1 00:00:26,426 --> 00:00:27,761 Eskerrik asko. 2 00:00:30,830 --> 00:00:31,898 Ikuspegi ederra. 3 00:00:33,466 --> 00:00:34,834 Mila esker. 4 00:00:35,502 --> 00:00:39,906 Xanpaina ondo egokitzen da gauza guztiekin, baita curryarekin ere! 5 00:00:43,710 --> 00:00:47,247 Xanpain hau ez zait bereziki gustatzen. 6 00:00:47,480 --> 00:00:51,251 Bidean aurkitutako oztopoak, zera! 7 00:00:55,722 --> 00:00:56,656 Interesgarria da. 8 00:00:56,656 --> 00:01:01,861 Moët Chandon hau ez da nire gustukoenetako bat. 9 00:01:03,029 --> 00:01:04,731 Txundituta geratu naiz hau ekarri didanean… 10 00:01:04,764 --> 00:01:09,235 …zeren eta menuan Bollinger jartzen baitu, kopaka. 11 00:01:09,235 --> 00:01:12,138 Bollinger izango zela uste nuen, beraz. 12 00:01:12,238 --> 00:01:14,707 Eta hori xanpain ona da. 13 00:01:14,741 --> 00:01:20,146 Ez dut ezer esan nahi, baina gauza bitxia izan da. 14 00:01:23,750 --> 00:01:28,455 Tira ba, badaude gauza okerragoak bizitzan. 15 00:01:36,796 --> 00:01:39,032 Jatetxean lehen aldiz sartu nintzenean… 16 00:01:39,065 --> 00:01:41,768 Otarraina bikaina zegoen, zapore aparta zuen. 17 00:01:41,768 --> 00:01:43,570 Ziapea perfektua da. 18 00:01:43,603 --> 00:01:45,805 -Okela, aparta! -Zerbitzua, akatsik gabea. 19 00:01:45,872 --> 00:01:48,374 Kalitateak izar bat merezi du. 20 00:01:48,374 --> 00:01:51,211 -Frantses gastronomia hilik? -Hau aparta da! 21 00:01:51,211 --> 00:01:52,378 Higuingarria! 22 00:01:52,512 --> 00:01:57,417 Estokolmoko jatetxe batean izan genuen lehenengoz haien berri. 23 00:01:57,484 --> 00:02:00,887 Eskandinaviar sukaldaririk onenetako batek aipatu zigun… 24 00:02:00,920 --> 00:02:04,290 …obsesiodun jende multzo berri bat. 25 00:02:04,290 --> 00:02:06,759 Munduan zehar etengabe bidaiatzen dute… 26 00:02:06,759 --> 00:02:11,498 …jatetxerik esklusiboenetan jateko. 27 00:02:11,564 --> 00:02:15,869 Berak eta bere kideak haien joan-etorrien zelatan omen zeuden. 28 00:02:15,902 --> 00:02:19,973 Arreta handiz irakurtzen omen zituzten haien sukaldaritza-blogak… 29 00:02:20,039 --> 00:02:24,144 …ehunka edo milaka lagunek irakurriak. 30 00:02:24,144 --> 00:02:25,612 Jakin-minez zegoen. 31 00:02:25,712 --> 00:02:27,881 Baliabide amaiezinak zeuzkaten, nonbait… 32 00:02:27,914 --> 00:02:32,519 …eta haien iritziak oso-oso garrantzitsuak omen ziren jadanik. 33 00:02:32,552 --> 00:02:36,489 "Jende hori sukaldaritzaren mundua aldatzen ari da" esan zigun. 34 00:02:36,489 --> 00:02:40,660 Hura izan zen haien berri izan genuen lehen aldia. 35 00:02:44,631 --> 00:02:48,535 2012tik 2013ra bitartean… 36 00:02:48,535 --> 00:02:52,238 …lau kontinentetan egon naiz. 37 00:02:52,272 --> 00:02:53,940 3 izarreko 36… 38 00:02:54,107 --> 00:02:56,910 …40-50 herrialdetan. 39 00:02:57,577 --> 00:02:59,212 Korean egon naiz… 40 00:02:59,245 --> 00:02:59,746 Espainian. 41 00:02:59,913 --> 00:03:01,714 Erreserba bat egin nahi dut. 42 00:03:01,748 --> 00:03:02,815 São Paolon. 43 00:03:03,016 --> 00:03:04,184 Belgikan. 44 00:03:04,317 --> 00:03:05,552 -Frantzian. -Kioton. 45 00:03:05,785 --> 00:03:06,953 Europa osoan. 46 00:03:07,053 --> 00:03:08,555 Asiako hainbat lekutan. 47 00:03:08,621 --> 00:03:10,623 Moskun eta Tokion egon naiz… 48 00:03:10,757 --> 00:03:12,225 …Singapurren eta Hong Kongen. 49 00:03:12,725 --> 00:03:13,660 Jateko. 50 00:03:13,826 --> 00:03:15,862 Horiek dira denak, ustez. 51 00:03:18,264 --> 00:03:22,168 MOKOFINAK Sukaldaritzako jende gailena 52 00:03:24,837 --> 00:03:28,575 GENEVAko AIREPORTUA 53 00:03:41,788 --> 00:03:43,389 -Joango gara? -Ederki. 54 00:03:56,536 --> 00:04:01,174 Flocons de Sel-era noa; Frantziako Alpeetan dago. 55 00:04:01,341 --> 00:04:06,045 3 izarreko 109 jatetxe daude gaur egun munduan. 56 00:04:06,079 --> 00:04:08,314 Horietako 108tan egon naiz. 57 00:04:08,348 --> 00:04:10,984 Hau azkena izango da. 58 00:04:11,084 --> 00:04:14,821 Beraz, Flocons de Selen afaldu ondoren… 59 00:04:14,954 --> 00:04:18,825 …osatuta egongo da nire bidaia gastronomikoa. 60 00:04:29,269 --> 00:04:33,339 Ia 100 urtez Michelin gida Biblia moduko bat izan da… 61 00:04:33,373 --> 00:04:35,341 …janzaleentzat. 62 00:04:35,441 --> 00:04:41,014 Andy Haylerrek luzaroan izan du liburu gorri hori jarraibidetzat. 63 00:04:44,050 --> 00:04:48,354 Andyk ospe handia du mokofinen artean, berak bakarrik jan baitu… 64 00:04:48,388 --> 00:04:50,456 …3 izarreko mundu osoko jatetxe guztietan… 65 00:04:50,490 --> 00:04:52,892 …Michelin gidaren urte jakin batean. 66 00:04:53,026 --> 00:04:58,631 3 izarrak lortzea lorpenik handiena da sukaldaritzaren munduan. 67 00:05:00,099 --> 00:05:03,603 Ikuskari talde ikusezin batek jatetxerik onenak neurtzen ditu… 68 00:05:03,670 --> 00:05:06,572 …izar sistema baten arabera. 69 00:05:07,307 --> 00:05:11,344 MICHELIN GIDA 70 00:05:11,511 --> 00:05:12,312 Izar bat: 71 00:05:12,478 --> 00:05:15,782 Oso jatetxe ona bere mailan. 72 00:05:15,882 --> 00:05:17,083 Bi izar: 73 00:05:17,250 --> 00:05:20,320 Sukaldaritza bikaina, inguruan egonik merezi du joatea. 74 00:05:20,353 --> 00:05:21,554 Hiru izar: 75 00:05:21,721 --> 00:05:26,826 Sukaldaritza guztiz aparta; hara propio joatea merezi du. 76 00:05:31,497 --> 00:05:35,268 48 bat orduz egotekoa naiz Eskandinavian. 77 00:05:35,268 --> 00:05:37,170 Maemo-ra noa. 78 00:05:37,403 --> 00:05:38,538 Bi izarreko jatetxe bat da. 79 00:05:38,571 --> 00:05:43,309 Bihar Kopenhagera joango naiz, Noma-n bazkaltzera. 80 00:05:38,571 --> 00:05:43,309 Bihar Kopenhagera joango naiz, Noma-n bazkaltzera. 81 00:05:43,376 --> 00:05:47,580 Bihar gauean Geranium-en afalduko dut; 2 izar ditu horrek ere. 82 00:05:47,847 --> 00:05:53,252 60-70 bat jaki jango ditut 24 ordu hauetan. 83 00:05:54,153 --> 00:05:56,756 OSLO / NORVEGIA 84 00:06:12,538 --> 00:06:14,941 Sukaldaritzako blogariak oso garrantzitsuak dira. 85 00:06:14,941 --> 00:06:17,410 Sukaldaritzako kazetaritzaren aro berri bat da hau. 86 00:06:17,977 --> 00:06:23,783 Gure gonbidatu batzuk Twitterren edo Instagramen ariko dira, agian… 87 00:06:23,783 --> 00:06:27,587 Erreakzioa berehalakoa da. 88 00:06:29,889 --> 00:06:33,626 Hurrengo zaporea terebuza moztua da, ipurutan jarria. 89 00:06:33,760 --> 00:06:36,295 Ke pixka bat. On egin. 90 00:06:36,429 --> 00:06:37,897 Eskerrik asko. 91 00:07:17,804 --> 00:07:19,439 Ederra, mila esker. 92 00:07:27,713 --> 00:07:34,387 Dibertigarria da halako grina duen jendearentzat janaria prestatzea. 93 00:07:34,554 --> 00:07:39,258 Jatetxeetara joanez esperientzia harrigarriak bizi dituen jendea da. 94 00:07:39,392 --> 00:07:43,863 Sukaldari batek ezin du gehiago eskatu. 95 00:07:47,867 --> 00:07:51,237 Horietako gehienei segitzen diegu. 96 00:07:51,270 --> 00:07:56,175 Zaila da, asko direlako eta egunero berriak sortzen direlako. 97 00:07:56,375 --> 00:07:59,312 Baina ezagunenei segitzen diegu… 98 00:07:59,345 --> 00:08:05,451 …errespetatuak direnei, nolabait esateko. 99 00:08:16,262 --> 00:08:19,599 Katie hasiberria da mokofinen giroan. 100 00:08:19,632 --> 00:08:23,002 Mundu osoko janzaleek blogak idazten dituzte… 101 00:08:23,069 --> 00:08:25,238 …eta Katie horietako bat da. 102 00:08:25,338 --> 00:08:29,275 Gurasoekin bizi da oraindik Hong Kongeko bizileku txiki batean. 103 00:08:29,308 --> 00:08:33,079 9etatik 5etarako lanean irabazitako dirua aurrezten du… 104 00:08:33,112 --> 00:08:37,416 …eta bere grina asez gastatzen du dena: ondo jaten. 105 00:08:39,151 --> 00:08:41,287 -Hong Kongen bizi zara? -Bai. 106 00:08:42,622 --> 00:08:44,657 -Blogaria zara? -Bai. 107 00:08:44,824 --> 00:08:46,859 Nola du izena zure blogak? 108 00:08:47,026 --> 00:08:50,463 -"Katek ondo jatea atsegin du". -Ederki. 109 00:08:50,963 --> 00:08:54,066 Txerrikia prestatuko dugu. 110 00:08:54,200 --> 00:08:59,839 Txerria prestatzeko, besotik gaineko guztia kozinatu dugu. 111 00:08:59,839 --> 00:09:01,374 Hori kozinatu dugu. 112 00:09:01,541 --> 00:09:05,378 Kozinatu dugu pluma, kokospea… 113 00:09:05,478 --> 00:09:07,914 Holandarrek kokospe handia dute. 114 00:09:08,548 --> 00:09:09,415 Burua. 115 00:09:09,682 --> 00:09:12,485 Burua, mihiarekin eta belarriekin. 116 00:09:17,623 --> 00:09:22,528 Mokofinen giroan hasiberria izatea erronka bat da, nolabait… 117 00:09:22,528 --> 00:09:27,533 …ez baitut eskarmentu handirik goi mailako jatetxeetan… 118 00:09:28,034 --> 00:09:33,973 …horretan 5-10 urtez ibilia den jendeak ez bezala. 119 00:09:35,141 --> 00:09:36,309 Probatu nahi duzu? 120 00:09:36,442 --> 00:09:38,678 Bai, bai. Noski. 121 00:09:44,216 --> 00:09:47,620 Nire lehenengo otorduan urduri samar jarri nintzen. 122 00:09:48,154 --> 00:09:50,022 Hainbeste sardexka daude! 123 00:09:50,056 --> 00:09:52,358 Zein hartu behar dut? 124 00:09:52,391 --> 00:09:55,628 Zerbitzariak zuri begira dauzkazu. 125 00:09:55,695 --> 00:09:58,798 Eskua altxatzen duzun orduko, korrika etortzen zaizkizu mahaira. 126 00:09:58,831 --> 00:10:02,635 Horrelakoetan urduri samar jartzen zara. 127 00:10:05,304 --> 00:10:06,339 On egin. 128 00:10:10,343 --> 00:10:12,845 Estatusagatik egiten du jendeak hau. 129 00:10:12,979 --> 00:10:14,814 Blogari batek hau esaten badizu: 130 00:10:14,981 --> 00:10:17,917 "Jatea gustatzen zaidalako egiten dut nik hau"… 131 00:10:17,917 --> 00:10:20,386 …hori ez da egia. 132 00:10:20,419 --> 00:10:23,389 Jatearen atsegin hutsagatik bada, egunkari bat idatziko duzu etxean. 133 00:10:23,856 --> 00:10:26,492 Ez dago hori interneten jartzeko arrazoirik. 134 00:10:26,525 --> 00:10:30,730 Beste batzuek hori ikustea nahi duzulako jartzen duzu interneten. 135 00:10:30,830 --> 00:10:34,800 Eta estatusa lortu nahi duzu hori egiteagatik. 136 00:10:34,934 --> 00:10:40,539 Eragina izan nahi duzu gastronomoen artean. 137 00:10:41,240 --> 00:10:46,512 Steve oso ezaguna da sukaldaritzako zirkuitoan… 138 00:10:46,512 --> 00:10:48,147 …batez ere hemen, Estatu Batuetan. 139 00:10:48,214 --> 00:10:49,615 Jende asko haserrearazi du… 140 00:10:50,950 --> 00:10:52,852 …bere izaeragatik. 141 00:10:55,921 --> 00:10:58,991 "Aska" du izena Fred Sibeliusen jatetxeak. 142 00:10:59,025 --> 00:11:02,695 Hura ireki eta lehenengo hilabetean joan nintzen hara. 143 00:11:02,728 --> 00:11:05,164 Hango jana ikaragarri txarra zen. 144 00:11:05,231 --> 00:11:09,035 Gogotik saiatu dira ni berriz joan nadin. 145 00:11:09,402 --> 00:11:11,303 Nik ez nuen nahi. 146 00:11:11,470 --> 00:11:16,609 Baina janaria asko aldatu omen da eta askoz hobea omen da orain. 147 00:11:16,842 --> 00:11:20,813 Beste aukera bat emango diot, beraz. 148 00:11:22,948 --> 00:11:24,150 Zer moduz, Fred jauna? 149 00:11:24,283 --> 00:11:26,419 -Zer moduz? -Pozten naiz zu ikusteaz. 150 00:11:26,452 --> 00:11:30,790 Gauzak asko aldatu omen dira hemen ni egon nintzen azken alditik. 151 00:11:30,823 --> 00:11:32,925 Dena aldatu da gure inguruan. 152 00:11:32,958 --> 00:11:36,796 Irrikaz nago zerbait dastatzeko. Zer duzu gaur? 153 00:11:37,129 --> 00:11:38,597 Gaur gauean badaukagu… 154 00:11:38,698 --> 00:11:42,101 Oso gizon zakarra da batzuetan. 155 00:11:42,134 --> 00:11:44,136 Beldurrik gabe esango dizu bere iritzia. 156 00:11:44,136 --> 00:11:47,139 Eta zalaparta ere beldurrik gabe sortuko dizu. 157 00:11:48,874 --> 00:11:50,609 Zer daukagu hemen? 158 00:11:51,043 --> 00:11:53,546 Hau usakumea da. 159 00:11:53,913 --> 00:11:57,516 Baserritik zuzenean ekarria, eta astebete darama zintzilik. 160 00:11:57,550 --> 00:12:03,723 Aldaka atera diogu eta bularra eta hanka erre ditugu. 161 00:12:03,789 --> 00:12:08,060 Burua erdibitu diogu… 162 00:12:08,561 --> 00:12:10,396 …eta gurinetan erregosi dugu muina. 163 00:12:10,463 --> 00:12:12,298 Muina jan dezakezu, nahi baduzu. 164 00:12:12,498 --> 00:12:14,533 Mokotik heldu, eta muina zurrupatu burutik kanpora. 165 00:12:14,667 --> 00:12:16,736 Hau al da mokoa? 166 00:12:19,739 --> 00:12:22,541 Oso ona, zaporez betea. 167 00:12:22,641 --> 00:12:25,244 Batzuek gorroto diote. 168 00:12:25,377 --> 00:12:28,013 Lehengo batean lagun batek mezu bat bidali zidan. 169 00:12:28,180 --> 00:12:32,818 Gizon honek alde egin omen zion jatetxetik hiru jaki jan ondoren. 170 00:12:32,918 --> 00:12:37,690 Goizeko 2:30etan jaso nuen mezua, eta haserre bizian zeuden. 171 00:12:38,057 --> 00:12:40,092 Hura jatetxe berria da, duela hilabete gutxi irekia. 172 00:12:40,159 --> 00:12:44,063 Gizon zakarra da, eta ez dut uste ongietorria denik. 173 00:12:44,163 --> 00:12:48,000 Zer da hurrengoa? Hau goxoa zegoen. Hurrengoa, zer? 174 00:12:48,033 --> 00:12:50,936 Steve Plotnicki "Ondo jatearekin tematuta" 175 00:12:51,237 --> 00:12:52,438 Zer iruditu zaizu? 176 00:12:52,471 --> 00:12:56,642 Oso goxoa. Hasieran egiten zenuenaren oso desberdina. 177 00:12:56,776 --> 00:13:01,514 Zentratuagoa, minimalista, soila… 178 00:13:01,714 --> 00:13:04,784 …zaporeak orekatuagoak zeuden. 179 00:13:04,817 --> 00:13:06,352 -Eskerrik asko. -Ondo egina. 180 00:13:06,552 --> 00:13:07,787 Zer iruditu zaizu muina? 181 00:13:08,020 --> 00:13:11,757 Ez naiz muinzalea. Badaukat nahikoa burmuin. 182 00:13:13,592 --> 00:13:17,930 Aski muin baldin baduzu, zertarako nahi duzu gehiago? 183 00:13:21,901 --> 00:13:24,236 FÄVIKEN JARPEN / SUEDIA 184 00:13:29,909 --> 00:13:31,577 Eskuinegi. 185 00:13:40,853 --> 00:13:45,991 Gurasoek finantzatzen didate, eta oso eskerdun natzaie. 186 00:13:46,659 --> 00:13:48,294 Eskerrik asko. 187 00:13:49,595 --> 00:13:52,298 FÄVIKEN JARPEN / SUEDIA 188 00:13:52,898 --> 00:13:55,167 Gurasoak ez dira ikaragarri aberatsak… 189 00:13:55,868 --> 00:13:57,469 …baina ez dabiltza diruz eskas. 190 00:14:05,411 --> 00:14:08,981 Bere familiaren urre negozioaren oinordekoa da Pern. 191 00:14:09,014 --> 00:14:12,318 13 urterekin gurasoak eta sorterria utzirik… 192 00:14:12,351 --> 00:14:14,787 …Bangkokera joan zen ikastera. 193 00:14:15,321 --> 00:14:20,192 Perm Londresen bizi da orain, Shakespeareren obra ikasten. 194 00:14:20,526 --> 00:14:23,229 Baina gaur bere jatetxerik maiteenetako batera itzuli da: 195 00:14:23,229 --> 00:14:24,797 Fävikenera. 196 00:14:24,864 --> 00:14:29,468 Suediako mendietan dago, leku guztietatik urrun. 197 00:14:30,102 --> 00:14:32,004 Hona etortzea erronka bat da. 198 00:14:32,071 --> 00:14:36,208 Londrestik etorri naiz; mapan begiratuz gero, ez dago oso urruti. 199 00:14:36,208 --> 00:14:38,911 Egun eta erdi behar izan dugu hona iristeko. 200 00:14:39,445 --> 00:14:44,149 Egonean gaude, lasai, etorriko diren gauza onen zain. 201 00:14:44,183 --> 00:14:49,488 Lehen ere egonda nagoenez, badakit gauza handiak egiteko gai dela. 202 00:14:59,265 --> 00:15:02,101 Lituanian jaio eta hazi nintzen. 203 00:15:03,068 --> 00:15:05,938 Produktu asko eskuratu ezinik ibiltzen ginen. 204 00:15:06,005 --> 00:15:08,941 Ilaran egoten nintzen amarekin platanoak erosteko. 205 00:15:11,677 --> 00:15:15,147 18 urterekin ikasketak bukatu nituen Lituanian. 206 00:15:15,281 --> 00:15:18,684 Parisera etorri nintzen modako modelo gisa lan egitera. 207 00:15:18,684 --> 00:15:23,756 Nire mutilak 2 izar Michelineko jatetxe batera gonbidatu ninduen. 208 00:15:23,789 --> 00:15:26,492 Apicius zuen izena. Han hasi zen dena. 209 00:15:34,833 --> 00:15:38,570 Harrigarria iruditu zitzaidan, inoiz ez nuen halakorik dastatu. 210 00:15:38,704 --> 00:15:39,705 Sofistikatua zen. 211 00:15:42,341 --> 00:15:46,011 Zapore eta ahogozo desberdinak. 212 00:15:50,716 --> 00:15:53,719 Arrakasta handiko modelo-karrera egin ondoren… 213 00:15:53,752 --> 00:15:58,791 …Aistèk gero eta interes handiagoa du sukaldaritzan. 214 00:16:02,628 --> 00:16:06,298 "Luxeat" (Luxuz jatea), Aistèren blogak jarraitzaile sutsuak ditu. 215 00:16:06,298 --> 00:16:11,870 Blogean agertzen ditu bere azken berri, otordu saio eta bidaiak. 216 00:16:12,538 --> 00:16:15,207 Eromen hutsa da jateko bidaiatzea. 217 00:16:15,274 --> 00:16:18,277 Hori da orain nire bizimodua. 218 00:16:19,578 --> 00:16:22,715 MEGÈVE / FRANTZIA 219 00:17:08,894 --> 00:17:12,131 Batera eta bestera ibiltzen dira 3 izarreko jatetxeak probatzen. 220 00:17:12,197 --> 00:17:17,002 Ehundik gora jatetxetan egon omen da. Zirrara egin dit horrek. 221 00:17:19,204 --> 00:17:22,808 Polita da munduan zehar dastatzen ibiltzea. 222 00:17:22,975 --> 00:17:27,012 Nik baino gehiago dakiela uste dut nik. 223 00:17:30,983 --> 00:17:36,188 Somerset-en hazi nintzen; landaldean, nolabait. 224 00:17:36,255 --> 00:17:39,158 Gurasoak langile jendea ziren. 225 00:17:39,191 --> 00:17:43,729 Ez ginen jatetxeetara joaten; ez geneukan diru askorik. 226 00:17:43,862 --> 00:17:49,068 Etxeko jana soil-soila zen; gure amak ez zuen sukaldea gogoko. 227 00:17:49,101 --> 00:17:56,241 Gure jana xume-xumea zen: kontserbak eta gauza txigortuak. 228 00:17:57,543 --> 00:18:02,748 FLOCONS DE SEL MEGÈVE / FRANTZIA 229 00:18:41,820 --> 00:18:47,192 Obsesioa hitz gogorra da, baina nire kasuan egokia, ziur asko. 230 00:18:47,226 --> 00:18:52,431 Obsesioa eromenaren mugan egon liteke… 231 00:18:52,431 --> 00:18:55,567 …eta ez dut uste erotuta nagoenik… 232 00:18:55,567 --> 00:19:02,808 …baina jatetxeak jende gehienari baino gehiago interesatzen zaizkit. 233 00:19:10,549 --> 00:19:12,317 Zerbait ekarriko dizut, Hayler jauna? 234 00:19:13,819 --> 00:19:17,856 Saldan jarrita, izkirak testura galtzen du. 235 00:19:18,056 --> 00:19:20,626 Alegia, otarrainxkak ez du… 236 00:19:20,759 --> 00:19:24,463 Otarrainxkak gozotasuna du ona. 237 00:19:24,563 --> 00:19:29,768 Oso gutxi egosita, zoragarria da. 238 00:19:29,902 --> 00:19:33,105 Otarrainxka da munduan gehien gustatzen zaidana. 239 00:19:33,172 --> 00:19:38,510 Ez zait gustatu nola prestatu duzuen otarrainxka. 240 00:19:38,577 --> 00:19:42,648 Otarrainxkari edertasuna kendu diozue… 241 00:19:42,648 --> 00:19:45,951 …eta belar-salda hori erantsi diozue gainetik. 242 00:19:45,984 --> 00:19:47,986 Otarrainxka hil duzue. 243 00:19:48,020 --> 00:19:50,589 Eta saldan jarri duzuenez… 244 00:19:50,656 --> 00:19:54,193 …bere testura galdu du, hori ere ederra baitu otarrainxkak. 245 00:19:54,193 --> 00:19:57,829 Nik menutik kendu egingo nuke plater hau. 246 00:19:57,863 --> 00:20:02,000 Otarrainxka madarikatua prestatu, platerean ipini, eta kitto! 247 00:20:02,100 --> 00:20:04,169 Osagai perfektua da… 248 00:20:04,236 --> 00:20:08,807 …eta hura ez izorratzea da egin dezakezun gauzarik onena. 249 00:20:18,217 --> 00:20:20,852 BARTZELONA / ESPAINIA 250 00:20:29,294 --> 00:20:33,665 Mokofinek oso arrazoi desberdinak dituzte beren obsesiorako. 251 00:20:33,765 --> 00:20:39,037 Steve, hip-hoparen magnate ohiak horrela ikusten du etorkizuna: 252 00:20:39,071 --> 00:20:43,075 Jatea arte modu bat da, inondik ere. 253 00:20:43,108 --> 00:20:45,711 Hau da kontua: 254 00:20:45,877 --> 00:20:49,615 Ea janariak goxo-goxoa izan behar duen ona izateko. 255 00:20:49,681 --> 00:20:54,620 Ni ezetz diotenen aldekoa naiz. Janak ez du goxoa izan beharrik. 256 00:20:55,821 --> 00:21:01,159 Jaki bat hartu, eta hura interesgarria dela esan dezakegu. 257 00:21:01,994 --> 00:21:05,564 Baina ez dugu nahitaez hori jateko gogorik izan behar. Ulertzen? 258 00:21:05,597 --> 00:21:10,769 Behin edo bitan jan nahiko dugu hori zer den ulertzeko… 259 00:21:10,802 --> 00:21:14,339 …baina ez da egunero jan nahiko duzun plater bat. 260 00:21:17,309 --> 00:21:19,378 Steverentzat, sukaldaritzaren garaia… 261 00:21:19,411 --> 00:21:23,649 …Adrià anaien aurretikako eta geroztikako aroetan banatuta dago. 262 00:21:23,882 --> 00:21:26,918 Haien jatetxeak, "El Bulli", 5 aldiz irabazi zuen… 263 00:21:26,952 --> 00:21:29,655 …munduko jatetxe onenaren saria. 264 00:21:29,721 --> 00:21:33,091 Orain itxita dago, baina Bartzelonako haien leku berrian… 265 00:21:33,392 --> 00:21:39,665 …dastatze-menu bat dute, 41 mokadu eta koktel berritzaileekin. 266 00:21:39,765 --> 00:21:43,335 Han jatea lortzen baldin baduzu; seguraski, ezingo baituzu. 267 00:21:43,435 --> 00:21:46,305 "41°" jatetxeak 20 leku ditu… 268 00:21:46,405 --> 00:21:51,443 …eta, mahaia lortzeko, hura da munduko jatetxerik zailenetako bat. 269 00:21:51,543 --> 00:21:54,780 Arratsalde on. Ongi etorri 41° jatetxera. Nire izena Sergio da… 270 00:21:54,846 --> 00:21:58,150 Has gaitezen esperientzia honekin. 271 00:21:58,750 --> 00:22:03,588 Opera ona zer den eta zergatik den ona eskolan ikas daiteke. 272 00:22:05,123 --> 00:22:13,298 Janaria, berriz, ez dago era berean kodetuta. 273 00:22:13,598 --> 00:22:16,735 Beraz, sukaldaritzan, inork ez dio jendeari hau esango: 274 00:22:16,768 --> 00:22:17,936 "Ez, oker zaude". 275 00:22:18,236 --> 00:22:20,339 "Zure ikuspegi populista okerra da". 276 00:22:20,505 --> 00:22:23,342 "Hori oso garrantzitsua da, eta honengatik da…" 277 00:22:23,675 --> 00:22:25,510 Hartxintxarrak jan dituzu? 278 00:22:26,545 --> 00:22:28,413 Kurrusk egiten dute! 279 00:22:32,050 --> 00:22:33,618 Mugurdia oso goxoa! 280 00:22:33,885 --> 00:22:35,187 Bai, goxo-goxoa. 281 00:22:35,821 --> 00:22:37,022 Mugurdia? 282 00:22:37,356 --> 00:22:39,391 Bero dago. 283 00:22:42,160 --> 00:22:43,495 Hau oso ona zegoen. 284 00:22:43,795 --> 00:22:47,499 Uste dut jendeak ez dituela kontzeptu hauek ondo ulertzen. 285 00:22:47,532 --> 00:22:50,635 Uste dut jendeak atsegin hutsez jaten duela… 286 00:22:50,669 --> 00:22:55,006 …eta ez du jaten atsegin intelektualez. 287 00:22:55,107 --> 00:22:57,676 Topa, eta mila esker berriz… 288 00:22:57,843 --> 00:22:59,244 Artea, musika… 289 00:22:59,511 --> 00:23:03,181 …barre egingo liekete… 290 00:23:04,416 --> 00:23:12,457 Baina ez dagoenez modu klasiko edo akademikorik jatekoa antolatzeko… 291 00:23:12,591 --> 00:23:15,527 …arrazoibide hori hor dago oraindik. 292 00:23:17,629 --> 00:23:18,463 Sergio! 293 00:23:19,865 --> 00:23:23,402 Mundu guztiak uste du bera aditua dela janari onean. 294 00:23:23,502 --> 00:23:25,937 Mundu guztiak uste du berak gustu ona duela. 295 00:23:26,004 --> 00:23:29,207 Arazo hori gainditu egin behar da, nire ustez. 296 00:23:29,307 --> 00:23:33,145 Eta, baita ere, janaria elikadura delako… 297 00:23:33,512 --> 00:23:35,380 …eta jende asko gosez hiltzen da. 298 00:23:35,514 --> 00:23:41,319 Beraz, jende askok oso ikuspegi desberdinetik begiratzen dio honi… 299 00:23:41,353 --> 00:23:46,691 …eta ez dizute onartzen janariaz pentsatzea eta hitz egitea… 300 00:23:46,758 --> 00:23:48,960 …eliteko talde batentzako zerbaiten moduan… 301 00:23:49,027 --> 00:23:52,364 …janariaz gosearen ikuspegitik hitz egitea nahi dute. 302 00:23:52,397 --> 00:23:54,933 Janariarekin erresistentzia handiagoa dago… 303 00:23:54,966 --> 00:23:57,736 …jendeak janariarekin duen harreman pertsonalagatik. 304 00:23:58,837 --> 00:24:01,706 Otordu honetaz hau diot: 305 00:24:01,807 --> 00:24:07,712 Horrelako zerbait jaten dudanean, argi ikusten dut. 306 00:24:09,815 --> 00:24:12,651 Hemengo otordu hau antolatu duena… 307 00:24:12,717 --> 00:24:17,189 …jaki bakoitzarekin ahoan zer gertatzen den pentsatzen aritu da. 308 00:24:17,222 --> 00:24:21,893 Hasieratik hona iruditu baitzait norbait ari zaidala… 309 00:24:22,494 --> 00:24:26,097 …ahoa manipulatzen ari zaidala… 310 00:24:26,164 --> 00:24:30,469 …nik sekula imajinatuko ez nukeen moduan. 311 00:24:30,502 --> 00:24:33,305 -Ez zaude ohituta. -Ez nago ohituta. 312 00:24:34,840 --> 00:24:37,576 Baina oso interesgarria iruditzen zait. 313 00:24:38,877 --> 00:24:42,380 Nik egiten dudana egiten duen jendea arraro samarra da… 314 00:24:42,547 --> 00:24:45,083 …baina, gozatu egiten duzunez, horren alde borrokatzen zara. 315 00:24:45,484 --> 00:24:47,986 Janariak egon behar luke… 316 00:24:48,019 --> 00:24:53,091 …beste arte eta eskulangintza batzuen maila berean. 317 00:24:54,960 --> 00:24:58,597 FÄVIKEN JARPEN / SUEDIA 318 00:25:13,044 --> 00:25:15,013 Paul. Garbitu dezakezu tarte hau? 319 00:25:17,182 --> 00:25:21,019 Jaitsi naizenean zartaginak prest eduki nahi nituela esan dizuet. 320 00:25:21,119 --> 00:25:23,855 Neuk egin behar dut dena? 321 00:25:24,456 --> 00:25:25,824 Bai, nonbait. 322 00:25:26,925 --> 00:25:30,061 Jaitsi naizenean, jakiak prestatu gabe zenituen. 323 00:25:30,195 --> 00:25:33,098 Lehentasuna eman behar zenion. 324 00:25:49,581 --> 00:25:50,815 Erretilua. 325 00:25:54,486 --> 00:25:56,855 Hor jartzeko esan dizut. Hurrengoan, entzun zer diodan. 326 00:26:05,964 --> 00:26:10,235 Hau gure jakirik zaharrenetako bat da. 327 00:26:10,502 --> 00:26:12,771 Bieira bere oskolean egosia… 328 00:26:12,804 --> 00:26:16,241 …ipuru eta urki ikatzen gainean. 329 00:26:16,508 --> 00:26:20,445 Baso lurraren itxurako ontzi batean zerbitzatzen da. 330 00:26:22,681 --> 00:26:26,618 -Ke gehiago behar du. -Bai. 331 00:26:26,685 --> 00:26:28,887 -Beroa behar du ondo egoteko. -Bai. 332 00:26:29,321 --> 00:26:31,590 Orain beranduegi da. 333 00:26:31,790 --> 00:26:34,359 Atzo gauza bera gertatu zen, Sam. 334 00:26:59,517 --> 00:27:01,886 Orain, muin pixka bat. 335 00:27:01,987 --> 00:27:06,691 Behi baten femurra sutan erretzen dugu. 336 00:27:06,758 --> 00:27:11,029 Hezurra txikitu, eta behi-bihotz gordin batekin nahasten dugu muina. 337 00:27:11,062 --> 00:27:15,767 Azkenean, geuk bildutako loreen petaloak. Behiki entsalada epela. 338 00:27:15,867 --> 00:27:17,869 On egin. 339 00:27:20,271 --> 00:27:23,341 Jatetxe berrietara joatea bilaketa moduko bat da. 340 00:27:23,675 --> 00:27:26,378 Dena elkarri lotuta dagoenean, denak zentzua duenean… 341 00:27:26,511 --> 00:27:29,614 …badirudi zu haren parte zarela. 342 00:27:29,681 --> 00:27:33,418 Haurtzaroko oroitzapenetara eramaten zaitu. 343 00:27:45,497 --> 00:27:49,901 Nire jaioterria Bangkoketik ordubetera dago autoz. 344 00:27:53,471 --> 00:27:55,974 Ni eta gurasoak besterik ez gara. 345 00:27:58,043 --> 00:28:02,547 Txikitan, familian beste norbait geneukala sentitzen nuen: 346 00:28:02,580 --> 00:28:03,848 Urre denda. 347 00:28:03,948 --> 00:28:05,250 Aitaren negozioa. 348 00:28:05,250 --> 00:28:08,720 Batzuetan, anai-arreben arteko lehiaren ordez… 349 00:28:08,753 --> 00:28:12,424 …aitaren negozioaz jeloskor egoten nintzen. 350 00:28:30,842 --> 00:28:33,378 Permen aitak gogotik lan egin izan du beti. 351 00:28:33,511 --> 00:28:37,515 Amaren sukaldea zen familiaren topaleku bakarra. 352 00:28:39,117 --> 00:28:41,720 Txiki-txikitatik ibili baita hara-hona… 353 00:28:41,786 --> 00:28:45,824 …Permentzat janaria da orain etxea. 354 00:28:51,596 --> 00:28:54,833 13 urterekin kanpora joan nintzen. 355 00:28:54,866 --> 00:28:57,669 Gauzak beste ikuspegi batetik ikusten hasi nintzen. 356 00:28:57,802 --> 00:29:02,107 Jateak goxotasuna eta berotasuna ematen digu. 357 00:29:02,440 --> 00:29:07,378 Zainduko zaituen norbait jarri balizute bezalako zerbait da. 358 00:29:12,584 --> 00:29:15,320 Janariak egiten nau ni zoriontsu. 359 00:29:15,453 --> 00:29:21,192 Eta nire zorionak zerikusia du haurtzaroko oroitzapenekin. 360 00:29:31,402 --> 00:29:35,140 Jatea gizaki guztiok egiten dugun zerbait da. 361 00:29:35,340 --> 00:29:41,112 Eskaleak nahiz aberats okituak, jateko ekintza denok egiten dugu. 362 00:29:41,446 --> 00:29:44,849 Horregatik, bizimodu mota honetan pentsatzea… 363 00:29:44,916 --> 00:29:47,085 …probokatzailea izan liteke batzuentzat. 364 00:29:47,519 --> 00:29:52,624 Jatea eta bidaiatzea izango dira… 365 00:29:52,624 --> 00:29:57,862 …munduko jarduera ekologikoki kaltegarrienetakoak. 366 00:29:57,896 --> 00:30:03,902 Auskalo zenbat karbono igorri dudan atmosferara azken urteotan. 367 00:30:04,202 --> 00:30:11,276 Ez baldin baduzu Erdi Aroraino atzera egiten… 368 00:30:11,309 --> 00:30:15,013 …eta nork bere uzta biltzen eta kozinatzen ez badu… 369 00:30:15,146 --> 00:30:17,882 Gauzak muturreraino eramaten badituzu… 370 00:30:17,949 --> 00:30:21,886 …ez zenuke inora bidaiatu behar edo ia ezer egin behar. 371 00:30:21,953 --> 00:30:24,155 Hori sinesten baduzu, ona da zuretzat. 372 00:30:24,189 --> 00:30:28,927 Hondartza urrun batera joateko hartzen dute batzuek hegazkina. 373 00:30:28,960 --> 00:30:32,997 Beste batzuk hegazkinez urrun joaten dira partida bat ikustera. 374 00:30:33,164 --> 00:30:36,000 Zergatik ez jatetxe on batera joateko… 375 00:30:36,100 --> 00:30:38,803 …chef talentudun baten lana mirestera? 376 00:30:38,937 --> 00:30:45,643 Ez badizu izugarrizko traba egiten denok berdin ez irabazteak… 377 00:30:45,743 --> 00:30:48,479 …eta ez dut uste jende gehienari horrek traba egiten dionik… 378 00:30:48,513 --> 00:30:52,283 Orduan, zer axola du zuk dirua jatetxetan gastatzeak… 379 00:30:52,350 --> 00:30:54,786 …edo oporretan edo zorrotan? 380 00:30:55,119 --> 00:30:57,488 Badago jende oso aberatsa. 381 00:30:57,622 --> 00:31:00,491 Etenganbe honetan aritzeko lain diru daukate. 382 00:31:00,525 --> 00:31:04,662 Ez da sinestekoa zer dirutza gastatzen duten. 383 00:31:05,864 --> 00:31:09,601 Badaude arte-bildumagileak mundu osoan zehar bidaiatzen… 384 00:31:09,634 --> 00:31:14,839 …pinturak eta eskulturak erosteko milioika dolar eskaintzen. 385 00:31:15,240 --> 00:31:23,281 Zure iritzia ez bada Ipar Koreako edo Kubako horien tankerakoa… 386 00:31:23,414 --> 00:31:25,950 …orduan, ba… 387 00:31:26,517 --> 00:31:30,221 Diru maila eta bestelako maila desberdineko lagunak ditut… 388 00:31:30,255 --> 00:31:34,392 Ni langile girokoa naiz, ez naiz dirudun jende girokoa. 389 00:31:34,459 --> 00:31:39,197 Inork ez dit 30 urte hauetan hori galdetu. 390 00:31:39,197 --> 00:31:43,001 Zuk inork inoiz baino gehiagotan galdetu didazu! 391 00:31:43,134 --> 00:31:49,007 Hori gustuko duenarentzat bitxia da jendeak ez onartzea… 392 00:31:49,040 --> 00:31:50,775 …jatea zaletasun bat dela… 393 00:31:50,775 --> 00:31:55,546 …golfa, eskia edo hondartzan etzatea bezalakoa. 394 00:31:56,781 --> 00:32:00,985 Baina ni bezalako jendea borrokatu egiten gara… 395 00:32:01,019 --> 00:32:02,654 …hori horrela onartua izan dadin. 396 00:32:33,318 --> 00:32:37,221 Demon Chefek sortutako jatetxe bat da Bo Innovation. 397 00:32:37,422 --> 00:32:40,692 Bera da Hong Kongeko chef bakarra… 398 00:32:40,792 --> 00:32:45,763 …gastronomia molekularra txinatar sukaldaritzan egiten duena. 399 00:32:45,830 --> 00:32:53,204 Mahaikide batzuek muturreko txinatar janaria nahi dute. 400 00:32:53,304 --> 00:32:59,177 Muturreko txinatar jana, alegia, esperientziaren ispilu dena. 401 00:32:59,243 --> 00:33:00,378 Zirrara egingo dien zerbait. 402 00:33:01,045 --> 00:33:03,648 Bitan etorri naiz Bo Innovation-era. 403 00:33:03,715 --> 00:33:05,683 Jatetxe bikaina da, oro har. 404 00:33:05,783 --> 00:33:10,521 Txinatar janaria ematen dute, mendebaldeko ukitu batekin. 405 00:33:10,621 --> 00:33:14,292 Hona datorrenak zerbait berdingabea edukitzea nahi dut… 406 00:33:14,292 --> 00:33:17,528 …zirrara handiko zerbait sentitzea. 407 00:33:17,662 --> 00:33:19,030 Muturreko zerbait. 408 00:33:19,163 --> 00:33:22,400 Eta horrek esan nahi du eraman behar ditudala… 409 00:33:22,467 --> 00:33:25,069 …bertan goxo egitetik haraxeago. 410 00:33:25,103 --> 00:33:29,474 Jatetxean jatea elikatzea da, lehenik… 411 00:33:29,507 --> 00:33:32,210 …eta erosotasuna da, bigarrenik. 412 00:33:32,377 --> 00:33:36,047 Nik hortik atera nahi zaitut, mugara eraman nahi zaitut. 413 00:33:36,147 --> 00:33:38,583 Hori zirraragarria bihurtzen baita horrela. 414 00:33:44,522 --> 00:33:48,893 Lagunek ziria sartzen diote Katieri ondo jatea gustatzen zaiolako. 415 00:33:48,926 --> 00:33:54,465 Ez dute ulertzen zergatik gastatu nahi duen diru guztia janarian. 416 00:33:56,801 --> 00:34:02,140 -Tira, hasi. -Hozkada bakarraz? 417 00:34:02,340 --> 00:34:06,911 Berdin dio, baina zapore hobea izango du horrela. 418 00:34:07,078 --> 00:34:09,947 Bai? Oso itxura polita du. Hondatu egingo dut. 419 00:34:10,048 --> 00:34:12,216 Katie bezalako mokofin amorratuek… 420 00:34:12,383 --> 00:34:14,986 …edonora jarraitzen diete asmamen handiko chefei. 421 00:34:14,986 --> 00:34:18,623 Batzuetan, jatea bera zer den muga-mugaraino eramana dagoen arren. 422 00:34:18,623 --> 00:34:21,292 Plater hau duela hiru urte sortu nuen. 423 00:34:21,392 --> 00:34:22,927 "Sexua hondartzan" du izena. 424 00:34:22,994 --> 00:34:26,164 Hasteko, aran gozo pixka bat. 425 00:34:26,230 --> 00:34:29,367 Hau aran gozo saltsa da. 426 00:34:37,075 --> 00:34:41,546 Hondartzan, noski, hondarra behar dugu. 427 00:34:41,646 --> 00:34:44,549 Hondarra prestatu dut, beraz… 428 00:34:44,615 --> 00:34:46,551 …txinatar espezia pixka batekin… 429 00:34:46,684 --> 00:34:48,686 …Sitxuango piperbeltza… 430 00:34:48,719 --> 00:34:51,155 …eta gaileta apurrekin. 431 00:34:52,023 --> 00:34:55,460 Eta hona hemen… 432 00:34:55,726 --> 00:34:58,663 …jateko moduko kondoi bat… 433 00:34:58,663 --> 00:35:01,999 …gelatina berezi baten nahasturarekin egina… 434 00:35:02,100 --> 00:35:04,135 …eta esne kondentsatu tanta batzuk. 435 00:35:04,268 --> 00:35:06,370 Ez dago azaldu beharrik honek zer irudikatzen duen. 436 00:35:06,437 --> 00:35:08,906 Ziur nago mundu guztiak badakiela. 437 00:35:09,941 --> 00:35:14,145 Hau hemen jarriko dugu, ustekabean hondar gainean. 438 00:35:15,179 --> 00:35:18,749 Zertxobait erotikoa. 439 00:35:35,766 --> 00:35:40,471 LONDRES / INGALATERRA 440 00:35:59,390 --> 00:36:05,062 Aurrean dudan platerari begiratzean lau gauza hartzen ditut kontuan. 441 00:36:05,429 --> 00:36:09,400 Lehenik, plateraren aurkezpena. 442 00:36:09,567 --> 00:36:13,571 Begiz jaten baitugu ahoz bezainbat. 443 00:36:13,604 --> 00:36:16,574 Hori alderdi bat da. 444 00:36:16,674 --> 00:36:20,311 Bigarrena osagaien kalitatea da. 445 00:36:21,379 --> 00:36:24,215 Arraina freskoa al da? 446 00:36:24,282 --> 00:36:28,853 Okela behar bezain zainduna da? Horrelako kontuak. 447 00:36:28,853 --> 00:36:32,423 Hirugarrenik, chefaren trebetasun teknikoa. 448 00:36:32,423 --> 00:36:35,526 Jakiak behar bezala prestatuta daude? Gehiegi eginak? Gutxiegi? 449 00:36:35,526 --> 00:36:37,128 Bete-betean asmatuta al daude? 450 00:36:37,195 --> 00:36:42,433 Eta laugarrenik, platereko osagai guztiak egoki elkartuta daude? 451 00:36:42,433 --> 00:36:46,938 Elkarri ondo egokitzeko eran nahasi ditu sukaldariak osagaiak? 452 00:36:47,004 --> 00:36:50,942 Edo era guztitako gauzak jarri ditu platerean… 453 00:36:50,975 --> 00:36:53,511 …bere sukaldari kideen aurrean harropuzteko-edo? 454 00:36:53,511 --> 00:36:55,913 Horrelako gauzen bila ibiltzen naiz. 455 00:36:55,980 --> 00:36:59,784 Hau poliki egositako arrautza bat da. 456 00:36:59,817 --> 00:37:05,489 Testura jakin bat eman nahi zaio, gorringoa desagertu baino lehen. 457 00:37:07,225 --> 00:37:09,160 Ikaragarri arrautza ona da hau. 458 00:37:09,260 --> 00:37:12,630 Shiro txanpinoiak ditu ondoan. 459 00:37:14,632 --> 00:37:16,867 Bikainak dira hauek ere. 460 00:37:18,302 --> 00:37:20,972 Eta ilarrak ere baditu; sasoikoak dira. 461 00:37:21,072 --> 00:37:24,642 Hori ere bai. Jakiak sasoikoak dira? Ez dira sasoikoak? 462 00:37:24,709 --> 00:37:29,413 Ingalaterran ez duzu urtarrilean ilarrik jan nahiko. 463 00:37:32,783 --> 00:37:34,151 Oso onak daude. 464 00:37:34,418 --> 00:37:36,954 Ondo orekatutako platera da… 465 00:37:36,988 --> 00:37:39,257 …txanpinoiak ozpinetan zertxobait egon dira. 466 00:37:39,423 --> 00:37:43,995 Eta ozpina oso fina da… 467 00:37:44,028 --> 00:37:49,100 …eta nahiko ondo orekatzen du gorringoak berez duen indarra. 468 00:37:49,267 --> 00:37:51,602 Ondo prestatutako platera da. 469 00:37:51,669 --> 00:37:53,070 Ondo orekatua. 470 00:37:53,104 --> 00:37:55,740 Plater on bat da. 471 00:38:00,311 --> 00:38:06,784 Munduan zehar jaten ibiltzea oso bizimodu ona iruditzen zait. 472 00:38:06,951 --> 00:38:10,388 Jatekoaren blogariak atsegin ditut, positiboak direnak… 473 00:38:10,755 --> 00:38:13,157 …hobetzeko aholkuak ematen baitizkizute. 474 00:38:13,891 --> 00:38:15,293 Hobetu liteke? Bai. 475 00:38:15,393 --> 00:38:22,933 Ilarrak onak dira, baina ez dira izugarri goxoak… 476 00:38:22,933 --> 00:38:26,537 …Mediterraneoko azoketan dauzkazun horien modukoak… 477 00:38:26,537 --> 00:38:29,740 …goiz horretan bertan lekatik atera berriak. 478 00:38:29,840 --> 00:38:35,112 Zaleak dira. Elikaduraren zale amorratuak. 479 00:38:35,713 --> 00:38:38,616 Hauek oso-oso onak dira. 480 00:38:38,616 --> 00:38:40,351 Baina ez hain maila handikoak. 481 00:38:40,351 --> 00:38:44,021 Horrelako gauzek igotzen dute maila. 482 00:38:44,255 --> 00:38:48,192 Janariak ez du inoiz sortu gaur egun bezainbat interesik. 483 00:38:49,126 --> 00:38:52,129 Neurriz gaineko balioa eman zaio, nolabait. 484 00:38:52,296 --> 00:38:54,632 Guk ez dugu bizirik salbatzen sukaldean. 485 00:38:54,832 --> 00:38:57,034 Beharbada, eguna salbatuko diogu baten-bati. 486 00:38:57,068 --> 00:39:00,137 Oso bitarteko garrantzitsua dela uste dut… 487 00:39:00,237 --> 00:39:03,474 …eta tresna gisa erabil dezakegu baita ere… 488 00:39:03,474 --> 00:39:06,877 …munduko jatetxerik onenen berri izateko. 489 00:39:13,684 --> 00:39:17,955 Ez dut sekulako dirutza irabazten. 490 00:39:18,055 --> 00:39:21,859 Ezin dut egunero horrela jan, eta aurrekontu bat egin dut… 491 00:39:22,026 --> 00:39:26,664 …erabat porrot egin gabe ohitura honetaz gozatzeko. 492 00:39:29,066 --> 00:39:32,370 Jatetxera iristeko saioa hemen hasten da. 493 00:39:32,636 --> 00:39:34,905 Ikusten duzunez, eskuz margotuta daude. 494 00:39:35,740 --> 00:39:37,875 Eta hona Robert Hueren sukaldea. 495 00:39:37,942 --> 00:39:40,344 Txinatar postreak, baina mendebaldeko itxuran. 496 00:39:40,544 --> 00:39:42,980 Eta hona hemen Tao sukaldari ospetsua. 497 00:39:44,014 --> 00:39:45,816 -Sukaldea erakutsiko diguzu? -Bai. 498 00:39:47,885 --> 00:39:53,257 Macaora iritsi, eta argi ikusten da dena diruaren inguruan dagoela. 499 00:39:53,457 --> 00:39:58,229 Hau da Asiako bekatu hiririk ospetsuena Hong Kongetik hurbil. 500 00:39:58,262 --> 00:40:01,899 Jokoaren irabaziak Las Vegaskoak baino sei aldiz handiagoak dira. 501 00:40:02,600 --> 00:40:07,171 Txinako aberats berriak hona etortzen dira dirua xahutzera. 502 00:40:07,805 --> 00:40:09,440 Ez da hiri fin bat. 503 00:40:09,607 --> 00:40:13,010 Eta jatetxe honetan dena da nabarmendu nahia. 504 00:40:13,277 --> 00:40:17,748 Jatetxea eraikitzea Hong Kongeko 140 milioi kostatu zitzaigun. 505 00:40:17,882 --> 00:40:19,750 -Ene! -Ene! 506 00:40:20,084 --> 00:40:21,419 Hegazkin txiki batek bezainbat. 507 00:40:21,685 --> 00:40:25,890 Te ontzi hauetako batzuek 3.000 dolar balio dute bakoitzak. 508 00:40:26,056 --> 00:40:29,693 Jatetxeko zati hau urrezkoagoa da. 509 00:40:30,761 --> 00:40:33,631 Hauek denak gela pribatuak dira. 510 00:40:34,198 --> 00:40:35,599 Jango al dugu? 511 00:40:37,735 --> 00:40:42,873 Hasteko, Txinako iparraldeko dim-sum. 512 00:40:42,940 --> 00:40:47,211 Orea arbiz eta urdaizpikoz betea dago. 513 00:40:47,545 --> 00:40:50,147 Hurrengoa, itsas belarri txikiz egindako dim sum bat da. 514 00:40:50,181 --> 00:40:54,084 Azkena Xiaolongbao da, Shangahiko "dumpling"a. 515 00:41:00,624 --> 00:41:03,294 Hau Lai Chi Wo labeko barbakoa da. 516 00:41:13,404 --> 00:41:15,539 Hau izugarri garestia da. 517 00:41:15,606 --> 00:41:19,543 Bai, badakit. Gero eta garestiagoa da. 518 00:41:19,577 --> 00:41:21,245 Barregarri izateraino da garestia. 519 00:41:21,378 --> 00:41:24,748 Pakete batek balio duenarekin etxe bat eros daiteke Suedian. 520 00:41:24,915 --> 00:41:26,250 Erokeria da. 521 00:41:26,350 --> 00:41:29,053 Badakizu honen historia? 522 00:41:29,487 --> 00:41:32,690 -Horien historia… -Bai, zera dira… 523 00:41:33,157 --> 00:41:36,327 Zera da… Nola du izena? 524 00:41:36,494 --> 00:41:38,395 Onddo bat da, eta hazten da… 525 00:41:38,496 --> 00:41:40,698 Kakalardo baten urdailean. 526 00:41:40,764 --> 00:41:44,635 Gero, sudurretik ateratzen zaio. Eta guk hartu eta jan. Sinestezina! 527 00:41:45,436 --> 00:41:48,339 Txinatar sukaldaritzaren sekretuak. 528 00:41:51,942 --> 00:41:52,877 Ona. 529 00:41:54,378 --> 00:41:57,948 Hau San chefaren txori habia krematsua da. 530 00:41:58,382 --> 00:42:00,451 Izozki txiki batzuk. 531 00:42:00,684 --> 00:42:03,554 "Fiancé" eta "Macaroon". 532 00:42:03,721 --> 00:42:08,926 Bezero batzuek 8.000 amerikar dolar gastatzen dituzte hemen… 533 00:42:09,226 --> 00:42:12,096 …5.000 euro bakoitzak afarian. 534 00:42:12,263 --> 00:42:17,067 Baina ikaragarrizko kalitateko gauzak eskatuz: ardoa eta tea. 535 00:42:51,702 --> 00:42:53,003 -Kaixo. -Zer moduz? 536 00:42:53,037 --> 00:42:53,971 "Pastrami" ogitarteko bat. 537 00:42:54,004 --> 00:42:57,341 -Hemen jateko edo eramateko? -Hemen jateko. 538 00:43:02,046 --> 00:43:09,086 Txikitan, gurasoek ia igandero ekartzen gintuzten auzo honetara. 539 00:43:10,988 --> 00:43:14,024 Haurtzaroarekin lotutako jana da hau. 540 00:43:14,058 --> 00:43:17,261 Etxean bezala sentiarazten dizu. 541 00:43:18,295 --> 00:43:22,733 Gure aitak harategi bat izan zuen 1950-1960 urteetan. 542 00:43:23,300 --> 00:43:28,172 Aitak etxera haragia ekarri, eta amak berehala hura bildu… 543 00:43:28,439 --> 00:43:30,007 …eta izozkailuan sartzen zuen. 544 00:43:30,140 --> 00:43:35,613 Aita harakina zen arren, haragi izoztua jaten nuen maiz. 545 00:43:36,747 --> 00:43:37,948 Baina… 546 00:43:39,083 --> 00:43:45,055 …oso noizean behin aita goiz iristen zen etxera… 547 00:43:45,155 --> 00:43:49,393 …eta amak aitaren haragi ekarri berria prestatzeko astia zuen. 548 00:43:49,526 --> 00:43:50,761 Eta hori egiten zuen bakoitzean… 549 00:43:50,894 --> 00:43:57,868 …nik aise bereizten nituen haragi freskoa eta haragi izoztua. 550 00:43:58,002 --> 00:44:02,006 Zapore desberdina zuten, eta haragi freskoa hobea zen. 551 00:44:02,940 --> 00:44:06,710 Konturatu nintzen zapore-oroimen ona nuela. 552 00:44:07,111 --> 00:44:08,946 Beste edozein gauzatan trebea izatea bezala da. 553 00:44:08,979 --> 00:44:12,383 Horretan trebea bazara, erakarri egingo zaitu. 554 00:44:12,516 --> 00:44:15,719 Janaria, musika eta honelako gauzak… 555 00:44:15,753 --> 00:44:18,188 …zeure kasa ikas ditzakezu. 556 00:44:18,322 --> 00:44:24,728 Zerbaitetan ona bazara, zeure grina ase dezakezu. 557 00:44:24,862 --> 00:44:28,332 Niretzat, janaria eta musika… 558 00:44:28,465 --> 00:44:33,771 …ni hazia nintzen girotik ihes egiteko bide bat ziren. 559 00:44:33,771 --> 00:44:37,341 Beste lagun batzuk unibertsitatera joan ziren. 560 00:44:37,374 --> 00:44:40,444 Nik ez nuen hori egin, etxean geratu nintzen… 561 00:44:40,477 --> 00:44:44,248 …eta neure bidea aurkitu behar nuen handik ihes egiteko. 562 00:44:57,161 --> 00:45:00,130 Musikaria izan nintzen; saltzailea, gero. 563 00:45:00,297 --> 00:45:02,032 Handizkako saltzailea. 564 00:45:02,199 --> 00:45:04,768 Zatoz. Zure beharra dugu une batez. 565 00:45:04,902 --> 00:45:08,305 -Eskolara joan behar dut. -Behar zaitugu: begira. 566 00:45:10,340 --> 00:45:14,411 Kalean barrena zihoan mutil bat da. 567 00:45:14,545 --> 00:45:15,979 Zer frogatzen dut nik? 568 00:45:16,146 --> 00:45:18,949 Ni Profile Recordseko jabea nintzen. 569 00:45:19,083 --> 00:45:21,418 -Bulegoak hemen zeuden. -Hara! 570 00:45:21,585 --> 00:45:23,854 Eta zu hemendik pasatu zara. 571 00:45:23,987 --> 00:45:26,223 -Ez al da bitxia? -Bai. 572 00:45:26,223 --> 00:45:27,791 Suerte ona izan. 573 00:45:29,793 --> 00:45:34,765 HAMPTONS / ESTATU BATUAK 574 00:45:43,507 --> 00:45:46,477 Maiatza aldera iristen gara hona… 575 00:45:46,744 --> 00:45:50,781 …eta azaro erdialdera edo amaiera arte gelditzen gara. 576 00:45:52,549 --> 00:45:56,820 Uztaren egitarau bera dugu gutxi gorabehera. 577 00:45:57,521 --> 00:45:59,423 Gauzak hazteari uzten diotenean… 578 00:45:59,456 --> 00:46:02,526 …ez gara gehiago etortzen, eta Floridara joaten gara neguan. 579 00:46:02,559 --> 00:46:05,162 Denbora asko pasatzen dugu han. 580 00:46:08,899 --> 00:46:12,136 Steve ez da lotsatia, inondik ere. 581 00:46:12,202 --> 00:46:15,806 Bere gida sortua du: "Ondo jatearekin tematuta". 582 00:46:15,939 --> 00:46:19,910 Michelin tronu gastronomikotik botatzeko anbizioa du Stevek. 583 00:46:20,043 --> 00:46:23,814 Bere gidak bidea erakusten die bere ustez merezi dutenei: 584 00:46:23,847 --> 00:46:25,315 Gehien jaten dutenak. 585 00:46:26,483 --> 00:46:31,054 Nahi nuke jaki bikainen zale sutsuentzat nire gida izatea… 586 00:46:31,088 --> 00:46:35,025 …jale konbentzionalagoentzat Michelin gida denaren modukoa. 587 00:46:36,360 --> 00:46:38,996 Algoritmo bat sortu dut… 588 00:46:39,263 --> 00:46:41,598 …jaki bikainen zale bakoitzari pisu bat ematen diona… 589 00:46:41,698 --> 00:46:45,669 …ezagutzen dituen jatetxeen kopuru eta kalitatearen arabera. 590 00:46:45,803 --> 00:46:48,472 Nik pisu handia dut. Andy Haylerrek ere bai. 591 00:46:48,672 --> 00:46:50,007 Aistèk ere pisu handia du. 592 00:46:50,140 --> 00:46:52,442 Beste batzuek pisu gutxiago dute. 593 00:46:54,478 --> 00:46:59,449 Pisu gehiago hartzeko, bidaiatu egin behar da jateko. 594 00:47:18,936 --> 00:47:22,873 Aistè mundu osko bira gastronomiko amaiezin batean dabil. 595 00:47:23,674 --> 00:47:27,444 Munduko edozein lekutan aurkitzen dituzte mokofinek jatetxeak. 596 00:47:27,477 --> 00:47:31,114 Blogei esker, albisteak ziztu bizian doaz. 597 00:47:31,448 --> 00:47:34,117 Aldaketa handia da hori sukaldaritzaren munduan… 598 00:47:34,885 --> 00:47:38,522 …jaki bikainen zaleek berek kontrol handiagoa baitute hor. 599 00:47:38,555 --> 00:47:42,159 Chefak jakitun dira mokofinen inpaktu gero eta handiagoaz. 600 00:47:42,192 --> 00:47:45,028 Jatetxeek etengabe gonbidatzen dituzte… 601 00:47:45,395 --> 00:47:47,431 …dohainik jatera joan daitezen. 602 00:47:47,497 --> 00:47:50,067 Oso lerro fina dago… 603 00:47:51,702 --> 00:47:55,806 Blogari asko sukaldarien adiskide egiten da. 604 00:47:57,875 --> 00:48:01,044 Behin eta berriz joaten dira jatetxe horietara… 605 00:48:01,178 --> 00:48:03,814 …eta oso gauza politak idazten dituzte. 606 00:48:03,881 --> 00:48:06,950 Gauza politak besterik ez, eta zera… 607 00:48:07,684 --> 00:48:11,889 Jatetxe horiek oso onak izango dira, baina beste aldetik… 608 00:48:11,922 --> 00:48:13,857 …garrantzitsua da pentsatzen duzuna esatea. 609 00:48:14,024 --> 00:48:17,327 Ez dut haietaz idaztera behartuta sentitu nahi. 610 00:48:17,461 --> 00:48:21,064 Neure otorduak ordaindu nahi izaten ditut. 611 00:48:21,465 --> 00:48:27,204 Horrela, sentitzen dudan edozer gauza idatz dezaket. 612 00:48:46,690 --> 00:48:51,461 Nahiko banu, urteko egun guztietan jango nuke etxetik kanpo… 613 00:48:51,495 --> 00:48:53,397 …beste norbaiten kontura. 614 00:48:53,563 --> 00:48:55,265 Baina hori ez egitea aukeratu dut. 615 00:48:55,432 --> 00:48:58,702 Jendearekiko harreman enpresak bultzatzen dituzte blogariak… 616 00:48:58,702 --> 00:49:03,540 …dohainik jatera, eta blogariari dagokio ezetz esatea. 617 00:49:38,342 --> 00:49:39,977 Japonia oso berezia da niretzat. 618 00:49:40,143 --> 00:49:43,547 Hango kultura, hizkuntza, janaria. 619 00:49:45,282 --> 00:49:48,552 17 urterekin etorri nintzen lehendabizikoz Tokiora. 620 00:49:48,618 --> 00:49:51,488 Hura izan zen Europatik kanpoko nire lehen bidaia handia… 621 00:49:51,655 --> 00:49:55,659 …eta den-denak zirrara egin zidan. 622 00:49:58,462 --> 00:50:04,901 Mokofinentzat, bizi honetan zerutik gertuen dagoen lekua da Japonia. 623 00:50:05,402 --> 00:50:08,071 Produktuaren kalitatea paregabea da… 624 00:50:08,205 --> 00:50:10,707 …eta jendea prest dago kalitate bikaina ordaintzeko… 625 00:50:10,741 --> 00:50:16,380 …hala sortu den sukaldaritzak ez du, beraz, parerik munduan. 626 00:50:17,948 --> 00:50:19,383 Izugarri gustatzen zaizkit gereziak. 627 00:50:19,583 --> 00:50:22,419 -40 gerezi. -200 dolar. 628 00:50:22,586 --> 00:50:24,421 5 dolar gereziko, oso garestia. 629 00:50:25,055 --> 00:50:28,792 -Hauek Fuji sagarrak dira. -Bat erosi nahi dut. 630 00:50:28,825 --> 00:50:31,795 -10 dolarretan, mahuka hutsa da. -Bai. 631 00:50:32,062 --> 00:50:35,532 Inoiz jan dudan sagarrik onena izango da. 632 00:50:36,266 --> 00:50:37,567 Hala izango da. 633 00:50:37,868 --> 00:50:39,836 Ez harritu prezioagatik. 634 00:50:40,270 --> 00:50:44,775 Ez dut inoiz ikusi 200 dolarreko meloirik. 635 00:50:46,543 --> 00:50:47,944 Hau erosiko dizut. 636 00:50:48,111 --> 00:50:52,249 Gauzatxo hauek dira Japoniatik gehien gustatzen zaidana. 637 00:50:52,516 --> 00:50:54,384 -Arigato. -Mila esker. 638 00:50:55,585 --> 00:50:58,655 -Metroan joango gara? -Bai. 639 00:51:16,073 --> 00:51:20,877 Japoniako sukaldaritza motarik gurtuenak Kaiseki du izena. 640 00:51:20,911 --> 00:51:23,447 Janaria prestatzeko modu izugarri formalizatu bat da… 641 00:51:23,480 --> 00:51:25,749 …erroak XVI. mendean dauzkana. 642 00:51:26,083 --> 00:51:31,254 Sukaldariek oinarrizko eskema baten gainean inprobisatzen dute. 643 00:51:32,956 --> 00:51:34,591 Jakien sekuentziak… 644 00:51:34,591 --> 00:51:39,429 …japoniar arruntak sumatzen dituen urtaroak islatzen ditu, nonbait. 645 00:51:39,563 --> 00:51:42,532 Eta gauza guztiek esanahi sinboliko bat dute… 646 00:51:42,632 --> 00:51:45,969 …jakietatik portzelanaraino. 647 00:51:46,036 --> 00:51:51,208 Aistè Kikunoi-ra itzuli da; Kiotoko 3 izarreko jatetxe bat da. 648 00:51:51,308 --> 00:51:56,246 Kaiseki tradizionala dastatzeko lekurik onenetako bat omen da hau. 649 00:51:58,548 --> 00:52:02,419 KIKUNOI Kioto / Japonia 650 00:53:12,322 --> 00:53:15,258 Eskerrik asko. 651 00:53:18,094 --> 00:53:20,330 Eskerrik asko, dena bikaina izan da. 652 00:53:20,463 --> 00:53:22,599 Eskerrak zuri. 653 00:53:42,085 --> 00:53:43,320 WHATLEY MANOR Ingalaterra 654 00:53:43,386 --> 00:53:47,924 Andyk sukaldaritzako bere esperientzien bilduma egiten du. 655 00:53:47,958 --> 00:53:52,062 Petrolio industriarako sistema informatikoak asmatu ondoren… 656 00:53:52,162 --> 00:53:55,232 …gustukoa du ere jatetxeetan jaten bizi izan duena sailkatzea… 657 00:53:55,265 --> 00:53:58,435 …datu eta ohar objektibotan. 658 00:53:58,602 --> 00:54:03,940 Ia 1.200 jatetxe-aipamen bilduak ditu bere blogean. 659 00:54:04,908 --> 00:54:07,877 Plater bakoitza zehatz-mehatz aztertuta dago… 660 00:54:07,911 --> 00:54:11,815 …eta 1etik 20rako puntuazioa ematen zaio. 661 00:54:12,682 --> 00:54:15,652 20k lehen mailako sukaldaritza esan nahi du… 662 00:54:15,752 --> 00:54:18,888 …sukaldaritzako gain-gaina. 663 00:54:18,955 --> 00:54:22,926 1ek, berriz, sukaldaritza ikaragarri txarra esan nahi du… 664 00:54:22,993 --> 00:54:25,495 …sukaldariak lotsatzeko modukoa. 665 00:54:26,096 --> 00:54:28,865 Andy bezalako norbaitek kikildu egiten nau. 666 00:54:28,898 --> 00:54:33,703 Munduko 3 Michelin izardun jatetxe guztietan jan du. 667 00:54:33,903 --> 00:54:36,973 Beraz, 2 izar besterik ez? Ai, ene! 668 00:54:37,007 --> 00:54:38,541 Gogotik saiatu beharra daukazu… 669 00:54:41,378 --> 00:54:45,248 …eta, suerte pixka batekin, ea zuk egindakoaz gozatzen duen. 670 00:55:10,040 --> 00:55:13,610 Nire weblekuan plater bakoitzari puntuak ematen dizkiot. 671 00:55:13,710 --> 00:55:16,079 Prestakuntza gisako bat izan nuen duela urte batzuk… 672 00:55:16,079 --> 00:55:19,249 …Britainia Handiko jatetxe-gida batentzat ikuskari lanetan… 673 00:55:19,249 --> 00:55:23,320 …eta saiatzen naiz prestakuntza hura nire webgunean aplikatzen. 674 00:55:27,824 --> 00:55:28,758 Oso polita da. 675 00:55:44,874 --> 00:55:49,779 Ia 30 urteko oroitzapenak ditut jatetxeez. 676 00:55:50,213 --> 00:55:54,050 Jaki bati 18 o 19 puntu eman edo ez erabaki nahian ari naizenean… 677 00:55:54,050 --> 00:56:00,056 …beste jatetxe batzuetako antzeko platerak konparatzen ari naiz. 678 00:56:00,056 --> 00:56:03,193 Urte hauetan oreinki-plater pila probatua naiz jatetxe askotan: 679 00:56:03,226 --> 00:56:06,463 3 edo 2 izarrekotan, izar batekotan edo izarrik gabekotan. 680 00:56:06,563 --> 00:56:09,699 Hura sailkatzen saiatzen naiz beti. 681 00:56:09,899 --> 00:56:15,872 Hau non da? Izar batekoa edo bikoa, baina sendoa edo ahula? 682 00:56:15,905 --> 00:56:20,176 Niretzat, erreferentzia jartzeko ariketa huts bat da. 683 00:56:20,176 --> 00:56:22,445 Saiatzen naiz plater hau konparatzen… 684 00:56:22,579 --> 00:56:26,649 …urte eta hamarraldi askoan jan ditudan beste oreinki-platerrekin. 685 00:56:36,526 --> 00:56:41,831 Nire sistemaren arabera, 18/20 jarriko nioke: 3 izarreko platera. 686 00:56:42,298 --> 00:56:45,468 -Zer moduz dago oreinkia? -Aparta. Saltxitxa zoragarria da. 687 00:56:45,468 --> 00:56:48,037 -Zer ondo! -Bai, oso goxoa da. 688 00:56:48,104 --> 00:56:49,939 Bruselako aza ere, aparta. 689 00:56:54,544 --> 00:56:57,147 -Mila esker. -Ez horregatik. 690 00:57:10,460 --> 00:57:16,433 NEW YORK / ESTATU BATUAK 691 00:57:26,376 --> 00:57:27,744 New Yorken nago, ba. 692 00:57:28,511 --> 00:57:31,548 Jatetxe askotara joango naiz hemen. 693 00:57:32,749 --> 00:57:35,785 Afaltzera, bazkaltzera… 694 00:57:35,919 --> 00:57:37,854 …ia egunero. 695 00:57:37,987 --> 00:57:40,657 Irrikaz nago. 696 00:57:55,472 --> 00:57:58,374 Hau da aldez aurretik egin dudan egitaraua. 697 00:57:58,374 --> 00:58:03,179 Aldez aurretik egindako erreserbak. 698 00:58:03,179 --> 00:58:07,116 Duela 2 hilabete hasi nintzen jatetxeetara deika. 699 00:58:07,116 --> 00:58:09,786 Eta hau da behin betiko egitaraua. 700 00:58:09,786 --> 00:58:14,791 Honen arabera, jatetxe hauetara joango naiz: 701 00:58:15,024 --> 00:58:18,862 Liberty Inn, Atera, Fifty Niese, Eleven Madison Park… 702 00:58:18,862 --> 00:58:21,698 …Momofuku, Maraya, Per Se. 703 00:58:21,831 --> 00:58:23,967 Goi mailako jatetxeak dira denak. 704 00:58:24,100 --> 00:58:27,270 Gehienek, edo denek, Michelin izarrak edukiko dituzte. 705 00:58:27,337 --> 00:58:31,808 3 izar, 2 izar, eta batzuek, izar bat. 706 00:58:32,575 --> 00:58:36,513 Goi mailako jatetxeen bira, beraz. 707 00:58:37,981 --> 00:58:41,117 Ea garrantzitsuak diren? 708 00:58:44,254 --> 00:58:46,923 Haiek hala direla uste dutela uste dut. 709 00:58:48,324 --> 00:58:53,129 Ez dago irizpiderik. 710 00:58:53,263 --> 00:58:55,698 Ez diozu inori ezer frogatu behar… 711 00:58:55,765 --> 00:59:01,538 …ez dituzu lorpen jakin batzuk behar janariaz idazteko. 712 00:59:01,871 --> 00:59:03,439 Ba al dakizu zer jaten ari zaren? 713 00:59:04,107 --> 00:59:07,076 Platera zertan den azaldu dizut, baina zuk ez didazu ezer ulertu… 714 00:59:07,110 --> 00:59:11,014 …eta orain esaten didazu platera ez dagoela ona? 715 00:59:11,080 --> 00:59:12,549 Jarri nintzen… 716 00:59:12,916 --> 00:59:16,819 15 urteko neska-mutilek kritikatu izan naute interneten. 717 00:59:16,886 --> 00:59:22,759 Pozten naiz jatera etorri direlako, baina ez dakit zenbateraino… 718 00:59:24,460 --> 00:59:28,131 …prestatuta ote dauden janariaz modu kritikoan idazteko. 719 00:59:28,665 --> 00:59:33,236 Gu gogotik lanean ari gara bizimodua ateratzeko… 720 00:59:33,236 --> 00:59:37,674 …eta zuek ez duzue boligraforik ere behar, teklatu bat aski duzue. 721 00:59:38,041 --> 00:59:43,079 Txorakeria hutsa iruditzen zait plater bat begi hutsez kritikatzea… 722 00:59:43,112 --> 00:59:47,016 …eta goxoa dagoen edo ez edo gehiegi egina dagoen esatea… 723 00:59:47,183 --> 00:59:53,056 …edo saltsa lodiegia ote dagoen esatea. 724 00:59:53,423 --> 01:00:00,029 Baina jende horien eragina dutenak okerragoak dira oraindik. 725 01:00:00,129 --> 01:00:02,632 Kontu irristakorra da hau. 726 01:00:02,665 --> 01:00:05,268 Oso zabala da eta nekez bereizten da… 727 01:00:05,335 --> 01:00:08,972 …zein den informazio zehatza eta zein ez. 728 01:00:10,306 --> 01:00:12,208 Stevek uste du, beste askok bezala… 729 01:00:12,342 --> 01:00:17,513 …Wylie Dufresne Estatu Batuetako sukaldari bikainenetako bat dela. 730 01:00:17,547 --> 01:00:21,384 Baina hark sortutako plater batek liskarrean eduki ditu urte askoan. 731 01:00:21,751 --> 01:00:25,588 Foie-grasa eta antxoak nahasten dituen plater bat da. 732 01:00:25,722 --> 01:00:30,226 Sukaldaritzaren historiako platerik okerrena da, Steveren ustez. 733 01:00:30,360 --> 01:00:33,563 Berriz ere, kazetaritza arduratsua ez da izango… 734 01:00:33,696 --> 01:00:36,833 …"WD50 nazkagarria da" esatea, ezta? 735 01:00:36,899 --> 01:00:40,703 Hau al da arduratsua izatea? Ni ez nau mintzen, ordea… 736 01:00:42,038 --> 01:00:46,943 Zergatik ematen diezu garrantzia iruzkin horiei? 737 01:00:47,076 --> 01:00:48,277 Iruzkinak besterik ez dira. 738 01:00:48,311 --> 01:00:51,247 Badakizu ez diedala garrantzi handiegirik ematen. 739 01:00:53,616 --> 01:00:56,753 Idatzi egiten dituzu; garrantzia ematen diezu, beraz. 740 01:00:56,753 --> 01:00:58,988 Wyliek eta nik maitasun-gorrotozko harremana dugu. 741 01:00:59,255 --> 01:01:02,058 Nik bera maite dut, berak gorroto dit. 742 01:01:03,960 --> 01:01:06,029 Wylie jenio bat da. 743 01:01:06,129 --> 01:01:10,133 Baina oso plater ausartak egiten ditu… 744 01:01:10,266 --> 01:01:12,268 …eta berari horrela gustatzen zaio. 745 01:01:12,268 --> 01:01:14,137 Niri, berriz, ez. 746 01:01:14,604 --> 01:01:16,939 Wyliek WD50 ireki zuenean… 747 01:01:17,507 --> 01:01:20,510 …foie gras eta antxoa plater bat zeukan. 748 01:01:20,576 --> 01:01:23,212 Niri ez zitzaidan batere-batere gustatu hura. 749 01:01:23,312 --> 01:01:26,382 Inoiz gutxien gustatu zaidan platera. 750 01:01:26,883 --> 01:01:30,486 Norbaiti foie grasa eta antxoak ez gustatzea ondo dago. 751 01:01:30,553 --> 01:01:31,688 -Jakina. -Baina… 752 01:01:31,821 --> 01:01:35,658 Nire erreakzioaren zure erreakzioa ikusita, ez dirudi. 753 01:01:35,792 --> 01:01:37,093 Segi. 754 01:01:37,326 --> 01:01:42,031 Uste dut zure ikuspegiari kalte egiten diola… 755 01:01:42,198 --> 01:01:45,702 …jatetxeen historiako platerik okerrena dela esateak. 756 01:01:45,802 --> 01:01:47,537 Hori hiperbolikoa da. 757 01:01:47,603 --> 01:01:50,573 Ulertzen dizut, baina kalte egiten diozu zure mailari… 758 01:01:50,606 --> 01:01:54,711 …eta ez dio zilegitasun handirik ematen janari-blogarien kritikari. 759 01:01:54,744 --> 01:01:59,148 Hiperbole bat da, kritikari nola erreakzionatu diozun nabarmentzeko. 760 01:01:59,215 --> 01:02:02,985 Ezin duzu hori hitzez-hitz hartu, lizentzia poetiko bat da. 761 01:02:03,019 --> 01:02:04,854 Hala izango da, baina… 762 01:02:05,021 --> 01:02:07,890 …kazetaritza serioa ez da horrelakoa. 763 01:02:08,024 --> 01:02:11,194 Ez naiz kazetari serioa, jale serioa baizik. 764 01:02:11,194 --> 01:02:15,698 Baina zilegitasun bila zabiltza. 765 01:02:15,765 --> 01:02:18,501 Ez, horretarako mugak behar nituzke, eta ez dut mugarik nahi. 766 01:02:20,269 --> 01:02:23,940 Wylieren munduan ez dira nire iritziak kabitzen. 767 01:02:24,006 --> 01:02:28,144 Ondo iruditzen zait. Bera minberatu egiten da, ordea. 768 01:02:29,512 --> 01:02:33,015 Badago plater hori orekatzeko modu bat… 769 01:02:33,082 --> 01:02:35,251 …nik "hau oso goxoa dago" esateko moduan. 770 01:02:35,351 --> 01:02:38,488 Zuk ez duzu hori egin nahi, ez baituzu horrela sentitzen. 771 01:02:38,554 --> 01:02:40,389 -Ez nator zurekin bat. -Badakit. 772 01:02:40,389 --> 01:02:42,825 Kontua ez da nik ez dudala platera orekatu nahi. 773 01:02:42,925 --> 01:02:44,827 Plater orekatua iruditzen zait. 774 01:02:44,994 --> 01:02:49,665 -Mikatza, gozoa, gazia, garratza… -Zure gusturako, ez nirerako. 775 01:02:50,299 --> 01:02:51,667 -Eta kitto. -Ondo da. 776 01:02:51,834 --> 01:02:56,305 Baina "inoizko platerik okerrena" dela esatean konforme ez egoteak… 777 01:02:56,339 --> 01:03:01,110 Nire sentiberatasun bereko talde baten izenean ari naiz. 778 01:03:01,244 --> 01:03:02,779 Hori besterik ez da. 779 01:03:02,912 --> 01:03:06,382 Hori hain txarra dela uste duen jende baten izenean ari zara? 780 01:03:06,415 --> 01:03:10,419 Hori batere gustatuko ez litzaiokeen jende baten izenean. 781 01:03:10,453 --> 01:03:13,456 Zuk prestatu duzun moduagatik. 782 01:03:13,556 --> 01:03:16,159 Beste modu batera prestatuta, gustatuko litzaieke, agian. 783 01:03:16,225 --> 01:03:18,060 Zu izendatu zaituzte haien bozeramaile? 784 01:03:18,194 --> 01:03:23,366 Ez, nik izendatu dut neure burua, baina kasu egiten didate. 785 01:03:24,433 --> 01:03:27,703 -Jan dezagun. -Zeure burua izendatu duzu… 786 01:03:27,804 --> 01:03:29,138 …horixe entzun nahi nuen. 787 01:03:29,305 --> 01:03:32,575 -Foie grasa antxoekin? -Ez, mesedez. 788 01:03:34,811 --> 01:03:35,812 Zergatik ez? 789 01:03:35,945 --> 01:03:37,613 Oso txarra da. 790 01:03:38,114 --> 01:03:39,782 Pertsona baten iritzian. 791 01:03:39,916 --> 01:03:41,450 Askorenean. 792 01:03:45,555 --> 01:03:47,256 Ea ba… 793 01:03:47,557 --> 01:03:50,893 -Jateko prest, "jefe"? -Bai horixe. 794 01:03:50,927 --> 01:03:52,428 Ezer onik ba al dago? 795 01:03:52,562 --> 01:03:56,532 Ikusten? Su-etena omen genuela eta, tira… 796 01:03:56,666 --> 01:03:58,835 "Ezer onik". 797 01:04:01,671 --> 01:04:05,308 Ez nazazu behartu zuri foie grasa ateratzera. 798 01:04:17,220 --> 01:04:23,626 Mila esker aldez aurretik. Utzi nire kontu. 799 01:04:25,294 --> 01:04:30,833 Tokion badago jatetxe interesgarri bat, erreserbarik ia ezin eginezkoa. 800 01:04:30,867 --> 01:04:33,669 Sushi Saito du izena. 801 01:04:33,803 --> 01:04:36,072 3 izar Michelin ditu. 802 01:04:36,906 --> 01:04:39,575 Sushi jatetxea izanik, oso gauza bitxia da hori. 803 01:04:39,876 --> 01:04:43,779 Aspalditik izendatu dute Tokioko sushi jatetxerik onena. 804 01:04:44,113 --> 01:04:48,618 Bereziki gustatzen zait Saito, han jan baitut sushirik onena. 805 01:04:49,151 --> 01:04:52,388 Badu xarma berezi bat ere, aparkaleku batean baitago. 806 01:04:52,588 --> 01:04:55,825 Eta aparkalekua diodanean, aparkalekua diot. 807 01:04:56,559 --> 01:04:59,695 Autoak sartzen direneko langa pasatu behar da… 808 01:04:59,896 --> 01:05:02,498 …eta aparkalekuan bertan sartzen zara. 809 01:05:02,565 --> 01:05:07,870 Non dago Sushi Saito? Hor? Eskerrik asko. 810 01:05:08,504 --> 01:05:11,173 Badago ate txiki bat, atezainaren komuna dirudiena… 811 01:05:11,240 --> 01:05:12,875 …eta atea ireki… 812 01:05:12,875 --> 01:05:17,580 …eta sushi tabernan sartzen zara; zazpi jarleku ditu, gehienez. 813 01:05:17,914 --> 01:05:20,049 Eta horra Sushi Saito. 814 01:05:20,182 --> 01:05:24,186 -Erreserba bat egina dut. -Ongi etorri. 815 01:05:24,353 --> 01:05:28,658 -Aistè da nire izena. -Eseri, mesedez. 816 01:05:28,758 --> 01:05:31,494 Eskerrik asko. 817 01:05:31,928 --> 01:05:35,865 -Aukera zure esku utziko dut. -Nahi duzun bezala. 818 01:05:43,339 --> 01:05:49,111 Ez dit axola Japoniako barretan bakarrik jateak. 819 01:05:49,345 --> 01:05:52,982 Ikuskizuna aurrean daukazu eta. 820 01:05:53,316 --> 01:05:55,251 Eta sukaldaria da ikuskizuna. 821 01:05:55,418 --> 01:05:58,854 Hari begira zaude nola prestatzen duen dena… 822 01:05:59,021 --> 01:06:02,725 …nola mozten duen arraina, nola prestatzen duen arroza… 823 01:06:02,758 --> 01:06:05,161 …eta nola jartzen dizun altxor txiki hori zure aurrean. 824 01:06:05,261 --> 01:06:10,633 Eta hura dastatzen duzunean, ikaragarri ona da. 825 01:06:11,667 --> 01:06:17,340 Janaria da hemen kontua, ez lagunartea. 826 01:06:23,012 --> 01:06:25,081 -Atungorria? -Bai, atungorria. 827 01:06:50,840 --> 01:06:51,340 Oso ona. 828 01:06:51,440 --> 01:06:54,076 -Ona? -Oso ona! 829 01:07:20,936 --> 01:07:27,910 Jaki batzuek sinpleak dirudite, baina gauza asko dituzte atzean. 830 01:07:27,977 --> 01:07:34,316 Arraina gugana iritsi aurretik, arrantzaleekin hasten da dena. 831 01:07:34,417 --> 01:07:37,420 Ez naiz ni, beraz, tartean dabilen bakarra… 832 01:07:37,553 --> 01:07:40,723 …arraina sushi bihurtzeak… 833 01:07:40,923 --> 01:07:45,394 …beste jende askoren lana eskatzen baitu. 834 01:07:45,561 --> 01:07:49,265 Beraz, ahalegin handia egiten dut. 835 01:07:49,398 --> 01:07:54,470 Nik adierazten baitut, nolabait, jende horren grina. 836 01:07:56,439 --> 01:07:58,107 Esklusiboa izan arren… 837 01:07:58,240 --> 01:08:02,912 …sushi jatetxe bateko otordua oso laburra izaten da. 838 01:08:03,546 --> 01:08:07,316 -Oso goxoa zegoen. -Mila esker. 839 01:08:07,483 --> 01:08:11,620 -Kontua, mesedez. -Bai. Mila esker. 840 01:08:14,790 --> 01:08:18,661 Askorentzat beren bizitzako otordurik garestiena izan liteke… 841 01:08:18,794 --> 01:08:22,331 …baina 20 minututan bukatu da. 842 01:09:26,729 --> 01:09:31,767 Goi mailako mokofinak iniziazio erritu jakin batzuk behar ditu. 843 01:09:31,934 --> 01:09:34,303 New York da, inondik ere, horietako bat. 844 01:09:34,470 --> 01:09:40,142 New Yorkeko goi sukaldaritza giroan sekulako ekinaldia hasi du Katiek. 845 01:09:58,460 --> 01:09:59,895 Hemendik. 846 01:10:03,098 --> 01:10:05,034 -On egin. -Eskerrik asko. 847 01:10:12,241 --> 01:10:15,744 Bakarrik bidaiatzea atsegin dut neure egitaraua prestatzeko. 848 01:10:15,778 --> 01:10:18,614 Aldez aurretik eska ditzaket janaria eta afaria. 849 01:10:18,714 --> 01:10:22,051 Ez dago jende asko hori zurekin egin nahi lukeena. 850 01:10:30,359 --> 01:10:33,462 Zenbagarren platera da hau? Kontua galdu dut… 851 01:10:35,898 --> 01:10:38,867 -Bederatzigarrena. -Mila esker. 852 01:10:41,637 --> 01:10:45,474 Bazkaltzeko, 13 plater eta afaltzeko, beste 13. 853 01:10:45,574 --> 01:10:50,145 Janaritan bildua zaudela iruditzen zaizu batzuetan. 854 01:11:06,095 --> 01:11:09,198 Platano zaporea sumatzen diot eta… 855 01:11:11,600 --> 01:11:13,435 Oso… 856 01:11:24,113 --> 01:11:26,915 Plater batzuk… 857 01:11:26,949 --> 01:11:29,952 Batzuetan aurkitzen dituzu plater batzuk… 858 01:11:32,121 --> 01:11:36,859 …zer duten eta nola eginda dauden nekez igartzen zaienak. 859 01:11:36,992 --> 01:11:39,862 Hau horietako bat dela uste dut. 860 01:11:55,644 --> 01:12:01,817 Goi mailako mokofinek sukaldaritzan duten garrantzia era askotakoa da. 861 01:12:02,017 --> 01:12:04,820 Era askotako tratamendu bereziak izaten dituzte. 862 01:12:04,987 --> 01:12:07,856 Aistèk sukalde barruko mahai bat lortu du… 863 01:12:07,890 --> 01:12:15,531 …eta han atenditu du Pierre Gagnairek ospetsuak berak. 864 01:12:20,836 --> 01:12:23,339 Gure egonaldiari. Mila esker etortzeagatik. 865 01:12:27,643 --> 01:12:30,546 Pierre Gagnaire bera ari da kozinatzen. 866 01:12:31,113 --> 01:12:33,949 Ez baitut uste asko kozinatzen duenik. 867 01:12:34,149 --> 01:12:36,652 Bere chefordeek prestatzen diote dena. 868 01:12:54,636 --> 01:12:55,571 Gure otorduari. 869 01:13:04,146 --> 01:13:05,280 -Kaixo. -Kaixo. 870 01:13:05,414 --> 01:13:07,282 -Zer moduz? -Oso ondo. 871 01:13:07,416 --> 01:13:09,585 -Otordu ona egin duzu? -Bai. 872 01:13:09,752 --> 01:13:11,820 Sukaldea ikusi nahi duzu, ezta? 873 01:13:11,954 --> 01:13:15,190 Begirada bat bota, eta argazkiren bat atera nahi nuke. 874 01:13:15,324 --> 01:13:19,561 -Orain ikusi nahi duzu? -Bai. 875 01:13:33,542 --> 01:13:38,547 Hemen lerro bat dago, han beste bat, eta atzean, prestatzaileak. 876 01:13:53,462 --> 01:13:54,530 Nola aritzen zarete? 877 01:13:54,763 --> 01:13:58,434 Nola dakite eskari bakoitzaren ordena? 878 01:13:58,901 --> 01:14:01,937 Eskariak horko makinan sartzen dira. 879 01:14:02,070 --> 01:14:04,540 Hasierako eskaria da hori. 880 01:14:04,740 --> 01:14:08,043 Sukaldariak eskaria iragartzen du: "Beste eskari bat". 881 01:14:08,444 --> 01:14:11,146 Eta sukalde guztiak erantzuten dio: "Oui!"… 882 01:14:11,180 --> 01:14:14,183 …frantsesez da hori. Gero, banandu egiten dira… 883 01:14:14,349 --> 01:14:15,717 …eta eskaria prestatzen dute. 884 01:14:34,403 --> 01:14:36,538 DONOSTIA / ESPAINIA 885 01:14:40,609 --> 01:14:43,178 Hirugarren egonaldia dut Donostian. 886 01:14:43,278 --> 01:14:51,053 Euskal Herria aspalditik da ezaguna mokofinen artean, inguruneagatik. 887 01:14:53,121 --> 01:14:57,359 Michelin izardun jatetxeak dituen lekurik jendetsuena da, gainera. 888 01:14:57,559 --> 01:15:01,530 3 izarreko 4 daude, 2 izarreko batzuk, eta izar bateko mordo bat… 889 01:15:01,597 --> 01:15:03,699 …eta pintxo taberna pila. 890 01:15:03,899 --> 01:15:07,903 Eskualde urrun samar honetara zaila da etortzea… 891 01:15:07,936 --> 01:15:12,140 …baina Europako lekurik gastronomikoena da. 892 01:15:12,174 --> 01:15:15,878 Eta hau da munduko leku bakarra 3 izarretako jatetxe batera… 893 01:15:15,878 --> 01:15:19,047 …galtza motzetan joan naitekeena. Eta horrek ere badu xarma. 894 01:15:29,558 --> 01:15:32,261 Arzak 3 izarreko jatetxe bat da. 895 01:15:32,294 --> 01:15:36,431 Arzak belaunaldiz belaunaldiko jatetxea da, nik dakidanez. 896 01:15:36,465 --> 01:15:39,935 Taberna gisa hasi zela uste dut… 897 01:15:40,002 --> 01:15:43,505 …leku honetan, eta lehenengo belaunaldiak sortua. 898 01:15:43,672 --> 01:15:48,210 Bigarren belaunaldiak bihurtu du Arzak gaur egun dena. 899 01:15:48,310 --> 01:15:49,912 Juan Marik. 900 01:15:50,112 --> 01:15:53,382 Gaur, erdi erretiratuta dago Juan Mari… 901 01:15:53,615 --> 01:15:57,619 …eta bere alaba Elena ari da pixkanaka gidaritza osoa hartzen. 902 01:15:57,753 --> 01:16:00,155 Kaixo, Perm. Zer moduz zaude? 903 01:16:01,723 --> 01:16:04,092 Poz-pozik gaude zu hemen ikusteaz. 904 01:16:04,192 --> 01:16:07,062 Pozten naiz ni ere hemen egoteaz. 905 01:16:07,429 --> 01:16:09,698 Belaunaldi gazteago bat denez… 906 01:16:09,765 --> 01:16:12,868 …ikuspegiak biziagoak eta alaiagoak dira. 907 01:16:12,868 --> 01:16:14,236 Interesgarria da. 908 01:16:15,504 --> 01:16:19,675 Elena munduko sukaldaririk onenetako bat da. 909 01:16:21,843 --> 01:16:23,178 Tira, Perm, hasiko gara. 910 01:16:23,478 --> 01:16:26,181 Hau aperitibo bat da: eskorpioi arraina… 911 01:16:26,348 --> 01:16:27,783 …vermicelli kurruskatsuarekin. 912 01:16:27,916 --> 01:16:32,187 Eta hau mango betea da; barruan txorizoa du. 913 01:16:32,321 --> 01:16:36,091 Eta hau baratxuri kurruskatsua, oinarrian tapioka duena. 914 01:16:36,325 --> 01:16:40,629 Eta hemen, mugurdia eta antxoa. 915 01:16:56,244 --> 01:16:58,981 Ezagutzen duzu maché paperaren teknika? 916 01:16:59,081 --> 01:17:05,187 Teknika bera erabiltzen dugu, baina paperaren ordez, janaria erabiliz. 917 01:17:05,320 --> 01:17:10,993 Kasu honetan, arroz geruzak dira eta patata-saltsa. 918 01:17:11,627 --> 01:17:13,395 Hau zapoa da. 919 01:17:13,428 --> 01:17:16,331 "Sorginaren katilu berdea" deitzen diogu. 920 01:17:16,331 --> 01:17:18,800 Sorgin berde baten bola bezalakoa da. 921 01:17:30,379 --> 01:17:32,247 Gustatu zaizu? Bai? 922 01:17:32,314 --> 01:17:35,517 Orain arte gustukoena. Onena dela uste dut. 923 01:17:37,552 --> 01:17:39,421 Zapoa goxo-goxoa dago. 924 01:17:39,454 --> 01:17:40,856 Hemengo arraina aparta da. 925 01:17:51,500 --> 01:17:54,436 Ez da gogorra, ez kezkatu. 926 01:17:57,539 --> 01:17:59,675 Zaporeari eusten dio. 927 01:18:12,688 --> 01:18:14,356 -Gustatzen zaizu? -Bai. 928 01:18:27,936 --> 01:18:31,139 VILNIUS / LITUANIA 929 01:18:34,943 --> 01:18:39,014 Zure atarian nago, baina "off" jartzen du. 930 01:18:39,147 --> 01:18:42,517 "Off" jartzen du. 931 01:18:51,126 --> 01:18:58,166 Itxaron. Utzi egingo dizut. Banoa. Gero arte. 932 01:19:14,149 --> 01:19:19,254 Kaixo. Jelatuta daukat azala. 933 01:19:19,521 --> 01:19:23,158 -Hau zuretzat da. -Eskerrik asko. 934 01:19:37,205 --> 01:19:39,808 Mundu osoan lagunak dauzkat… 935 01:19:39,941 --> 01:19:43,545 …eta ez diot atxikimendu berezirik leku jakin bati. 936 01:19:43,545 --> 01:19:46,548 Nonahi gustura sentitzen naiz. 937 01:19:46,915 --> 01:19:50,218 Munduko herritarra sentitzen naiz. 938 01:19:55,791 --> 01:19:58,460 Ostiralean Moskura joango zara hegazkinez? 939 01:19:58,460 --> 01:20:03,431 Ez nago ziur. Edo Parisera edo Moskura. 940 01:20:03,431 --> 01:20:06,234 Edo Lituanian geratuko naiz asteburu honetan. 941 01:20:06,401 --> 01:20:09,938 Ikusiko dugu. Zerbait daukat ezpainetan? 942 01:20:21,750 --> 01:20:27,689 Lituania sobietar errepubliketako bat zenean jaio nintzen. 943 01:20:32,360 --> 01:20:34,429 Eskasia-garaietan hazia naiz. 944 01:20:34,429 --> 01:20:38,967 Ilaran egon behar genuen produktu batzuetarako… 945 01:20:39,067 --> 01:20:42,504 …ez baitziren erraz eskuratzen. 946 01:20:43,071 --> 01:20:47,342 Hura ez zen denda batera joan eta eroste hutsa. 947 01:20:53,448 --> 01:20:57,052 Kaixo. Eseri. 948 01:20:57,285 --> 01:20:58,453 Kaixo. 949 01:20:58,954 --> 01:21:02,057 Lituaniako sukaldaritzak oinarri handia du patatan. 950 01:21:02,190 --> 01:21:03,658 Patata asko jaten dugu. 951 01:21:03,792 --> 01:21:06,094 Oso ondo jaten nuela uste dut. 952 01:21:06,228 --> 01:21:10,532 Ez genuen aukera handirik izan, jakina… 953 01:21:10,832 --> 01:21:13,335 …lituaniar eta sobietar sukaldaritzaz gainera. 954 01:21:15,737 --> 01:21:22,344 Blog bat idazten dut jatetxe onenez eta bidaiez. 955 01:21:22,577 --> 01:21:27,816 -New York, Paris… -Badago lotura bat… 956 01:21:28,016 --> 01:21:31,019 -Bai, hara joaten naiz. -Noiz hasi zinen horretan? 957 01:21:31,286 --> 01:21:33,955 2004an. Aspalditxo. 958 01:21:34,122 --> 01:21:37,759 Zertaz idatzi zenuen lehen artikulua? 959 01:21:37,993 --> 01:21:42,631 Parisez, uste dut. 960 01:21:42,797 --> 01:21:47,302 Noiztik zaude sukaldaritzan interesatuta? 961 01:21:47,469 --> 01:21:56,578 Parisez gero. Han gastronomia da oso… 962 01:21:56,611 --> 01:21:59,447 Zein zen jakirik exotikoena? 963 01:21:59,781 --> 01:22:03,718 Itsas luzokerra zen jakirik exotikoena. 964 01:22:03,919 --> 01:22:08,156 -Hori zer da? -Oso animalia bitxia. 965 01:22:08,323 --> 01:22:11,660 -Bizirik jaten dira? -Bai zera! 966 01:22:12,994 --> 01:22:16,598 Oker ez banago, ez zenuen denetik jaten. 967 01:22:16,698 --> 01:22:21,803 Nik… Ene! Denetik jaten nuen eta! 968 01:22:21,937 --> 01:22:26,207 -Lehen ez zegoen pizzarik. -Ez, orduan ez zegoen pizzarik. 969 01:22:29,344 --> 01:22:33,548 Gaur egungo umeei izugarri gustatzen zaie pizza. 970 01:22:33,682 --> 01:22:36,551 Pizzaren ordez, ogitarteko beroak jaten genituen. 971 01:22:37,185 --> 01:22:39,654 -Topa! -Topa! 972 01:22:48,663 --> 01:22:54,035 Ni joan eta handik urte gutxira, Europako Batasunean sartu zen. 973 01:22:54,102 --> 01:22:59,007 Lituanian bizitzen jarrai nezakeen, lan on batean… 974 01:22:59,674 --> 01:23:01,543 …gutxiago bidaiatuz, beharbada. 975 01:23:01,710 --> 01:23:05,213 Baina modelo izateko aukera handi hau izan nuen… 976 01:23:05,380 --> 01:23:08,550 …eta mundu osoan zehar bidaiatzekoa… 977 01:23:08,717 --> 01:23:11,052 …oso gaztea nintzela. 978 01:23:11,052 --> 01:23:14,723 Edonorentzat da hori aukera ona, nire ustez. 979 01:23:27,535 --> 01:23:30,638 SATURNE PARIS / FRANTZIA 980 01:23:36,011 --> 01:23:39,614 Mahai horretakoak agurtu nahi ditut. 981 01:23:40,548 --> 01:23:44,252 Ekaina da eta Steve oso aldarte onean dago. 982 01:23:44,486 --> 01:23:47,622 Parisera joan da bere blogaren europar edizioa aurkeztera: 983 01:23:47,655 --> 01:23:49,858 "Ondo jatearekin tematuta". 984 01:23:50,325 --> 01:23:52,494 Zuek agurtzera etorri naiz. 985 01:23:52,727 --> 01:23:54,629 Facebookeko adiskideak gara. 986 01:23:54,796 --> 01:23:56,831 -Ondo pasatzen ari zarete? -Primeran. 987 01:23:57,532 --> 01:24:00,769 Europako sukaldari onenetatik lauk otordu bat prestatu dute… 988 01:24:00,835 --> 01:24:04,172 …gastronomiako kazetari gailenen talde txiki batentzat… 989 01:24:04,339 --> 01:24:07,609 …Stevek 100 jatetxe onenen zerrenda jakinarazten duen bitartean. 990 01:24:08,276 --> 01:24:10,245 Edonork eman dezake izena. 991 01:24:10,678 --> 01:24:13,415 3.800 lagun ditut orain. 992 01:24:13,581 --> 01:24:22,090 Jatetxeen zuen kritika kopurua eta kalitatea hartzen dut nik… 993 01:24:22,424 --> 01:24:25,293 …eta pisu bat sortu dut… 994 01:24:25,427 --> 01:24:27,195 …pisu matematiko bat. 995 01:24:27,362 --> 01:24:32,367 Ni nago sailkapenaren buru, 1.200 jatetxetan egon naizelako. 996 01:24:32,567 --> 01:24:34,669 Jolas bat da! 997 01:24:36,137 --> 01:24:41,309 Nire anbizioa? Nire zerrenda munduko garrantzitsuena izatea. 998 01:24:43,545 --> 01:24:44,946 Hori da zerrendaren anbizioa. 999 01:24:45,847 --> 01:24:48,683 RUN D.M.C.ko exekutiboa izan nintzen. 1000 01:24:48,817 --> 01:24:52,454 Haien disko enpresaren jabea nintzen. 1001 01:24:53,088 --> 01:24:56,157 Bertelsmanni saldu nion 1998an. 1002 01:24:57,725 --> 01:25:00,962 Horregatik ordain dezaket horrela jateko modua. 1003 01:25:03,631 --> 01:25:08,903 Nahiko ondo atera zen, Frantzian egindako lehen ekitaldia izanik. 1004 01:25:09,137 --> 01:25:12,640 Oso ondo atera dela uste dut, bereziki, estatubatuarra izanik… 1005 01:25:12,740 --> 01:25:14,576 …Frantzian egin dudalako aurkezpena. 1006 01:25:18,113 --> 01:25:20,281 Ondare bat utzi nahi banu honekin… 1007 01:25:20,381 --> 01:25:22,817 …honela gogoratua izan nahi nuke: 1008 01:25:22,917 --> 01:25:27,822 Jendeari gaur jaten duen baino hobeto jaten erakutsi zion norbait. 1009 01:25:34,028 --> 01:25:36,731 HANGZHOU / TXINA 1010 01:25:55,683 --> 01:25:58,219 Zenbat eta gehiago bidaiatu jateko… 1011 01:25:58,353 --> 01:26:02,957 …orduan eta urrunago joan behar duzu zerbait paregabea sentitzeko. 1012 01:26:09,430 --> 01:26:12,567 -Zer leuna! -Xerez ardoa bezalakoa da. 1013 01:26:16,804 --> 01:26:19,040 Testura oso ona da. 1014 01:26:20,909 --> 01:26:23,344 Probatu azukre pixka bat. 1015 01:26:25,980 --> 01:26:28,950 Honen perfumea ikaragarria da. 1016 01:26:50,305 --> 01:26:53,508 Dai Jain Yunek iraultza txiki bat hasi du… 1017 01:26:53,675 --> 01:26:56,911 …Hangzhou inguruko Lon Chin Manner bere jatetxean. 1018 01:26:57,512 --> 01:27:00,815 Munduko lekurik kutsatuenetako batean… 1019 01:27:00,882 --> 01:27:03,952 …jatetxe utopiko bat sortzen saiatzen ari da. 1020 01:27:04,219 --> 01:27:09,157 Pestiziden eta janari-eskandaluen aurreko garai baten oroitzapenez. 1021 01:27:09,257 --> 01:27:12,260 Jatetxe ekologiko honetan bazkaldu ahal izateko… 1022 01:27:12,327 --> 01:27:17,298 …Permek 9.000 km egin ditu Londresko bere bizilekutik. 1023 01:27:17,465 --> 01:27:22,503 Txinatar kultura tradizionala izadiari oso lotuta dago. 1024 01:27:22,670 --> 01:27:28,343 Tradizioa ulertzeko, izadia errespetatu behar da. 1025 01:27:28,509 --> 01:27:33,915 Txinatar tradizioa gorde edo berreskuratu nahi baduzu… 1026 01:27:34,015 --> 01:27:40,355 …izaditik gertu egon behar duzu, edo izadira itzuli. 1027 01:27:41,556 --> 01:27:44,826 Jatetxeak sukaldaritza tradizional erabatekoa aurkezten du. 1028 01:27:44,859 --> 01:27:48,263 Mendebaldeko goi mailako jatetxeetatik urrun. 1029 01:27:48,630 --> 01:27:53,034 Eta Perm bere bizitzako otordurik onenetako batez gozatzen ari da. 1030 01:28:08,149 --> 01:28:10,585 Hainbeste zaporea du… 1031 01:28:11,619 --> 01:28:13,021 …koipean… 1032 01:28:13,454 --> 01:28:14,722 …testura koipetsuan. 1033 01:28:19,761 --> 01:28:22,063 Ahatea freskoa da. 1034 01:28:22,096 --> 01:28:26,501 Ez zaio ezer erantsi, gatza eta onddoak izan ezik. 1035 01:28:29,637 --> 01:28:32,373 Hau sinestezina da… 1036 01:28:35,443 --> 01:28:39,447 Janari honekin iruditzen zaizu ez duzula inoiz ezer jan. 1037 01:28:39,781 --> 01:28:45,620 Familia giroko zerbait da, baina aldi berean berria. 1038 01:28:48,556 --> 01:28:52,093 Sukaldaritzaren mundua hazten eta etengabe aldatzen ari da. 1039 01:28:52,126 --> 01:28:56,497 Saiatu arren, ezingo duzu inoiz dena probatu. 1040 01:28:56,898 --> 01:29:00,668 Batzuetan, ordea, gauzarik sinpleenak gehien hunkitzen zaitu. 1041 01:29:00,868 --> 01:29:07,942 Eta, batzuetan, oro urrun joan beharra dago etxean bezala egoteko. 1042 01:29:09,844 --> 01:29:12,547 Bete-betean harrapatzen zaituen zerbait da. 1043 01:29:12,580 --> 01:29:18,586 Negar egiteko gogoa ematen dizu batzuetan. 1044 01:29:19,387 --> 01:29:23,891 Aspaldiko kontu askorekin lotura egiten duzu, nola edo hala. 1045 01:29:24,592 --> 01:29:29,464 Ikaragarri ona da. 1046 01:29:29,831 --> 01:29:31,733 Eta ohore handia da hor jatea. 1047 01:29:36,204 --> 01:29:38,139 Munduko jatetxerik onena? 1048 01:29:44,178 --> 01:29:48,850 Gutaz kontatzen dugun kontakizunean txertatuta daukagu janaria. 1049 01:29:48,983 --> 01:29:51,786 Janak mantenua ematen du, atsegina… 1050 01:29:52,153 --> 01:29:54,989 …abentura edo erosotasuna. 1051 01:29:55,022 --> 01:29:57,625 Baina hala ere, hau galdetzen diogu geure buruari: 1052 01:29:57,925 --> 01:30:03,331 Janariak berez ase dezake gure gosea? 1053 01:30:06,601 --> 01:30:09,704 MUMBAI / INDIA 1054 01:30:38,633 --> 01:30:41,903 Munduko 3 izarreko jatetxe guztietan egon naizenez… 1055 01:30:41,903 --> 01:30:48,709 …libreago nago orain bestelako janari eta jatetxeak esploratzeko. 1056 01:30:55,817 --> 01:30:58,619 Indiar janaririk onenaren bila etorri naiz Bombayra. 1057 01:30:58,786 --> 01:31:01,255 Ea zer aurkitzen dudan. 1058 01:31:26,981 --> 01:31:29,717 Zure kideak ekarriko dizkit bueltak? 1059 01:31:29,884 --> 01:31:31,953 Ea bueltak ekarrizko dizkidan? 1060 01:31:32,119 --> 01:31:33,754 70 zen, ezta? 1061 01:31:41,829 --> 01:31:43,030 Mila esker. 1062 01:32:01,782 --> 01:32:04,552 20 urtez jatetxe onetan jaten ibili ondoren… 1063 01:32:04,585 --> 01:32:08,055 …aspertu naizela pentsa liteke, baina ez da horrela. 1064 01:32:08,122 --> 01:32:10,291 Jaki berri batek zirrara egiten dit oraindik… 1065 01:32:10,324 --> 01:32:14,996 …eta zerbait bikain egina edo berria edo interesgarria aurkitu… 1066 01:32:15,062 --> 01:32:17,865 …eta ilusio handia egiten dit. 1067 01:32:18,032 --> 01:32:20,768 Denok jan beharra daukagu… 1068 01:32:20,902 --> 01:32:24,138 …beraz, hobe dugu ondo jatea. 1069 01:32:52,733 --> 01:32:55,169 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz