1 00:01:09,903 --> 00:01:18,978 LUR INOR GABEA 2 00:01:36,729 --> 00:01:39,666 Kaka! Horrek ez zakik non gauden! 3 00:01:39,933 --> 00:01:41,701 Hala duk. 4 00:01:42,168 --> 00:01:45,004 Gutxienez, ez gaitik etsaiarengana eraman. 5 00:01:50,143 --> 00:01:54,047 Mutilok, itxoin dezagun lainoa jaso arte. 6 00:01:54,247 --> 00:01:57,984 Aurrera jarraitzea arrisku handiegia duk. 7 00:01:59,252 --> 00:02:01,988 Hirekin, kafea edatea ere arriskutsua duk. 8 00:02:01,988 --> 00:02:04,991 A zer gidaria! 9 00:02:05,058 --> 00:02:07,660 Ea hik hobeto egiten duan laino honekin! 10 00:02:07,660 --> 00:02:10,997 Hara bestea! Beti zoriontsu, mutila! 11 00:02:11,097 --> 00:02:13,566 Gizon baikorretan baikorrena. 12 00:02:13,867 --> 00:02:17,137 Zein da baikorraren eta ezkorraren arteko aldea? 13 00:02:17,237 --> 00:02:18,037 Zein? 14 00:02:18,071 --> 00:02:20,740 Ezkorrak uste du gauzak ezin daitezkeela okerrago egon. 15 00:02:20,807 --> 00:02:23,443 Baikorrak badaki baietz. 16 00:02:26,646 --> 00:02:29,282 Hi eta hire txiste txarrak! 17 00:02:29,549 --> 00:02:31,751 Ez ditek batere graziarik. 18 00:02:31,784 --> 00:02:34,687 Buru pixka bat izango bahu, ez hituzke kontatuko. 19 00:02:34,754 --> 00:02:38,391 Buru pixka bat izango banu, ez nindukek hemen egongo. 20 00:02:38,424 --> 00:02:41,828 Jenerala izango nindukek, edo NBEko ofiziala… 21 00:02:41,895 --> 00:02:45,965 …edo jatetxe baten jabea. Zer begiratzen didak? 22 00:02:49,469 --> 00:02:53,473 Merkeago aterako litzaidakek hireak erreko bahitu. 23 00:02:53,506 --> 00:02:55,175 Eskaintzen ari haizenez… 24 00:02:55,508 --> 00:02:58,211 Nor arraio uste duk naizela? Ama Teresa? 25 00:03:01,014 --> 00:03:03,183 Erotu egin al zarete? 26 00:03:03,216 --> 00:03:05,084 Agerian gelditu nahi duzue? 27 00:03:05,385 --> 00:03:08,655 Nork ikusiko gaitu? Oinak ere ez ditiat ikusten eta. 28 00:03:08,688 --> 00:03:11,491 Itzali zigarro horiek! Itzali! 29 00:03:29,542 --> 00:03:31,344 Orraztu egin al haiz? 30 00:03:45,258 --> 00:03:47,293 Hau marka! 31 00:03:47,927 --> 00:03:52,265 Aurrenekoz frontera etorri, eta iritsi baino lehen, lo! 32 00:03:52,332 --> 00:03:54,534 Gaurko gazteak! 33 00:04:01,274 --> 00:04:02,342 Zer? 34 00:04:12,452 --> 00:04:15,188 Ba al dakik non arraio gauden? 35 00:04:15,188 --> 00:04:18,057 Iritsi garela uste diat. 36 00:04:18,958 --> 00:04:20,860 Aurki argituko dik egunak. 37 00:04:20,927 --> 00:04:23,730 Eta errazago moldatuko gaituk. 38 00:04:23,830 --> 00:04:28,268 Orain arte sekula ez diat gauez patruilarik frontera eraman. 39 00:04:29,269 --> 00:04:31,404 Suerte ona izan diagu. 40 00:05:32,398 --> 00:05:33,499 Begira! 41 00:05:35,501 --> 00:05:37,003 Begira! 42 00:06:05,932 --> 00:06:06,966 Kaka! 43 00:06:08,368 --> 00:06:09,469 Korri! 44 00:06:43,803 --> 00:06:46,439 SERBIAR LERROAK 45 00:06:46,506 --> 00:06:49,709 Lubakia hartu nahi ote zuten? 46 00:06:49,776 --> 00:06:51,778 Ez dut uste. 47 00:06:51,911 --> 00:06:54,580 Galduta zebiltzala uste dut. 48 00:06:54,714 --> 00:06:56,349 Egiazta ezazu! 49 00:06:57,917 --> 00:06:58,985 Zure esanetara. 50 00:07:02,855 --> 00:07:05,525 BOSNIAR LERROAK 51 00:07:05,658 --> 00:07:07,059 Zer gertatu da? 52 00:07:07,460 --> 00:07:10,830 Gure patruila bat laino artean galdu da, nonbait. 53 00:07:11,697 --> 00:07:13,499 Ba al dago norbait bizirik? 54 00:07:13,933 --> 00:07:15,735 Kaka zaharra! 55 00:07:19,472 --> 00:07:21,674 Aginte Nagusiari abisatuko diot. 56 00:07:21,741 --> 00:07:25,044 Deituidazu, berriren bat baldin badago. 57 00:07:27,447 --> 00:07:29,182 Berriren bat? 58 00:07:29,582 --> 00:07:32,285 Bai, hildakoak zonbi bihurtzen badira. 59 00:07:35,755 --> 00:07:40,493 Bi boluntario behar ditut erdiko lubakia aztertzeko. 60 00:08:00,480 --> 00:08:02,281 Hi, berria! Hoa berarekin! 61 00:08:02,482 --> 00:08:05,284 Horrekin? Arma kargatzen ere ez daki eta! 62 00:08:06,319 --> 00:08:08,988 Ederki. Erakutsi egingo diok horrela. 63 00:08:11,257 --> 00:08:12,391 Kaka! 64 00:09:19,692 --> 00:09:20,893 Tsera! 65 00:09:23,729 --> 00:09:24,897 Tsera! 66 00:10:18,117 --> 00:10:19,251 Hau ez duk behar. 67 00:10:19,318 --> 00:10:22,088 Hau ere ez, hau ere ez… 68 00:10:25,791 --> 00:10:26,959 Nire izena Nino duk. 69 00:10:33,232 --> 00:10:34,333 Tori. 70 00:10:35,101 --> 00:10:38,638 Zerbait arrarorik ikusten baduk, etorri berehala. 71 00:10:42,475 --> 00:10:43,743 Zer gertatzen da? 72 00:10:44,276 --> 00:10:46,545 -Beldurtuta hago? -Ez. 73 00:10:48,147 --> 00:10:50,549 Eguzkia aurrez aurre dute. Ezin zaituztete ikusi. 74 00:10:50,850 --> 00:10:56,288 Arazorik baldin baduzue, ilundu arte itxoin hona itzultzeko. 75 00:11:42,735 --> 00:11:44,537 Kaka zaharra! 76 00:12:38,023 --> 00:12:42,094 Egizak nik egiten dudana, eta erne ibili! 77 00:12:42,228 --> 00:12:43,829 Suerte ona izan. 78 00:15:13,779 --> 00:15:15,614 Ez ukitu ezer! 79 00:15:16,015 --> 00:15:17,917 Bonba bat izan zitekek. 80 00:16:15,541 --> 00:16:17,543 Ahalegindu hadi! 81 00:16:21,714 --> 00:16:23,749 Hemen uztak. 82 00:16:34,426 --> 00:16:36,195 Zer ari haiz? 83 00:16:36,295 --> 00:16:40,432 Astia badugun ezkero, ondo pasa dezagun. 84 00:16:40,766 --> 00:16:45,204 Begira: "Europako Batasunean egina". 85 00:16:46,105 --> 00:16:47,906 Polit hori! 86 00:16:48,007 --> 00:16:50,075 Zer uste duk dela hau? 87 00:16:50,476 --> 00:16:51,944 Mina bat. 88 00:16:51,944 --> 00:16:53,679 Mina saltari bat. 89 00:16:53,679 --> 00:17:00,386 Etsaiak zapaltzen duenean zer uste duk gertatzen dela? 90 00:17:01,253 --> 00:17:02,454 Lehertu egiten dela. 91 00:17:02,855 --> 00:17:04,623 Ez, ez duk ezer gertatzen. 92 00:17:04,656 --> 00:17:10,863 Baina etsaiak oina altxatzen duenean, minak salto egiten dik… 93 00:17:10,863 --> 00:17:13,699 …eta lurretik metro batera lehertzen duk. 94 00:17:13,699 --> 00:17:16,535 Berunezko 2.000 puska sakabanatzen ditik… 95 00:17:16,568 --> 00:17:18,203 …eta dena txikitzen dik… 96 00:17:18,203 --> 00:17:20,839 …50 metroko tartean. 97 00:17:20,839 --> 00:17:21,774 Orain ikusiko duk. 98 00:17:23,742 --> 00:17:25,811 Mugi dezagun putakume hau. 99 00:17:48,067 --> 00:17:49,334 Kontuz. 100 00:17:51,270 --> 00:17:53,072 Kontuz, kontuz, kontuz… 101 00:17:53,338 --> 00:17:55,140 Kontuz uztaiarekin. 102 00:17:55,174 --> 00:17:59,411 Poliki jar ezak, bertan txikitu nahi ez baduk. 103 00:18:00,112 --> 00:18:02,347 Tiraiok kableari. 104 00:18:03,215 --> 00:18:04,750 Nik? Zergatik nik? 105 00:18:04,850 --> 00:18:06,151 Lasai, motel. 106 00:18:06,251 --> 00:18:08,654 Gainean pisua daukan artean, lasai egon. 107 00:18:08,754 --> 00:18:10,689 Poliki egin, eta kitto. 108 00:18:22,134 --> 00:18:23,635 Ezin diat. 109 00:18:24,503 --> 00:18:26,038 Oilo bustia! 110 00:18:34,513 --> 00:18:35,848 Ikusi al duk? 111 00:18:36,782 --> 00:18:39,418 Kontu hau niri bururatu zitzaidaan. 112 00:18:39,551 --> 00:18:42,020 Gorputza jasotzen dutenean… 113 00:18:42,054 --> 00:18:45,390 …minak pikutara bidaliko ditik denak. 114 00:18:45,424 --> 00:18:47,893 -Izena nola duk? -Nino. 115 00:18:48,293 --> 00:18:50,596 Hurrengoa hik jarriko duk. 116 00:18:55,033 --> 00:18:56,401 Lo dagoela zirudik. 117 00:18:56,568 --> 00:19:00,906 Oraindik fresko zagok eta. Bero honekin ez dik iraungo. 118 00:19:01,140 --> 00:19:05,677 Saia hadi lo hartzen. Iluntzean itzuliko gaituk. 119 00:19:05,811 --> 00:19:10,149 Gero, horrelako gauzatxo gehiago jarriko zizkieagu. 120 00:19:12,651 --> 00:19:13,886 Non dago fusila? 121 00:19:16,622 --> 00:19:17,956 Zer fusil? 122 00:20:46,078 --> 00:20:48,280 Noraino zihoak lubaki hau? 123 00:20:49,848 --> 00:20:51,783 Noraino zihoak lubaki hau? 124 00:21:01,927 --> 00:21:04,029 Noraino zihoak lubaki hau? 125 00:21:05,297 --> 00:21:06,164 Kanporaino. 126 00:21:06,431 --> 00:21:08,700 Benetan? Kanpora, nora? 127 00:21:09,268 --> 00:21:10,636 Zelaietara. 128 00:21:13,905 --> 00:21:14,940 Minatuta dago? 129 00:21:18,510 --> 00:21:19,911 Eta bestea nora zihoak? 130 00:21:21,313 --> 00:21:22,648 Ez zakiat. 131 00:21:23,115 --> 00:21:25,150 Ez al dakik ezer? 132 00:21:41,300 --> 00:21:43,035 Kaka! 133 00:21:50,976 --> 00:21:53,211 Ez ukitu hori! Geldi! 134 00:21:59,017 --> 00:22:01,620 Nola iritsi zarete hona? 135 00:22:01,787 --> 00:22:02,688 Arrastaka. 136 00:22:02,888 --> 00:22:05,257 Zelaietan barrena? Gezurra! 137 00:22:05,390 --> 00:22:08,226 Egia da. Eguzkiak itsutzen hinduen. 138 00:22:08,260 --> 00:22:09,328 Eta minak? 139 00:22:09,428 --> 00:22:10,962 Ez zakiat. Beste hori zuan aditua. 140 00:22:40,826 --> 00:22:42,194 Non dago mapa? 141 00:22:42,427 --> 00:22:44,730 -Zer mapa? -Boliviakoa! Minen mapa! 142 00:22:44,730 --> 00:22:47,232 Hustu poltsikoak! 143 00:22:47,399 --> 00:22:48,233 Zergatik? 144 00:22:48,367 --> 00:22:51,636 Arma nik daukadalako, eta ez hik. Mugi! 145 00:22:59,144 --> 00:23:00,379 Hori al da dena? 146 00:23:15,026 --> 00:23:16,495 Erantzi arropak! 147 00:23:17,629 --> 00:23:19,960 -Zer? -Arropak eranzteko! 148 00:23:20,440 --> 00:23:21,400 Zergatik? 149 00:23:21,433 --> 00:23:25,040 Ergela al haiz? Arma nik daukadalako, eta ez hik! 150 00:23:25,103 --> 00:23:27,672 Neuk agintzen diat hemen. 151 00:23:33,044 --> 00:23:35,147 Goseak amorratzen nagok. 152 00:23:35,914 --> 00:23:37,760 Hi beti hago gosetuta. 153 00:23:47,259 --> 00:23:48,059 Zer gertatzen da? 154 00:23:48,226 --> 00:23:49,694 Begiraiok horri. 155 00:23:49,961 --> 00:23:51,997 Zer duk? 156 00:23:57,669 --> 00:23:59,371 Zer arraio duk hori? 157 00:23:59,438 --> 00:24:00,320 Gutarra al duk? 158 00:24:01,106 --> 00:24:05,680 Ez zaukak galtzontzilotan idatzia. Deitu ofizialari. 159 00:24:05,844 --> 00:24:07,179 Zer esango diot? 160 00:24:07,312 --> 00:24:08,960 Zonbi bat ikusi dugula. 161 00:24:24,463 --> 00:24:26,031 Aski da. Jaitsi. 162 00:24:30,535 --> 00:24:31,470 Entzun al didak? 163 00:24:31,470 --> 00:24:32,571 Jaitsi! 164 00:25:12,511 --> 00:25:13,845 Gutarra al zen? 165 00:25:14,312 --> 00:25:15,580 Auskalo. 166 00:25:15,714 --> 00:25:18,650 Une batez besterik ez dut ikusi. 167 00:25:18,950 --> 00:25:21,640 Hori duk begi zorrotza! 168 00:25:22,220 --> 00:25:23,922 Ez gara arriskatuko. 169 00:25:24,456 --> 00:25:27,192 Jarridazu artilleriarekin. 170 00:25:30,862 --> 00:25:32,531 Ez diat ezer ikusten. 171 00:25:32,631 --> 00:25:35,680 -Hark ere ikusi omen dik. -Gutarra al zen? 172 00:25:35,734 --> 00:25:39,638 Auskalo. Galtzontzilotan zegoan. 173 00:25:56,454 --> 00:25:58,557 Ideia bikain gehiago? 174 00:25:59,257 --> 00:26:01,927 Izorratzen banauk, pikutara bidaliko haut. 175 00:26:10,735 --> 00:26:12,671 Gelditu egin dituk. 176 00:26:15,507 --> 00:26:17,760 Hiretarrak ez dituk sekula gelditzen. 177 00:26:18,076 --> 00:26:21,112 Eta hiretarrak? Gelditzen al dira inoiz? 178 00:26:21,212 --> 00:26:23,715 Alde ederra zagok! Gerra ez genian guk hasi. 179 00:26:23,882 --> 00:26:25,350 Guk hasi al genian ba? 180 00:26:25,440 --> 00:26:29,280 Ez, Khmer Gorriek! Gerra egiten besterik ez dakizue eta! 181 00:26:29,354 --> 00:26:32,023 -Guk? -Ez, bakezaleak zarete! 182 00:26:32,057 --> 00:26:34,359 Serbia Handia, hemendik Ozeano Bareraino! 183 00:26:34,459 --> 00:26:37,360 Faborez! Mundu guztiak nik bezala pentsatzen dik eta! 184 00:26:37,462 --> 00:26:39,364 Zein munduk? Hire munduak! 185 00:26:39,431 --> 00:26:43,768 Gure herri kiskaliak zuenak direla esaten duzue. 186 00:26:44,069 --> 00:26:46,240 Eta tiroka ari direnak niretarrak al dira? 187 00:26:46,338 --> 00:26:48,373 Zuek denak santuak! 188 00:26:48,540 --> 00:26:51,276 Hildakoak ere ez dituzue bakean uzten. 189 00:26:52,744 --> 00:26:53,912 Ez duk gauza bera. 190 00:26:54,245 --> 00:26:56,548 A, ez? Hilen azpian minak jartzea… 191 00:26:56,581 --> 00:26:59,080 …harrapaketa, bortxaketa, hilketa. Nola deitzen diok horri? 192 00:26:59,120 --> 00:27:01,000 -Zertaz ari haiz? -Zuetaz! 193 00:27:01,086 --> 00:27:04,022 Nik ez diat horrelakorik ikusi! 194 00:27:04,055 --> 00:27:08,320 Neuk bai ordea! Kiskalita ikusi diat nik neure herria. 195 00:27:08,727 --> 00:27:11,396 -Ez zakiat, ni ez nengoan han. -Ni, bai! 196 00:27:14,299 --> 00:27:18,160 Gure herriak ez al daude sutan? Nork hiltzen dik gure jendea? 197 00:27:19,104 --> 00:27:22,360 Zeuek, ziur asko. Hiri ere oraintxe egin ditek tiro. 198 00:27:22,507 --> 00:27:27,320 Ezagutu ez nautelako tiro egin zidatek. 199 00:27:28,580 --> 00:27:30,715 Hirekin ez zagok hitz egiterik. 200 00:27:30,915 --> 00:27:34,853 Zergatik hondatu duzue herri eder hau? 201 00:27:34,986 --> 00:27:36,221 -Guk? -Bai! 202 00:27:36,287 --> 00:27:40,425 Erotuta hago. Zuek zineten bereizi nahi zenutenak. 203 00:27:40,625 --> 00:27:43,228 Zuek gerran hasi zinetelako! 204 00:27:43,228 --> 00:27:45,830 -Zuek hasi zineten gerran! -Nor hasi zen, e? 205 00:27:45,830 --> 00:27:47,232 Zuek hasi zineten! 206 00:27:47,265 --> 00:27:49,100 Zuek hasi zineten! 207 00:27:49,367 --> 00:27:51,469 Nor hasi zen? 208 00:27:54,139 --> 00:27:56,574 -Gu. -Zuek hasi zineten gerran. 209 00:27:56,608 --> 00:28:00,712 Hau duk izorratzea! Nire onetik ateratzen nauk! 210 00:28:01,413 --> 00:28:04,315 Kanpora! 211 00:28:06,317 --> 00:28:07,952 Arraioa! 212 00:28:08,586 --> 00:28:11,040 Gu izan garela esatea ere! 213 00:28:18,997 --> 00:28:20,498 Zer ote zen hori? 214 00:28:22,667 --> 00:28:27,138 Aginte Nagusira abisatuko dut. Berririk izan ezkero, deitu. 215 00:28:40,318 --> 00:28:41,820 Eta orain, zer? 216 00:28:41,886 --> 00:28:44,489 Ezer ez. Ilundu arte itxoingo diagu. 217 00:28:44,956 --> 00:28:46,391 Eta orduan? 218 00:28:46,691 --> 00:28:50,695 Bizirik baldin bahago, lerroetara joango gaituk. 219 00:28:50,829 --> 00:28:53,264 Eta utz nazak bakean. 220 00:28:53,465 --> 00:28:55,166 Ez al nauk askatu behar? 221 00:28:55,266 --> 00:28:56,701 Ezta pentsatu ere. 222 00:29:01,740 --> 00:29:03,842 Tsera, bizirik hago! 223 00:29:04,976 --> 00:29:06,277 Ez mugitu! 224 00:29:07,045 --> 00:29:08,513 Ez mugitu! 225 00:29:08,747 --> 00:29:11,950 Mina bat daukak azpian. Lehertu egin zitekek. 226 00:29:12,884 --> 00:29:13,818 Zer mina? 227 00:29:13,985 --> 00:29:16,888 Mina saltari bat. Ez mugitu! 228 00:29:18,990 --> 00:29:20,358 Txantxetan, ala? 229 00:29:20,492 --> 00:29:22,994 Zer ibiliko nauk txantxetan? 230 00:29:25,530 --> 00:29:27,398 Indargabetu ezak! 231 00:29:31,236 --> 00:29:32,537 Indargabetu ezak! 232 00:29:32,937 --> 00:29:34,272 Ez zakiat nola. 233 00:29:36,541 --> 00:29:39,110 Ez ziria sartu! Indargabetu! Ja ta akabatuko haut! 234 00:29:39,144 --> 00:29:40,411 Indargabetu ezak! 235 00:29:40,411 --> 00:29:43,148 Saiatzen banauk, denok hilko gaituk. 236 00:29:44,282 --> 00:29:47,385 Hau duk putakeria hau! 237 00:29:47,418 --> 00:29:49,788 Tchiki, zer gertatzen da? 238 00:29:50,255 --> 00:29:52,040 Mina bat jarri ditek hire azpian… 239 00:29:52,857 --> 00:29:54,793 …gutarrak leherrarazteko. 240 00:29:54,859 --> 00:29:57,428 Hauei bururatu behar hori! 241 00:29:57,495 --> 00:29:58,696 Hil ezak. 242 00:30:02,467 --> 00:30:04,903 Garbitu ezak putakume hori. 243 00:30:06,738 --> 00:30:09,674 Hil ezak edo emaidak arma! 244 00:30:12,510 --> 00:30:13,611 Ez. 245 00:30:15,313 --> 00:30:17,000 Ez gaituk haiek bezalakoak. 246 00:30:19,984 --> 00:30:23,588 Eta baliagarria izan zekigukek. Ura emaidak! 247 00:30:33,231 --> 00:30:37,560 Ezin diat askorik eman. Ez zakiat non hagoen zauritua. 248 00:30:41,339 --> 00:30:42,473 Non duk oinazea? 249 00:30:42,707 --> 00:30:45,480 Buruan eta besoan. Burua lehertu beharrean zaukaat. 250 00:30:45,543 --> 00:30:49,280 Eztandagatik duk. Niri ere gauza bera gertatzen zaidak. 251 00:30:50,949 --> 00:30:52,750 Non daude besteak? 252 00:30:57,422 --> 00:30:59,200 Ez ni utzi hemen hiltzen. 253 00:30:59,524 --> 00:31:01,600 Lasai egon. Min duk beste nonbaiten? 254 00:31:01,726 --> 00:31:02,994 Ez. 255 00:31:04,896 --> 00:31:07,720 Suertea izan duk, alproja! Besoa besterik ez duk zauritua. 256 00:31:07,832 --> 00:31:10,080 Eta ni, hilda hengoelakoan… 257 00:31:10,235 --> 00:31:11,736 Egingo… 258 00:31:11,870 --> 00:31:12,680 Bota arma! 259 00:31:13,037 --> 00:31:15,340 Ez nazak behartu tiro egitera! Bota! 260 00:31:17,642 --> 00:31:18,910 Altxa! 261 00:31:20,945 --> 00:31:22,013 Atzera! 262 00:31:23,081 --> 00:31:24,315 Atzera! 263 00:31:24,883 --> 00:31:26,551 Begira zer egin duan! 264 00:31:38,563 --> 00:31:40,064 Eta orain, zer? 265 00:31:40,498 --> 00:31:42,080 Ilundu arte itxoingo diagu. 266 00:31:46,938 --> 00:31:48,439 Zauria sendatu behar zioat. 267 00:31:53,311 --> 00:31:55,146 Ederki, baina kontuz. 268 00:31:57,682 --> 00:31:59,600 Txorakeriaren bat egiten baduk… 269 00:31:59,984 --> 00:32:03,187 …tiro egingo diat. Entzun al didak? 270 00:32:07,358 --> 00:32:08,559 Eskuak agerian! 271 00:32:18,303 --> 00:32:20,438 Bera hiltzeko esan diat. 272 00:32:21,205 --> 00:32:21,873 Hago isilik. 273 00:32:22,640 --> 00:32:25,443 Zer esaten ari haiz? Bota labana! 274 00:32:29,314 --> 00:32:30,682 Bota labana! 275 00:32:34,018 --> 00:32:35,353 Atzera! 276 00:32:45,697 --> 00:32:47,165 Emaizkidak! 277 00:33:01,779 --> 00:33:03,614 Emango didak bat? 278 00:33:06,985 --> 00:33:07,752 Zer ba? 279 00:33:08,853 --> 00:33:11,589 Arma nik daukadalako, eta ez hik. 280 00:33:12,390 --> 00:33:13,358 Eseri! 281 00:33:13,691 --> 00:33:15,460 Lagundu egin behar zioagu. 282 00:33:15,693 --> 00:33:16,661 Eseri! 283 00:33:23,835 --> 00:33:25,636 Eta, nor hasi zen gerran? 284 00:33:32,443 --> 00:33:33,945 Nor hasi zen gerran? 285 00:33:39,584 --> 00:33:40,485 Gu. 286 00:33:39,584 --> 00:33:40,485 Gu. 287 00:33:43,287 --> 00:33:46,391 -Zuek hasi zineten gerran. -Zer axola dio horrek orain? 288 00:33:46,457 --> 00:33:49,127 Kaka berean sartuta gaudek. 289 00:33:49,694 --> 00:33:51,729 Emango al didak zigarro bat? 290 00:33:59,037 --> 00:34:00,071 Zer ari haiz? 291 00:34:00,304 --> 00:34:01,839 -Ez mugitu! -Geldi! 292 00:34:01,973 --> 00:34:03,474 -Bota arma! -Lasai! 293 00:34:03,608 --> 00:34:06,277 -Bota ezak! -Horrek hil egingo naik. 294 00:34:06,277 --> 00:34:09,647 -Botatzen ez baduk, akabo! -Ez! 295 00:34:09,914 --> 00:34:11,582 Ez haut hilko, hitz ematen diat. 296 00:34:11,649 --> 00:34:13,818 -Ez. -Bota arma! 297 00:34:14,218 --> 00:34:17,555 Lasai. Kontuz. Itxoin! Itxoin! Itxoin! 298 00:34:17,789 --> 00:34:18,589 Ondo da. 299 00:34:19,424 --> 00:34:21,760 Berak bere arma hartuko dik, eta nik neurea. 300 00:34:21,926 --> 00:34:24,929 Tchiki, hartu arma! 301 00:34:25,830 --> 00:34:27,198 Poliki. 302 00:34:28,099 --> 00:34:28,833 Ederki. 303 00:34:31,302 --> 00:34:32,437 Sorbaldan jar ezak. 304 00:34:34,405 --> 00:34:36,074 Sorbaldan jartzeko! 305 00:34:40,278 --> 00:34:41,479 Ederki. 306 00:34:42,780 --> 00:34:43,748 Ez mugitu. 307 00:34:57,228 --> 00:34:59,230 Hik ere bai, sorbaldan jar ezak hirea. 308 00:35:11,809 --> 00:35:13,578 Orain berdin gaudek. 309 00:35:44,442 --> 00:35:46,577 Jar ezak hau buru azpian. 310 00:36:02,160 --> 00:36:04,562 Nahikoa da! Lasai! 311 00:36:06,040 --> 00:36:07,960 Potrotaraino nagok. 312 00:36:16,474 --> 00:36:17,942 Zer egingo dugu orain? 313 00:36:19,177 --> 00:36:21,120 Ideia bat bururatu zaidak. 314 00:36:21,345 --> 00:36:23,760 Niri ere bai, baina emaizkidak zigarroak. 315 00:36:25,883 --> 00:36:27,285 Zer gertatzen da? 316 00:36:28,186 --> 00:36:30,388 -Zer gertatzen da? -Mila demonio! 317 00:36:31,122 --> 00:36:33,440 A zer hondamena Ruandakoa! 318 00:36:34,192 --> 00:36:37,240 Hi burutik seko jota hago! 319 00:36:42,300 --> 00:36:44,280 Ezin diat sinetsi. 320 00:36:44,535 --> 00:36:45,503 Zer? 321 00:36:45,736 --> 00:36:47,280 Orain bi zaudek. 322 00:36:47,738 --> 00:36:49,240 Zergatik ari dira oihuka? 323 00:36:49,407 --> 00:36:51,075 Deitu ofizialari! 324 00:37:02,987 --> 00:37:04,956 Ez da sinestekoa! 325 00:37:05,223 --> 00:37:07,800 Goizeko kaiku hori da. 326 00:37:08,659 --> 00:37:10,428 Deitu UNPROFORi. 327 00:37:13,397 --> 00:37:15,600 Sekula ez diat halakorik ikusi. 328 00:37:15,900 --> 00:37:18,536 Deitu UNPROFORi. 329 00:37:19,520 --> 00:37:21,520 Eta Aginte Nagusiari. 330 00:37:29,200 --> 00:37:31,960 Horiek ez dira nire zigarroak izango, ezta? 331 00:37:32,583 --> 00:37:36,480 Hartu dizkiadanean, ez nian uste beharko hituanik. 332 00:37:36,954 --> 00:37:38,889 Baina orain… 333 00:37:43,060 --> 00:37:46,000 …minbiziz hiltzea opa diat. 334 00:38:00,745 --> 00:38:02,113 Ondo al hago? 335 00:38:03,014 --> 00:38:03,720 Ba al dakik zer…? 336 00:38:05,416 --> 00:38:07,852 Gaur hobe duk ez erretzea. 337 00:38:08,986 --> 00:38:10,021 Ondo zaudete? 338 00:38:12,400 --> 00:38:14,320 Ez didak esan nola deitzen haizen. 339 00:38:14,592 --> 00:38:16,200 Nino duk nire izena. 340 00:38:18,829 --> 00:38:20,364 Zer gertatzen zaik? 341 00:38:20,464 --> 00:38:22,867 Zer nahi duk? Aurkezpen bat? 342 00:38:23,067 --> 00:38:26,720 Nork bere telefonoa eta txartela elkarri ematea? 343 00:38:26,904 --> 00:38:29,106 Ez diagu aurkezpenik behar. 344 00:38:29,273 --> 00:38:33,411 Hurrengoan, fusileko miraren bitartez ikusiko diagu elkar. 345 00:38:40,885 --> 00:38:42,386 Zer gertatzen zaiok? 346 00:38:44,555 --> 00:38:46,691 Eziok begirik kendu. 347 00:39:04,508 --> 00:39:05,743 Bai? 348 00:39:07,211 --> 00:39:08,546 Zuretzat da. 349 00:39:15,152 --> 00:39:16,687 Deitu Arizona 2ri. 350 00:39:17,455 --> 00:39:21,392 Charlie Tangok Arizona 2ri. Entzuten didazu? 351 00:39:24,395 --> 00:39:26,530 Arizona 2. Entzuten dizut. 352 00:39:27,598 --> 00:39:31,369 Zure txostena jaso dut. Zibilak dira ala militarrak? 353 00:39:32,636 --> 00:39:36,006 Ez dakigu. Baimena eskatzen dut hara joateko. 354 00:39:38,209 --> 00:39:41,212 Ez. Siraren eta Bravoren arteko su etenaz ziur egon arte. 355 00:39:41,212 --> 00:39:43,180 Argi dago? 356 00:39:44,215 --> 00:39:45,816 Bai. 357 00:39:46,751 --> 00:39:49,560 Badakizu zenbat lagun ebakuatu behar diren? 358 00:39:50,287 --> 00:39:51,789 Ez. 359 00:39:54,091 --> 00:39:56,994 Arizona 2, gera zaitezte hor. Nagusiei esango diet. 360 00:39:57,027 --> 00:39:59,000 Deituko dizut. Eten. 361 00:39:59,296 --> 00:40:01,232 Ulertu dut. Eten. 362 00:40:03,467 --> 00:40:06,120 -Zer arraio ari gara hemen? -Hori galdetzen dut nik hasieratik. 363 00:40:06,200 --> 00:40:08,000 Niretzat, egoera garbi zagok. 364 00:40:08,072 --> 00:40:10,200 Hemengotarrek elkar hil ez dezaten. 365 00:40:10,307 --> 00:40:14,280 Baina ezin diagu ez indarraz baliatu eta ez arriskutan sartu. 366 00:40:14,612 --> 00:40:17,120 Nazkatuta nagok begira egoteaz. 367 00:40:17,915 --> 00:40:19,240 Tira, goazemak. 368 00:40:19,617 --> 00:40:21,000 Georges, gera hadi hemen. 369 00:40:21,152 --> 00:40:23,087 Ezin dugu begiratokia hutsik utzi! 370 00:40:23,220 --> 00:40:26,190 Gera hadi hi hemen, heure buruari galdezka! 371 00:40:55,386 --> 00:40:57,455 Ez lo hartu, mugitu egingo haiz eta. 372 00:40:58,956 --> 00:41:01,692 Nola nahi duk lo hartzea… 373 00:41:03,160 --> 00:41:05,296 …kaka hau azpian edukita? 374 00:41:06,197 --> 00:41:08,866 Niri gertatu behar hau ere! 375 00:41:10,835 --> 00:41:14,920 Aurkituko diagu irtenbide bat. Beste zerbaitetan pentsa ezak. 376 00:41:15,840 --> 00:41:16,507 Tchiki… 377 00:41:18,776 --> 00:41:20,578 Ez nazak utzi hemen hiltzen. 378 00:41:22,980 --> 00:41:25,783 Entzun, hire ondoan nagok. 379 00:41:26,750 --> 00:41:29,240 Hi hiltzen bahaiz, ni ere bai. 380 00:41:29,587 --> 00:41:31,160 Lasaitu ederra! 381 00:41:31,522 --> 00:41:32,590 Tira! 382 00:41:34,825 --> 00:41:37,320 Banoak ea zer berri dagoen ikustera. 383 00:42:17,334 --> 00:42:20,004 SERBIAR BARRIKADA 384 00:42:25,175 --> 00:42:27,011 -Kaixo. -Kaixo. 385 00:42:27,111 --> 00:42:28,479 Ba al dakizu frantsesez? 386 00:42:28,779 --> 00:42:30,147 -Frantsesez? Ez? -Ez. 387 00:42:30,214 --> 00:42:31,749 -Ingelesez? -Bai. 388 00:42:31,749 --> 00:42:32,783 Ederki. 389 00:42:33,951 --> 00:42:37,087 -Jendearen bila gatoz. -Bai. 390 00:42:37,154 --> 00:42:40,457 Lerro arteko jendea! 391 00:42:40,591 --> 00:42:42,826 -Bai, bai. -Bai? Ederki. 392 00:42:42,893 --> 00:42:45,296 -Non daude? -Bai, bai. 393 00:42:45,329 --> 00:42:50,534 -Ez didazu ezer ulertu. -Bai. 394 00:42:54,305 --> 00:42:56,073 Badakizu ingelesez? 395 00:42:56,073 --> 00:42:57,341 Ingelesez? 396 00:42:57,708 --> 00:42:58,676 Ez. 397 00:42:58,876 --> 00:42:59,810 Frantsesez? 398 00:43:01,278 --> 00:43:02,012 Ederki. 399 00:43:02,813 --> 00:43:06,717 Lerro arteko jendearen bila gatoz. 400 00:43:07,651 --> 00:43:08,552 Zer esaten ari da? 401 00:43:08,652 --> 00:43:11,789 Auskalo. Zuk esaiozu: "yes, yes". 402 00:43:14,191 --> 00:43:16,493 Inork ba al daki hizkuntzarik? 403 00:43:18,395 --> 00:43:19,330 Itxaron. 404 00:43:24,435 --> 00:43:27,338 Gu hemen gaude. Leku honetan. 405 00:43:29,139 --> 00:43:30,207 Tori, ba. 406 00:43:30,407 --> 00:43:33,110 Non daude gizonak, hemen? 407 00:43:33,143 --> 00:43:35,212 -Non, non? -Hemen. 408 00:43:35,613 --> 00:43:38,616 Hemen daude? Soldaduak dira? 409 00:43:40,684 --> 00:43:43,560 -Minarik ba al da? "Danba!"? -"Danba!", ez. 410 00:43:43,621 --> 00:43:45,889 -Ziur al zaude? -Ez, ez dago minarik. 411 00:43:47,992 --> 00:43:49,994 Orain hara joango gara. 412 00:43:50,094 --> 00:43:52,630 Gu hara joango gara, zuek ez tiro egin. 413 00:43:52,930 --> 00:43:55,399 Tirorik ez, inork ez dezala tiro egin. 414 00:43:55,399 --> 00:43:59,036 -Ondo da. -Ederki, mila esker. 415 00:44:02,272 --> 00:44:04,141 Esaiezu nagusiei UNPROFOR hemen dagoela. 416 00:44:04,174 --> 00:44:07,011 Inork ez dezala tiro egin. 417 00:44:11,882 --> 00:44:13,417 Barkatu lehengoa. 418 00:44:13,584 --> 00:44:14,952 Arrazoi huen. 419 00:44:15,919 --> 00:44:19,200 Zertarako ondo konpondu, gero fusilaren bitartez elkar ikusteko? 420 00:44:20,591 --> 00:44:23,040 Nolanahi ere, eskerrik asko ideiagatik. 421 00:44:23,360 --> 00:44:25,240 Ea ondo ateratzen den. 422 00:44:26,664 --> 00:44:29,166 Zer gertatzen da? Ulertu ote digute? 423 00:44:32,670 --> 00:44:33,837 Nola dago? 424 00:44:34,905 --> 00:44:36,340 Nola nahi duk egotea? 425 00:44:36,674 --> 00:44:38,275 Aspalditik ezagutzen duk? 426 00:44:38,442 --> 00:44:40,377 Gerra ezkero. 427 00:44:40,944 --> 00:44:43,480 Gerra puta hau hasi zen ezkero. 428 00:44:43,614 --> 00:44:46,650 Eta hik, agurea ezagutzen al huen? 429 00:44:47,217 --> 00:44:49,153 Haren izena ere ez zakiat. 430 00:44:50,921 --> 00:44:52,480 Hi Banja Lukakoa haiz. 431 00:44:52,623 --> 00:44:53,991 Nola dakik hori? 432 00:44:54,158 --> 00:44:55,760 Bai, hangoa nauk. 433 00:44:57,795 --> 00:45:01,880 Neska bat neukan nik Banja Lukan: Sanja. 434 00:45:02,566 --> 00:45:04,001 Nik ere ezagutzen nian Sanja bat. 435 00:45:04,334 --> 00:45:07,304 -Honek bazituen… -Honek ere bai. 436 00:45:08,806 --> 00:45:09,740 -Ile-horia. -Bai. 437 00:45:10,040 --> 00:45:11,075 -Altua. -Bai. 438 00:45:11,308 --> 00:45:12,710 Orin bat zuen. 439 00:45:12,943 --> 00:45:15,145 -Sanja Cengic! -Elkarrekin joan gintuan eskolara. 440 00:45:15,145 --> 00:45:17,600 -Bai zera! -Zin egiten diat. 441 00:45:18,716 --> 00:45:19,750 Tsera! 442 00:45:20,150 --> 00:45:23,087 Honek Banja Lukako Sanja ezagutzen dik! 443 00:45:23,087 --> 00:45:24,888 Oso ondo. 444 00:45:27,057 --> 00:45:28,759 Ba al duk haren berri? 445 00:45:30,561 --> 00:45:32,360 Atzerrira joan zuan. 446 00:45:35,165 --> 00:45:36,960 Ondo egin dik. 447 00:45:41,605 --> 00:45:44,241 BOSNIAR BARRIKADA 448 00:45:50,080 --> 00:45:51,048 -Kaixo. -Kaixo. 449 00:45:51,181 --> 00:45:53,217 -Ba al dakizu frantsesez? -Ez, ingelesez. 450 00:45:53,450 --> 00:45:54,251 Ederki. 451 00:45:54,318 --> 00:45:56,420 -Jendearen bila… -Bai, bai. 452 00:45:56,420 --> 00:46:00,090 -Guk deitu dizuegu. Segi! -Bai? Joan gaitezke? 453 00:46:00,190 --> 00:46:02,459 Ba al dago minarik? 454 00:46:02,493 --> 00:46:04,661 Guk ez dugu minarik jarri. 455 00:46:05,896 --> 00:46:06,630 Mila esker. 456 00:46:06,630 --> 00:46:08,398 Tira, goazemak. 457 00:46:20,711 --> 00:46:21,912 Sarajevo hizketan. 458 00:46:21,945 --> 00:46:25,160 -Soft koronela naiz. -Ni Dubois kapitaina. 459 00:46:25,215 --> 00:46:27,818 Kaixo, kapitaina, zer nahi duzu? 460 00:46:27,818 --> 00:46:31,255 Lehen aldiz, bi alderdiek gauza bera eskatu didate. 461 00:46:31,255 --> 00:46:33,690 -Eta ez dakit zer egin. -Bai. 462 00:46:33,690 --> 00:46:36,600 Zergatik deitu didazu niri? Non daude zure nagusiak? 463 00:46:36,660 --> 00:46:40,400 Genevan. Komunikabideekiko harremanak lantzen. 464 00:46:40,464 --> 00:46:42,900 Txosten honen arabera… 465 00:46:42,966 --> 00:46:47,070 …bi gizon harrapatuta daude bi su-lerroen artean. 466 00:46:47,070 --> 00:46:49,807 Baina ez dakigu soldaduak diren, hala da? 467 00:46:49,873 --> 00:46:51,008 Bai, hala da. 468 00:46:51,008 --> 00:46:52,376 Zer nahi duzu nik egitea? 469 00:46:52,376 --> 00:46:55,813 Gure gizonen bizitza arriskatzea haiek salbatzeko? 470 00:46:55,813 --> 00:47:00,417 Ez dizut gogorarazi nahi zein den gure eginkizuna Bosnian. 471 00:47:00,417 --> 00:47:03,053 Baina lehen aldia denez bi aldeek… 472 00:47:03,053 --> 00:47:06,390 Kapitaina, badakizu ezin dudala ezer egin… 473 00:47:06,390 --> 00:47:09,193 …NBEren Batzarrak onartu gabe. 474 00:47:09,193 --> 00:47:12,663 Ez duzu usteko Batzar hori bildu egingo denik… 475 00:47:12,963 --> 00:47:16,700 …bi ezezagunen arazoa konpontzeko… 476 00:47:16,733 --> 00:47:19,303 …lur inor gabean harrapatuta daudelako. 477 00:47:19,336 --> 00:47:21,972 Ezin dut ezer egin, ez dut aginterik. 478 00:47:22,039 --> 00:47:24,074 Zer esan behar diet? 479 00:47:24,074 --> 00:47:26,910 Ene, betikoa! Beste alderdiak ez duela nahi! 480 00:47:26,944 --> 00:47:29,560 Nahi duzuna esaiezu! Agur, kapitaina. 481 00:47:54,938 --> 00:47:55,839 Tchiki. 482 00:47:57,774 --> 00:47:59,009 Etorriko al dira? 483 00:47:59,710 --> 00:48:02,546 Baliteke. Tiro egiteari utzi ziotek bederen. 484 00:48:02,546 --> 00:48:04,047 Zer arraio! 485 00:48:05,582 --> 00:48:08,552 Zulo alu honek izena nola duen ere ez zakiat! 486 00:48:08,552 --> 00:48:10,680 Alukeria galanta izango huke hemen hiltzea. 487 00:48:10,787 --> 00:48:12,456 Hago isilik, ostia! 488 00:48:12,489 --> 00:48:17,127 Mina indargabetuko ditek, eta akabo kontuak! 489 00:48:20,030 --> 00:48:22,499 Lehen esan diat: elkarrekin joango gaituk hemendik. 490 00:48:34,811 --> 00:48:38,248 Badatoz Pottokiak! Tsera, Pottokiak! 491 00:48:47,658 --> 00:48:50,494 Gera hadi hemen. Irratiz deitzen badigute, esaidak berehala. 492 00:48:50,494 --> 00:48:52,280 Eta zerbait gertatzen bazaizue? 493 00:48:57,534 --> 00:48:58,936 -Kaixo. -Kaixo. 494 00:48:59,503 --> 00:49:01,672 -Ba al dakizue frantsesez? -Ez, ez. 495 00:49:02,239 --> 00:49:04,080 -Ingelesez? -Pixka bat. 496 00:49:04,141 --> 00:49:07,144 Bata serbiarra eta beste bosniarra. 497 00:49:07,377 --> 00:49:08,812 Nola iritsiko hituan hona? 498 00:49:08,812 --> 00:49:10,640 Han ere badaude gorpuak. 499 00:49:10,814 --> 00:49:12,760 -Armak kenduko dizkiegu? -Ez. Uztazu. 500 00:49:12,816 --> 00:49:14,360 Ondo zaudete? 501 00:49:14,551 --> 00:49:15,719 Bai. 502 00:49:16,887 --> 00:49:19,520 -Laguntzera etorri gara. -Ni Nino naiz. 503 00:49:21,291 --> 00:49:22,826 Horrek laguntza behar du. 504 00:49:22,859 --> 00:49:25,062 -Zaurituta al dago? -Bai. 505 00:49:25,228 --> 00:49:26,496 Ez, ez, ez! 506 00:49:28,031 --> 00:49:30,080 Ez da mugitu behar. 507 00:49:30,233 --> 00:49:31,480 Minak. 508 00:49:32,636 --> 00:49:34,471 Mugitzen badugu, minak… 509 00:49:34,538 --> 00:49:36,640 -Danba! -Eztanda! 510 00:49:36,974 --> 00:49:39,600 Mina baten gainean dago; mugitu, eta eztanda egingo du. 511 00:49:39,676 --> 00:49:41,411 Bai, konturatu naiz. 512 00:49:42,145 --> 00:49:44,160 Zer arraio gertatu da hemen? 513 00:49:46,149 --> 00:49:47,217 Ondo da. 514 00:49:47,918 --> 00:49:48,920 Lasai. 515 00:49:49,419 --> 00:49:51,200 Begiratu bat emango diot. 516 00:49:51,688 --> 00:49:53,457 Geldi, geldi, geldi! 517 00:50:00,797 --> 00:50:02,040 Zer ostia! 518 00:50:03,040 --> 00:50:06,360 Mina saltari bat! Erotuta zaudek! 519 00:50:06,436 --> 00:50:08,960 A zer kaka-nahastea! Mina-indargabetzaileen lana da. 520 00:50:09,039 --> 00:50:11,480 Sarjentu! Charlie Tango hizketan! 521 00:50:11,608 --> 00:50:13,744 Berehala etorriko naiz. 522 00:50:13,744 --> 00:50:16,360 Michel, emaiek ura eta janaria. 523 00:50:18,749 --> 00:50:20,080 Zer esan du? 524 00:50:26,223 --> 00:50:30,193 Arizona 2k Charlie Tangori, aurrera. 525 00:50:31,194 --> 00:50:35,599 Arizona 2, agindu digute ez mugitzeko. Arriskutsua da. 526 00:50:36,133 --> 00:50:39,040 Lekuan gaude. Dena kontrolpean daukagu. 527 00:50:39,436 --> 00:50:42,339 Bi aldeak su-etena errespetatzen ari dira. 528 00:50:42,472 --> 00:50:46,109 3 lagun ebakuatu behar dira; mina bat indargabetu behar da. 529 00:50:46,400 --> 00:50:47,920 Nor ari da hizketan? 530 00:50:49,413 --> 00:50:51,348 Marchand sarjentua. 531 00:50:51,515 --> 00:50:54,351 Marchand sarjentua. 5 minutu dituzu alde egiteko… 532 00:50:54,384 --> 00:50:56,887 …eta 15 minutu, niri kontroletik deitzeko. 533 00:50:56,953 --> 00:50:59,680 Gaur arratsean, zoaz guardiako ofizialarengana. 534 00:51:00,000 --> 00:51:03,280 Ederki, baina bidaliko diguzu mina-indargabetzaile talde bat? 535 00:51:03,320 --> 00:51:04,920 Larrialdi bat dugu hemen. 536 00:51:04,995 --> 00:51:07,431 Hortik alde egitea da larrialdi bakarra. 537 00:51:07,431 --> 00:51:11,668 Azken aldiz esango dizut: 5 minutu dituzu alde egiteko… 538 00:51:11,735 --> 00:51:13,720 …eta 15 minutu niri deitzeko… 539 00:51:13,770 --> 00:51:17,000 …itzuli zaretela eta gizonak onik dituzula esanez. 540 00:51:17,040 --> 00:51:19,600 Obeditzen ez badidazu, atxilotu egingo zaitut. 541 00:51:19,640 --> 00:51:21,200 Zure deiaren zain naukazu. 542 00:51:22,212 --> 00:51:23,280 Ergela! 543 00:51:26,316 --> 00:51:29,760 -Sartu ibilgailura. -Zer ba? 544 00:51:30,954 --> 00:51:31,988 Bagoaz! 545 00:51:32,055 --> 00:51:33,623 -Zer? -Badoaz. 546 00:51:33,623 --> 00:51:37,294 -Itzuliko al zarete? -Nagusiak joateko esan digu. 547 00:51:37,594 --> 00:51:39,996 Sentitzen dut. Itzultzen saiatuko naiz. 548 00:51:40,030 --> 00:51:44,568 Eskerrak zuen laguntza dugun! 549 00:51:44,768 --> 00:51:46,640 Nirekin etor zaitezkete. 550 00:51:46,736 --> 00:51:47,600 Zer dio? 551 00:51:47,737 --> 00:51:49,040 Berarekin joan gaitezkek. 552 00:51:49,339 --> 00:51:53,176 Benetan? Emaizkiok eskerrak, eta esaiok popatik hartzera joateko! 553 00:51:53,176 --> 00:51:55,312 -Tchiki! Joan hadi. -Ixo. 554 00:51:55,378 --> 00:51:57,147 Hoa, eta ekarri norbait laguntzeko. 555 00:52:00,917 --> 00:52:02,385 Itxaron! 556 00:52:02,719 --> 00:52:03,800 Zurekin joango naiz. 557 00:52:04,387 --> 00:52:06,289 -Nora hoa? -Haiekin. 558 00:52:06,289 --> 00:52:08,792 -Hi ez haiz inora joango! -Zer ba? 559 00:52:08,959 --> 00:52:13,200 Hau hire errua duk. Geratzen bahaiz, hireek ez ditek tiro egingo. 560 00:52:13,200 --> 00:52:14,800 Ez ditek tiro egingo. 561 00:52:14,831 --> 00:52:16,466 Hi hemen geratuko haiz. 562 00:52:16,466 --> 00:52:18,835 Tiro egin behar al didak? Aurrera! 563 00:52:18,835 --> 00:52:21,071 Utzi txorakeriak! 564 00:52:21,505 --> 00:52:22,672 Ez! Geldi! Geldi! 565 00:52:24,074 --> 00:52:25,709 Ez! Geldi! Geldi! 566 00:52:26,076 --> 00:52:28,011 Nahikoa da! Nahikoa da! 567 00:52:28,145 --> 00:52:29,279 Jaitsi armak! 568 00:52:30,580 --> 00:52:32,215 Michel, sartu! 569 00:52:40,857 --> 00:52:42,192 Zer gertatu da? 570 00:52:42,225 --> 00:52:45,595 -Burutik zeharo jota zaudek! -Hago isilik! 571 00:52:45,695 --> 00:52:48,899 -Banekian hau kaka izango zela. -Isiltzeko! 572 00:52:54,471 --> 00:52:57,874 -Erotuta hago? -Abisatu diat. 573 00:52:58,942 --> 00:53:02,879 Hil egingo haut honengatik. Zin dagiat. 574 00:53:03,613 --> 00:53:05,916 Potrotaraino naukak. 575 00:53:14,057 --> 00:53:17,194 Eutsiok pixka batean. Pikutara UNPROFOR! 576 00:53:17,194 --> 00:53:20,160 Aurki ilunduko dik, bururatuko zaidak zerbait. 577 00:53:26,436 --> 00:53:28,471 Nola lehertzen da kaka hau? 578 00:53:30,373 --> 00:53:32,943 Nazkatuta nagok hori galdetzeaz! 579 00:53:33,176 --> 00:53:34,744 Eta nik zer arraio dakit! 580 00:53:35,378 --> 00:53:38,415 Gainetik zama kentzen zaionean lehertzen duk! 581 00:53:42,219 --> 00:53:44,054 Bosniar barrikada batean gaude. 582 00:53:44,054 --> 00:53:47,157 Tuzlaren ondoan, bosniar komandante batekin. 583 00:53:47,224 --> 00:53:50,260 Zer iruditzen zaizu Genevako goi-bilera? 584 00:53:50,327 --> 00:53:51,760 Hara joan nahi nuke. 585 00:53:52,128 --> 00:53:53,396 Lagunduko al didazu? 586 00:53:53,496 --> 00:53:57,680 Haiek hizketan eta zuek sufritzen egoteak gaizkituta zauzka, ezta? 587 00:53:58,068 --> 00:53:59,736 Zer gertatu da? 588 00:54:00,870 --> 00:54:03,040 Nahaspila handia dago. 589 00:54:03,173 --> 00:54:05,375 Laguntza bila goaz. 590 00:54:05,709 --> 00:54:07,560 Zergatik ez diezu egia esaten? 591 00:54:08,011 --> 00:54:09,200 Nor zara zu? 592 00:54:09,412 --> 00:54:12,115 Jane Livingstone, Global News-ekoa. 593 00:54:12,115 --> 00:54:14,517 Hau Marchand sarjentua da. 594 00:54:14,651 --> 00:54:17,520 Arizona 2 ere esaten diote. 595 00:54:18,021 --> 00:54:20,056 Gelditu motorra. 596 00:54:20,423 --> 00:54:21,360 Nola dakizu hori? 597 00:54:21,791 --> 00:54:23,860 Zuen frekuentzia entzun dugu. 598 00:54:23,860 --> 00:54:27,130 Hurbil geunden, eta zer gertatu den ikustera etorri gara. 599 00:54:27,297 --> 00:54:28,632 Gure irratia entzuten duzu? 600 00:54:28,865 --> 00:54:32,068 Jakina. Hori da informaziorik onena. 601 00:54:32,068 --> 00:54:33,280 Itzuliko al zara? 602 00:54:33,370 --> 00:54:36,000 Zergatik behar duzu minak indargabetzeko taldea? 603 00:54:36,400 --> 00:54:37,400 Itzali kamera. 604 00:54:38,108 --> 00:54:39,320 Hara eramango gaituzu? 605 00:54:39,409 --> 00:54:41,344 Ez, joan beharra daukat. 606 00:54:41,378 --> 00:54:42,712 Bai noski. 607 00:54:42,812 --> 00:54:47,751 Giza laguntza banatzeko besterik ez zaudete hemen. 608 00:54:48,200 --> 00:54:50,560 Lasai, zu gabe joango gara. 609 00:54:50,760 --> 00:54:51,440 Goazen. 610 00:54:51,640 --> 00:54:54,040 Ezin zarete joan. Oso-oso arriskutsua da. 611 00:54:55,492 --> 00:54:56,860 Agindu bat da? 612 00:54:59,729 --> 00:55:02,880 Ez filmatu gehiago. 613 00:55:08,538 --> 00:55:09,680 Mesedez. 614 00:55:10,340 --> 00:55:11,608 Ondo da. 615 00:55:19,360 --> 00:55:22,440 Nik lagundu egingo dizut, zuk laguntzen badidazu. 616 00:55:22,919 --> 00:55:25,120 Ingeles telebista batekoak etorri dira. 617 00:55:25,288 --> 00:55:27,791 Dena dakite, nonbait. 618 00:55:27,791 --> 00:55:29,800 Beste kazetari batzuk ere hona omen datoz. 619 00:55:29,859 --> 00:55:31,828 Gure frekuentzia entzun dute. 620 00:55:31,928 --> 00:55:35,031 Galderak egin dizkit, baina ez dizkiot erantzun. 621 00:55:35,298 --> 00:55:38,268 Jane Livingstone naiz, Global Newsekoa. 622 00:55:38,435 --> 00:55:39,840 Esaten duzuen guztia entzuten dut. 623 00:55:39,880 --> 00:55:43,720 Egia al da UNPROFOR ez dela ezer egiten ari… 624 00:55:43,740 --> 00:55:46,960 …bi lerroen artean harrapatutako bi gizon horiei laguntzeko? 625 00:55:47,010 --> 00:55:48,280 Nork hartu du erabakia? 626 00:55:48,345 --> 00:55:51,715 Buruzagi gorenek ba al dute egoera honen berri? 627 00:55:51,915 --> 00:55:56,786 Ez al dakizu debekatuta dagoela frekuentzia hau entzutea? 628 00:55:56,786 --> 00:56:00,290 Ez baduzu berehala mozten, kazetari-agiriak kenduko dizkizut. 629 00:56:01,224 --> 00:56:02,959 Mehatxu egiten al didazu? 630 00:56:03,393 --> 00:56:07,497 Sekula ez zintuzket mehatxu egingo. 631 00:56:07,664 --> 00:56:10,680 Ea ulertzen didazun: ahaleginak egiten ari gara. 632 00:56:10,734 --> 00:56:13,703 Bi alderdiekin negoziatzen ari gara… 633 00:56:13,737 --> 00:56:15,672 …su-etena lortzeko. 634 00:56:15,705 --> 00:56:19,576 Horrelako egoera zailek denbora behar izaten dute. 635 00:56:19,743 --> 00:56:20,640 Ez da egia. 636 00:56:20,977 --> 00:56:23,446 Esango al didazu non ari zareten negoziatzen? 637 00:56:23,513 --> 00:56:27,350 Gure bigarren taldea haraino joango da. 638 00:56:27,817 --> 00:56:30,620 Ez dut informazio gehiagorik oraingoz. 639 00:56:30,687 --> 00:56:32,480 Negoziatzen ari zarete, beraz. 640 00:56:32,722 --> 00:56:36,080 Baina ez dakizu ez non eta ez nor den negoziatzailea. 641 00:56:36,159 --> 00:56:37,727 Eta hala eta guztiz ere… 642 00:56:37,894 --> 00:56:42,480 ……horko soldaduei basera itzultzeko agindu diezu. 643 00:56:42,665 --> 00:56:45,034 Aginduak bete ditut. 644 00:56:45,301 --> 00:56:48,138 Nork eman ditu agindu horiek? Bere izena esango didazu? 645 00:56:48,304 --> 00:56:50,974 Ezin dut kontu militarren berri eman… 646 00:56:51,141 --> 00:56:54,477 …nire nagusien baimena gabe. 647 00:56:55,979 --> 00:56:58,548 Ederki, eskatu baimena. Zain naukazu. 648 00:56:58,715 --> 00:57:01,651 Nire erreportajea ordu erdi barru emitituko dute. 649 00:57:01,718 --> 00:57:04,654 Ikustekoa izango da nola erantzuten duten… 650 00:57:04,654 --> 00:57:07,257 …gure programako milioika ikusleek. 651 00:57:07,357 --> 00:57:08,558 Mila esker, kapitaina. 652 00:57:08,591 --> 00:57:10,827 Arizona 2, hor al hago oraindik? 653 00:57:11,628 --> 00:57:13,296 Bai, Charlie Tango. 654 00:57:13,696 --> 00:57:16,332 Geratu hor, nik besterik agindu arte. Eten. 655 00:57:17,567 --> 00:57:19,669 Entzun dizut, kapitaina. 656 00:57:20,637 --> 00:57:22,939 -Utziko al didak…? -Ez, orain ez. 657 00:57:28,711 --> 00:57:30,513 Zergatik egiten duzu hau? 658 00:57:31,748 --> 00:57:33,920 Nazkatuta nagoelako ikusi eta ezer ez egiteaz. 659 00:57:34,217 --> 00:57:35,418 Eta zer egingo zenuke? 660 00:57:35,785 --> 00:57:36,719 Egiten ari naizena. 661 00:57:37,620 --> 00:57:40,490 Herri hau txikitzen ari diren eroak atxilotuko nituzke. 662 00:57:40,490 --> 00:57:42,392 Behar den guztia daukagu horretarako. 663 00:57:42,392 --> 00:57:44,080 Ez al zineten neutralak? 664 00:57:45,028 --> 00:57:47,880 Hilketaren aurrean ez dago neutralismorik. 665 00:57:48,498 --> 00:57:50,600 Hilketa eragozteko ezer ez egitea aukera bat egitea da. 666 00:57:50,667 --> 00:57:53,200 Primeran. Errepikatuko didazu hori kameraren aurrean? 667 00:57:53,269 --> 00:57:55,872 Erotuta egongo naiz, baina ez naiz ergela. 668 00:57:55,972 --> 00:57:57,774 -Jane. -Banoa. 669 00:57:58,074 --> 00:58:00,560 Itxaroidazu. Berehala etorriko naiz. 670 00:58:17,060 --> 00:58:18,027 Zer gertatzen da? 671 00:58:18,194 --> 00:58:20,430 -Azkura dut hankan. -Itxoin. 672 00:58:20,663 --> 00:58:21,664 Itxoin. 673 00:58:21,664 --> 00:58:24,720 Ja ta denok lehertzea nahi duk? Nik egingo diat hazka. 674 00:58:24,868 --> 00:58:26,369 Beherago, beherago. 675 00:58:26,669 --> 00:58:30,039 Beherago. Ezkerretara, ezkerretara. 676 00:58:30,273 --> 00:58:32,080 Hortxe, ondo. 677 00:58:38,581 --> 00:58:40,250 Komunera joateko premia diat. 678 00:58:45,822 --> 00:58:47,600 Galtzetan egin ezak pixa. 679 00:58:48,191 --> 00:58:50,093 Bestea duk. 680 00:58:55,064 --> 00:58:56,432 Lasai horregatik. 681 00:58:59,035 --> 00:59:00,970 Hiretzat, erraza duk esaten. 682 00:59:01,337 --> 00:59:03,273 Bosniar barrikadan gaude oraindik ere. 683 00:59:03,273 --> 00:59:06,409 Ez dakigu hau beste eginkizun ezinezko horietako bat den… 684 00:59:06,409 --> 00:59:09,345 …edo, azkenean, zerbait egingo ote duten. 685 00:59:09,345 --> 00:59:10,647 Mila esker, Jane. 686 00:59:11,014 --> 00:59:15,080 Ea nola erreakzionatzen duen NBEk bosniar gerraren aurrean. 687 00:59:20,156 --> 00:59:22,258 Martha, deitu Dubois kapitainari. 688 00:59:22,258 --> 00:59:25,261 Arestian deitu du, kanpoan zeundela esan diot. 689 00:59:25,395 --> 00:59:27,600 Deitu, eta esaiozu itzuli naizela. 690 00:59:27,797 --> 00:59:31,634 Bosnia Herzegovina bultzatu duzue… 691 00:59:31,668 --> 00:59:35,638 …sufrimenduzko bide izugarri batean sartzera… 692 00:59:35,705 --> 00:59:38,141 …Eslovenia eta Kroazia bezala. 693 00:59:38,141 --> 00:59:41,077 Infernura eramango duzue Bosnia. 694 00:59:41,077 --> 00:59:44,113 Eta musulman herria suntsituko duzue. 695 00:59:45,148 --> 00:59:48,318 Radovan Karadzicek berehala bete zuen bere mehatxua. 696 00:59:48,418 --> 00:59:50,653 Indar paramilitar serbiar-bosniarrek… 697 00:59:50,687 --> 00:59:52,956 …Jugoslaviako armadaren laguntzaz… 698 00:59:53,022 --> 00:59:54,824 …bosniar hiriei eraso zieten. 699 00:59:54,857 --> 00:59:57,660 Hiri horien babes bakarra zibil armatuak ziren… 700 00:59:57,694 --> 01:00:00,797 …eta bosniar gobernuari leialak zitzaizkien poliziak. 701 01:00:00,863 --> 01:00:03,833 Serbiarrek zibilak sarraskitu zituzten. 702 01:00:03,833 --> 01:00:06,035 Eta izuz eta ikaraz txikitu zituzten bazterrak. 703 01:00:06,035 --> 01:00:09,000 Hitz berri bat sortu zuten: "Garbiketa etnikoa". 704 01:00:09,138 --> 01:00:11,808 Munduak zerbait egitea erabaki zuen azkenean… 705 01:00:11,808 --> 01:00:15,311 …serbiarrek ogia erosten ari zen jendea hil zutenean. 706 01:00:15,511 --> 01:00:17,347 NBEko Segurtasun Kontseiluak… 707 01:00:17,347 --> 01:00:20,350 …Bosniara 9.000 soldadu bidaltzea erabaki zuen… 708 01:00:20,350 --> 01:00:22,680 …Estatu Batuetako 6. Itsasarmadaren laguntzaz. 709 01:00:22,919 --> 01:00:25,822 Mundua esku hartze militar baten zain zegoen. 710 01:00:25,989 --> 01:00:29,626 François Mitterrand Sarajevora iritsi zen. 711 01:00:29,626 --> 01:00:32,028 Hiria setiatuta zegoen. 712 01:00:32,095 --> 01:00:34,497 Bosniarrek txaloka hartu zuten beren salbatzailea. 713 01:00:34,497 --> 01:00:36,232 Baina hark beste asmo batzuk zituen. 714 01:00:36,232 --> 01:00:38,434 Radovan Karadzicekin bildu zen. 715 01:00:38,434 --> 01:00:40,370 Eta aireportua berriz ireki zuen… 716 01:00:40,370 --> 01:00:43,072 …giza laguntzako ekinaldi bat abian jartzeko. 717 01:00:44,540 --> 01:00:49,545 NBEko soldaduek giza laguntzako kamioiak babesten dituzte. 718 01:00:49,712 --> 01:00:52,348 Baina ezin dute gerran esku hartu. 719 01:00:52,448 --> 01:00:55,652 Bosniarrek ez dute defendatzeko eskubiderik… 720 01:00:55,652 --> 01:00:58,388 …NBEk armen enbargoa indarrean jarri duelako. 721 01:00:58,388 --> 01:01:03,159 Nahiz eta ez dirudien gerra bukatzear dagoela. 722 01:01:03,192 --> 01:01:05,294 Bosniako tragediak berdin dirau. 723 01:01:05,328 --> 01:01:08,064 Bosniar herriak ez du beste laguntzarik… 724 01:01:08,064 --> 01:01:11,367 …egunean 120 gramo janari izan ezik. 725 01:01:12,268 --> 01:01:13,903 Orain etorri zaretenentzat… 726 01:01:13,903 --> 01:01:16,906 …Bosnian, gizon batzuk harrapatuta daude lur inor gabean. 727 01:01:16,906 --> 01:01:18,775 Gure korrespontsala han daukagu zain… 728 01:01:18,775 --> 01:01:21,577 …ea UNPROFORek zerbait egingo duen jakiteko. 729 01:01:21,678 --> 01:01:24,781 -Zerbait esan nahi duzu, Jane? -Bai, Olivia. 730 01:01:24,814 --> 01:01:28,418 Arestian entzun dudan gauza bat esan nahi dizuet. 731 01:01:28,951 --> 01:01:32,188 "Hilketaren aurrean ez dago neutralismorik". 732 01:01:32,288 --> 01:01:35,600 "Hilketa eragozteko ezer ez egitea aukera bat egitea da". 733 01:01:35,792 --> 01:01:38,040 "Hori ez da neutrala izatea". 734 01:01:39,200 --> 01:01:41,280 Mila esker, Jane, eta laster arte. 735 01:01:41,440 --> 01:01:44,560 Jane Livingstone, zuzenean Bosniatik. 736 01:01:47,720 --> 01:01:49,320 AZKEN ORDUKO ALBISTEAK 737 01:01:51,107 --> 01:01:53,509 Martha, helikoptero bat nahi dut… 738 01:01:53,509 --> 01:01:55,611 …eta Bosnia-Herzegovinako mapa bat ere bai. 739 01:01:55,745 --> 01:01:59,949 Zer moduz egin dut? Aspaldi ez dugula horrelako aukerarik izan. 740 01:02:00,616 --> 01:02:01,317 Bai. 741 01:02:02,385 --> 01:02:06,155 Badakit, ea horrela ipurdia mugitzen duten. 742 01:02:06,289 --> 01:02:07,256 Bai. 743 01:02:07,757 --> 01:02:08,624 Hori da. 744 01:02:08,691 --> 01:02:11,027 Deituko dizut iristen garen orduko. 745 01:02:11,127 --> 01:02:12,195 Kaka! 746 01:02:12,195 --> 01:02:15,640 Ez gara UNPROFORen irratia entzuten dugun bakarrak. 747 01:02:16,265 --> 01:02:17,967 Kaixo, John. 748 01:02:19,302 --> 01:02:22,000 Goazen hara. Baimena eman digute. 749 01:02:24,207 --> 01:02:26,509 Egoera aztertzera goaz. Gera zaitezte hemen. 750 01:02:26,576 --> 01:02:28,360 Lehen beste tratu bat egin dugu. 751 01:02:28,411 --> 01:02:29,679 Orain oso arriskutsua da. 752 01:02:29,679 --> 01:02:32,400 Mina indargabetzen dutenean hurbilduko zarete. 753 01:02:32,600 --> 01:02:35,240 Berehala joango ginela esan didazu! 754 01:02:37,420 --> 01:02:39,080 Frantses aluak! 755 01:02:40,423 --> 01:02:41,600 Nazkatuta nago! 756 01:03:53,396 --> 01:03:55,598 Emaidak nire patrikako argazkia. 757 01:03:56,732 --> 01:03:59,268 -Zein patrika? -Goikoa. 758 01:04:00,236 --> 01:04:01,270 Hori. 759 01:04:06,542 --> 01:04:07,877 Utzi ikusten. 760 01:04:08,311 --> 01:04:10,520 Soldaduek zergatik dauzkate beti argazkiak aldean? 761 01:04:10,580 --> 01:04:13,649 Ez zakiat. Utzi ikusten. 762 01:04:15,151 --> 01:04:16,800 Horrela ezin diat ikusi! 763 01:04:26,629 --> 01:04:28,664 Inoiz ikusiko al dut berriz? 764 01:04:28,831 --> 01:04:31,567 Hi, ez hasi! Horixe ikusiko duala! 765 01:04:33,269 --> 01:04:34,237 Tchiki ! 766 01:04:35,000 --> 01:04:36,480 Geldi, behingoz! 767 01:04:39,120 --> 01:04:41,120 Nahikoa da! 768 01:04:41,544 --> 01:04:42,612 Kaka! 769 01:04:43,546 --> 01:04:45,114 Geldi! Geldi! 770 01:04:46,949 --> 01:04:48,150 Geldi! Geldi! 771 01:04:48,618 --> 01:04:50,119 Labana kenduiok! 772 01:04:50,419 --> 01:04:53,456 Nahikoa da! Bukatu da! 773 01:04:53,756 --> 01:04:56,520 Laguntza bidean dator. 774 01:04:57,126 --> 01:05:00,396 Mina-indargabetzaileak badatoz. Esaiozu. 775 01:05:00,696 --> 01:05:03,520 -Esaiozu! -Mina-indargabetzaileak badatoz. 776 01:05:03,699 --> 01:05:06,102 Ja ta akabatu egingo haut honengatik. 777 01:05:10,740 --> 01:05:12,480 Ona da zuretzat. 778 01:05:13,976 --> 01:05:15,440 Badatoz laguntzaileak. 779 01:05:17,980 --> 01:05:21,000 Soldadu gehiagoren bila noak. Zaindu itzazue hauek. 780 01:05:21,250 --> 01:05:22,680 Zauria sendatuiozue. 781 01:05:29,425 --> 01:05:30,459 Har ezak hau. 782 01:05:30,660 --> 01:05:33,080 Arazoren bat baldin badago, deituidak. 783 01:05:50,413 --> 01:05:51,914 Marchand, zer gertatzen da? 784 01:05:51,981 --> 01:05:53,840 Dena ondo doa. Berehala filmatuko duzue. 785 01:05:53,840 --> 01:05:54,880 Ziur zaude? 786 01:05:54,880 --> 01:05:57,480 Dena ondo dago? Zu ondo zaude? 787 01:06:07,396 --> 01:06:09,400 Marchand sarjentua, Dubois kapitaina naiz. 788 01:06:09,400 --> 01:06:12,560 -Kapitaina, mesedez…? -Itxoin pixka bat! 789 01:06:12,668 --> 01:06:15,871 -Elkarrizketa bat! -Itxoiteko esan dut. 790 01:06:16,439 --> 01:06:19,120 -Zer gertatzen da han? -Sekulako nahaste-borrastea. 791 01:06:19,175 --> 01:06:21,840 Egoera oso latza da. Esku hartu behar izan dugu. 792 01:06:21,911 --> 01:06:25,600 Ez arriskatu. Istilua hasten bada, alde! 793 01:06:26,400 --> 01:06:28,080 Eta kazetariak, zer? 794 01:06:28,150 --> 01:06:30,680 Filmatzen uzteko agindu didate. 795 01:06:30,820 --> 01:06:32,855 Ez al zenuen hori nahi? 796 01:06:32,955 --> 01:06:37,160 -Nik… Ez… -Ez uste ergela naizenik. 797 01:06:37,893 --> 01:06:41,897 Jaun-andreok, Dubois kapitaina naiz. 798 01:06:41,931 --> 01:06:45,160 Berehala eramango zaituztet leku horretara. 799 01:06:45,334 --> 01:06:48,771 Denok dituzue kazetari-agiriak, kaskoak eta txalekoak, ezta? 800 01:06:48,838 --> 01:06:49,505 -Bai. -Bai. 801 01:06:49,538 --> 01:06:52,008 -Sarjentuak berri emango dizue. -Kapitaina… 802 01:06:52,074 --> 01:06:56,112 Soldadu bat mina baten gainean etzanda dago. 803 01:06:56,112 --> 01:06:57,813 Mina hori indargabetu egin behar da. 804 01:06:57,813 --> 01:07:00,416 Inor ez da lubakira jaitsiko, oso arriskutsua da. 805 01:07:00,549 --> 01:07:03,219 Ez mugitu, mina gehiago egon litezke. 806 01:07:03,219 --> 01:07:05,087 -Joan ahal…? -Mesedez! 807 01:07:05,154 --> 01:07:07,490 Oso egoera korapilatsua da. 808 01:07:07,656 --> 01:07:10,159 Erabateko kooperazioa nahi dut. 809 01:07:10,226 --> 01:07:12,495 Norbaitek arauak betetzen ez baditu… 810 01:07:12,528 --> 01:07:15,160 …bota egingo dugu, eta agiriak kenduko dizkiogu. 811 01:07:15,464 --> 01:07:16,265 -Baina… -Ederki. 812 01:07:16,399 --> 01:07:19,168 Sartu autoetan, bagoaz. 813 01:07:19,235 --> 01:07:20,836 Zoazte, arren. 814 01:07:27,910 --> 01:07:30,513 Ez didazu esan gizon bat mina baten gainean zegoela. 815 01:07:30,513 --> 01:07:31,847 -A, ez? -Ez. 816 01:07:31,914 --> 01:07:33,649 Ahaztu egingo zitzaidan. Joango al gara? 817 01:07:33,649 --> 01:07:36,652 -Indargabetzailearen zain gaude. -Ez al duzu zuk ekarri? 818 01:07:36,652 --> 01:07:39,320 Gurea lanpetuta dago. Aleman bat bidaliko digute. 819 01:07:39,320 --> 01:07:43,000 15:30etan hemen behar luke. 15:30ak dira. 820 01:07:48,898 --> 01:07:50,600 Garaiz, alemanek ohi dutenez. 821 01:07:50,699 --> 01:07:51,734 Zer? 822 01:07:54,870 --> 01:07:55,938 Arratsalde on. 823 01:07:56,000 --> 01:07:57,920 Dubois kapitaina, frantsesez badakizu? 824 01:07:58,007 --> 01:07:58,707 Ez. 825 01:07:58,941 --> 01:08:00,776 -Ingelesez bai, noski. -Jakina. 826 01:08:00,843 --> 01:08:03,779 -Ba al dakizu zer gertatzen den? -Ez, ez dut astirik izan. 827 01:08:03,813 --> 01:08:06,840 Ez duzu astirik. Gure atzetik etorri, esango dizugu. 828 01:08:06,982 --> 01:08:08,484 Hemendik. Gure atzetik etorri. 829 01:08:26,802 --> 01:08:29,939 Une honetan UNPROFOR saiatzen ari da laguntzen… 830 01:08:30,005 --> 01:08:32,600 …mina baten gainean etzanda dagoen soldaduari. 831 01:08:32,600 --> 01:08:36,040 Gerraren absurdoak darrai, beste itxura batekin. 832 01:08:36,040 --> 01:08:39,320 Nola bukatuko da? Ikusi Global News. 833 01:08:39,320 --> 01:08:41,960 Jane Livingstone, zuzenean Bosniatik. 834 01:08:55,998 --> 01:08:58,100 Barkatu, barkatu. 835 01:08:58,501 --> 01:09:00,480 Egin al diezazuket elkarrizketa bat? 836 01:09:00,636 --> 01:09:03,240 Zoaz popatik hartzera! Besterik ez nuen behar! 837 01:09:06,542 --> 01:09:08,200 Balkandar madarikatua! 838 01:09:08,544 --> 01:09:09,812 Zer arraio ari zara? 839 01:09:10,513 --> 01:09:12,040 -Pentsatzen nuen… -Ez pentsatu! 840 01:09:12,114 --> 01:09:14,200 Pentsatu, nik pentsatuko dut. 841 01:09:19,321 --> 01:09:20,156 Barkatu. 842 01:09:20,756 --> 01:09:22,424 Zigarro bat nahi? 843 01:09:26,428 --> 01:09:27,596 Ba al dakizu…? 844 01:09:27,696 --> 01:09:29,398 Ba al dakizu ingelesez? 845 01:09:30,900 --> 01:09:32,301 -Pixka bat. -Bai? 846 01:09:32,368 --> 01:09:33,960 Egin al diezazuket elkarrizketa bat? 847 01:09:35,437 --> 01:09:36,305 Grabatzen. 848 01:09:38,507 --> 01:09:39,808 Zer moduz zaude? 849 01:09:40,543 --> 01:09:41,510 Ondo. 850 01:09:42,278 --> 01:09:44,880 -Nekatuta zaude? -Bai. 851 01:09:45,581 --> 01:09:49,720 Zuk jarri duzu mina beste soldaduaren azpian? 852 01:10:02,464 --> 01:10:03,632 Putakumea! Moztu! 853 01:10:15,311 --> 01:10:18,614 Ja ta akabatu egingo diat, beste ezer egiten ez badut ere. 854 01:10:18,914 --> 01:10:20,216 Zer gertatzen zaik? 855 01:10:20,382 --> 01:10:22,518 Berehala hil behar nukeen. 856 01:10:23,118 --> 01:10:25,621 Ikusten? Bizia barkatu zioat… 857 01:10:25,621 --> 01:10:29,091 …eta neure labanaz hil nahi izan naik. 858 01:10:33,696 --> 01:10:35,331 Zer moduz hago? 859 01:10:36,565 --> 01:10:37,633 Primeran! 860 01:10:38,434 --> 01:10:39,835 Ezin hobeto. 861 01:10:40,169 --> 01:10:44,473 Aurrena, tiro egin zidatek; gero, mina baten gainean esnatu nauk. 862 01:10:44,473 --> 01:10:48,310 Mundu osoa begira zaukaat, kakagurak amorratzen nagok… 863 01:10:48,344 --> 01:10:51,680 …eta hi hire kontu alu horiekin ni izorratzen! 864 01:10:53,782 --> 01:10:55,351 Laster bukatuko duk. 865 01:11:06,629 --> 01:11:09,064 -Dena ondo? -Bai, prest nago. 866 01:11:09,632 --> 01:11:12,034 Ez dut inor nahi lubakian. 867 01:11:12,067 --> 01:11:15,337 Segurtasuneko perimetroak 30 metro izan behar ditu. 868 01:11:15,638 --> 01:11:16,920 Nik egingo dut hori. 869 01:11:17,106 --> 01:11:18,680 Mutilok, mundu guztia kanpora! 870 01:11:34,690 --> 01:11:38,060 Denak atzera, mina indargabetu behar dugu. 871 01:11:42,898 --> 01:11:43,832 Dena prest. 872 01:11:44,433 --> 01:11:47,536 Michel! Prest gaudek! 873 01:11:47,569 --> 01:11:49,238 Joan egin behar duzu. 874 01:11:49,305 --> 01:11:51,540 Denek alde egitea nahi du indargabetzaileak. 875 01:11:51,540 --> 01:11:52,708 Zu, kanpora. 876 01:11:55,177 --> 01:11:57,012 Bera ere bai, kanpora. 877 01:11:57,146 --> 01:11:59,214 Gero, bukatzen dugunean. 878 01:11:59,248 --> 01:12:01,650 Bukatzen dutenean aterako ditek. 879 01:12:03,385 --> 01:12:05,654 Itzultzailerik behar badut, bilatuko diat bat. 880 01:12:05,788 --> 01:12:06,588 Ondo da. 881 01:12:11,527 --> 01:12:13,680 Lasai! Ezin zara hemen geratu. 882 01:12:14,630 --> 01:12:15,531 Ze ostia! 883 01:12:15,731 --> 01:12:19,034 Esaiozu gelditzen baldin bada ez garela lanean hasiko. 884 01:12:19,068 --> 01:12:21,200 Segurtasunagatik da, esaiozu zure lagunari. 885 01:12:21,240 --> 01:12:23,720 -Ez da nire laguna. -Bai, badakit… 886 01:12:23,772 --> 01:12:26,742 …baina ez dut beste itzultzailerik. Esaiozu. 887 01:12:27,543 --> 01:12:29,800 Ez ditek ezer egingo gu joaten ez garen arte. 888 01:12:30,120 --> 01:12:32,080 Ez diat itzultzailerik behar! 889 01:12:33,482 --> 01:12:34,920 Hoa popatik hartzera, baboa! 890 01:12:37,386 --> 01:12:38,420 Tchiki! 891 01:12:40,122 --> 01:12:41,223 Lasai! 892 01:12:41,623 --> 01:12:43,592 Hoa, behingoz. 893 01:12:46,128 --> 01:12:47,930 Hor goian itxoingo diat. 894 01:12:50,699 --> 01:12:52,568 Eziok begirik kendu. 895 01:12:53,669 --> 01:12:54,970 Ondo al zaude? 896 01:12:59,274 --> 01:13:02,845 Hizketan ari natzaizuen bitartean, nire atzean… 897 01:13:03,112 --> 01:13:05,147 …serbiar soldadua dator, herrenka. 898 01:13:05,147 --> 01:13:07,983 Atzetik bosniar soldadua dator. 899 01:13:07,983 --> 01:13:11,420 Bi gizon horiek onik daude, bederen. 900 01:13:11,487 --> 01:13:14,390 Baina atzean hirugarren soldadu bat utzi dute… 901 01:13:14,390 --> 01:13:16,959 …zain, mina baten gainean etzanda… 902 01:13:16,959 --> 01:13:19,920 …mina-indargabetzaileak bizia noiz salbatuko dion zain. 903 01:13:19,960 --> 01:13:22,720 Sufrikario hau ez da oraindik bukatu berarentzat. 904 01:13:22,798 --> 01:13:25,734 Jane Livingstone, zuzenean Bosniatik… 905 01:13:25,734 --> 01:13:28,871 …Global Newsentzat. Ez zaitezte joan. 906 01:13:46,054 --> 01:13:47,589 Ospa! 907 01:13:48,824 --> 01:13:50,159 Izorra hadi! 908 01:13:54,296 --> 01:13:58,066 Baboa! Bendak eskaini, eta bota egin zizkidak. 909 01:13:58,333 --> 01:14:00,200 Zeharo jota zaudek! 910 01:14:02,504 --> 01:14:05,374 Jane, John naiz, hor al zaude oraindik? 911 01:14:05,474 --> 01:14:08,377 -Bai, esadazu. -Ederki. 912 01:14:08,377 --> 01:14:09,978 Aizu, primeran ari zara… 913 01:14:10,012 --> 01:14:14,416 …baina egiozu elkarrizketa bat mina gainean dagoen soldaduari. 914 01:14:14,683 --> 01:14:16,385 Saiatuko naiz, baina… 915 01:14:17,252 --> 01:14:20,920 Ateraiozu plano hurbil bat mina indargabetzen ari diren bitartean. 916 01:14:21,890 --> 01:14:23,459 Saiatuko naiz. 917 01:14:24,326 --> 01:14:26,094 Besteak elkarrizketatu dituzu? 918 01:14:26,400 --> 01:14:30,120 Ez, zoritxarrez, debekatuta daukagu hurbiltzea. 919 01:14:30,520 --> 01:14:32,280 Elkarrizketa egiozu. Mugi. 920 01:14:32,334 --> 01:14:35,370 Lortu orduko, zuzenean aterako zara. Suerte ona izan. 921 01:14:35,771 --> 01:14:37,520 Eskerrik asko. 922 01:15:06,668 --> 01:15:07,870 Ez mugitu. 923 01:15:08,070 --> 01:15:09,638 Ez mugitu. 924 01:15:27,623 --> 01:15:29,391 Hori da ofizio alua! 925 01:15:32,294 --> 01:15:35,640 Mina-indargabetzaileak hutsegite bakarra egiten omen du. 926 01:15:36,298 --> 01:15:38,880 -Bi hutsegite. -Nola ba? 927 01:15:39,568 --> 01:15:42,200 Aurrenekoa lan alu hori aukeratzea da. 928 01:16:57,546 --> 01:16:58,947 Zer gertatzen da? 929 01:17:00,048 --> 01:17:03,800 Harri gehiegi daude, ezin naiz minara hurbildu. 930 01:17:03,920 --> 01:17:06,640 Zer mina mota den ere ez dut ikusten. 931 01:17:06,955 --> 01:17:08,256 Nik badakit zein den. Itxaron. 932 01:17:19,520 --> 01:17:23,160 -Hau al da azpian daukan mina? -Bai. 933 01:17:33,440 --> 01:17:35,600 Ezin dut ezer egin. 934 01:17:35,600 --> 01:17:36,520 Zer? 935 01:17:36,520 --> 01:17:41,520 Ezin da indargabetu martxan jarrita dagoenean. 936 01:17:42,357 --> 01:17:44,826 Gizon hori… 937 01:17:45,427 --> 01:17:46,720 …hilda dago. 938 01:17:47,295 --> 01:17:48,196 Ziur zaude? 939 01:17:48,196 --> 01:17:50,520 Eta, zerbait jartzen baduzu, beraren eta minaren artean? 940 01:17:50,699 --> 01:17:52,668 Agian zure lankideren batek jakingo du… 941 01:17:52,768 --> 01:17:54,640 Deitu nahi duzuenari. 942 01:17:54,640 --> 01:17:57,840 Inork ezin du mina hori indargabetu… 943 01:17:57,906 --> 01:17:59,941 …baldintza hauetan. 944 01:17:59,975 --> 01:18:02,680 Nik dakidala, ez, behintzat. 945 01:18:14,790 --> 01:18:15,957 O, ez! 946 01:18:16,425 --> 01:18:19,720 "Deus ex machina". Hau besterik ez genuen behar! 947 01:18:56,098 --> 01:18:59,301 Zertara etorri zara? Hain garrantzitsua da hau? 948 01:18:59,768 --> 01:19:02,504 Edozein eginkizun da garrantzi handikoa. 949 01:19:02,504 --> 01:19:06,308 Herri honetako bake prozesua arintzea da gure lana. 950 01:19:06,508 --> 01:19:09,111 Egia al da ez duzula esku hartu nahi izan… 951 01:19:09,144 --> 01:19:12,414 …eta soldaduak izan direla, zain egoteaz nazkatuta… 952 01:19:12,414 --> 01:19:13,915 …ekintza abiarazi dutenak? 953 01:19:14,116 --> 01:19:16,918 Ez, uste dut ez dizkizutela berriak ondo eman. 954 01:19:17,152 --> 01:19:20,555 Aginte soileko sistema berriaz ari gara. 955 01:19:20,655 --> 01:19:25,026 Soldadu taldeak askoz hobeto mugitzen dira horrela. 956 01:19:25,080 --> 01:19:28,440 Estatu Batuek ezer egiteko gauza ez dela leporatzen diote Europari… 957 01:19:28,597 --> 01:19:31,566 …UNPROFORen baitan arazo asko daudelako. 958 01:19:31,566 --> 01:19:33,635 Nik ez ditut salaketa horiek entzun. 959 01:19:33,869 --> 01:19:34,936 Zeuek epaitu ezazue. 960 01:19:35,003 --> 01:19:38,340 UNPROFORek bere lana egiten du. Mila esker. 961 01:19:38,507 --> 01:19:42,144 Nola daude britainiarren eta frantsesen arteko harremanak? 962 01:19:42,177 --> 01:19:44,746 Prentsaurrekoan hitz egingo dugu. 963 01:19:45,180 --> 01:19:47,249 -Koronela, zer diozu…? -Mesedez. 964 01:19:48,250 --> 01:19:50,318 Zer moduz, jauna? Dubois kapitaina naiz. 965 01:19:50,318 --> 01:19:52,320 -Zer moduz dena? -Arazo bat dugu. 966 01:19:52,621 --> 01:19:55,757 Soldadu bat mina baten gainean dago. Ezin da mina indargabetu. 967 01:19:55,791 --> 01:19:56,825 Zer ari zara esaten? 968 01:19:56,825 --> 01:20:00,195 Mina-indargabetzaileak dioenez, ezin da indargabetu. 969 01:20:02,430 --> 01:20:07,480 Hau kontu zeharo alua da! Hasieratik esan dizut hori. 970 01:20:07,936 --> 01:20:12,707 Kazetariek horren berri jakiten badute, gureak egin du. 971 01:20:12,741 --> 01:20:13,909 Kaka putza! 972 01:20:13,909 --> 01:20:16,711 Zer erabaki duzue? Zer egingo dugu? 973 01:20:16,778 --> 01:20:19,720 Zoaz lubakira. Lanpetu itxurak egin. 974 01:20:19,720 --> 01:20:20,920 Astia behar dugu. 975 01:20:20,982 --> 01:20:25,086 -Barkatu, baina… -Zoaz lubakira! 976 01:20:26,354 --> 01:20:28,560 Agindu bat da! 977 01:20:49,711 --> 01:20:51,313 Kapitaina, zer gertatzen da? 978 01:20:51,580 --> 01:20:54,416 Mina-indargabetzailea lanean hasi da. 979 01:20:54,516 --> 01:20:58,800 Abisatuko dizuegu bukatzen duen orduko. 980 01:20:59,087 --> 01:21:01,690 Luzarorako daukala uste dut. 981 01:21:01,690 --> 01:21:03,692 -Hurbildu gaitezke? -Ez. 982 01:21:03,692 --> 01:21:05,527 Ezin dizuet hurbiltzen utzi, segurtasunagatik. 983 01:21:06,061 --> 01:21:08,730 Neure labanaz hil nahi nindian, putakumea? 984 01:21:08,797 --> 01:21:09,931 Kaka! 985 01:21:10,098 --> 01:21:11,399 Azkar, Tom! 986 01:21:11,633 --> 01:21:13,702 Horrela eskertzen didak? 987 01:21:14,502 --> 01:21:16,071 -Ez, ez, ez -Ez hurbildu! 988 01:21:16,338 --> 01:21:18,340 Denak berdinak zarete! 989 01:21:18,506 --> 01:21:20,480 Eta zuek filmatzen? Putreak alaenak! 990 01:21:21,142 --> 01:21:24,012 Ondo ordaintzen al dizkizuete gure miseriak? 991 01:21:25,380 --> 01:21:25,981 Ez! 992 01:21:32,787 --> 01:21:34,055 Tchiki! 993 01:21:45,066 --> 01:21:47,068 -Grabatu al duzu? -Bai. 994 01:21:54,576 --> 01:21:55,710 Kapitaina. 995 01:21:56,378 --> 01:21:57,979 Zatoz, mesedez. 996 01:22:11,626 --> 01:22:13,828 -Baina, zer…. -Hi, lasai. 997 01:22:16,431 --> 01:22:17,399 Entzun. 998 01:22:18,633 --> 01:22:21,480 Ez zegoan beste irtenbiderik. Zuzen jokatu duk. 999 01:22:21,536 --> 01:22:25,006 Marchand! Jarri gorpuak autoan. Bagoazak! 1000 01:22:25,006 --> 01:22:28,476 -Zer gertatzen da? -Bonba indargabetu dik. 1001 01:22:28,510 --> 01:22:30,078 -Benetan? -Bai. 1002 01:23:02,777 --> 01:23:03,712 Tom, Tom. 1003 01:23:04,679 --> 01:23:07,182 -Koronela… -Galdera bat, mesedez. 1004 01:23:07,749 --> 01:23:09,818 Jaun-andreok, zer esan diezazueket? 1005 01:23:09,818 --> 01:23:14,189 Ikusi duzue zer gertatu den. Beste soldaduaz arduratuko gara. 1006 01:23:14,255 --> 01:23:16,591 Bizi bat salbatuko dugu, bederen. 1007 01:23:16,624 --> 01:23:18,927 -Grabatu dezakegu? -Jakina. 1008 01:23:18,994 --> 01:23:22,731 Baina soldadua larri zaurituta dago. Ospitalera doa. 1009 01:23:22,797 --> 01:23:26,835 Hitz egiteko moduan dagoenean, abisatuko dizuegu. 1010 01:23:27,068 --> 01:23:31,906 Prentsaurrekoa Holiday Inn-en izango da, 22:00etan. 1011 01:23:31,906 --> 01:23:34,776 Atsegin handiz erantzungo diet zuen galderei. 1012 01:23:34,909 --> 01:23:39,347 Barkatu, baina joan egin behar duzue. 1013 01:23:39,347 --> 01:23:41,182 Ezin dut zuen segurtasuna ziurtatu. 1014 01:23:41,182 --> 01:23:42,617 Iluntzen ari du. 1015 01:23:42,784 --> 01:23:45,587 Jaun-andreok, joateko ordua da. 1016 01:23:46,988 --> 01:23:48,356 Mila esker. 1017 01:24:14,416 --> 01:24:15,450 Marchand! 1018 01:24:15,717 --> 01:24:16,818 Marchand! 1019 01:24:20,388 --> 01:24:22,824 Indargabetzailearen materiala zen, estalia. 1020 01:24:22,824 --> 01:24:25,200 -Zer egingo dugu honekin? -Zer esango dizut nik? 1021 01:24:25,260 --> 01:24:27,729 -Zerbait bururatzen zaizu? -Ezin dugu gizona hor utzi. 1022 01:24:27,796 --> 01:24:30,760 Irtenbiderik baduzu? Ezin da ezer egin. 1023 01:24:31,232 --> 01:24:34,102 Entzun diozu indargabetzaileari. 1024 01:24:36,037 --> 01:24:38,373 Honezkero ulertuko zenuen, ezta? 1025 01:24:38,373 --> 01:24:41,076 Inoiz ez dira muturrak sartu behar. 1026 01:24:42,277 --> 01:24:43,611 Dena ondo, kapitaina? 1027 01:24:44,379 --> 01:24:47,749 Suerte ona izan, jaunok, oso pozik naukazue. 1028 01:24:47,782 --> 01:24:50,618 Behar bezala sarituko zaizue. 1029 01:25:02,197 --> 01:25:04,466 Duboisek eman al dizkizu zenbakiak? 1030 01:25:05,100 --> 01:25:07,735 Deitu, eta eman heriotza horien berri. 1031 01:25:08,670 --> 01:25:12,140 Gero, deitu alderdi bakoitzari. 1032 01:25:12,140 --> 01:25:14,909 Eta esaiezu badakigula zer asmoa duen bakoitzak: 1033 01:25:14,909 --> 01:25:17,440 …gaur gauen lubaki nagusia berriz hartzea. 1034 01:25:17,579 --> 01:25:18,646 Ederki. 1035 01:25:19,614 --> 01:25:24,385 Mesedez, deitu bosniar bitartekariari, kapitaina. 1036 01:25:27,288 --> 01:25:28,957 Agur, ba. 1037 01:25:29,624 --> 01:25:31,025 Agur. 1038 01:25:32,026 --> 01:25:34,863 Eskerrak eman nahi dizkizut. 1039 01:25:36,998 --> 01:25:39,134 Lortu duzu erreportajea egitea. 1040 01:25:39,234 --> 01:25:40,835 Bai. 1041 01:25:43,104 --> 01:25:45,607 Ondo al zaude? 1042 01:25:45,740 --> 01:25:47,542 -Ez al duzu joan behar? -Zer? 1043 01:25:47,542 --> 01:25:49,611 -Ez al duzu joan behar? -Bai. 1044 01:25:49,677 --> 01:25:52,614 Ba, ez gelditu hemen. Ospa! 1045 01:25:53,515 --> 01:25:55,450 Ea berriz elkar ikusten dugun. 1046 01:25:55,717 --> 01:25:56,751 Ea hala den. 1047 01:25:56,885 --> 01:25:59,787 Gogoratu: prentsaurrekoa 22:00etan. 1048 01:25:59,787 --> 01:26:01,189 Bai. 1049 01:26:05,160 --> 01:26:07,795 Badakit zer ari zaren pentsatzen, sarjentua. 1050 01:26:07,896 --> 01:26:10,265 Denak berdin jarraituko luke. 1051 01:26:10,265 --> 01:26:13,301 Ez litzateke ezer aldatuko. 1052 01:26:13,360 --> 01:26:15,400 Tira, goazen. 1053 01:26:20,408 --> 01:26:23,077 Ez duzu lubakia filmatzea nahi? 1054 01:26:24,479 --> 01:26:25,980 Ez. 1055 01:26:26,280 --> 01:26:31,320 Lubakia lubaki da, denak berdinak. 1056 01:29:30,880 --> 01:29:32,720 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz