1 00:03:22,068 --> 00:03:32,378 INBADITZAILEA 2 00:06:58,351 --> 00:06:59,986 Azkar! 3 00:07:04,023 --> 00:07:05,591 Mugi! Mugi! 4 00:07:47,934 --> 00:07:49,869 Siaka… 5 00:07:53,105 --> 00:07:56,108 Ni naiz. Ni naiz. Ni naiz. 6 00:07:58,945 --> 00:08:01,013 Ur pixka bat nahi duk? 7 00:08:12,191 --> 00:08:14,026 Amadou. 8 00:08:14,660 --> 00:08:18,164 -Ez dago ezer, e? -Ez dago ezer. 9 00:08:36,215 --> 00:08:37,183 Aizak! 10 00:08:38,751 --> 00:08:40,152 Hator hona! 11 00:08:42,255 --> 00:08:45,157 Siaka, atseden har ezak. 12 00:08:46,659 --> 00:08:47,426 Orain etorriko nauk. 13 00:08:55,268 --> 00:08:57,069 Hire adiskideak… 14 00:08:57,870 --> 00:09:00,940 …egoera horretan ezingo dik hemen geratu. 15 00:09:00,940 --> 00:09:03,175 Mediku bat behar du. 16 00:09:03,743 --> 00:09:08,481 Mediku bat? Zer uste duk ba? 17 00:09:10,616 --> 00:09:13,352 Inor ez zatorrek hona. Inor ez! 18 00:09:13,352 --> 00:09:15,588 -Sendabidea behar du. -Hau ez da geltoki bat. 19 00:09:15,888 --> 00:09:20,760 -Sendabidea behar du. -Ea zer egin dezakedan. 20 00:09:21,827 --> 00:09:23,996 Baina ez bada hobetzen… 21 00:09:26,966 --> 00:09:28,668 …kanpora botako diat. 22 00:09:32,104 --> 00:09:33,706 Ez duzu ukituko. 23 00:09:35,575 --> 00:09:39,679 Hemen gelditzeko eskubidea du. Nik biren lana egiten dut. 24 00:10:01,233 --> 00:10:03,035 Amadou… 25 00:12:58,177 --> 00:12:59,779 Hireak al dira egur horiek? 26 00:13:00,312 --> 00:13:02,782 -Egurrak… -Ez. 27 00:13:30,743 --> 00:13:32,144 Nahi duzu hau? 28 00:13:32,378 --> 00:13:35,147 -Zertarako da? -Egurra, erretzeko. 29 00:13:35,214 --> 00:13:37,249 Orain gasa erabiltzen diagu. 30 00:13:37,416 --> 00:13:41,453 -Hau ona da. -Ez diat nahi. 31 00:13:45,758 --> 00:13:47,993 -Zigarro bat nahi? -Bai. 32 00:13:52,031 --> 00:13:54,600 Egurra nahi? 33 00:14:02,107 --> 00:14:04,944 5 eurotan egurra, sutarako. 34 00:14:04,944 --> 00:14:07,546 Nahi duzu? 5 euro. 35 00:14:35,274 --> 00:14:37,109 -Zenbatean? -5 eurotan. 36 00:14:37,109 --> 00:14:39,478 Bost euro? 37 00:14:43,816 --> 00:14:46,652 -Tori. -Eskerrik asko. 38 00:14:48,354 --> 00:14:49,622 Gau ona pasa. 39 00:14:54,093 --> 00:14:56,128 Zer nahi duzu? 40 00:14:56,729 --> 00:14:59,932 Sukarra jaisteko botika bat nahi dut. 41 00:14:59,932 --> 00:15:02,568 -Zuretzat da? -Ez, adiskide batentzat. 42 00:15:02,568 --> 00:15:05,004 Medikuarengana joan da? 43 00:15:06,405 --> 00:15:08,507 Ez dugu medikurik ezagutzen. 44 00:15:08,507 --> 00:15:10,976 Lasaigarri bat emango dizut, on egingo dio. 45 00:15:14,747 --> 00:15:17,149 Tori. Eskerrik asko. 46 00:15:22,221 --> 00:15:26,625 Osasun-zentro bat da. Kontsultak dohainik dira. 47 00:15:27,192 --> 00:15:28,661 Eskerrik asko. 48 00:15:31,864 --> 00:15:34,266 -Beste zerbait nahi duzu? -Ez. 49 00:15:35,834 --> 00:15:39,538 Ez duzu niretzat lanik izango hemen? 50 00:15:39,672 --> 00:15:42,975 Garbitzen edo… 51 00:15:44,009 --> 00:15:46,378 Dendan… 52 00:15:46,378 --> 00:15:50,015 Ezagutzen ditut pixka bat Afrikako sendagai tradizionalak. 53 00:15:50,182 --> 00:15:53,385 Gure farmazian ez dugu halakorik erabiltzen. 54 00:16:57,850 --> 00:16:59,118 Ni naiz. 55 00:17:06,091 --> 00:17:08,427 Non sartu haiz egun osoan? 56 00:17:09,128 --> 00:17:11,363 Igerilekuan egon naiz. 57 00:18:19,031 --> 00:18:20,666 Zer egin duzue? 58 00:18:22,301 --> 00:18:24,103 Non dago Siaka? 59 00:18:24,736 --> 00:18:26,939 -Sia… nor? -Siaka. 60 00:18:32,444 --> 00:18:34,246 Omar-ekin hitz egin nahi dut. 61 00:18:36,548 --> 00:18:38,550 Zoaz. 62 00:19:04,276 --> 00:19:05,878 Non dago Siaka? 63 00:19:14,586 --> 00:19:16,488 Hik eta hire lagunak eskatu zenidaten… 64 00:19:16,555 --> 00:19:18,757 …zuentzat paperak lortzea. 65 00:19:20,425 --> 00:19:23,529 Egoitza-baimena, pasaportea… 66 00:19:24,696 --> 00:19:27,766 Dirua nik aurreratu nian. 67 00:19:28,500 --> 00:19:30,569 4.000 euro. 68 00:19:32,137 --> 00:19:33,839 4.000 euro? 69 00:19:37,676 --> 00:19:39,044 Orain… 70 00:19:39,878 --> 00:19:43,782 …zer esan behar diet dokumentu horiek ematen dizkidan jendeari? 71 00:19:43,849 --> 00:19:46,552 Beste beltzak alde egin duela? 72 00:19:47,052 --> 00:19:51,590 Nork ordainduko zidak nik bientzat aurreratu dudan dirua. 73 00:19:53,425 --> 00:19:56,895 Ez nekien. Ez zidaten esan horrek 4.000 euro balio zuenik. 74 00:19:59,064 --> 00:20:01,633 Hire laguna ez al zegoen gurekin gustura? 75 00:20:02,000 --> 00:20:04,503 Bat-batean alde egin dik, agur esan gabe. 76 00:20:05,270 --> 00:20:08,307 -Adarra jotzen ari zaidak. -Ezin da joan! Gaixorik dago! 77 00:20:13,145 --> 00:20:15,414 Hemen hartu zaituztet. 78 00:20:16,582 --> 00:20:19,117 Ostatua eta jana eman dizuet. 79 00:20:19,418 --> 00:20:21,653 Lana ere aurkitu dizuet. 80 00:20:22,821 --> 00:20:26,825 Zer uste duk? Ez naizela arriskatzen klandestinoak babestuz? 81 00:20:37,803 --> 00:20:39,805 4.000 euro zor dizkidak. 82 00:20:51,350 --> 00:20:52,718 Larrua jo nahi duk, beltza? 83 00:20:58,023 --> 00:21:01,159 Horregatik egongo da hain urduri. 84 00:21:04,396 --> 00:21:06,798 Berarekin txortan egin nahi duk? 85 00:21:12,537 --> 00:21:17,309 Tira! Ondo merezia daukak. Biren lana egiten duk, ez? 86 00:21:24,616 --> 00:21:27,552 Hemen hi ez haiz ezertxo ere. 87 00:21:28,453 --> 00:21:30,589 Ezertxo ere! 88 00:21:35,460 --> 00:21:37,763 Kontuz ibili. 89 00:22:05,324 --> 00:22:08,694 -Erotu egin al haiz? -Ikusi nahi duk ea erotu naizen? 90 00:22:11,530 --> 00:22:13,632 Ikusi nahi duk? 91 00:27:42,127 --> 00:27:44,896 Proiektu bat eraikitzen ari naiz inguru honetan. 92 00:27:45,830 --> 00:27:48,500 Polizia eraikuntzan egon da. 93 00:27:48,500 --> 00:27:52,137 Arazoak sortzen dizkidazu klandestino horiekin. 94 00:27:52,303 --> 00:27:57,676 Diru gehiagorekin, nire lana zure eskuak bezain garbia izango da. 95 00:27:57,676 --> 00:27:59,044 Nire errua da. 96 00:28:02,380 --> 00:28:04,616 Ez nuen zutaz fidatu behar. 97 00:28:08,620 --> 00:28:11,523 Tori diru hau, eta ez niri eskerrik eman. 98 00:28:12,023 --> 00:28:15,226 Ez dut sekula gehiago zure berri izan nahi. 99 00:28:15,226 --> 00:28:17,529 Zure zerbitzura edukiko nauzu beti. 100 00:28:19,831 --> 00:28:23,635 Gure lankidetza hemen amaitzen da. Amateur hutsa zara. 101 00:28:23,768 --> 00:28:25,837 Nire abokatuak deituko dizu. 102 00:28:30,709 --> 00:28:33,144 Zital gaiztoa zara. 103 00:30:11,976 --> 00:30:13,111 Eskuinetara. 104 00:30:15,880 --> 00:30:20,084 Kalearen bukaeran, ezkerretara. 105 00:30:20,118 --> 00:30:23,454 -Hemen? Ezkerretara. -Bai, ezkerretara. 106 00:30:25,690 --> 00:30:27,025 Eskuinetara. 107 00:30:28,226 --> 00:30:30,762 Zer ari gara? Beste taxiari segika? 108 00:30:34,098 --> 00:30:36,000 Nor dago auto horretan? 109 00:30:36,000 --> 00:30:38,102 -Nire emaztea. -Hire emaztea? 110 00:30:39,037 --> 00:30:41,306 -Hire emaztearen atzetik gabiltza? -Bai. 111 00:30:43,541 --> 00:30:45,343 -Arazoren bat? -Ez. Arazorik ez. 112 00:30:45,710 --> 00:30:48,613 Taxi batean emazteari segika ari bahaiz, arazoa hik daukak. 113 00:31:25,250 --> 00:31:33,124 Luze gabe, produktu pertsonalizatuak ekoiztuko ditugu… 114 00:31:33,825 --> 00:31:37,128 …informazioaren teknologian orain ari garen bezala. 115 00:31:37,729 --> 00:31:45,003 Gaurko gaixotasun askoren ondorio kaltegarriak konpondu egingo dira. 116 00:31:46,271 --> 00:31:48,273 Adibide batzuk emango dizkizuet. 117 00:31:48,539 --> 00:31:51,910 Gaixotasuna eta degenerazioa identifikatuko ditugu… 118 00:31:52,010 --> 00:31:55,780 …sintomak agertu aurretik. 119 00:31:56,814 --> 00:32:00,785 Hondakin industrialen kopurua gutxitu egingo dugu… 120 00:32:00,785 --> 00:32:04,122 …materialen erreziklatze eta biodegradatze maila… 121 00:32:04,122 --> 00:32:06,124 …haiek diseinatzerakoan kontuan hartuko direlako. 122 00:32:07,992 --> 00:32:11,729 Nork atsegin du etxetik lanerako bidea? Inork ez. 123 00:32:12,630 --> 00:32:14,365 Iraganeko kontua da hori. 124 00:32:14,766 --> 00:32:18,703 Gaur egun atseginaren eta lanaren artean dagoen banaketak… 125 00:32:18,703 --> 00:32:22,941 …produktibitate mota desberdin bat eragingo du. 126 00:32:24,375 --> 00:32:27,779 Gaur egungo belaunaldiak lor dezake ia-ia… 127 00:32:29,681 --> 00:32:30,915 …giza… 128 00:32:40,458 --> 00:32:46,431 Gaur egungo belaunaldia giza hilezkortasuna lortzeko zorian da. 129 00:32:48,299 --> 00:32:52,270 Nanoteknologia da sekretu horiek argituko dizkigun giltza. 130 00:33:13,591 --> 00:33:14,525 Bukatu da? 131 00:33:15,827 --> 00:33:17,195 Ez, oraindik ez. 132 00:33:18,429 --> 00:33:20,064 Ez zaizu interesatzen? 133 00:33:20,865 --> 00:33:25,069 Ez. Tira, bai. Baina aire pixka bat behar nuen. 134 00:33:27,071 --> 00:33:30,408 Luzea da. Ulertzen dizut. 135 00:33:31,509 --> 00:33:35,446 -Gaur goizaz gero zaude hor? -Bai, ez dut ezer huts egin. 136 00:33:35,580 --> 00:33:39,017 -Zoragarria da. -Bejondeizula! 137 00:33:43,888 --> 00:33:46,057 Oso ederra zara. 138 00:33:47,458 --> 00:33:48,826 Barkatu? 139 00:33:49,494 --> 00:33:52,030 Ondo entzun duzu esan dudana. 140 00:33:53,231 --> 00:33:54,766 Eskerrik asko. 141 00:33:57,368 --> 00:34:01,539 Charles de Yaele, hizlaria, nire senarra da. 142 00:34:01,773 --> 00:34:04,108 -Zure senarra da? -Bai. 143 00:34:04,142 --> 00:34:06,577 Izugarri gustatzen zait bere ahotsa. 144 00:34:07,345 --> 00:34:09,514 Oso itxura lasaia du. 145 00:34:09,547 --> 00:34:14,218 Esango diot. Asko gustatuko zaio. 146 00:34:16,454 --> 00:34:18,456 Oso erakargarria zara. 147 00:34:24,028 --> 00:34:26,464 Egia esaten ari natzaizu. 148 00:34:31,002 --> 00:34:33,271 Agnes, ondo zaude? 149 00:34:33,704 --> 00:34:36,274 -Bai, ondo nago. -Bukatu da. 150 00:34:42,780 --> 00:34:44,348 Aurkeztuko al didazu zure laguna? 151 00:34:44,482 --> 00:34:47,285 Barkatu. Izena du… 152 00:34:48,086 --> 00:34:49,654 Obama. 153 00:34:50,588 --> 00:34:51,622 Obama… 154 00:34:53,291 --> 00:34:55,893 Obama jauna Charlesen hitzaldian egon da. 155 00:34:56,227 --> 00:34:57,295 Asko gustatu zaio bere ahotsa. 156 00:34:59,163 --> 00:35:01,099 Gizon ederra da. 157 00:35:01,099 --> 00:35:02,533 Isilik egon. 158 00:35:07,105 --> 00:35:10,274 Kris Laureyns, Agnesen kidea. 159 00:35:12,910 --> 00:35:15,146 Ez zaitut aretoan ikusi. 