1 00:00:09,287 --> 00:00:10,351 Aragon... 2 00:00:11,269 --> 00:00:14,515 Maitasunaren isiltasun zoliak asetzen nau. 3 00:00:14,767 --> 00:00:17,084 Maitasunaren isiltasun gorgarriak. 4 00:00:17,395 --> 00:00:19,522 Maitasunaren isiltasun zoliak asetzen nau. 5 00:00:19,744 --> 00:00:22,746 Maitasunaren isiltasun zoliak asetzen nau. 6 00:00:22,973 --> 00:00:27,001 Maitasunaren isiltasun zoliak asetzen nau. 7 00:00:27,617 --> 00:00:29,128 Maitasunaren... 8 00:00:29,594 --> 00:00:31,089 isiltasun... 9 00:00:32,000 --> 00:00:33,081 gorgarriak. 10 00:00:59,080 --> 00:01:01,855 - Elsa ezagutzen duzu? - Uste dut ezetz. 11 00:01:02,150 --> 00:01:04,444 Ezagutzen dudala pentsatzen dut, 12 00:01:04,658 --> 00:01:08,869 baina Elsak beti lortzen du berataz dudan irudia aldaraztea, 13 00:01:09,129 --> 00:01:12,477 horregatik uste dut ihes egiten didala. 14 00:01:14,040 --> 00:01:16,309 Eta gauza bera pentsatu dut... 15 00:01:16,581 --> 00:01:18,824 azken 37 edo 38 urtean. 16 00:01:19,040 --> 00:01:21,122 Bitxia da horrela pentsatzea. 17 00:01:21,651 --> 00:01:23,464 Oraindik gogoan ditut... 18 00:01:23,636 --> 00:01:27,650 ezagutu nuenean jantzita zituen larruzko txano eta soinekoa. 19 00:01:28,080 --> 00:01:30,478 Baina beste guztia ezin dut kokatu. 20 00:01:31,120 --> 00:01:35,004 Bueno, nik nahiko oroipen zehatzak ditut. 21 00:01:37,671 --> 00:01:41,687 Diskoteka bateko dantzaria ematen zuen Louis-ek. 22 00:01:43,080 --> 00:01:47,483 Ilea beltz-beltza zuen, nahiz eta orain sinesgaitza dirudien... 23 00:01:47,701 --> 00:01:50,908 begi urdinak dituelako eta ilea zuritu zaiolako. 24 00:01:51,120 --> 00:01:53,347 Jendeak ilehoria zela uste du. 25 00:01:53,707 --> 00:01:56,926 Baina beltz-beltza zuen ilea. 26 00:01:57,236 --> 00:02:00,044 Gizon argala zen. 27 00:02:00,826 --> 00:02:03,246 Lerdena. Ederregia, izan ere! 28 00:02:05,040 --> 00:02:09,889 Horrek diskoteketan topatzen dituzun gazte horien... 29 00:02:10,421 --> 00:02:12,930 antz handia ematen zion. 30 00:02:13,461 --> 00:02:15,896 Lehenengoz, bizkarrez ikusi nuen. 31 00:02:16,270 --> 00:02:18,064 Beltzez jantzita zegoen. 32 00:02:18,563 --> 00:02:21,204 Traje distiratsua zeraman, 33 00:02:22,713 --> 00:02:24,208 piano bat bezain distiratsua. 34 00:02:27,745 --> 00:02:29,930 Taburete batean eserita zegoen. 35 00:02:30,233 --> 00:02:31,493 Lagun batek esan zidan: 36 00:02:31,728 --> 00:02:34,050 "Emakume hori ezagutu behar zenuke!" 37 00:02:34,290 --> 00:02:36,117 Ni dadoetan jokatzen nenbilen. 38 00:02:36,384 --> 00:02:39,963 Jiratu eta mahaia ikusi nuen. Hantxe, aurreko egunean, 39 00:02:40,210 --> 00:02:42,942 1928ko azaroaren 4an, 40 00:02:43,472 --> 00:02:46,004 hainbat lagunekin bildu zen. Haietako batek esan zidan: 41 00:02:46,193 --> 00:02:49,084 "Aragon jauna, Vladimir Maiakovski poetak..." 42 00:02:49,328 --> 00:02:51,106 "zure mahaian eseri nahi du". 43 00:02:51,754 --> 00:02:54,454 Hau bezalako Maiakovski bat. 44 00:02:55,063 --> 00:02:56,919 Eta hala, biharamunean, 45 00:02:57,123 --> 00:02:59,171 azaroaren 5ean, bakarrik, 46 00:02:59,362 --> 00:03:03,045 kafetegian sartu zinen joan-etorriko atetik. 47 00:03:16,080 --> 00:03:19,881 Harrezkero elkarrekin eman dugu bizitza osoa. 48 00:03:20,124 --> 00:03:24,202 Zer izango nintzateke ni zu gabe, zeuk egin zenuen-eta lehen urratsa? 49 00:03:24,894 --> 00:03:29,235 Zer izango nintzateke zu gabe? Harrizko bihotz bat baino ez. 50 00:03:30,699 --> 00:03:32,699 Erloju honen aurpegian... 51 00:03:32,894 --> 00:03:35,050 gelditutako denbora baino ez. 52 00:03:35,241 --> 00:03:37,082 Zer izango nintzateke zu gabe? 53 00:03:37,605 --> 00:03:39,885 Hitz totel batzuk baino ez. 54 00:03:40,080 --> 00:03:44,130 Zugandik ikasi nituen gauza gizatiar guztiak. 55 00:03:44,629 --> 00:03:48,131 Eta orain zeure erara ikusten dut mundua. 56 00:03:48,882 --> 00:03:50,711 Dena zugandik ikasi nuen. 57 00:03:51,040 --> 00:03:53,008 Iturrietatik nola edan. 58 00:03:53,271 --> 00:03:56,690 Zeruko izar urrunak irakurtzen. 59 00:03:57,000 --> 00:03:58,712 Albotik pasatzen den beste norbaiten... 60 00:03:58,960 --> 00:04:00,848 kantuari nola heldu. 61 00:04:01,040 --> 00:04:02,819 Dena zugandik ikasi nuen. 62 00:04:03,040 --> 00:04:06,415 Plazeraren benetako esanahia. 63 00:04:07,384 --> 00:04:09,168 Zer izango nintzateke zu gabe, 64 00:04:09,927 --> 00:04:11,669 zeuk egin zenuen-eta lehen urratsa? 65 00:04:12,040 --> 00:04:16,537 Zer izango nintzateke zu gabe? Harrizko bihotz bat baino ez. 66 00:04:17,758 --> 00:04:21,843 Erloju honen aurpegian gelditutako denbora besterik ez. 67 00:04:22,334 --> 00:04:26,544 Zer izango nintzateke zu gabe? Hitz totel batzuk baino ez. 68 00:04:26,831 --> 00:04:28,751 Honela diozu Le Grand Jamais-en: 69 00:04:29,080 --> 00:04:32,906 "Imajinatu dezakezu, baina ez dakizu besteek zer pentsatzen duten". 70 00:04:33,428 --> 00:04:36,978 Ni zure bizitza imajinatzen saiatzen naiz. 71 00:04:37,623 --> 00:04:38,916 Zu imajinatzen. 72 00:04:39,136 --> 00:04:41,897 Zu gogoratzea besterik ez zait geratzen. 73 00:04:42,283 --> 00:04:43,973 Neskato txiki bat... 74 00:04:44,553 --> 00:04:47,229 Bazen behin Errusian neskato txiki bat... 75 00:04:47,448 --> 00:04:49,168 ...izena Zemlianitxka zuena, 76 00:04:49,715 --> 00:04:51,772 "Basamarrubia" esan nahi du. 77 00:04:52,102 --> 00:04:55,123 Anton Pàvlovitx Txékhov-en garaia zen. 78 00:04:55,551 --> 00:04:59,199 Eskolan, Txékhoven lan baten antzezteko, 79 00:04:59,451 --> 00:05:02,947 paper garrantzitsua eman zioten Basamarrubiari. 80 00:05:03,545 --> 00:05:07,539 Neskato bat, esnatu eta lurrera seinalatuz garrasika hasten dena: 81 00:05:07,775 --> 00:05:09,009 "Oy krov sac!" 82 00:05:09,274 --> 00:05:11,658 Hau da, "Ai, labezomorro bat!" 83 00:05:11,901 --> 00:05:13,083 Eta besterik ez. 84 00:05:14,210 --> 00:05:15,958 Orain umea hazi egin da. 85 00:05:16,401 --> 00:05:17,901 16 urte ditu. 86 00:05:18,451 --> 00:05:19,891 Elsaren begiak ditu. 87 00:05:20,127 --> 00:05:21,567 "Elsaren begiak", Aragonek idatzia. 88 00:05:22,040 --> 00:05:24,174 Zure begiak, hain sakonak, 89 00:05:24,383 --> 00:05:26,712 eguzki guztiak haietan islatuta ikusi bainituen, 90 00:05:26,931 --> 00:05:28,871 eta arima atsekabetuak heriotzera amiltzen. 91 00:05:29,105 --> 00:05:31,202 Oroimena galtzen dut zure begi sakonetan. 92 00:05:31,864 --> 00:05:32,665 Begiak eta oroimena. 93 00:05:32,984 --> 00:05:36,190 Txorien azpian itsasoa dago, eguzkia, eta zure begiak aldatu egiten dira. 94 00:05:36,401 --> 00:05:39,783 Udak biluztea dakar; zerua are urdinago gariaren gainean. 95 00:05:40,378 --> 00:05:43,044 Edertasunak sorginduta, umea liluratuta dago. 96 00:05:43,269 --> 00:05:46,850 Begiak zabalik ez dakit gezurra diozun! Basaloreak dirudite. 97 00:05:47,523 --> 00:05:50,237 Ba al da izpirik zomorroek elkar maitatzen duten izpilikuan? 98 00:05:50,449 --> 00:05:54,159 Izar uxoek harrapatu egiten naute, hiltzera doan marinela bezala. 99 00:05:54,654 --> 00:05:57,210 Paradisua, mila aldiz galdu eta aurkitutakoa. 100 00:05:57,903 --> 00:06:01,040 Zure begiak dira nire Peru, nire Golkonda, nire Indiak. 101 00:06:01,598 --> 00:06:04,422 Edozein arratsalde batean Unibertsoa suntsitu egin zen. 102 00:06:04,649 --> 00:06:07,912 Uharrien gainean destruktoreak sutan daude. 103 00:06:08,231 --> 00:06:10,009 Baina han, itsas azalean distiratsu ikusi nituen... 104 00:06:10,188 --> 00:06:13,879 Elsaren begiak, Elsaren begiak, Elsaren begiak... 105 00:06:18,375 --> 00:06:22,091 Orduan morroi pinpirin bat aurkeztu diezu gurasoei, 106 00:06:22,675 --> 00:06:25,130 inork kontuan hartu ez zuena, 107 00:06:25,397 --> 00:06:26,794 eta egun hartan... 108 00:06:27,040 --> 00:06:29,349 beroki hori bat janztea erabaki zuena. 109 00:06:29,929 --> 00:06:32,082 Vladimir Vladimirovitx Maiakovski. 110 00:06:32,445 --> 00:06:35,395 Ez, hori ez, argazki horretakoa ez. 111 00:06:35,670 --> 00:06:39,086 Belmondoren antz handia zuen gazte bat zen. 112 00:06:39,539 --> 00:06:42,215 1,96 m altu zen Belmondo bat. 113 00:06:48,759 --> 00:06:50,010 Zer darabilzu buruan? 114 00:06:50,402 --> 00:06:52,162 Inoiz ez dakit zer pentsatzen duzun. 115 00:06:52,700 --> 00:06:56,319 Nola marraztu daiteke zure itxura hitzekin? 116 00:06:56,554 --> 00:06:58,485 Zu, hain desberdin, hain iheskor. 117 00:06:58,750 --> 00:07:01,124 Beti aldakorra, beti itxuraldatua. 118 00:07:01,435 --> 00:07:03,141 Ezin izan zenuen ezer finkatu nire begietan. 119 00:07:03,334 --> 00:07:05,088 Ez pasioa, ezta urteak ere. 120 00:07:05,340 --> 00:07:07,128 Beti berri eta harrigarri. 121 00:07:07,465 --> 00:07:09,083 Maitasuna, maitea. 122 00:07:09,370 --> 00:07:13,000 Zure erretratua pintzelaren trazuetatik harago dago. 123 00:07:13,489 --> 00:07:15,500 Barre egiteko modu bereizi ezina. 124 00:07:15,715 --> 00:07:17,266 Negar-zotina bezain bereizi ezina. 125 00:07:17,496 --> 00:07:19,320 Oroimenik gabe oroitzea. 126 00:07:19,665 --> 00:07:22,017 Eta sastakairik gabe zauritzea. 127 00:07:24,996 --> 00:07:26,049 Zu imajinatzea... 128 00:07:26,458 --> 00:07:28,777 Zu imajinatzea besterik ez zait geratzen. 129 00:07:35,080 --> 00:07:39,543 Behin, orduko hartan ezagutu zenuen frantses hura ikustera joan zinen. 130 00:07:39,908 --> 00:07:41,849 Artean oraindik frantsesak baitzeuden Errusian. 131 00:07:42,080 --> 00:07:44,970 Hark jarri zizun goitizena. 132 00:07:48,040 --> 00:07:49,938 Frantses harekin joan zinen Tahitira. 133 00:07:50,423 --> 00:07:52,615 Eta hain zuzen Tahiti urrun hori gogoratzeko, 134 00:07:52,833 --> 00:07:55,994 geroago haren irudi bat erabiltzea erabaki zenuen... 135 00:07:56,759 --> 00:07:59,210 gure Oeuvres Romanesques Croisées-etan, 136 00:07:59,488 --> 00:08:01,898 iaz argitaratu zirenak. 137 00:08:02,078 --> 00:08:03,919 Le Douanier Rousseau-ren koadro bat, 138 00:08:04,080 --> 00:08:08,006 nahiz eta inoiz egon ez herrialde tropikaletan. 139 00:08:08,237 --> 00:08:12,487 1923rako frantsesa utzia zenuen jada. 140 00:08:12,720 --> 00:08:15,569 Berlinen zinen. Era guztietako jendea zegoen han. 141 00:08:16,000 --> 00:08:19,226 Eta ni Kurfürstendamm kafetegira sartu nintzenean... 142 00:08:19,556 --> 00:08:22,883 zu orduan kanpora zindoazen ate beretik. 143 00:08:23,080 --> 00:08:24,768 Ez genuen ezagutzen elkar. 144 00:08:25,595 --> 00:08:27,841 Mota guztietako errusiarrak zeuden Berlinen. 145 00:08:28,080 --> 00:08:30,422 Idazleak, Gorki eta Remizov esaterako, 146 00:08:30,625 --> 00:08:33,308 eta Xklovski, zutaz maiteminduta zegoena. 147 00:08:34,120 --> 00:08:36,043 Bere liburua erakutsi zion Maksim Gorki-ri, 148 00:08:36,220 --> 00:08:38,863 eta liburuaren barruan zure sei gutun zeudela ikusita, 149 00:08:39,040 --> 00:08:43,090 Gorkik ezagutu nahi izan zintuen, idaz zenezan eskatzeko. 150 00:08:43,383 --> 00:08:45,043 Errusieraz, jakina. 151 00:08:45,362 --> 00:08:49,711 Eta hauxe da 1925ean, Moskun, 152 00:08:50,040 --> 00:08:52,008 Tahitin argitaratu zuen Elsa. 153 00:08:52,274 --> 00:08:55,601 Beste liburu bat ere idatzi zenuen: Basamarrubia, 154 00:08:56,000 --> 00:08:57,631 neskato txiki haren istorioa. 155 00:08:58,080 --> 00:09:00,394 Berehala joan zinen Frantziara. 156 00:09:00,636 --> 00:09:02,869 Ez zenuen denbora asko geratzeko asmorik, 157 00:09:03,088 --> 00:09:06,349 baina orduan taberna huts batean... 158 00:09:14,264 --> 00:09:17,010 Denbora arin doa laztan eta musu artean! 159 00:09:17,195 --> 00:09:20,084 Saihestu, eragotzi, baztertu oroitzapen urratuak. 160 00:09:20,392 --> 00:09:22,185 Eguzkiak, piano-jotzaile zurbilaren antzera, 161 00:09:22,373 --> 00:09:25,251 hitz gutxi batzuk abesten ditu, beti berdinak. 162 00:09:25,463 --> 00:09:28,130 Laztana, gogoratzen dituzu atzean geratu ziren egun haiek, 163 00:09:28,551 --> 00:09:30,833 Montparnasse-en elkarrekin bizi ginenekoak? 164 00:09:31,080 --> 00:09:33,665 Bizitza joan zaigu konturatu ere egin gabe. 165 00:09:33,873 --> 00:09:38,041 Arratsaldeak gero eta hotzagoak dira, bihotza mantsotu egiten da. 166 00:09:39,196 --> 00:09:41,155 Laztan eta musu artean denbora azkar doa. 167 00:09:41,331 --> 00:09:43,962 Saihestu, eragotzi, baztertu oroitzapen urratuak. 168 00:09:46,040 --> 00:09:48,261 Hementxe bizi ginen, Montparnasse-n. 169 00:09:48,650 --> 00:09:51,433 Ez genuen dirurik, nola biziko ote ginen? 170 00:09:51,674 --> 00:09:53,978 Idunekoak egitea bururatu zitzaion Elsari. 171 00:09:54,142 --> 00:09:58,085 Hala kontatu zuen errusierazko bere azken liburuan: Busse. 172 00:09:58,290 --> 00:09:59,949 Nik ere halatsu kontatu nuen... 173 00:10:00,135 --> 00:10:01,464 geroago, Le Cantique à Elsa-n. 174 00:10:01,691 --> 00:10:04,219 Bitxiak egin zenituen, egunez zein gauez eramateko. 175 00:10:04,418 --> 00:10:06,930 Dena bihurtzen zen iduneko zure esku lirikoetan. 176 00:10:07,119 --> 00:10:09,355 Oihal txatalak, ispilu zatiak... 177 00:10:09,562 --> 00:10:12,640 Sinestekoa ere ez zen horiekin halako iduneko zoragarriak egitea! 178 00:10:13,040 --> 00:10:16,360 Elsak balsa dantzatzen du eta ez da gelditzen. 179 00:10:16,701 --> 00:10:19,897 Gero, goizetik maleta batean eramaten nuen nik... 180 00:10:20,040 --> 00:10:22,330 zure iduneko bilduma osoa. 181 00:10:22,685 --> 00:10:27,102 Dendariei saltzen nizkien New Yorken, Berlinen, Ríon, Milanen, Ankaran... 182 00:10:27,291 --> 00:10:30,050 Zure urre-garbitzaile eskuez sortutako bitxiak. 183 00:10:30,221 --> 00:10:33,552 Harri haiek, zure koloreak zeuzkaten loreak ziruditenak. 184 00:10:33,825 --> 00:10:37,086 Elsak balsa dantzatzen du eta ez da gelditzen. 185 00:10:38,080 --> 00:10:41,050 Hala bizi izan ginen bizpahiru urtez. 186 00:10:41,315 --> 00:10:45,170 Aberats sentitzen ginen, nekatu zinen egunera arte. 187 00:10:45,652 --> 00:10:49,091 Kazetari egin nintzen hilean 1.300 frankoren truke. 188 00:10:49,568 --> 00:10:52,124 Hori 1933an edo 1934an izan zen. 189 00:10:56,080 --> 00:10:59,004 Berlin, Reichstag-aren erreketa. 190 00:11:02,377 --> 00:11:05,044 Paris, 1934ko otsailaren 6a. 191 00:11:08,685 --> 00:11:12,785 Gero hementxe bizi izan ginen, Pariseko bihotzean. 192 00:11:13,202 --> 00:11:15,816 Espainiako Gerra Zibilaren garaia zen. 193 00:11:16,152 --> 00:11:20,314 "Bizitza baten historia kontatzea bizitzaz eta historiaz harago dago". 194 00:11:20,586 --> 00:11:25,301 Kamioi batean joan ginen Madrila idazle errepublikarrentzako gauzekin. 195 00:11:25,607 --> 00:11:27,767 "Trenak paisajea zeharkatzen duen bezala," 196 00:11:28,040 --> 00:11:32,717 "bere geldialdi, desbideratze, zubi, seinale, tunel eta ezbeharrekin." 197 00:11:44,651 --> 00:11:47,182 Garai honetan, kontatu ez zenidan arren, 198 00:11:47,455 --> 00:11:49,179 frantsesez idazten zenuen. 199 00:11:50,000 --> 00:11:52,598 Mirari bat! Frantsesez. 200 00:11:53,610 --> 00:11:55,262 Baina, nor zen Thérèse? 201 00:11:56,487 --> 00:11:59,417 Irratian entzun genuen izen bat, goia eta behearen artean, 202 00:11:59,863 --> 00:12:01,543 guretzat ez zena. 203 00:12:01,991 --> 00:12:02,991 Thérèse... 204 00:12:03,401 --> 00:12:06,767 Max Ernst-ek ere halatsu ikusi zuen gure Oeuvres Croisées-etarako, 205 00:12:07,120 --> 00:12:09,088 baina nortaz ari zinen zehazki? 206 00:12:09,454 --> 00:12:13,309 Niretzat, orduan zinena da Thérèse. 207 00:12:13,558 --> 00:12:15,860 Ai, zure esku goxoa zeure masailean! 208 00:12:16,172 --> 00:12:18,082 "Arratsalde on, Thérèse." 209 00:12:20,040 --> 00:12:23,468 - Eragozten zaitut? - Ez horixe. Zatoz hona. 210 00:12:24,602 --> 00:12:27,578 Lagunduidazu. 211 00:12:29,441 --> 00:12:32,609 Leporaino nago... 212 00:12:33,040 --> 00:12:36,044 proba hauekin. 213 00:12:37,721 --> 00:12:41,360 Jakina, nik zeuri galdetu izan banizu: 214 00:12:41,823 --> 00:12:44,244 "Eragozten zaitut?" Zuk "Bai" erantzungo zenidakeen, 215 00:12:45,100 --> 00:12:46,842 "Elsaren olerkiarekin ari naiz". 216 00:12:47,073 --> 00:12:49,789 Berak aurkezten nauen herrialdean sartzen naiz, 217 00:12:50,040 --> 00:12:52,654 eta bere aurrean dena dardarka hasten da. 218 00:12:53,040 --> 00:12:55,796 Haren eskuak irekitzen ditu lorategirako atakak, 219 00:12:56,035 --> 00:12:58,388 non ikusezinaren zarata entzun daitekeen. 220 00:12:59,476 --> 00:13:03,739 Zugatik arrosak asmatuko ditut, itsasoan dauden diamanteak bezainbat! 221 00:13:04,040 --> 00:13:07,089 Zeruko hautsean dauden mendeak adina! 222 00:13:07,359 --> 00:13:10,353 Haur baten buruan dauden ametsak bezainbat! 223 00:13:10,635 --> 00:13:13,460 Negar batean dagoen argitasuna bezainbeste! 224 00:13:14,327 --> 00:13:16,862 Zugatik asmatuko dut arrosa. 225 00:13:18,253 --> 00:13:20,128 Zugatik asmatuko dut arrosa. 226 00:13:21,014 --> 00:13:23,081 Begiak ahanzturaz beteta begiratu zenidan. 227 00:13:23,341 --> 00:13:26,220 Oroimenaz harago begiratu zenidan, koru alderraien gainetik, 228 00:13:26,423 --> 00:13:28,009 arrosa ihartuen gainetik, 229 00:13:28,634 --> 00:13:31,763 gozamen zapuztuen gainetik, egun ezeztatuen gainetik. 230 00:13:32,040 --> 00:13:34,908 Zure ahanztura urdinaren begiekin begiratu zenidan. 231 00:13:37,321 --> 00:13:40,004 Nik kantatzen ditudan arrosak, aukeratzen ditudan arrosak, 232 00:13:40,225 --> 00:13:43,020 asmatzen ditudanak, ez dira ezer... 233 00:13:43,227 --> 00:13:44,987 ikusten dudan arrosaren aldean. 234 00:13:45,160 --> 00:13:48,311 Olerki hauen irakurleek... 235 00:13:48,550 --> 00:13:51,926 beti ere 20 urte izan ditzala espero dute. 236 00:13:52,409 --> 00:13:55,648 Baina irakurleen... 237 00:13:56,438 --> 00:13:59,162 gaztetasun eta edertasun premia hori... 238 00:13:59,445 --> 00:14:01,303 asetzeko gauza ez naizenez, 239 00:14:01,607 --> 00:14:05,343 errudun sentitzen naiz, eta horrek tristatu egiten nau. 240 00:14:08,120 --> 00:14:11,169 Horixe da mingarriena, ez direla niretzat soilik. 241 00:14:11,574 --> 00:14:14,044 Horregatik dakartzat hizpidera... 242 00:14:15,339 --> 00:14:18,044 beste olerki, beste testu batzuk. 243 00:14:18,333 --> 00:14:19,897 Nik behintzat... 244 00:14:20,971 --> 00:14:22,223 badakit zertaz diharduten, 245 00:14:22,644 --> 00:14:25,010 beste guztientzat, berriz, hori sekretua da. 246 00:14:25,258 --> 00:14:28,004 Baliteke ni gauzak partekatzen txarra izatea. 247 00:14:28,433 --> 00:14:31,243 Aragon-ek beti esaten du itzal bat dela zure menean. 248 00:14:32,460 --> 00:14:34,003 Oker dago. 249 00:14:34,408 --> 00:14:36,088 Oker dago nirekin. 250 00:14:36,415 --> 00:14:39,951 Beti gutxiesten du bere burua nirekin alderatzen denean. 251 00:14:40,236 --> 00:14:42,009 Jendea mindu egiten da, 252 00:14:42,526 --> 00:14:44,457 eta arrazoiz. 253 00:14:45,843 --> 00:14:48,877 30 urtez itzal bat izan naiz zure menean. 254 00:14:49,204 --> 00:14:52,393 30 urtez nire ideiak zure ideien itzala izan dira. 255 00:14:52,632 --> 00:14:56,668 Hau guztia alegoria bat dela uste duzue? Ez didazue entzuten. 256 00:14:57,433 --> 00:15:00,810 Badakit asko egin dudala Aragonengatik, baina... 257 00:15:01,030 --> 00:15:06,041 ez zen nahita izan, baizik eta bata-bestearentzat eginak gaudelako. 258 00:15:06,781 --> 00:15:09,727 Nik eragin handia izan dut... 259 00:15:10,848 --> 00:15:11,848 haren idazkeran. 260 00:15:13,040 --> 00:15:15,247 Eta esker oneko sentitzen dela uste dut. 261 00:15:16,040 --> 00:15:21,001 Azken finean gauzak hark nahi bezala atera baitziren. 262 00:15:21,274 --> 00:15:22,804 Aldi batez... 263 00:15:23,183 --> 00:15:27,301 bere burua aurkitu ezinik ibili zen. 264 00:15:27,593 --> 00:15:31,956 Idazle gisa, bere bidea galdua zuen erabat. 265 00:15:34,120 --> 00:15:37,169 Eta ni ondoan edukitzeak, 266 00:15:38,612 --> 00:15:41,285 eta ez da gezurrezko apaltasuna, 267 00:15:41,582 --> 00:15:46,189 seguruenik bere bidea argi ikusarazi zion. 268 00:15:48,770 --> 00:15:50,949 Eta nirekin esker oneko da horregatik. 269 00:15:51,673 --> 00:15:54,021 Behin eta berriro eskertzen dit. 270 00:15:55,040 --> 00:15:57,202 Miraria da elkarrekin egotea. 271 00:15:57,891 --> 00:16:01,223 Argia zure masailean, haizea zure inguruan dantzan. 272 00:16:01,474 --> 00:16:06,242 Zu ikustean dardarka hasten naiz, gazte bat bere lehen zitan bezala. 273 00:16:07,040 --> 00:16:08,201 Ez naiz ohitzen. 274 00:16:08,378 --> 00:16:10,208 Sugarretara ohitu zaitezke? Hil egin zaitzakete. 275 00:16:10,475 --> 00:16:12,163 Erauzitako begiak hodei beltzetan ahokatzen dira. 276 00:16:12,396 --> 00:16:14,129 Zure ahoa, zure ahotsa lehenengoz. 277 00:16:14,384 --> 00:16:16,162 Hegaletik tontorrera, zuhaitza dardarka dago. 278 00:16:16,381 --> 00:16:19,084 Beti, zure soinekoak lehenengoz ukitzen nauenean. 279 00:16:19,436 --> 00:16:23,202 Hartu fruitua, bota ustela eta egin kosk zorionari. 30 urte galduak! 280 00:16:23,402 --> 00:16:26,130 Egiozu hozka, nire bizitza ematen dizut. 281 00:16:26,348 --> 00:16:29,481 Ezagutu zintudan egunean hasi zen benetan nire bizitza. 282 00:16:30,040 --> 00:16:32,008 Zure besoek babestu ninduten nire eromenetik. 283 00:16:32,238 --> 00:16:34,128 Ordainsariak ereiten diren lurralde bat ikusi nuen. 284 00:16:34,324 --> 00:16:36,128 Anabasaren erdian sukarra jaitsi zenidan, 285 00:16:36,332 --> 00:16:38,162 eta ni sutan ezereztu nintzen gina Eguberrietan bezala. 286 00:16:38,346 --> 00:16:40,163 Zure ezpainetan jaio nintzen. 287 00:16:40,838 --> 00:16:43,084 Zugan sortu da nire bizia. 288 00:16:51,541 --> 00:16:56,007 Olerki hauek zuretzat dira. Maitatua sentiarazten dizute? 289 00:16:56,268 --> 00:16:59,084 Ez, ez da hau maitatua sentiarazten nauena. 290 00:17:00,040 --> 00:17:01,509 Ez da poesia. 291 00:17:02,643 --> 00:17:05,297 Baizik eta beste guztia. Bizia. 292 00:17:08,437 --> 00:17:11,108 Bizitza baten historia idaztea, bere geldialdiekin, 293 00:17:11,329 --> 00:17:14,681 bere saihesbide, seinale, zubi, tunel eta ezbeharrekin. 294 00:17:19,839 --> 00:17:23,359 Hemen mundu hau eta film hau baino ez dira bukatzen. 295 00:17:23,604 --> 00:17:28,047 Hemen banandu egiten gara, baina Elsaren 2. bizitza hasten da, 296 00:17:28,381 --> 00:17:30,630 Elsa Triolet-ena hain zuzen. 297 00:17:30,887 --> 00:17:35,121 Gaur egungo Elsa Triolet, 17 liburu idatzi dituena. 298 00:17:35,612 --> 00:17:38,090 Jada ez da nik imajinatzen dudana, 299 00:17:38,380 --> 00:17:43,041 orain hura da imajinatzen duena, bere ametsei bizia ematen diena, 300 00:17:43,258 --> 00:17:47,130 eta mende laurdenez bizikide izan ditudan pertsonaiak... 301 00:17:47,597 --> 00:17:51,533 jaiotzen ikusi ditut, eta beraietako bat izan naiz. 302 00:17:51,796 --> 00:17:56,047 Oso istorio luzea da, hurrengoa batean kontatuko dizuet. 303 00:17:56,835 --> 00:18:01,087 Oraingoz har ezazue ipuin hau, eta bere amaiera artifiziala. 304 00:18:01,509 --> 00:18:04,844 Ezkondu egin ziren, eta zoriontsu bizi izan ziren. 305 00:18:05,040 --> 00:18:07,122 Ipuin guztietan bezalatsu. 306 00:18:08,529 --> 00:18:10,820 Zure besoetan jabetu nintzen gizatiarra nintzela, 307 00:18:11,040 --> 00:18:15,090 zure laztanek kendu zidaten mozorroa eta ni neu bihurtu ninduten. 308 00:18:15,308 --> 00:18:18,400 Har itzazu nire arimaren liburuak, zabaldu itzazu leku guztietatik, 309 00:18:18,630 --> 00:18:21,291 apurtu itzazu, bere usaina eta sekretuak atzemateko. 310 00:18:21,532 --> 00:18:24,304 Zabaldu indarrez haren orriak, eta apurtu eta kenduizkiozu. 311 00:18:24,510 --> 00:18:28,800 Gauza bakarra gordeko duzu, murmurio bat, koru bat, 312 00:18:29,040 --> 00:18:31,904 esker onezko hitz totelak, belardi baten antzeko zoriona, 313 00:18:32,135 --> 00:18:35,921 Ume Jainkoa, neure idolatria, letanien betiereko otoitzak, 314 00:18:36,132 --> 00:18:38,623 nire loraldia, nire ederra, nire arrazoia, nire eromena, 315 00:18:38,808 --> 00:18:41,428 nire maiatza, nire doinua, nire paradisua, nire sua... 316 00:18:41,651 --> 00:18:44,044 Nire unibertsoa, Elsa, nire bizia. 317 00:18:44,398 --> 00:18:46,837 Nire unibertsoa, Elsa, nire bizia. 318 00:19:16,568 --> 00:19:20,011 www.subtitulam.com