1 00:00:21,788 --> 00:00:27,861 Urrutira iristeko aukera izan dut bizitzan. 2 00:00:31,197 --> 00:00:37,303 Eskola eta unibertsitatetara bidali izan ditut beste batzuk… 3 00:00:39,973 --> 00:00:44,944 Horra, adibidez, nire lankide ohiak. 4 00:00:46,112 --> 00:00:50,050 Ministerioetako departamentu buruak dira… 5 00:00:50,116 --> 00:00:54,254 …edo atzerriko merkataritza kooperatibetarako lan egiten dute. 6 00:00:54,287 --> 00:00:58,291 Beste batzuk, berriz, enpresa osotako lehendakariak dira. 7 00:01:01,594 --> 00:01:06,399 Nik, ordea, alde egin nuen, eta sekula ez nuen itzuli nahi izan. 8 00:01:09,569 --> 00:01:14,507 IGELTSEROA 9 00:01:17,977 --> 00:01:20,280 Varsoviako Eraikuntza-Enpresarako lan egin nuen. 10 00:01:20,280 --> 00:01:22,582 Poloniako Banku Nazionalean lan egin nuen. 11 00:01:22,615 --> 00:01:29,622 Orduan, Barrutiko Alderdiko Batzordeak kanpora bidali ninduen: 12 00:01:29,656 --> 00:01:36,496 Alderdiko Gazte Erakundeko ekintzaile eskolara, Truczynek-era. 13 00:01:37,697 --> 00:01:40,967 Ezetz esan nezakeen, gauza bat baita agindu bat… 14 00:01:41,034 --> 00:01:44,137 …eta beste gauza bat zure bizitza. 15 00:01:45,338 --> 00:01:48,308 Baina baiezkoa eman nien azkenean. 16 00:01:52,912 --> 00:01:55,448 Nola sartu nintzen Alderdian? 17 00:01:55,615 --> 00:02:01,421 Aita Alderdiko aspaldiko kidea zen, eta ama ere bai. 18 00:02:01,521 --> 00:02:06,593 Okupazio alemanaren garaian armak gorde genituen geure etxean. 19 00:02:06,826 --> 00:02:12,866 Janek Krasicki bezalako batzuei gure etxean hartu zitzaien zina. 20 00:02:13,066 --> 00:02:17,270 Mokotow barrutian zen, 1932tik aurrera. 21 00:02:25,612 --> 00:02:29,015 -Zenbat koilara? -Hiru. 22 00:02:40,260 --> 00:02:44,831 Ni igeltseroa nintzen, eta emazteak biltegi batean lan egiten zuen. 23 00:02:45,331 --> 00:02:50,170 Maiz joaten ginen klubera. 24 00:02:50,970 --> 00:02:55,775 Antzerki-lantxoak ere prestatzen genituen. 25 00:02:56,342 --> 00:03:03,550 Garai hartan Txekhoven esketx bat egiten genuen. 26 00:03:04,350 --> 00:03:09,656 Ni senarra nintzen, eta emazteak emaztea antzezten zuen. 27 00:03:17,830 --> 00:03:21,000 Handik atera zen gure ezkontza. 28 00:03:32,145 --> 00:03:36,216 Turczynekeko eskola hartan… 29 00:03:37,450 --> 00:03:45,225 …gazteak teoriaz blai zeuden. 30 00:03:46,326 --> 00:03:51,231 Lanera joate hutsarekin iraultza egingo zutela uste zuten. 31 00:03:56,102 --> 00:03:59,639 Baina teoria praktikan jartzen saiatzerakoan… 32 00:03:59,672 --> 00:04:03,309 …gauzak desberdin samarrak zirela konturatzen zinen. 33 00:04:03,943 --> 00:04:06,079 Desilusioa hartu nuen… 34 00:04:06,112 --> 00:04:09,349 …gure gazteak uste bezain bikainak ez zirela ikustean. 35 00:04:09,382 --> 00:04:13,186 Haiek nola moldatu jakin beharra zeneukan. 36 00:04:22,996 --> 00:04:29,102 Turczynektik Varsoviara bidali ninduten. 37 00:04:29,369 --> 00:04:36,976 Ochota-ko Barrutiko Batzorde Buru izendatu ninduten. 38 00:04:38,845 --> 00:04:45,585 Fanatiko bat nintzela pentsatuko zuen edonork garai hartan. 39 00:04:45,618 --> 00:04:49,889 Baina nik sinesten nuen ezen egiten eta irakasten nuena… 40 00:04:49,989 --> 00:04:53,326 …eta bizi izan nuena zela aurrera egiteko bide zuzen bakarra. 41 00:04:53,393 --> 00:04:59,766 Nire belaunaldiarentzat zerbait eraikitzen ari nintzela uste nuen. 42 00:05:06,906 --> 00:05:09,776 Ospa dezagun Maiatza Lehena. 43 00:05:09,842 --> 00:05:14,847 Jaso ditzagun gure itxaropen nazionalak. 44 00:05:15,348 --> 00:05:18,318 Bakea izan bedi nazio guztien artean. 45 00:05:20,353 --> 00:05:23,389 Ospa dezagun Maiatza Lehena. 46 00:05:24,223 --> 00:05:25,558 Aurten, lehendabizikoz… 47 00:05:25,591 --> 00:05:29,062 …Varsoviako burdinbideko langileekin ospatzen ari gara. 48 00:05:29,162 --> 00:05:31,064 Itxura ona duzu. 49 00:05:32,532 --> 00:05:37,270 Podium aurretik pasatzerakoan sekulako zirrara eragingo duzue. 50 00:05:37,270 --> 00:05:39,672 -Zer moduz? -Ondo. 51 00:05:46,346 --> 00:05:50,249 Zure zain geunden denok, berandu zatoz. 52 00:05:56,422 --> 00:05:59,692 Familia prestatu beharra neukan. 53 00:06:02,562 --> 00:06:07,900 1950eko urteen hasieran… 54 00:06:08,668 --> 00:06:13,072 …"hooliganismoa" deitzen zitzaion horren kontrako kanpaina bat zegoen. 55 00:06:13,106 --> 00:06:15,675 Garai bakoitzak bere hizkera du. 56 00:06:15,842 --> 00:06:18,411 "Hooligan" zen garai hartako hitzetako bat. 57 00:06:18,444 --> 00:06:24,183 Ile luzeko gizonak berehala jotzen ziren herriaren etsaitzat. 58 00:06:24,617 --> 00:06:29,088 Jende haren eta Alderdiko gazteen arteko etsaitasuna orduan hasi zen. 59 00:06:29,088 --> 00:06:31,824 Ez zegoen horren beharrik. 60 00:06:31,858 --> 00:06:35,695 "Energia atomikoarekin Polonia berri bat agertuko da". 61 00:06:35,728 --> 00:06:39,031 Hori da Ikerketa Nuklear Institutuko langileen eslogana. 62 00:06:39,065 --> 00:06:41,634 Ea ez duen euririk egiten… 63 00:06:43,669 --> 00:06:47,106 Ez du egingo. Eguraldi ona eskatu dugu gaurko. 64 00:06:48,408 --> 00:06:54,414 Garai batean Coca Cola etsaia zen… 65 00:06:54,414 --> 00:07:00,787 …mendebaldeko bizimoduaren parte zelako. 66 00:07:00,853 --> 00:07:05,291 Baina orain ekoiztu egiten dute. Iragarkiz josita dago dena: 67 00:07:05,358 --> 00:07:08,461 "Edan Coca Cola. Ona da zuretzat", eta abar. 68 00:07:09,462 --> 00:07:14,167 Alabak litroka edaten du. 69 00:07:14,300 --> 00:07:16,969 Izugarri gustatzen zaio. 70 00:07:17,437 --> 00:07:20,306 Nik behin probatu nuen. Mila esker. 71 00:07:20,440 --> 00:07:23,009 Nahiago dut soda. 72 00:07:23,743 --> 00:07:28,481 Ongi etorri Wolako gazteak… 73 00:07:28,648 --> 00:07:31,384 …eta haien buruzagi politiko, administratibo eta Alderdikoak. 74 00:07:31,484 --> 00:07:34,320 Nire lehenengo lanean gehien izutzen ninduena hau zen: 75 00:07:34,320 --> 00:07:39,425 Eskoletara joan, eta gazteei aurre egitea. 76 00:07:42,462 --> 00:07:48,234 22 urterekin, eskarmentua banuen arren,… 77 00:07:49,235 --> 00:07:52,939 …izutu egiten ninduen historiaz eztabaidatzeak. 78 00:07:53,306 --> 00:07:56,309 Okupazio garaian ez genuen eskolarik izan. 79 00:07:56,542 --> 00:07:59,879 Gauza horietaz hitz egitea… 80 00:08:00,012 --> 00:08:02,348 Barregarri geratu naiz. 81 00:08:06,752 --> 00:08:10,656 Norbaitek erabaki okerra hartu arren… 82 00:08:10,690 --> 00:08:17,230 …hutsegite arin bat izan arren, berehala bidaltzen zuten norbait… 83 00:08:17,263 --> 00:08:20,533 …hura babestera autoritaterik ez galtzeko. 84 00:08:22,134 --> 00:08:28,174 Adibidez, nagusiak langile bat kalera botatzen zuenean… 85 00:08:28,274 --> 00:08:32,178 …gaizki portatzeagatik edo galerak eragiteagatik… 86 00:08:32,278 --> 00:08:36,549 …erakundeak betoa jartzen zuen… 87 00:08:36,649 --> 00:08:39,151 …pertsona hura erakundeko gazteriakoa zelako besterik ez. 88 00:08:40,553 --> 00:08:47,093 Erabateko hutsegitea zen, eta ondorioak jasaten ari gara oraindik. 89 00:09:17,657 --> 00:09:22,795 Alderdiko Gazteriako Antolamendu Batzordeko… 90 00:09:22,862 --> 00:09:26,232 …lehendakariorde izendatu ninduten… 91 00:09:26,332 --> 00:09:34,607 …eta, handik 4 hilabetera, Langile Arduraduna Varsoviako batzordean. 92 00:09:39,178 --> 00:09:42,782 Jendea kalera bota behar zenuen… 93 00:09:43,215 --> 00:09:46,252 …edo zigortu. 94 00:09:47,253 --> 00:09:52,425 Orduan, nahitaez, kontuan hartu behar zenituen familia-kontuak… 95 00:09:52,592 --> 00:09:55,695 …adibidez, ea norbaitek ahaideak ote zituen atzerrian… 96 00:09:55,828 --> 00:10:01,701 …kausaren etsai izan zitezkeenak. 97 00:10:01,901 --> 00:10:04,971 Eta hori esan behar zenien. 98 00:10:05,438 --> 00:10:13,546 Orduan, gehiago bihurtzen zinen ofizial ekintzaile baino. 99 00:10:19,051 --> 00:10:22,188 Bulego-lan soil bat zen. 100 00:10:23,222 --> 00:10:25,224 Ez zegoen airerik… 101 00:10:25,291 --> 00:10:28,894 …ez zen aski airerik sartzen leiho irekietatik. 102 00:10:31,330 --> 00:10:35,501 "Herriak herriari" pankarta mugitu behar duzue… 103 00:10:35,568 --> 00:10:37,870 …Swietokrzyska kalerantz. 104 00:10:41,073 --> 00:10:45,378 Varsoviako langileak liderrak dira sozialismoaren eraikuntzan. 105 00:10:46,112 --> 00:10:53,319 Gure fabrikek 30.000 milioi emango dizkiote Poloniako bankuari. 106 00:10:54,587 --> 00:10:57,723 Ilarak zuzendu, mesedez. Zutabeak banandu. 107 00:10:57,790 --> 00:11:01,560 Espazio gehiago ilaren artean. 108 00:11:01,594 --> 00:11:04,130 Oso estu zaudete. 109 00:11:04,230 --> 00:11:08,701 Zabaldu ilaren arteko tartea. 110 00:11:08,734 --> 00:11:11,170 Orain poliki banandu zutabeak. 111 00:11:14,907 --> 00:11:17,410 Ikusiko dugu nola ateratzen den… 112 00:11:17,877 --> 00:11:21,580 Edari hotz bat har dezakegu gero. 113 00:11:21,781 --> 00:11:25,217 Badute mugitzeko garaia! 114 00:11:26,686 --> 00:11:34,126 1956an, denak lur jo zuen bat-batean. 115 00:11:35,828 --> 00:11:43,369 Min pixka bat eman zigun. "Eta orain zer?" pentsatzen genuen. 116 00:11:44,937 --> 00:11:47,707 1956an… 117 00:11:47,773 --> 00:11:53,612 …produkzio-lanera joateko baimena eskatu nuen. 118 00:11:55,214 --> 00:11:57,950 Irten nintzen lekura itzuli nintzen orduan. 119 00:12:02,788 --> 00:12:08,294 Zergatik ezin du jendeak ikusi lanean gaizki ari dena? Ez dakit. 120 00:12:09,028 --> 00:12:12,598 Metodo mota bat ote da… 121 00:12:14,467 --> 00:12:20,306 …edo ikusmen laburra, besterik gabe? 122 00:12:21,574 --> 00:12:28,814 Hazten den arte ez dute tumorea kentzen. 123 00:12:29,048 --> 00:12:32,451 Ez dago prebentzio-ekintzarik. 124 00:12:40,893 --> 00:12:44,497 Agur eta ohore gure emakume kementsu eta ezin ederragoei… 125 00:12:44,530 --> 00:12:48,534 …gure Rosa Luxemburg guztiei. Onena opa diegu. 126 00:12:58,177 --> 00:13:00,913 Sei Urteko Planaren kantuak: 127 00:13:02,081 --> 00:13:04,049 "Polonia berria eraikiko dugu"… 128 00:13:04,183 --> 00:13:07,887 "Gure herri maitea", Traktore-gidarien kantua"… 129 00:13:08,187 --> 00:13:09,955 "18. tranbia"… 130 00:13:12,324 --> 00:13:15,828 Izenburu batzuk ahaztu zaizkit. 131 00:13:15,895 --> 00:13:21,901 Oraindik kantatzen ditugu batzuetan, igandetan, ohean geratzen garenean… 132 00:13:21,967 --> 00:13:24,570 …edo arratsetan. 133 00:13:25,070 --> 00:13:28,007 Alabak hartu zidan kantu bilduma. 134 00:13:28,007 --> 00:13:30,476 Gazte Erakundearen argitalpen bat bazegoen. 135 00:13:30,509 --> 00:13:34,446 Alabak hartu zidan, eta kopiatzen ari da orain. 136 00:13:34,814 --> 00:13:41,153 Utz diezaiogun alabari hura gogoratzen, entzuten eta irakurtzen… 137 00:13:41,187 --> 00:13:44,290 …berak giro hartan bizi behar ez duen artean. 138 00:13:46,192 --> 00:13:48,460 Hori da emaztearen helburua. 139 00:13:48,594 --> 00:13:52,231 Lore jarioak ez du amaierarik. Lore itsaso bat tribuna aurrean! 140 00:13:52,264 --> 00:13:54,967 Varsoviako gure gazte bikainen pankartak: 141 00:13:54,967 --> 00:13:57,770 "Gurasoen lan uzta ugaltzen ari gara". 142 00:13:57,837 --> 00:14:00,673 "Batasunak boterea dakar". 143 00:14:00,706 --> 00:14:08,781 Noizbait adreiluekin lan egin baduzu, gustatu egingo zitzaizun. 144 00:14:10,082 --> 00:14:15,154 Blokeekin jolastea bezalakoa baita. 145 00:14:15,221 --> 00:14:19,058 Bata bestearen gainean jarri, eta zerbait agertzen da. 146 00:14:21,527 --> 00:14:25,497 Udan, kare usainak eta haize freskoak… 147 00:14:27,299 --> 00:14:30,369 …arindu-edo egiten zaituzte. 148 00:14:32,571 --> 00:14:37,276 Kalean barrena joan, eta lan egina zaren lekuak ezagutzen dituzu. 149 00:14:37,376 --> 00:14:41,647 Gogoan duzu nola hasi zen han dena. 150 00:14:42,281 --> 00:14:43,782 Ukigarria da. 151 00:14:44,650 --> 00:14:48,254 Ezin diozu ezikusiarena egin handik pasatzean. 152 00:14:48,387 --> 00:14:52,391 Joan eta uki dezakezu. Zure pareta da… 153 00:14:54,526 --> 00:14:57,429 Horra zuk egindako puska. 154 00:14:59,531 --> 00:15:05,771 Pozgarria da bizitza alferrik galdu ez duzula jakitea. 155 00:15:06,205 --> 00:15:11,944 Luzaroan bizi bedi Varsoviako langile klase heroikoa! 156 00:16:00,592 --> 00:16:08,467 Jozef Malesa. Varsovian bizi da. 45 urte ditu. 157 00:16:22,648 --> 00:16:25,551 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz