1 00:00:00,767 --> 00:00:02,535 GOIZA 2 00:00:03,603 --> 00:00:06,373 Varsoviatik, lehen saioa. 3 00:00:06,439 --> 00:00:10,910 Seiak dira. Goizeko albistegia. 4 00:00:11,444 --> 00:00:13,813 Edward Gierek, Poloniako Langileen Alderdiko… 5 00:00:13,847 --> 00:00:17,517 …Batzorde Zentraleko idazkari nagusia Kielcen egon da bisitan. 6 00:00:17,617 --> 00:00:20,687 Kielceko industria nagusiak ikuskatu ditu… 7 00:00:20,687 --> 00:00:24,324 …eta langileekin bildu da. 8 00:00:25,358 --> 00:00:28,795 Langile klasearen batasuna… 9 00:00:30,864 --> 00:00:34,367 Egunero fabrika gutxiago daude… 10 00:00:35,035 --> 00:00:39,305 "Lanpostu bakoitzean diziplina handiagoa" 11 00:00:39,639 --> 00:00:42,308 AINTZA LANGILEEI 12 00:00:49,916 --> 00:00:53,119 Luzaroan bizi eta lora bedi Poloniar Errepublika 13 00:01:59,119 --> 00:02:06,826 Langileak 1971: GUTAZ EZER EZ GU GABE 14 00:02:06,826 --> 00:02:08,928 LAN BANAKETA 15 00:02:08,928 --> 00:02:10,363 -Młodzik! -Hemen. 16 00:02:10,396 --> 00:02:11,598 -Niemiec! -Hemen. 17 00:02:11,598 --> 00:02:12,765 -Wójcik! -Hemen. 18 00:02:12,765 --> 00:02:13,800 -Kukla! -Hemen. 19 00:02:13,800 --> 00:02:14,968 -Górnik! -Hemen. 20 00:02:14,968 --> 00:02:16,402 C1 zutabera. 21 00:02:16,402 --> 00:02:17,604 -Herst! -Hemen. 22 00:02:17,637 --> 00:02:18,771 -Gąsior! -Hemen. 23 00:02:18,805 --> 00:02:19,706 -Łebek! -Hemen. 24 00:02:19,706 --> 00:02:20,540 -Jurownik! -Hemen. 25 00:02:20,540 --> 00:02:22,442 -Eta Makowski! -Hemen. 26 00:02:22,509 --> 00:02:24,978 -C1a zutabera. Apriok! -Ez dago. 27 00:02:24,978 --> 00:02:26,479 -Tatarczyk! -Hemen. 28 00:02:26,546 --> 00:02:27,747 -Kazimierczak! -Hemen. 29 00:02:27,747 --> 00:02:28,848 -Zela! -Hemen. 30 00:02:28,848 --> 00:02:30,416 Demidowicz! 31 00:02:31,217 --> 00:02:32,318 Hamasei. 32 00:02:32,352 --> 00:02:33,586 LANABESAK 33 00:02:33,620 --> 00:02:35,488 Zure izena? 34 00:02:35,622 --> 00:02:37,323 Gaźbowski, ezta? 35 00:02:41,027 --> 00:02:42,228 Romanowski… 36 00:02:43,163 --> 00:02:45,798 Ez du prestatu. 37 00:02:48,935 --> 00:02:50,436 Oraindik ez du prestatu. 38 00:02:50,436 --> 00:02:52,272 Zer lan mota da hau! 39 00:02:52,305 --> 00:02:55,041 Piezak falta dira. 40 00:02:55,175 --> 00:02:58,244 Lendak eta Cyrak ez dituzte prestatu. 41 00:02:58,411 --> 00:03:02,515 Kupoiak badauzkate, baina haiekin dabiltza, ezer prestatu gabe. 42 00:03:02,549 --> 00:03:05,919 Lanerako zain egon beharko dugu orain. 43 00:03:06,052 --> 00:03:09,889 Ez duzue itxarongo. Neuk bota, eta itzuliko naiz. 44 00:03:10,089 --> 00:03:12,458 -Zenbat denbora? -Ordubete inguru… 45 00:03:12,458 --> 00:03:14,494 -Zain egongo naiz. -Zertarako behar duzu hori? 46 00:03:14,494 --> 00:03:18,298 -Berogailuetarako? -Berogailuetarako, ez. 47 00:03:20,200 --> 00:03:21,734 Kosumek jauna! 48 00:03:31,744 --> 00:03:35,114 -JENDAURREKO BILERA -Hitz egigun horretaz… 49 00:03:35,248 --> 00:03:38,952 Lege bat dago: Gehiegi hitz egiten baduzu, kalera. Eta hala da. 50 00:03:39,852 --> 00:03:40,853 Eta hala da! 51 00:03:40,887 --> 00:03:44,457 -Gure nagusia, adibidez. -Zuzendaria. 52 00:03:45,258 --> 00:03:48,228 -Batzordearen bozeramailea. -Orlowski jauna? 53 00:03:48,261 --> 00:03:51,231 Bai. Nirekin hitz egiteko deitu zidan. 54 00:03:51,231 --> 00:03:55,602 Egia esan nion: Gogor lan egiten dugu, eta gutxi irabazten. 55 00:03:55,702 --> 00:03:57,403 Lan gehiegi dugu… 56 00:03:57,403 --> 00:04:00,373 Izerditan blai gaude… 57 00:04:00,373 --> 00:04:03,309 Lan gehiegi eta soldata baxuegia. 58 00:04:03,309 --> 00:04:05,545 Arrazoia eman zidan. 59 00:04:05,612 --> 00:04:07,981 Gauzak nola dauden esan nion: Ez daukagu kupoirik… 60 00:04:08,014 --> 00:04:11,985 …ez dakizkigu prezioak, ez dakigu zenbat irabazten dugun… 61 00:04:12,051 --> 00:04:13,353 …ez dakigu zertan ari garen lanean. 62 00:04:13,386 --> 00:04:16,756 Eta biharamunean, lekuz aldatzeko txartela eman zidan. 63 00:04:16,756 --> 00:04:21,928 -Zergatik zaude hitz egiteko ikaraz? -Bota egiten gaituztelako gero. 64 00:04:21,928 --> 00:04:24,330 Ni ere botako ninduten, medikuagatik izan ez balitz. 65 00:04:24,330 --> 00:04:27,934 Bukatu da. Ez dute beste inor botako. 66 00:04:27,967 --> 00:04:30,770 Medikuak agiri bat eman izan ez balit… 67 00:04:30,770 --> 00:04:35,808 Kasu asko daude: "Gustatzen ez bazaizu, kanpora!" 68 00:04:36,042 --> 00:04:39,112 Eta alde egin behar duzu. Horregatik daude denak izututa. 69 00:04:53,559 --> 00:04:55,762 Mesedez, ez trabarik izan. 70 00:04:55,895 --> 00:05:02,235 Mesedez, hitz egin eta ekin bilera bakoitzean. 71 00:05:05,138 --> 00:05:08,074 Zenbat igoko den soldata, hori da kontua, ezta? 72 00:05:08,074 --> 00:05:10,576 -Sei bider gehiago. -Baina nola? 73 00:05:10,610 --> 00:05:16,449 Nola bideratuko dituzue soldata-igoera horiek? 74 00:05:16,883 --> 00:05:22,655 VI. kongresuko ildoen arabera… 75 00:05:22,689 --> 00:05:25,925 …%17-18 igo behar da produkzioa… 76 00:05:26,025 --> 00:05:30,596 …aurrerabide teknikoz eta langile espezializatuagoz. 77 00:05:30,697 --> 00:05:35,234 Nola? Makinak ezin du gehiago, 1.500 vatiotan dabil dagoeneko! 78 00:05:35,735 --> 00:05:37,570 Nola egin dezake gehiago? 79 00:05:37,770 --> 00:05:39,272 Istripuak ere izaten dira. 80 00:05:39,272 --> 00:05:41,574 Bi txandatan lan egin beharko da. 81 00:05:44,243 --> 00:05:48,114 Hainbeste urteren ondoren, talde berean hil behar gizonak! 82 00:05:48,581 --> 00:05:52,418 Makina onekin lana automatizatuko zaizue. 83 00:05:53,019 --> 00:05:56,689 Baina nola beteko dugu kuota? 84 00:05:57,256 --> 00:05:58,991 Ondo esana! 85 00:06:00,560 --> 00:06:02,362 Kuota berdina izango da… 86 00:06:02,362 --> 00:06:06,766 …baina norberaren soldata, berriz, sailkapenaren arabera, handiagoa. 87 00:06:12,171 --> 00:06:16,142 Ez gara sailkapenaz ari. Langilea taldez igo daiteke. 88 00:06:16,209 --> 00:06:19,979 Urte batzuen ondoren VI. edo X. taldera pasatu daiteke, ezta? 89 00:06:20,313 --> 00:06:23,683 Baina eguneko txandako soldatak hobeto ordaintzen dira. 90 00:06:24,751 --> 00:06:27,754 Galerek bere horretan segitzen badute… 91 00:06:27,754 --> 00:06:30,757 …arazo hori konpontzea da gure betekizuna. 92 00:06:30,790 --> 00:06:36,095 Kontu bat aipatu nahi dut: Gure kuotak altuegiak dira. 93 00:06:36,396 --> 00:06:40,266 Gero eta gehiago igotzen dizkigute. 94 00:06:40,299 --> 00:06:45,271 Orain 36 zlotyren trukean egiten dut 8 orduko lana. 95 00:06:45,538 --> 00:06:48,241 Nola bizi daiteke soldata horrekin? 96 00:06:48,341 --> 00:06:51,711 Eta nola atera familia bat aurrera? 97 00:06:51,778 --> 00:06:56,282 Nagusiari errieta egiten diogu, baina gu bezain errugabea da hura. 98 00:06:56,315 --> 00:07:02,488 Goikoren bat traste berri batekin etorri, eta kuota igotzen digu. 99 00:07:02,555 --> 00:07:05,858 Gogor lan egiten dugu, presaka eta korrika… 100 00:07:05,958 --> 00:07:09,662 …eta, azkenean, kalteak izaten dira. 101 00:07:09,862 --> 00:07:13,266 Kontua ez baita kalitatea, kantitatea baizik! 102 00:07:13,332 --> 00:07:17,804 Materiala hondatzen dugu, ziztu bizian gabiltzalako. 103 00:07:17,804 --> 00:07:19,439 Elkarri presa sartzen. 104 00:07:19,505 --> 00:07:24,110 Azkenean, asko egiten dugu, baina zati bat botatzeko da. 105 00:07:24,377 --> 00:07:27,013 Azalpen bat emango dizut, Biegucka andereñoa. 106 00:07:27,013 --> 00:07:28,314 Esaten ari zarena… 107 00:07:28,648 --> 00:07:31,250 Esaten ari zaren zati bat baino ez da egia. 108 00:07:31,284 --> 00:07:33,753 Tira! Emakume guztiek ziurtatuko dizute hori! 109 00:07:33,820 --> 00:07:36,689 Nik ez dizut hizketa eten. 110 00:07:36,856 --> 00:07:39,492 Inork ez du esan gehiago irabaz ez dezakezunik. 111 00:07:39,625 --> 00:07:42,929 Eta esadazue, mesedez, ea kasu jakin batzuetan… 112 00:07:42,929 --> 00:07:45,898 …langileak 2.500 edo 3.000 zloty irabazten badu… 113 00:07:45,932 --> 00:07:49,001 …norbaitek irabaziak gutxitu dizkio? 114 00:07:49,035 --> 00:07:51,571 -Bai noski! -Noiz? 115 00:07:51,771 --> 00:07:53,806 Urriko istiluen aurretik. 116 00:07:53,806 --> 00:07:56,275 Orain garai berri batean gaude. 117 00:07:56,275 --> 00:07:58,478 Berria, bai, baina auskalo nola joango diren gauzak. 118 00:07:58,478 --> 00:08:02,048 Orain arte horrela izan da, eta ez dirudi… 119 00:08:02,081 --> 00:08:03,216 3.000 zloty irabazten badituzu… 120 00:08:03,216 --> 00:08:09,555 …2.000, 2.800 edo 3.200 irabazten bazenituen, erdira jaisten zizuten. 121 00:08:09,555 --> 00:08:10,890 Arrazoi duzu. 122 00:08:10,957 --> 00:08:13,559 Nik beste kontu bat aipatu nahi dut. 123 00:08:13,893 --> 00:08:17,697 Zera hauek ekartzen dizkigutenean, itxura hau dute. 124 00:08:18,164 --> 00:08:22,068 Garbi, dotore, herdoilik gabe. 125 00:08:22,235 --> 00:08:23,769 Hemen pilatzen dira. 126 00:08:23,870 --> 00:08:26,806 Hor kanpoan egoten dira, inolako estalkirik gabe. 127 00:08:26,839 --> 00:08:29,775 Kale gorrian egoten dira, eta euriak eta elurrak erasaten die. 128 00:08:29,876 --> 00:08:32,044 Azkenean, hanka horiek itxura hori izaten dute. 129 00:08:32,311 --> 00:08:35,681 Doble lan egin behar dugu haiekin. 130 00:08:35,815 --> 00:08:37,617 Baina prezio bera dute, zoritxarrez. 131 00:08:37,717 --> 00:08:40,253 Inork ez du ezer egiten. 132 00:08:40,419 --> 00:08:44,190 Ez da asko behar, ez da diru asko gastatu behar. 133 00:08:44,223 --> 00:08:48,394 Aski da zerbaitekin estaltzea euriak eta elurrak ez hondatzeko. 134 00:08:48,561 --> 00:08:50,596 Horrela ez dira hainbeste herdoilduko. 135 00:08:50,596 --> 00:08:53,933 Eta ez dugu lan doblea egingo diru beraren truk. 136 00:08:53,933 --> 00:08:55,735 Azido pila alferrik gastatzen da. 137 00:08:55,768 --> 00:08:59,772 Azidoa alferrik galdu, bai, baina lana berdin pagatu! 138 00:08:59,805 --> 00:09:02,508 Dirua aurreztu liteke horrela! 139 00:09:02,975 --> 00:09:05,211 ESKUAK 140 00:10:02,201 --> 00:10:04,870 BURUAK Hona tresna bukatua. 141 00:10:09,542 --> 00:10:12,178 Hemen molda liteke. 142 00:10:16,983 --> 00:10:18,517 -Astun samarra da… -Zer? 143 00:10:18,517 --> 00:10:21,921 -Astunegia. -Bai horixe. 144 00:10:23,289 --> 00:10:27,727 -Hau berehala bil daiteke. -Itxaron, begira. 145 00:10:28,561 --> 00:10:30,930 Orain ezin dut atera. 146 00:10:31,731 --> 00:10:33,566 Trabatuta dago. 147 00:10:35,768 --> 00:10:38,170 Zer gertatu da? 148 00:10:38,237 --> 00:10:41,307 Ez, ez. Hemendik atera dezakezu. 149 00:10:41,340 --> 00:10:42,642 Demontre! 150 00:10:47,446 --> 00:10:50,249 -Ari da. -Poliki. 151 00:10:52,151 --> 00:10:53,686 Zikina dago hemen. 152 00:10:53,686 --> 00:10:54,887 Pixka bat. 153 00:10:56,656 --> 00:10:58,591 Txirbilak dauzka barruan. 154 00:10:59,458 --> 00:11:02,995 Errazago egingo duzu. 155 00:11:04,563 --> 00:11:06,666 Bai, orain errazago. 156 00:11:06,899 --> 00:11:10,202 Hemen gehiegi lan egiten da. 157 00:11:11,771 --> 00:11:13,673 Ezin duzu askatu. 158 00:11:13,839 --> 00:11:16,142 Eutsi bitartean aska ezazu. 159 00:11:17,843 --> 00:11:19,879 Alikateak behar ditugu. 160 00:11:19,945 --> 00:11:22,982 Ontziolan horrelako joko bat geneukan. 161 00:11:23,382 --> 00:11:27,620 Hemen, berriz, ezin da. Punpa honda liteke. 162 00:11:27,720 --> 00:11:29,855 -Baliteke hondatzea. -Hautsi liteke, bai. 163 00:11:29,922 --> 00:11:32,925 Lan hau hobetu behar da. 164 00:11:32,958 --> 00:11:35,561 -Errazago eta azkarrago egin. -Berehala. 165 00:11:36,128 --> 00:11:38,564 12 minutu pieza bakoitzeko. 166 00:11:39,465 --> 00:11:42,234 -Hemendik, 10 pieza motorrerako. -10 pieza. 167 00:11:42,301 --> 00:11:44,704 10 pieza motorrerako, beraz, ordubete. 168 00:11:45,171 --> 00:11:48,474 Bat, 10 pieza; 120 minutu berdin bi ordu. 169 00:11:48,841 --> 00:11:52,378 Bi ordu beharko dira motor baterako. 170 00:11:52,745 --> 00:11:54,413 Produkzio horrekin merezi du. 171 00:11:54,647 --> 00:11:57,016 BARRUTIA 172 00:11:57,550 --> 00:12:02,088 Larru lantegi berritzailea Podhaleko kultura etxean 173 00:12:02,455 --> 00:12:04,523 Prest, Black? 174 00:12:05,524 --> 00:12:06,826 Prest? 175 00:12:16,836 --> 00:12:18,404 Eta orain kantua: 176 00:12:18,971 --> 00:12:21,941 "Ondo ezagutzen dituzuen mendi-haranetan… 177 00:12:22,108 --> 00:12:24,443 …gure fabrika ospetsua da mundu osoan". 178 00:12:25,511 --> 00:12:27,813 -Has gaitezen. -Gaur, ez. 179 00:12:27,913 --> 00:12:31,484 -Eser gaitezen. -Ez. Hasi berehala. 180 00:12:32,418 --> 00:12:33,652 "Mendi-haranetan". 181 00:12:33,886 --> 00:12:38,324 Ondo ezagutzen dituzuen mendi-haranetan… 182 00:12:38,657 --> 00:12:44,130 Ongi etorri PZPRren VI. kongresura 183 00:12:44,697 --> 00:12:54,440 Gure fabrika ezaguna da mundu osoan. 184 00:12:55,374 --> 00:13:05,417 Gure fabrika ezaguna da mundu osoan. 185 00:13:05,684 --> 00:13:09,088 "Zapatak egiten ditugun arren, Kierpcen oinez ibiltzen gara". 186 00:13:09,221 --> 00:13:11,423 "Maite dugu Tatras mendiak gure gainean ikusteak". 187 00:13:12,258 --> 00:13:22,501 Zapatak egiten ditugun arren, Kierpcen oinez ibiltzen gara. 188 00:13:23,602 --> 00:13:25,805 FABRIKAKO BATZORDEA 189 00:13:26,672 --> 00:13:29,675 Karpeta gorrian gutun bat daukat berarentzat. 190 00:13:30,543 --> 00:13:35,281 Zaindari hari dagokion gutuna. 191 00:13:35,815 --> 00:13:38,884 Lehendakariak eskatu dit… 192 00:13:39,618 --> 00:13:45,257 Dena garbi eduki nahi dut kasu honetan. 193 00:13:45,291 --> 00:13:47,626 Bestela, jendea kargu hartzera etortzen zait… 194 00:13:47,660 --> 00:13:49,862 …arrotzei ematen omen diegula… 195 00:13:49,895 --> 00:13:52,598 …Jastrzebieko meatzariok ez omen dugula ezer jasotzen. 196 00:13:52,631 --> 00:13:57,670 Ziurtagiri bat behar baduzu, lehendakariak baietz esan dit. 197 00:13:57,837 --> 00:13:59,071 Idatz ezazu. 198 00:14:01,540 --> 00:14:04,043 Tira, esan behar nizun… 199 00:14:06,645 --> 00:14:12,685 Wojciechowiczek 3. barrutian utzitako lursail bat da. 200 00:14:13,719 --> 00:14:15,855 Eta esan zioten… 201 00:14:15,855 --> 00:14:21,460 5ak arte irekitzen dute, eta gero itxi egiten dituzte denda guztiak. 202 00:14:21,760 --> 00:14:24,563 Wlodizlawen ere bai, barrutiko hiriburuan. 203 00:14:24,563 --> 00:14:28,300 Hori da. Urdaitegia irekita dago… 204 00:14:28,300 --> 00:14:31,237 Trenbidean harrapatu zuten. 205 00:14:31,370 --> 00:14:33,339 Trenak harrapatu zuen? 206 00:14:33,739 --> 00:14:35,608 Noiz lurperatuko dute? 207 00:14:35,875 --> 00:14:38,711 -Andrea, mesedez, ez… -Ostegunean, beharbada. 208 00:14:38,878 --> 00:14:42,414 Ospitalean hori esan digute… 209 00:14:42,514 --> 00:14:45,885 -Zer ospitalean dago? -Włodzisławen. 210 00:14:45,885 --> 00:14:47,786 Baina hildakoa etxean nahi du alargunak. 211 00:14:47,920 --> 00:14:50,789 -Jakina. Non bizi zarete? -Turzan. 212 00:14:51,390 --> 00:14:54,627 -Eta nola du izena? -Bartosz Hubert. 213 00:14:57,263 --> 00:15:02,268 -525-526 -GPTn dago, ezta? 214 00:15:03,369 --> 00:15:06,772 Langilea baldin bazen, musika izateko eskubidea du. 215 00:15:07,306 --> 00:15:10,509 -GPTkoa zen, ezta? -Bai, hori zen haren barrutia. 216 00:15:10,643 --> 00:15:15,214 Zehatz jakin behar dugu noiz lurperatuko duten. 217 00:15:15,648 --> 00:15:19,084 -Musika banda prestatu behar dugu. -Ederki. Beharrezkoa bada… 218 00:15:19,151 --> 00:15:21,487 -Bihar esadazu. -Bai. 219 00:15:21,520 --> 00:15:26,058 Ez duzu zeuk etorri beharrik. 220 00:15:26,125 --> 00:15:30,763 Datorrela ahaideren bat horren berri niri ematera. 221 00:15:30,930 --> 00:15:34,533 Noiz eta zer ordutan izango den jakiteko. 222 00:15:34,833 --> 00:15:39,371 Zer ordutan hasiko den jakin behar dugu. 223 00:15:39,638 --> 00:15:42,741 Urdin iluna da, eta "Meatzarien Sindikatua" jartzen du. 224 00:15:42,775 --> 00:15:45,511 Meatzariak. Bai, beharbada, meatzariak ez… 225 00:15:53,652 --> 00:15:55,821 Noiztik duzu arazo hori? 226 00:15:56,322 --> 00:15:59,792 Apirilean hasi zitzaidan, zehatz-mehatz esanda. 227 00:15:59,858 --> 00:16:01,727 Hemen lan egiten duzu? 228 00:16:01,961 --> 00:16:04,196 Sei aste besterik ez. 229 00:16:04,730 --> 00:16:08,701 Salaketa bat dago zure kontra. 230 00:16:08,834 --> 00:16:12,237 Ez omen duzu lana ondo egiten. 231 00:16:12,237 --> 00:16:18,677 Ez omen duzu lan egin nahi, alferra omen zara, eta abar. 232 00:16:18,677 --> 00:16:21,780 Meatzari lanetan hasi berria naiz. 233 00:16:21,847 --> 00:16:25,351 Martxoaren 4an jaitsi nintzen lehen aldiz C meategira. 234 00:16:25,451 --> 00:16:28,487 Eta gertaera horiek apirilaren hasieran hasi ziren. 235 00:16:28,620 --> 00:16:33,392 Ikastaro-urtea bukatu eta handik 25 egunera. 236 00:16:33,559 --> 00:16:37,763 Ikastaro-urtea bukatu eta berehala hasi zinen lanean. 237 00:16:37,796 --> 00:16:41,400 -Zein adarretan ari zara lanean? -G15ean egin nuen ikastaroa. 238 00:16:43,002 --> 00:16:44,603 Eta G12an hasi nintzen. 239 00:16:44,737 --> 00:16:46,405 Ikastaroa bukatu ondoren. 240 00:16:46,638 --> 00:16:50,142 Arazoa hain handia zenez, hilabete behar izan nuen han egokitzeko. 241 00:16:50,175 --> 00:16:53,178 Ez dut esperientziarik, gainera. 242 00:16:53,879 --> 00:16:56,815 Ez zegoen arduradun nahikorik. 243 00:16:56,915 --> 00:16:59,018 Uhal garraiatzailerako arduradun nahikorik ez. 244 00:16:59,018 --> 00:17:01,220 Beste makina batzuetarako ere ez. Ez nekien zer egin. 245 00:17:01,286 --> 00:17:03,822 Erdibide bat bilatu beharra dago beti. 246 00:17:05,024 --> 00:17:08,027 Langilea babestea da fabrikaren betekizuna. 247 00:17:08,127 --> 00:17:12,297 Eta fabrikako batzordeak konpondu behar ditu langileen arazoak. 248 00:17:12,364 --> 00:17:16,368 Eta ez zuzendariak, hark fabrika kudeatzen baitu. 249 00:17:16,435 --> 00:17:19,405 Bere esku ditu administrazioa eta kudeaketa. 250 00:17:19,471 --> 00:17:23,242 Eta, horregatik, batzordeak ezin du batzuetan ezer egin. 251 00:17:23,442 --> 00:17:27,346 Zergatik? Diruz, batzordea zuzendaritzaren mende dagoelako. 252 00:17:27,446 --> 00:17:30,916 -Eragin handiagoa behar du. -Gogoratu azken zuzendariaz. 253 00:17:30,949 --> 00:17:33,452 Bere burua urkatu zuen. 254 00:17:33,485 --> 00:17:35,687 Hilabete gutxi batzuen ondoren. 255 00:17:35,721 --> 00:17:37,489 Zorrotz egin nahi izan zituen gauzak. 256 00:17:37,523 --> 00:17:40,192 Esan zioten: "Kontuz ibili, gorriak ikusi nahi ez badituzu". 257 00:17:41,193 --> 00:17:43,395 Eta non zegoen kolektiboa? 258 00:17:43,462 --> 00:17:45,664 Non zeuden ekintzaileak? Non zegoen kolektiboa? 259 00:17:45,664 --> 00:17:47,900 Edonori gerta dakioke hori. 260 00:17:48,100 --> 00:17:49,968 Zein da ondorioa? 261 00:17:50,102 --> 00:17:53,172 Guk ez dugu zer esanik? 262 00:17:53,338 --> 00:17:55,274 Lanerako besterik ez gaude hemen? 263 00:17:55,340 --> 00:17:58,310 Eta gaizki ibiliko gara… 264 00:17:58,310 --> 00:18:01,914 …harik eta langileok fabrikaren kudeaketan parte hartu arte… 265 00:18:02,081 --> 00:18:03,215 …planak antolatzen… 266 00:18:03,215 --> 00:18:06,118 …edo gauzak egiteko helburuak ezartzen. 267 00:18:06,418 --> 00:18:09,321 Eta plan horiek behetik sortu behar dute. 268 00:18:09,421 --> 00:18:11,523 FABRIKAKO BILTZARRA 269 00:18:11,557 --> 00:18:13,559 Alderdiak, ordezkariekin batera… 270 00:18:13,792 --> 00:18:20,732 …kamarada hauek proposatu ditu hautagaien zerrendarako. 271 00:18:23,802 --> 00:18:24,970 Lehenengo: 272 00:18:26,572 --> 00:18:30,442 Gure alderdiko fabrika-batzordeko lehen idazkaria. 273 00:18:30,476 --> 00:18:34,880 Batzordeko kide exekutiboa: Bogdan Sęk kamarada. 274 00:18:36,448 --> 00:18:37,783 Bigarren: 275 00:18:39,118 --> 00:18:44,523 Wyrozemski Aleksander kamarada, Itsas Motorren Fabrikakoa. 276 00:18:44,923 --> 00:18:48,527 Zieliński Stanisław kamarada, Lokomotora eta Bagoi Fabrikakoa. 277 00:18:48,594 --> 00:18:53,031 Oharrik edo proposamenik egin nahi duzue, kamaradak? 278 00:18:53,232 --> 00:18:56,802 Zieliński kamaradaren hautagaitzari dagokionez… 279 00:18:57,136 --> 00:19:02,207 …gure ordezkarien biltzarrari ere proposatu genion. 280 00:19:02,407 --> 00:19:05,444 Eta aho batez onartu zen hautagaitza… 281 00:19:05,611 --> 00:19:07,579 …eta Zielińskiren merezimenduak aitortu genituen… 282 00:19:07,679 --> 00:19:11,316 …bai lan profesionalean eta bai komunitatearen zerbitzura. 283 00:19:11,850 --> 00:19:16,788 Erabateko baimena ematen diogu gure fabrikaren ordezkari izateko… 284 00:19:16,822 --> 00:19:18,724 …VI. kongresuan. 285 00:19:18,757 --> 00:19:21,760 Zure kontsulten arabera, proposamena egokia da, beraz? 286 00:19:21,760 --> 00:19:22,728 Hala da. 287 00:19:22,761 --> 00:19:24,463 Eskerrik asko. Beste oharren bat? 288 00:19:24,496 --> 00:19:28,367 Ez da nire iritzia bakarrik, baina idazkariei galdetu ondoren… 289 00:19:28,400 --> 00:19:31,603 …Cegieslkiko erakunde guztiek… 290 00:19:31,670 --> 00:19:34,339 …begi onez ikusten dute hura VI. kongresuko ordezkaritzat. 291 00:19:34,439 --> 00:19:39,311 Hiru hautagaitzek ez dute inor kontra, nik uste. 292 00:19:39,578 --> 00:19:42,848 Batzordeko kamarada guztiak iritzi berekoak dira. 293 00:19:43,182 --> 00:19:44,917 Eskerrik asko. 294 00:19:45,184 --> 00:19:47,586 Jan Baran, zerbitzu-departamentuko ikuskatzailea. 295 00:19:47,619 --> 00:19:51,690 Gure departamentuko ordezkariekin bildu ondoren… 296 00:19:51,723 --> 00:19:53,792 …hautagaitzak eztabaidatu ditugu, besteak beste… 297 00:19:53,825 --> 00:19:57,129 …gure alderdiaren VI. kongresurako gaur aukeratu beharrekoak, alegia. 298 00:19:57,262 --> 00:20:04,036 Szajny kamaradaren hautagaitzak gure babes osoa du. 299 00:20:04,336 --> 00:20:07,773 Esperientzia handia baitu, gaur hemen esan den bezala… 300 00:20:08,006 --> 00:20:10,976 …buru-belarri aritu baita gazte-gaztetatik. 301 00:20:11,109 --> 00:20:13,445 Gure departamentuan zin-zinez uste dugu… 302 00:20:13,579 --> 00:20:16,882 …VI. kongresurako ordezkaria izatea merezi duela. 303 00:20:17,282 --> 00:20:22,354 Horrez gainera, hautagaitzak lau kamaradakoa izan behar du. 304 00:20:22,454 --> 00:20:26,692 Beraz, Batzorde Zentralaren aginduz… 305 00:20:26,858 --> 00:20:31,597 …hemen bildutakook beste hautagai bat proposatu behar dugu. 306 00:20:31,897 --> 00:20:35,601 Ba al duzue oharrik edo iradokizunik? Mesedez. 307 00:20:35,834 --> 00:20:37,236 Batere ez. 308 00:20:37,603 --> 00:20:40,639 Hau bozkatu beharra al dago? 309 00:20:40,639 --> 00:20:43,508 Batzordearen iritzia ahobatezkoa da, nire ustez. 310 00:20:43,675 --> 00:20:46,845 Formalitate hutsa da, baina tira. Nor dago horren alde? 311 00:20:47,946 --> 00:20:49,248 Eskerrik asko. 312 00:20:49,248 --> 00:20:52,651 Proposamena aho batez onartu da. 313 00:20:52,651 --> 00:20:56,421 Beraz, horrela bukatuko dugu gaurko bilera. 314 00:20:59,024 --> 00:21:02,194 Hemen ezin da erre. Kanpoan erreko dugu lasai. 315 00:21:02,194 --> 00:21:06,198 Badugu astia. Hitzaldia ordubete barru izango da. 316 00:21:07,299 --> 00:21:10,369 -Arrainei begira nengoen. -Eta zeri erreparatu zenion? 317 00:21:10,402 --> 00:21:12,337 Arrainek hitz egiten ote zuten jakin nahi nuen. 318 00:21:12,337 --> 00:21:13,472 Hitz egiten dute? 319 00:21:13,472 --> 00:21:16,241 Ez, ahoa urez beteta dute eta. 320 00:21:16,775 --> 00:21:18,677 -Eskerrik asko. -Agur. 321 00:21:37,462 --> 00:21:38,730 Zer dugu? 322 00:21:39,965 --> 00:21:42,634 -Nork ez dauka txartelik? -Nik ez daukat. 323 00:21:42,668 --> 00:21:46,705 150 txartel banatu ditut, eta zuk zeurea eduki behar zenuke. 324 00:21:49,141 --> 00:21:54,746 1. eta 2. mahaikoek txandaka eman dezatela botoa… 325 00:21:54,880 --> 00:21:57,249 …hemen, eskuineko lehen hautestontzian. 326 00:21:57,616 --> 00:22:03,889 3. eta 4. mahaikoek, berriz, hemen, ezkerreko hautestontzian. 327 00:22:04,456 --> 00:22:07,326 Txandaka, mesedez. Lehenengo ilara. 328 00:22:26,845 --> 00:22:29,348 Oso ondo doa dena. 329 00:22:38,757 --> 00:22:40,392 Poloniar Gazteen Batasuna apuntatu duzu? 330 00:22:40,392 --> 00:22:41,593 Bai. 331 00:22:41,727 --> 00:22:42,861 48az geroztik. 332 00:22:42,894 --> 00:22:46,598 Ez dakit kontuan hartzen duten zein alderditakoa zaren. 333 00:22:46,631 --> 00:22:49,901 Beraz, Poloniar Gazteen Batasuna idatzi. 334 00:22:52,671 --> 00:22:53,605 Noiztik? 335 00:22:54,072 --> 00:22:56,541 -48az geroztik. -Hemen daukazu. 336 00:23:05,083 --> 00:23:07,519 Hemen, Giermaszeń jar ezazu. 337 00:23:23,535 --> 00:23:27,239 Bat, bi… 20 kontatuko dut. 338 00:23:27,472 --> 00:23:31,543 Lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar. 339 00:23:31,777 --> 00:23:34,780 Herenegun alderdiko kide bat etorri zitzaidan. 340 00:23:34,846 --> 00:23:36,848 Konpromiso bat hartu genuela esan zidan. 341 00:23:37,783 --> 00:23:42,287 Baina, nonbait, ezingo dugu konpromiso hori bete. 342 00:23:43,021 --> 00:23:44,222 Saiatu dira, ordea. 343 00:23:44,322 --> 00:23:46,558 Eraikuntza-enpresako zuzendariarengana joan ziren. 344 00:23:46,625 --> 00:23:48,760 Zuzendariak lau oxigeno-zilindro utzi zizkien. 345 00:23:49,361 --> 00:23:52,364 Baina zer zen hori? Tanta bat itsasoan. 346 00:23:54,733 --> 00:23:59,237 …76, 78, 85, 105… 347 00:23:59,237 --> 00:24:03,608 …112, 122, 126… 348 00:24:05,277 --> 00:24:07,379 126 bider 3. 349 00:24:22,661 --> 00:24:24,095 Hau erretiratu egin da. 350 00:24:24,496 --> 00:24:29,301 Wiśniewski, bigarrena da; bi hauek, hirugarrenak. 351 00:24:29,401 --> 00:24:31,036 Dena ondo dago. 352 00:24:46,651 --> 00:24:47,486 Berehala edukiko ditu. 353 00:24:49,354 --> 00:24:51,756 -Bukatzen ari naiz. -Berriz idatzi behar dut. 354 00:24:51,857 --> 00:24:54,493 -Badaukazu txartel bat? -Bai noski. 355 00:24:54,793 --> 00:24:57,329 Txostena egin behar da. 356 00:25:06,638 --> 00:25:08,507 WJ3. 357 00:25:12,511 --> 00:25:14,913 -Idatzi egin behar dut. -Ez duzu kontatu? 358 00:25:14,980 --> 00:25:16,815 Ez. Kontatu dut, baina… 359 00:25:16,982 --> 00:25:19,651 Bukatzen ari naiz. 360 00:25:20,118 --> 00:25:22,921 -Ederki. -Itxaron pixka bat. 361 00:25:33,198 --> 00:25:35,233 Kontua da… 362 00:25:36,034 --> 00:25:39,804 Zazpigarrenean prest daude. Hori garrantzitsua da. 363 00:25:40,038 --> 00:25:43,542 Horrelako talde batean, e? 364 00:25:46,344 --> 00:25:48,013 Mila esker. 365 00:25:51,216 --> 00:25:53,552 Zenbaketa-batzordea etorri da. 366 00:25:53,552 --> 00:25:57,722 PZPRren VI. kongresuko ordezkarien bozketaren emaitzak. 367 00:25:57,722 --> 00:26:01,159 Filipiak Włodzimierz: 40 boto. 368 00:26:01,326 --> 00:26:04,062 Sajna Bogdan: 140 boto. 369 00:26:04,663 --> 00:26:07,399 Wyrozemski Aleksander: 118. 370 00:26:07,933 --> 00:26:11,036 Zieliński Stanisław: 132. 371 00:26:11,369 --> 00:26:13,338 Batzordeak dio hautatu direla… 372 00:26:13,939 --> 00:26:19,644 …Poloniako Langileen Alderdiko VI. kongresuko ordezkariak: 373 00:26:19,678 --> 00:26:21,413 Sajna Bogdan… 374 00:26:21,413 --> 00:26:25,717 …Wyrozemski Aleksander eta Zieliński Stanisław. 375 00:26:39,631 --> 00:26:49,207 Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea… 376 00:26:49,274 --> 00:26:58,550 …nekez ginen elkarganatu, indazu albiristea. 377 00:26:58,683 --> 00:27:01,453 ELKARRIZKETA 378 00:27:03,622 --> 00:27:08,526 Konstituzioan edo beste nonahi bermatua egon behar luke… 379 00:27:08,827 --> 00:27:12,063 …inork ez duela langileei tiro egiteko eskubiderik. 380 00:27:12,130 --> 00:27:14,733 Langile eta nekazari herria da gurea. 381 00:27:14,866 --> 00:27:20,805 Zer-nolako eskubidez agindu daiteke herriari tiro egitea? 382 00:27:20,839 --> 00:27:21,973 Nire ustez… 383 00:27:21,973 --> 00:27:23,541 Zer-nolako eskubidez, jaunok? 384 00:27:23,575 --> 00:27:26,344 Baina gure arteko guztia ez da goraino heltzen. 385 00:27:26,411 --> 00:27:28,880 Ez, eta hor dago koxka! 386 00:27:28,913 --> 00:27:31,249 Oroit ezazu pixka bat. 387 00:27:31,316 --> 00:27:33,284 Lerroa bihurritua zegoen. 388 00:27:33,318 --> 00:27:35,120 Gora egiten zuen… 389 00:27:35,220 --> 00:27:38,056 …eta, halako batean, sistematikoki, jaitsi egiten zen. 390 00:27:38,056 --> 00:27:39,591 Gogoratu 1956az. 391 00:27:40,158 --> 00:27:42,093 Jende zaildua eta gogortua… 392 00:27:42,093 --> 00:27:45,764 Itxaron. Bete-betean sinesten genuen denok kontu hura. 393 00:27:45,830 --> 00:27:49,701 Baina areagotu egin dira denboran zehar. 394 00:27:50,201 --> 00:27:53,738 Gora. Eta behera, behera, behera. 395 00:27:59,210 --> 00:28:05,150 Ez litzateke ezer gertatuko, alderdiak legea errespetatuko balu… 396 00:28:05,283 --> 00:28:08,319 …eta langile klasearekin ondo moldatuko balitz. 397 00:28:08,386 --> 00:28:14,693 Baina langileak ezin badu ahoa ireki, gauzak ez dira hobetuko. 398 00:28:14,993 --> 00:28:17,862 Hor dago koxka: langileak bere iritzia eman behar luke. 399 00:28:17,929 --> 00:28:19,564 Zer nahi duen eta nola nahi duen. 400 00:28:19,564 --> 00:28:27,572 Lanean, ahalegin guztiak egiten ditugu denok efikazagoak izateko. 401 00:28:27,572 --> 00:28:31,576 Baina gogotik ahaleginduko gara engaina ez gaitzaten… 402 00:28:31,609 --> 00:28:34,279 …orain arte egin duten bezala. 403 00:28:34,312 --> 00:28:37,882 Soldata egokiak nahi ditugu gure lanaren truke. 404 00:28:37,916 --> 00:28:41,052 Horrela ez da istilu gehiagorik izango. 405 00:28:41,252 --> 00:28:45,256 Logikoa da. Lastorik gabe, ezin adreilurik egin. 406 00:28:45,523 --> 00:28:47,726 Urte asko daramatzagu sufritzen. 407 00:28:47,759 --> 00:28:51,129 Beste bi urtez egongo gara sufritzen. 408 00:28:51,329 --> 00:28:54,766 Baina egoera sistematikoki hobetzen bada… 409 00:28:54,833 --> 00:28:57,335 …gerrikoa estutuz eta nork bere lana eginez… 410 00:28:57,402 --> 00:28:58,470 …dena konponduko da. 411 00:28:58,503 --> 00:29:04,876 Baina gauzak hobetzen laguntzeko borondatea agertu behar da. 412 00:29:05,443 --> 00:29:08,413 Eutsi egin behar genioke bide horri. 413 00:29:09,647 --> 00:29:16,054 Egongo da jendea, greba eginez eta, kontra egin nahiko duena. 414 00:29:16,354 --> 00:29:21,059 Kontu sozial batzuk baztertuta segitzen dute, hala ere. 415 00:29:21,059 --> 00:29:21,860 Bai. Hala da. 416 00:29:21,893 --> 00:29:27,932 Hainbat kontu ez dituzte aintzat hartzen: kudeaketa, politika… 417 00:29:27,966 --> 00:29:32,070 -Begiak estaltzen dizkigute. -Bigarren mailako gaitzat dauzkate. 418 00:29:32,303 --> 00:29:34,205 Soldata garrantzitsuagoa da niretzat. 419 00:29:34,339 --> 00:29:36,841 Baldintza sozialak ere oso garrantzitsuak dira. 420 00:29:36,975 --> 00:29:40,445 Eta kudeaketa ere bai. 421 00:29:40,578 --> 00:29:43,414 Zer kudeatu behar da? Nork kudeatuko du? 422 00:29:43,615 --> 00:29:46,151 -Ondo egiten bada? -Ondo edo gaizki. 423 00:29:46,151 --> 00:29:51,656 Zeregin horiek egiten dituztenek arduraz jokatu behar dute. 424 00:29:51,689 --> 00:29:55,193 Baina huts egiten badiote erantzukizun horri, kalera bota! 425 00:29:55,460 --> 00:30:00,932 Jendeak uste badu ez dutela horregatik inor zigortuko… 426 00:30:01,099 --> 00:30:04,068 …horrelako asko agertuko dira. 427 00:30:04,269 --> 00:30:07,038 Baina zintzo jokatzen dutenentzat… 428 00:30:07,038 --> 00:30:09,841 Zintzoek ere kontuak eman behar dituzte. 429 00:30:09,874 --> 00:30:11,643 Ez, horiek ez. Beharbada, horiek ez. 430 00:30:11,709 --> 00:30:14,345 Denok dakigu nola hasi zen Gierek. 431 00:30:14,479 --> 00:30:16,281 Ia ez zuen jarraitzailerik. 432 00:30:16,281 --> 00:30:19,684 Langile klaseak bakarrik eutsi zion Giereki, guk. 433 00:30:19,918 --> 00:30:21,719 Guk, bai horixe. 434 00:30:21,853 --> 00:30:23,922 Baina badago kontu bat… 435 00:30:24,923 --> 00:30:28,760 Gidaritzan segitu nahi badu, egia esan behar du. 436 00:30:28,827 --> 00:30:31,596 Langileari egia esan, sekreturik gabe. 437 00:30:31,696 --> 00:30:34,399 Uzteko sekretuak alde batera zerbait gertatzen denean. 438 00:30:34,465 --> 00:30:36,401 Zernahi ere gertatzen dela. 439 00:30:36,401 --> 00:30:38,636 Zer gertatzen den jakin nahi dugu. 440 00:30:38,636 --> 00:30:43,441 Bizitza politiko eta sozialean parte hartu nahi dugu. 441 00:30:44,008 --> 00:30:45,210 Bazegoen esapide bat: 442 00:30:45,210 --> 00:30:47,846 "Gutaz ezer ez gu gabe". 443 00:30:48,112 --> 00:30:50,281 Langileen herrialdea gara. 444 00:30:50,915 --> 00:30:53,351 Hori lehenengo kontua; orain, bigarrena. 445 00:30:53,384 --> 00:30:58,356 Ez du zertan araua izanik fabrikako zuzendaria… 446 00:30:58,423 --> 00:31:03,595 …edo departamentu burua nahitaez Alderdikoak izatea. 447 00:31:04,162 --> 00:31:07,599 -Ez noski. -Ez du zertan hala izan behar. 448 00:31:07,599 --> 00:31:12,337 Haren gaitasunak eta jakinduria hartu behar dira kontuan. 449 00:31:12,570 --> 00:31:15,139 -Ez dirudi, nonbait. -Ez, orain hori aipatzen dute. 450 00:31:15,206 --> 00:31:19,577 -Hala esan zuen Gierekek. -Alderdiko kidea behar omen du. 451 00:31:19,878 --> 00:31:23,281 Gaitasun handia izan behar du, baina alderdikoa behar du izan. 452 00:31:23,381 --> 00:31:25,884 Bereizkeria horiek bukatu egin behar dute. 453 00:31:25,950 --> 00:31:29,654 Aukera bat eman jende gaitu eta ekintzaileari. 454 00:31:29,687 --> 00:31:32,523 Lan egin nahi duen eta lanerako gai denari. 455 00:31:32,557 --> 00:31:36,160 Gainera, azkenaldi honetan hori ari dira bultzatzen. 456 00:31:36,327 --> 00:31:41,165 Abenduko istiluaz geroztik, gu klase gidaria gara. 457 00:31:41,299 --> 00:31:44,469 Lurraren jabeak gara, ez nornahi. 458 00:31:44,569 --> 00:31:47,772 Berdin dio gure probintzia edo estatua izatea. 459 00:31:47,906 --> 00:31:50,675 Hori sentitzen hasi behar dugu. 460 00:31:50,808 --> 00:31:54,112 Jendeak benetako zerbait egin eta esan nahi du. 461 00:31:55,046 --> 00:31:56,848 Jendeak gauza bat ikasi du: 462 00:31:56,848 --> 00:32:02,086 Bakoitzak bereari begiratzeaz gainera, harago begiratu nahi du. 463 00:32:02,220 --> 00:32:06,724 -Jakina, jakina. -Aldaketa etorriko da azkenean. 464 00:32:06,758 --> 00:32:09,427 Horretaz behar bezala baliatzen ikasi behar du jendeak. 465 00:32:09,494 --> 00:32:12,030 Eta jendeari ez huts egin. 466 00:32:12,063 --> 00:32:16,768 Behin eta berriz huts egiten badiezu, ez zaizkizu fidatuko. 467 00:32:16,801 --> 00:32:20,905 Promesa asko egingo dira, bai, baina ez da ezer beteko. 468 00:32:34,452 --> 00:32:36,754 INTERNAZIONALA 469 00:32:36,754 --> 00:32:41,125 Hauteskunde-batzordeak hautagai bat izendatu du kongresurako. 470 00:32:41,159 --> 00:32:45,396 Erabaki dute konferentziarako izendatzea… 471 00:32:45,596 --> 00:32:47,632 …Bartoszewicz kamarada. 472 00:32:48,333 --> 00:32:51,035 Ryszard Bartoszewicz kamarada. 473 00:32:51,636 --> 00:32:55,606 U1 zur-departamentuan lan egiten du. 474 00:32:56,140 --> 00:32:57,976 Arotza da. 475 00:33:03,681 --> 00:33:07,051 -Jaunok, mesedez. -Dopierała kamarada proposatzen dut. 476 00:33:07,251 --> 00:33:08,486 Dopierała kamarada… 477 00:33:08,853 --> 00:33:12,690 …hainbat urtez izan zen sindikatuen buruzagia… 478 00:33:12,790 --> 00:33:16,060 …eta, aldi berean, lehenengo idazkaria. 479 00:33:16,160 --> 00:33:20,565 Gure ustez, eta zuen txaloek ere hala adierazten dutenez… 480 00:33:20,698 --> 00:33:26,738 …Dopierałak ondo ordezkatzen ditu gure VI. kongresuko ordezkariak. 481 00:33:26,804 --> 00:33:30,408 Aldi berean proposatzen dut Dopierała kamarada… 482 00:33:30,441 --> 00:33:34,545 …barrutiko konferentziako ordezkaritzat… 483 00:33:34,812 --> 00:33:37,382 …Poloniako Langileen Alderdian. Mila esker. 484 00:33:40,952 --> 00:33:48,526 Inork zerbait esan nahi du Pawlak kamaradaren proposamenaz? 485 00:33:49,160 --> 00:33:55,099 Erantsi nahi dut ezen hurrengo hautagaiak aurkeztean… 486 00:33:49,160 --> 00:33:55,099 Erantsi nahi dut ezen hurrengo hautagaiak aurkeztean… 487 00:33:55,600 --> 00:33:59,670 …zein lekutan joango diren zehaztu behar dela. 488 00:34:01,572 --> 00:34:05,276 Dopierała kamaradak onartzen du hautagai izatea? 489 00:34:05,410 --> 00:34:07,512 Erantzun, mesedez. 490 00:34:08,379 --> 00:34:13,351 Hona nire iritzia: VI. kongresua egitera goaz. 491 00:34:14,252 --> 00:34:25,730 Kongresuak oraingo politika eta norabide berri bat ezarri behar du. 492 00:34:25,930 --> 00:34:31,369 Nire ustez, langileekin harreman zuzena duen kamarada batek… 493 00:34:31,469 --> 00:34:35,406 …izan behar luke fabrikaren ordezkaria. 494 00:34:35,440 --> 00:34:41,112 Produkzioarekin harreman zuzena duen norbaitek, alegia. 495 00:34:41,312 --> 00:34:45,083 Nire ustez, egun hauetako idazkariak… 496 00:34:45,183 --> 00:34:47,652 …alderdiko antolamenduko kidea izan behar luke… 497 00:34:47,885 --> 00:34:52,390 …lan politikoa areagotu egingo baita… 498 00:34:52,490 --> 00:34:55,393 …eta abenduko istiluen urteurrena gertu baitago. 499 00:34:55,460 --> 00:34:58,396 Ni, berriz, ontziolako zuzendari politikoa naizenez… 500 00:34:58,529 --> 00:35:02,200 …fabrikan egon nahi nuke egun jakin horietan. 501 00:35:03,267 --> 00:35:08,473 Beraz, nire izena hautagaitzatik kentzea eskatzen dizuet. 502 00:35:10,875 --> 00:35:15,847 Estatutuen arabera jokatu beharra dago. 503 00:35:15,980 --> 00:35:17,648 Proposamena egin da… 504 00:35:18,749 --> 00:35:21,619 …eta bi besterik behar ez direnez… 505 00:35:22,019 --> 00:35:28,559 …ea zer dioen hauteskunde- batzordeak proposatutako lehenak. 506 00:35:28,559 --> 00:35:32,430 Galdetzen diot Bartosiewicz kamaradari… 507 00:35:32,430 --> 00:35:39,604 …ea kongresuan parte hartu nahi duen ontziolako ordezkari gisa. 508 00:35:40,838 --> 00:35:45,810 Nire hautagaitza fabrikako osoko bilkuran eztabaidatu zen. 509 00:35:45,810 --> 00:35:54,919 Proposamen horrek harritu egin ninduen hasieran. 510 00:35:55,086 --> 00:36:00,925 Osoko bilkuraren hasieran eta idazkariekiko bileran… 511 00:36:01,092 --> 00:36:05,630 …zalantzak nituen eginkizun horretarako gai ote nintzen. 512 00:36:05,630 --> 00:36:10,968 Osoko bilkuran, kamarada gehienek esan zidaten… 513 00:36:11,068 --> 00:36:15,673 …hautagai egokia eta gaitua ikusten zutela nigan. 514 00:36:15,673 --> 00:36:18,576 Ez diot huts egingo nigan jarritako konfiantzari… 515 00:36:18,676 --> 00:36:22,780 …eta betekizun horiek betetzen saiatuko naiz. 516 00:36:22,914 --> 00:36:25,783 Beste proposamen bat daukat. 517 00:36:25,917 --> 00:36:31,322 Estatutua eta jarraibide berriak betez… 518 00:36:31,322 --> 00:36:33,624 …nire maila bereko kide bat nahi nuke. 519 00:36:33,724 --> 00:36:37,195 Eta langile soila naizenez… 520 00:36:37,295 --> 00:36:40,264 …idazkaria ni baino gorago dagoela sentitzen dut. 521 00:36:40,364 --> 00:36:44,235 Beraz, uko egiten diot nire hautagaitzari. 522 00:36:49,574 --> 00:36:52,877 -Hori informala da, ba! -Michalak kamarada, mesedez! 523 00:36:52,910 --> 00:36:54,779 Lasaitu, mesedez! 524 00:36:54,946 --> 00:36:56,647 Mesedez, hitza eskatzen dut. 525 00:36:56,981 --> 00:36:59,750 Pawlak kamarada, aurrera. 526 00:36:59,750 --> 00:37:01,252 Hitza eskatzen dut, kamaradak. 527 00:37:01,419 --> 00:37:06,657 Hautagaiak esan berri duena ez da serioa. 528 00:37:06,691 --> 00:37:09,961 Zer esan nahi duzu, idazkaria ez dela zure maila bereko kidea? 529 00:37:10,127 --> 00:37:12,964 Alderdiko maila bereko kidea da! Zu bezalakoa! 530 00:37:12,997 --> 00:37:16,701 Idazkari lanetan ari da, besterik ez. 531 00:37:16,767 --> 00:37:19,070 Zu baino gorago dago horregatik? 532 00:37:19,370 --> 00:37:22,373 Ezin da esan: "Uko egiten diot hautagaitzari". 533 00:37:22,473 --> 00:37:23,808 Ez da serioa! 534 00:37:23,908 --> 00:37:25,710 Eskerrik asko. 535 00:37:26,110 --> 00:37:28,980 Kamaradek botoen bidez adieraziko duten beren iritzia. 536 00:37:28,980 --> 00:37:34,352 Proposatzen dut lehen hautagaitza bozkatzea… 537 00:37:34,819 --> 00:37:38,756 …Bartosiewicz kamaradarena, batzordeak proposatua. 538 00:37:38,756 --> 00:37:44,262 Haren izena hauteskunde-zerrendan jartzearen alde nor dago? 539 00:37:44,262 --> 00:37:47,098 Aurrera. Botoa eman. 540 00:37:51,636 --> 00:37:53,271 Eskerrik asko. 541 00:37:55,172 --> 00:37:57,275 Nor abstenitu da? 542 00:37:59,810 --> 00:38:04,515 -Eta nor abstenitu da? -5, 6, 7, 8, 9, 10. 543 00:38:04,749 --> 00:38:09,654 9 abstentzioekin. Eta nor dago kontra? 544 00:38:11,088 --> 00:38:12,957 Kontrako boto bat. 545 00:38:13,057 --> 00:38:15,993 Bartosiewicz kamaradaren hautagaitza zerrendan jarriko da… 546 00:38:16,093 --> 00:38:19,196 …botoen gehiengoz. 547 00:38:19,797 --> 00:38:25,870 Hurrengo hautagaitza Linowski kamaradarena da. 548 00:38:26,304 --> 00:38:31,876 Kamarada maiteok, hutsegite bat egiten ari gara. 549 00:38:32,243 --> 00:38:36,013 Baliteke oso garrantzitsua ez izatea, baina nire ustez… 550 00:38:36,247 --> 00:38:40,084 …zuetako askok ez duzue Bartosiewicz kamarada ezagutzen… 551 00:38:40,117 --> 00:38:41,686 …eta galderak egin nahiko dizkiozue. 552 00:38:41,886 --> 00:38:44,822 Baina zerrendan jartzen badugu, ados gaude guztiarekin… 553 00:38:44,822 --> 00:38:47,191 …eta botoa ematea aski dugu. 554 00:38:47,325 --> 00:38:53,130 Nik neuk ez dut ezagutzen Bartosiewiczen lan soziala. 555 00:38:53,497 --> 00:38:55,666 Ez dakit noiztik ari den ontziolan lanean. 556 00:38:55,700 --> 00:38:59,770 Hori ere jakin beharreko zerbait da eta. 557 00:38:59,804 --> 00:39:03,407 Botoa nori ematen diodan jakin nahi nuke. 558 00:39:06,777 --> 00:39:09,814 Galdera batzuei erantzun nahi nieke. 559 00:39:09,847 --> 00:39:12,850 Galdetu, mesedez. Lehendakaritzan nago, azken finean. 560 00:39:13,150 --> 00:39:17,822 Ontziolan, berriz, 1960az geroztik ari naiz lanean. 561 00:39:17,855 --> 00:39:21,025 Urriaren 28tik, hain zuzen. 562 00:39:21,058 --> 00:39:24,495 8 egun barru, 11 urte egingo ditut ontziolan lanean. 563 00:39:26,464 --> 00:39:28,199 Eskerrik asko, Badowski kamarada. 564 00:39:28,232 --> 00:39:31,736 Galdera zehatz bat egin nahi diet hautagaiei. 565 00:39:31,736 --> 00:39:33,971 Bai edo ez erantzun behar dute. 566 00:39:34,071 --> 00:39:36,440 Gure ordezkari izan nahi duzue, bai edo ez? 567 00:39:36,741 --> 00:39:38,776 Zehatz! Bai edo ez! 568 00:39:38,776 --> 00:39:43,013 Ez ibili luzamendutan. Bai edo ez, besterik gabe. 569 00:39:43,047 --> 00:39:45,049 Bi hautagaitzek. 570 00:39:45,049 --> 00:39:47,952 Dopierała kamaradak erantzun dezala bat datorren edo ez. 571 00:39:47,952 --> 00:39:50,721 Ken dezatela nire izena. 572 00:39:53,190 --> 00:39:56,394 Nork hitz egin nahi du gai honetaz? 573 00:39:58,329 --> 00:39:59,697 Pawlak kamaradak. 574 00:39:59,730 --> 00:40:03,734 Gauzak ezin dira horrela erabaki: bai edo ez. 575 00:40:03,734 --> 00:40:09,039 Ohore handia da VI. kongresurako ordezkaria izatea. 576 00:40:09,340 --> 00:40:14,979 Alderdiko kide batek har dezakeen saririk gorena da. 577 00:40:15,012 --> 00:40:20,251 Kongresuan ordezkari izatea gauza handia da, beraz. 578 00:40:20,284 --> 00:40:22,353 Eta jarrera hori lekuz kanpo dago. 579 00:40:22,453 --> 00:40:25,723 Nire ustez, zerrendan sartu beharra dauka. 580 00:40:25,856 --> 00:40:29,126 -Linowski kamarada. -Dopierała kamarada… 581 00:40:29,193 --> 00:40:33,964 Aspaldiko alderdikidea naizen aldetik, ondo ezagutzen dugu elkar… 582 00:40:34,432 --> 00:40:38,269 …eta uste dut zuk esandakoa lekuz kanpo dagoela. 583 00:40:38,369 --> 00:40:44,008 Łazowski kamarada oker edo modu bitxian mintzatu baldin bada… 584 00:40:44,041 --> 00:40:50,047 …bestela hitz egiteko bezain zaharra ez delako da. 585 00:40:51,048 --> 00:40:55,319 Dopierała kamaradari ematen badiogu ordezkaritza… 586 00:40:55,486 --> 00:40:57,521 …ez gara eztabaidatzen hasiko… 587 00:40:57,555 --> 00:41:01,859 Eta Dopierałak ezin du esan uko egiten diola ordezkaritzari… 588 00:41:01,859 --> 00:41:04,195 …Łazowski oker mintzatu delako. 589 00:41:04,195 --> 00:41:06,130 Ez da egia, Dopierała kamarada! 590 00:41:06,197 --> 00:41:11,368 Kamaradek hasieran hemen esan duten gauza bera esango dut: 591 00:41:11,669 --> 00:41:16,540 Hemen ez bazaudete, zuek orain arte irabazitakoa defendatuko dugu. 592 00:41:16,607 --> 00:41:17,408 Ulertzen didazu? 593 00:41:17,575 --> 00:41:20,711 Eta ez dago beste aitzakiarik. 594 00:41:20,711 --> 00:41:26,116 Garbi hitz egin behar da: Zer ez dudan nahi, zerk lotsatzen nauen… 595 00:41:26,150 --> 00:41:30,387 Zu, Dopierała, produkziotik zatoz, oroitzen dudanez. 596 00:41:30,654 --> 00:41:32,389 Produkzioan aritua zara. 597 00:41:32,389 --> 00:41:35,759 Idazkaria izan zinen, eta idazkari segitu behar zenuke. 598 00:41:35,759 --> 00:41:38,496 Ni Dopierała kamaradaren alde nago… 599 00:41:38,496 --> 00:41:42,399 …gure alderdiaren kongresuko ordezkari gisa. 600 00:41:44,568 --> 00:41:47,238 Varsoviara bidaliko dugu… 601 00:41:47,238 --> 00:41:50,541 …gure ordezkari egokia izan dadin han. 602 00:41:50,574 --> 00:41:52,276 Dopierała kamarada, bai edo ez? 603 00:41:53,010 --> 00:41:54,044 Bai. 604 00:42:15,232 --> 00:42:16,433 Zuzen jarrita dago. 605 00:42:24,275 --> 00:42:26,644 Antolamendu politikorako mozioak. 606 00:42:26,911 --> 00:42:32,116 Berresten dut langileei beren kasa antolatzeko bidea ematen zaiela… 607 00:42:32,116 --> 00:42:34,818 …konstituzio berriaren proiektuan. 608 00:42:34,818 --> 00:42:40,090 Eta hori eztabaidatuko dugulakoan nago. 609 00:42:40,424 --> 00:42:44,395 VI. kongresuak egin behar du gure estatutua. 610 00:42:44,495 --> 00:42:49,199 Berdina izan behar du denontzat, goitik behera eta alderantziz. 611 00:42:49,400 --> 00:42:51,001 Ez du orain arte bezalakoa izan behar. 612 00:42:51,402 --> 00:42:53,771 Arau hau sartu behar da: 613 00:42:53,771 --> 00:42:56,907 Alderdikideek kontuak eman behar dizkiete… 614 00:42:57,041 --> 00:43:02,613 …beren lan saileko arduradunei. 615 00:43:03,047 --> 00:43:08,319 Tokian tokiko agintariei zorrotz eskatu behar zaie… 616 00:43:08,485 --> 00:43:11,322 …beheragoko mailak berritzea… 617 00:43:11,322 --> 00:43:14,925 …berrikuntza administratiboa eta politikoa oso motel baitoa. 618 00:43:15,192 --> 00:43:20,197 Gehienek alderdiaren formak eta metodoak kritikatu dituzte. 619 00:43:20,431 --> 00:43:26,036 Zaharrak, interesik gabeak eta gure garaietarako desegokiak omen dira. 620 00:43:26,503 --> 00:43:30,107 Laburtu egin behar da langilearen lan-astea… 621 00:43:30,240 --> 00:43:33,010 …langileak hobeto suspertuko baitira horrela. 622 00:43:33,010 --> 00:43:35,045 Horrekin batera, noski… 623 00:43:35,145 --> 00:43:37,815 …aisiarako eta kulturarako lekuak garatu behar dira. 624 00:43:38,515 --> 00:43:42,252 Bigarren hezkuntzako ikasleak onartzeko arauak aztertu behar dira… 625 00:43:42,252 --> 00:43:46,924 …ez baitugu ulertzen zergatik saritzen den ingurune soziala… 626 00:43:46,957 --> 00:43:50,394 …ikaslearen gaitasuna eta jakinduria lehenetsi ordez. 627 00:43:50,728 --> 00:43:55,132 Aginte-egitura eta ordainketa sistema erabat berregituratu… 628 00:43:55,299 --> 00:43:59,436 …langile bakarrak familia osoa mantendu ahal izan dezan… 629 00:43:59,770 --> 00:44:04,208 …eta emazteek umeak zaindu eta etxea goberna dezaten. 630 00:44:04,341 --> 00:44:07,978 Ama langileei amatasuneko baja urtebete arte luzatu behar zaie. 631 00:44:15,819 --> 00:44:17,554 Jakinarazten dizuet: 632 00:44:19,056 --> 00:44:26,130 Hautagaiek alderdiaren VI. kongresuan jasotako botoak. 633 00:44:26,330 --> 00:44:30,267 Bartoszewicz Ryszard kamarada: 51 boto. 634 00:44:30,367 --> 00:44:33,971 Dopierała Mieczysław kamaradak: 94 boto. 635 00:44:34,371 --> 00:44:38,108 Dopierała Mieczysław kamarada aukeratu du batzarrak. 636 00:44:43,380 --> 00:44:52,723 Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea… 637 00:44:53,123 --> 00:45:02,366 …nekez ginen elkarganatu, indazu albiristea. 638 00:45:03,033 --> 00:45:12,176 Gertatuak ez du ardura, jende esklabua jeiki… 639 00:45:12,810 --> 00:45:21,151 …aldaketak datoz mundura, nor den herriak badaki. 640 00:45:21,552 --> 00:45:24,054 GOITIKAKO BISTA