1 00:01:06,680 --> 00:01:07,720 Najla? 2 00:01:07,840 --> 00:01:09,560 Sartu. 3 00:01:11,680 --> 00:01:13,880 - Jende asko etorri da festara. - Jakina. 4 00:01:14,080 --> 00:01:16,200 - Soinekoa ekarri duzu? - Zer gertatu zaizu? 5 00:01:16,360 --> 00:01:19,280 Begira! Niri bakarrik gertatzen zait hau. 6 00:01:20,280 --> 00:01:21,520 Jantzi ezazu hau. 7 00:01:26,480 --> 00:01:27,800 Zer? 8 00:01:30,760 --> 00:01:33,800 Baina nola otu zaizu? Kamisoia ekarri didazu! 9 00:01:34,000 --> 00:01:37,680 - Oso polita da. - Benetan? 10 00:01:38,760 --> 00:01:41,200 Nire amak antzeko bat dauka. 11 00:01:41,360 --> 00:01:43,800 Baina begira nirea. Nola ekartzen didazu hau? 12 00:01:44,000 --> 00:01:46,440 Zuk proba ezazu, eta utzi ikusten. 13 00:01:46,600 --> 00:01:49,240 Bale ba, zugatik egingo dut. 14 00:01:52,360 --> 00:01:53,480 Ea nola... 15 00:02:01,000 --> 00:02:02,480 Badakizu nola jarri? 16 00:02:03,360 --> 00:02:05,080 Itxaron! Utzi laguntzen. 17 00:02:09,920 --> 00:02:12,040 Badu trikimailua bat. 18 00:02:17,320 --> 00:02:18,480 Kontuz. 19 00:02:19,600 --> 00:02:23,440 - Ito egingo nauzu. - Edo soinekoa apurtuko didazu. 20 00:02:26,520 --> 00:02:29,280 Nola aterako naiz honela jende aurrera? 21 00:02:29,440 --> 00:02:30,880 Oso ondo ematen dizu. 22 00:02:31,080 --> 00:02:32,120 Bale. 23 00:02:32,600 --> 00:02:35,640 Ordainduko didazu hau. 24 00:02:37,560 --> 00:02:39,760 - Atera hanka... - Erori egingo naiz! 25 00:02:48,160 --> 00:02:50,240 - Eta hau ere ekarri dizut. - Ea... 26 00:02:52,160 --> 00:02:53,560 Zer polita! 27 00:02:53,720 --> 00:02:56,120 Banekien gustatuko zitzaizula. Musu bat! 28 00:02:56,880 --> 00:02:58,240 Esker mila. 29 00:02:58,680 --> 00:03:00,040 Goazen, berandu da. 30 00:03:00,240 --> 00:03:04,200 - Hau modelo batentzat da. - Jan gutxiago eta hobeto egongo zara. 31 00:03:08,320 --> 00:03:10,080 Diru-zorroa, 32 00:03:10,920 --> 00:03:12,520 mugikorra... 33 00:03:14,400 --> 00:03:16,160 Prest? 34 00:03:26,600 --> 00:03:30,160 - Mariouma! Zer dotore zauden! - Kaixo. Zer moduz? 35 00:03:30,320 --> 00:03:32,360 - Bai soineko polita. - Mila esker. 36 00:03:32,520 --> 00:03:34,360 Bigarren eskukoa, ohi bezala? 37 00:03:34,520 --> 00:03:36,320 Entzun diozu, Najla? 38 00:03:38,360 --> 00:03:40,240 Ilea ez zait ondo geratu. 39 00:03:41,920 --> 00:03:44,320 Nik hiru ordu eman ditut orrazten. 40 00:03:44,800 --> 00:03:47,920 Tira, neskak, egin dezagun selfi bat. 41 00:03:50,000 --> 00:03:53,160 - Zer da txistu hori? - Nire mugikorra. 42 00:03:53,360 --> 00:03:54,920 Aita da. 43 00:03:55,120 --> 00:03:58,000 - Ez daukazu gordeta? - Zertarako? Buruz dakit eta. 44 00:03:58,160 --> 00:04:01,880 - Erantzuiozu ba. - Festako musika entzuten badu, 45 00:04:02,080 --> 00:04:03,560 hemen agertuko da seguru. 46 00:04:03,760 --> 00:04:06,680 Ez, amari hots egiteko esan nion 47 00:04:06,880 --> 00:04:09,400 aita Tunisiarantz atera bezain laster. 48 00:04:10,320 --> 00:04:11,480 Tira! 49 00:04:13,200 --> 00:04:14,360 Orain. 50 00:04:24,240 --> 00:04:25,400 Zer polita! 51 00:04:25,560 --> 00:04:28,400 - Facebookera igoko dut. - Ez! Mesedez! 52 00:04:28,560 --> 00:04:32,520 - Bidaliko dizut, baina Facebook, ez. - Aita lagun gisa daukazu, ala? 53 00:04:32,680 --> 00:04:35,040 Utzi pixka bat dibertitzen, e? 54 00:04:37,400 --> 00:04:41,400 "Aita lagun gisa daukazu, ala?" Bai barregarria! 55 00:04:41,560 --> 00:04:45,440 - Tira, gogoko zaitu. - Bai, ziur! 56 00:04:45,600 --> 00:04:47,920 Hara, hor dago. Tarak! 57 00:04:49,120 --> 00:04:52,760 - Hasi izen-emateekin. - Hasia naiz. 58 00:04:52,920 --> 00:04:55,760 - Non utziko ditugu poltsak? - Arropazaindegian. 59 00:05:07,120 --> 00:05:08,440 Ikusi duzu hori? 60 00:05:08,600 --> 00:05:10,440 Horko mutil katxarro hori? 61 00:05:11,480 --> 00:05:12,360 Ez. 62 00:05:12,520 --> 00:05:14,800 Sarreran dagoena, zaindariarekin. 63 00:05:15,000 --> 00:05:16,840 Segurtasunekoa bakarrik dago. 64 00:05:17,480 --> 00:05:19,320 Gero esango dizut nor den. 65 00:05:19,480 --> 00:05:21,880 Denek ordaindu dute? Aprobetxategiren bat? 66 00:05:22,040 --> 00:05:24,160 Ni hemen nagoen bitartean, ez arduratu. 67 00:05:24,320 --> 00:05:27,280 - Bildutako dirua kontatu nahi? - Bihar kontatuko dugu. 68 00:05:27,440 --> 00:05:30,040 Hara, Najla, honen bila ibili naiz. 69 00:05:30,240 --> 00:05:32,920 - Ez dator bat soinekoarekin. - Aldakan lotuta ipiniko dut. 70 00:05:33,120 --> 00:05:36,920 Ez daukazu zapia, dantza egiteko? 71 00:05:38,640 --> 00:05:39,760 Goazen. 72 00:06:04,360 --> 00:06:05,880 Ura, mesedez. 73 00:06:13,640 --> 00:06:15,240 Hortxe dago. 74 00:06:16,440 --> 00:06:17,880 Guapoa da! 75 00:06:27,280 --> 00:06:31,080 Izena ematea oraintxe ireki dugu 50 dinarretan soilik. 76 00:06:32,080 --> 00:06:36,000 Ausartzen bazarete, egizue berba gure diruzainarekin. 77 00:06:36,160 --> 00:06:37,520 Non da Mariam? 78 00:06:39,280 --> 00:06:43,520 Emaizkiogun eskerrak Mariam andereño ederrari, 79 00:06:43,680 --> 00:06:45,320 berak antolatu baitu gaurko ekitaldia. 80 00:06:50,440 --> 00:06:54,720 Ikasle egoitzetan bizi zareten neskok lasai disfrutatu eta ondo pasa, 81 00:06:54,880 --> 00:06:58,760 ez duzue ezertaz kezkatu beharrik: autobusa alokatu dugu, 82 00:06:58,880 --> 00:07:02,560 eta etxera bueltan eramango zaituzte egoitza itxi baino lehen. 83 00:07:02,720 --> 00:07:07,640 Eta besterik gabe, Fatarya DJak... 84 00:07:07,800 --> 00:07:10,520 sabel dantza bat jarriko digu. 85 00:07:14,560 --> 00:07:16,240 Denak dantzatokira! 86 00:08:46,080 --> 00:08:47,920 Mutil horrekin hitz egiten dago. 87 00:08:48,160 --> 00:08:50,720 Baten bat gustatzen zaidanean, beti berdin! 88 00:08:50,880 --> 00:08:53,120 - Zoaz zu ere bai. - Bale. Eman poltsa. 89 00:08:53,280 --> 00:08:56,400 - Mutila ere hor dago? - Ez, joan egin da. 90 00:09:03,920 --> 00:09:06,160 Nor zen hitz egiten egon zaren mutil hori? 91 00:09:06,320 --> 00:09:09,000 - Zer, ba? - Galdera bat baino ez zen. 92 00:09:09,440 --> 00:09:11,400 - Galdera bat? - Bai. 93 00:09:11,680 --> 00:09:12,600 Esan, nor zen? 94 00:09:12,760 --> 00:09:14,200 Zatoz nirekin. 95 00:09:14,360 --> 00:09:17,320 - Mesedez, Amani... - Zatoz! 96 00:10:31,880 --> 00:10:34,480 - Zigarro bat nahi? - Ez dut erretzen. 97 00:10:43,760 --> 00:10:45,200 Atea irekiko didazu? 98 00:11:37,400 --> 00:11:39,280 Ez larritu, joan egin dira. 99 00:12:33,080 --> 00:12:36,320 Zatoz nirekin, ez izan beldurrik. 100 00:12:37,920 --> 00:12:39,840 ROSEBUSH KLINIKA 101 00:13:13,320 --> 00:13:14,440 Zatoz. 102 00:13:27,360 --> 00:13:28,640 Etorri, Mariam. 103 00:13:28,800 --> 00:13:31,520 Mediku batek ikusi behar zaitu. 104 00:13:40,160 --> 00:13:41,240 Gabon. 105 00:13:41,880 --> 00:13:43,680 Gabon. 106 00:13:44,120 --> 00:13:45,520 Zer nahi duzue? 107 00:13:46,160 --> 00:13:48,040 Mediku baten laguntza behar du. 108 00:13:48,200 --> 00:13:50,160 Agiriak, mesedez? 109 00:14:02,120 --> 00:14:04,600 Barkatu, baina bereak esan nahi nuen. 110 00:14:04,800 --> 00:14:07,280 Agiriak galdu ditu. 111 00:14:07,840 --> 00:14:09,360 Zer gertatu zaio? 112 00:14:11,360 --> 00:14:15,720 Bortxatu egin dute, eta aztertzea eta txostena egitea nahi dugu. 113 00:14:15,880 --> 00:14:17,680 Lagundu, mesedez. 114 00:14:17,840 --> 00:14:20,560 Et-et-et! Nora zoaz zu? 115 00:14:21,560 --> 00:14:23,760 Giltzak hemen utz ditzaket? 116 00:14:23,920 --> 00:14:27,760 - Asko berandutuko zara? - Kafea hartzera noa. 117 00:14:28,440 --> 00:14:31,280 Eta zergatik ez duzu hartzen hemengo makinan? 118 00:14:31,440 --> 00:14:34,320 Hori ez da kafea, ur uherra baizik. 119 00:14:34,920 --> 00:14:37,520 Hasieran kafe ona egiten zuen, ba. 120 00:14:37,680 --> 00:14:40,600 Baina norbaitek kafea osten du, eta urtu egiten da. 121 00:14:41,480 --> 00:14:42,720 Barkatu. 122 00:14:42,880 --> 00:14:46,160 - Hoztu egin zara? - Birusen bat dabil. 123 00:14:46,320 --> 00:14:48,040 Mekidu bat ikus genezake? 124 00:14:48,200 --> 00:14:50,640 Neskaren agiria eskatu dizuet. 125 00:14:50,760 --> 00:14:54,000 Eta galdu duela esan dizut nik. Nire pasaportea eman dizut. 126 00:14:54,600 --> 00:14:57,800 Haren nortasun agiri bat behar dut. 127 00:14:58,000 --> 00:15:01,400 Bai, baina larrialdia da. Egiguzu mesede bat: 128 00:15:01,560 --> 00:15:05,440 mediku batek azter dezala orain, eta bihar itzuliko gara agiriarekin. 129 00:15:05,600 --> 00:15:08,600 Bere izena sartu behar dut sisteman. 130 00:15:08,760 --> 00:15:10,520 Ba, sartu! 131 00:15:10,680 --> 00:15:15,280 Baina nola sartuko dut, nor den ez badakit? 132 00:15:15,440 --> 00:15:18,840 Ekarri paperak eta medikuarenera pasatuko dut. 133 00:15:19,800 --> 00:15:20,880 Ez al duzu ulertzen? 134 00:15:21,080 --> 00:15:24,440 Bortxatu duten kabroien autoan galdu zaizkio. 135 00:15:24,600 --> 00:15:26,520 Ulertzen duzu hori? Bortxatu egin dute. 136 00:15:26,680 --> 00:15:30,000 Zergatik egiten didazu oihu niri? Neuk bortxatu dut, ala? 137 00:15:30,160 --> 00:15:32,360 - Nik ez dut hori esan. - Barkatu, jauna... 138 00:15:36,000 --> 00:15:37,760 Barkatu, nork bortxatu du? 139 00:15:38,400 --> 00:15:39,400 Jesus, barkatu. 140 00:15:44,440 --> 00:15:47,560 Ezin dugu klinikan onartu, 141 00:15:47,720 --> 00:15:49,440 agiririk ez badu. 142 00:15:49,600 --> 00:15:51,200 Legeak galarazten digu. 143 00:15:51,360 --> 00:15:53,000 Zer legek? 144 00:15:53,160 --> 00:15:55,880 Zer legek galarazten du medikuak gaixoa aztertzea? 145 00:15:56,080 --> 00:15:58,720 Ergeltzat hartzen nauzu? 146 00:15:58,880 --> 00:16:00,840 Gaixorik baldin balego... 147 00:16:01,040 --> 00:16:04,520 Baina zuek bortxaketa ziurtatzeko mediku-txostena nahi duzue, 148 00:16:04,680 --> 00:16:07,040 nahiz eta ezin dezakezun frogatu nor den. 149 00:16:07,200 --> 00:16:12,160 Eta norbaiti kalte egiteko balitz? Salaketa faltsua jartzeko edo? 150 00:16:12,320 --> 00:16:16,480 Baina zuri zer gertatzen zaizu? Zer esaten ari zara? 151 00:16:16,640 --> 00:16:17,640 Burutik egin zaizu? 152 00:16:17,800 --> 00:16:19,760 Ez al duzu ikusten gaixorik dagoela? 153 00:16:19,920 --> 00:16:22,840 Begira nola dagoen. Ez duzu ikusten larri dagoela? 154 00:16:25,440 --> 00:16:28,800 Ene Jainkoa! Baina zer da hau? 155 00:16:31,400 --> 00:16:33,000 Aire freskoa behar du. 156 00:16:34,840 --> 00:16:36,320 Eramazue hemendik! 157 00:16:38,800 --> 00:16:39,800 Utzi bakean. 158 00:16:43,200 --> 00:16:46,400 - Salaketa jarri duzue? - Salaketa? Non? 159 00:16:57,120 --> 00:16:59,240 Kontuz, aizu! Zapaltzea nahi duzu, ala? 160 00:17:00,840 --> 00:17:02,000 Baina zertan zabiltza? 161 00:17:02,840 --> 00:17:04,240 Kontuz ibili! 162 00:17:05,040 --> 00:17:06,560 Hil egin nahi duzu? 163 00:17:09,520 --> 00:17:10,720 Hobeto dago? 164 00:17:15,520 --> 00:17:18,280 Klinika pribatuen txostenek ez dute baliorik. 165 00:17:18,440 --> 00:17:19,480 Zergatik? 166 00:17:19,640 --> 00:17:22,280 Ordainduz gero, edozer ziurtatzen dizutelako! 167 00:17:24,640 --> 00:17:27,240 Ospitale publiko baten agiria behar du. 168 00:17:27,680 --> 00:17:29,920 Bestela, poliziak ez du onartuko. 169 00:17:31,120 --> 00:17:32,360 Pasaportearen bila noa. 170 00:18:25,120 --> 00:18:28,560 Non dago Osasun Ministerioa? 171 00:18:29,120 --> 00:18:32,640 Gaixoek baino arazo gehiago ematen dizkigute ospitaleek! 172 00:18:32,800 --> 00:18:34,440 Izugarriak dira. 173 00:18:34,600 --> 00:18:39,440 Lagundu nire senarrari! Hiru ordu daramatza hor etzanda. 174 00:18:39,600 --> 00:18:41,000 Zer irakasten diezu? 175 00:18:41,160 --> 00:18:45,880 Oso egoera larrian dago, baina ez diote jaramonik egiten. 176 00:18:46,080 --> 00:18:48,280 Emakume gazte honek medikua behar du. 177 00:18:48,440 --> 00:18:49,800 Utzi bakean! 178 00:18:50,000 --> 00:18:53,160 Txakurrak bagina bezala tratatzen gaituzte herri honetan. 179 00:18:53,360 --> 00:18:56,480 Ikustazue zeuek, gizon hau hiltzen ari da. 180 00:19:06,680 --> 00:19:08,520 Alferrik da, eser zaitez. 181 00:19:40,840 --> 00:19:42,400 Seinalea egin arte itxarongo dut. 182 00:19:44,200 --> 00:19:45,720 Ongi orraztuta nago? 183 00:19:46,480 --> 00:19:48,360 Egin dezagun beste harraldi bat. 184 00:19:59,520 --> 00:20:02,120 - Graba ezazu. - Ez! Ni ez! 185 00:20:02,280 --> 00:20:04,600 Bale, jaitsi kamera. 186 00:20:04,760 --> 00:20:07,600 Ez arduratu, ez zaitugu filmatuko. 187 00:20:08,440 --> 00:20:10,440 Poliziek bortxatu zaituzte? 188 00:20:10,600 --> 00:20:13,200 Neuk ere baieztatu dezaket poliziak zirela. 189 00:20:14,640 --> 00:20:16,160 Utzi nagusiari deitzen. 190 00:20:16,320 --> 00:20:17,440 Eutsi honi. 191 00:20:19,040 --> 00:20:20,840 Nola bururatu zaizu? 192 00:20:21,000 --> 00:20:24,480 Inork ez digu kasurik egiten. Norbaitek lagundu behar digu! 193 00:20:25,120 --> 00:20:28,160 Horrek ez digu lagunduko, gutaz aprobetxatuko da. 194 00:20:28,280 --> 00:20:29,640 Kazetaria da. 195 00:20:30,320 --> 00:20:34,040 Jende guztiari interesatzen zaion albistea da hau. 196 00:20:35,160 --> 00:20:37,800 Jende guztiari jakinarazi? Eta nire izen ona? 197 00:20:38,000 --> 00:20:40,200 Nahikoa zikindu dizute dagoeneko. 198 00:20:40,360 --> 00:20:43,440 Ez al dutu merezi berea ere zalantzan jartzea? 199 00:20:44,720 --> 00:20:46,200 Jainkoak zigortuko ditu. 200 00:20:46,360 --> 00:20:48,280 Zer diozu, baina? 201 00:20:48,800 --> 00:20:51,240 Salatuko dituzu, bai ala ez? 202 00:20:51,400 --> 00:20:54,240 Nik ez baitut hau pasatzen uzteko asmorik. 203 00:20:54,680 --> 00:20:58,280 - Ez egin txantxarik horrekin. - Txantxetan nabilela ematen du? 204 00:20:58,640 --> 00:21:00,160 Poliziak ziren ala ez? 205 00:21:00,320 --> 00:21:03,600 Bideoa grabatu nuen. Ikusi zerorrek! 206 00:21:04,920 --> 00:21:06,400 Emadazu zure telefono zenbakia. 207 00:21:13,360 --> 00:21:14,920 Zurea ere gordeko dut. 208 00:21:16,120 --> 00:21:20,640 Haien autoan galdu zuen poltsa, eta telefonoa eta agiriak ere barruan. 209 00:21:20,800 --> 00:21:24,840 Sinetsidazue, diozuena egia bada, ikertu egingo dut. 210 00:21:25,040 --> 00:21:27,840 Hartu nire txartela. Deituidazu. 211 00:21:29,600 --> 00:21:31,120 Ez ezazu galdu, gero! 212 00:21:31,600 --> 00:21:33,320 Eta ez izan beldur, deitu. 213 00:21:43,680 --> 00:21:45,800 Listo! Zer? Pozik zaude orain? 214 00:21:46,000 --> 00:21:47,320 Zergatik diostazu hori? 215 00:21:47,480 --> 00:21:49,280 Ohartzen zara zer jasan dudan? 216 00:21:49,440 --> 00:21:53,040 Gauza bera jasaten dute gizon askok espetxean. 217 00:21:53,200 --> 00:21:56,400 - Zer ikusi du horrek? - Baina zer mundutan bizi zara? 218 00:21:56,560 --> 00:21:58,920 Ez al duzu ikusten zer gertatzen den? 219 00:21:59,120 --> 00:22:01,360 Zertarako egin genuen orduan iraultza? 220 00:22:01,520 --> 00:22:03,880 Askok bizia eman dute gure eskubideen alde. 221 00:22:04,080 --> 00:22:06,160 Munstro horiek ordaindu egin behar dute. 222 00:22:07,120 --> 00:22:10,000 Zapaltzen uzten badiegu, gureak egin du. 223 00:22:10,840 --> 00:22:12,120 Ahaztu ezazu. 224 00:22:14,200 --> 00:22:18,760 Gogor eutsi behar diezu zure eskubideei. 225 00:22:18,920 --> 00:22:21,040 Amore ematen baduzu, zureak egin du. 226 00:22:21,200 --> 00:22:22,480 Ulertzen duzu? 227 00:22:22,640 --> 00:22:24,720 Zergatik egiten didazu errieta? 228 00:22:25,400 --> 00:22:29,000 Egin didatenaren ondoren, salaketa jartzea bakarrik ez, 229 00:22:29,160 --> 00:22:31,680 txiki-txiki egitea eta odola zurrupatzea merezi dute! 230 00:22:32,400 --> 00:22:33,640 Barkaidazu. 231 00:22:34,520 --> 00:22:36,160 Baina zertarako etorri gara hona? 232 00:22:36,320 --> 00:22:39,080 Mediku batek agiri-txostena egin diezagun. 233 00:22:39,240 --> 00:22:43,600 Gero polizia-etxean aurkezteko, ea euren lana egiteko gauza diren. 234 00:22:43,760 --> 00:22:45,000 Ezta? 235 00:22:56,480 --> 00:22:57,760 Zatoz. 236 00:23:09,720 --> 00:23:12,720 Bi ordu daramatzagu hemen eta inork ez digu kasu egin. 237 00:23:12,880 --> 00:23:16,360 Neska hau bortxatu egin dute, eta mediku-txostena behar du. 238 00:23:16,520 --> 00:23:17,840 Lagundu, arren. 239 00:23:20,680 --> 00:23:23,200 - Oso itxura ona du. - Nola diozu hori? 240 00:23:23,360 --> 00:23:26,280 Baduzu zauriren bat? Hezurren bat hautsita? 241 00:23:26,840 --> 00:23:28,520 Hau Larrialdi Zerbitzua da. 242 00:23:28,680 --> 00:23:31,560 - Eta hau ez da larrialdi bat? - Larrialdi Zerbitzua da! 243 00:23:31,720 --> 00:23:34,360 Bai! Badakit ez dela hiltegia. 244 00:23:34,520 --> 00:23:37,720 Ongi da. Moez, zatoz, mesedez. 245 00:23:39,200 --> 00:23:42,200 Neska hau bortxatu dute. Nora eraman behar dut? 246 00:23:42,360 --> 00:23:44,640 Amategiko ginekologo batengana. 247 00:23:45,760 --> 00:23:47,280 Goazen. 248 00:23:52,680 --> 00:23:54,280 Zuk itxaron hemen. 249 00:23:54,840 --> 00:23:56,880 Laster itzuliko da. 250 00:24:16,920 --> 00:24:18,360 Egon hemen apur batean. 251 00:24:53,080 --> 00:24:54,480 Alak bedeinka zaitzala. 252 00:24:56,520 --> 00:24:58,440 Zer egin dizute zehazki? 253 00:24:59,400 --> 00:25:02,360 Ukitu egin zaituzte? Arropa erantzi dizute? 254 00:25:02,760 --> 00:25:05,120 - Zenbat ziren? - Non da doktorea? 255 00:25:05,760 --> 00:25:06,880 Berehala dator. 256 00:25:18,760 --> 00:25:20,520 Zer duzu? 257 00:25:23,440 --> 00:25:26,360 - Zer du? - Bortxatu egin dute. 258 00:25:27,240 --> 00:25:30,360 Eta nork bidali zaitu hona? Ez da nire espezialitatea. 259 00:25:30,520 --> 00:25:32,040 Ba, esaidazu norena den! 260 00:25:32,200 --> 00:25:34,560 Mediku-txostena behar dut salaketa jarri ahal izateko. 261 00:25:35,320 --> 00:25:36,600 Salaketa jartzeko? 262 00:25:37,200 --> 00:25:39,280 Auzitegi-medikuarenera joan behar duzu. 263 00:25:39,680 --> 00:25:41,400 Eta non aurki dezaket bat? 264 00:25:41,560 --> 00:25:44,560 Ez ditu norberak aukeratzen. Poliziak esleitu behar dizu. 265 00:25:45,080 --> 00:25:47,040 Polizia batzuek bortxatu naute. 266 00:25:47,200 --> 00:25:49,760 Eta mediku-txostena behar dut haiek salatzeko. 267 00:25:49,920 --> 00:25:51,360 Poliziak? 268 00:25:52,000 --> 00:25:56,040 - Egidazu azterketa, mesedez. - Ez nago horretarako gaituta. 269 00:25:56,200 --> 00:26:00,080 - Arren eskatzen dizut. - Legearen aurka doa, ezin dut. 270 00:26:00,440 --> 00:26:02,880 - Ez dut horretarako gaitasunik. - Lagundu, jainkoarren! 271 00:26:03,080 --> 00:26:04,680 Ezin dut. 272 00:26:04,840 --> 00:26:07,480 - 8 cm dilatatu da. - Banoa. 273 00:26:08,640 --> 00:26:11,760 Har ezazu pilula antikontzeptiboa. 274 00:26:11,920 --> 00:26:13,280 Baduzu-eta arazo nahikoa. 275 00:26:13,440 --> 00:26:17,280 - Egidazu errezeta behintzat. - Ez duzu behar. 276 00:26:35,120 --> 00:26:36,400 Itxaron! 277 00:26:37,760 --> 00:26:40,280 Neuk eramango zaitut auzitegi-mediku batengana. 278 00:26:40,440 --> 00:26:41,840 Etorri nirekin. 279 00:26:45,120 --> 00:26:48,080 Egon, utzi pixka bat txukuntzen. 280 00:26:48,240 --> 00:26:49,840 Ez izan beldur. 281 00:26:56,920 --> 00:26:58,080 Zatoz. 282 00:27:41,640 --> 00:27:43,080 Itxaron hemen. 283 00:27:45,680 --> 00:27:47,080 Bortxatu egin dute. 284 00:27:47,720 --> 00:27:51,640 Khelifi doktoreak esan du auzitegi-mediku batek ikusi behar duela. 285 00:27:51,800 --> 00:27:53,400 Horregatik ekarri dut zugana. 286 00:27:53,560 --> 00:27:55,400 Poliziak bidali zaitu? 287 00:27:56,880 --> 00:27:57,760 Ez. 288 00:27:57,920 --> 00:28:00,080 Poliziek bortxatu dute. 289 00:28:00,240 --> 00:28:03,600 Salaketa aurkeztu nahi du, eta agiria behar du horretarako. 290 00:28:03,760 --> 00:28:05,200 Lagunduiozu, mesedez. 291 00:28:05,720 --> 00:28:07,000 Ongi da. 292 00:28:13,480 --> 00:28:14,880 Alak lagun zaitzala. 293 00:28:20,680 --> 00:28:21,840 Gabon. 294 00:28:22,040 --> 00:28:24,440 Bortxaketa bat salatu nahi dut. 295 00:28:25,040 --> 00:28:27,680 Hisham Bahrouni, auzitegi-medikua. 296 00:28:27,840 --> 00:28:30,520 Mila esker. Biktimarekin nago orain. 297 00:28:32,160 --> 00:28:34,040 Ez, ez du zauririk agerian. 298 00:28:34,200 --> 00:28:38,280 Polizia batzuek bortxatu dutela dio, eta mediku-txostena nahi du. 299 00:28:40,720 --> 00:28:42,040 Nola duzu izena? 300 00:28:42,680 --> 00:28:45,480 - Mariam Chaouch. - Mariam Chaouch du izena. 301 00:28:47,480 --> 00:28:49,200 Nortasun agiriaren zenbakia? 302 00:28:49,760 --> 00:28:52,920 - Ez dakit. - Ez, ez du gogoratzen. 303 00:28:54,160 --> 00:28:55,160 Ederki. 304 00:28:57,200 --> 00:28:58,400 Adio. 305 00:29:02,200 --> 00:29:03,520 Ongi da, Mariam. 306 00:29:04,040 --> 00:29:05,840 Oraindik ezin dizut azterketa egin. 307 00:29:06,040 --> 00:29:09,080 Aurretik, poliziak ikerketa bat zabaldu behar du. 308 00:29:09,240 --> 00:29:13,080 Polizia-etxera joan behar duzu eta salaketa jarri. 309 00:29:13,240 --> 00:29:17,000 Eman diet gertatutakoaren berri, eta zure zain daude. 310 00:29:17,720 --> 00:29:18,640 Ongi? 311 00:29:18,800 --> 00:29:21,280 Gero, berriz ere hona bidaliko zaituzte. 312 00:29:21,840 --> 00:29:23,280 Ulertu duzu, Mariam? 313 00:29:23,440 --> 00:29:25,000 - E? - Bai. 314 00:29:25,160 --> 00:29:26,320 Oso ongi. 315 00:30:09,560 --> 00:30:11,280 Non gertatu da? 316 00:30:11,480 --> 00:30:13,440 Hondartzan, Palace hotelaren ondoan. 317 00:30:13,880 --> 00:30:15,400 Erakutsi identifikazioa. 318 00:30:20,240 --> 00:30:21,360 Eta zurea. 319 00:30:22,040 --> 00:30:24,240 Autoan galduta utzi zuen poltsa. 320 00:30:24,640 --> 00:30:26,320 Izena, abizena eta adina. 321 00:30:26,480 --> 00:30:28,360 - Nireak? - Bai! 322 00:30:33,040 --> 00:30:35,440 Mariam Chaouch, 21 urte. 323 00:30:35,600 --> 00:30:37,720 Adina: 21. 324 00:30:37,880 --> 00:30:40,480 Izena: Mariam. Aitaren izena... 325 00:30:41,360 --> 00:30:42,840 Zure aitak nola du izena? 326 00:30:43,560 --> 00:30:44,400 Zer ba? 327 00:30:44,560 --> 00:30:46,520 - "Zer ba"? - Zertarako den aitaren izena. 328 00:30:46,680 --> 00:30:48,720 - Zure eskua eskatzeko. - Zaude lasai. 329 00:30:48,880 --> 00:30:50,320 Izan pazientzia andrearekin. 330 00:30:50,840 --> 00:30:52,480 Esaiozu aitaren izena. 331 00:30:55,840 --> 00:30:57,320 Ahmed Chaouch. 332 00:30:57,480 --> 00:30:59,200 Mariam, Ahmed-en alaba. 333 00:31:02,120 --> 00:31:03,360 Tira, Mariam. 334 00:31:06,440 --> 00:31:08,080 Orain kontaidazu guztia. 335 00:31:12,000 --> 00:31:14,680 Den-dena kontatu behar didazu, jakiteko nola jokatu. 336 00:31:20,120 --> 00:31:23,720 Unibertsitateak hotelean antolatutako jai batean geunden. 337 00:31:25,160 --> 00:31:28,560 Hondartzatik paseatzera atera gara. 338 00:31:28,720 --> 00:31:30,800 Hotela itsasertzean baitago. 339 00:31:31,000 --> 00:31:32,160 Nortzuk "atera zarete"? 340 00:31:32,320 --> 00:31:34,320 Nola esaten da "hotela" arabieraz? 341 00:31:34,640 --> 00:31:35,720 Mutil hau eta ni. 342 00:31:38,280 --> 00:31:41,760 - Alkohola edan duzue hotelean? - Ez. 343 00:31:42,640 --> 00:31:44,200 Eta neskak? 344 00:31:44,320 --> 00:31:45,920 Sekula ere ez dut ukitu. 345 00:31:46,120 --> 00:31:48,160 Inoiz ez du ukitu. 346 00:31:51,560 --> 00:31:53,400 Eta itsasoari begiratu eta gero, 347 00:31:54,120 --> 00:31:55,360 zer gertatu da? 348 00:31:56,720 --> 00:31:59,800 - Orduan... - Lasai, zuk gero hitz egingo duzu. 349 00:32:00,400 --> 00:32:02,280 Orain Mariamen txanda da. Segi. 350 00:32:05,280 --> 00:32:09,360 Itsasoaren ondoan geundela, bat-batean auto bat hurbildu zaigu. 351 00:32:09,520 --> 00:32:12,480 Hiru gizon atera dira "Polizia!" oihukatuz. 352 00:32:13,600 --> 00:32:15,560 Argiak gugana zuzendu dituzte. 353 00:32:17,320 --> 00:32:20,920 Zaharrenak eskuburdinak jarri dizkio nire lagunari. 354 00:32:22,560 --> 00:32:26,200 Berak poliziak zirelako identifikazioa erakusteko eskatu die. 355 00:32:26,360 --> 00:32:28,880 Plakak aurpegiaren gainean jarri dizkiote... 356 00:32:29,240 --> 00:32:31,560 garrasi eta birao artean. 357 00:32:31,720 --> 00:32:33,160 "...birao artean". 358 00:32:35,080 --> 00:32:36,200 Batek zera esan dit: 359 00:32:36,360 --> 00:32:39,920 "Ziur ezkonduta zaudela eta adulterioa egiten ari zarela". 360 00:32:40,760 --> 00:32:42,120 Atxilotuta eraman nahi ninduten. 361 00:32:42,280 --> 00:32:43,600 Adulterioa... 362 00:32:47,000 --> 00:32:51,280 Esan diet ez nagoela ezkonduta, eta etxera joan nahi nuela. 363 00:32:52,640 --> 00:32:56,720 Bi poliziak euren autoan sarrarazi didate, 364 00:32:57,320 --> 00:33:00,640 hirugarrenak nire laguna eraman duen bitartean. 365 00:33:03,280 --> 00:33:05,440 Utz dezagun argi eta garbi gauza bat: 366 00:33:05,720 --> 00:33:08,680 ez esan poliziak zirela, erabat ziur ez bazaude. 367 00:33:08,840 --> 00:33:10,000 Ados? 368 00:33:20,040 --> 00:33:21,640 Bai, hemen daude. 369 00:33:36,240 --> 00:33:38,520 Non geunden, Raouf jauna? 370 00:33:38,680 --> 00:33:40,160 Adulterioaren partean. 371 00:33:40,320 --> 00:33:42,920 Ez, autoaren barruan. 372 00:33:43,080 --> 00:33:44,720 Auto batean sartu zara bi gizonekin. 373 00:33:44,880 --> 00:33:47,360 Ez, auto barrura sarrarazi diote. 374 00:33:51,920 --> 00:33:53,240 Eta gero? 375 00:33:57,840 --> 00:34:00,720 Zer gertatu da gero? Ez daukagu gau osoa. 376 00:34:04,800 --> 00:34:06,880 Autoan bortxatu naute. 377 00:34:07,520 --> 00:34:10,160 - Zer esan du? - "Autoan bortxatu naute". 378 00:34:10,320 --> 00:34:12,600 "Autoan bortxatu naute". 379 00:34:12,760 --> 00:34:15,320 - Zure laguna begira zegoen? - Zer? 380 00:34:18,560 --> 00:34:19,760 Ez. 381 00:34:19,920 --> 00:34:22,280 Bortxatzen hasi aurretik... 382 00:34:23,280 --> 00:34:27,800 eskuburdinak jarri dizkionak hotelera eraman du. 383 00:34:28,440 --> 00:34:30,120 Zer egin duzue hotelean? 384 00:34:30,280 --> 00:34:33,200 300 dinar eskatu dizkit joaten uztearren. 385 00:34:33,360 --> 00:34:36,560 Ez neukan hainbeste aldean, eta kutxazainera joan naiz, 386 00:34:36,720 --> 00:34:38,080 dena lehenbailehen amaitzeko. 387 00:34:39,680 --> 00:34:43,800 Bortxatu baino lehen, zeri buruz jardun duzue? 388 00:34:49,320 --> 00:34:52,040 Biekin nengoen autoan, 389 00:34:52,200 --> 00:34:53,760 atzeko eserlekuan. 390 00:34:53,920 --> 00:34:57,360 Piztiak bezala hasi dira nire gainean igurzten. 391 00:34:57,520 --> 00:35:00,920 Ukitu egiten didate leku guztietan. 392 00:35:02,560 --> 00:35:06,720 Poltsoan 30 dinar neuzkan eta hartzeko esan diet. 393 00:35:09,280 --> 00:35:12,520 Haietako batek poltsoa hartu eta lurrera bota du. 394 00:35:14,200 --> 00:35:15,480 Heldu egin nau... 395 00:35:17,000 --> 00:35:19,880 Dardarka hasi naiz, 396 00:35:20,080 --> 00:35:21,880 eta ikararen ikaraz garraxika. 397 00:35:23,120 --> 00:35:25,600 Bera non ote zegoen begiratzen nuen, 398 00:35:26,320 --> 00:35:27,800 baina ez zegoen. 399 00:35:28,280 --> 00:35:29,440 Bera, nor? 400 00:35:30,000 --> 00:35:31,280 Nor da "bera"? 401 00:35:32,320 --> 00:35:34,400 Zer harreman duzu berarekin? 402 00:35:36,280 --> 00:35:38,760 - Nire senargaia da. - Senargaia? 403 00:35:39,440 --> 00:35:41,200 Eta nola du izena senargaiak? 404 00:35:41,360 --> 00:35:42,840 Youssef dut izena. 405 00:35:47,520 --> 00:35:51,240 Youssef? Benetan da hori zure izena? 406 00:35:51,800 --> 00:35:53,200 Berari galdetzen diot, ze... 407 00:35:53,360 --> 00:35:56,760 hasieratik hirugarren pertsona erabili du zutaz berba egitean. 408 00:35:58,680 --> 00:36:00,160 - Youssef, zer gehiago? - Youssef... 409 00:36:00,320 --> 00:36:02,400 - Ez esan! Neuk igarriko dut. - Aurrera ba. 410 00:36:02,560 --> 00:36:06,000 Youssef... Jose arotza zara, Maria birjinaren senargaia? 411 00:36:06,160 --> 00:36:07,840 Hala bada, ataka estuan zaude. 412 00:36:08,040 --> 00:36:12,840 Koranak ez baitu onartzen Jose arotza. 413 00:36:14,000 --> 00:36:16,800 Eta gure erlijioan, Maria birjinak ez du ezkongairik. 414 00:36:17,680 --> 00:36:18,800 Youssef Dawla naiz. 415 00:36:19,000 --> 00:36:22,320 Estatuaren zerbitzariak gara, eta ez dugu inor bortxatzen. 416 00:36:22,480 --> 00:36:25,800 - Plakak erakutsi zituzten... - Eta zer? 417 00:36:26,880 --> 00:36:29,920 Deabru asko dabil hor zehar, Maria birjinak esan bezala. 418 00:36:30,560 --> 00:36:32,920 Profezia iragartzen duten deabruak. 419 00:36:33,120 --> 00:36:37,200 Ez zintuzten, ba, Antikristoaz haurdun utziko? 420 00:36:37,680 --> 00:36:41,120 Garaien amaiera iragartzen duten seinaleak ote, Raouf jauna? 421 00:36:41,280 --> 00:36:44,440 Nahikoa da, Lassaad, kontu horiek ikaratu egiten naute. 422 00:36:44,600 --> 00:36:47,360 Deabruak eta Antikristoa... Hotzikara sartzen zait. 423 00:36:47,520 --> 00:36:50,760 Hotzikara? Egin zeuen lana eta erakutsi errespetua guri. 424 00:36:50,920 --> 00:36:52,160 Eskubideak ditugu eta! 425 00:36:52,320 --> 00:36:53,720 Errespetua? 426 00:36:53,880 --> 00:36:57,200 Zure sarkasmoa eta haren intsinuazioak... 427 00:36:57,360 --> 00:37:00,560 Salaketa bat nahi zenuten? Ba, hementxe daukazue salaketa. 428 00:37:00,720 --> 00:37:03,640 Beti kexu, beti kontentagaitz... Zeuena al da komisaria? 429 00:37:03,800 --> 00:37:05,600 Guri mesede egitearren ari zara? 430 00:37:05,760 --> 00:37:07,400 Lasaitu zaitez. 431 00:37:09,200 --> 00:37:12,600 Zigarreta bila joango naiz, Lassaad jauna. 432 00:37:13,080 --> 00:37:15,720 - Horrek lasaituko nau. - Zoaz. 433 00:37:21,040 --> 00:37:23,280 Tira ba, Youssef jauna... 434 00:37:25,840 --> 00:37:29,120 zer gertatu zen kutxazaineko morroiarekin? 435 00:37:29,280 --> 00:37:30,640 - Erantzutea nahi duzu? - Bai noski. 436 00:37:30,800 --> 00:37:32,640 Eta nork jasoko du nire adierazpena? 437 00:37:36,680 --> 00:37:38,240 Egiatan ari zara? 438 00:37:38,800 --> 00:37:41,400 Horrela jantzita, nola ez zaituzte bortxatuko? 439 00:37:41,560 --> 00:37:45,920 Baina noal esan dezakezu halakorik? Jakina, hemen seguru sentitzen zara. 440 00:37:46,120 --> 00:37:48,920 Lekua erosoa da, aire egokitua du... 441 00:37:49,120 --> 00:37:52,200 Uste dut hona aldatuko naizela. 442 00:37:54,160 --> 00:37:56,080 Oso barregarria! 443 00:37:57,120 --> 00:37:59,880 Gogoratu nahi nuke non ikusi zaitudan lehenago... 444 00:38:00,280 --> 00:38:02,680 - Elkar ezagutzen dugu? - Bai, elkar ezagutzen dugu. 445 00:38:02,840 --> 00:38:04,200 Benetan? Nondik? 446 00:38:04,400 --> 00:38:06,600 - Igarri ea. - Benetan? 447 00:38:07,280 --> 00:38:10,440 Kasbah-ko protestetan. Gogoratzen zara orain? 448 00:38:12,160 --> 00:38:13,760 Kasbah-ko eserialdian... 449 00:38:22,040 --> 00:38:24,120 Zergatik esan diezu zure senargaia naizela? 450 00:38:25,920 --> 00:38:29,000 Ez nuen nahi gutaz gaizki pentsatzea. 451 00:38:29,160 --> 00:38:31,160 Baina zer mundutan bizi zara zu? 452 00:38:31,320 --> 00:38:34,280 Beren kideak salatzera etorri gara-eta! 453 00:38:34,440 --> 00:38:37,640 Ezingo lukete okerrago pentsatu! 454 00:38:37,800 --> 00:38:40,920 Ezidazu hitz egin horrela, gaizki pasatzen ari naiz. 455 00:38:41,120 --> 00:38:43,240 Mariam, esaiezu egia eta egia bakarrik. 456 00:38:43,400 --> 00:38:46,360 Beste guztia gure aurka erabiliko dute. 457 00:38:46,520 --> 00:38:49,440 Inoiz ez naiz komisaria batean egon. 458 00:38:49,600 --> 00:38:51,200 Zure atzetik noa. 459 00:38:52,240 --> 00:38:54,720 Nik ez zaitut behartu. Zoaz etxera, nahi baduzu. 460 00:38:54,880 --> 00:38:56,600 Ez daukat nora joanik. 461 00:38:57,280 --> 00:38:59,200 Zer esan nahi duzu? 462 00:38:59,760 --> 00:39:03,280 Ikasle-egoitza batean bizi naiz, eta 22:00etan ixten dute. 463 00:39:03,440 --> 00:39:06,200 Hotel batera hiltzera joan nahiko banu ere, 464 00:39:06,360 --> 00:39:10,200 ez daukat ez dirurik, ez dokumentaziorik, ez telefonorik. 465 00:39:10,360 --> 00:39:11,600 Nire pasaportea... 466 00:39:22,560 --> 00:39:25,160 Begira, ez dute ezer idatzi. 467 00:39:28,160 --> 00:39:29,640 Zer egiten duzu hor? 468 00:39:30,160 --> 00:39:33,840 Idazten duzulako itxurak egin arren, ez duzu ezer jaso. Zergatik? 469 00:39:34,040 --> 00:39:36,320 Lasai, adiskidea, ez asaldatu. 470 00:39:36,480 --> 00:39:38,840 - Ez nago asaldatuta. - Benetan? 471 00:39:39,560 --> 00:39:41,880 Neskaren lekuan egon nahiko zenukeen? 472 00:39:42,080 --> 00:39:44,680 Horretan lagun diezazuket, nahi baduzu. 473 00:39:45,440 --> 00:39:48,440 Aska nazazu! Utzi joaten. 474 00:39:49,200 --> 00:39:51,680 Jo nazazu, gizona bazara. 475 00:39:51,800 --> 00:39:52,880 Ez zaitut joko. 476 00:39:53,080 --> 00:39:55,440 Koldar hori, kakati hutsa zara. 477 00:39:55,600 --> 00:39:58,280 Atxilotzeko aitzakia ematea nahi duzu, e? 478 00:39:58,440 --> 00:40:01,160 - Eskua altxatu didazu! - Ez zaitut ukitu. 479 00:40:01,480 --> 00:40:04,400 Zu bezalako alprojak atzematen eman dut bizitza. 480 00:40:04,560 --> 00:40:07,240 Benetako gizona bazina, ez zuketen bortxatuko. 481 00:40:07,400 --> 00:40:08,720 Eta orain heroiarena egiten? 482 00:40:08,880 --> 00:40:11,000 Aska ezazu, arren. 483 00:40:11,160 --> 00:40:14,520 Bera hemen ez balego, honez gero txikitu zintuzkedan. 484 00:40:15,280 --> 00:40:17,080 Salaketa egin nahi duzu? 485 00:40:17,800 --> 00:40:21,400 Zoaz ba gertatu zen lekuko komisariara, guk ezin dugu ezer egin. 486 00:40:21,560 --> 00:40:24,160 - Benekien ez zenuela ezer egingo! - Alde hemendik. 487 00:40:24,320 --> 00:40:25,920 - Goazen. - Elkar ikusiko dugu berriz! 488 00:40:42,560 --> 00:40:45,600 Ez, kaleko jantzita zihoan, koadrodun alkandorarekin. 489 00:40:46,080 --> 00:40:49,040 Bibotea zuen. Azal beltzarana, eta adinduna zen. 490 00:40:52,000 --> 00:40:53,280 Zelako "non"? 491 00:40:53,440 --> 00:40:56,920 Kutxazainaren kamera, hoteleko denden parean. 492 00:40:57,640 --> 00:40:59,240 Baduzu beste bat? 493 00:41:04,840 --> 00:41:06,280 Aurkitu duzu? 494 00:41:07,280 --> 00:41:10,200 Eskerrik asko, lehengusua. Kopia bat egingo didazu? 495 00:41:13,240 --> 00:41:15,680 Mesedez, Yasser, bidalidazu bideoaren kopia bat. 496 00:41:15,840 --> 00:41:17,880 Inoiz ez dizut ezer eskatu. 497 00:41:19,000 --> 00:41:21,840 Orain ez da une egokiena zer gertatu den kontatzeko. 498 00:41:25,120 --> 00:41:26,480 Ongi, entzun ba... 499 00:41:28,640 --> 00:41:30,920 - Zer bideo? - Zaude! 500 00:41:34,240 --> 00:41:35,320 Kaka zaharra! 501 00:41:38,320 --> 00:41:40,680 Zaintza-kameraren bideoa. 502 00:41:44,360 --> 00:41:46,480 Barkatu, baina saldoa agortu zait. 503 00:41:47,600 --> 00:41:50,680 Utzi protokoloak alde batera orain! 504 00:41:50,840 --> 00:41:54,120 Jarri bideoa martxan eta grabatu ezazu mugikorraz. 505 00:41:54,280 --> 00:41:56,400 Eta gero, bidali nire telefonora. 506 00:41:57,240 --> 00:41:59,440 Bideoa bidali diezadakezu ala ez? 507 00:42:01,240 --> 00:42:02,360 Ongi. 508 00:42:03,200 --> 00:42:06,160 Eta bide batez, kargatu 5 dinar nire mugikorrean, e? 509 00:42:06,320 --> 00:42:08,200 Sosik gabe nago. 510 00:42:10,000 --> 00:42:11,680 Bueno, ba, 2 dinar behintzat. 511 00:42:13,360 --> 00:42:14,800 Esker mila, lehengusua. 512 00:42:22,720 --> 00:42:25,720 Gogoratzen polizia bat eraman nuela kutxazainera? 513 00:42:25,880 --> 00:42:27,640 Ba, bertako kameraren bideoa. 514 00:42:27,800 --> 00:42:31,800 Nire lehengusuak dauka, hoteleko zaintzailea da. 515 00:42:32,000 --> 00:42:33,720 Orain badugu froga bat. 516 00:42:37,320 --> 00:42:39,920 Izan ere, lehengusuak sartu ninduen festan. 517 00:42:40,120 --> 00:42:42,120 - Ez zenuen sarrera pagatu? - Zer? 518 00:42:42,280 --> 00:42:43,560 Berdin dio. 519 00:43:05,160 --> 00:43:07,240 Komisariara iritsi gara. 520 00:43:11,600 --> 00:43:12,840 Tori. 521 00:43:14,920 --> 00:43:16,920 - Zer da hau? - Zaude, ea. 522 00:43:18,320 --> 00:43:19,560 Eta falta dena? 523 00:43:21,000 --> 00:43:23,840 - Ez daukat besterik. - Nola ezetz? 524 00:43:24,280 --> 00:43:26,680 Eskerrak komisariaren aurrean gauden. 525 00:43:26,840 --> 00:43:27,920 Egiatan? 526 00:43:28,120 --> 00:43:31,920 Mariam, zoaz zu aurretik, nik gizonarekin hitz egin behar dut. 527 00:43:32,120 --> 00:43:34,000 Ez naiz bakarrik joango. 528 00:43:34,160 --> 00:43:36,240 - Ez zaude bakarrik. - E, lagun... 529 00:43:36,400 --> 00:43:39,200 kutxazaina hor bertan dago. 530 00:43:39,360 --> 00:43:42,760 Zer, kuxkuxeatzen, belarriluzea? Mariam, mesedez, irten. 531 00:43:42,920 --> 00:43:46,480 - Bai zera! Ni bakarrik ez noa. - Laster bilduko naiz zurekin. 532 00:43:46,640 --> 00:43:51,440 Dirurik ez baduzu, gizona, ez ezazu neska lotsarazi. 533 00:43:51,600 --> 00:43:52,800 Hartu autobusa eta kito! 534 00:43:53,000 --> 00:43:55,560 Ez al didazu entzun? Irteteko, Mariam! 535 00:43:55,720 --> 00:43:57,040 Kanpora! 536 00:43:57,640 --> 00:43:59,680 Aizu, ez niri hitz egin horrela. 537 00:43:59,840 --> 00:44:02,320 - Are gutxiago neskaren aurrean! - Ba, ordaindu. 538 00:44:02,480 --> 00:44:04,040 - Zenbat da? - Bi dinar. 539 00:44:04,200 --> 00:44:06,880 - Eta bi dinarrengatik isakanbila hau? - Dirua da. 540 00:44:07,080 --> 00:44:10,920 Badakit dirua dena! Nork esan dizu ez dudala ordainduko? 541 00:44:32,360 --> 00:44:33,800 Laguntza behar duzu? 542 00:44:35,040 --> 00:44:37,760 - Salaketa bat jartzera nator. - Zer dela eta? 543 00:44:38,920 --> 00:44:42,120 - Norbaitek hartuko dit? - Zein da arazoa? 544 00:44:43,360 --> 00:44:45,280 Sar gaitezke? 545 00:44:46,200 --> 00:44:47,000 Aurrera. 546 00:44:47,160 --> 00:44:50,000 Nora zoaz, baina? Aurrera, kontaiguzu gertatutakoa. 547 00:44:53,440 --> 00:44:55,200 Bakarka hitz egin dezakegu? 548 00:44:55,360 --> 00:44:57,840 Bakarka? Bai, zergatik ez? 549 00:45:02,560 --> 00:45:04,800 Polizia bik bortxatu naute. 550 00:45:10,280 --> 00:45:11,480 Zatoz nirekin. 551 00:45:21,200 --> 00:45:22,600 Non izan da? 552 00:45:24,880 --> 00:45:26,320 Hondartzan. 553 00:45:27,120 --> 00:45:28,720 Palace hotelaren ondoan. 554 00:45:30,760 --> 00:45:32,000 Aholku bat nahi duzu? 555 00:45:32,160 --> 00:45:35,200 Joan etxera, lasaitu eta pentsa ezazu hobeto. 556 00:45:35,360 --> 00:45:38,440 Eta iritziz aldatzen ez bazara, itzuli datorren astean. 557 00:45:40,280 --> 00:45:41,600 Non bizi zara? 558 00:45:42,880 --> 00:45:45,840 - Al Farabi ikasle-egoitzan. - Ez zara tuniziarra? 559 00:45:46,000 --> 00:45:47,320 Bihar arte. 560 00:45:47,480 --> 00:45:50,080 Etxera joatekoak gara. 561 00:45:50,240 --> 00:45:52,000 Hobe zu ere etxera bazoaz. 562 00:45:55,760 --> 00:45:57,000 Gabon. 563 00:45:58,280 --> 00:46:00,120 Zer gertatu zaio? 564 00:46:00,280 --> 00:46:03,440 Bi poliziak bortxatu dutela dio. 565 00:46:03,600 --> 00:46:05,880 Beti geu errudun! 566 00:46:06,080 --> 00:46:08,480 Zertaz akusatuko gaituzte hurrengoan? 567 00:46:37,480 --> 00:46:41,280 Barkatu, berandutu egin naiz. Ezin dut jasan zakar portatzea. 568 00:46:41,440 --> 00:46:43,840 Etxera joan nahi dut soinekoa aldatzera. 569 00:46:44,040 --> 00:46:46,480 Lo egin behar dut. 570 00:46:46,640 --> 00:46:50,120 - Eta salaketa? - Bihar egingo dugu. 571 00:46:50,280 --> 00:46:52,320 Bihar beranduegi izango da. 572 00:46:54,680 --> 00:46:56,000 Entzun... 573 00:46:59,680 --> 00:47:01,880 Zure etxera joan naiteke? 574 00:47:03,520 --> 00:47:05,120 - Kaixo. - Nora zoazte? 575 00:47:05,280 --> 00:47:07,600 - Gure zain daude barruan. - Sartu ba. 576 00:47:11,000 --> 00:47:15,080 Ezin zara nirekin etorri, gaur lehengusuaren etxean nago. 577 00:47:16,840 --> 00:47:19,240 Utzidazu mugikorra lagunari deitzeko. 578 00:47:19,400 --> 00:47:21,720 Zaindaria konbentzituko du atea irekitzeko, 579 00:47:21,880 --> 00:47:24,560 edo soka bat botatzeko... edozer! 580 00:47:24,720 --> 00:47:26,600 Ez daukat saldorik. 581 00:47:26,760 --> 00:47:30,280 Lehengusuak sartutako kreditua taxilariari eman diot. 582 00:47:30,440 --> 00:47:33,200 Tira, aizu, salaketa jartzera etorri gara. 583 00:47:33,360 --> 00:47:34,480 Ba, sar gaitezen. 584 00:47:56,400 --> 00:47:59,720 Komisaria ixtekoak zirela esan didate. 585 00:47:59,880 --> 00:48:01,640 - Nork esan dizu? - Polizia batek. 586 00:48:01,800 --> 00:48:04,160 Zatoaz nirekin, ireki egingo dugu. 587 00:48:08,720 --> 00:48:11,280 - Nork esan dio itxita dagoela? - Hari galdetu. 588 00:48:11,440 --> 00:48:12,560 Gabon. 589 00:48:14,480 --> 00:48:16,520 Nora zoaz hain harroxko? 590 00:48:17,480 --> 00:48:18,880 Salaketa jarri nahi dugu. 591 00:48:19,080 --> 00:48:21,440 - Horren lotsagabe? - Zer gertatzen da? 592 00:48:21,600 --> 00:48:25,120 Morroi hau harroxko sartu dela salaketa bat jarri nahi duela eta. 593 00:48:25,280 --> 00:48:27,840 Eta zein da arazoa? Salaketa jar dezala. 594 00:48:28,040 --> 00:48:29,600 Hemendik, mesedez. 595 00:48:30,760 --> 00:48:33,480 Zoazte, bai, egizue salaketa. 596 00:48:39,560 --> 00:48:41,680 Honek ez du traza onik. 597 00:48:51,320 --> 00:48:52,560 Zer da? 598 00:48:52,720 --> 00:48:56,560 Mutil batekin itzuli da neska, eta salaketa jartzen ari dira. 599 00:48:56,720 --> 00:48:58,840 - Benetan? - Bai. 600 00:49:25,880 --> 00:49:28,760 Gauza bat galde diezazuket? 601 00:49:28,880 --> 00:49:30,080 Aurrera. 602 00:49:30,640 --> 00:49:33,800 Baduzu arroparik niri uzteko? 603 00:49:34,000 --> 00:49:37,400 Berdin zait zer, soinekoa, jaka edo gona. 604 00:49:37,720 --> 00:49:39,240 Ez daukat ezer. 605 00:49:52,720 --> 00:49:54,800 Hango errezela erabil dezaket? 606 00:50:07,880 --> 00:50:09,800 - Erantzi kuleroak. - Zer? 607 00:50:10,600 --> 00:50:12,520 Erantzi kuleroak eta sartu hemen. 608 00:50:18,680 --> 00:50:20,360 Auzitegiko poliziarentzat. 609 00:50:58,080 --> 00:50:59,560 Jar nazazu Chedly-rekin. 610 00:51:01,160 --> 00:51:02,280 Chedly, 611 00:51:02,640 --> 00:51:05,520 eskoltatu ezazu biktima auzitegi-medikuarengana. 612 00:51:06,000 --> 00:51:10,080 Eta bide batez, ziega ondoko armairuan... 613 00:51:10,240 --> 00:51:12,160 belo bat dago. Ekar ezazu. 614 00:51:17,280 --> 00:51:19,120 Beloa ekarriko dizute. 615 00:51:24,800 --> 00:51:27,000 Youssef nirekin etor daiteke? 616 00:51:27,160 --> 00:51:29,480 Ez, deklarazioa hartu behar diot. 617 00:51:34,080 --> 00:51:37,240 Mesedez, ez dut autoan bakarrik sartu nahi poliziekin. 618 00:51:37,400 --> 00:51:40,120 Salaketa egitera etorri zara, izan konfiantza gugan. 619 00:51:40,280 --> 00:51:41,640 Eraman nazazu zeuk! 620 00:51:41,800 --> 00:51:44,560 Ez, bakoitzak bere egitekoa du. 621 00:51:45,240 --> 00:51:49,000 Harrapatzea nahi duzu, ezta? Ba, ikerketa abiarazi behar dut. 622 00:51:53,480 --> 00:51:55,320 Etorri nirekin. 623 00:51:55,480 --> 00:51:56,800 Ez kezkatu! 624 00:51:57,000 --> 00:52:00,000 Chedlyk lagunduko zaitu. Berak babestuko zaitu. 625 00:52:02,000 --> 00:52:05,400 Polizia sekretu talde bat dira. 626 00:52:08,520 --> 00:52:10,520 Komunera joan naiteke? 627 00:52:10,680 --> 00:52:13,200 Hobe duzu medikuak aztertu arte itxaron. 628 00:52:17,800 --> 00:52:21,240 - Salaketa hartu dizu? - Medikuarenera eramango naute. 629 00:52:21,400 --> 00:52:22,560 Zu etorri nirekin, mesedez. 630 00:52:22,720 --> 00:52:25,080 - Nora? - Deklaratzera. 631 00:52:25,240 --> 00:52:26,720 - Orain? - Noiz, bestela? 632 00:52:26,880 --> 00:52:29,800 Faiza, neu arduratuko naiz salaketaz. 633 00:52:30,040 --> 00:52:31,400 Neuk ireki dut. 634 00:52:31,560 --> 00:52:33,400 - Uztazi niri hau. - Neuk abiarazi dut. 635 00:52:33,560 --> 00:52:34,720 Neu arduratuko naiz. 636 00:52:34,880 --> 00:52:36,920 Erabaki ezazue behingoz. 637 00:52:37,120 --> 00:52:40,080 Ez al duzu ikusten haurdun dagoela? Etorri nirekin. 638 00:52:42,400 --> 00:52:45,120 - Ezin naiteke berarekin joan? - Ongi egongo da. 639 00:52:45,280 --> 00:52:46,760 Tira, zatoz. 640 00:53:00,040 --> 00:53:02,520 Beloa zikin dago, baina ez daukat besterik. 641 00:53:02,680 --> 00:53:05,560 Jantzi eta irten kanpora. 642 00:53:08,080 --> 00:53:10,080 Ez zaitzatela iritziz aldarazi. 643 00:53:12,080 --> 00:53:13,560 Zure zain egongo naiz. 644 00:53:13,760 --> 00:53:14,880 Hemendik, mesedez. 645 00:53:19,080 --> 00:53:20,520 Mugi! 646 00:53:20,680 --> 00:53:22,680 Egon, Chedly, zurekin noa. 647 00:53:32,440 --> 00:53:35,680 Segi aurrera! 648 00:53:36,120 --> 00:53:37,400 Kaixo, polit hori. 649 00:53:40,720 --> 00:53:41,880 Sar ezazu kaiolan! 650 00:53:55,840 --> 00:53:57,800 Tira, eraman dezagun lehenbailehen. 651 00:53:59,160 --> 00:54:00,280 Igo furgoira. 652 00:54:01,400 --> 00:54:03,280 Atea ireki behar dizkizugu, ala? 653 00:54:03,440 --> 00:54:04,560 Zer duzu? 654 00:54:04,720 --> 00:54:07,160 E! Zurekin ari gara, aizu! 655 00:54:07,320 --> 00:54:08,800 Ea, sar zaitez. 656 00:54:11,080 --> 00:54:12,600 Zer arraio? 657 00:54:13,240 --> 00:54:15,240 - Zurekin ari gara, neska. - Zatoz hona! 658 00:54:15,400 --> 00:54:18,040 Nire mugikorra! Nire poltsa! 659 00:54:18,800 --> 00:54:21,600 Zabaldu auto hau, mesedez. 660 00:54:22,440 --> 00:54:23,760 Nire telefonoa! Eta poltsa! 661 00:54:23,920 --> 00:54:25,160 Baina, zer dio? 662 00:54:25,320 --> 00:54:28,800 Burutik egin zaio. 663 00:54:29,000 --> 00:54:31,120 Nire poltsa da hau. 664 00:54:31,280 --> 00:54:32,920 Aizu, zertan zabiltza hor? 665 00:54:33,080 --> 00:54:35,080 Zer gertatzen da? 666 00:54:37,000 --> 00:54:38,400 Utzi bakean. 667 00:55:09,680 --> 00:55:12,800 - Bota makila hori. - Utz nazazu! 668 00:55:13,160 --> 00:55:15,120 Zoratu egin zara, ala? 669 00:55:30,240 --> 00:55:31,920 Egon, geroxeago deituko dizut. 670 00:55:32,120 --> 00:55:35,120 - Andrea, aparkalekuan... - Non da Chedly? 671 00:55:35,640 --> 00:55:38,040 - Non da? - Hau nire poltsa da. 672 00:55:38,200 --> 00:55:40,200 - Ez dut ulertzen. - Autoan zeuden! 673 00:55:40,360 --> 00:55:42,160 Zer nahi duzu? 674 00:55:42,320 --> 00:55:44,080 - Gizon horiek... - Non da Chedly? 675 00:55:44,240 --> 00:55:45,920 Nire poltsa beren autoan zegoen. 676 00:55:46,120 --> 00:55:49,320 - Baina, zer diozu? - Zaude isilik, gezurti hori. 677 00:55:52,560 --> 00:55:54,200 Isildu zaitezte denok! 678 00:55:54,800 --> 00:55:56,520 Hitz egizu orain, astiro. 679 00:55:58,560 --> 00:56:01,400 Hau nire poltsa da, andrea. Aipatu nizuna. 680 00:56:01,560 --> 00:56:03,560 Zer poltsa? 681 00:56:03,720 --> 00:56:05,520 Beren autoan zegoen. 682 00:56:05,680 --> 00:56:10,040 Zer dio? Zertaz akusatzen gaitu? 683 00:56:10,200 --> 00:56:11,360 Egia da! 684 00:56:11,520 --> 00:56:13,120 Arren, andrea... 685 00:56:17,520 --> 00:56:18,640 Bai. 686 00:56:19,600 --> 00:56:20,880 Ados. 687 00:56:22,400 --> 00:56:24,080 Ordu laurden barru hor naiz. 688 00:56:27,000 --> 00:56:28,240 Bai noski. 689 00:56:29,480 --> 00:56:32,640 Ekarri eskuburdinak. Gu akusatzen ari zara? 690 00:56:32,800 --> 00:56:35,080 Atxilotzea nahi al duzu? 691 00:56:35,240 --> 00:56:38,360 - Ekatzu eskumuturra. - Ez! Utzi, kabroi horrek. 692 00:56:38,520 --> 00:56:41,440 Andrea, Jainkoarren... 693 00:56:41,600 --> 00:56:43,920 atxilotu itzazu! 694 00:56:54,000 --> 00:56:56,120 Eser zaitez. 695 00:56:59,240 --> 00:57:00,840 Eta erantzi kuleroak. 696 00:57:02,760 --> 00:57:06,240 - Ez dauzkat. - Bueno, lasai. Zatoz. 697 00:57:06,400 --> 00:57:07,920 Eseri, Mariam. 698 00:57:10,840 --> 00:57:12,640 Horrelaxe. 699 00:57:17,680 --> 00:57:21,680 Lasai, erlaxa zaitez. Ongi joango da. 700 00:57:22,360 --> 00:57:24,200 Dena ongi joango da. 701 00:57:24,360 --> 00:57:26,040 Altxa zangoa... 702 00:57:26,800 --> 00:57:28,480 eta kokatu hemen. 703 00:57:29,240 --> 00:57:31,160 Eta bestea, hementxe. 704 00:57:35,440 --> 00:57:37,640 Ez, horrela ezin dut lan egin. 705 00:57:37,800 --> 00:57:40,880 Kendu eskuak eta jar itzazu sabelaren gainean. 706 00:57:41,080 --> 00:57:43,120 Hementxe, Mariam. 707 00:57:44,920 --> 00:57:49,200 Etzan atzerantz eta zaude lasai, mesedez. 708 00:57:50,160 --> 00:57:51,640 Ez mugitu. 709 00:57:53,080 --> 00:57:54,360 Zabaldu hankak. 710 00:57:55,640 --> 00:57:57,000 Eskuak hemen! 711 00:57:59,280 --> 00:58:00,680 Eta ez mugitu. 712 00:58:24,320 --> 00:58:26,080 Lasai, Mariam. 713 00:58:54,080 --> 00:58:56,680 Baina zer da hau? Eziozu sartzen utzi! 714 00:58:56,840 --> 00:59:00,120 Irten hemendik berehala. Ezin zara hemen egon! 715 00:59:00,280 --> 00:59:02,640 Esadazu, lehen aldia zuen? 716 00:59:02,800 --> 00:59:05,360 Hori jakin nahi duzu? Egin zaitez mediku. 717 00:59:05,520 --> 00:59:08,880 - Ez daukazu lotsarik! - Lasaitu, doktore jauna. 718 00:59:09,080 --> 00:59:12,520 - Irten hemendik oraintxe. - Ez haserretu. 719 00:59:15,840 --> 00:59:18,880 - Zein da bertsio ofiziala? - Ez ni ukitu! 720 00:59:19,080 --> 00:59:20,720 Itxaron txostena eman arte. 721 00:59:20,880 --> 00:59:24,000 Baina zuk badakizu hori txostena egin aurretik. 722 00:59:24,160 --> 00:59:26,400 Itxaron txostena eman arte! 723 00:59:38,920 --> 00:59:41,600 Nora zoaz? Ihes egingo duzu? 724 00:59:42,320 --> 00:59:44,560 Komisariara itzuli behar dugu. 725 00:59:44,720 --> 00:59:47,600 - Arropa aldatu behar dut. - Arropa aldatu? 726 00:59:47,760 --> 00:59:50,640 Non aldatuko zara? Etxean? 727 00:59:50,800 --> 00:59:53,320 Hasitakoari eutsi egin behar zaio amaitu arte. 728 00:59:53,480 --> 00:59:55,880 Orain egingo al duzu atzera? 729 00:59:56,880 --> 01:00:00,520 Ekin egin behar diozu. Ez uko egin zeure eskubideei! 730 01:00:01,560 --> 01:00:03,360 Lamjed-ek etxera joateko esan dizu? 731 01:00:04,200 --> 01:00:06,520 Hara! Andereñoa etxera doa? 732 01:00:07,080 --> 01:00:08,640 Abisatzea zenuen! 733 01:00:09,760 --> 01:00:11,320 Etxera joan nahi duzu? 734 01:00:12,280 --> 01:00:13,600 Geuk eramango zaitugu. 735 01:00:13,760 --> 01:00:16,440 - Ez dago beharrik, ez doa inora. - Bai horixe! 736 01:00:16,600 --> 01:00:19,160 Ez ukitu! Jagoleak ez du egoitzako atea irekiko. 737 01:00:19,320 --> 01:00:21,360 Poliziak beti dauzka ateak zabalik. 738 01:00:21,520 --> 01:00:24,720 Ez zara lotsatzen espiatzeaz medikuarekin nengoenean? 739 01:00:24,880 --> 01:00:28,320 Zu espiatu? Hori nahi zuk! Tira, mugi, urdangatxoa. 740 01:00:28,480 --> 01:00:29,880 Nora eraman nahi duzu? 741 01:00:30,080 --> 01:00:33,120 Ikerketa bat abiarazi dugu, salaketa sinatu behar du. 742 01:00:33,760 --> 01:00:36,280 - Joan egin nahi du. - Salaketa aurkeztu nahi du. 743 01:00:36,480 --> 01:00:38,320 - Badoa. - Salaketa aurkeztera! 744 01:00:38,480 --> 01:00:41,760 Doala etxera! Deituko diogu, beharra baldin badugu. 745 01:00:41,920 --> 01:00:43,640 Komisariara eramango dugu. 746 01:00:43,800 --> 01:00:46,720 Entzun, lagun... utzidazi nire lana egiten, e? 747 01:00:46,880 --> 01:00:50,240 Komisarian eragin duzuen hondamena garbitu behar dut. 748 01:00:50,400 --> 01:00:54,360 Salaketa jarri nahiko ez balu ere, komisariara itzuli behar du. 749 01:00:54,520 --> 01:00:58,200 Uko egitea sinatu behar du, denok babestuta geratzeko. 750 01:00:59,680 --> 01:01:01,280 Uko egingo duzu? 751 01:01:02,000 --> 01:01:04,080 Uko egiten duzula sinatuko duzu? 752 01:01:04,240 --> 01:01:09,800 - Soinekoa aldatzera joan nahi dut. - Zoaz zeure burua urkatzera! 753 01:01:09,920 --> 01:01:12,840 Zer gertatu zaio neska horri? 754 01:01:18,680 --> 01:01:20,680 Kais! Al Farabi egoitzara. 755 01:01:25,280 --> 01:01:27,520 Gora, berorren maiestatea. 756 01:01:27,640 --> 01:01:29,760 Uztazu neska bakean, Lamjed. 757 01:01:30,320 --> 01:01:32,360 Zer ba? Maiteminduta zaude? 758 01:01:32,520 --> 01:01:34,240 Nahikoa da, igo. 759 01:02:04,000 --> 01:02:07,120 Poltsan zeraman dokumentazioa egiaztatu dute? 760 01:02:07,240 --> 01:02:09,640 Ez dakit. Uste dut ezetz. 761 01:02:10,320 --> 01:02:11,800 Ezetz uste duzula? 762 01:02:12,320 --> 01:02:13,920 Erakutsi nortasun agiria. 763 01:02:14,400 --> 01:02:17,040 Zeuri diotsut, emadazu nortasun agiria. 764 01:02:23,120 --> 01:02:24,400 Non dago? 765 01:02:26,520 --> 01:02:27,840 Zer da hau? 766 01:02:29,360 --> 01:02:32,240 Kutun bat? Zer polita! 767 01:02:33,440 --> 01:02:34,880 Honek babesten zaitu? 768 01:02:37,360 --> 01:02:38,800 Kutun bat! 769 01:02:40,600 --> 01:02:41,920 Eta hau, zer da? 770 01:02:43,560 --> 01:02:45,080 Gure lankidea ote? 771 01:02:45,640 --> 01:02:48,480 - Armadakoa da? - Bai. 772 01:02:49,600 --> 01:02:51,400 Nor da hau? Zure mutil-laguna? 773 01:02:51,880 --> 01:02:54,320 - Nire neba da. - Jakina! 774 01:02:54,640 --> 01:02:56,760 Ikusiko dugu. 775 01:03:01,080 --> 01:03:04,040 Baserritar baldarra baino ez zara hiritar plantak egiten! 776 01:03:04,200 --> 01:03:05,800 Ez zara lotsatzen zure hizkeraz? 777 01:03:06,800 --> 01:03:09,240 Ekarri dokumentazioa. 778 01:03:09,400 --> 01:03:11,680 Kopia egingo duzu oraintxe, ala? 779 01:03:12,200 --> 01:03:13,520 Hartu zure poltsa. 780 01:03:50,840 --> 01:03:52,120 Bazenekien? 781 01:03:53,120 --> 01:03:55,280 Kulerorik gabe dabil. 782 01:03:55,440 --> 01:03:58,680 - Depilatzea zenuen behintzat! - Nazkagarri alua. 783 01:03:58,840 --> 01:04:00,320 - Utz nazazu! - Eseri. 784 01:04:00,480 --> 01:04:02,600 - Ez ernegatu neska! - Etorri hona. 785 01:04:02,760 --> 01:04:04,120 Egoitza hor dago, gelditu. 786 01:04:04,280 --> 01:04:07,600 - Komisariara eraman behar dugu. - Bale, bai, badakit. 787 01:04:07,760 --> 01:04:10,160 Ezin duzu nahi duzuna egin. 788 01:04:10,320 --> 01:04:12,160 Eseri eta zaude geldi. 789 01:04:13,160 --> 01:04:15,400 Bai, Hedi jauna. Esan. 790 01:04:16,160 --> 01:04:18,080 - Ez mugitu! - Ireki atea. 791 01:04:18,240 --> 01:04:19,640 Ez dadila atera. 792 01:04:19,800 --> 01:04:22,160 Nola irekitzen da? Ireki! 793 01:04:23,440 --> 01:04:26,520 Uko egiten dut, bai. Baina utz nazazue bakean. 794 01:04:26,680 --> 01:04:28,000 Bai, esan. 795 01:04:46,640 --> 01:04:48,920 IKASLE-EGOITZA 796 01:04:57,680 --> 01:04:59,080 Tira, Najla... 797 01:05:28,480 --> 01:05:30,560 Najla, Jainkoarren. 798 01:06:06,120 --> 01:06:08,040 Itzal bat ikusi dut. 799 01:06:08,760 --> 01:06:10,480 Nire alaba agian. 800 01:06:15,360 --> 01:06:16,840 Nor dabil hor? 801 01:06:17,040 --> 01:06:19,120 Zertan zabiltza hemen? 802 01:06:19,880 --> 01:06:21,600 - Nor zara? - Polizia. 803 01:06:21,760 --> 01:06:24,400 Polizia? Zer, ba? Zerbait gertatu da? 804 01:06:26,280 --> 01:06:27,520 Ez, ezer ez. 805 01:06:28,200 --> 01:06:29,160 Dena ongi. 806 01:06:29,320 --> 01:06:31,440 - Bale, zuk diozun bezala. - Gabon. 807 01:06:31,600 --> 01:06:32,880 Alak lagun zaitzala. 808 01:06:33,920 --> 01:06:37,160 Salaketa kenduko duzu? Zurekin ari naiz. 809 01:06:37,320 --> 01:06:38,120 Jaunak... 810 01:06:38,280 --> 01:06:40,440 Ez, mesedez! Bale, kenduko dut. 811 01:06:40,600 --> 01:06:43,160 Zerbait entzuten baduzue, deitu. 812 01:06:43,280 --> 01:06:44,560 Gabon. 813 01:06:47,000 --> 01:06:48,160 Altxa zaitez. 814 01:06:48,360 --> 01:06:49,800 - Altxa. - Utzi bakean. 815 01:06:50,000 --> 01:06:51,840 Igo furgonetara. 816 01:06:52,040 --> 01:06:53,160 Tira. 817 01:06:55,280 --> 01:06:56,480 Bizkor! 818 01:07:49,120 --> 01:07:52,120 Zaintza-kameraren bideoa daukat. 819 01:07:52,600 --> 01:07:56,720 Facebook-en partekatuko dut, alferrik da poliziei ematea. 820 01:08:05,680 --> 01:08:07,760 Gauza bat galdetu nahi dizut: 821 01:08:10,040 --> 01:08:14,680 Bortxatzen nautela ikusten den bideo bat izango bazenu, 822 01:08:14,840 --> 01:08:16,480 partekatu egingo zenuke? 823 01:08:16,640 --> 01:08:19,240 - Filmatu zintuzten? - Ez. Suposizio bat da. 824 01:08:23,000 --> 01:08:26,800 - Zonbien filmak ikusi dituzu? - Bai, baina ez ditut gogoko. 825 01:08:27,360 --> 01:08:29,200 Gehiago ikusi beharko zenituzke. 826 01:08:29,800 --> 01:08:31,840 Nire bizitza zonbien film bat bezalakoa da. 827 01:08:32,600 --> 01:08:37,000 Hil bizidunak nire atzetik datoz, haginka egiteko ahaleginean. 828 01:08:37,480 --> 01:08:39,040 Ni ihesi noa. 829 01:08:39,400 --> 01:08:40,600 Batzuetan salbatzen naiz. 830 01:08:40,760 --> 01:08:43,760 Beste batzuetan, inguratu egiten naute. 831 01:08:44,000 --> 01:08:45,600 Haginka egiten utzi beharko nieke. 832 01:08:45,760 --> 01:08:48,240 Eta besteak bezala zonbi bihurtu. 833 01:08:48,640 --> 01:08:52,440 Halako bideo bat Facebook-en partekatuko banu, 834 01:08:53,880 --> 01:08:55,440 orduan kezkatu beharko zenuke, 835 01:08:55,600 --> 01:08:57,560 zonbi bihurtua izango bainintzen. 836 01:09:03,480 --> 01:09:06,720 Nahiago nuke beste egoera batean ezagutu izan bagina. 837 01:09:06,880 --> 01:09:08,320 Lastima da. 838 01:09:08,480 --> 01:09:09,880 Balbea daukat. 839 01:09:16,280 --> 01:09:19,000 Youssef Dawla, atxilotuta zaude... 840 01:09:19,160 --> 01:09:21,280 funtzionario bati erasotzeagatik. 841 01:09:21,480 --> 01:09:23,000 Ez ukitu. 842 01:09:23,160 --> 01:09:26,680 Hara, orain baduzu ahalmena. Zeure burua jo duzu. 843 01:09:26,840 --> 01:09:29,560 - Kontaiozu hori epaileari. - Zeu zara legea! 844 01:09:29,720 --> 01:09:33,320 Kasbah-n berotu ederra ematen utzi beharko niekeen mutilei! 845 01:09:33,880 --> 01:09:36,280 Kaka hutsa zara. 846 01:09:37,320 --> 01:09:39,080 - Nora naramazue? - Espetxera. 847 01:09:39,240 --> 01:09:41,400 Herrialde oso hau da kartzela bat! 848 01:09:42,240 --> 01:09:44,920 Ez zaitzatela beldurtu, borrokatu zure eskubideen alde. 849 01:09:45,120 --> 01:09:46,320 Ezin dute ezer egin. 850 01:09:46,480 --> 01:09:49,320 Ea, mugi! Kenduiozu telefonoa. 851 01:09:57,480 --> 01:09:59,200 Utzi! 852 01:10:15,800 --> 01:10:17,280 - Nor zara? - Nor dago hor? 853 01:10:17,440 --> 01:10:18,920 - Andrea? - Mariam? 854 01:10:19,120 --> 01:10:22,000 - Bakarrik zatoz? - Mariam, zabaldu atea. 855 01:10:22,160 --> 01:10:23,160 Zabaldu! 856 01:10:23,320 --> 01:10:25,480 - Haiekin zaude? - Bakarrik nago. 857 01:10:27,000 --> 01:10:29,360 - Zer egiten duzu hemen? - Jainkoarren... 858 01:10:29,520 --> 01:10:31,560 ezin zara giltzapetu nire bulegoan. 859 01:10:31,720 --> 01:10:34,480 Haiek atxilotu beharrean, Youssef atxilotu duzue! 860 01:10:34,640 --> 01:10:36,400 - Zoaz. - Nora? 861 01:10:36,560 --> 01:10:39,440 Ez! Ez ditut ikusi nahi. 862 01:10:39,600 --> 01:10:42,320 - Ez egin garrasi gehiago eta zoaz. - Ez naiz joango. 863 01:10:42,480 --> 01:10:46,720 - Ezin zara hemen gelditu. - Baina, harrapatu egingo naute. 864 01:10:46,880 --> 01:10:47,680 Irten. 865 01:10:47,840 --> 01:10:51,080 Hor kanpoan ez dago inor, begiratu zerorrek. 866 01:10:51,240 --> 01:10:54,400 Tira, begiratu ezazu. Ez dago inor. 867 01:10:55,040 --> 01:10:56,520 Tira... 868 01:10:57,400 --> 01:10:59,000 eseri hemen. 869 01:11:00,680 --> 01:11:03,320 Ez izan beldur. Nire lankide bat bidean dator. 870 01:11:18,640 --> 01:11:20,600 - Zu nora zoaz? - Etxera. 871 01:11:20,760 --> 01:11:22,120 - Nola? - Nire etxera. 872 01:11:22,320 --> 01:11:24,400 Andrea, Jainkoarren... 873 01:11:24,560 --> 01:11:28,040 - Egin nezakeen guztia egin dut. - Ez, andrea, arren... 874 01:11:28,200 --> 01:11:31,480 - Nire egitekoa bete dut. - Ez nazazu bakarrik utzi. 875 01:11:31,680 --> 01:11:34,320 Joan egin behar dut. 876 01:11:34,480 --> 01:11:38,240 - Mesedez, andrea... - Askatu nire poltsa. 877 01:11:41,880 --> 01:11:43,240 Barkatu. 878 01:11:44,560 --> 01:11:46,160 Ez nizun min eman nahi. 879 01:11:50,800 --> 01:11:52,200 Barkatu. 880 01:12:06,080 --> 01:12:08,320 Puta bat zara. 881 01:12:12,080 --> 01:12:14,040 Arren, ez utzi hemen bakarrik. 882 01:12:15,440 --> 01:12:17,880 Ez utzi bakarrik, andrea. 883 01:13:15,400 --> 01:13:17,720 Ez ikaratu, hitz egin besterik ez dugu nahi. 884 01:13:17,920 --> 01:13:19,600 - Hitz egin behar dugu. - Utikan! 885 01:13:19,760 --> 01:13:22,360 Ez ukitu! Utzi! 886 01:13:27,080 --> 01:13:29,000 Utzi bakean. 887 01:14:13,760 --> 01:14:16,800 Nahla Hachani kazetaria? 888 01:14:17,000 --> 01:14:18,480 Hau bere telefono zenbakia da, ezta? 889 01:14:33,880 --> 01:14:35,280 Nahla andrea? 890 01:14:37,000 --> 01:14:40,680 Zure zenbakia eman zenidan ospitalean, akordatzen zara? 891 01:14:41,840 --> 01:14:45,040 Badakit berandu dela, barkatu orain deitzeagatik. 892 01:14:45,200 --> 01:14:47,760 Palace hotelaren atzealdeko komisarian nago. 893 01:14:48,200 --> 01:14:50,560 Bortxatu nauten poliziak kanpoan daude. 894 01:14:50,720 --> 01:14:52,840 Bainugelan giltzapetu naiz. 895 01:14:53,240 --> 01:14:55,640 Nirekin zegoen mutila atxilotuta eraman dute. 896 01:14:58,320 --> 01:15:00,120 Ez, ez daukat abokaturik. 897 01:15:02,920 --> 01:15:05,640 Ez utzi bakarrik, arren. 898 01:16:00,920 --> 01:16:02,800 Nahikoa da! Utzi! 899 01:16:07,560 --> 01:16:09,400 Utzi bakean! 900 01:16:10,120 --> 01:16:14,280 - Ez izan beldurrik, umea. - Ez ukitu! 901 01:16:14,440 --> 01:16:16,680 - Gauza pare bat esango dizkizut... - Uztazu! 902 01:16:16,840 --> 01:16:20,240 Kendu salaketa edo bideo hau zure familiari bidaliko diogu. 903 01:16:22,040 --> 01:16:23,640 Ekarri! 904 01:16:24,520 --> 01:16:25,760 Kendu nire gainetik. 905 01:16:43,040 --> 01:16:44,200 Hil egin duzu. 906 01:16:44,360 --> 01:16:48,200 Ez dago hilda. Plantak egiten ari da, puta zaharra. 907 01:16:48,360 --> 01:16:49,480 Ea, altxa! 908 01:16:49,640 --> 01:16:50,840 Gora! 909 01:16:51,480 --> 01:16:54,280 Baina zer zabiltza? Geldi! Irten hemendik. 910 01:18:01,680 --> 01:18:02,920 Esna ezazu. 911 01:18:03,840 --> 01:18:05,920 Esna ezazu behingoz, etxera joan gaitezen. 912 01:18:07,640 --> 01:18:09,120 Esnatu. 913 01:18:09,880 --> 01:18:11,440 Esnatu, mesedez. 914 01:18:12,280 --> 01:18:15,000 Ez ikaratu, lagundu nahi dizugu. 915 01:18:15,160 --> 01:18:16,760 Medikua behar duzu? 916 01:18:16,920 --> 01:18:18,400 Ura nahi duzu? 917 01:18:19,880 --> 01:18:21,280 Sentitzen dugu. 918 01:18:22,440 --> 01:18:25,360 Polizia ustel horiek atxilotu ditugu. 919 01:18:25,520 --> 01:18:29,040 Desohoratu egin dute lana eman dien erakundea. 920 01:18:29,200 --> 01:18:32,360 Kontu eman beharko dute barne arazoetakoen aurrean, 921 01:18:32,520 --> 01:18:34,600 eta zigor latza ezarriko diete. 922 01:18:34,720 --> 01:18:38,000 - Eredugarri izango da besteentzat. - Ez izan zalantzarik. 923 01:18:38,160 --> 01:18:41,640 Zure telefonoa jotzen ari da. Erantzun dezakezu. 924 01:18:43,600 --> 01:18:45,160 Ipini bozgorailua. 925 01:18:54,440 --> 01:18:56,880 - Bai, Najla? - Ipini bozgorailua. 926 01:18:59,800 --> 01:19:02,040 - Mariam, entzuten didazu? - Bai. 927 01:19:02,520 --> 01:19:05,480 Non sartu zara? Deika ibili naiz! 928 01:19:05,640 --> 01:19:09,600 Soinekoa eta poltsa itzuli behar dizkidazu. 929 01:19:09,760 --> 01:19:13,680 Mutil horrekin joaten ikusi zintudan. Harekin oheratu zara? 930 01:19:16,920 --> 01:19:20,080 Erantzun, esaiozu laster itzuliko zarela. 931 01:19:25,640 --> 01:19:26,840 Najla? 932 01:19:27,440 --> 01:19:29,840 Bidean noa, ez duzu deitu beharrik. 933 01:19:32,920 --> 01:19:35,520 Youssef askatuko duzue? Hark ez du ezer egin. 934 01:19:35,680 --> 01:19:38,000 Harengatik arduratuta zaude? 935 01:19:38,160 --> 01:19:41,920 Benetako gizon batek ez luke neska bakarrik utziko bi gizonekin. 936 01:19:42,120 --> 01:19:44,600 - Ez zuen beste aukerarik izan. - Bazuen! 937 01:19:44,760 --> 01:19:46,640 Zugatik borrokatu beharko zukeen. 938 01:19:46,800 --> 01:19:49,880 Existitzen ez den kontu batetik dirua ateratzera joan zen. 939 01:19:50,080 --> 01:19:54,320 Bazenekien Youssefek ez duela banku-konturik? 940 01:19:55,000 --> 01:19:56,080 Sinatu hau. 941 01:19:56,240 --> 01:19:57,720 Ez du banku-konturik? 942 01:19:57,920 --> 01:20:00,280 Estalgarri bat zen. Erabili egin zaitu. 943 01:20:00,440 --> 01:20:03,920 Poliziaren izen ona zikintzeko erabili zaitu. 944 01:20:04,120 --> 01:20:05,240 Sinatu hau, mesedez. 945 01:20:05,400 --> 01:20:07,120 Zer azpijokotan zebilen Youssef? 946 01:20:07,880 --> 01:20:11,520 Ez erantzun, Estatu-sekretua da. 947 01:20:11,680 --> 01:20:13,240 Hartu, sinatu hau. 948 01:20:19,280 --> 01:20:20,920 Salaketa kentzeko agindua da-eta! 949 01:20:21,120 --> 01:20:22,400 Eta zer espero zenuen? 950 01:20:22,560 --> 01:20:27,040 - Kenduko zenuela agindu zenuen. - Inoiz ez dizuet poz hori emango. 951 01:20:27,200 --> 01:20:30,000 Zer arraio gertatzen da? Ez gara etxera joango? 952 01:20:30,160 --> 01:20:31,680 Kenduko zenuela esan zenuen. 953 01:20:31,840 --> 01:20:34,840 Ez! Kaiola barruan ikusi nahi ditut txakurrak bezala! 954 01:20:35,040 --> 01:20:37,000 Atxilotu ditugula esan dizugu.! 955 01:20:37,560 --> 01:20:39,720 Epailearen aurrera joango dira? 956 01:20:39,880 --> 01:20:41,560 Epailearenera eta epaimahaiaren aurrera, 957 01:20:41,720 --> 01:20:44,640 lekukoak egongo dira eta ikerketa bat... 958 01:20:44,800 --> 01:20:48,040 Zure bizitzako hiru urte joango dira kasua ebatzi orduko. 959 01:20:48,200 --> 01:20:51,200 Epaitegiz epaitegi ibiliko zara. 960 01:20:51,360 --> 01:20:55,320 Egoitzaz aparte baduzu beste etxebizitzarik? 961 01:20:56,360 --> 01:20:58,720 Epaiketa oporraldietan egiten bada, 962 01:20:58,880 --> 01:21:01,800 nola joango zara epitegira? Garraiobide publikoan? 963 01:21:02,000 --> 01:21:03,480 Eta zure familia? 964 01:21:05,280 --> 01:21:09,120 Halako kasu baterako, abokatu bat beharko duzu. 965 01:21:09,280 --> 01:21:11,280 Eta ez edonolakoa! 966 01:21:11,920 --> 01:21:16,520 Diru asko kostatuko zaizu. Baduzu sosik? 967 01:21:16,680 --> 01:21:18,840 Ordaindu ahal izango duzu? 968 01:21:19,600 --> 01:21:21,400 Eta gero, eskandalua dago. 969 01:21:22,040 --> 01:21:23,640 Horixe da txarrena. 970 01:21:23,800 --> 01:21:26,720 Zu eta zure familia denen ahotan! 971 01:21:27,360 --> 01:21:30,640 Zer gizonek hartuko zaitu emaztetzat? 972 01:21:30,760 --> 01:21:33,760 Tira, eser zaitez, emakumea. 973 01:21:37,360 --> 01:21:39,600 Sinatu hemen eta goazen denok etxera. 974 01:21:40,520 --> 01:21:42,000 Ez dut sinatuko. 975 01:21:43,000 --> 01:21:45,040 Pentsa ezazu ongi. 976 01:21:45,240 --> 01:21:47,160 Salaketa aurkeztu nahi dut. 977 01:21:47,920 --> 01:21:49,080 Bale ba. 978 01:21:50,040 --> 01:21:52,880 Sina dezala bere deklarazioa, eta kito. 979 01:22:02,200 --> 01:22:03,520 Emadazu zigarro bat. 980 01:22:06,160 --> 01:22:07,440 Txiskeroa? 981 01:22:07,920 --> 01:22:09,480 Hartu. 982 01:22:10,000 --> 01:22:12,440 Hemen lasai erre dezakezu. 983 01:22:12,880 --> 01:22:14,480 Tira, neska! 984 01:22:14,640 --> 01:22:15,720 Erre ezazu. 985 01:22:15,880 --> 01:22:18,040 Zer arraio da hau? 986 01:22:18,200 --> 01:22:20,800 Zer izango da, ba? Zure aitorpena. 987 01:22:21,000 --> 01:22:24,840 Esan ez ditudan gauzak sinarazi nahi dizkidazue? 988 01:22:25,040 --> 01:22:28,120 Zuen lotsagarrikeriak ez al du mugarik? 989 01:22:28,280 --> 01:22:30,480 Aurpegira botatzen didazu? 990 01:22:34,400 --> 01:22:36,720 Hori sinatu baino lehenago nahiago dut hil. 991 01:22:37,920 --> 01:22:39,120 Oso ongi. 992 01:22:41,840 --> 01:22:45,520 Horrela bada, hementxe geldituko gara. 993 01:22:45,680 --> 01:22:47,000 Geldi gaitezen, ba. 994 01:22:49,320 --> 01:22:50,400 Bueno, 995 01:22:52,320 --> 01:22:54,640 aitorpen honetan... 996 01:22:54,800 --> 01:22:58,240 zerekin ez zaude ados? 997 01:22:59,320 --> 01:23:04,000 Hemen dio Polizia etorri zenean adulterioa egiten ari nintzela. 998 01:23:04,160 --> 01:23:06,640 Eta ez al da egia? Zeuk aipatu zenuen! 999 01:23:06,800 --> 01:23:09,480 Ez, haiek asmatu zuten dena: ezkonduta nengoela... 1000 01:23:09,640 --> 01:23:11,240 eta adulterioa egiten ari ginela. 1001 01:23:11,400 --> 01:23:15,560 Zergatik asmatuko zuten halakorik, ezer lotsagarririk egin ez bazenu? 1002 01:23:15,720 --> 01:23:18,560 Espetxearekin mehatxatzeko. Kriminal hutsak dira! 1003 01:23:18,720 --> 01:23:22,280 Badakigu zer egin zuten, horrexegatik atxilotu ditugu. 1004 01:23:23,200 --> 01:23:24,760 Zer esan nahi duzu? 1005 01:23:25,680 --> 01:23:27,800 Zer azpikeriatan zabiltzate? 1006 01:23:28,000 --> 01:23:30,040 Zertarako egiten duzue hau? 1007 01:23:30,720 --> 01:23:32,920 Ez duzue lotsarik! 1008 01:23:33,120 --> 01:23:36,160 Orain neu naiz lotsagabea eta frogak asmatzen dabilena. 1009 01:23:36,320 --> 01:23:37,440 Ederra kontua! 1010 01:23:37,600 --> 01:23:40,840 Lasai, Mounir, hartu patxadaz. 1011 01:23:41,040 --> 01:23:42,840 Ume bat baino ez da eta. 1012 01:23:43,720 --> 01:23:45,720 Barkaiozu. 1013 01:23:46,240 --> 01:23:47,680 Bai, arrazoi duzu. 1014 01:23:48,640 --> 01:23:49,880 Ea ba... 1015 01:23:50,480 --> 01:23:52,400 ez zaizu aitorpen hau gustatzen? 1016 01:23:53,280 --> 01:23:55,000 Ba, beste bat egingo dugu. 1017 01:23:55,160 --> 01:23:57,400 Baina lehenengo, hauxe apurtuko dugu. 1018 01:23:58,800 --> 01:24:00,360 Listo! 1019 01:24:01,040 --> 01:24:04,240 Chedly, hasi aitorpen berri bat idazten, 1020 01:24:04,400 --> 01:24:08,240 eta ea orain edertasunaren erregina konforme geratzen den. 1021 01:24:09,440 --> 01:24:10,640 Has gaitezen. 1022 01:24:14,720 --> 01:24:17,560 Nik egingo ditut galderak eta zuk erantzun. 1023 01:24:17,720 --> 01:24:18,680 Lehen galdera: 1024 01:24:18,840 --> 01:24:22,720 Zertan ari zinen Youssefekin polizia heldu zenean? 1025 01:24:25,120 --> 01:24:28,280 Hondartzan... paseatzen. 1026 01:24:29,440 --> 01:24:30,480 Ez. 1027 01:24:31,160 --> 01:24:36,720 Zure "mutil-lagunak" esan zigunez, jarrera maitekorrean zeundeten. 1028 01:24:37,320 --> 01:24:40,560 Alegia... bero-bero! 1029 01:24:40,720 --> 01:24:42,880 Erantzuiozu. 1030 01:24:44,280 --> 01:24:45,560 Musuka ari ginen. 1031 01:24:45,720 --> 01:24:47,640 Musuka ari ziren! 1032 01:24:47,800 --> 01:24:51,120 Bata bestearen gainean, elkarri mukiak jaten! 1033 01:24:51,280 --> 01:24:55,360 Idatzi hau: "Jarrerara lotsagabean topatu gintuzten," 1034 01:24:55,520 --> 01:24:57,600 "zantarkeriak egiten," 1035 01:24:57,760 --> 01:25:00,560 "moral publikoaren aurkako ekintzak". 1036 01:25:00,720 --> 01:25:01,760 Moralaren kontrakoak? 1037 01:25:01,920 --> 01:25:05,160 Legearen arabera, halaxe topatu zintuztegun. 1038 01:25:06,200 --> 01:25:08,760 Baduzu arazoren bat herrialde honetako legeekin? 1039 01:25:09,680 --> 01:25:13,920 - Musu bat immorala al da? - Telenobela batean zaudela uste duzu? 1040 01:25:14,120 --> 01:25:18,120 Legeak sei hilabeteko espetxealdiarekin 1041 01:25:18,280 --> 01:25:20,480 eta mila dinarreko isunarekin zigortzen ditu 1042 01:25:20,640 --> 01:25:24,280 jende aurrean ekintza lizunak egiten dituztenak, 1043 01:25:24,440 --> 01:25:26,080 hala hitzez nola egintzaz, 1044 01:25:26,240 --> 01:25:29,800 edota euren egintza immoralekin... 1045 01:25:30,880 --> 01:25:33,200 besteak eragozten dituztenak. 1046 01:25:33,360 --> 01:25:34,680 Testua argia da. 1047 01:25:42,720 --> 01:25:45,000 Ez idatzi "lizunkeria" idatzi "musu txiki bat". 1048 01:25:45,160 --> 01:25:46,560 Nola ausartzen zara? 1049 01:25:46,720 --> 01:25:49,360 Zer idatzi behar dugun esango al diguzu, ala? 1050 01:25:49,520 --> 01:25:51,560 Zeuk esango diguzu gure lana nola egin? 1051 01:25:51,720 --> 01:25:53,760 Azal lodia izan behar da, gero! 1052 01:25:53,920 --> 01:25:56,200 Zeure onetik irtenda zaude! 1053 01:25:56,360 --> 01:25:59,400 Zure aitari deituko diot. 1054 01:26:00,040 --> 01:26:01,640 Ez nahastu nire aita honetan. 1055 01:26:01,800 --> 01:26:04,000 Salaketa bat aurkeztuko duzu, aitari ezer esan gabe? 1056 01:26:04,160 --> 01:26:05,480 Mesedez... 1057 01:26:05,640 --> 01:26:09,080 Denak mutilen telefonoak! Zuek ez duzue denbora galtzen! 1058 01:26:09,240 --> 01:26:11,000 Zure aitak nola du izena? 1059 01:26:12,240 --> 01:26:13,880 Nola du izena? 1060 01:26:16,360 --> 01:26:17,720 Jotzen ari da. 1061 01:26:18,360 --> 01:26:21,840 Goizeko otoitzak egiteko prestatzen egongo da, ezta? 1062 01:26:22,040 --> 01:26:24,560 Edo behiak jezten. 1063 01:26:27,880 --> 01:26:29,160 Ahmed jauna? 1064 01:26:29,760 --> 01:26:31,120 Polizia-etxetik deitzen dizut. 1065 01:26:31,760 --> 01:26:33,240 Zure alaba atxilotu dugu... 1066 01:26:39,400 --> 01:26:40,640 Ongi. 1067 01:26:45,000 --> 01:26:46,320 Zorionak. 1068 01:26:46,840 --> 01:26:48,360 Neskato bizkorra zara. 1069 01:26:49,000 --> 01:26:52,360 Baina baduzu bururik? Ala kamikazea zara? 1070 01:26:52,520 --> 01:26:54,920 Baduzu bururik ala kamikazea zara? 1071 01:26:55,120 --> 01:26:58,280 Beste zenbaki bat markatu dut, aitari atsekabea ez ematearren. 1072 01:26:58,440 --> 01:27:01,880 Ze, hau jakingo balu, bihotzekoak jota... 1073 01:27:02,040 --> 01:27:04,120 hilko litzateke. 1074 01:27:04,280 --> 01:27:05,880 Eta hori... 1075 01:27:06,480 --> 01:27:08,320 bizitza osoan damutuko zaizu! 1076 01:27:25,520 --> 01:27:26,760 Mariam. 1077 01:27:29,720 --> 01:27:31,680 Salaketa aurkeztu nahi duzu? 1078 01:27:35,560 --> 01:27:37,120 Zuzen zaude. 1079 01:27:46,160 --> 01:27:48,880 Salaketa aurkeztekotan, familiak ere jakin beharko du. 1080 01:27:49,080 --> 01:27:52,680 Ez duzu mehatxatu beharrik, neronek hots egingo diot aitari. 1081 01:28:25,000 --> 01:28:26,760 Aita, Mariam naiz. 1082 01:28:29,400 --> 01:28:33,760 Palace hotelaren atzealdeko komisarian nago. 1083 01:28:35,280 --> 01:28:36,600 Etor zintezke? 1084 01:28:40,040 --> 01:28:42,320 Hemen zaudenean kontatuko dizut. 1085 01:28:48,760 --> 01:28:51,040 Etorri azkar, aita. 1086 01:28:51,680 --> 01:28:53,440 Ikaratuta nago. 1087 01:29:08,280 --> 01:29:09,680 Atxilotu ezazue. 1088 01:29:11,320 --> 01:29:12,520 Ni? 1089 01:29:14,240 --> 01:29:16,000 Zergatik? 1090 01:29:16,640 --> 01:29:18,880 Ongi egin duzu aitari deitzea. 1091 01:29:21,520 --> 01:29:23,560 Halako egoeretan... 1092 01:29:24,520 --> 01:29:26,680 beharrezkoa izaten da... 1093 01:29:27,320 --> 01:29:28,840 familiaren babesa. 1094 01:29:29,880 --> 01:29:31,880 Laguntzen saiatu naiz, Mariam. 1095 01:29:32,440 --> 01:29:34,160 Egiatan. 1096 01:29:34,800 --> 01:29:37,000 Irtenbide bat ematen ahalegindu naiz. 1097 01:29:37,160 --> 01:29:39,000 Baina burugogorra zara. 1098 01:29:39,400 --> 01:29:43,760 Ez duzu jaramonik egiten eta atxilotu egin beharko zaitut. 1099 01:29:49,520 --> 01:29:50,880 Ni atxilotu? 1100 01:29:53,040 --> 01:29:54,920 Zergatik? 1101 01:29:56,600 --> 01:29:59,880 Zergatik ari zarete nirekin jokatzen? 1102 01:30:00,720 --> 01:30:03,680 Neska guztietatik zergatik ni? 1103 01:30:04,280 --> 01:30:05,520 Zergatik? 1104 01:30:06,640 --> 01:30:10,280 Youssef zulo batean sartu duzue, eta ni ere harekin eramango nauzue? 1105 01:30:11,040 --> 01:30:13,560 Zergatik? Zer egin dizuet? 1106 01:30:14,600 --> 01:30:16,080 Begiraidazue... 1107 01:30:16,240 --> 01:30:17,320 Begiratu ongi! 1108 01:30:19,640 --> 01:30:22,680 Ez duzue lortuko nahi duzuena. 1109 01:30:23,200 --> 01:30:26,240 Ez dut inor ezagutzen, ez daukat babesik, 1110 01:30:26,400 --> 01:30:28,200 baina Jainkoa bada. 1111 01:30:28,800 --> 01:30:32,080 Eta azkenean egia jakingo da, ez baitut amore emango. 1112 01:30:32,520 --> 01:30:36,640 Egin didazuen guztiagatik mendekatuko naiz. 1113 01:30:37,600 --> 01:30:39,760 Larrutik ordainduko duzue... 1114 01:30:39,920 --> 01:30:43,520 nire gorputza eta ohorea zikindu izana. 1115 01:30:47,840 --> 01:30:49,040 Chedly, 1116 01:30:49,480 --> 01:30:51,120 ekarriozu baso bete ur. 1117 01:30:51,800 --> 01:30:54,640 Lagunduiozu, nerbio-krisialdia izaten ari da. 1118 01:31:04,400 --> 01:31:05,920 Hartu hau, garbitu aurpegia. 1119 01:31:06,120 --> 01:31:07,800 Ez hurbildu. 1120 01:31:08,000 --> 01:31:09,520 Utikan hemendik! 1121 01:31:12,160 --> 01:31:13,280 Mariam... 1122 01:31:15,240 --> 01:31:16,600 Lasaitu zaitez. 1123 01:31:20,240 --> 01:31:23,360 Egia esango dizut. 1124 01:31:24,000 --> 01:31:28,440 Zurea bezalako istorio batek kolokan jarriko luke gure herrialdea. 1125 01:31:29,600 --> 01:31:32,440 Infernuko ateak irekiko lituzke. 1126 01:31:33,800 --> 01:31:35,520 Tunisia maite duzu? 1127 01:31:37,000 --> 01:31:38,440 Esadazu, 1128 01:31:38,600 --> 01:31:40,600 maite al duzu gure herrialdea? 1129 01:31:42,160 --> 01:31:44,560 Gure ardura historikoa da... 1130 01:31:44,720 --> 01:31:48,000 segurtasuna babestea eta egonkortasuna bermatzea. 1131 01:31:49,600 --> 01:31:51,360 Ba al dakizu nor diren horiek? 1132 01:31:51,920 --> 01:31:53,720 Ez dakizu? 1133 01:31:53,880 --> 01:31:56,280 Ba, otsoak arrastoan sartzen dituztenak, 1134 01:31:56,440 --> 01:31:58,880 irentsi ez gaitzaten. 1135 01:31:59,600 --> 01:32:01,640 Polizia bihar desagertuko balitz, 1136 01:32:01,800 --> 01:32:06,160 zu, ni, nire anaia, zure ahizpa, zure ama, 1137 01:32:06,320 --> 01:32:08,320 nire seme-alabak, denak... 1138 01:32:08,880 --> 01:32:11,720 bortxatuak izango lirateke, herrialdea bera ere bai. 1139 01:32:12,160 --> 01:32:14,000 Kaos hutsa izango litzateke. 1140 01:32:14,400 --> 01:32:18,240 Eta herrialdea terroristen habia bihurtuko litzateke, 1141 01:32:18,400 --> 01:32:22,400 milizia eta lapur-taldeen esku. 1142 01:32:25,280 --> 01:32:26,400 Esadazu, 1143 01:32:26,880 --> 01:32:29,280 poliziarik gabe zein herrialdek iraun lezake? 1144 01:32:29,920 --> 01:32:32,560 Imajinatzen duzu poliziarik gabeko Tunisia bat? 1145 01:32:33,640 --> 01:32:37,320 Herrialdea ataka larrian dago, eta zuk salaketa aurkeztu nahi duzu? 1146 01:32:40,160 --> 01:32:41,680 Lagunduidazu, Mariam, 1147 01:32:41,840 --> 01:32:44,640 eta nik irtenbidea aurkitzen lagunduko dizut. 1148 01:32:45,760 --> 01:32:49,320 Aurkituko dugu guztiok onik ateratzeko modua. 1149 01:32:51,000 --> 01:32:54,600 Ez dizut lagunduko. Zergatik lagundu beharko nizuke? 1150 01:32:57,920 --> 01:32:59,560 Pentsa ezazu ongi. 1151 01:33:04,400 --> 01:33:05,720 Zer diozu? 1152 01:33:06,680 --> 01:33:10,120 Aurrera, atxilotu nazazue, hala nahi baduzue. 1153 01:33:10,480 --> 01:33:13,160 Gaur gauekoa benetan latza izan da. 1154 01:33:14,120 --> 01:33:17,840 Duintasuna kendu didate, txikitu egin didate. 1155 01:33:19,440 --> 01:33:22,000 Zer egin nahi duzue geratzen zaidanarekin? 1156 01:33:23,000 --> 01:33:26,760 Sar nazazue zuloan, han behintzat inork ez nau ikusiko. 1157 01:33:36,240 --> 01:33:38,520 Atxilotu ezazu, eta goazen etxera. 1158 01:33:44,200 --> 01:33:45,680 Barkatu, baina... 1159 01:33:47,040 --> 01:33:49,200 fiskalaren agindua behar dut. 1160 01:33:49,320 --> 01:33:50,520 Zer? 1161 01:33:51,040 --> 01:33:52,600 Zer diozu? 1162 01:33:54,640 --> 01:33:56,520 Nora zoaz? 1163 01:33:56,680 --> 01:33:58,880 Ez ezazu aitorpena sinatu, nahi ez baduzu. 1164 01:33:59,360 --> 01:34:03,040 Ikaratu egin nahi zaituzte. 1165 01:34:03,200 --> 01:34:04,800 Ezin zaituzte atxilotu. 1166 01:34:05,320 --> 01:34:08,040 Ohar batean jasoko dut ez duzula sinatu nahi izan. 1167 01:34:08,200 --> 01:34:11,400 Eta zoaz lehenbailehen fiskalaren bulegora. 1168 01:34:11,560 --> 01:34:13,280 - Zer zabiltza, baina? - Askatu. 1169 01:34:13,440 --> 01:34:14,800 Zoaz azkar! 1170 01:34:15,000 --> 01:34:17,800 - Erotu egin zara? - Tira, zoaz! 1171 01:34:18,000 --> 01:34:21,560 Nora arraio doa? Zertan ari zara? 1172 01:34:21,720 --> 01:34:25,640 - Heroiarena egiten? - Aska nazazu. 1173 01:34:25,800 --> 01:34:27,520 Legea bete behar dugu. 1174 01:34:27,720 --> 01:34:29,360 Zer lege eta lege oste? 1175 01:35:50,200 --> 01:35:53,520 Egiazko gertakarietan oinarritua. 1176 01:35:53,680 --> 01:35:59,040 2014an, poliziak bortxaketaren errudun jo zituen Tunisiako justiziak, 1177 01:35:59,200 --> 01:36:02,240 eta 15 urteko espetxealdia ezarri zien.