1 00:00:00,734 --> 00:00:04,004 "Zorionekoak bakegileak… 2 00:00:04,137 --> 00:00:09,442 …haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko". Mateo 5:9. 3 00:00:12,312 --> 00:00:16,783 Israelgo hiriburu Jerusalen eta Palestinako Zisjordania… 4 00:00:16,850 --> 00:00:18,718 …banatzen dituen mugalde gatazkatsua. 5 00:00:18,752 --> 00:00:21,855 Gaurkoa beste gudu bat da lur zatitu hartan. 6 00:00:21,955 --> 00:00:26,693 Arabiarrek nahiz juduek berentzat erreklamatutako etxean. 7 00:00:28,361 --> 00:00:29,629 Itxaron pixka bat! 8 00:00:29,796 --> 00:00:32,198 Hori ez da lurraren aldeko gudu soil bat. 9 00:00:32,465 --> 00:00:37,904 Tapa altxatzera noakio sukaldean borborka dagoen beste gerra bati. 10 00:00:38,038 --> 00:00:41,708 Gerra honetan ez dago soldadurik, balarik, koheterik edo tankerik. 11 00:00:41,775 --> 00:00:45,712 Garbantzuak eta hummusa besterik ez! 12 00:00:46,946 --> 00:00:51,885 Ohiko susmagarriak ditu: Israel, Libano eta Palestina. 13 00:00:51,985 --> 00:00:53,119 Nire ustez, hummusa… 14 00:00:53,219 --> 00:00:56,089 …Israelgo janaria da. 15 00:00:56,289 --> 00:00:57,791 Zer? Hummusa israeldarra? 16 00:00:57,891 --> 00:00:59,726 Hummusa libanoar asmakizuna da. 17 00:01:00,293 --> 00:01:03,296 Gudalekua non, ni han… 18 00:01:03,329 --> 00:01:07,634 …bi aldeetako hummus-gerrariak ezagutzeko. 19 00:01:07,667 --> 00:01:11,938 Hummusaren sorreraz tirabiran gaude beti gu eta arabiarrak. 20 00:01:12,005 --> 00:01:15,241 Okupazioaren pean gaudenez, dena berena omen da. 21 00:01:15,275 --> 00:01:17,110 Lurra berena da. Hummusa berena da. 22 00:01:17,143 --> 00:01:19,112 Auskalo zer gehiago den berena! 23 00:01:19,412 --> 00:01:22,982 Jakin nahi dut ea nazio bat janari baten jabea izan daitekeen. 24 00:01:23,149 --> 00:01:25,452 Eta ideia ero hau bururatu zait: 25 00:01:25,485 --> 00:01:30,323 Hummusaren maitasuna ote da Ekialde Hurbileko bakearen errezeta? 26 00:01:30,457 --> 00:01:33,893 Otordua elkarrekin egiten dutenek ezin diote elkarri traizio egin. 27 00:01:34,127 --> 00:01:36,796 "Lehoia arkumearekin biziko da". 28 00:01:36,963 --> 00:01:39,866 Hummusak bakea egiten du, ez gerra. 29 00:02:00,887 --> 00:02:05,458 EGIN HUMMUSA EZ GERRA 30 00:02:10,964 --> 00:02:15,535 Hummus hitzak sei idazkera desberdin ditu Wikipedian. 31 00:02:15,568 --> 00:02:18,605 Garbantzu egosizko pure bat da. 32 00:02:18,738 --> 00:02:22,575 Eta tahina, limoi-zukua, gatza eta baratxuarekin nahasia dago. 33 00:02:23,209 --> 00:02:25,378 Hummusa oinarrizko jakia da Ekialde Hurbilean. 34 00:02:25,645 --> 00:02:27,814 Eta supermerkatuetako apaletan dago… 35 00:02:27,814 --> 00:02:30,950 …New Yorken, Parisen, Londresen eta Sidneyn, nire bizilekuan. 36 00:02:31,050 --> 00:02:34,020 Ez dakit zer jartzen duen. 37 00:02:34,053 --> 00:02:35,755 Hebreeraz dago eta. 38 00:02:38,024 --> 00:02:42,362 Honela hasi zen gerra: Israel hummusa esportatzen hasi zen… 39 00:02:42,428 --> 00:02:43,997 …Israelgo produktua zelakoan. 40 00:02:45,698 --> 00:02:48,001 Hori lapurreta da guretzat. 41 00:02:48,101 --> 00:02:50,703 Ez da lurra lapurtzearen oso desberdina. 42 00:02:50,904 --> 00:02:55,408 Hala, 2008an, Libanoko hummusgile talde haserretu batek… 43 00:02:55,441 --> 00:02:58,678 …nazioarteko auzitegi batera eraman zuen Israel. 44 00:03:00,180 --> 00:03:05,218 Hummusa norena eta nork asmatua ote zen: horra liskarbidea. 45 00:03:05,251 --> 00:03:07,053 Gudua ez da erraza izango. 46 00:03:07,086 --> 00:03:08,955 Baina bete-betean sartuta dago… 47 00:03:09,122 --> 00:03:11,591 …lurraren, historiaren eta nortasunaren gatazkan. 48 00:03:11,624 --> 00:03:15,128 Gudu zelaian garaitua izan ondoren, Israelek sukaldeari eraso dio. 49 00:03:15,195 --> 00:03:22,535 Gudua da… Ez digu axola Ekialde Hurbileko platera dela esateak. 50 00:03:22,535 --> 00:03:25,205 Baina ausardia behar da, gero… 51 00:03:25,238 --> 00:03:29,876 …hummusa Israelgo jaki tradizionala dela esateko. 52 00:03:29,909 --> 00:03:32,946 Urte pila daramatzagu gerran. 53 00:03:32,979 --> 00:03:38,218 Zer esango dute, ba, gutaz? Ezer onik? Zer? 54 00:03:38,818 --> 00:03:43,890 Haiek dira munduko lapur sotilik onenak. 55 00:03:44,524 --> 00:03:47,827 Mintzaira gogor bat nahi baduzu, horra! 56 00:03:48,094 --> 00:03:49,395 Lapurtu, guk? 57 00:03:49,529 --> 00:03:54,067 Azken 5 urteotan, Israelgo bi dendetatik batek sushia saltzen du. 58 00:03:54,100 --> 00:03:57,270 Japoniar janaria da. 59 00:03:57,303 --> 00:03:58,838 Japoniarrek zer diote, lapurtu egin diegula? 60 00:03:58,905 --> 00:04:00,273 Janaria da! Jendeak jan egiten du! 61 00:04:00,273 --> 00:04:01,808 Eta ogia, eta esnea? 62 00:04:01,841 --> 00:04:04,143 Nori lapurtu diogu esnea? Frantsesei? 63 00:04:05,144 --> 00:04:07,680 Israelek eraso prebentibo bat jo zuen… 64 00:04:09,916 --> 00:04:12,252 …hummus-plater erraldoi batekin. 65 00:04:12,285 --> 00:04:15,455 Ostiral arratsaldean Abu Gosh israeldar-arabiar herriak… 66 00:04:15,555 --> 00:04:18,258 …munduko errekorra kendu zion bere aurkari Libanori… 67 00:04:18,391 --> 00:04:21,694 …Mediterraneoko 4 tona jaki goxorekin. 68 00:04:21,861 --> 00:04:26,766 10.000 bat kilo dira, ikaragarria! 69 00:04:27,000 --> 00:04:31,304 Eta esan dezaket une hartan harro nengoela… 70 00:04:31,471 --> 00:04:35,141 …horrelako gertaera bat Israelen antolatu izanaz. 71 00:04:36,342 --> 00:04:40,580 Libanoarrek, ordea, misil handiago batekin jo zuten kontraerasoa. 72 00:04:40,713 --> 00:04:45,218 2010ean, Beiruteko sukaldariek munduko errekorra hautsi zuten… 73 00:04:45,218 --> 00:04:47,287 …11,5 tonako humus-plater batekin. 74 00:04:47,420 --> 00:04:50,690 Israeldarren aurreko errekorra bikoiztu zuten. 75 00:04:52,125 --> 00:04:54,193 Hummus-platerik handiena prestatzea… 76 00:04:54,360 --> 00:04:57,096 …batzuetan 5 tonako hummus-platerak ere egiten dituzte. 77 00:04:57,130 --> 00:04:58,998 Nazkagarria iruditzen zait. 78 00:04:58,998 --> 00:05:03,503 Batez ere, gosetea dagoen leku batean. 79 00:05:03,536 --> 00:05:08,041 Zer egin behar duzu gero horrekin? Itsasora bota edo! 80 00:05:09,309 --> 00:05:13,546 Harrituta ikusi nuen hummusaren gerra birusa bezala zabaldu zela… 81 00:05:13,713 --> 00:05:16,416 …interneten, YouTuben eta Facebooken. 82 00:05:17,750 --> 00:05:20,086 Israelgo sukaldaritza ez da existitzen. 83 00:05:20,586 --> 00:05:24,057 Eta albotik salbak botatzen dihardu blogari batek: 84 00:05:24,090 --> 00:05:28,328 Debbie Schlussel, zutabegile eta abokatu kontserbadoreak… 85 00:05:28,361 --> 00:05:30,330 …Detroit urrunetik. 86 00:05:30,363 --> 00:05:33,232 Hona zer idatzi nuen hummusaren gerraz. 87 00:05:33,333 --> 00:05:36,102 Nik hummusaren gerra deitzen diot. 88 00:05:36,336 --> 00:05:39,739 "Arabiar eta musulman mundua pozez zoratzen dago… 89 00:05:39,906 --> 00:05:44,010 …libanoar sukaldari talde batek hummus handienaren mundu errekorra… 90 00:05:44,043 --> 00:05:45,812 …Israeli kendu omen diolako". 91 00:05:46,245 --> 00:05:47,380 "Sekulako balentria!" 92 00:05:47,513 --> 00:05:51,484 "Hezbollahen aldeko sukaldari libanoar horiek… 93 00:05:51,484 --> 00:05:53,453 …platerik handiena egin dute, oraingoz". 94 00:05:53,686 --> 00:05:56,255 "Hummusak, hebreeraz esaten den bezala… 95 00:05:56,289 --> 00:05:59,225 …Israelen du jatorria eta juduek asmatu zuten… 96 00:05:59,258 --> 00:06:02,261 …ez arabiarrek, jendeak esaten duen bezala." 97 00:06:02,295 --> 00:06:04,697 "Ez dute aski Israeli lurra lapurtzearekin… 98 00:06:04,764 --> 00:06:06,532 …janaria ere lapurtu nahi diote". 99 00:06:06,866 --> 00:06:11,204 Goliatek eta bere talde kementsuak lurrez eta itsasoz eraso zieten… 100 00:06:11,237 --> 00:06:13,639 …Babiloniako bekatariei erronka egin ondoren. 101 00:06:13,740 --> 00:06:16,175 Israeldarrak eta libanoarrak borrokan ari ziren artean… 102 00:06:16,275 --> 00:06:18,778 …palestinarrek beren opilari su eman zioten… 103 00:06:18,811 --> 00:06:20,680 …sukaldaritzako beren erreibindikazioekin. 104 00:06:22,281 --> 00:06:24,951 Palestinako plater tradizionala da. 105 00:06:25,151 --> 00:06:26,052 Eta kitto! 106 00:06:27,053 --> 00:06:29,822 Jendeak dioenez, hummusik onena… 107 00:06:29,889 --> 00:06:30,890 …Palestinan probatu omen dute. 108 00:06:30,957 --> 00:06:34,827 Horrek garbi frogatzen du Palestinako platera dela. 109 00:06:34,894 --> 00:06:37,830 Eta palestinarrak dira hummusgilerik onenak. 110 00:06:38,131 --> 00:06:41,167 Jaiotzatik dira israeldarrak kaskagogorrak… 111 00:06:41,200 --> 00:06:46,572 …gezurtiak eta Jainkoaren mirarien sinesgabeak. 112 00:06:49,075 --> 00:06:51,711 Ale lehor eta zimurtu bat da. 113 00:06:51,744 --> 00:06:55,748 Zergatik sortzen du halako grina harekin egindako plater ospetsuak? 114 00:06:56,149 --> 00:06:59,652 Saltsa goxo bat baino gehiago ote da hummusa? 115 00:06:59,685 --> 00:07:01,020 Konta ote dezake gure historia? 116 00:07:01,020 --> 00:07:03,556 Nor garen eta nondik gatozen? 117 00:07:05,792 --> 00:07:07,360 Hummusaren nire historia… 118 00:07:07,360 --> 00:07:10,363 …garbantzuaren gerra-frontetik urrun hasten da. 119 00:07:10,363 --> 00:07:13,332 Beste aro batean, munduaren azken-azkenean. 120 00:07:16,002 --> 00:07:18,638 Australiar familia arrunt bat ginen. 121 00:07:18,671 --> 00:07:20,807 Melbournen hazi ginen 1960ko hamarraldian… 122 00:07:20,840 --> 00:07:23,142 …"Sunshine" izeneko aldirietako auzo batean. 123 00:07:23,176 --> 00:07:25,845 Ama, aita, arreba zaharrena eta ni… 124 00:07:25,878 --> 00:07:29,582 …perikito bat eta "Saltxitxa" izeneko txakur bat. 125 00:07:30,450 --> 00:07:33,853 Txikitan, hiru janari mota zeudela uste nuen: 126 00:07:33,886 --> 00:07:36,622 Ontziko espagetiak, haragi-pastelak… 127 00:07:36,789 --> 00:07:39,158 …eta patata frijituak tomatearekin. 128 00:07:39,192 --> 00:07:41,894 Eta banillazko izozkiak. 129 00:07:43,863 --> 00:07:46,232 Sunshinen bagenuen denbora-pasa zoragarri bat: 130 00:07:46,232 --> 00:07:50,636 …palomitak jatea eta filmak ikustea Sunshine antzoki-zineman. 131 00:07:50,937 --> 00:07:54,874 Umetan, izugarri atsegin nituen Hollywoodeko film epikoak… 132 00:07:54,907 --> 00:07:59,479 …eta izar handiak: Elizabeth Taylor Richard Burton eta Charlton Heston. 133 00:08:02,915 --> 00:08:06,519 Eta orduan neska hura agertu zen. 134 00:08:09,722 --> 00:08:15,728 17 urterekin, kaftana zeraman neska judu batez maitemindu nintzen. 135 00:08:16,796 --> 00:08:20,766 Lehen begi kolpeko maitasuna izan zen. 136 00:08:21,167 --> 00:08:24,504 Juliettek bere mutil "ez-judua" gurasoen etxera eraman zuenean… 137 00:08:24,504 --> 00:08:26,939 …janari judurik zoragarriena jan genuen: 138 00:08:27,373 --> 00:08:30,076 Oilasko zopa "knaidlach"ekin. 139 00:08:30,109 --> 00:08:33,179 Janariaren paradisura iritsia nintzen. 140 00:08:35,681 --> 00:08:37,917 Unibertsitatetik etxerako bidean… 141 00:08:37,950 --> 00:08:41,387 …Juliette eta ni "Libanoar Etxe" batean gelditzen ginen. 142 00:08:41,521 --> 00:08:43,222 "Falafela" pita-ogian erosten genuen… 143 00:08:43,389 --> 00:08:47,360 …hummus krematsu eta goxo pila bat zeukana. 144 00:08:48,394 --> 00:08:50,263 Gero maitasuna egiten genuen. 145 00:08:50,296 --> 00:08:53,099 Bi hippie hummuszale eta bakezale jo eta ke larrutan… 146 00:08:53,132 --> 00:08:57,303 …beren txima luzeekin eta lepokoekin. 147 00:08:58,004 --> 00:09:03,743 Ikasketak bukatu, maletak egin eta kibbutz batera joan zen Juliette… 148 00:09:03,776 --> 00:09:06,913 …"hummusaren lur agindura": Israelera. 149 00:09:07,046 --> 00:09:10,516 Imajinatzen nuen nire neska, orain nire neska ohia zena,… 150 00:09:10,650 --> 00:09:14,487 …kibbutz batean, nahi adina hummus jaten. 151 00:09:16,656 --> 00:09:19,158 Akabo gure hummus-topaketak. 152 00:09:19,325 --> 00:09:22,595 "Bihotz hautsi bat konpontzeko 10 era: Hummus, hummus, hummus…" 153 00:09:22,762 --> 00:09:25,431 Baina amodioa eta grina, hummusa eta hormonak… 154 00:09:25,598 --> 00:09:28,701 …osagai iraunkorrak ziren niretzat. 155 00:09:28,834 --> 00:09:31,671 Hummusaren biktima bihurtu nintzen. 156 00:09:33,039 --> 00:09:36,008 Ez nuen galdetzen nondik ote zetorren hummusa. 157 00:09:36,108 --> 00:09:40,646 Jaki goxo bat zen, askotan erosten eta, batzuetan, prestatzen nuena. 158 00:09:40,813 --> 00:09:43,816 Ekialde Hurbilean hummusaren gerra lehertu zenean… 159 00:09:43,849 --> 00:09:46,786 …intrigatuta nengoen, eta hummusaz gehiago jakin nahi nuen… 160 00:09:54,427 --> 00:09:57,029 Ramallah palestinar hirira etorri naiz… 161 00:09:57,163 --> 00:10:00,499 …Palestina Askatzeko Erakundeak ere zeresana baitu liskar honetan. 162 00:10:03,202 --> 00:10:06,539 Beraz, bisitan noakio haren aurpegi ezagunenetako bati… 163 00:10:06,639 --> 00:10:08,374 …Hanan Ashrawi andreari. 164 00:10:09,141 --> 00:10:13,045 Hummusa gure kulturaren alderdi garrantzitsu bat da… 165 00:10:13,112 --> 00:10:15,014 …eta gure nortasunarena ere bai. 166 00:10:15,047 --> 00:10:17,883 Ez da janari soil bat. 167 00:10:18,050 --> 00:10:20,886 Ez da jaki mota huts bat. 168 00:10:20,886 --> 00:10:24,490 Gure historiaren zati bat da. 169 00:10:24,557 --> 00:10:29,362 Nortasun desberdin bat dugu, eta hummusa horren zati bat da. 170 00:10:29,495 --> 00:10:35,234 Eta beste guztia kentzen digutela ikusten dugunez… 171 00:10:35,301 --> 00:10:39,238 …ez dugu nahi gure sukaldea ere inork konfiskatzea. 172 00:10:40,206 --> 00:10:44,877 Liskar on guztiek bezala, "hummusaren gerra"k badu historia. 173 00:10:44,877 --> 00:10:51,250 Palestinako Haifara 4.000 iheslari judu iritsi dira bi ontzitan… 174 00:10:51,250 --> 00:10:53,152 …ganadua bezala pilatuta… 175 00:10:53,152 --> 00:10:55,688 II. Mundu Gerraren eta Shoah edo Holokaustoaren ondoren… 176 00:10:55,688 --> 00:10:59,892 …milaka eta milaka iheslari juduk Mediterraneoa zeharkatu zuten… 177 00:10:59,892 --> 00:11:03,362 …etsi-etsian aberri berri baten bila. 178 00:11:03,663 --> 00:11:06,666 Trumilka etorri ziren Palestinako Britainiar Agintera… 179 00:11:06,699 --> 00:11:09,769 …milioi bat palestinarren bizilekura, alegia. 180 00:11:09,769 --> 00:11:12,038 Eta juduen biztanle kopurua berehala hazi zen… 181 00:11:12,038 --> 00:11:15,608 …eta estatu judu berri bat sortzeko erabakia hartu zuten. 182 00:11:15,708 --> 00:11:17,943 Hura hondamenaren errezeta izan zen. 183 00:11:20,346 --> 00:11:24,383 Begia begi truk, eraso terroristak gerra irekia bihurtu ziren: 184 00:11:24,417 --> 00:11:27,520 Juduak arabiarren kontra, arabiarrak juduen kontra. 185 00:11:27,687 --> 00:11:30,556 Palestinako Britainiar Agintea bukatzear zegoen… 186 00:11:30,723 --> 00:11:32,692 …eta Nazio Batuak eztabaidan ari ziren… 187 00:11:32,692 --> 00:11:35,561 …Palestina nola zatitu juduen eta arabiarren artean… 188 00:11:35,628 --> 00:11:38,464 …lurralde hartako nahasmenari irtenbidea emateko. 189 00:11:38,564 --> 00:11:41,534 1948ko maiatzean, estatu berri bat sortu zen, Israel… 190 00:11:41,567 --> 00:11:44,603 …izugarrizko sarraskian. 191 00:11:47,573 --> 00:11:52,578 Gerra bukatu zenean, ez zegoen bakerik, su-etena baizik… 192 00:11:52,578 --> 00:11:55,214 …eta iheslariak zeuden, bi aldeetan. 193 00:11:55,648 --> 00:11:58,084 Miseria gorriko historia da… 194 00:11:58,117 --> 00:12:04,256 …etxeak eta lanak utzita, gerrak Palestinatik ihesarazi zienentzat. 195 00:12:04,290 --> 00:12:07,426 Gainera, arabiar iheslarien arazoa latza da… 196 00:12:07,460 --> 00:12:11,564 700.000 palestinar inguru deserriratuak edo ihes eginaraziak. 197 00:12:11,597 --> 00:12:15,167 Izugarrizko iheslari-krisia, gaur egun ere jarraitzen duena. 198 00:12:27,680 --> 00:12:30,983 Beleneraino iritsi naiz hummusaren arrastoan. 199 00:12:33,352 --> 00:12:37,022 Zisjordaniako palestinar hiri bat da… 200 00:12:37,089 --> 00:12:41,961 …eta Israelgo hiriburu Jerusalendik 10 bat kilometrora dago. 201 00:12:42,862 --> 00:12:48,367 Hemen, Jesusen sorterrian, kristau palestinar asko babestu zen… 202 00:12:48,434 --> 00:12:51,303 …eta beren hummus-herentzia goxoa ekarri zuten. 203 00:12:51,337 --> 00:12:54,373 Haien artean, George Salameh, kafe baten jabea. 204 00:12:54,774 --> 00:12:58,010 1948an, palestinar exodoaren urtean… 205 00:12:58,043 --> 00:13:01,614 …aitak Jaffatik alde egin eta Belenera etorri zen. 206 00:13:02,047 --> 00:13:04,150 Etxe bila aritu ziren, alferrik. 207 00:13:04,183 --> 00:13:09,388 Denda bat ipini, eta han bizi izan ziren etxe bat aurkitu arte. 208 00:13:11,123 --> 00:13:14,293 Jainkoak denda bat eman zien plaza honetan… 209 00:13:14,460 --> 00:13:16,362 …eta hala hasi ziren. 210 00:13:20,566 --> 00:13:22,034 Hau da nire saltokia. 211 00:13:22,802 --> 00:13:29,809 Aitarengandik heredatu nuen eta hark bere aitarengandik. 212 00:13:30,309 --> 00:13:33,479 Gure bizibidea hau zela esan ziguten. 213 00:13:34,046 --> 00:13:38,684 Hau da dakigun bizibide bakarra: hummusa, babak eta falafela. 214 00:13:47,459 --> 00:13:49,528 -Ona al da? -Bai, aparta. 215 00:13:49,595 --> 00:13:51,030 Sekulakoa! 216 00:13:53,032 --> 00:13:55,935 Palestinarrak ez ziren izan deserriratu bakarrak… 217 00:13:55,968 --> 00:14:00,873 …1948ko gatazkan eta geroztikako arabiar-israeldar gerretan. 218 00:14:02,474 --> 00:14:05,244 Ekialde Hurbileko juduak ere, sefardiak… 219 00:14:05,411 --> 00:14:08,480 …bota egin zituzten edo beren borondatez joan ziren… 220 00:14:08,514 --> 00:14:12,685 …Afrika iparraldeko, Egiptoko eta Irakeko beren sorterrietatik. 221 00:14:12,751 --> 00:14:18,057 Israelera etorri ziren, maletan ia arropa besterik ez zeukatela. 222 00:14:18,123 --> 00:14:22,461 Ekialde Hurbileko juduak beren janariarekin etorri ziren. 223 00:14:22,761 --> 00:14:30,402 Arroza, hummusa, "za'atar" asko, baratxuri asko, olio asko… 224 00:14:30,436 --> 00:14:34,807 …eta piperbeltz asko ere bai. Espeziaduna eta beroa. 225 00:14:36,075 --> 00:14:40,579 Jerusalenen nago, Uri Levy DJ eta hummusgilearekin. 226 00:14:40,713 --> 00:14:45,084 Hummusa garbantzuekin eta hummusa babarrunekin. 227 00:14:45,584 --> 00:14:47,753 Uriken familia Iraketik etorri zen. 228 00:14:47,920 --> 00:14:50,723 Juduak ehunka mila urtez bizi izan ziren han… 229 00:14:50,789 --> 00:14:54,326 …egun batean alde egiteko esan zieten arte. 230 00:14:54,326 --> 00:14:55,828 Ipurdian ostikoa jo, eta hau esan zieten: 231 00:14:55,828 --> 00:15:01,066 "24 ordu barru joan ez bazarete, ja ta akabatu egingo zaituztegu". 232 00:15:01,100 --> 00:15:03,969 Zeukaten guztia han utzi zuten: 233 00:15:04,003 --> 00:15:09,008 Etxea, jabetzak, dena. Eta honelaxe etorri ziren. 234 00:15:09,074 --> 00:15:11,944 Eta hutsetik eraiki zuten herri hau. 235 00:15:12,077 --> 00:15:18,117 Gogora ezazu herrialde hau gurea zela Bibliaren garaian. 236 00:15:18,150 --> 00:15:19,919 Orduan Egiptotik Israelera joan baikinen. 237 00:15:20,219 --> 00:15:22,688 Inork ez du esaten: "hummusa jaten ari naiz". 238 00:15:22,788 --> 00:15:25,524 Ez, hummusa eskuekin hartzen da. 239 00:15:26,358 --> 00:15:28,928 Pita sentitu behar duzu, hummusa sentitu behar duzu. 240 00:15:28,994 --> 00:15:30,829 Zeremonia baten antzekoa da. 241 00:15:30,996 --> 00:15:34,166 Elkarrekin jatean, talde bat garenean… 242 00:15:34,300 --> 00:15:39,138 …lotura bat dut jendearekin, Facebooken bezala. 243 00:15:39,171 --> 00:15:42,608 Zuk lagun asko dituzu, ederki, nik lagun asko ditut. 244 00:15:42,641 --> 00:15:44,176 Zerbait balio dut. 245 00:15:44,310 --> 00:15:48,480 Ez dakit iraniarrak zergatik gurekin borrokatu nahi diren. 246 00:15:48,647 --> 00:15:52,384 Ez dakit turkiarrak zergatik gurekin borrokatu nahi diren. 247 00:15:52,384 --> 00:15:57,122 Arabiar saudiak ere ez. Ez dakit zergatik begitan hartu gaituzten. 248 00:15:57,656 --> 00:16:00,926 Guk begiko ditugu, haiek begitan gauzkate. Auskalo zergatik. 249 00:16:05,064 --> 00:16:08,267 Beste hummusleku batean, hitzordua dut Janna Gur-ekin. 250 00:16:08,334 --> 00:16:11,337 Hummuszale amorratua da. 251 00:16:13,072 --> 00:16:17,476 Bere familia Errusiatik Israelera etorri zen berak 16 urte zituenean. 252 00:16:17,543 --> 00:16:20,245 "Israeldar janari berria" liburua idatzi du. 253 00:16:20,312 --> 00:16:23,315 Dozena erdi hummus errezeta desberdin ditu Jannak… 254 00:16:23,349 --> 00:16:27,586 …eta nazioarteko ikuspegi batetik ikusten du hummusaren gerra. 255 00:16:27,753 --> 00:16:29,521 Janariaren historian zehar… 256 00:16:29,688 --> 00:16:33,158 …nonahi, errezetak eta platerak mugitu egiten dira… 257 00:16:33,325 --> 00:16:35,694 …leku batetik bestera, herri batetik bestera. 258 00:16:35,761 --> 00:16:40,899 Horrelakoa da sukaldaritzaren kultura, janariaren kultura. 259 00:16:42,434 --> 00:16:45,904 Hori da niretzat Israelgo janari-kulturaren edertasuna… 260 00:16:45,904 --> 00:16:48,173 …oso herri txikia baikara… 261 00:16:48,207 --> 00:16:53,946 …talde etniko judu asko elkarrekin bizi gara, nahasian. 262 00:16:54,079 --> 00:16:56,982 Jerusalengo hummusa harroagoa eta arinagoa da. 263 00:16:57,016 --> 00:16:59,585 Galileakoa, berriz, lodiagoa. 264 00:16:59,718 --> 00:17:02,321 Eta Jaffakoak, nire ustez, espezia gehiago ditu. 265 00:17:03,022 --> 00:17:07,793 Aldea dago herri batetik bestera eta hummusleku batetik bestera. 266 00:17:09,261 --> 00:17:12,131 Hummusa hain ezaguna da orain Israelen… 267 00:17:12,131 --> 00:17:18,404 …non hitz berri bat sortu baitute hebreeraz: hummusiya, hummuslekua. 268 00:17:26,812 --> 00:17:30,783 Jerusalen erdialdeko kantoi batean badago hummusiya ospetsu bat… 269 00:17:30,816 --> 00:17:32,584 …bere jabea bezain ospetsua dena. 270 00:17:32,718 --> 00:17:34,286 Nire bizitza osoa hummusa da. 271 00:17:34,319 --> 00:17:36,055 Hummusarekin amesten dut. Hummusa prestatzen dut. 272 00:17:36,055 --> 00:17:38,657 Hummusa maite dut. Hummusarekin hitz egiten dut. 273 00:17:39,224 --> 00:17:43,495 Meir Micha borrokalari hutsa da hummusaren gerran. 274 00:17:44,396 --> 00:17:45,664 Mundu guztiak ezagutzen nau. 275 00:17:45,864 --> 00:17:48,734 Mundu guztiak gonbidatzen nau, nonahi. 276 00:17:48,901 --> 00:17:50,402 "Horra Pinati jauna!" 277 00:17:50,502 --> 00:17:55,441 Nire izena ez da Pinati, baina jatetxeak hala du izena. 278 00:17:55,441 --> 00:17:56,875 "Izkina" esan nahi du hebreeraz. 279 00:17:56,942 --> 00:17:59,478 Izkina batean dagoelako Pinati deitzen didate. 280 00:18:00,579 --> 00:18:03,916 Ez hitz egin telefonoz. Irentsi, ez mastekatu. 281 00:18:04,983 --> 00:18:06,852 Jateko ordua da orain. 282 00:18:07,586 --> 00:18:10,255 Orain ez hitz egin telefonoz, jateko ordua da eta. 283 00:18:15,094 --> 00:18:18,330 Normalean, norbaitek 35 urte badaramatza lanean… 284 00:18:18,363 --> 00:18:20,099 …esnatu, eta esaten du: "Beste egun bat!" 285 00:18:20,232 --> 00:18:23,769 Ez, animalia bat bezala esnatu, eta lanera abiatzen naiz ni. 286 00:18:23,836 --> 00:18:25,637 Negozio hau gustatzen zait. 287 00:18:25,671 --> 00:18:29,141 Familia oso haserre daukat. 288 00:18:29,174 --> 00:18:30,776 "Jatetxean sartuta beti"! 289 00:18:30,843 --> 00:18:34,713 Zer egingo dut etxean? Telebista ikusi? Ezta pentsatu ere! 290 00:18:34,780 --> 00:18:39,685 Hemen jendea ezagutzen dut. Atsegin ditut nire bizimodua eta nire lana. 291 00:18:45,724 --> 00:18:48,360 Bidaia honetan gauza batez jabetzen ari naiz: 292 00:18:48,527 --> 00:18:53,031 Berdin dio jendea non dagoen, odoletan daukate hummusa! 293 00:18:53,765 --> 00:18:58,036 Aitona judua zen, eta Turkian bizi zen. 294 00:18:58,303 --> 00:18:59,872 Eta Israelera etortzea erabaki zuen. 295 00:18:59,905 --> 00:19:03,809 I. Mundu Gerraren ondoren, Jerusalenera etorri zen… 296 00:19:03,909 --> 00:19:09,648 …denda txiki-txiki bat zabaldu zuen hummusa eta falafela saltzeko. 297 00:19:10,349 --> 00:19:13,252 Txikitan, aitonari begira egoten nintzen… 298 00:19:13,285 --> 00:19:15,687 …eta horrela hasi nintzen negozio hau maitatzen. 299 00:19:15,754 --> 00:19:16,421 Su! 300 00:19:16,989 --> 00:19:17,689 Su! 301 00:19:17,990 --> 00:19:19,158 Su! 302 00:19:20,726 --> 00:19:24,863 Eta horra non hummusa, Palestina eta historia hau… 303 00:19:24,897 --> 00:19:26,899 …odolean dauzkadan nik ere. 304 00:19:28,033 --> 00:19:30,769 Aitak, John Haigh Graham kaboak… 305 00:19:30,802 --> 00:19:33,906 …Ekialde Hurbilean egin zuen II. Mundu Gerra… 306 00:19:33,939 --> 00:19:37,843 …Palestinako Britainiar Agintea esaten zitzaion lekuan. 307 00:19:37,943 --> 00:19:41,280 Ni txikia nintzenean, aitak gerra-dominak ateratzen zituen… 308 00:19:41,280 --> 00:19:46,618 …argazkiak eta eskuz margotutako postalak, Jerusalenen oroigarri. 309 00:19:46,718 --> 00:19:50,756 "Kufija" edo palestinar zapia janzten zuen. 310 00:19:50,789 --> 00:19:53,458 Aitak kontuak kontatzen zizkigun hummusaz eta olibez… 311 00:19:53,592 --> 00:19:55,694 …palestinar emakume exotikoez… 312 00:19:55,727 --> 00:19:59,798 …Al-Aqsa meskitaz eta Deitoreen Harresiaz. 313 00:20:03,902 --> 00:20:05,804 Aitak izugarri maite zuen Jerusalen… 314 00:20:05,804 --> 00:20:08,006 …munduko hiririk zaharrenetako bat. 315 00:20:22,154 --> 00:20:25,290 Hiru sineste handik erreklamatzen dituzte hango kalezulo zaharrak: 316 00:20:25,324 --> 00:20:30,796 Islamak, kristautasunak eta judaismoak. 317 00:20:31,630 --> 00:20:35,133 Baina santutasun horrek prezio jakin bat du: 318 00:20:35,667 --> 00:20:38,670 Hiri Zaharra eta Arabiar Jerusalen Ekialdea… 319 00:20:38,670 --> 00:20:45,911 …Israelek harrapatu eta anexionatu zituen 1967an, Sei Eguneko Gerran. 320 00:20:46,478 --> 00:20:49,848 Harrezkero, norena ote den lehia bizian dago lurralde hori. 321 00:20:50,716 --> 00:20:55,754 Nazioarteko legeak ez du Israelen anexio hori onartzen. 322 00:20:57,189 --> 00:20:59,725 Palestinarrentzat, berriz, Jerusalen Ekialdea… 323 00:20:59,891 --> 00:21:03,695 …etorkizuneko palestinar estatuko hiriburua da. 324 00:21:07,132 --> 00:21:12,104 Israelentzat, ordea, Jerusalen osoa da bere hiriburu eternoa. 325 00:21:13,739 --> 00:21:18,877 Jerusalen Palestinatik atera dute. 326 00:21:19,177 --> 00:21:21,747 Eta hau esaten ari gatzaizkie palestinarrei: 327 00:21:21,780 --> 00:21:27,486 Zuen balioen iturburua ez da jadanik zuena. 328 00:21:27,486 --> 00:21:31,390 Eta debekatu ere egingo dizuet hura eskura edukitzea. 329 00:21:31,523 --> 00:21:35,861 Debekatuko dizuet bizibidea ateratzea, ekoiztea. 330 00:21:35,894 --> 00:21:38,997 Debekatuko dizuet zuen jatetxeetara joatea, zuen hummusa, den-dena. 331 00:21:39,097 --> 00:21:44,703 Debekatuko dizuet zuen bizitzari esanahia eta balioa ematen diona. 332 00:21:44,736 --> 00:21:46,705 Eta hori egin dute. 333 00:21:48,640 --> 00:21:51,243 Baina Jerusalen Zaharrean aurkitu dut… 334 00:21:51,310 --> 00:21:56,348 …palestinar hummusaren eta harrotasunaren gotorleku bat: Lina. 335 00:21:58,884 --> 00:22:01,086 Hemengo hummusa ikaragarria da. 336 00:22:01,186 --> 00:22:05,257 Baratxuri eta Jalapako piper pixka batekin prestatua. 337 00:22:13,465 --> 00:22:18,370 Hortxe izango du sekretua, betiko moduan prestatua egotean. 338 00:22:42,461 --> 00:22:46,264 Nirekin probatu dutenentzat hau da onenetako bat. 339 00:22:46,765 --> 00:22:48,734 Goxo-goxoa dago. Aparta! 340 00:22:50,235 --> 00:22:54,373 Gahleb Zahdeh palestinar hummusaren printzea da. 341 00:22:54,439 --> 00:22:57,609 Lina oso leku xaloa da. 342 00:22:57,709 --> 00:23:00,245 Zazpi mahai. Bentiladorerik ez. 343 00:23:03,014 --> 00:23:07,252 Orain hona etortzen zaigun jende gehiena israeldarra da. 344 00:23:07,619 --> 00:23:11,556 Bestelako jendearentzat zaila baita hona etortzea. 345 00:23:11,590 --> 00:23:13,558 Zisjordaniakoentzat, adibidez. 346 00:23:14,426 --> 00:23:17,829 Era askotako jendea etortzen da hona. 347 00:23:18,029 --> 00:23:21,967 Arabiarrak, juduak, atzerritarrak eta turistak. 348 00:23:22,100 --> 00:23:24,336 Maila guztietako jendea. 349 00:23:25,904 --> 00:23:28,774 Larunbatean etortzen bazara, jende asko ikusiko duzu hemen. 350 00:23:28,907 --> 00:23:31,343 Israeldar pila. 351 00:23:31,476 --> 00:23:34,880 Ospetsu samarra da. Eta oso hummus ona dute. 352 00:23:35,280 --> 00:23:36,915 Beraz, barkaidazue… 353 00:23:44,256 --> 00:23:47,926 Palestinar hummusa da nik nahiago dudana. 354 00:23:48,427 --> 00:23:51,963 Lehen, atzerritarrek ez zekiten ezer ez hummusaz. 355 00:23:52,464 --> 00:23:54,499 Arabiar jaki bat zen. 356 00:23:55,333 --> 00:23:57,102 Geroztik, ospetsu egin da munduan. 357 00:23:57,636 --> 00:24:00,472 Palestinarrek asmatu zuten hummusa. 358 00:24:00,539 --> 00:24:03,141 Haiek izan ziren maisuak. 359 00:24:05,777 --> 00:24:08,113 Hummus bat garbantzuekin. 360 00:24:08,380 --> 00:24:11,817 Linak gudu-lerroak zeharkatzen ditu. Palestinarra da. 361 00:24:11,950 --> 00:24:14,119 Baina bere hummusa ospetsua da… 362 00:24:14,119 --> 00:24:18,457 …Hiri Zaharra okupatzen duten israeldar soldadu gosetuen artean. 363 00:24:18,523 --> 00:24:20,826 Nahiago dut horretaz ez hitz egin. 364 00:24:21,259 --> 00:24:22,828 Eskerrik asko. 365 00:24:24,296 --> 00:24:26,832 Ondo konpontzen naiz jendearekin. 366 00:24:27,132 --> 00:24:29,668 Bezeroak gogobeterik ikusteak asko pozten nau. 367 00:24:29,734 --> 00:24:32,337 Hori da garrantzitsuena niretzat. 368 00:24:34,906 --> 00:24:38,343 Duintasunez bizitzeko lain ematen dit. 369 00:24:38,777 --> 00:24:41,313 Eta bizimodu zintzo bat izateko. 370 00:24:51,490 --> 00:24:55,026 Jerusalengo historia eta gatazka erlijiosotik mundu bat urrunago… 371 00:24:55,060 --> 00:24:57,329 …Tel Aviv dago, festa-hiria. 372 00:25:07,506 --> 00:25:10,242 Hummuslekuak oso ezagunak dira hemen ere… 373 00:25:10,342 --> 00:25:12,244 …eta moda-modan daude. 374 00:25:14,880 --> 00:25:17,549 Shooky, esadazu nola ahoskatu behar den hummus! 375 00:25:21,119 --> 00:25:23,421 Atera egin behar du… Ez zaizu gaizki gelditu. 376 00:25:25,223 --> 00:25:28,793 Shooky Galili-rekin nago, bera da "hummus-gizona". 377 00:25:28,860 --> 00:25:33,632 Israeldar kazetari eta blogaria da, eta "Hummus101" sortu du: 378 00:25:33,698 --> 00:25:38,470 Garbantzuen zale konpultsiboen weborria. 379 00:25:38,637 --> 00:25:41,940 Nahasketa hordigarri bat da: hummusa, politika, historia… 380 00:25:42,107 --> 00:25:44,309 …dibertsioa eta iritzi eroa. 381 00:25:44,376 --> 00:25:47,612 Hummusa ez da janari bat. Hummusa azpikultura bat da, bai? 382 00:25:47,712 --> 00:25:55,987 Jateko prestatutako janari bat izan zen, aspaldi batean. 383 00:25:56,154 --> 00:25:57,989 Baina gaur egun hori baino askoz gehiago da. 384 00:25:58,156 --> 00:26:01,059 Badaude hummus-txantxak eta hummu-artea. 385 00:26:01,092 --> 00:26:02,794 Beste janari askorekin ez da hori gertatzen. 386 00:26:03,295 --> 00:26:06,164 Hau "hummusexuala" da. 387 00:26:07,465 --> 00:26:11,303 Honek Hummus versus Hamas du izena. 388 00:26:11,303 --> 00:26:16,708 Izan ere, Hamas gaiztoa da, hummusa, berriz, zoragarria. 389 00:26:17,642 --> 00:26:21,947 Horregatik eman zioten botoa Hammasi, hummusa zelakoan. 390 00:26:22,581 --> 00:26:25,951 Ezinezkoa da jendeak talde terrorista bat aukeratzea… 391 00:26:26,084 --> 00:26:30,021 …ez badute Mediterraneoko jaki goxo batekin nahasi. 392 00:26:30,255 --> 00:26:31,656 Honela egongo ziren botazioan: 393 00:26:31,690 --> 00:26:36,461 Hummusa? Bai, noski. Izugarri gustatzen zaigu. 394 00:26:36,595 --> 00:26:41,633 Zergatik ez diogu hummusari botoa emango? Nori ez zaio gustatzen? 395 00:26:49,908 --> 00:26:55,113 Hummus Ashkara-n jaten omen da Tel Avivgo hummusik onena. 396 00:26:55,614 --> 00:26:58,450 Hemengo hummusa arina eta harroa da. 397 00:27:01,386 --> 00:27:04,656 Bi leku aurkitu ditut jabea emakumea dutenak: hau da bat. 398 00:27:04,723 --> 00:27:06,691 A zer zerbitzua! 399 00:27:08,026 --> 00:27:10,829 Dena ondo? Kafea edo tea? Etxearen kontura. 400 00:27:11,363 --> 00:27:13,498 Hiru bola falafel nahi ditut. 401 00:27:13,632 --> 00:27:16,167 Ruth Tavour erne-erne egoten da. 402 00:27:16,201 --> 00:27:18,336 Eta bere hummusa zuzen egitea gustatzen zaio. 403 00:27:18,403 --> 00:27:23,575 Hummusa egiteko, aurrena garbantzuak garbitu behar dira. 404 00:27:24,309 --> 00:27:28,847 Horrela garbitu behar dira, zatika eta eskuz. 405 00:27:29,748 --> 00:27:33,518 Hau oso egosia dago. Ikusten? Orain egosita dago. 406 00:27:33,585 --> 00:27:38,323 Eta hau ur hotza da, izozgailuko tenperaturan. 407 00:27:40,825 --> 00:27:43,094 Lehenengo masa egiten da. 408 00:27:43,161 --> 00:27:45,330 Hau da gure lehenengo masa. 409 00:27:45,430 --> 00:27:48,433 Hau nire jana da. Hau nire jana da. 410 00:27:48,500 --> 00:27:51,069 Hummusa saltzen dut. Berdin zait nondik etorria den. 411 00:27:51,136 --> 00:27:54,406 Berdin dio nork asmatu duen. 412 00:27:54,539 --> 00:27:57,709 Haiek asmatu omen dute. Haientzat, ba. 413 00:27:58,510 --> 00:27:59,744 Berdin zait. 414 00:27:59,744 --> 00:28:02,947 Dirua irabazten dut hobekien egiten dakidana salduz. 415 00:28:03,014 --> 00:28:05,417 Eta horrela primeran nago. 416 00:28:10,321 --> 00:28:15,794 Limoi gehiegi du. 417 00:28:16,027 --> 00:28:20,765 Tahina pixka bat erantsi, orekatu egingo du eta. 418 00:28:22,067 --> 00:28:27,605 Hummusen ustezko adituen herria da Israel. 419 00:28:27,605 --> 00:28:29,074 Hau Tel Aviveko lekurik onena da. 420 00:28:29,140 --> 00:28:33,411 Mundu guztiak du hemen iritzia hummusik goxoenaz… 421 00:28:33,445 --> 00:28:37,949 …errezetarik bikainenaz eta hummuslekurik paregabeenaz. 422 00:28:38,249 --> 00:28:41,386 Nork prestatzen du hummusik onena? Palestinarrek edo juduek? 423 00:28:41,419 --> 00:28:44,322 Egia esan, nire ustez, nik. 424 00:28:44,556 --> 00:28:47,992 Batzuek uste dute hummusik onena Galileakoa dela. 425 00:28:48,093 --> 00:28:50,395 Ez dakit Galileara joatekoa ote zaren. 426 00:28:50,562 --> 00:28:55,066 Acco-ko Hummus Said omen da onena. 427 00:28:55,834 --> 00:28:59,170 Ez, ez! Hummus Saidekoa ez da onena. 428 00:28:59,204 --> 00:29:00,805 Txantxetan ari naiz. 429 00:29:03,641 --> 00:29:06,911 Israelen? Hummusik onena Abu Hasan-ekoa da. 430 00:29:07,579 --> 00:29:10,648 Abu Hasanen sartzean… 431 00:29:10,915 --> 00:29:13,351 …giro hau dago. 432 00:29:15,086 --> 00:29:17,088 Zerbitzariei entzuten diezu… 433 00:29:19,624 --> 00:29:21,793 …elkarri traba egiten… 434 00:29:21,893 --> 00:29:23,762 …arabieraz hizketan: 435 00:29:26,297 --> 00:29:29,134 "Hummus bat babarrunekin, hummus bat babarrunik gabe". 436 00:29:29,434 --> 00:29:31,369 Giroak estasi moduko bat sortzen dit… 437 00:29:31,536 --> 00:29:33,004 …zirrara bat… 438 00:29:33,138 --> 00:29:35,640 …eta esertzeko eta jateko gogoa sortzen zait. 439 00:29:36,307 --> 00:29:43,882 Taxiko irratia ahaztu, eta hummusean kontzentratzen naiz. 440 00:29:44,115 --> 00:29:48,386 Giroa eta zarata gustatzen zaizkit, poesia bezalakoa da. 441 00:29:48,720 --> 00:29:51,990 Horregatik gustatzen zait hor jatea. Alaia da. 442 00:29:53,391 --> 00:29:58,463 Eta Belenen, palestinar taxilariek beren leku kutunak ere badituzte. 443 00:29:58,530 --> 00:29:59,964 "King of Falafel". 444 00:30:02,200 --> 00:30:03,802 Hori da jatetxerik onena. 445 00:30:04,035 --> 00:30:06,538 Hori da hummus-jatetxerik onena. 446 00:30:06,805 --> 00:30:08,706 Eta oso goxoa da. 447 00:30:08,840 --> 00:30:12,210 Horra joaten naiz beti hummusa jatera. 448 00:30:14,546 --> 00:30:19,083 Batzuetan taxilariok hor gosaltzen dugu elkarrekin. 449 00:30:19,384 --> 00:30:22,587 Edo jatetxera joan eta hummusa eta falafela erosi… 450 00:30:22,654 --> 00:30:23,922 …eta etxera joan… 451 00:30:23,988 --> 00:30:26,658 …eta umeekin gosaltzen dut. 452 00:30:26,858 --> 00:30:30,595 Nire lagun batzuek orduak eta orduak pasatzen dituzte… 453 00:30:31,162 --> 00:30:37,268 …eta Tel Aviveko eta atzerriko jatetxerik onenetara joaten dira… 454 00:30:37,435 --> 00:30:42,874 …baina bero-bero eztabaidatzen dute, suharrez… 455 00:30:43,541 --> 00:30:47,045 …zer hummus ote den onena. 456 00:30:47,078 --> 00:30:49,714 "Ta'ami" edo "Pinati", Jerusalenen. 457 00:30:50,014 --> 00:30:59,457 …hau 1970eko edo hau 1974ko uzta dela esateko… 458 00:30:59,524 --> 00:31:02,894 …eta haritz-upeletan bildua egon dela, eta horrelako kontuak. 459 00:31:03,061 --> 00:31:06,798 Ardoetarako ere ez dut nik dastamenik. 460 00:31:13,771 --> 00:31:17,709 Libanorako bidean nago, han hasi baitzen hummusaren gerra. 461 00:31:21,479 --> 00:31:24,616 Ni hona etor naiteke, baina israeldar hummuszaleak, ez. 462 00:31:25,550 --> 00:31:28,152 Teknikoki, bi herrialdeak gerran daude oraindik… 463 00:31:28,186 --> 00:31:31,589 …eta hummusa salerostea eta probatzea amets hutsa da. 464 00:31:53,578 --> 00:31:57,949 Beirut, hiriburuko jatetxerik ospetsuenean egin didate hitzordua: 465 00:31:57,982 --> 00:32:00,418 The Sultan Ibrahim Restaurant-en. 466 00:32:04,923 --> 00:32:07,258 Faddi Aboud, turismo-ministroak… 467 00:32:07,325 --> 00:32:12,297 …Libanoko hummus arsenal osoa probatzea nahi du. 468 00:32:12,664 --> 00:32:15,099 Libanoar jatetxe batera joaten zarenean… 469 00:32:15,199 --> 00:32:18,002 …libanoar jatetxe peto-peto batera… 470 00:32:18,002 --> 00:32:21,105 …"mezze" aterako dizute: "hors d'oeuvre"ak. 471 00:32:21,172 --> 00:32:23,174 Galdetu ere ez dizute egingo ea hummusik nahi duzun… 472 00:32:23,207 --> 00:32:26,945 …jakintzat ematen baita hummusa emango dizutela. 473 00:32:27,045 --> 00:32:29,981 Eta hummusaren inguruan gainerako guztia dago. 474 00:32:30,315 --> 00:32:32,417 Hau da hummus klasikoa… 475 00:32:32,583 --> 00:32:37,722 …eta gainerako guztia sukaldariak asmatu du. 476 00:32:37,789 --> 00:32:40,325 Beste jatetxe batzuek beste nahasketa batzuk dituzte. 477 00:32:40,391 --> 00:32:45,229 Baina, ikusten duzunez, hori dena hummusetik eratorria da. 478 00:32:45,330 --> 00:32:48,967 Eta bakoitzak bere zapore berezia du. 479 00:32:49,067 --> 00:32:52,136 Maitemindu eta maitasuna egin, hummusaren inguruan egiten ditugu. 480 00:33:14,792 --> 00:33:19,697 Soucci ere hummusaren instituzio bat da, Beiruteko erdialdean. 481 00:33:20,264 --> 00:33:25,436 Hemengo hummusa 10 onenetako bat da, zaporeagatik eta testuragatik. 482 00:33:25,636 --> 00:33:29,040 Leku xume bat da eta era guztitako jendeak jaten du hemen: 483 00:33:29,207 --> 00:33:31,943 Lehenengo ministroak, opera-kantariak… 484 00:33:31,943 --> 00:33:35,747 …soldaduak, taxilariak eta bulegariak. 485 00:33:36,581 --> 00:33:38,716 Denek hemen jan nahi dute. 486 00:33:38,883 --> 00:33:42,053 Prezio onak ditugu eta janari zoragarria. 487 00:33:42,353 --> 00:33:45,923 Oso ospe ona dugu. 488 00:33:46,858 --> 00:33:50,428 Eta hummusa Libanon sortua dela frogatzeko… 489 00:33:50,528 --> 00:33:55,433 …Raji Kebbe-k XIX. mendeko familia-argazkiak erakusten dizkit. 490 00:33:55,800 --> 00:33:57,135 Zer jan nahi duzu? 491 00:33:57,235 --> 00:33:59,037 Hau nire aitona da… 492 00:33:59,070 --> 00:34:00,538 …Abu Mahmoud El Soucci. 493 00:34:00,772 --> 00:34:06,077 Duela gutxi gorabehera 122 urte. 494 00:34:06,544 --> 00:34:09,447 Bera da dendaren jabea eta sortzailea… 495 00:34:09,480 --> 00:34:13,751 …eta ia 71 urtez lan egin zuen azokan. 496 00:34:14,252 --> 00:34:15,953 71 urte. 497 00:34:16,054 --> 00:34:19,057 Ezinean geratu zenean, nik ordezkatu nuen aitona. 498 00:34:19,524 --> 00:34:24,762 Hauek dira egosteko erabiltzen zituen eltzeak. 499 00:34:24,996 --> 00:34:28,599 Hauek buztinezkoak ziren. 500 00:34:28,733 --> 00:34:31,769 Eta hauek, berriz, letoizkoak. 501 00:34:32,637 --> 00:34:35,006 Su motelean pizten zuten ikatza… 502 00:34:35,073 --> 00:34:38,009 …poliki-poliki egos zedin. 503 00:34:38,176 --> 00:34:41,412 Eta biharamunean goiz eltzeei tapa kentzen zieten. 504 00:34:41,579 --> 00:34:44,115 Goizeko otoitzak errezatzen zituzten. 505 00:34:44,182 --> 00:34:51,422 Eta azoka zabaldu orduko, jendea etortzen zen. 506 00:35:05,203 --> 00:35:06,704 Poliki. 507 00:35:08,606 --> 00:35:11,709 Ez gara esaten ari Ekialde Hurbilean judurik ez zegoenik… 508 00:35:11,776 --> 00:35:16,380 …beste guztien sukaldaritza beraz gozatzen ez zutenik. Bazeuden. 509 00:35:16,614 --> 00:35:20,852 Horrek ez du bihurtzen hummusa israeldar plater tradizionala. 510 00:35:21,152 --> 00:35:26,057 Horrek ez du alde handirik lurra lapurtzearekin… 511 00:35:26,057 --> 00:35:29,360 …asentamenduak eraikitzearekin eta munduari galdetzearekin… 512 00:35:29,393 --> 00:35:31,829 "Hemen ba al zegoen palestinarrik? Ez ditugu ikusi". 513 00:35:31,863 --> 00:35:33,564 "Hemen ez zen inor bizi". 514 00:35:48,246 --> 00:35:52,650 Palestinar-israeldar bereizketaren sinbolo hoberik ez dago… 515 00:35:52,683 --> 00:35:55,219 …Israelen Harresi Bereizlea baino. 516 00:35:55,620 --> 00:36:00,391 Lurralde honetako gatazka urte askotako gatazka da. 517 00:36:00,525 --> 00:36:04,362 Eta Israelek badu, nire ustez, existitzeko eskubidea. 518 00:36:04,462 --> 00:36:10,902 Eta juduek eskubidea dute hemen, Israelen, egoteko. 519 00:36:13,070 --> 00:36:16,941 Bukatuta egotean, 760 kilometroko hesiak… 520 00:36:17,041 --> 00:36:21,212 …Zisjordania osoa zeharkatu, eta inguratu eta bakartuko ditu… 521 00:36:21,245 --> 00:36:25,583 …duela gutxiko asentamendu juduak eta aspaldiko palestinar herriak. 522 00:36:26,384 --> 00:36:30,188 Harresia oztopo fisiko bat baina askoz gehiago da. 523 00:36:31,088 --> 00:36:38,796 Okupazioaren itsuskeria gorpuzten du. 524 00:36:38,930 --> 00:36:42,400 Okupazioaren izugarrikeriarik okerrena da. 525 00:36:42,466 --> 00:36:47,572 Harresi horren bitartez zerumuga lapurtu nahi digute. 526 00:36:47,738 --> 00:36:50,908 Zementuzko harresi gris eta itsusi horrekin… 527 00:36:50,975 --> 00:36:54,278 …ez digute ikusten utzi nahi. 528 00:36:54,312 --> 00:36:57,448 Baina haiek ere espetxeratuta daude beste aldean… 529 00:36:57,448 --> 00:36:59,584 …zerumuga ere lapurtzen baitiete "beren buruei". 530 00:37:04,655 --> 00:37:07,925 7.000 biztanle juduko herri bat da Efrat. 531 00:37:07,992 --> 00:37:12,597 1967az gero sortutako 100 asentamenduetatik bat da… 532 00:37:12,630 --> 00:37:17,568 …1967ko Sei Eguneko Gerran Israelek Zisjordania okupatu baitzuen. 533 00:37:18,402 --> 00:37:21,539 Herriaren azpiko haran batean terrazatan landutako lurrak daude… 534 00:37:21,706 --> 00:37:25,743 …Al-Khadar herriko palestinarrenak izandakoak. 535 00:37:31,983 --> 00:37:34,485 Bejondeizula! Goizean goizik astoarekin paseoan. 536 00:37:35,653 --> 00:37:36,854 Zer egingo dugu, ba? 537 00:37:37,121 --> 00:37:39,624 Juduak etorri ziren ezkero, grabatzen ari dira beti. 538 00:37:40,024 --> 00:37:42,893 Filmatzen utzi, zer egingo diogu? 539 00:37:47,865 --> 00:37:52,770 Bere garbantzu-uzta ikustera gonbidatu nau Ali Salah nekazariak. 540 00:37:52,903 --> 00:37:57,808 Lur hauek faraonen garaitik lantzen dituzte. 541 00:37:57,975 --> 00:38:02,346 Hemen badago bat. Horrela ireki behar da. 542 00:38:03,614 --> 00:38:05,983 Tradizio bat da nekazaritza gure familian. 543 00:38:06,984 --> 00:38:11,689 200 urte daramatzagu lur hauetan. 544 00:38:12,556 --> 00:38:15,459 Landatzen duguna jaten dugu. 545 00:38:16,294 --> 00:38:20,464 Gaur, garbantzuak; bihar, tomateak edo mertxikak. 546 00:38:22,233 --> 00:38:26,704 Aliren lurretik mendilerroan zehar zabaltzen da Efrat. 547 00:38:27,071 --> 00:38:31,909 Gure lurra hemendik harainokoa da. 548 00:38:31,976 --> 00:38:35,813 Han goiko zati bat hartu dute eta txabolak eraiki dituzte. 549 00:38:36,814 --> 00:38:41,485 Alagatik diot, hummusa ez ezik, herri osoa nahi dute. 550 00:38:41,852 --> 00:38:45,656 Ez gara existitzen, nonbait, edo hauek ez dira gure lurrak. 551 00:38:51,228 --> 00:38:53,698 Lur hau nire bizitza da. 552 00:38:54,098 --> 00:38:58,035 Hona etortzen ez banaiz, oxigenoa falta zait. 553 00:38:58,235 --> 00:39:02,540 Hona etorri beharra daukat arnasa hartzera. 554 00:39:09,980 --> 00:39:12,550 Asentamenduak bide zuzena eten du… 555 00:39:12,717 --> 00:39:15,753 …Aliren etxearen eta baserriaren artean. 556 00:39:16,721 --> 00:39:21,892 Beraz, orain itzulinguru luze bat egin behar du etxera iristeko. 557 00:39:33,404 --> 00:39:36,407 Lotsatiak dira. 558 00:39:38,042 --> 00:39:41,612 Iqbal, Aliren emazteak gosaltzera gonbidatu nau. 559 00:39:42,313 --> 00:39:47,318 Nahasgailu elektrikorik gabe. Eskuz hobe da, nekazarien modura. 560 00:40:28,793 --> 00:40:31,796 Hummusa hobea da oliba-olioarekin. 561 00:40:31,929 --> 00:40:34,865 Baratxuri pixka bat erantsiz gero, paregabea da. 562 00:40:37,268 --> 00:40:43,707 Iqbalen hummus lodia eta etxeko pita-ogia oso goxoak zeuden. 563 00:40:47,077 --> 00:40:51,048 Ez dut inoren alde egin nahi. Hummusagatik nago hemen. 564 00:40:51,382 --> 00:40:56,554 Gudulerroa zeharkatzen ari naiz harresiko alde judura. 565 00:40:57,054 --> 00:41:02,226 Neska batek bere etxera gonbidatu nau bere amaren hummusa probatzera. 566 00:41:02,359 --> 00:41:04,195 Bat El da nire izena. 567 00:41:04,628 --> 00:41:08,666 "Jainkoaren alaba" esan nahi du. 568 00:41:09,900 --> 00:41:11,635 Eliko asentamendukoa naiz. 569 00:41:11,735 --> 00:41:14,138 Palestinar herri askoz inguratuta gaude. 570 00:41:15,005 --> 00:41:18,876 Egunero ordu eta erdiko bidea egiten dut autobus blindatu batean. 571 00:41:19,844 --> 00:41:21,212 Bidea arriskutsua da. 572 00:41:21,712 --> 00:41:25,316 Palestinarrek harriak botatzen dizkigute. 573 00:41:25,616 --> 00:41:29,186 Autostopa egiten duen jendea bahitzen dute. 574 00:41:30,254 --> 00:41:31,889 Etxeak suntsitzen dituzte… 575 00:41:32,323 --> 00:41:34,058 …umeak hiltzen dituzte… 576 00:41:34,158 --> 00:41:34,825 …dena. 577 00:41:41,532 --> 00:41:44,835 Palestinarrek uste dute lurra berena dela… 578 00:41:44,935 --> 00:41:48,072 …baina gurea da, juduona. 579 00:41:49,573 --> 00:41:55,012 Biblian idatzita dago lurra gurea dela, juduona. 580 00:42:01,385 --> 00:42:04,922 Jarri garbantzuak hemen. 581 00:42:05,189 --> 00:42:08,025 Baztertu egiten ditugu gero apaingarri jartzeko. 582 00:42:10,194 --> 00:42:12,863 Orain Magi Mixa entxufatu. 583 00:42:15,900 --> 00:42:19,703 Garbantzuak eta ura barruan sartu… 584 00:42:21,605 --> 00:42:23,207 …eta bi baratxuri ale gehitu. 585 00:42:25,242 --> 00:42:28,646 Hummusagatik hilko nintzateke, izugarri gustatzen zait zaporea. 586 00:42:29,446 --> 00:42:33,751 Dena elkarrekin nahasi. 587 00:42:36,720 --> 00:42:40,824 Oso polita, dibertigarria eta atsegingarria iruditzen zait… 588 00:42:40,925 --> 00:42:45,095 …eta munduko gauzarik sexiena hitzordu batean hummusa jatea. 589 00:42:46,630 --> 00:42:50,834 Denei gustatzen zaie hummusa: gizonei, emakumeei eta umeei. 590 00:42:50,935 --> 00:42:53,137 Mundu guztiari lerdea dario. 591 00:42:53,437 --> 00:42:54,738 Hummusa hummusa da. 592 00:42:55,239 --> 00:42:58,075 Juduok asmatu genuen. 593 00:42:58,409 --> 00:43:04,315 Hummusa bera eta hummusa eskuekin jatea transmititu ditugu. 594 00:43:05,816 --> 00:43:09,420 Eser zaitez jatera. 595 00:43:10,487 --> 00:43:13,090 Bibliatik dator. 596 00:43:13,624 --> 00:43:18,796 Esan dezakezu hummusa behartsuen jana dela. 597 00:43:19,597 --> 00:43:23,133 Garbantzuak dira, goxoak dira, bete egiten dute. 598 00:43:23,267 --> 00:43:25,669 -Merkea da. -Egia da, merkea da. 599 00:43:26,503 --> 00:43:29,340 Eta lurrari lotuta dago. 600 00:43:29,506 --> 00:43:32,042 Lurrean hazten da. 601 00:43:32,476 --> 00:43:34,011 Eta gu lurrari lotuta gaude… 602 00:43:34,478 --> 00:43:35,879 …eta Israelgo estatuari ere bai. 603 00:43:36,213 --> 00:43:37,348 Eta gure judaismoari ere bai. 604 00:43:37,448 --> 00:43:38,449 Eta goxoa da. 605 00:43:39,550 --> 00:43:43,053 Zer da, arrautza edo oiloa? 606 00:43:43,487 --> 00:43:47,825 Galdera horrek ez du irtenbiderik. 607 00:43:47,858 --> 00:43:54,131 Gure aitaren aitak esan zigun lur osoa gurea zela… 608 00:43:54,198 --> 00:43:58,535 …eta hasieratik guri kendu zigutela lurra. 609 00:43:58,669 --> 00:44:00,804 Beraz, hummusa lehenik gurea zen. 610 00:44:00,904 --> 00:44:05,542 Eta libanoarrei galdetzen badiezu, zuk esandakoa esango dizute: 611 00:44:05,643 --> 00:44:07,077 "Gure lurra eta gure hummusa harrapatu zenizkiguten". 612 00:44:07,244 --> 00:44:13,350 Baina hor dago koxka: Janari bera dugu, eta denok hori jaten dugu. 613 00:44:15,185 --> 00:44:19,857 Israelgo sukaldeetako langile gehienak palestinarrak dira. 614 00:44:20,157 --> 00:44:22,693 Jaten duguna omen gara. 615 00:44:23,160 --> 00:44:25,095 Ez al da ironikoa… 616 00:44:25,095 --> 00:44:28,932 …israeldarrei arabiarrek eginiko hummusa jatea gustatzea? 617 00:44:29,366 --> 00:44:30,668 Nork lan egiten du zure sukaldean? 618 00:44:30,768 --> 00:44:32,736 Denak arabiarrak. 619 00:44:33,437 --> 00:44:35,005 Elkarrekin lan egiten dugu. 620 00:44:35,039 --> 00:44:36,840 Goizeko 5etan elkarrekin etortzen gara lanera. 621 00:44:37,007 --> 00:44:40,344 Eta janaria prestatzen hasten gara. 622 00:44:40,577 --> 00:44:42,513 Zergatik da hori? Hummusa hobeto egiten dutelako? 623 00:44:42,546 --> 00:44:43,947 Bai, noski. 624 00:44:44,948 --> 00:44:45,783 Bai, noski. 625 00:44:45,816 --> 00:44:48,352 Hori ezin diezu kendu. 626 00:44:48,519 --> 00:44:52,289 Hummusa eta falafela arabiarrenak dira. 627 00:44:52,456 --> 00:44:55,859 Mmasabacha ere haiena da, ezin diezu hori kendu. 628 00:44:56,293 --> 00:44:58,562 Ehud Barak-ek… 629 00:44:59,863 --> 00:45:05,502 …gure defentsa-ministroak lurraldeetan jaten du hummusa. 630 00:45:06,070 --> 00:45:11,275 Behin, Barakek ordubeteko bidea egin zuen Accon hummusa jateko. 631 00:45:11,508 --> 00:45:13,911 Zerbitzatu zionak galdera hau egin zion: 632 00:45:14,078 --> 00:45:16,613 "Zer dago hummusean? Diamanteak?" 633 00:45:16,680 --> 00:45:17,981 Barakek erantzun: 634 00:45:18,015 --> 00:45:20,751 "Ez, arabiarrek daukate benetako hummusa". 635 00:45:21,618 --> 00:45:23,620 -Errezeta sekretu bat duzu? -Bai. 636 00:45:23,787 --> 00:45:27,124 -Hitz egidazu horretaz. -Ez dizut esango. 637 00:45:27,257 --> 00:45:28,659 Bihotz-bihotzez lan egitea. 638 00:45:28,759 --> 00:45:31,495 Ez da sekretua. 639 00:45:31,929 --> 00:45:32,963 Oso erraza da. 640 00:45:34,598 --> 00:45:36,233 Edonork egin dezake. 641 00:45:40,037 --> 00:45:42,005 Hummus aparta! 642 00:45:43,173 --> 00:45:47,010 Egunero probatzen dut, eta egunero lehen egunean bezalakoa da. 643 00:45:48,178 --> 00:45:50,481 Nirea izugarri gustatzen zait. Hori da onena. 644 00:45:50,514 --> 00:45:51,682 Sexua baino hobea? 645 00:45:51,782 --> 00:45:55,986 Ez esan inoiz hori. Sexuarekin. 646 00:45:59,423 --> 00:46:00,657 Goxo-goxoa. 647 00:46:00,758 --> 00:46:06,130 Hummusa eta sexua, hori ezaguna egiten zait. 648 00:46:07,197 --> 00:46:10,768 Hummus goxoa nire bizitzaren erdiko krisialdiko hormonekin konbinatu… 649 00:46:10,801 --> 00:46:13,771 …eta berriz usurpatu zidan nire maitasun-bizitza. 650 00:46:16,507 --> 00:46:22,780 40 urterekin siriar neska bat ezagutu nuen Torontoko zinemaldian. 651 00:46:22,813 --> 00:46:27,317 Lisa-Marie Estatu Batuetan hazia zen eta ederra eta ernea zen… 652 00:46:27,351 --> 00:46:30,354 …eta arabiar-palestinarren eskubideen txapelduna. 653 00:46:30,921 --> 00:46:33,991 Lisak bazituen beste grina batzuk, nirekin partekatuak… 654 00:46:34,024 --> 00:46:36,360 …plateretik eskuarekin hartzea… ezetz asmatu zer? 655 00:46:36,794 --> 00:46:40,164 Hummus krematsua! 656 00:46:40,197 --> 00:46:45,068 Aita siriarra eta ama libanoarra, garbantzuak odolean zeuzkan. 657 00:46:46,003 --> 00:46:51,375 Zentzu komuna zeharo abandonaturik, berehala maitemindu ginen. 658 00:46:52,476 --> 00:46:56,079 Baina nik ia 20 urte gehiago nituen eta gure elkarrenganako grinak… 659 00:46:56,213 --> 00:46:59,082 …eta hummusaren zaletasunak ezin izan zuten hori aldatu. 660 00:47:01,819 --> 00:47:04,655 Ez da dirudien bezain absurdoa. 661 00:47:04,922 --> 00:47:08,492 Badaude teoria interesgarri batzuk hummusaz eta sexuaz. 662 00:47:09,459 --> 00:47:13,096 Serioa da eta egia da. Hummusa Viagraren ordez. 663 00:47:13,197 --> 00:47:18,335 Hummusak bi molekula ditu: zitrulina eta arginina… 664 00:47:18,502 --> 00:47:22,206 …sexu-osasunerako onak omen direnak. 665 00:47:23,006 --> 00:47:26,376 Ez dakit zakila tente jartzen zaidan… 666 00:47:26,410 --> 00:47:29,947 …hummusa jaten dudalako edo hummusa jan arren. 667 00:47:30,013 --> 00:47:33,250 Baina ziur nago ez dela kaltegarria. 668 00:47:33,283 --> 00:47:39,523 Hori esaten baldin badute, pozten naiz, sinetsidazu. 669 00:47:39,656 --> 00:47:42,192 Orain hummus gehiago jango dut. 670 00:47:42,392 --> 00:47:46,263 Izugarri gustatzen zait sexu-bizitza, intimitatea, sexua. 671 00:47:46,730 --> 00:47:51,168 Egia ote da? Beharbada, hummusak Viagra pastilla ordezkatuko du… 672 00:47:51,401 --> 00:47:53,937 …eta asmakizun berri bat sortuko da film honetan. 673 00:47:54,071 --> 00:47:55,138 Beharbada, auskalo. 674 00:47:55,439 --> 00:47:58,442 Viagraren ordez, hummusa jango dugu, 20 shekeletan. 675 00:47:58,609 --> 00:48:00,944 Viagrak 50 eta 60 shekel inguru balio du. 676 00:48:01,645 --> 00:48:04,248 Ikertuko dugu. 677 00:48:05,916 --> 00:48:08,118 Maitaleak etortzen al zaizkizu? 678 00:48:08,151 --> 00:48:09,219 -Maitaleak? -Maitaleak. 679 00:48:11,989 --> 00:48:14,291 Leku hau ez da maitaleentzat. 680 00:48:14,324 --> 00:48:16,126 Kandelak eta ardoa behar izaten dituzte. Eta guk ez… 681 00:48:16,226 --> 00:48:19,129 Aski da! Ohetik atera gaitezen… 682 00:48:19,162 --> 00:48:22,900 …eta itzul gaitezen hummusaren gerrara. Nondik dator? 683 00:48:24,935 --> 00:48:27,471 Orain artean eremu minatu bat izan da… 684 00:48:27,504 --> 00:48:30,540 …politika, harrokeria eta aierua nahasian dituena. 685 00:48:31,575 --> 00:48:33,744 Hala ere, erantzunak nahi ditut. 686 00:48:33,810 --> 00:48:37,281 Jesusek hummusa jan ote zuen Azken Afarian? 687 00:48:37,714 --> 00:48:39,683 "Tahina gehiago behar du" 688 00:48:39,816 --> 00:48:41,685 "Limoi-zukurik ez" 689 00:48:41,818 --> 00:48:42,686 "Kumino gehiagorik ez" 690 00:48:43,020 --> 00:48:45,589 Moisesek garbantzuak jan ote zituen… 691 00:48:45,589 --> 00:48:49,259 …bere herria Lur Agindura eraman bitartean? 692 00:48:51,561 --> 00:48:56,166 Nazio edo herri batek beretzat erreklama al dezake hummusa? 693 00:48:58,468 --> 00:49:02,072 Meir Shalev israeldar nobelagile ospetsu bat da… 694 00:49:02,139 --> 00:49:05,542 …eta granada biblikoak jaurti ditu hummusaren gerran. 695 00:49:05,642 --> 00:49:09,012 Meirri izugarri gustatzen zaio Testamentu Zaharra… 696 00:49:09,112 --> 00:49:11,682 …antzinako garaietako kronika gisa. 697 00:49:12,015 --> 00:49:16,186 Bibliak ez ditu profetak eta profeziak bakarrik deskribatzen… 698 00:49:16,320 --> 00:49:19,990 …jendearen eguneroko bizitza ere deskribatzen du. 699 00:49:20,057 --> 00:49:23,327 Eguneroko janaria, eguneroko ohiturak. 700 00:49:23,393 --> 00:49:29,066 Eta hemen, Ruten Liburuan, badago moabdar neska baten ipuina. 701 00:49:29,399 --> 00:49:32,169 Judaren erreinura iritsi zen, Belenera… 702 00:49:32,169 --> 00:49:36,707 …eta han Boaz zeritzan israeldar bat ezagutu zuen… 703 00:49:36,707 --> 00:49:39,076 …gari zelai handi bat zeukana. 704 00:49:39,176 --> 00:49:42,079 Eta, bazkalorduan… 705 00:49:42,145 --> 00:49:44,548 …honela dio, hebreeraz irakurtzeko gai banaiz… 706 00:49:46,850 --> 00:49:49,686 Bazkalorduan, zatoz guregana. 707 00:49:49,720 --> 00:49:53,357 Ogia jango duzu eta ogia "humitzean" bustiko duzu. 708 00:49:53,390 --> 00:49:57,160 "Humitz" horrek hummusa esan nahi duela diot nik. 709 00:49:58,228 --> 00:50:03,500 Maitasun erotikoko kontakizun polit bat, udaberrian, Belenen… 710 00:50:03,567 --> 00:50:08,338 …gizon heldu bat eta neska bat elkarrekin hummusa jaten soroan. 711 00:50:08,438 --> 00:50:11,675 Eta biharamunean larrainean daude biak. 712 00:50:12,042 --> 00:50:13,677 Gero ezkondu egin ziren… 713 00:50:13,677 --> 00:50:17,547 …eta David erregearen birraitona-birramona izan ziren. 714 00:50:19,116 --> 00:50:20,751 Artikulu gisa argitaratu nuen. 715 00:50:20,917 --> 00:50:25,756 Izenburua probokatzaile samarra zen: "Hummusa gurea da". 716 00:50:26,223 --> 00:50:29,626 Meirren historia bolbora bezala zabaldu zen. 717 00:50:29,760 --> 00:50:36,066 Hor idatzita dagoenez, Rutek hummusa eman zion Boazi. 718 00:50:39,403 --> 00:50:41,872 Pita-ogia ere aipatzen da. 719 00:50:41,938 --> 00:50:44,274 Beraz, hummusa haiek baino lehenago zegoen han. 720 00:50:44,574 --> 00:50:46,777 Badakigu Biblia beste edozer baino lehenagokoa dela. 721 00:50:46,810 --> 00:50:49,079 Gu baino lehenagokoa ere bai. 722 00:50:49,446 --> 00:50:51,415 Jendeak oso gogor erantzun zuen. 723 00:50:51,481 --> 00:50:55,252 Lehenik, eskuineko judu batzuk… 724 00:50:55,318 --> 00:50:56,720 …nire mireslerik handienak bihurtu ziren. 725 00:50:56,753 --> 00:51:00,957 Berez, gorroto didate, Israelen ezkerrekoa omen naizelako. 726 00:51:00,991 --> 00:51:04,795 Bat-batean euskarri bat aurkitu zuten hummusaren nire teorian… 727 00:51:04,995 --> 00:51:09,232 …haien ustez hark frogatzen baitzuen lur hau gurea dela. 728 00:51:10,167 --> 00:51:14,938 Zuen arbasoak ardiekin basamortuan zebiltzanean… 729 00:51:15,072 --> 00:51:19,276 …gu hummusa jaten ari ginen Belenen. Horrelako zerbait. 730 00:51:19,476 --> 00:51:21,578 Hori froga bat da, nire ustez. 731 00:51:21,678 --> 00:51:25,015 Ruten liburua Islama sortu aurretikakoa da. 732 00:51:25,816 --> 00:51:28,819 Eta Islama sortu aurretik… 733 00:51:28,819 --> 00:51:32,789 …herri horietako arabiar asko nomadak ziren. 734 00:51:32,956 --> 00:51:34,658 Ez zuten ezer asmatu. 735 00:51:36,860 --> 00:51:41,198 Eztabaida biblikoa bihurtu al da orain? 736 00:51:42,099 --> 00:51:44,768 Absurdoa da. 737 00:51:45,469 --> 00:51:47,771 Nola deitzen zioten horri? 738 00:51:47,938 --> 00:51:50,006 Garbantzua, garbantzu-babarruna? 739 00:51:50,340 --> 00:51:54,111 Hummus hitza Biblian aipatzen da… 740 00:51:54,177 --> 00:51:58,615 …hebreerazko hitza ere badelako eta garbantzuak aipatzen direlako. 741 00:52:01,017 --> 00:52:03,753 Londresen nago Claudia Rodenekin hitz egiteko. 742 00:52:03,787 --> 00:52:07,290 Idazlea eta Ekialde Hurbileko janarian aditua da. 743 00:52:07,991 --> 00:52:12,028 Claudiaren liburuek errezetak eta historia biltzen dituzte… 744 00:52:12,195 --> 00:52:15,532 …eta elkarrekin ehuntzen ditu oroitzapenak eta zaporeak. 745 00:52:16,299 --> 00:52:19,936 Garbantzuak oso garrantzitsuak dira eta hala izan dira beti. 746 00:52:19,970 --> 00:52:26,176 Antzinako Egipton, eta Palestinan eta Siria Handian… 747 00:52:26,343 --> 00:52:29,045 …garbantzuak dauzkaten leku guztietan… 748 00:52:29,146 --> 00:52:34,184 …dietaren zatirik garrantzitsuena izan dira garbantzuak… 749 00:52:34,284 --> 00:52:38,321 …jendea behartsua zelako. 750 00:52:38,388 --> 00:52:41,525 Nekazariak behartsuak ziren, eta garbantzua nekazari jana da. 751 00:52:41,725 --> 00:52:44,861 Baina ez dut uste Biblian badaukatenik… 752 00:52:44,895 --> 00:52:49,232 …tahina, baratxuri eta limoi errezetarik. 753 00:52:49,266 --> 00:52:53,003 Ez dut inolako interesik gerra hau irabazteko. 754 00:52:53,069 --> 00:52:55,572 Berdin-berdin zait. 755 00:52:55,572 --> 00:52:59,276 Uste dut, hori bai, gaur hemen bizi diren palestinar gehienak… 756 00:52:59,276 --> 00:53:02,445 …garai biblikoetan hemen bizi ziren juduen ondorengoak direla. 757 00:53:02,445 --> 00:53:09,286 Ez dit axola, ezaugarri txar berak dauzkagulako… 758 00:53:09,352 --> 00:53:10,287 …anaiak izango gara, beraz. 759 00:53:11,321 --> 00:53:14,891 Ederki, garbantzuak garai biblikoetakoak dira. 760 00:53:14,958 --> 00:53:17,527 Noizkoa da, ordea, hummusaren errezeta? 761 00:53:18,061 --> 00:53:24,234 XIX. edo XVIII. mendekoa baino askoz zaharragoa izan behar du. 762 00:53:24,401 --> 00:53:27,137 Siriakoa izango da, beharbada… 763 00:53:27,270 --> 00:53:34,477 …Siria baitzen antzinateko zibilizazio handienetako bat. 764 00:53:40,884 --> 00:53:43,153 Badakit, ordea, hummusaren historia… 765 00:53:43,153 --> 00:53:46,323 …gerrari eta konkistari estu lotua dagoela. 766 00:53:50,594 --> 00:53:55,198 400 urtez Inperio Otomanoak Ekialde Hurbileko zati handi bat… 767 00:53:55,265 --> 00:53:59,135 …gobernartu zuen Konstantinopla, turkiar hiriburutik. 768 00:53:59,269 --> 00:54:02,472 Nazio-estatu modernoak eta beren hummus-gatazka… 769 00:54:02,639 --> 00:54:04,474 …duela gutxiko asmakizunak dira. 770 00:54:04,608 --> 00:54:09,579 Libano, 1943koa, Siria eta Jordania, 1946koak… 771 00:54:09,679 --> 00:54:12,082 …eta Israel, 1948koa. 772 00:54:14,351 --> 00:54:17,687 Libanoarrak, palestinarrak eta jordaniarrak gauza bera dira. 773 00:54:17,787 --> 00:54:19,689 Herrialde bakar bat zen. 774 00:54:20,690 --> 00:54:22,959 Baina kolonialismoak zatitu zuen, hori da guztia. 775 00:54:23,026 --> 00:54:24,661 Baina herrialde bakarra da. 776 00:54:25,462 --> 00:54:28,465 Ez dut desberdintasunik ikusten haien artean. 777 00:54:28,798 --> 00:54:31,968 Eta hori da egia. Nazio bakarra da. 778 00:54:33,436 --> 00:54:36,006 Egun haietan oso erraza zen mugitzea… 779 00:54:36,039 --> 00:54:38,808 …dena inperio otomanoa zelako, ez zegoen mugarik. 780 00:54:38,842 --> 00:54:41,711 Nonahi har zenezakeen bizilekua, eta hori egiten zuen jendeak. 781 00:54:42,312 --> 00:54:46,816 Nire aitona-amonetatik hiru Alepokoak ziren; Siriarrak, alegia… 782 00:54:47,017 --> 00:54:49,953 …eta bat Istanbulekoa, Turkiakoa. 783 00:54:50,186 --> 00:54:53,957 Eta siriartzat geneuzkan geure buruak. 784 00:54:54,190 --> 00:54:58,561 Judu komunitate handi bat Siriatik Egiptora joan zen… 785 00:54:58,728 --> 00:55:01,064 …eta bat egin zuen egiptoar komunitatearekin. 786 00:55:01,164 --> 00:55:04,734 Juduek beti partekatu izan dituzte bizi izan diren herrien kulturak. 787 00:55:04,868 --> 00:55:07,570 Eta hummusa jaten genuen, bai horixe. 788 00:55:13,310 --> 00:55:17,480 Tel Aviveko nire lagun zahar bati deitzeko ordua da. 789 00:55:17,681 --> 00:55:20,850 Yosl Bergner artista, jatorriz poloniarra. 790 00:55:21,084 --> 00:55:24,587 Israeldarrek hummusari dioten maitasunaz gehiago jakin nahian. 791 00:55:25,255 --> 00:55:29,526 Hau hummusa txikitu aurreko hummusa da. 792 00:55:34,331 --> 00:55:38,268 Yosleren estudioa leporaino beteta dago oroitzapenez, kontakizunez… 793 00:55:38,335 --> 00:55:40,236 …eta janariz. 794 00:55:41,071 --> 00:55:44,007 -Gaileta bat nahi duzu? -Ez, mila esker. 795 00:55:46,142 --> 00:55:49,346 -Txokolatea nahi duzu? -Hori, bai. 796 00:55:50,613 --> 00:55:52,349 Kafea nahi duzu? 797 00:55:53,350 --> 00:55:55,685 Bere belaunaldiko israeldar asko bezala… 798 00:55:55,852 --> 00:55:59,689 …Yosl hasiberria da hummusean eta Ekialde Hurbileko janarian. 799 00:55:59,789 --> 00:56:01,191 Probatu nahi duzu? 800 00:56:01,224 --> 00:56:03,426 Polonian hazitako umea denez… 801 00:56:03,426 --> 00:56:07,397 …bere amaren sukaldean prestatutako antzinako yiddish janaria jan zuen. 802 00:56:07,564 --> 00:56:10,767 Janari judua "lokshen" zen. 803 00:56:10,800 --> 00:56:15,605 Lokshen espagetiak dira; espagetiak Marco Polok ekarri zituen. 804 00:56:15,739 --> 00:56:24,314 Marco Polo Txinara joan zen eta espagetiekin itzuli zen Italiara. 805 00:56:24,481 --> 00:56:27,150 Lokshen deitzen zaie yiddisheraz. 806 00:56:27,217 --> 00:56:29,786 Jaten zen guztia lokshenekin jaten zen. 807 00:56:30,387 --> 00:56:33,456 "Yoich": oilo salda lokshenekin. 808 00:56:33,456 --> 00:56:37,827 Polonian ere pobrezia handia zegoenean, baratxuri asko zegoen. 809 00:56:46,069 --> 00:56:51,441 Europako ekialdeko israeldarrak, Yosl bezalako azkenaziak… 810 00:56:51,474 --> 00:56:53,910 …nola eta zergatik hasi ziren hummusa jaten? 811 00:56:53,943 --> 00:56:56,980 Lokshenetik hummusera belaunaldi gutxi batzuetan? 812 00:56:57,046 --> 00:56:59,082 Ez dago konbinazio hoberik. 813 00:57:00,650 --> 00:57:05,522 Imajina ezazu Israel aro sionistaren hasieran. 814 00:57:05,655 --> 00:57:10,026 XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran. 815 00:57:10,126 --> 00:57:14,798 Emigranteak Errusiatik, Poloniatik eta Europako ekialdetik zetozen. 816 00:57:14,931 --> 00:57:19,669 Eta antzinako judu janaria janez haziak ziren, noski. 817 00:57:19,669 --> 00:57:23,640 Yiddish janaria: "gefilte" arraina, gibel txikitua, oilasko zopa, etab. 818 00:57:24,307 --> 00:57:28,211 Beren antzinako janaria ahaztu nahi zuten… 819 00:57:28,278 --> 00:57:32,649 …pertsekuzioa gogorarazten zielako… 820 00:57:32,682 --> 00:57:37,120 …eta sekula gehiago izan nahi ez zuten zerbait ere bai. 821 00:57:38,455 --> 00:57:42,025 Beste ezeren gainetik, hangoak izan nahi zuten… 822 00:57:42,192 --> 00:57:46,729 …Israelgo lurreko sustrai biblikoak berreskuratu nahi zituzten. 823 00:57:47,063 --> 00:57:51,067 Nekazariak izan nahi zuten, indartsu eta osasuntsu egon… 824 00:57:51,234 --> 00:57:54,070 …biltzen zutena jan… 825 00:57:54,137 --> 00:57:58,041 …eta ez zuten ezer jakin nahi beren iragan ustelduarekin… 826 00:57:58,074 --> 00:58:01,644 …umiliazioz, mendekotasunez, diasporaz egina baitzegoen. 827 00:58:01,711 --> 00:58:04,047 Eta hummusa horren baitan egongo zen. 828 00:58:04,180 --> 00:58:08,051 Uste dut oso ezaguna egin zela Sei Eguneko Gerraren ondoren… 829 00:58:08,184 --> 00:58:11,754 …jendea Zisjordaniara eta Jerusalen Ekialdera joaten hasi baitzen. 830 00:58:11,888 --> 00:58:14,057 Hummusleku oso famatu batzuk zeuden han. 831 00:58:14,224 --> 00:58:20,096 Hummusa jateko jatetxe batera joatea oso kontu israeldarra da. 832 00:58:20,129 --> 00:58:23,867 Eta zenbat eta modu sinpleagoan aurkeztua izan… 833 00:58:24,000 --> 00:58:26,803 …orduan eta benetakoagotzat dauka jendeak. 834 00:58:26,936 --> 00:58:30,840 Ez da jadanik estatu juduko janari soil bat. 835 00:58:30,874 --> 00:58:34,010 Hummusa erlijio nazional bat da. 836 00:58:34,110 --> 00:58:37,514 Hummusa, hummusa, emaiguzu azkar. 837 00:58:37,514 --> 00:58:40,583 Busti ezazu, anaia, arimarentzat da eta. 838 00:58:40,750 --> 00:58:43,119 "Yah salam, yah salam"… 839 00:58:43,219 --> 00:58:47,090 …hau da munduko hummusik onena! 840 00:58:52,962 --> 00:58:57,066 Hummusa maitasunez prestatuz gero, bustialdi bakoitza festa hutsa da. 841 00:58:57,100 --> 00:58:59,536 "Tzabar" maitasunez egina dago. 842 00:59:01,237 --> 00:59:05,308 1958.az gero, janari enpresek hummusa sustatu eta saldu dute… 843 00:59:05,475 --> 00:59:07,911 …Israelgo plater nazional gisa. 844 00:59:08,144 --> 00:59:11,147 Milaka milioi shekeleko negozio bat da orain. 845 00:59:11,247 --> 00:59:14,918 Supermerkatuak hummus-produktuez gainezka daude. 846 00:59:22,926 --> 00:59:26,829 18 hummus mota dauzkagu. 847 00:59:27,163 --> 00:59:30,767 Hummusa pinaziekin, hummus lodia, hummus ez hain lodia… 848 00:59:30,833 --> 00:59:35,438 …hummusa kuminoarekin, goian garbantzuak dituen hummusa… 849 00:59:35,572 --> 00:59:38,007 …behean garbantzuak dituen hummusa… 850 00:59:38,241 --> 00:59:40,643 …250 g., 500 g. eta kilo bateko hummus-poteak. 851 00:59:41,110 --> 00:59:44,814 Merkatua guztira, entsalada eta hummusa barne… 852 00:59:45,181 --> 00:59:46,316 …800 milioi shekelekoa da. 853 00:59:46,416 --> 00:59:49,852 Eta merkatuko %40 bat inguru guk daukagu. 854 00:59:49,886 --> 00:59:52,088 Israeldarrei izugarri gustatzen zaie hummusa… 855 00:59:52,221 --> 00:59:54,190 …eta hummusa oso gauza emozionala da. 856 00:59:57,293 --> 01:00:01,497 Palestinar gazteak okupazioaren aurka protestaka ari ziren artean… 857 01:00:02,599 --> 01:00:06,235 …Binyamin Netanyahu lehen ministroa harropuztuta zebilen… 858 01:00:06,302 --> 01:00:08,338 …Israelgo hummusaren arrakastaz… 859 01:00:08,371 --> 01:00:11,541 …Washingtongo lobby Israelzalearen aurrean. 860 01:00:11,641 --> 01:00:14,844 Azken hamarraldian, Israelgo enpresek… 861 01:00:14,877 --> 01:00:19,515 …50.000 mila milioi dolarretik gora inbertitu dituzte Estatu Batuetan. 862 01:00:20,617 --> 01:00:26,723 Enpresa horietako bat janari fabrika bat eraikitzen ari da. 863 01:00:26,823 --> 01:00:31,794 Horrek esan nahi du negozio gehiago, lanpostu gehiago… 864 01:00:31,828 --> 01:00:35,098 …eta, jakina, hummus gehiago! 865 01:00:35,365 --> 01:00:41,504 Konturatzen hasita nago kontua ez dela nork asmatu zuen hummusa. 866 01:00:41,704 --> 01:00:45,008 Negozio handiko gerra da hau. 867 01:00:45,041 --> 01:00:47,377 Negozio handi eta globalak! 868 01:00:48,311 --> 01:00:53,750 1995ean, hummusa 5 milioi dolarreko industria bat zen. 869 01:00:53,816 --> 01:00:57,720 Orain 400 milioi dolarretik gora saltzen ditu urtean. 870 01:00:58,021 --> 01:01:01,824 Estatu Batuak hummus gosez daude, nonbait. 871 01:01:04,494 --> 01:01:06,496 Hummus eskaria Estatu Batuetan igo ahala… 872 01:01:06,596 --> 01:01:12,001 …bi israeldar enpresak merkatuaren 2/3 kontrolatzen dituzte. 873 01:01:12,135 --> 01:01:14,404 Strauss israeldar janari enpresa erraldoiak… 874 01:01:14,404 --> 01:01:17,740 …Sabra Salads enpresa erosi zuen 2006an. 875 01:01:17,840 --> 01:01:21,778 Eta Osem-ek Tribe bereganatu zuen 2008an. 876 01:01:22,745 --> 01:01:26,115 Hasteko, gure Klasikoa. Ondo dago horrekin hastea… 877 01:01:26,282 --> 01:01:28,718 …gure oinarrizko produktuaren zaporea dastatzeko. 878 01:01:28,985 --> 01:01:30,787 -Tori. -Mila esker. 879 01:01:33,790 --> 01:01:36,726 Ez naiz hummus industrialaren oso zalea… 880 01:01:36,759 --> 01:01:39,862 …baina, ustekabean, hau oso ona zegoen. 881 01:01:40,029 --> 01:01:43,032 Erabateko amerikar zaporeak dira, baina hummusean. 882 01:01:43,099 --> 01:01:46,769 Eta zilantroa eta tximitxurria dira haren osagaiak. 883 01:01:46,769 --> 01:01:51,974 Tximitxurriaren zaporea moda-modan dago orain, errezeta guztietan. 884 01:01:52,075 --> 01:01:53,643 Estatubatuarrei izugarri gustatzen zaie zilantroa. 885 01:01:53,743 --> 01:01:57,113 Horrelakoa da estatubatuarrei gustatzen zaien hummusa. 886 01:01:57,213 --> 01:02:00,416 Jendea gogobeterik eta osasuntsu sentitzen da hummusa janez. 887 01:02:00,450 --> 01:02:02,585 Bezeroek etengabe esaten digutenez… 888 01:02:02,719 --> 01:02:05,788 …pote osoa jan dezakete, errudun sentitu gabe. 889 01:02:05,788 --> 01:02:07,123 Ia-ia janari perfektua da. 890 01:02:07,323 --> 01:02:13,062 Horko poltsa txurietatik ateratzen dugu hummusa: garbantzuak. 891 01:02:13,062 --> 01:02:18,634 Horra gure poltsa garbantzu handiak, milaka kilokoak. 892 01:02:18,735 --> 01:02:20,136 Hori da gure prozesua. 893 01:02:20,336 --> 01:02:23,306 -Nongoak dira garbantzuak? -Ezin dizut esan. 894 01:02:25,408 --> 01:02:28,111 Baina osagai batzuk Israelgoak dira. 895 01:02:29,178 --> 01:02:32,682 Osem israeldar enpresak erosi egin gaitu… 896 01:02:32,682 --> 01:02:37,286 …eta ikerketa eta garapen zientifiko handia ekarri digute. 897 01:02:37,520 --> 01:02:40,423 Errefau minarekin nahasitako hummusa. 898 01:02:40,590 --> 01:02:45,495 Oker ez banago, Oprah-en programan atera zen. 899 01:02:45,828 --> 01:02:51,734 Ez dut uste hau Libanon, Israelen edo beste inon aurkituko duzunik. 900 01:02:51,801 --> 01:02:55,338 Baina estatubatuarrei zapore desberdinak gustatzen zaizkie. 901 01:02:55,805 --> 01:02:58,207 Merkatua 400 milioi dolarrekoa da. 902 01:02:58,341 --> 01:03:02,812 Eta gehitu, bikoiztu, egin da azken bi urteotan, zorionez. 903 01:03:02,945 --> 01:03:06,215 Tribe Estatu Batuetako bigarren enpresa da… 904 01:03:06,215 --> 01:03:08,851 …eta "dena naturala" duen bakarra. 905 01:03:08,951 --> 01:03:13,222 Hummus "dena naturala", benetakoa, goxo-goxoa izaten segitu nahi dugu… 906 01:03:13,356 --> 01:03:16,692 …jendeak benetan gustukoa duena eta aukeratuko duena. 907 01:03:28,738 --> 01:03:31,140 Hummusak Estatu Batuetan izan duen hazkundea… 908 01:03:31,207 --> 01:03:33,910 …ez da supermerkatuetara mugatzen. 909 01:03:34,644 --> 01:03:37,713 Israeldar estilo modernoko hummus taberna-kate batek… 910 01:03:37,713 --> 01:03:39,749 …leku bat ireki du duela gutxi New Yorken. 911 01:03:40,516 --> 01:03:45,588 "Hummus Place"k 2004an ireki zuen, 7.enaren eta Bleekerren artean. 912 01:03:46,255 --> 01:03:48,224 Hummus Placeko hummusa da hau. 913 01:03:49,258 --> 01:03:51,594 New Yorkeko hummusa da hau. 914 01:03:53,029 --> 01:03:57,266 Israeldik ezagutzen dudan hainbat errezeta eta plater ekarri dut. 915 01:03:57,366 --> 01:04:02,271 Zapore horrekin eta testura horrekin hazia naiz… 916 01:04:02,338 --> 01:04:06,442 …eta hori da Hummus Placera ekarri dudana. 917 01:04:07,443 --> 01:04:13,549 Baina ez dugu israeldar banderarik edo musikarik sekula ipintzen. 918 01:04:13,683 --> 01:04:17,353 Kontua ez da Israel, hummusa baizik. 919 01:04:18,187 --> 01:04:22,291 Nork lan egiten du zure sukaldean? Zer nazionalitatekoak dira? 920 01:04:22,358 --> 01:04:25,261 Gehienak mexikarrak dira. 921 01:04:25,795 --> 01:04:32,935 Bai, sukaldean indarra mexikarrek dute. 922 01:04:43,312 --> 01:04:47,817 Israelgo hummusaren merkatu globala nire supermerkaturaino iritsi da… 923 01:04:47,884 --> 01:04:51,087 …Australiako Bondi Beach urrunera. 924 01:04:51,821 --> 01:04:54,557 Honek itxura ona du. Garbantzuak ditu. 925 01:04:56,158 --> 01:04:59,996 XXI. mendeko janari modakoa bihurtu da… 926 01:05:00,062 --> 01:05:02,732 …eta nonahi egiten eta saltzen da. 927 01:05:02,999 --> 01:05:07,603 Supermerkatu guztiek dute beren hummus marka. 928 01:05:08,404 --> 01:05:16,479 Erakustera noakizue nola aldatu den hummusa herrialde honetan. 929 01:05:16,846 --> 01:05:19,782 Hauek "Marks Spencer"ekoak dira. 930 01:05:19,949 --> 01:05:23,152 "Belar eta tipula-hazien saltsa" jartzen du. 931 01:05:23,252 --> 01:05:29,592 Ikusten duzuenez, belar mota desberdinak ditu… 932 01:05:29,659 --> 01:05:32,929 …eta tomate puska batzuk. 933 01:05:33,029 --> 01:05:34,096 Auskalo. 934 01:05:34,263 --> 01:05:40,002 Bangladesheko langileek Zipreko enpresa baterako egina ote da? 935 01:05:47,510 --> 01:05:50,646 Hona beraz zertara mugatua den hummusaren gerra… 936 01:05:50,680 --> 01:05:57,320 …antzinako janari bibliko bat plastikozko poteeetan sartzera. 937 01:05:58,521 --> 01:06:00,356 Merkatu gerra bat da. 938 01:06:02,458 --> 01:06:06,529 Hummusaren errezeta libanoarren jabetza intelektuala dela esanez… 939 01:06:06,662 --> 01:06:09,432 …Fadi Abboudek eta bere kideek etekina atera nahi diote… 940 01:06:09,465 --> 01:06:13,235 …irabazi handiko nazioarteko merkatuari. 941 01:06:13,269 --> 01:06:20,142 Uste dugu hummusak mila milioi dolar sortzen dituela urtean. 942 01:06:20,876 --> 01:06:23,946 Fadiren ahotsa ozen entzuten da hummusaren gerran. 943 01:06:24,146 --> 01:06:28,217 Baina Libanotik kanpo jende gutxik daki hummus-ekoizlea dela bera ere. 944 01:06:28,918 --> 01:06:31,754 Haren enpresa, Naas, Libanoko bakanetako bat da… 945 01:06:31,921 --> 01:06:34,223 …hummus freskoa ontziratzen duena. 946 01:06:39,195 --> 01:06:42,164 Baina janari freskoaren libanoar teknologia… 947 01:06:42,164 --> 01:06:44,233 …haren lehiakide Israelenarekin konparatuta… 948 01:06:44,333 --> 01:06:47,603 …eskuz egina dela esan daiteke. 949 01:06:53,709 --> 01:07:03,552 Gogor ari gara lanean libanoar errezetaren humusa esportatzeko. 950 01:07:04,854 --> 01:07:12,962 Hummusaren katilu tradizionalean ontziratututako munduko lehena da. 951 01:07:13,896 --> 01:07:16,899 Israelgo hummusak nazioartean izan duen arrakastak… 952 01:07:16,899 --> 01:07:19,769 …Estatu Batuetako haien adar Sabra eta Tribe… 953 01:07:19,802 --> 01:07:23,172 …hummusaren gerrako lehen lerroan jarri ditu. 954 01:07:24,373 --> 01:07:28,077 Filadelfiara etorri naiz, anaien arteko maitasunaren hirira. 955 01:07:28,411 --> 01:07:31,647 Judu eta palestinar ekintzaileak hemen biltzen dira… 956 01:07:31,781 --> 01:07:35,484 …Israelek Zisjordania okupatu izanaren kontra… 957 01:07:35,484 --> 01:07:37,053 …hummus-protesta bat egiteko. 958 01:07:37,153 --> 01:07:42,491 2005ean, nazioarteko auzitegiak erabaki ondoren… 959 01:07:42,658 --> 01:07:46,262 …Harresi Bereizlea ilegala zela… 960 01:07:46,362 --> 01:07:51,133 …palestinar erakunde batzuek eskatu zioten nazioarteko komunitateari… 961 01:07:51,167 --> 01:07:55,571 …boikota eta zigorra ezar ziezaiola Israeli. 962 01:07:57,673 --> 01:07:59,742 Kanpaina bat egin nahi genuen… 963 01:07:59,842 --> 01:08:08,818 …jendearen eguneroko bizitza eta Palestinako egoera lotzeko. 964 01:08:09,085 --> 01:08:13,489 Gehiegi pentsatu behar izan gabe, ikerketa bat egin genuen… 965 01:08:13,522 --> 01:08:17,026 …eta Sabra eta Tribe markak hemen saltzen zirela jakin genuen. 966 01:08:17,059 --> 01:08:19,628 Zapore ona dute, nonbait, eta jendeak erosi egiten ditu. 967 01:08:20,629 --> 01:08:22,665 Dendan sartu ginen. 968 01:08:23,132 --> 01:08:26,769 Erosketak egiten ari ginelakoan… 969 01:08:26,969 --> 01:08:29,505 …seinale berezi bat egin… 970 01:08:29,538 --> 01:08:31,774 …eta jendea biltzen hasi zen. 971 01:08:31,941 --> 01:08:33,776 Bi, hiru…! 972 01:08:33,943 --> 01:08:37,313 Kaixo, laztana, hitz egin dezagun. 973 01:08:37,313 --> 01:08:41,350 Erosketako zerrendan hau ikusi dizut, eta ez duzu, ba, jakingo. 974 01:08:41,383 --> 01:08:45,321 Ez duzu, ba, jakingo, ez duzu, ba, jakingo. 975 01:08:45,387 --> 01:08:49,825 Ez erosi, ez erosi. Ez erosi Sabra eta Tribe. 976 01:08:49,825 --> 01:08:54,430 Ez erosi Israelen apartheideko salgairik. 977 01:08:54,663 --> 01:08:59,568 "Flash dance" hura egin zuen jendea… 978 01:08:59,668 --> 01:09:02,705 YouTuben ikusi gabe neukan. 979 01:09:02,872 --> 01:09:05,374 Ez nekien zer esaten ari ziren. 980 01:09:05,407 --> 01:09:08,544 Ekintza hura kutsagarria izatea nahi zuten. 981 01:09:08,711 --> 01:09:13,082 Aldatu erositakoa edo etxean egin, uztazu dendan bakarrik… 982 01:09:13,149 --> 01:09:15,551 Sabrak eta Tribek gerra-krimenak bultzatzen dituzte. 983 01:09:15,718 --> 01:09:16,952 Justizia Palestinan orain! 984 01:09:18,087 --> 01:09:19,889 Jende horrek ez al du lanik? 985 01:09:20,389 --> 01:09:23,859 Zer ari dira egunez supermerkatuan? 986 01:09:23,893 --> 01:09:27,763 Bideo horretako jendea terrorista ekonomikoak dira. 987 01:09:27,830 --> 01:09:32,334 "WNBA All Star"eko partida batean daudela dirudi. 988 01:09:32,368 --> 01:09:37,339 WNBA Estatu Batuetako emakumezko saskibaloi-liga da. 989 01:09:37,373 --> 01:09:39,441 Eta zale guztiak lesbianak dira. 990 01:09:39,508 --> 01:09:42,411 Eta talde horrek itxura hori du. 991 01:09:42,444 --> 01:09:43,946 Ile motza dute denek. 992 01:09:44,046 --> 01:09:48,651 Ez erosi Israelgo apartheiden salgairik. 993 01:09:52,621 --> 01:09:55,391 Boikotak oso eragin gutxi izan du gugan… 994 01:09:55,558 --> 01:09:59,728 …bai kontsumoaren aldetik eta bai negozioaren aldetik. 995 01:09:59,762 --> 01:10:03,199 Hori da galdera horri erantzuteko modurik errazena. 996 01:10:03,265 --> 01:10:05,134 Ez du eragin handirik izan gugan. 997 01:10:05,367 --> 01:10:10,206 Salmenta horien irabaziei esker… 998 01:10:10,206 --> 01:10:13,542 …Israelgo gobernuak Palestina okupatzen du… 999 01:10:13,542 --> 01:10:19,448 …eta giza eskubideak zapaltzen dizkio palestinar herriari. 1000 01:10:19,548 --> 01:10:22,785 Egiaren borrokalaria naiz. 1001 01:10:22,785 --> 01:10:28,958 Eta egiak zerikusia baldin badu hummusarekin, Ekialde Hurbilarekin… 1002 01:10:29,124 --> 01:10:33,062 …edo Islamak Mendebaldea mehatxatzearekin… 1003 01:10:33,128 --> 01:10:35,197 …orduan borrokalari gisa aritu beharra daukat. 1004 01:10:38,734 --> 01:10:40,836 Hirugarren mailakoentzat. 1005 01:10:44,540 --> 01:10:48,310 Nire ustez, hummusa mikrokosmos bat da… 1006 01:10:48,477 --> 01:10:54,483 …eta eztabaida eta gatazka luze bat ispilatzen du… 1007 01:10:54,516 --> 01:10:57,753 …eta hor juduak eta Israel erdi-erdian aurkitzen dira… 1008 01:10:57,853 --> 01:11:01,824 …musulmanen eta libanoarren eskuetan, batik bat. 1009 01:11:01,824 --> 01:11:06,195 Israel oso kementsua da eta gogor borrokatzen da Ekialde Hurbilean… 1010 01:11:06,362 --> 01:11:12,167 …Mendebaleko kultura, demokrazia eta zibilizazioaren alde. 1011 01:11:13,669 --> 01:11:16,438 Zorionez, historia ez da hemen geratzen… 1012 01:11:16,538 --> 01:11:19,608 …Jerusalem Pizzan, Michiganen. 1013 01:11:19,708 --> 01:11:21,944 Jerusalen zaharrera noa berriz ere. 1014 01:11:22,111 --> 01:11:26,448 Bidaia azkar bat da, munduaren bira soil bat. 1015 01:11:30,819 --> 01:11:34,890 Hummusaren gerrak auzi handi batzuk plazaratu ditu. 1016 01:11:35,724 --> 01:11:38,727 Historia korapilatsua eta elkarri dioten ezinikusia gorabehera… 1017 01:11:38,761 --> 01:11:42,498 …bi aldeetako jendea berdina da, funtsean. 1018 01:11:43,766 --> 01:11:46,902 Familia eta janaria dauzkate beren bizitzen erdian… 1019 01:11:47,469 --> 01:11:50,739 …eta hummusa ere bai, noski. 1020 01:11:50,839 --> 01:11:53,842 Oso goxoa dago. Proba ezazu. 1021 01:11:55,511 --> 01:11:58,647 Eroa izango naiz, inozoa izango naiz… 1022 01:11:58,647 --> 01:12:00,649 …baina hummusa maitasunaren janaria baldin bada… 1023 01:12:00,649 --> 01:12:03,385 …izan ote daiteke bakearen janaria? 1024 01:12:12,394 --> 01:12:15,164 Egunen batean, "Insha'Allah"… 1025 01:12:15,197 --> 01:12:18,000 …Jainkoak nahi badu, bakearen janaria izango da. 1026 01:12:18,033 --> 01:12:20,269 Hummus-jaialdi handi bat egongo da. 1027 01:12:20,336 --> 01:12:23,939 Eta egunen batean jakingo dugu nork egiten duen hummusik onena. 1028 01:12:24,006 --> 01:12:25,441 Eta hummusik onenak irabaz dezala. 1029 01:12:25,507 --> 01:12:29,411 Juduen eta arabiarren kultura da. 1030 01:12:29,478 --> 01:12:33,749 Elkarrekin jaten dute. Norbaitekin jatean, lehoiak bezalakoa zara. 1031 01:12:33,916 --> 01:12:35,751 Elkarrekin jaten dutenean, talde bat dira. 1032 01:12:36,218 --> 01:12:38,954 Elkarrekin jaten ez badute, borrokan hasten dira. 1033 01:12:41,423 --> 01:12:44,026 Eta elkarrekin jaten dutenean, irribarre egiten dute. 1034 01:12:44,093 --> 01:12:46,228 Ez dago arazorik. Ez dago mugarik. 1035 01:12:46,261 --> 01:12:49,965 Bakearen gure ikuspegia… 1036 01:12:50,032 --> 01:12:52,901 …Damaskon hummusa jatea da. 1037 01:12:53,369 --> 01:13:01,810 Haiek Damaskon jango dute hummusa, guk dantza egingo dugu Tel Aviven. 1038 01:13:03,078 --> 01:13:08,083 Sukaldaritzan oso iaioak ez direnez, dantza aukeratu dut. 1039 01:13:08,283 --> 01:13:12,054 Ekar ezazu nire izena nahi duen libanoarra. 1040 01:13:12,121 --> 01:13:13,789 Datorrela, atsegin handia izango da! 1041 01:13:15,424 --> 01:13:19,928 Horixe behar dugu hummusa egiteko eta gerran ez aritzeko. 1042 01:13:20,162 --> 01:13:24,400 Hau litzateke gure azken nahia: 1043 01:13:24,666 --> 01:13:29,138 Jendea adiskidetzea eta herri honetan bakea nagusitzea. 1044 01:13:29,671 --> 01:13:33,142 Herri honetatik kanpo palestinarrik dagoen artean… 1045 01:13:33,275 --> 01:13:36,178 …eta gerrak dauden artean, jendeak ez du sekula elkar hartuko. 1046 01:13:36,512 --> 01:13:39,181 Hau da guretzat garrantzitsuena: 1047 01:13:39,314 --> 01:13:42,284 …denak mahai berera esertzea eta bakea nagusitzea. 1048 01:13:43,318 --> 01:13:46,355 Bakea, maitasuna eta hummusa! 1049 01:13:49,958 --> 01:13:53,395 Bondiko australiar eta hummusaren biktimaren maitasun-bizitzak… 1050 01:13:53,429 --> 01:13:56,298 …"bukaera zoriontsua" du, azkenik. 1051 01:13:56,965 --> 01:14:00,803 Rosa, portugaldarra, hummuszale amorratua. 1052 01:14:04,306 --> 01:14:06,675 Bai, ogia! 1053 01:14:10,145 --> 01:14:14,149 Beraz, hummusa norena den galderari erantzun hau ematen diot nik: 1054 01:14:14,316 --> 01:14:15,884 Nirea da. 1055 01:14:16,051 --> 01:14:20,722 Eta, baita ere, hummusa prestatu, jan eta gozatzen duenarena. 1056 01:14:20,856 --> 01:14:22,124 "Bon appétit". 1057 01:15:03,398 --> 01:15:05,734 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz