1 00:00:17,320 --> 00:00:21,840 ZER DAGO AFALTZEKO, AMA? 2 00:00:30,230 --> 00:00:32,265 Kutxa bat aurkitu nuen… 3 00:00:33,833 --> 00:00:36,202 …japoniar estiloko kutxa bat. 4 00:00:38,705 --> 00:00:41,320 Ez da nolanahiko kutxa. 5 00:00:43,243 --> 00:00:47,547 Nire oroitzapenak dauzka. 6 00:03:30,443 --> 00:03:33,046 Ez al duzu sartu behar? 7 00:03:33,980 --> 00:03:36,649 Zure zain nengoen. 8 00:03:36,683 --> 00:03:40,353 Hemen hazi zinen. Sartu egin behar zenuke. 9 00:03:41,321 --> 00:03:45,040 Ez. Begiratze hutsarekin pozik nago. 10 00:03:55,034 --> 00:03:56,920 Ez duzu hau berreraiki nahi? 11 00:03:57,070 --> 00:04:00,240 Horixe berreraikiko dudala. 12 00:04:10,817 --> 00:04:12,920 A zer hauts pila! 13 00:05:20,787 --> 00:05:22,655 Aizu, Yo. 14 00:05:23,056 --> 00:05:26,720 Gogoratzen al zara kutxa gotorreko konbinazioaz? 15 00:05:29,595 --> 00:05:31,840 Ez, ez naiz oroitzen. 16 00:05:32,498 --> 00:05:35,600 Denbora guztian irekitzen zenuen. 17 00:05:37,136 --> 00:05:39,320 Nola zen? 18 00:06:24,517 --> 00:06:28,600 Zenbat dago hor barruan? 100.000.000 yen? 19 00:06:28,721 --> 00:06:30,920 Edo akzio mordo bat. 20 00:06:31,023 --> 00:06:33,280 Dena dela, erdi bana egingo dugu. 21 00:06:33,393 --> 00:06:36,629 Testamentuak hala badio. 22 00:06:37,296 --> 00:06:41,360 Testamentua barruan ote dago? Horregatik ez genuen aurkituko. 23 00:06:41,434 --> 00:06:45,160 Amak konbinazioa utziko zigun. 24 00:06:51,677 --> 00:06:53,240 Ireki duzu! 25 00:06:57,784 --> 00:07:00,080 Hutsik dago. 26 00:07:00,853 --> 00:07:05,640 Kutxa gotorren lapur zapuztu bat bezala sentitzen naiz. 27 00:07:10,830 --> 00:07:11,640 Hori ni naiz? 28 00:07:12,498 --> 00:07:14,400 Zu izango zara. 29 00:07:23,242 --> 00:07:25,440 Dena kutxatan? 30 00:07:26,512 --> 00:07:27,920 Bai, mesedez. 31 00:11:11,470 --> 00:11:15,775 1972ko azaroak 18. 32 00:11:16,876 --> 00:11:21,080 Lui andrearen txinatar errezetak. 33 00:11:23,749 --> 00:11:26,720 Oilasko txikitua, sojan beratua. 34 00:11:26,819 --> 00:11:29,200 Kalamarra, baratxuritan usaineztatua. 35 00:11:29,755 --> 00:11:33,200 Txinar aza, su txikian egina, eta arrain lehorra. 36 00:11:34,694 --> 00:11:37,200 Txerri-erraien zopa. 37 00:11:38,631 --> 00:11:40,800 Txerri-hankak. 38 00:11:41,801 --> 00:11:44,560 Ur gezatako txirlak lurrunetan. 39 00:11:45,538 --> 00:11:48,200 Taiwango tenpura. 40 00:11:49,041 --> 00:11:51,000 Udaberriko biribilkiak. 41 00:11:52,478 --> 00:11:54,680 Arbi-pastela. 42 00:12:53,405 --> 00:12:59,378 Ama sukaldean 43 00:13:21,500 --> 00:13:23,202 Zer itxura ona duen! 44 00:13:23,335 --> 00:13:24,637 Bai horixe. 45 00:13:28,040 --> 00:13:29,842 Telebistan zure ahizpa ikusi dut. 46 00:13:29,975 --> 00:13:30,810 Benetan? 47 00:13:30,876 --> 00:13:35,414 Gogoratzen zara nola ibiltzen zitzaizun segika? 48 00:13:35,881 --> 00:13:37,983 Orain izar handi bat da. 49 00:13:38,818 --> 00:13:42,822 Bere kantuak oso helduak dira, oso hunkigarriak. 50 00:13:48,394 --> 00:13:50,429 Hau berarena da. 51 00:14:01,907 --> 00:14:05,444 Eskolako otorduak dakarzkit gogora. 52 00:14:06,912 --> 00:14:10,160 Arrautzak olio-ozpinetan, arrozarekin. 53 00:14:10,382 --> 00:14:12,551 Ez dugu inoiz halakorik ikusi. 54 00:14:12,718 --> 00:14:14,640 Taiwango janaria. 55 00:14:31,537 --> 00:14:33,880 Begira Hitotoren janariari! 56 00:14:34,039 --> 00:14:35,920 Begiraiozue. 57 00:14:50,389 --> 00:14:54,080 Txerri-hankak, zure amak egiten zituenak bezalakoak. 58 00:14:54,193 --> 00:14:58,480 Zure etxean ikusi nituen aurrenekoz txerri-hankak. 59 00:15:08,540 --> 00:15:10,309 Ondo moldatzen zara horrekin? 60 00:15:10,342 --> 00:15:12,680 Hezurretik bereizten ari da. 61 00:15:12,778 --> 00:15:14,760 Primeran. Eskerrik asko. 62 00:15:18,317 --> 00:15:22,400 Taiwan giroko festa hartara joan ginen zure etxera. 63 00:15:22,788 --> 00:15:27,559 Yo txerri-hanka izugarri handi bat jaten ari zen. 64 00:15:28,694 --> 00:15:34,480 Haren eskuak baino bi aldiz handiagoa zen. 65 00:15:34,633 --> 00:15:37,920 Txerri-hankak zure familiako jaki berezia ziren. 66 00:15:38,237 --> 00:15:39,960 Oso "basatia" zen dena. 67 00:15:40,039 --> 00:15:44,960 Orain mundu guztiak jaten ditu, kolagenoagatik. 68 00:15:50,149 --> 00:15:52,084 Zer da hau? 69 00:15:52,685 --> 00:15:55,454 Arbi-pastela. 70 00:15:56,155 --> 00:15:58,857 Amak beti egiten zuen. 71 00:15:59,858 --> 00:16:01,827 Noiz hil zen? 72 00:16:02,094 --> 00:16:03,920 Orain dela hogei urte. 73 00:16:04,263 --> 00:16:06,480 Duela hainbeste denbora? 74 00:16:07,166 --> 00:16:10,640 Sukaldean irudikatzen dut beti. 75 00:16:10,903 --> 00:16:14,920 Sukalde handi hartan, dena sugarrez betean. 76 00:16:16,775 --> 00:16:18,640 Berreraikitzea erabaki dugu. 77 00:16:20,045 --> 00:16:22,320 Etxe zaharra hutsik dago, nolanahi ere. 78 00:16:23,782 --> 00:16:25,084 Hori egia da. 79 00:16:30,856 --> 00:16:35,320 Amaren arbi-pastela munduko onena zen. 80 00:16:35,427 --> 00:16:39,640 Ez dut amarena bezain pastel onik inoiz probatu. 81 00:16:41,800 --> 00:16:44,236 Tokio, 1968. 82 00:16:44,403 --> 00:16:50,280 Gure aita taiwandarra zen; gure ama, japoniarra. 83 00:16:51,043 --> 00:16:55,680 Haien lehen elkartzea dramatiko samarra izan zen. 84 00:17:10,362 --> 00:17:11,960 Ongi etorri, jauna. 85 00:17:12,564 --> 00:17:13,565 Egun on. 86 00:17:13,899 --> 00:17:15,760 Baita zuri ere, jauna. 87 00:17:18,303 --> 00:17:23,520 Utziko al didazu zeure eraztuna? 88 00:17:25,744 --> 00:17:28,480 Zure eraztuna niri uztea nahi nuke. 89 00:17:30,282 --> 00:17:33,640 Sentitzen dut, jauna, baina ezin dut. 90 00:17:34,219 --> 00:17:37,960 Datorren astean itzuliko dizut. 91 00:17:39,058 --> 00:17:42,200 Bai, baina sentitzen dut, ezin dut. 92 00:17:44,096 --> 00:17:46,698 Ziur itzuliko dizudala. 93 00:17:48,000 --> 00:17:50,135 Sentitzen dut, ezin dut. 94 00:17:51,203 --> 00:17:52,720 Arazoren bat, Yan jauna? 95 00:17:53,272 --> 00:17:59,600 Ez. Eraztuna eskatzen ari nintzaion Issei andereñoari. 96 00:18:00,479 --> 00:18:01,413 Emaiozu. 97 00:18:02,681 --> 00:18:04,600 Eraztuna emaiozu. 98 00:18:16,028 --> 00:18:18,000 Eskerrik asko, Issei andereñoa. 99 00:18:18,230 --> 00:18:22,701 Hartuko didazu izena, mesedez? 100 00:18:23,402 --> 00:18:25,080 Jakina, jauna. 101 00:18:25,704 --> 00:18:32,200 Baina gauza bat. Nire izena Hitoto irakurtzen da, ez Issei. 102 00:18:32,744 --> 00:18:36,381 Yan jauna Taiyo industrien zuzendari nagusia da. 103 00:18:36,815 --> 00:18:40,185 Bere aita zena gure bezero ohia zen. 104 00:18:41,553 --> 00:18:44,756 Mesedez, zeure etxean zaude, Yan jauna. 105 00:18:46,959 --> 00:18:48,393 Hitoto andereñoa. 106 00:18:49,595 --> 00:18:53,320 Ez dut izen hori sekula ahaztuko. 107 00:18:55,033 --> 00:18:59,160 Eta nik ez zaitut sekula zu ahaztuko, Yan jauna. 108 00:19:02,307 --> 00:19:04,320 Harritu egingo zinen, noski. 109 00:19:05,544 --> 00:19:08,240 Bai noski. 110 00:19:10,782 --> 00:19:14,440 Ezkon-eraztun bat da, ezta? 111 00:19:16,221 --> 00:19:20,520 Horregatik kendu behar nizun. 112 00:19:23,462 --> 00:19:26,160 Zeren eta orain ez baitzaude ezkontzeko hitz emanda. 113 00:19:27,232 --> 00:19:29,840 Horregatik esan nizun gezurra. 114 00:19:30,235 --> 00:19:34,560 Ez nuen nahi zu ezkontzeko hitz emanda egotea. 115 00:19:34,673 --> 00:19:37,840 Horregatik kendu nizun. 116 00:19:40,245 --> 00:19:42,640 Ez da ezkon-eraztuna, ordea. 117 00:19:43,682 --> 00:19:47,419 Nire anaia zenaren eraztuna da. 118 00:19:48,954 --> 00:19:50,322 O, ez. 119 00:19:52,191 --> 00:19:53,640 Zer egin dizut? 120 00:19:54,893 --> 00:19:57,000 Itzuli egingo didazu? 121 00:19:59,498 --> 00:20:02,201 Barkatu. Galdu egin dut. 122 00:20:02,501 --> 00:20:04,400 Hori izugarria da! 123 00:20:06,405 --> 00:20:07,406 Begira… 124 00:20:10,275 --> 00:20:11,920 Trukean… 125 00:20:15,113 --> 00:20:20,560 Mesedez, onartu hau bestearen ordez. 126 00:20:21,853 --> 00:20:25,280 Ez, ezingo nuke onartu. 127 00:21:18,477 --> 00:21:20,920 Soja-saltsa erantsi. 128 00:21:24,716 --> 00:21:26,920 Azukre pittin bat. 129 00:21:31,156 --> 00:21:32,658 Eta olioa. 130 00:21:35,494 --> 00:21:40,299 Nahasketa ondo erregostea da sekretua. 131 00:21:41,099 --> 00:21:44,303 Ondo egina dagoela ziurtatu. 132 00:22:26,078 --> 00:22:32,918 Estatu Batuetatik iritsi berria den idazle bat desagertu egin da. 133 00:22:35,520 --> 00:22:37,122 Beste disidente bat? 134 00:22:38,357 --> 00:22:41,660 Kontuz ibili behar zenuke zuk ere. 135 00:22:41,827 --> 00:22:47,499 Ez esan hori. Ez dut pentsatu ere egin nahi. 136 00:22:49,468 --> 00:22:51,503 Ez dut ezer txarrik egin. 137 00:22:52,270 --> 00:22:55,140 Badakigu. Denek dakite. 138 00:22:55,841 --> 00:22:58,600 Baina badakizu zergatik gauzkaten begiz joak? 139 00:23:01,146 --> 00:23:06,200 Norbaiti dirua eman badiezaiokegu gu arriskutik ateratzeko, emaiogun. 140 00:23:06,818 --> 00:23:09,520 Txinatik ateratzeko zuk egin zenuen bezala? 141 00:23:43,422 --> 00:23:44,990 Ez naiz txinatarra! 142 00:23:47,125 --> 00:23:50,195 Japoniarra naiz! 143 00:24:18,757 --> 00:24:24,463 Iritsi nintzenean, nik ere ez nekien txineraz. 144 00:24:28,033 --> 00:24:31,837 Ez nien tutik ere ulertzen. 145 00:24:34,639 --> 00:24:38,376 Ni baztertzeko hitz egiten dute txineraz. 146 00:24:39,110 --> 00:24:42,981 Hortaz, azkar ikasi txinera. 147 00:24:45,917 --> 00:24:48,553 Zergatik etorri ote naiz hona? 148 00:24:50,121 --> 00:24:51,656 Kaixo, Yan jauna. 149 00:25:04,503 --> 00:25:08,600 Handik bolada batera, Taiwan zure barruan hazten da. 150 00:25:08,920 --> 00:25:10,640 "Que sera sera". 151 00:25:53,818 --> 00:25:59,057 Erabateko taiwandar ama bihurtu zara. 152 00:25:59,958 --> 00:26:01,626 Ez duzu hau sinetsiko. 153 00:26:01,760 --> 00:26:06,398 Taiwandar sukaldaritza erakustea nahi du bere amak. 154 00:26:06,498 --> 00:26:10,435 Baina hark ez du japoniar tofua besterik nahi. 155 00:26:10,936 --> 00:26:13,305 Bai, japoniar tofua. 156 00:26:14,072 --> 00:26:16,041 Aspaldi hori jan gabe. 157 00:26:16,975 --> 00:26:21,580 Baina saltoki bakar batean ere ez dago. 158 00:26:23,415 --> 00:26:25,917 Gure tofua desberdina da. 159 00:26:54,446 --> 00:26:56,314 Afaria prest al dago? 160 00:26:57,148 --> 00:26:58,550 Berehala, laztana. 161 00:27:11,262 --> 00:27:13,598 Egina dago. 162 00:27:22,440 --> 00:27:24,442 Oso goxoa dago, ama. 163 00:27:25,343 --> 00:27:26,945 Pozten naiz. 164 00:27:29,280 --> 00:27:33,985 Igoko al diozu afaria aitari? 165 00:27:40,025 --> 00:27:41,793 Aita, afaria. 166 00:27:50,468 --> 00:27:52,971 Urtean hainbat aldiz… 167 00:27:53,138 --> 00:27:57,375 …aita bere gelan giltzapetzen zen, kanpoko munduari uko eginik. 168 00:27:58,376 --> 00:28:01,813 Bolada horietan, ez zuen gelatik irten nahi. 169 00:28:03,214 --> 00:28:09,560 Ate aurrean, zergatik galdetzen nion, baina ez zidan erantzuten. 170 00:28:21,266 --> 00:28:31,076 Xuxurlaka doa errekastoa isurian, goxo-goxo udaberrian. 171 00:28:31,276 --> 00:28:40,719 Lehorreko loreak loratzen. 172 00:28:41,152 --> 00:28:51,129 Ortzadarraren margo guztiak, usain gozo nonahitik etorriak. 173 00:28:51,296 --> 00:29:01,272 Loratzen, eguzkiaren argitan, udaberriaren ahotsa, xuxurlaka. 174 00:30:33,364 --> 00:30:37,602 Japonian hezi nahi ditut neskak. 175 00:30:41,139 --> 00:30:42,874 Nik ere bai. 176 00:30:57,188 --> 00:30:58,857 Japoniara joango al gara? 177 00:30:59,057 --> 00:31:00,358 Nik joan nahi dut! 178 00:31:11,603 --> 00:31:13,605 Taiwanera joatea. 179 00:31:15,173 --> 00:31:16,975 Japoniara itzultzea. 180 00:31:18,776 --> 00:31:22,313 Nongoa naiz? 181 00:31:24,749 --> 00:31:27,400 Neuk erabaki behar hori. 182 00:32:01,152 --> 00:32:05,920 Kazue, Tae eta Yo maiteentzat. 183 00:32:12,797 --> 00:32:15,700 Txintxoak izan, alaba maiteak. 184 00:32:16,734 --> 00:32:19,280 Sendo eta osasuntsu hazi. 185 00:33:02,146 --> 00:33:07,920 Japoniara itzuli eta handik gutxira, biriketako minbiziak aita hil zuen. 186 00:33:08,119 --> 00:33:13,925 Japonian bizimodu errazagoa izateko… 187 00:33:14,592 --> 00:33:20,680 …aitaren txinatar abizena kendu, eta amarena hartu genuen, Hitoto. 188 00:33:36,214 --> 00:33:37,348 Etxean nago. 189 00:33:38,016 --> 00:33:39,150 Kaixo, laztana. 190 00:33:42,453 --> 00:33:44,389 Japoniar otordua nahi dut. 191 00:33:45,390 --> 00:33:49,260 Japoniarra? Arroz-bolak, tortilla? 192 00:33:49,427 --> 00:33:53,320 Eta ebaki ezazu saltxitxa bat olagarroaren tankeran. 193 00:33:53,398 --> 00:33:56,000 Baina aran gazirik, ez. Ez zaizkit batere gustatzen. 194 00:33:56,134 --> 00:33:59,303 Ontzi desberdinetan jarri fruta. 195 00:33:59,837 --> 00:34:02,640 Ebaki sagarra untxi-belarrien tankeran. 196 00:34:03,174 --> 00:34:05,600 Horrek lan handia ematen du. 197 00:34:57,628 --> 00:34:58,496 Etxean nago. 198 00:34:58,830 --> 00:35:00,098 Kaixo, laztana. 199 00:35:01,899 --> 00:35:04,635 Taiwandar otorduetara itzul gaitezen. 200 00:35:18,916 --> 00:35:21,119 Horiek al dira moduak? 201 00:35:21,285 --> 00:35:24,160 Japoniar otordu horren ondoren gose naiz oraindik. 202 00:35:24,200 --> 00:35:27,320 Berehala digeritzen da, ez du olio nahikorik. 203 00:35:27,525 --> 00:35:31,520 Japoniak telebista hobeak ditu, baina Taiwango janaria hobea da. 204 00:35:33,030 --> 00:35:35,600 Bihar txerri-hankak jan ditzaket? 205 00:35:36,901 --> 00:35:39,560 Hemen ez dute txerri-hankarik saltzen. 206 00:35:40,471 --> 00:35:42,073 Eta txerri osorik? 207 00:35:42,373 --> 00:35:44,600 Non aurki genezake? 208 00:35:44,642 --> 00:35:46,120 Bai, egia da. 209 00:35:51,282 --> 00:35:55,520 Nire gaztaroa kaleidoskopio batean bizitzea bezalakoa izan zen… 210 00:35:57,321 --> 00:36:01,400 …kultura batetik bestera aldatzen beti. 211 00:36:03,161 --> 00:36:06,760 Begi batekin begiratuta, arraroa dirudit. 212 00:36:07,498 --> 00:36:11,440 Bi begiekin begiratuta, benetan ni naiz. 213 00:36:40,898 --> 00:36:45,303 Curriculum Vitae 214 00:36:45,903 --> 00:36:49,800 Kontulari gaitua zaitugu, beraz? 215 00:36:51,876 --> 00:36:56,760 Eta Noto penintsulakoa zara? 216 00:36:57,415 --> 00:36:59,160 Denbora gutxi egon nintzen han, txikitan. 217 00:36:59,317 --> 00:37:02,320 Notokoa naiz ni ere, Anamizukoa. 218 00:37:03,120 --> 00:37:05,000 Sentitzen dut, ez dut askorik oroitzen. 219 00:37:05,122 --> 00:37:09,840 Berdin dio. Bihar has zaitezke? 220 00:37:11,662 --> 00:37:14,165 Nototarrok elkarrekin eutsi nahi diogu. 221 00:37:15,266 --> 00:37:17,068 Bai noski. 222 00:37:17,802 --> 00:37:19,237 A bai. 223 00:37:28,246 --> 00:37:30,248 Babarrun gozoko arroz-pastela! 224 00:37:30,581 --> 00:37:35,119 Hura zen aitonaren gogokoena. 225 00:37:35,319 --> 00:37:39,160 Ishikawako prefekturako guztiei gustatzen zitzaien. 226 00:37:39,190 --> 00:37:41,000 Eramaiezu zure seme-alabei. 227 00:37:41,125 --> 00:37:44,840 Benetan? Oso pozik nago, mila esker. 228 00:37:45,563 --> 00:37:47,160 Har dezaket pixka bat orain? 229 00:37:48,499 --> 00:37:50,034 Aurrera. 230 00:37:50,401 --> 00:37:51,902 A zer oroitzapenak! 231 00:38:01,479 --> 00:38:05,983 Zoragarria! Aitona dakarkit gogora. 232 00:38:06,684 --> 00:38:11,480 Ama dut gogoan, beti irribarrez, beti baikor. 233 00:38:11,656 --> 00:38:15,826 Oso zintzo eta adiskidetsu. 234 00:38:25,703 --> 00:38:26,837 Ongi etorri. 235 00:38:28,072 --> 00:38:31,142 Txerri-hankarik saltzen duzu? 236 00:38:31,676 --> 00:38:34,145 Hankak? 237 00:38:34,345 --> 00:38:36,180 Bai. Hankak. Gordinik. 238 00:38:36,347 --> 00:38:38,983 Ez, ez daukagu txerri-hankarik. 239 00:38:39,417 --> 00:38:40,918 Banengoen, ba. 240 00:38:41,319 --> 00:38:44,155 Inguru honetan ez du inork halakorik saltzen. 241 00:38:45,056 --> 00:38:46,057 Kaixo, maitea. 242 00:38:46,324 --> 00:38:48,459 Aita. Txerri errea berriz? 243 00:38:48,826 --> 00:38:49,593 Eta zer? 244 00:38:49,760 --> 00:38:52,163 Nekatuta nago egunero txerri errea jateaz. 245 00:38:52,463 --> 00:38:54,120 Ba, prestatu zuk otorduak. 246 00:38:54,398 --> 00:38:56,240 -Zergatik nik? -Zergatik ez? 247 00:39:00,137 --> 00:39:02,600 Otorduak prestatzen dituen aita askorik ez dago. 248 00:39:03,941 --> 00:39:06,760 Guraso bakarreko familia gara. 249 00:39:10,581 --> 00:39:13,551 Hortaz, 300 gramo txerri erre eramango dut. 250 00:39:16,420 --> 00:39:19,023 -Puska bakarrean? -Bai, hobe. 251 00:39:21,659 --> 00:39:26,280 Txerri-hankak, txerri errea? Okinawakoa al zara? 252 00:39:26,430 --> 00:39:29,280 Ez, txerria izugarri gustatzen zait. 253 00:39:30,701 --> 00:39:32,937 Hau ere nahiko duzu, beharbada. 254 00:39:33,137 --> 00:39:35,406 Hori dena? 255 00:39:35,539 --> 00:39:38,080 -Bai horixe. -Eskerrik asko. 256 00:39:43,080 --> 00:39:45,583 Gaurko txerria desberdina da. 257 00:39:46,417 --> 00:39:50,020 Harakin berri bat aurkitu dut azokan. 258 00:39:50,321 --> 00:39:51,989 Ia inoiz ez duzu txerri errea erosten. 259 00:39:52,156 --> 00:39:54,925 Bai, bultzada bat izan da. 260 00:39:55,659 --> 00:39:57,995 Zer moduz medikuntzan sartzeko ikastaroak? 261 00:40:00,030 --> 00:40:03,033 Gaur igel bat disekzionatu behar izan dugu. 262 00:40:03,701 --> 00:40:04,902 Eta entzun hau. 263 00:40:06,137 --> 00:40:09,740 Horretan ari ginela, anestesiaren eragina joan zaio. 264 00:40:11,242 --> 00:40:15,880 Ihes egin, eta saltoka hasi da igela. 265 00:40:16,113 --> 00:40:19,350 Zonbi bat bezain sendoa zen. 266 00:40:20,017 --> 00:40:21,352 Ez duzue harrapatu? 267 00:40:21,952 --> 00:40:22,787 Zer? 268 00:40:22,953 --> 00:40:26,160 Igela. Zapore ona omen dute. 269 00:40:26,924 --> 00:40:29,040 Ez zait bururatu. 270 00:40:29,493 --> 00:40:31,760 Lurperatu egin dutela uste dut. 271 00:40:37,034 --> 00:40:39,480 Bihar hasiko naiz lanean. 272 00:40:41,138 --> 00:40:43,520 Lanik gabe, janaririk ez. 273 00:40:43,674 --> 00:40:46,520 Egunez bakarrik. Beraz, ez da ezer aldatuko. 274 00:40:46,911 --> 00:40:49,680 Bihar kalera joango naiz, ez naiz afaltzera etorriko. 275 00:40:50,614 --> 00:40:52,160 Norekin eta nora? 276 00:40:52,450 --> 00:40:54,520 Yokorekin eta Kaorurekin, beti bezala. 277 00:40:54,585 --> 00:40:57,800 Shinjuku erosi, eta zinemara joango gara gero. 278 00:40:58,355 --> 00:41:02,760 Gera zaitezte denden gunean, tabernetatik urruti. 279 00:41:12,803 --> 00:41:15,760 Etxeratzeko deia 10etan da. Ez ahaztu. 280 00:41:15,873 --> 00:41:17,400 Ez nazazu estutu, ama. 281 00:41:18,375 --> 00:41:19,743 Agur, aita. 282 00:41:21,579 --> 00:41:22,680 Egun on. 283 00:41:22,880 --> 00:41:23,960 Baita zuri ere. 284 00:41:24,114 --> 00:41:25,480 Hori al da zure otordua? 285 00:41:25,616 --> 00:41:27,840 -Bai, ogitartekoak. -Primeran. 286 00:41:27,952 --> 00:41:30,154 -Agur. -Gero arte. 287 00:41:33,624 --> 00:41:35,493 Egun on. 288 00:41:35,659 --> 00:41:36,760 Baita zuri ere. 289 00:41:36,894 --> 00:41:38,229 Gero etorriko naiz. 290 00:41:38,395 --> 00:41:40,200 Irrikaz zain edukiko nauzu. 291 00:41:40,280 --> 00:41:41,160 Agur. 292 00:41:41,298 --> 00:41:42,633 Kontuz ibili. 293 00:41:44,602 --> 00:41:46,760 Arroz-bola moduko bat al da? 294 00:41:47,605 --> 00:41:49,440 Arroz-dumpling bat da. 295 00:41:49,507 --> 00:41:53,720 Umeen Jaialdian hartzen genituenak bezalakoak? 296 00:41:54,078 --> 00:41:56,800 Ez, hau Taiwango aldaera bat da. 297 00:41:56,981 --> 00:42:01,440 Hainbat osagairekin egina dago. Erakutsiko dizuet. 298 00:42:07,024 --> 00:42:09,600 Hostotan bildua dago. 299 00:42:11,962 --> 00:42:15,399 Izkira, arrauntza eta txerri errea du. 300 00:42:15,699 --> 00:42:17,920 Oso goxoa dirudi. 301 00:42:18,335 --> 00:42:19,870 -Probatu. -Har dezaket? 302 00:42:20,037 --> 00:42:20,804 Hartu, ba. 303 00:42:21,672 --> 00:42:24,200 Itxura ona du. 304 00:42:31,949 --> 00:42:32,917 Goxo-goxoa dago. 305 00:42:33,717 --> 00:42:35,286 Testura aparta du. 306 00:42:35,853 --> 00:42:38,960 Asko prestatzen ditut, eta izoztu, gerorako. 307 00:42:39,823 --> 00:42:43,827 "Hitoto" abizen bitxia da. Taiwandarra zara? 308 00:42:44,628 --> 00:42:47,360 Ez, japoniarra naiz, baina han bizi izan nintzen. 309 00:42:48,966 --> 00:42:52,002 Taiwandar janaria prestatzen duzu? Mapo-tofu, adibidez? 310 00:42:52,269 --> 00:42:55,080 Ez, hori Szechuanekoa da. 311 00:42:55,205 --> 00:42:57,141 Taiwanen jaten dute, ordea. 312 00:42:58,075 --> 00:43:00,177 Emango didazu horren errezeta? 313 00:43:00,477 --> 00:43:02,379 Nire seme-alabei izugarri gustatuko zaie. 314 00:43:02,780 --> 00:43:07,585 Bai, baina zail samarra da. Elkarrekin presta genezake. 315 00:43:07,785 --> 00:43:09,119 Nik ere joan nahi dut. 316 00:43:09,253 --> 00:43:10,254 Joan behar duzu, bai. 317 00:43:10,521 --> 00:43:11,920 Zer moduz datorren igandean? 318 00:43:12,189 --> 00:43:14,258 Jakina. Hor egongo gara. 319 00:44:18,222 --> 00:44:19,523 Agur, ama! 320 00:44:19,857 --> 00:44:21,520 Zaindu, laztana. 321 00:44:21,759 --> 00:44:26,797 Urtarrilak 20 Larunbata 322 00:45:57,788 --> 00:45:59,423 Zatozte, zatozte! 323 00:45:59,590 --> 00:46:02,559 Gaur eskaintza berezia haragitan. 324 00:46:02,760 --> 00:46:04,194 Oilasko errea merketua! 325 00:46:12,803 --> 00:46:14,705 Barkatu. Barkatu, andrea. 326 00:46:15,439 --> 00:46:16,573 Egun on. 327 00:46:17,875 --> 00:46:18,842 Hor baduzu… 328 00:46:20,344 --> 00:46:21,278 Ilean… 329 00:46:24,915 --> 00:46:27,518 Eskerrik asko! 330 00:46:54,711 --> 00:46:57,347 Tae-rentzat 331 00:47:05,856 --> 00:47:10,920 Harro nago zuk egiten duzun guztia ez kritikatzeaz. 332 00:47:13,030 --> 00:47:17,960 Baina Tae maitea, gogoratu, mesedez, gauza bat. 333 00:47:20,037 --> 00:47:25,400 Nire bi alabak neskatxa finak izateko heztea da nire betebeharra. 334 00:47:30,881 --> 00:47:37,788 Zuen aita zenak niri utzitako altxorrak zarete zu eta ahizpa. 335 00:47:38,422 --> 00:47:42,680 Eta mesede hori itzultzeko betekizuna daukat. 336 00:47:45,295 --> 00:47:51,240 Mesedez, Tae, ez zaitez bihurtu gezurretan ariko zaidan alaba. 337 00:50:20,951 --> 00:50:24,440 Ama, bihar prestatuko al dizkidazu txerri-hankak? 338 00:50:26,123 --> 00:50:28,358 Aurkitzen baditut, bai. 339 00:50:32,863 --> 00:50:38,400 Sekulako otordua prestatuko dut; beraz, ekarri ezkutuko zure mutila. 340 00:50:38,602 --> 00:50:40,237 Ez dago ezkutuko mutilik. 341 00:50:40,937 --> 00:50:42,906 Mutil asko ditut. 342 00:50:44,274 --> 00:50:46,576 Saltzaile bat dirudizu. 343 00:50:48,311 --> 00:50:50,547 Mutilek asko estimatzen dute. 344 00:50:50,714 --> 00:50:51,782 Noiz itzuli zara? 345 00:50:51,948 --> 00:50:55,152 Mutil desberdinen telefono-deiak hartzen ari gara beti. 346 00:50:55,352 --> 00:50:56,787 Gehiegi hitz egiten duzu. 347 00:50:57,954 --> 00:51:01,425 Baina ez kezkatu, inoiz ez diot amari esaten. 348 00:51:01,591 --> 00:51:04,061 Aski da. Zoaz eskuak garbitzera. 349 00:51:05,662 --> 00:51:08,680 Zorioneko neska zarela esan nahi du horrek. 350 00:51:08,899 --> 00:51:10,300 Dibertigarria izango da. 351 00:51:10,834 --> 00:51:11,601 Bai horixe! 352 00:51:11,735 --> 00:51:12,869 Ixo. 353 00:51:58,715 --> 00:51:59,950 Ebaki ezazu. 354 00:52:02,119 --> 00:52:03,987 Ebaki gogor bat eta kitto. 355 00:52:54,004 --> 00:52:54,871 Banoa! 356 00:52:55,405 --> 00:52:57,908 Egingo al duzue zuek? 357 00:53:01,478 --> 00:53:03,413 O, barkatu. 358 00:53:04,414 --> 00:53:07,551 Eskerrik asko. Sar itzazu. 359 00:53:07,817 --> 00:53:09,352 Sartu. 360 00:53:10,387 --> 00:53:12,255 -Eskerrik asko. -Hemen. 361 00:53:16,193 --> 00:53:17,394 Hauek dira… 362 00:53:18,562 --> 00:53:19,963 Zer da? 363 00:53:20,096 --> 00:53:23,800 Bila eta bila aritu naiz hauek aurkitzeko. 364 00:53:23,934 --> 00:53:26,303 Izugarri gustatzen zaizkit txerri-hankak. 365 00:53:26,469 --> 00:53:27,204 Zer beldurra! 366 00:53:27,337 --> 00:53:30,540 Nola prestatzen dituzu? 367 00:53:30,774 --> 00:53:33,200 Lehenengo, ondo garbitu behar dira. 368 00:53:33,577 --> 00:53:34,911 Zure txanda, Yo. 369 00:53:37,747 --> 00:53:40,083 Hau gustatuko zaizue. Goxo-goxoak daude. 370 00:53:40,217 --> 00:53:42,485 Zenbat! 371 00:53:42,686 --> 00:53:43,960 Lagunduiozu. 372 00:54:11,748 --> 00:54:14,784 Izugarria. Benetako harakina zara. 373 00:54:16,786 --> 00:54:17,921 Prest! 374 00:54:19,256 --> 00:54:20,624 Itxaron. 375 00:54:21,791 --> 00:54:23,460 Gaz-ta. 376 00:54:28,365 --> 00:54:29,099 Tori. 377 00:54:29,666 --> 00:54:30,533 Eskerrik asko. 378 00:54:31,001 --> 00:54:32,636 Argazki bat atera dut. 379 00:54:36,072 --> 00:54:38,375 Gero, su txikian egosi. 380 00:54:39,909 --> 00:54:40,944 Eskerrik asko harreragatik. 381 00:54:41,111 --> 00:54:44,600 Taeren eskolakideak ongietorriak dira beti. 382 00:54:44,948 --> 00:54:48,160 Kuriyama, osasun sailekoa. 383 00:54:48,785 --> 00:54:52,322 Onose literatura ikaslea da. 384 00:54:52,589 --> 00:54:54,557 Kikuchik merkataritza ikasten du. 385 00:54:54,724 --> 00:54:56,800 Eski-klubekoak gara denok. 386 00:54:56,920 --> 00:54:59,720 Medikuntza, Literatura eta Merkataritza? 387 00:54:59,829 --> 00:55:02,032 Asebete egin behar zarete gaur denok. 388 00:55:03,099 --> 00:55:07,604 Literatura eta Merkataritza etor daitezke niri laguntzera? 389 00:55:07,737 --> 00:55:11,474 Beti izaten dugu gizonentzat zeregina. 390 00:55:11,708 --> 00:55:14,678 Zatoz, Literatura. 391 00:55:15,545 --> 00:55:19,916 Kontraleiho hori trabatu egiten da beti. 392 00:55:20,083 --> 00:55:21,618 Nire kontu. 393 00:55:21,951 --> 00:55:25,655 -Nola duzu izena? -Kikuchi. 394 00:55:47,844 --> 00:55:49,379 Kontraleihoak konpondu ditut. 395 00:55:49,546 --> 00:55:50,880 Primeran. Eskerrik asko. 396 00:55:51,014 --> 00:55:53,516 Hurrengo lana pasilloan da. 397 00:55:54,084 --> 00:55:57,720 Eskalera goiko bonbilla aldatu beharra dago. 398 00:55:57,821 --> 00:55:58,722 Berehala. 399 00:55:58,955 --> 00:56:03,120 Aski da, ama. Zakar ari zara. 400 00:56:03,159 --> 00:56:04,561 Badago zerbait niretzat? 401 00:56:05,061 --> 00:56:08,560 Mediku izango den bati ezin zaio ezer gertatu. 402 00:56:08,665 --> 00:56:10,640 Eseri eta kitto. 403 00:56:10,800 --> 00:56:12,302 Lotsagabe hutsa zara, ama. 404 00:56:26,583 --> 00:56:30,720 Usain honek Taiwan gogorarazten dit. 405 00:56:42,399 --> 00:56:45,400 Lagundu… 406 00:56:45,535 --> 00:56:47,960 Ba al dago norbait hor? 407 00:56:50,540 --> 00:56:52,720 Sendatuko zaizu. 408 00:56:54,110 --> 00:56:55,960 Nire lehen pazientea zara. 409 00:56:56,112 --> 00:56:58,240 Zer ohorea! 410 00:56:58,348 --> 00:57:01,320 Aizue, denok. Otordua prest dago. 411 00:57:13,229 --> 00:57:16,120 Haitzuloetakoa izatea bezalakoa da. 412 00:57:22,038 --> 00:57:23,800 Ez al duzu jan behar? 413 00:57:24,140 --> 00:57:28,480 Ez, otordu handi bat prestatzeak bete egiten nau. 414 00:57:30,747 --> 00:57:34,760 Txerri-hankak ez zaizkizue gehiegi gustatu, nonbait. 415 00:57:34,884 --> 00:57:37,240 Tira, mutilok, emaiozue. 416 00:57:38,054 --> 00:57:39,122 Ez izan lotsagabeak. 417 00:57:43,560 --> 00:57:47,240 Finegiak zarete! Hartu eta kosk egin. 418 00:57:54,070 --> 00:57:55,720 -Zer? -Nire hortza. 419 00:57:57,140 --> 00:57:59,920 Inplantea erori zait. 420 00:58:06,082 --> 00:58:07,800 Ez barre egin. 421 00:58:18,228 --> 00:58:21,760 Doktore? Barkatu igandez deitzea… 422 00:58:22,165 --> 00:58:24,560 …baina inplantea erori zait. 423 00:58:25,869 --> 00:58:28,400 Konpondu egin dit. 424 00:58:28,505 --> 00:58:30,280 -Ederki. -Primeran. 425 00:58:30,373 --> 00:58:34,520 Txikitan gaizki elikatuta egoteak hortzak ahuldu zizkidan. 426 00:58:34,644 --> 00:58:40,320 Bizilaguna dentista izatea onerako da. Igandeetan tratatzen nau. 427 00:58:40,383 --> 00:58:42,600 Itxura ona du. 428 00:58:43,086 --> 00:58:45,480 Barkatu joan den gauekoa. 429 00:58:46,756 --> 00:58:48,960 Tae etxera berandu ekarri izana. 430 00:58:50,293 --> 00:58:53,440 Nire erruz hautsi zuen etxeratze-deia. 431 00:58:53,863 --> 00:58:58,680 Hor konpon. 20 urtetik gora ditu. Heldua da. 432 00:58:58,835 --> 00:58:59,669 Benetan? 433 00:59:00,470 --> 00:59:02,800 Utzi hau harraskan. 434 00:59:03,039 --> 00:59:04,274 Etxera eramateko. 435 00:59:04,774 --> 00:59:06,276 Zorionekoa. 436 00:59:06,676 --> 00:59:07,677 Zuretzat. 437 00:59:07,844 --> 00:59:09,279 Zuretzat ere bai. 438 00:59:09,546 --> 00:59:12,549 Ongietorria izango zara beti, Kuriyama jauna. 439 00:59:12,682 --> 00:59:14,384 Eskerrik asko. 440 00:59:14,551 --> 00:59:15,985 Gero arte. 441 00:59:16,152 --> 00:59:17,720 Lanean ikusiko zaitut. 442 00:59:19,556 --> 00:59:22,125 Mila esker guztiagatik. 443 00:59:22,258 --> 00:59:23,640 Kontuz ibili. 444 00:59:38,775 --> 00:59:42,840 Ama, zergatik aritu zara Kuriyama lausengatzen? 445 00:59:43,880 --> 00:59:49,200 Mediku batekin ezkontzen bazara, nork bere kontsulta eduki dezake. 446 00:59:49,352 --> 00:59:51,200 Diru aldetik seguru egongo zarete. 447 00:59:51,321 --> 00:59:51,988 Zer? 448 00:59:52,455 --> 00:59:56,000 Familian bi mediku edukitzea zoragarria izango da. 449 00:59:56,259 --> 00:59:59,040 Elkarren osagarri: ginekologia eta pediatria. 450 00:59:59,262 --> 01:00:02,560 Sinestezina egiten zait zuk horrela pentsatzea. 451 01:00:02,865 --> 01:00:05,600 Gai naiz neure senarra hautatzeko. 452 01:00:05,668 --> 01:00:10,560 Ez dut sekula Kuriyama begiz jo. Gainera, iraingarria da berarentzat. 453 01:00:11,341 --> 01:00:15,120 Eta oraindik ez dut erabaki mediku izatea. 454 01:00:15,478 --> 01:00:18,520 Ez segitu gauzak korapilatzen. 455 01:00:18,681 --> 01:00:21,720 Eta zahartzaroan ez espero ezer nigandik. 456 01:00:22,285 --> 01:00:24,754 Ezkonduko ote naizen ere ez dakit. 457 01:00:25,254 --> 01:00:28,120 Ez naiz norbaitekin ezkonduko zuk hala esaten didazulako. 458 01:00:29,459 --> 01:00:32,320 Ez dakit zer ari ote zaren pentsatzen. 459 01:00:34,998 --> 01:00:39,680 Yok zainduko nau. Hura alaba ona da, ez zu bezala. 460 01:00:42,205 --> 01:00:44,340 Arrazoi duzu, ama. 461 01:01:04,093 --> 01:01:05,800 Ondo zaude? 462 01:01:06,029 --> 01:01:07,360 Ez duzu ezer jan. 463 01:01:07,664 --> 01:01:11,440 Ondo nago. Zahartzen ari naiz. 464 01:01:12,468 --> 01:01:13,936 Ez. 465 01:01:15,938 --> 01:01:16,806 Tea? 466 01:01:16,939 --> 01:01:18,274 Nik prestatuko dut. 467 01:01:18,841 --> 01:01:19,676 Eskerrik asko. 468 01:01:53,309 --> 01:01:54,760 Zu alaba al zara? 469 01:01:55,712 --> 01:01:57,480 Bai, alaba zaharrena. 470 01:01:57,814 --> 01:01:59,560 Eseri, mesedez. 471 01:02:03,019 --> 01:02:05,680 Esan behar dizuedana… 472 01:02:05,720 --> 01:02:06,720 Barkatu, doktore. 473 01:02:08,124 --> 01:02:10,880 Guraso bakarreko familia gara. 474 01:02:11,461 --> 01:02:16,160 Niri zerbait gertatzen bazait, alabak bakarrik geratuko dira. 475 01:02:17,734 --> 01:02:20,760 Alaba hau medikuntza ikasten ari da. 476 01:02:21,437 --> 01:02:25,800 Mesedez, ez ezkutatu diagnosia. Prestakizunak egin behar ditut. 477 01:02:28,911 --> 01:02:30,520 Jakina. 478 01:02:30,680 --> 01:02:32,760 Zuri ondo iruditzen zaizu? 479 01:02:34,417 --> 01:02:36,600 Bai, jasan dezaket. 480 01:02:38,154 --> 01:02:39,840 Ondo da. 481 01:02:44,360 --> 01:02:49,320 Minbizia du urdail aldean eta esofagoan. 482 01:02:49,499 --> 01:02:52,600 Zorionez, ez da beste organo batzuetara zabaldu. 483 01:02:52,902 --> 01:02:55,440 Ebakuntza egin beharko da, ordea. 484 01:02:56,472 --> 01:03:00,840 Eta horrek ospitalizazio luzea ekarriko du. 485 01:03:00,880 --> 01:03:05,160 Gero, bizimodua zeharo aldatuko zaio. 486 01:03:10,019 --> 01:03:11,120 Doktore… 487 01:03:11,988 --> 01:03:17,360 Ezin naiz hil; beraz, egizu egin behar duzuna. 488 01:03:29,005 --> 01:03:29,939 Ama. 489 01:03:35,912 --> 01:03:40,760 Yoren graduazio-ospakizunera joaten tematu zen ama. 490 01:03:40,883 --> 01:03:44,520 Biharamunean egin zioten ebakuntza. 491 01:03:40,883 --> 01:03:44,520 Biharamunean egin zioten ebakuntza. 492 01:03:45,855 --> 01:03:52,240 Biok iritzi berekoak ginen amak minbizia zuela Yori ez esatean. 493 01:04:04,874 --> 01:04:08,444 Ebakuntzak 8 ordu iraun zuen. 494 01:04:09,579 --> 01:04:11,880 Urdail osoa kendu zioten azkenean. 495 01:04:11,948 --> 01:04:18,600 Hiru aste egongo zelakoan, lau hilabete egon zen azkenean. 496 01:04:38,074 --> 01:04:42,400 Atzerapen askoren ondoren, azkenean alta eman zioten. 497 01:04:48,517 --> 01:04:51,280 Goazen harategira. 498 01:04:58,094 --> 01:04:59,920 Ongi etorri. 499 01:05:00,062 --> 01:05:01,880 Eskerrik asko. 500 01:05:02,064 --> 01:05:04,160 Zerbait daukat zuretzat. 501 01:05:04,360 --> 01:05:05,400 Zer? 502 01:05:05,801 --> 01:05:10,000 Banekien itzuliko zinela, eta izozkailuan sartu nituen. 503 01:05:10,907 --> 01:05:12,520 Txerri-hankak. 504 01:05:14,510 --> 01:05:18,600 Gaur haragi txikitua eramango dugu. 505 01:05:18,814 --> 01:05:21,040 Haragi txikitua? Zenbat? 506 01:05:21,117 --> 01:05:23,520 200 gramo. 507 01:05:25,321 --> 01:05:26,600 Ez zaitez zapuztu. 508 01:05:26,656 --> 01:05:30,080 Ez. Pozten naiz zu berriz ikusteaz. 509 01:06:53,943 --> 01:06:57,279 Tae maitea, Urte Berri on. 510 01:06:58,614 --> 01:07:02,560 Eskerrik asko azken urtean eman didazun laguntzagatik. 511 01:07:03,319 --> 01:07:07,480 Hiru urtez bizirik irauten badut, garaitua izango omen dut minbizia. 512 01:07:08,557 --> 01:07:12,920 Beraz, urte amaiera honetan laguntza eskatu behar dizut. 513 01:07:13,896 --> 01:07:16,840 Ahalegin guztiak egingo ditut nik ere. 514 01:07:18,300 --> 01:07:21,200 Zure bizitasunak zirrara handia egin dit. 515 01:07:22,204 --> 01:07:25,760 Baina, mesedez, ez baztertu zure ametsak. 516 01:07:25,875 --> 01:07:28,840 Gogotik ahalegindu zaitez unibertsitatean ere. 517 01:07:29,178 --> 01:07:30,760 Zure ama maitea. 518 01:07:36,786 --> 01:07:38,520 Izan ere, Tae… 519 01:07:40,156 --> 01:07:44,040 …nigatik atzeratu zenuen Europako nire bidaia. 520 01:07:44,226 --> 01:07:45,840 Orain joan egin behar zenuke. 521 01:07:46,662 --> 01:07:48,000 Baina, ama… 522 01:07:48,497 --> 01:07:50,200 Ez, joan. 523 01:07:50,900 --> 01:07:53,520 Ez dituzu atzerrira joateko aukera asko izango. 524 01:07:54,637 --> 01:07:57,920 Yo musika-kanpamentura doa, ordea. 525 01:07:59,909 --> 01:08:01,600 Zu joatea nahi dut. 526 01:08:05,548 --> 01:08:08,960 Ondo nago. Ondo egongo naiz. 527 01:08:09,752 --> 01:08:11,080 Zoaz. 528 01:08:16,525 --> 01:08:23,320 Amaren gaixotasunak zer neurekoia izan nintzen gogorarazi zidan. 529 01:08:23,833 --> 01:08:29,640 Konturarazi zidan ez nituela besteak inoiz aintzat hartzen. 530 01:08:30,706 --> 01:08:34,844 Ama beti gure zain etxean edukitzeak… 531 01:08:35,244 --> 01:08:41,484 …gure familia babestua eta zoriontsua zela ziurtatzen zuen. 532 01:09:06,976 --> 01:09:12,480 Ama berriz gaixotu, eta handik 9 egunera hil zen. 533 01:09:14,083 --> 01:09:18,200 Hain bat-batekoa izan zen, non ez genuen triste egoteko astirik izan. 534 01:11:39,662 --> 01:11:41,120 Tae. 535 01:11:49,905 --> 01:11:53,000 Zergatik ez zenidan esan minbizia zuela? 536 01:11:58,814 --> 01:12:02,440 Erabaki korapilatsua izan zen. 537 01:12:04,586 --> 01:12:08,080 Unibertsitatean sartzeko azterketetarako ikasten ari zinen. 538 01:12:09,992 --> 01:12:13,720 Ez genizun arreta galarazi nahi zure eginahaletik. 539 01:12:17,800 --> 01:12:22,200 Baina sekula ez nuen espero izan ama hilko zenik. 540 01:12:35,984 --> 01:12:38,360 Horrek frogatzen du… 541 01:12:41,123 --> 01:12:43,359 …ez zarela inortaz fio. 542 01:12:49,598 --> 01:12:52,360 Hiru besterik ez ginen. 543 01:12:58,374 --> 01:13:01,040 Zergatik ez zenidan kontatu? 544 01:13:16,258 --> 01:13:19,720 Ez zenuen nahi ni amaz kezkatzea? 545 01:13:23,432 --> 01:13:26,240 Minbizia zela jakin izan banu… 546 01:13:26,735 --> 01:13:31,920 …zerbait egin ahal izan nezakeen amaren sufrimendua goxatzeko. 547 01:13:33,142 --> 01:13:35,600 Gehiago lagundu nezakeen. 548 01:13:37,079 --> 01:13:40,400 Atseginagoa eta maitagarriagoa izan nintekeen. 549 01:13:43,285 --> 01:13:44,920 Barkatu. 550 01:13:48,957 --> 01:13:53,160 Ezin dut sinetsi ama hil dela. Hain bat-batekoa izan da. 551 01:14:08,744 --> 01:14:12,160 Ez nazazu utzi, ama! 552 01:14:30,966 --> 01:14:32,880 Aska nazazu! 553 01:14:36,071 --> 01:14:38,040 Ez ni ukitu! 554 01:14:39,641 --> 01:14:42,680 Aska nazazu! Utzi bakean! 555 01:16:20,442 --> 01:16:21,760 Jango al dugu? 556 01:16:23,345 --> 01:16:24,680 Tae? 557 01:16:50,639 --> 01:16:53,480 Hauek amak eginak dira. Gorde egin behar ditugu. 558 01:18:13,955 --> 01:18:16,520 Aldatzen ari naiz, betiere. 559 01:18:18,827 --> 01:18:22,600 Kaleidoskopian nabil berriz. 560 01:18:25,467 --> 01:18:30,280 Inoiz baino urrunago nago neure buruarengandik. 561 01:18:32,874 --> 01:18:38,520 Eta egongo naizen gertuena. 562 01:19:33,435 --> 01:19:36,280 Amari izugarri gustatzen zitzaion hau jatea. 563 01:19:36,772 --> 01:19:38,840 Bai, gogoratzen naiz. 564 01:20:37,680 --> 01:20:41,840 Yoshikawako geltokia 565 01:21:09,698 --> 01:21:13,435 Hitotoko udalerria 566 01:21:19,975 --> 01:21:21,680 Bitxia, ezta? 567 01:21:21,743 --> 01:21:23,680 Gure abizena hor ikustea. 568 01:21:30,085 --> 01:21:33,755 Hitoto familiaren hilobia 569 01:22:00,382 --> 01:22:01,960 Eskerrik asko, apaiza. 570 01:22:22,938 --> 01:22:23,805 Barkatu. 571 01:22:25,373 --> 01:22:27,680 Zu al zara Asano jauna? 572 01:22:30,779 --> 01:22:33,520 Zuk izan behar zenuela pentsatu dut. 573 01:22:37,752 --> 01:22:39,560 Barkatu abisatu gabe etortzeagatik. 574 01:22:39,654 --> 01:22:41,080 Ez, berdin dio. 575 01:22:44,392 --> 01:22:46,160 Sinatuko al diguzu autografo bat? 576 01:22:46,294 --> 01:22:47,960 Jakina. 577 01:22:48,663 --> 01:22:50,765 -Nola duzu izena? -Kamei. 578 01:23:02,510 --> 01:23:07,760 Zure gutunak aurkitu ditut amaren gauzen artean. 579 01:23:09,284 --> 01:23:10,600 Irakurri dituzu? 580 01:23:13,054 --> 01:23:14,280 Bai, barkatu. 581 01:23:16,124 --> 01:23:20,160 Bat-batean hil zen bezala bat-batean ere agertu zen. 582 01:23:21,062 --> 01:23:23,160 Nahasita uzten ninduen beti. 583 01:23:25,000 --> 01:23:29,600 Nola lortu zuen amak zu nahastea? 584 01:23:32,640 --> 01:23:35,520 Lanera deitu zidan, bat-batean. 585 01:23:36,378 --> 01:23:39,880 20 urtez haren berririk gabe egon ondoren. 586 01:23:42,584 --> 01:23:44,960 Barkatu. Barkatu, andrea. 587 01:23:45,120 --> 01:23:46,720 Egun ona izan. 588 01:23:47,589 --> 01:23:49,200 Baduzu… 589 01:23:50,158 --> 01:23:51,280 Ilean. 590 01:23:55,764 --> 01:23:57,800 Eskerrik asko. 591 01:24:12,313 --> 01:24:13,880 Aspaldiko. 592 01:24:14,382 --> 01:24:15,360 Bai. 593 01:24:23,758 --> 01:24:24,793 Zer hartu nahi duzu? 594 01:24:24,993 --> 01:24:26,000 Kafea, mesedez. 595 01:24:26,161 --> 01:24:27,480 Berehala, jauna. 596 01:24:32,067 --> 01:24:35,400 Leku berean ari zara lanean. 597 01:24:36,905 --> 01:24:40,800 Osakara bidali ninduten bolada batean, gero berriz hona. 598 01:24:41,543 --> 01:24:42,510 Ikusten dut. 599 01:24:44,112 --> 01:24:47,080 Luzaroan egon nintzen zu non aurkitu jakin nahian. 600 01:24:48,950 --> 01:24:50,240 Haserre zaude oraindik? 601 01:24:51,019 --> 01:24:52,920 Haserre? Baita zera ere! 602 01:24:54,155 --> 01:24:56,400 20 urte joan dira, ezta? 603 01:24:57,225 --> 01:25:00,680 Lehenengoz joan zinenean, haserre zeundela uste nuen. 604 01:25:02,964 --> 01:25:04,640 Hainbeste denbora pasatu da? 605 01:25:05,433 --> 01:25:09,520 Beharko. Nire alabak adin hori baitu. 606 01:25:10,105 --> 01:25:13,120 Oso azkar pasatu da. 607 01:25:14,275 --> 01:25:15,343 Argaldu egin zara. 608 01:25:17,445 --> 01:25:21,040 Argala zinen orduan, eta argalagoa zara orain. 609 01:25:21,983 --> 01:25:23,640 Gauza asko gertatu zaizkit. 610 01:25:24,686 --> 01:25:26,200 Aurpegian ezagun duzu. 611 01:25:26,387 --> 01:25:28,240 Hain itxura txarra al dut? 612 01:25:36,164 --> 01:25:39,000 Alaba bat duzula esan duzu. 613 01:25:40,735 --> 01:25:43,160 Bi alaba. Alarguna naiz. 614 01:25:45,573 --> 01:25:47,040 Pena hartzen dut hori entzunik. 615 01:25:47,575 --> 01:25:50,120 Nire alabengatik ez penatu. 616 01:25:50,745 --> 01:25:53,600 Neska bizkorrak eta politak dira biak. 617 01:25:55,884 --> 01:25:57,080 Zer diozu zutaz? 618 01:25:57,685 --> 01:26:00,360 Ezkonduta egon nintzen. Baina ez dut seme-alabarik. 619 01:26:00,555 --> 01:26:03,400 "Ezkonduta egon nintzen" esan duzu. Dibortziatu egin zara? 620 01:26:03,925 --> 01:26:08,120 Edo nik utzi, edo hark utzi. 621 01:26:10,832 --> 01:26:12,880 Amore eman nuen, besterik gabe. 622 01:26:13,168 --> 01:26:14,920 Beti egin izan duzun bezala. 623 01:26:15,069 --> 01:26:16,800 Zer esan nahi duzu? 624 01:26:17,172 --> 01:26:19,720 Ez duzu ikasteko abileziarik. 625 01:26:21,442 --> 01:26:24,720 Maitasun kontuetan, gizonak amateur hutsak gara. 626 01:26:25,180 --> 01:26:27,440 Oso poetikoa da hori. 627 01:26:27,682 --> 01:26:30,160 Truffauten film bateko esaldi bat da. 628 01:26:31,586 --> 01:26:35,880 Emakumeak ere amateurrak gara. 629 01:26:40,295 --> 01:26:41,800 Hobe izango dut joatea. 630 01:26:42,397 --> 01:26:45,640 Otordua prestatu behar dut. Errealitatea nagusitzen da. 631 01:26:47,402 --> 01:26:49,840 Eskerrik asko berriz ere harremanetan jartzeagatik. 632 01:26:53,074 --> 01:26:55,520 Bakarrik sentitzen nintzen. 633 01:26:57,345 --> 01:27:00,720 Zer moduz joango ote zitzaizun galdetzen nion neure buruari. 634 01:27:02,283 --> 01:27:04,560 Eta eskerrik asko etortzeagatik. 635 01:27:10,758 --> 01:27:13,120 Deituidazu nahi duzunean. 636 01:27:16,764 --> 01:27:18,240 Premia baldin badut. 637 01:27:20,868 --> 01:27:25,680 Zuekin joan nahi nuke. Baina berandu helduko naiz estudiora. 638 01:27:26,074 --> 01:27:28,160 Irrikaz nago zure disko berria entzuteko. 639 01:27:28,243 --> 01:27:29,880 Eskerrik asko. 640 01:27:30,378 --> 01:27:31,560 Agur, ahizpa. 641 01:27:46,027 --> 01:27:49,200 Zure kolaka, jauna. Dagoen bezala jan ezazu. 642 01:28:08,216 --> 01:28:13,400 Hura berriz ospitaleratu aurretik egokitu ginen berriz elkarrekin. 643 01:28:14,722 --> 01:28:16,680 20 urteko tartea bi data horien artean. 644 01:28:20,828 --> 01:28:26,200 Ez duzu atzerrira joateko aukera handirik izango. 645 01:28:28,303 --> 01:28:30,200 Joatea nahi dut. 646 01:28:34,575 --> 01:28:37,760 Horregatik zuen nigandik libratzeko hain irrika handia. 647 01:28:43,918 --> 01:28:47,021 Jolas-Parkea 648 01:28:47,188 --> 01:28:49,440 Maiz elkartzen ginen hemen. 649 01:28:50,658 --> 01:28:53,120 Txoro egoskorra deitu zenidan. 650 01:28:53,361 --> 01:28:55,330 Ez naiz inoiz hain zakarra izan. 651 01:28:56,764 --> 01:28:59,967 Aurreneko neska zen nik parkera eramatea nahi izan zuena. 652 01:29:00,134 --> 01:29:01,080 Poz-pozik nengoen. 653 01:29:01,436 --> 01:29:03,000 Horregatik segitu nuen etortzen. 654 01:29:06,941 --> 01:29:12,480 Artean, hegazkin batean egon gabe nengoen. 655 01:29:13,948 --> 01:29:18,560 Airean hegan egiteko sentipen hura irrikatzen nuen. 656 01:29:20,254 --> 01:29:22,880 Horregatik joan zinen Taiwanera? 657 01:29:25,259 --> 01:29:30,080 Baietz uste dut. Urrutiago joan nahiko nuen, beharbada. 658 01:29:31,199 --> 01:29:33,400 Ahal nuen urrutiena. 659 01:29:35,703 --> 01:29:37,120 Goazen ibiltzera. 660 01:29:41,676 --> 01:29:43,080 Ez, gaur ez. 661 01:29:43,845 --> 01:29:45,040 Benetan? 662 01:29:47,382 --> 01:29:49,440 Hurrengoan ibiliko gara. 663 01:29:58,626 --> 01:30:01,360 Orduan maite zintudan. 664 01:30:04,165 --> 01:30:06,440 Ergelegia nintzen hori ikusteko. 665 01:30:08,636 --> 01:30:10,360 Ez, ni umeegia nintzen. 666 01:30:11,105 --> 01:30:13,960 Ezkontzea zen nire ametsa. 667 01:30:15,977 --> 01:30:16,878 Sentitzen dut. 668 01:30:18,413 --> 01:30:21,800 Nola aterako zen gure arteko ezkontza? 669 01:30:23,551 --> 01:30:25,520 Batzuetan galdetu izan diot neure buruari. 670 01:30:27,321 --> 01:30:31,000 Ez ginen orain bezain adiskide izango. 671 01:30:32,593 --> 01:30:34,200 Adiskideak gara, ezta? 672 01:30:37,999 --> 01:30:41,280 Bai. Hori hobeto izango delakoan nago. 673 01:30:45,139 --> 01:30:48,960 Beteta nago. Buka ezazu. 674 01:31:00,188 --> 01:31:01,640 Eskerrik asko. 675 01:31:02,590 --> 01:31:03,720 Lagunduko dizut. 676 01:31:04,058 --> 01:31:08,000 Goazen paseatzera. Hiriko argiak ikusi nahi ditut. 677 01:31:08,563 --> 01:31:09,880 Jakina. 678 01:31:16,070 --> 01:31:17,880 Gau osoan eraman duzu? 679 01:31:18,072 --> 01:31:20,440 Arantzak bapo sartu zaizkit. 680 01:31:21,142 --> 01:31:23,000 Ergela zara! 681 01:31:24,879 --> 01:31:26,013 Baina eskerrik asko. 682 01:31:32,353 --> 01:31:34,320 Joan egingo naiz. 683 01:31:34,422 --> 01:31:37,680 Hilabeteko bidaia egingo dut. 684 01:31:37,992 --> 01:31:39,520 Nora? 685 01:31:40,194 --> 01:31:41,840 Urruti. 686 01:31:43,397 --> 01:31:46,360 Ez berriz desagertu nigandik. 687 01:31:50,638 --> 01:31:52,280 Europara joango naiz. 688 01:31:52,840 --> 01:31:55,280 Alabek eramango naute. 689 01:31:57,144 --> 01:31:59,200 Oso kidetuta dirudizute. 690 01:32:00,515 --> 01:32:02,200 Hortaz, beharbada gero… 691 01:32:02,517 --> 01:32:05,480 …iturri termal batera joan gintezke zu eta biok. 692 01:32:05,753 --> 01:32:07,560 Ez al gara adiskide hutsak? 693 01:32:07,722 --> 01:32:09,320 Adiskideak garelako. 694 01:32:09,557 --> 01:32:14,840 Ondo pasa nahi dut: elkarrekin afaldu eta bidaiatu. 695 01:32:15,630 --> 01:32:19,400 Elkarren lagunarteaz gozatu nahi dut. 696 01:32:20,868 --> 01:32:22,036 Nik ere bai. 697 01:32:23,471 --> 01:32:24,840 Hori aparta litzateke. 698 01:32:27,708 --> 01:32:30,640 Berriz elkar gaitezen itzultzen naizenean. 699 01:32:40,655 --> 01:32:44,680 Hau da zure amaren azken gutuna. 700 01:32:47,495 --> 01:32:49,463 Irakur dezaket? 701 01:33:01,075 --> 01:33:04,145 Barkatu gezurra esan izana. 702 01:33:04,312 --> 01:33:08,583 Parkeko hegazkinetara berriz igo nahi nuke. 703 01:33:08,716 --> 01:33:12,520 Zuk amore emateko beste gauza bat naiz ni. 704 01:33:15,590 --> 01:33:20,920 Ez nekien amari jolas-parkeak gustatzen zitzaizkionik. 705 01:33:24,599 --> 01:33:26,200 Entzun, Tae… 706 01:33:27,068 --> 01:33:29,600 …zergatik ez gara elkarrekin joaten? 707 01:33:31,005 --> 01:33:32,800 Jolas-parkera. 708 01:33:48,956 --> 01:33:51,192 Lehen… 709 01:33:57,164 --> 01:34:00,200 …soka hautsitako kometa bat nintzen. 710 01:34:06,107 --> 01:34:09,320 Harea-ordulariari bira ematen diodanean… 711 01:34:15,416 --> 01:34:18,120 …bihotzeko oroitzapenak datozkit gogora… 712 01:34:21,922 --> 01:34:26,280 …eta Taiwango oroitzapenak ere bai. 713 01:34:28,796 --> 01:34:31,298 Tik-tak. 714 01:34:33,401 --> 01:34:35,670 Tik-tak. 715 01:34:44,478 --> 01:34:46,760 Zer gertatzen da? Ezin duzu lo hartu? 716 01:34:47,515 --> 01:34:50,640 Taiwan daukat gogoan. 717 01:34:51,752 --> 01:34:54,000 Yum Cha eta dumpling-zopa? 718 01:34:54,555 --> 01:34:58,480 Oilasko-fideoak, txerri xehetua eta arroza. Eta arbi-pastela. 719 01:35:17,511 --> 01:35:22,149 Tainango hiria, Taiwan 720 01:36:30,684 --> 01:36:32,440 Ongi etorri etxera. 721 01:36:33,921 --> 01:36:36,240 Oraindik gogoratzen zara nitaz? 722 01:36:39,026 --> 01:36:41,080 Bai, honelakoxe altua zinen. 723 01:36:42,429 --> 01:36:44,600 Zenbat hazi zaren! 724 01:37:04,752 --> 01:37:07,040 Zure aita… 725 01:37:08,222 --> 01:37:11,640 …japoniarrak baino japoniarragoa zen. 726 01:37:14,495 --> 01:37:16,520 Gerra bukatu zenean… 727 01:37:16,564 --> 01:37:21,000 …Taiwan ez zen jadanik japoniar kolonia bat. 728 01:37:21,202 --> 01:37:24,320 Azkenean libre ginen berriz. 729 01:37:26,941 --> 01:37:29,520 Taiwanek independentzia izango zuela sinesten genuen. 730 01:37:30,377 --> 01:37:37,120 Ongietorria ere egin genien kontinenteko komunistei. 731 01:37:38,686 --> 01:37:40,200 Baina… 732 01:37:40,921 --> 01:37:46,600 …berez, Taiwan beretu nahi zuten. 733 01:37:49,396 --> 01:37:53,680 Izugarria zen gure itxaropenen eta errealitatearen arteko tartea. 734 01:37:55,135 --> 01:37:58,360 Desilusionatuta geunden. 735 01:38:01,041 --> 01:38:05,920 Orduan, armada gogor aritu zen otsailaren 28ko istiluan. 736 01:38:07,414 --> 01:38:12,280 Asko atxilotu, eta espetxera eraman zituzten. 737 01:38:12,519 --> 01:38:16,320 Diktadura militarrak asko exekutatu zituen. 738 01:38:17,324 --> 01:38:20,720 Gure ahaide batzuk ere eraman zituzten. 739 01:38:22,897 --> 01:38:24,840 Zure aita jota zegoen. 740 01:38:25,699 --> 01:38:30,320 Politikak, eta bizitzak oro har, deprimituta zeukaten. 741 01:38:31,238 --> 01:38:36,200 Trauma psikologiko handi bat izan zuen. 742 01:38:40,915 --> 01:38:47,560 Zure aitak oso japoniartzat zeukan bere burua. 743 01:38:49,356 --> 01:38:53,720 Taiwango bizimodua, politika, ekonomia… 744 01:38:54,094 --> 01:38:58,680 Beraren familian ere ez zen ondo egokitzen. 745 01:39:01,602 --> 01:39:05,760 Gerra ondoren Japoniatik itzuli zen. 746 01:39:06,941 --> 01:39:09,760 Baina horrek okerragotu besterik ez zituen egin gauzak. 747 01:39:36,203 --> 01:39:39,239 Zure aita eta nire senarra elkarrekin joaten ziren… 748 01:39:39,406 --> 01:39:42,960 …Tokioko Waseda unibertsitatera. 749 01:39:43,143 --> 01:39:47,781 Txikia zinenean, maiz joaten ginen zure etxera bisitan. 750 01:39:47,982 --> 01:39:50,800 Barkatu, ez naiz asko oroitzen. 751 01:39:51,752 --> 01:39:52,753 Itxaron pixka bat. 752 01:39:55,356 --> 01:39:58,926 Zatozte, Yan Huiminen alaba hemen dago. 753 01:40:18,445 --> 01:40:21,480 Bai, plater horiek guztiak prestatzen genituen. 754 01:40:43,904 --> 01:40:45,272 Amak prestatzen zituen eran. 755 01:40:48,308 --> 01:40:51,400 Amaren oroitzapenen bat partekatu dezakezu? 756 01:40:53,347 --> 01:40:58,600 Ondo moldatu nahi zuen zure aitaren familiarekin. 757 01:41:00,754 --> 01:41:09,120 Azoketara joaten ginenean, atzetik etortzen zitzaidan, oharrak hartzen. 758 01:41:10,230 --> 01:41:13,960 Dena bere koadernoan apuntatzen zuen. 759 01:41:19,073 --> 01:41:21,520 Amak maiz egiten zuen plater hau. 760 01:41:22,443 --> 01:41:28,240 Zenbat gustatzen zitzaion esaten zidala gogoan dut. 761 01:41:28,515 --> 01:41:29,683 A, bai? 762 01:41:29,817 --> 01:41:30,751 Proba ezazu. 763 01:41:30,918 --> 01:41:32,560 Bai, mila esker. 764 01:41:51,238 --> 01:41:54,520 "Arroz-ardoa neskaren jaiotza ospatzeko"? 765 01:42:06,587 --> 01:42:07,920 Mila esker. 766 01:42:14,161 --> 01:42:20,400 Taiwanen, neska bat jaiotzean, arroza sartzen dugu poto batean. 767 01:42:20,667 --> 01:42:24,071 Lurperatuta gelditzen da neska ezkontzen den arte. 768 01:42:24,238 --> 01:42:28,775 Ezkontzaren ospakizunerako ateratzen da lurretik… 769 01:42:28,942 --> 01:42:31,680 …eta gonbidatuekin partekatzen da. 770 01:42:39,186 --> 01:42:40,554 Orain gogoratzen naiz. 771 01:45:03,096 --> 01:45:10,280 Nire Tae maite-maitea, orain heldua zara gorputzez eta adimenez. 772 01:45:14,141 --> 01:45:18,480 Nire ospakizuna da. Zergatik duzue biek kimonoa jantzita? 773 01:45:19,079 --> 01:45:20,580 Argazki bat atera nahi dut. 774 01:45:20,781 --> 01:45:23,817 Zu orain dela 20 urte eduki zintudala ospatzen ari gara. 775 01:45:24,318 --> 01:45:27,920 Zurekiko nire ama-betekizuna bete dut. 776 01:45:28,188 --> 01:45:30,640 Zure aitaren santutegian ipiniko dut argazkia. 777 01:45:32,225 --> 01:45:37,480 Neskatxa bizkorrak eta ederrak hazi ditudala esango diot. 778 01:45:38,098 --> 01:45:41,360 Eta oso atseginak zaretela ere esango diot. 779 01:45:41,668 --> 01:45:43,880 Harro egongo naiz zuen aitari hori esateaz. 780 01:45:47,341 --> 01:45:51,400 Izenez eta izatez heldutasun osokoa izateko… 781 01:45:51,578 --> 01:45:55,040 …gauza asko jasan beharko dituzu etorkizunean. 782 01:45:55,182 --> 01:46:00,040 Baina orain, ikaslea zarenez, zure ikasketetan kontzentratu behar duzu. 783 01:46:01,421 --> 01:46:08,000 Eta gogoratu beti: harro egon zeure buruaz, eta fedea izan zugan. 784 01:46:14,668 --> 01:46:20,520 20 urterekin heldu bihurtu nintzenean baino adin bikoitza dut. 785 01:46:21,708 --> 01:46:24,600 Bai, gauza asko jasan behar izan ditut. 786 01:46:24,745 --> 01:46:28,960 Baina gauzak ez ziren zuk uste bezain gaizki joan. 787 01:46:30,384 --> 01:46:37,240 Bizirik bazeunde, orain ia 70 urte izango zenituzke. 788 01:46:38,558 --> 01:46:42,760 Eta ni heldu bihurtu naiz, izenez eta izatez. 789 01:46:43,029 --> 01:46:45,520 Zure antza dudala esaten didate denek. 790 01:46:46,533 --> 01:46:52,800 Zu bezalako emakume indartsua eta zintzoa bihurtzen saiatuko naiz. 791 01:47:04,518 --> 01:47:08,955 Txerri-hanka egin berriak 792 01:47:10,157 --> 01:47:11,425 Egun on. 793 01:47:12,259 --> 01:47:14,440 Nitaz gogoratzen zara? 794 01:47:20,867 --> 01:47:22,502 Nola ahaztuko zintudan? 795 01:47:23,670 --> 01:47:26,120 Hitoto andrearen alaba zara. 796 01:47:27,707 --> 01:47:29,720 Aspaldiko! 797 01:47:31,278 --> 01:47:36,280 Itxi egin dituzte hemengo saltoki asko. 798 01:47:38,084 --> 01:47:42,720 Bai, datorren urtean supermerkatu bat eraikiko dute. 799 01:47:45,158 --> 01:47:49,400 Hori entzun nuenean, denda ixtea pentsatu nuen. 800 01:47:50,464 --> 01:47:51,920 Orduan… 801 01:47:54,301 --> 01:47:58,640 …supermerkatuko haragi saila eskaini zidaten. 802 01:47:59,473 --> 01:48:05,840 Nire alabarekin eta haren senarrarekin aurrera aterako dugu. 803 01:48:06,112 --> 01:48:08,680 Zer ondorio pozgarria. 804 01:48:16,423 --> 01:48:17,840 Nire salgairik salduena. 805 01:48:18,959 --> 01:48:20,640 Txerri-hankak. 806 01:48:21,261 --> 01:48:27,120 Taiwandar eta txinatar bezero asko dauzkat azken aldian. 807 01:48:27,334 --> 01:48:30,440 Nik ere erosi nahi dut. 808 01:48:30,871 --> 01:48:34,040 Eta erantsi 300 gramo haragi xehetu. 809 01:48:45,952 --> 01:48:47,020 Tira… 810 01:48:47,954 --> 01:48:49,823 …noizbait, egokia denean… 811 01:48:51,258 --> 01:48:57,280 …zure amari intsentsua eskaini, eta otoitz egin nahi nioke. 812 01:48:58,565 --> 01:49:00,240 Nahi duzunean. 813 01:50:10,670 --> 01:50:11,880 Zer moduzkoa da? 814 01:50:14,641 --> 01:50:15,960 Aparta. 815 01:50:23,617 --> 01:50:25,320 Opil urtsu bat bezalakoa. 816 01:50:25,752 --> 01:50:31,720 Amari errezetako osagai garrantzitsu bat ahaztuko zitzaion? 817 01:50:32,359 --> 01:50:33,120 Zer falta zaio? 818 01:50:43,503 --> 01:50:49,600 Joaten diren arte ez zara jabetzen zenbat maite zaituzten. 819 01:52:06,386 --> 01:52:10,320 Maitea, Tae eta Yo! 820 01:52:10,990 --> 01:52:12,720 Afaria prest dago! 821 01:56:15,468 --> 01:56:20,907 ITZULPENA - AZPITITULUAK Jon Muñoz