1 00:01:40,633 --> 00:01:44,304 EKIALDEKO JOLASAK 2 00:01:52,946 --> 00:01:56,950 Dimitar Jelev Triaditsako alkategaia da. 3 00:01:57,016 --> 00:01:59,586 -Kaixo, Jelev jauna. -Kaixo. 4 00:02:01,121 --> 00:02:03,123 Hemen al zaude oraindik? 5 00:02:03,356 --> 00:02:07,127 Auzoko jendearekin hitz egin dut. 6 00:02:07,127 --> 00:02:08,928 Ez didazu entzun? Zergatik ez zaude eskolan? 7 00:02:08,928 --> 00:02:11,197 Eskola arratsaldean dut. 8 00:02:11,931 --> 00:02:14,234 Konturatu naiz baita ere… 9 00:02:14,601 --> 00:02:16,736 …jendeak aldaketa behar duela. 10 00:02:34,187 --> 00:02:38,491 Mugi! Nazkatuta nagok hire zain egoteaz. 11 00:02:41,594 --> 00:02:43,596 Ederki! Kaskoa soildu duk. 12 00:02:46,966 --> 00:02:48,201 Txo, ezin diat hori egin. 13 00:02:48,535 --> 00:02:50,303 Eskolara joan behar diat. 14 00:02:50,336 --> 00:02:51,771 Txantxetan ari al haiz? 15 00:02:52,071 --> 00:02:54,274 Ez, gaur azterketa diat. 16 00:02:54,407 --> 00:02:55,708 Burutik jota hago. 17 00:03:06,986 --> 00:03:10,089 Katutxo, zigarroari atxiki bat eman nahi? 18 00:03:12,425 --> 00:03:14,827 Noiz arte itxoin behar diagu? 19 00:03:15,228 --> 00:03:17,096 Zer esan dik? 20 00:03:23,670 --> 00:03:25,538 Latza duk, e? 21 00:03:25,738 --> 00:03:27,807 Ba al dakik… 22 00:03:28,908 --> 00:03:30,743 …zergatik ez dagoen arabiarrik Star Trek-en? 23 00:03:30,843 --> 00:03:31,711 Zergatik? 24 00:03:32,345 --> 00:03:35,448 Etorkizunean gertatzen delako. 25 00:03:37,917 --> 00:03:39,485 Ulertu duk? 26 00:03:39,619 --> 00:03:40,486 Bai. 27 00:03:41,287 --> 00:03:43,623 Ez duk inoiz barre egiten! 28 00:04:36,876 --> 00:04:39,612 Ivan bart gauean bota dute kalera. 29 00:04:40,680 --> 00:04:44,450 Emazteak ere botoa eman zian. Esan nioan babokeria bat zela. 30 00:04:44,517 --> 00:04:48,054 Zertarako mezuak bidali? Emaitzak faltsututa zaudek. 31 00:04:48,454 --> 00:04:50,123 "Music Idol" alua! 32 00:04:50,556 --> 00:04:52,725 Babarrunak eta garagardoa. 33 00:04:56,496 --> 00:04:58,298 Nik, garagardo bat… 34 00:04:59,198 --> 00:05:02,101 …oilasko zopa eta ogia. 35 00:06:45,104 --> 00:06:46,439 Kaixo, Itso. 36 00:06:59,352 --> 00:07:00,420 Kaixo. 37 00:07:01,454 --> 00:07:02,655 Bai, bai. 38 00:07:03,589 --> 00:07:05,057 Georgirekin. 39 00:07:06,492 --> 00:07:08,661 Georgi, auzokoa. 40 00:07:08,928 --> 00:07:10,196 Gure etxe sailekoa. 41 00:07:10,229 --> 00:07:13,666 Bai, ezagutzen duk. 42 00:07:17,870 --> 00:07:19,972 "Rally"n bilduko gaituk haiekin. 43 00:07:20,139 --> 00:07:21,374 Nor zen? 44 00:07:21,474 --> 00:07:22,542 Drega. 45 00:07:29,849 --> 00:07:33,119 Begira nola izorratu ninditean. 46 00:07:33,286 --> 00:07:36,422 Probintzietako kaiku alu batzuek egin zidatean hau. 47 00:07:36,823 --> 00:07:41,761 Mozkortu, eta pistola eta bandera tatuatu hauekin esnatu ninduan. 48 00:07:41,861 --> 00:07:43,463 Alu zikin haiek… 49 00:07:43,896 --> 00:07:45,531 …bapo izorratu ninditean! 50 00:07:45,932 --> 00:07:47,834 Ez begiratu horri, kaka duk. 51 00:07:48,134 --> 00:07:49,235 Zergatik? Polita duk. 52 00:07:49,302 --> 00:07:52,405 Polita? Inork ez dik hori egingo. 53 00:07:54,807 --> 00:07:55,741 Niri gustatzen zaidak, ba. 54 00:07:55,741 --> 00:07:57,376 Arrano bat jar ezak… 55 00:07:57,610 --> 00:08:00,413 …edo zakur bat gurutze batekin. 56 00:08:00,980 --> 00:08:02,915 Zer-nolako zakurra? 57 00:08:02,915 --> 00:08:07,487 Zakur bat, edo bi edo hiru… Gurutzeekin… ez zakiat… 58 00:08:15,695 --> 00:08:17,597 Goazemak. 59 00:08:18,764 --> 00:08:21,067 Ederki, ez baduk egin nahi… 60 00:08:21,100 --> 00:08:24,036 Zer nahi duzue, piercing bat zakilan? 61 00:08:45,191 --> 00:08:46,459 Itso! 62 00:08:47,426 --> 00:08:48,961 Zer dugu, motel? 63 00:08:49,295 --> 00:08:50,730 Aspaldiko! 64 00:08:51,998 --> 00:08:52,932 Zer moduz? 65 00:08:52,932 --> 00:08:53,933 Ondo. 66 00:08:54,834 --> 00:08:56,702 Aspaldiko partez! 67 00:08:56,969 --> 00:08:58,971 Arte akademia ezkero. 68 00:08:59,939 --> 00:09:01,207 Lanean ari al haiz? 69 00:09:01,474 --> 00:09:03,409 Bai, altzariak egiten. 70 00:09:03,676 --> 00:09:05,077 Hire gauzetan, zera. 71 00:09:06,012 --> 00:09:08,314 Bai, ari nauk, baina… 72 00:09:08,347 --> 00:09:10,216 Goazemak hori ikustera. 73 00:09:10,550 --> 00:09:13,553 Garagardo bat hartzera nindoan, baina, ondo, 5 minutuko tartea duk. 74 00:09:13,819 --> 00:09:15,721 Gero hartuko diagu garagardoa. 75 00:09:16,455 --> 00:09:19,692 Zergatik itzuli haiz? Ez zaik Holandan bizitzea gustatzen? 76 00:09:19,926 --> 00:09:21,761 Hemen saiatu nahi diat. 77 00:09:22,194 --> 00:09:24,997 Bulgarian? Burutik jota hago? 78 00:09:25,431 --> 00:09:28,067 Dibortziatuta nagok. Bi alaba zauzkaat. 79 00:09:30,803 --> 00:09:33,072 Rumpy zeharo nahaspilatuta zagok. 80 00:09:33,272 --> 00:09:36,842 50 lev uzteko eskatu nioan. 81 00:09:36,909 --> 00:09:39,679 Zigarro errautsak autoan botatzen ari zuan. 82 00:09:39,745 --> 00:09:43,115 Ia-ia bekokian itzali zidaan zigarroa. 83 00:09:49,989 --> 00:09:50,990 Sartu. 84 00:09:52,124 --> 00:09:53,292 Zer moduz? 85 00:09:53,593 --> 00:09:54,460 Kaixo. 86 00:09:55,995 --> 00:09:59,498 Pisukideak… Hori duk okerrena. 87 00:10:05,504 --> 00:10:07,607 Oso polita. 88 00:10:13,279 --> 00:10:15,414 Hori nire bihotza duk. 89 00:10:20,820 --> 00:10:22,555 Hor bazagok beste bat. 90 00:10:24,957 --> 00:10:26,659 "Adam eta Lilith". 91 00:10:35,534 --> 00:10:37,470 Bikaina! 92 00:10:38,704 --> 00:10:40,006 Bejondeiala. 93 00:10:41,474 --> 00:10:43,275 Egin dezagun zerbait elkarrekin. 94 00:10:43,542 --> 00:10:45,144 Bai noski. 95 00:10:45,478 --> 00:10:46,646 Holandan. 96 00:10:46,646 --> 00:10:49,115 Pikutara Holanda! Hemen egingo diagu. 97 00:10:50,349 --> 00:10:52,985 Mugi. Berandu duk. 98 00:10:53,219 --> 00:10:54,654 Ederki izorratu naitek! 99 00:10:54,854 --> 00:10:57,757 Zergatik bildu ditek hori plastiko horrekin? 100 00:10:58,124 --> 00:11:01,327 Izorratuta hago, ba, bejondeiala! 101 00:11:06,132 --> 00:11:07,233 Goazemak! 102 00:11:07,333 --> 00:11:09,669 -Etxera noak. -Zergatik? 103 00:11:09,869 --> 00:11:11,904 Aita haserretu egingo delako. 104 00:11:12,238 --> 00:11:14,073 Erotu egin al haiz? 105 00:11:14,407 --> 00:11:18,711 Zer haiz hi, eskola-neska? Zer esango diot Dregari? 106 00:11:18,911 --> 00:11:21,580 Hire aitak ez duela nahi hi gauez ateratzea? 107 00:11:21,914 --> 00:11:23,115 Auskalo. 108 00:11:45,371 --> 00:11:46,505 Zer dugu? 109 00:11:49,975 --> 00:11:51,477 O, Arraina! 110 00:11:52,278 --> 00:11:53,813 Zer dugu? 111 00:11:56,248 --> 00:11:57,550 Esaidak. 112 00:11:59,618 --> 00:12:00,653 Nor da hau? 113 00:12:02,254 --> 00:12:05,057 Georgi, auzokoa. Ez al duk oroitzen? 114 00:12:07,727 --> 00:12:09,261 Gogoratzen al haiz? 115 00:12:09,595 --> 00:12:10,329 Bai. 116 00:12:10,496 --> 00:12:13,199 Rambo ematen duk kaskamotz horrekin. 117 00:12:13,899 --> 00:12:15,668 Rambok ile luzea dik. 118 00:12:23,909 --> 00:12:25,277 Begiraiek bere hatzei. 119 00:12:26,812 --> 00:12:29,014 Piano-jotzailea haiz, ala? 120 00:12:29,815 --> 00:12:30,783 Ez. 121 00:12:31,984 --> 00:12:33,686 Zer? Tenislaria? 122 00:12:34,987 --> 00:12:36,455 Halako zerbait. 123 00:12:42,061 --> 00:12:44,130 Ezagutzen duk tipo hori… 124 00:12:45,397 --> 00:12:47,199 …Ivo Kortxoa? 125 00:12:48,134 --> 00:12:49,568 Ivo Kortxoa. 126 00:12:51,570 --> 00:12:54,240 Ivo delako bat ezagutzen diat, baina hura altua duk. 127 00:12:55,374 --> 00:12:59,011 Ez ziotek Kortxoa deitzen txikia delako… 128 00:13:00,379 --> 00:13:05,451 …trabesti bati xanpain-kortxo bat ipurtzulotik sartu ziolako baizik. 129 00:13:05,451 --> 00:13:07,319 Egia al da hori? 130 00:13:07,319 --> 00:13:09,321 Hala esaten ditek. 131 00:13:09,455 --> 00:13:11,957 Probatu al duk kortxo batekin? 132 00:13:11,957 --> 00:13:14,059 Ez, baina tipoa ezagutzen dudala uste diat. 133 00:13:14,393 --> 00:13:16,462 Nor? Trabestia edo Kortxoa? 134 00:13:16,729 --> 00:13:17,863 Kortxoa. 135 00:13:19,732 --> 00:13:23,469 Aurkituko al duk Kortxoa niretzat? 136 00:13:27,306 --> 00:13:29,842 Saia naiteke. 137 00:13:36,048 --> 00:13:38,751 Hau leku polita eta lasaia duk. 138 00:13:39,418 --> 00:13:40,719 Aspergarri samarra. 139 00:13:41,720 --> 00:13:44,023 Aspergarria, baina ez zagok inor. 140 00:13:44,023 --> 00:13:45,357 Zoragarria duk. 141 00:13:47,860 --> 00:13:50,863 Denak kostaldean zaudek ipurdia kiskaltzen. 142 00:13:51,197 --> 00:13:56,936 Ni, bitartean, leherrenak eginik aroztegi horretan. 143 00:13:57,336 --> 00:14:01,207 Leku bat aurkitu behar diagu elkarrekin gauzak egiteko. 144 00:14:01,841 --> 00:14:04,243 Txo, hori duk nire ametsa! 145 00:14:04,677 --> 00:14:05,678 Tira ba! 146 00:14:06,345 --> 00:14:07,746 Besteei deituko zieagu. 147 00:14:07,847 --> 00:14:09,381 Diru pila kostako duk. 148 00:14:10,850 --> 00:14:12,084 Errenta banatuko diagu… 149 00:14:12,117 --> 00:14:14,753 …nire anaiaren, Rumpyren eta Chavoren artean. 150 00:14:17,256 --> 00:14:19,592 Niregatik, ondo. 151 00:14:19,892 --> 00:14:22,862 Nik kristoren gogoa zaukaat. 152 00:14:23,729 --> 00:14:24,964 Kaixo! 153 00:14:25,264 --> 00:14:26,765 Hau Niki duk. 154 00:14:27,199 --> 00:14:28,200 Sexua! 155 00:14:30,936 --> 00:14:31,971 Zer? 156 00:14:32,338 --> 00:14:33,372 Nikolina. Niki. 157 00:14:33,706 --> 00:14:34,607 Pozten naiz. 158 00:14:35,341 --> 00:14:36,375 Itso… 159 00:14:36,408 --> 00:14:37,910 Akademiako adiskide bat dun. 160 00:14:37,943 --> 00:14:39,478 Zur-lantzailea? 161 00:14:39,912 --> 00:14:41,113 Ez. Diseinatzailea. 162 00:14:42,181 --> 00:14:43,682 Gauza bera da. 163 00:14:44,617 --> 00:14:46,785 Banekien hori esango huela. 164 00:14:49,121 --> 00:14:50,890 Garagardo bat nahi diat nik ere. 165 00:14:50,890 --> 00:14:52,791 Ez al dakin hizketan? 166 00:14:53,525 --> 00:14:54,693 Garagardo bat. 167 00:14:58,264 --> 00:14:59,298 Zu zertan zabiltza? 168 00:14:59,298 --> 00:15:02,568 Antzerkia ikasten ari naiz Danailov irakaslearekin. 169 00:15:02,935 --> 00:15:05,905 -Irratiko esatari bat zirudik. -Itso! 170 00:15:07,039 --> 00:15:09,475 -Primeran. Zer urtetan? -Bigarrenean. 171 00:15:09,575 --> 00:15:12,411 Oso ondo dago. Pasarteak egiten ditugu. 172 00:15:14,546 --> 00:15:16,615 Pasarteak? Zer da hori? 173 00:15:16,615 --> 00:15:18,617 Ez dakizki gauzak ondo adierazten. 174 00:15:18,617 --> 00:15:19,818 Itso! 175 00:15:20,352 --> 00:15:22,688 Zu zertan zabiltza? 176 00:15:23,055 --> 00:15:26,358 -Esan din: diseinuan. -Bai, diseinuan. 177 00:15:26,792 --> 00:15:30,095 Lagun batzuei galdetuko diet. 178 00:15:30,462 --> 00:15:31,096 Primeran. 179 00:15:31,096 --> 00:15:33,866 Baina ez pentsa hirian izango denik. 180 00:15:33,933 --> 00:15:36,702 Edonon izan daiteke. 181 00:15:37,169 --> 00:15:39,805 Oso ideia ona da! 182 00:15:40,105 --> 00:15:40,973 Aparta. 183 00:15:41,006 --> 00:15:43,943 Bizimodua artearekin ateratzea da Itsoren ametsa… 184 00:15:43,943 --> 00:15:46,812 …esprai toxiko horiekin aritu ordez. 185 00:15:46,812 --> 00:15:49,214 Esango zizun, noski. 186 00:16:00,726 --> 00:16:01,660 Eskerrik asko. 187 00:16:06,198 --> 00:16:07,399 Zertan zabiltza? 188 00:16:09,768 --> 00:16:10,836 Diseinuan. 189 00:16:14,039 --> 00:16:15,975 2003tik 2005era… 190 00:16:16,141 --> 00:16:19,144 …37 hektarea estatuko baso bota zituzten. 191 00:16:22,481 --> 00:16:24,216 2005etik aurrera… 192 00:16:24,216 --> 00:16:28,020 …eremu hori 100 aldiz biderkatu da. 193 00:16:36,495 --> 00:16:38,464 Zergatik zatoz hain berandu? 194 00:16:41,300 --> 00:16:43,769 Gazte, ez zait ondo iruditzen. 195 00:16:55,614 --> 00:16:56,949 Itxaron. 196 00:16:57,016 --> 00:16:59,151 Lehen ministroak iragarri duenez… 197 00:16:59,318 --> 00:17:01,920 …Sapard proiektu guztiak berraztertu egingo dira. 198 00:17:07,626 --> 00:17:09,228 Goshe, zu al zara? 199 00:17:15,034 --> 00:17:16,869 Eziozu gehiago Goshe deitu. 200 00:17:16,869 --> 00:17:17,870 Zer? 201 00:17:19,905 --> 00:17:21,573 Georgi! 202 00:17:21,607 --> 00:17:23,308 Ez dizugu itxarongo. 203 00:17:29,815 --> 00:17:31,850 Zer gertatu zaio zure ileari? 204 00:17:32,151 --> 00:17:33,519 Tximu bat dirudizu. 205 00:17:33,552 --> 00:17:35,287 Gauza bera galdetu diot nik ere. 206 00:17:35,621 --> 00:17:37,923 Baina ez du ezer esaten. 207 00:17:38,057 --> 00:17:40,059 Errua nirea balitz bezala. 208 00:17:40,159 --> 00:17:43,062 Noiz galdetu didazu hori, aita? 209 00:17:43,128 --> 00:17:44,063 Ez du gatzik. 210 00:17:44,196 --> 00:17:47,066 Zergatik iristen zara hain berandu, kakatia? 211 00:17:55,441 --> 00:17:57,776 Badakizu zer ordutan iritsi behar duzun etxera. 212 00:18:01,346 --> 00:18:03,949 Jipoi eder bat behar duzu zuk gizontzeko. 213 00:18:03,982 --> 00:18:06,985 Goshe, zer moduz gaur eskolan? 214 00:18:57,870 --> 00:18:59,204 Kaixo, Itso. 215 00:18:59,338 --> 00:19:00,606 Zer moduz? 216 00:19:00,839 --> 00:19:03,909 Primeran, baina berandu iritsiko naiz lanera. 217 00:19:03,976 --> 00:19:06,178 -Zein zen zure zenbakia? -187. 218 00:19:10,816 --> 00:19:13,152 Gutxitzea pentsatu dut, baina… 219 00:19:13,152 --> 00:19:14,153 Hala egin behar zenuke. 220 00:19:14,219 --> 00:19:16,688 Medikuarekin hitz egin behar dut lehenengo. 221 00:19:20,025 --> 00:19:21,760 Ezin dut pixa egin. 222 00:19:22,161 --> 00:19:23,428 Pixka bat. 223 00:19:23,495 --> 00:19:26,198 -Irekiko al duzu kanila? -Ondo da. 224 00:19:43,549 --> 00:19:44,616 Nahikoa. 225 00:19:52,291 --> 00:19:53,592 Hi al haiz? 226 00:19:53,825 --> 00:19:54,760 Kaixo! 227 00:19:58,697 --> 00:20:00,132 Zer moduz, Itso? 228 00:20:03,101 --> 00:20:04,436 Aspertuta. 229 00:20:08,307 --> 00:20:10,142 Goazemak kalera. 230 00:20:10,475 --> 00:20:11,777 Zergatik ez? 231 00:20:15,080 --> 00:20:16,815 Garbi dago ahaztu egin zaiala. 232 00:20:20,018 --> 00:20:21,587 Zer? 233 00:20:22,988 --> 00:20:24,423 Gaur nire urtebetetzea duk. 234 00:20:28,627 --> 00:20:30,495 Zer ergela naizen! 235 00:20:33,532 --> 00:20:34,967 Onena opa dinat. 236 00:20:41,807 --> 00:20:42,741 Eskerrik asko. 237 00:20:43,408 --> 00:20:46,078 Eta bidali pikutara pailazo hori. 238 00:20:47,279 --> 00:20:48,580 Zer pailazo? 239 00:20:50,682 --> 00:20:52,618 Zer esaten ari haiz? 240 00:20:55,887 --> 00:20:57,322 Christo? 241 00:21:05,230 --> 00:21:07,132 Entzuten al didan? 242 00:21:09,701 --> 00:21:13,739 Nitaz ari naun. Norbait hobea aurkitu behar dun. 243 00:21:13,772 --> 00:21:18,710 Mahai bat hartu diat jatetxe batean eta ondo pasatu nahi diat gaur. 244 00:21:18,744 --> 00:21:21,413 Hirekin errieta egin gabe, behingoz. 245 00:21:25,584 --> 00:21:26,918 Ederki. 246 00:21:57,182 --> 00:21:59,718 Gabon. Eskatu nahi duzue? 247 00:22:01,320 --> 00:22:02,754 Garagardoa. 248 00:22:02,754 --> 00:22:04,256 -Zer motakoa? -Bulgariarra. 249 00:22:04,256 --> 00:22:06,325 Ez daukagu garagardo bulgariarrik. 250 00:22:07,159 --> 00:22:10,095 -Suediarrik badaukazue? -Bai. 251 00:22:10,796 --> 00:22:12,431 Suediar garagardo bat? 252 00:22:12,931 --> 00:22:14,766 -Edozein. -Ederki. 253 00:22:16,535 --> 00:22:17,269 Eta zuk? 254 00:22:17,269 --> 00:22:20,038 Zerbait jan nahi duk? 255 00:22:21,506 --> 00:22:23,575 Ezin dinat menua irakurri, ingelesez zagon. 256 00:22:26,478 --> 00:22:28,146 Eta ogia. 257 00:22:45,163 --> 00:22:46,565 Goxoa dago? 258 00:22:49,201 --> 00:22:50,936 Ez du gatzik. 259 00:23:06,551 --> 00:23:09,888 Itso, jatera eta hitz egitera joaten duk jendea jatetxeetara. 260 00:23:11,990 --> 00:23:14,593 Argi dago ez dugula zer esanik. 261 00:23:19,464 --> 00:23:20,699 Zer? 262 00:23:20,999 --> 00:23:22,501 Hitz egizan. 263 00:23:24,102 --> 00:23:26,872 Zer gertatzen zaik? 264 00:23:27,439 --> 00:23:29,107 Zer falta zaik? 265 00:23:32,944 --> 00:23:34,146 Gatza. 266 00:23:35,313 --> 00:23:37,048 Eta piperbeltza. 267 00:23:49,961 --> 00:23:53,165 Zergatik pasatu behar dugu ondo? 268 00:23:53,331 --> 00:23:55,634 Nire urtebetetzea delako. 269 00:23:55,734 --> 00:23:57,335 Hara! 270 00:24:16,054 --> 00:24:17,656 Beste garagardo bat! 271 00:24:18,557 --> 00:24:20,392 Ze kristo! 272 00:24:33,338 --> 00:24:35,006 Prezio onekoa dirudi. 273 00:24:37,209 --> 00:24:38,944 Zer hartu behar duzue? 274 00:24:39,344 --> 00:24:41,847 Ez dakit. Entsalada bat, beharbada. 275 00:24:41,980 --> 00:24:44,549 -Ardoa hartuko dugu? -Nik ez dut edango. 276 00:24:48,820 --> 00:24:51,323 Nik kopa bat ardo edango dut. 277 00:24:56,495 --> 00:24:58,163 Hemen ondo egoten da. 278 00:24:58,930 --> 00:25:00,499 Eta jendeak jatorra dirudi. 279 00:25:00,532 --> 00:25:02,334 Hiri lasaia da. 280 00:25:02,367 --> 00:25:04,503 Istanbulekin konparatuta, denak dira lasaiak. 281 00:25:04,503 --> 00:25:06,838 Txinan inoiz egon ez zarelako. 282 00:25:06,872 --> 00:25:09,374 Mesedez, ezidazu Txinaz hitz egin. 283 00:25:09,608 --> 00:25:12,577 Txinatarrek dena jaten dute. 284 00:25:12,611 --> 00:25:14,412 Tibetarrak ere jaten dituzte. 285 00:25:14,779 --> 00:25:18,517 Nola da hori posible gaur egun? 286 00:25:18,517 --> 00:25:20,519 Herri batek bestea konkistatzea? 287 00:25:20,519 --> 00:25:23,054 XXI. mendean! Ezin dut hori ulertu! 288 00:25:23,088 --> 00:25:25,790 Ez zaitez inozoa izan. Ondo datorkie denei. 289 00:25:26,157 --> 00:25:28,059 Nor dira denak? 290 00:25:28,193 --> 00:25:30,428 Arrain handiak. 291 00:25:31,096 --> 00:25:33,532 Estatuek ezin dute gauza handirik egin… 292 00:25:33,532 --> 00:25:34,833 …Txinarik gabe. 293 00:25:34,833 --> 00:25:36,334 Alda dezagun gaia. 294 00:25:38,537 --> 00:25:39,938 Zer moduz zure platera? 295 00:25:40,372 --> 00:25:41,439 Zoragarria. 296 00:25:41,439 --> 00:25:45,877 Zer pentsatuko dute kaleko txinatarrek Tibetez? 297 00:25:45,877 --> 00:25:47,178 Piperbeltz beltza du? 298 00:25:47,178 --> 00:25:49,314 Ez dakit. 299 00:25:50,215 --> 00:25:51,783 Oso goxoa dago. 300 00:25:53,952 --> 00:25:55,554 Goazen. 301 00:26:16,908 --> 00:26:17,742 Kaixo, Kerem. 302 00:26:19,110 --> 00:26:21,012 Erantzungailua da. 303 00:26:21,246 --> 00:26:24,816 Kerem! Sofian pasatuko dugu gaua. 304 00:26:24,849 --> 00:26:27,218 Bihar Vienan egotea espero dugu. 305 00:26:27,252 --> 00:26:29,387 Eta astelehenean joango gara Berlinera. 306 00:26:29,387 --> 00:26:30,689 Musu handi bat. 307 00:26:34,759 --> 00:26:37,095 Ez duzu argaldu beharrik, aita. 308 00:26:37,362 --> 00:26:38,964 Ez horixe. 309 00:26:40,599 --> 00:26:44,669 Ama, zergatik ez dituzu jantzi oparitu nizkizun sandaliak? 310 00:26:50,508 --> 00:26:52,544 Lasai, mutilok! 311 00:26:52,844 --> 00:26:53,845 Ixo, puta! 312 00:26:54,946 --> 00:26:55,780 Dirua emango dizuet! 313 00:26:56,014 --> 00:26:57,515 Zer diru, potolo zikina? 314 00:26:57,515 --> 00:27:00,652 Begira turkiar hauek gure kaleetan. 315 00:27:00,652 --> 00:27:02,120 Tipo gogorra al zara? 316 00:27:04,155 --> 00:27:06,024 Zeren zain hago? 317 00:27:12,497 --> 00:27:14,099 Ondo eman diok. 318 00:27:29,314 --> 00:27:32,183 Arrain! Hoa izkin hura zaintzera. 319 00:27:34,052 --> 00:27:35,820 Hi, hoa beste izkinera. 320 00:27:56,741 --> 00:27:58,576 Lo hartu dik. 321 00:28:04,049 --> 00:28:06,317 Zer gertatzen da hemen? 322 00:28:06,718 --> 00:28:07,952 Hago isilik, alua! 323 00:28:38,650 --> 00:28:39,951 Georgi! 324 00:28:44,723 --> 00:28:45,824 Georgi! 325 00:28:50,795 --> 00:28:52,363 Georgi, goazemak! 326 00:29:02,273 --> 00:29:03,441 Kaixo. 327 00:29:04,242 --> 00:29:06,611 Bidaliko al duzue anbulantzia bat… 328 00:29:06,878 --> 00:29:08,413 …Dondukov kalera? 329 00:29:10,014 --> 00:29:14,840 Levski kalearen ondoren bigarrena dela uste dut. 330 00:29:48,419 --> 00:29:50,421 Eskerrik asko. 331 00:29:52,290 --> 00:29:55,460 Eskerrik asko. Oso jatorra izan zara. 332 00:29:55,520 --> 00:29:57,080 Ondo da. 333 00:30:00,632 --> 00:30:05,136 Okerrena pasatu da. Asko izutu gara, baina… 334 00:30:05,703 --> 00:30:07,639 …orain aita ondo dago. 335 00:30:08,139 --> 00:30:14,312 Barkatu gure jokabidea, oso gertaera latza izan da. 336 00:30:15,046 --> 00:30:21,452 Ez kezkatu. Zerbait behar baduzue, esan eta lagunduko dizuet. 337 00:30:21,886 --> 00:30:27,325 Ondo egongo gara. Anaia bidean dago eta etxera eramango gaitu. 338 00:30:28,092 --> 00:30:31,529 Bisita egin nahi genion Berlinen, baina zoritxarrez… 339 00:30:31,529 --> 00:30:35,466 …aitak 10 egun libre besterik ez ditu… 340 00:30:35,466 --> 00:30:38,203 …eta Istanbulera itzuli behar dugu. 341 00:30:43,675 --> 00:30:46,010 Hau da nire zenbakia. 342 00:30:46,878 --> 00:30:48,346 Nola duzu izena? 343 00:30:49,981 --> 00:30:51,316 Isil. 344 00:30:52,217 --> 00:30:53,384 Isil? 345 00:30:54,919 --> 00:30:56,588 Christo. 346 00:31:59,617 --> 00:32:01,819 Ez al nauzu ezagutzen? 347 00:32:01,953 --> 00:32:03,254 Kaixo. 348 00:32:06,680 --> 00:32:08,120 Zatoz, eseri. 349 00:32:09,280 --> 00:32:10,560 Emadazu edalontzi bat. 350 00:32:29,213 --> 00:32:30,381 Topa! 351 00:32:36,154 --> 00:32:38,256 Eskerrik asko sardexkagatik. 352 00:32:38,456 --> 00:32:39,824 Tori. 353 00:32:52,670 --> 00:32:54,839 Isiltasuna urrea da. 354 00:33:00,545 --> 00:33:04,649 Baduzu neska-lagunik? 355 00:33:06,818 --> 00:33:08,052 Bai. 356 00:33:09,153 --> 00:33:10,989 Bat baino gehiago. 357 00:33:12,790 --> 00:33:15,860 Eta lanean ari zaren leku ergel hori… 358 00:33:15,994 --> 00:33:18,062 Zer dakizu zuk horretaz? 359 00:33:18,463 --> 00:33:20,932 Zer dakidan? 300 lev kobratzen dituzula. 360 00:33:21,032 --> 00:33:22,667 Ez al da hala? 361 00:33:22,934 --> 00:33:26,270 Hau, berriz, ez da inoiz etxean egoten… 362 00:33:26,371 --> 00:33:29,407 …edo ordenagailuan dago, txateatzen… 363 00:33:29,707 --> 00:33:31,109 "Etxean"? 364 00:33:32,377 --> 00:33:34,912 Zure etxea deitzen diozu honi? 365 00:33:35,279 --> 00:33:38,816 Hau ez da zure etxea. Garbi dago? 366 00:33:40,051 --> 00:33:42,720 "Georgi", "Georgi". Denbora guztian, "Georgi". 367 00:33:44,455 --> 00:33:47,158 Begiraiozu zeure buruari eta hitz egin gero besteez. 368 00:33:47,158 --> 00:33:49,293 -Zer gertatzen zait niri? -Zer? 369 00:33:49,327 --> 00:33:52,400 "Big Brother" eta "Music Idol" ikusten besterik ez dakizu. 370 00:33:52,797 --> 00:33:55,466 Zergatik axola dizu hainbeste besteen diruak? 371 00:33:55,633 --> 00:33:59,270 Beti galdezka ea jendeak zenbat irabazten duen! 372 00:34:00,038 --> 00:34:01,839 Zer egiten duzu zuk egun osoan? 373 00:34:01,880 --> 00:34:04,040 Garbigailuak erosi… 374 00:34:04,108 --> 00:34:06,077 Hori ez da egia! Ile-apaintzailea naiz! 375 00:34:06,210 --> 00:34:07,979 -Isilduko al zara? -Ez. Ez naiz isilduko. 376 00:34:07,979 --> 00:34:09,313 Ixo. 377 00:34:09,847 --> 00:34:10,948 Nahikoa da. 378 00:34:11,649 --> 00:34:14,052 -Nongoa da? -Nahikoa… 379 00:34:15,053 --> 00:34:16,888 Galdera bat dut zuretzat. 380 00:34:18,256 --> 00:34:20,792 Drogatzen ari zara oraindik? 381 00:34:21,092 --> 00:34:21,993 Utzi bakean! 382 00:34:21,993 --> 00:34:24,862 Zer-nolako eredua zara zure anaiarentzat? 383 00:34:24,896 --> 00:34:26,230 Aita, mesedez. 384 00:34:26,230 --> 00:34:28,666 Ikusi duzu zeure aurpegia ispiluan? 385 00:34:29,100 --> 00:34:30,301 Ez hasi kaka horrekin! 386 00:34:30,301 --> 00:34:32,336 Ez niri horrela hitz egin! 387 00:34:33,137 --> 00:34:36,507 Drogatuta edo mozkortuta zabiltza beti. 388 00:34:36,774 --> 00:34:37,775 Gauza bera da. 389 00:34:37,942 --> 00:34:39,877 Diru bila etorri bazara… 390 00:34:40,178 --> 00:34:42,814 -Dirua? -Ez daukat dirurik! 391 00:34:44,015 --> 00:34:45,416 Etorri naiz… 392 00:34:46,417 --> 00:34:50,888 …zure oilasko nazkagarria jatera eta zure garagardoa bukatzera. 393 00:36:09,167 --> 00:36:12,800 Emakume hori burutik zeharo jota zagok. 394 00:36:18,776 --> 00:36:20,111 Zigarro bat nahi duk? 395 00:36:20,344 --> 00:36:21,312 Ez. 396 00:36:24,415 --> 00:36:25,683 Ez diat erretzen. 397 00:36:41,399 --> 00:36:42,733 Anaia… 398 00:36:43,201 --> 00:36:46,037 …non aurkitu dituk txoro horiek? 399 00:36:56,280 --> 00:36:58,516 Zergatik habil haiekin? 400 00:37:10,294 --> 00:37:11,862 Ez al duk ulertzen? 401 00:37:11,929 --> 00:37:14,732 Politikari gizenak… 402 00:37:14,732 --> 00:37:18,269 …ergel horien indarkeriaz baliatzen dituk. 403 00:37:25,576 --> 00:37:27,578 Kaskamotz hago. 404 00:37:32,650 --> 00:37:34,051 Emaidak zigarro bat. 405 00:37:36,454 --> 00:37:38,856 Uste nuen ez huela erretzen. 406 00:37:47,965 --> 00:37:50,568 -Bazaukaat nirea. -Badaukak hirea? 407 00:37:50,600 --> 00:37:54,000 Horra erretzen ez duena! 408 00:38:01,320 --> 00:38:02,800 Zer moduz daude? 409 00:38:04,348 --> 00:38:05,549 Ondo. 410 00:38:15,660 --> 00:38:18,296 Honek gero eta itxura hobea dik. 411 00:38:18,996 --> 00:38:21,032 Eraikinak nonahi. 412 00:38:24,035 --> 00:38:28,960 Hori dena merkataritzagune bat izango duk. 413 00:38:29,940 --> 00:38:32,610 Hango etxeak bota ditiztek. 414 00:38:34,945 --> 00:38:37,248 Laster, dorrez beteta egongo duk dena. 415 00:38:38,182 --> 00:38:39,483 Primeran. 416 00:38:40,151 --> 00:38:42,420 Laster bat egingo diagu Plovdiv hiriarekin. 417 00:38:44,422 --> 00:38:46,157 Nola dago ama? 418 00:38:46,457 --> 00:38:48,192 Ikusi al duk azkenaldi honetan? 419 00:40:07,671 --> 00:40:09,707 Georgi, nora hoa? 420 00:40:09,974 --> 00:40:11,008 Itxoin! 421 00:40:16,647 --> 00:40:19,417 CSKAko eta Levskiko 73 futbol zale harrapatu dituzte… 422 00:40:19,417 --> 00:40:23,053 …partida aurretik eta ondoren istiluak sortzeagatik. 423 00:40:23,053 --> 00:40:27,591 Haietatik 23 lehendik ere atxilotuak izan dira. 424 00:40:27,625 --> 00:40:29,360 Partidaren aurretik… 425 00:40:29,427 --> 00:40:32,863 …CSKA zaleek Kosovoko turista batzuei eraso diete. 426 00:40:33,063 --> 00:40:34,999 Trolebus bateko leihoa hautsi dute… 427 00:40:34,999 --> 00:40:38,335 …eta 43 urteko gizon bat zauritu dute. 428 00:40:45,342 --> 00:40:46,710 Bai, hemen dago. 429 00:40:50,381 --> 00:40:52,082 Partida ona izan omen da. 430 00:40:53,384 --> 00:40:54,985 Galdu dugun arren. 431 00:40:55,186 --> 00:40:56,554 Utzidazu berarekin hitz egiten. 432 00:40:57,955 --> 00:41:00,591 Partida ona izan da, galdu dugun arren. 433 00:41:00,591 --> 00:41:02,493 Astindu ederra eman diegu. 434 00:41:03,527 --> 00:41:06,063 Astindu ederra eman onen diete. 435 00:41:06,831 --> 00:41:10,134 Esaiozu gutako asko prest dauzkagula. 436 00:41:10,668 --> 00:41:12,670 Gutako asko prest omen dauzkate. 437 00:41:12,870 --> 00:41:15,139 Esaiozu ez harropuzteko. 438 00:41:15,139 --> 00:41:16,707 Nagusi jaun handia. 439 00:41:17,475 --> 00:41:19,643 Ederki. Emaiozu dirua. 440 00:41:20,044 --> 00:41:21,178 Jakina. 441 00:42:00,920 --> 00:42:05,080 Nire anaia ezingo da etorri. 442 00:42:06,090 --> 00:42:08,259 Bera ikusteko gogo handia nuen. 443 00:42:08,359 --> 00:42:12,530 Duela urtebete ez dudala ikusten. 444 00:42:16,100 --> 00:42:19,470 Ez naiz zure izenaz oroitzen. 445 00:42:19,803 --> 00:42:21,605 Isil naiz. 446 00:42:21,839 --> 00:42:24,375 -Isil? -Isil. 447 00:42:25,776 --> 00:42:29,246 I-S-I-L. Honela. 448 00:42:35,553 --> 00:42:40,120 "Argitsua" esan nahi du. 449 00:42:40,691 --> 00:42:44,361 "Isil isil" esaten baduzu, argitsua esan nahi du. 450 00:42:49,133 --> 00:42:51,101 Aitak ikusi nahi zaitu. 451 00:42:51,735 --> 00:42:53,237 Egon pixka bat, ama. 452 00:42:56,840 --> 00:42:58,142 Zergatik ari zara horrela? 453 00:42:58,142 --> 00:42:59,443 Mugi. 454 00:43:02,580 --> 00:43:04,815 -Barkatu. Joan beharra daukat. -Ederki. 455 00:43:13,257 --> 00:43:16,680 Ez zaitut jende horrekin harremanetan ikusi nahi. 456 00:43:17,127 --> 00:43:18,429 Zer jende? 457 00:43:18,429 --> 00:43:21,732 Ez zaitez bulgariar horiengana hubildu. 458 00:43:21,899 --> 00:43:23,601 "Bulgariar horiengana"? 459 00:43:23,734 --> 00:43:25,169 Ez hitz egin horrela. 460 00:43:25,169 --> 00:43:26,770 Eskatzen ari natzaizu… 461 00:43:28,105 --> 00:43:30,200 …ez egoteko gehiago mutil horrekin. 462 00:43:30,240 --> 00:43:32,480 Nola hitz egin dezakezu horrela? 463 00:43:32,509 --> 00:43:34,111 Ez duzu ikusten bera desberdina dela? 464 00:43:34,211 --> 00:43:35,913 Bukatu da eztabaida. 465 00:43:36,046 --> 00:43:38,400 Aita, okerragoa izan zitekeen. 466 00:43:40,517 --> 00:43:44,254 Denak salatuta, haietako bat bihurtzen zara! 467 00:43:44,355 --> 00:43:48,225 Isil, mesedez, utziozu aitari atseden hartzen. 468 00:44:37,520 --> 00:44:39,760 Arrain, zer gertatu zaio Rambori? 469 00:44:39,877 --> 00:44:42,920 Ez zakiat, desagertuta zabilek beti. 470 00:45:29,359 --> 00:45:30,728 Zer dugu orain? 471 00:45:37,434 --> 00:45:40,771 Zergatik ez didak telefonoa hartzen? 472 00:45:43,073 --> 00:45:45,360 Ez didan enzuten esaten dinadana. 473 00:45:45,442 --> 00:45:47,160 Entzun zer? 474 00:45:47,745 --> 00:45:51,515 Telefonoa hartzen ez badidak, nola entzungo diat? 475 00:45:53,884 --> 00:45:55,586 Zertarako sufritu? 476 00:45:55,886 --> 00:45:57,760 Baina ni ez nauk sufritzen ari! 477 00:45:58,288 --> 00:46:00,824 Hirekin egon nahi diat. 478 00:46:02,526 --> 00:46:04,762 Ez esan txorakeria gehiago, arren. 479 00:46:10,367 --> 00:46:11,602 Christo… 480 00:46:12,369 --> 00:46:15,773 Hi den-dena haiz niretzat bizitza honetan. 481 00:46:22,246 --> 00:46:24,481 Eta zertan da hori garrantzitsua? 482 00:46:41,298 --> 00:46:42,499 Rambo… 483 00:46:43,033 --> 00:46:46,136 Zer dugu? Aspaldi hi ikusi gabe! 484 00:46:47,104 --> 00:46:48,672 Zer arazo daukak? 485 00:46:49,373 --> 00:46:50,808 Zurrupatuidak. 486 00:46:52,176 --> 00:46:54,511 Marikoia al haiz? 487 00:46:54,812 --> 00:46:55,846 Zer? 488 00:46:56,313 --> 00:46:57,748 Esan diat ea marikoia haizen. 489 00:47:00,317 --> 00:47:01,819 Marikoi zalantzatia. 490 00:47:21,238 --> 00:47:26,009 Gure herriko legeak betearazi behar ditugu… 491 00:47:26,376 --> 00:47:27,845 Zu ere bai? 492 00:47:28,846 --> 00:47:33,250 Denon artean lortuko dugu helburu hori: polizia, gendarmeria… 493 00:47:33,550 --> 00:47:36,053 …eta administrazioa. 494 00:47:36,253 --> 00:47:39,690 Enplegurik gabeko ijitoak ezingo dira atera… 495 00:47:39,857 --> 00:47:42,893 …haientzat izendatutako lekuetatik. 496 00:47:43,627 --> 00:47:48,198 Ijitoen karabanak Sofiako kaleetatik aterako ditugu. 497 00:48:21,431 --> 00:48:23,500 "Goazen paseatzera". 498 00:49:00,070 --> 00:49:01,872 Maraba, maitea. 499 00:49:07,010 --> 00:49:08,211 Goazen. 500 00:49:09,279 --> 00:49:10,948 Nora? 501 00:49:13,817 --> 00:49:16,219 Gidatu. Esango dizut… 502 00:49:17,154 --> 00:49:18,588 …geroago. 503 00:49:19,256 --> 00:49:21,058 Nora joan nahi…? 504 00:49:21,158 --> 00:49:26,964 Ama 11etan itzuliko da ospitaletik… 505 00:49:27,097 --> 00:49:29,700 …beraz, ordu horretan joan beharra daukat. 506 00:49:32,736 --> 00:49:37,641 -Zer egin nahi duzu? -Ez dakit. 507 00:49:39,343 --> 00:49:41,611 Musika entzungo al dugu? 508 00:50:39,169 --> 00:50:40,720 Ahots zoragarria du. 509 00:51:10,901 --> 00:51:13,640 Mundu guztiak senti dezakeela uste dut. 510 00:51:16,040 --> 00:51:17,480 Sentitu zer? 511 00:51:18,408 --> 00:51:25,182 Badagoela zerbait usteldua, izorratua. 512 00:51:25,415 --> 00:51:27,551 Non? Hemen? 513 00:51:27,651 --> 00:51:30,120 Ez, hemen, ez. Oro har. 514 00:51:30,387 --> 00:51:31,822 Gaurko egunean. 515 00:51:32,322 --> 00:51:34,825 Jende asko esnatzen hasia da… 516 00:51:35,392 --> 00:51:38,320 …eta konturatu dira arima gaixorik daukatela. 517 00:51:38,829 --> 00:51:42,499 Eta tentsio hori sentitzen dutelako dela uste dut. 518 00:51:42,499 --> 00:51:48,080 Mundua dardarka dagoela sentitzen dute. 519 00:51:48,271 --> 00:51:52,109 Dena deskontrolatuta nabaritzen dute. 520 00:51:52,375 --> 00:51:54,144 Gauza handi bat gertatzera doalakoan. 521 00:51:54,177 --> 00:51:56,980 Zuk ez al duzu hori bera sentitzen? 522 00:51:59,182 --> 00:52:01,618 Jendea gaixorik dago bere baitan. 523 00:52:01,618 --> 00:52:04,554 Inork ezin gaitu sendatu. 524 00:52:04,688 --> 00:52:09,793 Ez ditugu ikusten. Benetako sendatzaileek ukitze hutsarekin… 525 00:52:09,793 --> 00:52:13,697 …laguntzen dizute, zu zeu konturatu gabe. 526 00:52:13,797 --> 00:52:16,299 Horrelako norbait ezagutu nuen. 527 00:52:18,135 --> 00:52:25,876 Oso gogorra izan zen. Nire aurrez aurre, egia esaten ari zitzaidan. 528 00:52:26,076 --> 00:52:30,180 Berarekin hitz egin ondoren, negarrez aritu nintzen ordu askoan… 529 00:52:30,313 --> 00:52:32,349 …baina ez nekien zergatik ari nintzen negarrez. 530 00:52:32,382 --> 00:52:37,454 Ordu pila pasatu nituen han eserita, negarrez… 531 00:52:37,787 --> 00:52:44,895 Orduan konturatu nintzen egia esan zidalako ari nintzela negarrez. 532 00:52:45,028 --> 00:52:47,464 Arrazoi zuen. 533 00:52:48,098 --> 00:52:50,734 Robot bat nintzela esan zidan… 534 00:52:51,067 --> 00:52:56,940 …bizitza osoan robot bat izan nintzela. 535 00:52:58,608 --> 00:53:00,920 Orduan ikasi nuen neure burua desprogramatzen. 536 00:53:02,879 --> 00:53:06,349 Buruan jarria zidaten guztia… 537 00:53:06,349 --> 00:53:14,691 …gurasoek, eskolak, lagunek… 538 00:53:16,726 --> 00:53:18,195 Nongoa zara? 539 00:53:18,195 --> 00:53:19,129 Zer? 540 00:53:19,329 --> 00:53:21,431 Nongoa zara? 541 00:53:21,498 --> 00:53:25,502 Eguzkikoa. 542 00:53:25,969 --> 00:53:27,337 Ni, berriz, ilargikoa. 543 00:53:27,337 --> 00:53:30,874 Ez, zu ozeanokoa zara. 544 00:53:31,374 --> 00:53:35,145 Oso mutil gaiztoak bakarrik dira ilargikoak. 545 00:53:37,514 --> 00:53:39,149 Tori pilota hau. 546 00:53:41,851 --> 00:53:44,688 Eguzkiko neskarentzat. Opari. 547 00:53:45,589 --> 00:53:47,591 Zer da hau? 548 00:53:49,292 --> 00:53:54,064 -Pilota. -Pilota? 549 00:53:56,499 --> 00:53:58,280 Birarazteko da. 550 00:54:03,406 --> 00:54:11,615 Metadona-tratamendu bat, baina… 551 00:54:15,785 --> 00:54:17,954 …ez dit ezer egiten. 552 00:54:20,257 --> 00:54:22,559 Alkohola edaten hasi naiz. 553 00:54:24,461 --> 00:54:26,663 Pare bat trago goizean… 554 00:54:26,696 --> 00:54:28,565 …gero eguerdian… 555 00:54:29,266 --> 00:54:32,402 …eta lanaren ondoren. 556 00:54:38,275 --> 00:54:40,910 Eta oraindik gehiago edan nahi dut. 557 00:54:43,413 --> 00:54:46,650 Nola bihurtu naiz alkoholiko? Ez dut ulertzen. 558 00:54:48,685 --> 00:54:53,823 Medikuak esaten dit ondo jarriko naizela… 559 00:54:54,491 --> 00:54:59,863 …baina ez dakit hori posible ote den. 560 00:55:05,035 --> 00:55:09,673 Etzi Istanbulera joango gara. 561 00:55:10,340 --> 00:55:12,876 Bihar elkartu gaitezke. 562 00:55:14,778 --> 00:55:22,886 Ospitale aurrean itxarongo dizut. 563 00:55:23,219 --> 00:55:26,189 10etan? Ondo iruditzen zaizu? 564 00:55:59,656 --> 00:56:02,258 Non zeunden? Kezkatuta nengoen! 565 00:56:02,659 --> 00:56:04,127 Paseatzera joan naiz. 566 00:56:04,127 --> 00:56:06,596 Aitak ez al dizu esan kalera ez ateratzeko? 567 00:56:07,364 --> 00:56:09,432 Tira, mesedez! 568 00:56:33,189 --> 00:56:36,192 "Zoragarria izan da!" 569 00:58:24,100 --> 00:58:26,736 "Non zaude?" 570 00:59:05,742 --> 00:59:11,214 "Aitak egun bat lehenago joatea erabaki du. Ikusi nahi zintudan". 571 01:00:28,224 --> 01:00:30,159 Itso… 572 01:00:30,526 --> 01:00:31,894 Zer dugu oraingoan? 573 01:00:31,894 --> 01:00:33,963 Hau poza hi ikustea! 574 01:00:34,197 --> 01:00:38,160 Bart gauean konturatu ninduan lagun hutsak izan gintezkeela… 575 01:00:39,369 --> 01:00:41,471 …eta gure sekretuak konpartitu. 576 01:00:41,638 --> 01:00:43,139 Goazemak film bat ikustera. 577 01:00:59,922 --> 01:01:00,857 Tori. 578 01:01:01,357 --> 01:01:02,692 Eskerrik asko. 579 01:01:17,240 --> 01:01:18,975 Psikiatrarengana noa. 580 01:01:19,108 --> 01:01:20,510 Ondo da. 581 01:01:20,910 --> 01:01:22,011 Ez dago inor zain. 582 01:01:22,145 --> 01:01:24,580 Mesedez, ez nahasi botilak. 583 01:01:24,747 --> 01:01:26,015 Ez kezkatu. 584 01:01:41,531 --> 01:01:42,999 Iruditzen zait… 585 01:01:43,900 --> 01:01:46,369 …hozkailuan utzia dudala arima. 586 01:01:49,872 --> 01:01:51,774 Bai, sentipen hori izan dezakezu. 587 01:01:54,110 --> 01:01:55,912 Baina uste dut, denborarekin… 588 01:01:55,978 --> 01:01:59,816 …hori gainditu ahal izango dugula. 589 01:02:00,116 --> 01:02:02,518 Poliki, baina ziurki. 590 01:02:04,120 --> 01:02:06,589 Ia-ia irribarre egin nahi dut! 591 01:02:08,424 --> 01:02:10,359 Hala izango ahal da! 592 01:02:10,860 --> 01:02:14,664 Hori lortuko dugula uste dut oraindik. 593 01:02:16,032 --> 01:02:18,267 Denbora pixka bat beharko dugu. 594 01:02:18,534 --> 01:02:21,337 Oso urduri nago. 595 01:02:21,504 --> 01:02:23,506 Bai, igartzen dizut. 596 01:02:24,173 --> 01:02:26,776 Azkar, poliki, aurrera, atzera… 597 01:02:26,776 --> 01:02:29,479 …gora, behera… Alde guztietatik urduri. 598 01:02:29,479 --> 01:02:33,983 Badirudi ez duzula non eutsia. 599 01:02:37,420 --> 01:02:40,623 Iruditzen zait… 600 01:02:42,358 --> 01:02:44,060 …hondoa jo dudala. 601 01:02:44,060 --> 01:02:46,095 Bizkarrez etzanda banengo bezala. 602 01:02:46,129 --> 01:02:47,897 Zanpatuta. 603 01:02:48,097 --> 01:02:51,434 Eta ez duzu zeure burua jasotzeko indarrik. 604 01:02:53,603 --> 01:02:56,539 Indarra badaukat, baina nori heldua, ez. 605 01:02:56,539 --> 01:02:58,407 Ez dut makilarik behar. 606 01:02:59,275 --> 01:03:02,979 Egia moduko bat behar dut, hura sinesteko. 607 01:03:03,112 --> 01:03:04,313 Hori da. 608 01:03:05,214 --> 01:03:08,251 Ez naiz oroitzen honetaz hitz egin ote dugun… 609 01:03:08,384 --> 01:03:10,553 Ikerketa batek erakusten duenez… 610 01:03:10,553 --> 01:03:14,023 …zientzialari onenen artean… 611 01:03:14,590 --> 01:03:17,240 …edo margolarien edo idazleen artean… 612 01:03:17,280 --> 01:03:20,720 …%80 sinestunak dira. 613 01:03:21,497 --> 01:03:23,633 Bai, badakit. 614 01:03:24,033 --> 01:03:27,236 Einsteinek, bere bizitzaren amaieran… 615 01:03:27,303 --> 01:03:29,539 …Jainkoa existitzen zela frogatu zuen. 616 01:03:29,639 --> 01:03:31,274 Bai, motel. 617 01:03:32,408 --> 01:03:38,581 Isaac Newtonek Sorbonan esplikatu zuen bere energia-legea… 618 01:03:38,748 --> 01:03:42,819 Honela esan zien: "Lege berri bat ekarri dizuet". 619 01:03:43,160 --> 01:03:44,960 "Energia-lege bat". 620 01:03:45,021 --> 01:03:47,089 "Energia ez da inoiz galtzen". 621 01:03:47,156 --> 01:03:49,258 "Eraldatu egiten da". 622 01:03:49,292 --> 01:03:51,928 Zientzialariek hau galdetu zioten: 623 01:03:51,928 --> 01:03:55,464 "Nola aurkitu duzu hori?" 624 01:03:55,760 --> 01:03:58,480 Eta berak erantzun: "Zuek sinetsi edo ez… 625 01:03:58,668 --> 01:04:01,971 …Jainkoak letra gorriz paretan idatzi zidan erantzuna". 626 01:04:02,038 --> 01:04:04,073 "Eta letrak sutan zeuden". 627 01:04:07,343 --> 01:04:11,180 Ez dugu inoiz fedea galdu behar eta itxaropenari eutsi behar diogu. 628 01:04:11,314 --> 01:04:12,648 Inoiz ez. 629 01:04:14,083 --> 01:04:17,520 Itxaropenaz ez dakit ezer, baina letrak sutan gustatzen zaizkit. 630 01:04:17,587 --> 01:04:18,588 Egia da. 631 01:04:18,654 --> 01:04:22,880 Gehiago erakartzen nau suak itxaropenak baino. 632 01:04:23,926 --> 01:04:27,063 Saiatu pentsatzen zure barruko gauza on guztietan. 633 01:04:27,396 --> 01:04:33,736 Benetan aurkitu nahi dut zintzotasun puska hori. 634 01:04:34,303 --> 01:04:36,772 Non dago, ordea? 635 01:04:37,106 --> 01:04:39,575 Orpoan edukiko dut, beharbada. 636 01:04:44,113 --> 01:04:47,450 Orratz handi bat hartu behar al dut… 637 01:04:47,583 --> 01:04:51,320 …hura hemendik atera eta hemen injektatu? 638 01:04:51,454 --> 01:04:56,158 Ez, motel. Poliki-poliki errealitatera etorriko zara. 639 01:04:57,593 --> 01:05:01,197 Poliki-poliki etorriko zara. 640 01:05:02,098 --> 01:05:04,834 Ez dut erreala izan nahi. 641 01:05:06,135 --> 01:05:08,771 Kristala izan nahi dut. 642 01:05:08,905 --> 01:05:11,140 Argia irradatu nahi dut. 643 01:05:11,274 --> 01:05:14,477 Gizaki guztiak maitatu nahi ditut. 644 01:05:15,611 --> 01:05:17,446 Besarkatu egin nahi ditut. 645 01:05:17,713 --> 01:05:20,082 Baina ez zait ondo ateratzen. Ostia! 646 01:06:08,197 --> 01:06:10,333 Baina orain beste arazo bat dugu. 647 01:06:11,000 --> 01:06:12,234 Maitalerik baduzu? 648 01:06:12,335 --> 01:06:13,536 Ez, ez. 649 01:06:14,103 --> 01:06:17,306 Ziur esaten dizut ez dudala maitalerik. 650 01:06:17,440 --> 01:06:19,560 Nik ere ez. 651 01:06:21,344 --> 01:06:25,560 Lorenzo, zin dagizut ez dudala inoiz berriz maitatuko… 652 01:06:25,600 --> 01:06:28,040 …eta filosofo bihurtuko naizela. 653 01:07:30,212 --> 01:07:31,347 Agur, Itso. 654 01:08:49,892 --> 01:08:52,461 Gaixorik etzanda nengoen ohean. 655 01:08:52,595 --> 01:08:55,464 Gela zuri bat, izarrik gabea. 656 01:08:55,664 --> 01:08:58,300 Laranjak lurrean. 657 01:08:58,601 --> 01:09:01,504 Ez dut anaia-arrebarik. 658 01:09:16,318 --> 01:09:19,388 Beldurrak orratzekin zulatzen ditut. 659 01:09:19,555 --> 01:09:21,891 Eta koilaraz jaten dut gatza. 660 01:09:22,491 --> 01:09:25,394 Nire gorputzak ez du azalik. 661 01:09:25,628 --> 01:09:28,597 Zu urrun, ni mutu. 662 01:09:37,973 --> 01:09:40,743 Injektaidazu! Injektaidazu! 663 01:09:42,344 --> 01:09:45,681 Maitasuna injektaidazu! 664 01:10:09,305 --> 01:10:12,708 Suge txikiak zulatzen ditut hatzekin. 665 01:10:12,942 --> 01:10:15,211 Eta putzuetan itotzen naiz. 666 01:10:15,477 --> 01:10:18,214 Deabruak sinestunak dira… 667 01:10:18,380 --> 01:10:21,350 …eta arimak jirarazten dituzte. 668 01:10:37,233 --> 01:10:40,502 Itsututa gelditu nintzen hainbeste hitzekin. 669 01:10:40,536 --> 01:10:44,106 Gortuta gelditu nintzen hainbesteko ilunpean. 670 01:10:44,406 --> 01:10:47,810 Gorputza estuegi daukat niretzat. 671 01:10:47,876 --> 01:10:52,982 Puntu txiki bat bihurtuko naiz. 672 01:12:29,144 --> 01:12:30,546 Aizu, motel! 673 01:12:31,347 --> 01:12:32,840 Zatoz niri laguntzera. 674 01:12:34,850 --> 01:12:36,385 Mesedez, etorri eta lagundu. 675 01:12:36,518 --> 01:12:38,640 Kartoi horiekin? 676 01:12:38,754 --> 01:12:39,888 Hartu zorro hori. 677 01:12:54,670 --> 01:12:56,372 Gertu bizi zara? 678 01:12:56,372 --> 01:12:57,973 Oso gertu. 679 01:13:16,925 --> 01:13:18,894 Bigarren solairuan. 680 01:13:58,434 --> 01:13:59,935 Uztazu zorroa hor. 681 01:15:28,824 --> 01:15:30,760 Goxo-goxo nengoen. 682 01:15:34,696 --> 01:15:35,964 Lo hartu dut. 683 01:15:41,370 --> 01:15:44,080 Noizbait hemen egona banintz bezala sentitzen naiz. 684 01:15:45,707 --> 01:15:47,840 Etxean bezala sentitzen naiz. 685 01:17:00,816 --> 01:17:03,552 Hi al haiz? Sartu. 686 01:17:03,652 --> 01:17:06,455 Gaua hemen pasa dezaket? 687 01:17:07,656 --> 01:17:09,191 Sartu. 688 01:17:10,459 --> 01:17:11,693 Zera… 689 01:17:13,395 --> 01:17:15,297 -Zer gertatzen da? -Ez nago bakarrik. 690 01:17:17,132 --> 01:17:18,266 Kaixo. 691 01:17:18,367 --> 01:17:19,735 Kaixo. 692 01:17:27,275 --> 01:17:28,910 Angela naiz. 693 01:17:29,077 --> 01:17:30,112 Christo. 694 01:17:33,181 --> 01:17:35,817 Ohe bat besterik ez dago. 695 01:17:38,453 --> 01:17:39,855 Eta zer? 696 01:17:44,993 --> 01:17:46,928 Zorroa ekarri duk… Arazoak dituk? 697 01:17:48,096 --> 01:17:50,799 Ezin ditiat gehiago jasan etxeko bi horiek. 698 01:17:52,668 --> 01:17:54,770 Zergatik ez dugu garagardo bat hartzen? 699 01:18:02,511 --> 01:18:04,613 Zer dira lahar horiek? 700 01:18:04,613 --> 01:18:05,781 Belarrak. 701 01:18:42,217 --> 01:18:44,820 Angela, Angela. 702 01:18:44,853 --> 01:18:48,240 Maitasunaren Basarmotu Basako neska. 703 01:18:48,623 --> 01:18:50,525 Angela! 704 01:18:51,893 --> 01:18:54,596 Zu baizik ez zaitut maite. 705 01:19:00,068 --> 01:19:01,369 Zer? 706 01:19:03,338 --> 01:19:05,507 Marrazten erakutsi behar didak. 707 01:19:05,607 --> 01:19:07,042 Igandean? 708 01:19:07,743 --> 01:19:09,511 Har dezagun garagardo bat lehenengo. 709 01:19:09,745 --> 01:19:11,179 Kaka! Bukatu egin zaizkidak. 710 01:19:13,381 --> 01:19:14,883 Kaferik badago? 711 01:19:15,050 --> 01:19:16,051 Aurkituko dugu zerbait. 712 01:19:18,019 --> 01:19:19,688 Hartzak bezala egiten duzu zurrunga. 713 01:19:20,622 --> 01:19:21,556 Sashe! 714 01:19:22,324 --> 01:19:23,859 Nire anaia… 715 01:19:24,292 --> 01:19:25,794 …eta bere neska. 716 01:19:26,595 --> 01:19:27,562 Nor da hori? 717 01:19:27,796 --> 01:19:29,297 Nire pisukidea. 718 01:19:50,185 --> 01:19:52,788 Nora joan da Angela? 719 01:19:54,089 --> 01:19:56,291 Etxera. 720 01:21:48,436 --> 01:21:55,310 Christo Christov-Itsoren oroitzapenez, 1969-2103 721 01:22:49,097 --> 01:22:52,334 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz