1 00:01:33,093 --> 00:01:33,760 Trenera! 2 00:02:15,034 --> 00:02:19,739 TIROKATZAILE BATEN HERIOTZA 3 00:02:21,274 --> 00:02:23,776 Eguzkiaren distiraz izadiak irribarre egin zuen. 4 00:02:24,144 --> 00:02:26,980 Eta orduan landu genuen esan ziguten uzta handia. 5 00:02:27,147 --> 00:02:28,915 Eta zer bihurtu da uzta hori? 6 00:02:29,149 --> 00:02:30,483 Arto pixka bat... 7 00:02:31,384 --> 00:02:32,886 ...olo pixka bat... 8 00:02:33,586 --> 00:02:36,789 ...eta hori dena elkartuta ere, ezin da erosi... 9 00:02:37,157 --> 00:02:38,424 ...ez gurinik, ez arrautzarik. 10 00:02:38,591 --> 00:02:40,260 Horra zer bihurtu zen uzta. 11 00:02:40,527 --> 00:02:45,365 Politikariek esan ziguten gehiegi ekoizten genuela. 12 00:02:46,266 --> 00:02:47,800 Dirua nahi dugu... 13 00:02:48,034 --> 00:02:48,668 ...lurrak... 14 00:02:48,902 --> 00:02:50,036 ...eta garraioa. 15 00:02:50,236 --> 00:02:53,706 Banku nazionalak ezeztatzea nahi dugu. 16 00:04:20,593 --> 00:04:21,728 Gabon, sheriff. 17 00:04:25,765 --> 00:04:26,699 Zer dugu, Dan? 18 00:04:28,868 --> 00:04:29,902 Zer ari zara hor? 19 00:04:30,403 --> 00:04:32,038 Hau freskoagoa duk. 20 00:04:33,773 --> 00:04:35,775 -Gau beroa! -Bai. 21 00:04:37,277 --> 00:04:41,748 Ordu honetan ohean egongo hintzela uste nian. 22 00:04:42,348 --> 00:04:44,183 Hemendik pasatu naiz eta... 23 00:04:44,350 --> 00:04:45,351 Jakina. 24 00:04:46,286 --> 00:04:51,190 Ikusi nahi huen ea lo hartu dudan nire azken erronda ahazturik. 25 00:04:51,991 --> 00:04:52,792 Ez, jauna. 26 00:04:55,061 --> 00:04:56,162 Zer moduz bota berriak? 27 00:04:56,629 --> 00:04:58,731 Oso ondo. Mila esker opariagatik. 28 00:04:58,765 --> 00:04:59,866 Ez dauzkak estuegi? 29 00:04:59,932 --> 00:05:01,934 Ez. Asko gustatzen zaizkit. 30 00:05:03,202 --> 00:05:04,470 Gauza bat jakin nahi duk, Dan? 31 00:05:04,837 --> 00:05:05,471 Zer? 32 00:05:07,073 --> 00:05:08,207 Ez dakik gezurrik esaten. 33 00:05:09,642 --> 00:05:13,980 Mundu honetan arrakasta izateko, gezurrak esaten ikasi beharko duk. 34 00:05:27,593 --> 00:05:29,329 Ohera joan, Dan. 35 00:05:30,396 --> 00:05:31,431 Gabon, sheriff. 36 00:05:53,453 --> 00:05:55,755 Orain hobe duzu etxera joatea, maitale! 37 00:05:56,823 --> 00:06:00,493 Zoaz etxera sheriffak gaueko erronda bukatu baino lehen... 38 00:06:00,993 --> 00:06:04,831 ...4 egun baitaramatzazu mozkortuta eta emaztea utzi baituzu... 39 00:06:05,398 --> 00:06:07,467 ...atsegin-gosez. 40 00:06:37,263 --> 00:06:38,998 Ez duzu kontatu beharrik, dena hor daukazu. 41 00:06:50,476 --> 00:06:51,110 Tori. 42 00:06:52,545 --> 00:06:55,348 Ez diot inori kobratzen nire maindireetan negar egiteagatik. 43 00:06:56,416 --> 00:06:59,152 -Gehiegi edan dut. -Bai horixe, maitale. 44 00:07:00,553 --> 00:07:01,954 Har ezazu dirua. 45 00:07:02,288 --> 00:07:03,456 Zeren truk? 46 00:07:05,892 --> 00:07:08,294 Zure negarrak entzuteagatik? 47 00:07:08,428 --> 00:07:10,096 Lanez aldatu behar nuke. 48 00:07:19,272 --> 00:07:20,840 Ospa hemendik, Luke... 49 00:07:21,507 --> 00:07:25,778 ...zer maitale txarra zaren denei kontatzea nahi ez baduzu. 50 00:08:28,107 --> 00:08:30,877 Nire emazteagatik zin dagizut hilko zaitudala, Patch. 51 00:09:37,610 --> 00:09:38,945 Frank! 52 00:09:40,079 --> 00:09:41,113 Beldurrez zaude? 53 00:09:42,148 --> 00:09:44,417 Bai, beldurtuta nago. 54 00:09:44,917 --> 00:09:47,386 Orain, jaitsi zaitez hortik; ez niri tiro eginarazi. 55 00:09:47,787 --> 00:09:50,389 Ni hiltzeko beldurrez zaude? 56 00:09:50,890 --> 00:09:52,358 Tira, hil nazazu, Frank! 57 00:09:53,025 --> 00:09:58,297 Hil nazazu, beste zerri horiek hil zenituen bezala. 58 00:09:58,364 --> 00:10:01,500 Beste norbait hil, eta herritik botako zaituzte. 59 00:10:01,767 --> 00:10:04,904 Ez ote zaizu berandutzen ariko zeregin garrantzitsu bat egin gabe? 60 00:10:05,605 --> 00:10:08,908 Nire emaztearekin maindire azpian ibili gabe, adibidez? 61 00:10:09,075 --> 00:10:12,111 Ez zaitut horrelako gauzak egitetik berandutuko, ezta? 62 00:10:38,971 --> 00:10:40,773 Buruhausteren bat, sheriff? 63 00:10:48,080 --> 00:10:51,917 Luke gaixoak inori minik eman ez! 64 00:10:53,986 --> 00:10:57,223 -Adams doktorea zure etxean dago? -Ene bada! Nola gertatu da? 65 00:10:57,823 --> 00:11:02,461 -Adams doktorea zure etxean dago? -Bai, han dago. 66 00:11:18,711 --> 00:11:19,912 Alde hemendik. 67 00:11:20,312 --> 00:11:20,946 Ospa. 68 00:11:22,181 --> 00:11:25,251 Sheriffak bere eginbeharra bete du! 69 00:11:26,886 --> 00:11:29,622 Mozkor arriskutsuengandik babestu gaitu. 70 00:11:31,323 --> 00:11:36,429 Zuk eta udalbatzak egizue zerbait gu sheriffarengandik libratzeko! 71 00:11:40,332 --> 00:11:41,701 Egingo dugu, beharbada. 72 00:11:45,037 --> 00:11:45,905 Doktore! 73 00:12:50,970 --> 00:12:52,471 Barkatu esnatzeagatik. 74 00:12:52,671 --> 00:12:54,940 Ez dio axola. Zer gertatzen da? 75 00:12:55,074 --> 00:12:56,542 Zurekin hitz egin behar dut. 76 00:12:57,409 --> 00:12:58,277 Sartu. 77 00:13:08,921 --> 00:13:09,955 Pozten naiz zu ikusteaz. 78 00:13:13,793 --> 00:13:16,862 Oso bakarrik geratzen naiz bera mozkorkerian dabilenean. 79 00:13:18,931 --> 00:13:19,832 Badakit. 80 00:13:21,400 --> 00:13:22,568 Kafe pixka bat egingo dut. 81 00:13:22,902 --> 00:13:24,470 Ezin naiz geratu. 82 00:13:29,708 --> 00:13:31,310 Zer gertatu da, Frank? 83 00:13:32,645 --> 00:13:33,612 Lukeri tiro egin diote. 84 00:13:35,247 --> 00:13:36,448 Tiro? 85 00:13:36,515 --> 00:13:38,217 Bizirik dago oraindik. 86 00:13:40,953 --> 00:13:41,620 Non dago? 87 00:13:42,221 --> 00:13:43,222 Alamon. 88 00:13:48,594 --> 00:13:49,695 Ondo da. 89 00:14:00,906 --> 00:14:02,408 Sentitzen dut. 90 00:15:09,241 --> 00:15:10,576 Zer moduz dago, doktore? 91 00:16:31,757 --> 00:16:33,392 A zer sargoria! 92 00:16:39,231 --> 00:16:39,865 Frank. 93 00:16:41,834 --> 00:16:42,668 Hil egin da? 94 00:16:44,870 --> 00:16:46,205 Oraindik ez. 95 00:17:46,532 --> 00:17:48,133 -Zer ari zara? -Zuri musu ematen. 96 00:17:48,233 --> 00:17:49,568 Jainkoarren, Hilda! 97 00:17:50,502 --> 00:17:53,272 Jainkoaren izena alferrik ez aipatu, Dan. 98 00:17:55,741 --> 00:17:57,176 Erotu egin zara. 99 00:17:57,810 --> 00:17:58,844 Hilda! 100 00:18:00,112 --> 00:18:00,913 Bai, ama? 101 00:18:01,480 --> 00:18:03,949 6ak paseak dira, zer ari zara? 102 00:18:05,451 --> 00:18:07,986 Ohean nago Dan Joslinekin. 103 00:18:08,921 --> 00:18:11,824 Ez esan txorakeriarik eta jaitsi. Zure beharra daukat. 104 00:18:12,825 --> 00:18:13,926 Bai, ama. 105 00:18:14,726 --> 00:18:16,628 Hemendik botako naute zure erruz! 106 00:18:16,728 --> 00:18:19,431 Zu gabe, amak ezingo luke ostatua gobernatu. 107 00:18:19,865 --> 00:18:21,867 Baina amak abisatu zidan. 108 00:18:22,367 --> 00:18:24,203 "Dan Joslin umezurtza da, Hilda... 109 00:18:24,369 --> 00:18:28,740 ...eta seduzitu nahiko zaitu, emakumea zarenez gero". 110 00:18:28,941 --> 00:18:31,577 -Ez hitz egin horrela. -Zergatik ez? 111 00:18:31,710 --> 00:18:32,511 Zergatik ez? 112 00:18:33,512 --> 00:18:35,214 Erotzen ari naiz. 113 00:19:05,444 --> 00:19:07,813 Goazen, Frank. Goazen orain. 114 00:19:09,982 --> 00:19:14,153 Ez dakit zer frogatu nahi duzun, baina ergelkeria bat iruditzen zait. 115 00:19:15,487 --> 00:19:16,855 Zuk nahi duzuna egingo dut. 116 00:19:18,957 --> 00:19:20,993 Baina goazen hemendik. 117 00:19:23,162 --> 00:19:26,064 Ez duzu nirekin ezkondu behar. Ezta ni maitatu behar ere. 118 00:19:27,032 --> 00:19:29,535 Oso ikaratuta nago nire harrotasunean pentsatzeko. 119 00:19:29,568 --> 00:19:32,504 -Nekatuta nago, Claire. -Orduan entzun, Frank... 120 00:19:32,905 --> 00:19:34,173 ...mesedez. 121 00:19:36,208 --> 00:19:38,510 Denbora luzea daramazu hemen. 122 00:19:52,925 --> 00:19:55,227 Aitak dioenez, sheriffak ez zuen hil beharrik. 123 00:19:55,627 --> 00:19:58,363 Zure aitak isilik egoten ikasi behar du. 124 00:20:00,432 --> 00:20:02,768 Barkatu, Oxley jauna, nahigabe esan dut. 125 00:20:04,269 --> 00:20:05,070 Jakina. 126 00:20:05,437 --> 00:20:07,239 Sheriffak ez luke inor hilko horretara behartuta egon gabe. 127 00:20:07,573 --> 00:20:08,707 Zuk badakizu hori, Oxley jauna. 128 00:20:09,007 --> 00:20:11,076 -Komisarioa etortzekoa omen da... -Will! 129 00:20:14,613 --> 00:20:16,782 Ospa hemendik, mutilok. 130 00:20:16,915 --> 00:20:17,449 Eta zuk, seme... 131 00:20:18,150 --> 00:20:19,785 ...ahaztu entzun duzuna. 132 00:20:20,786 --> 00:20:21,420 Bai, jauna. 133 00:20:39,171 --> 00:20:40,239 Aita. 134 00:20:40,772 --> 00:20:41,473 Andrea. 135 00:20:42,074 --> 00:20:42,908 Doktore. 136 00:20:43,008 --> 00:20:44,776 -Aurrera, Ben. -Prentsa nahi duzu? 137 00:20:44,843 --> 00:20:45,477 Eskerrik asko. 138 00:20:57,723 --> 00:20:58,957 Prest? 139 00:20:59,358 --> 00:20:59,992 Bat. 140 00:21:00,692 --> 00:21:01,326 Bi. 141 00:21:01,960 --> 00:21:02,594 Hiru. 142 00:21:06,164 --> 00:21:06,865 Kito! 143 00:21:08,667 --> 00:21:10,302 Ahal dudanean emango dizut. 144 00:21:10,369 --> 00:21:12,604 Mila esker, Benny. Roy, ekarri ohol hori. 145 00:21:30,155 --> 00:21:33,225 Ez dizut esan beharrik zure samina gurea ere badela. 146 00:21:33,425 --> 00:21:35,093 Zenbat balio du hiletarik merkeenak? 147 00:21:36,662 --> 00:21:38,463 50 dolar merkeenak. 148 00:21:39,765 --> 00:21:41,566 Dena barne, jakina. 149 00:21:41,867 --> 00:21:42,501 Hilkutxa... 150 00:21:43,035 --> 00:21:44,436 ...lore-koroa bat... 151 00:21:44,903 --> 00:21:45,737 ...lurperatzea... 152 00:21:46,004 --> 00:21:47,739 -...hilarria. -Tori 10 dolar. 153 00:21:47,973 --> 00:21:50,909 Gainerakoa lana aurkitzen dudanean emango dizut. 154 00:21:51,243 --> 00:21:53,679 -Ez duzu asegururik? -Ez, batere. 155 00:21:55,714 --> 00:21:56,381 Mills andrea. 156 00:22:00,752 --> 00:22:02,788 Badakit une latza dela zuretzat. 157 00:22:04,189 --> 00:22:08,060 Baina alkatearengana joan eta sheriffa salatu behar zenuke. 158 00:22:09,628 --> 00:22:10,262 Zergatik? 159 00:22:11,196 --> 00:22:12,798 Zurrumurru batzuengatik. 160 00:22:14,199 --> 00:22:15,367 Zer zurrumurru? 161 00:22:15,701 --> 00:22:17,669 Sheriffak ez omen zuela zure senarra hil beharrik. 162 00:22:21,606 --> 00:22:26,178 Alkateak bilera batera deitu ditu aberatsak eta lur-jabeak. 163 00:22:26,678 --> 00:22:28,180 Zalapartaka aritu ondoren... 164 00:22:28,380 --> 00:22:33,785 ...lege ergel baten izenean sheriffarengana joango dira denak. 165 00:22:34,052 --> 00:22:38,256 Sheriffak aurre egingo die eta oiloak bezala joango dira etxera. 166 00:22:38,390 --> 00:22:41,059 Ahaleginduko dira, behintzat, ezer egin gabe geratu ordez. 167 00:22:41,226 --> 00:22:45,097 Zergatik nahiko dute horiek sheriffaz libratu? 168 00:22:45,530 --> 00:22:47,466 Luke Mills hil behar izan zuelako? 169 00:22:47,866 --> 00:22:51,436 Edo hemen dagoenez geroztik hil dituen hamabi zerri horiengatik? 170 00:22:51,570 --> 00:22:53,372 Edo pistolarekin azkarra delako? 171 00:22:53,505 --> 00:22:57,876 Edo zaharkituta dagoelako eta aurrerabidean gaudelako? Ez! 172 00:22:59,010 --> 00:23:01,680 Patchez libratu nahi dute Patchek badakielako. 173 00:23:02,047 --> 00:23:02,981 Zer daki? 174 00:23:03,582 --> 00:23:06,918 Beste inork baino hobeto dakizki herri honetako kontuak. 175 00:23:07,886 --> 00:23:11,189 Ondo ezagutzen ditu herri honetako zikinkeria eta ustelkeria. 176 00:23:11,990 --> 00:23:16,895 Ondo ezagutzen ditu puta bakoitza, eta putetxe bakoitza. 177 00:23:17,129 --> 00:23:21,266 Bera hizketan hasiz gero, inor ez legoke seguru. 178 00:23:21,433 --> 00:23:25,437 Herritar guztien kontu zikin guztiak dakizki. 179 00:23:26,104 --> 00:23:27,439 Zureak ere bai, Lester? 180 00:23:30,542 --> 00:23:34,980 Badaki zuk trago baten truke salduko zenukeela ama. Mozkorra! 181 00:23:37,282 --> 00:23:39,151 Aho nazkagarria duzu. 182 00:23:40,252 --> 00:23:44,856 Ordaindu beharreko kontu luze bat daukazu tabernan. Gogoratzen? 183 00:23:46,992 --> 00:23:48,593 Zuk whiskia behar duzu... 184 00:23:49,795 --> 00:23:53,098 ..ume txikiak amaren esnea behar duen bezalaxe. 185 00:23:53,665 --> 00:23:56,835 Kontuz zer esaten diozun Lesterri, aitu? 186 00:24:00,439 --> 00:24:01,072 Aizu. 187 00:24:01,640 --> 00:24:02,441 Zer? 188 00:24:02,808 --> 00:24:04,242 Hor dago. 189 00:24:08,747 --> 00:24:09,681 Hara! 190 00:24:11,049 --> 00:24:12,851 Nor aipatu, hura agertu! 191 00:24:14,719 --> 00:24:15,854 Patch jauna! 192 00:24:16,388 --> 00:24:17,189 Patch jauna! 193 00:24:17,589 --> 00:24:18,657 Sheriff! 194 00:24:18,990 --> 00:24:21,960 Barkatu, baina jakin behar zenuke... 195 00:24:22,394 --> 00:24:24,996 ...zu Quintana andereûoarekin lotan ari zinen bitartean... 196 00:24:25,597 --> 00:24:27,466 ...Luke Mills hil egin dela. 197 00:24:38,844 --> 00:24:39,911 Sartu. 198 00:24:53,558 --> 00:24:55,861 Laguntza behar duzu? 199 00:25:03,001 --> 00:25:04,302 "Annie Laurie txikia". 200 00:25:05,971 --> 00:25:07,138 Horrela deitzen zidan. 201 00:25:15,847 --> 00:25:19,518 Gauetan, belaunikatu egiten nintzen Luke alda zedin. 202 00:25:22,020 --> 00:25:23,955 Kementsua izan zedin... 203 00:25:25,090 --> 00:25:28,193 ...eta ulertzen ez zuen mundu honetaz beldurtu ez zedin. 204 00:25:28,426 --> 00:25:30,028 Tiro egin behar izan nuen, Laurie. 205 00:25:31,196 --> 00:25:33,565 Bestela, bizirik harrapatuko zenuen. 206 00:25:34,065 --> 00:25:35,233 Badakit. 207 00:25:39,204 --> 00:25:40,438 Kafea nahi duzu? 208 00:25:42,841 --> 00:25:43,875 Bai, eskerrik asko. 209 00:25:53,885 --> 00:25:54,986 Ondo egongo zara? 210 00:25:56,187 --> 00:25:57,222 Saiatuko naiz. 211 00:26:05,597 --> 00:26:06,631 -Begiradazu. -Ez. 212 00:26:06,932 --> 00:26:07,899 Begiradazu! 213 00:26:08,567 --> 00:26:09,301 Begiradazu. 214 00:26:10,902 --> 00:26:13,572 Ahalegin guztiak egin nituen Luke hil behar ez izateko. 215 00:26:13,905 --> 00:26:14,639 Zer axola du horrek? 216 00:26:14,806 --> 00:26:17,709 -Zuk niri sinestea axola dit. -Ez zaizu besteek sinestea axolako? 217 00:26:17,876 --> 00:26:19,377 Bost axola zer sinesten duten! 218 00:26:19,444 --> 00:26:23,515 Bart, tabernan, Luke hilzorian, gauza asko entzun nituen. 219 00:26:24,316 --> 00:26:26,017 Hizketan aritu ziren... 220 00:26:26,051 --> 00:26:28,987 ...gizon desarmatu asko hil omen dituzula orain artean. 221 00:26:29,287 --> 00:26:32,123 Pistola erabiltzeko gauza ere ez ziren mozkorrak. 222 00:26:32,691 --> 00:26:33,525 Entzun... 223 00:26:35,260 --> 00:26:37,996 ...gizonei gauza bitxiak sinestea gustatzen zaie. 224 00:26:39,364 --> 00:26:42,500 Azken 16 urteotan Luke gorrotatu duzula, adibidez. 225 00:26:42,667 --> 00:26:44,402 Badakizu hori ez dela egia. 226 00:26:47,505 --> 00:26:48,139 Beharbada... 227 00:26:49,674 --> 00:26:52,510 ...huts egingo nuen duela 16 urte... 228 00:26:53,912 --> 00:26:56,414 ...baina hutsegite hori onartzen ikasi nuen. 229 00:26:57,849 --> 00:26:59,618 Orain onartzen dut Luke hilda dagoela. 230 00:27:00,619 --> 00:27:03,755 Eta onartzen dut ez ditudala bere gezur politak inoiz entzungo. 231 00:27:04,756 --> 00:27:06,124 Gezurrak eta gezurrak... 232 00:27:07,292 --> 00:27:08,560 ...urrea aurkituko zuela... 233 00:27:08,860 --> 00:27:11,296 ...eta esmeralda-koroa bat erosiko zidala. 234 00:27:11,329 --> 00:27:13,965 Laurie, saiatu lo egiten. 235 00:27:16,368 --> 00:27:18,436 Gauza bera esaten didazue denek. 236 00:27:18,770 --> 00:27:21,873 Gau osoan esan didate: zergatik ez duzu lo egiten, Laurie? 237 00:27:29,314 --> 00:27:32,317 Hileta polit bat egin behar omen nioke Lukeri. 238 00:27:33,885 --> 00:27:35,520 Luke dotore-dotore jantzi... 239 00:27:36,488 --> 00:27:39,658 ...eta bera orraztu eta txukundu denak bera ikustera joateko... 240 00:27:39,693 --> 00:27:42,394 ...argizarizko panpina bat balitz bezala. 241 00:27:42,429 --> 00:27:44,529 Ez hitz egin horrela. 242 00:27:47,766 --> 00:27:49,668 Barkatu, Frank, zure betebeharra egin duzu... 243 00:27:52,370 --> 00:27:53,872 ...baina gorroto dizut horregatik. 244 00:27:55,707 --> 00:27:57,409 Ene, nola gorroto zaitudan! 245 00:27:59,611 --> 00:28:02,681 Legerik gabeko herria da hau; bera da legea! 246 00:28:02,714 --> 00:28:06,518 Berak kondenatzen ditu denak. Herriak izan behar du legea... 247 00:28:06,685 --> 00:28:09,587 ...eta hala izango du Frank Patchez libratzen garenean. 248 00:28:15,460 --> 00:28:16,428 Ederki, jaunok... 249 00:28:17,996 --> 00:28:21,599 ...erabaki behar dugu ea aurrera goazen edo atzera. 250 00:28:23,034 --> 00:28:25,270 Ea bat egingo dugun gaurko garaiekin... 251 00:28:25,603 --> 00:28:26,938 ...edo ez dugun eboluzionatuko. 252 00:28:27,439 --> 00:28:30,175 Badakizue zenbat kostatu zitzaigun trena hona ekartzea. 253 00:28:31,209 --> 00:28:33,545 Horrek asko poztu gintuen... 254 00:28:33,712 --> 00:28:37,549 ...negozio eta industria berriak hemen kokatuko zirelakoan. 255 00:28:40,051 --> 00:28:44,255 Demagun hemen inbertitu nahiko luketela. 256 00:28:44,989 --> 00:28:47,392 Aurrena, gure berri galdetuko lukete. 257 00:28:48,560 --> 00:28:50,628 Zatozte, gauza bat erakutsiko dizuet. 258 00:28:59,904 --> 00:29:01,873 Hori da gure herriko sheriffa. 259 00:29:02,140 --> 00:29:03,541 Patch zaharra. 260 00:29:03,742 --> 00:29:06,511 Horrela jantzita lo egingo zuen, hala egiten baitu beti. 261 00:29:07,011 --> 00:29:07,946 Begiraiozue. 262 00:29:08,313 --> 00:29:10,949 Nobela merke baten azala dirudi. 263 00:29:10,982 --> 00:29:14,319 Behizain harroputz bat, pistolak ketan dauzkala. 264 00:29:14,919 --> 00:29:16,921 Non sartu gizon hori marrazki honetan? 265 00:29:19,124 --> 00:29:21,259 Hau herri moderno bat da. 266 00:29:21,893 --> 00:29:23,828 Eta bera zaharkituta dago. 267 00:29:26,765 --> 00:29:28,066 Zer dugu, Andrew? 268 00:29:43,448 --> 00:29:46,151 Nik ez dut istilurik nahi. 269 00:29:46,851 --> 00:29:48,286 Nire iritzia nahi baduzue... 270 00:29:48,486 --> 00:29:51,856 Jakina, zure iritzia jakin nahi dugu. 271 00:29:54,125 --> 00:29:55,260 Sentitzen dut... 272 00:29:55,827 --> 00:29:59,364 ...baina, nonbait, Patch harroegia eta egoskorregia da alde egiteko. 273 00:30:02,100 --> 00:30:04,636 Zure ustez, zer egin behar genuke? 274 00:30:06,871 --> 00:30:07,839 Ez dakit ba. 275 00:30:10,341 --> 00:30:11,342 Hala ere... 276 00:30:13,745 --> 00:30:16,881 ...erabakitzen duzuena onartuko dut. 277 00:30:34,632 --> 00:30:36,467 Duela 20 urte ezagutzen zaitut. 278 00:30:36,701 --> 00:30:39,737 Eta ez duzu inoiz sententziarik sinatu... 279 00:30:39,772 --> 00:30:42,774 ..."sentitzen dut" edo "nonbait" esan gabe. 280 00:30:45,877 --> 00:30:48,613 Haserreak ez du ezer konpontzen, Rosenbloom. 281 00:30:51,883 --> 00:30:53,017 Ez nago haserre... 282 00:30:54,252 --> 00:30:55,286 ...triste baizik. 283 00:30:55,720 --> 00:30:57,422 Oso triste. 284 00:31:07,799 --> 00:31:10,401 Sinatu, Chester, eta goazen aurrera. 285 00:31:50,008 --> 00:31:50,642 Sheriff. 286 00:31:53,278 --> 00:31:54,679 Badakizu zerbait sexuaz? 287 00:31:57,181 --> 00:31:58,516 Baietz uste diat. 288 00:32:01,552 --> 00:32:02,253 Hilda? 289 00:32:03,688 --> 00:32:04,322 Bai. 290 00:32:05,523 --> 00:32:07,959 Bere erruz erotzen ari naiz... 291 00:32:08,559 --> 00:32:09,227 ...zeharo. 292 00:32:11,629 --> 00:32:13,798 Zaila da ulertzen, baina... 293 00:32:15,233 --> 00:32:18,269 ...ezin burutik ondo egon bere aurpegi goxoa ikusita. 294 00:32:18,369 --> 00:32:20,071 Bai horixe. 295 00:32:22,674 --> 00:32:23,508 Badakizu, sheriff? 296 00:32:23,942 --> 00:32:24,876 Zer? 297 00:32:25,677 --> 00:32:27,679 Umea izan nahi nuke berriz. 298 00:32:29,314 --> 00:32:30,448 Jakina. 299 00:32:31,482 --> 00:32:34,018 Pipa horrela errez, zorabiatu egingo haiz. 300 00:32:36,821 --> 00:32:39,524 Neurriz jokatu dut Hildarekin, badakizu. 301 00:32:39,590 --> 00:32:40,291 Benetan? 302 00:32:41,092 --> 00:32:43,094 -Jakina! -Bai horixe. 303 00:32:47,598 --> 00:32:49,701 Eta ez uste nahi ez nuenik, e? 304 00:32:49,867 --> 00:32:52,036 Jakina, ulertzen diat. 305 00:32:55,807 --> 00:32:56,908 Nola eutsi daiteke...? 306 00:32:57,842 --> 00:33:00,545 ...nola eutsi diezaioke gizonak bere buruari? 307 00:33:01,546 --> 00:33:02,613 Tira. 308 00:33:02,981 --> 00:33:07,285 Jarri al duk lepoa kanila azpian ur hotzetan? 309 00:33:08,353 --> 00:33:09,420 Ez, laguntzen al du? 310 00:33:10,755 --> 00:33:12,757 Niri ez zidak inoiz lagundu. 311 00:33:18,429 --> 00:33:19,764 Hara! 312 00:33:20,999 --> 00:33:23,301 Bisita izango diagu, nonbait. 313 00:33:50,261 --> 00:33:53,197 Gelditu motorra, Paul, eta etorri gurekin. 314 00:34:02,473 --> 00:34:03,941 Kaixo, Frank. Zer dugu, mutiko? 315 00:34:04,242 --> 00:34:07,178 Doktoreak esan digu hemen egongo zinetela. 316 00:34:07,345 --> 00:34:09,280 Goazen beste aldera, Chester. 317 00:34:23,061 --> 00:34:24,262 Zer edo zer harrapatu duzue? 318 00:34:26,731 --> 00:34:29,667 Hori da suertea hori! 319 00:34:29,901 --> 00:34:33,104 Ene bada, aspaldi arrantza egin gabe! 320 00:34:33,304 --> 00:34:36,340 Horregatik, gustura egingo nuke arrantza zuen ondoan. 321 00:34:37,275 --> 00:34:39,544 Horretara etorri zara, Chester? 322 00:34:39,844 --> 00:34:40,678 Arrantza egitera? 323 00:34:41,446 --> 00:34:42,480 Ez. 324 00:34:43,314 --> 00:34:44,215 Zera... 325 00:34:44,849 --> 00:34:46,517 ...kontu ofizial batengatik etorri gara. 326 00:34:46,751 --> 00:34:48,653 Zure lana oso gogorra da. 327 00:34:48,753 --> 00:34:52,423 Jende asko hil behar izan duzu, ezta? 328 00:34:53,024 --> 00:34:54,192 Ohitu egiten zara. 329 00:34:54,592 --> 00:34:55,693 Beraz, ez zaizu axola. 330 00:34:56,561 --> 00:34:58,029 Ez dut hori esan. 331 00:34:58,596 --> 00:34:59,831 Esan duzu ez zaituela nahigabetzen. 332 00:35:00,364 --> 00:35:01,399 Andy... 333 00:35:02,333 --> 00:35:04,869 ...zer esan nahi didazu, ni horrelakoa naizela? 334 00:35:05,303 --> 00:35:05,970 Tira ba... 335 00:35:06,504 --> 00:35:07,171 ...ez al da hala? 336 00:35:07,405 --> 00:35:10,741 Horrelakoa ez banintz, orain ez nengoke bizirik. 337 00:35:12,110 --> 00:35:14,112 Luke Mills, ordea, bere hilobian datza. 338 00:35:14,812 --> 00:35:17,181 Profesionala izatearen abantailak. 339 00:35:20,685 --> 00:35:21,619 Tira... 340 00:35:24,388 --> 00:35:25,623 ...nire ustez... 341 00:35:27,158 --> 00:35:30,695 ...nire lana ondo egingo ez banu, ez ninduzuten kontratatuko. 342 00:35:31,395 --> 00:35:34,265 Eta ondo egingo ez dudanean, bota egingo nauzue. 343 00:35:35,166 --> 00:35:36,267 Koplarik gabe. 344 00:35:36,601 --> 00:35:39,036 Ondo esana, Frank. 345 00:35:42,540 --> 00:35:45,109 Orain, zezenari adarretatik helduko diot. 346 00:35:45,610 --> 00:35:46,711 Egia esan... 347 00:35:47,545 --> 00:35:50,281 ...ez dugu jadanik nahi lana hain ondo egingo duen gizonik. 348 00:35:50,381 --> 00:35:53,618 Zu bezalako gizonekin, atzokoak bezalako istiluak baizik ez ditugu. 349 00:35:53,784 --> 00:35:55,720 Ez dugu horrelako ezer nahi. 350 00:35:56,087 --> 00:35:57,822 XX. mendean sartu nahi dugu. 351 00:35:58,322 --> 00:35:59,757 Jakina. 352 00:36:00,424 --> 00:36:03,961 Eta hori egiten duzuenean, denak aldatuko zarete. 353 00:36:08,032 --> 00:36:11,102 Izugarri gustatuko litzaidake hori ikustea. 354 00:36:12,069 --> 00:36:13,871 Egizue kontu hemen edukiko nauzuela... 355 00:36:14,872 --> 00:36:15,673 ...begira. 356 00:36:17,475 --> 00:36:19,544 Emaiozu papera, Chester, ez dezagun astirik galdu. 357 00:37:00,151 --> 00:37:04,855 75 dolar ordaindu dizkidazue gaur, hileroko nire soldata. 358 00:37:05,223 --> 00:37:08,993 Duela 20 urte bezala, lana hartzeko eskatu zenidanean. 359 00:37:09,160 --> 00:37:10,995 Zu kontratatzeko eskubidea genuen... 360 00:37:11,162 --> 00:37:15,166 ...eta zu botatzeko eskubidea ere badugu. Legezkoa da. 361 00:37:15,333 --> 00:37:17,235 -Gauza bat ahaztu zaizu. -Ez. 362 00:37:17,635 --> 00:37:21,072 Hitzeman zenidan nik nahi izan arte izango nuela lana. 363 00:37:22,039 --> 00:37:23,407 Eta oraindik lan hau nahi dut. 364 00:37:23,708 --> 00:37:27,712 Andrewek kasua aztertu du: promesa horrek ez omen du garrantzirik. 365 00:37:28,846 --> 00:37:29,680 Ezta, Andrew? 366 00:37:32,383 --> 00:37:36,587 Promesek ez dute indar handirik izaten epaitegian. 367 00:37:55,940 --> 00:37:58,776 Auzi hau epaitegira eraman nahi baduzue, lehenbailehen hobe. 368 00:37:59,010 --> 00:38:00,745 Zitala! Ezin didazu hori egin! 369 00:38:15,192 --> 00:38:16,694 Ez zara ni hiltzen saiatuko, ezta, Andy? 370 00:38:17,461 --> 00:38:19,063 Bizkarrez nago. 371 00:38:42,353 --> 00:38:43,454 Aita, altxa. 372 00:38:45,222 --> 00:38:45,890 Mugi... 373 00:38:46,157 --> 00:38:46,957 ...altxa zaitez! 374 00:39:04,709 --> 00:39:07,043 -Noiz iritsiko da komisarioa? -Arratsaldeko trenean. 375 00:39:07,078 --> 00:39:11,015 -Patchek gaur gauean joan behar du. -Primeran. Baina nola egingo dugu? 376 00:39:11,182 --> 00:39:13,818 Ez baduzu bere dimisioa lortzen, joanaraz ezazu nola edo hala. 377 00:39:13,851 --> 00:39:15,653 Ikusi duzu, ordea! 378 00:39:16,220 --> 00:39:17,588 Zer nahi duzu nik egitea? 379 00:39:17,922 --> 00:39:21,025 Eskatu sei kutxa Kentuckyko bourbon... 380 00:39:21,225 --> 00:39:23,661 ...eta lau kutxa tabako ere bai. 381 00:39:23,828 --> 00:39:26,130 -Bai, Claire. -Kaixo, doktore. 382 00:39:26,530 --> 00:39:27,498 Egun on, Claire. 383 00:39:28,165 --> 00:39:29,233 Zer edango duzu? 384 00:39:29,266 --> 00:39:31,035 Ezer ez. Bisita profesional bat da. 385 00:39:31,369 --> 00:39:32,036 Negozio-kontu bat. 386 00:39:33,037 --> 00:39:34,105 Zer negozio? 387 00:39:35,039 --> 00:39:38,042 Agindu bat dakart udaletik, Claire. 388 00:39:39,443 --> 00:39:41,746 Osasun-ikuskatze bat egitera nator. 389 00:39:43,047 --> 00:39:44,448 Gaixotasunen bat baldin badago... 390 00:39:46,250 --> 00:39:47,618 ...lokala itxi beharko duzu. 391 00:39:48,252 --> 00:39:50,321 Zoaz gora eta ikuskatu. 392 00:39:51,956 --> 00:39:54,158 Baina ez itzazu kutsatu. 393 00:40:23,421 --> 00:40:25,122 Ezin duzu alde egin, seme. 394 00:40:28,192 --> 00:40:30,194 Ez dut hori merezi. 395 00:40:31,729 --> 00:40:32,463 Will! 396 00:40:33,664 --> 00:40:34,832 Erantzuidazu. 397 00:40:36,434 --> 00:40:38,936 Beti maitatu eta errespetatu izan zaitut, aita. 398 00:40:39,236 --> 00:40:40,938 Eta ez naiz lotsatzen. 399 00:40:41,505 --> 00:40:44,475 Baina lehengo horrek goragalea eman dit. 400 00:40:48,145 --> 00:40:50,614 Kontu hori argitu nahi dizut. 401 00:40:50,649 --> 00:40:51,649 Saia zaitez, aita. 402 00:40:53,117 --> 00:40:57,021 Argituidazu zergatik Frank Patchek lurrera bota zaitzakeen. 403 00:40:57,188 --> 00:41:00,558 Zergatik dardar eginarazten dizue berak nahi duenean? 404 00:41:00,891 --> 00:41:03,661 Jainkoak badaki ez naizela sekula indartsua izan. 405 00:41:04,228 --> 00:41:06,564 Saiatu izan naiz, baina ezin izan dut. 406 00:41:08,766 --> 00:41:10,668 Ezin didazu alde egin. 407 00:41:11,368 --> 00:41:12,403 Entzuten didazu? 408 00:41:20,911 --> 00:41:21,846 Ez. 409 00:41:21,946 --> 00:41:24,782 Ezingo nioke jende horri aurpegira begiratu. 410 00:41:25,082 --> 00:41:26,217 Ezingo nuke. 411 00:41:26,484 --> 00:41:27,184 Will... 412 00:41:28,486 --> 00:41:30,588 ...asko maite zaitut. 413 00:41:32,089 --> 00:41:34,158 Eta hitz ematen dizut... 414 00:41:34,525 --> 00:41:35,359 ...ez duzula sekula... 415 00:41:37,595 --> 00:41:39,797 ...nitaz berriz lotsatu beharko. 416 00:43:08,285 --> 00:43:10,454 Zuretzat bereziki prestatua. 417 00:43:10,588 --> 00:43:11,422 Eskerrik asko. 418 00:43:28,806 --> 00:43:31,041 Barkatu, baina joan beharra daukat. 419 00:45:03,467 --> 00:45:04,101 Sheriff. 420 00:45:04,802 --> 00:45:05,936 Kaixo, Dan. 421 00:45:06,236 --> 00:45:08,172 Oxley jauna ikusi dut Alamora joaten. 422 00:45:08,605 --> 00:45:10,174 Eta horrek zer du txarretik? 423 00:45:11,341 --> 00:45:12,142 Errifle bat zeraman. 424 00:45:14,044 --> 00:45:14,611 Eta zer? 425 00:45:16,013 --> 00:45:18,849 Willekin ehizara joaten denean baizik ez du erabiltzen erriflea. 426 00:45:19,083 --> 00:45:19,950 Bai. 427 00:45:20,751 --> 00:45:23,053 Konpontzera eramango du, beharbada... 428 00:45:23,353 --> 00:45:25,823 ...eta baliteke, gero, ehizara joatea. 429 00:45:26,724 --> 00:45:28,459 Bero handia dago ehizarako. 430 00:45:29,326 --> 00:45:31,061 Bai, egia da. 431 00:45:32,062 --> 00:45:33,030 Tira... 432 00:45:33,363 --> 00:45:35,065 ...ez kezkatu horretaz. 433 00:45:36,333 --> 00:45:37,434 Ondo da. 434 00:45:38,902 --> 00:45:40,337 -Dan. -Zer? 435 00:45:41,405 --> 00:45:42,039 Eskerrik asko. 436 00:45:44,742 --> 00:45:46,510 Ez dut ulertzen, sheriff. 437 00:45:46,643 --> 00:45:48,078 Zer ez duk ulertzen? 438 00:45:48,612 --> 00:45:51,115 Komisarioa etorriko omen da zu atxilotzera. 439 00:45:51,315 --> 00:45:52,316 Zergatik? 440 00:45:52,750 --> 00:45:56,220 Inoiz ez zieat kasu handirik egin jendearen esamesei. 441 00:45:56,787 --> 00:46:01,058 Masailezurrak mugitzea izaten da jende askorentzat kirol bakarra. 442 00:46:04,862 --> 00:46:06,797 -Kontuz ibili. -Bai. 443 00:46:06,864 --> 00:46:07,664 Sheriff. 444 00:46:08,832 --> 00:46:11,769 Han, ibaian, zergatik jo zenuen? 445 00:46:12,603 --> 00:46:15,272 Nire onetik ateratzeko ohitura txarra izaten diat. 446 00:46:16,206 --> 00:46:20,110 -Ez didazu erantzun. -Egia da, ez diat erantzun. 447 00:46:51,642 --> 00:46:52,576 Eskerrik asko, doktore. 448 00:46:53,944 --> 00:46:56,079 Eskerrak zuri, Doll. 449 00:46:56,446 --> 00:46:57,714 Zenbat da? 450 00:46:58,148 --> 00:47:01,285 Zure osasun-azterketa, zenbat da? 451 00:47:03,353 --> 00:47:04,621 Etxearen kontura. 452 00:47:05,155 --> 00:47:06,256 Etxearen kontura. 453 00:47:10,260 --> 00:47:10,994 Jake! 454 00:47:11,428 --> 00:47:13,630 Oxley jauna sheriffa hiltzera joan da. 455 00:47:26,643 --> 00:47:27,511 Frank! 456 00:47:28,712 --> 00:47:30,347 Ez kezkatu. 457 00:47:48,332 --> 00:47:50,033 Umeok! Goazen! Goazen! 458 00:47:58,108 --> 00:47:59,576 Hau interesgarria izango da. 459 00:49:06,076 --> 00:49:06,877 Andy! 460 00:49:11,281 --> 00:49:14,017 Ez ergela izan! Irten hortik! 461 00:49:17,754 --> 00:49:18,722 Andy! 462 00:49:19,690 --> 00:49:20,624 Andy! 463 00:49:52,022 --> 00:49:54,825 Demontre, ez nion deitu behar! 464 00:50:02,733 --> 00:50:04,101 Zoaz etxera. 465 00:50:05,702 --> 00:50:07,337 Ezin duzu ezer egin. 466 00:50:14,044 --> 00:50:15,679 Ez ezazu ukitu. 467 00:50:24,354 --> 00:50:25,422 Utz nazazu berarekin bakarrik. 468 00:50:46,410 --> 00:50:47,744 Aita! 469 00:51:43,700 --> 00:51:45,168 Pozten naiz zu hemen egoteaz, Lou. 470 00:51:45,202 --> 00:51:46,503 -Kaixo. -Kaixo, Lou. 471 00:51:46,603 --> 00:51:47,504 Kaixo, sheriff. 472 00:51:50,440 --> 00:51:52,809 -Lagundu egin behar diguzu. -Uste osoa izan dugu beti zugan. 473 00:51:52,943 --> 00:51:57,414 Arazo hau konpondu behar diguzu, konderriko arazo bihurtu baita. 474 00:51:57,948 --> 00:52:01,384 Hemen egindako krimena zuri dagokizu guri bezainbat. 475 00:52:01,485 --> 00:52:03,186 Ez da guk ezin dugulako konpondu... 476 00:52:03,420 --> 00:52:06,022 ...legearen ordezkari batek konpondu behar duela uste dugu. 477 00:52:06,189 --> 00:52:07,791 Bera arrazoira ekarriko duen norbait. 478 00:52:10,794 --> 00:52:12,295 Zerbait edan beharra daukat. 479 00:52:30,280 --> 00:52:33,316 Zinpeko salaketa bat baldin badago, zuk konpondu egin behar. 480 00:52:33,483 --> 00:52:36,353 Zer nahi duzue? 481 00:52:36,953 --> 00:52:37,888 Garagardoa. 482 00:52:39,156 --> 00:52:43,260 Zinpeko salaketa bat egiten bada, zuk konponbidea eman behar diozu. 483 00:52:44,227 --> 00:52:45,829 Sentitzen dut, jauna. 484 00:52:46,163 --> 00:52:49,566 Baina hemen ez dugu mexikar whiskirik. 485 00:52:50,867 --> 00:52:54,237 Hau hemengoa da, eta oso ona, probatu nahi baduzu. 486 00:52:59,075 --> 00:53:03,613 -Zure laguntza behar dugu, Lou. -Barkatu tartean sartzea. 487 00:53:03,780 --> 00:53:07,184 Baina arazo garrantzitsuez hitz egin behar baduzue... 488 00:53:07,317 --> 00:53:09,186 ...hitz egizue bakarrean, nire bulegoan. 489 00:53:09,319 --> 00:53:12,989 Ez baita egokia gure herriko jende gailena... 490 00:53:13,557 --> 00:53:16,459 ...eta konderriko komisarioa... 491 00:53:16,626 --> 00:53:18,828 ...hau bezain leku jendetsuan biltzea. 492 00:53:36,446 --> 00:53:37,781 Kaixo, Chester. 493 00:53:50,994 --> 00:53:53,930 Salaketa baterako ekarri nauzue, zein da salaketa? 494 00:53:57,467 --> 00:53:58,401 Hilketa. 495 00:53:58,568 --> 00:53:59,869 Luke Millsen hilketa. 496 00:54:00,070 --> 00:54:03,073 Bera atxilotu eta epaitu nahi dugu. 497 00:54:03,840 --> 00:54:06,910 Eta epaiketaren zain, poliziak zaindu dezala, ezta? 498 00:54:07,344 --> 00:54:08,311 Horrelako zerbait. 499 00:54:09,913 --> 00:54:11,381 Sina ezazu... 500 00:54:11,581 --> 00:54:12,616 ...eta eramaiozu berari. 501 00:54:14,084 --> 00:54:16,987 Estimatuko genizuke zuk emango bazenio. 502 00:54:17,120 --> 00:54:19,756 Horrela, gehiago errespetatuko du legea. 503 00:54:20,523 --> 00:54:22,025 Beldur diozue oraindik? 504 00:54:23,827 --> 00:54:25,262 Zergatik, Chester? 505 00:54:25,729 --> 00:54:26,630 Kontzientziagatik? 506 00:54:26,963 --> 00:54:28,465 Zer arraio esan nahi duzu? 507 00:54:30,267 --> 00:54:33,103 Frank Patch zuen kontzientzia da eta zuek beldur diozue. 508 00:54:33,470 --> 00:54:35,772 Hemendik kanpo ikusi nahi dugu berehala! 509 00:54:35,805 --> 00:54:40,176 Eta zuk lortzen ez baduzu, guk geure erara egin beharko dugu. 510 00:54:40,910 --> 00:54:41,811 Hara... 511 00:54:42,045 --> 00:54:44,714 ...barkatu horrela sartzeagatik... 512 00:54:44,981 --> 00:54:48,118 ...baina mutiko honek zerbait esan behar dizue. 513 00:54:48,685 --> 00:54:49,452 Zer? 514 00:54:50,820 --> 00:54:51,855 Tira, esaiezu. 515 00:54:59,829 --> 00:55:01,031 Hil egingo dut, alkate. 516 00:55:04,167 --> 00:55:05,735 Neuk bakarrik hilko dut. 517 00:55:07,671 --> 00:55:11,341 Zentzuduna izan; badakigu zer sentitzen duzun, baina... 518 00:55:11,508 --> 00:55:13,910 Baina norberak ezin du inolaz ere bere zigorra ezarri. 519 00:55:14,611 --> 00:55:16,179 Hori esan behar al didazu? 520 00:55:17,981 --> 00:55:19,015 Hori al da? 521 00:55:20,450 --> 00:55:22,485 Inork ezin du zigorra ezarri... 522 00:55:22,786 --> 00:55:26,589 ...legearen baliabide guztiek huts egiten ez duten artean. 523 00:55:26,690 --> 00:55:28,992 Zure aita zenak ez al zizun justizia zer zen irakatsi? 524 00:55:29,159 --> 00:55:32,462 Utz diezaiegun jaun hauei erabakitzen. 525 00:55:32,729 --> 00:55:35,632 Niri iritzian, Patch hiltzeko eskubidea duzu. 526 00:55:35,832 --> 00:55:39,769 Auzitegiak ez zintuzke kondenatuko herri honek dakiena baleki. 527 00:55:43,340 --> 00:55:44,040 Will. 528 00:55:44,708 --> 00:55:49,179 Zure aita gizon bikaina izan zen. Ezin duzu aita berpiztu. 529 00:55:50,547 --> 00:55:52,048 Hilik nahi dut gizon hori. 530 00:56:00,290 --> 00:56:01,224 Sheriff. 531 00:56:04,461 --> 00:56:05,562 Kaixo, Dan. 532 00:56:20,877 --> 00:56:23,747 Izugarria da bere burua hil duen gizona ikustea. 533 00:56:27,851 --> 00:56:29,719 Arestian bizirik zegoen... 534 00:56:31,621 --> 00:56:32,489 ...eta orain, berriz, hilik. 535 00:56:34,624 --> 00:56:37,260 Odola, bolbora-usain pixka bat... 536 00:56:38,194 --> 00:56:39,629 ...eta bukatu da dena. 537 00:56:41,798 --> 00:56:42,799 Ikaragarria da. 538 00:56:51,741 --> 00:56:52,976 Zergatik hil nahi zintuen berak? 539 00:57:05,955 --> 00:57:06,923 Kaixo, Frank. 540 00:57:08,558 --> 00:57:09,426 Kaixo, Lou. 541 00:57:10,427 --> 00:57:12,061 Salaketa bat dakart. 542 00:57:26,876 --> 00:57:28,611 Atxilotu egin beharko zaitut. 543 00:57:41,524 --> 00:57:43,493 Badakizu ez zela hilketa izan. 544 00:57:44,594 --> 00:57:47,263 Errugabea naizen arren, giltzapetu egin nahi nauzu. 545 00:57:47,297 --> 00:57:49,532 Eta askatzen nautenean, beste bat egongo da nire postuan! 546 00:57:50,467 --> 00:57:52,335 Badakit nola sentitzen zaren. 547 00:57:52,669 --> 00:57:54,471 Nik baino gehiago dakizu orduan. 548 00:57:54,704 --> 00:57:56,806 Entzungo al diozu norbaiti, behin baizik ez bada ere? 549 00:57:56,973 --> 00:57:57,774 Entzuten ari natzaizu. 550 00:57:58,208 --> 00:57:59,409 Zer egin nahi duzu? 551 00:57:59,909 --> 00:58:01,177 Zure heriotza sinatu? 552 00:58:03,480 --> 00:58:07,083 Mesede batzuk egin zenizkidan, eta zerbait zor dizut... 553 00:58:08,184 --> 00:58:11,354 Zuri esker onartu ninduten amerikar horiek sherifftzat. 554 00:58:12,021 --> 00:58:16,326 Duela hamar urte, joan egingo ziren arrotz bati obeditu baino lehen. 555 00:58:16,361 --> 00:58:19,429 Eta duela bost, zuri esker aurkeztu nintzen konderriko sheriff. 556 00:58:19,762 --> 00:58:20,797 Ez didazu ezer zor. 557 00:58:21,130 --> 00:58:23,132 Nik baietz uste dut. 558 00:58:23,266 --> 00:58:25,869 Baina beste mesede bat eskatuko dizut. 559 00:58:26,035 --> 00:58:28,338 Dimisioa eman ezazu horiek zu hil baino lehen. 560 00:58:28,605 --> 00:58:30,240 Ospa hemendik, Lou. 561 00:58:30,373 --> 00:58:31,674 -Dimisioa eman. -Ospa! 562 00:58:31,841 --> 00:58:33,276 Dimisioa eman, ergela! 563 00:58:34,444 --> 00:58:35,778 Zu esker gaiztoko... 564 00:58:36,045 --> 00:58:37,013 ...arrotza, Frank? 565 00:58:39,048 --> 00:58:42,919 Komisarioa naiz, indarrez behartu zenituelako ni izendatzera. 566 00:58:42,952 --> 00:58:45,455 Nire herrian, nik eman nahi diedana hartu behar dute. 567 00:58:45,622 --> 00:58:46,356 Gogoratzen? 568 00:58:46,823 --> 00:58:50,159 Bigarren mailakoa nintzela uste zenuen zuk ere. 569 00:58:50,827 --> 00:58:52,161 Bizimodu ona dut. 570 00:58:52,729 --> 00:58:55,398 Eta nire seme-alabak ere ondo bizitzea nahi dut... 571 00:58:55,798 --> 00:58:57,667 ...baina ez duzu jadanik batere aginpiderik. 572 00:58:57,700 --> 00:59:01,471 Ez zaituzte behar eta nik zure dimisioa lortzea nahi dute. 573 00:59:03,039 --> 00:59:03,072 Sheriff! 574 00:59:09,345 --> 00:59:10,947 Lasaitu zara? 575 00:59:25,328 --> 00:59:26,362 Ez ni berriz jo. 576 00:59:27,363 --> 00:59:28,698 Zoaz berengana, Lou. 577 00:59:47,450 --> 00:59:49,986 Aginpideari eutsi behar zaio. 578 00:59:50,053 --> 00:59:53,189 Bai, baina hitzez bakarrik askoz hobeto. 579 00:59:55,491 --> 00:59:56,426 Dan. 580 00:59:57,594 --> 00:59:58,595 Barkatu. 581 00:59:58,995 --> 01:00:00,196 Barkatu. 582 01:00:03,366 --> 01:00:06,603 Baina beldurra da horiek ulertzen duten gauza bakarra. 583 01:00:18,915 --> 01:00:21,217 Ai ene, zer gertatzen ari da? 584 01:00:21,651 --> 01:00:23,786 Nekez hilko duzu zuk bakarrik Patch. 585 01:00:23,987 --> 01:00:25,688 Laguntzarik gabe, alegia. 586 01:00:25,822 --> 01:00:28,358 Entzun diezu; udabaltzak babestuko nau. 587 01:00:30,827 --> 01:00:31,794 Motel! 588 01:00:32,228 --> 01:00:35,198 Nik ez nieke kasu handirik egingo lotsagabe horiei. 589 01:00:35,398 --> 01:00:36,299 Entzun... 590 01:00:36,633 --> 01:00:39,736 ...auzi honetan burua argi eduki behar da... 591 01:00:39,836 --> 01:00:44,707 Eta zuk ezin, aitaren burmuinak lehertuta ikusi ondoren. 592 01:00:47,310 --> 01:00:48,544 Badakizu asko sentitzen dudala. 593 01:00:48,745 --> 01:00:50,313 Ezer esan behar baduzu, atera kanpora eta esan. 594 01:00:51,314 --> 01:00:52,815 Zer ikusi duzu zuk kontu honetan? 595 01:00:53,516 --> 01:00:54,651 Zergatik zaude hain interesatuta? 596 01:00:54,951 --> 01:00:56,953 Zer du horrek harritzekorik? 597 01:00:57,520 --> 01:00:59,222 Zure alde egoteak, alegia. 598 01:01:01,424 --> 01:01:04,894 Arrazoi asko ditut Pachez libratu nahi izateko. 599 01:01:06,663 --> 01:01:08,865 20 urte bete arrazoi ditut. 600 01:01:09,666 --> 01:01:11,300 Konbentzitu egin nahi zintudan. 601 01:01:11,467 --> 01:01:13,403 Ez dut ezer nahi zugandik. 602 01:01:13,836 --> 01:01:15,505 Badakit neure burua gobernatzen. 603 01:01:15,872 --> 01:01:17,073 Lasai. 604 01:01:18,708 --> 01:01:20,543 Kontua aztertzen duzunean... 605 01:01:20,677 --> 01:01:22,345 ...proposamen bat egingo dizut. 606 01:01:22,745 --> 01:01:24,280 Baina ordu arte, ez. 607 01:01:24,681 --> 01:01:26,215 Irtenbide bakarra dago. 608 01:01:26,783 --> 01:01:27,750 Zer esan nahi duzu? 609 01:01:28,317 --> 01:01:29,118 Bera hil. 610 01:01:38,594 --> 01:01:40,997 Hau ez da leku egokia niretzat. 611 01:01:45,868 --> 01:01:47,437 Zer egin nahi duzue? 612 01:01:48,104 --> 01:01:49,505 Sutan erre nahi duzue? 613 01:01:49,839 --> 01:01:51,040 Txakur bat bezala hil? 614 01:01:51,874 --> 01:01:53,276 Zaku batean sartu eta ito? 615 01:01:53,443 --> 01:01:57,180 Zoaz beste nonbaitera! Hemen traba egiten duzu eta! 616 01:01:57,346 --> 01:01:58,715 -Ixo, Ivan. -Ez. 617 01:01:59,315 --> 01:02:02,185 Hau da ergel horrengandik entzuten dudan azken iraina! 618 01:02:02,385 --> 01:02:03,019 Nahikoa da! 619 01:02:03,186 --> 01:02:06,756 Ez eztabaidatu. Udabaltzakoak gara eta aurre egin behar diogu egoerari. 620 01:02:08,024 --> 01:02:09,659 Ez dugu beste aukerarik. 621 01:02:10,226 --> 01:02:12,795 Zibilizazioa gauza handia da, ezta, doktore? 622 01:02:15,531 --> 01:02:17,467 Lanera joan beharra daukat. 623 01:02:20,903 --> 01:02:21,738 Amen. 624 01:03:18,928 --> 01:03:21,063 6etako trenean abiatuko naiz, Frank. 625 01:03:22,598 --> 01:03:23,232 Etorri nirekin. 626 01:03:31,541 --> 01:03:32,341 Mesedez, Frank. 627 01:03:34,811 --> 01:03:36,012 Ezin dut, Lou. 628 01:03:39,248 --> 01:03:40,349 Agur, Frank. 629 01:03:44,587 --> 01:03:45,488 Agur, Lou. 630 01:04:03,206 --> 01:04:04,040 Sartu. 631 01:04:30,766 --> 01:04:31,901 Zurekin ezkondu nahi dut. 632 01:04:36,806 --> 01:04:37,440 Zer diozu? 633 01:04:38,541 --> 01:04:39,208 Zertarako? 634 01:04:39,742 --> 01:04:42,778 Zer du horrek harritzekorik? Jendea etengabe ezkontzen da. 635 01:04:43,913 --> 01:04:45,114 Eseri, Frank. 636 01:04:53,322 --> 01:04:57,059 Hainbeste urteren ondoren, zergatik eskatzen didazu orain? 637 01:04:58,594 --> 01:04:59,762 Ez dakit. 638 01:05:00,429 --> 01:05:02,064 Bizitza bukatzen ari zaidala irudituko zaidalako. 639 01:05:02,632 --> 01:05:04,133 Ez hitz egin horrela. 640 01:05:04,700 --> 01:05:07,303 Alde egin genezan eskatu nizun, baina oker nengoen. 641 01:05:08,371 --> 01:05:11,007 Hemengo zure aldia oraindik ez da bukatu. 642 01:05:11,440 --> 01:05:15,211 Hor kanpoko askok aldi hori laburtu nahi didate ba. 643 01:05:19,115 --> 01:05:20,549 Benetan esan didazu? 644 01:05:22,184 --> 01:05:23,019 Benetan, zer? 645 01:05:23,152 --> 01:05:24,153 Nirekin ezkontzearena. 646 01:05:26,822 --> 01:05:27,723 Bai. 647 01:05:27,990 --> 01:05:29,558 -Noiz, Frank? -Oraintxe bertan. 648 01:05:30,826 --> 01:05:32,762 Emango didazu ordubete neure burua txukuntzeko? 649 01:05:33,362 --> 01:05:34,163 Hainbeste behar duzu? 650 01:05:35,998 --> 01:05:36,866 Ondo da. 651 01:05:37,600 --> 01:05:38,501 Bizkor ibili, ordea. 652 01:05:38,668 --> 01:05:39,602 -Frank. -Bai? 653 01:05:39,669 --> 01:05:41,003 Apaiza zer? 654 01:05:41,370 --> 01:05:43,606 -Hemen egon nahiko du. -Bai noski. 655 01:05:43,706 --> 01:05:44,340 Frank! 656 01:05:45,675 --> 01:05:46,375 Lekukoak? 657 01:05:46,609 --> 01:05:48,344 Lekukoak, ondo da. 658 01:05:48,844 --> 01:05:49,745 Berdin dio. 659 01:05:51,080 --> 01:05:52,181 Utzi nire kontu. 660 01:05:55,051 --> 01:05:56,185 Neska jatorra zara. 661 01:06:18,441 --> 01:06:19,075 Maude! 662 01:06:22,345 --> 01:06:27,116 Jainkoaren aurrean bildu gara bikote hau ezkontzeko. 663 01:06:27,383 --> 01:06:30,753 Frank Patch, emaztetzat onartzen duzu emakume hau... 664 01:06:31,587 --> 01:06:34,790 ...berarekin bizitzeko gaixoaldian eta osasunaldian... 665 01:06:35,091 --> 01:06:37,093 ...eta bera maitatzeko eta ohoratzeko... 666 01:06:37,360 --> 01:06:39,962 ...eta bera babesteko gaurtik hasi... 667 01:06:40,029 --> 01:06:41,998 ...eta heriotzak banantzen zaituzteten arte? 668 01:06:42,031 --> 01:06:43,332 Onartzen dut. 669 01:06:44,033 --> 01:06:45,234 Claire Quintana... 670 01:06:45,768 --> 01:06:48,537 ...senartzat onartzen duzu gizon hau... 671 01:06:49,071 --> 01:06:52,208 ...berarekin batera bizitzeko osasunaldian eta gaixoaldian... 672 01:06:52,274 --> 01:06:54,377 ...eta bera maitatzeko eta ohoratzeko... 673 01:06:54,410 --> 01:06:56,512 ...eta berari obeditzeko gaurtik hasi... 674 01:06:56,612 --> 01:06:58,714 ...eta heriotzak banantzen zaituzteten arte? 675 01:06:58,749 --> 01:06:59,415 Onartzen dut. 676 01:07:00,349 --> 01:07:01,751 Eraztuna, mesedez. 677 01:07:05,287 --> 01:07:06,288 Errepikatu nire ondoren. 678 01:07:07,590 --> 01:07:08,657 Eraztun honekin... 679 01:07:09,025 --> 01:07:09,959 Eraztun honekin... 680 01:07:10,226 --> 01:07:11,260 ...hartzen zaitut emaztetzat. 681 01:07:11,394 --> 01:07:12,294 ...hartzen zaitut emaztetzat. 682 01:07:18,034 --> 01:07:21,470 Senar-emazte izendatzen zaituztet. 683 01:07:28,511 --> 01:07:29,145 Zer? 684 01:07:29,311 --> 01:07:30,646 Beste parrokian. 685 01:07:31,113 --> 01:07:32,982 Legez egiten ari dira. 686 01:07:34,784 --> 01:07:35,551 Tira ba. 687 01:07:38,421 --> 01:07:39,789 -Hori kargatuta dago? -Bai. 688 01:07:40,756 --> 01:07:43,526 Ezkon-opari polita egingo diozu. 689 01:07:43,592 --> 01:07:44,660 Kendu erditik. 690 01:07:45,061 --> 01:07:46,629 Emadazu erriflea. 691 01:07:46,762 --> 01:07:50,066 Goazen, motel. Utzi hori. Nahikoa edan duzu jadanik. 692 01:07:50,399 --> 01:07:51,100 Goazen. 693 01:07:51,634 --> 01:07:52,268 Goazen. 694 01:07:53,169 --> 01:07:53,803 Goazen. 695 01:07:54,837 --> 01:07:55,504 Entzun. 696 01:07:56,072 --> 01:07:58,240 Hobe duzu atzetik ateratzea. 697 01:07:58,441 --> 01:08:00,142 Minutu gutxi barru elkartuko gara. 698 01:08:00,409 --> 01:08:01,310 Utz nazazu. 699 01:08:03,245 --> 01:08:04,380 Ondo da, gizona. 700 01:08:05,748 --> 01:08:07,850 Hemen duzu erriflea. 701 01:08:10,352 --> 01:08:10,986 Tira. 702 01:08:16,792 --> 01:08:17,460 Goazen. 703 01:08:24,900 --> 01:08:27,103 Aurrera, mutiko, aurrera. 704 01:09:07,743 --> 01:09:12,114 Tamalez, ezin gara Luke Millsen hiletara joan. 705 01:09:12,148 --> 01:09:13,149 Bai. 706 01:09:13,716 --> 01:09:16,785 Jainkoak eman diezaiola atseden. 707 01:09:26,662 --> 01:09:27,796 Suerte ona izan. 708 01:09:40,643 --> 01:09:41,677 -Eskerrik asko. -Agur. 709 01:09:42,811 --> 01:09:44,113 Mila esker. 710 01:09:44,213 --> 01:09:45,981 Jainkoak bedeinka zaitzatela. 711 01:09:46,048 --> 01:09:47,316 Eskerrik asko. 712 01:10:31,227 --> 01:10:31,994 Frank. 713 01:10:32,328 --> 01:10:35,264 Axola ez badizu, geratuko naiz. Ez zaizkit hiletak atsegin. 714 01:10:35,299 --> 01:10:37,233 Eta are gutxiago, nire ezkontza egunean. 715 01:10:37,268 --> 01:10:39,635 Ederki. Gero elkartuko gara. 716 01:10:40,402 --> 01:10:41,804 Ondo zainduidazue. 717 01:11:35,958 --> 01:11:37,293 -Dan. -Bai, jauna? 718 01:11:37,626 --> 01:11:38,827 Sar zaitezte biak barrura. 719 01:11:39,061 --> 01:11:41,297 -Zerbait gertatzen da? -Sartu barrura. 720 01:12:24,406 --> 01:12:27,743 Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. 721 01:12:28,277 --> 01:12:32,948 Sinesten dut Aita Guztiahalduna, Zeruaren eta Lurraren sortzailea. 722 01:12:43,025 --> 01:12:43,659 Ez! 723 01:12:45,461 --> 01:12:48,731 Gurutziltzatu, hil eta lurperatu zuten, eta infernura jaitsi zen. 724 01:13:05,147 --> 01:13:06,081 Mutikoak ez du itxoin! 725 01:13:44,920 --> 01:13:48,223 Zergatik hil zuen nire aitak bere burua? 726 01:13:49,091 --> 01:13:50,626 Ez dakit. 727 01:13:54,730 --> 01:13:55,631 Esadazu. 728 01:14:00,636 --> 01:14:01,437 Esadazu! 729 01:14:07,443 --> 01:14:10,145 Duela asko, gizon bat hil zuten... 730 01:14:11,447 --> 01:14:12,681 ...bizkarrean tiroa jota. 731 01:14:16,118 --> 01:14:17,352 Nire aitak hil zuen? 732 01:14:17,686 --> 01:14:19,555 Inork ez zekien ziur nork hil zuen. 733 01:14:21,757 --> 01:14:23,025 Zuk bazenekien, ordea. 734 01:14:29,398 --> 01:14:30,866 Zergatik ez zenuen urkatu? 735 01:14:32,835 --> 01:14:35,504 Hura urkatzeak ez zuelako ezer konponduko. 736 01:14:36,972 --> 01:14:39,842 Hildakoak seme bat zuen. 737 01:14:42,211 --> 01:14:44,680 Zure aitak semetzat hartu zuen, berea balitz bezala. 738 01:14:56,191 --> 01:14:58,393 Sheriff, zuk beti... 739 01:15:02,764 --> 01:15:05,400 ...zure modura egiten dituzu gauzak. 740 01:15:06,401 --> 01:15:09,338 Beste inor ez dagoenez, hala egin beharra daukat. 741 01:15:11,206 --> 01:15:12,875 Gaizki edo ondo... 742 01:15:13,709 --> 01:15:14,743 ...norbaitek... 743 01:15:44,172 --> 01:15:45,774 Gera zaitez hemen! 744 01:16:37,025 --> 01:16:38,594 Emaizkidazu balak! 745 01:16:46,602 --> 01:16:48,470 Goian geratzeko esan dizut. Goazen! 746 01:16:54,409 --> 01:16:55,043 Dan! 747 01:16:55,611 --> 01:16:56,979 Atera kaletik! 748 01:16:57,312 --> 01:16:58,413 Nire bulegora! 749 01:17:02,651 --> 01:17:03,285 Hil ezazu! 750 01:18:12,954 --> 01:18:14,156 Emadazu pistola. 751 01:18:24,766 --> 01:18:26,468 Jainkoak bedeinka dezala. 752 01:18:49,357 --> 01:18:50,759 Ni banoa hemendik. 753 01:18:52,627 --> 01:18:53,895 Ez joan, Phil. 754 01:18:54,262 --> 01:18:56,498 Esan dizut banoala hemendik. 755 01:20:47,275 --> 01:20:48,443 Kendu erditik! 756 01:24:17,886 --> 01:24:19,154 Frank, nora zoaz? 757 01:24:19,487 --> 01:24:20,155 Hiletara. 758 01:24:20,355 --> 01:24:22,690 -Ez, mesedez, ez joan. -Joan beharra daukat. 759 01:24:22,824 --> 01:24:23,458 Mesedez. 760 01:24:23,925 --> 01:24:25,160 -Joan beharra daukat. -Mesedez. 761 01:24:27,062 --> 01:24:28,063 Frank. 762 01:27:09,724 --> 01:27:11,326 Erruki zakizkio. 763 01:29:24,659 --> 01:29:28,196 AZPITITULUAK: Jon Muñoz