1 00:00:40,974 --> 00:00:44,711 NIRE AMA 2 00:02:23,076 --> 00:02:26,346 KALERATZERIK EZ! 3 00:02:26,379 --> 00:02:30,049 Lana denontzat! Lana denontzat! 4 00:02:30,383 --> 00:02:35,054 Lana denontzat! Lana denontzat! 5 00:03:19,465 --> 00:03:20,700 Geldi! 6 00:03:21,334 --> 00:03:23,436 Geldi! Geldi! 7 00:03:24,737 --> 00:03:25,905 Nahikoa! 8 00:03:30,510 --> 00:03:32,512 Hugginsen doblea ikusi da? 9 00:03:32,545 --> 00:03:36,015 -Ez, Margherita, ez dut uste. -Ikus dadila, deitu diogunez. 10 00:03:36,049 --> 00:03:39,986 Baina ez da Huggins. Gera dadila autoan. Esaiozu. 11 00:03:41,254 --> 00:03:45,758 Ederki, baina eszena huts samarra dago batzuetan. 12 00:03:45,792 --> 00:03:49,062 -Ez dira hainbeste estra sumatzen. -Posizioz aldatuko ditut. 13 00:03:49,095 --> 00:03:51,698 -Nor da bigarren kamerako sadikoa? -Sandro. 14 00:03:51,731 --> 00:03:56,135 Gertuegitik filmatuta dago liskarra. Gertuegitik. Estuegi. 15 00:03:56,169 --> 00:03:58,838 Ikusagun hori. Mugi! 16 00:03:58,871 --> 00:04:00,807 -Vittorio, zer ari zara? -Ezer ez. 17 00:04:00,873 --> 00:04:03,543 -Etorri monitorean ikustera. -Banoa. 18 00:04:03,743 --> 00:04:07,747 Jantziak! Lehortu eta aldatu. 19 00:04:09,182 --> 00:04:11,784 -Zu zaude bigarren kameran? -Bai, zer ba? 20 00:04:11,818 --> 00:04:14,454 Esan dizut ez filmatzeko kolpeak hain gertutik. 21 00:04:14,487 --> 00:04:17,590 -Barruan sartzen du ikuslea. -Ez dut ikuslea barruan nahi. 22 00:04:17,624 --> 00:04:19,892 -Hobe da. -Zertarako hobea? 23 00:04:19,959 --> 00:04:22,528 Ez dut nahi ikusleak, aztoratuta, beste aldera begiratzea. 24 00:04:22,595 --> 00:04:23,730 Kolpeak gustatzen zaizkizu. Niri, ez. 25 00:04:23,863 --> 00:04:26,966 -Zergatik esaten didazu hori? -Zoaz ikustera. 26 00:04:27,033 --> 00:04:28,635 Ikusi duzu uraren efektua, zer polita? 27 00:04:28,635 --> 00:04:31,704 -Ura? -Bai, kontrargiaren efektua… 28 00:04:31,738 --> 00:04:34,941 -Egokia da… -Polita, baina zoaz ikustera. 29 00:04:35,575 --> 00:04:37,944 -Beste harraldi bat egingo dugu? -Bai, beste bat. 30 00:04:38,478 --> 00:04:39,879 Beraz? 31 00:04:39,946 --> 00:04:46,419 Sandrori zergatik gustatzen zaio kolpeak gertutik filmatzea? 32 00:04:47,253 --> 00:04:49,589 Montatzean plano gehiago edukitzeko, beharbada. 33 00:04:49,956 --> 00:04:53,726 Ez duzu ulertzen. Zer izan nahi du, polizia edo langilea? 34 00:04:55,461 --> 00:04:59,399 Zer nahiago du berak jotzea edo berari jotzea? 35 00:05:02,769 --> 00:05:07,707 Ondo da. Eslogana: "Lana denontzat". 36 00:05:07,974 --> 00:05:11,311 Ez al litzateke hobea: "Lotsa! Lotsa!"? 37 00:05:11,377 --> 00:05:14,447 "Lotsa!" itsusia da. "Lana denontzat" ondo dago. 38 00:05:20,653 --> 00:05:22,689 Berehala, e? 39 00:05:22,755 --> 00:05:27,060 Beste zerbait nahi dut amarentzat, ospitalean baitago. 40 00:05:27,060 --> 00:05:30,663 Zerbait ona, beti gauza bera ematen diote eta. 41 00:05:30,697 --> 00:05:34,300 Ez dakit, berenjena parmesanoarekin? 42 00:05:34,434 --> 00:05:37,470 -Astun samarra da. -Bai. 43 00:05:37,503 --> 00:05:40,273 Oilasko-bularra, ba. 44 00:05:40,306 --> 00:05:42,542 -Ederki. -Eta bi kroketa. 45 00:05:42,942 --> 00:05:45,511 -Bero daude? -Berotuko dizkizut. 46 00:06:14,674 --> 00:06:17,510 Hau bukatu da. Aldatu egingo dugu. 47 00:06:23,549 --> 00:06:24,317 Horra. 48 00:06:24,650 --> 00:06:26,819 -Deituidazu, behar baduzu. -Bai. 49 00:06:37,130 --> 00:06:40,533 Zer egin duzu bi egun hauetan? 50 00:06:41,167 --> 00:06:44,570 Atzo ez nuen ia ezer filmatu, lehen planoak besterik ez. 51 00:06:44,704 --> 00:06:47,507 Baina… denekin aritu nintzen liskarrean. 52 00:06:50,476 --> 00:06:53,212 -Gaur eszena zail bat filmatu dut. -Bai? 53 00:06:53,279 --> 00:06:56,649 Langileak fabrika okupatzen. Jende asko, extra pila. 54 00:06:56,749 --> 00:06:59,152 Ondo atera da? Pozik zaude? 55 00:06:59,952 --> 00:07:02,588 Zuzendariordeak esan dit ondo atera dela. 56 00:07:02,622 --> 00:07:07,126 Nola bururatu zaizu lana galtzen duen jendeaz film bat egitea? 57 00:07:07,393 --> 00:07:11,531 Ez da film triste bat, bizitasunez eta itxaropenez betea dago. 58 00:07:11,664 --> 00:07:13,399 -Bai? -Bai. 59 00:07:13,533 --> 00:07:14,734 Ederki. 60 00:07:14,901 --> 00:07:17,270 -Ama, egia da. -Sinesten dizut. 61 00:07:17,303 --> 00:07:19,639 -Ez didazu sinesten. -Bai zera. 62 00:07:20,273 --> 00:07:21,374 Ondo. 63 00:07:22,341 --> 00:07:25,678 Leku honetan bizkorregiak dira denak. 64 00:07:25,711 --> 00:07:29,515 Txotxoloren bat behar da morala pixka bat igotzeko. 65 00:07:29,982 --> 00:07:32,885 -Zer diozu? Nortaz ari zara? -Denetaz. 66 00:07:33,052 --> 00:07:35,788 Beti esaten didate: "Hau egin behar duzu. 67 00:07:35,788 --> 00:07:37,657 "Ez duzu hori egin behar". 68 00:07:37,857 --> 00:07:40,693 Ospitale bat da. Horrela dira kontuak. 69 00:07:41,327 --> 00:07:43,229 Zer aurpegi txarra dudan gaur. 70 00:07:43,229 --> 00:07:46,599 -Niri ez zait iruditzen. Ez? -Ez, ez. Aitzitik. 71 00:07:47,133 --> 00:07:49,902 Pasta, tomatea eta albahaka. 72 00:07:49,936 --> 00:07:51,637 Gaur, ordea, pasta laburra da. 73 00:07:51,737 --> 00:07:56,943 Azken aldian pasta itsaskor samarra zegoen eta. 74 00:07:57,376 --> 00:07:59,078 Eta gero lupia. 75 00:07:59,178 --> 00:08:02,148 -Eta hezurrak? -Denak kendu dizkiot. 76 00:08:02,648 --> 00:08:06,552 Ez du hezurrik, eta saltsa beroa dago oraindik. 77 00:08:06,586 --> 00:08:08,421 Probatu, mesedez. 78 00:08:09,188 --> 00:08:12,625 Parmesanoa. Pastelak ekarri dituzu? 79 00:08:12,658 --> 00:08:14,093 Ez. Hori… 80 00:08:14,093 --> 00:08:16,229 -Ospitalekoa da? -Bai. 81 00:08:16,262 --> 00:08:19,298 Parmesano pixka bat jarriko dizut… 82 00:08:20,099 --> 00:08:23,536 Hori da. Has gaitezen. 83 00:08:29,509 --> 00:08:31,611 Ona. 84 00:09:00,172 --> 00:09:02,275 Hauek ere zureak dira. 85 00:09:05,545 --> 00:09:06,712 Margherita… 86 00:09:09,115 --> 00:09:11,817 Badakigu horrela dela. 87 00:09:12,718 --> 00:09:16,188 -Erabakita daukagu. -Ez, zuk erabaki duzu! 88 00:09:17,290 --> 00:09:18,791 Itxaron filma bukatu arte. 89 00:09:18,891 --> 00:09:23,195 Horregatik argitu beharra daukagu egoera. Lasai egon behar dugu. 90 00:09:23,629 --> 00:09:26,732 -Segituko dugu elkarrekin afaltzen? -Ez dakit. 91 00:09:26,899 --> 00:09:28,868 Gustura egongo zara zu ere. 92 00:09:28,968 --> 00:09:31,270 Noizean behin besterik ez. Zer kostatzen zaizu? 93 00:09:31,370 --> 00:09:36,008 Vittorio, ez duzu duintasun apurrik? 94 00:09:50,222 --> 00:09:52,558 -Kaixo, ama. -Kaixo. 95 00:09:53,993 --> 00:09:56,329 Oso film ederra omen da. 96 00:10:00,299 --> 00:10:01,767 -Kaixo. -Kaixo, Giovanni. 97 00:10:09,108 --> 00:10:13,679 Margherita, egizu zerbait berria, desberdina. 98 00:10:13,746 --> 00:10:16,449 Apurtu, gutxienez, zure eskemetako bat. 99 00:10:16,749 --> 00:10:18,784 Berrehundik bat. 100 00:10:19,185 --> 00:10:24,390 Ezin zara noizean behin askatu, eta arinagoa izan? 101 00:10:25,658 --> 00:10:26,959 Tira. 102 00:10:46,712 --> 00:10:50,816 Ez zara konturatzen maite dituzunak zauritzen dituzula. 103 00:10:50,916 --> 00:10:54,587 Aspertu egiten zaituzte azkenean, eta zure bizitzatik uxatzen dituzu. 104 00:10:54,587 --> 00:10:57,623 -Ez da egia. -Defendatu egiten zara beti. 105 00:10:57,657 --> 00:10:59,158 Gauza itsusiak bakarrik ikusten dituzu. 106 00:10:59,191 --> 00:11:02,561 Lotsagarri sentiarazten nauzu zurekin egon nahi dudalako. 107 00:11:02,695 --> 00:11:04,497 Zergatik tratatzen nauzu horrela? 108 00:11:04,630 --> 00:11:07,967 Georgio, harremana hautsi dugu. Nahikoa da. 109 00:11:08,100 --> 00:11:09,669 Ez duzu…? 110 00:11:09,769 --> 00:11:11,237 Ni naiz. Badakizu, ezta? 111 00:11:12,471 --> 00:11:14,140 Horixe badakidala. 112 00:12:11,430 --> 00:12:13,833 Ama, zerbait gertatu da? 113 00:12:13,866 --> 00:12:16,969 Ez, Livia, baina ez dugu hitz egiteko betarik hartzen. 114 00:12:17,036 --> 00:12:19,171 Badakit. Zer moduz dago amona? 115 00:12:19,271 --> 00:12:22,942 Nahiko ondo dago, etxera joateko irrikaz. 116 00:12:23,109 --> 00:12:25,745 Baina han gelditu behar duela esaten diote medikuek. 117 00:12:25,978 --> 00:12:28,647 Eta zu, zer moduz zaude? Zer zabiltza? Dibertitzen zara? 118 00:12:28,647 --> 00:12:31,117 Ez zuk ez aitak ez didazue ezer kontatzen. Eskiatu duzue? 119 00:12:31,117 --> 00:12:33,385 -Horixe eskiatu dugula. -Berehala joango naiz. 120 00:12:33,419 --> 00:12:35,988 -Lanera zoaz? -Bai. 121 00:12:36,021 --> 00:12:38,858 Tratu bat egin genuen, latina ikasi behar omen zenuen. 122 00:12:38,991 --> 00:12:41,093 Gogoratzen naiz. Ari naiz ikasten. 123 00:12:41,093 --> 00:12:43,863 Ikasten, zer? Gramatika-liburua etxean utzi duzu eta! 124 00:12:43,863 --> 00:12:45,865 Gramatika… Ez da posible. 125 00:12:45,898 --> 00:12:48,868 Ez da posible? Aurrean daukat, mahai gainean. 126 00:12:48,934 --> 00:12:53,305 Indikatiboa, aditzaren sintaxia… Zer iruditzen zaizu? 127 00:12:53,339 --> 00:12:56,275 Nola errekuperatuko dut astebeten? 128 00:12:56,308 --> 00:12:59,779 Zer esaten ari zara? Errekuperatuko duzu, bai, ikasten baduzu! 129 00:12:59,945 --> 00:13:02,715 Ez haserretu. Itzultzean ikasiko dut. 130 00:13:02,948 --> 00:13:05,050 Itzultzen zarenean, noski. 131 00:13:05,518 --> 00:13:07,953 Tira, ea ondo ateratzen zaizun. Zer esango dizut? 132 00:13:07,953 --> 00:13:10,289 Ondo pasa, eskiatu. Musu bat. 133 00:13:10,356 --> 00:13:12,691 -Egun ona pasa lanean. Agur. -Agur, laztana. 134 00:13:20,800 --> 00:13:22,368 Zoaz orain! 135 00:13:25,104 --> 00:13:26,539 Geldi! 136 00:13:26,872 --> 00:13:28,774 Geldi! 137 00:13:28,908 --> 00:13:32,011 Hau gure lana da, gure bizitza! 138 00:13:32,077 --> 00:13:35,781 Kale gorria da zuen erantzun bakarra! Lotsagabea! 139 00:13:36,015 --> 00:13:38,384 Etorri gurekin hitz egitera, lotsagabea! 140 00:13:39,418 --> 00:13:40,653 Geldi! 141 00:13:41,854 --> 00:13:44,390 Geldi! Ondo dago. 142 00:13:45,291 --> 00:13:48,227 Hugginsen doblea ez al da gehiegi ikusi? 143 00:13:48,594 --> 00:13:51,463 Iruditu zait ikusten zela… Ederki. 144 00:13:51,497 --> 00:13:53,799 -Markatuko dut? -Ez, oraindik ez. 145 00:13:53,866 --> 00:13:57,469 Ez, mesedez. Gero etorri. Ondo dago horrela. 146 00:13:58,137 --> 00:13:59,672 Bruno, jarri… 147 00:14:00,105 --> 00:14:03,275 -Zer? Arazoren bat dago? -Ez, dena ondo dago. 148 00:14:03,342 --> 00:14:06,145 Dena ondo beti. Babestu egin behar naute, aitu? 149 00:14:06,178 --> 00:14:07,646 Ez dut ezer jakin behar. 150 00:14:07,780 --> 00:14:13,152 -Berandu iritsi naiz autora? -Ez, zer ba? Garaiz iritsi zara. 151 00:14:13,452 --> 00:14:15,855 Gauza bat bakarrik. 152 00:14:16,021 --> 00:14:19,325 Sumatzen zaizu elkarrizketa hori zeurea egin duzula… 153 00:14:19,391 --> 00:14:21,493 …baina ez duzu gehiegi sinetsi behar. 154 00:14:22,094 --> 00:14:23,929 -Ez dudala gehiegi sinetsi behar? -Ez. 155 00:14:24,063 --> 00:14:26,098 Zertxobait alboratu zaitez. 156 00:14:26,532 --> 00:14:30,936 -Esadazu zer gertatzen den! -Ezer ez, lasai egon. 157 00:14:31,036 --> 00:14:33,939 Hugginsen bila joan behar duen mutilak arazotxo bat du. 158 00:14:34,039 --> 00:14:35,140 Zein da arazotxoa? 159 00:14:35,174 --> 00:14:37,877 Autoa hondatu zaio. Konponduko dugu. 160 00:14:37,877 --> 00:14:40,212 Ez zarete ezertarako gauza. 161 00:14:40,212 --> 00:14:41,914 30 lagun, eta denak ezertarako gauza ez. 162 00:14:42,014 --> 00:14:45,017 -Neu joango naiz. -Margherita, tira. 163 00:14:45,150 --> 00:14:47,586 Lagunduko dizut. 164 00:14:47,686 --> 00:14:50,289 Lanean ari gara, eszena bat filmatzen. 165 00:14:50,289 --> 00:14:52,291 Ikusi nahi baduzu, primeran. 166 00:14:52,625 --> 00:14:56,929 Hau esan nahi dizut: aktorea ikusi nahi dut. 167 00:14:56,962 --> 00:14:58,497 Ulertzen didazu? 168 00:14:58,530 --> 00:15:03,135 Pertsonaiaz gainera, hura antzezten duen aktorea ikusi nahi dut. 169 00:15:03,269 --> 00:15:06,739 -Nor da? -Nor? Zu, jakina! 170 00:15:06,772 --> 00:15:08,774 Ez duzu pertsona gisa desagertu behar. 171 00:15:08,807 --> 00:15:13,145 Langileak hor egon behar du, baina zuk ondoan egon behar duzu. 172 00:15:13,412 --> 00:15:15,114 -Ulertu didazu? -Bai. 173 00:15:15,147 --> 00:15:17,416 Langilea eta zu. 174 00:15:19,518 --> 00:15:23,222 Zuen lekuetara. Beste baterako prestatuko gara. 175 00:16:04,630 --> 00:16:06,065 Barry. 176 00:16:09,969 --> 00:16:12,504 -Kaixo. -Kaixo. 177 00:16:15,207 --> 00:16:16,742 Zer moduz hegaldia? 178 00:16:18,877 --> 00:16:20,546 Luzea. 179 00:16:27,519 --> 00:16:28,587 Ez… 180 00:16:28,988 --> 00:16:30,622 O, ez! 181 00:16:34,827 --> 00:16:35,627 Ez! 182 00:16:38,197 --> 00:16:39,665 Hilko zaitut. 183 00:16:41,066 --> 00:16:43,535 Ez, nekatuta dago, urduri… 184 00:16:43,635 --> 00:16:48,407 …goizean egin dioten azterketagatik. Kezkatuta dago. 185 00:16:48,540 --> 00:16:52,177 Zergatik egin behar diote beste TAC bat? 186 00:16:52,277 --> 00:16:55,314 Medikuak erabaki duelako. 187 00:16:55,414 --> 00:16:58,951 -Jan du? Goseak zegoen? -Bai. 188 00:16:59,051 --> 00:17:02,855 Gauean ekarri nion pastela jan du. 189 00:17:03,088 --> 00:17:05,491 Zer goxoa! Zer ondo. 190 00:17:05,824 --> 00:17:07,993 Esan nizun gaur arratsaldean ezin naizela joan, ezta? 191 00:17:08,060 --> 00:17:11,497 Esan zenidan, bai. Nolakoa da aktorea? Jatorra? 192 00:17:11,697 --> 00:17:14,733 Ez dakit. Ez du hitzik esan. 193 00:17:15,167 --> 00:17:16,535 Lo dago. 194 00:17:17,970 --> 00:17:21,040 Beharbada, ez du jakingo zuzendaria naizela. 195 00:17:21,640 --> 00:17:23,742 Hasiera polita! 196 00:17:24,109 --> 00:17:27,513 Bihar hitz egingo dugu. Gabon. 197 00:17:41,060 --> 00:17:42,461 Ama. 198 00:17:45,898 --> 00:17:48,033 Lo zaude? 199 00:17:50,369 --> 00:17:54,306 Zer esan nahi du "batzuk"ek? 200 00:17:54,773 --> 00:17:56,008 Zer? 201 00:17:56,542 --> 00:18:00,379 "Arrosa batzuk ikusi zituen". 202 00:18:00,946 --> 00:18:03,849 -Zer osagarri mota da? -Ez dakit. 203 00:18:04,383 --> 00:18:06,452 Objektu zuzena. 204 00:18:06,618 --> 00:18:08,587 Objektu zuzena, bai. 205 00:18:09,021 --> 00:18:11,390 Baina zergatik "batzuk"? 206 00:18:12,591 --> 00:18:17,362 "Arrosa batzuk"; bat baino gehiago esan nahi du. 207 00:18:18,130 --> 00:18:20,833 Zer iruditzen zaizu? 208 00:18:22,201 --> 00:18:26,572 Tuntuntzen ari naizela hemen egotearen poderioz. 209 00:18:44,756 --> 00:18:47,192 -Barry. -Ai Jauna! 210 00:18:47,226 --> 00:18:49,461 -Iritsi gara. -Ai Jauna! 211 00:18:50,395 --> 00:18:53,065 Zer amets izugarria! 212 00:18:53,599 --> 00:18:56,802 Kevin Spaceyk hil egin nahi ninduen. 213 00:18:56,902 --> 00:19:01,540 Amets itsusia! Ikaragarria! 214 00:19:02,040 --> 00:19:06,645 Oso… nekatuta nago, oso nahasita. 215 00:19:06,945 --> 00:19:08,180 -Gabon. -Gabon. 216 00:19:08,647 --> 00:19:13,051 -Zer ordu da? -10:40. 217 00:19:13,752 --> 00:19:16,288 Gose naiz. 218 00:19:17,356 --> 00:19:19,992 Tristea da, gero, bakarrik jatea! 219 00:19:20,092 --> 00:19:21,393 Bai. 220 00:19:23,295 --> 00:19:25,898 Elkarrekin afalduko al dugu? 221 00:19:25,998 --> 00:19:28,901 Berandu samar da, bihar lan egin behar dut… 222 00:19:28,967 --> 00:19:32,404 Gero, nirekin lotan gera zaitezke. 223 00:19:32,704 --> 00:19:34,706 Nola duzu izena? 224 00:19:34,907 --> 00:19:37,543 Nola dudan izena? 225 00:19:38,710 --> 00:19:40,479 Barrez? 226 00:19:44,750 --> 00:19:47,219 -Txantxa zen. -Txantxa zen! 227 00:19:47,319 --> 00:19:49,922 -Gabon. -Gabon, Barry. 228 00:19:50,389 --> 00:19:52,224 Kontuz. Hori da. 229 00:19:56,028 --> 00:19:58,697 -Txantxa zen. -Ondo da. 230 00:19:58,730 --> 00:20:01,366 Agur. Zoaz lotara. 231 00:20:17,316 --> 00:20:19,318 Bihotzak eta birikek elkarrekin lan egiten dute. 232 00:20:19,384 --> 00:20:23,322 Bietako bat gaizki baldin badago, besteak lagundu egin behar dio. 233 00:20:23,755 --> 00:20:26,992 Aipatu zenidan traumaren ondorioa da pulmonia. 234 00:20:27,025 --> 00:20:28,193 Erori egin zen. 235 00:20:28,327 --> 00:20:31,997 Pulmoniak neke handia eragin dio zuen amaren bihotzari… 236 00:20:32,030 --> 00:20:34,066 …eta lehendik ere ondoeza zuen. 237 00:20:34,266 --> 00:20:37,636 Begiraiozue elektrokardiogramari. 238 00:20:37,769 --> 00:20:39,938 Bentrikuluen diametroak oso handiak dira. 239 00:20:39,972 --> 00:20:41,073 Zer esan nahi du? 240 00:20:41,073 --> 00:20:44,876 Bihotza gehiegi handitu da, nekatuta dagoelako. 241 00:20:45,244 --> 00:20:49,448 Kale hau, zoritxarrez, norabide bakarrekoa da. 242 00:20:49,514 --> 00:20:52,784 Eta, tamalez, ez dago atzera egiterik. 243 00:21:15,707 --> 00:21:19,111 Ez dut ondo ulertu amaren arazoa bihotza edo birikak diren. 244 00:21:19,144 --> 00:21:22,314 -Gauza nahasiak esan dizkigu. -Ez da nahasia izan. 245 00:21:22,347 --> 00:21:27,152 Esan du ez dakiela noiz gertatuko den, baina laster gerta daitekeela. 246 00:21:27,185 --> 00:21:30,689 Baina aditzera eman du ama hobetu daitekeela, egoera ez dela… 247 00:21:30,756 --> 00:21:32,257 Margherita. 248 00:21:32,457 --> 00:21:35,661 Ama hiltzen ari da. 249 00:21:56,148 --> 00:21:57,949 Biboteak! 250 00:22:02,688 --> 00:22:04,356 -Gero ikusiko dugu. -Gero. 251 00:22:07,659 --> 00:22:09,928 Goiko argia. 252 00:22:10,228 --> 00:22:11,897 Ez da ona niretzat. 253 00:22:17,369 --> 00:22:22,341 Fabrika hau erosteko tratua egin berria duzu, Barry. 254 00:22:22,541 --> 00:22:26,812 Lehengo jabearentzat hau une mingarria da… 255 00:22:26,945 --> 00:22:28,747 …porrota. 256 00:22:28,780 --> 00:22:31,616 Hiru belaunaldiz izan dira jabeak. 257 00:22:31,616 --> 00:22:33,385 Fabrika erosi berria duzu… 258 00:22:33,418 --> 00:22:35,787 Dena ulertzen dut. 259 00:22:35,821 --> 00:22:38,423 Haientzat ez da galera ekonomiko soil bat. 260 00:22:38,457 --> 00:22:41,927 Jabetza hau galtzea beren historiako zati bat galtzea da. 261 00:22:41,993 --> 00:22:43,929 -Bost minutu, eta prest. -Bai, bai. 262 00:22:43,995 --> 00:22:48,767 Jabetzak jarraituko duela esanez lasaitu behar dituzu jabe ohiak. 263 00:22:48,900 --> 00:22:52,237 -Zutaz fidatu behar dute. -Fidatu egin behar dute. 264 00:22:52,237 --> 00:22:53,739 -Bai. -Fidatu egin behar dute. 265 00:22:53,739 --> 00:22:56,308 Nitaz fidatu behar dute, ezta? 266 00:22:56,675 --> 00:22:58,310 Xanpaina! 267 00:22:59,111 --> 00:23:00,612 Benetakoa da? 268 00:23:00,746 --> 00:23:02,214 Gezurrezkoa! 269 00:23:02,347 --> 00:23:06,551 Faltsua, nire bizitza osoa bezala. Hori baita aktore izatea. 270 00:23:07,519 --> 00:23:11,056 Benetako xanpaina nahi dut eszenarako. 271 00:23:11,656 --> 00:23:14,926 Barry Huggins naiz, eta Barryk benetako xanpaina behar du. 272 00:23:14,926 --> 00:23:16,094 -Ulertzen? -Bai. 273 00:23:16,094 --> 00:23:18,230 Oso serio ari naiz. 274 00:23:19,865 --> 00:23:21,099 Benetan? 275 00:23:22,934 --> 00:23:24,836 Txantxa zen! 276 00:23:25,103 --> 00:23:28,774 Esan nahi dut oso harro nagoela… 277 00:23:29,107 --> 00:23:32,277 …marka hau biziberritzeaz… 278 00:23:32,611 --> 00:23:35,647 …ezaguna baita mundu osoan. 279 00:23:44,623 --> 00:23:50,262 Zuek, langileek, oraintxe bertan eten behar duzue okupazioa… 280 00:23:50,262 --> 00:23:52,464 …bestela fabrika itxiko dut… 281 00:23:52,631 --> 00:23:58,403 …eta zuek lanik gabe geratuko zarete. 282 00:24:03,375 --> 00:24:06,111 Hau beste eszena bat da. Geldi! Geldi! 283 00:24:06,545 --> 00:24:08,980 Barry, dena ondo. Lehenengo partea, ondo… 284 00:24:09,548 --> 00:24:11,983 -Ahoskera! -…bigarren partea, berriz. 285 00:24:11,983 --> 00:24:15,654 "Operai". Badakit. Kosta egiten zait. 286 00:24:15,787 --> 00:24:18,857 -Ez, beste eszena bat egin duzu. -Ez! 287 00:24:19,758 --> 00:24:21,193 Beste eszena bat? 288 00:24:21,226 --> 00:24:23,228 -Ikusagun… -Bigarren partea… 289 00:24:23,328 --> 00:24:26,832 -Oker dago, baina berdin dio. -Lehen eguneko nerbioak. Barkatu. 290 00:24:26,865 --> 00:24:29,634 Beste bat egingo dugu. Mugi! 291 00:24:29,668 --> 00:24:32,504 Berriz egingo dugu. Prest nago. Begira. 292 00:24:32,838 --> 00:24:35,574 Eta, halako batean, Margherita desagertu egin zen. 293 00:24:35,740 --> 00:24:38,710 Benetan, ez zintugun aurkitzen. 294 00:24:39,778 --> 00:24:44,249 Zure gurasoak etsita zeuden. Aitak esaten zuen: "Lasai!"… 295 00:24:44,416 --> 00:24:47,185 Urduriena bera zegoen, ordea. 296 00:24:47,752 --> 00:24:51,289 Zure bila ibili ginen hondartzan, tabernan… 297 00:24:51,289 --> 00:24:53,892 Baina haize-ekaitz moduko bat hasi zen… 298 00:24:53,892 --> 00:24:58,630 …eguraldia bat-batean aldatzen duen horietakoa. 299 00:24:58,830 --> 00:25:02,133 Zenbat urte zituen Margheritak, sei edo zazpi, ezta? 300 00:25:04,436 --> 00:25:06,338 Ama, oroitzen zara? 301 00:25:06,571 --> 00:25:09,374 Badakizue nor hil den? 302 00:25:09,975 --> 00:25:13,545 Zera, Giovannak deitu dit eta… 303 00:25:13,578 --> 00:25:17,215 Ez dakit zer Giovannak, hainbeste ezagutzen baititut. 304 00:25:17,249 --> 00:25:19,618 Baina hau esan dit: 305 00:25:19,651 --> 00:25:23,788 "Berri txar bat eman behar dizut, hil da…" 306 00:25:25,891 --> 00:25:28,193 Hil da… 307 00:25:29,194 --> 00:25:32,230 Ez diot ulertu nor. 308 00:25:32,864 --> 00:25:34,065 Nor? 309 00:25:34,199 --> 00:25:35,634 Nor? 310 00:25:35,934 --> 00:25:37,936 Ez dakit. 311 00:25:40,138 --> 00:25:42,207 Atseginak izan dira zu bisitatzera etorrita. 312 00:25:42,374 --> 00:25:44,109 Bai, bai. 313 00:25:44,809 --> 00:25:46,378 Nola zaude? 314 00:25:46,711 --> 00:25:48,813 -Erkin. -Nola? 315 00:25:49,381 --> 00:25:52,117 -Erkin. -Zer esan nahi du? 316 00:25:52,384 --> 00:25:55,320 Indarrik gabe esan nahi du. 317 00:25:55,820 --> 00:25:59,357 Zer aspergarriak diren Luciano eta Paola! 318 00:25:59,891 --> 00:26:02,827 Gogoratzen al zinen Lucianok kontatu duen pasadizoaz? 319 00:26:03,128 --> 00:26:04,829 -Ez. -Ez? 320 00:26:05,096 --> 00:26:07,299 -Ezertaz ez? -Ez. 321 00:26:09,301 --> 00:26:12,037 Atseginak dira, baina aspertu egiten naiz. 322 00:26:12,070 --> 00:26:16,908 Beti kontu berekin… beti lehengo kontuekin… Beti… 323 00:26:18,310 --> 00:26:22,113 Baina estimu handitan zauzkate. Beti deika zure berri jakiteko. 324 00:26:22,147 --> 00:26:25,016 Bai, bai, jatorrak dira. 325 00:26:25,183 --> 00:26:26,585 Aspergarri samarrak dira. 326 00:26:26,651 --> 00:26:28,820 Aspergarriak dira, bai. 327 00:26:28,820 --> 00:26:31,156 -Pixka bat. -Bai. 328 00:26:31,690 --> 00:26:35,226 Tira, elkarrekin gaude zu eta biok. 329 00:26:38,229 --> 00:26:40,031 Nekatuta zaude? 330 00:26:40,465 --> 00:26:41,499 Bai. 331 00:26:41,967 --> 00:26:44,002 Gehiegi lan egiten duzu. 332 00:26:45,537 --> 00:26:47,572 "Aizu, Huggins jauna?" 333 00:26:48,073 --> 00:26:49,341 "Bai, ni naiz". 334 00:26:49,908 --> 00:26:52,177 "Stanley Kubrick naiz". 335 00:26:53,945 --> 00:26:55,947 "Nola bidaliko dizut gidoia?" 336 00:26:56,915 --> 00:26:58,516 "Mezulariz". 337 00:26:58,783 --> 00:26:59,951 "Eta ez bazaude etxean?" 338 00:27:00,018 --> 00:27:03,555 "Etxean ez banago, mezulariak atean utziko du". 339 00:27:04,589 --> 00:27:07,993 "Hori sinestezina da, nireak ez du hori egiten". 340 00:27:08,059 --> 00:27:10,795 Londresera joan nintzen, bidaia-zorro soil batekin. 341 00:27:10,829 --> 00:27:12,597 Astebetez filmatu behar omen nuen. 342 00:27:12,631 --> 00:27:15,967 Baina esana zidaten inork ez zuela Kubrickekin astebetez filmatzen. 343 00:27:16,101 --> 00:27:18,136 Inork ez zuen astebetez bakarrik filmatzen. 344 00:27:18,236 --> 00:27:20,639 Badakizu zenbat denbora gelditu nintzen? 345 00:27:20,772 --> 00:27:22,140 Gehiago… 346 00:27:22,907 --> 00:27:24,576 -Hiru hilabete. -Hiru hilabete. 347 00:27:24,876 --> 00:27:26,811 -Ekarriguzu beste bat. -Ez… 348 00:27:26,911 --> 00:27:27,979 -Bai, ba. -Ez. 349 00:27:28,013 --> 00:27:30,949 Hoteleko gelan nengoen, zain. 350 00:27:31,549 --> 00:27:34,686 Semearen jaiotza ere galdu nuen. 351 00:27:35,020 --> 00:27:39,024 -Hori ez da polita. -Badakizu nolakoa den gure lana. 352 00:27:39,257 --> 00:27:42,727 Stanley txoratuta zegoen nirekin. 353 00:27:42,894 --> 00:27:47,699 Bi film gehiago idazten ari zen. Nire neurrira. Traje bat bezala. 354 00:27:49,134 --> 00:27:52,771 Baina, zoritxarrez, ez genuen astirik izan. 355 00:28:15,927 --> 00:28:18,229 Kaixo, Peppino de Filippo! 356 00:28:18,997 --> 00:28:20,699 Dottore Antonio! 357 00:28:21,332 --> 00:28:24,569 Edan esne gehiago, esnea ona da. 358 00:28:24,903 --> 00:28:28,106 Esnea egokia da adin guztietan. 359 00:28:28,273 --> 00:28:31,509 Eraman nazazu etxera, mesedez, zoaz zu berarekin edatera. 360 00:28:31,543 --> 00:28:33,211 Ohera joan nahi dut. Logale naiz. 361 00:28:33,545 --> 00:28:36,181 Kaixo, usain zoragarria! 362 00:28:36,981 --> 00:28:38,750 Kaixo, Erroma! 363 00:28:38,850 --> 00:28:40,819 Rossellini! 364 00:28:41,119 --> 00:28:44,055 Antonioni! Petri! Fellini! 365 00:28:44,556 --> 00:28:46,791 Felliniren Erroma! 366 00:28:47,358 --> 00:28:49,394 Eraman nazazue Via Venetora. 367 00:28:49,461 --> 00:28:51,830 Eraman nazazue Via Venetora! 368 00:28:54,733 --> 00:28:57,035 Arraroa da. Kubricken film guztiak ikusita neuzkala uste nuen. 369 00:28:57,068 --> 00:28:59,437 Baina zein filmatu zuen Barryrekin? 370 00:28:59,471 --> 00:29:03,007 Bat ere ez. Barryk ez du sekula Kubrickekin lan egin. 371 00:29:03,408 --> 00:29:06,411 -Ezta, Barry? -E, Margherita! 372 00:29:09,214 --> 00:29:12,751 Beste film bat egin behar dugu elkarrekin, Margherita. 373 00:29:12,751 --> 00:29:15,487 -Egingo dugu, e? -Ideia polita da. 374 00:29:15,553 --> 00:29:16,955 Bai, pentsatuko dugu. 375 00:29:17,188 --> 00:29:20,291 Gangster-film bat, arimarekin. 376 00:29:20,358 --> 00:29:22,293 Arimarekin! 377 00:29:22,460 --> 00:29:24,696 Film zaharrak bezala. 378 00:29:24,696 --> 00:29:28,233 Humphrey Bogart, James Cagney, Edward G. Robinsonekin. 379 00:29:28,266 --> 00:29:31,035 "Tira, Frazier, akabo". 380 00:29:31,102 --> 00:29:34,139 "Traizioa egin didazue, zuengatik egin dut hau dena". 381 00:29:34,172 --> 00:29:35,807 Nik antzezten dudan pertsonaiak… 382 00:29:35,874 --> 00:29:39,144 …itxuraz, tipo jatorra dirudi. 383 00:29:39,144 --> 00:29:41,913 Pertsona positibo bat naiz… 384 00:29:41,913 --> 00:29:45,517 …baina, berez, kriminal bat da. 385 00:29:45,550 --> 00:29:48,319 Polizian infiltratutako kriminal bat. 386 00:29:48,353 --> 00:29:50,688 -Ideia polita da. -Polita, bai. 387 00:29:50,755 --> 00:29:54,859 Plano luze batekin hasten da, "Touch of evil" bezala. 388 00:29:54,893 --> 00:29:56,528 Plano-sekuentzia luze bat. 389 00:29:56,628 --> 00:30:01,299 Itzulinguru bat egin, eta bukatzen du… kartzelan. 390 00:30:01,800 --> 00:30:04,135 Kartzelan? Ederra, oso ederra. 391 00:30:04,569 --> 00:30:08,373 Zu izango zara zuzendaria. Zure ukitu emakumezkoarekin. 392 00:30:08,439 --> 00:30:10,275 -Zure filma, bai? -Egokia da. 393 00:30:10,308 --> 00:30:11,910 Ezagutzen zaitut. 394 00:30:12,177 --> 00:30:14,078 Ezagutzen zaitut, nire oilanda. 395 00:30:14,279 --> 00:30:16,414 Zuk ekarpen bat egin diezaiokezu. 396 00:30:16,447 --> 00:30:18,149 Eta kontakizuna… 397 00:30:18,149 --> 00:30:22,954 Haria ikuspegi desberdinetatik erakusten duen film bat da. 398 00:30:23,354 --> 00:30:25,056 -Ikuspegi desberdinetatik. -Ezin dut gehiago. 399 00:30:25,089 --> 00:30:30,662 Eta, aldiro, hutsetik hasten da berriz. 400 00:30:30,695 --> 00:30:32,730 Dena berriz hasten da. 401 00:30:32,730 --> 00:30:34,098 Barkatu, jaunok. 402 00:30:34,132 --> 00:30:36,768 -Adiskidea! Nola duzu izena? -Amedeo. 403 00:30:36,835 --> 00:30:39,671 Amedeo, e? Amedeo du nire semeak izena. 404 00:30:39,704 --> 00:30:41,439 Semea Amedeo omen du. 405 00:30:41,506 --> 00:30:44,108 -Hau debalde, ezta? -Bai, debalde. 406 00:30:44,108 --> 00:30:45,410 Zer lotsa! 407 00:30:45,610 --> 00:30:46,878 Aurpegi polita duzu. 408 00:30:47,078 --> 00:30:48,413 Aurpegi polita, bai. 409 00:30:48,713 --> 00:30:50,381 -Aurpegi ederra, ezta? -Bai, ederra. 410 00:30:50,448 --> 00:30:52,483 Nire ziegakidea izan liteke. 411 00:30:53,651 --> 00:30:56,487 Harreman anbiguo bat dute; sexuala, beharbada. 412 00:30:56,554 --> 00:30:59,224 Ez dakizu. Zure esku dago. Zer dago gure artean? 413 00:30:59,257 --> 00:31:01,426 -Zer dago haien artean? -Zer dago? 414 00:31:01,459 --> 00:31:03,695 Zer dago haien artean? Zuk erabaki. 415 00:31:03,895 --> 00:31:06,497 -Zuk erabaki behar duzu. -Orain erabaki behar dut? 416 00:31:06,598 --> 00:31:09,434 -Zu perfektua zara film honetarako. -Hala sentitzen dut, nire filma da. 417 00:31:09,434 --> 00:31:12,704 -Eta gizona… -Ez zait gustatzen. 418 00:31:12,971 --> 00:31:14,372 -Gizonak ihes egiten du. -Zer ari zara? 419 00:31:41,299 --> 00:31:43,434 Ama, zer egin duzu? 420 00:31:43,668 --> 00:31:45,536 Ia ez dut ukitu. 421 00:31:45,837 --> 00:31:48,907 Mekanikariak esan dit oso ondo daukadala autoa… 422 00:31:49,007 --> 00:31:51,009 …eta ez dirudiela 14 urte dituenik. 423 00:31:51,075 --> 00:31:53,144 Ez al zenuen esan ez zenuela gehiago gidatuko? 424 00:31:53,177 --> 00:31:55,446 Bai, baina gaur min nuen hanketan… 425 00:31:55,446 --> 00:31:59,117 …eta, horrelakoetan, on egiten dit gidatzeak, atseden hartzen dut. 426 00:31:59,150 --> 00:32:01,786 Karneta el al daukazu iraungita? Utzidazu ikusten. 427 00:32:02,053 --> 00:32:03,755 Ez dago iraungita. 428 00:32:04,856 --> 00:32:06,457 Ez, e? 429 00:32:08,793 --> 00:32:12,196 -Oraindik balio du, ezta? -Balio du, bai. 430 00:32:12,230 --> 00:32:13,998 Zer ari zara? 431 00:32:14,032 --> 00:32:16,668 Jaitsi. Nik aparkatuko dut. 432 00:32:25,610 --> 00:32:28,379 Kontuz, kontuz. 433 00:32:32,550 --> 00:32:35,586 Margherita! Ez, ez! 434 00:32:40,224 --> 00:32:42,260 Ez, Margherita! 435 00:32:53,871 --> 00:32:58,576 Visconti-ko ikasle ohi batzuk bihar joan nahi dute ama ikustera. 436 00:32:58,609 --> 00:33:02,113 Baina ez dakit; gaur arratsaldean deituko diet… 437 00:33:02,146 --> 00:33:08,186 …ez baitakit bisitak on egingo dion edo okerrago jarriko den. 438 00:33:08,252 --> 00:33:09,854 Zergatik esaten duzu hori? 439 00:33:09,854 --> 00:33:11,389 Tira, ba… 440 00:33:11,389 --> 00:33:14,258 Zer? Itxaron pixka bat. 441 00:33:14,359 --> 00:33:17,895 Gaurko eszena eta 28koa egun berean dira, ezta? 442 00:33:17,996 --> 00:33:20,798 Bai, noski. Barryk 28ko jantzi bera du. 443 00:33:20,832 --> 00:33:21,666 Ederki, mila esker. 444 00:33:22,633 --> 00:33:23,935 Barkatu. Esadazu. 445 00:33:24,102 --> 00:33:26,938 Beldur naiz ez oten den urdurituko ulertu ezinik… 446 00:33:26,971 --> 00:33:31,209 …zergatik datozkion denak bat-batean agurtzera. 447 00:33:31,275 --> 00:33:35,847 Ez dakit ama bere egoeraz jabetu ote den. Zenbateraino jabetu den… 448 00:33:36,047 --> 00:33:38,750 Giovanni, elkarrizketa honek gaizkitu egiten nau. 449 00:33:38,750 --> 00:33:42,787 Gaizkitu egingo zaitu, baina hitz egin beharra daukagu, zoritxarrez. 450 00:33:43,287 --> 00:33:46,457 -Zer diozu? -Ez dakit. Atsegin emango dio. 451 00:33:46,457 --> 00:33:52,730 Nekatu egingo da, baina bisitak gustatzen zaizkio. 452 00:33:52,730 --> 00:33:54,665 Ederki, etortzeko esango diet. 453 00:33:54,832 --> 00:33:57,368 -Nire ustez, bai. -Egun ona pasa. 454 00:34:23,895 --> 00:34:25,430 Geldi! 455 00:34:46,317 --> 00:34:50,855 Borrokatzen ez duenak galdu du. Eutsi, Mario! 456 00:34:52,990 --> 00:34:55,693 -Egun on. -Baita zuri ere. 457 00:34:57,595 --> 00:35:00,865 Zure ama atseden hartzen ari da. Gaur dena jan du. 458 00:35:00,965 --> 00:35:03,634 -Aizu, Margherita… -Bai. 459 00:35:04,168 --> 00:35:07,105 Orain dela hilabete semeak etxetik alde egin dit. 460 00:35:09,173 --> 00:35:14,078 Ohar bat utzi, eta alde egin du. Geroztik ez dakigu ezer. 461 00:35:15,279 --> 00:35:19,717 Erizainak, Francescak, semea bilatzen laguntzeko eskatu dit. 462 00:35:19,750 --> 00:35:22,386 Baina ez dakit ahal dudan. 463 00:35:23,788 --> 00:35:26,057 Badakizu Francesca nor den? 464 00:35:26,657 --> 00:35:27,859 Ama? 465 00:35:36,234 --> 00:35:37,835 Ama? 466 00:35:39,337 --> 00:35:40,872 Ama, zu al zara? 467 00:35:51,215 --> 00:35:52,717 Ai ene! 468 00:38:39,550 --> 00:38:43,187 Elgi, enpresa elektriko berri batekoa naiz. 469 00:38:43,220 --> 00:38:45,256 Beste enpresa batekin edukiko duzu kontratua… 470 00:38:45,289 --> 00:38:48,659 …baina 0,09 euro kilovatioko tarifa eskaintzen dizut. 471 00:38:48,693 --> 00:38:50,528 Faktura bat erakutsita, zenbat kontsumitzen duzun jakin… 472 00:38:50,594 --> 00:38:53,731 …eta frogatuko dizut ikaragarri aurreztuko duzula. 473 00:38:53,798 --> 00:38:57,134 Mila esker, baina ez da nire etxea, amaren etxea da. 474 00:38:57,301 --> 00:38:59,737 Har ezazu faktura bat, azkena ez bada ere. 475 00:39:01,572 --> 00:39:04,809 Ez dakit non ote dauzkan. 476 00:39:06,944 --> 00:39:08,145 Beharbada… 477 00:39:08,946 --> 00:39:11,349 …tiradera hauetan. 478 00:39:12,049 --> 00:39:13,651 Ez, hemen ez. 479 00:39:20,291 --> 00:39:22,026 Ez dakit, beharbada… 480 00:39:22,460 --> 00:39:24,462 …sukaldean. 481 00:39:24,695 --> 00:39:25,963 Ikusagun. 482 00:39:26,330 --> 00:39:28,232 Tiradera hauek… 483 00:39:30,935 --> 00:39:33,070 Arraroa da. 484 00:39:33,471 --> 00:39:35,673 Beste egun batean etorriko naiz. 485 00:39:35,806 --> 00:39:37,441 Itxaron pixka bat. 486 00:39:37,875 --> 00:39:39,610 Seguru asko… 487 00:39:41,011 --> 00:39:43,214 Arraroa da. 488 00:39:44,815 --> 00:39:48,519 Gure amak beti… Hozkailu gainean. 489 00:39:49,820 --> 00:39:52,556 Benetan, ez dio axola. Lasai bila ezazu. 490 00:39:52,990 --> 00:39:58,129 Beste egun batean etorriko naiz, ordurako izango dituzu. Ez kezkatu. 491 00:41:00,858 --> 00:41:03,093 -Ama! -Kaixo. 492 00:41:03,527 --> 00:41:04,929 Kaixo! 493 00:41:06,030 --> 00:41:07,832 Federico, kaixo. 494 00:41:07,865 --> 00:41:09,834 -Zer moduz? -Ondo. 495 00:41:10,067 --> 00:41:12,136 Pozten naiz. 496 00:41:13,270 --> 00:41:15,139 Neskarekin eskiatu duzu? 497 00:41:15,139 --> 00:41:19,176 Batzuetan. Gehienetan, hotelean egon naiz ordenagailuan lanean. 498 00:41:19,210 --> 00:41:20,811 Lotan. 499 00:41:22,379 --> 00:41:24,715 -Lanean. -Ondo da. 500 00:41:24,815 --> 00:41:26,851 Ez duzu ezer egin latinarekin, ezta? 501 00:41:26,851 --> 00:41:32,289 Hala ere, 3 jartzen dit beti. Begitan hartua nauka atso horrek. 502 00:41:32,356 --> 00:41:35,292 Nahikoa da kontu horrekin. Capponi andrea aparta da. 503 00:41:35,359 --> 00:41:38,662 -Oker zaude. -Livia, ez duzu ikasten. 504 00:41:38,696 --> 00:41:41,298 Baina test asko egin ditut karneterako. 505 00:41:41,432 --> 00:41:43,334 -Karneta? -Motoarena. 506 00:41:43,367 --> 00:41:45,636 Motoa oso urrun dago, Livia. 507 00:41:45,703 --> 00:41:49,039 -Hitzeman zenidan! -Nik ez dizut ezer hitzeman. 508 00:41:49,473 --> 00:41:51,509 -Aitak hitzeman zidan. -Federico! 509 00:41:51,542 --> 00:41:54,812 Aizu, nik ez nuen ezer hitzeman. 510 00:41:54,879 --> 00:41:58,382 -Nik beste zerbait esan nuen? -Zer esan zenuen? 511 00:41:58,415 --> 00:41:59,950 Berdin dio. 512 00:41:59,984 --> 00:42:01,652 Hobeto zaude? 513 00:42:02,286 --> 00:42:04,822 Bai, hobetoxeago. 514 00:42:04,855 --> 00:42:06,857 Jan, ez dut besterik egiten. 515 00:42:07,291 --> 00:42:09,493 Baina nazkatuta nago hemen egoteaz. 516 00:42:10,060 --> 00:42:12,796 Margherita, esan dizute noiz joango naizen etxera? 517 00:42:12,897 --> 00:42:14,899 Ez, oraindik ez dut haiekin hitz egin. 518 00:42:15,099 --> 00:42:17,668 Palma andreari orain dela bi ordu eman diote alta. 519 00:42:17,701 --> 00:42:20,771 Ondoko gelan zegoen andreari. 520 00:42:20,905 --> 00:42:24,341 -Ez zegoen ni baino hobeto. -Zer, mainak? 521 00:42:24,375 --> 00:42:25,509 -Bai. -Zer dela eta? 522 00:42:26,544 --> 00:42:28,712 Ondo pasatzen dudalako. 523 00:42:28,979 --> 00:42:32,116 Ederki. Bitartean, fisioterapia bukatu behar duzu. 524 00:42:32,249 --> 00:42:34,251 Ea medikuak zer dioen. 525 00:42:34,985 --> 00:42:38,088 -Ez duzu nire oparia ireki. -Barkatu. 526 00:42:38,155 --> 00:42:40,824 Urduri samar nago gaur, eta badakizu zergatik? 527 00:42:40,858 --> 00:42:44,328 Gaur goizean fisioterapista tiraka aritu zait alde batera eta bestera. 528 00:42:44,461 --> 00:42:47,131 Gogorregi eginarazten dizkit ariketak. 529 00:42:47,197 --> 00:42:50,734 Horrelakoa da fisioterapia. Ez badizu gogor egiten… 530 00:42:50,768 --> 00:42:53,170 -Badakizu zer den dibertigarriena? -Zer? 531 00:42:53,370 --> 00:42:56,607 Zenbat eta zaharrago, orduan eta tuntunagotzat hartzen zaituzte. 532 00:42:57,474 --> 00:43:00,778 Gehiago ulertzen duzu, ordea, pentsatzen duzulako. 533 00:43:01,111 --> 00:43:02,813 Bizitzak erakutsia. 534 00:43:03,314 --> 00:43:05,282 Bizitzak erakutsia. 535 00:43:08,018 --> 00:43:09,019 Badaukazu? 536 00:43:09,053 --> 00:43:11,455 Zer ederra! Ez, ez daukat. 537 00:43:11,522 --> 00:43:13,457 Oso kontzertu ederra. 538 00:43:13,857 --> 00:43:15,492 Nire biloba da. 539 00:43:15,559 --> 00:43:16,727 -Kaixo. -Kaixo. 540 00:43:16,894 --> 00:43:19,797 Oso kontzertu ederra, eskerrik asko. 541 00:43:22,032 --> 00:43:24,234 -Livia. -Bai? 542 00:43:24,268 --> 00:43:25,402 Zer ari zara? 543 00:43:25,903 --> 00:43:27,504 Ezer ez. 544 00:43:27,571 --> 00:43:30,741 -Etorriko al zara? -Itxoin pixka bat. 545 00:43:30,874 --> 00:43:34,144 Begira zer aurkitu dudan tiradera batean. 546 00:43:35,279 --> 00:43:37,781 Zergatik jantzi duzu amonaren mantala? 547 00:43:37,815 --> 00:43:39,717 Ez dakit. Dutxatu naiz eta aurkitu egin dut. 548 00:43:39,717 --> 00:43:43,187 -Erantzi ezazu. Ez zait gustatzen. -Zergatik ez? 549 00:43:43,187 --> 00:43:44,021 Ez dakit… 550 00:43:44,021 --> 00:43:49,193 Begira: pizzeriak, txinatar jatetxe bat, kebab bat… 551 00:43:49,393 --> 00:43:51,862 -Eta hau… -Japoniarra. 552 00:43:51,895 --> 00:43:54,798 Hau thailandiarra, eta hau? 553 00:43:54,932 --> 00:43:56,567 Vietnamdarra. 554 00:43:56,934 --> 00:43:59,536 -Amonak erabiltzen al ditu? -Baietz uste dut. 555 00:43:59,570 --> 00:44:01,705 Ene bada, amona…! 556 00:44:03,674 --> 00:44:06,677 Gizarteak bizi duen une delikatu honetan… 557 00:44:06,710 --> 00:44:09,913 …herriaren kontzientziari hitz egingo al dio film honek? 558 00:44:11,915 --> 00:44:15,319 Gaur ikusleek berek beste konpromiso bat eskatzen dute: 559 00:44:15,352 --> 00:44:18,055 Entretenimendu hutsa izango ez den zinema mota baten ordez… 560 00:44:18,088 --> 00:44:21,925 …gure errealitatean eragina izango duen zerbait. 561 00:44:22,092 --> 00:44:24,795 Horregatik, zinemaren zeregina da… 562 00:44:24,928 --> 00:44:27,598 Egia da. Zinemaren zeregina. 563 00:44:27,598 --> 00:44:30,768 Baina zergatik errepikatzen ditut gauza berak urtero? 564 00:44:30,968 --> 00:44:35,739 Denek uste dute gai naizela gertatzen ari dena ulertzeko. 565 00:44:35,773 --> 00:44:38,175 Baina ez dut jadanik ezer ulertzen. 566 00:44:38,876 --> 00:44:41,078 -Ez du ospitalera joan nahi. -Ez duela nahi? 567 00:44:41,111 --> 00:44:43,814 -Bai, ez du nahi. -Baina ez da posible. 568 00:44:43,847 --> 00:44:47,718 -Erabakita dago. Non dago? -Logelan. 569 00:44:47,785 --> 00:44:49,586 Ez dut joan beharrik. 570 00:44:50,254 --> 00:44:53,991 -Ez dut joan nahi. -Hitz egin duzu medikuarekin? 571 00:44:54,024 --> 00:44:56,727 Joan behar dugu, eta kitto. 572 00:44:57,227 --> 00:44:58,829 Mesedez. 573 00:44:59,396 --> 00:45:01,331 Fusilen mehatxupean. 574 00:45:01,598 --> 00:45:04,001 Bai, fusilen mehatxupean. 575 00:45:29,927 --> 00:45:35,132 Zure kide asko zinema intimistago eta minimalistagoan babestu dira. 576 00:45:35,399 --> 00:45:38,869 Zuk, berriz, orainaldian kokatu dituzu zeure kontakizunak. 577 00:45:38,902 --> 00:45:42,406 Beti izan zara koherentea zinema sozialaren ideiarekin… 578 00:45:42,539 --> 00:45:44,708 Ama, lagunduidazu. 579 00:45:44,975 --> 00:45:46,477 Zer? 580 00:45:46,510 --> 00:45:48,979 Erretorikak traba egiten dit. 581 00:45:49,446 --> 00:45:51,849 Borrokatzen ez duenak galdu du. Eutsi, Mario! 582 00:45:51,915 --> 00:45:53,350 Pankarta horiek… 583 00:45:53,417 --> 00:45:55,819 …lagunek eta ahaideek jarri dituzte. 584 00:45:55,853 --> 00:45:57,955 Hitzek traba egiten didate. 585 00:45:57,988 --> 00:46:01,158 Ez dute egia esaten, ez dute ezertarako balio. 586 00:46:10,134 --> 00:46:13,504 -Utzi ikusten. -Goleta zoragarria da. 587 00:46:13,537 --> 00:46:16,673 Bidaia zoragarria izango da. Goleta aukeratu daiteke. 588 00:46:16,707 --> 00:46:20,944 -Goleta honek bi edo hiru foke ditu. -Kulunkatu egiten da? 589 00:46:20,978 --> 00:46:22,980 -Ez da hondoratuko. -Utzi ikusten. 590 00:46:23,013 --> 00:46:24,648 Hauek dira argazkiak. 591 00:46:24,648 --> 00:46:26,617 Argazkiaren arabera aukeratu behar da. 592 00:46:26,650 --> 00:46:28,252 Nahi nuke… 593 00:46:28,519 --> 00:46:32,856 Berehala maitemindu nintzen enpresaburuaren pertsonaiaz. 594 00:46:32,890 --> 00:46:35,492 Gidoia irakurri orduko, telefonoa hartu nuen. 595 00:46:35,559 --> 00:46:39,096 "Aizu, Margherita? Prest naukazu". 596 00:46:39,329 --> 00:46:43,467 "Lehenengo hegazkina hartu, eta hara joango naiz". 597 00:46:43,500 --> 00:46:44,668 Arrazoi al dut? 598 00:46:44,935 --> 00:46:47,571 Zuzendari handia. Handia. 599 00:46:47,638 --> 00:46:49,606 Handi, handi, handia! 600 00:46:49,673 --> 00:46:51,074 Sentiberatasuna! 601 00:47:00,818 --> 00:47:02,052 Ama! 602 00:47:04,087 --> 00:47:07,858 Clara andrea, barkatu. Non dago nire ama? 603 00:47:09,293 --> 00:47:11,128 Andrea. Andrea! 604 00:47:23,974 --> 00:47:25,409 Ez dago inor. 605 00:47:28,912 --> 00:47:32,182 Barkatu, ondoko gelako andrea ez dago. 606 00:47:32,182 --> 00:47:34,785 -Nire ama da. Badakizue non dagoen? -Ez. 607 00:47:40,390 --> 00:47:42,059 Non dago nire ama? 608 00:47:42,092 --> 00:47:45,729 Ez kezkatu. Beste solairu batera eraman dute. 609 00:47:46,096 --> 00:47:48,832 Arnas-krisi txiki bat izan du. 610 00:47:48,999 --> 00:47:51,635 Zaintza intentsiboan pasatuko ditu egun batzuk. 611 00:47:51,668 --> 00:47:55,239 -Zaintza intentsiboan? -Ez kezkatu. Lasai egon. 612 00:48:06,016 --> 00:48:07,017 Kaixo. 613 00:48:10,554 --> 00:48:11,955 Ama hemen dago. 614 00:48:15,692 --> 00:48:19,630 Trakeotomia bat egin diote oxigeno gehiago emateko. 615 00:48:19,663 --> 00:48:25,068 Hoditxo bar sartu diote zuzenean trakean. 616 00:48:25,936 --> 00:48:27,638 Nahitaez egin behar izan diote. 617 00:48:27,905 --> 00:48:29,473 Min eman dio? 618 00:48:29,506 --> 00:48:33,310 Anestesia lokala eman diote. Maiz egiten dute. 619 00:48:33,577 --> 00:48:36,446 Hobe da, oxigeno gehiago emateko. 620 00:48:44,655 --> 00:48:45,689 Ama. 621 00:48:46,423 --> 00:48:48,492 Esna zaude oraindik? 622 00:48:50,260 --> 00:48:51,828 Ama. 623 00:49:23,460 --> 00:49:25,696 -Sentitzen dut… -Kaixo. 624 00:49:25,729 --> 00:49:27,664 Zeure etxera joan behar zenuke, esan dizut. 625 00:49:27,898 --> 00:49:30,233 Ez kezkatu. Begira zer aurkitu dudan. 626 00:49:30,267 --> 00:49:34,137 Amak egin zizkigun jertseen ukondo-babesak. 627 00:49:35,339 --> 00:49:40,477 -Zer ordutan jaikiko zara bihar? -Ez dakit. Bihar ez dut lan egingo. 628 00:49:40,510 --> 00:49:41,979 Oporrak hartu dituzu? 629 00:49:42,012 --> 00:49:45,515 Baimen bat eskatu nuen orain dela hilabete eta erdi. 630 00:49:46,383 --> 00:49:48,251 -Ez didazu ezer esan. -Ez. 631 00:49:49,152 --> 00:49:52,422 -Arazoak dituzu lanean? -Ez. 632 00:49:52,756 --> 00:49:57,461 Nekatuta nago. Bolada honetan ez nago lan egiteko moduan. 633 00:49:58,028 --> 00:49:59,896 Oraingoz, nahiago dut horrela. 634 00:49:59,896 --> 00:50:03,200 Gero… gerokoak. 635 00:50:16,079 --> 00:50:19,182 Erositako fabrikara egiten duen lehenengo bisita da. 636 00:50:19,216 --> 00:50:22,185 Inguruan begira zaude, baina arrotz sentitzen zara oraindik. 637 00:50:22,552 --> 00:50:24,354 Arrotza naiz, bai. 638 00:50:24,388 --> 00:50:25,756 Ulertzen dut, eskerrik asko. 639 00:50:26,023 --> 00:50:29,192 Makinei begira zaude, lanean ari den jendeari begira. 640 00:50:29,226 --> 00:50:32,062 Badakizu langileen heren bat kalera bota behar duzula. 641 00:50:32,195 --> 00:50:34,264 -Atseginez egingo dut hori? -Ez! 642 00:50:34,297 --> 00:50:37,934 -Ez dut atseginez egingo. -Baina ez duzu beste erremediorik. 643 00:50:38,035 --> 00:50:39,836 Ez dut aukerarik. Ulertu dut. 644 00:50:39,903 --> 00:50:42,039 -Prest nago. -Prest zaude. 645 00:50:43,040 --> 00:50:45,876 -Margherita, prest gaude. -Bai, prest. 646 00:50:46,176 --> 00:50:48,011 Ez dut aukerarik. 647 00:50:48,912 --> 00:50:51,014 Bakoitza bere lekuan. Filmatzeko prest! 648 00:50:52,783 --> 00:50:54,384 Klaketa. 649 00:51:10,267 --> 00:51:12,169 Lucrezio, Tazito… 650 00:51:12,836 --> 00:51:15,639 Zer gertatuko zaie liburu horiei guztiei? 651 00:51:16,873 --> 00:51:20,010 Pareta oso bat hartzen dute amaren etxean. 652 00:51:20,777 --> 00:51:25,115 Zer izango da ikasketa eta lan urte horietaz guztietaz? 653 00:51:26,149 --> 00:51:29,453 Ordu horietaz guztietaz? Egunero, egunero… 654 00:51:31,054 --> 00:51:33,156 Ama bisitatzera joaten naiz. 655 00:51:33,457 --> 00:51:36,827 Baina ez dakit zer egin, ez dakit amari nola lagundu. 656 00:51:37,394 --> 00:51:40,330 Amari denbora pasarazten ere ez dut asmatzen. 657 00:51:40,530 --> 00:51:42,699 Zama bat besterik ez naiz berarentzat. 658 00:51:51,208 --> 00:51:52,576 Prest. 659 00:51:54,211 --> 00:51:56,646 -Prest. -Ixo! 660 00:51:57,414 --> 00:51:58,615 Motorra! 661 00:51:59,316 --> 00:52:01,985 -Filmatzen. -35, lehenengoa. 662 00:52:05,755 --> 00:52:07,290 Ekin. 663 00:52:44,761 --> 00:52:47,297 "Liviak pena ematen dit". 664 00:52:48,999 --> 00:52:52,836 Ama. Ni naiz. Margherita naiz. 665 00:52:55,372 --> 00:52:56,940 Barkatu. 666 00:52:57,574 --> 00:53:00,710 Pena ematen dizu Livia hemen ez egoteak? 667 00:53:03,346 --> 00:53:05,982 Pena ematen dizu latina berarekin landu ezinak? 668 00:53:09,786 --> 00:53:12,222 Ez duzu inork horrela ikustea nahi, ezta? 669 00:53:13,657 --> 00:53:16,993 -Andrea, barkatu: bost minutu. -Bai. 670 00:53:18,361 --> 00:53:22,566 Bost minutuz gera naiteke, gero bota egingo naute. 671 00:53:22,732 --> 00:53:27,671 Liviak, ez dakit nola, zertxobait hobetu du latina. 672 00:53:27,837 --> 00:53:31,141 Etxera joaten zarenean, zurekin errepasatu nahi du. 673 00:53:31,208 --> 00:53:32,876 Ezin du itxaron. 674 00:53:33,977 --> 00:53:37,380 "Pixka bat gehiago geratzen uzten badizute… 675 00:53:37,380 --> 00:53:39,783 …hori litzateke sendaketarik onena". 676 00:53:39,916 --> 00:53:41,952 Badakit. 677 00:53:59,603 --> 00:54:01,638 Barry, entzun! 678 00:54:01,838 --> 00:54:04,608 Gogorarazi nahi dizut aurreko eszenan… 679 00:54:04,674 --> 00:54:08,945 …langileek aurre egin dizutela, oihu egin dizutela. 680 00:54:08,979 --> 00:54:12,782 Harrituta zaude. Kezkatuta, eta oso urduri. 681 00:54:12,816 --> 00:54:14,618 -Jakina, Margherita. -Ondo da. 682 00:54:15,385 --> 00:54:17,387 Ulertu du. Mugi. 683 00:54:18,288 --> 00:54:19,656 Eskerrak ez duen euririk ari. 684 00:54:19,689 --> 00:54:24,094 Barry, barkatu. Beste gauza bat esan nahi dizut. 685 00:54:24,127 --> 00:54:26,730 Gogoratu, pertsonaia antzeztu behar duzu… 686 00:54:26,796 --> 00:54:29,633 …baina pertsonaiaren ondoan ere egon behar duzu. 687 00:54:29,666 --> 00:54:31,468 Pertsonaiaren ondoan. 688 00:54:34,971 --> 00:54:37,340 Ulertuko al zuen? Auskalo. 689 00:54:37,374 --> 00:54:40,577 -Zer moduz? Argia oso itsusia da. -Zoragarria da. 690 00:54:40,610 --> 00:54:42,112 Aparta. Begira. 691 00:54:42,145 --> 00:54:44,981 -Ez al dirudi faltsua? -Ez, inolaz ere. 692 00:54:45,148 --> 00:54:46,716 Ekin! 693 00:54:46,750 --> 00:54:50,553 Nor zen neska hori? Sindikatukoa? 694 00:54:50,654 --> 00:54:52,989 Baina ez du aurrera begiratzen! 695 00:54:53,356 --> 00:54:55,292 Aurrera begira, Barry. 696 00:54:55,625 --> 00:54:57,661 Berriz egingo dut. 697 00:54:58,695 --> 00:55:00,330 Nor zen neska hori? 698 00:55:00,397 --> 00:55:02,432 Zergatik egiten du hori? 699 00:55:03,266 --> 00:55:05,335 Zuzen goaz. Zergatik egiten du hori? 700 00:55:06,503 --> 00:55:09,339 Ez zait gustatzen Faltsua da. 701 00:55:11,541 --> 00:55:15,478 Eta sei hilabete barru, fabrika itxi, eta denak etxera. 702 00:55:15,478 --> 00:55:16,079 Barry! 703 00:55:16,513 --> 00:55:19,616 Itxaron. Utziozu berotzen. Orain ohituko da. 704 00:55:19,649 --> 00:55:22,218 Nora ekarri nauzue? Zer da leku hau? 705 00:55:22,319 --> 00:55:25,989 -Italiar enpresagizon batek… -Barry! 706 00:55:27,657 --> 00:55:30,493 Nahikoa da. Ez zait gustatzen. Faltsu-faltsua da. 707 00:55:30,527 --> 00:55:32,729 Geldi! Bukatu zera hau! 708 00:55:33,296 --> 00:55:37,967 Ez dut klasikoa egin behar, linguistikoa askoz hobea zen. 709 00:55:38,068 --> 00:55:40,670 Ahalegintzen bazara, errekuperatuko duzu. 710 00:55:40,704 --> 00:55:42,105 Ez, ezin dut. 711 00:55:42,238 --> 00:55:44,140 Italieran eta matematikan etxeko lan pila dago. 712 00:55:44,207 --> 00:55:46,576 Eta oso atzeratuta nabil latinarekin. 713 00:55:46,710 --> 00:55:49,145 Zertarako balio du latinak? 714 00:55:50,613 --> 00:55:52,315 Esplikatuidazu zertarako balio duen latinak. 715 00:55:52,482 --> 00:55:56,052 Latina garrantzitsua da. Arrazoitzeko balio du… 716 00:55:56,052 --> 00:56:00,857 …diskurtso bat eraikitzeko balio du… eta idazteko… 717 00:56:01,458 --> 00:56:04,427 Egitura logikoa, adibidez, latinetik dator. 718 00:56:04,461 --> 00:56:06,996 Eta ez dakit zer gehiago, ez naiz oroitzen. 719 00:56:06,996 --> 00:56:11,601 Badakit edozertarako balio duela, baina orain ez naiz oroitzen. 720 00:56:20,944 --> 00:56:22,612 Gaurkoa beste gauza bat da. 721 00:56:22,679 --> 00:56:26,783 Benetakoagoa da. Benetakoagoa! 722 00:56:26,816 --> 00:56:29,219 Gustatzen zait. Eta bera ere lasaiago dago. 723 00:56:29,252 --> 00:56:31,254 Marco, Barryrentzat ere hobeto, ez? 724 00:56:31,388 --> 00:56:33,590 -Hobe da zuretzat? Gidatzen eta. -Bai, bai. 725 00:56:35,825 --> 00:56:37,060 Ekin. 726 00:56:39,229 --> 00:56:40,930 Nor zen "nezka" hori? 727 00:56:41,297 --> 00:56:45,034 "Nezka" esan du. 728 00:56:45,301 --> 00:56:47,637 Ez dut ulertzen. Nork erakutsi dio "nezka" esaten? 729 00:56:47,670 --> 00:56:51,374 -"Neska", Barry, "neska"! -Ordu onean esaten diozu! 730 00:56:51,574 --> 00:56:54,411 Nor zen neska hori? Sindikatukoa? 731 00:56:54,477 --> 00:56:55,178 Ez dut uste. 732 00:56:55,979 --> 00:56:58,214 Italiar "inpresagizon" batek… 733 00:56:58,415 --> 00:57:00,450 Baina zer esaten du? "Inpresagizon"! 734 00:57:00,617 --> 00:57:02,652 Lau lerro ditu! 735 00:57:02,719 --> 00:57:07,157 Ezin izan diozu italieraz lau gauza esaten irakatsi? 736 00:57:07,190 --> 00:57:09,626 -Bazekien. -Bost aldiz esan du. 737 00:57:09,993 --> 00:57:13,396 Ez dut ondo ikusten. 738 00:57:13,430 --> 00:57:14,097 Kaka! 739 00:57:14,230 --> 00:57:15,598 Ez dut ikusten. 740 00:57:15,632 --> 00:57:18,334 Ireki egin behar dut ziur egoteko. 741 00:57:18,568 --> 00:57:20,937 Zer ari zara? Sartu barrura! 742 00:57:22,739 --> 00:57:24,307 Zer ari zara? 743 00:57:24,374 --> 00:57:26,776 -Zer gertatzen da? -Ez du ikusten. 744 00:57:27,610 --> 00:57:29,779 Marco, errepikatuiozu. 745 00:57:30,547 --> 00:57:33,349 Ez dut uste sindikalista denik. 746 00:57:38,988 --> 00:57:40,590 Ez, ez dut uste. 747 00:57:41,691 --> 00:57:43,693 Istripu bat izango dut, ostia! 748 00:57:43,927 --> 00:57:45,995 Ez, ez dut uste. 749 00:57:47,464 --> 00:57:48,498 Ez, ez dut uste. 750 00:57:48,498 --> 00:57:52,235 Ez dut ostiarik ere ikusten. 751 00:57:52,268 --> 00:57:54,904 -Ez, ez dut uste. -Ez dut uste. 752 00:57:55,738 --> 00:57:57,173 -Jende alua! -Ez, ez dut uste. 753 00:57:57,173 --> 00:58:01,010 Geldi, ostia! Geldi! 754 00:58:02,178 --> 00:58:02,579 Geldi! 755 00:58:02,979 --> 00:58:04,981 Barry, zer gertatu da? 756 00:58:05,014 --> 00:58:07,150 -Min eman dit. -Ez dut ikusten! 757 00:58:08,051 --> 00:58:11,821 -Gelditu? -Ez dut ikusten. Geldi eta geldi! 758 00:58:11,855 --> 00:58:15,658 Popatik hartzera, geldi eta geldiondo! 759 00:58:16,793 --> 00:58:18,995 A zer desastrea! Arrazoi du. 760 00:58:19,028 --> 00:58:25,568 Gizajoa, nola errezitatu eta gidatuko du, hiru kamera aurrean? 761 00:58:25,668 --> 00:58:28,137 Badakizu nolakoa den Barry. 762 00:58:28,137 --> 00:58:30,406 Barry gizajoak arrazoi du. Beldur da… 763 00:58:30,406 --> 00:58:35,378 …ezin du gidatu, oker hitz egiten du… Normala da! 764 00:58:35,411 --> 00:58:38,515 Zuk buruz ondo hitz egingo zenuke, hiru kamera aurrean dituzula? 765 00:58:38,548 --> 00:58:42,218 Badakit. Sandrok argiak aurpegi aurrean zituela egin zuen. 766 00:58:42,218 --> 00:58:44,220 Zeuk eskatu zenidan. 767 00:58:44,254 --> 00:58:48,358 Neure buruarekin nago haserre, ez beste inorekin! 768 00:58:48,391 --> 00:58:50,527 Zergatik utzi didazue aldatzen? 769 00:58:50,593 --> 00:58:54,564 Autoak kamera-autoan egon behar zuen! Zergatik egin didazue kasu? 770 00:58:54,797 --> 00:58:56,533 Zuzendariak nahi badu… 771 00:58:56,599 --> 00:59:00,470 Zuzendaria tuntuna da, eta dena egiten uzten zaio! 772 00:59:18,688 --> 00:59:20,423 Hemen? 773 00:59:22,559 --> 00:59:24,928 Ez zaitez zurrundu. Ondo hartu bihurgunea. 774 00:59:25,395 --> 00:59:27,764 Gorputza ere makurtu. 775 00:59:31,067 --> 00:59:32,902 Ondo ari zara. Lasai. 776 00:59:38,408 --> 00:59:40,543 Ondo. Lasai, lasai. 777 00:59:42,812 --> 00:59:44,247 Nondik atera duzu motoa? 778 00:59:45,815 --> 00:59:48,318 Nire mekanikariak eman dit. Bigarren eskukoa da. 779 00:59:48,351 --> 00:59:50,019 A zer mahuka! 780 01:00:18,247 --> 01:00:20,617 Utziozu Liviari erabakitzen. 781 01:00:20,984 --> 01:00:24,287 Eskola aldatzeak lasaitasuna ematen badio… 782 01:00:24,354 --> 01:00:26,556 …eskolaz alda dadila. 783 01:00:27,924 --> 01:00:32,695 Ondo jaisten ari da. Lasai. 784 01:00:33,229 --> 01:00:36,899 Ez dakit Liviari nola lagundu. Bera gehiago nahasteko beldur naiz. 785 01:00:37,100 --> 01:00:39,102 Ikasten badu, errekuperatuko du. 786 01:00:39,869 --> 01:00:42,472 Ikasturte hasieran gutxi ikasi zuen. 787 01:00:42,472 --> 01:00:46,142 Bolada zaila izan zuen. 788 01:00:46,709 --> 01:00:50,213 Baina ari da gainditzen. 789 01:00:51,114 --> 01:00:52,181 Zer? 790 01:00:52,749 --> 01:00:54,384 Bai… 791 01:00:55,418 --> 01:00:56,819 Maiteminduta zegoen. 792 01:00:57,186 --> 01:00:58,488 A bai? 793 01:00:58,688 --> 01:01:01,190 -Nortaz? -Hori ez dakit. 794 01:01:01,224 --> 01:01:03,860 Eskolako mutil batez. 795 01:01:05,428 --> 01:01:08,431 Gaizki pasatu zuen. 796 01:01:10,566 --> 01:01:12,902 Orain hobeto ikusten dut. 797 01:01:13,870 --> 01:01:16,372 Baina ez dit ezer esan. 798 01:01:17,940 --> 01:01:20,209 Ulertzen dut. 799 01:01:20,543 --> 01:01:22,345 Giovanni, barkatu… 800 01:01:22,512 --> 01:01:24,714 …ez haserretu, askotan galdetu dizut eta. 801 01:01:24,714 --> 01:01:27,250 Baina zer du, zehatz-mehatz, amak? 802 01:01:27,517 --> 01:01:30,319 Margherita, nahikoa da. 803 01:01:31,487 --> 01:01:35,358 -Zertarako hainbeste tantaz tantako? -Zer tantaz tantako? 804 01:01:35,391 --> 01:01:38,127 Zer tantaz tantako? Ez al zara gogoratzen? 805 01:01:38,194 --> 01:01:40,229 Ama hil da. 806 01:01:42,198 --> 01:01:44,967 -Egun on. -Baita zuri ere. 807 01:01:48,304 --> 01:01:51,107 Ama, kaixo. 808 01:01:52,842 --> 01:01:56,145 Barkatu, ez dut oroitzen zer esan didazuen tantaz tantakoaz. 809 01:01:56,179 --> 01:01:59,015 -Lasai. Konpondu dut. -Eskerrik asko. 810 01:01:59,649 --> 01:02:02,118 Nahi duenean gosaldu dezala. 811 01:02:02,151 --> 01:02:04,754 -Egun ona pasa. -Zuk ere bai. 812 01:02:05,588 --> 01:02:07,690 Hemen lo egin duzu? 813 01:02:08,424 --> 01:02:09,759 Bai. 814 01:02:30,446 --> 01:02:32,381 Orduan esnatu egin naiz. 815 01:02:32,415 --> 01:02:35,752 -Bero-bero nengoen. -Noiz, ama? 816 01:02:35,785 --> 01:02:38,588 Ez, zuk lo hartu duzu. 817 01:02:38,588 --> 01:02:41,557 Eta altxatu egin naiz. 818 01:02:41,624 --> 01:02:45,228 Eta emakume doktore hori etorri da, beti txantxetan ari den hori… 819 01:02:45,228 --> 01:02:52,168 …eta paseo eder-eder bat egin dugu. 820 01:02:52,401 --> 01:02:54,871 Paseo luze bat, hemen… 821 01:02:54,904 --> 01:02:58,808 …ospitaleko ibilbideetan. 822 01:02:59,242 --> 01:03:02,578 Ez duzue ikusi zer ilargi zegoen gaur gauean? 823 01:03:02,612 --> 01:03:04,313 Bai. 824 01:03:05,047 --> 01:03:11,254 Jende pila zegoen kanpoan, bero zegoen eta. 825 01:03:13,990 --> 01:03:18,027 Oso ederra izan da. 826 01:03:21,197 --> 01:03:23,199 Bai. 827 01:03:27,637 --> 01:03:29,906 Itzulpenak ekarri dituzu? 828 01:03:29,939 --> 01:03:32,175 -Bai. -Ikusagun. 829 01:03:33,876 --> 01:03:37,079 Gustatzen al zaizu amonaren etxean bizitzea? 830 01:03:37,780 --> 01:03:39,215 Jakina. 831 01:03:39,615 --> 01:03:40,349 Ez. 832 01:03:41,918 --> 01:03:46,489 Nire hiztegia langelako mahaian dago. 833 01:03:46,556 --> 01:03:52,094 -Hurrengoan, ekar ezazu. -Ederki. 834 01:03:53,196 --> 01:03:56,666 -Goazen, laztana. -Bai, berehala. 835 01:03:57,366 --> 01:03:59,101 Itxaron. Ama? 836 01:03:59,502 --> 01:04:03,673 Zer zeukan gaur amonak? Zergatik kontatu du kontu absurdo hori? 837 01:04:03,940 --> 01:04:05,474 Nekatuta dago. 838 01:04:05,508 --> 01:04:09,145 Analisi pila egiten ari zaizkio. 839 01:04:09,178 --> 01:04:11,247 Ez dut inoiz horrela ikusi. 840 01:04:11,314 --> 01:04:14,317 Ez zait iruditzen hobeto dagoenik. Zer diozu zuk? 841 01:04:17,420 --> 01:04:18,855 Ez dakit. 842 01:04:21,891 --> 01:04:23,226 Agur. 843 01:04:23,993 --> 01:04:25,061 Agur. 844 01:04:26,929 --> 01:04:30,132 Ingeniari, baimena bi hilabete barru bukatuko zaizu. 845 01:04:30,199 --> 01:04:34,904 Ez duzu hain erabaki zorrotza orain hartu beharrik. 846 01:04:35,037 --> 01:04:37,373 Ez du zentzurik, ezin dugu onartu. 847 01:05:20,917 --> 01:05:22,451 Egun on. 848 01:05:23,085 --> 01:05:25,688 Bazaude… Bai, bai. 849 01:05:28,424 --> 01:05:29,825 Egun on. 850 01:05:34,931 --> 01:05:37,833 Badu makillaje nahikoa. Horrela ondo dago. 851 01:05:37,867 --> 01:05:38,834 Goazen. 852 01:05:38,868 --> 01:05:42,738 -Nork aukeratu ditu extrak? -Nik, Diegok eta taldeburuak. 853 01:05:42,772 --> 01:05:44,407 Langileak eskatu nizkizun. 854 01:05:44,507 --> 01:05:49,812 Hauek denek ileordeak, azkazal luzeak eta ezpain lodiak dituzte! 855 01:05:49,946 --> 01:05:52,815 Gizon batzuek depilatuta dauzkate bekainak. 856 01:05:52,848 --> 01:05:55,251 Ezin zenuen benetako aurpegirik aurkitu? 857 01:05:55,251 --> 01:05:56,819 Hauek benetakoak dira. 858 01:05:56,852 --> 01:05:59,322 Inguruan dauden aurpegiak dira. Hau da errealitatea. 859 01:05:59,388 --> 01:06:02,325 Zure errealitatea izango da, baina nire filma da. 860 01:06:02,558 --> 01:06:05,094 Aukera hobea egin ezazu. 861 01:06:05,895 --> 01:06:08,497 Hau egingo dugu: pentsa ezazu pixka batean. 862 01:06:08,531 --> 01:06:11,834 Badakit bolada korapilatsu batean zaudela. 863 01:06:11,867 --> 01:06:15,671 Eta, behar baduzu, enpresak baimena luzatuko dizu. 864 01:06:15,705 --> 01:06:19,575 Ez da beharrezkoa. Erabakia hartu dut eta ez dut iritziz aldatuko. 865 01:06:20,576 --> 01:06:23,012 Badakit ez dela dotorea hau esatea… 866 01:06:23,079 --> 01:06:24,981 …baina zure adinean… 867 01:06:25,014 --> 01:06:28,451 …ez da hain erraza beste lan bat aurkitzea. 868 01:06:30,519 --> 01:06:32,655 Badakit. Badakit. 869 01:06:34,590 --> 01:06:39,095 Giovanni, ni naiz. Non zaude? Ospitalean? 870 01:06:39,128 --> 01:06:43,132 Erantzungailua ateratzen zait beti. Deituidazu hau entzutean. 871 01:06:43,199 --> 01:06:47,903 Amak kezkatuta nauka. Okerrago ikusten dut. 872 01:06:47,937 --> 01:06:50,740 -Margherita, nahi duzunean. -Bai. 873 01:06:50,773 --> 01:06:56,612 Nire telefonoa itzali behar dut, baina deitu produkzio-zuzendariari. 874 01:06:56,679 --> 01:06:58,047 Deituidazu. 875 01:07:39,722 --> 01:07:43,025 Zer da hau? Zer nahi duzu? 876 01:07:46,662 --> 01:07:48,831 Jantoki hau guretzat da. 877 01:07:49,098 --> 01:07:51,333 Ez zaitugu hemen nahi. 878 01:07:58,140 --> 01:07:59,608 Zer gertatzen da? 879 01:08:03,112 --> 01:08:05,214 Ez zaitugu hemen nahi! 880 01:08:09,018 --> 01:08:10,786 Aurrez ikusteko modukoak zarete. 881 01:08:11,187 --> 01:08:13,422 Aurrez ikusteko modukoak. 882 01:08:13,489 --> 01:08:16,425 Aurrez ikusteko modukoak zarete. 883 01:08:16,826 --> 01:08:17,460 Aurrez… 884 01:08:17,460 --> 01:08:19,862 …i-kus-te-ko mo-du-koak. 885 01:08:20,029 --> 01:08:21,297 Geldi! 886 01:08:21,430 --> 01:08:24,567 Barkatu, biboteak azkurea ematen dit. 887 01:08:24,633 --> 01:08:27,336 Azkurea du bibotean. Egin zerbait. 888 01:08:27,369 --> 01:08:31,207 -Baten batek putz egin diezaiola. -Itxaron pixka bat. 889 01:08:31,207 --> 01:08:33,609 Elkarrizketa errepasatuko duzue? 890 01:08:36,512 --> 01:08:37,980 81-1-23. 891 01:08:42,384 --> 01:08:43,552 Ekin. 892 01:08:43,853 --> 01:08:47,223 Zer dela eta etsaitasun hau? 893 01:08:47,289 --> 01:08:49,592 Ez da zure aurkako kontu pertsonal bat. 894 01:08:49,625 --> 01:08:52,661 Baina zuek eta nik egin dezakegu… 895 01:08:52,895 --> 01:08:54,864 Egin… 896 01:08:55,464 --> 01:08:59,935 -Tratu bat. -Ez hitz egin eszenaren erdian. 897 01:08:59,935 --> 01:09:02,438 Nik esan behar dut. Utzi niri esaten, handia naiz eta. 898 01:09:02,571 --> 01:09:06,876 Mesedez, ez hitz egin eszenaren erdian. 899 01:09:06,909 --> 01:09:10,713 Nik esan behar badut, nik esango dut. Heldua naiz. 900 01:09:10,746 --> 01:09:12,648 -Jakina! -Mutil handia. 901 01:09:12,715 --> 01:09:15,384 Tira, Lorenzo, filmatzen ari gara. Ekin! 902 01:09:16,252 --> 01:09:20,189 Baina zuek eta nik "tratu bat egin". 903 01:09:20,222 --> 01:09:22,091 -Egin dezakegu. -Jode! 904 01:09:22,791 --> 01:09:24,093 -Geldi! -Barkatu. 905 01:09:25,194 --> 01:09:27,863 Geldi. Nahikoa da. Horrela ezin da. 906 01:09:27,897 --> 01:09:31,233 Ez hurbildu orraziarekin. Ez dut orrazirik nahi. 907 01:09:31,267 --> 01:09:32,735 Ez ukitu nire ilea. 908 01:09:33,169 --> 01:09:37,473 Oraintxe bertan eten behar duzue okupazioa. 909 01:09:38,274 --> 01:09:40,009 Bestela… 910 01:09:42,545 --> 01:09:44,914 Bestela… 911 01:09:45,948 --> 01:09:48,417 Bestela, nik… 912 01:09:51,253 --> 01:09:53,055 Bestela… 913 01:09:53,422 --> 01:09:55,558 …nik… 914 01:09:56,258 --> 01:09:57,693 Geldi. Geldi! 915 01:09:57,893 --> 01:10:01,263 -Ezin dut gehiago. -Ia bukatu duzu. 916 01:10:01,597 --> 01:10:03,332 -Bukatu? -Bai. 917 01:10:03,432 --> 01:10:06,535 -Gaurkoz bukatu duzu. -Gaurkoz, baina… 918 01:10:06,569 --> 01:10:08,237 Eutsi. 919 01:10:08,304 --> 01:10:13,909 Ikusi duzu Barry? Horrela dabil egun osoan. 920 01:10:14,910 --> 01:10:17,379 Amonari deitu diozu? 921 01:10:17,479 --> 01:10:19,915 Ez, oraindik ez. 922 01:10:21,150 --> 01:10:23,452 -Gero saiatuko gara. -Ederki. 923 01:10:24,220 --> 01:10:28,524 Une honetatik aurrera, okupazioa eten behar duzue. 924 01:10:28,524 --> 01:10:31,594 -Barkatu. -Lasai. Ingelesez esan ezazu. 925 01:10:31,627 --> 01:10:32,428 Mesedez! 926 01:10:33,896 --> 01:10:38,300 Oraintxe bertan utzi behar duzue okupazioa. 927 01:10:40,736 --> 01:10:42,771 Lasai, Barry. 928 01:10:42,871 --> 01:10:44,573 -Lasai. -Saia zaitez ingelesez esaten. 929 01:10:45,874 --> 01:10:46,742 Ez kezkatu, Barry. 930 01:10:52,181 --> 01:10:55,918 Oraintxe utzi behar duzue okupazioa. 931 01:10:55,985 --> 01:10:58,420 Bestela, nik… 932 01:10:58,587 --> 01:11:00,289 Nik… 933 01:11:03,058 --> 01:11:05,027 Ez esan "geldi"! 934 01:11:08,998 --> 01:11:12,268 Topa jabe berriei! 935 01:11:12,301 --> 01:11:13,335 Geldi! 936 01:11:14,770 --> 01:11:16,171 Jode! Jode! 937 01:11:17,539 --> 01:11:21,710 Hitz hauek esatea nahi? Idaztea esaten diozu honi? 938 01:11:21,744 --> 01:11:23,178 Elkarrizketa hauek kaka hutsa dira! 939 01:11:23,178 --> 01:11:25,714 -Zer esaten du? Ez diot ulertzen. -Elkarrizketa hauek kaka dira. 940 01:11:25,748 --> 01:11:30,252 Elkarrizketa kakatiak, eszena kakatia eta film kakatia! 941 01:11:30,452 --> 01:11:33,055 Elkarrizketa kakatiak! 942 01:11:33,088 --> 01:11:37,259 -Ulertu dut. Elkarrizketa kakatiak. -Ez bakarrik, film osoa da kakatia. 943 01:11:37,293 --> 01:11:39,695 Lorenzo, zoaz popatik hartzera! Ulertzen dut. 944 01:11:39,828 --> 01:11:44,199 Barry, nahikoa da. Ez duzu lerro bakar bat oroitzen! 945 01:11:44,433 --> 01:11:47,636 Denbora pila galarazi diguzu! Inork ezin zaitu jasan! 946 01:11:47,670 --> 01:11:51,507 -Nazkatuta dauzkazu denak! -30 urte daramatzat antzezten. 947 01:11:51,540 --> 01:11:54,410 -105 film, kontatuak. -Bai. 948 01:11:54,476 --> 01:11:57,746 Eta orain zu bezalako tuntun batek esaten dit ez dakidala ezer? 949 01:11:58,013 --> 01:11:59,648 Stanley Kubrickekin lan egina naiz! 950 01:11:59,715 --> 01:12:04,019 Berriz! Ez duzu inoiz lan egin Stanley Kubrickekin! 951 01:12:04,053 --> 01:12:06,689 -Barregarria zara. -Kubrickek kalera bota ninduen! 952 01:12:07,356 --> 01:12:09,758 -Baboa zarelako! -Ez, ez, ez. 953 01:12:09,792 --> 01:12:11,860 Ez nintzen baboa. Ez neukan astirik. 954 01:12:11,894 --> 01:12:14,530 Hau da nire azken filma! Erretiratu egingo naiz! 955 01:12:14,596 --> 01:12:16,899 Hau da bere azken filma. Erretiratu egingo da. 956 01:12:16,932 --> 01:12:21,170 Zure azken filma? Ai egia balitz! 957 01:12:21,837 --> 01:12:25,374 Baboa zara! Baboa! 958 01:12:27,309 --> 01:12:29,478 Zinema lan kakatia da! 959 01:12:30,012 --> 01:12:32,614 Antzeztea denbora galtzea da. 960 01:12:33,449 --> 01:12:35,017 Banoa hemendik. 961 01:12:35,017 --> 01:12:39,221 Errealitatera itzuli nahi dut! 962 01:12:43,025 --> 01:12:45,527 Errealitatera eraman nazazue. 963 01:12:52,334 --> 01:12:54,069 Zer duzu, ama? 964 01:12:55,437 --> 01:12:58,340 -Komunera joan nahi dut. -Erizainari deituko diot. 965 01:12:58,374 --> 01:13:00,376 Ez, ez. 966 01:13:00,476 --> 01:13:03,579 -Lagunduidazu. -Hobe dut norbaiti deitzea. 967 01:13:03,612 --> 01:13:06,582 Ez da behar. Helduidazu eskutik. 968 01:13:06,648 --> 01:13:09,651 Itxaron, gurpildun aulkiaren bila noa. 969 01:13:09,718 --> 01:13:16,191 Ez, ez. Bai zera! Jaisten lagundu behar didazu. 970 01:13:21,463 --> 01:13:23,031 Horrela. Oso ondo. 971 01:13:23,065 --> 01:13:25,467 Hanka hau sartu. 972 01:13:28,337 --> 01:13:30,539 Gaur asko nekatu zara. 973 01:13:30,773 --> 01:13:32,674 Bai, pixka bat. 974 01:13:33,108 --> 01:13:36,211 -Ahal duzu? -Bai, bai. 975 01:13:41,817 --> 01:13:44,119 Poliki, ordea. 976 01:13:44,353 --> 01:13:46,021 Ez dut ezer egin. 977 01:13:46,355 --> 01:13:47,856 Tira. 978 01:13:51,860 --> 01:13:53,228 Ama! 979 01:13:53,262 --> 01:13:55,931 Ezin dut. Ezin dut! 980 01:13:57,032 --> 01:13:58,967 Ez dut ulertzen zergatik. 981 01:14:02,037 --> 01:14:04,940 -Ezin dut egin. -Egin dezakezu. 982 01:14:04,973 --> 01:14:08,010 Ez duzu ikusten ezin dudala? 983 01:14:08,610 --> 01:14:11,113 Ekarri gurpildun aulkia. 984 01:14:11,447 --> 01:14:13,015 Ama, tira. 985 01:14:13,048 --> 01:14:16,185 Bi metro dira. Ez da posible bi metro ez egitea. 986 01:14:16,218 --> 01:14:17,820 -Utz nazazu. -Tira, ama! 987 01:14:17,820 --> 01:14:20,389 Ez, utz nazazu. Uzteko esan dizut! 988 01:14:21,957 --> 01:14:24,460 -Hiru pauso dira. -Utz nazazu. 989 01:14:24,460 --> 01:14:27,229 Hiru pauso besterik ez dira. Hiru pauso besterik ez, ama! 990 01:14:27,262 --> 01:14:28,931 Ez da posible… 991 01:14:32,968 --> 01:14:35,504 Hiru pauso besterik ez, ama! 992 01:14:36,738 --> 01:14:38,607 Barkaidazu. 993 01:14:44,580 --> 01:14:49,218 Berez, lan eserialdiak lan ministerioaren aurrean egiten dira. 994 01:14:49,251 --> 01:14:52,421 Baina filmatzeko baimena 2etatik 6etara bitartekoa da. 995 01:14:52,588 --> 01:14:56,792 Zer diozu? Hemen filmatuko dugu, edo pentsatu egin nahi duzu? 996 01:15:02,231 --> 01:15:05,367 Jangelako eszenarekin zer egin ere pentsatu behar da. 997 01:15:05,434 --> 01:15:08,103 Ez dugu dekoratua desmontatuko, ezta? 998 01:15:08,136 --> 01:15:09,538 Desmontatu zer? 999 01:15:09,872 --> 01:15:13,141 Ez dugu eszena bukatu. Ez dugu egin. 1000 01:15:13,141 --> 01:15:16,512 Noiz filmatu jakiteko zen. 1001 01:15:16,545 --> 01:15:18,714 Beharbada, egongo da zerbait ona. 1002 01:15:19,047 --> 01:15:20,449 Bai. 1003 01:15:26,188 --> 01:15:30,425 Bi plaza ikusi behar ditugu Barryren eta Vittorioren eszenarako. 1004 01:15:30,459 --> 01:15:32,394 Zama plaza eta Mancini plaza. 1005 01:15:32,427 --> 01:15:35,831 -Barkatu. Nahiago dut bakarrik joan. -Bakarrik? Zergatik? 1006 01:15:35,864 --> 01:15:39,301 Lasaiago egongo naizelako. Bakarrik egon nahi dut. 1007 01:15:39,434 --> 01:15:42,471 -Ez, ordea. -Nik ikusi, eta esango dizuet. 1008 01:16:49,438 --> 01:16:52,207 Sufritu egin du mutil horregatik. 1009 01:16:52,407 --> 01:16:54,343 Oso gaizki egon dela uste dut. 1010 01:16:54,476 --> 01:16:57,613 Ez dakit nor den. Bere gelako bat, uste dut. 1011 01:16:57,679 --> 01:16:59,147 Ez dakit, ez dut ezer ulertzen. 1012 01:16:59,181 --> 01:17:01,984 -Liviak kontatu dizu? -Ez, amak. 1013 01:17:02,017 --> 01:17:03,619 Zer moduz dago ama? 1014 01:17:03,652 --> 01:17:07,222 Nahiko ondo. Oraindik ospitalean egon behar du. 1015 01:17:07,222 --> 01:17:11,159 Indar pixka bat hartu behar du etxeratu aurretik. 1016 01:17:13,095 --> 01:17:14,029 Eta zu, zer moduz? 1017 01:17:14,529 --> 01:17:19,768 Garai… zera… Neure burua zaindu behar dut, babestu. 1018 01:17:20,102 --> 01:17:23,472 Zer txorakeria! Zertatik babestu behar duzu? 1019 01:17:25,207 --> 01:17:28,276 Esadazu zergatik etorrarazi nauzun hona. 1020 01:17:29,378 --> 01:17:32,514 Besterik gabe… Hemen inguruan nenbilen… 1021 01:17:32,714 --> 01:17:34,516 Elkarrekin egoteko. 1022 01:17:34,583 --> 01:17:38,086 Ez didazu ezer esan behar? Gu biongan pentsatu duzu? 1023 01:17:38,954 --> 01:17:40,822 Vittorio, filmatzen ari naiz. 1024 01:17:41,690 --> 01:17:43,392 Zer nahi duzu nigandik? 1025 01:17:43,959 --> 01:17:46,495 Gure artekoa ez zen ondo atera. Kitto. 1026 01:17:47,262 --> 01:17:50,065 Ez zaizu axola zure alabak sufritu izana. 1027 01:17:50,132 --> 01:17:53,168 Berak zuri ez esan izana eta zu konturatu ez izana axola zaizu. 1028 01:17:53,301 --> 01:17:54,636 Zer diozu? 1029 01:17:55,070 --> 01:17:57,472 Erne zaudela uste duzu, baina zure burua baizik ez duzu ikusten. 1030 01:17:57,472 --> 01:18:01,076 Ez zara ezertaz konturatzen. Jendeak saihestu egiten zaitu. 1031 01:18:01,076 --> 01:18:04,012 Dosi txikitan hartzen zaituzte, ez delako erosoa zurekin egotea. 1032 01:18:04,079 --> 01:18:07,549 Ezer ez zaizu gustatzen. Lanean, dena hondatzen duzu beti… 1033 01:18:07,649 --> 01:18:09,551 …eta besteak hondatzen dituzu. 1034 01:18:09,584 --> 01:18:11,687 Hori izan da beti nire lan egiteko modua. 1035 01:18:11,753 --> 01:18:14,690 Ez, bizitzeko zure modua da. Horrela bizi zara. 1036 01:18:14,790 --> 01:18:17,893 Eta begiko zaituen jendea horrela bizitzera behartzen duzu. 1037 01:18:20,595 --> 01:18:23,732 -Oker egin dut hona etorrita. -Sentitzen dut. 1038 01:18:23,932 --> 01:18:26,702 Ez nizun erantzun behar, lasaiago egongo nintzen etxean. 1039 01:18:27,669 --> 01:18:31,173 -Bai, baliteke. -Etxean hobe nengokeen. 1040 01:18:39,314 --> 01:18:42,984 Aski da! Niregatik, hemen bukatuko dira negoziazioak. 1041 01:18:42,984 --> 01:18:47,489 Hau da kontratua. Hartu edo utzi. 1042 01:18:50,392 --> 01:18:52,661 Geldi! Oso ondo. 1043 01:18:52,828 --> 01:18:55,130 Sara, markatu hau. Ona da. 1044 01:18:55,197 --> 01:18:57,065 Eszena hau bukatu da. 1045 01:18:57,099 --> 01:19:01,036 Gaiztoago egiten saia naiteke. 1046 01:19:01,136 --> 01:19:03,371 Ez, aski da. Ondo egin duzu. 1047 01:19:03,438 --> 01:19:05,207 Lorenzo, esaiozu bukatu duela gaurkoz. 1048 01:19:05,273 --> 01:19:08,510 Bruno, beste eszena bat prestatzera. Mugi. 1049 01:19:08,543 --> 01:19:11,213 -Egin dezagun beste harraldi bat. -Ez, ez, ez. 1050 01:19:11,213 --> 01:19:12,848 -Hobeto egin dezaket. -Horrela ondo dago. 1051 01:19:12,848 --> 01:19:14,249 Hobeto egin dezaket! 1052 01:19:18,787 --> 01:19:26,862 Nola da posible film bat izatea zatika koloretan eta zatika arina? 1053 01:19:27,229 --> 01:19:29,064 Arina? Zer film? 1054 01:19:29,097 --> 01:19:31,700 Telebistan ematen ari diren bat. 1055 01:19:31,767 --> 01:19:33,969 Telebista itzalita dago. 1056 01:19:34,236 --> 01:19:35,337 Bai? 1057 01:19:36,772 --> 01:19:38,940 Latinean… 1058 01:19:39,141 --> 01:19:42,677 …analisi logikoa da garrantzitsuena. 1059 01:19:42,978 --> 01:19:46,047 Batez ere hasieran, ikasten hasterakoan. 1060 01:19:46,348 --> 01:19:48,750 Liviari esango diot. 1061 01:19:49,651 --> 01:19:52,687 -Joan egin behar duzu? -Ez, pixka bat geratuko naiz. 1062 01:19:52,988 --> 01:19:53,955 Bejondeizula. 1063 01:20:03,131 --> 01:20:05,300 Zer esan nahi du honek? 1064 01:20:05,333 --> 01:20:06,434 -Giovanni. -Bai. 1065 01:20:06,501 --> 01:20:09,037 "Syracusarum tyranno magna consilia sunt". 1066 01:20:09,137 --> 01:20:13,175 Hau da: "Sirakusako tiranoari aholku handiak dira…" 1067 01:20:13,175 --> 01:20:15,310 -Ez du ezer esan nahi. -Ez. 1068 01:20:18,013 --> 01:20:20,782 Posesiboaren datiboa! 1069 01:20:21,049 --> 01:20:25,287 Ez dakit nola ez naizen berehala oroitu. Barkatu. 1070 01:20:25,487 --> 01:20:29,124 -Aditza… -Izan aditza ukan bihurtzen denean. 1071 01:20:29,157 --> 01:20:30,692 Nola itzultzen da? 1072 01:20:30,692 --> 01:20:32,594 Nola itzultzen da? 1073 01:20:32,627 --> 01:20:35,263 "Sirakusako tiranoak asmo handiak ditu". 1074 01:20:35,297 --> 01:20:36,131 Oso ondo. 1075 01:20:47,342 --> 01:20:49,211 -Kaixo. -Arratsalde on. 1076 01:20:49,277 --> 01:20:51,413 -Barry naiz. -Badakit. 1077 01:20:51,513 --> 01:20:54,916 -Margherita hor al dago? -Bai, ni Livia naiz, alaba. 1078 01:20:55,817 --> 01:20:57,185 Gaixoa. 1079 01:20:58,486 --> 01:21:02,891 -Gustatu zaizu? -Bai, oilaskoa gustatu zait. 1080 01:21:03,024 --> 01:21:05,794 Margherita ere sukaldari ona da. 1081 01:21:05,827 --> 01:21:09,130 Entsaladak dira bere espezialitatea. 1082 01:21:09,197 --> 01:21:11,066 Zeri egiten diozu barre? 1083 01:21:11,099 --> 01:21:14,369 -Tortillak ere bai. -Tortilla ospetsuak. 1084 01:21:14,436 --> 01:21:16,304 Zer da hau? 1085 01:21:16,838 --> 01:21:18,974 Hau Carlo da, produktorea. 1086 01:21:19,007 --> 01:21:23,111 Hau mikrofonista, hau jostuna… Nire taldea da. 1087 01:21:24,379 --> 01:21:27,115 Ez dut ezer oroitzen. 1088 01:21:27,916 --> 01:21:30,619 Ez dut inor ezagutzen. 1089 01:21:30,852 --> 01:21:33,455 Nire aita honelakoa zen. 1090 01:21:33,655 --> 01:21:35,991 Gaixotasun bat da. 1091 01:21:36,458 --> 01:21:40,896 "Asteetan, hilabeteetan eutsiko diozuela uste duzue… 1092 01:21:40,929 --> 01:21:43,131 …baina laster nekatuko zarete". 1093 01:21:43,198 --> 01:21:45,734 -Zer da? -Filmeko elkarrizketa bat. 1094 01:21:46,001 --> 01:21:47,903 Nire elkarrizketa. 1095 01:21:48,136 --> 01:21:49,871 Zuzendariak dio: 1096 01:21:49,971 --> 01:21:54,476 "Aktoreak pertsonaiaren ondoan egon behar du". 1097 01:21:54,743 --> 01:21:57,312 -Zer esan nahi du? -Ez dakit. 1098 01:21:58,013 --> 01:21:59,314 Zer esan nahi du? 1099 01:21:59,414 --> 01:22:02,784 Aktoreei urtetan esan izan diedan gauza bat. 1100 01:22:02,817 --> 01:22:05,220 Ez dakit aktoreek inoiz ulertu didaten. 1101 01:22:05,353 --> 01:22:07,222 Ez dakit neuk ere ulertzen dudan. 1102 01:22:07,289 --> 01:22:08,690 Begira. 1103 01:22:09,557 --> 01:22:15,130 Ea ba, Barry. Idatz dezaket zerbait zuretzat? 1104 01:22:15,230 --> 01:22:17,599 -Jakina. -Gogoratzeko. 1105 01:22:18,266 --> 01:22:22,771 Zuzendariari ez esan sekula kontrakoa. 1106 01:22:23,238 --> 01:22:27,509 Arrazoi du beti. 1107 01:22:28,276 --> 01:22:30,412 Gora zuzendaria! 1108 01:22:30,478 --> 01:22:33,114 Gora, elkarri begietara begiratuz. 1109 01:22:33,114 --> 01:22:35,450 -Tanta bat. Gora. -Gora. 1110 01:22:50,398 --> 01:22:52,934 Zoritxarrez, emaitzak okerragotu egin dira. 1111 01:22:53,168 --> 01:22:56,071 Orekari eustea zaila izaten da beti. 1112 01:22:56,171 --> 01:23:00,275 Tratamendu intentsoago batek on egingo zion gaixotasunaren hasieran… 1113 01:23:00,308 --> 01:23:03,678 …baina orain ez luke bere egoera asko hobetuko. 1114 01:23:03,979 --> 01:23:08,116 Orain pentsatu behar duzue, ez dakit… 1115 01:23:08,149 --> 01:23:10,251 …zuen ama prestatzea… 1116 01:23:10,352 --> 01:23:13,621 Prestatu? Egia esan, ez dugu pentsatu… 1117 01:23:13,655 --> 01:23:16,424 Ez dut ulertzen, zer pentsatu behar dugu? 1118 01:23:16,558 --> 01:23:19,594 Bizi egin nahi du. Bakean utz dezagun. 1119 01:23:19,728 --> 01:23:22,097 Bururatu zaizue berarekin hitz egitea? 1120 01:23:22,130 --> 01:23:24,466 Hitz egin, zertaz? 1121 01:23:24,499 --> 01:23:27,469 Ondo egon nahi du. Gauza asko egin nahi ditu eta egingo ditu! 1122 01:23:27,502 --> 01:23:29,704 Bizi egin nahi du, bizitzen utz diezaiogun! 1123 01:23:30,772 --> 01:23:33,008 -Barkatu. -Bai. 1124 01:23:41,116 --> 01:23:44,452 Beste norbaiti entzun behar genioke, beharbada. 1125 01:23:46,388 --> 01:23:51,192 Milango zentro espezializatu bat aipatu didate. 1126 01:23:53,561 --> 01:23:56,698 Terapia desberdin bat saia daiteke… 1127 01:23:57,899 --> 01:23:58,833 Egia esan… 1128 01:24:00,301 --> 01:24:02,904 …hemen onak dira, ezta? 1129 01:24:03,204 --> 01:24:06,708 -Bai. -Amaren gainean egon dira. 1130 01:24:17,619 --> 01:24:20,455 Ez dakit zer gehiago esan. 1131 01:24:25,060 --> 01:24:27,429 Orain ez dut ezer ulertzen. 1132 01:24:30,098 --> 01:24:32,734 Etxera eraman dezagun. 1133 01:24:33,601 --> 01:24:38,073 Gertatu behar badu, hil behar badu… 1134 01:24:39,607 --> 01:24:42,377 …hobe bere etxean hiltzea. 1135 01:24:46,948 --> 01:24:55,090 Zorionak zuri, zorionak zuri… 1136 01:24:55,090 --> 01:24:55,156 …zorionak, Barry, zorionak beti. 1137 01:26:23,178 --> 01:26:25,213 Barry, Barry! 1138 01:26:25,580 --> 01:26:27,715 Barry, Barry! 1139 01:26:27,982 --> 01:26:30,084 Barry, Barry! 1140 01:26:32,220 --> 01:26:36,057 Zorro batean sarrarazi didate arropa guztia. 1141 01:26:36,090 --> 01:26:38,259 Etxera bidaliko omen naute. 1142 01:26:38,426 --> 01:26:40,295 Bai, ama. Hitz eginda daukagu. 1143 01:26:40,295 --> 01:26:43,898 Gauzak jasotzen bukatu, eta joan egingo gara. 1144 01:26:43,932 --> 01:26:45,567 Soinekoak prestatu dizkizut. 1145 01:26:45,633 --> 01:26:48,736 Medikuak esan du hemen egiten duzuna etxean egin dezakezula. 1146 01:26:48,770 --> 01:26:52,207 Ez dakit, nekatuta nago. 1147 01:26:52,874 --> 01:26:55,677 Ezin dugu astelehena arte itxaron? 1148 01:26:55,777 --> 01:26:57,712 Astelehena, zergatik? 1149 01:26:57,912 --> 01:27:02,650 Agur esan nahi diodalako erizain jator horri. 1150 01:27:02,850 --> 01:27:06,287 Jai du, eta etorriko da… 1151 01:27:06,354 --> 01:27:09,257 Ama, ez zaude etxera itzultzeaz pozik? 1152 01:27:09,424 --> 01:27:10,692 Bai noski. 1153 01:27:10,858 --> 01:27:14,295 Baina lagunak etortzekoak dira… 1154 01:27:14,329 --> 01:27:15,897 …ez didate esan noiz. 1155 01:27:16,598 --> 01:27:19,500 Etortzen badira eta ez banaute aurkitzen… 1156 01:27:19,601 --> 01:27:21,569 …kezkatu egingo dira. 1157 01:27:24,038 --> 01:27:25,807 Tira, goazen janztera. 1158 01:27:26,374 --> 01:27:31,045 -Ez dugu astelehena arte itxarongo? -Ez, etxera joango gara. 1159 01:27:39,220 --> 01:27:40,822 Nexium… 1160 01:27:46,394 --> 01:27:49,864 8etan eta 20etan. 1161 01:27:51,866 --> 01:27:55,236 Ama, ez da beharrezkoa. 1162 01:27:55,536 --> 01:27:59,307 Erizainak esango dizu zer eta noiz hartu. 1163 01:27:59,407 --> 01:28:03,311 Ez, nik jakin nahi dut. 1164 01:28:03,344 --> 01:28:07,115 Cordarone. 1165 01:28:07,315 --> 01:28:10,918 Goizeko 8etan. 1166 01:28:13,054 --> 01:28:17,458 Ez al zaizue arriskutsua iruditzen ni kanpora joatea afaltzera? 1167 01:28:18,626 --> 01:28:22,497 Ez, ama, ez zaitugu kanpora eramango. Nola ba? 1168 01:28:23,464 --> 01:28:26,534 Ederki. Gaizki ulertu dut. 1169 01:28:27,168 --> 01:28:29,270 Bifix. 1170 01:28:31,039 --> 01:28:33,107 Bifix… 1171 01:28:33,408 --> 01:28:38,479 …19:30etan. 1172 01:29:25,460 --> 01:29:28,196 Besaulki etzangarria erosi dut. 1173 01:29:28,229 --> 01:29:29,931 Zenbat kostatu zaizu? 1174 01:29:31,232 --> 01:29:33,868 -Ez kezkatu. -Esan. Erdi bana egingo dugu. 1175 01:29:34,135 --> 01:29:35,870 Gero esango dizut. 1176 01:29:35,903 --> 01:29:39,140 Erizainarekin finkatu dut ordutegia. 1177 01:29:39,140 --> 01:29:42,610 -Guk pentsatutakoa? -Bai, ondo datorkio. 1178 01:29:43,911 --> 01:29:46,614 -Vittorio ikusi duzu? -Bai, arestian agurtu dut. 1179 01:29:47,014 --> 01:29:51,052 Oxigeno-bonbona nola erabili erakutsi didate ospitalean. 1180 01:29:51,219 --> 01:29:52,854 -Oso erraza da. -Bai? 1181 01:29:52,887 --> 01:29:55,857 -Egin dezakegu? -Bai. 1182 01:29:57,625 --> 01:29:59,794 Vittoriok gauza izugarriak esan zizkidan. 1183 01:30:00,094 --> 01:30:01,529 Nola ausartzen da? 1184 01:30:02,296 --> 01:30:06,167 Gauza izugarriak besteekiko nire harremanez. 1185 01:30:06,300 --> 01:30:10,838 Pentsatzen aritu naiz. Eta arrazoi zuen. 1186 01:30:11,472 --> 01:30:15,376 Jendea tratatzeko dudan modua… 1187 01:30:16,277 --> 01:30:20,982 Arrazoi du. Zergatik ez dit inork lehenago esan? 1188 01:30:22,617 --> 01:30:24,118 Esan didazu? 1189 01:30:24,585 --> 01:30:26,621 Zergatik ez dut ulertzen? 1190 01:30:29,123 --> 01:30:37,799 "Adimenak eta sentiberatasunak zauritzen dituztenen aurrean". 1191 01:30:38,900 --> 01:30:40,968 "Mentes sensusque". 1192 01:30:41,135 --> 01:30:45,273 Hori hobeto itzulita legoke horrela: 1193 01:30:45,373 --> 01:30:48,976 "Gogoa eta arima zauritzen dutenak". 1194 01:30:50,178 --> 01:30:52,180 "Gogoa eta arima zauritzen dutenak". 1195 01:30:52,180 --> 01:30:54,849 Ederki. Ikusten? Badakizu latina. 1196 01:30:54,916 --> 01:31:01,956 Ez itzuli aditzak hiztegian aurkitutako lehen gauzarekin. 1197 01:31:05,426 --> 01:31:09,297 Orain nire etxeko lanekin hasiko naiz. 1198 01:31:19,607 --> 01:31:23,010 "Si te parentes timerent… 1199 01:31:23,678 --> 01:31:25,746 …adque odissent… 1200 01:31:26,280 --> 01:31:29,851 "Timerent adque odissent… 1201 01:31:30,651 --> 01:31:32,787 …tui neque eos… 1202 01:31:32,887 --> 01:31:36,991 …ratione placare posses…" 1203 01:31:37,258 --> 01:31:40,661 -"Zenbatek onartu dute?" -"Zer diozu?" 1204 01:31:40,695 --> 01:31:42,697 "Zenbatek onartu dute?" 1205 01:31:54,609 --> 01:31:56,077 Tira… 1206 01:31:57,778 --> 01:31:59,447 Motorra. 1207 01:31:59,580 --> 01:32:01,549 Prest nago. 1208 01:32:03,751 --> 01:32:05,119 Ea hala den. 1209 01:32:08,155 --> 01:32:09,624 85 - 1 - seigarrena. 1210 01:32:11,158 --> 01:32:12,627 Margherita! 1211 01:32:26,574 --> 01:32:30,778 Joan nahi baduzu, eten egingo dugu. 1212 01:32:32,079 --> 01:32:34,382 Zuk esan. 1213 01:32:37,785 --> 01:32:39,353 Ez, itxaron. 1214 01:32:39,387 --> 01:32:41,289 -Aurrera egingo dugu? -Bai. 1215 01:32:46,460 --> 01:32:47,061 Ekin! 1216 01:32:53,568 --> 01:32:55,836 Zer diozu? 1217 01:32:56,337 --> 01:32:58,472 Zenbatek onartu dute? 1218 01:32:58,940 --> 01:33:01,676 -Inork ez. -Ez dizut sinesten. 1219 01:33:02,476 --> 01:33:06,113 Zure dirua onartzea fabrika ixtea onartzea da. 1220 01:33:06,213 --> 01:33:08,616 Geure lanak nahi ditugu. 1221 01:33:08,649 --> 01:33:11,452 Egunero etorri nahi dugu lanera. 1222 01:33:11,519 --> 01:33:17,091 Okupazioarekin segituko dugu, zuk inor kaleratzen ez duzun arte. 1223 01:33:17,858 --> 01:33:22,029 Eutsiko diozuela uste duzue, baina laster nekatuko zarete. 1224 01:33:22,129 --> 01:33:26,901 Azkenean, orain eskaintzen dizuedana baino askoz gutxiago… 1225 01:33:26,934 --> 01:33:29,036 …onartzeko prest egongo zarete. 1226 01:33:29,470 --> 01:33:30,838 Alferrik ari zara. 1227 01:33:30,905 --> 01:33:36,344 Ahalegindu arren, ez duzu ulertuko lan hau guretzat zer den. 1228 01:33:38,579 --> 01:33:40,014 -Geldi! -Geldi! 1229 01:33:42,116 --> 01:33:43,584 Ederki. 1230 01:33:45,886 --> 01:33:47,088 Ederki. 1231 01:34:55,356 --> 01:34:56,590 Esan? 1232 01:34:59,060 --> 01:35:00,895 Noiz gertatu da? 1233 01:35:02,830 --> 01:35:04,665 Hor zeunden? 1234 01:35:06,701 --> 01:35:08,869 Bai, orain esnatuko dut. 1235 01:35:13,808 --> 01:35:16,010 Zerbait behar duzu? 1236 01:35:20,314 --> 01:35:22,116 Bai, berehala joango gara. 1237 01:35:22,850 --> 01:35:24,385 Agur. 1238 01:35:39,433 --> 01:35:42,069 Giovanni, begira. 1239 01:35:42,169 --> 01:35:44,538 Amari asko gustatzen zitzaion soineko hau. 1240 01:35:45,005 --> 01:35:47,208 Hau? 1241 01:35:48,109 --> 01:35:49,376 Edo hau? 1242 01:35:49,777 --> 01:35:52,947 -Polita, baina ilun samarra. -Bai, baliteke. 1243 01:35:53,981 --> 01:35:56,917 -Hau polita da, ezta? -Bai. Ederra da. 1244 01:35:57,318 --> 01:36:01,388 -Ez da gehiegi…? -Ez. Ondo doakio soinekoari. 1245 01:36:42,963 --> 01:36:46,333 -Bai. -Massimo de Vito naiz. 1246 01:36:49,603 --> 01:36:51,672 Irekiko dizut. Itxaron. 1247 01:36:53,407 --> 01:36:54,708 Giovanni. 1248 01:36:55,209 --> 01:36:58,078 Ama agurtzera dator norbait. 1249 01:36:58,579 --> 01:37:01,582 Ez diot ezer esan. Massimo de Vito du izena. 1250 01:37:01,615 --> 01:37:06,086 Amaren ikasle ohi bat da, duela 20 edo 30 urtekoa. 1251 01:37:06,153 --> 01:37:07,788 -Hitz egingo dut nik berarekin. -Bai. 1252 01:37:11,392 --> 01:37:15,462 Erromara etortzen nintzen aldiko, kafe bat hartzera etortzen nintzen. 1253 01:37:15,996 --> 01:37:18,833 Aspaldi ez nintzela etorri. Ez nekien gaixo zegoenik. 1254 01:37:19,033 --> 01:37:20,868 Bai, azken hilabeteetan. 1255 01:37:22,903 --> 01:37:26,073 Ada erreferentzia bat zen niretzat, denetaz hitz egiten genuen: 1256 01:37:26,106 --> 01:37:28,475 Lanaz, umeez, politikaz. 1257 01:37:28,776 --> 01:37:31,545 Horrela egoten zen beti: entzuteko prest. 1258 01:37:31,545 --> 01:37:35,115 Denetik galdetzen zizun. 1259 01:37:35,182 --> 01:37:37,017 Garrantzitsu sentiarazten zintuen. 1260 01:37:37,852 --> 01:37:40,421 Ez, berarentzat garrantzitsua zinen. 1261 01:37:46,527 --> 01:37:50,097 Eskolako txango batean, Cumara joaten ginen… 1262 01:37:50,397 --> 01:37:53,100 …jukeboxa zeukan taberna batean gelditu ginen. 1263 01:37:53,334 --> 01:37:56,270 Neurria galdu genuen denok, zure amak ere bai. 1264 01:37:56,537 --> 01:38:01,141 Dantzan hasi zen, soil-soil, bere ikasleen erdian. 1265 01:38:02,977 --> 01:38:05,012 Ez jeloskortu, Margherita… 1266 01:38:05,179 --> 01:38:09,216 …baina gutako askorentzat Ada ama zen eta hala da oraindik. 1267 01:38:10,050 --> 01:38:12,052 Bizitza erakutsi zigun… 1268 01:38:12,319 --> 01:38:15,422 …beste edozein ikasgai baino gehiago. 1269 01:38:15,556 --> 01:38:18,392 Eta gure barruan daukagu. 1270 01:38:37,745 --> 01:38:39,013 Ama? 1271 01:38:39,813 --> 01:38:40,948 Bai? 1272 01:38:41,582 --> 01:38:43,550 Zer dabilkizu buruan? 1273 01:38:43,751 --> 01:38:45,352 Biharko eguna. 1274 01:38:57,331 --> 01:39:00,901 NIRE AMA 1275 01:42:09,690 --> 01:42:12,793 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz