1 00:00:21,588 --> 00:00:24,491 Benetako gertaera batean oinarritua. 2 00:00:25,759 --> 00:00:29,462 ETIOPIA 1996 Addis Abeba - hiriburua 3 00:00:41,107 --> 00:00:44,044 ANDENET Emakume abokatuen elkartea 4 00:00:49,115 --> 00:00:51,584 -Egun on, Emnet. -Baita zuri ere. 5 00:00:51,651 --> 00:00:54,687 -Egun on, andrea…? -Belaynesh. 6 00:00:55,388 --> 00:00:57,190 Zatoz nire bulegora. 7 00:01:14,140 --> 00:01:17,143 Zer nahi duzu, andrea? 8 00:01:17,844 --> 00:01:21,781 Esan didate zuk… 9 00:01:26,152 --> 00:01:28,088 Lasai egon. 10 00:01:35,829 --> 00:01:38,565 Gizon haserrekorra izan da beti. 11 00:01:40,366 --> 00:01:43,636 Baina lehen ez zuen hainbeste edaten. 12 00:01:43,870 --> 00:01:47,507 Orain ez du edan besterik egiten. 13 00:01:50,343 --> 00:01:53,880 Etxera etorri, eta edozein arrazoi aurkitzen du ni jotzeko. 14 00:01:54,614 --> 00:01:58,518 Ahaide batzuengana joan naiz. 15 00:01:59,119 --> 00:02:02,288 Maite nauelako jotzen nauela esan didate. 16 00:02:02,388 --> 00:02:07,694 "Zure senarra gizon ona da. Zoaz berriz etxera". 17 00:02:10,897 --> 00:02:14,300 Emadazu zeure telefonoa. Berarekin hitz egingo dut. 18 00:02:14,901 --> 00:02:16,903 Ez daukagu telefonorik. 19 00:02:16,970 --> 00:02:19,639 Non bizi zara? 20 00:02:22,609 --> 00:02:24,310 Zenebe du izena. 21 00:02:25,078 --> 00:02:30,783 San Gabriel elizako eraikin-lanetan lanean ari da. 22 00:02:32,152 --> 00:02:35,088 -Jakiten badu, akabatuko nau. -Ez kezkatu. 23 00:02:35,221 --> 00:02:40,293 Herri honetan badaude legeak. Inor ez dago legeen gainetik. 24 00:02:40,660 --> 00:02:44,330 Addis Abebatik 3 ordura. 25 00:03:10,723 --> 00:03:11,658 Hirut. 26 00:03:18,431 --> 00:03:20,934 Oker erantzun duzu galdera bat. 27 00:03:21,034 --> 00:03:23,703 Distantzia eskatzen du, ez denbora. 28 00:03:23,937 --> 00:03:27,607 Abebek 60 minutu behar baditu 12 kilometro egiteko… 29 00:03:27,607 --> 00:03:31,377 …eta 20 minutu 4 kilometroko bidea egiteko… 30 00:03:31,477 --> 00:03:35,448 …zenbat kilometro egingo ditu 120 minututan? 31 00:03:40,386 --> 00:03:42,488 24 kilometro da erantzun zuzena. 32 00:03:42,522 --> 00:03:45,058 Gainerakoa ondo dago. 33 00:03:46,292 --> 00:03:51,664 Zu 5. mailara igotzeko gomendioa egingo dut. 34 00:05:25,425 --> 00:05:26,659 Ez! 35 00:05:27,427 --> 00:05:29,896 Aska nazazue! 36 00:05:33,533 --> 00:05:35,101 Ama! 37 00:05:41,808 --> 00:05:44,777 Utzi joaten, mesedez ! 38 00:05:47,113 --> 00:05:48,548 Utzi ateratzen! 39 00:05:52,485 --> 00:05:54,487 Ama! 40 00:07:09,495 --> 00:07:12,265 Barkatu… 41 00:07:17,069 --> 00:07:18,871 Zenebe jaunaren bila nabil. 42 00:07:19,305 --> 00:07:20,673 Ni naiz Zenebe. 43 00:07:22,375 --> 00:07:24,577 Zu zara Zenebe jauna? 44 00:07:24,577 --> 00:07:27,814 -Belayneshen senarra? -Nire emaztea ezagutzen duzu? 45 00:07:27,847 --> 00:07:30,316 Zenebe, zure neska da? 46 00:07:34,787 --> 00:07:36,689 Zuri hau esatera etorri naiz: 47 00:07:36,689 --> 00:07:40,026 Emaztea berriz ukitzen baduzu, espetxean sarraraziko zaitut. 48 00:07:40,159 --> 00:07:42,328 Zure aita izateko bezain zaharra naiz, tuntuna! 49 00:07:42,328 --> 00:07:45,465 Eta emaztea jotzeko bezain gizona! 50 00:07:47,033 --> 00:07:52,505 Lana galdu nahi ez baduzu, emaztearekin ondo portatu. 51 00:08:26,539 --> 00:08:29,175 Edan ezazu hau. 52 00:08:29,575 --> 00:08:31,511 Kafea da. 53 00:08:35,615 --> 00:08:38,551 Ez kezkatu. 54 00:08:40,586 --> 00:08:43,789 Laster nire emaztea izango zara. 55 00:08:45,591 --> 00:08:47,059 Tadele! 56 00:08:51,430 --> 00:08:53,733 Zer gertatzen da? 57 00:08:54,233 --> 00:08:59,005 Ezer ez. Jendea hurbiltzen ari zitzaigula iruditu zait. 58 00:08:59,105 --> 00:09:00,773 -Ez dator inor. -Ez. 59 00:09:00,806 --> 00:09:02,108 Kafea edan. 60 00:09:43,416 --> 00:09:45,952 Gogorra da neska. 61 00:09:46,052 --> 00:09:48,421 Ia zalditik bota nau. 62 00:09:49,055 --> 00:09:52,091 Baina oso ederra da. 63 00:09:52,158 --> 00:09:54,727 -Egia da. -Familiatik datorkio. 64 00:10:08,541 --> 00:10:10,710 Ihes egin du! 65 00:10:39,238 --> 00:10:41,641 Hor dago! Harrapatu! 66 00:11:01,260 --> 00:11:02,962 Ez hurbildu gehiago! 67 00:11:09,101 --> 00:11:11,971 Ez hurbildu gehiago! Ez dizuet berriz esango! 68 00:11:50,276 --> 00:11:51,811 Eutsiozu! 69 00:11:51,877 --> 00:11:53,879 -Utz nazazue! -Lepoa moztuiozu! 70 00:11:53,879 --> 00:11:56,716 Aska nazazue! Ama! 71 00:11:57,416 --> 00:11:59,618 Geldi! Neska askatu! 72 00:11:59,618 --> 00:12:01,287 Uztazue! 73 00:12:02,188 --> 00:12:06,192 Gizon bat hil berri du. Hiltzea merezi du! 74 00:12:06,559 --> 00:12:08,461 Arauak ezagutzen dituzu! 75 00:12:08,461 --> 00:12:12,264 Herri honetako herritarrek hautatutako polizia zibila gara. 76 00:12:12,832 --> 00:12:16,268 Poliziarengana eramango dugu neska. 77 00:12:26,679 --> 00:12:28,614 -Ikusi nahi ninduzun? -Bai. 78 00:12:28,614 --> 00:12:31,517 Neska bat atxilotuta daukate herri txiki bateko polizia-etxean. 79 00:12:31,517 --> 00:12:33,018 Bere bahitzailea hil omen du. 80 00:12:33,018 --> 00:12:36,422 Neska gajoa hilko dute. Hango gure bulegora deitu duzu? 81 00:12:36,489 --> 00:12:39,592 Ez, irratian entzun berria dut. 82 00:12:45,998 --> 00:12:49,468 Kaixo, Etaferaw. Meaza naiz. 83 00:12:49,502 --> 00:12:53,239 Badakizu zerbait atxilotu duten neskaz? 84 00:12:53,239 --> 00:12:57,810 Hurbildu zaitezke zerbait jakitera? Mila esker. 85 00:13:20,432 --> 00:13:21,801 Elkarrekin zaudete? 86 00:13:21,801 --> 00:13:25,304 Ez. Hirutengatik etorri gara. 87 00:13:25,337 --> 00:13:27,573 -Janaria ekarri duzue? -Bai. 88 00:13:27,573 --> 00:13:28,908 Ekar ezazue. 89 00:13:33,312 --> 00:13:34,747 Ireki ezazu. 90 00:13:39,351 --> 00:13:41,620 Ireki ezazu. 91 00:14:02,541 --> 00:14:03,776 Jan ezazu. 92 00:14:04,009 --> 00:14:06,579 Barkatu, Hirutentzat ekarri dugu. 93 00:14:06,712 --> 00:14:08,447 Badakit. 94 00:14:09,748 --> 00:14:14,787 Baina probatu egin behar duzue, ea pozoia jarri diozuen ikusteko. 95 00:14:15,154 --> 00:14:16,689 Hala dira arauak. 96 00:14:16,689 --> 00:14:19,291 Jainkoarren! Pozoia? 97 00:14:19,859 --> 00:14:21,594 Hartu hau. 98 00:14:50,656 --> 00:14:52,191 Zatozte. 99 00:14:55,694 --> 00:14:57,396 Itxaron hor. 100 00:15:28,460 --> 00:15:31,530 -Ongi etorri. -Zer moduz zaude? 101 00:15:32,932 --> 00:15:35,367 Hau da neskaren txostena. 102 00:15:35,367 --> 00:15:39,038 Hirut Assefa du izena, 14 urte ditu. 103 00:15:39,038 --> 00:15:43,142 Zer diozu, baina? 14 urte? 104 00:15:43,642 --> 00:15:45,911 Eta gizon bat hil du? 105 00:15:45,945 --> 00:15:48,380 Hori dio poliziaren txostenak. 106 00:15:48,380 --> 00:15:53,686 Ezin du fiantzarik ordaindu, eta bisitak mugatu dizkiote. 107 00:15:56,455 --> 00:15:59,091 ERDIALDEKO ESKUALDEKO POLIZIA-ETXEA 108 00:16:04,697 --> 00:16:07,433 -Hirut ikusi nahi dugu. -Nor zarete? 109 00:16:07,433 --> 00:16:09,168 Haren abokatuak. 110 00:16:23,782 --> 00:16:25,718 Ez du abokaturik behar. 111 00:16:25,985 --> 00:16:31,023 Badaki zer egin duen. Gizon bat hil du eta biziarekin ordainduko du. 112 00:16:31,023 --> 00:16:33,792 Erabaki hori ez dagokizu zuri. 113 00:16:37,696 --> 00:16:38,797 Teshome! 114 00:16:39,665 --> 00:16:41,100 Teshome! 115 00:16:48,540 --> 00:16:51,010 Eraman itzazu neskarengana. 116 00:16:53,612 --> 00:16:56,749 Ez uste bizia salbatuko diozuenik. 117 00:17:18,871 --> 00:17:20,305 Zer moduz zaude? 118 00:17:22,875 --> 00:17:25,878 Meaza Ashenafi da nire izena. 119 00:17:26,612 --> 00:17:29,548 Hau Etaferaw Teshager da. 120 00:17:31,984 --> 00:17:33,852 Abokatuak gara. 121 00:17:34,753 --> 00:17:37,156 Badakizu abokatu bat zer den? 122 00:17:37,956 --> 00:17:39,158 Ez. 123 00:17:50,736 --> 00:17:52,905 Zergatik zaude haserre? 124 00:17:56,341 --> 00:18:00,212 Lasai. Ez gara poliziak. 125 00:18:04,349 --> 00:18:07,719 Etxera joan nahi nuen, besterik ez. 126 00:18:11,423 --> 00:18:17,029 Egon lasai. Ospitalera eramango zaitut. 127 00:18:26,338 --> 00:18:29,274 Berehala etorriko naiz zure bila. 128 00:18:54,299 --> 00:18:57,169 Hirut Assefaren ordezkaria naiz. 129 00:18:57,870 --> 00:19:00,305 Medikuaren laguntza behar du. 130 00:19:00,372 --> 00:19:02,374 Andenet Emakume Abokatuen Elkartearen izenean… 131 00:19:02,374 --> 00:19:05,144 …fiantza ordaindu, eta ospitalera eramango dut. 132 00:19:07,513 --> 00:19:10,182 Badakizu ezin dudala hori egin. 133 00:19:11,550 --> 00:19:14,353 Hilketagatik dago hemen. 134 00:19:14,353 --> 00:19:18,390 Eta ez duzu eskualde honetan neska ordezkatzeko baimenik. 135 00:19:21,693 --> 00:19:25,664 14 urte ditu, eta hautsita dauka beso bat. 136 00:19:25,831 --> 00:19:27,666 Baliteke beste zauri batzuk ere edukitzea. 137 00:19:28,167 --> 00:19:31,170 Eta ordezkari bat dugu eskualde honetan. 138 00:19:42,047 --> 00:19:45,117 Fiskalaren laguntzaileak uste du bere adinaz gezurretan ari dela. 139 00:19:45,117 --> 00:19:48,787 Askoz zaharragoa dela uste du. 140 00:19:48,787 --> 00:19:53,292 Eta, 14 urte baditu, ezin duzu gurasoen baimenik gabe eraman. 141 00:19:54,459 --> 00:19:55,894 Aurrera. 142 00:19:57,696 --> 00:19:59,731 Jauna, prest gaude. 143 00:19:59,731 --> 00:20:01,133 Barkatu. 144 00:20:12,211 --> 00:20:13,612 Arratsalde on. 145 00:20:16,915 --> 00:20:20,452 -Zu al zara Hiruten ama? -Bai, ni naiz. 146 00:20:21,019 --> 00:20:24,423 -Ez dut oroitzen nor zaren. -Ez nauzu ezagutzen. 147 00:20:24,423 --> 00:20:28,026 Hirutez hitz egin nahi dugu, ondo iruditzen bazaizu. 148 00:20:28,026 --> 00:20:32,497 Bai noski. Ez gelditu eguzkitan. Sartu. 149 00:20:43,141 --> 00:20:47,746 -Aregash, piztu lanpara. -Ez lanik hartu, mesedez. 150 00:20:47,746 --> 00:20:49,982 Eseri. Eroso jarri. 151 00:20:49,982 --> 00:20:51,917 Eroso gaude. 152 00:21:03,095 --> 00:21:06,265 Oso latza izan da Hirut eraman zigutenez gero. 153 00:21:07,699 --> 00:21:09,968 Ez dut norekin hitz egina. 154 00:21:12,337 --> 00:21:14,773 Ez dakit nora joan. 155 00:21:15,907 --> 00:21:21,913 Hirut bezala lege arazoak dituzten emakumeei laguntzen diegu. 156 00:21:21,913 --> 00:21:25,417 Ordezkari profesional txukunik ez duten emakumeei. 157 00:21:26,151 --> 00:21:28,120 Ezin dizuegu ezer ordaindu. 158 00:21:29,421 --> 00:21:31,590 Baserritar behartsuak gara, ikusten duzuenez. 159 00:21:31,590 --> 00:21:34,926 Ez duzu dirurik behar. Gure zerbitzua doakoa da. 160 00:21:37,296 --> 00:21:39,665 Bere aitak du errua. 161 00:21:40,032 --> 00:21:43,302 Neska eskolara bidaltzen tematu zen. 162 00:21:43,302 --> 00:21:46,471 Hau ez zen gertatuko, neska etxean geratu izan balitz… 163 00:21:46,505 --> 00:21:49,474 …gurasoei laguntzen, nik txikitan egin nuen bezala. 164 00:21:49,474 --> 00:21:52,010 Oker zaudela uste dut. 165 00:21:52,010 --> 00:21:55,814 Zure senarrak zuzen jokatu zuen. 166 00:21:59,718 --> 00:22:03,355 Baina zure baimena behar dut Hirut legez ordezkatzeko. 167 00:22:03,422 --> 00:22:05,257 Nire aldetik, ondo. 168 00:22:06,325 --> 00:22:11,730 Baina aitak hartzen ditu hemen erabakiak. Berarekin hitz egizue. 169 00:22:11,997 --> 00:22:14,866 -Non dago zure senarra? -Soroan. 170 00:22:14,900 --> 00:22:17,969 Barkatu, egur gehiago behar dut. 171 00:22:23,175 --> 00:22:25,711 Hirut ez da etxera itzuliko, ezta? 172 00:22:25,877 --> 00:22:28,380 Meseret ez zen itzuli. 173 00:22:29,081 --> 00:22:32,384 -Nor da Meseret? -Nire ahizpa. 174 00:22:33,352 --> 00:22:35,687 Aspaldi joan zen. 175 00:22:35,687 --> 00:22:38,557 -Aregash! -Bai! 176 00:22:48,367 --> 00:22:51,036 Abokatuak dira. Guri laguntzera etorri dira. 177 00:22:51,103 --> 00:22:54,373 -Lagundu, zertan? -Meaza da nire izena. 178 00:22:56,375 --> 00:22:57,943 Eta hau Etaferaw da. 179 00:22:59,811 --> 00:23:02,814 Zuen alaba etxera etortzea nahi baduzue… 180 00:23:04,516 --> 00:23:07,586 …paper hau sinatzea aholkatzen dizuet. 181 00:23:10,889 --> 00:23:15,227 Ez al da gerra piztuko gizonaren familiarekin? 182 00:23:15,227 --> 00:23:18,263 Ato Assefa, zure alaba zaurituta dago. 183 00:23:18,263 --> 00:23:20,332 Bortxatu egin dute. 184 00:23:21,633 --> 00:23:24,803 Baliteke haurdun egotea. 185 00:23:27,139 --> 00:23:28,774 Zer nahi duzu nik egitea? 186 00:23:29,107 --> 00:23:31,710 Aski duzu paper hau sinatzea. 187 00:23:32,778 --> 00:23:37,215 -Ez dakit irakurtzen edo idazten. -Nik lagunduko dizut. 188 00:23:40,819 --> 00:23:43,188 Paper honen bidez baimena ematen diguzu… 189 00:23:43,188 --> 00:23:46,458 …zure alaba auzitegian ordezkatzeko. 190 00:23:48,226 --> 00:23:50,128 Emadazu hatza. 191 00:24:02,007 --> 00:24:05,343 -Beste galdera bat egin nahi dizut. -Bai. 192 00:24:05,744 --> 00:24:08,146 Zenbat urte ditu Hirutek? 193 00:24:10,248 --> 00:24:11,383 Neskato bat da. 194 00:24:11,383 --> 00:24:17,355 Haren ahizpa gaztea Santa Maria egunean jaio zen… 195 00:24:17,389 --> 00:24:19,458 …nik ama galdu nuen urtean. 196 00:24:19,458 --> 00:24:22,527 Eta duela bi urte bete ziren hamar urte ama hil zela. 197 00:24:22,594 --> 00:24:25,464 Beraz, 12 urte ditu. 198 00:24:25,530 --> 00:24:27,466 Eta Hirutek, berriz, 14. 199 00:24:27,532 --> 00:24:29,501 14 urte ditu. 200 00:24:31,736 --> 00:24:34,172 Ziur egon behar dut 14 urte dituela. 201 00:24:35,140 --> 00:24:37,275 Poliziak zaharragoa dela uste baitu. 202 00:24:37,275 --> 00:24:43,014 Elizan galde ezazu. Alaba guztiak bataiatuta dauzkat. 203 00:24:43,815 --> 00:24:46,218 Ederki. Mila esker guztiagatik. Joan egin behar dugu. 204 00:24:46,218 --> 00:24:50,489 Ezin zarete joan jan gabe. Zakarkeria litzateke. 205 00:24:53,191 --> 00:24:56,194 Barkatu, ez dut zakarra izan nahi, polizia-etxera joan behar dugu. 206 00:24:56,194 --> 00:24:59,931 Ez ahaztu zure kultura. Hau da gure tradizioa. 207 00:24:59,931 --> 00:25:03,268 -Sartu barrura. -Tira, goazen. 208 00:25:13,044 --> 00:25:14,312 Aitaren baimena. 209 00:25:15,580 --> 00:25:18,416 Eskualdean lan egiteko baimena. 210 00:25:19,751 --> 00:25:23,655 Eta elizaren bataio-agiria, Hiruten eta bere ahizpen jaiotza-datekin. 211 00:25:25,957 --> 00:25:28,894 Agiri honen arabera, 14 urte ditu. 212 00:25:34,432 --> 00:25:37,269 Dena ondo badago, ospitalera eraman nahi dugu Hirut. 213 00:25:37,269 --> 00:25:40,071 Ez da hain erraza izango. 214 00:25:40,906 --> 00:25:45,143 -Fiskalaren laguntzailea naiz. -Meaza Ashenafi, Andenet. 215 00:25:45,944 --> 00:25:47,946 -Zein da zure izena? -Gizaw. 216 00:25:48,914 --> 00:25:50,782 Hau Etaferaw Teshager da. 217 00:25:50,849 --> 00:25:52,617 Poliziaren txostenak dioenez… 218 00:25:52,617 --> 00:25:55,587 …bahitua izan eta biharamunean tiro egin zion bahitzaileari. 219 00:25:55,587 --> 00:25:57,856 Txosten horrek esaten al du bortxatu egin zutela… 220 00:25:57,856 --> 00:26:02,294 …gogor jo zutela eta beharbada beso bat hautsita duela? 221 00:26:02,460 --> 00:26:04,729 14 urte dituela esaten ari zatzaizkit? 222 00:26:04,930 --> 00:26:08,567 Non ikasi zuen, ordea, arma erdiautomatiko bat erabiltzen? 223 00:26:08,833 --> 00:26:12,571 Eta nola joan zen korrika bera bezain arma astun batekin? 224 00:26:12,904 --> 00:26:14,139 Ez dakit. 225 00:26:14,139 --> 00:26:18,209 Baina ia baserritar guztiek arma bat dute: ohituta egongo da. 226 00:26:19,044 --> 00:26:25,183 Eta neskek errifle bat baino zama astunagoak garraiatzen dituzte. 227 00:26:25,784 --> 00:26:28,987 Ato Gizaw, umerik baduzu? 228 00:26:29,220 --> 00:26:31,890 Umeak bataiatuta dauzkazu? 229 00:26:31,890 --> 00:26:34,659 Badakizu bataio-agiriak ez direla sinesgarriak. 230 00:26:35,026 --> 00:26:39,464 Froga sendoago bat behar dugu: jaiotza-agiri bat. 231 00:26:39,598 --> 00:26:44,869 Txantxetan? Nekazari pobreek noiztik dauzkate jaiotza-agiriak? 232 00:26:45,637 --> 00:26:47,205 Txertatu ere ez dituzte egiten umeak. 233 00:26:47,238 --> 00:26:50,141 Hitzak neurtuko nituzke, zu banintz. 234 00:26:50,442 --> 00:26:54,145 Frogarik gabeko salaketa da estatuak bere lana egiten ez duela esatea. 235 00:26:54,212 --> 00:26:55,780 Badakizu ez naizela hori esaten ari. 236 00:26:55,780 --> 00:26:59,618 Eta ez nauzu erraz kikilduko, baldin eta hori nahi baduzu. 237 00:27:00,919 --> 00:27:02,654 Ikusi dituzu nire dokumentuak. 238 00:27:04,422 --> 00:27:07,025 -Neska adin txikikoa da. -Oraindik ez dakigu. 239 00:27:07,192 --> 00:27:08,727 Eta nola ziurtatuko dugu? 240 00:27:08,727 --> 00:27:12,464 Gobernuaren ospitale batera eramango dugu adina zehazteko. 241 00:27:12,464 --> 00:27:15,266 Zer ospitale? Non? 242 00:27:15,834 --> 00:27:19,471 Herri honetan ez dago hori egin dezakeen ospitalerik. 243 00:27:21,873 --> 00:27:25,377 Laguntza medikua behar duen neska bat daukazue ziegan. 244 00:27:25,477 --> 00:27:29,414 Neska ospitalera eramateko baimena besterik ez dizut eskatzen. 245 00:27:29,714 --> 00:27:32,851 Barkatu, auzitegira joan behar dut. 246 00:27:52,570 --> 00:27:55,407 Bihar goizean Hiruten gurasoak ekarriko ditugu. 247 00:27:55,573 --> 00:27:57,575 Arrazoi duzu. 248 00:28:09,554 --> 00:28:11,790 Meaza, sartu. 249 00:28:17,295 --> 00:28:21,266 Zer moduz? Argaldu egin zara. 250 00:28:21,266 --> 00:28:25,070 -Nahikoa jaten duzu? -Bizirik irauteko lain. 251 00:28:25,370 --> 00:28:28,473 -Gose naiz. Jan dezagun. -Ederki. 252 00:28:29,808 --> 00:28:31,476 Zer moduz lanean? 253 00:28:31,710 --> 00:28:33,778 Zuretzat lan egitea desberdina zen. 254 00:28:33,778 --> 00:28:38,750 Ez zenuen niretzat lan egiten, Etiopiako gobernuarentzat baizik. 255 00:28:38,817 --> 00:28:43,054 Ni suertatu nintzen zure nagusi. 256 00:28:55,433 --> 00:28:57,669 Mesede bat eskatu nahi dizut. 257 00:28:58,103 --> 00:29:00,438 Norbaitekin hitz egin dezakezu? 258 00:29:00,572 --> 00:29:06,177 Ez didate uzten neska ospitalera eramaten. Zaurituta dago. 259 00:29:06,745 --> 00:29:08,580 Saiatuko naiz zerbait egiten. 260 00:29:09,147 --> 00:29:10,315 Eskerrik asko. 261 00:29:10,315 --> 00:29:13,985 Zer moduz zure mutila? Deitzen al dizu? 262 00:29:13,985 --> 00:29:17,655 Bai, deitzen dit. Baina ez du Addis Abebara joan nahi. 263 00:29:18,089 --> 00:29:21,226 Iritziz aldatuko du. 264 00:29:21,760 --> 00:29:25,864 Azkenean ezkondu, eta zoriontsuak izango zarete. 265 00:29:26,498 --> 00:29:29,567 Zu ez zara ezkondu. Beraz, ezin didazu iritzirik eman horretaz. 266 00:29:29,768 --> 00:29:36,808 Bai zera! 45 urte daramatzat legearekin zoriontsu ezkonduta. 267 00:29:55,860 --> 00:29:58,296 Aizu? Alemu? 268 00:30:00,698 --> 00:30:05,637 Etorri al zaitezke bihar kazetariekin? Polizia-etxera. 269 00:30:09,107 --> 00:30:10,809 Zer egin behar duzu? 270 00:30:10,809 --> 00:30:13,011 Neska gaur aterako duzu? 271 00:30:13,311 --> 00:30:14,412 Lortuko al duzu? 272 00:30:14,412 --> 00:30:16,948 -Nola jakin dute? -Ez dakit. 273 00:30:20,585 --> 00:30:21,820 Goazen barrura. 274 00:30:24,656 --> 00:30:27,759 Hirut gaur askatuko dutela uste duzu? 275 00:30:47,879 --> 00:30:49,981 Jende gehiago etortzekoa al da? 276 00:30:50,548 --> 00:30:52,717 Hiruten familia da. 277 00:30:52,917 --> 00:30:57,222 Haren ama, aita eta ahizpa gaztea, Aregash… 278 00:30:57,222 --> 00:30:58,990 …ahizpa zaharrena, Meseret, eta beraren umeak. 279 00:30:58,990 --> 00:31:02,861 Tamrat doktorea, eskualdeko mediku ikertzaile burua da. 280 00:31:02,861 --> 00:31:06,497 Neskaren benetako adina zehaztera etorri da. 281 00:31:08,967 --> 00:31:11,102 Atxilotua aztertu dut. 282 00:31:11,102 --> 00:31:14,272 Eta argi dago nerabezaroaren azken urteetan dagoela. 283 00:31:14,372 --> 00:31:18,109 Froga zientifikorik gabe garbi ikusten da hori. 284 00:31:18,109 --> 00:31:21,813 -Neska zeharo hazita dago. -Errespetu osoz… 285 00:31:22,347 --> 00:31:25,216 …guztiz iraingarria da neskari "atxilotua" deitzea. 286 00:31:25,316 --> 00:31:27,218 Hirut du izena. 287 00:31:27,218 --> 00:31:31,589 Titiak haziak dituelako zaharragoa dela uste izatea ere iraingarria da. 288 00:31:42,367 --> 00:31:46,571 Begiraiozue haren ahizpa gazteari, 12 urte besterik ez ditu. 289 00:31:46,738 --> 00:31:48,606 Meaza andrea, atxil… 290 00:31:48,606 --> 00:31:52,210 …Hirutek 18 urte inguru ditu. 291 00:31:55,346 --> 00:31:56,314 Esan? 292 00:31:57,348 --> 00:31:58,616 Bai. 293 00:32:00,118 --> 00:32:02,654 Bai, jauna, hemen dago. 294 00:32:03,154 --> 00:32:04,789 Gizaw, zuretzat da. 295 00:32:06,958 --> 00:32:08,026 Esan? 296 00:32:09,427 --> 00:32:12,263 Gizaw naiz, bai. 297 00:32:18,269 --> 00:32:19,771 Jakina. 298 00:32:22,106 --> 00:32:24,309 Ulertzen dizut, jauna. 299 00:32:25,176 --> 00:32:26,344 Oso ondo. 300 00:32:32,784 --> 00:32:38,856 Esaiezu bezeroei kanpoan itxoiteko, pribatuan hitz egin behar dugu. 301 00:32:57,075 --> 00:33:01,412 Atxilotua Andeneti ematea agindu didate, fiantza ordaindu orduko. 302 00:33:01,512 --> 00:33:07,018 Aurrerantzean, jakinarazpen guztiak zure bulegoaren bidez egingo dira. 303 00:33:07,318 --> 00:33:11,589 Andenet arduratuko da atxilotua hitzordu guztietan agertzeaz. 304 00:33:12,690 --> 00:33:14,292 Eskerrik asko. 305 00:33:15,026 --> 00:33:19,130 Hemengo gure bulegoaren bitartez egingo dira jakinarazpenak. 306 00:33:43,588 --> 00:33:46,791 Meaza, nola sentitzen zara Hirut askatu ondoren? 307 00:33:46,858 --> 00:33:48,860 Hirut libre dago? 308 00:33:55,933 --> 00:33:57,535 Horrek esan nahi du ez zuela gizona hil? 309 00:33:57,769 --> 00:34:00,905 Hirut fiantzapean atera da. Orain ospitalera eramango dugu. 310 00:34:00,972 --> 00:34:04,042 Andenet Abokatu Elkarteak ordezkatuko du. 311 00:34:04,042 --> 00:34:08,946 Eskualdeko gure bulegoko Etaferaw Teshagerek defendatuko du. 312 00:34:08,980 --> 00:34:11,749 -Zer leporatzen diote? -Hilketa. 313 00:34:11,783 --> 00:34:13,718 Poliziaren txosten osoa eskatu dugu. 314 00:34:13,718 --> 00:34:17,221 Eta auzitegian defendatuko dugu Hirut. Mila esker. 315 00:34:22,660 --> 00:34:25,329 Alemu naiz. Bart gauean deitu zenidan. 316 00:34:25,663 --> 00:34:28,433 Hitz egingo genuela hitzeman zenidan. 317 00:35:32,830 --> 00:35:36,567 -Gorets dezagun Jainkoa. -Hala bedi. 318 00:35:36,868 --> 00:35:41,506 Auzi honetan interesa duten guztiak hemen daudela uste dut. 319 00:35:43,141 --> 00:35:50,581 Ea Hirutek gizon bat hil duen eztabaidatzeko bildu gara. 320 00:35:50,781 --> 00:35:54,051 Eragozpenik ez badago, hasiera emango diogu audientziari. 321 00:35:54,452 --> 00:35:58,956 Lehenik, Tadeleren aita, zer esan nahi diguzu? 322 00:36:04,662 --> 00:36:09,567 Hemen naukazue zuen aurrean, semerik gabeko aita. 323 00:36:10,535 --> 00:36:13,971 Emankorra naiz, Jainkoari eskerrak. 324 00:36:14,572 --> 00:36:17,842 Baina bidegabeki kendu dit nire bizitzako fruitu bat… 325 00:36:17,842 --> 00:36:19,777 …berak esposatu nahi zuen neska batek. 326 00:36:19,810 --> 00:36:21,145 Egia da. 327 00:36:22,180 --> 00:36:25,750 Nire semeak ezkondu egin nahi zuen. 328 00:36:26,417 --> 00:36:29,086 Tradizioari jarraituz, neska bahitu zuen. 329 00:36:29,787 --> 00:36:32,423 Baina nire erraina izan behar zuen neskak… 330 00:36:32,823 --> 00:36:36,594 …hondamena ekarri dit. 331 00:36:37,028 --> 00:36:38,663 Egia da. 332 00:36:40,264 --> 00:36:42,767 Ezkontzarako neskak bahitzea gure tradizioa da. 333 00:36:42,767 --> 00:36:45,937 Ez gurea bakarrik, menditarrena ere bai. 334 00:36:46,671 --> 00:36:49,507 Harawassako hegoaldetarrena ere bai. 335 00:36:49,774 --> 00:36:52,210 Nik ere emaztea bahitu nuen. 336 00:36:52,276 --> 00:36:57,715 Baina hark bazekien zer egin, ez zidan eskopeta hartu. 337 00:37:01,152 --> 00:37:04,355 Neskaren irakaslearena omen da errua. 338 00:37:05,256 --> 00:37:09,994 Eta gurasoena ere bai, noski. 339 00:37:10,061 --> 00:37:14,532 Baina hirietako horiek, gorbata eta jakadun liburuzale horiek… 340 00:37:14,599 --> 00:37:17,301 …horiek ari zaizkigu geure tradizioa hondatzen. 341 00:37:17,568 --> 00:37:20,271 Hori erakusten diezue gure alabei? 342 00:37:20,271 --> 00:37:22,373 Gizonei desobeditzen? 343 00:37:22,773 --> 00:37:25,109 Gure aitak ez errespetatzen? 344 00:37:25,409 --> 00:37:28,112 Edo senarrak hiltzen erakusten diezue? 345 00:37:28,246 --> 00:37:32,950 Irakurtzen eta idazten erakusten diegu, haiek zuei hobeto laguntzeko. 346 00:37:33,517 --> 00:37:37,255 Alemayehu, ni ere hemen hezia naizela ahaztu zaizu. 347 00:37:38,356 --> 00:37:42,860 Ikastera joan nintzen hirira, noizbait nire herriari laguntzeko. 348 00:37:43,194 --> 00:37:46,063 Begira zer lortu duzun, ba! 349 00:37:47,098 --> 00:37:48,966 Ezkondu ere ez zara egin. 350 00:37:49,567 --> 00:37:52,103 Nire semea baino zaharragoa zara, eta hark bi ume baditu. 351 00:37:52,470 --> 00:37:54,272 Ixo! 352 00:37:58,776 --> 00:38:02,446 Zer esan nahi digu neskaren aitak? 353 00:38:03,814 --> 00:38:07,318 Jainkoak hiru alabarekin ohoratu nau. 354 00:38:08,052 --> 00:38:11,088 Ez dira mutilak, baina neska jatorrak dira. 355 00:38:11,289 --> 00:38:13,791 Alaba zaharrena bahitu zidaten. 356 00:38:13,891 --> 00:38:16,227 Korrika egitea gustatzen zitzaion. 357 00:38:16,427 --> 00:38:18,596 Haizeak bezala egiten zuen korrika. 358 00:38:18,596 --> 00:38:21,599 Era askotako dominak irabazi zituen. 359 00:38:21,932 --> 00:38:23,834 Baina bahitu egin zuten. 360 00:38:24,235 --> 00:38:27,505 Joaten utzi nion, odola isurtzeko beldurrez. 361 00:38:27,538 --> 00:38:32,810 Orain mozkor batekin bizi da, eta lau ume ditu. 362 00:38:33,311 --> 00:38:35,646 Hirut, ordea, neska zaila da. 363 00:38:35,646 --> 00:38:38,182 Egoskorra izan da beti. 364 00:38:38,983 --> 00:38:40,685 Txiki-txikitatik. 365 00:38:40,718 --> 00:38:44,155 Jaiotzean, ia bere ama hil zuen. 366 00:38:45,356 --> 00:38:47,758 Eskolara joan nahi zuen. 367 00:38:48,025 --> 00:38:51,862 Hiriko unibertsitatean noizbait ikasi ahal izateko. 368 00:38:51,929 --> 00:38:55,966 Ez zuen bere ahizpa bezala bukatu nahi. 369 00:38:56,467 --> 00:39:00,938 Horren semea etorri zitzaidanean Hirutekin ezkontzeko eskatzera… 370 00:39:00,938 --> 00:39:03,841 …esan nion Hirut neskato bat zela, ez zegoela prest. 371 00:39:03,908 --> 00:39:08,346 Baina berdin zion, bere semeak erabakita zeukan Hirut bahitzea. 372 00:39:08,779 --> 00:39:14,051 Etxera niregana itzultzeko, egin zuen alabak egin zuena. 373 00:39:14,218 --> 00:39:17,254 Mutilak du errua, neska bere borondatearen kontra eramateagatik. 374 00:39:17,555 --> 00:39:20,057 Zure alaba onegia al da nire semearentzat? 375 00:39:24,195 --> 00:39:26,797 Geldi, geldi! 376 00:39:31,435 --> 00:39:34,772 Mesedez, hau ez da duelu bat. 377 00:39:35,506 --> 00:39:39,977 Auzi larri bat konpontzeko bildu gara hemen. 378 00:39:41,679 --> 00:39:43,013 Ez al da hala? 379 00:39:43,214 --> 00:39:45,249 -Hala da. -Egia da. 380 00:39:45,583 --> 00:39:50,621 Tadeleren aita, zer nahi duzu auzitegi honengandik? 381 00:39:53,057 --> 00:40:00,731 Zaharra naiz. Ez zaizkit egun asko gelditzen baserrian. 382 00:40:02,066 --> 00:40:05,035 Semea zen gure familiaren etorkizuna. 383 00:40:06,070 --> 00:40:07,138 Baina orain hilda dago. 384 00:40:07,304 --> 00:40:09,273 Gure tradizioarekin bat eginez… 385 00:40:09,273 --> 00:40:13,244 …neskak berehala hil behar du, eta hil duen gizonarekin lurperatu. 386 00:40:13,511 --> 00:40:15,479 Hori da! 387 00:40:15,913 --> 00:40:17,348 Auzitegi honek ez badu hori egiten… 388 00:40:17,415 --> 00:40:24,422 …nire esku hartuko dut auzia eta neskaren familiaz mendekatuko naiz. 389 00:40:24,422 --> 00:40:27,558 Hori egokia da. Hala behar du. 390 00:40:27,758 --> 00:40:28,659 Bai! 391 00:40:37,468 --> 00:40:42,339 Hau ez da batere ohikoa. 392 00:40:42,873 --> 00:40:49,246 Neska poliziaren eskuetan dagoenez, zaila izango da hura epaitzea. 393 00:40:50,347 --> 00:40:52,216 Areago, pertsona hori… 394 00:40:52,316 --> 00:40:56,487 …neska txiki bat denez, ezohikoagoa eta gogorragoa da kasua. 395 00:40:56,487 --> 00:41:03,260 Beraz, erabaki dugu neskaren aitak ordain diezaizkiola 3.000 birr… 396 00:41:04,028 --> 00:41:09,066 …edo balio horretako ganadua, odola isuri izanagatik. 397 00:41:09,366 --> 00:41:16,407 Neska, berriz, herri honetatik oso urrutira deserriratuko da. 398 00:41:16,474 --> 00:41:27,184 Epai honek hildakoaren familiaren karga arinduko duela espero dugu. 399 00:41:27,485 --> 00:41:31,355 Hori ez da bidezkoa! Neskak hil egin behar du! 400 00:41:31,822 --> 00:41:35,893 Gure erabakia erabatekoa da eta ezin da negoziatu. 401 00:41:36,093 --> 00:41:37,928 Bukatu dugu hemengo gure lana. 402 00:41:54,311 --> 00:41:56,313 Hemen geldituko zara hobeto egon arte. 403 00:41:56,413 --> 00:41:58,382 Gero, leku bat bilatuko dizugu. 404 00:41:58,616 --> 00:42:01,418 Etxea erakutsiko dizut. 405 00:42:07,424 --> 00:42:09,727 Hau bainugela da. 406 00:42:11,295 --> 00:42:13,130 Garbitu nahi baduzu… 407 00:42:13,197 --> 00:42:16,133 …eta pixa egin. 408 00:42:24,708 --> 00:42:26,377 Hau sukaldea da. 409 00:42:26,544 --> 00:42:28,479 Hemen prestatzen ditut otorduak. 410 00:42:28,479 --> 00:42:33,384 Hau hozkailua da, hemen gordetzen dut janaria. 411 00:42:33,617 --> 00:42:35,185 Goseak zaude. 412 00:42:35,386 --> 00:42:38,022 Zerbait prestatuko dut. 413 00:42:53,837 --> 00:42:55,906 Tira, eser zaitez. 414 00:43:20,531 --> 00:43:22,099 Jan. 415 00:43:26,637 --> 00:43:28,906 Zergatik ez duzu senarrik? 416 00:43:31,275 --> 00:43:32,910 Ez dakit. 417 00:43:33,410 --> 00:43:35,980 Amak ere hori galdetzen dit beti. 418 00:43:40,050 --> 00:43:42,753 Emakume gaiztoa zara? 419 00:43:44,021 --> 00:43:46,423 Gure herrian, neska bat ezkondu… 420 00:43:46,423 --> 00:43:50,094 …eta, birjina ez bada, senarrak kalera botatzen du. 421 00:43:50,427 --> 00:43:53,731 Ezin da bere familiarengana ere itzuli. 422 00:43:55,032 --> 00:43:59,069 Familia lotsatu omen duenez, bakarrik bizi beharko du. 423 00:44:02,539 --> 00:44:05,342 Zure familia lotsatu duzu? 424 00:44:05,743 --> 00:44:06,310 Ez. 425 00:44:06,644 --> 00:44:09,079 Ez dut nire familia lotsatu. 426 00:44:14,718 --> 00:44:18,155 Txikitan, zurea bezalako herri txiki batean jaio nintzen. 427 00:44:20,024 --> 00:44:23,427 Bost neba ditut eta ni naiz neska bakarra. 428 00:44:23,494 --> 00:44:27,097 Amak nire nebak bezala hezi ninduen. 429 00:44:27,431 --> 00:44:30,668 Egunero joaten nintzen haiekin eskolara. 430 00:44:30,868 --> 00:44:32,436 Ez nuen ezkondu nahi… 431 00:44:32,469 --> 00:44:36,273 …eta umeak eduki, herriko beste neskek bezala. 432 00:44:37,274 --> 00:44:43,147 Gizonak aitarengana joaten ziren beren semeak nirekin ezkontzeko. 433 00:44:43,414 --> 00:44:48,619 Aitak esaten zien ni ume zaila nintzela, emaztegai desegokia. 434 00:44:48,952 --> 00:44:50,521 Gezurretan ari zen, noski. 435 00:44:52,356 --> 00:44:57,161 Zure aitak ezetz esan ondoren, ez ziren saiatu zu bahitzen? 436 00:44:57,261 --> 00:44:59,797 Zorionekoa nintzen nebak nituelako. 437 00:44:59,997 --> 00:45:03,701 Inor ez zen ausartu nirekin sartzen nebak inguruan neuzkalako beti. 438 00:45:03,767 --> 00:45:09,339 Institutuan bukatu, hirira joan eta unibertsitatean onartu ninduten. 439 00:45:14,712 --> 00:45:16,613 Ezkonduta egon nahi zenuke? 440 00:45:17,247 --> 00:45:18,415 Ez. 441 00:45:19,349 --> 00:45:21,318 Baina batzuetan bururatzen zait. 442 00:45:22,386 --> 00:45:25,389 Beti lanean ari naiz, ordea. 443 00:45:25,723 --> 00:45:31,261 Nirekin ezkontzeko beldurrez daude, etxean egoten ez naizelako. 444 00:45:40,137 --> 00:45:42,039 Ez naiz jadanik birjina. 445 00:45:46,276 --> 00:45:48,312 Zer gertatuko zait? 446 00:45:50,948 --> 00:45:53,183 Neska kementsua zara. 447 00:45:53,317 --> 00:45:57,221 Zeure burua defendatzeko egin zenuen egin zenuena. 448 00:46:03,927 --> 00:46:05,596 Lasai egon. 449 00:46:06,930 --> 00:46:09,299 Ez negar egin. 450 00:46:09,666 --> 00:46:12,035 Utzidazu zu ikusten. 451 00:46:12,169 --> 00:46:15,072 Neska polita zara. 452 00:46:21,545 --> 00:46:23,714 Goazen ohera. 453 00:46:24,348 --> 00:46:27,417 Goizean goiz auzitegian egon behar dugu. 454 00:46:27,584 --> 00:46:28,919 Altxa. 455 00:46:42,132 --> 00:46:43,534 Eseri. 456 00:47:02,319 --> 00:47:03,687 Segi lotara. 457 00:48:08,352 --> 00:48:12,623 1996ko urrian… 458 00:48:13,891 --> 00:48:19,229 …akusatua etxetik eskolara zihoanean… 459 00:48:19,429 --> 00:48:26,136 …Tadele Kebede hildakoak eta beste 6 gizonek bahitu egin zuten. 460 00:48:26,937 --> 00:48:30,741 Gau hartan bertan, Tadelek indarrez kendu zion birjintasuna. 461 00:48:31,008 --> 00:48:36,780 Bere burua salbatzeko, neskak tiro egin eta hil egin zuen. 462 00:48:37,114 --> 00:48:40,751 Hau da akusatuaren aitorpena. 463 00:48:45,289 --> 00:48:50,027 Zure lekukoak, abokatu andrea. 464 00:48:54,932 --> 00:48:59,169 Epaile jauna, kasu honen berezitasuna ikusirik… 465 00:48:59,670 --> 00:49:04,141 …herri honetako inork ez du bere aldeko lekukotasuna eman nahi. 466 00:49:05,208 --> 00:49:09,112 Beraz, sei hilabeteko luzapena eskatzen diogu auzitegiari… 467 00:49:09,179 --> 00:49:12,716 …balizko lekukoekin hitz egin ahal izateko. 468 00:49:14,618 --> 00:49:15,185 Epaile jauna… 469 00:49:15,652 --> 00:49:21,258 …defentsak badaki ez dela neskaren aldeko lekukorik egongo… 470 00:49:21,391 --> 00:49:26,596 …odol hotzean gizon bat hil baitzuen. 471 00:49:26,964 --> 00:49:31,468 Defentsa nahita saiatzen ari da ohiko prozedurak atzeratzen. 472 00:49:31,635 --> 00:49:36,606 Auzitegiak bakarrik atzeratu edo luzatu ditzake prozedurak. 473 00:49:44,848 --> 00:49:48,819 Beraz, 3 hilabete emango dizkizut. 474 00:49:59,696 --> 00:50:01,298 Barkatu. 475 00:50:02,499 --> 00:50:04,067 Badakit ez nauzula begiko. 476 00:50:04,267 --> 00:50:05,702 Baina auzigaia ez naiz ni… 477 00:50:05,736 --> 00:50:08,305 …neska gazte baten bizitza baizik. 478 00:50:09,239 --> 00:50:11,775 Badakizu ez dela Hiruten aldeko lekukorik agertuko. 479 00:50:11,908 --> 00:50:16,013 Herri osoa haren kontra dago. Hilik ikusi nahi dute neska. 480 00:50:16,179 --> 00:50:18,749 Badakizu bere burua defendatzeko tiro egin ziola. 481 00:50:19,383 --> 00:50:21,585 Lekukorik ez baduzu, ezin dizut lagundu. 482 00:50:21,618 --> 00:50:23,954 Gizon bati tiro egin eta hil egin zuela besterik ez dakit. 483 00:50:24,021 --> 00:50:26,456 Ez dago horren kontrako frogarik. 484 00:50:27,157 --> 00:50:29,559 Mesede bat eskatzen ari zatzaizkit? 485 00:50:29,593 --> 00:50:32,596 Bai, herritarrek neska hil nahi dute. 486 00:50:32,596 --> 00:50:34,264 Nik bizia salbatzea nahi duzu? 487 00:50:35,298 --> 00:50:37,367 Bizi osoko espetxea izango du. 488 00:50:37,801 --> 00:50:38,735 Zeuk erabaki. 489 00:51:08,865 --> 00:51:10,067 Zer moduz, andrea? 490 00:51:13,804 --> 00:51:16,973 -Zer moduz? -Goretsia izan bedi Jainkoa. 491 00:51:16,973 --> 00:51:18,909 Non aurki dezaket Alemayehu? 492 00:51:18,975 --> 00:51:21,344 Elkar ezagutzen duzue? Ahaideak zarete? 493 00:51:21,411 --> 00:51:22,913 Ez, ez… 494 00:51:22,979 --> 00:51:27,617 Ondoko herriko neska bati laguntzen ari naiz… 495 00:51:28,185 --> 00:51:31,188 …eta neskari lagundu nahiko dion norbaiten bila nabil. 496 00:51:31,288 --> 00:51:33,523 Zu al zara irratian aipatzen duten emakumea? 497 00:51:34,424 --> 00:51:38,395 Jainkoak bedeinka zaitzala neskaren alde egiten ari zarenagatik. 498 00:51:38,428 --> 00:51:39,963 Hori da haren etxea. 499 00:51:40,097 --> 00:51:42,232 Ederki. Eskerrik asko. 500 00:51:43,300 --> 00:51:48,105 Hobe duzu neskari laguntzen ari zarela ez esatea. 501 00:51:48,371 --> 00:51:50,807 Ez dizu ezertarako balioko. 502 00:52:15,132 --> 00:52:16,133 Barkatu. 503 00:52:25,742 --> 00:52:28,912 Meaza Ashenafi da nire izena eta abokatua naiz. 504 00:52:28,945 --> 00:52:31,014 Badakit nor zaren. 505 00:52:31,615 --> 00:52:34,284 Zu han zeunden Tadelek Hirut bahitu zuenean, ezta? 506 00:52:34,951 --> 00:52:36,486 Bai. 507 00:52:36,653 --> 00:52:39,222 Tadeleren aitabitxia nintzenez, lagundu egin behar nion. 508 00:52:39,289 --> 00:52:43,493 Badakit ez zaitudala konbentzituko auzitegian lekukotasuna emateko. 509 00:52:43,527 --> 00:52:46,129 Zergatik defendatzen duzu gizon bat hil zuen neska? 510 00:52:46,163 --> 00:52:49,366 Bere burua defendatzen saiatzen ari zelako. 511 00:52:49,466 --> 00:52:50,901 Eskopetarekin hari tiro eginez? 512 00:52:50,934 --> 00:52:54,271 Berarengandik ihes egin zuen gurasoen etxera itzultzeko. 513 00:52:54,437 --> 00:52:56,273 Tadelek neskarekin ezkondu nahi zuen. 514 00:52:56,373 --> 00:53:00,977 Hiritarrok ez dituzue gure moduak onartzen, baina gure tradizioa da. 515 00:53:01,178 --> 00:53:04,247 Ez zaizu gaizki iruditzen neskari zure umeak edukitzera behartzea… 516 00:53:04,347 --> 00:53:05,482 …maite ez bazaitu ere? 517 00:53:05,549 --> 00:53:08,084 Maiteminduta dagoelako bahitzen du gizonak neska. 518 00:53:08,118 --> 00:53:10,987 Tadele haserretu egin zen neskak uko egin zionean. 519 00:53:11,021 --> 00:53:13,557 Tadeleren familiak beste emazte bat bilatua zion… 520 00:53:13,590 --> 00:53:15,492 …baina berak ez zuen Hirut galdu nahi. 521 00:53:17,827 --> 00:53:21,331 Beraz, zure ustez, zer gertatu behar zaio Hiruti? 522 00:53:22,299 --> 00:53:25,235 Heriotza da berari dagokion zigor bakarra. 523 00:53:25,569 --> 00:53:27,771 Eta horixe gertatuko da, neska hona itzultzen bada. 524 00:53:27,837 --> 00:53:30,640 Zergatik berandutzen zara egurrarekin? 525 00:53:34,010 --> 00:53:38,548 Barkatu. Ez nekien gonbidatu bat geneukanik. 526 00:53:38,782 --> 00:53:40,817 Otordua prestatuko dut. 527 00:53:41,017 --> 00:53:43,687 Lasai. Badoa. 528 00:53:44,988 --> 00:53:48,024 Eskerrik asko nirekin hitz egiteagatik. 529 00:53:54,898 --> 00:53:58,868 Kaixo, Emmet. Barkatu atzerapena. Autoa… 530 00:54:00,036 --> 00:54:02,138 Belaynesh andrea, ondo al zaude? 531 00:54:02,272 --> 00:54:04,808 Bai. Zuri hau ekartzera etorri naiz. 532 00:54:05,008 --> 00:54:08,678 Ez zenuen ekarri behar. Ez zen beharrezkoa. 533 00:54:08,678 --> 00:54:13,350 Ez zait ezer kostatu. Neuk egina da. 534 00:54:14,384 --> 00:54:15,585 Eskerrik asko. 535 00:54:15,719 --> 00:54:20,123 Estimatzen dizut, zuri esker senarra berreskuratu baitut. 536 00:54:20,790 --> 00:54:21,691 Eskerrik asko. 537 00:54:22,492 --> 00:54:24,027 Agur. 538 00:56:00,190 --> 00:56:02,292 Estualdi batean nago. 539 00:56:02,692 --> 00:56:06,429 Neska bat daukat etxean, bere herrian hil egin nahi dutelako. 540 00:56:06,629 --> 00:56:08,798 Eta poliziak ezin du babestu. 541 00:56:09,099 --> 00:56:11,768 Bere bahitzailea hil zuen neska da? 542 00:56:12,535 --> 00:56:17,006 Lagundu diezaiokezu zeure umezurztegian? 543 00:56:17,574 --> 00:56:20,210 Badakizu ezin dudala. 544 00:56:20,977 --> 00:56:22,879 Gurasoak bizirik ditu. 545 00:56:22,879 --> 00:56:25,782 Gurasoak edo ahaideak bizirik ez dituzten umeak hartzen ditugu. 546 00:56:25,815 --> 00:56:30,120 Badakit, baina neska hori ezin da bere gurasoengana itzuli. 547 00:56:30,253 --> 00:56:33,523 Hildakoaren familiak bera hiltzea zin egin du. 548 00:56:33,590 --> 00:56:35,392 Mesedez, ez da luzarorako izango. 549 00:56:35,458 --> 00:56:40,096 Babestu egin behar dugu auzipetua dagoen artean. 550 00:56:41,731 --> 00:56:44,934 Batzordearekin hitz egingo dut. 551 00:56:47,437 --> 00:56:48,972 Eskerrik asko. 552 00:56:51,074 --> 00:56:55,512 Inork ez du jakin behar non dagoen. 553 00:56:55,545 --> 00:56:57,914 Niri dagokidanez, neska arriskuan dago. 554 00:57:08,491 --> 00:57:09,626 Hirut. 555 00:57:13,029 --> 00:57:14,197 Hirut. 556 00:57:15,865 --> 00:57:17,233 Hirut. 557 00:57:22,772 --> 00:57:24,140 Hirut. 558 00:57:51,367 --> 00:57:54,471 Hau Elfinesh andrea da, kudeatzailea. 559 00:57:54,471 --> 00:57:55,538 Meaza ezagutzen duzu. 560 00:57:55,839 --> 00:57:59,876 -Zer moduz, Elfinesh andrea? -Kaixo, Meaza. Aspaldiko. 561 00:57:59,909 --> 00:58:02,946 Eta hau Hirut Assefa da, gure kide berria. 562 00:58:03,279 --> 00:58:06,749 Oso neska kementsua zara. Ez zaitez lotsatu. 563 00:58:06,950 --> 00:58:08,985 Denok adiskideak gara hemen. 564 00:58:11,387 --> 00:58:12,956 Goseak zaude? 565 00:58:16,426 --> 00:58:19,329 Meaza ere gurekin geratuko da. 566 00:58:19,429 --> 00:58:20,897 Zatoz. 567 00:58:29,772 --> 00:58:30,874 Non aurkitu duzu? 568 00:58:30,874 --> 00:58:33,510 Poliziak kalean aurkitu du, etxetik ihes egin ondoren. 569 00:58:33,676 --> 00:58:35,178 Harrigarria! 570 00:58:44,687 --> 00:58:47,357 Ixo, neskak. 571 00:58:48,558 --> 00:58:49,893 Mesedez, ixo. 572 00:58:49,893 --> 00:58:54,697 Hau Hirut Assefa da, gure familiako kide berria. 573 00:58:55,932 --> 00:58:58,301 Zer esango diogu gure ahizpari? 574 00:58:58,468 --> 00:59:02,572 Ongi etorri Addis Tessfara, Hirut! 575 00:59:02,872 --> 00:59:04,207 Oso ondo. 576 00:59:19,188 --> 00:59:20,256 Hirut. 577 00:59:20,490 --> 00:59:22,825 Gurekin eseri nahi al duzu? 578 00:59:36,573 --> 00:59:38,174 Tira, jan ezazue. 579 00:59:51,588 --> 00:59:53,756 Hau eskola bat al da? 580 00:59:54,223 --> 00:59:58,528 Bai, eskola da, baina gure etxea ere bada. 581 01:00:09,739 --> 01:00:14,877 Hirut bere herrikoek deserriratu omen dute. 582 01:00:15,545 --> 01:00:17,413 Egia al da? 583 01:00:29,592 --> 01:00:32,261 Horrexegatik etorri naiz. Aholkua eskatu nahi dizut. 584 01:00:32,996 --> 01:00:37,133 Zaharrei beren erabakia aldatzeko esatea eskatu diot fiskalordeari… 585 01:00:37,233 --> 01:00:38,901 …baina ezetz esan du. 586 01:00:40,670 --> 01:00:43,706 Justizia-ministerioari eskatu diot zerbait egin dezala. 587 01:00:43,973 --> 01:00:46,676 Esan didate: "Ez gara nahasten ohiturazko legeetan". 588 01:00:46,676 --> 01:00:49,912 Beraz, suzitegi gorenean ezetsi nahi dut justizia-ministerioa. 589 01:00:49,946 --> 01:00:52,115 Oso urrats serioa da. 590 01:00:52,348 --> 01:00:57,754 Kostako zaizu edozein epaile konbentzitzea zure kasua hartzeko. 591 01:00:57,787 --> 01:01:01,591 Ikaratu egingo ditu ministerioa auzitegian zitatzeak. 592 01:01:01,824 --> 01:01:03,559 Legea betearazi egin behar da. 593 01:01:03,793 --> 01:01:05,928 Ezin diote neskari gurasoen etxera joatea debekatu. 594 01:01:06,029 --> 01:01:07,263 Haren askatasuna bortxatzea da. 595 01:01:07,296 --> 01:01:09,899 Horrelako kasuak oso latzak izaten dira. 596 01:01:10,299 --> 01:01:16,172 Inoiz ez du emakume batek bere burua defendatzeko kausarik irabazi. 597 01:01:16,372 --> 01:01:18,007 Duela gutxiko epai hori oroitzen duzu? 598 01:01:18,274 --> 01:01:20,810 Bere bahitzailearekin ezkontzeko agindu zion epaileak neska bati… 599 01:01:20,810 --> 01:01:22,712 …haurdun zegoelako… 600 01:01:22,712 --> 01:01:25,615 …nahiz ez neskak eta ez haren gurasoek ez zuten ezkontzea nahi. 601 01:01:25,948 --> 01:01:30,386 Arrazoi duzu, legea betearazi behar da. 602 01:01:30,486 --> 01:01:37,093 Baina modu desberdinak daude funtzionarioekin elkar hartzeko. 603 01:01:37,126 --> 01:01:40,730 Berandu da, bulegora itzuli behar dut. 604 01:01:52,108 --> 01:01:54,343 AUZITEGI GORENA 605 01:02:21,838 --> 01:02:23,506 Ezin dut kasu hau aurkeztu. 606 01:02:23,940 --> 01:02:25,174 Zergatik? 607 01:02:25,408 --> 01:02:27,276 Justizia-ministerioa auzitara eraman nahi duzu? 608 01:02:27,744 --> 01:02:30,146 Badakizu irakurtzen, ezta? 609 01:02:30,413 --> 01:02:33,116 Epaile batek berak ez dizu kasu hau onartuko. 610 01:04:58,060 --> 01:05:00,096 Zer duzu? 611 01:05:00,730 --> 01:05:03,933 Zergatik ari zara negarrez? 612 01:05:06,102 --> 01:05:09,906 Zer duzu? Amesgaizto bat? 613 01:05:09,906 --> 01:05:11,941 Zer gertatu zaio? Erori egin al da? 614 01:05:11,974 --> 01:05:14,410 Ez da erori, lurrean lo egiten du beti. 615 01:05:14,577 --> 01:05:16,012 Zer? 616 01:05:17,079 --> 01:05:19,348 Etxera joan nahi dut. 617 01:05:19,949 --> 01:05:22,051 Mesedez, eraman nazazue etxera. 618 01:05:22,418 --> 01:05:23,953 Neska gajoa. 619 01:05:26,789 --> 01:05:29,425 Bere amaren minez dago. 620 01:05:29,592 --> 01:05:32,295 Lasai, konponduko da. 621 01:05:34,730 --> 01:05:37,533 Lasai. Ez egin negar gehiago. 622 01:06:06,829 --> 01:06:08,064 Zer gertatzen da, Hirut? 623 01:06:08,197 --> 01:06:09,198 Etxera joan nahi dut. 624 01:06:09,465 --> 01:06:12,068 -Badakizu ezin duzula. -Zergatik ez? 625 01:06:12,068 --> 01:06:13,102 Arriskutsua delako. 626 01:06:14,170 --> 01:06:16,238 Ez, etxera joan nahi dut. 627 01:06:16,472 --> 01:06:17,606 Entzuidazu, Hirut. 628 01:06:17,673 --> 01:06:19,909 Badakit faltan dauzkazula gurasoak eta ahizpa. 629 01:06:19,909 --> 01:06:23,279 Zuk ez dakizu ezer. Zergatik nago hemen? 630 01:06:23,579 --> 01:06:26,916 Laguntzen didazulakoan, zure onerako erabiltzen nauzu. 631 01:06:26,983 --> 01:06:29,385 Badakit zer gertatzen ari den, irratia entzuten dut. 632 01:06:29,385 --> 01:06:32,555 Hirut, mesedez. Zu ez zara horrelakoa. 633 01:06:32,788 --> 01:06:35,458 Ez dut hemen egon nahi. Ahizparekin egon nahi dut. 634 01:06:35,491 --> 01:06:39,495 Bai, baina epaiketa-eguna arte itxaron behar dugu. 635 01:06:39,729 --> 01:06:42,798 Babestuta egotean, orduan ikusiko duzu ahizpa. 636 01:06:42,999 --> 01:06:44,900 Ez didazu ulertzen. 637 01:06:45,134 --> 01:06:47,036 Sinetsidazu, ulertzen dizut. 638 01:06:47,069 --> 01:06:53,342 Meaza. Bere ohean aurkitu dut. Bere ahizparena da. 639 01:06:53,709 --> 01:06:56,645 Aitak eskolatik atera du neska. 640 01:07:50,499 --> 01:07:52,668 -Hirut! -Aregash! 641 01:07:58,407 --> 01:08:01,277 Ene bada, Hirut, zu zara! 642 01:08:10,986 --> 01:08:13,389 -Assefa jauna, zer moduz? -Dena ondo? 643 01:08:13,656 --> 01:08:14,790 Bai. 644 01:08:14,824 --> 01:08:18,461 -Sartu, Meaza. -Eskerrik asko. 645 01:08:28,104 --> 01:08:29,905 Asko hazi zara. 646 01:08:31,373 --> 01:08:33,375 Nolakoa da hiria? 647 01:08:34,143 --> 01:08:36,112 Jende gehiegi dago. 648 01:08:36,112 --> 01:08:40,182 Zarata handia: autoak, musika. 649 01:08:40,182 --> 01:08:42,885 Ezin naiz umezurztegitik gehiegi atera. 650 01:08:43,185 --> 01:08:45,588 Eskolara joan-etorri, besterik ez. 651 01:08:46,989 --> 01:08:49,592 Zu bisitatzera joan nahi nuen. 652 01:08:57,566 --> 01:08:58,567 Hirut hemen dago. 653 01:08:58,567 --> 01:09:00,836 Zer diozu? Non? 654 01:09:00,836 --> 01:09:02,304 Non ikusi duzu? 655 01:09:02,304 --> 01:09:06,008 Autoan etorri da. Emakume batek ekarri du. 656 01:09:06,408 --> 01:09:08,010 Joan egin behar duzu. Berandu da. 657 01:09:10,546 --> 01:09:13,382 Hitz egin dezakegu une batez? 658 01:09:13,382 --> 01:09:15,551 Ez zaitez oraindik joan. Otordua ia prest dago. 659 01:09:15,651 --> 01:09:18,120 Berandutzen ari da. 660 01:09:30,666 --> 01:09:33,135 Aregash zergatik ez da eskolara joaten? 661 01:09:34,970 --> 01:09:37,106 Badakit laguntza behar duzula etxean, baina… 662 01:09:37,173 --> 01:09:40,576 Bere ama desegin egingo da, neskari zerbait gertatzen bazaio. 663 01:09:40,576 --> 01:09:44,180 Eta norbait behar dut ganadua zaintzeko. 664 01:09:47,349 --> 01:09:49,318 Joan egin behar duzu. 665 01:09:49,318 --> 01:09:50,352 Aita, mesedez. 666 01:09:50,352 --> 01:09:52,454 Ama eta ahizpa ere kontuan hartu behar dituzu. 667 01:09:52,621 --> 01:09:56,659 Hemen zaudela jakiten badute, gaizki ibiliko gara denok. 668 01:09:59,395 --> 01:10:00,396 Joan egin behar dugu. 669 01:10:13,542 --> 01:10:15,211 -Ez, ez! Aregash! -Zer da? 670 01:10:15,211 --> 01:10:17,379 Nire bila datoz! 671 01:10:21,550 --> 01:10:24,053 Hirut, makurtu! 672 01:11:03,492 --> 01:11:06,095 Nirekin gera zaitezke, nahi baduzu. 673 01:11:11,967 --> 01:11:14,136 Dena nire erruz da. 674 01:11:14,436 --> 01:11:18,107 Hau dena ez zen gertatuko, orduan ihes egin izan ez banu. 675 01:11:18,807 --> 01:11:21,110 Aregashek eskolan segituko luke. 676 01:11:22,177 --> 01:11:24,146 Zuk ez duzu ezeren errurik. 677 01:11:29,752 --> 01:11:32,955 Ni ere atxilotu ninduten zure adinean. 678 01:11:33,088 --> 01:11:34,657 Egia da. 679 01:11:34,657 --> 01:11:36,392 Gobernu militarraren garaian. 680 01:11:36,425 --> 01:11:40,029 Gutako 13 kanpamentu batera bidali gintuzten, erakustera. 681 01:11:40,029 --> 01:11:43,132 11 mutil eta 2 neska. 682 01:11:43,132 --> 01:11:47,369 Beti bezala, bi neskok prestatu behar genien janaria. 683 01:11:47,369 --> 01:11:49,071 Ezetz esan nien. 684 01:11:49,071 --> 01:11:51,307 Irakastera joan nintzen hara. 685 01:11:51,507 --> 01:11:55,611 Neskak salatu ninduen ez omen nuelako emakume-lana egiten… 686 01:11:55,611 --> 01:11:57,513 …eta bi astez atxilotu ninduten. 687 01:11:57,946 --> 01:11:59,748 Nola irten zinen? 688 01:11:59,815 --> 01:12:04,586 Konturatu ziren ez nintzela aldatuko eta askatu egin ninduten. 689 01:12:04,820 --> 01:12:07,823 Ez zitzaien nire janaria gustatuko, nolanahi ere. 690 01:12:08,257 --> 01:12:09,058 Zergatik? 691 01:12:09,358 --> 01:12:11,794 Ez nekielako janaria prestatzen. 692 01:12:12,227 --> 01:12:14,229 Eta orain ere ez. 693 01:12:15,864 --> 01:12:18,334 Baina ez nien hori esan. 694 01:12:19,134 --> 01:12:21,236 Ez zidaten sinetsiko. 695 01:12:32,848 --> 01:12:36,352 Ziur zaude hemen jaisteaz? 696 01:12:39,021 --> 01:12:39,588 Bai. 697 01:12:58,774 --> 01:13:02,111 Kaixo, Andenet. Eskerrik asko. 698 01:13:02,811 --> 01:13:04,546 Bai, esango diot. 699 01:13:08,617 --> 01:13:09,918 Esan? 700 01:13:09,918 --> 01:13:12,287 -Esan? -Zer gertatzen da? 701 01:13:12,287 --> 01:13:14,056 Zure laguntza estimatzen dizugu. 702 01:13:14,056 --> 01:13:16,058 "Andenetek auzitara eraman du justizia-ministerioa". 703 01:13:22,431 --> 01:13:24,500 "Andenet elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da… 704 01:13:24,500 --> 01:13:26,268 Sinesten al duzu hau? 705 01:13:26,268 --> 01:13:29,538 …lege-laguntza ematen die indarkeriaren emakume biktimei… 706 01:13:29,538 --> 01:13:31,473 …eta auzitara eraman du gaur justizia-ministerioa… 707 01:13:31,473 --> 01:13:38,847 …ez duelako ezeztatu nahi ohiturazko auzitegiaren erabakia… 708 01:13:38,847 --> 01:13:46,455 …alegia, 14 urteko Hirut Assefa bere herritik deserriratzea". 709 01:13:46,688 --> 01:13:48,023 Jarraituko dut? Badago gehiago. 710 01:13:48,056 --> 01:13:50,993 Membere, borrokatu egin behar genuen. 711 01:13:50,993 --> 01:13:53,829 Zer uste duzu egingo duela ministerioak? 712 01:13:53,829 --> 01:13:57,099 Ezin dugu neska bakar batengatik dena arriskatu. 713 01:13:57,099 --> 01:14:00,969 Ez zara konturatzen? Hirut da aspalditik zain egon garena. 714 01:14:01,336 --> 01:14:05,174 Aise konbentzi genezakeen epailea erabakia ezeztatzeko. 715 01:14:07,676 --> 01:14:11,113 Baina zuk auzitara eraman behar zenuen justizia-ministerioa. 716 01:14:13,615 --> 01:14:16,118 Badakizu zergatik geratu nintzen hemen? 717 01:14:16,118 --> 01:14:20,055 Edozein elkarterentzat lan egin nezake, gehiago irabaziz. 718 01:14:20,055 --> 01:14:22,458 -Meaza. -Itxaron pixka bat. 719 01:14:25,194 --> 01:14:28,797 Zera handiago bateko partaidea nintzela uste nuelako. 720 01:14:31,834 --> 01:14:36,305 Leiala izan natzaizu beti, nahiz alabaordetzat tratatzen ninduten. 721 01:14:36,305 --> 01:14:39,908 Hedabideek eta mundu guztiak. 722 01:14:42,144 --> 01:14:44,112 Zure kidea naiz. 723 01:14:44,313 --> 01:14:49,318 Senarra etxean daukat umeekin ni zurekin nagoen artean. 724 01:14:49,351 --> 01:14:50,786 Zertarako? 725 01:14:57,860 --> 01:15:01,597 Kasu hau irabaztea ezinbestekoa dugu emakumeen aldeko borrokan. 726 01:15:01,597 --> 01:15:04,666 Hala ez bada, akabo. Hiruten kasua zerbaiten hasiera da. 727 01:15:04,666 --> 01:15:06,435 Ez gara neskaz bakarrik ari. 728 01:15:06,435 --> 01:15:10,572 Dena gal dezakegu, baita atzerriko diru laguntza ere. 729 01:15:11,173 --> 01:15:13,609 Nola lagunduko diegu gure zerbitzuak behar dituztenei… 730 01:15:13,675 --> 01:15:15,544 …ezin baditugu ateak zabalik eduki? 731 01:15:15,577 --> 01:15:18,413 Bere burua defendatzeko hil zuen neskak gizona. 732 01:15:18,447 --> 01:15:21,149 Baina auzitegiak ez du hori uste. 733 01:15:21,450 --> 01:15:30,626 Justizia ministerioak bertan behera utzi du Andenet elkartea. 734 01:15:33,262 --> 01:15:35,330 Barkatu. 735 01:16:13,569 --> 01:16:15,070 Ondo al zaude? 736 01:16:15,737 --> 01:16:18,307 Bai. 737 01:16:20,108 --> 01:16:23,312 Zoaz barrura. Berehala joango naiz. 738 01:16:47,636 --> 01:16:49,338 Kaixo, Gash Hiruy. 739 01:16:49,338 --> 01:16:51,907 Erakundea itxi digute. 740 01:16:54,610 --> 01:16:57,546 Ezin dute arrazoirik gabe itxi. 741 01:17:07,556 --> 01:17:11,727 Hiruten epaiketa hilabete barru izango da. 742 01:17:30,312 --> 01:17:32,648 Non dago Meaza Ashenafi? 743 01:17:36,652 --> 01:17:39,988 Jakinarazten dizut zure erakundea itxita dagoela… 744 01:17:40,288 --> 01:17:42,991 …eta ezin duzula, beraz, Hirut defendatu. 745 01:17:43,225 --> 01:17:48,697 Beraz, herriko poliziak zaindu beharko du Hirut. 746 01:17:49,398 --> 01:17:51,199 Non dago neska? 747 01:17:53,068 --> 01:17:54,536 Hemen, ez. 748 01:17:55,103 --> 01:17:55,937 Non, ba? 749 01:17:56,438 --> 01:17:58,573 Ez dakit. Hemen, ez. 750 01:18:19,094 --> 01:18:20,529 Ez dago hemen. 751 01:18:22,631 --> 01:18:26,068 Egun bat duzu neska polizia-etxera eramateko. 752 01:18:26,068 --> 01:18:29,738 Ez ahaztu epaitegi batek zuri eman zizula neskaren zaintza. 753 01:18:30,539 --> 01:18:34,943 Zure erantzukizuna da, beraz, neska non dagoen jakitea. 754 01:18:35,610 --> 01:18:37,112 Goazen. 755 01:18:39,981 --> 01:18:41,416 Hurrengo kasua. 756 01:18:41,717 --> 01:18:43,051 Epaile jauna… 757 01:18:43,251 --> 01:18:49,991 …auzitegiak Andenet Emakume Abokatu Elkarteari dei egiten dio. 758 01:18:50,225 --> 01:18:56,398 Andenet Emakume Abokatu Elkartea justizia-ministerioaren kontra. 759 01:19:08,410 --> 01:19:09,678 Abokatu andrea… 760 01:19:09,678 --> 01:19:11,279 Auzitegi agurgarria… 761 01:19:11,279 --> 01:19:16,251 Andenet Emakume Abokatu Elkarteak auzitegi honetan mintzatu nahi du. 762 01:19:17,753 --> 01:19:20,255 Badakit ministerioa ez dagoela hemen. 763 01:19:20,355 --> 01:19:23,625 Baina hemen balego esango nioke… 764 01:19:25,427 --> 01:19:28,196 …Hirut ez dela hiltzaile bat. 765 01:19:28,196 --> 01:19:30,499 Neska kementsu bat da. 766 01:19:30,832 --> 01:19:33,869 Berarengandik asko dugu denok ikasteko. 767 01:19:34,436 --> 01:19:37,339 Askatasuna herritarron eskubide bat da. 768 01:19:37,639 --> 01:19:40,575 Bai, baita emakumeena ere. 769 01:19:40,575 --> 01:19:42,410 Hirutek ezagutzen ditu bere eskubideak. 770 01:19:42,410 --> 01:19:46,248 Tradizioak jartzen dizkion mugak ere bai, noski. 771 01:19:49,384 --> 01:19:52,687 Epailea nintzen elkarte hau sortu aurretik. 772 01:19:52,687 --> 01:19:55,357 Epailetza utzi nuen konbentzituta nengoelako… 773 01:19:55,390 --> 01:19:58,994 …garaia iritsi zela eta legeak berdin tratatuko zituela… 774 01:19:58,994 --> 01:20:01,463 …herri honetako herritar guztiak: gizonak, emakumeak eta umeak. 775 01:20:01,463 --> 01:20:03,031 Hori sinesten dut oraindik. 776 01:20:03,231 --> 01:20:06,902 Justizia ministerioak azalpenik gabe itxi du gure erakundea. 777 01:20:06,902 --> 01:20:10,505 Gaur arte ez du gure aurka salaketarik jarri. 778 01:20:10,639 --> 01:20:14,976 Eskubidea dugu funtzionario bat auzitara eramateko. 779 01:20:15,210 --> 01:20:17,479 Ez dugu ezer ilegalik egin. 780 01:20:19,414 --> 01:20:22,918 Nire okerrek ez dute Hiruten etorkizuna baldintzatu behar. 781 01:20:24,419 --> 01:20:27,889 Gure erakundea itxiz, kalte egiten zaie… 782 01:20:27,889 --> 01:20:32,994 …bestela lege-ordezkaritzarik ez duten emakume eta umeei. 783 01:20:33,094 --> 01:20:37,032 Zuzen joka dezala eskatzen diot auzitegi honi… 784 01:20:37,232 --> 01:20:40,635 …eta guri baimena berriz ematea eta ezarritako debekua kentzea. 785 01:20:40,669 --> 01:20:42,871 Eskerrik asko, epaile jauna. 786 01:20:44,706 --> 01:20:47,309 Auzitegiak zure kasua entzun du. 787 01:20:48,777 --> 01:20:50,779 Ez du epairik emango… 788 01:20:50,779 --> 01:20:54,382 …harik eta auzitegi honek justizia ministerioa entzun arte. 789 01:20:59,154 --> 01:21:00,388 Hurrengo kasua. 790 01:21:28,416 --> 01:21:30,886 Poliziari eman behar diogu neska. 791 01:21:33,188 --> 01:21:36,291 Ahal duzuna egin duzu. 792 01:21:38,426 --> 01:21:41,930 Zerbait egin dezaket denbora irabazteko? 793 01:21:44,132 --> 01:21:46,101 Bukatu da, Aster. 794 01:22:37,619 --> 01:22:38,687 Zu berriz. 795 01:22:38,820 --> 01:22:40,455 Eser naiteke? 796 01:22:40,555 --> 01:22:42,691 Jakina. 797 01:22:45,527 --> 01:22:48,229 Beraren edari bera. 798 01:22:59,407 --> 01:23:01,309 Eskerrik asko. 799 01:23:11,152 --> 01:23:13,989 Nora zindoazela esan diozu senarrari? 800 01:23:14,622 --> 01:23:17,492 Trago batzuk hartzera. 801 01:23:19,661 --> 01:23:23,064 Egun hauetan ez zara arauak betetzen ari, ezta? 802 01:23:29,337 --> 01:23:32,741 Barkatu alde egin izana. 803 01:23:32,907 --> 01:23:35,377 Ez didazu zertan barkamena eskatu. 804 01:23:35,777 --> 01:23:38,780 Dena nire errua izan da. 805 01:23:39,914 --> 01:23:42,917 Zurekin naukazu. 806 01:23:45,820 --> 01:23:47,889 Hemen aurkituko zintuztedala pentsatu dut. 807 01:23:47,889 --> 01:23:50,859 -Nor zara zu? -Justizia-ministroa bota dute. 808 01:23:50,859 --> 01:23:53,495 Dimisioa eman duela esaten ari dira, baina badakit bota egin dutela. 809 01:23:53,528 --> 01:23:55,864 Zer? Ziur zaude? 810 01:23:56,431 --> 01:23:58,333 Ministerioak baimena itzuli dizue. 811 01:23:58,333 --> 01:24:01,069 -Albistegietan emango dute. -Zer ordu da? 812 01:24:01,469 --> 01:24:02,871 Egin dezakegu. 813 01:25:15,376 --> 01:25:19,314 Handik 6 hilabetera. 814 01:25:20,648 --> 01:25:22,050 Egun on, entzuleok. 815 01:25:22,150 --> 01:25:28,389 Gaur Eskualdeko Auzitegi Gorenetik emititzen ari gara. 816 01:25:28,656 --> 01:25:33,728 Auzitegiaren prozedurak eta epaileen erabakia emitituko ditugu. 817 01:25:33,995 --> 01:25:41,669 Erabateko isiltasuna dago hiru epaileak sartu direnean. 818 01:25:43,505 --> 01:25:51,479 Hain dago isilik gela, non hitz idatziaren hotsa entzun baitaiteke. 819 01:26:12,567 --> 01:26:15,336 Hirut akusatuen oholtzan dago. 820 01:26:15,503 --> 01:26:18,740 Aretoko begi guztiak berarengan jarrita daude. 821 01:26:33,988 --> 01:26:38,259 Epaile jauna, lekuko bat deitu nahi dugu. 822 01:26:39,060 --> 01:26:40,161 Gebeyehu Gebru jauna. 823 01:26:40,295 --> 01:26:41,596 Hemen nago. 824 01:26:42,263 --> 01:26:46,467 Gizon hori ez zegoen hilketa gertatu zen unean. 825 01:26:47,101 --> 01:26:48,937 Baimena emango diot lekukoari. 826 01:26:59,514 --> 01:27:00,982 Eseri. 827 01:27:03,318 --> 01:27:08,590 -Akusatua ezagutzen duzu? -Bai, Hirut ezagutzen dut. 828 01:27:09,157 --> 01:27:13,094 Polizia-etxean zeunden Hirut hara eraman zutenean, ezta? 829 01:27:13,228 --> 01:27:15,530 Hil ezazue! 830 01:27:16,297 --> 01:27:19,834 Urka dezatela! 831 01:27:29,811 --> 01:27:32,614 Hiruten adierazpena entzun zenuen? 832 01:27:33,147 --> 01:27:36,751 Hirut bahitzailearen etxera eraman ondoren, zer gertatu zen? 833 01:27:36,751 --> 01:27:43,057 Esan zuen jota zegoela bidean eman zioten jipoiagatik. 834 01:27:43,291 --> 01:27:44,993 Eta gau hartan bertan… 835 01:27:45,893 --> 01:27:51,099 …bahitzaileak bortxatu eta birjintasuna kendu ziola. 836 01:28:01,276 --> 01:28:02,977 Ez nuen ikusi neska hilketa egiten. 837 01:28:03,077 --> 01:28:06,180 Aitorpena egiten ikusi nuen polizia-etxean, besterik ez. 838 01:28:06,547 --> 01:28:07,548 Bukatu duzu? 839 01:28:07,548 --> 01:28:13,821 Egun berean, beranduago, Tadele eta bere lagunak zaldiz ikusi nituen. 840 01:28:13,821 --> 01:28:15,957 Armatuta zeuden. 841 01:28:16,391 --> 01:28:18,059 Nora zihoazen? 842 01:28:18,059 --> 01:28:21,095 Eskolarantz zihoazen. 843 01:28:23,865 --> 01:28:25,633 Joan zaitezke. 844 01:28:30,872 --> 01:28:35,777 Akusatua, zer esan dezakezu zure burua defendatzeko? 845 01:28:36,811 --> 01:28:39,847 Ez dut uste hiltzailea naizenik. 846 01:28:40,448 --> 01:28:43,484 Neure burua babestu besterik ez nuen egin. 847 01:28:47,689 --> 01:28:51,759 Ez dut gizon hori errukitzen, hil egin nazakeen. 848 01:29:10,345 --> 01:29:14,248 Hiru epaileak elkarren artean hitz egiten ari dira. 849 01:29:14,382 --> 01:29:16,984 Horra epaile nagusia. 850 01:29:19,420 --> 01:29:23,858 Bi aldeetako lekukoak entzun ditugu… 851 01:29:24,959 --> 01:29:31,432 …eta kasuari atxikitako patologistaren txostena ikusi. 852 01:29:33,468 --> 01:29:38,139 Defentsaren frogak eta patologistaren txostena ikusirik… 853 01:29:38,272 --> 01:29:45,313 …garbi dago hildakoak indarka zauritu zuela akusatua. 854 01:29:45,446 --> 01:29:49,450 Hildakoaren ekintzek legea hautsi zuten. 855 01:29:50,451 --> 01:29:53,187 Auzitegiak ulertzen du… 856 01:29:53,187 --> 01:29:55,490 …akusatuak ez zuela izan… 857 01:29:56,190 --> 01:30:00,395 …legeak bere burua defendatzeko ematen dion eskubidea. 858 01:30:01,229 --> 01:30:09,771 Egin zenituen ekintzak ziren zure burua defendatzeko bide bakarra. 859 01:30:09,837 --> 01:30:20,148 74. paragrafoaren arabera, ez zaitugu egindakoagatik zigortuko. 860 01:30:28,956 --> 01:30:32,427 Auzitegiak libre uzten zaitu. 861 01:31:46,667 --> 01:31:49,904 Zergatik ari zara negarrez? Irabazi dugu. 862 01:31:52,607 --> 01:31:55,543 Ez dut sentitzen ezer irabazi izana. 863 01:31:57,178 --> 01:31:59,280 Ezin dut ahizpa gaztea ere babestu. 864 01:32:00,448 --> 01:32:03,351 Egun batean bera harrapatuko dute. 865 01:32:03,818 --> 01:32:07,054 Ikusten duzu? Ezin dut bera salbatu. 866 01:33:00,975 --> 01:33:03,611 Utz nazazu hemen. 867 01:33:05,513 --> 01:33:06,614 Zer gertatzen da, Hirut? 868 01:33:06,614 --> 01:33:08,849 Ibili egin nahi dut. 869 01:33:10,217 --> 01:33:12,320 Gelditu, Samuel. 870 01:34:03,270 --> 01:34:06,140 Ziur dakizu nora zoazen? 871 01:34:07,908 --> 01:34:13,714 Bai, hemendik badakit bidea. 872 01:35:29,156 --> 01:35:35,396 1995etik 2002ra Maazaren erakundeak 30.000 emakume-haurri lagundu zion. 873 01:35:36,297 --> 01:35:40,101 Hiruten kasuak legez kanpo jarri zuen ezkontzarako bahiketa… 874 01:35:40,101 --> 01:35:42,937 …eta 5 urteko espetxe-zigorra ezarri zion bahitzaileari. 875 01:35:43,337 --> 01:35:47,608 2003an Meaza Ashenafik Afrikako Nobel Saria irabazi zuen. 876 01:35:48,876 --> 01:35:53,581 Hirut Etiopian bizi da eta bahiketaren auzian dihardu. 877 01:37:01,816 --> 01:37:04,652 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz