1 00:00:01,501 --> 00:00:04,104 SORGINA 2 00:00:04,270 --> 00:00:10,243 Zinema-emanaldi historiko-kultural bat, zazpi zatitan. 3 00:00:14,014 --> 00:00:23,023 Benjamin Christensek idatzi eta egin zuen film hau 1919-1921ean. 4 00:00:23,056 --> 00:00:27,961 Eskerrak ematen dizkiot Johan Ankerstjerne-ri argazkiagatik… 5 00:00:28,028 --> 00:00:31,598 …eta Richard Louw jaunari eszenaratzeagatik. 6 00:00:31,631 --> 00:00:36,336 Nire informazio-iturri nagusiak antzokiko egitarauan aipatzen dira. 7 00:00:36,336 --> 00:00:40,073 Bila dezagun mistizismoaren historian… 8 00:00:40,073 --> 00:00:46,446 …eta saia gaitezen Sorgina deitzen den kapitulu misteriotsua agertzen. 9 00:00:55,355 --> 00:01:03,763 Sorginkerian sinestea giza arraza bezain zaharra izango da. 10 00:01:03,863 --> 00:01:09,836 Antzinako gizakiak ulertzen ez zuen zerbaiti aurre egin behar zionean… 11 00:01:09,869 --> 00:01:14,274 …hau zen beti haren azalpena: sorginkeria eta espiritu gaiztoak. 12 00:01:14,274 --> 00:01:19,779 Hurrengo irudietako fantasiek gaixotasunak eragiten zituztela… 13 00:01:19,813 --> 00:01:24,818 …uste zuten Pertsian. 14 00:01:36,496 --> 00:01:43,470 Rawlinson ingelesak eta Maspero frantsesak erakutsi zizkiguten… 15 00:01:43,503 --> 00:01:51,144 …antzinako zibilizaziorik zaharreneko espiritu gaiztoak. 16 00:02:10,396 --> 00:02:13,466 Espiritu gaiztoetan eta sorginkerian sinesteak… 17 00:02:13,500 --> 00:02:18,338 …munduaren mistizismoari buruzko ume-sinesteekin zerikusia du. 18 00:02:25,178 --> 00:02:30,984 Hemen ikusten da nola ikusten zuten egiptoarrek lurraren forma. 19 00:02:40,360 --> 00:02:43,963 Egiptoarrek ezagutzen zituzten lurralde eta itsaso guztiak… 20 00:02:43,997 --> 00:02:48,034 …mendi handiz inguratuta zeuden, nonbait. 21 00:02:50,870 --> 00:02:52,939 Zerua altzairuz egina zegoen… 22 00:02:53,039 --> 00:02:56,843 …eta mendi handitan sartutako zutabe handiek eusten zioten. 23 00:03:05,018 --> 00:03:09,722 Izarrak lanparak ziren, ilara sendoetan zerutik zintzilikatuak. 24 00:03:14,761 --> 00:03:17,997 Antzinako beste sineste batzuen arabera… 25 00:03:18,031 --> 00:03:21,668 …zerua ganga bat zen, eta lurra terrazatan zegoen. 26 00:03:32,512 --> 00:03:35,381 Historiaurreko garaiko espiritu gaiztoak… 27 00:03:35,381 --> 00:03:39,852 …umeak tentatzen zituzten deabru bihurtu ziren Erdi Aroan. 28 00:04:01,608 --> 00:04:04,577 Deabruak Lurraren barruan bizi ziren. 29 00:04:04,677 --> 00:04:10,383 Eta Lurra, haientzat, esfera geldi bat zen unibertsoaren erdian. 30 00:04:13,453 --> 00:04:16,756 Lurretik eta hango uretatik kanpo… 31 00:04:22,295 --> 00:04:26,199 …Erdi Aroko gizakiak aire-geruza bat irudikatzen zuen, aurrenik… 32 00:04:32,639 --> 00:04:35,308 …eta, gero, su-geruza bat. 33 00:04:40,647 --> 00:04:45,518 Eta, sutik harago, planetak imajinatzen zituen, geldirik. 34 00:04:56,329 --> 00:05:01,134 Planeta bakoitza bere esfera garden, mugikorrari atxikia zegoen. 35 00:05:07,540 --> 00:05:13,313 Eta planeta-zeruetatik harago izar finkoak zeuden, beren zeruan. 36 00:05:25,892 --> 00:05:29,062 Guztiaren gainetik, hamargarren kristalezko zeruan… 37 00:05:29,062 --> 00:05:32,065 …Ahalguztiduna eserita dago, 9 aingeru-abesbatzaz inguratua… 38 00:05:36,502 --> 00:05:40,239 …eta Hark ibilarazten du munduaren makineria. 39 00:05:57,690 --> 00:06:02,362 Lurraren sakonenean infernua dago, eta han oinazetzen dira betierean… 40 00:06:02,462 --> 00:06:05,798 …deabruak tentatutako haiek. 41 00:06:13,039 --> 00:06:16,943 Hurrengo irudiaren goialdean deabruak ikusten dira… 42 00:06:16,943 --> 00:06:22,582 …kondenatuak pertz handitan ipintzen. 43 00:06:30,423 --> 00:06:35,461 Bekatari bat sutara bota dute pertzetako baten azpira. 44 00:06:42,335 --> 00:06:46,806 Deabru batek adar baten barruko sufre ikaragarria isurtzen dio… 45 00:06:46,973 --> 00:06:48,474 …eztarritik gizon bati. 46 00:06:53,613 --> 00:06:58,651 Bi munstrok bi kondenatu torturatzen dituzte beren hortz zorrotzekin. 47 00:07:04,223 --> 00:07:08,728 Infernuaren deskribapen bitxi, zahar eta mekaniko bat aurkitu dut… 48 00:07:08,728 --> 00:07:12,432 …Erdi Aroko sinesteak ondo erakusten dizkiguna. 49 00:07:29,649 --> 00:07:34,353 Begira zer-nolako grinaz zaintzen duten deabruek pertz azpiko sua! 50 00:07:40,493 --> 00:07:48,134 Deabru hauek eta infernu hau kezka larria ziren Erdi Arokoentzat. 51 00:07:56,442 --> 00:08:00,346 Sorginek itun kriminal bat sinatu omen zuten deabruarekin… 52 00:08:00,346 --> 00:08:03,182 …eta horregatik erretzen zituzten. 53 00:08:09,522 --> 00:08:11,891 Irudiaren goialdean airean dagoen izakia deabru bat da… 54 00:08:11,891 --> 00:08:15,228 …sorgina hartu, eta airean eramango du. 55 00:08:22,335 --> 00:08:25,438 Irudi hau, eta hurrengo batzuk,… 56 00:08:25,438 --> 00:08:30,510 …"Deutsches Leben der Vergangenheit in Bildern" liburuan aurkitu ditut. 57 00:08:36,282 --> 00:08:39,385 Irudi honetan, sorgin bat aizkora baten kirtena jezten ari da. 58 00:08:43,689 --> 00:08:47,193 Hurrengo irudian, sorgin batek gizon baten zapata sorgindu du. 59 00:08:53,966 --> 00:08:57,036 Sorginek elkarrekin biltzeko ohitura zuten. 60 00:09:03,276 --> 00:09:05,611 Bileraren ondoren, batzuetan ukuilu batean ezkutuan sartu… 61 00:09:05,611 --> 00:09:09,015 …eta behi bat sorgintzen zuten. 62 00:09:14,420 --> 00:09:17,890 Marrazki azpian ageri den markatxoa atean grabatzen zuten… 63 00:09:17,890 --> 00:09:21,594 …sorginen aurkako babes gisa. 64 00:09:25,665 --> 00:09:28,367 Marrazki zahar eta baldar honetan, azti bat eta sorgin bat… 65 00:09:28,367 --> 00:09:30,336 …arao egiten ari dira herri bati su emateko. 66 00:09:39,078 --> 00:09:41,981 Sorgin-hautsen eta edabe magikoen bidez… 67 00:09:41,981 --> 00:09:45,184 …sorginek gaixotasunak eragiten omen zituzten. 68 00:09:52,224 --> 00:09:54,860 Erreparatu gaixoa biluzik datzala ohean. 69 00:09:54,860 --> 00:09:57,797 Hori zen ohitura garai zaharretan. 70 00:10:02,134 --> 00:10:05,504 Sorgina biluzik omen zegoen deabruekin dantzatzen zenean… 71 00:10:05,504 --> 00:10:09,508 …"Sorginen Sabbath" deitzen zitzaion hartan. 72 00:10:18,217 --> 00:10:20,786 "Sabbath"era joan nahi zuten emakumeak… 73 00:10:20,786 --> 00:10:23,990 …ezkutuan joaten ziren sorginarengana… 74 00:10:30,062 --> 00:10:33,499 …"sorginaren ukendua" lepoan igurztera. 75 00:10:40,039 --> 00:10:43,643 Ukenduaren indar magikoaz airean hegan egin zezaketen. 76 00:11:00,459 --> 00:11:05,197 Bourneville eta Teinturier frantses medikuen laneko irudi hauek… 77 00:11:05,331 --> 00:11:08,768 …"Sorginen Sabbath" agertzen dute, deabruzko festa misteriotsua… 78 00:11:08,768 --> 00:11:10,903 …milaka emakumek joan nahi izaten duena. 79 00:11:10,903 --> 00:11:14,607 Sabbathen, aztiek eta sorginek barre egiten diote gurutze santuari. 80 00:11:20,346 --> 00:11:25,451 Deabru-izenez bataiatzen du deabruak parte-hartzaile bakoitza. 81 00:11:31,023 --> 00:11:34,593 Gero, otordu zeremoniatsu bat egiten dute. 82 00:11:40,433 --> 00:11:44,036 Sabbatheko otordua urkatuen gorpuekin prestatzen zen maiz. 83 00:11:51,610 --> 00:11:56,582 Atzealdean musu emanez, begirunez agurtu behar zuten sorginek deabrua. 84 00:12:08,561 --> 00:12:11,097 Deabruekin dantza alai bat egin ondoren… 85 00:12:11,097 --> 00:12:14,066 …sorginak hegan etxeratzen ziren egunsentian. 86 00:12:24,477 --> 00:12:27,213 Erdi Aroko eta Berpizkundeko margolan ospetsu askotan… 87 00:12:27,213 --> 00:12:30,950 …eszena hauek ageri dira. 88 00:13:17,730 --> 00:13:20,399 Jarraituko du. 89 00:13:20,800 --> 00:13:22,935 SORGINA 2. zatia 90 00:13:23,035 --> 00:13:28,607 Goazen orain irudimenez sorgin baten lur azpiko bizilekura, 1488an. 91 00:13:57,403 --> 00:14:00,339 "Gaurko gauean izarrek distiratzen dute urkatuen muinoan". 92 00:14:53,659 --> 00:14:58,597 "A zer kiratsa! Lapur honen gorpua denbora gehiegi egon da zintzilik". 93 00:15:26,292 --> 00:15:29,695 "Lapurraren hatza lehorregia dagoenean… 94 00:15:29,695 --> 00:15:33,532 …ezin dio sendatze-indarrik eman garagardoari". 95 00:16:50,009 --> 00:16:54,146 "Azkar ireki, Karna, kaleko inork ikus ez nazan". 96 00:17:18,037 --> 00:17:20,639 "Karna, prestatuko didazu maitasun-edabe bat… 97 00:17:20,672 --> 00:17:24,376 …gizon elizkoi batengan boterea emango didana?" 98 00:17:37,656 --> 00:17:39,892 "Tori edabea, ilargi betean prestatua… 99 00:17:39,892 --> 00:17:43,529 …katu-kakarekin eta uso-bihotzarekin". 100 00:17:49,201 --> 00:17:54,406 "Gizonaren edariari tanta bat bota, eta berehala bigunduko dio bihotza". 101 00:18:39,485 --> 00:18:42,654 "Emango al didazu edabe indartsuago bat?" 102 00:18:47,793 --> 00:18:52,531 "Gizona desioz erotzea nahi baduzu… 103 00:18:57,236 --> 00:19:02,741 "…tori edabe hau, maiatzean egina, txolarre ar gazte jostari batekin". 104 00:20:44,276 --> 00:20:49,581 "Tori zure txanpona, dontzeila! Usaindu lehenengo nire ukendua!" 105 00:20:59,091 --> 00:21:04,496 "Ukendu ona da, gau batean Brockenera joango bazina". 106 00:21:07,899 --> 00:21:12,137 "Monje elizkoia zure gelara joango zaizu… 107 00:21:12,137 --> 00:21:15,941 …zeure burua ukendu honekin iguzten baduzu". 108 00:21:20,445 --> 00:21:23,515 "Airean hegan elkarrekin joango zarete gauez… 109 00:21:23,515 --> 00:21:26,752 …eta musu sutsu asko emango dizkizu". 110 00:23:16,561 --> 00:23:19,398 "Entzun anaia, ez al genuke otoitz egin behar… 111 00:23:19,398 --> 00:23:21,767 …ekintza sutsu honi ekin aurretik?" 112 00:23:26,705 --> 00:23:31,743 "Birjina Santua, barkaiguzu giza gorpu hau labanaz irekitzeagatik!" 113 00:23:34,713 --> 00:23:40,218 "Ez gaitu gehiegizko jakin-minak ekarri hildako bekatari honengana… 114 00:23:43,755 --> 00:23:52,097 …gaixotasun izugarri askoren zergatia argitu nahiak baizik". 115 00:24:27,399 --> 00:24:33,038 "Lagundu! Etorri azkar! Bi sorginek hilerriko bakea bortxatu dute". 116 00:24:35,707 --> 00:24:40,979 Horrelakoa zen Erdi Aroa: Sorginkeria eta deabrukeria nonahi. 117 00:24:40,979 --> 00:24:44,516 Eta horregatik gertatzen ziren gauza bitxiak. 118 00:25:06,104 --> 00:25:11,576 "Ez ausartu jende zintzoaren hezurrak sorgintzen, emakume alua!" 119 00:25:15,981 --> 00:25:21,887 "Kontuz ibili! Orain zure aho zikina zabalik egongo da betiko". 120 00:25:44,876 --> 00:25:49,247 Erdi Aroko jendeak hain sineste sendoa du deabruarengan… 121 00:25:49,247 --> 00:25:52,317 …non bere burua agertzen baitu bizitza errealean. 122 00:26:11,336 --> 00:26:15,373 Deabrua nonahi dago, itxura desberdinetan. 123 00:26:15,373 --> 00:26:20,512 Amesgaiztoa, deabru amorratua, seduzitzailea, maitalea… 124 00:27:54,873 --> 00:27:57,575 Deabruaren emaztea gaztea eta ederra da batzuetan… 125 00:27:57,575 --> 00:27:59,944 …baina zaharra, behartsua eta miserablea izaten da gehienetan. 126 00:28:20,098 --> 00:28:23,301 Sutan erreko ote zaituzten beldur horditzen al zara gauero edariz… 127 00:28:23,301 --> 00:28:26,738 …Erdi Aroko emakume gajoa? 128 00:28:43,722 --> 00:28:47,592 Etxeratze-agindua jotzean, errautsak su guztiak estali dituenean… 129 00:28:47,592 --> 00:28:50,729 …deabrua Apeloneren bila doa abentura baterako. 130 00:29:42,981 --> 00:29:46,184 Han goian dago Apeloneren amets-gaztelua. 131 00:29:46,184 --> 00:29:50,221 Eta han aseko ditu deabruak haren desio sekretu guztiak. 132 00:34:01,773 --> 00:34:04,275 Jarraituko du. 133 00:34:04,809 --> 00:34:06,911 SORGINA 3. zatia 134 00:34:06,978 --> 00:34:11,783 "Richter und Rechtspflege in der deutschen Vergangenheit"en… 135 00:34:11,783 --> 00:34:15,053 …sorgin-epaileak lanean ageri dira. 136 00:34:27,665 --> 00:34:31,169 Sorgintzat susmatutako emakume bat uretara bota dute… 137 00:34:31,169 --> 00:34:32,570 …erruduna edo errugabea den frogatzeko. 138 00:34:40,545 --> 00:34:44,749 Edward Fuchs-ek "Sittengeschichte"n erakusten digu… 139 00:34:44,749 --> 00:34:46,951 …nola lotzen duten emakume akusatua. 140 00:34:52,390 --> 00:34:57,462 Bi borrerok arraunez daramate ur sakonetara. 141 00:35:03,835 --> 00:35:06,137 Flotatzen badu, uretatik atera, eta erre egingo dute. 142 00:35:06,137 --> 00:35:09,173 Hondoratzen bada, epaileek Jainkoa eskertuko dute errugabea delako. 143 00:35:15,446 --> 00:35:19,016 Sorgin-epaiketa oso bat kontatuko dut orain… 144 00:35:19,016 --> 00:35:22,987 …Aita Santuak Alemaniara sorgin- epaileak bidali zituen garaikoa. 145 00:35:41,772 --> 00:35:45,409 "Nire senarra ez zen zorabiatuta eroriko… 146 00:35:45,409 --> 00:35:47,712 …sorgin batek suntsitu ez balu!" 147 00:35:49,914 --> 00:35:55,453 "Kontsola zaitez, Anna. Berunaren indarrak aurki argituko digu egia". 148 00:36:38,996 --> 00:36:41,632 "O, Saturno boteretsua, utziozu berun honi guri argitzen… 149 00:36:41,632 --> 00:36:44,435 …ea Jesper, inprimatzailea, sorgindu ote duten". 150 00:37:23,407 --> 00:37:30,314 "Berunaren itxuran ageri da haren zorabioa sorginkeria dela". 151 00:38:20,398 --> 00:38:23,834 "Non aurkituko dugu, ordea, zorigaiztoko sorgina?" 152 00:38:26,937 --> 00:38:31,309 "Sorgin hori ikus zenezake; lehen ikusi nahi zenuen…" 153 00:38:38,916 --> 00:38:41,052 "…lehen ikusi nahi nuen". 154 00:39:00,438 --> 00:39:04,809 "Jainko Jauna! Ez dizut etortzen entzun, Maria". 155 00:39:08,112 --> 00:39:13,584 "Dontzeila maitea, erruki nitaz, atez ateko eskale gajo honetaz!" 156 00:39:17,121 --> 00:39:19,590 "Goseak bazaude, Maria, eseri, mesedez". 157 00:39:41,245 --> 00:39:44,248 "Tira, jan orain, ahal baduzu, Jesukristoren izenean!" 158 00:40:13,444 --> 00:40:17,448 "Kontuz, ahizpa gaztea, emakume horrek deabruzko begiak ditu". 159 00:41:43,133 --> 00:41:45,870 "Inkisizioko zerbitzaririk gazteenak ezin du hitzik trukatu… 160 00:41:45,870 --> 00:41:47,638 …dontzeila arrotz batekin". 161 00:42:50,935 --> 00:42:52,303 "Zer zoragarria!" 162 00:42:52,303 --> 00:42:55,940 "Suak bezala erre nau dontzeila gazteak besotik heldu didanean". 163 00:43:07,418 --> 00:43:12,389 "Badakizu, neska gaztea, emakume hori salatzen ari zarela!" 164 00:43:15,626 --> 00:43:20,631 "Gurutze Santuagatik zin egin ez dagoela etsaitasunik zuen artean!" 165 00:43:47,558 --> 00:43:53,998 "Mugi, galai gazteak, ez gaitzala sorgindu, oinak aireratu aurretik". 166 00:44:18,355 --> 00:44:23,093 "Merezi duzun heriotza beroa izango duzu, deabruaren maitalea!" 167 00:44:36,707 --> 00:44:39,309 Jarraituko du. 168 00:44:39,777 --> 00:44:41,945 SORGINA 4. zatia 169 00:44:41,979 --> 00:44:45,015 Akusatuak sorgin-tresnarik ezkuta ez dezan… 170 00:44:45,015 --> 00:44:47,985 …bi emakume "zintzok" aldatuko dizkiote espetxean arropak. 171 00:44:57,528 --> 00:45:01,198 "Sorgina dela frogatzeko ekarri dute hona Maria ehulea". 172 00:45:05,936 --> 00:45:11,308 "Begiratu ea ez duen sorgin-hautsik ezkutatu ilean edo gorputzean". 173 00:45:31,562 --> 00:45:35,632 Sorgin-epaileek agindu bezalakoak dira orain gauak. 174 00:45:39,503 --> 00:45:43,006 Ohorezko bi gizonek aitorrarazi egin nahi diote emakumeari. 175 00:46:30,220 --> 00:46:33,390 Emakumeak temaz ukatzen baditu salaketak… 176 00:46:33,390 --> 00:46:36,059 …tortura mental moduren bat ezarriko zaio. 177 00:46:55,012 --> 00:46:58,916 "Emakumea, begiraiezu Kristo Gurutziltzatuaren zazpi hitzei… 178 00:46:58,916 --> 00:47:01,185 …pergaminoan idatziei". 179 00:47:09,126 --> 00:47:11,595 "Lepoaren inguruan zintzilikatuko dizkiot… 180 00:47:11,595 --> 00:47:15,332 …deabruak isilik egoten lagundu ez diezaion". 181 00:47:20,370 --> 00:47:25,342 "Argizari sagaratu honek Kristoren gorputzaren luzera bera du!" 182 00:47:32,382 --> 00:47:35,953 Bizkarrez jartzen da akusatua tortura-gelan… 183 00:47:35,953 --> 00:47:38,755 …epailea sorgindu ez dezan. 184 00:48:07,384 --> 00:48:10,888 "Azken aldiz galdetzen dizut: Aitortuko dituzu zure sorginkeria… 185 00:48:10,888 --> 00:48:11,989 …eta gaiztakeriak?" 186 00:48:27,371 --> 00:48:31,341 "Torturatu dezagun, ea azkenean bihotza biguntzen zaion". 187 00:48:59,937 --> 00:49:05,108 "O, zuek, jakintsuok! Nola esango dizuet egia ez den zerbait?" 188 00:49:27,698 --> 00:49:32,569 "Tira, Rasmus borreroa! Oinazetu eta erre haren gorputza". 189 00:49:56,159 --> 00:49:59,229 "Utziozu arnasa hartzen, Rasmus, eta torlojua lasaitu… 190 00:49:59,229 --> 00:50:03,867 …bere bekatuak aitortzen dituen artean". 191 00:50:17,247 --> 00:50:23,020 "O, jakintsuok! Aitor dut ume askoz erditu naizela deabruarengandik". 192 00:50:36,733 --> 00:50:41,271 "Eta, hala ari nintzenean, Karnak eta besteek laguntzen zidaten". 193 00:50:46,943 --> 00:50:48,712 "Oinazetzen ez banauzue… 194 00:50:48,712 --> 00:50:51,715 …aitortuko dut ezen Trinak ukenduz igurtzi didala gorputza". 195 00:52:02,119 --> 00:52:08,391 "Bai, jakintsuok, gauez hegan ibili naiz Trinaren erratzean". 196 00:52:58,108 --> 00:53:01,978 "Brockenen, deabruaren amona ikusi nuen bere sorginkeria guztiarekin". 197 00:53:39,015 --> 00:53:41,851 "Eta deabruak gutxietsi eta zirikatu egin zituen… 198 00:53:41,851 --> 00:53:45,889 …behar hainbat gaiztakeria egin gabeko sorgin batzuk". 199 00:54:26,529 --> 00:54:30,700 "Irri egiten zioten mezari eta sakratua den guztiari". 200 00:54:41,611 --> 00:54:45,548 "Zapoz eta bataiatu gabeko umez prestatu zuen Karnak otordua". 201 00:55:32,095 --> 00:55:37,867 "Maria, ikusi zenuen deabrua sorginen kopetan marka jartzen?" 202 00:55:41,438 --> 00:55:45,675 "O, jakintsuok, sorginak ikusi nituen haren atzealdeari musuka". 203 00:56:21,077 --> 00:56:25,515 "Anna, inprimatzailearen emaztea, heriotza bero bat opa zidana… 204 00:56:32,188 --> 00:56:35,658 …haren ama madarikatua ikusi nuen hari grinaz musuka… 205 00:56:35,658 --> 00:56:38,061 …eta Sissel ere, haren neskamea, han zegoen". 206 00:56:49,606 --> 00:56:54,477 "Eta Elsa, duela gutxi jo ninduena, sutan erre behar lukete hura ere". 207 00:56:59,816 --> 00:57:02,752 "Ilargi beteko gau batez Martin idazlariaren atetik pasatu zen… 208 00:57:02,752 --> 00:57:04,487 …bere ahizparekin". 209 00:57:28,044 --> 00:57:33,183 "Sorgindu egin zuten, haren atera ura botaz". 210 00:57:45,094 --> 00:57:49,599 "Gau hartan bertan, heriotzak Martin idazlaria eraman zuen". 211 00:58:02,545 --> 00:58:04,614 "Eta orain dena kontatuko dizuet… 212 00:58:04,614 --> 00:58:08,151 …bizi naizen kalean oihuka aritzen zitzaizkidan sorginez". 213 00:58:19,128 --> 00:58:21,731 Jarraituko du. 214 00:58:22,298 --> 00:58:24,367 SORGINA 5. zatia 215 00:58:24,501 --> 00:58:26,803 Horrela jartzen da abian prozesu amaigabea. 216 00:58:26,870 --> 00:58:28,538 Sorgin bakoitzak beste hamar salatzen ditu. 217 00:58:28,571 --> 00:58:31,107 Fiskalak lanpetuta daude. 218 01:00:21,451 --> 01:00:26,356 Sorgin bat atxilotzeari aurre egiten diotenak sorginak dira, noski. 219 01:00:26,356 --> 01:00:28,992 Anna gaztearenak egin du. 220 01:00:41,571 --> 01:00:47,010 Bi lagun gelditzen dira Jesper inprimatzailearen etxe sorginduan. 221 01:00:52,815 --> 01:00:56,386 Garai hartan arriskutsua zen zaharra eta itsusia izatea. 222 01:00:56,419 --> 01:00:59,956 Baina gaztea eta polita izateak ere arazoak sor zitzakeen. 223 01:01:22,478 --> 01:01:25,248 "Lagundu, anaia, nire gogoa bekataria da". 224 01:01:45,735 --> 01:01:48,071 "Biluzi zeure gorputza, anaia!" 225 01:02:16,265 --> 01:02:20,837 "Zure gorputza jipoituz, zeure arima gaixoa sendatuko duzu". 226 01:02:48,831 --> 01:02:54,670 "O, anaia, zergatik gelditzen duzu zigorra? Arima sutan erreko zait". 227 01:03:09,352 --> 01:03:12,789 "Aita Henrik, anaia Johannes sorginduta dago". 228 01:03:18,060 --> 01:03:22,131 "Sorgin bat agertzen zaio gelan bera tentatu nahian". 229 01:03:52,562 --> 01:03:56,632 "Emakume horrek eskutik heldu dio". 230 01:04:21,524 --> 01:04:24,193 "Altxa, anaia, aita Henrik badator". 231 01:04:33,636 --> 01:04:37,540 "Anaia, ez duzu dontzeila salatu?" 232 01:04:56,926 --> 01:04:58,794 "Badakizu zer zigorra duten… 233 01:04:58,794 --> 01:05:01,297 …sorginaren kontrako lekukotasuna eman nahi ez dutenek". 234 01:05:16,612 --> 01:05:22,051 Hala etorriko zaizkizu, dontzeila, haien proba hutsezina egitera. 235 01:05:31,494 --> 01:05:36,799 "Sorgina ez bazara, orain hasiko zara negarrez!" 236 01:05:40,970 --> 01:05:45,341 "Begiraiozu, ezin duzu negar egin, deabruaren aliatua baitzara". 237 01:05:49,879 --> 01:05:56,218 Ikusten dugu neskak eusten diola, torturak ez duela aitorraraziko. 238 01:06:05,161 --> 01:06:09,899 Saiatu naiz jakiten nola jokatzen zuten epaile agurgarriek halakoetan. 239 01:06:43,265 --> 01:06:45,334 Eta ikusten dut neure aurrean eszena multzo bat… 240 01:06:45,334 --> 01:06:49,238 …pantailan agertzeko arriskutsuegia ez dena. 241 01:07:13,963 --> 01:07:17,433 "Esnatu, dontzeila gaztea! Poz handi bat dakarkizut!" 242 01:08:56,098 --> 01:09:01,070 "Libre utziko zaitut, mesede baten truk". 243 01:09:03,906 --> 01:09:05,674 "Zergatik barre egiten didazu?" 244 01:09:05,674 --> 01:09:09,378 "Zer mesede egin diezazuke emakume gajo batek?" 245 01:09:18,053 --> 01:09:22,458 "Erakutsidazu ur honekin trumoia sortzeko arte baliotsua!" 246 01:10:05,568 --> 01:10:07,770 "Sinetsi nahi ez badidazu, dontzeila gaztea… 247 01:10:07,770 --> 01:10:11,907 …altxatu, eta begiratu espetxeko patiora". 248 01:10:36,565 --> 01:10:39,068 "Zaindariak joan egin dira?" 249 01:10:41,737 --> 01:10:48,544 "Bai, urruti. Nik dauzkat orain giltzak, eta gaur aska zaitzaket". 250 01:11:00,556 --> 01:11:07,830 "Eta zin dagizut esaten didazuna isilean gordeko dudala betiko". 251 01:11:23,545 --> 01:11:29,351 "Jesper inprimatzailearen umea bakarrik egongo da munduan zu gabe". 252 01:12:03,585 --> 01:12:09,692 "Begira, aita Henrik, negarrez dago. Ezin da sorgina izan". 253 01:12:15,464 --> 01:12:19,535 "Mutil ergela! Sorginek listuz igurzten dituzte beren buruak… 254 01:12:19,535 --> 01:12:22,104 …malkoak direla guri sinetsarazteko!" 255 01:12:42,157 --> 01:12:45,294 "Hona hemen umea, zeina, zu gabe, hilko baita… 256 01:12:45,361 --> 01:12:50,065 …sorgin baten ondorengo zital eta gorrotatu gisa". 257 01:13:07,950 --> 01:13:10,152 "Geratu hemen, eta esaten duen guztia entzun… 258 01:13:10,152 --> 01:13:13,789 …gero lekukotasuna emateko". 259 01:13:21,897 --> 01:13:24,933 "Espetxeko atea irekiko omen diguzu niri eta umeari… 260 01:13:24,933 --> 01:13:27,269 …den-dena esaten badizut?" 261 01:13:32,474 --> 01:13:39,415 "Hargin bati behin entzun nion jendeari esaten… 262 01:13:42,785 --> 01:13:48,357 …ezen sorginek, trumoiari deitzeko, uretan sartzen dituztela eskuak…" 263 01:13:56,131 --> 01:14:00,636 "Sorgin temosoa! Bihar ilundu aurretik sutan erreko zaitugu!" 264 01:14:25,127 --> 01:14:28,030 "Eta zu ere erreko zaituzte, dontzeila gaztea… 265 01:14:28,030 --> 01:14:30,466 …jendearen onerako, eta Jainkoarentzat usain gozoz". 266 01:14:30,499 --> 01:14:33,702 Eta su baten atzetik besteak argituko dituzte herriko plazak… 267 01:14:33,702 --> 01:14:36,738 …egun batean epaileak beste hiri batera joan arte. 268 01:14:44,146 --> 01:14:47,516 Sorginkeriaren mania izurri espiritual baten gisa zabaltzen da… 269 01:14:47,516 --> 01:14:50,953 …epaile horiek agertzen diren orduko. 270 01:15:04,633 --> 01:15:08,170 Bi mendetan, zortzi milioitik gora emakume, gizon eta ume… 271 01:15:08,170 --> 01:15:10,706 …sorgintzat erre zituzten. 272 01:15:19,014 --> 01:15:21,617 Jarraituko du. 273 01:15:22,184 --> 01:15:24,253 SORGINA 6. zatia 274 01:15:24,353 --> 01:15:28,090 Badaude sorgin-aitorpenak, erabateko erokeria direnak. 275 01:15:28,156 --> 01:15:31,793 Emakume askok aitortzen zuten ezen elizako aldarea zikindu zutela… 276 01:15:31,793 --> 01:15:37,432 …katu itxuran, animalia itxurako bi deabruk atea zaintzen zuten artean. 277 01:16:06,862 --> 01:16:12,467 Beste aitorpen batzuk, ordea, egiarekin lotuta egon litezke… 278 01:16:12,467 --> 01:16:15,304 …sineskeriazko garai honetan. 279 01:16:27,449 --> 01:16:30,586 Emakume asko erre zituzten aitortu zutelako… 280 01:16:30,619 --> 01:16:34,456 …ezen "korapiloak eginez" sorgindu zutela ezkon-ohea. 281 01:17:00,248 --> 01:17:03,452 Korapilo bakoitzak haurdunaldi bat zapuzten du. 282 01:17:06,555 --> 01:17:12,394 Sorgin-ilez eta metalezko gurutzez etxeko zoriona hondatzen da. 283 01:17:22,304 --> 01:17:26,742 Emakume askok magia-ekintza horiek egingo zituzten, seguru asko,… 284 01:17:26,775 --> 01:17:29,811 …haien ondorio suntsitzaileez fidatuz. 285 01:17:29,878 --> 01:17:33,148 Baina aitorpen horiek zuzen epaitu ahal izateko… 286 01:17:33,148 --> 01:17:36,518 …gertuagotik begiratu behar diogu tortura-gelari. 287 01:18:00,409 --> 01:18:06,982 Nork ez luke gauzarik absurdoena aitortuko tresna horien laguntzaz? 288 01:19:28,764 --> 01:19:34,069 Lepoko hau nola erabiltzen zen esan digu Paul Regnard frantses medikuak. 289 01:19:41,209 --> 01:19:44,980 Lepokoa lau soka esturen laguntzaz estutzen zen. 290 01:19:52,954 --> 01:19:55,891 Eskumuturrak eta orkatilak bi barrekin eusten zizkioten biktimari. 291 01:19:55,891 --> 01:19:58,493 Barrak zoruari torlojuz lotuta zeuden. 292 01:20:03,598 --> 01:20:08,036 Eta biktima gajoari su-pertz bat jartzen ziotenean azpian… 293 01:20:11,439 --> 01:20:15,610 …haren mugimendu bortitzek eztarrian sarrarazten zizkioten arantzak. 294 01:20:19,014 --> 01:20:22,050 Regnard doktoreak berez hitz egiten duen irudi bat erakusten digu. 295 01:20:22,050 --> 01:20:24,452 "Galdeketaren ondoren" du izena. 296 01:20:36,131 --> 01:20:39,301 "Galdeketa mingarria" tortura "arin" batekin hasten zen… 297 01:20:39,301 --> 01:20:42,137 …hatz lodiak bihurritzea, adibidez. 298 01:20:52,848 --> 01:20:56,151 Nire aktoreetako batek hatz lodiak bihurritzea probatu nahi izan zuen… 299 01:20:56,151 --> 01:20:57,752 …irudi hauek filmatu genituenean. 300 01:21:04,426 --> 01:21:10,298 Neskari minutu batean atera nizkion aitorpen izugarriak ez ditut esango. 301 01:21:15,036 --> 01:21:20,575 Erdi Aroko komentuetan etsipen beltz bihurtzen zen infernuaren larrimina. 302 01:21:33,989 --> 01:21:38,827 Mojak hildura handiko bizimoduan murgilduta zeuden. 303 01:21:58,513 --> 01:22:03,818 Maiz moja bakar bat jota geratu… 304 01:22:08,990 --> 01:22:11,726 …eta erokeria misteriotsu eta kutsagarri bat zabaltzen zen. 305 01:22:16,598 --> 01:22:20,702 Gaur arte iraun duten idatzietan kontatzen dute emakume gajo horiek… 306 01:22:20,702 --> 01:22:24,105 …nola sartzen zen deabrua mojen artera. 307 01:22:58,974 --> 01:23:01,576 "Alde nigandik, Satan!" 308 01:24:54,789 --> 01:24:59,461 "Geratu nire ondoan, aingeru onak! Ahizpa Cecilia deabruarekin dago". 309 01:26:25,914 --> 01:26:28,950 Zenbat sufrituko zuten moja haiek nerbioak erabat porrokatu… 310 01:26:28,950 --> 01:26:32,687 …eta eromenean jausi aurretik! 311 01:26:32,787 --> 01:26:36,891 Haien autobiografietan etengabe agertzen da etsipen-oihu hau: 312 01:26:36,891 --> 01:26:38,660 "Deabruak behartzen gintuen!" 313 01:26:50,538 --> 01:26:54,676 "Jainkoaren Ama, gaizkiak izugarrizko boterea du!" 314 01:26:57,745 --> 01:27:02,250 "Begira, munduan inoiz egin nahi ez nukeen hura egitera behartzen nau". 315 01:27:38,586 --> 01:27:44,058 "Erre nazazue, moje errukitsuok! Satanek behartzen nau eta!" 316 01:27:52,634 --> 01:27:56,904 "Atera nazazue! Ez duzue ikusten? Satanek mehatxatuta nauka". 317 01:28:00,208 --> 01:28:02,810 Jarraituko du. 318 01:28:03,311 --> 01:28:05,380 SORGINA 7. zatia 319 01:28:05,446 --> 01:28:08,750 Aipatu gabe utziko ditugu deabrutzearen xehetasunak… 320 01:28:08,750 --> 01:28:10,952 …(hizkuntza ezezagunak hitz egitea, sabeleko minak)… 321 01:28:10,952 --> 01:28:14,289 …eta gaur egunera itzul gaitezen. 322 01:28:14,355 --> 01:28:18,493 Antzinako sorgin gehienak emakume zahar eta behartsuak ziren. 323 01:28:18,593 --> 01:28:23,064 Gaur egun zahar-etxeetan babestuta leudekeen emakumeak. 324 01:28:39,213 --> 01:28:43,184 Emakume zahar batek ezaugarri nabarmen bat edo bi edukitzea… 325 01:28:43,184 --> 01:28:46,754 …aski zen hura auzitara eramateko sorginen garaian. 326 01:29:06,708 --> 01:29:11,579 Ez dezagun uste, inolaz ere, deabrua iraganeko zerbait denik. 327 01:29:11,679 --> 01:29:17,151 Maria ehulea antzezten duen adineko emakume maitagarriak… 328 01:29:17,185 --> 01:29:19,887 …behin niri begiratu, eta esan zidan: 329 01:29:23,524 --> 01:29:25,526 "Deabrua existitzen da". 330 01:29:25,526 --> 01:29:29,097 "Eserita ikusi dut ohe ondoan". 331 01:29:34,402 --> 01:29:38,039 Emakumearen baimenaz, haren otoitz-liburua erakutsiko dizuet. 332 01:29:38,072 --> 01:29:42,477 Honen bidez uste du emakume batek (1921ean!) deabrua ezagutuko duela. 333 01:30:25,186 --> 01:30:28,256 Sorgin-maniak zerikusi handia du nerbioetako gaitzarekin. 334 01:30:28,289 --> 01:30:31,692 Eta adibide batekin saiatuko naiz esplikatzen. 335 01:30:31,793 --> 01:30:36,597 Hurrengo eszenetan, aktore berak hainbat emakume antzeztuko ditu… 336 01:30:36,597 --> 01:30:42,103 …nerbioetako antzeko gaitz desberdinek jotakoak. 337 01:30:51,379 --> 01:30:55,917 Neuk ezagutu dut neska gazte oso urduri bat, lotan ibiltzen zena. 338 01:30:55,950 --> 01:31:01,856 Zergatik egiten zuen, lotan, egiteko beldur gehien zuen huraxe? 339 01:31:20,441 --> 01:31:25,713 Deabruak hartutako sorgin batek bezala, emakume honek, esna edo lo… 340 01:31:25,746 --> 01:31:29,951 …amore ematen dio pospoloak pizteko desio misteriotsuari. 341 01:31:34,956 --> 01:31:40,061 Obsesio horrek zerikusia ote zuen suaren beldur morbido batekin… 342 01:31:40,094 --> 01:31:43,097 …etxean izandako sute baten ondorioz? 343 01:32:00,515 --> 01:32:06,454 Bera baino indartsuagoa omen zen indar bati aurre egiten omen zion. 344 01:32:18,533 --> 01:32:25,373 Ez du sorginetik ezer, pospoloak eskuan, etxean zehar lo dabilen hau. 345 01:32:53,701 --> 01:32:56,938 Ez al digu oroitarazten kaperan zehar, labana eskuan,… 346 01:32:56,971 --> 01:32:59,974 …"deabruak behartua" dabilen moja? 347 01:33:10,918 --> 01:33:15,222 Egoera erdi inkontzientean, beldur gehien ematen dion huraxe… 348 01:33:15,256 --> 01:33:18,259 …egiten ari da emakume hau. 349 01:33:26,334 --> 01:33:29,070 Obsesio-ekintza horiek zerikusia dute… 350 01:33:29,070 --> 01:33:36,477 …histeria izenez ezagutzen diren nerbioetako gaixotasunekin. 351 01:33:36,744 --> 01:33:39,413 Eta badaude lotura gehiago… 352 01:33:39,413 --> 01:33:42,550 …sorginaren eta gaur egungo histerikoaren artean. 353 01:33:42,617 --> 01:33:47,054 Sorginari gauez etortzen omen zitzaion deabrua. 354 01:34:02,770 --> 01:34:13,247 Gaur egun, aktore edo mediku famatu batek bisitatzen du "sorgina". 355 01:34:21,389 --> 01:34:25,259 Histerikoak ausart esango du ezen pertsona ospetsu hori… 356 01:34:25,393 --> 01:34:28,329 …leihotik edo pareta artetik sartu zaiola gelan. 357 01:35:20,981 --> 01:35:25,386 Begiraiozue nola emakume horrek nahita heltzen dion oheari. 358 01:35:25,419 --> 01:35:29,824 Itxurakeriatik zerbait izaten du beti bere sufrimenduen erdian. 359 01:35:54,648 --> 01:35:56,984 Erdi Aroan uste zutenez, deabruak Sabbath egunean marka ikusezinak… 360 01:35:57,118 --> 01:36:01,856 …jartzen zizkion sorginari, eta sentiberatasuna galarazten zion han. 361 01:36:18,272 --> 01:36:23,577 Bizkarrean tarte sorgor batzuk aurkitzen zizkion maiz borreroak. 362 01:36:42,763 --> 01:36:49,036 "Sorgina zara, argi eta garbi. Ez duzu bizkarrean ziztada sentitzen". 363 01:36:55,442 --> 01:37:01,382 Sorgortasun arraro hori histeriaren sintomatzat hartzen da gaur egun. 364 01:37:23,938 --> 01:37:28,409 "Ez, doktore, ez dut ezer sentitzen". 365 01:37:44,925 --> 01:37:48,028 "Uste nuen bezala, zure alabak histeria du". 366 01:38:18,058 --> 01:38:25,799 "Zure alaba nire klinikan edukitzea aholkatzen dizut". 367 01:38:34,909 --> 01:38:40,214 "Arazoak izan litzake poliziarekin". 368 01:38:50,724 --> 01:38:59,066 Erdi Aroan elizarekin izango zituzkeen arazoak; gaur, legearekin. 369 01:40:12,606 --> 01:40:15,275 "Zatoz nirekin nire bulegora". 370 01:40:17,911 --> 01:40:21,448 "Edo nahiago duzu poliziari deitzea?" 371 01:40:47,408 --> 01:40:49,610 "Zure izena? Baduzu txartelik?" 372 01:40:57,484 --> 01:40:59,820 "Zure helbidea? Baduzu telefonorik etxean?" 373 01:41:16,703 --> 01:41:19,973 "Eskerrik asko. Joan zaitezke. Harremanetan egongo gara". 374 01:41:28,715 --> 01:41:32,719 "Nire familiak hau jakiten badu, eroetxe batean giltzapetuko naute". 375 01:41:36,356 --> 01:41:41,228 "Uler ezazu: gaixo eta triste nago. Ez dakit zer egiten dudan". 376 01:41:43,931 --> 01:41:49,236 "Gerra bitarteko itolarri etengabe honek erabat zanpatu nau". 377 01:41:52,573 --> 01:41:57,911 "Botere arraro batek lapurreta horiek egitera behartzen nau". 378 01:42:04,184 --> 01:42:09,389 "Begira! Errusiar liburu garesti hau lapurtu berria dut". 379 01:42:12,392 --> 01:42:15,496 "Nik! Ez dakit errusieraz tutik ere". 380 01:42:18,398 --> 01:42:21,969 "Senarra gerran hil zidaten, eta harrezkero ez naiz ni izan…" 381 01:42:30,144 --> 01:42:36,316 "Tira, ez dut kontu hau bideratuko, baina ez etorri gehiago dendara". 382 01:42:46,994 --> 01:42:50,797 Mendeak igaro dira, eta Jauna ez dago jadanik eserita… 383 01:42:50,831 --> 01:42:53,066 …hamargarren kristalezko zeruan. 384 01:43:11,485 --> 01:43:16,456 Ez gara jadanik izutzen elizako paretetako deabruen irudiekin. 385 01:43:30,938 --> 01:43:35,309 Sorginak ez du jadanik erratzean teilatu gainean hegan egiten. 386 01:43:44,084 --> 01:43:47,988 Baina sineskeria ez al da ugaritu gure artean? 387 01:43:59,433 --> 01:44:04,104 Alde handia dago antzinako eta gaurko sorginaren artean? 388 01:44:12,579 --> 01:44:16,116 Ez ditugu jadanik erretzen emakume zahar eta behartsuak. 389 01:44:16,116 --> 01:44:18,018 Baina, hala ere, ez al dute sufritzen? 390 01:44:22,856 --> 01:44:25,659 Eta histeriko deitzen diogun emakume gajoa? 391 01:44:25,692 --> 01:44:28,862 Ez al da guretzat misterio hutsa emakume bakarti eta triste hori? 392 01:44:33,600 --> 01:44:37,070 Gaur egun, zoriontsua ez den emakumea eroetxean sartzen dugu… 393 01:44:37,104 --> 01:44:39,740 …edo, aberatsa bada, klinika moderno batean. 394 01:44:49,816 --> 01:44:52,185 Iraganeko metodo basatiak… 395 01:44:52,219 --> 01:44:56,056 …klinika modernoko dutxa epelak ordezkatu ditu. 396 01:45:24,751 --> 01:45:28,255 AMAIA. 397 01:46:17,037 --> 01:46:19,306 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz