1 00:00:28,128 --> 00:00:30,363 Kontuz ibili, ba. 2 00:00:30,530 --> 00:00:32,399 Zu ere bai. 3 00:00:39,773 --> 00:00:41,374 Zaindu ezazu Midori. 4 00:00:43,243 --> 00:00:44,978 Ahula da eta. 5 00:00:44,978 --> 00:00:49,716 -Haren dietak behar du… -Badakit. Ondo zainduko dut. 6 00:00:59,292 --> 00:01:01,594 Midori zaintzeko gai naiz. 7 00:01:18,311 --> 00:01:20,213 Kaixo, ongi etorri. 8 00:01:21,214 --> 00:01:23,450 Janari-ontzi bat… 9 00:01:27,387 --> 00:01:29,489 Mesedez, begiratu. 10 00:01:30,657 --> 00:01:35,328 Berenjena ederrak dauzkagu gaur. Oso goxoak. 11 00:01:36,463 --> 00:01:38,465 Itzuliko naiz. 12 00:01:42,035 --> 00:01:44,104 Kaixo, ongi etorri. 13 00:02:58,311 --> 00:02:59,312 Ederki. 14 00:03:03,349 --> 00:03:04,184 Primeran. 15 00:03:06,186 --> 00:03:16,729 AITAREN JANARI-ONTZIA 16 00:03:30,210 --> 00:03:31,611 "Midorirentzat". 17 00:03:31,711 --> 00:03:35,949 "Gaurtik aurrera, aitak prestatuko dizu bazkaria". 18 00:03:54,334 --> 00:03:56,669 -Egun on. -Baita zuri ere. 19 00:04:10,316 --> 00:04:11,551 Zer gertatzen da? 20 00:04:25,131 --> 00:04:26,332 Otsu jauna. 21 00:04:27,634 --> 00:04:28,935 Zergatik zaude hain urduri? 22 00:04:29,102 --> 00:04:30,970 Ez nago urduri. 23 00:04:31,104 --> 00:04:32,438 Horixe urduri zaudela. 24 00:04:32,505 --> 00:04:34,040 Ez, ez nago. 25 00:04:34,107 --> 00:04:37,010 Ez dut sekula ikusi inor hain urduri. 26 00:04:37,076 --> 00:04:40,179 Ez nago urduri. Segi lanean. 27 00:04:40,313 --> 00:04:42,048 Hala zaude, ba. 28 00:04:48,821 --> 00:04:51,224 -Ikusten? -Ez. 29 00:05:01,634 --> 00:05:02,568 Goazen bazkaltzera. 30 00:05:02,635 --> 00:05:05,638 Goseak amorratzen nago. Jan dezagun. 31 00:05:05,738 --> 00:05:07,707 Midori? Kafetegira etorri nahi duzu? 32 00:05:07,874 --> 00:05:09,309 Izan ere, gaur… 33 00:05:09,642 --> 00:05:10,977 …janari-ontzia daukat. 34 00:05:15,548 --> 00:05:18,017 Zer janari-ontzi sinplea! 35 00:05:18,117 --> 00:05:20,853 Aitak egin dit, auskalo zergatik. 36 00:05:21,020 --> 00:05:23,256 Aitak? Zer ondo! 37 00:05:23,423 --> 00:05:25,825 Txarra egongo dela iruditzen zait. 38 00:05:25,892 --> 00:05:26,859 Zergatik? 39 00:05:26,959 --> 00:05:30,763 Ez zuen sekula janaria prestatzen ama hemen zegoenean. 40 00:05:30,797 --> 00:05:32,131 -Ez? -Inoiz ez. 41 00:05:32,198 --> 00:05:34,901 -Janaria prestatzen ikusi duzu aita? -Ez. 42 00:05:36,569 --> 00:05:38,037 Ez al da beldurgarria? 43 00:05:39,639 --> 00:05:41,207 -Ondo egongo da. -Ez kezkatu. 44 00:05:41,341 --> 00:05:42,342 Jan dezagun. 45 00:05:53,953 --> 00:05:55,822 Zer marroia den! 46 00:05:56,789 --> 00:05:58,891 Zer da horko hori? 47 00:06:01,394 --> 00:06:03,096 Goxoa egon behar du. 48 00:06:03,129 --> 00:06:04,797 Bai, proba ezazu. 49 00:06:04,864 --> 00:06:05,665 Ederki. 50 00:06:10,903 --> 00:06:12,238 Beltza da… 51 00:06:13,239 --> 00:06:15,274 Ea ba. 52 00:06:23,116 --> 00:06:24,650 Gazi-gazia da. 53 00:06:25,585 --> 00:06:28,287 -Jan ezazu nire saltxitxa. -Nirea ere bai. 54 00:06:28,388 --> 00:06:30,223 Eskerrik asko. Ondo da. 55 00:06:30,223 --> 00:06:32,158 Saltxitxa gustatzen zaizu, ezta? 56 00:06:35,261 --> 00:06:36,729 Gazia al da? 57 00:06:38,431 --> 00:06:39,232 Bai. 58 00:06:39,265 --> 00:06:41,501 Gazia dirudi. 59 00:06:43,369 --> 00:06:45,571 Arraroa daukat tripa. 60 00:06:45,772 --> 00:06:48,007 Otordu horregatik izango da. 61 00:06:48,141 --> 00:06:49,876 Gehiegi jango nuen. 62 00:06:50,610 --> 00:06:53,946 Baina zergatik hasi zaizu orain aita janaria prestatzen? 63 00:07:06,192 --> 00:07:08,227 Bihar arte, ba. 64 00:07:08,694 --> 00:07:10,430 Agur, ba. 65 00:07:34,454 --> 00:07:36,022 Etxean nago. 66 00:07:36,856 --> 00:07:38,057 Aita… 67 00:07:39,492 --> 00:07:40,827 Zer da hau? 68 00:07:41,594 --> 00:07:44,397 Zer esan nahi duzu? Gustatu al zaizu? 69 00:07:44,730 --> 00:07:47,934 Hori ez da kontua. Deserosoa da. 70 00:07:48,034 --> 00:07:49,101 Zer? 71 00:07:49,235 --> 00:07:51,537 Horri dagokion guztia. 72 00:07:51,938 --> 00:07:53,673 Zer zapore zuen? 73 00:07:54,073 --> 00:07:56,409 Janari izoztua da dena. 74 00:07:56,476 --> 00:07:59,712 Ez da egia. Tortilla bat egin dizut. 75 00:07:59,879 --> 00:08:03,416 Benetan? Ziur nago ez dudala tortillarik ikusi. 76 00:08:03,783 --> 00:08:05,751 Dena jan duzu, ordea. 77 00:08:05,818 --> 00:08:07,753 Zer egin nezakeen? 78 00:08:09,622 --> 00:08:13,025 Ez didazu zertan otordu gehiagorik prestatu. 79 00:08:13,559 --> 00:08:15,328 Ez, prestatuko dizut. 80 00:08:15,394 --> 00:08:17,630 Ondo prestatu, gutxienez. 81 00:08:20,233 --> 00:08:21,634 Zatoz hona, Midori. 82 00:08:24,737 --> 00:08:30,877 Nola moztu aza txikitua… 83 00:08:33,346 --> 00:08:35,181 Ulertu dut. 84 00:09:08,915 --> 00:09:09,815 Ai! 85 00:09:10,216 --> 00:09:12,451 Izorratu dut. 86 00:09:15,588 --> 00:09:17,890 Esan dizut ez dudala otordurik behar. 87 00:09:32,738 --> 00:09:35,141 Hemen utziko dizut otordua. 88 00:09:35,408 --> 00:09:36,809 Kanpoan egongo naiz. 89 00:09:50,790 --> 00:09:53,225 Jan dezagun. 90 00:10:10,142 --> 00:10:11,877 Lodia da. 91 00:10:12,712 --> 00:10:14,914 Lodi-lodia da. 92 00:10:23,956 --> 00:10:25,958 Eta gusturik gabea. 93 00:10:27,994 --> 00:10:29,729 Bueltatu naiz. 94 00:10:49,515 --> 00:10:53,419 "Ez dago batere txikituta!" 95 00:11:10,569 --> 00:11:12,438 Zer dugu gaur bazkaltzeko? 96 00:11:12,772 --> 00:11:14,273 Ez dakit, ba. 97 00:11:19,178 --> 00:11:20,780 Dena beltza… 98 00:11:20,980 --> 00:11:22,415 Beltza! 99 00:11:25,718 --> 00:11:27,486 Beltza, seguru asko. 100 00:11:33,626 --> 00:11:36,462 Astirik ez! 101 00:11:45,838 --> 00:11:48,074 Jan dezagun. 102 00:11:58,217 --> 00:11:59,852 Zer demontre! 103 00:12:04,323 --> 00:12:05,591 Zer da hau? 104 00:12:05,691 --> 00:12:07,593 Ez zuen astirik izango. 105 00:12:07,793 --> 00:12:09,829 Bai, horregatik. Ezta? 106 00:12:09,862 --> 00:12:12,932 Lanpetuta egongo da goizean. 107 00:12:13,065 --> 00:12:14,967 Eta azkar prestatu du janaria. 108 00:12:29,048 --> 00:12:32,518 Fideo frijituak… eta hegaluze-malutak. 109 00:12:34,053 --> 00:12:36,155 Ez dago… 110 00:12:36,822 --> 00:12:38,591 …osagairik. 111 00:12:45,231 --> 00:12:47,666 "Janari osagarria estimatuko nuke". 112 00:12:51,637 --> 00:12:53,305 Zer gertatu da? 113 00:13:00,713 --> 00:13:04,617 Alabari bazkaria prestatzen hasi naiz. 114 00:13:04,750 --> 00:13:08,888 Zer? Bazkaria prestatzen? 115 00:13:09,155 --> 00:13:10,623 Ikaragarria da. 116 00:13:10,656 --> 00:13:12,825 Bai, baina… 117 00:13:13,626 --> 00:13:15,861 Zer-nolako janaria prestatzen diozu? 118 00:13:15,995 --> 00:13:18,264 -Ikusi nahi duzu? -Jakina. 119 00:13:18,297 --> 00:13:19,932 Berdin dio. 120 00:13:19,999 --> 00:13:22,501 Tira, erakutsidazu. 121 00:13:22,902 --> 00:13:24,170 Berdin dio. 122 00:13:25,538 --> 00:13:27,339 Ene, itxura izugarria du. 123 00:13:31,510 --> 00:13:33,212 Zera… 124 00:13:34,113 --> 00:13:37,616 Astirik gabe ibiltzen naiz goizean, eta… 125 00:13:37,716 --> 00:13:39,618 Ulertzen dizut. 126 00:13:41,754 --> 00:13:43,589 Ez dut ondo asmatzen. 127 00:13:44,390 --> 00:13:45,424 Ez da erraza. 128 00:13:45,558 --> 00:13:49,795 Pentsatzen ari naiz… ideia onik balego… 129 00:13:50,329 --> 00:13:51,997 Plateraren osagarrirako? 130 00:13:52,198 --> 00:13:55,701 Bai, hori ere bai. Baina baita ere… 131 00:13:55,968 --> 00:13:58,470 …gauza erraz eta goxo bat. 132 00:13:58,637 --> 00:14:03,542 Itxura ere garrantzitsua da. Horiek ez dute itxura gustagarririk. 133 00:14:03,676 --> 00:14:07,413 Itxura… Zer izan liteke zirraragarria? 134 00:14:12,818 --> 00:14:16,555 Badakit, Otsu jauna! Sashimi! Arrain gordin ebakia! 135 00:14:16,655 --> 00:14:18,691 -Sashimi? -Sashimi! 136 00:14:18,991 --> 00:14:19,758 Hori bikaina da! 137 00:14:20,092 --> 00:14:21,627 Zaporea ziurtatua du. 138 00:14:22,228 --> 00:14:23,829 Baietz alabari gustatu. 139 00:14:23,996 --> 00:14:25,664 Ezin duzu huts egin. 140 00:14:25,698 --> 00:14:28,567 -Asmatu duzu. -Ideia ona, ezta? 141 00:14:28,868 --> 00:14:31,737 -Bihar egingo dut. -Saia zaitez. 142 00:14:32,238 --> 00:14:33,772 Apuntatu beharra daukat. 143 00:14:35,474 --> 00:14:36,809 Kaixo, Midori. 144 00:14:37,109 --> 00:14:39,478 Begiraiozu gaurko bazkariari. 145 00:14:54,793 --> 00:14:56,228 Ez al dago usain berezia? 146 00:14:57,429 --> 00:14:59,331 Bai, kiratsa dago. 147 00:15:02,434 --> 00:15:04,303 Zer da usain hori? 148 00:15:06,038 --> 00:15:08,574 Ez al da arrain ustelduaren usaina? 149 00:15:16,015 --> 00:15:17,583 Nor da? 150 00:15:22,688 --> 00:15:27,192 Gaurkoz hau da dena. Errepasatu apunteak. 151 00:15:51,817 --> 00:15:52,985 Ene bada! 152 00:15:53,152 --> 00:15:54,653 -Zer kiratsa! -Zer nazka! 153 00:15:56,255 --> 00:15:58,757 -Zer da hori? -Nazkagarria da. 154 00:16:02,695 --> 00:16:04,430 Harrituta utziko nuen neska. 155 00:16:10,836 --> 00:16:12,304 Etxean nago. 156 00:16:15,207 --> 00:16:17,710 Aita bueltatu da. 157 00:16:18,978 --> 00:16:22,247 Midori, zer moduz gaurko bazkaria? 158 00:16:23,716 --> 00:16:26,385 Nork jarri du arrain gordina janari-ontzian? 159 00:16:28,821 --> 00:16:30,155 Ona zegoen, ezta? 160 00:16:31,857 --> 00:16:35,461 Aita… erabat ustelduta zegoen. 161 00:16:41,834 --> 00:16:44,436 Ez niri otordurik berriz prestatu. 162 00:16:53,479 --> 00:16:55,547 Hanka sartu dut! 163 00:17:07,126 --> 00:17:11,630 Zer moduz sashimi-otordua, Otsu jauna? 164 00:17:11,663 --> 00:17:13,332 Dena gaizki atera da. 165 00:17:13,432 --> 00:17:14,433 Zer? 166 00:17:14,466 --> 00:17:15,868 Alaba haserretu egin zait. 167 00:17:15,901 --> 00:17:18,137 Zergatik? Arrain gordina besterik ez da. 168 00:17:18,170 --> 00:17:21,774 Horrexegatik. Ustelduta omen zegoen. 169 00:17:21,907 --> 00:17:23,175 Hara! 170 00:17:23,208 --> 00:17:24,576 Oso usain txarra zuen. 171 00:17:24,610 --> 00:17:27,312 -Udan gaude eta. -Ez hori bakarrik. 172 00:17:27,413 --> 00:17:28,981 Zer gertatzen da? 173 00:17:29,014 --> 00:17:33,585 -Kontaidazue. -Otsuk bazkaria egiten dio alabari. 174 00:17:33,786 --> 00:17:36,889 Sashimi egin zion, baina ustelduta zegoen. 175 00:17:36,989 --> 00:17:38,690 Zuri bururatu zitzaizun. 176 00:17:38,891 --> 00:17:40,225 Oso ondo iruditu zitzaizun. 177 00:17:40,392 --> 00:17:42,861 Sashimi? Horrek ez du zentzurik. 178 00:17:42,995 --> 00:17:46,398 Itxura ona baldin bazuen… 179 00:17:46,665 --> 00:17:48,667 -Ez? -Baina hondatu egin zen. 180 00:17:48,734 --> 00:17:53,505 Bai zera! Zer-nolako janariak prestatzen aritu zara? 181 00:17:53,906 --> 00:17:55,607 Ikusi nahi al dituzu? 182 00:18:01,313 --> 00:18:03,715 Gustu ona dute. 183 00:18:04,116 --> 00:18:07,953 Baita zera ere! Inolaz ere ez. 184 00:18:07,986 --> 00:18:09,154 Ez? 185 00:18:09,221 --> 00:18:11,356 Ez dut uste hain txarra denik. 186 00:18:11,557 --> 00:18:16,328 Institutuko neskaren bazkariak moñoñoa izan behar du. 187 00:18:16,495 --> 00:18:18,997 -Moñoñoa? -Bai, kurtsi-kurtsia. 188 00:18:19,064 --> 00:18:24,269 Nola sentituko da neska, janari latz hori duen bakarra baldin bada? 189 00:18:24,303 --> 00:18:26,438 Hori al da kontua? 190 00:18:26,605 --> 00:18:30,409 Lehenik eta behin, janari-ontzi horrek ez du balio. 191 00:18:30,542 --> 00:18:31,343 Janari-ontzia? 192 00:18:31,477 --> 00:18:35,647 Bai, tupperware handi baten itxura du. 193 00:18:35,814 --> 00:18:37,816 Non lor dezaket bat? 194 00:18:38,383 --> 00:18:40,552 Interneten pila daude. 195 00:18:40,652 --> 00:18:41,887 Interneten? 196 00:18:42,821 --> 00:18:44,389 Mesedez! 197 00:18:44,456 --> 00:18:45,924 Eskari soil bat egin daiteke? 198 00:18:46,058 --> 00:18:48,694 A zer aita baldarra zaren! 199 00:18:51,630 --> 00:18:53,832 Ikusten? Begira zer moñoñoak diren horiek. 200 00:18:53,999 --> 00:18:55,167 Moñoñoa da, bai. 201 00:18:55,200 --> 00:18:56,935 -Eta asko daude. -Ezta? 202 00:18:57,102 --> 00:18:59,037 Polit-politak dira. 203 00:18:59,171 --> 00:19:03,509 Berde honek aproposa dirudi Midorirentzat. 204 00:19:04,510 --> 00:19:06,111 Utzidazu hori niretzat. 205 00:19:06,111 --> 00:19:08,714 -Zuretzat? -Itxaron pixka batean. 206 00:19:09,114 --> 00:19:10,816 Hau aukeratuko diogu. 207 00:19:10,849 --> 00:19:12,217 -Arrosa argia. -Aukera polita, ezta? 208 00:19:12,351 --> 00:19:16,688 Erakutsiko al dizkidazu gauza horiek? 209 00:19:16,855 --> 00:19:17,689 Zer? 210 00:19:17,756 --> 00:19:23,395 Janari osagarri batzuk, ez arrain gordina bezain gauza arraroak. 211 00:19:23,529 --> 00:19:25,998 Janari-ontzian jartzeko? 212 00:19:26,098 --> 00:19:28,300 Arren eta arren, andrea. 213 00:19:28,834 --> 00:19:29,868 Ederki, apuntatu. 214 00:19:29,902 --> 00:19:32,271 -Apuntatu? -Entzun didazu. 215 00:19:33,705 --> 00:19:36,074 Errezetak ere bai… 216 00:19:40,512 --> 00:19:42,381 Lehenik, kolorea erantsi. 217 00:19:42,514 --> 00:19:46,718 Ezin du itxura aspergarria izan. Koloretsua izan behar du. 218 00:20:13,712 --> 00:20:17,749 Errezeta-liburuak edozein liburu-dendatan aurkituko dituzu. 219 00:20:18,650 --> 00:20:22,154 Ea ba… 220 00:20:25,857 --> 00:20:29,394 Zer gehiago? 221 00:20:29,895 --> 00:20:31,730 Arrautza egosiak, noski. 222 00:20:51,316 --> 00:20:55,153 Bezperan prestatu ezkero, denbora aurreztuko duzu goizean. 223 00:21:47,239 --> 00:21:50,909 Goazen bazkaltzera. Goseak amorratzen nago. 224 00:21:51,143 --> 00:21:53,011 Ona al da gaurko zure bazkaria? 225 00:21:53,178 --> 00:21:54,746 Ez iezaiozu ziria sartu. 226 00:21:55,213 --> 00:21:56,648 Zer itxura du? 227 00:21:56,782 --> 00:21:58,617 Honelakoa. 228 00:22:01,153 --> 00:22:02,287 Zer itxura ederra! 229 00:22:02,354 --> 00:22:03,188 Bai, ez dago gaizki. 230 00:22:03,355 --> 00:22:06,358 Bai? Arrain gordina izan liteke. 231 00:22:06,458 --> 00:22:08,126 Ahaztu ezazu. 232 00:22:08,226 --> 00:22:10,462 -Bai? -Ahaztu betiko. 233 00:22:10,996 --> 00:22:12,230 Zer moñoñoa! 234 00:22:12,264 --> 00:22:14,399 Askoz moñoñoagoa da. 235 00:22:14,466 --> 00:22:15,634 Baietz uste dut. 236 00:22:18,637 --> 00:22:19,905 Itxura ona du! 237 00:22:20,238 --> 00:22:22,174 Aita ahaleginak egiten ari zaizu… 238 00:22:22,407 --> 00:22:23,675 Auskalo… 239 00:22:23,909 --> 00:22:26,745 -Zapore txarra izan dezake. -Goxoa izango da. 240 00:22:27,346 --> 00:22:30,549 Proba ezazu. 241 00:22:38,957 --> 00:22:40,359 Ona da. 242 00:22:40,625 --> 00:22:42,127 Zer lasaitua! 243 00:22:42,227 --> 00:22:43,528 On-ona dago. 244 00:22:43,628 --> 00:22:45,630 -Ene! -Aparta da. 245 00:22:45,664 --> 00:22:46,631 Jateko modukoa da. 246 00:22:46,665 --> 00:22:47,999 "Jateko modukoa" esan duzu? 247 00:22:48,066 --> 00:22:49,968 Jateko modukoa izatea gauza handia da. 248 00:22:53,505 --> 00:22:54,973 Jaten ari da. 249 00:22:57,542 --> 00:22:58,977 Bai, ona da. 250 00:23:30,742 --> 00:23:32,310 Etxean nago. 251 00:23:32,878 --> 00:23:34,212 Goiz etorri zara. 252 00:23:35,247 --> 00:23:36,748 Aita. 253 00:23:37,949 --> 00:23:39,584 Mila esker bazkariagatik. 254 00:23:41,386 --> 00:23:42,654 Goxoa zegoen. 255 00:24:08,146 --> 00:24:09,514 Eskerrik asko. 256 00:25:05,570 --> 00:25:07,639 Hobetu egin du. 257 00:25:25,757 --> 00:25:29,060 Bai! Lortu dut! 258 00:25:30,896 --> 00:25:32,497 Ederki! 259 00:26:09,534 --> 00:26:11,503 Etorri naiz. 260 00:26:15,473 --> 00:26:17,075 Berandu zatoz. 261 00:26:17,342 --> 00:26:20,946 -Lagun batekin hizketan aritu naiz. -Hala ere. 262 00:26:21,146 --> 00:26:23,114 Berandu etortzen zara egun hauetan. 263 00:26:23,248 --> 00:26:24,449 Benetan? 264 00:26:24,583 --> 00:26:28,286 Deitu zenezakeen, gutxienez. 265 00:26:28,386 --> 00:26:30,488 Ez du garrantzirik. 266 00:26:30,622 --> 00:26:32,390 Goizago etorri. 267 00:26:33,625 --> 00:26:35,493 Kezkatuta nindukazun. 268 00:26:35,994 --> 00:26:38,029 Aita, aspergarri zaude, gero! 269 00:26:58,116 --> 00:26:59,784 Begira, hegazkin bat. 270 00:27:00,518 --> 00:27:02,420 Gertu samar dago. 271 00:27:02,754 --> 00:27:05,490 Ez al da oso behean ari hegan? 272 00:27:05,757 --> 00:27:07,192 Bai horixe. 273 00:27:36,554 --> 00:27:38,857 Gosetzen ari naiz. 274 00:27:41,926 --> 00:27:44,696 Zer bazkaltzen duzu eskolan? 275 00:27:45,296 --> 00:27:47,232 Kioskoan erositako ogia. 276 00:27:47,332 --> 00:27:49,367 Ogia gustatzen zaizu? 277 00:27:49,467 --> 00:27:51,936 Kontua da ama kanpoan ari dela lanean. 278 00:27:52,837 --> 00:27:54,305 Eta ezin dit bazkaria egin. 279 00:27:54,506 --> 00:27:55,940 Jakina. 280 00:28:00,278 --> 00:28:05,517 Nahi baduzu, bazkaria eraman diezazuket. 281 00:28:06,651 --> 00:28:09,220 Benetan? Hori ikaragarria litzateke! 282 00:28:09,688 --> 00:28:11,356 Goizean emango dizut. 283 00:28:11,956 --> 00:28:13,958 Errealitate bihurtutako ametsa da hau. 284 00:28:14,059 --> 00:28:15,226 Benetan? 285 00:28:15,326 --> 00:28:16,127 Pozten naiz. 286 00:28:16,294 --> 00:28:19,464 -Zer prestatuko didazu? -Utzi pentsatzen. 287 00:28:20,198 --> 00:28:21,599 Tortilla bat, beharbada. 288 00:28:21,833 --> 00:28:23,435 -Ederki. -Ezer berezirik ez. 289 00:28:23,635 --> 00:28:24,636 Ez, zoragarria da. 290 00:28:25,170 --> 00:28:26,337 Aita! 291 00:28:26,705 --> 00:28:28,306 Berandu zatoz berriz. 292 00:28:28,373 --> 00:28:33,178 Mesede bat eskatu behar dizut. Bihar bi bazkari egingo dizkidazu? 293 00:28:33,211 --> 00:28:34,345 Zer ba? 294 00:28:34,412 --> 00:28:38,249 Orain egon naizen laguna zure janariaren oso zalea da. 295 00:28:38,383 --> 00:28:41,419 Beti kioskoan ogia erosten duen huraxe da. 296 00:28:41,753 --> 00:28:43,955 Nire janariaren zalea? 297 00:28:44,089 --> 00:28:47,158 Hori da! Arren eta arren! 298 00:28:54,432 --> 00:28:58,970 Bi bazkari prestatzea ez da alde handia izango. 299 00:28:59,237 --> 00:29:01,806 Menu bera ondo iruditzen bazaizu. 300 00:29:01,973 --> 00:29:05,076 Benetan? Mila esker! 301 00:29:05,376 --> 00:29:06,978 Aldatzera noa. 302 00:29:11,316 --> 00:29:13,451 Nire janariaren zalea, e? 303 00:29:22,594 --> 00:29:24,596 Bi otordu utzi dizkizut. 304 00:29:24,829 --> 00:29:26,397 Benetan? Eskerrik asko! 305 00:29:26,498 --> 00:29:28,533 -Gero arte, ba. -Agur, bai. 306 00:29:58,463 --> 00:30:00,632 -Barkatu, berandu nator. -Egun on. 307 00:30:05,103 --> 00:30:06,504 Bazkaria egin dizut. 308 00:30:07,872 --> 00:30:09,407 Ene, hau poza! 309 00:30:09,607 --> 00:30:12,277 -Ez nago zaporeaz ziur. -Ona izango da, seguru. 310 00:30:12,510 --> 00:30:13,912 Probatzeko irrikaz nago. 311 00:30:14,412 --> 00:30:15,613 Goazen, ba. 312 00:30:40,939 --> 00:30:42,740 Bero dago. 313 00:30:44,609 --> 00:30:45,910 Bai ba. 314 00:30:51,516 --> 00:30:53,351 Oso ona zegoen. 315 00:30:53,551 --> 00:30:56,187 -Eskerrik asko. -Benetan? Pozten naiz. 316 00:30:56,354 --> 00:30:57,188 Nahikoa al zen? 317 00:30:57,355 --> 00:31:02,393 Bai. Baina nahiago dut haragi gehiagorekin. 318 00:31:05,196 --> 00:31:07,065 Haragia… 319 00:31:09,200 --> 00:31:11,035 Hanburgesa-xerra, adibidez. 320 00:31:12,871 --> 00:31:14,038 Arrazoi duzu. 321 00:31:14,105 --> 00:31:16,007 Edo piper beteak. 322 00:31:16,574 --> 00:31:18,276 Jakina. 323 00:31:24,048 --> 00:31:25,583 Haragia… 324 00:31:26,718 --> 00:31:27,785 Badakizu egiten? 325 00:31:29,654 --> 00:31:31,089 Bai, jakina. 326 00:31:35,894 --> 00:31:37,195 Hona. 327 00:31:37,262 --> 00:31:40,798 Asko erosten ari zara gaur. 328 00:31:40,899 --> 00:31:45,136 Bi otordu egin behar ditut gaur. 329 00:31:45,737 --> 00:31:48,506 Pozik dirudizu, hala ere. 330 00:31:48,573 --> 00:31:51,976 Nire janariaren zale bat omen daukat. 331 00:31:54,679 --> 00:31:58,149 Labana berezi bat erosi behar nuke, beharbada. 332 00:31:59,017 --> 00:32:00,051 Ahalegindu zaitez. 333 00:32:00,184 --> 00:32:01,853 Ahaleginduko naiz. 334 00:32:07,592 --> 00:32:09,994 -Etxean nago. -Kaixo. 335 00:32:20,104 --> 00:32:21,239 Aizu, aita? 336 00:32:22,974 --> 00:32:25,376 Bazkaltzeko… 337 00:32:26,144 --> 00:32:30,448 Jar al dezakezu haragi gehixeago? 338 00:32:30,581 --> 00:32:31,716 Haragia? 339 00:32:31,816 --> 00:32:36,387 Ni hazten ari naiz, eta beste pertsonak judo egiten du. 340 00:32:38,623 --> 00:32:42,427 Judo? Horrek energia handia eskatzen du. 341 00:32:42,727 --> 00:32:46,297 Saiatuko naiz zer edo zer betegarriagoa egiten. 342 00:32:46,798 --> 00:32:47,932 Eskerrik asko. 343 00:32:48,366 --> 00:32:50,101 Gogo handia dut. 344 00:32:55,673 --> 00:32:58,776 Kaixo? Bai, ondo da. 345 00:33:16,661 --> 00:33:19,797 "Zer moduz gaurko bazkaria?" Bidalia. 346 00:33:22,667 --> 00:33:23,835 Mutil-lagunaren bazkaria? 347 00:33:23,935 --> 00:33:25,870 Bai. Berriz ekarri diot. 348 00:33:25,903 --> 00:33:28,806 Zure aitak egindako janaria jaten ari da. 349 00:33:28,973 --> 00:33:31,075 Nola asma dezake? 350 00:33:31,309 --> 00:33:33,211 Sukaldatzea aspergarria da. 351 00:33:33,478 --> 00:33:35,446 Ez alferra izan. 352 00:33:42,387 --> 00:33:45,456 "Zoragarria zen!" 353 00:33:49,027 --> 00:33:50,928 "Pozten naiz". 354 00:34:00,438 --> 00:34:03,174 "Ez zaizkizu berenjenak gustatzen?" 355 00:34:12,216 --> 00:34:17,555 "Umetatik ez zaizkit gustatzen". 356 00:34:17,688 --> 00:34:19,257 Aizue. 357 00:34:20,091 --> 00:34:24,295 Zer iruditzen zaizue mutilak berenjenak utzi izana? 358 00:34:24,495 --> 00:34:25,830 Honela. 359 00:34:26,931 --> 00:34:28,966 -Baita zera ere! -Berenjenak bakarrik? 360 00:34:29,100 --> 00:34:29,834 Berenjenak bakarrik. 361 00:34:30,101 --> 00:34:30,868 Ez dago ondo. 362 00:34:30,968 --> 00:34:32,870 -Hori uste al duzue? -Ezin dut sinetsi. 363 00:34:33,037 --> 00:34:35,306 -Onartezina. -Hain txarra al da? 364 00:34:37,542 --> 00:34:39,343 -Aita? -Zer? 365 00:34:40,478 --> 00:34:42,647 Zure bazkarietan… 366 00:34:42,747 --> 00:34:45,516 …ez dut berenjenarik nahi. 367 00:34:45,750 --> 00:34:47,852 -Berenjenarik? -Bai. 368 00:34:48,186 --> 00:34:49,353 Zer ba? Gustatzen zaizkizu. 369 00:34:49,454 --> 00:34:51,155 Bai, baina… 370 00:34:51,355 --> 00:34:56,594 Ez duzu esapidea ezagutzen? "Ez utzi andregaiari berenjenak jaten". 371 00:34:56,994 --> 00:34:58,229 Andregaia? 372 00:34:58,596 --> 00:35:02,333 Nolanahi ere, ez berriz jarri berenjenarik. 373 00:35:03,034 --> 00:35:04,335 Ederki. 374 00:35:05,870 --> 00:35:07,472 Ulertu dizut. 375 00:35:10,975 --> 00:35:12,076 Midori. 376 00:35:19,117 --> 00:35:19,917 Midori. 377 00:35:21,619 --> 00:35:23,454 Platerak pilatzen ari dira. 378 00:35:23,688 --> 00:35:27,291 Ixo! Ezin naiz kontzentratu. 379 00:35:27,425 --> 00:35:33,397 Kontzentratu zertan? Zeuk esan didazu lagundu nahi zenidala. 380 00:35:36,634 --> 00:35:38,536 Gaur ez al dago bero? 381 00:35:39,737 --> 00:35:41,372 Zer moduz eskolan? 382 00:35:41,672 --> 00:35:43,541 Beti bezala. 383 00:35:44,675 --> 00:35:49,547 Beti bezala. Horrekin konformatu behar. 384 00:35:58,689 --> 00:36:00,591 -Zer moduz zegoen? -Ona zegoen. 385 00:36:00,658 --> 00:36:02,793 Primeran. Pozten naiz. 386 00:36:04,795 --> 00:36:08,099 Oso sukaldari ona zarela esan beharra daukat. 387 00:36:08,599 --> 00:36:10,034 Benetan? 388 00:36:10,635 --> 00:36:12,770 Emazte bikaina izango zara. 389 00:36:19,343 --> 00:36:21,345 Latza izan behar du egunero. 390 00:36:21,512 --> 00:36:23,414 Ez ba. 391 00:36:24,949 --> 00:36:28,219 Gaizki sentitzen naiz. Noizean behin ondo dago. 392 00:36:29,820 --> 00:36:31,556 Bi otordu egitea ez da alde handia. 393 00:36:36,060 --> 00:36:37,828 Baten bat zutaz hitz egiten ari da. 394 00:36:38,062 --> 00:36:39,664 Sineskeria da hori. 395 00:36:40,131 --> 00:36:41,699 Zer gertatzen da? 396 00:36:42,567 --> 00:36:44,569 Alabak esan dit… 397 00:36:45,336 --> 00:36:50,274 …bi otordu prestatzeko egun hauetan. 398 00:36:50,341 --> 00:36:51,709 Bi bazkari? 399 00:36:52,343 --> 00:36:54,645 Eta gainera… 400 00:36:54,745 --> 00:36:59,317 …petralduta dabil, zer jan eta zer ez jan. 401 00:36:59,717 --> 00:37:02,353 -Zergatik ote da? -Garai errebeldea izango du. 402 00:37:02,386 --> 00:37:05,590 -Ez dut uste. -Hala izango da. 403 00:37:05,623 --> 00:37:12,463 Ez, pasatuta dauka garai hori. Ene, zer ote da? 404 00:37:12,630 --> 00:37:14,966 Bigarren errebelio-garaia izango du, beharbada. 405 00:37:15,032 --> 00:37:17,735 -Badago bigarrenik? -Bai horixe. 406 00:37:17,902 --> 00:37:19,136 Hori ote da? 407 00:37:19,437 --> 00:37:22,773 Lehen ez zidan horrelakorik esaten. 408 00:37:23,140 --> 00:37:27,345 Ez gauza zehatzik eskatzen menuetan. 409 00:37:27,478 --> 00:37:29,547 Mutil bat dago tartean. 410 00:37:30,448 --> 00:37:32,216 Mutil-lagun bat du. 411 00:37:32,450 --> 00:37:35,386 -Ez da posible. -Nerabezaroan dago. 412 00:37:35,419 --> 00:37:37,822 Otordua bere mutil-lagunarentzat ere bada. 413 00:37:38,556 --> 00:37:40,858 Ez da posible. 414 00:37:41,058 --> 00:37:44,862 Judo egiten duen norbait aipatu du. 415 00:37:45,129 --> 00:37:46,230 Zer? 416 00:37:46,230 --> 00:37:49,767 Maila berean eta judo-klubean. 417 00:37:50,868 --> 00:37:52,069 Eta sinesten al diozu hori? 418 00:37:52,103 --> 00:37:55,072 Zertan du zerikusia judo klubak? 419 00:37:55,906 --> 00:37:56,807 Baliteke. 420 00:37:56,907 --> 00:38:01,979 Oso inozoak zarete. Umeek gurasoei dena esaten dietela uste duzue? 421 00:38:02,113 --> 00:38:05,249 -Midorik, bai. -Den-dena? 422 00:38:05,650 --> 00:38:08,252 Benetan? A zer neska txintxoa! 423 00:38:08,386 --> 00:38:10,621 Midorik, hain zuzen, bai? 424 00:38:11,622 --> 00:38:13,457 Ezinezkoa da. 425 00:38:15,293 --> 00:38:16,661 Inolaz ere ez. 426 00:38:16,694 --> 00:38:20,064 Jakina. Ez da posible. 427 00:38:38,449 --> 00:38:39,817 Midori. 428 00:38:41,185 --> 00:38:44,055 Bi otordu bihar, ezta? 429 00:38:44,422 --> 00:38:45,890 Bai. 430 00:38:47,825 --> 00:38:49,460 Zera… 431 00:38:50,194 --> 00:38:53,831 Zure lagun hori judoka ona al da? 432 00:38:54,298 --> 00:38:56,167 Ona? 433 00:38:56,767 --> 00:38:58,302 Ez al dakizu? 434 00:38:58,402 --> 00:38:59,570 Badakit. 435 00:39:00,237 --> 00:39:02,973 Hortaz, judoka ona da edo ez? 436 00:39:03,007 --> 00:39:05,276 -Ona. -Jakina. 437 00:39:05,876 --> 00:39:07,144 Nola du izena? 438 00:39:07,311 --> 00:39:09,013 Zergatik galdetzen didazu? 439 00:39:09,046 --> 00:39:14,051 Egunero egiten dizuet janaria. Badut hori jakiteko eskubidea. 440 00:39:14,518 --> 00:39:16,287 Y-Yuko. 441 00:39:16,387 --> 00:39:18,255 Yuko? 442 00:39:23,094 --> 00:39:24,795 Yuko… 443 00:39:41,746 --> 00:39:45,116 Nolanahi ere… Gizendu egin zara, ezta? 444 00:39:45,349 --> 00:39:46,917 Benetan? 445 00:39:47,184 --> 00:39:51,655 Alegia… Gizena, ez. Lodixeagoa. 446 00:39:51,856 --> 00:39:52,957 Ez naiz gizendu. 447 00:39:53,057 --> 00:39:55,226 -Bai. -Ez. 448 00:39:55,593 --> 00:39:57,895 Horrela ez duzu mutil-lagunik edukiko. 449 00:39:58,028 --> 00:40:00,631 Mutil-laguna? Zer diozu? 450 00:40:01,198 --> 00:40:02,633 Zer? Baduzu bat? 451 00:40:02,666 --> 00:40:04,935 -Ez. -Ziur zaude? 452 00:40:05,035 --> 00:40:06,437 Ezetz esan dizut. 453 00:40:06,470 --> 00:40:10,775 Egun hauetan berandu etorri zara. 454 00:40:11,075 --> 00:40:14,412 Eta telefonoari begira zaude beti. 455 00:40:14,779 --> 00:40:20,117 Horretan kontzentratuta zaudenez, ez didazu entzuten. 456 00:40:20,151 --> 00:40:26,190 Benetan, zertan zabiltza egunero? 457 00:40:26,223 --> 00:40:29,493 Zer duzu? Sar zaitez zure gauzetan. 458 00:40:29,794 --> 00:40:32,062 Amak ez lidake horrelakorik esango. 459 00:40:35,032 --> 00:40:37,268 Barkatu. 460 00:40:57,154 --> 00:40:58,422 Egun on. 461 00:40:58,756 --> 00:41:00,224 Baita zuri ere. 462 00:41:08,499 --> 00:41:11,936 Berriz prestatu didazu? Eskerrik asko. 463 00:41:14,672 --> 00:41:16,106 Ni hortik joango naiz. 464 00:41:16,740 --> 00:41:18,542 -Gero arte. -Agur. 465 00:41:41,732 --> 00:41:43,934 Goseak amorratzen nago. Goazen jatera. 466 00:41:44,034 --> 00:41:45,669 Jateko ordua. 467 00:41:45,769 --> 00:41:48,072 Goseak jota nago. 468 00:41:49,907 --> 00:41:52,710 Midori, gizendu egin al zara? 469 00:41:54,111 --> 00:41:55,579 Ez. 470 00:41:59,850 --> 00:42:01,619 Ireki, Sesamo. 471 00:42:02,553 --> 00:42:03,787 "Lodia" 472 00:42:06,190 --> 00:42:07,491 Zer gertatzen da? 473 00:42:07,558 --> 00:42:10,861 Zer? Ez, ezer ez. 474 00:42:17,134 --> 00:42:17,968 Zer ari zara? 475 00:42:19,036 --> 00:42:20,771 Algak hartzen. 476 00:42:23,707 --> 00:42:25,309 Bai. Algak goxoak dira. 477 00:42:27,912 --> 00:42:31,649 Eskerrik asko janariagatik. Goxoa zegoen. 478 00:42:37,988 --> 00:42:42,059 "Zer moduz gaurko bazkaria?" 479 00:44:01,338 --> 00:44:03,107 Barkatu. 480 00:44:04,942 --> 00:44:09,813 Gaur lagunekin geldituko naiz, eta ezin gara elkarrekin etxera joan. 481 00:44:10,114 --> 00:44:11,615 Jakina. 482 00:44:12,049 --> 00:44:13,751 A, bai. 483 00:44:19,957 --> 00:44:21,258 Tori. 484 00:44:22,559 --> 00:44:23,827 Ez da… 485 00:44:25,262 --> 00:44:30,134 Barkatu, lanpetuta ibili naiz eguerdian, eta ezin izan dut jan. 486 00:44:32,870 --> 00:44:35,572 Ez utzi aitaren bazkaria. 487 00:44:36,273 --> 00:44:37,675 Zer? 488 00:44:38,909 --> 00:44:40,277 Zer esan duzu? 489 00:44:46,617 --> 00:44:48,952 Barkatu, lagunak zain dauzkat. 490 00:46:00,390 --> 00:46:02,259 Etxean nago. 491 00:46:02,292 --> 00:46:06,263 Kaixo. Utzi janari-ontzia kanpoan. 492 00:46:27,751 --> 00:46:29,119 Zer gertatu da? 493 00:46:32,856 --> 00:46:34,291 Ezer ez. 494 00:46:45,302 --> 00:46:47,738 Pasatu egin ote naiz "gizena" jarrita? 495 00:48:07,618 --> 00:48:09,586 Horra! Bazkaria egin dizut! 496 00:48:09,720 --> 00:48:11,822 Benetan? Zoragarria da! 497 00:48:11,889 --> 00:48:15,592 -Ez diot berenjenarik ipini. -Neska txintxoa. 498 00:48:16,593 --> 00:48:18,295 Jan egingo dut. 499 00:48:18,395 --> 00:48:20,063 -Ez utzi ezer ez. -Ez noski. 500 00:48:20,197 --> 00:48:21,598 Haserretu egingo naiz, bestela. 501 00:48:21,632 --> 00:48:25,435 Ezta pixka bat ere? Ogia da gehien gustatzen zaidana. 502 00:48:26,937 --> 00:48:28,505 Jan dezagun. 503 00:48:48,825 --> 00:48:51,862 -Midori, biak jango dituzu? -Bai. 504 00:48:51,995 --> 00:48:54,631 -Gizendu egingo zara. -Ez. 505 00:48:59,569 --> 00:49:01,038 Utzidazu hortik pixka bat jaten. 506 00:49:01,138 --> 00:49:02,572 Niri ere bai. 507 00:49:44,514 --> 00:49:46,917 Aparta da aitaren bazkaria. 508 00:49:56,927 --> 00:49:58,462 On-ona da. 509 00:50:29,826 --> 00:50:32,262 Jan dezagun. 510 00:50:40,737 --> 00:50:42,272 Zaporetsua da. 511 00:50:45,308 --> 00:50:49,746 Zer nahi duzu bihar bazkaltzeko? 512 00:50:52,516 --> 00:50:53,917 Zerbait… 513 00:50:55,152 --> 00:50:59,790 Zer iruditzen xerra? 514 00:50:59,890 --> 00:51:04,494 Indarra emango dizun zerbait. Yukori ere gustatuko zaio. 515 00:51:06,863 --> 00:51:08,098 Ez? 516 00:51:21,778 --> 00:51:23,780 -Aita. -Zer? 517 00:51:25,982 --> 00:51:28,652 Bihartik aurrera, aski izango da bazkari bat. 518 00:51:32,756 --> 00:51:33,690 Barkatu. 519 00:51:34,391 --> 00:51:35,859 Mila esker afariagatik. 520 00:51:37,527 --> 00:51:38,462 Midori. 521 00:53:51,094 --> 00:53:53,230 "Bizitzak gorabeherak ditu". 522 00:53:53,496 --> 00:53:55,832 "Tristura eta ezbehar garaietan ere… 523 00:53:56,333 --> 00:54:00,704 …gauza politak gertatuko zaizkizu, zeure buruan sinesten baduzu". 524 00:55:06,870 --> 00:55:08,638 Bueltatu naiz. 525 00:55:16,646 --> 00:55:18,581 Ea ba. 526 00:55:32,796 --> 00:55:36,266 Eskerrik asko. 527 00:56:05,662 --> 00:56:08,631 "Zorionak 17. urtebetetzean" 528 00:56:51,074 --> 00:56:52,942 Midori, afaria prest dago. 529 00:56:55,745 --> 00:56:58,782 Ez iezadazu orain hitz egin. Ez naiz oroituko eta. 530 00:56:59,416 --> 00:57:00,817 Barkatu… 531 00:57:08,658 --> 00:57:10,593 Mila esker otorduagatik. 532 00:57:11,261 --> 00:57:14,330 Azken bazkari eguna 533 00:57:14,764 --> 00:57:16,399 …eta, hasi! 534 00:57:38,822 --> 00:57:41,424 "Suerte ona azterketan!" 535 00:58:09,152 --> 00:58:10,954 Itxura ona du gaur ere. 536 00:58:15,024 --> 00:58:18,261 Zer gertatu da? Ez dirudizu zoriontsu. 537 00:58:23,333 --> 00:58:27,704 Biharkoa izango da azken eguna. 538 00:58:27,704 --> 00:58:29,739 Azken eguna? 539 00:58:33,409 --> 00:58:37,113 Alaba graduatu egingo zaizu. 540 00:58:41,150 --> 00:58:43,253 Hori da. 541 00:58:46,022 --> 00:58:49,025 Hori ez al da ona? Lan gutxiago zuretzat. 542 00:58:54,664 --> 00:58:56,499 Bai, baina… 543 00:59:07,110 --> 00:59:09,312 2.000 yen. 544 00:59:19,155 --> 00:59:23,626 Tori bueltak. Lanegun ona pasa. 545 00:59:28,731 --> 00:59:30,500 Eskerrik asko. 546 00:59:44,147 --> 00:59:46,249 Mila esker. 547 01:00:09,973 --> 01:00:11,474 Ea ba. 548 01:00:23,386 --> 01:00:25,154 Ea ondo ateratzen den… 549 01:00:25,955 --> 01:00:28,358 Ea ondo ateratzen den… 550 01:02:10,993 --> 01:02:12,628 Primeran. 551 01:02:12,995 --> 01:02:17,100 Saltxitxarekin bete-betean asmatuko duzu. 552 01:02:28,745 --> 01:02:30,780 Hori da gehien gustatzen zaiona. 553 01:02:42,558 --> 01:02:44,193 Ederki. 554 01:02:59,609 --> 01:03:01,310 Ondo. 555 01:03:35,211 --> 01:03:39,549 Gaur azken eskola-eguna. Lan ona egin duzue hiru urteotan. 556 01:03:39,916 --> 01:03:42,185 Tentetu… eta makurtu. 557 01:04:41,744 --> 01:04:46,315 "Midori. Mila esker 3 urte hauetan aitaren bazkaria jateagatik". 558 01:04:47,416 --> 01:04:52,688 "Hona hemen egin nizun lehen bazkariaren argazkia". 559 01:04:53,055 --> 01:04:54,957 "Itxura zakarra du". 560 01:04:55,658 --> 01:05:00,296 "Baina nire sukaldaritza hobetu egin da hiru urteotan". 561 01:05:01,464 --> 01:05:05,501 "Ez didazu sekula esan txarra zegoenik, hala egon arren". 562 01:05:06,235 --> 01:05:10,172 "Batzuetan tripako mina izan duzu, edo janaria ustelduta zegoen… 563 01:05:10,273 --> 01:05:12,909 …edo lagunek janaria ematen zizuten". 564 01:05:13,309 --> 01:05:15,778 "Asko sentitzen dut hori guztia". 565 01:05:16,379 --> 01:05:19,215 "Gaur nire onenak eman ditut". 566 01:05:20,316 --> 01:05:23,619 "Jango ahal duzu noizean behin nire janari ontziratua!" 567 01:05:24,420 --> 01:05:27,290 "Eskerrik asko joan den hiru urteengatik". 568 01:05:49,812 --> 01:05:52,214 Haren platerak asko hobetu dira. 569 01:06:06,028 --> 01:06:07,496 Ona da. 570 01:06:15,538 --> 01:06:17,139 On-ona. 571 01:06:34,757 --> 01:06:36,459 On-ona. 572 01:06:40,129 --> 01:06:42,131 Etxean nago. 573 01:07:26,942 --> 01:07:30,780 "Eskerrik asko hiru urte hauetan niri bazkaria prestatzeagatik". 574 01:07:32,515 --> 01:07:35,584 "Beti gozatu izan ditut zuk egindako bazkariak". 575 01:07:38,888 --> 01:07:41,357 "Badakit gogotik lan egin duzula". 576 01:07:43,426 --> 01:07:46,062 "Zure janaria da onena, aita". 577 01:08:34,910 --> 01:08:38,914 Midori, berandu iritsiko zara unibertsitatera. 578 01:08:38,948 --> 01:08:40,516 Ondo da. 579 01:08:40,549 --> 01:08:42,785 Ni banoa. 580 01:08:43,052 --> 01:08:44,687 Itxaron. 581 01:08:46,355 --> 01:08:48,757 Tori. Lehen aldiz saiatu naiz. 582 01:08:51,927 --> 01:08:52,995 Eskerrik asko. 583 01:08:53,028 --> 01:08:54,497 Gero arte. 584 01:09:35,571 --> 01:09:38,507 "Gogor borrokatu lanean!" 585 01:09:55,191 --> 01:09:57,059 Ene bada! Ikusgarria! 586 01:10:04,833 --> 01:10:06,669 Itxura goxo-goxoa du. 587 01:10:08,304 --> 01:10:10,839 Mila esker janariagatik. 588 01:10:23,619 --> 01:10:25,254 On-ona dago. 589 01:15:43,839 --> 01:15:48,610 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz