1 00:00:38,204 --> 00:00:41,441 Horra gizon xelebre hori. 2 00:00:52,886 --> 00:00:55,221 Batetik, Dharma erraldoiak marrazten zituen… 3 00:00:55,622 --> 00:00:58,358 …paper-orri erraldoi batean. 4 00:00:58,825 --> 00:01:00,293 Eta, bestetik,… 5 00:01:00,693 --> 00:01:05,298 …arroz ale txiki-txiki batean txolarre pare bat marrazten zuen. 6 00:01:09,602 --> 00:01:14,974 Tetsuzo du izena. Baina Hokusai margolaria izenez ezagutuko duzue. 7 00:01:16,609 --> 00:01:20,080 Gizon zahar xelebre hori nire aita da. 8 00:01:58,685 --> 00:02:02,122 Txakur-kaka zapaldu dut! 9 00:02:02,489 --> 00:02:05,959 Xaboi-burbuilak saltzen ditut! 10 00:02:20,640 --> 00:02:24,878 EDO. 1814KO UDA 11 00:02:33,453 --> 00:02:35,655 -Nor da? -Ni. 12 00:02:35,688 --> 00:02:37,490 A, O-Ei. 13 00:02:38,458 --> 00:02:40,393 Janaria dakart. 14 00:02:40,760 --> 00:02:41,961 Eskerrik asko. 15 00:02:52,071 --> 00:02:54,507 Zure aitak ez omen du lan askorik. 16 00:02:57,377 --> 00:02:59,312 Nork dio hori? 17 00:02:59,479 --> 00:03:03,850 Hala entzun dut. Behar bezala jaten duzue? 18 00:03:04,584 --> 00:03:06,352 Bai noski. 19 00:03:06,686 --> 00:03:12,659 Bi pintzelekin eta lau zotzekin, noranahi joan gaitezke. 20 00:03:17,797 --> 00:03:21,334 O-Nao ikustera joan omen zara. 21 00:03:21,701 --> 00:03:26,573 Soineko bat eraman nion lehengoan, eta joan berria zinela esan zidan. 22 00:03:26,773 --> 00:03:29,609 Koloretako arrainak eraman omen zenizkion. 23 00:03:31,344 --> 00:03:32,345 Bai. 24 00:03:32,946 --> 00:03:35,481 Egunero egoten zaie begira. 25 00:03:39,219 --> 00:03:42,155 Nahiz ez dituen ikusten. 26 00:03:46,693 --> 00:03:48,561 Ikusten ditu. 27 00:04:02,709 --> 00:04:07,046 Ama, hona bizitzera etorriko naiz, beharbada. 28 00:04:07,113 --> 00:04:10,717 Niregatik, gustura. Baina zure aita… 29 00:04:12,051 --> 00:04:15,822 Tetsuzori ez zaio axola bakarrik gelditzea. 30 00:04:16,522 --> 00:04:19,659 Ez hitz egin horrela zure aitaz. 31 00:04:23,696 --> 00:04:25,665 Mirtoak loratzen ari dira. 32 00:04:26,332 --> 00:04:30,436 "Indarrez barreiatzen dira, eta bete-betean loratzen". 33 00:04:31,304 --> 00:04:33,773 Hasi da jaialdi luzea. 34 00:04:36,909 --> 00:04:43,483 HOKUSAI ANDEREÑOA 35 00:05:06,306 --> 00:05:09,876 Hemen bizi gara Tetsuzo eta ni. 36 00:05:10,643 --> 00:05:13,846 Ez dugu janaria prestatzen. Ez dugu garbitzen. 37 00:05:14,013 --> 00:05:16,716 Zikinegia dagoenean, etxez aldatzen gara. 38 00:05:16,749 --> 00:05:19,452 Margolaritza da Tetsuzoren zaletasun bakarra. 39 00:05:19,952 --> 00:05:22,188 Ez du ez edaten ez erretzen. 40 00:05:22,689 --> 00:05:27,327 Marrazki erotikoak egiten dituenez, emakumeak gustatuko zaizkio, noski. 41 00:05:47,513 --> 00:05:49,882 KATSUSHIKA HOKUSAI 42 00:05:58,091 --> 00:06:00,693 Bukatu ondoren, hondatu? 43 00:06:01,094 --> 00:06:03,996 Ez dizut onartuko. Etor dadila zure aita. 44 00:06:05,631 --> 00:06:08,801 -Ez dakit non dagoen, ba… -Niri ez hori esan! 45 00:06:10,236 --> 00:06:12,171 Ez dago etxean. 46 00:06:14,574 --> 00:06:16,008 Ez dago. 47 00:06:16,075 --> 00:06:18,111 Maisu! Herensugea? 48 00:06:18,411 --> 00:06:22,382 Bukatu dudan orduko, hegan joan da. 49 00:06:22,815 --> 00:06:26,119 Hilabete bukaerarako zeukan epea, ezta? 50 00:06:26,119 --> 00:06:29,055 Egun bat geratzen da oraindik. 51 00:06:29,088 --> 00:06:32,725 Bihar etorri. Herensugea ere etorriko da. 52 00:06:34,394 --> 00:06:36,329 Eta etortzen ez bada? 53 00:06:36,763 --> 00:06:39,132 Hor konpon. 54 00:06:42,602 --> 00:06:47,240 Zuei lepoa mozteak ere ez luke nire nagusia aseko. 55 00:06:47,240 --> 00:06:49,308 Horrela bada… 56 00:06:49,976 --> 00:06:53,112 Labana sartuko duzu sabelean? 57 00:06:54,080 --> 00:06:55,982 Mingarria izango da… 58 00:07:05,691 --> 00:07:07,927 Ez dut berriz egingo. 59 00:07:08,494 --> 00:07:10,430 Badakit. 60 00:07:12,899 --> 00:07:15,668 Uztazu, nahiago ez. 61 00:07:16,869 --> 00:07:22,241 Zer diozu? Esan dizut aurkeztuko dizudala. 62 00:07:22,742 --> 00:07:24,911 Mozkor hau Zenjiro da. 63 00:07:24,911 --> 00:07:28,514 Neskazale hori gurekin bizi da. 64 00:07:28,581 --> 00:07:33,753 Samurai izateari utzi, eta margolaria da orain. 65 00:07:39,091 --> 00:07:42,829 Argitaletxean ezagutu dut hau. 66 00:07:42,995 --> 00:07:48,100 Aizu! Margolaria bazara, esker onekoa izan zaitez. 67 00:07:48,100 --> 00:07:51,370 Agure hau Hokusai handia baita. 68 00:07:51,604 --> 00:07:54,140 Pozten nau zu ezagutzeak. 69 00:07:54,140 --> 00:07:58,377 Utagawa Kuninao naiz, Utagawa eskolakoa. 70 00:07:58,377 --> 00:08:02,615 Utagawa eskolakoa naizen arren, zure lana miresten dut, jauna. 71 00:08:02,615 --> 00:08:04,851 Ez nazazu horregatik gaitzetsi, arren. 72 00:08:08,621 --> 00:08:10,189 Kuninao!? 73 00:08:10,756 --> 00:08:14,994 -Zergatik ez didazu esan? -Galdetu ez didazulako. 74 00:08:15,161 --> 00:08:20,166 Kuninao zara, beraz. Ez zara nornahi. 75 00:08:20,199 --> 00:08:22,435 Ez uste… 76 00:08:23,169 --> 00:08:24,937 -Sartu! -Eskerrik asko. 77 00:08:27,373 --> 00:08:30,409 -19 urte dituzu? -Bai. 78 00:08:30,443 --> 00:08:32,645 Lau urte gazteagoa. 79 00:08:34,947 --> 00:08:37,049 -Jan! -Baina… 80 00:08:37,116 --> 00:08:40,820 Ixo eta jan, ipotxa! 81 00:08:42,522 --> 00:08:44,891 Lasaitu zaitez! 82 00:08:46,092 --> 00:08:47,994 Barkatu zalaparta. 83 00:08:50,162 --> 00:08:52,598 O! Txakur-kaka… 84 00:08:56,602 --> 00:09:00,940 Elkar ezagutzen duzue? O-Ei da, Hokusai jaunaren alaba. 85 00:09:00,940 --> 00:09:04,644 Zu al zara O-Ei? Alajaina! 86 00:09:04,710 --> 00:09:07,713 Maiz ikusten zaitut Ryogoku zubian. 87 00:09:15,755 --> 00:09:17,723 Herensuge bat? 88 00:09:18,391 --> 00:09:21,260 Trikimailu bat dago herensugeak marrazteko. 89 00:09:21,260 --> 00:09:26,299 Eskuz margotzeak ahuldu egiten ditu. Haiengan pentsatzeak ere bai. 90 00:09:26,332 --> 00:09:31,404 Haien zain egon besterik ez dago. 91 00:09:32,371 --> 00:09:36,208 Etortzen direnean, berehala margotu. 92 00:09:36,442 --> 00:09:40,846 Ez dira beste piztiak bezalakoak, eta ezin dira berdin margotu. 93 00:09:41,480 --> 00:09:47,620 Baina ez dira nire hitzak. Txinatarrek diote hori. 94 00:09:49,989 --> 00:09:51,591 Lotsagabea! 95 00:09:51,591 --> 00:09:56,195 O-Eirekin txorakerian bere aitaren aurrean! 96 00:09:56,662 --> 00:10:00,032 Ezta pentsatu ere! Sekula ez dut nik…! 97 00:10:00,032 --> 00:10:03,970 Hizlari goxoa dugu, gero, geure margolari handia! 98 00:10:05,705 --> 00:10:07,506 Ikusiko duzu! 99 00:10:07,974 --> 00:10:09,542 Emango dizut nik! 100 00:10:09,609 --> 00:10:11,010 Aizue! 101 00:10:18,050 --> 00:10:19,619 Ospa! 102 00:10:25,691 --> 00:10:29,895 Zu ere bota al zaitu? 103 00:10:30,162 --> 00:10:32,398 Maisu, goazen paseatzera. 104 00:10:32,965 --> 00:10:35,835 Bai, trago batzuk hartzera. 105 00:10:55,087 --> 00:10:59,091 Begira, neska panpoxa hori keinuka ari zaigu. 106 00:10:59,959 --> 00:11:01,527 Barrez dago! 107 00:11:02,695 --> 00:11:05,464 Herensugeak ez dira existitzen! 108 00:11:06,532 --> 00:11:09,435 Umetan, bat ikusi nuen Shinshun. 109 00:11:09,435 --> 00:11:11,303 Tornado bat izango zen. 110 00:11:11,303 --> 00:11:16,375 Mendi-haranak jo, eta jirabiran dabil haizea. Hori baizik ez da. 111 00:11:16,375 --> 00:11:18,377 Nik ere bat ikusi nuen. 112 00:11:19,345 --> 00:11:23,215 Atzaparrak eta ezkatak igarri nizkion hodei artean. 113 00:11:23,215 --> 00:11:25,618 Burutazio bat izango zen. 114 00:11:25,618 --> 00:11:29,155 Horrexegatik zara hain margolari txarra. 115 00:11:30,356 --> 00:11:33,392 Zuk marraztutako jendea faltsua da. 116 00:11:33,526 --> 00:11:38,230 Horregatik, erori egiten dira mugitu orduko. 117 00:11:45,037 --> 00:11:48,574 Zure marrazkien usaina gustatzen zait, ordea. 118 00:11:48,607 --> 00:11:53,045 Usainez betetzen dizute gela marrazkiak han dauzkazunean. 119 00:11:54,447 --> 00:11:57,049 Zu, berriz, iaioa zara, eta hori arriskutsua da. 120 00:11:58,117 --> 00:12:00,119 A… Arriskutsua? 121 00:12:00,219 --> 00:12:03,155 Bai, erne ibili. 122 00:12:03,656 --> 00:12:07,193 Bizkarra babestu zure aurkariengandik. 123 00:12:07,259 --> 00:12:08,427 Bai. 124 00:12:08,627 --> 00:12:12,798 Zentzugabekeriak esaten dituzue. 125 00:12:12,798 --> 00:12:17,536 Zer diozu zuk besteon hizketaz, muturluzea? 126 00:12:17,570 --> 00:12:20,139 A zer zakarkeria! 127 00:12:20,139 --> 00:12:25,211 Ez al dakizu? Hau Hokusai handia da! 128 00:12:30,516 --> 00:12:32,918 Ez niri adarrik jo! 129 00:12:36,122 --> 00:12:38,224 Adarra jotzen ari zaizu. 130 00:12:39,358 --> 00:12:40,593 Gaiztoa! 131 00:13:45,457 --> 00:13:49,395 Lagunak joan egin zaizkizu. 132 00:13:52,164 --> 00:13:55,100 Ez naute esnatu, demontre! 133 00:14:00,840 --> 00:14:02,508 Ospa! Ospa! 134 00:14:49,054 --> 00:14:49,889 Zer? 135 00:15:05,204 --> 00:15:08,407 Erotuta zaude zu, hemen inguruan beti. 136 00:15:09,441 --> 00:15:13,245 Ni bezala, ezta? 137 00:15:55,187 --> 00:15:55,988 O-Nao. 138 00:15:57,823 --> 00:15:58,590 Ahizpa! 139 00:16:00,693 --> 00:16:04,563 Zurekin ateratzeko baimena eman didate. Joango al gara? 140 00:16:06,465 --> 00:16:09,468 O-Nao itsu jaio zen. 141 00:16:10,102 --> 00:16:13,505 O-Ei, tinta duzu aurpegian. 142 00:16:15,874 --> 00:16:16,976 Kendu duzu? 143 00:16:19,011 --> 00:16:20,079 Bai. 144 00:16:20,746 --> 00:16:23,482 -Nora joan nahi duzu? -Zubira. 145 00:16:23,482 --> 00:16:26,685 Berriz? Zubiak maite dituzu, ezta? 146 00:16:32,257 --> 00:16:34,927 Piper mina! 147 00:16:41,266 --> 00:16:44,737 "Dumpling" gozoak! 148 00:16:58,851 --> 00:17:02,621 Hots asko daude hemen. Eta usainak ere bai. 149 00:17:02,654 --> 00:17:07,760 Polita da, ezta? Niri ere gustatzen zait zubi hau. 150 00:17:14,666 --> 00:17:17,770 O, arroz-gailetak? Ishiwara arroz-gailetak? 151 00:17:17,770 --> 00:17:21,206 Bai, Tozakik emanak. Hartu. 152 00:17:30,783 --> 00:17:35,587 Aita ez zait inoiz bisitan etortzen. Zergatik? 153 00:17:35,888 --> 00:17:41,060 Lanpetuta dago, baina ez uste begiko ez zaituenik. 154 00:17:41,493 --> 00:17:46,799 Nagoen bezala, ezin naiz alaba ona izan gurasoentzat. 155 00:17:46,865 --> 00:17:49,568 Hiltzen naizenean, infernura joango naiz. 156 00:17:49,668 --> 00:17:51,537 Inolaz ere ez! 157 00:17:56,508 --> 00:18:00,412 Tetsuzo, ahula zu! Negartia! 158 00:18:02,714 --> 00:18:03,749 O-Ei? 159 00:18:07,419 --> 00:18:09,321 Maisuaren alaba gaztea al da? 160 00:18:09,354 --> 00:18:13,392 O-Nao da. Anju ahizparekin bizi da. 161 00:18:13,459 --> 00:18:16,195 Bai, maisuak esan zidan. 162 00:18:16,728 --> 00:18:20,532 Kaixo, O-Nao. Hatsugoro naiz, zure aitaren ikaslea. 163 00:18:20,532 --> 00:18:24,203 Totoya Hokkei da nire ezizena. 164 00:18:24,236 --> 00:18:26,805 Totoya? Arrain-saltzailea esan nahi du, ez? 165 00:18:26,805 --> 00:18:30,275 Bai, lehen hala nintzen eta. 166 00:18:32,478 --> 00:18:33,846 Zer zabiltzate hemen? 167 00:18:33,879 --> 00:18:38,383 Ikuspegiak, hotsek, usainek erakarri gaituzte. 168 00:18:38,383 --> 00:18:41,386 Jakina. Zubiak alaiak dira. 169 00:18:43,155 --> 00:18:44,590 A, izan ere… 170 00:18:46,825 --> 00:18:52,264 Oso eder marrazten dituzu emakumeak, eta ezin naiz zurekin lehiatu. 171 00:18:52,731 --> 00:18:54,733 Hori ez da egia. 172 00:18:55,167 --> 00:18:57,970 Ez, ez. Hori esaten du Manjidok ere. 173 00:19:06,979 --> 00:19:10,382 Argitaletxera joan behar dut. 174 00:19:10,382 --> 00:19:13,185 Gero arte, O-Nao. 175 00:19:24,296 --> 00:19:25,731 Tori. 176 00:19:29,001 --> 00:19:30,802 Mantxa bat duzu. 177 00:19:31,537 --> 00:19:35,741 Garbitu ezazu. Edertasuna hondatzen dizu. Agur. 178 00:19:47,519 --> 00:19:49,188 Gizon jatorra dirudi. 179 00:19:50,289 --> 00:19:52,224 Bai, mutil jatorra da. 180 00:19:52,224 --> 00:19:54,693 Jokabide bitxia izan duzue. 181 00:19:54,726 --> 00:19:57,296 Ez horixe! 182 00:20:01,900 --> 00:20:03,802 Goazen txalupan ibiltzera. 183 00:20:11,443 --> 00:20:13,912 Zer? Atsegina da, ezta? 184 00:20:16,481 --> 00:20:19,785 Orain zubi azpitik pasatuko gara. 185 00:20:40,939 --> 00:20:42,541 Beldur zara? 186 00:20:51,617 --> 00:20:54,419 Noraino joango da txalupa hau? 187 00:20:54,419 --> 00:20:55,854 Itsasoraino. 188 00:20:55,854 --> 00:21:00,659 Itsasoa handi-handia da. Honjo eta Asakusa baino handiagoa. 189 00:21:02,261 --> 00:21:06,365 Tetsuzok askotan margotzen du. Olatuak maite ditu. 190 00:21:06,365 --> 00:21:09,468 Olatu handienek txalupa hau irents dezakete. 191 00:21:09,534 --> 00:21:10,602 Olatuak? 192 00:22:10,028 --> 00:22:13,131 Utzi atseden hartzen, maisu! 193 00:22:16,234 --> 00:22:19,071 Aski gauza itsusi margotu dut gaurkoz. 194 00:22:19,071 --> 00:22:22,474 Zakarkeria da hori, egin dudana egin ondoren… 195 00:22:24,343 --> 00:22:26,345 Ikusten? Zikina duzu aurpegia. 196 00:22:27,979 --> 00:22:29,348 Zer da hau? 197 00:22:30,182 --> 00:22:32,284 Zirriborro bat… 198 00:22:33,051 --> 00:22:38,757 Lepoa Eizanen tankerakoa da. Eta banaketa Utamaroren imitazioa. 199 00:22:40,726 --> 00:22:42,227 Ez dakit zer esan… 200 00:22:42,994 --> 00:22:45,731 Horregatik deitzen dizu O-Eik "lotsagabea". 201 00:22:48,033 --> 00:22:51,103 O-Ei marrazkilari erotiko bikaina da. 202 00:22:52,070 --> 00:22:54,139 Irabazi ezina. 203 00:22:54,773 --> 00:22:57,476 Horregatik gainditzen zaitu beti. 204 00:22:58,410 --> 00:23:02,748 Bikain marrazten ditu emakumeak. Batzuetan, nik baino hobeto. 205 00:23:02,748 --> 00:23:08,787 Gizonak marrazterakoan, ordea, ez du nire lana amaitu baizik egiten. 206 00:23:10,288 --> 00:23:13,892 Injenuoa delako sartzen du tuntun horrek hanka. 207 00:23:15,727 --> 00:23:17,863 Injenuoa? Zera… 208 00:23:18,296 --> 00:23:20,832 Ez zaitzala O-Eik hunkitu. 209 00:23:21,333 --> 00:23:25,270 Gaiztoa zara, gero, neskari halako marrazkiak eginaraziz. 210 00:23:25,637 --> 00:23:30,642 Dena marraztu dezakeela uste du. Ez du onartu nahi ezin duela. 211 00:23:37,949 --> 00:23:39,184 Kaixo, maitea. 212 00:23:39,918 --> 00:23:41,420 Zer esan duzu, lotsagabea? 213 00:23:42,287 --> 00:23:43,121 Ezer ez. 214 00:23:57,135 --> 00:23:58,904 Berriz joatekoa zara? 215 00:23:58,904 --> 00:24:02,140 Bai. Yoshiwarako kortesanoak margotzera. 216 00:24:02,574 --> 00:24:04,276 Putetxetara? 217 00:24:04,843 --> 00:24:08,580 Manjidok esan dit horretan saiatu behar dudala. 218 00:24:09,047 --> 00:24:12,083 Etxe zuria eta kortesanoa? 219 00:24:12,951 --> 00:24:14,719 Zer axola dizu zuri? 220 00:24:14,820 --> 00:24:16,521 Zera… 221 00:24:21,993 --> 00:24:24,162 Sayogoromo Kikyoyakoa. 222 00:24:26,031 --> 00:24:28,500 Ezagutzen al duzu neska? 223 00:24:37,409 --> 00:24:42,547 Sayogoromo Yoshiwara guztiaren ahotan dago. 224 00:24:42,614 --> 00:24:44,983 Bai? Zergatik? 225 00:24:49,521 --> 00:24:51,423 "18. emakumea" 226 00:24:52,157 --> 00:24:57,496 Egunsenti aldean lepoa hazten hasten omen zaio… 227 00:24:57,796 --> 00:24:59,364 Luzatu egiten zaio? 228 00:24:59,764 --> 00:25:04,736 Bezeroren batek esan du. Nik ez nion halakorik ikusi. 229 00:25:05,637 --> 00:25:07,606 Amets egingo zuen. 230 00:25:07,606 --> 00:25:11,543 Neska hotza da, baina ez du ondo lo egiten. 231 00:25:11,543 --> 00:25:15,747 Burua bururditik irristatuko zitzaion. 232 00:25:15,747 --> 00:25:19,050 -Zuk ikusi zenuen? -Neure begiekin. 233 00:25:19,217 --> 00:25:22,587 -Beraz, luzatu egiten zaio lepoa. -Bai zera! 234 00:25:22,687 --> 00:25:28,026 Zu bezalako kaikuak ezin dio benetako munstro bati igarri. 235 00:25:45,777 --> 00:25:48,547 Ez al dira zoragarriak? 236 00:25:48,547 --> 00:25:52,384 Ni baino askoz ere erakargarriagoak. 237 00:25:52,784 --> 00:25:56,454 Oso irudi ederrak egiten dituzu. 238 00:25:56,488 --> 00:26:01,927 Hauekin marrazki txukun bat egin, eta inprimatzen saiatuko naiz. 239 00:26:03,495 --> 00:26:07,198 Ikusteko irrikaz nago. 240 00:26:08,133 --> 00:26:12,404 Eskerrik asko itxaroteagatik. Zer nahi duzue? 241 00:26:20,111 --> 00:26:24,349 Zirrara merkeak nahi badituzue, zoazte Higashi-Ryogokura. 242 00:26:24,783 --> 00:26:27,786 Hau Yoshiwara da, ez munstro-ikuskizun bat. 243 00:26:28,520 --> 00:26:30,522 Barkatu, andrea! 244 00:26:30,589 --> 00:26:31,690 Ospa! 245 00:26:31,690 --> 00:26:36,595 Agureak zurekin egon nahi du, hitz egiteko besterik ez. 246 00:26:38,830 --> 00:26:41,600 Ez da luzarorako izango. Eseri. 247 00:26:51,309 --> 00:26:55,013 Neskaren aita naiz; margolaria ni ere. 248 00:26:55,246 --> 00:27:01,052 Neska jaio aurretik gertatu zen, orain dela 25 bat urte. 249 00:27:02,621 --> 00:27:04,990 Iratxoak margotzeko eskatu zidaten. 250 00:27:05,890 --> 00:27:09,628 Arratsean bukatu, eta pixka batean etzan nintzen. 251 00:27:09,628 --> 00:27:12,797 Zoruan kolpeak entzuten hasi nintzen, ordea. 252 00:27:13,465 --> 00:27:17,902 Begiratu, eta nire eskuak ikusi nituen, eroak bezala dantzan. 253 00:27:18,436 --> 00:27:21,072 Bat-batean, beste esku batzuk sortu ziren nireetatik. 254 00:27:21,573 --> 00:27:24,342 Eta leihotik kanpora luzatu ziren. 255 00:27:24,376 --> 00:27:27,579 Ezin nuen ikusi nora zihoazen. 256 00:27:27,579 --> 00:27:34,219 Baina haize hotsa sumatzen nuen hatz-puntetan, eroa bezala jotzen. 257 00:27:34,653 --> 00:27:37,255 Geroztik, gauero gertatu zen hori. 258 00:27:38,857 --> 00:27:42,994 Beldurtu egin nintzen hasieran, baina, azkenean, gustatu. 259 00:27:48,833 --> 00:27:51,102 Belar artean sigi-saga zebiltzan. 260 00:27:53,571 --> 00:27:56,608 Pagoda baten punta ukitzen. 261 00:27:57,208 --> 00:27:59,811 Zubi baten azpitik pasatzen. 262 00:27:59,844 --> 00:28:01,346 Eta pentsatu nuen: 263 00:28:01,346 --> 00:28:05,450 Esku horiek atera, eta hegan joaten bazaizkit… 264 00:28:05,450 --> 00:28:08,319 …jatorrizko nire eskuek mugitzen jarraituko dute? 265 00:28:08,920 --> 00:28:10,789 Ez dut margotzen bukatu. 266 00:28:10,989 --> 00:28:14,893 Apaiz lagun batek okerrenaren zain egoteko esan zidan. 267 00:28:16,094 --> 00:28:20,165 Sutrekin eta arrosarioekin bildu zizkidan bi eskuak. 268 00:28:21,399 --> 00:28:24,002 Eskuak ez zaizkit berriz hegan joan. 269 00:28:24,402 --> 00:28:28,940 Eta gaur naizen artista handia bihurtu naiz. 270 00:28:29,140 --> 00:28:31,476 Bejondeizula. 271 00:28:37,449 --> 00:28:41,586 Txilin-hotsa entzuten baduzue, etorri nire gelara. 272 00:28:42,087 --> 00:28:46,157 Egunsentirako jo ez badute, joan zaitezte. 273 00:28:48,660 --> 00:28:52,197 Ez esan inori. Ulertzen? 274 00:29:23,795 --> 00:29:26,765 Hau ez da oso zirraragarria. 275 00:29:26,798 --> 00:29:29,801 Ez duzu gelditu beharrik. 276 00:29:29,868 --> 00:29:32,303 Egin nahi duzuna. 277 00:29:33,171 --> 00:29:35,774 Tira, ez da mingarria izango. 278 00:29:49,254 --> 00:29:50,355 Isilik egon. 279 00:29:51,523 --> 00:29:54,425 Ez dut ezer esan eta. 280 00:29:55,193 --> 00:29:58,263 Hasperenka aritu zara denbora guztian. 281 00:30:01,566 --> 00:30:04,936 Gaua luzea da eta. 282 00:30:06,871 --> 00:30:08,940 Kilkerra? 283 00:31:00,558 --> 00:31:01,860 Zerbait ikusten duzue? 284 00:31:02,627 --> 00:31:04,729 Zer? 285 00:31:22,547 --> 00:31:24,649 Sarean harrapatuta dago? 286 00:31:24,649 --> 00:31:26,751 Hesi moduko bat da. 287 00:31:46,304 --> 00:31:48,907 Eskerrak sare hori daukazun. 288 00:31:48,907 --> 00:31:51,776 Nahi duenean irten daiteke. 289 00:31:51,809 --> 00:31:53,778 Hori egiten badu… 290 00:31:54,612 --> 00:31:58,816 …sutrak eta arrosarioak jarri behar al ditut lepoan? 291 00:31:59,617 --> 00:32:01,853 Eta ez bada itzultzen, zer? 292 00:32:03,121 --> 00:32:06,457 Gertatuko dena onartuko dut. 293 00:32:10,395 --> 00:32:16,067 Orain arte ez naiz inoiz leku honetatik kastitatean irten. 294 00:32:17,535 --> 00:32:23,007 Esku luzagarrien zure kontua berria da niretzat. 295 00:32:23,007 --> 00:32:26,311 Txotxoloa! Berria da niretzat ere. 296 00:32:27,078 --> 00:32:30,815 Bakinen txinatar mamu-ipuinetako bat da. 297 00:32:30,949 --> 00:32:33,184 Alajaina! 298 00:32:34,786 --> 00:32:38,856 Kontatu ez banu, ez genuen ikusi duguna ikusiko. 299 00:32:38,957 --> 00:32:41,659 Zentzugabetu egin da dena. 300 00:32:41,693 --> 00:32:44,829 Ez nuen hori ikusi nahi. 301 00:32:44,862 --> 00:32:47,832 Horregatik dira txarrak zure margolanak. 302 00:33:31,509 --> 00:33:34,078 Ezin diot neure buruari eutsi. 303 00:33:34,412 --> 00:33:38,616 Su-kanpaiak entzutean, ezin naiz eserita geratu. 304 00:33:38,683 --> 00:33:41,285 Mugi! Mugi! 305 00:33:42,520 --> 00:33:45,123 Ez dadila zabaldu! 306 00:33:57,535 --> 00:34:00,271 Tira! Tira! 307 00:34:12,417 --> 00:34:15,920 Zuek, hara! Azkar! 308 00:34:16,521 --> 00:34:19,090 Begira! Erortzen ari da! 309 00:34:22,894 --> 00:34:25,063 Bazterrak garbitzen dituztenean… 310 00:34:25,063 --> 00:34:30,334 …eta sua hedatu ezinik uzten dutenean, suspergarria da! 311 00:34:50,288 --> 00:34:51,789 Beste sute bat? 312 00:34:54,325 --> 00:34:56,260 Zer dute suteek polita? 313 00:35:09,640 --> 00:35:14,245 Zuri emakumeak gustatzen zaizkizu. Tetsuzori goxokiak. Gauza bera da. 314 00:35:18,649 --> 00:35:20,852 Zentzuzkoa da. 315 00:35:22,120 --> 00:35:24,522 Neska tuntuna. 316 00:36:05,863 --> 00:36:09,767 Zure eskuineko zelaia elurrez estalita dago. 317 00:36:10,168 --> 00:36:15,072 Udaberrian, gereziondoak loratzen dira ibaiertz honetan. 318 00:36:15,173 --> 00:36:20,444 Baina zuhaitz biluzi eta elurrez estaliak ere politak dira. 319 00:36:22,647 --> 00:36:24,081 Hotzak zaude? 320 00:36:42,066 --> 00:36:44,702 Hemen ate sakratu bat dago. 321 00:36:45,102 --> 00:36:50,141 Ibaiertza baino beherago dagoenez, zure begien mailan dago. 322 00:36:50,841 --> 00:36:54,512 Ate sakratuek itxura hau dute. 323 00:36:57,882 --> 00:37:00,251 Kontuz mailarekin. 324 00:37:20,571 --> 00:37:22,473 Itxaron pixka bat. 325 00:37:22,607 --> 00:37:23,608 Zergatik? 326 00:37:24,609 --> 00:37:26,477 Kamelia bat. 327 00:37:27,845 --> 00:37:30,181 Nire lorerik kuttunena. 328 00:37:31,916 --> 00:37:34,252 Luzatu eskuak. 329 00:37:38,122 --> 00:37:40,925 -Zer margo du? -Gorria. 330 00:37:41,225 --> 00:37:43,794 Margo atsegina eta bizia. 331 00:37:47,298 --> 00:37:50,701 Etxera eramazu. Maukan jarriko dizut. 332 00:38:12,657 --> 00:38:14,091 Ez dago zaratarik. 333 00:38:15,559 --> 00:38:18,195 Bai, isila dago. 334 00:38:18,296 --> 00:38:21,265 Elurrak zarata xurgatzen du. 335 00:38:22,033 --> 00:38:23,968 Beldurtuta zaude? 336 00:38:30,474 --> 00:38:31,609 Hotzak zaude. 337 00:38:34,412 --> 00:38:36,113 Bi sake gozo. 338 00:38:38,649 --> 00:38:40,718 Eskatzera noa. 339 00:38:45,056 --> 00:38:47,091 Barkatu. 340 00:38:47,558 --> 00:38:50,194 Bi sake gozo. 341 00:38:50,328 --> 00:38:51,929 Jakina. 342 00:40:08,272 --> 00:40:11,275 Jaurti bola hau gora zure indar guztiaz. 343 00:40:32,696 --> 00:40:36,901 Hemen, hemen! Tira, tira! 344 00:40:39,970 --> 00:40:42,473 Tira! Tira! 345 00:41:07,832 --> 00:41:10,034 Hemen, hemen! 346 00:42:26,243 --> 00:42:27,711 O-Nao! 347 00:42:34,418 --> 00:42:37,821 Barkatu, O-Ei. 348 00:42:38,155 --> 00:42:42,493 Lasai. Jo eta pasa egin duzu, ni konturatu gabe. 349 00:42:42,826 --> 00:42:48,065 Baina oso ondo pasatu dut. Elurra oso dibertigarria da. 350 00:43:04,882 --> 00:43:08,218 Nire etxera etorri nahi duzu? Hortxe dago. 351 00:43:08,586 --> 00:43:11,055 Aita etxean egongo da. 352 00:43:14,158 --> 00:43:15,893 Zer diozu? 353 00:43:15,926 --> 00:43:20,297 Bat-batean agertzen banaiz, baliteke aitari traba egitea. 354 00:43:21,031 --> 00:43:24,468 Eta ni gaizkitu egiten nau aitari traba egiteak. 355 00:43:31,008 --> 00:43:34,178 Hurrengoan, beraz? 356 00:44:24,828 --> 00:44:27,998 Etxekoandrea! Ondo al zaude? 357 00:44:34,805 --> 00:44:37,574 Ahots bat entzun dut margolan horretatik… 358 00:44:38,075 --> 00:44:40,744 Hildakoaren aieneak! 359 00:44:44,515 --> 00:44:50,421 Lorategiko txori bat dela esan diot, baina ez dit sinesten. 360 00:44:52,790 --> 00:44:56,760 Infernuaren margolan honek nagusiaren errua irudikatzen du. 361 00:44:56,827 --> 00:45:00,864 Luzaroan bizitzeko otoitzean ari da eta penitentzia egiten… 362 00:45:00,931 --> 00:45:03,901 …nik zuri egiteko esan dizudan bezala. 363 00:45:07,871 --> 00:45:13,444 Nagusiari asko gustatu zitzaion, eta ni harrotu egin nintzen, baina… 364 00:45:20,117 --> 00:45:22,986 Berriz, oraingoan egun argiz… 365 00:46:04,695 --> 00:46:08,265 Magnolia txuria ere bere amaieratik hurbil dago. 366 00:46:18,909 --> 00:46:22,212 Burutik egina egongo da, beharbada. 367 00:46:22,212 --> 00:46:24,982 Margolan horrek nerbioak korapilatzen ditu. 368 00:46:25,015 --> 00:46:26,884 Ez dut bukatu. 369 00:46:26,984 --> 00:46:31,221 Gaixotu, eta ohean egon behar izan zuen etxekoandreak. 370 00:46:31,789 --> 00:46:35,659 Nagusiak bazekien margolanaren eraginez zela… 371 00:46:35,692 --> 00:46:38,095 …baina sekulako atxikimendua zion. 372 00:46:38,962 --> 00:46:41,098 Bitartean… 373 00:47:41,024 --> 00:47:42,626 Laztana! 374 00:47:50,868 --> 00:47:56,006 Sua itzali zuten, baina ezin izan zuten etxekoandrea sendatu. 375 00:47:56,573 --> 00:48:00,344 Zer egin daiteke? 376 00:48:01,078 --> 00:48:04,581 Jo eta pasa egin duzu, O-Ei. 377 00:48:06,617 --> 00:48:09,820 Neska hau onegia da; hori da haren arazoa. 378 00:48:10,120 --> 00:48:14,424 Horrek frogatzen du ez dela oraindik behar bezain ona. 379 00:48:14,558 --> 00:48:17,261 Haren zirriborroa erakutsidazu. 380 00:48:24,735 --> 00:48:27,237 Banengoen ba. 381 00:48:27,671 --> 00:48:32,943 Gelditu gabe margotzen duzu beti, baina amaierak ondo lotu gabe. 382 00:48:32,976 --> 00:48:34,177 Amaierak ondo lotu? 383 00:48:35,279 --> 00:48:38,548 Azkar, eraman nazazue margolana dagoen lekura. 384 00:48:38,582 --> 00:48:41,218 Ezin dut, gau berandua da. 385 00:48:41,351 --> 00:48:45,856 Aizu, Manjido, hurrengoan sua baino okerragoa izango da. 386 00:49:45,248 --> 00:49:46,850 Altxa ezazue. 387 00:49:51,922 --> 00:49:53,256 Begira. 388 00:50:02,466 --> 00:50:07,738 Ikusten? Honela, ondo lotuta daude amaierak. 389 00:50:14,011 --> 00:50:17,881 Jauna, orain ez duzu arazo gehiagorik izango. 390 00:50:18,015 --> 00:50:19,716 Nire eskerrik beroenak. 391 00:50:24,955 --> 00:50:27,624 Bide luzea duzu oraindik. 392 00:50:38,235 --> 00:50:40,670 Maisu! 393 00:50:42,806 --> 00:50:44,841 Begiraiozu! 394 00:50:53,083 --> 00:50:57,587 Harrezkero, etxekoandreak ez zion margolanari beldurrik izan. 395 00:50:58,321 --> 00:51:04,995 Tetsuzo, amorru ematen badit ere, ni baino aurrerago zaude beti. 396 00:51:14,871 --> 00:51:18,542 Berriz marraztuko dut. Non egin dut huts? 397 00:51:18,708 --> 00:51:20,710 Ez duzu huts egin. 398 00:51:20,911 --> 00:51:23,713 Ez zaitez hain apala izan. 399 00:51:23,947 --> 00:51:28,185 Hori da zure arazoa. Serioegia zara. 400 00:51:28,318 --> 00:51:31,021 Abilezia desberdinak ditugu denok. 401 00:51:31,088 --> 00:51:36,326 Begira Zenjiro: Udaberriko haren margolan erotikoek arrakasta dute. 402 00:51:36,359 --> 00:51:39,930 Abilezian ez du zure parerik. 403 00:51:39,996 --> 00:51:44,568 Jende bitxia marrazten du, buru handikoa eta hanka-beso argalekoa. 404 00:51:45,001 --> 00:51:49,206 Baina margolan erotikoetan oso erakargarria da hori. 405 00:51:49,473 --> 00:51:52,876 Badirudi zugana salto egingo dutela. 406 00:51:53,510 --> 00:51:55,479 Zu kontrakoa zara. 407 00:51:55,512 --> 00:51:58,515 Ondo marrazten duzu jendea, baina ez sentsualitatea. 408 00:51:59,416 --> 00:52:02,119 Baina ez da zure errua. 409 00:52:02,119 --> 00:52:07,791 Hokusai jaunak ez zion lan hau dontzeila gazte bati eskatu behar. 410 00:52:13,930 --> 00:52:15,432 Hatsugoro! 411 00:52:15,499 --> 00:52:16,633 Zer zabiltza? 412 00:52:16,633 --> 00:52:19,936 Manjidorekin egon ondoren, orain etxera noa. 413 00:52:19,970 --> 00:52:23,807 Ni Suharayara joan naiz. Etxera lagunduko dizut. 414 00:52:23,807 --> 00:52:25,575 Oso urruti dago. 415 00:52:25,575 --> 00:52:28,812 Ez. Go-n jokatu nahi dut Hokusai jaunarekin. 416 00:52:42,392 --> 00:52:45,829 Ur-jauzia dirudi. 417 00:52:52,435 --> 00:52:54,738 Usain hori… 418 00:52:55,338 --> 00:52:57,474 Ilerako olioa? 419 00:52:58,942 --> 00:53:03,213 Suharaya argitaratzaileak Zenjiro ezagutu nahi du. 420 00:53:03,213 --> 00:53:07,250 Zenjiro? Baldar hori? 421 00:53:07,717 --> 00:53:11,521 Ondo marrazten ditu emakumeak. Badute zerbait. 422 00:53:13,823 --> 00:53:15,192 Sentsualitatea? 423 00:53:17,427 --> 00:53:19,896 Ikaragarria, izan ere. 424 00:53:28,772 --> 00:53:31,841 Gorroto ditut horrelako margolan zabarrak! 425 00:53:41,251 --> 00:53:45,055 Gauza batez gogoratu naiz. Joan beharra daukat. 426 00:53:49,893 --> 00:53:52,295 Haren azalaren usaina… 427 00:53:52,462 --> 00:53:55,332 Tetsuzorenaren edo Zenjirorenaren desberdina… 428 00:53:55,432 --> 00:53:57,167 Haren azala… 429 00:54:02,639 --> 00:54:06,543 Gabon. Baten bat nahiago duzu? 430 00:54:07,010 --> 00:54:08,778 Ez. 431 00:54:08,812 --> 00:54:11,114 Mesedez! Berriz etorri. 432 00:54:11,147 --> 00:54:13,617 Jakina, jakina. 433 00:54:13,617 --> 00:54:16,319 Aizu! Aska nazazu! 434 00:54:16,620 --> 00:54:17,821 Agur, ba. 435 00:54:17,821 --> 00:54:20,790 -Zain edukiko nauzu. -Gero arte. 436 00:54:20,890 --> 00:54:24,461 Lehenengo aldia da? Aukera ezazu. 437 00:54:31,534 --> 00:54:34,838 Uste nuen ez zela inoiz joango! 438 00:54:37,274 --> 00:54:39,542 Zer dugu, laztana? 439 00:54:39,676 --> 00:54:41,878 Hau tontakeria bat da. Agur! 440 00:54:42,078 --> 00:54:45,548 Tontakeria izan behar du ondo pasatzeko. Zatoz! 441 00:54:45,749 --> 00:54:47,384 Geldi! Ergela! 442 00:54:47,417 --> 00:54:49,185 Ergelak gehiago dibertitzen dira. 443 00:54:49,753 --> 00:54:52,922 Ama, ez hartu bezero gehiago gaur. 444 00:54:58,828 --> 00:55:01,731 -Biluzi zaitez. -Zer? 445 00:55:01,831 --> 00:55:06,102 Zure arropa bustiek zorua hondatuko dute. 446 00:55:06,603 --> 00:55:08,838 Tori, jantzi hau. 447 00:55:19,582 --> 00:55:21,084 Jantzi dotorea. 448 00:55:21,151 --> 00:55:24,454 Kichiya da nire izena. Pozten naiz zu ezagutzeaz. 449 00:55:27,157 --> 00:55:28,458 Has gaitezen. 450 00:55:50,180 --> 00:55:51,381 Aizu… 451 00:56:09,566 --> 00:56:12,635 Amida buda bat da, Tanyu delako batek egina. 452 00:56:12,669 --> 00:56:16,172 Ergela! Zabor hori ez da Tanyuk egina. 453 00:56:16,373 --> 00:56:17,774 Ez da ona? 454 00:56:17,807 --> 00:56:19,442 Oso itsusia da. 455 00:56:19,476 --> 00:56:21,745 Zuk badakizu kontua zertan den. 456 00:56:22,212 --> 00:56:25,749 Zergatik duzu hor intsentsu usaina duen margolan bat? 457 00:56:26,383 --> 00:56:32,756 Monje astun asko etortzen zaizkit, eta karma gaiztoa uxatzeko da. 458 00:56:32,789 --> 00:56:34,858 Baina ez du balio. 459 00:56:34,958 --> 00:56:38,695 Horiek ez diote Jainkoari beldurrik. 460 00:56:40,029 --> 00:56:41,364 Bai zera. 461 00:56:43,333 --> 00:56:47,303 Izan ere, amets bitxi bat izan dut orain dela gutxi. 462 00:56:47,337 --> 00:56:51,941 Jainkoak mendi tontor batean agertu dira… 463 00:56:52,742 --> 00:56:56,880 …eta denak otoitzean ari ziren: "Eskerrak jainkoei". 464 00:57:02,318 --> 00:57:08,091 Baina jendea eta etxeak zapaldu, eta aurrera segitu dute jainkoek. 465 00:57:09,359 --> 00:57:11,761 Izugarria, ezta? 466 00:57:20,336 --> 00:57:24,574 Ba ote dago benetan zerurik? 467 00:57:26,509 --> 00:57:28,578 Zer? Joan egin nahi duzu? 468 00:57:39,289 --> 00:57:41,858 Ederki! Jo dezagun! 469 00:58:30,974 --> 00:58:32,509 Aizu! 470 00:58:32,609 --> 00:58:39,148 Barkatu, laztana. Pixka bat… Ehun kontatu, eta utzi lo egiten. 471 00:58:39,249 --> 00:58:41,551 Hitz ematen dizut… 472 00:58:41,718 --> 00:58:44,320 …ondo pasatuko dugula. 473 00:58:48,157 --> 00:58:50,059 Astuna zara. 474 00:59:34,370 --> 00:59:37,106 Ba ote dago benetan zerurik? 475 00:59:37,574 --> 00:59:39,509 Edo infernurik? 476 00:59:57,293 --> 01:00:01,097 MANJIDO LIBURU-DENDA 477 01:00:04,300 --> 01:00:05,735 Tira, ba. 478 01:00:05,768 --> 01:00:07,604 Ondo da, eskerrik asko. 479 01:00:10,006 --> 01:00:12,875 Bide batez… 480 01:00:14,277 --> 01:00:18,982 Kabuki ikustera joan nahi duzu? Danjurok "Sukeroku" antzezten du. 481 01:00:20,984 --> 01:00:25,288 Ni joatekoa nintzen, baina zerbait atera zait. 482 01:00:25,321 --> 01:00:27,090 Sarrera bakarra daukat. 483 01:00:28,625 --> 01:00:31,527 Ez zaizu damutuko. On egingo dizu. 484 01:00:31,561 --> 01:00:34,697 Eskerrik asko. Joango naiz. 485 01:00:35,999 --> 01:00:41,037 Hatsugoro ere joatekoa da. Sarrera bat eman diot lehen. 486 01:00:48,411 --> 01:00:49,846 Hara! 487 01:00:49,979 --> 01:00:53,449 O-Ei? Pozten naiz zu ikusteaz. 488 01:00:53,783 --> 01:00:55,184 Jakina. 489 01:00:56,919 --> 01:01:00,757 Zer duzu? Kezkatuta al zaude? 490 01:01:00,757 --> 01:01:02,825 Ez, ez. 491 01:01:02,859 --> 01:01:04,060 Norabait zoaz? 492 01:01:04,093 --> 01:01:06,162 Ez, etxera. 493 01:01:06,095 --> 01:01:10,500 A zer kointzidentzia! Argitaratzailearengana joan naiz. 494 01:01:13,469 --> 01:01:17,874 Joan nahi duzu Asakusa Tenpluko Kannon azokara? 495 01:01:34,123 --> 01:01:38,995 Ezin ditut jasan emakume temosoak eta negartiak. 496 01:01:39,128 --> 01:01:44,500 Begietan arrisku pixka bat duen emakumea nahiago dut nik. 497 01:01:49,272 --> 01:01:51,107 Ikusi zintudan lehen aldian, hau pentsatu nuen: 498 01:01:51,107 --> 01:01:56,946 "Ene! Neska hau ez da besteak bezalakoa". 499 01:01:57,513 --> 01:01:59,382 Alegia… 500 01:02:02,618 --> 01:02:04,787 O-Ei! 501 01:02:09,325 --> 01:02:11,594 Eskerrik asko, jauna. 502 01:02:19,368 --> 01:02:21,370 Zein zen zure desioa? 503 01:02:21,370 --> 01:02:23,639 -Erditze seguru bat. -Zer? 504 01:02:23,740 --> 01:02:25,074 Txantxa zen. 505 01:02:25,108 --> 01:02:28,077 Gaizto kutsua duzu zuk. 506 01:02:34,283 --> 01:02:35,518 Zer ordu da? 507 01:02:35,585 --> 01:02:41,157 Arestian 12ak ziren, eta orain 2ak izango dira. 508 01:02:42,759 --> 01:02:44,594 Zerbait egin behar duzu? 509 01:02:44,627 --> 01:02:46,896 Ez, izan ere. 510 01:02:48,364 --> 01:02:50,533 "Tokoroten" bat nahi duzu? 511 01:02:50,633 --> 01:02:52,835 -Ederki. -Primeran. 512 01:02:53,603 --> 01:02:55,805 "Tokoroten" birentzat. 513 01:02:55,805 --> 01:02:57,707 Berehala! 514 01:02:57,774 --> 01:02:59,776 Barkatu, joan egin behar dut. 515 01:03:02,111 --> 01:03:03,379 O-Ei! 516 01:03:39,582 --> 01:03:41,717 Zer dela eta? 517 01:04:17,854 --> 01:04:19,689 Goxoa dago, ama. 518 01:04:19,856 --> 01:04:23,259 Bai? Har ezazu nirea ere. 519 01:04:23,259 --> 01:04:26,128 Benetan? Orain nirea da. 520 01:04:26,162 --> 01:04:27,496 Ez, nik jango dut. 521 01:04:27,563 --> 01:04:28,664 Ez! 522 01:04:34,704 --> 01:04:37,473 O-Nao ondoezik dago. 523 01:04:42,211 --> 01:04:46,148 Etzanda dago amaren etxean. 524 01:04:46,148 --> 01:04:47,783 Etxera bidali dute. 525 01:04:47,984 --> 01:04:52,188 Amak esan du ez dela larria. Laster sendatuko omen da. 526 01:04:56,926 --> 01:05:01,030 Zoaz neska ikustera. Poztu egingo da. 527 01:05:01,397 --> 01:05:02,832 Bai. 528 01:05:06,068 --> 01:05:08,304 Haren gaixotasunak ikaratu egiten zaitu? 529 01:05:08,371 --> 01:05:11,674 Ez duzu alaba bisitatzera joateko astirik hartuko? 530 01:06:10,232 --> 01:06:15,638 Txoriak, txori politak, nork askatuko zain. 531 01:06:16,005 --> 01:06:19,475 Askatu txolarre gaixo hauek. 532 01:06:19,976 --> 01:06:24,480 Txori politak, nork askatuko zain. 533 01:06:26,816 --> 01:06:29,318 Zenbat dauzkazu hor? 534 01:06:29,552 --> 01:06:32,555 Hogeita hamar bat. 535 01:06:33,322 --> 01:06:35,825 Aska itzazu denak. 536 01:06:35,858 --> 01:06:38,194 Noski. Mila esker, andrea. 537 01:06:47,336 --> 01:06:48,037 Aizu. 538 01:06:51,273 --> 01:06:54,143 Zeharo superstiziosoa zara orain. 539 01:06:54,176 --> 01:06:57,680 Horrek ez du ezer onik ekarriko. 540 01:06:57,880 --> 01:07:02,018 Ebakita dauzkate hegalak, eta berriz harrapatuko dituzte. 541 01:07:02,885 --> 01:07:04,286 Benetan? 542 01:07:04,353 --> 01:07:09,125 Zorioneko txori batzuek ihes egitea lortuko dute, noski. 543 01:07:10,526 --> 01:07:13,462 Sartuko al zara? 544 01:07:13,496 --> 01:07:17,333 O-Nao poztuko da. Eta ohagi pastelak egin ditut. 545 01:07:17,633 --> 01:07:19,135 Harritzekoa. 546 01:07:19,135 --> 01:07:21,570 Denon artean jango ditugu. 547 01:08:07,783 --> 01:08:09,885 Hau da gozoaren gozoa! 548 01:08:13,656 --> 01:08:15,157 Lo dago? 549 01:08:15,224 --> 01:08:17,126 Lehen hala zegoen. 550 01:08:29,171 --> 01:08:30,272 Nor da? 551 01:08:31,574 --> 01:08:34,376 O-Nao, zer moduz? 552 01:08:36,345 --> 01:08:38,180 Aita? 553 01:08:56,999 --> 01:09:01,003 Heriotza zerarik izugarriena eta higuingarriena da. 554 01:09:01,003 --> 01:09:03,939 Ez nau sekula eramango. 555 01:09:08,644 --> 01:09:11,680 Ez nau sekula… 556 01:09:17,887 --> 01:09:22,858 Bihar eramaiozu hau amari, ahal baduzu. 557 01:09:24,760 --> 01:09:28,631 Espiritu gaiztoak uxatzeko da. 558 01:09:44,680 --> 01:09:48,651 Bizarrak eskuila dirudi, eta eskuan ezpata dauka. 559 01:09:51,120 --> 01:09:54,857 Luzea du ezpata gaixotasunak suntsitzeko. 560 01:09:55,858 --> 01:10:00,229 Beste eskuan, berriz, oinaze guztiak harrapatuta dauzka. 561 01:10:00,462 --> 01:10:05,267 Oso aurpegi beldurgarria du, baina umeak babesten ditu. 562 01:10:05,267 --> 01:10:08,204 Aitak gorroto dit? 563 01:10:08,204 --> 01:10:09,071 Zer ba? 564 01:10:09,104 --> 01:10:12,942 Aitak gaixo jendeari gorroto diolako. 565 01:10:13,209 --> 01:10:17,646 Ahula delako beldur dio Tetsuzok gaixotasunari. 566 01:10:17,746 --> 01:10:22,284 Zu desberdina zarelako margotu dizu hau. 567 01:10:34,697 --> 01:10:36,899 Zer leunak diren! 568 01:10:42,571 --> 01:10:48,410 Orain etxean zaudela, ez moztu ilea, utziozu luzatzen. 569 01:10:48,410 --> 01:10:48,444 Nik zainduko dizut ilea. 570 01:10:48,544 --> 01:10:50,746 Nik edertuko dizut. 571 01:10:50,813 --> 01:10:52,881 -Benetan? -Jakina. 572 01:10:53,382 --> 01:10:57,586 Zure ahizpak oso esku ona du. Zoragarri izaten du beti ilea. 573 01:10:57,620 --> 01:10:59,722 Esku ona du? 574 01:10:59,722 --> 01:11:03,425 Ezin dut itxaron. Ea azkar luzatzen zaizun. 575 01:11:07,162 --> 01:11:09,331 Lotan geratuko naiz, beharbada. 576 01:11:09,331 --> 01:11:12,868 O-Ei, gera zaitez. Elkarrekin lo egingo dugu. 577 01:11:40,296 --> 01:11:41,697 Aizu… 578 01:11:42,231 --> 01:11:44,300 O-Ei, esna al zaude? 579 01:11:44,300 --> 01:11:45,567 Ez, oraindik ez. 580 01:11:45,801 --> 01:11:48,737 Sare gainean zerbait dago. 581 01:11:56,845 --> 01:11:57,579 Hor dago. 582 01:12:33,449 --> 01:12:35,617 Xomorro handi bat zen. 583 01:12:38,087 --> 01:12:40,723 Kanpora bota dut. 584 01:12:42,791 --> 01:12:46,462 Xomorro bat? Polita al zen? 585 01:12:46,462 --> 01:12:51,767 Bai. Hotza eta mehea, leka bat bezalakoa. 586 01:13:03,312 --> 01:13:04,780 Atsegina zen? 587 01:13:04,813 --> 01:13:06,515 Oso atsegina. 588 01:13:06,515 --> 01:13:07,816 Polita al zen? 589 01:13:07,850 --> 01:13:10,119 Polita zen. 590 01:13:17,760 --> 01:13:19,294 Aizu… 591 01:13:20,429 --> 01:13:23,799 Hiltzen naizenean infernura joango naiz. 592 01:13:27,202 --> 01:13:32,107 Infernuan, harriak bildu behar dira Jizo monjearen estatuan. 593 01:13:32,107 --> 01:13:33,108 Zergatik? 594 01:13:33,142 --> 01:13:37,713 Arauek hori diotelako. Nahitaez egin behar da. 595 01:14:02,438 --> 01:14:04,740 Zerbait ekarriko al dizut? 596 01:14:16,585 --> 01:14:18,921 Kolore hobea du azkenaldi honetan. 597 01:14:22,491 --> 01:14:24,393 Egia da. 598 01:14:34,937 --> 01:14:39,508 Ondo dago. Ez da larria. Laster sendatuko da. 599 01:14:41,543 --> 01:14:43,278 Entzun… 600 01:14:44,179 --> 01:14:47,516 Ekar ezazu aita txikia ikustera. 601 01:14:49,051 --> 01:14:51,954 Tetsuzo negarti hutsa da. 602 01:14:53,722 --> 01:14:58,494 A zer txorakeria. Ni ere halakoxea naiz. 603 01:15:07,803 --> 01:15:10,739 Sendagaiek on egin diote. 604 01:15:11,507 --> 01:15:15,944 Bart arratsean morokilak jan zituen. Gaur joan zaitezke? 605 01:15:16,545 --> 01:15:22,050 Oso gezurti txarra zara. Horregatik ez duzu gizonik hartzen. 606 01:15:34,296 --> 01:15:36,865 Harritzekoa. 607 01:15:37,466 --> 01:15:41,136 Esango nuke neskato bat atzetik etorri zaidala. 608 01:15:45,574 --> 01:15:49,244 Nolakoa zen neskato hori? 609 01:15:49,811 --> 01:15:54,216 Mutil-orrazkera zuen, modaz pasea, motza. 610 01:16:22,811 --> 01:16:25,480 A zer haize-bolada! 611 01:17:14,663 --> 01:17:18,133 Bere kabuz etorri da. 612 01:18:16,591 --> 01:18:18,627 Joan egin da. 613 01:18:46,021 --> 01:18:51,727 Nik kenduko nizkion, beharbada, ikusmena eta bizia. 614 01:19:43,812 --> 01:19:47,449 Harritzekoa… 615 01:19:51,887 --> 01:19:55,290 Ez, ez naiz ezer asmatzen ari! 616 01:19:55,323 --> 01:19:59,461 Benetan etorri zait norbait atzetik. Egia da! 617 01:20:00,462 --> 01:20:04,533 Aizu, lotsagabea, gauza gaizto bat duzu atzean. 618 01:20:13,875 --> 01:20:15,243 Barkatu, Zenjiro. 619 01:20:15,277 --> 01:20:18,914 Kuninao! Adarra jotzen al didazu? 620 01:20:19,181 --> 01:20:22,918 Segika etorri natzaizu bide osoan, baina ez zara konturatu. 621 01:20:25,520 --> 01:20:29,691 Maisu, O-Ei, itxura ona duzue. 622 01:20:30,458 --> 01:20:31,526 Bai. 623 01:20:31,760 --> 01:20:33,461 Zuk ere bai. 624 01:20:35,831 --> 01:20:37,065 Eta zuk. 625 01:20:37,065 --> 01:20:40,502 Ixo! Zer zabiltza hemen, tentela? 626 01:20:40,969 --> 01:20:45,240 Neska berezi bat dago Fukagawan. 627 01:20:45,240 --> 01:20:47,709 Bapo eusten dio edari merkeari. 628 01:20:48,543 --> 01:20:50,245 Zuk baino hobeto? 629 01:20:50,612 --> 01:20:55,617 Auskalo. Baietz berak baino askoz gehiago edan nik. 630 01:20:56,218 --> 01:20:58,119 Eta lortzen baduzu, zer? 631 01:20:58,286 --> 01:21:02,424 Bizkarrean daukan tatuaje harrigarri bat erakutsiko dit. 632 01:21:02,490 --> 01:21:04,693 Inork ez du ikusi. 633 01:21:05,894 --> 01:21:16,271 Patetikoa! 634 01:21:19,975 --> 01:21:23,812 Nahi al du norbaitek fideoak jatera etorri? 635 01:21:24,279 --> 01:21:26,915 Ni joango naiz! 636 01:21:27,949 --> 01:21:30,452 Gero arte, O-Ei. 637 01:21:31,486 --> 01:21:36,091 Manjido etortzekoa da. Lana ez badago prest, larri ibiliko da. 638 01:21:36,758 --> 01:21:39,928 Hor konpon haren aurpegia. 639 01:21:39,928 --> 01:21:42,564 Zuk marraztu marrazkia. Zure kontu! 640 01:21:43,498 --> 01:21:45,133 Ez dut marraztuko! 641 01:21:46,134 --> 01:21:49,838 Bide batez, Manjidok gauza bat esan dit. 642 01:21:49,905 --> 01:21:54,809 Zeure margolanak egiten hasi behar omen duzu. 643 01:22:02,450 --> 01:22:05,420 Luzea izango da gaua! 644 01:23:18,660 --> 01:23:22,364 O-Nao, zer moduz zabiltza hor? 645 01:23:22,597 --> 01:23:28,003 Badakit ez zarela infernura joan. 646 01:23:29,004 --> 01:23:31,039 Hemen ez da ezer aldatu. 647 01:23:31,106 --> 01:23:35,343 Bizimodu honek ez du ezer berezirik, baina gustura gaude. 648 01:23:37,579 --> 01:23:39,247 Ezta? 649 01:24:27,362 --> 01:24:32,000 Tetsuzok margotzen segitu zuen; 90 urte arte bizi izan zen. 650 01:24:32,734 --> 01:24:36,071 Zenjirok Keisai Eisen ezizena hartu zuen. 651 01:24:36,137 --> 01:24:39,007 Eta ospea izan zuen emakumeen margolari gisa. 652 01:24:39,007 --> 01:24:42,177 Tetsuzo baino urtebete lehenago hil zen. 653 01:24:42,410 --> 01:24:45,413 Lotsagabea, beti bezala. 654 01:24:46,247 --> 01:24:50,251 Ni behin ezkondu nintzen, baina Tetsuzorengana itzuli… 655 01:24:50,385 --> 01:24:53,154 …eta berarekin bizi izan nintzen hil zen arte. 656 01:24:53,555 --> 01:24:58,827 Tetsuzok 100 urte bizi nahi zituen, baina 90era baizik ez zen heldu. 657 01:24:59,527 --> 01:25:06,801 Hilzorian zegoela, esan zidan ezen 5 edo 10 urte gehiago bizi ezkero… 658 01:25:06,835 --> 01:25:10,905 …orduan izango zela benetako artista. 659 01:25:11,039 --> 01:25:13,241 Agurea ez zen nolanahikoa! 660 01:25:23,318 --> 01:25:28,957 Hokusai hil ondoren, hara-hona ibili zen O-Ei. 661 01:25:28,990 --> 01:25:34,162 Handik 9 urtera hil omen zen, 1857an. 662 01:25:34,429 --> 01:25:38,500 Ez dago jakiterik zehatz-mehatz non hil zen. 663 01:25:44,005 --> 01:25:48,776 O-Ei hil eta handik 11 urtera, Tokugawa shogun-aldia amaitu zen. 664 01:25:48,810 --> 01:25:53,214 Eta harekin batera amaitu zen samuraien garaia ere. 665 01:25:53,448 --> 01:25:59,821 1868an, Meiji gobernuak "Tokio" izena jarri zion "Edo"ri. 666 01:26:15,770 --> 01:26:22,677 Hinako Sugiura-ren "Sarusuben" mangan oinarritua 667 01:28:09,651 --> 01:28:12,086 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz