1 00:00:11,077 --> 00:00:14,647 ALBOKO EMAKUMEA 2 00:00:31,364 --> 00:00:34,167 Gaua zen oraindik polizia-autoa Grenobletik irten zenean. 3 00:00:34,734 --> 00:00:36,770 Herria 23 kilometrora dago. 4 00:00:36,936 --> 00:00:39,939 Anbulantzia bati ere deitu zioten, eta han egongo zen ordurako... 5 00:00:40,040 --> 00:00:41,908 ...Chambéryko errepidetik baitator. 6 00:00:41,975 --> 00:00:43,643 Odile Jouve da nire izena. 7 00:00:43,743 --> 00:00:45,779 Eta tenislaria naizela uste baduzue... 8 00:00:45,845 --> 00:00:47,647 ...zeharo oker zaudete. 9 00:00:48,114 --> 00:00:52,052 Kameran nire aurpegia ageri da, baina urruntzen bada... 10 00:00:52,185 --> 00:00:54,087 ...berehala jabetuko zarete egoeraz. 11 00:00:54,187 --> 00:00:56,056 Tira, atzera! 12 00:01:01,461 --> 00:01:03,296 Ikusten duzue! 13 00:01:03,963 --> 00:01:05,665 Eser gaitezen han. 14 00:01:06,332 --> 00:01:07,667 Ez, hemen hobe. 15 00:01:12,705 --> 00:01:14,407 Tenis-klub honen gerentea naiz... 16 00:01:14,507 --> 00:01:16,643 ...eta hona etortzen dira grenobletarrak bere aisialdian... 17 00:01:16,743 --> 00:01:18,411 ...baina ez grenobletarrak bakarrik. 18 00:01:18,845 --> 00:01:20,380 Hemen mundu guztiak ezagutzen du elkar... 19 00:01:20,447 --> 00:01:22,182 ...eta nik mundu guztia ezagutzen dut. 20 00:01:22,248 --> 00:01:24,284 Auzi hau duela sei hilabete hasi zen. 21 00:01:24,751 --> 00:01:27,120 Orain dela hamar urte hasi zela esan liteke... 22 00:01:27,220 --> 00:01:30,190 ...baina ez, duela sei hilabete hasi zen. 23 00:01:30,723 --> 00:01:34,094 Batzuetan, etxe bat izaten da kontaera baten protagonista. 24 00:01:34,227 --> 00:01:36,262 Baina, oraingoan, bi etxe ziren... 25 00:01:36,329 --> 00:01:38,364 ...herriko kale batek bereiziak. 26 00:01:38,498 --> 00:01:42,469 Lehenengo etxean bizi dira Bernard Coudray, 32 urte... 27 00:01:42,535 --> 00:01:46,439 ...haren emazte Arlette, 28 urte, eta haien semea, Thomas. 28 00:01:46,573 --> 00:01:48,741 Argazkirako jarrita daude hemen... 29 00:01:48,741 --> 00:01:49,943 ...baina argazkia ez da inoiz agertu. 30 00:01:50,510 --> 00:01:53,413 Bigarren etxeaz ez dago zeresan handirik. 31 00:01:54,380 --> 00:01:57,951 Ikusten duzuenez, etxe horretan ez zen inor bizi... 32 00:01:57,951 --> 00:02:00,653 ...dena hasi zenean. 33 00:02:18,138 --> 00:02:20,507 Kaixo, zer moduz? 34 00:02:20,573 --> 00:02:21,808 Zer moduz, Thomas? 35 00:02:28,548 --> 00:02:30,383 -Kaixo! -Kaixo. 36 00:02:30,483 --> 00:02:31,885 Laguntza behar duzu? 37 00:02:32,218 --> 00:02:33,553 Ez, mila esker. 38 00:02:33,620 --> 00:02:35,321 Etxea alokatu duzue? 39 00:02:35,588 --> 00:02:38,291 Ez, ni Grenobleko etxe-agentziakoa naiz. 40 00:02:38,391 --> 00:02:40,827 Bauchard jauna da maizter berria. 41 00:02:40,894 --> 00:02:41,961 Philippe Bauchard. 42 00:02:42,061 --> 00:02:43,730 Bernard Coudray. 43 00:02:44,164 --> 00:02:45,899 Telefonoz deitzera noa. 44 00:02:45,965 --> 00:02:50,036 Barkatu, baina linea ez dute datorren astea arte jarriko. 45 00:02:50,737 --> 00:02:52,238 Etorri gure etxera. 46 00:02:52,338 --> 00:02:54,240 -Ez dizut traba egin nahi. -Mesedez! Zatoz. 47 00:02:56,809 --> 00:02:59,112 Etxez aldatzean gauzak faltatzen dira beti. 48 00:02:59,212 --> 00:03:00,713 Beraz, lasai asko, e? 49 00:03:03,082 --> 00:03:04,083 Horra... 50 00:03:06,219 --> 00:03:07,487 Sartu, mesedez. 51 00:03:14,928 --> 00:03:16,296 Eskerrik asko. 52 00:03:22,535 --> 00:03:24,204 Hori da gure bizilagun berria? 53 00:03:24,304 --> 00:03:27,574 Bai. Hamar egun barru etorriko da. 54 00:03:28,074 --> 00:03:29,209 Emaztearekin? 55 00:03:29,309 --> 00:03:31,477 Ez dakit ezkonduta dagoen. 56 00:03:31,578 --> 00:03:33,079 Bai, ezkon-eraztuna du! 57 00:03:33,213 --> 00:03:35,048 Orduan, bizilagun berriak izango ditugu. 58 00:03:35,615 --> 00:03:38,484 Bide batez... 59 00:03:39,485 --> 00:03:41,788 ...kontuz ibili beharko dugu. 60 00:03:42,222 --> 00:03:45,825 Bukatu dira lorategiko maitasun-saioak. 61 00:03:46,726 --> 00:03:49,629 Edo isilik jardun beharko dugu. 62 00:03:49,696 --> 00:03:52,498 Ez! Akabo maitasun-saioak lorategian. 63 00:03:52,565 --> 00:03:57,136 Belarretan egiten dugun bakoitzean, hoztu egiten naiz. 64 00:03:57,337 --> 00:03:59,706 Ez zait batere gustatzen hori! Akabo! 65 00:04:03,109 --> 00:04:04,811 Itxoidazu, Thomas! 66 00:04:07,847 --> 00:04:09,782 Eramango al dizut maleta? 67 00:04:09,849 --> 00:04:11,584 Bai, nahi baduzu. 68 00:04:12,819 --> 00:04:14,254 Hortik... 69 00:04:19,792 --> 00:04:22,395 -Utz dezaket maleta? -Bai, uztazu hor. 70 00:04:29,569 --> 00:04:31,170 Thomas! Non zaude? 71 00:04:31,271 --> 00:04:33,640 Bizilagunen etxera joango zen. 72 00:04:37,577 --> 00:04:38,778 -Egun on. -Baita zuri ere. 73 00:04:38,845 --> 00:04:40,680 -Traba egiten al dizu? -Ez. Ondo pasatzen ari da. 74 00:04:40,947 --> 00:04:43,516 Thomas, laguna zain daukazu eskolara joateko. 75 00:04:43,616 --> 00:04:46,519 Bitxia da, gero! Biek Thomas dute izena. 76 00:04:47,620 --> 00:04:48,888 A zer nahaste-borrastea! 77 00:04:48,988 --> 00:04:50,990 Sartu. Beharbada, ezagutuko duzue etxea. 78 00:04:51,057 --> 00:04:52,292 Ez. 79 00:04:52,325 --> 00:04:55,695 -Kanpotik, bai. -A zer nahaspila! 80 00:04:56,129 --> 00:04:58,798 Emaztea ezagutu behar duzue. Zatoz! 81 00:05:00,233 --> 00:05:02,335 Hau izaten da errentako etxeen arazoa. 82 00:05:02,435 --> 00:05:05,538 Bertako gauzak ekartzen direnekin nahasi behar! 83 00:05:07,340 --> 00:05:10,310 Mathilde, nire emaztea. Coudray senar-emazteak. 84 00:05:10,376 --> 00:05:11,944 -Kaixo. -Kaixo. 85 00:05:13,646 --> 00:05:14,647 Bernard. Kaixo. 86 00:05:14,747 --> 00:05:15,848 Kaixo. 87 00:05:19,252 --> 00:05:21,120 Zoaz zu aurretik, nik itzaliko dut argia. 88 00:05:23,389 --> 00:05:25,858 Thomasen aztarnaren atzetik! 89 00:05:26,259 --> 00:05:28,261 Arizonako indioak bezala. 90 00:05:28,528 --> 00:05:29,729 Indio mordoa! 91 00:05:40,673 --> 00:05:41,941 Demontre! 92 00:05:42,942 --> 00:05:44,911 -Ez zenuen esnatuko? -Ez, zurrungaka ari da. 93 00:05:50,249 --> 00:05:52,285 -Lo dago? -Bai. 94 00:06:03,129 --> 00:06:05,131 Bizilagunen etxean argiak itzali dituzte. 95 00:06:05,431 --> 00:06:07,233 Gu baino goizago oheratzen dira. 96 00:06:08,768 --> 00:06:11,003 Pilotuaren emaztea ez al zaizu ederra iruditzen? 97 00:06:11,104 --> 00:06:13,706 Ez da pilotua, aire-kontroladorea da. 98 00:06:14,807 --> 00:06:17,710 Bai, Grenobleko aireportuan lan egiten du. 99 00:06:17,944 --> 00:06:20,380 Nik ontziak gidatzen ditut, berak, berriz, hegazkinak. 100 00:06:20,546 --> 00:06:22,515 Bere emaztea ez al da ederra? 101 00:06:22,982 --> 00:06:25,485 Badu ohi ez bezalako ukitu bat. 102 00:06:26,953 --> 00:06:29,622 Nire ustez, ez du ondo ematen paisaian. 103 00:06:29,722 --> 00:06:30,923 Zer esan nahi duzu? 104 00:06:31,023 --> 00:06:33,926 Gu hona etorri ginen bizitzera... 105 00:06:34,827 --> 00:06:38,398 Lurra, zuhaitzak, harriak... Hemen benetako gauzak daude. 106 00:06:40,900 --> 00:06:42,969 Zertara etorri ote da emakume hori? 107 00:07:38,524 --> 00:07:39,525 Bai? 108 00:07:39,625 --> 00:07:42,862 Badakit bakarrik zaudela. Hitz egin dezakegu? 109 00:07:42,962 --> 00:07:44,363 Noiznahi hitz egin dezakegu. 110 00:07:44,464 --> 00:07:47,366 Jakina, baina ez zintuzket aztoratu nahi. 111 00:07:47,467 --> 00:07:48,334 Badakizu zer esan nahi dudan. 112 00:07:48,568 --> 00:07:50,770 Zer esan diozu emazteari? 113 00:07:51,137 --> 00:07:52,605 Esan diozu elkar ezagutzen dugula? 114 00:07:52,705 --> 00:07:55,074 Eta zuk? Egia esan diozu senarrari? 115 00:07:55,208 --> 00:07:56,709 Oraindik ez, baina esango diot. 116 00:07:56,943 --> 00:07:58,478 Nitaz fio da, dena ulertzen du. 117 00:07:58,811 --> 00:08:00,079 Gizon bikaina da. 118 00:08:01,013 --> 00:08:04,150 Pozten naiz zugatik. Gero arte. 119 00:08:04,217 --> 00:08:07,019 Ez moztu deia. Itxoin! Itxoin... 120 00:08:07,086 --> 00:08:08,187 Itxoiten ari naiz. 121 00:08:08,588 --> 00:08:10,490 Oso aldatuta nago? 122 00:08:10,823 --> 00:08:12,725 Aitzitik, lehen bezala zaude. 123 00:08:12,992 --> 00:08:14,527 Asmo gaiztoz esaten didazu. 124 00:08:14,660 --> 00:08:17,129 Ez naiz nahita etorri zure albora bizitzera. 125 00:08:17,830 --> 00:08:20,933 Phillipek etxe bat opa nahi zidan, ezustean. 126 00:08:21,501 --> 00:08:25,638 Lehendik etorri izan banintz, burutik kenduko nion asmoa. 127 00:08:26,005 --> 00:08:28,975 Baina orain erabakita dagoenez, pozik nago hemen egoteaz. 128 00:08:29,175 --> 00:08:30,676 Lanera joan beharra daukat. 129 00:08:31,110 --> 00:08:34,180 Hitz egidazu zutaz. 130 00:08:34,247 --> 00:08:35,548 Ez daukat ezer esateko. 131 00:08:35,615 --> 00:08:38,584 Nire zenbakia emango dizut. Baduzu arkatzik? 132 00:08:38,751 --> 00:08:40,686 Ez. Ez dut arkatzik. Ez dut ezer behar. 133 00:08:50,630 --> 00:08:51,797 Bernard... 134 00:08:58,371 --> 00:08:59,438 Bernard! 135 00:09:07,914 --> 00:09:10,249 Zer gertatzen da? Ezin duzu lo egin? 136 00:09:11,350 --> 00:09:12,552 Goseak nengoen. 137 00:09:12,652 --> 00:09:15,555 -Ez duzu nahikoa afaldu? -Bai. 138 00:09:15,988 --> 00:09:18,057 -Orduan? -Gosea, hala ere. 139 00:09:18,124 --> 00:09:19,692 Gainera, ilunpetan? 140 00:09:20,593 --> 00:09:21,694 Argia piztuko dut. 141 00:09:32,572 --> 00:09:34,307 Zer duzu, Bernard? 142 00:09:35,608 --> 00:09:37,877 -Kezkatua dirudizu. -Ez. 143 00:09:39,412 --> 00:09:42,481 Gauza bat proposatu nahi dizut. 144 00:09:43,482 --> 00:09:47,053 Joango al gara bidaian pare bat astez? 145 00:09:47,153 --> 00:09:49,855 Thomasekin, gu hirurok, hilaren 8an edo? 146 00:09:49,922 --> 00:09:52,124 Ez da posible. 147 00:09:53,059 --> 00:09:55,428 Thomasek ezin du eskola utzi. 148 00:09:56,662 --> 00:09:58,064 Sagar bat ekarriko dizut. 149 00:09:58,130 --> 00:10:01,367 Gainera, zerga-kontrol bat dut laborategian. 150 00:10:01,500 --> 00:10:03,936 Izugarrizko lana dut. 151 00:10:04,070 --> 00:10:05,905 Ez, ez da posible, Bernard. 152 00:10:06,872 --> 00:10:09,241 Ez jan izokina. Tori sagarra. 153 00:10:09,342 --> 00:10:12,178 -Izokina gonbidatuentzat da. -Zer gonbidatu? 154 00:10:13,012 --> 00:10:16,382 Esatea ahaztu! Bihar afaltzera gonbidatu ditut bihar bizilagunak. 155 00:10:18,417 --> 00:10:20,386 Zer dela eta? 156 00:10:20,453 --> 00:10:21,621 Tira ba... 157 00:10:22,188 --> 00:10:24,156 Emaztea oso jatorra da. 158 00:10:26,993 --> 00:10:28,194 Ai ene! 159 00:10:30,563 --> 00:10:32,531 Gustatuko zitzaizula uste nuen! 160 00:10:33,766 --> 00:10:35,134 Tira ba... 161 00:10:35,468 --> 00:10:37,336 Beste egun bat aukeratzea nahi duzu? 162 00:10:37,403 --> 00:10:40,139 Eguna alda dezakegu, beharbada. 163 00:10:41,207 --> 00:10:43,509 Ez, beranduegi da aldatzeko. 164 00:10:44,110 --> 00:10:45,277 Hor konpon... 165 00:10:47,246 --> 00:10:48,447 Entzun! 166 00:10:50,249 --> 00:10:51,784 Katuak dira. 167 00:10:52,151 --> 00:10:53,653 Borrokan ari dira. 168 00:10:53,786 --> 00:10:56,856 Ez, maitasuna egiten ari dira... 169 00:10:57,390 --> 00:10:59,058 ...basatiak bezala! 170 00:11:05,564 --> 00:11:08,734 Agur, txikia. 171 00:11:10,536 --> 00:11:12,805 Zer ordutan etorriko zara arratsean? 172 00:11:12,805 --> 00:11:14,407 Zortzietan. 173 00:11:15,007 --> 00:11:16,342 Egun on! 174 00:11:16,409 --> 00:11:18,377 -Orain esnatu zarete? -Bai. 175 00:11:20,312 --> 00:11:23,783 Ez ahaztu erosketak. Prest edukiko dute dena, baina... 176 00:11:23,849 --> 00:11:25,484 -Ez kezkatu! -Ez ahaztu! 177 00:11:25,584 --> 00:11:26,919 Ez, lasai egon. 178 00:11:27,019 --> 00:11:28,988 Paper-zorroa! 179 00:11:29,455 --> 00:11:31,590 Bernard, paper-zorroa! 180 00:11:37,630 --> 00:11:39,031 Lanera zoaz? 181 00:11:39,098 --> 00:11:41,567 Demontre! Itxitura blokeatuta dago. 182 00:11:42,034 --> 00:11:43,703 Ateak blokeatuta daude! 183 00:11:43,769 --> 00:11:45,204 Barrutik itxita dago. 184 00:11:45,304 --> 00:11:47,039 Ireki atzeko atea. 185 00:11:47,740 --> 00:11:49,442 Nik egingo dut. 186 00:11:49,809 --> 00:11:51,444 Itxoin, ikusagun. 187 00:11:52,244 --> 00:11:55,481 Zoaz aurrera eta saiatu atea irekitzen. 188 00:11:55,581 --> 00:11:58,718 Mugi! Botoi gorria sakatu. 189 00:12:00,986 --> 00:12:04,423 Eskerrik asko. Irten, irten! Berandu nabil. 190 00:12:05,291 --> 00:12:06,459 Mugi! 191 00:12:07,526 --> 00:12:09,061 Gogoratu erosketez! 192 00:12:09,128 --> 00:12:10,629 Bai! Hemen daukat zerrenda! 193 00:12:16,135 --> 00:12:18,270 Ez ahaztu! Etorri gaur afaltzera. 194 00:12:54,406 --> 00:12:56,008 Bosgarren kaira! 195 00:12:56,175 --> 00:12:57,710 Zertan ari ote da Bernard? 196 00:12:57,810 --> 00:13:00,780 Tori. Thomas, itxoin! 197 00:13:00,980 --> 00:13:02,648 -Ez dizu traba egingo, ezta? -Ez horixe. 198 00:13:02,648 --> 00:13:03,783 Txintxoa izan. 199 00:13:04,150 --> 00:13:07,453 -Bochard jauna. -Deituidazu Philippe. 200 00:13:07,453 --> 00:13:10,456 -Philippe, eseri nahi duzu? -Ez, eserita egoten naiz egun osoa. 201 00:13:10,656 --> 00:13:12,591 Sukaldera noa. Berehala etorriko naiz. 202 00:13:15,861 --> 00:13:17,630 Ez dakit zertan ote dabilen Bernard. 203 00:13:17,630 --> 00:13:18,697 Ez dut ulertzen. 204 00:13:18,864 --> 00:13:20,833 Etxean egoten da ordu hauetan. 205 00:13:21,367 --> 00:13:23,669 Batzuetan, laneko afari bat izaten du... 206 00:13:23,669 --> 00:13:24,637 ...baina gaur, ez. 207 00:13:24,670 --> 00:13:27,606 Zure senarrak petroliontzietan lan egiten du, ezta? 208 00:13:27,606 --> 00:13:30,309 Ontzi astunetako irakaslea da. 209 00:13:30,309 --> 00:13:33,379 Aintzira bat prestatu dute petroliontzi astunentzat. 210 00:13:33,579 --> 00:13:37,249 Bernardek maketen bidez irakasten die kapitainei. 211 00:13:37,516 --> 00:13:40,219 -Maketak? Umeenak bezalakoak? -Ez, hain zuzen. 212 00:13:40,386 --> 00:13:42,354 Ez dira ume jostailuak. 213 00:13:42,421 --> 00:13:44,623 Maketa handiak dira, berez. 214 00:13:44,757 --> 00:13:46,826 Bai, 1/25 eskalakoak. 215 00:13:46,859 --> 00:13:49,094 Gabarra baten tamaina izango du, beraz. 216 00:13:49,094 --> 00:13:51,397 Hori da. Zertan ariko ote da? 217 00:13:51,831 --> 00:13:53,232 Bera izango da! 218 00:13:55,968 --> 00:13:57,336 Bai, aita? 219 00:13:57,570 --> 00:13:58,337 Utzi niri. 220 00:13:59,171 --> 00:14:01,974 Bernard? Zer gertatzen da? 221 00:14:02,007 --> 00:14:05,144 O, ez! Abisatu egin behar zenidan. 222 00:14:06,011 --> 00:14:08,547 Bernard da. Ez itxoiteko. Eragozpen bat du. 223 00:14:08,848 --> 00:14:12,318 Saia zaitez postrerako etortzen. 224 00:14:14,019 --> 00:14:16,422 Ederki. Bernard gabe afalduko dugu. 225 00:14:16,856 --> 00:14:19,291 Etorri lehenbailehen. 226 00:14:19,558 --> 00:14:23,429 Bai. Gero arte. 227 00:14:25,431 --> 00:14:29,468 Urruntzeko esan behar zenidan, gezurretan entzun dizut eta. 228 00:14:30,102 --> 00:14:31,537 Marka da, gero! 229 00:14:34,540 --> 00:14:36,275 Bai, gezurra esan dut. 230 00:14:36,542 --> 00:14:39,778 Lantokian nengoela esan diot. 231 00:14:39,778 --> 00:14:41,146 Ez naiz gezurretan ibili zalea. 232 00:14:41,313 --> 00:14:43,482 Oso sinesgarria izan da ba. 233 00:14:43,782 --> 00:14:45,651 Dena esanaraz diezazuket orain. 234 00:14:45,751 --> 00:14:48,020 Bourbon batekin erosi nire isiltasuna. 235 00:14:48,053 --> 00:14:49,255 Ederki. 236 00:14:52,658 --> 00:14:54,994 -Zuk zer hartuko duzu? -Ez dakit. Ikusiko dut. 237 00:14:55,261 --> 00:14:57,897 -Zuri prestatuko dizut. -Bai, atera tragoa, gezurtia. 238 00:14:58,030 --> 00:15:01,533 Ez, ez, ez. Tira, esplikatuko dizut. 239 00:15:01,901 --> 00:15:04,270 Gure alboko etxea alokatu dute. 240 00:15:04,270 --> 00:15:07,740 Eta Arlettek, presaka, afaltzera gonbidatu ditu bizilagun berriak. 241 00:15:07,806 --> 00:15:10,376 -Eta zuk ez dituzu atsegin. -Ez, aitzitik! 242 00:15:10,409 --> 00:15:13,345 Baina ni motela naiz. Motela! 243 00:15:13,412 --> 00:15:15,014 Astia behar dut ohitzeko. 244 00:15:15,614 --> 00:15:17,917 Badakizu zer gertatzen den: gaur gure etxera afaltzera... 245 00:15:17,917 --> 00:15:21,520 -...eta hurrena gu haien etxera... -Engranajearen hasiera. 246 00:15:22,154 --> 00:15:24,590 Zertan lan egiten dute? Jatorrak dira? 247 00:15:24,657 --> 00:15:29,261 Gizona aire-kontroladorea da Grenobleko aireportuan. 248 00:15:29,461 --> 00:15:33,933 Gizon lasaia da. Britainiar patxadatsuen tankerakoa. 249 00:15:34,066 --> 00:15:34,867 Eta andrea? 250 00:15:34,934 --> 00:15:39,171 Ez dakit... Pertsona iluna dirudi. 251 00:15:41,140 --> 00:15:44,410 Eguerdian ilargi bila dabiltzan emakume horietako bat. Ulertzen? 252 00:15:44,410 --> 00:15:51,350 Ez. Ez baduzu etxean afaldu behar, egizu otordua nirekin. 253 00:15:51,417 --> 00:15:52,718 Ez, ez. 254 00:15:53,252 --> 00:15:57,189 -Gaur ez da ia inor etorriko. -Ogitarteko bat aski dut. 255 00:15:57,189 --> 00:16:01,627 Ogitartekoak, baita zera ere! Txahal egosia jango dugu. 256 00:16:02,528 --> 00:16:06,131 Baina, aurrena, Benitori jaten emango diot. 257 00:16:09,568 --> 00:16:10,436 O, Jouve andrea! 258 00:16:11,470 --> 00:16:13,372 -Min hartu duzu? -Ez, baina lagunduidazu. 259 00:16:18,410 --> 00:16:20,546 Badakizu arrakasta izan dudala protesiarekin? 260 00:16:20,813 --> 00:16:24,616 Lehengoan, Grenoblen, gizon bat segika ibili zitzaidan. 261 00:16:24,984 --> 00:16:26,986 Norabidez aldatzen nuen oinezkoen pasabideetan... 262 00:16:27,319 --> 00:16:30,422 Azkenean, hitz egin zidan. 10 minutuz jasan behar izan nuen. 263 00:16:30,789 --> 00:16:32,791 -Fetitxista bat zen. -Ez naiz harritzen. 264 00:16:32,992 --> 00:16:34,660 Film bat ikusi nuen horri buruz. 265 00:16:34,994 --> 00:16:38,063 Emakume bat beldur zen gizonek besarkatuko ote zuten. 266 00:16:38,097 --> 00:16:40,799 Ezin zuen hori jasan. 267 00:16:41,367 --> 00:16:43,235 Berari atsegin emateko, gizon batek besoak moztu zituen. 268 00:16:43,235 --> 00:16:44,570 -Biak? -Bai. 269 00:16:44,570 --> 00:16:46,805 Tira, ez dakit... bat edo biak. 270 00:16:46,872 --> 00:16:49,475 Nolanahi ere, maitasunagatik egin zuen hori. 271 00:16:49,541 --> 00:16:54,513 -Nik ere maitasunagatik egin nuen. -A bai? Maitasunagatik? 272 00:16:55,247 --> 00:16:58,584 -Istripuz izan zela uste nuen. -"Istripuz" komatxo artean. 273 00:16:59,385 --> 00:17:02,488 Ez ahaztu komatxoak, gazte. Zer esan dizute? 274 00:17:02,488 --> 00:17:05,391 8. solairu bateko leihotik erori zinela. 275 00:17:05,391 --> 00:17:06,392 17. solairutik! 276 00:17:06,425 --> 00:17:10,729 Eta, zorionez, beirate batek erorikoa moteldu omen zizun. 277 00:17:10,796 --> 00:17:14,033 Hala da. Nizako parte zaharrean. Behean lantegi bat zegoen. 278 00:17:14,066 --> 00:17:17,369 Beirate hura han egon ez balitz, orain ez nengoke hemen zurekin. 279 00:17:17,503 --> 00:17:20,539 Kontu zaharrak dira horiek. 20 urte beteko dira datorren urtean. 280 00:17:20,973 --> 00:17:23,409 Militarrek Algerian kolpea jo zuten garaian. 281 00:17:23,509 --> 00:17:28,147 Hain zaharra denez, egia esan diezazuket, jatorra dirudizu eta. 282 00:17:28,180 --> 00:17:32,051 Ez nintzen erori, neure burua bota nuen, arropa zikina bezala. 283 00:17:34,053 --> 00:17:39,458 -Kemena izan zenuen, behintzat. -Kemenak ez zuen zerikusirik. 284 00:17:39,758 --> 00:17:42,995 Etsi-etsita nengoen. Maiteminez eta etsita! 285 00:17:43,095 --> 00:17:48,367 Bera Kaledonia Berrira joan zen ni han utzirik, zain, ergel-ergel! 286 00:17:48,500 --> 00:17:52,404 Ezkondu egin zela jakin nuen gero. Beraz, ez bat eta ez bi, danba! 287 00:17:53,238 --> 00:17:56,141 Zer esan zuen berak zuk hori egin zenuela jakitean? 288 00:17:56,141 --> 00:17:59,778 Ziur egon ez zuela ezer jakin, eta horrela, hobe. 289 00:18:00,112 --> 00:18:00,779 Bai, egia da. 290 00:18:00,813 --> 00:18:06,318 Gizonoi ez zaigu gustatzen horrelako gauzak jakitea. 291 00:18:06,351 --> 00:18:07,786 Gizonek arrazoi dute. 292 00:18:08,153 --> 00:18:11,657 Tragikoa izan zen nire historiaren amaiera, baina ez hilgarria. 293 00:18:11,757 --> 00:18:16,595 Orain Edith Piaf bezala nago: "Ez naiz ezertaz damutzen". 294 00:18:19,465 --> 00:18:22,634 Zer dugu? Alde egin duzu? 295 00:18:22,901 --> 00:18:24,970 Ez, ez. Entzuten ari natzaizu. 296 00:18:27,639 --> 00:18:29,475 Pozten naiz etorri zaretelako... 297 00:18:29,475 --> 00:18:32,678 ...baina sentitzen dut Bernard egon ez izana. 298 00:18:32,744 --> 00:18:34,646 Ez dio axola. Oso ondo atera da. 299 00:18:35,547 --> 00:18:36,915 Egia da. Hurrengoan gure etxean? 300 00:18:36,982 --> 00:18:39,218 Ederki. Gabon, Mathilde. 301 00:18:39,351 --> 00:18:41,453 -Gabon, Arlette. -Gabon, Philippe 302 00:19:56,228 --> 00:20:01,300 Kaixo, katu. Estutasunean jarriko al zaitut laguntzen badizut? 303 00:20:01,600 --> 00:20:04,937 Zuk ez dakit, baina nik oso ondo afaldu nuen. 304 00:20:04,937 --> 00:20:07,139 Zure emazteak sekulako afaria prestatu zigun. 305 00:20:07,272 --> 00:20:09,841 Asko hitz egin genuen zutaz, noski. 306 00:20:10,309 --> 00:20:11,910 Autoa aparkalekuan duzu? 307 00:20:11,910 --> 00:20:17,115 Gauzak garbi: afari hori niri galdetu gabe antolatu zen. 308 00:20:18,450 --> 00:20:25,290 Baliteke, baina orain bizilagunak gara 7-8 etxeko herri batean. 309 00:20:26,225 --> 00:20:27,859 Beraz, nolanahi ere... 310 00:20:30,295 --> 00:20:32,631 Eta, gainera, helduak gara, ezta? 311 00:20:34,733 --> 00:20:37,736 Mutiko jatorra duzu, Bernard. Zure antza du. 312 00:20:38,837 --> 00:20:41,406 -Pozik egongo zara... -Bai, pozik nago. 313 00:20:42,374 --> 00:20:44,710 Pozik nengoen zu bat-batean agertu zinen arte. 314 00:20:44,776 --> 00:20:47,679 Hitz egin behar dugu, Bernard. 315 00:20:49,514 --> 00:20:52,551 Ez dut nahi erruduntasunak barrena jan diezazun, baina... 316 00:20:53,585 --> 00:20:56,822 ...gogoraraz diezazuket gorriak pasarazi zenizkidala. 317 00:20:56,955 --> 00:20:59,858 Gaur joan, bihar etorri... Etzi, ezin ni jasan... 318 00:21:00,592 --> 00:21:02,928 ...eta, handik 8 egunera, ezin zinen ni gabe bizi! 319 00:21:04,129 --> 00:21:09,868 Zu uzteko kemena izan nuen, erotu egingo bainintzen bestela. 320 00:21:11,703 --> 00:21:15,941 Biok onik atera garenez, hobe adiskide izan, ezta? 321 00:21:16,008 --> 00:21:19,011 Bai, arrazoi duzu. 322 00:21:22,748 --> 00:21:26,618 Elkarri egindako kalteagatik gaizkitzen dut neure burua. Baboa! 323 00:21:27,919 --> 00:21:30,122 Pozten nau zu ondo egoteak. 324 00:21:30,789 --> 00:21:31,790 Hori gustatu zait. 325 00:21:32,824 --> 00:21:37,596 Datorren astean afaltzera gonbidatuko zaituztegu. 326 00:21:38,597 --> 00:21:41,466 Beraz, ez piperrik egin. Hitz ematen didazu? 327 00:21:42,434 --> 00:21:43,669 Hitz ematen dizut. 328 00:21:44,636 --> 00:21:47,172 Han egongo nauzu, txintxo-txintxo. 329 00:21:57,916 --> 00:22:00,218 -Musu emango didazu? -Bai. 330 00:22:09,227 --> 00:22:11,530 Beste gauza bat ere eskatu nahi dizut. 331 00:22:12,597 --> 00:22:14,900 Esan nire izena noiz edo noiz. 332 00:22:15,334 --> 00:22:18,870 Lehen berehala sumatzen nizun etsaitasuna... 333 00:22:18,870 --> 00:22:23,709 ...egun osoa pasatu zenezakeelako niri "Mathilde" deitu gabe. 334 00:22:23,809 --> 00:22:26,345 Ez zara gogoratuko. 335 00:22:31,650 --> 00:22:32,751 Mathilde. 336 00:22:48,233 --> 00:22:49,134 Mathilde! 337 00:22:52,170 --> 00:22:53,538 Mathilde! 338 00:23:18,296 --> 00:23:19,531 Gidatu dezakezu? 339 00:23:35,113 --> 00:23:36,915 Begiratu ondo, Thomas. 340 00:23:45,824 --> 00:23:46,825 Begira, ama. 341 00:24:14,820 --> 00:24:17,956 Ile politak ikustean, ukitu egin behar ditut nahitaez. 342 00:24:18,056 --> 00:24:20,025 Beltzaranak, bereziki. Ile-hori gehiegi dago eta. 343 00:24:20,225 --> 00:24:21,827 Non? Klubean edo bizitzan? 344 00:24:22,027 --> 00:24:24,729 Bietan. Zinemagatik eta telebistagatik da. 345 00:24:24,729 --> 00:24:27,466 Eta publizitateagatik, batez ere, eragin penagarria du eta. 346 00:24:27,466 --> 00:24:29,468 -Etorri al zara? -Kaixo, Odile. 347 00:24:30,502 --> 00:24:32,237 -Errepidetik etorri zara? -Bai. 348 00:24:32,871 --> 00:24:35,340 -Gaua arte geratuko zara? -Asteburu osoan. 349 00:24:36,808 --> 00:24:38,710 -Gela bat hartu dut La Pérgola-n. -Erotu egin al zara? 350 00:24:39,010 --> 00:24:43,114 Deitu gela ezeztatzeko. Nire etxean lo egingo duzue. 351 00:24:43,915 --> 00:24:46,418 Ederki. Jean-Luc, deitu egin behar diat! 352 00:24:46,418 --> 00:24:49,387 Mutil hori altxor hutsa da. Eskerrak existitzen den! 353 00:24:49,754 --> 00:24:51,223 Urrezko altxor bat da! 354 00:24:51,423 --> 00:24:52,858 Ez dakizu zenbat zor diodan. 355 00:24:53,425 --> 00:24:55,494 Barkatu, ez zaituztet elkar aurkeztu... 356 00:24:55,494 --> 00:24:57,295 ...ez bainaiz zure izenaz jabetu. 357 00:24:57,529 --> 00:25:01,500 Mathilde Bauchard. Bernarden bizilaguna naiz. 358 00:25:02,634 --> 00:25:06,104 Jakina! Ari zait buruan ordenatzen. 359 00:25:06,338 --> 00:25:09,808 Ez dirudizu, ordea, eguerdian ilargi bila dabiltzan bat. 360 00:25:11,009 --> 00:25:11,943 Zer ba? 361 00:25:21,586 --> 00:25:26,291 -Zer dugu, Philippe? -Roland! Zu al zara? 362 00:25:26,691 --> 00:25:31,196 -Zalantzan nengoen, bizarragatik. -Bizarragatik eta urteengatik! 363 00:25:31,663 --> 00:25:34,099 -Zenbat denbora? 4 urte? -5, nik uste. 364 00:25:35,066 --> 00:25:35,967 Hau zoragarria da! 365 00:25:35,967 --> 00:25:38,904 Mathilde! Roland Duguet aurkeztuko dizut. 366 00:25:39,371 --> 00:25:42,173 Talde berekoak ginen Kortsikako Rallyan. 367 00:25:44,309 --> 00:25:45,677 -Hau Mathilde da. -Atseginez, andereño. 368 00:25:46,077 --> 00:25:48,713 -Andrea. -Nire emaztea da. 369 00:25:49,414 --> 00:25:50,582 Hara! Zorionak. 370 00:25:51,149 --> 00:25:53,118 Mathilderekin jokatzekoa nintzen. 371 00:25:53,318 --> 00:25:56,555 Segi hizketan. Bakarrik arituko naiz pixka batean. 372 00:26:03,028 --> 00:26:05,497 Ez al da zaila probintzia aldean editore izatea? 373 00:26:05,664 --> 00:26:08,733 Ez. Abantaila gehiago ditu arazoak baino. 374 00:26:09,634 --> 00:26:12,370 -Nazkatuta nengoen Parisez. -Ez niri zuka hitz egin! 375 00:26:12,837 --> 00:26:15,707 Egia da. Hika hitz egiten genuen. Kosta egiten zait hika hitz egitea. 376 00:26:17,309 --> 00:26:21,846 Mathilde oso ederra duk. Italiarra zela uste nian. 377 00:26:22,213 --> 00:26:24,449 Ez, frantsesa duk, hegoaldekoa. 378 00:26:25,717 --> 00:26:28,853 Ikusi nian orduko, sumatu nian garrantzitsua izango zela niretzat. 379 00:26:29,821 --> 00:26:33,191 Ez nauk inoiz emakume idealaren bila ibili. 380 00:26:33,758 --> 00:26:35,293 Ezta emakumearen bila ere. 381 00:26:35,594 --> 00:26:39,864 Baina Mathilde ezagutzean, ulertu nian promesa moduko bat zela. 382 00:26:39,931 --> 00:26:42,133 Ez, hitz potolorik esateko beldurrik gabe... 383 00:26:42,167 --> 00:26:45,437 ...pentsatu nian hura zela zoriontsua izateko azken aukera. 384 00:26:56,014 --> 00:26:57,148 Jouve andrea, mesedez. 385 00:26:59,150 --> 00:27:01,319 -Jouve andrea? -Han dago. 386 00:27:09,894 --> 00:27:13,798 -Jouve andrearen bila nabil. -Galdetu zerbitzariari. 387 00:27:20,038 --> 00:27:21,873 Jouve andrea, mesedez? 388 00:27:29,547 --> 00:27:30,815 Jouve andrea? 389 00:27:32,784 --> 00:27:33,718 Eskerrik asko. 390 00:28:15,260 --> 00:28:19,264 -Lagundu diezazuket? -Ez. Oso atsegina zara. 391 00:28:20,432 --> 00:28:22,233 Aztoratuta ikusi zaitut eta. 392 00:28:22,233 --> 00:28:26,738 Bai! Telegrama zikin bat jaso dut. Baina ezjakinarena egingo dut. 393 00:28:26,971 --> 00:28:28,373 -Joan. -Lagundu badiezazuket... 394 00:28:28,373 --> 00:28:29,941 Ez. Tira, utz nazazu. Zoaz. 395 00:28:32,944 --> 00:28:35,513 -Ezer behar baduzu, esan. -Bai. 396 00:28:42,253 --> 00:28:44,723 Philippek esan didanez, umeen liburuak egiten omen dituzu. 397 00:28:44,889 --> 00:28:46,591 Propaganda egiten dit, baina ez da hainbesterako. 398 00:28:46,591 --> 00:28:50,095 Iaioa omen zara, baina ez omen zara zeure buruaz fio. 399 00:28:51,029 --> 00:28:55,100 Testu batzuk idatzi ditut, gero marraztu, baina zaletasun hutsez. 400 00:28:55,100 --> 00:28:57,736 Ni interesatua egon ninteke. Liburutxo batzuk atera nahi ditut. 401 00:28:58,069 --> 00:29:00,739 Zer-nolako marrazkiak dira? Ertzik gabeak edo...? 402 00:29:00,905 --> 00:29:03,808 Ez, ertza dute denek, 2 edo 3 puntukoa. 403 00:29:04,209 --> 00:29:06,111 Tinta txinatarra eta koloretako tinta erabiltzen ditut. 404 00:29:06,111 --> 00:29:08,847 Baina inoiz ez lau koloretik gora, kuatrikomian egin ahal izateko. 405 00:29:09,781 --> 00:29:11,750 Zaletasun hutsa deitzen diozu horri? 406 00:29:12,183 --> 00:29:16,221 Ez. 3 hilabeteko ikastaro bat egin nuen Okapin, baina aspaldi. 407 00:29:17,055 --> 00:29:18,857 Utzi egin behar izan nuen, gaixo nengoelako. 408 00:29:18,990 --> 00:29:20,892 Gauzak hainbeste modernizatzen dira argitaletxeetan... 409 00:29:21,159 --> 00:29:24,696 Teknika, bai, baina beti beharko dira ipuin ondo kontatuak. 410 00:29:24,996 --> 00:29:27,031 Interes handia dut egiten duzuna ikusteko. 411 00:29:42,413 --> 00:29:45,316 Ez duzu jokolagunik. Partida bat egin nahi duzu nirekin? 412 00:29:46,351 --> 00:29:48,987 Ez, min hartu dut eskumuturrean. 413 00:29:50,255 --> 00:29:51,389 Aitzakiak. 414 00:31:07,398 --> 00:31:08,533 Aizu? Ni naiz. 415 00:31:13,538 --> 00:31:19,110 Bihar 6etan, geltoki kaleko 37an. Ez ahaztu. 416 00:31:19,377 --> 00:31:21,479 Geltoki kaleko 37an, 6etan. 417 00:31:39,030 --> 00:31:42,166 Gela bat erreserbatu dut. Bernard Coudray naiz. 418 00:31:43,067 --> 00:31:44,435 Bai, 18. gela. 419 00:31:46,104 --> 00:31:48,373 Giltza ez dago taulan. Norbait zain daukazu. 420 00:31:48,373 --> 00:31:50,141 Hara! Lehenengoan? 421 00:32:00,118 --> 00:32:00,919 Jauna! 422 00:32:13,031 --> 00:32:14,065 Hemen da. 423 00:32:23,875 --> 00:32:25,209 Zatoz, jauna. 424 00:32:41,392 --> 00:32:43,795 Hau da hau nahaspila! 425 00:32:50,268 --> 00:32:52,070 Honen antzeko bat zeneukan ezagutu zintudanean. 426 00:32:52,136 --> 00:32:54,605 -Ez, motzagoa zen. -Ez, zu txikiagoa. 427 00:32:54,772 --> 00:32:57,041 Ez, ergela! Moda laburragoa zen. 428 00:32:57,508 --> 00:33:00,345 Ez duzu gure lehen elkartzea ere oroituko, ezta? 429 00:33:01,279 --> 00:33:05,717 Bai horixe. Zure amabitxiaren ume-merienda batean izan zen. 430 00:33:05,817 --> 00:33:08,453 Ni lorategitik iritsi, eta etxe barruan ikusi zintudan. 431 00:33:08,786 --> 00:33:13,191 Leihoko laukiaren artetik ogi-xerrak prestatzen ari zinen. 432 00:33:13,191 --> 00:33:16,594 Horrexegatik maitemindu nintzen berehala zutaz. 433 00:33:16,661 --> 00:33:17,762 Bat-batean! 434 00:33:20,331 --> 00:33:23,735 Eta maite ninduzula esateko, mozkortu egin zinen. 435 00:33:25,636 --> 00:33:27,905 Eta esaten zenidan: "Ez nago mozkortuta.... 436 00:33:28,106 --> 00:33:30,842 ...nire arrazoibidearen zorrotzak frogatzen duenez. 437 00:33:31,342 --> 00:33:35,146 Eta arrazoituz eta arrazoituz niri musu ematea ahaztu! 438 00:33:37,015 --> 00:33:41,352 Ixo, ixo. Laztan egidazu aurpegian. 439 00:33:42,253 --> 00:33:47,091 -Itxoin, itxoin. -Itxoiten ari naiz. 440 00:34:01,939 --> 00:34:04,776 Zer da hori? Zentzuzkoa iruditzen zaizu? 441 00:34:05,243 --> 00:34:07,678 Hori nire kontua da. Zuri bost axola, adiskidea! 442 00:34:09,714 --> 00:34:13,351 Ez naiz zure adiskidea, zure maitalea baizik, maitale ohia. 443 00:34:14,619 --> 00:34:19,390 Nire maitaleak bizkarrezurra zuelakoan, oskola zeukan. 444 00:34:20,091 --> 00:34:23,961 Eta oskola hautsi zitzaionean, higuin izan zion Mathilderi. 445 00:34:24,062 --> 00:34:28,599 Egia da higuin izan nizula. Luzaroan, sakon. 446 00:34:28,900 --> 00:34:31,869 Baina orain ez. Asko aldatu naiz. 447 00:34:32,904 --> 00:34:34,839 Egia da. Aldatu egin zara. 448 00:34:35,740 --> 00:34:37,175 Goizegi zen. 449 00:34:37,975 --> 00:34:40,978 Orain elkartu izan bagina, ondo atera zitekeen. 450 00:34:41,279 --> 00:34:43,548 Hain zuzen ere, orain elkartu gara! 451 00:34:45,016 --> 00:34:46,184 Ez da gauza bera. 452 00:34:50,621 --> 00:34:51,989 Ez da gauza bera. 453 00:34:57,128 --> 00:34:59,464 Lehen baino ederrago zaude. 454 00:35:00,098 --> 00:35:05,837 Egia da. Gazteegiak ginen, baina orain ondo moldatzen gara. 455 00:35:06,270 --> 00:35:10,141 Ez dut hori uste eta ez nabil horren bila. 456 00:35:18,716 --> 00:35:21,185 -Elkar maite genuen ba! -Nik maite zintudan zu... 457 00:35:21,219 --> 00:35:24,021 ...zu maiteminduta zeunden. Ez da gauza bera. 458 00:35:24,355 --> 00:35:26,691 Eta eszeptikoegia zinen, beti nitaz zalantzan. 459 00:35:26,824 --> 00:35:29,393 Jakina! Hau esaten zenidan: "maite zaitut, maite zaitudalako". 460 00:35:29,527 --> 00:35:32,196 Ez al da arrazoi nahikoa? 461 00:35:32,196 --> 00:35:36,167 Eta emakumeak gehiegi maite zenituen, jauna! 462 00:35:41,839 --> 00:35:45,610 Gonen azpian gauza izugarriak gertatzen zirela uste nuen. 463 00:35:46,544 --> 00:35:47,578 Eta orain zer uste duzu? 464 00:35:51,215 --> 00:35:52,817 Batzuetan. 465 00:36:02,793 --> 00:36:06,597 -Samurra zinen. -Zu ere bai. 466 00:36:08,599 --> 00:36:13,738 -Itxoin, itxoin. -Itxoiten ari naiz. 467 00:36:28,653 --> 00:36:30,321 Begira! Gudu-zelaia dirudi. 468 00:36:32,056 --> 00:36:33,424 Ilea duzu begietan. 469 00:36:33,558 --> 00:36:37,662 Ez da egia. Keinu hori egiten ikusi nahi zintudan. 470 00:36:38,129 --> 00:36:41,032 Hori egin zenuen lehen aldian, esan nion neure buruari... 471 00:36:41,032 --> 00:36:44,302 "Berarekin oheratzeko eskatzen badit, baietz esango diot". 472 00:36:52,376 --> 00:36:53,878 Hilabeterako alokatuko nuke gela hau. 473 00:36:53,911 --> 00:36:55,680 Zertarako? Nahi dugunean etor gaitezke. 474 00:36:55,713 --> 00:36:59,083 Ez zait gustatzen beste batzuek gure ohean maitasuna egitea. 475 00:37:04,222 --> 00:37:08,726 Air Inter 325, eskuinetik hurbiltzen. B-1 parkinera. 476 00:37:09,860 --> 00:37:12,563 Bauchard jauna, behean zutaz galdezka ari dira. 477 00:37:23,140 --> 00:37:24,609 Jouve andreari laguntzera etorri nauk, hegazkina hartu behar baitu. 478 00:37:24,675 --> 00:37:26,677 Beraz, hau ekarri diat Mathilderentzat. 479 00:37:26,744 --> 00:37:28,246 -Zer da? -Berak bazakik. 480 00:37:28,546 --> 00:37:32,116 Aste honetan tenisean egongo naizela esaiok. 481 00:37:32,149 --> 00:37:35,119 Odileri hitz eman baitiot lekua zainduko dudala. 482 00:37:35,753 --> 00:37:40,258 Sinestezina dirudi! Odile Grenobletik doa egun batzuk. 483 00:37:40,625 --> 00:37:41,459 Musu handi bat Mathilderi. 484 00:37:41,792 --> 00:37:44,929 Entzun? Ez naiz kortesiaz ari. Musu handi bat emaiozu. 485 00:37:48,699 --> 00:37:49,734 Ondo ibili Parisen. 486 00:37:51,135 --> 00:37:53,271 Banoa zure hegazkinaz arduratzera. 487 00:37:53,271 --> 00:37:57,141 Zuk aireratuko gaituzu? Zilipurdi handirik ez, mesedez! 488 00:38:09,587 --> 00:38:11,289 Dena ondo pentsatuta daukazu. 489 00:38:11,455 --> 00:38:14,692 Ez nintzateke harrituko testua ere kalibratu izana. 490 00:38:15,559 --> 00:38:16,827 Pentsatu dut, hala ere. 491 00:38:17,361 --> 00:38:19,096 -Hemen, berriz... -Roland jauna! 492 00:38:19,530 --> 00:38:23,901 Tabernan dagoen gizonak Jouve andrearekin hitz egin nahi du. 493 00:38:23,968 --> 00:38:26,003 Kanpoan dagoela esan diot, baina ez dit sinesten. 494 00:38:26,737 --> 00:38:29,173 -Gaur goizean etorri da. -Berarekin hitz egingo dut. 495 00:38:29,407 --> 00:38:30,941 Segituan etorriko naiz. 496 00:38:39,116 --> 00:38:40,985 Gaur goizean etorri naizenean, hor zegoen jadanik. 497 00:38:41,018 --> 00:38:43,788 Zerbaiten zelatan zirudien, ez dakit zertan. 498 00:38:57,468 --> 00:38:59,136 Oso gauza bitxia da. 499 00:38:59,470 --> 00:39:02,239 Horko gizon hori... ez zaitez jiratu... 500 00:39:02,239 --> 00:39:05,142 ...Odile Jouve ikustera etorri omen da... 501 00:39:05,343 --> 00:39:08,212 Nondik? Kaledonia Berritik bereziki Odile ikustera! 502 00:39:08,212 --> 00:39:09,980 A, bai? Kaledonia Berritik? 503 00:39:10,381 --> 00:39:11,649 Etortzekoa zela esan omen zion. 504 00:39:11,782 --> 00:39:15,486 Hala balitz, Odile ez zen egun berean kanpora joango. 505 00:39:16,687 --> 00:39:18,189 Hor dago. 506 00:39:38,776 --> 00:39:40,010 Denek kafea nahi duzue? 507 00:39:40,311 --> 00:39:42,813 Ez, nik ez. Ez dut gauez kaferik hartzen. 508 00:39:42,913 --> 00:39:44,448 Hiru kafe, Mathilde. 509 00:39:49,019 --> 00:39:50,654 Ez dezagun azukrea ahaztu. 510 00:39:50,855 --> 00:39:52,223 Zatoz hona. 511 00:39:54,392 --> 00:39:56,193 -Bihar 6etan gure hotelean. -Ez. 512 00:39:56,394 --> 00:39:58,295 Bai. Zurekin egon beharra daukat eta hitz egin. 513 00:39:58,295 --> 00:39:59,096 Ezetz esan dizut! 514 00:39:59,063 --> 00:40:00,664 Bernard, eraman kikarak. 515 00:40:03,634 --> 00:40:04,668 Hemen dago kafea. 516 00:40:05,770 --> 00:40:07,004 Hor eseriko gara kafea hartzeko. 517 00:40:08,305 --> 00:40:09,907 -Jar zaitez hor. -Eskerrik asko. 518 00:40:12,510 --> 00:40:14,345 Nola aldatu den gela hau azken alditik. 519 00:40:14,512 --> 00:40:17,248 -Pixka bat txukundu dugu. -Beheko sua bikaina da. 520 00:40:17,581 --> 00:40:19,984 Bai. Pianoak, berriz, traba egiten du. 521 00:40:20,351 --> 00:40:21,452 Nire ustez, ez. 522 00:40:26,157 --> 00:40:27,191 Azukrea. 523 00:40:30,428 --> 00:40:33,097 -Zer da hori? -Zure oparia. 524 00:40:33,597 --> 00:40:36,367 -Nire oparia? -Gero eman nahi nizun, baina... 525 00:40:36,367 --> 00:40:38,102 Zure urtebetetzea da? Esan egin behar zenigun! 526 00:40:38,469 --> 00:40:40,037 Ez da nire urtebetetzea. 527 00:40:40,070 --> 00:40:42,940 -Ez, banantze-opari bat da. -Banantzea? 528 00:40:43,441 --> 00:40:45,876 Bihar banoa hiru egunetarako eta Mathildek ez du etorri nahi. 529 00:40:45,943 --> 00:40:48,345 Etxea ez omen dago oraindik ondo jarria. 530 00:40:48,446 --> 00:40:51,148 Auskalo zer egingo duen! Pianoa lehen solairuan jarri edo! 531 00:40:51,215 --> 00:40:54,084 -Oparia irekitzeko beldurrez? -Irrikatzen nago. 532 00:40:58,255 --> 00:40:59,857 Uste dut asmatu dudala zer den. 533 00:41:00,057 --> 00:41:03,060 Paseatzen ari ginela, Mathilderi soineko hori gustatu zitzaion. 534 00:41:03,260 --> 00:41:07,565 Dendan sartzera bultzatu nuen, soinekoa saiatu zuen... 535 00:41:07,731 --> 00:41:11,268 Ezin jantzizkoa zela ikusi nuen, jendaurrean ez, behintzat. 536 00:41:11,702 --> 00:41:14,505 Ez! Oso polita da. Eta ez da batere lotsagarria. 537 00:41:14,872 --> 00:41:18,976 -Ez, horrela ez dirudi, baina... -Jantzi! Hiru iritzi izango dituzu. 538 00:41:19,109 --> 00:41:21,145 -Ideia ona. Jantzi ezazu. -Orain ez. 539 00:41:21,145 --> 00:41:23,714 -Bai! -Laguntzea nahi duzu? 540 00:41:24,548 --> 00:41:26,684 -Ondo da. -Lagunduko dizut. 541 00:41:28,385 --> 00:41:30,054 -Goazen gora. -Ederki. 542 00:41:34,792 --> 00:41:35,726 Hemendik da. 543 00:41:42,733 --> 00:41:46,437 Mathilderi barrez entzutea gauza handia da niretzat. 544 00:41:46,904 --> 00:41:51,809 Ezagutu nuenean, orain bezain ederra zen... 545 00:41:51,876 --> 00:41:55,379 ...baina ez zuen barre egiten; irribarreren bat, batzuetan. 546 00:41:56,580 --> 00:41:57,982 Orain oso ondo dago. 547 00:41:58,516 --> 00:42:00,618 -Dibortziatu berria da... -Dibortziatua? 548 00:42:00,818 --> 00:42:04,088 Bai. Presazko dibortzioa presazko ezkontza baten ondoren. 549 00:42:05,589 --> 00:42:07,558 -Zer gertatzen da? Entzun duzu? -Bai. 550 00:42:10,027 --> 00:42:11,595 Kalean da, nonbait. 551 00:42:23,474 --> 00:42:25,476 Horrelako gauzak maiz gertatzen dira hemen? 552 00:42:25,476 --> 00:42:29,146 Batzuetan. Etxe bat hutsik luzaroan geratzen denean... 553 00:42:29,113 --> 00:42:31,849 Joaterakoan, argi bat piztuta utziko nuke nik. 554 00:42:34,118 --> 00:42:36,987 Eskotea oso ondo dago. Transparentziak, beharbada... 555 00:42:37,454 --> 00:42:39,189 O, zoragarria da! Ziur nengoen. 556 00:42:39,256 --> 00:42:40,257 Esan dizut nik ere. 557 00:42:41,659 --> 00:42:44,562 Ni naiz bakarra, nonbait, soinekoa eskandaluzkoa iruditzen ez zaiona. 558 00:42:44,695 --> 00:42:46,931 Mathildek zu ez zaudenean jantziko du, Philippe. 559 00:42:47,565 --> 00:42:50,901 Nahi duenean, nahi duen lekuan eta nahi duenarekin jantziko du. 560 00:42:50,935 --> 00:42:52,570 Ez naiz senar espainol bat. 561 00:42:52,836 --> 00:42:54,572 Lagunduko didazu kikarak jasotzen, Bernard? 562 00:42:54,705 --> 00:42:55,706 Bai, bai. 563 00:43:00,477 --> 00:43:02,079 Ezagutzen duzu denda berri hori? 564 00:43:04,248 --> 00:43:07,618 Konforme biharko. 6etan han edukiko nauzu zure zain. 565 00:43:13,657 --> 00:43:17,161 Kaixo. Ez dut 18.eneko giltza ikusten. 566 00:43:17,528 --> 00:43:20,064 Gaur ez zara lehenengoa. Zain daukazu. 567 00:43:46,423 --> 00:43:50,027 Zer gertatzen da? Zatoz. 568 00:43:51,495 --> 00:43:52,496 Zatoz. 569 00:43:59,570 --> 00:44:00,804 Entzun, Bernard. 570 00:44:02,239 --> 00:44:05,976 Hitz egin nahi zenuen. Behean hitz egin dezakegu. 571 00:44:05,976 --> 00:44:08,312 Ez. Hitz egigun gelan. 572 00:44:08,379 --> 00:44:11,548 Ez, ez. Ezagutzen zaitut eta ezagutzen dut neure burua. 573 00:44:11,982 --> 00:44:16,020 Philippe kanpoan dagoela aprobetxatzea ez zait gustatzen. 574 00:44:19,590 --> 00:44:20,924 Azukre bila noa. 575 00:44:23,527 --> 00:44:24,428 Ez dago azukrerik. 576 00:44:24,461 --> 00:44:28,098 -Zerbaiten bila zabiltza? -Ez, ez. Azukrea! 577 00:44:29,533 --> 00:44:31,502 Utziko al didazu? Eskerrik asko. 578 00:44:33,671 --> 00:44:37,374 Zer da ezkontzaren kontu hori? Philipperekin ez, aurrekoarekin. 579 00:44:38,175 --> 00:44:42,946 -Ni utzi eta ezkondu egin zinen? -Bai, zutaz libratzeko. 580 00:44:43,113 --> 00:44:45,349 Zu ahazteko. 581 00:44:45,349 --> 00:44:49,319 Goxo eskatuko zidan lehenengo gizonarekin ezkontzea erabaki nuen. 582 00:44:50,487 --> 00:44:51,889 Eta Patrick ergel hori izan zen. 583 00:44:52,189 --> 00:44:55,292 -Ergela zen, gainera? -Bai, ergel zoriontsu bat. 584 00:44:56,760 --> 00:45:00,531 Hutsegite bat zela jakin arren, ezkondu egin behar nuen. 585 00:45:00,531 --> 00:45:05,035 Ipuineko gizona bezala: ikusitako lehen emakumearekin ezkondu zen! 586 00:45:06,036 --> 00:45:07,905 Ezkondu eta biharamunean dibortziatu egin nahi nuen. 587 00:45:07,938 --> 00:45:12,710 Baina berak bere familia aurkeztu, eta harrapatuta sentitu nintzen. 588 00:45:13,010 --> 00:45:15,312 Sei hilabete behar izan nituen alde egiteko. 589 00:45:15,579 --> 00:45:21,251 Gero bakarrik bizi izan nintzen, duela 2 urte Philippe ezagutu arte. 590 00:45:21,952 --> 00:45:26,857 Bera sendoa, eraman handikoa eta xarmagarria izan da. 591 00:45:27,458 --> 00:45:30,227 Jakin du itxoiten eta niri konfiantza ematen. 592 00:45:30,394 --> 00:45:32,863 Eta, gero, britainiar flemari men egin zenion? 593 00:45:35,265 --> 00:45:37,501 Lehengoan, zutaz hizketan hau esan zidan... 594 00:45:37,668 --> 00:45:40,871 ...-egia da maite zaituela-... 595 00:45:41,305 --> 00:45:43,741 ...barruan geratu zitzaidan gauza bat esan zidan: 596 00:45:43,941 --> 00:45:46,410 "Mathilde presaka eta gaizki ezkondu zen... 597 00:45:46,510 --> 00:45:48,245 ...aurretikako harreman bat ahazteko..." 598 00:45:48,212 --> 00:45:49,813 Entzuidazu ondo: 599 00:45:49,913 --> 00:45:53,851 "Gizon ziklotimiko eta biolento batekiko harremana". 600 00:45:54,985 --> 00:45:57,955 Gizon ziklotimiko eta biolentoa ni naiz. 601 00:45:57,955 --> 00:45:59,223 Horrela hitz egiten diezu nitaz besteei? 602 00:45:59,623 --> 00:46:02,392 Sinplifikatu egin du, dena nahasi du. 603 00:46:03,694 --> 00:46:07,197 -Sinplifikatu egin du. -Sinplifikatu egin du... 604 00:46:08,031 --> 00:46:11,769 Ahatz dezagun hau dena. 605 00:46:13,337 --> 00:46:16,306 Entzuidazu ondo eta begiraidazu ondo. 606 00:46:16,874 --> 00:46:20,177 Zergatik ez dugu dena airean bidaltzen eta hanka egiten biok? 607 00:46:20,177 --> 00:46:22,246 Zoriontsuak izan gintezke. 608 00:46:23,113 --> 00:46:26,617 Duela 8 urte, ezin ninduzun begiz ikusi. 609 00:46:27,017 --> 00:46:29,987 Txoratuta nindukazun. Izugarri maite zintudan. 610 00:46:30,154 --> 00:46:32,089 Baina hilko nintzen zuri hori adierazi baino lehen. 611 00:46:34,892 --> 00:46:37,427 Orduan zergatik ez zenuen ezer esan? 612 00:46:38,295 --> 00:46:41,899 Haurdun nengoenean, zergatik ez zenuen umea nahi izan? 613 00:46:42,032 --> 00:46:44,835 Zuk esan zenidan hori ez zela posible! 614 00:46:45,102 --> 00:46:48,572 Zuk zenioen hori ez zegoela ondo, itxoin beharra zegoela. 615 00:46:48,672 --> 00:46:51,175 Zuk kontrakoa esango zenidala espero nuen. 616 00:46:52,409 --> 00:46:55,312 Berez, ume bat nahi zenuen, baina ez nirekin. 617 00:46:55,813 --> 00:46:58,115 Eta beste emakume batekin izan duzu umea. 618 00:47:00,450 --> 00:47:04,488 Ez, hobe dugu gehiago elkar ez ikusi. 619 00:47:05,989 --> 00:47:10,561 -Eraman nazazu etxera. -Ez, Mathilde. 620 00:47:21,338 --> 00:47:24,208 Ez dut musuzapirik. Zurea utziko didazu? 621 00:47:24,341 --> 00:47:25,242 Bai, tori. 622 00:47:26,176 --> 00:47:29,847 -Ez, zikina dago. -Berdin zait. Utzidazu. 623 00:47:48,999 --> 00:47:51,535 Hobeto zaude? Ez duzu negar egiten? 624 00:47:51,869 --> 00:47:55,038 Tori musuzapia. Orain bai dago zikina. 625 00:47:55,672 --> 00:47:59,276 -Eskerrik asko, laztana. -Ondo entzun dut? 626 00:48:00,110 --> 00:48:02,379 Bai, nire laztana zara. Beti izango zara nire laztana. 627 00:48:02,679 --> 00:48:05,749 Nahi ez baduzu ere. Laztana. 628 00:48:09,219 --> 00:48:11,054 Ez, ez. 629 00:48:59,770 --> 00:49:03,874 Oso gustura egon naiz, baina ez da berriz errepikatuko. 630 00:49:30,667 --> 00:49:33,904 Bernard, Thomas, afaltzera! 631 00:49:36,773 --> 00:49:39,176 Zopa beroa baldin badago, putz egin. 632 00:49:40,410 --> 00:49:41,745 Ez dago beroegi? 633 00:49:44,314 --> 00:49:46,316 -Zer egin duzu gaur? -Ixo! Ez dut ezer entzuten! 634 00:49:46,650 --> 00:49:49,987 Zer entzun nahi duzu? Martxan jarritako motor bat da. 635 00:49:51,788 --> 00:49:52,889 Zer egin duzu goizean eskolan? 636 00:49:53,890 --> 00:49:55,759 Hotzak nago. Jertse baten bila noa. 637 00:49:55,993 --> 00:49:58,795 Egongelan ikusi dut bat, arestian. 638 00:50:04,901 --> 00:50:07,237 Ez dago hemen. Gora noa jertsearen bila. 639 00:50:58,989 --> 00:51:00,457 Ordezka nazakezu pare bat orduz? 640 00:51:02,192 --> 00:51:03,827 -Zer duzu? -Ezer ez. 641 00:51:03,827 --> 00:51:07,264 -Gaixorik zaude? -Ez, baina ezin naiz geratu. 642 00:51:07,264 --> 00:51:08,565 Jar ezazu norbait nire ordez. 643 00:51:17,674 --> 00:51:20,610 Kaixo, Coudray jauna. Ez zeunden gaurko apuntatuta. 644 00:51:20,677 --> 00:51:23,847 18a hartuta dago, baina beste bat eman diezazuket. 645 00:51:23,947 --> 00:51:26,783 -Telefonoz deitu dezaket? -Bai, hemendik. 646 00:51:49,873 --> 00:51:52,109 -Bai? -Mathilde, ni naiz. 647 00:51:52,409 --> 00:51:55,245 -Nondik ari zara deika? -Hoteletik. 648 00:51:55,712 --> 00:51:57,614 -Hoteletik? -Gure hoteletik. 649 00:51:58,115 --> 00:51:58,748 Zer ari zara hor? 650 00:51:58,782 --> 00:52:01,718 Autoan nindoan... eta bururatu zait... 651 00:52:02,619 --> 00:52:05,188 -Zatoz hona, Mathilde. -Ezin dut. 652 00:52:05,222 --> 00:52:06,389 Bai, etorri nigana. 653 00:52:06,656 --> 00:52:08,658 Gogoratzen zer esan nizun autoan? 654 00:52:09,059 --> 00:52:11,695 Etorri, hala ere. 655 00:52:12,596 --> 00:52:13,597 Ez, ezin dut. 656 00:52:13,797 --> 00:52:16,433 -Ezin duzu edo ez duzu nahi? -Ez bata eta ez bestea. 657 00:52:16,833 --> 00:52:19,970 Ez zara konturatzen zer esaten diogun elkarri eztabaidetan? 658 00:52:20,237 --> 00:52:23,940 Ez dugu eztabaidatzen! Ez dugu hitz egiteko astirik ere. 659 00:52:24,207 --> 00:52:26,877 -Eta arratsean libre banengo? -Ez, gaur arratsean ezin dut. 660 00:52:27,277 --> 00:52:29,713 -Itzuli da zure senarra? -Ez, zer ba? 661 00:52:30,180 --> 00:52:32,949 -Non egon zinen atzo arratsean? -Atzo arratsean? 662 00:52:34,217 --> 00:52:35,986 Nire liburuko kontu batzuk egiten aritu nintzen. 663 00:52:36,353 --> 00:52:40,190 Egunez ezer egin ez, eta gauez aritzen zara zure liburuarekin! 664 00:52:40,757 --> 00:52:42,759 Ez zen gauez, arratsean baizik. 665 00:52:42,893 --> 00:52:43,960 Ez niri konturik esan! 666 00:52:44,094 --> 00:52:47,831 8,10etan argia zegoen zure etxean, 8,20etan autoan abiatua zinen. 667 00:52:49,599 --> 00:52:52,068 Atzo arratsean marrazkiak erakutsi nizkion Rolandi! 668 00:52:54,171 --> 00:52:58,475 Bernard, hor zaude oraindik? Ez duzu erantzuten? 669 00:53:00,177 --> 00:53:03,580 Ez zara Rolandez jeloskor egongo? Ez zaizkio emakumeak gustatzen. 670 00:53:03,780 --> 00:53:06,249 -Ez dizut sinesten. -Zer ez didazu sinesten? 671 00:53:06,850 --> 00:53:08,251 Ez dizut hitzik ere sinesten! 672 00:53:08,451 --> 00:53:11,054 Berdin zait zuk sinestea ala ez. Ez zaitut gehiago ikusi nahi. 673 00:53:11,188 --> 00:53:13,223 -Mathilde... -Beldurra ematen didazu. 674 00:53:37,747 --> 00:53:39,416 Esplikazio bat nahi nuke. 675 00:53:41,418 --> 00:53:43,453 Orain beldurra ematen dizut? 676 00:53:43,553 --> 00:53:46,890 Ez gaizki hartu. Urduri nengoelako esan dizut hori. 677 00:53:46,957 --> 00:53:49,125 Urduri zeundelako eskegi didazu telefonoa. 678 00:53:49,226 --> 00:53:51,528 Irain egin didazulako eskegi dizut telefonoa. 679 00:53:51,995 --> 00:53:54,898 Ezin nauzu tratatu ni polizia eta zu lapurra bazina bezala. 680 00:53:56,032 --> 00:53:58,101 Ez geratu hor, liskarrean. Sartu. 681 00:53:58,768 --> 00:53:59,936 Bai, arrazoi duzu. 682 00:54:03,373 --> 00:54:05,375 Dena ala ezer ez ari gara denbora guztian. 683 00:54:05,475 --> 00:54:06,176 Eseri. 684 00:54:06,476 --> 00:54:09,079 Neke honekin, esertzen banaiz, lo hartuko dut. 685 00:54:10,914 --> 00:54:14,784 -Gainera, beste zerbait dago. -Zer? 686 00:54:15,452 --> 00:54:17,387 Zer egin dizut? 687 00:54:17,754 --> 00:54:21,891 Gezurrari gorroto diot, baina elkarrekin gauden ezkero... 688 00:54:21,958 --> 00:54:24,828 ...gezurretan bizi naiz. 689 00:54:24,894 --> 00:54:29,532 Hasieran dena esan nahi nion Philipperi, baina ezin izan dut. 690 00:54:29,799 --> 00:54:32,335 Nik ere ezin izan dut. 691 00:54:32,369 --> 00:54:34,371 Ikusten duzu ezin dugula honela segitu. 692 00:54:35,171 --> 00:54:37,774 Astebete barru, Philippe eta ni bidaian joango gara. 693 00:54:38,675 --> 00:54:41,378 Eta horregatik ezin izan naiz hotelera joan. 694 00:54:43,580 --> 00:54:45,882 Gogoratzen zer esaten zenuen duela 8 urte? 695 00:54:46,483 --> 00:54:49,619 A zer nahigabea ematen zenidan hori esatean: 696 00:54:50,287 --> 00:54:55,892 "Maitasun-historiek badute hasiera, erdialdea eta bukaera". 697 00:54:57,093 --> 00:54:58,995 -Egia zen. -Bai, arrazoi duzu. 698 00:55:01,498 --> 00:55:03,733 Arrazoi osoa duzu. 699 00:55:07,170 --> 00:55:10,907 Lasaitu egingo naiz. Aurrerantzean ez duzu nitaz kexarik izango. 700 00:55:10,907 --> 00:55:14,077 Adiskideak izango gara, lehen bezala. 701 00:55:14,311 --> 00:55:18,348 Adiskideak lehen bezala... Noiz baino lehen, ordea? 702 00:55:27,657 --> 00:55:34,864 Etxera joan beharra daukat. 703 00:55:42,172 --> 00:55:44,474 Eta Arlettek hemendik irteten ikusten bazaitu? 704 00:55:44,507 --> 00:55:47,977 -Ez dakit.. Esango diot... -Hozkailua konpondu didazula. 705 00:55:48,078 --> 00:55:49,112 Bai, hori esango diot. 706 00:55:49,145 --> 00:55:53,450 Ez, hobeto nagoela esango diot, arnasa hartzen dudala, zera! 707 00:55:54,217 --> 00:55:56,119 Arnasa hartzen ari naiz. 708 00:55:59,255 --> 00:56:04,427 Hona gure Thomas! Itxoin, nik kulunkatuko zaitut. 709 00:56:14,771 --> 00:56:17,140 -Zer ari zara? -A zer galdera! Sukaldean. 710 00:56:17,140 --> 00:56:19,309 Ez, ez. Gaur gauean sukalderik ez. 711 00:56:19,809 --> 00:56:23,380 Carolinek Thomas zainduko du eta Grenoblera eramango zaitut. 712 00:56:23,913 --> 00:56:26,816 Zinema, jatetxea, gaur gauean festa! 713 00:56:39,129 --> 00:56:40,997 Kafe bat, eta niretzat pattar pixka bat. 714 00:56:44,934 --> 00:56:47,971 Pozten naiz zu berriz lasaituta ikusteaz. 715 00:56:48,071 --> 00:56:49,506 Ni lasai egoten naiz beti. 716 00:56:49,873 --> 00:56:53,410 Ez. Azken aste hauek izugarriak izan dira. 717 00:56:53,710 --> 00:56:58,181 Bakarrik egon nahi zenuela iruditzen zitzaidan. 718 00:56:59,682 --> 00:57:03,052 Amari deitu nion Thomas eta ni Chambéryn har gintzan. 719 00:57:03,286 --> 00:57:05,588 -Zu lasai uzteko. -Ez horixe! 720 00:57:05,955 --> 00:57:11,327 Hirurok oporretan joatea, horixe nahi dut nik. 721 00:57:12,429 --> 00:57:13,797 Benetako oporrak. 722 00:57:14,831 --> 00:57:15,965 Lasaiak. 723 00:57:16,833 --> 00:57:18,868 Begira nor dagoen. 724 00:57:22,205 --> 00:57:25,942 -Horra! -Etxetik atera zarete! 725 00:57:27,010 --> 00:57:28,678 -Zer moduz? -Ondo, eta zuek? 726 00:57:32,816 --> 00:57:35,185 Duela 20 urte Parisen egon gabe! Hura infernua da. 727 00:57:35,885 --> 00:57:37,454 Jendea histeriko dago. 728 00:57:42,492 --> 00:57:45,295 Hemen eseriko naiz, Jouve andrearen aurrean egoteko. 729 00:57:46,262 --> 00:57:49,732 -Sukaldaria joan da. -Berdin dio. Atera bi entsalada. 730 00:57:52,469 --> 00:57:53,369 Urduri dago. 731 00:57:58,875 --> 00:58:02,278 Maletak ikusi orduko, erotu egiten da. 732 00:58:03,413 --> 00:58:07,650 -Gaur etxetik kanpo? -Bai, zinemara joan gara. 733 00:58:08,318 --> 00:58:10,487 -Zer ikusi duzue? -"Hildako ibiltaria". 734 00:58:10,987 --> 00:58:13,556 -Krimenei buruz da. -Ikusi dudala uste dut. 735 00:58:13,690 --> 00:58:15,758 Emazteaz susmatzen duen senar jeloskor batena da. 736 00:58:15,992 --> 00:58:18,161 Alferrik susmatzen du, emaztea santa hutsa delako. 737 00:58:18,328 --> 00:58:22,031 Auskalo, baina maitale gazteak senarra hiltzen du azkenean. 738 00:58:22,499 --> 00:58:27,570 Ez! Senarrak bere burua hiltzen du, hilketa bat izango balitz bezala. 739 00:58:27,770 --> 00:58:29,973 Horixe ikusi dudala! Oso maltzurra da, gainera. 740 00:58:30,306 --> 00:58:33,910 Senarrak ateko gontzean jartzen du labana. 741 00:58:34,978 --> 00:58:36,713 Eta bere buruari sartzen dio labana. 742 00:58:36,813 --> 00:58:39,749 Labana egongelan erortzen da eta gorpua, berriz, ondoko gelan. 743 00:58:40,016 --> 00:58:42,118 Beraz, bazekien emaztea hiltzailetzat salatuko zutela. 744 00:58:42,819 --> 00:58:46,089 -Aurreneko berria! -Labana gela batean... 745 00:58:46,222 --> 00:58:49,559 ...eta gorpua bestean: hilketaz mozorrotutako suizidio bat da. 746 00:58:49,692 --> 00:58:52,529 Filmaren bukaeran esplikatzen dute. Ez al duzu entzun? 747 00:58:52,695 --> 00:58:55,031 -Bai, bai. -Ontzietan pentsatzen ariko zinen. 748 00:58:55,098 --> 00:58:58,101 Arreta galdua zeukan, nolanahi ere. 749 00:59:03,673 --> 00:59:05,375 Marrazteko mahai bat behar duzu... 750 00:59:05,775 --> 00:59:07,377 ...profesional bihurtzen ari zarenez. 751 00:59:07,677 --> 00:59:10,713 Rolandek Grenobleko gizon bat aipatu ditu. Joatea nahi duzu? 752 00:59:10,780 --> 00:59:12,315 Ez, neroni joango naiz. 753 00:59:13,249 --> 00:59:16,786 Zure mutikoa ile-horia balitz, aldameneko mutikoaren antza luke. 754 00:59:18,054 --> 00:59:19,656 Nireak ile beltza du. 755 00:59:21,391 --> 00:59:23,026 Kontu bitxia da, gero, argazkiena! 756 00:59:23,293 --> 00:59:25,795 Nire guztiak botatzeko eta zureak gordetzeko gogoa dut. 757 00:59:26,829 --> 00:59:33,136 Sailkatzen ari naiz: eskola, institutua, unibertsitatea... 758 00:59:33,369 --> 00:59:34,771 Argazki bakoitzak nigana hurbiltzen zaitu. 759 00:59:40,376 --> 00:59:41,578 Esadazu, Mathilde... 760 00:59:42,679 --> 00:59:45,148 Elkar ezagutzen zenuten Bernardek eta zuk? 761 00:59:55,825 --> 01:00:00,263 -Begira. -Arrazoi duzu. Bera da. 762 01:00:01,664 --> 01:00:04,300 Behin ikusi nuen, argazki hau atera zuten egunean. 763 01:00:05,234 --> 01:00:07,870 Gogoan dut nire lehengusina txoratuta zeukala Bernardek. 764 01:00:11,140 --> 01:00:13,176 Eta Bernardek ere maite zuen neska? 765 01:00:14,944 --> 01:00:16,446 Orduan zergatik ez ziren ezkondu? 766 01:00:25,421 --> 01:00:28,291 Lehengusinaren aitak izugarri maite zuen alaba. 767 01:00:29,058 --> 01:00:32,662 Bernarden berri galdetu ondoren, hau esan zion alabari: 768 01:00:33,029 --> 01:00:40,637 "Zuk ikusi, baina mutil hori eskura erraza eta gorde ezina da". 769 01:00:44,107 --> 01:00:44,974 Maite al nauzu? 770 01:00:47,644 --> 01:00:49,912 Beti babestuko al nauzu? 771 01:00:53,049 --> 01:00:54,517 Zatoz Thomasengana argazkirako. 772 01:00:55,852 --> 01:00:59,956 Mathilde, jarri zu ere argazkian. Bernardengana hurbildu. 773 01:01:00,657 --> 01:01:04,661 Ikusten? Adiskideak gara. Ezingo genuela esaten zenuen lehen. 774 01:01:04,727 --> 01:01:05,795 Irribarre egin! 775 01:01:09,499 --> 01:01:11,934 Adiskide maiteok, entzuidazue pixka batean. 776 01:01:12,335 --> 01:01:14,037 Lasai, ez dizuet hitzaldirik egingo... 777 01:01:14,037 --> 01:01:17,407 ...baina zergatik bildu garen esango dizuet. 778 01:01:17,473 --> 01:01:21,511 Bi ordu barru, Mathilde eta ni eguzki aldera abiatuko gara... 779 01:01:21,678 --> 01:01:27,183 ...hori badakizue, baina ez dakizue eztei-bidaia bat dela. 780 01:01:27,417 --> 01:01:33,022 Ezkondu eta hona etorri ezkero, ezin izan dugu egin... 781 01:01:33,056 --> 01:01:38,327 ...erabateko senar-emazte bihurtuko gaituen erritu hori. 782 01:01:38,695 --> 01:01:41,698 Horregatik gonbidatu zaituztegu festa txiki honetara. 783 01:01:44,033 --> 01:01:48,371 Zoragarria da. Bi maitemindu gazte dirudite. 784 01:01:48,438 --> 01:01:52,108 6etan hartuko dute hegazkina. Nik eramango ditut aireportura. 785 01:02:02,251 --> 01:02:04,253 -Tori ura. -Eskerrik asko. 786 01:02:11,094 --> 01:02:12,261 Jota nago! 787 01:02:12,295 --> 01:02:15,064 -Eser zaitez. -Ez, eseri zu. 788 01:02:15,898 --> 01:02:18,367 Utzidazu pixka batean zure gainean esertzen. 789 01:02:18,634 --> 01:02:21,070 Mathilde, oso ondo zaude argazki honetan... 790 01:02:21,104 --> 01:02:22,939 ...baina Bernard mutur beltz ageri da. 791 01:02:24,107 --> 01:02:27,210 Argazki bat atera nahi dizut Philipperekin, baina ez dago. 792 01:02:27,276 --> 01:02:28,511 Bai, han dago. Beraren bila joango naiz. 793 01:02:34,751 --> 01:02:38,187 Ez, utzi kamera eta lagundu soinekoa konpontzen. 794 01:02:42,558 --> 01:02:45,027 -Laguntzea nahi duzu? -Ez, Nicole nirekin etorriko da. 795 01:02:49,065 --> 01:02:52,135 Honela jantzi behar nukeen, baina ez zait bururatu. 796 01:03:58,668 --> 01:04:00,870 -Mathilde, telefonoa! -Niretzat? 797 01:04:05,141 --> 01:04:08,978 -Bai? Ez dago inor. -Bai, ni nago. 798 01:04:10,847 --> 01:04:13,249 Bakarka ikusi nahi zaitut. Hotelean elkartuko gara berehala. 799 01:04:13,416 --> 01:04:17,086 -Ez da posible. -Autoan ba! Hitz egin behar dizut. 800 01:04:17,153 --> 01:04:19,422 Hori esaten duzu beti. Eta gero... ezer ez! 801 01:04:19,589 --> 01:04:22,358 Ez dizut gauza handirik eskatzen! Ez dugu hitz egiteko astirik! 802 01:04:22,358 --> 01:04:26,495 -Ez hitz egin hain ozen. -Nahi bezain ozen hitz egingo dut! 803 01:04:27,129 --> 01:04:32,134 Ez joan gaur Philipperekin. Atzeratu bidaia egun batzuk. 804 01:04:32,435 --> 01:04:34,937 Gauza garrantzitsu bat esan behar dizut! 805 01:04:34,937 --> 01:04:36,639 -Utzi bakean! Erotuta zaude! -Uztazu! 806 01:04:36,672 --> 01:04:38,341 Alde hemendik! 807 01:04:39,208 --> 01:04:41,510 Utz nazazu, Bernard! Erotuta zaude. 808 01:04:43,412 --> 01:04:44,480 Aska nazazu! 809 01:04:50,987 --> 01:04:52,722 Musu eman nahi dizut! 810 01:04:53,890 --> 01:04:56,659 Mathilde! Mathilde! 811 01:05:01,530 --> 01:05:02,498 Erotuta dago! 812 01:05:03,633 --> 01:05:05,935 Utz nazazu! Utz nazazu! 813 01:06:13,035 --> 01:06:15,037 Haserre zaude nirekin, ezta? 814 01:06:17,073 --> 01:06:18,641 Gorrotatuko nauzu. 815 01:06:19,875 --> 01:06:23,813 Ez. Ez nago zurekin haserre. Ez zaitut gorrotatzen. 816 01:06:26,349 --> 01:06:29,251 Asko sufrituko zenuen horraino iristeko. 817 01:06:29,919 --> 01:06:33,289 Eta, hala ere, jeloskor nago ezinbestean. 818 01:06:34,423 --> 01:06:40,162 Jeloskor nago Mathildez, zutaz, eta, batez ere, zure sufrimenduaz. 819 01:06:41,831 --> 01:06:45,701 Izan ere, ez zara batere fidatu nitaz. 820 01:06:46,569 --> 01:06:48,304 Ez dakit ba... Bazeneukan zerbait esatea... 821 01:06:48,304 --> 01:06:51,374 Esan zer? Zer esan behar nizun? 822 01:06:52,341 --> 01:06:57,146 Aldameneko beltzaranak txoratuta nindukala duela 8 urte? 823 01:06:57,380 --> 01:06:58,647 Zergatik ez? 824 01:07:03,953 --> 01:07:06,622 8 urte barru bera burutik kanpo edukiko nuela uste nuelako. 825 01:07:09,191 --> 01:07:13,829 Hona etorri zirenean, ez nuen uste hain maiz ikusiko nituenik. 826 01:07:13,896 --> 01:07:17,900 Bizitzan garrantzitsua izan zaigun norbait ikustea ez baita txantxa. 827 01:07:19,902 --> 01:07:22,104 Okerrena, Mathildek beti haserretu izan nauela. 828 01:07:22,772 --> 01:07:25,908 Hasieratik ikusi nizkion gauza asko batere gustatzen ez zitzaizkidanak. 829 01:07:26,108 --> 01:07:27,977 Ez dut ulertzen. 830 01:07:28,177 --> 01:07:30,513 Ez, ez dut ulertzen. 831 01:07:35,151 --> 01:07:38,187 Arlette, hurbildu nigana, mesedez. 832 01:07:45,361 --> 01:07:47,830 Bai, Mathilde zen duela zortzi urteko neska. 833 01:07:50,733 --> 01:07:53,702 Neska hori eta ni sekula ez gara elkarrentzat izan. 834 01:07:54,170 --> 01:07:57,273 -Kaltegarriak ginen elkarrentzat. -Kaltegarriak, ez da gutxi! 835 01:07:57,506 --> 01:07:59,241 Bai, kaltegarriak! 836 01:08:00,776 --> 01:08:02,978 Uste nuen ez zuela merezi horretaz hitz egiteak. 837 01:08:03,112 --> 01:08:06,015 Eta ez dugu gehiago hitz egingo. Bukatu da. Akabo! 838 01:08:22,431 --> 01:08:23,566 Arlette! 839 01:08:31,707 --> 01:08:32,942 Arlette! 840 01:08:33,609 --> 01:08:35,678 Gaixorik zaude? Zer duzu? 841 01:08:35,711 --> 01:08:37,246 Zer duzu, Arlette? 842 01:08:38,581 --> 01:08:40,149 Asmatu. 843 01:08:43,052 --> 01:08:44,120 Bai. 844 01:09:17,753 --> 01:09:21,524 Izugarrizko aurrerapena egin duzu aste gutxitan. 845 01:09:22,024 --> 01:09:23,359 Rolandi esker. 846 01:09:26,262 --> 01:09:29,031 Nire marrazkiez ari zara, baina beste zerbait duzu buruan. 847 01:09:30,432 --> 01:09:36,539 Bai. Nola biziko garen dabilkit batez ere gogoan. 848 01:09:39,241 --> 01:09:42,111 Jouve andreari eskatu diot bilatzeko etxebizitza bat. 849 01:09:42,678 --> 01:09:45,848 Grenoblen, beharbada. Jouve andrea erabateko ongilea da. 850 01:09:46,849 --> 01:09:48,918 Badakizu zer egin zuen joan den hilabetean? 851 01:09:50,753 --> 01:09:53,355 Bere maitale ohietako bat Kaledonia Berrian bizi da... 852 01:09:53,856 --> 01:09:56,592 ...bera ikustera etorri zen Grenoblera. 853 01:09:56,759 --> 01:10:01,230 Jouve andrea Parisera joan zen gizonarekin ez egoteko. 854 01:10:01,597 --> 01:10:04,266 Ez zuelako zahartuta agertu nahi bestearen aurrean. 855 01:10:04,633 --> 01:10:07,570 Ez da egia. Gezur biribila da! 856 01:10:09,205 --> 01:10:13,475 Kaledonia Berriko gizon hori Odile Jouveren maite bakarra izan zen. 857 01:10:13,509 --> 01:10:16,545 Berarengatik bota zuen leihotik bere burua duela 20 urte. 858 01:10:17,479 --> 01:10:20,115 Gizonak sekula ez zuen jakin zer gertatu zen. 859 01:10:20,749 --> 01:10:23,352 Ez zuen jakin berarengatik geratu zela Jouve andrea elbarri. 860 01:10:25,788 --> 01:10:28,224 Jouve andrea emakume aparta da. 861 01:10:28,224 --> 01:10:29,992 Eta gizon horrek ez du sekula ezer ulertu. 862 01:10:30,392 --> 01:10:33,896 Eta nik ere ez dut ezer ulertu. 863 01:10:35,664 --> 01:10:37,499 Gizonek ez dute maitasuna ulertzen. 864 01:10:37,533 --> 01:10:38,567 Amateur hutsak dira horretan. 865 01:10:38,634 --> 01:10:41,704 Nik zaren bezala maite zaitut, baina ez zaitut ulertzen. 866 01:10:41,737 --> 01:10:45,808 Ez dut inoiz gezurrik esan, hori konplikatuegia delako. 867 01:10:46,475 --> 01:10:48,377 Eta hor non gezurti batekin bizi naizen... 868 01:10:48,410 --> 01:10:52,381 ...gezurti batekin lo, eta gezurti batekin egiten dut maitasuna. 869 01:10:54,850 --> 01:10:56,952 Eta gezurti bat maite dut. 870 01:11:47,236 --> 01:11:48,637 Zatoz, Mathilde. 871 01:12:16,532 --> 01:12:19,268 -Esadazu, nola dut izena? -Zer? 872 01:12:19,368 --> 01:12:21,370 -Ea nola deitzen naizen! -Philippe, erotu egin al zara? 873 01:12:21,437 --> 01:12:25,341 Philippe dut izena? Zergatik esaten duzu beste izen bat lotan? 874 01:12:26,575 --> 01:12:29,211 Jakin nahi duzu zer izen esaten duzun gauez? 875 01:12:29,578 --> 01:12:30,679 Ez. 876 01:13:16,425 --> 01:13:19,495 -Kaixo. Ezagutzen nauzu? -Jakina. 18.a. 877 01:13:19,595 --> 01:13:24,099 Aloka dezaket 18. gela hilabeteka? 878 01:13:24,266 --> 01:13:28,137 Ezin da. Egunka da; bestela, hotela apartamentua litzateke. 879 01:13:28,170 --> 01:13:33,475 -Sentitzen dut. -Ulertzen dut. Barkatu. Agur. 880 01:13:55,264 --> 01:13:57,433 Marrazki hau alderantziz jarri duzu. Akats bat da. 881 01:13:57,466 --> 01:14:00,469 Ez. Nahita egin dut. Eskuineko orri batean egongo da. 882 01:14:00,569 --> 01:14:04,173 Soslaiak ezin du barrualdera egon, kanpoaldera baizik. 883 01:14:04,239 --> 01:14:06,208 -Ederki, bai. -Konforme zaude? Ez? 884 01:14:06,775 --> 01:14:07,910 Nekatuta nago. 885 01:14:09,912 --> 01:14:12,581 Zure idazkera asko gustatzen zait. 886 01:14:13,348 --> 01:14:18,454 Liburu gehiago egiten badituzu, zure idazkera inprimatu nahi nuke. 887 01:14:19,555 --> 01:14:21,690 Baliteke. 888 01:14:23,992 --> 01:14:26,462 -Barkatu! -Barkamenik ez eskatu. 889 01:14:27,663 --> 01:14:30,199 Odol-orbanaren arazoa daukagu hemen. 890 01:14:30,466 --> 01:14:32,701 Mutikoa erori egin da. Marrazkia oso polita da... 891 01:14:32,734 --> 01:14:36,839 ...baina odol-orbana gogorregia da irakurle gazteentzat. 892 01:14:37,172 --> 01:14:39,508 Beraz, aldaera bat prestatu dut. 893 01:14:39,875 --> 01:14:43,378 Oker zaude! Odol-orbana erakusteko egin nuen marrazki hori. 894 01:14:43,378 --> 01:14:45,848 Odol-orbanik gabe, irudi horrek ez du zentzurik. 895 01:14:45,848 --> 01:14:47,783 Esajeratzen ari zara! Marrazki hori morbosoa da. 896 01:14:48,217 --> 01:14:50,919 Begira ondo aldaerari. Ez dizu traizio egiten. 897 01:14:52,754 --> 01:14:56,024 Ederki. Nekatuta nago. 898 01:14:58,327 --> 01:15:00,496 Etxera joan beharra daukat. Agur. 899 01:15:01,129 --> 01:15:02,664 Orduan, etxera deituko dizut? 900 01:15:02,698 --> 01:15:03,866 Ondo da. 901 01:15:58,153 --> 01:16:00,622 -Kaixo, Thomas. Zer moduz? -Ondo. 902 01:16:00,656 --> 01:16:02,824 Egarri naiz. Etxean sar naiteke? 903 01:16:03,458 --> 01:16:04,660 -Nahi baduzu, bai. -Lagunduko didazu? 904 01:16:04,693 --> 01:16:05,460 Bai. 905 01:16:11,733 --> 01:16:13,168 -Edan dezaket baso bat ur? -Bai. 906 01:16:14,703 --> 01:16:18,707 -Nahi duzu? Ez zara egarri? -Ez. 907 01:16:19,875 --> 01:16:22,177 Etxe ederra duzu. Zer sukalde polita! 908 01:16:22,744 --> 01:16:24,346 Zure gela ikusi nahi nuke. 909 01:16:25,614 --> 01:16:26,715 Eramango nauzu? 910 01:16:29,818 --> 01:16:32,154 -Zuk erakutsiko didazu etxea? -Bai. 911 01:16:36,658 --> 01:16:37,793 Non dago zure gela? 912 01:16:43,198 --> 01:16:45,934 -Polita da. -Etorri nire jostailuak ikustera. 913 01:16:57,746 --> 01:16:58,914 Zer ari zara? 914 01:17:10,092 --> 01:17:11,727 Zer polita den marrazki hau! 915 01:17:12,060 --> 01:17:14,796 -Zer da? -Balea negarrez. 916 01:17:15,097 --> 01:17:18,667 -Zergatik ari da balea negarrez? -Triste dagoelako. 917 01:17:20,569 --> 01:17:23,171 Badakizu tristura zer den? 918 01:17:28,176 --> 01:17:30,012 Hau da liburu bat argitaratu duzun lehen aldia? 919 01:17:30,178 --> 01:17:35,384 Bai, lehen aldia da. Tira, ez.. duela hiru urte... Bai, bai. 920 01:17:35,717 --> 01:17:37,119 -Zure lehen liburua da, beraz? -Bai. 921 01:17:37,419 --> 01:17:38,286 Nicole, hor al zaude? 922 01:17:38,286 --> 01:17:41,657 Idatziko didazu eskaintza bat nire iloba Marie-Christinerentzat? 923 01:17:42,057 --> 01:17:46,228 Oso ondo dago. Ederregia umeentzat. 924 01:17:46,995 --> 01:17:49,531 Zer diozu, bada? Esajeratzen ari zara! 925 01:17:51,533 --> 01:17:51,967 Zer gertatzen da? 926 01:18:00,542 --> 01:18:01,910 Ez gelditu hemen! Zatozte nirekin! 927 01:18:02,377 --> 01:18:03,478 Zer gertatu zaizu? 928 01:18:05,947 --> 01:18:07,783 Ai ene! Buñueloak erre zaizkit! 929 01:18:08,116 --> 01:18:09,051 Badakizu erabiltzen? 930 01:18:13,689 --> 01:18:15,257 -Beldurtu egin zara? -Ez, ondo nago. 931 01:18:15,791 --> 01:18:16,692 Itxoin. 932 01:18:17,893 --> 01:18:19,428 -Zikindu egin zara. -Hara! 933 01:18:20,395 --> 01:18:21,496 Zoaz pixka bat garbitzera. 934 01:18:21,496 --> 01:18:23,298 Jacques! A zer kuxidadea! 935 01:18:29,337 --> 01:18:31,807 -Ez dakit zer dabilen Marcel! -Hilabete bada ez dudala ikusi. 936 01:18:32,908 --> 01:18:34,743 Ez dizu bere etxeko neska ile-horia aipatu? 937 01:18:35,110 --> 01:18:37,279 Bai, harekin endredatuta zebilen, eta gustura asko. 938 01:18:37,713 --> 01:18:40,048 Orain ez, gainetik kendu nahi du neska. 939 01:18:40,048 --> 01:18:41,349 Ez dizut ulertzen. Zer gertatzen zaio? 940 01:18:41,516 --> 01:18:44,820 Egunero aurkitzen du igogailuan eta goxo tratatu behar du. 941 01:18:44,953 --> 01:18:46,888 Orain ulertu du sekula ez dela oheratu behar... 942 01:18:46,888 --> 01:18:49,291 ...alboko bizilagunarekin. 943 01:18:50,625 --> 01:18:51,293 Marcel demontrea! 944 01:18:59,735 --> 01:19:01,670 Zu al zara liburua idatzi duen andrea? 945 01:19:02,104 --> 01:19:04,139 -Sinatuko al didazu? -Geroago. 946 01:19:48,316 --> 01:19:50,285 Begira, maiteminduta nago. 947 01:19:50,619 --> 01:19:51,553 Non dago Mathilde? 948 01:19:54,189 --> 01:19:55,791 -Ez duzue Mathilde ikusi? -Ez. 949 01:19:56,291 --> 01:19:58,660 Roland, ez duzu Mathilde ikusi? Ez dut aspalditxo ikusi. 950 01:19:58,927 --> 01:19:59,995 Ez, ez dut ikusi. 951 01:20:03,098 --> 01:20:05,233 -Nire emaztea ikusi duzue? -Han zebilen. 952 01:20:09,805 --> 01:20:11,540 Mathilderen bila nabil. 953 01:20:13,542 --> 01:20:16,511 -Mathilde! -Han ikusi dut lehen! 954 01:20:23,919 --> 01:20:24,719 Zer gertatzen da? 955 01:20:37,933 --> 01:20:38,934 Mathilde, zer duzu? 956 01:20:40,135 --> 01:20:41,436 Zer duzu, polit horrek? 957 01:20:42,737 --> 01:20:43,638 Erantzuidazu. 958 01:20:58,854 --> 01:20:59,988 Senarra bisitan etorriko zaizu. 959 01:21:03,091 --> 01:21:08,129 Ez. Honek ezin du honela jarraitu. 960 01:21:08,263 --> 01:21:11,933 Horixe ezin duela horrela jarraitu. Hasteko, jan egin behar duzu. 961 01:21:12,467 --> 01:21:13,568 Argaldu egin zara. 962 01:21:13,969 --> 01:21:21,576 Argala naiz, itsusia naiz, zaborra naiz. 963 01:21:23,879 --> 01:21:25,413 Hil beharra daukat. 964 01:21:31,419 --> 01:21:33,355 Ez dakit zer gertatzen zaidan. 965 01:21:34,189 --> 01:21:36,658 Senarra ikusten duzunean, hobetu egingo zara. 966 01:21:37,592 --> 01:21:39,227 Ez. 967 01:21:42,230 --> 01:21:44,232 Ulertu egin nahi nuke... 968 01:21:46,501 --> 01:21:49,304 Ulertu egin nahi nuke, ulertu! 969 01:21:52,207 --> 01:21:56,511 Jende askok uste duenaz beste, depresioa gaixotasun bat da. 970 01:21:57,212 --> 01:22:00,715 Sendatzen are zailagoa, gaixoak sendatu nahi ez badu. 971 01:22:00,715 --> 01:22:02,050 Aitzitik. 972 01:22:09,090 --> 01:22:12,460 Zure emazteak nahi balu, datorren astean atera liteke. 973 01:22:13,528 --> 01:22:17,966 Baina ez du nahi. Nahiago du gaixo egon; aukera hori egin du. 974 01:22:18,667 --> 01:22:20,669 Orduan, zer egingo duzu? 975 01:22:21,770 --> 01:22:25,106 Hau frogatuko diot zure emazteari: 976 01:22:25,140 --> 01:22:28,944 Gaixotasunean gerizatzeak kalte egiten diola. 977 01:22:31,546 --> 01:22:36,751 Esadazu: zuk zer edo zer sumatu duzu, edo...? 978 01:22:36,985 --> 01:22:40,522 Lur jo du. Ez dago beste hitzik: lur jo du. 979 01:22:43,091 --> 01:22:44,259 Seinale batzuk egon dira, hala ere. 980 01:22:44,292 --> 01:22:48,596 Joan den astean Grenoblen paseoan, zirkulazio handia zegoen... 981 01:22:48,997 --> 01:22:53,268 ...eta berak errepikatu zidan: "Nora doaz auto horiek guztiak?" 982 01:23:09,150 --> 01:23:12,153 6etan etorriko naiz zuen bila. 983 01:23:17,158 --> 01:23:20,095 Ondo entzun, Thomas. 984 01:23:20,862 --> 01:23:21,997 -Agur. -Agur. 985 01:23:25,500 --> 01:23:27,569 Bernard! Zurekin hitz egin nahi dut. 986 01:23:30,872 --> 01:23:34,943 Ondo dakizu ez zaidala gustatzen nireak ez diren kontuetan sartzea. 987 01:23:35,276 --> 01:23:36,144 Baina Mathildez hitz egin behar dizut. 988 01:23:36,177 --> 01:23:38,580 Ez, ez dut pertsona horretaz ezer entzun nahi. 989 01:23:38,613 --> 01:23:42,017 Hitz egingo dizut, hala ere. Klinikan egon naiz berarekin. 990 01:23:42,550 --> 01:23:44,652 Gajo hori 36. gelan dago. 991 01:23:45,186 --> 01:23:48,656 On egingo dio zu ikusteak. Zoaz berarekin hitz egitera. 992 01:23:48,890 --> 01:23:50,158 Epeldu ezazu kontu hori. 993 01:23:50,258 --> 01:23:53,294 Zu baino asko lehenagotik ezagutzen dut Mathilde. 994 01:23:53,661 --> 01:23:56,231 Norbaitek lagundu badiezaioke, ez naiz, hain zuzen, ni. 995 01:23:56,264 --> 01:23:59,701 Oker zaude. Zu onik atera zara, bera ez. 996 01:24:00,101 --> 01:24:03,071 Aizu, ez tematu horretan. 997 01:24:31,399 --> 01:24:33,568 -Zuk deitu didazu? -Bai, norbait galdezka duzu. 998 01:24:33,568 --> 01:24:36,137 -Nor da? -Ez dakit, ez dit izenik eman. 999 01:24:56,658 --> 01:25:01,830 Dena esplikatu dizut. Nik adina dakizu. Egizu nahi duzuna. 1000 01:25:03,198 --> 01:25:06,701 Baina atean jo eta bere gelan sartzen naizenean... 1001 01:25:06,734 --> 01:25:08,903 ...aski dut Mathilderen aurpegiari begiratzea... 1002 01:25:08,937 --> 01:25:12,507 ...hain zuzen nire zain ez dagoela ulertzeko. 1003 01:25:17,745 --> 01:25:18,913 -Hemen da. -Mila esker. 1004 01:25:20,115 --> 01:25:21,382 Arratsalde on, Mathilde. 1005 01:25:34,696 --> 01:25:35,864 Hemen geratzea nahi duzu? 1006 01:25:40,235 --> 01:25:41,870 Joatea nahi duzu? 1007 01:25:46,074 --> 01:25:47,809 Ez bata eta ez bestea. 1008 01:25:53,181 --> 01:25:55,950 -Arratsalde on, Thomas. -Baita zuri ere, aita. 1009 01:25:59,988 --> 01:26:02,423 -Arratsalde on. -Baita zuri ere. 1010 01:26:07,929 --> 01:26:09,764 Galdetuidazu zergatik berandu natorren. 1011 01:26:10,398 --> 01:26:12,066 Zergatik zatoz berandu? 1012 01:26:12,100 --> 01:26:14,903 Philippe Brouchard aintzirara etorri zait. 1013 01:26:14,969 --> 01:26:17,172 Mathilde ikustera joateko esan dit behin eta berriz. 1014 01:26:17,238 --> 01:26:19,107 Klinika batean dago, lo-tratamendu batetik atera berria. 1015 01:26:19,507 --> 01:26:21,876 Bai, banekien. Hobeto dago? 1016 01:26:22,977 --> 01:26:27,982 Medikuek elektroshocka egin nahi zioten, baina Philippek ezetz dio. 1017 01:26:28,316 --> 01:26:29,684 Arrazoi du. 1018 01:26:30,652 --> 01:26:33,988 Gauza latzak ahazteko bidea ematen du, baina aztarnak uzten ditu. 1019 01:26:36,057 --> 01:26:38,226 On egingo zion zu ikusteak, ez? 1020 01:26:38,927 --> 01:26:41,329 Saiatu naiz berarekin hitz egiten, baina ez dit erantzun. 1021 01:26:42,597 --> 01:26:44,732 Philipperi hitz eman diot berriz joango naizela. 1022 01:26:45,233 --> 01:26:47,702 Baina iruditzen zait ez duela ezertarako balioko. 1023 01:26:47,702 --> 01:26:49,837 Ni zu banintz, joango nintzateke. 1024 01:26:50,104 --> 01:26:53,808 Kasu horietan ez dago jakiterik zerk balio duen eta zerk ez. 1025 01:26:56,711 --> 01:26:59,047 Suhar handiz maite zuen gizon hura... 1026 01:26:59,447 --> 01:27:02,317 ...eta gizona Kaledonia Berrira joango zela jakin zuenean... 1027 01:27:02,450 --> 01:27:06,788 ...bere baitan erabaki zuen behar zen denbora guztia itxoitea. 1028 01:27:07,488 --> 01:27:10,158 Eta orduantxe erabaki nuen neure ama hiltzea! 1029 01:27:11,259 --> 01:27:12,227 Zer? 1030 01:27:13,394 --> 01:27:15,863 Ziur egon nahi nuen entzuten ari zinela. 1031 01:27:15,930 --> 01:27:18,266 Jouve andrearen historiari berriz ekingo diot. 1032 01:27:18,766 --> 01:27:22,036 Bere maitalea Kaledonia Berrian ezkondu zela jakin zuenean... 1033 01:27:22,103 --> 01:27:25,940 ...7. solairuko leihoa ireki, eta bere burua bota zuen. 1034 01:27:25,974 --> 01:27:28,910 Beheko jatetxeko beira-leihoan zehar erori zen. 1035 01:27:29,611 --> 01:27:31,346 Duela 20 urte izan zen. 1036 01:27:31,379 --> 01:27:34,616 Orain protesi bat du eskuineko hankan. 1037 01:27:34,916 --> 01:27:36,050 Zer diozu horretaz? 1038 01:27:36,117 --> 01:27:38,353 Andre horrek suerte handia izan zuela. 1039 01:27:39,654 --> 01:27:42,790 -Suertea deitzen diozu horri? -Bai, suertea da. 1040 01:27:43,157 --> 01:27:44,826 Bizitzeko suertea izan du. 1041 01:27:45,059 --> 01:27:47,729 Beste gizon bat maitatzeko suertea, beharbada. 1042 01:27:48,129 --> 01:27:52,133 Bizitzak gu baino irudimen handiagoa du, jakingo duzunez. 1043 01:27:53,635 --> 01:27:57,038 Hainbatetan izan daiteke norbera bai maitatua eta bai maitalea. 1044 01:27:57,071 --> 01:27:59,307 Maitatua izateko, atsegina izan behar da. 1045 01:28:00,675 --> 01:28:04,145 Eta ni hutsaren hurrengoa naiz. 1046 01:28:06,147 --> 01:28:08,216 Badago zerbait nigan jendea uxatzen duena. 1047 01:28:08,549 --> 01:28:11,386 Zure senarra ez duzu zeure ondotik uxatu. 1048 01:28:11,786 --> 01:28:14,088 Nire senarrak maite nau. 1049 01:28:14,289 --> 01:28:18,926 Zu bezalakoa da. Entzuteko itxurak egiten ditu. 1050 01:28:19,661 --> 01:28:21,296 Orrialdea pasatzeko esaten dit. 1051 01:28:21,462 --> 01:28:24,499 Ez daki orrialde horrek 100 kilo pisatzen duela! 1052 01:28:25,033 --> 01:28:27,235 Ez, inor ez da nitaz interesatzen. 1053 01:28:29,037 --> 01:28:32,473 Zuri, noski, horretarako ordaintzen dizute. 1054 01:28:32,907 --> 01:28:35,009 Liburuek diotena egia baldin bada... 1055 01:28:35,310 --> 01:28:37,312 ...ni zutaz maiteminduta nengoke orain. 1056 01:28:37,345 --> 01:28:38,946 Eta, hala ere, ez dut batere eraginik sentitzen. 1057 01:28:38,980 --> 01:28:42,050 Tratamenduak okerren bat izan behar du. 1058 01:28:57,098 --> 01:28:58,333 Ixo, ez hitz egin. 1059 01:29:02,337 --> 01:29:06,140 Erizainarena egin ordez, aldatu pilak irratiari. 1060 01:29:06,341 --> 01:29:08,810 Pila berriak zure atzean dauzkazu. 1061 01:29:11,279 --> 01:29:13,948 Bouchard andrea, botikak. 1062 01:29:19,387 --> 01:29:22,423 Pastilla hauek apartak dira benetan. 1063 01:29:22,590 --> 01:29:29,731 Honek gosea ematen dizu. Honek 5 orduz loarazten zaitu. 1064 01:29:30,031 --> 01:29:31,733 Beste honek, berriz, poztu egiten zaitu. 1065 01:29:31,899 --> 01:29:35,670 Bi hartu, eta ohean barrez lehertzen zara. 1066 01:29:36,571 --> 01:29:38,873 Probatu behar zenuke. 1067 01:29:39,006 --> 01:29:40,375 Ez. Ni ondo nago. 1068 01:29:40,808 --> 01:29:41,809 Hori uste duzu? 1069 01:29:44,712 --> 01:29:48,116 -Zer moduz dago Jouve andrea? -Oso ondo. 1070 01:30:00,061 --> 01:30:01,929 Ni ikustera etortzen zarenean, bapo aspertzen zara. 1071 01:30:02,296 --> 01:30:03,798 Ez, inolaz ere. 1072 01:30:07,268 --> 01:30:08,870 Irratia badabil. 1073 01:30:10,471 --> 01:30:13,007 Pozten naiz munduan zer gertatzen den interesatzen zaizulako. 1074 01:30:13,107 --> 01:30:14,342 Ez. 1075 01:30:14,809 --> 01:30:17,311 Kantuak besterik ez ditut entzuten. 1076 01:30:17,578 --> 01:30:19,647 Egia esaten dute eta. 1077 01:30:20,715 --> 01:30:22,350 Zenbat eta ergelagoak, orduan eta errealagoak. 1078 01:30:22,517 --> 01:30:25,853 Berez, ez dira ergelak. Zer esaten dute? 1079 01:30:25,887 --> 01:30:32,927 Esaten dute: "Ez nazazu utzi", "Zure ausentziak bizia hautsi dit". 1080 01:30:33,428 --> 01:30:39,734 "Zu gabe etxe huts bat naiz, utzi zure itzalaren itzala izaten". 1081 01:30:39,901 --> 01:30:43,438 Edo "maitasunik gabe, ez dago ezer". 1082 01:30:44,739 --> 01:30:46,474 Tira, Mathilde... 1083 01:30:48,342 --> 01:30:50,011 Joan beharra daukat. 1084 01:30:52,380 --> 01:30:53,781 Itzuliko naiz. 1085 01:30:58,986 --> 01:31:02,757 Ez nekatu, Bernard. Ez duzu etorri beharrik. 1086 01:31:03,458 --> 01:31:08,696 Esaiezu: "Amaitu da zeregina. Eroa normala da berriz". 1087 01:31:34,689 --> 01:31:35,690 Thomas! 1088 01:31:37,658 --> 01:31:39,727 Goazen etxera. 1089 01:31:44,332 --> 01:31:46,834 -Egun on, Philippe. -Baita zuri ere, Arlette. 1090 01:31:47,969 --> 01:31:52,707 -Etxe bat aurkitu duzue? -Ez, apartamentu bat erdialdean. 1091 01:31:54,075 --> 01:31:58,779 -Mathilde hobeto dago? -Bai, askoz hobeto. Suspertu da. 1092 01:32:05,586 --> 01:32:06,821 ERRENTAN 1093 01:32:09,757 --> 01:32:13,494 Kaixo, Mathilde. Gaur da egun handia. 1094 01:32:15,429 --> 01:32:18,733 Medikuarekin egon naiz eta dena konponduta dago. 1095 01:32:19,634 --> 01:32:21,435 Ederki. Ez dituzu eskarpinak ahaztu. 1096 01:32:22,069 --> 01:32:25,907 -Nire alkandorarik gustukoena. -Urratuta dago; urdina ekarri dut. 1097 01:32:25,940 --> 01:32:28,776 Urratuta ere, nahiago dut txuria jantzi. 1098 01:32:29,677 --> 01:32:31,012 Txuria delako. 1099 01:32:32,446 --> 01:32:34,849 Euritakoa ere ekarri didazu. 1100 01:32:35,983 --> 01:32:39,453 Zer nahiago duzu, gona laua edo gona izurtua janztea? 1101 01:32:39,787 --> 01:32:42,089 Gona izurtua asko gustatzen zait. 1102 01:32:44,091 --> 01:32:47,495 Eraman nazazu, laztana. 1103 01:35:29,557 --> 01:35:32,993 Zurekin hitz egin beharra daukat. 1104 01:36:15,503 --> 01:36:16,504 Itxoin. 1105 01:36:34,455 --> 01:36:35,890 Zatoz. 1106 01:37:35,115 --> 01:37:37,418 Polizia iritsi zenerako egun argia zen... 1107 01:37:37,451 --> 01:37:40,754 ...eta anbulantzia han zegoen jadanik. 1108 01:37:41,155 --> 01:37:44,191 Anda-eramaileek bi anda sartu zituzten etxean. 1109 01:37:44,859 --> 01:37:46,861 Mediku forenseak hau adierazi zuen: 1110 01:37:47,695 --> 01:37:50,831 Gizon baten eta emakume baten gorpuak aurkitu ditugu etzanda. 1111 01:37:51,232 --> 01:37:54,935 Gizona emakumearen gainean, hankak emakumearenen artean. 1112 01:37:55,636 --> 01:38:00,474 Belarri atzean, balaz egindako zulo bat du, odol gatzatuarekin. 1113 01:38:02,176 --> 01:38:04,478 Emakumearen aurpegiak zauri berdin-berdin bat du... 1114 01:38:04,511 --> 01:38:06,780 ...emakumeak oraindik eskuan daukan armarekin egina. 1115 01:38:07,047 --> 01:38:11,252 Emakumea bizkarrez etzanda dago, hankak zabalik, gona igota. 1116 01:38:12,353 --> 01:38:14,588 Burua lorategiko leihorantz jiratua du. 1117 01:38:15,589 --> 01:38:18,792 Heriotza bat-batekoa izan da, 5'30ak aldera. 1118 01:38:18,792 --> 01:38:21,195 Beren gorpuen jarrera ikusirik, pentsatzekoa da... 1119 01:38:21,228 --> 01:38:25,165 ...sexu harremanak izan dituztela hil aurre-aurretik. 1120 01:39:02,336 --> 01:39:07,374 Mathilderen eta Bernarden gorpuak ez dituzte hilobi berean jarriko. 1121 01:39:07,741 --> 01:39:10,377 Bi horientzat hil-idazkun bat aukeratu behar banu... 1122 01:39:10,744 --> 01:39:14,815 ...hau jarriko nuke: "Zurekin ez, zu gabe ere ez". 1123 01:39:14,848 --> 01:39:17,051 Baina ez didate nire iritzia galdetuko. 1124 01:39:29,063 --> 01:39:31,398 AZPITITULUAK: Jon Muñoz