160 00:35:15,980 --> 00:35:17,882 Beltzean nengoen… 161 00:35:22,086 --> 00:35:25,456 -Goazen. Berandutu egingo zaizu. -Laster arte. 162 00:35:25,623 --> 00:35:29,093 -Ikusi arte. -Agur. 163 00:35:47,378 --> 00:35:50,348 Aizu? Aizu? 164 00:35:50,348 --> 00:35:51,516 Horra. 165 00:35:51,716 --> 00:35:53,217 Ez dizut entzuten. 166 00:35:53,584 --> 00:35:56,220 Ni naiz. Amadou. 167 00:35:57,054 --> 00:36:00,825 Onik eta osasunez iritsi naiz. 168 00:36:01,159 --> 00:36:05,329 Lau hilabete daramatzagu hemen. 169 00:36:06,097 --> 00:36:09,634 Hori badakizu… 170 00:36:10,935 --> 00:36:13,638 Aizu? Hori da… 171 00:36:14,639 --> 00:36:16,274 Entzuten didazu? 172 00:36:16,274 --> 00:36:21,279 Berri txarrak ditut zuretzat. 173 00:36:21,379 --> 00:36:24,982 Siaka hil egin da. 174 00:36:26,384 --> 00:36:28,219 Ez dago jadanik hemen. 175 00:36:33,758 --> 00:36:35,826 Latza da. 176 00:36:36,694 --> 00:36:38,996 Jainkoaren nahia da. 177 00:36:39,063 --> 00:36:43,801 Mesedez, egizu modua bere familiak berria jakin dezan. 178 00:36:44,135 --> 00:36:46,771 Ahalegin guztiak egin ditut… 179 00:36:47,271 --> 00:36:50,575 …baina ezin izan diot lagundu. 180 00:36:52,643 --> 00:36:55,046 Oso gaixo zegoen. 181 00:41:09,467 --> 00:41:12,002 Doinu hori dabilkit buruan. 182 00:41:15,739 --> 00:41:18,275 Gogoratzen? Zuk kantatzen zenuena. 183 00:41:19,109 --> 00:41:21,111 Nahita egin dut. 184 00:41:25,282 --> 00:41:26,484 Zer moduz atzo arratsean? 185 00:41:27,218 --> 00:41:31,655 Gure eskaintza saihesten saiatuko dira. 186 00:41:33,390 --> 00:41:36,093 Zuk beti bezala jokatu, Agnes. 187 00:41:43,901 --> 00:41:46,604 Zera beltz hauek gustatzen zaizkit. 188 00:42:01,418 --> 00:42:03,220 Esan? 189 00:42:09,527 --> 00:42:11,095 Bai. 190 00:42:14,164 --> 00:42:15,833 Berehala? 191 00:42:19,670 --> 00:42:21,338 Ondo da. 192 00:42:23,107 --> 00:42:26,710 Bai, itxoin pixka bat. 193 00:42:29,413 --> 00:42:31,015 Gero esplikatuko dizut. 194 00:43:18,495 --> 00:43:21,599 -Hitzordua dugu? -Ez. 195 00:43:28,339 --> 00:43:30,975 Elkar ikusi beharra geneukan. 196 00:43:35,946 --> 00:43:38,682 Zuk deitu diozu telefonoz Krisi? 197 00:43:46,090 --> 00:43:48,993 Maltzurra zara, gero, Obama jauna. 198 00:43:50,894 --> 00:43:53,497 Krisek sekulako desilusioa hartuko du. 199 00:44:02,606 --> 00:44:05,175 Oso desiragarria zara. 200 00:44:12,816 --> 00:44:15,052 Zalantza gutxiko gizona zara. 201 00:44:16,587 --> 00:44:21,558 Agnes, sekula ez naiz sentitu hain kementsu, hain indartsu. 202 00:44:25,162 --> 00:44:27,731 Sinetsi egin nahi nizuke. 203 00:44:31,168 --> 00:44:33,404 Izugarri desio zaitut. 204 00:44:37,141 --> 00:44:39,143 Hainbeste presa duzu? 205 00:44:43,614 --> 00:44:45,182 Orain? 206 00:44:46,016 --> 00:44:48,018 Bai, orain. 207 00:47:28,545 --> 00:47:30,414 Zertan pentsatzen ari zara? 208 00:47:33,016 --> 00:47:34,618 Orainean… 209 00:47:50,801 --> 00:47:52,870 Zertan lan egiten duzu? 210 00:47:54,938 --> 00:47:59,176 Etxebizitzen alorrean. Eta artelanak saltzen ere bai. 211 00:48:00,177 --> 00:48:04,748 -Hau zure etxea da? -Bai, baina ez naiz hemen bizi. 212 00:48:04,915 --> 00:48:08,552 Loft bat da; bisitan datozen lagunei uzten diet. 213 00:48:24,801 --> 00:48:26,370 Baduzu emakumerik zure bizitzan? 214 00:48:28,939 --> 00:48:32,542 Ez, zu bakarrik zauzkat. 215 00:49:45,615 --> 00:49:50,454 "Agnes de Yaleek Huang Tsen-en erakusketara gonbidatzen zaitu". 216 00:50:08,338 --> 00:50:10,874 -Ondo zaude? -Bai. 217 00:50:37,401 --> 00:50:40,504 -Elkar ikusiko dugu berriz? -Ez dakit. 218 00:50:40,604 --> 00:50:43,273 Ez nauzu berriz ikusi nahi? 219 00:50:44,241 --> 00:50:48,245 Ez da hori. Orain pixka bat pentsatu beharra daukat. 220 00:50:52,082 --> 00:50:55,986 Emadazu zeure zenbakia. Gauzak argitzen ditudanean deituko dizut. 221 00:50:56,686 --> 00:51:00,457 -Zein da zure zenbakia? -Esku-telefonoa lapurtu didate. 222 00:51:01,058 --> 00:51:02,993 Emadazu etxekoa. 223 00:51:05,495 --> 00:51:09,633 Bulegokoa, bestela. Ez duzu lanik? 224 00:51:09,866 --> 00:51:14,237 Bai, bai. Baina lekuz aldatu gara, beste bulego baten bila gabiltza. 225 00:51:17,941 --> 00:51:20,477 Zertan lan egiten duzu, Obama jauna? 226 00:51:22,913 --> 00:51:24,314 Inportazioa eta esportazioa. 227 00:51:24,781 --> 00:51:27,217 -Inportazioa eta esportazioa. -Hori da. 228 00:51:27,384 --> 00:51:29,386 Lauso samarra da, ez? 229 00:51:29,519 --> 00:51:32,322 Tratuak egiten ditugu Estatu Batuekin. 230 00:51:33,490 --> 00:51:36,426 Ezagutzen al duzu norbait nirekin lan egiteko? 231 00:51:40,130 --> 00:51:43,266 -Ez dakit. -Jende asko ezagutzen duzu, ez? 232 00:51:45,202 --> 00:51:47,571 Oso gizon serioa naiz. 233 00:51:47,671 --> 00:51:49,739 Fio zaitezke nitaz. 234 00:51:49,906 --> 00:51:54,744 Energiaz beteta nago; batzuetan gainezka ere egiten dit. 235 00:51:56,446 --> 00:51:59,382 -Lan bila zabiltza? -Ez, ez, ez. 236 00:52:00,016 --> 00:52:04,054 Lanez gainezka nago. 237 00:52:04,087 --> 00:52:06,723 Kontaktu bila nabil. 238 00:52:07,824 --> 00:52:09,960 -Ez dakit ulertzen didazun. -Erabat. 239 00:52:10,494 --> 00:52:13,029 Joan beharra daukat. 240 00:54:21,992 --> 00:54:24,194 Agnes! 241 00:54:39,175 --> 00:54:44,014 "Isiltasuna konplizea da. Gose greba. 7. eguna". 242 00:57:09,392 --> 00:57:11,127 Kaixo. 243 00:57:11,661 --> 00:57:14,063 Agnes de Yaele andrea, mesedez. 244 00:57:18,568 --> 00:57:20,069 Ni naiz. 245 00:57:20,904 --> 00:57:22,906 Zer moduz zaude? 246 00:57:30,146 --> 00:57:31,548 Bai. 247 00:57:33,416 --> 00:57:35,685 Berriz elkar ikusi behar dugu. 248 00:57:36,352 --> 00:57:41,558 Asko pentsatu ondoren, gauza inportante bat esan behar dizut. 249 00:57:43,493 --> 00:57:45,261 Bai, ulertzen dut, Agnes. 250 00:57:45,261 --> 00:57:48,064 Baina berriz elkar ikusi beharra daukagu. 251 00:57:48,264 --> 00:57:50,900 Behin bakarrik ez bada ere. 252 00:57:54,704 --> 00:57:58,808 Ez, bihar ez. Gaur arratsean. 253 00:57:59,108 --> 00:58:02,045 Gaur, Agnes. Berriz diot, gaur. 254 00:58:04,647 --> 00:58:06,349 Oso ondo. 255 00:58:08,017 --> 00:58:09,919 Ni ere bai. 256 00:58:29,973 --> 00:58:32,375 Hator hona. 257 00:58:36,513 --> 00:58:39,415 -Nire bila habil? -Ez dakit. 258 00:58:39,883 --> 00:58:41,818 Nolanahi ere, bost axola zaidak. 259 00:58:42,952 --> 00:58:45,889 Entzun? Bost axola zaidak! 260 00:58:46,489 --> 00:58:48,358 Nire bizitza zeharo aldatu duk. 261 00:58:48,658 --> 00:58:51,728 Emakume bat zaukaat, hemengo emakume bat. 262 00:58:52,028 --> 00:58:53,696 Maite nau. 263 00:58:54,664 --> 00:58:56,366 Elkarrekin biziko gara. 264 00:58:56,366 --> 00:58:59,836 Esaiek hori! Emadak hori! 265 01:00:01,698 --> 01:00:03,700 Eser naiteke? 266 01:00:16,379 --> 01:00:19,315 Barkatu beharko diozu, baina Agnes ez da etorriko. 267 01:00:20,350 --> 01:00:23,019 Ez zintuen alferrik zain eduki nahi. 268 01:00:26,723 --> 01:00:29,125 Ez du ezer zure kontra. 269 01:00:29,859 --> 01:00:33,062 Berak esan nahi zizun hori, baina… 270 01:00:33,830 --> 01:00:37,634 …une honetan egoera izugarri korapilatsua da. 271 01:00:37,700 --> 01:00:41,671 Beraz, ez haserretu berarekin. 272 01:00:44,540 --> 01:00:46,909 Lofteko giltzak dauzkazu, ezta? 273 01:00:48,978 --> 01:00:51,948 Zenbaki hori agertu da bulegora deitu duzunean. 274 01:00:55,752 --> 01:00:58,054 Lofteko giltzak, mesedez. 275 01:01:15,571 --> 01:01:17,073 Eskerrik asko. 276 01:01:17,073 --> 01:01:21,477 Agnesek uste du bultzadatxo bat beharko duzula. 277 01:01:28,384 --> 01:01:32,522 Laguntza bat… 500. Aski duzu? 278 01:01:40,730 --> 01:01:42,899 Baduzu gaur gauean non lo egina? 279 01:01:46,335 --> 01:01:49,072 Aterbea eman diezaaket, pare bat egunez. 280 01:01:52,942 --> 01:01:55,244 Estualditik atera zaitezen. 281 01:02:06,989 --> 01:02:08,458 Gabon. 282 01:05:33,663 --> 01:05:35,698 Hator hona! 283 01:05:40,703 --> 01:05:42,338 Zigarrorik badaukak? 284 01:06:31,187 --> 01:06:32,755 Zoragarria izango da. 285 01:06:32,888 --> 01:06:35,091 Gari-zelai bat ikusten dudan bakoitzean, zugan pentsatzen dut. 286 01:06:35,391 --> 01:06:39,562 Zuk kolore hori duzulako: ileko kolorea garia bezalakoa. 287 01:06:40,363 --> 01:06:44,734 Gero, bere burua hil zuen. Eta printzetxoari begira geratu zen. 288 01:06:45,801 --> 01:06:47,203 Mesedez. 289 01:08:05,281 --> 01:08:06,949 Haserre zaude? 290 01:08:07,583 --> 01:08:12,254 Ulergarria da. Gauza bitxiak egin ditut. 291 01:08:12,788 --> 01:08:14,623 Azkarregi joan da dena. 292 01:08:14,623 --> 01:08:17,259 Asko daukat eskaintzeko… 293 01:09:05,941 --> 01:09:07,943 Beste bidetik goaz. 294 01:09:10,613 --> 01:09:12,081 Ixo! 295 01:12:59,708 --> 01:13:01,076 -Kaixo. -De Yaele andrea? 296 01:13:01,110 --> 01:13:03,445 Zure laguna zain daukazu. 297 01:13:15,791 --> 01:13:17,626 Obama jauna? 298 01:13:20,229 --> 01:13:22,898 Zer ari zara hemen? Ez dut eskandalurik nahi. 299 01:13:23,265 --> 01:13:25,134 Joan zaitez, mesedez. 300 01:13:25,134 --> 01:13:27,669 Ez dut honelako kontu bat nahi. 301 01:13:30,739 --> 01:13:34,309 Agnes, laguntza behar dut. 302 01:13:35,778 --> 01:13:37,346 Gezurra esan didazu. 303 01:13:37,346 --> 01:13:41,283 Giltzak lapurtu, eta nire etxera etorri zara. 304 01:13:43,986 --> 01:13:45,454 Ez nekien nora joan. 305 01:13:47,523 --> 01:13:50,058 Beldur handia eman zenidan lehengo gauean. 306 01:13:50,759 --> 01:13:51,427 Barkatu. 307 01:13:51,760 --> 01:13:55,364 Aski da! Zer nahi duzu? Zeren bila zabiltza? 308 01:13:56,498 --> 01:13:58,667 Ez dut inor ezagutzen hemen. 309 01:14:01,804 --> 01:14:03,906 Ezin dizut lagundu. 310 01:14:05,107 --> 01:14:07,576 Ez dakit benetan nor zaren. Hartu hau. 311 01:14:11,780 --> 01:14:13,615 -Agnes. -Mesedez. 312 01:14:14,716 --> 01:14:17,319 -Mesedez! -Horrela beraz? 313 01:14:17,453 --> 01:14:20,189 Ez zaitut berriz ikusi nahi. 314 01:14:20,889 --> 01:14:22,124 Ulertu duzu? 315 01:14:22,458 --> 01:14:25,027 -Jauna! -Ez naiz ezer zuretzat? 316 01:14:25,894 --> 01:14:28,297 -Barkatu, jauna. -Ez naiz ezer zuretzat? 317 01:14:28,464 --> 01:14:31,033 -Lasaitu zaitez, jauna! -Agnes! Agnes! 318 01:14:31,767 --> 01:14:33,802 Ez naiz ezer zuretzat! Agnes! 319 01:16:31,920 --> 01:16:34,590 Horixe naiz ni… 320 01:16:42,064 --> 01:16:45,067 Horixe naiz: puta… 321 01:25:34,129 --> 01:25:37,499 INBADITZAILEA 322 01:25:57,152 --> 01:25:59,220 AZPITITULUAK: Jon Muñoz