1 00:00:04,838 --> 00:00:09,209 Orange konderria, Kalifornia, 1960 2 00:00:09,209 --> 00:00:13,747 Los Angelesen LSD mordoa zeukan produktore bat aipatu zioten Johni. 3 00:00:15,148 --> 00:00:21,121 Dosiak 3-5 dolar balio zuen; garestiegia denentzat. 4 00:00:23,957 --> 00:00:28,161 Johnek erabaki zuen berak eta bere lagunek lapurtu egingo zutela… 5 00:00:28,228 --> 00:00:32,766 …LSDa zeukan Hollywoodeko etxean. 6 00:00:35,535 --> 00:00:38,838 Pistolak eskuan, LSDa kendu zioten tipo hari. 7 00:00:40,273 --> 00:00:43,009 Orange konderrira ekarri, eta hartu egin zuten. 8 00:00:43,176 --> 00:00:46,513 Errebelazio espiritual sakonak izan zituzten. 9 00:00:46,613 --> 00:00:48,148 Asko hartu zuten. 10 00:00:49,315 --> 00:00:52,852 LSD hartzen zuenean, John zeharo bestelakotzen zen. 11 00:00:52,952 --> 00:00:58,258 Lehen aldian, korrika hasi zen, etxera joan behar omen zuelakoan… 12 00:00:58,291 --> 00:01:00,794 …zenbat maite ninduen niri esatera. 13 00:01:01,094 --> 00:01:04,798 Etxera heldu zenerako, goizeko hirurak ziren… 14 00:01:04,831 --> 00:01:09,502 …arnasestuka zegoen, begiak handituta eta erotuta. 15 00:01:10,203 --> 00:01:13,273 Zenbat maite ninduen esan behar omen zidan. 16 00:01:13,440 --> 00:01:17,143 Bere baitan taupadaka eta isurian sentitzen omen zuen maitasuna. 17 00:01:17,310 --> 00:01:20,780 Jainkozko zera bat sentitzen omen zuen barruan, korrika ari zela. 18 00:01:20,847 --> 00:01:24,517 Okerreko norabidean ibilia omen zen bizitzan. 19 00:01:24,984 --> 00:01:30,190 Ordu arte ez zen sekula horrelako konturik entzun. Hura berria zen. 20 00:01:30,223 --> 00:01:34,694 Berria zen Lurra planetarentzat: esnatzeko deia. 21 00:01:38,164 --> 00:01:41,501 Jendea aldatzen zuen zera horietako bat zen LSD. 22 00:01:42,135 --> 00:01:44,637 Banan-banan. Bakarka. 23 00:01:46,840 --> 00:01:50,844 1962an bukatu nituen institutuko ikasketak. 24 00:01:51,711 --> 00:01:53,379 Unibertsitatera joan nintzen. 25 00:01:53,446 --> 00:01:57,650 Negozio-gizona edo izango nintzela uste nuen. 26 00:01:57,717 --> 00:02:01,121 Orduan, unibertsitatean nengoenean, LSD agertu zen. 27 00:02:01,588 --> 00:02:03,356 Eta dena aldatu zuen. 28 00:02:03,423 --> 00:02:05,558 Dena aldatu zuen. 29 00:02:06,359 --> 00:02:11,865 Filosofia eta erlijio eskoletara joaten hasi nintzen. 30 00:02:13,333 --> 00:02:15,869 Michael Johnen adiskidea zen. 31 00:02:16,002 --> 00:02:19,572 Droga psikodelikoei esker elkartu ziren. 32 00:02:19,772 --> 00:02:22,575 Haluzinazio-kide bihurtu ziren. 33 00:02:22,609 --> 00:02:26,713 Banekien bazegoela beste zerbait azidoaren esperientzia hartan… 34 00:02:26,746 --> 00:02:30,750 …gero eta gehiago ulertu beharra neukana. 35 00:02:37,824 --> 00:02:42,562 Haxixa saltzen hasi nintzen 1964an… 36 00:02:42,595 --> 00:02:44,597 …droga psikodelikoak hartu aurretik. 37 00:02:44,731 --> 00:02:48,701 Garai hartan, surf-oholen denda bat neukan Laguna Canyon-en. 38 00:02:48,735 --> 00:02:52,038 Baina belar pixka bat salerosten gehitzen nituen neure irabaziak. 39 00:02:53,907 --> 00:02:57,443 Ezagutzen bagintuzun, santuak ginen, gerrari espiritualak. 40 00:02:57,477 --> 00:02:59,479 Bestela, droga-saltzaileak ginen. 41 00:02:59,546 --> 00:03:00,613 Bi gauzak ginen. 42 00:03:01,414 --> 00:03:04,417 Nazioarteko negozio bat zen, eta arrisku handian geunden. 43 00:03:04,450 --> 00:03:07,820 Ez bakarrik kartzelan betiko egoteko arriskua… 44 00:03:07,987 --> 00:03:11,291 …zu han sartu ondoren giltza botako zuten herrialderen batean. 45 00:03:11,491 --> 00:03:15,495 Baina, haxixa edukitzeagatik, jendea hiltzen zuten garai hartan. 46 00:03:15,562 --> 00:03:20,667 Eta gu LSD, haxixa eta marihuana ari ginen saltzen. 47 00:03:21,067 --> 00:03:24,404 Beraz, aise exekutatuko gintuzten. 48 00:03:24,437 --> 00:03:26,940 Eta bagenekien, eta berdin-berdin aritu ginen. 49 00:03:28,074 --> 00:03:32,278 Karmaz blai, azidoa hartzen eta hura guztia saltzen aritzen ginen. 50 00:03:32,312 --> 00:03:36,783 Beste inork ezin zuen egin. Askok kartzelan edo hilik bukatu zuten. 51 00:03:36,983 --> 00:03:41,688 Hori egiteko boterea genuen. Egin genuen, eta ondo atera zen. 52 00:03:48,828 --> 00:03:53,466 EGUZKI-ARGI LARANJA 53 00:04:06,479 --> 00:04:07,680 1960. 54 00:04:08,581 --> 00:04:10,617 15 urte nituen. 55 00:04:11,517 --> 00:04:16,889 Johnny Griggsen Anaheimgo lagunak hondartzako beren txokoan zeuden. 56 00:04:16,990 --> 00:04:20,126 Garden Grovekoak hemen geunden. 57 00:04:21,361 --> 00:04:25,865 Johnny jiratu, eta luzaroan geratu zitzaidan niri begira. 58 00:04:26,432 --> 00:04:28,167 Zeharkatu egin ninduen. Halaxe izan zen. 59 00:04:28,501 --> 00:04:29,702 Hura aski zen niretzat. 60 00:04:29,869 --> 00:04:34,173 Ikusi orduko maitasuna tximista bezalakoa omen da. 61 00:04:34,207 --> 00:04:36,209 Horixe gertatu zitzaidan niri. 62 00:04:37,644 --> 00:04:43,516 Lagun guztiek abisatu zidaten bazter-nahasle samarra zela. 63 00:04:46,052 --> 00:04:48,721 Berarekin ibili nahi ote nuen galdetu zidan Johnnyk. 64 00:04:49,155 --> 00:04:54,093 Ezagutu berria izan arren, zeharo maiteminduta nindukan. 65 00:04:54,927 --> 00:04:58,097 Musu eman zidanean aztoratu egin nintzen… 66 00:04:58,431 --> 00:05:02,368 …oso lotsatuta eta ia beldurtuta zirudielako. 67 00:05:02,435 --> 00:05:04,671 Ni oso urduri nengoen… 68 00:05:04,704 --> 00:05:09,509 …musu hartan jarria nuelako itxaropen osoa. 69 00:05:11,010 --> 00:05:14,047 Orduan gertatzen ez bazen, ez baitzen gertatuko. 70 00:05:14,614 --> 00:05:17,350 Hala izan zen. Musu harrezkero. 71 00:05:31,264 --> 00:05:34,434 Brigham Young unibertsitatera joan zen Johnny. 72 00:05:34,467 --> 00:05:37,337 Borroka libreko diru-laguntza bat eman zioten. 73 00:05:37,337 --> 00:05:38,971 Itzuli zenean… 74 00:05:39,038 --> 00:05:40,473 …maiatzean… 75 00:05:41,007 --> 00:05:42,275 …haurdun geratu nintzen. 76 00:05:42,675 --> 00:05:45,044 Nire 17. urtebetetzea zen. 77 00:05:45,345 --> 00:05:47,046 Atera nintzen lehen aldia. 78 00:05:48,881 --> 00:05:50,283 Zorionak! 79 00:05:52,185 --> 00:05:56,556 Nire gurasoek eta Johnenek Las Vegasera eraman gintuzten. 80 00:05:56,589 --> 00:05:59,292 Nire izenean sinatu zuten, 17 urte besterik ez nituelako. 81 00:05:59,826 --> 00:06:02,261 Eta han ezkondu ginen. 82 00:06:02,595 --> 00:06:06,099 Zeharo maiteminduta geunden, eta ez zigun axola izan. 83 00:06:07,567 --> 00:06:12,405 Johnnyk eta nik etxe bat erosi genuen Fountain Valleyn. 84 00:06:12,538 --> 00:06:15,508 Irteerarik gabeko kale bat zen. Nire umeak eskolara joan zitezkeen. 85 00:06:15,575 --> 00:06:18,945 Uste nuen hura zela bizitzan nahi nuen guztia. 86 00:06:21,314 --> 00:06:23,983 Droga guztien kontra nengoen. 87 00:06:24,016 --> 00:06:27,854 Ez nuen drogarik hartu; ez belarra erre edo beste ezer egin. 88 00:06:29,055 --> 00:06:30,790 Johnek LSD hartzen zuen. 89 00:06:30,890 --> 00:06:33,025 Eta nire etxean hartzen zuen. 90 00:06:33,059 --> 00:06:37,163 Hura ero samarra zela uste nuen, baina gaztea nintzen. 91 00:06:38,030 --> 00:06:44,704 Lagun ireki batzuk aukeratu zituen Johnnyk hura esperimentatzeko. 92 00:06:44,771 --> 00:06:48,207 Barruan haluzinatzen zuten, eta gero hondartzetara joaten ziren… 93 00:06:48,474 --> 00:06:50,109 …surf egitera eta… 94 00:06:50,343 --> 00:06:55,515 Johnnek horrela pasatu zituen 9 hilabetez egun guztiak… 95 00:06:55,548 --> 00:07:00,653 …nik klubean sartu behar nuela erabaki zuten arte. 96 00:07:04,056 --> 00:07:07,627 Gora igo ninduten, edo, behera jaitsi, beharbada. 97 00:07:07,727 --> 00:07:13,065 Gosaltzeko, arrautza nahasiak; laranja-zukuan jarri zidaten zera. 98 00:07:16,469 --> 00:07:19,572 Ene! Unibertso osoa gainera erori zitzaidan. 99 00:07:19,605 --> 00:07:21,841 Barru-barruko esperientzia bat izan zen. 100 00:07:21,841 --> 00:07:25,311 Ez nuen Fountain Valleyko bi solairuko etxe hura jadanik nahi… 101 00:07:25,311 --> 00:07:28,748 …nahiz uste nuen hura zela bizitzan nahi nuen guztia: 102 00:07:28,815 --> 00:07:32,418 Lur zatitxo hura, eta ni han kokatua. 103 00:07:32,552 --> 00:07:36,322 Gau hartan ez nuen halakorik nahi. 104 00:07:36,355 --> 00:07:38,658 Ez nuen halakorik nahi. 105 00:07:38,658 --> 00:07:44,964 Landaldean bizi nahi nuen, eta nintzen pertsona berezia izan. 106 00:07:46,299 --> 00:07:49,502 LSD hartzen duzunean sentitzen duzu… 107 00:07:49,535 --> 00:07:54,240 …zu baino handiago diren botereekin elkartasunean zaudela… 108 00:07:54,273 --> 00:07:57,577 …giza gogoa zeharo gainditzen duen adimen batekin… 109 00:07:57,910 --> 00:08:00,480 …antzina-antzinako energiekin. 110 00:08:00,480 --> 00:08:03,716 Johnnyk artikulu hura irakurri zuen Life aldizkarian… 111 00:08:03,783 --> 00:08:08,688 …LSDrekin esperimentatzen ari ziren Harvardeko irakasle batzuez. 112 00:08:08,721 --> 00:08:12,625 Gure xedea, edozein talde erlijiosoren hasierako xedea bezala… 113 00:08:12,692 --> 00:08:15,061 …estatubatuar gizartea aldatzea da. 114 00:08:15,194 --> 00:08:20,399 Estatu Batuak eroetxe bat dira gaur egun, ikusentzuleek badakitenez. 115 00:08:20,500 --> 00:08:24,337 Estatubatuarrak zeharo harrapatuta dauzkate erosketa materialek… 116 00:08:24,337 --> 00:08:27,940 …botereak eta gerra egiteak. Eroetxe bat da. 117 00:08:28,174 --> 00:08:32,778 Estatubatuarren maila espirituala igotzea da gure xedea. 118 00:08:32,845 --> 00:08:37,250 Berpizkunde erlijioso bat eta iraultza espiritual bat nahi ditugu. 119 00:08:38,518 --> 00:08:42,955 Timothy Leary oso izaki espirituala zen. 120 00:08:42,989 --> 00:08:46,225 "Tao Te Ching" eta "Psychedelic Experience" idatzi zituen. 121 00:08:46,259 --> 00:08:50,596 Bidaiatu egiten zuen. Buruzagia zen, apaiz gorena. 122 00:08:51,797 --> 00:08:53,866 Johnny Millbrookera joan zen. 123 00:08:53,866 --> 00:08:56,102 Timekin bildu, eta hizketan aritu ziren. 124 00:08:56,335 --> 00:09:00,973 Johnnyk informazioa eta liburuak ekarri zituen. 125 00:09:01,908 --> 00:09:06,546 10 hilabete edo urtebete generaman Fountain Valleyn. 126 00:09:06,546 --> 00:09:10,816 Eta etxearen diru-sarrera ordainduta geneukan. 127 00:09:10,950 --> 00:09:15,187 Bulego nagusira joan, giltzak itzuli… 128 00:09:15,187 --> 00:09:17,690 …eta esan nien etxea bueltatuko geniela. 129 00:09:17,957 --> 00:09:21,193 Haiek: "Ezin duzu hori egin". Nik: "Ez dugu etxea nahi. Zuena da". 130 00:09:21,227 --> 00:09:23,996 "Sal ezazue. Berriz saldu. Ez dugu etxea nahi". 131 00:09:26,599 --> 00:09:30,736 Elkarri atxikitako talde bat ginela konturatu ginen. 132 00:09:31,103 --> 00:09:35,675 Eliza zahar hura aurkitu genuen Modjeska Canyon-en. 133 00:09:35,775 --> 00:09:38,444 Arroila txiki eder-eder bat zen Modjeska. 134 00:09:42,214 --> 00:09:45,217 Taldean joan ginen Modjeska Canyonera bizitzera… 135 00:09:45,418 --> 00:09:51,457 …Anaheim, Long Beach eta Garden Groveko gure bizilekuetatik. 136 00:09:51,891 --> 00:09:55,261 Espirituala zirudien Modjeskak hara joan nintzen lehen aldian. 137 00:09:55,361 --> 00:09:57,530 Erlijiosoa, nolabait. 138 00:09:58,931 --> 00:10:03,402 Argiztatze pertsonala zen garai hartan taldearen xedea. 139 00:10:03,469 --> 00:10:05,304 Nork bere burua aldatzea. 140 00:10:05,738 --> 00:10:09,475 Liburu espiritualak eta filosofia irakurtzen hasi ginen. 141 00:10:09,542 --> 00:10:11,143 Gehienok ez genekien ezer. 142 00:10:11,210 --> 00:10:14,380 Ni ia erlijiorik gabe hezi ninduten. 143 00:10:14,447 --> 00:10:17,783 Ni ateoa nintzen, droga psikodelikoak hartzen hasi arte. 144 00:10:22,288 --> 00:10:26,025 Hasieran, jainko-gizon batzuk hartu genituen gidaritzat: 145 00:10:26,325 --> 00:10:29,228 Yogananda, Ramakrishna eta Ram Dass. 146 00:10:30,162 --> 00:10:32,865 Zen-maisu bat izan genuen bolada batean. 147 00:10:32,999 --> 00:10:38,671 Misterioa azalduko zigun jendearen bila genbiltzan nonahi. 148 00:10:43,909 --> 00:10:47,446 Gure kontzientzia haziz, erruki eta maitasun gehiago izango da… 149 00:10:47,580 --> 00:10:51,350 …eta erori egingo dira jendearen, erlijioen eta nazioen arteko hesiak. 150 00:10:51,517 --> 00:10:54,587 Bai, desegin egin behar dugu bereizketa hori. 151 00:10:56,222 --> 00:11:01,394 LSD hartzen genuen bakoitzean, gero eta gehiago esnatzen ginen… 152 00:11:01,394 --> 00:11:05,097 …eta prozesu hark eta argi hark mendean hartu gintuzten. 153 00:11:05,231 --> 00:11:07,900 Denei LSD ematea zen John Griggsen ametsa. 154 00:11:07,933 --> 00:11:09,268 Mundua aldatzea. 155 00:11:09,268 --> 00:11:11,237 Gu ikusten ari ginena denek ikustea. 156 00:11:12,104 --> 00:11:15,808 Tentsioa zegoen munduan. 157 00:11:15,875 --> 00:11:19,912 Desagertu egingo zen denek gure azido-dosi bera hartuko balute. 158 00:11:21,147 --> 00:11:23,549 Eliza bat sortzea erabaki genuen, beraz. 159 00:11:33,926 --> 00:11:37,797 Ohiko gure bilera bat egin genuen, asteazken arrats batean… 160 00:11:37,963 --> 00:11:40,666 …eta John izen bat pentsatzen ari zen taldearentzat. 161 00:11:41,067 --> 00:11:44,437 Dwight Buckleyk "Anaidia" edo esan zuen… 162 00:11:44,503 --> 00:11:47,907 Eta baten batek erantzun zion: "Zeren Anaidia"? 163 00:11:48,140 --> 00:11:49,809 Eta Chuck Mundellek erantzun: 164 00:11:49,975 --> 00:11:52,712 Betiereko Maitasunaren Anaidia. 165 00:11:52,812 --> 00:11:56,382 Betiereko Maitasunaren Anaidia. 166 00:11:56,716 --> 00:11:58,050 Eta hala gelditu zen. 167 00:12:04,724 --> 00:12:12,331 Kontua zen 12 lagun horiek beste 12 lagun bilatzea kanpoan… 168 00:12:12,498 --> 00:12:15,234 …eta hau nola dabilen haiei erakustea. 169 00:12:15,434 --> 00:12:16,502 Ezagun guztiei. 170 00:12:17,002 --> 00:12:20,973 Joan, eta denei esan: lantokian, eskolan, familian, edonori. 171 00:12:21,107 --> 00:12:22,374 LSD zurekin hartzeko esaiezu. 172 00:12:22,541 --> 00:12:26,178 Kontua da jakin beharra geneukala behar hainbat azido nola egin… 173 00:12:26,278 --> 00:12:29,381 …ahalik eta jende gehienari emateko. 174 00:12:33,352 --> 00:12:35,788 Gure betebeharra mundua esnatzea zela sentitzen genuen. 175 00:12:35,821 --> 00:12:39,125 Benetan sinesten genuen hura zela gure eginkizuna. 176 00:12:39,325 --> 00:12:42,828 Hori egin beharra geneukan, denok. 177 00:12:42,828 --> 00:12:46,098 Hura zen gure eginkizuna. 178 00:12:49,568 --> 00:12:51,871 LSD askoz garestiagoa zen lehen. 179 00:12:52,938 --> 00:12:57,877 Hortik etorri ziren haxix eta belar trafiko guztiak. 180 00:13:01,313 --> 00:13:04,850 Trafikatzen ari ziren ia denak. 181 00:13:05,317 --> 00:13:09,255 Eta trafikoarekin legez kanpoko salerosketa adierazi nahi dut. 182 00:13:10,990 --> 00:13:14,393 Hura negozio handi bihurtu nahi izan genuenean… 183 00:13:14,627 --> 00:13:16,262 …nik hartu nuen ardura hura. 184 00:13:16,395 --> 00:13:19,498 Johnnyrekin estu-estu lanean hasi zen Michael. 185 00:13:19,732 --> 00:13:21,200 Haren eskuineko eskua zen. 186 00:13:21,333 --> 00:13:23,068 John eta biok lagun minak ginen. 187 00:13:23,102 --> 00:13:24,670 Horrela bihurtu nintzen haren partaide. 188 00:13:24,804 --> 00:13:26,272 Berak bezala pentsatzen dut. 189 00:13:27,072 --> 00:13:31,710 Film-enpresa bateko iruzurrean hasierako inbertitzaile bat nintzen. 190 00:13:31,911 --> 00:13:35,181 Garai hartan dena zen handia. Film-latak zeuden. 191 00:13:35,447 --> 00:13:38,551 Film-latak LSDz betetzea zen kontua. 192 00:13:38,918 --> 00:13:41,086 Ezin ziren ireki, filma ezabatzeko arriskuagatik. 193 00:13:44,924 --> 00:13:46,192 Ni haxix-gizona nintzen. 194 00:13:46,292 --> 00:13:47,526 Haxixa zen nire kontua. 195 00:13:48,294 --> 00:13:51,096 Travisek inspiratu ninduen, bizkorra eta ekina zelako. 196 00:13:51,230 --> 00:13:52,431 Halakoa da gaur ere. 197 00:13:53,299 --> 00:13:57,036 Tijuanan belarra erosi, mugara oinez eraman… 198 00:13:57,069 --> 00:13:59,705 …han utzi, Tijuanara berriz joan, berriz mugara, eta handik etxera. 199 00:13:59,705 --> 00:14:01,307 17 urterekin egin zuen hori. 200 00:14:05,311 --> 00:14:10,015 Ron, nire anaia zaharrena, oso bizkorra da. Ingeniari-adimena du. 201 00:14:10,115 --> 00:14:12,785 Gauzak eraikitzen eta diseinatzen ditu. 202 00:14:12,852 --> 00:14:13,652 Oso trebea da. 203 00:14:13,786 --> 00:14:17,056 Askojakina deitu izan didate beti, oso bizkorra naizelako. 204 00:14:17,089 --> 00:14:20,092 Bizkorra, ordea, liburutarako. Kalerako, ergela. Travisi galdetu. 205 00:14:22,127 --> 00:14:25,564 Automobilak eraikitzearena lantzat hartu nuen… 206 00:14:25,631 --> 00:14:29,969 …baina haxixa non gorde asmatzea zen benetan interesgarriena. 207 00:14:33,672 --> 00:14:37,343 Carol ama erregina zen. Beste emazte guztiek miresten zuten. 208 00:14:37,443 --> 00:14:39,778 Gu guztiok John miresten genuen bezala. 209 00:14:39,912 --> 00:14:42,014 Erdi bana izaten zen. 210 00:14:42,114 --> 00:14:44,516 Emakumeok gogotik lan egiten genuen. 211 00:14:45,184 --> 00:14:46,852 Legezko itxura ematen genion guztiari. 212 00:14:47,253 --> 00:14:50,055 Emakume bat nahi zenuen zure ondoan autoan… 213 00:14:50,656 --> 00:14:52,291 …ez pare bat tipo zatar. 214 00:14:57,129 --> 00:14:59,932 John aztia zen. Berari esker egin zen dena. 215 00:15:01,100 --> 00:15:05,170 Karga handi bat lortuz gero, berari zor zitzaion… 216 00:15:05,371 --> 00:15:08,407 …hura New Yorkera onik iristea… 217 00:15:08,841 --> 00:15:11,710 …zegokionaren bitartez eta zegokionaren eskuetara. 218 00:15:12,311 --> 00:15:14,413 Negoziogizona zen, nolabait. 219 00:15:14,947 --> 00:15:19,285 Johnny zen ardatza, eta taldea beraren inguruan hazi zen. 220 00:15:21,787 --> 00:15:23,389 Askotan ikusi nuenez… 221 00:15:23,656 --> 00:15:28,594 …legez kanpoko gauza arriskutsuak lagun onekin egin behar dira. 222 00:15:28,794 --> 00:15:32,264 Elkarri bizkarra babestu ahal izatea ziurtatzen da horrela. 223 00:15:32,298 --> 00:15:35,100 Gure xedea ez zen drogaren negozioa. 224 00:15:35,234 --> 00:15:37,403 Itxura hori hartu zuen. 225 00:15:37,536 --> 00:15:41,173 Argiztatze espiritualaren bila zebilen neska-mutil talde bat ginen… 226 00:15:41,206 --> 00:15:43,275 …eta, halako batean, droga salerosten ari ginen. 227 00:15:43,375 --> 00:15:45,711 Gauza txikiekin hasi zen… 228 00:15:45,778 --> 00:15:48,781 …baina kargak eta irabaziak gero eta handiagoak ziren. 229 00:15:50,449 --> 00:15:54,987 Dirua LSD ugariago eta merkeago egiteko erabili genuen… 230 00:15:54,987 --> 00:15:57,089 …hura ia hutsaren truke banatzeko. 231 00:16:04,563 --> 00:16:10,569 Marihuana bost aldiz garestiagoa da ekialdean mendebaldean baino. 232 00:16:10,703 --> 00:16:14,273 Nola edo hala hara bidaltzen baduzu, diru asko egin dezakezu. 233 00:16:18,043 --> 00:16:22,114 Lehen, aireportura joan, eta esaten zenuen: "Kaixo, izena dut…" 234 00:16:22,147 --> 00:16:25,117 Auskalo nor. Joaneko txartel bat erosten zenuen. 235 00:16:25,317 --> 00:16:27,786 Maleta handi bat zeneraman, belarrez betea. 236 00:16:28,120 --> 00:16:30,956 Hura ekipajearekin jarri, eta hegazkinez joaten zinen New Yorkera. 237 00:16:31,323 --> 00:16:32,291 Hori egin zenezakeen. 238 00:16:32,458 --> 00:16:37,730 Garai hartan, hegazkin bat nonahi hartu eta berdin zion zer zeneraman. 239 00:16:46,238 --> 00:16:49,775 Afganiar haxixari bikaina deitzen zitzaion, afganiar bikaina. 240 00:16:50,743 --> 00:16:53,712 Haxixaren negozioa esploratu nuen, besteak beste… 241 00:16:53,812 --> 00:16:56,415 …haxixa asko gustatzen zitzaidalako baina oso garestia zelako. 242 00:16:56,548 --> 00:16:59,551 Trafikatzailea izan behar zenuen hura erosi ahal izateko. 243 00:16:59,852 --> 00:17:01,053 Nik merkatu egin nahi nuen. 244 00:17:04,189 --> 00:17:08,460 Haxixa non zeukaten ikertu, eta haren bila joatea erabaki nuen. 245 00:17:09,695 --> 00:17:11,797 Ricky Bevan nirekin etorri zen. 246 00:17:12,297 --> 00:17:13,799 Europara joan ginen. 247 00:17:14,033 --> 00:17:17,169 Bizarra moztuta, panazko jakekin eta ilea moztua. 248 00:17:17,870 --> 00:17:22,508 Alemanian auto bat erosi, eta autoz joan ginen Nepaleraino. 249 00:17:24,843 --> 00:17:29,148 Autoei ate-panelak jartzen aritu ginenez biok Mexikon-eta… 250 00:17:29,181 --> 00:17:32,818 …auto bat lortu, droga erosi, autoa bete, eta etxera bidaliko genuen. 251 00:17:32,951 --> 00:17:36,889 Ez genekien ez nora gindoazen eta ez zer aurkituko genuen. 252 00:17:37,456 --> 00:17:41,293 Autoestopean ari ziren bi hippy hartu genituen, neska eta mutila. 253 00:17:41,360 --> 00:17:45,631 Haiekin erretzen hasi, eta gauza batek bestea ekarri zuen. 254 00:17:45,664 --> 00:17:47,966 Haxixa bila etorriak ginela konturatu ziren azkenean. 255 00:17:48,033 --> 00:17:52,571 Mutilak esan zigun: "Badakizue zer? Afganistanera joan behar duzue". 256 00:17:52,971 --> 00:17:56,075 "Non dago hori? Ez dut sekula izen hori entzun". 257 00:17:56,075 --> 00:17:57,309 Afganistango gure bidaiko argazkiak 258 00:17:57,342 --> 00:18:01,113 Mutilak: "Munduko haxixik onena dute, 4 dolarretan kiloa". 259 00:18:01,447 --> 00:18:02,981 Esan nion: "Noiz joango gara?" 260 00:18:03,015 --> 00:18:06,151 Hurrengo goizean Afganistanera joan ginen. 261 00:18:07,219 --> 00:18:08,854 Gazte-gazteak ginen. 262 00:18:09,021 --> 00:18:12,224 Eta ez genuen batere beldurrik. 263 00:18:12,891 --> 00:18:17,329 Ez ginen 19 eta 20 urteko bi mutiko arrunt. 264 00:18:17,596 --> 00:18:20,833 Desberdina zen, astero ibiliak baikinen… 265 00:18:20,866 --> 00:18:26,472 …norbera eternala dela hausnartzen, eta bagenekien hori. 266 00:18:26,538 --> 00:18:30,476 Arima zaharrak ginen gorputz gazteetan… 267 00:18:30,509 --> 00:18:32,077 …beren eginkizuna betetzen. 268 00:18:34,680 --> 00:18:38,550 Hara iritsi, eta ilaran jarri ginen fruta-saltzaile batenean. 269 00:18:38,817 --> 00:18:42,588 Tipo hark plaza zeharkatu zuen, oinutsik, guri begira. 270 00:18:42,621 --> 00:18:44,456 Turbantea jantzita zuen. 271 00:18:44,490 --> 00:18:48,327 Zuzenean esan zigun: "Afganiar kaka ona erosi nahi duzue?" 272 00:18:48,861 --> 00:18:54,066 Nik: "Zer kaka mota daukazu?" Hark: "Kokaina, haxixa… 273 00:18:54,166 --> 00:18:58,070 …morfina, opioa". Nik: "Haxixa ondo datorkigu". 274 00:19:01,406 --> 00:19:04,977 10 kilo ekartzeko asmoz abiatuak ginen bidaia hartan. 275 00:19:05,043 --> 00:19:07,012 Hura zen gure xedea. 276 00:19:07,246 --> 00:19:09,815 Azkenean, 50 kilo erosi genizkien tipo haiei. 277 00:19:10,649 --> 00:19:13,785 Ayatollah eta Nasarullah ziren, bi anaia tokhi. 278 00:19:14,186 --> 00:19:17,623 Asmatu beharra geneukan haxix hura guztia etxera nola eraman. 279 00:19:17,856 --> 00:19:24,229 Bazarrean ibili ginen antzinako gauzen bila; merke-merkea zen dena. 280 00:19:24,396 --> 00:19:27,799 Antzinako musika-tresna haiek guztiak aurkitu genituen: 281 00:19:27,966 --> 00:19:32,871 Danborrak —tablak– eta hari-tresnak —tanburak–. 282 00:19:33,672 --> 00:19:38,343 Haietako batzuk erosi, eta haxixez bete genituen: lepoa eta gorputza. 283 00:19:39,378 --> 00:19:44,183 Egunkarian irakurri genuen mutil kanadar bat exekutatu zutela… 284 00:19:44,216 --> 00:19:46,418 …haxix kopuru txiki bat edukitzeagatik. 285 00:19:46,585 --> 00:19:48,654 Ez ginen konturatu bizia arriskatzen ari ginela. 286 00:19:50,589 --> 00:19:54,693 Ni Pomonan zain nago. Travisek eta Rickek Europatik deitzen didate. 287 00:19:54,726 --> 00:19:57,796 Bidalketa bat egin didatela esaten didate. 288 00:19:57,930 --> 00:20:02,034 Haxixa barruan dago, eta nik bila joan behar Los Angelesko aduanara. 289 00:20:02,134 --> 00:20:05,737 Zergatik bidali zidaten niri? Ezin zidaten bidali aurretik esan? 290 00:20:05,771 --> 00:20:09,341 Zer arraiogatik bidali zidaten niri eta ez beren buruei? 291 00:20:10,375 --> 00:20:12,277 Aireportura joan nintzen, ba, zera haien bila. 292 00:20:12,311 --> 00:20:17,249 Animalia-larruak bidali zizkidaten haxixa zeukaten musika-tresnekin. 293 00:20:17,549 --> 00:20:20,619 Trabak jartzen aritu zitzaizkidan. "Ezin duzue larrurik inportatu". 294 00:20:20,953 --> 00:20:24,823 Aduanako bi agenterekin nengoen. Zera guztia lurrean barrena zegoen. 295 00:20:24,856 --> 00:20:29,461 Hura ez zen amaitzen. Ronek dena argitu arte, arriskuan geunden. 296 00:20:29,461 --> 00:20:31,597 Ni kezkatuta nengoen anaia atxilotu ote zidaten. 297 00:20:31,730 --> 00:20:33,298 Ron kezkatuta zegoen bera atxilotuko ote zuten. 298 00:20:33,298 --> 00:20:36,235 Travis kezkatuta zegoen dena galduko ote zuen. 299 00:20:36,535 --> 00:20:41,673 Haietako batek zurezko tabla bat hartu, danborra, eta esan zuen: 300 00:20:41,707 --> 00:20:44,576 "Zer astuna da! Egur trinkoa izango da". 301 00:20:44,910 --> 00:20:49,715 Beste agenteak, metalezkoa harturik: "Hau metal trinkoa izango da". 302 00:20:50,148 --> 00:20:51,650 Elkarri begiratu zioten. 303 00:20:51,750 --> 00:20:52,884 Eta ni han, zutik. 304 00:20:53,919 --> 00:20:56,288 Berehala esan zidaten: "Ederki, joan zaitezke". 305 00:20:57,723 --> 00:21:02,094 Ordu arte inork ikusi gabeko haxix mota bateko 40 kilo haxix geneuzkan. 306 00:21:02,127 --> 00:21:04,896 Aparta zen, ordu arte ikusitako guztiaren zeharo desberdina. 307 00:21:04,930 --> 00:21:06,732 Munduko haxixik onena zen. 308 00:21:10,836 --> 00:21:14,706 Ann Arbor-en nago, unibertsitateko komuna batean. 309 00:21:14,806 --> 00:21:17,309 Han sartu nintzen… 310 00:21:17,976 --> 00:21:22,814 …eta usain zoragarri batek zeharkatu ninduen… 311 00:21:22,881 --> 00:21:26,184 Sekulako unea izen zen. 312 00:21:26,251 --> 00:21:29,621 Gaur egun ere, egizu kontu noizko kontua den… 313 00:21:29,788 --> 00:21:32,190 …duela 45 edo 50 urtekoa… 314 00:21:33,091 --> 00:21:37,629 …eta sekulako unetzat gogoratzen dut hura. 315 00:21:38,297 --> 00:21:41,233 Esan nuen: "Zera hau izugarri ona da, nondik atera duzu?" 316 00:21:41,333 --> 00:21:45,871 Anaidia deitzen den jende batek ekarri zuela esan zidan. 317 00:21:46,071 --> 00:21:50,175 Nik erantzun: "Anaidia deitzen den jende bat dago?" 318 00:21:50,776 --> 00:21:52,644 "Itxura ona du horrek". 319 00:21:53,078 --> 00:21:57,549 Afganistango haxix hura Anaidiarekin lotu zuen jendeak… 320 00:21:57,582 --> 00:21:59,051 …guk bakarrik geneukalako. 321 00:21:59,217 --> 00:22:02,854 Anaidiaren izena harekin batera zabalduko zen… 322 00:22:02,888 --> 00:22:07,693 …lehenik libratan, gero ontzatan, eta gero gramotan saldu baitzen. 323 00:22:07,726 --> 00:22:10,095 Denek hartu nahi zuten. 324 00:22:10,195 --> 00:22:15,634 Eta, noski, denek uste zuten hura gure kontua zela. 325 00:22:18,570 --> 00:22:25,477 John eta ni hasi ginen pentsatzen LSD kopuru izugarriak banatzea… 326 00:22:25,510 --> 00:22:26,812 …ahal bezain azido guztia. 327 00:22:27,412 --> 00:22:32,217 Fase desberdin asko izan genituen, eta LSD mota desberdinak, noski. 328 00:22:32,284 --> 00:22:35,520 "Seventh Chakra Lavender", "Blue Levi's"… 329 00:22:35,754 --> 00:22:37,155 …"Red Tabs"… 330 00:22:38,190 --> 00:22:40,625 Ram Dass-ek, Richard Alpert izenez, esan zuen: 331 00:22:40,659 --> 00:22:46,732 "Leku bat behar duzue, bizirik nola irauten duzuen esplikatzeko". 332 00:22:46,798 --> 00:22:48,467 Azidoa saltzen ari baikinen. 333 00:22:52,971 --> 00:22:54,706 Laguna Beachera joan ginen lehenik. 334 00:22:56,208 --> 00:22:58,810 Artista-kolonia bat zen. 335 00:22:59,378 --> 00:23:03,515 Orange Countyko lekurik liberalena. 336 00:23:03,648 --> 00:23:05,183 Nork ez zuen hondartza atsegin? 337 00:23:09,921 --> 00:23:14,593 Johnny eta ni berehala hasi ginen liburu-denda batez hizketan. 338 00:23:14,860 --> 00:23:17,796 Liburu-denda metafisiko bat, hori zen gure asmoa. 339 00:23:18,497 --> 00:23:22,701 Leku bat aurkitu genuen Ozeano Bareko Kostako autobidean… 340 00:23:22,901 --> 00:23:25,303 …liburu-denda baterako handi-handia zena… 341 00:23:25,437 --> 00:23:29,674 …baina itxura ezin hobea zuen, eta zabaltzean pentsatu genuen… 342 00:23:30,308 --> 00:23:32,544 …liburu-denda bat hemen, beste denda batzuk han. 343 00:23:32,577 --> 00:23:34,212 Ikuspegi handiagoa bihurtu zen. 344 00:23:34,346 --> 00:23:37,416 Hala, sortzaileagoak izan gintezkeen… 345 00:23:37,416 --> 00:23:40,018 …eta hobeto ezkuta genezakeen egiten genuena. 346 00:23:42,287 --> 00:23:44,990 Eskuz egindako arropa-denda bat zegoen. 347 00:23:45,056 --> 00:23:46,591 Apaingarri-denda bat. 348 00:23:46,758 --> 00:23:48,160 Arte-galeria bat. 349 00:23:48,360 --> 00:23:50,395 Janari osasuntsuen eta zukuen taberna bat. 350 00:23:50,462 --> 00:23:52,397 "Mystic Arts World" deitu genion. 351 00:23:52,497 --> 00:23:55,901 Arrakasta handia izan zuen. Hasieratik hasi zen dirua ematen. 352 00:24:01,006 --> 00:24:04,109 "Los Angeles Times"ek esan zuen Mystic Arts World… 353 00:24:04,109 --> 00:24:08,246 …Kaliforniako hegoaldeko arte-galeriarik onena zela. 354 00:24:09,181 --> 00:24:10,782 Ez zegoen halakorik inguruan. 355 00:24:11,016 --> 00:24:14,719 Sekula ez zen halakorik egon. Enporio psikodeliko bat zen. 356 00:24:17,022 --> 00:24:19,825 Mystic Arts Hego Kaliforniako erdigunea izan zen… 357 00:24:19,958 --> 00:24:23,028 …mugimendu hippy, psikodeliko eta espiritualarentzat. 358 00:24:23,161 --> 00:24:26,798 Mundua guztia zetorren lekua zen Laguna. Hegoaldeko Haight-Ashbury. 359 00:24:28,033 --> 00:24:29,901 Dodge City deitu genion azkenean… 360 00:24:30,335 --> 00:24:33,872 …haxixa eta droga psikodelikoak salerosten zituztelako denek. 361 00:24:34,039 --> 00:24:35,707 Aukerako lekua bihurtu zen. 362 00:24:38,844 --> 00:24:41,980 Han ez zegoen legerik. Mendebalde basatia zen… 363 00:24:42,047 --> 00:24:44,850 …muga berri bat, geure komunitatea. 364 00:24:45,217 --> 00:24:47,018 Hura baserri-txokoa bezalakoa zen… 365 00:24:47,085 --> 00:24:51,423 …komunitate ederra, idilikoa, txikia eta arraroa. 366 00:24:51,790 --> 00:24:54,759 Etxetik irten, eta ezagun batekin berriketan aritzen zinen… 367 00:24:54,860 --> 00:24:59,798 …edo haren etxera joaten zinen, porru bat erre, edo surf egin. 368 00:24:59,898 --> 00:25:02,934 Oso lasaia zen dena, utopia modu bat. 369 00:25:03,535 --> 00:25:06,338 Johnnyri asko gustatzen zitzaion azidoa hartu eta surf egitea. 370 00:25:06,371 --> 00:25:10,475 Hori zuten gustukoena surflari horietako askok. 371 00:25:10,509 --> 00:25:13,478 "Kristo olatuan" deitzen zioten. 372 00:25:13,578 --> 00:25:17,782 Surflariak eta hippyak elkartu, eta belarra erretzen zuten denek. 373 00:25:17,849 --> 00:25:19,851 Denek azidoa hartzen zuten. 374 00:25:21,419 --> 00:25:25,357 Chuck Mundellek Mike Hynson ekarri zigun gu ezagutzera. 375 00:25:26,625 --> 00:25:30,862 Mike Hynson zen garai hartan munduko surflaririk onena. 376 00:25:31,263 --> 00:25:33,532 Eta zinema-izar moduko bat. 377 00:25:34,533 --> 00:25:37,936 San Diegoko Black's Beach-en hau gertatu zitzaigun behin. 378 00:25:38,069 --> 00:25:40,972 Porru bat erretzen ari ginen biok, azidoak zeharo jota. 379 00:25:41,239 --> 00:25:46,144 Ohola hartu, eta uretara joan zen Mike, porrua piztuta zeukala. 380 00:25:46,912 --> 00:25:50,415 Olatu batera salto egin, primeran hartu olatua… 381 00:25:50,549 --> 00:25:53,485 …eta olatuaren biribilean desagertzen da. 382 00:25:53,585 --> 00:25:58,290 Hondartzatik ez zen hura ikusten. Bat-batean, olatu atzean agertu… 383 00:25:58,456 --> 00:26:02,160 …surf-oholan eserita, hankak gurutzatuta… 384 00:26:02,794 --> 00:26:08,967 …eta jaitsi, ohola hartu, eta porrua piztuta zegoen oraindik. 385 00:26:12,604 --> 00:26:15,307 Esan zidan: "Hala egin behar zen, anaia". 386 00:26:15,507 --> 00:26:17,976 Eta nik: "Ai ene!" 387 00:26:25,951 --> 00:26:29,054 Droga psikodelikoak saltzea Dharma-bizimodu moduko bat zen. 388 00:26:29,154 --> 00:26:31,256 Bizimodua ateratzeko modu on bat. 389 00:26:31,389 --> 00:26:34,459 Zera zintzo bat zen, produktu on bat zen. 390 00:26:34,893 --> 00:26:38,029 Jendeak eskatu egiten zuen. Arazo bakarra zuen: ilegala zen. 391 00:26:41,700 --> 00:26:45,437 Legez kanpo jarri zutenez, salerosketa eragin zuen. 392 00:26:45,637 --> 00:26:49,374 Gehienak belarra erretzen eta LSD hartzen. Norbaitek dirua egin behar! 393 00:26:50,108 --> 00:26:54,079 Bazeuden taldeak, janari osasuntsuko dendak, disko-dendak… 394 00:26:54,112 --> 00:26:57,816 …baina negozio nagusia LSD, marihuana eta haxixa ziren. 395 00:26:58,316 --> 00:27:00,518 Trafikatzaile txikitik handira… 396 00:27:00,518 --> 00:27:04,389 …negozio horrek gertatzen utzi zion hippy mugimenduari. 397 00:27:08,526 --> 00:27:13,565 Mugimendua eta Anaidiaren izena handitzen ari ziren. 398 00:27:13,632 --> 00:27:15,667 Jende askok ulertu zuen… 399 00:27:15,934 --> 00:27:22,107 …eragin handia izango genuela psikodeliaren munduan. 400 00:27:28,747 --> 00:27:31,750 Abokatua nintzen. Hainbat urte neramatzan jardunean. 401 00:27:32,784 --> 00:27:36,154 Insumiso askoren ordezkariak izan ginen garai hartan… 402 00:27:36,321 --> 00:27:39,090 …eta droga-trafikatzaile askorena ere bai. 403 00:27:39,357 --> 00:27:43,261 Nire ustez, gure gobernuari gustatzen ez zitzaizkionak… 404 00:27:43,395 --> 00:27:46,698 …ezin ziren denak gaiztoak izan, gu kriminalen ordezkari izateraino. 405 00:27:47,666 --> 00:27:52,370 Politikazaleak ginen, ikasle ekintzaile harro-harroak. 406 00:27:55,674 --> 00:28:00,412 Nire ustez, 60ko urteetan ekaitz perfektua gertatu zen. 407 00:28:00,712 --> 00:28:05,450 Giroa pil-pilean zegoen: jendea arrazakeriaz nazkatuta… 408 00:28:05,517 --> 00:28:09,954 …emakumeak gizartean berdintasunez tratatuak izan nahian, eta ezinean. 409 00:28:10,088 --> 00:28:14,459 Vietnamgo Gerra garaia izan zen. Inork ez zuen gerrara joan nahi. 410 00:28:14,492 --> 00:28:17,262 Inork ez zuen hori egin nahi. Bakea eta maitasuna zen dena. 411 00:28:17,295 --> 00:28:19,230 Manifestazioak egin genituen. 412 00:28:19,831 --> 00:28:22,567 Nahaspila handia egon zen. 413 00:28:23,401 --> 00:28:28,907 Akuilu harrigarri batek eragiten ditu maiz aurrerako pauso handiak. 414 00:28:28,907 --> 00:28:31,142 Droga psikodelikoak katalitzailea izan ziren. 415 00:28:31,176 --> 00:28:34,913 Horretan sartu, eta dena elkartzen eta bateratzen hasi zen. 416 00:28:36,181 --> 00:28:39,384 Jendea ez zegoen prest hura gehiago jasateko. 417 00:28:39,718 --> 00:28:40,919 "Hori ez da zuzena". 418 00:28:41,052 --> 00:28:44,355 Beraz, errebelatu egin ginen. 419 00:28:49,027 --> 00:28:51,196 Berkeleyko istiluetan egon ginen. 420 00:28:51,229 --> 00:28:54,299 400 polizia ekarri zituzten inguru hartara. 421 00:28:54,399 --> 00:28:56,968 "My Beautiful Girls" bularrak agerian zebiltzan… 422 00:28:56,968 --> 00:28:59,504 …eta soldaduei loreak ematen zizkieten… 423 00:28:59,504 --> 00:29:03,975 …eta, batzuetan, freskagarriak ere bai; azidoz nahasiak, noski. 424 00:29:04,042 --> 00:29:09,447 Batzuetan, ateratzen ginen, eta polizia-hesia ez zegoen jadanik. 425 00:29:09,614 --> 00:29:12,383 Polizia guztiak etxe aurreko belardietan etzanda zeuden… 426 00:29:12,617 --> 00:29:16,654 …uniformea jantzita, beren fusil barregarriekin. 427 00:29:16,855 --> 00:29:20,058 Loreak fusiletan, eta azidoz leporaino zopatuta. 428 00:29:20,759 --> 00:29:24,596 Garai batean zurumurru bat zabaldu zen Hego Kalifornian… 429 00:29:24,629 --> 00:29:27,265 …kontu ia mitologiko bat zen… 430 00:29:27,332 --> 00:29:30,835 …alegia, Betiereko Maitasunaren Anaidiak azido-pastilla bat hartu… 431 00:29:30,869 --> 00:29:33,938 …eta zure etxeko ateko heldulekuan jar zezakeela… 432 00:29:34,539 --> 00:29:36,808 …edo edateko urean. 433 00:29:36,975 --> 00:29:38,376 Edonon jarri omen zezaketen. 434 00:29:38,710 --> 00:29:42,046 Eta ez zenuen jakingo, harik eta zeharo joko zintuen arte… 435 00:29:42,113 --> 00:29:47,051 …zentzutik at, Jainkoaren aurpegia zergatik ikusten ari zinen galdezka. 436 00:29:48,186 --> 00:29:50,588 Mundua aldatzea zen gure zeregina. 437 00:29:50,688 --> 00:29:55,260 Droga psikodelikoen bidez pentsaera aldatzen genion jendeari. 438 00:29:55,527 --> 00:29:57,195 Arriskatzeak merezi zuen. 439 00:29:57,295 --> 00:29:58,863 Orain dela urtebete hasi zen… 440 00:29:59,063 --> 00:30:03,568 …askatasuna estimatzen ez duten askatasun-adierazpeneko abokatuek… 441 00:30:03,735 --> 00:30:08,072 …campuseko poliziak, ordenaren sinboloak, umiliatu zituztenean. 442 00:30:08,173 --> 00:30:12,010 Egiten ari ginena politikoa bihurtu zen, jende askori eragiten ziolako. 443 00:30:12,076 --> 00:30:14,412 Aurten Droga Kontrolatzeko Legea aurkeztuko dut… 444 00:30:14,479 --> 00:30:18,383 …zigor zorrotzagoak ezartzeko LSD eta droga arriskutsuekin… 445 00:30:18,416 --> 00:30:22,954 …gure jendearentzat trafikatzen ari direnentzat. 446 00:30:23,188 --> 00:30:28,893 Gazteentzako esklabotasunaren salmenta gelditzeko ordua iritsi da! 447 00:30:28,960 --> 00:30:32,697 Drogaren aurkako gerra gure aurkakoa zen. 448 00:30:33,498 --> 00:30:35,600 Haiek kontrolatu ezineko gauzak. 449 00:30:36,134 --> 00:30:40,505 20.000 gazte daude arroilean, Laguna Beach turistikotik kanpo. 450 00:30:40,605 --> 00:30:45,143 Milaka iristen dira, lurrean edo haien auto edo dendetan lo egitera. 451 00:30:45,176 --> 00:30:48,646 Gero eta jende gehiagok partekatzen zuen gure ikuspegia. 452 00:30:48,847 --> 00:30:52,650 Pentsatzen genuen: "Zer ondo, zabaltzen ari da". 453 00:30:52,717 --> 00:30:54,252 Zabalduko zela espero genuenez. 454 00:30:54,419 --> 00:30:57,222 Hemen drogak eguneroko kontua dira. 455 00:30:57,789 --> 00:31:01,826 Egun berezia da: zoriona, jende pila eta anaitasun handia. 456 00:31:04,696 --> 00:31:09,767 Lagunara joan nintzen, haxix gehiago lortu nahian. 457 00:31:10,001 --> 00:31:13,938 Han ezagutu nuen jendea oso jatorra zen. 458 00:31:14,339 --> 00:31:16,908 Baina ni galdezka ari nintzaion neure buruari… 459 00:31:18,209 --> 00:31:19,310 "Non dago Anaidia?" 460 00:31:20,178 --> 00:31:24,916 "Nor dira?". Hura lortzen zuen jendea omen zen. 461 00:31:24,916 --> 00:31:29,254 Ordaindu egin nuen lotura haren truk. 462 00:31:29,621 --> 00:31:31,356 Beraz, nahi nuen… 463 00:31:31,456 --> 00:31:34,158 Ez nuen nahi beste batzuen bidez izatea. 464 00:31:34,225 --> 00:31:37,695 Rockzaleek etortzen segitzen dute. Autoak utzi, eta oinez doaz. 465 00:31:37,929 --> 00:31:42,734 1966ko amaieran, 1967an eta 1968an… 466 00:31:43,167 --> 00:31:45,970 …Laguna inurritegi baten antzekoa zen. 467 00:31:46,371 --> 00:31:48,640 Laguna Beacheko polizia-burua 468 00:31:48,706 --> 00:31:51,276 Hippyak burrundaka zebiltzan. 469 00:31:53,912 --> 00:31:56,948 Ez dut ahaztuko han egon nintzen lehen aldia. 470 00:31:57,215 --> 00:32:00,752 Autoa aparkatu eta oinez nindoan, iluntzean, arratseko 7ak aldera. 471 00:32:00,919 --> 00:32:02,987 Inguruan begiratu nuen. 472 00:32:03,721 --> 00:32:08,626 Batera eta bestera begiratu, drogazalez josita zegoen, erretzen… 473 00:32:08,660 --> 00:32:11,329 …hankak gurutzatuta, eguzkia nola sartzen zen begira. 474 00:32:14,699 --> 00:32:16,200 Eta pentsatu nuen… 475 00:32:17,201 --> 00:32:18,202 "Ezer ez". 476 00:32:19,537 --> 00:32:22,807 "Leku libre bat izango da, baina a zer tontakeria". 477 00:32:23,241 --> 00:32:26,210 "Marihuana delitua da. Beste droga guztiak delitua dira". 478 00:32:26,678 --> 00:32:28,179 "Eta badakizu zer?" 479 00:32:28,279 --> 00:32:30,682 "Kontu pertsonala bihurtuko dut hau". 480 00:32:36,321 --> 00:32:39,023 Poliziak agindu hauek zituen garai hartan: 481 00:32:39,424 --> 00:32:42,260 Ahalik eta isun gehien jartzea… 482 00:32:42,460 --> 00:32:45,697 …eta ahal bezainbat atxilotzea. Hori zen dena. 483 00:32:49,901 --> 00:32:53,471 Denda ireki genuen, eta jendea nonahitik etortzen zitzaigun. 484 00:32:53,504 --> 00:32:57,775 Aurreko espaloian bilduta, haxixa erretzen zuten. 485 00:32:58,209 --> 00:33:00,311 Gero eta handiagoa zen. 486 00:33:00,345 --> 00:33:03,614 Ospe hark Purcell bezalako jendea erakarri zuen… 487 00:33:03,614 --> 00:33:09,087 …eta gure zelatan hasi zen, zuhaixken artetik eta. 488 00:33:12,023 --> 00:33:16,260 Anaidiak hura mugi zezakeelako ospea geneukan. 489 00:33:16,594 --> 00:33:20,264 Ona bada, garbia bada, mugitu dezakegu. 490 00:33:24,002 --> 00:33:27,071 Polizia etortzen zen jendea zirikatu eta atxilotu nahian. 491 00:33:27,238 --> 00:33:29,607 Polizien eta lapurren jolas handi baten modukoa zen. 492 00:33:31,309 --> 00:33:34,579 Neal Purcell Dodge Cityra iritsi zen. 493 00:33:34,779 --> 00:33:38,249 Pipa erretzen ari ginen hoteletako batean. 494 00:33:38,516 --> 00:33:40,551 Bera korrika iritsi zen, bakarrik. 495 00:33:40,752 --> 00:33:44,889 "Atxilotuta zaudete". Baten batek igerilekura bultzatu zuen. 496 00:33:45,023 --> 00:33:49,193 Igerilekutik atera zenerako, han ez zegoen inor. 497 00:33:49,227 --> 00:33:50,795 Gorroto zigun. 498 00:33:51,963 --> 00:33:56,934 Garai hartan jende askok men egiten zien agintarien arauei… 499 00:33:57,435 --> 00:33:58,836 …baina guk, ez. 500 00:33:59,470 --> 00:34:04,075 Uko egiten genion ondo portatzeari edo itxurak egite hutsari. 501 00:34:04,208 --> 00:34:06,110 Aurpegira botatzen genien. 502 00:34:06,277 --> 00:34:08,846 "Ez, garen bezalakoak izango gara". 503 00:34:09,881 --> 00:34:13,017 Zopatuta egoten ginen. Haxixa erretzen genuen, azidoa hartzen… 504 00:34:13,084 --> 00:34:15,453 …bizimodu espiritual batean. 505 00:34:22,560 --> 00:34:24,328 Berez hazten da dena. 506 00:34:25,530 --> 00:34:30,635 Hasi 10 laguni azidoa saltzen, gero 100 laguni, gero 1.000ri… 507 00:34:30,635 --> 00:34:32,537 …eta eskaria izango duzu berehala. 508 00:34:32,570 --> 00:34:34,505 Kimikari psikodelikoak 509 00:34:34,705 --> 00:34:38,776 Nick Sandek eta Tim Scullyk azido pila egin zuten. 510 00:34:43,548 --> 00:34:49,153 Saltzeko prest eta on-ona zen azido kopururik handiena zen hura. 511 00:34:49,320 --> 00:34:51,823 Anaidiak LSD hura banatzea nahi zuten. 512 00:34:52,256 --> 00:34:55,660 Infernuko Aingeruak ziren ordu arte banatzaile nagusiak. 513 00:34:56,561 --> 00:34:58,429 Esklusibotasuna nahi genuen. 514 00:34:58,463 --> 00:35:02,233 Ez duzu bost tipok hori edukitzea nahi, talde bakarrak baizik. 515 00:35:03,601 --> 00:35:05,636 Zerbait ikusi genuen elkarrengan. 516 00:35:05,870 --> 00:35:07,238 Nick, ni eta Johnny. 517 00:35:07,839 --> 00:35:10,374 Eta hala izan zen. Gu ginen aukerakoak. 518 00:35:11,242 --> 00:35:16,180 Gauza miragarri asko gertatu ziren egin genuena egin ahal izateko. 519 00:35:16,614 --> 00:35:20,451 Jainkozko esku-hartze bat tartean egon zela zirudien. 520 00:35:21,252 --> 00:35:24,055 Zorro zahar eta handi haiekin iritsi ziren… 521 00:35:24,222 --> 00:35:30,228 …pastilla hori, laranja eta urdinez beteak. 522 00:35:30,928 --> 00:35:33,364 Auskalo zergatik, ia denei laranjak gustatu zitzaizkien. 523 00:35:34,132 --> 00:35:36,134 Autoko maletategian geneuzkan. 524 00:35:36,701 --> 00:35:37,802 Irratia jarri genuen. 525 00:35:38,002 --> 00:35:42,039 "Back on the Street Again" jotzen ari ziren, The Sunshine Companyrena. 526 00:35:42,073 --> 00:35:44,142 Eta "Orange Sunshine" deitu zieten. 527 00:35:44,675 --> 00:35:47,678 Gauetik goizera ospetsu egin ziren pastilla haiek. 528 00:35:50,748 --> 00:35:52,517 Ekialdera joan nintzen hegazkinez… 529 00:35:52,783 --> 00:35:57,421 …Orange Sunshinez betetako zorro batekin. 530 00:35:57,788 --> 00:36:02,160 Bost ordu behar dira mendebaldeko kostatik ekialdeko kostara… 531 00:36:02,326 --> 00:36:06,030 …eta, hegazkina lurreratu orduko, azidoa kalean zegoen gau hartan. 532 00:36:10,768 --> 00:36:16,340 Chuck Scottek antolatu zigun New Yorkeko merkatua. 533 00:36:16,641 --> 00:36:18,743 Laguna Beacheko jendea geneukan… 534 00:36:19,010 --> 00:36:22,180 …mendebaldeko kostan azido pila saltzen. 535 00:36:27,852 --> 00:36:31,822 Orange Sunshine Anaidiaren sinonimo bihurtu zen. 536 00:36:31,956 --> 00:36:33,958 Berehala bihurtu zen etxeko marka. 537 00:36:34,725 --> 00:36:40,031 Window Pane, Purple Haze eta beste zera batzuk baino… 538 00:36:40,064 --> 00:36:42,099 …askoz ezagunagoa egin zen berehala Sunshine. 539 00:36:42,266 --> 00:36:45,469 Grateful Dead taldeak asko maite zuen Anaidia… 540 00:36:45,503 --> 00:36:50,274 …haien musika ona baitzen, baina askoz hobea Orange Sunshinerekin. 541 00:36:55,279 --> 00:36:59,250 Hollywooden interesatuta zeuden. Jendea nonahitik zetorren. 542 00:36:59,450 --> 00:37:01,085 Azidoa? Sunshine? 543 00:37:01,586 --> 00:37:04,755 San Franciscon gertatzen ari zen, Amsterdamen… 544 00:37:04,789 --> 00:37:06,157 …Ingalaterran, Alemanian. 545 00:37:06,457 --> 00:37:10,461 Mundu osoko gazteek aldi berean hartu zuten LSD hura. 546 00:37:10,695 --> 00:37:13,197 Paul, zer maiztasunez hartu duzu LSD? 547 00:37:13,231 --> 00:37:14,398 Lau aldiz. 548 00:37:15,299 --> 00:37:16,367 Nondik atera duzu? 549 00:37:17,301 --> 00:37:22,073 Ilegala denez, ergela nintzateke nondik atera dudan esango banizu. 550 00:37:23,107 --> 00:37:26,277 Hiri guztietan zegoen, eta izena zuen. 551 00:37:26,611 --> 00:37:27,979 Orange Sunshine. 552 00:37:28,179 --> 00:37:32,416 Azidoa hartu dut… eta pastilla laranjak ziren. 553 00:37:33,084 --> 00:37:35,653 -Upel itxurarekin? -Bai. 554 00:37:35,720 --> 00:37:38,256 Orange Sunshine zen, Peter. 555 00:37:38,856 --> 00:37:41,759 Betiereko Maitasunaren Anaidia: Senatuaren txostena 556 00:37:41,959 --> 00:37:44,962 Mafia hippyaren kasu bitxia 557 00:37:45,196 --> 00:37:46,897 Dena eklipsatu genuen. 558 00:37:47,298 --> 00:37:49,900 LSDren Coca-Cola ginen. 559 00:37:53,204 --> 00:37:55,706 Ez nuen sekula diruagatik saldu LSD. 560 00:37:55,973 --> 00:37:57,475 Sekula ez. Zintzo esan dezaket hori. 561 00:37:57,642 --> 00:38:00,478 LSDk debalde izan behar zuela uste genuen gutako askok. 562 00:38:00,778 --> 00:38:04,348 Hura zen Johnen ametsa: denek LSD debalde eskuratzea. 563 00:38:04,415 --> 00:38:07,184 Bazter guztietako txikle-makinetan egon behar omen zuen. 564 00:38:07,451 --> 00:38:10,087 Diru gehiago irabazi genuenean, ez zitzaigun dirua axola. 565 00:38:10,421 --> 00:38:13,457 Diruak azido gehiago egiten laguntzen zigun. 566 00:38:13,724 --> 00:38:16,527 Inor ez zen aberatsak bezala bizi… 567 00:38:16,527 --> 00:38:20,498 …eta ez geneukan luxuzko autorik. Nik furgoneta zaharra neukan. 568 00:38:20,931 --> 00:38:24,902 Jendeak balio espiritual berei eusten zien. 569 00:38:25,636 --> 00:38:30,741 Gu eta makina berez hazi ginen. 570 00:38:30,841 --> 00:38:34,245 LSD pila egin genuen, sekulako pila. 571 00:38:52,697 --> 00:38:59,070 Ordurako, polizia sumatzen zen usnaka eta galdezka… 572 00:38:59,103 --> 00:39:00,671 …eta jendearen zelatan. 573 00:39:01,205 --> 00:39:04,709 Egiten genuena oso-oso arriskutsua zela kontuan izan. 574 00:39:04,709 --> 00:39:06,711 Beldurraz ahaztu gabe. 575 00:39:06,811 --> 00:39:10,748 Eta otoitz egiten genuen hori egiten harrapatuak ez izateko… 576 00:39:11,182 --> 00:39:13,951 …ez baikinen platinozko disko bat egiten ari… 577 00:39:13,951 --> 00:39:16,620 …kartzelara joan gintezkeen betiko. 578 00:39:17,421 --> 00:39:21,592 Poliziak edo drogen aurkakoak autoan gelditzen ziren… 579 00:39:21,659 --> 00:39:24,195 …joan-etorri zebilen jendearen zelatan. 580 00:39:24,528 --> 00:39:29,033 Nor zen nor eta nor zertan ari zen jakin nahi zuten. 581 00:39:31,302 --> 00:39:32,370 Suerte ona. 582 00:39:37,441 --> 00:39:41,979 Anaidia erakunde mistiko gisa ezagunagoa zen. 583 00:39:42,680 --> 00:39:45,783 Askok esaten zuten ez zela existitzen, ez zela benetakoa. 584 00:39:45,950 --> 00:39:47,918 Ez nion inoiz inori utzi niri argazkirik ateratzen… 585 00:39:47,918 --> 00:39:52,623 …beraz, nire izena jakin arren, inork ez zekien zer itxura nuen. 586 00:39:53,157 --> 00:39:56,627 Afganistera lehenengo bi bidaiak egin ondoren… 587 00:39:56,627 --> 00:39:59,063 …nortasun faltsuak beharko genituela erabaki nuen. 588 00:39:59,663 --> 00:40:00,731 Eta… 589 00:40:01,265 --> 00:40:02,666 Garai hartan oso erraza zen. 590 00:40:06,704 --> 00:40:11,809 Aseguru Sozialeko txartel txuritan beste zenbaki bat jartzen genuen. 591 00:40:11,909 --> 00:40:16,647 Jaiotza-agirian datuak ezabatu, beste izen batzuk jarri… 592 00:40:16,714 --> 00:40:19,116 …kopia bat egin, eta ofizial bihurtzen zenuen. 593 00:40:19,150 --> 00:40:21,786 Gero zigilatu egiten zizuten. Balio izaten zuen. 594 00:40:22,553 --> 00:40:26,290 Izen faltsuekin bidaiatu nahi genuen, zerbait gertatzen bazen… 595 00:40:26,424 --> 00:40:29,026 …atzerrian, eta ihesa ordaindu ahal izateko moduan… 596 00:40:29,093 --> 00:40:31,962 …hemen eraginik ez izateko eta estualdirik ez sortzeko. 597 00:40:32,463 --> 00:40:36,901 Hildakoen izenak erabiltzen genituen pasaporteetan. 598 00:40:37,668 --> 00:40:40,738 Nik lau pasaporte neuzkan: nirea eta hiru faltsu. 599 00:40:41,739 --> 00:40:45,476 Behin Los Angelesko pasaporte-bulegora joan nintzen. 600 00:40:45,743 --> 00:40:50,614 Itxura aldatu nuen. Gezurrezko betaurrekoak jantzi. 601 00:40:50,781 --> 00:40:52,049 Orrazkera aldatu nuen. 602 00:40:52,116 --> 00:40:55,653 Esan nien presa handia nuela, biharamunean abiatzekoa nintzela. 603 00:40:55,786 --> 00:41:01,792 20 dolar gehiago balio zuen. Egun berean lortu nuen pasaportea. 604 00:41:02,726 --> 00:41:08,265 Hotelera bueltatu, itxura zeharo berriz aldatu… 605 00:41:08,599 --> 00:41:10,835 Bulegora itzuli nintzen, egun berean. 606 00:41:11,268 --> 00:41:15,239 Ilara desberdin batean jarri, eta pasaporte desberdin bat atera nuen. 607 00:41:15,272 --> 00:41:16,607 Bulego berean, egun berean. 608 00:41:16,874 --> 00:41:18,142 Bi nortasun desberdinekin. 609 00:41:18,476 --> 00:41:20,911 Ez zegoen ordenagailurik. Ez zen daturik gurutzatzen. 610 00:41:20,945 --> 00:41:23,981 Beren sudurren aurrean aritzen ginen. 611 00:41:27,251 --> 00:41:31,021 Beste inor baino afgandar haxix gehiago salerosten genuen. 612 00:41:31,622 --> 00:41:34,892 Gauza handiak egin genituen; 1.090 kilo batera. 613 00:41:35,025 --> 00:41:37,795 Ez genbiltzan txantxetan, Bata bestearen atzetik zetozen. 614 00:41:38,496 --> 00:41:40,998 Anaia pare bat Alemaniara joaten ziren… 615 00:41:40,998 --> 00:41:45,369 …autoz Afganistaneraino joan, tokhi anaiekin hitzordua egin… 616 00:41:45,736 --> 00:41:48,739 …eta tratua egiten zuten: 100, 150, 200 kilo. 617 00:41:49,039 --> 00:41:54,211 Droga kargatu, zigilatu, zamatu, eta Seattlera-edo bidaltzen zuten. 618 00:41:54,278 --> 00:41:58,182 Eta gero Seattletik edo Portlandik Lagunara autoz ekartzen zuten. 619 00:41:58,816 --> 00:42:02,319 Ez ziren ergelak. Jende bizkorra zebilen tartean. 620 00:42:03,921 --> 00:42:05,155 Baina gaizkileak ziren denak. 621 00:42:06,824 --> 00:42:09,627 Betiereko Maitasunaren Anaidiaren kontzeptua mamarru hutsa da… 622 00:42:09,727 --> 00:42:12,062 …narkotikoen aurkako poliziak asmatua. 623 00:42:12,196 --> 00:42:17,468 Laguna Beacheko 8 surflari ziren, LSD hartuz natura gurtzen zutenak. 624 00:42:17,535 --> 00:42:21,038 Ez ziren itzal handiko jendea. Wolkswagen-furgonetak zeuzkaten. 625 00:42:21,205 --> 00:42:24,575 Zirrara espiritualagatik zeuden horretan sartuta. Timothy Leary. 626 00:42:26,510 --> 00:42:29,179 Timothy Leary Jesukristo berraragitua 627 00:42:29,346 --> 00:42:31,615 1967ko negua. 628 00:42:31,782 --> 00:42:35,152 Timothy Lagunara etorri zen. Bat egin zuen gurekin. 629 00:42:36,587 --> 00:42:41,091 Bere ametsen eguneratze bat ikusi zuen Timothyk Anaidian… 630 00:42:41,158 --> 00:42:44,194 …bere irudimenaren eguneratze bat; eta asko gustatu zitzaion. 631 00:42:44,795 --> 00:42:46,797 Eta haiei ere asko gustatu zitzaien bera. 632 00:42:46,830 --> 00:42:51,635 Erreferentzia-puntu espiritual bat zen Timothy, behar-beharrezkoa. 633 00:42:51,869 --> 00:42:53,103 Bikaina zen. 634 00:42:53,504 --> 00:42:56,140 Oso ikuspegi espiritual sakona zuen. 635 00:42:57,474 --> 00:43:00,878 John Griggs gizon santu-santua zen. 636 00:43:01,011 --> 00:43:04,615 Timothyk eragin handia izan zuen John Griggsengan. 637 00:43:04,615 --> 00:43:08,118 Baina John Griggsek eragin handiagoa izan zuen Timothyrengan. 638 00:43:08,152 --> 00:43:12,256 Timothy Learyk izaki espiritualtzat zeukan Johnny. 639 00:43:12,723 --> 00:43:17,261 Amets bera eta ikuspegi bera zuten mundua esnatzeko. 640 00:43:20,331 --> 00:43:24,068 Energia oso azkar mugitzen ari zen aldi hartan. 641 00:43:24,368 --> 00:43:30,975 Iritsi zen une bat non LSD, belarra edo haxixa saldu nahi zuenak… 642 00:43:30,975 --> 00:43:35,512 …aski baitzuen hura Anaidiarena zela esatea dena bizkor saltzeko. 643 00:43:38,916 --> 00:43:41,852 Abiada aldatzen hasi zen. 644 00:43:43,153 --> 00:43:48,258 Gero eta hippy eta rockandrollzale gehiago zetozen Dodge Cityra… 645 00:43:48,525 --> 00:43:50,094 …eta inoiz baino eroagoak ziren. 646 00:43:51,362 --> 00:43:53,998 Gero eta jende gehiago geneukan inguruan. 647 00:43:54,031 --> 00:43:56,700 Galdezka hasten zitzaizkizun ea halako eta halako ezagutzen zenuen. 648 00:43:56,834 --> 00:44:00,104 Ezetz esan, eta Anaidikoak zirela erantzuten zizuten. 649 00:44:00,304 --> 00:44:02,039 Ez zen jadanik osotasun bat. 650 00:44:02,239 --> 00:44:05,676 Elkarrekin zeuden trafikante talde bat zen. 651 00:44:05,909 --> 00:44:09,146 Hori zeharo desberdina da. Negozio bat, nolabait. 652 00:44:11,248 --> 00:44:14,985 Polizia joaten hasi zen. "Ene, hau kontrolik gabe dago". 653 00:44:15,653 --> 00:44:21,025 "Bilera publiko handiak dituzte, milaka lagunekoak". 654 00:44:21,892 --> 00:44:25,596 Katuaren eta saguaren jolasean irabazi egiten genuen beti. 655 00:44:26,163 --> 00:44:28,298 Baina gauza serio jarri zen gero. 656 00:44:28,999 --> 00:44:33,170 Handik kanpo nahi gintuzten. Hippyez nazkatuta zegoen Laguna. 657 00:44:35,539 --> 00:44:40,077 Laguna Beacheko adineko jendeak su eman zion Mystic Arts Worldi. 658 00:44:40,244 --> 00:44:42,312 Gure denda erre ziguten. 659 00:44:42,346 --> 00:44:45,849 Su-bonba puta bat jaurti zuten argi-leihotik behera. 660 00:44:46,583 --> 00:44:48,919 Keak dena hondatu zuen. 661 00:44:49,119 --> 00:44:51,955 Zailegia zen berriz irekitzea. 662 00:44:52,890 --> 00:44:56,060 Paretan idatzitakoa oso argi zegoen denentzat. 663 00:44:56,093 --> 00:45:00,030 Oso litekeena zen egun haiek amaitzear egotea. 664 00:45:08,972 --> 00:45:12,810 68ko udaberrian arrantxo bat erosi genuen Idyllwilden. 665 00:45:12,910 --> 00:45:14,278 Forbes Ranch zuen izena. 666 00:45:15,579 --> 00:45:18,115 Komuna-bizimodua esperimentatze bat izan zen. 667 00:45:18,215 --> 00:45:21,251 Bizimodu ideala bilatzen genuen. 668 00:45:21,285 --> 00:45:26,123 Bakoitzak ahal zuena eman, eta ahal zuena hartzen zuen. 669 00:45:26,557 --> 00:45:30,060 Elkarrekin egiten genuen dena. Elkarrekin jan… 670 00:45:30,494 --> 00:45:32,629 …gure zeremoniak elkarrekin egin. 671 00:45:32,996 --> 00:45:35,899 Talde osoa familia bat zen. 672 00:45:35,933 --> 00:45:37,668 Denok familia bat ginen. 673 00:45:39,636 --> 00:45:42,239 Familia-balioak lantzen saiatzen ginen. 674 00:45:42,740 --> 00:45:45,576 Johnen xedeak asko zuen hortik. 675 00:45:46,810 --> 00:45:52,416 Nire ume guztiek hasieratik jakin zuten zer gertatzen zen. 676 00:45:52,616 --> 00:45:54,985 Mugimenduaren zati ziren. 677 00:45:56,186 --> 00:46:00,691 Nire umeak gure esparrutik kanpo jolasean ari baziren… 678 00:46:00,791 --> 00:46:04,428 …bazekiten ez zutela han gertatzen zenaz hitz egin behar. 679 00:46:05,496 --> 00:46:08,098 Oso bizkorrak ziren denak. 680 00:46:08,899 --> 00:46:11,702 Miniaturazko hippyak ziren. 681 00:46:13,670 --> 00:46:17,975 LSD ekoiztea izan zen beti ikuspegia. 682 00:46:18,375 --> 00:46:21,512 Baina kontu harekin maila jakin batera iritsita… 683 00:46:21,578 --> 00:46:25,949 …Johnnyk ikusi zuen ni hura bideratzeko gai nintzela. 684 00:46:26,049 --> 00:46:29,787 Etxez aldatu zen berriz, bizimodu etxekoiagoa nahi zuen. 685 00:46:29,820 --> 00:46:33,857 Eta ni arduratu nintzen bidaiez eta zera horretaz guztiaz. 686 00:46:33,891 --> 00:46:37,895 Beti saiatzen nintzen Michaeli neska-lagun bat bilatzen… 687 00:46:37,895 --> 00:46:40,097 …mutil egiatia eta argia zelako. 688 00:46:41,498 --> 00:46:45,736 Askoz ere baketsuago biziko nintzatekeen… 689 00:46:45,869 --> 00:46:49,306 …arrantxoko nire bizimodu espiritualari eutsi izan banio… 690 00:46:49,540 --> 00:46:52,709 …baina goragoko dei bat obeditzen ari nintzen. 691 00:46:55,345 --> 00:46:58,048 Arrakasta izan genuen. Dena saldu genuen. 692 00:46:58,515 --> 00:47:03,787 Hurrengo pausoa egiteko prest geunden. 693 00:47:03,854 --> 00:47:05,022 Gehiago ekoiztea, alegia. 694 00:47:06,657 --> 00:47:10,794 Etxe bat erosi genuen, ba, Palm Springsetik hurbil… 695 00:47:10,861 --> 00:47:13,697 …eta laborategi bat antolatu genuen han. 696 00:47:26,777 --> 00:47:29,580 Denak Afganistanera joaten ziren trafikatzera. 697 00:47:29,580 --> 00:47:33,917 Nekatuta geunden Volkswagen haietan 100 edo 200 kilo ekartzeaz. 698 00:47:34,151 --> 00:47:38,555 Karabanarik onena bilatu genuen. Lazy Daze bat erosi genuen Pomonan. 699 00:47:38,589 --> 00:47:41,825 Al ekarri genuen, kartzelan egondako soldatzaile mexikar bat. 700 00:47:42,359 --> 00:47:46,230 Guk nahi bezala utzi zigun autoa. Gordelekuak jarri nizkion nonahi. 701 00:47:46,263 --> 00:47:48,932 Hamar gordeleku desberdin egongo ziren. 702 00:47:50,868 --> 00:47:54,338 600 kilo ekarri genituen. Hura izan zen lehenengo handia. 703 00:48:01,645 --> 00:48:03,714 68ko uda. 704 00:48:03,747 --> 00:48:07,351 Afganistanera itzuli nintzen beste karga baten bila. 705 00:48:08,218 --> 00:48:12,823 Mike Hynsonek eta David Hallek zulo bana egin zuten bi surf-oholatan. 706 00:48:13,190 --> 00:48:15,459 Haxixez bete zitezkeen. 707 00:48:18,362 --> 00:48:20,998 Furgoneta goian lotuta eraman nituen. 708 00:48:21,131 --> 00:48:23,734 Bi surf-ohola negu gorrian Europan. 709 00:48:23,767 --> 00:48:27,437 Alpeetan barrena, Afganisteraino joan nintzen. 710 00:48:28,138 --> 00:48:31,975 Lekuz kanpo geunden. Emaztea eta alaba neuzkan nirekin. 711 00:48:50,160 --> 00:48:53,830 Bueltan, bidaiaririk gabeko ekipaje gisa bidali nituen surf-oholak. 712 00:48:54,298 --> 00:48:56,199 Etxera etorri ginen. Dena ondo zegoen. 713 00:48:56,333 --> 00:49:00,103 United Airlinesek greba moduko bat zuen beren karga sailean. 714 00:49:00,270 --> 00:49:03,874 Bi surf-oholak eguzkitan gelditu ziren patioren batean. 715 00:49:03,941 --> 00:49:07,878 Galtza bakerotako oihalezko zorrotan bilduta zeuden. 716 00:49:08,045 --> 00:49:13,417 Haxixa kanpora ateratzen, usteltzen eta puzten hasi zen. 717 00:49:13,483 --> 00:49:16,053 Greba bukatutakoan, kargak Los Angelesera bidaltzerakoan… 718 00:49:16,053 --> 00:49:20,991 …barrukoa zarata egiten hasi zen; ireki, eta haxixa aurkitu zuten. 719 00:49:21,091 --> 00:49:23,460 Bidali egin zituzten, haien bila joatean ni harrapatzeko. 720 00:49:23,527 --> 00:49:28,231 Han atxilotu ordez, oholak autora sartzen lagundu zidaten poliziek. 721 00:49:28,265 --> 00:49:31,368 Eta segika etorri zitzaizkidan. 722 00:49:32,602 --> 00:49:36,373 Arrantxoa arriskuan ez jartzea zen arrantxoaren araua. 723 00:49:36,473 --> 00:49:38,675 Karga hara ez eramatea. 724 00:49:39,643 --> 00:49:43,146 Travisek, Jainkoak bedeinka dezala,… 725 00:49:43,180 --> 00:49:48,618 …sekula ezagutu dudan beste inork baino buruhauste gehiago sortu ditu. 726 00:49:49,519 --> 00:49:54,925 Federalak segika joan zitzaizkion arrantxo putaraino. 727 00:49:55,125 --> 00:49:56,426 Hondamena izan zen. 728 00:49:58,028 --> 00:49:59,963 Hegazkin bat neukan zelatan. 729 00:50:00,263 --> 00:50:03,767 Etxaldean sartu, eta bidean gora egin nuenean… 730 00:50:04,034 --> 00:50:07,137 …haranerantz begiratu, eta ikusi nuen… 731 00:50:07,371 --> 00:50:11,475 …auto ilara bat lurrezko bidean gora, ziztu bizian. 732 00:50:11,808 --> 00:50:14,144 Pistola eskuan etorri zitzaizkigun, eta hantxe harrapatu. 733 00:50:14,277 --> 00:50:17,481 Ni nindoan bidean gora zer zegoen jakin nahi zuten. 734 00:50:18,048 --> 00:50:25,288 Travis agertu, eta segika zetorkion helikopteroa jaitsi egin zen. 735 00:50:26,056 --> 00:50:31,728 Leihotik begiratu genuen: "Ene! Hementxe dauzkagu!" 736 00:50:34,464 --> 00:50:38,535 Poliziak arrantxo aurrera agertu ziren. Hippyz josita zegoen dena. 737 00:50:38,602 --> 00:50:41,238 Ez zekiten zer pentsatu. Zer arraio da hau? 738 00:50:42,873 --> 00:50:43,874 Eraman egin ninduten. 739 00:50:50,781 --> 00:50:52,115 Dena hondatu egin zen. 740 00:50:52,215 --> 00:50:57,988 Pasaporteak begiratzen zituzten, surf-oholak miatzen. Den-dena. 741 00:50:58,021 --> 00:51:00,090 Orain bazekiten. 742 00:51:00,524 --> 00:51:03,493 Orain kontu legalak gertatzen hasi ziren. 743 00:51:03,794 --> 00:51:10,333 Diru asko gastatu zen estualdian zeudenen defentsa legalean. 744 00:51:10,534 --> 00:51:13,970 Familia bat ginen. Inork ez zuen sufritu. 745 00:51:19,176 --> 00:51:24,981 Timothy Leary eta Millbrookekoak gurekin bizitzera etorri ziren. 746 00:51:25,782 --> 00:51:28,618 Daoismoa da Timothyren filosofia. 747 00:51:28,985 --> 00:51:34,024 Norbera bigarren mailan, atzean, geratzea nahi du daoismoak. 748 00:51:34,491 --> 00:51:39,262 Tim gobernadoregai izan zenean, erakutsi zigunaren aurka ari zen. 749 00:51:39,529 --> 00:51:43,066 Kaliforniako estatuko gobernadoregai izan nahi dut. 750 00:51:43,333 --> 00:51:45,735 Alderdi berri bat behar dugula uste dut. 751 00:51:45,936 --> 00:51:48,105 Eta alderdia diodanean alderdia diot. 752 00:51:48,305 --> 00:51:50,307 Gu geratu ginen: "Zer?" 753 00:51:50,607 --> 00:51:55,312 Gure zelaiko udareondoaren ondoan eserita ageri den tipo horrek… 754 00:51:55,512 --> 00:51:56,913 …ez luke gobernadoregai izan behar. 755 00:52:02,285 --> 00:52:05,489 Johnny eta ni tipira itzuli ginenean, negar egin genuen. 756 00:52:06,123 --> 00:52:08,859 Zerbait aldatu egin zelako. 757 00:52:08,892 --> 00:52:11,428 Eta ez zen guk nahi genuen norabideko aldaketa. 758 00:52:12,295 --> 00:52:15,232 Konpromiso bat geneukan mundu errealarekin… 759 00:52:15,332 --> 00:52:19,236 …aldatu egin nahi genuen, baina ez genuen gobernadore izan nahi. 760 00:52:19,269 --> 00:52:22,639 Trajeak jantzi edo pertsona arrunt bat bezalako itxura izango dut… 761 00:52:22,806 --> 00:52:24,875 …baina horrek ez du esan nahi pertsona arrunta naizenik. 762 00:52:26,710 --> 00:52:31,548 "Come Together" kantua sortu zuen John Lennonek Learyren kanpainarako. 763 00:52:32,482 --> 00:52:34,584 Orain etengabe jartzen dute irratian. 764 00:52:34,584 --> 00:52:38,455 Timothy Learyren gobernadoregai kanpainaren kantua zen. 765 00:52:38,922 --> 00:52:41,458 Ronald Reaganen aurka lehiatu zen. 766 00:52:41,625 --> 00:52:43,026 Utzi neska-mutilei zopatzen. 767 00:52:43,026 --> 00:52:47,430 Nixon lehendakaria, zergatik ez gara denok elkarrekin zopatzen? 768 00:52:47,998 --> 00:52:53,670 Gobernuarentzat beste inor baino beldurgarriagoa izango zen Leary. 769 00:52:54,237 --> 00:52:58,542 Droga-trafikatzaileak kriminalik okerrenak ziren Nixonentzat. 770 00:52:58,575 --> 00:53:04,314 Erabateko gerra egin behar diogu Estatu Batuetako etsai nagusiari: 771 00:53:04,781 --> 00:53:06,249 Droga arriskutsuen arazoari. 772 00:53:07,551 --> 00:53:12,222 Hura izan zen amaieraren hasiera, Tim begiz jotzea erabaki zutenean. 773 00:53:12,422 --> 00:53:15,692 Harrapatu egingo zuten, modu batera edo bestera. 774 00:53:25,068 --> 00:53:29,439 Gau batean, 1968ko abenduaren 26an… 775 00:53:29,472 --> 00:53:31,875 …gaueko hamaikak aldera. 776 00:53:31,908 --> 00:53:36,646 Poliziaren auto zuri-beltzean nindoan, uniformea jantzita… 777 00:53:37,480 --> 00:53:42,485 …eta auto bat ikusi nuen, aurrez aurre, errepidearen erdian. 778 00:53:43,453 --> 00:53:46,156 Autora hurbildu, eta leihoan jo nuen. 779 00:53:46,556 --> 00:53:48,225 Leihoa jaitsi egin zen. 780 00:53:48,491 --> 00:53:54,030 Ile zuriko gizon batek esaten dit: "Zer dugu, agente?". Oso jator. 781 00:53:54,164 --> 00:53:55,732 Begiratzen diot. 782 00:53:56,800 --> 00:53:59,703 Eta pentsatzen dut: "Demontre!" 783 00:54:00,103 --> 00:54:02,572 "Leary dirudi". 784 00:54:03,573 --> 00:54:05,775 "Zure gidabaimena ikus dezaket?". 785 00:54:05,842 --> 00:54:07,510 "Jakina". Oso jator. 786 00:54:07,911 --> 00:54:09,713 Ematen dit, eta bat-batean: Bingo. 787 00:54:10,647 --> 00:54:15,418 Timothy Leary. 1230 Queens kalea, Berkeley, Kalifornia. 788 00:54:16,486 --> 00:54:21,224 Nik: "Leary jauna, marihuana errearen usaina usaintzen dut". 789 00:54:21,291 --> 00:54:22,325 Eta hala zen. 790 00:54:22,792 --> 00:54:24,828 Autotik ateratzeko esaten diot Learyri. 791 00:54:24,995 --> 00:54:26,930 "Drogen kontrako ikerketa bat da". 792 00:54:27,063 --> 00:54:31,034 Urduritzen hasi da. "Ez duzu arrazoi sendorik". 793 00:54:31,568 --> 00:54:34,671 "Hau geldialdi ilegala da. Hau ilegala da, bestea ilegala da…" 794 00:54:34,771 --> 00:54:36,873 Bere autoan sartzen naiz. 795 00:54:37,274 --> 00:54:39,542 Hautsontzian begiratzen dut lehenik, noski. 796 00:54:39,609 --> 00:54:42,479 Bi marihuana-mutur daude. 797 00:54:42,579 --> 00:54:43,713 Hartu egiten ditut. 798 00:54:44,014 --> 00:54:45,448 Eta esaten diot: 799 00:54:45,849 --> 00:54:47,817 "Atxilotuta zaude, Leary jauna". 800 00:54:48,818 --> 00:54:51,554 Leary doktorearen anbizio politikoak etenda gelditu dira. 801 00:54:51,655 --> 00:54:55,859 Reagan gobernadoreak atxilotu eta 30 urteko espetxe-zigorra jarri dio… 802 00:54:55,959 --> 00:54:59,262 …10 dolarreko balioko marihuana edukitzeagatik. 803 00:55:06,736 --> 00:55:10,740 Tim espetxean zegoen, eta guk aurkeztu genuen haren helegitea. 804 00:55:11,174 --> 00:55:14,978 Texasen atxilotua zuten lehenagotik salaketa ergelekin. 805 00:55:15,178 --> 00:55:19,616 Kalifornian ere bi aldiz atxilotua zuten, benetako salaketarik gabe. 806 00:55:20,450 --> 00:55:23,887 Baina pertsona politiko bat zen, eta ikaratuta zeuzkan. 807 00:55:24,054 --> 00:55:29,859 Eta edozer gauza egingo zuketen hura espetxeratzeko eta isilarazteko. 808 00:55:30,860 --> 00:55:33,396 Timothy lider espiritual bat zen. 809 00:55:33,496 --> 00:55:37,934 Eta Orange Sunshineren bidetik segitzeko… 810 00:55:38,068 --> 00:55:41,438 …beste bidea aukeratu genuen, inori bururatzen ez zaiona: 811 00:55:41,771 --> 00:55:42,839 Espetxeko ihesaldia. 812 00:55:45,008 --> 00:55:49,279 Timothy zegoen espetxea ikusi genuen lehenik… 813 00:55:49,546 --> 00:55:52,716 …eta barruko tipo batekin lanean hasi ginen. 814 00:55:52,782 --> 00:55:55,752 Zein da kanpora irteteko modurik onena? 815 00:55:55,852 --> 00:55:59,155 Hesi gainetik, besterik gabe. 816 00:55:59,856 --> 00:56:02,625 Bazegoen leku bat ezin hobea. 817 00:56:02,692 --> 00:56:06,663 Zuhaitz artetik joanez, hantxe zeukan errepidea. 818 00:56:07,097 --> 00:56:10,266 Timothyk flexioak-eta egiten hasi beharra zeukan… 819 00:56:10,400 --> 00:56:14,504 …gorputzeko goialdea indartzeko eta ipurdia hesi gainetik pasatzeko. 820 00:56:15,605 --> 00:56:19,576 Gogoan ditut etxe nagusiko elkarrizketak mahai inguruan. 821 00:56:19,843 --> 00:56:22,312 Nork eramango zuen Timothy hegazkinez leku batetik bestera? 822 00:56:23,179 --> 00:56:26,216 Hura sei edo bederatzi hilabetez luzatu zen. 823 00:56:32,522 --> 00:56:36,793 Hormako Atetik irteten den gizona ez da sartu zen bera sekula izango. 824 00:56:36,826 --> 00:56:40,864 Jakintsuagoa eta zoriontsuagoa, baina ez hain ziurra eta gogotsua. 825 00:56:40,997 --> 00:56:42,499 Ezjakintasunean umila. 826 00:56:42,499 --> 00:56:46,035 Gai da orain ulertzeko hitzen eta gauzen arteko erlazioa… 827 00:56:46,035 --> 00:56:50,173 …eta arrazoitze sistematikoaren eta misterio ulertezinaren artekoa… 828 00:56:50,206 --> 00:56:53,810 …nahiz hura atzematen saiatzen den, alferrik. 829 00:56:53,810 --> 00:56:56,112 Aldous Huxley, "Pertzepzioaren ateak" 830 00:57:04,053 --> 00:57:07,223 LSD beste batzuekin hartzean… 831 00:57:08,057 --> 00:57:12,462 …pentsamendu bakoitza, emozio bakoitza, elkarrekin sentitzen da. 832 00:57:13,863 --> 00:57:14,864 Beraz… 833 00:57:15,432 --> 00:57:21,905 …izaki espiritual aurreratu batekin hartzen duzunean LSD… 834 00:57:22,071 --> 00:57:26,676 …berehala sumatzen duzu. Bidaia desberdin bat egingo duzu. 835 00:57:26,709 --> 00:57:29,245 Eta Johnny halakoa zen. 836 00:57:30,914 --> 00:57:34,017 Zenbat eta dosi handiagoa hartu, orduan eta urrunago joaten zara. 837 00:57:34,083 --> 00:57:35,985 Oso beldurgarria izan daiteke. 838 00:57:36,152 --> 00:57:40,223 John han egoten zen beti gauzak gogortu egiten zirenean. 839 00:57:40,290 --> 00:57:42,492 Lasaitu egiten zintuen, eskutik helduta… 840 00:57:42,492 --> 00:57:46,529 …eta ukitze hutsarekin zera txarrak uxatzen zizkizun. 841 00:57:46,529 --> 00:57:48,298 Han egote hutsarekin. 842 00:57:51,968 --> 00:57:55,472 Jainkoak gauza harrigarriak aukeratzen ditu beti. 843 00:57:55,505 --> 00:58:00,143 Gizon santuak ez dira beti izaten uste izaten duzuna. 844 00:58:01,244 --> 00:58:04,747 Gizon santu onak akatsak eta koxkak izaten ditu… 845 00:58:04,781 --> 00:58:08,218 …edo ez du, beharbada, nortasun perfektu bat. 846 00:58:09,085 --> 00:58:14,357 Baina dohain bat izaten du, batzuetan esplikatu ezin dena. 847 00:58:15,325 --> 00:58:17,927 Johnny Griggs halakoa zen. 848 00:58:18,261 --> 00:58:21,431 Gizonik ahaltsuena zen. 849 00:58:21,498 --> 00:58:24,968 Ez nuen sekula LSD hartu bera baino gizon goragoko batekin. 850 00:58:25,502 --> 00:58:28,438 Sinestezina zen. Bazeukan zerbait. 851 00:58:36,179 --> 00:58:39,949 Geure tipian geunden, Idyllwild arrantxoan… 852 00:58:40,517 --> 00:58:44,754 …eta Johnnyk eskerrak eman nahi zizkion unibertsoari. 853 00:58:45,021 --> 00:58:47,757 Tipian gauzak prest geneuzkan… 854 00:58:47,857 --> 00:58:49,192 …janaria ere prestatuta… 855 00:58:49,292 --> 00:58:53,263 …egurra ere bildua, eta saio bat egin behar genuen. 856 00:58:54,697 --> 00:58:58,535 Gurasoak eta amona etorri ziren… 857 00:58:58,668 --> 00:59:01,971 …eta umeak berekin eraman zituzten. 858 00:59:02,138 --> 00:59:04,574 Johnny eta biok bakarrik geunden, beraz. 859 00:59:05,308 --> 00:59:07,744 Meskalina hartu nuen. 860 00:59:07,977 --> 00:59:10,413 Eta Johnnyk ere hartu zuela uste nuen. 861 00:59:10,480 --> 00:59:11,848 Ez nekien. 862 00:59:14,050 --> 00:59:16,185 Ez zen denbora asko joan. 863 00:59:16,219 --> 00:59:17,654 Ordubete, beharbada. 864 00:59:18,922 --> 00:59:23,493 Ondoezik sentitzen zela esan zidan Johnnyk. 865 00:59:23,560 --> 00:59:26,663 Nik: "Zer esan nahi duzu? Ni ondo sentitzen naiz". 866 00:59:26,930 --> 00:59:29,399 Hark: "Ez dut hartu zuk hartu duzuna". 867 00:59:29,432 --> 00:59:34,604 Eman berria zioten zera berri bat probatzen ari zen. 868 00:59:35,572 --> 00:59:40,476 Bere gorputzari gertatzen ari zitzaiona ona ez zelakoan… 869 00:59:40,577 --> 00:59:42,211 …"deitu kanpokoei" esan zidan. 870 00:59:42,211 --> 00:59:46,549 Beste batzuek ere, beren tipietan, bidaia egin behar baitzuten. 871 00:59:46,549 --> 00:59:49,586 Talde kontua izango zen, baina gu lehenago hasi ginen. 872 00:59:50,053 --> 00:59:53,189 Elkarrekin egon ginen ia gau osoan… 873 00:59:53,189 --> 00:59:59,462 …baina bera fisikoki estu zebilen, eta hura ez nuen inoiz ikusi. 874 01:00:01,097 --> 01:00:04,767 Halako batean, banindoan tipiko atetik… 875 01:00:04,767 --> 01:00:06,669 …eta esan zidan: "Gera zaitez pixka batean". 876 01:00:06,769 --> 01:00:09,072 Zutik geratu nintzen han… 877 01:00:09,639 --> 01:00:14,644 …eta esan zidan: "Bizitzan ikusi dudan gauzarik ederrena zara". 878 01:00:15,244 --> 01:00:18,114 Eta orduan sentitu nuen… 879 01:00:18,348 --> 01:00:20,783 …elektrizitatea nire baitan. 880 01:00:21,117 --> 01:00:25,855 Agur esaten ari zitzaidala sentitu nuen… 881 01:00:26,823 --> 01:00:30,893 Izutu egin nintzen, eta esan nion: "Johnny, mesedez, ez ni utzi". 882 01:00:31,027 --> 01:00:35,598 "Hori gertatzen ari baldin bada, ez dut zu gabe hemen egon nahi". 883 01:00:36,432 --> 01:00:40,236 Nire maisua zen, nire maitalea, nire adiskide mina. 884 01:00:41,504 --> 01:00:43,906 Nire mutil-laguna zen, zera! 885 01:00:44,140 --> 01:00:45,375 Eta… 886 01:00:46,175 --> 01:00:50,213 Esan zidan: "Ama, egin dugu". 887 01:00:50,546 --> 01:00:54,617 Eguzkia atera berria zen, eta Johnny aurreraka erori zen. 888 01:01:02,225 --> 01:01:04,694 Korrika atera nintzen tipitik, eta beste batzuk zeuden. 889 01:01:08,131 --> 01:01:11,367 Markek furgoneta ekartzeko esan zion aitari. 890 01:01:15,438 --> 01:01:17,740 Hemet ospitalera joan ginen. 891 01:01:29,952 --> 01:01:33,423 Markek eta nik Michaeli deitu genion. 892 01:01:33,923 --> 01:01:36,159 Carolekin ari nintzen telefonoz. 893 01:01:38,127 --> 01:01:41,330 Medikua hurbildu zitzaion. 894 01:01:41,631 --> 01:01:44,567 Hilda zegoela esaten entzun nion. 895 01:01:45,568 --> 01:01:51,808 Johnny hil zela esan ziotenean, negarrez eta oihuka hasi zen. 896 01:01:58,748 --> 01:02:01,117 Marki pasatu nion telefonoa. 897 01:02:01,350 --> 01:02:05,855 Egia zela esan zion Markek, baina Michaelek ezin zuen onartu. 898 01:02:06,289 --> 01:02:09,392 Gutako inork ezin zuen. Ez geunden prest. 899 01:02:09,992 --> 01:02:11,461 Danba! 900 01:02:12,028 --> 01:02:14,297 Maisua joana zen. 901 01:02:15,698 --> 01:02:18,434 Psilozibina hartu zuen. 902 01:02:18,634 --> 01:02:20,803 Eta ez dakigu zer gertatu zen. 903 01:02:20,970 --> 01:02:24,607 Nik askotan hartua nuen. Denok hartua genuen. 904 01:02:27,577 --> 01:02:29,879 Berriz hartu nuen, ba… 905 01:02:30,480 --> 01:02:35,852 …pentsatu bainuen berarekin joango nintzela. Ez nekien zer egin. 906 01:02:35,918 --> 01:02:39,155 Ez ninduen hil. 907 01:02:42,091 --> 01:02:43,993 26 urte besterik ez zituen. 908 01:03:00,977 --> 01:03:03,546 Nire ustez, Johnny hil ondoren… 909 01:03:03,679 --> 01:03:07,483 …hautsi egin zen Hego Kaliforniako mugimenduaren zati handi bat. 910 01:03:07,517 --> 01:03:10,353 Kolokan jarri zuen jende askoren fedea. 911 01:03:10,386 --> 01:03:14,090 Batzuk nora ezean geratu ziren. Batzuek ez zeukaten beren… 912 01:03:14,791 --> 01:03:16,659 Ez zekiten nor ziren. 913 01:03:16,692 --> 01:03:20,763 Johnen hain behar handia izateak nora ezean utzi zituen batzuk. 914 01:03:21,931 --> 01:03:25,701 Jende asko jota geratu zen. John hil, eta asko sakabanatu egin ziren. 915 01:03:26,335 --> 01:03:30,506 Anaiek Hawaira eraman ninduten. Etxe handi bat zeukaten han. 916 01:03:31,941 --> 01:03:37,346 Gogoan dut paradisuan egonik hura infernua zela. 917 01:03:37,413 --> 01:03:43,586 Hain hautsita sentitzea eta hain leku ederrean egotea… 918 01:03:44,620 --> 01:03:48,124 Eutsi egin nion, ordea. 919 01:03:48,191 --> 01:03:50,159 Umeak nituelako. 920 01:03:50,193 --> 01:03:54,030 Umeak nituen, eta sendoa izan behar nuen. 921 01:03:54,030 --> 01:03:56,799 Bularra eman behar nion neure ume txikiari. 922 01:03:59,936 --> 01:04:02,038 Zeregin latza da. 923 01:04:04,273 --> 01:04:06,742 Travis eta beste batzuk Hawaira joan ziren… 924 01:04:06,843 --> 01:04:10,279 …gutxieneko jende kopurua utzirik arrantxoan. 925 01:04:11,247 --> 01:04:17,053 Dirua bazegoela ziurtatu nuen; Carol eta umeak zaindu nituen. 926 01:04:17,086 --> 01:04:19,455 Ekinean jarraitu behar nuen. 927 01:04:19,555 --> 01:04:23,025 "Gauza handiak gertatzen ari dira. Gauza handi-handiak". 928 01:04:23,025 --> 01:04:25,795 "Ezin naiz hemendik joan. Eutsi egin behar diot". 929 01:04:25,828 --> 01:04:30,166 "Hasitakoa amaitzeko era bakarra bideari jarraitzea da". 930 01:04:30,233 --> 01:04:33,836 "Apurren bidexka, Jainkoak nonahi ere utzi didana". 931 01:04:37,673 --> 01:04:41,344 Bakarrik egon nintzen orduko, zeharo zopatu nintzen. 932 01:04:41,510 --> 01:04:45,715 Bost dosi Sunshine hartu nituela uste dut; hamar, beharbada. 933 01:04:46,749 --> 01:04:49,185 John nigana etorri zen. 934 01:04:49,518 --> 01:04:51,988 Eta ez genuen hitz egin… 935 01:04:52,021 --> 01:04:55,958 …baina energia, informazioa eta gauzak trukatu genituen. 936 01:04:56,092 --> 01:05:00,096 Ziur nago bera zela. Ziur nago. 937 01:05:00,897 --> 01:05:02,798 Elkarrekin pasatu genuen eguna. 938 01:05:02,832 --> 01:05:05,167 Asmo batzuk egin genituen. 939 01:05:07,169 --> 01:05:10,506 Gauzak bideratu genituen niretzat, gauzak argitu. 940 01:05:10,506 --> 01:05:12,942 Eta jakin nuen aurrera egingo genuela… 941 01:05:12,942 --> 01:05:15,478 …eta kristorenak egingo genituela. 942 01:05:15,511 --> 01:05:17,346 Eta hala egin genuen. 943 01:05:18,381 --> 01:05:21,617 Hamar kilo LSD egin genituen horren ondoren. 944 01:05:21,651 --> 01:05:23,152 Hamar kilo… 945 01:05:24,520 --> 01:05:26,956 …LSD txuri eta garbi bat. 946 01:05:28,190 --> 01:05:30,893 Inork ez zuen halakorik egin ordu arte… 947 01:05:31,694 --> 01:05:33,396 …edo geroztik. 948 01:05:33,496 --> 01:05:35,231 Asko-asko da. 949 01:05:35,464 --> 01:05:39,068 -Zenbat da hori? -Ehun milioi dosi. 950 01:05:48,177 --> 01:05:54,383 Timothyren ihesaldia prestatzeko bilera asko arrantxoan egin ziren. 951 01:05:57,987 --> 01:06:03,859 Michael azkenean agertu, eta data eta tarteko denborak zekartzan. 952 01:06:03,893 --> 01:06:05,127 Gertatzera zihoan. 953 01:06:05,962 --> 01:06:10,700 New Yorketik-eta etorritako jendea zegoen arrantxoan. 954 01:06:10,800 --> 01:06:13,302 Denak bildu nituen, eta esan nien: 955 01:06:13,469 --> 01:06:16,939 "Denek, arrantxoan bizi direnak izan ezik, joan egin behar duzue". 956 01:06:16,973 --> 01:06:18,207 "Orain". 957 01:06:18,441 --> 01:06:21,077 "Orain joan. Ez gelditu hemen". 958 01:06:21,210 --> 01:06:24,213 Haietako bi marihuana lantzen ari ziren. Esan nien: 959 01:06:24,380 --> 01:06:28,617 "Hartu landare putak, eta ospa. Prest egon behar dugu". 960 01:06:28,651 --> 01:06:30,553 "Erabateko erasoa. Hona etorriko zaizkigu". 961 01:06:32,521 --> 01:06:38,327 Timothyk manta bat erabili behar izan zuen burdin-hesia igarotzeko. 962 01:06:38,694 --> 01:06:42,298 Beste aldera erori, eta leku jakin batean zain egon zen. 963 01:06:42,398 --> 01:06:44,266 Hark denak neurtua behar zuen. 964 01:06:45,601 --> 01:06:47,970 Primeran atera zen dena. 965 01:06:48,104 --> 01:06:51,807 17.500 dolar eman genizkion Weatherman hari. 966 01:06:51,874 --> 01:06:55,778 Hori kobratu ziguten Timothy espetxetik kanpo jasotzeko. 967 01:06:55,845 --> 01:06:59,215 Pixka batean autoz joan ziren. Timek berehala aldatu zuen arropa. 968 01:06:59,215 --> 01:07:03,652 Beste auto bat etorri zen. Preso-arropak lehen autoan utzirik… 969 01:07:03,786 --> 01:07:07,656 …hura hegoaldera joan zen. Iparraldera eraman zuten Timothy. 970 01:07:07,690 --> 01:07:12,261 Karabana batek Kanadara eraman, eta han banandu egin ziren. 971 01:07:13,062 --> 01:07:17,666 Timothy Leary doktorea, Harvardekoa, gaur drogaren apaiz nagusia da. 972 01:07:17,767 --> 01:07:21,937 Eta Kaliforniako San Luis Obispo espetxetik ihes egin du gauean. 973 01:07:22,071 --> 01:07:25,074 Oinez irten da, nonbait, gutxieneko segurtasuneko espetxetik. 974 01:07:26,876 --> 01:07:28,210 "Weatherman Underground" taldearen adierazpena 975 01:07:28,210 --> 01:07:30,679 1970eko irailak 15. 976 01:07:30,846 --> 01:07:34,083 Weatherman Undergrounden laugarren adierazpena. 977 01:07:34,250 --> 01:07:36,986 Ohore eta atsegin handiz lagundu diogu… 978 01:07:36,986 --> 01:07:41,957 …Timothy Leary doktoreari San Luis Obispo espetxetik ihes egiten. 979 01:07:42,558 --> 01:07:44,894 Leary doktorea bere borondatearen kontra zegoen giltzapetua… 980 01:07:44,894 --> 01:07:48,397 …eta herri honetako milioika gazteren borondatearen aurka ere. 981 01:07:48,397 --> 01:07:51,367 Preso politiko bat zen, bere lanagatik atxilotua… 982 01:07:51,367 --> 01:07:55,071 …lagundu baitigu kultura berri bat sortzeko zereginari ekiten… 983 01:07:55,071 --> 01:07:57,907 …demokratek, errepublikanoek eta kapitalistek… 984 01:07:57,940 --> 01:08:01,110 …gure herrian inposatutako eremu mortuan. 985 01:08:01,310 --> 01:08:05,648 LSDk eta belarrak, indiarren eta beste zibilizazio askoren… 986 01:08:05,815 --> 01:08:08,851 …belarrek, kaktusek eta onddoek bezala… 987 01:08:08,984 --> 01:08:13,189 …bakean bizi ahal izateko moduko mundu bat sortzen lagunduko digute. 988 01:08:13,222 --> 01:08:17,493 Orain gerran gaude. 989 01:08:26,602 --> 01:08:34,210 Maite-harreman labur bat izan nuen New Yorkeko gizon batekin. 990 01:08:35,144 --> 01:08:38,981 Afaltzera eta edatera eraman nahi ninduen… 991 01:08:40,316 --> 01:08:43,085 Jamaicara eraman nahi ninduen, ni eta umeak. 992 01:08:43,152 --> 01:08:50,159 Atzerrira joan eta bolada batean erretiratzea bururatu zitzaidan. 993 01:08:51,827 --> 01:08:57,099 Michael agertu zen emakume eder eta zoragarri batekin. 994 01:08:57,133 --> 01:09:00,736 Frantsesa edo marokoarra zen. Doinua eta itxura zituen. 995 01:09:00,836 --> 01:09:04,039 Izugarri ederra zen. 996 01:09:04,140 --> 01:09:06,775 Jeloskor nengoen. Ez nuen sekula izan… 997 01:09:06,809 --> 01:09:11,614 Ez nekien sentimendu hura zer zen, ez nintzelako inoiz jeloskor egon. 998 01:09:11,647 --> 01:09:12,681 Eta… 999 01:09:13,149 --> 01:09:15,551 Ur-jauzietara joan ziren. 1000 01:09:15,684 --> 01:09:17,887 LSD-bidaiak elkarrekin egiten zituzten. Esan nion lagun bati: 1001 01:09:17,887 --> 01:09:20,689 "Ene! Zergatik nago horrela?" 1002 01:09:20,789 --> 01:09:27,029 "Zergatik nago hain larrituta eta jota, neska horrekin joan delako?" 1003 01:09:27,429 --> 01:09:31,200 Esan nion: "Ez dakit. Michaelez maiteminduta nagoela uste dut". 1004 01:09:31,433 --> 01:09:35,471 Norbaitekin nengoen mendi tontorrean. 1005 01:09:35,604 --> 01:09:38,007 Nire maitalea izan zen bolada batean. 1006 01:09:38,174 --> 01:09:40,943 Emakume hura maite nuen, asko maite nuen. 1007 01:09:41,043 --> 01:09:45,648 Baina konturatu nintzen, alarmak jo izan balu bezala… 1008 01:09:45,714 --> 01:09:48,250 …Carol maite nuela. 1009 01:09:49,285 --> 01:09:53,022 Hura zen maite nuen emakume bakarra, Carol besterik ez. 1010 01:09:54,356 --> 01:09:56,392 Hori banekien. 1011 01:09:56,659 --> 01:09:57,459 Danba! 1012 01:09:57,893 --> 01:10:02,331 "Ahal dudan guztia egingo dut. Hara itzuliko naiz… 1013 01:10:02,498 --> 01:10:05,000 …eta gogotik saiatuko naiz Carol nirekin ezkontzeko". 1014 01:10:06,535 --> 01:10:10,039 Arrantxoan ikusi nuenean, haren maletatxoarekin… 1015 01:10:10,206 --> 01:10:14,843 …sukaldean nengoen umeen laranja-zukua eta oloa prestatzen. 1016 01:10:14,877 --> 01:10:21,350 Bat-batean agertu, eta: "Maite zaitudala esatera etorri naiz". 1017 01:10:21,850 --> 01:10:24,253 Esan nion Caroli: "Niretzat nahi zaitut, laztana". 1018 01:10:24,353 --> 01:10:26,288 Eta nik: "Ene bada!" 1019 01:10:26,755 --> 01:10:30,459 Ez nuen ideiarik ere hura sentitzen zuenik nigana. 1020 01:10:31,126 --> 01:10:34,630 Jamaicara joatea pentsatu nuela esan nion. 1021 01:10:34,897 --> 01:10:37,299 Hark esan zidan: "Ene! Eta ni, zer?" 1022 01:10:37,299 --> 01:10:40,703 Begiratu nion, eta esan: "Bai. Zu, zer?" 1023 01:10:40,703 --> 01:10:45,808 "Zutaz maiteminduta nago. Norabait ihes egin nahian nenbilen". 1024 01:10:46,242 --> 01:10:47,810 Musu eman zidan. 1025 01:10:48,110 --> 01:10:50,512 Ez gara sekula bereizi. 1026 01:10:52,114 --> 01:10:54,450 Handik gutxira, ezkondu egin ginen. 1027 01:11:11,367 --> 01:11:19,375 70eko hamarkadaren hasierarako, nazioarteko arazo bat ginen. 1028 01:11:21,410 --> 01:11:25,180 Izugarrizko azido kopuruak egin genituen Europan. 1029 01:11:25,381 --> 01:11:28,751 Haxix-olio fabrikak geneuzkan Libanon. 1030 01:11:28,817 --> 01:11:30,519 Une jakin hartan… 1031 01:11:31,020 --> 01:11:38,994 …Anaidia droga psikodelikoen munduko hornitzaile nagusia zen. 1032 01:11:40,896 --> 01:11:44,099 Saiatu ginen federalak tartean sartzen. 1033 01:11:44,833 --> 01:11:46,902 FBI ere bai. 1034 01:11:47,870 --> 01:11:49,004 Alfer-alferrik. 1035 01:11:49,638 --> 01:11:51,774 Drogen aurkako saila. 1036 01:11:51,974 --> 01:11:56,211 Esan ziguten: "Badugu talde horren berri. Ez da ezer". 1037 01:11:56,745 --> 01:11:59,782 Guk, berriz: "Hona zer daukagun". 1038 01:12:00,983 --> 01:12:06,088 Lotura guztien txostenak eraman genizkien kutxa pare batean. 1039 01:12:07,089 --> 01:12:11,193 Badago erakunde bat "Betiereko Maitasunaren Anaidia" deitzen dena. 1040 01:12:11,427 --> 01:12:15,798 Bai, erakunde erlijiosotzat sailkatu zen… 1041 01:12:15,931 --> 01:12:19,668 …baina erakunde horren muinean… 1042 01:12:20,269 --> 01:12:24,106 …lehen mailako erosle eta banatzaile multzo bat dago. 1043 01:12:24,573 --> 01:12:27,109 Eta ez da Laguna Beach bakarrik. 1044 01:12:27,343 --> 01:12:33,382 Maila nazionalekoa da, eta, orain, dakigunez, nazioarteko mailakoa. 1045 01:12:33,782 --> 01:12:37,419 Federalak txundituta geratu ziren. 1046 01:12:38,787 --> 01:12:40,823 Jomuga bihurtu ginen. 1047 01:12:41,457 --> 01:12:44,660 Jopuntuan geunden, eta, bereziki, ni. 1048 01:12:45,327 --> 01:12:46,295 Anaidiko ekintza taldea 1049 01:12:46,362 --> 01:12:50,933 Bagenekien telefonoa kontrolatuta geneukala eta zelatan geneuzkala. 1050 01:12:50,999 --> 01:12:55,237 Urtebete pasatu zuten begira, deiak kontrolatzen eta segika. 1051 01:12:55,270 --> 01:12:57,573 San Martineraino etorri zitzaizkidan segika. 1052 01:12:57,639 --> 01:13:02,144 Europara egiten nituen eski- bidaietan, nonahi, segika neuzkan. 1053 01:13:02,177 --> 01:13:04,913 Ez ninduten trafikatzen harrapatu. 1054 01:13:05,047 --> 01:13:07,850 Diru pilarekin harrapatu ninduten, baina batere drogarekin ez. 1055 01:13:07,916 --> 01:13:10,586 Ez zuten sekula haxixik harrapatu. 1056 01:13:12,154 --> 01:13:15,958 Nola kondenatuko zaituzte 1.360 kilo haxix trafikatzeagatik… 1057 01:13:15,991 --> 01:13:18,627 …kilo erdi bat ere harrapatu ez badizute? 1058 01:13:18,660 --> 01:13:21,096 Laurden bat ere ez zeukaten. Ez zeukaten ezer. 1059 01:13:21,263 --> 01:13:23,999 Gobernuak ez zuen sekula salaketarik aurkeztu… 1060 01:13:24,133 --> 01:13:28,704 …azpian funtsezko kriminalitaterik edukiko zuenik. 1061 01:13:28,737 --> 01:13:29,905 Ez zeukaten ezer. 1062 01:13:30,406 --> 01:13:34,710 Infernuko Aingeruak sartu zituen gobernuak tartean… 1063 01:13:34,777 --> 01:13:40,416 …eta esan zuen: "Hauek azidoa egin, eta Infernuko Aingeruek, banatu". 1064 01:13:40,449 --> 01:13:41,350 "Mundu guztia hiltzen ari dira". 1065 01:13:41,617 --> 01:13:43,352 "Munduko jenderik makurrena da". 1066 01:13:43,552 --> 01:13:47,790 "Hauek ere ez dira parte onekoak". Konspirazioaren teoria zen hura. 1067 01:13:48,090 --> 01:13:51,193 Gaiztoa eta zintzoa nahasi, eta zintzoa erorarazi. 1068 01:13:55,964 --> 01:13:59,168 Anaidiaren salaketa konspirazio hutsa zen gauza guztiengatik. 1069 01:13:59,301 --> 01:14:02,771 Konspirazio hark dena hartzen zuen bere baitan: 1070 01:14:03,272 --> 01:14:08,877 Haxixa eta belarra trafikatzea, LSD egitea… 1071 01:14:08,911 --> 01:14:11,180 Den-dena leporatu zieten. 1072 01:14:15,017 --> 01:14:18,020 Michaelek eta Eleonorak, gure abokatuek, deitu zidaten… 1073 01:14:18,220 --> 01:14:23,325 …eta esan: "Uste dut joateko ordua duzula". 1074 01:14:25,160 --> 01:14:27,930 Asteburuan, hainbat estatutan aldi berean egindako sarekada batean… 1075 01:14:28,130 --> 01:14:31,733 …droga-trafikatzaile talde bat harrapatu dute agintari federalek: 1076 01:14:31,767 --> 01:14:33,502 Betiereko Maitasunaren Anaidia. 1077 01:14:33,569 --> 01:14:38,974 Salaketa gauzatu zutenean, denak batera harrapatu zituzten. 1078 01:14:39,308 --> 01:14:40,542 Bonba bat izan zen. 1079 01:14:40,676 --> 01:14:42,244 Denak harrapatu zituzten. 1080 01:14:42,478 --> 01:14:43,879 Nire arrantxora joan ziren… 1081 01:14:44,079 --> 01:14:47,649 …Chuck Scotten, eta Jack Harringtonen etxeetara. 1082 01:14:47,816 --> 01:14:51,687 Gordonen bila zebiltzan. Denen atzetik zebiltzan. 1083 01:14:51,920 --> 01:14:54,456 Drogen aurkako polizia federalek, estatukoek eta bertakoek… 1084 01:14:54,490 --> 01:14:58,227 …Epaitegi Nagusiak salatutako 29 lagunetatik 15 harrapatu zituzten. 1085 01:14:58,293 --> 01:15:01,396 Agintariek 7,5 milioiko droga harrapatu dute… 1086 01:15:01,430 --> 01:15:03,332 …eta bi LSD-laborategi. 1087 01:15:03,398 --> 01:15:07,903 Ordu arte inoiz ikusi gabeko ahalegin koordinatu bat izan zen… 1088 01:15:07,970 --> 01:15:10,973 …federalen eta bertakoen artean. 1089 01:15:11,507 --> 01:15:13,509 Kalifornia, Oregon, Hawai… 1090 01:15:14,209 --> 01:15:16,979 Kazetariak gain-gainean egon ziren. 1091 01:15:17,446 --> 01:15:20,015 Azpiratu egingo gintuzten azkenean. 1092 01:15:21,283 --> 01:15:24,553 Mark Stanton, Russell eta haren emaztea eta umeak… 1093 01:15:24,620 --> 01:15:26,655 Denok umeak geneuzkan. Carolek eta nik ere bai… 1094 01:15:26,688 --> 01:15:30,392 Ez genekien zer egin, eta zirkura joan ginen. 1095 01:15:32,394 --> 01:15:35,230 Eta han geratu ginen egun osoan. 1096 01:15:36,431 --> 01:15:38,433 Han anonimoak izan gintezkeen. 1097 01:15:40,168 --> 01:15:45,207 Lehenengo emanaldia ikusi genuen, gero hurrengoa… 1098 01:15:46,275 --> 01:15:49,811 Autora joaten ginen tarteka irratia entzutera… 1099 01:15:49,978 --> 01:15:51,480 …ea zerbait gehiago entzuten zen. 1100 01:15:51,613 --> 01:15:55,217 Betiereko Maitasunaren Anaidiko beste hiru kide atxilotu dituzte… 1101 01:15:55,250 --> 01:15:57,886 …Orange konderrian, Kalifornian. 1102 01:15:58,053 --> 01:16:02,090 Anaidiko 14 kidek, Timothy Leary tartean, ihes egin dute. 1103 01:16:02,758 --> 01:16:05,827 Egun hartan bukatu zen dena. 1104 01:16:06,295 --> 01:16:10,299 Ordu arte ezagutu genuen guztia bukatu egin zen. 1105 01:16:10,632 --> 01:16:12,501 Korrika atera ginen. 1106 01:16:12,801 --> 01:16:14,169 Korrika atera… 1107 01:16:15,103 --> 01:16:18,173 …eta ezkutatu egin ginen, gure umeekin. 1108 01:16:21,944 --> 01:16:25,314 Bereizi egin ginen, gordeleku desberdinen bila. 1109 01:16:25,914 --> 01:16:30,018 Kalifornia, Hawai eta Oregoneko goizaldeko sarekadaren ondoren… 1110 01:16:30,152 --> 01:16:33,689 …1,5 milioi LSD-pastilla eta 114 litro haxix-olio agertu dira. 1111 01:16:33,822 --> 01:16:37,259 Non nengoen bazekitela eta nire bila zetozela esan zidan norbaitek. 1112 01:16:37,492 --> 01:16:39,795 Travis eta ni joan egin ginen arratsalde hartan. 1113 01:16:40,762 --> 01:16:43,498 Belicera joan ginen. 1114 01:16:43,932 --> 01:16:48,437 Han autobusa hartu, eta mugan nortasun agiriak aldatu genituen. 1115 01:16:48,470 --> 01:16:51,740 Nortasun agiri berri batekin joan ginen Yucatanera. 1116 01:16:53,175 --> 01:16:55,310 Michael eta ni Karibera joan ginen. 1117 01:16:55,711 --> 01:17:00,382 Txartelak eskura ordainduta, aztarnarik ez. Desagertuta geunden. 1118 01:17:01,750 --> 01:17:04,186 Bahamasera eta Caiman uharteetara joan ginen. 1119 01:17:04,219 --> 01:17:06,154 Jamaican bukatu genuen. 1120 01:17:07,022 --> 01:17:09,825 Ezkutuan genbiltzan, noski. 1121 01:17:10,626 --> 01:17:13,128 Nortasuna aldatu behar genuen, baina onak ginen horretan. 1122 01:17:13,128 --> 01:17:14,863 Kamaleoiak bezalakoak ginen. 1123 01:17:14,863 --> 01:17:19,868 Egoera nolakoa zen, hartara jende arrunta izan, edo ez… 1124 01:17:20,235 --> 01:17:22,504 …premiaren arabera. 1125 01:17:23,372 --> 01:17:26,008 Gure umeek beren izena gorde zuten. 1126 01:17:26,008 --> 01:17:31,446 Bazekiten ez zietela galdera jakin batzuei erantzun behar. 1127 01:17:31,647 --> 01:17:32,848 Umeak baizik ez ziren. 1128 01:17:34,282 --> 01:17:37,786 Beren jatorrizko eskola-txostenak aldatu behar izan nituen… 1129 01:17:37,953 --> 01:17:43,959 …eta izen desberdinak jarri umeak eskolara eramateko. 1130 01:17:45,661 --> 01:17:47,529 Etorkizuna zalantzazkoa zen. 1131 01:17:47,529 --> 01:17:52,334 Mexiko Berrira joan ginenean ez genekien zer gertatuko zen. 1132 01:17:53,435 --> 01:17:56,371 Bitxigintzako eta harribitxiak ebakitzeko tresneria erosi nuen… 1133 01:17:56,605 --> 01:17:59,641 …eta bizimodua horrekin irabazten hasi nintzen. 1134 01:18:00,375 --> 01:18:08,250 Indiarren harribitxi turkesen goren aldia zen 70eko urte haietan. 1135 01:18:10,085 --> 01:18:14,756 11 urtez ibili nintzen, familia zaintzen, iheslari, mundu osoan. 1136 01:18:15,857 --> 01:18:19,661 Michael Randallekin eta Chuck Scottekin elkartu nintzen… 1137 01:18:19,695 --> 01:18:21,763 …urte askoan elkar ikusi gabe egon ondoren. 1138 01:18:22,030 --> 01:18:25,634 Taldea berriz biltzea zen. Tona bat haxix erosita neukan. 1139 01:18:25,701 --> 01:18:30,205 Marokoar haxix guztia eman nien saltzeko, eta dena mugitu zuten. 1140 01:18:33,308 --> 01:18:37,913 Estudioan geunden behin, telefonoak jo, eta Travis zen. 1141 01:18:38,046 --> 01:18:41,249 Michaelek berari esan ziona entzun nuen. 1142 01:18:41,717 --> 01:18:46,054 Neure baitan sumatu nuen okerren bat zegoela. 1143 01:18:47,489 --> 01:18:51,693 Lone Pine herriko telefono guztiak kontrolatuta zeuzkaten. 1144 01:18:52,894 --> 01:18:56,531 Grand Cayman-era joan nintzen hegazkinez Bill izeneko batekin. 1145 01:18:57,032 --> 01:19:00,535 Hegazkinean geunden, eta ateak itxi egin ziren. 1146 01:19:00,635 --> 01:19:04,673 Hegazkina atetik bereizi zen. Hiru oineko tartea zegoen. 1147 01:19:05,674 --> 01:19:08,944 Atea ireki, eta bizpahiru tipo sartu ziren. 1148 01:19:09,411 --> 01:19:13,715 Nire ilaran gelditu ziren, niri begira, galdezka: "Ashbrook jauna?" 1149 01:19:13,949 --> 01:19:17,185 Urte pila neraman izen hura erabili gabe. 1150 01:19:17,853 --> 01:19:20,522 Begiratu ere ez nien egin. "Ashbrook jauna". 1151 01:19:21,590 --> 01:19:22,724 "Etorri gurekin". 1152 01:19:29,231 --> 01:19:32,768 Chuck Scottek tipo hura aurkeztu zidan… 1153 01:19:32,901 --> 01:19:36,638 …pakistandar haxixa hegazkinez ekartzen omen zuen. 1154 01:19:36,671 --> 01:19:41,243 New Yorkeko aireportuan ba omen zeukan norbait hura konpontzeko. 1155 01:19:41,376 --> 01:19:44,212 Kenny ezagutu nuen. Mutil zintzoa zirudien. 1156 01:19:44,379 --> 01:19:47,249 Afganistanera joan nintzen, ba. Kabulen lurreratu nintzen. 1157 01:19:47,282 --> 01:19:53,088 Inmigraziora joan, haiek nire izena ikusi, eta zerrendan nindukaten. 1158 01:19:53,121 --> 01:19:57,926 Bat-batean, hark ez zuen zerikusirik ordu arteko hegaldiekin. 1159 01:19:57,993 --> 01:20:01,930 Tipoak esan zidan: "Nirekin etorri behar duzu". 1160 01:20:04,733 --> 01:20:07,569 Batetik bestera ibili nintzen hamar urtez. 1161 01:20:08,003 --> 01:20:11,773 Kalifornian bizilekua behin betiko hartu nuenean… 1162 01:20:11,940 --> 01:20:14,576 …ez nuen zortzi urtez nortasun agiririk eduki. 1163 01:20:15,577 --> 01:20:19,915 Wendyri etxez aldatzen lagundu nion behin neure furgoneta handiarekin… 1164 01:20:20,115 --> 01:20:23,952 …eta trastez bete-beteta neukanez, ezin nuen atzealdera ezer ikusi. 1165 01:20:23,985 --> 01:20:28,356 Likore dendara joan nahi nuen, baina sarreratik aurrerago joan… 1166 01:20:28,390 --> 01:20:31,193 …eta atzera egin nuen, atzean inor ote zegoen ikusi gabe. 1167 01:20:31,359 --> 01:20:37,465 Beraz, atzera egin, eta denda haren aurrean gelditu nintzen. 1168 01:20:37,766 --> 01:20:40,435 Furgonetatik atera, eta atzera begiratu nuen. 1169 01:20:40,468 --> 01:20:44,940 Nire autoa horrela zegoen eta polizia-autoa, horrela. 1170 01:20:44,973 --> 01:20:46,608 Polizia horrela ari zitzaidan. 1171 01:20:46,842 --> 01:20:49,611 Esan zidan: "Ia-ia jo nauzu". 1172 01:20:49,611 --> 01:20:52,247 Nik: "Badakit. Ez nuen ikusten, baina ez zaitut jo, ezta?" 1173 01:20:52,380 --> 01:20:54,382 "Ez, baina ia-ia". 1174 01:20:56,852 --> 01:20:59,254 "Gidabaimena erakutsidazu". 1175 01:20:59,287 --> 01:21:02,290 Ni zezelka eta duda-mudan. 1176 01:21:02,424 --> 01:21:05,794 Poliziak: "Ez daukazu, ezta?" Ezetz esan nion. 1177 01:21:08,997 --> 01:21:14,135 Chuck Scott marshallek hil zuten Mill Valleyn. 1178 01:21:14,669 --> 01:21:19,307 Korrika zihoala buruan tiro egin zioten emaztearen aurrean… 1179 01:21:19,674 --> 01:21:23,478 …eta bere umearen aurrean. Emaztea haurdun zegoen. 1180 01:21:24,145 --> 01:21:26,348 Polizia nire gurasoen etxera joan zen. 1181 01:21:26,348 --> 01:21:30,318 "Chucki atzetik tiro egin diogu" esan zieten. 1182 01:21:31,152 --> 01:21:33,755 "Hobe duzue zuen semea eta alaba non dauden guri esatea… 1183 01:21:33,822 --> 01:21:38,994 …aurkitzen ditugunean ez baitiegu galderarik egingo, tiro baizik. 1184 01:21:41,463 --> 01:21:46,534 Boulder inguruan bizi ginen, Lyons izeneko herrixka batean. 1185 01:21:46,601 --> 01:21:49,838 Landalde betean. 1186 01:21:50,238 --> 01:21:58,213 Udako egun bero bat zen, eta ni gemologia ikasten ari nintzen. 1187 01:21:58,480 --> 01:22:03,952 Ikasten ari nintzen, nire seme Daniel altzoan lotan neukala. 1188 01:22:04,119 --> 01:22:06,354 Aurreko atea irekita zegoen. 1189 01:22:06,421 --> 01:22:08,123 Ez nituen entzun autoak etortzen. 1190 01:22:15,230 --> 01:22:20,302 Etxeko behealdean geunden, soto antzeko batean. 1191 01:22:20,368 --> 01:22:22,737 Altxatu nintzen, eta… 1192 01:22:23,204 --> 01:22:25,874 Kanpora begiratu… 1193 01:22:25,874 --> 01:22:31,313 …eta gizon haiek guztiak ikusi nituen etxe inguruan, armatuta. 1194 01:22:33,448 --> 01:22:37,218 Hurbildu nintzaion, eta esan: "Laztana, hemen daude". 1195 01:22:37,686 --> 01:22:41,189 Eta berak: "Nor? Umeak etorri al dira hondartzatik?" 1196 01:22:41,256 --> 01:22:43,825 Nik: "Ez. Hemen daude". 1197 01:22:45,694 --> 01:22:51,166 Michaeli hitzemanarazi nion ez zela izututa korrika joango. 1198 01:22:55,170 --> 01:22:58,273 45eko kalibreko armak niri apuntatuz sartu ziren. 1199 01:22:58,306 --> 01:23:00,909 Umea altzoan neukala esan nien. 1200 01:23:01,910 --> 01:23:04,145 Kontuz ibiltzeko. 1201 01:23:08,316 --> 01:23:11,186 Elkar besarkatzeko eta elkarri musu emateko baimena eman ziguten. 1202 01:23:11,353 --> 01:23:12,854 Eskuburdinak jarri zizkioten. 1203 01:23:14,089 --> 01:23:15,924 Eta eraman egin zuten. 1204 01:23:50,525 --> 01:23:52,694 60ko hamarkadak bere biktimak izan zituen. 1205 01:23:52,694 --> 01:23:55,530 Ez zen bide erraza izan denentzat. 1206 01:23:55,597 --> 01:23:58,333 Inork baino hobeto dakit nik hori. 1207 01:23:59,834 --> 01:24:04,072 Baina epaiketak, estualdiak eta sufrimenduak gorabehera… 1208 01:24:04,239 --> 01:24:06,741 …ez genuen sekula fedea galdu. 1209 01:24:06,975 --> 01:24:08,610 Gauza gehiegi zeuden jokoan. 1210 01:24:09,677 --> 01:24:11,346 Batasun bat ginen. 1211 01:24:11,579 --> 01:24:17,819 Jasandakoa elkarrekin jasan genuen, taldean, bikotean. 1212 01:24:18,853 --> 01:24:19,988 Familian. 1213 01:24:21,523 --> 01:24:23,758 Carol bitxidendan aritu zen… 1214 01:24:23,758 --> 01:24:26,327 …eta bere 5 umeak hazi zituen Michael espetxean egon zen artean. 1215 01:24:28,863 --> 01:24:32,734 Michael handik bost urtera askatu zuten. 1216 01:24:33,468 --> 01:24:35,136 -Lortu dut. -Ene bada! 1217 01:24:35,236 --> 01:24:37,338 Pozten naiz zu ikusteaz. Ondo al zaude? 1218 01:24:37,472 --> 01:24:39,074 Horrela zoaz, lente bat galduta bezala. 1219 01:24:39,207 --> 01:24:40,708 Oso idealistak ginen. 1220 01:24:41,676 --> 01:24:43,478 Gazteak ginen. 1221 01:24:43,912 --> 01:24:46,614 Amets eder eta utopiko bat zirudien. 1222 01:24:46,714 --> 01:24:48,183 Hura gauzatzen saiatu ginen. 1223 01:24:48,183 --> 01:24:49,918 Bat, bi, hiru. 1224 01:24:51,853 --> 01:24:54,022 Anaidia ez da sekula hilko. 1225 01:24:54,122 --> 01:24:57,826 Garai berezi hura bizi izan zuen jendearengan bizi da. 1226 01:24:58,226 --> 01:25:01,629 Haiengan egongo da betiko. Haien hilobietatik harago. 1227 01:25:02,630 --> 01:25:04,666 Travisek 11 urte pasatu zituen espetxean… 1228 01:25:04,799 --> 01:25:07,836 …haxixa trafikatzeagatik eta zergak ez ordaintzeagatik. 1229 01:25:08,002 --> 01:25:09,971 -Paperak dira. -Ondo da. 1230 01:25:10,205 --> 01:25:13,241 Ez daukagu gizarte-segurantzarik. Ez daukagu ezer. 1231 01:25:13,708 --> 01:25:16,578 Hurrengo hilean errenta ordaintzen ez badut, kalera joango gara. 1232 01:25:17,512 --> 01:25:20,982 Ez dago gure artean inor besteak milioi erdi zor ez dionik. 1233 01:25:21,116 --> 01:25:25,620 Baina milioi erdia ordainduko banu, nagoen bezala bukatuko nuke… 1234 01:25:25,720 --> 01:25:27,889 …nork bere historia duelako. 1235 01:25:28,056 --> 01:25:31,659 Baina berdin zaigu. Ez da norbaitek zerbait kendu baligu bezala. 1236 01:25:31,726 --> 01:25:33,862 Anai-arrebak gara. Berdin zaigu. Gainezka gaude. 1237 01:25:35,296 --> 01:25:39,033 Hemen gaude, eta elkar maite dugu. Eguna elkarrekin pasatzeaz pozik. 1238 01:25:39,300 --> 01:25:41,736 Gauza horiek ez dira aldatzen. 1239 01:25:41,736 --> 01:25:46,474 Berdinak eta anai-arrebak eta benetako adiskideak izanez gero… 1240 01:25:46,508 --> 01:25:48,610 …berdin dio. Denborak ezin ditu lagunak bereizi. 1241 01:25:48,776 --> 01:25:49,677 Lagunak gara, eta kitto. 1242 01:25:50,712 --> 01:25:52,447 Ronek ez zuen espetxera joan behar izan… 1243 01:25:52,580 --> 01:25:55,316 …36 hilabete bete zituen baldintzapeko askatasunean. 1244 01:25:56,784 --> 01:26:01,756 Iheslaria ez zenean, Ron Wendyrekin ezkondu zen, 1979an. 1245 01:26:03,725 --> 01:26:07,462 Maiz pentsatu izan dut ezen nire bizitzaren historia kontatuko banu… 1246 01:26:07,795 --> 01:26:10,665 …"Estatu Batuen historia" deituko zela. 1247 01:26:10,665 --> 01:26:15,703 Hau dena oso estatubatuarra baita, baita droga psikodelikoak ere. 1248 01:26:15,970 --> 01:26:18,273 Askatasun asko ditugu herri honetan. 1249 01:26:18,339 --> 01:26:21,643 Eta muga-mugaraino erabiltzen ditugu askatasun horiek… 1250 01:26:21,843 --> 01:26:23,845 …esperimentatzeko, alegia, guk egin genuen bezala… 1251 01:26:23,978 --> 01:26:27,582 …munduan zehar bidaiatzeko eta arrisku handiak hartzeko. 1252 01:26:27,649 --> 01:26:30,385 Estatu Batuetako historia bat dela uste dut, bene-benetan. 1253 01:26:31,352 --> 01:26:32,754 11 urtez atxilotua izan gabe… 1254 01:26:32,921 --> 01:26:36,758 …Rickek bost urteko zigorra bete zuen espetxe federal batean 1983an. 1255 01:26:38,793 --> 01:26:41,996 Jendeari zaila egiten zaio sinestea… 1256 01:26:42,197 --> 01:26:45,633 …Eleanorak eta nik beldurrik gabe bizi izan genituela garai haiek. 1257 01:26:46,501 --> 01:26:50,271 Michael eta Eleonora Kennedyk Michael Randall defendatu zuten. 1258 01:26:50,405 --> 01:26:53,741 Beste bezero ospetsu batzuk: Timothy Leary, The Black Panthers… 1259 01:26:53,775 --> 01:26:55,276 …The Weather Underground eta The Chicago Seven. 1260 01:26:55,310 --> 01:26:57,912 Erotuta geundelako. Baliteke. 1261 01:26:58,446 --> 01:27:00,949 Ez. Sinesten genuelako. 1262 01:27:00,982 --> 01:27:05,553 Egiten genuena sinesten genuen, eta kale egiten bagenuen, kale! 1263 01:27:05,820 --> 01:27:08,289 Ez zitzaigun guri gertatu. Beste askori gertatu zitzaien. 1264 01:27:09,424 --> 01:27:14,762 Kennedytarrak Michaelen eta Carolen adikideak izan ziren bizi osoan. 1265 01:27:21,970 --> 01:27:26,107 Legez kanpo geunden. Legea hausten genuen, bai horixe. 1266 01:27:26,140 --> 01:27:29,611 Legeak oker bazeuden, hautsi egin behar genituen. 1267 01:27:29,777 --> 01:27:32,780 Mundua esnatzea baitzen gure xedea. 1268 01:27:39,020 --> 01:27:42,190 50 urte eskasean, janari ekologikoa dugu nonahi… 1269 01:27:42,357 --> 01:27:46,461 …aldaketa handiak izan dira mundu osoan… 1270 01:27:46,527 --> 01:27:49,464 …jendeak droga psikodelikoak hartu izanaren ondorioz. 1271 01:27:52,500 --> 01:27:55,670 Ziur dakit Steve Jobsek Sunshine hartu zuela. 1272 01:27:55,737 --> 01:28:00,508 Ziurtasun osoz dakit ezen DNAren helize bikoitza aurkitu zuenak… 1273 01:28:00,575 --> 01:28:03,011 …azidoa hartu zuela; Sunshine, ziur asko. 1274 01:28:06,381 --> 01:28:10,184 Giza argitze hartan sartuta geunden. 1275 01:28:10,818 --> 01:28:12,654 Hori ez da txikikeria. 1276 01:28:13,788 --> 01:28:17,859 120 milioi dosi azido. 1277 01:28:18,593 --> 01:28:20,828 Mundua esnatzea esaten zaio horri, motel. 1278 01:31:40,194 --> 01:31:42,797 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz