1 00:01:00,593 --> 00:01:03,029 Benetako hiru historiatan… 2 00:01:03,196 --> 00:01:05,832 …eta fantasia askotan oinarritua 3 00:02:53,540 --> 00:02:55,942 Zer-nolako munstroa da hori, kapitaina? 4 00:02:55,942 --> 00:02:57,544 -Tiro egingo al diot? -Ez. 5 00:02:57,544 --> 00:03:01,714 Belatz handi bat da. 300 kilometro orduko egiten ditu hegan. 6 00:03:01,748 --> 00:03:06,819 Oso arruntak dira hemen, Kroazian, txotxolo. Eta harrapakaria da. 7 00:03:11,157 --> 00:03:12,392 Aztore bat al da? 8 00:03:13,026 --> 00:03:15,929 Aztorea? Belatz handi bat da, baboa. 9 00:03:16,095 --> 00:03:19,032 Nola bereizten dituzu? 10 00:03:19,332 --> 00:03:21,434 Gure herri olerkietatik, baboa. 11 00:03:24,270 --> 00:03:25,838 Zorionekoa… 12 00:03:25,905 --> 00:03:31,211 Baita zera ere! Begiraiozu, jirabiraka, otsoa bezain gosetua. 13 00:03:31,211 --> 00:03:32,278 Gaixoa! 14 00:03:32,812 --> 00:03:35,315 Lasai hartu, ez dago presarik. 15 00:03:35,815 --> 00:03:40,153 Su-etena 15 minutu barru amaituko da, eta begira nola zaudeten! Mugi! 16 00:04:33,906 --> 00:04:37,877 Sar ezazu zeure buru handian: nik esnatuko ditut soldaduak, ez zuk. 17 00:04:37,877 --> 00:04:39,212 Mozoloa! 18 00:04:44,317 --> 00:04:46,986 Irina iritsi da! 19 00:04:52,492 --> 00:04:54,093 Har ezazue! 20 00:05:13,946 --> 00:05:14,847 Tiro egin! 21 00:05:18,885 --> 00:05:20,853 Etsaia tiroka ordu bietan. 22 00:05:21,254 --> 00:05:23,022 040 norabidea har ezazu. 23 00:05:39,305 --> 00:05:41,407 20 gradu hegoekialdera. 24 00:06:14,774 --> 00:06:15,942 Lagun! 25 00:06:18,277 --> 00:06:19,445 Itzuli zara! 26 00:07:10,296 --> 00:07:13,266 Zurekin amets egin dut, lagun. 27 00:07:14,767 --> 00:07:16,002 Aitu? 28 00:07:16,269 --> 00:07:18,171 Entzuten didazu? 29 00:07:18,571 --> 00:07:20,606 Zurekin amets egin dut. Ez galdetu zer gertatzen zen. 30 00:07:33,853 --> 00:07:35,988 Gudu maitearen erdian… 31 00:07:35,988 --> 00:07:38,591 Sarraskiaren artean… 32 00:07:40,626 --> 00:07:42,094 Egun on. 33 00:07:56,342 --> 00:07:59,979 -Faraoia dela uste du lelo horrek? -Nahasi samar dago. 34 00:08:02,715 --> 00:08:07,186 Helikopteroa jo duen txori horrekin eta sugearekin amets egin omen du. 35 00:08:07,420 --> 00:08:10,156 Goizean, txoria bizirik zegoela konturatu da… 36 00:08:10,323 --> 00:08:13,392 …bere leihoan pausatu denean, janari eske. 37 00:08:14,060 --> 00:08:17,430 Gerran gaude, ez zirkuan. Zergatik darama txoria sorbaldan? 38 00:08:22,502 --> 00:08:23,236 Hara! 39 00:08:23,970 --> 00:08:26,339 Torloju bat falta zaio. Ikusi besterik ez dago. 40 00:08:26,339 --> 00:08:31,344 Aitari burua motozerraz mozten ikusita, berdin egongo zinateke zu. 41 00:08:32,211 --> 00:08:35,481 Haren anaiak eroetxean bukatu zuen, eta bera 93an etorri zen hona. 42 00:08:36,349 --> 00:08:38,751 Aizu, ergela, Kosta erregea da. 43 00:08:39,085 --> 00:08:40,586 Bai? Faraoia zela uste nuen. 44 00:08:40,586 --> 00:08:41,721 Ez esan txorakeriarik. 45 00:08:44,056 --> 00:08:46,792 Iragan tragiko bat izan du, besterik gabe. 46 00:08:46,959 --> 00:08:50,096 -Iragan, zer? -Tragikoa, txotxolo. 47 00:09:15,421 --> 00:09:16,589 Libre izan! 48 00:09:29,802 --> 00:09:32,071 Nora zoaz, txori-gizona? 49 00:09:51,757 --> 00:09:54,026 Zu zara txakurrik onena. 50 00:09:54,694 --> 00:09:59,966 Zuk bezala zainduko banindute denek, mila urtez biziko nintzateke. 51 00:10:26,759 --> 00:10:28,728 Altxa, piztia! 52 00:10:44,610 --> 00:10:45,778 Hiltzailea! 53 00:10:54,920 --> 00:10:56,889 Ebakitzaile biziotsua! 54 00:10:57,323 --> 00:10:58,691 Milena! 55 00:11:01,594 --> 00:11:03,796 Zatoz hona, Milena! 56 00:11:04,196 --> 00:11:05,965 Zatoz hona! 57 00:11:12,238 --> 00:11:14,774 Putakumeak kosk egin dit! 58 00:11:16,275 --> 00:11:18,511 Jainkoarren! 59 00:11:19,111 --> 00:11:21,180 Zeren zain zaude, nazkantea? 60 00:11:21,280 --> 00:11:24,316 Ezkondu, eta sekula berriz zu ez ikusteko zain nago. 61 00:11:52,511 --> 00:11:54,346 Ene! Zer arraio gertatzen da? 62 00:11:55,047 --> 00:11:59,985 Zer ederra! Aukerako kidea nire Žagarentzat. 63 00:12:00,086 --> 00:12:03,389 Estimatzen dizkizut nire bezeroari buruzko hitz atsegin horiek. 64 00:12:03,389 --> 00:12:04,857 Iheslaria al da neska? 65 00:12:04,857 --> 00:12:08,728 Ez, pertsona lekualdatutzat sailkatuta dago. 66 00:12:08,861 --> 00:12:12,531 Isil samarra da, eta ez du askorik hitz egiten. 67 00:12:12,898 --> 00:12:16,969 Berdin dio. Žaga ez da solaskide baten bila ari. 68 00:12:17,002 --> 00:12:19,238 Garbi dago Žagak zer nahi duen. 69 00:12:19,405 --> 00:12:22,174 -Etxeko janaria? -Tira, hori ere bai. 70 00:12:22,174 --> 00:12:23,843 Gaur ikus dezakegu? 71 00:12:24,176 --> 00:12:25,945 Dirua prest eduki! 72 00:12:35,521 --> 00:12:38,657 Zotinka ari da autoa, rakia berak edan balu bezala zure ordez, nagusi. 73 00:12:38,657 --> 00:12:41,861 Jantzi bata zuria, eta ez nazazu IFORen aurrean lotsatu. 74 00:12:41,894 --> 00:12:46,098 Txukun eta dotore portatu. Zibilizatua izan. 75 00:12:46,265 --> 00:12:48,901 Zentro horretako 5 emakume libre geratu dira… 76 00:12:48,901 --> 00:12:51,170 …garbitegiari eta nire gizonari esker. 77 00:12:52,772 --> 00:12:55,107 Hori dena oso ondo dago… 78 00:12:55,107 --> 00:12:59,011 …baina, nagusi, azaldu bezeroari nor den emakume hau, e? 79 00:12:59,044 --> 00:13:01,180 Sudurreraino kakaztuta ez aurkitzeko neure burua. 80 00:13:01,547 --> 00:13:03,716 Ama italiarra, aita serbiarra. 81 00:13:03,716 --> 00:13:07,219 Aitaren bila etorri da Erromatik Krajinara. 82 00:13:07,353 --> 00:13:09,822 Baina gerra lehertu, eta gorriak pasatu omen ditu. 83 00:13:11,991 --> 00:13:13,359 Hori da neska. 84 00:13:19,398 --> 00:13:20,599 Badaki serbieraz? 85 00:13:21,000 --> 00:13:22,768 Urtebeten ikasi duena. 86 00:13:42,154 --> 00:13:46,058 Presta zaitez berehala. Aukera handi bat dut zuretzat. 87 00:13:46,058 --> 00:13:48,727 Esan agur umeei, eta etorri nirekin. 88 00:13:51,063 --> 00:13:53,799 Jakizue ez dela dirudien bezain inozentea. 89 00:13:54,400 --> 00:13:56,168 Film bera ikusten du egunero. 90 00:13:56,602 --> 00:13:57,937 Zein? 91 00:13:57,937 --> 00:14:00,773 Txoriak, zerua, maitasuna… dituen bat. 92 00:14:23,696 --> 00:14:25,397 Bilaketa-agindurik du? 93 00:14:26,265 --> 00:14:28,234 Nik dakidala, ez. 94 00:14:28,234 --> 00:14:31,003 Ba omen dago ingeles jeneral bat… 95 00:14:31,503 --> 00:14:34,106 …berarengatik bere emaztea hil omen zuena, eta espetxean dago. 96 00:14:34,240 --> 00:14:36,208 -Sinesten al duzu? -Bai horixe, nagusi. 97 00:14:36,208 --> 00:14:38,811 Berarengatik, gustura astinduko nuke nik neurea. 98 00:14:39,178 --> 00:14:42,214 Epaiketan jeneralaren aurkako lekukoa izan zen. Hori da okerrena. 99 00:14:42,448 --> 00:14:44,884 Maiteminduta, baita zera ere! 100 00:14:45,351 --> 00:14:48,187 Zorionez, jenerala kartzelan dago. 101 00:14:48,220 --> 00:14:50,689 Zer egingo dugu ateratzen denean, nagusi? 102 00:14:50,689 --> 00:14:52,958 Asto arrak umea egiten duenean! 103 00:16:27,319 --> 00:16:28,587 Neska! 104 00:17:36,055 --> 00:17:37,322 Ikaratuta zaude? 105 00:17:37,322 --> 00:17:41,593 Bonbak erortzeak ez du eraginik gugan. 106 00:17:42,061 --> 00:17:45,531 Ez dugu batere zerikusirik gerra honekin. 107 00:17:46,765 --> 00:17:50,269 Esne bila Milenaren etxera etorriko dira bihar denak. 108 00:17:51,970 --> 00:17:53,572 Tira, tira. 109 00:17:53,772 --> 00:17:56,475 -Nik eramango ditut. -Utzi niri. 110 00:17:56,475 --> 00:18:00,979 Ba al dakizu, gajo horrek, Žaga Božović nor den? 111 00:18:00,979 --> 00:18:02,881 Nola jakingo duzu? 112 00:18:02,948 --> 00:18:06,085 Ez dago tiratzaile hoberik Somaliatik Afganistanera. 113 00:18:06,418 --> 00:18:09,421 Hiru maila; sei pentsio irabaziko ditu. 114 00:18:09,888 --> 00:18:12,691 Atsoa lo dago. 115 00:18:21,100 --> 00:18:22,267 Goazen. 116 00:18:26,305 --> 00:18:29,174 Nik gaztexeagotan neukan itxura berdin-berdina du. 117 00:18:29,241 --> 00:18:32,177 Hau da gela. Hemen egongo zara. 118 00:18:32,177 --> 00:18:35,380 Hemen lo egingo duzu nire anaia itzuli arte. 119 00:18:35,380 --> 00:18:38,183 -Askatasun osoa izango duzu. -Andereño… 120 00:18:39,651 --> 00:18:42,054 Itxaron pixka bat. 121 00:18:43,489 --> 00:18:45,557 -Badakizu behiak jezten? -Ez. 122 00:18:45,557 --> 00:18:47,860 -Ikasiko duzu. -Ederki. 123 00:18:48,193 --> 00:18:49,628 Joan beharra daukat… 124 00:18:54,399 --> 00:18:57,603 Baina finantziazioa ziurtatu behar dugu, andrea… 125 00:19:03,342 --> 00:19:05,210 Zergatik lotsatzen nauzu emakume horren aurrean? 126 00:19:05,210 --> 00:19:07,179 Umiliatu egin nahi nauzu? Badakizu emango dizudala dirua! 127 00:19:07,179 --> 00:19:12,751 Jendea zoriontsu bizitzea baizik ez du nahi agentziak. 128 00:19:12,751 --> 00:19:14,319 Har ezazu! 129 00:19:32,104 --> 00:19:32,838 Ez! 130 00:19:33,505 --> 00:19:36,008 Ene! Zer ari zara? 131 00:19:36,441 --> 00:19:39,511 Nola begiratuko nioke anaiari, zerbait gertatuko balitzaizu? 132 00:19:39,511 --> 00:19:40,612 Zatoz nirekin! 133 00:19:41,780 --> 00:19:46,818 Ama bainatu, orraztu, jantzi-erantzi, azkazalak moztu. 134 00:19:46,818 --> 00:19:50,055 Ez zaio azkazalak moztea gustatzen. Ez da sinestekoa. 135 00:19:50,055 --> 00:19:52,524 Baina lo hartzen duen orduko, guraizeak hartu. 136 00:19:53,458 --> 00:19:56,428 Gero, etxea txukundu, eta otordua prestatu. 137 00:19:56,428 --> 00:20:02,100 Lehen nik egiten nuen, baina orain zuk egingo duzu. Zauritua dut eskua. 138 00:20:02,801 --> 00:20:03,802 Barkatu. 139 00:20:31,797 --> 00:20:34,600 Utzi atsoa, zatoz hona. 140 00:20:41,773 --> 00:20:45,110 Zoaz behia jeztera. Kosta barrakoietatik iritsi da. 141 00:21:18,310 --> 00:21:21,380 Hatz lodiarekin, ez esku-barrenarekin. 142 00:21:21,380 --> 00:21:26,018 Gogorregi eraginez, esnerik inon ez. 143 00:21:26,184 --> 00:21:29,388 Gora eta behera, zuzen eskua aurrera… 144 00:21:29,388 --> 00:21:30,589 Begiraiozu! 145 00:21:31,356 --> 00:21:33,091 Zeri begira zaude? 146 00:21:34,726 --> 00:21:36,128 Musu bat. 147 00:21:37,696 --> 00:21:39,431 Eskua ez zait sendatzen. 148 00:21:39,431 --> 00:21:42,267 -Min ematen du? -Bai, baina laster sendatuko da. 149 00:21:42,434 --> 00:21:44,936 -Eta esnea? -Lasai! 150 00:21:44,936 --> 00:21:47,806 -Andregaia behia jezten ari da. -Nor? 151 00:21:48,006 --> 00:21:50,442 Andregaia iritsi da. Žaga ezkondu egingo da. 152 00:21:50,442 --> 00:21:52,010 Afganistandik etortzen den orduko. 153 00:21:52,010 --> 00:21:56,348 Eskuarekin eragin zuzen errapeari, ongi etorri esne beroari. 154 00:21:57,983 --> 00:22:00,218 Zeri begiratzen diozu aho zabalik? 155 00:22:00,552 --> 00:22:02,487 Jiratu, eta astoari begiratu. 156 00:22:02,854 --> 00:22:06,091 Hona esnea, hona dirua, gero gazta, gero zerua. 157 00:22:08,193 --> 00:22:13,398 Orain ja ta zanpatu eta txikituko zaitut! 158 00:22:26,044 --> 00:22:29,314 -Ez dago gehiago -Kanpora noa behiak biltzera. 159 00:22:29,314 --> 00:22:32,584 Zuk bota esnea marmita hauetara, eta Kostari eman. 160 00:22:47,432 --> 00:22:52,070 Ni Kosta naiz, eta zu? Nor zara zu? 161 00:22:56,641 --> 00:22:59,177 Ez naiz jadanik behin izan nintzen neska. 162 00:22:59,711 --> 00:23:03,115 Zer neska? Alegia, noizkoa? 163 00:23:05,851 --> 00:23:09,054 Aspaldikoa. Hau dena baino lehenagokoa. 164 00:23:09,054 --> 00:23:12,524 Ni, berdin. Ni ez naiz… 165 00:23:12,524 --> 00:23:13,692 Nor? 166 00:23:15,727 --> 00:23:17,562 Behin izan nintzen gizona. 167 00:23:20,465 --> 00:23:22,434 Antzekoak gara, ba. 168 00:23:23,969 --> 00:23:25,303 Baietz uste dut. 169 00:23:27,739 --> 00:23:29,307 Zertxobait. 170 00:23:30,175 --> 00:23:31,877 Hori ondo dago. 171 00:23:33,178 --> 00:23:34,212 Zer? 172 00:23:36,114 --> 00:23:38,517 Ez zaizkizu emakumeak gustatzen. 173 00:23:40,552 --> 00:23:42,087 Zer emakume? 174 00:23:42,154 --> 00:23:45,757 Itxurak egiten ari zara. Denak berdinak zarete. 175 00:23:45,757 --> 00:23:48,560 Ez da egia. Denok ez gara berdinak. 176 00:23:48,593 --> 00:23:51,096 -Bazarete. -Ez gara! 177 00:24:16,021 --> 00:24:18,190 Esnea ahaztu zaizu! 178 00:26:07,866 --> 00:26:10,735 Aita, gaur mirari bat ikusi dut. 179 00:26:11,269 --> 00:26:13,572 -Sugea esnea edaten. -Ez da miraria. 180 00:26:13,572 --> 00:26:18,710 Ebanjelioak dio: Jakintsua izan sugea bezala eta goxoa usoa bezala. 181 00:26:18,843 --> 00:26:20,478 Suge bategatik bota gintuen Jainkoak zerutik. 182 00:26:20,478 --> 00:26:24,349 Bai, baina sugea gurekin etorri zen. Ez zen zeruan gelditu! 183 00:26:24,349 --> 00:26:25,550 Ederki izorratu zuen bere burua. 184 00:26:25,550 --> 00:26:29,321 Ni ez nintzatekeen etorriko; mundu zikin honetara, bereziki. 185 00:26:29,321 --> 00:26:30,822 Ez duzu ulertu… 186 00:28:17,429 --> 00:28:19,397 -Erori egingo zara! -Erori? 187 00:28:19,397 --> 00:28:25,070 Jugoslaviako gimnasia erritmikoko txapelduna naiz. 84, 85, 86, 87an! 188 00:28:28,907 --> 00:28:32,644 Noiz egingo dugu berriketa saio bat, emakumea gizonarekin? 189 00:28:34,212 --> 00:28:35,447 Gerra bukatzean. 190 00:28:35,780 --> 00:28:38,316 Gerra bukatu arte itxoin behar dut? Badakizu noiz bukatuko den? 191 00:28:38,349 --> 00:28:39,517 Egun batean. 192 00:28:39,751 --> 00:28:42,420 Hori ez da sekula gertatuko, ondotxo dakizunez. 193 00:28:48,760 --> 00:28:52,297 Jetziko ditugu behiak elkarrekin? Goazen. 194 00:29:42,847 --> 00:29:45,250 -Jainkoa badago, izan ere. -Zirkua ere bai. 195 00:29:45,316 --> 00:29:49,254 -A zer totoloa! -Ixo, ergela! Maiteminduta dago. 196 00:29:50,188 --> 00:29:51,823 Aurpegian ezagun du. 197 00:29:52,724 --> 00:29:54,926 Segi zuzen maitasunerantz. 198 00:29:55,627 --> 00:29:57,128 Ez tiro egin! 199 00:29:57,762 --> 00:30:01,966 Su-etena sinatu dute! Ez tiro egin! 200 00:30:02,233 --> 00:30:03,434 Ez tiro egin! 201 00:30:26,724 --> 00:30:28,293 Panpoxa! 202 00:30:45,510 --> 00:30:51,216 Anaia Handia izanik txikitxoa zen. 203 00:30:54,185 --> 00:31:01,059 Mutil gaiztoak kalera irten zirenean hura harrapatzera… 204 00:31:02,360 --> 00:31:09,067 …munduko narko-nagusirik handiena bihurtu zen, a zer parranda! 205 00:31:10,568 --> 00:31:18,977 Azpiko munduaren errege eta opioaren esklabo. 206 00:31:18,977 --> 00:31:25,984 Gerrak bakarrik akuilatzen zuen gizona. 207 00:31:27,185 --> 00:31:35,293 Esnifatuz etengabe, hauts zuria zuen jaun eta jabe. 208 00:31:35,860 --> 00:31:38,396 Eta drogaren eskasez jota, lehertu beharrez… 209 00:31:38,396 --> 00:31:42,500 …zera atomiko batekin suspertzen zen berriz. 210 00:31:42,500 --> 00:31:49,173 Anaia Handia akabatu artean, gerra besterik ez guretzat. 211 00:31:49,474 --> 00:31:54,045 Bake izpirik ez da sekula gertu egongo… 212 00:31:54,045 --> 00:31:58,616 …gaindosi batek Anaia Handia hiltzen ez duen arte. 213 00:32:20,238 --> 00:32:24,876 Zer ez lukete hauek emango zure lekuan egoteko! 214 00:32:31,849 --> 00:32:33,551 Zoaz pikutara, munstroa! 215 00:32:43,761 --> 00:32:45,063 Bai zera! 216 00:32:48,232 --> 00:32:52,070 Nagusi jauna, ilunaldiko aitajauna. 217 00:32:52,170 --> 00:32:56,174 Unibertso osoa du berak bakarrik ikaratzen. 218 00:32:56,908 --> 00:33:00,378 Izututa dauka mundu guztia. 219 00:33:00,745 --> 00:33:06,050 Denak zain daude ea noiz duen galduko burua. 220 00:33:06,884 --> 00:33:11,556 Anaia Handia akabatu artean, gerra besterik ez guretzat. 221 00:33:11,556 --> 00:33:14,692 Bake izpirik ez da sekula gertu egongo… 222 00:33:14,692 --> 00:33:19,430 …gaindosi batek Anaia Handia hiltzen ez duen arte. 223 00:33:19,931 --> 00:33:23,401 Planeta honetan ez da gerrarik izango… 224 00:33:23,401 --> 00:33:27,505 …harik eta Anaia Handia hilik egon arte. 225 00:33:27,505 --> 00:33:32,377 Mundu honetan bakea ez da gertu egongo… 226 00:33:32,610 --> 00:33:34,679 Non daude eraztunak? 227 00:33:35,113 --> 00:33:37,682 Ez duzu eraztun putarik beharko! 228 00:33:38,616 --> 00:33:40,818 Andregaiak ez du piperrik balio. 229 00:33:41,152 --> 00:33:42,553 Badaukazu zeure dirua, ezta? 230 00:33:42,553 --> 00:33:44,255 -Bai. -Isilik egon, ba! 231 00:33:44,689 --> 00:33:47,258 Andregaiaz libra zaitez. Gu guztiok galduko gaitu eta. 232 00:33:47,258 --> 00:33:50,528 Entzun! Ez niri utzi zuek guztiak galtzen! 233 00:33:50,528 --> 00:33:53,031 Larunbatean ezkontza izango da. Ezkontza bikoitza. 234 00:33:53,031 --> 00:33:55,566 -Bikoitza? -Žagarena eta nirea. 235 00:33:55,967 --> 00:33:58,569 -Zer? Anaiarekin ezkonduko zara? -Ergela! 236 00:33:58,569 --> 00:34:02,106 Ni Kostarekin ezkonduko naiz, eta andregaia, berriz, Žagarekin. 237 00:34:02,106 --> 00:34:03,775 Hondamena izango da! 238 00:34:03,775 --> 00:34:05,676 Ezkontza izango da! 239 00:34:19,857 --> 00:34:21,726 Entzun, andrea… 240 00:34:24,128 --> 00:34:26,597 Badakizu jenerala gaur goizean atera dutela espetxetik? 241 00:34:26,597 --> 00:34:29,767 Andregaia Londresera berarengana bizirik eramatea nahi du. 242 00:34:30,935 --> 00:34:33,004 Utzi gu bioi neska eramaten. 243 00:34:33,171 --> 00:34:36,474 Tipo bat ezagutzen dut. Neska hilko du. Ez du inork jakingo. 244 00:34:36,941 --> 00:34:40,144 Ezin dut hori egin. Ez dago atzera bueltarik. Neska nirea da. 245 00:34:41,045 --> 00:34:43,014 Badakizu zer istilua sortu duen horrek? 246 00:34:43,181 --> 00:34:48,519 SFOReko jeneral bat neskaz maitemindu, Krajinatik eraman du… 247 00:34:48,519 --> 00:34:52,256 …eta neska horrengatik emaztea hil du Londresen. 248 00:34:53,157 --> 00:34:55,359 Badakit. Sekulako neska da. Zer egingo diogu? 249 00:34:55,560 --> 00:34:58,362 Badakizu epaiketan jeneralaren kontrako lekukoa izan zela neska… 250 00:34:58,362 --> 00:35:00,565 …eta gizonari hiru urteko zigorra eman ziotela berarengatik? 251 00:35:00,765 --> 00:35:02,133 Hori ere banekien. 252 00:35:05,837 --> 00:35:13,010 Badakizue bost axola zaidala ingeles krokodilo hori libre egotea? 253 00:35:19,183 --> 00:35:20,918 Ez didazu entzuten! 254 00:35:21,385 --> 00:35:24,255 Jeneralak Indar Berezietako talde bat bidali du. 255 00:35:24,255 --> 00:35:28,259 Neska harrapatu, eta helikopteroan eraman nahi dute Londresera. 256 00:35:28,593 --> 00:35:32,130 Neska bakarrik harrapatuko balute, tira, baina gu zanpatuko gaituzte. 257 00:35:32,196 --> 00:35:37,935 Nor dabil andregaiaren bila, SFOR edo ingeles krokodiloa bera? 258 00:35:38,402 --> 00:35:42,940 Biak! Nahi dutena egin dezakete, beraz. 259 00:35:42,974 --> 00:35:46,978 Ez diote inori erantzun behar, laztana. 260 00:35:47,011 --> 00:35:52,350 Jenerala, SFOR… Kaka bera da dena. 261 00:35:52,350 --> 00:35:53,417 Ez, ez da. 262 00:35:53,417 --> 00:35:56,420 Nagusi jauna, ilunaldiko aitajauna. 263 00:35:56,754 --> 00:35:59,891 Unibertso osoa du berak bakarrik ikaratzen. 264 00:35:59,891 --> 00:36:04,595 Atzerritar horiek ja ta akabatuko gaituzte! 265 00:36:07,431 --> 00:36:10,067 -Errebolberra, e? -Kanoi luzea, 9mm. 266 00:36:10,067 --> 00:36:12,637 -Ez du zarata nahikoa egiten, e? -Hori da. 267 00:36:15,806 --> 00:36:19,143 Salba gaitzatela emakume eroengandik eta potentzia handiengandik. 268 00:36:19,443 --> 00:36:21,879 Elkarrekin joango gara infernura, emakume eroa. 269 00:36:21,879 --> 00:36:24,782 Itxaron! Erotuta ere banago orain? 270 00:36:24,782 --> 00:36:26,984 Ez zaude erotuta, baina ezta ere erabat zuhur. 271 00:36:26,984 --> 00:36:29,253 Hiltzeko gogoz bazaude… 272 00:36:29,253 --> 00:36:31,989 …utzidazu, gutxienez, umeak eskolara eramaten. 273 00:36:34,592 --> 00:36:36,661 Ederki. Egin dezagun tratu bat. 274 00:36:37,895 --> 00:36:40,565 Armak mahai gainean, aurrenik. 275 00:37:02,553 --> 00:37:04,589 Belauna izorratu didazu! 276 00:37:04,589 --> 00:37:08,292 Emakumeak eta umeak saltzen dituzue eta organoak trafikatzen! 277 00:37:09,260 --> 00:37:11,696 Orain festa hondatu nahi didazue? 278 00:37:11,762 --> 00:37:14,599 Ezkontza egingo da, bai horixe! 279 00:37:20,771 --> 00:37:24,875 Partisanoa borrokan ari da, ei, ei, ei! 280 00:37:25,509 --> 00:37:29,547 Gure bandera airean dabil, ei, ei, ei! 281 00:37:54,071 --> 00:37:55,406 Doktore! 282 00:37:56,774 --> 00:37:59,777 Sukarra jaitsi zaio, baina ebakuntza egin behar diogu. 283 00:37:59,777 --> 00:38:01,112 Odola behar du. 284 00:38:01,112 --> 00:38:02,680 -O motakoak balio du? -Bai. 285 00:38:02,680 --> 00:38:06,250 -Nik O motakoa dut. -Ederki. Erizaina, odola ateraiozu. 286 00:38:15,293 --> 00:38:18,562 Ebakuntzaren ondoren bizpahiru egun geratu beharko du hemen. 287 00:38:18,562 --> 00:38:21,632 Hantura jaitsi arte. Eta, gero, psikiatrarengana. 288 00:38:21,632 --> 00:38:23,234 Psikiatrarengana? 289 00:38:23,668 --> 00:38:27,605 Kosk itsusi hori ordulari batek egin diola esan dit. 290 00:38:27,605 --> 00:38:28,673 Ordulari batek egin dio eta! 291 00:38:28,673 --> 00:38:30,608 Ordulari batek? Adarra jotzen didazu? 292 00:38:30,608 --> 00:38:33,277 Austro-hungariar ordulari erraldoi batek. 293 00:38:33,844 --> 00:38:36,981 Dihoala hau ere psikiatrarengana. 294 00:38:42,320 --> 00:38:44,422 Inork ez du su-etena errespetatzen. 295 00:38:44,922 --> 00:38:46,924 Zer gertatzen zaie gaur? 296 00:38:54,699 --> 00:38:56,801 Ederki pasatzen ari dira! 297 00:39:25,363 --> 00:39:26,263 Belarri bat? 298 00:39:28,432 --> 00:39:31,168 -Zure belarria al da? -Frankotiratzaile batek jo nau. 299 00:39:32,403 --> 00:39:34,638 -Min ematen dizu? -Pixka bat. 300 00:39:36,640 --> 00:39:38,309 Aizu! Nora zoaz nire belarriarekin? 301 00:39:38,309 --> 00:39:40,444 Jostorratz eta hari bila. 302 00:39:45,349 --> 00:39:46,751 Ez infektatzeko. 303 00:39:52,323 --> 00:39:53,657 Nire txoria da. 304 00:39:53,657 --> 00:39:55,559 -Etzan. -Lagun. 305 00:39:55,559 --> 00:39:57,128 Txori harrapakariek ez dizute beldurrik ematen? 306 00:39:57,128 --> 00:40:00,631 Zergatik? Nire laguna da eta. 307 00:40:01,298 --> 00:40:04,635 Prest gaude geure bizitzak elkarren alde emateko. 308 00:40:07,972 --> 00:40:09,940 Tira, lagun. Ospa! 309 00:40:11,776 --> 00:40:13,344 Tripa gainean etzan zaitez. 310 00:40:13,511 --> 00:40:15,479 Oraindik ez naiz bizkar gainean jarri. 311 00:40:16,447 --> 00:40:18,015 Jiratu, eta geldirik egon. 312 00:40:24,155 --> 00:40:25,156 Zer da hori? 313 00:40:28,359 --> 00:40:32,229 Ez naiz emakume bat, demontre! 314 00:40:33,264 --> 00:40:35,699 Zu, emakumea? Sekula ez! 315 00:40:36,333 --> 00:40:38,302 Atso zahar bat, beharbada. 316 00:41:44,168 --> 00:41:45,569 Kitto. 317 00:41:50,407 --> 00:41:53,110 Zeren zain zaude? Alde hemendik. 318 00:42:33,250 --> 00:42:34,251 Eseri. 319 00:42:47,398 --> 00:42:48,799 Zer ari zara hemen? 320 00:42:48,799 --> 00:42:52,736 Ospa! Alde hemendik! Itxaron hor. 321 00:42:57,341 --> 00:43:02,046 Lagun, ba al dakizu zenbat denbora egon naizen honen zain? 322 00:43:02,713 --> 00:43:05,349 Ezidazu hondatu, gero! 323 00:43:05,716 --> 00:43:06,850 Segi! 324 00:43:08,419 --> 00:43:10,487 Zoaz, mesedez. 325 00:43:10,487 --> 00:43:11,655 Segi! 326 00:43:24,168 --> 00:43:25,569 Rakia. 327 00:44:18,322 --> 00:44:20,524 Kosta, gustukoa zaitut… 328 00:44:22,626 --> 00:44:23,627 …pixka bat. 329 00:44:31,735 --> 00:44:36,473 Tira, lagun, zuk hondatu didazu, nik hondatu ordez. 330 00:45:58,088 --> 00:46:00,357 Atso zaharrak piper beteak bidaltzen dizkizu. 331 00:46:01,058 --> 00:46:02,793 Pixka bat hoztu dira. 332 00:46:03,026 --> 00:46:04,695 Berotu egingo ditugu. 333 00:46:07,097 --> 00:46:09,032 Bizia salbatu didazu. 334 00:46:10,167 --> 00:46:13,070 Niri bizia salbatzen segitu beharko duzu. 335 00:46:13,070 --> 00:46:14,404 Zer esan nahi duzu? 336 00:46:14,404 --> 00:46:18,976 Erraza da. Lehenik, nire ohorea. Dontzeila baten ohorea. 337 00:46:18,976 --> 00:46:20,310 Ez dut ulertzen. 338 00:46:21,645 --> 00:46:24,214 Denek uste dute zuk kendu didazula birjintasuna. 339 00:46:24,214 --> 00:46:25,449 Ez, ba. 340 00:46:25,682 --> 00:46:27,384 Zer dakizu zuk! 341 00:46:27,851 --> 00:46:29,219 Badakit. 342 00:46:29,219 --> 00:46:31,421 Zer da barregarria? 343 00:46:31,421 --> 00:46:34,525 Anaiak hilko ninduke gizonekin oheratuko banintz. 344 00:46:36,226 --> 00:46:38,262 Eta gustukoa ninduzula esan zenidan. 345 00:46:44,735 --> 00:46:47,838 Maite nauzula ere badakit. 346 00:46:48,972 --> 00:46:51,708 -Pixka bat… -Ez negar egin. 347 00:46:56,180 --> 00:47:00,717 Axola al du, ba, nik zu gehiago maitatzeak? 348 00:47:01,685 --> 00:47:04,588 -Ezta? -Bai. 349 00:47:06,256 --> 00:47:09,693 -Hemen al dago Kosta esneketaria? -Tabernan begiratu. 350 00:47:09,927 --> 00:47:12,863 Emakumeei giharrak gustatzen zaizkiela uste al duzu? 351 00:47:17,935 --> 00:47:19,503 Horrela ligatzen da emakumeekin. 352 00:47:28,812 --> 00:47:33,150 -Non dago Kosta? -Haren premia dugu, berehala. 353 00:47:47,064 --> 00:47:49,533 -Ez, mila esker. -Ez hozteko. 354 00:47:49,533 --> 00:47:52,069 Ez naiz hoztuko zu zauzkadan artean. 355 00:47:53,737 --> 00:47:54,905 Begira. 356 00:47:56,440 --> 00:48:00,444 Žaga etortzen denean, ezkontza bikoitza izango dugu. 357 00:48:00,444 --> 00:48:03,313 Bera eta andregaia, zu eta ni. 358 00:48:03,547 --> 00:48:06,116 -Auskalo. -Auskalo zer? 359 00:48:06,383 --> 00:48:10,587 Auskalo. Beharbada, ez du nahiko. 360 00:48:34,378 --> 00:48:37,447 -Ile iluna? -Bai. Altua, beltzarana eta ederra. 361 00:48:37,447 --> 00:48:39,483 Baina besoak globoak bezala lehertu zaizkio. 362 00:48:43,353 --> 00:48:44,488 Zer gertatu da? 363 00:48:44,655 --> 00:48:47,224 Ordulariari soka emateko eskatu dit atso zaharrak. 364 00:48:49,026 --> 00:48:51,261 Mutilok, neskak kordea galdu du! 365 00:48:58,902 --> 00:49:02,439 Doktore, beste bat daukagu! 366 00:49:02,439 --> 00:49:04,174 -Ordularia berriz? -Bai! 367 00:49:04,174 --> 00:49:07,110 -Bai zera! -Benetan ari naiz. Begira! 368 00:50:56,019 --> 00:50:58,989 Benetako une historiko bat da… 369 00:50:58,989 --> 00:51:03,360 …bake-hitzarmenaren sinadura ofiziala… 370 00:51:03,360 --> 00:51:06,096 …gure errepublikarentzat. 371 00:51:06,096 --> 00:51:07,764 Amaitu da gerra! 372 00:51:07,764 --> 00:51:09,866 Hitzarmena sinatuko dute… 373 00:51:09,866 --> 00:51:12,936 …potentzia handien ordekariek… 374 00:51:13,070 --> 00:51:15,806 Horrelakoxea nintzen ni txikitan. 375 00:51:15,806 --> 00:51:20,811 …NBEren ordezkariek eta gerran dauden aldeek. 376 00:51:23,213 --> 00:51:24,648 Zer gertatzen da, aita? 377 00:51:25,682 --> 00:51:28,919 Bukatu da! Akabo! 378 00:51:28,919 --> 00:51:30,921 Akabo, ia betiko den. 379 00:51:31,588 --> 00:51:34,491 Bukatu dira bihurrikeriak. Kitto. 380 00:51:34,491 --> 00:51:37,194 Faraoi, txori horrek badu libre hegan egiteko garaia. 381 00:51:37,561 --> 00:51:39,596 Bukatu da! 382 00:51:48,438 --> 00:51:55,679 O, zu al zara… 383 00:51:56,546 --> 00:51:58,949 …gizon guztiak belaunikatzen zaizkion emakumea? 384 00:51:58,949 --> 00:52:00,584 Ondo geratzen al zait? 385 00:52:01,384 --> 00:52:04,888 Baina oraingoan ez duzu lortuko. 386 00:52:05,922 --> 00:52:08,291 Nigatik negar egin dezazula… 387 00:52:08,425 --> 00:52:10,360 …miserian zahar zaitezela… 388 00:52:10,760 --> 00:52:16,967 Itzal bat ere gera ez dadila zure aurpegi eder horretan. 389 00:52:17,400 --> 00:52:24,975 Baina zu, mirariz, lehen baino ederragoa zara. 390 00:52:25,142 --> 00:52:28,512 Baina edalontziak jaurtitzen ditut tabernan barrena… 391 00:52:28,512 --> 00:52:34,184 …odoletan, horma baten bila, buruarekin haren kontra jotzeko. 392 00:52:35,218 --> 00:52:37,087 Zatoz hona! Tira! 393 00:52:38,321 --> 00:52:42,392 Aurrera, atzera, ez daukat nora joanik. 394 00:52:42,459 --> 00:52:46,129 Nire nortasun agiria hutsik dago. 395 00:52:46,129 --> 00:52:50,100 Zure argazkia besterik ez dauka. 396 00:52:50,133 --> 00:52:52,335 Horrela, hiltzen naizenean… 397 00:52:52,335 --> 00:52:54,004 …jendeak horregatik ezagut nazan. 398 00:53:09,219 --> 00:53:12,656 O, zu zara… 399 00:53:14,691 --> 00:53:17,694 Hor dago Kosta. Zoaz bera ezagutzera. 400 00:53:20,263 --> 00:53:22,032 Aurkeztu egin behar gintuzuke. 401 00:53:22,232 --> 00:53:26,403 -Zure anaia aurkeztuiozu. -Oso lotsatia da. 402 00:53:46,556 --> 00:53:47,891 Zu zara, beraz. 403 00:53:49,226 --> 00:53:50,227 Nor? 404 00:53:50,927 --> 00:53:54,264 -Koinatua. -Koinatua? 405 00:53:56,132 --> 00:53:57,901 Nire koinatua izango dena. 406 00:54:00,670 --> 00:54:03,840 -Zu al zara Žaga Božović? -Nola dakizu? 407 00:54:03,840 --> 00:54:07,811 Nork ez du Žaga Božović ezagutzen? Gerraria, heroia? 408 00:54:07,844 --> 00:54:10,480 Ahaztu gerrariak eta heroiak. 409 00:54:10,981 --> 00:54:14,584 Ea zer jarrera duzun lanerako. 410 00:54:16,219 --> 00:54:19,422 Musika akademiako ikasketak egin ditut, pianoaren alorrean. 411 00:54:20,724 --> 00:54:24,728 -Klabizenbaloa jotzen dut. -Hara, artista! 412 00:54:26,863 --> 00:54:29,899 -Gerra aurretik. -Horrekin bizimodua atera dezakezu? 413 00:54:31,067 --> 00:54:36,172 Lehen, bai. Orain ez nago ziur. 414 00:54:44,948 --> 00:54:49,052 -Baduzu Immanuel Kanten aditzerik? -Filosofoa… 415 00:54:50,887 --> 00:54:55,892 Lege morala nire barruan, zeru izartua nire gainean. 416 00:54:59,362 --> 00:55:00,897 Zer ari dira horiek? 417 00:55:01,598 --> 00:55:05,902 Zure koinatuaren ezkontza prestatzen. Ezkontzera noa. 418 00:55:19,683 --> 00:55:24,654 Italiar neska bat aurkitu dut, egoera ezin hobean. 419 00:55:37,967 --> 00:55:39,502 Zer ondo. 420 00:55:49,279 --> 00:55:50,380 Žaga! 421 00:55:50,447 --> 00:55:52,015 Humanista! 422 00:55:52,015 --> 00:55:53,483 Borrokalaria! 423 00:55:53,483 --> 00:55:54,651 Heroia! 424 00:55:54,651 --> 00:55:56,019 Abertzalea! 425 00:55:56,019 --> 00:55:57,854 Filantropoa! 426 00:56:02,225 --> 00:56:05,462 Filantropia! 427 00:56:18,475 --> 00:56:19,876 Zer zabiltza? 428 00:56:19,876 --> 00:56:22,812 Gauza garrantzitsu bat esan behar dizut. 429 00:56:29,052 --> 00:56:31,087 Zeure etxera eraman nazazu. 430 00:56:31,254 --> 00:56:35,024 -Nola? Jotzen ari naiz eta. -Garrantzitsua da. 431 00:56:52,308 --> 00:56:54,144 Badaukazu zigarrorik? 432 00:57:15,365 --> 00:57:17,100 Non daukazu rakia? 433 00:57:37,587 --> 00:57:39,088 Irratia jar ezazu. 434 00:57:59,943 --> 00:58:04,147 Zer zentzu du bizitzak zu gabe, maitea? 435 00:58:04,147 --> 00:58:10,487 Baldin eta ez badut beste inor eduki nahi? 436 00:58:13,056 --> 00:58:15,959 Zuri egia esatera etorri naiz. 437 00:58:18,127 --> 00:58:20,029 Beharbada, hobe zenuke ez esatea. 438 00:58:20,196 --> 00:58:22,599 Egiarekin borrokan aritu naiz beti. 439 00:58:24,000 --> 00:58:26,469 Eta sekula ez dut ezer onik atera hortik. 440 00:58:27,303 --> 00:58:29,239 Ez dakizu ezer nitaz. 441 00:58:29,405 --> 00:58:31,508 Axola al du, ba? 442 00:58:31,508 --> 00:58:33,843 Badakit ezkontzera zoazela. 443 00:58:39,282 --> 00:58:41,084 Eta badakit nola sentiarazten nauen horrek. 444 00:58:44,087 --> 00:58:45,522 Axola du. 445 00:58:46,222 --> 00:58:51,194 -Gizon batzuk segika dauzkat. -Badakit. Dena dakit. 446 00:58:54,797 --> 00:58:57,667 Ez, ez duzu ulertzen. 447 00:58:58,801 --> 00:59:02,639 Ni nahi naute. Hilik edo bizirik. 448 00:59:06,943 --> 00:59:09,212 Nire ehizan dauzkat, edozein preziotan. 449 00:59:09,345 --> 00:59:12,315 Hemen ezkutatu nahi nuen dena ahazteko… 450 00:59:12,315 --> 00:59:14,817 …nire bizitza aldatzeko, ezkontzeko… 451 00:59:15,718 --> 00:59:17,687 Zuk pentsatu bezala doa dena. 452 00:59:17,720 --> 00:59:20,890 Bihar ezkondu egingo zara. Non dago koxka? 453 00:59:22,425 --> 00:59:25,595 Koxka da… zu ikusi izana. 454 00:59:25,595 --> 00:59:27,063 Bai, jakina! 455 00:59:27,897 --> 00:59:31,935 Jakina! Neure burua gogorarazten didazu. 456 00:59:31,935 --> 00:59:35,171 Jadanik ez nintzela uste nuen nia. 457 00:59:37,640 --> 00:59:39,442 Zu eta zure zorigaitza. 458 00:59:39,876 --> 00:59:41,711 Ez errukitu nitaz. 459 00:59:42,278 --> 00:59:44,681 Nire arimako atea itxita dauka zorigaitzak. 460 00:59:44,681 --> 00:59:46,282 Ez dago leku gehiagorik. 461 00:59:47,050 --> 00:59:49,819 Ez dut ezer gehiago entzuten, ez dut ezer ikusten. 462 01:00:55,685 --> 01:00:58,554 Zoaz etxera, puta! Senargaia zain daukazu! 463 01:01:52,141 --> 01:01:55,011 Nora joan da nire laztana? 464 01:01:55,978 --> 01:01:59,382 Borrokatu egin gara ezkondu aurreko gure agur-festan. 465 01:02:00,149 --> 01:02:01,851 Akabo borrokak. 466 01:02:01,918 --> 01:02:03,653 Dantza besterik ez. 467 01:02:07,857 --> 01:02:08,958 Koinatu! 468 01:02:10,560 --> 01:02:11,561 Koinatu! 469 01:02:13,529 --> 01:02:14,964 Bai, bai, zu! Zatoz hona! 470 01:02:22,004 --> 01:02:26,609 Ez duzu ikusten nire arrebak dantzan egin nahi duela? Tira! 471 01:02:42,959 --> 01:02:45,027 Tira, tira! Ez izan lotsatia! 472 01:03:51,727 --> 01:03:53,863 Zer dabil helikopteroa haranean? 473 01:03:54,797 --> 01:03:58,100 Hegaldi humanitarioak, babes-eremua patruilatzen. 474 01:03:58,835 --> 01:04:00,770 Atzo esan zioten aginteari. Ez kezkatu. 475 01:04:00,770 --> 01:04:02,972 Ez dira sekula beltzez jantzi. 476 01:04:02,972 --> 01:04:05,508 Agintariek badute horren berri. Ez kezkatu. 477 01:04:05,508 --> 01:04:06,809 Ondo da. 478 01:04:23,359 --> 01:04:25,695 Gaur zuk jetziko dituzu behiak. 479 01:04:25,695 --> 01:04:28,297 Eramaiezu soldaduei esnea, eta itzuli Milenarekin ezkontzera. 480 01:04:28,297 --> 01:04:31,500 Apaiza hemen edukiko dut, eta pixka bat atzeratuko dugu ezkontza. 481 01:04:31,500 --> 01:04:34,737 -Zergatik hain azkar? -Ez dago orainaldia bezalakorik. 482 01:04:55,925 --> 01:05:00,129 Badakit zu zarela gizon egokia nire Milenarentzat. 483 01:05:00,129 --> 01:05:02,531 Ez zen sexua bakarrik izango, ez? 484 01:05:04,166 --> 01:05:07,737 -Ez da sexurik izan. -Sexua, sexua! 485 01:05:16,612 --> 01:05:18,147 Ez dugu asti handirik. 486 01:05:18,147 --> 01:05:20,650 Zure ordulari biologikoa ere jotzen ari da. 487 01:05:24,220 --> 01:05:30,293 Bere anaiaren egun berean ezkontzea izan da beti neska gajoaren ametsa. 488 01:05:30,927 --> 01:05:34,196 Eta badakizu edozer gauza egingo nukeela Milenaren alde. 489 01:05:34,196 --> 01:05:39,735 Beraz, gaur ezkonduko zara. Argi dago? 490 01:05:44,073 --> 01:05:45,508 Prest! 491 01:05:48,344 --> 01:05:50,313 Tori, koinatu. 492 01:05:50,313 --> 01:05:53,449 Pizzicato. Zergarik gabeko denda, Abu Dhabi. 493 01:05:53,449 --> 01:05:54,917 Zatoz trajea saiatzera. 494 01:05:57,053 --> 01:05:59,055 -Eskerrik asko. -Ez horregatik. 495 01:06:01,090 --> 01:06:02,625 Ez zait gustatzen. 496 01:06:02,892 --> 01:06:05,227 Gizon desberdina izango zara orain. 497 01:06:05,227 --> 01:06:08,597 Lehen nintzenaren gizon desberdina naiz jadanik. 498 01:06:08,597 --> 01:06:10,967 Ba, desberdina izango zara berriz. 499 01:06:10,967 --> 01:06:14,603 Zoaz eta itzuli eguerdirako. Azkar. 500 01:07:25,174 --> 01:07:27,977 Horri laguntza deitzen badiozu, zoaz pikutara! 501 01:07:33,949 --> 01:07:37,486 -Odolaren mintzoa. -Sinestezina, jode! 502 01:08:00,876 --> 01:08:03,879 -Zalantzak ditut. -Zertaz? 503 01:08:04,747 --> 01:08:06,615 Bakeaz eta honetaz guztiaz. 504 01:08:06,816 --> 01:08:09,852 Tira! Hitzarmena sinatu dute. 505 01:08:09,852 --> 01:08:14,690 Potentzia handiek bermatua: Errusia, AEB, Alemania, Ingalaterra. 506 01:09:37,740 --> 01:09:38,807 Bogdan! 507 01:09:47,650 --> 01:09:50,853 -Mila! -Kosta maitea, Jainkoari eskerrak! 508 01:09:50,853 --> 01:09:54,690 Etxera sartu naiz txikiarekin, eta zerbait entzun dut. 509 01:09:54,723 --> 01:09:58,127 Kanpora irten naiz, baina ez zegoen inor. 510 01:09:58,194 --> 01:10:02,631 Etorri, eta lurrean zeuden denak. Bat bera ez dute zutik utzi! 511 01:10:02,698 --> 01:10:05,334 Beltzez jantzitako gizon batzuk agertu dira. 512 01:10:05,401 --> 01:10:07,670 Haiek hilko zituzten. Ez dakit… 513 01:10:07,736 --> 01:10:12,841 Beldur nintzen nire biloba nola salbatu. 514 01:10:12,875 --> 01:10:15,010 Nola salbatu zara zu? 515 01:10:15,010 --> 01:10:18,280 Esnea partitzera joan naiz. 516 01:10:26,755 --> 01:10:28,757 Suge batek salbatu nau. 517 01:10:28,924 --> 01:10:31,627 Hala izan bedi, Kosta, Jainkoaren borondatea izan da. 518 01:10:31,627 --> 01:10:34,697 Bakoitzak bere halabeharra du, modu batera edo bestera. 519 01:10:34,964 --> 01:10:38,968 Horrekin jaiotzen da bat, eta hark bizitza osoan segitzen dio. 520 01:10:38,968 --> 01:10:40,936 Nora zihoan Bogdan, seinalatzailea? 521 01:10:41,070 --> 01:10:42,805 Haietako bat izan da beti. 522 01:10:43,072 --> 01:10:44,974 Neska italiar baten bila zebilen. 523 01:10:45,107 --> 01:10:50,813 Ez du aurkitu, eta etxez etxe ibili da gizon horiekin. 524 01:10:50,946 --> 01:10:55,484 Gero helikoptero bat etorri, eta Klobuk-era joan dira denak. 525 01:10:55,484 --> 01:10:59,488 Neska horren bila. Ez dakit aurkitu ote duten. 526 01:11:17,606 --> 01:11:19,108 Sokrates Homerori deika. 527 01:11:19,141 --> 01:11:20,876 Sokrates Homerori deika. Txanda. 528 01:11:21,710 --> 01:11:23,679 Sokrates Homerori deika. Txanda. 529 01:11:23,812 --> 01:11:25,681 Intsektuak birrintzea azken fasean dago. 530 01:11:25,681 --> 01:11:27,750 Eltxoak neutralizatuta, bi posizioetan. 531 01:11:27,750 --> 01:11:31,854 Dena garbi dago. Ez da tximeletarik ere geratzen. 532 01:11:31,887 --> 01:11:35,090 Helikopteroaren laguntza behar dugu parte-hartzaileak jasotzeko. 533 01:11:35,491 --> 01:11:37,126 Ez zenuke hau ikusi behar. 534 01:11:45,134 --> 01:11:50,406 Helikoptero-lerroa zabalik. 4 koordenatu. 535 01:13:28,737 --> 01:13:30,005 Kosta! 536 01:13:39,314 --> 01:13:43,485 Lagun. Zer ari zara hemen? 537 01:13:58,434 --> 01:13:59,568 Kosta! 538 01:19:43,779 --> 01:19:47,015 Zer izango ote zinen gerragatik izan ez balitz? 539 01:19:49,484 --> 01:19:52,087 -Gerragatik izan ez balitz? -Zertan lan egingo zenuke? 540 01:19:56,158 --> 01:19:59,060 Hasieran neure telesaioa edukitzea pentsatu nuen… 541 01:19:59,394 --> 01:20:01,863 …eta nire printzea aurkituko nukeen, distiratsu. 542 01:20:01,863 --> 01:20:03,932 Gero italiar aberats batekin ezkonduko zinen… 543 01:20:03,932 --> 01:20:06,468 …printzeari distira joango zitzaiolako. 544 01:20:06,968 --> 01:20:11,239 Seme-alabak edukiko zenituzten, eta beste batekin engainatuko zintuen. 545 01:20:13,341 --> 01:20:16,711 Hori azkena zatekeen bai niretzat eta bai harentzat. 546 01:20:16,711 --> 01:20:18,446 Amaiera zoriontsua behar du. 547 01:20:18,446 --> 01:20:21,016 Halabeharrak beste modu batera kontatuko zukeen hori. 548 01:22:43,191 --> 01:22:44,459 Ba al da inor? 549 01:24:41,276 --> 01:24:42,277 Goseak zaude? 550 01:24:42,877 --> 01:24:44,312 Orain ez. 551 01:26:09,731 --> 01:26:10,465 Ederra zara. 552 01:26:11,766 --> 01:26:13,468 Hori da nire zorigaitza. 553 01:26:13,501 --> 01:26:15,236 Bai noski. 554 01:26:16,104 --> 01:26:19,240 Nire edertasunak zoritxarra besterik ez dit ekarri. 555 01:26:19,941 --> 01:26:23,211 Zuk eta zure ontasunak bezala. Okerrena ateratzen dio jendeari. 556 01:26:24,145 --> 01:26:28,316 Scott gizon ona zen hasieran, Kasko Urdinetan. 557 01:26:28,316 --> 01:26:31,352 Preso-eremu batetik atera ninduen, eta berarekin eraman. 558 01:26:32,887 --> 01:26:37,025 Gero putakume bihurtu zen. Gure etxea kartzela egin zitzaidan. 559 01:26:38,560 --> 01:26:41,563 -Erromara eramango nauzu? -Bai. 560 01:26:41,863 --> 01:26:44,399 Bizitzen irakatsi beharko didazu, hasieratik. 561 01:26:44,866 --> 01:26:48,169 -Hoteleko bar batean jo zenezake. -Ezta pentsatu ere. 562 01:26:48,169 --> 01:26:50,505 Giza-ehiza edo hiltzaile odoltsuak baino okerragoa da hori. 563 01:26:50,939 --> 01:26:54,142 Inork ez du gizon horiengandik ihes egitea lortu. 564 01:27:03,885 --> 01:27:07,922 Zer egin dezakegu, ihes egitea ez bada? 565 01:27:09,924 --> 01:27:12,727 Ez dakizu zer den beti ihesi ibiltzea. 566 01:27:12,727 --> 01:27:16,631 Badakit. Ondoegi dakit. 567 01:33:49,757 --> 01:33:53,694 Zubac txapeldun handia! Nork haren alde apustu? 568 01:33:54,895 --> 01:33:56,430 Mugi, Zubac! 569 01:33:59,634 --> 01:34:04,005 Apustu egin Zubacen alde! Emaiok, Zubac! 570 01:34:05,439 --> 01:34:07,475 Emaiok! Gogor! 571 01:34:24,425 --> 01:34:27,728 -Zubak handiak galdu egin du. -Errebantxa nahi dut! 572 01:34:40,908 --> 01:34:44,712 Putakume alua! 573 01:38:10,384 --> 01:38:12,486 Hanka, hanka! 574 01:38:25,699 --> 01:38:28,469 Utz nazazu, ez du zentzurik. 575 01:38:29,803 --> 01:38:31,839 Ergela zara. 576 01:38:33,307 --> 01:38:36,443 Hau da zentzua duen gauza bakarra… 577 01:38:37,011 --> 01:38:41,015 …norbait maitatzea, ahal duzun eran. 578 01:39:47,514 --> 01:39:50,517 Begira! Nola esaten diozue horri? 579 01:39:51,185 --> 01:39:53,487 -Umea egiten ari da. -Erditzen ari da. Erditzen. 580 01:40:07,835 --> 01:40:09,503 Zoaz freskatzera. 581 01:40:29,890 --> 01:40:35,229 O, zelai berdea, belarra eta ihintza. 582 01:40:36,130 --> 01:40:41,468 Javor mendia, Javor mendia. 583 01:40:43,003 --> 01:40:47,141 Nork zaintzen dizu artaldea, laztana? 584 01:40:47,941 --> 01:40:53,514 O, zelai berdea, belarra eta ihintza. 585 01:42:53,167 --> 01:42:56,236 -Hil egingo naiz! -Ez. Pazientzia izan! 586 01:43:18,725 --> 01:43:23,130 Amona mantangorria! Suerte ona dakar. 587 01:43:23,230 --> 01:43:25,098 "Coccinella". 588 01:43:38,545 --> 01:43:41,848 KONTUZ! MINAK! 589 01:45:06,233 --> 01:45:07,134 Goazen! 590 01:45:16,643 --> 01:45:17,778 Zer ari zarete? 591 01:45:33,560 --> 01:45:35,929 Zergatik ari zarete atzetik tiroka, putakumeak? 592 01:45:53,613 --> 01:45:56,216 Geldi! Ez mugitu! 593 01:46:01,555 --> 01:46:02,522 Eskuak gora! 594 01:46:15,836 --> 01:46:16,903 Ez mugitu! 595 01:46:21,441 --> 01:46:23,710 Zu zara daukadan guztia. 596 01:46:23,877 --> 01:46:24,878 Entzuidazu. 597 01:46:26,613 --> 01:46:29,883 Ni joango naiz lehenengo, eta zu atzetik. 598 01:46:30,083 --> 01:46:31,385 Ulertu didazu? 599 01:46:38,525 --> 01:46:39,526 Ez kezkatu. 600 01:46:45,132 --> 01:46:46,967 Ondo merezia duzu, putakumea! 601 01:47:00,714 --> 01:47:01,815 Ez mugitu! 602 01:47:03,116 --> 01:47:06,219 Ez zenuke hil behar, zeharo inozentea zara. 603 01:47:36,716 --> 01:47:38,151 Ez ezazu ukitu! 604 01:47:39,319 --> 01:47:41,822 Ez! Ez! 605 01:48:32,439 --> 01:48:33,440 Salbatuta gaude! 606 01:48:34,274 --> 01:48:36,042 Hemen ez dago arriskurik. 607 01:48:36,810 --> 01:48:37,844 Zatoz hona! 608 01:48:47,187 --> 01:48:48,054 Geldi! 609 01:48:48,989 --> 01:48:51,324 Geldi, geldi! 610 01:48:58,231 --> 01:48:59,299 Aska ezazu sugea! 611 01:49:01,635 --> 01:49:03,737 Sugeak salbatu egin nahi zaitu! 612 01:49:06,606 --> 01:49:08,174 Ez mugitu! Geldi! 613 01:49:09,476 --> 01:49:10,377 Geldi! 614 01:50:12,906 --> 01:50:15,875 Nora zoaz? Jainkoarren! 615 01:50:19,346 --> 01:50:20,447 Nora zoaz? 616 01:50:22,382 --> 01:50:26,086 Zeure burua hil nahi duzu, e? 617 01:50:26,086 --> 01:50:30,090 Zeure burua hiltzen baduzu, nor oroituko da emakume horretaz… 618 01:50:30,156 --> 01:50:32,459 …eta elkarrenganako zuen maitasunaz, ergela? 619 01:50:32,759 --> 01:50:35,862 Ez da horrela egin behar, adiskidea. 620 01:50:36,062 --> 01:50:38,231 Utz nazazu bakean. 621 01:56:12,932 --> 01:56:14,567 Zer zabiltza zu hemen? 622 01:56:16,436 --> 01:56:19,072 Ez da zehatz-mehatz zerua bezalakoa. 623 01:56:19,172 --> 01:56:22,608 Nola ba? Zeru bikoitza merezi duzu zuk. 624 01:56:23,843 --> 01:56:25,478 Zerbait falta da. 625 01:56:25,478 --> 01:56:28,481 Zurekin geratzea nahi? Betiko. 626 01:56:28,548 --> 01:56:30,016 Ez dago presarik. 627 01:56:31,250 --> 01:56:35,188 Etortzen zarenean, elkarrekin egongo gara betiko. 628 01:56:35,922 --> 01:56:36,990 Hori da. 629 02:00:45,271 --> 02:00:48,641 ESNE-BIDEAN 630 02:04:52,551 --> 02:04:54,820 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz