1 00:00:11,708 --> 00:00:14,208 Jainko ahalguztiduna, 2 00:00:14,750 --> 00:00:17,583 zure esku jartzen naiz bidaia honetan, 3 00:00:17,750 --> 00:00:24,000 zeinari zure ohorez eta gizonaren hobe beharrez ekin baitiot. 4 00:00:24,208 --> 00:00:27,625 Babes nazazu miseria eta gaixotasun guztietatik, 5 00:00:27,750 --> 00:00:30,917 Satanengandik eta espiritu bekatariengandik, 6 00:00:31,000 --> 00:00:36,083 bai eta espirituzko eta haragizko tentalditik ere. 7 00:00:36,958 --> 00:00:41,500 Etxera onik iritsiko naizela ziurta ezazu. 8 00:00:43,042 --> 00:00:44,583 Amen. 9 00:01:10,958 --> 00:01:13,708 AKTOREAK 10 00:02:56,292 --> 00:03:00,333 GIDOILARI ETA ZUZENDARIA 11 00:03:22,833 --> 00:03:27,542 Aldameneko konpartimentuko damak adeitasunez galdetu du 12 00:03:27,708 --> 00:03:31,792 katilukada bat te hartuko duen harekin apaiz jaunak. 13 00:03:31,958 --> 00:03:34,542 Ez naiz apaiz katolikoa, baizik eta artzaina. 14 00:03:34,542 --> 00:03:38,083 Alemanez artzaina zara, eta, polonieraz, apaiza. 15 00:03:38,250 --> 00:03:41,333 Zer desberdintasun dago? 16 00:03:41,750 --> 00:03:46,708 Desberdina da, baina arrazoi duzu, neurri batean. 17 00:03:47,833 --> 00:03:52,000 Emaiozu nire txartela damari, emaizkiozu eskerrak, eta esaiozu 18 00:03:52,167 --> 00:03:55,000 bost minutu barru izango nauela han. 19 00:04:07,833 --> 00:04:11,958 "Königsbergeko Elkarte Biblikoko ordezkaria". 20 00:04:53,458 --> 00:04:56,542 - Aurrera, Irakasle jauna. - Zer moduz? 21 00:04:57,792 --> 00:05:00,792 Kataryna naiz, Paçeko dukesa. 22 00:05:01,500 --> 00:05:06,458 Nire iloba, Julia Dowghiello. 23 00:05:07,292 --> 00:05:11,875 Eta miss Pamela Lemon, Juliaren neskamea. 24 00:05:12,375 --> 00:05:14,958 Zer moduz, jauna? 25 00:05:14,958 --> 00:05:16,708 Pozten naiz zuek ezagutzeaz. 26 00:05:16,958 --> 00:05:20,750 Eseri, mesedez. 27 00:05:21,375 --> 00:05:25,417 Eskerrik asko. Oso aspergarria da bakarrik bidaiatzea. 28 00:05:25,542 --> 00:05:27,875 Klaipedaraino lagunduta etorri gara, 29 00:05:28,042 --> 00:05:31,417 baina itsasoa krudela izan da gurekin. 30 00:05:31,583 --> 00:05:33,792 Tarte ederra egin duzue dagoeneko. 31 00:05:33,958 --> 00:05:36,833 Bai, Londrestik gatoz. 32 00:05:39,917 --> 00:05:43,042 Te nazkagarria eman ziguten itsasontzian. 33 00:05:43,250 --> 00:05:46,000 Itsasontzi alemana zen. 34 00:05:46,167 --> 00:05:49,458 Badakizu, anderea, alemanek ez dugu gustu onik tea egiten. 35 00:05:49,583 --> 00:05:52,292 Gure kafea ere ez da ona. 36 00:05:52,458 --> 00:05:58,208 - Jaunak zerbait ahaztu du. - Zer? 37 00:05:59,875 --> 00:06:01,542 Esnea, ene anderea. 38 00:06:01,708 --> 00:06:05,458 Errusiako tea esnerik gabe zerbitzatzen da, laztana. 39 00:06:05,583 --> 00:06:12,667 Pozoitu egingo zara. Esnerik gabeko tea pozoi hutsa da. 40 00:06:12,792 --> 00:06:15,542 Pozoitu egingo naiz. Begira, Pam. 41 00:06:17,167 --> 00:06:19,583 Jauna, egin zerbait. 42 00:06:19,750 --> 00:06:21,958 Ez naiz pozoian aditua, 43 00:06:22,000 --> 00:06:24,583 baina ez dirudi honek kalterik egingo duenik. 44 00:06:24,750 --> 00:06:27,542 Ingelesen aurreiritzietako bat. 45 00:06:28,208 --> 00:06:32,833 Lituanian kumisa edaten dugun galdetu zidaten Londresen. 46 00:06:33,000 --> 00:06:36,875 Eta Vilniusen hartz zuriak kaletik ibiltzen ziren ere bai. 47 00:06:37,042 --> 00:06:41,625 Ez dakite geografiaz, anderea. Vilnius Ipar Poloan dagoela uste dute. 48 00:06:41,792 --> 00:06:44,833 Beti galdetzen dute hartz zuriei buruz. 49 00:06:46,333 --> 00:06:49,250 Jaun-andreok, mugara hurbiltzen ari gara. 50 00:06:49,375 --> 00:06:53,458 Mesedez, prestatu pasaporteak eta ekipajea aduanan erakusteko. 51 00:06:55,958 --> 00:07:00,250 Eskerrik asko laguntasunagatik, andereak. 52 00:07:00,417 --> 00:07:03,375 Gu Vilniusen jaitsiko gara. 53 00:07:03,583 --> 00:07:06,292 Nora zoaz zu, Irakasle jauna? 54 00:07:06,458 --> 00:07:10,333 Lituaniari eta Samogitiari buruz ikertzeko asmoa dut. 55 00:07:10,917 --> 00:07:17,292 Etor zaitez Vilniusera. Jauregian gonbidatuak hartzen ditut ostegunetan. 56 00:07:17,458 --> 00:07:22,458 Etorri behar duzu, Artzain jauna. Agian hartz zuri bat ikusiko duzu. 57 00:07:25,167 --> 00:07:28,042 Bat ikusten ari naiz jadanik. 58 00:07:36,083 --> 00:07:38,083 Bikain, Lemon anderea. 59 00:07:38,292 --> 00:07:42,292 Zure herriaren sen onarekiko fedea itzuliko dizu horrek. 60 00:07:52,667 --> 00:07:55,042 Ijitoa izan nahiko nuke. 61 00:07:55,208 --> 00:07:59,292 Julia, ezin zara benetan ari! 62 00:08:01,542 --> 00:08:05,125 Galdera da: Hartz hori prusiarra, 63 00:08:05,292 --> 00:08:08,042 errusiarra, lituaniarra edo poloniarra da? 64 00:08:08,208 --> 00:08:12,750 Kosmopolita da, ijitoak bezala. 65 00:08:53,292 --> 00:08:55,625 Hortik dabil 66 00:08:56,083 --> 00:08:58,167 Azarelis. 67 00:09:01,125 --> 00:09:03,875 - Hor bizi da. - Nor? 68 00:09:04,000 --> 00:09:06,625 Strukis, agure zangomakurra. 69 00:09:06,833 --> 00:09:08,625 Ez dut ulertzen. 70 00:09:08,833 --> 00:09:14,083 - Azarelis, zingira handia. - Ez izan misteriotsua! 71 00:09:14,208 --> 00:09:18,583 - Hitz egitearen beldur naiz. - Orduan, ez hitz egin. 72 00:09:19,875 --> 00:09:25,083 Buztanik gabeko lutxo izugarria da. 73 00:09:25,333 --> 00:09:30,458 Jaka alemana dirudi. 74 00:09:30,750 --> 00:09:32,417 Zergatik alemana? 75 00:09:32,583 --> 00:09:37,833 Agurea alemanak bezala janzten da. Pazurkiewicz bezala. 76 00:09:38,000 --> 00:09:40,583 Pazurkiewicz? Nor da hori? 77 00:09:40,792 --> 00:09:42,833 Beste deabru bat. 78 00:09:43,000 --> 00:09:45,792 Inkuboa omen da. 79 00:09:46,250 --> 00:09:49,792 Ikaragarria, herritik omen dabil. 80 00:09:50,792 --> 00:09:56,792 Nekazariek eramatea lortzen du, edo bere gurdian etortzen da. 81 00:10:38,833 --> 00:10:42,208 Ez dizut, bada, esan? Gurpila hautsi digu. 82 00:10:45,125 --> 00:10:48,625 Hor ezkutatu behar dugu. 83 00:11:26,458 --> 00:11:31,292 Herrira joango naiz, errementariaren bila. 84 00:11:34,375 --> 00:11:37,167 Ez mugitu, aita, itxaron hemen. 85 00:14:02,958 --> 00:14:06,875 Jainko maitea! Deabrua! 86 00:14:11,083 --> 00:14:13,250 Itxaron, gizona! 87 00:15:03,708 --> 00:15:08,750 Konde jaunak bere gelak eman dizkigu, Irakasle jauna. 88 00:15:08,917 --> 00:15:12,750 Zaldiek ilundu aurretik zu aurkitzea espero genuen. 89 00:15:12,917 --> 00:15:15,417 Ekaitzak ez die utzi. 90 00:15:15,583 --> 00:15:19,542 Zurekin jan ezin izatea sentitzen du kondeak, Irakasle jauna. 91 00:15:19,708 --> 00:15:21,417 Migraina du. 92 00:15:21,583 --> 00:15:24,708 Irakasle jaunak ez badu nahi gelan zerbitza diezaiogun, 93 00:15:24,750 --> 00:15:28,583 Frœber doktorearekin, kondesa anderearen medikuarekin, afalduko du. 94 00:15:31,417 --> 00:15:35,250 Irakasle jaunak agindurik eman nahi badu, hemen dago txilina. 95 00:15:35,333 --> 00:15:36,667 Eskerrik asko. 96 00:16:58,958 --> 00:17:00,708 Ekarri starka. 97 00:17:10,375 --> 00:17:16,125 Mediku gisa, Irakasle jauna, sutsuki gomendatzen dizut starka. 98 00:17:16,167 --> 00:17:21,125 Hau bai likorea! Berrogei urte barrikan. 99 00:17:21,125 --> 00:17:24,667 Elikadura-kanalarentzako suspergarri ezin hobea. 100 00:17:24,750 --> 00:17:26,792 Organorik garrantzitsuena. 101 00:17:27,042 --> 00:17:28,875 Zuregatik! 102 00:17:33,458 --> 00:17:35,958 Ez al da zoragarria? 103 00:17:36,083 --> 00:17:38,625 Maiz ondoezten al da Konde jauna? 104 00:17:38,792 --> 00:17:42,292 Bai eta ez, Irakasle jauna. Haren irteeren araberakoa da. 105 00:17:42,333 --> 00:17:46,417 Osasunaren pertsonifikazioa da, amarekin alderatuta. 106 00:17:46,417 --> 00:17:51,125 - Kondesa ez dago ondo? - Egoera txarrean dago. 107 00:17:51,208 --> 00:17:56,125 Baina sendatuko nuke, baliabiderik banu. 108 00:17:56,667 --> 00:17:59,000 Ze arazo du Kondesa andereak? 109 00:17:59,000 --> 00:18:04,292 San Petersburgoko medikuntza-aldizkarian kontatuko dut. 110 00:18:04,375 --> 00:18:09,292 - Hain larria da? - Zoritxarrez, bai. 111 00:18:09,375 --> 00:18:13,208 Duela hogeita hamar urte gaixotu zen. 112 00:18:13,250 --> 00:18:16,875 Ezkondu eta egun gutxira, 113 00:18:16,875 --> 00:18:21,708 hura eta senarra, Konde jaunaren aita, 114 00:18:21,875 --> 00:18:25,417 ehizara joan ziren. 115 00:18:25,417 --> 00:18:28,042 Amazona onak dira gure dama lituaniarrak. 116 00:18:28,042 --> 00:18:32,625 Kondesak jateari uko egin dio. Zopa lurrera bota du. 117 00:18:32,625 --> 00:18:34,125 Arraioa! 118 00:18:34,125 --> 00:18:36,375 Deabruak eraman dezala! 119 00:18:36,375 --> 00:18:40,625 Beste noizbait amaituko dut istorioa. 120 00:18:40,625 --> 00:18:43,208 Egin siesta bazkaldu ondoren, irakasle. 121 00:18:43,208 --> 00:18:46,750 Atseden hartu behar duzu, lur basati hauetan bidaiatu ondoren. 122 00:19:21,542 --> 00:19:23,583 Norbait dago? 123 00:19:25,333 --> 00:19:27,250 Zer nahi duzu? 124 00:19:56,042 --> 00:20:00,458 Gizon bat zegoen zuhaitz batetik leihotik begira. 125 00:20:00,458 --> 00:20:03,500 Irakasle jauna nahasi egin da, zalantzarik gabe. 126 00:20:03,542 --> 00:20:07,375 Ziur naiz, parkean lapur bat egotearen beldur naiz. 127 00:20:09,417 --> 00:20:12,000 Ezinezkoa, jauna. 128 00:20:15,167 --> 00:20:17,917 Etxeko norbait da, orduan? 129 00:20:19,625 --> 00:20:22,000 Zerbait nahi al du jaunak? 130 00:20:26,042 --> 00:20:28,250 Itxi leihoa. 131 00:21:10,917 --> 00:21:13,458 Barkamena eskatzera nator, Irakasle jauna, 132 00:21:13,542 --> 00:21:17,667 zu bezalako apopilo bati hain harrera txarra egiteagatik. 133 00:21:17,708 --> 00:21:21,917 - Szemioth kondea naiz. - Hara, egun on, jauna. 134 00:21:21,917 --> 00:21:25,958 Nik eskertu behar dizut zure abegi ona. 135 00:21:26,000 --> 00:21:28,292 Pasatu zaizu buruko mina? 136 00:21:29,125 --> 00:21:34,125 Bai, hurrengo krisira arte. 137 00:21:35,292 --> 00:21:39,917 Minimoki gustora zaude hemen, barbaro artean? 138 00:21:40,042 --> 00:21:43,625 Bikain nago. 139 00:21:49,625 --> 00:21:51,417 Ezagutu egin nauzu. 140 00:21:52,875 --> 00:21:54,125 Ezagutu? 141 00:21:54,125 --> 00:21:56,708 Atzo bihurrikeriak egiten harrapatu ninduzun. 142 00:21:56,708 --> 00:22:00,125 O, Konde jauna! 143 00:22:00,250 --> 00:22:04,667 Egun osoa gaizki pasatu nuen, harrera-gelan giltzapetuta. 144 00:22:05,125 --> 00:22:10,125 Arratsaldean, hobeto nengoenez, lorategitik paseatu nintzen. 145 00:22:10,125 --> 00:22:12,917 Gelako argia ikustean, jakin-minak hartu ninduen. 146 00:22:12,917 --> 00:22:16,542 Nire burua aurkeztu behar nuen, baina egoera hain zen komikoa... 147 00:22:16,542 --> 00:22:18,125 Barkatuko didazu? 148 00:22:18,625 --> 00:22:22,208 Konde jauna, zure izaerari inbidia baino ezin diot izan. 149 00:22:22,292 --> 00:22:25,458 Barkatuta nago? 150 00:22:25,458 --> 00:22:26,792 Jakina! 151 00:22:30,375 --> 00:22:32,417 Egia al da, Konde jauna, liburutegian 152 00:22:32,458 --> 00:22:35,458 aita Lawickiren katixima samogitiarra daukazula? 153 00:22:35,542 --> 00:22:38,125 Paçeko dukesak aipatu zidan. 154 00:22:38,833 --> 00:22:42,458 Baliteke. Zatoz, Irakasle jauna. 155 00:22:42,458 --> 00:22:45,542 Ez dut aitaren liburutegia oso ondo ezagutzen. 156 00:22:45,542 --> 00:22:48,250 Liburu zaharrak eta bitxikeriak zituen gustuko. 157 00:22:48,583 --> 00:22:53,542 Nik liburu modernoak bakarrik irakurtzen ditut, baina bilatuko dugu. 158 00:22:57,042 --> 00:23:00,583 Biblia samogitierara itzultzeko asmoa duzu? 159 00:23:00,625 --> 00:23:04,292 Baina samogitieraz egiten dutenek ez dakite irakurtzen. 160 00:23:04,750 --> 00:23:06,500 Agian, Konde jauna. 161 00:23:06,500 --> 00:23:10,292 Baina irakurtzen ikasteko oztoporik handiena libururik eza da. 162 00:23:10,292 --> 00:23:14,250 Testu inprimatua dutenean, irakurri nahiko dute, eta ikasiko dute. 163 00:23:14,250 --> 00:23:16,292 Basati askori gertatu zaio hori. 164 00:23:17,083 --> 00:23:20,083 Ez naiz herrialde honetako biztanleez ari. 165 00:23:20,083 --> 00:23:24,417 Kornubieraz zekien azken pertsona lehengo egunean hil zen. 166 00:23:24,833 --> 00:23:27,208 Alexander von Humboldtek aitari esan zion 167 00:23:27,208 --> 00:23:30,000 pikotak suntsitutako tribu baten hizkuntza zekien 168 00:23:30,000 --> 00:23:32,625 bakarra zen loro bat ezagutu zuela Amerikan. 169 00:23:49,792 --> 00:23:53,875 Libururik arraroenak hemen daude. 170 00:24:10,292 --> 00:24:14,917 Ez da posible! Lawickiren katixima! 171 00:24:15,042 --> 00:24:17,458 Erakarpen-indar misteriotsua. 172 00:24:32,625 --> 00:24:36,750 Mesedez, jo ezazu liburutegi hau zure lan-gelatzat. 173 00:24:36,750 --> 00:24:38,750 Hemen ez zaituzte molestatuko. 174 00:24:38,833 --> 00:24:43,042 Ez dakit nola adieraz diezazukedan nire esker ona, Konde jauna. 175 00:25:00,667 --> 00:25:02,083 Nor dabil hor? 176 00:25:03,042 --> 00:25:06,292 Egun on, Irakasle jauna. 177 00:25:06,292 --> 00:25:09,167 Ez dizut sartzen entzun. 178 00:25:09,167 --> 00:25:12,958 Lo geratuko nintzen. 179 00:25:13,000 --> 00:25:16,542 Gau latza izan dut. Ez dit lo egiten utzi paziente deabruzkoak. 180 00:25:16,542 --> 00:25:19,208 Baina aurkitu dut erremedioa. 181 00:25:19,208 --> 00:25:22,167 Belar-saltzaileak gauza zoragarriak esaten ditu. 182 00:25:22,167 --> 00:25:26,750 Bai, existitzen ez zela uste nuen liburu bat aurkitu dut nik. 183 00:25:26,875 --> 00:25:29,083 Zorionak. 184 00:25:33,875 --> 00:25:38,875 Egia da! Ez nuen bukatu kondesari buruzko istorioa. 185 00:25:38,875 --> 00:25:41,667 Horretarako gela egokia da hau. 186 00:25:47,333 --> 00:25:52,208 Kondea zena arte-ezagutzaile handia zen. 187 00:25:52,208 --> 00:25:54,958 Behin margolari italiar bat gonbidatu zuen hona. 188 00:25:54,958 --> 00:25:58,708 Familiaren zorigaiztoei buruz entzun ondoren, 189 00:25:58,875 --> 00:26:02,000 marrazki batzuk egin zituen gizonak. 190 00:26:02,417 --> 00:26:06,083 Dena ehizan hasi zen. 191 00:26:06,167 --> 00:26:08,542 Hemen ehiza-eraikitzaileak daude. 192 00:26:08,583 --> 00:26:12,000 Kondesa atzean geratu zen, edo aurreratu egin zituen. 193 00:26:12,083 --> 00:26:15,042 Ez da ondo ikusten. 194 00:26:15,208 --> 00:26:20,500 Bat-batean, kondesaren kosakoa ziztu bizian joan zitzaion kondeari. 195 00:26:21,458 --> 00:26:24,375 "Jauna", esan zuen negarka, 196 00:26:24,417 --> 00:26:26,417 "hartz batek zure emaztea darama!". 197 00:26:26,458 --> 00:26:28,708 "Nondik?", galdetu zuen kondeak. 198 00:26:28,708 --> 00:26:31,208 "Handik", esan zuen kosakoak. 199 00:26:32,917 --> 00:26:37,500 Kondesaren arrastorik ez. Zaldia bakarrik zegoen, itota. 200 00:26:37,625 --> 00:26:41,167 Azkenean, eraikitzaile batek oihukatu zuen: "Hor! Hor!". 201 00:26:41,208 --> 00:26:42,167 Non? 202 00:26:43,000 --> 00:26:43,792 Hemen. 203 00:26:46,250 --> 00:26:49,792 - Zer egin nahi zuen hartzak? - Irentsi. 204 00:26:49,958 --> 00:26:53,500 Kondearen arkabuz-eramailea, alferrontzi bilaua, 205 00:26:53,583 --> 00:26:57,500 hain mozkor zegoen, ezen ez baitzituen untxiak eta oreinak bereizten. 206 00:26:57,542 --> 00:26:59,375 Orduan, karabinaz tiro egin zuen, 207 00:26:59,375 --> 00:27:02,542 balak animaliari edo emakumeari emango zion jakin gabe. 208 00:27:02,583 --> 00:27:03,917 Nori eman zion? 209 00:27:04,375 --> 00:27:10,750 Hartzari. Ez dago mozkorrak bezalakorik gauza horietarako. 210 00:27:10,750 --> 00:27:12,000 Zer gertatu zen? 211 00:27:12,000 --> 00:27:15,625 Oso atzamarkatuta zegoen kondesa. 212 00:27:15,667 --> 00:27:19,500 Konorterik gabe, baina bizirik. 213 00:27:19,542 --> 00:27:25,250 Eraman egin zuten, eta bere senera etorri zen, baina arrazoia joana zen. 214 00:27:26,083 --> 00:27:30,042 Lau medikuri deitu zioten, azter zezaten. 215 00:27:30,083 --> 00:27:33,333 Kondesa haurdun zegoela esan zuten, 216 00:27:33,875 --> 00:27:38,542 eta, ziur aski, erditzea krisi onuragarria izango zela. 217 00:27:39,042 --> 00:27:45,667 Bederatzi hilabete geroago, mutil osasuntsu batez erditu zen. 218 00:27:45,833 --> 00:27:49,042 Baina, eta krisi onuragarria? Ezer ez! 219 00:27:49,042 --> 00:27:51,500 Amorrua areagotu zitzaion. 220 00:27:51,542 --> 00:27:53,667 Kondeak semea erakutsi zion. 221 00:27:53,708 --> 00:27:58,542 "Hil ezazue! Hil ezazue piztia", esan zuen negarka gizagaixoak. 222 00:27:59,542 --> 00:28:03,708 Gutxikgatik ez zion berak bihurritu lepoa. 223 00:28:03,833 --> 00:28:06,042 Harez geroztik dago horrela. 224 00:28:10,375 --> 00:28:16,792 Baina, normalean, ez dizkiegu marrazki hauek bisitariei erakusten. 225 00:28:17,292 --> 00:28:21,667 Beraz, ez nazazu salatu, Irakasle jauna. 226 00:28:28,125 --> 00:28:32,000 Arrakasta opa dizut zure ikasketetan. 227 00:29:31,667 --> 00:29:38,875 Nondik ateratzen duzue izotza urteko garai honetan? 228 00:29:38,917 --> 00:29:42,042 Nahiko erraza da. 229 00:29:42,375 --> 00:29:46,250 Neguaren amaieran, 230 00:29:46,292 --> 00:29:51,875 lakuko izotzaren erdia sotoan gordetzen dugu. 231 00:29:54,000 --> 00:29:59,125 Soto erraldoiak daude jauregian, Irakasle jauna. 232 00:29:59,167 --> 00:30:04,167 Batzuk misterioz beteta daude. 233 00:30:04,292 --> 00:30:07,583 Ez da hala, Konde jauna? 234 00:30:07,625 --> 00:30:08,917 Agian. 235 00:30:17,833 --> 00:30:21,333 Ikuskizuna dator orain. 236 00:30:22,250 --> 00:30:25,208 Ivan, oiloa! 237 00:30:35,083 --> 00:30:36,750 Paso egingo dut. 238 00:31:07,875 --> 00:31:10,042 - Non, jauna? - Hor. 239 00:31:22,625 --> 00:31:26,250 - Ez du ihes egingo? - Ez, Konde jauna. 240 00:31:41,667 --> 00:31:43,542 Ze hegazti da hori? 241 00:31:43,542 --> 00:31:45,083 Belatza. 242 00:31:45,458 --> 00:31:48,000 Accipiter gentilis. 243 00:31:50,542 --> 00:31:53,292 Irakasle, zain gaude. 244 00:32:02,667 --> 00:32:06,583 Adi, jaisten ari da! 245 00:32:25,708 --> 00:32:31,125 Eraman gure laguna betiko lekura. 246 00:32:32,292 --> 00:32:34,458 Eskerrik asko partidagatik. 247 00:32:40,542 --> 00:32:43,750 Bazkarian ikusiko zaituztet. Bainu bat hartuko dut. 248 00:32:45,750 --> 00:32:49,417 Pozten naiz kondeak ehiza ona izanaz. Erlaxatu egingo du horrek. 249 00:32:49,458 --> 00:32:52,708 Belatzak ihes egingo zuela uste nuen. 250 00:32:52,708 --> 00:32:56,375 Beldurra baino indartsuagoa da hiltzeko grina. 251 00:32:57,083 --> 00:33:00,667 Hemen dago kondearen bitxikeria-bilduma. 252 00:33:00,750 --> 00:33:02,917 "Hausnarketarako santutegia" zeritzon. 253 00:33:02,958 --> 00:33:08,458 Orain apur bat abandonatuta dago santutegia, ikusten duzunez. 254 00:33:16,250 --> 00:33:20,292 Zer iruditzen zaizu galeper-familia hau? 255 00:33:22,208 --> 00:33:25,292 Kondeak harrapatu eta disekatu egin zituen, 256 00:33:25,292 --> 00:33:27,042 hamar urte zituenean. 257 00:33:31,583 --> 00:33:34,042 Bai, azkenean! 258 00:33:34,042 --> 00:33:35,375 Zer da? 259 00:33:35,417 --> 00:33:38,667 Gure arrantzaleek harrapatu zuten arrano arrantzale bat. 260 00:33:38,750 --> 00:33:41,375 Bere indarra gehiegi balioetsi zuen arranoak. 261 00:33:41,375 --> 00:33:45,208 Eta bere biktimak ito zuen. 262 00:33:45,333 --> 00:33:47,750 Atzaparrak nonbait iltzatzen direnean, 263 00:33:47,792 --> 00:33:50,042 logika galtzaile ateratzen da. 264 00:33:50,208 --> 00:33:52,125 Pentsatzen dut arrainak 265 00:33:52,333 --> 00:33:54,833 gorpua bizkarrean zeramanean, 266 00:33:55,000 --> 00:33:56,917 historiako zoriontsuena zela. 267 00:33:57,083 --> 00:34:00,708 Lakuko izua zen. 268 00:34:14,083 --> 00:34:17,875 Balada samogitiar bat aipatu zenuen. 269 00:34:18,000 --> 00:34:22,458 Bai, Vilniusen eman zidaten. Nahiko garrantzitsua dirudi. 270 00:34:22,542 --> 00:34:24,833 Irakurtzen utziko didazu? 271 00:34:24,875 --> 00:34:28,542 Atsegin handiz, zigarro bat erretzen uzten badidazu. 272 00:34:28,583 --> 00:34:31,292 Jakina, Konde jauna. 273 00:34:32,375 --> 00:34:37,208 Poesia ulertzeko, erre egin behar dut. 274 00:34:40,167 --> 00:34:43,958 Switezeko dontzeila deitzen da. 275 00:34:43,958 --> 00:34:45,375 Switezeko dontzeila. 276 00:34:45,375 --> 00:34:46,750 Switezeko dontzeila, bai. 277 00:34:46,750 --> 00:34:50,708 Berorren gorentasunak nik baino hobeto daki, pertsonaia historikoa da. 278 00:34:50,750 --> 00:34:55,333 "Nor da neskatxarekin joan den mutiko ilehori hori? 279 00:34:55,333 --> 00:34:59,500 "Nor dabil Switez lakuko ur urdinetik, ilargiaren mareekin? 280 00:34:59,542 --> 00:35:02,917 "Mutilak loreak eman dizkio, eta neskak, baia gorri gozoak. 281 00:35:04,208 --> 00:35:06,542 "Neskak mutikoaren maitea izan behar du, 282 00:35:06,542 --> 00:35:08,500 "eta, mutilak, neskarena". 283 00:35:08,542 --> 00:35:10,333 Konde jaunak ezagutu egiten du? 284 00:35:10,375 --> 00:35:12,875 Nork eman dizu balada samogitiar hori? 285 00:35:13,125 --> 00:35:17,625 Paçeko dukesarekin zegoen neskatxa batek. 286 00:35:17,625 --> 00:35:19,333 Dowghiello andereñoak? 287 00:35:19,833 --> 00:35:23,500 Julia zoroa... 288 00:35:23,500 --> 00:35:27,125 Miçkiewiczen balada ederretako bat eman dizu. 289 00:35:27,542 --> 00:35:32,042 Eta nik samogitiar original gisa argitaratu nahi nuen... 290 00:35:32,875 --> 00:35:37,458 Orduan, Julia andereñoa ezagutzen duzu? Zer iruditzen zaizu? 291 00:35:37,500 --> 00:35:39,875 Oso atsegina da. 292 00:35:39,875 --> 00:35:41,542 Eta oso polita. 293 00:35:41,708 --> 00:35:48,000 Azala izugarriki zuria du. 294 00:35:48,000 --> 00:35:50,917 Bai, elurra bezain zuria... 295 00:35:51,583 --> 00:35:53,958 Eta hura bezain hotza! 296 00:36:56,250 --> 00:36:57,958 Atera ezazue. 297 00:36:59,167 --> 00:37:02,167 Irakasle jauna, itxaron! 298 00:37:06,625 --> 00:37:08,625 Begiratu nahi al zenuke? 299 00:37:09,875 --> 00:37:13,875 Ez izan beldurrik, ez du atzerritarrengan arretarik jartzen. 300 00:37:14,083 --> 00:37:15,375 Ez. 301 00:37:16,083 --> 00:37:18,375 Ez dut tartean jarri nahi. 302 00:37:18,542 --> 00:37:24,167 Ez dut uste hidropatiak mina arinduko dionik, 303 00:37:24,167 --> 00:37:28,333 baina agian zientzia medikoari mesede egingo dio esperimentuak. 304 00:37:42,792 --> 00:37:46,250 Bitxia da emakume hauei tratamendua hainbeste gustatzea. 305 00:37:46,917 --> 00:37:50,000 Agian, erritu magikoa dela uste dute. 306 00:37:52,750 --> 00:37:57,917 Zilarrezko arraina, 307 00:37:58,125 --> 00:38:03,292 nork arrantzatuko zaitu? 308 00:38:03,500 --> 00:38:08,250 Urrezko arraina, 309 00:38:08,500 --> 00:38:13,833 nork egingo dizu tiro? 310 00:38:14,042 --> 00:38:15,833 Ideia bat. 311 00:38:15,958 --> 00:38:19,667 Zer deritzozu eutanasiari, aita? 312 00:38:33,542 --> 00:38:37,417 Berriz busti beharko dut. 313 00:38:39,917 --> 00:38:41,292 Hel iezaiozue! 314 00:39:03,083 --> 00:39:05,333 Zoranyren txakurrak, jauna. 315 00:39:05,542 --> 00:39:07,833 Txakurretan aditua zara, Irakasle jauna? 316 00:39:07,833 --> 00:39:09,708 Ez asko, jauna. 317 00:39:14,917 --> 00:39:18,917 - Onak izango dira. Zain itzazue. - Bai, jauna. 318 00:39:48,458 --> 00:39:52,458 Ikusi duzu txakur horien beldurra. 319 00:39:52,625 --> 00:39:55,292 Zergatik dira animaliak nire beldur? 320 00:39:55,458 --> 00:40:00,625 Erabilgarriak zaizkizulako bakarrik nahi dituzula sentitzen dute, agian. 321 00:40:00,708 --> 00:40:03,833 Baliteke... Ez zaizkit animaliak gustatzen. 322 00:40:03,917 --> 00:40:05,750 Ez dute gizakiek baino gehiago balio. 323 00:41:15,167 --> 00:41:17,167 Hau bai zuhaitz arraroa. 324 00:41:18,125 --> 00:41:21,250 Jendea sakrifikatzen zuten hemen. 325 00:41:21,292 --> 00:41:25,375 Erlijio guztiak dira susmagarriak. 326 00:41:25,375 --> 00:41:28,042 Ez dut uste dokumentatuta dagoenik. 327 00:41:28,042 --> 00:41:30,375 Nik ez nuke zalantzarik izango. 328 00:41:31,042 --> 00:41:36,167 Hemen egiten zituzten errituak sorginek eta igorleek. 329 00:41:41,208 --> 00:41:44,667 Ene jaunok, 330 00:41:44,708 --> 00:41:47,208 Jainkoaren izenean, 331 00:41:47,375 --> 00:41:50,208 gauza sakratu guztien izenean, 332 00:41:50,375 --> 00:41:53,333 mesedez, egidazue karitatea. 333 00:41:53,542 --> 00:41:55,583 - Nor da? - Orain ikusiko duzu. 334 00:42:04,417 --> 00:42:10,583 Emaidazue edalontzi bat vodka erosteko dirua, 335 00:42:11,167 --> 00:42:16,708 gorputz gaixoa bero dezadan. 336 00:42:16,750 --> 00:42:18,500 Zer egiten duzu hemen? 337 00:42:18,500 --> 00:42:20,625 Ene anderea, ez duzu hori jango, ezta? 338 00:42:20,708 --> 00:42:23,542 Ene jauna, 339 00:42:23,583 --> 00:42:28,500 pobreok Jainko zintzoak ematen digun guztia jaten dugu. 340 00:42:28,500 --> 00:42:30,958 Lituaniarrok sabela latorriz forratua dugu. 341 00:42:31,042 --> 00:42:32,917 Ez dastatu agaricus necatorra. 342 00:42:32,958 --> 00:42:36,375 Kontuz. 343 00:42:36,375 --> 00:42:39,083 Gordeta daude... 344 00:42:44,542 --> 00:42:48,042 Pirkuns! Pirkuns! 345 00:42:57,167 --> 00:43:02,417 Hona eszena kostunbrista: sorgina sugea xarmatzen. 346 00:43:02,625 --> 00:43:05,333 Etorkizuna iragartzea nahi duzu? 347 00:43:05,375 --> 00:43:10,458 Dowghiellytarren gazteluan zerbait lortuko duzun esango dizut. 348 00:43:10,500 --> 00:43:12,375 Sorgina, ezagutu egiten nauzu. 349 00:43:12,667 --> 00:43:16,542 Jaunari nahi ez dakiola. Sugeak ezagutzen zaitu. 350 00:43:19,292 --> 00:43:27,667 Esan dit uso zuria ez dela zuretzat. 351 00:43:38,083 --> 00:43:40,833 Badakizu armak erabiltzen, behar izanez gero? 352 00:43:42,208 --> 00:43:44,542 Nahi adina otso eta hartz ditugu hemen. 353 00:44:19,875 --> 00:44:24,542 Zorte handia duzu, edo atso hori benetako sorgina da. 354 00:44:24,875 --> 00:44:27,500 Ohiz kanpoko zerbait ikusiko duzu. 355 00:44:29,750 --> 00:44:31,125 Zer da hori? 356 00:44:31,542 --> 00:44:35,417 Uroak. Lituaniako bisonteak. 357 00:44:48,167 --> 00:44:51,958 Piztia eder hori oraindik ere existitzen da Europan? 358 00:44:54,333 --> 00:44:58,000 Oihan Beltzera joan ziren. 359 00:44:58,625 --> 00:45:03,000 Noble, lehoia, hil egin da. 360 00:45:03,083 --> 00:45:06,583 Errege berria hautatuko dute animaliek. 361 00:45:14,583 --> 00:45:18,583 Zoaz. Agian, errege izatea lortuko duzu. 362 00:45:18,667 --> 00:45:23,375 Handia eta sendoa zara. 363 00:45:23,375 --> 00:45:27,208 - Atzaparrak eta hortzak dituzu. - Zoaz, mula. 364 00:45:28,708 --> 00:45:33,000 - Haien jauna izango zara. - Ospa! Hil egingo zaitut, bestela! 365 00:45:39,583 --> 00:45:43,208 Agur, piztien errege! 366 00:45:46,208 --> 00:45:47,375 Konde jauna! 367 00:45:51,833 --> 00:45:53,333 Zingira bat da! 368 00:45:56,875 --> 00:45:59,833 Lituaniako basoetan dauden gauzekin 369 00:45:59,875 --> 00:46:02,500 zure filosofiak ezin du ametsik ere egin. 370 00:46:58,292 --> 00:46:59,167 Ongi etorri. 371 00:46:59,167 --> 00:47:03,500 Une ezin hobean etorri zara, Szemioth kondea. 372 00:47:03,750 --> 00:47:07,750 Soineko bat iritsi berri zait Paristik. 373 00:47:08,083 --> 00:47:10,375 Soineko hori ez du niretzat estreinatu. 374 00:47:26,625 --> 00:47:27,958 Ongi etorri. 375 00:47:30,625 --> 00:47:33,333 Wittenbach irakaslea, Dowghiello anderea. 376 00:47:34,083 --> 00:47:36,542 Irakasle jauna Juliaz kexatzera etorri da, 377 00:47:36,542 --> 00:47:38,292 jukutria gaiztoa egin dio, eta. 378 00:47:38,333 --> 00:47:40,083 Umea da, Irakasle jauna. 379 00:47:40,083 --> 00:47:43,042 Barkatu egin behar diozu, dena aitortu du. 380 00:47:45,250 --> 00:47:46,792 Ez al nago ederra? 381 00:47:47,792 --> 00:47:52,208 Julia, Julia... Irakasle jauna zutaz kexatu da. 382 00:47:52,250 --> 00:47:56,375 Ezta gutxiago ere. Pozik nago, zuri eskeri, ikasi dudalako 383 00:47:56,417 --> 00:48:02,167 musa lituaniarra inoiz baino ederrago birtsortzen dela. 384 00:48:02,208 --> 00:48:04,458 - Barkatuta nago, jauna? - Oraindik ez. 385 00:48:04,458 --> 00:48:10,208 Vilniusen agindu zenidana betetzen duzunean barkatuko dizut. 386 00:48:10,333 --> 00:48:11,708 Zer agindu nizun? 387 00:48:11,708 --> 00:48:16,042 Ahaztu egin zaizu? Zu gogoratzen al zara, miss Lemon? 388 00:48:19,625 --> 00:48:22,833 Ez naiz dantzaren izenaz gogoratzen. 389 00:48:22,833 --> 00:48:24,917 Rusalka! 390 00:48:24,958 --> 00:48:28,708 Eta behar dudan gizona hemen daukat. 391 00:48:30,708 --> 00:48:34,042 Espero dut Juliak bere okerra zuzentzea. 392 00:48:40,208 --> 00:48:41,958 Pamela, allegro presto. 393 00:48:42,292 --> 00:48:46,708 Kondea! Dantzatu egin behar duzu, etnografiaren hobe beharrez. 394 00:48:47,083 --> 00:48:48,625 Koreografia. 395 00:48:48,625 --> 00:48:50,792 Irakasle jauna ez da koreografoa, ama. 396 00:48:51,833 --> 00:48:55,458 Folklore primitiboan dago interesatuta. 397 00:48:55,542 --> 00:48:58,000 Nekazariek bezala dantzatuko dugu. 398 00:48:58,000 --> 00:49:00,958 Rusalka bat naiz, uretako ninfa. 399 00:49:01,042 --> 00:49:02,833 Gure basoak edertzen dituzten 400 00:49:02,875 --> 00:49:05,250 ur beltzezko putzu guztietan dago bat. 401 00:49:05,250 --> 00:49:06,250 Ez hurbildu. 402 00:49:06,792 --> 00:49:11,250 Uste dut jotzeko gai izango naizela, baina doinu barbaroa da. 403 00:49:12,042 --> 00:49:13,667 Dena prest dago. 404 00:49:40,667 --> 00:49:45,458 Sirena urgaineratu egin da, 405 00:49:46,375 --> 00:49:48,583 arrantzaleari hurbildu zaio, 406 00:49:49,000 --> 00:49:51,208 eta liluratzen hasi da. 407 00:49:51,833 --> 00:49:53,792 Gaztea eta tuntuna da, 408 00:49:53,917 --> 00:49:57,750 erraza da hura xarmatzea. 409 00:51:09,833 --> 00:51:12,458 Hartz batek bezala harrapatu nauzu! 410 00:51:14,167 --> 00:51:16,167 Sentitzen dut. 411 00:51:17,042 --> 00:51:19,208 Gero Uruguayra, itsasontziz. 412 00:51:19,250 --> 00:51:23,417 Uruguay? Oso urruti dago hori. 413 00:51:23,542 --> 00:51:26,292 Zergatik joan zen hain urruti? 414 00:51:26,292 --> 00:51:29,500 Bertako hizkuntza ikasi nuen. 415 00:51:29,542 --> 00:51:34,250 - Arriskutsua izango zen. - Arriskutsua baino, aspergarria. 416 00:51:34,250 --> 00:51:38,208 Behin, bidea galdu genuen, eta astebete pasatu genuen jan gabe. 417 00:51:38,208 --> 00:51:42,458 Gautxoek egiten zutena egin behar izan nuen. 418 00:51:42,583 --> 00:51:46,000 Nire zaldiari zaina ireki nion, eta odola edan nuen. 419 00:51:46,042 --> 00:51:50,333 - Zer iruditu zitzaizun? - Moralki nazkagarria. 420 00:51:50,333 --> 00:51:52,292 Baina on egin zidan. 421 00:51:52,292 --> 00:51:55,167 Eta hari esker nago orain hemen jaten. 422 00:51:55,333 --> 00:51:57,958 Bordele-zaporea al zuen? 423 00:51:58,125 --> 00:52:00,875 Ez, odola gozoagoa da. 424 00:52:00,917 --> 00:52:03,208 Eta nondik odolustu beharra dago zaldia? 425 00:52:18,583 --> 00:52:23,708 - Belarrien atzetik, uste dut. - Ados. 426 00:52:23,917 --> 00:52:26,667 Konde jauna zaldi-odolaz ari da. 427 00:52:27,167 --> 00:52:30,000 Bai, belarri atzetik. 428 00:52:31,250 --> 00:52:33,375 Andereak egongelan daude. 429 00:53:30,542 --> 00:53:31,833 Gabon, jaunok. 430 00:53:41,333 --> 00:53:45,292 Ikusten duzun bezala, gure zibilizazioa espartarra da. 431 00:53:45,750 --> 00:53:48,583 Uruguayn lurrean egin behar izan nuen lo. 432 00:53:48,708 --> 00:53:52,500 Bai, han basatiagoak dira. 433 00:54:04,708 --> 00:54:08,375 Zer deritzozu Juliari? Itxura ona hartu diozu? 434 00:54:09,333 --> 00:54:12,458 Xarmagarria iruditzen zait. 435 00:54:12,833 --> 00:54:17,083 Bai, baina hain da pinpirina! 436 00:54:21,875 --> 00:54:26,458 Kapitaintxo ilehori hori benetan gustatzen zaiola uste duzu? 437 00:54:26,542 --> 00:54:29,417 Landa-laguntzailea? Zer dakit ba nik! 438 00:54:31,042 --> 00:54:33,875 Ergela da... Emakumeei gustatuko zaie, beraz. 439 00:54:34,750 --> 00:54:36,917 Oker zaudela uste dut, Konde jauna. 440 00:54:37,542 --> 00:54:39,667 Egia esatea nahi duzu? 441 00:54:41,792 --> 00:54:45,833 Szemioth kondearen gustuko izan nahi du Julia andereñoak, 442 00:54:46,042 --> 00:54:49,750 ez armadako landa-laguntzaileen gustuko. 443 00:54:53,708 --> 00:54:57,333 Ez zait gustatzen armarik hurbil izatea, lo egiten dudanean. 444 00:54:58,500 --> 00:55:00,125 Behin, 445 00:55:00,292 --> 00:55:03,375 pistolaz tiro egin nuen, lotan nengoenean. 446 00:55:03,625 --> 00:55:05,250 Ia gelakidea hil nuen. 447 00:55:13,292 --> 00:55:16,917 Mesedez, gordeko duzu giltza bihar arte? 448 00:55:25,167 --> 00:55:27,708 Lo egiteko ordua. 449 00:55:45,917 --> 00:55:49,833 - Gabon. - Gabon. 450 00:58:08,792 --> 00:58:11,375 Agian gaixo dago. 451 00:58:11,792 --> 00:58:14,000 Amets ikaragarriak izan zituen. 452 00:58:14,042 --> 00:58:16,083 Agian, lo-ibiltaria da. 453 00:58:16,125 --> 00:58:18,958 Arriskutsua izan daiteke, egoera horretan. 454 00:58:18,958 --> 00:58:22,333 Agian amarengandik oinordetu du. 455 00:58:22,375 --> 00:58:26,458 Baina pertsona zentzuduna eta ikasia da kondea. 456 00:58:26,500 --> 00:58:30,667 Ados, jauna, baina arraro jokatzen du maiz. 457 00:58:30,833 --> 00:58:33,292 Batzuetan, hainbat egunez gaixotzen da. 458 00:58:33,375 --> 00:58:35,625 Maiz, gauez ateratzen da. 459 00:58:36,333 --> 00:58:41,958 Liburu arraroak irakurtzen ditu, metafisikari, fisiologiari buruz... 460 00:58:42,042 --> 00:58:47,292 Zer dakit ba nik. Denbora-galtze hutsa. 461 00:58:47,708 --> 00:58:51,833 Badakizu zer behar duen? Orain erakutsiko dizut. 462 00:59:07,250 --> 00:59:09,458 Ez atera zaratarik. 463 00:59:14,000 --> 00:59:15,625 Ikusi zuk zeuk. 464 00:59:19,083 --> 00:59:21,042 Onak, ezta? 465 00:59:21,333 --> 00:59:23,000 Ez al dizu lotsik ematen? 466 00:59:23,083 --> 00:59:25,625 Ez al dira ederrak? 467 00:59:25,875 --> 00:59:31,625 Printzesak bezala, biluzik daudenean. 468 00:59:35,833 --> 00:59:37,667 Ez egin ihes! 469 00:59:46,000 --> 00:59:49,000 Ez jarri horrela, gizona. 470 00:59:49,083 --> 00:59:52,000 Ez dute ikusi nork izutu dituen. 471 00:59:56,208 --> 01:00:00,167 Gure baliaezinaz esan nahi nuena da 472 01:00:00,333 --> 01:00:02,958 Herkulesek Hebe behar duela. 473 01:00:03,292 --> 01:00:06,792 Sinetsidazu, horietako edozein 474 01:00:06,958 --> 01:00:10,375 egongo litzateke jauna entretenitzeaz harro. 475 01:00:10,583 --> 01:00:11,583 Begira! 476 01:00:12,917 --> 01:00:14,833 Ez du maitalerik, 477 01:00:14,958 --> 01:00:17,083 ez da ezkondu. 478 01:00:17,375 --> 01:00:19,458 Oker dago. 479 01:00:20,167 --> 01:00:23,917 Sendagai bat behar du. 480 01:00:24,417 --> 01:00:29,250 Nik bere adina nuenean... Deabruak eraman nazala, Irakasle! 481 01:00:54,792 --> 01:01:00,333 Zure materialismo zakarrak izugarri harritzen nau. 482 01:01:00,458 --> 01:01:02,792 Horrela muturra sartzea lotsagarria da. 483 01:01:06,458 --> 01:01:10,375 Baina, agian, arrazoi duzu, medikuntza-ikuspuntu batetik. 484 01:01:10,625 --> 01:01:15,250 Espero dut Szemiothek merezi duen neska aurkitzea. 485 01:01:16,333 --> 01:01:19,583 Mesedez, ez dezagun honi buruz gehiago hitz egin. 486 01:01:40,250 --> 01:01:41,667 Nor da? 487 01:01:41,833 --> 01:01:45,500 - Kondea. - Erori egingo da. 488 01:01:46,083 --> 01:01:48,208 Salto egingo du. Burutik jota dago. 489 01:02:30,167 --> 01:02:33,750 Esan, artzaina. Gustatzen zaizu gure altxor historikoa? 490 01:02:33,958 --> 01:02:35,667 Izutu egin nauzu, jauna. 491 01:02:37,167 --> 01:02:39,208 Zu erortzearen beldur nintzen. 492 01:02:39,333 --> 01:02:44,042 Landa ikusten ari naiz. Ibiltzen ikusi zaitut. 493 01:02:44,417 --> 01:02:47,875 Mailak zenbatu dituzu? 113. 494 01:02:48,333 --> 01:02:53,750 Nola azaltzen duzu naturaren dualtasuna edo bikoiztasuna? 495 01:02:53,792 --> 01:02:55,583 Zer esan nahi duzu? 496 01:02:56,292 --> 01:03:00,375 Goian egonda, ez duzu izan, aldi berean, salto egiteko tentaldia, 497 01:03:00,375 --> 01:03:03,083 eta guztiz kontrako izu-ikara? 498 01:03:03,167 --> 01:03:05,583 Kausa guztiz fisikoekin azal daiteke hori. 499 01:03:05,583 --> 01:03:08,667 Goranzko ibilaldi baten ondoren sentitzen dugun nekeak 500 01:03:08,792 --> 01:03:12,625 burmuinerako odol-jarioa eragiten du. 501 01:03:12,833 --> 01:03:14,833 Utz dezagun odola, doktore. 502 01:03:14,958 --> 01:03:18,292 Beste adibide bat. Kargatutako suzko arma bat daukazu. 503 01:03:18,292 --> 01:03:23,083 Zure laguna han dago. Buruan bala bat sartzeko ideia bururatzen zaizu. 504 01:03:23,292 --> 01:03:26,000 Hilketa izugarri gorroto duzu, 505 01:03:26,042 --> 01:03:27,375 baina ideia izan duzu. 506 01:03:38,417 --> 01:03:42,250 Uste dut zure pentsamendu guztiak idatziko balituzte, 507 01:03:42,417 --> 01:03:48,708 edozein epailek espetxera edo eroetxera bidaliko zintuzkeela. 508 01:03:49,958 --> 01:03:54,792 Inoiz ez dut inor hiltzeko ideia izan, konde maitea, 509 01:03:55,333 --> 01:04:00,458 baina izango banu, ez al litzateke arrazoia hor egongo ideia baztertzeko? 510 01:04:00,500 --> 01:04:03,833 Horretarako hausnartu egin behar duzu. 511 01:04:04,000 --> 01:04:08,083 Hau da, denbora eta odol hotza behar dituzu. Beti al ditugu biak? 512 01:04:10,208 --> 01:04:13,500 Aizue, hontzak, 513 01:04:14,000 --> 01:04:16,833 hontz handiak, beleak! 514 01:04:17,583 --> 01:04:19,833 Ez dugu errukirik izan behar! 515 01:04:20,000 --> 01:04:22,583 Lehenengo, janaririk gabe geratuko gara. 516 01:04:22,792 --> 01:04:24,875 Eta janaririk ez dugunean, 517 01:04:25,042 --> 01:04:28,167 haragirik gabe geratuko gara, 518 01:04:28,417 --> 01:04:33,333 hezurrak nabarmendu arte. 519 01:04:36,708 --> 01:04:40,000 Hau txori-koruak esaten du. 520 01:04:41,042 --> 01:04:43,208 Bai, badakit. 521 01:04:43,625 --> 01:04:46,167 Zergatik deitzen da Arbasoak? 522 01:04:46,250 --> 01:04:49,458 Gure hildako arbasoen omenez 523 01:04:49,542 --> 01:04:53,583 egiten dugun oroitzapeneko errituaren izena da. 524 01:04:53,583 --> 01:04:56,750 Ohitura paganoa da, ziur aski. 525 01:04:56,875 --> 01:05:00,667 - Obra hau produzitu nahi duzu? - Bai. 526 01:05:01,458 --> 01:05:05,333 Gutxienez, saiatu. 527 01:05:05,375 --> 01:05:09,292 Baina, aita zenak 528 01:05:11,083 --> 01:05:14,917 ez zuen antzerkitzat jotzen. 529 01:05:18,708 --> 01:05:21,083 Zer gertatzen da? 530 01:05:21,083 --> 01:05:22,792 Aizu, eta zerbitzariak? 531 01:05:24,208 --> 01:05:25,792 Barkatu. 532 01:05:31,458 --> 01:05:33,042 Zer gertatu da? 533 01:05:33,125 --> 01:05:35,792 Doktoreak haserrea adierazi du. 534 01:05:35,792 --> 01:05:37,500 Musikak traba egiten diola dio. 535 01:05:40,500 --> 01:05:44,208 Aitari ez zitzaion antzerkia gustatzen. 536 01:05:44,292 --> 01:05:47,500 Aitonak eraiki zuen antzeztoki hau. 537 01:05:47,667 --> 01:05:51,125 Gela hau dantza-aretoa zen. 538 01:05:55,458 --> 01:05:58,792 Ikusten... Saiatu naiz... 539 01:06:20,625 --> 01:06:24,167 Berriz ez jotzeko esan dizut. 540 01:06:25,167 --> 01:06:29,083 Emaidazu! 541 01:06:46,625 --> 01:06:51,042 Joan zure gelara! Etzan! 542 01:09:31,917 --> 01:09:34,208 Sentitzen dut, Irakasle jauna. 543 01:09:35,000 --> 01:09:38,667 Bart, denok urduritu gintuen haizeteak. 544 01:09:39,333 --> 01:09:41,375 Erreko dugu? 545 01:09:59,958 --> 01:10:02,667 Bat-bateko erabakia hartu izanaz 546 01:10:02,833 --> 01:10:07,708 eta Dowghielly jauregira joan izanaz damutzen naiz. Dena amaitu da. 547 01:10:07,917 --> 01:10:10,958 Ez dut sekula berriz ikusiko. 548 01:10:12,083 --> 01:10:16,208 Agian, harez maiteminduta nagoela uste duzu zuk. 549 01:10:16,292 --> 01:10:18,542 Hori da mediku ergel horrek uste duena. 550 01:10:19,458 --> 01:10:22,625 Ez, ez dut inoiz maite izan. 551 01:10:30,958 --> 01:10:32,667 Dibertitu egiten nintzen. 552 01:10:32,792 --> 01:10:36,708 Haren azal zuria ikusteak atsegin ematen zidan. 553 01:10:37,708 --> 01:10:41,958 Abegi ona eskertu nahi nizuke. 554 01:10:42,125 --> 01:10:47,375 Baina bihar joan egin behar dut. Herrialdea apur bat esploratuko dut. 555 01:10:47,542 --> 01:10:50,708 Gero, Königsbergera itzuliko naiz. 556 01:10:50,875 --> 01:10:53,833 Erabilgarriak izan al gara? 557 01:10:55,125 --> 01:10:58,583 Egon zaitez ziur... 558 01:11:00,917 --> 01:11:02,792 Zuk nik baino hobeto dakizu. 559 01:11:42,708 --> 01:11:46,208 Hemen dago! Begira, oraren mingaina! 560 01:11:46,375 --> 01:11:50,250 Katuek biolinista hil zuten. 561 01:11:50,417 --> 01:11:54,250 Bere eskuak eta oinak, bere bihotza eta eskuak, 562 01:11:54,417 --> 01:11:57,500 mahaiaren azpian lurperatuta daude. 563 01:12:17,708 --> 01:12:21,708 Ez begiratu inoiz arraila batetik, deabrua atzean egongo da eta. 564 01:12:22,167 --> 01:12:25,958 - Atsotitza da? - Bai, zaharra. 565 01:12:26,125 --> 01:12:27,792 Idatzi egin behar dut. 566 01:12:27,958 --> 01:12:32,958 Nola da beste atsotitz hori? "Miszka su Lokiu, abu du tokiu". 567 01:12:32,958 --> 01:12:35,333 Hartza eta Lokis gauza bera da. 568 01:12:35,833 --> 01:12:41,333 Zer esan nahi du "Lokis"-ek? 569 01:12:41,333 --> 01:12:42,833 Hartza. 570 01:12:42,958 --> 01:12:47,167 Batzuek"Miszka" esaten dute, beste batzuek, "Lokis", 571 01:12:47,333 --> 01:12:49,667 eta beste batzuek "hartza". 572 01:12:50,500 --> 01:12:51,792 Eroez ari direnean. 573 01:12:56,083 --> 01:12:58,958 Hau ere dantza zaharra da. 574 01:14:20,083 --> 01:14:22,708 Konde jaunaren gutuna. 575 01:14:23,000 --> 01:14:27,708 Hiru herritan bilatu zaitugu. Zalgurdia zain dago. 576 01:14:45,750 --> 01:14:47,417 Orduan, 577 01:14:49,583 --> 01:14:51,625 gertatu egin da. 578 01:15:08,583 --> 01:15:10,542 Arrazoi nuen! 579 01:15:10,917 --> 01:15:16,292 Bi ezkontza izango ditugu. Katolikoa abenduaren ondoren. 580 01:15:16,708 --> 01:15:20,333 Orain zuk ezkonduko dituzu, erritu ebangelikoaz. 581 01:15:20,333 --> 01:15:21,667 Gazteluko kaperan. 582 01:15:21,833 --> 01:15:25,250 Dirudienez, ezkongaiak presa du! 583 01:15:25,333 --> 01:15:27,458 Familiako afaria egingo dugu, 584 01:15:28,208 --> 01:15:32,958 eta, gero, ezkontza handia egingo dugu Gabonetan! 585 01:16:14,417 --> 01:16:17,208 Hartza, hartza! 586 01:16:17,417 --> 01:16:20,833 Fusilak! Egin tiro! 587 01:16:23,042 --> 01:16:26,542 Emakumea eramango du! 588 01:16:29,083 --> 01:16:31,292 Hil ezazue! 589 01:17:47,125 --> 01:17:48,500 Lagun maiteak, 590 01:17:48,750 --> 01:17:56,250 Jaunaren aurrean ezkontza santuan uztartzen zaituztet. 591 01:17:56,958 --> 01:17:59,250 Bizitza berria hasiko duzue. 592 01:17:59,417 --> 01:18:04,292 Gaztaroko dibertsio eta alaitasunik gabeko bizitza, 593 01:18:04,458 --> 01:18:09,167 betebehar serio eta proba gogorrez betea. 594 01:18:10,042 --> 01:18:12,792 Jainkoak, sorkuntza guztien jaunak, 595 01:18:12,875 --> 01:18:14,958 zain zaitzatela. 596 01:19:26,000 --> 01:19:30,833 Jaun maiteok, egun handi honetan amnistia emango dut. 597 01:19:31,167 --> 01:19:33,667 Danilka, ireki kaiola. 598 01:19:42,042 --> 01:19:44,875 Presoak askatuko ditut. 599 01:20:04,708 --> 01:20:05,750 Jainko maitea! 600 01:20:10,208 --> 01:20:14,833 Paralisiak eraso zaitzala! Zizareek jan zaitzatela! 601 01:20:16,458 --> 01:20:21,500 Ez dakizu norekin ari zaren, piztia basatia! 602 01:20:27,167 --> 01:20:29,167 Bai eskergabea... 603 01:20:45,042 --> 01:20:49,375 Neskamea itoko dut. 604 01:20:49,375 --> 01:20:52,000 Kondesari balkoira ateratzen utzi dio. 605 01:20:52,125 --> 01:20:54,708 Festa zapuztu du. 606 01:20:54,708 --> 01:20:56,875 A, horregatik izan da? 607 01:20:57,333 --> 01:21:02,500 Uste nuen zaplaztekoa izan zela. Eta, zergatik? 608 01:21:02,792 --> 01:21:07,333 Ohitura da hemen. Trikimailu legala, badakizu. 609 01:21:07,333 --> 01:21:10,750 Balizko dibortzio batean erabiltzeko aitzakia. 610 01:21:10,750 --> 01:21:13,833 - Nazkagarria! - Lagun maiteak, 611 01:21:14,250 --> 01:21:17,708 kondesa maitea, orain emakume ezkondua, 612 01:21:17,875 --> 01:21:22,208 utziguzu, azkeneko aldiz, neskatzat jotzen, 613 01:21:22,375 --> 01:21:28,708 eta jostailu hau oparitzen. Petersburgotik ekarri dugu. 614 01:21:31,417 --> 01:21:35,750 Hau bai hartz polita. 615 01:21:44,333 --> 01:21:46,333 Lepoa hautsi zaio. 616 01:21:51,792 --> 01:21:55,292 Ez egin negarrik, laztana. Beste bat erosiko dizut. 617 01:22:36,208 --> 01:22:38,542 - Nor da? - Ni naiz. 618 01:22:39,208 --> 01:22:40,833 A, zu zara... 619 01:22:44,250 --> 01:22:46,375 Aurrera. 620 01:22:57,958 --> 01:23:00,583 Zuk ere ezin duzu lorik egin? 621 01:23:03,250 --> 01:23:05,417 Gau arraroa da. 622 01:23:07,583 --> 01:23:10,958 Nabaritu duzu baretasuna? 623 01:23:12,625 --> 01:23:16,417 Bai, haizea gelditu da. 624 01:23:16,958 --> 01:23:18,583 Lehen elurra dugu. 625 01:23:20,000 --> 01:23:24,000 Eztei-gau lasaia. 626 01:23:27,833 --> 01:23:29,542 Joka dezagun partida bat. 627 01:23:53,458 --> 01:23:56,083 Kondesa urduri egongo da. 628 01:23:56,917 --> 01:24:01,375 Ohera lotu dugu. 629 01:24:20,833 --> 01:24:23,417 - Zain nago. - Jainko maitea! 630 01:24:24,750 --> 01:24:27,583 - Zer gertatu da? - Zerbait erori da. 631 01:24:38,583 --> 01:24:40,083 Haluzinatzen ari zara. 632 01:24:43,583 --> 01:24:45,292 Egin dezagun lo. 633 01:24:51,292 --> 01:24:52,750 Gabon. 634 01:25:59,417 --> 01:26:01,542 Barkatu, jaunok. 635 01:26:08,583 --> 01:26:11,458 Etorri, goian zerbait gertatu dela dirudi. 636 01:26:48,208 --> 01:26:51,333 Konde jauna, ireki. 637 01:26:51,625 --> 01:26:55,917 - Ez dago beste irteerarik? - Ez. Konde jauna! 638 01:26:56,292 --> 01:26:58,458 Zerbait gertatu da? 639 01:27:00,167 --> 01:27:03,500 Lorategitik ikusi dut leihoa irekita dagoela. 640 01:27:03,750 --> 01:27:05,833 Atea bortxatu behar dugu. 641 01:27:07,042 --> 01:27:10,042 Konde jauna, ireki atea! 642 01:27:10,583 --> 01:27:14,292 Julia, esan zerbait! 643 01:27:15,958 --> 01:27:18,458 Konde jauna, ireki atea! 644 01:27:18,917 --> 01:27:21,833 - Julia, ireki. - Ireki atea! 645 01:27:23,167 --> 01:27:29,000 Zer gertatzen da? Zer gertatu da? Julia! 646 01:27:36,708 --> 01:27:38,167 Hemen! 647 01:28:42,333 --> 01:28:44,792 Zer gertatu da? Utzi pasatzen! 648 01:28:53,500 --> 01:28:56,958 Katilu bat ur eta hesgailuak! 649 01:28:57,458 --> 01:29:01,000 Eta kirurgia-tresneria! 650 01:29:33,083 --> 01:29:37,000 Zauri hau ez du altzairuzko xafla batek eragin, 651 01:29:37,875 --> 01:29:39,833 hozka da! 652 01:30:20,667 --> 01:30:23,458 Gizon arraroa zara, artzaina. 653 01:30:23,542 --> 01:30:27,333 Badirudi leku honetatik joatea damutzen duzula. 654 01:30:27,542 --> 01:30:29,833 Batek jakin, agian... 655 01:30:30,042 --> 01:30:34,250 Pozten nau bizitza normalera bueltatuko naizela jakiteak. 656 01:30:34,417 --> 01:30:36,833 Hiriak, trafikoa, gasezko argiak... 657 01:30:37,042 --> 01:30:41,708 Ez dakit zergatik egon naizen basamortu honetan hainbeste denbora. 658 01:30:41,833 --> 01:30:44,000 Badakizu, 659 01:30:44,083 --> 01:30:47,375 ziur aski, ergel-talde honek benetan uste du 660 01:30:47,375 --> 01:30:49,083 kondea hartz bilakatu zela, 661 01:30:49,083 --> 01:30:52,167 emazteari kosk egin ziola, eta basora ihes egin zuela. 662 01:30:52,458 --> 01:30:58,083 Agian, zauriari buruz esan nuena gehiegizkoa izan zen. 663 01:30:58,125 --> 01:31:02,292 Agian, maitasunaren berotasunean kosk egin zion, 664 01:31:02,292 --> 01:31:05,125 konortea galdu zuen, eta izutu eta ihes egin zuen. 665 01:31:05,208 --> 01:31:07,542 Astebete barru etxean egongo da. 666 01:31:07,542 --> 01:31:12,833 Nonbait egongo da. Ez badu... 667 01:31:13,208 --> 01:31:14,500 Ez badu zer? 668 01:31:14,500 --> 01:31:18,125 Ez badu hark ere hartz bilakatu dela uste. 669 01:31:18,333 --> 01:31:21,125 Orduan, amaren patu bera izango du: erotasuna. 670 01:31:21,250 --> 01:31:23,792 Hori ere aurreikusi dut. 671 01:31:24,250 --> 01:31:30,583 Zuk haren egoera ezagutzen zenuen, eta ez zenion lagundu. 672 01:31:30,583 --> 01:31:32,625 Alderantziz, eromenera eraman duzu. 673 01:31:33,167 --> 01:31:38,792 Ikusten zintudan eta nire buruari galdetzen nion: "Zergatik egiten du?" 674 01:31:39,417 --> 01:31:42,792 Asper-asper eginda nengoen basamortu horretan. 675 01:31:44,292 --> 01:31:46,292 Zu bai lotsagabea. 676 01:31:46,292 --> 01:31:50,583 Eta zu koldarra eta hipokrita. Lagundu al diozu zuk? 677 01:31:50,625 --> 01:31:54,208 Zu erlijio-gizona zara. Kontsolatu al duzu? 678 01:31:54,250 --> 01:31:57,042 Bai, haien sufirmenduak dibertitu egiten ninduen. 679 01:31:57,083 --> 01:32:01,708 Gorroto nituelako, beste guztia bezala. Ni barne. 680 01:32:01,833 --> 01:32:05,500 Mundua simaurtegia iruditzen zait. 681 01:32:05,667 --> 01:32:12,458 Zergatik gorroto zenituen zuk eta haiek baino hobea zarela uste? 682 01:33:52,083 --> 01:33:55,583 Emaiezu betiko atsedena, Jauna. 683 01:34:41,292 --> 01:34:43,583 Ane Irizar www.subtitulam.com