1 00:00:00,867 --> 00:00:06,172 Judex filmak Jean-George Auriol saria irabazi zuen 1963an… 2 00:00:06,306 --> 00:00:09,743 …epaimahaiak aho batez hala erabakita. 3 00:02:09,095 --> 00:02:11,764 Judex… 4 00:02:14,067 --> 00:02:19,305 Latin hitz bat da: "epailea" edo "justiziazalea" esan nahi du. 5 00:02:19,405 --> 00:02:21,341 Badakit. Eskerrik asko. 6 00:02:22,242 --> 00:02:25,078 Epaile hau xantaiagilea iruditzen zait. 7 00:02:25,979 --> 00:02:29,015 Ez dakit nor ari ote zaigun xantaia egiten. 8 00:02:29,415 --> 00:02:31,818 Ez dut ulertzen Judex hori zertan dabilen. 9 00:02:31,951 --> 00:02:35,088 Ez du ezer eskatu berarentzat, eta horrelakoek gehienetan… 10 00:02:35,221 --> 00:02:37,690 Ez zaitez inozoa izan, Vallières. 11 00:02:37,824 --> 00:02:42,529 Beldurrez amore ematen badut, orduan hasiko da xantaia. 12 00:02:43,163 --> 00:02:45,732 Ikusiko dugu. Hitz egigun gauza serioez. 13 00:02:45,999 --> 00:02:48,334 Bankuak deitu al du New Yorkeko itxierako prezioarekin? 14 00:02:48,368 --> 00:02:50,503 Bai, jauna. Zuk esan bezala. 15 00:02:50,637 --> 00:02:52,105 Sartu. 16 00:02:53,039 --> 00:02:56,943 Cocantin jaunak zurekin egon nahi du. 17 00:02:57,076 --> 00:03:00,847 -Hitzordua omen du zurekin. -Hala da. Sartzeko esaiozu. 18 00:03:01,848 --> 00:03:04,584 -Une egokian dator. -Cocantin jauna. 19 00:03:04,951 --> 00:03:10,557 Alfred Cocantin naiz, detektibe pribatua. 20 00:03:10,657 --> 00:03:12,992 Celeritas agentziaren zuzendaria… 21 00:03:13,126 --> 00:03:16,996 …nire osaba Regaudet zenaren ondorengoa… 22 00:03:17,096 --> 00:03:21,834 …hezkuntzako dominez ohoratua… Ni ez, bera. 23 00:03:21,968 --> 00:03:25,205 -Eseri. -Eskerrik asko. 24 00:03:25,305 --> 00:03:27,574 -Jauna…? -Vallières jauna, nire idazkaria. 25 00:03:28,274 --> 00:03:31,711 Antzeko egoera batean, jo nuen behin… 26 00:03:31,844 --> 00:03:33,980 …zure aurrekoaren zerbitzuetara… 27 00:03:34,113 --> 00:03:36,316 …eta bete-betean asmatu nuen. 28 00:03:36,449 --> 00:03:40,253 -Zurekin berdin izatea nahi nuke. -Zaude ziur… 29 00:03:40,386 --> 00:03:42,422 Hona zein den auzia. 30 00:03:42,555 --> 00:03:45,892 Bihar, aldi berean ospatuko dugu bankuaren 21. urteurrena… 31 00:03:46,025 --> 00:03:50,430 …eta Rochefontaine bizkondearen eta nire alabaren ezkon-hitza. 32 00:03:50,563 --> 00:03:52,699 Jende asko egongo da jauregian… 33 00:03:52,832 --> 00:03:56,436 …eta zure laguntza nahi dut gaiztakeriarik egin ez dezan… 34 00:03:56,569 --> 00:03:58,738 …ez biharko ekarritako zerbitzarietatik inork… 35 00:03:58,738 --> 00:04:02,675 …ez eta negozioetako nire ezagunek ere… 36 00:04:02,809 --> 00:04:04,677 …nahitaez gonbidatu behar izan baititut. 37 00:04:04,777 --> 00:04:07,981 Gure gonbidatutzat aurkeztuko zaitugu, jakina. 38 00:04:08,114 --> 00:04:11,317 Vallières jaunak zertzeladen berri emango dizu… 39 00:04:11,417 --> 00:04:14,153 …eta zuk zure baldintzak jakinaraziko dizkiozu. 40 00:04:14,287 --> 00:04:17,257 Berehala aurkeztuko dizut nire alaba. 41 00:04:17,357 --> 00:04:20,893 Eta horrela etxea ezagutu ahal izango duzu. 42 00:04:21,027 --> 00:04:25,698 Bide batez, saia zaitez gutun honen egilea nor den jakiten. 43 00:04:25,832 --> 00:04:28,801 Morroiren baten txantxaren bat izango da. 44 00:04:28,901 --> 00:04:31,104 Vallières, zatoz hona. 45 00:04:32,472 --> 00:04:36,442 "Favraux bankaria, zure krimenak garbitzeko… 46 00:04:36,542 --> 00:04:41,147 …zure biktimei eman behar diezu zure ondasunen erdia". 47 00:04:42,048 --> 00:04:48,388 "Bihar arratsaldeko 6ak arte duzu agindutakoa betetzeko". 48 00:04:48,788 --> 00:04:51,991 "Judexek sinatua". 49 00:04:52,992 --> 00:04:54,460 Judex? 50 00:04:54,527 --> 00:04:58,865 Rio Pintoko Marcori deitu diru-funts guztiak sal ditzan. 51 00:04:58,998 --> 00:05:02,001 Jendeak jakin dezala Favraux bankua saltzen ari dela. 52 00:05:02,135 --> 00:05:06,039 Hiru egun barru, hutsaren truke berrerosiko dugu dena. 53 00:05:06,172 --> 00:05:10,310 Urtebetetze-opari polit bat egingo diot neure buruari. 54 00:05:10,576 --> 00:05:16,082 Zatoz, Cocantin, udaberriko airea arnastera. 55 00:05:43,343 --> 00:05:46,012 Favraux jaunarekin hitz egin beharra daukat! 56 00:05:47,113 --> 00:05:48,414 Ez dut karitaterako astirik. 57 00:05:48,481 --> 00:05:52,018 Ez nator karitate eskean. 58 00:05:52,185 --> 00:05:54,020 Ez nauk ezagutzen, ezta? 59 00:05:54,153 --> 00:05:56,756 Kartzelaldiak gizona aldatzen du. 60 00:05:56,889 --> 00:05:59,959 -Pierre Kerjean dut izena. -Ez dut zure aditzerik. 61 00:06:00,259 --> 00:06:01,994 Epaiketan ez hintzen hain harroa. 62 00:06:02,462 --> 00:06:05,264 Aberastu egingo omen ninduzun, isiltzen banintzen… 63 00:06:05,398 --> 00:06:07,300 …eta zigorra hire ordez betetzen banuen. 64 00:06:07,967 --> 00:06:11,571 Familia zainduko omen hidaan nire kartzelaldia bitartean. 65 00:06:11,671 --> 00:06:14,407 Emaztea miseria gorrian hil zen eta semea desagertu egin da. 66 00:06:14,507 --> 00:06:16,476 Eta hik ez duk ezer egin. 67 00:06:16,609 --> 00:06:20,012 Beraz, Favraux, semea aurkitzen lagunduko didak. 68 00:06:20,179 --> 00:06:25,151 Bestela, hiretzat okerrago! Oraindik hitz egin zezakeat. 69 00:06:25,985 --> 00:06:28,287 Gizon hau erotuta dago. 70 00:06:28,388 --> 00:06:31,557 Emaizkiozue 40 zentimo eta bota ezazue. 71 00:06:36,229 --> 00:06:39,232 Zatoz, gizona. 72 00:06:56,883 --> 00:06:59,852 Jacqueline maitea, hona Cocantin jauna. 73 00:06:59,952 --> 00:07:01,521 Biharko festara gonbidatuta dago. 74 00:07:01,654 --> 00:07:06,092 Cocantin jauna, hona Aubry andrea, nire alaba. 75 00:07:09,128 --> 00:07:12,732 Favraux jaunak zure ezkon-hitzaren berri eman dit. 76 00:07:12,832 --> 00:07:16,269 Pozten naiz zu zoriontzeko lehenengoetako bat izateaz. 77 00:07:16,469 --> 00:07:18,438 Mila esker, jauna. 78 00:07:19,071 --> 00:07:22,241 Hona nire biloba, Alice. 79 00:07:25,845 --> 00:07:28,548 -Agurtu jaun hau. -Kaixo, jauna. 80 00:07:28,681 --> 00:07:33,252 Kaixo. Alice izeneko neskato bat ezagutzen dut. 81 00:07:33,352 --> 00:07:35,588 -Ni bezala. -Bai. 82 00:07:35,721 --> 00:07:40,393 Behin, lorategian zegoela, zer ikusiko pasatzen? 83 00:07:40,526 --> 00:07:43,029 Untxi bat, traje urdin dotore bat jantzia. 84 00:07:43,162 --> 00:07:46,065 Untxia Aliceren aurrean gelditu zen, neska ikusi gabe… 85 00:07:46,165 --> 00:07:48,768 …ordularia atera, eta hau esan zuen… 86 00:07:48,901 --> 00:07:53,039 -Untxiak ordulari bat zeukan? -Bai, urrezkoa, kateduna. 87 00:07:53,473 --> 00:07:54,874 Aitonak bezala. 88 00:08:07,887 --> 00:08:11,724 Barkatu. Alicek eskola-ordua du. 89 00:08:11,958 --> 00:08:16,229 Hona Verdier andereñoa, nire bilobaren irakaslea. 90 00:08:18,798 --> 00:08:22,335 Zoaz Marie andereñoarekin eta txintxoa izan. 91 00:08:34,280 --> 00:08:37,416 Erakutsiozu bere gela jaun horri. 92 00:10:03,736 --> 00:10:05,638 Ez dut ulertzen. 93 00:10:05,771 --> 00:10:10,042 Galdezka aritu naiz gaur goizean, zuk eskatu bezala. 94 00:10:10,209 --> 00:10:14,113 Arlote hori bart gauean hil da, bere senera etorri gabe. 95 00:10:14,246 --> 00:10:18,484 Bide bazterrean aurkitu zuten, eta ospitalera eraman. 96 00:10:18,618 --> 00:10:20,553 Inork ez du zure susmorik. 97 00:10:38,137 --> 00:10:43,175 "Jendea desohoratzeaz gainera, hil ere egiten dituzu". 98 00:10:45,244 --> 00:10:48,547 "Gaur gauerdirako ez badituzu nire aginduak betetzen… 99 00:10:48,581 --> 00:10:51,083 …erruki gabe zigortuko zaitut". 100 00:10:51,150 --> 00:10:52,718 "Judex". 101 00:10:53,386 --> 00:10:55,688 -Norbait hil duzu? -Nola? 102 00:10:55,821 --> 00:10:58,324 Gutun honek dioenez… 103 00:10:58,457 --> 00:11:01,727 Gogoraraziko dizut ez zaudela hemen ez oporretan… 104 00:11:01,861 --> 00:11:04,263 …ezta ere untxi eta ordularien ipuinak umeei kontatzeko. 105 00:11:04,363 --> 00:11:05,765 Baina ni… 106 00:11:05,898 --> 00:11:09,702 Ixo! Gaur arratsa arte duzu gutun horien egilea aurkitzeko. 107 00:11:09,802 --> 00:11:11,003 Agur, jauna. 108 00:11:31,924 --> 00:11:33,959 Aitak behartu du berriz ezkontzera. 109 00:11:34,093 --> 00:11:36,595 Lehenengo aldian dohakabea izan zen. 110 00:11:36,729 --> 00:11:39,265 Oso gazterik ezkonarazi zuen neska gajoa. 111 00:11:39,365 --> 00:11:43,302 De la Rochefontaine deitzea dotorea irudituko zaio Favrauxi. 112 00:11:44,303 --> 00:11:48,307 Ezkontza hori ondo etorriko zaio, sosik gabe omen dago eta. 113 00:11:48,407 --> 00:11:52,745 De la Rochefontaine irrikaz egongo da ohe honetan oheratzeko! 114 00:12:05,324 --> 00:12:09,729 Ez, Favraux jauna, ez naiz sekula zure maitalea izango. 115 00:12:09,862 --> 00:12:15,634 Marie, behar zaitut. Nire emaztea izango al zara? 116 00:12:15,768 --> 00:12:19,271 Jacqueline ezkondu eta berehala ezkonduko naiz ni zurekin. 117 00:12:21,107 --> 00:12:23,476 Nire ondasun guztiak zuretzat izango dira. 118 00:12:23,609 --> 00:12:26,645 Ni ez naiz erosten den horietakoa. 119 00:15:36,702 --> 00:15:41,840 "Joango al zara polikixeago?" esan zion legazkumeak karrakelari. 120 00:15:41,941 --> 00:15:47,479 "Mazopa bat dabilkit atzetik". 121 00:15:47,579 --> 00:15:51,717 "Har ezazu zeure otarraina besotik eta has zaitez dantzan". 122 00:15:51,817 --> 00:15:57,456 "Har ezazu, ba, otarraina besotik eta zatoz nirekin dantzara". 123 00:15:58,190 --> 00:16:00,826 Zer-nolako burua ipini ote du Favrauxek? 124 00:16:00,960 --> 00:16:03,262 Putre-burua. 125 00:16:20,012 --> 00:16:21,213 Adiskide maiteok… 126 00:16:24,016 --> 00:16:29,288 …berri handi eta zoriontsu bat eman nahi dizuet. 127 00:16:30,122 --> 00:16:32,491 Gaur gauean ez gara bakarrik ospatzen ari… 128 00:16:32,624 --> 00:16:35,527 …20 urteko ahaleginen emaitza… 129 00:16:35,861 --> 00:16:38,897 …eta ahalegin handiena ere bai… 130 00:16:39,231 --> 00:16:41,767 …horri esker egin baitu Favraux Bankuak aurrera… 131 00:16:41,867 --> 00:16:46,472 …eta bere jarduerak industriako adar gehienetara hedatu. 132 00:16:50,609 --> 00:16:53,145 Ospatzen ari gara baita ere… 133 00:16:53,145 --> 00:16:58,150 …nire alaba Jacquelineren ezkon-hitza… 134 00:16:58,283 --> 00:17:02,221 …Amaury de la Rochefontaine bizkondearekin ezkonduko baita. 135 00:17:06,525 --> 00:17:09,495 Askoz ere poz handiagoz… 136 00:17:40,125 --> 00:17:43,662 Une honetan sentitzen dudan poz handiaz… 137 00:17:49,168 --> 00:17:51,937 Medikua naiz, utzi pasatzen. 138 00:18:01,447 --> 00:18:02,514 Hilda dago. 139 00:18:58,036 --> 00:18:59,371 Diana! 140 00:19:28,834 --> 00:19:31,470 FAVRAUX ehortzi eta hurrengo gauean… 141 00:19:34,439 --> 00:19:40,045 Judexen bigarren gutunean esandako ordu berean hil zen Favraux jauna. 142 00:19:40,179 --> 00:19:43,982 Kointzidentzia hori oso kezkagarria da. 143 00:19:44,116 --> 00:19:48,253 Kointzidentzia hutsa dela uste dut eta horregatik ez nuen ezer esan. 144 00:19:48,554 --> 00:19:52,224 Abisatu egin behar nizun, ordea. 145 00:19:53,125 --> 00:19:57,296 Aubry andreak erabakiko du zer egin behar den. 146 00:19:58,430 --> 00:19:59,831 Andrea. 147 00:20:03,068 --> 00:20:04,670 Cocantin jauna… 148 00:20:04,803 --> 00:20:09,541 …diskreziorik handiena eskatzen dizut. 149 00:20:09,608 --> 00:20:12,711 Sekretu profesionalak ere isiltzera behartzen zaitu. 150 00:20:12,811 --> 00:20:14,713 Fio zaitez nitaz, jauna. 151 00:20:36,835 --> 00:20:39,471 Vallières, poliziari deitu behar diogu. 152 00:20:40,872 --> 00:20:43,342 Ez, andrea, hori ezinezkoa da. 153 00:20:44,309 --> 00:20:45,177 Zer ba? 154 00:20:46,778 --> 00:20:51,183 Gutun horiek egia esaten dute. 155 00:20:51,950 --> 00:20:53,785 Emadazu froga bat. 156 00:21:06,798 --> 00:21:10,936 Arrazoi batengatik geratu naiz zure aitaren zerbitzura… 157 00:21:10,969 --> 00:21:14,139 …nire baliabide ahulez konpontzen saiatzeko… 158 00:21:14,273 --> 00:21:16,942 …saihestu ezin izan ditudan hutsegiteak. 159 00:21:20,012 --> 00:21:25,450 Favraux bankariaren aberastasunak, beste askorenak bezala… 160 00:21:27,019 --> 00:21:29,488 …jatorri ilun bat du… 161 00:21:31,923 --> 00:21:35,427 …Panamako eskandalua, alegia. 162 00:21:37,596 --> 00:21:44,403 Garai hartan, zure aita enplegatu xume bat zen… 163 00:21:45,137 --> 00:21:51,410 …eta halabeharrari esker lortu zituen… 164 00:21:53,679 --> 00:21:56,748 …nahiago dut nola lortu zituen zuri ez esan… 165 00:21:56,882 --> 00:22:02,120 …dokumentu konprometigarri batzuk… 166 00:22:02,254 --> 00:22:05,524 …goi mailako politikari eta finantzari batzuentzat. 167 00:22:05,657 --> 00:22:07,459 Dokumentu horiei esker… 168 00:22:07,492 --> 00:22:10,429 …nekerik gabe lortu zituen behar zituen diru eta laguntzak… 169 00:22:10,562 --> 00:22:14,099 …bere lehen negozio handiak egin ahal izateko. 170 00:22:15,200 --> 00:22:17,903 1882an jadanik… 171 00:25:25,524 --> 00:25:27,526 Bazen garaia. 172 00:25:29,027 --> 00:25:30,795 3 egun beharko dira. 173 00:25:31,863 --> 00:25:34,666 Medikuaren esana zehatz bete… 174 00:25:34,733 --> 00:25:39,170 …eta une oroz zaindu ezazue. 175 00:26:05,397 --> 00:26:07,699 Jacqueline maitea, gizonak arrazoi duela uste dut. 176 00:26:08,066 --> 00:26:11,202 Alferrik ari zara. Gogoeta luzea egin dut. 177 00:26:11,703 --> 00:26:14,406 Uko egingo diot aitaren herentziari. 178 00:26:14,739 --> 00:26:19,110 Gorde ezazue alabaren zatia hark adin-nagusitasuna iritsi arte. 179 00:26:19,177 --> 00:26:23,615 Erabateko ahalmena ematen dizut. Mila esker. 180 00:26:25,350 --> 00:26:27,586 Begirunez, andrea. 181 00:26:38,229 --> 00:26:40,899 Erokeria hutsa da! Zergatik? 182 00:26:41,399 --> 00:26:45,303 Herentziaren kontu honek asko kezkatzen zaituenez… 183 00:26:45,437 --> 00:26:48,807 …ezkon-hitza itzuliko dizut, zintzo-zintzo. 184 00:26:49,207 --> 00:26:51,509 Sentimenduek esaten dizutena egizu. 185 00:26:53,411 --> 00:26:56,982 Horrela bada, askatasuna berreskuratuko dut. 186 00:27:17,102 --> 00:27:20,271 Jaunaren ekipajea kanpoko zalgurdian dago. 187 00:27:20,538 --> 00:27:22,540 Jauna nahi duenean joan ahal izango da. 188 00:27:22,674 --> 00:27:26,311 -Eskerrik asko, Fernand. Agur. -Agur, jauna. 189 00:27:40,525 --> 00:27:43,695 Andrea, agur esatera natorkizu. 190 00:27:43,828 --> 00:27:46,197 Agur, Vallières. 191 00:27:46,331 --> 00:27:48,733 Mila esker guztiagatik. 192 00:27:48,867 --> 00:27:52,771 Zure esanetara naukazu. Deituidazu, behar izanez gero. 193 00:27:53,338 --> 00:27:54,906 Eskerrik asko, Vallières. 194 00:27:57,375 --> 00:27:59,444 Zu zaitut nire adiskide bakarra. 195 00:28:02,981 --> 00:28:05,717 Bakar-bakarrik sentituko naiz. 196 00:28:06,184 --> 00:28:11,256 Alice atzo joan zitzaidan, eta haren minez nago jadanik. 197 00:28:12,490 --> 00:28:14,826 Eta kezkatuta nauka. 198 00:28:15,193 --> 00:28:18,997 Ez kezkatu. Marie-Jeanne pertsona bikaina da. 199 00:28:19,030 --> 00:28:21,166 Izugarri maite du txikia. 200 00:28:21,332 --> 00:28:24,235 Eta, gainera, Loisy ez dago hain urruti. 201 00:28:24,302 --> 00:28:25,503 Badakit. 202 00:28:26,071 --> 00:28:29,007 Ama guztiak ni bezalakoak izango dira, noski. 203 00:28:30,809 --> 00:28:34,813 Agur. Etorri noizean behin bisitan, atsegin emango didazu. 204 00:28:35,146 --> 00:28:38,283 Idatziko dizut nire helbide berria emateko. 205 00:28:38,817 --> 00:28:41,019 Agur, andrea. 206 00:30:26,324 --> 00:30:29,093 Tira, Favraux alarguna! 207 00:30:29,828 --> 00:30:32,697 Mesedez! Ez da dibertigarria. 208 00:30:42,340 --> 00:30:46,377 A zer zirrara egin didan soldata zorroan joan beharrak… 209 00:30:46,511 --> 00:30:50,615 …neskame bat bezala, ia etxekoandrea nintzenean. 210 00:30:54,752 --> 00:30:59,424 Ez haserretu. Txantxa bat zen. Niretzat ere ez da atsegina. 211 00:31:00,158 --> 00:31:03,895 Zergatik ez ote da zurekin ezkondu ondoren hil? 212 00:31:04,229 --> 00:31:07,198 Geldi hor! Hau ez da une egokia. 213 00:31:07,398 --> 00:31:10,268 -Itxaron gaur gaua arte. -Zer egingo dugu gaur gauean? 214 00:31:10,468 --> 00:31:12,337 -Favraux gaztelura itzuli. -Zer? 215 00:31:12,337 --> 00:31:16,207 Urrea balio duten dokumentuak dauzka bulegoan. 216 00:31:16,474 --> 00:31:18,409 Sekulako harrapakina! 217 00:34:03,474 --> 00:34:05,476 Begiratu hor barruan. 218 00:35:53,317 --> 00:35:56,187 Aizu! Aizu! 219 00:37:02,453 --> 00:37:05,957 Aizu? Aizu? 220 00:37:06,090 --> 00:37:09,160 Normal erantzun, damutu nahi ez baduzu. 221 00:37:09,493 --> 00:37:11,662 Jacqueline, lagundu! 222 00:37:12,096 --> 00:37:13,464 Alaba, lagundu! 223 00:37:13,898 --> 00:37:16,934 Jacqueline, erantzuidazu! Jacqueline! 224 00:37:29,981 --> 00:37:31,682 Marie Verdier! 225 00:37:34,051 --> 00:37:36,187 Ekarri kloroformoa! 226 00:37:44,428 --> 00:37:47,498 Eraman egingo dugu, hitz eginarazteko astia izateko. 227 00:37:47,865 --> 00:37:49,166 Erreminta-kutxa! 228 00:40:17,148 --> 00:40:21,819 "Norbaitek mehatxatzen bazaitu, aska itzazu uso hauek… 229 00:40:21,952 --> 00:40:27,525 …laguntzera joango natzaizu. Zelatan naukazu. Judex". 230 00:41:12,636 --> 00:41:16,106 Telefonoko ahotsa Favrauxena zen. Ziur nago. 231 00:41:18,142 --> 00:41:20,244 Txantxa bat izango zen. 232 00:41:21,011 --> 00:41:22,313 Eta txakurrak? 233 00:41:22,480 --> 00:41:24,882 Eta Judexek Favrauxi idatzitako mehatxuzko gutunak? 234 00:41:25,149 --> 00:41:27,051 Txantxak dira horiek ere? 235 00:41:29,653 --> 00:41:33,724 Eta Favraux bizirik balego, Judexek preso hartuta…? 236 00:41:34,425 --> 00:41:36,727 …hobe genuke bera aurkitzea, ez? 237 00:41:37,795 --> 00:41:41,198 Ni ezkontzea zuri ere komeniko litzaizuke. 238 00:41:42,032 --> 00:41:46,437 Favraux zurekin ezkonduko balitz, baldin eta aurkituko bagenu… 239 00:41:46,504 --> 00:41:49,707 …Jacquelinek bart gauean egin zeniona kontatzen dionean… 240 00:41:49,807 --> 00:41:51,742 Horrek ez dit luzaroan traba egingo. 241 00:41:52,176 --> 00:41:54,578 Bere aitari zer gertatu zaion jakiten dudan orduko… 242 00:41:55,346 --> 00:41:56,814 Ez da luzarorako izango. 243 00:42:01,185 --> 00:42:03,454 Zer egin behar duzu? 244 00:42:04,755 --> 00:42:06,524 Bi gizon sendo behar ditut. 245 00:42:07,191 --> 00:42:09,093 Deitu Pierroti eta Léoni. 246 00:42:09,593 --> 00:42:14,265 Gaur gauean Favrauxen hilobira joango gara laurok. 247 00:42:21,539 --> 00:42:24,241 FAVRAUXen hilobia zena… 248 00:43:06,317 --> 00:43:07,785 Favraux! 249 00:44:42,312 --> 00:44:44,114 "Favraux bankaria". 250 00:44:49,453 --> 00:44:53,090 "Hiltzera kondenatu zintudan". 251 00:44:53,223 --> 00:44:57,227 "Zure alabaren egintzak bizia salbatu dizu". 252 00:44:57,361 --> 00:45:04,568 "Bizi osoko espetxealdira kondenatzen zaitut". 253 00:45:04,735 --> 00:45:06,503 "Judex". 254 00:45:11,742 --> 00:45:13,777 Non dago? Berarekin hitz egin nahi dut. 255 00:45:14,278 --> 00:45:17,981 Geroago. Oso ahul zaude. Ozta-ozta salbatu zara. 256 00:45:18,348 --> 00:45:20,951 Berari esker, ez. Zuk garaiz jaso ez baninduzu… 257 00:45:21,218 --> 00:45:23,487 Beharbada, zerbait jakingo du nire semeaz. 258 00:45:23,654 --> 00:45:27,825 Hori pentsatu nuen nik ere hilobitik atera nuenean. 259 00:45:50,514 --> 00:45:53,150 Banengoen ba. Favrauxek hanka egin du. 260 00:45:53,450 --> 00:45:56,353 -Jacqueline aurkitu behar dugu. -Nola? 261 00:45:56,487 --> 00:45:58,956 Haurtzainaren esku utzi du alaba. 262 00:45:59,022 --> 00:46:01,558 Haurtzainaren bitartez lortuko dut helbidea. 263 00:46:24,448 --> 00:46:25,549 Zure txanda. 264 00:46:40,130 --> 00:46:41,832 Sartu. 265 00:46:43,567 --> 00:46:45,335 Telegrama bat zuretzat. 266 00:46:45,936 --> 00:46:47,271 Eskerrik asko, andrea. 267 00:46:56,213 --> 00:46:57,748 Vivier andrea! 268 00:46:59,483 --> 00:47:02,286 Alabak istripu larri bat izan du. 269 00:47:02,386 --> 00:47:04,721 Haurtzainak abisatu dit. Banoa. 270 00:47:05,422 --> 00:47:07,991 Beharbada, ez da larria izango. 271 00:47:07,991 --> 00:47:10,260 Ni arduratuko naiz txikiaz. 272 00:47:18,001 --> 00:47:19,736 Hor dago. 273 00:47:23,874 --> 00:47:25,542 Telegrama sinetsi du. 274 00:47:34,852 --> 00:47:37,788 Orain zure txanda da, Pierrot. Ulertu duzu? 275 00:47:37,988 --> 00:47:40,290 20. gela, 3. solairua. 276 00:47:40,424 --> 00:47:42,526 Har itzazu Favrauxen izena duten paper guztiak… 277 00:47:42,526 --> 00:47:45,162 …eta bankuak eta dirua aipatzen duten guztiak. 278 00:47:45,429 --> 00:47:47,764 Gainerakoak lasai hartuko ditugu landara joaten garenean. 279 00:47:47,798 --> 00:47:51,068 Norbaitekin topo egiten badut, iturgina naizela esango diot. 280 00:49:10,714 --> 00:49:12,449 Uso bat iritsi berri da. 281 00:49:14,518 --> 00:49:15,752 Kerjeanek Loisyra eramango zaitu. 282 00:49:15,852 --> 00:49:18,956 Galdetu ea zerbait gertatu zaion Marie-Jeanne Bontempsi… 283 00:49:18,956 --> 00:49:21,024 …Alice izeneko neska bat du apopilo. 284 00:49:21,358 --> 00:49:23,660 Prestatu beste autoa niretzat. Parisera noa. 285 00:49:53,190 --> 00:49:57,194 Ondoezik zaude? Berma zaitez nigan. 286 00:49:57,527 --> 00:50:01,398 Emakume honek alditxartuta dirudi. Nire autoa onartuko al duzu? 287 00:50:02,099 --> 00:50:05,602 Eskerrik asko, jauna. Nire klinikara eramango dugu. 288 00:50:12,743 --> 00:50:14,678 Emakume gajoa! Oso itxurra txarra du. 289 00:50:20,617 --> 00:50:24,654 Hiriko emakumeek ez dute sasoirik! 290 00:50:49,780 --> 00:50:52,616 -Ez da hondoratzen. -Harri bat jarri behar genion. 291 00:50:53,183 --> 00:50:54,951 Nora doan ikusi nahi dut. 292 00:51:01,324 --> 00:51:03,627 Ontzia begien bistan! 293 00:51:07,297 --> 00:51:09,132 Uretan norbait dago. 294 00:51:14,171 --> 00:51:16,807 Jauna! Jauna! 295 00:51:17,974 --> 00:51:19,576 Uretan norbait dago! 296 00:51:38,528 --> 00:51:40,697 Bizkor! Zoazte laguntza bila! 297 00:52:12,229 --> 00:52:14,197 Hilda balego, gutxienez. 298 00:52:29,513 --> 00:52:32,315 Zoaz haien atzetik eta saiatu zerbait jakiten. 299 00:52:52,369 --> 00:52:54,171 -Hilda dago? -Ez, kordea galdu du. 300 00:52:54,571 --> 00:52:59,042 Eraman ezazu jolastera; ikuskizun hori ez da zuentzat. 301 00:53:02,512 --> 00:53:04,948 Deitu Marvillera, anbulantzia bat bidal dezatela. 302 00:53:05,182 --> 00:53:05,982 Banoa. 303 00:53:42,352 --> 00:53:43,153 Altxa! 304 00:54:01,738 --> 00:54:05,408 Lagundu! Lagundu! 305 00:55:18,214 --> 00:55:20,083 Emakume bera da. 306 00:55:32,595 --> 00:55:35,865 -Zer gertatzen da? -Auto ziztrin hau! 307 00:55:54,250 --> 00:55:57,354 -Zer du? -Ez dakit. Hondatuta dago. 308 00:56:13,303 --> 00:56:16,506 Ikusi al duzue anbulantzia bat Loisytik etortzen? 309 00:56:16,740 --> 00:56:19,275 Duela ordu erdi inguru. Hortik joan da. 310 00:56:19,576 --> 00:56:20,744 Eskerrik asko. 311 00:57:01,951 --> 00:57:04,521 Zaindu autoak. Begiratzera noa. 312 00:57:19,736 --> 00:57:21,638 Norbait ote dago? 313 00:57:25,608 --> 00:57:29,546 Begira, hutsik dago. Bidean baino hobeto egongo gara. 314 00:57:44,961 --> 00:57:47,730 Zoaz autora eta etorri gure bila. 315 00:57:47,864 --> 00:57:49,799 Paseo polita, zera! 316 00:59:01,304 --> 00:59:02,539 Geldi! 317 00:59:05,575 --> 00:59:07,877 Hil ezazu! Ikusi egin nau! 318 00:59:07,944 --> 00:59:09,546 Ez! 319 00:59:23,159 --> 00:59:25,295 Pierre Kerjean dut izena. 320 00:59:25,929 --> 00:59:30,500 Eraztun hori nirea zen. Emazteari eman nion atxilotu nindutenean. 321 00:59:34,070 --> 00:59:35,772 Nire aita zara! 322 00:59:35,972 --> 00:59:37,740 Traidore zikina! 323 01:00:22,452 --> 01:00:25,955 -Eskerrak etorri zaren. -Berandu, ordea. 324 01:00:30,893 --> 01:00:34,631 Judex, hau nire semea da. Barkatu egin diot. 325 01:00:43,239 --> 01:00:45,775 -Non daude besteak? -Emakumea hor dago. 326 01:00:48,511 --> 01:00:49,679 Atea bota. 327 01:02:09,292 --> 01:02:11,427 Bi gizonek ekarri zaituzte nire etxera. 328 01:02:11,728 --> 01:02:14,464 Ba omen zekiten jaidura handia diodala zure familiari. 329 01:02:14,731 --> 01:02:18,534 Zu sukar-ametsetan ari zinen. Beste ezer esan gabe joan dira. 330 01:02:19,769 --> 01:02:24,006 Haietatik gazteenak Judex omen zuen izena. 331 01:02:26,008 --> 01:02:27,677 Judex… 332 01:03:46,689 --> 01:03:48,457 Nor zara zu? 333 01:03:49,592 --> 01:03:50,893 Non dago Vallières? 334 01:03:53,095 --> 01:03:54,397 Ez hurbildu! 335 01:03:55,565 --> 01:03:58,768 Ez beldurrik izan. Ni naiz Vallières. 336 01:04:00,536 --> 01:04:01,704 Baina nire alaba… 337 01:04:03,272 --> 01:04:04,774 Zergatik ez dago hemen? 338 01:04:05,775 --> 01:04:09,846 Seguruago dago Loisyn, nire gizonek zainduta. 339 01:04:10,613 --> 01:04:12,148 Zure gizonak? 340 01:04:20,156 --> 01:04:21,591 Judex! 341 01:04:24,694 --> 01:04:27,864 Entzuidazu, arren. 342 01:04:28,030 --> 01:04:30,967 Ez naiz zure etsaia, jakin ezazu hori. 343 01:04:31,901 --> 01:04:35,271 Utz nazazu. Zuk hil didazu aita. 344 01:04:36,339 --> 01:04:39,709 Ez, Jacqueline, bizirik dago. 345 01:04:40,109 --> 01:04:41,611 Bizirik? 346 01:04:57,994 --> 01:05:00,529 Bai, zure aita hil nahi nuen. 347 01:05:00,763 --> 01:05:04,634 Susmorik sortu gabe hil nezakeen. 348 01:05:06,903 --> 01:05:09,005 Baina ezin izan dut. 349 01:05:11,474 --> 01:05:13,109 Zuregatik. 350 01:05:18,748 --> 01:05:21,817 Baina, zertan zebilen COCANTIN detektibea? 351 01:05:24,420 --> 01:05:26,389 "Hilkutxa hutsik zegoen". 352 01:05:26,455 --> 01:05:30,927 "Amorruzko garrasi bat botaz, bi mojek atzera egin… 353 01:05:30,927 --> 01:05:34,030 …eta zerraldoa lurrera erori zen". 354 01:05:34,196 --> 01:05:36,599 "–Nor zara zu?–, oihukatu zuen mojatako batek… 355 01:05:36,632 --> 01:05:40,169 …bat-batean bere kidea pistolaz mehatxatzen zuela". 356 01:05:40,269 --> 01:05:44,106 "Beste mojak ere pistola bat zeukan eskuan". 357 01:05:44,340 --> 01:05:46,442 "–Kendu mozorroak–, esan zuen larderiaz". 358 01:05:46,509 --> 01:05:50,046 "Ezkerreko eskuez, bi mojek burukoa erantzi zuten. 359 01:05:50,546 --> 01:05:53,983 "Eta gorroto-garrasi bana itzuri zen haien ezpainetatik". 360 01:05:54,016 --> 01:05:56,385 "–Juve! –Fantomas!" 361 01:05:59,789 --> 01:06:00,890 Zer dugu? 362 01:06:01,624 --> 01:06:02,725 Jauna, mutiko batek… 363 01:06:03,626 --> 01:06:05,127 Lotsagabea! 364 01:06:05,261 --> 01:06:07,229 Cocantin detektibe jauna, mesedez. 365 01:06:07,697 --> 01:06:10,900 Ni naiz, mutiko. Zer esan nahi didazu? 366 01:06:13,970 --> 01:06:17,974 Emakume hau da Aliceren ama bahitu zuena… 367 01:06:18,574 --> 01:06:20,209 …anbulantzian. 368 01:06:20,710 --> 01:06:24,313 Benetako erizaina herrira etorri zenean, zalaparta handia zegoen. 369 01:06:24,547 --> 01:06:26,882 Alicek esan zuen hura bere irakaslea zela… 370 01:06:27,016 --> 01:06:30,653 …eta Marie-Jeannek bazekiela zu zer zinen… 371 01:06:31,220 --> 01:06:34,423 -Zer zara zu? -Detektibea naiz. 372 01:06:34,557 --> 01:06:37,159 Detektibea zarela esan zuen… 373 01:06:37,159 --> 01:06:42,131 …eta Aliceren amaren jauregian egon zinela bera aberatsa zenean. 374 01:06:42,198 --> 01:06:45,234 Ez dizut tutik ere ulertu. 375 01:06:45,267 --> 01:06:48,904 Hau Aubry andrea da eta hau Verdier andrea. 376 01:06:48,938 --> 01:06:51,607 -Utz gaitzazu, mesedez. -Bai, ospa. 377 01:06:53,709 --> 01:06:55,611 Saia zaitez argiago hitz egiten. 378 01:06:55,678 --> 01:06:59,148 Zer lotura dago Verdier andrearen eta bahiketa horren artean? 379 01:06:59,181 --> 01:07:02,918 Aliceren irakaslea zen. Marie-Jeanneren apalean zegoen. 380 01:07:03,052 --> 01:07:07,990 Anbulantziako mojak bahitu zuen Aliceren ama, hura ito ondoren. 381 01:07:08,024 --> 01:07:10,426 Zer da mojen kontu hori? 382 01:07:34,583 --> 01:07:36,152 Helbideaz ziur zaude? 383 01:07:36,185 --> 01:07:39,288 Hori esan dit Marie-Jeannek. 384 01:07:52,068 --> 01:07:53,969 Poz-pozik nengoen zurekin. 385 01:07:54,870 --> 01:07:58,607 Kontu honek zergatik hondatu behar zuen dena? 386 01:07:58,707 --> 01:08:02,411 Nik maite zaitut, hala ere. Niretzat ez da ezer aldatu. 387 01:08:02,678 --> 01:08:04,747 Ez, bukatu da. 388 01:08:05,314 --> 01:08:08,317 Ezingo naiz zutaz gehiago fio. 389 01:08:09,852 --> 01:08:13,823 Berriz has gaitezke. Hau dena ahaz dezakegu. 390 01:08:14,090 --> 01:08:15,558 Utz nazazu! 391 01:08:15,891 --> 01:08:18,561 Ez duzu ikusten triste nagoela eta ez zaitudala berriz ikusi nahi? 392 01:08:19,195 --> 01:08:21,330 Utz nazazu eta joan zaitez. 393 01:08:22,031 --> 01:08:25,734 Aurki ezazu zure aita, garrantzi handia baitu zuretzat. 394 01:08:29,105 --> 01:08:31,373 Aitaren bidez dakit non dagoen Favraux. 395 01:08:31,507 --> 01:08:34,276 Eta badakit berarengana nola iritsi. 396 01:08:38,814 --> 01:08:40,015 Hori da emakumea. 397 01:08:48,791 --> 01:08:51,994 Bihar arte. Côte des Moines-en. 398 01:09:08,377 --> 01:09:11,514 Bihartik aurrera, segika ibiliko natzaizu, laztana. 399 01:09:11,580 --> 01:09:14,750 -Ni ere bai. -Ez, zu nire etxean geratuko zara. 400 01:09:14,817 --> 01:09:16,886 Arriskutsua izan liteke. Goazen. 401 01:10:08,771 --> 01:10:11,407 Kontuz! Norbait segika datorkit. 402 01:10:17,713 --> 01:10:18,948 Ez dut ulertzen! 403 01:10:19,949 --> 01:10:22,585 Cocantin jauna da eta! 404 01:10:22,851 --> 01:10:26,255 Detektibea kuxkuxean dabil. Gurekin eramango dugu. 405 01:10:26,455 --> 01:10:28,857 Zaindu ezazu, Mora. Autoa ezkutatuko dut. 406 01:10:29,024 --> 01:10:30,092 Atera. 407 01:11:19,308 --> 01:11:22,478 Arrats hartan, JUDEXi esker… 408 01:11:22,578 --> 01:11:27,750 …JACQUELINE bere aitarekin bilduko zen. 409 01:12:22,438 --> 01:12:24,907 Ez esan ezer, alferrik da. Ez dezagun denborarik gal. 410 01:12:25,107 --> 01:12:28,477 Zoaz Loisyra eta bildu gizonak. Egon han nire aginduen zain. 411 01:12:28,711 --> 01:12:30,279 Zatoz, Cocantin. 412 01:12:38,454 --> 01:12:40,089 Zure aita bahitu dute. 413 01:12:40,389 --> 01:12:44,093 Aita emango nizula hitzeman dizut, eta hitza beteko dizut. 414 01:13:01,977 --> 01:13:05,314 -Ez duzu besterik entzun? -Herriaren izena baizik ez. 415 01:13:05,714 --> 01:13:09,618 Botatzeko zorian zegoen etxe bat aipatu dute. 416 01:13:30,672 --> 01:13:32,207 Hor izan behar du. 417 01:13:40,015 --> 01:13:41,250 Nondik atera da hau? 418 01:13:41,550 --> 01:13:43,986 -Hara! -Zer zabiltza zu hemen? 419 01:13:44,119 --> 01:13:46,155 Gaizkileekin etorri naiz. Badakit non dauden. 420 01:13:46,188 --> 01:13:49,825 -Sartu. -Maletategian ezkutatu naiz. 421 01:14:12,781 --> 01:14:14,483 Hor daude. 422 01:15:01,096 --> 01:15:02,064 Barrutik itxi dute. 423 01:15:02,064 --> 01:15:04,733 Deitu ezazu Loisyko 3.era eta esaiezu non gauden. 424 01:15:04,867 --> 01:15:06,502 Loisyko 3.era. 425 01:15:06,635 --> 01:15:09,137 Loisyko 3.era. 426 01:17:07,389 --> 01:17:09,992 Ezkutatu egingo gara bolada batean. 427 01:17:10,058 --> 01:17:13,695 Eta Judexek zure aztarna galtzean, berriz agertuko zara. 428 01:17:13,795 --> 01:17:16,298 Zure izena eta ondasunak berreskuratuko dituzu. 429 01:17:17,633 --> 01:17:19,334 Anaiak eta nik lagunduko dizugu. 430 01:17:19,501 --> 01:17:21,837 Aberatsa eta boteretsua izango zara berriz. 431 01:17:22,904 --> 01:17:25,540 Ez, Marie maitea, hori ezinezkoa da. 432 01:17:26,742 --> 01:17:29,144 Nire ustezko heriotza jende askori komeni zaio. 433 01:17:29,478 --> 01:17:32,147 Goi mailako jendeari. 434 01:17:32,180 --> 01:17:34,016 Lotsa ematen dit hau aitortzeak… 435 01:17:34,316 --> 01:17:36,518 …baina gorroto ninduten. 436 01:17:36,818 --> 01:17:39,755 Itzuliko banintz, ez nuke luzaroan bizirik iraungo. 437 01:17:40,022 --> 01:17:43,058 Garrantzi handi-handiko interesak jokoan daude. 438 01:17:43,859 --> 01:17:47,095 Hau besterik ez dut eskatzen: 439 01:17:47,229 --> 01:17:51,566 Libre eta ahaztua bizitzea, alabarekin eta bilobarekin. 440 01:17:53,669 --> 01:17:58,106 Favraux jauna, zurekin ezkontzeko eskatu zenidan. 441 01:17:59,541 --> 01:18:03,478 Zure dirutza izan zen zalantzan egoteko arrazoi bakarra. 442 01:18:03,779 --> 01:18:07,816 Orain, baietz erantzun diezazuket. 443 01:18:09,518 --> 01:18:12,554 Marie! Marie! 444 01:18:16,391 --> 01:18:18,093 Judex! 445 01:19:04,539 --> 01:19:06,908 Ez zen bakarrik etorriko. 446 01:19:07,175 --> 01:19:12,147 Besteak barruan edo teilatuan egongo dira. Zoaz ikustera. 447 01:19:22,157 --> 01:19:26,228 Baliteke gaua gogorra izatea. 448 01:19:27,062 --> 01:19:28,597 Atseden har ezazu, ohe bat duzu hor. 449 01:19:28,797 --> 01:19:30,298 Eta zu, Marie? 450 01:19:31,266 --> 01:19:35,704 Lasai egon. Zelatan geldituko naiz anaiarekin. 451 01:19:58,126 --> 01:20:01,396 Nekatzen naizenean, zatoz ni ordezkatzera. 452 01:20:25,420 --> 01:20:27,489 Morales koldarra da. 453 01:20:27,756 --> 01:20:30,292 Aukera izango duen orduko, bertan behera utziko nau. 454 01:20:30,425 --> 01:20:31,927 Ez dut bera nahi. 455 01:20:33,028 --> 01:20:35,297 Zu bezalako gizon bat behar dut. 456 01:20:36,598 --> 01:20:39,601 Favrauxek dakizkien gauza batzuek dirutza balio dute. 457 01:20:40,302 --> 01:20:43,238 Badakit hari nola hitz eginarazi. 458 01:20:48,410 --> 01:20:51,313 Gauza asko egin ditzakegu elkarrekin. 459 01:20:52,514 --> 01:20:53,915 Zuk eta nik. 460 01:21:00,589 --> 01:21:02,591 Zuretzat okerrago, ergela! 461 01:21:17,906 --> 01:21:22,010 Horrela ez du oihu egingo. Zatoz ondoko gelara. 462 01:22:09,858 --> 01:22:09,925 Daisy! 463 01:22:10,091 --> 01:22:11,192 Daisy! 464 01:22:18,867 --> 01:22:20,468 Cocantin! 465 01:22:21,536 --> 01:22:23,004 Geldi! 466 01:22:24,940 --> 01:22:29,544 -Pozten naiz zu berriz ikusteaz. -Etorri hona. 467 01:22:32,647 --> 01:22:38,520 Nire osaba piztia-hezlea, zoriontsu egin nahi omen ninduena… 468 01:22:38,553 --> 01:22:41,423 …lehoiek jan egin zuten. 469 01:22:42,223 --> 01:22:45,360 -Orain libre nago. -O, Daisy! 470 01:22:47,595 --> 01:22:48,997 Zer zabiltza zu hemen? 471 01:22:49,130 --> 01:22:52,701 Lagun baten zain nago; han goian dago, arriskuan. 472 01:22:54,102 --> 01:22:55,470 Lagundu egin behar zaio! 473 01:22:56,338 --> 01:22:59,374 Ezin dut. Ez naiz akrobata. 474 01:25:32,026 --> 01:25:34,696 Zorionekoa, lo egin dezake eta. 475 01:25:38,566 --> 01:25:40,869 Alde egin behar dugu berehala. 476 01:25:40,969 --> 01:25:44,539 Baliteke bere gizonak une batetik bestera hemen agertzea. 477 01:25:45,874 --> 01:25:48,109 Ez diegu utziko gu zulo honetan harrapatzen, ezta? 478 01:25:53,414 --> 01:25:55,450 Arrazoi izango duzu, beharbada. 479 01:25:56,784 --> 01:26:00,288 Ekarri autoa atzealdeko atera. 480 01:27:41,155 --> 01:27:42,257 Judex! 481 01:27:57,905 --> 01:27:59,540 Geldi! 482 01:28:00,742 --> 01:28:03,678 Altxatu eskuak eta ez mugitu. 483 01:28:11,953 --> 01:28:13,588 Egizu keinu bat, eta akabatuko zaitut. 484 01:28:19,794 --> 01:28:21,829 Sekula ez nauzu berriz harrapatuko, Judex, sekula ez. 485 01:31:08,129 --> 01:31:10,631 Azken aldiz, Favraux, errendi zaitez. 486 01:31:10,698 --> 01:31:12,600 Bestela, atea botako dut. 487 01:33:05,379 --> 01:33:08,849 LOUIS FEUILLADEren omenez. 488 01:33:08,849 --> 01:33:13,421 Zoriontsua izan ez zen garai bat gogoan. 1914. 489 01:33:21,262 --> 01:33:24,432 AZPITITULUAK: Jon Muñoz