1 00:01:05,065 --> 00:01:11,104 AURPEGIRIK GABEKO BEGIAK 2 00:06:09,369 --> 00:06:10,937 Irakaslea? 3 00:06:11,537 --> 00:06:13,673 Ez, oraindik ez. 4 00:06:19,212 --> 00:06:21,581 Bukatzen duen orduko esango diot. 5 00:06:21,614 --> 00:06:24,617 Gizakiari emandako itxaropen berrien artean… 6 00:06:24,684 --> 00:06:28,621 …handiena ez ote da gaztetasun fisikoa berreskuratzea? 7 00:06:28,921 --> 00:06:30,390 Itxaropen hori… 8 00:06:30,490 --> 00:06:33,092 …heteroinjertuak ematen digu. 9 00:06:33,693 --> 00:06:36,829 Baina heteroinjertua –alegia, gizaki bati injertatzea… 10 00:06:36,996 --> 00:06:42,135 …beste gizaki bati kendutako ehun bizidunak edo organoak–… 11 00:06:42,235 --> 00:06:44,203 …orain arte ezin zen egin… 12 00:06:44,404 --> 00:06:47,306 …ez baziren bi gizabanako… 13 00:06:47,907 --> 00:06:51,477 …biologikoki berdin-berdinak. 14 00:06:52,979 --> 00:06:55,415 Biologikoki aldatu beharra dago, beraz… 15 00:06:55,548 --> 00:07:00,553 …ehun arrotz bizidunak hartzera doan organismoa. 16 00:07:00,987 --> 00:07:04,957 Gure metodoetako bat hau da: 17 00:07:04,957 --> 00:07:08,795 Erradiazio handiko X izpien bidez suntsitzea… 18 00:07:08,828 --> 00:07:13,599 …heteroinjertuari traba egiten dioten antigorputzak. 19 00:07:13,900 --> 00:07:19,939 Baina erradiazioak hain handia izan behar du… 20 00:07:20,973 --> 00:07:24,010 …non gizakiak ez baitu bizirik irauten. 21 00:07:25,077 --> 00:07:28,147 Orduan, odolaz gabetzen dugu. 22 00:07:29,081 --> 00:07:32,485 Odola husten zaio, azken tantaraino… 23 00:07:32,652 --> 00:07:35,021 …pertsona irradiatuari. 24 00:07:42,195 --> 00:07:45,765 -Telefonoz deitu dizute. -Nork? 25 00:07:45,932 --> 00:07:49,936 Institutu medikutik… Gorputegitik, zera! 26 00:07:49,936 --> 00:07:51,504 Berehala joan behar duzu. 27 00:07:51,504 --> 00:07:55,641 Irakasle maitea, zure hitzaldia berez izan da bizkorgarria. 28 00:07:55,675 --> 00:07:57,710 Zirraragarria izan da, ezta, Carlo? 29 00:07:57,877 --> 00:08:00,279 Zer etorkizun zoragarria ireki diguzun! 30 00:08:00,480 --> 00:08:05,284 Etorkizunari, andrea, lehentxeago heldu behar zaio. 31 00:08:13,259 --> 00:08:16,362 Nola aldatu den alaba desagertu zaion ezkero! 32 00:08:16,496 --> 00:08:18,397 Gogoeta bitxiak egiten ditu. 33 00:08:27,607 --> 00:08:30,977 Kontu bitxia da hau, baina hala iruditu zait. 34 00:08:31,577 --> 00:08:34,981 Genessier irakaslearen alaba klinikatik desagertu zenean… 35 00:08:35,147 --> 00:08:38,117 …aurpegi osoa zauri huts zuen, nonbait. 36 00:08:38,284 --> 00:08:43,589 Aurpegiko epidermisa galdu izanak zure ustea baieztatzen du. 37 00:08:43,956 --> 00:08:45,858 Auto-istripua… 38 00:08:46,025 --> 00:08:49,929 …aurpegiko erredura sakonak, eta uretako egonaldia. 39 00:08:50,062 --> 00:08:52,932 Eta arratoiak, doktore. Kontuan hartu behar dira. 40 00:08:53,065 --> 00:08:55,001 Egia da. 41 00:08:55,334 --> 00:09:00,606 Neska ito horren deskribapena bat dator Simone Tessot-enarekin. 42 00:09:00,673 --> 00:09:03,609 3retarako deitu dut Tessot jauna, neskaren aita. 43 00:09:05,011 --> 00:09:07,580 Baina dena ez dago erabat argi. 44 00:09:07,747 --> 00:09:12,919 Bitxia da: neska biluzik zegoen gizon-beroki baten azpian. 45 00:09:13,920 --> 00:09:16,322 Zergatik izan ote zuen irakaslearen alabak… 46 00:09:16,556 --> 00:09:19,759 …auto-istripu batean desitxuratu izanaz etsita… 47 00:09:20,226 --> 00:09:21,994 …bere burua ito nahian… 48 00:09:22,161 --> 00:09:25,865 …bere burua uretara bota aurretik biluzteko premia? 49 00:09:29,569 --> 00:09:32,371 Eta, gainera, zauri handi hori aurpegian… 50 00:09:33,139 --> 00:09:34,907 …arraroa da, gero! 51 00:09:35,074 --> 00:09:39,612 Ertzak zehatz-zehatzak ditu, bisturiz eginak bezala. 52 00:09:44,350 --> 00:09:46,485 Hor dago. 53 00:10:13,379 --> 00:10:14,780 L'herminier doktorea. 54 00:10:14,947 --> 00:10:18,284 Parot inspektorea, Pertsonak Aurkitzeko Sailekoa. 55 00:10:27,793 --> 00:10:32,498 Damu dut zinez egoera triste honetan elkar ezagutua. 56 00:10:32,898 --> 00:10:34,133 Azalduidazu. 57 00:10:34,300 --> 00:10:38,137 Gaur goizean, neska baten gorpua aurkitu dute bi marinelek Senan. 58 00:10:38,337 --> 00:10:40,406 5-6 egun pasatu ditu neskak uretan… 59 00:10:40,439 --> 00:10:45,578 …Genessier andereñoak klinikatik desagertua daraman epe bera. 60 00:10:45,811 --> 00:10:47,880 Deskribapena ere bat dator. 61 00:10:48,047 --> 00:10:52,818 Aurpegia hondatua du, begiak bakarrik ditu osorik. 62 00:11:03,095 --> 00:11:06,032 IDENTIFIKAZIO GELA 63 00:11:31,123 --> 00:11:33,492 Bera da. 64 00:11:35,294 --> 00:11:36,929 Christiane. 65 00:11:46,372 --> 00:11:48,074 Tessot jauna iritsi da. 66 00:11:48,574 --> 00:11:53,212 Esaiozu neska identifikatu dutela. Ez da bere alaba. 67 00:11:56,182 --> 00:11:58,250 Etorrarazi dut, badaezpada ere… 68 00:11:58,451 --> 00:12:02,188 Bai. Jakina. 69 00:12:11,130 --> 00:12:15,134 Barkatu, irakasle. Henri Tessot naiz. 70 00:12:15,301 --> 00:12:17,903 Nire alabagatik etorri naiz ni ere. 71 00:12:17,970 --> 00:12:20,539 Zaindariak esan dit zurea zela. 72 00:12:20,740 --> 00:12:24,744 Ziur zaude, irakasle jauna? Ziur-ziur? 73 00:12:24,844 --> 00:12:28,114 Tamalez, jauna, erabat ziur. 74 00:12:28,848 --> 00:12:31,917 Sekulako jipoia hartu dut telefonoz deitu didatenean. 75 00:12:32,084 --> 00:12:33,953 Erotzeko zorian egon naiz. 76 00:12:34,120 --> 00:12:37,757 10 egun daramatzagu Simone ikusi gabe! 77 00:12:37,857 --> 00:12:40,893 Zerbait gertatuko zitzaion. 78 00:12:42,461 --> 00:12:46,265 Bitxia da, gero, nik zu kontsolatu beharra! 79 00:12:46,398 --> 00:12:50,236 Zuri, behinik behin, itxaropen apur bat geratzen zaizu. 80 00:14:02,908 --> 00:14:06,145 Gela baten bila dabil. 81 00:14:27,967 --> 00:14:30,336 Adinean aurrera egin ahala, aitaren gero eta antz handiagoa du. 82 00:14:30,502 --> 00:14:35,207 Gogoratzen Genessier notarioaz? Hura ere ez zen argala. 83 00:14:35,507 --> 00:14:38,711 Zorigaitz handia izan du, nolanahi ere. 84 00:14:38,878 --> 00:14:43,282 Duela 4 urte emaztea galdu, orain alaba! 85 00:14:43,449 --> 00:14:48,654 Paris, aintza, dirua… eta azkenean…! 86 00:15:02,268 --> 00:15:04,103 Nor da mutil gaztea? 87 00:15:04,270 --> 00:15:06,372 Neskaren senargaia zen. 88 00:15:06,505 --> 00:15:09,942 Medikua da. Irakaslearekin lan egiten du. 89 00:15:10,109 --> 00:15:11,510 Eta emakumea? 90 00:15:11,677 --> 00:15:14,246 Bere idazkaria, nonbait. 91 00:15:14,647 --> 00:15:16,048 Atzerritarra. 92 00:15:16,215 --> 00:15:18,717 Oso hunkitua dirudi. 93 00:15:27,359 --> 00:15:28,928 Zoaz etxera, motel. 94 00:15:29,828 --> 00:15:30,963 Agur. 95 00:15:44,143 --> 00:15:46,045 Ez. Goazen. 96 00:15:46,211 --> 00:15:48,147 Ordena gustatzen zait. 97 00:16:07,766 --> 00:16:12,004 Ez! Goazen! Ezin dut gehiago! 98 00:16:17,109 --> 00:16:18,277 Ixo! 99 00:16:28,620 --> 00:16:32,624 NIRE ALABA MAITEARI 100 00:17:45,230 --> 00:17:47,633 GENESSIER doktorearen villa 101 00:17:47,800 --> 00:17:51,370 Ez zeharkatu muga hau 102 00:21:19,878 --> 00:21:21,713 Non aurkitu duzu hau? 103 00:21:23,048 --> 00:21:25,851 Ez zait gustatzen kuxkuxean ibiltzeko mania hori. 104 00:21:27,853 --> 00:21:31,023 Oraindik ez da azalpenak emateko garaia, neska. 105 00:21:31,456 --> 00:21:35,294 Jakina, marra beltz batez inguratua ikusi duzu zeure burua. 106 00:21:36,828 --> 00:21:39,998 Zer imajinatzen duzu? 107 00:21:40,532 --> 00:21:42,434 Ez dut imajinatu beharrik. 108 00:21:42,601 --> 00:21:46,305 Gauza izugarriak ikusten ditut. Bizi egiten ditut! 109 00:21:46,405 --> 00:21:48,407 Zer egin duzu oraingoan? 110 00:21:48,573 --> 00:21:50,509 Egin beharrekoa. 111 00:21:51,310 --> 00:21:53,145 Zure onerako. 112 00:21:53,945 --> 00:21:57,282 Beti zure onerako, Christiane. 113 00:21:58,784 --> 00:22:00,519 Hil-berri hau… 114 00:22:01,453 --> 00:22:04,890 …izen ordezkatze soil bat besterik ez da. 115 00:22:10,329 --> 00:22:14,733 Neska hori ebakuntzaren ondoren hil baitzen. 116 00:22:15,767 --> 00:22:18,637 Arrisku handiagoa hartu dut. 117 00:22:19,371 --> 00:22:22,474 Zu zinela sinetsarazi diet. 118 00:22:23,875 --> 00:22:29,548 Hilda zaudela uste dutenez, inork ez du gehiago sakonduko. 119 00:22:30,716 --> 00:22:33,952 Eta ez dira hemen zer gertatzen den jakin nahian ibiliko. 120 00:22:34,419 --> 00:22:37,689 Christiane, zure maskara! 121 00:22:37,823 --> 00:22:42,160 Maskara hori erabiltzeko ohitura hartu behar duzu. 122 00:22:43,662 --> 00:22:45,397 Non gorde duzu? 123 00:22:45,564 --> 00:22:47,499 Ohitura… 124 00:22:47,933 --> 00:22:51,002 Esan nahi dut erabili egin behar duzula… 125 00:22:51,169 --> 00:22:55,207 …arrakasta lortu bitartean. 126 00:22:56,675 --> 00:22:59,077 Arren, ez negar egin, maitea. 127 00:23:01,513 --> 00:23:04,549 Lortuko dut, zin dagizut. 128 00:23:06,385 --> 00:23:08,920 Ez dizut jadanik sinesten. 129 00:23:22,267 --> 00:23:24,836 Ez duzu nitaz zalantzan egoteko inolako arrazoirik. 130 00:23:26,772 --> 00:23:29,875 Ene bada! Nire balioa ezaguna da, ez? 131 00:23:31,443 --> 00:23:34,212 Benetako aurpegi bat edukiko duzu. 132 00:23:34,446 --> 00:23:36,815 Zinez diotsut. 133 00:23:43,555 --> 00:23:46,124 Ispiluak kendu dizkidate. 134 00:23:46,291 --> 00:23:48,760 Baina kristaletan ikusten dut neure burua islatua… 135 00:23:48,860 --> 00:23:51,163 …leihoa irekita dagoenean. 136 00:23:51,430 --> 00:23:53,999 Gauza distiratsu asko daude. 137 00:23:54,366 --> 00:23:56,168 Labanaren ahoa… 138 00:23:56,802 --> 00:23:58,437 Pendulu bernizatua… 139 00:23:58,537 --> 00:24:01,106 Nire aurpegiak beldurra ematen dit. 140 00:24:01,273 --> 00:24:03,675 Nire maskarak gehiago beldurtzen nau. 141 00:24:03,842 --> 00:24:06,445 Konfiantza izan, Christiane. 142 00:24:08,046 --> 00:24:10,081 Begiradazu. 143 00:24:10,248 --> 00:24:11,950 Nigan ez al du arrakasta izan? 144 00:24:12,117 --> 00:24:13,985 Zuk aurpegi bat zeneukan, ordea! 145 00:24:14,553 --> 00:24:18,690 Hondatua, beharbada; baina ez suntsitua, nirea bezala. 146 00:24:18,857 --> 00:24:22,461 Gezurra esaten ari zait, badakielako bere errua dela. 147 00:24:22,561 --> 00:24:24,129 Bere errua? 148 00:24:24,296 --> 00:24:27,632 Auto-istripu bat. Halabeharra. 149 00:24:27,799 --> 00:24:32,237 Denak menderatu behar ditu, baita errepidean ere! 150 00:24:32,304 --> 00:24:35,040 Ero bat bezala gidatzen ari zen. 151 00:24:38,643 --> 00:24:43,715 Istripuaren ondoren hil behar nuen. Zergatik tematzen da bizi nadin? 152 00:24:43,815 --> 00:24:46,985 Itsua izan nahi nuke! Itsua! 153 00:24:47,786 --> 00:24:49,754 Edo hila. 154 00:28:26,037 --> 00:28:27,605 Nor da? 155 00:28:28,206 --> 00:28:29,908 Erantzun! 156 00:29:14,753 --> 00:29:16,755 Ikusten dut bakarrik zaudela. 157 00:29:16,921 --> 00:29:18,823 Sarrera hau erabili nahi baduzu… 158 00:29:18,990 --> 00:29:21,860 Adiskide baten zain nengoen, baina ez da etorri. 159 00:29:22,327 --> 00:29:24,095 Atseginez, andrea. 160 00:29:24,262 --> 00:29:27,332 Baina ez nuen eserleku garesti bat erosteko asmorik. 161 00:29:27,499 --> 00:29:31,102 Lasai egon. Sarrera opari emango dizut. 162 00:29:31,503 --> 00:29:32,637 Eskerrik asko. 163 00:30:05,236 --> 00:30:08,139 Barkatu atzerapena. Eskola berandu bukatu da. 164 00:30:08,139 --> 00:30:09,941 Ez dio axola. 165 00:30:10,108 --> 00:30:13,678 Irrikaz nengoen zuri berri ona emateko. 166 00:30:13,845 --> 00:30:16,881 Bila ari zinen gela aurkitu dizut. 167 00:30:17,382 --> 00:30:20,819 Ez da posible! Hau poza! 168 00:30:20,985 --> 00:30:22,587 Nola eskertuko dizut? 169 00:30:23,655 --> 00:30:27,759 Gela ikusten duzunean eskertu. Gustatuko zaizula uste dut. 170 00:30:27,826 --> 00:30:29,561 Zer auzotan? 171 00:30:29,828 --> 00:30:32,096 Auzo eder batean. 172 00:30:32,564 --> 00:30:34,499 Zer nahi duzu? 173 00:30:34,866 --> 00:30:37,168 Gauza bera andereñoarentzat. 174 00:30:38,136 --> 00:30:42,307 Autoz eramango zaitut. Jabeak adiskide ditut. 175 00:30:42,473 --> 00:30:44,609 Ikusiko duzu: zuhaitzez betea dago. 176 00:31:33,892 --> 00:31:35,960 Urruti dagoela dirudi. 177 00:31:37,095 --> 00:31:39,330 Itzulinguru handi bat egin dut. 178 00:31:40,098 --> 00:31:43,334 Zirkulazio handia dago ordu honetan. 179 00:31:56,648 --> 00:32:00,218 Hori da egunero Parisera eramango zaituen trena. 180 00:32:00,385 --> 00:32:03,054 20 minutu baino gutxiagotan. 181 00:32:04,455 --> 00:32:08,459 Ez al zara bakarrik sentitzen, familiarengandik urrun? 182 00:32:08,459 --> 00:32:11,863 Bai, pixka bat, batzuetan. 183 00:33:29,674 --> 00:33:31,743 Zakur horiek… 184 00:33:32,677 --> 00:33:34,245 Zenbat daude? 185 00:33:34,412 --> 00:33:38,316 Ikusten? Ondo babestuta egongo zara. 186 00:34:00,638 --> 00:34:02,673 Edna Gruberg andereñoa. 187 00:34:02,840 --> 00:34:04,709 Dormeuil jauna. 188 00:34:04,876 --> 00:34:06,944 Pozten naiz zu ezagutzeaz. 189 00:34:08,046 --> 00:34:10,515 Oporto pixka bat bidaiatxo horretatik suspertzeko? 190 00:34:10,681 --> 00:34:14,252 Ez, eskerrik asko. Ez nuke asko berandutu nahi. 191 00:34:16,054 --> 00:34:18,089 Tira, ez dugu presarik. 192 00:34:24,062 --> 00:34:26,998 Berehala erakutsiko dizut gela. 193 00:34:27,331 --> 00:34:29,734 Zuhaitzetara ematen du. 194 00:34:29,901 --> 00:34:31,602 Ziur naiz komeniko zaizula. 195 00:34:31,769 --> 00:34:34,705 Ez dakit. Pentsatu egin behar dut. 196 00:34:38,509 --> 00:34:41,946 Aurrena, gela ikusi behar zenuke. 197 00:34:46,184 --> 00:34:49,687 Gauez, noski, ez da hain ederki sumatzen. 198 00:34:49,754 --> 00:34:51,055 Ez da horregatik. 199 00:34:51,756 --> 00:34:55,693 Aldirietan bizitzea ez da oso erosoa niretzat. 200 00:34:55,760 --> 00:34:57,962 Zer diozu? Bai, ordea. 201 00:34:58,096 --> 00:35:01,532 Aldiriak oso leku erosoa da. Oso erosoa. 202 00:35:01,566 --> 00:35:04,135 Beharbada, bai, baina… 203 00:35:04,735 --> 00:35:08,372 Baina gaur gauean ez nuke Parisera oso berandu itzuli nahi. 204 00:35:10,108 --> 00:35:14,112 Hitzordu bat dut lagun batekin. Bihar esango dizut. 205 00:35:14,245 --> 00:35:18,516 Bihar beranduegi izango da. 206 00:37:06,490 --> 00:37:08,292 Ireki, azkar. 207 00:38:00,645 --> 00:38:02,280 Afal ondoren hasiko naiz. 208 00:38:02,380 --> 00:38:03,948 Oraingoan… 209 00:38:05,049 --> 00:38:07,885 Injertu zabalagoa atera behar dut. 210 00:38:09,987 --> 00:38:12,390 Atal bakarrekoa. 211 00:38:13,157 --> 00:38:15,559 Ebaketarik gabe. 212 00:43:30,908 --> 00:43:32,009 Arkatza. 213 00:44:17,988 --> 00:44:19,657 Bisturia. 214 00:45:10,340 --> 00:45:11,975 Izerdia. 215 00:45:21,251 --> 00:45:22,286 Arkatza. 216 00:45:44,942 --> 00:45:46,410 Bisturia. 217 00:46:13,370 --> 00:46:14,905 Guraizeak. 218 00:48:20,764 --> 00:48:22,699 Goazen ba. 219 00:48:44,187 --> 00:48:46,857 Jendeak gauza bera egiten du beti. 220 00:48:47,024 --> 00:48:48,959 Abereak txikiak direnean gustatzen zaizkie. 221 00:48:49,126 --> 00:48:51,695 Gero, abereak handitu, eta asko jaten dutenean… 222 00:48:51,929 --> 00:48:54,264 …basoan abandonatzen dituzte. 223 00:48:54,364 --> 00:49:00,037 Nire ustez, gauzak ez dira inoiz erdizka egin behar. 224 00:49:01,438 --> 00:49:06,843 Jakina. Batez ere, bigarren zatia errazena denean. 225 00:49:38,342 --> 00:49:39,576 Lasai! 226 00:49:56,560 --> 00:49:59,296 Lasai, lasai. Tira ba. 227 00:50:20,450 --> 00:50:22,185 Normal jan du? 228 00:50:22,352 --> 00:50:24,087 Oso ondo jan du. 229 00:50:24,254 --> 00:50:26,556 Bazen garaia. Maskaltzen ari zen. 230 00:50:26,723 --> 00:50:29,426 Orain pozik dago. Konfiantza du. 231 00:50:30,027 --> 00:50:31,028 Azkenean. 232 00:50:31,628 --> 00:50:34,464 Oraingoan ondo orbaintzen ari dela erakutsi diot. 233 00:50:34,631 --> 00:50:38,268 Bendak aldatu dizkiot. Itxura bikaina du. 234 00:50:38,435 --> 00:50:40,137 Atzo baino hobeto, ikusiko duzu. 235 00:50:40,170 --> 00:50:42,072 Oso beldurtuta nago. 236 00:50:42,105 --> 00:50:44,041 Ez. Oker zaude. 237 00:50:44,207 --> 00:50:46,777 Nik ere konfiantza dut oraingoan. 238 00:50:48,578 --> 00:50:50,747 Ni zain nago, besterik gabe. 239 00:50:54,484 --> 00:50:57,154 Horrelako lorpena… Ene! 240 00:50:57,320 --> 00:50:59,256 Horrek ez luke preziorik. 241 00:51:01,758 --> 00:51:04,494 Hainbeste kalte egin dut mirari honetarako! 242 00:51:06,730 --> 00:51:08,331 Kalte egin dizut zuri ere. 243 00:51:08,465 --> 00:51:13,470 Hala da, baina ez dut ahaztuko zuri zor dizudala neure aurpegia. 244 00:51:14,037 --> 00:51:18,308 Bai ba. Nik ahaztu egiten dut batzuetan. 245 00:51:18,475 --> 00:51:19,910 Arrazoi duzu. 246 00:51:20,077 --> 00:51:22,946 Ia ez da aztarnarik geratzen. 247 00:51:30,487 --> 00:51:33,490 Ednari dagokionez, zer erabaki duzu? 248 00:51:34,157 --> 00:51:37,127 Zaindu ezazu, jaten emaiozu. 249 00:51:38,428 --> 00:51:40,664 Beranduago erabakiko dut. 250 00:53:34,644 --> 00:53:37,080 Edna! Ihes egin du! 251 00:53:37,247 --> 00:53:38,315 Hortik. 252 00:57:51,067 --> 00:57:53,870 Ez duzu beste xehetasunen bat oroitzen? 253 00:57:54,037 --> 00:57:55,472 Ez ba. 254 00:57:57,707 --> 00:57:59,776 Bai ba! 255 00:57:59,943 --> 00:58:04,180 Ednak esan zidan emakume horrek perla-lepoko zabal bat zuela beti. 256 00:58:04,481 --> 00:58:06,616 Ulertzen didazu? 257 00:58:06,783 --> 00:58:09,586 Lepokoa oso goian eta estu-estu jarria. 258 00:58:13,790 --> 00:58:16,025 Zerbait aurreratu dugu. 259 00:58:18,995 --> 00:58:20,563 Sinatu. 260 00:58:26,336 --> 00:58:28,404 Joan zaitezke. 261 00:58:45,355 --> 00:58:47,090 Polita, ezta? 262 00:58:47,690 --> 00:58:50,059 Begi urdineko neskak betiere. 263 00:58:51,361 --> 00:58:56,933 Denak ikasleak, adin berekoak eta edertasun mota berekoak. 264 00:58:57,100 --> 00:58:59,435 Eta denak misterioz desagertuak. 265 00:58:59,536 --> 00:59:02,906 Hau suitzarra da. Egizu kontu: enbaxada, telefono-deiak… 266 00:59:05,341 --> 00:59:09,112 Begi urdineko neskez ari garela… 267 00:59:09,245 --> 00:59:11,648 Zer egingo dut horko horrekin? 268 00:59:11,814 --> 00:59:14,384 Denda batean lapurretan harrapatu dute. 269 00:59:16,152 --> 00:59:18,388 Errieta egiozu eta utziozu joaten. 270 00:59:18,555 --> 00:59:22,525 Helbidea hartuiozu. Baliagarria izan dakiguke. 271 00:59:28,665 --> 00:59:31,668 Horrela, kartzelan bukatuko duzu. 272 00:59:32,101 --> 00:59:33,937 Lehenengo aldia da. 273 00:59:34,103 --> 00:59:35,805 Ez dakit nola bururatu zaidan. 274 00:59:37,240 --> 00:59:39,475 Hurrengoan, auzitegira eramango zaitut. 275 00:59:39,809 --> 00:59:41,377 Emadazu zeure helbidea. 276 00:59:41,578 --> 00:59:44,714 12, rue des Pyrénées, 20. barrutia. 277 00:59:46,149 --> 00:59:47,717 Alde egizu. 278 00:59:59,963 --> 01:00:02,632 Ziur nengoen lortuko nuela. 279 01:00:05,868 --> 01:00:08,271 Zu, berriz, ez zinen nitaz fidatzen. 280 01:00:10,640 --> 01:00:12,709 Orain aurpegi polit bat duzu. 281 01:00:14,477 --> 01:00:16,112 Zure benetako aurpegia. 282 01:00:18,114 --> 01:00:20,617 Berriz bizi ahal izango zara. 283 01:00:22,051 --> 01:00:23,119 Egia da. 284 01:00:24,053 --> 01:00:27,123 Baina besteentzat ere berpiztu beharko dut. 285 01:00:28,024 --> 01:00:29,425 Nola egin hori? 286 01:00:30,627 --> 01:00:34,397 Hasteko, bidaia bat egingo duzu: bidaia luze bat. 287 01:00:35,798 --> 01:00:38,067 Dokumentazioa lortuko dizut. 288 01:00:39,435 --> 01:00:41,871 Izen bat aukeratu ahal izango duzu. 289 01:00:42,639 --> 01:00:44,073 Ez da dibertigarria? 290 01:00:44,907 --> 01:00:46,843 Aurpegi berri bat. 291 01:00:47,343 --> 01:00:49,178 Nortasun berri bat. 292 01:00:49,512 --> 01:00:53,449 Lehen baino ederrago ikusten zaitut. 293 01:00:53,650 --> 01:00:57,186 Aingeruzko ukitu bat, lehen ez zeneukana. 294 01:00:59,656 --> 01:01:02,592 Aingeruzkoa? Ez dakit ba. 295 01:01:04,127 --> 01:01:10,366 Ispilu aurrean, nire antza duen norbaiten aurrean nagoela uste dut. 296 01:01:10,700 --> 01:01:13,903 Urrutitik datorren norbaitena. 297 01:01:14,671 --> 01:01:16,139 Urruti-urrutitik… 298 01:01:16,873 --> 01:01:18,274 Eta Jacques? 299 01:01:19,909 --> 01:01:23,079 Bai, Jacques… 300 01:01:23,946 --> 01:01:28,051 Jakina, hor arazo bat dugu. 301 01:01:29,285 --> 01:01:31,688 Azaldu egingo diot. 302 01:01:33,289 --> 01:01:35,758 Asko maite zaitu. 303 01:01:37,894 --> 01:01:40,296 Asko poztuko da. 304 01:01:41,698 --> 01:01:42,598 Irribarre egizu. 305 01:01:44,300 --> 01:01:45,768 Irribarre egizu. 306 01:01:46,903 --> 01:01:48,471 Ez gehiegi. 307 01:02:08,591 --> 01:02:11,794 Pentotal emaiozu. Berehala joango naiz. 308 01:02:15,331 --> 01:02:17,033 Beste larrialdi bat. 309 01:02:19,736 --> 01:02:22,839 Lagunduko didazu? Barkatu, laztana. 310 01:02:45,161 --> 01:02:46,896 Ez zara makillatuko, ezta? 311 01:02:47,096 --> 01:02:48,364 Ez. 312 01:02:50,600 --> 01:02:51,667 Zer ba? 313 01:02:53,870 --> 01:02:55,772 Ezergatik ez. 314 01:02:56,773 --> 01:02:59,475 Aurpegi ona duzu, horra. 315 01:03:01,911 --> 01:03:03,813 Bihar arte, laztana. 316 01:03:10,219 --> 01:03:14,824 Ez naiz berandutuko. Gabon esatera etorriko natzaizu. 317 01:03:24,901 --> 01:03:27,069 Kezkatua zenirudien aurpegia aztertu diozunean. 318 01:03:27,103 --> 01:03:31,641 Kezkatua? Irudimen handia duzu. 319 01:03:32,809 --> 01:03:34,477 Zergatik ari zara gezurretan? 320 01:03:34,510 --> 01:03:38,414 Ezagutzen zaitudan ezkero, aurpegian irakurtzen dizut. 321 01:03:38,915 --> 01:03:40,516 Esadazu egia. 322 01:03:44,120 --> 01:03:46,088 Huts egin du. 323 01:04:00,603 --> 01:04:02,171 Otsailak 15. 324 01:04:03,406 --> 01:04:04,974 Otsailak 20. 325 01:04:06,609 --> 01:04:11,447 Orbaintzetik astebetera, pigmentazio-mantxak agertu dira. 326 01:04:12,915 --> 01:04:20,189 Geroago, nodulu txiki batzuk sumatu zaizkio azal azpian. 327 01:04:21,390 --> 01:04:26,562 12. egunean, ehun injertatuaren nekrosia izugarria da. 328 01:04:28,097 --> 01:04:29,699 20 egunean… 329 01:04:30,967 --> 01:04:34,871 Lehenengo ultzerazioak ageri dira, dermisa askatzen hasi da… 330 01:04:34,871 --> 01:04:37,940 …eta infekzio-aztarnak daude. 331 01:04:38,140 --> 01:04:41,410 Injertu nekrosatua kendu egin behar da. 332 01:05:16,279 --> 01:05:21,517 Zakur etorri berriarekin dena da posible. 333 01:05:23,686 --> 01:05:28,424 Zakur hauekin konformatu behar! 334 01:06:17,740 --> 01:06:18,808 Esan? 335 01:06:20,476 --> 01:06:21,544 Esan? 336 01:06:22,979 --> 01:06:25,047 Adi naukazu. 337 01:06:27,116 --> 01:06:28,684 Hitz egizu! 338 01:06:28,851 --> 01:06:30,886 Zer gogaikarria! 339 01:06:32,288 --> 01:06:33,356 Erantzun ba! 340 01:06:35,191 --> 01:06:36,659 Jacques… 341 01:06:47,336 --> 01:06:50,906 Christiane, erotuta zaude? Nori deitu diozu? 342 01:06:51,040 --> 01:06:52,541 Inori ez. 343 01:06:52,775 --> 01:06:55,211 Konturatzen al zara zeure arduragabekeriaz? 344 01:06:56,045 --> 01:06:58,848 Bai, badakit. Hilek isilik egon behar dute. 345 01:06:59,015 --> 01:07:01,784 Behingoz hilik banengo! 346 01:07:02,318 --> 01:07:04,053 Ezin dut gehiago! 347 01:07:04,653 --> 01:07:07,089 Neure buruari begiratzen ere ez naiz ausartzen. 348 01:07:07,289 --> 01:07:10,793 Ez naiz ausartzen eskuaz aurpegia ukitzen! 349 01:07:11,027 --> 01:07:14,797 Zimurrak eta pitzadurak sentitzeko beldurrez! 350 01:07:14,864 --> 01:07:18,134 Kiratsa dario! 351 01:07:20,036 --> 01:07:23,606 Lasaitu zaitez. Fida zaitez aitaz. 352 01:07:23,973 --> 01:07:25,541 Lortuko du, ziur nago horretaz. 353 01:07:26,275 --> 01:07:28,911 Gezurretan ari zara. Ez du lortuko. Badakit. 354 01:07:28,911 --> 01:07:31,981 Nigan esperimentatzen segituko du bere txakurrekin bezala. 355 01:07:32,148 --> 01:07:34,950 Giza akuri bat! A zer mauka berarentzat! 356 01:07:35,551 --> 01:07:37,386 Ez duzu hori esateko eskubiderik. 357 01:07:38,220 --> 01:07:41,290 Hil egin nahi dut, arren! 358 01:07:41,724 --> 01:07:46,729 Injekzio horiek, porrot egindakoan zakurrei jartzen zaizkienak! 359 01:07:49,265 --> 01:07:50,599 Isildu zaitez! 360 01:07:51,167 --> 01:07:55,271 Hil egin behar nauzue! Ezin dut gehiago! 361 01:08:03,379 --> 01:08:05,448 Etorri azkar! 362 01:08:06,715 --> 01:08:09,485 Ziur nago. Christianeren ahotsa entzun nuen. 363 01:08:09,685 --> 01:08:13,289 Entzun uste izan duzu! Eta telefonoz, gainera! 364 01:08:13,556 --> 01:08:15,791 Aipatu al diozu hori Genessier irakaslea? 365 01:08:15,791 --> 01:08:19,495 Bai, baina hark ez du zalantzarik, gorpua identifikatu baitzuen. 366 01:08:19,562 --> 01:08:21,831 Badakit. Ni han nengoen. 367 01:08:22,164 --> 01:08:24,133 Zer nahi duzu esatea? 368 01:08:24,333 --> 01:08:26,869 Txantxa gaizto bat egingo zizuten, beharbada. 369 01:08:27,803 --> 01:08:29,138 Hala ere… 370 01:08:29,305 --> 01:08:32,641 Nik ekintza zehatzen gainean lan egiten dut. 371 01:08:32,908 --> 01:08:35,511 Txosten hauek lekukotasunez beteta daude! 372 01:08:35,611 --> 01:08:39,348 "Uste dut…" "Iruditzen zait…" 373 01:08:39,782 --> 01:08:42,017 Identifikazio lausoak… Horra: 374 01:08:42,184 --> 01:08:44,220 Neska batek hartutako taxi gorria. 375 01:08:44,386 --> 01:08:48,157 Perla-lepoko zabal bat duen emakumea… 376 01:08:48,190 --> 01:08:50,659 …beste neska horrekin zegoena. 377 01:08:51,560 --> 01:08:53,863 Perla-lepoko bat? 378 01:08:56,565 --> 01:08:58,901 Bai. Zerbait gogorarazten dizu? 379 01:08:59,068 --> 01:09:00,736 Itxaron. 380 01:09:02,404 --> 01:09:05,141 Bai, norbait gogorarazten dit. 381 01:09:38,607 --> 01:09:41,577 Dena bukatuta zegoela esan zenidan lehengo egunean. 382 01:09:41,744 --> 01:09:45,414 Hala nahiko nukeen, Paulette Mèrodon andereñoa… 383 01:09:45,648 --> 01:09:48,684 …baina zure auzia nagusien eskura heldu… 384 01:09:48,784 --> 01:09:50,386 …eta barkaberagia naizela esan didate. 385 01:09:53,255 --> 01:09:57,126 Beraz, ondo ulertu badut, nireak egin du. 386 01:09:57,660 --> 01:09:58,594 Kartzelara joango naiz? 387 01:09:59,228 --> 01:10:01,130 Lehenengo, auzitegira. 388 01:10:01,697 --> 01:10:04,066 Auzitegia! 389 01:10:06,035 --> 01:10:09,238 Ondo ezagutzen ditut gurasoak, ez dira bere onera etorriko. 390 01:10:10,272 --> 01:10:12,474 Gauza bat pentsatzen ari naiz. 391 01:10:12,875 --> 01:10:16,412 Egon liteke hori dena saihesteko modu bat. 392 01:10:18,280 --> 01:10:21,584 Baina diskrezio handiz ibili behar genuke… 393 01:10:21,850 --> 01:10:23,485 …eta zentzu pixka batez. 394 01:10:23,586 --> 01:10:27,590 Nire diskrezioaz ez beldurrik izan, eta zentzuaz… 395 01:10:27,756 --> 01:10:29,592 …ez bada oso kontu korapilatsua… 396 01:10:29,758 --> 01:10:31,293 Ez, ikusiko duzu. 397 01:10:31,460 --> 01:10:34,296 Mesedetxo bat egin behar diguzu. 398 01:10:34,363 --> 01:10:38,801 -Zer egin behar dut? -Ilea tindatu, hasteko. 399 01:10:38,867 --> 01:10:42,838 -Txantxetan ari zara. -Ez, hori ez da gure estiloa. 400 01:10:43,372 --> 01:10:46,408 Ilea horitu behar duzu. 401 01:10:46,709 --> 01:10:49,011 -Ez dakit ondo geratuko zaidan. -Ez du garrantzirik. 402 01:10:49,078 --> 01:10:53,482 Gero, mediku baten klinikara joan beharko duzu. 403 01:10:53,515 --> 01:10:56,685 -Baina ez nago gaixo! -Gaixo zaudela esango diezu. 404 01:10:57,253 --> 01:11:00,089 Kontaizkiozu xehetasunak. 405 01:11:00,522 --> 01:11:03,626 Buruko minez zaudela esango diezu klinikan. 406 01:11:03,759 --> 01:11:05,828 Idatzita emango dizut dena. 407 01:11:06,495 --> 01:11:10,132 Ohar bat emango dizut Gleize doktorearentzat. 408 01:11:12,835 --> 01:11:15,804 Hark gutun bat emango dizu Genessier doktorearentzat. 409 01:11:15,838 --> 01:11:17,673 Bernaud doktorea? 410 01:11:17,706 --> 01:11:19,475 Bai, ni naiz. 411 01:11:20,709 --> 01:11:22,611 A! Kaixo, jauna. 412 01:11:23,646 --> 01:11:25,614 Nola esan duzu? 413 01:11:26,048 --> 01:11:28,350 Itxaron. Apuntatu egingo dut. 414 01:11:35,424 --> 01:11:38,460 Bihar goizean sartu ahal izango da. 415 01:11:40,062 --> 01:11:42,831 Lasai egon, ez dut bistatik galduko. 416 01:11:42,998 --> 01:11:46,835 Jakina, hipotesi bat egiaztatzeko da. 417 01:11:48,804 --> 01:11:53,142 Zerbait gertatzen bada, berehala abisatuko dizut. 418 01:11:54,843 --> 01:11:56,478 Agur, jauna. 419 01:12:11,327 --> 01:12:14,730 -Hobetzen ari da. -Oso ondo, doktore. 420 01:12:22,438 --> 01:12:24,907 Andereñoa gaur goizean sartu da. 421 01:12:24,973 --> 01:12:27,042 -Nor da bere medikua? -Gleize doktorea. 422 01:12:28,143 --> 01:12:30,546 Hona bere gutuna. 423 01:12:36,185 --> 01:12:37,886 Min handia duzu? 424 01:12:39,521 --> 01:12:40,923 Bai. 425 01:12:41,023 --> 01:12:43,592 Tira… Batzuetan… 426 01:12:46,362 --> 01:12:51,700 Aztertuiozue begi-hondoa eta egiozue elektroenzefalograma bat. 427 01:12:51,934 --> 01:12:56,372 Burua soilduko didate? 428 01:12:56,705 --> 01:12:57,740 Ez. 429 01:12:58,374 --> 01:13:02,144 Ezetz espero dut. Tamala litzateke! 430 01:13:09,852 --> 01:13:14,723 Elektro…. enzefalograma… bat… 431 01:13:29,671 --> 01:13:31,273 Kaixo, motel. 432 01:13:32,508 --> 01:13:34,343 Ez beldurrik izan. 433 01:13:34,843 --> 01:13:37,279 Adiskideak gara. 434 01:13:37,513 --> 01:13:40,115 Ez ukitu kopeta. 435 01:13:42,684 --> 01:13:45,587 Esadazu zenbat hatz ditudan. 436 01:13:48,724 --> 01:13:49,858 Zenbat? 437 01:13:55,464 --> 01:13:56,799 Zenbat? 438 01:13:59,968 --> 01:14:01,303 Hiru. 439 01:14:05,574 --> 01:14:08,210 Eta orain, zenbat? 440 01:14:10,446 --> 01:14:12,147 Hiru. 441 01:14:13,449 --> 01:14:15,951 Ez. Bi. 442 01:14:46,748 --> 01:14:49,384 Zer iruditzen zaizu? 443 01:14:49,485 --> 01:14:51,687 Itxaropena dut. 444 01:14:53,489 --> 01:14:55,924 Esan, doktore… 445 01:14:56,725 --> 01:14:59,394 -Salbatuko al didazu? -Bai horixe. 446 01:15:00,796 --> 01:15:02,664 Konfiantza izan. 447 01:15:08,504 --> 01:15:10,272 Zure diagnostikoa? 448 01:15:10,506 --> 01:15:12,374 Eta zurea? 449 01:15:13,041 --> 01:15:15,010 Bat gatoz. 450 01:15:21,617 --> 01:15:23,452 Itxi begiak. 451 01:15:25,387 --> 01:15:28,190 Ireki begiak. 452 01:15:30,592 --> 01:15:32,394 Itxi itzazu. 453 01:15:40,135 --> 01:15:43,038 Bukatu da. Ireki begiak. 454 01:15:46,642 --> 01:15:50,979 Estimulazio elektrikoa egingo dizut. Ez dizu minik emango. 455 01:15:51,647 --> 01:15:53,615 Ez mugitu burua. 456 01:16:04,826 --> 01:16:05,894 Itxi. 457 01:16:10,165 --> 01:16:11,900 Segi, segi. 458 01:16:15,671 --> 01:16:18,106 Ireki begiak. 459 01:16:18,307 --> 01:16:19,875 Itxi. 460 01:16:21,510 --> 01:16:23,111 Ireki. 461 01:16:25,147 --> 01:16:26,648 Itxi. 462 01:16:27,649 --> 01:16:28,984 Ireki begiak. 463 01:16:30,852 --> 01:16:32,087 Itxi. 464 01:16:37,025 --> 01:16:38,360 Ireki. 465 01:16:39,761 --> 01:16:41,830 Itxi. 466 01:16:43,498 --> 01:16:46,668 Ekarridazu emaitza, bukatzen duzun orduko. 467 01:16:49,504 --> 01:16:51,206 Ireki begiak. 468 01:16:52,507 --> 01:16:53,842 Itxi. 469 01:16:58,213 --> 01:17:01,683 Paulette Mèrodonek ez du ezer susmagarririk. 470 01:17:12,828 --> 01:17:14,196 Sartu. 471 01:17:16,031 --> 01:17:19,301 15ak hemorragia bat du. 472 01:17:19,468 --> 01:17:22,704 -Zoaz ikustera, Jacques. -Ederki, jauna. 473 01:17:56,872 --> 01:17:58,206 Sartu. 474 01:18:03,045 --> 01:18:05,113 Hona emaitza, jauna. 475 01:18:09,685 --> 01:18:12,554 Ez dago inolako aldaketarik. 476 01:18:13,288 --> 01:18:15,424 Gaur arratsean joan dadila. 477 01:18:15,524 --> 01:18:17,759 Horrela, ohe bat libratuko da. 478 01:18:18,193 --> 01:18:20,128 Badaezpada ere, larrialdirik baldin badago gaur gauean. 479 01:18:20,295 --> 01:18:21,229 Ederki, jauna. 480 01:18:43,985 --> 01:18:47,389 -Zuri eman behar dizut agiri hau? -Bai, eskerrik asko. 481 01:18:47,556 --> 01:18:50,425 -Dei bat egin dezaket? -Bai. Parisera? 482 01:18:51,059 --> 01:18:54,396 -Zer zenbaki? -Botzaris, 4284. 483 01:19:05,173 --> 01:19:07,576 Ama? Paulette naiz. 484 01:19:07,743 --> 01:19:10,278 Ez, dena ondo dago. Etxera joango naiz. 485 01:19:10,312 --> 01:19:12,147 Gero arte. 486 01:19:12,748 --> 01:19:15,016 -Zenbat da? -Ezer ez. 487 01:19:15,283 --> 01:19:17,619 Zer garraio dago Parisera joateko? 488 01:19:17,619 --> 01:19:22,257 Autobusa duzu, irten eta ezkerretara. 15 minutu oinez. 489 01:19:49,417 --> 01:19:53,655 Nonbaitera eraman zaitzaket? Zure norabidean noa. 490 01:19:53,822 --> 01:19:55,624 Atsegin handiz, andrea. 491 01:20:09,571 --> 01:20:11,139 Parot inspektorea? 492 01:20:11,907 --> 01:20:14,009 Jacques Vernon naiz. 493 01:20:15,977 --> 01:20:17,813 Nola? 494 01:20:18,313 --> 01:20:20,115 Joan da dagoeneko? 495 01:20:20,282 --> 01:20:22,951 Klinika horretan ez duzue denbora galtzen. 496 01:20:23,552 --> 01:20:26,087 Ezin esango da bahitu egin dutenik. 497 01:20:28,824 --> 01:20:30,492 Zer diozu? 498 01:20:31,092 --> 01:20:34,262 Etxera onik iritsi dela ziurtatuko dugu. 499 01:20:34,429 --> 01:20:37,999 Eskertzen dizut jakinarazi izana. Agur, doktore. 500 01:20:54,449 --> 01:20:56,918 Bi gizon dauzkazu klinikan zutaz galdezka. 501 01:20:56,985 --> 01:20:59,621 Badakizu ez dudala astirik. 502 01:20:59,855 --> 01:21:01,890 Bihar etor daitezela. 503 01:22:27,976 --> 01:22:29,477 Gabon, jaunok. 504 01:22:29,978 --> 01:22:31,379 Gabon, irakasle jauna. 505 01:22:32,080 --> 01:22:34,516 Sentitzen dugu desordu honetan zuri traba egin izana. 506 01:22:34,649 --> 01:22:40,322 Paulette Mèrodon gaur gauean joan al da klinikatik? 507 01:22:41,323 --> 01:22:43,491 Nola dakizute gaur joatekoa zela? 508 01:22:43,959 --> 01:22:47,829 Amari deitu dio etxera joatekoa zela esateko. 509 01:22:47,996 --> 01:22:51,132 Ez da etxera iritsi, beraz… 510 01:22:51,166 --> 01:22:54,869 Hori egiaztatzera etorri gara. 511 01:22:55,003 --> 01:22:57,238 Erraz egiaztatuko dugu. 512 01:22:57,839 --> 01:23:01,576 Nik eman dut gaixo hori bidaltzeko agindua. 513 01:23:02,677 --> 01:23:08,149 -Paulette Mèrodonek alde egin du? -Begiratzera noa. 514 01:23:10,018 --> 01:23:14,689 Neska gazte horrengan interesa duzue? 515 01:23:14,756 --> 01:23:18,860 Bai. Ikertzen ari garen auzi batean sartua dago. 516 01:23:19,260 --> 01:23:21,596 Gaur gauean hitz egin nahi genuke berarekin. 517 01:23:22,998 --> 01:23:26,234 Berandu zatoztela iruditzen zait. 518 01:23:26,368 --> 01:23:29,104 Paulette Mèrodon. Horra. 519 01:23:29,704 --> 01:23:34,809 Oroitzen dut. Begi urdinak ditu. Hemendik deitu du telefonoz. 520 01:23:35,010 --> 01:23:37,712 Autobusa non hartu esan diot. 521 01:23:39,014 --> 01:23:40,548 Ikusten? 522 01:23:41,316 --> 01:23:43,184 Sentitzen dut. 523 01:23:43,818 --> 01:23:45,620 Baina ate horretatik irten orduko… 524 01:23:45,787 --> 01:23:48,289 …gaixoak ez dira jadanik nireak. 525 01:23:48,890 --> 01:23:51,226 Jakina. Ulertzen dut. 526 01:23:52,027 --> 01:23:55,263 Barkatu eragozpen hauek. 527 01:23:55,897 --> 01:23:57,799 Ez horregatik. 528 01:24:06,541 --> 01:24:09,377 Gabon, irakasle jauna. 529 01:24:10,712 --> 01:24:15,483 Bazoazenez, lagunduiezu gizon hauei. 530 01:24:42,343 --> 01:24:44,512 Barkatu alferrikako lan hau eman dizuedalako. 531 01:24:44,646 --> 01:24:46,981 Ez du garrantzirik. 532 01:24:47,215 --> 01:24:50,151 Ohituta gaude aztarna faltsuen atzetik joaten. 533 01:24:51,252 --> 01:24:55,290 Eta zure lekuan jartzen naiz. Ideiak bururatzen zaizkizu… 534 01:24:56,491 --> 01:24:59,094 Kointzidentzia horiek guztiak… 535 01:24:59,194 --> 01:25:01,162 Ziurtasun osoa eduki nahi nuen. 536 01:25:01,329 --> 01:25:04,032 Tira ba, badaukagu ziurtasun osoa. 537 01:25:04,666 --> 01:25:06,634 Eta ziurtasunaz ari garela… 538 01:25:06,801 --> 01:25:12,140 …ziur nago gauzak konponduko zaizkizula, alde horretatik. 539 01:25:12,474 --> 01:25:14,709 Gaztea zara, doktore. 540 01:25:14,876 --> 01:25:17,645 Bizitza osoa duzu aurretik. 541 01:25:18,847 --> 01:25:20,148 Eskerrik asko, jaunok. 542 01:25:21,382 --> 01:25:22,450 Agur. 543 01:26:35,256 --> 01:26:36,824 Utzi hori! 544 01:26:37,926 --> 01:26:39,127 Utzi hori! 545 01:26:48,303 --> 01:26:50,038 Zergatik? 546 01:30:25,787 --> 01:30:31,025 AZPITITULUAK: Jon Muñoz