1 00:00:09,609 --> 00:00:11,678 NI ETA ZU 2 00:01:16,876 --> 00:01:18,745 Hortaz? 3 00:01:21,714 --> 00:01:23,283 Ezer ez. 4 00:01:30,957 --> 00:01:35,428 Alde egin duzu eta bakarrik utzi duzu? 5 00:01:36,196 --> 00:01:37,430 Bai. 6 00:01:38,598 --> 00:01:42,402 -Normala da. -Nola, normala? 7 00:01:44,537 --> 00:01:47,140 Berak ere ez zidan lagunduko. 8 00:01:47,941 --> 00:01:50,343 Nola sentitu zara gero? 9 00:01:51,744 --> 00:01:53,313 Normal. 10 00:01:55,215 --> 00:01:59,419 Zer esan nahi du "normal" hitzak zuretzat? 11 00:01:59,919 --> 00:02:03,857 Normalek normala esan nahi du. Alegia, ezer ez. 12 00:02:04,757 --> 00:02:08,128 Badakit zaila dela gauza batzuez hiz egitea. 13 00:02:08,495 --> 00:02:11,865 Baina, denborarekin, sakondu egingo dugu. 14 00:02:14,701 --> 00:02:17,137 Gaurkoz bukatu dugu. 15 00:02:18,905 --> 00:02:21,141 Datorren astea arte. 16 00:02:21,641 --> 00:02:23,443 Agur, Lorenzo. 17 00:03:50,029 --> 00:03:53,333 Ikusten? Azkenean, arrazoi nuen. 18 00:03:56,236 --> 00:03:58,438 Bere barrua irekitzeko, kanpoko norbait behar zuen… 19 00:03:58,538 --> 00:04:01,774 …ez ni eta ez zu izango ez zen norbait. 20 00:04:02,575 --> 00:04:06,246 Baietz esan dizut, berak bakarrik erabaki du. 21 00:04:06,879 --> 00:04:08,481 A zer lasaitua! 22 00:04:09,015 --> 00:04:10,583 Berehala deitu dizut. 23 00:04:10,950 --> 00:04:13,620 Konturatzen zara? Lorenzo astebete joango da eskiatzera. 24 00:04:13,753 --> 00:04:15,722 Duela urtebete nola zegoen ikusita! 25 00:04:16,256 --> 00:04:20,560 Astebetez jendearekin egoteko gogoa baldin badu… 26 00:04:21,461 --> 00:04:23,596 …oso seinale ona da. 27 00:04:25,098 --> 00:04:26,566 Oso garrantzitsua da. 28 00:04:27,300 --> 00:04:29,269 Zuri deitzeko irrikaz nengoen. 29 00:04:31,137 --> 00:04:33,873 Ez! Itxaron. 30 00:04:33,973 --> 00:04:36,276 Nik gero esango diot. 31 00:04:36,476 --> 00:04:37,744 Ederki. 32 00:04:45,418 --> 00:04:48,421 Eskola hasi aurretik… 33 00:04:49,122 --> 00:04:51,624 …nork ez dit oraindik dirua eman? 34 00:04:52,859 --> 00:04:55,862 Bihar izango da azken eguna. 35 00:04:56,162 --> 00:05:00,433 Dirua bihar ekartzen ez duena etxean geratuko da. 36 00:05:00,667 --> 00:05:02,468 Ez naiz txantxetan ari. 37 00:05:05,905 --> 00:05:07,307 Hemen sinatu. 38 00:06:11,504 --> 00:06:14,974 -Cuni, etorri porro bat erretzera. -Uztazu bakean. 39 00:07:15,101 --> 00:07:17,870 Lorenzo, zer ari zara? 40 00:07:18,004 --> 00:07:21,441 Lastoarekin babarrun bat hartu nahian. 41 00:07:25,144 --> 00:07:28,014 Geldi. Behar den bezala jan. 42 00:07:31,017 --> 00:07:32,718 Aitarekin hitz egin dut. 43 00:07:33,019 --> 00:07:37,256 Snow-ohola bat oparituko omen dizu. Berriak atera omen dira. 44 00:07:37,457 --> 00:07:38,758 Nitro? 45 00:07:39,625 --> 00:07:42,228 Ez dakit. Ikusiko dugu. Ez dut oroitzen. 46 00:07:42,462 --> 00:07:46,899 Nitro edo Gnu izan behar dute. Ez dut behar, nirea ondo dago. 47 00:07:47,233 --> 00:07:50,636 Ez. Aitak opari bat egin nahi dizu. 48 00:07:51,337 --> 00:07:53,239 Pozik dago banoalako? 49 00:07:53,840 --> 00:07:56,175 Bai, poz-pozik dago. 50 00:08:00,880 --> 00:08:02,348 Nola esan dizu? 51 00:08:03,816 --> 00:08:07,587 -Pozik zegoela. -Zer hitz erabili ditu? 52 00:08:08,921 --> 00:08:10,823 Ez dakit… Pozik zegoela. 53 00:08:11,157 --> 00:08:14,494 Ez! Zehatz-mehatz. Zer hitz erabili ditu? 54 00:08:15,795 --> 00:08:17,830 Pozik zegoela. 55 00:08:19,999 --> 00:08:24,203 Ama, zer iruditzen zaizu? Hemen begira daukagun jendeak… 56 00:08:25,505 --> 00:08:27,707 …bikote garela usteko du? 57 00:08:27,907 --> 00:08:31,711 Mutil bat nola egongo da nire adineko emakume batekin? 58 00:08:32,144 --> 00:08:33,880 Askoz gazteagoa dirudizu. 59 00:08:34,146 --> 00:08:36,616 Ez, zure ama naizela pentsatuko dute. 60 00:08:37,884 --> 00:08:39,752 Ilea moztu behar duzu. 61 00:08:40,319 --> 00:08:43,656 Imajinatu bihar birus hilgarri batek laborategi batetik ihes egin… 62 00:08:43,856 --> 00:08:47,360 …eta jende guztia hiltzen duela, zientzia-fikzioa balitz bezala. 63 00:08:47,894 --> 00:08:50,763 Zuk eta nik antidotoa aurkitu, eta salbatu egin gara. 64 00:08:51,030 --> 00:08:52,899 Eta gu bakarrik geratu gara Lurrean. 65 00:08:53,165 --> 00:08:55,201 Gizadia hor bukatuko litzateke… 66 00:08:55,535 --> 00:08:57,069 …guk ez bagenu… 67 00:08:58,137 --> 00:08:59,539 Gelditu hor. 68 00:09:00,540 --> 00:09:03,543 Tira, ama, gizadia salbatuko genuke. 69 00:09:04,076 --> 00:09:06,746 Utzi txorakeria horiek eta jan hori, mesedez. 70 00:09:07,079 --> 00:09:09,582 Zergatik haserretzen zara? Muturreko kasu batez ari naiz. 71 00:09:09,949 --> 00:09:11,717 Gizadia salbatzeko. 72 00:09:12,018 --> 00:09:14,186 Nola bururatzen zaizkizu gauza horiek? 73 00:09:15,221 --> 00:09:17,456 6 urteko umea baino okerragoa zara! 74 00:09:18,991 --> 00:09:21,460 Ondo da, barkatu. 75 00:09:25,164 --> 00:09:27,133 Esadazu gauza bakar bat. 76 00:09:28,200 --> 00:09:30,403 Mutila balitz, zer izen jarriko zenioke? 77 00:10:01,601 --> 00:10:03,603 Zer esan dizu psikiatrak Lorenzoz? 78 00:10:03,836 --> 00:10:06,606 Ego izugarria duela. 79 00:10:07,139 --> 00:10:08,774 Zer esan nahi du horrek? 80 00:10:09,875 --> 00:10:15,014 Gure semea hain narzisista da, non ez baitu beste inoren beharrik. 81 00:10:15,481 --> 00:10:17,817 Hori berri ona da! 82 00:10:18,884 --> 00:10:22,755 -Aurkitu ditut! -Oso ondo! 83 00:10:24,123 --> 00:10:25,925 Zu gabe zer egingo nuke? 84 00:10:26,058 --> 00:10:28,227 Ez zenituzke zapatak aurkituko. 85 00:11:04,063 --> 00:11:06,766 Nondik dator kameleoi hau? 86 00:11:07,900 --> 00:11:10,269 -Zer esan nahi duzu? -Nongoa da? 87 00:11:10,536 --> 00:11:12,038 Afrikakoa? 88 00:11:13,139 --> 00:11:15,074 Handizkako saltzaileak ekarri du. Ez dakit. 89 00:11:15,708 --> 00:11:17,376 Harritzekoa zuk hori ez jakitea. 90 00:11:17,943 --> 00:11:21,213 Afrikarra dela uste dut. Indiarrak handiagoak dira eta. 91 00:11:21,380 --> 00:11:24,150 -Baliteke. -Ez. Ziur nago. 92 00:11:25,151 --> 00:11:26,585 Zer ematen diozu jateko? 93 00:11:27,553 --> 00:11:29,321 Irin-beldarrak. 94 00:11:30,022 --> 00:11:31,557 Argal samar dago. 95 00:11:32,191 --> 00:11:34,794 Denetik eman behar zenioke jateko. 96 00:11:34,994 --> 00:11:37,697 Kilkerrak edo zeta-harrak. 97 00:11:37,997 --> 00:11:41,300 -Zuk ekarriko al dizkidazu? -Kolorez aldatzen al du? 98 00:11:41,867 --> 00:11:43,836 Erosi eta jakingo duzu. 99 00:11:44,804 --> 00:11:47,273 Hau txakurrentzat edo katuentzat da? 100 00:11:50,276 --> 00:11:52,912 -Berdin dio. -Ezin du berdin izan. 101 00:11:53,145 --> 00:11:54,280 Ez duzu beste zer eginik? 102 00:11:54,580 --> 00:11:57,149 Intsektu makilak hazten zailak al dira? 103 00:11:57,583 --> 00:12:00,319 Terrario bat eta adar batzuk, ez duzu besterik behar. Nahi dituzu? 104 00:12:00,720 --> 00:12:02,621 -Prezio on bat egingo dizut. -Ez, mila esker. 105 00:12:02,722 --> 00:12:04,423 Ez dira nire gustukoak. 106 00:12:15,334 --> 00:12:18,504 Eta honek zenbat balio du? 107 00:12:41,961 --> 00:12:44,864 Kontatu zenidan historian pentsatzen aritu naiz. 108 00:12:45,197 --> 00:12:47,166 -Gustatu zait. -Zein? 109 00:12:47,500 --> 00:12:49,769 Gozogilearena. 110 00:12:50,035 --> 00:12:52,471 Bai. Labezomorroak hezten zituen gozogilearena. 111 00:12:52,838 --> 00:12:53,806 Hori ona da. 112 00:12:54,373 --> 00:12:56,509 Begiratu ea erizainak hor dauden. 113 00:12:58,778 --> 00:13:00,513 Ez, ez dago inor. 114 00:13:00,579 --> 00:13:04,350 Bizkor! Atera ezazu nire sendagaia zorrotik! 115 00:13:06,318 --> 00:13:07,386 Tori. 116 00:13:11,223 --> 00:13:15,795 Amona, joan beharra daukat. Bihar eskiatzera joango naiz eskolarekin. 117 00:13:15,961 --> 00:13:16,896 Zer ondo! 118 00:13:17,296 --> 00:13:18,798 Astebete barru etorriko naiz. 119 00:13:18,864 --> 00:13:22,067 Astebete barru hilerrian egongo naiz. 120 00:13:23,502 --> 00:13:27,506 Ederki. Zurearen gainean jarriko dut neure hilkutxa, literak bezala. 121 00:13:27,873 --> 00:13:29,975 Ederki! Horrela berriketan arituko gara. 122 00:13:35,948 --> 00:13:37,316 Agur, amona. 123 00:13:40,286 --> 00:13:41,320 Agur. 124 00:13:44,190 --> 00:13:45,491 Zazpi. 125 00:13:57,102 --> 00:13:59,004 Zazpi. 126 00:14:09,849 --> 00:14:11,617 Bakoitzetik zazpi daude. 127 00:14:23,295 --> 00:14:25,898 -Kaixo, Lorenzo. -Kaixo, Salvatore. 128 00:15:45,644 --> 00:15:47,746 -Esku-telefonoa hartu duzu? -Bai. 129 00:15:49,381 --> 00:15:51,283 -Eta musika? -Bai. 130 00:15:54,586 --> 00:15:57,189 -Eta botikak? -Bai. 131 00:15:59,158 --> 00:16:01,760 Zer egingo duzu ni joatean? 132 00:16:02,194 --> 00:16:06,298 Etxera joango naiz lotara. Buruko minez nago. 133 00:16:06,799 --> 00:16:08,167 Eta gero? 134 00:16:09,001 --> 00:16:12,604 Gero, 11etan, amona bisitatzera joan… 135 00:16:13,639 --> 00:16:15,674 Eta arratsaldean lan egin behar dut. 136 00:16:15,774 --> 00:16:17,076 Utz nazazu hemen. 137 00:16:17,643 --> 00:16:18,243 Zer? 138 00:16:18,610 --> 00:16:19,812 Utz nazazu hemen. 139 00:16:20,980 --> 00:16:23,015 -Jarri gerrikoa berriz. -Mesedez, ama! 140 00:16:23,349 --> 00:16:25,017 -Jar ezazu. -Utzi ateratzen! 141 00:16:25,050 --> 00:16:28,354 -Zergatik? -Bakarrik iritsi nahi dudalako! 142 00:16:28,654 --> 00:16:32,458 -Ez dizut ulertzen. -Ateratzen uzteko esan dizut! 143 00:16:33,726 --> 00:16:36,829 Lasai egon, ez hasi iskabilan! 144 00:16:37,062 --> 00:16:38,397 Goizegi da eta. 145 00:16:38,630 --> 00:16:41,200 Bakarrik joan nahi dut! 146 00:16:41,533 --> 00:16:44,837 Lorenzo, gelditu edo haserretu egingo naiz! 147 00:16:45,471 --> 00:16:48,307 Ederki, ez naiz joango, eta, horrela, zu pozik! 148 00:16:49,041 --> 00:16:51,010 Mundu guztia bakarrik joaten da! 149 00:16:51,577 --> 00:16:53,946 Eta ni izango naiz, beti bezala, amarekin iristen den bakarra! 150 00:16:54,146 --> 00:16:55,014 Nahikoa! 151 00:17:12,564 --> 00:17:13,732 Agur, ama. 152 00:18:52,197 --> 00:18:54,933 -Egun on, Salvatore. -Baita zuri ere, andrea. 153 00:19:15,787 --> 00:19:18,023 Esan? Esan? 154 00:19:19,358 --> 00:19:20,826 Ez dizut entzuten! 155 00:19:20,993 --> 00:19:25,030 Atezaina naiz. Ozenago hitz egizu! 156 00:19:25,164 --> 00:19:28,000 Salvatore naiz! Ozenago hitz egizu. 157 00:24:48,019 --> 00:24:49,754 Kaixo, ama. 158 00:24:52,491 --> 00:24:54,359 Bai, dena ondo. 159 00:24:56,294 --> 00:24:59,164 Elur-bolen gerran ari nintzen besteekin. 160 00:25:00,565 --> 00:25:05,303 Gaur ostatuan afalduko dugu. Bihar zuzi-festa egingo dugu. 161 00:25:06,938 --> 00:25:11,243 Ez dago hemen. Zergatik hitz egin nahi duzu irakaslearekin? 162 00:25:14,513 --> 00:25:16,081 Ez, tira! 163 00:25:16,081 --> 00:25:18,783 Utz nazazu bakean! Deika ari zaizkit. 164 00:25:18,783 --> 00:25:21,887 Bihar hitz egingo dugu. Agur, ama. 165 00:25:23,822 --> 00:25:24,823 Ene bada! 166 00:27:34,152 --> 00:27:36,187 Begira zer daukadan zuentzat. 167 00:28:10,388 --> 00:28:13,391 Gomazko txalupen jainkoari sakrifizioa! 168 00:28:23,868 --> 00:28:27,105 Ez, Emiliano alu hori ez da etorri! 169 00:28:30,108 --> 00:28:32,377 Bi ordu egon naiz haren zain! 170 00:28:33,278 --> 00:28:36,981 Ez, mozolo hutsa zara zu ere! Nazkatuta naukazue denek! 171 00:28:51,730 --> 00:28:53,798 Norbait al dago hor? 172 00:29:29,467 --> 00:29:31,336 Nor arraio zara zu? 173 00:29:32,036 --> 00:29:34,172 Lorenzo, zer ari zara hemen? 174 00:29:34,606 --> 00:29:37,342 -Zu Olivia al zara? -Bai, noski. Zer ari zara zu hemen? 175 00:29:37,675 --> 00:29:41,980 Ezer ez. Gauza baten bila nenbilen eta lo hartu dut. 176 00:29:42,781 --> 00:29:44,082 Zuri nork eman dizu giltza? 177 00:29:44,149 --> 00:29:47,085 Zuen etxezain puta horrek ez dit etxean sartzen utzi… 178 00:29:47,285 --> 00:29:48,953 …zure amak auskalo zer esan diolako. 179 00:29:49,320 --> 00:29:54,058 Nire gauzak sotoan omen daude, kutxa batean. Non dago? 180 00:29:54,259 --> 00:29:58,463 Lagunduidazu kutxa bilatzen. "Olivia" idatzia du gainean. 181 00:30:01,299 --> 00:30:03,501 Begira non jarri nauten! 182 00:30:13,144 --> 00:30:14,813 A zer familia jatorra dudan! 183 00:30:30,161 --> 00:30:32,163 Ene, ezin dut sinetsi. Hemen zegoen! 184 00:30:32,263 --> 00:30:33,598 Zeren bila zabiltza? 185 00:30:33,832 --> 00:30:36,768 Amonak urrezko eskumuturreko bat oparitu zidan. Ez dago. 186 00:30:37,468 --> 00:30:39,037 Zure ama alu horrek hartu dit. 187 00:30:39,504 --> 00:30:41,739 Ez horrela hitz egin nire amaz! 188 00:30:41,873 --> 00:30:43,942 Zer axola dio berari zure eskumuturrekoak? 189 00:30:44,108 --> 00:30:46,444 Zure amari gauza asko interesatzen zaizkio. 190 00:30:46,511 --> 00:30:48,546 Ni lapurra naizelako aitzakian, dena hartu du. 191 00:30:48,546 --> 00:30:50,215 Berea ez dena ere bai. 192 00:30:50,882 --> 00:30:52,283 Ostia, hemen zegoen eta! 193 00:30:52,684 --> 00:30:54,853 Ez oihu egin, mesedez. 194 00:30:54,886 --> 00:30:56,054 Dirurik badaukazu? 195 00:31:01,059 --> 00:31:02,427 Alua! 196 00:31:05,230 --> 00:31:07,699 Badaukazu! Aitak ez al dizu ba dirurik ematen? 197 00:31:08,233 --> 00:31:10,635 Ez. Eta zure aita ere bada. 198 00:31:11,469 --> 00:31:14,672 A bai? Ia ahaztu zait. 199 00:31:14,906 --> 00:31:16,708 Ez dut inoiz ikusten. 200 00:31:17,508 --> 00:31:20,945 -Emadazu. Taxia ordaintzeko da. -Ez, ez daukat. 201 00:31:22,347 --> 00:31:24,883 Begiradazu begietara. 202 00:31:28,586 --> 00:31:30,555 Hazi egin zara. 203 00:31:31,756 --> 00:31:32,891 Zu ere bai. 204 00:31:38,696 --> 00:31:40,164 Banoa, bai. 205 00:31:41,366 --> 00:31:43,301 Metroa hartuko dut. Pixka bat berandutuko zait. 206 00:31:43,501 --> 00:31:45,270 Itxaroidazu. Ez joan. 207 00:31:53,044 --> 00:31:55,346 -Olivia, entzun! -Zer duzu? 208 00:31:55,580 --> 00:31:59,017 Ez inori esan hemen ikusi nauzunik, ezta etxezainari ere. 209 00:31:59,918 --> 00:32:01,319 Inork ez du hori jakin behar. 210 00:32:02,720 --> 00:32:04,722 Bibotea ere ateratzen ari zaizu. 211 00:32:05,156 --> 00:32:08,760 -Igo hau gora. -Ezin dut. Ez dakite hemen nagoela. 212 00:32:09,093 --> 00:32:12,830 Berdin dio, nahi duzuna egizu. 213 00:33:57,301 --> 00:34:00,838 "Lestat banpiroa naiz. Hilezkorra naiz". 214 00:34:01,139 --> 00:34:02,774 "Gutxi gorabehera". 215 00:34:03,074 --> 00:34:06,511 "Eguzkiaren argiak, su baten bero jarraituak… 216 00:34:06,644 --> 00:34:07,912 …suntsitu egin nazakete". 217 00:34:08,646 --> 00:34:10,248 "Edo, beharbada, ez". 218 00:34:10,515 --> 00:34:15,620 "1,86 naiz luze. Altuera handi samarra da hori 1780rako". 219 00:34:15,686 --> 00:34:17,321 "Orduan gazte hilkorra bainintzen". 220 00:34:17,522 --> 00:34:19,390 "Orain ez dut itxura txarrik". 221 00:34:19,524 --> 00:34:22,693 "Ile luze horia dut, sorbaldetaraino". 222 00:34:22,827 --> 00:34:25,897 "Kizkur samarra, eta zuria dirudi argi fluoreszente baten argitan". 223 00:36:24,482 --> 00:36:25,917 Lorenzo! 224 00:36:30,821 --> 00:36:32,190 Lorenzo! 225 00:36:39,363 --> 00:36:41,265 Zoaz popatik hartzera! Beldurtu egin nauzu! Zer nahi duzu? 226 00:36:41,599 --> 00:36:43,467 Itzali linterna. Utzidazu sartzen. 227 00:36:43,467 --> 00:36:45,002 -Ez! -Utzidazu sartzen! 228 00:36:45,002 --> 00:36:47,905 -Zergatik? -Lotarako leku bat behar dudalako. 229 00:36:48,105 --> 00:36:50,174 -Baxuago hitz egizu. -Utziko al didazu sartzen? 230 00:36:50,341 --> 00:36:51,776 -Ez, eta kitto. -Zergatik ez? 231 00:36:51,909 --> 00:36:55,980 Ez. Hau nire etxea da. Ez dut istilurik nahi. Arriskutsua da! 232 00:36:56,180 --> 00:36:58,583 -Zoaz beste nonbaitera. -Utzi sartzen! 233 00:36:58,983 --> 00:37:01,519 Ez daukat non lo eginik! Utzi sartzen! 234 00:37:01,519 --> 00:37:04,855 Hemen ez daukazu lekurik! Txikiegia da biontzat! 235 00:37:05,056 --> 00:37:09,227 Sartzen uzten ez badidazu, denak esnatuko ditut oihuka! 236 00:37:09,460 --> 00:37:10,962 Ondo da. 237 00:37:20,471 --> 00:37:23,107 Olivia, etorri! 238 00:37:24,709 --> 00:37:26,310 Zatoz, azkar! 239 00:37:26,310 --> 00:37:27,778 Bizkor, ikusiko gaituzte eta! 240 00:37:27,778 --> 00:37:29,947 Bizkor! 241 00:37:31,382 --> 00:37:33,117 Mugi. 242 00:37:33,351 --> 00:37:35,052 Goazen. 243 00:38:12,089 --> 00:38:16,560 -Kristoren beroa dago hemen. -Berogailuaren ondoan gaude. 244 00:38:16,627 --> 00:38:19,297 Berogailuko hodiak hemendik pasatzen dira. 245 00:38:25,469 --> 00:38:27,605 Zer ari zara hemen barruan? 246 00:38:27,738 --> 00:38:30,741 Eskiatzera joan behar nuen… 247 00:38:30,875 --> 00:38:32,443 …baina ez naiz joan. 248 00:38:34,679 --> 00:38:36,781 Ezin zinen etxean geratu? 249 00:38:36,981 --> 00:38:39,517 Ez, joan ez banintz, sekulako istilua izango nuen. 250 00:38:39,583 --> 00:38:43,220 Amak gaizki hartuko zuen eta nire onetik aterako ninduen. 251 00:38:43,921 --> 00:38:47,458 Hobe da denek mendian nagoela uste izatea. 252 00:38:51,162 --> 00:38:54,732 -Noiz arte egongo zara hemen? -Larunbata arte. 253 00:38:57,101 --> 00:39:01,205 -Garagardorik badaukazu? -Ez. Hor fruitu-zukua daukazu. 254 00:39:01,706 --> 00:39:02,940 Hor? 255 00:39:05,676 --> 00:39:08,245 Ondo antolatuta daukazu dena. 256 00:39:08,346 --> 00:39:11,015 Litxarreria guztiak ordenean. 257 00:39:11,349 --> 00:39:15,619 Etxean jaten uzten ez dizutelako erosi duzu kaka hau guztia? 258 00:39:16,387 --> 00:39:19,156 Hanburgesa Royal bat gaztarekin, hori baizik ez zaizu falta. 259 00:39:19,790 --> 00:39:23,494 -Nora joatekoa zinen eskiatzera? -Borca di Cadorera. 260 00:39:24,829 --> 00:39:28,766 -Zer da hau? -Ez mugitu! Izorratu egingo duzu! 261 00:39:29,200 --> 00:39:32,403 -Ondo da, baina zer da? -Inurritegi bat, ez duzu ikusten? 262 00:39:33,104 --> 00:39:37,241 Nahiago duzu sotoan gelditu inurriak zaintzen… 263 00:39:37,375 --> 00:39:39,276 …eskiatzera joan baino? 264 00:39:39,510 --> 00:39:41,979 Bai, bakarrik askoz hobeto nago. 265 00:39:42,279 --> 00:39:45,149 Horretan arrazoi izango duzu, beharbada. 266 00:39:46,083 --> 00:39:49,587 -Norena da hau guztia? -Nunziante kondesarena. 267 00:39:50,020 --> 00:39:52,189 Nor ostia da Nunziante kondesa? 268 00:39:52,189 --> 00:39:54,592 Gure aurretik gure etxean bizi zena. 269 00:39:54,725 --> 00:39:58,095 Aitak etxea erosi, eta hil arte han gelditzen utzi zion. 270 00:39:58,462 --> 00:40:01,699 Aitak laguntzeko egin zuen hori, andreak dirurik ez zeukalako. 271 00:40:03,000 --> 00:40:05,870 Jakina, jabekidetasuna erosi zuen. 272 00:40:06,137 --> 00:40:09,173 -Ba dakizu jabekidetasuna zer den? -Ez. 273 00:40:09,707 --> 00:40:13,277 Egizu kontu behartsua eta zaharra zarela eta ez daukazula inor. 274 00:40:13,944 --> 00:40:15,679 Baina etxe eder-eder bat daukazu. 275 00:40:15,946 --> 00:40:20,217 Zer egin? Etxea askoz merkeago saldu, zu barruan zaudela. 276 00:40:20,284 --> 00:40:24,822 Eta hiltzen zarenean, etxea eta hango gauzak eroslearentzat dira. 277 00:40:25,423 --> 00:40:29,260 Aitak kondesa lehenbailehen hiltzea nahiko zuen, gu etxean sartzeko. 278 00:40:29,693 --> 00:40:31,262 Hori da. 279 00:40:31,429 --> 00:40:35,266 -Ez da kontu polita. -Ez, nazkagarria da. 280 00:40:36,634 --> 00:40:40,304 Kuluxka bat egingo dut. 281 00:40:45,643 --> 00:40:49,113 Atzo batetik bestera ibili nintzen. Leher eginda nago. 282 00:40:49,880 --> 00:40:51,182 Nondik zatoz? 283 00:40:51,816 --> 00:40:53,717 Nire etxetik, Cataniatik. 284 00:40:53,751 --> 00:40:56,220 Zure amak zapata-denda dauka oraindik Catanian? 285 00:40:57,788 --> 00:41:02,226 Barkatu, jauntxo hori, ba al dago komunik hemen? 286 00:41:02,526 --> 00:41:03,861 Bai noski. 287 00:41:04,462 --> 00:41:07,231 -Non egon zara? -Dantzatzen. 288 00:41:07,465 --> 00:41:10,568 -Non? -Ez dakit, Erromatik kanpo. 289 00:41:11,936 --> 00:41:13,871 Ene! 290 00:41:46,003 --> 00:41:47,771 Ura! 291 00:41:53,577 --> 00:41:56,380 Banekien jabekidetzaren kontu hori. 292 00:41:57,081 --> 00:42:00,117 Ezin nizun esan, baina aitak eta nik hil genuen kondesa… 293 00:42:00,184 --> 00:42:02,353 …txokolate pozoinduaz. 294 00:42:05,656 --> 00:42:07,424 Hotzak nago. 295 00:42:07,658 --> 00:42:10,094 Inork gorpua ez aurkitzeko nago ni hemen… 296 00:42:10,261 --> 00:42:14,064 …hura hauts noiz bihurtuko zain. Ulertzen? 297 00:42:15,533 --> 00:42:17,234 Ulertu al didazu? 298 00:42:18,569 --> 00:42:22,773 -Zer duzu? -Hezurretan min dut. 299 00:42:22,873 --> 00:42:25,175 Ez didazu gripea kutsatuko, ezta? 300 00:42:25,543 --> 00:42:28,078 Joaten zarenean, zoaz plazako farmaziara. 301 00:42:28,212 --> 00:42:30,915 Joan egingo zara, ezta? Hitz eman zenidan. 302 00:42:31,348 --> 00:42:33,817 Gogoratu! Joango zinela hitz eman zenidan! 303 00:42:42,693 --> 00:42:45,362 "Non zaude? Deituidazu. Ama". 304 00:42:46,463 --> 00:42:47,231 "Kezkatu egin behar dut? Ama". 305 00:42:48,332 --> 00:42:49,800 Noiz elkartuko gara? 306 00:42:49,800 --> 00:42:51,835 "Itzalita duzu beti telefonoa. Deitu berehala amari. Aita". 307 00:42:51,869 --> 00:42:53,437 Lehenago ez? 308 00:42:54,071 --> 00:42:56,307 Hemen ez daukat non egonik. 309 00:42:57,775 --> 00:43:00,644 Ederki. Moldatuko naiz. 310 00:43:01,979 --> 00:43:03,447 Zer? 311 00:43:04,114 --> 00:43:06,684 Ez, zin dagizut. Zertxobait nekatuta nago, besterik ez. 312 00:43:07,284 --> 00:43:09,353 Idatzi dizut, garbi nago. 313 00:43:10,120 --> 00:43:11,355 Marco! 314 00:43:11,655 --> 00:43:14,992 Marco, entzun, nik ere ikusi nahi zaitut. 315 00:43:16,327 --> 00:43:19,763 Ondo da, maitea. Zuk deituko zain egongo naiz. 316 00:43:19,897 --> 00:43:21,665 Musu bat. Agur. 317 00:43:25,336 --> 00:43:28,472 -Ez! Berehala joan behar duzu! -Zer ari zara, baboa? Nire zelatan? 318 00:43:28,672 --> 00:43:30,274 Nahi dudana egingo dut. 319 00:43:31,508 --> 00:43:33,143 Leku hau nirea da! 320 00:43:33,377 --> 00:43:35,312 Utz nazazu bakean. 321 00:43:35,546 --> 00:43:37,581 Zer nahi duzu? 322 00:43:37,748 --> 00:43:42,920 Begiraiozu zeure buruari! Hor geldirik, ni hatzaz seinalatzen… 323 00:43:43,253 --> 00:43:46,290 "Ez! Orain joan behar duzu!" 324 00:43:46,857 --> 00:43:49,093 Aitak erakutsi al dizu hori? 325 00:43:49,326 --> 00:43:51,261 Besteei aginduak ematen? 326 00:43:51,762 --> 00:43:54,999 Ez, zuk okerren bat daukazu barruan. 327 00:43:55,366 --> 00:43:57,868 Nik ez diot inori kalte egiten. 328 00:43:58,869 --> 00:44:00,337 Utz nazazu bakean. 329 00:44:01,305 --> 00:44:04,808 Zeure kasa egoteko zulo batean ezkutatzeak… 330 00:44:04,908 --> 00:44:07,211 …ez du esan nahi besteak baino hobea zarenik. 331 00:44:07,678 --> 00:44:09,913 Hori errazegia litzateke. 332 00:44:20,391 --> 00:44:21,892 Ama da. 333 00:44:24,428 --> 00:44:25,229 Kaixo. 334 00:44:26,163 --> 00:44:28,399 Ez dut zuri deitzeko astirik izan. 335 00:44:29,099 --> 00:44:32,836 Zertan arituko gara ba? Eskiatzen! 336 00:44:34,905 --> 00:44:38,042 Esan dizut irakaslea ez dagoela hemen! Ezin diot jartzeko esan! 337 00:44:38,108 --> 00:44:41,545 -Hemen nago. Zure ama da, Cuni? -Bai. 338 00:44:41,945 --> 00:44:45,349 Kaixo, Cuni andrea. Zer moduz zaude? 339 00:44:46,583 --> 00:44:50,721 Ez, Stefanelli andereñoa naiz, beste gelakoen zientzia-irakaslea. 340 00:44:50,854 --> 00:44:53,524 Dena oso ondo, bai… 341 00:44:53,691 --> 00:44:58,696 Irakaspen ederra egin digu. Zure semea erabateko txapelduna da. 342 00:45:00,197 --> 00:45:02,800 Noski, nire zenbakia ematea nahi? 343 00:45:04,068 --> 00:45:07,604 Ederki: 348… 344 00:45:08,172 --> 00:45:12,409 …5536789. 345 00:45:12,543 --> 00:45:16,013 Deituidazu, eta zurea gordeko dut. 346 00:45:17,014 --> 00:45:19,149 Lorenzorekin hitz egin nahi duzu? 347 00:45:19,283 --> 00:45:21,819 Nik esango diot agur. Ondo da. Adio. 348 00:45:21,885 --> 00:45:23,487 Agur. 349 00:45:25,856 --> 00:45:28,158 Ederki sartu diozu ziria! 350 00:45:31,795 --> 00:45:33,864 Arianna Cuni. 351 00:45:34,231 --> 00:45:36,166 Memorian betiko sartua. 352 00:45:36,800 --> 00:45:41,405 Ez didazu traba egingo, bestela Stefanellik zure amari deitu… 353 00:45:41,505 --> 00:45:45,576 …eta hau esango dio: "Zoaz sotora zure txapeldunarengana". 354 00:46:17,341 --> 00:46:19,343 Zer nazka! 355 00:46:20,778 --> 00:46:22,946 Arropan egin dut botaka! 356 00:46:24,281 --> 00:46:25,783 Kaka! 357 00:46:26,784 --> 00:46:28,786 Lagunduidazu. 358 00:46:46,303 --> 00:46:47,871 Zer duzu? 359 00:46:49,373 --> 00:46:52,376 -Drogaren eskasia. -Zer? 360 00:46:52,976 --> 00:46:56,280 -Ez al dizute esan? -Esan zer? 361 00:46:56,413 --> 00:46:59,349 Jonkia naizela, drogazale nazkagarria! 362 00:46:59,917 --> 00:47:01,518 Ez. 363 00:47:01,885 --> 00:47:04,321 Jakina, babestuta zauzkate. 364 00:47:05,389 --> 00:47:07,825 Ez dizkizute kontu txarrak kontatzen. 365 00:47:11,228 --> 00:47:13,397 Mesedez, utz nazazu bakarrik. 366 00:47:16,733 --> 00:47:18,836 Utz nazazu. 367 00:47:35,252 --> 00:47:36,920 Olivia? 368 00:47:42,392 --> 00:47:43,961 Olivia? 369 00:48:22,366 --> 00:48:24,701 Joan zaitez. 370 00:48:26,169 --> 00:48:28,438 Joan zaitez. 371 00:49:26,930 --> 00:49:28,865 Kanpora! 372 00:49:30,067 --> 00:49:32,302 Itxi ate alu hori! 373 00:49:33,270 --> 00:49:35,639 Itxi ate alu hori! 374 00:50:59,089 --> 00:51:03,193 "Ikuskari hari begira, ikasten ari zen. Intimitate hura…" 375 00:51:03,260 --> 00:51:05,562 Badakit gorroto didazula. 376 00:51:06,063 --> 00:51:08,732 Lasai, laster joango naiz eta ez nauzu berriz ikusiko. 377 00:51:08,899 --> 00:51:10,667 Zure etxera itzuliko zara, Cataniara? 378 00:51:11,501 --> 00:51:13,703 Ez, landara bizitzera joango naiz. 379 00:51:14,471 --> 00:51:15,639 Noiz? 380 00:51:15,739 --> 00:51:17,240 Egun gutxi barru. 381 00:51:17,874 --> 00:51:22,646 Lagun batek baserri batera eramango nau; zaldiak dituzte. 382 00:51:24,081 --> 00:51:26,149 Hori izan da nire ametsa. 383 00:51:26,817 --> 00:51:29,853 -Zaldirik ikusi al duzu inoiz? -Ez. 384 00:51:32,789 --> 00:51:34,357 Nik ere ez. 385 00:51:35,525 --> 00:51:39,096 Aurrena, droga-mina gainditu behar dut. 386 00:51:39,196 --> 00:51:41,164 Garbi egon behar dut berarekin elkartu baino lehen. 387 00:51:41,264 --> 00:51:43,133 Hemen egin behar duzu hori? 388 00:51:43,200 --> 00:51:46,403 Ez nago zulo zikin honetan egoteko irrikaz! 389 00:51:46,903 --> 00:51:48,939 Baina ez daukat beste inora joaterik. 390 00:51:50,340 --> 00:51:52,843 Baina zer hartzen duzu? Kokaina? 391 00:51:52,976 --> 00:51:55,212 Ez, heroina. 392 00:51:55,479 --> 00:51:57,013 Hain garestia al da? 393 00:51:57,414 --> 00:52:00,117 Orain merkexeagoa, baina garestia da hala ere. 394 00:52:00,183 --> 00:52:02,119 Nondik ateratzen duzu dirua? 395 00:52:03,220 --> 00:52:07,023 Zure aitak hilero bidaltzen dit bere erruduntasuna lasaitzeko. 396 00:52:07,257 --> 00:52:10,894 -Zer erru? -Berari galdeiozu. 397 00:52:12,662 --> 00:52:16,867 -Zure ama nireagatik utzi zuelako? -Ez dakizu tutik ere! 398 00:52:17,300 --> 00:52:20,170 Zure aitari bost axola izan zaizkio beti ni eta nire ama. 399 00:52:20,470 --> 00:52:23,340 Catanian ez gara behar bezain dotoreak izango berarentzat. 400 00:52:23,707 --> 00:52:25,976 Amak zapatak saltzen ditu! 401 00:52:26,143 --> 00:52:29,279 Hori ez da egia. Aita ez da horrelakoa. 402 00:52:29,279 --> 00:52:32,149 Ez, e? Zenbat urte dituzu? 403 00:52:32,349 --> 00:52:34,317 14. Badakizu. 404 00:52:34,551 --> 00:52:36,186 Non bizi zara zu? 405 00:52:36,453 --> 00:52:39,689 Ez zara konturatzen zer guraso kakatiak dituzun? 406 00:52:39,789 --> 00:52:42,325 Ez dute ikusi nahi beren semea psikopatikoa dela… 407 00:52:42,559 --> 00:52:46,229 …eta sotoan ezkutatzen dela alderantziz irakurtzeko? 408 00:52:49,466 --> 00:52:50,967 Psikopatikoa. 409 00:52:55,505 --> 00:52:58,208 Odola garunera igoko zaizu. 410 00:53:04,181 --> 00:53:06,183 "Orduan gauak bere dimentsio normala galdu zuen". 411 00:53:07,083 --> 00:53:09,219 "Izan ere, hura da gaurik luzeena…" 412 00:53:09,352 --> 00:53:13,190 -Ez zait zebra hil hori gustatzen. -Niri ere ez. 413 00:53:13,924 --> 00:53:15,358 Gaixoa. 414 00:53:16,660 --> 00:53:18,395 Kenduko al dugu? 415 00:54:06,309 --> 00:54:08,878 Ez dakit nola egon gaitezkeen horrela… 416 00:54:10,247 --> 00:54:12,849 Mesedez, ixo! Ixo! 417 00:54:14,317 --> 00:54:17,120 Aurkitu egingo gaituzte. Ixo! Ixo! 418 00:54:18,822 --> 00:54:21,691 Zereginak ditut, ezin dut itxaron… 419 00:54:21,825 --> 00:54:26,263 -Topografoari abisatuko diot. -Abisatuiozu, bai. 420 00:55:18,515 --> 00:55:20,450 Lotarako pastillak bukatu zaizkit! 421 00:55:21,618 --> 00:55:23,320 Entzun didazu? 422 00:55:23,453 --> 00:55:28,925 -Lotarako pastillarik gabe nago! -Ez ni ukitu, demontre! 423 00:55:29,693 --> 00:55:31,761 Geldi! Bost axola zait zu gaixorik egotea! 424 00:55:32,128 --> 00:55:33,663 Nazka ematen didazu, drogazale zikina! 425 00:55:34,164 --> 00:55:38,935 -Joaten ez bazara, hilko zaitut! -Oso gaixo nago! 426 00:55:53,950 --> 00:55:58,521 Olivia! Ez nizun minik eman nahi! 427 00:56:03,026 --> 00:56:04,894 Lagunduidazu, mesedez. 428 00:56:06,162 --> 00:56:08,131 Oso gaixorik nago. 429 00:56:10,467 --> 00:56:13,236 -Norbaiti deitzea nahi duzu? -Ez. 430 00:56:13,269 --> 00:56:17,374 Lortuidazu ondo sentiaraziko nauen zera gogorren bat. 431 00:56:17,807 --> 00:56:20,176 Hau ezin dut esna egin. 432 00:56:20,710 --> 00:56:24,714 Gera zaitez nirekin, Lorenzo, mesedez… 433 00:56:25,782 --> 00:56:27,851 Ekarri lotarako pastillak niretzat. 434 00:56:29,686 --> 00:56:31,921 Gutxi falta da! 435 00:59:31,834 --> 00:59:33,102 Jaisteko esaiezu! 436 00:59:33,469 --> 00:59:37,907 Ez ditut txakurrak ohean nahi. Atera itzazu, bada ordua eta. 437 00:59:38,107 --> 00:59:39,676 Atera ditut. 438 00:59:40,577 --> 00:59:41,344 Lorenzo! 439 00:59:43,346 --> 00:59:45,214 Lorenzo, zu al zara? 440 00:59:45,582 --> 00:59:46,849 Bai, amona. 441 00:59:47,216 --> 00:59:50,486 Mesede bat egingo didazu? Ohea jaitsiko al didazu? 442 00:59:52,655 --> 00:59:53,890 Horrela. 443 00:59:53,990 --> 00:59:55,325 Horrela ondo. 444 00:59:56,826 --> 01:00:00,229 Joan beharra daukat. Etxeko lan asko ditut. 445 01:00:00,463 --> 01:00:03,833 Ez al didazu zure historietako bat kontatu behar? Tira! 446 01:00:03,833 --> 01:00:05,034 Ondo da. 447 01:00:05,602 --> 01:00:07,270 Oliviaz gogoratzen zara? 448 01:00:08,805 --> 01:00:11,341 -Olivia? -Bai, Olivia. 449 01:00:12,241 --> 01:00:15,311 Jakina, nire biloba da. 450 01:00:15,979 --> 01:00:20,984 Bere ama arraro samarra zen, baina oso atsegina. 451 01:00:21,150 --> 01:00:23,119 -Atsegina zen? -Bai. 452 01:00:23,720 --> 01:00:26,356 Behin Etnara eraman ninduen. 453 01:00:26,589 --> 01:00:28,291 Zoragarria zen! 454 01:00:32,061 --> 01:00:33,763 Hara joan behar zenuke. 455 01:00:35,098 --> 01:00:36,499 Eta Olivia? 456 01:01:22,512 --> 01:01:23,946 Esna al zaude? 457 01:01:26,416 --> 01:01:28,151 Azkenean! 458 01:01:29,285 --> 01:01:30,887 Uste nuen ez zinela itzuliko! 459 01:01:31,120 --> 01:01:35,291 -Zeregina bete dut! -Ez! Primeran! 460 01:01:43,099 --> 01:01:44,400 Zatoz nirekin. 461 01:01:45,535 --> 01:01:47,804 -Ez haserretu. -Zer ba? 462 01:01:48,371 --> 01:01:50,239 -Ez haserretu. -Zer ba? 463 01:01:57,113 --> 01:01:59,782 Ferdinando naiz, Oliviaren lagun bat. 464 01:02:06,456 --> 01:02:09,792 -Nor da hori? -Lagun bat. Nik deitu diot. 465 01:02:09,859 --> 01:02:12,061 -Zergatik? -Etortzen ez zinelako. 466 01:02:12,295 --> 01:02:16,766 Ondoezik zegoela esan dit eta berari laguntzera etorri naiz. 467 01:02:17,266 --> 01:02:20,737 -Aspaldiko lagunak gara. -Ez dut bera hemen geratzea nahi! 468 01:02:20,837 --> 01:02:23,306 Eta ez du nire ordenagailua ukitu behar! 469 01:02:23,740 --> 01:02:25,742 Ez istilurik sortu horregatik! 470 01:02:27,043 --> 01:02:29,746 Ikusten? Nire anaia jeloskortu duzu. 471 01:02:29,979 --> 01:02:31,447 Zatoz hona. 472 01:02:32,148 --> 01:02:35,785 -Bagoaz. Hartu zure gauzak. -Nora zoazte? 473 01:02:36,285 --> 01:02:39,756 Ez daukat kalera ateratzeko gogorik. 474 01:02:39,822 --> 01:02:41,124 Mesedez, Olivia, goazen! 475 01:02:41,591 --> 01:02:45,762 Zuk lo hartu, nik gidatu, eta bi ordu barru itsas ondoan! 476 01:02:46,062 --> 01:02:49,132 -On egingo dizu. -Anaiarekin geratu nahi dut. 477 01:02:49,232 --> 01:02:51,634 Ez, nik zainduko zaitut. Goazen! 478 01:03:00,243 --> 01:03:03,045 Nire lanetako bat nahi duzu? Benetan? 479 01:03:05,782 --> 01:03:07,784 Bai, besodun farola. 480 01:03:11,120 --> 01:03:13,923 Orain ordain diezadakezu? 481 01:03:14,090 --> 01:03:16,826 -Noski. -Bai? 482 01:03:30,940 --> 01:03:33,276 -Eskerrik asko -Behar baduzu, itzuliko naiz. 483 01:03:33,409 --> 01:03:36,245 -Deituidazu. -Maitagarria zara. 484 01:03:47,623 --> 01:03:49,525 Hori al zen zaldien zure laguna? 485 01:03:50,126 --> 01:03:52,428 Ez, erotu egin al zara? 486 01:03:53,129 --> 01:03:56,866 -Ez duzu ikusi zaharra zela? -Zaharra izango zen… 487 01:03:57,099 --> 01:03:59,235 …baina zuregana etorri da. 488 01:03:59,869 --> 01:04:01,571 O, mesedez! 489 01:04:04,240 --> 01:04:06,409 Kaka, zigarroak bukatu zaizkit. 490 01:04:06,876 --> 01:04:12,048 -Film bat ikusi nahi duzu? -Ez, atseden hartu beharra daukat. 491 01:04:13,482 --> 01:04:15,117 Gabon, laztana. 492 01:04:23,125 --> 01:04:25,661 Zergatik eman dizu diru hori dena? 493 01:04:26,262 --> 01:04:30,132 -Erosi egingo nahi zituen. -Gero esplikatuko dizut. 494 01:04:31,067 --> 01:04:32,501 Orain logale naiz. 495 01:04:36,472 --> 01:04:38,574 Siziliarrak jeloskorrak izango dira… 496 01:04:38,841 --> 01:04:40,042 …baina zu! 497 01:04:41,544 --> 01:04:43,212 Ene! 498 01:06:02,825 --> 01:06:04,427 Bikaina! 499 01:06:15,805 --> 01:06:17,506 Izugarria! 500 01:06:30,086 --> 01:06:34,323 "Koloniatan bizi dira: gutxi batzuk edo dozenaka milioi". 501 01:06:34,557 --> 01:06:37,226 "Eme, ar eta langiletan banatzen dira". 502 01:06:37,460 --> 01:06:39,595 "Langileak antzuak edo apterioak izan daitezke". 503 01:06:39,662 --> 01:06:41,831 "Handienak soldadu gisa ere aritzen dira… 504 01:06:41,831 --> 01:06:43,466 …kolonia defendatzeko". 505 01:06:43,899 --> 01:06:46,802 "Ar eta eme hegaldunek kopulatu ondoren… 506 01:06:46,902 --> 01:06:49,672 …arrak hil egiten dira eta emeak hegalak galdu". 507 01:06:50,406 --> 01:06:51,374 Hara! 508 01:06:52,008 --> 01:06:54,276 Ez, elurra bitxia da… 509 01:06:54,977 --> 01:06:57,747 …biguna, zuria eta garbia baita. 510 01:06:58,347 --> 01:07:02,418 Ez dakit. Artilea bezalakoa da. Paradisuan egotea bezala. 511 01:07:02,518 --> 01:07:07,223 Gero zerura begiratu, eta lurrean zaudela konturatzen zara. 512 01:07:10,192 --> 01:07:13,396 Atzo, ur-jauzi izoztu batzuk ikustera joan ginen. 513 01:07:13,729 --> 01:07:15,765 Denboran zehar izoztuak ziruditen. 514 01:07:16,032 --> 01:07:20,036 Amildegi marroi bat zeukaten ondoan. 515 01:07:20,202 --> 01:07:24,140 Elur pixka bat zegoen, baina zikina zegoen. 516 01:07:27,043 --> 01:07:31,781 Ez, gurgura-hots hori erreka batena da, ondoan gelditu gara eta. 517 01:07:31,981 --> 01:07:33,582 Ez dakit zergatik ez den izoztu oraindik… 518 01:07:35,851 --> 01:07:37,686 …hotz handia dago eta. 519 01:07:38,788 --> 01:07:41,357 Bai, bazkalorduan itzuliko gara. 520 01:07:41,690 --> 01:07:46,062 Ez duzu nire bila etorri behar, Pennacchinirekin joango naiz. 521 01:07:46,629 --> 01:07:48,531 Nire gelako altu hori. 522 01:07:49,031 --> 01:07:52,501 Ama, joan beharra daukat. Gero hitz egingo dugu, agur. 523 01:08:51,127 --> 01:08:52,661 38! 524 01:08:54,763 --> 01:08:56,132 38! 525 01:09:09,645 --> 01:09:10,980 Esna zaude? 526 01:09:15,317 --> 01:09:17,319 Zenbat lo egiten duzun! 527 01:12:29,511 --> 01:12:33,115 Nola beltzarandu zaren! Oso goapo zaude. 528 01:12:33,382 --> 01:12:34,817 Maitea! 529 01:12:35,884 --> 01:12:39,421 Asko gogoratu naiz zutaz. Zatoz! 530 01:13:26,802 --> 01:13:28,237 Lorenzo? 531 01:13:31,907 --> 01:13:33,142 Zer ordu da? 532 01:13:33,942 --> 01:13:36,645 Ez dakit, gaua da. 533 01:13:37,413 --> 01:13:39,047 Hobeto nago. 534 01:13:39,281 --> 01:13:41,884 Baina zerbait jan behar dut berehala. 535 01:13:41,884 --> 01:13:44,420 -Inurriek inbaditu gaituzte. -Zer? 536 01:13:45,120 --> 01:13:48,924 Ahal dudan guztia salbatu dut, baina dena jan dute. 537 01:13:49,324 --> 01:13:51,627 Ez dago ezer jateko. 538 01:13:51,727 --> 01:13:55,431 Janari ona jan beharrean nago, ez zure zaborra. 539 01:13:59,234 --> 01:14:03,105 -Hauek al dira etxeko giltzak? -Bai. Zer ba? 540 01:14:05,140 --> 01:14:09,244 -Zer egin behar duzu? -Gora joan, janari bila. 541 01:14:10,145 --> 01:14:11,547 Ezin duzu! Erotu egin zara? 542 01:14:12,714 --> 01:14:16,819 -Ez naute harrapatuko. -Bai! Erotu egin al zara? 543 01:14:20,022 --> 01:14:22,491 Goazen, zer ari zara hor? 544 01:14:27,629 --> 01:14:30,299 Mesedez! Nireak egin du! 545 01:14:30,299 --> 01:14:32,468 Olivia. 546 01:14:35,704 --> 01:14:37,139 Zein da giltza? 547 01:14:37,339 --> 01:14:39,341 Azkar, gose naiz eta. 548 01:14:42,678 --> 01:14:44,880 Ixo. 549 01:14:48,884 --> 01:14:49,518 Goazen. 550 01:14:49,551 --> 01:14:51,153 Ixo. 551 01:15:01,063 --> 01:15:02,831 -Poliki. -Gose naiz. 552 01:15:04,032 --> 01:15:06,835 -Gosea! Gosea! Gosea! -Lasai, lasai. 553 01:15:10,739 --> 01:15:12,508 Ez, ez. Nik egingo dut. 554 01:16:09,731 --> 01:16:11,066 Alde! 555 01:16:11,667 --> 01:16:13,135 Alde! 556 01:16:11,667 --> 01:16:13,135 Alde! 557 01:16:13,535 --> 01:16:14,903 Alde! 558 01:16:14,903 --> 01:16:18,273 Zoaz, mesedez. 559 01:16:18,740 --> 01:16:23,579 Alde, mesedez, alde. 560 01:16:58,714 --> 01:17:04,152 -Edan garagardo gehiago. -Ez zait gustatzen. 561 01:17:04,152 --> 01:17:06,989 Zergatik ez? Hau da gure azken gaua. 562 01:17:07,189 --> 01:17:09,524 Bihar kartzela honetatik aterako gara. 563 01:17:09,625 --> 01:17:11,860 -Tira. -Ondo da. 564 01:17:12,060 --> 01:17:13,462 Topa. 565 01:17:28,510 --> 01:17:31,747 Atzo gauean, zure laguna etorri zenean… 566 01:17:32,648 --> 01:17:34,449 …zer saldu zenion? 567 01:17:34,883 --> 01:17:36,652 Nire lanetako bat. 568 01:17:36,818 --> 01:17:38,654 Zer lan mota? 569 01:17:39,821 --> 01:17:41,523 Argazkiak. 570 01:17:42,391 --> 01:17:44,192 Ikusi ditudala uste dut. 571 01:17:44,993 --> 01:17:47,262 -Non? -Ordenagailuan. 572 01:17:48,096 --> 01:17:51,967 Kaka! Ahaztu egin zait. 573 01:17:53,301 --> 01:17:55,070 Gustatzen zaizkizu? 574 01:17:56,138 --> 01:17:58,140 Bai, politak dira. 575 01:17:58,340 --> 01:18:02,110 -Politak? -Ez, oso ederrak dira. 576 01:18:02,244 --> 01:18:04,079 Zoragarriak. 577 01:18:05,881 --> 01:18:07,582 Ea honekin. 578 01:18:10,919 --> 01:18:15,023 Duela urte gutxi arte, argazkiak ateratzen nituen. 579 01:18:15,891 --> 01:18:17,325 Bideoartea egiten nuen. 580 01:18:19,861 --> 01:18:22,064 Erakusketaren bat ere egin nuen. 581 01:18:22,330 --> 01:18:27,002 18 urterekin sari garrantzitsu bat irabazi nuen. 582 01:18:27,202 --> 01:18:29,371 -Bai zera! -Egia da. 583 01:18:29,371 --> 01:18:32,374 -Los Angelesera joan nintzen. -Bai zera! 584 01:18:32,541 --> 01:18:34,476 -Joan nintzen. -Bai horixe. 585 01:18:34,710 --> 01:18:38,213 Baina drogatzen hasi, eta argazkiak utzi nituen. 586 01:18:39,948 --> 01:18:44,786 Ikusi dituzun argazkiak "I'm a wall" izeneko sail batekoak dira. 587 01:18:44,820 --> 01:18:47,756 -"Horma bat naiz". -Zer horma? 588 01:18:48,023 --> 01:18:49,725 Horma metaforiko bat da. 589 01:18:50,358 --> 01:18:54,529 Ni naiz horma. 590 01:18:54,763 --> 01:18:58,033 Horma-paperean sartuta nago, igeltsuan sartuta. 591 01:18:58,133 --> 01:19:01,737 -Sugandila bat bezala? -Ez. 592 01:19:02,637 --> 01:19:06,641 Desmaterializatu egin nahi nuen. 593 01:19:07,509 --> 01:19:11,213 Ni eta zu, ikuspegirik ez bagenu… 594 01:19:11,313 --> 01:19:13,648 …berdinak izango ginateke. 595 01:19:15,150 --> 01:19:16,585 Bai. Alegia… 596 01:19:16,618 --> 01:19:22,290 …ikuspegirik gabe, ez geundeke beti bata bestearen kontra… 597 01:19:22,758 --> 01:19:27,229 …eta den bezala onartuko genuke errealitatea, hura epaitu gabe. 598 01:19:27,763 --> 01:19:31,032 -Budismoa ezagutzen duzu? -Bai. 599 01:19:31,800 --> 01:19:35,203 -Baina zu ez zara batere budista. -Nola ezetz? 600 01:19:35,771 --> 01:19:37,439 Ez, aztoratuta zaude beti. 601 01:19:37,506 --> 01:19:39,808 Ez da erraza budista izatea. 602 01:19:40,375 --> 01:19:43,111 Eta drogak gaiztotu egin nau. 603 01:19:43,779 --> 01:19:47,783 Lehen, hormetan sartzeko gauza nintzen. 604 01:19:47,949 --> 01:19:50,252 -Bai zera! -Baietz ba! 605 01:19:50,285 --> 01:19:51,319 Noski. 606 01:19:53,822 --> 01:19:55,791 Soineko hau gustatzen zaizu? 607 01:19:56,391 --> 01:19:57,793 Oso ederra. 608 01:19:58,160 --> 01:20:01,062 Beste soineko bat janztea nahi duzu? 609 01:20:01,429 --> 01:20:03,799 Nunziante kondesak eta nik neurri bera dugu. 610 01:20:03,832 --> 01:20:05,534 Ondo da. 611 01:20:34,229 --> 01:20:36,231 Nire lazoa gustatzen zaizu? 612 01:20:38,700 --> 01:20:41,937 Oso polita, Bazko-arrautza dirudi! 613 01:20:45,640 --> 01:20:47,676 Nahiago ditut gauza serioak. 614 01:21:13,034 --> 01:21:16,338 -Nori idazten diozu? -Zaldietako lagunari. 615 01:21:16,538 --> 01:21:18,974 Biharko hitzordua jarri nahi diot. 616 01:21:19,274 --> 01:21:22,477 Esadazu taberna politen bat, bera bila etor dadin. 617 01:21:23,745 --> 01:21:28,316 Afrodita taberna, Verdi plazan. Oso ogitarteko onak egiten dituzte. 618 01:21:30,886 --> 01:21:33,154 -Zure senargaia al da? -Ez. 619 01:21:34,122 --> 01:21:36,391 Sexu-kontu bat izan nuen berarekin. 620 01:21:36,558 --> 01:21:39,461 Baina elkar ezagutu genuenean bera beste neska batekin zegoen. 621 01:21:40,228 --> 01:21:42,397 -Zuregatik utzi zuen? -Ez. 622 01:21:42,697 --> 01:21:45,100 Nirekin adarrak jarri zizkion. 623 01:21:46,268 --> 01:21:50,538 Elkar ezagutu ondoren, ezin ginen bata bestea gabe egon. 624 01:21:51,139 --> 01:21:53,742 Baina handik hilabete batzuetara… 625 01:21:54,242 --> 01:21:56,144 …neska harengana bueltatu zen. 626 01:21:56,778 --> 01:21:59,814 -Tristetu egin zinen? -Pixka bat. 627 01:22:00,181 --> 01:22:01,783 Baina ulertu nion… 628 01:22:01,783 --> 01:22:05,787 …ez duzu drogazale batengatik zure neska utziko. Normala da. 629 01:22:07,389 --> 01:22:11,593 Baina duela bi hilabete mezu bat bidali zidan. 630 01:22:12,627 --> 01:22:16,398 Esan zidan pentsatzen ari zela… 631 01:22:17,265 --> 01:22:19,701 …eta niregana itzuli nahi zuela. 632 01:22:20,335 --> 01:22:22,671 Baina droga utzi beharra daukat. 633 01:22:25,473 --> 01:22:27,108 Nolakoa da? 634 01:22:28,977 --> 01:22:32,480 Altua, ile kizkurra… 635 01:22:33,415 --> 01:22:35,083 …begi berdeak. 636 01:22:35,483 --> 01:22:37,485 Diseinatzaile grafikoa da Erroman. 637 01:22:37,819 --> 01:22:41,456 Dena utzi nahi omen du landan bizitzeko… 638 01:22:41,790 --> 01:22:43,358 …nirekin. 639 01:22:43,725 --> 01:22:45,961 -Non? -Maremman. 640 01:22:46,227 --> 01:22:48,797 Bere ahaide batek landa-turismoko baserri bat du. 641 01:22:49,130 --> 01:22:52,133 Han lan egin genezake. 642 01:22:54,336 --> 01:22:56,071 Giroz aldatzeko. 643 01:22:59,107 --> 01:23:01,676 Hainbeste denbora daramat drogatzen… 644 01:23:01,743 --> 01:23:05,680 …non ez baitut imajinatzen berriz pertsona normal bat izatea zer den. 645 01:23:05,947 --> 01:23:07,115 Zergatik? 646 01:23:08,283 --> 01:23:12,620 Drogaren eraginez dena berdin zaizulako. 647 01:23:14,456 --> 01:23:16,124 Ez duzu ezer sentitzen. 648 01:23:17,392 --> 01:23:19,627 Inork ezin dizu min eman. 649 01:23:20,395 --> 01:23:22,297 Hori ez al da gauza ona? 650 01:23:23,565 --> 01:23:25,834 Ez, axolagabea bihurtzen zarelako. 651 01:23:27,002 --> 01:23:29,437 Axolagabekeria ez da polita. 652 01:23:30,071 --> 01:23:33,742 Hotza eta krudela bihurtzen zara. 653 01:23:34,275 --> 01:23:35,777 Ni bezala! 654 01:23:57,132 --> 01:24:01,903 Nire adimena aireratu egin da. 655 01:24:04,239 --> 01:24:09,077 Pentsamendu bat, bakarra. 656 01:24:11,446 --> 01:24:16,785 Oinez noa hiria lo dagoen bitartean. 657 01:24:18,686 --> 01:24:23,425 Haren begiak gauean. 658 01:24:25,794 --> 01:24:30,398 Argi zuriak gauean. 659 01:24:33,301 --> 01:24:38,873 Ahots bat hizketan ari zait. Nor ote da? 660 01:24:50,085 --> 01:24:54,789 Esadazu, mutil bakartia, nora zoaz? 661 01:24:54,989 --> 01:24:58,960 Zergatik hainbeste oinaze? 662 01:24:59,961 --> 01:25:05,733 Maitale handi bat galdu duzu, zalantzarik gabe. 663 01:25:07,068 --> 01:25:12,340 Baina hiria maitalez betea dago. 664 01:25:14,909 --> 01:25:19,314 Ez, neska bakartia, ez, ez. 665 01:25:19,814 --> 01:25:23,852 Oraingoan, oker zaude. 666 01:25:24,786 --> 01:25:30,258 Ez dut maitale handi bat bakarrik galdu. 667 01:25:31,659 --> 01:25:34,329 Bart dena galdu dut berarekin… 668 01:25:35,363 --> 01:25:38,299 -Galdera bat egin diezazuket? -Zer? 669 01:25:38,766 --> 01:25:40,735 Zergatik ez zara inoiz gure etxera etortzen? 670 01:25:41,035 --> 01:25:42,770 -Ez dakizu? -Ez. 671 01:25:43,471 --> 01:25:46,708 Uda batean ia zure ama hil nuelako. Ez al zara gogoratzen? 672 01:25:47,075 --> 01:25:51,146 -Ez. -Harri bat bota nion burura. 673 01:25:51,346 --> 01:25:53,314 Odol asko bota zuen. 674 01:25:53,982 --> 01:25:56,651 Aitak ospitalera eraman zuen eta puntuak jarri zizkioten. 675 01:25:58,419 --> 01:26:00,021 Zergatik egin zenion hori? 676 01:26:01,356 --> 01:26:02,957 Gorroto niolako. 677 01:26:04,025 --> 01:26:05,960 Aita lapurtu zidan. 678 01:26:06,561 --> 01:26:08,563 Baina harri bat… 679 01:26:19,541 --> 01:26:23,978 Baina, mutil bakartia, nora joango zara orain? 680 01:26:24,412 --> 01:26:28,016 Gaua itsaso handi bat da. 681 01:26:29,317 --> 01:26:34,656 Igeri egiteko nire eskua behar baduzu… 682 01:26:36,191 --> 01:26:41,829 Mila esker, baina gaur gauean hil egin nahi dut. 683 01:26:44,032 --> 01:26:46,901 Nire begietan aingeru bat dagoelako. 684 01:26:47,101 --> 01:26:50,205 Aingeru bat dago, aingeru bat dago. 685 01:26:50,572 --> 01:26:56,945 Eta ezin du jadanik hegan egin. 686 01:27:03,618 --> 01:27:05,753 -Lo zaude? -Ez. 687 01:27:06,621 --> 01:27:08,156 Gauza bat hitz emango didazu? 688 01:27:09,991 --> 01:27:10,792 Zer? 689 01:27:11,059 --> 01:27:12,694 Ez zarela berriz drogatuko. 690 01:27:12,894 --> 01:27:14,229 Inoiz ez. 691 01:27:15,430 --> 01:27:17,432 Hitz ematen dizut. 692 01:27:17,999 --> 01:27:19,934 Eta zuk gauza bat hitz emango didazu? 693 01:27:21,936 --> 01:27:23,238 Bai. 694 01:27:25,773 --> 01:27:27,709 Ez ezkutatu gehiago. 695 01:27:28,409 --> 01:27:30,311 Handia zara, demontre! 696 01:27:31,012 --> 01:27:32,981 Bizitzen hasi behar duzu. 697 01:27:33,848 --> 01:27:36,918 Noizean behin erortzen bazara, ez dio axolarik. 698 01:27:37,785 --> 01:27:39,621 Begira nazazu ni, ubelduz beteta nago. 699 01:27:39,887 --> 01:27:41,856 Zuk bederatzi bizitza dituzu, katuek bezala. 700 01:27:46,127 --> 01:27:49,264 -Hitz ematen didazu? -Bai. 701 01:27:52,300 --> 01:27:54,469 Oso berandu da, lo egin dezagun. 702 01:29:23,424 --> 01:29:24,992 Kaka! 703 01:30:37,832 --> 01:30:38,599 Olivia? 704 01:30:38,599 --> 01:30:40,568 Bai, bukatu dut. 705 01:31:20,007 --> 01:31:23,077 -Ederra zaude. -Eskerrik asko. 706 01:31:24,111 --> 01:31:25,480 Joango al gara? 707 01:31:27,548 --> 01:31:28,783 Goazen. 708 01:31:30,318 --> 01:31:31,886 Zure zigarroak. 709 01:31:38,025 --> 01:31:39,494 Tori. 710 01:32:16,998 --> 01:32:19,100 Zatoz. Goazen. 711 01:32:25,406 --> 01:32:26,707 Ezin dut hori egin. 712 01:32:26,941 --> 01:32:29,210 Bai horixe. Hemen naukazu. 713 01:32:32,046 --> 01:32:33,981 Ondo pasatu dugu, ezta? 714 01:32:34,215 --> 01:32:37,018 Bai, berriz egin beharko dugu. 715 01:32:38,019 --> 01:32:40,488 Gure astebetea elurretan! 716 01:33:48,389 --> 01:33:51,192 NI ETA ZU 717 01:34:18,119 --> 01:34:22,957 AZPITITULUAK: Jon Muñoz