1 00:00:01,735 --> 00:00:04,637 70eko urteetan… 2 00:00:05,071 --> 00:00:07,607 …eta 60ko azken urteetan… 3 00:00:09,142 --> 00:00:12,178 …ez dut ezer esan nahi, baina… 4 00:00:12,612 --> 00:00:17,484 Uncle Clyde garai hartako Kai Lenny bezalakoa zen. 5 00:00:17,584 --> 00:00:19,552 Gauza asko egin nitzakeen. 6 00:00:19,552 --> 00:00:24,958 Zergatik, eta uretan egon nahi izan nuelako beti. 7 00:00:25,025 --> 00:00:26,826 Gertatuak gertatu. 8 00:01:33,960 --> 00:01:37,363 Surfeatzea ez dago kostako lerrora mugatua. 9 00:01:37,397 --> 00:01:41,868 Arrezife batean hausten den olatua besterik ez da surfa. 10 00:01:41,901 --> 00:01:46,606 Une jakin batean erne eta bizi- bizirik zauzkan edozer da surfa. 11 00:03:34,914 --> 00:03:37,617 PARADIGMA GALDUA 12 00:03:37,650 --> 00:03:41,354 Ez dago surflaria surflari egiten duen gauza bakar bat. 13 00:03:41,454 --> 00:03:43,856 Zer nahi duzun izatea, horixe da. 14 00:03:48,995 --> 00:03:52,966 Pentsaera irekia izan behar da kirol hauek guztiak egiteko. 15 00:03:57,604 --> 00:04:02,108 Baina bada gauza bat gustatzen zaidana Mauirengan eta Albeerengan… 16 00:04:02,141 --> 00:04:04,244 …eta horrelako pertsonaia askorengan… 17 00:04:04,244 --> 00:04:08,481 …alegia, definizioak aldagarriak direla. 18 00:04:11,084 --> 00:04:15,655 Libre eta desberdin pentsatzen duen jendearekin zabiltzanean… 19 00:04:15,688 --> 00:04:19,559 …gauzak ikuspegi guztietatik ikusteko gai izaten zara. 20 00:07:11,464 --> 00:07:14,967 Gazteegia nintzen hura gogoratzeko… 21 00:07:15,034 --> 00:07:17,970 …baina beti gustatu izan zait surfeatzea… 22 00:07:18,037 --> 00:07:20,306 …eta ez nuen beste ezer egiteko premiarik. 23 00:07:20,440 --> 00:07:23,176 Umeen guraso asko, nire belaunaldikoak bereziki,… 24 00:07:23,242 --> 00:07:26,813 …Hookipara etorri ziren windsurf egitera. 25 00:07:26,946 --> 00:07:28,815 Eta horrela bukatu genuen denok hemen. 26 00:07:28,848 --> 00:07:31,350 Windsurfinga gauza txikia zen orduan… 27 00:07:31,350 --> 00:07:35,188 …baina, berehala, 80ko urteen hasieran, adibidez… 28 00:07:35,354 --> 00:07:37,890 …surflari asko horretan zaletu ziren. 29 00:07:37,890 --> 00:07:41,894 Buzzy Kerbox, Laird eta Gerry Lopez. 30 00:07:42,028 --> 00:07:46,732 Ez zen txoroentzat; gauza aparta zen! 31 00:07:56,142 --> 00:08:01,414 Niretzat, Albee Levi bezain windsurflaria da. 32 00:08:01,981 --> 00:08:06,786 Ez du belarik, baina windsurflaria izan liteke. 33 00:08:06,853 --> 00:08:12,925 Albeek atsegin du, haizea erabiliz, bira bikoitz erraldoi eroak egitea. 34 00:08:12,992 --> 00:08:15,962 Eta Levi belaz baliatzen da horretarako. 35 00:08:16,195 --> 00:08:20,366 Beraz, windsurfinga definitzea norberaren esku dago. 36 00:08:21,534 --> 00:08:25,204 Surfeatzea eta windsurfeatzea gauza bera dira? Ez dut uste. 37 00:08:25,238 --> 00:08:28,040 Surfa da muturreko kirol guztien jatorria. 38 00:08:28,074 --> 00:08:33,279 Surfzalea badirudizu ere, batzuetan motokrosean ari zarela dirudi. 39 00:08:33,779 --> 00:08:39,418 Haizearen dinamika eta abiadura dotoreziaz eta indarrez nahasiz. 40 00:08:49,028 --> 00:08:51,998 Asko gustatzen zait windsurfean lagunekin edo edonorekin aritzea. 41 00:08:52,064 --> 00:08:56,536 Bai, leihakortasuna da. Haiek zure mugimenduak ikustea nahi duzu. 42 00:08:56,536 --> 00:08:59,171 Haien aurre-aurrean egitea, hobe. 43 00:11:51,243 --> 00:11:55,014 Kirol profesionaletan hasi zenean, hura windsurfinga zen. 44 00:11:55,081 --> 00:11:56,782 Bat-batean "Standup" zen. 45 00:11:57,950 --> 00:12:02,321 "Standup"ean aritu zen hainbat urtez: "Standup"-mutila zen. 46 00:12:05,124 --> 00:12:08,794 Windsurf eta "kiting" gehiago egin izan balu garai hartan… 47 00:12:08,794 --> 00:12:11,330 …ez legoke gaur dagoen lekuan. 48 00:12:11,363 --> 00:12:17,870 Jendea begira dauka, eta aintzat hartzen dizkio kirol guztiak. 49 00:13:59,371 --> 00:14:01,473 Gehiago gustatzen zait lehiatzea… 50 00:14:01,540 --> 00:14:05,911 …irabaztea baino, haragoko lekuetara bultzatzen nauelako. 51 00:14:07,079 --> 00:14:10,583 MOLOKAI, HAWAI 52 00:14:11,917 --> 00:14:14,253 "Stand up paddling"en giroan… 53 00:14:14,286 --> 00:14:17,790 …Molokaitik Oahurakoa da txapelketa nagusia. 54 00:14:17,790 --> 00:14:21,660 Mundu guztia erakartzen duena. Mundu guztiak oroitzen duena. 55 00:14:21,727 --> 00:14:25,865 Urte osoko "Stand up paddling" entrenamenduaren gailurra da. 56 00:14:25,965 --> 00:14:27,499 Ongi etorri Molokaira! 57 00:14:30,870 --> 00:14:32,404 Kaik badaki zer egin. 58 00:14:33,072 --> 00:14:37,109 Ez du hitz askoren beharrik; pare bat hitz motibatzeko. 59 00:14:42,815 --> 00:14:46,652 Prestakuntza fisiko guztia egina duela dakizunean… 60 00:14:46,952 --> 00:14:49,288 …alde mentala besterik ez da geratzen. 61 00:14:50,089 --> 00:14:55,027 Eta burua zuzen eta erabakitasunez edukitzeak osatzen du gainerakoa. 62 00:14:55,327 --> 00:14:59,131 Ezerk arreta ez galarazteko moduan egon beharra daukazu… 63 00:14:59,198 --> 00:15:01,433 …eta edozertarako prest egon… 64 00:15:01,433 --> 00:15:03,569 …ubide honetan edozer gauza gerta baitaiteke. 65 00:15:07,506 --> 00:15:09,808 Zerbaitegatik deitzen zaio "Hezurren Ubidea". 66 00:15:09,842 --> 00:15:12,444 "Stand Up"en eman beharreko palakadarik gogorrenak dira hauek. 67 00:15:12,478 --> 00:15:16,916 "Stand Up Paddling"eko lasterketarik ospetsuena da. 68 00:15:17,316 --> 00:15:20,352 Emaiok, Kai! Aprobetxatu aukerak! 69 00:15:20,586 --> 00:15:23,055 Aurrera, Kai! Aurrera, motel! 70 00:15:23,455 --> 00:15:27,026 Hamabi urte nituenetik egin izan dut lasterketa hau. 71 00:15:27,059 --> 00:15:29,628 Bigarrena, hirugarrena eta laugarrena izan naiz… 72 00:15:29,662 --> 00:15:34,333 …tituluaren lehian beti, baina hura lortu ezinik. 73 00:15:34,400 --> 00:15:40,572 2013: laugarrena. 5 ordu, 7 minutu, 57 segundo. 74 00:15:40,639 --> 00:15:44,143 Eskuak gogortuta neuzkan, ikusmena lausotzen hasia. 75 00:15:44,243 --> 00:15:47,212 Olatuen oldarrak galdu ditut ikusten ez nuelako. 76 00:15:47,813 --> 00:15:53,852 Uste nuen Molokaiko nire urtea izango zela, baina ez da izan. 77 00:15:53,852 --> 00:15:56,188 Horrelakoxeak dira kontuak. 78 00:15:56,355 --> 00:16:02,061 Aurten errekorra apurtzeko prest eta irabazteko gogoz nengoen. 79 00:16:02,194 --> 00:16:07,232 Eta subkontzienteak esaten zidan: "Egin dezakek". 80 00:16:07,533 --> 00:16:10,369 "Errekorra apurtu? Oso zaila da". 81 00:16:21,046 --> 00:16:25,017 Botaka edo kordea galduta iritsiko nintzen helmugara… 82 00:16:25,050 --> 00:16:26,685 …irabazi edo ez. 83 00:16:26,719 --> 00:16:29,788 Baina banekien hori eginez gero irabazi egingo nuela. 84 00:16:29,989 --> 00:16:33,292 Hara iristeko prest nengoen. Eta hori da "paddling"aren artea: 85 00:16:33,525 --> 00:16:35,928 Beste edonor baino gehiago sufritzeko prest egon behar duzu. 86 00:16:35,995 --> 00:16:39,898 Lau ordu, sei minutu, 35 segundo! 87 00:16:39,999 --> 00:16:42,701 Minutu eta erdi duzu munduko errekorra apurtzeko! 88 00:16:42,768 --> 00:16:44,303 Lortuko duzu, motel! 89 00:16:44,837 --> 00:16:48,874 Jaun-andreok: Molokai-Oahu lasterketako txapelduna… 90 00:16:49,041 --> 00:16:52,111 …Kai Lenny, Mauikoa. 91 00:16:52,277 --> 00:16:55,781 4:06:55 denbora ez ofiziala eginik. 92 00:16:56,548 --> 00:17:00,886 Oraindik ez dakit denbora, baina aparta da txapelketa hau irabaztea. 93 00:17:00,919 --> 00:17:04,490 Txapelketa deika neukan, eta dena ondo atera da. 94 00:17:04,623 --> 00:17:06,291 Hunkituta nago! 95 00:17:08,861 --> 00:17:13,065 Kai modu jakin batean etiketatzen dutenean, arrazoi dute. 96 00:17:13,132 --> 00:17:17,169 Stand Up paddlelaria da, windsurflaria, kitesurflaria… 97 00:17:17,302 --> 00:17:18,437 …hori guztia da. 98 00:17:18,537 --> 00:17:21,407 Horietako bat hautatzen baduzu, oker egoteaz gainera… 99 00:17:21,507 --> 00:17:24,510 …axal-axalean besterik ez zara geratuko. 100 00:17:31,583 --> 00:17:36,121 Mauiko umetako kitesurfingari zor diot orain naizenetik asko. 101 00:17:36,288 --> 00:17:39,558 Kometak kanpoko arrezifeetako olatu erraldoietara eraman ninduelako… 102 00:17:39,625 --> 00:17:44,596 …ibili ditut orain arteko nire olaturik handienak. 103 00:17:48,734 --> 00:17:52,371 Aparta izan da kiroletan 9 urterekin hasi izana. 104 00:17:52,438 --> 00:17:56,041 Ikusi ahal izan nuen ekipamendua nola aldatzen zen… 105 00:17:56,108 --> 00:17:59,411 …eta, hari esker, zer egin ahal izan genuen kitesurflari gisa… 106 00:17:59,478 --> 00:18:03,615 …olatuetan, olatu gainean eta tartean nonahi. 107 00:18:03,749 --> 00:18:10,189 Kirola izango da haizea eta olatuak erabiltzeko modurik onenetako bat. 108 00:18:14,193 --> 00:18:19,098 Cabo Verden haztea oso gogorra izan zen hasieran. 109 00:18:19,231 --> 00:18:22,167 Ez neukan laguntza hori guztia. 110 00:18:22,167 --> 00:18:27,706 Baina ozeanoa etxe ondoan edukitzeak bizitza salbatu zidan. 111 00:18:27,739 --> 00:18:30,008 Umerik zoriontsuenetako bat izan nintzen… 112 00:18:30,008 --> 00:18:35,581 …amak eta arreba ederrek eta anaiek zaindu nindutelako. 113 00:18:35,814 --> 00:18:38,851 Airton oso jatorri apaletik hasi bazen ere… 114 00:18:38,851 --> 00:18:42,888 …horrek ez zion galarazi txapeldun aparta izatea. 115 00:18:42,955 --> 00:18:47,292 Sekula ez dut aitarik izan. Umeak egin, eta alde egin zigun. 116 00:18:47,292 --> 00:18:51,430 Baina nik ez neukan besterik buruan: "Surfa egin nahi dut". 117 00:18:51,897 --> 00:18:55,100 Hondartzan egoten zen beti, eta hala ezagutu zuen aita. 118 00:18:55,400 --> 00:18:57,436 Kite-irakaslea zen. 119 00:18:57,503 --> 00:19:00,639 Maiz etortzen zen Cabo Verdera irakastera. 120 00:19:00,639 --> 00:19:04,343 Gero, amarekin hitz egin zuen. Adoptatu egin nahi ninduen. 121 00:19:04,343 --> 00:19:06,178 Nire aita izan nahi zuen. 122 00:19:06,278 --> 00:19:10,415 Esan, eta negarrez hasi nintzen, ez bainuen sekula aitarik izan. 123 00:19:11,183 --> 00:19:14,319 Bera gabe, ezingo nukeen egiten ari naizena egin. 124 00:19:14,319 --> 00:19:17,055 Surfetik gehien gustatzen zaidana. 125 00:20:15,948 --> 00:20:18,951 Zehatz dakit zer egiten duen ohola oinetan atxikia edukitzeko. 126 00:20:18,984 --> 00:20:20,986 Fisikaz baliatzen da. 127 00:20:20,986 --> 00:20:23,488 Airean, ohola bazterrera bultzatu… 128 00:20:23,655 --> 00:20:25,824 …eta oinetako tentsio moduko horri eusten diozu. 129 00:20:26,491 --> 00:20:30,796 Hori dena ez dakienak sorginkeria dela usteko du. 130 00:20:30,963 --> 00:20:34,099 Tipo horrek bentosak ote ditu oin azpian? 131 00:22:00,452 --> 00:22:04,189 Kitesurflaria naiz, baina surflaria ere banaiz… 132 00:22:04,256 --> 00:22:09,294 …olatuetan ibiltzea baita dena, naturarekin bat eginik egotea. 133 00:22:09,394 --> 00:22:14,866 Berdin dio katea, surfa edo windsurfinga egitea. 134 00:22:14,933 --> 00:22:20,872 Uretan egotea da parterik garrantzitsuena. 135 00:22:34,853 --> 00:22:37,956 Oahuko iparraldeko kostan norbait baldin bazara… 136 00:22:38,123 --> 00:22:40,659 …norbait izango zara nonahi. 137 00:22:40,692 --> 00:22:42,627 Probalekua da hura. 138 00:22:42,728 --> 00:22:47,733 Norbait izan nahi baduzu, hantxe utzi behar duzu marka. 139 00:22:47,833 --> 00:22:53,105 Horrexegatik nahiko du Kaik denbora gehiago han pasatu. 140 00:22:53,105 --> 00:22:55,006 Nahi du shortboardingen bere marka han utzi… 141 00:22:55,173 --> 00:23:00,445 …eta jendearentzat "zilegia" izan, hitzaren zentzu tradizionalean. 142 00:23:00,645 --> 00:23:03,448 11 kilometroko hondartza-tartea duzu. 143 00:23:03,515 --> 00:23:07,386 45 metroro, mundu mailako haustura bat dago. 144 00:23:07,386 --> 00:23:13,592 Honela deitzen dira: Pipeline, Off The Wall, Insanities, Rockpiles… 145 00:23:13,625 --> 00:23:18,063 Dena han dago. Surfaren Hollywood da hura. 146 00:23:18,196 --> 00:23:20,399 Olatu bat harrapatzen baduzu, mundu guztiak ikusten du. 147 00:23:20,499 --> 00:23:23,068 Oso tentagarria da, oso erakargarria. 148 00:23:23,168 --> 00:23:27,038 Baina segurtasun-sentipen faltsu bat izaten du jendeak. 149 00:23:27,105 --> 00:23:31,376 Hara joan, eta jendez beteta dago, oso intentsua da. 150 00:23:31,376 --> 00:23:36,047 Hura izango da munduko lekurik arriskutsuena. 151 00:23:40,919 --> 00:23:45,257 Nahiago nuke 12 metroko Jaws surfeatu Pipelineri ekin baino. 152 00:23:45,290 --> 00:23:47,225 Sakonera gutxi dago. 153 00:23:47,359 --> 00:23:53,265 Itsas-hondoak hormigoizkoa dirudi, eta hark astuntzen du olatua. 154 00:23:54,599 --> 00:23:55,967 Biolentoa izan daiteke. 155 00:23:55,967 --> 00:23:59,838 Ezin baduzu jaitsiera egin, azpira joan eta arrezifeak xurga zaitzake… 156 00:23:59,871 --> 00:24:01,673 …eta kordea galarazi. 157 00:24:02,374 --> 00:24:04,910 Bi hankak hautsi nituen Pipelinen. 158 00:24:04,943 --> 00:24:07,579 Arrezifearekin buruan jo, eta korderik gabe azaleratu nintzen. 159 00:24:07,612 --> 00:24:11,183 Luzaroan egon naiz hemen, eta urteotan ikasi dut… 160 00:24:11,550 --> 00:24:14,152 …zer egin eta zer ez egin. 161 00:24:14,186 --> 00:24:16,888 Bera da nagusia, eta hala jakinarazten dizu. 162 00:24:40,912 --> 00:24:46,585 Kalanik kristorena egin duelako ariko dira txilibitu guztiak joka. 163 00:24:47,853 --> 00:24:52,424 Baina txilibitu-hots haiek ez ziren onak, txarrak baizik. 164 00:24:52,491 --> 00:24:55,160 Haiengana nindoala, korrika ikusi nuen jendea. 165 00:24:55,327 --> 00:24:59,030 Eta jendea harantz korrika ikustea ez da ona. 166 00:24:59,030 --> 00:25:02,067 Harantz joan nintzen, galdezka: "Zer gertatu da?" 167 00:25:02,167 --> 00:25:06,738 "Kalani zaurituta dago. Ez. Ezin dute aurkitu". Nik: "Ai ene!" 168 00:25:06,905 --> 00:25:08,807 Motoak, jendea… ikusten ditut. 169 00:25:08,940 --> 00:25:11,209 Berehala, hondartzan daude. 170 00:25:16,147 --> 00:25:19,384 -"Arnasa hartzen du?" -"Ez". 171 00:25:19,417 --> 00:25:23,088 Lortuko duzu, Kalani. 172 00:25:23,154 --> 00:25:26,892 Begiratu nion, ez zuen arnasa hartzen. 173 00:25:27,158 --> 00:25:31,229 Ostia! Nire lagunik onena da. 174 00:25:40,572 --> 00:25:43,108 Beti jakin izan dut zer arriskutsua den. 175 00:25:43,108 --> 00:25:47,345 Ama naturan ari zara surfean. Ez dago sentipen hobeagorik. 176 00:25:47,379 --> 00:25:50,916 Jendeak bizia arriskatzen du adrenalina-goraldiengatik… 177 00:25:50,949 --> 00:25:56,555 …eta arrazoi desberdinengatik, eta hori da nirea. 178 00:25:57,656 --> 00:25:59,758 Leku hau errespetatu beharra dago. 179 00:25:59,891 --> 00:26:01,626 Bera hemengo onenetako bat da. 180 00:26:01,693 --> 00:26:03,895 Horrelako zerbait berari gerta badakioke… 181 00:26:03,962 --> 00:26:07,632 …hobe duzu zeure mugak jakitea, Pipen ibili aurretik. 182 00:26:07,966 --> 00:26:12,704 Horrelako olatuetan ibilia ez bazara, eta ez bazara luze egon… 183 00:26:12,771 --> 00:26:15,273 …beste nonbaiten surfeatu behar zenuke. Benetan. 184 00:26:15,340 --> 00:26:21,079 Zalantzarik txikiena baldin baduzu hemen egoteaz, ez zenuke egon behar. 185 00:26:21,246 --> 00:26:27,352 Gertu-gertutik ikusi genuen Kalani Chapman ia ito egin zela. 186 00:26:27,619 --> 00:26:33,158 Esperientzia hark begiak ireki zizkion Pipelineren arriskuez. 187 00:26:33,158 --> 00:26:38,129 Munduko onenari ere gauzak oker atera dakizkioke eta. 188 00:26:38,530 --> 00:26:40,599 Pare bat aldiz joan nintzen berarekin. 189 00:26:40,632 --> 00:26:43,935 Eta, berehala, Backdoor Shootout-en zegoen, 3 metroko olatuetan… 190 00:26:44,035 --> 00:26:45,670 …Pipekoak bezain handietan. 191 00:26:45,670 --> 00:26:48,540 Hango bi olatu ibili izan balitu… 192 00:26:48,607 --> 00:26:52,677 …bizitza osoan bizi izango zen olatu haien kontura. 193 00:26:52,811 --> 00:26:54,913 Non jarri esan zidan Jamiek… 194 00:26:54,980 --> 00:26:58,283 …eta, segundo gutxi barru, olatu sorta bat etorri… 195 00:26:58,416 --> 00:27:02,787 …eta, halako batean, Pipe olatu piztiari begira nengoen. 196 00:27:03,822 --> 00:27:07,859 Bat-batean agertu eta tarta osoa jatea ez du inork espero, ezta? 197 00:27:07,892 --> 00:27:09,694 Noizean behin puska bat jaten duzu… 198 00:27:09,728 --> 00:27:13,231 Baina, hemen luzaroan gogotik aritu ondoren, dena biribiltzen denean… 199 00:27:13,264 --> 00:27:14,699 …zoratzen zaude. 200 00:27:14,733 --> 00:27:16,101 Ryan Hipwoodek esan zidanez… 201 00:27:16,101 --> 00:27:20,038 …iaz lortu zuen Hawaira bila etorria zen olatua ibiltzea… 202 00:27:20,038 --> 00:27:22,073 …15 urteren ondoren. 203 00:29:53,691 --> 00:29:55,894 Hainbat multzo oso intentsuetan ibili ondoren… 204 00:29:56,060 --> 00:30:00,198 …primeran nago anaiarekin bidaiatzen eta olatuak aukeratzen. 205 00:30:00,665 --> 00:30:04,903 Kai Salina Cruzera joatekoa zela entzun nuen. 206 00:30:04,936 --> 00:30:07,105 Beti izan dut leku horretara joateko gogo handia. 207 00:30:07,238 --> 00:30:09,941 Hango surf-film pila ikusi ondoren. 208 00:30:09,974 --> 00:30:14,212 Anaiarekin bakarka egote hutsa kristorena da. 209 00:30:14,279 --> 00:30:16,014 Ez baitugu elkar askorik ikusten. 210 00:30:16,181 --> 00:30:20,852 Ni bidaiatzen eta bera ikasten, oso lanpetuta gabiltza biok. 211 00:34:03,941 --> 00:34:06,477 Zirrara egiten al dizu mundu-birak? Gauza handia da zuretzat, ez? 212 00:34:06,511 --> 00:34:09,847 Bai, zirrara handia egiten dit Olatu Handien Mundu-Birak. 213 00:34:09,881 --> 00:34:13,818 Baina urduri samar nago… 214 00:34:13,851 --> 00:34:17,688 …sekula surfeatu ez dudan leku batean olatu erraldoitan ibiltzeko. 215 00:34:17,755 --> 00:34:20,291 Baina olatu handiak surfeatzearen parte da hori. 216 00:34:28,599 --> 00:34:30,735 5'11" hartu behar duzu? 217 00:34:30,935 --> 00:34:31,936 Ez, galdu egin dut. 218 00:34:32,103 --> 00:34:33,538 Behean jarri. 219 00:34:33,571 --> 00:34:34,639 -Behean? -Bai. 220 00:34:34,772 --> 00:34:36,874 Puerto Escondido, Oaxaca, Mexiko. 221 00:34:36,974 --> 00:34:40,078 Prest gaude lehenengo txandako lehen kanporaketarako. 222 00:34:40,144 --> 00:34:43,915 Ohiko haizeak gaur goizean; hodi-festa giroa hemen nagusi. 223 00:34:44,015 --> 00:34:48,886 Olatuak pil-pilean. Gaurkoa ikusteko irrikaz nago. 224 00:34:50,321 --> 00:34:54,592 Horra Kai Lenny, zeta bezala irristatzen. 225 00:34:54,625 --> 00:34:57,261 Pareta igo, eta hodian sartzen ari da. 226 00:34:57,261 --> 00:34:59,630 Ohola errailean irristatzen da… 227 00:34:59,797 --> 00:35:02,900 …olatu erraldoi baten barruan sartu aurretik. 228 00:35:03,167 --> 00:35:06,270 Erabateko konpromisoa izan da! 229 00:35:06,304 --> 00:35:08,873 Horra Albert Layer. Non sartu ote da orain arte? 230 00:35:09,040 --> 00:35:10,775 Horra hodia. Horra Albee. 231 00:35:10,942 --> 00:35:15,847 Sail bat lortu du! Ahal izan duena ibili da. 232 00:36:09,534 --> 00:36:10,935 Lortu dut! 233 00:36:48,239 --> 00:36:51,042 OLATU HANDIEN MUNDU-BIRA 2016 - MAUI 234 00:36:51,242 --> 00:36:53,511 Peahi Challenge ikusten ari zarete. 235 00:37:08,793 --> 00:37:12,496 OLATU HANDIEN MUNDU-BIRA 2017 - PUERTO ESCONDIDO 236 00:37:57,375 --> 00:37:59,477 Kai Lenny, Mauikoa! 237 00:38:09,353 --> 00:38:11,489 Gogoan dut iaz etorri izana… 238 00:38:11,656 --> 00:38:15,293 …eta izututa nengoen olatuak ikaragarriak zirelako. 239 00:38:15,459 --> 00:38:18,596 Eta gaurko nire helburua izan da atzera ez begiratzea… 240 00:38:18,629 --> 00:38:20,564 …eta olatu bat etortzean, hura ibiltzea, kosta ahala kosta. 241 00:38:20,898 --> 00:38:24,068 Zorionak, lan bikaina egin duzu. 242 00:38:33,144 --> 00:38:36,280 Norbaiti irakatsi eta lagundu ahal izatea… 243 00:38:36,380 --> 00:38:38,449 …sentipen handia da. 244 00:38:38,749 --> 00:38:44,055 Kai gaur zer bihurtu den eta bidea nola egin duen ikusteak… 245 00:38:44,155 --> 00:38:47,391 …harro eta pozik sentiarazten nau, horren parte naizenez. 246 00:38:47,425 --> 00:38:49,727 -Abiatu egingo naiz, Matt. -Ederki, Kai. 247 00:38:50,828 --> 00:38:54,398 Badu zerbait xurgatu egiten zaituena… 248 00:38:55,099 --> 00:38:58,969 …sentiarazten dizu, hor egon ezean, zerbait galtzen ari zarela… 249 00:38:59,036 --> 00:39:00,905 …zu haren parte zaren zerbait. 250 00:39:00,938 --> 00:39:03,307 Olatu horrek zure parte bat duela, alegia… 251 00:39:03,341 --> 00:39:07,678 …eta erabat zu zeu sentitzeko modu bakarra… 252 00:39:07,745 --> 00:39:10,848 …hara joan eta olatu erraldoien zurrunbilo horretan… 253 00:39:10,981 --> 00:39:13,851 …zeure burua aurkitzea da. 254 00:39:17,922 --> 00:39:22,393 Izugarria da mutiko hauek egiten dutena. 255 00:39:22,727 --> 00:39:27,932 Lehenago sekula iritsi gabeko lekuetara eramaten ari dira surfa. 256 00:39:28,766 --> 00:39:33,437 Jendeari ez zaio gustatzen ni ohol txikitan Jaws-en ibiltzen saiatzea. 257 00:39:33,571 --> 00:39:35,906 Gaizkitu egiten dira: "oker ari zara". 258 00:39:35,940 --> 00:39:39,276 10'eko ohola erabili, eta atzealdean eseri behar omen da. 259 00:39:39,377 --> 00:39:42,279 Kai Lennyk okerrago pasatu zuen… 260 00:39:42,279 --> 00:39:45,916 …ohol txikiagoekin ibili nahi baitzuen Jawseko olatuetan. 261 00:39:45,950 --> 00:39:48,386 Eta bera windsurfetik eta kitesurfetik dator. 262 00:39:48,519 --> 00:39:51,789 Etxeko lekuetan ere, shortboard surfa egin nahi nuenean… 263 00:39:51,789 --> 00:39:53,491 …ez neukan lekurik ilaran. 264 00:39:53,657 --> 00:40:01,332 Surflari jendetza hartan onartua izan nintzen azkenean… 265 00:40:01,866 --> 00:40:05,169 …Peahi-n egin nuenagatik, batik bat. 266 00:40:05,336 --> 00:40:10,608 Olatu handitan ikusi nuenean lehen aldiz, zirrara handia egin zidan. 267 00:40:10,708 --> 00:40:13,110 Begiraiozu Spreckelsvilleko mutil horri! 268 00:40:15,212 --> 00:40:17,982 Hemen egonda, eta bera ezagututa, oso azkar gertatu zen dena. 269 00:40:17,982 --> 00:40:20,951 Urtebeteren ondoren, horra, Kai Lenny "zilegia" zen. 270 00:40:21,118 --> 00:40:24,588 Surf munduaren gainerako giroetan, olatu handitan, bereziki… 271 00:40:24,588 --> 00:40:29,193 …denbora behar izan zen Kai onenetakotzat errespetatua izateko. 272 00:40:29,226 --> 00:40:31,729 Onenetako bat baita. 273 00:40:32,029 --> 00:40:34,498 Norekin surfeatzen duzun, halakoa zara. 274 00:40:34,532 --> 00:40:39,370 Albeerekin surfeatzen badut, bera gabe baino hobeto surfeatzen dut. 275 00:40:39,437 --> 00:40:42,673 Norbait behar duzu, harago joaten bultzatuko zaituena. 276 00:40:42,706 --> 00:40:48,546 Olatu batzuk ez nituzkeen ibiliko, berak ez bazidan esan: "Emaiok!" 277 00:40:48,579 --> 00:40:52,016 Kaik beste kirol batzuk egiten ditu: towinga eta windsurfinga… 278 00:40:52,049 --> 00:40:54,518 …eta ziztu bizian aritzen da horietan. 279 00:40:54,585 --> 00:40:57,354 Eta paddlesurfera ekarri nahi du hori. 280 00:40:57,421 --> 00:41:02,426 Eta hori primeran dago, horixe bera egin nahi baitut nik. 281 00:41:02,426 --> 00:41:06,197 Olatu handietan aplikatu nahi dut nire shortboarding-teknika… 282 00:41:06,263 --> 00:41:09,667 …eta ez dabil jende asko alor horretan. 283 00:41:11,702 --> 00:41:14,939 Surf-oholan Jawsen ibilitako olaturik onenak… 284 00:41:14,939 --> 00:41:18,843 …windsurfean eta kitesurfean han ibilia nintzelako ibili ditut. 285 00:41:18,876 --> 00:41:21,278 Oso ikuspegi desberdinetatik landu izan ditut. 286 00:41:21,312 --> 00:41:27,218 Lekua ezaguna egiten zait, baina egoera ez, 9'4"ko ohola batean. 287 00:41:30,688 --> 00:41:33,357 Zure burua ohitzea da kontua, beti uretan… 288 00:41:33,357 --> 00:41:38,195 …horrekin eroso sentitzean, orduan jo eta ke surfeatu. 289 00:44:40,978 --> 00:44:44,748 Neureganatu nahi dudan gauza bategatik errespetatzen dut Kai… 290 00:44:44,748 --> 00:44:47,985 …bere buruari leial zaiolako. 291 00:44:48,152 --> 00:44:50,788 Badaki beste kirol asko egiteagatik… 292 00:44:50,788 --> 00:44:55,092 …surf munduaren erdiguneak gutxietsi egiten duela bera. 293 00:44:55,793 --> 00:44:59,463 Baina hain ondo pasatzen duenez kirol horietan, ez zaio axola. 294 00:44:59,830 --> 00:45:04,134 Miresten dut gauzak dibertsio hutsagatik egiten dituen jendea. 295 00:45:04,201 --> 00:45:07,705 Eta dibertitzen zaituena egiteak pertsona hobea egiten zaitu. 296 00:45:19,483 --> 00:45:22,920 "Foil"en eboluzioa nik 9 urte nituenean hasi zen. 297 00:45:23,087 --> 00:45:26,757 Snowboardeko loturekin, moto batek atoian eramaten ninduen. 298 00:45:26,857 --> 00:45:31,995 16 urterekin ibili nintzen lehenengoz Jawsen hydrofoil batean. 299 00:45:33,564 --> 00:45:37,901 Orduan bururatu zitzaidan hidrofoil batean haizearen alde ibiltzea. 300 00:45:38,035 --> 00:45:42,439 12'ko SUP ohola batean probatu nuen orduko… 301 00:45:42,906 --> 00:45:44,608 …eta hura "foil" bati itsatsita… 302 00:45:44,708 --> 00:45:48,112 …liluratuta geratu nintzen, eta betiko aldatu zidan bizitza. 303 00:45:48,812 --> 00:45:52,516 Shortboard batean arraun egitea bururatu zitzaidan bat-batean. 304 00:45:53,951 --> 00:45:56,820 9 urterekin gurasoek arrezifeetara atoian eramaten ninduteneko… 305 00:45:56,987 --> 00:45:59,022 …sentipen bera zen hura. 306 00:45:59,256 --> 00:46:02,760 Bereziagoa zen garai hura oroitarazten zidalako… 307 00:46:02,960 --> 00:46:05,229 …kirol berri bat zelako baino. 308 00:46:15,506 --> 00:46:18,942 Erraza da foilinga gaitzestea, ez baduzu sekula probatu. 309 00:46:22,579 --> 00:46:26,383 Eta hura aparta iruditzen zitzaien horietako bat nintzen ni. 310 00:46:26,517 --> 00:46:29,319 Kai hori egiten hasi zenean, indarra eman zion. 311 00:46:29,453 --> 00:46:33,423 Fijin hasi zen, bigarren olatura ponpatu zuen… 312 00:46:33,624 --> 00:46:36,393 …eta birala izan zen bideo hura. 313 00:46:36,426 --> 00:46:39,930 Olatuari heldu, zutik segitu zuen, hurrengo olaturantz ponpatzen… 314 00:46:39,930 --> 00:46:41,932 …eta hurrengo olatuari heldu zion. 315 00:46:42,132 --> 00:46:45,636 Baita zera ere! Berriz! 316 00:46:49,406 --> 00:46:51,875 Berriz, berriz, berriz! 317 00:46:54,945 --> 00:46:59,583 Hura ikustean, jende askok esan zuen: "Ze kristo!" 318 00:46:59,817 --> 00:47:01,919 "Oso dibertigarria dirudi, zera!" 319 00:47:02,820 --> 00:47:06,990 Ez zuten ulertu zer zaila den, berari ikusita erraza zirudielako. 320 00:47:10,160 --> 00:47:13,797 Surflari guztien ametsa da ur gainean horrela ibiltzea… 321 00:47:13,831 --> 00:47:15,299 …baita itsasoa harro dagoenean ere. 322 00:47:15,365 --> 00:47:20,637 Olatu gainean aurrera egitea, gero eta azkarrago. 323 00:47:21,572 --> 00:47:25,509 Ez dago hor sentitzen den leuntasun-sentipena bezalakorik. 324 00:47:25,609 --> 00:47:27,578 Oso dibertigarria da horrelako zerbait ikastea. 325 00:47:33,951 --> 00:47:37,788 Beste guztiak ikusten hasi ziren zer dinamikoa eta dibertigarria zen… 326 00:47:37,855 --> 00:47:40,691 …eta bat-batean lehertu egin zen kontua… 327 00:47:40,757 --> 00:47:45,195 …eta shortboardingen erabat murgilduta zeudenak ere… 328 00:47:45,229 --> 00:47:47,331 …interesatzen hasi ziren. 329 00:48:14,157 --> 00:48:17,294 Jendeak, nik ere ez, ez ditugu jarduera berriak egin nahi izaten… 330 00:48:17,327 --> 00:48:22,499 …berriz hasiberriak ez izateko. 331 00:48:23,166 --> 00:48:25,836 Baina hau da nire zera berria! 332 00:48:41,985 --> 00:48:43,387 Dibertigarria izan da. 333 00:48:43,387 --> 00:48:48,325 Sekula olaturik ikusi gabeko norbait bezala aritu naiz arraunean. 334 00:48:48,825 --> 00:48:52,663 Dibertigarria da. Surfeatzeko leku ona da. 335 00:50:40,170 --> 00:50:43,774 Olatu gainetik altxatua izatearen sentipena… 336 00:50:43,907 --> 00:50:46,109 …olatu erraldoi batean ibiltzea bezalakoa da ia. 337 00:50:46,143 --> 00:50:50,380 Bat-batean, eskura duzu sentipen hori… 338 00:50:50,447 --> 00:50:54,851 …eta, Jawsen hura lortzeko, hilabete asko edo urtebete beharko duzu. 339 00:50:54,985 --> 00:50:57,554 Foil honek berehala ematen dizu hori… 340 00:50:57,654 --> 00:51:01,591 …ia egoerarik okerrenean ere. Zenbat eta okerrago, hobeto. 341 00:51:03,060 --> 00:51:07,831 Jawsera joan nahi nuke, aitak uzten didan bezain pronto. 342 00:51:08,065 --> 00:51:10,567 Han nabigatzeko edo surfeatzeko. 343 00:51:12,202 --> 00:51:16,573 Paiarako erdi bidean nengoela, Davek deitu zidan. 344 00:51:16,606 --> 00:51:19,109 Ea Jawsera joan nahi ote nuen. 345 00:51:19,376 --> 00:51:22,946 Nik: "Joan naiteke?". Hark: "Galdetu aitari". 346 00:51:22,979 --> 00:51:26,249 Aitari galdetu nion, eta Lairdi entzuten nion atzean. 347 00:51:26,450 --> 00:51:31,221 "Beste bat" esaten genuen; beste bat… Bost aldiz egin al genuen? 348 00:51:31,254 --> 00:51:34,758 -Gutxi gorabehera. Ez nuen kontatu. -Bost bis. 349 00:51:35,125 --> 00:51:37,327 "Beste bat". Ederki ibili ginen. 350 00:51:37,694 --> 00:51:41,465 Uretan zaude egun osoan, eta gauzatxo horiek egiten dituzu… 351 00:51:41,498 --> 00:51:46,069 …lan handiko kontua diruditenak. 352 00:51:46,436 --> 00:51:49,139 Baina bi urte atzera begiratzen baduzu… 353 00:51:49,573 --> 00:51:52,542 …gauza haiek guztiek zerbait esan nahi dute. 354 00:51:52,709 --> 00:52:00,117 Eta nork bere kirolean erabateko ahalegina egin behar duenean… 355 00:52:00,117 --> 00:52:03,854 …horrek guztiak axola du. 356 00:55:03,533 --> 00:55:07,437 Beti egongo da olatu handiago bat ibiliko duen norbait. 357 00:55:07,937 --> 00:55:13,510 Beti egongo da windsurfen gorago iritsiko den norbait. 358 00:55:13,610 --> 00:55:18,948 Beti egongo da Pipelinen hodi handiago bat egingo duen norbait. 359 00:55:19,149 --> 00:55:23,620 Dena esanda eta egina dagoenean, ulertu egin behar duzu, Kai. 360 00:55:23,953 --> 00:55:26,256 Kontua da zer egiten duzun… 361 00:55:26,523 --> 00:55:28,625 …pertsona gisa… 362 00:55:28,858 --> 00:55:30,527 …besteei laguntzeko. 363 00:57:27,577 --> 00:57:28,912 Zer iruditzen zaizu? 364 00:57:29,813 --> 00:57:32,282 Ikaratuta nago. 365 00:57:32,949 --> 00:57:36,219 Ubide hau sekulako eromena da! 366 00:57:39,022 --> 00:57:42,358 Egoeraren berri: itsaso barea Mauin. 367 00:57:47,530 --> 00:57:49,232 Adarra jotzen didazu? 368 00:57:49,999 --> 00:57:52,302 Foilarekin ari naiz, begira! 369 01:00:29,892 --> 01:00:34,130 Kai ikusten dudan bakoitzean, neguan batez ere… 370 01:00:34,330 --> 01:00:38,668 …eta, olatua badator, galdetzen dit ea Jawsen surfeatu nahi dudan. 371 01:00:38,935 --> 01:00:41,838 "30 metroko olatuak. Dibertigarria izango da!" 372 01:00:42,171 --> 01:00:44,140 Kontatu al ditu zenbat olatu ibili dituen? 373 01:00:44,173 --> 01:00:48,978 Surfaren historian beste edonork baino olatu gehiago ibiliak ditu. 374 01:00:49,579 --> 01:00:52,448 Ni behin baino gehiagotan surfeatua naiz han Kai Lenny ikusi gabe. 375 01:00:52,482 --> 01:00:54,050 Zer gertatzen da, Kai? 376 01:01:18,207 --> 01:01:20,810 -Zerbait txarra esan berataz. -Nortaz? 377 01:01:20,943 --> 01:01:23,312 Kaiz. Tira, esan gauza txarren bat. 378 01:01:23,379 --> 01:01:25,148 Burrito gehiegi jaten ditu! 379 01:02:24,640 --> 01:02:27,777 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz