1
00:00:29,596 --> 00:00:32,832
Film honetako gertaerak Marikanako
lur-okupazioan gertatzen dira…
2
00:00:32,832 --> 00:00:35,560
…Philippi East herrian,
Lurmutur Hirian, Hegoafrikan.
3
00:00:35,735 --> 00:00:40,040
"Marikana" izenak omen egiten die…
4
00:00:40,040 --> 00:00:43,476
…Marikana hiriko platino-gerrian
Hegoafrikako poliziak…
5
00:00:43,510 --> 00:00:48,848
…2012ko abuztuaren 15an hil zituen
34 meatzari grebalariei.
6
00:00:58,625 --> 00:01:05,265
Nomaliphathwe etxe baten atzealdeko
txabola batean errentan bizi da.
7
00:01:05,398 --> 00:01:09,169
Apartheid erregimena
1994an erori zen ezkero…
8
00:01:09,202 --> 00:01:13,373
…Hegoafrikako oso lur gutxi
itzuli zaie bere benetako jabeei.
9
00:01:13,440 --> 00:01:15,875
Horren ondorioz, biztanleriaren %13
txabolatan bizi da.
10
00:01:15,875 --> 00:01:21,648
Presio ekonomikoak beren etxeak
uztera behartzen ditu behartsuak…
11
00:01:21,648 --> 00:01:27,800
…eta hiri handietako aldirietako
lurrak okupatzen amaitzen dute.
12
00:01:30,590 --> 00:01:33,059
"Errealitatearen erdigunean
etxerik ez daukana…
13
00:01:33,093 --> 00:01:35,528
…aterpegabea izateaz gainera,…
14
00:01:35,528 --> 00:01:38,665
…ezizatean eta irrealitatean
galduta dago".
15
00:01:38,698 --> 00:01:41,768
"Etxerik gabe,
dena fragmentazioa zen".
16
00:01:41,768 --> 00:01:43,470
John Berger.
17
00:01:45,105 --> 00:01:48,241
Ez, hemen nago jadanik,
Enkaniniko txabola honetan.
18
00:01:50,310 --> 00:01:52,679
Oraindik ez dugu txabola desmuntatu.
19
00:01:52,712 --> 00:01:55,181
Baina emakumearen gauzak bildu
ditut, kanpoan egon behar baitute.
20
00:01:56,616 --> 00:01:58,118
Hutsuneak daude.
21
00:01:58,318 --> 00:02:00,620
Hau egin zutenek
ez zekiten eraikitzeaz tutik ere.
22
00:02:00,653 --> 00:02:02,288
Begiraiozu honi…
23
00:02:02,789 --> 00:02:04,657
Hau ez da etxe bat!
24
00:02:04,657 --> 00:02:06,292
Zer da hau…?
25
00:02:06,426 --> 00:02:07,794
Hau nire topa da!
26
00:02:09,762 --> 00:02:12,031
Sabaiko oholak kenduko ditugu…
27
00:02:12,165 --> 00:02:14,834
Ikusten?
Euria sartzen ari da.
28
00:02:16,136 --> 00:02:17,637
Nomaliphathwe.
29
00:02:18,204 --> 00:02:21,174
Galdeiezu, mesedez,
ea etorri behar duten edo ez.
30
00:02:21,941 --> 00:02:24,144
Etortzen ez badira,
beste garraio bat bilatuko dugu.
31
00:02:24,244 --> 00:02:26,646
Zaila izango al zaigu
etxea desegitea?
32
00:02:26,946 --> 00:02:28,515
Hain garestia zen…
33
00:02:28,548 --> 00:02:30,383
Zamak ez digu R300 kobratuko
(30€).
34
00:02:30,450 --> 00:02:32,986
Zenbat kobratu zigun Zamak
hirira joateko?
35
00:02:32,986 --> 00:02:34,387
R250 kobratu zigun (25€).
36
00:02:37,357 --> 00:02:38,291
Nothemba, esadazu, mesedez…
37
00:02:38,324 --> 00:02:40,693
…ea beste norbaiti
laguntza eskatu behar ote diodan…
38
00:02:40,860 --> 00:02:42,095
…denbora galarazten didazu eta.
39
00:02:44,230 --> 00:02:45,899
Hau ziria sartzen ari zaigu…
40
00:02:45,932 --> 00:02:47,433
Ntoshen ama…
41
00:02:48,334 --> 00:02:50,303
Ntoshen ama bila ari zaizu!
42
00:02:56,476 --> 00:02:57,610
Zakar ari da…
43
00:02:57,777 --> 00:02:59,712
Zer esan dizu?
44
00:03:00,146 --> 00:03:01,581
Goazen txabola desmuntatzera.
45
00:03:01,581 --> 00:03:02,215
Jakina.
46
00:03:03,816 --> 00:03:09,422
2014ko abuztua
47
00:03:10,056 --> 00:03:11,824
Teilatutik hasi behar dugu.
48
00:03:30,376 --> 00:03:31,544
Niri emadazu, ama!
49
00:03:36,249 --> 00:03:38,718
Altxa zaitez.
Eta ez negar egin, e!
50
00:03:39,285 --> 00:03:40,954
Kamerak harrapatu zaitu!
51
00:03:43,223 --> 00:03:44,390
O! Nire ilea!
52
00:03:45,225 --> 00:03:46,826
Nola busti zaizu?
53
00:03:47,360 --> 00:03:48,861
Ez duzu txanorik jantzi?
54
00:03:49,762 --> 00:03:50,863
Bai, baina…
55
00:03:50,897 --> 00:03:52,865
…ez dut bustitzea nahi.
56
00:03:53,700 --> 00:03:56,636
Azpitik bustiko zara.
57
00:04:02,800 --> 00:04:04,360
Lagunduko al dizuet eramaten?
58
00:04:16,789 --> 00:04:17,824
Aizu, ama!
59
00:04:18,358 --> 00:04:19,359
Ikusi al duzu?
60
00:04:23,396 --> 00:04:25,064
Nire nagusi kakatiak
izorratzen nau ni.
61
00:04:25,098 --> 00:04:27,233
Ez dit dirua sartu.
62
00:04:27,667 --> 00:04:29,369
Telefono-deietarako
dirurik ere ez daukat.
63
00:04:29,702 --> 00:04:30,436
Ama!
64
00:04:30,937 --> 00:04:31,671
Bai?
65
00:04:50,056 --> 00:04:52,425
Bustita ere,
filmatu egiten nauzu.
66
00:04:53,126 --> 00:04:55,094
Horma hau zeharo hondatuta dago.
67
00:04:55,695 --> 00:04:57,830
Ez, ordea,
xaflak besterik ez.
68
00:05:17,917 --> 00:05:19,919
Bukatu dugunean atertu du.
69
00:05:20,753 --> 00:05:22,655
Aspergarria da euria.
70
00:05:22,855 --> 00:05:24,791
Noiz kargatuko duzu?
71
00:05:26,592 --> 00:05:28,995
Beranduago.
72
00:07:30,850 --> 00:07:34,954
Hilabete batzuk lehenago
73
00:10:42,141 --> 00:10:43,809
Zoaz kanpora jolastera.
74
00:10:43,809 --> 00:10:45,544
Lagunak kanpoan dauzkazu.
75
00:11:15,775 --> 00:11:18,277
Mzamo ez dago hemen,
ez dakit non dagoen.
76
00:11:18,277 --> 00:11:20,212
Beraren bila joango naiz.
77
00:11:22,848 --> 00:11:24,316
Zer gertatu zaizu hemen?
78
00:11:24,750 --> 00:11:26,719
Simoren aitak jo zidanekoa da.
79
00:11:28,354 --> 00:11:29,822
Noiz jo zintuen?
80
00:11:30,890 --> 00:11:32,358
Orbainak itxura txarra du…
81
00:11:35,528 --> 00:11:37,463
Oraindik lanpetuta gaude,
umea.
82
00:11:38,264 --> 00:11:40,232
Bukatzen dudanean
bila joango natzaizu.
83
00:11:49,275 --> 00:11:50,710
Gaur berandu arte lan egingo dut.
84
00:11:50,710 --> 00:11:52,478
Eta nire dirua non dagoen
azaldu behar didate.
85
00:11:53,179 --> 00:11:54,847
Ez diote inori ordaindu…
86
00:11:54,847 --> 00:11:56,916
…atzo jaso genituen soldatak.
87
00:11:57,149 --> 00:11:59,985
Ordaintzen ez badidate,
lana utziko dut.
88
00:11:59,985 --> 00:12:01,887
Ez dut lan egingo
pagatzen ez didaten arte.
89
00:12:01,921 --> 00:12:04,290
Nola utziko duzu lana?
90
00:12:04,390 --> 00:12:05,991
Gizon horrek
ez dizu ezer emango.
91
00:12:06,092 --> 00:12:07,426
Ez dit ezer emango.
92
00:12:07,460 --> 00:12:08,260
Ezer ez!
93
00:12:08,394 --> 00:12:09,895
Okerrena da…
94
00:12:09,929 --> 00:12:12,665
…urtarrileko soldata
eskatu diodala jadanik.
95
00:12:12,865 --> 00:12:15,267
Apiriletik ari zait hori agintzen.
96
00:12:15,301 --> 00:12:17,570
Nola ez dit soldata osoa
urtarrilean ordaindu?
97
00:12:34,186 --> 00:12:38,190
Gobernuak kaka ematen digu,
gure lurra kentzen digu.
98
00:12:39,091 --> 00:12:41,527
Elkarrekin altxa gaitezen
gaur denok…
99
00:12:41,527 --> 00:12:44,196
…gure anaiak hil zituen
poliziaren kontra!
100
00:12:44,997 --> 00:12:47,333
Bai, polizia hori bera!
101
00:12:48,200 --> 00:12:52,304
Zumaren gobernuaren
txotxongiloak zarete.
102
00:12:55,241 --> 00:12:57,276
Ez zaitezte bidegabeak izan.
103
00:12:57,510 --> 00:12:59,678
Egun hartan ere, begirunerik gabe
tiro egin zenioten jendeari.
104
00:12:59,879 --> 00:13:02,848
Haizea barruan sartu zaigu,
hotz dago.
105
00:13:05,017 --> 00:13:07,787
Latorrizko txaboletatik irten gara,
hotz dago.
106
00:13:10,156 --> 00:13:12,925
Latorrizko txaboletatik irten gara,
hotz dago.
107
00:13:15,327 --> 00:13:18,063
Marikanatik irten gara,
hotz dago.
108
00:13:19,965 --> 00:13:22,501
Atzo hemen egon ginen,
gaur hemen gaude.
109
00:13:22,968 --> 00:13:25,304
Kaosa gelditzen ari gara.
110
00:13:26,639 --> 00:13:30,709
Kaosa, kaosa, kaosa.
111
00:13:30,709 --> 00:13:32,812
Kaosa gelditzen ari gara.
112
00:13:34,680 --> 00:13:37,049
Honek nire gaztaroa
gogorarazten dit.
113
00:13:37,249 --> 00:13:39,585
Gaur txuriekin ari dira protestan.
114
00:13:40,052 --> 00:13:43,489
Aurrera… Aurrera…
115
00:13:43,689 --> 00:13:46,025
Ene!
Denboran atzera narama.
116
00:13:47,593 --> 00:13:50,229
Tiro egiten badigute ere…
117
00:13:50,529 --> 00:13:52,965
Aurrera…
jotzen bagaituzte ere…
118
00:13:53,065 --> 00:13:56,001
Aurrera…
Atxilotzen bagaituzte ere.
119
00:13:56,001 --> 00:13:58,070
Aurrera goaz.
120
00:13:58,070 --> 00:14:00,206
Itsusia da, itsusia da…
121
00:14:00,639 --> 00:14:08,080
Aurrera, aurrera,
aurrera goaz.
122
00:14:08,080 --> 00:14:09,782
Itsusia da, itsusia da…
123
00:14:47,086 --> 00:14:49,788
Urtarrileko nire soldataz
galdetu diot.
124
00:14:50,189 --> 00:14:52,591
Apiriletik ari zait agintzen.
125
00:15:10,075 --> 00:15:15,147
"Mesedez,
zatozte denok bilerara".
126
00:16:01,327 --> 00:16:02,661
Irten egin da.
127
00:16:02,962 --> 00:16:05,264
Arreba!
Mesedez, itxi atea.
128
00:16:08,867 --> 00:16:09,969
Agur!
129
00:16:23,248 --> 00:16:25,551
Barkatu, gizona.
130
00:16:26,051 --> 00:16:28,354
Barkatu, txikia.
131
00:16:42,868 --> 00:16:49,541
ONGI ETORRI
MARIKANAra
132
00:16:56,081 --> 00:16:58,083
Kaixo, neska.
Hemen lo egin behar al duzu gaur?
133
00:16:58,083 --> 00:16:59,318
Ez dirudizu prest!
134
00:16:59,685 --> 00:17:01,387
Bizirik iraungo al duzu?
135
00:17:02,287 --> 00:17:04,123
Ezta pentsatu ere
hemen kanpoan erditzea!
136
00:17:05,691 --> 00:17:07,526
Nire familiarekin etorri naiz.
137
00:17:07,593 --> 00:17:10,029
Bat-batean jakingo dugu
beste bat erditu dela!
138
00:17:10,262 --> 00:17:11,397
Beste bat erdituko da…
139
00:17:11,897 --> 00:17:13,032
Beste bat erdituko da…
140
00:17:13,365 --> 00:17:14,466
Baten bat sasi artean erditu da,
nonbait.
141
00:17:15,801 --> 00:17:16,568
Etxerik gabea.
142
00:17:16,802 --> 00:17:18,637
Tamalez, etxerik gabeko
emakume bat zen.
143
00:17:45,364 --> 00:17:47,900
Non daude bizilagunak?
144
00:17:47,900 --> 00:17:49,968
Mingarriki gauzkate zain.
145
00:17:50,903 --> 00:17:53,272
Begira egon zitezkeen
ea ondo atera den.
146
00:17:53,272 --> 00:17:55,207
Bai, hala behar luke.
147
00:18:03,582 --> 00:18:04,683
Hemen?
148
00:18:21,467 --> 00:18:25,437
Denok ezagutzen dugu
Freedom Charter.
149
00:18:25,437 --> 00:18:27,406
Eta uste dut ez digula balio…
150
00:18:27,406 --> 00:18:29,108
…politikaz ari bagara.
151
00:18:29,675 --> 00:18:31,110
Freedom Charterek
ez gaitu barruan hartzen…
152
00:18:31,310 --> 00:18:33,245
…eta libre garela esan digute.
153
00:18:34,313 --> 00:18:39,118
Hortaz, zergatik gabiltza
geure askatasunetik ihesi?
154
00:18:39,218 --> 00:18:40,752
Gure desafioa da!
155
00:18:41,353 --> 00:18:44,490
Desafio egin behar diogu gobernuari
gure egoeraz zerbait egin dezan.
156
00:18:45,357 --> 00:18:49,394
Ez badugu gure alde egiten eta
botoa eman diogun gobernuaren aurka…
157
00:18:49,962 --> 00:18:52,030
…nola konponduko ditugu gauzak?
158
00:18:53,031 --> 00:18:57,436
Ez dugu botoa emateko beldurrik.
159
00:18:57,569 --> 00:18:59,805
Zergatik beldurtu behar gintuzke
gure eskubideez baliatzeak?
160
00:19:05,844 --> 00:19:09,648
Marikanako bizilekuan
borrokan gabiltzan bolada honetan…
161
00:19:10,382 --> 00:19:12,451
…arazoak izan ditugu…
162
00:19:12,451 --> 00:19:14,553
…Lurrak Inbaditzearen Aurkako
Unitatearekin eta poliziarekin.
163
00:19:14,553 --> 00:19:16,321
Etxeak bota dizkigute…
164
00:19:17,156 --> 00:19:21,326
…baina elkartu egin gara,
beltzak garenez.
165
00:19:21,326 --> 00:19:23,629
Jendearen egoera aztertu dugu…
166
00:19:23,629 --> 00:19:25,631
…eta aski dela erabaki dugu.
167
00:19:26,965 --> 00:19:30,769
Hara-hona ibili gara…
168
00:19:31,303 --> 00:19:34,406
…guretzat etxeak eraiki nahian.
169
00:19:34,406 --> 00:19:36,642
Eta gure bilaketan
lur hutsak begiz jo ditugu.
170
00:19:36,642 --> 00:19:38,610
Elkartzea erabaki dugu…
171
00:19:38,810 --> 00:19:41,346
…eta zerbait egitea.
172
00:19:41,580 --> 00:19:44,316
Jendea sufritzen ari baita.
173
00:19:44,716 --> 00:19:47,486
Ez dute aski diru irabazten…
174
00:19:47,486 --> 00:19:49,288
…eta errentak garestiak dira.
175
00:19:49,288 --> 00:19:52,624
Elkartzea eta lur hutsak erabiltzea
erabaki dugu.
176
00:19:52,624 --> 00:19:55,827
Azpimarratu nahi dut ezen
zuen etxea lur honetan eraikitzeak…
177
00:19:55,827 --> 00:19:58,764
…arriskua ekarriko dizuetela.
178
00:19:58,864 --> 00:20:02,501
Guk ez dizuegu lurra ematen,
lur hutsa erakusten dizuegu…
179
00:20:02,501 --> 00:20:04,703
…eta zuek erabakitzen duzue
eraikitzea.
180
00:20:04,703 --> 00:20:07,573
14 Guneko bizilagunek ez
baitziguten guri ere baimenik eman…
181
00:20:07,573 --> 00:20:08,941
…hona etorri eta eraikitzeko.
182
00:20:09,208 --> 00:20:14,513
Arrebak oso kontu garrantzitsua
aipatu du.
183
00:20:14,846 --> 00:20:18,283
Zuek kontu hau zehatz-mehatz
ulertzea nahi dugu, beraz.
184
00:20:19,117 --> 00:20:29,228
Ez gara esaten ari
lurra zuena denik, aitu?
185
00:20:29,228 --> 00:20:34,132
Beste norbaiten lurra
aldi baterako hartuko duzue.
186
00:20:35,067 --> 00:20:39,238
Nolanahi ere,
bizilekua hartzen lagunduko dizuegu.
187
00:20:40,272 --> 00:20:43,008
Auzo Pobreen Agiriko
26. Sailaren arabera…
188
00:20:43,275 --> 00:20:45,544
…24 ordu baino gehiago
pasatzen badituzu…
189
00:20:46,044 --> 00:20:49,248
…zure txabolan,
zure gauzekin…
190
00:20:49,248 --> 00:20:51,880
…hura zure etxea izendatuko dizute.
191
00:20:52,117 --> 00:20:53,652
Inork ez du…
192
00:20:53,752 --> 00:20:57,155
…zure etxea botatzeko eskubiderik.
193
00:20:58,257 --> 00:21:00,525
Galdera bat egin dezaket, anaia?
194
00:21:00,892 --> 00:21:04,796
Zerrendan ez dagoen jendea, zer?
195
00:21:05,864 --> 00:21:08,300
Oraindik jar daiteke horien izena
zerrendan.
196
00:21:08,300 --> 00:21:09,268
Jarriko dugu.
197
00:21:10,002 --> 00:21:13,505
Patiotan biziz hemengo jendea
sufritzen ari delako froga da hau.
198
00:21:14,306 --> 00:21:17,276
Eta ezin dute errentarik ordaindu.
199
00:21:18,310 --> 00:21:21,079
Eta zer gertatuko da
ni bezalako jendearekin?
200
00:21:21,079 --> 00:21:24,349
Ez baitaukat eraikitzeko materialik.
201
00:21:24,349 --> 00:21:25,951
Esaten ari zara…
202
00:21:25,951 --> 00:21:28,587
…materiala edukitzean
konponduko dugula hori.
203
00:21:28,587 --> 00:21:31,623
Gure izenak erregistratuko ditugu,
edo zer gertatuko da?
204
00:21:32,557 --> 00:21:35,627
Ez zaitez zeurekoia izan,
eta lursail bat markatu.
205
00:21:35,627 --> 00:21:39,298
Emaiezu besteei aukera bat…
206
00:21:39,298 --> 00:21:43,302
…eta zurea etorriko da
materialak lortzen dituzunean.
207
00:21:44,670 --> 00:21:47,306
Baina etsita gaude
geure espazioa lortzeko.
208
00:21:47,306 --> 00:21:49,474
Pentsatzen ari nintzen,
iradokizun gisa,
209
00:21:49,474 --> 00:21:51,910
…honen berri gaur jakin dudala
kontuan hartuta.
210
00:21:51,910 --> 00:21:55,047
Nik bihar eduki nitzake
nire materialak…
211
00:21:56,481 --> 00:21:59,751
…eta ekar nitzake
eta nire etxea eraiki…
212
00:21:59,751 --> 00:22:03,155
…baina bizilagunek esan lezakete…
213
00:22:03,155 --> 00:22:08,727
…prozesua nahaspilatzen ari naizela
nire izena ez dagoelako zerrendan.
214
00:22:08,727 --> 00:22:13,799
Inork ez du esan hamar edo hogei
lagun behar ditugunik.
215
00:22:14,833 --> 00:22:17,235
Beraz, eraikuntzako materialak
baldin badauzkazu…
216
00:22:17,235 --> 00:22:19,871
…lurra okupatu
eta zure etxea eraiki.
217
00:22:19,871 --> 00:22:21,106
…baita bihar ere.
218
00:22:21,106 --> 00:22:23,508
Zergatik ez ditugu
zerrendan jartzen…
219
00:22:24,343 --> 00:22:27,412
…fitxan edukitzeko?
220
00:22:28,180 --> 00:22:32,150
Eta, horrela,
ziur lortuko dituzte materialak…
221
00:22:32,150 --> 00:22:33,852
…ahalik eta lasterrena.
222
00:22:34,920 --> 00:22:37,923
Bakarka baldin bazatoz…
223
00:22:37,923 --> 00:22:40,492
…ez zaituzte serio hartuko.
224
00:22:40,759 --> 00:22:43,428
Horregatik dugu zerrenda hau.
225
00:22:43,428 --> 00:22:46,465
Hala, laguntza behar duen
jende gehiago edukiko dugu.
226
00:22:46,465 --> 00:22:49,968
Horrek ez du esan nahi
ezen zerrendan ez dagoenari…
227
00:22:49,968 --> 00:22:51,837
…ez zaiola eraikitzen utziko.
228
00:22:52,371 --> 00:22:56,742
Laguntza eta elkartasuna
eskaintzeko gaude gu hemen…
229
00:22:56,742 --> 00:23:02,948
…guztiok beltzak baikara,
borroka berean.
230
00:23:03,281 --> 00:23:08,520
Alor honetan aholkatuko dizuegu,
eta erabakitzen duzuenean…
231
00:23:08,520 --> 00:23:13,892
…zuen etxeak eraikitzea, ahal
dutenek lagundu egingo dizuete.
232
00:23:14,493 --> 00:23:15,727
Hitz egizu, kamarada.
233
00:23:16,061 --> 00:23:17,396
Kaixo, kamaradak.
234
00:23:17,729 --> 00:23:18,964
Hemen zutik egonda…
235
00:23:18,964 --> 00:23:22,701
…konturatu naiz
badagoela hor jendea…
236
00:23:22,701 --> 00:23:24,770
…kamerekin eta grabatzen.
237
00:23:24,770 --> 00:23:25,837
Hor daude.
238
00:23:27,406 --> 00:23:29,107
Polizia inguruan dabilkigu…
239
00:23:29,107 --> 00:23:30,876
…gu noiz mugituko zain.
240
00:23:31,076 --> 00:23:32,844
Hauxe iradokitzen dizuet:
241
00:23:33,478 --> 00:23:36,148
Zergatik ez dugu gaur atzeratzen?
242
00:23:36,748 --> 00:23:40,085
Beste egun bat aukeratuko dugu…
243
00:23:40,085 --> 00:23:44,723
…denok batera etorri
eta gure etxeak eraikitzeko.
244
00:23:46,158 --> 00:23:47,793
Horrela, denek izango dute
materialak lortzeko aukera.
245
00:23:47,993 --> 00:23:49,428
Oinazez bazaude…
246
00:23:49,728 --> 00:23:51,263
…zoaz eta eraiki.
247
00:23:51,630 --> 00:23:54,266
Zoaz, eta zeure etxea eraiki.
248
00:23:54,266 --> 00:23:55,200
Horra!
249
00:23:55,467 --> 00:23:57,035
Bat eraikitzen baduzu…
250
00:23:57,035 --> 00:23:58,837
…gehiago eraikiko dira.
251
00:24:00,071 --> 00:24:03,942
Egiteke uzten badugu,
materialik ez daukagulako…
252
00:24:03,942 --> 00:24:07,112
…horrelako bilera batera
itzuliko gara.
253
00:24:07,112 --> 00:24:09,648
Zeren eta joan den igandean…
254
00:24:09,648 --> 00:24:12,317
…jende asko eduki genuen,
baina haietako gehienak…
255
00:24:12,317 --> 00:24:14,653
…ez daude gaur hemen.
256
00:24:14,653 --> 00:24:16,988
Iradokitzen dizuet, beraz…
257
00:24:16,988 --> 00:24:20,192
…ezen zerrendan ez daudenek…
258
00:24:20,192 --> 00:24:22,561
…eta eraikitzeko gai direnek…
259
00:24:22,561 --> 00:24:25,330
…eraikitzen hasi behar dutela.
260
00:24:26,064 --> 00:24:28,667
Materialak baldin badauzkazu,
eraikitzen has zaitezke.
261
00:24:28,667 --> 00:24:31,470
Baina ez orain,
iluntzean baizik.
262
00:24:31,903 --> 00:24:33,472
Itxita, bukatuta.
263
00:24:33,672 --> 00:24:35,207
Utz diezaiogun jendeari…
264
00:24:35,207 --> 00:24:36,341
…egonleku bat bilatzen.
265
00:24:36,341 --> 00:24:37,476
Hori da dena.
266
00:24:38,710 --> 00:24:40,078
Denok hemen gaude…
267
00:24:40,078 --> 00:24:41,480
…beraz, nik esango nuke…
268
00:24:42,047 --> 00:24:47,385
…ezen egonleku baten bila
dabilen jendeak…
269
00:24:47,385 --> 00:24:49,988
…berak erabaki behar duela…
270
00:24:49,988 --> 00:24:51,490
…gu gabe.
271
00:24:51,490 --> 00:24:52,757
Haien esku dago…
272
00:24:52,757 --> 00:24:54,626
…haiena da erabakia.
273
00:24:54,626 --> 00:24:56,261
Hori da dena.
274
00:24:56,628 --> 00:24:57,596
Mila esker, kamaradak.
275
00:24:57,596 --> 00:25:00,866
Jende gogorra behar da
kontu honetarako.
276
00:25:01,800 --> 00:25:03,001
Zeren eta orain…
277
00:25:03,368 --> 00:25:06,004
…erretiratzea
erabakitzen ari baitzarete.
278
00:25:06,638 --> 00:25:09,341
Noiz arte
geroratuko dituzue zuen asmoak?
279
00:25:09,341 --> 00:25:11,543
Zuetako batzuk etsita zaudete
bizileku bat edukitzeko…
280
00:25:11,543 --> 00:25:13,745
…errentan zeundeten tokitik
bota egin zaituztelako.
281
00:25:13,745 --> 00:25:15,247
Eutsi gogor, kamaradak!
282
00:25:15,247 --> 00:25:15,947
Eutsi gogor!
283
00:25:15,947 --> 00:25:17,516
Eraiki zuen etxeak han…
284
00:25:17,516 --> 00:25:19,684
…bizileku baten irrikaz zaudetela
ikusiko baita horrela.
285
00:25:20,051 --> 00:25:21,386
Etxeak bota egingo dizkizuete,
noski.
286
00:25:21,386 --> 00:25:24,222
Baina denda bat eraiki dezakezue,
eta zeuen buruei esan…
287
00:25:24,222 --> 00:25:27,726
…ez zaretela inora joango.
288
00:25:28,126 --> 00:25:29,327
Guk gauza bera egin genuen.
289
00:25:29,327 --> 00:25:30,795
Eutsi egin genion,
gogorrak izan ginen…
290
00:25:30,795 --> 00:25:31,763
…eta geratu egin ginen.
291
00:25:31,763 --> 00:25:33,765
Hemen gaude gaur,
borrokan oraindik…
292
00:25:33,765 --> 00:25:35,233
…eta ez dugu kasua irabazi.
293
00:25:35,700 --> 00:25:36,768
Hortaz, zerk gelditzen zaituztete?
294
00:25:37,702 --> 00:25:39,070
Boterea!
295
00:25:39,070 --> 00:25:40,171
Herriarentzat!
296
00:25:40,171 --> 00:25:41,540
Gora! Gora!
297
00:25:44,843 --> 00:25:47,445
Esan nahi nieke
eraikitzeko asmoz dauden guztiei…
298
00:25:47,913 --> 00:25:49,581
…bat eginik hitz egin
eta jardun behar dugula.
299
00:25:49,581 --> 00:25:52,717
Ez daukat materialik, baina
bizileku baten premia handia dut.
300
00:25:52,751 --> 00:25:54,152
Gauden bat eginik, kamaradak.
301
00:25:54,152 --> 00:25:57,355
Gaur eraikitako etxeak
botatzen badizkigute…
302
00:25:57,355 --> 00:26:00,825
…bihar gauean
denda bat eraikiko dugu denontzat.
303
00:26:00,825 --> 00:26:01,960
Batasuna adierazteko.
304
00:26:02,327 --> 00:26:02,794
Boterea!
305
00:26:02,794 --> 00:26:03,862
Herriarentzat!
306
00:27:03,622 --> 00:27:05,490
Eraikuntza-materialak
baldin badauzkazu…
307
00:27:05,490 --> 00:27:07,826
…lurra okupatu,
eta zeure etxea eraiki ezazu.
308
00:27:07,826 --> 00:27:09,361
Baita bihar ere.
309
00:27:36,488 --> 00:27:39,824
Zure arrokatik hona markatzen
hasiko naiz.
310
00:27:42,027 --> 00:27:43,795
Ez du inork hartu,
neuk hartuko dut, ba.
311
00:27:43,795 --> 00:27:44,462
Ederki.
312
00:27:44,462 --> 00:27:45,263
Ondo da.
313
00:27:45,363 --> 00:27:48,667
Marka dezakezu leku hau,
ez du inork hartuko eta.
314
00:27:48,967 --> 00:27:49,567
Konforme!
315
00:27:49,968 --> 00:27:52,237
Jende gehiago badator,
aurkituko dituzte beste leku batzuk.
316
00:27:52,237 --> 00:27:53,320
Inork ez dizu traba egingo.
317
00:27:53,371 --> 00:27:54,673
Hau zurea al da?
318
00:27:54,673 --> 00:27:55,907
Ez,
neure material propioak dauzkat.
319
00:27:55,907 --> 00:27:57,208
Nik ere bai.
320
00:27:57,208 --> 00:27:59,477
Mutiko batzuek
gero ekarriko dizkidate.
321
00:28:00,111 --> 00:28:01,680
Hau nire etxea da!
322
00:28:04,549 --> 00:28:05,984
Hau nire etxea da!
323
00:28:23,468 --> 00:28:25,837
Aurrealdea eramateko,
jende gehiago behar dugu.
324
00:28:25,837 --> 00:28:26,838
Bai.
325
00:28:53,064 --> 00:28:54,365
Nola jarriko dugu mahaia?
326
00:28:54,799 --> 00:28:56,735
Oraindik badaude altzari gehiago.
327
00:28:57,102 --> 00:28:59,037
Goikoek
mahaiari heldu behar diote.
328
00:28:59,037 --> 00:29:00,105
Bai, traste guztiak sartuko dira.
329
00:29:00,105 --> 00:29:03,808
Auto hau ez da kamioi bat.
Ez da dena sartuko.
330
00:29:03,942 --> 00:29:04,743
Azkar!
331
00:29:05,076 --> 00:29:06,745
Etxeko lanak dauzkagu…
332
00:29:06,745 --> 00:29:08,747
…egingo dugu hau beste noizbait.
333
00:29:09,280 --> 00:29:11,750
Ez dugu eraikitzeko
asti nahikoa izango.
334
00:29:11,750 --> 00:29:14,486
Bihar eraikiko dugu,
kamerari jauna.
335
00:30:00,832 --> 00:30:02,801
Bihar eskolara joan behar dugu.
336
00:30:03,835 --> 00:30:05,303
Azkar joan behar dugu.
337
00:30:05,570 --> 00:30:09,707
Ederki, goazen egitura
azkar jasotzera.
338
00:30:10,108 --> 00:30:12,510
Bihar eskolara joan behar dugu.
339
00:30:12,510 --> 00:30:16,548
Dena elkartu eta iltzatu,
eta kitto.
340
00:30:16,548 --> 00:30:18,950
Altxa ditzagun lau paretak.
341
00:30:21,586 --> 00:30:25,890
Altxa ditzagun paretak.
342
00:30:25,890 --> 00:30:28,293
Bai, egitura jaso dezagun!
343
00:30:28,960 --> 00:30:31,396
Eraiki dezagun, erraza da!
344
00:30:31,396 --> 00:30:33,464
Nola egingo dugu…
345
00:30:33,832 --> 00:30:35,300
…hain denbora gutxin?
346
00:30:41,506 --> 00:30:42,640
Izeba?
347
00:30:42,907 --> 00:30:44,142
Ohean zaude dagoeneko?
348
00:30:44,409 --> 00:30:46,444
Esaiozu Amandari esateko haiei…
349
00:30:46,444 --> 00:30:48,146
…ez kezkatzeko
beren semeengatik.
350
00:30:48,146 --> 00:30:50,181
Eraikitzen laguntzen ari zaizkit…
351
00:30:50,315 --> 00:30:51,950
…etxera eramango ditut.
352
00:30:57,488 --> 00:31:00,525
Itxaron!
Ez jarri zati hori oraindik.
353
00:31:00,692 --> 00:31:01,593
Azkar, mesedez!
354
00:31:01,626 --> 00:31:02,327
Shweme?
355
00:31:02,327 --> 00:31:02,961
Bai.
356
00:31:03,127 --> 00:31:04,629
Badaukazu bihurkinik?
357
00:31:05,563 --> 00:31:06,764
Goazen orain.
358
00:31:06,764 --> 00:31:09,840
Ez! Behar bezala buka dezagun,
eta atseden hartuko dugu denok.
359
00:31:09,880 --> 00:31:11,680
Bai!
Vegas tabernara joango gara!
360
00:31:11,703 --> 00:31:14,439
Joan baino lehen,
goazen beste materialen bila.
361
00:31:14,706 --> 00:31:16,307
Bai, goazen horien bila.
362
00:31:16,307 --> 00:31:19,010
Itxaron, mutilok,
ez deskargatu dena.
363
00:31:19,510 --> 00:31:21,679
Uztazu,
denbora asko beharko dugu.
364
00:31:21,679 --> 00:31:23,715
Buka dezagun hau lehenengo.
365
00:31:25,283 --> 00:31:27,118
Gu lehenago geunden.
366
00:31:28,319 --> 00:31:29,654
Atzo ezkero gaude hemen.
367
00:31:29,787 --> 00:31:31,923
Nork ez du
hemen eraiki behar?
368
00:31:38,429 --> 00:31:40,265
Hori da! Horixe da
konpondu nahi dudan zatia.
369
00:31:57,148 --> 00:31:59,350
Bukatu dugu!
370
00:32:00,084 --> 00:32:02,287
Bai, egina dago!
371
00:32:50,969 --> 00:32:52,036
Zure etxea?
372
00:32:52,036 --> 00:32:52,837
Zein da?
373
00:32:54,305 --> 00:32:55,206
Hura.
374
00:33:12,423 --> 00:33:14,325
Ez dut nora joanik, gizona.
375
00:33:14,325 --> 00:33:16,394
Koinatuarekin bizi nintzen.
376
00:33:17,528 --> 00:33:19,597
Eta mozkortzen denean…
377
00:33:19,597 --> 00:33:22,600
…gugana etorri,
eta egiten du… Badakizu.
378
00:33:23,101 --> 00:33:28,006
Beraz, ezetz esan, eta hona
etorri naiz, Marikana ondora.
379
00:33:30,141 --> 00:33:32,243
Niretzat leku bat lortzera.
380
00:33:33,011 --> 00:33:34,679
Sufritzen ari bainaiz, gizona…
381
00:33:34,679 --> 00:33:36,014
…leku baten premiaz.
382
00:33:37,715 --> 00:33:39,784
Esan dezaket sentitzen naizela…
383
00:33:40,084 --> 00:33:41,519
Ondo sentitzen naiz orain…
384
00:33:41,519 --> 00:33:43,521
…etxe bat badaukadala
badakidalako.
385
00:33:43,521 --> 00:33:44,555
Oraingoz.
386
00:33:44,555 --> 00:33:46,624
Astelehenean ez dakit,
baldin eta…
387
00:33:47,191 --> 00:33:48,793
…polizia etortzen bada.
388
00:33:48,793 --> 00:33:50,762
Hau ez baita nire etxea…
389
00:33:50,762 --> 00:33:52,397
…baina hala izan dadila
saiatzen ari naiz.
390
00:33:55,833 --> 00:33:57,902
Baina pozik nago oraingoz.
391
00:33:58,669 --> 00:34:00,505
Astelehenaren beldur naiz…
392
00:34:00,505 --> 00:34:03,541
Ez dakit
astelehenean zer egingo diguten.
393
00:34:15,753 --> 00:34:18,423
Bortxa-garai hauek…
394
00:34:18,890 --> 00:34:20,825
…gogor-gogorrak dira…
395
00:34:21,192 --> 00:34:26,964
…baina Jesus bizirik dago.
396
00:34:27,165 --> 00:34:28,533
Gogor-gogorra da…
397
00:34:38,109 --> 00:34:40,211
Zer diozu atzokoaz?
398
00:34:40,211 --> 00:34:41,712
Zergatik ez zinen farmaziara joan?
399
00:34:41,712 --> 00:34:43,247
Atzo lanpetuta nengoen!
400
00:34:43,247 --> 00:34:44,749
Ez nengoen ezer egin gabe.
401
00:34:44,749 --> 00:34:45,783
Zu ere hemen zeunden.
402
00:34:45,783 --> 00:34:46,851
Ai, ai, ai… Ez, ez!
403
00:34:46,851 --> 00:34:47,952
Emakume hau…
404
00:34:48,453 --> 00:34:50,354
Aneleren botikaz
galdetu egin behar zenidan.
405
00:34:50,354 --> 00:34:51,489
Eta laguntza eskaini, agian.
406
00:34:51,489 --> 00:34:53,391
Ez nekien botika bukatu zitzaionik!
407
00:34:53,391 --> 00:34:55,393
Asezak esan zidan.
408
00:34:55,593 --> 00:35:00,665
Botika atzo bukatu zitzaion.
409
00:36:16,407 --> 00:36:19,043
Hau da lehengo egunean
aldatu zenuen labana, gogoratzen?
410
00:36:20,745 --> 00:36:22,180
Hori ostegunean izan zen.
411
00:36:22,180 --> 00:36:23,181
Zoaz, eta har ezazu berriz.
412
00:36:23,181 --> 00:36:24,682
Horrela ez da berriz
hiru ordu geratuko hor.
413
00:36:27,985 --> 00:36:30,087
Koilara batekin hartu,
eta azpitik helduiozu.
414
00:39:36,374 --> 00:39:38,709
Guk lur honen jabetza hartzea…
415
00:39:38,709 --> 00:39:40,544
…kontu serio bat da.
416
00:39:44,281 --> 00:39:47,184
Desafioei aurre egin behar diegu,
eta desafioa jo behar diegu.
417
00:39:47,184 --> 00:39:52,590
Estu eta larri bizi garelako.
418
00:40:00,264 --> 00:40:03,067
Lur honetan eraikiz
zuen gain hartuko duzue arriskua.
419
00:42:26,143 --> 00:42:27,244
Hutsik.
420
00:42:27,912 --> 00:42:29,013
Hutsik.
421
00:42:31,949 --> 00:42:33,050
Hutsik.
422
00:42:45,329 --> 00:42:46,997
Materialak hausten ari dira!
423
00:42:48,065 --> 00:42:49,900
Zergatik ez duzu
alboetatik irekitzen, anaia?
424
00:42:49,900 --> 00:42:51,368
Arauak betetzen dituen preso bat
besterik ez da.
425
00:43:13,223 --> 00:43:16,393
Graba gaitzazu! Erakutsi munduari!
Non lo egingo dugu?
426
00:43:23,000 --> 00:43:25,269
Bihozgabeak, kakatiak!
427
00:43:38,616 --> 00:43:40,184
Jendearen etxeak
botatzen dituzue!
428
00:43:40,184 --> 00:43:41,385
Oso behartsuak gara!
429
00:43:42,152 --> 00:43:44,154
Non dago askatasuna?
430
00:43:48,392 --> 00:43:49,760
Zer da askatasuna?
431
00:43:49,760 --> 00:43:51,228
Non dago askatasuna?
432
00:43:51,629 --> 00:43:52,630
Non dago askatasuna?
433
00:43:52,663 --> 00:43:53,731
Non dago? Non dago?
434
00:43:55,432 --> 00:43:57,835
Mesedez, gizona!
435
00:43:58,268 --> 00:43:59,169
Puskatu!
436
00:44:55,359 --> 00:44:56,326
Neska hori lanean ari da, gizona!
437
00:44:56,527 --> 00:44:57,861
Neska horrek ezin du hemen egon.
438
00:44:58,128 --> 00:44:59,596
Egon behar zenuke… Ospa!
439
00:45:00,864 --> 00:45:01,865
Zergatik ez?
440
00:45:01,865 --> 00:45:04,401
Epaitegiko agindurik
erakusten ari al zara jende honi?
441
00:45:06,970 --> 00:45:07,971
Hitzik ez!
442
00:45:08,772 --> 00:45:09,740
Zergatik hitzik ez?
443
00:45:10,808 --> 00:45:11,809
Zergatik hitzik ez?
444
00:45:33,564 --> 00:45:37,067
"Noma!
Etxea apurtu dizute!"
445
00:46:10,868 --> 00:46:14,705
Botatzen dugun bakoitzean
X markatzen dugu.
446
00:46:14,705 --> 00:46:18,075
Zergatik bortxatzen dizkigute
gure eskubideak?
447
00:46:18,342 --> 00:46:22,212
Zuek ere behartsuak zarete,
kanpamentu okupatuetan bizi zarete.
448
00:46:29,253 --> 00:46:30,020
Lotsagabeak!
449
00:46:30,020 --> 00:46:32,022
Nola bota dezakete
eraikia dagoen etxea?
450
00:47:29,346 --> 00:47:30,881
Nornahi ere dela leku honen jabea…
451
00:47:30,881 --> 00:47:33,717
…hona etorri, eta hemengo jendeaz
interesatu behar du.
452
00:47:33,884 --> 00:47:35,886
Hemen jendea bortxatu izan dute,
nagusi.
453
00:47:36,053 --> 00:47:37,554
Hemen jendea bortxatu dute.
454
00:47:37,554 --> 00:47:39,857
Hemen jarduera kriminalak izan dira…
455
00:47:40,090 --> 00:47:42,226
…herritik etortzen zaigu jendea…
456
00:47:42,226 --> 00:47:44,061
…korrika etorri,
eta hemen ezkutatzen dira.
457
00:47:44,228 --> 00:47:44,928
Horra.
458
00:47:45,062 --> 00:47:47,564
Orain, jendeak leku hau
erabili nahi duenean…
459
00:47:47,764 --> 00:47:49,333
…polizia eta segurtasun indarrak…
460
00:47:49,333 --> 00:47:50,634
…hona etortzen dira…
461
00:47:50,634 --> 00:47:52,202
…eta gure egiturak
suntsitzen dizkigute…
462
00:47:52,202 --> 00:47:53,403
…eta hori ez da bidezkoa!
463
00:47:53,570 --> 00:47:56,520
Ez lukete hemen egon behar.
Hau lur pribatua da.
464
00:47:56,673 --> 00:47:58,642
-Baina kontuan hartu…
-Ezin dira besterik gabe etorri…
465
00:47:58,642 --> 00:48:00,800
…eta lurra hartu, ilegala da.
466
00:48:00,944 --> 00:48:02,112
Okupazio ilegala da.
467
00:48:02,112 --> 00:48:04,481
Jendea kalera botatzeko,
epaitegiko agindu bat behar duzu…
468
00:48:04,481 --> 00:48:05,649
-Nork?
-Zuk.
469
00:48:05,682 --> 00:48:07,150
Orain ez dut hori behar.
470
00:48:07,284 --> 00:48:08,752
-Behar duzula uste dut.
-Ez, ez dugu behar.
471
00:48:09,119 --> 00:48:10,287
Nork esan du hori?
472
00:48:10,354 --> 00:48:12,122
Oso ondo ezagutzen duzu legea,
adiskidea…
473
00:48:25,502 --> 00:48:26,770
Herrena naiz.
474
00:48:26,770 --> 00:48:28,005
Ez dut lanik…
475
00:48:28,805 --> 00:48:30,507
…eta ez daukat bizilekurik.
476
00:48:31,208 --> 00:48:32,442
Errenta garestiegia da.
477
00:48:33,911 --> 00:48:35,679
Baina urtero…
478
00:48:37,781 --> 00:48:41,451
…gobernuak botoa emateko
esaten digunean:
479
00:48:41,451 --> 00:48:46,080
…nik ANCri ematen diot botoa,
baina orain ez dago ANCrik hemen…
480
00:48:46,223 --> 00:48:47,991
Hemen ez dago orain ANCrik.
481
00:48:47,991 --> 00:48:49,760
Ez esan hori!
482
00:48:50,227 --> 00:48:51,995
Ez, ni ANCkoa naiz!
483
00:48:52,462 --> 00:48:54,231
ANCkoa naiz, anaia!
484
00:48:55,432 --> 00:48:57,768
Arazo hau ez dagokio ANCri.
485
00:48:57,768 --> 00:48:58,702
DAri dagokio…
486
00:48:58,702 --> 00:49:00,070
ANCk hemen egon behar luke…
487
00:49:00,070 --> 00:49:01,505
…eta DAk ere bai…
488
00:49:01,505 --> 00:49:04,441
Zeren eta leku hau…
hau… hau…
489
00:49:04,441 --> 00:49:07,477
Hemendik ez urrun
eraikiko dut neure txabola.
490
00:49:07,477 --> 00:49:10,514
Esku-telefonoa saldu, eta txabola
bat erosiko dut "Bizitza hobea"n.
491
00:49:10,514 --> 00:49:11,682
Graba nazazu,
ez mugitu kamera!
492
00:49:12,115 --> 00:49:15,152
Nire txabola han eraiki, eta
hara joango naiz neure gauzekin.
493
00:49:40,877 --> 00:49:41,845
Bizilagunak!
494
00:49:42,612 --> 00:49:43,280
Mesedez!
495
00:49:43,680 --> 00:49:47,584
Elkar gaitezen,
bilera bat dago.
496
00:49:48,251 --> 00:49:52,723
Bilera hau urgentea da.
Hurbil dadila mundu guztia.
497
00:49:53,890 --> 00:49:55,826
Zatozte!
498
00:49:58,829 --> 00:49:59,596
Eutsi, bizilagunok!
499
00:49:59,596 --> 00:50:00,998
EUTSI GOGOR!
500
00:50:06,169 --> 00:50:08,372
Ez, ez gara politika egitera etorri.
501
00:50:11,008 --> 00:50:12,876
Ez gara politika egitera etorri.
502
00:50:13,243 --> 00:50:16,480
Bizilagunok, ez dezagun
bilera honen helburua galdu.
503
00:50:17,014 --> 00:50:18,715
Ez dezagun
bilera honen helburua galdu.
504
00:50:18,715 --> 00:50:21,485
Hona deitu zaituztegunean…
505
00:50:21,485 --> 00:50:23,587
…zehatz genekien
zertaz hitz egin nahi genuen.
506
00:50:23,887 --> 00:50:27,724
Baina Ses'khona hemen badago, eta
zerbait esan nahi badu, zilegi du.
507
00:50:27,724 --> 00:50:32,562
Bilera hau
Marikanako bizilagunentzat da.
508
00:50:33,196 --> 00:50:34,765
Hau ez da Ses'khonaren
bilera bat.
509
00:50:45,075 --> 00:50:46,243
Boterea!
510
00:50:46,510 --> 00:50:47,811
Herriarentzat!
511
00:50:47,811 --> 00:50:49,212
Eutsi, bizilagunok!
512
00:50:49,212 --> 00:50:50,180
Eutsi!
513
00:50:50,647 --> 00:50:53,283
Nire jendea,
indarrez hartuko dugu boterea.
514
00:50:53,717 --> 00:50:58,055
Indarra erabiltzen ez badugu,
alferrik da boterea.
515
00:50:58,388 --> 00:51:00,160
Gauden elkarturik!
516
00:51:01,625 --> 00:51:05,395
B plan bat egiteko
bilera berezia da hau.
517
00:51:06,196 --> 00:51:10,467
Zer egingo dugu
nahi duguna lortzeko?
518
00:51:10,700 --> 00:51:15,200
Hitz egiteko txanda zabalduko dut,
zuena da orain hitza.
519
00:51:16,073 --> 00:51:18,560
Nik badaukat jadanik
etxe bat hemen…
520
00:51:18,608 --> 00:51:21,720
…baina oraindik etxerik
ez daukatenekin bat egiten dut.
521
00:51:22,212 --> 00:51:26,683
Lehenik, etxe bat nahi baduzue,
haren alde borrokatu behar zarete.
522
00:51:26,683 --> 00:51:29,719
Tiro egiten badizuete ere,
ez gelditu.
523
00:51:30,754 --> 00:51:33,090
Jendeak ezin du errenta ordaindu!
524
00:51:33,690 --> 00:51:36,320
Urtez urte
Zilleri ematen diogu botoa!
525
00:51:36,593 --> 00:51:39,080
Urtez urte
Zumari ematen diogu botoa!
526
00:51:39,129 --> 00:51:41,731
Denok bizileku bat nahi baduzue,
indarrez eraiki ditzagun etxeak.
527
00:51:41,731 --> 00:51:43,467
Balek ez gaituzte geldituko!
528
00:51:45,602 --> 00:51:50,320
Ez gaude hemen aukera hutsez,
bizileku bat behar dugulako baizik.
529
00:51:50,640 --> 00:51:54,344
Iradokitzen dizuet,
denok hemen gaudenez…
530
00:51:54,344 --> 00:51:57,114
…eta moderatzailea
irtenbide bila ari denez…
531
00:51:58,115 --> 00:52:00,480
Entzuten dizut, anaia,
baina utzidazu bukatzen.
532
00:52:00,717 --> 00:52:03,753
Irtenbidearen zati bezala,
ez dezagun haserre erreakzionatu.
533
00:52:03,753 --> 00:52:07,480
Badakit erreakzio hori agintariek
gure etxeak bota izaganatik dela.
534
00:52:07,624 --> 00:52:10,193
Baina ez gaitezen borrokatu,
hori gure aurka etorriko zaigu eta.
535
00:52:10,193 --> 00:52:11,862
Biolentoak garela esango digute.
536
00:52:12,429 --> 00:52:14,164
Haietako batekin hitz egin dut.
537
00:52:14,164 --> 00:52:17,367
Gure etxeak zergatik
botatzen dituzten galdetu diodanean…
538
00:52:17,367 --> 00:52:19,320
…ordezkatuko gintuen batzorde bat
edukitzea gomendatu dit.
539
00:52:19,603 --> 00:52:20,470
Nire ustez, beraz…
540
00:52:20,470 --> 00:52:25,876
…gure agindua bideratuko duen
egitura bat eratu dezagun.
541
00:52:26,843 --> 00:52:29,146
Aurrerako nire bidea hau da:
542
00:52:30,313 --> 00:52:32,849
Bat nator egitura bat sortzearekin…
543
00:52:33,450 --> 00:52:34,751
…baina ezinezkoa dela uste dut…
544
00:52:34,751 --> 00:52:37,787
…poliziak eta haien arduradunak
hona etortzea.
545
00:52:38,522 --> 00:52:40,957
Gure lehentasuna da…
546
00:52:42,159 --> 00:52:44,461
…gure etxeak eraikitzea.
547
00:52:45,428 --> 00:52:48,932
Eraiki ditzagun gure etxeak,
horra nire B plana.
548
00:52:49,799 --> 00:52:50,400
Esaten ari al zarete…
549
00:52:50,667 --> 00:52:51,480
…gauez eraiki behar dugula?
550
00:52:51,520 --> 00:52:52,600
Eraiki dezagun orain!
551
00:52:53,303 --> 00:52:54,437
Eziezu kasurik egin!
552
00:52:55,005 --> 00:52:57,520
Orain eraiki dezagun!
Hori da nire B plana.
553
00:52:57,707 --> 00:52:59,476
Eraiki zuen etxeak,
eta gera zaitezte barruan.
554
00:52:59,476 --> 00:53:02,312
Etxeak eraiki ondoren,
ez hutsik utzi.
555
00:53:02,679 --> 00:53:06,400
Etortzen direnean, etxe barruan
aurkitu behar zaituztete.
556
00:53:06,783 --> 00:53:07,584
Hori da.
557
00:53:07,984 --> 00:53:10,787
Bizilagunok! Nik diot
ez eraikitzeko etxeak orain.
558
00:53:11,788 --> 00:53:13,957
Egunsentia arte
eraiki ditzakezue zuen etxeak.
559
00:53:14,591 --> 00:53:17,680
Baina haiek etortzen direnerako,
eraikita egongo dira zuen etxeak.
560
00:53:17,861 --> 00:53:22,199
Egunez eraikitako etxeak dira
etxe-botatzeen arrazoia.
561
00:53:22,832 --> 00:53:23,667
Kaixo, bizilagunok.
562
00:53:24,267 --> 00:53:25,101
Kaixo zuri!
563
00:53:25,969 --> 00:53:27,640
Hau da nire iradokizuna…
564
00:53:27,837 --> 00:53:31,041
…jendeak bil ditzala
bere gauzak eta materialak…
565
00:53:31,041 --> 00:53:35,512
…beren etxeak eraikitzen hasi,
eta datozela berehala bizitzera.
566
00:53:35,512 --> 00:53:36,246
Hori da!
567
00:53:36,479 --> 00:53:39,840
Beltzok leku berrietara joaten
garenean, arrotz gisa jokatzen dugu.
568
00:53:39,983 --> 00:53:42,452
Aurrera! Eraiki zuen etxeak,
zuekin gaude!
569
00:53:44,120 --> 00:53:44,955
Boterea!
570
00:53:45,088 --> 00:53:46,022
Herriarentzat!
571
00:53:47,123 --> 00:53:48,291
Hitz egizu, beldurrik gabe!
572
00:53:48,725 --> 00:53:49,559
Ez naiz beldur.
573
00:53:50,760 --> 00:53:52,160
Dardarka ere ez nago.
574
00:53:53,230 --> 00:53:59,302
Niretarrok, ni ere bat nator:
eraiki egin behar dugula uste dut.
575
00:54:01,571 --> 00:54:05,440
Eraiki egin behar dugula diot,
errenta pagatzea zaila baita.
576
00:54:05,508 --> 00:54:08,400
Pobreak gara, eta hemen badaukagu
geure etxeak eraikitzeko lekua.
577
00:54:08,478 --> 00:54:10,780
Eraiki dezagun orain!
578
00:54:11,648 --> 00:54:14,384
Gauez, ez,
eraiki dezagun orain!
579
00:54:15,352 --> 00:54:17,787
Bizilagunok, erabaki dugu ezen
gure lursailetara itzuliko garela…
580
00:54:17,787 --> 00:54:19,489
…eta gure etxeak eraikitzen
hasiko garela.
581
00:54:20,123 --> 00:54:22,292
Itzul zaitezte,
eraiki zuen etxeak.
582
00:54:22,826 --> 00:54:25,996
Eta haiek eraiki ondoren,
okupatu egingo dituzue.
583
00:54:25,996 --> 00:54:29,833
Eta gero zain egon,
ea zer gertatzen den.
584
00:54:32,402 --> 00:54:33,603
Bat gatoz, kamaradak?
585
00:54:36,606 --> 00:54:41,144
Bilera hau bukatzeko,
utzidazue hau esaten:
586
00:54:41,144 --> 00:54:43,880
Zerbait gaizki ateratzen bada,
megafonoak bilerara deituko du.
587
00:54:44,447 --> 00:54:47,440
Itzul gaitezen hara
gure etxeak eraikitzera.
588
00:55:58,822 --> 00:56:02,359
Kaka! Baten batek ohea
eta beste gauzak lapurtu dizkit…
589
00:56:07,364 --> 00:56:10,667
…eta teilatu zati bat ere
harrapatu didate.
590
00:56:18,708 --> 00:56:23,213
Hau hezegune bat da,
hobe duzu beste leku bat bilatzea.
591
00:56:49,406 --> 00:56:51,107
Leku hau markatuta dago.
592
00:56:51,474 --> 00:56:53,910
Zein esaten duzu?
Goazen ikustera.
593
00:56:53,910 --> 00:56:55,945
Hesolak hor daude.
594
00:56:59,783 --> 00:57:01,985
Kaixo, arreba.
Hartuta al dago leku hau?
595
00:57:17,500 --> 00:57:18,902
Argi dago
hemen ez dagoela inor.
596
00:57:19,202 --> 00:57:20,470
Leku baten bila zabiltza?
597
00:57:20,770 --> 00:57:22,305
Leku hau ez dago hartuta.
598
00:57:22,772 --> 00:57:24,507
Beste aldekoek diotenez…
599
00:57:24,507 --> 00:57:26,543
…zuhaitzak moztuta badaude,
markatuta dago lurra.
600
00:57:26,543 --> 00:57:28,077
Zer ari da kazetaria hemen?
601
00:57:28,077 --> 00:57:29,612
Ez da kazetaria.
602
00:57:29,846 --> 00:57:30,780
Zer da?
603
00:57:30,780 --> 00:57:31,915
Nirekin dago.
604
00:57:32,282 --> 00:57:33,249
Honek ezagutzen du.
605
00:57:33,450 --> 00:57:34,484
Ziur zaude?
606
00:57:34,484 --> 00:57:35,919
Bai, ez da kazetaria.
607
00:57:36,352 --> 00:57:38,121
Mesedez, lagunduiozue, anaiok.
608
00:57:39,789 --> 00:57:41,724
Neskak aski du
materialen bila joatearekin.
609
00:57:42,692 --> 00:57:43,960
Dauden bezala ekar itzazu.
610
00:57:43,960 --> 00:57:46,440
Lapurtu egin dizkidate
material batzuk.
611
00:57:48,465 --> 00:57:49,332
Lapurtu?
612
00:57:49,332 --> 00:57:50,166
Bai.
613
00:57:50,166 --> 00:57:52,569
Ez baduzu barruan lo egiten,
lapurtu egingo dizkizute.
614
00:57:52,569 --> 00:57:54,800
Gaur gauean barruan lo egingo dut.
615
00:57:55,605 --> 00:57:56,640
Gaur gauean?
616
00:57:57,307 --> 00:57:59,809
Ez joan zure gizonaren etxera,
hark hona etorri behar du.
617
00:57:59,843 --> 00:58:00,543
Ez!
618
00:58:01,478 --> 00:58:03,847
Ni gero etorri,
eta lotan geratuko naiz…
619
00:58:03,847 --> 00:58:06,483
…berak nire etxean
lo egin izan baitu.
620
00:58:11,821 --> 00:58:13,990
Norbait bigarren eskuko ohe bat
saltzen ari da.
621
00:58:15,892 --> 00:58:17,160
Zer tamainakoa?
622
00:58:17,160 --> 00:58:18,161
Hiru laurdenekoa.
623
00:58:18,528 --> 00:58:19,529
Zenbat balio du?
624
00:58:20,396 --> 00:58:21,397
Lau, baina…
625
00:58:21,631 --> 00:58:22,398
R400?
626
00:58:22,799 --> 00:58:23,399
E?
627
00:58:23,399 --> 00:58:24,167
R400? (40€).
628
00:58:24,300 --> 00:58:26,603
R4 esan duzula uste nuen.
(0'40€).
629
00:58:30,006 --> 00:58:33,440
Ohe bikoitz bat ere
saltzen ari dira, R800en (80€).
630
00:58:33,810 --> 00:58:36,640
Onik daude,
nagusiaren bidez lortu zituen.
631
00:58:38,381 --> 00:58:41,080
Hortaz,
aldez aurretik nahi dute dirua?
632
00:58:41,885 --> 00:58:44,821
Tratuan ari zaitezke.
633
00:58:46,122 --> 00:58:47,690
Ohea ere lapurtu dizute?
634
00:58:47,924 --> 00:58:49,360
Bai, lapurtu egin diote.
635
00:58:49,626 --> 00:58:50,760
Non eraikia zenuen etxea?
636
00:58:50,860 --> 00:58:53,263
Beste aldeko hezegunean.
637
00:58:53,663 --> 00:58:56,332
Baina moldatu naiz
materialak ekartzeko…
638
00:58:56,332 --> 00:58:59,168
…Kuyasan bizi nintzen txabolatik.
639
00:59:05,875 --> 00:59:07,710
Arreba, esku onetan zaude!
640
00:59:08,411 --> 00:59:09,546
Zuhaitzak moztuko ditugu…
641
00:59:09,546 --> 00:59:10,713
…belarra moztuko dugu…
642
00:59:10,713 --> 00:59:11,714
…eder jarriko dizugu!
643
00:59:11,714 --> 00:59:13,383
Marikanako batzordea gara!
644
00:59:26,796 --> 00:59:30,567
Hau nire bizilagunaren lursaila da,
garbia eta polita.
645
00:59:34,470 --> 00:59:36,673
Hemen eguzkitan
hartuko dugu atseden.
646
00:59:37,006 --> 00:59:38,007
Jakina, bizilagun maitea.
647
01:00:12,609 --> 01:00:14,844
Hortaz,
zinkezko sabaia hartu zuen lehenik?
648
01:00:15,078 --> 01:00:18,081
Bai, eta hortik joan zen.
649
01:00:18,615 --> 01:00:20,617
Harrapatuko duzu,
oraindik ez zituen salduko.
650
01:00:22,352 --> 01:00:24,687
Zuzen joan, jiratu gabe.
Zure ezkerrera begiratu…
651
01:00:24,687 --> 01:00:25,955
Ezkerrean du txabola?
652
01:00:25,955 --> 01:00:28,725
Ez nago ziur.
Baina segi zuzen…
653
01:00:28,725 --> 01:00:32,395
…eta hara iristean,
inguruan begiratu.
654
01:00:33,062 --> 01:00:36,065
Esan didate haren txabola
ez zegoela sarreratik urrun.
655
01:00:36,065 --> 01:00:37,433
Horregatik joan nahi dut,
eta begiratu bat bota.
656
01:00:54,784 --> 01:00:56,653
Ezagutzen dituzu zure zink-xaflak?
657
01:00:56,653 --> 01:00:58,388
Bai noski.
658
01:00:59,122 --> 01:01:03,026
Hemen dauden zinkak
ez dira nireak.
659
01:01:05,028 --> 01:01:08,398
Hauek bezalakoak dira,
baina nireak margotuta daude.
660
01:01:13,369 --> 01:01:14,704
Zaharra da.
661
01:01:14,704 --> 01:01:18,341
Adineko gizon batek
hartu zidan zinkezko sabaia.
662
01:01:18,675 --> 01:01:21,744
Zergatik hartzen ari zen
galdetu ziotenean…
663
01:01:21,744 --> 01:01:26,683
…poliziak eman ziola esan zuen.
664
01:01:26,683 --> 01:01:31,421
Gezurtia! Zergatik emango zizkioten
nire materialak?
665
01:01:33,022 --> 01:01:37,260
Nire sabaia ikusten badut,
ezagutuko dut.
666
01:02:10,793 --> 01:02:14,263
Bi enbor hauek
ez al dira tamaina berekoak?
667
01:02:14,263 --> 01:02:17,734
Bat hor jarri,
eta bestea azpian.
668
01:02:18,901 --> 01:02:19,869
Motza da.
669
01:02:23,740 --> 01:02:27,744
Kuyasako material horiek erabiliz
L itxurako etxe bat egin dezakegu.
670
01:02:28,211 --> 01:02:28,745
Bai!
671
01:02:29,879 --> 01:02:34,117
Hau da erronka:
nola ekarri beste materiala hona?
672
01:02:38,087 --> 01:02:40,189
Zinkak ez dira beste aldera
iristeko bezain luzeak.
673
01:02:40,189 --> 01:02:40,757
Bai…
674
01:02:56,773 --> 01:02:59,208
Bizilagunek jo egin nahi gintuzten
gizon txuri batekin geundelako.
675
01:02:59,208 --> 01:03:00,276
Badakit!
676
01:03:04,080 --> 01:03:06,549
Kameraren atzetik zetozen:
"Telebistan atera naiteke?"
677
01:03:06,949 --> 01:03:08,050
Batzuk izututa zeuden.
678
01:03:08,050 --> 01:03:09,118
Eta beste batzuk, ez.
679
01:03:10,319 --> 01:03:11,387
Batzuk, ez.
680
01:03:13,422 --> 01:03:15,291
Telebistan atera
besterik ez du nahi jendeak.
681
01:03:31,274 --> 01:03:34,443
Xhosei buruz
zerbait ikertzen ari zara?
682
01:03:53,563 --> 01:03:54,363
Non lortu duzu garraioa?
683
01:03:54,664 --> 01:03:55,731
Hemen ondoan.
684
01:03:55,965 --> 01:03:57,033
Zenbat kobratu dizute?
685
01:03:57,400 --> 01:03:58,467
R200 eskatu didate (20€).
686
01:04:00,102 --> 01:04:01,404
Nor ari zaizu laguntzen?
687
01:04:02,839 --> 01:04:06,409
Nire anaia eta bere lagunak.
688
01:04:07,443 --> 01:04:08,711
Ez dago zeregin handirik.
689
01:04:08,711 --> 01:04:11,247
Alde bat erantsiko diote
aurretikako egiturari…
690
01:04:11,247 --> 01:04:13,115
…eta sabaia jarriko diote gero.
691
01:04:28,397 --> 01:04:29,632
Ama, mesedez, dirua emadazu.
692
01:04:30,066 --> 01:04:33,069
Ez, non lortuko dut?
Gaur goizean dena hartu duzu.
693
01:04:33,069 --> 01:04:34,871
Zer egin duzu eman dizudanarekin?
694
01:04:38,641 --> 01:04:41,110
Uztazu, ezingo duzu eraman.
695
01:04:45,448 --> 01:04:47,550
Kontuz kablearekin,
ez dadila hautsi.
696
01:05:26,822 --> 01:05:30,192
Begiraiozu,
amatxoren ume polit horri.
697
01:09:45,714 --> 01:09:48,184
Berriz eraiki,
eta gure koltxoiak ipiniko ditugu.
698
01:09:48,184 --> 01:09:50,686
Sabairako oholak erabili, eta gure
koltxoiak berriz jarriko ditugu.
699
01:10:14,143 --> 01:10:15,711
Bost axola zait polizia!
700
01:10:16,478 --> 01:10:17,746
Kaka putza da niretzat polizia!
701
01:10:29,225 --> 01:10:34,430
Aurrera…
702
01:10:34,430 --> 01:10:35,998
Aurrera goaz…
703
01:10:35,998 --> 01:10:38,067
Tiro egiten badigute ere.
704
01:11:29,285 --> 01:11:30,986
Horiek benetako balak dira!
705
01:12:06,221 --> 01:12:08,624
Eutsiko diogu!
706
01:12:08,624 --> 01:12:11,327
Eutsiko diogu, hala ere!
707
01:12:12,795 --> 01:12:15,197
Eutsiko diogu!
708
01:12:15,197 --> 01:12:17,633
Eutsiko diogu betiere!
709
01:12:19,601 --> 01:12:21,470
Eutsiko diogu!
710
01:12:22,071 --> 01:12:24,506
Eutsiko diogu, hala ere!
711
01:12:26,875 --> 01:12:28,510
Eutsiko diogu!
712
01:12:28,744 --> 01:12:31,180
Eutsiko diogu, hala ere!
713
01:14:28,797 --> 01:14:33,068
Handik hilabete batzuetara
714
01:16:52,341 --> 01:16:55,210
Etxerik eduki gabe
zer sentitzen den ba al dakizu?
715
01:16:56,812 --> 01:17:00,515
Etxerik eduki gabe
zer sentitzen den ba al dakizu?
716
01:17:06,822 --> 01:17:10,959
Zuk botoa eman zenion
gobernuaren ankerkeriagatik?
717
01:17:12,427 --> 01:17:15,263
Behartsua izanik
zer sentitzen den ba al dakizu?
718
01:17:23,271 --> 01:17:26,108
Nazka-nazka gaude
etxerik ez edukitzeaz…
719
01:17:27,442 --> 01:17:32,147
…gurea deitu diezakiokegun lursail
txiki-txiki bat ere ez edukitzeaz.
720
01:17:38,487 --> 01:17:41,323
Gure familien bizitzak
jokoan daude.
721
01:17:42,658 --> 01:17:44,726
Gaur etortzen bazaizkigu…
722
01:17:45,460 --> 01:17:46,928
Eutsi egingo diegu!
723
01:17:47,663 --> 01:17:49,531
Eutsi egingo diogu!
724
01:17:50,065 --> 01:17:52,401
EUTSI EGINGO DIOGU!
725
01:17:52,801 --> 01:17:54,770
Nahikoa da!
726
01:17:55,504 --> 01:17:57,272
Nahikoa da!
727
01:17:57,839 --> 01:18:00,342
NAHIKOA DA!
728
01:18:14,690 --> 01:18:16,124
Anaia?
729
01:18:16,758 --> 01:18:19,394
Noiz etorriko zara
nire sabaia konpontzera?
730
01:18:19,695 --> 01:18:22,698
Zure zain nagoelako
ez naiz lanera joan.
731
01:20:32,260 --> 01:20:33,800
ITZULPENA - AZPITITULUAK:
Jon Muñoz