1 00:00:20,387 --> 00:00:22,088 Albistegia. 2 00:00:22,455 --> 00:00:27,160 Jakin berri dugu Challat-ek, emakumeei labana sartzen dienak… 3 00:00:27,360 --> 00:00:30,597 …hiru aldiz eraso duela berriz. 4 00:00:34,901 --> 00:00:38,772 Segurtasun indarrek kriminala atxilotu ahal izan dute… 5 00:00:38,905 --> 00:00:42,275 …Ben Ali lehendakariaren ahaleginei esker… 6 00:00:42,375 --> 00:00:45,345 …erabateko garrantzia eman baitio auzi hori… 7 00:00:45,612 --> 00:00:49,816 …hala frogatzen baitu behar bezala zigortuko dituela… 8 00:00:49,916 --> 00:00:54,421 …Tunisiako ordena publikoa eta egonkortasuna nahasten… 9 00:00:54,621 --> 00:00:57,290 …ausartzen diren guztiak. 10 00:01:21,815 --> 00:01:26,853 TUNISIAko CHALLAT 11 00:01:28,388 --> 00:01:31,124 Handik 10 urtera 12 00:01:35,495 --> 00:01:37,530 MORNAGeko ESPETXE ZIBILA 13 00:01:39,165 --> 00:01:41,101 EZIN DA FILMATU 14 00:01:41,334 --> 00:01:42,469 Goazen. 15 00:01:57,350 --> 00:01:58,618 Zer ari zarete? 16 00:01:58,785 --> 00:01:59,686 Kaixo… 17 00:01:59,819 --> 00:02:01,654 Ezin da filmatu! 18 00:02:02,155 --> 00:02:03,656 Galdera bat besterik ez. 19 00:02:03,857 --> 00:02:04,591 Esan! 20 00:02:04,757 --> 00:02:07,660 Challat, 2003an emakumeei labana sartzen ziena… 21 00:02:07,694 --> 00:02:09,062 …espetxe honetan dago? 22 00:02:09,129 --> 00:02:10,497 Ezin da filmatu! 23 00:02:10,630 --> 00:02:14,200 Begiraiozu kartelari, paraboliko bat bezain handia! 24 00:02:14,300 --> 00:02:17,604 -Bai, ikusi dut. -Badakizu, ba, legeak zer dioen! 25 00:02:17,637 --> 00:02:19,272 Baimen bat dugu. 26 00:02:19,305 --> 00:02:22,442 -Baimen bat? Nor zarete? -Zinema ikasleak. 27 00:02:22,575 --> 00:02:25,945 Erakutsidazu eta ez filmatu gehiago. 28 00:02:27,580 --> 00:02:29,015 Baimena autoan dago? 29 00:02:29,182 --> 00:02:31,885 -Emango didazue? -Egon pixka bat. 30 00:02:33,786 --> 00:02:35,755 Presarik gabe, noski. 31 00:02:39,058 --> 00:02:40,493 Zuk daukazu? 32 00:02:41,094 --> 00:02:42,395 Bai, nik daukat. 33 00:02:46,466 --> 00:02:47,300 Hemen dago. 34 00:02:47,534 --> 00:02:48,801 Film bat egiten ari zarete? 35 00:02:48,902 --> 00:02:51,304 -Ikasleak zarete oraindik? -Bai. 36 00:02:52,005 --> 00:02:53,106 Baimena… 37 00:02:53,173 --> 00:02:55,341 Ikusten duzu. 38 00:02:55,508 --> 00:02:58,811 -Baimen honek ez dit balio. -Zergatik ez? 39 00:02:58,945 --> 00:03:02,749 Zuk baimena duzu, eta nik, aginduak! 40 00:03:03,583 --> 00:03:05,685 -Ezin dugu filmatu? -Hori da. 41 00:03:05,818 --> 00:03:07,587 Kartela ikusten duzu? 42 00:03:07,654 --> 00:03:09,189 Baimen bat daukat. 43 00:03:09,222 --> 00:03:12,192 Zoaz, ba, baimena eman dizuna filmatzera! 44 00:03:12,325 --> 00:03:15,261 Nik aginduak eta arauak ditut! 45 00:03:15,295 --> 00:03:17,197 Zergatik zatoz Challatez galdezka? 46 00:03:17,230 --> 00:03:20,366 -Haren ahaidea zara? -Ez. Hemen dagoen jakin nahi dut. 47 00:03:20,400 --> 00:03:24,871 Auskalo! Hor barruko denak Challat dira. 48 00:03:24,904 --> 00:03:27,774 Gelditu traste hori! 49 00:03:27,941 --> 00:03:29,876 Filmatzen ari zara oraindik? 50 00:03:30,043 --> 00:03:31,778 Lasai, gizona! 51 00:03:31,945 --> 00:03:33,546 Erantzun bat nahi dut. 52 00:03:33,580 --> 00:03:36,482 Ez dizkizut kartzelako sekretu guztiak esango! 53 00:03:36,616 --> 00:03:37,750 Espetxean sekretuak daude? 54 00:03:37,750 --> 00:03:40,220 Zer uste duzu, zokoan zaudela? 55 00:03:40,220 --> 00:03:44,390 Barruan edo kanpoan, Challat edo ez Challat… 56 00:03:44,457 --> 00:03:45,925 Itzali kamera! 57 00:03:46,159 --> 00:03:47,560 Nahikoa da! 58 00:03:47,694 --> 00:03:48,828 Lasai! 59 00:03:48,995 --> 00:03:51,965 Puskatu egingo dizut! 60 00:03:52,265 --> 00:03:53,833 Askatu kamera. 61 00:03:54,033 --> 00:03:56,469 Itzulidazu kamera. Ez duzu eskubiderik! 62 00:03:56,669 --> 00:03:58,538 Ezin zarete hemen egon! 63 00:03:58,705 --> 00:04:00,673 Itzulidazu kamera! Ea lasaitzen garen. 64 00:04:00,840 --> 00:04:02,275 Nortasun agiriak badituzue? 65 00:04:02,442 --> 00:04:04,444 -Bai, badaukat. -Emadazu! 66 00:04:04,577 --> 00:04:07,947 Itzulidazu nire lanabesa! Ez nauzu kikiltzen! 67 00:04:08,114 --> 00:04:10,183 Baimena dugu, ordea! 68 00:04:10,350 --> 00:04:12,585 Beste leku batean erabili, ba! 69 00:04:12,752 --> 00:04:14,454 Egoskorra alaena! 70 00:04:15,622 --> 00:04:17,824 Asko arriskatzen ari zarete! 71 00:04:18,258 --> 00:04:21,361 Ez dugu ezer arriskatzen, dena legezkoa da. 72 00:04:21,494 --> 00:04:23,062 Tematuta oraindik? 73 00:04:24,030 --> 00:04:25,698 Tori zure kamera! 74 00:04:26,099 --> 00:04:27,934 Alde hemendik! 75 00:04:29,669 --> 00:04:31,070 Horrela, orain? 76 00:04:32,505 --> 00:04:34,841 Ez duzu janztea nahi? 77 00:04:35,508 --> 00:04:37,243 Nahi duzun bezala. 78 00:04:38,077 --> 00:04:40,613 Eser zaitezte. 79 00:04:43,383 --> 00:04:46,486 Nola gertatu zen hura? 80 00:04:49,055 --> 00:04:51,791 Hondartzan paseatzen ari nintzen lagun batzuekin. 81 00:04:51,924 --> 00:04:55,862 Moto baten zarata entzun genuen geure atzean. 82 00:04:55,895 --> 00:04:59,098 Neskatan egin nahi zuen mutilen bat izango zela pentsatu genuen. 83 00:04:59,198 --> 00:05:01,801 Hotza sentitu nuen ipurmasailetan. 84 00:05:02,235 --> 00:05:04,604 Ez nuen ulertzen zer gertatzen ari zitzaidan. 85 00:05:04,704 --> 00:05:08,107 Eta, gero, hanka astundu zitzaidan. 86 00:05:08,374 --> 00:05:10,543 Odoletan blai nengoen. 87 00:05:13,179 --> 00:05:14,347 Hemen. 88 00:05:17,750 --> 00:05:21,587 Tatuajea ebakiondoa estaltzeko egin nuen. 89 00:05:25,158 --> 00:05:29,095 Min handia eman zidan, eta oso gaizki pasatu nuen. 90 00:05:29,762 --> 00:05:30,963 Salatu egin zenuen? 91 00:05:31,097 --> 00:05:34,500 Ez, ez nion garrantzirik eman nahi izan. 92 00:05:34,634 --> 00:05:40,640 "Challaten bila nabil film baterako. Zenbaki honetara deitu". 93 00:05:44,877 --> 00:05:46,646 Haragiz gosetuta dago hori! 94 00:05:47,947 --> 00:05:50,783 Koipejale erabatekoa! 95 00:05:52,618 --> 00:05:58,524 Challat gure kultura musulmanaren emaitza da. 96 00:06:00,460 --> 00:06:06,599 Gure gizartean, labana sartzea norbaiti aztarna bat uztea da. 97 00:06:06,799 --> 00:06:10,136 Gezurra! Horrek ez du zerikusirik Islamarekin. 98 00:06:10,870 --> 00:06:15,074 Koranean ez du jartzen: "Sartuiozue labana elkarri!" 99 00:06:15,475 --> 00:06:20,680 Ez dut Islamean esan, arabiar kulturan baizik. 100 00:06:21,013 --> 00:06:24,650 Arabiar herrialde batzuetan gizonek puñalak dauzkaten aldean. 101 00:06:24,684 --> 00:06:26,152 Gizontasunaren sinboloa da. 102 00:06:44,036 --> 00:06:46,372 Orduan ondo egin zuen! 103 00:06:47,540 --> 00:06:51,444 Nazkatuta geunden eta! 104 00:06:51,577 --> 00:06:55,415 Izan ere, sermolari saudi batek hau esan zuen: 105 00:06:55,748 --> 00:07:00,680 "Tunisiako kaleak bekaturako bide lohiak dira". 106 00:07:00,820 --> 00:07:02,121 Garbi dago? 107 00:07:07,293 --> 00:07:08,840 Zurrumurru bat da. 108 00:07:10,163 --> 00:07:12,280 Zurrumurru bat, nola ba? 109 00:07:12,432 --> 00:07:15,935 Ez dugu geure begiz ezer ikusi. 110 00:07:16,035 --> 00:07:18,520 Horren aditzea besterik ez dugu. 111 00:07:18,938 --> 00:07:19,880 Zurrumurru bat da. 112 00:07:19,939 --> 00:07:25,120 Gu, tunisiarrok, zurrumurruaren erregeak gara! 113 00:07:25,244 --> 00:07:27,480 -Ez al da hala? -Egia da. 114 00:07:27,880 --> 00:07:30,240 Buru-belarri dabilen lapur bat izan liteke. 115 00:07:30,316 --> 00:07:34,400 Biktimak hari aurre egin, berak labana sartu, eta ihes egingo zuen. 116 00:07:34,454 --> 00:07:36,560 Eta hala bihurtuko zen Challaten elezaharra. 117 00:07:36,622 --> 00:07:40,200 -Baina hainbat biktima egon da. -Hala omen da, bai. 118 00:07:46,232 --> 00:07:49,101 Neska batek egoki jantzita joan behar du… 119 00:07:49,202 --> 00:07:51,440 …itxuraz eta txukun jantzita. 120 00:07:51,604 --> 00:07:54,400 -Ni itxurazkoa eta egokia naiz? -Bai. Zu, bai. 121 00:07:54,474 --> 00:07:56,680 -Benetan? -Bai. 122 00:07:57,043 --> 00:08:01,640 Baina, euria ari duenez, galtza bakero bat jantzi zenezakeen. 123 00:08:04,283 --> 00:08:08,240 -Beraz, ez naiz egokia? -Bai… Gutxi gorabehera! 124 00:08:08,554 --> 00:08:11,491 Emakumeak egoki jantzita joan behar du… 125 00:08:11,624 --> 00:08:14,393 …errespetua merezi izateko. Begira zer sinplea den! 126 00:08:14,560 --> 00:08:16,496 Bestela, labana sartu behar zaio? 127 00:08:16,562 --> 00:08:18,164 Labana sartu, ez… 128 00:08:21,801 --> 00:08:25,800 Baina, niretzat, emakume ia biluzi bat… 129 00:08:25,905 --> 00:08:27,540 Labana sartu behar zaio. 130 00:08:27,707 --> 00:08:30,360 -Baietz? -Labana sartu behar zaio! 131 00:08:30,843 --> 00:08:33,440 Nire ustez, labana sartu, eta kitto! 132 00:08:33,646 --> 00:08:34,981 Zer diozu? 133 00:08:35,147 --> 00:08:37,917 -Labana sartu behar zaio! -Zergatik? 134 00:08:37,984 --> 00:08:41,360 Salafista, muturrekoa edo dena delakoa naizela esango didazu… 135 00:08:41,420 --> 00:08:44,000 -…emakume biluzi bat… -Estal dadila! 136 00:08:44,123 --> 00:08:46,880 Lotsakorra izan behar du! 137 00:08:47,527 --> 00:08:49,800 Norberak bere arrebaren janzkera zaindu behar du… 138 00:08:49,862 --> 00:08:51,600 -…bestela… -Ez da gizona! 139 00:08:51,697 --> 00:08:56,903 Emakumeak erabakiko du, ordea, nola jantzi, ezta? 140 00:08:57,436 --> 00:09:01,000 Beraz, kalera biluzik atera nahi badu, normala da hori? 141 00:09:01,140 --> 00:09:03,409 Ni gizona naiz, gizon-sena dut… 142 00:09:03,543 --> 00:09:08,915 …eta neska bortxatzen badut, ez zait inor haserretuko. 143 00:09:16,722 --> 00:09:19,659 Challaten kontu hura gezurra zen. 144 00:09:19,792 --> 00:09:22,128 Hakimekin ezkondu nintzenean… 145 00:09:22,228 --> 00:09:23,896 …19 urte nituen. 146 00:09:24,597 --> 00:09:27,833 Batxilergoko azken urtea zen, eta ikasketak utzi nituen. 147 00:09:27,867 --> 00:09:31,704 Ezkontzak zoriona ekarriko zidala uste nuen nik… 148 00:09:31,737 --> 00:09:33,973 …berak zainduko ninduela… 149 00:09:34,040 --> 00:09:36,943 Eta entsalada-ontzi hau bezala geratu nintzen. 150 00:09:37,310 --> 00:09:39,720 Ez ninduen kontuan hartzen. 151 00:09:41,948 --> 00:09:46,419 Garai hartan tatuajearen moda zegoen. 152 00:09:46,485 --> 00:09:49,080 Neska guztiek bazeukaten bat. 153 00:09:49,188 --> 00:09:52,058 Hakimi esan nion tatuaje bat nahi nuela. 154 00:09:52,124 --> 00:09:55,094 Hakimi, zerbait nahi baldin badut… 155 00:09:55,194 --> 00:09:57,763 …behin eta berriz eskatu behar izaten diot. 156 00:09:58,164 --> 00:10:00,600 Ez da erraza, ez daukat dirurik… 157 00:10:00,733 --> 00:10:03,903 …eta beraren bitartez egin behar dut beti dena. 158 00:10:03,936 --> 00:10:06,772 Berak, noski, ez zuen tatuajerik nahi. 159 00:10:06,872 --> 00:10:12,320 Ez omen zuen zirriborrorik nahi nire gorputzean. 160 00:10:17,617 --> 00:10:20,353 Kontu hartaz etsi nuen… 161 00:10:20,386 --> 00:10:24,080 …baina buruan zebilkidan, eta haserre nengoen berarekin. 162 00:10:24,123 --> 00:10:27,440 Hurrengo udan, hondartzan nengoen lagunekin. 163 00:10:27,493 --> 00:10:31,397 Bero zegoen, bikinian geunden. 164 00:10:31,664 --> 00:10:33,480 Norbait hurbildu zitzaigun… 165 00:10:33,833 --> 00:10:35,635 …oso beldurgarria zen. 166 00:10:35,868 --> 00:10:37,720 Garrasika hasi zitzaigun: 167 00:10:37,837 --> 00:10:40,000 "Ez duzue lotsarik, bikinia jantzita?" 168 00:10:40,040 --> 00:10:42,400 "Challatek konponduko dizkizue kontuak!" 169 00:10:42,475 --> 00:10:44,677 Horrek zirrara egin zidan. 170 00:10:44,944 --> 00:10:46,679 Etxera itzuli nintzen. 171 00:10:48,648 --> 00:10:50,449 Labana bat hartu… 172 00:10:50,716 --> 00:10:53,720 …eta labanaz ebaki bat egin nion neure buruari… 173 00:11:03,396 --> 00:11:05,531 Zer esan dezaket? 174 00:11:06,766 --> 00:11:08,480 Hakim etxera etorri zen… 175 00:11:08,534 --> 00:11:11,440 …eta lurrean aurkitu ninduen, neure onetik aterata… 176 00:11:11,804 --> 00:11:13,640 …oinazeagatik… 177 00:11:14,573 --> 00:11:17,040 …eta neure gezurragatik. 178 00:11:17,710 --> 00:11:23,160 Ikara handia hartu zuen nigatik. Salaketa jartzea nahi zuen. 179 00:11:23,215 --> 00:11:25,560 Baina nik ez nuen jarri nahi izan. 180 00:11:26,285 --> 00:11:28,421 Handik hilabete batzuetara… 181 00:11:29,121 --> 00:11:33,760 …ez nuen jadanik minik, baina ebakiondoa hor neukan. 182 00:11:33,993 --> 00:11:38,531 Tatuaje bat egiten uzteko eskatu nion Hakimi. 183 00:11:38,631 --> 00:11:40,399 Billete batzuk bota zizkidan… 184 00:11:40,566 --> 00:11:43,235 …eta esan zidan: "Egin ezazu, ba!" 185 00:11:43,502 --> 00:11:45,438 Eta horra… 186 00:11:46,939 --> 00:11:51,143 Bestela esanda, tatuaje bategatik labankatu zenuen zeure burua? 187 00:11:51,577 --> 00:11:52,840 Ez dakit. 188 00:11:53,279 --> 00:11:55,147 Ez dut horretan pentsatu. 189 00:11:55,481 --> 00:11:58,417 Erotuta nagoela pentsatuko duzu. 190 00:11:58,751 --> 00:12:01,287 Eroaldi bat izan nuen… 191 00:12:01,387 --> 00:12:03,189 …baina ez dakit zergatik. 192 00:12:26,479 --> 00:12:28,481 Challat aurkitu nahi duzu? 193 00:12:28,881 --> 00:12:31,584 10 dinar ematen badizkidazu, hura ekarriko dizut. 194 00:12:32,084 --> 00:12:33,419 Hor dago! 195 00:12:34,019 --> 00:12:36,560 Hemen inork ez die emakumeei labanarik sartzen! 196 00:12:36,789 --> 00:12:39,492 Konplexudun eta gaixo hutsa da. 197 00:12:39,592 --> 00:12:42,640 -Ezagutzen duzu? -Elkarrekin egon ginen kartzelan. 198 00:12:42,762 --> 00:12:44,830 -Zer abizen du? -Zer ba? 199 00:12:44,997 --> 00:12:48,000 Ez dut lagunik salatuko. Agur. 200 00:12:48,434 --> 00:12:50,236 Itxaron. 201 00:12:53,839 --> 00:12:56,776 Zatoz! Nik esango dizut haren abizena! 202 00:12:57,376 --> 00:12:59,512 Aktore bat nahi duzu? Ixo! 203 00:12:59,645 --> 00:13:01,280 Challat bat nahi duzu? 204 00:13:01,480 --> 00:13:06,218 Nik norbait aurkituko dizut, zuk hari pagatu… 205 00:13:06,352 --> 00:13:08,587 …eta hark Challatena egingo dizu. 206 00:13:08,788 --> 00:13:11,800 -Ez dut gezurrezko Challatik nahi. -Benetakoa nahi duzu? 207 00:13:11,924 --> 00:13:16,360 Benetako film bat egin nahi dut. Bestela, aktore bat hartuko nuke. 208 00:13:16,462 --> 00:13:18,000 Har nazazu ni, aktorea naiz. 209 00:13:18,798 --> 00:13:23,335 Emadazu labana eta motoa, eta ikuskizuna egingo dizut. 210 00:13:31,677 --> 00:13:32,945 Prest zaudete? 211 00:13:43,322 --> 00:13:44,657 Kaixo. 212 00:13:45,457 --> 00:13:47,480 Sinetsarazidazu zu zarela Challat. 213 00:13:47,593 --> 00:13:51,297 Ni edo beste edonor izan liteke. 214 00:13:51,430 --> 00:13:53,040 Zu zara, bai edo ez? 215 00:13:53,165 --> 00:13:55,240 Ni ni naiz eta bera bera da. 216 00:13:55,301 --> 00:13:58,480 Baina ni bera izatea nahi baduzu, konforme! 217 00:13:58,838 --> 00:14:01,307 Erakutsidazu nola izan zaitezkeen bera. 218 00:14:01,440 --> 00:14:02,908 Moto bat alokatu dut… 219 00:14:03,142 --> 00:14:05,720 …eta txanoa jantzi, eta burua estali dut… 220 00:14:05,778 --> 00:14:07,400 …inork ezagutu ez nazan. 221 00:14:07,513 --> 00:14:10,280 Neska fabrikatik atera, eta autobus-geltokian zain dago. 222 00:14:10,382 --> 00:14:13,360 Atzetik hurbildu natzaio, eta labana luze batekin… 223 00:14:13,752 --> 00:14:17,056 …labanaz urratu dizkiot ipurmasailak. 224 00:14:17,189 --> 00:14:20,160 Lurrean utzi dut neska. Jendea inguratu egin zaio… 225 00:14:20,226 --> 00:14:21,840 …eta nik hanka egin dut. 226 00:14:27,700 --> 00:14:29,768 Labana aipatzen duzu… 227 00:14:30,703 --> 00:14:33,720 …labana erabiltzen jakin behar, ordea! 228 00:14:34,740 --> 00:14:36,120 Mukitsuak baizik ez dira… 229 00:14:36,242 --> 00:14:38,240 Nik putak gobernatu izan ditut. 230 00:14:38,444 --> 00:14:42,520 Era askotako trafikoan aritua naiz. 231 00:14:43,415 --> 00:14:46,652 Asko errespetatzen ditut emakumeak. 232 00:14:47,419 --> 00:14:50,356 Hiruzpalau jo ditut, besterik ez. 233 00:14:51,056 --> 00:14:53,525 Neska haietako batek arreta erakarri zidan. 234 00:14:54,393 --> 00:14:56,128 Haserre nengoen berarekin. 235 00:14:56,295 --> 00:15:00,633 Eskarmentu eder bat eman nahi nion. 236 00:15:00,799 --> 00:15:04,737 Mutilak bere oinetara zeuzkala uste zuen. 237 00:15:04,837 --> 00:15:06,906 Auzoko printzesa! 238 00:15:07,473 --> 00:15:08,540 Labana sartu nion. 239 00:15:08,941 --> 00:15:10,910 Eskarmentua har zezan. 240 00:15:10,943 --> 00:15:14,780 Neska lotsatiaren itxurak egiten zituen… 241 00:15:15,648 --> 00:15:17,983 …bere galtza bakero estuetan… 242 00:15:18,017 --> 00:15:21,680 …kuleroak agerian, kulunka eginez… 243 00:15:21,987 --> 00:15:26,840 Neska bati hitz egin nik, eta hark ezezkoa ematen badit… 244 00:15:27,059 --> 00:15:28,200 …labana sartzen diot. 245 00:15:28,260 --> 00:15:31,240 Eta zergatik hitz egiten diozu? 246 00:15:31,830 --> 00:15:33,232 Auskalo… 247 00:15:46,612 --> 00:15:49,782 Neska ezagutzeko… sexurako, auskalo! 248 00:15:50,816 --> 00:15:52,651 Sentitzen dut batzuengatik… 249 00:15:53,185 --> 00:15:56,622 …baina Tunisko emakume guztiak putak dira. 250 00:15:56,789 --> 00:15:58,557 Bazterrak nahasten dituzte. 251 00:16:00,600 --> 00:16:03,360 Neskari labana sartzeak gozamena ematen du batzuetan. 252 00:16:03,529 --> 00:16:07,499 Labanaz aurpegian zauritu dezakezu neska, baina… 253 00:16:09,368 --> 00:16:11,637 …ipurmasailetan hobe da. 254 00:16:11,670 --> 00:16:14,573 Gero, galtzak eranzten dituen bakoitzean… 255 00:16:14,606 --> 00:16:16,760 …egindako okerraz jabetuko da. 256 00:16:16,976 --> 00:16:19,440 Baratxuri ale bat edukitzea komeni da. 257 00:16:19,712 --> 00:16:21,380 Zertarako baratxuri ale bat? 258 00:16:21,447 --> 00:16:26,040 Zauria orbaindu ez dadin, irekita gera dadin. 259 00:16:26,185 --> 00:16:29,088 Neska hori ezingo da sekula komunean eseri. 260 00:16:29,221 --> 00:16:30,789 Zauria berriz irekiko baitzaio. 261 00:16:30,856 --> 00:16:33,680 Ahuspez lo egitera beharko dut. Sekula gehiago ez bizkarrez! 262 00:16:33,759 --> 00:16:35,000 Tortura hori jasan beharko du. 263 00:16:35,227 --> 00:16:37,720 Zorionez, neskei erasotzen diet… 264 00:16:37,830 --> 00:16:40,120 …bestela, neure buruari erasoko nioke eta. 265 00:16:40,199 --> 00:16:42,960 Nire gorputza baliotsuegia da niretzat. 266 00:16:43,102 --> 00:16:44,760 Pena litzateke! 267 00:16:47,139 --> 00:16:48,407 Antzeztu nahi duzu? 268 00:16:48,774 --> 00:16:50,542 Horixe antzeztu nahi dudala… 269 00:16:50,709 --> 00:16:55,147 …bestela ez nintzateke goizeko 6ak ezkero hemen egongo. 270 00:16:56,515 --> 00:16:58,450 Challat antzez dezakezu? 271 00:16:58,517 --> 00:16:59,985 Norekin? 272 00:17:01,620 --> 00:17:04,000 Zergatik aritzen zara labankadaka? 273 00:17:04,556 --> 00:17:09,080 Batzuetan, neskek galtza bakeroak estu-estu jantzita dauzkatenean… 274 00:17:09,128 --> 00:17:11,240 …haserretu egiten naiz. 275 00:17:11,296 --> 00:17:14,040 Eskarmentu bat eman behar diet. 276 00:17:14,266 --> 00:17:16,335 Neskak hezi nahi dituzu, beraz? 277 00:17:16,335 --> 00:17:18,103 Hori da. 278 00:17:20,706 --> 00:17:23,040 Lasaiturik sentitzen zara neskei eraso ondoren? 279 00:17:23,108 --> 00:17:26,120 Argituidazu: Nola jokatzen duzu? 280 00:17:26,779 --> 00:17:29,560 Labana aldean edukitzen dut beti. 281 00:17:29,715 --> 00:17:30,582 Erakutsi. 282 00:17:30,616 --> 00:17:32,951 Orain ez daukat labana aldean. 283 00:17:34,953 --> 00:17:35,988 Zoaz zeure lekura. 284 00:17:36,055 --> 00:17:38,791 Zurekin hitz egin nahi dut. 285 00:17:38,824 --> 00:17:40,192 Entzuten naukazu. 286 00:17:40,225 --> 00:17:42,795 -Zer da hau dena? -Castingerako etorri zara? 287 00:17:42,828 --> 00:17:46,031 Ez, ni naiz hori dena egin duena. 288 00:17:46,098 --> 00:17:48,967 -Zer? -Neuk labankatu ditut emakumeak. 289 00:17:49,034 --> 00:17:51,437 -Benetan? -Bai. Zertarako daude horiek? 290 00:17:51,537 --> 00:17:53,480 Film bat prestatzen ari gara. 291 00:17:54,139 --> 00:17:55,407 Zer film? 292 00:17:55,407 --> 00:17:59,711 Challaten bila zabiltza, ezta? 293 00:18:00,212 --> 00:18:01,780 Hemen naukazu, ba. 294 00:18:01,947 --> 00:18:04,116 -Aktorea zara? -Ez. 295 00:18:04,149 --> 00:18:05,984 Zer da kamiseta hori? 296 00:18:06,051 --> 00:18:07,619 Ez duzu ezagutzen? 297 00:18:07,653 --> 00:18:09,054 -Scarface? -Bai. 298 00:18:09,088 --> 00:18:12,157 Aktorea zara, beraz. Zure saioa egiten ari zara. 299 00:18:12,257 --> 00:18:14,860 Begira prentsa-ebakin hau. 300 00:18:15,027 --> 00:18:17,329 Hor dituzu nire izen-abizenak: Jalel Dridi. 301 00:18:17,463 --> 00:18:20,866 Artikulu hau irakurrita daukat, ez du izen-abizenik. 302 00:18:20,933 --> 00:18:22,760 Gezurretan ari zara. 303 00:18:22,935 --> 00:18:24,903 Ezagutzen dut artikulu hau! Ez dago izenik. 304 00:18:24,970 --> 00:18:27,506 Kartzelan egonda nago, ba. 305 00:18:27,539 --> 00:18:31,076 Hemen jartzen du: "21 urteko mutil ezkongabe bat…" 306 00:18:31,543 --> 00:18:33,512 Izenik aipatu gabe. 307 00:18:33,979 --> 00:18:36,148 Putakume horiek botatzea nahi duzu? 308 00:18:36,215 --> 00:18:37,015 -Benetan ari zara? -Bai. 309 00:18:37,049 --> 00:18:39,618 -Nola hitz egiten didazu? -Bai. 310 00:18:39,852 --> 00:18:41,640 Zuk hitz egiten didazu niri mespretxuz. 311 00:18:41,787 --> 00:18:44,590 Zure entzunaldi eta casting alu horrekin! 312 00:18:46,191 --> 00:18:49,695 Neu egon nintzen kartzelan, neu jipoitu ninduten! 313 00:18:49,828 --> 00:18:53,732 Eta zuk ergel hauetako bati eman nahi diozu Challaten papera. 314 00:18:53,799 --> 00:18:55,467 Ni naiz Challat. 315 00:18:55,567 --> 00:18:57,169 Haiek bizi izan dute hori? 316 00:18:57,269 --> 00:19:00,105 Nitaz galdezka aritu zara, eta hemen naukazu. 317 00:19:01,740 --> 00:19:04,309 Paper puta hori emango didazu? 318 00:19:05,577 --> 00:19:10,249 -Zergatik halako zakarkeriak? -Nik horrela hitz egiten dut! 319 00:19:10,415 --> 00:19:13,652 Hala da! Nola nahi duzu hitz egitea? 320 00:19:14,052 --> 00:19:16,488 -Nik modu onean hitz egiten dizut. -Errespetuz hitz egidazu. 321 00:19:16,555 --> 00:19:19,424 Zer errespetu putaz ari zara zu? 322 00:19:19,491 --> 00:19:21,326 Zer errespetu? 323 00:19:22,060 --> 00:19:23,929 Horietako inork ez du papera lortuko. 324 00:19:24,029 --> 00:19:26,832 -Zu bezalakoak dira denak. -Zerikusirik ez! 325 00:19:27,032 --> 00:19:29,434 Kartzelan egon dira, ni bezala? 326 00:19:29,468 --> 00:19:32,571 Eta zuk nik bezala sufritu duzu? 327 00:19:33,138 --> 00:19:35,941 Jipoitu egin ninduten. 328 00:19:36,208 --> 00:19:39,978 Ospitalean ere egon nintzen. 329 00:19:40,212 --> 00:19:42,247 Zu, berriz, hor zabiltza boligrafoarekin… 330 00:19:42,347 --> 00:19:44,049 …eta horiek denak hor… 331 00:19:44,316 --> 00:19:46,585 …eta zuk banatzen dituzu paperak, ezta? 332 00:19:47,319 --> 00:19:48,987 Eta zer? 333 00:19:50,289 --> 00:19:51,623 Zoaz pikutara! 334 00:19:51,757 --> 00:19:54,040 Ziur esaten dizut: hauetako inork ez du paper hori egingo. 335 00:19:54,159 --> 00:19:55,894 -Primeran! -Ez horregatik. 336 00:19:55,928 --> 00:20:00,199 -Beldurrak airean nago! -Badakit ikaratu egin zaitudala. 337 00:20:00,399 --> 00:20:01,333 Zatoz hona! 338 00:20:01,466 --> 00:20:05,037 Ez, kanpoan geratuko naiz, eta bizitza izorratuko dizut. 339 00:20:05,070 --> 00:20:07,472 Eta pikutara bidaliko ditut mozolo horiek! 340 00:20:09,074 --> 00:20:11,143 -Zatoz, ba! -Ezta pentsatu ere! 341 00:20:11,210 --> 00:20:13,412 Deitu poliziari, nahi baduzu! 342 00:20:13,412 --> 00:20:16,315 -Geldi! -Zoaz pikutara, zu eta poliziak! 343 00:20:16,348 --> 00:20:17,749 Ez naiz haien beldur. 344 00:20:28,193 --> 00:20:30,729 TUNIS-MEDINAko KOMISARIA 345 00:20:30,896 --> 00:20:32,798 -Ongi etorri. -Eskerrik asko. 346 00:20:32,864 --> 00:20:37,769 Artikulu hau 2003an argitaratu zen. 347 00:20:38,560 --> 00:20:40,680 Aspaldiko kontua! 348 00:20:41,607 --> 00:20:46,360 Zure gizonek atxilotu omen zuten Challat. 349 00:20:46,511 --> 00:20:50,315 Ondo gogoratzen naiz, 2003an izan zen. 350 00:20:50,916 --> 00:20:54,186 Zer dela eta interesatzen zaizu gai hau? 351 00:20:54,319 --> 00:20:57,189 Haren izena egiaztatu nahi nuke. 352 00:20:58,090 --> 00:20:59,958 Dridi delako bat… 353 00:21:02,861 --> 00:21:07,040 …Ezzouhour auzokoa, uste dut. 354 00:21:07,232 --> 00:21:13,772 Horretaz ziur nago, baina haren datu guztiak… 355 00:21:14,439 --> 00:21:15,707 …hori korapilatsuagoa da. 356 00:21:15,807 --> 00:21:20,012 Artxiboetan bilatu behar litzateke. 357 00:21:20,412 --> 00:21:22,714 -Artxiboa zuk daukazu? -"Inch'Allach". 358 00:21:22,714 --> 00:21:27,440 Bestela, auzitegian, han gordeta daude artxibo guztiak. 359 00:21:28,587 --> 00:21:32,291 M'ZOUGHI JAUNA ABOKATUA 360 00:21:33,792 --> 00:21:38,530 Badakit atxilotu egin zutela… 361 00:21:38,730 --> 00:21:42,167 …baina ez dakit epaitu zuten edo ez. 362 00:21:42,301 --> 00:21:49,400 Hori egiazta daiteke, baina prozedura bat errespetatu behar da. 363 00:21:49,574 --> 00:21:50,560 Zer prozedura? 364 00:21:50,709 --> 00:21:53,378 Hura nire bezeroa ez zenez… 365 00:21:53,512 --> 00:21:55,880 …ezin dut haren txostena ikusi. 366 00:21:55,981 --> 00:21:57,816 Zer egin behar da, ba? 367 00:21:57,949 --> 00:22:01,253 Auzitegian galdetu dezaket… 368 00:22:01,320 --> 00:22:04,656 …ea bere abokatua nor zen. 369 00:22:04,856 --> 00:22:06,958 Jalel Dridi omen du izena. 370 00:22:07,059 --> 00:22:09,560 Bera omen da atxilotu zutena. 371 00:22:09,661 --> 00:22:13,240 Challaten kontua hiri-elezahar bat zela uste izan nuen hasieran. 372 00:22:13,332 --> 00:22:16,735 Izan nuen horren berri. Mundu guztia ikaratuta zegoen. 373 00:22:16,835 --> 00:22:20,672 Eta gero kontu hura bertan behera geratu zen. 374 00:22:21,707 --> 00:22:24,343 Horri buruz zalantza asko daude oraindik. 375 00:22:24,409 --> 00:22:29,548 Bulego espezializatuek antolatutako zerbait ote zen? 376 00:22:29,581 --> 00:22:30,615 Auskalo! 377 00:22:30,749 --> 00:22:35,954 Une jakin batean, beldurtuta nengoen nire bi alabengatik. 378 00:22:35,987 --> 00:22:39,520 Gero zalantzan geratu nintzen, berehala estali baitzuten hura. 379 00:22:39,658 --> 00:22:43,428 Erraza al da auzitegiko artxiboetan sartzea? 380 00:22:43,495 --> 00:22:45,040 Zer auzi den ikusi behar. 381 00:22:45,160 --> 00:22:48,760 Lehen, kontuzko txosten bat baldin bazen… 382 00:22:48,867 --> 00:22:54,573 …administrazioa gogotik saiatzen zen trabak jartzen. 383 00:22:54,906 --> 00:22:58,677 Baina txostenak garrantzirik ez bazuen, ez zegoen arazorik. 384 00:22:58,777 --> 00:23:01,580 Iraultzaz geroztik… 385 00:23:02,647 --> 00:23:06,985 …guardia zaharraren erreflexu batzuk alde batera utzita… 386 00:23:07,352 --> 00:23:08,887 …normal ari gara lanean. 387 00:23:39,217 --> 00:23:40,352 Kaixo. 388 00:23:40,819 --> 00:23:43,588 Ezagutzen duzu gizon hau? 389 00:23:44,823 --> 00:23:46,658 Ez, ez dut ezagutzen. 390 00:23:46,792 --> 00:23:48,527 -Ez duzu ezagutzen? -Ez. 391 00:23:48,794 --> 00:23:50,695 Baina mundu guztiak elkar ezagutzen du Ezzouhouren. 392 00:23:51,630 --> 00:23:55,440 Jainkoak libra gaitzala hain aurpegi ilunetik! 393 00:23:55,901 --> 00:23:57,480 Gizon hau ezagutzen duzu? 394 00:23:57,636 --> 00:24:00,772 Labana sartzen die emakumeei? Arma gaitezen, orduan! 395 00:24:00,839 --> 00:24:03,208 Zer egin diote? 396 00:24:08,213 --> 00:24:10,248 Nondik atera da astakirten hau? 397 00:24:11,049 --> 00:24:13,852 Hau ez da hemengoa. 398 00:24:15,153 --> 00:24:16,588 Ez da auzo honetakoa? 399 00:24:16,655 --> 00:24:20,225 Ez dakit. Ez dut ezer ikusi. 400 00:24:29,935 --> 00:24:31,303 Ez dut ezagutzen. 401 00:24:31,470 --> 00:24:32,704 Jalel? 402 00:24:33,572 --> 00:24:35,474 Ez, ez dut ezagutzen. 403 00:24:35,540 --> 00:24:37,275 Jalel esan duzu? 404 00:24:39,277 --> 00:24:40,679 Ezagutzen duzu, bai ala ez? 405 00:24:40,879 --> 00:24:41,947 Eraman nazazu haren etxera. 406 00:24:42,113 --> 00:24:44,549 Ez dakit non bizi den. 407 00:24:44,616 --> 00:24:46,640 Jalel, Belhassenen anaia? 408 00:24:46,785 --> 00:24:48,353 Bai, hori da. 409 00:24:51,256 --> 00:24:52,491 Erakutsidazu haren etxea. 410 00:24:52,824 --> 00:24:56,261 Badakit non bizi den, baina ezin dizut esan. 411 00:24:56,528 --> 00:24:57,520 Zergatik ez? 412 00:24:57,863 --> 00:24:59,331 Ez dakit… 413 00:25:02,968 --> 00:25:05,070 Zergatik ez didazu esan nahi? 414 00:25:05,770 --> 00:25:07,272 Zeren beldur zara? 415 00:25:07,305 --> 00:25:11,109 Nik ez dakit ezer, ez dut istilurik nahi. 416 00:25:29,794 --> 00:25:30,962 Jalel da. 417 00:25:31,196 --> 00:25:33,720 -Badakizu non bizi den? -Handik. 418 00:25:34,566 --> 00:25:37,720 Badago kalezulo bat, eskuinera, segi zuzen. 419 00:25:37,836 --> 00:25:40,672 Esku-telefonoak konpontzeko dendaren ondoan dago. 420 00:25:41,006 --> 00:25:44,000 -Zer harrapatzen duzu hemen? -Ezer ez. Denbora-pasa. 421 00:26:35,594 --> 00:26:37,262 Kaixo. 422 00:26:42,334 --> 00:26:43,635 Kaixo. 423 00:26:44,736 --> 00:26:47,339 Hemen bizi den mutil gaztearen bila nabil. 424 00:26:47,505 --> 00:26:49,040 Ez dago hemen. 425 00:26:49,174 --> 00:26:50,875 -Etorriko da. -Laster? 426 00:26:51,042 --> 00:26:53,511 Kafetegian dago, itxaroiozu. 427 00:26:53,678 --> 00:26:56,014 -Barruan itxaron dezakegu? -Jakina. 428 00:26:58,817 --> 00:27:01,453 Henna jarri duzu? 429 00:27:02,420 --> 00:27:04,520 Kendu egingo dut, ondo finkatuta dago eta. 430 00:27:04,623 --> 00:27:05,960 Ikus dezaket? 431 00:27:06,257 --> 00:27:08,520 -Zer polita! -Eskerrik asko. 432 00:27:09,160 --> 00:27:11,840 Hitz egingo al didazu Jalelez? 433 00:27:12,664 --> 00:27:15,680 Mutil ikasia da. 434 00:27:16,334 --> 00:27:18,080 Ikasle ona zen… 435 00:27:18,403 --> 00:27:21,360 …eta bat-batean eskola uztea erabaki zuen… 436 00:27:21,439 --> 00:27:23,174 …inmigratzeko. 437 00:27:23,541 --> 00:27:27,200 Obsesionatuta zegoen Tunisiatik alde egitearekin… 438 00:27:27,312 --> 00:27:30,040 …harik eta "Challat" bihurtu zen arte. 439 00:27:30,148 --> 00:27:32,280 Hura ez zen ohikoa Tunisen. 440 00:27:32,320 --> 00:27:36,440 Denek zuten Challaten berri… 441 00:27:36,521 --> 00:27:40,400 …eta denek jakin nahi zuten Challat nor zen. 442 00:27:40,525 --> 00:27:44,696 Auzoan, batzuek ezagutzen zuten, besteek, ez. 443 00:27:44,796 --> 00:27:48,600 Denak hurbildu nahi zitzaizkion. 444 00:27:48,733 --> 00:27:54,339 Gaur egun ere, aspaldiko lagunekin aurkitu… 445 00:27:54,372 --> 00:27:56,600 …eta nire semearen historia kontatzen diet. 446 00:27:56,675 --> 00:27:59,720 Harritu egiten zaizkit, eta semea ikusi nahi izaten dute. 447 00:27:59,778 --> 00:28:03,080 Labana nori sartu zion ikusi nahi izaten dute. 448 00:28:03,148 --> 00:28:06,000 Horri buruzko artikuluak irakurri dituzte eta. 449 00:28:06,117 --> 00:28:11,680 Ez dira jabetzen Challat nire semea dela. 450 00:28:12,190 --> 00:28:18,000 Esaten diet nire semea izan zela Ezzouhourren atxilotu zuten lehena. 451 00:28:18,063 --> 00:28:22,080 Garai hartan, hondartzara joan, eta jendetza izaten zuen atzetik. 452 00:28:22,267 --> 00:28:25,200 Oihuka hasten zitzaizkion: "Challat hemen dago!" 453 00:28:25,303 --> 00:28:31,743 Auzoan zehar jendea esaka: "Challat, Challat!" 454 00:28:32,477 --> 00:28:36,614 Alegia, Jalel da Challat! 455 00:28:47,792 --> 00:28:49,994 Ongi etorri. Zer moduz? 456 00:28:50,395 --> 00:28:53,298 Tira, ba. Garbiago ikusten duzu? 457 00:28:53,465 --> 00:28:54,399 Erabat. 458 00:28:54,566 --> 00:28:57,960 Ez nizun gezurrik esan. Egia esan nizun. 459 00:28:58,069 --> 00:29:00,120 Zerorrek egiaztatu behar zenuen… 460 00:29:00,505 --> 00:29:05,080 …han zeuden tipo guztiak gezurretan ari baitziren. 461 00:29:05,310 --> 00:29:09,120 Agintariengan egiaztatzeko esan nizun. 462 00:29:09,314 --> 00:29:11,840 Eta hemen zaude! Ongi etorri. 463 00:29:12,884 --> 00:29:17,760 Zer gertatu zen? Zergatik labankatzen zenituen neskak? 464 00:29:18,790 --> 00:29:20,920 Zergatik labankatzen nituen neskak? 465 00:29:21,192 --> 00:29:23,040 Kontu zaharra da hori. 466 00:29:25,463 --> 00:29:29,601 Dena jakin nahi duzu? Zergatik egin nuen hori? 467 00:29:29,768 --> 00:29:31,469 Dena jakin nahi duzu? 468 00:29:34,272 --> 00:29:36,775 Hasteko, badakizu zenbat emakume izan ziren? 469 00:29:38,076 --> 00:29:39,577 Hamaika! 470 00:29:40,578 --> 00:29:41,946 Zergatik? 471 00:29:42,347 --> 00:29:44,382 Zergatik? Nahi nuelako! 472 00:29:45,583 --> 00:29:48,280 Lehenengo aldian, neska baten atzetik nenbilen. 473 00:29:48,353 --> 00:29:50,320 Neskak iraindu egin ninduen… 474 00:29:50,588 --> 00:29:52,240 …nahiz ez nion ezer egin… 475 00:29:52,557 --> 00:29:55,440 …ez zitzaizkidan bere moduak gustatu. 476 00:29:56,594 --> 00:29:57,840 Zer esan nahi du horrek? 477 00:29:57,840 --> 00:30:00,760 Ez zitzaidan neskaren harrokeria gustatu. 478 00:30:00,999 --> 00:30:04,068 Labana batekin itzuli nintzen… 479 00:30:04,502 --> 00:30:06,560 …labana sartu nion, eta alde egin nuen. 480 00:30:06,638 --> 00:30:10,800 Aurrera segitu nuen; garagardo batzuk edanda nengoen. 481 00:30:10,909 --> 00:30:12,920 Berriz hasi nintzen gustatu egin zitzaidalako. 482 00:30:12,920 --> 00:30:14,920 Hirugarren aldiz, gero berriz… 483 00:30:15,046 --> 00:30:20,351 Itzulinguru bat egin nuen etxera etortzeko. 484 00:30:21,519 --> 00:30:24,389 Ez nuen hori egin emakumeak jasaten ez ditudalako. 485 00:30:24,556 --> 00:30:27,091 Neska pila eduki dut neure bizitzan. 486 00:30:27,392 --> 00:30:29,961 Hori ez da kontua. 487 00:30:30,461 --> 00:30:31,830 Besterik gabe egin nuen. 488 00:30:32,163 --> 00:30:33,464 "Besterik gabe"? 489 00:30:33,631 --> 00:30:36,840 Lehenengo neskaren jarreragatik hasi zen dena. 490 00:30:36,901 --> 00:30:39,160 Ezin dut mespretxua jasan. 491 00:30:39,270 --> 00:30:42,840 -Ospetsua izan nahi zuen. -Ezta pentsatu ere! 492 00:30:42,941 --> 00:30:46,760 Emakumeei labana sartzeagatik ospetsua zarela uste duzu? 493 00:30:46,845 --> 00:30:48,600 Gauza bitxia zen. 494 00:30:48,713 --> 00:30:51,560 Garai hartan, txorakeria asko egiten nituen. 495 00:30:51,683 --> 00:30:54,280 Lapurretan eta iruzurrean aritzen nintzen, batere lotsarik gabe. 496 00:30:54,352 --> 00:30:56,520 Motoan nindoan, eta ez ninduten harrapatzen. 497 00:30:56,588 --> 00:31:00,800 -Harrapatu zintuzten, ordea. -Gasolina bukatu zitzaidalako. 498 00:31:01,392 --> 00:31:04,000 Txapelduna naiz ni motoan. 499 00:31:04,062 --> 00:31:07,520 Auzo osoak ezagutzen nau, inork ezin nau harrapatu. 500 00:31:07,599 --> 00:31:13,200 Atzetik zetorkidan polizia-autoak paretaren kontra jo zuen. 501 00:31:13,271 --> 00:31:16,760 Buelta eman nuen haiei barre egiteko. 502 00:31:16,875 --> 00:31:18,877 Orduan harrapatu ninduten. 503 00:31:19,244 --> 00:31:22,800 Komisariara eraman ninduten beste bost mutilekin. 504 00:31:23,314 --> 00:31:25,520 Lehenengo biktimak berehala ezagutu ninduen… 505 00:31:25,583 --> 00:31:28,520 …bizkarrez, soslaiz eta aurrez aurre. 506 00:31:28,586 --> 00:31:32,120 Eta, orduan, oso urduri jarri ziren denak. 507 00:31:32,323 --> 00:31:37,480 Sekulako iskanbila sortu zen, polizia guztiak nire kontra. 508 00:31:37,795 --> 00:31:40,665 Prentsa ez aipatzearren… 509 00:31:41,099 --> 00:31:46,240 Ez naiz psikopata bat, prentsan esan zuten bezala. 510 00:31:48,239 --> 00:31:51,720 Poliziek bihozgabe egurtu ninduten. 511 00:31:51,910 --> 00:31:54,145 Biktimak iritsi baino lehenago. 512 00:31:54,312 --> 00:31:57,749 Poliziak gogotik ahalegindu ziren. 513 00:31:57,782 --> 00:32:01,920 Eta aurreko nire kondenak aurpegiratu zizkidaten. 514 00:32:02,153 --> 00:32:06,391 -Bazenuen aurrez kondenarik? -Jakina! 515 00:32:07,792 --> 00:32:10,595 Neska horietako batzuk gurutzatzen ditut oraindik. 516 00:32:11,062 --> 00:32:13,932 Hafsia auzoan. 517 00:32:14,632 --> 00:32:16,920 -Zuk labankatutako neska batzuk? -Bai. 518 00:32:18,036 --> 00:32:19,760 Haietako bat hondartzan ikusi nuen. 519 00:32:19,837 --> 00:32:22,073 Korrika alde egin zidan. 520 00:32:23,975 --> 00:32:25,920 Gogoratzen zara? Dibertigarria izan zen. 521 00:32:26,044 --> 00:32:28,513 Mundu guztia atzetik zetorkidan korrika. 522 00:32:28,579 --> 00:32:32,951 Beraz, zeure biktimak aurkez diezazkidakezu? 523 00:32:33,551 --> 00:32:36,120 Ez nago haiekin harremanetan. 524 00:32:36,220 --> 00:32:42,960 Eta, gainera, ezin zaitut haiengana eraman. 525 00:32:43,027 --> 00:32:45,000 Traumatizatuta daude oraindik. 526 00:32:45,196 --> 00:32:48,560 Ezagutu egin nahi nituzke, hala ere. 527 00:32:49,701 --> 00:32:52,870 -Ezagutzen omen dituzu. -Bai, baina… 528 00:32:53,004 --> 00:32:57,475 Bat ez zen urruti bizi, baina etxez aldatu zen. 529 00:32:58,977 --> 00:33:00,845 Baduzu haren telefonoa? 530 00:33:00,979 --> 00:33:05,160 Zer harreman duzu emakumeekin? Maiteminduta egon zara jadanik? 531 00:33:05,216 --> 00:33:06,351 Ni? 532 00:33:06,751 --> 00:33:09,480 Nik ama baizik ez dut maite. 533 00:33:09,754 --> 00:33:12,480 Jainkoak bedeinka dezala nire ama. 534 00:33:12,991 --> 00:33:16,480 Maitasuna ez da nobeletan baizik existitzen. 535 00:33:17,095 --> 00:33:19,760 Diru-gosea da bizitzaren oinarri bakarra. 536 00:33:19,864 --> 00:33:22,200 Maitasuna zaila da aurkitzen. 537 00:33:22,300 --> 00:33:25,240 Egizu kontu norbaitek labana sartzen diola zure amari… 538 00:33:25,436 --> 00:33:28,573 Lurraren gainetik desagerraraziko dut! 539 00:33:28,873 --> 00:33:32,440 Egia da, betiko desagerraraziko dut! 540 00:33:34,278 --> 00:33:36,480 Badakit nora iritsi nahi duzun… Eskerrik asko, ama. 541 00:33:36,614 --> 00:33:38,200 "Ehiztari ehizatua". 542 00:33:38,383 --> 00:33:39,517 Horrelakoa da bizitza. 543 00:33:45,590 --> 00:33:47,120 Hori zure neska al da? 544 00:33:47,325 --> 00:33:49,640 Nire printzesa berria da. 545 00:34:23,227 --> 00:34:26,480 "Atzo, Zohra D. izeneko tunisiar neska batek… 546 00:34:26,564 --> 00:34:30,400 …bere burua hil zuen Tuniseko aintziran". 547 00:34:30,735 --> 00:34:35,400 "15 urte zituen". 548 00:34:35,506 --> 00:34:38,000 "Nesken labankatzailearen biktimetako bat zen… 549 00:34:38,076 --> 00:34:39,440 …Challat deitutakoarena". 550 00:34:39,544 --> 00:34:41,879 "Ikerketaren lehen ondorioen arabera… 551 00:34:41,913 --> 00:34:46,240 …badago, nonbait, loturaren bat erasoaren eta suizidioaren artean". 552 00:34:46,350 --> 00:34:48,600 Artikulu hau 2003koa da. 553 00:34:49,520 --> 00:34:51,480 Hau da neskaren hilobia. 554 00:34:55,326 --> 00:34:57,400 Norbait etortzen al da hilobi hau bisitatzera? 555 00:34:57,462 --> 00:34:59,360 Astelehenero emakume bat etortzen da. 556 00:34:59,464 --> 00:35:00,665 Ezagutzen duzu? 557 00:35:00,832 --> 00:35:04,280 Ez, baina aitak ezagutzen du. 558 00:35:04,669 --> 00:35:09,006 -Berarengana eraman gaitzake? -Bai noski. 559 00:35:11,042 --> 00:35:12,400 500 millime. 560 00:35:12,844 --> 00:35:14,840 -Hilobia garbitzeagatik? -Bai. 561 00:35:14,946 --> 00:35:17,281 -Sofian, badituzu 500 millime? -Ez. 562 00:35:19,584 --> 00:35:20,680 Tori. 563 00:35:21,385 --> 00:35:22,520 Eskerrik asko. 564 00:35:24,422 --> 00:35:26,800 Kantu bat kanta dezaket joan aurretik? 565 00:35:26,858 --> 00:35:28,626 Zure aitarengana eraman behar gaituzu, ordea. 566 00:35:28,626 --> 00:35:30,695 Badakit, baina kantatu egin nahi nuke. 567 00:35:30,828 --> 00:35:31,963 Aurrera. 568 00:36:02,960 --> 00:36:03,961 Ongi etorri. 569 00:36:05,229 --> 00:36:07,760 Nire ahizpa Zohrak 15 urte zituen… 570 00:36:07,832 --> 00:36:10,560 …gizen samarra zegoen, eta zaharragoa zirudien. 571 00:36:12,003 --> 00:36:13,760 Oso azkar hazi zen. 572 00:36:14,438 --> 00:36:17,608 Bular handiak zituenez, lotsa ematen zion…  573 00:36:17,608 --> 00:36:20,240 …bularretako bat erosteko dirua aitari eskatzea. 574 00:36:20,344 --> 00:36:22,960 Saltoki handi bat ireki berria zuten Tunisen. 575 00:36:24,282 --> 00:36:28,480 Aitak erosketak egitera bidali gintuen hara… 576 00:36:28,786 --> 00:36:30,388 …oso diru gutxirekin. 577 00:36:30,988 --> 00:36:34,480 Lentzeria sailean… 578 00:36:34,659 --> 00:36:36,640 …ahizpak bularretako bat lapurtu zuen. 579 00:36:37,828 --> 00:36:40,298 Jertsearen azpian ezkutatu zuen. 580 00:36:40,831 --> 00:36:43,800 Hura lehen aldia zen. 581 00:36:45,336 --> 00:36:47,238 Harrapatu egin zuten. 582 00:36:50,074 --> 00:36:51,676 Umiliatu egin zuten. 583 00:36:53,644 --> 00:36:56,314 "Potola"tzat tratatu zuten. 584 00:36:59,317 --> 00:37:03,960 Bezeroak han bildu ziren beren gurdiekin. 585 00:37:05,990 --> 00:37:10,261 Esan nien ahizpa askatzeko, nik ordainduko niela. 586 00:37:11,829 --> 00:37:13,297 Ez zuten nahi izan. 587 00:37:15,666 --> 00:37:17,435 Ni han gelditzeko esijitu zuten… 588 00:37:18,436 --> 00:37:21,000 …eta Zohra aitaren bila joan zedila. 589 00:37:21,405 --> 00:37:23,920 Ni amarekin geratu nintzen. 590 00:37:24,041 --> 00:37:29,013 Aita lanetik etorri, eta ahizpak non zeuden galdetu zion amari. 591 00:37:29,080 --> 00:37:31,560 Amak esan zion neskak ez zirela oraindik iritsi. 592 00:37:31,682 --> 00:37:33,440 Aita ahizpen bila joan zen. 593 00:37:33,551 --> 00:37:36,960 Supermerkatuan atxikia aurkitu zuen Fatiha. 594 00:37:37,054 --> 00:37:40,040 Zohrak bularretako bat lapurtu zuela esan zioten. 595 00:37:40,157 --> 00:37:42,480 Aitak barkamena eskatu, eta ordaindu egin zuen. 596 00:37:42,593 --> 00:37:45,560 Aita Zohraren bila joan zen ahizparekin batera. 597 00:37:45,663 --> 00:37:47,932 Baina ez zuten aurkitu. 598 00:37:49,267 --> 00:37:52,520 Ihes egin zuela uste genuen denok. 599 00:37:53,137 --> 00:37:56,480 Hiru egun aritu ginen ahizparen bila. 600 00:37:56,741 --> 00:37:59,777 Gero jakin genuen bere burua hil zuela. 601 00:38:01,045 --> 00:38:04,215 Handik hiru hilabetera, penaren penaz… 602 00:38:04,415 --> 00:38:06,917 …aita ere hil egin zen. 603 00:38:09,954 --> 00:38:13,880 Hori da Zohraren historia. Zerikusirik ez Challatekin. 604 00:38:14,225 --> 00:38:16,460 Eta nondik dator Challatekiko lotura hori? 605 00:38:16,594 --> 00:38:18,920 Ideiarik ere ez. 606 00:38:31,909 --> 00:38:34,720 -Berririk baduzu? -Oraindik ezer ez. 607 00:38:34,845 --> 00:38:39,440 Esan nizun bi hilabete beharko nituela. 608 00:38:39,684 --> 00:38:42,240 Nire ikerketan aurrera egin behar dut. 609 00:38:42,320 --> 00:38:45,456 Badakit, eta ahalegintzen ari naiz. 610 00:38:46,090 --> 00:38:48,120 Ez dago nire esku. 611 00:39:14,018 --> 00:39:15,553 Jokoaz hitz egiguzu. 612 00:39:15,853 --> 00:39:20,600 Jokoaren oinarria Tunis da, hango auzo eta biztanleak. 613 00:39:20,725 --> 00:39:23,640 Egilea ni naiz, Marwène Clash. 614 00:39:25,363 --> 00:39:27,098 Jokoa sinplea da. 615 00:39:27,164 --> 00:39:30,634 Herri-mamuetan oinarriturik dago. 616 00:39:31,635 --> 00:39:33,000 Herriak nahi ditu… 617 00:39:33,437 --> 00:39:35,373 …altzairuzko ipurmasailak. 618 00:39:35,606 --> 00:39:37,541 Eta, noski… 619 00:39:37,641 --> 00:39:40,511 …galtza bakero batzuk daude. 620 00:39:41,312 --> 00:39:43,114 Badaude biktimak. 621 00:39:44,815 --> 00:39:49,320 Jainkoak ez zuen sortu tankera bakarreko ipurmasailik. 622 00:39:49,854 --> 00:39:51,320 Biribilguneak aldatu egiten dira. 623 00:39:51,422 --> 00:39:56,560 Neska batzuk jainkoek bedeinkatutakoak dira. 624 00:39:57,795 --> 00:40:00,600 Beste batzuk, berriz, jomuga txikiak dira… 625 00:40:00,998 --> 00:40:04,400 …eta trebetasun pixka bat eskatzen dute… 626 00:40:06,070 --> 00:40:08,105 …taktika behar dute. 627 00:40:08,639 --> 00:40:10,674 Eta, gero superbonusak daude… 628 00:40:11,242 --> 00:40:12,977 …ezusteko handia. 629 00:40:13,544 --> 00:40:14,600 Lehen aldiz… 630 00:40:16,013 --> 00:40:18,600 …belodun emakumeak ageri dira Tunisiako joko batean. 631 00:40:18,716 --> 00:40:22,186 Horiei labana sartu, horiek ukitu edo jotzen badituzu… 632 00:40:22,219 --> 00:40:24,280 …puntuazioa gutxitu egiten zaizu. 633 00:40:24,522 --> 00:40:29,427 Beraz, oro har, joko atsegin bat dela esan daiteke… 634 00:40:31,495 --> 00:40:32,630 …denbora-pasa. 635 00:40:32,797 --> 00:40:36,280 Batez ere, urduri edo kokoteraino dagoenarentzat… 636 00:40:36,500 --> 00:40:39,000 …frustratuta eta aztoratuta dagoenarentzat… 637 00:40:39,270 --> 00:40:43,474 Mozkortu edo esnifatu ordez… 638 00:40:43,507 --> 00:40:47,912 …eta gero kartzelara joan, ama negarrez, sekulako saltsa! 639 00:40:49,947 --> 00:40:52,280 Sekulako gozatua hartzen da jokoarekin. 640 00:40:53,150 --> 00:40:56,360 Challaten mireslea zara? Eredu bat da zuretzat? 641 00:40:56,454 --> 00:40:58,756 Jakina, haren zale handia naiz. 642 00:40:59,223 --> 00:41:03,027 Challaten zale handi baten itxura dut, ezta? 643 00:41:03,060 --> 00:41:04,628 Bera da onena. 644 00:41:05,262 --> 00:41:06,840 Milaka miresle ditu. 645 00:41:08,399 --> 00:41:11,120 -Neska-lagunik baduzu? -Zer ba? 646 00:41:11,202 --> 00:41:13,840 Zer harreman duzu neskekin? 647 00:41:15,606 --> 00:41:18,960 Ostikoka dabilen asto basati batena. 648 00:41:19,109 --> 00:41:20,778 Benetan ari naiz. 649 00:41:21,145 --> 00:41:22,720 Zer esan nahi duzu? 650 00:41:25,282 --> 00:41:28,352 Ez dugu elkar ulertzea lortzen. 651 00:41:29,119 --> 00:41:30,840 Egoskorra naiz. 652 00:41:30,955 --> 00:41:33,457 Gure erlijioak dio… 653 00:41:33,591 --> 00:41:37,360 …gizon zintzoak emakume zintzoengana doazela. 654 00:41:38,496 --> 00:41:43,467 Demagun ni gizon zintzoen kategorian nagoela. 655 00:41:45,503 --> 00:41:48,560 Gehiago dirudizu, ordea, gizon gaiztoen sailekoa… 656 00:41:48,639 --> 00:41:49,600 Zer ba? 657 00:41:49,673 --> 00:41:53,160 Challaten mireslea zara, mespretxuz hitz egiten duzu emakumeez. 658 00:41:53,244 --> 00:41:54,520 Normala da. 659 00:41:54,678 --> 00:41:55,960 Nola, ba, normala? 660 00:41:56,013 --> 00:41:58,920 Itxura hutsa da. 661 00:42:27,545 --> 00:42:31,415 Ikusten duzunez, hau Challat da. 662 00:42:32,182 --> 00:42:34,385 Begira nolakoa den jokoa. 663 00:42:34,552 --> 00:42:36,954 Tipo bat motoan doa. 664 00:42:37,655 --> 00:42:41,025 Biktimak janzkera probokatzailez jantzita daude. 665 00:42:41,191 --> 00:42:48,399 Eta badaude belodun emakume batzuk, ukitu ezin direnak. 666 00:42:48,499 --> 00:42:50,640 Babestu ere egin behar dira. 667 00:42:50,734 --> 00:42:52,560 Jainkoak berak babesten ditu. 668 00:42:52,670 --> 00:42:55,272 Barkatu zuri hitza moztea. 669 00:42:56,874 --> 00:42:59,710 Ikuspegi erlijioso bat behar da beti. 670 00:42:59,877 --> 00:43:01,278 Hala da. 671 00:43:01,579 --> 00:43:05,082 Joko hau ondo dago edo gaizki dago? 672 00:43:05,516 --> 00:43:07,240 -Joko hau? -Bai. 673 00:43:07,685 --> 00:43:11,855 Zuk erakusten duzunez, jende zintzo eta fededuna… 674 00:43:11,956 --> 00:43:14,880 …babestuta dago arriskutik, Jainkoari eskerrak. 675 00:43:14,992 --> 00:43:18,520 Ikusten duzunez, asmoa ona da. 676 00:43:18,629 --> 00:43:20,720 Nire ustez, ondo dago. 677 00:43:20,898 --> 00:43:23,920 Horrek hau esan nahi du: beloa jantzita baduzu… 678 00:43:24,034 --> 00:43:26,280 …ez zaizu ezer txarrik gertatuko. 679 00:43:26,403 --> 00:43:28,680 Belorik gabe, arriskuan zaude. 680 00:43:28,739 --> 00:43:30,360 Hori da! 681 00:43:30,441 --> 00:43:36,880 Gaizkiaren, bizioaren, labankaden eta lapurreten mende eroriko zara. 682 00:43:37,114 --> 00:43:41,640 Jainkoak hau esan zuen: "Emakumeak bere burua estali behar du". 683 00:43:41,719 --> 00:43:44,000 Agindu bat da. 684 00:43:44,321 --> 00:43:47,480 Haren janzkerek Koranaren araberakoak izan behar dute. 685 00:43:47,625 --> 00:43:49,520 Emakumeak bere burua estali behar du. 686 00:43:49,627 --> 00:43:51,920 Ez gara "niqab"az ari. 687 00:43:51,996 --> 00:43:59,600 Hala balitz, Jainkoak hau esango zukeen: "aurpegi osoa eta soina…" 688 00:44:00,304 --> 00:44:02,906 Ez al da hala? 689 00:44:03,140 --> 00:44:06,010 "Niqab"a aukera pertsonala da. 690 00:44:06,110 --> 00:44:10,320 Profeten emazteentzat zen nahitaezkoa "niquab"a. 691 00:44:10,581 --> 00:44:14,800 Baina emakumea bereziki ederra baldin bada… 692 00:44:14,885 --> 00:44:17,600 …eta gizonak usteltzeko arriskuan baldin badago… 693 00:44:17,655 --> 00:44:21,160 …orduan hobe du bere aurpegia estali. 694 00:44:21,225 --> 00:44:24,762 Baina hori ez dago neurritik atera beharrik. 695 00:44:24,895 --> 00:44:26,920 Gainera, gehiegikeriak egiten dira. 696 00:44:26,920 --> 00:44:30,400 Ikusi izan dira gizonak "niqab"a jantzita emakumeen "hammam"etan. 697 00:44:30,467 --> 00:44:37,174 Edo itxura horretan meskitan sartzen, emakumeei lapurtzeko… 698 00:44:37,307 --> 00:44:39,320 …edo haiek ukitzeko. 699 00:44:39,677 --> 00:44:43,680 Egoki jantzita dagoen emakumeari inork ez dio traba egiten. 700 00:44:43,814 --> 00:44:45,880 Errespetatu egiten dute! 701 00:44:45,949 --> 00:44:48,640 Bestela, pentsa daiteke modara jantzita dagoela. 702 00:44:48,719 --> 00:44:49,920 Horixe da ideia… 703 00:44:49,987 --> 00:44:53,920 …nire kantuetan eta jokoan adierazi nahi dudana: 704 00:44:53,991 --> 00:44:55,826 Esan nahi diet neskei… 705 00:44:58,262 --> 00:44:59,960 …kontzientzia har dezatela… 706 00:45:00,064 --> 00:45:05,680 …eta aurrez aurreko zuzena saihestu dezatela. 707 00:45:05,736 --> 00:45:09,800 Deabrua bide desberdinetatik sar daiteke eta. 708 00:45:09,907 --> 00:45:13,960 Eta deabruarentzat emakumeak dira biderik errazena. 709 00:45:14,144 --> 00:45:17,815 "Emakumeak harremanetan daude deabruarekin". 710 00:45:17,915 --> 00:45:22,286 Deabruak ezin bazaitu gaizkira eraman… 711 00:45:22,419 --> 00:45:25,880 …ile ederreko neska polit bat bidaliko dizu. 712 00:45:26,123 --> 00:45:32,320 Sexuzko eta maitasunezko mendetasun batean eroriko zara. 713 00:45:32,362 --> 00:45:33,760 Hori gogorra izan daiteke. 714 00:46:10,834 --> 00:46:13,670 -Nola dago borroka? -Ezaguna zara hemen! 715 00:46:14,338 --> 00:46:17,875 Ni ez naiz oso zalea, nahiago dut informatika. 716 00:46:18,442 --> 00:46:19,910 Lagunak ditut denak! 717 00:46:24,715 --> 00:46:27,084 "Mitchou" demontrea! 718 00:46:27,551 --> 00:46:29,160 Ahari gerraria. 719 00:46:32,856 --> 00:46:37,320 Hitz egin behar dugu, negozio bat proposatu nahi dizut. 720 00:46:37,795 --> 00:46:40,000 Nahi duzunean, deituidazu. 721 00:46:40,164 --> 00:46:45,520 Abisatu eta moldatuko gara. 722 00:47:14,398 --> 00:47:16,099 Aizu, Farkh! 723 00:47:19,236 --> 00:47:20,070 Igo! 724 00:47:20,838 --> 00:47:23,000 -Ez nago bakarrik. -Orduan, zer? 725 00:47:23,106 --> 00:47:25,120 Bidalidazu zera hori. 726 00:47:47,865 --> 00:47:49,700 -Konforme? -Bai. 727 00:48:01,778 --> 00:48:03,640 Trasteak ikusi nahi dituzu? 728 00:48:03,914 --> 00:48:05,640 Zatoz hau ikustera. 729 00:48:06,617 --> 00:48:10,600 Labanak, sastakaiak eta behar den guztia. 730 00:48:16,994 --> 00:48:19,080 Hau oinarrizko materiala da. 731 00:48:23,000 --> 00:48:25,400 Erakutsiko dizut zer daukadan… 732 00:48:25,535 --> 00:48:27,271 …eta zer egiten dudan honekin. 733 00:48:27,838 --> 00:48:29,600 Lehenengo labana. 734 00:48:31,742 --> 00:48:34,200 "Messaouda" deitzen diot. 735 00:48:35,545 --> 00:48:37,360 Eta hau "Frifer" da. 736 00:48:38,382 --> 00:48:40,417 Galdetuiozu paketeaz. 737 00:48:40,717 --> 00:48:43,720 Zer bidali dizu lehengusuak? 738 00:48:45,389 --> 00:48:47,400 Emakume bat bidali dit. 739 00:48:49,559 --> 00:48:51,800 Emakume bat, nola ba? 740 00:48:52,796 --> 00:48:54,080 Bai, emakume bat. 741 00:48:54,398 --> 00:48:56,280 -Pakete barruan? -Bai. 742 00:48:57,067 --> 00:48:58,920 Emakume bat pakete batean. 743 00:48:59,870 --> 00:49:02,920 -Azalduidazu, ez dut ulertzen. -Emakume bat pakete batean. 744 00:49:02,973 --> 00:49:04,800 -Zorro batean? -Bai. 745 00:49:04,875 --> 00:49:06,280 -Ez dakizu zer den hori? -Ez. 746 00:49:06,343 --> 00:49:08,040 Gaur egun dena da posible. 747 00:49:10,380 --> 00:49:13,560 Geroago azalduko dizut. 748 00:49:14,117 --> 00:49:16,760 -Erakutsidazu. -Etxekoandrea joaten denean. 749 00:49:16,954 --> 00:49:19,880 Ni joatea nahi duzu? Traba egiten dizut? 750 00:49:19,957 --> 00:49:21,880 Egia esan, ez… 751 00:49:24,828 --> 00:49:26,400 Kamera emadazu. 752 00:49:28,799 --> 00:49:30,801 Adarra jotzen didazu? 753 00:49:32,336 --> 00:49:34,071 Zer zabiltza? 754 00:49:34,338 --> 00:49:35,706 Hori ezin da egin! 755 00:49:36,974 --> 00:49:38,880 Utzidazu panpina filmatzen. 756 00:49:45,148 --> 00:49:47,120 Ikusi duzu zer itsusia den? 757 00:49:47,484 --> 00:49:49,560 Zugana hurbil ezazu. 758 00:49:52,022 --> 00:49:55,058 Ez du argazkikoaren antzik. 759 00:49:57,494 --> 00:49:58,996 30 dinar! 760 00:50:12,242 --> 00:50:15,320 Ezidazu burua gehiago berotu! 761 00:50:16,680 --> 00:50:19,920 -Ezkondu ni? -Eta zergatik ez? 762 00:50:20,017 --> 00:50:22,960 Langabezian nago… 763 00:50:23,653 --> 00:50:26,600 …ez nago arazo faltan. 764 00:50:29,793 --> 00:50:32,960 Aldiko, kontu berri batekin zatozkit. 765 00:50:33,263 --> 00:50:36,280 Lanean ari den emakume batekin ezkondu ni? 766 00:50:36,400 --> 00:50:39,960 Hura maitalearengana joan, eta ni nonahi haren bila! 767 00:50:40,070 --> 00:50:42,080 Eskuin-ezker. 768 00:50:42,239 --> 00:50:44,760 Nire gizon-duintasuna galduko dut! 769 00:50:44,875 --> 00:50:46,510 Hor konpon! 770 00:50:50,147 --> 00:50:52,640 Ez nuke inoiz jakingo hura kanpoan zertan ari den. 771 00:50:54,084 --> 00:50:56,086 Ez nintzateke fioko. 772 00:50:57,254 --> 00:51:00,080 Ez naiz emakumeez batere fio. 773 00:51:01,425 --> 00:51:03,400 Gorroto ditut emakumeak. 774 00:51:03,860 --> 00:51:07,440 Bestela esanda, ni bezalako emakume bat nahi duzu. 775 00:51:07,497 --> 00:51:09,366 Perla bakan bat. 776 00:51:10,000 --> 00:51:12,680 Orain ez dago zu bezalako emakumerik. 777 00:51:12,736 --> 00:51:15,040 Eskola zaharreko emakumerik? 778 00:51:15,105 --> 00:51:17,560 Ederki, garbi dago, behinik behin. 779 00:51:18,875 --> 00:51:21,680 Lasai, aurkituko dizut emakume bat. 780 00:51:37,494 --> 00:51:40,560 Gauza izugarriak entzun ditut zutaz. 781 00:51:40,664 --> 00:51:42,840 Banpiro bat nintzela? 782 00:51:43,133 --> 00:51:45,800 -Dena kontaidazu. -Gauza izugarriak? 783 00:51:46,002 --> 00:51:48,305 Zu al zara 2003koa? 784 00:51:48,805 --> 00:51:50,907 Hori iragana da. 785 00:51:51,108 --> 00:51:53,480 Iragana eta oraina interesatzen zaizkit. 786 00:51:53,577 --> 00:51:57,520 -Arrazoi duzu. -Iragana, batez ere. 787 00:51:57,614 --> 00:52:02,120 Kontu zahar bat da, gaztetako hutsegite bat. 788 00:52:02,552 --> 00:52:04,600 Baina larrutik pagatu nuen. 789 00:52:05,322 --> 00:52:09,760 Orain dela 10 urteko kontua da. 790 00:52:10,193 --> 00:52:16,040 Asko aldatu naiz, orain desberdina naiz. 791 00:52:16,700 --> 00:52:19,560 Helduagoa naiz. 792 00:52:20,270 --> 00:52:23,560 -Damututa zaude egindakoaz? -Jakina. 793 00:52:23,874 --> 00:52:26,600 Urte asko galdu ditut. 794 00:52:26,943 --> 00:52:29,200 -Zenbat urte dituzu? -28 urte. 795 00:52:29,980 --> 00:52:32,360 -Eta zuk? -23 urte. 796 00:52:33,216 --> 00:52:36,560 -Bizitza osoa aurretik duzu. -Bizitza osoa. 797 00:52:37,154 --> 00:52:40,600 Adin polita da. 798 00:52:40,957 --> 00:52:44,080 Heldua ikusten zaitut zure adinerako. 799 00:52:44,194 --> 00:52:45,840 Eskerrik asko. 800 00:52:48,632 --> 00:52:51,800 Elkar ezagutu berriak gara, eta egia esan… 801 00:52:55,639 --> 00:52:58,920 -…ondo konponduko garela uste dut. -Jainkoak nahi badu! 802 00:53:32,909 --> 00:53:35,111 Gaur ezkon-hitzaren eguna du. 803 00:53:35,278 --> 00:53:36,780 Zorionak! 804 00:53:37,180 --> 00:53:38,120 Suertea! 805 00:53:38,215 --> 00:53:40,920 Ezkontzeko eskatuko diote, besterik ez. 806 00:53:41,017 --> 00:53:42,680 Bada zerbait! 807 00:53:56,299 --> 00:53:57,634 Kaixo. 808 00:53:58,435 --> 00:53:59,936 Egon pixka bat. 809 00:54:02,138 --> 00:54:03,640 Zer moduz? 810 00:54:04,140 --> 00:54:06,640 Tresnaren bila etorri naiz. 811 00:54:06,910 --> 00:54:08,945 Zer tresna? 812 00:54:09,112 --> 00:54:11,715 -Nor dira horiek? -Nirekin datoz. 813 00:54:18,455 --> 00:54:20,680 Kaixo, andrea. 814 00:54:20,757 --> 00:54:24,680 Mutil bat etorri zait tresnaz galdezka. 815 00:54:27,163 --> 00:54:31,160 Telebista talde batekin. Ez filmatzeko esan diet. 816 00:54:31,268 --> 00:54:33,400 Ez kezkatu kameraz. 817 00:54:34,871 --> 00:54:37,800 -Esaiozu hori. -Ederki, andrea. 818 00:54:41,678 --> 00:54:43,800 -Zer dugu? -Ongi etorri. 819 00:54:45,382 --> 00:54:47,360 -Beraz, prest dago? -Bai. 820 00:54:47,484 --> 00:54:51,600 -Zer dela eta modu horiek? -Normala da, beltzean da. 821 00:54:51,655 --> 00:54:55,825 Begira zenbat jende zure kameragatik! 822 00:54:55,992 --> 00:54:59,195 Lasai, hor konpon jendea! 823 00:54:59,763 --> 00:55:03,000 Zer dela eta kontuz ibiltze horiek? 824 00:55:03,099 --> 00:55:08,680 -Lana jokoan daukat. -Norbaitek bidali nau, ordea. 825 00:55:08,805 --> 00:55:13,400 -Liskarra nahi duzula dirudi. -Ez dut liskarrik nahi. 826 00:55:13,476 --> 00:55:18,680 Lasai hitz egin dezakegu? Jar zaitez nire lekuan. 827 00:55:19,482 --> 00:55:22,252 Merkatu beltzeko salgai bat saltzen ari naiz. 828 00:55:22,519 --> 00:55:24,760 Normala da beldurrez egotea. 829 00:55:24,854 --> 00:55:27,080 Oso berri zehatzak ditut. 830 00:55:27,190 --> 00:55:30,280 -Egon lasai. -Lagun batek hemen erosi du. 831 00:55:30,360 --> 00:55:33,596 Eta hark esan zidan. 832 00:55:33,863 --> 00:55:36,333 -Tresna prest dago? -Bai. 833 00:55:36,466 --> 00:55:42,280 Izan ere, etxekoandreak ezagutu nahi zaituzte. 834 00:55:42,339 --> 00:55:44,080 Normala. 835 00:55:46,476 --> 00:55:49,179 Hau da tresna. 836 00:55:54,551 --> 00:55:57,680 Aurkikuntza ederra da gizartearentzat. 837 00:55:57,754 --> 00:56:03,920 Teknologia berriekin lasai egon gaitezke. 838 00:56:04,861 --> 00:56:07,600 Guk "birjinametroa" deitzen diogu. 839 00:56:11,201 --> 00:56:15,440 Antena konektatu; hemen, ON eta OFF. 840 00:56:16,606 --> 00:56:21,120 Antena pixan busti… 841 00:56:21,711 --> 00:56:24,280 …eta 5 minutu itxaron… 842 00:56:25,181 --> 00:56:26,983 …eta botoi honi sakatu. 843 00:56:27,617 --> 00:56:29,386 Orratza 10era badoa… 844 00:56:30,019 --> 00:56:32,040 …lasai egon zaitezke. 845 00:56:32,422 --> 00:56:33,920 -10ean? -Bai. 846 00:56:33,990 --> 00:56:37,120 20an jartzen bada, neska bigarren eskukoa da… 847 00:56:37,227 --> 00:56:39,000 …ez da birjina. 848 00:56:39,095 --> 00:56:40,360 Eta 30ean jartzen bada… 849 00:56:40,430 --> 00:56:43,000 …adarra jotzen ari zaizu. Berriz josi dute. 850 00:56:45,034 --> 00:56:46,560 Eta 15ean edo 25ean jartzen bada? 851 00:56:46,603 --> 00:56:52,360 15ean, demagun neska xirri-xirri ibili dela… 852 00:56:58,348 --> 00:57:01,400 Jainkoari eskerrak, beti irabaziko dugu! 853 00:57:01,484 --> 00:57:05,880 Teknologia gorenaren garaia da hau, ezta? 854 00:57:05,989 --> 00:57:06,960 Erabat! 855 00:57:07,056 --> 00:57:10,680 Ikusten duzunez, oso erraza da. 856 00:57:11,494 --> 00:57:13,640 Tunisiar herria oso sortzailea da. 857 00:57:13,763 --> 00:57:18,080 Ez da sormen kontua, erabilera publikoarena baizik. 858 00:57:18,134 --> 00:57:22,880 Lehen, zapi odolez bustia erakusten zen. 859 00:57:23,006 --> 00:57:24,680 Hori lehengo kontua zen! 860 00:57:25,275 --> 00:57:28,480 Orain teknologia daukagu. 861 00:57:29,846 --> 00:57:31,800 Itxita dago. 862 00:57:32,682 --> 00:57:34,440 Itxita dago. 863 00:57:45,462 --> 00:57:46,763 Kaixo, andrea. 864 00:57:46,896 --> 00:57:48,465 Taldea hor dago. 865 00:57:48,832 --> 00:57:51,280 -Esaiezu sartzeko. -Ederki. 866 00:57:53,036 --> 00:57:55,004 Sartu, mesedez. 867 00:57:58,241 --> 00:58:00,243 Nork asmatu du tresna hori? 868 00:58:00,677 --> 00:58:01,578 Nik. 869 00:58:02,078 --> 00:58:03,880 -Nola? -Japoniara joan nintzen… 870 00:58:04,314 --> 00:58:06,160 …ondo informatuta nengoen… 871 00:58:06,216 --> 00:58:09,640 …eta, gero, japoniar zientzialari batzuekin bildu nintzen… 872 00:58:09,719 --> 00:58:11,320 …horretan adituak zirenak. 873 00:58:11,421 --> 00:58:15,440 Eta nire kapital osoa Estatu Batuetan inbertitu nuenez… 874 00:58:15,558 --> 00:58:18,640 …eta hura merkeagoa denez… 875 00:58:18,895 --> 00:58:22,520 …harremanetan jarri nituen estatubatuarrak eta japoniarrak… 876 00:58:22,599 --> 00:58:25,760 …eta tresna horretan inbertitu nuen neure diru guztia. 877 00:58:25,835 --> 00:58:28,404 Ale asko dauzkat Tunisen. 878 00:58:28,872 --> 00:58:32,575 Baina ez dut hori saltzeko baimenik. Hor dago koxka. 879 00:58:33,142 --> 00:58:36,440 Gobernu berriak baimena eman beharko lidake. 880 00:58:36,513 --> 00:58:38,880 Hauteskunde-kanpainan… 881 00:58:38,982 --> 00:58:41,320 …alderdiak ezkontza kolektiboak finantzatu zituen… 882 00:58:41,417 --> 00:58:44,000 …eta hori norabide egokia zen… 883 00:58:44,120 --> 00:58:46,920 …hori bat datorrelako nire printzipioekin. 884 00:58:47,023 --> 00:58:50,240 Beraz, baimena berehala lortuko nuela uste nuen. 885 00:58:50,360 --> 00:58:55,200 Erabateko atxikimendua diot gobernu berri honi. 886 00:58:58,701 --> 00:59:02,000 Tresna honen garrantzia ulertuko balute… 887 00:59:02,105 --> 00:59:03,880 …berehala lortuko nuke neure baimena. 888 00:59:04,941 --> 00:59:09,712 Badago arabiar herrietan txinatar produktu bat Gigimo deritzana… 889 00:59:09,846 --> 00:59:12,040 …merkatutik atera behar luketena. 890 00:59:12,148 --> 00:59:13,383 Zer da? 891 00:59:13,917 --> 00:59:17,240 Gigimo kapsulatxo bat da… 892 00:59:17,353 --> 00:59:19,440 …odol gorriko likido bat dauka barruan… 893 00:59:19,556 --> 00:59:22,920 …emakumeak eztei-gauean bere birjintasuna froga dezan. 894 00:59:23,026 --> 00:59:27,800 Hori Jainkoaren borondatearen kontrakoa da… 895 00:59:27,897 --> 00:59:31,920 …eta gure sinesteen eta gure familienen kontrakoa. 896 00:59:32,201 --> 00:59:34,680 Baina produktu hori hemen banatzen da… 897 00:59:34,737 --> 00:59:36,840 …eta "birjinametroa", berriz, ez! 898 00:59:36,906 --> 00:59:39,576 Baimenik gabe nago oraindik. 899 00:59:39,742 --> 00:59:40,760 Hondamen hutsa da. 900 00:59:41,277 --> 00:59:43,960 Jainkoaren borondateaz, "birjinametro" honek… 901 00:59:44,514 --> 00:59:48,720 …errotik aterako du Gigimo gure herritik… 902 00:59:48,785 --> 00:59:50,840 …hura ez baita gurea! 903 00:59:50,920 --> 00:59:53,000 Auzitara ere eraman genitzake. 904 00:59:53,122 --> 00:59:57,400 Zer eskubide dute txinatarrek beren ohiturak guri inposatzeko? 905 00:59:57,460 --> 01:00:01,600 Ez dugu ez nortasun bera, ez jatorri bera… 906 01:00:01,698 --> 01:00:04,834 …ez kultura bera, ez erlijio bera. 907 01:00:05,001 --> 01:00:06,960 Ustelkeria nonahi dago. 908 01:00:07,070 --> 01:00:10,000 Gazteek ezkondu nahi dute, baina alferrik. 909 01:00:10,106 --> 01:00:12,120 Chemseddinek ezkondu egin nahi zuen. 910 01:00:12,175 --> 01:00:14,360 Ezin zuen neskarik aukeratu. 911 01:00:14,477 --> 01:00:17,560 Baina nire tresnari esker, konfiantza handiagoa du. 912 01:00:17,614 --> 01:00:20,760 Motibazio handia du orain. 913 01:00:22,218 --> 01:00:24,640 Tresna hori erabiliko duzu, Chemseddine? 914 01:00:24,754 --> 01:00:25,955 Jakina. 915 01:00:26,356 --> 01:00:28,800 Saiatuko naiz hori erabiltzen. 916 01:00:29,626 --> 01:00:34,040 Eta, Jainkoaren borondateaz, efikaza izango da. 917 01:00:35,465 --> 01:00:37,560 Ongietorriak izango zarete beti. 918 01:00:37,667 --> 01:00:39,000 Eta eskerrik asko. 919 01:01:04,894 --> 01:01:06,663 Bukatu da! 920 01:01:43,032 --> 01:01:44,701 Zerra emadazu. 921 01:01:58,481 --> 01:01:59,920 Eutsidazu hau. 922 01:02:04,320 --> 01:02:05,154 Horra! 923 01:02:05,455 --> 01:02:06,956 Bere lekuan dago. 924 01:02:15,665 --> 01:02:18,234 -Kaixo. -Zer moduz? 925 01:02:18,468 --> 01:02:20,136 Ondo. 926 01:02:21,738 --> 01:02:24,600 -Luzaroan ibiliko da gure atzetik? -Eta zer? 927 01:02:24,640 --> 01:02:26,520 Bakarrik egongo ginela uste nuen. 928 01:02:26,676 --> 01:02:32,120 Eta zer? Beren filma egiten ari dira. Ez didate trabarik egiten. 929 01:02:32,615 --> 01:02:35,520 -Niri traba handia egiten dit. -Zer ba? 930 01:02:36,786 --> 01:02:38,921 Uztazu, gaiz alda dezagun. 931 01:02:40,389 --> 01:02:43,760 Autobusa gainezka zegoen. 932 01:02:43,893 --> 01:02:44,660 Zer? 933 01:02:44,794 --> 01:02:46,280 Autobusean etorri naiz. 934 01:02:48,364 --> 01:02:49,560 Edan ezazu Coca Cola. 935 01:02:49,665 --> 01:02:51,600 Zergatik hartu duzu autobusa? 936 01:02:51,701 --> 01:02:52,880 Beste Coca Cola bat. 937 01:02:52,935 --> 01:02:54,520 Taxiak garestiak dira! 938 01:02:56,105 --> 01:02:58,400 Esan nizun autobusa ez hartzeko. 939 01:02:58,474 --> 01:03:00,800 Zer nahi duzu egitea? 940 01:03:01,043 --> 01:03:02,960 Nahi duzuna egiten duzu. 941 01:03:03,079 --> 01:03:04,640 Edan ezazu Coca Cola. 942 01:03:05,314 --> 01:03:07,240 Ez dut ezer ulertzen. 943 01:03:10,586 --> 01:03:12,760 Entzun ondo esan behar dizudana. 944 01:03:12,822 --> 01:03:14,720 Zure onerako da. 945 01:03:15,858 --> 01:03:18,280 Eta konforme egongo gara beti. 946 01:03:18,494 --> 01:03:21,960 Elkarrenganako konfiantza da oinarria. Hala espero dut. 947 01:03:22,031 --> 01:03:23,600 Hala espero dut nik ere. 948 01:03:24,300 --> 01:03:27,080 Badakit zer behar den harreman bat ondo atera dadin. 949 01:03:27,136 --> 01:03:29,760 -Lau faktore daude. -Zein? 950 01:03:29,839 --> 01:03:31,520 Konfiantza… 951 01:03:31,574 --> 01:03:32,960 …egia esatea… 952 01:03:33,075 --> 01:03:34,360 …elkar ulertzea… 953 01:03:34,477 --> 01:03:36,360 …eta, batez ere, errespetua. 954 01:03:36,579 --> 01:03:38,280 "Inch'Allah". 955 01:03:39,382 --> 01:03:42,920 Zeure printzipioak errespetatuko dituzulakoan nago. 956 01:03:44,654 --> 01:03:45,822 Zer gehiago? 957 01:03:48,624 --> 01:03:52,161 Zer gauza gustatzen zaizkizu? 958 01:03:53,062 --> 01:03:55,680 "Mouhaned" telenobela da gehien gustatzen zaidana. 959 01:03:55,832 --> 01:03:56,766 "Mouhaned"? 960 01:03:57,233 --> 01:03:59,480 Ikusi duzu bera zer sentibera den? 961 01:03:59,669 --> 01:04:02,880 Nola gustatzen zaizkizu telenobela horiek? Nik gorroto ditut. 962 01:04:03,039 --> 01:04:05,680 Normala da, zu hura baino hobea baitzara. 963 01:04:05,741 --> 01:04:07,680 Buruz irekia zara… 964 01:04:08,444 --> 01:04:11,280 Benetako gizona zarela sumatzen dizut. 965 01:04:11,747 --> 01:04:14,040 -Bera baino hobea naiz? -Jakina. 966 01:04:14,383 --> 01:04:15,600 Zalantzan jartzen duzu hori? 967 01:04:15,852 --> 01:04:17,600 Ez da telenobela soil bat. 968 01:04:17,653 --> 01:04:19,040 Telenobela? 969 01:04:19,155 --> 01:04:21,040 Telenobela gehiegi dago! 970 01:04:23,025 --> 01:04:24,680 Eta zer gehiago? 971 01:04:26,495 --> 01:04:27,880 -Jesus! -Eskerrik asko. 972 01:04:28,197 --> 01:04:30,960 Badakizu zu zarela lehenengoa? 973 01:04:31,300 --> 01:04:32,920 Lehenengo, zer? 974 01:04:33,102 --> 01:04:34,880 Zu zara nire lehenengo mutil-laguna. 975 01:04:34,937 --> 01:04:37,560 -Benetan ari al zara? -Bai noski. 976 01:04:37,673 --> 01:04:39,760 Edan! Zer dira txorakeria horiek? 977 01:04:39,876 --> 01:04:41,360 -Ezinezkoa da? -Ezinezkoa, bai. 978 01:04:41,444 --> 01:04:42,720 Zergatik? 979 01:04:42,979 --> 01:04:44,840 Benetan ari al zara? 980 01:04:45,514 --> 01:04:48,200 Egia baldin bada, egiaztatu egingo dut. 981 01:04:48,618 --> 01:04:51,200 Badakizu zer den gehien gorroto dudana? 982 01:04:52,154 --> 01:04:53,280 Gezurra. 983 01:04:53,356 --> 01:04:54,223 Nik ere bai. 984 01:04:54,523 --> 01:04:59,000 Egia esango duen neska bat nahi dut, nik esandakoa entzungo duena. 985 01:04:59,195 --> 01:05:02,040 -Ezinbestekoa da etorkizunerako. -Badakit. 986 01:05:02,098 --> 01:05:05,440 Txorakeriez hitz egiten badidazu, gezurrak bezalakoak dira. 987 01:05:06,035 --> 01:05:07,069 Geldi. 988 01:05:07,236 --> 01:05:10,320 Gaiz alda dezagun. Utz ditzagun gauzak bere horretan. 989 01:05:10,406 --> 01:05:12,600 Ez didazu ziria sartu nahiko, ezta? 990 01:05:12,708 --> 01:05:13,880 Hitzematen dizut. 991 01:05:13,976 --> 01:05:17,520 Bestela, oso desberdinak izango dira kontuak. 992 01:05:17,580 --> 01:05:20,680 -Ez, hitzematen dizut. -Ez zaitez egoskortu. 993 01:05:20,783 --> 01:05:23,120 Zugatik, edozer gauza egingo nuke. 994 01:05:24,053 --> 01:05:25,800 -Ezkontzea nahi duzu? -Bai. 995 01:05:25,922 --> 01:05:27,560 Noiz? Uda honetan? 996 01:05:27,790 --> 01:05:29,425 Ez da asko falta? 997 01:05:30,159 --> 01:05:31,960 Udan gaude ia-ia. 998 01:05:32,662 --> 01:05:35,431 -Ez? -Asko falta da. 999 01:05:35,765 --> 01:05:38,000 Sei hilabete falta dira udarako. 1000 01:05:38,701 --> 01:05:42,939 Gurea bezalako harreman batentzat ez da asko. 1001 01:05:43,472 --> 01:05:46,400 Presta ditzagun gauzak, eta aurrera. 1002 01:05:46,842 --> 01:05:48,110 "Inch'Allah". 1003 01:05:48,244 --> 01:05:51,440 Ospakizun eder bat antolatuko dugu, zu bezain ederra. 1004 01:05:51,480 --> 01:05:52,640 Mila esker. 1005 01:05:56,018 --> 01:05:59,255 -Lehertu beharrean nago! -Nigatik egizu. 1006 01:05:59,855 --> 01:06:01,880 Komunak han daude. 1007 01:06:03,526 --> 01:06:05,760 Komunera joan nahi duzu? Zoaz. 1008 01:06:29,719 --> 01:06:31,440 Traste alua! 1009 01:06:38,761 --> 01:06:40,029 Ez da posible! 1010 01:06:42,231 --> 01:06:43,632 Begiratu kronoari. 1011 01:06:56,379 --> 01:06:58,414 Ez da ezer gertatzen. 1012 01:07:01,150 --> 01:07:02,918 Itxaron! 1013 01:07:08,357 --> 01:07:10,160 Zurekin hitz egin nahi dut. 1014 01:07:14,030 --> 01:07:15,798 Entzuidazu. 1015 01:07:16,232 --> 01:07:19,435 Zer nahi duzu? Utz nazazu bakean! 1016 01:07:19,535 --> 01:07:21,137 Aska nazazu! 1017 01:07:22,405 --> 01:07:24,560 Utzidazu esplikatzen! 1018 01:07:25,708 --> 01:07:28,520 Kendu eskuak! Ez ni ukitu! 1019 01:07:28,644 --> 01:07:31,960 -Entzuidazu, behinik behin! -Ez! 1020 01:07:32,982 --> 01:07:36,752 CHALLAT-CLASH 1021 01:08:05,681 --> 01:08:06,720 Jalel! 1022 01:08:07,149 --> 01:08:10,560 -"Inch'Allah", arrakasta handia! -Eskerrik asko, ama. 1023 01:08:11,353 --> 01:08:14,190 Jainkoak bedeinka dezala leku hau. 1024 01:08:17,493 --> 01:08:20,396 Bedeinkatua izan zaitez zu ere bai, Marwène. 1025 01:08:24,600 --> 01:08:29,071 Jainkoak zoriona eta osasuna eman diezazuela! 1026 01:09:10,179 --> 01:09:13,120 Zer pena labana poliziei sartu ezina! 1027 01:09:34,803 --> 01:09:36,640 Nor da arduraduna? 1028 01:09:37,773 --> 01:09:41,280 Joko honetan labana sartzen zaie emakumeei. 1029 01:09:41,443 --> 01:09:43,800 Eta umeek horretan jokatzen dute! 1030 01:09:43,879 --> 01:09:47,840 Emakumeei labanak sartzera bultzatzen dituzue umeak! 1031 01:09:47,950 --> 01:09:52,480 Bultzatu, guk? Hori pantaila da, ez labana! 1032 01:09:52,588 --> 01:09:55,691 Pantaila edo ez, bultzatu egiten dituzue! 1033 01:09:55,691 --> 01:09:57,426 Zer diozu, baina? 1034 01:09:57,493 --> 01:10:03,280 Legez, joko hau debekatu egin behar zaie, umeei eta baita helduei ere. 1035 01:10:03,365 --> 01:10:05,901 Emakumeen aurkako indarkeria bultzatzen du. 1036 01:10:06,068 --> 01:10:07,320 Entzuidazu. 1037 01:10:07,436 --> 01:10:09,920 Legeak zigortuta dauka hori. 1038 01:10:10,539 --> 01:10:15,600 Adingabeak babesteko erakundeek denda itxiko dizute! 1039 01:10:15,678 --> 01:10:19,840 Salaketa jarri aurretik, abisatzera etorri natzaizu, adiskidetsu. 1040 01:10:19,949 --> 01:10:23,800 Barkatu, baina jende apalena mespretxatzen duzue beti. 1041 01:10:23,953 --> 01:10:26,320 Jokoa tunisiarra izateak, horrexek egiten dizu traba! 1042 01:10:26,388 --> 01:10:29,858 Nire izena Jackie Chan balitz, jokoak grazia egingo lizuke! 1043 01:10:29,959 --> 01:10:32,494 Eta, hori gutxi balitz… 1044 01:10:32,661 --> 01:10:35,480 …honekin ateratzen dugu guk bizimodua! 1045 01:10:35,564 --> 01:10:38,000 Eta nork eragozten dizu bizimodua ateratzea? 1046 01:10:38,067 --> 01:10:41,600 -Zergatik mespretxu hori? -Ez dizut hitzik esan! 1047 01:10:41,670 --> 01:10:43,640 Utzidazu berarekin hitz egiten. 1048 01:10:45,441 --> 01:10:48,760 Herri honetan legeak daude. Baztertu zaitez! 1049 01:10:48,877 --> 01:10:51,000 Ez ni ukitu! 1050 01:10:52,781 --> 01:10:54,116 Isilik egon! 1051 01:10:54,183 --> 01:10:56,318 Tuntuna da! 1052 01:10:56,986 --> 01:11:00,480 -Zu ixo, berarekin ari naiz. -Ni zer naiz, kaka putza? 1053 01:11:00,589 --> 01:11:05,640 -Gizon izatean hitz egingo dugu. -Ez al naiz gizona? 1054 01:11:05,828 --> 01:11:08,664 Demontre, Jalel, ez nazazu bultza! 1055 01:11:08,831 --> 01:11:10,760 Lasai hitz egin dezakegu? 1056 01:11:10,833 --> 01:11:12,468 Zoazte pikutara! 1057 01:11:12,668 --> 01:11:14,703 -Zein da zure arazoa? -Entzun: 1058 01:11:14,737 --> 01:11:19,840 Nire semeak eta beste mutiko batzuek joko honetan jokatzen dute. 1059 01:11:19,908 --> 01:11:22,200 Emakumeei labana sartzen diete! 1060 01:11:22,278 --> 01:11:25,960 Zaindu zeure semea eta ez zaitez besteen gauzetan sartu! 1061 01:11:26,081 --> 01:11:27,960 Nahi dudan gauzetan sartuko naiz! 1062 01:11:28,083 --> 01:11:30,280 Gizarte-laguntzailea zara, edo zer? 1063 01:11:30,386 --> 01:11:34,160 Gure umeez ari naiz. 1064 01:11:34,223 --> 01:11:38,000 Ez duzu joko hau merkaturatzeko eskubiderik! 1065 01:11:38,060 --> 01:11:40,095 Horixe eskubidea dudala! 1066 01:11:40,296 --> 01:11:43,832 Ez duzu eskubiderik! Ez duzu inolako eskubiderik! 1067 01:11:43,999 --> 01:11:46,802 Modu onean ari natzaizu, ez berak bezala… 1068 01:11:46,935 --> 01:11:51,400 …baina alferrik da. Beraz, alde hemendik, mesedez. 1069 01:11:51,640 --> 01:11:53,640 Hori da zuri esateko daukadan guztia. 1070 01:11:53,676 --> 01:11:56,078 Alde egingo dut, baina itzuliko naiz. 1071 01:12:08,057 --> 01:12:13,480 Kostatu zaigu txosten hori aurkitzea. 1072 01:12:13,595 --> 01:12:16,120 Aspaldiko kontua da. 1073 01:12:16,231 --> 01:12:18,200 Baina, hitzeman nizun bezala, hemen daukat. 1074 01:12:18,734 --> 01:12:22,304 Hala ere, desilusioa hartuko duzu. 1075 01:12:23,105 --> 01:12:27,520 Jalelek ez du zerikusirik. Epaileak kasua artxibatu zuen. 1076 01:12:27,743 --> 01:12:30,546 Haren iritzian, ez zen Jalel. 1077 01:12:31,880 --> 01:12:35,880 Zuk Jalel zela uste zenuen, baina ez zen bera. 1078 01:12:36,352 --> 01:12:38,600 Horrek esan nahi du biktima asko egon zirela… 1079 01:12:38,721 --> 01:12:42,600 …eta Jalel atxilotu eta berehala errugabetu egin zutela? 1080 01:12:42,925 --> 01:12:46,520 Hala da. Garai hartan, benetako Challat… 1081 01:12:47,863 --> 01:12:50,440 …desagertu egin zen, nonbait… 1082 01:12:50,599 --> 01:12:58,340 …eta auzibideak errugabetu egin zuen Jalel. 1083 01:12:58,507 --> 01:13:06,215 Jalelen errugabetasuna txostenean ofizialki idatzita dago. 1084 01:13:07,116 --> 01:13:10,640 -Eta biktimak? -Hamaika emakume inguru. 1085 01:13:10,719 --> 01:13:13,956 Haien lekukotasun guztiak dauzkagu. 1086 01:13:14,056 --> 01:13:18,193 Agiri bat dago biktima bakoitzeko. 1087 01:13:22,598 --> 01:13:25,033 Ez naiz etxetik ateratzen. Beldur naiz. 1088 01:13:25,334 --> 01:13:29,760 Dendara joateko ere beldur naiz. Adineko emakumea naiz. 1089 01:13:31,073 --> 01:13:34,840 Ez dut filmatua izan nahi. 1090 01:13:35,344 --> 01:13:39,081 Senarrak eta seme-alabek ez dute nahi. 1091 01:13:43,886 --> 01:13:46,355 Kontaidazu zer gertatu zen gau hartan. 1092 01:13:46,822 --> 01:13:49,520 Lanetik etxera etorri nintzen 22:30etan. 1093 01:13:49,591 --> 01:13:52,828 Txilaba jantzi nuen. 1094 01:13:53,028 --> 01:13:57,320 Ahizparen semeak sukarra zuen. 1095 01:13:57,599 --> 01:14:02,104 Farmaziara joan nintzen ahizparekin. 1096 01:14:02,204 --> 01:14:04,706 Etxerako bidean… 1097 01:14:04,773 --> 01:14:10,546 …moto bat entzun nuen. Ez nintzen urrundu. 1098 01:14:10,913 --> 01:14:13,360 Hura hurbiltzean, zerbait sentitu nuen. 1099 01:14:13,482 --> 01:14:16,885 Ukitzen aritu zitzaidala pentsatu nuen orduan. 1100 01:14:17,219 --> 01:14:19,520 Irain egin nion. 1101 01:14:19,621 --> 01:14:22,224 Berak aurrera segitu zuen, lasai asko. 1102 01:14:22,958 --> 01:14:26,080 Gero, oinazea sentitu nuen ibiltzean. 1103 01:14:26,228 --> 01:14:29,465 Ahizpari galdetu nion: "Zer gertatzen zait?" 1104 01:14:29,765 --> 01:14:32,320 Odolez blai neukan eskua. 1105 01:14:32,868 --> 01:14:35,040 Gona, jakina… 1106 01:14:35,838 --> 01:14:37,539 …urratuta zegoen. 1107 01:14:37,706 --> 01:14:40,075 Gordea daukat oraindik. 1108 01:14:41,577 --> 01:14:46,200 Gona hori ikusten dudan bakoitzean, gogoratu egiten naiz. 1109 01:14:46,815 --> 01:14:51,600 Oso oroitzapen txarra, ezein emakumeri opa ez diodana. 1110 01:14:51,720 --> 01:14:55,657 Gizarte osoak eraso izan balit bezala. 1111 01:14:56,558 --> 01:14:59,461 Larrialdietara iritsi nintzenean… 1112 01:14:59,495 --> 01:15:02,360 …erizainak hau esan zuen: "Hona laugarrena!" 1113 01:15:02,431 --> 01:15:05,040 Min nuen, baina lasaitu egin ninduen… 1114 01:15:05,100 --> 01:15:08,040 …bakarra ez izateak. 1115 01:15:08,136 --> 01:15:10,280 Ez zen kontu pertsonal bat… 1116 01:15:10,339 --> 01:15:13,840 …mundu guztiari erasotzen zion gaixo bat baizik. 1117 01:15:13,909 --> 01:15:18,947 Komisariara joan nintzen, eta ahaide guztiak han neuzkan zain. 1118 01:15:19,114 --> 01:15:22,040 Zeharo aztoratuta zeuden. 1119 01:15:22,684 --> 01:15:25,720 Orduan hasi zen poliziekiko estualdia… 1120 01:15:25,821 --> 01:15:29,591 …eta, hala, gogotik damutu nintzen salaketa jarri izanaz. 1121 01:15:30,425 --> 01:15:33,960 Garai hartan, turko-buru bat behar zuten. 1122 01:15:34,029 --> 01:15:35,680 Aginduak zituzten. 1123 01:15:35,998 --> 01:15:39,801 Lau tipo erakutsi zizkidaten, bizkarrez. 1124 01:15:40,636 --> 01:15:43,480 Esan nien: "Horietako inor ez da erruduna". 1125 01:15:43,539 --> 01:15:45,280 Haiek erantzun: "Ziur zaude?" 1126 01:15:45,340 --> 01:15:48,200 Nik: "Bai, kamiseta mahukaduna zuen". 1127 01:15:48,243 --> 01:15:51,040 Haietako bat nola edo hala salatzea nahi zuten. 1128 01:15:51,113 --> 01:15:54,160 Beste biktima batek mahukarik gabeko kamisetadun bat aipatu zuen. 1129 01:15:54,216 --> 01:15:58,080 Bat zeukaten haiek begiz joa, baina nik ez nuen ezagutu. 1130 01:15:58,153 --> 01:16:01,640 Baina nire aurrean egurtu zuten. 1131 01:16:02,324 --> 01:16:05,680 Hari ez jotzeko esan nien: "Ez da bera!" 1132 01:16:05,894 --> 01:16:09,000 Jipoi bat eman zioten eta espetxean sartu zuten… 1133 01:16:09,097 --> 01:16:13,240 …baina askatu egin zutela uste dut, frogarik ez zutenez. 1134 01:16:13,402 --> 01:16:15,280 Haren izena oroitzen duzu? 1135 01:16:15,337 --> 01:16:17,880 Jalel, Ezzouhour auzokoa. 1136 01:16:18,674 --> 01:16:23,000 Haren amak eskerrak eman zizkidan hura errugabea zela esateagatik. 1137 01:16:23,045 --> 01:16:25,781 Esan nion: "Ez niri eskerrik eman". 1138 01:16:25,881 --> 01:16:29,040 "Zure semea Challat izan balitz… 1139 01:16:29,084 --> 01:16:33,560 …salatu egingo nuen, ez nuen libre utziko". 1140 01:16:33,655 --> 01:16:36,520 "Neronek aterako nizkion tripak". 1141 01:16:36,758 --> 01:16:39,960 Hura identifikatzen saiatzeko… 1142 01:16:40,028 --> 01:16:43,080 …poliziek zazpi gizon jarri zizkidaten aurrean… 1143 01:16:43,165 --> 01:16:49,280 …denak bizkarrez, eta denak kamiseta zuri mahukarik gabearekin. 1144 01:16:49,404 --> 01:16:50,840 Gela berean. 1145 01:16:50,939 --> 01:16:53,442 Ondo begiratu nien. 1146 01:16:53,609 --> 01:16:56,400 Bazegoen bat, bizkarrez haren antza zuena. 1147 01:16:56,511 --> 01:16:59,960 Ikusi nuen, ordea, hura zela eskuburdinak zituen bakarra. 1148 01:17:01,116 --> 01:17:03,640 Pensatu nuen: "Hau ez da normala". 1149 01:17:03,752 --> 01:17:07,422 Eskuburdinak nire iritzia baldintzatzeko ziren. 1150 01:17:08,023 --> 01:17:12,628 Esan nien: "Horrek haren antza du, baina ez nago ziur". 1151 01:17:12,995 --> 01:17:18,480 Gau berandua zen; etxera joan nintekeela esan zidaten. 1152 01:17:19,001 --> 01:17:22,671 Etxera laguntzeko eskatu nien. 1153 01:17:23,705 --> 01:17:27,240 Polizia-autoan sartu nintzen, beraz. 1154 01:17:27,342 --> 01:17:31,360 Ondoan polizia bat jarri zitzaidan, kaleko jantzian. 1155 01:17:31,913 --> 01:17:35,050 Ukitzen ari zitzaidala sumatu nuen, bat-batean. 1156 01:17:35,117 --> 01:17:38,680 Une hartan, ezin nuen sinetsi. 1157 01:17:39,588 --> 01:17:44,080 Eskua nire bularrean jarrita zeukan, ordea! 1158 01:17:44,192 --> 01:17:46,662 Neure onetik atera nintzen! 1159 01:17:46,662 --> 01:17:50,480 Challaten eta polizia haren irudia agertzen zitzaizkidan. 1160 01:17:50,899 --> 01:17:54,880 Orduan ulertu nuen. Poliziarentzat, niri labana sartu zidatenez… 1161 01:17:54,936 --> 01:17:59,080 …eta Challatek emakumeei erasotzen zienez… 1162 01:17:59,141 --> 01:18:03,600 …gertatutakoa ondo merezia zuen emakume bat nintzen ni. 1163 01:18:04,246 --> 01:18:07,920 Challatek eraso egin zidan emakume erraza nintzelako… 1164 01:18:07,983 --> 01:18:11,640 …emakume "arin" jantzia eta lotsarik gabea nintzelako. 1165 01:18:11,720 --> 01:18:17,160 Beraz, polizia Challaten lana bukatzen ari zen. 1166 01:18:17,325 --> 01:18:18,680 Hori da nire analisia. 1167 01:18:18,794 --> 01:18:21,240 Ez zigun gure janzkeragatik eraso. 1168 01:18:21,240 --> 01:18:24,520 Izan ere, nik txilaba zabal bat jantzita neukan… 1169 01:18:24,599 --> 01:18:28,280 …eta ez zen ez gardena eta ez estua. 1170 01:18:28,336 --> 01:18:31,760 Inoiz ez dugu jakingo zerk bultzatu zuen benetan hura egitera. 1171 01:18:31,873 --> 01:18:33,840 Ez dago Challat bakar bat. 1172 01:18:33,942 --> 01:18:37,000 Biktimen deskribapenak desberdinak dira denak. 1173 01:18:37,045 --> 01:18:39,720 Baliteke bi edo hiru Challat egotea… 1174 01:18:39,815 --> 01:18:42,120 Azken batean, auzi hura estali egin zuten… 1175 01:18:42,517 --> 01:18:45,520 …eta errudunak ez du oraindik ordaindu… 1176 01:18:45,587 --> 01:18:48,240 …edo hor nonbait ibiliko da, edo hilik egongo da. 1177 01:18:48,323 --> 01:18:51,360 Baliteke Siriako gerran egotea, auskalo! 1178 01:18:51,660 --> 01:18:57,040 Ospea lortu nahi zuen, Challat izan nahi zuen. A zer marka! 1179 01:18:57,199 --> 01:19:00,360 Hobe hori diplomak izan baino. 1180 01:19:00,435 --> 01:19:04,320 Challat izatea abokatu edo mediku izatea baino hobea da. 1181 01:19:04,406 --> 01:19:08,080 Ama semeaz harro egon dadin. 1182 01:19:09,311 --> 01:19:11,360 Tunisiako espezialitate bat da hori. 1183 01:19:11,413 --> 01:19:13,480 Bakoitzak badu labana sartzeko bere modua. 1184 01:19:13,615 --> 01:19:15,960 Batzuk labanaz baliatzen dira… 1185 01:19:16,017 --> 01:19:19,280 …eta beste batzuk, berriz, suge-mihiaz. 1186 01:19:19,354 --> 01:19:21,000 Eta ez da bukatu. 1187 01:19:21,056 --> 01:19:24,040 Astakirten horiek guztiak inguruan dauzkagula… 1188 01:19:24,092 --> 01:19:26,280 …ondo jaioak gaude Tunisian! 1189 01:19:27,062 --> 01:19:30,720 Horretaz hitz egite hutsak neure onetik ateratzen nau. 1190 01:19:35,070 --> 01:19:37,572 Emakumeari erasotzen diote beti. 1191 01:19:38,106 --> 01:19:39,541 Zergatik? 1192 01:19:41,543 --> 01:19:43,812 Pentsaera oso bat da… 1193 01:19:44,980 --> 01:19:46,920 …hezkuntza oso bat… 1194 01:19:48,617 --> 01:19:52,520 …oroimen kolektiboan txertatua. 1195 01:19:54,389 --> 01:19:56,400 Hori da esan dezakedan guztia. 1196 01:20:14,342 --> 01:20:15,911 Jalelen bila nabil. 1197 01:20:20,916 --> 01:20:23,200 Non sartu da Jalel? 1198 01:20:23,318 --> 01:20:26,288 Bi egun daramatzat Jalel ikusi gabe. 1199 01:20:26,421 --> 01:20:28,240 Oso kezkatuta nauka. 1200 01:20:28,356 --> 01:20:30,320 Nonahi bilatu dut. 1201 01:20:30,425 --> 01:20:33,040 -Non egon liteke? -Emigratu egingo zuen, beharbada. 1202 01:20:33,161 --> 01:20:34,400 Legez kanpo? 1203 01:20:34,496 --> 01:20:38,320 Bai, beti joan nahi izan du atzerrira. 1204 01:20:38,466 --> 01:20:41,640 -Kezkatuta nauka. -Denda itxita aurkitu dut. 1205 01:20:41,736 --> 01:20:45,360 Lapurreta egin dute dendan. 1206 01:20:45,440 --> 01:20:48,720 -Lapurtu? -Bai, dena kendu diete. 1207 01:20:48,777 --> 01:20:51,440 Haserretu egin da horregatik, eta joan egin da. 1208 01:20:51,880 --> 01:20:54,280 Lehenengo aldiz etorri nintzenean… 1209 01:20:54,382 --> 01:20:58,120 …bera Challat zela esan zidan. 1210 01:20:58,153 --> 01:21:00,355 Ez, ez zen bera. 1211 01:21:01,423 --> 01:21:03,458 -Libre utzi zuten… -Gezurra esan zidan, ordea! 1212 01:21:03,491 --> 01:21:06,695 Ez, ez zen ausartu zuri egia osoa esaten. 1213 01:21:06,795 --> 01:21:10,440 Beste biktima batzuk egon ziren bera atxilotuta egon zen artean. 1214 01:21:10,665 --> 01:21:12,234 Zuk ez zenidan ezer esan! 1215 01:21:12,360 --> 01:21:14,200 Berak hala eskatu zidan. 1216 01:21:14,336 --> 01:21:15,403 A, bai? 1217 01:21:15,537 --> 01:21:19,240 Ez zuen nahi nik zuri ezer esatea. Lotsatuta zegoen. 1218 01:21:31,286 --> 01:21:32,454 Marwène? 1219 01:21:36,725 --> 01:21:37,893 Marwène? 1220 01:21:43,798 --> 01:21:45,267 Kaixo. 1221 01:21:45,634 --> 01:21:47,440 -Jalel hemen dago? -Ez. 1222 01:21:47,502 --> 01:21:49,480 -Badakizu non dagoen? -Ez dut ideiarik ere. 1223 01:21:49,537 --> 01:21:52,720 -Ez duzu Jalelen berri? -Batere ez. 1224 01:21:55,143 --> 01:21:59,180 -Itzali kamera, mesedez. -Zergatik? 1225 01:21:59,314 --> 01:22:02,017 Orain ez dut film batean atera nahi. Ezabatu dena. 1226 01:22:02,117 --> 01:22:03,600 Ez dugu jadanik elkar ezagutzen. 1227 01:22:03,718 --> 01:22:05,520 Zer esan nahi du dena ezabatzeak? 1228 01:22:05,620 --> 01:22:06,922 Erraza da, ezabatu dena! 1229 01:22:07,055 --> 01:22:09,624 Tratu bat egin genuen, ordea. 1230 01:22:09,758 --> 01:22:10,920 Ahaztu ezazu dena. 1231 01:22:11,026 --> 01:22:14,696 Badakit lapurreta egin dutela dendan… 1232 01:22:15,931 --> 01:22:17,599 Ezidazu denda aipatu. 1233 01:22:17,666 --> 01:22:20,368 Diru zikina zen, eta airean joan da. 1234 01:22:23,238 --> 01:22:24,920 Esan dizut ez dagoela hemen! 1235 01:22:24,973 --> 01:22:28,080 Jainkoak barka diezadala. Ondo entzuidazu! 1236 01:22:28,143 --> 01:22:30,412 -Zer gertatzen zaizu? -Entzun. 1237 01:22:30,712 --> 01:22:34,120 Ez zaitut berriz ikusi nahi. Bukatu da, kitto! 1238 01:22:34,182 --> 01:22:38,080 Eta zure mutila dihoala jogurt-iragarkiak egitera. 1239 01:23:15,623 --> 01:23:19,461 Iaztik dabiltza ni filmatzen. 1240 01:23:20,195 --> 01:23:21,720 Eta hemen naukazue, kartzelan. 1241 01:23:21,830 --> 01:23:24,065 -Zergatik? -Lapurretagatik. 1242 01:23:27,135 --> 01:23:28,903 Kantaiek zerbait. 1243 01:23:29,070 --> 01:23:31,940 Ai, ama! 1244 01:23:34,242 --> 01:23:40,115 Bihotza penaz gainezka daukat! 1245 01:23:41,716 --> 01:23:46,488 O, Jalel, anaia, kontaidazu zeure historia. 1246 01:23:46,855 --> 01:23:51,226 Eta esaiguzu den-dena guri, dohakabeoi. 1247 01:23:52,427 --> 01:23:57,200 Amets eginaraziguzu. Emaiguzu zure ibileren berri. 1248 01:24:02,670 --> 01:24:05,160 Ondo ezkutatu diguzu zeure jokoa… 1249 01:24:05,440 --> 01:24:08,600 …guri, ziegako zure lagunoi. 1250 01:24:08,710 --> 01:24:10,920 Kartzelan sartu dituzten dohakabeoi… 1251 01:24:19,921 --> 01:24:23,958 -Zure txostena daukat. -Zer txosten? 1252 01:24:23,992 --> 01:24:26,995 Challaten auziko txostena. 1253 01:24:27,162 --> 01:24:30,498 Badakit ez zarela Challat. 1254 01:24:30,765 --> 01:24:34,200 Eta zer? Zergatik ematen diozu halako garrantzia? 1255 01:24:34,269 --> 01:24:37,360 Zuk egin zenuen, bai ala ez? Esadazu egia! 1256 01:24:37,472 --> 01:24:40,800 Esan nizun ni nintzela… ba, ez! 1257 01:24:43,511 --> 01:24:45,760 Orduan, nork sartu zien labana emakume haiei? 1258 01:24:45,880 --> 01:24:47,515 Nork sartu zien labana? 1259 01:24:47,682 --> 01:24:50,185 Erasotzaileak nire antza zuen, nonbait. 1260 01:24:50,385 --> 01:24:54,823 Ni akusatu ninduten haren ordez. 1261 01:24:54,856 --> 01:24:59,600 Gero, imitazio-fenomeno bat gertatu zen… 1262 01:24:59,694 --> 01:25:02,630 …eta Challat izatea modan jarri zen. 1263 01:25:02,764 --> 01:25:06,734 Bi Challat ezagutzen ditut. Batek bere neska labankatu zuen. 1264 01:25:06,801 --> 01:25:10,320 Nigana etorri zitzaidan, aholku eske. 1265 01:25:10,438 --> 01:25:12,474 Gero, labana sartu zion bere neskari. 1266 01:25:12,640 --> 01:25:15,440 Baina jatorrizko Challat ez da existitzen. 1267 01:25:15,577 --> 01:25:17,479 Esango al dizut? 1268 01:25:18,546 --> 01:25:22,200 Bila ibili arren, itzulinguruka zabiltza. 1269 01:25:22,350 --> 01:25:24,280 Eta horra berriz nire aurrean. 1270 01:25:24,385 --> 01:25:26,160 Neuk egin nuen hura. 1271 01:25:26,421 --> 01:25:27,880 Egizu kontu ni naizela. 1272 01:25:27,989 --> 01:25:32,026 Alde ederra dago zu zarela kontu egitearen… 1273 01:25:32,060 --> 01:25:34,280 …eta benetan zu izatearen artean. 1274 01:25:34,362 --> 01:25:36,480 Egizu kontu ni naizela. 1275 01:25:37,599 --> 01:25:40,360 Pozik geratu nahi duzu? 1276 01:25:40,702 --> 01:25:45,200 Egizu kontu ni naizela benetako Challat. 1277 01:25:45,974 --> 01:25:49,410 Eta Jainkoa zurekin izan bedi. 1278 01:26:16,171 --> 01:26:19,880 Tunisian, Challatek 11 biktima ditu frogatuta. 1279 01:26:19,941 --> 01:26:22,680 Challatenaren antzeko kasuak badaude… 1280 01:26:22,744 --> 01:26:25,640 …Egipton, Sirian, eta beste leku batzuetan… 1281 01:27:17,320 --> 01:27:20,400 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz