1 01:00:45,583 --> 01:00:49,708 POSTALAK 2 01:01:58,458 --> 01:02:05,000 LOUISE NEGUAN Xavieri. 3 01:02:54,833 --> 01:02:57,333 A zer zarata egiten duten! 4 01:03:01,583 --> 01:03,125:04,333 Trenak atzo arratsean ekarri zituen… 5 01:03:06,041 --> 01:03:08,750 …eta hondartzan daude dagoeneko. 6 01:03:13,208 --> 01:03:15,583 Pixkanaka-pixkanaka etorri izan balira… 7 01:03:17,333 --> 01:03:20,208 …batzuk besteen atzetik… 8 01:03:22,375 --> 01:03:26,000 …eta oihukatu gabe, umeei oihukatzen dieten bezala. 9 01:03:27,541 --> 01:03:29,750 Edo umerik gabe. 10 01:03:31,291 --> 01:03:34,791 Ez nuen uste ezagutuko nindutenik. 11 01:03:36,833 --> 01:03:41,541 Baina gaur goizean eskuko keinu batez agurtu naute… 12 01:03:41,666 --> 01:03:47,000 …saio on bat egin duen kirolaria agurtzen den bezala… 13 01:03:47,125 --> 01:03:50,500 …biharamunean inork gogoratuko ez badu ere. 14 01:03:51,958 --> 01:03:55,458 Besteek irribarre besterik ez didate egin… 15 01:03:56,250 --> 01:03:59,541 …ezer larririk gertatu ez balitz bezala. 16 01:04:00,500 --> 01:04:02,375 Gaizkiulertu bat. 17 01:04:03,125 --> 01:04:06,166 Garrantzirik gabeko abentura bat. 18 01:04:07,125 --> 01:04:08,916 Eta hala ere! 19 01:05:18,666 --> 01:05:20,750 Ez nebilen presaka. 20 01:05:21,333 --> 01:05:24,333 Sasoiko azken trena zen. 21 01:05:24,958 --> 01:05:30,875 19:00etan ateratzen da urtero, ekinozioen marea handia baino lehen. 22 01:05:32,375 --> 01:05:34,500 Banuen astia. 23 01:12:06,875 --> 01:12:10,083 Ekaitzak hiru egun iraun zuen. 24 01:12:10,208 --> 01:12:12,500 Eta hiru egun haietan… 25 01:12:13,041 --> 01:12:15,791 …ez nintzen etxetik irteten ausartu. 26 01:12:18,416 --> 01:12:22,208 Gero eguraldi ona egin zuen berriz. 27 01:12:23,625 --> 01:12:28,625 Bero zegoen, izan ere, iraila izateko. 28 01:12:36,958 --> 01:12:39,000 Ez nuen beldurrik. 29 01:12:39,125 --> 01:12:42,333 Benetan. Baina nahigabetuta nengoen. 30 01:12:42,458 --> 01:12:47,125 Hirian sumatuko zuten ez nengoela. 31 01:12:47,875 --> 01:12:51,208 Atezainak Jossianeri abisatu… 32 01:12:51,583 --> 01:12:55,416 …eta bila etorriko zitzaidan umeekin. 33 01:12:55,541 --> 01:12:57,958 Errieta egingo zidan. 34 01:13:01,250 --> 01:13:04,125 Bakarrik molda nintekeen, agian. 35 01:14:35,416 --> 01:14:39,625 Igandean norbait ikustea espero nuen… 36 01:14:40,791 --> 01:14:42,500 …baina ez zen inor etorri. 37 01:14:51,041 --> 01:14:53,541 Ez nintzen haserretu. 38 01:14:53,916 --> 01:14:55,750 Beranduago etorriko ziren. 39 01:15:00,416 --> 01:15:03,833 Gauza guztien beldur da orain jendea. 40 01:15:04,250 --> 01:15:07,833 Ez zen lehenengo aldia hain marea handia zegoena. 41 01:15:08,166 --> 01:15:11,291 Lehen ez genuen halako iskanbilarik sortzen. 42 01:15:14,416 --> 01:15:16,875 Hondartzan pasatzen dut denbora. 43 01:15:17,541 --> 01:15:19,583 Hondarra bero dago. 44 01:15:23,375 --> 01:15:25,833 Ura ez dago uztailean bezain hotz. 45 01:15:29,958 --> 01:15:31,708 Nonahi bizia dago. 46 01:15:33,541 --> 01:15:36,958 Udatiarrak noiz alde egingo itxaron izan balu bezala. 47 01:15:42,541 --> 01:15:45,416 Txoriek ez didate kasu egiten. 48 01:15:46,750 --> 01:15:49,375 Hutsala izango naiz haientzat. 49 01:15:59,416 --> 01:16:01,750 Itxarotea besterik ez zait geratzen. 50 01:16:04,916 --> 01:16:07,833 Gabonetan jende asko etorriko da. 51 01:16:07,958 --> 01:16:13,416 Beren etxea oraindik zutik dagoela egiaztatzera ez bada ere. 52 01:16:16,750 --> 01:16:19,416 Joan egin naiz "Les lilas bleus" etxetik. 53 01:16:19,875 --> 01:16:22,541 Isiltasun handiegia. 54 01:16:22,791 --> 01:16:26,708 Eta hezetasuna, batez ere! Gabonetan esponja bat aurkitu zuten. 55 01:16:26,833 --> 01:16:29,708 "Trena galdu dut. Lagundu. Hondartzan nago!" 56 01:16:29,833 --> 01:16:33,125 Pasilloaren sakonean, harrek jana, lizunez estalia. 57 01:16:33,750 --> 01:16:35,625 Begira, Louise da! 58 01:16:35,750 --> 01:16:40,083 Oroitzen? Abuztuko festako emakume alai hura. 59 01:16:40,208 --> 01:16:41,583 Bai ba! 60 01:19:56,125 --> 01:19:57,625 Azaroak 15. 61 01:19:58,916 --> 01:20:00,208 Eguraldi ona. 62 01:20:01,458 --> 01:20:05,375 Laino pixka bat dago. 90eko marea. 63 01:20:06,833 --> 01:20:09,875 Marea-taula egutegi gisa erabiltzen dut. 64 01:20:10,958 --> 01:20:14,875 Itsasoak poliki pasatzen ditu orriak… 65 01:20:16,125 --> 01:20:20,333 …eta, goizero, zeru berri bat aurkitzen dut… 66 01:20:21,416 --> 01:20:25,791 …hondartza berri bat, niretzat bakarrik. 67 01:20:50,541 --> 01:20:52,833 Nahi dudana egin dezaket… 68 01:20:54,000 --> 01:20:57,208 …edo ezer ez, bestela, egun osoa ohean sartuta. 69 01:21:00,125 --> 01:21:03,583 Aitzitik, ohitura batzuk ezarri dizkiot neure buruari. 70 01:21:04,541 --> 01:21:06,750 Goizetan, etxea txukundu. 71 01:21:06,875 --> 01:21:09,666 Hondarra leku guztietatik sartzen da. 72 01:21:11,750 --> 01:21:15,583 Gero, dutxa hotza hondartzan… 73 01:21:16,500 --> 01:21:18,208 …hotel handiaren aurrean. 74 01:21:25,416 --> 01:21:27,541 Lehorreko arrantzan ibiltzen naiz eguerdia arte. 75 01:21:31,416 --> 01:21:33,000 Ondo moldatzen naiz. 76 01:21:34,416 --> 01:21:36,708 Txabola eraikitzeko bezala. 77 01:21:36,833 --> 01:21:40,916 Harritu egiten nau baldarregi ez egoteak. 78 01:21:43,375 --> 01:21:46,166 Trebetasun ezezagunak berraurkitzen ditut… 79 01:21:46,958 --> 01:21:49,125 …gainerako guztia bezala ahaztuta neuzkanak. 80 01:21:53,250 --> 01:21:54,166 Bazkal ondoren… 81 01:21:54,291 --> 01:21:55,958 …atseden pixka bat hartzen dut. 82 01:21:56,416 --> 01:22:00,541 Gero, paseo bat, abenturan. Eguneko unerik onena. 83 01:22:02,000 --> 01:22:03,625 Ez naiz asko urruntzen… 84 01:22:03,750 --> 01:22:06,666 …nire hankek ahal dutena egiten dute. 85 01:22:07,666 --> 01:22:11,333 Baina hirian baino osasuntsuago nagoela konturatu naiz. 86 01:22:11,666 --> 01:22:16,291 Oinazeek lasai uzten naute, ez dut hotzeriarik… 87 01:22:16,958 --> 01:22:20,833 Botika-kutxan esparatrapua besterik ez daukat… 88 01:22:20,958 --> 01:22:24,583 …hatz batean mina hartzen dudanerako, begiengatik. 89 01:22:26,166 --> 01:22:29,458 Arratsetan nekatu samar egoten naiz… 90 01:22:29,583 --> 01:22:33,625 …baina astean behin kai-muturrean zehar ibiltzen naiz, lehen bezala. 91 01:22:33,750 --> 01:22:35,458 Dibertigarria da. 92 01:24:51,625 --> 01:24:54,125 Gauez ume txiki bat bezala lo egiten dut. 93 01:25:00,625 --> 01:25:04,125 Eguberria gaur ospatzea erabaki dut… 94 01:25:04,250 --> 01:25:06,625 …haiek iritsi aurretik. 95 01:25:06,750 --> 01:25:08,916 EGUBERRI ON! 96 01:25:09,833 --> 01:25:14,375 Arratsean iritsiko dira. 97 01:25:15,250 --> 01:25:18,833 Etxea prestatu behar dut afarirako. 98 01:25:59,541 --> 01:26:02,291 Azken bakardade-eguna. 99 01:26:02,750 --> 01:26:04,875 Eta eguzkia, hala ere! 100 01:26:06,458 --> 01:26:09,541 Gogoan ditut Eguberri batzuk Biligenen… 101 01:26:09,916 --> 01:26:12,875 …non argiak piztuta baikeneuzkan goizetik gauera. 102 01:26:13,000 --> 01:26:16,833 Jendea tarta eta likore bila ibiltzen zen… 103 01:26:16,958 --> 01:26:19,750 …eta etxera itzultzen zen sutondoan berotzera… 104 01:26:20,125 --> 01:26:23,291 …eta irratian musika entzutera. 105 01:26:24,250 --> 01:26:25,583 Tira ba… 106 01:26:26,291 --> 01:26:29,708 Egun gutxi barru etxean egongo naiz… 107 01:26:30,958 --> 01:26:34,375 …eta nire bizitza lehen bezalakoa izango da. 108 01:26:37,583 --> 01:26:40,500 Bitxia egiten zait hori pentsatzea. 109 01:30:23,458 --> 01:30:27,583 ZERGATIK? 110 01:30:53,916 --> 01:30:55,791 Otsailak 7. 111 01:30:56,375 --> 01:30:58,500 Erantzunik ez oraindik ere. 112 01:30:59,208 --> 01:31:02,375 Berdin dio, ohitzen hasita nago. 113 01:31:03,208 --> 01:31:05,375 Gainera, baditut zereginak. 114 01:31:05,625 --> 01:31:09,083 Lur ona aurkitzea ez da erraza izan… 115 01:31:09,208 --> 01:31:11,208 …hondarra baitago nonahi. 116 01:31:11,333 --> 01:31:12,583 Lortu dut, ordea. 117 01:31:12,708 --> 01:31:15,291 Baditut letxugak eta porruak. 118 01:31:16,375 --> 01:31:18,458 Orain euri pixka bat behar dut… 119 01:31:19,416 --> 01:31:21,791 …baina eguraldia ona da oraindik. 120 01:31:23,750 --> 01:31:26,708 Gauza bera esan nahi nuke neure ikusmenaz. 121 01:31:27,500 --> 01:31:31,375 Gero eta nekezagoa egiten zait gertutik ikustea. 122 01:31:32,458 --> 01:31:35,500 Urrutira ikusteko, ordea… 123 01:31:36,583 --> 01:31:41,458 Bitxia da; atzo arratsean kai-muturrera joan nintzen… 124 01:31:41,583 --> 01:31:44,083 …katalejutik begiratzera. 125 01:31:44,208 --> 01:31:45,500 Badaezpada ere. 126 01:31:45,625 --> 01:31:48,291 Nire azken txanpona sartu behar nuenean… 127 01:31:48,416 --> 01:31:52,958 …konturatu nintzen ez zela beharrezkoa. 128 01:31:53,500 --> 01:31:58,875 Argi ikus nezakeen labarren lerroa zerumugan. 129 01:31:59,000 --> 01:32:01,041 Lehenengo aldia zen. 130 01:32:02,208 --> 01:32:06,166 Eguzkiak argitzen zituelako izango zen, beharbada. 131 01:32:07,375 --> 01:32:10,833 Luzaroan egon nintzen haiei begira… 132 01:32:10,958 --> 01:32:13,875 …ezagunak izango banitu bezala. 133 01:32:15,250 --> 01:32:19,250 Ez zidaten, ordea, ihesbiderik eskaintzen. 134 01:35:17,541 --> 01:35:20,333 Beste norbait dago Biligenen. 135 01:35:21,958 --> 01:35:24,333 Egun batzuk badira horretaz konturatu naizela. 136 01:35:25,416 --> 01:35:27,791 Beste naufrago bat? 137 01:35:30,083 --> 01:35:32,625 Hor nonbait sumatzen dut naufragoa. 138 01:35:33,875 --> 01:35:35,625 Gogaikarria da. 139 01:36:44,958 --> 01:36:47,416 Azken albisteak! 140 01:36:57,958 --> 01:37:00,875 "Mendeko marearik gorena". 141 01:37:01,875 --> 01:37:04,916 Mundu guztia ikaratzea gustatuko zaie, nonbait. 142 01:37:05,833 --> 01:37:07,166 Eta hau zer? 143 01:37:07,458 --> 01:37:09,625 "Izua Herbeheretan". 144 01:37:22,083 --> 01:37:23,833 Hau ez zait gustatzen. 145 01:37:27,375 --> 01:37:29,916 Orain ez dut inor behar. 146 01:38:22,083 --> 01:38:24,583 "Asteazken" dei niezaiokeen… 147 01:38:24,958 --> 01:38:28,000 …egun horretan ezagutu baikenuen elkar. Edo, beharbada… 148 01:38:28,125 --> 01:38:29,500 "Lehorreko Arrantza"… 149 01:38:29,625 --> 01:38:31,375 Eguneko haren unerik maiteena. 150 01:38:31,500 --> 01:38:33,541 Baina nahiago izan nuen "Piperbeltz" deitu. 151 01:38:33,666 --> 01:38:35,000 Ondo doakio. 152 01:38:35,791 --> 01:38:37,000 Zaharra da… 153 01:38:37,375 --> 01:38:39,166 …eta itsusia. 154 01:38:39,750 --> 01:38:41,625 Eta tximatsu samarra. 155 01:38:43,041 --> 01:38:47,875 Hala ere, astebete badu ez garela elkarrengandik bereizten. 156 01:38:49,208 --> 01:38:51,000 Jatekoa partekatzen dugu. 157 01:38:53,916 --> 01:38:55,666 Elkar etxekotzen dugu. 158 01:38:56,583 --> 01:39:00,208 Gehiegi aurreratzen bada, itxaron egiten dit… 159 01:39:00,333 --> 01:39:04,125 …hondarretan zerbaiti usnaka ari delakoan. 160 01:39:04,666 --> 01:39:06,541 Adeitasunez. 161 01:39:14,083 --> 01:39:17,333 Hasi natzaio kontatzen… 162 01:39:17,833 --> 01:39:21,166 …egun hauetan izan ditudan ametsak. 163 01:39:21,583 --> 01:39:23,708 Nire oroitzapenak ote dira? 164 01:39:24,916 --> 01:39:26,458 Ez dute abisatzen. 165 01:39:27,916 --> 01:39:29,208 Iristen dira… 166 01:39:29,750 --> 01:39:31,041 …pixkanaka… 167 01:39:31,541 --> 01:39:35,166 …olatu misteriotsuak bezala. 168 01:41:50,000 --> 01:41:51,333 Kaixo, Tom. 169 01:41:51,583 --> 01:41:53,250 Zer dugu? 170 01:41:54,625 --> 01:41:55,958 Ondo. 171 01:41:56,083 --> 01:41:58,541 Txoriek bakean utzi naute gaur. 172 01:41:59,083 --> 01:42:01,666 Pierre ikusi al duzu? Haren bila nabil. 173 01:42:02,458 --> 01:42:04,083 Badakizu zer esan didan? 174 01:42:08,625 --> 01:42:11,166 Kattagorri batzuek hegan egiten dutela… 175 01:42:12,125 --> 01:42:14,666 …besoak horrela irekiz. 176 01:42:14,791 --> 01:42:16,416 Probatu egin nahi nuke. 177 01:42:17,458 --> 01:42:19,833 Ez da ondo aterako, Louise. 178 01:42:20,208 --> 01:42:21,500 Arriskutsua da. 179 01:42:21,625 --> 01:42:23,000 Nola dakizu? 180 01:42:23,791 --> 01:42:26,166 Zu ez zinen saiatu salto egin zenuenean. 181 01:42:27,125 --> 01:42:29,291 Ez dakizu gerra bukatu dela. 182 01:42:29,416 --> 01:42:31,166 Amonak esan dit. 183 01:42:31,541 --> 01:42:32,916 "Bukatu da gerra". 184 01:42:33,625 --> 01:42:35,000 Badakizu zer? 185 01:42:35,375 --> 01:42:37,000 Ama iritsi berria da. 186 01:42:37,583 --> 01:42:39,166 Ni harrapatzen saiatu da. 187 01:42:40,833 --> 01:42:42,333 Ez naiz berarekin joango. 188 01:42:42,458 --> 01:42:43,750 Gorroto diot! 189 01:42:46,333 --> 01:42:47,708 Banoa. 190 01:42:50,541 --> 01:42:51,750 Bihar arte. 191 01:43:01,791 --> 01:43:03,208 Ikusten, Piperbeltz? 192 01:43:03,583 --> 01:43:06,000 Zu bezalako adiskide bat neukan. 193 01:43:06,125 --> 01:43:09,375 Buruan zebilkidan guztia konta niezaiokeen. 194 01:43:10,291 --> 01:43:11,708 Eta orduan… 195 01:43:12,625 --> 01:43:13,625 …akabo. 196 01:43:15,500 --> 01:43:17,875 Mojengana bidali nindutela uste dut. 197 01:43:18,541 --> 01:43:22,208 Ezkondu egin ninduten. Buruhauste asko izan ditut. 198 01:43:23,791 --> 01:43:25,791 Urteak joan ziren. 199 01:43:26,583 --> 01:43:27,875 Seme-alabak. 200 01:43:29,333 --> 01:43:31,708 Bilobak, jakina. 201 01:43:33,416 --> 01:43:36,000 Zaharrak zaintzen dituzte. 202 01:43:40,250 --> 01:43:42,583 "Zahardadea". 203 01:43:42,708 --> 01:43:46,791 Bai, "zahardadea". Horrela deitu diote. 204 01:43:47,416 --> 01:43:49,875 Hiztegian ere ez dago. 205 01:43:50,958 --> 01:43:54,291 Baina ez didazu ulertzen, txakur gaixoa. 206 01:43:54,416 --> 01:43:57,666 Animaliek ez dute kezka hori. 207 01:43:58,083 --> 01:44:03,375 Zahartzaroak bost axola animaliei. 208 01:44:03,500 --> 01:44:06,208 -Zer dakizu zuk, Louise? -Zertaz? 209 01:44:06,625 --> 01:44:09,458 Animaliok badakigu hil egingo garela. 210 01:44:09,875 --> 01:44:11,708 Ez diogu halako garrantzirik ematen. 211 01:44:12,541 --> 01:44:13,625 Ez da egia izango? 212 01:44:13,750 --> 01:44:17,166 Hori lortu ahal izan dute? 213 01:44:17,708 --> 01:44:20,416 Animaliek badakite orain hizketan? 214 01:44:20,541 --> 01:44:22,125 Txakurrek bakarrik. 215 01:44:22,250 --> 01:44:26,791 Katuekin zailagoa zenez, ikerketa utzi behar izan zuten. 216 01:44:30,958 --> 01:44:35,166 Hori besterik ez genuen behar bikote zahar baten antza izateko. 217 01:44:36,291 --> 01:44:41,208 Ez da oso berriketazalea, baina zaindu egiten nau, nonbait. 218 01:44:41,333 --> 01:44:43,041 Traba pixka bat ere bada. 219 01:44:44,541 --> 01:44:46,500 Atzo, adibidez. 220 01:44:46,916 --> 01:44:48,666 Gogogabetua nengoen. 221 01:44:50,041 --> 01:44:52,000 Bera konturatu zen. 222 01:44:54,375 --> 01:44:56,250 Zer gertatzen zaizu? 223 01:44:56,375 --> 01:44:57,875 Ezer ez. 224 01:44:58,250 --> 01:45:01,083 Bai. Zer edo zer baduzu. 225 01:45:01,208 --> 01:45:03,708 Laster Aste Santua izango da eta. 226 01:45:04,375 --> 01:45:06,041 Ez dira etorriko. 227 01:45:06,166 --> 01:45:08,250 Badakizu ez direla etorriko. 228 01:45:08,375 --> 01:45:10,750 Kontua ez da haiek ikusteko gogoa dudala. 229 01:45:11,208 --> 01:45:15,916 Nik zer egin diedan jakin beharra daukat. Horra. 230 01:45:18,041 --> 01:45:21,958 Bart gauean amets arraro bat izan dut. 231 01:46:00,958 --> 01:46:04,541 Abizena, izena, helbidea eta lanbidea? 232 01:46:05,833 --> 01:46:07,958 Ahaztu egin zait. 233 01:46:09,125 --> 01:46:11,500 Entzun duzue? Aitortu egin du! 234 01:46:11,625 --> 01:46:16,458 Dena ahaztu zaio: gurasoak, maitaleak, umeak, senarra. 235 01:46:16,875 --> 01:46:19,541 Ez, senarraz oroitzen naiz. Ai ene! 236 01:46:19,666 --> 01:46:23,708 Zurea bezain aurpegi itsusia zeukan, lehendakari jauna. 237 01:46:27,541 --> 01:46:29,000 Lepoa moztuiozue! 238 01:46:29,125 --> 01:46:30,916 Ez, hori bigunegia da. 239 01:46:31,041 --> 01:46:33,708 Zigorrik latzena eskatzen diot auzitegiari. 240 01:46:33,833 --> 01:46:35,416 Bakardadea. 241 01:46:37,625 --> 01:46:41,000 Itxaron, zinpeko jaun-andreok. 242 01:46:41,666 --> 01:46:45,625 Bihotz-bihotzez bota du Louisek bere oihua: 243 01:46:45,750 --> 01:46:49,583 Bere azken senarra gogoan du… 244 01:46:49,708 --> 01:46:51,458 …itsusia zelako. 245 01:46:51,583 --> 01:46:57,958 Haren aitormen hunkigarriak haren ahanzturaren sekretua erakusten du! 246 01:46:58,083 --> 01:47:03,500 Ez da bere bizitzaz oroitzen, bizitza zoragarria izan duelako! 247 01:47:03,625 --> 01:47:05,500 Alegia, soil-soilik… 248 01:47:05,625 --> 01:47:07,625 …zoriontsua izan delako. 249 01:47:09,500 --> 01:47:10,500 Zoriontsua? 250 01:47:10,625 --> 01:47:13,833 Eta ez da bere seme-alabez oroitzen? 251 01:47:13,958 --> 01:47:16,208 Normala al da hori, lehendakari jauna? 252 01:47:16,333 --> 01:47:20,625 Pertsona zoriontsuek ez dute historiarik, kide maiteok. 253 01:47:20,750 --> 01:47:23,875 Beraz, ez dute oroitzapenen beharrik. 254 01:47:24,000 --> 01:47:27,375 Kondena ezazue, nahi baduzue. Niri bost axola. 255 01:47:27,500 --> 01:47:30,083 Lepoa mozteko esan dut! 256 01:47:30,208 --> 01:47:31,208 Ez, itxaron. 257 01:47:32,500 --> 01:47:34,583 Bakardadea… 258 01:47:34,708 --> 01:47:37,375 …bizi osorako! 259 01:47:46,166 --> 01:47:50,708 Esadazu, Piperbeltz. Zigortu al zaitzakete… 260 01:47:50,833 --> 01:47:54,333 …bizi erdia ahazteagatik? 261 01:47:56,416 --> 01:47:59,208 Bizi osorako kondenatua. 262 01:47:59,333 --> 01:48:02,291 Denbora luzea da hori. 263 01:48:08,791 --> 01:48:11,208 Piperbeltz, entzun hau. 264 01:48:11,791 --> 01:48:16,875 "Nire itzala segika zetorkidan, pausoz pauso, hondarra laztantzen". 265 01:48:17,000 --> 01:48:18,416 "Baina hain zen zurbila… 266 01:48:18,916 --> 01:48:21,041 …hain zurbila eta arina… 267 01:48:21,166 --> 01:48:23,750 …non behin batean galdetu bainion neure buruari… 268 01:48:24,375 --> 01:48:27,458 …nire oroimena ez ote zen". 269 01:48:27,583 --> 01:48:30,416 Ez al zaizu ederra iruditzen? 270 01:48:30,541 --> 01:48:32,708 Itzalaren arintasuna! 271 01:48:36,291 --> 01:48:39,250 Beharbada, ez zenuen dena ahaztuko. 272 01:48:40,083 --> 01:48:44,875 Hankak pixka bat mugitzeko gogoa izango duzu, ezta? 273 01:48:47,333 --> 01:48:50,750 Haraino joateko gai ote naiz? 274 01:48:51,458 --> 01:48:53,500 Tira, zergatik ez? 275 01:55:53,041 --> 01:55:55,208 Hor zaude oraindik, Tom? 276 01:55:55,333 --> 01:55:57,375 Ikusten nauzu, Louise. 277 01:55:57,791 --> 01:55:59,875 Adarretan trabatuta segitzen dut. 278 01:56:00,000 --> 01:56:02,208 Ez nuen uste berriz ikusiko zintudanik. 279 01:56:02,666 --> 01:56:04,333 Faltan bota izan zaitut. 280 01:56:05,208 --> 01:56:08,958 Zu eta biok benetako konplizeak ginen. 281 01:56:09,625 --> 01:56:15,916 Musu baten aitzakian ekartzen zenituen, gero zeharo ikaratzeko. 282 01:56:16,833 --> 01:56:20,291 Egia da. Zer gaiztoa nintzen, ezta? 283 01:56:21,166 --> 01:56:22,500 Eta Pierre? 284 01:56:23,000 --> 01:56:24,541 Nondik-nora ote dabil? 285 01:56:24,666 --> 01:56:28,583 Gogoratzen al zara? Hegan egiten irakatsiko omen zidan. 286 01:56:28,708 --> 01:56:31,541 Galdu egin duzu oroimena, bai horixe. 287 01:56:31,666 --> 01:56:35,333 Pierre denetaz mendekatu zen, bere modura. 288 01:57:27,166 --> 01:57:31,125 Benetan bota al zuen bere burua amildegian behera? 289 01:57:32,000 --> 01:57:34,625 Ez noski, itxurak egin zituen. 290 01:57:34,750 --> 01:57:38,208 Eta ikaraz hilko zinela uste zenuen. 291 01:57:38,333 --> 01:57:40,458 Halako beldurra izan zenuen… 292 01:57:40,583 --> 01:57:44,458 …non zure oroimenetik betiko ezabatzea zin egin baitzenuen. 293 01:57:44,583 --> 01:57:46,208 Ez al zara gogoratzen? 294 01:57:46,333 --> 01:57:51,125 Biharamunean hitzordua hemen jarri, eta maitasuna egin zenuten. 295 01:57:52,291 --> 01:57:53,833 Bai! 296 01:57:53,958 --> 01:57:56,708 Lehen aldia izan zen. 297 01:57:57,250 --> 01:58:01,708 Arraroa da, badirudi ezer ez zela garrantzitsua. 298 01:58:02,791 --> 01:58:07,708 Bai, Louise. Dena zen garrantzitsua. 299 01:58:08,375 --> 01:58:11,250 Ikusten duzu, azkenean dena bere lekura itzultzen da. 300 01:58:11,375 --> 01:58:15,166 Hor konpon. Orain astia duzu. 301 01:58:36,041 --> 01:58:37,375 Piperbeltz? 302 01:58:42,333 --> 01:58:43,666 Piperbeltz? 303 01:58:47,500 --> 01:58:50,708 Egun batzuk pasatu nituen hura hausnartzen… 304 01:58:51,208 --> 01:58:55,666 …behin eta berriz irakurtzen den liburu baten orrialdea bezala. 305 01:58:55,791 --> 01:59:00,500 Udaberria heldu zen, eta liburua itxi nuen. 306 01:59:03,000 --> 01:59:05,041 Zeregin asko nituen. 307 01:59:05,166 --> 01:59:09,125 Aste Santuko marea gorek euria ekarri zuten. 308 01:59:09,625 --> 01:59:14,541 Ura nonahitik sartzen zen txabolan. Hura konpondu beharra neukan! 309 01:59:20,958 --> 01:59:26,500 Eguzkia itzuli zenean, lorategia ordu arte ez bezala loratu zen. 310 01:59:26,625 --> 01:59:31,208 Han pasatzen nuen egun osoa. Ez nuen idazteko astirik. 311 01:59:35,166 --> 01:59:40,000 Orduan hasi zen Piperbeltz modu arraroan portatzen. 312 01:59:42,833 --> 01:59:47,208 Alde egiten zuen bizpahiru orduz, ez gehiago. 313 01:59:50,666 --> 01:59:52,416 Baina gau batean… 314 01:59:53,791 --> 01:59:55,375 …ustekabean… 315 01:59:57,125 --> 01:59:59,625 …ez zen etxera bueltatu. 316 02:00:23,625 --> 02:00:25,458 Piperbeltz! 317 02:00:27,375 --> 02:00:28,916 Piperbeltz! 318 02:00:31,666 --> 02:00:32,875 Piperbeltz? 319 02:00:50,166 --> 02:00:52,791 Txuri-txuri daukat ilea. 320 02:00:57,000 --> 02:00:58,916 Eta zenbat zimur! 321 02:01:00,583 --> 02:01:01,583 Demontre, Louise… 322 02:01:02,833 --> 02:01:04,500 …hori da zahartzea hori! 323 02:01:10,958 --> 02:01:11,916 O, ez! 324 02:01:13,083 --> 02:01:14,958 Zer tuntuna! 325 02:01:16,666 --> 02:01:19,416 Horregatik joango ziren. 326 02:01:20,708 --> 02:01:23,208 Ez marea goragatik. 327 02:01:23,916 --> 02:01:29,041 Kutsagarria izango nintzela usteko zuten. 328 02:01:30,458 --> 02:01:34,000 Horregatik baztertzen zitzaizkidan erosketetan ari nintzenean. 329 02:01:35,125 --> 02:01:36,541 Zer jende ona! 330 02:01:36,666 --> 02:01:39,625 Gizabidetsuak, ondo heziak, baina mesfidatiak. Auskalo! 331 02:01:41,000 --> 02:01:44,375 Jakina, zaharra. Denak konturatu ziren. 332 02:01:46,250 --> 02:01:50,000 Eta orain Piperbeltz ere joan da. 333 02:02:04,000 --> 02:02:06,166 Asmakizun ederra! 334 02:02:12,291 --> 02:02:16,083 Mendeko gauzarik ergelena, zera! 335 02:04:52,000 --> 02:04:53,666 Uztailak 1. 336 02:04:54,166 --> 02:04:55,583 Ilargi betea. 337 02:04:56,208 --> 02:04:58,208 115 marea. 338 02:05:00,208 --> 02:05:02,708 Bizitzea erabaki dugu Piperbeltzek eta nik. 339 02:05:04,416 --> 02:05:06,625 Hitz egin ezinik dago berriz ere. 340 02:05:07,208 --> 02:05:10,333 Uste dut horregatik joan zela. 341 02:05:10,666 --> 02:05:12,333 Gaixoa! 342 02:05:12,958 --> 02:05:16,250 Ni desilusionatzeko beldurrez egongo zen, beharbada. 343 02:05:16,583 --> 02:05:17,625 Ez zuen zertan. 344 02:05:19,000 --> 02:05:22,625 Elkarri begiratu orduko, badakigu zer pentsatzen duen besteak. 345 02:05:22,750 --> 02:05:24,000 Gosea… 346 02:05:24,666 --> 02:05:25,875 …hotza… 347 02:05:26,000 --> 02:05:27,791 …paseatzera joateko gogoa. 348 02:05:28,500 --> 02:05:31,875 Eta marea gora aprobetxatzeko unean… 349 02:05:32,000 --> 02:05:33,708 …elkar hartzen dugu biok. 350 02:05:33,833 --> 02:05:35,583 Udan gaude dagoeneko. 351 02:05:37,041 --> 02:05:39,583 Aurki, laburragoak izango dira egunak. 352 02:07:33,166 --> 02:07:38,625 Trenak bart arratsean ekarri, eta hondartzan daude dagoeneko. 353 02:07:40,375 --> 02:07:45,750 Pixkanaka-pixkanaka etor zitezkeen, bata bestearen atzetik… 354 02:07:45,875 --> 02:07:49,583 …eta oihukatu gabe, umeei oihukatzen dieten bezala. 355 02:07:50,791 --> 02:07:53,041 Ez dira aldatu, berez… 356 02:07:53,166 --> 02:07:55,541 …baina nekatu itxura dute. 357 02:07:57,666 --> 02:08:00,583 Jatorrak dira denak nirekin. 358 02:08:01,208 --> 02:08:03,208 Ez ditut jadanik ikaratzen. 359 02:08:04,708 --> 02:08:08,708 Festetako batzordekide izatea proposatu didate… 360 02:08:08,833 --> 02:08:10,750 …baina ezetz esan diet. 361 02:08:12,166 --> 02:08:14,875 Orain lasai uzten naute. 362 02:08:17,250 --> 02:08:21,083 Egunez zaratatsu samarrak dira… 363 02:08:21,208 --> 02:08:24,416 …baina ez antxetak baino gehiago. 364 02:08:26,000 --> 02:08:33,125 Lasai egon nahi dugunean, dunetan paseatzen gara Piperbeltz eta biok. 365 02:08:44,416 --> 02:08:46,500 Eguraldi onak eusten dio. 366 02:08:51,791 --> 02:08: 55,708 Oso udazken atsegina izango dugula uste dut. 367 02:15:06,000 --> 02:15:08,833 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz