1 00:00:13,947 --> 00:00:18,251 Benetako gertaera batean oinarritua 2 00:00:19,986 --> 00:00:22,789 Jonas eta Philipp Widmer anaiak… 3 00:00:22,789 --> 00:00:25,880 …oso gazterik bereizi zituzten beren guraso biologikoengandik. 4 00:00:25,880 --> 00:00:32,000 Artean, Jonasek ez zekien ibiltzen, eta anaiak nekez hitz egiten zuen. 5 00:01:27,687 --> 00:01:32,692 KORRIKALARIA 6 00:02:32,986 --> 00:02:36,120 Iazko txapelduna azken txanpa egiten ari da. 7 00:02:36,120 --> 00:02:41,240 Jonas Widmer, Wynigengoa, bigarren iritsi da helmugara. 8 00:02:41,294 --> 00:02:44,898 2015eko txapeldun handia… 9 00:02:45,865 --> 00:02:50,637 …Martin Aebi da, Arbongoa. 10 00:02:50,937 --> 00:02:53,673 Lortu du! 11 00:02:53,907 --> 00:02:58,478 Zorionik beroenak bere garaipenagatik. 12 00:03:00,013 --> 00:03:08,960 Martin Aebi, 2015eko Langenfeldeko armekiko lasterketaren irabazlea. 13 00:03:15,728 --> 00:03:21,034 Zorionak baita ere Jonas Widmerri bigarren iristeagatik. 14 00:03:25,939 --> 00:03:28,800 Badauzkazue entrenamendu-planak. 15 00:03:29,008 --> 00:03:30,176 Denek? 16 00:03:31,744 --> 00:03:35,615 Ez zaituztet Eguberria pasatu arte ikusiko. Beraz, Eguberri on. 17 00:03:35,615 --> 00:03:37,440 -Eguberri on! -Ondo ibili. 18 00:03:42,889 --> 00:03:43,890 Kurt… 19 00:03:46,459 --> 00:03:48,640 Ezin naiz horrela gelditu. 20 00:03:48,895 --> 00:03:52,560 Maratoian erakutsi ahal izango duzu zeure ahalmena. 21 00:03:52,632 --> 00:03:54,267 Ez da gauza bera. 22 00:03:54,267 --> 00:03:58,104 Zure lesioari begiratu behar zaio. Astebeteko atsedenaldia. 23 00:03:59,872 --> 00:04:02,240 Suspertu egin behar duzu. 24 00:04:02,742 --> 00:04:03,920 Ondo da. 25 00:04:07,113 --> 00:04:08,720 Ez entrenatu! 26 00:04:59,866 --> 00:05:04,370 “Bertako heroiak ezin izan dio tituluari eutsi” 27 00:05:20,253 --> 00:05:22,989 -Zer ari zara? -Erakutsiko dizut. 28 00:05:29,462 --> 00:05:30,396 Hara! 29 00:05:42,008 --> 00:05:43,409 Zer polita! 30 00:05:46,346 --> 00:05:49,182 -Aldi baterako da. -Benetan? 31 00:05:49,816 --> 00:05:50,717 Begira. 32 00:06:52,111 --> 00:06:54,747 Hona gure irabazlea: 33 00:06:54,747 --> 00:06:58,217 Jonas Widmerrek, Wynigengoak, bere lehen garaipena lortu du… 34 00:06:58,217 --> 00:07:02,655 …Langenfeldeko 2014ko armekiko lasterketan. 35 00:07:03,256 --> 00:07:08,194 Garaipen historiko bat da, bera baita txapeldunik gazteena. 36 00:07:08,194 --> 00:07:11,597 23 urterekin, gailurrean dago. 37 00:07:11,597 --> 00:07:16,836 Jonas Widmerrek, Wynigengoak, goia jo du. 38 00:07:16,836 --> 00:07:22,175 Philipp Widmer anaiak bizikletan lagundu dio, adorea emanez. 39 00:09:09,115 --> 00:09:10,950 Bihar laguntzea nahi duzu? 40 00:09:23,629 --> 00:09:25,631 Bihar lana duzu, ezta? 41 00:09:28,134 --> 00:09:32,271 Ez. Zera… Txanda alda dezaket. 42 00:09:36,976 --> 00:09:39,145 Nahiago dut bakarrik joan. 43 00:09:48,588 --> 00:09:51,240 Zergatik ez duzu inoiz berataz hitz egiten? 44 00:09:55,294 --> 00:09:57,029 Zer entzun nahi duzu? 45 00:09:58,331 --> 00:10:00,299 Bere burua urkatu zuen. 46 00:10:40,339 --> 00:10:42,875 Non zeunden lasterketan? 47 00:10:43,609 --> 00:10:45,177 Helmugan. 48 00:10:48,014 --> 00:10:49,982 Zuri deika ari ginen. 49 00:10:58,424 --> 00:11:01,427 Hemen edukiko nauzu beti zuri laguntzeko. 50 00:11:10,503 --> 00:11:12,638 Gutun bat dago zuretzat. 51 00:11:17,009 --> 00:11:18,678 Zure amarena. 52 00:11:25,117 --> 00:11:26,752 Ez dut behar. 53 00:11:35,661 --> 00:11:37,263 Zu zara nire ama. 54 00:11:41,667 --> 00:11:44,236 Eutsi egiten didazu. 55 00:13:06,418 --> 00:13:08,287 -Ondo al zaude? -Ospa! 56 00:13:16,328 --> 00:13:18,731 Ez duzu inoiz inor erortzen ikusi? 57 00:13:19,865 --> 00:13:21,167 Tentela. 58 00:15:05,671 --> 00:15:07,940 Berandu iritsi zara bart gauean. 59 00:15:08,107 --> 00:15:09,008 Bai. 60 00:15:10,976 --> 00:15:13,479 Zer ordutan bilduko gara gaur gauean? 61 00:15:13,879 --> 00:15:15,748 Bila joango natzaizu. 62 00:15:19,251 --> 00:15:19,985 Agur. 63 00:15:20,519 --> 00:15:21,387 Agur. 64 00:16:26,785 --> 00:16:28,654 Ikusi al duzu zeure oparia? 65 00:16:35,160 --> 00:16:36,960 Badakizu zer den? 66 00:16:41,900 --> 00:16:43,102 Zorro bat? 67 00:16:49,108 --> 00:16:52,144 Turkesa-kolorea polita da. 68 00:16:57,449 --> 00:16:58,951 Aurkitu egin nuen. 69 00:17:00,719 --> 00:17:02,760 Autobusean aurkitu nuen. 70 00:17:03,455 --> 00:17:06,160 Zergatik ezkutatzen duzu, ba? 71 00:17:06,658 --> 00:17:10,496 -Ez naiz ezkutatzen ari. -Arropa zikinaren saskian? 72 00:17:11,096 --> 00:17:13,800 Ez esan gezur gehiago! 73 00:17:14,500 --> 00:17:18,237 Badakizu zer? Beste neska batekin bazabiltza, esadazu. 74 00:17:18,270 --> 00:17:19,104 Zer? 75 00:17:20,706 --> 00:17:23,600 Norena da zorro alu hori? 76 00:17:23,680 --> 00:17:24,440 Hara… 77 00:17:24,910 --> 00:17:29,800 Aurkitu egin dut. Ez dut beste neskarik. 78 00:17:36,288 --> 00:17:39,600 Zergatik ari gara honetaz hizketan? 79 00:17:39,758 --> 00:17:41,480 Esadazu zuk. 80 00:18:11,857 --> 00:18:13,859 Barkatu lehengoa. 81 00:18:33,745 --> 00:18:35,114 Ez etsi! 82 00:19:04,710 --> 00:19:06,011 Pultsua? 83 00:19:07,546 --> 00:19:09,248 178. 84 00:19:15,621 --> 00:19:17,856 Beste buelta bat. 85 00:19:19,591 --> 00:19:22,360 Maratoian korrika egin nahi duzu, edo ez? 86 00:19:26,665 --> 00:19:27,966 Gogorrago. 87 00:19:42,181 --> 00:19:43,649 Ondo! 88 00:19:51,790 --> 00:19:53,792 75. Ederki. 89 00:19:59,431 --> 00:20:00,599 Ederki. 90 00:20:03,735 --> 00:20:06,480 Motxilarik gabe ere, ondo. 91 00:20:27,025 --> 00:20:29,895 -Fin-fin moztu. -Honela? 92 00:20:29,928 --> 00:20:31,530 Honela, bai. 93 00:20:32,898 --> 00:20:35,080 -Saiatu nahi duzu? -Bai. 94 00:20:35,267 --> 00:20:38,937 -Eta hatzak? -Hatzak honela jarri. 95 00:20:43,342 --> 00:20:48,380 Eskua… Hatzak tolestu, honela. 96 00:20:48,614 --> 00:20:51,120 -Eta labana? -Hatzak, hatzak. 97 00:20:51,416 --> 00:20:52,680 Honela? 98 00:23:43,355 --> 00:23:45,424 Har dezaket bat? 99 00:24:22,794 --> 00:24:25,030 -Bihar arte. -Bihar arte. 100 00:25:36,835 --> 00:25:38,870 Nolakoa da armekiko lasterketa? 101 00:25:38,870 --> 00:25:42,507 -Tiro ere egin behar duzue? -Ez, korri besterik ez. 102 00:25:44,976 --> 00:25:46,578 Zertarako daramatzazue armak? 103 00:25:47,979 --> 00:25:49,548 Horrela da. 104 00:25:55,554 --> 00:25:56,588 Lepoko polita. 105 00:25:58,256 --> 00:25:59,920 Berria al da? 106 00:26:00,358 --> 00:26:01,426 Bai. 107 00:26:16,141 --> 00:26:17,542 Zuk idatzi al dizkidazu gutunak? 108 00:26:20,879 --> 00:26:24,182 -Ez zen Scheuber izango! -Ez… 109 00:26:30,689 --> 00:26:33,120 Nolanahi ere, atsegina da zurekin lan egitea. 110 00:26:33,491 --> 00:26:35,800 Talde ona gara, ezta? 111 00:26:48,673 --> 00:26:53,040 Beharbada… elkarrekin atera gaitezke noizbait. 112 00:26:55,180 --> 00:26:56,848 Bai, gustura. 113 00:27:02,687 --> 00:27:05,023 Widmer, bisita! 114 00:27:18,637 --> 00:27:20,105 Orain etorriko naiz. 115 00:28:15,640 --> 00:28:20,200 -Goazen. -Zergatik? Iritsi berriak gara. 116 00:28:20,298 --> 00:28:22,267 Aurkituko dugu beste zerbait. 117 00:28:38,450 --> 00:28:39,784 Utzi bakean! 118 00:28:49,728 --> 00:28:53,560 Hainbeste eskatzailerekin, ez dugu aukerarik izango. 119 00:28:55,767 --> 00:28:59,480 Gauza bera gertatuko zaigu beste edozein etxebizitzarekin. 120 00:29:02,907 --> 00:29:05,777 Ez dut etxebizitza bila honela ibili nahi zurekin. 121 00:29:05,810 --> 00:29:09,040 -Ez naiz zure kontra ari, Simone. -Jakina. 122 00:29:11,382 --> 00:29:13,240 Ez dizut ulertzen. 123 00:30:02,534 --> 00:30:04,360 Zure anaia al zen? 124 00:30:05,303 --> 00:30:06,237 Ez. 125 00:30:10,208 --> 00:30:12,720 Zer itxi berri duzu? 126 00:30:13,578 --> 00:30:16,347 -Philipp zen. -Nahasi egin zara. 127 00:30:16,447 --> 00:30:19,117 Jonas, ikusi egin dut. 128 00:30:19,150 --> 00:30:20,151 Aizu! 129 00:30:30,328 --> 00:30:34,032 Eta zorroa? Nahasi egin naiz horrekin ere? 130 00:30:36,367 --> 00:30:37,468 Ez, gera zaitez. 131 00:30:38,536 --> 00:30:40,920 Jonas, hemen geratu. 132 00:30:41,439 --> 00:30:43,007 Hemen geratu. 133 00:32:30,648 --> 00:32:34,953 “Honela ezin dut” 134 00:32:51,269 --> 00:32:52,136 Bai. 135 00:32:53,738 --> 00:32:54,706 Bai… 136 00:32:57,575 --> 00:33:00,211 Ondo sumatzen da urradura. 137 00:33:10,254 --> 00:33:12,680 Noiz arte hartu behar dut atseden? 138 00:33:12,757 --> 00:33:16,861 Erabateko atsedena hurrengo hiru egunetan. 139 00:33:16,861 --> 00:33:21,240 Gero hasi ahal izango zara hanka poliki mugitzen. 140 00:33:21,466 --> 00:33:26,160 Eta hiru aste barru ikusiko dugu ea berriz entrena zaitezkeen. 141 00:33:31,943 --> 00:33:34,800 Zergatik ez didazu esan? 142 00:33:35,413 --> 00:33:39,917 -Ez zenidan utziko. -Ez nuelako hau gertatzea nahi! 143 00:33:45,757 --> 00:33:48,393 Bi aste barru has naitekeela esan dit medikuak. 144 00:33:48,393 --> 00:33:51,400 Ziur esaten dizut bi aste baino gehiago iraungo duela! 145 00:33:51,529 --> 00:33:55,366 Orain ez bazara kontuz ibiltzen, lesionatuta denboraldi osoan! 146 00:33:55,366 --> 00:33:57,869 Baina orain gelditzen banaiz, ezingo dut Langenfelden korritu. 147 00:33:57,902 --> 00:33:58,970 Aski da! 148 00:33:59,704 --> 00:34:01,172 Langenfeld… 149 00:34:10,982 --> 00:34:13,240 Ez duzu nigan sinesten, ezta? 150 00:34:14,218 --> 00:34:17,221 Zer uste duzu ari naizela hemen? 151 00:34:17,755 --> 00:34:20,425 Zure denboraldi osoa prestatzen ari naiz. 152 00:34:20,425 --> 00:34:23,294 Beste edonorekin baino denbora gehiago pasatzen dut zurekin. 153 00:34:23,294 --> 00:34:26,360 Zu zara olinpiadetarako entrenatzen ari naizen bakarra. 154 00:34:26,697 --> 00:34:28,699 Horixe zugan sinesten dudala. 155 00:34:32,103 --> 00:34:36,600 Zuk nitaz gauza bera esan dezakezun galdetu behar zenioke zeure buruari. 156 00:34:43,981 --> 00:34:47,552 Hau Simoneren erantzungailua da. Utzi mezua. 157 00:34:49,253 --> 00:34:50,455 Simone… 158 00:34:52,890 --> 00:34:55,026 Barkatu atzokoa. 159 00:34:57,295 --> 00:34:59,130 Mesedez, deitu. 160 00:35:06,938 --> 00:35:08,306 Hau niretzat da. 161 00:35:08,940 --> 00:35:12,376 Elkarrekin begiratu dugu dena. 162 00:35:13,578 --> 00:35:16,647 Hemen geldituko dira. Philippen gauzak dira. 163 00:35:17,148 --> 00:35:19,150 Zeure etxera eramango dituzu? 164 00:35:21,319 --> 00:35:23,421 Hemen utz ditzakegu. 165 00:35:25,423 --> 00:35:27,960 Opari egin nahi ditut gauza batzuk. 166 00:35:31,229 --> 00:35:33,664 Zu beti opariak egiten! 167 00:35:38,035 --> 00:35:40,138 Etxe honetan bizi naiz. 168 00:35:41,472 --> 00:35:44,560 Egunero ikusten ditut haren gauzak. 169 00:35:49,780 --> 00:35:52,783 Zertaz hitz egin zenuen Simonerekin Eguberri egunean? 170 00:35:52,850 --> 00:35:56,560 Philipp gabe bizitza latza dela esan nion. 171 00:35:58,556 --> 00:35:59,991 Ulertu egin nahi dizu. 172 00:36:00,892 --> 00:36:04,280 Alferrik da Simonerekin hitz egitea. Joan egin da! 173 00:36:04,395 --> 00:36:06,430 Ez da sekula itzuliko! 174 00:36:06,464 --> 00:36:09,133 -Hori esan al dizu? -Ez, baina… 175 00:36:10,635 --> 00:36:12,270 Badakit. 176 00:36:13,938 --> 00:36:16,574 -Jonas… -Ez saiatu dena hobetzen! 177 00:36:16,607 --> 00:36:19,777 -Ez naiz horretan saiatzen. -Bai horixe! 178 00:36:19,977 --> 00:36:22,346 Zuri laguntzeko naukazu hemen. 179 00:36:22,346 --> 00:36:26,984 Zergatik ari zara, ba, haren gauzak botatzen? Ez zaizu axola? 180 00:36:30,688 --> 00:36:32,156 Jonas. 181 00:36:38,529 --> 00:36:40,831 Ez duzu faltan botatzen, ezta? 182 00:36:42,934 --> 00:36:44,669 Ez da egia. 183 00:36:48,105 --> 00:36:49,507 Jonas… 184 00:36:57,748 --> 00:37:01,619 Zuri laguntzeko naukazu hemen, beti. 185 00:37:03,154 --> 00:37:04,320 Bai. 186 00:37:06,290 --> 00:37:07,592 Badakit. 187 00:37:50,034 --> 00:37:51,702 Zer? 188 00:37:53,537 --> 00:37:54,905 Geldi. 189 00:38:48,659 --> 00:38:50,227 Geldi. 190 00:38:58,102 --> 00:38:59,670 Philipp, geldi. 191 00:39:04,508 --> 00:39:05,943 Geldi. 192 00:39:06,344 --> 00:39:08,346 Ez dut ezer egin. 193 00:40:26,957 --> 00:40:33,030 Tarte pixka bat behar dut. Hobe dugu bolada batean elkar ez ikustea. 194 00:40:42,606 --> 00:40:46,310 Hau Simoneren erantzungailua da. Utzi mezua. 195 00:41:10,835 --> 00:41:12,903 Joango al gara gero erdialdera? 196 00:41:14,338 --> 00:41:16,874 Zoaz zure neska-lagunarekin. 197 00:41:23,447 --> 00:41:25,649 Eta ez niri ohar gehiago idatzi. 198 00:41:26,116 --> 00:41:27,280 Baina… 199 00:41:29,286 --> 00:41:31,355 Ondo konpontzen gara, ordea. 200 00:41:31,355 --> 00:41:33,360 Talde bat gara. 201 00:41:34,258 --> 00:41:35,960 Talde bat? 202 00:41:41,599 --> 00:41:43,934 Okerren bat al duzu? 203 00:42:55,940 --> 00:43:00,544 “Neska ezkongabe gehiago, zuretzat egokiak.” 204 00:43:12,120 --> 00:43:14,720 “Bila nabil…” 205 00:43:17,800 --> 00:43:19,360 “Lagunak” 206 00:43:21,332 --> 00:43:25,970 “Sei iradokizun zuretzat” 207 00:43:57,368 --> 00:44:01,105 -Kaixo, Jonas. -Kaixo. Simone etxean al dago? 208 00:44:01,639 --> 00:44:03,741 Boleibolean ari da. 209 00:44:04,808 --> 00:44:06,176 Sartu. 210 00:44:08,145 --> 00:44:10,480 Berehala etorriko da. 211 00:44:10,848 --> 00:44:13,517 Ez, joan beharra daukat. Agur. 212 00:44:13,517 --> 00:44:14,952 Adio, Jonas. 213 00:48:08,018 --> 00:48:11,440 -Simone. -Ikusten duzu ez dela une egokia. 214 00:48:11,555 --> 00:48:13,957 Sentitzen dut horrela jokatu izana. 215 00:48:13,957 --> 00:48:14,758 Bai. 216 00:48:16,026 --> 00:48:17,828 Baina orain ez… 217 00:48:18,729 --> 00:48:22,320 Orain ez dut astirik. Hitz egingo dugu beste noizbait. 218 00:48:22,532 --> 00:48:23,500 Simone… 219 00:48:25,469 --> 00:48:27,437 Zorroa ez nuen aurkitu. 220 00:48:27,938 --> 00:48:29,973 Lapurtu egin nuen. 221 00:48:45,355 --> 00:48:46,790 Nola gertatu zen? 222 00:48:50,794 --> 00:48:52,195 Lana eta gero. 223 00:48:55,499 --> 00:48:57,800 Neskak eskuan zeukan. 224 00:49:00,671 --> 00:49:03,407 Eta kendu egin nion, besterik gabe. 225 00:49:07,577 --> 00:49:09,846 Halakoxe erreflexu bat. 226 00:49:11,248 --> 00:49:14,360 Zorroarekin zer egin ere ez nekien gero. 227 00:49:20,457 --> 00:49:23,760 Zergatik egin duzu horrelako gauza bat? 228 00:49:28,699 --> 00:49:30,867 Egin egin nuen, besterik gabe. 229 00:49:43,580 --> 00:49:44,715 Baina… 230 00:49:45,716 --> 00:49:46,984 Badakit… 231 00:49:50,153 --> 00:49:52,856 …kontu hori bukatu dela, eta… 232 00:49:56,226 --> 00:49:58,228 …behar zaitut. 233 00:50:01,264 --> 00:50:03,166 Zurekin egon nahi dut. 234 00:50:31,595 --> 00:50:35,732 “Lapurreta Bernako erdialdean” 235 00:50:36,900 --> 00:50:40,037 “Lekukoen bila gabiltza” 236 00:50:50,213 --> 00:50:54,418 “Barkatu gertatutakoa” 237 00:51:21,144 --> 00:51:22,579 Itxura ona du. 238 00:51:23,447 --> 00:51:27,120 Uste dut datorren astean entrenatzen hasi ahal izango zarela. 239 00:51:29,152 --> 00:51:31,040 Osasun-azterketaren emaitzak. 240 00:51:37,794 --> 00:51:40,097 Galdera bat dut. 241 00:51:44,267 --> 00:51:47,760 -Lo egiteko arazoak ditut berriz. -A bai? 242 00:51:51,975 --> 00:51:54,520 Terapian hasia zinen. 243 00:51:55,212 --> 00:51:57,320 Joaten zara oraindik? 244 00:51:57,547 --> 00:52:01,680 Lesioa traba handia egiten aritu zait. 245 00:52:04,354 --> 00:52:06,280 Ezin al didazu ezer eman? 246 00:52:20,570 --> 00:52:24,975 Hartu pastilla bat ohera joan baino ordu erdi lehenago. 247 00:52:28,712 --> 00:52:32,240 Eta maiatza hasieran berriz ikusi nahi zaitut. 248 00:52:32,382 --> 00:52:33,416 Bai. 249 00:52:55,438 --> 00:52:57,440 Osasun-azterketaren emaitzak? 250 00:53:09,553 --> 00:53:11,755 Tira ba, segi. 251 00:53:17,594 --> 00:53:20,497 Entrenamendu ezkuturik ez, aitu? 252 00:54:08,979 --> 00:54:12,716 …57, 58, 59, 60… 253 00:54:12,716 --> 00:54:16,519 …61, 62, 63, 64… 254 00:54:16,519 --> 00:54:19,789 …65, 66, 67, 68… 255 00:54:19,789 --> 00:54:24,227 …69, 70, 71, 72… 256 00:54:29,532 --> 00:54:30,934 Utzi ikusten! 257 00:54:40,577 --> 00:54:41,278 Hortaz? 258 00:54:42,545 --> 00:54:43,346 Zatoz. 259 00:54:46,983 --> 00:54:48,418 -Aizu! -Zatoz! 260 00:55:09,105 --> 00:55:10,774 Komunera zuzenean. 261 00:55:30,460 --> 00:55:31,728 Zer da hau? 262 00:55:33,530 --> 00:55:36,433 -Kexatu egin behar genuke. -Dagoeneko? 263 00:55:37,667 --> 00:55:39,235 Ba al dago kexatzerik? 264 00:56:02,625 --> 00:56:04,127 Polita da. 265 00:56:05,495 --> 00:56:06,930 Bai. 266 00:56:13,036 --> 00:56:15,372 16.000 korrikalari prest daude… 267 00:56:15,872 --> 00:56:17,707 Entrenamendu-lasterketa bat da. 268 00:56:17,707 --> 00:56:19,476 Aitu? 269 00:56:19,509 --> 00:56:25,000 Ghirmay Ghebreslassie, maratoiko munduko txapelduna, lasterketa buru. 270 00:56:27,350 --> 00:56:32,188 Azkeneko segundoak: hiru, bi, bat, aurrera! 271 00:57:13,329 --> 00:57:17,233 Jaun-andreok, sinestezina da: Jonas Widmer! 272 00:57:17,267 --> 00:57:20,703 Jonas Widmer, bertako heroia, azken metrotan! 273 00:57:20,703 --> 00:57:24,007 Bera da suitzar onena 2016ko Bernako Lasterketa Nagusian. 274 00:57:24,007 --> 00:57:28,111 Bederatzigarren lekuan! Hamar onenen artean! Izugarria! 275 00:57:28,111 --> 00:57:33,149 Munduko onenen artean, irabazlearengandik 3 minutura. 276 00:57:33,149 --> 00:57:35,418 Bernakoa da: Jonas… 277 00:58:21,231 --> 00:58:22,665 Ez duzu jadanik arazorik? 278 00:58:22,932 --> 00:58:24,100 Ez. 279 00:58:24,634 --> 00:58:27,937 Ondo lo egiten dut, ondo entrenatzen dut… 280 00:58:28,571 --> 00:58:30,540 Zangoak eutsi egiten dio… 281 00:58:30,607 --> 00:58:31,908 Izugarria. 282 00:58:36,779 --> 00:58:40,950 Baina… errezetatuko al dizkidazu berriz pastilla horiek? 283 00:58:42,585 --> 00:58:46,489 Uste dut zure loezin arazoa gehiago dela kontu mental bat. 284 00:58:46,489 --> 00:58:50,040 Eta luzarora ez duzu kimikarekin konponduko. 285 00:58:52,395 --> 00:58:55,240 -Orain askoz hobeto lo egiten dut. -Bai, eta hori ona da. 286 00:58:58,034 --> 00:59:00,240 Baina berriz gaizki lo egiten baduzu… 287 00:59:00,280 --> 00:59:04,200 …zure lo ezinaren arrazoiak aztertu behar zenituzke. 288 00:59:10,780 --> 00:59:13,550 Hona hemen teraupeuta on baten helbidea. 289 00:59:14,984 --> 00:59:17,840 Hitzordu bat eskaiozu. 290 00:59:36,639 --> 00:59:40,543 “Trauma-psikoterapia kontsulta” 291 01:00:00,863 --> 01:00:05,501 Hasi hurrengo mailan. Gehiago ezin duzunean, barrari heldu, eta jaitsi. 292 01:00:06,235 --> 01:00:07,770 Prest. 293 01:00:07,770 --> 01:00:11,174 Hiru, bi, bat… 294 01:00:11,174 --> 01:00:12,008 Aurrera. 295 01:00:12,575 --> 01:00:13,610 Tira, Jonas. 296 01:00:18,781 --> 01:00:20,650 Hori da, Jonas! Pauso bikaina! 297 01:00:21,351 --> 01:00:23,219 Eutsi hor! 298 01:00:23,786 --> 01:00:25,480 Segi, ahal duzun artean! 299 01:00:26,356 --> 01:00:27,824 Segi, segi, segi! 300 01:00:29,892 --> 01:00:32,000 Tira, 45 segundo! 301 01:00:32,295 --> 01:00:35,598 Orain, hurrengo mailara! 302 01:00:36,966 --> 01:00:38,840 Segi, ahal duzun artean! 303 01:00:39,268 --> 01:00:40,737 30 segundo! 304 01:00:42,171 --> 01:00:44,007 Segi, Jonas, segi! 305 01:00:44,707 --> 01:00:46,920 Primeran! Bikain! 306 01:00:47,744 --> 01:00:50,780 Lehertu arte, Jonas! Tira, tira! 307 01:00:51,581 --> 01:00:52,960 20 segundo! 308 01:00:53,116 --> 01:00:56,152 Aurrera, Jonas, segi! Ez etsi! 309 01:00:57,387 --> 01:00:59,720 Segi, Jonas! 15 segundo! 310 01:00:59,856 --> 01:01:01,391 Segi, Jonas, bete-betean! 311 01:01:01,457 --> 01:01:03,393 Lasterketa bikaina! 312 01:01:04,127 --> 01:01:07,296 Odola aterako dizut. 313 01:01:09,499 --> 01:01:10,667 Proba aparta. 314 01:01:13,770 --> 01:01:15,138 Bikaina. 315 01:01:15,738 --> 01:01:18,274 Berehala askatuko zaitut. 316 01:01:23,379 --> 01:01:27,417 Goraka tira egin, eta kitto. 317 01:01:31,954 --> 01:01:33,423 Primeran. 318 01:01:45,301 --> 01:01:47,470 Emaitza bikainak. 319 01:01:49,238 --> 01:01:52,040 Eta hemen duzu entrenamendu-plan berria. 320 01:01:57,714 --> 01:01:59,749 Langenfelderako? 321 01:02:00,216 --> 01:02:02,520 Datorren astean hasiko gara. 322 01:02:08,691 --> 01:02:10,240 Kaixo, Simone. 323 01:02:14,664 --> 01:02:17,000 Langenfelderako entrenatzen hasiko naiz. 324 01:02:20,236 --> 01:02:22,138 Bai, has naiteke. 325 01:02:28,745 --> 01:02:30,680 Nik ere maite zaitut. 326 01:02:41,958 --> 01:02:44,800 -Eta nik ez badut nahi zu joatea? -Tira! 327 01:02:45,728 --> 01:02:48,720 Zure entrenamendu-egonaldiek askoz gehiago irauten dute. 328 01:02:58,374 --> 01:03:00,120 Gelditzea nahi duzu? 329 01:03:06,115 --> 01:03:08,117 Ondo da. 330 01:04:06,776 --> 01:04:12,915 “Faltan zauzkat nik ere”. 331 01:07:02,918 --> 01:07:06,760 Barkatu. Esku-telefonoa utziko didazu? 332 01:07:08,190 --> 01:07:11,800 Bateriarik gabe geratu naiz eta. 333 01:07:12,395 --> 01:07:14,160 Ez, sentitzen dut. 334 01:07:14,330 --> 01:07:16,032 -Itxaron. -Utzi bakean! 335 01:07:16,032 --> 01:07:18,734 -Telefonoa erabili beharra daukat. -Uzteko esan dizut… 336 01:07:30,312 --> 01:07:32,640 Zergatik ez didazu lagundu nahi? 337 01:07:33,416 --> 01:07:35,217 Ez dizut ezer egin! 338 01:08:03,546 --> 01:08:07,983 Berriz eraso diote neska gazte bati Bernako hirigunean. 339 01:08:07,983 --> 01:08:10,560 Zollikofendik, Rahel Grunder. 340 01:08:10,719 --> 01:08:13,155 Hemen, Zollikofengo geltokiaren inguruan… 341 01:08:13,155 --> 01:08:16,392 …eraso basatia egin diote bart gauean neska gazte bati. 342 01:08:16,392 --> 01:08:20,029 Erasotzaileak ito egin du neska, diru-zorroa lapurtu… 343 01:08:20,029 --> 01:08:22,731 …eta gero oinez ihes egin du. 344 01:08:22,731 --> 01:08:28,337 22 urteko biktima larri zaurituta dago, Zainketa Intentsiboan. 345 01:08:28,471 --> 01:08:32,608 Serieko gaizkile bat dela uste du Bernako poliziak. 346 01:08:32,608 --> 01:08:37,240 Gizon argal bat, 175 cm luze, bilatzen ari da polizia. 347 01:08:37,580 --> 01:08:40,382 Bozeramaileak esan du… 348 01:09:07,510 --> 01:09:11,747 “Ez nizun min eman nahi… 349 01:09:11,747 --> 01:09:17,953 …baina hurrengoan… 350 01:09:17,953 --> 01:09:22,680 …hobeto tratatu jendea”. 351 01:10:29,425 --> 01:10:31,727 Ondo iruditzen zaizu egiten ari zarena? 352 01:10:36,432 --> 01:10:38,467 Nola tratatzen nauzu? 353 01:10:44,773 --> 01:10:47,240 Nola nahi duzu tratatzea? 354 01:10:49,178 --> 01:10:50,440 Normal. 355 01:10:52,214 --> 01:10:54,783 Elkarrekin lan egiten dugu. 356 01:10:57,686 --> 01:10:59,000 Normal? 357 01:11:02,558 --> 01:11:05,127 Zuk zure neskarena kontatzea zatekeen normala. 358 01:11:05,427 --> 01:11:07,263 Hori ez da kontua. 359 01:11:08,230 --> 01:11:09,665 Zer, orduan? 360 01:11:10,332 --> 01:11:13,502 Zuk sexu-kontu bat nahi zenuen, eta nik, ez. 361 01:11:16,272 --> 01:11:18,507 Ez dut sekula hori nahi izan. 362 01:11:23,779 --> 01:11:25,347 Zer nahi zenuen, ba? 363 01:11:27,850 --> 01:11:32,280 Ez zait ondo iruditzen nola tratatzen duzun jendea. 364 01:11:33,389 --> 01:11:35,357 Ederki. Ondo da. 365 01:11:39,795 --> 01:11:41,797 Eramango al duzu hau? 366 01:15:16,378 --> 01:15:19,214 30 segundo abiatzeko. 367 01:15:21,817 --> 01:15:23,585 Zortzi, zazpi… 368 01:15:23,785 --> 01:15:26,688 …sei, bost, lau… 369 01:15:26,889 --> 01:15:29,591 …hiru, bi, bat. 370 01:16:31,486 --> 01:16:34,356 Ederki. Minutu erdiren aldea. 371 01:16:35,824 --> 01:16:37,693 Eutsi erritmoari. 372 01:16:40,929 --> 01:16:41,863 Ederki. 373 01:17:54,870 --> 01:17:56,738 Helmugako lerroan gaude. 374 01:17:56,738 --> 01:18:01,143 Iaz bigarren iritsi, eta orain bera lehenengo. 375 01:18:01,143 --> 01:18:05,147 Helmugara iristen: Jonas Widmer, Wynigengoa! 376 01:18:05,414 --> 01:18:08,450 Iritsi da helmugara. 377 01:18:08,450 --> 01:18:13,588 Iazko bigarren postua gainditu ahal izan du. 378 01:18:13,622 --> 01:18:17,259 Langenfeldeko armekiko lasterketaren irabazlea: 379 01:18:17,259 --> 01:18:20,128 Jonas Widmer, Wynigengoa. 380 01:18:34,142 --> 01:18:38,213 2014an lasterketa honetako korrikalaririk gazteena izan zen. 381 01:18:38,213 --> 01:18:42,417 Iaz bigarrena izan zen, eta orain podiumaren gailurrean. 382 01:18:42,417 --> 01:18:46,688 Jonas Widmer, Martin Aebi eta Aldo Hochstrasser. 383 01:18:46,688 --> 01:18:48,223 Zorionak. 384 01:18:51,727 --> 01:18:53,480 Egin diezazuket galdera pare bat? 385 01:18:53,729 --> 01:18:56,720 Hemengo bigarren garaipena duzu. Zer sentitzen duzu? 386 01:18:58,033 --> 01:18:59,534 Poz-pozik nago. 387 01:19:00,769 --> 01:19:04,480 Ikusleek izugarri eutsi didate. 388 01:19:05,407 --> 01:19:10,378 Eta hau izango da, noski, nire karrerako unerik onenetako bat. 389 01:19:10,378 --> 01:19:13,148 Bukaeran estutu egin dira kontuak. 390 01:19:13,181 --> 01:19:16,280 Iaz bezala amore emateko beldurrez egon zara? 391 01:19:16,351 --> 01:19:22,023 Ez, une horietan ez duzu horrelako gauzetan pentsatzen. 392 01:19:22,858 --> 01:19:25,026 Helmugara iristen kontzentratzen zara. 393 01:19:39,407 --> 01:19:44,980 “Bernako hiltzailearen aurpegia” 394 01:19:46,348 --> 01:19:50,452 “Honela pentsatzen du Bernako serieko hiltzaileak” 395 01:20:55,817 --> 01:20:57,752 …serieko hiltzailea. 396 01:20:57,752 --> 01:21:01,389 27 urteko neska suitzar bat basatiki hil ondoren… 397 01:21:01,389 --> 01:21:05,660 …Bernako poliziak susmagarriaren lagin kaligrafiko bat… 398 01:21:05,660 --> 01:21:08,897 …eta erretratu robot bat plazaratu ditu. 399 01:21:09,130 --> 01:21:14,870 Susmagarriak hainbat neska gazteri eraso eta lapurreta egin die… 400 01:21:14,870 --> 01:21:16,720 …azken urte honetan. 401 01:21:16,838 --> 01:21:19,407 Jokabide berdina izan du beti. 402 01:21:19,407 --> 01:21:24,546 Erasoaren ondoren gutun bat bidali dio beti erasotzaileak biktimari. 403 01:21:27,349 --> 01:21:28,920 Bazkalduko al dugu? 404 01:21:30,418 --> 01:21:31,853 Ia prest dago. 405 01:22:02,183 --> 01:22:05,240 Oso giro bitxia dago hirian. 406 01:22:07,455 --> 01:22:11,000 Azkenaldian bederatzi besterik ez ginen boleibolean. 407 01:22:15,997 --> 01:22:17,920 Berehala etorriko naiz. 408 01:23:38,213 --> 01:23:41,240 “Bai, ni naiz”. 409 01:23:42,117 --> 01:23:52,260 “Ez zarete oso atseginak. Egunero egiten dut nik bizarra”. 410 01:24:17,152 --> 01:24:21,189 “Bernako polizia kriminala” 411 01:30:09,537 --> 01:30:12,373 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz