1 00:00:15,348 --> 00:00:19,252 JACQUES DEMYren UNIBERTSOA 2 00:00:21,721 --> 00:00:25,291 "Jauna, urteak daramatzat gutun hau idazteko zalantzan". 3 00:00:25,358 --> 00:00:28,528 "Heldua izan nahi nuen, ume-gutun baldar bat ez idazteko". 4 00:00:28,728 --> 00:00:31,598 "Ume-gutun baldarra izango dela jakinik ere, gaur idatzi dizut". 5 00:00:32,032 --> 00:00:34,100 "Renoirrek hau idatzi zuen bere liburu batean": 6 00:00:34,100 --> 00:00:36,836 'Ikusleak egileari asko eskertzen dio hau erakutsi izana': 7 00:00:36,836 --> 00:00:40,573 'Batzuetan, etxeko eskailerak Loti Ederraren gazteluraino doaz'. 8 00:00:40,874 --> 00:00:45,078 "Zure filmek asko irakatsi didate, eta esker ona adierazi nahi nizun". 9 00:00:45,078 --> 00:00:49,416 "Zure filmei esker, bizitzari liluraz begiratzen diot… 10 00:00:49,449 --> 00:00:51,184 …eta ez luzidotasun garratzez". 11 00:00:51,451 --> 00:00:54,788 "Zure filmek kalera jaistera bultzatzen gaituzte". 12 00:00:56,189 --> 00:00:58,258 "Zure filmei esker, bizitza maitatu dut… 13 00:00:58,258 --> 00:01:01,795 …grinatsu, argitsu, krudel eta liluragarri agertzen baituzu". 14 00:01:02,395 --> 00:01:04,731 "Zorionaren sena eta zain egotearen atsegina ematen dute… 15 00:01:04,731 --> 00:01:07,233 …eta zain egoteko indarra ere bai, beti erne egon behar izan gabe". 16 00:01:07,667 --> 00:01:11,271 "Zain egotea da zoragarria: hori izan liteke Lola-ren goiburua". 17 00:01:12,172 --> 00:01:15,875 Haurdun nengoela esan, eta alde egin zuen. 18 00:01:16,509 --> 00:01:17,377 Putakumea! 19 00:01:17,677 --> 00:01:20,847 Beharbada, ez. Oso atsegina zen. 20 00:01:20,914 --> 00:01:24,117 Ez nuen askorik ezagutzen, baina oso atsegina zen. 21 00:01:24,350 --> 00:01:27,220 Hau esaten zidan: "Dantzari handi bihurtuko zaitut". 22 00:01:28,188 --> 00:01:32,025 Ez nintzen dantzari handia izan, baina ama ona naiz. 23 00:01:33,093 --> 00:01:35,028 Etorriko dela pentsatzen dut batzuetan. 24 00:01:35,128 --> 00:01:38,264 Ezin dut sinetsi abandonatu egin nauela. 25 00:01:42,669 --> 00:01:47,107 Jacquesek Lola eman zidanean, opari bikain bat egin zidan. 26 00:01:49,008 --> 00:01:51,678 Nik oso nabarmen antzeztea nahi zuen Jacquesek: 27 00:01:52,178 --> 00:01:54,314 "O, galdu naiz!" "O, nire mediak!" 28 00:01:55,148 --> 00:01:58,418 Baina horrelakoa izango nintzen, beharbada. 29 00:01:58,551 --> 00:02:02,255 Orain ez, zahartu naizelako, baina badut kutsu hori. 30 00:02:03,590 --> 00:02:07,427 Ez dakit ba… Lola nire baitan dago. 31 00:02:07,527 --> 00:02:11,331 Eta ez dakit noraino iristen den bera… 32 00:02:11,831 --> 00:02:14,501 …edo noraino naizen ni neu. 33 00:02:14,501 --> 00:02:17,837 Lagun minak bihurtu gara, eta elkar imitatzen dugu. 34 00:02:19,339 --> 00:02:21,908 Asko bidaiatzen dut, dantza egiten dut. 35 00:02:22,609 --> 00:02:26,212 Kontratuak ditut nonahi. Hiru egun daramatzat hemen. 36 00:02:27,013 --> 00:02:28,148 Zer ordu da? 37 00:02:29,749 --> 00:02:31,017 Buruz dakit. 38 00:02:31,651 --> 00:02:33,820 Entzuten didazue? Ozenago hitz egingo dut. 39 00:02:34,954 --> 00:02:38,791 Harrigarria da! Pommeraye pasabidean sentitzen naiz berriz. 40 00:02:38,825 --> 00:02:42,262 Badakit Jacquesi asko gustatzen zitzaiola eszena hori. 41 00:02:43,429 --> 00:02:44,864 Elkar ikusi behar dugu berriz. 42 00:02:48,968 --> 00:02:49,869 Anouk. 43 00:02:52,105 --> 00:02:53,339 Aspaldiko! 44 00:02:53,940 --> 00:02:56,075 "Lola"z geroztik. 45 00:02:56,309 --> 00:02:57,810 Ez dizut ezpainetakoaren marka utzi? 46 00:02:58,044 --> 00:02:59,746 Ez. Oraingoan, ez. 47 00:03:00,513 --> 00:03:02,815 "Lola"n, Roland Cassar nuen izena. 48 00:03:03,216 --> 00:03:05,652 Nantestar bihurtua, Jacques Demyren graziaz. 49 00:03:08,054 --> 00:03:10,056 Ez dut sekula Nantesera itzuli nahi izan. 50 00:03:12,659 --> 00:03:15,395 Beharbada, pertsonaia horrek… 51 00:03:15,395 --> 00:03:19,799 …asko edukiko zuen Jacques berarengandik. 52 00:03:21,201 --> 00:03:24,437 Mark Jacquesi begira dago, eta hura, berriz, bisoretik begira. 53 00:03:24,537 --> 00:03:27,473 Eta ni, nire Leicaren bitartez, Jacquesi begira nago. 54 00:03:27,974 --> 00:03:30,310 Bisitan joan nintzen "Lola"ren filmazio lekura… 55 00:03:30,310 --> 00:03:32,812 …portura ematen zuen gela batera. 56 00:03:33,513 --> 00:03:36,216 Gero, Jacques etorri zitzaidan "Zoriona" filmatzen ari nintzela. 57 00:03:37,617 --> 00:03:40,687 Diskretu samarrak ginen bata bestearen filmazio lekuetan. 58 00:03:41,988 --> 00:03:44,591 Diskretua izango naiz bere lanari buruzko dokumental honetan. 59 00:03:44,824 --> 00:03:46,559 Agnesen film bat izango da, Marie-Jok montatua… 60 00:03:46,559 --> 00:03:48,261 …Jacquesen filmei buruz. 61 00:03:53,433 --> 00:03:55,902 Ez da kronologikoa izango, paseo bat baizik… 62 00:03:55,902 --> 00:03:57,770 …lekukoekin, adiskideekin… 63 00:03:57,770 --> 00:04:00,840 …eta berak hainbeste maitatutako aktoreekin. 64 00:04:13,019 --> 00:04:15,588 Tours-eko Film Laburren Zinemaldian ezagutu nuen Jacques. 65 00:04:16,256 --> 00:04:18,258 1959an, nirekin bizitzera etorri zen… 66 00:04:18,291 --> 00:04:20,059 …etxe honetara eta patio honetara. 67 00:04:20,326 --> 00:04:22,595 Hemen hazi genituen bi ume: 68 00:04:22,662 --> 00:04:24,631 Rosalie eta Mathieu. 69 00:04:24,664 --> 00:04:27,667 Eta katu mordo bat: Brumaire, Zgougou… 70 00:04:28,067 --> 00:04:31,304 Eta gutako bakoitzak hemen lan izan badu ere… 71 00:04:31,838 --> 00:04:33,873 …eta filmak montatu ere bai, montatze-gela bat baikeneukan… 72 00:04:34,274 --> 00:04:35,875 …ez genuen elkarrekin lan egin. 73 00:04:36,342 --> 00:04:41,047 Sormen-lana oso pertsonala da. 74 00:04:41,381 --> 00:04:43,216 Ez diogu elkarri traba egin behar. 75 00:04:43,316 --> 00:04:45,184 58an "Lola" irakurrarazi zidan. 76 00:04:45,218 --> 00:04:48,488 "Johannesburgorako txartela" zuen jatorrizko izenburua. 77 00:04:48,621 --> 00:04:50,657 Godard-i esker egin ahal izan nuen "Lola". 78 00:04:50,690 --> 00:04:54,027 Jean-Lucek aurkitu zuen lehenik Beauregard zeritzan gizon bat. 79 00:04:54,394 --> 00:04:58,331 Oso sinpatikoa zen, baina ez zuen sosik. 80 00:04:58,464 --> 00:05:02,769 Horra zer zioen: "Gazte-film bat! Ondo aterako da, eroa izan arren". 81 00:05:02,969 --> 00:05:05,438 Abenturazaleen kasta horretakoa zen Beauregard. 82 00:05:05,872 --> 00:05:08,741 Jacquesen proiektua komedia musikal handi bat zen. 83 00:05:08,808 --> 00:05:12,178 250 milioi libera kostatu zen, koloretan eta Cinemascopen… 84 00:05:12,178 --> 00:05:15,581 …balletak, kantariak, jantziak… 85 00:05:15,982 --> 00:05:20,053 Beauregardek hau esan zidan: "Oso proiektu politta da… 86 00:05:20,053 --> 00:05:22,188 …baina "À bout de souffle"k 32 milioi kostatu zuen… 87 00:05:22,188 --> 00:05:26,559 …zuk 35 milioitan egiten baduzu, ondo; bestela, akabo". 88 00:05:26,893 --> 00:05:30,430 Akabo kantuak, akabo jantziak… 89 00:05:30,697 --> 00:05:32,699 …akabo balletak. 90 00:05:33,199 --> 00:05:37,437 Jacquesek hau esan zuen: "Jokoa jokatuko dut". 91 00:05:37,570 --> 00:05:40,540 Jokoa jokatu zuen, zuri beltzean, 5 pertsonaiekin… 92 00:05:40,540 --> 00:05:44,711 …eta gutxieneko talde batekin: Bernard Evein eta ni. 93 00:05:44,811 --> 00:05:48,781 Oso-oso gutxi zen. 5 astetan filmatu nuen. 94 00:05:50,983 --> 00:05:54,020 Dekoraturik, jantzirik eta argirik gabe. 95 00:05:54,020 --> 00:05:56,456 Pelikula, kamera eta aktoreak, besterik ez. 96 00:05:58,157 --> 00:05:59,826 Hotsik gabe filmatu zuen. 97 00:05:59,826 --> 00:06:03,730 Hau esan zidan: "Ez daukat hots-talderako baliabiderik". 98 00:06:04,664 --> 00:06:10,103 Beraz, proiekzioan, Jacquesek hitz guztiak esan zizkidan… 99 00:06:10,269 --> 00:06:14,507 …gizonenak eta emakumeenak. Harrituta geratu nintzen! 100 00:06:14,507 --> 00:06:18,911 Izugarri gustatu zitzaidan filma, zoragarria zen. 101 00:06:19,512 --> 00:06:22,382 Musikala zen, neurri batean. 102 00:06:22,382 --> 00:06:25,551 Alegia, musikaz betea bere isiltasunean. 103 00:06:30,890 --> 00:06:32,992 Ni naiz. Lola naiz. 104 00:06:33,159 --> 00:06:36,429 Hitz bat entzun, eta barrez, maitasuna aipatu, eta baietz. 105 00:06:36,462 --> 00:06:38,264 Txantxarik egin gabe zauritzen dut nik. 106 00:06:38,264 --> 00:06:41,434 Eta ordainik gabe hartzen konplimenduak eta bejondeizulak… 107 00:06:41,434 --> 00:06:43,836 …aupak, gorak eta bibak, eta "etorri nirekin, neska". 108 00:06:44,137 --> 00:06:45,972 Horri guztiari barre egiten diot nik. 109 00:06:45,972 --> 00:06:50,143 Atsegina izan nahi dut maiz. Ni naiz, Lola naiz. 110 00:06:50,576 --> 00:06:53,346 Lola Cécile izeneko neskatila bat ere bazen… 111 00:06:53,513 --> 00:06:55,782 …amerikar marinel batek ferietara daramana. 112 00:06:55,915 --> 00:06:57,784 Annie Dupeyroux-ek gogoan du hura: 113 00:06:57,850 --> 00:06:59,419 Marinelaz maitemindu nintzen. 114 00:06:59,652 --> 00:07:02,455 Bera nirekin ezkonduko omen zen nik 18 urte betetzean. 115 00:07:02,455 --> 00:07:04,424 Ni zain egon naiz beti. 116 00:07:04,791 --> 00:07:07,026 Egun hartan bete nituen benetan 14 urte. 117 00:07:07,226 --> 00:07:11,063 Filmatu genuen eguna nire benetako urtebetetzea zen, beraz. 118 00:07:11,931 --> 00:07:15,868 Filma bukatu ondoren, soinekoa oparitu zidaten. 119 00:07:16,135 --> 00:07:20,873 Zoritxarrez, nire amonak kuxin bihurtu zuen soinekoa. 120 00:07:22,475 --> 00:07:24,243 NESKA NERABE BATEN HISTORIA 121 00:07:24,444 --> 00:07:25,611 13 urte nituen… 122 00:07:25,611 --> 00:07:27,613 …zati bat ikusi nuen telebistan. 123 00:07:27,613 --> 00:07:31,117 Neskato bat zen, nire antza zuena… 124 00:07:31,184 --> 00:07:33,152 …–berarekin identifikatzen nintzen–… 125 00:07:33,152 --> 00:07:35,822 …eta amerikar batekin zegoen ferietan. 126 00:07:35,822 --> 00:07:39,759 St-Germain-en-Layen bizi nintzen, eta han bazeuden amerikarrak… 127 00:07:39,759 --> 00:07:42,628 …eta bazeuden feriak, eta nik debekatuta neukan dena. 128 00:07:42,628 --> 00:07:44,530 Ez neukan ferietara joateko baimenik. 129 00:07:44,664 --> 00:07:48,668 Zeharo identifikatu nintzen Cécilerekin. Cécile Lola zen. 130 00:07:49,235 --> 00:07:53,172 Hura nire bizitzako irudi enblematiko bat izan zen. 131 00:07:55,208 --> 00:07:59,745 Jacquesi Nantesen jartzen duten feria gustatzen zitzaion. 132 00:08:00,913 --> 00:08:05,351 Hor filmatu nahi zuen bere azken gidoia: "Kobi autotxoketan". 133 00:08:08,087 --> 00:08:12,191 Nantesera itzuli nahi zuen Michel Cartierren historia filmatzera: 134 00:08:12,191 --> 00:08:14,694 Gizon ospetsu bihurturik, Cartier bere jaioterrira itzuli da. 135 00:08:14,694 --> 00:08:17,029 Yves Montandi proposatu zion Cartier antzeztea… 136 00:08:17,063 --> 00:08:20,933 …baina Marseillara itzuli zen Montand, 20 urte geroago. 137 00:08:21,334 --> 00:08:23,336 "Hiru eserleku 26rako" filmean. 138 00:08:26,439 --> 00:08:32,178 Ba al duzu oraindik seniderik edo adiskiderik hirian? 139 00:08:32,378 --> 00:08:35,214 Bai, baina bistatik galdu ditut. 140 00:08:35,815 --> 00:08:38,417 Izango duzu oroitzapenik? 141 00:08:38,851 --> 00:08:44,023 Oroitzapen asko; onak, bereziki. 142 00:08:44,056 --> 00:08:48,294 Eta ez hain onak, mundu guztiak bezala. 143 00:09:00,072 --> 00:09:04,076 Nik aurre egiten nion ideia honi: "Frantzian ezin da musikalik egin". 144 00:09:04,343 --> 00:09:07,747 Badaude ideia horren kontrako adibideak. 145 00:09:07,747 --> 00:09:09,782 "West Side Story", adibidez. 146 00:09:09,782 --> 00:09:14,654 Stanley Donen-en musikal askok arrakasta izan dute Frantzian. 147 00:09:14,887 --> 00:09:16,622 Frantzian ez dugu musikal askorik egin… 148 00:09:16,622 --> 00:09:20,826 …baina komedia musikala landu nahi izan dugunean… 149 00:09:20,826 --> 00:09:25,431 …adibidez: "Deauvillera bidean" edo "Montecarlora bidean". 150 00:09:25,731 --> 00:09:28,000 Film xarmagarriak ziren. 151 00:09:28,901 --> 00:09:35,575 Arinak eta atseginak, amets-giro bat sortzen zutenak. 152 00:09:38,611 --> 00:09:41,981 Film bat egitea luzea eta konplikatua da, baina hau bereziki. 153 00:09:42,114 --> 00:09:44,617 Elkarrekin hitz eginak ginen… 154 00:09:45,217 --> 00:09:47,820 …Montand eta ni Los Angelesen, 1968an. 155 00:09:48,220 --> 00:09:51,424 Gidoia 1972an idatzi, eta berarekin hitz egin nuen. 156 00:09:51,457 --> 00:09:53,993 1975ean, Michel Legrandek baietz esan zuen. 157 00:09:54,193 --> 00:09:56,929 20 urte behar izan genituen filma egiteko. 158 00:09:57,029 --> 00:09:59,599 Zinema pazientzia handi-handiko kontua da. 159 00:09:59,599 --> 00:10:02,234 Horrelako filmek lan handia ematen dute: 160 00:10:02,234 --> 00:10:05,304 Dantzen entsaioak, amerikar koreografoak gidatuta… 161 00:10:05,404 --> 00:10:08,474 …dekoratuak egitea… Marsella birsortu genuen… 162 00:10:08,541 --> 00:10:10,977 …transbordadorea eta guzti. 163 00:10:11,410 --> 00:10:13,112 Film musikala oso garestia da. 164 00:10:13,112 --> 00:10:17,316 Norbaitek zure aldeko apustua egin, eta dirua inbertitzen du. 165 00:10:17,383 --> 00:10:21,487 Bada ero jator bat: Claude Berri. 166 00:10:22,788 --> 00:10:25,424 "Lola" ikusi, eta aztoratu egin nintzen. 167 00:10:26,325 --> 00:10:28,160 Lau aldiz ikusi nuen. 168 00:10:38,270 --> 00:10:41,507 Beti izan dut berarekin film bat egiteko gogoa. 169 00:10:42,775 --> 00:10:43,909 Azken urteetan, batez ere… 170 00:10:43,909 --> 00:10:46,278 …berak arazoak baitzituen filmatzeko. 171 00:10:46,312 --> 00:10:50,583 Azkenean, film bat egin nezakeen berarekin… 172 00:10:50,583 --> 00:10:52,652 …"Jean de Florette"k arrakasta izan zuenean. 173 00:10:53,185 --> 00:10:55,788 Oso gizon ausarta zen. 174 00:10:56,422 --> 00:10:58,758 Izugarri maite zuen zinema. 175 00:10:59,358 --> 00:11:02,395 Bakarrik ekoiztu zuen filma. Jokalari bat zen. 176 00:11:03,729 --> 00:11:04,964 Ondo zegoen. 177 00:11:05,331 --> 00:11:08,434 Montand grazia handiarekin aritu zen. 178 00:11:08,868 --> 00:11:11,270 Uste dut asko gustatu zitzaiola filma. 179 00:11:13,773 --> 00:11:16,509 Lehen aldia du Montandek zineman kantatzen eta dantzatzen duena. 180 00:11:16,509 --> 00:11:20,479 -Zoragarria da. -Gaur arte itxoin behar izan du. 181 00:11:23,816 --> 00:11:25,718 Entsaio bat egin, eta filmatuko dugu. 182 00:11:28,621 --> 00:11:31,390 Zinema dantzan, zinema kantari. 183 00:11:31,557 --> 00:11:34,393 Zinema liluragarria da. 184 00:11:34,627 --> 00:11:37,496 Zinema irribarretsua, zinema zoriontsua. 185 00:11:37,496 --> 00:11:39,865 Zinema ordu oroz. 186 00:11:41,067 --> 00:11:43,703 Zinema zinikoa, zinema isekaria. 187 00:11:43,703 --> 00:11:46,706 Zinema indarkeriazkoa liskartientzat. 188 00:11:47,039 --> 00:11:49,709 Zinema hori da niretzat hutsala. 189 00:11:49,742 --> 00:11:51,911 Nik nahiago baitut musikala. 190 00:11:52,378 --> 00:11:55,881 Mathilda Mayren historia ere bada, arrakasta izan nahian… 191 00:11:56,315 --> 00:12:00,553 …26rako hiru eserleku eskatuko dizkio Montandi. Horra filma. 192 00:12:00,753 --> 00:12:03,856 Hiru eserleku behar ditut 26rako. 193 00:12:04,423 --> 00:12:05,958 Ordainduko dizkizut, jakina. 194 00:12:06,025 --> 00:12:09,228 Ea hori konpontzen dugun. Eseri. 195 00:12:10,496 --> 00:12:15,334 -Bikain ageri da neska. -Mathilda May, izan ere. 196 00:12:16,368 --> 00:12:17,603 Zoragarri dago. 197 00:12:18,437 --> 00:12:22,675 Françoise Fabian ere bai, sekulako aktorea baita. 198 00:12:23,008 --> 00:12:26,212 Oso ederra eta atsegina. 199 00:12:26,212 --> 00:12:28,814 Guztiz ere antzezpen erakargarria egin zuen. 200 00:12:28,814 --> 00:12:32,585 Modu sinestezin batez azpimarratzen ditu hitzak. 201 00:12:32,585 --> 00:12:34,587 Oso pertsonaia ederra du filmean. 202 00:12:37,022 --> 00:12:38,657 Dena du erakargarria mutil horrek, ezta? 203 00:12:39,358 --> 00:12:40,192 Nork? 204 00:12:40,793 --> 00:12:42,094 Montandek, ezta? 205 00:12:46,465 --> 00:12:49,435 Bai… Itzali telebista, mesedez. 206 00:12:51,570 --> 00:12:54,874 Mylène oso pertsonaia berezia da Jacquesen filmetan. 207 00:12:55,007 --> 00:12:58,844 Garai batean ezagututako emakumearen pertsonaia da… 208 00:12:59,578 --> 00:13:05,050 …maitasun galdu eta huts egindako baten zain dagoena… 209 00:13:05,050 --> 00:13:09,555 …harrokeriagatik uxatu duen maitasun baten zain… 210 00:13:10,356 --> 00:13:13,125 …behin gezurra esan ziotelako… 211 00:13:13,425 --> 00:13:17,463 Pertsonaia hori bera antzezten du Darrieuxek… 212 00:13:17,563 --> 00:13:20,332 …"Rocheforteko andereñoak" filmean… 213 00:13:20,666 --> 00:13:22,635 …eta "Lola"n ere bai, Lola Michelen zain baitago. 214 00:13:23,102 --> 00:13:25,137 Txekhoven pertsonaien antza du… 215 00:13:26,272 --> 00:13:28,507 …ezin baitute beren benetako bizitza bizi. 216 00:13:29,275 --> 00:13:34,146 Eta hori da gehien hunkitzen nauena Demyren filmetan. 217 00:13:34,246 --> 00:13:37,950 Sentiberatasun horrek, nostalgia horrek. 218 00:13:44,824 --> 00:13:47,593 Badago zerbait zugan aztoratu egiten nauena. 219 00:13:49,061 --> 00:13:52,164 Eta zer edo zer ezaguna ere bai. 220 00:13:53,232 --> 00:13:55,301 Asmakizun bat dirudi. Zer ote da? 221 00:13:55,968 --> 00:13:57,069 Ez dakit. 222 00:13:59,505 --> 00:14:01,841 Badirudi beti ezagutu izan zaitudala. 223 00:14:02,575 --> 00:14:04,510 Intzestua, baita ere. 224 00:14:08,247 --> 00:14:11,784 Maite zaitut, alaba, eta zurekin ezkonduko naiz. 225 00:14:11,851 --> 00:14:13,619 Poesiak nahastuta zauzka, aita. 226 00:14:13,853 --> 00:14:15,154 Geldi, mesedez! 227 00:14:15,154 --> 00:14:17,456 -Maite al nauzu? -Asko, aita! 228 00:14:17,489 --> 00:14:20,159 Asko ez da nahikoa. 229 00:14:20,192 --> 00:14:24,496 Utzidazu joaten. Pentsamendu txarrak datozkit. 230 00:14:24,496 --> 00:14:28,400 Ondo edo gaizki, zurekin ezkontzea erabaki dut. 231 00:14:28,400 --> 00:14:29,902 ASTO-LARRUA 232 00:14:29,969 --> 00:14:33,505 Galdetu neska txiki bati norekin ezkondu nahi duen: Aitarekin! 233 00:14:33,772 --> 00:14:36,275 5-6 urte baldin baditu eta aita maite badu. 234 00:14:36,342 --> 00:14:40,379 Ipuina gaztetan irakurrita, ez zaio kasurik egiten horri. 235 00:14:40,412 --> 00:14:44,750 Neska, inork ezin du gurasoekin ezkondu. 236 00:14:45,017 --> 00:14:47,753 Aita maite duzu, horrek ez du zertan harritu. 237 00:14:48,454 --> 00:14:52,958 Zeinahi arrazoi duzula ere, zeinahi sentimendu diozula ere… 238 00:14:53,225 --> 00:14:57,496 …umea, ezin duzu amarekin ezkondu. 239 00:14:58,030 --> 00:15:00,900 Tradizioak dioenez… 240 00:15:01,367 --> 00:15:04,436 …kultura eta lege kontuez… 241 00:15:04,503 --> 00:15:06,538 …bere garaian erabakita gelditu zen… 242 00:15:06,538 --> 00:15:11,944 …neskek ezin dutela beren aitekin ezkondu. 243 00:15:13,512 --> 00:15:16,382 Aspaldi, umetan, 7-8 urterekin… 244 00:15:16,382 --> 00:15:18,951 …"Asto-larrua" bereziki gustatzen zitzaidan. 245 00:15:19,184 --> 00:15:22,554 Saiatu nintzen filma nire ikuspegitik egiten… 246 00:15:22,554 --> 00:15:25,190 …7-8 urte nituen garaikotik. 247 00:15:25,457 --> 00:15:28,827 Aurrerantzean, Asto-larru deituko dizute. 248 00:15:38,304 --> 00:15:41,106 -Urruti al gaude? -Iristen ari gara, jauna. 249 00:15:46,078 --> 00:15:48,080 "Asto-larrua" film amestu bat da… 250 00:15:48,080 --> 00:15:54,353 …eta maitagarri-ipuin baten bidez Jacquesen ametsa adierazten zuen. 251 00:16:03,896 --> 00:16:05,898 Jacquesek ametsezko aktore talde bat bildu zuen. 252 00:16:05,898 --> 00:16:07,700 Jean Marais, erregea. 253 00:16:07,700 --> 00:16:10,202 Catherine Deneuve, bere printzesa maiteena. 254 00:16:10,970 --> 00:16:13,973 Inguruko erregina irribarretsua, Micheline Presle. 255 00:16:13,973 --> 00:16:16,542 Haren erregea, Fernand Ledoux. 256 00:16:16,675 --> 00:16:18,844 Haien seme xarmagarria, Jacques Perrin. 257 00:16:19,545 --> 00:16:22,348 Maitagarri original eta eszentriko bat, Delphine Seyring. 258 00:16:22,514 --> 00:16:24,616 Eta figurante gogotsu bat, Rosalie. 259 00:16:24,984 --> 00:16:27,987 12 urte zituen, eta antzinako jantzien zalea zen. 260 00:16:29,822 --> 00:16:32,524 "Rocheforteko andereñoak" egin eta hiruzpalau urtera… 261 00:16:32,558 --> 00:16:35,995 …Jacquesek berriz deitu ninduen printze xarmanta izan nendin. 262 00:16:35,995 --> 00:16:40,132 Zergatik pentsatu zuen nigan? Gizonezko ideal hura… 263 00:16:40,299 --> 00:16:43,769 …pertsonaia amets-eragilea, imaginario kolektiboan dagoena… 264 00:16:43,902 --> 00:16:46,238 …eta Jacquesenean ere bai. 265 00:16:50,943 --> 00:16:52,945 Zinemaren festa honetako desfilerako… 266 00:16:53,345 --> 00:16:55,047 …hiru erregeak etortzen ikusi genituen. 267 00:16:55,314 --> 00:16:57,116 Nobleak, gurdi eramailedunetan etorriak. 268 00:16:57,516 --> 00:17:00,252 Nabab-ak, elefantetan etorriak, beren zaindariekin. 269 00:17:02,855 --> 00:17:04,790 Maitagarriak helikopterotan. 270 00:17:05,591 --> 00:17:08,727 Eta adiskideak bisitan: Jim Morrison eta Alain Ronay. 271 00:17:11,196 --> 00:17:14,033 Jimek gogo onez sinatu zion autografo bat Delphineren semeari. 272 00:17:18,070 --> 00:17:20,439 Zinemazale amorratua zen, François Truffaut bezala. 273 00:17:21,273 --> 00:17:23,042 Eta printzesak maite zituzten. 274 00:17:25,110 --> 00:17:27,346 Printzesa izatea film kantatu batean… 275 00:17:27,413 --> 00:17:28,614 …maitagarrien ipuin batean… 276 00:17:28,614 --> 00:17:32,217 Umeek begiak zabal-zabalik begiratzen didate oraindik. 277 00:17:32,251 --> 00:17:33,419 Erabat sinestezina da! 278 00:17:33,552 --> 00:17:37,823 Jendeari eta umeei izugarri gustatzen zaie film hau. 279 00:17:37,823 --> 00:17:45,130 Hau da urrutien joan den filma Jacquesek egindakoen artean. 280 00:18:15,994 --> 00:18:20,566 Aberatsa banintz, lan egiteari utziko nioke. 281 00:18:20,799 --> 00:18:24,470 Baina aberatsa banintz, film hau egingo nuke. 282 00:18:24,503 --> 00:18:29,208 Lotura bat egin nahi nuen berak Cocteaurekin egindako gauzekin. 283 00:18:29,541 --> 00:18:36,615 Badakit Jacques Demyk pare bat gauza sartu dituela filmean… 284 00:18:37,549 --> 00:18:41,453 …Jean Cocteauren omenez… 285 00:18:41,453 --> 00:18:43,155 …hura maite eta miresten baitzuen. 286 00:18:43,522 --> 00:18:46,992 Badira bizpahiru aipamen filmean… 287 00:18:47,226 --> 00:18:48,460 Kariatidea, adibidez. 288 00:18:49,394 --> 00:18:52,264 Oso izaki gizatiarra da Jacques Demy. 289 00:18:52,464 --> 00:18:54,900 Serioa eta ume tankerakoa da aldi berean. 290 00:18:55,134 --> 00:18:57,936 Garbitasun handia du begiradan… 291 00:18:58,237 --> 00:18:59,838 …eta bere bihotzean ere bai, jakina. 292 00:18:59,838 --> 00:19:03,742 Eta bere lan egiteko moduan sumatzen da hori. 293 00:19:05,477 --> 00:19:07,312 "Asto-larrua" filmeko tronurako… 294 00:19:07,312 --> 00:19:11,416 …Jacquesek eta Jim Léonek katu erraldoi bat irudikatu zuten. 295 00:19:11,450 --> 00:19:15,454 Katu txuri handi bat egin zuten, Jean Marais han eser zedin. 296 00:19:16,688 --> 00:19:20,092 Denboraren koloreko soineko bat? Baldintza bat al da? 297 00:19:21,727 --> 00:19:23,162 Gutizia bat, gehiago. 298 00:19:23,295 --> 00:19:25,230 Eta nirekin ezkonduko zara? 299 00:19:25,831 --> 00:19:26,932 Bai, aita. 300 00:19:27,499 --> 00:19:29,101 Demontre! 301 00:19:32,171 --> 00:19:35,107 Delako soineko ospetsuek sekulako zama zuten. 302 00:19:35,174 --> 00:19:39,578 Denboraren koloreko soinekoak margoz aldatu behar zuen. 303 00:19:39,778 --> 00:19:41,914 Pantailetan erabiltzen den materialaz egin zuten soinekoa… 304 00:19:41,914 --> 00:19:47,119 …haren gainean proiekzioak egiteko. 305 00:19:50,656 --> 00:19:52,758 Zoragarria da! 306 00:19:52,791 --> 00:19:55,227 Ez dut sekula halakorik eduki. 307 00:19:56,261 --> 00:19:57,029 3 TEKNIKARI 308 00:19:57,162 --> 00:20:01,466 Arrosak begi bat eta ahoa edukitzea nahi zuen Jacquesek. 309 00:20:01,500 --> 00:20:05,204 Annieren begi bati eta ahoari argazki bat atera nion. 310 00:20:05,337 --> 00:20:09,908 Scripta nintzen. Jacquesekin egindako 4. filma nuen hura. 311 00:20:10,008 --> 00:20:12,678 Dibertigarria iruditzen zitzaion nik begi irregularrak izatea. 312 00:20:12,878 --> 00:20:16,548 Eskuineko begia ea utziko ote nion galdetu zidan. 313 00:20:16,548 --> 00:20:20,852 Arrosan jartzeko nahi baitzuen, eta ahoa, printzeari erantzuteko. 314 00:20:21,153 --> 00:20:24,223 Filma ikustean, harritu ninduen nire ahotsa han entzuteak… 315 00:20:24,223 --> 00:20:30,429 …nire doinua desegokia zelakoan ipuinaren maitagarri-girorako. 316 00:20:33,865 --> 00:20:35,467 Aspertuta al zaude? 317 00:20:35,500 --> 00:20:38,470 Ni? Ez naiz sekula aspertzen, Arrosa. 318 00:20:38,470 --> 00:20:40,739 Nola aspertu munduan hainbeste zeregin egonik? 319 00:20:40,872 --> 00:20:43,108 Hainbeste gauza aurkitzeko eta ulertzeko? 320 00:20:43,875 --> 00:20:48,113 Jacquesekin hainbeste film musikal egin ondoren… 321 00:20:48,247 --> 00:20:54,286 …musika hori guztia egunero entzun ondoren… 322 00:20:54,286 --> 00:21:00,359 …azkenean buruz genekien filma. 323 00:21:01,126 --> 00:21:02,427 Playbacka egiten genuen. 324 00:21:02,427 --> 00:21:07,099 Beraz, musika entsaioen eta filmazioaren aurretik jartzen zen. 325 00:21:07,366 --> 00:21:14,573 Azkenik, filmazioaren erritmo osoa musikaren erritmoak tankeratu zuen. 326 00:21:14,673 --> 00:21:19,511 Guk, montatzeko, playback bera hartzen genuen irudiekin lotzeko. 327 00:21:19,711 --> 00:21:24,383 Eta, gero, nahasi. Bainu musikal zoragarri batean geunden. 328 00:21:25,284 --> 00:21:30,122 Askotan, gidatzen ari nintzela edo auto-pilatze batean zain… 329 00:21:30,122 --> 00:21:34,660 …neure baitarako kantatzen nituen Jacquesen filmetako kantuak… 330 00:21:34,726 --> 00:21:37,095 Edo gehiegi edanez gero, hau diot: "O, masailak sutan dauzkat!". 331 00:21:37,696 --> 00:21:40,899 "Asto-larrua"ko tarta egiten nuen txikitan, kantua entzuten. 332 00:21:41,233 --> 00:21:44,169 Ez zen oso goxoa, errezeta kanturako baita, ez sukalderako. 333 00:21:44,536 --> 00:21:48,407 "Asto-larrua"z hitz egitean, errezeta aipatzen didate beti. 334 00:21:48,373 --> 00:21:54,646 Alegia, printzesa errezeta egiten, eta txita arrautzetik ateratzen. 335 00:22:02,454 --> 00:22:04,389 Hor, ni ikusleak bezalakoa nintzen. 336 00:22:04,956 --> 00:22:06,558 Bitartean eskobatzen ari dena… 337 00:22:06,558 --> 00:22:09,161 …ez dut ikusten, irudi ia iheskorrak dira. 338 00:22:09,161 --> 00:22:11,797 Eszena barruan daude, baina ez zara haietaz oroitzen. 339 00:22:11,797 --> 00:22:14,833 Eta, aldi berean, ezinbestekoak dira kontraste gisa. 340 00:22:15,200 --> 00:22:17,836 Hala, printzesa errezeta egiten ikusten dugun bakoitzean… 341 00:22:17,836 --> 00:22:19,705 …distira handiagoa baitu eszenak! 342 00:22:27,946 --> 00:22:31,249 Chiron andrea jatorra da, baina ez du irudimenik! 343 00:22:31,750 --> 00:22:34,953 Luca, eskuak garbitu eta mahaira! 344 00:22:36,822 --> 00:22:38,256 Emakume bat bilatu dizu, edo zer? 345 00:22:38,590 --> 00:22:41,560 Bai, sasoi onean, morala ere bai. 346 00:22:41,560 --> 00:22:43,662 Xelebrekeria batetik sortu zen. 347 00:22:43,662 --> 00:22:47,599 Eta Deneuvek eta Mastroiannik komedia bat egin nahi zutelako. 348 00:22:50,302 --> 00:22:53,438 Gure seme Mathieuz haurdun nengoenean… 349 00:22:53,905 --> 00:22:56,274 Poz-pozik nengoen eta ez nintzen isiltzen. 350 00:22:56,608 --> 00:22:58,944 Eta Jacquesek esaten zidan: "Ez da hainbesterako izango!" 351 00:22:59,077 --> 00:23:02,514 Agnèsekiko txantxa bat izan zen abiapuntua. 352 00:23:02,748 --> 00:23:05,183 Honela zioen: "Gizonak haurdun bazeundete… 353 00:23:05,183 --> 00:23:09,121 …beste modu batera portatuko zinatekete gurekin". 354 00:23:12,457 --> 00:23:14,960 Erantzun nion: "Itxoin ezazu. Ikusiko duzu". 355 00:23:14,993 --> 00:23:16,628 "Egingo dizut". 356 00:23:16,862 --> 00:23:19,097 Bestela ezin egin, eta film bat egin nuen. 357 00:23:19,097 --> 00:23:22,100 GERTAKIZUNIK GARRANTZITSUENA… 358 00:23:22,100 --> 00:23:26,738 …GIZONA ILARGIAN IBILI ZENEZ GERO 359 00:23:27,172 --> 00:23:28,940 Zer duzu? Zurbil zaude! 360 00:23:29,007 --> 00:23:31,309 Gelditu zaitezke? 361 00:23:36,748 --> 00:23:37,849 Itsututa al zaude? 362 00:23:37,949 --> 00:23:40,018 Kontuz zer diozun, ergela! 363 00:23:42,988 --> 00:23:44,256 Marco! 364 00:23:44,356 --> 00:23:46,658 Marco, maitea! Esadazu egia. 365 00:23:47,092 --> 00:23:48,427 Zorabioak ditut. 366 00:23:48,760 --> 00:23:49,861 Jirabiran dabil dena. 367 00:23:50,462 --> 00:23:52,130 Marco, jakin egin nahi dut. 368 00:23:52,130 --> 00:23:54,266 Ez nazazu kezkatuta utzi, arren! 369 00:23:54,466 --> 00:23:57,068 Begiradazu aurpegira! Larria da, ezta? 370 00:23:59,538 --> 00:24:01,173 Haurdun nago! 371 00:24:05,444 --> 00:24:11,049 Gauza zeharo desberdin bat egin nahi genuen, ia hiperrealista. 372 00:24:11,183 --> 00:24:14,119 Ile-apaintzaile bat antzezten nuen, angoraz jantzia. 373 00:24:14,753 --> 00:24:18,256 Nire senarra haurdun balego, ni pozik, umerik eduki ezinez. 374 00:24:18,890 --> 00:24:20,459 Horrek aldaketak ekarriko ditu. 375 00:24:20,625 --> 00:24:23,228 -Zer aldatuko du ba? -Auskalo! Dena! 376 00:24:23,528 --> 00:24:27,065 Gizonek umeak badauzkate, pastilla nonahi salduko da. 377 00:24:27,132 --> 00:24:28,366 Eta nahi dutenean abortatuko dute. 378 00:24:28,733 --> 00:24:31,369 Industriburu batek ez du bere fabrika hilabetez utziko. 379 00:24:31,369 --> 00:24:32,704 Abortatu eta kitto! 380 00:24:32,704 --> 00:24:34,239 Eta ez da espetxera joango! 381 00:24:35,474 --> 00:24:36,808 Lilura hutsa da, noski… 382 00:24:36,808 --> 00:24:39,311 …baina errealitate txikitan oinarritua. 383 00:24:43,482 --> 00:24:48,053 Jokabidea landu behar duzu. Ezin zara hurrengo saiora aurkeztu. 384 00:24:48,053 --> 00:24:50,155 Ez duzu nahikoa aurreratu. 385 00:24:52,090 --> 00:24:53,492 Bihar 5etan? Konforme? 386 00:24:54,493 --> 00:24:55,827 Bai, Mazetti jauna. 387 00:24:56,595 --> 00:24:58,630 Ez negar egin. Ez du ezertarako balio. 388 00:24:58,830 --> 00:25:01,333 Ez, Mazetti jauna. Agur. 389 00:25:01,533 --> 00:25:02,834 Bihar arte. 390 00:25:10,175 --> 00:25:12,944 Furgonetaren ardatza… Izorratuta! 391 00:25:13,011 --> 00:25:15,180 -Kaka putza! -Oraintxe esan duk. 392 00:25:15,180 --> 00:25:17,883 Film honetan, ohar feminista pila bat zegoen. 393 00:25:18,183 --> 00:25:20,185 Motorrez eta kiribilez hitz egiten da. 394 00:25:20,352 --> 00:25:23,522 Mekanika eta ile-apaintzea izan ziren Jacquot txikiaren bi titiak. 395 00:25:24,256 --> 00:25:25,924 Bere aitaren garajeko patioan… 396 00:25:25,924 --> 00:25:28,226 …bere amak gasolina saldu, eta jendea orrazten zuen… 397 00:25:28,460 --> 00:25:30,195 …bera jaio aurretik eta ondoren… 398 00:25:30,195 --> 00:25:32,697 …1931ko ekainaren 5ean, Pontchateu-n… 399 00:25:33,098 --> 00:25:35,433 …Rosalie amonaren tabernatik gertu samar. 400 00:25:35,667 --> 00:25:37,102 Gero, Nantesen bizi izan zen… 401 00:25:37,102 --> 00:25:39,838 …Tanneur kaian, han ubideak zeuden garaian. 402 00:25:40,372 --> 00:25:43,141 Anaia gazte bat izan zuen, eta, geroago, arreba bat. 403 00:25:43,174 --> 00:25:48,914 Ez dut oroitzapen latzik 12 urte nituen arte, gerra arte. 404 00:25:48,947 --> 00:25:53,652 Nanteseko bonbardatzea, 1943ko irailaren 7an. 405 00:25:53,785 --> 00:25:55,954 Hura ikaragarria izan zen. 406 00:25:56,888 --> 00:26:00,492 Eta hori oroitzen duzunean… 407 00:26:01,092 --> 00:26:03,261 Oso oroimen ona izan dut. 408 00:26:05,597 --> 00:26:08,567 Harrezkero, gainerako guztiak axola gutxi. 409 00:26:08,567 --> 00:26:11,169 Hain gauza izugarria gertatu denean… 410 00:26:12,938 --> 00:26:16,808 …badirudi ezin dela ezer ikaragarriagorik gertatu. 411 00:26:16,908 --> 00:26:22,213 Geroztik, bizitza ideal bat amesten da. 412 00:26:23,181 --> 00:26:25,951 Txikitatik maite izan zituen txotxongiloak eta operetak. 413 00:26:26,251 --> 00:26:28,453 "Jacquot Nantesekoa"n kontatu nuen hori dena. 414 00:26:29,120 --> 00:26:32,691 Ez nuen besterik nahi: bizpahiru patata… 415 00:26:32,691 --> 00:26:35,427 …haiekin txotxongiloak egiteko. 416 00:26:35,727 --> 00:26:37,762 Astean bitan joaten nintzen zinemara… 417 00:26:37,762 --> 00:26:39,598 …eta hori nahikoa nuen zoriontsu izateko. 418 00:26:43,702 --> 00:26:49,207 Zinema atsegin nuen. 9 urterekin ur berotan sartzen nituen filmak. 419 00:26:49,474 --> 00:26:52,344 Chaplinen filmez asea nengoen. 420 00:26:52,510 --> 00:26:55,213 9,5 mm.ko filmak ziren. 150 aldiz ikusita neuzkan. 421 00:26:55,380 --> 00:26:58,917 Hiruzpalau neuzkan, eta ur berotan murgiltzen nituen… 422 00:26:58,917 --> 00:27:02,053 …gelatina urtzeko, eta irudiz irudi hura berriz marrazteko… 423 00:27:02,053 --> 00:27:04,422 …luma batekin, 9,5 mm. haietan. 424 00:27:07,225 --> 00:27:10,495 Zakarra zen, baina han ageri ziren Mauveko zubia… 425 00:27:10,495 --> 00:27:12,030 …Nanteseko bonbardaketa… 426 00:27:12,030 --> 00:27:13,698 …hori dena berregin nuen… 427 00:27:14,399 --> 00:27:18,870 1941-42 zen. Ekintza heroiko bat egiteko sentipena neukan. 428 00:27:18,870 --> 00:27:21,673 Erresistentziako ekintza kementsu bat. 429 00:27:22,574 --> 00:27:25,377 13 urterekin erosi nuen lehenengo kamera. 430 00:27:26,244 --> 00:27:29,714 Egunez, eskola teknikora bidalia ninduen aitak. 431 00:27:29,714 --> 00:27:34,219 Zurgintza, iturgintza, mekanika eta elektrizitatea ikasi nituen. 432 00:27:34,219 --> 00:27:37,656 Bizitzan sekula balio izan ez zaizkidan gauzak. 433 00:27:38,390 --> 00:27:41,259 Baina ostegun arratsaldetan, ganbarara igo… 434 00:27:41,259 --> 00:27:45,130 …eta plano bat filmatzen nuen edo plano baten segundo bat. 435 00:27:49,267 --> 00:27:52,370 Eta alde egin nahi nuen, eta zinema egin nahi nuen. 436 00:27:54,105 --> 00:27:55,340 NANTESen POMMERAYE PASABIDEA 437 00:27:56,374 --> 00:27:59,411 Zine-kluba hemen zegoen, Pommeraye pasabidean. 438 00:27:59,411 --> 00:28:02,514 Hor ikusi zituen Jacquesek film garrantzitsu guztiak. 439 00:28:02,614 --> 00:28:05,216 Zine-klubeko bulegoa hortxe zegoen. 440 00:28:05,917 --> 00:28:10,155 Beti esan izan du gu bioi esker –Bernard Lerat, filmen aurkezlea–… 441 00:28:10,155 --> 00:28:12,490 …guk sortu baikenuen zine-kluba… 442 00:28:12,657 --> 00:28:18,229 …horri esker ikasi omen zuen zinema maitatzen eta ikasten. 443 00:28:18,229 --> 00:28:18,263 Hemen hasi omen zen bere burua prestatzen. 444 00:28:19,931 --> 00:28:26,037 Han proiektatu genituen: Dreyer, Bresson, Renoir, Ophuls, Welles… 445 00:28:26,104 --> 00:28:28,907 Berarentzat garrantzitsuak izan diren guztiak… 446 00:28:29,107 --> 00:28:33,111 …eta amerikar komedia musikal guztiak, liluratuta baitzeukaten. 447 00:28:39,718 --> 00:28:42,754 Han sekulako ametsak egin nituen nerabezaroan. 448 00:28:42,821 --> 00:28:45,523 Zinematik zaldi gainean itzultzen nintzen. 449 00:28:45,557 --> 00:28:48,193 Eta Mandiarguesengandik gauza bat ikasi nuen. 450 00:28:48,760 --> 00:28:51,629 Argi horretan zehar ibili naiz… 451 00:28:51,930 --> 00:28:54,432 Nantesen beste 10 film filma nitzake. 452 00:28:57,268 --> 00:28:59,237 Trenean noa Nantesera. 453 00:28:59,237 --> 00:29:02,340 Niretzat, Jacques Demyren hiria izango da beti Nantes. 454 00:29:02,340 --> 00:29:04,476 "Gela bat hirian" filmeko hiria. 455 00:29:06,778 --> 00:29:11,116 Adiskidearen oroitzapenez egindako bidaia honetarako… 456 00:29:11,116 --> 00:29:15,019 …hainbat dokumentu ekarri dut: Michel Colombier-en partitura. 457 00:29:16,421 --> 00:29:17,722 Michel Colombier Los Angelesen 458 00:29:17,956 --> 00:29:21,259 Jacques film horretaz hitz egitera etorri zitzaidan. 459 00:29:21,359 --> 00:29:23,962 Hasteko, tragedia bat da. 460 00:29:24,829 --> 00:29:29,334 Batetik, maitasun-grina bat dago. 461 00:29:29,768 --> 00:29:32,270 Bestetik, indarkeria bat dago. 462 00:29:32,303 --> 00:29:40,345 Garai hartan Nantesen zeuden liskar sozial guztiak, alegia. 463 00:29:41,079 --> 00:29:43,915 Halako gauza bat egiteko eskatzen zidaten lehenengo aldia zen. 464 00:29:44,149 --> 00:29:46,918 Maitasuna eta indarkeria hain inplikatuta zeuzkan zerbait. 465 00:29:47,786 --> 00:29:51,489 Pasarte biolentoak jotzeko, pianoa baino gehiago behar da. 466 00:29:53,358 --> 00:29:55,894 Pasarte erromantiko bat joko dut: 467 00:29:55,894 --> 00:29:59,998 Bien arteko maitasun doinua. 468 00:30:17,015 --> 00:30:20,418 Zure amaren etxean suertatu nintzen. 469 00:30:20,418 --> 00:30:23,655 Ustekabean. 470 00:30:25,757 --> 00:30:30,395 Beraz, nekazari peto-petoa zara. 471 00:30:31,296 --> 00:30:32,463 Bai. 472 00:30:33,832 --> 00:30:38,536 Guilbaud maitea. 473 00:30:40,939 --> 00:30:44,843 Begi-zuloak! Zer ederra zaren! 474 00:30:45,210 --> 00:30:48,379 Zer ederki nagoen zure besartean! 475 00:30:48,713 --> 00:30:48,746 Maite zaitut. 476 00:30:49,047 --> 00:30:54,085 Gera zaitez nire ondoan. 477 00:30:54,018 --> 00:30:55,954 Ezin dut, baina. 478 00:30:56,054 --> 00:31:00,325 -Begira: argitu da eguna. -Mesedez! 479 00:31:00,325 --> 00:31:04,095 -Joan beharra daukat. -Ez joan, maitea. 480 00:31:04,262 --> 00:31:07,232 Noiz ikusiko zaitut berriz? 481 00:31:07,232 --> 00:31:10,235 Gaur arratsean, nahi baduzu. 482 00:31:21,346 --> 00:31:25,283 Nantesen girotua dago, 1955eko ontzioletako grebetan. 483 00:31:25,316 --> 00:31:26,651 Maitasun-grina bat kontatzen da. 484 00:31:26,651 --> 00:31:30,955 François Guilbaud grebalariak Violette neska eztia utzi… 485 00:31:30,955 --> 00:31:32,657 …eta Edith Leroyerrez maitemintzen da. 486 00:31:32,657 --> 00:31:35,493 Senarra utzirik, amaren etxean babesten da Edith. 487 00:31:35,493 --> 00:31:37,996 Baina dena maitaleen kontra lotuko da… 488 00:31:38,029 --> 00:31:40,131 …maitasun jaioberri hori suntsitzeko. 489 00:31:40,198 --> 00:31:43,234 Bi munduren arteko liskarra ikusten da filmean. 490 00:31:43,902 --> 00:31:47,438 Lehenengo liskarra basatia da, literala… 491 00:31:47,739 --> 00:31:52,143 Jatorrizko liskarra. Klase-borroka esaten zaio horri. 492 00:31:52,143 --> 00:31:55,313 Txakurrak, zitalak, koldarrak, zatarrak! 493 00:31:57,916 --> 00:32:01,252 1955. urtea zen, ontziolen greba garaian. 494 00:32:01,819 --> 00:32:04,289 "Gela bat hirian" filmak horretaz hitz egiten digu. 495 00:32:04,622 --> 00:32:08,493 Amarekin nengoen, anaia gazteenaren aulkia bultzaka. 496 00:32:09,027 --> 00:32:10,728 Eta manifestazio hura zeharkatu genuen. 497 00:32:10,728 --> 00:32:14,232 Jendea prefekturara zihoan. 498 00:32:14,999 --> 00:32:17,168 Eta ni haiekin batera nindoan… 499 00:32:17,502 --> 00:32:19,771 Kantu haiek barruan sartuta gelditu zitzaizkidan. 500 00:32:20,104 --> 00:32:24,709 Sekulako zirrara egin zidaten. 501 00:32:27,679 --> 00:32:31,649 Nire osabak Loireko beste ontziola batean lan egiten zuen. 502 00:32:31,749 --> 00:32:36,020 Aitak beste lantegi batean. Hura dena nire haurtzaroa zen. 503 00:32:36,788 --> 00:32:40,892 Horregatik heldu nion gaiari. Ezagutzen dudanaz hitz egin nahian. 504 00:32:42,293 --> 00:32:44,062 Aitak kontatu zidana erabili nuen oinarritzat. 505 00:32:44,462 --> 00:32:46,197 Bere historia zen, nolabait. 506 00:32:46,197 --> 00:32:49,133 Nekazari bat Nantesera etorri, eta gela bat alokatzen dio… 507 00:32:49,133 --> 00:32:52,737 …koronel baten alargun aristokratari. 508 00:32:52,770 --> 00:32:57,108 Aristokrataren eta bere maizter proletarioaren arteko eszena… 509 00:32:57,108 --> 00:33:00,979 …filmaren giltzarria da. Film osoa laburbiltzen du. 510 00:33:01,479 --> 00:33:04,148 Manifestazioan zeunden. Ez ukatu, ikusi zaitut. 511 00:33:04,148 --> 00:33:05,783 Eta zer? Traba egiten dizu? 512 00:33:05,783 --> 00:33:08,753 Enbarazu egiten dit. Etxekoak marmarka ari dira. 513 00:33:08,753 --> 00:33:10,254 Utziezu hitz egiten. 514 00:33:10,488 --> 00:33:11,723 Uler ezazu. 515 00:33:12,056 --> 00:33:16,327 Bizi zenean, nire senarra koronela zen. 516 00:33:16,494 --> 00:33:18,997 Hark ez zukeen sekula halakorik onartuko. 517 00:33:19,430 --> 00:33:23,835 Ez nioke ostatu eman nahi anarkista bati. 518 00:33:23,868 --> 00:33:27,505 Nire iritziak ez zaizkizu axola. 519 00:33:27,839 --> 00:33:31,576 Urte batzuk lehenago eskatua zidan Jacquesek film hau filmatzeko. 520 00:33:31,576 --> 00:33:36,381 Proiektua aspaldikoa zen. Zineman ez dago jakiterik. 521 00:33:36,381 --> 00:33:41,819 Urte hartan deitu zidan: "Filma egingo da. Prest zaude?" 522 00:33:41,853 --> 00:33:44,489 Nik erantzun: "Jakina!" 523 00:33:44,789 --> 00:33:45,957 Motorra! 524 00:33:47,225 --> 00:33:48,893 Playbacka! 525 00:33:48,926 --> 00:33:53,197 Hotsa egina zegoen. Hotsarekin antzeztu behar! 526 00:33:53,197 --> 00:33:56,601 Ezin duzu bigarren harraldian aldatu. 527 00:33:56,701 --> 00:33:58,703 Ezin duzu berriz errepikatu. Akabo! 528 00:33:59,137 --> 00:34:02,774 Hori oztopo bat izan zitekeen, baina ez. 529 00:34:02,874 --> 00:34:05,943 Musikak eraman egiten zaitu. Akuilu bat da. 530 00:34:06,344 --> 00:34:10,281 Koronelaren emazteak hau kantatzen duenean: 531 00:34:10,281 --> 00:34:13,651 "Koronelaren garaian, soldaduen tabakoa erretzen nuen". 532 00:34:13,785 --> 00:34:17,455 Eta Guilbaudek esaten dionean: "Aitzur ederra harrapatu duzu!" 533 00:34:17,455 --> 00:34:20,792 Edo alarguna hau esaten: "Tuntuntzat hartzen nauzu?" 534 00:34:20,792 --> 00:34:23,728 Hori erabat inkongruentea da. Bitxia! 535 00:34:24,295 --> 00:34:26,664 Tuntuntzat hartzen nauzu? 536 00:34:27,999 --> 00:34:31,436 Eta grina? Eta obsesioa? 537 00:34:31,836 --> 00:34:33,071 Zer diozu? 538 00:34:33,171 --> 00:34:37,408 Rol hau, kantatua, musikarekin egina… 539 00:34:37,408 --> 00:34:41,212 …musikaren erritmora mugitu beharra dago. 540 00:34:41,879 --> 00:34:45,183 Jokoa urrunago daramala iruditzen zait. 541 00:34:45,483 --> 00:34:47,952 Urrunago joaten uzten diozu zeure buruari… 542 00:34:48,319 --> 00:34:51,255 …azkarrago, espontaneoago. Eraman egiten zaitu. 543 00:34:51,289 --> 00:34:52,824 Maitasuna besterik ez da. 544 00:34:53,424 --> 00:34:57,595 Adierazteko era bat da, komunikatzeko modu bat. 545 00:34:57,728 --> 00:35:01,099 Eta niri interesgarriagoa iruditzen zait kantuz baldin bada. 546 00:35:01,099 --> 00:35:07,672 Samurragoa, eskuzabalagoa, biolentoagoa, oldarkorragoa… 547 00:35:08,272 --> 00:35:10,541 Horrexek interesatzen nau. 548 00:35:10,808 --> 00:35:12,410 Musikak sentimenduak anplifikatzen ditu. 549 00:35:12,410 --> 00:35:15,713 Eta "maite zaitut" kantatzea erabateko lirismoa da. 550 00:35:15,813 --> 00:35:20,751 Berak amestutako opera herrikoi hori da Jacquesen mintzaira. 551 00:35:21,352 --> 00:35:23,888 Mintzaira bat da, nire mintzaira. 552 00:35:23,888 --> 00:35:25,990 Barkaidazu. 553 00:35:26,891 --> 00:35:28,993 Entzuidazu! Zin dagizut! 554 00:35:30,128 --> 00:35:33,297 Zer da janzkera hori? Horrela paseatzen zara? 555 00:35:33,297 --> 00:35:35,433 Zure errua da! Ez daukat ezer janzteko! 556 00:35:35,433 --> 00:35:37,135 Hori ez da arrazoi bat! 557 00:35:38,136 --> 00:35:39,637 Putarena egiten ari zara! 558 00:35:39,704 --> 00:35:43,141 Ondo asko pasatuko zuten grebalariek zuri begira! 559 00:35:43,207 --> 00:35:46,744 Bere inguruari ez dagokiona egitea da Edithen errebolta. 560 00:35:48,079 --> 00:35:53,251 Ezta ezkondu berria denean ere, puta gisa baitabil egun erdiz. 561 00:35:53,718 --> 00:35:58,089 Puta bat, Demyrengan, "demi-pute" bat da; puta erdi bat, alegia. 562 00:35:59,123 --> 00:36:03,995 Hori dela eta, gogoan dut hainbat astez egon nintzela… 563 00:36:03,995 --> 00:36:08,266 …biluzik bisoi-berokiaren azpian, behin baizik ez irekitzeko. 564 00:36:08,900 --> 00:36:12,103 Frustragarri samarra zen. Delako eszena horretan… 565 00:36:12,103 --> 00:36:15,540 …behin ireki nuen, eta berriz ireki nuen gero. 566 00:36:16,908 --> 00:36:18,643 Hura zen nire errebolta. 567 00:36:19,277 --> 00:36:20,311 Michel! 568 00:36:20,545 --> 00:36:23,247 -Zergatik ihes egiten du? -Nire senarra, ezinenez Edmond. 569 00:36:24,015 --> 00:36:28,386 Telebista-saltzailea, ile-gorria, maitasunez eroa, jeloskorra… 570 00:36:28,386 --> 00:36:30,454 -Zure maitasunez erotua. -Inpotentea. 571 00:36:31,756 --> 00:36:34,292 Eskatu zidanean ero bat bezala antzezteko… 572 00:36:34,292 --> 00:36:36,694 …kantatzeko itxurak eginez… 573 00:36:36,694 --> 00:36:39,931 …bizar-labana eskuan, eta zu biluzik… 574 00:36:39,931 --> 00:36:41,499 …arraina uretan bezala nengoen. 575 00:36:42,433 --> 00:36:43,501 Edith, nirea zara! 576 00:36:43,668 --> 00:36:45,203 Arren, geldi hor! 577 00:36:45,236 --> 00:36:46,837 Edith, nirea zara! 578 00:36:46,871 --> 00:36:50,474 Eta ez zara inoiz nitaz ahaztuko! 579 00:36:53,878 --> 00:36:57,048 Pertsonaia hori antzeztuz Jacquesi lagundu niola uste dut… 580 00:36:57,048 --> 00:37:00,751 …bere sukar-ametsarekin dibertitzen ausartu nintzelako. 581 00:37:00,785 --> 00:37:02,220 GELA BAT HIRIAN 582 00:37:02,220 --> 00:37:04,522 Jacques nire lehen zuzendari handia izan zen. 583 00:37:04,555 --> 00:37:09,393 Jacques Demyren zinemako partaidea nintzen bat-batean. 584 00:37:09,427 --> 00:37:12,096 Niretzat, mirari moduko bat zen. 585 00:37:12,663 --> 00:37:18,102 Jacques oso samurra zen; entzuten zizun; jatorra zen. 586 00:37:18,102 --> 00:37:20,271 Aldi berean, oso zakarra zen. 587 00:37:20,571 --> 00:37:23,674 Ezin zen berarekin negoziatu edo eztabaidatu… 588 00:37:23,674 --> 00:37:26,777 …jantziez, orrazkerez edo antzezteko eraz. 589 00:37:27,144 --> 00:37:28,546 Eszena baten "timing"az. 590 00:37:28,946 --> 00:37:33,451 Nik kikara hartu nahi banuen… Ezin zen berarekin negoziatu! 591 00:37:33,584 --> 00:37:38,256 Bere umetako ametsa egiten ari da orain! 592 00:37:38,256 --> 00:37:41,025 Baina guk trakets egiten genituen berak egin nahi zituen gauzak! 593 00:37:41,158 --> 00:37:45,496 Irribarre egiten zion jendeari, baina ez zuen iritziz aldatuko! 594 00:37:47,031 --> 00:37:48,833 Proletarioen buruak ginen, heroiak. 595 00:37:49,367 --> 00:37:52,003 Ezin ginen koldartu gutarren aurrean. 596 00:37:52,136 --> 00:37:54,739 Ez hurbildu! Ez protestatu! 597 00:37:55,306 --> 00:37:58,376 Urrundu zaitezte! Zoazte etxera! 598 00:37:59,477 --> 00:38:02,213 Txakurrak, zitalak, koldarrak, zatarrak! 599 00:38:09,420 --> 00:38:11,822 1.000 langile ginen, aktoreak, jakina… 600 00:38:11,989 --> 00:38:14,091 …eta, aurrez aurre, 100 bat CRS. 601 00:38:14,358 --> 00:38:18,462 CRS figuranteak beren pertsonaiekin zeharo identifikatu ziren… 602 00:38:18,462 --> 00:38:20,665 …eta sekulako indarkeriaz jardun zuten. 603 00:38:20,665 --> 00:38:27,305 Eta batzuek ezkutuekin bultzaka kopeta ireki zioten Stevenin-i. 604 00:38:27,872 --> 00:38:32,009 Ikusita nola ari ziren liskartzen langileak eta poliziak… 605 00:38:32,009 --> 00:38:34,011 …Jacquesek eszena gelditu zuen. 606 00:38:34,011 --> 00:38:37,982 200 figurante langile hartu zituen… 607 00:38:37,982 --> 00:38:39,950 …eta CRStan ipini zituen. 608 00:38:39,950 --> 00:38:43,054 Eta 200 figurante CRS, berriz, langileen artean. 609 00:38:43,054 --> 00:38:45,356 Gero, mundu guztiak mendekatu egin nahi zuen. 610 00:38:59,637 --> 00:39:03,407 Tragikoa da. Filmeko heroiek halabehar tragikoa dute. 611 00:39:03,708 --> 00:39:07,778 Romeo eta Julietarena eta Tristan eta Isoldarena bezain tragikoa. 612 00:39:07,812 --> 00:39:10,114 Idatzita dago. Aldez aurretik izorratuta. 613 00:39:10,181 --> 00:39:13,451 "Cherbourgeko aterkiak" filmean hau zioen Genévievek: 614 00:39:13,451 --> 00:39:16,854 "Ezin ninteke zu gabe bizi, zu joango bazina". 615 00:39:16,854 --> 00:39:20,224 Azkenean, beste batekin ezkondu, eta akabo komediak. 616 00:39:20,257 --> 00:39:23,427 Hemen, neskak hau dio: "Ezin naiz zu gabe bizi". 617 00:39:23,661 --> 00:39:26,731 Eta ezin du. Eta bere burua hiltzen du. Hori bitxia da. 618 00:39:27,298 --> 00:39:30,134 Jacquesen obra osoan hau da film bakarra… 619 00:39:30,134 --> 00:39:34,372 …emakume bat maitasunez hiltzen dena. 620 00:39:35,039 --> 00:39:38,943 Nire filmetako pertsonaiak zeharo grinatsuak dira. 621 00:39:39,877 --> 00:39:43,547 Uste dut Nantesen jendeak grina handia duela. 622 00:39:44,315 --> 00:39:46,217 Bizi eta lehertzen den hiri bat da. 623 00:39:46,417 --> 00:39:49,153 Paradoxaz, 18 urterekin hiri hartatik joan behar izan zuen… 624 00:39:49,153 --> 00:39:52,156 …zinema Parisen egiten baita. 625 00:39:52,790 --> 00:39:54,225 Jacques Parisa iritsi zen. 626 00:39:54,225 --> 00:39:56,394 Zinema-eskola teknikoan onartu zuten… 627 00:39:56,394 --> 00:39:59,497 …garajeko ganbaran filmatu zuen animazio-filmari esker… 628 00:39:59,497 --> 00:40:01,232 …eta Christian Jacquesi esker… 629 00:40:01,332 --> 00:40:03,968 …berak gomendatu baitzuen Jacques, nahiz ez zuen batxilergo-titulua. 630 00:40:04,668 --> 00:40:08,339 Estualdian eta langabezian, Jacques neskame-gela batean bizi zen… 631 00:40:08,339 --> 00:40:11,575 …8. solairuan, ura pasilloan hartu behar zuen… 632 00:40:11,909 --> 00:40:15,112 …Bernard Evein-ek eta Jacqueline Moreau-k bezala… 633 00:40:15,112 --> 00:40:16,247 …neskame-gela batean bizi baitziren haiek ere. 634 00:40:16,313 --> 00:40:17,348 BERNARD EVEIN dekoratzailea 635 00:40:17,348 --> 00:40:20,151 Nanteseko arte eskolan ezagutu genuen elkar. 636 00:40:20,451 --> 00:40:23,053 Bera arratsean joaten zen. Ni, arratsaldean eta arratsean. 637 00:40:23,220 --> 00:40:27,291 Parisen elkartu ginen berriz. Bera ETPCn eta ni IDHECn ikasten. 638 00:40:27,625 --> 00:40:30,428 Han bi urtez ikasi, eta ikasketa bukaerako filma egin zuen. 639 00:40:30,428 --> 00:40:33,998 Berak idatzi, antzeztu, zuzendu eta montatutako filma. 640 00:40:34,432 --> 00:40:36,700 "Rocheforteko andereñoak" filmeko Jacques urrutitik zetorren. 641 00:40:49,947 --> 00:40:53,317 Bere autoerretratua ere margotu zuen, aldarte berean. 642 00:40:55,886 --> 00:40:58,155 Paul Grimaut zen ezagutu nahi nuen lehen pertsona. 643 00:40:58,155 --> 00:41:00,925 Berarekin lan egin nahi nuen eta marrazki biziak egin. 644 00:41:01,392 --> 00:41:04,361 Berak eman zion lehen lana… eta azkenekotako bat ere bai… 645 00:41:04,361 --> 00:41:07,998 1986an "Mahai birakaria" egiten lagundu baitzion Jacquesek Pauli. 646 00:41:09,099 --> 00:41:11,235 Lan hau eman zidan: 647 00:41:11,235 --> 00:41:13,504 Lustrucru pastaren iragarkiaren amaiera. 648 00:41:13,571 --> 00:41:14,939 Nire neskame-gelan egin nuen. 649 00:41:14,939 --> 00:41:18,142 Eta, horrela, Pauli esker irabazi nuen lehen dirua zineman. 650 00:41:18,976 --> 00:41:20,878 Eta berak ezagutzen zuen script bati esker… 651 00:41:20,878 --> 00:41:25,182 …Jacquesek figurante jardun zuen "Lomanacheko errebeldeak" filmean. 652 00:41:28,519 --> 00:41:30,421 Peluka eta uniformea jantzi zidaten… 653 00:41:30,421 --> 00:41:34,825 …eta oso ondo pasatu nuen plano bakoitzean hil beharrez. 654 00:41:34,859 --> 00:41:39,263 Badago gizon bat aldi bakoitzean lehen planoan hiltzen dena: 655 00:41:39,263 --> 00:41:40,431 Ia beti bera: ni. 656 00:41:42,700 --> 00:41:45,236 Gero, laguntzailea izan zen, Jean Françoisena, Jean Massonena… 657 00:41:45,302 --> 00:41:47,438 …eta Georges Rouquierena, "Noronia" filmean. 658 00:41:47,938 --> 00:41:49,773 Han ezagutu zuen Jean Marais. 659 00:41:50,508 --> 00:41:53,444 Dokumental bat proposatu zuen haurtzaroko eskalapoigileez. 660 00:41:54,979 --> 00:41:58,015 Rouquierek hau erantzun zion: "Zuk egin, nik ekoiztuko dizut". 661 00:42:10,861 --> 00:42:13,998 Suertea izan nuen jende hura bizirik ezagututa… 662 00:42:13,998 --> 00:42:17,968 …eta bizimodu hura atzeman ahal izateaz… 663 00:42:17,968 --> 00:42:21,605 …ezer aldatu gabe… 664 00:42:21,605 --> 00:42:26,544 …ez haien ohituretan, ez filosofian, ez pentsaeran. 665 00:42:30,347 --> 00:42:31,615 JACQUES VAL DE LOIREkoa 666 00:42:37,221 --> 00:42:39,356 Orain autobus-gidaria naiz… 667 00:42:39,356 --> 00:42:41,625 …baina garai batean eskalapoiak egiten ikasi nuen. 668 00:42:41,625 --> 00:42:46,564 …eta ondo ezagutu nuen aita Léon, gerran Jacquesi ostatu eman ziona. 669 00:42:47,097 --> 00:42:51,268 Berarengan oinarritu zen "Val de Loireko eskalapoigilea" egiteko. 670 00:42:51,435 --> 00:42:55,139 Nik ere eskalapoigilearena egin nuen… 671 00:42:55,139 --> 00:42:57,374 …"Jacquot Nanteskoa" filmean. 672 00:42:58,709 --> 00:43:01,779 Behin, Jacques Demyren film bat ikusi nuen telebistan… 673 00:43:01,912 --> 00:43:05,616 …Loireko eskalapoigileez, eta zirrara egin zidan. 674 00:43:05,649 --> 00:43:08,719 Didier Baron naiz, udal lorazaina. 675 00:43:08,719 --> 00:43:11,155 Omenaldi bat egin nahi izan nion Jacques Demyri… 676 00:43:11,155 --> 00:43:15,426 …lorez egindako gizon baten bitartez. 677 00:43:15,626 --> 00:43:17,828 Hona hemen, zertxobait hondatu diren arren… 678 00:43:17,828 --> 00:43:19,930 …uda honetako lehorteagatik. 679 00:43:20,064 --> 00:43:25,235 Pertsonaia hori 2.000 begonia gorrien erdian dago. 680 00:43:25,869 --> 00:43:28,906 Ertzean, berriz, begonia txuri batzuk ditu. 681 00:43:32,776 --> 00:43:35,813 Eskolako zuzendaria naiz. Teillé oso herri txikia da. 682 00:43:35,813 --> 00:43:37,114 46 ikasle besterik ez ditugu… 683 00:43:37,114 --> 00:43:41,485 …baina gurasoek eskolari Jacques Demy jarri zioten izena. 684 00:43:41,485 --> 00:43:44,722 Jacques Demyk eskola honetan ikasi zuen gerra garaian. 685 00:43:59,236 --> 00:44:01,271 Jacques Demy kalea inauguratzera goaz… 686 00:44:01,271 --> 00:44:03,374 …filmegile handi baten oroitzapenez… 687 00:44:03,574 --> 00:44:07,511 …eskolaume izan baitzen Mauves-sur-Loiren. 688 00:44:20,157 --> 00:44:23,894 1958an, Jean-Marie Vianney Arc-eko apaizari buruzko film bat… 689 00:44:23,927 --> 00:44:26,330 …proposatu zioten Jacquesi. Enkargu bat zen. 690 00:44:26,563 --> 00:44:31,335 "Landako apaiz baten egunkaria"z oroituz onartuko zuela uste dut. 691 00:44:31,335 --> 00:44:32,703 Asko gustatzen baitzitzaion… 692 00:44:32,703 --> 00:44:35,572 …baina Bernanosen nobela eta bai Bressonen filma… 693 00:44:35,572 --> 00:44:37,608 …eredu handi bat baitziren berarentzat. 694 00:44:39,476 --> 00:44:42,146 Harrituta gintuzkaten elizak eta erlikia-ontziak… 695 00:44:42,146 --> 00:44:45,716 …ia groteskoa baitzen, gorputz zahar hura barruan zeukala. 696 00:44:46,016 --> 00:44:50,554 Gai interesgarria zen. Zergatik ez saiatu hura ulertzen? 697 00:44:50,888 --> 00:44:53,123 Baina ez nuen sekula ulertu. 698 00:44:54,625 --> 00:44:56,527 Cocteauren mireslea zenez, berarengana joan zen… 699 00:44:56,527 --> 00:44:59,463 …"Eder axolagabea" filmatzeko eskubidea eskatzera. 700 00:45:00,998 --> 00:45:04,368 Galdetu zion bere lagun eta kide Bernard Evein-i… 701 00:45:04,368 --> 00:45:06,904 …egin zezala luxuzko dekoratu gorri bat. 702 00:45:10,307 --> 00:45:13,711 Filmak egiten hasi zenean… 703 00:45:13,711 --> 00:45:17,114 …"Eder axolagabea"ren dekoratuak egin nituen. 704 00:45:17,114 --> 00:45:19,717 Eta, geroztik, bere filmen %80 egin nuen. 705 00:45:20,751 --> 00:45:24,621 Gurasoez gainera, Evein zein nire ezagunik aspaldikoena. 706 00:45:24,988 --> 00:45:26,924 Talentu izugarria du. 707 00:45:28,625 --> 00:45:30,394 Egunkariaren atzean ezkutatu egiten da bat… 708 00:45:30,394 --> 00:45:33,430 …baina nik sumatzen dizut aurpegi gaiztoa, erne. 709 00:45:33,630 --> 00:45:35,666 Bai, maitea: erne! 710 00:45:36,900 --> 00:45:39,369 Eta hitz egingo dut. Barrena hustuko dut. 711 00:45:39,837 --> 00:45:41,939 Ezerk ez dit eragotziko barrena hustea. 712 00:45:44,374 --> 00:45:46,110 Jeanne Allard aukeratu zuen… 713 00:45:46,110 --> 00:45:48,612 …María Casaresen antz handia zuelako… 714 00:45:48,612 --> 00:45:50,614 …"Bois de Boulogneko damak" filmean. 715 00:45:51,515 --> 00:45:53,751 "Bois de Boulogneko damak" filmean… 716 00:45:53,751 --> 00:45:57,321 …Cocteauren elkarrizketa osoak errezitatzen genituen. 717 00:45:58,155 --> 00:46:02,559 "Agnès, dantzatzen zarenean, beste pertsona bat zara". 718 00:46:02,559 --> 00:46:04,128 "Argi-armiarma piztu bat bezalakoa zara", etab. 719 00:46:04,762 --> 00:46:08,132 Jacquesekin, Cocteau errezitatzen txandaka ibil gintezkeen. 720 00:46:08,332 --> 00:46:10,834 Bresson-en eragin sakona izan nuen. 721 00:46:10,834 --> 00:46:13,337 Zeharo aldatu zidan bizitza. 722 00:46:13,437 --> 00:46:15,973 Funtsezko gauzak eman zizkidan. 723 00:46:15,973 --> 00:46:20,177 Bestelako zinema mota bat aurkiarazi zidan. 724 00:46:20,878 --> 00:46:22,980 Ophulsek ere bai. 725 00:46:23,013 --> 00:46:25,549 Zergatik? Ez dute loturarik. 726 00:46:25,549 --> 00:46:27,584 Bata sakona, bestea arina… 727 00:46:27,584 --> 00:46:30,788 …baina biak aski serioak. 728 00:46:31,155 --> 00:46:35,025 Lehen amerikar komedia musikalak gerraondoan ikusi nituen. 729 00:46:35,092 --> 00:46:38,061 Eta hala piztu zitzaidan film musikalak egiteko gogoa. 730 00:46:39,463 --> 00:46:43,834 CHERBOURGeko ATERKIAK 731 00:46:50,240 --> 00:46:54,611 Opera bat nahi zuen, opera bat zen. Dena kantatua. 732 00:46:54,611 --> 00:46:59,116 Film ulerterraz eta ageriko bat nahi zuen… 733 00:46:59,116 --> 00:47:03,854 Filmaren mutur batetik besterako abesti gisako bat nahi zuen… 734 00:47:03,854 --> 00:47:07,357 …hasieratik bukaerarainoko lerro bat, alegia. 735 00:47:07,858 --> 00:47:10,694 -Ez al diozu ezer esan amari? -Oraindik ez. 736 00:47:10,694 --> 00:47:13,463 Zergatik ez? Koldarra zara. 737 00:47:13,664 --> 00:47:20,270 Ez haserretu. Badakit amak zer erantzungo didan. 738 00:47:20,337 --> 00:47:21,839 Zer? 739 00:47:22,239 --> 00:47:26,710 "Neskatxa, erotu egin zara. Zure adinean ezkondu?" 740 00:47:26,977 --> 00:47:30,013 Neskatxa, erotu egin zara. 16 urterekin ezkondu? 741 00:47:30,013 --> 00:47:31,849 -17 urterekin! -Maiteminduta! 742 00:47:31,849 --> 00:47:33,584 Tuntuna edo itsusia al naiz? 743 00:47:33,584 --> 00:47:36,420 Ez zara itsusia, baina ezta ere ederren erregina. 744 00:47:36,453 --> 00:47:40,858 Jacquesek hainbat produktoreri aurkeztu zion filma. 745 00:47:40,858 --> 00:47:43,260 Beauregard-ek eman zion erantzunik bitxiena: 746 00:47:43,260 --> 00:47:47,297 "Bai, kontakizun polita da, baina merkeagoa zuri beltzean… 747 00:47:47,297 --> 00:47:52,035 …eta musikarik gabe. Ez duzu elkarrizketa normalez egin nahi? 748 00:47:52,870 --> 00:47:56,607 Jacquesek ez zuen nahi. Mag Bodard-ekin hitz egin zuen… 749 00:47:56,607 --> 00:47:57,875 …eta hari izugarri gustatu zitzaion. 750 00:47:57,908 --> 00:48:05,616 Film kantatu bat, ofizio honetako arauetatik kanpo… 751 00:48:05,616 --> 00:48:09,186 …jadanik egindako gauzak baizik ez baitira errepikatzen. 752 00:48:09,186 --> 00:48:12,923 Horregatik gustatu zitzaidan. Jacques ere gustatu zitzaidan. 753 00:48:12,956 --> 00:48:15,792 Abentura handi batean sartzea zen hura. 754 00:48:15,826 --> 00:48:21,632 Ahotsak grabatzerakoan, aktoreak eta kantariak elkarrekin zeuden. 755 00:48:21,732 --> 00:48:23,367 Elkarrekin lan egiten zuten. 756 00:48:23,367 --> 00:48:29,439 Aktoreek zioten: "Nik hau horrela esango nuke. Hau, azkarrago…" 757 00:48:29,907 --> 00:48:33,277 Elkarrengana hurbildu genituen, beraz. 758 00:48:33,277 --> 00:48:37,147 Hitzetik gertu egotea baitzen gure helburu nagusia. 759 00:48:37,381 --> 00:48:40,851 Christiane-ren partiturari jarraitu nion. 760 00:48:40,851 --> 00:48:46,590 Kantari bikaina da, eta guk antzeztu aurretik grabatu zuen. 761 00:48:46,657 --> 00:48:49,126 Eta berak egindako guztia jarraitu nuen. 762 00:48:50,727 --> 00:48:52,996 Umeak izango ditugu. 763 00:48:52,996 --> 00:48:55,866 Françoise deituko diot nire alabari. 764 00:48:55,866 --> 00:48:57,634 Eta mutila baldin bada? 765 00:48:57,634 --> 00:49:00,771 Neska izango da. Familian neskak izango ditugu beti. 766 00:49:00,771 --> 00:49:04,474 Txantxetan ari naiz, rol guztiak ezagutzen baititut: 767 00:49:04,875 --> 00:49:10,447 Amarena, Genevièverena, Roland Cassardena… Den-denak! 768 00:49:21,158 --> 00:49:23,860 Garrantzi handia izan zuen niretzat Jacques hain gazte aurkitzeak… 769 00:49:23,860 --> 00:49:27,998 …eta eredu horretan nire burua prestatu ahal izateak. 770 00:49:28,031 --> 00:49:32,169 Nire aktore-bizitzan oso zuzendari gutxik izan dute eragin hori. 771 00:49:32,903 --> 00:49:36,306 Bera izan zen nik ezagututako benetako lehen filmegilea. 772 00:49:37,975 --> 00:49:39,543 Oso eraginkorrak ziren. 773 00:49:39,543 --> 00:49:44,548 Michelek doinu eder bat sortzen zuenean, entzutera joaten ginen. 774 00:49:44,748 --> 00:49:48,518 Eta hau esaten zuen: "Hau da hirugarren musuzapiaren unea". 775 00:49:48,518 --> 00:49:51,855 Ikusleei negar eginarazi nahi baitzieten. 776 00:49:52,589 --> 00:49:56,860 Gaur goizean agiri hau jaso dut. 777 00:49:56,860 --> 00:50:00,597 Joan beharra daukat bi urtetarako. 778 00:50:01,732 --> 00:50:06,403 Aurrerago hitz egin beharko dugu ezkontzaz. 779 00:50:06,737 --> 00:50:16,446 Aljeriako gertaerak ikusita, ez naiz luzaroan itzuliko. 780 00:50:19,816 --> 00:50:21,785 Jendeak sekulako negarrak egiten zituen. Tristea zen, benetan. 781 00:50:21,785 --> 00:50:24,054 Baina horixe espero genuen… 782 00:50:25,222 --> 00:50:29,359 …Jacquesek eta nik hau idatzi baikenuen partituran: 783 00:50:29,359 --> 00:50:31,528 "1. musuzapia, 38. orrialdea". 784 00:50:31,528 --> 00:50:33,497 "2. musuzapia…" 785 00:50:40,037 --> 00:50:44,074 Partitura musuzapiz josita zegoen. 786 00:50:44,074 --> 00:50:45,809 Jacquesek zioen: "Gehiegi daude". Nik erantzun: "Ez, ikusiko duk". 787 00:50:46,243 --> 00:50:48,478 Maitea! 788 00:50:49,146 --> 00:50:52,416 Maite zaitut, maite zaitut, maite zaitut. 789 00:51:03,160 --> 00:51:08,665 "Cherbourgeko aterkiak" maitasun eta gerra istorio bat da. 790 00:51:08,698 --> 00:51:14,071 Oso kontu hunkigarriak dira niretzat: banantzea, leialtasuna… 791 00:51:16,239 --> 00:51:20,343 Eta aldi berean ikaragarri interesatu izan nau. 792 00:51:22,379 --> 00:51:26,817 Gurasoak alderdi komunitako kideak ziren… 793 00:51:26,817 --> 00:51:29,186 …eta hau esan zidaten: "Film hori ikusi behar duzu… 794 00:51:29,186 --> 00:51:34,825 …Aljeriako Gerraz egiaz mintzo den lehen filma delako". 795 00:51:34,958 --> 00:51:37,727 "Cherbourgeko aterkiak" melodrama bat da. Zergatik? 796 00:51:37,727 --> 00:51:42,499 Catherine Deneuvek –Geneviève– itxoiteko pazientzia ez duelako. 797 00:51:42,532 --> 00:51:44,901 -Baina ez mutila ahaztu duelako. -Eseri. Segi. 798 00:51:44,901 --> 00:51:48,438 Geneviève Cherbourgera itzultzen denean… 799 00:51:48,738 --> 00:51:50,006 …mutilak ez dauka neska ahaztua. 800 00:51:50,006 --> 00:51:52,876 Eta neskak mutila ere ez, bestela ez baitzen itzuliko. 801 00:52:09,693 --> 00:52:12,629 Horrelako zerbait. Michel Legrandena da. 802 00:52:12,662 --> 00:52:15,899 "Cherbourgeko aterkiak" da ikusi nuen Demyren lehen filma. 803 00:52:15,899 --> 00:52:17,234 Zortzi urte nituen. 804 00:52:17,234 --> 00:52:19,536 Egun osoan kantatzeko gogoz egoten nintzen. 805 00:52:19,536 --> 00:52:23,740 Aterki bat erosi nuen, eta bizitza zeharo aldatu zitzaidan. 806 00:52:25,375 --> 00:52:30,747 Izugarri gustatu zitzaidan "Cherbourgeko aterkiak". 807 00:52:30,814 --> 00:52:33,817 Bikaina da! 808 00:52:36,186 --> 00:52:38,622 Inoiz ikusi dudan filmik ederrena da. 809 00:52:38,788 --> 00:52:42,159 Margo eta hots leherketa bat da. 810 00:52:43,660 --> 00:52:45,662 "Cherbourgeko aterkiak" filmak sekulako arrakasta izan zuen… 811 00:52:45,662 --> 00:52:48,999 …ez bakarrik Parisen, baita Cannesen ere… 812 00:52:48,999 --> 00:52:50,834 …Urrezko Palmondoa irabazi baitzuen. 813 00:52:50,834 --> 00:52:52,903 Ez ginen jabetzen gertatzen ari zenaz. 814 00:52:52,903 --> 00:52:57,174 Jacquesek esmokina alokatu zuen, nik banuen soineko beltz bat. 815 00:52:57,174 --> 00:53:00,177 Arauak txintxo bete genituen, baina gertatutakoak harrituta gintuzkan. 816 00:53:00,177 --> 00:53:02,479 Mundu osoko ateak ireki zizkidan, egia da. 817 00:53:02,512 --> 00:53:08,485 Tokion egon nintzen. Atsegina izan zen. Moskun… nonahi. 818 00:53:08,952 --> 00:53:11,755 "Cherbourgeko aterkiak" Oscarretarako izendatu zuten. 819 00:53:12,189 --> 00:53:16,059 Jacques benetan hasi zen Hollywoodekin ametsetan. 820 00:53:16,059 --> 00:53:17,928 Honela esan zidan: 821 00:53:18,128 --> 00:53:20,997 "Hollywoodetik deitzen badidate, esaiezu lanpetuta nagoela". 822 00:53:21,865 --> 00:53:24,301 Behin, errotan geunden biok, umeekin… 823 00:53:24,401 --> 00:53:28,371 …eta telefonoak jo zuen: Hollywoodetik. 824 00:53:29,372 --> 00:53:33,843 Nik: "Hollywoodetik deika". Berak, txantxetan: "Utzi bakean". 825 00:53:33,843 --> 00:53:35,712 Nik, orduan: "Hollywoodetik da, mugi!". 826 00:53:35,745 --> 00:53:37,147 Gerry Ayres da nire izena. 827 00:53:37,147 --> 00:53:40,784 Eta 1965 inguruan, Columbiako produktore gazte bat nintzen. 828 00:53:41,218 --> 00:53:43,286 "Cherbourgeko aterkiak" ikusi nuen… 829 00:53:43,286 --> 00:53:48,024 …eta Jacques Demy ezagutu nuen Oscar sarietara etorri zenean. 830 00:53:48,024 --> 00:53:54,297 Eta Hollywooden film bat finantzatuko niola esan nion. 831 00:53:54,431 --> 00:53:57,567 Estatu Batuetan bizi nahi nuen, hura ezagutu nahi nuen. 832 00:53:57,567 --> 00:54:00,136 Den-dena gustatzen zitzaidan. 833 00:54:00,870 --> 00:54:03,540 Kontratu on bat egin zioten Columbian. Pozik eta harro zegoen. 834 00:54:03,940 --> 00:54:07,777 Berehala bururatu zitzaion "Lola"ren segida bat egitea. 835 00:54:07,777 --> 00:54:10,814 Lola Los Angelesen. 836 00:54:13,817 --> 00:54:17,254 Deskapotable txuri bat alokatu zuen berehala. 837 00:54:17,754 --> 00:54:20,991 Los Angelesen zehar zebilen, eta esaten zidan: "Hau amets bat da". 838 00:54:21,391 --> 00:54:23,994 Gero ni, Rosalie eta txakurra hara joan ginen. 839 00:54:24,494 --> 00:54:28,832 Alokatu genituen bai etxe bat eta bai beste deskapotable bat. 840 00:54:29,266 --> 00:54:32,302 Eta ni ere Los Angelesen zehar ibiltzen nintzen, ametsetan bezala. 841 00:54:32,335 --> 00:54:37,507 Zoriontsua izan nintzen bi urtez hura bizimodu aparta zelako. 842 00:54:38,208 --> 00:54:40,577 Hollywoodeko amets zaharra sinesten zuen Jacquesek: 843 00:54:40,577 --> 00:54:42,946 ezezagun bat izar bihurtzea, alegia. 844 00:54:42,946 --> 00:54:46,383 Aktore ezezagun bat aurkeztu nion, Harryson Ford… 845 00:54:46,383 --> 00:54:48,718 …ezin egokiagoa iruditzen baitzitzaidan antzezpen hartarako. 846 00:54:48,752 --> 00:54:52,722 Gerry, Harry eta beren familiekin pasatzen genituen igandeak. 847 00:54:52,822 --> 00:54:55,592 Garai hartan entzuten genituen: The Doors, Mammas and the Papas… 848 00:54:55,592 --> 00:54:59,729 …Jefferson Airplane, Buffalo Springfield. 849 00:55:00,397 --> 00:55:02,699 Proba mutuak egiteko eskatua zidan Jacquesek. 850 00:55:16,146 --> 00:55:19,416 Harrison gaztea zuzenduko zuela uste zuen Jacquesek. 851 00:55:19,416 --> 00:55:21,818 Beraz, elkarrekin egin zituzten lokalizazioak. 852 00:55:21,818 --> 00:55:28,091 Model-shop-etan ibili ziren, sex-shopen aitzindari naif haietan. 853 00:55:28,591 --> 00:55:29,959 HARRISON FORD Wyomingen 854 00:55:29,959 --> 00:55:34,698 "Jacques Demyren unibertsoa". 24. eszena, bigarren harraldia. 855 00:55:35,832 --> 00:55:41,371 25 urteren ondoren, Fordek ez zuen ahaztua abentura hura. 856 00:55:41,371 --> 00:55:46,676 Filma egin behar nuenez, "model shop" batera joan ginen… 857 00:55:46,676 --> 00:55:49,746 …Santa Monica bulebarrera. 858 00:55:49,746 --> 00:55:54,551 Leku bitxia zen. Kanpoaldea kolore biziz margotua. 859 00:55:55,352 --> 00:55:57,487 Sartu ginen, eta neska bakarra zegoen. 860 00:55:58,021 --> 00:56:01,224 Kaixo. Argazkirik atera nahi duzu? 861 00:56:01,658 --> 00:56:07,630 Kamera txiki batzuk alokatu, eta 12 argazkiko filmak erosi genituen. 862 00:56:07,630 --> 00:56:10,233 35 dolarretan, uste dut. 863 00:56:10,300 --> 00:56:12,869 Zer dekoratu nahiago duzu, gela edo egongela? 864 00:56:12,902 --> 00:56:15,305 Logela aukeratu genuen. 865 00:56:15,672 --> 00:56:21,211 Filmean bezalakoa zen: pasillo luze estu eta beltz bat. 866 00:56:21,745 --> 00:56:24,714 Biok lotsa-lotsa eginda geunden. 867 00:56:25,281 --> 00:56:27,817 Ez Jacquesek ez nik ez genekien zer egin. 868 00:56:27,817 --> 00:56:29,686 Orduan, hau esan zigun neskak: 869 00:56:29,686 --> 00:56:34,491 "Honela jarriko naiz, edo honela?" 870 00:56:34,557 --> 00:56:36,226 Ohea edo besaulkia? 871 00:56:37,627 --> 00:56:39,629 Berdin zait. 872 00:56:49,539 --> 00:56:53,209 Ford-en alde borrokatu zen Jacques. Eta Gerry ere bai. 873 00:56:53,276 --> 00:56:57,647 Jakin nuen nagusiak esan zuela nitaz ahazteko… 874 00:56:57,647 --> 00:57:01,451 …ez omen neukala etorkizunik lanbide honetan. 875 00:57:02,085 --> 00:57:04,788 Azkenean, estudioak Gary Lockwood aukeratu zuen… 876 00:57:04,788 --> 00:57:08,258 …"2001" egin berria baitzuen. 877 00:57:08,258 --> 00:57:10,660 Bera izango zen Lolaren maitalea. 878 00:57:10,693 --> 00:57:13,129 "Lola" ikusia izanez gero, hobe… 879 00:57:13,129 --> 00:57:19,035 …aspaldiko partez berriz aurkitutako norbait balitz bezala. 880 00:57:19,068 --> 00:57:23,773 Lola Nantesen alaia zen, ezin zuen geldirik egon. 881 00:57:24,007 --> 00:57:26,943 "Lola" Los Angelesen egin genuenean… 882 00:57:27,076 --> 00:57:30,513 …Lola nostalgiko zegoen, triste ere bai. 883 00:57:30,513 --> 00:57:33,183 Lola hautsita zegoen. 884 00:57:33,616 --> 00:57:37,086 Gure maite-harremana laburra izango da, beraz. 885 00:57:37,787 --> 00:57:40,623 Gaur gauean hemen egongo naiz, eta bihar ere bai. 886 00:57:40,623 --> 00:57:44,127 -Eta etzi. -Bai, baina ni, ez. 887 00:57:44,661 --> 00:57:46,830 Bihar abiatuko naiz, armadara. 888 00:57:46,830 --> 00:57:51,301 Gerrara joan beharrak maitaleen harremana etengo du hemen ere. 889 00:57:51,334 --> 00:57:54,137 Vietnamgo gerra zen, eta protesta handiak eragin zituen. 890 00:57:54,170 --> 00:57:56,873 Manifestazioak zeuden Estatu Batu osoetan. 891 00:57:58,208 --> 00:58:02,011 Antzeztu ez zuen antzezpen baten oroitzapenez jantzi ote zen kakiz? 892 00:58:02,679 --> 00:58:05,815 Barre egin genuen biok, pentsatuz berak antzeztu izan bazuen… 893 00:58:05,815 --> 00:58:08,718 …"Model Shop"en karrera oso bestelakoa zatekeela. 894 00:58:09,352 --> 00:58:12,222 "Model Flop" deitu nion, porrota izan baitzen. 895 00:58:13,590 --> 00:58:18,495 Gaur egun berriz ari dira filma zabaltzen. 896 00:58:18,495 --> 00:58:20,430 Film ederra da, nolanahi ere. 897 00:58:20,497 --> 00:58:22,265 HÉLÈNE DEMY Jacquesen arreba gaztea 898 00:58:22,866 --> 00:58:27,036 Filmaketara joan nintzen. Polita zen Jacques Hollywooden ikustea. 899 00:58:27,036 --> 00:58:29,439 Ingelesezko bere lehen filma egitea lortu zuen. 900 00:58:29,439 --> 00:58:33,176 Ikasi berria zeukan, Berlitz metodoarekin saio luzeak eginez… 901 00:58:33,176 --> 00:58:36,679 …eta murgiltze ikastaroak Londresen eginez. 902 00:58:37,113 --> 00:58:39,949 Izan ere, Jacquesi ikastea gustatzen zitzaion. 903 00:58:40,316 --> 00:58:43,319 "Anouchka" proiektua sortu zenean… 904 00:58:43,253 --> 00:58:46,589 …errusiera ikasi zuen, 45 urterekin, bakarka… 905 00:58:46,589 --> 00:58:48,191 …proiektuak porrot egin zuen arte. 906 00:58:50,326 --> 00:58:53,663 Koloretako argazkiak errebelatzen ere ikasi nahi izan zuen. 907 00:58:53,696 --> 00:58:55,932 Berak handitzen zituen bere diapositibak. 908 00:58:56,132 --> 00:58:58,768 Probak egiten zituen. Dena apuntatzen zuen. 909 00:58:58,768 --> 00:59:00,303 Serio dibertitzen zen. 910 00:59:00,303 --> 00:59:02,872 Bere gai maiteenak: espazio handiak… 911 00:59:03,239 --> 00:59:06,209 …seinaleak… 912 00:59:07,544 --> 00:59:08,745 …eta bere familia. 913 00:59:08,811 --> 00:59:11,147 Gure ama, Milou esaten ziotena… 914 00:59:11,247 --> 00:59:12,549 …gure anaia Yvon… 915 00:59:12,549 --> 00:59:13,716 …eta ni. 916 00:59:13,850 --> 00:59:16,386 Eta, gero, Agnès eta umeak. 917 00:59:16,386 --> 00:59:17,487 Rosalie… 918 00:59:17,587 --> 00:59:19,889 …eta, batez ere, Mathieu, mila aurpegirekin. 919 00:59:28,998 --> 00:59:30,733 Patinean ibiliarazi zuen Jacquesek semea… 920 00:59:30,767 --> 00:59:33,770 …Frantziaren ohorez egindako film txiki batean. 921 00:59:45,148 --> 00:59:49,252 50 urterekin, pintatzen hasi zen, hasiberri batek bezala. 922 00:59:49,619 --> 00:59:52,188 Pintura-ikastaro bat egin zuen Poussin akademian. 923 00:59:52,422 --> 00:59:55,758 Louvrera joaten zen, Poussinen koadroak kopiatzera. 924 00:59:55,892 --> 00:59:58,194 Ahaztu zait: pilotatzen ikasi nahi izan zuen. 925 00:59:58,194 --> 00:59:59,963 Michel Legrandek bezala. 926 01:00:00,196 --> 01:00:03,700 Matematikan aritu zen berriz, "Aviation 2000" irakurtzen zuen. 927 01:00:03,700 --> 01:00:05,501 Eta hegazkinez eramaten gintuen. 928 01:00:05,535 --> 01:00:07,070 Harrituta nindukan. 929 01:00:07,170 --> 01:00:10,306 Eta nik harrituta neukan bera ingelesezko irakaslea nintzelako. 930 01:00:10,306 --> 01:00:11,941 Irakaslea naiz oraindik. 931 01:00:11,975 --> 01:00:16,079 Berari kosta egin zitzaion amerikarren hizkuntza ikastea. 932 01:00:16,212 --> 01:00:19,849 Baliagarria izan zitzaion, film gehiago egin baitzituen ingelesez. 933 01:00:19,849 --> 01:00:23,886 "Hamelingo flauta-jotzailea", adibidez. 934 01:00:24,454 --> 01:00:27,991 Asko gustatzen zitzaidan ipuin hori. 935 01:00:41,304 --> 01:00:44,774 Arratoiak Ingalaterran hezi eta Alemaniara eraman zituzten. 936 01:00:44,941 --> 01:00:47,477 40 egun lehenago ekarri behar izan zituzten… 937 01:00:47,477 --> 01:00:49,879 …40 egunez berrogeialdian egon zitezen… 938 01:00:49,879 --> 01:00:54,384 …Rothenburg herrian haiek askatu aurretik. 939 01:01:00,857 --> 01:01:04,360 Oso film ilun eta gogorra egin zuen… 940 01:01:04,527 --> 01:01:07,463 …izurriak jotako Erdi Aroaz. 941 01:01:13,536 --> 01:01:15,271 Izurria! 942 01:01:20,343 --> 01:01:24,614 Eta hori guztia grazia magiko batez zeharkatuz… 943 01:01:24,614 --> 01:01:26,883 …horra hor txerpolariak, antzerkilariak. 944 01:01:27,383 --> 01:01:29,852 Hirian sartu-atera egin ondoren… 945 01:01:30,219 --> 01:01:32,789 …izurritik libraturik, grazia berarengan dutelako. 946 01:01:35,291 --> 01:01:37,393 Klase sozialak elkarren kontra ageri dira: 947 01:01:37,393 --> 01:01:40,830 Burgesia, armada, Eliza. 948 01:02:03,720 --> 01:02:06,055 Harritu egin ninduen "Flauta-jotzailea"n… 949 01:02:06,055 --> 01:02:11,094 …planoen lirismoak, tresnen mugimenduak… 950 01:02:11,794 --> 01:02:15,798 …dekoratuekiko eta jantziekiko egokitzapena. 951 01:02:15,832 --> 01:02:24,373 Demyk ez zituen beti baliabide egokiak aurkitu… 952 01:02:24,373 --> 01:02:26,142 …eta badirudi hor aurkitu egin zituela. 953 01:02:42,825 --> 01:02:45,228 Beti gustatu izan zitzaion haur-ipuin batekin… 954 01:02:45,228 --> 01:02:47,764 …Demyk film beltz-beltz eta gogor-gogor bat egin zuen. 955 01:02:57,173 --> 01:03:01,978 Bi laguntzaile izan nituen: Andrew Birkin eta Mark Peploe… 956 01:03:01,978 --> 01:03:05,548 …eta Erdi Aroa ikertzen aritu ziren… 957 01:03:05,548 --> 01:03:07,216 …hainbat gauza jakiteko: nola sendatzen zuten izurria… 958 01:03:07,216 --> 01:03:10,787 …halako pertsonaiak nolako jokabidea zuen… 959 01:03:10,787 --> 01:03:15,358 Mediku judu bat ageri da, izurriari aurre egin nahian. 960 01:03:15,625 --> 01:03:18,795 Bai, eta ez diote sinesten. 961 01:03:23,099 --> 01:03:25,668 Uste zuten izurria Jainkoak bidalia zela… 962 01:03:25,668 --> 01:03:28,805 …eta ez zela gertaera natural bat… 963 01:03:28,805 --> 01:03:31,407 …arratoien bitartez kutsatzen dena. 964 01:03:32,975 --> 01:03:37,246 14. mendean, juduak pertsegitzen zituzten dagoeneko. 965 01:03:46,756 --> 01:03:49,258 Flauta-jotzaileak arratoiak uxatu zituen… 966 01:03:49,258 --> 01:03:53,329 …baina, gaizki ordaindu ziotenez, umeak eraman zituen. 967 01:03:54,330 --> 01:03:57,266 Jacques Demy da flauta-jotzailea. 968 01:03:57,700 --> 01:04:00,937 Eta nornahi eraman dezake hiritik kanpo… 969 01:04:01,337 --> 01:04:05,308 …hala ametsetan, nola estualdietan. 970 01:04:05,942 --> 01:04:09,579 Eraman egiten zaitu, nora esan gabe, zu ez ikaratzeko. 971 01:04:09,579 --> 01:04:11,280 Eta hori da ume batek nahi duena. 972 01:04:12,248 --> 01:04:15,885 Umea banintz, Jacques Demy nahi nuke aitatzat. 973 01:04:17,653 --> 01:04:21,324 Picassok esana: "Gazte izateak luze jotzen du". 974 01:04:22,592 --> 01:04:26,062 Jacques ume bat da… 975 01:04:26,963 --> 01:04:29,632 …bere haurtzaroa sekula ahaztu ez duen heldua. 976 01:04:29,866 --> 01:04:34,036 Ostiralean, 19. ikasgaia: Zazpi Bekatu Kapitalak. 977 01:04:34,937 --> 01:04:36,505 Sketchen film bat zen. 978 01:04:36,505 --> 01:04:39,775 Eta Jacquesek bekatu kapital dibertigarriena hautatu zuen. 979 01:04:40,376 --> 01:04:42,111 Luxuria zer den ba al dakik? 980 01:04:42,211 --> 01:04:44,513 Luxuria luxua da. 981 01:04:44,714 --> 01:04:47,583 -Bekatu kapital bat al da? -Bai noski. 982 01:04:47,583 --> 01:04:48,150 Zergatik? 983 01:04:48,317 --> 01:04:51,387 Luxua dirua delako. 984 01:04:51,387 --> 01:04:53,422 Dirua daukanak "kapital bat daukat" esaten du. 985 01:04:53,422 --> 01:04:55,424 Beraz, luxuria bekatu kapital bat da. 986 01:04:56,759 --> 01:04:57,894 Eta infernua? 987 01:04:58,294 --> 01:05:01,797 Labeak ustelduta daude eta harribitxiak faltsuak dira. 988 01:05:01,797 --> 01:05:04,066 Oso dohakabea izan behar du han jendeak. 989 01:05:25,955 --> 01:05:27,790 Ideia bat bururatu zitzaidan behin… 990 01:05:27,790 --> 01:05:31,060 …aparkaleku batean, gauez, ikuskizun baten ondoren. 991 01:05:31,661 --> 01:05:36,065 Itolarri moduko bat sentitu nuen, aparkaleku makur bat zen. 992 01:05:36,432 --> 01:05:39,835 Beste mundurako txartela hartu behar zen. 993 01:05:39,835 --> 01:05:41,103 -Styx? -Hori da. 994 01:05:52,014 --> 01:05:55,451 Maitasun-istorio bat da, baina ipuin bat da. 995 01:05:55,451 --> 01:05:57,586 Maitagarririk gabeko maitagarri-ipuin bat da. 996 01:06:00,356 --> 01:06:01,891 Orfeo eta Euridiziren historia da. 997 01:06:02,258 --> 01:06:03,592 Mitologian oinarritua. 998 01:06:04,994 --> 01:06:09,031 Filmean, neska gaindosiz hiltzen da… 999 01:06:09,031 --> 01:06:11,734 …ikuskizunen munduan maiz gertatzen den bezala. 1000 01:06:14,370 --> 01:06:18,341 Ez da film musikal bat, gehiago da fantasiazko ipuin bat. 1001 01:06:18,975 --> 01:06:22,979 Baina heroia, Orfeo, kantaria denez… 1002 01:06:22,979 --> 01:06:24,981 …badaude kantuak, jakina. 1003 01:06:32,421 --> 01:06:36,025 Orfeo jauna da, talentu handiko herri kantaria. 1004 01:06:36,192 --> 01:06:37,593 Ezkondua, umerik gabea. 1005 01:06:37,994 --> 01:06:41,897 Ezaguna eta maitatua omen zara. 1006 01:06:42,598 --> 01:06:43,599 Baietz uste dut. 1007 01:06:44,266 --> 01:06:46,335 Zoriontsua al zara horrela? 1008 01:06:47,169 --> 01:06:50,172 Kantatzea gustatzen zait; kantatzea zoriona ematea da. 1009 01:06:50,506 --> 01:06:52,274 Ikusleek zorion hori itzultzen didate. 1010 01:06:52,608 --> 01:06:56,212 Beatles taldea etorri zitzaidan gogora: 1011 01:06:56,212 --> 01:06:58,381 John Lennon, Yoko Ono… 1012 01:06:58,848 --> 01:07:00,383 Eta ez dakit zergatik… 1013 01:07:00,383 --> 01:07:05,154 …zibilizazio-nahasketa hori interesgarria iruditzen zitzaidan. 1014 01:07:08,090 --> 01:07:10,059 Euridize! 1015 01:07:11,660 --> 01:07:14,864 Non zaude? 1016 01:07:18,034 --> 01:07:21,704 Entzuten al didazu? 1017 01:07:21,871 --> 01:07:23,572 Deika naukazu. 1018 01:07:23,572 --> 01:07:25,841 Oso kritika txarra izan nuen. 1019 01:07:25,875 --> 01:07:29,712 Filma estreinatu, eta zeharo akabatu ninduten! 1020 01:07:30,279 --> 01:07:32,348 Horrelakoa da zinema. Zu saiatzen zara… 1021 01:07:33,249 --> 01:07:36,719 Loteria bezalakoa da. Irabazi edo galdu. Auskalo. 1022 01:07:39,488 --> 01:07:42,391 INFERNUA Jacques infernuaz mintzo da. 1023 01:07:42,391 --> 01:07:44,727 Canneseko zinemaldian geunden, 1962ko maiatzean. 1024 01:07:45,528 --> 01:07:47,596 Nik "Cléo" aurkeztu nuen, eta kasinora joan ginen. 1025 01:07:47,596 --> 01:07:51,467 Jacquesek ez zuen joko-mahairik sekula ikusi. Txundituta zegoen. 1026 01:07:52,068 --> 01:07:53,903 Kasinotik irtetean, honela esan zuen: 1027 01:07:53,903 --> 01:07:58,941 "Jokoa arriskutsua da. Film bat egingo dut horretaz". 1028 01:07:58,974 --> 01:08:00,810 AINGERUEN BADIA 1029 01:08:18,661 --> 01:08:23,833 Grina baten mekanismoa desmontatu nahi izan nuen. 1030 01:08:24,133 --> 01:08:28,437 Berdin-berdin izan zitekeen alkohola edo droga. 1031 01:08:28,437 --> 01:08:30,106 Ez zen jokoa, berez. 1032 01:08:30,172 --> 01:08:33,309 Jokoaren grinak dena suntsitzen du. 1033 01:08:33,309 --> 01:08:35,678 Ez dago ihesbiderik. 1034 01:08:36,045 --> 01:08:38,114 Jokoak erakarri egiten du neska. 1035 01:08:38,114 --> 01:08:41,584 Ez da nahi bat: "Primeran! Jokatzera noa". 1036 01:08:41,584 --> 01:08:46,989 Ez, zera misteriotsu baten zain egotea da. 1037 01:08:47,957 --> 01:08:51,393 Erritu bat bezalakoa da, erritual bat da. 1038 01:08:51,660 --> 01:08:53,629 "Aingeruen badia" da gehien gustatzen zaidan filma. 1039 01:08:53,863 --> 01:08:57,833 Denbora-pasa ari dira beti; arriskuzale amorratuak dira. 1040 01:08:58,601 --> 01:09:03,639 Dena gorriaren alde jokatzeko, beltza atera daitekeela jakinik. 1041 01:09:03,939 --> 01:09:06,275 Hori txundigarria iruditzen zait. 1042 01:09:06,842 --> 01:09:13,916 Asko gustatzen zait ere nola filmatua dagoen, zuri beltzean… 1043 01:09:14,350 --> 01:09:17,453 …eszenaratze soil batez… 1044 01:09:17,453 --> 01:09:22,658 …Jacquesen beste filmen erabat desberdina… 1045 01:09:22,958 --> 01:09:26,795 …besteak koloretsuak, kantatuak eta alaiak baitira. 1046 01:09:27,263 --> 01:09:29,999 Eta aski tolesgabeak. 1047 01:09:30,633 --> 01:09:33,469 Tolesgabetasun horren atzean gauza asko ezkutatzen dira… 1048 01:09:33,469 --> 01:09:35,471 …baina ez dira adierazten. 1049 01:09:36,172 --> 01:09:38,807 "Aingeruen badia" gainbeherari buruzko film bat da. 1050 01:09:38,941 --> 01:09:42,278 Beti eman izan dit beldurra gehiegikerian erortzeak. 1051 01:09:42,278 --> 01:09:45,848 Ezaugarri puritano bat, beharbada. 1052 01:09:45,848 --> 01:09:50,019 Nik bekatua irudikatzen banuen ere… 1053 01:09:50,019 --> 01:09:52,488 …neska horrek bekatua irudikatzen bazion mutilari… 1054 01:09:52,488 --> 01:09:56,292 …neskak ez daki. 1055 01:09:57,193 --> 01:09:59,328 Zergatik egin behar nioke uko grina horri? 1056 01:09:59,328 --> 01:10:01,931 Zer moralaren izenean? Libre naiz! 1057 01:10:02,064 --> 01:10:06,535 Jacques hitzez hitz lotzen zitzaion Jackieren testuari. 1058 01:10:07,069 --> 01:10:09,471 "Azkarrago, azkarrago!" esaten zidan. 1059 01:10:09,471 --> 01:10:12,975 Puntuaziorik ezak hitz-jarioa eragiten zidan. 1060 01:10:12,975 --> 01:10:16,278 Eta, halako batean, puntu bat eta asti pixka bat. 1061 01:10:19,949 --> 01:10:22,251 Aukeratutako lekuen bitartez… 1062 01:10:23,319 --> 01:10:26,355 …jantzien bitartez… 1063 01:10:26,355 --> 01:10:29,625 …etengabe zuzentzen ninduen Jacquesek. 1064 01:10:29,625 --> 01:10:35,798 Ile-hori kolorgabetuekin ikusi nahi zuen Jackieren pertsonaia. 1065 01:10:35,998 --> 01:10:38,267 Carole Lombarden tankeran. 1066 01:10:38,601 --> 01:10:42,371 Aukera batzuk egin zituen Cardinekin: zuri-beltza… 1067 01:10:42,371 --> 01:10:46,442 …gogoan dut boa bat neukala sorbalda gainean. 1068 01:10:48,277 --> 01:10:51,313 Jantziak aukeratzen, halako batean Jacquesek hau esan zuen: 1069 01:10:51,313 --> 01:10:55,017 "Gerruntzea!" Banekien Lolak ere gerruntzea zuela. 1070 01:10:55,251 --> 01:10:56,719 Hangoa txuria da. 1071 01:10:57,653 --> 01:11:01,590 Eta esan nuen neure artean: "atsegin ematen dionez…" 1072 01:11:01,957 --> 01:11:04,627 Fruta ekarri duzu? Zer mertxika ederrak! 1073 01:11:04,627 --> 01:11:06,395 Olibak, mertxikak eta intxaur muskatua erosi ditut. 1074 01:11:06,395 --> 01:11:07,997 Jatorra zara! 1075 01:11:09,098 --> 01:11:10,299 21 urterekin, Dullin eskolatik irten berria nintzen… 1076 01:11:10,299 --> 01:11:15,638 …eta, niretzat, Jeanne Moreaurekin film bat egitea… 1077 01:11:15,638 --> 01:11:17,973 …izugarria zen! 1078 01:11:17,973 --> 01:11:21,777 Baina, aldi berean, gauza normal bat iruditzen zitzaidan. 1079 01:11:21,777 --> 01:11:24,013 Garai hartan, dena normala iruditzen zitzaidalako. 1080 01:11:24,513 --> 01:11:26,315 Aparta zara! 1081 01:11:27,850 --> 01:11:30,386 Den-dena hartzen duzu kontuan! 1082 01:11:33,155 --> 01:11:36,025 Bitxia da pentsatzea nola igaro zen Jacques… 1083 01:11:36,025 --> 01:11:39,928 …"Aingeruen badia"tik Los Angeleseko badiara. 1084 01:11:48,504 --> 01:11:52,875 Aingeruen bilduma egiten dudanez, Aingeruen hirian… 1085 01:11:52,875 --> 01:11:58,047 …esan beharra daukat Jacques Demy haietako bat dela. 1086 01:12:01,517 --> 01:12:03,085 Horrela gertatu zen: 1087 01:12:03,152 --> 01:12:06,689 Telefonoak jo zuen, japoniar produktore bat zen… 1088 01:12:06,689 --> 01:12:10,659 …film bat prestatzen ari zen Parisen filmatzeko. 1089 01:12:10,693 --> 01:12:12,194 YAMAMOTO produktorea 1090 01:12:12,194 --> 01:12:14,263 Demy etorri zitzaion gogora… 1091 01:12:14,263 --> 01:12:21,103 …"Cherbourgeko aterkiak" zirrara handia egin baitzion umea zenean. 1092 01:12:24,573 --> 01:12:27,576 1978ko martxoaren 1ean deitu, eta hau esan zidaten: 1093 01:12:27,576 --> 01:12:32,414 "Filma 1979ko martxoaren 1ean estreinatuko da, Tokion". 1094 01:12:32,715 --> 01:12:35,117 "Eta Japonia osoan, 150 aretotan". 1095 01:12:35,117 --> 01:12:36,819 "Ederki, jauna. Nola egingo dugu?" 1096 01:12:36,852 --> 01:12:40,789 Gidoia hilabeten idazteko gauza izango zen gidoigile bat nahi zuen. 1097 01:12:40,856 --> 01:12:44,860 Atzera-kontua egitean asko aztoratu nintzen. 1098 01:12:44,893 --> 01:12:48,797 Esperientzia bitxia eta eroa izan zen. 1099 01:12:49,798 --> 01:12:51,734 Japoniar produktoreak… 1100 01:12:52,368 --> 01:12:55,404 …ni, amerikar gidoigilea… 1101 01:12:56,071 --> 01:12:58,707 …Jacques Demy, frantses zuzendaria… 1102 01:12:58,707 --> 01:13:00,976 …aktore ingelesak… 1103 01:13:00,976 --> 01:13:05,247 …japoniar egunkarietan epeka argitaratutako kontakizun bat… 1104 01:13:05,247 --> 01:13:07,916 "Versaillesko Arrosa" zeritzan. 1105 01:13:07,916 --> 01:13:11,220 Hamar maleta ekarri zizkiguten… 1106 01:13:11,220 --> 01:13:15,824 …japoniar egunkari bateko komikiz beteak. 1107 01:13:18,427 --> 01:13:20,629 Hura guztia zeharo surrealista iruditzen zitzaidan… 1108 01:13:21,497 --> 01:13:23,298 …oso interesgarria, eta filma egitea erabaki nuen. 1109 01:13:33,675 --> 01:13:37,146 Mutiko bat, azkenean! 1110 01:13:39,715 --> 01:13:42,117 Jarjayes-ko kondeak baditu dagoeneko bost alaba. 1111 01:13:43,952 --> 01:13:46,355 Alaba berri eder bat duzu, jauna! 1112 01:13:46,422 --> 01:13:50,025 Seigarren alabarekin, kondea haserretu, eta Oscar deitu zion. 1113 01:13:50,058 --> 01:13:51,994 Mutil baten gisa hezia… 1114 01:13:51,994 --> 01:13:53,796 …Oscar Marie-Antoinetteren guardia izango da. 1115 01:13:53,862 --> 01:13:56,899 Catriana McColl-ek antzeztu zuen Lady Oscar. 1116 01:13:57,299 --> 01:14:00,836 Zuri zerbitzatu eta zu babestea dagokit. 1117 01:14:01,136 --> 01:14:04,273 Begi solemnez begiratuko didazu… 1118 01:14:04,773 --> 01:14:07,309 Ez zuen emakume androgino bat bilatu… 1119 01:14:07,309 --> 01:14:11,180 …hainbat emakume aktore bazuen aukeran… 1120 01:14:11,213 --> 01:14:13,816 Pertsonaiaren ezaugarriak zituen norbait bilatu zuen: 1121 01:14:13,816 --> 01:14:16,251 …begi urdinak, ile horia eta kizkurra… 1122 01:14:16,251 --> 01:14:18,987 …japoniar komikikoa bezalakoa. 1123 01:14:29,631 --> 01:14:31,900 Hustu kaleak! 1124 01:14:31,900 --> 01:14:34,670 Kaleak hustu behar dituzue! 1125 01:14:34,970 --> 01:14:37,339 Sakabanatu jendetza! 1126 01:14:39,208 --> 01:14:42,110 Tiro egin jendeari! 1127 01:14:42,110 --> 01:14:45,414 De Jarjayes kapitaina, tiro egiteko agintzen dizut! 1128 01:14:45,414 --> 01:14:47,916 Ez dut tiro egingo! 1129 01:14:47,916 --> 01:14:51,587 "Carmagnole" Senlis-eko kaleetan ez da ohiko ikuskizuna. 1130 01:14:51,787 --> 01:14:54,890 Frantziako Iraultzako unerik handiena… 1131 01:14:54,957 --> 01:14:57,292 …Oise-ko herri txiki honetan kokatu zuen Demyk. 1132 01:14:57,292 --> 01:15:01,029 1789an gaude, eta herriak Bastille hartu berria du. 1133 01:15:06,568 --> 01:15:08,704 Mutil xume batenganako maitasunez… 1134 01:15:08,704 --> 01:15:11,974 …Oscarrek uko egingo die erregearen eta aitaren aginteei… 1135 01:15:12,007 --> 01:15:14,877 …eta mozorrotu gabeko emakume bihurtuko da. 1136 01:15:43,105 --> 01:15:47,276 Eta filma nonahi zabaldu zen. 1137 01:15:47,276 --> 01:15:49,945 Asian, behinik behin, arrakasta handia izan zuen… 1138 01:15:49,945 --> 01:15:52,614 …baina Europan ia ezer ez; eta Frantzian, batere ez. 1139 01:15:53,248 --> 01:15:57,085 Gero, esperientzia bat izan zenuen telebistan, ezta? 1140 01:15:57,185 --> 01:15:59,821 Bai, "Egunaren sorrera". 1141 01:16:00,088 --> 01:16:02,291 Enkarguzko lana izan zen. 1142 01:16:02,958 --> 01:16:05,794 Gustatu egin zitzaidan, uste bainuen ezin zela egin. 1143 01:16:06,795 --> 01:16:08,897 Egin zitekeen, jakina, eta egin egin zuen. 1144 01:16:08,931 --> 01:16:11,266 EGUNAREN SORRERA 1145 01:16:12,734 --> 01:16:16,338 Hura izan nuen lehen esperientzia jantzi-sortzaile gisa. 1146 01:16:16,338 --> 01:16:19,841 Jacquelin Moreauren laguntzaile izan nintzen "Lady Oscar"en… 1147 01:16:20,142 --> 01:16:22,911 …bere hainbat filmetan lan egin baitzuen jantzigile gisa. 1148 01:16:22,945 --> 01:16:25,814 Film hartan eman zidan aitak nire lehen aukera. 1149 01:16:29,451 --> 01:16:31,853 Danièle Delorme-k Gigi antzeztua zuen… 1150 01:16:31,853 --> 01:16:33,255 …Coletterena egin zuen oraingoan. 1151 01:16:33,255 --> 01:16:37,459 Coletteren benetako etxean filmatu zen, Saint-Tropezen. 1152 01:16:40,996 --> 01:16:45,267 Atseginez ikasi nuen margolari batzuk erreferentziatzat hartzen… 1153 01:16:45,267 --> 01:16:48,503 …margoek garrantzi handia zuten uneak moldatzen. 1154 01:16:48,870 --> 01:16:50,772 Film hura egiteko Van Dongeren koadroak begiratu genituen. 1155 01:16:50,772 --> 01:16:53,475 Ametsetan, irudimenez, konplizeak ginen. 1156 01:16:56,612 --> 01:16:58,947 Colette idazten: irudi hura ezaguna zitzaidan… 1157 01:16:58,947 --> 01:17:00,916 …Agnèsek maiz idazten baitzuen ohean. 1158 01:17:08,790 --> 01:17:11,293 Jantzien zaletasuna txikitandik datorkit… 1159 01:17:11,293 --> 01:17:15,497 …Jacquesek nire lehen Barbie Estatu Batuetatik ekarri zidanetik. 1160 01:17:15,631 --> 01:17:17,432 Marilynen antza hartzen nion. 1161 01:17:17,432 --> 01:17:20,969 Baina orain Rocheforteko Catherineren antza hartzen diot. 1162 01:17:21,336 --> 01:17:26,375 Munduko bi Barbierik ederrenen aldageletan egon ahal izan nintzen. 1163 01:17:26,708 --> 01:17:27,909 Amets bat zen. 1164 01:17:28,343 --> 01:17:30,712 Bi ahizpak edertasunez distiratsu zeuden. 1165 01:17:30,746 --> 01:17:32,547 Ordu pila pasatzen zuten makillatzen. 1166 01:17:32,547 --> 01:17:36,451 Françoisek gorputza hautseztatzen zuen. Oso bitxia zen hori niretzat! 1167 01:17:39,421 --> 01:17:43,825 Irudi hauetan ikusten da zer zehatza eta zorrotza zen Jacques. 1168 01:17:56,705 --> 01:18:00,275 Catherine dibertigarria zen eta oso adeitsua nirekin. 1169 01:18:01,143 --> 01:18:04,079 Harraldien artean, ez zuen dibertitzeko aukerarik galduko. 1170 01:18:06,114 --> 01:18:08,383 Gene Kellyk ere ondo pasatu zuen, nonbait… 1171 01:18:08,383 --> 01:18:12,521 …Rocheforteko kaleetan dantzan frantses estiloko musikal batean. 1172 01:18:16,992 --> 01:18:20,696 Filmerako, Jacquesek festa-plaza bihurtu zuen Colbert plaza. 1173 01:18:20,796 --> 01:18:24,733 Rocheforteko biztanleak figurante eta ikusle izan ziren. 1174 01:18:24,933 --> 01:18:26,902 Erakusleiho bat zen. 1175 01:18:26,968 --> 01:18:28,537 Halako batean, marinel bat pasatzen zen. 1176 01:18:29,271 --> 01:18:33,275 Edo ferialariak iristen ziren hiriaren bizimodua hankazgoratzera. 1177 01:18:39,347 --> 01:18:41,583 -Hemen jarriko gara? -Ederki. 1178 01:18:41,850 --> 01:18:46,388 Herriz herri, Loiretik Rinera, ferialariek bidea dute etxe. 1179 01:18:46,388 --> 01:18:46,421 Horren eta horren artean sar daiteke… 1180 01:18:48,056 --> 01:18:51,893 Erantsi ditzakegu mutikoak hau kantatzen: 1181 01:18:52,894 --> 01:18:55,130 Eta, gero, denek batera berriz hasi. 1182 01:18:55,297 --> 01:18:56,765 Begira nola geldituko den. 1183 01:18:56,765 --> 01:18:59,868 Behin aurkeztuko nuke nik doinua. 1184 01:19:00,268 --> 01:19:01,737 Ederki, behin aurkeztu luzera osoan. 1185 01:19:17,619 --> 01:19:21,056 Benetako komedia musikal bat egin nahi genuen… 1186 01:19:21,056 --> 01:19:22,624 …amerikarren tankeran… 1187 01:19:22,624 --> 01:19:28,497 …alaia, neska bikainekin eta mutil zoriontsuekin… 1188 01:19:29,264 --> 01:19:31,533 Jacquesek eta nik horixe egin nahi genuen. 1189 01:19:33,135 --> 01:19:36,638 Aurreneko ideia oso film koloretsua egitea izan zen. 1190 01:19:36,671 --> 01:19:39,307 Dufyren pintura zebilkidan buruan. 1191 01:19:45,614 --> 01:19:48,216 Kaixo, mutiko, zer egin duzu hor? 1192 01:19:48,216 --> 01:19:49,484 Ezer ez, zulo bat. 1193 01:19:49,518 --> 01:19:50,719 Zer dira pakete horiek? 1194 01:19:50,719 --> 01:19:54,356 Ikuskizuneko gure soinekoak, erreginaren modukoak. 1195 01:19:55,390 --> 01:19:56,992 Mugi! Erakutsizkidazu! 1196 01:19:56,992 --> 01:19:59,227 Sinplea da: ezin ederrago agertuko gara! 1197 01:19:59,227 --> 01:20:00,428 -Bixi-bixia! -Dibertigarria! 1198 01:20:00,328 --> 01:20:01,663 Gose naiz! 1199 01:20:01,663 --> 01:20:04,399 Bagoaz. Itxoin pixka batean. 1200 01:20:04,699 --> 01:20:07,102 Ez dizu beldurrik ematen puta itxuran agertzeak? 1201 01:20:07,235 --> 01:20:11,339 Bitxia da, baina ez zait halakorik sekula bururatu. 1202 01:20:12,340 --> 01:20:15,343 "Rocheforteko andereñoak" da Jacquesen filmerik maitatuena. 1203 01:20:15,577 --> 01:20:19,047 Ehunka neskek buruz dakite, eta andereñoetako bat direla uste dute. 1204 01:20:19,114 --> 01:20:20,515 RAFFET BIDEKO ANDEREÑOAK 1205 01:20:21,216 --> 01:20:24,920 10. urtebetetzean, "Rocheforteko…" filmaren diskoa eskatu nuen. 1206 01:20:25,320 --> 01:20:28,490 Etengabe entzuten nuen. Buruz nekien. Denei kantatzen nien. 1207 01:20:28,490 --> 01:20:32,294 Magikoa zen. Maitagarrien ipuin bat bezalakoa. 1208 01:20:32,394 --> 01:20:36,932 Niretzat ere magikoa zen. Eta azkar hitz egiteko aitzakia zen. 1209 01:20:36,932 --> 01:20:39,100 Eskolan errieta egiten zidatenean, esaten nien ez nuela sekula… 1210 01:20:39,100 --> 01:20:42,470 …filmeko bi ahizpak bezain azkar hitz egitea lortuko. 1211 01:20:42,470 --> 01:20:43,672 Ezta nik ere haiek bezain ederki kantatuko. 1212 01:20:46,141 --> 01:20:48,777 Film hau izar bat bezalakoa da, eta punta bakoitzak… 1213 01:20:48,777 --> 01:20:52,314 …Demyren beste film batzuetako gai berak aipatzen ditu. 1214 01:20:52,314 --> 01:20:54,549 Adibidez, marinelaren gaia. 1215 01:20:54,449 --> 01:20:56,017 Marinela maitagarriagoa da… 1216 01:20:56,017 --> 01:20:57,385 …ferialari guztiak baino. 1217 01:20:57,419 --> 01:20:59,955 Marinelak senar txarrak dira. 1218 01:21:00,021 --> 01:21:02,557 Baina marinelak maitale onak dira. 1219 01:21:02,557 --> 01:21:04,960 Marinel, adiskide, maitale edo senar… 1220 01:21:05,093 --> 01:21:07,429 …marinelak beti etxetik kanpo. 1221 01:21:17,739 --> 01:21:21,309 Nantesko portua ezagutu nahi izan dut beti, marinelez betea baitago. 1222 01:21:21,409 --> 01:21:23,912 Non ikasi duk gidatzen, cow-boy? 1223 01:21:24,579 --> 01:21:28,316 Zubi-transbordadore bat zegoen, eta Demyk faltan botatzen zuen. 1224 01:21:30,418 --> 01:21:34,222 Ispilu batean margotu zuen, "Gela bat hirian"en ager zedin. 1225 01:21:37,225 --> 01:21:39,661 Marseillan ere bazegoen zubi-transbordadore bat… 1226 01:21:39,661 --> 01:21:43,064 …eta "Hiru eserleku 26rako" filmeko dekoratuetan agertzen da. 1227 01:21:44,132 --> 01:21:47,135 Beharbada, Rochefort hiria hautatuko zuen bere andereñoentzat… 1228 01:21:47,135 --> 01:21:49,905 …Charente ibai gaineko zubi-transbordadoreagatik. 1229 01:21:52,607 --> 01:21:54,709 Filmeko kredituak hor filmatu ziren. 1230 01:22:00,482 --> 01:22:02,651 Hiru egun daramatzat Delphine ikusi gabe. 1231 01:22:03,351 --> 01:22:07,455 Lanean ari gara! Datorren astean, Parisera joango gara. 1232 01:22:07,856 --> 01:22:10,425 Ni orkesta batean, eta Delphine Operan. 1233 01:22:11,426 --> 01:22:13,595 Ez gara hemen herdoilduko. 1234 01:22:14,129 --> 01:22:16,031 Neskak alde egin nahian dabiltza etengabe… 1235 01:22:16,064 --> 01:22:18,900 …baina batez ere amaren ondotik joan nahi dute… 1236 01:22:18,934 --> 01:22:20,669 …ama ederra izanik, itzal egin diezaiekeelako. 1237 01:22:20,702 --> 01:22:24,572 Gauza bera gertatzen zaie Mylèneri edo Desnoyers andreari… 1238 01:22:24,572 --> 01:22:25,941 …edo "Cherbourgeko aterkiak"eko amari. 1239 01:22:25,941 --> 01:22:31,079 Alargunak, abandonatuak, dirurik gabeak, eta oso ederrak denak. 1240 01:22:31,980 --> 01:22:37,118 Emakumeez gainera, badira gizonak ere Demyren unibertsoan. 1241 01:22:37,953 --> 01:22:40,355 Eta gizon atseginak, "Dame jauna", adibidez. 1242 01:22:40,355 --> 01:22:43,959 Oso gizon hunkigarria da bere musika-dendan. 1243 01:22:44,459 --> 01:22:48,330 Ez ohiko historia bat da ni bezain gizon arruntarentzat. 1244 01:22:49,731 --> 01:22:54,235 Nire andregaiari barregarria iruditzen zitzaion nire izena. 1245 01:22:54,369 --> 01:22:58,473 Harritu, beraz, eta hortxe utzirik dena… 1246 01:22:58,473 --> 01:23:02,644 …gau batez alde egin zuen, hitzik esan gabe, adiorik gabe. 1247 01:23:03,378 --> 01:23:07,315 Nire begiek ez dituzte 10 urtean harenak ikusi. 1248 01:23:07,415 --> 01:23:10,185 Dame jaunaren erromantizismoa… 1249 01:23:10,185 --> 01:23:15,457 …"probintzietakoa" esaten zaien pertsonaia sekretu horiena da. 1250 01:23:16,024 --> 01:23:24,299 Ezkutuan gordeak dauzkate beren grinak, itxaropenak eta fantasiak. 1251 01:23:24,332 --> 01:23:26,868 Nire pertsonaiarik kutunena Maxence da… 1252 01:23:26,868 --> 01:23:29,170 …erromantikoa da, bere emakumezko idealaren bila. 1253 01:23:29,170 --> 01:23:31,072 Margolaria da, marinela eta ile-horia. 1254 01:23:31,072 --> 01:23:35,877 Braque, Picasso, Klee, Miro, Matisse… 1255 01:23:36,711 --> 01:23:38,513 Hori da bizitza! 1256 01:23:38,613 --> 01:23:40,281 Ondo da, bizitza! 1257 01:23:40,782 --> 01:23:44,552 Ez didazu esango kuartelean margotzen duzunik. 1258 01:23:44,786 --> 01:23:47,956 Inork ez du inoiz kuartel batean margotu! 1259 01:23:47,956 --> 01:23:51,259 Gela bat daukat hirian, nire langela. 1260 01:23:51,693 --> 01:23:55,697 Arratsero, etxera joan, eta margotu egiten dut. 1261 01:23:56,031 --> 01:23:57,332 Eta, batez ere, umorea du. 1262 01:23:57,399 --> 01:23:58,867 Nora zoaz? 1263 01:23:58,867 --> 01:24:03,038 Trenera. Nantesera noa bi eguneko baimenaldian. 1264 01:24:03,038 --> 01:24:05,573 Banoa Nantesera baina ez igerian! 1265 01:24:05,774 --> 01:24:09,778 Ez zaizu barregarria iruditzen? 1266 01:24:09,778 --> 01:24:13,181 Eskas nabil adimenez. 1267 01:24:13,214 --> 01:24:17,852 Bere filmetan emakumeak biziak, joriak eta fantasiazaleak dira. 1268 01:24:17,852 --> 01:24:21,222 Ordularirik ez dutenez, berandu eta ordu galdezka dabiltza beti. 1269 01:24:21,456 --> 01:24:24,859 Garaia duzu, Camille, irakurtzen hasi zaren gutuna bukatzeko. 1270 01:24:26,227 --> 01:24:28,296 "Filmegile orijinala eta berria zara". 1271 01:24:28,296 --> 01:24:30,565 "Inork ez baitu zu bezain entsalada harmoniotsurik egin… 1272 01:24:30,598 --> 01:24:34,069 …zaletasun desberdinekin: pintura, musika, poesia… 1273 01:24:34,069 --> 01:24:36,171 …kafeko berriketak, maitagarrien ipuinak… 1274 01:24:36,171 --> 01:24:38,807 …kritika soziala, opera, amerikar musikalak… 1275 01:24:38,973 --> 01:24:41,309 …bidaia exotikoak eta barne-bidaiak". 1276 01:24:41,276 --> 01:24:43,912 "Mundu aldi berean benetako eta asmatu bat adierazten duzu". 1277 01:24:43,912 --> 01:24:45,413 "Errealitate sinple eta brodatu bat". 1278 01:24:45,380 --> 01:24:46,948 "Zure filmekin mozkortzen naiz". 1279 01:24:46,948 --> 01:24:50,485 "Barkatu gutun horditu hau. Eskerrak eman nahi nizkizun". 1280 01:24:51,619 --> 01:24:56,257 Demy hil zela jakin nuenean, esan nuen: "Badator helduaroa!" 1281 01:24:56,257 --> 01:25:00,095 Ez, bere filmek haurtzarora garamatzatelako berriz. 1282 01:25:00,495 --> 01:25:04,132 Ni Marine naiz. Demy hil zela jakin nuen igandean… 1283 01:25:04,132 --> 01:25:06,868 …"Cléo 5etik 7etara" filmeko kantua entzun berria nuen". 1284 01:25:07,469 --> 01:25:10,238 Honela dio: "Berandu bazatoz, lurrean ehortzia edukiko naute…" 1285 01:25:10,972 --> 01:25:13,108 Eta orain ezin dut kantu hori entzun. 1286 01:25:13,875 --> 01:25:16,911 Gutun hau 1990ean idatzi nuen. Uda osoan zehar pentsatu… 1287 01:25:16,911 --> 01:25:19,481 …eta ikasturte hasieran bidali nuen postaz. 1288 01:25:19,647 --> 01:25:22,117 Banekien beranduegi zela Jacques Demyk gutuna irakurtzeko. 1289 01:25:22,117 --> 01:25:24,552 Bera hil ondoren, beste gutun bat egin nuen, irekia… 1290 01:25:24,552 --> 01:25:26,788 …"Cahiers du Cinéma"n argitaratu zena. 1291 01:25:26,788 --> 01:25:30,258 Besteei hitz egin nahi bainien Jacques Demyren unibertsoaz… 1292 01:25:30,258 --> 01:25:32,227 …nahiz zoritxarrez ez nuen hura ezagutu. 1293 01:25:40,468 --> 01:25:43,538 AZPITITULUAK: Jon Muñoz