> 00:26:43,635 Eta harrezkero… 264 00:26:43,635 --> 00:26:46,705 …alergia bezalakoa du. Ezin du alkoholik edan. 265 00:26:46,738 --> 00:26:50,208 Mediku batek horrelako zerbait aurkituko balu… 266 00:26:50,275 --> 00:26:53,178 …munduko alkoholiko guztiak salba litezke. 267 00:26:55,113 --> 00:26:57,115 Horrelako asko dauzkat. 268 00:26:57,282 --> 00:26:59,517 Merkeak dira. 269 00:27:21,940 --> 00:27:24,376 Aterako didazu argazki bat berarekin? 270 00:27:30,248 --> 00:27:32,250 Zoragarria, zoragarria! 271 00:27:32,484 --> 00:27:34,152 Ez horregatik. 272 00:27:34,653 --> 00:27:37,022 Hau bikaina da! 273 00:27:37,055 --> 00:27:39,891 Mitxoleta-zelai bat dirudi. 274 00:27:39,924 --> 00:27:42,394 Afganiar mitxoleta-zelai bat! 275 00:27:42,460 --> 00:27:44,663 Afganiar mitxoleta-zelai bat dirudi. 276 00:27:44,796 --> 00:27:47,098 "Mitxoleta zelaia" da izenburua. 277 00:27:47,198 --> 00:27:49,367 "Mitxoleta-zelaia", bai. 278 00:27:49,501 --> 00:27:51,536 Ez du pentsatzen, hori garrantzitsua da. 279 00:27:51,670 --> 00:27:53,605 Ekin egiten dio, senez. 280 00:27:53,672 --> 00:27:56,875 Pollocken oso desberdina, hura kontzientea baitzen. 281 00:27:56,941 --> 00:27:59,411 Indar handi-handia du. 282 00:27:59,511 --> 00:28:05,116 Ethanek badakienez, Guggenheimek oso diru gutxi dauka… 283 00:28:05,183 --> 00:28:06,751 …obrak erosteko. 284 00:28:06,785 --> 00:28:09,921 -Guk gutxiago daukagu. -Behartsuak gara denok. 285 00:28:09,988 --> 00:28:12,924 Ethanekin lan egingo dut inbertsoreak bilatzeko… 286 00:28:12,957 --> 00:28:17,195 …obrak erosten lagundu diezaguten. 287 00:28:17,462 --> 00:28:21,733 Garrantzi historikoa izango duen zerbait nahi dugu. 288 00:28:21,766 --> 00:28:23,535 Hori historikoa da. 289 00:28:23,601 --> 00:28:25,904 Postdamgo unibertsitatean margotu zuen… 290 00:28:25,937 --> 00:28:28,239 -…inaugurazioan. -Zer gehiago dago? 291 00:28:28,440 --> 00:28:30,408 Kamakurakoaren argazkia… 292 00:28:30,475 --> 00:28:34,112 …"Art in America" aldizkarian agertu zen. 293 00:28:34,145 --> 00:28:36,815 Horrelako gauzak nahi dituzte, hori behar dut. 294 00:28:36,915 --> 00:28:41,419 -Argazkiak ikus ditzaket? -Aldizkaria hor daukagu… 295 00:28:41,419 --> 00:28:42,987 Begiratu bat botako diot. 296 00:28:45,657 --> 00:28:47,425 Hau ebento bakarra izan zen… 297 00:28:47,459 --> 00:28:48,293 Baina hau… 298 00:28:48,460 --> 00:28:50,962 …unibertsitaterako izan zen… 299 00:28:51,229 --> 00:28:53,832 …eta hainbat unibertsitatetara eramaten zuten. 300 00:28:53,865 --> 00:28:57,102 Hau gustatzen zait, nahiago dut. 301 00:28:58,470 --> 00:29:00,939 Hori ez da ona… 302 00:29:01,072 --> 00:29:03,641 …ez baita gurea. 303 00:29:04,309 --> 00:29:06,244 Zeren eta bere lagunak… 304 00:29:06,544 --> 00:29:08,446 Ushiok eman egin zion. 305 00:29:08,913 --> 00:29:10,181 Eta hitz eman zigun… 306 00:29:10,348 --> 00:29:12,016 …ez zuela salduko. 307 00:29:12,117 --> 00:29:13,818 Hori konpon dezakegu. 308 00:29:13,952 --> 00:29:16,855 Ushiok eta Norikok atera behar diote etekina. 309 00:29:16,855 --> 00:29:18,656 Izan ere… 310 00:29:18,857 --> 00:29:20,525 …Ushio mozkortuta zegoen. 311 00:29:20,692 --> 00:29:22,093 Eta hitz eman zion. 312 00:29:22,293 --> 00:29:25,263 Hori konpon dezakegu, negoziatu… 313 00:29:25,430 --> 00:29:26,798 Baina iruditu zait… 314 00:29:26,931 --> 00:29:28,299 …bestea… 315 00:29:28,433 --> 00:29:29,968 …errazagoa da. 316 00:29:30,101 --> 00:29:31,536 Ez, eskerrik asko. 317 00:29:31,636 --> 00:29:35,106 Denbora beharko dut kontu honetarako. 318 00:29:35,140 --> 00:29:37,776 Pazientzia handia izan duzu nirekin, Ethan… 319 00:29:37,809 --> 00:29:40,845 Baina orain gaude… 320 00:29:40,845 --> 00:29:42,714 Hau hasiera da. 321 00:29:43,681 --> 00:29:47,385 Prest? Bat, bi eta hiru. 322 00:30:45,710 --> 00:30:50,014 Azkenean margotu dezaket. Zer zirrara handia! 323 00:30:53,284 --> 00:30:57,956 Kaixo, motel. Etorri azkar, nahikoa garagardo eta janari daukat. 324 00:30:58,389 --> 00:31:01,059 Ongi etorri denok. Ondo pasa! 325 00:31:01,159 --> 00:31:02,961 Hemendik hip, eta handik hop! 326 00:31:03,461 --> 00:31:06,598 Kaixo, Bullie, festa ederra egingo dugu! 327 00:31:06,965 --> 00:31:10,235 Bullie, ez zara aldatzen. 328 00:31:11,002 --> 00:31:13,938 Hara! Zer ezaguna den Bullie! 329 00:31:15,573 --> 00:31:18,109 Topa Bullieri, artista handiari! 330 00:31:18,243 --> 00:31:23,681 Pozten naiz zuekin edateaz. Amets bat dirudi! 331 00:31:23,815 --> 00:31:26,718 Denak joan ondoren… 332 00:31:29,454 --> 00:31:32,457 Ondo pasatu dugu, baina nekatuta nago. 333 00:31:38,263 --> 00:31:41,933 Zoragarria izan da! Cutie, maite zaitut. 334 00:31:55,580 --> 00:32:00,652 Ushio ezagutu eta handik 6 hilabetera, haurdun geratu nintzen. 335 00:32:01,853 --> 00:32:06,524 Gure semea jaio zen, eta Ushio alkoholikoa zen. 336 00:32:07,525 --> 00:32:13,965 Ushiok eta nik liskar asko genituen edarirako bere zaletasunagatik. 337 00:32:15,700 --> 00:32:19,337 Nire arterako astirik gabe… 338 00:32:19,470 --> 00:32:23,274 …pintatzeko gogoa galdu nuen. 339 00:32:25,076 --> 00:32:30,548 Bizibide ziurreko norbaitekin ezkondu behar nuen. 340 00:32:31,082 --> 00:32:37,522 Bere zereginen ardura hartuko zuen norbaitekin. 341 00:32:40,892 --> 00:32:42,360 Zergatik ez diozue kantatzen? 342 00:32:42,760 --> 00:32:43,962 Bullie, jira zaitez. 343 00:32:55,406 --> 00:32:58,042 New Yorken gertatzen ari zena jakitean… 344 00:32:58,042 --> 00:33:02,680 …Cutieren gurasoek ez zioten diru gehiago bidali. 345 00:33:04,048 --> 00:33:07,752 Egunez egun, pobreziak eta miseriak jota zeukaten Cutie. 346 00:33:27,438 --> 00:33:29,941 Kaixo, seme. Ongi etorri. 347 00:33:41,719 --> 00:33:43,988 Noriko, ez dut aurkitzen babarrun-jelatina gozoa. 348 00:33:44,022 --> 00:33:48,793 Ez dakit non dagoen. Ez al duzu aulkian utzi? 349 00:33:49,660 --> 00:33:52,063 Erori egin da. 350 00:33:52,196 --> 00:33:55,233 Aurkitu dut! Youkan! 351 00:33:56,167 --> 00:33:58,369 Alex, Youkan pixka bat nahi? 352 00:33:58,436 --> 00:34:00,238 Ondo nago. 353 00:34:07,211 --> 00:34:10,314 -Alex, mozkortuta zaude. -Ez, horixe. 354 00:34:10,448 --> 00:34:11,783 Kiratsa duzu. 355 00:34:14,786 --> 00:34:16,954 Bai, kiratsa duzu. 356 00:34:21,259 --> 00:34:23,628 Ura emango dizut. 357 00:34:54,492 --> 00:34:56,160 Zeren bila zabiltza? 358 00:34:56,327 --> 00:34:58,129 -Pixka bat bakarrik. -Ez, ez. 359 00:34:58,196 --> 00:34:59,964 Nahikoa edan duzu. 360 00:34:59,964 --> 00:35:02,333 Ez, ez, ez… 361 00:35:02,733 --> 00:35:04,669 Hori gehiegi da. 362 00:35:06,270 --> 00:35:10,041 Zergatik ez duzu ura edaten eta kitto? 363 00:35:20,184 --> 00:35:23,855 -Ardo garestia al da hori? -Ez bereziki, baina… 364 00:35:23,955 --> 00:35:26,858 -13 dolar balio du. -13! 365 00:35:28,626 --> 00:35:35,833 Ezin dugu elkarrekin lasai edan, berak ura bezala edaten duelako. 366 00:35:36,334 --> 00:35:38,669 Ura bezala. 367 00:35:39,770 --> 00:35:44,041 Hobetzen ari zenez, egunean edalontzi bakarra eman behar nion. 368 00:35:44,175 --> 00:35:46,844 Hobetzen ari zen. 369 00:35:54,018 --> 00:35:58,356 Alkohol guztia gurekin ekarri behar dugu. 370 00:35:58,456 --> 00:36:01,559 Hori egin behar dugu. 371 00:36:01,893 --> 00:36:05,029 Bestela, Alex edari-ehizean joango da. 372 00:36:11,335 --> 00:36:16,807 Laineza eman zeniolako gertatzen da hau. Har ezazu zeure erantzukizuna. 373 00:36:19,577 --> 00:36:23,781 Edaria eskaini, eta ez dizu sekula ezetz esango. Beraz, ez eman inoiz. 374 00:36:24,315 --> 00:36:28,052 Edozer gauza esango du edaria lortzeko. 375 00:36:54,312 --> 00:36:59,217 Ahalegin guztiak egin nituen semea ondo hazteko. 376 00:37:03,955 --> 00:37:09,227 Familia behartsua zuenez eta aita alkoholikoa… 377 00:37:09,227 --> 00:37:13,364 …mutikoak gutxiagotasun-konplexu handia zuen. 378 00:37:17,501 --> 00:37:22,907 Eskolako autobus geltokira iritsi baino lehenago joateko esaten dit. 379 00:37:24,141 --> 00:37:26,110 Zutaz lotsatzen da… 380 00:37:26,978 --> 00:37:29,146 Alexek ez du nahi zu berarekin joatea. 381 00:37:34,352 --> 00:37:39,957 Errudun sentitzen naiz semeari ingurune egoki bat ez emateagatik. 382 00:37:40,024 --> 00:37:44,295 Pertsona heldu mozkorrez inguratua hazi izan baita. 383 00:37:54,105 --> 00:37:56,807 Zergatik ez duzu bakarrik dantzatzen? 384 00:37:57,441 --> 00:38:00,344 Gauza bat esango dizut… 385 00:38:22,033 --> 00:38:24,702 Alex atera al da? 386 00:38:25,536 --> 00:38:28,973 Mozkor-mozkor eginda, lo dago oraindik. 387 00:39:21,359 --> 00:39:23,361 Zergatik zabiltza beti horrela? 388 00:39:23,461 --> 00:39:27,698 Gonbidatu egin naute. Joan beharra daukat. 389 00:39:32,703 --> 00:39:38,542 Nola joango zara Japoniara, errenta ordaintzeko ere ez dugu eta? 390 00:39:38,642 --> 00:39:40,978 Dirua behar dugu edozein lekutatik. 391 00:39:42,513 --> 00:39:45,616 Obra batzuk eramango ditut saltzeko. 392 00:39:46,150 --> 00:39:49,286 Joaten zaren bakoitzean hori esan, etorri, eta ez dituzu saldu. 393 00:39:49,320 --> 00:39:51,789 "Sentitzen dut, ez ditut saldu". 394 00:39:51,856 --> 00:39:54,592 3.000 dolarretan erosi nahi didate eskultura bat. 395 00:39:54,625 --> 00:39:56,861 Hori merkeegia da. 396 00:39:56,894 --> 00:39:59,130 Zerbait da. 397 00:40:03,401 --> 00:40:04,935 Ea ba. 398 00:40:05,069 --> 00:40:07,972 Pokemon motoa. Zikin samarra dago. 399 00:40:13,844 --> 00:40:16,080 Begira, Noriko. 400 00:40:16,981 --> 00:40:20,217 10.000 eskatu behar dituzu lan honengatik. 401 00:40:22,319 --> 00:40:26,791 Ez, ez da sartuko! 402 00:40:26,824 --> 00:40:28,025 Ez da sartzen. 403 00:40:28,159 --> 00:40:29,360 Noski! 404 00:42:55,272 --> 00:42:58,409 Ushio joaten denean… 405 00:42:58,442 --> 00:43:05,916 …airea bat-batean argitzen da eta dena isilik geratzen da. 406 00:43:16,160 --> 00:43:20,197 Ushio nire maisua izan da beti. 407 00:43:20,764 --> 00:43:24,602 Baina bera baino gutxiago sentitu izan naiz ni beti. 408 00:43:30,040 --> 00:43:33,844 Ushioren ahotsa nire buruan egon da beti. 409 00:43:34,244 --> 00:43:39,216 Ni bere atzetik joan, ez dut besterik egin. 410 00:43:41,619 --> 00:43:43,954 Virginia Woolfen arabera… 411 00:43:44,254 --> 00:43:49,226 …emakume artistak arrakasta izateko… 412 00:43:49,460 --> 00:43:54,665 …diru pixka bat eta gela propio bat behar ditu. 413 00:44:03,641 --> 00:44:10,581 Lehenengo aldiz sentitzen dut Cutie erabat nire obra dela. 414 00:44:24,061 --> 00:44:26,897 Eskerrak etorri zaren. 415 00:44:29,199 --> 00:44:32,936 Lagun bati erakutsiko diot nire lan berria. 416 00:44:34,705 --> 00:44:37,841 Gure 39. urtebetetzea ospatu berri dugu. 417 00:44:38,676 --> 00:44:41,945 Kontu asko izango dituzu kontatzeko. 418 00:44:42,513 --> 00:44:44,715 Hau azken kapitulua izango da. 419 00:44:45,482 --> 00:44:48,452 Hau zirriborro bat besterik ez da. 420 00:44:48,552 --> 00:44:53,123 Ahotik eta belarrietatik tiraka Cutiek inmobilizatu egin du Bullie. 421 00:44:55,959 --> 00:45:01,265 Cutie suminduta ikustea interesgarria da, baina… 422 00:45:01,365 --> 00:45:04,401 …nahiago dut zoriontsua izatea. 423 00:45:04,702 --> 00:45:07,104 Amaiera zoriontsuarekin ez litzateke egiazkoa izango. 424 00:45:07,204 --> 00:45:10,140 Ez zaizkit Hollywoodeko amaiera zoriontsuak gustatzen. 425 00:45:10,340 --> 00:45:14,078 Noski, ulertzen dizut. 426 00:45:14,211 --> 00:45:17,381 -Ona da une zoriontsuak izatea. -Bai, batzuetan. 427 00:45:17,481 --> 00:45:18,949 Azken batean… 428 00:45:18,982 --> 00:45:21,952 Bestela ezingo nuke garraztasuna azpimarratu. 429 00:45:22,052 --> 00:45:25,456 Garraztasunak esaten dit Cutie bestetan oso goxoa dela. 430 00:45:25,589 --> 00:45:29,093 -Ez du sailkatua izan nahi. -Ez. 431 00:45:29,326 --> 00:45:33,831 Hau dena elkarrekin primeran legoke galeria batean. 432 00:45:34,164 --> 00:45:37,101 -20 bat pieza egin dituzu? -Bai, gutxi gorabehera. 433 00:45:37,134 --> 00:45:39,136 -Kaixo, Alex! -Kaixo. 434 00:45:39,336 --> 00:45:41,939 Orduan, 20 dira guztira? 435 00:45:43,807 --> 00:45:47,745 Ikusagun. 1, 2, 3… 436 00:46:04,194 --> 00:46:08,332 Hau aurreko lan bat da. 437 00:46:11,935 --> 00:46:14,104 Asko gustatzen zait. 438 00:46:14,404 --> 00:46:18,675 Urrutitik ere ikusten da baduela zerbait gogorra. 439 00:46:20,244 --> 00:46:22,279 Badu indarra. 440 00:46:24,948 --> 00:46:27,484 Hau beste bat da. 441 00:46:28,385 --> 00:46:31,221 Autoerretratu moduko bat da. 442 00:46:31,655 --> 00:46:33,624 Hau asko gustatzen zait. 443 00:46:33,690 --> 00:46:35,325 Niri ere bai. 444 00:46:38,262 --> 00:46:39,863 Oso polita. 445 00:46:58,048 --> 00:47:00,184 Ushio. 446 00:47:25,843 --> 00:47:27,244 Zer azkar etorri zaren! 447 00:47:27,845 --> 00:47:31,048 Bide osoan ekarri duzu hau. Harritzekoa! 448 00:47:31,248 --> 00:47:33,617 Itxaron. Poliki. 449 00:47:34,184 --> 00:47:38,856 -Ondo egin duzu metroan ekarrita. -Jakina! 50 dolar aurreztu ditut. 450 00:47:39,022 --> 00:47:42,125 -Handik deitu behar zenidan. -Ez dago telefonorik. 451 00:47:42,259 --> 00:47:45,062 -Nasatik deitu behar zenidan. -Ez neukan dirurik. 452 00:47:45,095 --> 00:47:47,297 O, ez zeneukan dirurik… 453 00:47:48,966 --> 00:47:50,868 -Hau zuretzat. -Eskerrik asko. 454 00:47:52,169 --> 00:47:54,304 Zenbat? Konta ezazu. 455 00:47:54,338 --> 00:47:55,973 Asko izan behar luke. 456 00:47:56,106 --> 00:47:58,408 Hemen ez dago asko… 457 00:47:58,675 --> 00:48:00,110 3.600 dolar dira! 458 00:48:00,143 --> 00:48:01,511 Horrelako zerbait izango zela uste nuen. 459 00:48:01,578 --> 00:48:03,113 Ez al da gauza handia? 460 00:48:15,893 --> 00:48:20,163 -Ireki dezagun orain. -Ederki. 461 00:48:21,899 --> 00:48:24,401 Horregatik ez duzu biluzi beharrik. 462 00:48:24,735 --> 00:48:27,671 Hemen bero handia dago eta. 463 00:48:28,505 --> 00:48:33,343 Neure arropa zahar batzuk aurkitu ditut Japonian. 464 00:48:33,443 --> 00:48:36,313 Hau… eta hau… 465 00:48:55,999 --> 00:48:58,635 Utzidazu begirunezko agurra egiten. 466 00:48:58,702 --> 00:49:01,104 Onik etorri naiz etxera. 467 00:49:01,204 --> 00:49:03,607 Eskerrik asko. 468 00:49:05,542 --> 00:49:08,879 Mesedez, zaindu nazazue hurrengoan ere. 469 00:49:09,546 --> 00:49:12,983 -Zergatik ez duzu dirua kontatzen? -Orain, ez. 470 00:49:13,050 --> 00:49:13,650 Orain! 471 00:49:13,850 --> 00:49:15,686 -Orain, ama! -Itxaron. 472 00:49:15,786 --> 00:49:18,288 -Dirua ekarri dut. -Ustekabean… 473 00:49:18,488 --> 00:49:22,025 Dirua usaindu behar duzu. Billete freskoak! 474 00:49:22,159 --> 00:49:23,627 Usain ona. 475 00:49:25,662 --> 00:49:27,164 100eko billeteak dira. 476 00:49:27,464 --> 00:49:29,333 Horrela egiten da… 477 00:49:29,399 --> 00:49:31,101 Zaila da. Bankariak onak dira horretan. 478 00:49:31,134 --> 00:49:34,738 -Ekarri. Nik txikitatik egin dut. -Benetan? 479 00:49:34,838 --> 00:49:37,374 Konta ezazu! Usaindu lehenengo. 480 00:49:38,742 --> 00:49:41,044 3.500 dauzkagu? Ederki. 481 00:49:41,111 --> 00:49:46,383 -Ikusten? Ekarri dut. -Egin behar zenuena egin duzu. 482 00:50:00,897 --> 00:50:03,667 -Arrain bat, Noriko! -Bai? 483 00:50:05,168 --> 00:50:07,671 -Handia da! -Grabatzen ari naiz. 484 00:50:07,938 --> 00:50:09,573 Tira ba! 485 00:50:09,940 --> 00:50:12,442 Lasai, grabatzen ari naiz. 486 00:50:17,314 --> 00:50:19,783 -Begira! -Harrigarria! 487 00:50:51,715 --> 00:50:55,419 Zatoz hona. Poliki-poliki. 488 00:50:56,887 --> 00:51:00,390 Orain zoaz harantz. Oso ondo! 489 00:51:00,390 --> 00:51:02,426 Jira zaitez. 490 00:51:30,287 --> 00:51:34,458 Ooo! Erromantikoa da. 491 00:52:12,195 --> 00:52:14,331 Noriko, zer ari zara? 492 00:52:14,464 --> 00:52:16,666 Shuhei, galeriakoa, laster etorriko da. 493 00:52:16,733 --> 00:52:22,405 Zu bakarrik nahi zaitu erakusketa bat egiteko… 494 00:52:22,606 --> 00:52:26,710 Erakutsi nahi diot etxe honetan badagoela beste artista bat. 495 00:52:36,253 --> 00:52:38,755 Gyu-chan, telefonoa. 496 00:52:41,658 --> 00:52:44,528 Bera da. Kaixo, Shuhei. 497 00:52:46,029 --> 00:52:47,898 Non zaude? 498 00:52:49,166 --> 00:52:51,868 Bai, behera jaitsiko naiz zure bila. 499 00:52:52,502 --> 00:52:55,005 Ederki. Banoa. 500 00:52:56,907 --> 00:52:58,175 Prest? 501 00:52:59,843 --> 00:53:01,077 Sartu. 502 00:53:01,545 --> 00:53:04,214 Ene, ikusgarria da! 503 00:53:04,381 --> 00:53:07,350 -Berria da? -Berri-berria. Joan den astekoa. 504 00:53:11,988 --> 00:53:13,690 Hau da lehengo egunean ikusi nuena? 505 00:53:13,790 --> 00:53:15,458 Bai. Handia. 506 00:53:16,059 --> 00:53:21,431 Japoniar Oiran baten eta marrubizko izozki baten arteko fusio bat da. 507 00:53:23,033 --> 00:53:24,935 Ikaragarria da. 508 00:53:25,202 --> 00:53:27,103 Eta gero, hau. 509 00:53:28,138 --> 00:53:31,208 Untxi baten eta igel baten arteko borroka. 510 00:53:32,209 --> 00:53:38,982 Hemen nahaspila handia dago. Zure galeria politean egotea merezi du. 511 00:53:39,149 --> 00:53:43,220 Ondo legoke zure erakusketa bat nire galerian. 512 00:53:44,020 --> 00:53:47,824 Nire lana beste estudioan dago. Ikusi nahi duzu? 513 00:53:47,857 --> 00:53:51,161 Ezin duzu erabaki bat hartu bere lana bakarrik ikusita. 514 00:53:56,933 --> 00:54:00,070 Hemendik. Hau da nire estudioa. 515 00:54:00,503 --> 00:54:05,008 Seriaren lehenengo izena "Ume bat haztearen infernua" zen. 516 00:54:05,075 --> 00:54:09,579 "Ushio haztearen infernua" jarri nion gero. 517 00:54:12,148 --> 00:54:13,750 Oso serie ona da. 518 00:54:22,392 --> 00:54:25,328 Noriko, hauek oso lan onak dira. 519 00:54:25,428 --> 00:54:26,496 Zein? 520 00:54:26,696 --> 00:54:27,998 Hemengo hauek. 521 00:54:28,531 --> 00:54:30,267 Nire lana? Edo Norikorena? 522 00:54:30,467 --> 00:54:31,468 Biak! 523 00:54:34,204 --> 00:54:40,777 Erakusketa honetan, Ushioren artea areto nagusian egongo da. 524 00:54:40,844 --> 00:54:47,017 Baina aldi berean zure lana ere erakutsi nahi nuke. 525 00:54:50,754 --> 00:54:54,057 -Laster joango naiz zure galeriara. -Atseginez. 526 00:54:54,157 --> 00:54:56,359 Lekua ikusi nahi nuke. 527 00:54:57,193 --> 00:55:00,397 -Ondo izan. Agur. -Agur. 528 00:55:23,453 --> 00:55:26,523 Esan? Zer moduz? 529 00:55:28,658 --> 00:55:34,064 7 kilo pigmentu txuri erosi ditut. 530 00:55:34,664 --> 00:55:36,066 7 kilo? 531 00:55:36,166 --> 00:55:38,268 -Bai, zera… -Zergatik? 532 00:55:38,635 --> 00:55:44,274 Erakusketa bat egingo dut eta galerian margotzen ari naiz. 533 00:55:49,212 --> 00:55:53,016 Pintzel handi batekin eta pintzel txiki batekin… 534 00:55:53,683 --> 00:55:56,453 …eta Cutie handiak. 535 00:56:09,566 --> 00:56:14,571 Jendea hemendik etorriko da eta hor erdian. 536 00:56:14,671 --> 00:56:17,607 -Nabarmen ageri da. -Bai. 537 00:56:18,441 --> 00:56:20,310 Pinturak ere egongo dira, ezta? 538 00:56:20,443 --> 00:56:22,479 -Bai. -Non jarriko ditugu? 539 00:56:22,612 --> 00:56:25,648 Pareta guztiak hutsik daude. 540 00:56:25,749 --> 00:56:29,119 Hiru obra handi ekarriko ditut, eta pareta osoak estaliko dituzte. 541 00:56:29,419 --> 00:56:34,991 Ez dut izenburu orokor bat nahi. "Bi artista", edo antzeko zerbait. 542 00:56:35,058 --> 00:56:39,295 Ezta gauza nazkagarri bat ere, hitz kontzeptual horiek bezala… 543 00:56:39,863 --> 00:56:42,899 Zentzugabekeria horietako bat. 544 00:56:43,066 --> 00:56:46,436 -"Baretasuna eta mugimendua". -Edo "Zen eta auskalo zer". 545 00:56:46,569 --> 00:56:49,139 Bitxia bada, bai, "Zenaren ifrentzua" edo. 546 00:56:49,939 --> 00:56:52,075 Ea ba. 547 00:56:52,242 --> 00:56:55,678 -Eta "Roar!" izenburutzat? -"Roar". 548 00:56:55,745 --> 00:56:58,782 "Roar" "wow" bezalakoa da. 549 00:56:58,815 --> 00:57:02,318 Eta zergatik ez dugu jartzen "Tzum! Whom! Roarr!"? 550 00:57:02,452 --> 00:57:04,354 Ez, bat bakarrik. 551 00:57:04,587 --> 00:57:06,756 "ROARRR!" bakarra. 552 00:57:07,857 --> 00:57:11,795 Hau Norikoren aretoa da. Bukatugabe dago. 553 00:57:14,431 --> 00:57:17,534 Alkohol botila batekin ihesi doa? 554 00:57:17,600 --> 00:57:22,005 Ihesi doa, baina ez du edaria erosteko dirurik. 555 00:57:22,172 --> 00:57:25,308 Bere lagunaren etxera doa han edatera. 556 00:57:25,508 --> 00:57:28,011 Eta zuk geldiarazten nauzu nahikoa da esanez. 557 00:57:28,144 --> 00:57:30,647 "Esnea behar dut umearentzat". 558 00:57:30,780 --> 00:57:34,551 -Ushio eta zu zarete? -Ez, Cutie eta Bullie dira. 559 00:57:34,584 --> 00:57:36,986 Berataz eta nitaz da. 560 00:57:37,954 --> 00:57:40,457 Historia bat bezalakoa izango al da? 561 00:57:40,523 --> 00:57:42,625 Bai, areto osoan zehar. 562 00:57:42,692 --> 00:57:45,295 Eta han bukatuko da. 563 00:57:47,163 --> 00:57:48,998 Leku polita… 564 00:57:49,132 --> 00:57:50,467 Mihise handia. 565 00:57:52,836 --> 00:57:54,637 Jeloskor? 566 00:57:54,804 --> 00:57:57,941 Bai, jeloskor. 567 00:57:58,107 --> 00:58:00,910 Zeharo libre sentitzen naiz zu ez zaudenean. 568 00:58:00,944 --> 00:58:03,213 Hobe da ni hemen ez egotea? 569 00:58:03,613 --> 00:58:05,348 Agur. 570 00:58:26,102 --> 00:58:33,710 Cutieren historiaren oinarria Ushiorekiko nire iragana zen. 571 00:58:38,648 --> 00:58:43,119 Cutiek bizimodu zaila izan du. 572 00:58:48,658 --> 00:58:50,860 Baina handik gutxira… 573 00:58:50,960 --> 00:58:55,365 …gero eta independenteagoa izan zen. 574 00:58:57,200 --> 00:59:01,771 Orain Cutiek Bullie garaitzen du. 575 00:59:03,540 --> 00:59:08,778 Orain berak menderatzen du, berak kontrolatzen du. 576 00:59:14,484 --> 00:59:20,490 Cutie oso ondo moldatzen da Bullie hezten. 577 00:59:22,859 --> 00:59:28,231 Baina benetan ez da hain erraza Bullie heztea. 578 00:59:41,844 --> 00:59:48,351 Zer gertatuko ote zen Alexandra Guggenheimekoarekin? 579 00:59:49,018 --> 00:59:55,091 Aurten Lee Ufan edukitzea erabaki du Guggenheimek. 580 00:59:55,291 --> 00:59:59,629 Erosiko al dizkizute obrak, erakusten ez badituzte ere? 581 00:59:59,762 --> 01:00:02,465 -Nork? -Guggenheimekoek. 582 01:00:05,435 --> 01:00:07,770 Ez dut uste erosiko dituztenik. 583 01:00:44,307 --> 01:00:46,909 Olagarroa! 584 01:00:57,587 --> 01:00:59,889 Zaila da zer den jakitea. 585 01:01:00,023 --> 01:01:04,027 Ona edo txarra den, bukatua edo bukatugabea… 586 01:01:10,333 --> 01:01:13,336 Ez dut uste ona denik. 587 01:01:47,303 --> 01:01:50,640 Hau zaila da. 588 01:02:04,087 --> 01:02:05,888 Horrela, ez. 589 01:02:22,638 --> 01:02:26,142 Ezkorregia zara. 590 01:02:26,309 --> 01:02:28,244 Baikorra izan behar duzu. 591 01:02:28,411 --> 01:02:31,614 -Baikorra zergatik? -Bizitza zoragarria da. 592 01:02:31,814 --> 01:02:34,016 Bizitza zoragarria da. Bizitzak baikorra behar luke. 593 01:02:34,250 --> 01:02:38,187 Puskatan lehertzen denean arte bihurtzen da. 594 01:02:38,321 --> 01:02:41,791 Artea nahaspilatua eta itsusia da zuregandik ateratzen denean. 595 01:02:42,058 --> 01:02:46,429 "New York Times"ek behin esan zuen: "Shinohara aparta da". 596 01:02:46,462 --> 01:02:48,364 Entzun… 597 01:02:48,464 --> 01:02:50,466 Anaia… 598 01:02:50,600 --> 01:02:53,035 Zergatik ni… 599 01:02:53,536 --> 01:02:55,471 Negar eginarazten dit. 600 01:02:55,538 --> 01:02:56,873 Nire karreran sinesten dut… 601 01:02:57,140 --> 01:02:59,308 Ze ostia! 602 01:02:59,342 --> 01:03:01,210 Gyu-chan, Gyu-chan… 603 01:03:01,344 --> 01:03:02,378 Zergatik? 604 01:03:02,645 --> 01:03:04,647 Negar egin nahi dut… 605 01:03:04,714 --> 01:03:08,384 Ez daukat ezer. 606 01:03:08,851 --> 01:03:09,852 Entzuidazu! 607 01:03:10,052 --> 01:03:13,456 Hau oso latza da… 608 01:03:13,856 --> 01:03:17,627 Eta zoragarria da… 609 01:03:17,860 --> 01:03:22,064 Orain ez daukat ezer. 610 01:03:24,333 --> 01:03:26,035 Ikusten duzu… 611 01:03:26,435 --> 01:03:32,875 Gu gara arteagatik gehien sufritzen dugunak… 612 01:04:42,445 --> 01:04:45,748 Artea deabru bat da… 613 01:04:45,882 --> 01:04:51,554 …arrastaka zaramatzan deabru bat. 614 01:04:55,057 --> 01:04:59,896 Ezin duzu gelditu, gelditu behar bazenuke ere. 615 01:05:00,563 --> 01:05:02,398 Erotu egingo zaitu, beharbada. 616 01:05:02,565 --> 01:05:06,302 Emazteak alde egiten dizu, semeak ihes. 617 01:05:09,038 --> 01:05:16,279 Bizitza hondatzen duzu artista izateko. 618 01:05:32,995 --> 01:05:36,265 "Itxaropenez betetako beste goiz batera iritsi gara… 619 01:05:36,399 --> 01:05:39,568 …egun emankorra izan dezagun eta gure ametsei jarraitu". 620 01:05:39,602 --> 01:05:41,871 Nire lagun txoroak hori esaten zuen. 621 01:05:42,238 --> 01:05:44,774 Orain hilda dago. 622 01:06:06,862 --> 01:06:12,501 Ideia zaharrak uxatu eta berriekin hastea erabaki dut. 623 01:06:13,135 --> 01:06:18,207 Ushio Shinohararen beste alderdi bat erakutsiko dut. 624 01:06:18,841 --> 01:06:23,245 Denek esango dute: "HAU da Ushio Shinohara!" 625 01:06:26,983 --> 01:06:32,722 Zaila al da lanbide bereko bikote izatea? 626 01:06:32,855 --> 01:06:36,926 Loreontzi bereko bi lore bezalakoak gara. 627 01:06:36,993 --> 01:06:40,162 Zaila da. Batzuetan ez dugu aski elikagai biontzat. 628 01:06:40,262 --> 01:06:46,669 Baina dena ondo doanean, bi lore eder bihurtzen gara. 629 01:06:46,702 --> 01:06:49,138 Edo zerua edo infernua, horra zer den. 630 01:07:09,158 --> 01:07:11,727 Ondo geldituko dela uste dut. 631 01:07:21,203 --> 01:07:23,739 Hau haragi-hanburgesa izango da. 632 01:07:25,641 --> 01:07:27,376 Ez daukagu gehiago? 633 01:07:27,510 --> 01:07:30,446 Sobra guztiak hor bildu ditut. 634 01:07:31,113 --> 01:07:32,114 Apioa. 635 01:07:32,882 --> 01:07:34,917 Apio-hanburgesa! 636 01:07:36,185 --> 01:07:38,921 Zer arraio ari zara? 637 01:07:40,790 --> 01:07:42,391 Ushioren estilora! 638 01:07:42,625 --> 01:07:46,328 1, 2, 3… 639 01:07:48,564 --> 01:07:50,299 Apio-hanburgesa. 640 01:08:08,284 --> 01:08:09,685 Kaka, zer gogorra! 641 01:08:12,788 --> 01:08:16,325 Hanburgesa hau lehor-lehorra dago. 642 01:08:16,559 --> 01:08:18,527 Gehiegi egina? 643 01:08:18,594 --> 01:08:20,696 Lehorregia. 644 01:08:21,464 --> 01:08:25,668 Dinosauroek orro egiten dute, ezta? 645 01:08:26,402 --> 01:08:30,873 Hori izango da, ba, nire erakusketaren izenburua. 646 01:08:30,906 --> 01:08:32,675 Gure erakusketarena. 647 01:08:32,808 --> 01:08:34,310 ROAR! 648 01:08:34,543 --> 01:08:37,146 Guztiz egokia Cutieren oihurako ere. 649 01:08:37,213 --> 01:08:39,949 Cutiek ezin du horrela negar egin. 650 01:08:40,216 --> 01:08:42,384 Arraroa litzateke horrela negar egingo balu. 651 01:08:42,451 --> 01:08:43,452 ROAR! 652 01:08:44,053 --> 01:08:45,788 Ez da ROAR… 653 01:08:46,055 --> 01:08:48,224 Cutiek horrela negar egiten du… 654 01:08:49,458 --> 01:08:51,827 Baina dinosauro bat joz gero, ROAR egingo du. 655 01:08:53,162 --> 01:08:55,631 Ez da negar triste bat. 656 01:08:55,664 --> 01:08:57,199 Gehiago da hau… 657 01:08:57,633 --> 01:08:59,368 Astindu eder bat emango dizut! 658 01:08:59,635 --> 01:09:01,670 Cutie arriskutsua da. 659 01:09:03,139 --> 01:09:05,474 Cutie kontraerasoan. 660 01:09:41,010 --> 01:09:44,747 Maitasuna… Roarrr da…! 661 01:09:50,319 --> 01:09:53,355 Erakusketako katalogoa gaur aterako da. 662 01:09:54,056 --> 01:09:56,559 Irakurri nuen lehen aldian… 663 01:09:56,592 --> 01:09:59,094 …iruditu zitzaidan: "Baina zer…?" 664 01:09:59,461 --> 01:10:00,696 Hasieran… 665 01:10:00,796 --> 01:10:03,299 …artista-bikote garrantzitsuak aipatzen ditu. 666 01:10:03,866 --> 01:10:06,602 Jackson Pollock eta Lee Krasner… 667 01:10:07,770 --> 01:10:11,073 Eta, gero, Noriko eta Ushio Shinohara. 668 01:10:12,641 --> 01:10:15,911 Baina zer demontre! A zer erokeria den hau! 669 01:10:21,784 --> 01:10:23,552 Horrela, ondo? 670 01:10:23,719 --> 01:10:25,788 Kontuz zati honekin. 671 01:10:26,855 --> 01:10:28,691 Dena sartu dugu, ezta? 672 01:10:28,691 --> 01:10:29,925 Bai. 673 01:10:33,162 --> 01:10:35,931 Dinosauroaren ROAR da… 674 01:10:36,131 --> 01:10:37,766 ROAR! Dinosauroaren orroa! 675 01:10:39,235 --> 01:10:41,904 Hau nire ROAR da… gauza bera. 676 01:10:43,706 --> 01:10:46,275 Igel pozoitsuaren ROAR. 677 01:10:48,644 --> 01:10:50,512 Samuraiaren ROAR. 678 01:10:50,646 --> 01:10:52,481 Borrokan. 679 01:10:55,150 --> 01:10:57,086 Ez zait axola… baina… 680 01:10:57,253 --> 01:10:58,454 Maitasuna Roarrrrr bat da! 681 01:10:59,054 --> 01:11:02,291 Ez zaizkit gustatzen "maitasuna zera da…" eta horrelakoak. 682 01:11:02,458 --> 01:11:05,160 Niretzat ez da beharrezkoa. 683 01:11:08,664 --> 01:11:12,201 Nork jarri du "Maitasuna da…" izenburuan? 684 01:11:12,268 --> 01:11:13,335 Zuk? 685 01:11:13,969 --> 01:11:15,471 Zergatik? 686 01:11:15,904 --> 01:11:20,276 Zergatik? Hori uste dudalako. Maitasuna ROAR da: orro bat. 687 01:11:22,645 --> 01:11:25,814 Eskarmentuak erakutsi dit hori. 688 01:11:26,148 --> 01:11:28,183 -Nire bizitzan. -Maitasuna negar egitea da? 689 01:11:28,284 --> 01:11:30,886 Ez, maitasuna orro bat da. 690 01:11:34,757 --> 01:11:37,960 Beti jarraitua da, 20 edo 30 urtez gero. 691 01:11:38,060 --> 01:11:40,896 Zu sekula ez zaude konforme, hori da garrantzitsuena. 692 01:11:41,063 --> 01:11:44,700 Neure kabuz pentsatzen hasi nintzen. 693 01:11:48,337 --> 01:11:51,407 Zure atzetik ibiltzeari utzi nion. 694 01:11:56,612 --> 01:12:00,916 Dirua baldin badaukazu, norbait kontrata dezakezu… 695 01:12:01,050 --> 01:12:05,054 …idazkari bat edo laguntzaile bat. 696 01:12:05,487 --> 01:12:07,323 Hori da nire ametsa. 697 01:12:07,389 --> 01:12:11,627 Ni idazkaria, laguntzailea eta sukaldaria naiz; dena debalde! 698 01:12:11,694 --> 01:12:14,430 Aberatsa bazara, kalera bota nazakezu. 699 01:12:14,463 --> 01:12:16,432 Horretaz ari gara. 700 01:12:16,465 --> 01:12:20,035 Behartsua zara, horregatik zaude nirekin. 701 01:12:22,504 --> 01:12:24,673 Zu behar zaitut. 702 01:12:25,541 --> 01:12:30,346 Norbait behar duzulako metroko mapa irakurtzeko. 703 01:12:34,216 --> 01:12:35,951 Cutiek gorroto dio Bullieri? 704 01:12:36,051 --> 01:12:39,421 Ez, Cutiek asko maite du Bullie. 705 01:12:58,040 --> 01:13:00,376 Azkar, azkar, poliki. 706 01:13:00,642 --> 01:13:02,911 Azkar, azkar, poliki. 707 01:13:33,142 --> 01:13:35,978 Pertsonek badute gauza bitxi bat: 708 01:13:36,044 --> 01:13:40,616 Aurkakoek elkar erakartzen dute, iman batek bezala. 709 01:13:40,783 --> 01:13:47,656 Baina antzeko nortasunek elkar aurka egin, eta hautsi egiten dira. 710 01:13:54,062 --> 01:13:59,635 Errietan ere, grinaz eta maitasunez ibiltzen ginen. 711 01:14:02,137 --> 01:14:06,508 Ez da ohiko maitasun harremana. 712 01:14:11,647 --> 01:14:17,519 Aurkakoak izateak azkenean zerbait lortzen lagunduko zigun, beharbada. 713 01:14:20,055 --> 01:14:24,293 Nik iraun dudalako izan da, gehienbat. 714 01:14:50,552 --> 01:14:51,887 Zure obra da? 715 01:14:52,054 --> 01:14:53,522 Bai. 716 01:14:53,555 --> 01:14:54,957 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 717 01:14:55,057 --> 01:14:58,293 Zure marrazkietako txirikordak igarri dizkizut. 718 01:15:02,498 --> 01:15:04,933 Cutieren senarra, Bullie. 719 01:15:06,435 --> 01:15:10,439 Cutie izugarri haserretu zen. 720 01:15:10,539 --> 01:15:14,543 -Kaka! -Itxaron, entzun! 721 01:15:15,644 --> 01:15:22,584 Ushiorekiko nire bizitzan oinazea eta sufrimendua egon da. 722 01:15:25,954 --> 01:15:30,526 Baina horrelakoa da bizitza. Gainditu egin dugu. 723 01:15:31,059 --> 01:15:33,462 Ez trabarik egin nire askatasunari! 724 01:15:33,962 --> 01:15:36,965 Ikusten? Izugarri maite zaitut. 725 01:15:42,938 --> 01:15:48,143 Orain uste dut hori beharrezkoa izan zela nire artearentzat. 726 01:15:49,344 --> 01:15:53,448 Cutiek ulertu zuen zenbateraino nahi zuen Bulliek maitatua izan. 727 01:15:56,852 --> 01:16:00,556 Eta dena berriz errepikatu behar banu… 728 01:16:01,557 --> 01:16:05,260 Errepikatu egingo nuke. 729 01:19:44,146 --> 01:19:47,149 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz