1 00:00:59,960 --> 00:01:04,331 Pilota eta eskua, eskua eta pilota. 2 00:01:05,560 --> 00:01:08,528 Esku hutsa eta pilota gogorra. 3 00:01:20,800 --> 00:01:23,936 Atano IIIaren kondairazko eskuak. 4 00:01:37,640 --> 00:01:41,876 Euskal pilota jokuaren atzean tradizio oso bat dago. 5 00:01:43,045 --> 00:01:45,280 Jatorria mitoen artean galtzen da. 6 00:01:47,520 --> 00:01:51,725 Gipuzkoan nahiz Bizkaian 7 00:01:52,591 --> 00:01:56,763 Araban edo Nafarroan pilotan jokatzen da. 8 00:01:58,168 --> 00:02:02,601 Pareta baten kontra jokatzen da. Haurrek eskolatik ateratakoan. 9 00:02:02,681 --> 00:02:05,085 Helduek lanaren ondoren. 10 00:02:06,440 --> 00:02:09,043 Herri txikienetan ere frontoi bat dago. 11 00:02:10,041 --> 00:02:16,376 Frontoi publiko eta pribatuak. Batzuk estaliak, besteak irekiak. 12 00:02:16,760 --> 00:02:19,395 Badira erdiestaliak ere. 13 00:02:20,000 --> 00:02:24,271 Donostia, Tolosa, Gasteiz, Iruña, 14 00:02:25,238 --> 00:02:29,810 Eibar, Bergara bezalako herri-hirietan pilotaren katedralak daude. 15 00:02:30,000 --> 00:02:32,735 Frontoi handiak. Bertan elkartzen dira ikusleak 16 00:02:33,570 --> 00:02:36,371 pilota joku garbi eta herrikoiena ikusteko: 17 00:02:37,173 --> 00:02:38,575 esku pilota. 18 00:03:08,521 --> 00:03:13,011 Belaunak, eskuak eta hankak dira gorputzeko atalik 19 00:03:13,091 --> 00:03:17,668 zigortuenak. Gogorra benetan pilotariaren lanbidea! 20 00:03:58,081 --> 00:04:05,085 Sestaon, Ciprik eta bere semeak egiten dituzte pilota onenak. 21 00:04:05,600 --> 00:04:09,636 Frontoi handi guztiek erabiltzen dituzte Cipriren pilotak. 22 00:04:51,041 --> 00:04:55,900 Euskal probintzietako leku askotan 23 00:04:57,201 --> 00:05:00,793 bestelako pilota joku mota asko jokatzen dira. 24 00:05:02,333 --> 00:05:05,501 Osagarri desberdinak eta tamaina askotako frontoiak erabiltzen dituzte. 25 00:05:07,001 --> 00:05:11,433 Baina esku pilota beti izan da eta izango da 26 00:05:12,266 --> 00:05:15,408 pilota joko garbiena. 27 00:06:15,801 --> 00:06:22,335 Txapelduna, Retegi II.a, entrenamendu lanetan. 28 00:06:37,000 --> 00:06:41,170 Atano III.a, txapeldun 21 urtez. 29 00:06:42,605 --> 00:06:45,241 Mitoa. Bikaina. 30 00:08:35,800 --> 00:08:38,435 Kautxua hego-ekialdetik dator. 31 00:08:40,001 --> 00:08:44,626 Barruko gomak elastikotasuna emango dio pilotari. 32 00:09:09,041 --> 00:09:12,751 Pilotaren erdigunea mitreazko bolatxo bat da. 33 00:09:15,001 --> 00:09:19,876 Gomaz estaltzen da eta gainetik, artilezko haria. 34 00:09:21,273 --> 00:09:24,208 Eta azkenik, kanpoaldean, ahuntz larrua. 35 00:09:33,481 --> 00:09:42,376 Ciprik eta bere semeak hiru bat ordu behar dituzte pilota bat egiteko. 36 00:09:44,721 --> 00:09:47,876 Ez daude bi pilota guztiz berdinak. 37 00:09:49,001 --> 00:09:51,126 Bizitza propioa dute. 38 00:10:14,961 --> 00:10:19,085 Zenbat aldiz egin ahal izango dute idi hauek plaza 39 00:10:19,500 --> 00:10:24,585 orduerdian, arrastaka 1.000 kg-ko harria daramatela? 40 00:10:25,240 --> 00:10:28,978 Igandean, meza ondoren, jendeak apostu egingo du 41 00:10:29,100 --> 00:10:35,001 Lezo portu-herrian, Euskal Herriaren ipar-ekialdean. 42 00:11:10,521 --> 00:11:14,500 Donostia Bizkaiko Golkoaren muturrean kokatzen da. 43 00:11:14,793 --> 00:11:19,115 Frantziarekin muga eginez, Donostia 44 00:11:19,196 --> 00:11:23,866 Euskal Herri industrial eta langile baten fatxada dotorea da, 45 00:11:24,760 --> 00:11:27,663 leihoak Europara begira zabalik. 46 00:11:54,481 --> 00:11:58,198 Donostiatik hiru ordu laurdenera dago Eibar. 47 00:11:58,961 --> 00:12:01,668 Eta bertan dago Astelena frontoia, 48 00:12:01,891 --> 00:12:05,335 esku pilotaren zentru garrantzitsuenetakoa. 49 00:12:32,240 --> 00:12:34,675 Pilotariak profesionalak dira. 50 00:12:34,866 --> 00:12:38,611 Bikoteka jokatzen dute: gorriak urdinen aurka. 51 00:12:39,698 --> 00:12:43,716 Bikote bakoitzak atzelari bat eta aurrelari bat dauka. 52 00:13:11,800 --> 00:13:15,335 Hona hemen profesional baten eskua eta ume batena. 53 00:13:30,001 --> 00:13:33,900 Pilota joko bat da baina baita lanbide bat ere. 54 00:13:34,040 --> 00:13:36,376 Maiz belaunaldi batetik bestera transmititua. 55 00:13:57,080 --> 00:14:01,385 Praktikatzea ezinbestekoa da. Pilotak sakean ematen duen botea 56 00:14:01,740 --> 00:14:07,108 garrantzitsua da. Botea bertikala bada, 57 00:14:07,280 --> 00:14:10,616 pilota gehiegi igoko da eta abiadura galduko du. 58 00:14:10,828 --> 00:14:13,796 Beraz, efektua eman behar zaio, aurreraka. 59 00:15:26,040 --> 00:15:28,540 Pilota bizitza duen objektua da. 60 00:15:31,333 --> 00:15:34,813 Izaki biziduna dela esan liteke. 61 00:15:37,100 --> 00:15:40,451 Tenperatura aldaketek eragina dute pilotarengan. 62 00:15:40,870 --> 00:15:44,556 Hego haizeak edo giro hezeak bezala. 63 00:16:10,720 --> 00:16:13,856 Retegi II.a erabateko pilotaria da. 64 00:16:14,281 --> 00:16:19,626 Tximista bezain arriskutsua, eskubiarekin nahiz ezkerrarekin. 65 00:16:21,360 --> 00:16:24,998 Aurrealdean jokoa mozten duenean, zerbait gertatuko den seinale da. 66 00:16:26,803 --> 00:16:32,626 Jokoa bere osotasunean ulertzen du. 67 00:16:34,573 --> 00:16:38,378 Oso gogor eta azkar jotzen dio pilotari 68 00:16:38,458 --> 00:16:41,448 eskubiarekin ezkerrarekin bezain ondo. 69 00:18:01,321 --> 00:18:06,918 Otsailetik maiatzera txapelketak izaten dira urtero. 70 00:18:07,361 --> 00:18:11,710 Banakakoak dira, hau da, pilotari bat bestearen aurka. 71 00:18:12,721 --> 00:18:17,043 Retegi II.a azken urteotako txapelduna izan da. 72 00:18:49,841 --> 00:18:54,460 Abadiñoko frontoia igande arratsalde batean. 73 00:18:55,920 --> 00:18:59,256 Berasaluze IV.a beti joaten da semearen partidetara. 74 00:20:55,441 --> 00:20:56,918 Atano III.a 75 00:20:58,551 --> 00:21:00,043 Atano V.a 76 00:21:01,721 --> 00:21:03,168 Atano VII.a 77 00:21:04,801 --> 00:21:06,210 Atano IV.a 78 00:21:07,960 --> 00:21:09,261 Atano IX.a 79 00:21:10,961 --> 00:21:12,626 Atano VIII.a 80 00:21:14,266 --> 00:21:15,475 Atano X.a 81 00:21:17,320 --> 00:21:18,621 Atano XII.a 82 00:21:58,370 --> 00:22:02,668 Atano III.a, 79 urterekin, ziurrenik 83 00:22:03,521 --> 00:22:06,933 inoizko pilotaririk onena. 84 00:22:07,801 --> 00:22:12,710 1927tik 1948ra ez zioten titulua kendu. 85 00:22:13,241 --> 00:22:18,063 Atano III.ak estilo berri bat sortu zuen. Lehen 86 00:22:18,145 --> 00:22:22,418 indarra eta monotonia baloratzen ziren gehien. Berarentzat zirraragarriagoa 87 00:22:22,715 --> 00:22:25,885 eta artistikoagoa zen sorpresaz beteriko jokoa. 88 00:23:06,401 --> 00:23:11,668 Zauri larrienak azalean egindako lesioak dira. 89 00:23:12,643 --> 00:23:19,043 Hausturak ez dira oso ohikoak eta ez dira arriskutsuak. 90 00:23:19,681 --> 00:23:22,335 Azaleko lesioak zailak dira sendatzen. 91 00:23:23,700 --> 00:23:28,555 Pilotari gehienek izan dituzte arazoek eskuekin. 92 00:30:43,001 --> 00:30:50,833 Askainen, Jean Pierre Ladutxe aitarekin entrenatzen da 93 00:30:51,480 --> 00:30:54,983 familiaren trinkete pribatuan. 94 00:30:55,321 --> 00:30:58,335 Ia arratsaldero muga zeharkatzen du 95 00:30:58,791 --> 00:31:04,126 Hego Euskal Herriko frontoietan dituen konpromezuak betetzeko. 96 00:31:52,961 --> 00:31:57,516 Ladutxe Ipar Euskal Herritar bakarra da 97 00:31:57,681 --> 00:32:02,168 esku pilotan arrakastaz joka dezakeena mugaren bestaldean. 98 00:33:30,801 --> 00:33:35,835 Urriko igande bat Eibarko Astelena frontoian. 99 00:33:35,920 --> 00:33:38,123 Partida ez da oraindik une gorenera iritsi. 100 00:33:38,203 --> 00:33:43,043 Retegi II.a eta Esnaola, Ladutxe eta Tolosaren aurka. 101 00:34:25,400 --> 00:34:29,003 Ikusleek gorrien edo urdinen alde apustu egiten dute. 102 00:34:29,721 --> 00:34:33,133 Apustuak artekariek eramaten dituzte eta 103 00:34:33,566 --> 00:34:37,376 jokoaren arabera aldatu egin daitezke. 104 00:35:46,360 --> 00:35:49,695 Ladutxek huts egin du. Retegi II.ak egingo du sakea. 105 00:35:51,163 --> 00:35:53,365 Apustu desberdinak eskeintzen dira. 106 00:36:20,880 --> 00:36:23,948 Batzuen zein besteen aldeko apustuak ugaritzen doaz. 107 00:36:25,751 --> 00:36:30,501 Oraingoan 1.000 800a gorrien alde. 108 00:36:35,120 --> 00:36:37,788 Apusturako unitatea duroa da. 109 00:36:41,441 --> 00:36:44,626 Apustu baxuena mila durotakoa da. 110 00:41:35,801 --> 00:41:41,710 Atano III, txapeldun zaharra, 1982ko urriko egun batean, 111 00:41:42,206 --> 00:41:45,335 bere jaioterriko lorategian, Azkoitian. 112 00:41:47,281 --> 00:41:50,460 Jendeak oraindik bere arintasun elektrikoaz hitz egiten du, 113 00:41:51,240 --> 00:41:53,703 katuaren moduko mugimenduez. 114 00:42:52,401 --> 00:42:58,085 Gazte bat pilotan jokatzen 1982ko urrian 115 00:43:01,121 --> 00:43:05,626 barnekaldean dagoen mendialdeko frontoi batean. 116 00:46:53,843 --> 00:46:56,793 Gure esker ona Enrique Bidarteri, Eibarko Astelena frontoiari 117 00:46:56,875 --> 00:46:59,293 artekariei eta ikusleei. 118 00:46:59,375 --> 00:47:01,918 Jose Maria Ugarteri partida onenak bilatu zizkigulako. 119 00:47:02,000 --> 00:47:04,166 Eta Donostiako Hotel Londresi. 120 00:47:04,248 --> 00:47:07,375 Euskal Herrian filmatua 1982ko urrian.