1 00:00:19,119 --> 00:00:23,089 UDALEKUA 2 00:02:27,480 --> 00:02:29,349 -Hemen badago lekua. -Eskerrik asko. 3 00:02:30,483 --> 00:02:31,951 Bakarrik al zaude? 4 00:02:33,920 --> 00:02:37,690 -Joanie, emadazu niri. -Ez, ondo dago, ama. 5 00:02:37,757 --> 00:02:41,494 Ez, amonarekin egon nahi du. Ezta, laztana? Bai horixe. 6 00:02:41,528 --> 00:02:43,029 Hemen gaude berriz. 7 00:02:47,901 --> 00:02:51,237 -Barkatu. Elkarrekin zaudete? -Bai, baina berdin dio. 8 00:02:51,237 --> 00:02:53,039 Ez, hor ni eseriko naiz. 9 00:03:07,420 --> 00:03:09,088 -Nireetako bat nahi? -Ez. 10 00:03:09,155 --> 00:03:12,392 -Lasai. Azko dauzkat. -Eskerrik asko. 11 00:03:12,892 --> 00:03:15,662 -Egonak al zarete bazter hauetan? -Ez. Zu? 12 00:03:15,695 --> 00:03:17,697 Bai, hemendik hurbil egon nintzen armadan. 13 00:03:17,697 --> 00:03:19,899 -Aireko armadan egon zinen? -Bai. 14 00:03:19,899 --> 00:03:22,368 Berehala igartzen diet aireko armadakoei. 15 00:03:22,402 --> 00:03:24,637 -Emakumeen aireko armadakoa nintzen. -Bejondeizula! 16 00:03:24,671 --> 00:03:28,441 Hori izan dadila gure arteko lotura. Ulertzen didazu. 17 00:03:28,975 --> 00:03:31,311 Egon al zara noizbait udalekuan? 18 00:03:32,078 --> 00:03:32,912 Ni urtero joaten naiz. 19 00:03:32,912 --> 00:03:35,848 Zoragarria da. Gustatuko zaizu. Beti badago zerbait. 20 00:03:35,982 --> 00:03:39,552 Bi dantza-areto bikain dituzte. Dantzan egiten duzu? 21 00:03:40,153 --> 00:03:42,722 Dantzan egingo duzu astea bukatu baino lehen. 22 00:03:43,590 --> 00:03:45,692 Har ezazu pixka batean. 23 00:03:45,825 --> 00:03:50,597 -Eskuak garbitu, traje onena dut. -Amonak eskuak garbituko dizkizu. 24 00:03:52,198 --> 00:03:54,534 -Emadazu, ama. -Zuk honaino ekarri duzu. 25 00:03:54,534 --> 00:03:57,470 -Hartu egin nahi dut! -Ez, ondo dago. 26 00:03:57,637 --> 00:03:59,806 Zergatik ez diozu uzten bere umea eramaten? 27 00:03:59,839 --> 00:04:02,275 Opor onak izan ditzala. Horretara dator eta. 28 00:04:02,275 --> 00:04:04,611 Zertara uste duzu etorri naizela ni? 29 00:04:12,452 --> 00:04:15,655 Farley Irratiak udatiar guztiei. 30 00:04:15,688 --> 00:04:17,757 Ongi etorri gure gonbidatu berri guztiei. 31 00:04:17,790 --> 00:04:23,463 Bidaia ona izan duzuelakoan, te bat prestatu dizuegu harreran. 32 00:04:23,529 --> 00:04:28,768 -Ez ditut gure maletak ikusten. -Utzi bakean, aurkituko dituzu. 33 00:04:28,835 --> 00:04:29,869 Non dago Harry? 34 00:04:32,839 --> 00:04:36,676 -Harry, hemen zaude! -Ez kezkatu, ama! 35 00:04:47,186 --> 00:04:49,122 MUTILAK 36 00:04:53,993 --> 00:04:56,462 NESKAK 37 00:04:56,629 --> 00:05:00,833 Joe, ez dut “andreak” inon irakurtzen. 38 00:05:00,900 --> 00:05:02,635 Eta hau zer da? 39 00:05:02,902 --> 00:05:06,839 -“Neskak” jartzen du. Ez naiz ni. -Ni ere ez. 40 00:05:06,939 --> 00:05:09,242 -Edo gauza bat edo bestea, maitea. -Ene bada! 41 00:05:09,309 --> 00:05:09,809 Harry! 42 00:05:13,446 --> 00:05:15,948 -Harry! -Bai, aita? 43 00:05:17,850 --> 00:05:21,688 -Tori, hau zurea da. -Mila esker, aita. Gero arte. 44 00:05:21,954 --> 00:05:26,526 Elkarrekin egon nahi nuke. Ez zait gustatzen horrela bereizita egotea. 45 00:05:26,559 --> 00:05:29,529 Hor konpon. Kezkaren bat izan behar beti! 46 00:05:32,432 --> 00:05:34,067 -Kaixo. -Kaixo. 47 00:05:34,267 --> 00:05:36,169 -Gelakideak izango al gara? -Hori da. 48 00:05:36,235 --> 00:05:38,304 Ohea nork aukeratuko zozkatuko dugu. 49 00:05:38,705 --> 00:05:40,239 -Aurpegia. -Gurutzea da. 50 00:05:40,273 --> 00:05:42,642 -Hau niretzat, hori zuretzat. -Ederki. 51 00:05:42,742 --> 00:05:44,777 Jimmy Gardner dut izena. 52 00:05:44,944 --> 00:05:46,746 Nik, berriz, Harry Huggett. 53 00:05:46,946 --> 00:05:50,183 -Bakarrik etorri zara? -Ez, tamalez. Familiarekin. 54 00:05:50,183 --> 00:05:54,020 -Zure neska ere badator? -Bai zera! Oporretan nator. 55 00:05:54,020 --> 00:05:56,556 -Ene! Hori dena txokolatea al da? -Bai. 56 00:05:56,656 --> 00:06:00,059 4 hilabeteko errazioak. Kontatuta. Nire neskarentzat gordeak. 57 00:06:00,159 --> 00:06:04,197 -Zer? Hona etortzekoa da? -Bai, hemen egon behar luke. 58 00:06:04,297 --> 00:06:06,399 Niri bost axola andreak. 59 00:06:06,432 --> 00:06:08,134 -Emakumerik ez? -Hori da. 60 00:06:08,234 --> 00:06:11,504 Ez kezkatu. Aldatuko zara, ni aldatu nintzen bezala. 61 00:06:11,637 --> 00:06:13,706 Banoa ea etorri den ikustera. 62 00:06:26,652 --> 00:06:29,155 -Arratsalde on. -Baita zuri ere. 63 00:06:29,188 --> 00:06:31,891 -Hori al da nire ohea? -Bai, izkinakoa utzi dizut. 64 00:06:31,958 --> 00:06:33,626 Oso atsegina zara. 65 00:06:39,298 --> 00:06:41,434 -Zigarro bat? -Ez, mila esker. 66 00:06:41,534 --> 00:06:44,704 -Musikazalea, e? -Bai. 67 00:06:44,771 --> 00:06:47,874 Nik pixka bat jotzen dut. Boogie-woogiea, gehienbat. 68 00:06:47,940 --> 00:06:50,209 -Zer egingo duzu honekin? -Jo. 69 00:06:50,209 --> 00:06:53,379 -Hemen? -Piano-jotzailearen ordezkoa naiz. 70 00:06:53,413 --> 00:06:55,982 -Zuretzat ez dira oporrak. -Berdin dio. 71 00:06:56,048 --> 00:06:57,950 -Egona al zara hemen? -Ez. 72 00:06:58,017 --> 00:07:01,487 Ez da Montecarlo, hain zuzen. Monte zahar maitea! 73 00:07:01,554 --> 00:07:03,556 Asteburu zoragarri bat pasatu nuen han. 74 00:07:03,623 --> 00:07:07,693 39ko abuztuan. Eguraldi aparta, ardo aparta, emakume apartak. 75 00:07:07,727 --> 00:07:10,596 Bat, bereziki. Konde baten alaba zen. 76 00:07:10,630 --> 00:07:14,300 Apustu bat egin genuen kasinoan, eta erabat garbitu gintuztenean… 77 00:07:14,367 --> 00:07:18,504 …zigarro-kutxa ireki, 100 liberako billetea atera, eta esan nion… 78 00:07:57,543 --> 00:07:58,678 Dena ondo? 79 00:07:59,078 --> 00:08:02,014 -Sar naiteke une batez? -Axola dizu? 80 00:08:02,281 --> 00:08:05,184 Ondo da. Joatekoa nintzen. 81 00:08:10,289 --> 00:08:12,225 Michael, ezin dugu. Hemen, ez. 82 00:08:12,325 --> 00:08:14,193 -Zergatik ez? -Norbait etor daiteke. 83 00:08:14,227 --> 00:08:15,328 Zer axola dio? 84 00:08:16,696 --> 00:08:19,365 Zoragarria zatekeen beste nonbait. 85 00:08:19,398 --> 00:08:21,667 Maitea, lan bat da. Eta elkarrekin gaude. 86 00:08:21,667 --> 00:08:24,637 -Baina hemen jende pila dago. -Errazago, ba! 87 00:08:24,670 --> 00:08:27,540 Izututa nago. Badakitela iruditzen zait etengabe. 88 00:08:27,607 --> 00:08:30,009 Neska horrek oso arraro begiratzen dit. 89 00:08:30,076 --> 00:08:32,512 Ez izan tuntuna. Nola jakingo du? 90 00:08:32,512 --> 00:08:36,048 Michael, egizu kontu aurkitzen gaituztela eta etxera bidali. 91 00:08:36,082 --> 00:08:39,318 Inork ez daki nor garen edo zertan gabiltzan. 92 00:08:39,352 --> 00:08:41,654 Aste oso bat dugu elkarrekin. 93 00:08:41,687 --> 00:08:43,523 Aprobetxa dezagun. 94 00:08:43,556 --> 00:08:45,057 Maitea. 95 00:08:51,731 --> 00:08:55,268 Helen Andrews andereñoa iritsi al da? 96 00:08:55,401 --> 00:08:57,370 -Andrews? -Bai. 97 00:08:57,537 --> 00:09:00,273 Erreserba ezeztatu du. 98 00:09:00,339 --> 00:09:03,042 -Ezeztatu? Ziur al zaude? -Erabat ziur. 99 00:09:03,075 --> 00:09:06,879 Mezurik utzi al dit? Gardner da nire izena. 100 00:09:07,747 --> 00:09:09,916 -James Gardner jauna? -Hori da. 101 00:09:10,082 --> 00:09:12,785 -Gutun bat zuretzat. -Eskerrik asko. 102 00:09:17,990 --> 00:09:21,527 “Ez naiz joango. Zu eta ni ez gara elkarrenganako”. 103 00:09:21,561 --> 00:09:26,332 “Ulertuko duzulakoan, ondo pasa oporretan. Helen”. 104 00:09:26,499 --> 00:09:30,269 “Sentitzen dut txokolatearena, baina hor neska asko egongo dira…” 105 00:09:49,522 --> 00:09:51,157 -Goseak zaude? -Ez. 106 00:09:51,958 --> 00:09:55,294 -Baduzu zeure neskaren berri? -Bai, eskerrik asko. 107 00:09:55,461 --> 00:09:58,397 -Berarentzat zela uste nuen. -Hala zen. 108 00:09:59,065 --> 00:10:03,436 Lau hilabete nire errazioa berarentzat gordetzen! 109 00:10:03,736 --> 00:10:08,007 Ponpeian nengoela, arratsaldero elkartzen ginen, eta esaten zidan: 110 00:10:08,074 --> 00:10:12,011 “Txokolaterik baduzu, Jimmy? Izugarri gustatzen zait txokolatea?” 111 00:10:12,612 --> 00:10:14,714 Lau hilabete probatu gabe! 112 00:10:14,747 --> 00:10:18,551 Hortz kaskarrak zituen kide bati errazio bat erosi ere egin nion! 113 00:10:18,618 --> 00:10:21,287 -Eta orain utzi egin nau. -Ez! 114 00:10:21,954 --> 00:10:26,792 Maiz pentsatu dut zer ez ote nuen egingo txokolate pixka bat lortzeko. 115 00:10:26,826 --> 00:10:32,031 Eta gero: “Ez, berarentzat gordeko dut, merezi du eta”. 116 00:10:32,064 --> 00:10:33,966 Erotuta egon behar nuen! 117 00:10:36,068 --> 00:10:37,303 Bere merezia emango diot! 118 00:10:37,303 --> 00:10:38,871 Zer egin behar duzu? 119 00:10:39,271 --> 00:10:43,075 Jan! Tableta puta bakoitza, hiltzen banau ere! 120 00:10:44,543 --> 00:10:46,912 Gehiegitxo korapilatu didate permanentea. 121 00:10:46,979 --> 00:10:49,782 Eguraldi txarrarekin halamoduz kizkurtzen zait. 122 00:10:49,882 --> 00:10:53,252 -Niri oso polita iruditzen zait. -Hala behar du, ez zen merkea eta. 123 00:10:53,319 --> 00:10:55,554 Dirua zertarako da, ordea? 124 00:10:55,621 --> 00:10:57,590 Neskameok ez dugu dirua gastatzeko aukera handirik izaten. 125 00:10:57,590 --> 00:11:00,993 Beraz, oporretan jo eta su, eta ondo pasa. Ez duzu uste? 126 00:11:00,993 --> 00:11:04,430 Ez dakit, ba. Hogei urtetan ez dut benetako oporrik ezagutu. 127 00:11:04,530 --> 00:11:07,266 Zer-nolako lan mota zeneukan? Zergatik ez zenuen beste bat bilatu? 128 00:11:07,266 --> 00:11:10,036 Ezin nuen. Ama zaintzen ari nintzen. 129 00:11:10,069 --> 00:11:12,038 Orain dela bi hilabete hil zen. 130 00:11:12,071 --> 00:11:13,939 Torquayra joaten ginen beti udan. 131 00:11:14,073 --> 00:11:16,308 Beti gela berak, zaharrez beteta. 132 00:11:16,375 --> 00:11:19,879 -Denek beren botikak mahaian. -Badakit. 133 00:11:19,945 --> 00:11:23,382 Goizetan, ama bultzatzen nuen bere aulki gurpildunean… 134 00:11:23,449 --> 00:11:27,486 …esaten zidan arte: “ikusi dugu egunaren onena”. 135 00:11:27,553 --> 00:11:29,555 Orduan, sartu egiten ginen. 136 00:11:29,622 --> 00:11:34,860 Arratsaldean, puntua egin, eta arratsean, 9etako berriak eta ohera. 137 00:11:34,960 --> 00:11:37,329 Eta biharamunean gauza bera. 138 00:11:37,396 --> 00:11:40,666 Ama gajoa! Badakit saiatzen zela traba ez egiten. 139 00:11:40,833 --> 00:11:43,302 Eta uste dut oso zoriontsua zela bere erara. 140 00:11:43,369 --> 00:11:45,271 Baina zu ez, ezta? 141 00:11:45,538 --> 00:11:49,275 Hauxe da, ba, leku onena kontu horiek ahazteko. 142 00:11:49,809 --> 00:11:51,944 Ea arrazoi duzun. 143 00:11:52,111 --> 00:11:55,715 Ezingo nuke Torquay berriz jasan. 144 00:11:55,748 --> 00:11:58,417 Ni ez nintzateke, inolaz ere, beste inora joango. 145 00:11:58,517 --> 00:12:00,753 Ezkondu ondoren ere hona etorriko naiz. 146 00:12:00,753 --> 00:12:03,622 -Ezkongabea zara? -Ez, zehazki. 147 00:12:03,689 --> 00:12:06,258 Baina astea bukatzen denerako, ezkongai izatea espero dut. 148 00:12:06,292 --> 00:12:09,328 -Zure gizona hemen al dago? -Hala espero dut. 149 00:12:09,361 --> 00:12:11,864 Oraingoan izan behar du. 150 00:12:11,864 --> 00:12:13,966 Urtero gauza bera esaten diot neure buruari. 151 00:12:14,066 --> 00:12:17,503 “Elsie Dawson”, esaten dut, “5.000 lagun daude hemen”. 152 00:12:17,536 --> 00:12:20,873 “Demagun 2.000 gizonak direla eta erdia ezkongabeak”. 153 00:12:20,873 --> 00:12:22,475 “Haietakoren bat zure bila ibiliko da”. 154 00:12:22,942 --> 00:12:26,278 Nik atzeman behar dut hura, beste inork baino lehenago. 155 00:12:26,312 --> 00:12:30,549 Hor dago koxka. Ez datoz nire atzetik. 156 00:12:30,750 --> 00:12:33,419 Uste duzu gizona dela oraindik ehiztaria? 157 00:12:33,519 --> 00:12:35,020 Ez dakit gauza handirik horretaz. 158 00:12:35,087 --> 00:12:37,156 Farley Irratiak udatiar guztiei. 159 00:12:37,156 --> 00:12:41,260 Gogorarazten diegu guraso guztiei te berezi bat zerbitzatuko zaiela… 160 00:12:41,293 --> 00:12:43,996 …arratseko otordura gelditu nahi ez duten ume guztiei. 161 00:12:43,996 --> 00:12:47,433 Ez ahaztu, 16:00etan eraman umeak jolas-aretora. 162 00:12:47,433 --> 00:12:52,438 -Orduro jotzen al du horrek? -Bai. Zer ba? Ez zaizu gustatzen? 163 00:12:52,538 --> 00:12:54,273 Ez dut uste jasango dudanik. 164 00:12:54,306 --> 00:12:57,676 Ohituko zara. Pare bat egunetan ez diozu erreparatuko. 165 00:13:07,820 --> 00:13:09,522 Dena ondo, arreba? 166 00:13:10,422 --> 00:13:11,757 Steve, zatoz hona. 167 00:13:13,492 --> 00:13:15,661 -Zer gertatzen da? -Kortxoa galdu zaio. 168 00:13:15,728 --> 00:13:18,931 Eta zer? Trago bat hartu dut biderako. 169 00:13:18,998 --> 00:13:20,499 Bai horixe. 170 00:13:21,901 --> 00:13:24,470 Horra. Birentzako janari-txartelak. 171 00:13:24,537 --> 00:13:27,439 -Erne egon honi eta ez horri. -Ondo da. 172 00:13:27,540 --> 00:13:30,476 Hartuko al dugu trago bat hasi aurretik? 173 00:13:30,543 --> 00:13:34,313 Ederki. Baina gogoratu geuk ordaintzen ditugula geure gastuak. 174 00:13:34,380 --> 00:13:38,517 Bazegoen atso bat autobusean… igurtzi bat egingo nioke. 175 00:13:38,584 --> 00:13:40,352 -Ikusi duzu? -Bai. 176 00:13:40,386 --> 00:13:42,421 Gorabehera handikoa, nire gusturako. 177 00:13:42,488 --> 00:13:44,757 Niri normalagoak gustatzen zaizkit. 178 00:13:44,790 --> 00:13:48,027 Zerbait normala gustatzen zaizun egunean, banderak astinduko ditut. 179 00:13:48,093 --> 00:13:50,262 Ea suerte pixka bat dugun. 180 00:13:50,396 --> 00:13:53,632 Ez dugu behar. Leku egokietan jokatu besterik ez. 181 00:13:53,866 --> 00:13:56,168 Goazen bezero bila. 182 00:14:05,744 --> 00:14:07,780 Demontre! Oraindik ez dituzue maletak desegin? 183 00:14:08,113 --> 00:14:11,350 Astoaren buztana bezalakoak zarete! Dena atzean! 184 00:14:12,084 --> 00:14:14,687 Hau jarriko dizut nik atzean, isiltzen ez bazara. 185 00:14:14,954 --> 00:14:16,555 -Aurkitu dituzu, ama? -Ez. 186 00:14:16,589 --> 00:14:18,557 Jantzita dauzkazunak eraman beharko dituzu. 187 00:14:18,724 --> 00:14:21,260 Ezin dut. Oinak zanpatzen dizkidate. 188 00:14:21,293 --> 00:14:25,598 Umea oso isilik dago. Ea zertan ari den, eta esaiozu ez egiteko. 189 00:14:27,933 --> 00:14:31,537 Nire zapatak! Eta nire eskuila! Horra bada! 190 00:14:31,537 --> 00:14:35,507 -Zaindu egin behar zenuke, ama. -Ez ditut 8 begi, olagarroak bezala. 191 00:14:35,541 --> 00:14:38,010 Sartu duzu maletan nire gomina? 192 00:14:38,077 --> 00:14:39,979 Sartu dut? Itxaron. 193 00:14:39,979 --> 00:14:42,715 Bai, argi eta garbi oroitzen dut. 194 00:14:42,748 --> 00:14:45,017 Gogoratzen zara sartu dudala, ezta, Joe? 195 00:14:45,084 --> 00:14:47,219 Ezin dut ezer gogoratu. Hutsik daukat burua. 196 00:14:47,319 --> 00:14:49,889 Zertarako bota nahi duzu zikinkeria hori ilean? 197 00:14:49,889 --> 00:14:52,825 Ez duzu nahiko zure itxuran ibiltzea, ezta? 198 00:14:52,825 --> 00:14:54,693 Beste ziri bat sartzen badidazu, kaskarreko bat emango dizut! 199 00:14:56,295 --> 00:14:57,997 Oraindik ez dituzue maletak desegin? 200 00:14:58,130 --> 00:15:02,134 Zatoz, zatoz, leku pila dugu. Zer nahi duzu? 201 00:15:02,134 --> 00:15:04,103 -Lagunduko dizut, ama? -Ez, maitea. 202 00:15:04,103 --> 00:15:07,439 Bakarrik utz nazazue, eta neure kasa txukunduko dut guztia. 203 00:15:07,439 --> 00:15:08,741 -Ziur? -Bai! 204 00:15:08,741 --> 00:15:10,876 A zer nahaspila! 205 00:15:10,943 --> 00:15:12,878 Paseatzera aterako dut umea. 206 00:15:12,945 --> 00:15:16,348 Ez, ondo dago. Lotarako ordua izango du laster. 207 00:15:16,548 --> 00:15:18,117 Ondo pasa ezazu zeuk. 208 00:15:18,150 --> 00:15:22,554 -Eta noiz pasatuko duzu ondo zuk? -Gustura nago berarekin, ez kezkatu. 209 00:15:22,621 --> 00:15:25,457 Eta zuk oporrez gozatu behar zenuke. 210 00:15:25,524 --> 00:15:27,293 Zure oporrak ere badira. 211 00:15:27,559 --> 00:15:30,829 Pozik nengoke, bakarrik utziko banindute. 212 00:15:31,196 --> 00:15:32,131 Ondo da. 213 00:15:34,934 --> 00:15:37,269 -Hemen dago lisaburdina. -Goazen, Harry. 214 00:15:38,203 --> 00:15:39,972 Ea orain zerbait egiten dudan. 215 00:15:42,741 --> 00:15:46,211 Ez ezazu neska umearengandik asko bereizi. Ez da naturala. 216 00:15:46,211 --> 00:15:48,380 Ez da naturala senarrik ez edukitzea. 217 00:15:48,414 --> 00:15:50,349 Eta ez du aurkituko, ume batekin kopetilun badabil. 218 00:15:50,349 --> 00:15:51,984 Ondo da! 219 00:15:52,084 --> 00:15:55,788 -Non daude nire prismatikoak? -Hasi al gara prismatikoekin? 220 00:15:55,788 --> 00:15:58,257 Neure onetik ateratzen naiz ikusten ditudan bakoitzean. 221 00:15:58,257 --> 00:16:01,260 Marka da, gero, gure ume-kotxea zabor horrekin trukatu izana! 222 00:16:01,293 --> 00:16:05,130 -Zertarako nahi duzu ume-kotxea? -Ez zakarra izan. 223 00:16:05,197 --> 00:16:06,865 -Non dago umea? -Nola jakingo dut? 224 00:16:06,865 --> 00:16:09,468 Nik ezin dut dena egin! 225 00:16:13,973 --> 00:16:16,709 Kaixo! Azkar zabiltza! 226 00:16:16,742 --> 00:16:18,610 Ez dut astia galdu nahi izaten. 227 00:16:18,744 --> 00:16:20,946 Otsoarentzako beita jartzen ari naiz. 228 00:16:20,980 --> 00:16:23,649 -Zer otso? -Militarra. Igeri egitera goaz. 229 00:16:23,749 --> 00:16:25,718 Zergatik ez zatoz? Norbait aurkituko duzu zuk ere. 230 00:16:25,784 --> 00:16:29,388 -Ez dut uste joango naizenik. -Gora bihotzak, Joan. 231 00:16:29,755 --> 00:16:32,157 Ez zara puntu egitera etorri. 232 00:16:32,191 --> 00:16:35,694 Badakit jota geratu zinela Bill hil zutenean, baina aspaldiko kontua da. 233 00:16:35,728 --> 00:16:38,030 -Bi urte besterik ez. -Tipo aparta zen. 234 00:16:38,063 --> 00:16:41,633 Ezin zara maiteminez egon betiko. Hark ez zuen hori nahiko. 235 00:16:41,667 --> 00:16:43,435 Ez nago inorengan interesatua. 236 00:16:43,435 --> 00:16:46,939 Ni ere ez naiz betilun egongo Ronnie Rhinen dagoelako. 237 00:16:46,972 --> 00:16:49,108 Sentitzen dut, honelaxe sentitzen naiz. 238 00:16:49,141 --> 00:16:52,344 -Roni ez litzaioke gustatuko. -Ez litzaioke axolako. 239 00:16:52,378 --> 00:16:55,447 Elkarrekin hasi ginenean, esan zidan ez zituela emakumeak lotzen. 240 00:16:55,547 --> 00:16:58,484 -Irekia da pentsaeraz. -Hobe horrelakoa izatea. 241 00:16:58,517 --> 00:17:00,986 Aste honetan egingo duzun guztia kontatuko al diozu? 242 00:17:01,053 --> 00:17:02,654 Ez da hain irekia. 243 00:17:02,755 --> 00:17:06,291 Jantzi bainujantzia; zer begiratua emango diegu bertakoei. 244 00:17:18,270 --> 00:17:22,674 Farley Irratia udatiarrei. Afaria bi minutu barru prest. 245 00:17:22,708 --> 00:17:25,477 Zoazte, beraz, jangelara. 246 00:17:26,145 --> 00:17:28,547 Afaria bi minutu barru. Mila esker. 247 00:17:35,521 --> 00:17:36,989 Esan nion: “Non gaude?” 248 00:17:37,022 --> 00:17:39,758 Eta pilotuak erantzun: “Ideiarik ere ez, motel”. 249 00:17:39,792 --> 00:17:42,428 Ondo gogoan dut, Hanburgo bonbardatu genuen gauean izan zen. 250 00:17:42,461 --> 00:17:43,829 Ene, a zer leherketa! 251 00:17:43,829 --> 00:17:47,266 -Ez al zeunden ehiza-hegazkinetan? -Ez, hura 1940an izan zen. 252 00:17:47,299 --> 00:17:50,235 Bonba-hegazkinetara aldatu ninduten, gau-operazioetara. 253 00:17:50,235 --> 00:17:52,037 Hori sinesten dut. 254 00:17:52,538 --> 00:17:55,974 -Barkatu, aulki hau hartuta dago? -Ez, eseri. 255 00:17:56,542 --> 00:18:00,212 -Hotz pixka bat neukan alde honetan. -Mila esker. 256 00:18:00,946 --> 00:18:03,582 Ez al dugu nonbait elkar ezagutu? 257 00:18:03,615 --> 00:18:05,918 Ez dut atsegin hori izan. 258 00:18:05,951 --> 00:18:08,987 Gabon, udatiarrok. Afariaz gozatzen? 259 00:18:09,021 --> 00:18:09,955 Bai! 260 00:18:10,522 --> 00:18:13,625 Ez da erantzun handirik izan. Saiatu berriz. 261 00:18:13,826 --> 00:18:14,526 Bai! 262 00:18:15,961 --> 00:18:18,730 -Uste dut ondo egongo garela hemen. -Hobe hala bada. 263 00:18:18,797 --> 00:18:20,732 Zera honek higuin ematen dit. 264 00:18:20,799 --> 00:18:22,868 Karta sorta batekin ni bai gustura. 265 00:18:22,935 --> 00:18:24,470 Ez zaizu axolako karta saio bat? 266 00:18:24,636 --> 00:18:26,972 Ez, ezin ditut kartak nahasi. Min dut eskuan. 267 00:18:27,106 --> 00:18:28,373 Zer gertatu zaizu? 268 00:18:29,274 --> 00:18:33,712 Autobusaren aurrealdetik begira, aurreko gurpilak harrapatu zidan. 269 00:18:35,280 --> 00:18:37,216 Nahi duzu aran eta natilla gehiago? 270 00:18:37,282 --> 00:18:39,284 -Ez dut nirea nahi. -Ez, eskerrik asko. 271 00:18:40,285 --> 00:18:44,490 -Ba al dakizu pokerrean? -Ez asko. 272 00:18:44,556 --> 00:18:46,391 Berehala ikasiko duzu. 273 00:18:46,525 --> 00:18:48,494 Zergatik ez zara etortzen gau batean gure txaletera? 274 00:18:48,527 --> 00:18:51,864 Kaixo, udatiarrok. Afariaz gozatzen oraindik ere? 275 00:18:51,964 --> 00:18:53,132 Bai! 276 00:18:55,134 --> 00:18:57,903 -Zer gertatzen da, Val? -Pentsatzen ari nintzen. 277 00:18:57,936 --> 00:19:00,439 Demagun izebak eskolara deitu eta ez nagoela esaten diotela. 278 00:19:00,439 --> 00:19:04,076 Berdin dio izebak zer egiten duen. Ez gaitu hemen aurkituko. 279 00:19:04,143 --> 00:19:07,012 -Hori ahaztea hitzeman didazu. -Barkatu. 280 00:19:07,079 --> 00:19:08,714 Saiatuko naiz. 281 00:19:09,948 --> 00:19:13,952 Entretenimendu handi bat dugu bihar goizerako. 282 00:19:14,086 --> 00:19:17,489 11etan salto-ikuskizun bat egongo da igerilekuan. 283 00:19:17,556 --> 00:19:22,394 Tenis-txapelketan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute. 284 00:19:31,069 --> 00:19:34,206 -Ziur ez duzula etorri nahi? -Gaur, ez. Nekatuta nago. 285 00:19:34,273 --> 00:19:35,140 Ederki. 286 00:19:35,941 --> 00:19:39,511 Joanie, Joanie! Emaiozu hau Harryri. 287 00:19:39,545 --> 00:19:41,980 Goizeko gomina da. Badakizu nolakoa den. 288 00:19:42,080 --> 00:19:43,982 -Ederki. Gabon, ama. -Gabon, maitea. 289 00:19:44,082 --> 00:19:46,652 Gogoratu: ondo pasatzera etorri zara; ez kezkatu, ba. 290 00:19:46,952 --> 00:19:49,488 Ondo nago. Ez kezkatu zuk badakizu zertaz. 291 00:19:49,521 --> 00:19:50,389 Joe? 292 00:20:06,538 --> 00:20:09,174 Harryri bere gomina ekartzera besterik ez naiz etorri. 293 00:20:13,812 --> 00:20:17,115 DANTZALEKUA 294 00:21:49,741 --> 00:21:53,512 Ez dago gaizki. Baina arraro samar ikusten zaituztet oraindik. 295 00:21:53,545 --> 00:21:57,549 Mutil bakoitzak eman diezaiola musu eder bat ezkerreko neskari. 296 00:22:03,322 --> 00:22:07,826 Orain, denok pozik gaudenez, hurrena: “Knees Up, Mother Brown!”. 297 00:22:36,288 --> 00:22:39,424 Hainbeste urteren ondoren, horrela portatzea ere! 298 00:22:39,458 --> 00:22:42,527 Bandako zuzendariak esandakoa besterik ez dut egin. 299 00:22:42,594 --> 00:22:45,931 Egiteko modua izan da. A zer lotsa, aspaldiko partez! 300 00:22:45,997 --> 00:22:48,700 Farley Irratia, udatiar guztiei. 301 00:22:48,734 --> 00:22:52,070 Zuen esatariak gau ona pasatzea opa dizue. 302 00:22:54,639 --> 00:22:56,608 Egun on guztioi berriz ere! 303 00:22:56,742 --> 00:22:58,677 Farley Irratiak udatiar guztiei. 304 00:22:59,077 --> 00:23:00,979 Egun on berriz ere! 305 00:23:01,380 --> 00:23:05,417 Egun bikain eta haizetsua dugu; beraz, erakutsi hanka. 306 00:23:05,517 --> 00:23:09,955 Loa uxatu, eta prest egon beste jolas eta aisialdi saio baterako. 307 00:23:26,071 --> 00:23:27,339 Aldatu! 308 00:23:31,743 --> 00:23:33,145 Aldatu! 309 00:23:38,750 --> 00:23:40,085 Behera! 310 00:23:40,285 --> 00:23:43,288 Bat, bi, hiru, gora! 311 00:23:44,523 --> 00:23:47,659 Bat, bi, hiru, gora! 312 00:23:48,794 --> 00:23:50,662 Nik aski dut, Joe. 313 00:23:50,729 --> 00:23:54,633 Eutsi, ama. Dirutza ordaindu dugu, ezin dugu ezer alferrik galdu. 314 00:24:13,785 --> 00:24:15,954 Marinela, zerbait erori zaizu! 315 00:24:16,955 --> 00:24:18,990 O, zu! Gominarena. 316 00:24:19,024 --> 00:24:23,061 Barkatu bart gauekoa. Ondoezik nengoen. 317 00:24:23,094 --> 00:24:25,931 Zer espero duzu, ba, txokolate-betekada baten ondoren? 318 00:24:25,964 --> 00:24:29,067 -Nork esan dizu? -Zure gelakideak. Nire anaia da. 319 00:24:29,100 --> 00:24:32,037 -Orduan, badakizu… -Bai. 320 00:24:32,070 --> 00:24:34,906 -Maletak egiten ari zara, ezta? -Bai, hori pentsatu dut. 321 00:24:34,940 --> 00:24:36,708 -Zer ba? -Zertarako gelditu? 322 00:24:36,741 --> 00:24:39,878 Lau hilabete neramatzan argi distiratsuen eta janari onaren zain. 323 00:24:39,945 --> 00:24:42,948 -Eta zer aurkituko hemen? -Bietatik asko daukazu hemen. 324 00:24:42,981 --> 00:24:45,250 Ez zaizkit argi distiratsuak eta janari ona axola. 325 00:24:45,317 --> 00:24:48,687 Marinelak baimenaldia du gogoan: neskarekin egotea eta ondo pasatzea. 326 00:24:48,687 --> 00:24:51,890 Argi distiratsuak eta janari ona. Horixe da denek nahi dutena. 327 00:24:51,957 --> 00:24:55,260 -Ez dut lortuko, hemen geratuta. -Ihes eginez ere ez! 328 00:24:55,293 --> 00:24:57,662 -Hemen geratuta ere ez. -Txorakeriak! 329 00:24:57,729 --> 00:25:00,265 -Ordaindu egin dituzu oporrak, ezta? -Bai. 330 00:25:00,298 --> 00:25:03,969 Zuri hori ere kentzen utziko al diozu neska horri? 331 00:25:04,035 --> 00:25:05,103 Ez. 332 00:25:05,770 --> 00:25:09,508 Hemen geratzen banaiz, hartuko al duzu trago bat nirekin? 333 00:25:09,541 --> 00:25:11,676 -Ez dut edaten. -Zer egiten duzu? 334 00:25:11,743 --> 00:25:14,079 Igeri egitera nindoan. Zatoz nirekin, nahi baduzu. 335 00:25:14,145 --> 00:25:16,781 -Ederki, hitzordu bat da! -Baina konpromisorik gabea. 336 00:25:16,948 --> 00:25:20,051 -Zer esan nahi duzu? -Ez ezazu okerreko ideiarik egin. 337 00:25:20,118 --> 00:25:21,953 Ezagun bat besterik ez naiz izango. 338 00:25:21,953 --> 00:25:23,955 Bizilaguna. 339 00:25:24,422 --> 00:25:25,223 Ederki! 340 00:25:51,283 --> 00:25:53,285 -Azkar! Lagunduko al didazu? -Zer gertatzen da? 341 00:25:53,285 --> 00:25:55,720 Nire txaleteko neskak kordea galdu du. 342 00:25:58,089 --> 00:26:00,592 -Zoaz medikuaren bila. -Banoa. 343 00:26:02,227 --> 00:26:04,329 -Zer gertatzen da? -Kordea galdu du. 344 00:26:04,329 --> 00:26:06,665 Utzi niri. Neuk zainduko dut. 345 00:26:06,798 --> 00:26:09,301 -Lagunduidazu ohean jartzen. -Bai. 346 00:26:12,070 --> 00:26:15,507 Bururdirik gabe. Korde galtze hutsa dela uste dut. Medikua bidean dago. 347 00:26:15,574 --> 00:26:18,176 Utzidazu niri. Ezezagunek beldurra ematen diote. 348 00:26:18,209 --> 00:26:20,312 -Ederki. -Nik egingo dut. 349 00:26:22,414 --> 00:26:25,417 Estimatzen dizut. Gehiegi betetzen dut beti zorroa. 350 00:26:25,517 --> 00:26:28,820 Konpondu egin beharko dut. Ea hobetzen den. 351 00:26:29,688 --> 00:26:30,422 Val. 352 00:26:31,189 --> 00:26:33,091 -Val, maitea. -Hemen, doktore. 353 00:26:38,063 --> 00:26:40,532 Hobe duzu joatea. Gero ikusiko duzu. 354 00:27:00,785 --> 00:27:03,688 Bi motorrak sutan ikusi nituenean nireak egin zuela pentsatu nuen. 355 00:27:03,755 --> 00:27:06,558 Benetan esaten dizut, Hardwick Etxearen amaiera zirudien. 356 00:27:06,558 --> 00:27:10,261 -Zu al zara familiako azkena? -Nire aita ere bai. 357 00:27:10,295 --> 00:27:11,930 Hiltzen denean, etxea niretzat. 358 00:27:11,997 --> 00:27:15,233 Ez dut etxea nahi. Morroi-erregimentu bat behar du. 359 00:27:15,266 --> 00:27:17,836 Etxea eskolari utzi, eta familiaren etxaldera joango naiz. 360 00:27:17,936 --> 00:27:21,539 -Hor biziko zara beti. -Ez, astegunetan bakarrik. 361 00:27:21,673 --> 00:27:23,908 Etxebizitza bat daukat Park Lanen, astean zehar erabiltzeko. 362 00:27:23,942 --> 00:27:27,779 Nik bezala. Asteburuetan bakarrik etortzen naiz; gainerakoan, hirian. 363 00:27:27,812 --> 00:27:29,247 Baina ez Park Lanen. 364 00:27:29,314 --> 00:27:31,650 Arratsalderen batean afaltzeko geratu behar genuke. 365 00:27:31,783 --> 00:27:33,451 Leku zoragarri bat dago Mount Streeten. 366 00:27:33,551 --> 00:27:36,888 Zerbitzariburuak ezagutzen nau eta zer edo zer berezia emango digu. 367 00:27:36,955 --> 00:27:39,257 -Gustatuko litzaidake. -Beste trago bat ospatzeko? 368 00:27:39,290 --> 00:27:41,793 Hobe izango dut ezetz. Ohitura galdu dut. 369 00:27:41,793 --> 00:27:46,431 Edaria bizikleta bezalakoa da. Behin ikasi, sekula ahaztu ez. 370 00:28:03,281 --> 00:28:04,249 Tori. 371 00:28:07,519 --> 00:28:10,755 Hau bakarrik. Nire lagun gajoarengana joango gara gero. 372 00:28:10,789 --> 00:28:13,758 -Bakarrik utzi dut arratsalde osoan. -Ez duzu hori egingo. 373 00:28:13,758 --> 00:28:15,927 -Nork geldituko nau? -Nik. 374 00:28:16,061 --> 00:28:17,962 Zuk eta nork gehiagok? 375 00:28:18,063 --> 00:28:20,532 -Min ematen didazu! -Barkatu. 376 00:28:20,732 --> 00:28:23,935 -Ez dut neure indarra menderatzen. -Ez horixe. 377 00:28:23,935 --> 00:28:25,470 Troglodita. 378 00:28:25,570 --> 00:28:28,239 Kanpoan ilargi ederra omen dago. 379 00:28:28,273 --> 00:28:30,508 -Horrek zer bihurtzen nau? -Arriskutsu. 380 00:28:30,542 --> 00:28:32,343 Edan, ea aurki dezakegun. 381 00:28:32,444 --> 00:28:35,213 -Zure ondoan, fio naiteke nitaz? -Abisatzen dizut, ezin zara fio. 382 00:28:35,213 --> 00:28:38,817 Arriskatu egingo naiz. Oraindik badakit oihu egiten. 383 00:28:42,353 --> 00:28:45,690 -Badakizu zeren gogoa dudan? -Kontzertua eta dantzaldia dago. 384 00:28:45,690 --> 00:28:48,259 Ez, billarrean jokatzeko gogoa dut. 385 00:28:48,359 --> 00:28:50,028 -Billarra? -Begira egon zaitezke. 386 00:28:50,061 --> 00:28:52,864 Dantzatzea baino hobea da. Zer iruditzen zaizu, Harry? 387 00:28:52,964 --> 00:28:57,035 -Nik? Ez dakit jokatzen. -Ikasi, ba. Irakatsiko dizut. 388 00:28:57,068 --> 00:28:59,337 Ez dut astirik. Hitzordu bat dut. 389 00:28:59,904 --> 00:29:02,140 -Beste noizbait. -Demontre! 390 00:29:02,173 --> 00:29:04,809 Sartu-atera dabil beti, haizea irazkian bezala. 391 00:29:04,943 --> 00:29:06,711 Umeak? Ez dakit zertarako ekarri genituen. 392 00:29:06,745 --> 00:29:09,514 Ondo pasa nahi dute. Giza izatea besterik ez da. 393 00:29:09,547 --> 00:29:12,517 Giza izate gehiegi dago munduan garai hauetan. 394 00:29:12,517 --> 00:29:15,420 -Zer egongo da? -Badago, eta ezin dut jasan. 395 00:29:15,420 --> 00:29:18,757 Billarrean aritu nahi baduzu, zergatik ez didazu niri irakasten? 396 00:29:18,790 --> 00:29:23,595 Ez tuntuna izan. Ez nuke jakingo nola. Billarra gizonen kontua da. 397 00:29:25,296 --> 00:29:27,665 Etorriko al zara kontzertura, bai edo ez? 398 00:29:27,766 --> 00:29:30,068 O, Joe! Bai! 399 00:29:33,171 --> 00:29:33,838 Bera izango da. 400 00:29:34,072 --> 00:29:35,473 -Ederki? -Ondo da. 401 00:29:35,540 --> 00:29:38,510 Gogoratu: ez gogorregi aritu. Gaur gauean, lasai. 402 00:29:38,510 --> 00:29:39,978 Ez didazu esan beharrik. 403 00:29:42,914 --> 00:29:44,516 Zu zara! Sartu! 404 00:29:44,549 --> 00:29:45,950 -Kaixo, Harry. -Kaixo. 405 00:29:46,084 --> 00:29:47,819 -Etorri zara, ba. -Bai. 406 00:29:47,952 --> 00:29:50,355 -Hartu zigarro bat. -Eskerrik asko. 407 00:29:50,955 --> 00:29:53,091 -Eseri. -Dena prest, e? 408 00:29:53,291 --> 00:29:56,728 “Dena prest, e?” Entzun diozu. Baietz esango nuke. 409 00:29:57,962 --> 00:29:59,798 Ez zara denbora galdu zalea. 410 00:29:59,898 --> 00:30:03,067 Sentipen izugarri bat dut: oinez itzuliko naiz opor hauetatik. 411 00:30:03,101 --> 00:30:06,237 -Ikusten dut edariak dituzuela. -Guztiari erreparatzen dio. 412 00:30:06,271 --> 00:30:08,706 Bota zurrutada, motel. Ugari dago eta. 413 00:30:11,109 --> 00:30:12,177 Bikaina! 414 00:30:12,877 --> 00:30:13,912 Zenbat urte ditu? 415 00:30:14,279 --> 00:30:16,614 Izango dituen bezainbat. 416 00:30:16,614 --> 00:30:19,818 Zurruta ona zein den badaki. Jarriozu gehiago. 417 00:30:21,619 --> 00:30:23,388 Ez dut inoiz asmatzen kartak banatzen. Zuk? 418 00:30:23,755 --> 00:30:25,857 Ez, oso baldarra naiz horretan. 419 00:30:26,157 --> 00:30:27,859 Bai, ni ere bai. 420 00:30:27,959 --> 00:30:31,029 Zer apustu egingo dugu? Apusturen bat egin behar dugu. 421 00:30:31,062 --> 00:30:34,933 -Bestela, jokoak ez du interesik. -Ez noski. 422 00:30:35,433 --> 00:30:37,502 Nik ez dut asko jokatzen, ordea. 423 00:30:38,369 --> 00:30:39,637 Entzun diozu, Charl? 424 00:30:39,637 --> 00:30:40,972 Ziria sartu nahi ote digu? 425 00:30:41,539 --> 00:30:42,674 Txelin bat, gehienez? 426 00:30:42,941 --> 00:30:45,710 Txelin erdia zen nire asmoa. 427 00:30:45,743 --> 00:30:47,645 Alegia, hasteko. 428 00:30:47,745 --> 00:30:49,914 Ederki, txelin erdia. Ez zaigu axola. 429 00:30:49,948 --> 00:30:52,417 Zaletasun hutsez jokatzen dugu, ezta, Charl? 430 00:30:52,517 --> 00:30:55,820 Eskerrak gutxi den. Oporretako dirua erabiliko dut. 431 00:30:55,954 --> 00:30:59,424 Nik ere bai. Daukadan guztia. 9 libra. 432 00:30:59,958 --> 00:31:01,659 Be… bederatzi libra? 433 00:31:01,693 --> 00:31:05,997 Aberats okitua da eta! 9 libra 9 libra dira, ezta? 434 00:31:06,030 --> 00:31:06,931 Bai horixe. 435 00:31:08,933 --> 00:31:11,870 Zer ari naiz! Goazen, ba. 436 00:31:11,936 --> 00:31:13,338 Lehenengo saioa. 437 00:31:19,277 --> 00:31:21,746 Hau ondo dago, ezta? 438 00:31:22,947 --> 00:31:24,382 Hogeita bat lehenengoan! 439 00:31:24,549 --> 00:31:26,818 Harry, motel, hauxe da zure zorioneko gaua! 440 00:32:08,960 --> 00:32:12,797 Hona nire piezatxoa. Orain zuen txanda da. Ezagutzen duzue. 441 00:32:12,830 --> 00:32:16,534 Bobbing Up And Down Like This. Denok batera. Prest? 442 00:32:34,953 --> 00:32:36,654 Erne hor, andrea, ez zoazte batera. 443 00:32:54,539 --> 00:32:55,773 Denok batera! 444 00:32:59,644 --> 00:33:01,679 -Goazen paseatzera? -Zergatik? 445 00:33:01,746 --> 00:33:03,581 Zorabiatuta nago. 446 00:33:19,630 --> 00:33:23,701 -Bapo astindu gaitu, Charl. -Erabateko jipoia. 447 00:33:23,735 --> 00:33:25,436 -Ziur joan egin behar duzula? -Bai. 448 00:33:25,436 --> 00:33:28,940 Aita haserretu egingo da handik pasatu eta ohean ikusten ez banau. 449 00:33:29,073 --> 00:33:32,310 Ondo iruditzen zait. Dosi txikitan hartu behar duzu. 450 00:33:32,443 --> 00:33:35,446 -Zenbat geratzen zaizu, Charl? -Pare bat eta pixka bat gehiago. 451 00:33:35,546 --> 00:33:38,716 -Oinez itzuliko gara etxera. -Arrazoi duzu. 452 00:33:38,750 --> 00:33:41,052 Libra bat inguru geratuko zait. 453 00:33:41,119 --> 00:33:42,987 -Zenbat daukazu zuk, Harry? -31 txelin. 454 00:33:43,087 --> 00:33:44,288 Ez dago gaizki, e? 455 00:33:44,522 --> 00:33:46,424 Ez zaizue axolako, ezta? 456 00:33:46,524 --> 00:33:49,394 Bai zera! Ez gara umeak. 457 00:33:49,560 --> 00:33:51,229 Bagenekien zertan ari ginen. 458 00:33:51,329 --> 00:33:53,531 Irabazi duzu, zurea da. 459 00:33:53,598 --> 00:33:56,968 -Etorri bihar errebantxarako. -Bai noski. 460 00:33:57,068 --> 00:33:59,037 Ea suertea aldatzen zaizuen. 461 00:33:59,070 --> 00:34:02,740 -Bihar gauean, ordu berean? -Bihar gauean, ordu berean. 462 00:34:02,940 --> 00:34:05,510 -Egin behar al genuke, Charlie? -Bidezkoa da. 463 00:34:05,576 --> 00:34:07,612 Alderantziz balitz, segitu egin nahi genuke. 464 00:34:07,779 --> 00:34:10,815 Ezin dugu atzera egin galtzen ari garelako. 465 00:34:10,948 --> 00:34:13,651 -Bihar arte, Harry. -Adio. 466 00:34:13,751 --> 00:34:15,753 Gabon, Harry. 467 00:34:23,961 --> 00:34:27,198 -Bihar ikusiko zaitut? -Ez zara nirekin egongo beti. 468 00:34:27,231 --> 00:34:30,234 -Nahi dut. -Ez zaizu komeni. Alda ezazu. 469 00:34:30,268 --> 00:34:33,104 -Norekin? -Igerilekuko ile-hori eder horiekin. 470 00:34:33,271 --> 00:34:34,872 Ez diot bakar bati erreparatu. 471 00:34:34,939 --> 00:34:37,308 Etorri bihar, nik erakutsiko dizkizut. 472 00:34:37,341 --> 00:34:39,277 Ederki. Zer ordutan? 473 00:34:39,544 --> 00:34:41,479 Ezin dut. Ahaztu egin zait. 474 00:34:41,546 --> 00:34:44,215 Paduretako autobus-bidaia horretara joango nintzela esan nion amari. 475 00:34:44,282 --> 00:34:47,218 Zurekin joango naiz, onik itzuliko zarela ziurtatzeko. 476 00:34:47,218 --> 00:34:48,519 Ez. 477 00:34:48,753 --> 00:34:50,421 11:00etan elkartuko gara. 478 00:34:50,588 --> 00:34:51,989 -Gabon. -Joan! 479 00:34:52,023 --> 00:34:53,224 Aizue, zuek biok! 480 00:34:54,525 --> 00:34:57,895 Alde egingo duzue? Hau ez da harreragunea, eta okupatuta dago. 481 00:34:58,096 --> 00:34:59,397 Barkatu, ez zaituztegu ikusi. 482 00:34:59,530 --> 00:35:01,532 -Gabon. -Joan! 483 00:35:01,732 --> 00:35:02,834 Non elkartuko gara? 484 00:35:04,102 --> 00:35:06,504 Dantzalekuaren aurrean, 11:00etan. 485 00:35:06,537 --> 00:35:08,539 -Gabon. -Gabon. 486 00:35:10,942 --> 00:35:14,278 Okerreko lana, motel. Ez zenion alde egiten utzi behar. 487 00:35:14,312 --> 00:35:16,547 Non nengoen? 488 00:35:53,518 --> 00:35:55,286 Entzun, udatiar guztiok. 489 00:35:55,453 --> 00:35:59,423 Emakumezko bainujantzi txuri baten beheko aldea aurkitzen baduzue… 490 00:35:59,423 --> 00:36:01,058 …ekarri bulegora… 491 00:36:01,058 --> 00:36:04,629 …jabeak berehala behar baitu neska ederren lehiaketarako. 492 00:36:04,729 --> 00:36:09,500 Emakumezko bainujantzi txuri baten beheko aldea, plastikozkoa. Azkar. 493 00:36:13,070 --> 00:36:15,740 Harry! Geldi! 494 00:36:16,774 --> 00:36:18,743 Frantziako hegoaldean bezainbat bero dago. 495 00:36:18,776 --> 00:36:21,946 Begiak ixtean, han imajinatzen dut neure burua. 496 00:36:22,046 --> 00:36:24,916 Begiak berriz irekitzean, shock ederra hartuko duzu. 497 00:36:25,049 --> 00:36:28,319 Ez horixe. Angela ikusten dut lehenik. 498 00:36:30,755 --> 00:36:33,624 -Zerbait dio egunkariak? -Ez, egia esan. 499 00:36:33,724 --> 00:36:35,860 Zergatik daukazu, ba, sudurra hor sartuta? 500 00:36:35,893 --> 00:36:39,130 -Gora begiratuta, lotsa galduko dut. -Bai zera! 501 00:36:39,730 --> 00:36:43,034 Ez da ona. Ezin dut jendaurreko arropa kentze hori jasan. 502 00:36:43,067 --> 00:36:47,939 -Ona da. Eguzkia iristen zaizu. -Ez dut eguzkia nigana iristea nahi. 503 00:36:48,072 --> 00:36:51,008 -Nik ez diot kalterik ikusten horri. -A ez? 504 00:36:51,475 --> 00:36:54,946 Begira horko bi neska horiei. Zeharo jantzi gabe daudela dirudi. 505 00:36:59,083 --> 00:37:01,519 Jantzita daude, zoritxarrez. 506 00:37:01,953 --> 00:37:03,454 Joe Huggett, aski da! 507 00:37:03,487 --> 00:37:05,690 Traste hori uzten ez baduzu, alde egingo dut! 508 00:37:05,756 --> 00:37:07,458 Ondo da. 509 00:37:07,959 --> 00:37:10,027 -Ez al duzu sartu behar, Binky? -Nahi nuke. 510 00:37:10,061 --> 00:37:12,029 Bihotz zaharra makal samar daukat. 511 00:37:12,063 --> 00:37:14,732 Iparraldeko Itsasoan bost egun txalupan egon nintzenetik. 512 00:37:14,799 --> 00:37:16,968 Ni igeri egitera noa. Ez dut gizendu nahi. 513 00:37:17,068 --> 00:37:19,704 Gizendu egingo zara Oxfordeko nire lagun batek dioenez… 514 00:37:19,737 --> 00:37:23,274 …jendea beti gizentzen omen da oporretan. 515 00:37:23,441 --> 00:37:25,509 Gehiegi bazkatzen dira eta. 516 00:37:25,743 --> 00:37:28,346 -Kaixo. -Kaixo. 517 00:37:28,479 --> 00:37:31,983 -Non sartu zaizu marinela? -Ez dakit eta ez dit axola. 518 00:37:32,750 --> 00:37:35,419 -Zergatik ez zara sartzen? -Ez dakit igerian. 519 00:37:35,519 --> 00:37:38,656 Ikasiko nuke, norbaitek irakatsiko balitz. 520 00:37:38,756 --> 00:37:40,458 -Zuk? -Ez dut astirik. 521 00:37:40,524 --> 00:37:43,427 -Inoiz ez duzu astirik niretzat. -Sar zaitez. 522 00:37:43,427 --> 00:37:46,530 -Zer egin behar dut? -Ez izan beldurrik. Tira. 523 00:37:46,631 --> 00:37:49,934 Eta erori eta itotzen banaiz, zer? 524 00:37:50,067 --> 00:37:51,936 Ez erori berriz! 525 00:37:56,540 --> 00:37:58,676 -Kaixo. -Kaixo 526 00:37:59,443 --> 00:38:01,912 -Nor zen? -Neska bat. 527 00:38:01,946 --> 00:38:05,783 Zer esan nahi duzu “neska bat”? Dantzalekuko emakumea zen, ezta? 528 00:38:05,816 --> 00:38:07,118 Hala balitz, zer? 529 00:38:07,285 --> 00:38:10,288 Lotsatu egin behar zenuke, zure adinean! 530 00:38:10,454 --> 00:38:12,490 Zer egin behar dut, ba? Ezikusiarena egin? 531 00:38:12,556 --> 00:38:14,592 Hobe duzu, ni hemen geratzea nahi baduzu. 532 00:38:14,625 --> 00:38:17,328 Neska ederren lehiaketa 20 minutu barru hasiko da. 533 00:38:17,428 --> 00:38:21,265 -Zer egin behar dut horrekin? -Emadazu hau, hasteko. 534 00:38:21,299 --> 00:38:23,200 Ederki, ederki. 535 00:38:23,301 --> 00:38:26,037 Lasai bizitzeak hori eta gehiago merezi du. 536 00:38:30,941 --> 00:38:34,345 Beti uste izan dut gizonei oinetako azkazal gorriak gustatzen zaizkiela. 537 00:38:34,378 --> 00:38:35,980 Ez dakit askorik horretaz. 538 00:38:36,080 --> 00:38:38,416 -Idazten ari zara. Barkatu. -Ondo da. 539 00:38:38,582 --> 00:38:41,919 Kaixo, udatiarrok. Prest al zaudete neska ederren lehiaketarako? 540 00:38:41,952 --> 00:38:45,790 5 minutu barru hasiko da. Tira, neskak, atsegin eman mutilei. 541 00:38:45,956 --> 00:38:47,958 Edertasuna betiko gozamena da. 542 00:38:47,992 --> 00:38:50,528 Ez berandu iritsi. 5 minutu geratzen zaizkizue. 543 00:38:50,728 --> 00:38:52,596 Tipo horren ahotsak zerbait eragiten dizu, ezta? 544 00:38:52,963 --> 00:38:56,500 Ezagun bat gogorarazten dit. 545 00:38:56,534 --> 00:38:58,636 Gorroto izango zenion zu hainbeste kezkatzeko. 546 00:38:59,070 --> 00:39:00,938 Ez, oso begiko nuen. 547 00:39:01,072 --> 00:39:02,973 Horregatik etorri naiz. 548 00:39:03,074 --> 00:39:04,342 Ez dizut ulertzen. 549 00:39:04,542 --> 00:39:06,944 Kanpamentu bat zegoen hemen azken gerran. 550 00:39:07,078 --> 00:39:09,714 Azken aurrekoan, alegia, 1918an. 551 00:39:09,747 --> 00:39:12,450 Alan, hala zuen izena, hemen zegoen. 552 00:39:12,516 --> 00:39:16,087 -Agur esatera etorri nintzaion. -Segi. 553 00:39:16,354 --> 00:39:19,623 Hori da dena. Ez nuen sekula berriz ikusi. 554 00:39:20,524 --> 00:39:23,794 Tuntuna naiz hori kontatzen. Aspaldiko kontua da. 555 00:39:23,828 --> 00:39:27,098 Ez baduzu gauzez hitz egiten, barruan trabatuta geratzen zaizkizu. 556 00:39:27,131 --> 00:39:29,700 Baina gutuna idazten segitu nahiko duzu, noski. 557 00:39:29,767 --> 00:39:32,737 -Nondik dator esatariaren ahotsa? -Kontrol-dorretik. 558 00:39:32,837 --> 00:39:35,940 Kontrol-dorrea? Preso-eremu bat dirudi. 559 00:39:36,073 --> 00:39:38,876 Hori da. Baina gu gara presoak. 560 00:39:38,943 --> 00:39:40,311 Bai… 561 00:39:41,545 --> 00:39:42,980 …gu gara presoak. 562 00:39:43,080 --> 00:39:46,417 Azken abisua, neska ederren lehiaketa aurretik. 563 00:39:46,517 --> 00:39:50,888 Gora-gora igo nahi ezkero, bisita ezazu Farley aireportua. 564 00:39:51,088 --> 00:39:53,190 Hegaldiak ordu erdiro, 18:00ak arte. 565 00:39:53,290 --> 00:39:58,129 Hartu hegazkin bat eta saiatu zure txaleta begiz ikusten. 566 00:40:03,467 --> 00:40:06,704 PRIBATUA UDATIARRENTZAT DEBEKATUA 567 00:40:12,042 --> 00:40:14,078 -Kaixo. Hobeto al zaude? -Mila esker. 568 00:40:14,078 --> 00:40:16,547 -Ez zen ezer serioa izango, ez? -Ez, korde galtzea besterik ez. 569 00:40:16,614 --> 00:40:18,182 Joango al zara neska ederren lehiaketara? 570 00:40:18,182 --> 00:40:20,651 -Ez… -Joateko esan, baina ondoezik dago. 571 00:40:20,651 --> 00:40:23,421 Ondo nago, baina ez dut inor begira eduki nahi. 572 00:40:23,621 --> 00:40:25,856 Tira, Michael, berandu zabiltza. 573 00:40:28,058 --> 00:40:30,895 Udatiarrok, neska ederren lehiaketa hasteko zorian dago. 574 00:40:30,895 --> 00:40:35,132 Neska eder guztiak doazela igerilekuaren bazterrera. 575 00:40:35,232 --> 00:40:39,103 Gerry Wilmot naiz, zeremonia-maisua. 576 00:40:39,170 --> 00:40:42,540 Segi, neskak. Zeure kasa ez bazatozte, zuen bila joango gara. 577 00:40:43,674 --> 00:40:47,878 -Tira, Joan, dibertigarria da. -Ez dut nahi. 578 00:40:47,945 --> 00:40:50,214 Desberdina litzateke prestatu izan banintz, zu bezala. 579 00:40:50,281 --> 00:40:53,584 Ni? Ez dut ezer egin eta! Narras nago. 580 00:40:53,751 --> 00:40:56,086 Ez duzu izugarri ederra izan beharrik. 581 00:40:56,086 --> 00:40:59,590 Tira, maitea. Zoaz beste polit horiekin. 582 00:40:59,757 --> 00:41:01,859 -Ez naiz joango. -Joango zara! 583 00:41:01,959 --> 00:41:04,295 Tira, Bill. Aurrera. 584 00:41:05,296 --> 00:41:07,965 Hori da! Orain ari gara aurreratzen! 585 00:41:08,065 --> 00:41:11,235 Egongo dira neska polit gehiago, mutilei zirrara egin nahian. 586 00:41:11,535 --> 00:41:13,771 Ez egin atzera aurrera egin ordez. 587 00:41:13,838 --> 00:41:16,941 Zoazte zuzen igerileku bazterreko ilara horretara. 588 00:41:16,974 --> 00:41:18,876 Neskatila ederrak izango zineten. 589 00:41:18,943 --> 00:41:21,712 Begiratu begi horiei, hortz horiei, ile horri! 590 00:41:21,745 --> 00:41:24,849 Bai horixe! Kolore bakoitza xanpu-botila batetik dator. 591 00:41:25,082 --> 00:41:27,852 Ile-horiak, beltzaranak, ile-gorriak. Ez dut sekula ikusi… 592 00:41:27,952 --> 00:41:29,987 Neska panpoxen bilduma ederra! 593 00:41:30,154 --> 00:41:33,057 Ikusi behar zenuen zenbat jende bildu zen Monteko Lore-Guduan. 594 00:41:33,424 --> 00:41:35,559 Begiraiezue izter goxo horiei. 595 00:41:35,726 --> 00:41:37,995 Gogoratu: begiratu, baina ez ukitu. 596 00:41:38,295 --> 00:41:39,630 Aizan, ile-horia! 597 00:41:40,498 --> 00:41:41,732 A zer mokadu goxoa! 598 00:41:42,266 --> 00:41:46,737 Gure bisitaria, Patricia Roc zinemako izarra, iritsi da. 599 00:41:54,945 --> 00:41:59,717 Neskak, gelditu eta eser zaitezte igerilekuaren ertzean. 600 00:41:59,750 --> 00:42:02,520 Hirunaka igo zaitezte. 601 00:42:02,753 --> 00:42:06,156 Igo, epaileei begiratu, jiratu… 602 00:42:06,357 --> 00:42:10,027 …ez ahaztu irribarre egitea, eta suerte on-ona denentzat. 603 00:42:37,755 --> 00:42:41,992 Epaileek hautatu dituzte irabazleak; hauek dira: 604 00:42:42,226 --> 00:42:45,029 Lehenengoa 77 zenbakiduna da. 605 00:42:45,229 --> 00:42:46,964 77 zenbakiduna! 606 00:42:50,067 --> 00:42:51,502 Joanie! 607 00:42:52,169 --> 00:42:53,370 Gure Joan da! 608 00:42:54,705 --> 00:42:58,742 -Zorionak. Merezia duzu. -Mila esker. 609 00:43:01,745 --> 00:43:04,748 Bejondeiola! Ez nuen usteko! Ene, gure Joanie! 610 00:43:04,782 --> 00:43:07,451 Zer uste zenuen, ba? Huggettarra da, goitik beheraino. 611 00:43:07,518 --> 00:43:10,788 Bere-berea du, mutiko. Neska ederra izan da beti. 612 00:43:10,955 --> 00:43:13,424 -Nire arreba Edieren ezpalekoa. -Zure arreba Edie? 613 00:43:13,524 --> 00:43:17,294 Baita zera ere! Nire izeba Agnesen berdin-berdina da, badakizu. 614 00:43:17,328 --> 00:43:20,030 -Nik esango dizuet noren antza duen. -Bai? Nola? 615 00:43:20,064 --> 00:43:23,067 Promesa bat betetzeko fidagarria ez denaren antza du. 616 00:43:23,100 --> 00:43:24,735 Zaude pixka batean! 617 00:43:25,069 --> 00:43:26,637 Zergatik esan duen jakin nahi dut. 618 00:43:26,637 --> 00:43:29,039 Ez sartu tartean, ez da zure kontua. 619 00:43:29,073 --> 00:43:32,276 -Nire alaba ez al da nire kontua? -Ez da zure alaba, nirea da. 620 00:43:32,443 --> 00:43:34,078 Utziozu berari bere kontuak konpontzen. 621 00:43:35,112 --> 00:43:38,582 Erakustaldi ederra! Besteek urdaiazpikoa ziruditen zure ondoan. 622 00:43:38,582 --> 00:43:42,519 -Itxaron! Nora goaz? -Jendetza honetatik kanpora. 623 00:43:42,753 --> 00:43:44,521 -Ikusi duzu? -Bai. 624 00:43:44,755 --> 00:43:46,423 A zer azal gogorra! 625 00:43:46,523 --> 00:43:48,959 -Diru pila edukiko du. -Barra-barra. 626 00:43:48,993 --> 00:43:52,229 Lehen ez zion hitz egiten, baina orain ederren erregina da. 627 00:43:52,229 --> 00:43:56,367 -Trago bat behar dut. Zuk? -Ondo etorriko zait bat. 628 00:43:58,769 --> 00:44:02,940 Jendeari besteen jendea kentzen dion jendea okerrena da nire ustez. 629 00:44:02,973 --> 00:44:04,208 Hala da. 630 00:44:04,274 --> 00:44:07,544 -Gaur egun ezin da inortaz fio. -Hala da. 631 00:44:07,745 --> 00:44:10,014 -Ezin norberarentzat ezer gorde. -Hala da. 632 00:44:10,080 --> 00:44:14,018 Nigatik ez balitz, ez zen lehiaketara ere aurkeztuko. 633 00:44:14,051 --> 00:44:15,419 Bai, hala da. 634 00:44:15,519 --> 00:44:16,887 Bukatu duzu tragoa? 635 00:44:17,321 --> 00:44:19,123 Ez duzu esan nahiko beste bat hartzea, ezta? 636 00:44:19,156 --> 00:44:19,890 Ez. 637 00:44:24,728 --> 00:44:26,730 Kaixo. Zure bila ibili naiz. 638 00:46:02,960 --> 00:46:05,863 -Zer gertatzen da, Val? -Segi jotzen, mesedez. 639 00:46:05,996 --> 00:46:07,698 -Baina, Val… -Ez gelditu. 640 00:46:07,865 --> 00:46:11,535 -Ez dut gelditzea nahi. -Ezin dut jo, negar egiten baduzu. 641 00:46:13,003 --> 00:46:14,271 Maitea. 642 00:46:16,206 --> 00:46:17,508 Ai, Michael. 643 00:46:18,776 --> 00:46:20,644 Maitea, zer gertatzen da? 644 00:46:21,211 --> 00:46:23,814 Michael… ezkondu egin behar dugu. 645 00:46:23,947 --> 00:46:25,048 Nahitaez. 646 00:46:25,983 --> 00:46:29,787 Ez nizun esan behar, baina… haurdun nago. 647 00:46:29,920 --> 00:46:31,655 Val! Ziur zaude? 648 00:46:31,755 --> 00:46:36,627 Doktoreak, kordea galdu nuenean, esan zidan. 649 00:46:36,960 --> 00:46:39,530 Michael, zer egingo dugu? 650 00:46:41,532 --> 00:46:43,133 Aurkituko dugu irtenbide bat. 651 00:46:43,333 --> 00:46:44,868 Zein? 652 00:46:46,203 --> 00:46:47,704 Ez dakit. 653 00:46:49,206 --> 00:46:51,141 Baina zerbait aurkituko dugu. 654 00:46:52,576 --> 00:46:54,278 Maitea… 655 00:46:54,711 --> 00:46:56,313 …dena gure kontra dago. 656 00:46:59,516 --> 00:47:01,251 Kaixo, neskak. 657 00:47:02,019 --> 00:47:04,354 -Bart gauean atea jo nizun. -Entzun nizun. 658 00:47:04,354 --> 00:47:07,691 -Esna zeunden? -Babarrunak aletzen, biharko. 659 00:47:07,691 --> 00:47:09,259 Utzi pasatzen, mesedez. 660 00:47:11,061 --> 00:47:14,865 -Kide bat behar dut teniserako. -Bilatu beste bat, lanpetuta nago. 661 00:47:14,998 --> 00:47:18,502 -Bizkorra zinela uste nuen. -Hala naiz. Bizkorregia. 662 00:47:18,669 --> 00:47:20,504 Egin dudana egin dudala, barkatu. 663 00:47:20,537 --> 00:47:22,339 Jokatu nahi al duzu? 664 00:47:23,073 --> 00:47:26,210 Ez, nire eskumuturra puskatzen tematzen bazara! 665 00:47:26,743 --> 00:47:29,713 Ondo da, Romeo. Itxaron hemen. Erraketaren bila noa. 666 00:47:29,880 --> 00:47:31,982 -Zain edukiko nauzu. -Hobe duzu. 667 00:47:38,088 --> 00:47:41,425 -Non dago Angela? -Tenis-erraketa bila joan da. 668 00:47:44,528 --> 00:47:47,331 -Zeurea egin duzu berriz. -Hala dirudi. 669 00:47:48,031 --> 00:47:49,766 Ez zaitut batere begiko. 670 00:47:49,933 --> 00:47:52,102 Ez kezkatu horregatik, ni kezkatzen ez naizen bezala. 671 00:47:52,135 --> 00:47:55,072 Aitak jipoi ederra eman al zizun txikitan? 672 00:47:55,272 --> 00:47:57,708 Behin saiatu zen, baina ia-ia hatz lodia atera nion. 673 00:47:57,741 --> 00:47:59,743 Ez zen berriz saiatu. 674 00:47:59,877 --> 00:48:01,745 Zer mutiko jatorra! 675 00:48:01,945 --> 00:48:03,680 Ikusi duzu Jimmy azkenaldi honetan? 676 00:48:03,714 --> 00:48:07,417 Igerilekuan ikusi dut ile-gorri bati igerian irakasten. 677 00:48:07,417 --> 00:48:09,686 Zer interesgarria! Ikustera joango naiz. 678 00:48:09,753 --> 00:48:10,888 Gero arte. 679 00:48:11,955 --> 00:48:14,291 Auzitegi kriminalean ikusiko zaitut. 680 00:48:18,295 --> 00:48:19,630 E, marinela! 681 00:48:20,297 --> 00:48:22,299 Zurekin hitz egin nahi dut. 682 00:48:23,000 --> 00:48:26,003 -Zertaz? -Desenkusa zor diozu nire lagunari. 683 00:48:26,036 --> 00:48:27,905 -Nik? -Bai. Ez zizun kale egin. 684 00:48:27,938 --> 00:48:30,207 45 minutuz egon zen dantzalekuaren aurrean zain. 685 00:48:30,274 --> 00:48:31,909 Ni ere bai. 686 00:48:31,942 --> 00:48:33,410 Okerrekoan egongo zinen. 687 00:48:34,244 --> 00:48:35,746 -Ez nekien bi zeudenik. -Bi daude, ba. 688 00:48:35,746 --> 00:48:38,749 Azkar pentsatu, azalpen bat zor diozu eta. 689 00:48:38,916 --> 00:48:40,951 -Non dago orain? -Egongelan, Binkyrekin. 690 00:48:41,084 --> 00:48:41,818 Berarekin? 691 00:48:41,952 --> 00:48:45,222 Hura zaintzen ari da nik teniseko trasteak hartu bitartean. 692 00:48:45,289 --> 00:48:46,423 Nire gizona da, Jimmy. 693 00:48:46,523 --> 00:48:48,992 Nik ez nuke neska eder batekin utziko. 694 00:48:48,992 --> 00:48:50,027 Joanez fio naiz. 695 00:48:50,060 --> 00:48:54,665 -Amonarekin balego ere, kontuz! -Zu bezalakoa bada, salbu dago. 696 00:49:02,272 --> 00:49:03,974 Axola dizu ni hemen esertzea? 697 00:49:04,274 --> 00:49:06,109 Ez noski. 698 00:49:07,778 --> 00:49:09,746 Neka-neka eginda nago. 699 00:49:09,846 --> 00:49:12,849 -Zer dela eta? -Lo ezinik nengoela egin dut amets. 700 00:49:12,916 --> 00:49:15,452 Ohean egon ez banintz bezain nekatuta nengoen gaur goizean. 701 00:49:15,519 --> 00:49:17,854 Hurrengoan esna gelditu gauez ondo atseden hartzeko. 702 00:49:18,655 --> 00:49:20,958 Zer gertatzen da? Zerbait dut sudurrean? 703 00:49:21,091 --> 00:49:25,195 Ez, ziur nago zu lehenago ikusi izanaz. 704 00:49:25,295 --> 00:49:27,798 -Ez dut sekula aurpegirik ahazten. -Halakoak dira Hardwicktarrak. 705 00:49:27,798 --> 00:49:29,733 Behin ikusi eta ez dituzu ahazten. Zigarro bat? 706 00:49:32,970 --> 00:49:35,172 Horra! Orain badakit. 707 00:49:35,172 --> 00:49:37,074 Oraintxe ari naiz oroitzen. Hendon. 708 00:49:37,274 --> 00:49:39,142 Zer esaten ari zara? 709 00:49:39,242 --> 00:49:41,144 Zure zigarro-kutxa. Ez al zara gogoratzen? 710 00:49:41,278 --> 00:49:44,181 Hendoneko Old Bullen zeunden. Nik han lan egiten nuen. 711 00:49:44,181 --> 00:49:45,849 Zigarro-kutxa ahaztu zitzaizun. 712 00:49:45,983 --> 00:49:47,417 -Benetan? -Bai. 713 00:49:47,584 --> 00:49:49,453 Mesanotxeko tiraderan zegoen. 714 00:49:49,519 --> 00:49:51,355 Gela garbitzerakoan aurkitu nuen. 715 00:49:51,355 --> 00:49:54,191 Oso esker oneko zeunden. Libra bat eman zenidan. 716 00:49:54,291 --> 00:49:56,493 Hori egin nuen, beraz. Bitxia zuk gogoratzea. 717 00:49:56,526 --> 00:49:59,262 Ez didate horrelako eskupekorik maiz ematen. 718 00:49:59,296 --> 00:50:03,767 Pentsatu nuen: “Baker jaun hori jaun prestu hutsa da”. 719 00:50:03,767 --> 00:50:04,835 Baker jauna! 720 00:50:06,069 --> 00:50:08,105 Hala zenuen izena, Geoffrey Baker. 721 00:50:08,271 --> 00:50:11,274 -Gutunak eramaten nizkizun… -Hain ozen, ez! 722 00:50:12,409 --> 00:50:14,945 Elsie, zu neska bizkorra zara. 723 00:50:15,078 --> 00:50:17,381 Eta isilmandatu bat egingo dizut. 724 00:50:17,381 --> 00:50:19,750 Lan berezi batean nago hemen. Gordeka. 725 00:50:19,950 --> 00:50:22,119 -Zer da? -Izen desberdina eta abar. 726 00:50:22,119 --> 00:50:24,054 -Mozorro moduko bat. -Zergatik? 727 00:50:24,087 --> 00:50:27,691 Scotland Yardek baten baten bila bidali nau hona. 728 00:50:27,824 --> 00:50:29,760 Noren bila? 729 00:50:32,462 --> 00:50:34,498 Zeuretzat gorde behar duzu hau. 730 00:50:34,664 --> 00:50:36,500 -Hitzematen dizut? -Zin dagizut. 731 00:50:36,533 --> 00:50:39,236 -Manikien Hiltzailea? -Bai. 732 00:50:39,269 --> 00:50:41,271 Hemen dagoela uste dugu. 733 00:50:42,272 --> 00:50:43,206 Hemen? 734 00:50:43,273 --> 00:50:46,176 Ustea besterik ez da, baina ikertzera bidali naute hona. 735 00:50:46,209 --> 00:50:49,980 -Eskerrak hemen zauden. -Ez esan hitzik inori. 736 00:50:50,547 --> 00:50:53,250 Ez dago jakiterik zer gertatuko zaizun oporretan. 737 00:50:53,350 --> 00:50:57,587 Ez ezer aipatu. Gure sekretua da. Zu eta ni bakarrik. 738 00:50:57,654 --> 00:51:01,058 Zu eta ni bakarrik? Ez al dirudi erromantikoa? 739 00:51:01,091 --> 00:51:02,426 Angela! 740 00:51:13,336 --> 00:51:15,539 -Non dago Joan? -Nik zer dakit! 741 00:51:15,705 --> 00:51:17,774 -Non dago? -Ez dakit eta ez zait axola! 742 00:51:17,941 --> 00:51:20,310 -Zurekin zegoen lehen! -Kendu eskuak nigandik! 743 00:51:20,343 --> 00:51:22,746 -Zer egin diozu? -Ez diot ezer egin! 744 00:51:24,948 --> 00:51:26,950 Hori egingo zenion, aukera izan bazenu. 745 00:51:37,794 --> 00:51:40,964 -Ez al zindoazen tenisera? -Andrezale horrekin? Ez, mila esker! 746 00:51:40,964 --> 00:51:43,433 -Zer egin du? -Galdetzeko premia duzu? 747 00:51:43,533 --> 00:51:45,869 -Beste bat? -Kontatzeko gauza ote da? 748 00:51:46,002 --> 00:51:49,372 -Berdin dio. Hobeto zaude bera gabe. -Utzi bakean! 749 00:51:49,439 --> 00:51:50,941 Haserre nago. 750 00:51:51,108 --> 00:51:54,177 -Zergatik ez zaude Jimmyrekin? -Ez dut ikusi. 751 00:51:54,344 --> 00:51:57,147 Badakizu zer egin zuen atzo? Beste dantzalekuaren aurrean zain egon. 752 00:51:57,147 --> 00:52:00,350 -Hori dio berak. -Ez, egia esaten duela uste dut. 753 00:52:00,517 --> 00:52:03,854 Binkyrekin gertatutakoaren ondoren, egia esaten duela uste duzu? 754 00:52:04,121 --> 00:52:05,622 Arrazoi izango duzu, agian. 755 00:52:05,622 --> 00:52:09,593 Bai horixe. Zeregin hobe bat bilatzera noa. 756 00:52:09,659 --> 00:52:11,328 Nora zoaz? 757 00:52:11,661 --> 00:52:14,698 Astindu ederra eman diot; esan egin behar nizuela uste dut. 758 00:52:14,731 --> 00:52:16,166 -Nori? -Binkyri. 759 00:52:16,333 --> 00:52:19,503 -Piztia! Non dago? -Ez dakit. Ez zait axola. 760 00:52:19,536 --> 00:52:21,138 O, Binky! 761 00:52:21,371 --> 00:52:24,808 -Uste nuen… -Zoaz aurpegia garbitzera. 762 00:52:34,284 --> 00:52:36,853 -Bista ederra, ezta, ama? -Bai. 763 00:52:36,953 --> 00:52:40,624 Badirudi zeru gehiago dagoela hemen. 764 00:52:40,690 --> 00:52:42,425 Etxeengatik da. 765 00:52:42,826 --> 00:52:44,528 Etxerik ez dago eta. 766 00:52:44,961 --> 00:52:45,896 Horixe, ba. 767 00:52:49,366 --> 00:52:53,537 Polita da benetan hitz egiteko astia izatea, ezta? 768 00:52:55,272 --> 00:52:59,009 Ez dut oroitzen noiz izan dugun hainbeste elkarri esateko. Zuk? 769 00:52:59,476 --> 00:53:00,544 Ez. 770 00:53:03,880 --> 00:53:05,749 Isila, ezta? 771 00:53:05,949 --> 00:53:09,352 Badakizu zergatik den. Umeak gurekin ez daudelako. 772 00:53:09,519 --> 00:53:15,759 Faltan dauzkazun arte, ez zara konturatzen zenbat maite dituzun. 773 00:53:16,960 --> 00:53:18,962 -Joe. -Bai? 774 00:53:19,629 --> 00:53:24,234 Udalekuko emakume horiek guztiak ikusita, denak apainduak… 775 00:53:24,267 --> 00:53:29,339 …pentsarazten dit ea ez ote nagoen modaz pasea zuretzat? 776 00:53:29,406 --> 00:53:32,008 Zu? Ez tuntuna izan. 777 00:53:32,075 --> 00:53:37,214 Arropa gutxirekin dabiltzan emakumeak ondo daude hondartzarako. 778 00:53:37,280 --> 00:53:39,382 Etxerako, nahiago dut zerbait arrunta. 779 00:53:39,416 --> 00:53:42,319 O, Joe, atsegina zara. 780 00:53:42,586 --> 00:53:47,857 Noiz egon ginen azken aldian horrela, zu eta biok bakarrik? 781 00:53:47,958 --> 00:53:51,094 Esango dizut noiz. Gure eztei-bidaian. 782 00:53:51,127 --> 00:53:54,264 Arratsalde ederra izan zen hura! 783 00:53:54,965 --> 00:53:58,635 Autobusean joan ginen golf-zelaietan zehar araztegira. 784 00:53:58,668 --> 00:54:00,704 Joe, itzuli egin behar dugu noizbait. 785 00:54:00,870 --> 00:54:04,541 Itzuliko gara. Etxeratu, eta hurrengo larunbatean. 786 00:54:04,541 --> 00:54:08,812 Larunbat horretan, ez, sukaldea zuritu behar dugu eta. 787 00:54:08,945 --> 00:54:10,614 Hurrengo larunbatean beharko du. 788 00:54:10,647 --> 00:54:13,583 Orduan ezin dut. Dardo-lehiaketa daukat Legioan. 789 00:54:13,750 --> 00:54:17,320 Joango gara egunen batean. 790 00:54:17,354 --> 00:54:20,590 Bai. Egunen batean joango gara benetan. 791 00:54:39,542 --> 00:54:41,945 -Zenbat urte ditu? -18 hilabete besterik ez. 792 00:54:42,078 --> 00:54:45,282 Adin zoragarria da, ezta? Harro egongo zara berataz. 793 00:54:45,348 --> 00:54:46,783 Baietz esango nuke. 794 00:54:46,950 --> 00:54:49,185 -Nola du izena? -Jeremy. 795 00:54:49,286 --> 00:54:52,622 Lainezaz bete dut. Oso ama txarra naiz, nonbait. 796 00:54:52,656 --> 00:54:54,858 Txorakeriak. Umeei laineza gustatzen zaie. 797 00:54:54,958 --> 00:54:57,093 Eraman al duzu txotxongilora? 798 00:54:57,093 --> 00:55:00,497 -Ez, non dago? -Erakutsiko dizut. Maiz joaten naiz. 799 00:55:00,530 --> 00:55:03,767 Baina umeak antzerkia baino dibertigarriagoak dira. 800 00:55:07,003 --> 00:55:09,072 -Itxaron pixka bat. -Kaixo. 801 00:55:09,306 --> 00:55:11,074 -Zurea al da umea? -Bai. 802 00:55:11,141 --> 00:55:13,176 -Ez zenidan esan. -Ez zenidan galdetu. 803 00:55:13,176 --> 00:55:15,578 -Ezkonduta zaude, beraz. -Horixe ezkonduta nagoela. 804 00:55:15,712 --> 00:55:17,847 Umea ezkondu gabe eduki dudala uste duzu? 805 00:55:17,847 --> 00:55:22,052 Ez dakit. Hobe nuke zugan gutxiago pentsatuko banu. 806 00:55:22,118 --> 00:55:24,554 -Egizu nahi duzuna. -Hori egingo dut. 807 00:55:28,325 --> 00:55:31,528 Harman andereñoa! Zurea den zerbait daukat. 808 00:55:34,397 --> 00:55:37,133 Zorrotik eroriko zitzaizun lehengoan. 809 00:55:37,233 --> 00:55:38,501 Eskerrik asko. 810 00:55:39,269 --> 00:55:42,739 Bai, nirea da. Ez nuke inolaz ere galdu nahi. 811 00:55:43,273 --> 00:55:44,874 Ezin izan naiz begiratu gabe egon. 812 00:55:45,275 --> 00:55:47,544 -Zu al zara? -Bai. 813 00:55:47,744 --> 00:55:51,781 -Eta soldadua? -Ezagun bat. 814 00:55:52,449 --> 00:55:55,819 Ezkontzera gindoazen haren hurrengo baimenaldian. 815 00:55:55,985 --> 00:56:00,256 -Hil egin al zuten? -Ez dakit. Ezin izan genuen jakin. 816 00:56:00,357 --> 00:56:03,226 Haren izena ez zegoen hildakoen zerrendan. 817 00:56:03,293 --> 00:56:07,831 Zain eta zain egon nintzen… baina ez zen itzuli sekula. 818 00:56:07,864 --> 00:56:09,699 Asko sentitzen dut. 819 00:56:11,534 --> 00:56:14,371 Mundua jende dohakabez beteta dago. 820 00:56:14,437 --> 00:56:16,639 Ez zenuke horrela pentsatu behar zure adinean. 821 00:56:16,740 --> 00:56:18,675 Zoriontsua izan behar zenuke. 822 00:56:18,775 --> 00:56:20,710 Baina ez zara, ezta? 823 00:56:21,811 --> 00:56:22,512 Ez. 824 00:56:22,946 --> 00:56:26,816 Gaur goizean dantzalekutik pasatu, eta entzun egin dizuet. 825 00:56:26,850 --> 00:56:28,852 Bikain jotzen du. 826 00:56:29,386 --> 00:56:30,854 Zenbat denbora egon zara hor? 827 00:56:30,854 --> 00:56:34,391 Zerbaitek oso kezkatuta zauzkala jakiteko bezainbat. 828 00:56:34,958 --> 00:56:38,628 Nitaz fidatzea nahi nuke. Lagundu diezazuket. 829 00:56:39,396 --> 00:56:42,499 Ezin diguzu lagundu. Inork ezin du. 830 00:56:42,565 --> 00:56:43,733 Zein da arazoa? 831 00:56:43,733 --> 00:56:45,969 Ezkondu egin nahi dugu, baina ezin dugu. 832 00:56:46,069 --> 00:56:48,037 Zergatik ez? 833 00:56:48,071 --> 00:56:50,874 Nire izebak ez du onartuko, hasteko. 834 00:56:50,940 --> 00:56:53,410 -Galdetu al diozu? -Bai. 835 00:56:53,543 --> 00:56:55,879 Eta mutilaren gurasoak? Ez dute lagunduko? 836 00:56:55,945 --> 00:56:58,648 Ama besterik ez du, eta izugarri behartsua da. 837 00:56:58,748 --> 00:57:00,650 Ezingo luke ezer egin. 838 00:57:00,750 --> 00:57:02,786 Michaelek lan bat bilatu behar du, ba. 839 00:57:03,520 --> 00:57:07,891 Baina musika bakarrik daki egiten, eta oraindik ezin du dirua irabazi. 840 00:57:08,224 --> 00:57:11,127 Gainera, bere karrera den-dena da berarentzat. 841 00:57:11,294 --> 00:57:13,663 Umetatik ari da ikasten. 842 00:57:14,330 --> 00:57:16,699 Ezin diot eskatu nigatik hori uzteko. 843 00:57:17,667 --> 00:57:20,136 Orain ezin duzu zugan bakarrik pentsatu. 844 00:57:20,203 --> 00:57:21,104 Ezta? 845 00:57:22,672 --> 00:57:25,675 -Entzun egin diguzu! -Baiez esan behar dut. 846 00:57:25,708 --> 00:57:27,577 Eta pozten naiz horretaz. 847 00:57:27,911 --> 00:57:30,747 Beharbada, lagun diezazuket orain, gehien behar duzunean. 848 00:57:30,880 --> 00:57:34,083 -Inork ezin du. Alferrik da. -Entzun, laztana. 849 00:57:34,284 --> 00:57:36,519 Utzi bakean! 850 00:57:42,058 --> 00:57:43,159 Planto. 851 00:57:43,860 --> 00:57:45,295 Eta zuk, mutiko? 852 00:57:46,229 --> 00:57:47,597 Planto. 853 00:57:50,934 --> 00:57:52,936 -21. -Nik ere bai. 854 00:57:53,870 --> 00:57:56,105 -Nik, 18. -Berdin dio. 855 00:57:56,272 --> 00:57:57,774 Ezin duzu beti irabazi. 856 00:57:57,874 --> 00:57:59,075 Horra, Charlie. 857 00:57:59,943 --> 00:58:00,877 Tori. 858 00:58:02,245 --> 00:58:04,714 -Bagoaz berriz ere. -Ni, ez. 859 00:58:06,082 --> 00:58:08,852 -Joan egin behar dut. -Ezin zara orain gelditu. 860 00:58:08,985 --> 00:58:10,420 Edozein unetan irabaziko duzu. 861 00:58:10,487 --> 00:58:13,456 Ez zenuke mahaitik joan behar galtzen ari zarenean, mutiko. 862 00:58:13,523 --> 00:58:15,959 Sentitzen dut… Ezer gabe nago. 863 00:58:17,327 --> 00:58:20,663 Zor-agiriak onartzen ditugu. 864 00:58:21,064 --> 00:58:23,399 Ez. Nahikoa galdu dut. 865 00:58:23,566 --> 00:58:24,968 Eta hau, zer? 866 00:58:24,968 --> 00:58:27,670 10 libra daude hemen. 867 00:58:27,737 --> 00:58:30,039 -Ordainduko dizuet. -Noiz? 868 00:58:30,907 --> 00:58:32,141 Bihar. 869 00:58:32,375 --> 00:58:34,143 Ez diguzu huts egingo, ezta? 870 00:58:34,277 --> 00:58:36,446 Ekarriko dut. Hitzematen dut. 871 00:58:36,613 --> 00:58:42,118 Ez berandutu, bestela aitari erakutsi beharko diogu hau. 872 00:58:42,352 --> 00:58:46,222 Ordainduko dizuedala esan dizuet. Ordainduko dizuet. 873 00:58:51,294 --> 00:58:54,097 Eduki laburreko mutila, nonbait. 874 00:58:54,163 --> 00:58:55,732 Nor da zerrendako hurrena? 875 00:58:55,832 --> 00:58:58,968 Bihar goizean emango diogu begiratu bat. 876 00:58:59,068 --> 00:59:03,506 Baditut gaur gauean beste zer pentsatu batzuk. 877 00:59:09,078 --> 00:59:12,715 Ez zara sartu? Gustura bultzatuko zintuzket, lehengoan zuk ni bezala. 878 00:59:12,715 --> 00:59:15,952 Aski da! Ez nago txantxetarako aldartean. 879 00:59:16,119 --> 00:59:18,955 Okerreko aldetik jaiki al zara gaur ohetik? 880 00:59:19,088 --> 00:59:21,057 Neure burua itotzea pentsatzen aritu naiz. 881 00:59:21,090 --> 00:59:22,659 Ez izan ergela, badakizu igerian. 882 00:59:22,725 --> 00:59:25,895 Zer duzu? Koroa erdia galdu eta sei penike aurkitu dituzula dirudi. 883 00:59:25,995 --> 00:59:29,065 -Hori baino gehiago galdu dut! -Goazen bilatzera, ba. 884 00:59:29,065 --> 00:59:30,667 Ez izan tuntuna. 885 00:59:30,934 --> 00:59:33,169 Apustuan ibili naiz. Dirutza galdu dut. 886 00:59:33,269 --> 00:59:35,238 Apustuan? Zer zirrara! 887 00:59:35,271 --> 00:59:38,875 Zirrara egingo dizu, baina nik nonbaiten aurkitu behar dut dirua. 888 00:59:38,942 --> 00:59:42,645 3 libra dauzkat posta-bulegoan. Eman diezazkizuket. 889 00:59:42,645 --> 00:59:46,583 3 libra? Alferrik! Tanta bat ozeanoan bezalakoa litzateke. 890 00:59:47,784 --> 00:59:50,053 Zer egingo duzu orduan? 891 00:59:50,286 --> 00:59:52,255 Neure burua hil beharko dut. 892 00:59:52,288 --> 00:59:54,290 Edo amari kontatu. 893 00:59:57,293 --> 00:59:59,062 Horra. 894 00:59:59,295 --> 01:00:01,497 Ama, zurekin hitz egin behar dut. 895 01:00:03,933 --> 01:00:05,401 Eta? Zer dugu? 896 01:00:05,535 --> 01:00:09,539 Ama… utziko al dizkidazu 19 libra? 897 01:00:09,739 --> 01:00:11,741 19 libra? 898 01:00:11,741 --> 01:00:13,743 Zergatik? Zertarako? 899 01:00:13,943 --> 01:00:15,812 Galdu egin ditut. 900 01:00:15,812 --> 01:00:18,982 Nola ba? Sekula ez dituzu 19 libra eduki galtzeko! 901 01:00:19,148 --> 01:00:20,950 Ez, hor dago koxka. 902 01:00:21,284 --> 01:00:23,953 Ez didazu esango apustuan aritu zarenik. 903 01:00:23,987 --> 01:00:26,856 Ez. Kartetan. 904 01:00:27,624 --> 01:00:30,627 Dirua itzuliko dizut, ama, hitzematen dizut. 905 01:00:31,327 --> 01:00:33,029 Bizikleta salduko dut. 906 01:00:33,029 --> 01:00:35,632 Eta Rolls Roycen lan egingo duzu, noski. 907 01:00:35,732 --> 01:00:37,900 12 penny gehiago emango dizkizut astero. 908 01:00:37,934 --> 01:00:40,503 Berdin dio, ez daukat hainbeste dirurik. 909 01:00:40,536 --> 01:00:42,538 Aitari eskatu beharko diozu. 910 01:00:42,939 --> 01:00:46,909 -Nahiago dut kartzelara joan. -Ez ergela izan. 911 01:00:48,277 --> 01:00:50,313 Ene bada! Itsasoa ez dago batere fresko! 912 01:00:50,346 --> 01:00:52,615 -Igerian ibili zara? -Ez. 913 01:00:52,749 --> 01:00:54,117 Estualdian dago, Joe. 914 01:00:54,117 --> 01:00:56,452 Ez nau harritzen. Neskaren baten bihotza hautsiko zuen. 915 01:00:56,753 --> 01:00:58,621 Dirua galdu du jokoan. 916 01:00:59,088 --> 01:01:02,291 Zer demontre! Inozoz josita dago mundua. 917 01:01:02,358 --> 01:01:04,661 -Zertan jokatu duzu? -“Pontoon”en. 918 01:01:04,827 --> 01:01:06,529 Burutik jota egon behar duzu. 919 01:01:06,696 --> 01:01:09,999 -Zenbat? -19 libra. 920 01:01:10,533 --> 01:01:12,402 19 libra? 921 01:01:12,535 --> 01:01:14,270 Zer jokatu duzu, urrea? 922 01:01:14,737 --> 01:01:16,673 Badakizu zenbat kostatzen den 19 libra irabaztea? 923 01:01:16,739 --> 01:01:18,374 Horixe badakidala. 924 01:01:18,408 --> 01:01:19,709 Zuk…? 925 01:01:19,942 --> 01:01:22,111 -Egingo al zenidake mailegu bat? -Ez, motel. 926 01:01:22,145 --> 01:01:24,247 Zeu sartu zara ataka horretan, zeu irten hortik. 927 01:01:24,547 --> 01:01:27,116 Joe, ez izan hain gogorra berarekin. 928 01:01:27,283 --> 01:01:28,418 Zer egingo dut? 929 01:01:28,584 --> 01:01:30,753 Niri ez galdetu. Bart gauean pentsatu behar zenuen hori. 930 01:01:30,920 --> 01:01:33,089 Ikasi lezioa, beste guztiek bezala. 931 01:01:33,189 --> 01:01:34,891 Mila esker ez horregatik! 932 01:01:35,825 --> 01:01:39,028 -Ez zenion hori esan nahi. -Bai horixe. 933 01:01:39,062 --> 01:01:42,198 Nire seme batek karta sorta bat erabiltzen jakin ez? 934 01:01:42,231 --> 01:01:46,335 19 libra galdu ditudala esan izan banio aitari, hil egingo ninduen. 935 01:01:46,436 --> 01:01:49,772 -Gazte-gaztea da eta. -Badu gaztea izateari uzteko garaia. 936 01:01:49,939 --> 01:01:51,374 Emadazu alkandora. 937 01:01:51,541 --> 01:01:55,745 Farley Irratia udatiar guztiei deika. 938 01:01:55,878 --> 01:02:00,616 Gogoratu desfile handia 10 minutu barru irtengo dela iparraldetik. 939 01:02:00,750 --> 01:02:03,453 Joan beharra daukat. Ez dut desfile handia inolaz ere galduko. 940 01:02:03,519 --> 01:02:05,021 Adio. Eskerrik asko. 941 01:02:06,289 --> 01:02:09,659 Berriz diotsuet: bil zaitezte iparraldeko atean… 942 01:02:09,659 --> 01:02:11,861 …desfile handiarekin bat egiteko. 943 01:02:11,961 --> 01:02:14,197 Denok ongietorriak zarete. Zenbat eta gehiago, hobeto. 944 01:02:14,297 --> 01:02:17,233 Zatozte, festa 10 minutu barru hasiko da. 945 01:02:17,600 --> 01:02:20,236 Eta orain gaurko emanaldien egitaraua. 946 01:02:20,269 --> 01:02:23,873 10:30etan, boxeo-saioa Farley estadioan. 947 01:02:23,940 --> 01:02:26,375 Sari handiak irabazleentzat. 948 01:02:26,542 --> 01:02:31,981 11:45etan, film-emanaldi berezia antzokian, Farley albistegia barne. 949 01:02:32,081 --> 01:02:35,384 Zatozte. Pozik ikusiko dituzue zeuen buruak pantailan. 950 01:02:35,518 --> 01:02:40,289 15:00etan, haur festa, umore eta magia emanaldi batekin. 951 01:02:40,356 --> 01:02:41,991 Ume guztiak ongietorriak dira. 952 01:02:42,058 --> 01:02:45,928 Eta orain gonbidapen pertsonala bihar arratsalderako. 953 01:02:45,995 --> 01:02:47,864 Asteko agur-dantzaldia. 954 01:02:47,964 --> 01:02:49,766 Dantzaldia 20:00etan hasiko da. 955 01:02:49,966 --> 01:02:52,668 Eta denak hor egotea opa dizuet, aurrera egiteko. 956 01:02:52,769 --> 01:02:55,071 Benetan gau gogoangarria izatea nahi dugu. 957 01:02:55,271 --> 01:02:56,405 Eta horregatik… 958 01:02:56,539 --> 01:03:00,209 …bereziki nahi genuke hemen familiarik edo lagunik ez dutenek… 959 01:03:00,276 --> 01:03:02,478 …gurekin egoteko ahalegina egitea. 960 01:03:02,545 --> 01:03:03,980 Ez zarete damutuko. 961 01:03:04,080 --> 01:03:08,851 Paul Jones oso iaioa da jende bakartia elkartzen. 962 01:03:08,951 --> 01:03:10,686 Oso emaitza pozgarriekin. 963 01:03:12,789 --> 01:03:15,792 Beraz, ez ahaztu. Zuek denok ikustea espero dut. 964 01:03:16,058 --> 01:03:18,728 Biharko dantzaldia oporretako azkena da. 965 01:03:18,728 --> 01:03:21,397 Eta horixe gogoratuko duzue datorren urtean bueltatu arte. 966 01:03:21,564 --> 01:03:24,066 Datorren urtean etorriko zarete, ezta? 967 01:03:30,606 --> 01:03:31,941 Nor dago hor? 968 01:03:32,441 --> 01:03:33,576 Nor da? 969 01:03:34,277 --> 01:03:35,745 Barkatu. 970 01:03:37,079 --> 01:03:38,981 Ez nuen etorri behar. 971 01:03:39,081 --> 01:03:41,784 Ez, ez joan. Zerbait nahi duzu nigandik? 972 01:03:43,419 --> 01:03:46,556 Izan ere, zure ahotsagatik da. 973 01:03:47,023 --> 01:03:50,893 Aspaldi ezagutu nuen norbait dakarkit gogora. 974 01:03:50,960 --> 01:03:53,229 Tontakeria galanta irudituko zaizu, noski. 975 01:03:53,362 --> 01:03:54,931 Ez, gertatzen da. 976 01:03:55,364 --> 01:03:58,868 Bitxia da ahotsak nola gogorarazten duen iragana. 977 01:03:58,935 --> 01:04:03,206 Badakizu zer? Zure ahotsa ezaguna egiten zait. 978 01:04:03,272 --> 01:04:06,175 -Benetan? -Bai, ni… 979 01:04:06,642 --> 01:04:09,078 -Beharbada… -Ez, ez esan. 980 01:04:09,745 --> 01:04:11,914 Segi hizketan, ea antzematen diodan. 981 01:04:11,948 --> 01:04:13,749 Eser zaitez. 982 01:04:14,483 --> 01:04:18,254 Bista galdu nuenez gero, garrantzi handia ematen diet ahotsei. 983 01:04:18,354 --> 01:04:20,289 Bai, ulertzekoa da. 984 01:04:20,756 --> 01:04:23,226 Harrituko zinateke ahotsek zenbat erakusten duen jendeaz. 985 01:04:23,726 --> 01:04:25,294 Uste dutena baino askoz gehiago. 986 01:04:25,461 --> 01:04:26,796 A bai? 987 01:04:26,963 --> 01:04:30,433 Bai horixe! Pentsatzen dutena ere ia asma daiteke. 988 01:04:30,600 --> 01:04:33,302 Deserosoa izango da batzuetan. 989 01:04:34,570 --> 01:04:37,874 Bitxia da, zure ahotsa ezaguna egiten zait oroimenean… 990 01:04:37,874 --> 01:04:39,809 …baina ezin diot antzeman. 991 01:04:40,710 --> 01:04:42,111 Elkar ezagutzen dugu? 992 01:04:42,278 --> 01:04:45,982 Hala bada, orain dela urte pila izango zen. 993 01:04:46,082 --> 01:04:48,017 Hor harrapatu nauzu. 994 01:04:48,050 --> 01:04:50,686 Mina bat lehertu zitzaidan 1918an. 995 01:04:50,753 --> 01:04:52,688 Ikusmena eta oroimena galdu nituen. 996 01:04:52,755 --> 01:04:55,491 Inork ez zekien nor nintzen. Nik ez nekien nire izena ere. 997 01:04:55,958 --> 01:04:58,895 -Izugarria da. -Hala izan zen garai hartan. 998 01:04:58,961 --> 01:05:00,863 Baina suerte handi-handia izan dut. 999 01:05:00,963 --> 01:05:03,933 -Suertea? -Nire emaztea ezagutzeagatik. 1000 01:05:04,066 --> 01:05:06,903 Irakurtzera etortzen zitzaidan ospitalera. 1001 01:05:07,003 --> 01:05:08,905 -Ezkonduta zaude, beraz? -O, bai. 1002 01:05:09,038 --> 01:05:11,073 Zorionez. Bi ume dauzkagu. 1003 01:05:11,440 --> 01:05:15,278 -Erakutsiko al dizut haien argazki bat? -Mila esker. 1004 01:05:15,778 --> 01:05:16,946 Hemen daude. 1005 01:05:17,813 --> 01:05:20,449 Deabrutxo zalapartariak dira, baina… 1006 01:05:20,983 --> 01:05:22,852 Kontsolazio handia emango dizute. 1007 01:05:23,286 --> 01:05:26,789 Hala da. Bizitza oso hutsa litzateke umerik gabe, ezta? 1008 01:05:27,690 --> 01:05:28,491 Bai. 1009 01:05:28,658 --> 01:05:30,626 Gauza bakarrak kezkatzen nau. 1010 01:05:30,726 --> 01:05:33,829 Behin eta berriz pentsatzen dut batzuek maiteko nindutela… 1011 01:05:33,963 --> 01:05:36,032 …eta triste egongo direla hilda nagoela usteko dutelako. 1012 01:05:36,032 --> 01:05:39,068 Horregatik interesatu naiz nire ahotsa ezaguna zitzaizula esatean. 1013 01:05:39,101 --> 01:05:41,437 Zuk uste zenuen gizona al naiz? 1014 01:05:42,939 --> 01:05:43,940 Ez. 1015 01:05:45,074 --> 01:05:47,443 Zu ez zara nik ezagutu nuen gizona. 1016 01:05:48,110 --> 01:05:49,812 Pozten naiz zu hain zoriontsua izateaz. 1017 01:05:49,845 --> 01:05:51,814 Arrazoiak baditut horretarako. 1018 01:05:51,948 --> 01:05:53,582 Zatoz hona pixka batean. 1019 01:05:57,820 --> 01:05:58,854 Hor kanpoan. 1020 01:06:04,727 --> 01:06:06,862 Nik ikusten dudana ikusten duzu? 1021 01:06:08,064 --> 01:06:11,667 -Zer ikusten duzu? -XX. mendeko ikuskizun bitxi bat. 1022 01:06:11,734 --> 01:06:14,070 Jende masa handi bat… 1023 01:06:14,537 --> 01:06:17,807 …borrokatuz lortu ezin daitekeen gauza bakarragatik borrokan: 1024 01:06:17,807 --> 01:06:18,774 Zoriona. 1025 01:06:19,275 --> 01:06:22,979 Hona iritsi nintzenean uste nuen ezingo nuela jasan. 1026 01:06:23,079 --> 01:06:24,981 Zarata, jendetza. 1027 01:06:25,081 --> 01:06:28,551 Plazerraren bilaketa frenetikoa. 1028 01:06:30,519 --> 01:06:32,254 Orduan ikusi nuen ez zela jendetza, inondik ere. 1029 01:06:32,755 --> 01:06:35,458 Gizabanako bereziak baizik. 1030 01:06:35,691 --> 01:06:41,497 Bakoitza bere arazo, kezka, itxaropen eta beldurrekin. 1031 01:06:41,630 --> 01:06:44,367 Horietako bakoitza nekatuta eta gogogabetuta. 1032 01:06:44,900 --> 01:06:46,769 Bakearen irrikaz… 1033 01:06:47,169 --> 01:06:50,239 …eta bakarrik egoteaz izututa. 1034 01:06:51,841 --> 01:06:56,412 Haiei zoriontsuak izaten lagundu ahal izango banie pixka batean… 1035 01:06:56,479 --> 01:07:00,349 …hemen dauden bitartean eguneroko larriminak ahazten lagunduko banie… 1036 01:07:00,349 --> 01:07:04,787 …zerbait egina izango nukeen jasotako zorion handia itzultzeko. 1037 01:07:05,021 --> 01:07:09,291 Barkatu hitz anpatu horiek, baina jendea hain ona izan da nirekin… 1038 01:07:09,291 --> 01:07:10,693 …non sentitu nuen… 1039 01:07:11,027 --> 01:07:12,294 Barkatu une batez. 1040 01:07:14,964 --> 01:07:16,032 Bai? 1041 01:07:16,165 --> 01:07:19,368 Esango al diezu Valerie Thompsonek harreragunera joan behar duela? 1042 01:07:19,535 --> 01:07:21,370 Ondo da. Berehala. 1043 01:07:22,538 --> 01:07:25,007 Itxaron. Iragarki labur bat egin behar dut. 1044 01:07:25,374 --> 01:07:28,077 Erne, mesedez. Erne guztiok. 1045 01:07:28,277 --> 01:07:31,180 Valerie Thompson joan al daiteke harreragunera? 1046 01:07:31,647 --> 01:07:34,250 Valerie Thompson doala eraikin administratibora. 1047 01:07:34,450 --> 01:07:37,420 Norbaitek ikusi nahi zaitu. Mila esker. 1048 01:07:40,756 --> 01:07:44,293 Luzaroan hitz egin dugu nitaz. Zer diozu zutaz? 1049 01:07:44,393 --> 01:07:45,294 Esango…? 1050 01:07:54,537 --> 01:07:58,140 Ez da ohikoa, baina bulegoa erabil dezakezue pixka batean. 1051 01:07:58,207 --> 01:07:59,108 Eskerrik asko. 1052 01:08:13,289 --> 01:08:15,024 Hori da. Goazen, Val. 1053 01:08:16,025 --> 01:08:19,128 -Ez, Val. Ez kezkatu horregatik. -Hilik egon nahi nuke. 1054 01:08:19,228 --> 01:08:22,498 Zatoz, maitea. Gauzak ez dira hain txarrak izango. 1055 01:08:22,531 --> 01:08:25,000 Izebak etxetik bota du. 1056 01:08:25,101 --> 01:08:27,870 Badakit nire errua dela. Ez nuen hona etorri behar. 1057 01:08:27,937 --> 01:08:29,872 Orain ez dakit zer egin. 1058 01:08:29,939 --> 01:08:31,407 Ikusiko dugu. 1059 01:08:31,740 --> 01:08:35,211 Eramazu nire txaletera eta zaindu ezazu. Berehala joango naiz. 1060 01:08:35,211 --> 01:08:36,212 Mila esker. 1061 01:08:40,516 --> 01:08:42,418 Hitz egin dezaket une batez zurekin? 1062 01:08:42,518 --> 01:08:45,654 -Ez zaitut ezagutzen, ezta? -Esther Harman naiz. 1063 01:08:46,288 --> 01:08:47,857 Valerieren laguna naiz. 1064 01:08:47,957 --> 01:08:51,861 Ilobaren alde bazatoz, denbora galtzen ariko zara. 1065 01:08:51,894 --> 01:08:53,596 Ez dut ilobaz ezer jakin nahi. 1066 01:08:53,629 --> 01:08:55,731 -Kalera bota duzu? -Bai. 1067 01:08:55,898 --> 01:08:58,868 Hain neska gaztea! Zer uste duzu gertatuko zaiola? 1068 01:08:58,901 --> 01:09:02,905 Ez da nire kontua. Lehenago pentsatzea zeukan. 1069 01:09:03,005 --> 01:09:05,141 -Oso gogorra zara. -Hala al naiz? 1070 01:09:05,274 --> 01:09:09,912 Valerie ez da nire alaba, baina familia-giro bat eman diot 14 urtez. 1071 01:09:09,945 --> 01:09:13,983 Sakrifizio handiak egin ditut neska hezteko, baina hezi dut. 1072 01:09:14,083 --> 01:09:18,020 Eta honela ordaindu dit: familia zintzo batera zoritxarra ekarriz. 1073 01:09:18,087 --> 01:09:20,589 -Ez da hain txarra izango. -Ez, e? 1074 01:09:20,623 --> 01:09:22,758 Nola eduki behar dut orain burua tente nire lagunen aurrean? 1075 01:09:23,125 --> 01:09:28,030 Tente edukiko duzu burua neska gajo bat kalera boteaz haren egoeran? 1076 01:09:28,063 --> 01:09:30,733 Ez zara egin duena defendatzen ariko! 1077 01:09:30,833 --> 01:09:32,635 Defendatzen, ez; barkatzen, bai. 1078 01:09:32,635 --> 01:09:36,505 Ni, ez. Ez dugu kontu hau eztabaidatzen segituko. 1079 01:09:36,505 --> 01:09:37,373 Trena hartu behar dut. 1080 01:09:37,373 --> 01:09:40,876 Ezin zara joan, zure erantzukizunei aurre egin gabe. 1081 01:09:41,177 --> 01:09:43,946 Valerie ez da jadanik nire erantzukizuna. 1082 01:09:43,979 --> 01:09:45,915 Joan dadila zorigaitza ekarri dion gizonarengana. 1083 01:09:46,182 --> 01:09:48,017 Ez al duzu inoiz hutsegiterik egin? 1084 01:09:48,284 --> 01:09:50,352 Tankera horretakorik ez, Jainkoari eskerrak. 1085 01:09:50,352 --> 01:09:55,758 Beste norbait norbera baino gehiago maitatzea zer den jakin izan bazenu… 1086 01:09:56,192 --> 01:09:59,995 …Valerieri ulertuko zenion, eta barkatu. 1087 01:10:00,196 --> 01:10:02,031 Baina hau esango dizut. 1088 01:10:02,198 --> 01:10:06,902 Orain joaten bazara, neska gajo horri hitz goxo bat esan gabe… 1089 01:10:07,002 --> 01:10:11,307 …gaur egin duzunaren oroitzapenak bizi osoan oinazetuko zaitu. 1090 01:10:29,959 --> 01:10:31,994 -Aise irabazi zuen. -Esan nizun. 1091 01:10:32,061 --> 01:10:35,197 -Ez bazenuen egin, hor konpon. -Ondo da, ez zaitez muturtu. 1092 01:10:35,197 --> 01:10:36,899 Ez, esaten ari natzaizu. 1093 01:10:36,932 --> 01:10:40,336 Gordon Richarden bigarren autoa garbitzen duenaren ilobak esana. 1094 01:10:40,402 --> 01:10:41,937 -Ez al nuen arrazoi? -Eta zer? 1095 01:10:42,071 --> 01:10:43,906 Behingoz, aholku on bat duzu. 1096 01:10:43,906 --> 01:10:46,709 Barkatu, nahigabe entzun dizuet esaten ari zinetena. 1097 01:10:46,742 --> 01:10:49,345 -Nork irabazi du lasterketa? -Horretaz ari ginen. 1098 01:10:49,345 --> 01:10:51,847 -“Emakume irribarretsu”k. -Hara! 1099 01:10:51,981 --> 01:10:54,316 -Lasterketa zalea zara? -Noizbehinka. 1100 01:10:54,483 --> 01:10:58,220 Apustuzale amorratua, hori bai. Zozketak ahaztu gabe. 1101 01:10:58,287 --> 01:11:02,324 -Apustuak gogoko dituzu, beraz? -Emaztea begira ez dagoenean. 1102 01:11:02,358 --> 01:11:04,260 -Zer moduz eskua? -Eskua? 1103 01:11:04,526 --> 01:11:06,595 O! Hura atsoaren onerako esan nuen. 1104 01:11:06,629 --> 01:11:08,597 -Zer ari zarete edaten? -Whiskia. 1105 01:11:08,664 --> 01:11:11,166 -Eta zuk? -Horrelako batekin, pozik. 1106 01:11:11,267 --> 01:11:12,868 Bi whiski, mesedez. 1107 01:11:12,935 --> 01:11:14,970 Ondo pasatzea gustatzen zait, hasi ezkero. 1108 01:11:15,170 --> 01:11:17,506 Baina hala nabil beti, hor dago koxka. 1109 01:11:18,274 --> 01:11:21,710 -Zer asmo duzu gaur gauerako? -Ezer berezirik ez. 1110 01:11:21,944 --> 01:11:25,314 Dantza ikustea, beharbada. Zurrutaz aparte, ezer berezirik ez. 1111 01:11:25,347 --> 01:11:27,416 Botila bat whiski daukagu txaletean. 1112 01:11:27,516 --> 01:11:30,719 -Ona. Zatoz trago bat hartzera. -Eraman nazazue. 1113 01:11:30,753 --> 01:11:33,422 Kartetan aritzen gara. Denbora-pasa. 1114 01:11:33,522 --> 01:11:34,556 Niregatik, ondo. 1115 01:11:34,757 --> 01:11:36,191 -Kaixo, neska. -Kaixo. 1116 01:11:36,292 --> 01:11:39,261 Txaletera jokatzera eramango dugu gure laguna. 1117 01:11:39,295 --> 01:11:42,498 -Berdin zaizu neska etortzea? -Niri? Alde nago erabat. 1118 01:11:42,531 --> 01:11:44,867 -Edatera etorri naiz! -Han badaukagu edaria. 1119 01:11:44,867 --> 01:11:46,869 Ondo da. Egia baldin bada. 1120 01:11:46,935 --> 01:11:49,972 -Kontu apart bat daukat zuretzat. -Nik beste bat zuretzat. 1121 01:11:53,942 --> 01:11:57,913 Beldarrarena eta amona mantangorriarena gogorarazten dit. 1122 01:12:03,619 --> 01:12:04,953 -Zigarro bat? -Eskerrik asko. 1123 01:12:05,254 --> 01:12:07,256 Ekarri trago bat Joeri. 1124 01:12:13,329 --> 01:12:15,731 Zertan ariko gara? Pokerrean? “Pontoon”en? 1125 01:12:15,964 --> 01:12:19,335 Berdin zait. “Pontoon”en norbera da bankua, ezta? 1126 01:12:19,535 --> 01:12:21,737 Zer dira, bi karta edo hiru? Ez naiz oroitzen. 1127 01:12:21,737 --> 01:12:23,739 -Hasteko, bi. -Jakina. 1128 01:12:23,872 --> 01:12:26,208 Etorriko zait. Berehala hartuko diot neurria. 1129 01:12:26,275 --> 01:12:28,177 “Pontoon”en planto egin edo beste karta bat, ezta? 1130 01:12:28,210 --> 01:12:30,145 Hori da. 1131 01:12:30,346 --> 01:12:33,215 Ziria sartuko dizuet, ziur egon. 1132 01:12:35,784 --> 01:12:38,654 Hau da tipoa, adiskidea. 1133 01:12:55,137 --> 01:12:57,239 -Kaixo, ama. -Kaixo, laztana. 1134 01:12:57,239 --> 01:12:59,875 -Zerbait behar duzu? -Ez, ama, nik… 1135 01:12:59,942 --> 01:13:02,277 Zer moduz zauden ikustera etorri naiz. 1136 01:13:02,277 --> 01:13:03,779 Hainbestean. 1137 01:13:03,946 --> 01:13:06,014 Nekatu samar gaur gauean. 1138 01:13:06,048 --> 01:13:09,952 Ezin dut ezer egin zure alde? 1139 01:13:10,285 --> 01:13:12,187 Harry, ondo al zaude? 1140 01:13:12,287 --> 01:13:15,457 Bai, ondo nago. Asper-asper eginda ez banengo. 1141 01:13:15,457 --> 01:13:17,192 Sentitzen dut, laztana. 1142 01:13:17,292 --> 01:13:19,128 Ezin dizut dirurik eman, hala ere. 1143 01:13:19,294 --> 01:13:21,230 Aita konbentzituko dut, beharbada. 1144 01:13:21,296 --> 01:13:23,432 Ez niri aitaz hitz egin. 1145 01:13:23,532 --> 01:13:25,734 Hipokrita hutsa da, gero! 1146 01:13:25,901 --> 01:13:28,437 Hori al da aitaz hitz egiteko modua! 1147 01:13:28,537 --> 01:13:30,539 Benetan ari naiz, ama. 1148 01:13:30,873 --> 01:13:32,941 Nik ikusitakoa ikusi bazenu, ulertuko zenukeen. 1149 01:13:32,941 --> 01:13:34,943 Bota ezazu, behingoz! 1150 01:13:35,277 --> 01:13:38,414 Hobe ez ezer esatea. 1151 01:13:39,415 --> 01:13:40,783 Kaltea besterik ez du egingo. 1152 01:13:41,183 --> 01:13:44,586 Zure ama naiz, eta dena esan behar didazu. Zer da? 1153 01:13:44,887 --> 01:13:47,156 Aita da. Apustuan ari da. 1154 01:13:47,256 --> 01:13:48,090 Ez! 1155 01:13:48,257 --> 01:13:51,927 Benetan. “Pontoon”en ari da bi horiekin eta ile-horiarekin. 1156 01:13:51,927 --> 01:13:55,130 -Burutik jota zaude. -Neure begiekin ikusi dut. 1157 01:13:55,431 --> 01:13:57,266 Egin didan errietaren ondoren. 1158 01:13:57,366 --> 01:13:59,101 Zozoak beleari ipurbeltz. 1159 01:13:59,535 --> 01:14:02,004 Ezin dut Joez hori sinetsi. 1160 01:14:02,070 --> 01:14:04,339 Ea egurra ematen dioten. 1161 01:14:04,373 --> 01:14:05,707 Baietz eman. 1162 01:14:05,874 --> 01:14:08,777 Ene! Lehenengo zu eta orain Joe! 1163 01:14:08,944 --> 01:14:10,946 Zer egingo dut? 1164 01:14:11,747 --> 01:14:14,516 Lasai, ama. Oraindik ni naukazu. 1165 01:14:14,983 --> 01:14:17,519 Nik zainduko zaitut, bai horixe. 1166 01:14:18,387 --> 01:14:19,688 20 ordainduko ditut. 1167 01:14:19,855 --> 01:14:24,159 -Nik, bai. Bi baino hobeto. -Erakutsi egin behar zenituen. 1168 01:14:25,260 --> 01:14:30,833 Horrelako bihurrikeriatan hasten bada, ahizparengana joango naiz. 1169 01:14:30,899 --> 01:14:33,368 -Benetan diot -Zergatik joan behar duzu zuk? 1170 01:14:33,535 --> 01:14:36,738 Bera joango da. Eta nik esango diot. 1171 01:14:38,340 --> 01:14:39,408 Planto. 1172 01:14:46,281 --> 01:14:47,783 Hasiberriaren suertea. Horra. 1173 01:14:47,950 --> 01:14:51,353 Hilabeteak kartak eskuan eduki gabe. Apustuak egin. 1174 01:14:51,420 --> 01:14:53,822 -Aldaketa da hauek galtzen ikustea. -Zu ixo! 1175 01:14:53,822 --> 01:14:56,658 -Ez niri oihu egin. -Ixo edo aurpegia berotuko dizut. 1176 01:14:57,059 --> 01:14:59,595 Ez borrokatu, umeok. Zer egin behar duzue? 1177 01:15:00,829 --> 01:15:02,965 -Nik, planto. -Nik, bat erosi. 1178 01:15:03,165 --> 01:15:04,466 Koroa erdia kostako zaizu. 1179 01:15:05,267 --> 01:15:06,068 Tira. 1180 01:15:08,670 --> 01:15:10,572 -Planto. -Zerbait ona duzu, e? 1181 01:15:11,073 --> 01:15:13,876 Zer daukat nik? Hara, 13! 1182 01:15:16,745 --> 01:15:18,413 Hau da suertea hau! Dena berriz niretzat. 1183 01:15:19,915 --> 01:15:22,518 -Ez duzue bukatu, ezta? -Bai. Ez al daukazu nahikoa? 1184 01:15:22,951 --> 01:15:24,186 Ez nago nekatuta. 1185 01:15:24,286 --> 01:15:26,355 Nik ere bukatu dut. Garbitu egin nauzu. 1186 01:15:26,855 --> 01:15:30,626 Tira, tira, tira. Luzarorako neukala uste nuen. 1187 01:15:30,726 --> 01:15:33,328 -Ez duzu ordularia jokatu nahi? -Ez. 1188 01:15:33,529 --> 01:15:36,398 Sosik gabe bazaude ere, ez duzu etxerako autobusa ordaindu behar. 1189 01:15:36,732 --> 01:15:38,066 Ixo! 1190 01:15:38,534 --> 01:15:41,069 Akabo. Banoa. 1191 01:15:41,870 --> 01:15:43,171 Etorriko zara, Joe? 1192 01:15:43,338 --> 01:15:46,241 Baietz uste dut, ez badute gehiago jokatu nahi. 1193 01:15:46,408 --> 01:15:49,311 -Zurekin eraman nazazu. -Ederki. Igerilekuraino. 1194 01:15:49,478 --> 01:15:52,114 -Eta gero? -Ez baduzu hanka egiten… 1195 01:15:52,147 --> 01:15:53,749 …barrura botako zaitut. 1196 01:15:56,752 --> 01:15:59,187 Kaixo, ama. Ez al zara oraindik oheratu? 1197 01:15:59,621 --> 01:16:02,457 Niri hitz egiten ausartzen zara, Joe Huggett. 1198 01:16:02,491 --> 01:16:05,794 -Zer gertatzen da? -Jakin egin behar zenuke. 1199 01:16:05,961 --> 01:16:08,597 -Ez nuen zugandik hau espero. -Espero zer? 1200 01:16:08,964 --> 01:16:12,167 Ez egin errugabearena nirekin. Ondotxo ezagutzen zaitut. 1201 01:16:12,167 --> 01:16:15,103 -Nik ere bai. -Esadazu, ba, zer gertatzen den. 1202 01:16:15,537 --> 01:16:18,206 Ez niri oihuka hasi, Joe Huggett. 1203 01:16:18,273 --> 01:16:20,309 Eta ez niri horrela begiratu. 1204 01:16:20,309 --> 01:16:24,212 Ez naiz ni lanean kiskaltzen ari zuk dirua alferrik botatzeko… 1205 01:16:24,279 --> 01:16:27,716 …Monte Criston bankua porrotera eraman zuen gizonak bezala! 1206 01:16:27,749 --> 01:16:32,421 Daisyrengana noa; har ezazu lagun bat garbitzeko eta sukalderako… 1207 01:16:32,521 --> 01:16:35,223 …nazka-nazka eginda nagoelako. 1208 01:16:35,691 --> 01:16:37,559 Demontre! Zer dela eta hau guztia? 1209 01:16:37,593 --> 01:16:39,027 Harryk dena ikusi du. 1210 01:16:40,896 --> 01:16:42,598 Harrapatu egin naute, e? 1211 01:16:42,731 --> 01:16:44,666 Horra, ama. Ikusten? 1212 01:16:44,733 --> 01:16:45,834 Onartzen ari da. 1213 01:16:46,034 --> 01:16:48,870 -Ezin dut ezer esan, ezta? -Ezer ez. 1214 01:16:48,937 --> 01:16:53,108 Joan baino lehen, onar ezazu hau, agur-opari gisa. 1215 01:16:53,542 --> 01:16:55,043 Nire zor-agiriak! 1216 01:16:55,477 --> 01:16:57,613 -Nondik atera dituzu? -Irabazi egin ditut. 1217 01:16:57,613 --> 01:17:00,148 -Baina, aita! -Eta pixka bat gehiago. 1218 01:17:00,282 --> 01:17:01,750 Zure 9 librak, Harry. 1219 01:17:01,750 --> 01:17:05,754 Ama, tori 4 zuretzat. Erosi kapela berri bat edo zerbait. 1220 01:17:05,754 --> 01:17:06,488 Joe! 1221 01:17:06,855 --> 01:17:10,258 -Nola egin duzu? -Hasiberriak ziren. 1222 01:17:10,258 --> 01:17:12,127 Bost batekorekin jokatzen zuten. 1223 01:17:12,194 --> 01:17:13,328 Bost bateko? 1224 01:17:13,528 --> 01:17:14,997 Ni hobeto ibili naiz. 1225 01:17:15,631 --> 01:17:17,633 Seirekin jokatu dut. 1226 01:17:20,769 --> 01:17:23,505 Joe, zu zara zu! 1227 01:18:08,684 --> 01:18:11,086 -Michael? -Bai? 1228 01:18:11,953 --> 01:18:13,055 Zatoz hona. 1229 01:18:14,790 --> 01:18:16,091 Bai, maitea? 1230 01:18:17,693 --> 01:18:19,895 Badakit nola egon gaitezkeen elkarrekin betiko. 1231 01:18:19,895 --> 01:18:20,796 Nola? 1232 01:18:21,363 --> 01:18:26,835 Ez genuke kezkatu behar zure amaz, nire izebaz, diruaz edo ezertaz. 1233 01:18:27,002 --> 01:18:29,271 Onegia dirudi egia izateko. 1234 01:18:29,571 --> 01:18:31,173 Michael, begira. 1235 01:18:35,077 --> 01:18:39,214 -Val, erotuta zaude. -Ez, inoiz baino zuhurrago nago. 1236 01:18:39,247 --> 01:18:40,749 Argi eta garbi ikusten dut. 1237 01:18:42,350 --> 01:18:44,319 Ez, Val. Ez! 1238 01:18:45,987 --> 01:18:47,456 Beldur zara. 1239 01:18:48,423 --> 01:18:50,358 Ez, ez naiz beldur. 1240 01:18:51,560 --> 01:18:53,562 Ez nauzu jadanik maite. 1241 01:18:54,796 --> 01:18:57,032 Horixe maite zaitudala. 1242 01:18:57,499 --> 01:19:00,736 Benetan maiteko baninduzu, ez zenidake sufritzen utziko. 1243 01:19:02,070 --> 01:19:04,740 Valerie! Michael! 1244 01:19:10,278 --> 01:19:14,916 Kaixo, bikote. A zer igoera! Arnasestuka nago. 1245 01:19:14,950 --> 01:19:19,788 Bidean gora ikusi zaituztet; elkarrekin itzul gaitezke. 1246 01:19:19,788 --> 01:19:22,924 Lagun egingo didazue, axola ez badizue. 1247 01:19:23,225 --> 01:19:25,160 Ene bada! Begira zer ordu den. 1248 01:19:25,260 --> 01:19:28,330 Azkar ibili behar dugu bazkaltzera iristeko. 1249 01:19:28,764 --> 01:19:31,233 Ertzetik ikaragarri hurbil zeundeten. 1250 01:19:31,233 --> 01:19:35,137 Ez da zuhurra. Horrela gertatzen dira istripuak. 1251 01:19:38,039 --> 01:19:40,142 Desesperatuta nauka honek guztiak. 1252 01:19:40,442 --> 01:19:42,611 Ez dakit zer den egin dezakedan onena. 1253 01:19:44,780 --> 01:19:46,548 Zenbat urte dituzu, Michael? 1254 01:19:46,648 --> 01:19:49,918 -Hogei. -Umea zara oraindik. 1255 01:19:50,585 --> 01:19:52,387 Baina gizon erabakia hartu beharra daukazu. 1256 01:19:52,521 --> 01:19:56,658 Valerieren bizitza osoa zuk orain emango diozun tratuaren mende dago. 1257 01:19:56,691 --> 01:19:57,893 Zer esan nahi duzu? 1258 01:19:58,960 --> 01:20:01,930 Zuretzat zenbateraino da garrantzitsua musika? 1259 01:20:01,997 --> 01:20:04,733 Musika dena zen niretzat… 1260 01:20:05,667 --> 01:20:07,435 …Valerie ezagutu nuen arte. 1261 01:20:07,469 --> 01:20:09,070 Eta orain? 1262 01:20:09,371 --> 01:20:11,106 Oso ona izan naitekeela uste dut oraindik. 1263 01:20:13,608 --> 01:20:16,678 Zure bizitza bakarrik balitz, arriskatzeko esango nizuke. 1264 01:20:16,745 --> 01:20:19,981 Baina ez zaude bakarrik. Valerie eta umea daude. 1265 01:20:20,148 --> 01:20:21,917 Esadazu zer nahi duzun egitea. 1266 01:20:21,950 --> 01:20:26,087 -Musika utzi eta lan egin zenezake. -Egingo nuke, ziztu bizian. 1267 01:20:26,288 --> 01:20:28,123 Baina ez dut irtenbidea ikusten, hala ere. 1268 01:20:28,290 --> 01:20:30,058 Nik ikusten dudala uste dut. 1269 01:20:30,192 --> 01:20:32,594 Amak etxe handi bat utzi zidan hiltzean. 1270 01:20:32,694 --> 01:20:34,830 Handiegia ni bezalako emakume zahar batentzat. 1271 01:20:34,863 --> 01:20:37,265 Zu eta Valerie zati batean bizi zaitezkete. 1272 01:20:37,299 --> 01:20:39,367 Ez, ezin dugu hori egin. 1273 01:20:39,534 --> 01:20:40,468 Zergatik ez? 1274 01:20:40,735 --> 01:20:44,239 Oso atsegina zara, baina ezin gara zure bizkar bizi. 1275 01:20:44,272 --> 01:20:47,175 Zerbait egin beharko duzue horren truk. 1276 01:20:47,275 --> 01:20:49,511 -Zer? -Bi gauza. 1277 01:20:49,744 --> 01:20:54,115 Lehena: Valerie ez dadila une batez zugatik triste egon. 1278 01:20:55,617 --> 01:20:57,385 Ahaleginduko naiz. 1279 01:20:57,452 --> 01:20:59,154 Bestea zailagoa da. 1280 01:20:59,421 --> 01:21:02,424 Zoaz pare bat ordu bakarrik… 1281 01:21:02,424 --> 01:21:05,360 …eta har ezazu erabaki bat zeure buruaz. 1282 01:21:05,460 --> 01:21:07,662 Piano-jotzaile handia izan zintezke. 1283 01:21:08,063 --> 01:21:10,665 Edo bigarren mailakoa. 1284 01:21:10,966 --> 01:21:14,870 Nonbait, zure barren-barrenean, jakingo duzu zein den erantzuna. 1285 01:21:15,270 --> 01:21:18,907 Baina gogoratu, oso jenio gutxi daude… 1286 01:21:18,940 --> 01:21:21,643 …eta gazte bizkor asko. 1287 01:21:21,743 --> 01:21:27,115 Eta gazte bizkor horietako askok udalekuetan jotzen dute. 1288 01:21:27,582 --> 01:21:29,150 Zoaz, eta pentsatu horretan. 1289 01:21:29,317 --> 01:21:32,754 Eta musika aukeratzen baduzu, aurkituko dugu bidea. 1290 01:21:32,787 --> 01:21:35,657 Eta musika ez bada, lan bat bilatu behar dizugu. 1291 01:21:36,291 --> 01:21:39,327 Baina, edozein kasutan, Valerie da lehena. 1292 01:21:39,361 --> 01:21:41,162 Ados? 1293 01:21:41,463 --> 01:21:42,397 Ados. 1294 01:21:55,577 --> 01:21:57,345 Astinduko al ditugu hankak? 1295 01:21:57,379 --> 01:22:00,181 -Gaur gauean, ez, Joe. -Gure azken aukera da. 1296 01:22:00,248 --> 01:22:02,684 -Zer tripa hautsi zaizu? -Adina eta artritisa. 1297 01:22:02,851 --> 01:22:05,086 Zoaz zu dantzatzera. Ni begira egongo naiz. 1298 01:22:05,153 --> 01:22:06,521 Ondo da, zaharra. 1299 01:22:13,194 --> 01:22:15,330 Ez duzu dantzatu behar? 1300 01:22:15,330 --> 01:22:18,233 Oso gaizki. Boogie-woogiea nola dantzatzen den erakutsiko diegu. 1301 01:22:18,266 --> 01:22:19,935 Ez dut halakorik bizitza osoan dantzatu. 1302 01:22:20,068 --> 01:22:23,004 Ez? Hasteko ordua duzu, ba. 1303 01:22:23,371 --> 01:22:24,439 Ez! 1304 01:22:25,941 --> 01:22:28,576 -Tira. -Ez dakit dantzatzen. 1305 01:22:28,743 --> 01:22:30,612 Erakutsiko dizut. Goazen. 1306 01:22:31,579 --> 01:22:34,716 -Kaixo, neska. -Zer gertatzen zait, Jimmy? 1307 01:22:34,816 --> 01:22:36,284 Nik ondo ikusten zaitut. 1308 01:22:36,384 --> 01:22:38,987 Hortzetako pasta txarra erabiliko dut, nonbait. 1309 01:22:39,087 --> 01:22:42,457 Hodia erditik estutuko duzu eta. Tira, goazen dantzara. 1310 01:23:17,525 --> 01:23:19,794 Barkaidazu-baltsa da hurrengoa. 1311 01:23:19,828 --> 01:23:21,997 Nahi bezainbat aldatu dantzakidez. 1312 01:23:22,063 --> 01:23:25,834 Mutilok, orain duzue ordua neska polit bat hartzeko. 1313 01:23:25,834 --> 01:23:26,968 Denok batera. 1314 01:23:35,744 --> 01:23:37,278 Barkaidazu. 1315 01:23:40,715 --> 01:23:42,150 Barkaidazu. 1316 01:23:44,753 --> 01:23:49,724 Ederki. Adina eta artritisa. “Zu dantzan, ni begira”. 1317 01:23:49,791 --> 01:23:52,193 Ezin izan diot eragotzi, arrastaka ekarri nau. 1318 01:23:52,293 --> 01:23:53,862 Ez dizu enbarazu egin, nonbait. 1319 01:23:53,962 --> 01:23:56,031 Neska batek iritziz alda dezake, ezta? 1320 01:23:56,064 --> 01:23:58,533 Hobe duzu iritziz berriz aldatzen hastea, ba. 1321 01:23:59,534 --> 01:24:01,069 Barkaidazu. 1322 01:24:07,142 --> 01:24:08,209 Barkaidazu. 1323 01:24:08,977 --> 01:24:11,813 -A zer kopeta handia! -Badakizu gustatzen zaizula. 1324 01:24:11,913 --> 01:24:15,483 -Zuk uste duzu hori. -Bakea egingo dugu. Azken gaua da. 1325 01:24:15,517 --> 01:24:17,252 Ez duzu merezi. 1326 01:24:18,353 --> 01:24:19,621 Ondo da. 1327 01:24:29,330 --> 01:24:30,999 Tira, motel, egin saio bat. 1328 01:24:31,299 --> 01:24:33,368 Hemen baduzu dama bat bakarrik. 1329 01:24:33,468 --> 01:24:35,336 -Norbaiten zain dago. -Zuri bost axola. 1330 01:24:35,503 --> 01:24:39,174 Tira, neska. Dena zuretzat. Elkartu. Horrela. 1331 01:24:39,274 --> 01:24:40,675 Suerte ona izan. 1332 01:24:41,709 --> 01:24:44,079 -Barkatu. -Zergatik? 1333 01:24:44,446 --> 01:24:46,948 -Honengatik. -Ez da zure errua. 1334 01:24:47,549 --> 01:24:50,018 Ez zintudan indarka behartu nahi. 1335 01:24:50,285 --> 01:24:53,288 Ari garenez, ondo pasatzen saia zintezke. 1336 01:24:53,421 --> 01:24:54,923 Ondo pasatzen ari naiz. 1337 01:24:57,992 --> 01:25:00,428 Beharbada, ni ere bai. 1338 01:25:01,129 --> 01:25:02,664 Joan, esan nahi duzu… 1339 01:25:02,797 --> 01:25:04,466 -Esan nahi duzu… -Horrelako zerbait. 1340 01:25:23,785 --> 01:25:26,955 Azken festarako sartzen ari da jendea. 1341 01:25:27,122 --> 01:25:29,424 Goazen paseatzera. 1342 01:25:29,491 --> 01:25:30,992 Ez naiz ibiltari ona. 1343 01:25:31,226 --> 01:25:32,961 Ez nuen oso urruti joateko asmorik. 1344 01:26:04,359 --> 01:26:05,960 Zer diozu? 1345 01:26:06,461 --> 01:26:09,164 Benetan diozu? 1346 01:26:09,297 --> 01:26:12,500 Garbi esan dizudala uste nuen. Nahi duzu? 1347 01:26:13,201 --> 01:26:15,270 -Ondo da. -Maitea. 1348 01:26:17,605 --> 01:26:20,375 -Bihar eraztuna erosiko dizut. -Eraman nazazu zurekin. 1349 01:26:20,542 --> 01:26:21,543 Jakina. 1350 01:26:21,709 --> 01:26:24,279 Autobusean joan, eta azkeneko trena hartuko dugu. 1351 01:26:24,612 --> 01:26:27,415 -Gabon, Binky. -Gabon. 1352 01:26:30,952 --> 01:26:33,454 Ez. Ez joan oraindik. 1353 01:26:33,821 --> 01:26:35,290 Goazen itsas ertzeko bidera. 1354 01:26:35,623 --> 01:26:37,725 Ez, oso berandu da. Nekatuta nago. 1355 01:26:37,892 --> 01:26:39,727 Lasaia da, eta bakarrik egongo gara. 1356 01:26:39,894 --> 01:26:41,696 Ez, Binky, gaur gauean, ez. 1357 01:26:41,996 --> 01:26:44,499 -Mesedez. -Ez duzu zertan zakarturik. 1358 01:26:44,666 --> 01:26:48,536 -Honela jai duzu nirekin. -Tira, ez izan tuntuna. 1359 01:26:50,338 --> 01:26:52,540 Min eman didazu, piztia. 1360 01:26:52,574 --> 01:26:53,408 Zatoz. 1361 01:26:54,275 --> 01:26:57,745 Ez ahaztu amak esan zizuna: Belarretatik atera eta segi aurrera. 1362 01:26:57,745 --> 01:26:58,846 Jimmy! 1363 01:26:59,447 --> 01:27:03,218 Alde egingo duzue? Hau ez da harreragunea, eta okupatuta dago. 1364 01:27:04,519 --> 01:27:07,555 Bihar arte. Gabon. 1365 01:27:10,558 --> 01:27:14,062 Sentitzen dut, baina ez zenioke joaten utzi behar. 1366 01:27:23,838 --> 01:27:24,706 Ni naiz. 1367 01:27:25,039 --> 01:27:27,742 -Kaixo. -Banindoan. Badago berririk? 1368 01:27:27,942 --> 01:27:29,877 -Zertaz? -Zelatatzen duzun gizonaz. 1369 01:27:29,944 --> 01:27:31,779 Ez, oraindik ez. 1370 01:27:31,779 --> 01:27:33,948 Kontatuko didazu berririk izatean, ezta? 1371 01:27:34,315 --> 01:27:37,151 Bai. Kontatuko dizut. 1372 01:27:37,785 --> 01:27:39,520 Noren susmoz zaude? 1373 01:27:39,754 --> 01:27:42,423 Ezin dugu hemen hitz egin. Goazen paseatzera. 1374 01:27:42,523 --> 01:27:43,391 Zer, orain? 1375 01:27:43,391 --> 01:27:46,661 Goazen itsas ertzera. Ez gaituzte hemen xuxurlatzen ikusi behar. 1376 01:27:46,961 --> 01:27:48,329 Ondo da. 1377 01:27:48,496 --> 01:27:51,332 Besotik heldu, atentzioa ez deitzeko. 1378 01:27:51,499 --> 01:27:54,269 -Eta ez esan “ondo da”. -Ondo da. 1379 01:27:59,107 --> 01:28:00,808 Oso ilun dago, ezta? 1380 01:28:01,142 --> 01:28:03,745 -Ez gelditu. -Kontuz. Erreka bat dago. 1381 01:28:05,613 --> 01:28:08,683 Oso urduri ibili naiz detektibea zinela esan zenidanez gero. 1382 01:28:08,850 --> 01:28:10,285 Ia ez dut lorik egiten gauez. 1383 01:28:11,619 --> 01:28:16,758 Nork esango zidan hiltzaile ospetsuen ehiztaria ezagutuko nuela! 1384 01:28:16,958 --> 01:28:18,693 Batzuk horrelakoak dira. 1385 01:28:19,060 --> 01:28:21,796 Dena haiei gertatzen zaie. Zuri bezala. 1386 01:28:21,863 --> 01:28:25,566 Alegia, armadako pilotua izan zara, herrialde asko ikusi dituzu… 1387 01:28:25,733 --> 01:28:27,769 …jende zirraragarria ezagutu duzu. 1388 01:28:27,869 --> 01:28:30,571 Niri ez zait ezer gertatu. 1389 01:28:30,571 --> 01:28:32,307 Zergatik gelditu gara? 1390 01:28:32,307 --> 01:28:33,775 Dardarka zaude. 1391 01:28:34,075 --> 01:28:37,312 Zer duzu? Zerbaiten beldurrez? Ertzetik gertuegi? 1392 01:28:37,412 --> 01:28:40,748 Beldurrez? Bizitza osoan ez dut beldurrik izan. 1393 01:28:40,982 --> 01:28:42,250 Sekula ez. 1394 01:28:42,784 --> 01:28:44,519 Ederki, ez zara beldur. 1395 01:28:44,652 --> 01:28:48,022 Itzultzeko ordua da, eta ez didazu esan zer nahi duzun nik egitea. 1396 01:28:48,189 --> 01:28:49,857 Gera gaitezen hemen pixka batean. 1397 01:28:50,191 --> 01:28:52,527 -Hori nahi baduzu… -Hori da nahi dudana. 1398 01:29:15,116 --> 01:29:16,617 Zer gertatzen da? 1399 01:29:17,285 --> 01:29:18,753 Trago bat prestatzen ari naiz. 1400 01:29:18,820 --> 01:29:20,254 Hobe, ikusten baduzu. 1401 01:29:21,556 --> 01:29:22,957 Itzali, ergela. 1402 01:29:24,025 --> 01:29:25,827 Ederki, ilunpea nahiago baduzu. 1403 01:29:29,464 --> 01:29:30,898 Entzun, mesedez. 1404 01:29:31,032 --> 01:29:35,636 Gaur joatekoak direnek utzi txaleteko giltzak harreragunean. 1405 01:29:35,670 --> 01:29:39,340 Gogoratu, autobusetan ekipaje arina bakarrik. 1406 01:29:39,374 --> 01:29:43,711 Ekipaje astuna, 11etan aterako den kamioian. 1407 01:29:44,746 --> 01:29:46,381 -Barkatu. -Bai? 1408 01:29:46,547 --> 01:29:51,519 Dawson andereñoarekin partekatu dut txaleta, M42. 1409 01:29:51,786 --> 01:29:53,121 Eta… 1410 01:29:53,755 --> 01:29:56,491 Bart gauean ez zen etorri. 1411 01:29:56,557 --> 01:29:59,060 Ederki. Udalekuko kontrolatzaileari esango diot. 1412 01:29:59,160 --> 01:30:02,263 Estimatuko nizuke. Neska hori ez da kanpoan ibiltzen direnetakoa. 1413 01:30:02,263 --> 01:30:04,432 Ulertzen dizut. Berehala abisatuko dut. 1414 01:30:04,465 --> 01:30:05,666 Eskerrik asko. 1415 01:30:06,401 --> 01:30:10,371 Agur, udatiarrok. Ondo pasa izana opa dizugu. 1416 01:30:10,538 --> 01:30:13,708 Zure trenean joan nahi nuke. Axola dizu idazten badizut? 1417 01:30:13,741 --> 01:30:16,077 -Ez noski. -Idaztea tontakeria irudituko zaizu. 1418 01:30:16,144 --> 01:30:17,945 -Ez dut uste. -Hala uste duzu, ezta? 1419 01:30:18,079 --> 01:30:20,815 -Ezetz esan dizut. -Orduan, idatziko dizut. 1420 01:30:20,915 --> 01:30:22,417 Agur, Harry. 1421 01:30:26,120 --> 01:30:27,188 Agur. 1422 01:30:27,422 --> 01:30:28,656 Etorriko al zara, Angie? 1423 01:30:28,756 --> 01:30:32,093 Binkyren zain nago. Ez dakit zer gertatuko zitzaion. 1424 01:30:32,160 --> 01:30:34,028 Hemen elkartuko ginela esan zidan. 1425 01:30:35,163 --> 01:30:36,531 Aurrera. 1426 01:30:38,032 --> 01:30:40,535 Kaixo. Maizter berriak zarete? 1427 01:30:40,568 --> 01:30:44,672 Berehala bukatuko dut, eta gela eder hau zuentzat. 1428 01:30:44,705 --> 01:30:48,009 -Opor onak izan dituzu? -Hainbestean. Denetariko jendea. 1429 01:30:48,075 --> 01:30:49,744 Hori ona izaten da batzuetan. 1430 01:30:49,911 --> 01:30:51,746 Bai, badago jendea non aukeratua. 1431 01:30:51,746 --> 01:30:54,749 Baina begira txalet hau. Espetxeko ziega bat dirudi. 1432 01:30:54,916 --> 01:30:57,452 Orduan, etxean bezala egongo zara, Hardwick jauna. 1433 01:30:57,952 --> 01:30:59,787 Eskuadrilla-burua, izan ere. 1434 01:31:00,054 --> 01:31:01,222 Nola dakizu nire izena? 1435 01:31:01,556 --> 01:31:04,058 Ez dut uste zure izena denik, ezta? 1436 01:31:04,525 --> 01:31:06,093 Geoffrey Baker ez al da egokiagoa? 1437 01:31:06,394 --> 01:31:09,130 -Zer esaten ari zara? -Geoffrey Baker, Hardwick ezizenez. 1438 01:31:09,330 --> 01:31:11,732 Atxilotze-agindu bat duzu, hilketagatik. 1439 01:31:11,833 --> 01:31:13,768 -Jakinarazi behar dizut… -Kontuz. 1440 01:31:15,236 --> 01:31:17,705 Ideia bizkorra, Baker, udaleku honetan ezkutatzea. 1441 01:31:17,872 --> 01:31:20,007 Bost egun behar izan ditugu zure arrastoa aurkitzeko. 1442 01:31:21,476 --> 01:31:24,512 Astebete izango nuela esan, eta astebete izan dut, zer arraio! 1443 01:31:24,545 --> 01:31:26,347 Izan duzu, bai horixe. Goazen. 1444 01:31:26,380 --> 01:31:28,316 Guk hartuko ditugu zure gauzak. 1445 01:31:34,956 --> 01:31:37,024 Zoragarria izan da, ezta, Joe? 1446 01:31:37,158 --> 01:31:39,827 Izan ditugun oporrik onenak. Datorren urtean berriz. 1447 01:31:39,827 --> 01:31:43,364 Ez dakit nola egingo diodan berriz aurre aspiradorari. 1448 01:31:44,799 --> 01:31:46,434 Zoaz amarengana. 1449 01:31:53,274 --> 01:31:54,642 -Badakit. -Zer? 1450 01:31:54,742 --> 01:31:56,210 -Binky! -Zer gertatzen zaio? 1451 01:31:56,277 --> 01:32:00,114 Bururatu egin behar zitzaidan. Eraztuna erostera joango zen. 1452 01:32:00,147 --> 01:32:01,949 Geltokian egongo da. Ikusiko duzu. 1453 01:32:02,083 --> 01:32:03,584 Nahi bai zuk. 1454 01:32:58,839 --> 01:33:02,944 ITZULPENA - AZPITITULUAK Jon Muñoz