1
00:00:43,643 --> 00:00:47,614
Historia hau Ruandan girotua dago,
1994ko genozidioaren garaian.
2
00:00:47,714 --> 00:00:52,852
Biktima gehienak tutsiak ziren,
tutsi izate hutsagatik hilak.
3
00:00:53,053 --> 00:00:54,954
Erregimenaren aurkakoen artean
ere biktima asko izan ziren.
4
00:00:55,055 --> 00:00:58,591
800.000tik milioi bat bitartera
lagun hil zituzten garai hartan.
5
00:03:23,036 --> 00:03:25,905
Jacqueline, bagoaz.
6
00:03:28,041 --> 00:03:31,711
Ezkutatu egin behar duzu.
Ezkutatuta egon behar duzu.
7
00:03:31,945 --> 00:03:35,415
Zertarako?
Aurkitu egingo naute, hala ere.
8
00:03:35,582 --> 00:03:38,851
Entzun, Jacqueline,
zentzuduna izan.
9
00:03:39,686 --> 00:03:44,290
Ez dut hemen geratu nahi.
Nire umeekin egon behar nuke.
10
00:03:44,524 --> 00:03:46,359
Badakizu hori ezinezkoa dela.
11
00:03:47,227 --> 00:03:49,696
Kalera irteten zaren orduko,
hil egingo zaituzte.
12
00:03:50,496 --> 00:03:52,665
Horrela hobe, beharbada.
13
00:03:53,233 --> 00:03:54,500
Aski da.
14
00:03:55,868 --> 00:03:58,037
Txorakeriak esaten ari zara.
15
00:03:59,772 --> 00:04:02,108
Itzuliko gara.
Zin dagizut.
16
00:04:02,375 --> 00:04:05,178
Eutsi egin behar diozu
egun batzuetan.
17
00:04:05,979 --> 00:04:11,618
Nola nahi duzu ni hemen geratzea?
Umeak non dauzkadan ere ez dakit.
18
00:04:12,018 --> 00:04:16,589
Herriko asko prest daude edozer
gauza egiteko. Ezagutzen ditut.
19
00:04:17,590 --> 00:04:21,594
Eta ez banaute ni aurkitzen,
umeen kontra ekingo dute.
20
00:04:27,634 --> 00:04:31,971
Joan zaitez.
Hemen ez dago ezer onik zuretzat.
21
00:04:44,684 --> 00:04:47,887
Sandrine, joan egin behar dugu.
22
00:04:50,156 --> 00:04:52,358
Zatoz, mesedez.
Bagoaz.
23
00:04:56,129 --> 00:04:59,465
Gogoratu:
hitzik ez, keinurik ez.
24
00:05:03,369 --> 00:05:04,237
Orain etorriko naiz.
25
00:05:21,621 --> 00:05:23,089
-Jacqueline.
-Bai?
26
00:05:23,656 --> 00:05:25,892
-Barkaidazu
-Zergatik?
27
00:05:26,225 --> 00:05:27,226
Barkatu.
28
00:05:28,528 --> 00:05:29,696
Itxaron pixka bat.
29
00:05:38,905 --> 00:05:43,476
-Egizu esan dizuguna.
-Eta nire umeak?
30
00:05:43,609 --> 00:05:45,945
Ez dakit.
Ez dago jakiteko modurik.
31
00:05:53,686 --> 00:05:55,655
Kemena izan.
Zure bila etorriko gara.
32
00:05:55,655 --> 00:05:57,023
Eskerrik asko.
33
00:05:57,390 --> 00:05:58,224
Goazen.
34
00:06:00,793 --> 00:06:02,161
Mugi, mugi!
35
00:06:11,571 --> 00:06:14,240
Geure lana bukatuko dugu!
Aitu?
36
00:06:14,507 --> 00:06:15,274
Ospa hemendik!
37
00:06:16,809 --> 00:06:19,879
Ez zaituztegu hemen nahi!
Ospa! Ospa!
38
00:06:19,912 --> 00:06:22,382
Kakati zikinak!
39
00:06:25,985 --> 00:06:27,653
80 lagun hil ditut nik bakarrik!
40
00:06:27,954 --> 00:06:30,456
Behiak harrapatuko dizkiogu!
41
00:06:30,757 --> 00:06:32,992
Gogoratzen neska hura?
42
00:06:33,259 --> 00:06:36,596
Nik bortxatu nuen.
43
00:06:36,863 --> 00:06:38,865
Eta gero hil egin nuen.
44
00:06:39,966 --> 00:06:43,503
Ja eta akabatuko zaitut
eta komunetik behera bota!
45
00:06:43,636 --> 00:06:45,571
Burua zanpatuko dizut!
46
00:06:45,872 --> 00:06:48,274
Amatxorekin nahi dut!
47
00:06:51,511 --> 00:06:54,180
Etorri hona! Eseri!
48
00:06:55,214 --> 00:06:58,785
Askatu! Askatu!
49
00:07:02,221 --> 00:07:04,257
Esaten dizudana egizu!
50
00:07:13,232 --> 00:07:16,202
Askatu! Askatu!
51
00:07:20,006 --> 00:07:22,809
Askatu! Erruki zaitez nitaz!
52
00:07:23,376 --> 00:07:27,380
Ekar ezazu berriz nire ama!
53
00:07:30,583 --> 00:07:32,351
Emaidazu nire ama.
54
00:09:15,154 --> 00:09:16,389
Irabazten ari naiz!
55
00:09:16,622 --> 00:09:18,057
Ni ere bai!
56
00:09:20,660 --> 00:09:22,328
Zu baino gehiago naiz!
57
00:09:22,795 --> 00:09:24,564
Zer gertatzen zaio
traste zikin honi?
58
00:09:25,298 --> 00:09:28,668
Kaka!
Traste hauek beti izorratzen!
59
00:09:28,834 --> 00:09:29,835
Zer ari haiz?
60
00:09:38,578 --> 00:09:39,645
Nahikoa da!
Lotara!
61
00:10:36,636 --> 00:10:39,438
Esnatu! Mugi!
62
00:17:22,975 --> 00:17:25,244
Zer ari zara hemen?
63
00:17:25,978 --> 00:17:28,380
Hau ez da jadanik zure etxea.
64
00:17:29,214 --> 00:17:30,816
Joan egin behar duzu.
65
00:17:31,850 --> 00:17:33,218
Alde!
66
00:17:33,619 --> 00:17:34,586
Alde!
67
00:17:36,989 --> 00:17:39,992
Haiek zu hiltzera etorriko dira!
Alde!
68
00:17:41,060 --> 00:17:44,263
Alde!
Hau ez da jadanik zure etxea!
69
00:17:44,930 --> 00:17:45,964
Alde!
70
00:17:59,645 --> 00:18:00,979
Harrapa ezazue!
71
00:18:01,280 --> 00:18:03,482
Hilko zaitugu!
72
00:27:47,866 --> 00:27:50,468
-Labezomorroa aurkitu duzu?
-Oraindik ez.
73
00:27:53,605 --> 00:27:55,407
Segi bilatzen.
74
00:28:06,584 --> 00:28:09,854
Segi bilatzen.
Zoaz haraino eta begiratu bat bota.
75
00:28:09,921 --> 00:28:12,524
Begiratu inguru horretan.
Hor egon behar du.
76
00:28:13,224 --> 00:28:14,426
Ikusten duzu?
77
00:28:14,592 --> 00:28:16,828
Segi bilatzen.
78
00:28:19,898 --> 00:28:22,801
Segi beraren atzetik.
Behean harrapa ezazu.
79
00:28:23,068 --> 00:28:25,503
Ezingo da urruti joan,
zaurituta dago.
80
00:34:45,116 --> 00:34:46,551
Egarri naiz.
81
00:34:56,227 --> 00:34:58,129
Egarri naiz.
82
00:38:41,686 --> 00:38:43,054
Edaria, mesedez.
83
00:38:48,526 --> 00:38:50,027
Edan egin nahi dut.
84
00:39:15,953 --> 00:39:17,988
Altxatu beharra daukat.
85
00:41:10,734 --> 00:41:13,671
Non egon zara
hain denbora luzean?
86
00:41:32,756 --> 00:41:34,725
Trabatuta dago?
87
00:41:35,693 --> 00:41:36,961
Kaka!
88
00:43:09,153 --> 00:43:10,621
Zer ari zara?
89
00:44:36,907 --> 00:44:40,678
Ruandaren etsaiak garaitu ditugu.
90
00:44:40,678 --> 00:44:44,682
Demokraziaren mozorroa jantzita
etorri ziren…
91
00:44:44,815 --> 00:44:48,752
…eta haiek ere
herria suntsitu nahi zuten.
92
00:44:48,752 --> 00:44:52,289
Garaiz zanpatu ditugu.
93
00:44:52,389 --> 00:44:55,926
Garaiz zanpatu ditugu.
94
00:44:56,226 --> 00:44:59,897
Kanyarengwe,
labezomorro gaiztoa,
95
00:44:59,997 --> 00:45:03,500
Kigali mendean hartuko zuela
zin egin zuen.
96
00:45:03,701 --> 00:45:07,204
Baina bera joan zen
aurrena ihesi.
97
00:45:07,371 --> 00:45:11,308
Kigali hartuko zuela
zin egin zuen…
98
00:45:11,375 --> 00:45:14,712
Garaiz zanpatu ditugu.
99
00:45:14,778 --> 00:45:17,548
Garaiz zanpatu ditugu.
100
00:45:34,231 --> 00:45:38,402
Damascènek neska hura bortxatu,
eta nik txikitu egin nuen.
101
00:45:38,402 --> 00:45:40,370
Neska oihuka: "Ai ene!"
102
00:45:40,471 --> 00:45:42,973
A zer barreak egin nituen!
103
00:54:23,059 --> 00:54:26,763
Bihar haragia lortzen
saiatuko naiz.
104
00:56:38,328 --> 00:56:40,130
Haragia jango dugu.
105
00:56:49,572 --> 00:56:52,242
Su bat egin.
Egurra behar dugu.
106
00:57:01,851 --> 00:57:03,319
Ez da ezer!
107
00:57:12,128 --> 00:57:13,530
Esan dizut ez dela ezer!
108
00:57:13,763 --> 00:57:15,698
Sua egin.
109
00:57:41,458 --> 00:57:43,460
Badakizu haragia kontserbatzen?
110
00:57:46,463 --> 00:57:48,164
Nik ere ez.
111
00:57:51,334 --> 00:57:54,337
Haragia ondo eginez gero,
gehiago iraungo du.
112
00:57:58,374 --> 00:58:02,745
Anaiak etxe handi bat du
Gitaraman.
113
00:58:04,948 --> 00:58:06,783
Izozkailu bat dauka.
114
00:58:07,383 --> 00:58:09,919
Han sar dezake
janari guztia.
115
00:58:13,156 --> 00:58:14,624
Praktikoa da.
116
00:58:22,365 --> 00:58:24,234
Bere emazteak zazpi ume ditu.
117
00:58:25,535 --> 00:58:29,172
Nireak, berriz,
hiru baizik ez.
118
00:58:51,361 --> 00:58:57,433
Eskolako ume batzuek
ez dute haragirik sekula jan.
119
00:58:57,734 --> 00:59:00,770
Ohiturarik ez dutenez,
ez omen zaie gustatzen.
120
00:59:03,339 --> 00:59:07,577
Ume batzuk haragia probatzera
behartu izan ditugu.
121
00:59:11,714 --> 00:59:14,117
Sasoian daude, hala ere.
122
00:59:20,123 --> 00:59:22,859
Ez zaigu inor gaixotu.
123
00:59:24,193 --> 00:59:26,496
Sukarra izan ezik.
124
00:59:36,839 --> 00:59:39,108
Zuri ere ez zaizu
haragia gustatzen?
125
01:01:47,103 --> 01:01:52,341
Lagundu! Lagundu!
126
01:02:10,393 --> 01:02:14,831
Neska han dago!
Basoan!
127
01:02:15,298 --> 01:02:16,833
Zer ari da hori?
128
01:02:20,737 --> 01:02:21,404
Goazen!
129
01:02:57,974 --> 01:02:59,909
Maltzurra zara, gero!
130
01:03:02,378 --> 01:03:04,113
Badakizu ez naizela hor lokaztuko.
131
01:03:07,784 --> 01:03:08,918
Zer pena! Polita zara.
132
01:03:08,951 --> 01:03:11,187
Zu txikitu aurretik,
plazerra emango dizut.
133
01:03:14,457 --> 01:03:16,459
Hiltzera zoaz,
puta zikina.
134
01:03:16,726 --> 01:03:19,829
Zu akabatuz
zerbitzu egiten diot Jainkoari.
135
01:03:19,996 --> 01:03:23,366
Zu bezalakoak
hamaika garbitu ditut.
136
01:03:23,399 --> 01:03:26,669
Begiratu hor!
Hor egon behar du!
137
01:03:28,938 --> 01:03:30,540
Ez duzu aurkitzen?
138
01:03:31,340 --> 01:03:33,810
Beste aldean begiratu!
139
01:03:42,418 --> 01:03:45,521
Beste babo hori
harrapatu ote dute?
140
01:03:46,622 --> 01:03:48,391
Lasai egon.
Denbora kontua baizik ez da.
141
01:03:53,062 --> 01:03:56,399
Ez duzu aukerarik.
Inoiz ez zara hortik aterako.
142
01:03:56,399 --> 01:03:59,836
Nahi banu,
etxera joan ninteke…
143
01:03:59,936 --> 01:04:02,338
…garagardo on bat edan…
144
01:04:26,095 --> 01:04:27,597
Tira!
145
01:04:27,663 --> 01:04:29,465
Hortik aterako zaitut.
146
01:04:30,066 --> 01:04:31,667
Helduiozu!
147
01:04:31,901 --> 01:04:34,770
Ez beldurrik izan. Ez zaitut hilko.
Merezia duzu eta.
148
01:04:34,904 --> 01:04:37,139
Txintxoa izan nirekin
eta joaten utziko dizut.
149
01:04:37,506 --> 01:04:39,475
Tira! Heldu!
150
01:04:39,575 --> 01:04:41,010
Zin dagizut.
151
01:04:41,310 --> 01:04:42,345
Tira!
152
01:04:43,279 --> 01:04:45,114
Helduiozu!
153
01:04:55,224 --> 01:04:56,559
Helduiozu!
154
01:04:59,595 --> 01:05:01,364
Nazkagarria!
155
01:05:04,934 --> 01:05:08,537
Hor utziko zaitut, jota.
Usteltzen utziko zaitut!
156
01:05:09,272 --> 01:05:10,973
Eta urtero etorriko naiz.
157
01:05:11,274 --> 01:05:15,344
Hona etorriko naiz ur bila
nire soroak ureztatzeko.
158
01:05:19,148 --> 01:05:20,983
Ez niri horrela begiratu!
159
01:06:07,163 --> 01:06:08,698
Zorionekoa zu!
160
01:06:09,165 --> 01:06:12,034
Gaurkoa zure zorion-eguna da.
161
01:06:13,502 --> 01:06:17,306
Ni joan egingo naiz.
Eta zu hil egingo zara.
162
01:06:17,573 --> 01:06:20,943
Hortxe hilko zara zure arrazako
labezomorro guztiak bezala.
163
01:06:22,378 --> 01:06:24,246
Eta nik
esan dizudana egingo dut.
164
01:06:24,347 --> 01:06:27,016
Urtero itzuliko naiz.
165
01:06:38,294 --> 01:06:39,295
Ez!
166
01:06:54,944 --> 01:06:56,312
Tira.
167
01:06:58,914 --> 01:06:59,749
Tira!
168
01:07:02,918 --> 01:07:04,353
Mesedez.
169
01:07:08,157 --> 01:07:09,592
Mesedez!
170
01:07:11,193 --> 01:07:13,062
Ez nazazu bakarrik utzi!
171
01:07:14,697 --> 01:07:17,233
Ez nazazu utzi, arren!
172
01:07:17,833 --> 01:07:19,268
Ez nazazu utzi!
173
01:08:02,445 --> 01:08:03,813
Zergatik egin duzu hori?
174
01:08:57,133 --> 01:09:02,138
Tea bezalakoa da.
On egingo dizu.
175
01:09:29,198 --> 01:09:33,402
Beldur nintzen bera han gelditu
eta zu hilko ote zinen.
176
01:09:39,909 --> 01:09:41,577
Zergatik egin duzu hori?
177
01:09:44,113 --> 01:09:46,715
Zergatik agertu zara
haien aurrean?
178
01:09:51,420 --> 01:09:53,556
Ez duzu hil behar.
179
01:09:54,857 --> 01:09:56,859
Umerik baduzu?
180
01:10:00,429 --> 01:10:02,698
Zure umeengan
pentsatu behar duzu.
181
01:10:07,736 --> 01:10:10,206
Zergatik ez duzu
inoiz ezer esaten?
182
01:10:15,110 --> 01:10:17,613
Esadazu nola duzun izena.
183
01:10:44,073 --> 01:10:46,675
Ez dakit non daukadan
emaztea.
184
01:10:51,580 --> 01:10:53,782
Ezta nire umeak ere.
185
01:11:00,522 --> 01:11:03,759
Etengabe ditut haiek gogoan.
186
01:11:08,897 --> 01:11:12,201
Ez naiz sekula
hemendik aterako.
187
01:11:16,071 --> 01:11:18,507
Ezin dut lortu.
188
01:16:23,579 --> 01:16:25,914
Begira! Begira!
189
01:16:27,316 --> 01:16:29,718
Konturatzen zara zenbat gauza
egin ditzakegun honekin?
190
01:28:30,672 --> 01:28:34,108
Zer dabil emakume hori
aihotza eskuan?
191
01:28:36,544 --> 01:28:40,214
Estropezuka,
eta aihotza eskuan.
192
01:28:42,884 --> 01:28:45,453
Begira zer soinekoa duen!
193
01:28:48,189 --> 01:28:50,358
Eta zer ilea!
194
01:28:52,827 --> 01:28:55,663
Zer gertatu da?
Lurrera erori da!
195
01:28:55,763 --> 01:28:59,334
Hurbilduko al gara?
196
01:29:02,337 --> 01:29:05,673
Nor da?
197
01:29:06,074 --> 01:29:09,243
Ez zaitezte hurbildu.
198
01:29:10,278 --> 01:29:11,779
Epileptikoa izango da.
199
01:29:12,080 --> 01:29:14,816
Zer gertatzen zaio?
200
01:29:15,350 --> 01:29:18,019
Goseagatik da.
201
01:29:19,787 --> 01:29:22,390
Emakume tutsi hori da.
Ikusita daukat.
202
01:29:22,657 --> 01:29:23,991
Bera da, bai.
203
01:29:25,827 --> 01:29:28,262
Gaixorik ote dago?
204
01:29:29,831 --> 01:29:32,800
Emaiozue haizea.
205
01:29:34,001 --> 01:29:36,437
Arnasa hartzen ari da.
206
01:29:36,504 --> 01:29:39,640
Ezagutzen dut.
Ez dago gaixorik.
207
01:29:39,640 --> 01:29:41,509
Ez da epileptikoa.
208
01:29:41,776 --> 01:29:44,479
Utziozue arnasa hartzen.
209
01:29:45,780 --> 01:29:47,815
Zergatik ari zara otoitz egiten?
210
01:29:49,283 --> 01:29:51,519
Ez dago gaixorik.
211
01:29:51,719 --> 01:29:54,255
Hobe dugu bertan hiltzea.
212
01:29:54,522 --> 01:29:57,859
Zergatik utziko diogu
arnasa hartzen?
213
01:29:57,925 --> 01:30:00,194
Utziozue hiltzen, eta kitto.
214
01:30:08,302 --> 01:30:13,307
JAINKOA BIDAIAN
JOAN ZEN EGUNA
215
01:30:29,857 --> 01:30:36,230
AZPITITULUAK: Jon Muñoz