1 00:00:42,575 --> 00:00:48,048 ERREZETA 2 00:01:20,547 --> 00:01:21,948 Zuk prestatu duzu hau? 3 00:01:27,087 --> 00:01:29,255 Nola ausartzen zara hau zerbitzatzen? 4 00:01:29,255 --> 00:01:30,623 -Baina… -Ixo! 5 00:01:30,623 --> 00:01:33,359 Oliba-olio gehiegi du! Hau ez da aterako! 6 00:01:33,393 --> 00:01:35,962 Egunero egin, eta gaizki egin! 7 00:01:35,995 --> 00:01:37,831 -Sinestezina! -Chef. 8 00:01:37,864 --> 00:01:40,467 Lee jaunak zurekin hitz egin nahi du. 9 00:01:45,505 --> 00:01:46,806 Lee jauna. 10 00:01:46,873 --> 00:01:48,808 Zer moduz? 11 00:01:49,342 --> 00:01:51,377 -Goxo-goxoa dago! -Eskerrik asko. 12 00:01:51,411 --> 00:01:54,581 Datorren hilean trufa zuriak ekarriko ditugu Italiatik. 13 00:01:54,714 --> 00:01:57,183 Horiek probatzera etorri behar duzu. 14 00:02:01,554 --> 00:02:02,655 Andrea? 15 00:02:02,822 --> 00:02:07,861 7,50 esan duzu? 10 eman dizut. Gaizki emam dizkidazu bueltak. 16 00:02:08,027 --> 00:02:09,662 1,50 besterik ez didazu eman. 17 00:02:09,662 --> 00:02:11,464 -1,50? -Bai. 18 00:02:11,598 --> 00:02:14,968 2,50 itzuli behar didazu. Dolar bat falta da. 19 00:02:17,637 --> 00:02:18,838 Arrazoi du. 20 00:02:18,838 --> 00:02:22,509 7,50 da, etxekoandre. Dolar bat gehiago bueltatu behar diozu. 21 00:02:22,742 --> 00:02:25,011 Barkatu. 22 00:02:25,011 --> 00:02:27,947 -Lasai. -Barkatu. 23 00:02:39,959 --> 00:02:41,060 Ying? 24 00:02:41,961 --> 00:02:43,163 Liang jauna. 25 00:02:51,004 --> 00:02:52,405 Eskerrik asko. 26 00:03:01,681 --> 00:03:03,750 Anaia, eskatutako arrautzak! 27 00:03:04,317 --> 00:03:06,219 Eskerrik asko, anaia. 28 00:03:06,352 --> 00:03:09,088 Ekarri al diozu zerbait gozoa Ching andreari? 29 00:03:09,189 --> 00:03:11,591 Bihotza erosi nahi diozu? 30 00:03:11,591 --> 00:03:13,393 Hara bestea! 31 00:03:18,097 --> 00:03:20,233 Tofua ekarri dizut, zuretzat bereziki. 32 00:03:20,266 --> 00:03:21,701 Aparta! 33 00:03:22,835 --> 00:03:25,038 Bero jan ezazu. Hotza ez da hain goxoa. 34 00:03:25,038 --> 00:03:28,975 Ez duzu ikusten kontatzen ari naizela? 35 00:03:32,946 --> 00:03:36,249 Zure erruz kontua galdu dut. 36 00:03:36,749 --> 00:03:39,319 Alaba gutxitan etortzen omen zaizu bisitan. 37 00:03:39,352 --> 00:03:41,020 Horregatik etorri naiz ni. 38 00:03:41,020 --> 00:03:42,355 Tong jauna… 39 00:03:42,388 --> 00:03:44,791 …etxekoandreari bakarrik eman behar diozu tofua? 40 00:03:44,824 --> 00:03:47,794 Non dago gurea? Gu, hor konpon! 41 00:03:47,860 --> 00:03:50,630 Etxekoandrea besterik ez du bihotzean. 42 00:03:51,030 --> 00:03:53,833 Ederki! Bihar ekarriko dizuet. 43 00:04:00,807 --> 00:04:05,144 Hemen lanean hasi nintzenean ilara handiak zeuden. 44 00:04:05,178 --> 00:04:07,981 Ez nuen ontziak garbitzeko astirik izaten. 45 00:04:08,114 --> 00:04:10,516 Baina, orain… 46 00:04:11,351 --> 00:04:14,387 Zer uste duzu, ez naizela konturatu? 47 00:04:14,420 --> 00:04:17,390 Berarekin hitz egingo duzu? 48 00:04:18,958 --> 00:04:21,794 Ez diot arazorik sortu nahi. 49 00:04:22,362 --> 00:04:25,265 Azkenaldi honetan, janaria bezalakoa du umorea… 50 00:04:25,265 --> 00:04:27,367 …aurretik asmatu ezina. 51 00:04:27,400 --> 00:04:28,101 Aizu… 52 00:04:28,334 --> 00:04:30,403 …ez ezazu horrela hitz egin etxekoandreaz. 53 00:04:30,637 --> 00:04:32,839 Zerbait gertatuko zaio. 54 00:04:32,939 --> 00:04:34,340 Bildu sobrak niretzat. 55 00:04:34,374 --> 00:04:37,610 Ni ez naiz bere janariaz nekatzen. 56 00:04:39,746 --> 00:04:41,714 Egiten dudan guztia gaizki dago. 57 00:04:41,748 --> 00:04:43,783 Gorroto handia dit. 58 00:04:44,517 --> 00:04:47,620 -Atzokoaz ari zara? -Ez da bakarrik atzokoa. 59 00:04:47,620 --> 00:04:50,356 3 urtetan, ez dit ezer onik esan. 60 00:04:51,357 --> 00:04:52,492 Nire ustez… 61 00:04:52,492 --> 00:04:55,161 …zure sukaldari lana asko hobetu dela konturatuko zen. 62 00:04:55,228 --> 00:04:57,263 Mehatxatuta sentitzen da. 63 00:04:58,197 --> 00:05:01,701 Izan ere, nola duzu proposamena? 64 00:05:02,035 --> 00:05:04,137 Hunkituta nago, noski. 65 00:05:04,203 --> 00:05:07,173 Carl, behar bezain ona ote naiz? 66 00:05:07,240 --> 00:05:09,676 Qiu Yun, horixe ona zarela! 67 00:05:09,709 --> 00:05:12,779 Inbertsoreak zugana etorri dira. 68 00:05:12,812 --> 00:05:15,715 Hori da frogarik onena. 69 00:05:19,919 --> 00:05:20,820 Esan? 70 00:05:20,987 --> 00:05:23,956 Qiu Yun, zure ama erori egin da. 71 00:05:28,461 --> 00:05:29,495 Ama. 72 00:05:30,363 --> 00:05:32,432 Zer gertatu da? Tong jauna. 73 00:05:32,965 --> 00:05:34,734 Min handia duzu? 74 00:05:34,967 --> 00:05:38,971 Istripu bat izan behar dut zu bisitan etortzeko? 75 00:05:39,038 --> 00:05:42,075 Komunetik ateratzean erori da. 76 00:05:43,843 --> 00:05:44,744 Zauria! 77 00:05:44,744 --> 00:05:46,012 Min ematen du! 78 00:05:46,145 --> 00:05:49,549 Ez da ezer. Ying zalapartari hutsa da. 79 00:05:49,582 --> 00:05:50,917 Hau zure alaba da. 80 00:05:50,917 --> 00:05:53,219 Jakiteko eskubidea du. 81 00:05:53,286 --> 00:05:56,089 Txing andrea? Medikuak orain hartuko zaitu. 82 00:05:57,957 --> 00:05:59,492 Ibil zaitezke? 83 00:05:59,559 --> 00:06:00,626 Poliki. 84 00:06:03,796 --> 00:06:07,567 Andrea, botika hartu ondoren, hantura jaitsi egingo zaizu. 85 00:06:07,567 --> 00:06:10,703 Ez kezkatu. Baina atseden hartu behar duzu. 86 00:06:10,737 --> 00:06:12,038 Mila esker, doktore. 87 00:06:12,238 --> 00:06:15,341 Ama, jantokia itxi egun batzuetan. 88 00:06:15,375 --> 00:06:19,545 Medikuak atseden hartzeko esan du, ez jantokia ixteko. 89 00:06:19,545 --> 00:06:22,915 Andrea, egun batzuetan itxiko duzu. 90 00:06:22,915 --> 00:06:25,318 Lasai, ez dituzu bezeroak galduko. 91 00:06:25,351 --> 00:06:27,253 Ezin dut, bi langile dauzkat. 92 00:06:27,286 --> 00:06:29,455 Ez badut lanik egiten, nork ordainduko die? 93 00:06:29,489 --> 00:06:32,225 Ama, ez izan egoskorra. 94 00:06:32,258 --> 00:06:35,928 Jauna, eraman ezazu andrea botikaren bila. 95 00:06:36,095 --> 00:06:39,265 Gauza batzuk hitz egin behar ditut bere alabarekin. 96 00:06:39,432 --> 00:06:40,600 Barkatu eragozpenak. 97 00:06:40,800 --> 00:06:42,935 Kontuz ibili. 98 00:06:47,240 --> 00:06:51,677 Qui Yun, noiztik ez duzu ama eraman osasun-azterketa bat egitera? 99 00:06:54,147 --> 00:06:57,150 Aspalditik naiz zure amaren medikua. 100 00:06:57,183 --> 00:07:00,987 Azkenaldi honetan, modu bitxian portatzen da. 101 00:07:01,254 --> 00:07:04,157 Eramazu ama osasun-azterketa bat egitera. 102 00:07:04,190 --> 00:07:07,660 Agiri bat egingo dizut espezialistarentzat. 103 00:07:08,361 --> 00:07:11,998 Zer gertatzen zaio amari? 104 00:07:20,339 --> 00:07:25,344 Etxekoandre! Kontuz! 105 00:07:33,786 --> 00:07:36,122 Ondo al zaude? 106 00:07:36,289 --> 00:07:38,391 Ondo nago. 107 00:08:12,258 --> 00:08:13,125 Zhang! 108 00:08:13,793 --> 00:08:14,594 Zhang! 109 00:08:14,760 --> 00:08:17,296 Nire bila zabiltza, etxekoandre? 110 00:08:18,197 --> 00:08:19,732 Non zeunden? 111 00:08:19,799 --> 00:08:22,134 Txikitu dituzu tipulak? 112 00:08:22,134 --> 00:08:23,135 Txikitu ditut. 113 00:08:23,169 --> 00:08:24,570 Aspalditxo bukatu dut. 114 00:08:24,570 --> 00:08:25,538 Non daude? 115 00:08:26,239 --> 00:08:27,373 Han daude. 116 00:08:27,406 --> 00:08:32,044 Etxekoandre, egiaztatu gauzak oihuka hasi aurretik. 117 00:08:32,345 --> 00:08:34,146 Ama, zer ari zara? 118 00:08:34,313 --> 00:08:35,114 Medikuak… 119 00:08:35,114 --> 00:08:38,050 Medikua ez da nire nagusia! 120 00:08:42,388 --> 00:08:43,823 Utzi laguntzen, Ying. 121 00:08:43,990 --> 00:08:45,057 Ederki. 122 00:08:46,025 --> 00:08:47,293 Hau zurituko dut? 123 00:08:47,460 --> 00:08:48,427 Bai. 124 00:08:51,264 --> 00:08:54,634 Ez dio kasurik egin medikuak esandakoari, ezta? 125 00:08:55,101 --> 00:08:56,903 Zure amak atseden hartu? 126 00:08:57,069 --> 00:08:59,372 Behin bakarrik ikusi dut zure ama atseden hartzen: 127 00:08:59,372 --> 00:09:02,275 zure aita hil zenean. 128 00:09:05,545 --> 00:09:08,180 Ying, barkatu eragozpenak. 129 00:09:08,381 --> 00:09:10,950 Lagunduko al zenioke amari sukaldean? 130 00:09:11,150 --> 00:09:12,752 Nik berari lagundu? 131 00:09:12,952 --> 00:09:16,322 Nola lagundu jakingo banu, lagunduko nioke. 132 00:09:17,056 --> 00:09:18,324 Zer diozu, baina? 133 00:09:19,325 --> 00:09:22,628 Zure amak ezkutuan gorde izan ditu beti errezetak. 134 00:09:22,628 --> 00:09:24,897 Sukaldean ari denean begiratzen badiot… 135 00:09:24,997 --> 00:09:26,232 …bota egiten nau handik. 136 00:09:26,232 --> 00:09:28,434 Hainbeste urteren ondoren? 137 00:09:28,467 --> 00:09:31,070 Zuri ez badizu erakutsi nahi, nola erakutsiko dit niri? 138 00:09:37,777 --> 00:09:41,547 Qiu Yun, hitz egin duzu azkenaldi honetan amarekin? 139 00:09:41,681 --> 00:09:42,815 Zertaz? 140 00:09:44,083 --> 00:09:46,519 Ez dabil ondo. 141 00:09:46,619 --> 00:09:49,021 Liskarren bat duzue zuen artean? 142 00:09:49,088 --> 00:09:50,289 Gure artean? 143 00:09:50,356 --> 00:09:54,126 Azkenaldian, urduri dabil eta gauzak maiz nahasten ditu. 144 00:09:54,160 --> 00:09:56,629 Gorabeherak ditu. 145 00:09:56,729 --> 00:09:59,498 Errietan arituak zinetela uste nuen. 146 00:09:59,899 --> 00:10:02,335 Beti deitzen diot astia hartzen dudanean. 147 00:10:02,535 --> 00:10:03,803 Ama ezagutzen duzu… 148 00:10:03,936 --> 00:10:06,038 …ez du askorik hitz egiten. 149 00:10:07,773 --> 00:10:09,175 Horrelakoa da. 150 00:10:10,176 --> 00:10:13,646 Ying, eskerrik asko urte hauetan amari laguntzeagatik. 151 00:10:15,181 --> 00:10:17,416 Lana uztea pentsatzen aritu naiz… 152 00:10:17,483 --> 00:10:20,219 …baina zure ama bakarrik lanean irudikatzea… 153 00:10:20,286 --> 00:10:22,054 …oso gogorra da. 154 00:10:25,791 --> 00:10:29,128 Ying, medikuak esan du… 155 00:10:31,597 --> 00:10:36,502 …ama ondo egongo dela atseden pixka bat hartu ondoren. 156 00:10:44,744 --> 00:10:47,380 Zer eskatu dut gaur? 157 00:10:48,481 --> 00:10:49,582 Txerria… 158 00:10:51,384 --> 00:10:52,551 Arraina… 159 00:10:53,486 --> 00:10:54,587 Izkirak… 160 00:10:57,056 --> 00:10:59,392 Patatak… 161 00:11:01,127 --> 00:11:02,928 Aza… 162 00:11:04,130 --> 00:11:05,398 Aza… 163 00:11:07,933 --> 00:11:09,101 Oilaskoa… 164 00:11:11,337 --> 00:11:12,738 Patatak… 165 00:11:13,539 --> 00:11:15,508 Patatak… 166 00:12:08,160 --> 00:12:09,195 Eskerrik asko. 167 00:12:10,996 --> 00:12:12,064 Lin De… 168 00:12:12,264 --> 00:12:14,934 …zure emaztea aparta da. 169 00:12:15,735 --> 00:12:18,237 Kang jauna, asko eskertzen dizut aukera hau. 170 00:12:18,404 --> 00:12:20,139 Zure proposamena asko gustatu zait. 171 00:12:20,339 --> 00:12:22,708 Ulertu duzu zeren bila gabiltzan. 172 00:12:22,742 --> 00:12:26,145 Frantses sukaldaritza modernoa. Kalitatezkoa, eta ez oso garestia. 173 00:12:26,178 --> 00:12:30,015 150 dolar frantses, otordu bikain baten truke. 174 00:12:30,750 --> 00:12:33,119 Iritzi berekoak gara, izan ere. 175 00:12:33,152 --> 00:12:35,921 Utzidazue beste inbertsore batzuekin hitz egiten. 176 00:12:37,456 --> 00:12:38,457 -Kaixo. -Kaixo. 177 00:12:39,358 --> 00:12:41,560 Aurkeztuko zaituztet. Hau Jason da. 178 00:12:41,961 --> 00:12:44,230 -Pozten naiz zu ezagutzeaz. -Ni ere bai. 179 00:12:45,064 --> 00:12:45,865 Atseginez. 180 00:12:45,998 --> 00:12:48,934 Datorren astean jatetxe berri bat irekiko dugu. 181 00:12:48,968 --> 00:12:50,669 -Harremanetan egongo gara. -Eskerrik asko. 182 00:12:50,836 --> 00:12:51,837 Laster arte. 183 00:12:51,871 --> 00:12:53,572 -Joango al gara? -Bai. 184 00:13:00,980 --> 00:13:03,382 Ondo atera dela dirudi. 185 00:13:03,783 --> 00:13:05,084 Eskerrik asko nirekin hemen egoteagatik. 186 00:13:05,217 --> 00:13:07,753 Zeure jatetxea lortzen… 187 00:13:07,787 --> 00:13:09,789 …beti lagunduko dizut. 188 00:13:11,323 --> 00:13:14,160 Badakizu hori dela nire txikitako ametsa. 189 00:13:14,460 --> 00:13:17,062 Laster beteko da zure ametsa. 190 00:13:17,663 --> 00:13:19,498 Txikitan, izugarri gustatzen zitzaidan… 191 00:13:19,665 --> 00:13:22,535 …bezeroek jartzen zuten atsegin aurpegia… 193 00:13:22,568 --> 00:13:24,303 …nire gurasoen janaria jan ondoren. 194 00:13:24,336 --> 00:13:28,140 Orain atsegin bera eman diezaiekezu zuk zeure bezeroei. 195 00:13:29,074 --> 00:13:31,911 Hainbeste atsegin janari plater soil bakarrean! 196 00:13:32,044 --> 00:13:33,512 Ahalik eta hobekiena egingo dut. 197 00:13:33,512 --> 00:13:37,183 Lana gogotik eta sakrifizio asko egin beharko dituzu. 198 00:13:37,183 --> 00:13:39,251 Ez naiz horren beldur. 199 00:13:39,819 --> 00:13:43,389 Eman diezaiegun berri on hau Wen Weni eta zure amari. 200 00:13:44,657 --> 00:13:46,592 Ez dakit nola erreakzionatuko duen amak. 201 00:13:46,926 --> 00:13:48,294 Baina nahi dut jakin dezan… 202 00:13:48,460 --> 00:13:51,030 …chef gisa arrakasta izan dezakedala. 203 00:13:57,603 --> 00:13:59,138 Badakizu zer ordu den? 204 00:13:59,305 --> 00:14:02,575 7:30ak dira! Beste 4 plater prestatu behar ditut. 205 00:14:02,842 --> 00:14:04,043 Mugituko al zara? 206 00:14:04,176 --> 00:14:07,046 -Bezeroak berehala iritsiko dira. -Ez niri gehiago oihukatu. 207 00:14:07,346 --> 00:14:12,251 Zhang zure errietengatik joan da. Bi lagunen lana egiten ari naiz. 208 00:14:12,551 --> 00:14:14,186 Oso poliki lan egiten duzu… 209 00:14:14,186 --> 00:14:17,022 …ez duzu ezertarako balio, erantzuteko bakarrik! 210 00:14:26,866 --> 00:14:28,767 Negarrez ari zara? Zergatik? 211 00:14:28,801 --> 00:14:32,404 Etxean, nahi duzuna negar egizu! Hemen, ez! 212 00:14:32,404 --> 00:14:34,874 Etxekoandre, zentzuduna izan, mesedez. 213 00:14:36,075 --> 00:14:38,210 Urte pila daramatzat zuretzat lanean. 214 00:14:38,310 --> 00:14:40,813 Ez niri sekula gehiago oihukatu. 215 00:14:40,880 --> 00:14:44,683 Berdin zait urte pila eramatea! Zure aginduak betetzea nahi duzu? 216 00:14:45,517 --> 00:14:47,019 Zer gertatzen ari zaizu? 217 00:14:47,186 --> 00:14:49,154 Inoiz ez zara horrelakoa izan. 218 00:14:49,521 --> 00:14:54,526 Hutsegiteren bat egiten bagenuen, errieta egiten zenigun, eta kitto. 219 00:14:54,526 --> 00:14:58,931 Sekula ez nauzu jendaurrean lotsagarri utzi. 220 00:14:59,899 --> 00:15:02,001 Jo eta pasa egin duzu! 221 00:15:02,568 --> 00:15:05,137 Zer uste duzu ari zarela? 222 00:15:10,542 --> 00:15:11,911 Nora zoaz, ba? 223 00:15:12,177 --> 00:15:13,545 Ondo da. Zoaz! 224 00:15:13,746 --> 00:15:15,147 Zoaz, eta ez sekula itzuli! 225 00:15:15,147 --> 00:15:16,916 Mo Li, zer gertatu da? 226 00:15:17,683 --> 00:15:18,851 Ez zaitez mutur-luzea izan! 227 00:15:18,851 --> 00:15:20,386 Ospa! Alde hemendik! 228 00:15:20,552 --> 00:15:24,189 Zoazte denok! Utz nazazue bakarrik! 229 00:15:29,361 --> 00:15:30,195 Ama. 230 00:15:30,763 --> 00:15:32,498 Yingekin hitz egin dut. 231 00:15:32,564 --> 00:15:33,866 Zertaz? 232 00:15:34,033 --> 00:15:36,602 Ez dut ulertzen zergatik hitz egiten duzun hainbeste berarekin? 233 00:15:36,602 --> 00:15:39,171 Ni naiz zure ama, ez bera! 234 00:15:40,205 --> 00:15:41,407 Zer gertatzen zaizu? 235 00:15:41,874 --> 00:15:45,210 Zergatik zaude hain umore txarrez eta hain aztoratuta? 236 00:15:45,244 --> 00:15:47,046 Bazter-nahaslea deitzen didazu? 237 00:15:47,079 --> 00:15:49,448 Horiek gabe ere segitu dezaket nik jantokian! 238 00:15:49,748 --> 00:15:51,216 Ez izan hain egoskorra. 239 00:15:51,383 --> 00:15:54,753 Yingengatik eta Zhangengatik ez balitz, ez zinatekeen moldatuko. 240 00:15:54,820 --> 00:15:55,955 Nork esan du hori? 241 00:15:55,988 --> 00:15:59,024 Urte hauetan, neuk bakarrik atera dut jantokia aurrera! 242 00:16:01,427 --> 00:16:06,799 Azterketen arabera, zure amak dementzia arina du. 243 00:16:08,734 --> 00:16:10,002 Larria al da? 244 00:16:10,436 --> 00:16:13,305 Oraingoz, bizimodu normala egin dezake… 245 00:16:13,405 --> 00:16:15,140 …baina prest egon behar duzue… 246 00:16:15,307 --> 00:16:16,742 …okerrera egingo baitu. 247 00:16:17,076 --> 00:16:19,611 Eskanerretan ez da isuririk ageri… 248 00:16:19,712 --> 00:16:23,115 …beraz, Alzheimer du… 249 00:16:23,115 --> 00:16:26,518 …dementziarik arruntena, alegia. 250 00:16:27,519 --> 00:16:29,054 Zer egin dezakegu? 251 00:16:29,121 --> 00:16:31,557 Sendagaiei esker, gaixotasuna egonkortu… 252 00:16:31,724 --> 00:16:33,759 …eta moteldu egin daiteke… 253 00:16:33,926 --> 00:16:37,262 …baina ez diote lagunduko oroimena berreskuratzen. 254 00:16:37,363 --> 00:16:38,764 Azkeneko faseetan… 255 00:16:38,897 --> 00:16:39,999 …laguntza gehiago beharko du… 256 00:16:40,032 --> 00:16:42,468 …fisikoa, emozionala eta soziala. 257 00:16:44,203 --> 00:16:45,304 Gogora ezazu. 258 00:16:45,838 --> 00:16:48,574 Zure ama atzoko pertsona bera da. 259 00:16:48,674 --> 00:16:52,177 Ez ezazu bere ingurunea gehiegi aldatu. 260 00:16:52,344 --> 00:16:55,581 Ahalik eta aldaketa gutxien egin. Ahalik eta erosoen egon dadila. 261 00:16:55,614 --> 00:16:58,984 Laguntza eta maitasuna, horra zer behar duen. 262 00:16:59,018 --> 00:17:04,890 Hori da bere duintasunari eta bizi kalitateari eusteko modu bakarra. 263 00:17:05,024 --> 00:17:05,924 Mila esker. 264 00:17:10,229 --> 00:17:11,397 Zer? 265 00:17:11,397 --> 00:17:13,432 Ez duzu nahi ama hona etortzea bizitzera? 266 00:17:13,432 --> 00:17:17,302 Zergatik ez duzu egoitza batean sartzen? 267 00:17:17,503 --> 00:17:19,605 Hori egingo zenuke zure ama balitz? 268 00:17:20,773 --> 00:17:23,909 Eta okerrera egiten badu eta min ematen badio Wen Weni? 269 00:17:23,909 --> 00:17:26,111 Edo etxea erretzen badu? Zer egingo genuke? 270 00:17:26,245 --> 00:17:27,179 Lin De… 271 00:17:27,346 --> 00:17:29,181 …ez esajeratu! 272 00:17:29,181 --> 00:17:31,517 Ezin diot amari bakarrik bizitzen utzi. 273 00:17:32,351 --> 00:17:35,654 Eta espezialista bat aurkitzen badiogu, zure ama zaindu dezan? 274 00:17:35,721 --> 00:17:37,056 Hori ezinezkoa da. 275 00:17:37,656 --> 00:17:39,124 Ezin dugu hori ordaindu. 276 00:17:41,460 --> 00:17:45,597 Kontuak egiten aritu naiz; badaukagu horretarako lain diru. 277 00:17:47,599 --> 00:17:49,768 Kalera bota naute. 278 00:17:53,505 --> 00:17:54,706 Zer? 279 00:17:55,240 --> 00:17:57,576 Zergatik ez didazu lehenago esan? 280 00:17:58,377 --> 00:18:00,679 Gaur esan dit alde egiteko. 281 00:18:02,514 --> 00:18:03,549 Zergatik, ba? 282 00:18:05,017 --> 00:18:07,400 Jatetxe berriarena jakin du. 283 00:18:07,519 --> 00:18:08,680 Nola ausartu da? 284 00:18:08,720 --> 00:18:10,189 Zergatik ez? 285 00:18:10,355 --> 00:18:12,057 Bera da nagusia. 286 00:18:13,225 --> 00:18:16,395 Lin De, hau ezin dut bakarrik egin. 287 00:18:16,395 --> 00:18:18,080 Ama, jatetxe berria… 288 00:18:18,080 --> 00:18:21,840 Eta orain lanik gabe geratu naiz. 290 00:18:33,545 --> 00:18:35,000 -Ama. -Amona. 291 00:18:37,616 --> 00:18:38,440 Ama… 292 00:18:38,951 --> 00:18:41,200 …zure gauzak bildu dituzu? 293 00:18:47,526 --> 00:18:48,460 Ama? 294 00:18:48,727 --> 00:18:50,662 Hitz egin dugu honetaz. 295 00:18:50,662 --> 00:18:53,132 Ezin zara bakarrik hemen bizi, laguntza behar duzu. 296 00:18:53,132 --> 00:18:55,033 Nork esan du hori? 297 00:18:56,068 --> 00:18:59,800 Zeregin pila dut. Ez zaitez gehiago zakartu. 298 00:19:00,506 --> 00:19:02,241 Ez naiz joango! 299 00:19:04,243 --> 00:19:06,945 Ez jarri horrela, amona. 300 00:19:06,945 --> 00:19:09,200 Ondo bizi naiz bakarrik. 301 00:19:09,348 --> 00:19:11,717 Ez kezkatu nitaz. 302 00:19:12,317 --> 00:19:13,160 Amona… 303 00:19:13,485 --> 00:19:16,800 …zu gurekin bizitzera etortzea nahi dut. 304 00:19:17,389 --> 00:19:20,526 Horrela denbora gehiago egongo gara elkarrekin. 305 00:19:20,659 --> 00:19:24,897 Etxe hau faltan botatzen baduzu, bisitan etorriko gara. 306 00:19:25,063 --> 00:19:27,199 Faltan botatzen dut zure janaria. 307 00:19:27,366 --> 00:19:30,169 Gure neskamea ez da zu bezain sukaldari ona. 308 00:19:54,259 --> 00:19:55,627 -Hau da dena? -Bai. 309 00:19:55,661 --> 00:19:56,795 Eskerrik asko. 310 00:19:59,731 --> 00:20:04,960 Aitonak eta nik arroza curryan saltzen genuen errepide bazterrean. 311 00:20:05,237 --> 00:20:09,808 Zure amaz erditu ondoren jarri genuen jantokia. 312 00:20:10,776 --> 00:20:12,678 Nor dira kantari hauek? 313 00:20:13,512 --> 00:20:16,248 Kantari ospetsuak ziren. 314 00:20:16,582 --> 00:20:19,151 Haien kantuak bikainak dira! 315 00:20:19,318 --> 00:20:23,280 Ez oraingo musika zalapartatsua bezalakoak. 316 00:20:29,628 --> 00:20:32,664 Hain gauza sinplea erabiltzen ere ez dakizu! 317 00:20:32,798 --> 00:20:35,280 Telefonoan azkar zabiltza, ordea. 318 00:20:53,252 --> 00:20:56,154 Amona, kasete pila duzu. 319 00:20:57,122 --> 00:20:59,758 Zure aitonarenak ziren. 320 00:21:01,627 --> 00:21:05,560 Aitona hil zenetik gordeta dauzkat. 321 00:21:07,299 --> 00:21:11,400 Amona, nolakoa zen orduan bizimodua? 322 00:21:11,536 --> 00:21:16,174 Goizeko 3retan esnatzen ginen lanera joateko. 323 00:21:16,441 --> 00:21:20,078 Aitonak janaria prestatu, eta nik zerbitzatu egiten nuen. 324 00:21:20,078 --> 00:21:22,748 Egun bakoitza gudu bat zen. 325 00:21:22,814 --> 00:21:26,618 Ez al zineten "Bikote garaiezina"? 326 00:21:27,486 --> 00:21:29,560 Txantxetan ari naizela uste duzu? 327 00:21:29,621 --> 00:21:33,040 Lan egiten ez bagenuen, ez geneukan jateko lain. 328 00:21:33,625 --> 00:21:35,193 Amona, galdetu badezaket… 329 00:21:35,360 --> 00:21:39,480 …zergatik jartzen dituzu hainbeste saltsa arroz plater bakarrean? 330 00:21:40,365 --> 00:21:43,080 Aspaldi ez didatela galdera hori egin. 331 00:21:43,120 --> 00:21:45,600 Zure ama izan zen hori galdetu zidan azkena. 332 00:21:47,873 --> 00:21:52,280 Zaporeak sumatzen dituzu arroza dastatzean? 333 00:21:53,045 --> 00:21:54,040 Zer zapore? 334 00:21:54,713 --> 00:21:56,948 Txerri erregosiaren zapore gazia… 335 00:21:57,115 --> 00:22:00,018 …"Asam" arrain-curryaren ukitu mikatza… 336 00:22:00,218 --> 00:22:03,480 …eta saltsa ikaztuaren goxotasuna. 337 00:22:03,588 --> 00:22:06,425 Beraz, plater bakarrean dena batera: 338 00:22:06,458 --> 00:22:07,893 …mingotsa, gozoa, garratza eta mina. 339 00:22:08,226 --> 00:22:11,096 Saltsak nork egiten dituen garrantzitsua da, ezta? 340 00:22:11,263 --> 00:22:12,464 Bai, baina… 341 00:22:12,631 --> 00:22:15,160 …nork zerbitzatzen dituen ere garrantzitsua da. 342 00:22:15,233 --> 00:22:16,468 Zergatik? 343 00:22:16,668 --> 00:22:21,340 Saltsen proportzioak egokiak ez badira… 344 00:22:21,707 --> 00:22:23,520 …zaporea hondatu egiten da. 345 00:22:26,778 --> 00:22:27,713 Wen Wen. 346 00:22:28,146 --> 00:22:30,215 Hemendik aurrera… 347 00:22:30,382 --> 00:22:34,800 …aitonaren oroitzapen hauek gordetzen lagundu behar didazu. 348 00:22:35,554 --> 00:22:36,221 Hala egingo dut. 349 00:22:38,857 --> 00:22:41,026 Euria hasiko al du berriz? 350 00:22:41,193 --> 00:22:42,480 Euria ona da. 351 00:22:42,560 --> 00:22:46,000 Telebistako bikote hori bezala, euripean aterki beraren pean. 352 00:22:46,064 --> 00:22:47,032 Zer erromantikoa! 353 00:22:47,499 --> 00:22:49,134 Zoragarria da! 354 00:22:49,301 --> 00:22:53,472 Zer jasmin ederra! 355 00:22:53,805 --> 00:22:57,943 Zer jasmin ederra! 356 00:22:58,310 --> 00:22:59,745 Eser gaitezen. 357 00:23:09,788 --> 00:23:12,057 Eskerrik asko ni bisitatzera etortzeagatik. 358 00:23:12,157 --> 00:23:15,000 Hemengo bizimodua aspergarria da. 359 00:23:15,193 --> 00:23:18,240 Faltan botatzen ditut bizilagunak eta adiskideak. 360 00:23:18,764 --> 00:23:22,200 Ikusi nahi badituzu, deituidazu eta hara eramango zaitut. 361 00:23:23,101 --> 00:23:25,360 Ez al dizut nahikoa enbarazu egin? 362 00:23:25,937 --> 00:23:29,200 40 urtez adiskide, eta hain formala zara oraindik! 363 00:23:29,875 --> 00:23:31,076 40 urte? 364 00:23:32,144 --> 00:23:33,680 Hainbeste denbora? 365 00:23:34,513 --> 00:23:35,914 Damu dut gauza batzuetaz… 366 00:23:36,114 --> 00:23:38,216 …orduan azkarragoa izan banintz… 367 00:23:38,316 --> 00:23:39,680 …nire andregaia zinatekeen. 368 00:23:40,986 --> 00:23:42,800 Baduzu zuk kopetan azala! 369 00:23:42,854 --> 00:23:46,120 Hain zaharra eta hain lotsagabea! 370 00:23:46,591 --> 00:23:47,880 Baina aukera zuzena egin zenuen. 371 00:23:47,959 --> 00:23:49,528 Ming gizon ona zen. 372 00:23:49,694 --> 00:23:52,197 Ni umeegia nintzen. 373 00:23:52,764 --> 00:23:54,840 Hala zara orain ere. 374 00:23:55,700 --> 00:23:58,400 Zer moduz zabiltza? Ahazteko joera duzu, ezta? 375 00:23:59,738 --> 00:24:01,039 Nork esan dizu hori? 376 00:24:01,206 --> 00:24:02,474 Ez, ez, ez. 377 00:24:02,641 --> 00:24:05,640 Qiu Yunen jatetxea nola doan galdetu nahi nizun. 378 00:24:05,680 --> 00:24:07,080 Ez dakit. 379 00:24:07,279 --> 00:24:09,000 Ez didate ezer esaten. 380 00:24:09,881 --> 00:24:13,800 Baina kalera bota omen dute horregatik. 381 00:24:14,553 --> 00:24:16,400 Benetan? 382 00:24:16,455 --> 00:24:18,623 Aspaldi esan nion nik hori. 383 00:24:18,657 --> 00:24:22,360 Ez duzu ezertxo ere aterako sukaldean lanean. 384 00:24:22,461 --> 00:24:26,280 Gogotik lan egin dugu haren hezkuntza ordaintzeko. 385 00:24:26,320 --> 00:24:29,120 Baina begira zer aukerak egin dituen! 386 00:24:29,234 --> 00:24:31,240 Bere interesak gogoan ditut. 387 00:24:32,137 --> 00:24:34,473 Qiu Yinek chef izatea erabaki zuenetik… 388 00:24:34,639 --> 00:24:36,541 …ez diozu kexatzeari utzi. 389 00:24:36,741 --> 00:24:38,910 Ez naiz ezertaz kexatzen. 390 00:24:39,377 --> 00:24:40,679 Begiraiozu orain. 391 00:24:40,846 --> 00:24:44,349 Jatetxe berri bat ireki nahian, bere lana galdu du. 392 00:24:44,716 --> 00:24:46,551 Non dago jatetxe berria? 393 00:24:48,019 --> 00:24:51,280 Ez pentsatu tristura ekartzen dizuten gauzetan. 394 00:24:51,990 --> 00:24:56,240 Ahaztea ez da orain arazoa niretzat. 395 00:24:56,695 --> 00:25:00,280 Alde batera utz itzazu iraganeko arrangurak. 396 00:25:00,632 --> 00:25:05,837 Hobe duzu Qui Yunen eta zure arteko kontu hori azkar konpontzea. 397 00:25:08,373 --> 00:25:11,543 Amona, harrigarria da zer bizkor zoazen! 398 00:25:11,776 --> 00:25:13,800 Hau azkar egin beharra dago. 399 00:25:14,079 --> 00:25:16,840 Bestela, bazkaria ez da garaiz prestatua egongo. 400 00:25:20,285 --> 00:25:23,588 Badakizu arrautzarekin nahasitako haragi txikitua… 401 00:25:23,688 --> 00:25:25,557 …zure amaren jakirik maiteena zela? 402 00:25:26,391 --> 00:25:28,627 Orduan ni oso lanpetuta nengoen nire negozioan… 403 00:25:28,720 --> 00:25:31,840 …eta oso noizean behin baizik ezin nion hori prestatu. 404 00:25:38,236 --> 00:25:38,904 Ama. 405 00:25:39,070 --> 00:25:40,639 Zerbaitetan lagundu diezazuket? 406 00:25:40,839 --> 00:25:42,140 Arrautzak jo itzazu. 407 00:25:42,941 --> 00:25:43,742 Ederki. 408 00:25:46,378 --> 00:25:48,914 Nahasi bi arrautz normal arrautz gazitu batekin. 409 00:25:49,080 --> 00:25:49,881 Ederki. 410 00:25:50,949 --> 00:25:53,184 Hau oso plater erraza da. 411 00:25:53,785 --> 00:25:55,320 Lehenengo, haragia ondu behar duzu. 412 00:25:55,554 --> 00:25:59,157 Gero, arto-fekula urarekin nahasi ore itsaskor bat eduki arte. 413 00:25:59,558 --> 00:26:01,793 Erantsi sesamo-olioa… 414 00:26:01,960 --> 00:26:03,895 …soja-saltsa eta piperbeltza. 415 00:26:04,062 --> 00:26:05,263 Ondo-ondo nahasi dena. 416 00:26:05,430 --> 00:26:08,133 Erantsiozu, gero, arrautza-nahasturari. 417 00:26:08,233 --> 00:26:11,069 Pixka bat gehiago nahasi. Haragi txikitua zabaldu. 418 00:26:11,937 --> 00:26:13,800 Eta hau da sekretua… 419 00:26:13,840 --> 00:26:18,080 Bikarbonato pixka bat erantsi haragia bigunagoa egon dadin. 420 00:26:36,161 --> 00:26:37,596 Kontuz, bero dago. 421 00:26:46,204 --> 00:26:48,106 Zure jakia goxo-goxoa da! 422 00:26:48,273 --> 00:26:51,710 -Elkarrekin jango dugu. -Amarekin jan ezazu. 423 00:26:51,910 --> 00:26:52,677 Ederki. 424 00:26:55,480 --> 00:26:57,148 Ama, jan pixka bat. 425 00:27:23,875 --> 00:27:27,080 Lanean ibili zara egun osoan. Zergatik ez duzu atseden hartzen? 426 00:27:27,145 --> 00:27:28,813 -Gabon. -Gabon. 427 00:27:28,980 --> 00:27:31,116 Itxaron pixka bat, Wen Wen. 428 00:27:31,916 --> 00:27:34,000 Lagundu diezaiokezu amonari gauza batean? 429 00:27:34,040 --> 00:27:34,800 Noski. 430 00:27:41,960 --> 00:27:44,195 Hau gu bion arteko sekretua da. 431 00:27:44,596 --> 00:27:45,296 Konforme? 432 00:27:46,865 --> 00:27:47,599 Konforme. 433 00:28:13,458 --> 00:28:16,720 Curry on bat prestatzeko, pazientzia izan behar da. 434 00:28:17,495 --> 00:28:20,320 Zergatik duzu bat-batean currya prestatzeko halako interesa? 435 00:28:20,598 --> 00:28:21,700 Ez da ezer. 436 00:28:22,000 --> 00:28:25,270 Orain denbora asko dudanez, zerbait berria ikasi nahi nuen. 437 00:28:27,872 --> 00:28:29,240 Non dago jengibrea? 438 00:28:31,543 --> 00:28:33,144 Zer ari zara hor geldirik? 439 00:28:33,311 --> 00:28:34,779 Wok bat ekarridazu! 440 00:28:35,213 --> 00:28:37,615 Janaria prestatzeko wook egoki bat. 441 00:28:43,655 --> 00:28:45,990 Ama, hau esan nahi duzu? 442 00:28:45,990 --> 00:28:47,058 Bai, hori da. 443 00:28:47,358 --> 00:28:48,893 Nola egiten den erakutsiko dizut. 444 00:29:16,821 --> 00:29:17,489 Ama… 445 00:29:19,958 --> 00:29:20,625 Ama! 446 00:29:21,826 --> 00:29:24,028 Goizeko 3rak dira. Zer zabiltza? 447 00:29:24,040 --> 00:29:25,600 Zer uste duzu ari naizela? 448 00:29:25,797 --> 00:29:29,120 Jantokiko goizeko janaria prestatzen. 449 00:29:34,005 --> 00:29:38,676 Lehenik, dementziaren lehen faseez hitz egingo dugu. 450 00:29:38,777 --> 00:29:40,779 Zein dira sintomak? 451 00:29:41,446 --> 00:29:43,548 Lehenengo faseetan… 452 00:29:43,581 --> 00:29:45,817 …nire senarra gazte samarra zen artean… 453 00:29:45,920 --> 00:29:47,800 …63, 64 urte. 454 00:29:47,986 --> 00:29:50,880 Goiz batean, gorputz ariketak egiten ari zela… 455 00:29:51,222 --> 00:29:53,520 …atzerantz ibiltzen hasi zen. 456 00:29:53,591 --> 00:29:54,726 Erori egin zen. 457 00:29:54,859 --> 00:29:57,595 Orduan konturatu nintzen zer egoera larrian zegoen. 458 00:29:57,662 --> 00:30:00,999 Nire senarra taxilaria zen. 459 00:30:01,032 --> 00:30:04,335 Hasieran, ez zen konturatzen gertatzen ari zitzaionaz. 460 00:30:04,669 --> 00:30:08,740 Bidaiari bat zeraman Capitol eraikinetik Sin Lim plazara. 461 00:30:08,907 --> 00:30:11,743 Baina, bat-batean orientazio sena galdu zuen. 462 00:30:12,143 --> 00:30:15,547 Lehen, horrela ez portatzeko eskatzen nion. 463 00:30:15,647 --> 00:30:17,248 Gu… 464 00:30:17,549 --> 00:30:19,200 Nik lanean jarraitu behar nuen. 465 00:30:19,384 --> 00:30:21,820 Orduan ez nekien dementziaz ezer. 466 00:30:22,120 --> 00:30:25,356 Gero babes talde batera joan nintzen… 467 00:30:25,390 --> 00:30:27,592 …Alzheimer elkartera. 468 00:30:27,759 --> 00:30:32,000 Mandarin txinerazko babes talde hori oso lagungarria izan zait. 469 00:30:33,840 --> 00:30:33,880 Terapeutak esan zidanez… 470 00:30:33,920 --> 00:30:35,960 …nire senarra ez zen lehengo gizon bera izango. 471 00:30:36,034 --> 00:30:37,960 Egokitu egin beharra neukan. 472 00:30:38,236 --> 00:30:42,574 Hura bihotz-bihotzez maite baduzu, lortuko duzu aurrera egitea. 473 00:30:43,041 --> 00:30:46,110 Zorionez, 9 ahizpa ditut. 474 00:30:46,277 --> 00:30:48,112 Arazorik baldin badut… 475 00:30:48,179 --> 00:30:51,320 …haiei kontatu, eta denak laguntzeko prest dauzkat. 476 00:30:51,516 --> 00:30:57,422 Nire umeek badakite beren aitaren egoera zein den. 477 00:30:57,422 --> 00:31:00,959 Lagundu egiten dute ahal duten guztietan. 478 00:31:01,259 --> 00:31:03,240 Garrantzi handia du zuen buruak zaintzeak. 479 00:31:03,240 --> 00:31:05,800 Zuen buruak zaintzea opa dizuet… 480 00:31:05,864 --> 00:31:08,867 …zuen ahaideak hobeto zaindu ahal izateko. 481 00:31:09,100 --> 00:31:10,501 Datorrean hilean bilduko gara. 482 00:31:17,075 --> 00:31:17,976 Qiu Yun… 483 00:31:18,309 --> 00:31:20,400 …ondo egin duzu hona etorrita. 484 00:31:20,445 --> 00:31:22,981 Beste zaintzaile batzuk ezagutu, eta harremana izango duzu haiekin… 485 00:31:23,147 --> 00:31:25,416 …horrek pixka bat lasaituko zaitu. 486 00:31:26,017 --> 00:31:26,551 Eskerrik asko. 487 00:31:29,921 --> 00:31:31,823 Zergatik ez duzu gelditu? 488 00:31:34,792 --> 00:31:35,693 Barkatu, jauna. 489 00:31:36,027 --> 00:31:36,961 Zer gertatu da? 490 00:31:37,662 --> 00:31:39,631 Begira zure amak zer egin duen. 491 00:31:39,831 --> 00:31:41,640 Arrautzak jo ditu nire maletatxoan. 492 00:31:41,680 --> 00:31:42,400 Garbitu egingo dut. 493 00:31:42,600 --> 00:31:43,534 Uztazu. 494 00:31:44,035 --> 00:31:46,360 Esaiozu zure amari txorakeriarik ez egiteko. 495 00:31:46,471 --> 00:31:48,440 Erotu egingo nau. 496 00:31:53,978 --> 00:31:54,746 Ama? 497 00:31:56,180 --> 00:31:56,915 Ama? 498 00:32:09,627 --> 00:32:10,395 Ama? 499 00:32:11,095 --> 00:32:11,930 Ama? 500 00:32:14,599 --> 00:32:15,300 Ama? 501 00:32:25,977 --> 00:32:26,878 Ama! 502 00:32:28,146 --> 00:32:29,213 Ama! 503 00:32:31,115 --> 00:32:33,017 Non zaude, ama? 504 00:32:34,085 --> 00:32:35,053 Ama! 505 00:32:37,588 --> 00:32:38,556 Ama! 506 00:32:40,558 --> 00:32:41,592 Ama! 507 00:32:43,261 --> 00:32:44,362 Ama! 508 00:32:47,832 --> 00:32:48,900 Ama? 509 00:32:50,835 --> 00:32:51,636 Ama. 510 00:32:53,271 --> 00:32:54,505 Nire jantokia… 511 00:32:55,880 --> 00:32:56,560 Ni… 512 00:32:56,741 --> 00:32:58,810 …oso urruti joan naiz… 513 00:32:59,143 --> 00:33:01,080 …eta oraindik ez dut aurkitu. 514 00:33:01,980 --> 00:33:03,414 Nire jantokia? 515 00:33:03,581 --> 00:33:05,383 Zergatik desagertu da? 516 00:33:05,783 --> 00:33:07,118 Hor dago oraindik. 517 00:33:07,885 --> 00:33:09,787 Nire jantokia aurkitu beharra daukat… 518 00:33:10,989 --> 00:33:12,023 Eraman nazazu hara. 519 00:33:12,423 --> 00:33:14,726 Zure aitonaren herentzia da. 520 00:33:15,059 --> 00:33:16,995 Gorde egin behar dugu. 521 00:33:18,663 --> 00:33:21,632 -Jantokia aurkitu behar dut. -Nik eramango zaitut. 522 00:33:26,104 --> 00:33:29,600 Amaren beheraldia oso gogorra izan da guretzat. 523 00:33:30,341 --> 00:33:31,943 Batzuetan normal dago. 524 00:33:32,110 --> 00:33:34,320 Bestetan, beste nonbait dauka burua. 525 00:33:34,679 --> 00:33:36,320 Nire senarrari ere gauza bera gertatzen zaio. 526 00:33:36,360 --> 00:33:37,840 Galdua geratzen zaio aurpegiera. 527 00:33:37,915 --> 00:33:41,185 Bere kanturik maiteena entzutean, irribarre egiten dit. 528 00:33:41,219 --> 00:33:43,554 Arrazoi duzu. Amari ere gauza bera gertatzen zaio. 529 00:33:44,122 --> 00:33:46,920 Beste zerbait bururatzen zaizu amari gogoa berotzeko? 530 00:33:47,025 --> 00:33:49,193 Ikasi behar duzu hori lasai hartzen. 531 00:33:49,360 --> 00:33:52,000 Zure amarengan eragina izango du, bestela. 532 00:33:52,063 --> 00:33:54,440 Saia zaitez gauzak bere ikuspegitik ikusten… 533 00:33:54,480 --> 00:33:57,000 …amaren jokabidea ulertu ahal izateko. 534 00:33:57,135 --> 00:33:58,503 Hala espero dut. 535 00:33:58,936 --> 00:34:01,706 Sumatzen dut une batez nirekin dagoela… 536 00:34:02,040 --> 00:34:03,174 …eta beste une batean… 537 00:34:03,341 --> 00:34:04,108 …joana dago. 538 00:34:05,109 --> 00:34:06,110 Ez amore eman. 539 00:34:06,277 --> 00:34:08,920 Orain berarekin duzuna altxor bat da. 540 00:34:09,714 --> 00:34:12,240 Urte hauetan berarekin errietan aritu naiz. 541 00:34:12,316 --> 00:34:14,240 Sekula ez naiz berarekin komunikatzen saiatu. 542 00:34:14,786 --> 00:34:16,640 Denbora baliotsu bat alferrik galdu dut. 543 00:34:19,057 --> 00:34:21,793 Bide latza da. 544 00:34:22,260 --> 00:34:26,120 Pazientza, maitasuna eta konfiantza behar dituzu. 545 00:34:27,365 --> 00:34:30,880 -Ez al da beranduegi izango? -Ez. Ez horixe! 546 00:34:32,103 --> 00:34:33,504 Barkatu, Qiu Yun. 547 00:34:33,671 --> 00:34:34,872 Gogorra izan da zuretzat. 548 00:34:45,716 --> 00:34:48,419 Ama. Probatu hau. Goxoa dago. 549 00:34:50,621 --> 00:34:52,423 -Ez zaizu gustatzen? -Nahiago dut hori. 550 00:34:55,560 --> 00:34:56,461 Hau? 551 00:34:57,161 --> 00:34:58,763 Hau oso goxoa dago. 552 00:35:36,400 --> 00:35:37,635 Non nago? 553 00:35:38,136 --> 00:35:38,903 Non? 554 00:35:39,070 --> 00:35:40,605 Etxera joan nahi dut. 555 00:35:40,738 --> 00:35:42,140 Etxera joan beharra daukat. 556 00:35:42,273 --> 00:35:45,743 Etxeko sukaldera joan nahi dut senarrari janaria prestatzera. 557 00:35:45,910 --> 00:35:48,600 Amona, orain gurekin bizi zara. 558 00:35:48,679 --> 00:35:51,800 Jarriko al ditut aitonaren gustuko kantuak? 559 00:35:52,083 --> 00:35:53,280 Ez dut kanturik nahi. 560 00:35:53,417 --> 00:35:55,286 Etxera joan nahi dut! Eraman nazazue! 561 00:35:55,419 --> 00:35:56,854 Senarra goseak dago! 562 00:35:57,021 --> 00:35:57,722 Esan? 563 00:35:57,889 --> 00:36:00,525 Qiu Yun, non sartu zara? 564 00:36:00,558 --> 00:36:03,040 Prestatu duzu frantses jatetxeko menua? 565 00:36:03,294 --> 00:36:04,629 Barkatu, Kang jauna. 566 00:36:04,640 --> 00:36:07,160 Atzeratu egin naiz etxeko buruhausteengatik. 567 00:36:07,265 --> 00:36:09,066 Kontzeptua erabaki duzu? 568 00:36:09,233 --> 00:36:11,160 Lokal bila hasi gara. 569 00:36:11,335 --> 00:36:13,504 Ez dago arazorik. Laster egina egongo da. 570 00:36:13,671 --> 00:36:15,239 Ederki. Agur. 571 00:38:25,303 --> 00:38:28,960 Oso ondo aurkeztua. Itxura ona, zapore ona. Bikaina. 572 00:38:29,173 --> 00:38:32,000 Zeure ukitua eman diezu amonaren errezetei. 573 00:38:32,109 --> 00:38:33,920 Nostalgia dakar gogora. 574 00:38:34,545 --> 00:38:35,313 Oso ona. 575 00:38:37,548 --> 00:38:41,319 Amona eta zu merkatutik zatozten bakoitzean… 576 00:38:41,352 --> 00:38:44,160 …amona umore onez eta alaiago etortzen da. 577 00:38:44,822 --> 00:38:47,058 Merezimendua ez da nirea, zuk ere lagundu duzu. 578 00:38:47,425 --> 00:38:48,959 Oso ondo zaindu duzu amona. 579 00:38:49,460 --> 00:38:51,960 Badakizu amona nola zoriontsu egin. 580 00:39:01,672 --> 00:39:02,873 Oso ona. 581 00:39:08,479 --> 00:39:09,920 Hau da nire erabakia. 582 00:39:11,015 --> 00:39:13,684 Ikertzen aritu naiz. Ondo aterako da. 583 00:39:13,818 --> 00:39:15,820 Txantxetan ariko zara. 584 00:39:16,587 --> 00:39:18,155 Janaria aldatu nahi duzu… 585 00:39:18,155 --> 00:39:21,960 …zure amak bere curry-arroz jantokian saltzen zuena jartzeko? 586 00:39:22,460 --> 00:39:25,160 Gu janari horrekin hazi izan gara. 587 00:39:25,396 --> 00:39:28,280 Txikitako zaporeek gure ahaide eta lagunak gogoraraziko dizkigute. 588 00:39:28,699 --> 00:39:29,600 Qiu Yun… 589 00:39:30,267 --> 00:39:34,360 …frantses jatetxe bat jartzeko eraberritze lanetan hasi gara. 590 00:39:34,405 --> 00:39:35,306 Badakit. 591 00:39:35,473 --> 00:39:37,108 Baina nahi nuke zuk ulertzea… 592 00:39:37,274 --> 00:39:40,320 …errezeta horiek aitonak amari eta amak niri erakutsitakoak dira… 593 00:39:40,378 --> 00:39:43,714 …belaunaldiz belaunaldi. Tradizioari eutsi behar diot. 594 00:39:46,150 --> 00:39:48,480 Zergatik kontatzen didazu hori orain? 595 00:39:48,953 --> 00:39:52,400 Esan egin nahi nizun, baina ez nintzen ausartzen. 596 00:39:52,556 --> 00:39:56,320 Amaren sukaldaritzaren omenez, hura beste maila batera eraman nahi dut. 597 00:39:56,394 --> 00:39:59,063 Fio zaitez nitaz. Ondo aterako da. 598 00:39:59,764 --> 00:40:00,564 Ondo aterako da? 599 00:40:00,698 --> 00:40:02,266 Jende asko kexu da… 600 00:40:02,433 --> 00:40:05,320 …Singapur bere sukaldaritza-ondarea galtzen ari delako. 601 00:40:05,403 --> 00:40:08,305 Gazteei ez zaie interesatzen gurasoen negozioa. 602 00:40:10,875 --> 00:40:14,845 Eta nola azalduko diet hori beste inbertsoreei? 603 00:40:15,946 --> 00:40:17,748 Zergatik ez zarete nire etxera etortzen? 604 00:40:17,915 --> 00:40:20,440 Probatu nire janaria erabakia hartu aurretik. 605 00:40:20,484 --> 00:40:23,888 Sinetsidazu, Kang jauna. Ondo aterako da. 606 00:40:35,332 --> 00:40:36,667 Esan? 607 00:40:36,867 --> 00:40:38,068 Kang jauna! 608 00:40:38,235 --> 00:40:40,480 Gaur gaueko afaria prestatzen ari naiz. 609 00:40:40,604 --> 00:40:44,400 Ziur gaude zure jakiak goxo-goxoak egongo direla. 610 00:40:44,508 --> 00:40:45,600 Baina… 611 00:40:46,076 --> 00:40:46,744 Zer gertatu da? 612 00:40:47,978 --> 00:40:50,614 Zuk egin nahi duzuna ez zaigu interesatzen. 613 00:40:51,382 --> 00:40:53,320 Inbertsoreek atzera egin dute? 614 00:40:53,717 --> 00:40:55,360 Utzidazu haiek konbentzitzen. 615 00:40:55,486 --> 00:40:56,920 Asko sentitzen dut. 616 00:40:56,920 --> 00:40:58,640 Ez dugu aurrera segituko. 617 00:41:44,235 --> 00:41:45,069 Ama? 618 00:41:46,003 --> 00:41:47,080 Hau zuretzat da. 619 00:41:47,505 --> 00:41:48,800 Zer da hori? 620 00:41:49,573 --> 00:41:52,240 Amonaren eta nire arteko sekretu bat. 621 00:41:52,543 --> 00:41:53,511 Wen Wen… 622 00:41:54,278 --> 00:41:56,880 …ez nago txantxetarako umorez. 623 00:41:57,948 --> 00:41:58,782 Amonak esan zidan… 624 00:41:59,183 --> 00:42:01,880 …zuk noizbait behar bazenuen… 625 00:42:02,152 --> 00:42:04,360 …nik hau eman behar nizula. 626 00:42:20,070 --> 00:42:21,400 Esan zuen baita ere… 627 00:42:21,400 --> 00:42:23,720 …ezin izan dizula askorik lagundu. 628 00:42:24,074 --> 00:42:28,400 Eta horregatik arazo asko sortu dizkizula. 629 00:42:28,479 --> 00:42:29,840 Sentitzen du. 630 00:42:29,914 --> 00:42:32,720 "Abokatu bulegoa. Jabetza-agiria". 631 00:42:50,234 --> 00:42:52,102 Eskerrik asko, ama. 632 00:44:54,224 --> 00:44:55,693 Eskerrik asko. 633 00:45:44,374 --> 00:45:47,411 ITZULPENA - AZPITITULUAK: Jon Muñoz