1 00:01:05,665 --> 00:01:06,933 Zer moduz? 2 00:01:45,271 --> 00:01:46,439 Zer moduz? 3 00:02:02,622 --> 00:02:05,959 IRAKASLEEN KOMUNA 4 00:02:22,442 --> 00:02:24,010 Ai ene! 5 00:03:15,528 --> 00:03:22,135 EGUN BATEKO MAITALEA 6 00:04:57,864 --> 00:05:02,068 Bere mutilak kalera bota berria du Jeanne. 7 00:05:03,503 --> 00:05:06,306 -Bai? -Ni naiz, aita. 8 00:05:09,575 --> 00:05:11,344 -Zer moduz? -Eta zu? 9 00:05:11,444 --> 00:05:12,445 Ondo, ondo. 10 00:05:12,645 --> 00:05:14,947 -Zer gertatzen da? -Ondo nago. 11 00:05:14,981 --> 00:05:16,983 -Ezbeharren bat? -Ez. 12 00:05:17,016 --> 00:05:18,718 Zatoz, sartu. 13 00:05:25,692 --> 00:05:27,293 Infusio bat egingo dizut. 14 00:05:27,360 --> 00:05:29,228 Bai, eskerrik asko. 15 00:05:43,443 --> 00:05:44,911 Eskerrik asko. 16 00:05:59,959 --> 00:06:02,095 Esan dit… 17 00:06:02,862 --> 00:06:05,231 …bere etxean gera nintekeela… 18 00:06:05,465 --> 00:06:08,735 …leku bat aurkitu arte. 19 00:06:11,003 --> 00:06:14,607 Baina maleta egin, eta alde egin dut. 20 00:06:14,607 --> 00:06:16,476 Ondo egin duzu. 21 00:06:19,579 --> 00:06:23,182 Bost axola izan zaio. 22 00:06:26,285 --> 00:06:29,155 Begira egon zait maleta egitean. 23 00:06:29,455 --> 00:06:32,024 Berdin-berdin zitzaion. 24 00:06:35,495 --> 00:06:39,832 Nola… Nola egon daiteke bat-batean hain ezaxolati? 25 00:06:39,832 --> 00:06:43,903 -Ez da ezaxolati egongo… -Bai, zin dagizut. 26 00:06:48,574 --> 00:06:53,045 Gehiago, ez. Horrela bukatzeko, nahiago maite-konturik ez izan. 27 00:06:53,079 --> 00:06:58,317 Ez bazaitu maite, ez haserretu berarekin; astia galduko duzu. 28 00:07:02,288 --> 00:07:04,023 Aita… 29 00:07:06,359 --> 00:07:09,429 Ez dakit nola moldatuko naizen. 30 00:07:10,363 --> 00:07:14,934 Lehen aldia da norbait horrela maite nuena! 31 00:07:22,809 --> 00:07:24,010 Tori… 32 00:07:25,812 --> 00:07:28,614 Tori, edan pixka bat. 33 00:07:29,749 --> 00:07:33,853 Kuku bat bezain argal zaude. Jan eta lo egin behar duzu. 34 00:07:33,953 --> 00:07:36,722 Zergatik esaten duzu kuku bat naizela? 35 00:07:48,935 --> 00:07:50,636 Norbait al dago? 36 00:07:50,770 --> 00:07:51,938 Bai. 37 00:07:53,473 --> 00:07:55,408 Eta joan egingo da? 38 00:07:55,408 --> 00:07:57,877 Ez, gelditu egingo da. 39 00:07:57,944 --> 00:07:59,345 Ederki. 40 00:08:03,416 --> 00:08:05,151 Gera naiteke? 41 00:08:05,151 --> 00:08:06,853 Jakina. 42 00:08:07,587 --> 00:08:10,857 Sofan jar zaitez, manta bat ekarriko dizut. 43 00:08:11,858 --> 00:08:13,493 Baina, aita… 44 00:08:13,659 --> 00:08:15,394 Joan egin naiteke, traba egiten badut. 45 00:08:15,428 --> 00:08:17,463 Eta nora joango zara? 46 00:08:22,435 --> 00:08:23,503 Tori. 47 00:08:26,873 --> 00:08:28,708 Saiatu lo egiten. 48 00:08:30,643 --> 00:08:32,111 Gabon. 49 00:08:32,745 --> 00:08:34,847 Hemen ondoan nago. 50 00:09:06,579 --> 00:09:09,782 Lo hartzeko ahaleginean, Jeannek bere bizitzan pentsatzen zuen… 51 00:09:09,782 --> 00:09:13,519 …eta bere aitarengan, emakume horrekin ondoan lotan. 52 00:09:13,553 --> 00:09:17,156 Eta bere maitea zeukan gogoan, bera jadanik maite ez zuena. 53 00:09:17,189 --> 00:09:20,726 Eta bizirik larrutu izan balute bezala zen. 54 00:10:03,269 --> 00:10:04,904 Kontuz eskuekin. 55 00:10:05,771 --> 00:10:07,340 Eskerrik asko. 56 00:10:37,870 --> 00:10:40,239 Etorriko zara zeure onera. 57 00:10:40,773 --> 00:10:43,009 Beti etortzen gara geure onera. 58 00:10:43,876 --> 00:10:45,311 Zutaz ari zara? 59 00:10:45,878 --> 00:10:49,448 Ez, emakume guztiez ari naiz. Zutaz ere bai. 60 00:10:51,751 --> 00:10:54,453 Ez zara hain aparta, izan ere. 61 00:10:54,954 --> 00:10:56,589 Ez dut sekula… 62 00:10:56,756 --> 00:11:00,693 Ez dut sekula aparta izateko usterik izan… ez dakit. 63 00:11:00,726 --> 00:11:03,295 Ez zara nire ama bezain polita. 64 00:11:03,663 --> 00:11:04,964 Tira… 65 00:11:06,198 --> 00:11:07,633 Hobe. 66 00:11:08,367 --> 00:11:10,036 Zergatik hobe? 67 00:11:10,936 --> 00:11:12,505 Zeren eta… 68 00:11:13,572 --> 00:11:14,707 Barkatu. 69 00:11:15,441 --> 00:11:17,943 Txorakeriak esaten ari naiz. Barkatu. 70 00:11:17,943 --> 00:11:19,178 Berdin dio. 71 00:11:23,282 --> 00:11:25,718 Barkatu, barkatu. 72 00:11:37,630 --> 00:11:39,965 Lekua egingo dizut. 73 00:11:47,006 --> 00:11:49,675 -Arropa polita duzu. -Bai? 74 00:11:49,742 --> 00:11:51,477 Har ezazu, nahi baduzu. 75 00:11:51,544 --> 00:11:53,946 -Benetan? -Jakina. 76 00:11:54,447 --> 00:11:58,150 -Zuk ere hartu niri nahi duzuna. -Estimatzen dizut. 77 00:11:58,350 --> 00:11:59,351 Horra. 78 00:12:04,090 --> 00:12:06,125 Hasieran ez nuen nahi. 79 00:12:07,560 --> 00:12:10,463 Baina hainbestetan esan zidan maite ninduela! 80 00:12:10,496 --> 00:12:11,764 Sinetsi egin zenion azkenean. 81 00:12:11,797 --> 00:12:13,065 Bai. 82 00:12:14,667 --> 00:12:16,702 Erokeria da, zeren… 83 00:12:16,769 --> 00:12:18,571 Banekien eta. 84 00:12:18,671 --> 00:12:20,272 Hasieratik. 85 00:12:21,941 --> 00:12:25,911 Luzaroan eutsi nion, haren besoetan erori aurretik. 86 00:12:26,278 --> 00:12:29,715 Sumatzen nuen hura gaizki aterako zela. 87 00:12:30,449 --> 00:12:31,917 Zer tuntuna izan naizen! 88 00:12:31,917 --> 00:12:34,487 Maiteminduta zeunden, besterik ez. 89 00:12:37,089 --> 00:12:39,825 Hasieran, jasanezina nintzen. 90 00:12:41,060 --> 00:12:44,463 Bera etorri zitzaidan bila. 91 00:12:44,563 --> 00:12:48,334 Eta, bat-batean, ez dago jadanik ezer? 92 00:12:48,768 --> 00:12:51,036 Ez gaude jadanik elkarrekin. 93 00:12:53,639 --> 00:12:54,940 Ez… 94 00:12:56,909 --> 00:12:59,145 Ziria sartu dit. 95 00:12:59,278 --> 00:13:01,814 Ez dizu ziria sartu. Garrantzitsua izango zen harentzat. 96 00:13:01,847 --> 00:13:04,617 Ez, esan nahi dut… 97 00:13:05,584 --> 00:13:08,454 Maitasunak sartu dit ziria. 98 00:13:08,487 --> 00:13:10,256 Ez berak. 99 00:13:10,956 --> 00:13:16,028 Hain triste bazaude, ondo egongo zinen berarekin, ezta? 100 00:13:17,363 --> 00:13:18,731 Bai. 101 00:13:19,365 --> 00:13:22,034 Horrela bukatzeko… 102 00:13:26,939 --> 00:13:28,874 Zenbat denbora daramazu aitarekin? 103 00:13:28,908 --> 00:13:30,810 Hiru hilabete. 104 00:13:31,443 --> 00:13:33,312 Dena berria da. 105 00:13:37,449 --> 00:13:39,051 Traba egiten dizu? 106 00:13:39,285 --> 00:13:40,452 Zerk? 107 00:13:40,553 --> 00:13:43,856 Ez dakit… Guk biok adin berekoak izateak. 108 00:13:45,157 --> 00:13:46,158 Ez. 109 00:13:46,492 --> 00:13:48,227 Ez dakit. 110 00:13:49,662 --> 00:13:51,197 Non ezagutu zenuen? 111 00:13:51,197 --> 00:13:52,898 Eskoletan. 112 00:13:53,465 --> 00:13:56,435 Benetan? Ikaslea zara? 113 00:13:56,769 --> 00:13:58,771 Baina nik… 114 00:13:58,771 --> 00:14:02,274 Ni ibili nintzaion atzetik, amore eman zidan arte. 115 00:14:02,274 --> 00:14:05,177 Hasieran zeharo nahaspilatuta zegoen. 116 00:14:06,879 --> 00:14:08,113 Zuk ligatu zenuen bera? 117 00:14:08,180 --> 00:14:12,751 Bai. Gogor egin zidan hiruhilabeteko oso batez. 118 00:14:16,755 --> 00:14:19,258 -Zer? -Bere aurpegia imajinatzen dut. 119 00:14:19,258 --> 00:14:21,527 Grazia egiten dit. 120 00:14:24,163 --> 00:14:26,432 -Hobeto zaude? -Bai. 121 00:15:53,285 --> 00:15:54,520 Biharamunean… 122 00:15:55,087 --> 00:16:00,459 …maite zuen mutilaren aurpegia ikustea iruditu zitzaion Jeanneri. 123 00:16:29,355 --> 00:16:32,758 Lasaitzen ari da. Lotarako zera bat eman diot. 124 00:16:44,503 --> 00:16:46,905 Masail lodiak ditudala uste al duzu? 125 00:16:47,106 --> 00:16:49,274 Zatoz ohera, Nartzisoa. 126 00:17:01,487 --> 00:17:05,491 Ba al dakizu bere gorputza maite ez duen emakumeak ez duela merezi? 127 00:17:05,591 --> 00:17:08,494 Ez nekien. Gauzak irakasten dizkidazu. 128 00:17:09,161 --> 00:17:10,129 Orain ez. 129 00:17:10,195 --> 00:17:12,698 -Zergatik? -Jeannek entzun diezaguke. 130 00:17:12,731 --> 00:17:13,866 Badakit. 131 00:17:14,033 --> 00:17:17,569 Baina kontuz ibiliko naiz, hitzematen dizut. 132 00:17:17,703 --> 00:17:21,473 Halako gogoa dut, non berehala gozatuko dudala uste baitut. 133 00:17:41,794 --> 00:17:42,795 Unibertsitatean… 134 00:17:42,861 --> 00:17:45,898 …inork ez zekien Ariane Gillesen maitalea zela. 135 00:17:45,931 --> 00:17:48,333 Oso diskretuak ziren. 136 00:17:49,268 --> 00:17:51,170 Gogoratzen al zara begiratu zenidan lehen aldiaz? 137 00:17:51,236 --> 00:17:52,271 Ez. 138 00:17:54,940 --> 00:17:57,409 Filosofia-eskola ematen ari zinen. 139 00:17:57,876 --> 00:18:00,379 Ni oso ondo gogoratzen naiz. 140 00:18:00,446 --> 00:18:02,414 Esan zenuenean… 141 00:18:02,548 --> 00:18:05,217 "Filosofia ez da bizitzarekiko dibortzioa". 142 00:18:05,217 --> 00:18:07,386 Gogoratzen zara? Ez? 143 00:18:08,954 --> 00:18:10,422 Begiratu egin zenidan… 144 00:18:10,589 --> 00:18:13,792 …nire aurrez aurre gelditu zinen. 145 00:18:14,560 --> 00:18:18,430 Eta ez dakit… biluz-biluzik sentitu nintzen. 146 00:18:18,864 --> 00:18:21,967 Eta zutaz maitemindu nintzen. 147 00:18:56,435 --> 00:18:58,704 Hura galtzeko beldur zenez… 148 00:18:58,770 --> 00:19:00,439 …Gillesek esan zion Arianeri… 149 00:19:00,506 --> 00:19:04,209 …batak zein besteak egin zitzaketen desleialtasun guztiak gorabehera… 150 00:19:04,276 --> 00:19:06,745 …elkarrekin geldituko zirela. 151 00:19:08,814 --> 00:19:10,616 Itzuliko naiz, aita! 152 00:19:31,937 --> 00:19:33,639 Arratsa arte. 153 00:19:39,311 --> 00:19:42,814 Arianek pentsatu zuen egunen batean alde egingo zuela, agian. 154 00:19:43,182 --> 00:19:46,018 Ezingo zuela besterik egin. 155 00:20:06,071 --> 00:20:07,306 Ene bada! 156 00:20:07,573 --> 00:20:09,575 -Zer? -Ez dakit zertan ari naizen. 157 00:20:09,608 --> 00:20:12,211 Zati txikiagotan moztu behar zenuke. 158 00:20:13,045 --> 00:20:14,580 Horrela ez. 159 00:20:16,648 --> 00:20:19,151 -Kaixo. -Zer moduz, aita? 160 00:20:19,251 --> 00:20:20,586 Ondo. 161 00:20:23,522 --> 00:20:25,023 Erosketak egin ditugu. 162 00:20:25,090 --> 00:20:26,692 -Kaixo, alaba. -Zer moduz? 163 00:20:26,758 --> 00:20:29,328 Afaria prestatzen ari gara. 164 00:20:29,328 --> 00:20:30,495 Ez didazu musu eman behar? 165 00:20:30,495 --> 00:20:32,364 Alaba lehenik, axola ez badizu. 166 00:20:40,072 --> 00:20:42,207 Zer du? Erotu egin al da? 167 00:20:42,274 --> 00:20:44,910 Burutik jota dagoela uste dut. 168 00:20:44,943 --> 00:20:46,378 Benetan ari al zara? 169 00:20:46,411 --> 00:20:48,747 Bai, horixe uste dut. 170 00:20:49,481 --> 00:20:50,949 Ez al zenion erreparatu? 171 00:20:51,016 --> 00:20:53,352 -Bai, baina beranduegi. -Benetan? 172 00:20:53,785 --> 00:20:55,988 Zergatik beranduegi? 173 00:20:56,922 --> 00:20:58,824 Maite duzulako? 174 00:20:59,091 --> 00:21:00,459 Bai, maite dudala uste dut. 175 00:21:00,826 --> 00:21:02,494 Eta horregatik maite duzu? 176 00:21:02,694 --> 00:21:04,796 Burutik jota dagoelako? 177 00:21:05,397 --> 00:21:07,032 Auskalo. 178 00:21:28,487 --> 00:21:30,255 Tori, zuretzat da. 179 00:21:30,656 --> 00:21:32,391 Ez dut ezer nahi. 180 00:21:32,991 --> 00:21:34,593 Gaixorik zaude? 181 00:21:35,160 --> 00:21:37,496 Arren, utzi bakean. 182 00:21:38,497 --> 00:21:41,700 Iritziz aldatzen baduzu, labean utziko dizut. 183 00:21:45,170 --> 00:21:46,838 Gau hartan… 184 00:21:46,872 --> 00:21:49,207 …Gilles alabarekin bakarrik atera zen kalera. 185 00:21:54,613 --> 00:21:56,415 -Aita… -Zer? 186 00:21:56,448 --> 00:22:00,118 Zuretzat, zer da leialtasuna? 187 00:22:00,752 --> 00:22:03,021 Inork ez du inoiz jakin. 188 00:22:03,188 --> 00:22:05,691 Beste edozein hitz bezalakoa da. 189 00:22:05,791 --> 00:22:09,594 Batzuk leial zaizkie besterentzat batere garrantzirik ez duten gauzei. 190 00:22:09,628 --> 00:22:11,096 Adibidez? 191 00:22:12,898 --> 00:22:15,500 Oroitzapenei, xehetasunei. 192 00:22:15,567 --> 00:22:17,302 Bai, tira… 193 00:22:17,336 --> 00:22:20,539 Leialtasun fisikoa baino gauza garrantzitsuagoak badaude. 194 00:22:20,572 --> 00:22:22,407 Batzuentzat, ez. 195 00:22:22,474 --> 00:22:24,710 -Eta zuretzat? -Niretzat? 196 00:22:26,712 --> 00:22:28,413 Niretzat, ez dakit. 197 00:22:29,214 --> 00:22:32,584 Ez dakit zeri natzaion leial, edo nori. 198 00:22:38,123 --> 00:22:40,659 Zer egin behar duzu zeure bizitzarekin? 199 00:22:40,692 --> 00:22:43,028 Zergatik galdetzen didazu hori? 200 00:22:43,028 --> 00:22:45,430 Bizitza hori nik eman dizudalako. 201 00:22:45,664 --> 00:22:46,865 Damutzen al zara? 202 00:22:46,998 --> 00:22:48,867 Batere ez. 203 00:22:49,101 --> 00:22:51,670 Zu ere ez, espero dut. 204 00:22:51,937 --> 00:22:54,272 Ez dakit, aita. 205 00:22:55,440 --> 00:22:58,009 Ez kezkatu. Ondo nago. 206 00:22:58,110 --> 00:23:00,612 Ez kezkatu nitaz. 207 00:23:23,702 --> 00:23:26,371 Ezin ditut jasan kalekoei loreen ura botatzen dietenak. 208 00:23:26,505 --> 00:23:29,141 Niretzat, hori da burgesia osoa. 209 00:23:37,616 --> 00:23:39,017 Non zeundeten? 210 00:23:39,117 --> 00:23:41,186 Inon ez, elkarrekin geunden. 211 00:23:41,620 --> 00:23:42,754 Gose naiz! 212 00:23:42,754 --> 00:23:44,556 Bueltatuko ez ginen beldur zinen? 213 00:23:44,589 --> 00:23:46,625 Ez zara gose, aita? 214 00:23:46,792 --> 00:23:48,026 Ez. 215 00:23:48,460 --> 00:23:50,228 Azken tragoa hartuko al dugu? 216 00:23:50,796 --> 00:23:52,831 Botila on bat irekiko dut. 217 00:23:52,898 --> 00:23:54,499 Zer ospatzeko? 218 00:23:55,834 --> 00:23:57,736 Ez dakit. 219 00:24:07,446 --> 00:24:08,447 Tira… 220 00:24:13,585 --> 00:24:15,153 Eskerrik asko. 221 00:24:16,254 --> 00:24:18,623 Barkamena eskatzen dizuet bioi. 222 00:24:18,957 --> 00:24:20,659 Barkamena zergatik? 223 00:24:20,725 --> 00:24:23,261 Ondo da, ahaztuta dago. Ez kezkatu. 224 00:24:26,498 --> 00:24:28,266 Maite zaituztet. 225 00:25:06,037 --> 00:25:11,176 Gau batean, Gilles kalera joan zen, Arianerekin liskarrean hasia zelako. 226 00:25:11,643 --> 00:25:13,678 Unibertsitateko neska batekin topo egin zuen. 227 00:25:13,745 --> 00:25:17,382 Ez daki nola, eta plazan barrena doaz. 228 00:25:18,917 --> 00:25:22,587 Neskak badaki, noski, gizona unibertsitateko irakaslea dela. 229 00:25:22,621 --> 00:25:24,456 Eminentzia bat da, izan ere. 230 00:25:24,623 --> 00:25:26,191 Eta neskak Arianeren adina du. 231 00:25:26,291 --> 00:25:28,326 -Zertan ari zinen? -Zer? 232 00:25:28,393 --> 00:25:30,095 Zertan ari zinen? 233 00:25:30,462 --> 00:25:32,397 Alua erakusten ari nintzen. 234 00:25:33,198 --> 00:25:35,100 Txikle batengatik? 235 00:25:36,067 --> 00:25:38,103 -Zuk ez? -Ez. 236 00:25:38,169 --> 00:25:41,306 Zer ba? Ez al zenuen erakusten zure…? 237 00:25:48,313 --> 00:25:49,748 Gerta zitekeen. 238 00:25:49,915 --> 00:25:51,750 Zure txanda da. 239 00:25:52,183 --> 00:25:54,119 Ez, zure txanda da. 240 00:25:54,419 --> 00:25:56,254 Ariane du gogoan, izan ere. 241 00:25:56,321 --> 00:25:59,791 Eta etxera joan behar luke, gaua aurrera doalako. 242 00:25:59,824 --> 00:26:03,929 Baina ondo dago neskarekin, eta bereizteko unea atzeratzen du. 243 00:26:04,563 --> 00:26:05,931 Joango al gara? 244 00:26:06,231 --> 00:26:08,033 Bai, joan beharra daukat. 245 00:26:11,369 --> 00:26:13,104 Uste nuen zuk… 246 00:26:14,172 --> 00:26:15,740 Nola duzu izena? 247 00:26:15,807 --> 00:26:17,008 Yentel. 248 00:26:17,208 --> 00:26:18,343 Ni Gilles naiz. 249 00:26:18,743 --> 00:26:20,412 Bai, badakit. 250 00:26:21,313 --> 00:26:25,450 -Taxi bati deitzea nahi? -Ez, hor ondoan bizi naiz. 251 00:26:25,750 --> 00:26:27,919 Agur, ba. Laster arte. 252 00:26:28,086 --> 00:26:29,254 Ederki. 253 00:26:29,421 --> 00:26:31,222 Astelehena arte? 254 00:26:35,627 --> 00:26:36,728 Kaka! 255 00:26:44,703 --> 00:26:47,939 Gau hartan, Jeannek Mateorekin amets egin zuen… 256 00:26:47,973 --> 00:26:51,109 …bere senargai alde eginarekin. 257 00:27:09,361 --> 00:27:10,495 Esan? 258 00:27:11,663 --> 00:27:13,331 Esan? 259 00:27:13,331 --> 00:27:14,833 Jeanne? 260 00:27:15,767 --> 00:27:17,902 Jeanne, zu al zara? 261 00:27:19,270 --> 00:27:20,405 Jeanne? 262 00:27:33,518 --> 00:27:34,552 Ariane? 263 00:27:36,321 --> 00:27:37,455 Deitu egin du. 264 00:27:37,656 --> 00:27:39,090 Nork? 265 00:27:39,090 --> 00:27:40,558 Mateok. 266 00:27:41,292 --> 00:27:43,261 Ez da hitz egiten ausartu, baina badakit bera zela. 267 00:27:43,328 --> 00:27:45,296 -Ziur zaude? -Bai. 268 00:27:45,363 --> 00:27:47,399 Haren hatsari antzeman diot. 269 00:27:48,099 --> 00:27:49,934 Ez al didazu sinesten? 270 00:27:50,235 --> 00:27:52,737 Bai, sinesten dizut. Baina zergatik egingo luke hori? 271 00:27:52,771 --> 00:27:54,739 Ez dakit, ba. 272 00:28:20,999 --> 00:28:22,167 Esan? 273 00:28:23,034 --> 00:28:24,436 Esan? 274 00:28:26,504 --> 00:28:27,872 Esan? 275 00:28:31,576 --> 00:28:33,678 Mateo, zu al zara? 276 00:28:53,565 --> 00:28:55,233 Badakizu Mateok Jeanneri deitu diola? 277 00:28:55,266 --> 00:28:56,868 -A bai? -Bai. 278 00:28:57,335 --> 00:29:01,139 Bitxia da; deitzen du, eta zuk nor den galdetu, eta ez du erantzuten. 279 00:29:01,172 --> 00:29:02,307 Nola ba? 280 00:29:02,340 --> 00:29:04,409 Zin dagizut. Bi aldiz deitu du jadanik. 281 00:29:04,476 --> 00:29:06,878 Gaur goizean nik erantzun dut. 282 00:29:08,613 --> 00:29:12,417 Haren hatsa entzun dut, arnastea kosta egingo balitzaio bezala. 283 00:29:12,450 --> 00:29:13,785 Gero, eskegi egin du. 284 00:29:13,818 --> 00:29:16,554 Jarraitzen badu, berarengana joango naiz. 285 00:29:19,657 --> 00:29:21,259 Kaixo, ni naiz! 286 00:29:31,636 --> 00:29:32,871 Jeanne! 287 00:29:33,838 --> 00:29:35,874 Zoaz! Utz nazazu! 288 00:29:35,974 --> 00:29:37,842 Jeanne, mesedez, jaitsi hortik! 289 00:29:37,876 --> 00:29:39,744 Hau ez da zure kontua, alde! 290 00:29:39,911 --> 00:29:42,714 Zure bizitza ez dago utzi egin zaituen tipo baten mende! 291 00:29:42,781 --> 00:29:43,548 Jeanne! 292 00:29:43,581 --> 00:29:47,418 Berekoia izan da. Bai? Baina hori denoi gertatzen zaigu. Bai? 293 00:29:47,452 --> 00:29:49,954 Egunen batean zuk ere, nahigabe, min emango diozu norbaiti. 294 00:29:49,988 --> 00:29:52,157 -Geldi! -Ezin dut. Hautsita nago. 295 00:29:52,190 --> 00:29:54,993 Ezin dut horrela gehiago bizi. Zeharo nazkatu naiz! 296 00:29:56,394 --> 00:29:59,130 -Aska nazazu! -Geldi, Jeanne! 297 00:30:02,400 --> 00:30:05,069 Ulertzen dut zu gaizki egotea, baina pasatuko da! 298 00:30:05,236 --> 00:30:07,272 Zin dagizut pasatuko dela! 299 00:30:07,405 --> 00:30:10,108 Bera konturatzea nahi dut. Ez duzu ulertzen. 300 00:30:10,141 --> 00:30:12,310 Egin didan kalteaz konturatzea nahi dut. 301 00:30:12,377 --> 00:30:13,411 Jeanne, geldi! 302 00:30:13,578 --> 00:30:17,982 Saltatzen baduzu, ez zara horretaz konturatuko. Badago zeregin hoberik. 303 00:30:18,082 --> 00:30:19,384 Jeanne… 304 00:30:19,818 --> 00:30:21,052 Ostia! 305 00:30:25,824 --> 00:30:27,292 Zatoz, Jeanne. 306 00:30:29,494 --> 00:30:30,628 Zatoz. 307 00:30:44,709 --> 00:30:46,678 Ez esan aitari. 308 00:30:47,078 --> 00:30:49,147 Zin egidazu ez diozula aitari esango. 309 00:30:49,180 --> 00:30:51,382 Nola nahi duzu hori niretzat gordetzea? 310 00:30:51,583 --> 00:30:54,419 Ez da inolaz ere huskeria ikusi berri dudana. 311 00:30:54,986 --> 00:30:57,422 Hitzematen dizut, ez dut berriz egingo. 312 00:30:57,789 --> 00:31:01,426 Bizitzaren gustua berriz hartzen ahaleginduko zarela esadazu, bai? 313 00:31:01,626 --> 00:31:02,260 Bai. 314 00:31:03,161 --> 00:31:06,598 Hasiko zara berriz egoten jendearekin, lagunekin, mutilekin. 315 00:31:06,631 --> 00:31:08,633 Nire aholkuak entzungo dituzu, bai? 316 00:31:08,733 --> 00:31:11,703 Nirekin aterako zara. Zin egingo didazu? 317 00:31:13,471 --> 00:31:14,372 Bai. 318 00:31:15,773 --> 00:31:16,674 Kaixo. 319 00:31:24,716 --> 00:31:26,417 -Zer moduz biak? -Ondo, eta zu? 320 00:31:26,451 --> 00:31:27,752 Ondo. 321 00:31:27,785 --> 00:31:30,488 Zer da Mateok deitu omen dueneko kontu hori? 322 00:31:30,555 --> 00:31:33,358 Ez da ezer, aita. Ez zen bera, nonbait. 323 00:34:47,919 --> 00:34:49,821 Zertan lan egiten du zure aitak? 324 00:34:50,188 --> 00:34:51,355 Dibortziotan. 325 00:34:51,389 --> 00:34:52,657 Abokatua al da? 326 00:34:53,224 --> 00:34:55,393 Bera dibortziatzen da. 327 00:34:55,526 --> 00:34:57,462 Hirugarren aldiz. 328 00:34:58,096 --> 00:35:01,799 Asko gustatzen zaio dibortziatzea. Zer egina ematen dio. 329 00:35:13,444 --> 00:35:15,513 Andrea gezurrezko ile-horia da. 330 00:35:16,314 --> 00:35:19,217 -Ile txuria du orain. -A bai? 331 00:35:19,450 --> 00:35:21,385 Ez al du ileorderik? 332 00:35:24,422 --> 00:35:26,991 Ez nago ziur. Ez dut uste inoiz ikusi dudanik. 333 00:35:27,158 --> 00:35:28,860 Bai, behin ikusi zenuen. 334 00:35:29,293 --> 00:35:32,497 -Ez dut uste. -Fakultatean. 335 00:35:32,530 --> 00:35:34,165 Fakultatean ikusiko zenuen. 336 00:35:34,565 --> 00:35:36,134 Aitak kontatu zidanez… 337 00:35:36,267 --> 00:35:40,738 …aitona-amonak denda bat zeukaten Bouzareah auzoan. 338 00:35:40,838 --> 00:35:44,175 Eta gerra deklaratu ondoren… 339 00:35:44,175 --> 00:35:47,044 …atean idatzi zuten: "Maleta edo hilkutxa". 340 00:35:47,145 --> 00:35:49,113 Eta orduan alde egin zuen nire aitak. 341 00:35:49,147 --> 00:35:52,116 Haren familia osoak. Marseillera Aljeretik. 342 00:35:52,917 --> 00:35:54,785 Pieds-noirs ziren. 343 00:35:57,855 --> 00:36:00,992 Etsaiak arrazoi duela pentsatzera iristen garenean… 344 00:36:00,992 --> 00:36:02,860 …eta bera dela biktima… 345 00:36:03,494 --> 00:36:05,496 …pentsamendua zeharo aldatzen da… 346 00:36:05,530 --> 00:36:09,667 …eta etsaien alde jartzen gara, haren alde hil arte. 347 00:36:09,734 --> 00:36:11,869 Bai, baina ezin duzu esan etsaia dela. 348 00:36:11,903 --> 00:36:13,704 Ezin diozu horri etsai deitu. 349 00:36:15,173 --> 00:36:18,342 Ez nahasi yihadismoarekin. Beste gauza bat da. 350 00:36:19,177 --> 00:36:20,378 Garai hartan… 351 00:36:21,145 --> 00:36:24,248 …lurrak lapurtzen genizkien. 352 00:36:24,315 --> 00:36:26,117 Kemen handia behar zen, nolanahi ere. 353 00:36:26,384 --> 00:36:30,888 Bai, kementsua izan behar zen. Inkontzientea ere bai. 354 00:36:30,888 --> 00:36:33,491 Haien konbikzioen alde egon beharra zegoen, batez ere. 355 00:36:33,524 --> 00:36:35,493 Gerra haren aurka nengoen, andereño… 356 00:36:35,560 --> 00:36:37,695 -Ariane. -Ariane. 357 00:36:38,095 --> 00:36:42,099 Nik ez nuen inor hil nahi, baina behartuta nengoen, denak bezala. 358 00:36:42,433 --> 00:36:44,335 Eta nahiz eta begiko nuen… 359 00:36:44,502 --> 00:36:45,870 …aljeriarren kausa… 360 00:36:46,070 --> 00:36:48,139 …ezingo nion sekula neure herriari traizio egin. 361 00:36:48,206 --> 00:36:50,975 Zure herriak han zereginik ez zuela jakinik ere? 362 00:36:51,042 --> 00:36:53,110 Bai, hori jakinik ere. 363 00:37:03,087 --> 00:37:04,355 Zenbat uste duzu zirela? 364 00:37:04,522 --> 00:37:07,425 Milioi bat gora errekluta izango ziren garai hartan. 365 00:37:08,025 --> 00:37:10,094 Ikasleen artean, Jeannek izan ezik… 366 00:37:10,094 --> 00:37:12,797 …inork ez zekien Ariane Gillesekin zegoela. 367 00:37:12,830 --> 00:37:16,667 Gerra ere deitzen ez zitzaion gerra… 368 00:37:16,734 --> 00:37:18,703 …eta eragin zituen… 369 00:37:19,270 --> 00:37:21,138 …eta jendeak nahi ez zuena… 370 00:37:21,606 --> 00:37:22,807 Surik baduzu? 371 00:37:34,352 --> 00:37:35,419 Tori. 372 00:37:58,743 --> 00:38:00,378 Hori egin zalea zara? 373 00:38:01,612 --> 00:38:03,381 Nirekin jai duzu. 374 00:38:18,696 --> 00:38:20,431 Ez dago gaizki tipo hori. 375 00:38:20,498 --> 00:38:21,666 Zer tipo? 376 00:38:21,699 --> 00:38:23,668 Tontotzat hartzen nauzu? 377 00:38:23,901 --> 00:38:28,272 Ondo ikusi dut, berokia eutsi dizunean ilea igurtzi dizu… 378 00:38:28,339 --> 00:38:30,675 Ez zirudien traba egiten zizunik. 379 00:38:30,708 --> 00:38:32,610 Zeharo erotuta zaude. 380 00:38:32,677 --> 00:38:34,912 Ez naiz ni, fantasiatan zu ari zara. 381 00:38:34,979 --> 00:38:37,315 Ondo ezagutzen ditut horrelako tipoak. 382 00:38:37,581 --> 00:38:41,585 Oso berritsuak ez, baina begiradaz inguratzen zaituzte emakumeak. 383 00:38:41,619 --> 00:38:44,689 Ez ezetz esan, gustatzen zitzaizun. Begietan igartzen zitzaizun. 384 00:38:44,755 --> 00:38:45,356 A bai? 385 00:38:45,389 --> 00:38:46,390 Bai. 386 00:38:46,724 --> 00:38:49,927 Bera ere begira zeneukan. Ez zuen ezer entzuten, zuri begira zegoen. 387 00:38:49,994 --> 00:38:51,429 Hara! 388 00:38:52,029 --> 00:38:55,232 Zuk badakizu! Emakumeak beti konturatzen dira horretaz. 389 00:38:55,266 --> 00:38:57,868 Asko begiratu diozu, nonbait. 390 00:38:57,935 --> 00:39:00,271 Ez ote zaizu zuri gustatuko? 391 00:39:01,405 --> 00:39:03,741 Hori nahi duzu, aitor ezazu. 392 00:39:03,774 --> 00:39:06,877 Niri besteak gustatzea eta zurekin oheratzea. 393 00:39:22,360 --> 00:39:23,427 Nora zoaz? 394 00:39:23,461 --> 00:39:24,829 Amaren etxera. 395 00:39:25,196 --> 00:39:27,631 -Gure artekoa kontatu diozu? -Bai. 396 00:39:30,101 --> 00:39:31,569 Ez didazu musu eman behar? 397 00:39:34,705 --> 00:39:36,140 Gero arte. 398 00:39:37,141 --> 00:39:38,509 Zer esan du zure amak? 399 00:39:38,609 --> 00:39:40,378 Amari bost axola. 400 00:39:40,444 --> 00:39:41,812 Adio. 401 00:40:03,467 --> 00:40:07,037 Egun hartan, Jeannek aldizkari porno baten azala ikusi zuen… 402 00:40:07,104 --> 00:40:10,708 …non Ariane biluzik agertzen baitzen. 403 00:41:04,395 --> 00:41:05,629 Ez duzu lo egin behar? 404 00:41:05,830 --> 00:41:08,032 -Hemen zaude? -Bai. 405 00:41:08,098 --> 00:41:09,967 Ezin dut lo hartu. 406 00:41:11,202 --> 00:41:12,636 Bakarrik zaude? 407 00:41:12,703 --> 00:41:14,338 Ikusten duzu. 408 00:41:16,407 --> 00:41:17,741 Eta zu? 409 00:41:18,209 --> 00:41:19,677 Ondo. 410 00:41:20,311 --> 00:41:21,812 Zer egin duzu? 411 00:41:22,746 --> 00:41:24,014 Ezer ez. 412 00:41:24,415 --> 00:41:26,817 Paseatzen ibili naiz. 413 00:41:33,324 --> 00:41:34,859 Lagunekin egon naiz. 414 00:41:38,128 --> 00:41:40,798 Zertaz hitz egin duzu lagunekin? 415 00:41:41,599 --> 00:41:43,033 Gerraz. 416 00:41:43,100 --> 00:41:44,502 Zer gerraz? 417 00:41:45,836 --> 00:41:47,505 Hurrengoaz. 418 00:41:51,909 --> 00:41:53,677 Eta irakasleez. 419 00:41:53,711 --> 00:41:55,379 Kontutxoak. 420 00:41:58,015 --> 00:41:58,916 Tira… 421 00:42:00,518 --> 00:42:03,020 Ohera noa. Nekatuta nago. 422 00:42:04,255 --> 00:42:05,856 Gabon, alaba. 423 00:42:06,023 --> 00:42:07,525 Gabon, aita. 424 00:42:08,893 --> 00:42:10,427 Bihar arte. 425 00:42:10,528 --> 00:42:12,129 Bai, bihar arte. 426 00:42:20,204 --> 00:42:22,072 Jeannek ez du hasieran ezer esango. 427 00:42:22,239 --> 00:42:24,575 Ez Arianeri eta ez aitari. 428 00:42:24,708 --> 00:42:29,046 Berarentzat gordeko du, eta ez dio inori esango. 429 00:42:58,809 --> 00:43:00,044 Ai ene! 430 00:43:00,311 --> 00:43:01,712 Ai ene! 431 00:45:25,022 --> 00:45:28,492 SEKULA GEHIAGO EZ 432 00:46:44,101 --> 00:46:46,303 Barkatu, lo hartu dut. 433 00:46:48,338 --> 00:46:49,606 Amaren etxean? 434 00:46:52,309 --> 00:46:53,944 Ez al zaude lo? 435 00:46:54,111 --> 00:46:55,746 Kezkatuta nengoen. 436 00:46:56,213 --> 00:47:00,984 Barkatu. Ordua ikusi dut, baina ez dizut deitu, ez esnatzeko. 437 00:47:13,831 --> 00:47:15,599 Zure ama ondo al dago? 438 00:47:20,103 --> 00:47:22,372 Ez zegoen aurrez pentsatua. 439 00:47:22,439 --> 00:47:25,142 Berriz esan dezakezu? Ez dizut ondo ulertu. 440 00:47:26,109 --> 00:47:27,911 Ez esajeratu. 441 00:47:37,988 --> 00:47:40,023 Benetan jakin nahi duzu? 442 00:47:40,090 --> 00:47:42,693 Uste dut ez naizela behar bezain argia izan. 443 00:47:42,860 --> 00:47:47,030 Ez bakarrik ez dut jakin nahi, nahiagoko nuen ezer ez jakin. 444 00:48:02,913 --> 00:48:05,749 Nahi baduzu gu bion artekoak irautea eta luzaroan zoriontsu izatea… 445 00:48:05,782 --> 00:48:08,018 …elkar ez zauritzen ikasi beharko dugu. 446 00:48:08,118 --> 00:48:10,587 Zeurekoia zara, hasieratik dakit. 447 00:48:10,621 --> 00:48:12,856 Zaren bezala maite zaitut, tratuan ibili gabe. 448 00:48:12,890 --> 00:48:15,158 Baina ez dut sufritu nahi. 449 00:48:16,193 --> 00:48:20,097 Liskarrak, errietak, almohada gaineko adiskidetzeak… 450 00:48:20,130 --> 00:48:22,399 …penagarriak iruditzen zaizkit. Ez zait interesatzen. 451 00:48:22,599 --> 00:48:25,135 Harmonian bizi nahi dut zurekin. 452 00:48:25,202 --> 00:48:28,338 -Ulertzen al didazu? -Bai, ulertzen dizut. 453 00:48:28,538 --> 00:48:31,141 Uste nuen ezin zela existitu… 454 00:48:31,208 --> 00:48:33,543 …gu bion arteko akordioa. 455 00:48:33,577 --> 00:48:35,345 Zurekin libre sentitzen naiz. 456 00:48:35,379 --> 00:48:38,148 Zuzendu egingo dut: batzuetan, egia da, baina… 457 00:48:38,415 --> 00:48:41,351 Zurekin, ni izateko libre sentitzen naiz. 458 00:48:41,385 --> 00:48:42,819 Ondo sentitzen naiz. 459 00:48:44,621 --> 00:48:47,391 Eta hain ondo ezagutzen nauzunez, ezin dizut ezer ezkutatu. 460 00:48:47,524 --> 00:48:49,226 Ez zait bururatu ere egiten. 461 00:49:03,974 --> 00:49:07,377 Marka da, gero, nola igartzen nauzun! 462 00:49:08,745 --> 00:49:12,149 Neuk ere ez dakizkidan gauzak dakizkizu nitaz. 463 00:49:12,215 --> 00:49:15,319 Maite zaitudalako ezagutzen zaitut, beharbada. 464 00:49:19,389 --> 00:49:21,158 Kontuz ibili beharko dut. 465 00:49:21,191 --> 00:49:23,393 Hala aholkatzen dizut. 466 00:49:40,310 --> 00:49:45,749 Gaztetan putekin ibilitako kalera joaten zen Gilles gau beranduan. 467 00:49:45,816 --> 00:49:48,018 Gero ohera sartzen zen. 468 00:49:49,186 --> 00:49:52,622 Eta gaua Arianerik gabe pasatzen zen, hura kanpoan baitzegoen. 469 00:49:52,689 --> 00:49:55,292 Eta eternitatea ez zen sekula bukatzen. 470 00:49:55,359 --> 00:49:58,228 Zoriona nagusi zen haien eskualdean. 471 00:50:04,835 --> 00:50:06,303 Zer zabiltza? 472 00:50:07,037 --> 00:50:08,839 Mateoren etxera noa. 473 00:50:08,905 --> 00:50:11,508 Gaur lanera joan da, ez dago etxean. 474 00:50:11,541 --> 00:50:13,543 Kontuz, deitu egin behar zenuke lehenengo. 475 00:50:13,710 --> 00:50:16,546 Ez dago inor. Ziur nago. Nire gauzak hartu, eta etorriko naiz. 476 00:50:16,713 --> 00:50:17,981 Giltza daukat oraindik. 477 00:50:17,981 --> 00:50:19,016 -Jeanne! -Zer? 478 00:50:19,116 --> 00:50:21,184 Ni joango naiz. 479 00:50:21,485 --> 00:50:22,452 Zergatik? 480 00:50:22,519 --> 00:50:23,653 Hobe da. 481 00:50:24,321 --> 00:50:26,890 Arianek arrazoi du, hobe da. 482 00:50:32,696 --> 00:50:34,631 -Konforme? -Bai, ondo da. 483 00:50:34,731 --> 00:50:35,799 Tori. 484 00:50:39,536 --> 00:50:41,104 Zerrenda bat egidazu. 485 00:50:41,338 --> 00:50:42,906 Esadazu zer nahi duzun. 486 00:50:43,040 --> 00:50:44,708 Eta giltzak eman. 487 00:50:55,919 --> 00:50:57,921 Tori, andrea. 488 00:50:58,688 --> 00:51:02,726 Liburuak hor sartu ditut, eta hemen… 489 00:51:02,993 --> 00:51:04,861 …arropa, ondoan. 490 00:51:05,128 --> 00:51:06,196 Primeran. 491 00:51:11,234 --> 00:51:13,170 Adin beretsukoak gara. 492 00:51:14,704 --> 00:51:16,773 Zer moduz dago Jeanne? 493 00:51:18,308 --> 00:51:19,943 Zuk zer uste duzu? 494 00:51:20,110 --> 00:51:22,479 Nik ez nuen nahi gauzak horrela gertatzea. 495 00:51:22,512 --> 00:51:24,915 Bera joan zen horrela, gauaren erdian. 496 00:51:25,215 --> 00:51:27,017 Zuk ez al zenion joateko esan? 497 00:51:27,117 --> 00:51:28,652 Bai, behin. 498 00:51:29,519 --> 00:51:32,589 Baina ez orduan. Liskar batean, baina ez orduan. 499 00:51:32,622 --> 00:51:35,158 Emakume bati ez zaio sekula joateko esan behar. 500 00:51:35,192 --> 00:51:37,260 Gero joan egiten da eta. 501 00:51:37,627 --> 00:51:40,030 Ez gara berdinak, zera. 502 00:51:44,101 --> 00:51:45,702 Norbaitekin zaude? 503 00:51:45,836 --> 00:51:47,237 Ez. 504 00:51:47,737 --> 00:51:49,706 Garrantzizko inorekin ez. 505 00:51:49,739 --> 00:51:51,374 Esan diezadakezu, ez diot inori esango. 506 00:51:51,408 --> 00:51:53,477 Ez naiz beste inortaz maitemindu, hori jakin nahi baduzu. 507 00:51:53,510 --> 00:51:54,778 Orduan, zer? 508 00:51:54,911 --> 00:51:58,982 Nik erantzukizunaren zati bat dut, baina bera izugarri posesiboa da. 509 00:51:58,982 --> 00:52:00,083 Horrek dena hondatu du. 510 00:52:00,150 --> 00:52:01,585 Pertsona osoa da eta. 511 00:52:01,618 --> 00:52:03,120 Bai, jakina. 512 00:52:03,920 --> 00:52:05,555 Ondo da. 513 00:52:07,691 --> 00:52:10,127 -Haren lehen maite handia zara. -Badakit. 514 00:52:10,327 --> 00:52:12,229 -Badakizu? -Horrek beldurtu egiten nau. 515 00:52:12,262 --> 00:52:13,296 Beldurtu, zergatik? 516 00:52:13,330 --> 00:52:17,667 Ez naiz nahi duen guztia berari emateko bezain heldu sentitzen. 517 00:52:17,734 --> 00:52:20,103 Izugarri hauskorra da. 518 00:52:26,543 --> 00:52:27,811 Pena da, zera. 519 00:52:33,683 --> 00:52:36,887 Horrelakoxe gaztea eta hauskorra izanik… 520 00:52:38,021 --> 00:52:40,423 …bizitza osorako marka zaitzake. 521 00:52:40,457 --> 00:52:42,092 Luzea da bizitza. 522 00:52:43,160 --> 00:52:44,861 Bai, luzea da. 523 00:52:44,895 --> 00:52:46,863 -Agur. -Agur. 524 00:53:14,991 --> 00:53:16,459 Arianek kontatu zion Jeanneri… 525 00:53:16,493 --> 00:53:19,429 …Mateo ez zela beste neska batekin bizi. 526 00:53:19,462 --> 00:53:22,933 Eta horrek lasaitu egin zuen Jeanneren bihotza. 527 00:53:31,474 --> 00:53:33,109 Mateorekin gurutzatu naiz kalean. 528 00:53:33,210 --> 00:53:34,411 A bai? 529 00:53:36,746 --> 00:53:37,948 Kontatu. 530 00:53:38,114 --> 00:53:40,183 Ez dago zer kontaturik. 531 00:53:42,919 --> 00:53:46,156 Pikutara bidali dut. 532 00:53:47,490 --> 00:53:49,159 Zer eragin dizu hura ikusteak? 533 00:53:50,493 --> 00:53:52,095 Ez dakit. 534 00:53:52,395 --> 00:53:55,832 Urdaila pixka bat estutu zait. 535 00:53:56,233 --> 00:53:58,768 Trabatuta geratu zait eztarria. 536 00:53:59,903 --> 00:54:02,906 Eta horregatik ez naiz izan hitz egiteko gai. 537 00:54:04,040 --> 00:54:05,976 Goizegi da. 538 00:54:06,109 --> 00:54:07,978 Oraindik ezin dut ikusi. 539 00:54:08,245 --> 00:54:09,512 Ezinezkoa da. 540 00:54:09,546 --> 00:54:11,248 Berak zer esan dizu? 541 00:54:12,749 --> 00:54:15,318 Ez esan ezer aitari. 542 00:54:16,253 --> 00:54:19,222 Jeanne eta Ariane beren sekretuen bidez lotuta zeuden. 543 00:54:19,522 --> 00:54:21,324 Arianek ez zion Gillesi esan… 544 00:54:21,491 --> 00:54:24,327 …bere alabak bere burua hiltzeko saioa egin zuela. 545 00:54:24,628 --> 00:54:27,264 -Ez duzue kartazal bat ikusi? -Zer? 546 00:54:27,731 --> 00:54:28,698 Hemen dago. 547 00:54:28,732 --> 00:54:31,101 Arianek bere gain hartu zuen arrisku hori. 548 00:54:31,201 --> 00:54:32,669 Banoa berriz. 549 00:54:32,702 --> 00:54:35,472 Eta Jeannek mesedea itzultzen zion argazki pornoekin… 550 00:54:35,505 --> 00:54:38,742 …ez baitzion Gillesi hura sekula aipatu. 551 00:54:39,976 --> 00:54:42,579 Gauza bat erakutsi behar dizut. 552 00:54:43,813 --> 00:54:45,181 Begira. 553 00:54:53,623 --> 00:54:54,958 Non aurkitu duzu hau? 554 00:54:54,991 --> 00:54:57,494 Kalean, kiosko batean. 555 00:54:59,129 --> 00:55:00,530 Tori. 556 00:55:01,331 --> 00:55:05,101 Iazko kontua da. Dirua behar nuen. Horrelako argazkiak egin nituen. 557 00:55:05,135 --> 00:55:07,037 Ez kezkatu. 558 00:55:07,103 --> 00:55:10,106 Benetan, ez diot esango. 559 00:55:10,206 --> 00:55:11,574 Hitzematen dizut. 560 00:55:11,841 --> 00:55:14,711 Ez diot aitari esango. Zin dagizut. 561 00:55:17,714 --> 00:55:19,582 Bost axola zait, ezabatu egingo dut. 562 00:55:19,616 --> 00:55:21,117 Hori nahi dut. 563 00:55:22,686 --> 00:55:23,953 Horra. 564 00:55:35,332 --> 00:55:37,100 Badakizu zer? 565 00:55:37,200 --> 00:55:38,635 Gizonek… 566 00:55:38,835 --> 00:55:41,137 …abisatu gabe engainatzen dute, eta berdin zaie. 567 00:55:41,171 --> 00:55:43,139 Baina ezin dute jasan… 568 00:55:43,173 --> 00:55:45,308 …emakumeek gauza bera egitea. 569 00:55:45,342 --> 00:55:47,911 Azkenean, irtenbide bakarra dago: gauza bera egitea. 570 00:55:47,944 --> 00:55:49,512 Eta haiei ez esatea. 571 00:55:49,546 --> 00:55:52,382 A bai? Aldez aurretik abisatu gabe? 572 00:55:53,416 --> 00:55:55,018 Ez dakit, ba. Engainatuko banu nire… 573 00:55:55,118 --> 00:55:57,354 Beste mutil batekin oheratuko banintz… 574 00:55:57,387 --> 00:55:59,789 …nire harremana pikutara joana dela esan nahiko luke. 575 00:55:59,823 --> 00:56:01,858 Ez duzu inoiz maitasuna besterik gabe egin, plazeragatik? 576 00:56:01,891 --> 00:56:02,892 Ez. 577 00:56:04,394 --> 00:56:06,463 -Tira… -Bai, baina… 578 00:56:06,830 --> 00:56:09,866 Behin, hasieran. Jakin-min hutsez. 579 00:56:09,899 --> 00:56:11,301 Eta zer? 580 00:56:11,401 --> 00:56:12,369 Gaizki. 581 00:56:12,602 --> 00:56:14,537 Gaizki, ez, baina ez zen ideia ona izan. 582 00:56:14,537 --> 00:56:17,874 Maitaleak aukeratzen jakitea, hor dago koxka. 583 00:56:17,907 --> 00:56:20,143 -A bai? Zuk badakizu? -Bai. 584 00:56:20,176 --> 00:56:21,978 Ez duzu sekula huts egiten? 585 00:56:22,011 --> 00:56:23,847 Gero eta gutxiago. 586 00:56:32,322 --> 00:56:35,358 Badut ikaskide bat… fakultatean… 587 00:56:35,392 --> 00:56:38,795 25 urteko mutil bat, eta… 588 00:56:39,129 --> 00:56:40,630 Ez du sekula inor maitatu. 589 00:56:40,630 --> 00:56:43,700 Ez du lortzen… Ez du lortzen inorekin gelditzea, behinik behin. 590 00:56:44,534 --> 00:56:47,036 Kontatzen du, izan ere, nola… 591 00:56:47,537 --> 00:56:49,939 …maitemintzen garenean… 592 00:56:50,039 --> 00:56:53,476 …dena maitatzen hasten omen gara… 593 00:56:53,510 --> 00:56:56,212 Bizitza zoragarria dela iruditzen zaigu… 594 00:56:56,279 --> 00:56:58,782 …kalean ibiltzea gauza aparta dela. 595 00:56:58,815 --> 00:57:00,116 Tontotu egiten garela, alegia. 596 00:57:03,520 --> 00:57:06,756 Tristea da, ordea, sekula ez maitemintzea. 597 00:57:07,123 --> 00:57:08,792 Ez zaizu iruditzen? 598 00:57:08,825 --> 00:57:12,629 Ez zuen aurkituko, beharbada, bera menderatzeko gai den emakumea. 599 00:57:12,662 --> 00:57:13,696 Ez al duzu uste? 600 00:57:14,230 --> 00:57:16,266 Ez dakit. 601 00:57:17,834 --> 00:57:19,803 Baina neska guztiekin jotzen du. 602 00:57:19,836 --> 00:57:21,137 -A bai? -Bai. 603 00:57:25,742 --> 00:57:27,777 Mateok eta nik elkarrekin egiten genuen dena. 604 00:57:27,777 --> 00:57:31,414 Eroso nengoen beti orduan. 605 00:57:31,614 --> 00:57:35,351 Berehala oso zera lasai batera joan izan bagina bezala da. 606 00:57:35,452 --> 00:57:36,786 Oso lasaia, izan ere. 607 00:57:36,820 --> 00:57:38,455 Bertan goxokoa da, bai. 608 00:57:38,488 --> 00:57:40,290 Horrexegatik ibili behar da erne. 609 00:57:41,324 --> 00:57:45,261 Nortasun-kontu bat da, baita ere. Ez du zertan mutil jakin bat izanik. 610 00:57:45,261 --> 00:57:47,197 Baliteke gu ere izatea. 611 00:57:47,230 --> 00:57:49,666 Horretan erortzen uzten diogu geure buruari. 612 00:57:49,699 --> 00:57:52,469 Horrexek egiten dit niri traba bikotean… 613 00:57:52,735 --> 00:57:54,704 Izugarri gustatzen zait… 614 00:57:54,737 --> 00:57:57,106 …eta, aldi berean, nazkagarria iruditzen zait… 615 00:57:57,140 --> 00:57:59,309 …erosoa da, eta bat-batean… 616 00:57:59,342 --> 00:58:02,212 …ez da hain erradikala zeure baitan. 617 00:58:02,278 --> 00:58:04,581 Zure aukerak, zure gauzak… 618 00:58:04,614 --> 00:58:07,951 Berehala duzu etxera joan eta zure mutilarekin egoteko gogoa. 619 00:58:07,984 --> 00:58:09,185 Egia da, ordea. 620 00:58:10,019 --> 00:58:11,020 Tira… 621 00:58:11,654 --> 00:58:16,192 Ondo dago, baina, aldi berean, ez da kristorena. 622 00:58:16,226 --> 00:58:18,094 Horrela ez zarelako hain bakarrik sentitzen… 623 00:58:18,127 --> 00:58:21,598 …eta gure bakardadeak gauzak eginarazten dizkigu: ekin, pentsatu… 624 00:58:21,631 --> 00:58:24,467 Hori da. Eta pentsatzeari uzten diozu. 625 00:58:25,602 --> 00:58:27,704 Ondo egon nahi duzu. 626 00:58:27,737 --> 00:58:30,373 Manta lodi batekin tapatu. 627 00:58:30,974 --> 00:58:32,809 Hotzik ez izateko. 628 00:58:32,909 --> 00:58:36,379 Bakarrik, triste, ordea… 629 00:58:37,046 --> 00:58:41,017 Sufrikario bat da bakarrik egotea norbaitekin egon nahi denean… 630 00:58:41,618 --> 00:58:45,154 …baina, bakardadean, aurre egiten diogu hotz handiari. 631 00:58:45,188 --> 00:58:46,089 Bai. 632 00:59:03,106 --> 00:59:04,207 Jeanne! 633 00:59:15,418 --> 00:59:17,086 -Zer moduz? -Paseatzen? 634 00:59:17,153 --> 00:59:19,622 -Bufanda erortzen ari zaizu. -Eskerrik asko. 635 00:59:19,889 --> 00:59:21,157 Zer zabiltza? 636 00:59:21,324 --> 00:59:22,992 Berehala esan nahi duzu? 637 00:59:23,192 --> 00:59:25,628 Lagun baten bila noa. 638 00:59:25,862 --> 00:59:28,431 -Ez diogu elkarri musurik emango? -Barkatu. 639 00:59:28,698 --> 00:59:30,533 Geldi, Stéphane. 640 00:59:31,134 --> 00:59:33,336 Jeannek lagun harekin topo egin zuen. 641 00:59:33,336 --> 00:59:35,271 Neskatan erraz aritzen zena, Arianeri aipatutakoa. 642 00:59:35,305 --> 00:59:38,675 -Beti bezain zakar. -Astuna zara, gero! 643 00:59:41,144 --> 00:59:42,745 Barkatu, ni… 644 00:59:42,879 --> 00:59:44,447 …hitzordu bat dut. 645 00:59:44,514 --> 00:59:47,317 Jeanne ez zen inoiz ausartu mutilarekin oheratzen… 646 00:59:47,350 --> 00:59:49,152 …bitartekariz oheratuko zen. 647 00:59:49,185 --> 00:59:50,820 -Nirekin etorri nahi duzu? -Bai. 648 00:59:58,628 --> 00:59:59,696 Kaixo. 649 01:00:00,163 --> 01:00:02,298 -Zer moduz? -Ondo, eta zu? 650 01:00:02,732 --> 01:00:03,600 Stéphane. 651 01:00:03,766 --> 01:00:04,834 Ariane. 652 01:00:05,034 --> 01:00:06,970 Kalean topo egin dugu. 653 01:00:07,937 --> 01:00:09,872 Elkarrekin bazkalduko al dugu? 654 01:00:13,876 --> 01:00:16,279 Zutaz hitz egin nion. Orain zutaz hitz egiten dit, etengabe. 655 01:00:16,379 --> 01:00:17,981 -A bai? -Bai. 656 01:00:19,782 --> 01:00:21,217 Hemen, ondo? 657 01:00:50,313 --> 01:00:51,948 Non zen hori? 658 01:00:52,782 --> 01:00:54,817 -Tirolen. -Non? 659 01:00:54,851 --> 01:00:56,452 Tirolen, Austrian. 660 01:00:56,653 --> 01:00:59,422 -Erreportaje bat egiten ari nintzen. -Pastel bat zela uste nuen. 661 01:00:59,455 --> 01:01:01,357 -Tirol? -Zer da? 662 01:01:01,391 --> 01:01:02,492 Eskualde aparta da. 663 01:01:02,692 --> 01:01:04,027 -Zer polita! -Europako erreportajea. 664 01:01:04,193 --> 01:01:05,261 Eta hori? 665 01:01:06,429 --> 01:01:08,498 Hori Estatu Batuetan da. 666 01:01:09,232 --> 01:01:11,234 Ingurumenari buruzko zera bat. 667 01:01:11,267 --> 01:01:12,769 Enkuadrea zeharokoa da. 668 01:01:12,835 --> 01:01:13,770 Bai, gustatzen zait. 669 01:01:13,936 --> 01:01:16,305 Begia baduzu, bai horixe. 670 01:01:20,943 --> 01:01:23,379 Ikusi duzu zer ederrak diren hemen neskak? 671 01:01:23,413 --> 01:01:27,350 Hemen geratzen banaiz, ez diot eutsiko, ikasle batekin hasiko naiz. 672 01:01:27,850 --> 01:01:29,018 Ezkonduta zaude? 673 01:01:29,085 --> 01:01:30,353 Egon nintzen. 674 01:01:30,787 --> 01:01:33,089 Lortzen al zenuen leial irautea? 675 01:01:33,189 --> 01:01:34,657 Tira… 676 01:01:36,059 --> 01:01:37,694 Pixa egitera noa. 677 01:02:49,832 --> 01:02:50,867 Agur, ba. 678 01:02:53,569 --> 01:02:54,604 Ondo al zaude? 679 01:02:54,871 --> 01:02:55,905 Agur. 680 01:02:57,607 --> 01:02:59,976 Zorroa ahaztu zaizu. 681 01:03:00,109 --> 01:03:01,144 Barkatu. 682 01:03:42,351 --> 01:03:46,589 Jeanne, aitaren tristurak aztoratuta, eta erruduna zelakoan… 683 01:03:46,622 --> 01:03:51,227 …Arianeren alde egin nahiko zukeen, haiek adiskidetzeko. 684 01:03:55,264 --> 01:03:56,566 Ba al zenekien? 685 01:03:57,567 --> 01:04:00,102 Ez. Hitzematen dizut. 686 01:04:01,103 --> 01:04:03,139 Egia da, ez zekien. 687 01:04:03,973 --> 01:04:05,508 Ezin zuen jakin. 688 01:04:05,541 --> 01:04:06,776 Zergatik? 689 01:04:07,844 --> 01:04:10,146 Lehen aldia zelako. 690 01:04:13,282 --> 01:04:15,017 Nola ezagutu duzu tipo hori? 691 01:04:15,518 --> 01:04:17,186 Aita, nire… 692 01:04:17,620 --> 01:04:19,589 Nik aurkeztu diot. 693 01:04:24,360 --> 01:04:27,597 Bakarrik utziko al gaituzu, mesedez? 694 01:04:28,397 --> 01:04:29,599 Bai. 695 01:04:39,275 --> 01:04:40,810 Ikusi egin zaitut. 696 01:04:41,310 --> 01:04:45,114 Hain galdua, hain sentsuala, beste batekin. 697 01:04:45,915 --> 01:04:46,916 Ergela naiz. 698 01:04:46,916 --> 01:04:49,185 Barkamena eskatzen dizut, zinez. 699 01:04:49,886 --> 01:04:51,687 Barkamena eskatzen dizut. 700 01:04:52,021 --> 01:04:56,292 Indartsutzat neukan neure burua, beste inor baino indartsuagotzat. 701 01:04:58,895 --> 01:05:02,698 Ez naiz heriotzaren beldur, baina maitearen ondoan zahartu nahi dut. 702 01:05:02,732 --> 01:05:04,033 Eta ezin zaitezke jadanik zu izan. 703 01:05:04,100 --> 01:05:06,535 Tipo horiek ez dira ezer niretzat. 704 01:05:06,569 --> 01:05:08,704 Desio bat da, besterik ez. 705 01:05:08,704 --> 01:05:11,374 Ez du biharrik. Ez da ezer. Pasatu egiten da. 706 01:05:11,407 --> 01:05:13,943 Sinetsi egin nizun esan zenidanean… 707 01:05:13,976 --> 01:05:16,412 …noizbait gizon gazteago batekin egon nahi banuen… 708 01:05:16,412 --> 01:05:18,714 …zuri esan gabe… 709 01:05:18,748 --> 01:05:20,750 Sinetsi egin nizun hori esan zenidanean! 710 01:05:20,783 --> 01:05:22,818 Orain zer aldatuko luke horrek? Egiatan. 711 01:05:23,085 --> 01:05:25,021 Ez dakit. 712 01:05:25,588 --> 01:05:29,091 Hala aritzen zara. Berriz hasiko zara. Don Juan hutsa zara. 713 01:05:29,225 --> 01:05:31,594 Ondo pasa nahi duzu zure zera horrekin, hori da nahi duzuna. 714 01:05:31,627 --> 01:05:35,264 Ez da egia! Ez da egia! 715 01:05:35,364 --> 01:05:36,999 Izugarria zara! 716 01:05:43,005 --> 01:05:44,273 Aizu… 717 01:05:46,042 --> 01:05:50,279 Ondotxo dakit zer sentitzen duzun plazer hutsez larrua jotzean. 718 01:05:50,379 --> 01:05:52,949 Zu bezalakoa izan bainaiz luzaroan. 719 01:05:52,982 --> 01:05:56,819 Hori merezi ez zuten emakumeei sufriarazi nien. 720 01:06:01,657 --> 01:06:03,793 Hortaz, bukatu da? 721 01:06:03,993 --> 01:06:06,128 Joatea nahi duzu? 722 01:06:11,567 --> 01:06:13,970 Paseatzera noa. 723 01:06:33,322 --> 01:06:34,457 Zatoz. 724 01:06:34,490 --> 01:06:36,792 Zergatik egin duzu? 725 01:06:39,862 --> 01:06:42,031 Hain ondo geunden! 726 01:06:43,733 --> 01:06:45,368 Ez dakit. 727 01:06:48,204 --> 01:06:51,240 Zure aitak uzten banau, neure burua hilko dudala uste dut. 728 01:06:51,273 --> 01:06:52,274 Ixo. 729 01:06:56,112 --> 01:06:57,613 Zatoz. 730 01:07:54,904 --> 01:07:57,740 Hobe izango duzu kafearekin hastea. 731 01:07:57,773 --> 01:07:59,308 Ordua da. 732 01:08:01,777 --> 01:08:02,745 Bai. 733 01:08:03,245 --> 01:08:05,314 Ariane etxetik joan zen. 734 01:08:05,948 --> 01:08:09,452 Eta Jeanne bakarrik geratu zen bere aitarekin. 735 01:08:30,506 --> 01:08:32,508 Begira zer polita den! 736 01:08:32,775 --> 01:08:34,410 Zer zabiltza? 737 01:08:34,577 --> 01:08:36,545 Lana bukatu dut, etxera noa. 738 01:08:36,579 --> 01:08:38,514 Begira zer ondo geratzen zaidan. 739 01:08:39,215 --> 01:08:41,250 Egia da ondo geratzen zaizula. 740 01:08:41,517 --> 01:08:43,152 Jira zaitez. 741 01:08:47,256 --> 01:08:49,859 -Har ezazu, nahi baduzu. -Bai? 742 01:08:51,293 --> 01:08:55,231 Aldatu egin dezaket, iritziz aldatzen badut. Mila esker. 743 01:08:55,664 --> 01:08:58,801 -Etxean elkartuko gara? -Bai. 744 01:09:00,402 --> 01:09:02,671 Hobeto zaudela dirudi. 745 01:09:03,038 --> 01:09:05,141 Zer ba? Gaixorik al nengoen? 746 01:09:08,377 --> 01:09:11,013 Bereizi aurretik, Arianek Gillesi esan zion… 747 01:09:11,113 --> 01:09:14,783 …Jeanne bere burua leihotik behera botatzen saiatu zela. 748 01:09:26,962 --> 01:09:30,299 Handik hiru hilabetera, bere urtebetetze-egunaren arratsean… 749 01:09:30,332 --> 01:09:35,237 …jatetxe batean eman zion hitzordua Jeannek aitari. 750 01:09:54,490 --> 01:09:55,524 Zer moduz, aita? 751 01:09:56,225 --> 01:09:57,660 Gabon, alaba. 752 01:09:59,662 --> 01:10:00,829 Kaixo, Mateo. 753 01:10:00,863 --> 01:10:01,897 -Zer moduz? -Ondo? 754 01:10:02,064 --> 01:10:03,232 Bai, ondo. 755 01:10:06,235 --> 01:10:09,138 Itxaron, orain etorriko naiz. 756 01:10:10,706 --> 01:10:12,374 Zuk esaiozu. 757 01:10:12,575 --> 01:10:13,876 Ez, esaiozu zuk. 758 01:10:13,909 --> 01:10:16,412 Ez, zuk esatea nahi dut. 759 01:10:16,912 --> 01:10:19,181 Ederki, nik esango diot. 760 01:10:19,248 --> 01:10:20,449 Tira… 761 01:10:20,916 --> 01:10:24,253 -Zorionak, alaba. -Eskerrik asko. 762 01:10:25,921 --> 01:10:28,691 Jeanne eta biok elkarrekin gaude berriz. 763 01:10:28,991 --> 01:10:32,027 Ederki. Berri ona da. 764 01:10:40,069 --> 01:10:41,971 Eta konturatu naiz… 765 01:10:41,971 --> 01:10:46,275 …eroak erakartzen ditudala beti. Egia da, nigana etortzen zaizkit. 766 01:10:46,375 --> 01:10:49,678 Hara, bazegoen neska bat kalean… 767 01:10:49,712 --> 01:10:51,213 …han zegoen… 768 01:10:51,247 --> 01:10:54,350 …aurrez aurreko espaloian, niri begira. 769 01:10:54,383 --> 01:10:56,452 Begira neukala ikusten nuen. 770 01:10:57,286 --> 01:11:00,656 Bat-batean, kalea zeharkatu, eta oldartu egin zitzaidan. 771 01:11:01,090 --> 01:11:04,994 Hizketan ari zitzaidan, gauza pila esaten; ez nion tutik ulertzen. 772 01:11:04,994 --> 01:11:06,862 Ez ninduen askatzen. 773 01:11:06,895 --> 01:11:09,632 Egia esan, ez nuen ezer berezirik egin. 774 01:11:09,765 --> 01:11:11,100 Zergatik ni? 775 01:11:11,166 --> 01:11:14,803 Ez duzulako, kalean jende gehienak bezala, begirada iheskorra. 776 01:11:14,837 --> 01:11:16,572 Bai, ez dakit… 777 01:11:19,742 --> 01:11:21,310 Eta bat-batean… 778 01:11:22,044 --> 01:11:24,113 …aste honetan… 779 01:11:24,146 --> 01:11:27,249 -…Mateoren etxera itzuliko naiz. -Zure gauzak jasoko dituzu? 780 01:11:27,249 --> 01:11:28,117 Bai. 781 01:11:30,286 --> 01:11:31,020 Oso ondo. 782 01:11:31,020 --> 01:11:33,555 Noiz etorriko zara? 783 01:11:33,589 --> 01:11:36,492 Joango naiz… 784 01:11:36,659 --> 01:11:38,827 Datorren astean? 785 01:11:38,861 --> 01:11:41,797 Gauzak beharko dituzu, ezta? 786 01:11:41,830 --> 01:11:43,999 Bai, baina ondo da. 787 01:11:43,999 --> 01:11:46,902 Oraindik baditut gauzak zure etxean, ezta? 788 01:11:46,935 --> 01:11:50,039 Bai, gauza batzuk gorde nituen. 789 01:11:51,206 --> 01:11:53,409 Oso ondo, alabatxo. 790 01:12:01,317 --> 01:12:02,484 Tira ba. 791 01:12:04,186 --> 01:12:06,588 -Agur, Gilles. -Agur, Mateo. 792 01:12:06,622 --> 01:12:09,658 -Agur, aita. -Agur, alaba. 793 01:12:10,059 --> 01:12:11,293 Agertuko naiz. 794 01:12:11,393 --> 01:12:12,995 Bai ba, nahi duzunean. 795 01:12:13,028 --> 01:12:14,029 Gabon. 796 01:12:14,129 --> 01:12:16,131 -Ciao. -Gabon. 797 01:13:07,783 --> 01:13:11,353 FRANÇOIS GARRELi eskainia dago film hau 798 01:15:37,866 --> 01:15:40,869 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz