1 00:00:25,558 --> 00:00:29,729 TXIMELETA TXIKIA 2 00:02:02,889 --> 00:02:04,624 Kaixo, izeba. 3 00:02:05,258 --> 00:02:06,626 Sartu. 4 00:02:13,666 --> 00:02:14,634 Kaixo, osaba. 5 00:02:14,767 --> 00:02:16,136 Eseri. 6 00:02:17,137 --> 00:02:18,638 Osaba, etxean zaude. 7 00:02:22,408 --> 00:02:23,309 Afaldu duzue? 8 00:02:23,343 --> 00:02:24,377 Oraindik ez. 9 00:02:24,577 --> 00:02:28,781 Ateraizkiezu fideoak. Edan ardo pixka bat. 10 00:02:35,255 --> 00:02:36,890 Osaba, zer moduz zaude? 11 00:02:36,956 --> 00:02:38,057 Ondo. 12 00:02:48,168 --> 00:02:49,068 Hartu platerak. 13 00:02:49,302 --> 00:02:50,436 Ondo da. 14 00:03:17,931 --> 00:03:21,534 Neskato bat aurkitu dizut. 15 00:03:21,734 --> 00:03:23,937 Miao-n bizi da; ekialdeko mendietako herri bat da. 16 00:03:23,970 --> 00:03:27,106 11 urte ditu. 17 00:03:28,775 --> 00:03:31,578 Ama hil egin zitzaion. 18 00:03:33,947 --> 00:03:36,583 Aita, berriz, jokozalea eta mozkorra da. 19 00:03:37,050 --> 00:03:42,455 Neskak gaixotasun arraro bat izan du aurten. Ezin da ibili. 20 00:03:43,356 --> 00:03:45,158 Familia behartsua da, eta ezin du neska ospitalera eraman. 21 00:03:45,225 --> 00:03:48,895 Aitak 1.000 yuanetan saldu nahi du neska. 22 00:03:48,928 --> 00:03:50,597 Onartzen dut prezioa. 23 00:03:53,032 --> 00:03:57,503 Zuek etorri berriak zarete. 24 00:03:57,537 --> 00:04:00,173 Kontuz ibili hirian. 25 00:04:00,240 --> 00:04:03,409 Aurrerantzean, zeuen kasa moldatu beharko duzue. 26 00:04:03,743 --> 00:04:04,978 Entzun didazu? 27 00:04:05,078 --> 00:04:07,146 Kasu egingo dizut, osaba. 28 00:04:50,823 --> 00:04:54,527 Wang! Wang! Iritsi gara. 29 00:04:57,497 --> 00:04:59,132 Hau nire iloba da. 30 00:05:02,669 --> 00:05:03,770 Kaixo, neska. 31 00:05:28,928 --> 00:05:30,029 Nola duzu izena? 32 00:05:30,029 --> 00:05:31,097 Yumin Wang. 33 00:05:31,130 --> 00:05:32,198 Zenbat urte dituzu? 34 00:05:32,231 --> 00:05:32,832 11. 35 00:05:32,865 --> 00:05:33,499 "Kaixo" esaiozu. 36 00:05:33,566 --> 00:05:34,434 Kaixo. 37 00:05:54,954 --> 00:05:57,190 Beraz, tratua egingo dugu. 38 00:06:51,611 --> 00:06:56,048 Aita berriak ama berriarengana eramango zaitu. 39 00:06:56,416 --> 00:06:59,051 Ama bat izango duzu aurrerantzean. 40 00:06:59,585 --> 00:07:03,689 Arropa berriak erosiko dizkizute eta jaten emango dizute. 41 00:07:04,190 --> 00:07:06,359 Leku askotara eramango zaituzte. 42 00:07:06,559 --> 00:07:08,694 Ez zara jadanik Wangtarra. 43 00:07:08,795 --> 00:07:12,198 Luotarra zara. Xiao'e Luo da zure izena. 44 00:07:12,865 --> 00:07:14,834 Xiao e zi da zure ezinena. 45 00:07:14,967 --> 00:07:16,068 Entzuten didazu? 46 00:07:16,102 --> 00:07:17,370 Bai. 47 00:08:16,863 --> 00:08:18,498 Jan opila, E zi. 48 00:08:20,266 --> 00:08:23,236 Gaixo ote dago? Bero dago eta sukarra du. 49 00:08:26,138 --> 00:08:27,773 Gaixo? 50 00:08:27,940 --> 00:08:30,810 1.000 yuan kostako zaigu, hiltzen bada. 51 00:09:01,807 --> 00:09:05,344 Sekulako hotzeria harrapatu du. 52 00:09:05,978 --> 00:09:08,347 Injekzio batekin eta botikekin sendatuko da. 53 00:09:08,781 --> 00:09:12,552 Ez da oso larria. Baina hanketan tratamendua behar du lehenbailehen. 54 00:09:12,952 --> 00:09:14,754 Zer gaixotasun du? 55 00:09:15,454 --> 00:09:17,990 "Xuetxan" ultzera bat du. 56 00:09:18,190 --> 00:09:20,693 Zer da "xuetxan" ultzera? 57 00:09:21,861 --> 00:09:24,196 Horrela deitzen zaio ultzera mota bati. 58 00:09:24,497 --> 00:09:26,599 "Langdu" ultzera ere esaten zaio. 59 00:09:29,035 --> 00:09:31,203 Odoleko gai toxiko batzuek eragiten dute gaitza. 60 00:09:31,571 --> 00:09:34,807 Hankak ahulduta dauzka, eta ezin da ibili. 61 00:09:35,207 --> 00:09:39,078 Orain badu sendatzeko aukera. 62 00:09:39,245 --> 00:09:44,150 Baina atzeratzen bazarete, sendatu ezinik geratuko da. 63 00:09:44,317 --> 00:09:45,651 Landaldekoak gara. 64 00:09:45,718 --> 00:09:48,988 Ama ere gaixorik dauka. Ez dugu dirurik neska sendatzeko. 65 00:09:54,293 --> 00:09:57,863 Pena ematen dit neskak. Behartsuak zaretenez… 66 00:09:58,631 --> 00:10:01,901 …10 txinatar sendabelar emango dizkizuet dohainik. 67 00:10:03,836 --> 00:10:05,471 Sendagaia bukatzen zaizuenean… 68 00:10:05,504 --> 00:10:07,940 …erosiozue gehiago errezeta honekin. 69 00:10:09,609 --> 00:10:11,611 Mila esker. 70 00:10:12,678 --> 00:10:16,115 Belarrak irakiten jarri. 71 00:10:16,148 --> 00:10:18,050 Hiru aldiz egunean. 72 00:10:18,117 --> 00:10:19,385 Ez dezala janari minik jan. 73 00:10:37,703 --> 00:10:39,939 Zenbat da? 74 00:10:43,809 --> 00:10:45,911 3 yuan. 75 00:10:47,046 --> 00:10:49,148 Barkaidazu, mesedez. 76 00:10:49,515 --> 00:10:50,783 Etxe bat alokatu nahi dut. 77 00:10:50,816 --> 00:10:52,051 Zenbat balioko du merkeenak? 78 00:10:52,385 --> 00:10:53,919 Zer-nolako etxea nahi duzu? 79 00:10:55,087 --> 00:10:57,156 Alaba ospitalera eramatera etorri naiz. 80 00:10:57,189 --> 00:10:59,492 Berdin digu nolako etxea den, merkea baldin bada. 81 00:11:00,059 --> 00:11:03,095 Merkeenak, 100 yuan hilean; zubiaren beste aldean. 82 00:11:03,129 --> 00:11:05,297 Ura eta elektrizitatea barne. 83 00:11:05,398 --> 00:11:06,499 Zer iruditzen zaizu? 84 00:11:06,499 --> 00:11:07,900 Ondo. 85 00:11:45,471 --> 00:11:48,274 Iritsi gara. 86 00:12:03,622 --> 00:12:05,558 Honekin moldatuko zara? 87 00:12:07,927 --> 00:12:09,795 Bai. Alokatu egingo dut. 88 00:12:11,831 --> 00:12:15,534 Badauzka berogailua, ohea eta aulkiak. 89 00:12:15,835 --> 00:12:18,904 Ordaindu hilabete honetako errenta. Giltza emango dizut. 90 00:12:18,938 --> 00:12:20,339 Ederki. 91 00:12:58,344 --> 00:13:00,546 Xiao'e zi, ura nahi duzu? 92 00:13:07,953 --> 00:13:09,455 Eta zuk? 93 00:13:09,488 --> 00:13:10,689 Ez. 94 00:14:29,635 --> 00:14:30,870 Zer ari zara? 95 00:14:31,470 --> 00:14:32,938 Neskaren sendabelarrak irakiten jartzen. 96 00:14:35,708 --> 00:14:37,176 Zer demontre ari zara? 97 00:14:37,543 --> 00:14:39,144 Ospa hemendik! 98 00:14:39,245 --> 00:14:41,914 Gaixorik dago! Nola egin dezakezu hori? 99 00:14:51,357 --> 00:14:53,425 Zertarako irakingo dizkiozu sendabelarrak? 100 00:14:53,459 --> 00:14:55,828 Dirua irabazteko erosi dut neska, ez bera sendatzeko. 101 00:18:19,631 --> 00:18:22,301 LAGUNDU NIRE ALABARI 102 00:23:33,278 --> 00:23:34,413 Zenbat urte dituzu? 103 00:23:34,479 --> 00:23:35,714 11. 104 00:23:35,814 --> 00:23:37,315 Nongoa zara? 105 00:23:37,449 --> 00:23:38,817 Wufeng-ekoa. 106 00:23:39,651 --> 00:23:40,819 Zenbat denbora daramazu hemen? 107 00:23:40,919 --> 00:23:42,287 Pare bat egun. 108 00:23:45,090 --> 00:23:46,425 Goseak zaude? 109 00:24:07,612 --> 00:24:08,914 Jan ezazu pastel hau. 110 00:24:15,787 --> 00:24:16,955 Azkar, ez. Poliki jan. 111 00:24:17,689 --> 00:24:19,090 Poliki jan. 112 00:24:48,119 --> 00:24:51,256 Hau zuretzat da. 113 00:24:51,289 --> 00:24:53,191 Esaiozu amari arropa berriak erosteko. 114 00:24:53,225 --> 00:24:55,126 Erosi gauza polit bat. 115 00:27:18,703 --> 00:27:21,973 Hartu botika. 116 00:30:09,941 --> 00:30:12,010 Zer esan dizu? 117 00:30:13,278 --> 00:30:16,047 Xiao'e adoptatu, eta hankak sendatu nahi dizkio. 118 00:30:17,215 --> 00:30:18,383 Zer erantzun diozu? 119 00:30:18,383 --> 00:30:20,418 Pentsatu beharra daukadala. 120 00:30:22,387 --> 00:30:24,222 Bai zera! Inork ez du ezer musu-truk ematen! 121 00:30:24,255 --> 00:30:26,958 Jendeak ez du dirua oparitzen! 122 00:30:58,590 --> 00:30:59,791 Zer dugu, motel! 123 00:31:00,491 --> 00:31:02,393 Hire zain egon gaituk. 124 00:31:02,527 --> 00:31:03,862 Zer nahi duzue nigandik? 125 00:31:04,529 --> 00:31:07,065 Goazemak barrura. 126 00:31:36,261 --> 00:31:38,129 Bolada bat daramak hemen bizitzen, ezta? 127 00:31:38,930 --> 00:31:40,331 Ezagutzen dituk gure arauak? 128 00:31:42,133 --> 00:31:43,268 Zer arau? 129 00:31:44,469 --> 00:31:45,837 Zer arau? 130 00:31:46,504 --> 00:31:48,339 Hau gure eremua da. 131 00:31:49,207 --> 00:31:51,309 Jende pila zaukaat neure atzean. 132 00:31:52,210 --> 00:31:54,746 Babesa ordaindu behar diguk, hemen bizi bahaiz. 133 00:31:57,048 --> 00:31:59,183 Bizkorra ematen duk. 134 00:31:59,217 --> 00:32:01,819 Ez diat kontu honetaz gehiago hitz egingo. 135 00:32:52,770 --> 00:32:56,541 Luo, goazen kalean ezagutu genuen emakumearengana. 136 00:32:57,608 --> 00:33:00,611 Itxura ona zeukan. 137 00:33:00,745 --> 00:33:04,716 Boteretsua eta aberatsa da, eta Xiao'e salba dezake. 138 00:33:05,316 --> 00:33:07,986 Lana ere lortuko digu, beharbada. 139 00:33:08,019 --> 00:33:10,221 Hobe hori batetik bestera ibiltzea baino. 140 00:33:10,254 --> 00:33:13,992 Ezta pentsatu ere! Istilutan sartuko gara. 141 00:33:14,993 --> 00:33:18,296 Laguntza eskatzen badiozu, kartzelan bukatuko dugu. 142 00:33:18,329 --> 00:33:22,834 Ume bat eskerako erostea delitua da, aitu? 143 00:34:52,790 --> 00:34:54,425 Sendabelarrak, mesedez. 144 00:34:57,762 --> 00:34:59,797 Bai. 145 00:34:59,864 --> 00:35:00,898 Zenbat dosi behar dituzu? 146 00:35:00,932 --> 00:35:01,999 Hamar. 147 00:35:02,033 --> 00:35:03,101 Itxoin pixka bat. 148 00:35:03,101 --> 00:35:04,402 Jakina. 149 00:41:42,233 --> 00:41:44,535 Berria zara hemen? 150 00:41:48,639 --> 00:41:51,509 Gobernuari bere arazoak konpontzen laguntzen ari zara? 151 00:41:53,744 --> 00:41:56,380 Zer esan nahi duzu? Ez dizut ulertzen. 152 00:41:56,881 --> 00:41:59,550 O, ez egin itxurarik! 153 00:41:59,583 --> 00:42:01,719 Badakizu zertaz ari naizen. 154 00:42:06,290 --> 00:42:08,859 Egia esan, ez. 155 00:42:13,631 --> 00:42:16,267 Zure emaztea eta alaba dira? 156 00:42:19,303 --> 00:42:20,938 Hemengo arauak obeditu beharko dituzu. 157 00:42:24,408 --> 00:42:26,110 Zer arau? 158 00:42:27,344 --> 00:42:33,050 Hau nire lekua da. Lekua egin beharko didazu. 159 00:42:45,429 --> 00:42:49,700 Ez haserretu, motel, iritsi berria naiz eta. 160 00:42:51,101 --> 00:42:53,571 Zertan lan egiten duzu? 161 00:43:07,384 --> 00:43:10,454 Ikusi berri duzun mutikoa nirea da. 162 00:43:10,955 --> 00:43:12,957 Bera da lehenengoa. 163 00:43:15,926 --> 00:43:18,295 Negozio berean gaude. Nongoa zara? 164 00:43:22,299 --> 00:43:24,702 Urrutikoa. 165 00:43:28,372 --> 00:43:30,608 Zure doinuagatik, Ning ingurukoa dirudizu. 166 00:43:32,910 --> 00:43:34,778 Nola antzeman diozu nire doinuari? 167 00:43:36,380 --> 00:43:39,984 Nire osaba Ning-en dago. Eta haren antzeko doinua duzu. 168 00:43:40,985 --> 00:43:44,154 Zure osaba? Non bizi da? 169 00:43:45,656 --> 00:43:47,458 Fan herrian, Ning eskualdean. 170 00:43:49,660 --> 00:43:51,629 Nola du izena zure osabak? 171 00:43:54,131 --> 00:43:55,499 Dehuai Fan. 172 00:43:58,068 --> 00:44:01,939 Dehuai Fan? Fan da! 173 00:44:03,007 --> 00:44:04,475 Lagun zaharrak gara. 174 00:44:06,644 --> 00:44:09,980 Bere esanetara egon nintzen eskean hasi nintzenean. 175 00:44:10,180 --> 00:44:11,548 Inguru haietan bera da burua. 176 00:44:11,582 --> 00:44:12,716 Ni bere jarraitzailea izan nintzen. 177 00:44:16,820 --> 00:44:18,288 Esango al didazu zure izena? 178 00:44:19,256 --> 00:44:25,195 Qingcai Yang naiz. Deituidazu Yang. 179 00:44:31,735 --> 00:44:35,539 Hasi berria naiz honetan. Kontuan har ezazu. 180 00:44:35,773 --> 00:44:37,875 Ez kezkatu. 181 00:44:39,076 --> 00:44:45,416 Bere iloba zaren arren, arauak obeditu behar dituzu. 182 00:44:47,685 --> 00:44:51,388 Hau nire eremua da, lekua utzi behar didazu. 183 00:44:53,223 --> 00:44:59,697 Zoaz Haibin auzora. Hori izango da zure eremua. 184 00:45:03,167 --> 00:45:05,369 Ederki, zu zara nagusia. 185 00:45:09,707 --> 00:45:11,508 Etorri nire etxera afaltzera. 186 00:45:11,542 --> 00:45:12,943 Trago bat hartuko dugu. 187 00:45:12,976 --> 00:45:14,211 Eta gero berriketa luzea egingo dugu. 188 00:45:14,278 --> 00:45:16,113 Ondo da. 189 00:45:55,119 --> 00:45:58,021 Nola duzu izena? Zenbat urte dituzu? 190 00:45:58,422 --> 00:46:01,391 Xiao'e Zi da nire izena. 11 urte ditut. 191 00:46:01,592 --> 00:46:04,595 Nola da zure izena? Zenbat urte dituzu? 192 00:46:04,862 --> 00:46:07,898 Xiaotxun Yang da nire izena eta 13 urte ditut. 193 00:46:09,466 --> 00:46:11,335 Zenbat denbora daramazu negozio honetan? 194 00:46:11,902 --> 00:46:13,871 Askorik ez. 195 00:46:14,905 --> 00:46:16,774 Zenbat denbora daramazu zuk? 196 00:46:17,074 --> 00:46:18,942 Bost urte. 197 00:46:23,781 --> 00:46:25,115 Zure benetako aita da? 198 00:46:25,549 --> 00:46:26,917 Ez, hau hirugarrena da. 199 00:46:26,984 --> 00:46:28,619 Hiru aldiz saldu naute. 200 00:46:28,652 --> 00:46:30,788 Aitaz aldatu dudan bakoitzean, izenez ere aldatu dut. 201 00:47:02,452 --> 00:47:06,156 Berriak gara hemen. Zure esanetara egongo naiz. 202 00:47:06,190 --> 00:47:10,127 Ederki. Anaiatzat hartuko zaitut. 203 00:47:22,372 --> 00:47:25,943 Norbait al dabil xantaia egiten? 204 00:47:26,176 --> 00:47:28,312 Aipa ezazu nire izena, norbaitek xantaia egin nahi badizu. 205 00:47:28,345 --> 00:47:32,349 Ni ezaguna naiz. Errespetatuko naute. 206 00:47:32,583 --> 00:47:34,518 Eskerrik asko, anaia. Zure esku naukazu. 207 00:47:34,585 --> 00:47:36,420 Ez da ezer. 208 00:47:42,426 --> 00:47:44,228 Pixka bat edan beharko dugu. 209 00:47:55,372 --> 00:47:57,174 Erosi beste bi botila ardo. 210 00:49:13,350 --> 00:49:18,288 Aita. Noiz joango gara etxera? 211 00:49:22,159 --> 00:49:24,594 Ez ezazu astindu. Mozkortuta dago. 212 00:49:24,628 --> 00:49:27,431 Zoaz gela horretara Xiao'ekin atseden hartzera. 213 00:50:34,031 --> 00:50:35,265 Aurpegia garbituko dizut? 214 00:50:35,665 --> 00:50:36,900 Ez. 215 00:51:02,559 --> 00:51:04,394 Ihes egin dezagun. 216 00:51:04,394 --> 00:51:04,428 Hanka egin dezagun! 217 00:51:04,861 --> 00:51:06,730 Aukera ona da. Nire aita lotan dago. 218 00:51:07,898 --> 00:51:09,399 Ez dugu beste aukerarik izango. 219 00:51:11,768 --> 00:51:13,470 Ezinduta dauzkat hankak, ezin naiz ibili. 220 00:51:14,704 --> 00:51:15,939 Bizkarrean eramango zaitut. 221 00:51:18,175 --> 00:51:21,578 Nola biziko gara, ihes egiten badugu? 222 00:51:22,813 --> 00:51:25,615 Nire aita ohi bat Beian eskualdean bizi da. Laguntza eskatuko diogu. 223 00:51:25,649 --> 00:51:27,017 Irtenbide bat bilatzen lagunduko digu. 224 00:57:10,026 --> 00:57:12,028 Ahaztu ezazu. 225 00:57:12,061 --> 00:57:14,330 Auskalo non egongo diren. 226 00:57:14,431 --> 00:57:16,966 Lastategian orratza bilatzea bezala da. 227 00:57:17,367 --> 00:57:19,669 Goazen etxera. Osabak beste ume bat erosten lagunduko digu. 228 00:57:20,904 --> 00:57:22,739 Utziezu joaten. 229 00:57:22,906 --> 00:57:24,774 Xiao Txunek 13 urte ditu. 230 00:57:24,808 --> 00:57:26,743 Bera da nire lehenengo umea. 231 00:57:27,010 --> 00:57:28,812 13 urterekin, ume eskalea ez da fidagarria. 232 00:57:29,279 --> 00:57:31,047 Zer? Ez dituzu bilatu nahi? 233 00:57:32,348 --> 00:57:33,983 Nola? Hiri handi honetan? 234 00:57:34,184 --> 00:57:37,487 Bat ezin da ibili, besteak beso bakarra du. 235 00:57:37,587 --> 00:57:39,255 Nola moldatuko dira? 236 00:57:39,622 --> 00:57:41,224 Nolanahi ere, guk Xiao'e bilatuko dugu. 237 00:57:41,491 --> 00:57:44,861 Neure alaba ez den arren, pena ematen dit. 238 00:57:44,994 --> 00:57:47,530 Ezin da ibili, nola aterako du bizimodua? 239 00:57:47,797 --> 00:57:50,033 Neska zaindu dezakegu, azken batean. 240 00:57:52,335 --> 00:57:54,938 Zu tuntuna zara! 241 00:57:55,038 --> 00:57:58,942 Eros dezagun beste ume bat dirua irabazteko. 242 00:57:59,108 --> 00:58:02,479 Dirua! Dirua! Ez duzu besterik buruan! 243 00:58:03,413 --> 00:58:05,315 Ahaztu umeak! Ez ibili gehiago haien bila. 244 00:58:05,849 --> 00:58:07,750 Ezin gara hemen gelditu. 245 00:58:08,184 --> 00:58:11,654 Kartzelan sartuko gaituzte, umeak poliziarengana joaten badira. 246 00:58:16,259 --> 00:58:18,895 Akabo! Bihar etxera joango gara. 247 00:58:19,395 --> 00:58:21,030 Nik ere joan beharra daukat. 248 00:58:48,691 --> 00:58:50,026 Nora zoaz? 249 00:58:50,159 --> 00:58:51,094 Utz nazazu bakean! 250 00:58:51,127 --> 00:58:53,296 Xiao'eren bila noa. 251 00:58:54,197 --> 00:58:56,032 Emakume ergela! 252 00:58:56,633 --> 00:58:57,567 Non bilatuko dituzu? 253 00:58:57,901 --> 00:58:59,569 Zuri bost axola! Utzi bakean! 254 00:58:59,736 --> 00:59:01,104 Ezin zara joan! 255 00:59:01,304 --> 00:59:03,540 Zoaz zu nahi duzun lekura. 256 00:59:03,806 --> 00:59:04,474 Ez joan! 257 00:59:04,607 --> 00:59:05,475 Banoa! 258 00:59:05,708 --> 00:59:06,342 Ez zara ausartuko! 259 00:59:06,543 --> 00:59:07,176 Ausartuko naiz. 260 00:59:07,443 --> 00:59:08,378 Banoa. 261 00:59:08,811 --> 00:59:09,579 Ausartzen bazara… 262 01:00:17,747 --> 01:00:19,215 Aita etxean al dago? 263 01:00:21,351 --> 01:00:22,619 Aita? 264 01:00:25,355 --> 01:00:26,623 Nor da? 265 01:00:27,023 --> 01:00:28,891 Xiao txun naiz, nire lehengo aitaren bila nabil. 266 01:00:28,958 --> 01:00:30,093 Nor da zure aita? 267 01:00:30,226 --> 01:00:31,427 Liu. 268 01:00:32,462 --> 01:00:35,698 Hemen ez da Liurik bizi. Okerreko lekura etorri zara. 269 01:00:35,732 --> 01:00:37,834 Liu hemen bizi zen lehen. 270 01:00:38,034 --> 01:00:41,638 Etxez aldatu da ba. 271 01:00:42,105 --> 01:00:44,741 Urruti-urrutitik nator. Ba al dakizu non dagoen orain? 272 01:00:44,941 --> 01:00:46,709 Ez dakit. 273 01:00:59,555 --> 01:01:00,857 Zure aita ez da orain hemen bizi? 274 01:01:01,190 --> 01:01:02,558 Ez. 275 01:01:30,153 --> 01:01:31,254 Guihua! 276 01:01:45,868 --> 01:01:47,637 Nora zoaz, Guihua? 277 01:01:47,770 --> 01:01:49,038 Zer zabiltza hemen? 278 01:01:49,072 --> 01:01:50,339 Hitz egin behar dugu. 279 01:01:50,773 --> 01:01:53,309 Azken batean, Xiao txunek urtebete zeraman nirekin. 280 01:01:53,543 --> 01:01:54,811 Utzidazu zurekin joaten. 281 01:01:54,877 --> 01:01:56,512 Elkar zainduko dugu, bai? 282 01:01:59,816 --> 01:02:00,383 Ederki. 283 01:02:00,416 --> 01:02:01,718 Goazen! 284 01:02:03,119 --> 01:02:04,253 Nola aurkituko ditugu? 285 01:02:04,420 --> 01:02:06,456 Wutxang eskualdean bilatzen segituko dut. 286 01:02:06,756 --> 01:02:08,791 Saiatu beste eskualde batean. 287 01:02:09,092 --> 01:02:12,228 Goizean bila eta bila aritu gara, baina ez ditugu aurkitu. 288 01:02:12,495 --> 01:02:14,063 Xiao txun oso maltzurra da. 289 01:02:14,130 --> 01:02:16,032 Ez da Wutxangen geldituko. 290 01:02:16,265 --> 01:02:19,268 Joango al gara hurbileko eskualdeetara? 291 01:02:19,469 --> 01:02:20,670 Ondo da. 292 01:02:20,870 --> 01:02:22,905 Has gaitezen Huai eskualdetik. 293 01:03:47,356 --> 01:03:50,593 Anaia Txun, zer egingo dugu? 294 01:03:54,630 --> 01:03:57,233 Haiengana jo dezakegu berriz eta eskean segitu. 295 01:03:58,868 --> 01:04:00,536 Ez! Hori ezin da! 296 01:04:00,570 --> 01:04:03,005 Aitak astindu eta akabatuko ninduke. 297 01:04:08,377 --> 01:04:14,817 Bizkarrean eramango zaitut, eta eskean aterako dugu bizimodua. 298 01:04:29,298 --> 01:04:30,766 Komuna hor dago. 299 01:04:32,268 --> 01:04:33,970 Hemen, ur beroa. 300 01:05:01,097 --> 01:05:02,632 204 eta 206 dira zuen gelak. 301 01:05:25,254 --> 01:05:27,857 Non sartu ote dira? 302 01:05:28,624 --> 01:05:30,693 Ez dut Xiao'e ezagutzen. 303 01:05:32,261 --> 01:05:34,430 Baina ondo ezagutzen dut Xiao txun. 304 01:05:34,597 --> 01:05:37,033 Xiao txun hasieratik zegoen ihes egiteko irrikan. 305 01:05:37,066 --> 01:05:39,735 Ume eskaleak jasanezinak dira 13 urtez gero. 306 01:05:41,437 --> 01:05:45,775 Luogatik ez balitz, nik ez nukeen neskato eskalerik erosiko. 307 01:05:45,942 --> 01:05:47,510 Neska erosia baldin bada ere… 308 01:05:47,877 --> 01:05:50,846 …alabatzat eduki izan dut beti. 309 01:05:51,847 --> 01:05:54,850 Bihar, bakoitzak bere aldetik bilatuko ditugu umeak. 310 01:05:55,718 --> 01:05:57,586 Nik iparraldean, eta zuk, berriz, hegoaldean. 311 01:05:57,887 --> 01:05:59,622 Arratsean jatetxean bilduko gara. 312 01:06:03,159 --> 01:06:08,331 Nire izeba hemen bizi da. Laguntza eskatuko diot. 313 01:06:08,464 --> 01:06:10,466 Nahiko ondo ezagutzen du hau. 314 01:06:10,833 --> 01:06:12,034 Ederki. 315 01:06:12,368 --> 01:06:15,738 Ondo lo egin. 316 01:06:36,359 --> 01:06:37,226 Motozale, mesedez. 317 01:06:37,426 --> 01:06:38,828 Shitou dian-era. Zenbat? 318 01:06:38,861 --> 01:06:39,395 Bi yuan. 319 01:06:39,428 --> 01:06:40,429 Eta yuan bat ematen badizut? 320 01:06:40,529 --> 01:06:41,530 Igo. 321 01:07:11,027 --> 01:07:12,228 Guo doktorea! 322 01:07:14,263 --> 01:07:15,498 Kaixo, Txang. 323 01:07:15,531 --> 01:07:17,533 Gaur ez al zenuen atera behar? 324 01:07:22,238 --> 01:07:24,173 Txang, zergatik ez didazu aldez aurretik deitu? 325 01:07:29,979 --> 01:07:31,580 Ez nuen uste hain azkar gertatuko zenik. 326 01:07:31,614 --> 01:07:33,816 Atzo ni joan nintzaion, eta gaur bera bere kabuz etorri zait. 327 01:07:33,816 --> 01:07:34,617 Segurua da? 328 01:07:34,650 --> 01:07:35,951 Lasai egon. Segurua da. 329 01:07:35,985 --> 01:07:37,953 Bihar azterketa fisiko bat egingo diot. 330 01:07:38,054 --> 01:07:39,789 Lasai. Osasuntsu dago. 331 01:07:39,822 --> 01:07:41,757 Mutilak 14 urte ditu, ezta? 332 01:07:41,791 --> 01:07:43,225 Aurrena, ateraiozu giltzurruna. 333 01:07:43,292 --> 01:07:46,295 Beso bakarra du. Pena ematen dit. 334 01:07:46,328 --> 01:07:47,530 Orduan, joatzen utziko diot. 335 01:07:47,530 --> 01:07:49,398 Sartu. 336 01:09:30,299 --> 01:09:33,369 Luo, nola sartu zara nahaspila honetan? 337 01:09:33,736 --> 01:09:38,207 Nola utzi diozu emazteari arrotz batekin joaten? 338 01:09:39,675 --> 01:09:44,046 Beste ume bat erosten lagunduko dizut. 339 01:09:45,181 --> 01:09:46,649 Emaztea konbentzitzen aritu naiz… 340 01:09:46,715 --> 01:09:48,083 …baina ez dit kasurik egin. 341 01:09:48,417 --> 01:09:53,189 Xiao'ek pena ematen dio. Ezin da bakarrik bizi. 342 01:09:53,656 --> 01:09:58,327 Bigunegia da. 343 01:09:58,794 --> 01:10:02,131 Besteak erruki dituena ezin da negozio honetan aritu. 344 01:10:02,264 --> 01:10:05,434 Burua galdu duzu zuk ere, emazteak bezala? 345 01:10:05,634 --> 01:10:07,536 Horrek ez du garrantzirik. 346 01:10:07,770 --> 01:10:10,639 Hemen dago koxka: 347 01:10:10,706 --> 01:10:12,908 …Yang-ena arazo latza da. 348 01:10:15,611 --> 01:10:17,346 Zergatik? 349 01:10:18,948 --> 01:10:22,818 Deskribatu didazunaren arabera, Txang dela uste dut. 350 01:10:22,851 --> 01:10:27,256 Giza-organoak saltzen ditu. 351 01:10:27,656 --> 01:10:31,493 Zure emaztea eskean ibiltzen zen. 352 01:10:31,927 --> 01:10:37,866 80.000 yuanetan salduko du Txangek Guiharen giltzurruna. 353 01:10:38,033 --> 01:10:40,102 Dirutza irabazten ari da. 354 01:10:40,236 --> 01:10:41,503 Zer egingo dut? 355 01:10:42,271 --> 01:10:46,108 Guihua aurkitu behar duzu. 356 01:10:46,775 --> 01:10:48,611 Zer egingo dut Txang baldin bada, eta ez Yang? 357 01:10:48,677 --> 01:10:52,948 Txangek Guihua eraman badu, ez dira urrun ibiliko. 358 01:10:52,982 --> 01:10:55,584 Saiatuko naiz. 359 01:11:35,824 --> 01:11:38,861 Osaba, aurkituko al dugu Guihua He-n? 360 01:11:39,495 --> 01:11:41,997 Zergatik ez didazu sinesten? 361 01:11:42,464 --> 01:11:45,434 Lasai egon, hori nire eremua baita. 362 01:11:46,335 --> 01:11:49,338 Kostata lortu dut hango buruzagia izatea. 363 01:11:49,838 --> 01:11:52,474 Gogotik lan egin dut horretarako. 364 01:11:53,142 --> 01:11:59,181 Behin, Henan-go gaizkile talde bat nirearekin borrokatzera etorri zen. 365 01:11:59,348 --> 01:12:01,784 Haien buruzagia akabatu nuen, azkenean. 366 01:12:02,351 --> 01:12:06,155 Akabatu? Hil egin zenuen, beraz? 367 01:12:09,658 --> 01:12:13,228 Azkenean Txang baldin bada… 368 01:12:15,064 --> 01:12:19,568 …giltzurruna aterako diot, 100.000 yuan ematen ez badizkit. 369 01:12:19,968 --> 01:12:21,503 Bai! 370 01:12:54,870 --> 01:12:56,939 Kaixo. 371 01:13:01,410 --> 01:13:03,245 He-n nago. 372 01:13:04,446 --> 01:13:06,982 Ez, ez naiz zure etxera joango. 373 01:13:08,217 --> 01:13:10,252 Sanen etxean geldituko naiz. 374 01:13:13,088 --> 01:13:15,391 Emakume baten bila gabiltza. 375 01:13:17,226 --> 01:13:19,261 37 edo 38 urte izango ditu. 376 01:13:20,129 --> 01:13:22,131 Tuntun samarra da. 377 01:13:23,599 --> 01:13:25,567 Nire ilobaren emaztea da. 378 01:13:27,236 --> 01:13:29,505 Zure berrien zain egongo naiz. 379 01:13:31,507 --> 01:13:33,342 Bi orin ditu ezkerreko belarriaren ondoan. 380 01:13:34,877 --> 01:13:38,514 Aizu? Bi orin ditu ezkerreko belarriaren ondoan. 381 01:13:41,216 --> 01:13:43,018 Hemen ez dabil polizia askorik. 382 01:13:43,018 --> 01:13:46,321 Kontuz zer esaten duzun. Eta ez galdu! 383 01:14:22,357 --> 01:14:24,159 Neskatxa. 384 01:14:24,460 --> 01:14:26,862 Ezagutzen al nauzu? 385 01:14:26,862 --> 01:14:28,664 Bai, andrea. 386 01:14:29,665 --> 01:14:31,366 Non ibili zara egun hauetan? 387 01:14:33,035 --> 01:14:35,170 Zure bila ibili naiz. 388 01:14:35,938 --> 01:14:37,473 Non dago zure ama? 389 01:14:41,210 --> 01:14:42,344 Zure anaia al da? 390 01:14:42,377 --> 01:14:43,545 Bai. 391 01:15:07,936 --> 01:15:11,940 Poliki jan, eztarrian trabatuko zaizu bestela. 392 01:15:29,391 --> 01:15:30,659 Xiao Zhang etorri da. 393 01:15:30,692 --> 01:15:31,927 Andrea, itzuli naiz. 394 01:15:32,027 --> 01:15:35,197 Arropak erosi dizkiot neskatoari. 395 01:15:35,230 --> 01:15:36,331 Ez dakit bere neurrikoak ote diren. 396 01:15:36,398 --> 01:15:38,166 Utzi ikusten. 397 01:15:42,437 --> 01:15:43,906 Zer polita! 398 01:15:44,439 --> 01:15:45,908 Neska, arropa berriak zuretzat. 399 01:15:46,375 --> 01:15:47,843 Polita? 400 01:15:48,544 --> 01:15:51,480 Arropa berriak jantzi, eta gero jango duzu. 401 01:15:54,249 --> 01:15:56,151 Garbitu eskuak. 402 01:15:56,552 --> 01:15:58,487 Jantzi arropa berriak bainatu ondoren. 403 01:16:46,134 --> 01:16:47,569 Ea nola gelditzen zaizun. 404 01:16:49,471 --> 01:16:51,773 Linaren antz handia du. 405 01:16:51,807 --> 01:16:55,811 Linaren begi eta aho berbera. 406 01:16:58,213 --> 01:17:02,184 Begira, arropa berri asko dituzu. 407 01:17:07,889 --> 01:17:09,825 Hau politagoa da, ezta? 408 01:17:19,534 --> 01:17:24,506 Hiriburura eramango dugu nik lana bukatu ondoren. 409 01:17:25,307 --> 01:17:27,743 Hankak sendatzera. 410 01:17:27,776 --> 01:17:32,247 Gero, arropa berriak jantzita, dantzan eta kantuan ariko zara. 411 01:17:32,347 --> 01:17:35,484 Beste ume batzuekin jolastuko zara. 412 01:17:38,020 --> 01:17:41,890 Aurrena, bainatu. 413 01:19:32,300 --> 01:19:36,838 Arren, bila ezazue umea. 414 01:19:38,039 --> 01:19:41,710 Ahaleginduko naiz zuri laguntzen. 415 01:19:43,145 --> 01:19:45,614 Yang, hemen egongo gara egun batzuetan. 416 01:19:45,647 --> 01:19:47,115 Zure izeba hemen gera daiteke umeak bilatzen. 417 01:19:47,149 --> 01:19:49,084 Gu beste nonbait joango gara. 418 01:19:49,417 --> 01:19:54,022 Beste leku batera joango gara, ez baditugu hemen aurkitzen. 419 01:20:06,701 --> 01:20:10,372 Osasun ona du. Lortuko al dugu? 420 01:20:10,438 --> 01:20:12,674 Alde egin nahi du. Zainpean eduki ezazu! 421 01:20:12,674 --> 01:20:14,376 Lasai egon. Ez diot joaten utziko. 422 01:20:14,409 --> 01:20:16,812 Prestakuntzak egingo ditut ebakuntzarako. 423 01:20:16,812 --> 01:20:18,513 Ederki. Zu zara nagusia. 424 01:20:48,210 --> 01:20:50,312 Guihua! 425 01:21:01,022 --> 01:21:03,225 Guihua! 426 01:21:14,769 --> 01:21:16,538 Guihua! 427 01:21:16,705 --> 01:21:17,973 Guihua! 428 01:21:51,139 --> 01:21:52,540 Zurrutean oraindik! 429 01:21:53,608 --> 01:21:55,377 Osaba. Bueltatu zara. 430 01:21:57,212 --> 01:21:58,346 Afaldu duzu? 431 01:21:58,346 --> 01:21:59,614 Bai. 432 01:22:03,218 --> 01:22:04,853 Badago berririk? 433 01:22:06,955 --> 01:22:08,790 Oraingoan, arazoak ditugu. 434 01:22:10,926 --> 01:22:14,663 Guihuarekin dagoen gizona ez da Yang. 435 01:22:16,231 --> 01:22:19,467 Txang da. 436 01:22:20,368 --> 01:22:22,037 Iturri onetik dakit… 437 01:22:22,070 --> 01:22:25,807 …beso bakarreko mutiko batekin ikusi zutela Txang. 438 01:22:25,874 --> 01:22:28,910 Ez dute beraren ondoan emakumerik ikusi. 439 01:22:29,344 --> 01:22:33,648 Guihuari giltzurruna kendu nahi dion pertsona ez dago He-n. 440 01:22:33,748 --> 01:22:35,583 Beste bide bat aurkitu behar dugu. 441 01:22:49,264 --> 01:22:51,933 Ia hamar urte daramatzagu elkarrekin. 442 01:22:52,467 --> 01:22:55,437 Giltzurruna kentzen badiote… 443 01:22:55,837 --> 01:22:58,773 …ezingo dut bizitza osoan sosegurik izan. 444 01:23:03,345 --> 01:23:09,351 Zital horrek giltzurruna kenduko dio… 445 01:23:11,119 --> 01:23:12,854 …eta aise irabaziko du dirua. 446 01:23:17,192 --> 01:23:18,827 Baina Guihuak ez du ezer eskuratuko. 447 01:23:20,061 --> 01:23:21,363 Hil egingo da. 448 01:23:23,331 --> 01:23:25,100 Aski da! 449 01:23:26,301 --> 01:23:27,302 Ez gehiegi edan. 450 01:23:27,335 --> 01:23:29,838 Zure kontuekin lanpetuta ibili naiz egun osoan. 451 01:23:29,871 --> 01:23:31,439 Ohera noa. 452 01:24:29,230 --> 01:24:30,765 Aizu! 453 01:24:31,199 --> 01:24:31,699 Aizu! 454 01:24:33,468 --> 01:24:35,003 Zer gertatzen zaizu? 455 01:24:35,904 --> 01:24:40,442 Zer duzu? 456 01:24:41,376 --> 01:24:44,379 Zer duzu? Ixtera noa. 457 01:24:44,712 --> 01:24:45,814 Ixteko ordua da. 458 01:24:47,615 --> 01:24:50,752 Iruzurgile batek emaztea bahitu dit. 459 01:24:52,087 --> 01:24:54,055 Ezin dut aurkitu. 460 01:24:55,690 --> 01:24:59,027 Deitu poliziari. 110 zenbakira. 461 01:25:00,395 --> 01:25:04,566 Poliziak lagunduko dizu. Ezingo duzu emaztea bakarrik aurkitu. 462 01:25:07,035 --> 01:25:08,269 Polizia? 463 01:25:08,369 --> 01:25:10,338 Bai, deitu 110era. 464 01:25:10,772 --> 01:25:12,907 Polizia, 110. 465 01:25:48,143 --> 01:25:52,780 Kaixo. Polizia al da? 466 01:25:54,549 --> 01:25:59,320 Nire emazte Guihua bahitu didate. 467 01:26:00,622 --> 01:26:02,924 Lagunduidazue emaztea aurkitzen! 468 01:26:05,160 --> 01:26:09,097 Nanmen jatetxean nago. 469 01:27:03,618 --> 01:27:04,752 Luo. 470 01:27:08,356 --> 01:27:10,491 Mozkortuta berriz? 471 01:27:11,893 --> 01:27:13,695 Zenbat ardo edan duzu? 472 01:27:15,296 --> 01:27:18,766 Zure mandatari nabil, baina ez didazu bakerik ematen. 473 01:27:22,904 --> 01:27:28,176 Hemendik aurrera, ez dizut trabarik egingo. 474 01:27:29,577 --> 01:27:32,046 Poliziari deitu diot. 475 01:27:33,581 --> 01:27:37,986 Emaztea aurkitzen lagunduko didate. 476 01:27:44,192 --> 01:27:48,563 Poliziari deitu diozu? Benetan? 477 01:27:52,500 --> 01:27:54,302 Ez dizut engainatuko. 478 01:27:55,303 --> 01:27:58,773 Putakumea nintzateke, zu engainatuko bazintut. 479 01:28:04,112 --> 01:28:08,416 Dena gainbehera doa. 480 01:28:10,551 --> 01:28:12,687 Giltzapean bukatuko dut. 481 01:28:20,528 --> 01:28:22,230 Zeren beldur zara? 482 01:28:23,298 --> 01:28:25,400 Pertsona bat hil zenuen, zirt edo zart. 483 01:28:26,367 --> 01:28:31,572 Ez dirudi hau hainbesteko kontua denik zuretzat. 484 01:28:50,658 --> 01:28:52,060 Luo! Luo! 485 01:28:56,431 --> 01:28:57,332 Luo! Luo! 486 01:29:55,289 --> 01:29:56,257 Kaixo! 487 01:30:00,194 --> 01:30:05,032 Kaka putza! Luok poliziari deitu dio. 488 01:30:06,234 --> 01:30:08,503 Bolada batean ezkutatzea erabaki dut. 489 01:30:27,588 --> 01:30:28,856 Neskaren ahaideak zarete? 490 01:30:28,890 --> 01:30:29,824 Bai. 491 01:30:29,824 --> 01:30:31,459 Medikuak bukatu du azterketa. Zatozte. 492 01:30:40,935 --> 01:30:42,470 Larria al da? 493 01:30:43,171 --> 01:30:46,107 Beranduegi da. Odoleko gaixotasun bat du. 494 01:30:46,140 --> 01:30:48,443 Hasieran ez da larria izaten. Baina berandutu egin zarete. 495 01:30:48,476 --> 01:30:51,012 Gaixotasuna okerragotu egin zaio. 496 01:30:51,078 --> 01:30:53,681 Anputazioa da aukera bakarra. 497 01:30:54,449 --> 01:30:56,651 Hankak galduko ditu, beraz? 498 01:30:57,251 --> 01:30:59,787 Gaixotasun hau erraz sendatzen da. Baina berandu etorri da. 499 01:30:59,854 --> 01:31:02,190 Hankak moztea da irtenbide bakarra. 500 01:31:05,059 --> 01:31:07,628 Izena eman behar duzu. 501 01:31:09,130 --> 01:31:11,032 Kutxazaina lehenengo solairuan dago. 502 01:31:38,493 --> 01:31:39,994 Ebakuntza egin behar diote. 503 01:31:39,994 --> 01:31:41,696 100.000 yuan behar ditu. 504 01:31:41,729 --> 01:31:43,364 50.000 aldez aurretik. 505 01:31:53,307 --> 01:31:55,409 Andrea, zer egingo dugu? 506 01:32:00,014 --> 01:32:02,083 Ez ordaindu ebakuntza, oraingoz. 507 01:33:07,782 --> 01:33:10,217 Zhang, itxoin pixka bat. 508 01:33:10,217 --> 01:33:13,120 Komunera joan behar dut. Berehala etorriko naiz. 509 01:34:13,648 --> 01:34:14,949 Neska, itxoin hemen. 510 01:34:14,982 --> 01:34:16,384 Beraren bila noa. 511 01:36:28,382 --> 01:36:31,952 BI UME DESAGERTU DIRA 512 01:38:17,057 --> 01:38:20,294 AZPITITULUAK: Jon Muñoz