1 00:01:01,161 --> 00:01:03,370 -Nola duzu izena? -Nina. 2 00:01:04,040 --> 00:01:06,161 -Badakizu hori nola altxatu? -Bai. 3 00:01:06,540 --> 00:01:09,370 -Zer moduz, Nina? -Jarri belauna azpian. 4 00:01:09,745 --> 00:01:11,080 Oso ondo. 5 00:01:14,955 --> 00:01:16,455 Tira, segi. 6 00:01:17,830 --> 00:01:20,000 Nina! Polikiago! 7 00:01:23,040 --> 00:01:26,580 Hau bi gurpil eta moto baten historia da… 8 00:01:26,955 --> 00:01:31,161 …eta mundu osoan motozikletaren grina duten guztiena. 9 00:02:15,500 --> 00:02:17,455 Historia hau belaunalditik belaunaldira zabalduta dago… 10 00:02:18,455 --> 00:02:22,455 …mugak zeharkatu, eta estereotipoak desafiatzen ditu. 11 00:02:22,830 --> 00:02:27,705 Abentura, familia, ezbeharra, komunitatea eta lehiaketa da. 12 00:02:31,040 --> 00:02:33,661 Amaierarik gabeko jaidura bati buruzko historia da hau. 13 00:02:42,540 --> 00:02:46,830 Ezer ez eta den-dena aipatzen ditu aldi berean. 14 00:02:57,000 --> 00:02:59,915 Bruce Brown-en "Edozein igandetan" filmean oinarritua. 15 00:03:01,245 --> 00:03:05,621 Makinaz eta makina horietan ibiltzeko bizi den jendeaz ari da. 16 00:03:09,955 --> 00:03:11,580 Eta zirrara sinple batez: 17 00:03:11,955 --> 00:03:14,080 Azeleragailua sakatzean sentitzen denaz. 18 00:03:18,785 --> 00:03:20,000 Dana Brown da nire izena… 19 00:03:20,370 --> 00:03:24,330 …eta hauek dira edozein igandetan gertatzen diren kontuak. 20 00:03:27,330 --> 00:03:31,245 EDOZEIN IGANDETAN Hurrengo kapitulua 21 00:03:31,621 --> 00:03:33,661 Igandea motoan ibiltzeko eguna da. 22 00:03:34,040 --> 00:03:37,040 Motoan ibiliz, aste osoko kaka guztiaz libratuko naiz. 23 00:03:37,415 --> 00:03:40,745 Ez dut horretan pentsatu beharrik ere. 24 00:03:41,121 --> 000:03:44,205 Motoaren lilurak lotura zuzena du haurtzaroarekin. 25 00:03:45,205 --> 00:03:48,245 Ez dakit zer den… 26 00:03:48,705 --> 00:03:52,870 …baina barruan oso sustraituta daukazu. 27 00:03:56,245 --> 00:03:58,080 8 urterako, geldiezinik nenbilen. 28 00:03:59,090 --> 00:04:02,915 Zurezko arrapala bat egin nuen, azpian adreilu mordo bat zeukana… 29 00:04:03,285 --> 00:04:06,955 …eta jauzi handiak egiten nituen. Muino batetik jaitsi, eta salto! 30 00:04:07,330 --> 00:04:09,455 Nire 3 lagun motoekin lurrean etzaten ziren… 31 00:04:09,830 --> 00:04:13,121 …eta ni adreilu gainean lurreratzen nintzen. 32 00:04:16,040 --> 00:04:20,245 Mugak esploratzea hasieratik izan da motoziklismoaren parte. 33 00:04:21,745 --> 00:04:23,161 "Heriotzaren horma" 34 00:04:23,165 --> 00:04:26,500 XIX. mende bukaera hasieran motoak agertu zirenetik… 35 00:04:26,870 --> 00:04:28,955 …pertsona beldurgabea existitzen da. 36 00:04:29,330 --> 00:04:32,205 Bigarren mailako artista batzuk barregarriro arriskatzen ziren… 37 00:04:32,580 --> 00:04:35,121 …ikusleak txunditzeko eta txanpon batzuk irabazteko. 38 00:04:35,915 --> 00:04:38,870 Garai hartan, trebetasun kontua baino… 39 00:04:39,245 --> 00:04:41,285 …erotuta egotea zen kontua! 40 00:04:42,705 --> 00:04:46,080 Bazen gizon bat beste beldurgabe guztien neurria zena. 41 00:04:46,621 --> 00:04:48,661 Evel Knievel. 42 00:04:49,621 --> 00:04:51,121 Ikono kultural bat zen. 43 00:04:51,500 --> 00:04:55,000 Bere balentriek motozale-belaunaldi berri bat inspiratu zuten… 44 00:04:55,370 --> 00:05:00,830 …eta, azken batean, XXI. mendeko freestyle-motocross kirola ere bai. 45 00:05:03,500 --> 00:05:06,580 Motozale beldurgabeen multzo berri horretan… 46 00:05:06,955 --> 00:05:09,870 …gizon bat gailentzen zaie beste guztiei: Robbie Maddison. 47 00:05:10,245 --> 00:05:12,000 Jaio zenetik da beldurgabea. 48 00:05:12,661 --> 00:05:15,370 Umetan, ameslari handia nintzen. 49 00:05:15,745 --> 00:05:18,785 Gogoan dut lorategian saltoka ibiltzen nintzela txiki-txikitatik. 50 00:05:19,161 --> 00:05:20,415 Bizpahiru urte izango nituen… 51 00:05:20,785 --> 00:05:23,161 …nire semeak orain duen adin bera, eta mailatxo bat geneukan… 52 00:05:23,540 --> 00:05:25,580 …eta ni, hura saltatzeko ahaleginean. 53 00:05:25,955 --> 00:05:29,580 Buruz behera erori, eta burezurra hautsi nuen. 54 00:05:31,285 --> 00:05:32,330 Ospitaleko kalean bizi ginen. 55 00:05:32,705 --> 00:05:37,500 Zorionez, ospitalea etxetik gertu geneukan. 56 00:05:37,870 --> 00:05:41,330 Han inguruan maiz ibili, eta haiek: "Kaixo, Robbie eta Debbie!" 57 00:05:41,785 --> 00:05:45,330 Gure familia osoa ezagutzen zuten. Orain barre egiten dugu horretaz. 58 00:05:45,705 --> 00:05:49,915 Umetan, erabaki ahal izan aurretik, baneukan zerbait nire barruan. 59 00:05:50,285 --> 00:05:54,161 Eta erabakitzeko adinean, erabaki eroak hartu nituen. 60 00:05:54,540 --> 00:05:57,330 Txalo bero bat! 61 00:05:59,955 --> 00:06:02,415 Uste dut Robbiek bere marka utzia duela "freestyle"n. 62 00:06:02,785 --> 00:06:05,915 Aspalditik dago 3 onenen artean. 63 00:06:06,285 --> 00:06:07,785 2005ean ezagutu nuen Robbie… 64 00:06:08,161 --> 00:06:10,161 Filmegilea" -…lehendabizikoz etorri zenean… 65 00:06:10,540 --> 00:06:13,621 …"Ride to the Hills"era; naturako "freeride" saio bat da. 66 00:06:14,000 --> 00:06:17,745 Inork egin nahi ez zuen saltoa berak egingo zizun. 67 00:06:18,580 --> 00:06:22,000 Beti lehenengo eta arriskuan dabilen horietako bat da Robbie. 68 00:06:25,500 --> 00:06:27,705 -Sakon arnas hartu. -Bukatu dugu gaurkoz. 69 00:06:28,080 --> 00:06:30,580 -Inork kexurik badu? -Ez. 70 00:06:31,330 --> 00:06:36,661 Lehiatu, eta aurrekoak bezain ondo aritu nahi izaten dute askok… 71 00:06:37,040 --> 00:06:39,540 "Robbieren mekanikaria" -…Robbiek, berriz… 72 00:06:39,915 --> 00:06:41,500 …gauza desberdinak egin nahi izaten ditu. 73 00:06:42,661 --> 00:06:46,370 Hemen ez dago ohitzerik. Ez duzu aireratze gunea ikusten. 74 00:06:46,745 --> 00:06:50,661 Aireratzetik lurreratzera itsu-itsuan joaten zara. 75 00:06:51,040 --> 00:06:52,915 Zer iruditu zitzaizun Robbie? 76 00:06:53,285 --> 00:06:54,455 Erotuta dago. 77 00:06:54,830 --> 00:06:56,040 Zeharo erotuta. 78 00:06:56,415 --> 00:06:59,161 Futbol zelai bat saltatzera zihoala esan zidan. 79 00:06:59,705 --> 00:07:00,915 Eta nik: "Ederki". 80 00:07:01,285 --> 00:07:04,955 Arrapala handi bat egiteko eskatu, eta halaxe egin nion. 81 00:07:16,330 --> 00:07:21,540 Bera da, inondik ere, XXI. mendeko Evel Knievel. 82 00:07:24,745 --> 00:07:28,870 Ez gara adrenalina-jonkiak. Jendearentzat, Evel Knievelek… 83 00:07:29,245 --> 00:07:31,785 …eta gainerako motozale beldurgabeek… 84 00:07:32,161 --> 00:07:35,830 …ez zuten bizia galtzeko beldurrik drogazaleak izango zirelako. 85 00:07:37,870 --> 00:07:40,745 Benetako arrazoiengatik saiatzen naiz ni saltoak egiten. 86 00:07:41,121 --> 00:07:46,000 Kanpotik ikusita, zerbait frogatu nahian ari naizela dirudi. 87 00:07:46,370 --> 00:07:49,205 Baina ametsak dira, nireak edo bestek inspiratuak. 88 00:08:02,080 --> 00:08:07,830 Zirikatzen aritzen zaigu. Neka-neka eginda uzten gaitu… 89 00:08:09,000 --> 00:08:11,370 …eta, handik urtebetera, errealitate bihurtu du ametsa. 90 00:08:15,285 --> 00:08:18,830 Ea zer dioen dobleak salto hau ikustean. 91 00:08:19,785 --> 00:08:23,621 Oso prozesu luzea da. Erraza dela uste du jendeak… 92 00:08:24,000 --> 00:08:26,245 …baina bi urte behar dira salto bakoitza prestatzeko. 93 00:08:26,705 --> 00:08:29,540 Nik neure artean: "Primeran, ari gara berriz ere". 94 00:08:29,915 --> 00:08:31,870 "Azkazalik gabe bukatuko dut berriz ere". 95 00:08:32,245 --> 00:08:33,285 Amy eta Robbie… 96 00:08:33,415 --> 00:08:37,330 …Australian maitemindu, eta Estatu Batuetara joan ziren… 97 00:08:37,785 --> 00:08:41,285 -…beren ametsa betetzera. -Bi maletarekin iritsi ginen… 98 00:08:41,915 --> 00:08:45,245 -…motorik eta ezer gabe. -Iritsi ginenean… 99 00:08:45,621 --> 00:08:48,245 …txabola batean bizi izan ginen, hemendik 100 bat metrora. 100 00:08:48,621 --> 00:08:51,330 -Lagunen etxeko zoruetan lo eginez. -Autoa erre zitzaigun. 101 00:08:51,705 --> 00:08:54,705 Etxez etxe ibiliz… 102 00:08:55,080 --> 00:08:57,415 "Maddisontarren etxea" -…ez ginen eroso sentitzen. 103 00:08:57,785 --> 00:09:01,330 Zorionekoak gara hemen gaudelako. 104 00:09:02,785 --> 00:09:06,121 Nire bihotzari eta nire grinei segika etorri naiz. Txikitatik. 105 00:09:06,500 --> 00:09:10,580 Nire semeari 10 minutuz begiratu, eta gauza bera sumatuko diozu. 106 00:09:13,540 --> 00:09:15,955 Dena saltatu nahi du, ez du besterik nahi. 107 00:09:18,870 --> 00:09:22,245 Nire antza du, baina Robbiek bezala jokatzen du. 108 00:09:22,621 --> 00:09:25,205 Berezkoa du zirrararen premia. 109 00:09:25,580 --> 00:09:27,745 Gure odolean eta geneetan edukiko dugu premia hori. 110 00:09:28,161 --> 00:09:29,415 Segi, segi, segi! 111 00:09:31,785 --> 00:09:34,080 Ez nuke nahi umea aitaren bidetik joatea. 112 00:09:34,455 --> 00:09:37,745 Oso estresagarria da. Ezingo nituzke horrelako bi jasan. 113 00:09:38,915 --> 00:09:40,955 Andreak umeak ekartzen dizkit saltoka nabilenean. 114 00:09:41,330 --> 00:09:45,705 Hori ikusteak akuilaturik, hala dauzkat ume ero hauek. 115 00:09:46,080 --> 00:09:50,000 Merezia izango dut, nire gurasoei pasarazi nienagatik. 116 00:09:50,370 --> 00:09:51,540 Prest? 117 00:09:52,245 --> 00:09:55,121 Robbie ez dagokio erabat motozale beldurgabearen estereotipoari. 118 00:09:55,830 --> 00:09:58,830 Oso arretatsua da, eta luzaroan aritzen da taldearekin lanean… 119 00:09:59,205 --> 00:10:01,830 …akrobazia bat prestatzen. 120 00:10:03,285 --> 00:10:04,870 Nik eskatu dut. 121 00:10:06,121 --> 00:10:08,705 -Zer moduz? -Primeran. Arina da. 122 00:10:09,080 --> 00:10:10,955 -Bestea probatuko dugu? -Noski. 123 00:10:11,330 --> 00:10:15,121 Gauza gehiago aztertu behar dira… 124 00:10:15,500 --> 00:10:19,621 …eta konfiantzako jendea behar dut dena ondo aztertzeko. 125 00:10:22,161 --> 00:10:25,330 Angeluz, maldaz eta gainerakoaz ari ginela, berak hau esan zuen: 126 00:10:25,705 --> 00:10:28,121 "Ondo aterako da?" Nik: "Bai noski". 127 00:10:28,500 --> 00:10:29,540 "Aurrera, ba". 128 00:10:30,745 --> 00:10:33,415 Noiz izan zenuen aurrenekoz honen berri? 129 00:10:33,785 --> 00:10:36,661 Duela bizpahiru aste. Kuxkuxeroa naizenez… 130 00:10:37,040 --> 00:10:40,621 …ez dit gauza handirik kontatzen. Jokabide bizkorra! 131 00:10:41,370 --> 00:10:42,415 Izugarria da. 132 00:10:42,785 --> 00:10:45,000 Bizia jokatzen du… 133 00:10:45,370 --> 00:10:47,705 …eta nik egindako arrapalaz fio da. 134 00:10:48,080 --> 00:10:51,205 Asmoa sinplea zen: Park Cityra etorri, Utahera… 135 00:10:51,580 --> 00:10:55,745 …eta motoan saltatu, eski-jauzi olinpikoko 120 metroko arrapalatik… 136 00:10:56,121 --> 00:11:01,121 …futbol zelai oso batean zehar, 60 metrotik gora eginez. 137 00:11:02,080 --> 00:11:04,245 Aitak bezala jaitsi nahi omen du umeak mendia. 138 00:11:05,705 --> 00:11:07,830 Aste honetan ezetz esan diot. 139 00:11:08,205 --> 00:11:12,000 -Itxaron pare bat urte. -Amari hau pasatu arte. 140 00:11:12,370 --> 00:11:14,705 Oso urduri nago. 141 00:11:15,080 --> 00:11:17,455 Baina haurdun nagoelako nago urduriago. 142 00:11:17,830 --> 00:11:20,870 Zirrara hauek arriskuen beldurra areagotzen didate. 143 00:11:21,245 --> 00:11:26,040 Robi gerta dakizkiokeen kalteak datozkit burura. 144 00:11:26,621 --> 00:11:30,830 Zerrenda osoa egiaztatu dut; dena ondo dago, eta gu, prest. 145 00:11:31,205 --> 00:11:33,580 Ama Izadia da kontrolatu ezin dudan bakarra. 146 00:11:33,955 --> 00:11:38,415 Eguraldiaren iragarpenak dioenez, haizeak 9tik 16ra km/o. joko du. 147 00:11:38,785 --> 00:11:42,415 Ez da egokiena, baina esan diet: "Goizean goiz aterako gara… 148 00:11:42,785 --> 00:11:46,245 …eta egun osoa edukiko dugu noiz saltatu erabakitzeko". 149 00:11:49,785 --> 00:11:52,580 "Igandea" -Maite zaitut. Beste aldea arte. 150 00:11:53,205 --> 00:11:56,500 8ak pasata, haizea harrotzen ari zenean… 151 00:11:57,205 --> 00:11:58,705 …Robbie goraino igo zen. 152 00:12:08,455 --> 00:12:10,870 Aitak hortik salto egingo du? 153 00:12:16,705 --> 00:12:18,915 -Prest? -Bai. -Ateratzeko prest dago. 154 00:13:04,915 --> 00:13:09,500 Robbiek 114 metrotik gorako hegaldia egin zuen… 155 00:13:09,870 --> 00:13:13,785 …eta 18,5 solairuko eraikin baten altueratik jaitsi zen. 156 00:13:15,245 --> 00:13:17,161 Primeran, txo! Aparta! 157 00:13:17,915 --> 00:13:19,500 Pozten naiz zu ondo egoteaz. 158 00:13:19,870 --> 00:13:21,121 Pozik nago. 159 00:13:21,830 --> 00:13:23,785 Ondo egina, laztana. 160 00:13:26,285 --> 00:13:27,455 Mila esker denoi. 161 00:13:29,745 --> 00:13:32,415 Errekorrak baino gehiago, poz handiagoa eman zidan… 162 00:13:32,785 --> 00:13:35,830 …ametsa bete izanak. 163 00:13:40,205 --> 00:13:45,500 Motozale beldurgabeak eboluzio handia izan du azken 150 urteetan. 164 00:13:45,870 --> 00:13:48,955 Baina bestelako moto jardun batzuek ez dute eboluzionatu. 165 00:13:59,245 --> 00:14:02,500 Lehiaketa modurik zahar eta errespetatuenetako bat… 166 00:14:02,955 --> 00:14:05,955 …AMA Pro Grand National txapelketa da. 167 00:14:06,455 --> 00:14:12,245 Estatu Batu osoan zeharreko zelai eta pistetako 19 moto saio dira. 168 00:14:12,621 --> 00:14:16,621 "Flat track"en munduan ez dago hau baino saio ospetsuagorik: 169 00:14:17,000 --> 00:14:19,040 Springfield Mile. 170 00:14:19,621 --> 00:14:24,580 Pro Grand National txapelketak 60 urte dituen arren… 171 00:14:24,955 --> 00:14:28,080 -…motozale gazteak erakartzen ditu. -Haiekin hasi nintzen txapelketan… 172 00:14:28,661 --> 00:14:31,205 "Ama Pro Flat Track-eko motozalea" -…eta orain familia bat dirudigu. 173 00:14:31,580 --> 00:14:33,455 Gure kirolean elkarri oso lotuta gaude. 174 00:14:36,705 --> 00:14:39,500 Egiten dugunak estutzen du gure arteko lotura. 175 00:14:39,870 --> 00:14:41,705 "Ama Pro Flat Track-eko motozalea" -Ezagutu eta fidatu beharra dago… 176 00:14:42,080 --> 00:14:45,040 …lehen bihurgunean 210 km/o-ra ondoan ibiliko zaizun kidea. 177 00:14:49,161 --> 00:14:51,870 Talentu handiko gazte asko dago gaur egun. 178 00:14:52,245 --> 00:14:52,915 Ziztu bizian doaz. 179 00:14:52,915 --> 00:14:55,205 "Ama Pro Flat Track-eko mitoa" -Ziztu bizian doaz. 180 00:15:02,121 --> 00:15:06,455 Zerbait berezia du, beste diziplina batzuk bezain ezaguna ez den arren. 181 00:15:06,830 --> 00:15:10,121 Hemen ditut sustraiak, hemen hasi zen dena. 182 00:15:11,370 --> 00:15:16,205 Duela 40 urte, Estatu Batuetako motoziklismoaren gailurra hau zen. 183 00:15:17,785 --> 00:15:21,000 Motozale horien ondareak oihartzuna du oraindik Springfielden… 184 00:15:21,370 --> 00:15:23,955 …Mert Lawwill txapeldun ohiarenak, adibidez… 185 00:15:24,330 --> 00:15:26,915 …motozale karreraren ondoren diseinatzaile mekaniko bihurtu… 186 00:15:27,285 --> 00:15:30,830 …eta aurrerapen handiak egin zituen beso protesikoetan… 187 00:15:31,540 --> 00:15:36,415 …eta horrek bizitza aldatu zion Jake McCullough motozaleari. 188 00:15:36,785 --> 00:15:39,205 Berak eta bere aitak nik egindako beso mekanikoa ikusi… 189 00:15:39,580 --> 00:15:42,540 "Motoziklismoko mitoa" -…besoa eskuratu… 190 00:15:42,915 --> 00:15:46,205 …eta hala sartu zen hura bete-betean giroan… 191 00:15:46,785 --> 00:15:50,705 …eta motibazio-hitzaldiak egiten ditu. Gogotik saiatzen ari da… 192 00:15:51,080 --> 00:15:54,285 …anputatuak motoan berriz ibil daitezen. 193 00:15:58,040 --> 00:16:02,245 Jake Grand Nationaleko asteburuan etorri zen amateur lehiaketara. 194 00:16:02,870 --> 00:16:05,285 Eta finaletara iritsi zen lehendabizikoz. 195 00:16:08,000 --> 00:16:10,080 Lur-pista batean nabilen bakoitzean… 196 00:16:10,661 --> 00:16:13,415 "Motozale amateurra" -…jo eta pasa egiten dut… 197 00:16:13,785 --> 00:16:17,205 -…eta ez dago gauza hoberik munduan. -Azken bihurgunea… 198 00:16:17,580 --> 00:16:20,415 Honetaz gozatzeko, erotuta egon behar da, baina balio handiegia… 199 00:16:20,785 --> 00:16:23,455 …ematen zaio normaltasunari. Ezin zara beti kutxa batean bizi. 200 00:16:23,830 --> 00:16:25,500 Ondo pasatu beharra dago. 201 00:16:31,161 --> 00:16:33,415 Igandea profesionalentzat da. 202 00:16:33,785 --> 00:16:38,000 Ez dago Springfield Mile baino lehiaketa ospetsuagorik. 203 00:16:38,745 --> 00:16:42,580 Estatu Batuetako lur-pistarik zabal eta zaharrenetako bat da. 204 00:16:42,955 --> 00:16:46,245 "Ama Pro Flat Track"eko txapelduna -Mito askok irabazi du hemen. 205 00:16:46,621 --> 00:16:49,285 Lehiaketa apart eta zirraragarriak izan dira hemen. 206 00:16:49,661 --> 00:16:52,285 Hau "Kentucky Derby"ren parekoa da… 207 00:16:52,661 --> 00:16:54,580 …"flat track" lasterketetan. 208 00:17:09,330 --> 00:17:11,915 "Flat track" lasterketa zaila da… 209 00:17:12,285 --> 00:17:13,955 "Ama Pro Flat Track-eko motozalea" -…oso sinplea delako. 210 00:17:15,955 --> 00:17:19,455 Lehenengoa eta azkena segundo berean iristen dira. 211 00:17:24,121 --> 00:17:27,661 Eskulekuak pare-parean, 160 km/ordura… 212 00:17:28,040 --> 00:17:30,205 …hartzen dituzte bihurguneak… 213 00:17:30,580 --> 00:17:33,161 …eta 210 km/ordura iristen dira lerrozuzenetan. 214 00:17:43,785 --> 00:17:46,370 "Kirolarien ordezkaria" -Kirol hau eboluzioan dago… 215 00:17:47,040 --> 00:17:49,540 …eta hori da bere edertasuna. 216 00:17:59,080 --> 00:18:02,370 AMA Pro Grand National-eko "flat track" txapelketa da… 217 00:18:02,745 --> 00:18:05,705 …moto-txapelketen erdigunea gaur egun ere. 218 00:18:06,370 --> 00:18:08,830 Motocross modernoa tankeratzen du… 219 00:18:09,205 --> 00:18:11,830 …eta talentu berriak sortzen ditu… 220 00:18:12,205 --> 00:18:14,705 …haien artean, MotoGPko munduko 4 txapeldun. 221 00:18:15,455 --> 00:18:20,455 Ea trakziorik baduzun edo ez sentitu ahal izatea… 222 00:18:20,830 --> 00:18:24,121 …hori da lur-pistak asfaltoko motozaleei sentiarazten diena. 223 00:18:24,500 --> 00:18:27,955 "Flat track"en entrenatzen hasten dira GPko motozale guztiak. 224 00:18:28,330 --> 00:18:31,705 Atzera begiratuz gero, hortik datoz guztiak. 225 00:18:36,455 --> 00:18:38,330 Pozten naiz hortik etortzeaz. 226 00:18:38,705 --> 00:18:42,455 Motocrosseko motozaleei esaten diet gauza bat dela… 227 00:18:42,830 --> 00:18:45,245 "Ama Grand National-eko txapelduna" -…Estatu Batuetako txapelduna… 228 00:18:45,621 --> 00:18:48,245 "3 aldiz MotoGPko txapelduna" -…eta beste bat munduko txapelduna. 229 00:18:49,830 --> 00:18:51,580 Hau MotoGP da. 230 00:18:51,955 --> 00:18:54,000 Ameriketako Zirkuitua. 231 00:18:54,370 --> 00:18:56,415 MotoGP zirkuituko etaparik berriena. 232 00:18:59,621 --> 00:19:03,205 MotoGP da moto lehiaketetako gaina. 233 00:19:03,580 --> 00:19:05,040 100 milioi dolarreko zirkuitua. 234 00:19:05,415 --> 00:19:08,661 4 kontinentetako 11 herrialdetan egiten da… 235 00:19:09,040 --> 00:19:11,000 …eta milioika zale ditu mundu osoan. 236 00:19:11,661 --> 00:19:15,580 Inauteri ibiltari bat da: 48 lasterketa-motozale… 237 00:19:15,955 --> 00:19:18,955 …ehunka mekanikari eta teknikari… 238 00:19:19,330 --> 00:19:20,870 …eta kazetari pila. 239 00:19:21,455 --> 00:19:24,161 Ospe handieneko lehiaketa mota da duela hamarraldi askoz geroztik. 240 00:19:31,161 --> 00:19:33,040 Milioika dolar balio duten makinak dira… 241 00:19:33,415 --> 00:19:36,245 …pilotu ikaragarri trebeek gidatuak. 242 00:19:37,000 --> 00:19:40,785 Ekipamendua asko aldatu da, baina jendea, ez. 243 00:19:41,415 --> 00:19:42,621 Nahi bezain azkar zoaz… 244 00:19:43,000 --> 00:19:45,330 "Filmegilea" -…baina, orain, erortzen bazara… 245 00:19:45,705 --> 00:19:47,621 …askoz gehiago ibili behar duzu motoa jasotzeko. 246 00:19:56,080 --> 00:19:59,915 MotoGP oso kirol arriskutsua da. 247 00:20:19,000 --> 00:20:22,370 Baina arrisku handiak sari handia dakar. 248 00:20:22,745 --> 00:20:26,121 MotoGPko motozaleak nazioarteko kirol heroiak dira. 249 00:20:26,500 --> 00:20:29,330 Oraingo txapelduna, adibidez, Jorge Lorenzo… 250 00:20:29,915 --> 00:20:32,500 …eta Valentino Rossi, 7 aldiz txapelduna… 251 00:20:32,870 --> 00:20:34,955 …izugarrizko izarra baita… 252 00:20:35,330 --> 00:20:37,540 …eta Italiako kirolaririk ezagunena. 253 00:20:40,205 --> 00:20:43,500 Rossi bezalakoak izateko, oso gazterik hasten dira. 254 00:20:44,245 --> 00:20:47,000 "Honda MotoGPko pilotu ofiziala" -Ni hasi nintzenean… 255 00:20:47,010 --> 00:20:50,205 …4 urte nituen. Bai, oso gazterik. 256 00:20:50,580 --> 00:20:52,040 Negar egiteari uzten nion… 257 00:20:52,415 --> 00:20:55,080 "Honda MotoGPko pilotu ofiziala" -…motoan jartzen nintzenean. 258 00:20:55,455 --> 00:20:58,785 Hura zen gurasoei ematen nien atsedenaldi bakarra. 259 00:20:59,245 --> 00:21:05,330 Marc Márquez eta Dani Pedrosa dira titulurako faboritoetatik bi. 260 00:21:05,705 --> 00:21:08,785 Honda Repsol taldeko kideak dira, espainiarrak biak… 261 00:21:09,161 --> 00:21:12,161 …baina oso jokabide desberdinekoak. Márquez, hasiberri ausarta… 262 00:21:12,540 --> 00:21:16,415 …hirugarrena geratu zen bere bizitzako lehen GP lasterketan. 263 00:21:16,785 --> 00:21:20,661 Hurrena lehen garaipena lortzea da, baina hau da lehen urratsa. 264 00:21:21,040 --> 00:21:23,661 Pedrosa, beterano lasai eta kalkulatzailea… 265 00:21:24,040 --> 00:21:26,330 …beti podioan dagoela dirudi: 266 00:21:26,705 --> 00:21:30,500 Dani 3 aldiz izan da MotoGP txapelketako bigarrena. 267 00:21:32,955 --> 00:21:35,661 Dani oso pilotu bizkorra da. 268 00:21:36,955 --> 00:21:41,370 Motoa ez badu zeharo egokituta, edo pistako zerbait atsegin ez badu… 269 00:21:41,785 --> 00:21:45,370 "3 aldiz Moto GPko txapelduna" -…ez doa ziztu bizi-bizian… 270 00:21:45,745 --> 00:21:46,705 Márquez, bai. 271 00:21:48,000 --> 00:21:52,205 Duela 3 urte arazo txoro batzuen presioa nuen… 272 00:21:52,580 --> 00:21:55,500 …eta azkarrago joan behar baldin baduzu, zailagoa da horrela. 273 00:21:56,705 --> 00:21:59,540 Muga-mugan dago… 274 00:21:59,915 --> 00:22:02,455 …hutsegite bat eginez gero zauritu egin baitaiteke… 275 00:22:02,830 --> 00:22:05,245 …edo, irabazten saiatu, bestela. 276 00:22:07,080 --> 00:22:11,245 Sailkapen-lasterketan Márquez urrunegi joan zen. 277 00:22:18,000 --> 00:22:21,540 Denboraldiko lehen erorikoa izan du Márquezek. 278 00:22:23,040 --> 00:22:27,370 Marc Márquez ondo dago, baina kolpe ederra hartu du. 279 00:22:27,830 --> 00:22:30,870 Sailkapena bukatzeko 15 minutu falta zirenean… 280 00:22:31,245 --> 00:22:36,000 …Márquez garajera eraman zuten, ordezko motoa prestatu zioten… 281 00:22:36,370 --> 00:22:39,415 …eta medikuek pistara itzultzeko baimena eman zioten. 282 00:22:41,285 --> 00:22:44,745 Erori eta handik 10 minutura, pistan zegoen berriz… 283 00:22:45,121 --> 00:22:47,415 …inoiz baino bizkorrago. 284 00:23:04,205 --> 00:23:07,705 Mirariz, Márquezek egin zuen birarik azkarrena… 285 00:23:08,080 --> 00:23:09,161 …zirkuituaren historian. 286 00:23:09,540 --> 00:23:13,870 Bera izan zen piloturik gazteena MotoGPko lasterketako "pole"an. 287 00:23:19,285 --> 00:23:23,000 Atzo Marc Márquezek MotoGPren historia aldatu zuen. 288 00:23:23,370 --> 00:23:27,040 Beste kapitulu bat idatziko du gaur arratsaldean? 289 00:23:27,415 --> 00:23:29,661 Beraren ondoan, bere taldekide Dani Pedrosa… 290 00:23:30,040 --> 00:23:32,540 …eta munduko txapelduna, Jorge Lorenzo. 291 00:23:33,121 --> 00:23:35,285 2ak baino lehentxeago… 292 00:23:35,661 --> 00:23:40,040 …motozaleak lerrokatuta zeuden 21 bira egiteko. 293 00:23:40,580 --> 00:23:45,080 Ongi etorri MotoGko munduko txapelketako bigarren txandara! 294 00:23:45,455 --> 00:23:48,580 Jorge Lorenzo ez da ondo hasi barrualdean. 295 00:23:48,955 --> 00:23:52,580 Motoak zeharka aurreratu behar du bere lekua ez galtzeko. 296 00:23:53,540 --> 00:23:56,415 Oraingoz, ez dago lekurik gazteenarentzat. 297 00:23:56,785 --> 00:23:59,661 340tik gora km/orduko, Pedrosa doa aurrean. 298 00:24:01,745 --> 00:24:05,830 Lehenengo 10 biretan, Dani Pedrosaren eguna zirudien hark. 299 00:24:09,705 --> 00:24:14,285 Lasterketa batzuetan, kamera geldian sumatzen duzu dena. 300 00:24:19,580 --> 00:24:20,415 Poliki-poliki. 301 00:24:21,540 --> 24:25,830 Hori sentitzen duzunean ezin zaitu ezerk gelditu. 302 00:24:29,285 --> 00:24:31,661 Pedrosak atzean utzia zuen taldea… 303 00:24:32,040 --> 00:24:35,205 …bere taldekide Marc Márquez izan ezik. 304 00:24:36,915 --> 00:24:39,955 Baliteke Julià Márquezek azkazalik ez izatea jadanik. 305 00:24:41,370 --> 00:24:44,705 13. biran, Márquez aurreratu egin zen. 306 00:24:45,455 --> 00:24:47,040 Badatoz! 307 00:24:50,205 --> 00:24:54,705 Qatarren 4. bukatu ondoren, Dani Pedrosa irabazteko irrikaz dago. 308 00:25:00,870 --> 00:25:03,745 12. biran frenatu du azkenekoz. 309 00:25:04,915 --> 00:25:07,000 Orain ezin du hutsegiterik egin. 310 00:25:10,080 --> 00:25:15,000 Hona Valentino Rossi berria. 311 00:25:15,370 --> 00:25:17,661 Mutil hau berezia da, bere modura! 312 00:25:18,040 --> 00:25:21,161 Marc Márquez, goi mailako Grand Prixen historiako… 313 00:25:21,540 --> 00:25:26,245 …irabazlerik gazteenak irabazi du Texasen! 314 00:25:28,621 --> 00:25:33,500 Marcen aitak harro begiratzen dio semeari haurtzaroko ametsa betetzen: 315 00:25:33,870 --> 00:25:37,830 Valentino Rossik, bere idoloak, zorionak eman dizkio. 316 00:25:42,415 --> 00:25:45,540 Gelan dauzkat bere moto guztiak, bere historia osoa… 317 00:25:45,915 --> 00:25:49,915 Orain berarekin lehian ari naiz, eta zoriondu ere egin nau. 318 00:25:50,285 --> 00:25:52,121 Oso gauza berezia da. 319 00:25:53,455 --> 00:25:57,285 Bigarrena bukaturik, egun ona izan du Danik… 320 00:25:57,661 --> 00:26:00,915 -…baina ez du garaipena lortu. -Gaur bezala, gertu, bai… 321 00:26:01,285 --> 00:26:04,540 …baina ez baduzu lortzen, dastatu egiten duzu. 322 00:26:06,455 --> 00:26:12,370 Igande ona ez baduzu, luzea egiten da arratsaldea. 323 00:26:16,705 --> 00:26:18,080 Hurrengo pausoa… 324 00:26:18,455 --> 00:26:22,745 …hurrengo txapelketan prest egoteko eskarmentua hartzea da. 325 00:26:23,370 --> 00:26:25,785 Eguna bukatutakoan, langile armada batek… 326 00:26:26,161 --> 00:26:28,415 …tona pila material biltzen du… 327 00:26:28,915 --> 00:26:33,580 …munduko beste puntara bidaltzeko, MotoGP zirkuituko hurrengo etapara. 328 00:26:50,330 --> 00:26:54,621 Motoen munduan dena ez da lehiaketa. 329 00:26:55,205 --> 00:26:58,080 Batzuetan igandeko txango soil bat besterik ez da. 330 00:27:00,455 --> 00:27:03,040 Nork bere burua probatzeko. 331 00:27:08,000 --> 00:27:10,785 Igandeko motozale batzuk beste asko baino hobeak dira. 332 00:27:11,415 --> 00:27:14,205 Carlin Dunne da onenetako bat. 333 00:27:17,040 --> 00:27:21,540 Trevor, aitarekin lan egiten du Santa Barbarako Ducati dendan. 334 00:27:21,915 --> 00:27:25,040 35 urtez gero da Trevor denda horren jabea. 335 00:27:25,415 --> 00:27:28,661 Hegoafrikar lasterketari ohia, bikotekiderik gabeko aita zen… 336 00:27:29,205 --> 00:27:32,540 …eta ahal zuen hobekiena hazi zituen semea eta alaba. 337 00:27:32,915 --> 00:27:35,121 Txikitan, moto denda gainean bizi ginen. 338 00:27:35,500 --> 00:27:39,000 Ez nintzen dantzaria izango… Motozalea izan nintzen… 339 00:27:39,370 --> 00:27:40,500 …hasiera-hasieratik. 340 00:27:42,080 --> 00:27:46,245 Entrenamenduko gurpilak neuzkan; berak hura abian jartzen zekien. 341 00:27:46,830 --> 00:27:49,580 Arriskutsua bihurtzen zenean, motorra itzaltzen nion. 342 00:27:49,955 --> 00:27:52,121 Bere onetik ateratzen zen. Ostikoka… 343 00:27:52,500 --> 00:27:54,245 Oihuka: "Ez, ez, ez!" 344 00:27:56,205 --> 00:27:59,785 Ez zen beste aita batzuk bezalakoa, ez ninduen pistara eramaten… 345 00:28:00,161 --> 00:28:02,915 …han entrenatzera, eta kitto. 346 00:28:03,415 --> 00:28:06,040 Bera bere karrera hasten ari zen eta ni, berriz, bukatzen. 347 00:28:06,415 --> 00:28:10,121 Elkarren lehian genbiltzan. Nire bizitzako unerik onenak izan ziren. 348 00:28:11,285 --> 00:28:14,040 Ez nahasi nire gauzak, Carlin. Uztatu hor, eta kitto. 349 00:28:14,415 --> 00:28:17,330 Ez diot erortzen utziko. 350 00:28:17,830 --> 00:28:20,330 Ura eta olioa bezalakoak gara. 351 00:28:20,705 --> 00:28:24,455 Baina moto-lasterketetan gure liskarrak ahazten ditugu. 352 00:28:26,205 --> 00:28:30,121 Zorionekoa naiz hau daukadalako. 353 00:28:31,080 --> 00:28:35,080 Carlinek eta Trevorrek motoak hartu eta aita-seme bidaian abiatu ziren… 354 00:28:35,455 --> 00:28:39,500 …Kaliforniako hegoaldetik Utahraino. 355 00:28:41,040 --> 00:28:44,745 Ez dut oroitzen elkarrekin lagun gisa egindako azken bidaia. 356 00:28:47,705 --> 00:28:50,285 -Dena hartu duzu? -Bai. 357 00:28:50,661 --> 00:28:52,500 Etxeko atea itxi duzu? 358 00:28:53,080 --> 00:28:55,955 -Bai, itxi dut. -Ziur zaude? 359 00:28:56,330 --> 00:28:57,370 Bai. 360 00:28:59,161 --> 00:29:02,540 Ni baino gehiago dakiela pentsatzen hasia da. 361 00:29:02,915 --> 00:29:07,000 Beste 35 urte falta zaizkio. 362 00:29:11,621 --> 00:29:16,830 12 orduz gidatu, eta Dunnetarrak Bonnevilleko gatzagetara heldu dira. 363 00:29:19,121 --> 00:29:22,415 Bizitzan egingo duzuen gauzarik atseginaren lehen urrats gisa… 364 00:29:22,785 --> 00:29:26,330 …bostekoa emaiozue ondoan daukazuenari. 365 00:29:29,415 --> 00:29:33,121 Iritsi, eta aparkaleku elurtu batean zaudela uste duzu. 366 00:29:33,500 --> 00:29:35,370 Elurra dirudi. 367 00:29:35,745 --> 00:29:37,161 Elurraren trinkotasuna du. Ukitzean, elurra dirudi. 368 00:29:37,540 --> 00:29:39,330 Baina kiskaldu egiten du, beroaren beroz. 369 00:29:40,121 --> 00:29:43,205 Bonneville Speedwayko 65. ediziora joanak ziren. 370 00:29:43,580 --> 00:29:45,955 Han, ehundik gora lasterkarik errekorrak hautsi nahi dituzte… 371 00:29:46,330 --> 00:29:49,540 …era askotako ibilgailuetan: motoak, suziri-autoak… 372 00:29:52,285 --> 00:29:56,040 Mundu osoko lasterkariak biltzen dira. 373 00:29:57,245 --> 00:29:59,621 Seigarren aldia dugu Bonnevillen… 374 00:30:00,000 --> 00:30:02,500 …eta hau hegazkinean ekarri dugu, maletetan… 375 00:30:02,870 --> 00:30:06,915 …hemen montatu, eta 4 errekor hautsi ditugu. 376 00:30:08,161 --> 00:30:12,245 Makina zahar hauetako bakoitzak historia bat kontatzen du. 377 00:30:12,621 --> 00:30:14,915 Ez dute distirarik, ez daude erakusleihoan. 378 00:30:15,285 --> 00:30:17,830 Garajean traste bat montatzearen grina… 379 00:30:18,205 --> 00:30:22,245 …trastea historiako azkarrena izango delakoan… 380 00:30:22,621 --> 00:30:25,661 Hona iritsi, eta errealitateak masaileko bat ematen dizu. 381 00:30:26,040 --> 00:30:27,785 Hori gertatu izan zaigu. 382 00:30:31,621 --> 00:30:33,415 Bonnevillen ez dago entrenamendu-saiorik. 383 00:30:33,785 --> 00:30:36,121 Ilaran jarri txandaren zain… 384 00:30:36,500 --> 00:30:41,080 …eta irteeratik abiatzen zara lagunen laguntzaz. 385 00:30:51,161 --> 00:30:52,621 Trevorren txanda iritsi da. 386 00:30:53,000 --> 00:30:56,205 Eta lehen aldiz probatu du gatz gainean lasterka ibiltzea zer den. 387 00:31:04,040 --> 00:31:06,285 Zure lasterketa bukatu ondoren, taldea datorkizu… 388 00:31:06,661 --> 00:31:09,705 …nutrizionista, entrenatzailea… 389 00:31:10,500 --> 00:31:14,370 Irteera-lerrora joaten zara eta zereginak trukatu egiten dira. 390 00:31:17,161 --> 00:31:20,080 Lastertasuneko txapeldun, Scott Warnerrek motoa utzi zion Carlini. 391 00:31:20,455 --> 00:31:23,705 Bi gurpileko munduko ibilgailurik azkarrenetako bat da. 392 00:31:24,080 --> 00:31:26,455 Gehiago dirudi hegazkina motoa baino. 393 00:31:26,830 --> 00:31:28,370 Eta hura bezain konplexua da. 394 00:31:28,745 --> 00:31:32,285 350 km/ordua da pantailaren muga. Hortik aurrera, ez dio eusten. 395 00:31:32,661 --> 00:31:35,415 350 km/o ageri bada, sekulakoa egiten ari zara. 396 00:31:35,785 --> 00:31:37,830 6 abiadura ditu. Argi gorrietako bat pizten bada… 397 00:31:38,205 --> 00:31:40,161 …aldagailua piztuta utzi. Hau da garrantzitsuena… 398 00:31:40,540 --> 00:31:43,121 …eta gero hau piztuko dugu. Honek nahastea sortzen du. 399 00:31:43,500 --> 00:31:47,661 Piztu ur-ponpa. Gauza guztiei etengabe erne egon. 400 00:31:50,285 --> 00:31:53,245 "Nahasten bazara, piztuta utzi denak". 401 00:31:53,705 --> 00:31:55,621 Hala gertatzen da. 402 00:31:56,415 --> 00:31:57,955 "Zabal-zabalik" 403 00:31:59,121 --> 00:32:01,000 Carlin, nahasi samartuta… 404 00:32:01,370 --> 00:32:04,830 …moto ezezagun batean, lasterketa berri batean… 405 00:32:05,455 --> 00:32:07,621 …gatz gainean abiatu da. 406 00:32:11,040 --> 00:32:12,955 160 km/o. 407 00:32:14,705 --> 00:32:16,830 240 km/o. 408 00:32:19,785 --> 00:32:22,500 290 km/o. 409 00:32:24,330 --> 00:32:27,500 Traste hau azkarra da! Hirugarrenera bakarrik iritsi naiz. 410 00:32:28,830 --> 00:32:31,500 Carlin basamortuan zehar suziri bat gidatzen ari zen artean… 411 00:32:32,040 --> 00:32:34,245 …bere aitak ez zuen gidatzen. 412 00:32:34,621 --> 00:32:38,161 Motoa gidatzen baino, hura prestatzen aritu zen Trevor. 413 00:32:40,330 --> 00:32:46,161 Labe honetan 110 oktanoko gasolina usaintzea bezalakorik ez dago. 414 00:32:47,415 --> 00:32:49,830 Gasek eta beroak zorabiatuta… 415 00:32:50,205 --> 00:32:54,915 …semea Bonnevilleko pistari erasotzen ikusi zuen Trevorrek. 416 00:33:09,870 --> 00:33:13,870 349 km/orduko, errekorretik 11 km/o zegoela… 417 00:33:14,245 --> 00:33:16,370 …motorra hautsi egin zen. 418 00:33:21,121 --> 00:33:22,745 Eta orduan iritsi zen okerrena: 419 00:33:23,245 --> 00:33:26,580 Suziri hautsia jabeei itzultzea. 420 00:33:29,245 --> 00:33:31,455 Jabeei ez zitzaien askorik axola izan. 421 00:33:31,830 --> 00:33:34,661 Carlini hitzemanarazi zioten Bonnevillera itzuliko zela… 422 00:33:35,040 --> 00:33:36,915 …beste saio bat egitera. 423 00:33:38,330 --> 00:33:39,915 Horixe da lehiaketa. 424 00:33:40,285 --> 00:33:43,915 Zu eta zure motoa elementuen aurka probatzea. 425 00:33:46,705 --> 00:33:50,745 Lekurik bitxienetan lehian aurkitzen duzu gaur jendea. 426 00:33:51,705 --> 00:33:53,785 Bonnevilleren antz handia duen paisaia batean… 427 00:33:54,161 --> 00:33:56,580 …37 grado gutxiagoko tenperatura duen arren… 428 00:33:57,000 --> 00:34:00,540 …motozale sutsu talde batek igandea Albertan pasatuko du, Kanadan… 429 00:34:00,915 --> 00:34:04,870 …zero azpiko tenperaturei aurre eginik, izotz-pista bat eraikitzen. 430 00:34:06,330 --> 00:34:09,330 Siggy Pechault, "Second Gear Club"eko sortzaileetako batek… 431 00:34:09,705 --> 00:34:13,455 -…dena antolatzen laguntzen die. -Gaztetatik lehiatu nahi nuen. 432 00:34:13,830 --> 00:34:17,245 MotoGPa zen nire ametsa. 433 00:34:17,705 --> 00:34:19,830 Haiek ziren nire heroiak. 434 00:34:20,621 --> 00:34:22,415 Horrelako gauzak inspirazioa izaten dira mutikoentzat. 435 00:34:22,785 --> 00:34:26,330 Txikitatik ikasten dute lehiaketa zer den. 436 00:34:26,705 --> 00:34:29,080 Ondo pasako duzue gaur? 437 00:34:29,455 --> 00:34:31,330 Ederki, eskerrik asko! 438 00:34:31,785 --> 00:34:33,915 Gazteak, zaharrak, eta tartean dauden guztiak… 439 00:34:34,285 --> 00:34:37,285 …probintzia osoko jendea etortzen da aintzira izoztu honetara… 440 00:34:37,661 --> 00:34:39,500 …eta ez, hain zuzen, hockeyan aritzera. 441 00:34:39,870 --> 00:34:43,540 Izotzean, gurpilei iltzeak jarri behar zaizkie, trakzioa izateko. 442 00:34:43,915 --> 00:34:47,285 Izan ere, Albertan ia gauza guztiei jartzen zaizkie iltzeak. 443 00:34:47,661 --> 00:34:50,330 Jarri dituzu iltzedun botak? Begira nireak. 444 00:34:50,705 --> 00:34:54,415 Badauzkat gehiago, badaezpada ere, hauek galtzen baditut. 445 00:34:56,540 --> 00:34:59,870 Kontuz gidatu. Erne ibili. 446 00:35:00,245 --> 00:35:04,621 Ez ezazue inor hil. Pistan ez dadila odolik egon. 447 00:35:07,040 --> 00:35:09,540 Bandera zabalik dagoenean, gauzak bero-bero jartzen dira. 448 00:35:23,121 --> 00:35:27,205 Ez dago ez trofeorik, ez diru-saririk. 449 00:35:31,955 --> 00:35:37,040 Erortzea beldurgarria da, 50 motozerra zugana datozkizu eta. 450 00:35:47,705 --> 00:35:51,370 Moto ebaki horietako batean ibili nintzen behin. 451 00:35:51,745 --> 00:35:55,455 Haiek ez ziren oraingo lasterketak bezalakoak. 452 00:36:13,870 --> 00:36:16,370 Jende hori elkartu ondoren… 453 00:36:16,745 --> 00:36:20,040 …eguna bukatu, eta denak pozik joaten dira etxera… 454 00:36:21,121 --> 00:36:26,785 …eta zerbait lortu izanaren sentipenarekin geratzen zara. 455 00:36:28,285 --> 00:36:32,661 Motoaren giroan jenderik desberdinena biltzen da. 456 00:36:33,040 --> 00:36:35,205 Gogoan dut liluratuta egoten nintzela… 457 00:36:35,580 --> 00:36:38,000 …mutilak jirabiraka ikusita. 458 00:36:38,370 --> 00:36:41,000 "Aktorea" -Bihurguneetako lerratzeak, saltoak… 459 00:36:41,000 --> 00:36:41,745 Hura probatu beharra neukan. 460 00:36:43,455 --> 00:36:46,580 Familia hura, lagunartea… 461 00:36:47,205 --> 00:36:50,000 …hori ez duzu bulego batean aurkitzen. 462 00:36:52,621 --> 00:36:55,870 Ez zaizkit "Huggabug"ak gustatzen, nahiago ditut "Hippychick"ak. 463 00:36:58,040 --> 00:37:00,915 Interes komun hori… 464 00:37:01,500 --> 00:37:03,785 …zirkurako interesa bezalakoa da. 465 00:37:07,915 --> 00:37:10,870 Ongi etorri bi gurpilen eta hiru eraztunen zirkura. 466 00:37:11,245 --> 00:37:12,915 "Orange Countyko lastertasun-pista" 467 00:37:13,285 --> 00:37:17,455 Kaliforniako hegoaldea 40 urtez entretenitu du ikuskizun honek… 468 00:37:17,830 --> 00:37:20,661 …Brad Oxley zeremonia maisuaren eskutik. 469 00:37:21,040 --> 00:37:24,245 MotoGPko edo motocrosseko motoei erreparatzen badiezu… 470 00:37:24,621 --> 00:37:26,915 …asko eboluzionatu dute. 471 00:37:27,285 --> 00:37:29,745 Baina "speedway"koek, ez. 472 00:37:32,205 --> 00:37:35,330 1920ko hamarraldi bukaerako lehen txapelketatik… 473 00:37:35,705 --> 00:37:37,745 …ez da ezer aldatu. 474 00:37:39,915 --> 00:37:41,955 "Speedway" cowboyak ziren. 475 00:37:42,330 --> 00:37:43,745 Lehiaketa… 476 00:37:44,121 --> 00:37:46,415 "7 aldiz motocross txapelduna" -…supercrossa bezain arriskutsua da… 477 00:37:46,785 --> 00:37:48,121 …edo errepideko edo euripeko lasterketa bat bezain arriskutsua. 478 00:37:48,500 --> 00:37:51,415 Moto-leihaketako modurik garbiena da hori. 479 00:37:52,370 --> 00:37:54,661 4 bira obaloan… 480 00:37:55,040 --> 00:38:01,245 …transmisiorik, suspentsiorik eta frenorik gabeko moto batean. 481 00:38:11,870 --> 00:38:14,705 Speedway lehiaketa harrigarria da. Jendetzaren energia… 482 00:38:15,080 --> 00:38:18,955 Hipodromo txiki moduko batean bilduta dago dena. 483 00:38:20,580 --> 00:38:22,415 Lasterketak etengabeak dira. 484 00:38:22,785 --> 00:38:25,745 3 edo 4 minuturo lasterketa bat hasten da. 485 00:38:26,121 --> 00:38:31,080 Speedway gau batean sidecarrek ere parte hartzen dute. 486 00:38:40,285 --> 00:38:42,915 Bradek ziurtatzen du arratseko tarte honetan… 487 00:38:43,285 --> 00:38:46,540 …edonork parte har dezakeela bere motoan. 488 00:38:46,915 --> 00:38:48,915 Kontua ez da lastertasuna bakarrik. 489 00:38:49,285 --> 00:38:53,370 Gertutasuna ere hor dago, eta ez dago ezer igartezinagorik… 490 00:38:53,745 --> 00:38:54,830 …Harley Deuce baino. 491 00:38:55,455 --> 00:38:57,785 Den-dena lehiaketa da! Eta Speedway are gehiago. 492 00:38:58,205 --> 00:39:02,205 Errespetu handia diet parte hartzaileei. Ero mordo bat gara. 493 00:39:14,785 --> 00:39:17,745 Baten bat lurrera eroriko da, edo hanka hautsiko du. 494 00:39:18,121 --> 00:39:19,455 Eromena da. 495 00:39:19,870 --> 00:39:24,415 -Eromen hutsa da. -Hala izan da beti. 496 00:39:24,785 --> 00:39:29,455 Arrakasta dugu, ez dugulako Costa Mesa Speedwayn ia ezer aldatu. 497 00:39:29,830 --> 00:39:32,245 Koipeztatua eduki dugu gurpila… 498 00:39:32,621 --> 00:39:36,040 …eta erradioak moldatu ditugu martxan segi dezaten… 499 00:39:36,415 --> 00:39:38,500 …baina ez dugu gurpila berriz asmatu. 500 00:39:39,870 --> 00:39:42,621 Motoaren erabateko familia bat da. 501 00:39:43,000 --> 00:39:47,370 Motoziklismoa bizirik iraunarazi du Kaliforniako hegoaldean. 502 00:39:49,661 --> 00:39:52,285 "Moto diseinatzailea" -Roland Sands speedwayzalea da… 503 00:39:53,205 --> 00:39:55,705 …eta, gainera, "Speedway"ko txapeldun ohia da… 504 00:39:56,080 --> 00:40:00,285 …eta munduko moto diseinatzailerik onena da gaur egun. 505 00:40:03,285 --> 00:40:06,500 Nire lasterkari-karrera beherantz zihoan eta bigarren geratu nintzen… 506 00:40:06,870 --> 00:40:09,915 …eta orduantxe bukatu nuen egiten aritua nintzen moto bat. 507 00:40:10,285 --> 00:40:14,161 Harley Davidson tankerako moto gorri bat, neurrira egina, ederra. 508 00:40:14,830 --> 00:40:19,285 Bigarren gelditu izanari baino kasu gehiago egin zion jendeak motoari. 509 00:40:19,661 --> 00:40:22,205 Orduan bonbilla piztu zitzaidan. 510 00:40:22,870 --> 00:40:24,455 "Motoak, ordezko piezak" -Zerbait desberdina egin nezakeen… 511 00:40:24,830 --> 00:40:29,121 …eta gustuko zerbait egiteagatik ospetsua izan. 512 00:40:30,500 --> 00:40:32,161 Moto bat ikusi, eta pentsatzen dut: 513 00:40:32,540 --> 00:40:34,870 "Zer egin niezaioeko makina horri?" 514 00:40:37,121 --> 00:40:39,500 Roland eta bere jendea erabateko artistak dira… 515 00:40:39,870 --> 00:40:43,955 …eta era askotako bezeroentzat egiten dituzte beren motoak. 516 00:40:45,205 --> 00:40:47,661 Duela 3 urte ezagutzen dugu elkar. 4? 517 00:40:48,040 --> 00:40:51,705 4. Kontua galtzen dut. Beste izen bat duzu? 518 00:40:52,080 --> 00:40:56,080 Roland Wayne Sands. 519 00:40:56,455 --> 00:40:59,245 "Aktorea" -Country kantari baten izena dirudi… 520 00:40:59,621 --> 00:41:01,040 …baina gaizki ahoskatua. 521 00:41:01,705 --> 00:41:03,540 Hau LOKI motoa da; elkarrekin montatu dugu. 522 00:41:03,915 --> 00:41:07,870 Dena ondo pentsatuta dago. Ideia asko erabiltzen ditugu. 523 00:41:08,245 --> 00:41:10,870 Gustatu zitzaidan Mickeyk gauzak argi edukitzea. 524 00:41:11,245 --> 00:41:15,455 Bere ideiengatik da aipagarria moto hau… 525 00:41:15,830 --> 00:41:17,955 …eta bere proposamenak hor adierazita daude. 526 00:41:18,330 --> 00:41:21,785 -Ez dituzu horrelako bi ikusiko. -Ez. 527 00:41:23,785 --> 00:41:28,000 Moto paregabe baten edo beren motoa egiteko pieza bila ari direnean… 528 00:41:28,370 --> 00:41:31,245 …irudi bat dute buruan. Kontu estetiko bat da. 529 00:41:31,621 --> 00:41:33,580 Zeure estiloa sortzen duzu. 530 00:41:34,830 --> 00:41:37,285 Bere motoa berak egina duen norbaiti… 531 00:41:37,661 --> 00:41:40,915 …hura osatzen laguntzea da onena. 532 00:41:41,285 --> 00:41:42,580 Artelan bat da. 533 00:41:42,955 --> 00:41:45,285 "Musikaria" 534 00:41:45,661 --> 00:41:47,121 Ez dirudi inork hori gida dezakeenik… 535 00:41:47,500 --> 00:41:49,285 …bere diseinuagatik. 536 00:41:49,785 --> 00:41:51,661 Ez da erosotasun kontua… 537 00:41:52,040 --> 00:41:54,580 …baina ondo sentitu nahi dut motoan. 538 00:41:54,955 --> 00:41:57,370 Ez dut enbrage suizida erabiltzen, hori erraza baita. 539 00:41:57,745 --> 00:41:59,455 Martxak aldatzeko eskua mugitzea gustatzen zait. 540 00:42:00,161 --> 00:42:03,705 Bizkarra gaizki baduzu, eta atzetik zer datorkizun ikusi nahi baduzu… 541 00:42:04,080 --> 00:42:06,205 …begiratu atzera! 542 00:42:06,580 --> 00:42:10,121 Beste MotoGP estilo bat da. 543 00:42:10,500 --> 00:42:14,705 Harreman ona dugu biok grina bera dugulako. 544 00:42:15,415 --> 00:42:18,245 Hori izango da biok elkarrekin egiten dugun gauza bakarra. 545 00:42:18,621 --> 00:42:20,161 Roland oso jatorra da. 546 00:42:21,205 --> 00:42:22,415 Roland Wayne Sands. 547 00:42:27,245 --> 00:42:30,745 Rolandentzat, gida daitezkeen artelanak dira motoak. 548 00:42:32,285 --> 00:42:36,580 Nonahi, motoak tresna hutsa dira, premiazko zerbait. 549 00:42:38,661 --> 00:42:41,540 Jendeari motoak gustatzen zaizkio erabilgarriak direlako. 550 00:42:44,745 --> 00:42:46,955 Motoak gure hankak dira. 551 00:42:51,915 --> 00:42:54,540 HO CHI MINH HIRIA, VIETNAM 552 00:42:58,661 --> 00:43:02,745 Vietnamen, motoan ibiltzea grina edo biziera baino gehiago da… 553 00:43:03,121 --> 00:43:04,745 …bizitza bera da. 554 00:43:11,785 --> 00:43:14,580 Gauzak motoan garraiatzea uste baino zailagoa da. 555 00:43:19,000 --> 00:43:21,661 Motoaren aurrealdeak dar-dar egiten du, baina ohitu egiten zara. 556 00:43:26,500 --> 00:43:29,621 Harritzekoa da zertara ohitzen diren. 557 00:43:30,330 --> 00:43:34,080 Edonolako zamak eramaten dituzte motoan. 558 00:43:41,705 --> 00:43:45,830 Batzuetan tragedia bat ere ikusten duzu. 559 00:43:48,870 --> 00:43:51,245 Pixka batean zirkulazioaren kaosari begira egoten bazara… 560 00:43:51,621 --> 00:43:54,745 …halakoxe harmonia antolatu bat sumatuko duzu. 561 00:43:55,121 --> 00:43:58,705 Hori egunero gertatzea da harrigarriena. 562 00:44:02,040 --> 00:44:07,785 Horrelakoak gara, horren zaleak! Berdin zaigu zu jende xumea izatea… 563 00:44:08,161 --> 00:44:09,661 …edo kapitain pilotua! 564 00:44:10,040 --> 00:44:13,330 Zuk moto hori maite duzu. 565 00:44:14,161 --> 00:44:19,540 Eta motoenganako maitasun horrek jokabide bitxiak sortzen ditu. 566 00:44:22,621 --> 00:44:23,745 Lasterkariak erotuta daude. 567 00:44:24,121 --> 00:44:27,785 -Hala da. Zalantzarik gabe. -Horietako lasterkari batzuk… 568 00:44:28,161 --> 00:44:30,830 "Riders For Health-en sortzailea" -…sendoagoa dute borondatea… 569 00:44:31,205 --> 00:44:33,000 …bizirik irauteko sena baino. 570 00:44:34,040 --> 00:44:37,330 Leku honetan ez dago bizirik irauteko senik: 571 00:44:37,705 --> 00:44:40,330 Erzberg, Austria, burdin-meategia. 572 00:44:40,705 --> 00:44:44,955 Han egiten da jardunaldirik nekagarrienetako bat: 573 00:44:45,705 --> 00:44:47,705 "Hare Scramble Hard Enduro". 574 00:44:48,540 --> 00:44:52,000 40 herrialdetako 500 lehiakide. 575 00:44:59,040 --> 00:45:04,540 4 orduko lehiaketa. 500 metro egiten badituzu, pozik! 576 00:45:09,370 --> 00:45:12,121 Sasoian egon behar duzu, eta gaztea izan. 577 00:45:12,500 --> 00:45:17,500 Baduzu, horrela, bukatzeko aukera. Baina ni zaharra eta lodia naiz. 578 00:45:17,870 --> 00:45:20,745 Erotuta egon behar da hau egiteko. 579 00:45:22,205 --> 00:45:25,500 33 kilometroko infernuko ibilbidea. 580 00:45:35,245 --> 00:45:38,370 "Hare Scramble"n, "Ez da egia izango!" esaldia entzuten duzu… 581 00:45:38,745 --> 00:45:40,705 …8 hizkuntza desberdinetan. 582 00:45:47,370 --> 00:45:49,705 Hasierako 500 lasterkarietatik… 583 00:45:50,161 --> 00:45:52,580 …30 baizik ez dira helmugara iritsiko. 584 00:45:52,955 --> 00:45:55,121 Oso-oso latza da. 585 00:45:55,830 --> 00:45:57,000 Baina… 586 00:45:58,245 --> 00:45:59,621 …egingarria da. 587 00:46:07,161 --> 00:46:10,080 Lasterketa honek sinonimo asko ditu: 588 00:46:10,705 --> 00:46:16,785 Ahalegina, nekea, erorikoa, frustrazioa… Eta okerrena: 589 00:46:17,455 --> 00:46:18,915 Porrota. 590 00:46:24,080 --> 00:46:28,705 Bukatutakoan, hori dena ahaztu, eta hurrengo urtean pentsatzen duzu. 591 00:46:29,415 --> 00:46:31,121 Hori da Erzbergen magia. 592 00:46:33,580 --> 00:46:37,161 Helmugara iristen direnak gutxiago pozten dira garaipenaz… 593 00:46:37,540 --> 00:46:40,785 …bizirik irauteaz baino. 594 00:46:44,000 --> 00:46:48,785 Lasterkari batzuentzat, traba okerrenak ez daude pistan. 595 00:46:51,415 --> 00:46:53,621 Itzuli gara! Nire hurrengo gonbidatuak… 596 00:46:54,000 --> 00:46:57,705 …bi urrezko domina irabazi ditu emakumezko motocross "X-Games"etan… 597 00:46:58,080 --> 00:47:03,121 …historiako lehen lasterkari gor profesionala da. 598 00:47:03,500 --> 00:47:07,161 Txalo bero bat Ashley Fiolek-i, 21 urte, eta haren aita Jimi. 599 00:47:13,745 --> 00:47:19,121 Ez entzutea eragozpen bat izango da lasterkari profesional batentzat. 600 00:47:19,500 --> 00:47:21,330 Eragozpen txiki bat da. 601 00:47:21,705 --> 00:47:26,661 Nire lerroari eutsi behar diot, pistan talka ez egiteko. 602 00:47:27,040 --> 00:47:31,955 Baina pistatik kanpo abantaila da, niri buruzko esamesak ez entzuteko. 603 00:47:32,540 --> 00:47:33,955 Horrek laguntzen du. 604 00:47:34,500 --> 00:47:36,121 Hori… 605 00:47:36,500 --> 00:47:38,455 Asko pozten gara. 606 00:47:41,580 --> 00:47:44,500 "Britainiar Columbia, Kanada" 607 00:47:45,285 --> 00:47:47,080 Ez dago munduan… 608 00:47:47,455 --> 00:47:50,415 …motoziklismoa baino kirol hoberik… 609 00:47:50,785 --> 00:47:52,621 …familiako jardueraren aldetik. 610 00:47:53,000 --> 00:47:55,580 Kanpinean joan zaitezke… 611 00:47:56,245 --> 00:47:59,540 …motoan ibili, eta ondo pasa. Ez duzu lehiatu beharrik. 612 00:48:10,540 --> 00:48:12,621 Bi urterekin… 613 00:48:13,000 --> 00:48:17,080 …Ashley nire motoaren atzealdean zihoan, eta emaztea quad batean. 614 00:48:18,870 --> 00:48:22,661 Gogoan dut beti aitarekin esertzen nintzela aurrean… 615 00:48:23,040 --> 00:48:26,785 …eta basoa zeharkatzen genuela ordu askoan. 616 00:48:36,785 --> 00:48:42,205 Orain motoan elkarrekin berriz. Lehen aldiz, 50 urte betez gero. 617 00:48:44,245 --> 00:48:49,705 Orain ez da oso dibertigarria, berak aise irabazten baitit. 618 00:48:50,205 --> 00:48:51,330 Ezta? 619 00:49:22,121 --> 00:49:23,540 Ashleyk motoak besterik ez ditu buruan. 620 00:49:23,915 --> 00:49:26,580 Familiako ekintza denez, elkarrengandik gertu gaude. 621 00:49:26,955 --> 00:49:29,745 Oraindik ere horretan gabiltza. Gazte asko ikusten ditut horrela. 622 00:49:30,121 --> 00:49:33,245 Familiaren batasuna ez dator lehiatik… 623 00:49:33,621 --> 00:49:36,830 …elkarrekin bidaiatzetik, elkarrekin egotetik… 624 00:49:37,205 --> 00:49:39,661 …eta elkarlanean aritzetik baizik. 625 00:49:47,415 --> 00:49:50,245 Igandetan, moto bat igotzen dut kamioiko atzealdera… 626 00:49:50,621 --> 00:49:53,245 …eta berdin zait lurrezko bidea, hondar pista, mendia… 627 00:49:53,621 --> 00:49:55,621 …autobidea eta dena delakoa izatea. 628 00:49:56,000 --> 00:49:58,330 "7 aldiz motocross txapelduna" -Neure-neure zera batean ari naiz. 629 00:49:58,705 --> 00:50:01,245 Sentipen hori… 630 00:50:01,621 --> 00:50:03,330 …ez duzu beste ezertan aurkitzen. 631 00:50:04,705 --> 00:50:07,915 Haizeak eta lastertasunak gainezka egiten dizu. 632 00:50:08,285 --> 00:50:10,040 Gertakizunen sinfonia bat da… 633 00:50:10,415 --> 00:50:13,245 "Artista" -…eta osorik zatika baino hobea da. 634 00:50:29,245 --> 00:50:34,080 Motoziklismoan badago mota bat beste guztiak baino… 635 00:50:34,455 --> 00:50:37,121 …lehiakide eta zale gehiago erakartzen dituena. 636 00:50:37,500 --> 00:50:41,455 Gizon-emakumeak, seme-alabak, ahaideak eta lagunak… 637 00:50:41,915 --> 00:50:45,621 Estatu Batu osoan zehar aurkituko dituzu motocross pistetan. 638 00:50:46,161 --> 00:50:48,915 Motocrossa, eta orain supercrossa… 639 00:50:49,285 --> 00:50:51,745 …bat datoz estatubatuar askoren zaletasunarekin. 640 00:50:52,121 --> 00:50:53,161 Estatubatuarrek atsegin dituzte… 641 00:50:53,540 --> 00:50:55,830 "5 aldiz motocross txapelduna" -…gauza basati eta gogor samarrak. 642 00:50:56,205 --> 00:50:58,330 Kirol hau, motocrossa, ona da… 643 00:51:10,580 --> 00:51:12,955 "Motocross lasterkari profesionala" -…umeentzat. 644 00:51:13,330 --> 00:51:17,870 Arriskutsua da, min har dezakezu, baina merezi du, asko ematen baitu. 645 00:51:19,415 --> 00:51:21,500 Motoziklismoa gure arteko lotura da… 646 00:51:21,870 --> 00:51:24,745 …gure abentura konpartitua… 647 00:51:25,121 --> 00:51:29,415 …horregatik transmititu diet umeei, haiekin batera ibil naitekeelako. 648 00:51:29,785 --> 00:51:33,245 Ikusten dituzunean, zu zeu ibilian baino gehiago hunkitzen zara. 649 00:51:33,621 --> 00:51:37,500 Ume hauetako batzuek berak baino kasko handiagoak dituzte. 650 00:51:45,705 --> 00:51:47,205 Gaixotasun bat da. 651 00:51:47,580 --> 00:51:51,370 Gaixotu orduko, ezin zara sendatu. 652 00:51:52,080 --> 00:51:55,000 Motocrossaren hobbya oso serio hartzen dutenak… 653 00:51:55,370 --> 00:51:57,785 …Sacramento inguruan biltzen dira… 654 00:51:58,161 --> 00:52:00,040 …Hangtownen, Kalifornian… 655 00:52:00,415 --> 00:52:03,915 …"AMA Outdoor Motocross Series" egiten baita han. 656 00:52:05,040 --> 00:52:07,540 Lehenengo bi egunak zaleentzat dira. 657 00:52:07,915 --> 00:52:13,080 Zaharrak eta gazteak nonahitik datoz elkarren lehian aritzeko. 658 00:52:13,785 --> 00:52:15,540 Hauetako zein mutiko izango da… 659 00:52:15,915 --> 00:52:18,040 "AMAko lasterkari mitoa" -…hurrengo nazio-txapelduna? 660 00:52:18,415 --> 00:52:20,915 Hemen egon liteke, auskalo. 661 00:52:21,455 --> 00:52:23,455 Azken eguna profesionalentzat da… 662 00:52:23,830 --> 00:52:26,870 …emakumezko motocross profesionala barne. 663 00:52:27,245 --> 00:52:29,870 "Motocross lasterkari profesionala" -Motocrossa gustatzen zait gehien. 664 00:52:30,245 --> 00:52:34,621 Lasterketa da nire grina, lanbide edo zaletasun gisa. 665 00:52:39,370 --> 00:52:43,580 Courtney Duncanek irabazi egin zuen bere lehen jarduera profesionalean. 666 00:52:44,830 --> 00:52:48,661 Noizbait gizonen AMAn lehiatu nahi nuke. 667 00:52:49,245 --> 00:52:53,415 Hau nire lehen urtea eta nire lehen moto handia da. Hunkituta nago. 668 00:52:54,915 --> 00:52:57,415 Denentzat, lasterketarik garrantzitsuena… 669 00:52:57,785 --> 00:53:02,205 …gizonezkoen 450 cc kategoria da; horko heroiak dira Ryan Villopoto… 670 00:53:02,580 --> 00:53:06,285 …Ryan Dungey eta James Stewart. 671 00:53:08,370 --> 00:53:10,500 Ospitalera joan nintzen Jamesen bila… 672 00:53:10,870 --> 00:53:12,161 …eta nire motoan eraman nuen… 673 00:53:12,540 --> 00:53:15,161 …bera etxera eraman aurretik. Bi egun zituen. 674 00:53:15,540 --> 00:53:17,540 Bira bat egitera joan ginen. 675 00:53:18,121 --> 00:53:20,870 Emazteari hura erokeria iruditu zitzaion, baina… 676 00:53:21,245 --> 00:53:24,080 Bihar irabazten badut, denok irabaziko dugu. 677 00:53:24,455 --> 00:53:25,955 Hau diot… 678 00:53:26,330 --> 00:53:28,580 …nire familia nire baitakotzat eduki dudalako beti. 679 00:53:29,040 --> 00:53:32,915 Irabazten dudan bakoitzean, gurasoak irudikatzen ditut podioan. 680 00:53:35,870 --> 00:53:38,285 12-13 urterekin bere familia mantentzen zuen. 681 00:53:38,661 --> 00:53:40,285 Lasterketa bakoitza dolar bat zen. 682 00:53:40,661 --> 00:53:42,540 Orduan ez geneukan karabanik. 683 00:53:43,121 --> 00:53:46,080 Arrakasta izaten hasi ginenean etorri zen karabana. 684 00:53:48,000 --> 00:53:49,870 Hazi bazara… 685 00:53:50,245 --> 00:53:53,455 …aurrera egiteko irabazi beharrez, zaila da pentsaera hori aldatzea. 686 00:53:53,830 --> 00:53:57,455 Oso zaila egiten zait irabazteko asmorik gabe irtetea. 687 00:53:58,955 --> 00:54:03,500 "Hangtown Motocross" bi moto dira, 35 minutukoa bakoitza. 688 00:54:03,870 --> 00:54:07,000 Kirolik zorrotzenetako bat da. 689 00:54:07,370 --> 00:54:09,705 James irteera lerroan jartzen den bakoitzean… 690 00:54:10,080 --> 00:54:13,455 …munduko kirolaririk onenekin lehiatzen da. 691 00:54:14,080 --> 00:54:17,745 Lehenengo bihurgunean kokatzeko lasterketa paregabea da. 692 00:54:18,121 --> 00:54:21,580 Zezenen aurrean korrika egitea bezalakoa da. 693 00:54:39,415 --> 00:54:41,370 James bi motoetan izan zen "holeshot". 694 00:54:42,330 --> 00:54:45,745 Bera izango da motoan ibilitako gizonik talentudunena. 695 00:54:46,121 --> 00:54:50,785 James Stewarten gorputzean egotea gustatuko litzaidake… 696 00:54:51,161 --> 00:54:53,540 …bera sentitzen ari dena eta bere abiadura sentitzeko. 697 00:55:20,661 --> 00:55:23,705 Motocross lasterketa batean inor ez da esertzen. 698 00:55:24,080 --> 00:55:26,161 Lehiaketa-aurpegia dakarte denek. 699 00:55:51,330 --> 00:55:53,540 70 minutuz gelditu gabe borrokatzen dira. 700 00:55:54,205 --> 00:55:58,245 10 metroko altueran bakarrik aska daitezke. 701 00:56:07,415 --> 00:56:10,080 James gogor borrokatu zen, baina hirugarrena bukatu zuen… 702 00:56:10,455 --> 00:56:13,040 …hura Ryan Villopotoren eguna zelako. 703 00:56:24,370 --> 00:56:28,661 Ziztu biziko eguna. Motoen zarata, lehia basatia! 704 00:56:29,040 --> 00:56:32,705 Nolanahi ere, komunitate giroa dago. 705 00:56:33,705 --> 00:56:36,540 Pistan familia giroa dago. 706 00:56:36,915 --> 00:56:40,870 "Freestyle"koek ere familia eta umeak dituzte. 707 00:56:41,245 --> 00:56:45,205 Ezagutuko ez bazenitu, ez zenuke usteko, beren erokeriak ikusita. 708 00:56:45,580 --> 00:56:48,621 Muturreko kirolariak "hooligan"ak garela uste du jendeak… 709 00:56:49,000 --> 00:56:50,455 …baina hori da nik familian egiten nuena. 710 00:56:50,830 --> 00:56:53,500 Aitari eta osabei izugarri gustatzen zitzaien. 711 00:56:53,870 --> 00:56:57,370 Amari ere bai. Motoak kanpinera eramaten genituen. 712 00:56:59,915 --> 00:57:01,080 Kaixo! 713 00:57:04,415 --> 00:57:07,785 Eskerrik asko Nitrora etortzeagatik! 714 00:57:08,330 --> 00:57:12,415 Travis Pastrana ospetsua da motocrossen. 715 00:57:12,785 --> 00:57:16,915 Era asko diziplinatan lehiatzen da: Motocrossetik freestylera… 716 00:57:17,285 --> 00:57:21,285 …eta "Nitro Circus" ikuskizunean bildu ditu orain bere grinak. 717 00:57:21,661 --> 00:57:23,955 "Nitro Circus"ek 1980ko hamarraldia faltan daukan… 718 00:57:24,330 --> 00:57:26,370 …jende guztia biltzen du. 719 00:57:26,745 --> 00:57:28,870 Gauza berriak probatu nahi dituen jendea. 720 00:57:29,745 --> 00:57:32,745 "Nitro Circus" harrimenezko bi ordu dira. 721 00:57:33,370 --> 00:57:36,000 Denetik ikusiko duzu airean hegan… 722 00:57:37,121 --> 00:57:39,285 …baita Travisen emaztea ere, Lyn-Z. 723 00:57:42,661 --> 00:57:44,500 Gure sormena honetan datza: 724 00:57:44,870 --> 00:57:49,000 Ez gara golfaria, golf pilota baizik, eta zuloan sartuko gara. 725 00:57:49,370 --> 00:57:51,285 Txarra, bestela! 726 00:57:54,870 --> 00:57:57,330 Travisek arriskurako duen zaletasunak… 727 00:57:57,705 --> 00:58:00,870 …fruitu onak eman dizkio. 728 00:58:07,161 --> 00:58:09,621 Travis "Motocross freestyle"ko aitzindaria izan zen… 729 00:58:10,000 --> 00:58:15,830 …4 aldiz izan da rally txapelduna eta NASCARen lehiatu izan da. 730 00:58:17,870 --> 00:58:20,121 Baina Travis lasterkari huts bat baino gehiago da. 731 00:58:20,500 --> 00:58:23,370 "Pastranatarren etxea" -Familia-gizona ere bada… 732 00:58:23,745 --> 00:58:26,285 …bere familia batere konbentzionala ez izan arren. 733 00:58:28,121 --> 00:58:30,161 Horrelakoa da gure familia. 734 00:58:31,285 --> 00:58:33,745 Lyn-Z, Travisen emaztea, skater profesionala da. 735 00:58:34,121 --> 00:58:37,330 Eta, Travisek bezala, urrezko dominak irabazi zituen X-Gamesetan. 736 00:58:37,705 --> 00:58:39,870 Skatea arriskutsuagoa dela uste dut. 737 00:58:40,285 --> 00:58:42,785 -Zuk patinatzen baduzu, bai. -Aizu! 738 00:58:43,915 --> 00:58:47,000 Travis eta Lyn-Z ez dira maiz egoten etxean, baina han daudenean… 739 00:58:47,370 --> 00:58:49,540 …lagunak etengabe joaten zaizkie bisitan. 740 00:58:50,040 --> 00:58:53,785 Gaur Doug Henry etorri da, AMA Hall of Fame-ko lasterkari ospetsua. 741 00:58:54,621 --> 00:58:56,500 Doug 3 aldiz izan da motocross txapelduna. 742 00:58:57,621 --> 00:59:02,870 Bizkarra bi aldiz hautsi, eta elbarri geratu zen gerritik behera. 743 00:59:04,785 --> 00:59:07,580 Miresten dut nola egokitu den. 744 00:59:07,955 --> 00:59:09,205 Erakutsi dit… 745 00:59:09,580 --> 00:59:11,540 …bizitzak gauzak ematen dizkizula… 746 00:59:11,915 --> 00:59:13,330 …baina segundo batean dena alda daitekeela. 747 00:59:13,705 --> 00:59:15,500 Baina ez duzu atzera begiratu behar… 748 00:59:15,870 --> 00:59:17,080 …eta ez duzu ezertaz damutu behar. 749 00:59:17,455 --> 00:59:21,330 Zure bizitza hobetu, eta aurrera segitu behar duzu. 750 00:59:22,285 --> 00:59:25,205 Bizitzan gauza asko gertatzen dira… 751 00:59:25,580 --> 00:59:27,245 …eta ezin dugu ezer egin… 752 00:59:27,621 --> 00:59:30,080 "Ama Hall Of Fameko lasterkaria" -…gertatzen zaiguna kontrolatzeko. 753 00:59:30,455 --> 00:59:32,870 Baina irribarre egiten jarraitzeko… 754 00:59:33,245 --> 00:59:37,080 …eta gauzak hobetzeko modua aurki dezakegu. 755 00:59:37,455 --> 00:59:38,870 Bizitza ez da perfektua. 756 00:59:39,245 --> 00:59:43,580 Beraz, diberti gaitezen. Eta dibertitzeko gure modua… 757 00:59:43,955 --> 00:59:45,121 …motoan ibiltzea da. 758 00:59:50,745 --> 00:59:53,540 Berak diseinatutako motoan ibiltzen da Doug. 759 00:59:53,915 --> 00:59:56,870 Besoekin kontrolatzen du motoa… 760 00:59:57,415 --> 01:00:00,455 …besoekin martxak, eta eskuekin frenoa. 761 01:00:07,000 --> 01:00:09,330 Txikitan, lagunekin basoan ibiltzen nintzenean… 762 01:00:09,705 --> 01:00:12,705 …Doug Henry izatea zen nire ametsa. 763 01:00:13,330 --> 01:00:17,955 Doug zen nire inspiraziorik handiena. Nire heroia. 764 01:00:30,500 --> 01:00:32,330 Travis ni baino azkarragoa da. 765 01:00:32,705 --> 01:00:34,415 Zaurituta dagoen arren, bera azkarragoa da. 766 01:00:34,785 --> 01:00:38,121 Noizbait maila berean egongo gara berriz. 767 01:00:38,705 --> 01:00:41,040 Ez dut berriro lasterketan ibiltzeko medikuaren baimenik… 768 01:00:41,415 --> 01:00:44,205 …baina Doug Henry etxera etortzen bada, lasterketan ariko naiz. 769 01:01:12,161 --> 01:01:16,580 Motoaren gainean bizi naiz. Hori da nire grina. Ez dakit azaltzen. 770 01:01:16,955 --> 01:01:19,745 Galdu egiten naiz. Ihes egiten diet gauza guztiei. 771 01:01:28,040 --> 01:01:31,540 Motoan zabiltzan egun bakoitza gozamen hutsa da. 772 01:01:32,870 --> 01:01:37,661 Travis Pastranarekin zoazenean, apar-igerilekuan bukatzen duzu. 773 01:01:40,915 --> 01:01:44,580 Travis, poliki joan behar duzu… 774 01:01:45,080 --> 01:01:48,121 -…eta gero zaldi-jauzia egin. -Zaldi-jauzia goitik? 775 01:01:48,500 --> 01:01:51,661 Fisikako legeen arabera, hori ezin da egin. 776 01:01:52,040 --> 01:01:53,915 Hori entzuna daukat. 777 01:01:54,285 --> 01:01:57,161 Munduan jende gutxiri esan diezaiokezu… 778 01:01:57,540 --> 01:02:00,955 …"hori ezin da", eta haiek, hala ere, horretan tematuko dira. 779 01:02:01,330 --> 01:02:03,870 Horregatik miretsi izan dut beti Doug: 780 01:02:04,245 --> 01:02:05,785 "Lortuko dut" esaten baitu. 781 01:02:07,205 --> 01:02:08,870 Poliki, Doug! 782 01:02:16,330 --> 01:02:17,580 Bai! 783 01:02:18,161 --> 01:02:20,285 Bai! 784 01:02:20,870 --> 01:02:22,870 Horregatik da nire heroia! 785 01:02:23,245 --> 01:02:25,745 Fisikoki hori ezinezkoa da! 786 01:02:26,121 --> 01:02:28,040 Nik ez dakit hori egiten! 787 01:02:29,830 --> 01:02:32,285 Inoiz ez zait bururatu hori egitea. 788 01:02:32,661 --> 01:02:38,000 -"Backflip"en ondoren, "frontflip". -Ondo atera da eta. 789 01:02:38,370 --> 01:02:40,915 Egin dezake, bai. 790 01:02:51,161 --> 01:02:52,330 Primeran! 791 01:02:53,580 --> 01:02:55,580 Esan dizut! 792 01:02:56,785 --> 01:02:58,580 Hori aparta izan da! 793 01:03:01,040 --> 01:03:02,955 Zer moduz "frontflip" hori? 794 01:03:03,330 --> 01:03:05,455 Beldurgarria da, ez baituzu ezer ikusten. 795 01:03:06,330 --> 01:03:08,205 -Baina ondo egon da. -Oso ondo. 796 01:03:08,580 --> 01:03:10,785 Zeure buruaz fidatu behar duzu. 797 01:03:11,161 --> 01:03:14,330 Zalantzarik gabe, probarik gabe, joan eta eman! 798 01:03:14,705 --> 01:03:17,245 Irakasle ona dut, bai horixe. 799 01:03:20,415 --> 01:03:23,621 Eromenaren eta gorenaren arteko muga etengabeko eboluzioan dago… 800 01:03:24,000 --> 01:03:27,705 …gizonaren eta makinaren arteko harremanari dagokionez. 801 01:03:29,415 --> 01:03:33,870 Motoak material puskak besterik ez dira… 802 01:03:34,245 --> 01:03:36,245 …baina batzuetan badirudi… 803 01:03:36,621 --> 01:03:39,705 …bizirik daudela… 804 01:03:40,080 --> 01:03:41,540 …eta lagundu diezazuketela… 805 01:03:41,915 --> 01:03:44,745 "Honda MotoGPko pilotu ofiziala" -…edo etxera haiek zu eraman. 806 01:03:55,285 --> 01:03:58,370 Garaipenaren eta hondamenaren arteko lerro fin hori… 807 01:03:58,745 --> 01:04:02,000 …izan zen MotoGPko denboraldiaren ezaugarria. 808 01:04:09,455 --> 01:04:11,080 Austingo Grand Prix-en ondoren… 809 01:04:11,455 --> 01:04:14,500 …Dani Pedrosak Espainian eta Frantzian irabazi zuen… 810 01:04:14,870 --> 01:04:18,245 …eta oraingo txapeldunak, Jorge Lorenzok, Katalunian irabazi zuen. 811 01:04:19,000 --> 01:04:22,785 Bazirudien 3 gizon lehiatuko zirela titulua eskuratzeko, baina… 812 01:04:23,161 --> 01:04:27,415 …Holandako entrenamenduan Lorenzok eroriko izugarri bat izan zuen. 813 01:04:31,830 --> 01:04:33,245 Lepauztaia larriki hautsi… 814 01:04:33,621 --> 01:04:36,705 …eta metalezko xafla bat eta 6 torloju jarri behar izan zizkioten. 815 01:04:37,745 --> 01:04:41,161 Zaila da osorik eutsi eta minik ez hartzea. 816 01:04:41,540 --> 01:04:44,121 Gogorra da horrelako mailukada bat hartzea. 817 01:04:48,705 --> 01:04:50,830 Pedrosak ere lepauztaia hautsi zuen… 818 01:04:51,205 --> 01:04:53,285 …Alemaniako Grand Prixen. 819 01:04:55,330 --> 01:04:57,580 Gorputzak halakoxe oroimen bat du… 820 01:04:57,955 --> 01:05:02,455 …eta oinazea bizi-bizia denean… 821 01:05:02,830 --> 01:05:04,330 …gorputza onik eusten saiatzen da. 822 01:05:04,705 --> 01:05:08,330 Bitartean, Márquez behin eta berriz erortzen zen. 823 01:05:20,830 --> 01:05:23,205 Baina, nola edo hala, altxa egiten zen aldiko… 824 01:05:23,580 --> 01:05:26,161 …zauri larririk gabe. 825 01:05:26,830 --> 01:05:31,415 Pedrosa eta Lorenzo zaurituta, atea zabal-zabalik zeukan Márquezek. 826 01:05:32,128 --> 01:05:34,785 Grand Prix bateko bigarren garaipena. 827 01:05:35,161 --> 01:05:38,955 Koadrozko bandera zabalik dago. Marc Márquez Alemanian irabazle! 828 01:05:39,661 --> 01:05:42,745 Adituen harridurarako, 20 urteko espainiarra… 829 01:05:43,121 --> 01:05:47,000 -…sailkapenaren gorenera iritsi da. -Ez nuen espero… 830 01:05:47,370 --> 01:05:49,745 "Honda MotoGPko pilotu ofiziala" -…8 lasterketen ondoren buru izatea. 831 01:05:50,621 --> 01:05:53,040 Lehenengo lasterketan, Laguna Secan… 832 01:05:53,415 --> 01:05:56,080 …Márquez muga-mugan zebilen, inoiz baino gehiago. 833 01:05:56,455 --> 01:06:00,205 Márquezek Rossi du aurrean. 834 01:06:00,580 --> 01:06:04,080 Arriskatuko al da Márquez bere lehiakidea aurreratzen? 835 01:06:07,661 --> 01:06:11,830 Bihurgune barrutik aurreratu dio. 836 01:06:12,705 --> 01:06:14,205 Marc azkarragoa izatea espero genuen… 837 01:06:14,580 --> 01:06:17,455 "Honda MotoGPko pilotu ofiziala" -…baina ez hain bizkor. 838 01:06:17,830 --> 01:06:22,915 Laguna Secan, Indianapolisen, eta Txekiar Errepublikan irabaziz… 839 01:06:23,285 --> 01:06:26,455 …Márquezek 4 aldiz segidan garaitu zuen. 840 01:06:26,830 --> 01:06:31,121 -Baina Lorenzok irabazi nahi zuen. -Márquez barrualdera ziztu bizian! 841 01:06:31,500 --> 01:06:34,415 Márquez eusten ari zaio! Ez du amore ematen! 842 01:06:34,785 --> 01:06:38,540 Lorenzok ba al du aukerarik, orain barruan egonik? 843 01:06:39,205 --> 01:06:42,330 Jorge Lorenzok lortuko du! 844 01:06:42,705 --> 01:06:46,455 Jorge Lorenzok gudu handi bat irabazi du Silverstonen! 845 01:06:46,830 --> 01:06:49,705 Nolanahi ere, Australiako Grand Prix-i begira… 846 01:06:50,080 --> 01:06:52,705 …Márquezek ia ziurtatua zeukan titulua… 847 01:06:53,661 --> 01:06:56,540 …harik eta nahitaezko geldialdi bat huts egin zuen arte. 848 01:06:56,915 --> 01:06:58,540 Márquezek lasterketan jarraitu du. 849 01:06:58,915 --> 01:07:01,285 Marc Márquezek pistan segitzen du! 850 01:07:01,661 --> 01:07:06,285 Sinestezina da, baina Márquezek bira bat gehiago egin du! 851 01:07:07,040 --> 01:07:10,830 Hutsegite horregatik Márquez lasterketatik deskalifikatu zuten. 852 01:07:11,580 --> 01:07:15,500 Marc Márquezek ez du puntu bakar bat irabazi, Lorenzo irabazle! 853 01:07:15,870 --> 01:07:22,370 2013ko Munduko Txapelketan edonor izan daiteke orain irabazlea. 854 01:07:23,000 --> 01:07:25,705 Márquezek ez zuen punturik irabazi, eta Lorenzok irabazi zuen. 855 01:07:26,370 --> 01:07:30,121 MotoGPko txapelketa berriz jokoan zegoen. 856 01:07:30,500 --> 01:07:35,661 Valentziako azken lasterketan erabakiko zen dena. 857 01:07:36,500 --> 01:07:39,661 Pentsatu behar da motoak badituela… 858 01:07:40,040 --> 01:07:41,705 …beste erabilera batzuk… 859 01:07:42,080 --> 01:07:44,661 "Riders For Health-en sortzailea" -…zirraraz haragokoak. 860 01:07:45,040 --> 01:07:49,500 Landaldeko herri batera laguntza medikua eraman nahi baduzu… 861 01:07:49,870 --> 01:07:52,785 …lasterketa bat edo munduko txapelketa irabazi ordez… 862 01:07:53,161 --> 01:07:56,455 …motoa oso tresna ona da. 863 01:07:57,785 --> 01:08:01,121 MotoGP ez da titulua lortzeko lehia hutsa. 864 01:08:01,621 --> 01:08:05,455 Kausa on baten alde elkartzen den komunitate bat da. 865 01:08:06,245 --> 01:08:10,455 Randy Mamola, GPko mito bat, enkante bat gidatzen ari da… 866 01:08:10,830 --> 01:08:15,205 …Riders for Healthl-entzat; duela 25 urteko ongintzako elkarte bat. 867 01:08:15,580 --> 01:08:17,785 Ingalaterrako Ana printzesaren laguntzaz… 868 01:08:18,161 --> 01:08:22,040 …Randyk eta Barry eta Andrea Coleman sortzailekideek… 869 01:08:22,415 --> 01:08:26,500 …dirua biltzen dute gaixotasunen aurka motoak eramateko… 870 01:08:26,870 --> 01:08:28,785 …landaldeko Afrikara. 871 01:08:29,161 --> 01:08:31,000 Afrikako 7 herrialdetan gaude… 872 01:08:31,580 --> 01:08:34,245 "MotoGPko 57 podium" -…eta 1.100 edo 1.200 moto ditugu… 873 01:08:34,621 --> 01:08:38,245 -…herrialde horietan. -Motoziklismoak urte hauetan duen… 874 01:08:38,621 --> 01:08:39,830 …irudi onari esker… 875 01:08:39,831 --> 01:08:40,915 "Riders for Health-en sortzailea" 876 01:08:40,915 --> 01:08:42,621 …gobernuek deitzen digute, hau esanez: 877 01:08:43,000 --> 01:08:45,705 "Lehiaketako motoziklismoa, lagundu". 878 01:08:46,285 --> 01:08:49,580 "Zuen laguntza behar dugu oraindik lortu ez duguna lortzeko". 879 01:08:52,580 --> 01:08:55,330 Zambia, Afrika 880 01:09:02,121 --> 01:09:07,080 Industria-iraultza ez zen Afrikara iritsi. 881 01:09:07,455 --> 01:09:10,500 Afrikatik gauzak eraman, bai, baina inork ez zuen ezer ekartzen. 882 01:09:11,540 --> 01:09:17,000 Makinak eta garapenerako tresneria ez ziren sekula iritsi. 883 01:09:17,705 --> 01:09:20,000 Eskolak dauzkagu, eta han irakasten diegu. 884 01:09:20,370 --> 01:09:24,455 Baina afrikarrek ez dute nahi guk gauzak beren ordez egitea. 885 01:09:24,830 --> 01:09:28,540 Berek egin nahi dituzte, eta eskua eta tresnak eman behar zaizkie. 886 01:09:29,870 --> 01:09:35,285 Garraio arazo batengatik existitzen da polioa munduan… 887 01:09:35,661 --> 01:09:38,580 …ez txertorik ez dagoelako. 888 01:09:39,370 --> 01:09:43,121 Emakume kopuru ikaragarri bat erditzean hiltzen da… 889 01:09:43,500 --> 01:09:46,500 …inork ezin dielako lagundu. 890 01:09:50,121 --> 01:09:51,161 Zambian, biztanleen %70… 891 01:09:51,540 --> 01:09:54,080 "Mediku ofiziala, Kolomo barrutia" -…landaldean bizi da. 892 01:09:55,080 --> 01:09:59,785 Osasun zerbitzuak jendearengana eraman behar dira, nahitaez. 893 01:10:00,161 --> 01:10:01,915 "Lehen hezkuntzako eskola" 894 01:10:08,415 --> 01:10:12,785 Motoak iritsi aurretik ezin ginen jendearengana iritsi… 895 01:10:12,786 --> 01:10:14,080 "Ingurumen osasuneko teknikaria" 896 01:10:14,455 --> 01:10:18,580 …eta gaixotasunak aurrera egiten ari ziren. 897 01:10:23,745 --> 01:10:25,830 Kasuak gutxitzea lortu dugu. 898 01:10:26,205 --> 01:10:30,245 Orain hilean bizpahiru kasu besterik ez dugu. 899 01:10:30,621 --> 01:10:36,040 Lehen, hilean 10 edo 20 malaria kasu izaten genituen. 900 01:10:49,330 --> 01:10:51,500 Orain gozatu egiten dut lanaz. 901 01:10:51,870 --> 01:10:56,540 Motoa iritsi aurretik, alde egiteko asmoa nuen… 902 01:10:56,915 --> 01:11:04,330 …ezin bainion jendeari espero zituen zerbitzuak eskaini. 903 01:11:12,161 --> 01:11:16,121 Gure motoak matxurarik gabe edukiz… 904 01:11:16,500 --> 01:11:23,245 …Afrikako osasun zerbitzu ibiltarien egoera alda dezakegu. 905 01:11:24,785 --> 01:11:30,080 Motoz, Derrickek 300 paziente ikus ditzake egunean. 906 01:11:35,915 --> 01:11:38,121 Biziak salbatzeaz gainera… 907 01:11:38,500 --> 01:11:41,080 …eta Afrikako osasun egoera aldatzeaz gainera… 908 01:11:41,540 --> 01:11:44,785 …motoak bi gurpileko gidari ospetsu bihurtu du Derrick. 909 01:11:45,161 --> 01:11:48,830 Ezaguna dute nire motoaren hotsa. 910 01:11:49,205 --> 01:11:53,080 Etxean daudenak nire motoa entzun… 911 01:11:53,455 --> 01:11:57,040 …egiten ari direna utzi, eta postura hurbiltzen dira. 912 01:12:02,705 --> 01:12:04,830 Haientzat, izar handi bat naiz. 913 01:12:05,705 --> 01:12:07,000 Bai. 914 01:12:10,661 --> 01:12:14,370 Niretzat, motoan ibiltzea da… 915 01:12:14,745 --> 01:12:17,745 …motoan noanean bakarrik azal dezakedan zerbait. 916 01:12:18,121 --> 01:12:19,955 Ez eserita nagoenean! 917 01:12:25,785 --> 01:12:30,161 Afrikan, motoaren pertzeptzioa tankeratzen hasi baizik ez da egin. 918 01:12:30,745 --> 01:12:34,915 Baina munduko beste leku batzuetan gatazka-sorburu bat da motoa. 919 01:12:37,330 --> 01:12:39,621 Politikaren aro honetan… 920 01:12:40,000 --> 01:12:42,915 …ingurumen-arazoekin eta zibilizazio inbaditzailearekin… 921 01:12:43,540 --> 01:12:46,830 …gero eta zailagoa da motoan ibiltzeko leku bat aurkitzea. 922 01:12:47,415 --> 01:12:49,330 Zurea dela esan dezakezun leku bat. 923 01:12:52,080 --> 01:12:55,540 Egunkarian irakurri nuen… 924 01:12:55,915 --> 01:12:58,161 …gure motocross pista itxi behar zigutela. 925 01:12:58,540 --> 01:13:01,370 Leku hori, "Zaca Station", gertu daukat eta asko atsegin dut. 926 01:13:01,870 --> 01:13:05,080 7 urte daramatza han. Maiz joaten naiz hara… 927 01:13:05,455 --> 01:13:08,455 …eta nire lagunek han erakutsi zieten nire umeei motoan ibiltzen. 928 01:13:11,661 --> 01:13:15,415 Zaca ez bageneuka, 2 orduko bidea egin behar nuke Pairu-raino. 929 01:13:15,415 --> 01:13:17,955 "Lasterkaria" 930 01:13:20,000 --> 01:13:22,870 Zure umeen poza ikusten duzu… 931 01:13:23,245 --> 01:13:26,285 "Lasterkaria" -…erori gabe ibiltzea lortzean… 932 01:13:26,955 --> 01:13:30,455 …edo lehen jauzia egitean: "Hegan egin dut, ama!" 933 01:13:33,121 --> 01:13:36,621 Pozik ikusten dut jendea irribarrez etxera joaten. 934 01:13:37,040 --> 01:13:38,870 Horrek eguna pozten dit. 935 01:13:39,245 --> 01:13:40,415 Hori da nire bizitza. 936 01:13:40,785 --> 01:13:43,500 Hori egitea gustatzen zait. 937 01:13:46,830 --> 01:13:49,621 Zaca Station kutsadura akustikoagatik ixteko mehatxuak… 938 01:13:50,000 --> 01:13:53,500 …bultzatu zuen Carlin hurrengo lasterketan arriskatzera… 939 01:13:53,870 --> 01:13:56,705 …zaratarik egiten ez duen moto batean ibiliz. 940 01:13:57,661 --> 01:14:01,370 Moto zeharo elektriko bat. 941 01:14:02,285 --> 01:14:04,285 Badaude bateriako ibilgailu elektrikoak. 942 01:14:04,661 --> 01:14:07,245 "Lightning Motorcycles-en jabea" -Baterietatik hasi beharra dago… 943 01:14:07,621 --> 01:14:10,245 …hobeak baitira urtero. Horrelako lasterketa baten aurretik… 944 01:14:10,621 --> 01:14:13,661 …ingeniari guztiak biltzen dira, eta baliabide eta laguntza guztia. 945 01:14:14,040 --> 01:14:15,205 Hor dago koxka. 946 01:14:15,580 --> 01:14:17,785 Sekula ez zitzaidan interesatu… 947 01:14:18,161 --> 01:14:20,500 …"motozikleten Prius" izatea. 948 01:14:23,000 --> 01:14:25,245 Jendeari ez zaizkio lasterketa elektrikoak interesatzen. 949 01:14:25,621 --> 01:14:28,580 Labezomorrorik azkarrena eduki arren, labezomorro bat da. 950 01:14:28,955 --> 01:14:33,330 Baina orain beren jokalekuan egingo diegu aurre mutil handiei. 951 01:14:34,870 --> 01:14:38,330 Eta mutil handiak aurkitzeko, Pikes Peak-era joan behar duzu. 952 01:14:40,500 --> 01:14:41,705 Estatu Batuetako… 953 01:14:42,080 --> 01:14:46,661 …lasterketarik ospetsuenaren 50. edizioa: Pikes Peak Hill Climb. 954 01:14:47,040 --> 01:14:50,330 20 km.ko lasterketa honek 156 bihurgune ditu… 955 01:14:50,705 --> 01:14:54,285 …eta zirkuitua 1.800 metrotik 4.200 metrora igotzen da. 956 01:14:54,661 --> 01:14:58,415 Ikuspegiak baino gehiago harritzen duen gauza bakarra arriskua da. 957 01:15:01,621 --> 01:15:02,661 Azken batean: 958 01:15:03,040 --> 01:15:05,330 "6 aldiz txapeldun Pikes Peaken" -…bizitzeko senak hau esaten dizu: 959 01:15:05,500 --> 01:15:08,000 "Polikiago, kontuz zuhaitzekin… 960 01:15:08,370 --> 01:15:10,705 …arroken kontra zoaz!" bide osoan horrela, gailurreraino. 961 01:15:13,245 --> 01:15:16,000 Carlin bi aldiz izan zen Pikes Peaken txapeldun. 962 01:15:16,370 --> 01:15:21,415 2011n bere kasa, eta 2012an, Ducatiko pilotu gisa. 963 01:15:21,785 --> 01:15:25,415 Orduan hautsi zuen lehen aldiz moto batek 10 minutuen errekorra. 964 01:15:25,785 --> 01:15:29,745 Oraingoan, hirugarren garaipena lortu nahi zuen moto elektrikoan. 965 01:15:31,080 --> 01:15:34,455 Hasieran oso desberdina zen. 966 01:15:35,915 --> 01:15:40,621 Zentzumenez, zaratez eta bibrazioz orientatzen zara. 967 01:15:41,000 --> 01:15:46,121 Giro kaotiko eta zaratatsuaren ordez, lasaitasuna duzu. 968 1:15:49,661 --> 01:15:53,580 Nik dantza hau egiten dut motoan. 969 01:15:55,080 --> 01:15:57,245 Moto elektrikoak isilak dira. 970 01:15:57,621 --> 01:15:59,955 Kasu honetan, isilegiak. 971 01:16:00,330 --> 01:16:02,245 Ibilbide osoan ikusleak daudenez… 972 01:16:02,621 --> 01:16:06,000 …moto elektrikoei zarata egitea eskatzen zaie. 973 01:16:06,705 --> 01:16:10,370 Carlinek, probetan, autoko alarma bat jarri zion. 974 01:16:15,415 --> 01:16:18,415 "Zen" izan nahian nabil ni… 975 01:16:18,785 --> 01:16:22,455 …baina nire motoa sekulako zarata egiten ari da… 976 01:16:22,955 --> 01:16:26,330 …eta itzaltzen badut, deskalifikatu egingo naute. Absurdoa da. 977 01:16:29,661 --> 01:16:33,121 Absurdoa behin eta berriz agertzen da Pikes Peaken. 978 01:16:34,330 --> 01:16:35,370 Mendiaren erronkak… 979 01:16:35,745 --> 01:16:38,370 "6 aldiz txapeldun Pikes Peaken" -…eta eguraldia etengabe aldatzeak… 980 01:16:38,745 --> 01:16:43,285 …ekaitzak, euri jasak edo elurteak eragin ditzake minutu gutxitan. 981 01:16:47,455 --> 01:16:49,455 "04:00 - Lasterketa eguna" 982 01:16:49,455 --> 01:16:50,205 Carlinentzat… 983 01:16:50,580 --> 01:16:53,455 …eta Lightning taldearentzat euria kezkagarria zen. 984 01:16:56,205 --> 01:16:58,580 Euritako gurpilak eskatu nizkion Richardi. 985 01:16:58,955 --> 01:17:02,745 Aurpegi bitxia jarri, eta zergatik galdetu zidan. 986 01:17:03,121 --> 01:17:06,580 Ordu arte ez nuelako motoa euripean probatu, erantzun nion. 987 01:17:06,955 --> 01:17:09,870 Inork ez daki zer gertatuko den 400 voltioko bateria… 988 01:17:10,245 --> 01:17:12,080 …euritan blai geratzen bazaizu. 989 01:17:13,621 --> 01:17:16,080 Baliteke hori arazo bat izatea. 990 01:17:16,455 --> 01:17:19,000 Ez zenuen umerik izateko asmorik, ezta? 991 01:17:20,080 --> 01:17:23,540 Eguzkia atera, eta ikusleak ehunka etorri dira… 992 01:17:23,915 --> 01:17:26,370 …eta lehiakideak lasterketarako prestatzen ari dira. 993 01:17:27,661 --> 01:17:30,540 Hemen maila guztietako lehiak daude. 994 01:17:30,915 --> 01:17:35,500 Taldeek beren mailan edo sailkapen nagusian irabazi nahi dute. 995 01:17:35,870 --> 01:17:38,455 Badaude partikularrak… 996 01:17:38,830 --> 01:17:42,040 …nork bere motoa "tuneatu" edo eskuz egin dutenak. 997 01:17:42,415 --> 01:17:45,870 Irabazi ezkero, dirua eskuratuko duzu, baina… 998 01:17:46,245 --> 01:17:48,785 "Lehiakidea" -…denbora ona eginez gero… 999 01:17:49,161 --> 01:17:54,621 …pozaren pozez negarrez pasatuko dut egun osoa. 1000 01:17:55,000 --> 01:17:57,621 "Lehiakidea" -Marco bikaina da. Bosgarren urtez? 1001 01:17:58,000 --> 01:18:02,330 Azken urteetan, 5 edo 6 italiar eduki genituen etxean. 1002 01:18:02,705 --> 01:18:06,580 -Aste kaotiko bat izan zen. -Haien etxean bizi zarete? 1003 01:18:06,955 --> 01:18:08,870 Lotura bat egiten da. 1004 01:18:09,245 --> 01:18:12,540 Estres giro honetan ere lagunak egiten dituzu. 1005 01:18:12,915 --> 01:18:18,580 Gustuko zerbaitetan ari zarelako, eta bete-betean sentitzen duzu. 1006 01:18:21,000 --> 01:18:24,955 Euria ez zen iritsi, eta lasterkariak prest zeuden. 1007 01:18:26,540 --> 01:18:30,540 Carlinek goizeko 8:45etan irten behar zuen. 1008 01:19:12,580 --> 01:19:15,870 Lightning taldeak behetik begira zain egon baizik ezin zuen egin… 1009 01:19:16,245 --> 01:19:18,745 …baina Carlin lehena zen zatikako bigarren denboran. 1010 01:20:00,500 --> 01:20:05,661 Pikes Peak gailurrean, eguneko denborarik onena egina zuen… 1011 01:20:06,040 --> 01:20:09,500 …eta 20 segundoren aldea atera zien lehiakideei. 1012 01:20:12,705 --> 01:20:14,745 Txapelketa handi batean lehen aldiz… 1013 01:20:15,121 --> 01:20:18,000 …moto elektriko batek lehiaketa irabazi zuen. 1014 01:20:19,621 --> 01:20:22,785 Igande hartan, Carlin Dunn historian sartu zen. 1015 01:20:23,161 --> 01:20:26,745 Astelehenean aitarekin motoak saltzen segitu zuen. 1016 01:20:27,121 --> 01:20:30,455 -Tori. -Mila esker etortzeagatik. 1017 01:20:37,121 --> 01:20:40,915 Espainian, motoziklismoak erlijio bat dirudi. 1018 01:20:41,870 --> 01:20:43,455 Batzelonan, moto gehiago dago egun bakar batean… 1019 01:20:43,830 --> 01:20:45,745 …Daytonako Motoaren astean baino. 1020 01:20:46,121 --> 01:20:49,000 Espainiako ume guztiek MotoGPko lasterkariak izan nahi baitute. 1021 01:20:53,915 --> 01:20:56,080 Valentzia MotoGP zirkuituko azken proba. 1022 01:20:56,455 --> 01:20:58,955 "Valentzia, Espainia" 1023 01:20:59,330 --> 01:21:03,830 Lehen aldiz 7 urtetan, txapelketa azken lasterketan erabakiko zen. 1024 01:21:04,370 --> 01:21:08,785 Bigarren lasterketan, Austinen, ezin nuen hura imajinatu… 1025 01:21:09,161 --> 01:21:12,040 "Honda MotoGPko pilotu ofiziala" -…nire lehen denboraldia zelako. 1026 01:21:12,415 --> 01:21:16,000 Nire lehen garaipena lor nezakeen, baina zaila izango zen. 1027 01:21:16,370 --> 01:21:22,870 Baina oso denboraldi ona izan dugu, eta orain dator lasterketa handiena. 1028 01:21:23,245 --> 01:21:29,580 Lasterketa eguna hurbil zegoen, eta Espainia osoa Valentziara begira. 1029 01:21:30,455 --> 01:21:32,205 "Honda MotoGPko pilotu ofiziala" -Zale guztiak elkarrekin eserita… 1030 01:21:32,580 --> 01:21:34,705 …pistan zehar. 1031 01:21:35,080 --> 01:21:38,161 Espainian, motoziklismoa odolean daukagu. 1032 01:21:41,245 --> 01:21:43,705 Bi lasterkarietatik batek irabaziko zuen: 1033 01:21:44,080 --> 01:21:46,285 Oraingo txapeldunak, Jorge Lorenzok… 1034 01:21:46,661 --> 01:21:48,540 …edo Marc Márquez hasiberriak. 1035 01:21:48,915 --> 01:21:50,245 Lorenzok garaipena behar zuen. 1036 01:21:50,621 --> 01:21:55,285 Márquezek aski zuen laugarren izatea, hutsegiterik egin gabe. 1037 01:21:56,000 --> 01:21:59,161 Lorenzok ahalegin biziak egin zituen Márquez estutzeko. 1038 01:21:59,540 --> 01:22:02,870 Estu bazabiltza desberdina da… 1039 01:22:03,245 --> 01:22:08,285 …baina saiatzen zara karrera normal bat egiten, ezer berezirik gabe. 1040 01:22:09,415 --> 01:22:13,830 Márquezen taldea kezkatuta zegoen gazteak amua irentsi… 1041 01:22:14,205 --> 01:22:16,455 …eta Lorenzori irabazteko gehiegi arriskatuko ote zelakoan. 1042 01:22:16,830 --> 01:22:20,000 Erori eta txapelketa galduko ote zuen beldurrez. 1043 01:22:20,370 --> 01:22:24,915 Abiadura moteltzean kontzentrazio pixka bat galtzen duzu. 1044 01:22:25,830 --> 01:22:29,080 Muga-mugan, bizkor-bizkor zoazenean, erne zaude. 1045 01:22:29,455 --> 01:22:33,415 Motoan eta gauza guztietan kontzentratuago zaude. 1046 01:22:35,000 --> 01:22:37,540 Arratsalde zoragarria dago Valentzian… 1047 01:22:37,915 --> 01:22:42,000 …MotoGPko 18. errondarako. 1048 01:22:42,370 --> 01:22:47,080 -104.000 zale. -Ezin da gehiago eskatu. 1049 01:22:47,455 --> 01:22:51,000 Marc Márquezek laugarren atera beharra dauka gutxienez… 1050 01:22:51,370 --> 01:22:55,000 …munduko txapelduna izateko. Oraingo munduko txapeldunak… 1051 01:22:55,370 --> 01:22:58,830 …Jorge Lorenzok 7 Grand Prix irabazi ditu denboraldi honetan. 1052 01:22:59,205 --> 01:23:03,580 Dani Pedrosak du Valentziako errekorrik onena. 1053 01:23:03,955 --> 01:23:09,580 Espainia osoa airean dago orain, hitzematen dizuet. 1054 01:23:11,745 --> 01:23:15,745 Argi gorriak piztu dira. Hasi da gudua! 1055 01:23:17,415 --> 01:23:19,580 Hasiera ona Jorge Lorenzorentzat! 1056 01:23:19,955 --> 01:23:23,415 Oso ondo atera da argiak itzali direnean. 1057 01:23:23,785 --> 01:23:26,830 Begira hori! Pedrosak Márquezi aurreratu dio. 1058 01:23:30,330 --> 01:23:34,870 Márquez hirugarren dago orain. Lorenzo aurretik, Pedrosa bigarren. 1059 01:23:36,580 --> 01:23:39,705 Pedrosak ez du irabazi nahi. 1060 01:23:40,080 --> 01:23:41,915 Bere taldekidea babestu nahi du… 1061 01:23:42,285 --> 01:23:45,785 …eta Lorenzok Márquez bakean utziko duela ziurtatu. 1062 01:23:49,121 --> 01:23:52,870 Suertea du Pedrosa aurrean duelako Lorenzo zirikatzen… 1063 01:23:53,245 --> 01:23:56,830 …Lorenzok bai baitaki lasterketa hau irabazi behar duela. 1064 01:24:00,000 --> 01:24:03,330 Pedrosak erabakia du bere kide Márquezi laguntzea. 1065 01:24:06,955 --> 01:24:10,121 Lorenzo bigarren bihurgunean itzuli da… 1066 01:24:10,500 --> 01:24:13,580 …irekitzera behartu du Pedrosa, eta lehen postuan jarri da berriz. 1067 01:24:14,370 --> 01:24:19,500 Dani Pedrosa bikain ari da. Lorenzok patxada hartu nahi du. 1068 01:24:19,870 --> 01:24:24,870 Badaki Pedrosak bera aurreratu eta ihes egin diezaiokeela. 1069 01:24:25,621 --> 01:24:28,245 Nola erantzungo dio Lorenzok? Badator! 1070 01:24:28,621 --> 01:24:31,540 Ia-ia Dani Pedrosaren eskuineko hanka moztu dio! 1071 01:24:33,415 --> 01:24:36,455 Marc Márquezek eskerrak eman nahiko dizkio Pedrosari… 1072 01:24:36,830 --> 01:24:39,370 …hura ikaragarri ari baitzaio laguntzen. 1073 01:24:41,621 --> 01:24:46,285 Lorenzo orain erantzuten ari zaio. Ez dago pasabiderik… 1074 01:24:46,661 --> 01:24:49,745 …baina irekitzera behartu du Dani Pedrosa. 1075 01:24:50,121 --> 01:24:54,121 Pistatik irtenarazi du. Márquez bere onera dator. 1076 01:24:54,500 --> 01:24:58,621 Márquezek lortuko al du? Hori nahiko zuen Lorenzok… 1077 01:25:01,330 --> 01:25:05,705 Lastertasuna moteldu behar du. Hasiberriarekin jolastu behar du. 1078 01:25:07,415 --> 01:25:12,245 Márquezek ez du horretan sartu beharrik, Pedrosa atzean daukala. 1079 01:25:15,705 --> 01:25:19,580 Lorenzoren jokoan joka dezakeela frogatu du Marcek. 1080 01:25:20,040 --> 01:25:24,330 Bukaeratik 5 itzulira pasatzen utzi dio bere taldekide leialari… 1081 01:25:24,705 --> 01:25:26,745 …hura bigarrena izan dadin. 1082 01:25:35,161 --> 01:25:38,161 MotoGPko bere lehen denboraldian irabaztera doa. 1083 01:25:38,540 --> 01:25:41,830 Lehen hasiberri irabazlea, Kenny Robertsek 1978an irabazi zuenetik. 1084 01:25:43,661 --> 01:25:49,285 MotoGPko 2013ko munduko txapeldun berria Marc Márquez hasiberria da! 1085 01:25:49,661 --> 01:25:51,205 Lortu du! 1086 01:25:56,370 --> 01:25:58,830 Marc Márquezek lortu du azkenean. 1087 01:25:59,205 --> 01:26:04,040 20 urterekin, bera da MotoGPko historiako txapeldunik gazteena. 1088 01:26:08,161 --> 01:26:11,580 Márquezek, aintzazko igande arratsalde hartan… 1089 01:26:11,955 --> 01:26:15,500 …amets bat bizitzen ari zela sentituko zuen. 1090 01:26:51,955 --> 01:26:55,785 Motozaletasuna, egiazki, askoz gehiago da… 1091 01:26:56,161 --> 01:26:59,500 …ez da bakarrik zaleak txalotzen, diru sariak eta trofeoak. 1092 01:27:00,000 --> 01:27:04,785 Lagunekin atera eta ondo pasatzea da, berez. 1093 01:27:05,161 --> 01:27:08,955 Hori gertatzen da Esker Emate Egun bakoitzean "Day in the Dirt"en… 1094 01:27:09,330 --> 01:27:10,705 …Glen Helen-en, Kalifornian. 1095 01:27:11,080 --> 01:27:15,161 Robbie Maddison, Carlin Dunne, Roland Sands, Doug Henry… 1096 01:27:15,540 --> 01:27:19,080 …eta ehunka gehiago motoan ibiltzera etortzen dira. 1097 01:27:19,455 --> 01:27:23,415 "Artista" -Heroi eta mito handiak dituzu… 1098 01:27:24,040 --> 01:27:27,705 …pertsona arrunt baten pista berean… 1099 01:27:28,080 --> 01:27:30,080 …eta denek berdintasunez tratatzen diote elkarri. 1100 01:27:30,455 --> 01:27:34,205 Norekin ari zaren ere ez dakizu. Tira, Ricky Johnsonekin, bai. 1101 01:27:34,580 --> 01:27:36,161 Berdin dio 7 aldiz Estatu Batuetako txapelduna bazara… 1102 01:27:36,540 --> 01:27:39,455 "7 aldiz Estatu Batuetako txapelduna" 1103 01:27:39,830 --> 01:27:44,580 …edo lehenengo aldia bada. "Day in the Dirt" lagunen eguna da. 1104 01:27:48,040 --> 01:27:53,245 Motoan zabiltza pistan trabak gainditzen saiatuz. 1105 01:27:53,621 --> 01:27:58,161 Beldurrari eutsi, eta lehen aldiz saltzen duzu. 1106 01:27:58,540 --> 01:28:01,455 "Ama Hall Of Fame-ko lasterkaria" -Sentipen paregabea da hori. 1107 01:28:03,830 --> 01:28:05,621 Oso talde eklektikoa da. 1108 01:28:05,785 --> 01:28:08,161 Denboraldia bukatu da… 1109 01:28:08,540 --> 01:28:11,785 …eta hemen daude diziplina guztietako izarrak. 1110 01:28:12,705 --> 01:28:14,285 Hori da kontua. 1111 01:28:14,785 --> 01:28:17,870 Pozten naiz horretaz gozatzeko bezain heldua naizelako… 1112 01:28:18,370 --> 01:28:19,915 …ezer irabazteko premiarik gabe. 1113 01:28:30,040 --> 01:28:34,000 Karrerako esperientziak eta oroitzapenak… 1114 01:28:34,370 --> 01:28:35,830 …han egindako lagunak… 1115 01:28:36,205 --> 01:28:37,370 …hori betiko izango da… 1116 01:28:37,745 --> 01:28:39,161 …beti esan izango baituzu hau: 1117 01:28:39,540 --> 01:28:42,500 "Goazen egun pasa gure motoetan". 1118 01:28:49,121 --> 01:28:52,205 Leku horiek ikusteko ibilgailu bat da. 1119 01:28:52,830 --> 01:28:54,955 Han esploratzen ibiltzeko. 1120 01:28:55,330 --> 01:28:58,661 Kamerarekin argazkiak ateratzea baino askoz gehiago da hau. 1121 01:28:59,040 --> 01:29:02,205 Moto gainean jarrita ikusi nahi dut mundua. 1122 01:29:16,621 --> 01:29:21,415 "Kurt Caselliren oroitzapenez" 1123 01:29:22,705 --> 01:29:25,161 Kurt Caselli estatubatuar heroi bat izan zen. 1124 01:29:25,540 --> 01:29:26,785 Berataz ari naiz. 1125 01:29:27,161 --> 01:29:30,330 Beraren ohorez egin dezagun erronda hau. 1126 01:29:30,915 --> 01:29:32,830 Goza ezazue "Day in the Dirt"ez. 1127 01:29:33,205 --> 01:29:34,915 Mila esker hemen egoteagatik.