1 00:00:23,423 --> 00:00:27,193 Kobre-meategi moderno bat lurraren erraietan. 2 00:00:27,193 --> 00:00:31,331 Makina astunek lurra zulatzen dute. 3 00:00:39,105 --> 00:00:41,908 Gizonek erabiltzen dituzte makina horiek… 4 00:00:41,941 --> 00:00:45,578 …baina zuhur eta kontuz erabili beharrekoak dira. 5 00:00:45,979 --> 00:00:51,351 Lan-segurtasuneko arauak betetzea eta diziplina… 6 00:00:51,384 --> 00:00:55,055 …ezagutza teknikoak bezain garrantzitsuak dira. 7 00:01:07,901 --> 00:01:11,738 Makina horiek guztiek obeditu egingo dizute. 8 00:01:11,738 --> 00:01:15,475 Makinak arriskurik gabe erabiltzen lagunduko dizu film honek. 9 00:01:15,575 --> 00:01:21,815 Higiene eta segurtasun arauak kobre-meategi batean 10 00:01:47,707 --> 00:01:49,909 Begiraiozu gazte honi. 11 00:01:49,909 --> 00:01:54,714 Berak erakutsiko dizu meategian nola ibili… 12 00:01:54,881 --> 00:01:57,851 …eta istripuak nola saihestu. 13 00:01:57,984 --> 00:02:00,386 Ezin ditugu arazo posible guztiak erakutsi. 14 00:02:00,420 --> 00:02:03,356 Beraz, gogoratu: Ondo pentsatu hor behean! 15 00:02:03,389 --> 00:02:08,128 Jaitsi aurretik, nortasun-plaka jaso behar duzu. 16 00:02:08,795 --> 00:02:16,870 Jaso orduko, ziur egon goikoek badakitela zu behean zaudela. 17 00:02:17,470 --> 00:02:22,342 Ez ezazu inoiz galdu! 18 00:02:32,385 --> 00:02:34,154 Aldagelan alda zaitez. 19 00:02:34,154 --> 00:02:38,791 Nortasun-plaka hartu, eta… 20 00:02:39,459 --> 00:02:41,027 Geldi! 21 00:02:41,528 --> 00:02:44,664 Hor behean ezin da erre. 22 00:02:44,864 --> 00:02:47,634 Gorde tabakoa. Hori da. 23 00:03:05,919 --> 00:03:09,756 Bakoitzak bere lan-jantzia du. 24 00:03:09,822 --> 00:03:13,426 Zikintzen denean, meategiak dohainik garbituko dizu. 25 00:03:23,836 --> 00:03:29,809 Ez ahaztu dermatomikosiaren aurkako hauts profilaktikoak. 26 00:03:49,095 --> 00:03:53,066 Linterna bat hartu aurretik, egiazta ezazu… 27 00:03:53,066 --> 00:03:59,472 …ea bateriak galerarik duen eta ea bonbilla ondo dagoen. 28 00:04:28,735 --> 00:04:31,838 Ez duzu ontzirik gabe jaitsi behar. 29 00:04:32,005 --> 00:04:34,107 Egiazta ezazu hondatuta ez dagoela. 30 00:04:34,140 --> 00:04:40,280 Karbono monoxidoaren aurka babesten du, sutea baldin badago. 31 00:04:42,615 --> 00:04:49,489 Arroka-hautsa dagoen lekuetan hobe duzu hauts-maskara janztea. 32 00:04:51,457 --> 00:04:54,727 Kaiolaren zain zaudenean, isilik eta lasai egon. 33 00:04:55,428 --> 00:05:01,534 Seinaleen arduradunaren aginduak bete behar dituzu. 34 00:05:13,513 --> 00:05:18,351 Seinaleen arduradunak atea ireki, eta kaiolan sartuko zara. 35 00:05:21,854 --> 00:05:24,991 Kasko txuridun gizona kapataza da… 36 00:05:25,158 --> 00:05:28,328 …eta berak du arriskurik gabe jaisteko ardura. 37 00:05:59,859 --> 00:06:04,130 Leku urrunenetara trenez eramaten dituzte meatzariak. 38 00:06:04,197 --> 00:06:10,036 Erne erreparatu kartelei eta seinaleei. 39 00:06:10,103 --> 00:06:13,506 Trenean sar zaitezke. 40 00:06:23,182 --> 00:06:26,552 Trena abiatu aurretik, ateak itxita egon behar du. 41 00:06:26,619 --> 00:06:31,691 Hor jartzen du: "Ez atera kanpora edo ez salto egin". 42 00:06:33,126 --> 00:06:38,398 Beraz, ez atera hankak, eskuak eta, batez ere, burua. 43 00:06:46,739 --> 00:06:49,675 Atzera. Hori da. 44 00:07:04,023 --> 00:07:06,292 Eta ez saltatu! 45 00:07:22,442 --> 00:07:26,779 Ziur egon arriskurik gabe iritsiko zarela. 46 00:07:33,319 --> 00:07:36,556 Gainerako bidea oinez egin behar duzu. 47 00:07:37,323 --> 00:07:39,892 Ez duzu bagoien artetik pasatu behar. 48 00:07:39,892 --> 00:07:43,129 Trena martxan jar daiteke, eta orduan… 49 00:07:52,705 --> 00:07:55,942 Bai, hobe duzu inguratzea. 50 00:08:02,014 --> 00:08:06,252 Arretaz irakurri behar dituzu seinaleak. 51 00:08:06,586 --> 00:08:16,496 Arriskutsua da honela hesitutako lekuetara sartzea. 52 00:08:24,070 --> 00:08:29,108 Gogoratu beti makinak zu baino astunagoak direla. 53 00:08:29,175 --> 00:08:33,412 Trena datorrela entzuten baduzu, alboko paretara arrima zaitez. 54 00:08:47,260 --> 00:08:51,931 Leku jakin batzuetan su-itzalgailuak daude. 55 00:08:51,998 --> 00:08:59,705 Sua ikusi ezkero, berehala itzali eskura dauzkazun baliabideekin. 56 00:09:00,540 --> 00:09:08,047 Sua handiagoa bada, gune bakoitzak badu tren bat tresna bereziekin. 57 00:09:21,460 --> 00:09:25,898 Urraturik txikiena ere bendatu behar duzu… 58 00:09:25,932 --> 00:09:30,036 …lehen laguntzako postuan, eta arduradunari abisatu. 59 00:09:35,274 --> 00:09:40,880 Uhal garraiatzailea arriskutsua izan daiteke, kontuz ez bazabiltza. 60 00:09:41,914 --> 00:09:44,817 Ez joan hortik! 61 00:09:52,825 --> 00:09:55,962 Oinezkoen zubitik joan. 62 00:10:07,607 --> 00:10:12,278 Uhalaren azpitik joatea ere oso arriskutsua da. 63 00:10:13,112 --> 00:10:18,250 Leku babestuetan, arriskurik gabe pasa zaitezke. 64 00:10:22,655 --> 00:10:26,626 Ez duzu inoiz uhalera igo behar. Begira! 65 00:10:36,869 --> 00:10:40,773 Uhalaren mugimenduak arriskua sortzen badu… 66 00:10:41,374 --> 00:10:46,545 …segurtasun-sokari eraginez geldi dezakezu. 67 00:10:47,713 --> 00:10:51,150 Hainbat komunikazio eta alarma sistema daude. 68 00:10:51,417 --> 00:10:55,821 Telefonoz hitz egin dezakezu operadorearekin. 69 00:11:08,034 --> 00:11:11,404 Lanpara gorriaren azpian alarma-tresna bat dago. 70 00:11:11,470 --> 00:11:16,776 Arriskuan bazaude, operadorearekin hitz egin dezakezu. 71 00:11:31,557 --> 00:11:37,096 Eta, azkenik, botoi gorria sakatuz alarmari eragiten zaio. 72 00:11:41,634 --> 00:11:47,807 Leku arriskutsutik alde egin beharra adierazten du alarmak. 73 00:11:51,377 --> 00:11:55,247 Aireztatze-hormatik igaro ondoren, gogoratu atea ixteaz. 74 00:11:55,314 --> 00:11:59,485 Atea irekita uzteak aireztatzea eragozten du. 75 00:11:59,618 --> 00:12:02,421 Meategia sistema konplexu bat da. 76 00:12:02,655 --> 00:12:05,424 Bakoitzak bere lekua izendatuta dauka. 77 00:12:05,624 --> 00:12:10,529 Nagusiei obeditu, eta diziplinari men egin behar zaio. 78 00:12:10,863 --> 00:12:15,634 Elkartasuna, elkarren laguntza eta erantzukizunaren sena… 79 00:12:15,768 --> 00:12:18,437 …ohore kontua dira meatzarientzat. 80 00:12:18,671 --> 00:12:27,346 Denen bizia, eta norberarena, zure jokabidearen mende daude. 81 00:12:28,047 --> 00:12:31,650 Kapatazak lana izendatzen dio bakoitzari. 82 00:12:31,884 --> 00:12:36,288 Beharbada egin beharko dituzun lan batzuk erakutsiko dizkizugu. 83 00:12:36,355 --> 00:12:39,625 Behar bezala eginez gero, seguruak dira. 84 00:12:41,460 --> 00:12:42,928 Bagoiak lotzea. 85 00:12:42,995 --> 00:12:44,764 Lehenengo, handiak. 86 00:12:44,864 --> 00:12:47,500 Gogoratu beti eskularruak. 87 00:12:53,939 --> 00:12:59,311 Ez sartu burua bagoi artean. Honela egin behar duzu. 88 00:13:03,115 --> 00:13:06,719 Geldigailu batekin eutsi bagoiari. 89 00:13:07,653 --> 00:13:11,590 Gogoratu seinaleak egiteaz. 90 00:13:22,067 --> 00:13:25,404 Buloiak ziri batekin eutsi behar dira. 91 00:13:25,604 --> 00:13:28,040 Ez dute erori behar. 92 00:13:37,550 --> 00:13:39,585 Orain, bagoi txikiak. 93 00:13:41,220 --> 00:13:44,156 Eutsi bagoiari esku batekin. 94 00:13:44,256 --> 00:13:46,826 Honela eduki burua. 95 00:13:47,026 --> 00:13:51,897 Arrasteko kakoa azpitik lotu behar da. 96 00:13:52,097 --> 00:13:54,633 Gauza bera bagoiak askatzeko. 97 00:14:00,039 --> 00:14:02,141 Uhalen garbiketa. 98 00:14:02,308 --> 00:14:05,945 Uhala mugitzen ari da: Geldi! 99 00:14:06,178 --> 00:14:08,147 Ez duzu hori egin behar. 100 00:14:08,214 --> 00:14:11,584 Uhal garraiatzailea mugitzen ari denean, ez kendu harririk… 101 00:14:11,684 --> 00:14:13,886 …azpiko uhaletik. 102 00:14:14,186 --> 00:14:16,488 Uhal garraiatzailea gelditu. 103 00:14:19,124 --> 00:14:22,194 Harriak kentzeko tresna erabili. 104 00:14:28,200 --> 00:14:31,537 Uhala mugitzen ari da, ez egin hori. 105 00:14:34,740 --> 00:14:36,575 Uhala gelditu. 106 00:14:37,209 --> 00:14:40,946 Garbitu orain azpia. 107 00:14:51,590 --> 00:14:57,663 Segurtasuna kontuan hartu hainbat gauza eramatean. 108 00:14:58,264 --> 00:15:02,067 Erregaia, olioak eta koipea ontzi itxietan eraman. 109 00:15:10,376 --> 00:15:11,777 Geldi! 110 00:15:12,378 --> 00:15:15,781 Ez dituzu gauza luzeak sorbaldan eraman behar. 111 00:15:16,015 --> 00:15:19,652 Linea elektriko batetik hurbil, bereziki. 112 00:15:23,422 --> 00:15:25,424 Bai. Horrela, ondo. 113 00:15:42,274 --> 00:15:46,879 Kontuz, sabaia ez dago babestuta. 114 00:15:53,786 --> 00:15:56,021 Hau segurua da. 115 00:15:56,055 --> 00:15:58,991 Lasai bukatu hamaiketakoa. 116 00:16:06,365 --> 00:16:10,035 Ez zaitzatela horrela eraman. 117 00:16:10,069 --> 00:16:14,506 Makina horiek ez dira jendea garraiatzeko. 118 00:16:26,385 --> 00:16:34,059 Artilleroari lagundu behar badiozu, hark esandakoa egin. 119 00:16:51,243 --> 00:16:57,916 Leherketa-eremuan ezin da inor sartu. 120 00:16:58,183 --> 00:17:02,421 Zaintzan egon behar duzu, beraz. 121 00:17:15,467 --> 00:17:20,272 Ez ibili ibilgailuentzat diren bideetan. 122 00:17:31,383 --> 00:17:35,654 Makina astunekin arreta handiz lan egin behar da. 123 00:17:35,654 --> 00:17:38,057 Kargatzeko makinak ez du laguntzarik behar. 124 00:17:38,057 --> 00:17:41,093 Egon zaitez kargagailuaren helmenetik kanpo. 125 00:17:46,632 --> 00:17:52,137 Ez ukitu zulatzeko makinaren zati mugikorrak. 126 00:18:07,119 --> 00:18:10,923 Kableak kontu handiz eraman. 127 00:18:10,956 --> 00:18:15,294 Ez zaitez beldar-traktore baten aurrean jarri. 128 00:18:15,461 --> 00:18:17,463 Ez ibili atzeraka. 129 00:18:17,596 --> 00:18:20,532 Kontuz ibili: Edozein makinak zapaldu zaitzake. 130 00:18:22,101 --> 00:18:26,138 Gogora ezazu: meategia instalazio elektrikoz josita dago. 131 00:18:26,205 --> 00:18:32,611 Kontu handi-handiz lan egin behar da haiekin. 132 00:18:35,013 --> 00:18:38,717 Makinek mea ateratzen lagunduko dizute. 133 00:18:38,984 --> 00:18:43,055 Baina produkzioa ez dago soilik mekanizazio-mailaren mende. 134 00:18:43,055 --> 00:18:50,462 Zure jarrera arretatsuak ere zerikusi handia du. 135 00:18:51,029 --> 00:18:54,133 Meategiak lan segurua ziurtatuko dizu… 136 00:18:54,299 --> 00:18:57,970 …baldin eta zuk arauak betetzen badituzu. 137 00:19:20,559 --> 00:19:23,095 Begira, mea badator. 138 00:19:23,195 --> 00:19:25,297 Haren beharra dugu. 139 00:19:25,497 --> 00:19:29,902 Beraz, lanera: baina kontuz lan egin! 140 00:19:30,836 --> 00:19:39,578 Lubingo kobre-meategiaren enkarguz egindako filma