1 00:00:48,815 --> 00:00:52,185 Zure semeak nesken jolasetan jolastu izanak… 2 00:00:52,218 --> 00:00:54,054 …ez zizun pentsarazi okerren bat bazegoela? 3 00:00:54,087 --> 00:00:56,423 Susmatu? Bai eta ez. 4 00:00:56,456 --> 00:01:01,094 Egia esan, txikitan oso mutiko txintxoa zen. 5 00:01:01,394 --> 00:01:03,730 Oso amazuloa zen… 6 00:01:03,797 --> 00:01:10,537 …eta nik ez nion erosten ez fusilik, ez pistolarik: armarik ez. 7 00:01:11,071 --> 00:01:17,277 Mutiko lasaia eta baketsua zela uste nuen nik orduan. 8 00:01:17,310 --> 00:01:21,915 Bera lehen hezkuntzako 5. mailan zegoenean, hemen, Turinen… 9 00:01:22,515 --> 00:01:29,022 …orduan ikusi nuen semea nire arropa hartu eta janzten. 10 00:01:29,355 --> 00:01:33,193 Orduan oihu egin nion, eta zentrora eraman nuen. 11 00:01:33,293 --> 00:01:35,862 Levi irakasle andreak semea ikus zezan. 12 00:01:36,029 --> 00:01:40,533 Levi andreak hau esan zidan: "Bizimodu latza izango duzu… 13 00:01:40,733 --> 00:01:45,905 …zeren eta horrelako mutil bat aberatsen giroan… 14 00:01:46,005 --> 00:01:47,507 …ez bailitzateke zama bat izango". 15 00:01:47,540 --> 00:01:50,743 "Baina zu bizi zaren giroan, erdiko klaseko jende artean… 16 00:01:50,777 --> 00:01:53,780 …hori gurutze bat izango da beti, zama astun bat". 17 00:01:54,581 --> 00:01:59,152 Nire ustez, mundu heterosexuala… 18 00:02:00,053 --> 00:02:01,888 …gupidagabea izan da. 19 00:02:02,021 --> 00:02:07,527 Zorrotzegia izan da. 20 00:02:07,827 --> 00:02:11,531 Sexistegia izan da. 21 00:02:13,500 --> 00:02:18,138 Mundu heterosexualak "mea culpa" handi bat esan behar luke. 22 00:02:18,171 --> 00:02:22,342 Bereziki, goi mailakoek, bereziki, politikan… 23 00:02:23,977 --> 00:02:27,714 Bereziki, kulturan. 24 00:02:27,814 --> 00:02:29,782 Kulturan ere… 25 00:02:30,984 --> 00:02:36,189 Badago kultura gay bat, goi mailako kultura bat… 26 00:02:37,190 --> 00:02:39,859 …baina ez da behar bezainbat borrokatu. 27 00:02:40,026 --> 00:02:43,496 Gehiago borrokatu behar litzateke, liskarrak sortu… 28 00:02:43,563 --> 00:02:48,067 Gerra ere egin behar luke. Kulturen arteko gerra bat behar da. 29 00:02:48,067 --> 00:02:53,106 ZORIONTSUA DESBERDINA DENA 30 00:03:18,998 --> 00:03:21,734 Gurasoekin hitz egitearen ideia… 31 00:03:21,768 --> 00:03:28,474 Gurasoei "homosexuala naiz" esatea pentsaezina zen. 32 00:03:29,342 --> 00:03:31,110 Nik ez nion aitari sekula hori esan. 33 00:03:31,211 --> 00:03:37,383 Amari esan nion, baina askoz helduagoa nintzenean. 34 00:03:37,684 --> 00:03:41,221 Baina nire amak, ama guztiek bezala, bazekien. 35 00:03:42,222 --> 00:03:44,824 Batzuetan berandu iristen nintzen etxera. 36 00:03:44,924 --> 00:03:49,495 Isilik sartzen nintzen, eta nitaz hizketan aritzen ziren. 37 00:03:49,562 --> 00:03:51,231 Eta a zer gauzak esaten zituzten! 38 00:03:51,297 --> 00:03:54,133 Amak defendatu egiten ninduen beti eta aitak… 39 00:03:54,267 --> 00:03:57,003 …lagundu ez, umiliatu egiten ninduen, aitzitik. 40 00:03:57,036 --> 00:04:00,073 Honela zioen: "Defendatu egiten duzu zu bezalakoa delako… 41 00:04:00,073 --> 00:04:06,379 …emakumezko pentsaera baitu, zurea, eta ez nirea bezalakoa. 42 00:04:07,714 --> 00:04:11,351 Gaur egun zaila baldin bada "homosexuala" hitza esatea… 43 00:04:11,484 --> 00:04:15,054 …faxismoan pentsaezina zen! 44 00:04:15,255 --> 00:04:17,757 Hitz hori lehen ez zen existitzen… 45 00:04:17,757 --> 00:04:21,194 …Italian ezin zelako hori existitu. 46 00:04:21,194 --> 00:04:23,263 Ukatu egiten zen, beraz. 47 00:04:23,997 --> 00:04:26,833 Mussolinik lan handia egin zuen horretan. 48 00:04:27,133 --> 00:04:30,970 Eta estatuak eraikitzea agindu zuen. 49 00:04:31,204 --> 00:04:35,642 Gizonaren gorputza goraipatzen zuten gauzak… 50 00:04:35,642 --> 00:04:37,977 …bere buruari gola sartuz. 51 00:04:44,017 --> 00:04:47,020 Nire ustez, eta hau nire ideia da… 52 00:04:47,053 --> 00:04:51,424 …gizon bat dagoenean, homosexual bat egoten da beti. 53 00:05:10,109 --> 00:05:13,613 Lehiaren senean, diziplina zorrotzean… 54 00:05:13,680 --> 00:05:15,415 …betebeharraren gurtzan… 55 00:05:15,415 --> 00:05:19,652 …hala borrokatu eta heroi gisa hil baita kide asko… 56 00:05:19,719 --> 00:05:22,388 …hala prestatzen dituzte beren buruak Mussolini Forumeko atletek. 57 00:05:22,422 --> 00:05:25,158 Etengabe dute begien aurrean biharko beren betekizuna: 58 00:05:25,191 --> 00:05:28,928 Indartsuak izan indartsuak hezteko. 59 00:06:04,497 --> 00:06:08,301 Eskolan, indartsuak izateko… 60 00:06:08,334 --> 00:06:11,204 …Mussolinik errizino-olioa ematen zigun… 61 00:06:11,371 --> 00:06:15,208 …indartsuak izan gintezen. 62 00:06:15,375 --> 00:06:17,810 Eta behartsuoi ematen zigun… 63 00:06:19,178 --> 00:06:23,282 …irasagar gozo ogitarteko bat. 64 00:06:27,587 --> 00:06:29,422 Badakizu zer esaten zuen Mussolinik? 65 00:06:29,589 --> 00:06:33,626 "Hazten ez den zuhaitza bota egin behar da". 66 00:06:33,860 --> 00:06:37,864 Guregatik, umeak egingo ez genituelako! 67 00:06:38,431 --> 00:06:41,768 "Hazten ez den zuhaitza bota egin behar da". 68 00:06:41,901 --> 00:06:46,105 Eta uharte batera bidali gintuen, nahiz ni ez nintzen han jaio. 69 00:06:46,205 --> 00:06:51,411 Baina han jaiotako batek, Corderok, Favignanaz hitz egin zidan. 70 00:06:51,477 --> 00:06:55,214 Favignana eta Ustica uharteak! 71 00:06:55,248 --> 00:06:58,017 Ikusten nola gogoratzen naizen? 72 00:06:59,452 --> 00:07:03,055 Baina herri hartan libreak ziren. 73 00:07:03,089 --> 00:07:05,892 Lan egiten omen zuten. 74 00:07:06,092 --> 00:07:09,262 Bizargilea zena bizargile lanetan aritzen zen… 75 00:07:10,496 --> 00:07:14,567 …eta gauean espetxera itzultzen ziren. 76 00:07:21,808 --> 00:07:24,277 "Dantzaria izan nahi dut". 77 00:07:24,944 --> 00:07:31,117 "Dantzaria zu? Emakumezko lanbidea da hori". 78 00:07:31,951 --> 00:07:34,854 "Zoaz sorora lanera!" esan zidan aitak. 79 00:07:34,954 --> 00:07:39,859 Nik: "Aita, musika gustatzen zait, zergatik joan behar dut…?" 80 00:07:40,293 --> 00:07:41,527 Aitak: "Ez, ez, ez". 81 00:07:47,767 --> 00:07:51,370 Hemen dantzatzen nuen, Via Roman. 82 00:07:51,504 --> 00:07:54,607 Eta dirua ematen zidaten. 83 00:07:54,841 --> 00:07:57,143 Badaukat argazki bat. 84 00:08:00,379 --> 00:08:02,348 Franco Franchi ere han zegoen. 85 00:08:02,748 --> 00:08:05,418 Franco Franchik ziria sartzen zidan. 86 00:08:06,118 --> 00:08:10,122 Nik boleroak dantzatzen nituen. 87 00:08:10,356 --> 00:08:14,193 Berak jatetxeetan jotzen zuen. 88 00:08:14,327 --> 00:08:17,463 Orrazia jotzen zuen, tximuarena egiten zuen… 89 00:08:24,837 --> 00:08:29,842 Nagusiak ikusi zuen ni estualdian nengoela… 90 00:08:29,942 --> 00:08:33,746 …jendeak uste baitzuen emakumea nintzela. 91 00:08:34,881 --> 00:08:38,251 Aire armadako militarrak ziren. 92 00:08:38,317 --> 00:08:42,755 Gero, horiek ohar bat eman zidaten. 93 00:08:43,155 --> 00:08:48,861 Nagusiak esan zien: "Ez, ez, andereñoak ez du ulertzen". 94 00:08:49,028 --> 00:08:52,999 "Ez du ulertzen, alferrik duzue berarekin hitz egitea". 95 00:08:53,199 --> 00:08:56,068 Eta alde egin zuten. 96 00:08:56,335 --> 00:09:01,941 Oharrean hau jartzen zuen: "Gaur gauean elkartu gaitezke?" 97 00:09:02,275 --> 00:09:04,043 HONDARTZAKO MARIKOIA… 98 00:09:10,082 --> 00:09:15,221 Herri urrun batean gerra egiten dute oso modu bitxian. 99 00:09:19,825 --> 00:09:22,028 MARIKOIAREN ESKULIBURUA 100 00:09:24,964 --> 00:09:29,068 Nola bizi diren, norekin ibiltzen diren, nola seduzitzen duten, etab. 101 00:09:29,835 --> 00:09:33,239 Soldadu delikatuak dira, ez diote elkarri minik eman nahi. 102 00:09:33,339 --> 00:09:36,576 Loreak dira, armatuak, zaldiz dabiltzanak. 103 00:09:43,583 --> 00:09:45,585 ATZELARIAK 104 00:09:48,921 --> 00:09:51,991 Soldadu delikatuak dira, ez diote elkarri minik eman nahi. 105 00:09:52,224 --> 00:09:54,527 "Beste espaloikoa naiz…" 106 00:09:55,061 --> 00:09:56,963 Barregarriak dira. 107 00:09:58,197 --> 00:10:01,100 Armada maitekor bat da. 108 00:10:06,706 --> 00:10:10,009 Berogailurik gabeko gauak. 109 00:10:10,009 --> 00:10:14,146 Begiraiozue artile lodiko jertseari, bainikaduna da. 110 00:10:14,480 --> 00:10:16,983 Den-dena bainikaduna. 111 00:10:18,484 --> 00:10:20,920 -Benetan da bainikaduna? -Ixo eta kitto! 112 00:10:21,087 --> 00:10:22,421 Zer zakarra! 113 00:10:22,788 --> 00:10:25,891 Faxismoak Carboniara lanera bidali zituen haietako asko. 114 00:10:26,359 --> 00:10:29,428 Ikatz gutxiago. Meatzari nekatuagoak. 115 00:10:29,528 --> 00:10:32,198 Gaur, oro har, hobeto pasatzen dute. 116 00:10:32,198 --> 00:10:35,501 Barregarriak? Groteskoak? Nazkagarriak? 117 00:10:35,568 --> 00:10:38,738 Gauza bat egia da: Beren emakume-mugimenduen azpian… 118 00:10:38,904 --> 00:10:43,175 …gizonezko prostituzioaren errealitate tragikoa dago. 119 00:10:43,376 --> 00:10:46,846 Binaka joaten dira, arrautza frijituak zartagian bezala… 120 00:10:47,013 --> 00:10:49,582 …beren laguntzaileekin: 121 00:10:49,615 --> 00:10:52,885 Homosexualen lagunarteko emakumeak. 122 00:10:54,020 --> 00:10:56,856 Maritxuen oihanean sartuko gara zuengatik. 123 00:10:56,956 --> 00:11:00,826 Arratsaldez inudeen egonlekua izaten da hori. 124 00:11:12,772 --> 00:11:16,575 Ez da erraza izan eszena umiliagarri hau hartzea… 125 00:11:16,609 --> 00:11:19,912 …Villa Borgheseko kokaleku erromantikoan. 126 00:11:20,913 --> 00:11:24,517 Kontratu baten ondorio xuxurlatua. 127 00:11:25,451 --> 00:11:28,854 Filmatzen ari ginenean, antilope bitxiak zirela iruditzen zitzaigun… 128 00:11:28,854 --> 00:11:33,192 …arrotzen bat sumatu orduko aztoratzen zirenak. 129 00:11:33,325 --> 00:11:36,462 Desagertzeko eta ezkutatzeko prest. 130 00:11:37,029 --> 00:11:40,866 Alderantzizko bizioaren antilopeak. 131 00:11:41,734 --> 00:11:43,803 Errinozero apart bat da. 132 00:11:52,578 --> 00:11:56,048 Gazela arrosei, banpiroei bezala, ez zaie eguzkia gustatzen. 133 00:11:56,248 --> 00:11:59,385 Egunsentiak urduri jartzen ditu; egun-argiak, beldurtu. 134 00:11:59,418 --> 00:12:03,422 Baina zinemako harrokeriaren tranpa ondo atera da oraingoan. 135 00:12:03,556 --> 00:12:05,858 Kopla erritmikoetan elkarrizketatuko ditugu. 136 00:12:06,158 --> 00:12:09,829 Zergatik zabiltzate hara-hona, egunsentiak hiria argitu badu? 137 00:12:09,895 --> 00:12:12,998 -Paseatzen ari gara. -Zer ba? Paseatzea debekatuta dago? 138 00:12:13,132 --> 00:12:16,035 Zergatik nahiago duzue gaugiroa? 139 00:12:16,135 --> 00:12:18,304 -Gau bizitza gustatzen zaigu. -Zergatik? 140 00:12:18,938 --> 00:12:22,708 Egunez ikusten ez diren gauzak ikusten direlako. 141 00:12:22,742 --> 00:12:26,078 Eta jendea ere bai. Ez da txarra gu gauez paseatzea. 142 00:12:26,278 --> 00:12:29,615 Gainera, Erromara datozen atzerritar horiek guztiek… 143 00:12:29,749 --> 00:12:31,417 …haiek dakarte galdukeria. 144 00:12:31,484 --> 00:12:34,987 Bai, Asiako Gripea bezala, kanpotik dator. 145 00:12:35,921 --> 00:12:40,860 Merlin ministroaren beste hutsegitea putetxeak ixtea izan da. 146 00:12:41,026 --> 00:12:42,595 -Polizia! -Korri! 147 00:12:47,867 --> 00:12:53,806 Marikoien olinpiadetan, bi horiek esprinterrak lirateke. 148 00:12:55,941 --> 00:12:59,178 -Bozina ez jo, esnatuko dituzu eta. -Bai zera! 149 00:13:09,688 --> 00:13:13,092 Landa suspergarria! Hemen geratuko nintzateke bizitza osoan. 150 00:13:13,092 --> 00:13:14,827 Roberto jauna! 151 00:13:14,927 --> 00:13:18,330 -Chiopino, zer moduz zaude? -Jauna, hau poza zu ikustea! 152 00:13:18,430 --> 00:13:20,466 -Niretzat ere bai. -Oso pozik nago. 153 00:13:20,533 --> 00:13:22,301 -Hau Chiopino da. -Atsegin handiz. 154 00:13:22,401 --> 00:13:27,506 Zer ezustekoa izebarentzat! Abisatu egingo diot. 155 00:13:27,606 --> 00:13:31,110 Enrica andrea! Michele jauna! 156 00:13:31,877 --> 00:13:34,013 Jakingo bazenu zenbat aldiz eduki nauen besoetan! 157 00:13:34,013 --> 00:13:35,114 Sinesten dizut. 158 00:13:36,482 --> 00:13:39,385 Ez nuen inoiz ikusi landaldeko maritxurik. 159 00:13:39,451 --> 00:13:40,753 Zer diozu? 160 00:13:40,753 --> 00:13:43,422 Ez didazu esango ez zenekiela! Bistan dago. 161 00:13:43,455 --> 00:13:45,891 Zergatik deituko diote, ba, Chiopino? 162 00:13:46,058 --> 00:13:47,259 Ezizen bat da. 163 00:13:47,326 --> 00:13:51,096 Zer ezizen? Chiopino, "pinochio" alderantziz: marikoia. 164 00:14:17,556 --> 00:14:18,557 Ai, Jauna! 165 00:14:19,491 --> 00:14:22,027 Bedeinkatua zu. Lagunduiguzu. 166 00:14:22,061 --> 00:14:25,431 Eta libra gaitzazu gaitzetik, gu guztiok. 167 00:14:29,101 --> 00:14:31,871 Jauna, lagunduidazu! 168 00:14:35,641 --> 00:14:40,112 Leku lasai bat zen. Putetxeak zeuden. 169 00:14:40,145 --> 00:14:41,747 Nik han egiten nuen lan… 170 00:14:42,248 --> 00:14:44,016 …umetan eta nerabetan. 171 00:14:44,650 --> 00:14:47,453 Preserbatibo bila bidaltzen ninduten. 172 00:14:47,519 --> 00:14:50,089 Esan dezaket? Preserbatiboak… 173 00:14:50,189 --> 00:14:54,493 Ura, ahoa eta hortzak garbitzeko. 174 00:14:54,660 --> 00:14:58,097 Eta 50 zentimo ematen zizkidaten. 175 00:14:58,497 --> 00:14:59,999 55. 176 00:15:01,500 --> 00:15:02,968 Mutil goapoa nintzen. 177 00:15:03,102 --> 00:15:04,103 Orduan… 178 00:15:04,503 --> 00:15:06,538 …guapoa nintzen. Oso guapoa. 179 00:15:06,839 --> 00:15:11,110 Begi distiratsuak nituen. Ñir-ñir egiten zidaten begiek. 180 00:15:11,243 --> 00:15:15,981 Begiak urdinak nituen, aitak bezala. 181 00:15:16,015 --> 00:15:20,185 Aita gizon lerdena zen: altua, mehea. 182 00:15:20,252 --> 00:15:23,322 Gizon ederra, erdi ilehoria. 183 00:15:23,822 --> 00:15:27,426 Nik amaren ilea dut, beltzarana. 184 00:15:29,995 --> 00:15:35,100 Aitak bai baitzekien ni nolakoa nintzen… 185 00:15:35,167 --> 00:15:39,571 …kalera bota ninduen, etxetik bota ninduen. 186 00:15:41,473 --> 00:15:45,377 Ama bila ibili zitzaidan nonahi. 187 00:15:47,212 --> 00:15:49,415 Aitak eduki ninduen… 188 00:15:49,615 --> 00:15:52,217 …Jainkoak haren arima gorde dezala… 189 00:15:52,284 --> 00:15:54,420 …bi egun eta bi gau… 190 00:15:54,586 --> 00:15:57,656 …zaldi gainean lotuta… 191 00:15:58,857 --> 00:16:00,192 …ukuiluan. 192 00:16:00,426 --> 00:16:06,198 Harakinak gara gu lanbidez, familia osoa. 193 00:16:06,298 --> 00:16:10,602 Nire ahaide guztiek harakinak izan nahi zuten, eta hala dira. 194 00:16:11,670 --> 00:16:14,440 Ukuilua behean geneukan. 195 00:16:14,840 --> 00:16:18,978 Harategia gainean, eta ukuilua azpian. 196 00:16:19,111 --> 00:16:24,783 Aitak bi egun eta bi gau eduki ninduen zaldi bati lotuta. 197 00:16:27,286 --> 00:16:29,922 Eta gaizki tratatzen ninduen. 198 00:16:30,456 --> 00:16:32,691 Amak lagundu egin zidan… 199 00:16:32,758 --> 00:16:36,729 …eta aitak jo egiten zuen beti ama… 200 00:16:36,729 --> 00:16:39,131 …bera tartean sartu eta lagundu egiten zidalako. 201 00:16:39,131 --> 00:16:40,733 Amak askatu egin ninduen. 202 00:16:40,866 --> 00:16:44,269 Ihes egin nuen, eta ez ninduten gehiago ikusi. 203 00:16:44,603 --> 00:16:45,938 Aitak ez ninduen gehiago ikusi. 204 00:16:50,442 --> 00:16:54,546 Zirkuarekin joan nintzen, arrebaren bizitzagatik zin dagizut. 205 00:16:54,680 --> 00:16:57,916 Urte eta erdi egon nintzen han. 206 00:16:57,950 --> 00:17:01,920 Besorik ez zeukan emakume batekin lanean. 207 00:17:02,121 --> 00:17:04,223 Besorik gabea! 208 00:17:04,490 --> 00:17:09,228 Jendeak zioen itxurak egiten zituela. 209 00:17:09,461 --> 00:17:10,829 Ez zeukan besorik! 210 00:17:11,096 --> 00:17:14,500 Soildua zegoen hemen eta hemen. 211 00:17:14,633 --> 00:17:18,604 Oinekin garbitzen zen, oinekin makillatzen zen. 212 00:17:18,804 --> 00:17:21,206 Ikuskizun bat zuen. 213 00:17:21,340 --> 00:17:26,412 Barraka handi batean zegoen. Nik kanpoan dantza egiten nuen. 214 00:17:26,545 --> 00:17:28,814 Jendea erakartzen nuen. 215 00:17:28,947 --> 00:17:30,682 Kanpoan dantzatzen nintzen. 216 00:17:31,950 --> 00:17:37,056 Jendea erakarri eta hizketan hasten nintzaien: "Hona emakume besorik…" 217 00:17:37,856 --> 00:17:40,826 Eta jendeak ordaindu, eta barrura sartzen zen. 218 00:17:41,060 --> 00:17:42,494 MERKATU LIZUNA 219 00:17:43,062 --> 00:17:44,930 BIZIOAREN PADURA 220 00:17:54,573 --> 00:17:56,408 PARKEAN 221 00:17:57,509 --> 00:18:00,379 FLORENTZIAko LORATEGIETAN 222 00:18:00,646 --> 00:18:03,348 GAU NAHASIAK GENOVAn 223 00:18:11,423 --> 00:18:16,061 HIRUGARREN SEXUAREN DELITUAK 224 00:18:18,697 --> 00:18:21,400 BIZIOA: Balleti Verdi eta gizonezkoen prostituzioa 225 00:18:21,667 --> 00:18:24,636 ERROMA ZIKINA 226 00:18:24,670 --> 00:18:27,506 BIZIOA… 227 00:18:28,440 --> 00:18:30,909 …TRAGEDIA BIHURTZEN DENEAN 228 00:18:31,043 --> 00:18:33,946 Doilorkeriaren ikurra. Balleti Verdi txundigarrien inguruan. 229 00:18:34,113 --> 00:18:36,381 MERTZENARIOAK 230 00:18:39,151 --> 00:18:43,489 GEOGRAFIA ALDERANTZIZKATUA 231 00:18:43,722 --> 00:18:46,425 Raimondo, telefonora. Zuzendaritza da. 232 00:18:52,931 --> 00:18:55,300 Bai? Ni naiz. 233 00:18:56,068 --> 00:18:59,138 Zer? Ezin da egin. 234 00:18:59,571 --> 00:19:02,674 Bikoteez ari gara, elkarrekin bizitzeaz. 235 00:19:02,708 --> 00:19:05,144 Bikoteak ez dira beti bi sexukoak. 236 00:19:05,344 --> 00:19:10,782 Niretzat oso gertaera zabaldua da, eta kontuan hartu beharrekoa. 237 00:19:12,351 --> 00:19:16,088 Ezin da kontuan ez hartu horiek existitzen direla. 238 00:19:17,656 --> 00:19:20,993 Ez. Zer anbiguitate? Neuk egiten dut. 239 00:19:21,226 --> 00:19:23,162 Zer zalantzaz ari zara? 240 00:19:25,964 --> 00:19:29,334 Ni susmotik kanpo nago! 241 00:19:30,536 --> 00:19:31,737 Baina… 242 00:19:31,803 --> 00:19:34,339 Ondo da. Gero hitz egingo dugu. 243 00:19:35,007 --> 00:19:40,646 "Albertorentzat, berak bakarrik eginiko gauzen hasiera gisa". 244 00:19:40,712 --> 00:19:41,813 "Roberto". 245 00:19:42,581 --> 00:19:45,150 Eskaintza hau zuk idatzi zenidan… 246 00:19:45,150 --> 00:19:52,057 …1968ko apirilaren 16an. 247 00:19:52,524 --> 00:19:56,361 Nik Iraken lan egiten nuen. 248 00:19:56,428 --> 00:19:59,932 Garai hartan, joan-etorrian ibiltzen nintzen. 249 00:19:59,932 --> 00:20:03,068 Urte hartan elkar ezagutu genuen. 250 00:20:03,735 --> 00:20:05,904 Elkar ezagutu genuen… 251 00:20:06,538 --> 00:20:08,907 …orduan bera horrelakoa zen… 252 00:20:09,441 --> 00:20:12,878 …eta elkarrekin bizitzea erabaki genuen. 253 00:20:13,245 --> 00:20:16,248 Hau zure argazkia da. 254 00:20:17,115 --> 00:20:18,951 Garai hartan atera zidaten. 255 00:20:19,518 --> 00:20:22,154 Zoragarria da. 256 00:20:35,434 --> 00:20:38,470 Gizon batekin bizitzera joan izanak… 257 00:20:38,503 --> 00:20:42,975 …zertxobait baretu zituen nire familiako urak. 258 00:20:43,008 --> 00:20:47,412 Nire familiak ez zuen aurreiritzirik… 259 00:20:47,479 --> 00:20:49,748 …baina ez zen inoiz ezertaz hitz egin… 260 00:20:49,781 --> 00:20:53,185 …eta nola giro burgesa baitzen… 261 00:20:53,285 --> 00:20:56,888 …eskandaluari zioten beldurrik handiena. 262 00:20:57,022 --> 00:21:01,793 Beraz, beste gizon batekin egotea… 263 00:21:01,994 --> 00:21:04,062 …berarekin bizitzea ez zen eskandalua. 264 00:21:04,162 --> 00:21:07,332 Ez zen eskandalua izan, noski, patxaratu egin baitziren denak. 265 00:21:07,532 --> 00:21:11,270 Zaila da, noski, besteen pentsamendua irakurtzea. 266 00:21:11,336 --> 00:21:14,606 Atezaina, gure azpiko bizilagunak…  267 00:21:14,840 --> 00:21:16,074 Ez dakit, baina… 268 00:21:16,975 --> 00:21:17,976 …itxuraz… 269 00:21:18,777 --> 00:21:23,548 …ez zen arazo nabarmenik izan. 270 00:21:38,964 --> 00:21:42,768 Ez dut inoiz sexu arazorik izan. 271 00:21:44,369 --> 00:21:48,807 Zer zentzutan? Zeure burua onartzean edo ez onartzean? 272 00:21:48,874 --> 00:21:51,476 Ez nuela horretan pentsatzen, zentzu horretan diot. 273 00:21:51,977 --> 00:21:56,048 Ideia horiek oraindik ez zitzaizkidan barneratu. 274 00:21:56,048 --> 00:22:00,619 Antzerkian hasi nintzenean, emakume eder askok esaten zidaten: 275 00:22:00,619 --> 00:22:03,221 "Zergatik ez zatoz guregana?" 276 00:22:03,255 --> 00:22:06,458 Astirik ez nuela esaten nien. Ez nuen bururik. 277 00:22:06,858 --> 00:22:08,760 Ontziolan egon zara? 278 00:22:10,329 --> 00:22:13,265 Gaur sirokoa dago. 279 00:22:14,733 --> 00:22:18,970 Eskerrak bost minutuz ere ez nintzen heterosexuala izan. 280 00:22:19,037 --> 00:22:20,472 Hobe esanda, bisexuala. 281 00:22:20,505 --> 00:22:26,645 5 minutuz bisexuala izan banintz, ezkontzan harrapatuko ninduketen. 282 00:22:26,678 --> 00:22:29,748 Familia bat sortu, eta dohakabea izango nintzen bizitza osoan. 283 00:22:30,115 --> 00:22:34,419 Hitz egizu Robertorekin, ni zinemako jendearekin ari naiz eta. 284 00:22:34,786 --> 00:22:40,459 Ni pozik nago nire bizitzarekin eta eskerrak ematen dizkiot jaun honi… 285 00:22:40,525 --> 00:22:44,262 …baretasun luze honengatik. 286 00:22:44,396 --> 00:22:52,170 Badakizu zer den pertsona hori beti gertu edukiko duzula jakitea? 287 00:22:52,738 --> 00:22:55,307 Baretasuna dugu, baita ere… 288 00:22:55,841 --> 00:23:00,612 …harreman pertsonal eta psikologikoez gainera… 289 00:23:00,779 --> 00:23:02,013 …beste kontu zehatz batengatik: 290 00:23:02,013 --> 00:23:07,619 Indar finantzario eta ekonomikoak elkartuz hobeto bizi garelako. 291 00:23:08,387 --> 00:23:10,589 Seguruagoa da hori. 292 00:23:10,589 --> 00:23:18,063 Zentzu horretan ulertzen dut nik eskubide zibilen erreibindikazioa. 293 00:23:18,630 --> 00:23:21,233 Hainbestean nago. 294 00:23:21,767 --> 00:23:26,671 Polita eta egokia litzateke umeak adoptatu ahal izatea. 295 00:23:26,705 --> 00:23:29,174 -Bai noski. -Batek gogoa baldin badu. 296 00:23:29,174 --> 00:23:36,381 Emakumeez ere ari naiz, lesbianez, haiek gehiago adoptatzen baitute. 297 00:23:36,448 --> 00:23:43,054 Baina aitatasun sena baliagarria izan liteke baita ere… 298 00:23:43,088 --> 00:23:45,157 …homosexualitatearen alorrean. 299 00:23:45,490 --> 00:23:48,560 Ez da gure kasua, baina izan zitekeen. 300 00:23:48,693 --> 00:23:51,830 -Ume bat adoptatu nahi nuke. -Beranduegi! 301 00:23:56,301 --> 00:23:59,271 Efebo gazteak, Londresko erakuslehioetara iritsi orduko… 302 00:23:59,304 --> 00:24:02,240 …erabateko "pin-up boy" bihurtzen dira. 303 00:24:02,240 --> 00:24:06,812 "Pin-up boys"ek, ingelesez, "jaso beharreko mutilak" esan nahi du. 304 00:24:29,468 --> 00:24:33,805 Europako iparraldekoak arduratsuak eta metodikoak direnez definizioz… 305 00:24:33,872 --> 00:24:38,343 …eta zalantzazko nortasuna duen mutil bat jaso aurretik… 306 00:24:38,410 --> 00:24:40,846 …hura in extremis salbatzen saiatzen dira. 307 00:24:40,879 --> 00:24:44,883 Aitaren, amaren eta txofer esanekoaren maitasuna lagun… 308 00:24:44,916 --> 00:24:48,620 …duda-mudako gaztea klinika batera eramaten dute… 309 00:24:48,620 --> 00:24:52,190 …hiri handi bateko aldirietan ezkutatutako angelu itsu batera… 310 00:24:52,224 --> 00:24:54,860 …begi indiskretuetatik babestuta. 311 00:25:34,533 --> 00:25:37,502 Horrelako kliniketan erabilitako metodo terapeutikoak… 312 00:25:37,502 --> 00:25:39,905 …betebehar latzak izaten dira kasu galduentzat… 313 00:25:39,938 --> 00:25:42,941 …eta ia inoiz ez dute emaitza onik lortzen. 314 00:25:43,041 --> 00:25:44,543 Baina haiek bakarrik eskaintzen diote pazienteari… 315 00:25:44,709 --> 00:25:48,780 …langile txit espezializatuekiko lehen hitzordutik… 316 00:25:48,847 --> 00:25:54,553 …abantaila hau: diagnostiko zehatz eta, zoritxarrez, erabatekoa. 317 00:26:03,094 --> 00:26:05,096 Baina, andereño, uste duzu…? 318 00:26:05,163 --> 00:26:07,465 Ez dago zer eginik, zoritxarrez. 319 00:26:12,137 --> 00:26:13,738 93an nengoen. 320 00:26:13,905 --> 00:26:15,740 93a autobus bat da… 321 00:26:15,774 --> 00:26:20,912 …orain 714 deitzen da, eta Termini geltokitik EURera zihoan. 322 00:26:20,979 --> 00:26:25,483 Orain "senatarien etxeak" deitzen zaien horien ondora iritsi ginen. 323 00:26:25,517 --> 00:26:28,653 "Senatarien etxeak" orduan ez zeuden. 324 00:26:28,787 --> 00:26:31,056 Amildegi moduko bat zen hura. 325 00:26:31,556 --> 00:26:34,192 Eta hara joan nintzen mutil harekin. 326 00:26:34,192 --> 00:26:39,497 Eta zer egin behar nuen jakin gabe, jakin nuen zer egin. 327 00:26:39,531 --> 00:26:42,434 Oso mutil argala zen. 328 00:26:43,835 --> 00:26:46,771 Mozkortuta zegoen, gainera. 329 00:26:47,272 --> 00:26:51,576 Hura ahoan sartu, hori egin nuen lehendabizi. 330 00:26:55,880 --> 00:26:58,783 Nire osaba Italiako bankuaren zuzendaria zen… 331 00:26:58,817 --> 00:27:00,418 …eta, zorionez, ez da existitzen. 332 00:27:00,418 --> 00:27:02,454 Italiako bankua, ez, nire osaba baizik. 333 00:27:02,621 --> 00:27:05,423 Osabak erabaki zuen… 334 00:27:05,690 --> 00:27:08,893 Nire medikuaren bitartez jakin zuen… 335 00:27:09,060 --> 00:27:11,396 …bere medikua ere bazen eta… 336 00:27:11,396 --> 00:27:14,065 …nik harreman homosexualak nituela. 337 00:27:14,099 --> 00:27:17,936 Harekin hitz eginda nengoen, gaixotasunen kontuagatik. 338 00:27:18,003 --> 00:27:20,639 Nahiko kontu dibertigarria izan zen. 339 00:27:20,639 --> 00:27:24,709 Osabak polizia bat jarri zidan niri segika. 340 00:27:25,176 --> 00:27:28,980 "Badakit homosexuala zarela. Senda zaitezke". 341 00:27:29,147 --> 00:27:31,950 "Zoaz puta batengana, nik ordainduko dizut". 342 00:27:32,217 --> 00:27:37,288 "Proba dezagun". Ni beti prest egon izan naiz. "Ea zer gertatzen den". 343 00:27:37,555 --> 00:27:42,460 Fisikoki emakume hura ez zitzaidan batere gustatzen. 344 00:27:42,494 --> 00:27:46,998 Edozein emakume gustagarria izan liteke. Hura, ez. 345 00:27:47,198 --> 00:27:49,367 Nekez esan daiteke hura zer zen. 346 00:27:49,467 --> 00:27:52,337 Horren ondorioz, egunean bitan joaten nintzen. 347 00:27:52,470 --> 00:27:54,205 Goizean behin… 348 00:27:54,439 --> 00:27:55,607 …eta arratsaldean beste behin. 349 00:27:55,740 --> 00:27:59,544 Egunean bitan izaten nituen sexu harremanak andre harekin. 350 00:27:59,678 --> 00:28:04,015 Archimede plazan edo kalean. Ez naiz oroitzen. Inguru haietan. 351 00:28:04,115 --> 00:28:06,584 Andre hark… 352 00:28:07,552 --> 00:28:14,426 …ahuldu egiten ninduen, noski, erekzio-ahalmenaren aldetik. 353 00:28:14,726 --> 00:28:16,528 Arratsaldean, berarekin egon ondoren… 354 00:28:16,628 --> 00:28:19,698 …Koliseora itzultzen nintzen, eta han… 355 00:28:19,731 --> 00:28:22,067 …ordu arte beti aktiboa izan ez nintzen arren… 356 00:28:22,133 --> 00:28:25,870 …egin nezakeen gauza bakarra egiten jarraitu nuen. 357 00:28:25,970 --> 00:28:29,574 Horren ondorioz, oso garai atsegina izan nuen… 358 00:28:29,574 --> 00:28:32,577 …baina bukatu egin zen, amonak, nirekin bizi baitzen… 359 00:28:32,610 --> 00:28:34,946 …osaba gaizto horren amak, alegia… 360 00:28:35,947 --> 00:28:40,452 …erabaki baitzuen nire gurasoekin hitz egitea. Zertaz? 361 00:28:40,585 --> 00:28:43,021 Gau batean etxera etorri, eta gurasoek hau esan zidaten: 362 00:28:43,188 --> 00:28:46,024 "Amonak dena kontatu digu". "Zer esan dizue amonak?" 363 00:28:46,157 --> 00:28:48,526 Txundituta geratu nintzen. 364 00:28:49,761 --> 00:28:56,868 "Amonak ordaindu behar izan omen du zure osabaren puta… 365 00:28:56,901 --> 00:28:59,637 …eta hura da baita ere medikuaren puta". 366 00:28:59,738 --> 00:29:03,975 Errealitate absurdo haren aurrean, nik ez nekien zer egin. 367 00:29:04,075 --> 00:29:05,410 Gogoan dut goizeko ordu biak zirela… 368 00:29:05,443 --> 00:29:10,515 …maletarik ere ez nuen hartu, eta halaxe joan nintzen etxetik. 369 00:29:16,454 --> 00:29:21,092 Konturatu nintzen Italian ezin nuela familiarik sortu… 370 00:29:21,159 --> 00:29:25,029 …eta, beraz, onartuak diren familia mota bat izatea erabaki nuen. 371 00:29:25,163 --> 00:29:30,869 Familia baten abantaila guztiak dituen horietakoa. 372 00:29:30,902 --> 00:29:33,905 Eta lesbiana batekin ezkontzea erabaki nuen. 373 00:29:33,938 --> 00:29:37,442 Lesbiana hura iragarki baten bidez ezagutu nuen. 374 00:29:46,885 --> 00:29:50,021 -Galvani kalea… Plaka bat dago hor. -Bai. 375 00:29:51,790 --> 00:29:54,092 Lehenengo plaka da… 376 00:29:54,592 --> 00:29:57,162 …marikoi baten oroigarri. 377 00:29:57,562 --> 00:29:59,697 Ez marikoia zelako, ona zelako baizik. 378 00:29:59,831 --> 00:30:03,334 Hori askoz hobea da niretzat. 379 00:30:03,434 --> 00:30:10,275 Aniztasuna ez da gizadia pobretzen edo doilortzen duen zerbait. 380 00:30:10,542 --> 00:30:14,813 Aniztasuna balio handi bat da. Gogorarazi nahi nuke… 381 00:30:14,813 --> 00:30:17,682 …olerki zoragarri bat… 382 00:30:18,917 --> 00:30:21,686 …Sandro Penna-rena. 383 00:30:21,719 --> 00:30:22,887 Honela dio: 384 00:30:22,987 --> 00:30:25,824 "Zoriontsua desberdina dena, bera desberdina izanik". 385 00:30:25,957 --> 00:30:30,061 "Dohakabea, ordea, desberdina dena bera arrunta izanik". 386 00:30:57,455 --> 00:31:01,693 Demokrazia Kristauean militatzen hasi nintzen… 387 00:31:01,860 --> 00:31:05,730 …homosexual asko zegoela jakinik… 388 00:31:05,964 --> 00:31:08,132 …goi mailan… 389 00:31:08,333 --> 00:31:12,971 …kristau-demokrazian. Eta baita ezkerrean, zentroan… 390 00:31:13,104 --> 00:31:14,939 …eskuinean. 391 00:31:15,974 --> 00:31:18,810 Alor politiko guztiak ukitzen zituen. 392 00:31:18,977 --> 00:31:20,979 Zeharkako alderdi bat zen. 393 00:31:23,648 --> 00:31:27,785 Amarekin beti izan nuen oso harreman irekia eta egiatia. 394 00:31:28,052 --> 00:31:29,988 18 urte nituenean, honela esan nion: 395 00:31:29,988 --> 00:31:34,959 "Ama, hobe duzu nigandik jakitea". 396 00:31:35,293 --> 00:31:38,930 Homosexuala nintzela esan nion, eta amak: 397 00:31:39,297 --> 00:31:43,334 "Seme, nahi duzuna egiteko libre zara… 398 00:31:43,334 --> 00:31:46,537 …zure duintasuna errespetatzeak du garrantzia". 399 00:31:46,971 --> 00:31:52,677 Ez nuen arazorik izan, ezta ere, elizaren komunitatearen barruan… 400 00:31:52,710 --> 00:31:55,747 …denek maite baininduten. 401 00:31:55,980 --> 00:32:01,185 Erromako udaleko gazte bilkurako kidea izana nintzen… 402 00:32:01,319 --> 00:32:04,222 …gazteen artzain kontseiluko kidea ere bai. 403 00:32:04,355 --> 00:32:07,025 Kazetaritzan aritua nintzen… 404 00:32:07,025 --> 00:32:11,930 …eta harremana izan nuen zerbitzu sekretuen munduarekin. 405 00:32:11,996 --> 00:32:16,367 Eta han ere bazeuden homosexualak. 406 00:32:16,801 --> 00:32:20,872 Gainera, homosexualak zirenak… 407 00:32:20,905 --> 00:32:25,276 …eskurago zeuden lanerako… 408 00:32:25,310 --> 00:32:30,381 …ez zutelako lotura afektibo eta familiarrik. 409 00:32:30,882 --> 00:32:34,185 Andreottiren joerakoa nintzen. 410 00:32:34,218 --> 00:32:44,529 Politika kristau-demokratako pertsonaia mitiko bat zen Andreotti. 411 00:32:45,363 --> 00:32:48,533 Ez dut Andreottiren oroitzapena laidotu nahi… 412 00:32:48,733 --> 00:32:53,705 …baina Andreottik bazuen halako bisexualitate bat. 413 00:32:53,972 --> 00:32:57,909 Hori ez dut nik esaten, Pecorellik baizik jendaurrean. 414 00:32:58,643 --> 00:33:01,145 ANDREOTTI DEFENTSA MINISTROA 415 00:33:01,446 --> 00:33:07,552 Zuloak egiten du ildoa, baina hura ezpatak defendatzen du. 416 00:33:08,586 --> 00:33:12,657 Orduko errepresio homofobikoa… 417 00:33:14,859 --> 00:33:20,865 …ez zen izan errepresio erabatekoa eta erasotzailea. 418 00:33:20,999 --> 00:33:25,837 Errepresio ezkutu bat zen. 419 00:33:29,774 --> 00:33:32,510 Errepresio kontrolatua. 420 00:33:33,111 --> 00:33:37,482 Sullo ministroari ez zaizkio neska bainulari politak interesatzen. 421 00:33:37,715 --> 00:33:40,785 Sullo oso ondo prestatuta zegoen politikarako… 422 00:33:40,818 --> 00:33:46,691 …eta ezkontzera behartu zuten bere homosexualitateagatik. 423 00:33:46,758 --> 00:33:51,529 Izugarrizko erasoak egin zizkioten egunkari batzuek: 424 00:33:51,529 --> 00:33:58,803 "Lo Specchio"k, "Il Borghese"k eta beste kazeta sasieskandaluzkoek. 425 00:33:59,904 --> 00:34:04,776 Dena ilunpeetatik antolatu eta bideratua zuen… 426 00:34:05,176 --> 00:34:09,947 …SIFARek, De Lorenzoren gidaritzapean. 427 00:34:11,215 --> 00:34:13,084 Oposiziokoa nola baitzen… 428 00:34:13,184 --> 00:34:17,288 …Ezker Berria joera minoritarioa sortu zuenez… 429 00:34:17,455 --> 00:34:20,124 …traba egiten zuen. 430 00:34:20,358 --> 00:34:23,761 Sullok prezioa ordaindu zuen. 431 00:34:24,962 --> 00:34:28,733 Modu klandestinoan bizi ginen… 432 00:34:28,933 --> 00:34:34,906 …baina egoera horretatik atera nahi izan ez genuelako… 433 00:34:34,939 --> 00:34:42,413 …gure homosexualitatea bete-betean eta pozik bizitzen uzten baitzigun. 434 00:34:52,490 --> 00:34:56,527 Mutil biluzi baten koadro hau egin nuen: Christian zuen izena. 435 00:34:57,095 --> 00:34:59,730 Idatzita dago: Milan, data… 436 00:35:00,164 --> 00:35:03,868 …De Pisisek egiten zuen bezala. 437 00:35:05,736 --> 00:35:09,440 Pixkanaka-pixkanaka konturatu nintzen neure homosexualitateaz. 438 00:35:09,507 --> 00:35:12,376 Ezkondu eta bi ume eduki ondoren. 439 00:35:12,543 --> 00:35:15,513 Asko maite nuen Laura, hura ez dago jadanik hemen. 440 00:35:15,513 --> 00:35:17,715 Izugarri maite ditut neure umeak… 441 00:35:17,715 --> 00:35:22,386 …laguntza handia dira, eta estimu handia diet… 442 00:35:22,787 --> 00:35:24,889 …eta bizitzak eman didan beste zerbait gehiago dira. 443 00:35:29,560 --> 00:35:34,899 Mutiletan egitera joan nintzen lehen aldiaz oroitzen naiz. 444 00:35:34,932 --> 00:35:37,735 Horrela esaten genion: "Mutiletan egin". 445 00:35:38,636 --> 00:35:40,371 Eta Mario Mielik hau esan zidan: 446 00:35:40,505 --> 00:35:45,309 "Hemen ibili behar dugu ez bakarrik mutiletan, baita ere borroketan". 447 00:35:45,409 --> 00:35:50,348 Mario handiak izugarrizko hitz-sintesia zuen. 448 00:35:52,550 --> 00:35:57,288 Hortik sortutako asmamena eta emantzipatzioa pozgarriak ziren… 449 00:35:57,288 --> 00:36:02,593 …ikusten baitzenuen besteek zure arazo berak zituztela… 450 00:36:02,760 --> 00:36:07,498 …eta horrek indar handia ematen zizun. Ez zeunden bakarrik munduan. 451 00:36:09,734 --> 00:36:13,704 De Pisis handia… pintorea… 452 00:36:13,738 --> 00:36:16,807 Kapela eta gainerako guztia eranzten dut… 453 00:36:16,908 --> 00:36:19,710 …De Pisisez hitz egiten dudanean. 454 00:36:20,244 --> 00:36:24,849 Esaten zioten hari: "Gerran nola izan zenuen maitale aleman bat?" 455 00:36:25,183 --> 00:36:26,617 Mutil bat… 456 00:36:26,884 --> 00:36:30,321 …gero koadro eder-eder batean pintatu zuena. 457 00:36:33,858 --> 00:36:38,663 Eta hark erantzun zuen: "Gorputzak beste hizkuntza bat du". 458 00:36:39,330 --> 00:36:41,566 Eta hori irakaskizun handia da. 459 00:36:42,300 --> 00:36:45,369 -Adelina… -Ospa! Ez ni ukitu! 460 00:36:46,103 --> 00:36:47,905 Agur, marikoia. 461 00:36:53,044 --> 00:36:54,045 Adelina! 462 00:36:55,046 --> 00:37:00,551 Zorionekoa naiz lur honetan jaio nintzelako. 463 00:37:00,551 --> 00:37:05,089 Partenope sirenak sortu zuen lur hau. 464 00:37:05,089 --> 00:37:15,967 Eta bikoiztasuna txertatuta dago lurralde honen erraietan. 465 00:37:16,033 --> 00:37:21,138 Napolin jartzen duzu oina, eta ez zara konturatu ere egiten… 466 00:37:22,573 --> 00:37:25,710 …kale hauetan zehar pixka bat ibili orduko… 467 00:37:26,377 --> 00:37:29,947 …telurikoa eta laztangarria bihurtzen zara… 468 00:37:29,981 --> 00:37:32,216 …hala nahi baitu hiriak. 469 00:37:38,689 --> 00:37:44,729 Lehen "maritxu" eta "marikoi" hitzak zeuden… 470 00:37:46,464 --> 00:37:52,436 …baina hitz horiek hitz adeitsuak eta goxoak izan zitezkeen… 471 00:37:52,436 --> 00:37:57,708 …hori nork esaten zizun kontuan hartuta. 472 00:37:57,808 --> 00:38:01,312 "Ospa, marikoia!" esaten bazizuten, hori zakarkeria bat zen. 473 00:38:01,412 --> 00:38:04,582 "Maritxua zara" esatea ere gaitzesgarria zen. 474 00:38:04,582 --> 00:38:12,790 Baina, bestela, "maritxu" hitzak bazuen halako grazia eta izate bat. 475 00:38:12,823 --> 00:38:18,229 Zergatik? Zeren eta ni jarduna naizen kulturan… 476 00:38:18,262 --> 00:38:20,031 …kalezuloen kulturan… 477 00:38:20,064 --> 00:38:24,568 …ni existitu aurretik hori existitzen zen zerbait zelako. 478 00:38:24,568 --> 00:38:29,140 Horregatik, ni iritsi nintzenean, ez zitzaidan inor aztoratu. 479 00:38:29,173 --> 00:38:35,079 Inork ez zidan esan: "Ama Birjina! Nor zaitugu? Zera berri bat?" 480 00:38:39,483 --> 00:38:47,258 Gay hitza inportatzeak izugarri aldatu ditu gauzak. 481 00:38:47,258 --> 00:38:56,367 Sukaldean neoizko argia jarri eta dena laua ikusten da, ba… 482 00:38:56,667 --> 00:38:59,136 …hala, beraz, bost minutu lehenago hor zeneuzkan: 483 00:38:59,136 --> 00:39:03,874 …marikoia, maritxua, atzelaria, marineska… 484 00:39:03,874 --> 00:39:06,944 Halako batean, hura zementua zen. 485 00:39:06,944 --> 00:39:11,415 Eta zementu horrek aniztasuna kendu dio aniztasunari. 486 00:39:11,682 --> 00:39:15,653 Aniztasuna ezin da bizi, ez du giro egokia… 487 00:39:15,653 --> 00:39:19,890 …norbera besteen antzekoa bihurtzen baldin baduzu… 488 00:39:19,957 --> 00:39:23,060 …hura beste zerbait bihurtzen da. 489 00:39:23,127 --> 00:39:26,664 Eta zementu honetan aurkitzen ditugu geure buruak… 490 00:39:26,697 --> 00:39:29,033 …eta zementu hori eraikinetakoa baino kaltegarriagoa da. 491 00:39:34,438 --> 00:39:36,540 Non geunden…? 492 00:39:36,774 --> 00:39:38,376 Ez, zuk ez dakizu. 493 00:39:41,145 --> 00:39:43,547 Porto Empedoclen. 494 00:39:45,616 --> 00:39:48,953 Emakume batzuei eramaten genien guk arropa zikina, garbitzeko… 495 00:39:48,986 --> 00:39:50,588 …eta haiek bereizita jartzen zuten. 496 00:39:50,721 --> 00:39:54,859 HIESaren etorrera zen hura. 497 00:39:55,393 --> 00:39:56,694 Eta hura… 498 00:39:58,529 --> 00:40:00,197 Gauzak etortzen direnean… 499 00:40:00,197 --> 00:40:05,336 …ez dira etortzen 10 minutu geroagoko argitasunarekin. 500 00:40:05,469 --> 00:40:09,507 Etortzen da eta esaten duzu: "Horra, ur tanta bat…" 501 00:40:09,640 --> 00:40:13,944 "Ondo da. Oinez segitu, eta aterkia irekiko dugu". 502 00:40:15,246 --> 00:40:18,149 Horren ordez, kultura… 503 00:40:18,215 --> 00:40:23,020 …kultura heterosexualaz ari naiz… 504 00:40:23,120 --> 00:40:28,959 …zurrundu egiten da, ikaragarri gogor. 505 00:40:29,260 --> 00:40:35,466 Historiak bizkor-bizkor atzera egin izan balu bezala… 506 00:40:35,699 --> 00:40:41,972 …guk Aro Iluna deitu izan diogun horretara: Erdi Arora, alegia… 507 00:40:42,206 --> 00:40:46,577 …hori ez da egia, baina jarraitzen dugu gezur historiko hori esaten… 508 00:40:46,577 --> 00:40:52,817 …eta jendea erre nahi zuten, hesola batera lotu… 509 00:40:52,850 --> 00:40:56,821 …besteak baztertu nahi zituzten haiek osasuntsu zeudelako… 510 00:40:56,921 --> 00:40:58,355 …haiek zuzenak zirelako… 511 00:40:58,389 --> 00:41:01,725 …eta hura deabruaren sartze bat zelako… 512 00:41:01,759 --> 00:41:04,395 …gizarte osasuntsu eta katolikoan… 513 00:41:04,628 --> 00:41:06,697 …homosexualitatearen aldetik. 514 00:41:08,332 --> 00:41:12,036 Beren mesederako, lekuko gisa ekarri zuten… 515 00:41:12,136 --> 00:41:16,207 …zeruan bere kasa zegoen bat… 516 00:41:16,407 --> 00:41:20,077 …bera bizi den egoera olipinkoan, hura deitu zuten… 517 00:41:20,077 --> 00:41:24,181 …hark lekukotasun gaiztoa eta makurra eman zezan… 518 00:41:24,248 --> 00:41:28,085 …alegia, berriz zigortzen ari zela Sodoma eta Gomorra. 519 00:41:28,252 --> 00:41:31,822 Gaizkile haiek, zital haiek zigortzen ari omen zela… 520 00:41:32,156 --> 00:41:37,962 …haiek ekarri baitzuten izurri hura: izurri berri hura! 521 00:41:38,496 --> 00:41:42,933 Eta hain zalaparta handia sortu zuten errua besteei botaz… 522 00:41:43,067 --> 00:41:48,205 …pertsona sail horri errua botaz… 523 00:41:48,506 --> 00:41:51,876 …eta ez ziren konturatu haiek ere gaixotzen ari zirela. 524 00:42:17,801 --> 00:42:21,639 Oso txarra naiz noizbehinkako amodiorako… 525 00:42:21,672 --> 00:42:23,574 …baina idolatratu egin dut beti… 526 00:42:23,741 --> 00:42:28,212 …eta Terminira joaten nintzen, Erromako leku batera. 527 00:42:28,412 --> 00:42:30,748 Terminira joan, eta leku bat hartzen nuen han… 528 00:42:30,781 --> 00:42:35,386 …noizean behin mutil eder bat begiz jotzen nuen, hara-hona zebilela. 529 00:42:35,386 --> 00:42:42,593 Hori sistematikoki egiten zen garai batez ari naiz. 530 00:42:42,626 --> 00:42:45,996 Orain izugarrizko jendetza dago, arraza askotakoa gainera… 531 00:42:45,996 --> 00:42:51,969 …eta baliteke hori zaila izatea gazte askorentzat. 532 00:42:52,102 --> 00:42:55,806 Susmoa baldin baduzu, ziurtasunik ez baduzu… 533 00:42:56,006 --> 00:42:59,777 …eta gauzak gero eta zailagoak dira. 534 00:43:01,478 --> 00:43:06,450 Beraz, ni han jarri, eta besteek egiten zutena egin nahi nuen. 535 00:43:06,483 --> 00:43:11,488 Maitasun erraza probatu nahi nuen, komunetan. 536 00:43:11,589 --> 00:43:14,925 Baina atzera botatzen ninduen… 537 00:43:16,126 --> 00:43:19,029 …nahi duzun bezala deituiozu, halako lotsa batek. 538 00:43:19,296 --> 00:43:20,931 Nahiago izaten nuen… 539 00:43:21,899 --> 00:43:26,136 …mutila hartu, eta etxera eraman. 540 00:43:26,236 --> 00:43:30,007 Gaur hori arriskutzat jotzen da, eta egia da… 541 00:43:30,074 --> 00:43:33,777 …etxera eramaten baituzu ezagutzen ez duzun norbait… 542 00:43:33,811 --> 00:43:35,713 …baina berehala maite duzuna. 543 00:43:35,746 --> 00:43:40,751 "Gustura ukitu, bere gorputza dastatu, eta besarkatuko nuke". 544 00:43:40,851 --> 00:43:42,620 Hori horrela da. 545 00:43:42,886 --> 00:43:46,957 Eta geltoki batean ezin zara biluzi. 546 00:43:47,057 --> 00:43:49,159 Eszena surrealista bat litzateke. 547 00:43:49,560 --> 00:43:54,131 Lau pareten artean, ordea, biluztasuna ikus daiteke. 548 00:43:54,331 --> 00:43:56,200 Eta hori gertatu zen. 549 00:43:56,233 --> 00:44:01,939 Elkartzearen kontu paraleloak ere sor zitezkeen, noski… 550 00:44:02,006 --> 00:44:05,976 …baina zirrara handia elkartze haiek sortzen zidaten… 551 00:44:06,143 --> 00:44:09,213 …eta atzetik etortzen zitzaidan portzentaje txiki hark ere bai. 552 00:44:09,279 --> 00:44:11,382 Behin mutil batek hau esan zidan: 553 00:44:11,649 --> 00:44:15,753 Nik: "Goazen nire etxera". Hark: "Zertara?" 554 00:44:18,055 --> 00:44:21,525 Ni ez nintzen bere gustukoa, beraz, bakoitza bere aldetik. 555 00:44:26,697 --> 00:44:31,869 Gay da geure buruaren maitasuna gogorarazten diguna. 556 00:44:32,036 --> 00:44:35,739 Eta ospatu egiten gaitu, artearekin ospatzen du gizona. 557 00:44:36,006 --> 00:44:40,110 Ez ditut izen handiak bakarrik izendatu nahi… 558 00:44:40,144 --> 00:44:49,286 …gizona maitatu, eta narzisismoa goi mailako artera goratu dutenak. 559 00:44:49,953 --> 00:44:53,090 Italian zuzendariak aktore eta aktoreak zuzendari dabiltzanez… 560 00:44:53,123 --> 00:44:55,659 …Pier Paolo Pasolini idazlea "accattone" dabil orain (eskale). 561 00:44:55,693 --> 00:44:58,095 Ez da berri on bat, hitz joko bat baizik. 562 00:44:58,128 --> 00:45:00,731 "Accattone" du izena Pasolinik zuzenduko duen filmak. 563 00:45:00,831 --> 00:45:04,334 Gaizkiulerturik egon ez zedin, izena aldatu zion: "Izarra". 564 00:45:04,401 --> 00:45:06,837 Kale-bazterreko mutilen historia bat da, aldatzeko. 565 00:45:06,970 --> 00:45:10,507 Film honetan eskaleak izarrak dira eta izarrak eskale… 566 00:45:10,607 --> 00:45:11,809 …eta Pasolini, zuzendari. 567 00:45:11,909 --> 00:45:15,646 Ez litzateke hobea idazleak idaztea eta filma zuzendari batek egitea… 568 00:45:15,713 --> 00:45:18,649 …halako nahaspila sortu ordez? 569 00:45:21,151 --> 00:45:23,821 Bizimodu biolentoaren zalea, horra Pier Paolo Pasolini. 570 00:45:24,188 --> 00:45:28,492 Fiumicinotik abiatu da Ninetto Davoli jarraitzailearekin. 571 00:45:28,525 --> 00:45:31,495 Ninetto da Pier Paoloren azken filmeko protagonista. 572 00:45:31,528 --> 00:45:33,097 "Txoritxoak eta txoritzarrak". 573 00:45:33,130 --> 00:45:35,632 Pasolinik misterioan estalia eduki nahi du bere filma. 574 00:45:35,666 --> 00:45:38,836 Inork ez daki ea Ninetto txoritxoa edo txoritzarra den. 575 00:45:38,969 --> 00:45:41,972 Zuzendariak beretzat gorde nahi du sekretu hori. 576 00:45:50,914 --> 00:45:53,851 "POETA" atzelaria. 577 00:45:59,623 --> 00:46:06,130 Pasolini: zinema marxista norberaren bizioen lasaigarri. 578 00:46:06,864 --> 00:46:10,400 Doilorkeriaren eta nazkagarrikeriaren poeta… 579 00:46:10,467 --> 00:46:14,304 …gazte mehar bat da, kopeta irtena eta betazal zimelduak dituena. 580 00:46:14,304 --> 00:46:18,475 Kazetari sentikor eta marxista batek hau idatzi zuen Pasoliniz: 581 00:46:18,475 --> 00:46:20,544 "Santu bat bezain xaloa eta krudela da". 582 00:46:20,577 --> 00:46:23,614 Nire ikuspegitik, haren ahots leun eta koipetsua entzun bitartean… 583 00:46:23,614 --> 00:46:30,287 …pentsatzen dut, harritua, Circeoko lapurreta egia izan litekeela. 584 00:46:32,289 --> 00:46:38,061 Asisko apaizak: "Gizajo"tik komunista "atzelari"ra. 585 00:46:43,066 --> 00:46:50,941 BIKOTE BITXIAK. Antinaturala denaren lotsarik eza 586 00:46:53,577 --> 00:46:55,512 Gure literatura auzitegietan dago gaur. 587 00:46:55,546 --> 00:46:58,115 Kalbarioaren karikatura bat egin izanaz akusatu dute Pasolini. 588 00:46:58,148 --> 00:47:01,318 Haren aldeko lekukoak dira pornografo profesionalak… 589 00:47:01,351 --> 00:47:03,687 …bandera guztien traidoreak eta intelektual ahul eta zital mordoa. 590 00:47:03,687 --> 00:47:06,757 Auzia ikusten, poesiarik eta aberririk gabeko herri usteldua. 591 00:47:06,757 --> 00:47:09,927 D'Annunzio izan zen poesiaren eta aberriaren azken ahots handia. 592 00:47:11,261 --> 00:47:17,301 ITALIAko BARDOA, "HORRELAKO BAT" 593 00:47:25,876 --> 00:47:28,979 Ur beroko poltsa pasolinitarrentzat 594 00:47:29,112 --> 00:47:34,251 ROMA: P.P.P. "INGURATUA" 595 00:47:34,318 --> 00:47:39,356 Ez dugu horren ondoan joan nahi. Ez gara intelektualak… 596 00:47:39,389 --> 00:47:41,925 …putazain zintzo bat eta bi puta zintzo baizik ez gara. 597 00:47:45,095 --> 00:47:48,498 Calabriako herri txiki batean jaio nintzen. 598 00:47:48,498 --> 00:47:52,102 San Pietro a Maida da herriaren izena. 599 00:47:52,369 --> 00:47:58,308 Herri koloretsu bat da, oso polita, txikia, menditsua. 600 00:47:58,542 --> 00:48:01,912 Itsasoa herritik sei kilometrora dago. 601 00:48:01,945 --> 00:48:07,317 Sei senideko familia batean jaio nintzen. 602 00:48:07,351 --> 00:48:12,656 Ama, aita, hiru anaia, arreba bakarra. 603 00:48:13,357 --> 00:48:17,861 Familia normal eta arrunt bat. 604 00:48:17,995 --> 00:48:18,996 Behartsua. 605 00:48:28,338 --> 00:48:31,541 Gogoan dut anaiak bizikletan eramaten ninduela… 606 00:48:31,575 --> 00:48:35,345 …barran esertzen ninduen eta piku bila joaten ginen. 607 00:48:35,612 --> 00:48:38,649 Zerbait eraman nahi genuen etxera, aitak bezala. 608 00:48:38,782 --> 00:48:45,289 Aitak edozein lan egiten zuen etxera zerbait eraman ahal izateko. 609 00:48:45,522 --> 00:48:49,393 Batzuetan, zer eramanik ez zeukanean, harriak eramaten zituen. 610 00:48:49,459 --> 00:48:52,129 Eta amak esaten zion: "Zer egingo dut nik honekin?". 611 00:48:52,229 --> 00:48:56,166 Aitak erantzun: "Balio dute, ez dakit zertarako, baina, bai". 612 00:48:57,634 --> 00:49:01,171 1953an… 613 00:49:02,572 --> 00:49:04,207 …anaia zaharrena… 614 00:49:04,675 --> 00:49:07,878 …Erromara etorri zen, Borghetto Prenestino-ra… 615 00:49:07,878 --> 00:49:10,814 …han bizi baitziren izeba-osaba. 616 00:49:10,981 --> 00:49:14,818 Haiek esana ziguten joateko denok Erromara. 617 00:49:14,952 --> 00:49:18,989 Gogoan dut San Pietro a Maidatik abiatu ginenekoa. 618 00:49:19,022 --> 00:49:21,224 Geltoki txiki hura. 619 00:49:21,358 --> 00:49:24,061 Niretzat dena berria zen. Trena, o! 620 00:49:24,094 --> 00:49:27,497 Tren bat! Erromara goaz! 621 00:49:28,799 --> 00:49:32,970 Erromara iritsi, eta berehala joan ginen izebaren etxera. 622 00:49:33,070 --> 00:49:38,075 Estu-estu bizi ginen denok han. 623 00:49:38,075 --> 00:49:43,580 Izebaren etxea oroitzen dut: hura erabateko logela zen! 624 00:49:43,580 --> 00:49:48,552 Gu seiok geunden, gehi beste hiru: izeba, osaba eta lehengusina. 625 00:49:48,919 --> 00:49:53,890 Denak etxe barruan, hark zuko bat zirudien. 626 00:49:55,058 --> 00:49:57,227 Ni eskolara joaten nintzen eta lanera ere bai. 627 00:49:57,327 --> 00:50:00,664 Bizargina izan nintzen, okina, mandataria… 628 00:50:00,831 --> 00:50:04,668 Denetik egin nuen familiari laguntzeko. 629 00:50:06,770 --> 00:50:10,307 Behin, lagunekin paseatzen ari nintzela… 630 00:50:10,674 --> 00:50:14,845 Horrelako gauzak egiten ziren, Erroman txikarra egitea esaten da. 631 00:50:15,212 --> 00:50:16,313 Txikarra egiten genuen. 632 00:50:16,480 --> 00:50:21,318 Ba, Erromako inguruetan paseatzen ari nintzen lagun horiekin. 633 00:50:21,451 --> 00:50:26,056 Behin, Ur Santua deitzen zen leku batera iritsi ginen. 634 00:50:27,157 --> 00:50:31,128 "Zer gertatu zen? Zer zen han zegoen jende hura?" 635 00:50:32,829 --> 00:50:34,798 Film bat egiten ari ziren. 636 00:50:35,365 --> 00:50:39,136 Nire anaia han zegoen, arotza baitzen. 637 00:50:39,202 --> 00:50:41,705 Han lanean ari zen baten laguntzailea zen. 638 00:50:41,772 --> 00:50:47,911 Anaiak ni ikusi, eta hau bota zidan: "Hi, zer habil hemen?" 639 00:50:48,245 --> 00:50:51,281 Nik: "Lagunekin, bueltaka". 640 00:50:51,815 --> 00:50:56,486 Anaiak: "Hator hona, zuzendaria aurkeztuko diat". 641 00:50:56,853 --> 00:51:02,426 Batengana eraman ninduen, eta esan: "Niné, hau Pasolini da". 642 00:51:02,726 --> 00:51:05,595 Ni begira geratu nintzaion, kikilduta. 643 00:51:05,629 --> 00:51:08,498 Anaiak: "Pasolini, hau nire anaia Ninetto da". 644 00:51:08,598 --> 00:51:12,869 Pier Paolok niri begiratu, eta honela laztandu zidan burua. 645 00:51:13,970 --> 00:51:15,872 Ni begira geratu nintzaion… 646 00:51:16,106 --> 00:51:18,208 …ez dakit, baina… 647 00:51:18,308 --> 00:51:20,610 ……zerbaitek erakarri ninduen berarengan. 648 00:51:20,610 --> 00:51:22,012 Berehala izan nuen begiko. 649 00:51:22,379 --> 00:51:27,984 Pertsona batzuk jatorrak iruditzen zaizkizu, arrazoirik gabe. Senez. 650 00:51:28,418 --> 00:51:31,588 Eta ni begira ari nintzaion. 651 00:51:31,688 --> 00:51:32,689 Eta gero… 652 00:51:33,523 --> 00:51:35,058 …pentsa ezazu… 653 00:51:36,126 --> 00:51:38,028 …gizon horrek… 654 00:51:38,495 --> 00:51:40,464 …bizitza aldatu zidala. 655 00:51:47,737 --> 00:51:50,740 PASOLINI Bizitza kiskali bat 656 00:51:50,740 --> 00:51:52,175 PASOLINATOA 657 00:51:52,676 --> 00:51:58,715 Negar egiten duenak zerbait lapurtzen dio bere buruari. 658 00:51:59,316 --> 00:52:04,287 Horregatik diot neure artean: irribarre egin arte… 659 00:52:04,654 --> 00:52:10,627 …ez zaitut galduko. 660 00:52:15,198 --> 00:52:20,370 Baina horiek hitzak dira… 661 00:52:25,275 --> 00:52:27,511 Begira, Pasolini emakume bati musu ematen! 662 00:52:27,944 --> 00:52:33,550 Nik beti esan izan dut Pier Paolo anormala zela. 663 00:52:36,486 --> 00:52:39,890 Ohol hauekin jo zuten Pasolini. 664 00:52:44,327 --> 00:52:51,535 Eta nire maitasun ero guztia… 665 00:52:52,969 --> 00:52:56,773 …zeruak sufritzen du. 666 00:53:00,977 --> 00:53:03,947 Horrela. 667 00:53:43,853 --> 00:53:46,656 Pasolini Warwickeko kale batean… 668 00:53:46,923 --> 00:53:50,360 …"Canterburyko ipuinak" filmatzen ari zen garaian. 669 00:54:14,884 --> 00:54:19,055 Kameoak egiten hasi nintzen ni zineman. 670 00:54:19,289 --> 00:54:23,460 Lan txikiak ziren, diru pixka bat irabazteko. 671 00:54:23,793 --> 00:54:28,131 Gero ikusi zuten nik banuela… 672 00:54:29,633 --> 00:54:33,036 …itxura barregarri bat. 673 00:54:33,470 --> 00:54:38,375 Barregarriarena eginarazi izan didate beti. 674 00:54:38,642 --> 00:54:43,747 Horrela hasi nintzen, ba, zinemaren munduan… 675 00:54:43,780 --> 00:54:49,686 …eta han homosexualak etxean bezala zeuden. 676 00:54:51,121 --> 00:54:54,758 Viscontik ez ninduen inoiz bere etxera gonbidatu… 677 00:54:54,758 --> 00:55:00,330 …baina errespetatzen ninduen, kazetari gisa, ez lagun gisa. 678 00:55:00,530 --> 00:55:05,302 Fellinirekin, berriz, adiskidetasun eder bat izan nuen. 679 00:55:05,468 --> 00:55:08,938 Fellini lagun handia zen… 680 00:55:09,406 --> 00:55:13,810 Behin hau esan zidan: "Marikoia izatea gustatuko zitzaidakeen… 681 00:55:13,843 --> 00:55:16,313 …baina gehiegi gustatzen zaizkit emakumeak… 682 00:55:16,446 --> 00:55:19,582 …beraz, ezin naiz izan". 683 00:55:21,885 --> 00:55:25,522 Erroman pasatu nituen egunak denak ederrak ziren. 684 00:55:25,522 --> 00:55:28,625 Jende asko ezagutu dut. 685 00:55:29,092 --> 00:55:33,863 Bera bezalako pertsonak ere ezagutu ditut. 686 00:55:34,364 --> 00:55:39,369 Baina nahi zuten guztiek… 687 00:55:40,603 --> 00:55:42,405 Baina bera dibertitu egiten zen… 688 00:55:42,539 --> 00:55:47,711 …bai baitzekien eramaten ninduen festa guztietan… 689 00:55:48,611 --> 00:55:50,547 …bera lasai egoten zela nirekin. 690 00:55:50,980 --> 00:55:55,518 Batzuk etortzen zitzaizkidan atzetik… 691 00:55:55,719 --> 00:55:59,689 …baina bera ez zen kezkatzen, bazekielako nolakoa nintzen ni. 692 00:56:00,357 --> 00:56:03,426 Hainbeste jende daukat gogoan… 693 00:56:03,426 --> 00:56:07,197 …gero Calabriara etorri zitzaizkidan bisitan. 694 00:56:08,765 --> 00:56:12,736 Ez naiz jadanik haien izenez oroitzen. 695 00:56:12,969 --> 00:56:15,171 Baina nik… 696 00:56:17,407 --> 00:56:19,576 Gauza bat esan behar dut… 697 00:56:19,943 --> 00:56:22,245 …ez dut esan nahi… 698 00:56:23,480 --> 00:56:28,251 …gustatzen ez zaizkidan gauzak esaten hasiko bainaiz. 699 00:56:31,254 --> 00:56:33,723 Zer gehiago esan dezaket? 700 00:56:34,023 --> 00:56:35,392 Ez dakit. 701 00:56:38,061 --> 00:56:43,967 Elkarrekin egiten genituen bidaiak, hura zen…! 702 00:56:44,601 --> 00:56:48,638 Baina Calabriako norbaitentzat, hegoaldean bizi den batentzat… 703 00:56:48,638 --> 00:56:53,743 …Parisera, Londresera, Barnesera joatea… 704 00:56:54,010 --> 00:56:58,882 …Portugalera joatea, hiri handi horietara… 705 00:56:59,048 --> 00:57:03,520 …eta eraman nauten zinemaldia guztietara: 706 00:57:03,953 --> 00:57:08,425 Venezia, Cannes, Niza. 707 00:57:11,194 --> 00:57:15,865 Mundutik kanpo sentitzen nintzen. 708 00:57:15,865 --> 00:57:20,570 Orain, horretan pentsatzean, tristatu egiten naiz. 709 00:57:21,438 --> 00:57:25,608 Berak eginarazi zizkidan gauzak… 710 00:57:27,610 --> 00:57:30,580 …amestu egiten ditut, egia esan behar badut. 711 00:57:30,880 --> 00:57:35,785 Erroman errazagoa zen homosexuala izatea… 712 00:57:35,819 --> 00:57:38,087 …lagunak aurkitzea. 713 00:57:38,087 --> 00:57:42,525 Nik "dolce vita" egiten nuen nolabait, kazetaria nintzenez. 714 00:57:42,559 --> 00:57:45,128 Kazetari profesionala nintzen… 715 00:57:45,462 --> 00:57:48,598 …eta erne samar egon beharra neukan. 716 00:57:48,765 --> 00:57:54,337 Baina komisariara deitu nindutenean… 717 00:57:54,871 --> 00:57:59,776 …nire lagunartekoa izandako mutil batek… 718 00:57:59,843 --> 00:58:04,147 …zerbait lapurtu zuelako, nik mutila defendatu nuen. 719 00:58:04,147 --> 00:58:09,319 Beraz, hau esan zidaten: "Lane jauna… 720 00:58:09,552 --> 00:58:15,892 …kazetaritzan aritu zaitez, eta kontuz ibili norekin zabiltzan". 721 00:58:16,493 --> 00:58:20,797 Ezin nien esan poliziekin ere ibiltzen nintzela… 722 00:58:20,897 --> 00:58:24,501 …eta haiek pozik egoten zirela nirekin. 723 00:58:25,602 --> 00:58:28,404 Baina Ingalaterran… 724 00:58:28,505 --> 00:58:34,210 …ni korrespontsala nintzen aldizkariko editoreak… 725 00:58:34,511 --> 00:58:41,050 …militarren trafikoa zeukan etxean. 726 00:58:44,153 --> 00:58:48,291 Gauza barregarriak dira… 727 00:58:48,558 --> 00:58:51,427 …baina Ingalaterran zaila zen. 728 00:58:51,594 --> 00:58:55,632 John Gielguden gisako aktore handia atxilotu egin zuten… 729 00:58:55,665 --> 00:59:02,272 …komun publiko batean polizia batekin ligatu zuelako. 730 00:59:03,439 --> 00:59:06,442 Jende asko ezagutu nuen Erroman. 731 00:59:07,710 --> 00:59:10,079 Denak hona etortzen ziren… 732 00:59:10,847 --> 00:59:14,951 …nik lagundu egiten bainien, beste gay batzuei. 733 00:59:17,820 --> 00:59:21,057 Nik ezin nien ezer eman, zeren eta nik… 734 00:59:22,058 --> 00:59:24,127 Lehenik, nirekin zaletzen ziren… 735 00:59:24,227 --> 00:59:27,697 …eta gero nik beste batzuengana eramaten nituen. 736 00:59:31,568 --> 00:59:33,636 Nahikoa da oraingoz. 737 00:59:34,337 --> 00:59:36,706 Nahikoa dela uste dut, ez? 738 00:59:37,574 --> 00:59:42,412 Pasolini hil eta berehala ezagutu genuen elkar. 739 00:59:42,512 --> 00:59:47,517 Ni neure bizimodu promiskuoa uzten ari nintzen. 740 00:59:47,584 --> 00:59:51,354 Suerte handia izan zen niretzat… 741 00:59:52,789 --> 00:59:56,192 …Erromatik kanpo bizitzea. 742 00:59:56,225 --> 00:59:58,561 Erroma aldatzen ari zen. 743 00:59:58,828 --> 01:00:03,633 Baina urte batzuk gehiago gelditu nintzen Erroman… 744 01:00:04,100 --> 01:00:07,971 …Calabriara bizitzera joan baino lehen. 745 01:00:08,504 --> 01:00:11,808 Ea suertea duzun eta nire lagunak kontatzen dizun… 746 01:00:12,208 --> 01:00:15,745 …nire ordez gure artean gertatu zena. 747 01:00:16,012 --> 01:00:20,617 Zer egin nezakeen? Ezin zituen eskailerak igo. 748 01:00:20,650 --> 01:00:22,018 Etxea saldu zuen. 749 01:00:22,418 --> 01:00:25,188 Etxean hartu behar izan nuen. Zer egin nezakeen bestela? 750 01:00:25,254 --> 01:00:30,093 Hori izan zen Johnen historia. 751 01:00:30,793 --> 01:00:34,497 Gainera, nahitasuna hartu nion. 752 01:00:35,965 --> 01:00:40,136 Nire etxean ez ziren hain… 753 01:00:41,237 --> 01:00:44,007 Baina isildu egin ziren, eta kitto. 754 01:00:44,307 --> 01:00:47,744 Ez dakit zer gehiago esan. 755 01:00:47,844 --> 01:00:52,649 Galdera bat egiten badidazue, saiatzen naiz… 756 01:00:57,654 --> 01:01:00,056 Hunkitu samartuta nago. 757 01:01:21,678 --> 01:01:25,748 Inork ez zuen imajinatuko Schubert jostun gaztea aita zela. 758 01:01:25,748 --> 01:01:28,584 Neska ezkongai baten aita, jakina. 759 01:01:32,221 --> 01:01:35,224 Schubertek aldarera lagundu dio bere alaba Greteli. 760 01:01:35,358 --> 01:01:38,361 Berak josi du, trebe, ezkon-beloa. 761 01:01:38,561 --> 01:01:42,532 Eta, noski, berak diseinatu du soinekoa, eta 10 metroko dindarria. 762 01:01:43,499 --> 01:01:48,738 Schubert bere bitxi ospetsuak eta eskumuturreko ederrak gabe dago. 763 01:01:49,639 --> 01:01:53,509 Hona bere bitxia. Hunkituta, zirraraz, eta pixka bat kezkatuta. 764 01:01:53,543 --> 01:01:57,847 Shubert andrea beste nonbait dago, eta senarrak ordezkatzen du. 765 01:02:00,983 --> 01:02:04,053 Hona andregaiaren aitaren lagun min bat. 766 01:02:06,756 --> 01:02:08,858 Azkenean, denak ados zeuden: 767 01:02:08,958 --> 01:02:14,097 Erabateko intimitatean egindako ezkontza zen hura. 768 01:02:19,769 --> 01:02:22,472 Galtza urdinak. 769 01:02:23,272 --> 01:02:28,945 Alkandora berde horiska, gorbata maxi arrosa eta gordina. 770 01:02:29,679 --> 01:02:32,849 Jaka biribilduna. 771 01:02:33,082 --> 01:02:38,788 Zapatak turkesa-kolorekoak, lila ukitutxo batekin. 772 01:02:39,489 --> 01:02:42,792 Galtza urdinak. 773 01:02:42,825 --> 01:02:48,865 Tirante katedunak, lertsun baten katearen antzekoak. 774 01:02:49,365 --> 01:02:52,301 Sekulakoa da. 775 01:02:52,969 --> 01:02:58,007 Desfilatzeko, lumak eta marakak baizik ez zaizkit falta. 776 01:03:20,596 --> 01:03:27,236 Homosexuala izateak asko lagundu zidan nire lanean. 777 01:03:28,404 --> 01:03:33,843 Goi mailako modako "prêt-à-porter" bat asmatua nuen. 778 01:03:34,210 --> 01:03:37,547 "Prêt-à-porter"ak esan nahi zuen… 779 01:03:38,047 --> 01:03:44,687 …asko batera egitea. Nirea, berriz, banan-banan egitea zen. 780 01:03:46,422 --> 01:03:48,858 Erotu egin ziren denak. 781 01:03:49,225 --> 01:03:54,297 Japoniarrak berehala etorri ziren ni urte askotarako kontratatzera. 782 01:03:54,330 --> 01:03:56,532 Estatu Batuak, beste hainbeste. 783 01:03:56,699 --> 01:03:58,467 Parisek, beste hainbeste. 784 01:03:58,701 --> 01:04:00,770 Mundu osoan barrena ibili naiz… 785 01:04:00,937 --> 01:04:06,509 …baina inoiz ez naiz abentura baten bila ibili. 786 01:04:08,544 --> 01:04:10,413 Ahal nuen. 787 01:04:10,546 --> 01:04:13,182 Proposatu zizkidaten. 788 01:04:13,282 --> 01:04:18,554 Baina nik beti gorde nahi izan dut neure burua, neure lana. 789 01:04:18,554 --> 01:04:21,057 Gauza batzuk ez zihoazkidan. 790 01:04:21,157 --> 01:04:22,692 Hura ez zen niretzat, noski. 791 01:04:26,863 --> 01:04:29,599 Jesuita batengana joan, eta hau esan nion: 792 01:04:29,632 --> 01:04:31,634 "Aizu… 793 01:04:35,404 --> 01:04:37,406 …zure ustez… 794 01:04:39,342 --> 01:04:43,446 …zergatik dut nik joera hau?" 795 01:04:43,946 --> 01:04:47,049 "Nik ez dut hau onartzen". 796 01:04:47,416 --> 01:04:50,353 Eta berak hau erantzun zidan: 797 01:04:50,453 --> 01:04:53,656 "Herren jaio izan bazina… 798 01:04:53,923 --> 01:04:56,959 …nola ibiliko zinatekeen?" 799 01:04:58,961 --> 01:05:01,430 "Herren ibiliko nintzatekeen". 800 01:05:01,464 --> 01:05:06,335 "Baina kontuan har ezazu gauza hau… 801 01:05:06,335 --> 01:05:10,139 …bizitasun handiz egin beharrekoa dela". 802 01:05:11,173 --> 01:05:14,343 "Zereginari oso erne egon beharra dago". 803 01:05:14,477 --> 01:05:17,880 "Ezer lizunik egin gabe". 804 01:05:19,115 --> 01:05:22,018 Hura izan zen epaia… 805 01:05:24,053 --> 01:05:28,324 Harengana joateko kemena izan nuen, ez bainuen neure burua onartzen. 806 01:05:32,194 --> 01:05:36,732 Entzuna nuen Suitzan… 807 01:05:36,799 --> 01:05:40,102 …injekzioak jartzen zizkizutela… 808 01:05:42,038 --> 01:05:44,674 …sendatu egiten omen zutenak… 809 01:05:44,707 --> 01:05:49,045 …halako oreka bat ematen omen zuten. 810 01:05:49,378 --> 01:05:51,580 Horren berri galdetu nuen. 811 01:05:51,714 --> 01:05:52,515 Eta hau esan zidaten: 812 01:05:52,515 --> 01:05:57,253 …"Moses, ez ezazu ezer egin… 813 01:05:58,788 --> 01:06:07,163 …zeren eta zure odolean askoz emakumezko zelula gehiago badituzu… 814 01:06:07,563 --> 01:06:11,734 …injekzio hauekin ugaritu baizik ez zaizkizu egingo". 815 01:06:14,103 --> 01:06:19,909 "Zorionekoak dira pixka bat dutenak. Baina auskalo". 816 01:06:20,009 --> 01:06:24,747 "Ez dago jakiterik". "Hortaz, ni ez noa" esan nien. 817 01:06:25,581 --> 01:06:28,084 Dena probatu dut! 818 01:06:31,087 --> 01:06:35,658 Muga lainotsuaren atzean, hortxe egunsentia. 819 01:06:36,659 --> 01:06:40,997 Kanpai-hotsa entzuten da, Eguberriaren iragarle. 820 01:06:41,530 --> 01:06:46,969 Hunkitu egiten da etxera doan menditarra. 821 01:06:47,036 --> 01:06:52,508 Aitona eta iloba arratsaldean joatekoak baitira. 822 01:06:56,045 --> 01:07:01,250 "Zoriontsua desberdina dena, bera desberdina izanik". 823 01:07:01,283 --> 01:07:07,223 "Dohakabea, ordea, desberdina dena bera arrunta izanik". 824 01:07:07,757 --> 01:07:12,495 Mehatxu bat bezalakoa da jende arruntarentzat. 825 01:07:12,595 --> 01:07:17,767 Eta, horren ordez, zoriona hitzematen dio desberdina denari. 826 01:07:17,767 --> 01:07:20,536 Ni desberdina izan naiz. 827 01:07:20,603 --> 01:07:23,572 Eta desberdina naiz oraindik, bizirik nagoelako. 828 01:07:23,672 --> 01:07:25,541 Mara-mara ari du. 829 01:07:25,808 --> 01:07:28,077 Elurra mara-mara ari du. 830 01:07:28,577 --> 01:07:34,083 Eta bihotz guztiek etxe goxo batekin egiten dute amets. 831 01:07:34,917 --> 01:07:39,822 Zure gainean ari du elurra mara-mara. 832 01:07:40,289 --> 01:07:44,493 Baina gogora ezazu, erre egin dezake. 833 01:07:48,664 --> 01:07:55,237 Ni pozik egon naiz nire izatea edukita, halakoxea bainintzen. 834 01:07:55,337 --> 01:07:58,407 Hori izan da nire zoriona. 835 01:07:58,607 --> 01:08:06,949 Aniztasunak maitasun harreman azkarrak izaten uzten zigun… 836 01:08:06,949 --> 01:08:10,419 …horrelakoa baitzen orduan bizitza. 837 01:08:10,553 --> 01:08:17,526 Nik ezin dut jasan paradisuan eserita egotea, hemen bezala… 838 01:08:17,526 --> 01:08:20,463 …erabateko gurtzan. Ez. 839 01:08:20,629 --> 01:08:24,433 Friboloa naiz. Batera eta bestera jirabiraka ibiltzea gustatzen zait. 840 01:08:24,533 --> 01:08:27,570 Eta zergatik ez da zoriontsua izango… 841 01:08:27,636 --> 01:08:33,008 …elkartze azkar bat izan eta gero ihes egiten duen maritxua? 842 01:08:40,382 --> 01:08:42,918 Kilika egiten dizu munduak. 843 01:08:43,686 --> 01:08:47,990 Baita jakintsu bat ere, bere boterean garaile. 844 01:08:54,930 --> 01:08:58,300 Benetako azti handia. 845 01:08:58,701 --> 01:09:02,705 Usteldu egin da azkenean bertutea. 846 01:09:03,439 --> 01:09:08,310 Adiskidetasunean, batez ere, dastatu dut nik maitasuna. 847 01:09:08,978 --> 01:09:11,814 Sexua, bestalde, gauza maltzur bat da… 848 01:09:11,847 --> 01:09:14,283 …berehala egiten dena. 849 01:09:14,583 --> 01:09:19,555 Garai hartan etxeetako eskaratzak ia ez zeuden itxita. 850 01:09:19,622 --> 01:09:22,358 Noizean behin, itzal artera ihes egin… 851 01:09:22,458 --> 01:09:24,894 …ezkutuan eta azkar zerbait egiten genuen… 852 01:09:25,060 --> 01:09:26,929 …eta gero alde egiten zenuen. 853 01:09:27,062 --> 01:09:30,900 Eta hori da, baita ere, homosexualaren zoriona… 854 01:09:31,233 --> 01:09:34,503 …ez baitago ezkontzera behartua… 855 01:09:34,603 --> 01:09:38,507 …gauero pertsona berarekin ohera joan beharrez. 856 01:09:38,641 --> 01:09:39,975 Zer aspergarria! 857 01:09:40,042 --> 01:09:43,579 Erregu egin zion, ez beragatik, bere umeagatik baizik. 858 01:09:43,646 --> 01:09:47,149 Neskak ezetz esan zion, eta behin mutilaren erreguez nekatuta… 859 01:09:47,183 --> 01:09:49,952 …alde egin zion, umea haren besoetan utzita: ni! 860 01:09:50,219 --> 01:09:55,457 Aitak nintzen bezala maite ninduen. Tuberkulosia izan zuen urtebetez. 861 01:09:55,491 --> 01:09:59,862 Como-ko aintzirara joan zen, han airea garbiagoa denez… 862 01:09:59,929 --> 01:10:02,464 …eta ni berarekin eraman ninduen. 863 01:10:02,631 --> 01:10:04,333 Maitasun-urte bat. 864 01:10:04,533 --> 01:10:08,938 Zoriontsua izan nintzen berarekin, heldu bati bezala hitz egiten zidan. 865 01:10:09,371 --> 01:10:12,441 Umeak nola jaiotzen ziren galdetu nionean… 866 01:10:12,441 --> 01:10:16,946 …aitak asmatu zuen hitz soil eta argiekin niri esaten… 867 01:10:16,979 --> 01:10:20,883 …naturaren sekretua, jaiotzarena. 868 01:10:20,950 --> 01:10:22,651 Horregatik… 869 01:10:22,952 --> 01:10:28,390 …nik egiten nuen guztia egokia iruditzen zitzaion berari. 870 01:10:28,390 --> 01:10:33,662 "Umeak perfektu jaiotzen dira, akastuna gizartea da" zioen amak. 871 01:10:33,662 --> 01:10:38,767 Berarentzat Rousseau filosofo handi bat zelako. 872 01:10:38,767 --> 01:10:43,105 Montessori eskoletako metodoa ere aztertua zuen… 873 01:10:43,172 --> 01:10:45,741 …eta neskak eta mutilak nahasten zituen. 874 01:10:45,774 --> 01:10:49,945 Lehen hezkuntzako 3. mailan, neska bat mutil bihurtu zen. 875 01:10:50,112 --> 01:10:54,483 "Emaginak gaizki begiratuko zuen" esan zuen amak. 876 01:10:54,550 --> 01:10:58,120 Eta haren familiak hiriz aldatu nahi zuenez… 877 01:10:58,153 --> 01:11:00,923 …amak esan zion: "Ez, mantala bakarrik aldatuko diogu". 878 01:11:00,923 --> 01:11:06,895 Txuria eta lazo arrosadunaren ordez, beltza lazo beltzarekin. 879 01:11:06,929 --> 01:11:12,568 Amak: "Ume maiteok, Valeriaren ordez, Valerio dugu". 880 01:11:58,314 --> 01:12:00,115 Ezin dut. 881 01:12:00,649 --> 01:12:07,990 Ezin dut aurkitu gizonezko argazkia. 882 01:12:09,124 --> 01:12:12,861 Hementxe! Luciano hemen dago. 883 01:12:14,463 --> 01:12:15,631 Hemen dago! 884 01:12:16,332 --> 01:12:20,969 Heme dago Luciano. Hemen 20 urte zituen. 885 01:12:21,670 --> 01:12:23,105 20 urte! 886 01:12:24,473 --> 01:12:28,811 Londresen, gela batean sartu ninduten… 887 01:12:29,244 --> 01:12:31,547 …eta han "men" jartzen zuen… 888 01:12:31,647 --> 01:12:33,716 …eta horrek esan nahi du "gizona". 889 01:12:33,816 --> 01:12:37,419 Ebakuntzaren ondoren, "women" jartzen zuen. 890 01:12:37,920 --> 01:12:40,255 "Azkenean!" esan nuen nik. 891 01:12:40,823 --> 01:12:44,727 Baina asko sufritu dut, zeren eta gero… 892 01:12:44,760 --> 01:12:48,864 …arbuio bat izan nuen, eta gainerako guztia. 893 01:12:50,165 --> 01:12:55,571 Baina Turinera iristeko moldatu nintzen… 894 01:12:55,904 --> 01:12:57,973 …eta han hasi nintzen bizitzen. 895 01:12:58,140 --> 01:13:02,144 Han hasi nintzen emakume bezala bizitzen. 896 01:13:02,878 --> 01:13:05,547 Mutil bikaina nintzen… 897 01:13:05,681 --> 01:13:11,253 …baina nahiago dut neure burua horrelakoa. 898 01:13:11,887 --> 01:13:14,390 Horrelakoa. 899 01:13:15,591 --> 01:13:19,061 Horrelakoa, orain sentitzen naizen bezalakoa. 900 01:13:19,128 --> 01:13:23,499 Zahartu naiz, baina ni naiz, hala ere. 901 01:13:23,499 --> 01:13:24,600 Emakumea. 902 01:13:28,604 --> 01:13:31,507 Sexuz aldatuta… 903 01:13:32,074 --> 01:13:37,813 …badaude gauza positiboak eta gauza negatiboak ere bai. 904 01:13:38,147 --> 01:13:40,616 Horregatik duzu beti gogoan… 905 01:13:40,849 --> 01:13:43,085 …lehen eta gero… 906 01:13:43,085 --> 01:13:47,423 …ez zaidalako lehen nintzena ahazten. 907 01:13:47,489 --> 01:13:49,591 Horregatik… 908 01:13:50,659 --> 01:13:53,529 …gogoratzen naiz, zoritxarrez… 909 01:13:55,297 --> 01:13:59,701 …nola osorik nengoenean, horrela esan dezagun… 910 01:14:00,569 --> 01:14:03,071 …sentitu egiten nuen… 911 01:14:03,272 --> 01:14:05,941 …eta orain ez dut sentitzen. 912 01:14:06,809 --> 01:14:11,280 Alegia, sexua erabatekoa zen orduan. 913 01:14:11,447 --> 01:14:17,686 Orain, berriz, esan dezagun sexua… 914 01:14:18,520 --> 01:14:21,056 …"trantze" esaten zaion modukoa dela. 915 01:14:21,223 --> 01:14:25,727 Bai. Demagun trantzean sartzen naizela. 916 01:14:25,861 --> 01:14:28,230 Trantzean sartu baizik ez bainaiz egiten. 917 01:14:28,330 --> 01:14:32,534 Ez dago jadanik benetako sexurik. 918 01:14:33,402 --> 01:14:35,704 Emakumea zara, eta kitto. 919 01:14:35,704 --> 01:14:42,044 Baina sexua motela da, lapurtu egin dizutelako. 920 01:14:42,478 --> 01:14:44,947 Lapurtu egin dizute. 921 01:14:45,113 --> 01:14:49,151 Zeren eta lehen, gizon batekin nengoenean, sentitu egiten nuen. 922 01:14:49,151 --> 01:14:52,621 Berak sentitzen zuena nik ere sentitzen nuen! 923 01:14:53,655 --> 01:14:55,190 Orain… 924 01:14:55,791 --> 01:14:57,259 …nahitasuna sentitzen dut… 925 01:14:57,392 --> 01:15:00,729 …baina ez dut beste ezer aurkitzen. 926 01:15:00,796 --> 01:15:03,265 Nazkatu egiten naiz! 927 01:15:10,405 --> 01:15:13,375 Orain irain egiten diot… 928 01:15:16,411 --> 01:15:18,380 …irain egiten diot… 929 01:15:18,614 --> 01:15:20,983 …baina nik bilatu nuen. 930 01:15:21,250 --> 01:15:24,019 Baina ez dago jadanik. 931 01:15:24,586 --> 01:15:26,522 Hor dago trauma. 932 01:15:27,055 --> 01:15:29,424 Hori da trauma. 933 01:15:39,334 --> 01:15:41,169 Umberto Bindi! 934 01:15:52,814 --> 01:15:56,051 "Gure kontzertua". 935 01:16:20,842 --> 01:16:26,481 Jasan duzun bazterkeriaz hizketan ari ginen. 936 01:16:26,515 --> 01:16:29,051 Prentsarentzat, zure kantuak soilik ziren… 937 01:16:29,217 --> 01:16:33,422 Gai polemikoa izan da, produkzioan ere zerikusia izan du. 938 01:16:33,455 --> 01:16:37,793 Azkenean, pertsonaia zakar eta negatibo bat agertu da. 939 01:16:38,393 --> 01:16:43,432 1961 urte izugarria izan zen niretzat, Paolo eta Minarentzat. 940 01:16:45,133 --> 01:16:48,070 Nik besteek baino gehiago sufrituko nuen… 941 01:16:48,437 --> 01:16:51,340 …nire nortasuna ez delako hain indartsua. 942 01:16:51,473 --> 01:16:56,211 Bai, baina zehaztuz, nik hau dena badakit… 943 01:16:56,345 --> 01:16:59,448 …zure berri badudalako, baina zer izan da hau zuretzat? 944 01:16:59,715 --> 01:17:02,384 Diamantearen kontua… 945 01:17:02,484 --> 01:17:06,188 …diamante handi samar bat neukan. 946 01:17:07,322 --> 01:17:11,126 Ez naiz batere damutzen gertatu zaidanaz. 947 01:17:11,259 --> 01:17:13,629 Ezta sufritu dudanaz ere. 948 01:17:13,662 --> 01:17:15,797 Barra-barra gastatzeko eromenean gaude. 949 01:17:15,864 --> 01:17:17,966 4 milioi balio omen duen eraztun bat… 950 01:17:18,300 --> 01:17:20,736 …eta italiar egunkari guztiek aipatu dutena. 951 01:17:21,036 --> 01:17:25,307 Nire esajerazio bat, esibizionismora iritsi zena. 952 01:17:25,407 --> 01:17:28,443 Eta amari diodan atxikimendua… 953 01:17:28,443 --> 01:17:31,046 …erabat justifikatua. 954 01:17:31,213 --> 01:17:35,517 Ez zaizkit amaren umeak gustatzen, baina justifikatuta zegoen. 955 01:17:35,550 --> 01:17:39,554 Ama maite nuen. Amak etxe bat eman zidan eta maitasuna eman zidan. 956 01:17:39,821 --> 01:17:43,392 Gaur ez daukat diamanterik, eta, zoritxarrez… 957 01:17:44,026 --> 01:17:47,696 …amarik ere ez dut. Barkatu, ez nuen hau nahi. 958 01:17:47,996 --> 01:17:50,666 Asko hunkitzen nau beti. 959 01:17:53,735 --> 01:17:56,638 Diamanteez, lehen esan dizudan bezala… 960 01:17:57,172 --> 01:18:01,843 Ez naiz batere damutzen amari nion maitasunaz… 961 01:18:02,144 --> 01:18:04,146 …nahiz, izan ere… 962 01:18:04,279 --> 01:18:07,015 …beti aurpegiratu izan didaten hori. 963 01:18:07,215 --> 01:18:11,153 Gauza ia gaiztoak: "Zoaz amatxorengana". 964 01:18:11,920 --> 01:18:15,691 "Joan korrika amatxorengana". Eta gertatutakoaren ondoren, hori… 965 01:18:16,291 --> 01:18:19,261 Nonahi zaudela… 966 01:18:21,196 --> 01:18:24,232 Nonahi zaudela… 967 01:18:26,968 --> 01:18:30,472 Nonahi zaudela… 968 01:18:30,639 --> 01:18:33,341 …aurkituko nauzu… 969 01:18:34,309 --> 01:18:35,811 …gertu… 970 01:18:36,712 --> 01:18:39,281 …zugandik. 971 01:18:55,097 --> 01:18:58,100 Nonahi nagoela, kantatu egiten dut. 972 01:18:59,067 --> 01:19:01,002 Kantatu… 973 01:19:01,269 --> 01:19:04,506 …zuretzat bakarrik. 974 01:19:05,340 --> 01:19:07,943 Entzun… 975 01:19:08,210 --> 01:19:11,413 …zer-nolako maitasunez… 976 01:19:12,948 --> 01:19:16,151 "Homosexualitateari buruzko gogoetak. 98ko iraila". 977 01:19:16,151 --> 01:19:18,420 "Ez omen da jadanik auzi eztabaidatua". 978 01:19:18,420 --> 01:19:22,190 "Baina burlazko jarrerak ikusten ditut oraindik". 979 01:19:23,125 --> 01:19:26,294 Halaxe kantatzen dut… 980 01:19:27,362 --> 01:19:29,231 Kantatzen dut… 981 01:19:29,931 --> 01:19:33,301 …zuretzat bakarrik. 982 01:19:36,538 --> 01:19:39,374 "HAMAR URTE GEROAGO". 983 01:19:44,713 --> 01:19:48,784 ROBERTOren ESKUIZKRIBUA 984 01:19:48,984 --> 01:19:54,089 "Nire eskuizkribua. Robertorena". Ni naiz Roberto. 985 01:19:58,260 --> 01:20:00,095 Dibertigarria, ezta? 986 01:20:00,262 --> 01:20:04,432 RAIko apaiz hari idatzi nionekoa… 987 01:20:04,800 --> 01:20:09,371 "Aita, barkatu zuri idatzi izana". 988 01:20:09,504 --> 01:20:14,943 "Gaztea naiz eta homosexuala naiz". 989 01:20:15,343 --> 01:20:19,681 "Baina ezin dut hitz hori digeritu". 990 01:20:20,849 --> 01:20:24,553 "Niretzat zehatzagoa da afeminatua naizela esatea". 991 01:20:24,586 --> 01:20:28,723 "Izan ere, txikitatik sentitu izan naiz emakumezkoa". 992 01:20:29,825 --> 01:20:31,793 "Oso delikatua". 993 01:20:32,027 --> 01:20:37,532 "Nigan eragina izan dute beti, noski, besteen mespretxuak". 994 01:20:39,100 --> 01:20:41,670 "Amarekin bizi izan naiz beti". 995 01:20:41,703 --> 01:20:43,738 "Pentsioei esker bizi ginen". 996 01:20:44,406 --> 01:20:49,211 "Nik ere dirulaguntza bat jasotzen dut, ez baitut lanik egiten". 997 01:20:49,277 --> 01:20:55,016 "Arazoak ditut, baina nahiago nuke lan egin, bizitzari aurre egin". 998 01:20:55,050 --> 01:20:59,321 "Horren ordez, bizimodu bakarti hau dut". 999 01:20:59,988 --> 01:21:03,325 "Batzuetan gorroto diot neure buruari". 1000 01:21:03,391 --> 01:21:05,460 Bai, zeren eta, halako batean… 1001 01:21:05,594 --> 01:21:07,729 …norberari, mutiko bati, bereziki… 1002 01:21:07,762 --> 01:21:09,364 …buruan dabilkio hori… 1003 01:21:09,397 --> 01:21:12,601 …eta esaten du: "Zergatik ez dut lortzen? Ez dakit". 1004 01:21:12,801 --> 01:21:13,802 Batzuetan… 1005 01:21:14,970 --> 01:21:17,072 …nork bere burua maitatzetik hura gorrotatzera pasatzen da. 1006 01:21:17,105 --> 01:21:19,341 Ez da sinestekoa. 1007 01:21:21,009 --> 01:21:25,347 "Ez dut inoiz adiskidetasun sakonik izan". 1008 01:21:25,547 --> 01:21:29,417 "Nahiz gizonek erakartzen nauten". 1009 01:21:30,585 --> 01:21:33,588 "Mutil txikia nintzenean, amets egiten nuen… 1010 01:21:33,622 --> 01:21:36,091 …sexuz aldatu ahal izatearekin". 1011 01:21:36,458 --> 01:21:41,429 "Gero ulertu nuen pentsakizun hori absurdoa zela". 1012 01:21:43,999 --> 01:21:47,168 "Duela urte batzuk, neure burua hiltzen ere saiatu nintzen… 1013 01:21:47,235 --> 01:21:49,905 …barbituriko-dosi handi batekin". 1014 01:21:50,071 --> 01:21:52,374 "Mirariz salbatu ninduten… 1015 01:21:52,574 --> 01:21:57,245 …baina legez ospitale psikiatriko batera eraman ninduten… 1016 01:21:57,412 --> 01:21:59,781 …han azter nintzaten". 1017 01:22:00,015 --> 01:22:04,219 "Ia animalien egoeran zeuden gaixoekin giltzapetu ninduten". 1018 01:22:04,853 --> 01:22:10,492 "Hura nire aurkako indarkeria morala izan zen". 1019 01:22:10,525 --> 01:22:12,160 "Gehiegikeria hutsa". 1020 01:22:12,494 --> 01:22:17,766 "Neure askatasun pertsonala bortxatu zidaten". 1021 01:22:18,233 --> 01:22:20,268 "Giltzapetu egin ninduten… 1022 01:22:20,702 --> 01:22:26,241 …nire eromena sendatzeko uste faltsuarekin". 1023 01:22:26,741 --> 01:22:29,778 Homosexualak erotuta daude, beraz. 1024 01:22:30,512 --> 01:22:35,050 "Sermoilariek erretorikaz betetako hitzaldiak egiten dituzte". 1025 01:22:35,083 --> 01:22:36,818 "Bekatua da", esaten dute. 1026 01:22:36,952 --> 01:22:38,119 "Beldur dira". 1027 01:22:38,753 --> 01:22:41,790 "Nik asko sinesten dut Jainkoagan… 1028 01:22:42,891 --> 01:22:46,361 …baina Jainkoak ez du nahi nik heriotza oinatzetsurik izatea… 1029 01:22:46,394 --> 01:22:50,932 …gizonek sortutako debeku basatien erruz". 1030 01:22:51,166 --> 01:22:57,072 "Zuk, aita, ez didazu, beharbada, gutun hau irratiz erantzungo". 1031 01:22:57,806 --> 01:23:03,111 "Gai hau aipatzeko beldurrez egongo zarelako zu ere". 1032 01:23:03,144 --> 01:23:07,983 "Edo aipatzen baduzu, gaitzespenez aipatuko duzu zuk ere". 1033 01:23:08,149 --> 01:23:10,485 "Barkaidazu. Adeitasunez". 1034 01:23:11,553 --> 01:23:13,488 Gehiago? 1035 01:23:13,755 --> 01:23:14,589 Gehiago? 1036 01:23:29,237 --> 01:23:31,406 Zer polita! 1037 01:23:40,348 --> 01:23:44,819 Eguzkia goian dagoen artean… 1038 01:23:45,020 --> 01:23:48,723 …distiraren distiraz… 1039 01:23:49,791 --> 01:23:54,863 …maitasuna gure bitartez biziko da. 1040 01:23:59,067 --> 01:24:03,138 Ilargiaren argitasunak… 1041 01:24:03,605 --> 01:24:07,509 …maitaleak dardarazten dituen artean… 1042 01:24:08,276 --> 01:24:13,815 …zurekin amets egin ahal izango dut. 1043 01:24:22,724 --> 01:24:27,062 Eroetxean garai hartan zegoen sendabide bakarra… 1044 01:24:27,128 --> 01:24:29,964 …elektroshocka zen… 1045 01:24:29,998 --> 01:24:35,870 …edo lobotomia, alegia, garunaren zati bat kentzen zizuten. 1046 01:24:36,538 --> 01:24:43,178 Eta gaur egun ere, lagun psikiatra batek esan didanez: 1047 01:24:43,278 --> 01:24:49,551 "Eroetxeak beteta daude gizon gazte samarrez". 1048 01:24:50,085 --> 01:24:54,823 "Suizidak, arrazoia zehaztu gabe". 1049 01:24:55,757 --> 01:24:58,626 "Denek leihotik bota beren buruak, eta horrela hiltzen ziren". 1050 01:25:03,331 --> 01:25:06,434 Nire bizitzan pentsatzen badut… 1051 01:25:06,468 --> 01:25:08,103 …geratu bainintzen… 1052 01:25:08,103 --> 01:25:11,372 …ez umezurtz aitaren aldetik, aita ezagutu ere ez bainuen egin… 1053 01:25:11,439 --> 01:25:13,608 …umezurtz amaren aldetik, ordea… 1054 01:25:14,242 --> 01:25:18,046 …umezurtz gelditzea gauza ikaragarria baita… 1055 01:25:18,113 --> 01:25:20,648 …ikusten duzulako beste guztiek gurasoak dituztela… 1056 01:25:20,682 --> 01:25:23,351 …eta zu bakar-bakarrik zaude, txakur bat bezala. 1057 01:25:23,451 --> 01:25:25,620 Horretan pentsatzen badut… 1058 01:25:25,653 --> 01:25:30,058 …umezurtza izatea, gay nintzela konturatu nintzenean… 1059 01:25:30,058 --> 01:25:33,394 …faktore positibo bihurtu zen… 1060 01:25:33,394 --> 01:25:39,000 …nik ez bainuen izan semeek izaten duten drama… 1061 01:25:39,067 --> 01:25:43,538 …gurasoek homosexualak direla jakiten dutenean… 1062 01:25:43,738 --> 01:25:45,907 …drama ikaragarria izaten da hori… 1063 01:25:45,940 --> 01:25:47,809 …eta nik ez dut hori izan. 1064 01:25:47,976 --> 01:25:51,513 Ez dut hori izan, aldez aurretik ezbehar bat izan nuelako… 1065 01:25:51,546 --> 01:25:56,618 …eta hori da nire bizitzaren alderdirik okerrena. 1066 01:25:56,651 --> 01:26:03,625 Zergatik izan behar da umezurtza gay izanik zoriontsu izateko? 1067 01:26:03,625 --> 01:26:05,627 Absurdoa da! 1068 01:26:05,960 --> 01:26:08,329 Baina gure errealitatean… 1069 01:26:08,363 --> 01:26:12,300 …gaur egun oraindik dagoen familiaren ikuspegi horrekin… 1070 01:26:12,333 --> 01:26:14,802 …hori da egoera. 1071 01:26:16,104 --> 01:26:21,876 Txundituta nago oraindik eta ezin dut erantzunik eman: 1072 01:26:21,976 --> 01:26:24,746 "Zergatik niri? Zer egin daiteke?" 1073 01:26:24,846 --> 01:26:28,783 Afektibitate-arazoengatik sufritzen denean… 1074 01:26:28,816 --> 01:26:30,752 …bakarrik egoten zara beti… 1075 01:26:30,785 --> 01:26:34,322 …hori zuri zergatik gertatu zaizun jakin gabe. 1076 01:26:54,809 --> 01:27:00,148 2010eko urriak 29 zen, 19:00etan. 1077 01:27:00,615 --> 01:27:06,621 Erabaki nuen homosexuala nintzela amari hitz gutxitan esatea. 1078 01:27:06,888 --> 01:27:11,326 Egun hartan gertatu zen gertaerak… 1079 01:27:11,426 --> 01:27:15,863 …ni zer nintzen esatera bultzatu baininduen. 1080 01:27:15,897 --> 01:27:18,967 Amarekin erdialdean nengoela… 1081 01:27:19,033 --> 01:27:24,372 …bazegoen mutil bat nabarmenki gay zena. 1082 01:27:26,341 --> 01:27:31,279 Amak horrelako zerbait esan zuen: "Mutil gaixoa, erruki diot". 1083 01:27:31,779 --> 01:27:32,880 Horrelako zerbait. 1084 01:27:33,047 --> 01:27:36,084 Ez dakit zergatik, baina hori esan zuenean… 1085 01:27:36,117 --> 01:27:41,823 …indar moduko bat sentitu nuen barruan… 1086 01:27:41,856 --> 01:27:44,225 …ni zer nintzen esatera bultzatzen ninduena. 1087 01:27:44,592 --> 01:27:48,096 Eta, beraz, egun hartan, 19:00etan… 1088 01:27:49,497 --> 01:27:52,667 …malko artean, ahaleginaren handiagatik… 1089 01:27:52,834 --> 01:27:55,370 …gay naizela esan nion amari. 1090 01:28:06,180 --> 01:28:10,952 Handik urte eta erdira, udako oporretan… 1091 01:28:11,953 --> 01:28:18,393 …orain noan eskolako gela berriko Facebookeko argazki batzuetan… 1092 01:28:18,426 --> 01:28:20,962 …"gustatzen zait" sakatzen ari nintzenean… 1093 01:28:20,995 --> 01:28:22,497 …haiek hori nabaritu… 1094 01:28:22,630 --> 01:28:26,734 …eta ea homosexuala nintzen galdetu zidaten gelakoek. 1095 01:28:28,369 --> 01:28:33,341 Jakina, ez nuen beldurrik, ez nuen zer ezkutaturik… 1096 01:28:33,374 --> 01:28:36,344 …ez nuen hori ukatzeko inolako arrazoirik. 1097 01:28:36,344 --> 01:28:39,580 Egia esan nien berehala, homosexuala nintzela. 1098 01:28:40,148 --> 01:28:44,352 Jakina, talde guztietan gertatzen den bezala… 1099 01:28:44,352 --> 01:28:50,525 …badago beti norbait hori berehala edo inoiz ez onartzen ez duena. 1100 01:28:50,625 --> 01:28:54,062 Larri eta beldurrez pasatu nuen uda osoa… 1101 01:28:54,062 --> 01:28:57,365 …irailean hara itzuli eta dena aldatuko zelakoan. 1102 01:29:04,172 --> 01:29:07,308 Ziria sartzen dizute, txisteak kontatzen dizkizute… 1103 01:29:07,308 --> 01:29:10,445 …eta horrek indartu egiten zaitu, nolabait. 1104 01:29:10,745 --> 01:29:15,283 Aurrera egitera bultzatzen zaitu, amore ez ematera bultzatzen zaitu. 1105 01:29:15,350 --> 01:29:18,353 Zu zarena defendatzera bultzatzen zaitu… 1106 01:29:18,386 --> 01:29:22,623 …eta hala ez zara ohitzen homosexuala txarra dela entzuten. 1107 01:29:32,700 --> 01:29:36,371 Zaila egiten zait norbait berezia aurkitzea. 1108 01:29:36,437 --> 01:29:42,043 Zaila egiten zait gustuko norbaitengana hurbiltzea. 1109 01:29:42,643 --> 01:29:44,846 Eskolako norbait gustatzen bazait… 1110 01:29:45,012 --> 01:29:47,982 …ezin naiz berarengana joan eta esan: "gustukoa zaitut". 1111 01:29:48,082 --> 01:29:51,753 Okerrenean, ukabilkada bat hartuko nuke. 1112 01:29:53,287 --> 01:29:55,022 Ez nuke jakingo. 1113 01:29:55,256 --> 01:29:57,925 Gertatu beharrekoa gertatuko da. 1114 01:30:01,062 --> 01:30:05,733 ZORIONTSUA DESBERDINA DENA 1115 01:31:41,996 --> 01:31:43,898 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz