1 00:00:14,814 --> 00:00:19,819 Maitale baten oroitzapen beroa eta bizia bezalako sentipen bat da. 2 00:00:21,254 --> 00:00:22,756 Ramen. 3 00:00:23,256 --> 00:00:28,328 Aldez aurretik atseginez xuxurlatua aski da emozioak pizteko. 4 00:00:30,263 --> 00:00:34,768 Sushiak edo tenpurak antzeko sentipenak ekar ditzakete gogora… 5 00:00:34,901 --> 00:00:39,372 …baina dotoreegiak dira, eta baliotsuegiak. Asko eskatzen dute. 6 00:00:40,440 --> 00:00:43,176 Ramen, berriz, une bateko maitasun-kontua da. 7 00:00:43,176 --> 00:00:46,112 Merkea, berehalakoa eta oso atsegina. 8 00:00:46,279 --> 00:00:50,116 Ezin da sekula utzi. 9 00:00:57,557 --> 00:01:01,861 Eguerdian, "noren" gortinak zeharkatzerakoan… 10 00:01:02,062 --> 00:01:08,668 …aldez aurretik sentitzen ari gara izango dugun erabateko atsegina. 11 00:01:27,087 --> 00:01:29,456 Mila esker itxaroteagatik. 12 00:01:33,326 --> 00:01:36,663 Japoniarrek senez dakite, nonbait… 13 00:01:36,663 --> 00:01:41,734 …hura isilik zurrupatzea dela ramen jateko modu egokia. 14 00:01:45,839 --> 00:01:49,576 Eta chefek irrika ia obsesiboa dute… 15 00:01:49,709 --> 00:01:55,782 …bezeroak mutu utziko dituen ramen goxo-goxo bat egiteko. 16 00:01:57,484 --> 00:02:03,590 Jendeak nekatu gabe eta egunero jateko bezain goxoa egizue ramen. 17 00:02:03,723 --> 00:02:07,427 Nik egunero jaten dut, eta izugarri gustatzen zait. 18 00:02:07,760 --> 00:02:12,899 Ramen egiten duena zoriontsua bada, zoriona izango da azken emaitza. 19 00:02:12,999 --> 00:02:17,570 Sormen-adierazpenerako baliabide bat da. 20 00:02:18,037 --> 00:02:22,609 Zaporeak ez badu eboluzionatzen, ez bada hobetzen… 21 00:02:22,775 --> 00:02:25,445 …alferrikakoak dira ahaleginak. 22 00:02:25,512 --> 00:02:32,719 Artea egiten ari naiz, jatetxe batean lanean baino areago. 23 00:02:32,819 --> 00:02:39,592 Unean-unean bikain existitzen den zerbait da ramen gorena… 24 00:02:39,959 --> 00:02:42,028 …eta gero desagertu egiten da. 25 00:02:43,863 --> 00:02:48,301 Beren langintza hobetzen saiatzen diren eskulangile horien artean… 26 00:02:48,468 --> 00:02:52,539 …Matsudo herri xumeko jantoki bat beste guztiei gailentzen zaie. 27 00:02:52,705 --> 00:02:56,376 Japoniako onentzat izendatu izan dute beti. 28 00:03:00,780 --> 00:03:05,084 2015eko irailak 16 29 00:03:05,485 --> 00:03:07,587 Uniforme bera jantzita… 30 00:03:08,388 --> 00:03:14,127 …eta buruko toalla berezi batzuk kaskamotzean bilduta… 31 00:03:17,564 --> 00:03:20,033 …gizon horiek zain daude… 32 00:03:21,601 --> 00:03:24,837 …gizon maitagarri eta txit sakon bat noiz etorriko. 33 00:03:26,005 --> 00:03:29,542 Osamu Tomita du izena. 34 00:03:33,379 --> 00:03:35,381 Egun on. 35 00:03:37,917 --> 00:03:43,756 Gaur, Tomitaren aprendiz ohiek beren jantokiak itxi dituzte… 36 00:03:44,324 --> 00:03:47,293 …Tomitarekin batera haren saria ospatzeko. 37 00:03:51,464 --> 00:03:54,467 "Urteko Ramen Onena"ri saria irabazi berria du Tomitak… 38 00:03:54,567 --> 00:04:01,140 …Japoniako ramen-gida ospetsuenak emana, hirugarren aldiz segidan. 39 00:04:02,709 --> 00:04:04,444 Ea ba. 40 00:04:04,577 --> 00:04:06,145 Hiru urtez segidan! 41 00:04:30,436 --> 00:04:36,509 Tomita ez da ramen egiten ari grina arrunt batez. 42 00:04:46,019 --> 00:04:51,891 Haren salda lodi mamitsua ustekabeko osagai askoz egina dago. 43 00:05:21,187 --> 00:05:24,957 Bezeroek fideoen zaporea zuzenean dastatzea nahi duenez… 44 00:05:25,792 --> 00:05:29,662 …Tomitak "tsukemen" prestatzen du, zopan bustitzeko ramen. 45 00:05:34,200 --> 00:05:39,005 8 dolarretan eskaintzen dugu guk plater zoragarri bat. 46 00:05:39,105 --> 00:05:43,876 500 dolarreko otorduak nahitaez izan behar onak! 47 00:05:44,177 --> 00:05:48,681 8 dolarreko jate-esperientzia harrigarri bat sortu nahi dugu guk. 48 00:05:49,449 --> 00:05:54,287 Zeharo aldatuko dizut ramenez duzun ustea, hori da nire asmoa. 49 00:05:55,154 --> 00:05:58,257 "Aurrera. Probatzeko erronka egiten dizut". 50 00:06:04,263 --> 00:06:16,342 Harrigarria da zer eskuzabaltasunez aritzen diren ramenzale sutsu hauek. 51 00:06:16,976 --> 00:06:24,350 RAMENZALEAK 52 00:06:38,998 --> 00:06:44,971 Egunero ordu berean bide bera egiten du Tomitak bere jatetxera. 53 00:06:47,640 --> 00:06:49,609 10-10etan iristen da. 54 00:06:50,576 --> 00:06:52,311 Berak erabaki du hori. 55 00:07:04,023 --> 00:07:08,428 Bera ezin denean han egon, ez du jatetxea zabaltzen. 56 00:07:08,761 --> 00:07:11,497 Hori ere berak erabaki du. 57 00:07:23,476 --> 00:07:26,179 Beste egun bat hastera doa. 58 00:07:28,080 --> 00:07:30,483 Ramen ona prestatuko al duzu gaur? 59 00:07:30,616 --> 00:07:34,654 Ramen ona, bai horixe. 60 00:07:48,634 --> 00:07:53,339 Begiratu bat ematen dio eltze handitan dirakien saldari. 61 00:07:55,241 --> 00:08:00,213 Hiru egunez egositako salda 62 00:08:02,415 --> 00:08:06,752 "Dashi" salda lodi eta goxo hau… 63 00:08:06,786 --> 00:08:09,622 …su txikian luzaroan egositako hainbat osagaiz egina dago. 64 00:08:09,822 --> 00:08:14,627 Bezperan sobratutako salda 65 00:08:19,298 --> 00:08:25,571 Gaur goizean prestatutako salda 66 00:08:27,340 --> 00:08:31,344 Denbora-tarte desberdinetan egositako lau salda desberdin… 67 00:08:31,410 --> 00:08:34,881 …konbinatzen ditu Tomitak… 68 00:08:35,147 --> 00:08:38,751 …eguneko zopako behin betiko salda egiteko. 69 00:08:43,956 --> 00:08:47,827 Saldaren kontzentrazioan dago gakoa. 70 00:08:47,894 --> 00:08:53,232 Ez nahitaez biskositatean, zaporearen dentsitatean baizik. 71 00:08:53,266 --> 00:08:57,203 Egun batzuetan arinxeagoa da, beste batzuetan, oso mamitsua. 72 00:08:58,604 --> 00:09:05,011 Egunero oreka egokia lortzeko, hauek nahastea da kontua. 73 00:09:09,315 --> 00:09:11,150 Zuk bakarrik ezagutzen al duzu teknika hau? 74 00:09:11,183 --> 00:09:16,289 Hori da. Neuk egin behar dut horregatik. 75 00:09:16,756 --> 00:09:21,260 Goizero salda nahasten dut lehenik eguneko zerbitzurako. 76 00:09:21,394 --> 00:09:23,796 Zeri begira zaude? 77 00:09:23,963 --> 00:09:26,432 Saldaren margoari. 78 00:09:27,733 --> 00:09:33,673 Honekin nahasten dut, zerbitzatzean zer itxura izango duen jakiteko. 79 00:09:42,481 --> 00:09:43,282 Hortik bakarrik? 80 00:09:43,316 --> 00:09:44,617 Bai, hau lodiagoa da. 81 00:09:45,952 --> 00:09:47,954 Desberdin samarra du biskositatea. 82 00:09:52,592 --> 00:09:57,063 Berak bakarrik egin nahi du Tomitak prozesu hau. 83 00:09:57,997 --> 00:10:03,402 Sumindu egingo litzateke, aprendizak tartean sartuko balira. 84 00:10:14,880 --> 00:10:20,152 Lanean, begirada-lehiaketa bat egiten dut eltzearekin. 85 00:10:20,353 --> 00:10:25,558 Salda irakiten ari denean, begira-begira geratzen natzaio. 86 00:10:25,625 --> 00:10:29,495 Zopak mezu bat bidaliko balit bezala: "Oraindik ez nago prest". 87 00:10:29,629 --> 00:10:35,635 Nik, berriz: "Badakit. Eutsi. Une zehatzaren zain naukazu". 88 00:10:35,901 --> 00:10:43,309 Klik egiten duenean une magikoa da. Orduan zerbitzatzen dut. 89 00:10:48,581 --> 00:10:54,453 Salda hau ez da ez garbia ez polita. Lokatz-bainuontzi bat dirudi. 90 00:10:54,587 --> 00:11:00,292 Baina salda lodi eta lohitsu honek bihurtu du Tomita Japonian ospetsu. 91 00:11:14,106 --> 00:11:16,976 Ari naiz usaintzen. 92 00:11:17,076 --> 00:11:19,745 Bai, orain prestatzen ari dira. 93 00:11:21,313 --> 00:11:25,351 TOMITAren PRESTAKETA-SUKALDEA 94 00:11:27,019 --> 00:11:34,827 Prestaketa-sukaldea ikusi nahi genuela esan, eta baietz esan zigun. 95 00:11:37,263 --> 00:11:39,498 Irakiteko zorian dago hori. 96 00:11:44,203 --> 00:11:50,543 Zenbat eta ospetsuago, orduan eta ofizioko sekretuak ezkutuago. 97 00:11:51,277 --> 00:11:54,313 Baina Tomita pozik dago guri dena erakusten. 98 00:12:12,798 --> 00:12:21,674 Eltzeari begiratu, eta umeen ipuinetako sorgin-edabe bat dirudi. 99 00:12:36,188 --> 00:12:37,790 Hau txerri-buru bat da. 100 00:12:40,993 --> 00:12:41,994 Jakina. 101 00:12:42,061 --> 00:12:44,497 Txerri-burua. 102 00:12:45,765 --> 00:12:47,767 Buruak salda ona egiten al du? 103 00:12:47,867 --> 00:12:48,868 Bai. 104 00:12:48,934 --> 00:12:57,610 Baina gehiegi egosiz gero, zapore gogorra eta usain txarra hartzen du. 105 00:12:57,710 --> 00:12:59,678 -Gutxitu egin behar da, beraz? -Bai. 106 00:12:59,779 --> 00:13:05,050 Baina zapore gogor hori pixka bat eranstean dago aldea. 107 00:13:05,518 --> 00:13:09,455 Materialak nola erabili, horretan dago koxka. 108 00:13:11,023 --> 00:13:14,393 Zaporea zuzenean bideratuko duen salda bat egin nahi dugu. 109 00:13:15,461 --> 00:13:21,567 Beraz, ramen normal baten zeharo desberdina da saldaren loditasuna. 110 00:13:23,202 --> 00:13:28,407 Zenbat eta gehiago sartu, hobeto. Zerbait berri baten bila nabil beti. 111 00:13:28,841 --> 00:13:31,210 Ofizioko sekretuak aipatzen dira beti. 112 00:13:31,310 --> 00:13:37,183 Ez dute nahi izaten jendeak ikustea ez dutela ezer berezirik egiten. 113 00:13:37,283 --> 00:13:41,420 Ez dute ezer esaten, ez direlako ezer berezirik egiten ari. 114 00:13:41,520 --> 00:13:46,992 Osagai harrigarri hauek erabiliz, ez dut ezer ezkutatu beharrik. 115 00:13:51,263 --> 00:13:55,067 Oraindik badago eltzera bota ahal izateko osagai gehiago. 116 00:14:01,774 --> 00:14:03,976 Arrain mota desberdinak erabiltzen ditut. 117 00:14:04,543 --> 00:14:10,049 Japonia osoan kontu handiz hautatu ditu Tomitak arrain lehor motak… 118 00:14:10,149 --> 00:14:12,451 …zeinek bere zapore berezia dutenak. 119 00:14:14,987 --> 00:14:19,091 Hau "hirako" sardina bat da, Kumamoto-koa. 120 00:14:24,897 --> 00:14:28,734 Hau japoniar antxoa bat da, Kujukuri-koa. 121 00:14:31,570 --> 00:14:36,942 Sardina txiki lehor honek "iriko" du izena, eta Setouchi-koa da. 122 00:14:42,314 --> 00:14:44,617 Zapore handia ematen dio honek saldari. 123 00:14:44,717 --> 00:14:50,823 Aroma bikaina duenez, ukitu arin bat emateko eransten diot saldari. 124 00:14:51,624 --> 00:14:56,996 Honek lur-usaina du, eta arrain-kirats nahasezin bat. 125 00:14:57,096 --> 00:15:02,635 Oso zapore indartsua eta zakarra du. Oinarri mamitsua du nire zopak… 126 00:15:02,701 --> 00:15:06,939 …eta mamitasun bereko osagaiez orekatu behar da… 127 00:15:06,939 --> 00:15:09,675 …bat bera ez nagusitzeko. 128 00:15:13,646 --> 00:15:14,780 Badago gehiago oraindik. 129 00:15:15,781 --> 00:15:22,354 Hau berdela da. Hauts zakar bihurtu, eta saldari eransten diogu. 130 00:15:22,788 --> 00:15:26,458 Asko gogortzen du horrek salda. 131 00:15:26,625 --> 00:15:31,096 Salda finago batean erabiliz gero, zaporea hondatuko lioke. 132 00:15:41,273 --> 00:15:46,679 Tomitak ez du zapore fin eta dotorerik nahi. 133 00:15:48,380 --> 00:15:54,153 Delikatuegia bada, ahul geratzen da salda. Zakartasun doi bat behar du. 134 00:15:56,755 --> 00:16:02,728 Goseak egotean denek oroituko eta nahiko duten zaporea da hori. 135 00:16:06,665 --> 00:16:12,471 Harrigarriro, 27 orduz egongo da salda su txikian egosten. 136 00:16:29,121 --> 00:16:34,593 Soja-saltsaren salda 137 00:16:34,660 --> 00:16:38,063 Yuzu zitrikoa 138 00:16:38,063 --> 00:16:41,000 Piperbeltza 139 00:16:41,533 --> 00:16:43,435 Piper min-mina 140 00:16:43,902 --> 00:16:49,675 Banbu-kimuak 141 00:16:50,376 --> 00:16:56,648 Tonkotsu itsaski-salda 142 00:16:57,483 --> 00:17:00,753 Arrain-hautsa 143 00:17:01,086 --> 00:17:04,156 Arrain-pastela 144 00:17:04,823 --> 00:17:06,925 Txerrikia 145 00:17:12,131 --> 00:17:14,333 Tipulinak 146 00:17:14,500 --> 00:17:15,501 Alga lehorra 147 00:17:15,534 --> 00:17:21,373 Imajina daitekeen guztia dauka salda lodi honek oinarrian: 148 00:17:21,373 --> 00:17:26,912 Txerri-burua, oilo-hezurrak, itsaskia eta gauza gehiago. 149 00:17:31,950 --> 00:17:35,654 Fideoekiko obsesioak bakarrik berdintzen du… 150 00:17:35,821 --> 00:17:38,190 …Tomitak saldarako duen grina. 151 00:17:45,097 --> 00:17:51,870 Lau irin mota desberdin hautatu ditu Japoniako ehunka garien artean. 152 00:18:01,780 --> 00:18:07,119 Urtaro bakoitzean zertxobait aldatzen du irin-nahastura. 153 00:18:22,301 --> 00:18:28,207 Dena eskuz egina dagoenez, ezin da gauza bera egunero berdin egin. 154 00:18:37,282 --> 00:18:39,952 Honelakoxea izan behar du. 155 00:18:42,754 --> 00:18:46,125 Ene! 156 00:18:46,625 --> 00:18:50,195 Ez da hausten. Horrek sendotasuna ematen dio. 157 00:18:51,497 --> 00:18:56,168 Fideoak rameneko arroza bezalakoak dira; bikainak behar dute, beraz. 158 00:18:56,401 --> 00:19:01,740 Arroza ona bada, gustura jango duzu jaki ozpinduak erantsita. 159 00:19:01,840 --> 00:19:04,176 Baina arroza lehorra eta gogorra baldin badago… 160 00:19:04,209 --> 00:19:08,080 …jaki nagusia aparta izan arren, txarra izango da otordua. 161 00:19:18,223 --> 00:19:25,130 Egoste denborak zehatza izan behar du, fideoen testura ez hondatzeko. 162 00:19:25,297 --> 00:19:28,734 Ramen-chef guztiek dakite hori. 163 00:19:31,003 --> 00:19:34,806 Fideoak ur hotzetan pasatzen dira berehala… 164 00:19:34,873 --> 00:19:39,011 …egoste ondorengo azaleko hondarrak kentzeko. 165 00:19:44,216 --> 00:19:49,788 Ur izoztuan murgiltzen dira zaporea finkatzeko. 166 00:20:06,338 --> 00:20:11,810 Japoniar fideozaleek mendez mende erabili izan dute prozesu hau… 167 00:20:11,877 --> 00:20:14,880 …"udon" eta "soba" egiteko. 168 00:20:22,988 --> 00:20:24,423 Horra! 169 00:20:25,424 --> 00:20:28,227 Saldari jaiera handia dion arren… 170 00:20:28,794 --> 00:20:36,134 …Tomitak ziur dio fideoak direla berarentzat garrantzitsuena. 171 00:20:39,504 --> 00:20:42,808 Fideoak zarataz zurrupatzen jendeak benetan gozatzea nahi dut. 172 00:20:42,908 --> 00:20:50,649 "Tsukemen" izan edo ramen normala, "zurrupagarritasuna" da gakoa. 173 00:20:51,483 --> 00:20:53,185 -"Zurrupagarritasuna"? -Bai. 174 00:20:53,218 --> 00:20:58,824 Horregatik dira gure fideoak ohi baino luzexeagoak. 175 00:20:59,157 --> 00:21:04,096 Fideoak laburregiak badira, kolpetik zurrupatuko dira. 176 00:21:04,196 --> 00:21:11,536 Gure fideoekin jendeak sekulako zurrupaldia egitea nahi dugu. 177 00:21:11,637 --> 00:21:18,176 Beraz, luzeagoak, lodiagoak eta leunagoak dira. 178 00:21:21,780 --> 00:21:27,953 Zaporezko petardoak dira ahoan! Klaska egiten dute zurrupatzerakoan. 179 00:21:35,193 --> 00:21:36,895 Utziezu orain sartzen. 180 00:21:39,097 --> 00:21:44,770 Goizeko hamaikak. Ateak zabaltzen diren orduko… 181 00:21:45,203 --> 00:21:50,142 …jatetxeko hamar aulkitxoak bezero gogotsuz betetzen dira. 182 00:22:41,660 --> 00:22:44,896 Mutu uzten du janari onak jendea. 183 00:22:48,033 --> 00:22:56,208 Ramenen Mekarako erromesaldian, katiluari atxikiak zaizkio bezeroak. 184 00:23:06,251 --> 00:23:09,154 Tomitaren fideoak zeharo desberdinak dira. 185 00:23:09,221 --> 00:23:15,427 "Chashu" txerri su txikian egina ere asko gustatu zait. 186 00:23:15,494 --> 00:23:17,596 Nola esplikatuko nuke? 187 00:23:17,896 --> 00:23:23,435 Bereziki, jaki paregabe hau jatera etortzen gara hona. 188 00:23:23,802 --> 00:23:28,907 Merezi du egun osoa itxaroteak ramen hau jateko. 189 00:23:29,074 --> 00:23:32,711 Nire gogokoena da, inondik ere. 190 00:23:32,944 --> 00:23:38,417 Probatzeak liluratu egin nau. Nola adierazi egokien hitzez? 191 00:23:38,750 --> 00:23:45,056 Esango nuke alferrik dela hau hobetzen saiatzea. 192 00:23:45,624 --> 00:23:47,159 Aparta. 193 00:23:47,626 --> 00:23:51,663 Goxo-goxoa zegoen. Janari pila! 194 00:23:51,997 --> 00:23:53,031 Ona. 195 00:23:53,198 --> 00:23:55,100 Nongoa zara? 196 00:23:55,267 --> 00:23:56,701 Kanadakoa. 197 00:23:58,870 --> 00:24:01,540 Irrikatzen nengoen Tomitarenera joateko. 198 00:24:03,341 --> 00:24:08,246 Mundu guztiak esana zidan Tomita dela onena, beraz… 199 00:24:08,914 --> 00:24:10,148 Liluragarria izan da. 200 00:24:10,315 --> 00:24:12,384 Goxo-goxoa zegoen. 201 00:24:12,451 --> 00:24:17,689 400 aldiz etorria izango naiz, seguru asko. 202 00:24:19,124 --> 00:24:20,959 Ez al zara nekatzen? 203 00:24:21,126 --> 00:24:23,061 Bai zera! 204 00:24:23,862 --> 00:24:31,770 Fideoen irin mota aldatzen du; beraz, badago aldaketa txiki bat. 205 00:24:31,870 --> 00:24:37,976 Egunean hiru aldiz jan nezake Tomitaren ramen, benetan. 206 00:24:38,677 --> 00:24:43,849 Zeu ez bazara ramenzalea, ezingo dituzu beste ramenzaleak gogobete. 207 00:24:43,882 --> 00:24:48,653 Beste edozein jakiren zalea ez da izaten ramenzalea bezain porrokatua. 208 00:24:48,720 --> 00:24:52,891 Beraz, ramenen fanatiko pila horiek erakartzeko… 209 00:24:52,991 --> 00:24:58,363 …chefak bezeroak baino ramenzaleagoa izan behar du. 210 00:25:01,199 --> 00:25:06,171 Gaztetan, Ibaraki-ko mutil liskarti bat zen Tomita. 211 00:25:07,072 --> 00:25:13,078 Ez zen ikasle ona, baina kiroletarako ere ez zen iaioa. 212 00:25:14,312 --> 00:25:19,751 Institutua bukatu, eta aitari lagundu zion eraikuntzan… 213 00:25:19,751 --> 00:25:24,055 …baina zapuztuta zegoen. 214 00:25:26,157 --> 00:25:29,127 Behin, bere buruaz errukitzen ari zela… 215 00:25:29,227 --> 00:25:34,566 …Taisohoken ramen-jatetxe ospetsura joan zen, ramen-katilu bat jatera. 216 00:25:37,435 --> 00:25:42,107 Ordu arte, gutxietsita zeukan ramenen indarra. 217 00:25:42,173 --> 00:25:47,279 Baina orduan, Kazuo Yamagishi-ren "tsukemen" ospetsua janez… 218 00:25:47,312 --> 00:25:49,581 …errebelazio bat izan zuen. 219 00:25:53,885 --> 00:25:57,322 Bere modu soilean, zuzenean ekin zion Tomitak. 220 00:25:58,056 --> 00:26:02,093 Taishoken-en sartu zen, Yamagisihiren aprendiz gisa… 221 00:26:02,193 --> 00:26:06,665 …zeina baitzen une hartan ramengileen erabateko jainkoa. 222 00:26:08,066 --> 00:26:12,938 Tomitaren ikaste garaiko koaderno koipez zikindu bat. 223 00:26:17,642 --> 00:26:21,580 Bezeroen katiluen kondarrak ezkutuan hartzen zituen… 224 00:26:21,746 --> 00:26:27,419 …maisuaren zaporeen ñabardura bakoitza ikasi ahal izateko. 225 00:26:29,788 --> 00:26:35,627 Orain dela hamar urte ireki zuen Tomitak bere jatetxea. 226 00:26:36,094 --> 00:26:40,265 Yamagishik, haren maisuak, gogo beroz lagundu zion. 227 00:26:42,901 --> 00:26:46,771 Haren jantokia berehala egin zen ezaguna… 228 00:26:47,806 --> 00:26:53,945 …Japoniako edozein ramen-jantokiko ilararik luzeenak hangoak ziren. 229 00:26:56,948 --> 00:27:01,953 Kritikariek jantokia laudatu zioten, eta sari pila irabazi zuen. 230 00:27:03,521 --> 00:27:08,827 Gaur, Tomitak gorpuzten du "japoniar ametsa" ramenen munduan. 231 00:27:26,711 --> 00:27:28,780 Asteguneko goiz bat. 232 00:27:30,982 --> 00:27:33,718 Ramen jateko goiz samar baldin bada ere… 233 00:27:33,885 --> 00:27:39,724 …normala da Tomitaren jantokiaren kanpoan bezero zaletuak zain egotea. 234 00:28:33,445 --> 00:28:36,147 Mila esker itxaroteagatik. Sartu, mesedez. 235 00:28:37,282 --> 00:28:41,753 Goizeko 7ak Erreserbak zabalik 236 00:28:48,293 --> 00:28:54,833 Bezeroak txartela erosi, eta esertzeko ordua ematen zaio. 237 00:28:56,735 --> 00:29:04,509 10,40etan eseriko zaitugu. 10 minutu lehenago etorri. 238 00:29:07,145 --> 00:29:10,515 4:50etan irten naiz etxetik. 239 00:29:10,915 --> 00:29:15,253 -Goizaldean? -Bai, izan ere, 4:30ak ziren. 240 00:29:15,754 --> 00:29:18,957 Lehenengo trena hartu dut, 4:50etan. 241 00:29:20,859 --> 00:29:22,060 Benetan? 242 00:29:23,027 --> 00:29:26,931 Zer ordutan hasi duzu, ba, eguna? 243 00:29:27,031 --> 00:29:31,102 4:15etan esnatu naiz. 244 00:29:32,937 --> 00:29:37,742 Osakakoa naiz. Probatu egin behar nuela esan zidaten hemengo lagunek. 245 00:29:37,842 --> 00:29:43,047 Atzo 12:30ak arte edaten aritu, eta gaur 6:30etan esnatu naiz. 246 00:29:43,548 --> 00:29:47,552 Japoniako onena omen da; probatu egin behar nuen, beraz. 247 00:29:50,155 --> 00:29:56,194 Eserita itxaroteko sistema hori Tomitak asmatua da. 248 00:29:57,462 --> 00:30:05,737 Jendea ilaran zain eduki ordez, horrela bezeroak ez dira estutzen. 249 00:30:07,438 --> 00:30:13,378 Berrikuntza horrekin, laurdenera jaitsi dira urtebeten ilarak. 250 00:30:38,670 --> 00:30:43,208 Su txikian egositako txerria erre egin behar da kanpotik. 251 00:30:44,542 --> 00:30:50,548 Kanpoaldeari zaporea ematen dio, barrualde gutxi eginari eutsita. 252 00:30:53,618 --> 00:30:54,986 Nola doa gaur kontua? 253 00:30:55,019 --> 00:31:00,124 Lan ona egin dugu. Hezea eta zukutsua dago haragi gutxi egina. 254 00:31:03,628 --> 00:31:08,433 Txerri egosiari ebaki txiki bat egitea da beste teknika bat. 255 00:31:08,800 --> 00:31:12,637 Errazago txikitzen da horrela mastekatzen denean. 256 00:31:13,438 --> 00:31:18,509 Ramenen ipini aurretxotik, berriz berotzen da txerrikia. 257 00:31:28,920 --> 00:31:35,827 Jan bitartean hoztu egingo da, baina bero hartu behar du bezeroak. 258 00:31:42,400 --> 00:31:44,435 Tira, dasta ezazu! 259 00:31:45,904 --> 00:31:49,874 Hau da Tomitaren "chashumen" ospetsua. 260 00:31:55,146 --> 00:31:59,817 Oso jantoki gutxik prestatzen dituzte berek beren banbu-kimuak. 261 00:32:07,792 --> 00:32:15,500 Banbu-kimu txarreko lekuek ramen txarra dutela uste du Tomitak. 262 00:32:22,307 --> 00:32:24,309 Ondo! 263 00:32:36,854 --> 00:32:38,589 Gaur goizean hau egin dugu. 264 00:32:41,960 --> 00:32:44,128 Ohi baino txikixeagoak dirudite. 265 00:32:50,301 --> 00:32:52,537 Bere arrautza marinatuetarako ere… 266 00:32:52,704 --> 00:32:57,675 …teknika asko saiatu zituen, nahi zuen zaporea lortu arte. 267 00:32:57,709 --> 00:32:58,743 Oso itxura ona du! 268 00:33:00,078 --> 00:33:03,881 Gorringo urtsuak oso itxura ona du, ezta? 269 00:33:05,116 --> 00:33:10,254 100 yenetan kobratzen dut arrautza; beraz, Japoniako onena behar du. 270 00:33:10,355 --> 00:33:15,693 Ondo marinatutako arrautza dela jendeak uste izatea nahi dut. 271 00:33:18,463 --> 00:33:21,332 Begiratu hutsarekin, jateko gogoa sortzen zaizu. 272 00:33:30,775 --> 00:33:32,410 Goizeko hamaikak Ateak zabalik 273 00:33:32,477 --> 00:33:36,047 Arratsaldeko 5etako txandekin hasiko gara. Prest? 274 00:33:37,615 --> 00:33:38,383 5etakoak? 275 00:33:38,416 --> 00:33:42,487 Jende asko daukazu aurretik ilaran. 120 bat lagun zain daude. 276 00:33:46,057 --> 00:33:47,291 Zer ordutan esan du? 277 00:33:47,592 --> 00:33:49,327 -Bostak aldera. -Bostak? 278 00:33:59,737 --> 00:34:04,809 Kontu handiz egin zure eginkizuna. 279 00:34:06,744 --> 00:34:12,050 Txerria ipiniko den oinarrian jar ezazu. 280 00:34:12,150 --> 00:34:16,387 Erditik okertuxea dago. Zer demontre ari zara alboan? 281 00:34:23,294 --> 00:34:26,464 Zotzak hegan joan zaizkizu. 282 00:34:29,200 --> 00:34:32,236 Plastikozko estalkia ateratzen ari da, har ezazu. 283 00:34:33,938 --> 00:34:36,674 Eskerrik asko bero honekin etortzeagatik. 284 00:34:36,841 --> 00:34:40,578 Eskerrik asko. Eta barkatu. 285 00:34:43,514 --> 00:34:48,786 Yoshida, zu argala zara, eta pasa zaitezke, baina handiagoak, ez. 286 00:34:52,090 --> 00:34:53,791 Barkatu. Mila esker. 287 00:34:56,027 --> 00:34:57,395 Norbait daukazu atzean. 288 00:35:01,899 --> 00:35:03,034 Erne egon! 289 00:35:03,201 --> 00:35:04,001 Barkatu. 290 00:35:05,002 --> 00:35:08,973 Kanpora irten zaitez pixka batean. 291 00:35:09,974 --> 00:35:15,113 Tomita zapuztu egiten da aprendizak xehetasunetan erne ez daudenean. 292 00:35:16,347 --> 00:35:22,453 Hutsegite bat egiten dutenean, kanpora bidaltzen ditu. 293 00:35:35,933 --> 00:35:38,769 %90 eta 100 artean asmatu nahi izaten dut beti. 294 00:35:39,504 --> 00:35:43,941 Fideoak 10 segundoko aldearekin egosteak, hondatu egin ditzake. 295 00:35:44,041 --> 00:35:46,577 Ez badituzu 10 segundo horiek serio hartzen… 296 00:35:46,744 --> 00:35:51,516 …ezingo duzu fideoen gogortasuna egokia den edo ez ondo asmatu… 297 00:35:51,949 --> 00:35:57,522 …edo fideo mota baten urak tenperatura egokia ote duen jakin. 298 00:35:59,190 --> 00:36:01,726 Hori da, behinik behin, sinetsi nahi dudana. 299 00:36:02,126 --> 00:36:07,932 Zure buruarekin borrokatzea bezalako zerbait da. 300 00:36:09,066 --> 00:36:14,906 Agurtu eta behar bezala tratatu behar dira, aldi berean, bezeroak. 301 00:36:15,006 --> 00:36:19,810 Norbaiti zerbait egiteko esan eta ez egiteak zapuztu egiten nau. 302 00:36:30,821 --> 00:36:37,261 Arratsaldeko 5:30ak Jantokia itxita 303 00:36:38,296 --> 00:36:40,565 Eskerrik asko! 304 00:36:41,432 --> 00:36:43,768 Azken bezeroa joan orduko… 305 00:36:44,635 --> 00:36:49,307 …hurrengo eguneko saldan pentsatzen ari da Tomita. 306 00:36:57,481 --> 00:37:01,819 Ez duzu bazkaldu eta. 307 00:37:03,221 --> 00:37:08,092 Ez naiz komunera ere joan. Ez naiz mugitu ere egin hemendik. 308 00:37:11,262 --> 00:37:13,598 Ohitu egin da nire gorputza. 309 00:37:14,232 --> 00:37:16,133 Hemengo langile guztiak berdin daude. 310 00:37:17,501 --> 00:37:23,360 Ez da ona izango gorputzarentzat, baina ezin dut kontzentrazioa galdu. 311 00:37:29,313 --> 00:37:32,383 Eguneko lehenengo otordua. 312 00:37:54,472 --> 00:37:58,600 Tomitaren jantokiak eguneroko erritu bitxi bat du. 313 00:38:05,816 --> 00:38:09,600 Itxi ondoren, "tsukemen" katilu bat partekatzen dute aprendizek… 314 00:38:09,654 --> 00:38:11,956 …eta katilu beretik jaten dute denek. 315 00:38:17,662 --> 00:38:22,233 Yoshida gosez begira ari zaie fideoei. Ezta, Yoshida? 316 00:38:22,667 --> 00:38:26,360 Azken aldian baino lodiagoak egin ditugu fideoak. 317 00:38:26,437 --> 00:38:34,600 Irristakor daude, beraz, eta bihurritu egiten dira ahoan. 318 00:38:43,387 --> 00:38:50,080 Tomitak ez die ramenen prestaketaz tutik ere erakusten aprendizei. 319 00:38:50,695 --> 00:38:54,899 Lapurtu egin behar dute jakintza, probatuz eta begiratuz. 320 00:38:55,032 --> 00:38:57,480 Berak ez die ezer oparituko. 321 00:39:08,079 --> 00:39:12,400 Tomita jantokitik joan ondoren, badago, hala ere, han lana. 322 00:39:14,385 --> 00:39:22,093 Tomitak beti esaten du: "Jantoki zikinak ezin janari goxoa egin". 323 00:39:40,177 --> 00:39:42,847 -Horrela garbitzen duzue egunero? -Bai. 324 00:39:44,949 --> 00:39:47,680 Erabateko garbiketa da! 325 00:39:47,785 --> 00:39:52,760 Nagusiak oso serio hartzen du hau, ez digu nolanahi bukatzen uzten. 326 00:39:52,823 --> 00:39:56,760 Ez duzu aurkituko hau bezain jantoki garbirik. 327 00:39:57,962 --> 00:39:59,560 Nagusia oso zorrotza da. 328 00:40:00,030 --> 00:40:05,040 Modu batera eginez gero gauzak, alderantziz egiteko esango dizu. 329 00:40:05,669 --> 00:40:11,108 Esaten duzunaren xehetasunik txikienaz ere kargu hartuko dizu. 330 00:40:11,175 --> 00:40:14,680 Gaur zerbait esan dizu, ezta? 331 00:40:14,745 --> 00:40:24,588 Nagusiak dena entzuten digu. Nik esandako zerbait zuzendu dit gaur. 332 00:40:24,822 --> 00:40:29,320 Bezero bati esan diot: "12:10etan aulki bat duzu". 333 00:40:29,627 --> 00:40:35,040 Nagusiak entzun, eta zuzendu egin dit: "Aulki bat EDUKIKO duzu". 334 00:40:35,833 --> 00:40:39,720 Maiz egiten ditu horrelako zuzenketak. 335 00:40:39,937 --> 00:40:42,200 -Dena entzuten du. -Bai, dena. 336 00:40:42,273 --> 00:40:45,309 Belarri, begi eta sudurrarekin lan egiten du. 337 00:40:45,676 --> 00:40:50,720 Usainik arinena ere berehala sumatuko dizu. 338 00:40:50,781 --> 00:40:57,080 Une batez kontzentrazioa galtzen baduzu, errieta egingo dizu. 339 00:40:57,855 --> 00:41:02,193 Erne egon behar duzu denbora guztian. 340 00:41:04,595 --> 00:41:07,298 Jaiegunetako gauetan tristetu egiten naiz… 341 00:41:07,465 --> 00:41:11,200 …bai baitakit biharamunean berriz hasiko dela dena. 342 00:41:16,040 --> 00:41:19,210 Gauza txarrak besterik ez gatzaizkizu kontatzen ari. 343 00:41:25,916 --> 00:41:28,919 Jaiegunetan gauza bera gertatuko zaio nagusiari. 344 00:41:29,086 --> 00:41:31,600 Ez dut uste ondo pasatzera etorriko denik lanera. 345 00:41:34,525 --> 00:41:37,480 Borrokan ari gara denok geure buruekin. 346 00:41:37,561 --> 00:41:42,066 Esaten diozu zeure buruari: "Gaur gudu hau irabazi nahi dut". 347 00:42:21,739 --> 00:42:24,909 Jantokiak goizeko 7etan ireki ditu ateak. 348 00:42:25,543 --> 00:42:29,880 Ixterako, gaueko hamaikak ziren. 349 00:42:39,160 --> 00:42:46,520 Goizeko bostak Tsukiji azoka 350 00:42:57,141 --> 00:43:02,713 Gauza batean antza dute ramen-jantoki ospetsuek: 351 00:43:05,482 --> 00:43:08,360 Txiki-txikiak dira. 352 00:43:10,721 --> 00:43:16,327 Tsukiji azokan dago gehien saltzen duen Japoniako ramen-jantokia. 353 00:43:16,760 --> 00:43:19,360 18 urte nituenetik etortzen naiz hona. 354 00:43:19,463 --> 00:43:20,631 Bai zera? 355 00:43:20,798 --> 00:43:23,467 Orain 68 ditut. 356 00:43:23,634 --> 00:43:24,760 Ni baino askoz gazteagoa! 357 00:43:24,835 --> 00:43:26,920 Egunero joaten nintzen Shimbashi-ra. 358 00:43:27,004 --> 00:43:30,674 -A bai? -Orain 72 urte ditut. 359 00:43:31,442 --> 00:43:32,610 Berdin-berdin zaude. 360 00:43:32,676 --> 00:43:39,984 Ez, aldatu egin naiz. Gauzak ez dira beti nahi bezalakoak izaten. 361 00:43:44,521 --> 00:43:49,426 Hiru tatami-esteraren tartean lan egin izan du 50 urtez gizon honek. 362 00:43:52,963 --> 00:43:58,240 Haren estilo arduragabea eta utzia tokiotar jator baten jarrera da… 363 00:43:58,469 --> 00:44:02,920 …eta zerbitzatzeko zorian dagoen jakia jateko gogoa pizten du. 364 00:44:10,748 --> 00:44:14,451 Klasikoa. "Shoyuramen", soja-saltsarekin. 365 00:44:15,185 --> 00:44:22,259 Irudi hau da "ramen" hitza entzutean burura etortzen dena. 366 00:44:27,364 --> 00:44:30,400 Zenbat katilu zerbitzatzen dituzu zure egunik lanpetuenetan? 367 00:44:30,467 --> 00:44:32,080 1.600 inguru. 368 00:44:32,870 --> 00:44:39,376 Batez beste, lehen baino hobeto gabiltza. 700-800 egunean. 369 00:44:39,476 --> 00:44:41,480 Larunbatetan, milatik pasatxo. 370 00:44:42,112 --> 00:44:44,160 Ehun kilo txerri egosi erabiltzen dugu egunean. 371 00:44:44,214 --> 00:44:47,120 Zer da ramen zuretzat? 372 00:44:47,184 --> 00:44:51,000 Zer-nolako galdera da hori? Nire bizibidea da. 373 00:44:51,588 --> 00:44:57,494 Ramen ez da teoria kontu bat. Medikua izatea bezala da. 374 00:44:57,594 --> 00:45:02,499 Gaixoa sendatzen baduzu, begiko zaitu; bestela, sasimedikua zara. 375 00:45:02,599 --> 00:45:09,339 Zaporea ezin da zenbatu. Niri bost axola ramen zer ote den. 376 00:45:24,421 --> 00:45:29,993 Tokioko "shio" (gazitua) ramen jantokirik ospetsuena da hau. 377 00:45:31,261 --> 00:45:37,600 Ramenzale amorratu asko liluratu izan ditu hemengo salda gazi soilak. 378 00:45:45,909 --> 00:45:50,200 Honekin bakarrik egiten dugu geure salda. Txerba gorria, besterik ez. 379 00:45:50,814 --> 00:45:56,240 Odola eta barrukiak behar bezala karraskatzen ez badira… 380 00:45:56,320 --> 00:46:00,390 …nabaritu egin liteke zaporean. 381 00:46:02,760 --> 00:46:06,463 Salda delikatu hau Tomitaren zopa lodiaren beste muturra da… 382 00:46:06,530 --> 00:46:11,280 …baina bi chefak bat datoz etxean eginikoarekiko leialtasunean. 383 00:46:12,836 --> 00:46:17,207 Ramen egiteko bi modu daude: erantsiz edo kenduz. 384 00:46:17,341 --> 00:46:20,277 "Tonkotsu" eta "shoyu" ramenen… 385 00:46:20,444 --> 00:46:24,948 …erantsi eta orekatu egin behar dira osagaiak. 386 00:46:25,115 --> 00:46:28,318 Hezurrekin bakarrik egina dago gure salda, beste ezer gabe. 387 00:46:28,485 --> 00:46:31,560 Beste batzuek erantsi egiten duten lekuan, kendu egiten dugu guk. 388 00:46:31,622 --> 00:46:33,600 Horixe da gure ikuspuntua. 389 00:46:35,826 --> 00:46:37,680 Mila esker itxaroteagatik. 390 00:46:44,735 --> 00:46:50,040 "Shio" ramen gazia bada ere, saldak badu ukitu gozo bat. 391 00:46:50,574 --> 00:46:53,944 Asmamen handiko errezeta da. 392 00:46:57,714 --> 00:47:03,240 Nire iritzian, ramen arte modu bat da, nolabait. 393 00:47:03,360 --> 00:47:09,400 Ez da norberaren adierazpen modu jakin bat. 394 00:47:09,493 --> 00:47:12,229 Sakona eta konplexua da, benetako erantzunik gabea. 395 00:47:12,396 --> 00:47:14,720 Esploratzen segitu beharrekoa da. 396 00:47:14,832 --> 00:47:19,200 Beraz, bizitza osoa eskain diezaiokezu rameni. 397 00:47:23,473 --> 00:47:29,313 "Miso" ramen egiten duen jantoki honek oso kritika onak izan ditu. 398 00:47:29,346 --> 00:47:31,715 Emakume bat da jabea; oso gauza bitxia ramenen munduan. 399 00:47:38,989 --> 00:47:43,927 Hamar urte behar izan zituen gaur duen zaporea lantzeko. 400 00:47:45,796 --> 00:47:49,666 Sinshuko miso gorri eta txuriaren 4 mota eta Nagasakiko garagar misoa… 401 00:47:49,700 --> 00:47:53,370 …erabiltzen dugu bost misoren nahastura egiteko. 402 00:47:59,743 --> 00:48:05,916 Garai zaharretan, jendeak zioen: "Misoa etxean, medikua urrun". 403 00:48:07,517 --> 00:48:11,421 Bost misoen nahasturari sake-kondar batekin ematen zaio azkena. 404 00:48:11,555 --> 00:48:13,390 Errezeta original paregabea. 405 00:48:15,225 --> 00:48:18,195 "Tonkotsu" da salda. 406 00:48:20,797 --> 00:48:23,033 Tori. 407 00:48:30,173 --> 00:48:35,545 Haren miso-ramena epela eta nostalgikoa da… 408 00:48:35,579 --> 00:48:39,149 …amaren janariaren haurtzaroko oroitzapena bezalakoa. 409 00:48:39,683 --> 00:48:46,490 Miso-zoparen luzapen bat balitz bezala tratatzen dut. 410 00:48:46,590 --> 00:48:52,129 Ez zaizkit hor nonbaiteko zopa mamitsuak eta oliotsuak gustatzen. 411 00:48:52,362 --> 00:48:56,280 Egunero jan nahiko nukeena prestatzen dut nik hemen. 412 00:49:00,203 --> 00:49:03,307 "Niboshi"-ramen da jantoki honetako berezitasuna… 413 00:49:03,440 --> 00:49:05,880 …sardina lehorrekin eginiko salda bat. 414 00:49:17,521 --> 00:49:20,657 Etxean egindako fideoak banbuz luzatzen dira. 415 00:49:20,724 --> 00:49:23,126 Zanpatzeko teknika berdingabe bat da. 416 00:49:23,460 --> 00:49:27,831 Gorputz osoaren zamaz egiten da. Eskuz oratzen dira, gero, fideoak. 417 00:49:27,864 --> 00:49:30,680 Horrela, saldak hobeto blaitzen ditu fideoak. 418 00:49:33,704 --> 00:49:38,075 Ramen-chef honi ia distira espiritual bat dario. 419 00:49:40,711 --> 00:49:46,183 Nahiago dut begi itxiekin oratu fideoak. 420 00:49:46,483 --> 00:49:50,988 Zapore hobea ematen die fideoei. Ezin dizut esan zergatik. 421 00:49:55,392 --> 00:49:59,830 Xehetasunarekiko arreta obsesibo berarekin prestatzen du salda. 422 00:50:04,901 --> 00:50:07,971 Hiru eltze desberdin erabiltzen ditugu katilu bakarrerako. 423 00:50:09,406 --> 00:50:13,010 Osagaiak ordena berezi honetan konbinatuz… 424 00:50:13,143 --> 00:50:16,947 …erreakzio kimiko jakin batzuk sortzen ari gara. 425 00:50:17,114 --> 00:50:22,352 Zaporea handitzen dio "umami"ri. 426 00:50:30,494 --> 00:50:33,830 Eskerrik asko itxaroteagatik. 427 00:50:46,943 --> 00:50:49,880 Japoniako iparraldeko bere sorlekuko zaporeetan… 428 00:50:50,047 --> 00:50:52,800 …oinarritu zen chefa salda hau egiteko. 429 00:50:53,817 --> 00:50:58,155 Kutsu mikatz arin batek nabarmentzen du sardinen lurrina. 430 00:50:59,122 --> 00:51:02,560 Malenkonia-ukitu bat haren ramen-drama epikoan. 431 00:51:04,261 --> 00:51:11,034 Hau japoniar kulturaren alderdi bat delakoan nago. 432 00:51:11,601 --> 00:51:16,680 Zailagoa izango da sukaldaritzako beste genero batzuetan gailentzea. 433 00:51:17,340 --> 00:51:20,840 Ramenekin, ordea, erabateko nortasun bakar bat sor dezakezu. 434 00:51:22,679 --> 00:51:27,651 Norberaren sinesteak erakusteko leku bat da. 435 00:51:33,990 --> 00:51:38,995 Ramen-jantoki hau existitzeak berak ia mirari bat dirudi. 436 00:51:40,097 --> 00:51:42,699 Arratsaldeko hiruretan zabaltzen du, bazkalondoren. 437 00:51:42,799 --> 00:51:48,238 Hona etortzeko benetako interesa dutenei bakarrik zerbitzatzen die. 438 00:52:11,828 --> 00:52:18,440 Txikitan hasi zen hemen laguntzen. 60 urte joan dira harrezkero. 439 00:52:43,493 --> 00:52:46,296 Tradizio aldagaitz bati eusten dio: 440 00:52:46,296 --> 00:52:49,633 Buztin egosizko su-ontzi batean irakiten da ura. 441 00:52:51,902 --> 00:52:56,240 Eltzea bera altxor kultural bat izango da, ziur asko. 442 00:53:00,677 --> 00:53:03,180 Jantoki honek 64 urte ditu. 443 00:53:03,313 --> 00:53:06,760 Neuk hartu nuen aita hil ondoren, duela 40 urte. 444 00:53:07,184 --> 00:53:11,480 28 urte ditudala esaten diot jendeari, baina 74 urte ditut. 445 00:53:14,724 --> 00:53:17,727 Arin eta zalu, sahats bat bezala… 446 00:53:20,297 --> 00:53:23,934 Badirudi gelditu egin dela denbora. 447 00:53:55,265 --> 00:53:57,480 Ez dut halakorik sekula ikusi. 448 00:53:57,534 --> 00:53:58,935 Elektrikoak dira orain denak. 449 00:54:00,637 --> 00:54:06,610 Ramen-chef askok gizon hau daukate benetako ramen-maisutzat. 450 00:54:24,694 --> 00:54:27,330 Bero dago. Mila esker itxaroteagatik. 451 00:54:28,798 --> 00:54:35,772 Nostalgia dario ramen honi, oroitzapenak gureak ez badira ere. 452 00:54:38,575 --> 00:54:44,347 Zer iritzi du maisu agurgarri honek ramen-kulturak gaur duen berpizteaz? 453 00:54:45,548 --> 00:54:51,755 Garaian garaiko premiak tankeratu izan du ramen. Eta hori ondo dago. 454 00:54:51,821 --> 00:54:54,658 Gaur egun, ramen sukaldaritza dotorea bihurtu da… 455 00:54:54,691 --> 00:54:57,193 …Michelin kalifikazioak ere baditu. 456 00:54:57,894 --> 00:55:07,137 Baina tripa bete eta lan egin ahal izateko jaki xume bat zen, berez. 457 00:55:07,237 --> 00:55:11,574 Orduan, Japonia gerra ondoren berreraikitzen ari zenean… 458 00:55:11,741 --> 00:55:14,210 …langilearen jakia besterik ez zen. 459 00:55:14,311 --> 00:55:19,600 Ramen jan, eta lanera joaten zen jendea. 460 00:55:19,683 --> 00:55:24,954 Garai haietan ez zen esaten: "hau jan nahi dut" edo "bestea nahi dut". 461 00:55:25,755 --> 00:55:31,861 Zorionekoa zinen, jaten bazenuen. Janari betegarri bat zen ramen. 462 00:55:31,961 --> 00:55:38,034 Jendea etengabe ari zen lanean, eta azkar jateko zerbait behar zuen. 463 00:55:38,401 --> 00:55:45,275 Jana behar izaten da bizitzeko eta lanerako; hortik dator gure ramen. 464 00:55:48,478 --> 00:55:54,184 Zenbat milaka ramen-katilu egin eta jan ote ditu maisu honek bizitzan? 465 00:55:59,155 --> 00:56:07,560 Eskulangilearen harrotasun-marka daukate katiluek. 466 00:56:07,630 --> 00:56:09,699 "Japoniako onena" 467 00:56:20,777 --> 00:56:24,981 Japonia uharte-nazio txiki bat zen, arroza eta arraina jaten zuena. 468 00:56:25,014 --> 00:56:28,440 Orain dela 150 urte zabaldu zizkion ateak kanpoko munduari. 469 00:56:29,452 --> 00:56:34,657 Orduan, Europan eta Amerikan lanean ibilitako txinatar sukaldariek… 470 00:56:34,758 --> 00:56:37,293 …Japoniara ekarri zuten beren fideo-jaki bakarra. 471 00:56:37,394 --> 00:56:44,467 Haien fideo-zopa gazi gogorra izan zen ramenen jatorria. 472 00:56:48,071 --> 00:56:53,276 Japoniar estiloko ramen 1910ekoa da. 473 00:56:54,411 --> 00:56:59,048 Rairaken izeneko jantoki batek soja-saltsa erantsi zion saldari… 474 00:56:59,149 --> 00:57:05,021 …zaporea arintzeko. Japoniarren gusturako egokiagoa bihurtu zuen. 475 00:57:08,358 --> 00:57:12,462 Geroago, Japonia osoan zehar zabaldu zen ramen… 476 00:57:12,562 --> 00:57:15,131 …eta izen desberdinak izan zituen eskualde desberdinetan. 477 00:57:19,302 --> 00:57:23,600 Gerra galdu ondoren, japoniar herria behartsu eta gosetua zegoen. 478 00:57:25,341 --> 00:57:31,147 Haien gorputz ahulak haragi-salda gogorraren irrikaz zeuden. 479 00:57:33,550 --> 00:57:38,000 Ramenek aldaketa txiki bat izan zuen gerra ondoren. 480 00:57:41,257 --> 00:57:44,928 Fukuoka-n, Kyushu uharteko hirian, jantoki bateko sukaldaria… 481 00:57:45,395 --> 00:57:47,897 …lo geratu zen zopako salda prestatzen. 482 00:57:49,466 --> 00:57:53,760 Zopa gainegosia txuria, arrea… eta goxo-goxoa zen. 483 00:57:54,537 --> 00:57:59,200 Hura da "Hakata tonkotsuramen" ramen famatuaren jatorria. 484 00:58:00,743 --> 00:58:05,915 Berehala, jaki berria Kyushun zehar zabaldu zen. 485 00:58:06,950 --> 00:58:11,020 Gutxi gorabehera aldi berean, iparraldeko Sapporo hirian… 486 00:58:11,721 --> 00:58:16,392 …"Aji no Sanpei" izeneko jantokiak "shoyu"-ramen goxo bat eskaini zuen. 487 00:58:20,063 --> 00:58:27,437 Behin, bezero mozkortu batek miso-zopa fideoekin eskatu zuen. 488 00:58:28,805 --> 00:58:32,280 Hura izan zen miso-ramenen jatorria. 489 00:58:35,512 --> 00:58:42,785 Berehalako ramen 1958an agertu zen lehen aldiz munduan. 490 00:58:43,586 --> 00:58:50,627 Beste herriek ezagutzen ez badute ere Japoniaren berrikuntza hori… 491 00:58:52,629 --> 00:58:56,520 …berehalako ramenek zoriona ekarri zion nazio pobretu bati. 492 00:58:56,599 --> 00:59:01,137 Gerraondoko tristuran ditu sustraiak ramenen historiak. 493 00:59:03,573 --> 00:59:10,079 Laster bihurtu zen Japonia mokofin adituen herria. 494 00:59:10,320 --> 00:59:13,840 Taisho-ken da "tsukemen" hitza asmatu zuen jantoki famatua. 495 00:59:14,284 --> 00:59:19,088 Zirraraz, "ramenen jainkoa" deitu zion jendeak Yamagishi chefari. 496 00:59:19,255 --> 00:59:25,495 Gerora, ramenen aitzindari karismatikoen belaunaldi berri bat… 497 00:59:25,528 --> 00:59:28,231 …bere garaiko mito bihurtu zen. 498 00:59:30,633 --> 00:59:34,270 Ramen jaio eta mendebete geroago… 499 00:59:37,640 --> 00:59:41,811 …estilo eta zapore mota askoz gozatzen dugu. 500 00:59:43,613 --> 00:59:46,716 "Ramen nazioa" bihurtu da Japonia. 501 00:59:46,749 --> 00:59:51,421 Haren bultzada geldiezina da. 502 00:59:53,590 --> 01:00:01,531 Nork nahi du txerri beltzezko "chasu"-ramen goxo-goxo bat? 503 01:00:01,831 --> 01:00:05,234 Nork nahi du Aomori-ko "niboshi"-ramen bat? 504 01:00:10,773 --> 01:00:16,012 Tokioko Ramen-erakustaldia, 2015 Komazawa parkea 505 01:00:16,679 --> 01:00:23,686 Ramen-jaialdiak egiten dira hlero Japoniako hainbat lekutan. 506 01:00:26,055 --> 01:00:32,320 Tokioko Ramen-erakustaldian Japonia osoko jantoki famatuak biltzen dira. 507 01:00:32,680 --> 01:00:36,000 Hura da Japoniako ramen-jaialdirik handiena. 508 01:00:41,960 --> 01:00:49,560 Ilararik luzeenak Tomitak izan zituen, Japoniako ramen-erregeak. 509 01:01:03,159 --> 01:01:08,297 Egunean 500 bat katilu egin behar izaten ditu Tomitak jaialdi hauetan. 510 01:01:08,965 --> 01:01:14,760 Bere jantokiko arreta beraz dihardu kale-sukalde honetan ere. 511 01:01:16,439 --> 01:01:18,741 Azkarxeago ibili behar genuke. 512 01:01:21,144 --> 01:01:23,346 10 segundoz aurreratuko dut. 513 01:01:24,614 --> 01:01:26,616 Tomitak esaten duen bezala… 514 01:01:26,716 --> 01:01:32,822 Zeu ez bazara ramenzalea, ezingo dituzu beste ramenzaleak gogobete. 515 01:01:39,862 --> 01:01:44,901 Jaialdia izan arren, kontu ordenatu eta isil bat da. 516 01:01:44,934 --> 01:01:47,520 Eseri, eta isilik jaten du jendeak. 517 01:01:53,276 --> 01:01:57,213 Ume nahiz heldu, zein bere katiluan kontzentratuta dago… 518 01:01:57,246 --> 01:02:00,640 …fideo goxo-goxoak zurrupatzen. 519 01:02:01,350 --> 01:02:06,422 Zinez, ramen-nazioa bihurtu da Japonia. 520 01:02:13,830 --> 01:02:18,735 Tomitaren jantokia itxita egoten da asteazkenetan. 521 01:02:20,837 --> 01:02:25,475 Gereziondo baten azpian bildu ginen Tomitarekin bere jaiegunean. 522 01:02:28,377 --> 01:02:33,516 Zer ederra! Itxura polita du. 523 01:02:33,683 --> 01:02:36,619 Harritu samar utzi gintuen… 524 01:02:39,388 --> 01:02:43,192 …haren estilo-senak. 525 01:02:47,163 --> 01:02:51,968 Jaka Louis Vuittonena da. 526 01:02:52,668 --> 01:02:57,240 Neurri honetako bi jaka besterik ez dira egongo Japonian. 527 01:02:57,340 --> 01:02:59,642 Lepokoa Hermesena da. 528 01:02:59,776 --> 01:03:06,040 Gerrikoa eta eskumuturrekoa Wolf's Headenak dira. 529 01:03:06,783 --> 01:03:10,787 Ordularia betiko Panerai bat da. 530 01:03:11,154 --> 01:03:18,094 Pieza hau Tenderloinena da. Lehoia, Bill Wall Leather-ena. 531 01:03:19,595 --> 01:03:24,120 Bere jaiegunetan, hainbat ramen-tokitara joaten da Tomita. 532 01:03:25,401 --> 01:03:29,505 Bizpahiru jantokira joaten da, gutxienez, egun bakarrean. 533 01:03:33,676 --> 01:03:39,415 Ilara handiak dituen jantoki oso-oso ezagun bat da lehena. 534 01:03:44,821 --> 01:03:53,600 Hasten ari zirenean, ramena egiteko aholku batzuk eman zizkien Tomitak. 535 01:03:54,030 --> 01:03:55,565 Barkatu itxaron izana. 536 01:03:56,599 --> 01:03:58,734 Mesedez, ezkerrean eseri. 537 01:03:59,135 --> 01:04:00,870 Ongi etorri. 538 01:04:13,783 --> 01:04:20,590 Sukaldariak urduri zeuzkan, noski, Tomitari ramen zerbitzatu beharrak. 539 01:04:25,061 --> 01:04:26,600 Mila esker itxaroteagatik. 540 01:04:26,662 --> 01:04:31,800 Hona gure itsaski-ramen mamitsua. Tipulin berdea eta bieira-orea. 541 01:04:31,868 --> 01:04:32,668 A, hemengo hau? 542 01:04:32,869 --> 01:04:35,538 Mesedez, saldarekin nahas ezazu, eta gozatu. 543 01:04:52,321 --> 01:04:53,760 Nola dago ramen? 544 01:04:53,823 --> 01:04:54,790 Oso goxoa! 545 01:04:55,191 --> 01:04:57,240 Fideoak desberdinak dira. 546 01:04:57,293 --> 01:05:02,800 Lehen bigun samar zeuden. Orain puntu-puntuan daude. 547 01:05:02,899 --> 01:05:04,000 Jakina. 548 01:05:05,635 --> 01:05:08,360 Asko aldatu al duzue salda? 549 01:05:08,437 --> 01:05:11,040 Ez da asko aldatu. 550 01:05:11,140 --> 01:05:12,440 Desberdina al da pasta? 551 01:05:12,508 --> 01:05:15,840 Saldako saltsa zertxobait desberdina da. 552 01:05:44,340 --> 01:05:45,308 Aparta zegoen. 553 01:05:45,474 --> 01:05:46,809 Hala zegoen, bai. 554 01:05:47,376 --> 01:05:49,920 Uste dut Tokioko onentzat dauzkatela interneten. 555 01:05:54,817 --> 01:06:01,424 Beren zaporea denen esku dago. Gurearen zaporea gogorragoa da. 556 01:06:02,591 --> 01:06:05,560 Hain urruti eramaten ditugu gauzak, non batzuk zoratzen baitaude… 557 01:06:05,600 --> 01:06:07,560 …eta beste batzuk, berriz, nazkatuta. 558 01:06:08,364 --> 01:06:10,967 Gure hurrengo geraldia. Bere gustukoena denez… 559 01:06:10,967 --> 01:06:14,036 …guk leku honen izena ez aipatzea nahi du Tomitak. 560 01:06:14,136 --> 01:06:19,976 Baina ramenzaleek berehala antzemango diote. 561 01:06:30,987 --> 01:06:32,188 Zoragarria. 562 01:06:49,638 --> 01:06:52,942 Badu hor zerbait… 563 01:06:53,075 --> 01:06:56,960 Ez da salda edo zapore kontu bat, harago dago. 564 01:06:57,046 --> 01:07:02,618 Senez antzematen diozu zapore ona. Ez da logika kontua… 565 01:07:03,419 --> 01:07:11,660 …ohitura bihurtzen den zerbait da; goseak zaudenean hori jan nahi duzu. 566 01:07:11,894 --> 01:07:15,840 Hori da. Baina ramen hori ez da ona. 567 01:07:16,265 --> 01:07:19,835 Goxo-goxoa da, baina ez da osasuntsua izango. 568 01:07:20,036 --> 01:07:22,371 Hain ona da, non beharbada kalte egingo baitizu. 569 01:07:22,471 --> 01:07:26,800 Gauza osasuntsuak ez dira oso zapore onekoak izaten. 570 01:07:28,244 --> 01:07:29,979 Ramen hori klasiko bat da. 571 01:07:33,482 --> 01:07:36,152 Beste jaiegun bat. 572 01:07:41,657 --> 01:07:45,694 Gaur, bere bizitza pribatua ikusten utzi digu Tomitak. 573 01:07:58,908 --> 01:08:00,640 Hor dago! Aitatxo! 574 01:08:05,815 --> 01:08:10,352 Egun on. Eguraldi ona dugu gaur. 575 01:08:15,624 --> 01:08:19,028 Erakutsiko al dizkiguzu zure atzeko liburu horiek? 576 01:08:32,541 --> 01:08:37,379 Errezeta berriak asmatzen ari naizenean… 577 01:08:37,580 --> 01:08:46,288 …ona da besteek zer egiten duten jakitea. 578 01:08:48,190 --> 01:08:50,693 Historia ere gustatzen zait. 579 01:08:52,595 --> 01:08:58,367 Japoniako Estatu Gerrarien garaia, bereziki. 580 01:09:00,202 --> 01:09:02,972 Traizioa, errespetua edo miresmena zer-nolako ekintzek sustatzen duten… 581 01:09:03,139 --> 01:09:05,674 …erakusten dizute. 582 01:09:06,175 --> 01:09:10,646 Benetako bizitza bezalakoa da. Orduan gertatutakoaz jabetzen zara. 583 01:09:18,721 --> 01:09:28,440 Zorrotz samarra da. Bere buruarekin eta besteekin. 584 01:09:30,399 --> 01:09:36,939 Tomitaren emaztea, Noriko 585 01:09:37,773 --> 01:09:43,646 Zaila da edonorentzat denbora guztian hain intentsua izatea. 586 01:09:43,779 --> 01:09:50,400 Gauza batzuetan amore emango balu, errazagoa litzateke. 587 01:09:50,719 --> 01:09:58,394 Era askotako aholkuak entzuten ditu. Besteengandik ikasteko prest dago. 588 01:09:59,094 --> 01:10:04,033 Ramenaz, noski. Ramenaz bakarrik. 589 01:10:15,311 --> 01:10:18,714 Txantxetan ari zirela uste izan genuen hasieran… 590 01:10:19,281 --> 01:10:23,800 …baina ramen-jatetxe batera, noski, eraman gintuzten bazkaltzera. 591 01:10:32,261 --> 01:10:36,332 Tomitak ez du ez erretzen ez edaten. Ramen da. 592 01:10:36,465 --> 01:10:39,235 Seme zaharrena, Kakeru 593 01:10:40,035 --> 01:10:41,670 Alaba, Miyu 594 01:10:43,439 --> 01:10:44,907 Seme gazteena, Wataru 595 01:10:53,549 --> 01:10:57,040 Begiraiozu zeure arropari, zikin-zikina dago. 596 01:10:58,454 --> 01:11:04,393 Gehiegi luzatzen dituzu fideoak. Bildu egiten dira kosk egitean. 597 01:11:17,973 --> 01:11:19,800 Ramen heziketa berezia. 598 01:11:24,380 --> 01:11:30,319 Ramen-chef nintzen jaio zenean, beraz bizitza osoan jan du ramen. 599 01:11:36,025 --> 01:11:39,560 Nolako zura, halako ezpala. 600 01:11:41,597 --> 01:11:46,035 Molde bereko gizonak dira. Begien bistakoa da lotura. 601 01:11:47,336 --> 01:11:50,139 Zer iruditzen zaizu aitaren ramen? 602 01:11:50,239 --> 01:11:54,977 Nire ustez, zopan dago gakoa. 603 01:11:55,477 --> 01:11:59,715 Gaur "tsukemen" jan dugu; berdin dio zenbat fideo jarri saldari… 604 01:11:59,815 --> 01:12:03,160 …zapore ona du, hala ere. Saldan dago, beraz, koxka. 605 01:12:03,385 --> 01:12:05,480 Ramen-chefa izan nahi duzu? 606 01:12:05,554 --> 01:12:08,000 Bai noski. Erabakita daukat. 607 01:12:08,057 --> 01:12:12,720 Honaino iritsita, pena litzateke jantokiak aurrera ez egitea. 608 01:12:13,796 --> 01:12:15,998 Ramen-chefa izango zara, beraz? 609 01:12:16,165 --> 01:12:22,304 Aitak ezetz esango balit, ez. Nahi dudana egiteko esango balit, bai. 610 01:12:23,005 --> 01:12:26,675 Gourmeta zarela uste al duzu? 611 01:12:26,942 --> 01:12:32,160 Nire dastamena txarra da, ez naiz gourmeta. 612 01:12:32,214 --> 01:12:39,588 Lehengoan haragi gazitua jan, eta ez zitzaidan batere axola izan. 613 01:12:39,655 --> 01:12:43,040 Ramen egiten amaitzen baduzu, gogotik ahalegindu beharko duzu. 614 01:12:43,425 --> 01:12:47,000 Sasoian jarri beharko dut neure mihi ergel hau. 615 01:12:56,839 --> 01:13:01,480 Hamar urte egingo ditu laster Tomitak jantokia ireki zuenetik. 616 01:13:03,879 --> 01:13:05,180 Kaixo! 617 01:13:07,916 --> 01:13:09,385 Zer moduz? 618 01:13:11,286 --> 01:13:15,424 Hamargarren urteurreneko ospakizuna antolatzeko laguntza… 619 01:13:15,424 --> 01:13:17,080 …eskatu die Tomitak gizon hauei. 620 01:13:17,893 --> 01:13:20,863 Japoniako ramen mundua ezagutzen baduzu… 621 01:13:21,029 --> 01:13:25,734 …zeharo harrigarria da hiru aurpegi horiek horrela ikustea. 622 01:13:30,873 --> 01:13:35,640 Kanagawa-ko ramengile nagusitzat dauka jendeak Shota Iida… 623 01:13:35,711 --> 01:13:38,840 …eta "Zerutik eroritako chefa" deitzen diote. 624 01:13:40,215 --> 01:13:45,954 Iidak Minoru Sanorekin ikasi zuen, "Ramen deabrua"rekin, alegia. 625 01:13:46,989 --> 01:13:51,326 Iidak eskuz egindako fideoak Japoniako onentzat dauzka jendeak. 626 01:13:55,197 --> 01:14:02,037 Yuki Onishi da Michelin izar bat lortu duen lehen ramen-chefa. 627 01:14:02,805 --> 01:14:06,909 Haren salda ospetsua mugarik gabeko sormenaz egina dago. 628 01:14:07,075 --> 01:14:08,544 Inork imitatu ezinekoa. 629 01:14:10,879 --> 01:14:14,683 Trufekin eginiko haren oso usain gozoko ramen… 630 01:14:14,850 --> 01:14:17,786 …sormenezkoa eta goxo-goxoa da aldi berean. 631 01:14:17,853 --> 01:14:21,023 Aho zabalik utzi du ramen-mundu osoa. 632 01:14:23,559 --> 01:14:25,694 Zer egin behar genuke? 633 01:14:27,229 --> 01:14:34,903 Osamu, zure kontzeptuarekin hasi behar genuke. 634 01:14:36,104 --> 01:14:41,877 Eta, gero, geure ideiekin eutsiko diogu. 635 01:14:42,878 --> 01:14:47,983 Hortaz, benetako chef bat dugunez hor eserita, ba berak… 636 01:14:49,718 --> 01:14:51,954 Zoazte pikutara! Ez niri "chef" deitu! 637 01:14:54,857 --> 01:15:04,933 Indarrak bildu behar ditugu. Zer nahi duzu bezeroek esperimentatzea? 638 01:15:06,902 --> 01:15:12,320 Zerbait sinplea ondo dagokio ramenen estiloari. 639 01:15:17,246 --> 01:15:28,690 Hirurok ramen "sinple" bat egitea oso adierazgarria izan liteke. 640 01:15:29,057 --> 01:15:36,465 Polizia izan ordez, ramen-chef izatera bultzatu nahi nituzke umeak. 641 01:15:36,565 --> 01:15:42,271 Jendeak oroituko duen zerbait egin nahi dut. 642 01:15:43,539 --> 01:15:46,808 Ez da nire 10. urteurrena bakarrik… 643 01:15:46,942 --> 01:15:53,582 …ramen oraindik indar boteretsua dela jendeari erakustea baizik. 644 01:16:07,963 --> 01:16:13,135 Ospakizuna baino hilabete lehenago, hiru chef guztiz paregabe hauek… 645 01:16:13,235 --> 01:16:16,960 …osagaiak sukalde batean bildu, eta esperimentatzen hasten dira. 646 01:16:22,578 --> 01:16:25,480 Jinhua-txerriki xehetua? 647 01:16:26,081 --> 01:16:32,888 Osagai luxuzkoenekin eta onenekin probak egiten ari dira… 648 01:16:32,955 --> 01:16:35,023 …prezioa aintzat hartu gabe. 649 01:16:40,796 --> 01:16:42,097 Margoa aztertu. 650 01:16:42,631 --> 01:16:48,136 Ikusi hutsarekin argi dago zapore gogorra izango duela. 651 01:16:48,303 --> 01:16:53,141 Gizonezko usaina ere badu. "Okayama baserriko oilaskoa". 652 01:16:54,276 --> 01:16:55,677 Katilu bat behar duzu? 653 01:16:58,347 --> 01:17:01,950 Margoa desberdina da. 654 01:17:02,117 --> 01:17:03,619 Tokioko shamo oiloa 655 01:17:05,187 --> 01:17:09,524 Aroma on-ona du honek. "Aichiko Nagoya Cochin oiloa" 656 01:17:09,658 --> 01:17:11,160 Desberdina du aroma? 657 01:17:13,662 --> 01:17:15,063 Usain zoragarria du. 658 01:17:17,299 --> 01:17:20,535 Yamagatako Jinhua txerri-besoa 659 01:17:20,535 --> 01:17:21,280 Hau aparta da. 660 01:17:25,540 --> 01:17:29,978 Ederra da. Horrekin aski izango da? 661 01:17:32,547 --> 01:17:34,816 Hemen sartuko al dugu? 662 01:17:35,917 --> 01:17:43,225 Hiru maisu bikainaren zirrara kalitate goreneko osagaiekin. 663 01:17:45,861 --> 01:17:53,035 Atleta bat zen. Ziztu bizian ariko zen korrika. 664 01:17:58,840 --> 01:18:01,840 On-ona dago. Aroma on-ona. 665 01:18:06,982 --> 01:18:08,250 Utzidazu usaintzen. 666 01:18:08,350 --> 01:18:12,480 Txerrikia duenez, usain aparta izan behar du. 667 01:18:12,721 --> 01:18:20,028 Noizbehinka, maisuek ikuspegi desberdinak zituzten. 668 01:18:20,295 --> 01:18:22,164 Kenduko al diogu aparra eta zikina? 669 01:18:22,564 --> 01:18:29,004 Ez. Zapore ona du. Utzi saldari jalkitzen, eta berez nahasiko da. 670 01:18:29,137 --> 01:18:30,138 Hau dena? 671 01:18:30,739 --> 01:18:32,674 Hau erantsiko al diogu "unami" zaporea areagotzeko? 672 01:18:32,741 --> 01:18:34,142 Bai. 673 01:18:36,178 --> 01:18:40,949 Ez zait sekula hori bururatu. 674 01:18:43,552 --> 01:18:44,219 Hau jaki garestia da. 675 01:18:44,386 --> 01:18:49,758 Hokkaidoko kombu rausu alga 676 01:18:52,227 --> 01:18:54,096 Ez du nik nahi nuen loditasuna. 677 01:19:00,235 --> 01:19:01,336 Zer iruditzen? 678 01:19:12,614 --> 01:19:14,520 Zeharo usain desberdina du. 679 01:19:18,520 --> 01:19:20,122 Hau aparta da. 680 01:19:26,495 --> 01:19:27,863 Ene! 681 01:19:28,296 --> 01:19:30,200 Zerekin eginak dira salda horiek? 682 01:19:30,999 --> 01:19:32,720 Txirlekin eta beste itsaski batzuekin. 683 01:19:38,340 --> 01:19:44,613 Saldaren oinarriko saltsan ere indarrak bildu zituzten hirurek. 684 01:19:47,616 --> 01:19:54,256 "Shoyu" hau gordina da. Eta hau bi urteko "shoyu" da. 685 01:19:55,157 --> 01:19:58,920 Hau gogorragoa da. 686 01:20:08,069 --> 01:20:11,273 Saltsa honek zapore orokorra orekatzen du… 687 01:20:11,306 --> 01:20:14,280 …beraz, ahalegin guztiak egin ziren hura lantzen. 688 01:20:15,277 --> 01:20:17,546 Orain, saldara. 689 01:20:31,893 --> 01:20:35,497 Zuzenean sartuko ditut. 690 01:20:47,542 --> 01:20:49,360 Sekulako usaina du. 691 01:21:02,224 --> 01:21:03,558 Oraindik ez gara iritsi. 692 01:21:05,227 --> 01:21:09,960 Osagai garesti horiekin, emaitza apartak espero zituzten. 693 01:21:10,365 --> 01:21:13,600 Baina zerbaitek huts egin zuen. 694 01:21:15,437 --> 01:21:16,938 Finegia da. 695 01:21:23,511 --> 01:21:26,000 Ospakizun handiaren bezpera. 696 01:21:28,550 --> 01:21:31,586 Salda ez dago oraindik prest. 697 01:21:44,199 --> 01:21:47,920 Koipe guztia nahasi dugu. 698 01:21:50,038 --> 01:21:55,143 Jinhua txerrikiarekin eginiko salda gogor-gogor bat… 699 01:21:55,310 --> 01:21:58,880 …bururatu zitzaion Tomitari. 700 01:22:00,515 --> 01:22:02,317 Proba dezagun. 701 01:22:03,151 --> 01:22:04,986 Ia solidoa da. 702 01:22:10,825 --> 01:22:12,360 Ona da. 703 01:22:17,432 --> 01:22:20,735 Hori saldari eranstea erabaki zuen Tomitak. 704 01:22:23,305 --> 01:22:26,240 Hura izan zen haren irtenbidea. 705 01:23:02,043 --> 01:23:02,978 Ona dago. 706 01:23:09,617 --> 01:23:10,952 Gogorregia al da txerrikia? 707 01:23:10,952 --> 01:23:13,188 Ez. Ona dela uste dut. 708 01:23:13,555 --> 01:23:18,280 Saiatzen segi genezake, baina hau on-ona dago. 709 01:23:18,360 --> 01:23:19,760 Baietz? 710 01:23:28,103 --> 01:23:35,577 Goxoa dago. Txerrikia aparta da. 711 01:23:37,445 --> 01:23:39,381 Lortu duzu! 712 01:23:44,619 --> 01:23:45,854 Goxoa dago, bai horixe. 713 01:23:46,221 --> 01:23:49,280 Aspaldi ez zitzaidala oilo-azala jartzen. 714 01:23:50,625 --> 01:23:56,331 Oiloagatik ezagutzen gaituztenez, hori esperoko du jendeak… 715 01:23:56,398 --> 01:24:01,536 …baina hau ezusteko jira da. Txerrikiak Tomita estilora dakar. 716 01:24:03,405 --> 01:24:08,309 Hau berria da. Inork ez du orain arte zapore hau egin. 717 01:24:08,343 --> 01:24:10,078 Ez da ohiko "shoyu"a. 718 01:24:10,245 --> 01:24:15,440 Ez da "shoyu" estiloa, eta, ezta ere, "tonkotsu" estiloa. 719 01:24:16,317 --> 01:24:19,120 Zopa hau "umami"-zaporezko masa erraldoi bat da. 720 01:24:24,926 --> 01:24:31,666 Ordu berean, ilara osatua dago jadanik Tomitaren jantokian. 721 01:24:31,699 --> 01:24:36,871 Jateko txartelak biharamun goizean banatuko dira. 722 01:24:39,074 --> 01:24:41,976 200 besterik ez dira salduko. 723 01:25:03,865 --> 01:25:06,367 Hau da ilararen amaiera. 724 01:25:08,736 --> 01:25:13,200 Benetan? Twitteren ikusi, eta taxi bat hartu dut honaino. 725 01:25:18,046 --> 01:25:19,280 Beteta dago. 726 01:25:19,414 --> 01:25:20,982 Txantxa izango da. 727 01:25:22,750 --> 01:25:30,024 Lehenago iritsi behar nuen, baina trena berandu etorri da. 728 01:25:30,925 --> 01:25:33,061 Egongo al da sartzeko modurik? 729 01:25:33,228 --> 01:25:35,897 Honaino egingo dugu. Zorioneko zaude. 730 01:25:35,997 --> 01:25:39,300 Bai! Mila esker! 731 01:25:41,202 --> 01:25:43,505 Mirari bat da! 732 01:25:45,340 --> 01:25:46,875 Eskerrik asko! 733 01:25:47,142 --> 01:25:48,510 Mirari hutsa da. 734 01:26:00,855 --> 01:26:03,358 2016ko ekainak 4 735 01:26:05,827 --> 01:26:11,933 Gaur, hiri xume honetan, Japoniako hiru ramen-maisurik gailenenak… 736 01:26:12,634 --> 01:26:18,240 …orpoz orpo ari dira sukaldetxo batean. 737 01:26:26,548 --> 01:26:30,752 Mila esker guztiagatik, benetan. 738 01:26:36,824 --> 01:26:42,130 Oso pozik nago zuek biak nire 10. urteurren honetan hemen edukitzeaz. 739 01:26:43,064 --> 01:26:45,867 Ahalegindu gaitezen gogotik. 740 01:26:46,334 --> 01:26:47,101 Sar daitezela! 741 01:26:47,135 --> 01:26:50,071 Mila esker itxaroteagatik. 742 01:26:52,740 --> 01:26:54,976 Hau ikaragarria da. 743 01:27:18,299 --> 01:27:24,138 Ramen paregabea, Japoniako chefik gorenenek eskuz egina. 744 01:27:26,874 --> 01:27:32,313 Mahaiko ramenzaleei zer zapore duen galdetu, eta hau erantzungo lukete: 745 01:27:32,780 --> 01:27:37,240 Aski izan dela malkoak begietara ekartzeko. 746 01:28:13,154 --> 01:28:16,057 Ramen oso janari atsegin eta xaloa da. 747 01:28:16,157 --> 01:28:22,063 Katilu bakarrak gorpuzten du chefaren prestakuntza arretatsua. 748 01:28:22,163 --> 01:28:26,301 Ez da sarrerakoak eta plater nagusi bat dituen plater askoko otordua. 749 01:28:26,440 --> 01:28:31,080 Ramen-katilua da plater nagusia. Horra. Sinplea da, erabatekoa. 750 01:28:31,920 --> 01:28:36,080 10 urte daramatzat hau egiten, baina lehen urtearekin konparatuta… 751 01:28:36,144 --> 01:28:39,960 …hasi nintzenean baino bizpahiru bider gehiago gustatzen zait. 752 01:28:40,014 --> 01:28:42,720 Neurria orain hartzen ari natzaiola iruditzen zait. 753 01:28:57,999 --> 01:29:00,635 Tomitaren aprendiz ohi bat… 754 01:29:01,402 --> 01:29:07,720 …lanegun luze baten ondoren, Tomita zoriontzera etorri da. 755 01:29:10,845 --> 01:29:13,181 Batzuetan utzi egin nahi izaten dut. 756 01:29:16,284 --> 01:29:22,623 Gogorra da egunero gauza bera egitea, baina hala behar du. 757 01:29:28,429 --> 01:29:32,633 2016ko irailak 14 758 01:29:38,072 --> 01:29:42,143 Berriz ere, buruan toalla bereziak jarrita dauzkan talde bat… 759 01:29:43,077 --> 01:29:45,720 …Tomita ikustera joan da. 760 01:29:49,317 --> 01:29:52,360 Iaz bezala egingo al dugu? 761 01:29:53,654 --> 01:29:56,023 Bai, iaz honela egin genuen… 762 01:29:57,725 --> 01:30:00,680 Tomita berriz aukeratu dute… 763 01:30:01,262 --> 01:30:03,631 …Japoniako ramen-chef onentzat. 764 01:30:52,680 --> 01:30:58,619 Benetako ramenzalearen begirada zintzoa eta suharra… 765 01:31:00,788 --> 01:31:03,920 …barregarria izatetik hurbil dago. 766 01:31:16,637 --> 01:31:20,274 Atsegin handi-handia ematen duen desiogaia da ramen. 767 01:31:21,142 --> 01:31:24,479 Orain, sekula baino gehiago nahi zaitut. 768 01:32:46,527 --> 01:32:48,529 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz