1 00:00:18,500 --> 00:00:20,500 Begira zein lerdoa zaren Izan ere zu… 2 00:00:20,625 --> 00:00:23,525 Hara, eta zergatik ni? -Jaten duzun haragi gorri guztiarengatik. 3 00:00:23,950 --> 00:00:26,750 Koipeak arteriak buxatzen dituelako. A, eta lehen erre egiten zenuelako. 4 00:00:26,875 --> 00:00:28,875 Bai, baina utzi nuen. - A, baina kaltea eginda dago. 5 00:00:29,500 --> 00:00:31,500 A ze azkarra, baina zuk gidatu egiten duzu, eta nik ez. 6 00:00:31,625 --> 00:00:33,125 Beno, eta zer zerikusi du horrek? 7 00:00:33,250 --> 00:00:35,250 Ba asko, minuturo gertatzen dira trafiko istripuak, e? 8 00:00:35,375 --> 00:00:38,475 Egunero lanera autoz joatearekin bakarrik, nik baino aukera gehiago dituzu jada. 9 00:00:38,600 --> 00:00:41,100 Ba ez, zu oinez joaten zara, gidatzeak beldur ematen dizulako 10 00:00:41,225 --> 00:00:43,225 baina begiak mugikorretik kendu barik. 11 00:00:43,350 --> 00:00:46,350 Eta edozein egunetan kamioi batek harrapatu eta errepide erdian siku utziko zaitu. 12 00:00:46,675 --> 00:00:48,175 Seguru. 13 00:00:50,000 --> 00:00:52,000 Joder neska, ez zaitez haserretu. 14 00:00:52,525 --> 00:00:54,525 Jo, zu hasi zara eta. 15 00:00:55,650 --> 00:00:58,050 Izan ere, ez dut sinesten inoiz pentsatu ez duzunik. 16 00:00:58,075 --> 00:01:01,275 Jendeak ez du horrelakorik pentsatzen, ezta Oscar? - A, ez? 17 00:01:01,400 --> 00:01:03,400 Ez. –Zuk ez duzu inoiz pentsatu bizitza osoa elkarrekin egon behar dugunik. 18 00:01:03,525 --> 00:01:06,025 Zenbat seme-alaba izango ditugun, ez dakit, bikotea baldin baduzu 19 00:01:06,150 --> 00:01:08,150 horrelako gauzak planteatzen dituzu, ezinbestekoa dela iruditzen zait. 20 00:01:08,275 --> 00:01:11,475 Bai, gauza horiek bai, baina ez bietako zein hilko den lehenengo. 21 00:01:34,500 --> 00:01:36,000 Joder! 22 00:01:49,825 --> 00:01:51,325 Ondo al zaude? 23 00:01:51,650 --> 00:01:53,650 Amaituta, eta nik bakarrik egin dut. 24 00:02:06,975 --> 00:02:08,975 Seguru ondo muntatuta dagoela? 25 00:02:10,900 --> 00:02:12,700 Nahita egin dut horrela, niri horrela gustatzen zait. 26 00:02:13,025 --> 00:02:15,825 Erori egingo da. -Ez, ez da eroriko, ez da eroriko. 27 00:02:25,350 --> 00:02:26,750 Beraz, Oscar RIP, ez? 28 00:02:28,475 --> 00:02:29,375 Ze barregarria. 29 00:02:29,600 --> 00:02:32,600 Jiji jaja asko, baina niri iruditzen zait ez dela ezer gertatzen gauza batzuei buruz hitz egiteagatik, e? 30 00:02:32,725 --> 00:02:34,025 Ondo dago, ze gauza? 31 00:02:34,150 --> 00:02:36,450 Ze hileta mota nahi duen beste pertsonak, adibidez. 32 00:02:36,875 --> 00:02:38,975 Beno, hori erraza da, ni erre nazatela. 33 00:02:39,100 --> 00:02:41,100 Begira, ni ere bai. -Zer gehiago? 34 00:02:42,025 --> 00:02:45,225 Zenbat denbora igaro behar da beste pertsonak harreman bat izan dezan? 35 00:02:45,350 --> 00:02:46,550 Bi urte. 36 00:02:46,675 --> 00:02:47,875 Bi urte? 37 00:02:48,400 --> 00:02:51,800 Gutxi iruditzen zaizu, ala? -Bi urteko dolua, asko, ez? 38 00:02:51,925 --> 00:02:55,325 Niri bi hilabeterekin nahikoa iruditzen zait. -Ba nirekin bi urte dira, mutil. 39 00:02:55,450 --> 00:02:57,850 Baina Violeta, hilda bazaude ez zara enteratuko. 40 00:02:58,175 --> 00:03:00,075 Epea beteko ez bazenu, ni enteratu egingo nintzateke. 41 00:03:00,200 --> 00:03:02,700 Zer egingo zenuke, hilobitik itzuli, Ghost filmean bezala? 42 00:03:03,325 --> 00:03:06,425 Ba begira, ez dut uste modu erromantikoan itzuliko nintzenik, izan ere… 43 00:03:06,550 --> 00:03:08,550 ...oso, oso haserre egongo nintzateke. 44 00:03:15,075 --> 00:03:17,075 Txantxetan ari zara, ezta? 45 00:03:26,600 --> 00:03:28,600 Erabat serioan esaten dizut. 46 00:04:06,025 --> 00:04:08,025 Urtebete. 47 00:04:08,150 --> 00:04:10,650 Urtebete, eta 364 egun 48 00:04:10,775 --> 00:04:13,275 Urtebete, 364 egun eta 23 ordu. 49 00:04:13,400 --> 00:04:15,400 Urtebete, 364 egun, 23 ordu eta 17 minutu geroago. 50 00:04:17,025 --> 00:04:19,025 Ezin dut igogailurik ez dagoenik sinetsi. Bost solairu dira. 51 00:04:19,150 --> 00:04:20,750 Esan nizun zerbait hartu behar genuela kalean, igo aurretik. 52 00:04:20,875 --> 00:04:22,875 Bai, jakina, berriro ere etxea erakutsi gabe ihes egin dezazun, ezta? 53 00:04:23,100 --> 00:04:25,100 Ezta pentsatu ere. 54 00:04:25,225 --> 00:04:27,225 Beno, ba, hau da nire etxea. 55 00:04:29,050 --> 00:04:30,750 Oso polita. 56 00:04:31,675 --> 00:04:34,575 Eta horiek zure korridoreko argiak izango dira, ezta? 57 00:04:38,400 --> 00:04:40,400 Eta seguru komuna ere baduzula, ezta? 58 00:04:50,525 --> 00:04:52,525 Ez oso kargatua. -Eskerrik asko 59 00:04:53,950 --> 00:04:56,550 Beno, ez oso kargatua tonikaz, ez? 60 00:04:57,575 --> 00:04:59,575 Zurrustatxo bat baino ez diot bota, e? 61 00:05:00,900 --> 00:05:02,900 Zurrustatxo bat, zurrustatxo bat, ez dakit. 62 00:05:13,425 --> 00:05:15,425 Beno ba... 63 00:05:24,950 --> 00:05:26,950 Gauza bat probatu nahi dut. 64 00:05:29,075 --> 00:05:31,075 Hobe kopa probatzea, ezta? 65 00:05:31,200 --> 00:05:33,200 Usainak engainatu egiten du, baina, usaina duen ginebra ingelesa da… 66 00:05:34,625 --> 00:05:36,625 Aizu, zuk ni gustuko nauzu, ezta? 67 00:05:38,250 --> 00:05:40,250 Bai. 68 00:05:41,175 --> 00:05:43,175 Izan ere, ni erotuta nago zurekin. 69 00:05:43,300 --> 00:05:44,700 Badakizu? 70 00:05:45,825 --> 00:05:47,825 Bai, ez? 71 00:05:48,050 --> 00:05:49,350 Bai. 72 00:05:49,475 --> 00:05:52,675 Dardarka zaude? -Ez 73 00:06:03,000 --> 00:06:05,000 Ezin dut sinetsi. 74 00:06:05,125 --> 00:06:07,125 Oscar, ezin dut sinetsi, benetan... 75 00:06:07,450 --> 00:06:09,350 … zure bikote ohiari egindako promesa ergel harengatik. 76 00:06:09,475 --> 00:06:12,375 Ez da nire bikote ohia, ez genuen inoiz moztu. Eta ez da ergelkeria. 77 00:06:12,900 --> 00:06:14,000 Bale. 78 00:06:16,625 --> 00:06:18,025 Oso ondo. 79 00:06:21,550 --> 00:06:22,550 Koldar hori. 80 00:06:23,675 --> 00:06:25,675 Orduan, moztu ez bazenuten, elkarrekin jarraitzen duzue, ezta? 81 00:06:26,100 --> 00:06:29,800 Beraz, bera hilda dago, baina... 82 00:06:29,925 --> 00:06:31,925 … hori zuri, berdin zaizu, ezta? 83 00:06:32,250 --> 00:06:34,250 Ana, errespetu pixka bat izan beharko zenuke. 84 00:06:34,475 --> 00:06:36,975 Oscar, hiru hilabete daramatzagu elkarrekin geratzen eta zelan musukatzen duzun ere ez dakit. 85 00:06:37,100 --> 00:06:40,600 Nik uste dut nahiko errespetu erakutsi dudala, benetan. -Ba horregatik, hiru hilabete itxaron badituzu, 86 00:06:40,725 --> 00:06:42,725 zergatik ez dituzu itxaroten... 87 00:06:42,850 --> 00:06:44,850 beste 32 minutu. -Jada. 88 00:06:45,375 --> 00:06:46,875 Benga 89 00:06:49,000 --> 00:06:52,000 Benga, gero nirekin errespetu guztia galtzen utziko dizut. 90 00:06:55,625 --> 00:06:57,625 Uste dut hasi naizela. 91 00:07:03,150 --> 00:07:05,150 Bale, eta zer egingo dugu hamabiak arte? 92 00:07:17,675 --> 00:07:19,675 Itxaron, itxaron e? -Ez, bai, bai. 93 00:07:42,400 --> 00:07:43,800 Zer moduz? 94 00:07:44,025 --> 00:07:47,025 Beno, ni beldurtuko nindukeen mamua Beethovenena izango litzateke, baina… 95 00:07:47,150 --> 00:07:49,150 Zaila da horrela egitea, modu melodikoa da, e? 96 00:07:51,775 --> 00:07:53,775 Ikusten duzu? Eta gainera desafinatuta dago. 97 00:07:54,100 --> 00:07:55,700 Zu bai zaudela desafinatuta. 98 00:07:57,725 --> 00:08:01,025 Aizu, eta zergatik ez didazu beste gauza bat jotzen? 99 00:08:01,850 --> 00:08:05,450 Jakina, nahi duzuna. Beno, utzi dizudan zerrendatik, horiek baitira dakizkidan bakarrak… 100 00:08:05,575 --> 00:08:07,575 Ez, ez, ez. 101 00:08:10,300 --> 00:08:13,800 Hogei minutu, mesedez. 20 minutu baino ez dizkizut eskatzen. 102 00:08:14,025 --> 00:08:17,425 Nahi baduzu, ganbarara igo eta teklatua jaitsiko dut, honek baino soinu hobea izango du. 103 00:08:17,550 --> 00:08:19,450 Mmm, ganbara ilun eta beldurgarrira joan behar al duzu 104 00:08:19,575 --> 00:08:21,575 hilda dagoen zure neskalaguna zelatan dagoenean, nirekin zerbait egiten duzun ala ez ikusteko. 105 00:08:21,700 --> 00:08:24,600 A ze ausarta! -Ana, ez egin txantxarik horrekin, mesedez. 106 00:08:25,425 --> 00:08:28,525 Benga, mesedez, ekarridazu beste gin-tonic bat, nahiago dut mozkortzea… 107 00:08:28,650 --> 00:08:31,150 Beethoven zelan suntsitzen duzun ikustea baino. Eskerrik asko. 108 00:08:35,875 --> 00:08:37,675 Aizu, eta kontuz Violetarekin 109 00:08:37,800 --> 00:08:41,200 Ea korridoretik zoazenean, bat-batean sustoa ematen dizun… 110 00:08:41,525 --> 00:08:43,525 beno, ez dut ezer egin bera haserretzeko, beraz… 111 00:08:44,250 --> 00:08:46,250 Joder neska. 112 00:09:57,675 --> 00:09:59,275 Ez nizun esan pianoa jotzen ikasi nuela? 113 00:10:11,400 --> 00:10:13,400 Egarriz hiltzen ere ez nengoen, baina eskerrik asko, e! 114 00:10:14,125 --> 00:10:17,525 Gutxi kargatua, ginebraz. -Oso ondo. 115 00:10:19,050 --> 00:10:21,050 Aizu, zer moduzkoa da liburu hori? 116 00:10:23,075 --> 00:10:25,075 Hori, ez, ez. Kaka zahar bat da. 117 00:10:25,200 --> 00:10:26,800 Bai? -Bai. 118 00:10:32,125 --> 00:10:34,325 Nire mutil kuttunenarentzat, maite zaitut, Violeta. 119 00:10:34,450 --> 00:10:36,250 Eskaintza bat da, beste barik. 120 00:10:39,075 --> 00:10:43,275 Nahikoa da kontu honekin, benetan Oscar. Denbora asko da bera ez dagoela hemen. 121 00:10:43,400 --> 00:10:45,400 Eta hori egia izateak asko beldurtzen bazaitu ere. Eta ni bai. 122 00:10:47,525 --> 00:10:49,525 Zergatik ez zara behingoz orainaldian bizitzen hasten. 123 00:10:49,650 --> 00:10:52,850 Eta iraganean bizitzeari uzten. Mesedez, nahikoa da. 124 00:10:53,375 --> 00:10:55,375 Iragana hamabietan amaitzen da. Esan dizut. 125 00:10:57,800 --> 00:10:59,800 Ondo da. 126 00:11:01,025 --> 00:11:04,425 Eta… Esango al didazu, zure ustez zer gerta daitekeen lehenago enroilatzen bagara? 127 00:11:04,550 --> 00:11:06,550 Hau da, uste al duzu Violeta agertu egingo dela… 128 00:11:06,675 --> 00:11:08,675 Gauzatu egingo dela... 129 00:11:08,700 --> 00:11:10,700 eta bizia xurgatu eta bi mahaspasa bezala utziko gaituela, edo horrelako zerbait? 130 00:11:10,925 --> 00:11:12,925 Ana, utz ezazu behingoz! 131 00:11:13,150 --> 00:11:16,650 Eta Violeta bazilatzen soilik aritu izan balitz? 132 00:11:18,375 --> 00:11:20,075 Zelan bazilatzen? 133 00:11:20,200 --> 00:11:22,200 Fisika irakaslea zara unibertsitatean. 134 00:11:22,325 --> 00:11:24,025 Mamuengan sinesten al duzu, benetan? 135 00:11:24,350 --> 00:11:27,150 Jakina ez dudala mamuengan sinesten, a ze lelokeria. 136 00:11:28,475 --> 00:11:30,875 Baina… zuk ez zenuen Violeta ezagutzen… 137 00:11:31,100 --> 00:11:32,300 Ahhh… 138 00:11:32,425 --> 00:11:36,625 Arrazoiaren ordezkaria naturaz gaindiko indarrek mehatxatua, ezta? 139 00:11:36,650 --> 00:11:38,650 Ez, ez, dena oso heldua da. 140 00:11:40,075 --> 00:11:42,075 Eta metodo zientifikoa aplikatu al duzu jada? 141 00:11:43,600 --> 00:11:47,700 Izan ere, gertakaririk gabe, ez dago zerbait egia izatearen frogarik, ezta? 142 00:11:49,525 --> 00:11:50,725 Adibidez... 143 00:12:05,050 --> 00:12:07,050 Ene jainkoa, ezin dut sinetsi. 144 00:12:10,375 --> 00:12:12,375 Violeta, ez, e? 145 00:12:17,000 --> 00:12:19,000 Ez naiz ni hasi, ikusi al duzu? 146 00:12:19,725 --> 00:12:21,725 Ez egin minik, mesedez.. 147 00:12:22,050 --> 00:12:24,050 Oscar, apal hau gaizki muntatuta zegoen. 148 00:12:24,875 --> 00:12:26,875 Zer, zer? 149 00:12:27,000 --> 00:12:29,200 Errudun bakarra Violeta izan daitekeela, berak muntatu bazuen. 150 00:12:29,325 --> 00:12:31,325 Ondo muntatuta zegoen. 151 00:12:44,050 --> 00:12:46,950 Begira Ana, uste dut, ez dela izan ideia ona gaur gauean igotzea, e! 152 00:12:48,075 --> 00:12:50,075 Sentitzen dut, baina egunik txarrena da. 153 00:12:50,200 --> 00:12:52,200 Ba nik uste dut hoberena dela, begira. 154 00:12:52,525 --> 00:12:54,825 Jakina, nirekin barre algaraka ari zara. 155 00:12:55,250 --> 00:12:57,050 Barregarri ikusi nahi ninduzun. 156 00:12:57,275 --> 00:12:59,875 Ez, nik zurekin larrutan egin nahi nuen, behingoz. 157 00:13:03,500 --> 00:13:06,000 Ana nik... -Baina zuk hamabiak arte itxaron nahi baduzu… 158 00:13:06,225 --> 00:13:09,825 ... madarikazioa amaitu dadin. Ba... -Egingo al zenuke? 159 00:13:09,850 --> 00:13:11,850 Bai, Oscar... 160 00:13:11,975 --> 00:13:15,075 hori delako ematen dizudan epea erakuts dezazun orainaldia ni naizela. 161 00:13:15,200 --> 00:13:17,200 Eta bera iragana dela. -Zer? 162 00:13:26,425 --> 00:13:29,425 Hamabiak baino lehen ez bagara enroilatzen 163 00:13:29,550 --> 00:13:31,550 ez nauzula berriro ikusiko. 164 00:13:44,075 --> 00:13:47,075 Mutil, Ana ezagutu duzun emakumerik bikainena da… 165 00:13:47,200 --> 00:13:48,400 Violeta ez dagoenetik. 166 00:13:48,525 --> 00:13:50,525 Benetan ihes egiten utziko al diozu? 167 00:13:53,050 --> 00:13:54,450 Benetan? 168 00:14:14,475 --> 00:14:17,475 Violeta, kaixo. 169 00:14:22,600 --> 00:14:24,600 Ez zaitez haserretu, bale. 170 00:14:24,725 --> 00:14:26,725 Ez da ezer gertatu Anarekin... 171 00:14:26,850 --> 00:14:28,850 … adiskide bat baino ez da, hori bakarrik. 172 00:14:32,875 --> 00:14:34,875 Baina... 173 00:14:35,700 --> 00:14:37,700 baina gustukoa dut. 174 00:14:38,825 --> 00:14:40,825 Eta maite baninduzun, berarekin egoten utzi beharko zenidake. 175 00:14:44,250 --> 00:14:46,650 Adiskide ere izango zinateketela uste dut. 176 00:14:48,175 --> 00:14:50,675 jakina ez nintzatekeela zure adiskide batekin enroilatuko, zu egonda… 177 00:14:50,900 --> 00:14:52,900 hura gertatu aurretik... 178 00:14:55,225 --> 00:14:57,725 beno, badakizu zer esan nahi dizudan. 179 00:14:59,950 --> 00:15:01,950 Violeta mesedez. 180 00:15:02,975 --> 00:15:04,975 Ana oso gustukoa dut. 181 00:15:16,600 --> 00:15:19,800 Gau guztian heldu batek hitz egingo lukeen bezala hitz egitetik gertuen entzun dizudan gauza da. 182 00:15:26,725 --> 00:15:28,725 Beno... 183 00:15:30,650 --> 00:15:32,650 esan diozu Violetari oso gustuko nauzula… 184 00:15:34,875 --> 00:15:36,575 oso ausarta izan zara. 185 00:15:38,000 --> 00:15:42,400 baina orain niri erakutsi behar didazu. -Ez da nahikoa esatea? 186 00:15:45,125 --> 00:15:47,125 Ez. 187 00:15:53,750 --> 00:15:55,750 Hamar. 188 00:15:55,875 --> 00:15:57,875 Bederatzi. 189 00:15:58,000 --> 00:16:00,000 Zortzi. 190 00:16:02,025 --> 00:16:04,025 Zazpi. 191 00:16:05,650 --> 00:16:07,650 Sei. 192 00:16:07,875 --> 00:16:09,875 Azkenera arte itxaron behar al duzu… 193 00:16:22,700 --> 00:16:24,700 Prest? 194 00:16:24,825 --> 00:16:26,825 Oso ondo. 195 00:16:27,850 --> 00:16:29,850 Ongi etorria nagusien mundura. 196 00:16:31,875 --> 00:16:33,875 Mamuak existitzen ez diren mundura. 197 00:16:34,500 --> 00:16:36,500 zu bezalako mutilek... 198 00:16:37,425 --> 00:16:40,825 nik besteko pazientzia erakusten duten neskak aurkitzeko zortea izaten ez duten mundura. 199 00:17:05,150 --> 00:17:06,550 Ba al dakizu? 200 00:17:06,975 --> 00:17:08,475 Zer? 201 00:17:09,000 --> 00:17:11,000 Maite zai… 202 00:17:40,000 --> 00:17:42,500 Ana, ikusi duzu, ezta? Benetakoa zen. 203 00:17:44,125 --> 00:17:46,125 Ni bai nintzela benetakoa. 204 00:19:46,650 --> 00:19:48,650 A ze ergela. 205 00:20:31,375 --> 00:20:33,375 Joder! 206 00:20:35,900 --> 00:20:37,900 Baina zergatik gelditu zara? -Hanka sartu dut. 207 00:20:38,325 --> 00:20:40,325 Beno, berdin dio, oso ondo geratzen ari zen. 208 00:20:40,450 --> 00:20:42,450 Bai, sentitzen dut. 209 00:20:43,175 --> 00:20:46,975 Begira, zuk ez sartu hainbeste atsegin duzun trino horietakoren, eta hobeto geratuko da. 210 00:20:47,800 --> 00:20:51,600 Ondo da, ondo da. -Benga, hasiko al gara berriro? 211 00:21:00,690 --> 00:21:05,740 Azpi-tituluak: Pacay Kulturmedia www.pacay.es